Breadcrumb

EEF-Euskal Herriko Ekonomiako Olinpiada

Euskal Herriko XV. Ekonomiako Olinpiada

2023-2024 ikasturtea

Kartela eta aurkezpena

Image

Oinarriak

Helburua

Ekonomiaren olinpiaden helburu nagusia da gazte jendearen artean Enpresen Administrazioa eta Ekonomiaren ikasketak sustatzea. Modu berean, harremanak egin eta sendotu nahi dira bigarren hezkuntzako ekonomia eta enpresa antolakuntzako irakasleekin eta gai hauetan interesatutako ikasleekin, etorkizunean gure fakultateko ikasle izango diren horiekin.

Parte Hartzaileak

Ekonomiaren olinpiaden fase lokalean parte hartu ahal dute Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren hezkuntzako ikastetxeetan batxilergoko 2. ikastaroan 2023-2024 ikasturtean Ekonomia eta Enpresa Antolakuntza irakasgaian matrikulatutako ikasle guztiek.

Gaiak

Batxilergoko bigarren kurtsoko "Ekonomia eta enpresa antolakuntza" eta Batxilergoko lehenengo kurtsoko "Ekonomia" ikasgaien gaiak izango dira probaren edukia, Batxilergoko Kurrikulua ezartzen duen Dekretuan adierazten direnak.

Batzorde Akademikoa

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak batzorde akademiko bat izendatuko du. Dekanoa edo berori ordezka lezakeen pertsona izango da batzordeburu eta probak ebaluatuko ditu, ariketak kalifikatu eta fase nazionalean zeintzuk hartuko duten parte zehaztuko dute. Emaitzak Fakultatearen web gunean jarriko dira.

2023ko Ekonomiako Olinpiada  antolatzeko batzorde kideak ondorengoak izango dira:

Batzordeburua

  • Jon Barrutia Guenaga eta Unai Tamayo

Batzordekideak

  • Arantza Ugidos Olazabal
  • Izaskun Ipiñazar Petralanda
  • Amaia García Azpuru
  • Ana Maria Ferrero García Rodríguez
  • Aritza López de Guereño Zarrraga

Azterketa

Azterketa anonimoa izango da eta bi orduko proba bat izango da, aurreko atalean adierazitako edukiak jorratuz. 2024ko martxoaren 15ean 10:00etatik 12:00etara, fase lokalari dagokion proba egingo da, UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Egoitzako (Sarriko) ikasgeletan.

Salbuespenez, proba lokala egiteko eguna eta/edo ordua aldatu ahal da, baldintzek hartara beharturik, eta, halakorik gertatuz gero, garaiz jakinaraziko zaie ikastegiei.

Izena emana duten ikasleei dei egiten zaie proba hauetara etortzeko, gerora beste jakinarazpenen bat egin beharrik gabe.

Azterketak hiru zati izango ditu:

  • Lehenengo zatia, Test motakoa: ekonomiako eta enpresako 15 galdera
  • Bigarren zatia, bi ariketa praktiko: 1 ekonomiakoa eta 1 enpresakoa.
  • Hirugarren zatia, iruzkinak: testu bati buruzko galderak

Proba aurrez aurre egingo da Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasgeletan, inguruabarrek uzten ez dutenean izan ezik; kasu horretan, proba birtualki eginen da.

Kontaktua

Telefonoa: 946 013 601

Posta elektronikoa: secretaria-decano.fee@ehu.eus

Emaitzak

Azterketak

Sariak

Honako sari hauek emango dira:

1. Saria: 400,00 €

2. Saria: 300,00 €

3. Saria: 200,00 €

5 sari gehiago, 100,00 eurokoa bakoitza

(Zenbateko hauek, zenbateko garbiak dira zergaren eraginetara)

Ikastegi bakoitzeko hiru probetako batez bestekoa eginda, batez bestekorik onena luketen hiru ikastetxeek EHUDendan erabili ahal izango duten 200€ko bonoa bana jasoko dute (sari honetan lehiatzeko, gutxienez, ikastetxeko hiru ikasle aurkeztu behar dira).

Ekonomiako Olinpiada Nazionala

Olinpiaden hurrengo urratsa,  Ekonomiako XV. Olinpiada Nazionala izango da. Logroñon ospatuko dena 2024ko ekainaren 19, 20 eta 21ean.

Han lehiatuko dira fase lokaletan unibertsitate publikoetako Ekonomia eta Enpresa Fakultate bakoitzean lehen postuetan sailkatutako hiru ikasleak.

Ekonomiako Nazioarteko Olinpiada

Olinpiaden hurrengo urratsa,  Nazioarteko VII Ekonomiako Olinpiada 2024ko uztailaren 21etik 31ra izango da, Hong Kongen.

Han lehiatuko dira fase nazionalean sailkatutako lehen bost ikasleak.

Ikastegiaren izena emateko formularioa

Online izena ematea irakasleak egin behar du formularioa osatuz eta Olinpiadara aurkeztuko diren ikastegiko ikasleen zerrenda erantsiz.

Epea: Otsailaren 9tik martxoaren 10era, biak barne