Behin betiko ebazpena
HBP/PIE i3lab 2024-2025 Berrikuntza Proiektuen V. Deialdia
Onartutako proiektuen behin-betiko zerrenda argitaratu da.
Onartutako proiektuen behin-betiko zerrenda argitaratu da.
i3 hezkuntza ereduaren baitan, UPV/EHUn, hainbat erakunde programa garatu izan dira metodologia aktiboak eta berritzaileak sustatzeko, hezkuntza berrikuntzako talde oinarrizkoei eta aurreratuei laguntzeko, irakasleen irakaskuntza garatzeko, irakaslana ebaluatzeko, eta bertako ikastegiak eta tituluak egiaztatzeko. Horretarako kudeaketa tresnak eta laguntza eta orientazio materialak sortu dira, eta ahalegin handia egin da elkarrekin eraikitzeko.
Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko Errektoreordetzak, Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuaren (SAE-HELAZ) bidez, dei egiten die UPV/EHUko irakasle-ikertzaileei aktiboki parte har dezaten i3 hezkuntza ereduaren garapenean. Bide horretan aurrera egiten jarraitzen dugu HPB/PIE i3lab hezkuntza berrikuntza proiektuen bosgarren deialdia argitaratuta, irakasle taldeak aktibatzeko helburuz. Talde horien eginkizuna izango da iraunkortasun erronkak tituluetan txertatzeko lanak gidatzea, irakaskuntza-ikaskuntza, estrategia, aktibo eta kooperatiboen bidez, ikerketan oinarritutakoak, halako moldez, non egungo munduan etikoki eta eraginkorki aritzeko behar diren gaitasun konplexuak garatuko diren.
Deialdi honetako helburuak honako hauek dira:
Bultzada ematea i3 berrikuntza egitasmoak eta ibilbideak UPV/EHUren tituluetan txertatzeari.
Irakasle taldeek berrikuntzarako duten gaitasuna indartzea, martxan jar ditzaten tituluetan egoki integratuko diren proiektu berriak
Sinergiak sortzea irakasle taldeen artean, ikastegietako tituluen barnean edo ikastegien artean, helburua izanik ibilbide egokiak sortzea gaitasun konplexuak garatzeko eta Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko (GIH) konpromisoa betetzeko.
Erronka sozial garrantzitsuetara bideratutako diziplina arteko GrAL eta MALen garapena erraztea.
i3 hezkuntza berrikuntzaren emaitzak zabaltzea irakaskuntzaren ikuspegi akademiko batetik (SoTL).
Proiektu proposamenak egingo dira tituluaren ikuspegi global batetik, halako moldez, non denborarekin ibilbide bat sortuz joango den, GIHak eta gaitasun konplexuen garapena barne hartuko dituena, orain arte inplementatutakoak bezalako metodologia aktiboen bitartez: Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza, Ikaskuntza Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza (Challence Based Education-CBE), Ikerketan Oinarritutako Ikaskuntza (Research Based Learning-RBL) eta Kasuen Metodologia.
Kontua da puntualki eta bakartuta egiten den irakaskuntza berrikuntza gainditzea, eta berrikuntza estrategiko bat sortzea, helburu zehatz eta adostuak izango dituena eta bideragarria izango dena, ekintzei nahiz erabili beharreko baliabideei dagokienez, koordinatua eta denboran mailakatua, epe ertain eta luzera ikasleen ikaskuntza hobekuntza ebaluatzeko modua emango duena.
Graduetako koordinazioek, Ikastegien Kalitate Batzordeek –edo, hala badagokio, Titulazio Batzordeek– zeregin garrantzitsua dute testuinguru honetan titulu bakoitzari ezartzen zaizkion helburuak definitzeko orduan. Helburu horiek hainbat konpromiso mailatan bete ahal izango dira, deialdian parte hartuko duten proiektuetan planteatutako aplikazio eremuaren eta inplikazio motaren arabera. Hori dela eta, proiektu guztiek ikastegiko Kalitate Batzordearen oniritzia jaso beharko dute.
