Egungo Euskararen Hiztegia
—K—
[bertsioa: 2024-01-10]

kabal izond ganorazkoa.

Ez, ez zen, inondik inora, oso jarrera kabala.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 23. orr.

Egunkariak hilketaren berri ematen zuela ikusirik, ordea, irtenbiderik kabalena gorderik egotea zela iruditu zitzaidan, oihartzunak irauten zuen bitartean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 160. orr.

· Rosariorekin egon nahi izatea ez zitzaion oso kabalekoa idurituko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 302. orr.


kabala1 (orobat kabale g.er.) 1 iz ipar aberea, azienda.

Kabalak larruzko zakuto bana darama bi aldeetatik dilindan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.

1000 kabala (behi, zaldi, ardi, zerri, asto, ahuntz).  Herria   2002-10-17

Jendalde handia eta kabala ederrak.  Herria   2002-10-24

Ardia kabala estimatua da.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 53. orr.

Ardiak, rattlesnakeak edo bestelako kabalak hilik ardura ikusiak zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 33. orr.

Berexi zuen lurra uretarik, hauiek beztitu kabala, arrain eta landaretaz.  Herria   2005-08-04

Jendeak eta kabalak euskaraz agurtzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 13. orr.

Behi zenbait eta kabale xeheak.  Herria   2001-05-24

Goizean goizik bazihoazen inguruetako laborariak beren kabalekin, behi edo ardi, erremolka bat zaldi karrosari loturik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.

Abere edo kabala baten gerizapean jartzen da urtea Txinan: ohoratzen dute garratoinaren urtea, zakurraren urtea, leoinaren urtea...  Herria   2004-01-15

Abere edo kabala baten gerizapean jartzen da urtea Txinan: ohoratzen dute garratoinaren urtea, zakurraren urtea, leoinaren urtea...  Herria   2004-01-15

2 (hitz elkartuetan)

Asteazken goizean kabala feria.  Herria   2003-09-11

Kabala lan gehienak eginak nituen eta, bat-batean, korrika ibiltzeko behar gorria senditu nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 104. orr.

Kabalentzat bereziki orain egiten diren kabala haztegi eta hazteko maneratik haste.  Herria   2003-07-24

Kabala bagoi batean, igortzen gituzte erran gabe norat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 113. orr.

Jendeen hats tepoa, perfume eta salboin merkeen usain gohaingarria, besapeetarik jauki kabala izerdi nazkagarria.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.

Ostatu, kabale-bazka, epizeria eta okindegiarekin, salerospenetarako egina zen Beñat eta zinez maitatua eskualde guzian.  Herria   2002-12-19

Gorputzaren ahulezia, eritasun, izpirituaren etsimendu, herio izurrite xahar eta haur ttipietan, kabala galtze, herriak ez zekien gehiago noiz arte iraunen zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 21. orr.

· Ez da aurten kabala gorri lehiaketarik eginen.  Herria   2003-03-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kabala bagoi (3); kabala ederrak (4); kabala feria (3)


kabala2 (orobat kabalah) 1 iz juduen artean, Idazki Sakratua azaltzen zuen ahozko tradizioa.

Ez al du ba kabalak esaten hitz santuak esanez sortu zuela Jainkoak mundua?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.

Kabalaren arabera, paradisuko arima guztiek maitasuna egiten dute.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 11. orr.

Kabalaren arabera, arrazoia ez da aski Jainkoaren eta kreazioaren misterioak ulertzeko, eta, hala, Kabalak bitarteko esoterikoak, errebelazioa eta Idatzi Santuen interpretazioa ere erabiltzen ditu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Kabalarentzat, letra horrek En Soph delakoa adierazten du, dibinitate mugagabe, puru-purua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 173. orr.

Zazpi urtez munduko lau hegaletan ibilia zen, mistizismoa, Kabalah eta jakintza ezkutuak ikasten: Egipton, Thailandian, Indian...  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 57. orr.

Eskaintzaren eta eskaeraren legea Kabala juduaren arabera interpretatzen saiatzen zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 97. orr.

