Esto es la dockbar

Camino de migas

Erabilera arauak

ADITUAK Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen duen doako zerbitzu bat da, komunikazioan aritzen diren profesionalei informazio lanak errazteko. Kazetariek esku artean duten lanari buruzko informazioa, aditu bati elkarrizketa egitea, etab. eskatu ahal izango dute. Mesedez, hedabideren batentzat informazio-lanetan ari den pertsona bat ez bazara, arren eskatzen dizugu zerbitzu hau ez erabiltzeko.

ADITUAK gidak ez du baimentzen arlo bereko hainbat adituri aldi berean mezu elektroniko mordoa bidaltzea. Mesedez, ez iezaiezu datu-baseko aditu askori mezu bera kopiatu eta itsatsi. Adituaren erantzuna itxaron ezazu arrazoizko tarte batez, beste aditu batek arazo berbera konpon diezazun eskatu baino lehen.

Zerbitzua ez da inoiz erabiliko ADITUAKeko profesionalei promozioak, merkataritza eskaintzak, etab. bidaltzeko.

Ez da ADITUAK erabiliko profesionalei material ezegoki, ilegal edo iraingarria bidaltzeko.

ADITUAKen parte hartzen duen profesional bakoitzak edozein kazetariren eskaintza onartzeko edo ukatzeko eskubide osoa du, bere jakintza arloarekin zehazki lotutako zerbait ez delako edo beste edozein arrazoirengatik.

ADITUAK erabiltzeak goian adierazitako arauak onartzea dakar.