PROGRAMA_BUDDY_CREDITOS

KREDITUAK NOLA LORTU

Irudia

Hiru kreditu lor ditzakezu buddy izateagatik

Unibertsitateko araudiaren arabera, Buddy programan parte hartzearen truke, 3 kreditu arte lor ditzakezu.

Hona hemen baliokidetasuna: Kreditu bakoitza eskuratzeko, 30 orduko lana egiaztatu behar dira.

KREDITUAK LORTZEKO JARDUNBIDEA:

  • ZURE BISITATZAILEAK FORMULARIO HAU BETE BEHARKO DU, eman ahal duzun denbora baieztatuz. Bere LDAParekin konektatu behar duzu balorazioa egiteko.
  • Orduak zenbatu ondoren, Euskara Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordeak elektronikoki sinatuko du ziurtagiria.  Ziurtagiri horretan Buddy Programan parte hartzeagatik lortutaku kreditu kopurua ezarriko da.
  • Ziurtagiria zure fakultate edo eskolako idazkaritzan aurkeztu beharko duzu, ezarritako epean eta moduan, kredituak eskuratzeko
  • Nahi baduzu, diploma bat ere eska dezakezu programan parte hartzeagatik. 

 

Egindakoa Baliokidetasuna (orduetan) 
Programari buruzko xehetasunak jaso; Nazioarteko Harremanetako bulegoan egindako elkarrizketa; izena emateko prozedurak betetzea 2
Programak antolaturiko bileretan parte hartzea 4
Bisitatzailearekin harremanetan jartzea, bidaia baino lehen 5
Iristen den egunean, autobusa edo tren geltokian bisitatzailearekin elkartzea, hiriari buruzko lehen informazioak emateko 5
Harrera Bulego/Help Centrerrera bisita, ostatua-Hizkuntza ikastaroak-eta beste informazioak jasotzeko 5
Nazioarteko tutorearen bulegora laguntzea, iritsiera-ziurtagiria sinatzeko 3
Tresna digitalak erebiltzen laguntzea, hala nola Egela, Gaur, eta abar 3
Campusean eta Fakultate edo Eskolan laguntzea, bertako zerbitzuak ezagutzeko 5
Hiria eta inguruak erakusteko laguntza 5
Garraio publikoari eta campusera heltzeko moduari buruzko aholkularitza 3
Garraio txartela erosteko laguntza 3
Ikasle-txartela egiteko informazioa emateko, poliziarengana joan eta irizpideekin  laguntzeko (Europatik kanpokoentzat, sei hilabeteko baino bisita luzeagoentzat bakarrik) 10
Banku kontea irekitzeko informazioa emateko eta bankuan egin beharrekoarekin laguntzeko 5
Sakeleko telefono edo komunikazioari buruzko informazioa jasotzeko eta kontratua/SIM card/Internet konekzioa kontratatzera laguntzeko 5
Alokairuan dauden logelak, pisuak edota erresidentziak bisitak egiterakoan laguntzeko 10
Fakultate edo Eskolako nazioarteko koordinatzailearenganako bisita 3
Matrikula eta beste akademiko-prozedurekin laguntzea 5
Campuseko bisita gidatuetan parte hartzea 5
Ekitaldiak antolatzea, bai bisitatzaileentzat bai hemengo ikasleentzat (txangoa, afaria, irteera...) 15
Buddy programari loturizko hainbat ekimen (elkarrizketak; blogak; sare sozialetako taldeak; campuseko ongietorri ekitaldiak) 15/Nazioarteko Harremanetako Bulegoak zehaztuko du ekitaldi bakoitzaren baliokidetasuna