2 kabalak egin aieruka aritu.

Olatzek ez zuen sator itxurarik, horretaz kabalak egitea ez zen zaila.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 78. orr.

Hasierako berri-mina eta murmurioa kalaka bilakatu zen, jendeak erreparorik gabe eta ozen egiten baitzituen ekarpenak, galderak eta kabalak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 17. orr.


kabaladun iz abereduna.

Kabaladun ala ez, orori komita hedatua zauzue.  Herria   2005-05-19

Orduan Diputatuen proposamena hau izan zen, kabaladunek ordaintzea ihiztari .  Herria   2005-11-03


kabalatasun iz aberetasuna.

Jendetasunaren geruzaren azpian ttattit aiduru zegoen kabalatasunaren antzeko zerbait.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.

Barnean neukan kabalatasuna iratzartzen zihoakidan eta gutxitarik ez nuen "satisfakzione" marraka salbai bat askatu.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.


kabalategi iz aberetegia.

Horra zertako jada Bakersfield inguruetara abiatuak diren kabalategi deiztegien egiten.  Herria   2003-11-06


kabalazain (corpusean kabalzain soilik) iz kabalak zaintzen dituen pertsona, abeltzaina.

Aitzineko sindikatak maiatzaren hogeila gibeltü züan abere larrientako, eta kabalzain horiek nahi lükeie berriz hamarreala ekar dadin.  Herria   2001-04-26


kabaldu, kabal, kabaltzen da ad

Edo, garbi esanda, presoak bakarrik ulertzen du bere egoera, presoak bakarrik daki zenbateraino kabaldu litekeen jaulierra.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 44. orr.


kabale ik kabala1.

kabaleria iz kabala multzoa.

Garrik formatu gabe kabaleriari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 77. orr.


kabalgata iz kabalkada, zaldiketa.

Beti izaten zen kantu parte-hartzaileren bat, argigailuaren, berbenaren, lore jokoen, kabalgataren, karrozaren, mozorroaren, danborraden [...] erraldoiaren eta buruhandiaren artean une jakin batean behar zenerako egokitzen zena.  Askoren artean   «Rataplan» - 19. orr.

Faxista lotsagabe horiek, agenteak kabalgatan egoteaz baliatu ziren [...] Poliziari erasotzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

Erregeen kabalgata.  Herria   2002-12-26


kabalistiko izond kabalari dagokiona.

Gnostikoek erabiltzen duten hitz kabalistikoa da abraxas delakoa, eta Izaki Gorena adierazten omen du.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 167. orr.

Aztikerietarako ikur kabalistikoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 165. orr.

Esanahi ezkutu, kabalistiko, magiko, tantrikoa agian.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 7. orr.

Rabbien literatura kabalistiko eta talmudiko osoan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 238. orr.

Halako esanahi erdi-kabalistikoa ematen diola edo.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.


kabalkada 1 iz zaldiketa.

Bertze bestarik ere baduk plaza huntan, dantza, kantu, bertsularitza, kabalkada, etxe sartze eta abar, eta ikuskizun horiek guziek airosten die herriaren bizia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 37. orr.

Toberak desagertzen dira eta kabalkadak agertzen, bigarren gerlatik landa bereziki.  Berria - Kultura   2004-07-10

Kabalkada xinpleak, tobera-mustrarik gabekoak.  Herria   2002-08-08

Kabalkadaren ibilaldia Donibane Garaziko karriketan.  Herria   2005-09-15

Kabalkadak fama handiko soinulariak herrira jinarazten zituen bezala, tobera da bertsolaria herrira gomitatzeko aitzakia.  Berria - Kultura   2006-04-21

Edozein kabalkadetan bezala beztituak izanen dira, burasoek eta Garaziko Lagun elkarteak moldatu jauntzi ederrekin.  Herria   2004-07-08

Herri bateko gazteriak kabalkada bat muntatzen bazuen, faltarik gabe Fauxtin hor zen aholku edo kontseilu emaiteko eta bere etxean biltzen zituen anitz gazte, ahal bezain ongi ikas zezaten dantzatzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 177. orr.

