2023/24ko Aurretiko Izen-ematea / Matrikulazioa
Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua eskuratu nahi duten pertsonek, lehenik eta behin, AURRETIKO IZEN-EMATEA egin beharko dute. Ondoren, berriz, MATRIKULA egin ahal izango dute.
Aurre izen-ematea
Datak
2023ko Ekainak 1etik 11ra
Eskaera egitea
- Honako inprimaki hau betez:
Plazen eskaintza eta esleipena
- 55 plaza eskaintzen dira.
- 8 plaza gordeko dira adinekoentzat.
- 8 plaza gordeko dira unibertsitate-titulurik ez duten pertsonentzat.
Ekainak 12an (12:00) argitaratuko dira:
- Aurrez izena emandako pertsonen behin-behineko zerrenda
- Adinaren arabera onartuen behin-behineko zerrenda.
- Unibertsitate-titulurik gabeko onartuen behin behineko zerrenda.
Erreklamazio-epea: Ekainak 13tik 14ra.
Ekainak 15ean argitaratuko da:
- Zozketan parte hartuko duten pertsonen behin betiko zerrenda.
- Unibertsitate-titulurik gabeko onartuen behin betiko zerrenda.
- Adinaren arabera onartuen behin betiko zerrenda.
- Behin betiko baztertuen zerrenda.
Eskeitzen diren plazak baina hautagai gehiago izanez gero, Ekainak 19an goizeko 12:00etan eginen da zozketa Elbira Zipitria Zentroko 0.01 ikasgelan.
Erreklamazio-epea: Ekainak 20an.
Ekainak 21ean , emaitza argitaratuko dugu webgunean.
Matrikula
Datak
Uztailaren 3tik 7ra (mezu elektroniko bat bidaliko da egun eta ordu zehatzarekin)
Ordutegia
9:30etatik 13:30etara.
Tokia
Esperientzia Geletako Idazkaritza - Elbira Zipitria Zentroa-Ondarreta kalea. 18. Donostia-San Sebastián