Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Iragarki-ohola

Ohar garrantzitsua
Web bidez posta elektronikoa irakurtzeko aplikazioa orain dela gutxi eguneratu egin da.
Laguntza eskuratzeko hainbat baliabide daude eskuragarri:
POSTA ELEKTRONIKO ERABILTZAILEENTZAKO SEGURTASUN AHOLKUA
Azken hilabete honetan posta elektronikoak bidaltzeko izan ditugun arazoen iturria izan da erabiltzaile batzuek bere erabiltzaile izena eta pasahitza spammer-ei eman dizkietela. Hori dela eta, IKT Gerenteordetzak zera argitu nahi du:
1.- INOIZ EZ DIZUGU ERABILTZAILEA ETA PASAHITZA posta elektronikoz eskatuko. INOIZ EZ.
Horrela, bada, jakin datu horiek eskatuz iristen zaizkizun mezuak ez ditugula guk bidali eta ondorioz, faltsutzat jo behar dituzula.
2.-EZ INOIZ BIDALI ZURE ERABILTZAILEA ETA PASAHITZA POSTA ELEKTRONIKOZ, ez guri, ez beste inori. INOIZ EZ. Posta elektronikoa ez da era horretako datuak bidaltzeko bide egokia.
Probaren bat egiteko behar baditugu, ez dizkizugu postaz eskatuko.
3.- Gerenteordetza honek bidaltzen dituen mezuak gaztelaniaz eta euskaraz egoten dira eta betiere, sintaxi zuzena izaten dute. Oso sintaxi okerra duen mezuren bat jasoz gero, ez fidatu.
4.- Era honetako mezuren batek zalantza izpirik sortzen badizu, baztertu. Argibiderik behar baduzu, jar zaitez Erabiltzaileentzako Zerbitzuarekin harremanetan eta galdetu, betiere, mezuari erantzun baino lehen.