Aipatzen den tituluaren ikuspegi globalak koordinazioa sustatu nahi du ikastegi eta tituluetako berrikuntza taldeen artean. Deialdi honen helburua titulu bakoitzean ibilbide curricularren konfigurazioa bultzatzea da, bertan, egoki iritzitako proiektu guztiak lekua izango lukete modu koordinatu batean.
Hainbat prototipo aurkezten dira, praktikan jarduteko modu zehatzak ikustarazten lagundu nahi dutenak (1. taula).
1 Prototipoa: EREINProiektu hauen helburua da curriculumean ongi definitutako GIH bati edo gehiagori lotutako gaiak txertatzea, irakasgai baten esparruan. Irakasgai hori arrunta izan daiteke, edo izan daitezke ere curriculumeko praktikak, GRALak edo MALak. Kontua da i3 orientazioa sartzea irakasgai horren kredituen % 10ean gutxienez. Irakaskuntza metodologiak aktiboak eta eraldatzaileak izango dira; hau da, aldaketak eragingo dituzte gure ikasleen pentsatzeko eta sentitzeko moduan, eta zeharkako gaitasun baten edo batzuen garapena bultzatuko dute. Proiektuak etorkizuneko ibilbide curricularren abiapuntua izan daitezke. Lehentasuna izango dute irakasgaiaren irakaskuntza talde guztietan gauzatzen diren proposamenek (beraz, haren irakaskuntza gidan agertuko dira). |
2 Prototipoa: ERNATUCurriculumean ongi definitutako GIH bati edo batzuei lotutako gaiak sartzeko xedea duten proiektuak, gutxienez bi irakasgaien esparruan koordinazio ekintzak abian jarriko dituztenak. Irakasgai horiek arruntak izan daitezke, edo izan daitezke ere curriculumeko praktikak, GRALak edo MALak. Kontua da i3 orientazioa inplementatzea gutxienez irakasgai horien kredituen % 30ean. Irakaskuntza metodologiek aktiboak eta eraldatzaileak izan beharko dute; esate baterako, CBL edo RBL. Era berean, garapen iraunkorrari lotutako erronka bati lotuta egongo dira, eta zeharkako gaitasun baten edo batzuen garapena sustatuko dute. Lehentasuna izango dute, halaber, irakasgaien irakaskuntza talde guztietan gauzatuko diren proposamenek, eta, beraz, dagozkion irakaskuntza gidetan agertuko direnek. |
3 Prototipoa: LORATUProiektu hauen helburua da gradu baten barruan ikerketari lotutako gaitasun konplexuen garapena finkatzea, denboran mailakatutako ibilbide ezaguterraz baten bidez, GIHekin erlazionatutako erronken inguruan. Kasu honetan, irakaskuntza taldeek i3 berrikuntza bat planteatuko dute, irakasgaien sekuentzia batean, eta gutxienez i3 ikaskuntza egoera sartuko dituzte tituluan zehar. I3 orientazioa gutxienez irakasgai horien kredituen % 30ean txertatu nahi da, eta tartean egon daitezke Curriculumeko Praktikak, GRALak edo MALak. Irakaskuntza metodologiek aktiboak eta eraldatzaileak izan beharko dute; esate baterako, CBL edo RBL. Era berean, garapen iraunkorrari lotutako erronka bati lotuta egongo dira, eta zeharkako gaitasun baten edo batzuen garapena sustatuko dute. LORATU proiektua luzatu ahal izango da, baldin eta hura inplementatzeko plangintzan elkarren segidako hainbat ikasturte biltzen dituen denborazko sekuentzia bat aukeratzen bada eta berrikuntza ikasle talde baten ibilbide akademikoan inplementatuko dela justifikatzen bada. Ikasturte bakoitzean gutxienez irakasgai bat —GRALa eta MALa barne hartuta— jasotzen duten proposamenek izango dute lehentasuna. Lehentasuna izango dute, halaber, irakasgaien irakaskuntza talde guztietan gauzatuko diren proposamenek, eta, beraz, dagozkion irakaskuntza gidetan agertuko direnek. Taldeek egoera aztertuko dute aldez aurretik, eta curriculum ibilbidea definituko dute. Arruntena titulazio bakoitzeko mota honetako proiektu bakarra inplementatzea izango da, baina, kasuak kasu, posible izango da titulazio batean bat baino gehiago egotea, beti ere, horien arteko artikulazioa eta integrazioa lantzen bada. |
