Materiaren Egiturako Sarrera

Ekainaren 17a : Ekaineko azterketa finala eta kurtsoan zehar lortutako puntu extrak (taldeko ariketak eta azterketa partziala) kontutan hartuz, hemen aurki ditzakezue nota finalak. Azterketak berrikusteko eguna: Ekainak 22a (asteartea), 11:00etatik 12:00etara.

Ekainaren 10a : Ekaineko azterketa finala Ekainaren 15ean, goizeko 9:30etan, 2.5 ikasgelan izango da.

Maiatzaren 16a : Asteazkenean azkeneko gaiarekin (Fisika Estatistikoa) hasiko gara, eta hemen aurki ditzakezue gai honen transparentziaketa ariketa-zerrenda. Ikusiko duzuenez, oinarrietan bakarrik zentratuko gara.

Maiatzaren 6a : Hemen aurki ditzakezue azkeneko taldeko ariketak. Ariketa hauek hurrengo astelehenean (maiatzaren 17an) hartuko ditut.

Apirilaren 15a : Hemen aurki dezakezue partzialeko azterketan lortu dituzuen notak.
Bestaldetik, hemen duzue hirugarren gaiarako klasean erabiliko ditudan transparentziaketa ariketa-zerrenda.

Martxoaren 31a : Hemenaurki dezakezue jarri dizuedan partziala. Azterketa hau indibidualki egin behar duzue berriro, eta oporrak eta gero eman behar didazue (apirilaren 14an, arratsaldeko 17:00etan).
Bestaldetik, hemenaurki ditzakezue hurrengo taldeko ariketak. Ariketa hauek ere aurreko egun berean hartuko ditut.

Martxoaren 23a : Hemenaurki ditzakezue aurreko urteetako azterketen eredu batzuk. Azterketa hauek finalak dira, beraz, oraindik ariketa batzuk bakarrik egin ahal dituzue.

Martxoaren 12a : Hemen aurki ditzakezue aste honetako taldeko ariketak. Ariketa hauek hurrengo astelehenean (martxoaren 22an), arratsaldeko 17:00etan hartuko ditut.

Martxoak 2a : Datorren astean bigarren gaiarekin hasiko gara (Teoria Kuantikoaren Sarrera)eta hemen duzue gai honetarako klasean erabiliko ditudan transparentziak eta ariketak ere.
Bestaldetik, gogora ezazue astelehenean eman behar didazuela taldeko ariketak.

Otsailaren 26a : Dagoeneko, aste honetan hasiko gara taldeko ariketekin. Hemen aurki ditzakezue aste honetako ariketak. Klasean esan nizuenez lehenengo orrian taldekideen izenak idatzi behar dituzue. Bestaldetik, ariketa ebazterakoan aplikatzen dituzuen printzipioak eta legeak laburki aipatu behar dituzue ere. Hau da, ez duzue aurkeztu behar zenbakiak eta eragiketa matematikoak bakarrik. Amaitzeko, ariketa hauek datorren astelehenean (martxoaren 8an), arratsaldeko 17:00etan hartuko ditut.

Otsailaren 10a : Irakaslearen izena: Aitor Bergara. E-mail: a.bergara@ehu.es.
Tutorego orduak: Astelehenean: 16:00etatik - 17:00etara,Asteartean: 9:30etatik - 13:30etara, eta Asteazkenean: 16:00etatik - 17:00etara.
Hemen aurki dezakezue irakasgaiaren programa.
Bihar, lehenengo gaiarekin hasiko gara (Gertaera Kuantikoak)eta hemen duzue gai honetarako klasean erabiliko ditudan transparentziak eta ariketak .