inf_perfiles_competencia

Gaitasunen profila

Gaitasun orokorrak: ikasleek ikasketak amaitzean eskuratu beharko dituzten gaitasun orokorrak.

  • Hainbat profesionalek osatutako taldean lana egiteko gai izatea, erantzukizunak hartuz eta bere jarduera modu kritiko eta errealistan ebaluatuz.
  • Dibortzio - banaketan inplikatutako prozesu psikologikoen printzipioak ulertzea.
  • Modu autonomoan ikasteko gai izatea eta etengabeko ikaskuntzaren garrantzia balioestea, lanbidea zuzen egiteko beharrezkoak diren jakintzak eta gaitasunak eguneratuta izateko.
  • Berezko tituluari lotutako gaien gaineko informazioa bilatzeko, kudeatzeko, aukeratzeko, aztertzeko eta laburbiltzeko gai izatea, espezializatutako informazio- eta dokumentu-iturrietatik abiatuta.

 


Gaitasun espezifikoak: ikasleek ikasketak amaitzean eskuratu behar dituzten gaitasun espezifikoak.

  • Dibortzio - banaketa arautzen duen lege esparrua, mailak eta prozesu judizialak eta horien arteko harremanak ezagutzea.
  • Ebaluaziorako datu garrantzitsuak eta aldagaiak neurtzeko, datu kuantitatiboak eta kualitatiboak aztertzeko, emaitzak interpretatzeko eta ahoz nahiz idatziz aurkeztu beharreko txostenak zuzen sortzeko gai izatea.
  • Dibortzio - banaketa egoeran dauden haurren eta helduen beharrak, arazoak eta aldeak hautemateko gai izatea.
  • Esku-hartzeak hainbat mailatan planifikatzeko, egiteko eta ebaluatzeko gai izatea.