4 Prototipoa: UZTATUGIH bat edo batzuk curriculumean erabat txertatzen direla eta zeharkako gaitasun bat edo batzuk diziplinartekotasunez garatzen direla baieztatzeko proiektuak dira hauek. UPV/EHUko titulu edo ikastegi bat baino gehiagoko eta/edo beste unibertsitate batzuetako. Irakasle taldeek proiektuaren xede diren GIHekin lotutako erronkak sustatuko dituzte, eta inplikatutako ikasleek erronkak diziplinartekotasunez landu beharko dituzte, CBL edo RBL ikuspegi batetik. i3 orientazioa gutxienez irakasgai horien kredituen % 30ean txertatu nahi da, eta tartean egon daitezke Curriculumeko Praktikak, GRALak edo MALak. Bereziki baloratuko dira diziplinarteko GRALak eta MALak eginez amaitzen diren proiektuak. GRALen eta MALen kasuan, proiektuan parte hartzen duen irakasle bakoitzak gutxienez GRAL edo MAL bat zuzendu beharko du. |
5 Prototipoa: ONDUProiektu hauen bidez hezkuntza berrikuntzako proiektuak instituzionalizatu eta finkatu nahi dira, baldin eta horietan GIH bat edo batzuk curriculumean erabat txertatzen badira eta diziplinartekotasunez zeharkako gaitasun bat edo batzuk nabarmen lantzen badira, eta UPV/EHUko hainbat ikastegi edo titulutako eta/edo beste unibertsitate batzuetako irakasleek eta ikasleek parte hartuko badute. Prototipo horren barruan bi modalitate aurreikusten dira:
Irakasle taldeek proiektuaren xede diren GIHei lotutako erronkak sustatuko dituzte, eta ikasleek erronkak diziplinartekotasunez landu beharko dituzte, CBL edo RBL ikuspegi batetik, diziplinarteko GRALak, MALak edo beste mota batetako lan akademikoak eginez. ONDU proiektua luzatu ahal izango da, baldin eta bere garapenak deialdiari dagokiona baino iraupen luzeagoa izango balu eta proiektuaren proposamenean behar bezala justifikatzen bada. GRALen eta MALen kasuan, proiektuan parte hartzen duen irakasle bakoitzak gutxienez GRAL edo MAL bat zuzendu beharko du. |
Egiten diren GRALak eta MALak UPV/EHUko ikasleen kongresuan aurkeztu ahal izango dira: “Gure lanek mundua eraldatzeko balio dute“.
Baldintza hauek bete beharko dituzte:
Eskaera guztiek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:
Eskaera proiektuaren koordinatzaileak aurkeztuko du, eta, aldi berean, hezkuntza berrikuntza ezarriko den ikastegiaren edo ikastegien kalitate batzordeen oniritzia eduki beharko du.
Prototipo guztien eskaera deialdi honetan proposatutako 1. eranskineko ereduari egokituko zaio, eta bertan eskatutako datu guztiak aurkeztu beharko dira.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14 e) artikuluan eta UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko erabakian (UPV/EHUrekiko harremanak modu elektronikoan izateko interesa duten pertsonen eta bertan zerbitzuak ematen dituzten langileen identifikazio eta sinadura elektronikoari buruzko instrukzioa onartzen duena) ezarritakoaren arabera, eskaera UPV/EHUren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko da, eta eskaera Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuari (SAE/HELAZ) zuzenduko zaio, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko Errektoreordetzaren barruan. Horretarako, hauetakoren bat erabili beharko da: UPV/EHUko langilearen ziurtagiri elektronikoa, Izenpe erabiltzaile ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa, edo Diruaren eta Tinbrearen Fabrika Nazionalaren Ziurtagiria (FNMT-CERES).
