Laborategia

Laborategiaren Aurkezpena

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Produktu Diseinurako Laborategiak Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Sailaren interesei erantzuna ematen die Produktuaren Diseinu, Alderantzizko Ingeniaritza eta Prototipatze Arinaren arloko ikerkuntza eta transferentzia teknologikoan.

Laborategiak 3D eskanerrak ditu, hala nola Creaform-en Handyscan Exascan eta Handyscan Revscan, Gom-en Atos edota Next Egine-ren 3D Scanner HD. Prototipatze arineko bi makina daude, Stratasys-en Dimension Elite modeloa eta Z Corporation etxearen Zprinter 450. Alderantzizko Ingeniaritzan lan egiteko Rapidform XOR, Geomagic Studio eta ATOS bezalako software lizentziak erabiltzen dira eta ikuskaketarako Geomagic Qualify eta ATOS. Diseinurako softwareak CatiaV5, Solid Edge, NX eta SolidWorks lizentziak ditu.

PDL - Produktu Diseinurako Laborategia

 

EHU logologo ingeniaritza bilbao