Krediturik nola lortu
Hiru kreditu lor ditzakezu buddy izateagatik
Unibertsitateko araudiaren arabera, Buddy programan parte hartzearen truke, 3 kreditu arte lor ditzakezu.
Hona hemen baliokidetasuna: Kreditu bakoitza eskuratzeko, 30 orduko lana egiaztatu behar dira.
KREDITUAK LORTZEKO JARDUNBIDEA:
- Zure bisitatzaileak formulario hau bete beharko du, eman ahal duzun denbora baieztatuz. Formularioa imprimatu eta ORRI GUZTIETAN SINATU eta gero eskaneatu dezan
- Zure bisitatzailearen unibertsitate-txartelaren eto beste nortasun-agiri bat eskaneatu
- Bi dokumento hauek bidali, helpcentre2.internacional@ehu.es helbidera.
- Guk agiri bat egingo dugu, errektoreordeak sinatzeko; agiria, zure fakultatean entregatu beharko dituzu, haiek ezarritako epean eta moduan, kredituak eskuratzeko.
Egindakoa | Baliokidetasuna (orduetan) |
---|---|
Programari buruzko xehetasunak jaso; Nazioarteko Harremanetako bulegoan egindako elkarrizketa; izena emateko prozedurak betetzea | 2 |
Programak antolaturiko bileretan parte hartzea | 4 |
Bisitatzailearekin harremanetan jartzea, bidaia baino lehen | 5 |
Iristen den egunean, autobusa edo tren geltokian bisitatzailearekin elkartzea, hiriari buruzko lehen informazioak emateko | 5 |
Harrera Bulego/Help Centrerrera bisita, ostatua-Hizkuntza ikastaroak-eta beste informazioak jasotzeko | 5 |
Acompañamiento a despacho de tutor/a internacional para firma de certificado de llegada | 3 |
Tresna digitalak erebiltzen laguntzea, hala nola Egela, Gaur, eta abar | 3 |
Campusean eta Fakultate edo Eskolan laguntzea, bertako zerbitzuak ezagutzeko | 5 |
Hiria eta inguruak erakusteko laguntza | 5 |
Garraio publikoari eta Campusera heltzeko moduari buruzko laguntza | 3 |
Garraio txartela erosteko laguntza | 3 |
Ikasle-txartela egiteko informazioa emateko, poliziarengana joan eta irizpideekin laguntzeko (Europatik kanpokoentzat, sei hilabeteko baino bisita luzeagoentzat bakarrik) | 10 |
Banku kontea irekitzeko informazioa emateko eta bankuan egin beharrekoarekin laguntzeko | 5 |
Sakeleko telefono edo komunikazioari buruzko informazioa jasotzeko eta kontratua/SIM card/Internet konekzioa kontratatzera laguntzeko | 5 |
Alokairuan dauden logelak, pisuak edota erresidentziak bisitak egiterakoan laguntzeko | 10 |
Fakultate edo Eskolako nazioarteko koordinatzailearenganako bisita | 3 |
Matrikula eta beste akademiko-prozedurekin laguntzea | 5 |
Campuseko bisita gidatuetan parte hartzea | 5 |
Ekitaldiak antolatzea, bai bisitatzaileentzat bai hemengo ikasleentzat (txangoa, afaria, irteera...) | 15 |
Buddy programari loturizko hainbat ekimen (elkarrizketak; blogak; sare sozialetako taldeak; campuseko ongietorri ekitaldiak) | Nazioarteko Harremanetako Bulegoak zehaztuko du ekitaldi bakoitzaren baliokidetasuna |