Era berean, sektore publikoko edozein erakunderen erregistro elektronikoan aurkeztu ahal izango da, eta, salbuespen gisa, aurrez aurre aurkeztu ahal izango da UPV/EHUko erregistro gaietan laguntzeko bulegoetan. UPV/EHUko erregistro gaietan laguntzeko bulegoetan aurkeztutako eskaerak eta dokumentuak digitalizatu egingo dira, espediente administratibo elektronikoan sartzeko, eta originalak interesdunari itzuliko zaizkio, aldez aurretik funtzionarioaren aurrean identifikatuta eta egintza hori egiteko berariazko baimena emanda, UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28eko Erabakiarekin bat etorrita, horren bidez jarraibidea onartzen baita, gai hauen inguruan: erregistro gaietan laguntzeko bulegoak, eskaerak, idatziak eta bestelako komunikazioak funtzionario gaituen bidez aurkeztea UPV/EHUn, eta funtzionario gaituen erregistroa.
Eskaerak aurkezteko epea, 60 egun natural izango dira, deialdia Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuaren webgunean eta campusetako errektoreordetzen iragarki elektronikoen tauletan (ehutaula) argitaratzen den egunetik kontatzen hasita (bat etorriko dira argitalpen data eta deialdiaren sinadura data.)
Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gehienez hamar egun natural igarota, Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak eskaeren zerrenda argitaratuko du (ondo betetako eskaerak eta datuak faltan dituztenak) bere webgunean eta campusetako errektoreordetzen iragarki elektronikoen tauletan (ehutaula). Eskatzaileek hamar egun natural izango dituzte, zerrenda argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, dokumentazioa osatzeko. Epe horretan falta den dokumentazioa aurkezten ez duten eskaerak atzera botako dira.
Lehiaketan onartutako proposamenak sailkatu eta ebaluatu egingo dituzte zeregin horretarako sortuko diren batzordeek, eta proiektu bakoitzaren ebaluazioa bikoteka egingo da. Titulu bati lotutako proposamen bat baino gehiago badago, dagozkion Kalitate Batzordeei eta Titulazio Batzordeei proposamenaren egokitasunaz kontsultatu ahal izango zaie, eta alde guztiak bildu ahal izango dira, taldeen arteko elkarguneak eta sinergiak bilatzeko, tituluan i3 ibilbide bat definitzeko.
Ebaluazio Batzordeak balorazio txosten bat egingo du, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeak kontuan hartuko duena laguntzak jasoko dituzten proiektuak hautatzeko orduan, baita laguntzen kopuruak zehaztean ere.
Laguntzak jasoko dituzten proiektuak aukeratzean, aintzat hartuko dira 1-5 irizpideetan (2. taula) lortutako balorazioak, erabilgarri dagoen aurrekontua eta proiektuaren egokitasuna tituluen eta ikastegien beharren arabera. Gainera, ahaleginak egingo dira i3 proiektuak UPV/EHUren ikastegi eta tituluen artean banatzeko, aurreko deialdiak ere kontuan hartuta.
Criterio | Descripción | Puntuación máxima |
---|---|---|
1 |
Proiektuaren justifikazioa: beharra eta egokitasuna, lortu nahi diren helburuak, GIHen deskribapena eta horiek txertatzeko justifikazioa, zeharkako gaitasunen deskribapena eta horiek txeratzeko justifikazioa, eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan barneratuko dituen hobekuntzen deskribapen zehatza. ONDU prototipoaren proiektuetarako, aurrekoaz gain, honako hauek ere zehaztu beharko dira:
|
30 |
2 | Proiektuaren irismena prototipoarekin bat etorrita: irakasgaiak, modulu/diziplinen taldeak, titulua edo tituluak (taldeak bere gain har ditzakeen irakaskuntza taldeak adierazita) eta proiektuan berdiseinatuko diren curriculumaren ECTS kredituen kopurua. | 10 |
3 | Proiektua garatzeko proposamena: metodologiaren egokitasuna jadanik argitaratutako ebidentzian oinarrituta (literaturaren erreferentziak eman beharko dira), egin beharreko ekintzen deskribapen zehatza eta horien koherentzia planteatutako helburuekin, egikaritza plana kronograma baten bidez, eta egin beharreko ekintzen arduradunak. | 30 |
4 | Proiektuaren inplementazioaren ebaluazioren diseinua: proiekturako diseinatutako ebaluazio sistemaren deskribapena, proiektuaren emaitzak ebaluatzeko aukeratu diren adierazleen egokitasuna, informazioa biltzeko mekanismoa eta emaitzak aztertzeko prozedurak. | 25 |
5 | Taldearen ezaugarriak: aldez aurreko prestakuntza edo esperientzia, bakarkakoa edo taldekakoa, GIH garapenean, hezkuntza berrikuntzan eta zeharkako gaitasunetan, eta kolaboratzaileen ekarpena. | 5 |
Laguntzak Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordearen erabaki baten bidez adjudikatuko dira, hiru hilabeteko epean gehienez, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita.
