inf_presentacion

Aurkezpena

Espainiar estatuan dibortzioa gehiegi hedatutako gizarte-errealitatea dugu eta aintzat hartu behar da, inondik ere. 1932ko Bigarren Errepublikaren aldi laburra alde batera utzita, 1981. urtera arte dibortzio aukerarik ez zegoen, azken hamarkadan, ordea, dibortzio eta banaketen kopurua %39 areagotu da espainiar estatuan. Hori dela eta, Espainia Europar Batasuneko hirugarren lekuan dago dibortzioen kopuruari dagokionez, Portugal eta Italiaren atzetik.

Dibortzioa, zalantzarik gabe, lanbide anitzeko ikuspegitik aztertu behar da, zuzen bideratzeko eta tratatzeko. Epaileak, abokatuak, psikologoak, gizarte-laguntzaileak, hezitzaileak, medikuak,... Gune eta egoera guztietan familiako kide guztien ongizate psikologikoa zaindu eta bultzatu nahi duten psikologo klinikoek osatutako Nortasuna, Ebaluazioa eta Psikologia Tratamendua Sailerako dibortzioa interes handiko gaia da. Dibortzioak edo banaketak bikotea desegiten dute, eta ez familia. Horregatik, hain zuzen, dibortzioak aldaketa ugari eragiten ditu eta horietara egokitzeko eginahal handia egin behar izaten da.

Gaur egun, Unibertsitateak Dibortzioari eta Banaketari buruzko prestakuntza txikia eskaintzen du, hainbat fakultatetan  (Zuzenbidea, Psikologia, FICE, Gizarte Langintza) eta jakintza arlotan banatuta. Titulu honek  gaiak eskatutako lanbide anitzeko ikuspegiarekin bat egiten du, lanean diharduten profesionalen etengabeko prestakuntza-beharrak asetzen ditu eta fakultateetako ikasleei lan-aukerak ematen dituen prestakuntza espezializatua eskaintzen zaie.