Archivos

Categorías

'Hil eta bizi: hor dolua' tailerra

aulki hutsak‘Hil eta bizi: hor dolua’

Iñaki Peña medikuak, Osakidetzako Zumarragako ospitalean lan egiten du eta etxerik etxe dabil, besteak beste, gaixo larriak dituztenekin eta euren senitartekoekin heriotza eta doluaren gaia jorratzen. Izatez, honen inguruan formazioa behar dela dio berak eta horregatik UPV/EHUren diru-laguntzari esker eta hainbat kideren zabaltasunari esker Aulki hutsak izeneko ikusentzunezkoa landu du. Testigantzez beteriko dokumental honetan hunkigarriak diren sentimenduak azalerazten dituzte pertsonek hiltzeaz eta bizitzeaz. Prest egon dira euren hurbilekoen heriotza gertatu denean doluaren prozesua egiteko eta horrela bizitza beste zentzuaz ikusteko. Aulki hutsak dokumentala herriz herri  pantailaratzen ari dira, “Arinduz“ Zainketa Aringarrietako euskal elkartearen jardunaldian aurkeztu dute eta UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko Kulturbasque programazioaren atalean zabalduko da orain, aldez aurretik prestakuntza emanez ikusleei.

Hiru astetan zehar egingo da ‘Hil eta bizi: hor dolua’ izeneko formazio tailerra. Guk dugun Osasun eta Hezkuntza sistema publikoan badaude pertsonak haratago joateko asmoarekin eta Medikuntzan, Erizaintzan eta Psikologian dabiltzan batzuk, gizakiok heriotza ukatu egiten dugula diotenez formazio tailerra antolatu da. Hasieran pelikula ikusiko da eta ondoren solasaldia egingo da parte hartzaileekin.

Bilboko Bizkaia Aretoan (Abando ibarra 3), arratsaldeko 18etan, ‘Hil eta bizi: hor dolua’ tailerra, euskeraz  garatuko da eta interesatuentzat zabalik egun hauetan, filme hauen aitzakiaz:

Martxoak 27: Monsieur Lazhar , (aurkezpena, Miren Gabantxo & Iñaki Peña):  Jatorrizko bertsioan, frantsesesez nagusiki, euskarazko azpidatziekin.

Apirilak 3: Amaren eskuak (aurkezpena, Mireia Gabilondo):  Jatorrizko bertsioan euskaraz.

Apirilak 10: Aulki hutsak (aurkezpena, Iñaki Peña):  Jatorrizko bertsioan, euskaraz nagusiki, euskarazko azpidatziekin.

[UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko Kulturbasque kultur-programazioaren barnean antolaturiko tailerra da].

Euskeraz garatuko den tailer honetan parte hartzeko edo informazioa eskuratzeko, idatzi hona mesedez: bak.kulturbasque@ehu.es

NON: Bilbon, Bizkaia Aretoan (UPV/EHUren Paraninfoan), arratsaldeko seietan, Martxoak 27, Apirilak 3, Apirilak 10.

‘Morir y vivir: el lugar del duelo’, taller en euskera

Tres películas servirán de punto de partida para un taller sobre el proceso de duelo tras la muerte de un ser querido. El taller se desarrollará en euskera en el Paraninfo Bizkaia Aretoa de UPV/EHU en Bilbao los días 27 de Marzo, 3 y 10 de Abril, de la mano del médico de Osakidetza Iñaki Peña, especializado en atender a personas con enfermedades graves. Los temas de la muerte y el duelo posterior son cuestiones negadas en la vida actual y este taller invita a quien tenga interés y especialmente a profesorado y estudiantes de Medicina, Psicología y Magisterio para reflexionar sobre situaciones que nos afectan emocionalmente a todas las personas. Las sesiones del taller se desarrollarán durante estos días y tomando como base las siguientes películas:

27  Marzo: Monsieur Lazhar , (presentación, Miren Gabantxo & Iñaki Peña)

3 Abril: Amaren eskuak (presentación, Mireia Gabilondo)

10 Abril: Aulki hutsak (presentación, Iñaki Peña)

La película documental Aulki hutsak, con testimonios grabados en localidades vascas, bajo la dirección del médico Iñaki Peña, ha recibido la financiación de  varias instituciones públicas, incluida la Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea. Este taller de desarrollo personal ‘Hil eta bizi: hor dolua’ forma parte de la programación cultural del Vr del Campus de Bizkaia [Kulturbasque].

Si precisas más información puedes contactar con bak.kulturbasque@ehu.es

 

 

 

 

2 comentarios a 'Hil eta bizi: hor dolua' tailerra

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>