Erabakiaren kontra berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Era berean, aipatu erabakiaren kontra, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da, bi hilabeteko epean, jakinarazpen egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Diruz lagundutako proiektu bakoitzak aholkulari bat izango du, Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak izendatua, proiektua garatzen laguntzeko eginkizuna izango duena. Era berean, Graduetako koordinatzaileei, Kalitate Batzordeei eta Titulazio Batzordeei beren ikastegi eta tituluetan garatzen ari diren i3 proiektuen berri emango zaie.
Proiektuaren fase bakoitzaren amaieran, nahitaezkoa izango da mugarri bat aurkeztea eGelapi plataformaren bidez, proiektu bakoitzaren koordinatzaileek hura eskuratzeko aukera izan dezaten. Mugarri horiek ezarritako epeetan ez entregatzeak, emandako diru-laguntza etetea ekar dezake.
Proiektuak 1. irudian ageri den faseen eskemari jarraituta garatuko dira. Jarraian deskribatzen da:
(1) Curriculum txertaketako ekintzak diseinatzeko eta planifikatzeko fasea. Fase amaieran, i3 irakaskuntza gidak edo/eta ikasle-gidak idatziko dira; proiektuen lehenengo mugarria izango dira (1M). Txosten bat burutu beharko da irakaskuntza gidetan edo/eta ikasle-gidetan eginiko aldaketak azalduz. Entregatzeko azken data 2024ko uztailaren 26a izango da.
(2) Inplementazio fasea. Diseinuak praktikan jarriko dira, eta jarraipen txosten bat egingo da ebidentziak bilduta, eta ordura arte egindako gastuen memoria ekonomikoa (2M). Lehen lauhileko irakasgaiak dituzten proiektuak entregatzeko azken eguna 2025ko urtarrilaren 31a izango da, eta bigarren lauhileko irakasgaiak dituzten proiektuak entregatzeko azken eguna, berriz, 2025ko uztailaren 1a.
(3) Inplementazioaren emaitzak aztertzeko fasea eta egindako gastuen memoria ekonomikoa. Analisi hori hirugarren mugarria izango da (3M). Entregatzeko eguna 2025ko abenduaren 19a izango da.
Proiektuek laguntza izango dute emaitzak zabaltzeko barnean (titulua, ikastegia eta UPV/EHU) eta kanpoan (ekarpenak batzarretan eta argitalpen zientifikoetan).
Proiektuak deialdia erabakitzen denean hasiko dira diseinatzen, eta 2025ko abenduan amaituko dira. Hilabete horietan lehen aipatutako faseak burutuko dira.
Informazio saioak egingo dira campus bakoitzean, deialdi honen xehetasunak ezagutzera emateko, eta horren difusio egokia bermatuko da, prozedura hauek erabilita gutxienez:
Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuaren webgunea argitaratzea.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Campusetako Errektoreordetzen iragarki elektronikoen tauletan (ehutaula) argitaratzea.