Bilboko Gaztedi taldeak bere 25. urtemugarako antolatu zuen kabalkada egingo du.  Berria - Kultura   2006-04-28

2 zamalkaldia.

Oso nekaturik zegoen, kabalkada geldoa izan bazen ere, atsedenaldi gutxi egin baitzuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 72. orr.

3 kabalkada-tobera

Heletako kabalkada-toberak igande huntan iraganen dira beraz, aratsaldeko 4.30etan.  Herria   2003-08-07

Aurten, Bithindarrak taldeak buruilaren 29an kabalkada-tobera bat antolatuko du Mithirinako plazan.  Herria   2002-09-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

heletako kabalkada (3); kabalkada toberak (12); kabalkada toberekin (3); kabalkada toberen (3); kabalkada ttipi (11)


kabalkin izond aberezalea.

Hor goxoki zagon zonbait behiren erdian, zinez kabalkina baitzen gure gizona.  Herria   2004-10-14


kaballeru (orobat kaballero) iz gizon prestua.

Eta denak gorbata eta trajearekin egongo dituk jantzita, kaballeruak bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 211. orr.

Uzkudunen ospakizun horretara etorriko diren kaballeru batzuk kriminalak izango dituk.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 211. orr.

· Euri kaballeroa behar da sasoi honetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 296. orr.


kabalzain ik kabalazain.

kabaret 1 iz ikuskizunak ematen diren eta bezeroak edan, afaldu edo dantzatzen ahal duten etxea.

Ez zituen tabernazuloak eta kabaretak maite, are gutxiago Bilbokoak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 44. orr.

Kabaretean afaldu nuen; ikuskizuna ikustera joan nintzen, eta etxerako bidea hartu nuen gero.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 180. orr.

Buenos Airesko kabaret zaharretan girotutako ikuskizuna.  Berria - Kultura   2004-01-02

Goazen kabareten batera eta egin dezagun dantzan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 125. orr.

Habanako Marianao itsasertzeko ingurune dotorean zegoen Pennsylvania kabaretean jo zuen soinu handia 1950-54 bitartean musikari profesional moduan. Parisa iritsi garenean kabaret literario batek hartu gaitu.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.

Grosrouvre eta bera kabareteko errusiar neska kantari batez maitemindu ziren; Tania zuen izena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Le Parisien izeneko areto batean turistentzako nazioarteko kabaret ikuskizun bat ikusi nuen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 198. orr.

Larunbat gauetako bere kabaret-ekitaldietan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 262. orr.

Baziren jazza egiten zutenak eta baziren kabaret-musika egiten zutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.

Bluesera edota kabaret doinuetara gerturatzen diren kantuak.  Berria - Kultura   2004-10-22

Garaziko Ikastola eta Garazikus elkartea berriz ere elgarretaratzen dira kabaret gaualdi (edariak eta bixkotxak) goxo baten antolatzeko.  Herria   2005-03-17

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bertso-kabaret ikuskizuna aurkeztuko dute Enbeitak, Ibarrak eta Pereak.  Berria - Kultura   2006-04-05

Theatre du Nord delakoan, bertako talde iraunkorrak literatur kabareta antzeztu zigun talentu handiz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 97. orr.


kabaretera iz kabaret batean aritzen den emakumea.

Baina justu orduan podiumera igo zuten, eta kabaretera biren ondoan jarri zuten eta musuka jan zuten.  Berria - Kultura   2004-03-14


kabaretero izond kabaretekoa, kabaretari dagokiona.

Xenpelar eta Cohen ezkontzeko aukerak ematen zizkigun, eta estudiora sartu baino pixka bat lehenago atera zitzaigun bertsio nahiko kabaretero hori.  Berria - Kultura   2004-11-19


kabatina iz (musikan) aria laburra eta bakuna.

