IKASTORRATZA. Didaktikarako e-aldizkaria

castellano


ISSN: 1988-5911    
Lege gordailua: BI-3615-07

     

Autoreentzako arauak


Ikastorratzak, Didaktikarako e-aldizkariak, didaktika eta hezkuntza arloko artikuluak  argitaratzen ditu, bai euskara, bai gazteleraz. Soil-soilik Internet bidez banaturiko aldizkari elektronikoa izanik ez du artikuluen luzapenari buruzko mugarik jartzen. Alabaina, erredakzio batzordak 2.000 eta 10.000 bitarteko hitzeko artikuluak gomendatzen ditu.

Tematikari dagokionez, Ikastorratza, Didaktikarako e-aldizkaria, diziplina anitzeko seihilabetekaria da eta, ondorioz, edozein hezkuntza ziklotan ala zernahi jakintza arlotan inplikaturiko iritzi artikuluak, irakaslanen deskribapenak, diseinu didaktiko nabarmengarriak ala ikerkuntzen emaitzen argibideak ongi hartuak izango dira.

Artikuluen erreferentziak, aipamen eta bibliografiaren inguruan, Ikastorratzak, Didaktikarako e-aldizkariak, American Psychological Association-en gomendioen arabera egiteko eskatzen du. Ondoko esteka hauetan artikuluak osatzeko APA-ren gomendioei buruzko informazioa aurki daiteke: gida laburra, beste gida bat y APA style.

Lanak bidaltzeko

Kolaborazio proposamenak bidaltzeko, artikuluen egileei honako arau hauek aintzat hartzeko eskatzen zaie:

  1. Lana argitaragabekoa eta beste aldizkari batera bidali gabekoa izango da.
  2. Bidali beharreko fitxategia OpenOffice Writter (hau lehenetsiko da) ala Microsoft Word formatuduna bidaliko da jarraian agertzen den helbidera: ikastorratza@gmail.com.
  3. Testuan ager daitezkeen URLs helbide oro aktiboak izango dira.
  4. Testua 1,5 lerroarteko espazio eta 12 puntuko Times moduko letra motarekin bidaliko da.
  5. Testuaren hasiera idazlearen izen, abizen, ikastegiko erreferentzia eta mail korreoa agertuko dira.
  6. Testuaren hasieran ere, gehienez 10na lerroko bi laburpena azalduko dira, bata euskaraz eta bestea gazteleraz.
  7. Ilustrazio, irudi eta taulak testuaren baitan eta dagozkien lekuan bidaliko dira.
  8. Testuak bete beharko ditu arestian aipaturiko erreferentzietarako arauak.

Pribatutasun-deklarazioa


Ikastorratzak, Didaktikarako e-aldizkariari bidalitako datu pertsonalak artikuluaren ediziorako eta egilearekin harremanetan izateko baino ez dira erabiliko eta, inolaz ere, ez dira beste asmo ala beste erakunde baterako eskuragarri izango.