Lege Zerbitzua

idazkaritza-nagusia_lege-zerbitzua

Lege Zerbitzua

Unibertsitateko idazkari nagusiaren zuzendaritzapean, unibertsitateko Lege Zerbitzuak laguntza eta aholku juridikoa ematen die unibertsitateko organoei, eta UPV/EHUren interesak ordezkatzen eta defendatzen ditu pertsonen eta erakunde publiko eta pribatuen aurrean, bai eta bere jurisdikzioko organoen aurrean ere.

Lege Zerbitzuaren lana, oro har, izaten da legezkotasun txostenak egitea, arautegi, akordio, erabaki eta hitzarmenen proposamenak idaztea eta erreklamazioak, errekurtsoak eta bestelako idazki juridikoak prestatzea.