Kantari batek, berrogeita hamarren bat urteko urretxindor tripandia, sopranoendako kabatinak abestuko ditu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.


kabendies interj

Panderojole gaztea falta eban eta Kepa Arrizabalagak dinotso: "Kabendies! semeari esango deutsat" , eta bihamonean han jatorko Keparen semea, berau be Kepa izenekoa, panderoagaz etxera, entrenetan hasteko.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 72. orr.


kabendios interj ik kabuendios.

-Kabendios! -entzun zen Marroren ahotsa, urrun-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.

Halako sua eukan ze, atzamar txikerra apurtuta eukana ahaztu egiten jakon eta "ai, kabendios!" hots egiten eban, min hartueran.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 17. orr.

-Jo eta hil egingo zaituztet, kabendios!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 215. orr.


kabendioska adlag ik kabuendioska. kabendios esanaz.

Honek bere hauspoari kabendioska ziharduan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 82. orr.

Beste telefono bat ikusten dugu joka, eta segundo batzuk geroago Misterra dutxatik ateratzen, kabendioska, toalla txiki batez bilduta etxeko zoru guztia zipriztinez blaitu eta kristorenak esaka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 166. orr.


kabernikola izond atzerakoia.

Mehatxu zuzena, besterik ez zuten merezi kabernikola haiek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.


kabestru iz zamaria estekatzeko edo eramateko, lepoaren inguruan ezartzen zaion lokarri edo uhala.

Atea gurutzatu, eta bere zaldiaren kabestrua askatu zuen zutagatik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 139. orr.

Kabestrutik dakar zamaria eta begiak gizonengandik kendu gabe egiten du aurrera.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 24. orr.

Egitura sendoko estalpe baten azpian, Balthazar zegoen zain, abiatzeko prest, kabestruan loturiko zaku batetik oloa jaten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.

Hurrena, kabestruz loturik zeukan otsokume bat ikustera eraman zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 112. orr.

Kabestru bat ezarri eta herrestan eraman ninduten gorilek Jauregiko goialdera.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 89. orr.


kabi ik habia.

kabiar (orobat kaviar g.er.) 1 iz gaizkataren arraba gazituak, sukaldaritzan oso aintzat hartuak.

Sushia eta kabiarra besterik ez dago mahai gainetan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 69. orr.

Ez zuen jan kabiarrik, ez xerra mehetan ebakitako sardinzarrik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.

Kabiar gazitua, sardinzar ketuak, gazta, mihi ketuak eta gaizkata-bizkar onduak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Kaspio Itsasoko kabiarra ustiatzen duten estatuei.  Berria - Gaiak   2004-10-15

2 (hitz elkartuetan)

Izokinak, tamaina guztietako gaizkatak, kabiar-orea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Zortzi plater zuri distiratsuetan kabiar-kanape bana.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.

Kabiar sandwich batek.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 62. orr.

Oreinki errea, jirafa xerrak, kabiar pote osoak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 90. orr.

Barrara hurbildu, krepe arruntak kabiar prezioan ordaindu, eta kalera irten zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 114. orr.

· Beluga kabiarra, Perigordeko boilurrak edo antzeko zerbait.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 186. orr.

Kamtchatkako izokin kaviarra du 6 eurotan lata, izokina 7,5 eurotan kiloa, eta beste hainbat arrain  Berria - Mundua   2004-04-22


kabiarazi, kabiaraz, kabiarazten du ad kabitzera behartu.

Fede horrekin eta helburu horrekin bilatzen da Espainia zer den definizioa (eta nazioa bera zer den halaber: gero definizio horretan eroso kabi dadin, aldez aurretik bertan kabiarazi gura zen guztia).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 262. orr.


kabida 1 iz edukiera.

Hala ere, bihotz-bihotzetiko gorespenez, kabida handiko arimatzat daukat nik hura, eta haren izpiritua, berriz, halako bakan eta berezitzat non [...].  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 242. orr.

2 kabida izan du ad lekua izan.

Estatutu berri horrek kabida izan behar du Espainiako Konstituzioan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28


kabidu ik kabitu.

kabila iz burdinazko edo zurezko atala, iltzearen antzekoa, zulo batean sartzen dena edo bi osagai zulodun elkartzeko erabiltzen dena. ik larako; ziri.