Deialdi honetan i3 proiektuetarako aurreikusitako laguntzak bateraezinak dira helburu bererako finantzatzen dituen beste edozein diru-laguntza edo kopururekin. Urteko aurrekontua zehazteko orduan, kontuan hartuko da Programa Kontratuari urte horretan esleitu zaion kopurua.
Diru-laguntza eskaera behar bezala justifikatuko da urte natural bakoitzerako planifikatutako ekintzen kostuaren arabera. Laguntzak ez dira izango, inola ere, kopuru hauek baino handiagoak:
Gastuak deialdi honek hartzen dituen bi urte naturalen barruan (2024 eta 2025) egin beharko dira.
Dirulaguntzarekin honako hauek ordainduko dira:
Fakturek UPV/EHUren kontabilitate arauak beteko dituzte:
Deialdiak ez ditu finantzatuko:
i3 taldeek konpromisoa hartuko dute koordinazio bileretara joateko eta beren emaitzak UPV/EHUn i3 proiektuak ezagutarazteko egingo diren jardunaldietan aurkezteko.
Proiektuaren koordinatzaileak lantaldearen funtzionamendu egokia bermatuko du. Horren harira, proiektuak garatu bitartean taldekideen artean gertatzen diren altak eta bajak eGelapi bidez eskatu beharko dira, dagokion eskabidearen eranskina igota.
Gainera, koordinatzailea (edo haren ordez arituko den pertsona) arduratuko da jarraipena egiteaz, eta proiektuaren garapenaren berri emateaz, eskatuko zaion moduan.
Taldearen koordinatzailea arduratuko da ere kontabilitate kudeaketaz.
Hezkuntza berrikuntzako jarduera batek, printzipioz, ez du inolako Etika Batzorderen ebaluaziorik behar. Hala ere, SoTL filosofiaren esparruan, irakasleak ikerketa-ikuspegi bat eman behar dio jarduera horri, biltzarretara eramanez edo lortutako emaitzak argitaratuz, beste irakasle batzuen artean jarduera horretan lortutako ezagutzak eta onurak zabaltzeko asmoarekin. Kasu honetan, irakaskuntzan lortutako ikasleen datuak ikerketarako erabiliko dira, zabaldu edo argitaratu nahi baitira. Horretarako, ezinbestekoa da irakasleak ikasleen baimena eskatzea bere datuak ikerketan erabiltzeko.
Dirulaguntza emateko baldintzak bete ez direla egiaztatzen bada, jasotako kopuruak itzuli beharko zaizkio nahitaez UPV/EHUko Zerbitzu Nagusiari.
i3 proiektuetan aritu den irakasle bakoitzari, programaren eskakizunak betez gero, parte hartu izanaren egiaztagiria emango zaio, Ebaluazio Batzordeak mugarri bakoitzean entregatutako txostenak baloratu ondoren. UPV/EHUko kide ez diren taldekideek dagokion proiektuaren koordinatzaileen akreditazioa jasoko dute.
Behin mugarri guztiak aurkeztuta, Ebaluazio Batzordeak aztertuko du unibertsitateko kideentzat interesgarriak izan daitezkeen proiektuen emaitzak zabaltzeko aukera, egoki iritzitako baliabideen bitartez.
Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko Errektoreordetzak diru-laguntza jaso duen taldeari eskatu ahal izango dio prestakuntza, sentsibilizazio edo hedapen saioetara joateko. Gainera, UPV/EHUk proiektuak eta haien emaitzak erabili ahal izango ditu bere ekintzetan, sentsibilizazio kanpainetan eta urteko jardueren memorian.
Deialdi hau araututa dago EAEko Ogasunaren Antolaketa eta Eraketa Legearen bidez, VI. tituluak jasotakoaren bidez bereziki, EAEko administrazio publikoaren laguntzen eta diru-laguntzen araubideari dagokionez.
Deialdia eta haren Oinarriak, eta erator litezkeen administrazio ekinbide guztiak, inpugnatu egin ahal izango dira urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzio Ordenari buruzko Legeak ezarritakoaren arabera.
Leioa, 2023ko abenduaren 11.
Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea
Laura Vozmediano Sanz
Dokumentuak: