Agur Ekitaldia

Agur Ekitaldia

UPV/EHUKO MUGIGORTASUN PROGREMETAKO BISITATZAILEENTZAKO AGUR EKITALDIAlDIA Maiatzak 10 goizeko 11:15ean, Arabako campusean, Gasteizko Letren Fakultatean

2022ko Farewell bideoa

2023ko Farewell bideoa

Kurtsoa amaitzear eta uda iristear dagoen une honetan, mugikortasun programetako bisitatzaileak agurtzeko antolatu dugun ekitaldira gonbidatu nahi dizuet.

Aipaturiko ekitaldia, maiatzaren 10ean (ostirala), goizeko 11:15ean ospatuko da, Arabako Campusean, Gasteizko Letren Fakultatean.

Izugarri poztuko ginateke zuen buddy-ak gonbidatuko bazenituzte.

Gasteizera joateko DOAKO AUTOBUS ZERBITZUA eskainiko dugu Donostiatik eta Bilbotik.

Autobusak 09:15ean aterako dira eta 20:30etan itzuli. 

AUTOBUSEN IRTEERA ETA HELMUGA:

BILBO 9:15  Luis Briñas kalean San Mames aurrean

DONOSTIA 9:15  Autobus geltokia IM Barriolako aurrean

GASTEIZ 20:30 Bar Zeppelin 

Ekitaldira etortzekoak bazarete, horren berri eman, mesedez, baita autobusean tokia hartzeko erreserbarena ere, bete esteka honetan aurkituko duzu formularioa: ETORTZEA BAIEZTATZEA

Azkenean ezin bazara joan, mesedez, ezeztatu zure eserlekua esteka honetan: ETORTZEA BERTAN BEHERA UZTEA

Ekitaldirako IZENA EMATEKO eta autobuseko plaza erreserbatzeko DATA MUGA: Asteazkena, Maiatzaren 8ko 24:00ak.

Benetan eskertuko genuke unibertsitatean izandako gainerako ikasleekin ekitaldian zuen esperientzia partekatuko bazenute, mezu bat helbide honetara bidalita: gasteiz.welcomecentre@ehu.eus

 

PROGRAMA:

  9:15    Autobusak Bilbotik eta Donostiakik aterako dira

11:00    Gasteizera iritsiko dira

11:15    Argazki ofiziala

11:25 Ongi etorria (Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea, M. Juncal Gutiérrez)

11:30   Kultura eta Hezkuntza sailaren zinegotzi ordezkariaren agurra (Sonia Díaz de Corcuera Ruiz de Oña)

11:40  UPV/EHUko Errektorearen agurra ( Eva Ferreira)

11:50   Nire mugikortasun esperientzia (UPV/EHUko mugikortasuneko ikasleen aurkezpenak)

12:00    Etxepare Institutoaren aurkezpena 

12:10    UPV/EHUko masterren aurkezpena

12:20    ESN elkarteak egiten duen lana aitortu

12:30    Oparien zozketa

12:45    Ekitaldiaren amaiera (Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea, M. Juncal Gutiérrez)

13:00     Kalejira “El Caminante” eskulturara

14:15     Nazioarteko Harremanetako Bulegoak eskainitako pintxoak eta euskal musika

16:00     Kontzertuak Unibertsitate Pabiloian

20:30     Autobusak Donostia eta Bilbora itzuliko dira

 

Anima zaitez, zain gaituzu!

 

M. Juncal Gutiérrez Mangado,

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea

VII Certamen Musical2024