Babiekaren zela dago kabilaren ondoan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 98. orr.

Baina dakienak daki jartzen kabila pertikari eta zaila ez bada ere, dakienak sartzen dio haria orratzari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 125. orr.


kabiladun izond

Biharamunean, Kabiladunen hegaldiaren hurrengo egunean, ongi janzteko eta apaintzeko esan zion dukeak Santxori.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 171. orr.


kabilatxo iz kabila txikia.

Amarrurik ere ia-ia ez dut egin nire metrailadorearen agindua bi bider kontatuz: segurtasuneko kabilatxo bat du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.


kabildo 1 iz katedraleko kalonjeen multzoa.

Kabildoa edo kalonjeen biltzarra desegina da.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 160. orr.

2 udalbatza.

Baina gaur egun lana gehien bultzatzen ari dena Fuerteventurako Kabildoa da, hango diputazioa.  Berria - Kultura   2006-01-14

· Cauca Iparraldeko Kabildo Indigenen Elkartea.  Berria - Mundua   2004-12-24


kabiliar 1 izlag Kabiliakoa, Kabiliari dagokiona.

Argeliako kabiliar herrietako sinbologian ere, eperrak neskatxaren edertasuna eta grazia adierazten du.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 156. orr.

Gobernuak jakin arazia zuen kabiliar mintzaira izanen zela hemendik goiti herriko mintzaira.  Herria   2001-10-11

Dermouch Frantziako lehen prefet musulmana kabiliar (berbere) jatorrikoa da.  Berria - Mundua   2004-01-20

2 (izenondo gisa)

Historiako laugarren prefeta kabiliarra. Irri kabiliarra erraten diote horri.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 99. orr.

3 iz Kabiliako herritarra.

Manifestaldi haundi bat nahi izan dute muntatu Kabiliarrek Alger hirian.  Herria   2001-07-12

Rif-eko kabiliarren artean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 31. orr.

Badute ere Said Sadi kabiliarra besteak beste eta herri hortan bederen arrakastatsua dena.  Herria   2004-02-26


kabina 1 iz gela edo egoitza txikia eta bakartua.

Henao kaleko ONCEren kabinara abiatu ziren denak emanda.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

Interpretarietako bat autolesionatzen saiatu da saioa hasi aurretik, mikrofonoko kablea lepo ingurutik bi buelta eman eta kabinako goiko habetik eskegita.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 29. orr.

Hiruzpalau mutil disc-jockeyaren kabina inguruan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 264. orr.

Ez baitzidan dutxa bakoitzaren ondoren kabina automatikoki desinfektatzen zela adierazi.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 76. orr.

Kabina baten ondotik igarotzean, telefonoa joka hasi da.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 26. orr.

Kabinako atea itxi ondoren hoteleko zenbakia markatzen ari nintzela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 137. orr.

Kabina itxiak lasai hitz egitera bultzatzen du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 94. orr.

Barruko jendea "erakusleiho"an zeramatzala, aire-burbuila jendeztatu bat zirudien kabinak, urez betetako beira-zutabe batean gora.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.

Libre da estasiatzea jainkotasunak komunetako kabinetaraino ezinbestean eginiko bide horretan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 120. orr.

Liburutegi munizipalean badago kabina berezi bat elbarrituek dokumentuak kontsultatzeko.  Herria   2003-05-29

2 (ibiilgailu eta itsasontzietakoa)

Hegazkineko pilotuak kabinako argiak piztu zituen eta gerrikoa lotzeko agindua eman.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 160. orr.

Pilotuen kabinara sartzeko zapata bonbak baliatuta.  Berria - Mundua   2006-02-10

Kabina barruan zegoen Zulaika, abante agintzen laurehun zaldiei lau nudotan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 231. orr.

Argia otzan-otzan piztu da Mary Stuart goletaren kabina argiztatuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.

