inf_acceso

Sartzeko baldintza

NORENTZAT

  • Unbiertsitateko lizentziadunak eta diplomadunak.
  • Zuzenbidean, psikiatrian, psikologian, soziologian, hezkuntza, familia-bitartekaritzan, arteetan, gizarte-komunikabieetan eta abarretan diharduten profesionalak, beren lan eremuan eguneratzeko interesa baldin badute.

 

HARTZEKO PROZESUA

Dibortzioa eta Banaketa Unibertsitate Aditua ikasketak egiteko sarrera-eskaera egin nahi duten pertsonek honako izapide hauek egin beharko dituzte:

  1. Aurre-inskripzioa ikasleek egin beharko dute Internet bidez,  EHUren web-orriko  GAUR aplikazioan
  2. Onarpen-inprimakia (doc)  bete eta posta elektronikoz bidali behar da. Zure ordenagailua gorde beharreko word dokumentua da. Bete eta sagrario.yarnoz@ehu.es helbidera bidali eranskin modura.
  3. Onarpen-eskaerak jasotzeko azken-data irailaren 30a da. Data hori igarota eta ikasturtea hasi bitartean jasotako eskaerak ere onartuko dira, baina horien onarpena gertatzen diren plaza hutsek baldintzatuko dituzte.

 

ESKAEREN GAINEKO ERABAKIAK

Dokumentazio guztia jaso ondoren, DBUAren Ikasketa Batzordeak aztertuko ditu hautagaitzak. Onarpen-prozesuaren emaitza posta elektronikoz jakinaraziko zaio hautagai bakoitzari, urrian.

Hautaketa hautagaiaren ebaluazio osoan oinarrituko da; horren bidez, gure programak eskatutako profilarekiko egokitzapena zehaztu nahi da. Aintzat hartuko dira: curriculum vitae (%50), profil profesionala eta tituluaren arteko egokitzapena (%30), eta elkarrizketa emaitzak (% 20) .

Plaza kopurua mugatua da.