PROGRAMA_BUDDY_QUE_ES

Zer da Buddy Programa? Nor izan daiteke buddy?

Irudia

Buddy Programa, UPV/EHUko Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzak antolaturiko ekimena da, graduko nazioarteko bisitatzaileak (Erasmus, Latinoamerika edo Beste Norakoak izeneko programetan datoztenak) laguntzeko, bai hirian, bai campusetan.

Buddyak UPV/EHUko kideak dira; beste bisitatzailea lagundu nahi dute, adiskidetasunez edo jende ezberdina ezagutzeko. Ez dugu hizkuntzen ezagutzerik eskatzen, baina beste herrialdeko pertsonak ezagutzearekin batera, zure ingelesa, frantsesa, alemana edo italiera hobetuko duzu zalantzarik gabe...

Buddien ohizko ezaugarriak

  • Adiskidetasuna, osaigarri garrantzitsua da beren bizitzan
  • Pazientzia handia daukate (behar bada, atzerrian beren lehenengo aldiz etortzen den pertsonarekin egongo dira, ziur aski hemengo hizkuntzak ez ditu menperatzen, guzti-guztia berria da berarentzat eta berak ezagutzen duen baino ezberdina)
  • Hasierako 2-3 asteak pasa eta gero, zure eginkizunak bete izango dituzu jada. Dena den, oso maiz gertatzen dena zera da: bisitatzailea eta buddyaren artean, laguntasuna sortu da, eman diozun laguntza oso estimatua izan baita.

UPV/EHUko Buddy programa ezberdinak

Ikastegi hauek beren Buddy Programa kudeatzen dute. Hemen ikasten baduzu eta buddy izan nahi baduzu, nazioarteko tutorearekin jar zaitez harremanetan