Bagoietako eta kabinako klimatizazio sistema.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

Tanke haren gainean, kabinan gerriraino sarturik.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 19. orr.

Kamioiaren kabina hainbat amabirjinen estanpaz eta argazkiz apainduta dago.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 43. orr.

Mundua kamioiaren kabinara eta errepidera mugatzen zen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 159. orr.

Lasterka joan zen kapitainaren kabinara.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.

Gero lemazainaren kabinara joanen zarete. Komunikazio bulegoko kabinan.· Bera zen, kokotsandi hura, zazpigarren garabiko kabinan ez baina gure aldagelan sartua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 234. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Kabina-klaseko kamarote bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.

· Telefono kabina bat baino txikiagoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 50. orr.

Kontrol kabina presurizatuan bi kreatura adimentsu zihoazen, bi afrodita nerabe eta sustantzibako.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

Lakona ta? -galdatu zion kontrol kabinatik itseskatzen zen hodiaren isurian ahots metalikoak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 224. orr.

Aurrera jarraitu genuen helize-kabina handirantz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.

Masta nagusiaren oinean zegoen gida-kabina txikiaren aurrera lagundu zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.

Irungo diru-truke kabina itxi zutenetik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kabina barrua (3); kabina barruan (8); telefono kabina (31)

kabinako atea (3)

kabinan sartu (9); telefono kabinan (3)

kabinara igo (5)

telefono kabinaren (8)

kabinatik irten (3); kabinatik jaitsi (3)

telefono kabinetan (3)


kabinatxo iz kabina txikia.

Telefonoa erabil dezakedan galdetu eta baietz erantzuten dit kabinatxo bat seinalatuz.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.

Ezkaratz erdian kristalezko kabinatxoa bazegoen; argiaren eraginez, atezainak akuarioko paretaren aurka oldartzen den marrazoa irudi zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 104. orr.


kabinet iz logela ondoko gela.

Badut gelari bat neure zerbitzuko; badut gela bat eta kabinet bat nik erabiltzeko, eta idazmahai arras polit baten gainean izkiriatzen dizut, non laket zaidan guztia gorde baitezaket, giltza eman baitidate.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 39. orr.

Zure ikaslearen gela bere amarenetik bereizten duen kabinet sinple bat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 363. orr.


kabinete 1 iz jarduera batean aritzeko prestaturiko gela.

Artean tsarra bere kabinetearen leihoan zegoen geldirik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 41. orr.

Handik pixka batera, Mikel Strogoff mandataria sartu zen enperadorearen kabinetean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Jauregi Berriko kabinete inperialean entzundako guztia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 436. orr.

Saltegietan, farmazietan, tabako bulegoetan eta medikuen kabineteetan ere gertatzen dira lapurretak.  Berria - Harian   2005-07-21

Caligari doktorearen kabinetea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.

Petroliozko argiontzi batzuk zeuden, egongela eta kabinetea argitzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.

2 zerbaitez aritzeko bulegoa.

Kabinete, arkitekto, bulego eta egitura frankok parte hartu ondoan.  Herria   2003-03-20

Putzuen %40 aztertu ditu Ryder Scott kabinete pribatuak.  Berria - Ekonomia   2004-03-21

Kabinete psikologiko pribatu baterako ere aritu zen lanean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 183. orr.

3 gobernu taldea, ministro taldea.

Kabineteko zenbait ministrok adierazi dutenez.  Berria - Mundua   2004-03-30

Bere kabineteko kideekin Ramalan bilduta zegoela.  Berria - Mundua   2004-01-20

Datorren astean aurkeztuko ditu kabinetea eta gobernu programa.  Berria - Mundua   2004-02-21

Behin-behineko kabinetea osatuko duten presidente bat, bi presidenteorde, lehen ministro bat eta 26 ministro izendatuko ditu.  Berria - Mundua   2004-05-25

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Amodio Ganbarako berrantolaketa proiektua, King Kong Five arkitekto kabineteak eskutan hartu du.  Herria   2005-11-03

Beste 60 000 euroekin kontsulta kabinete pribatu bat pagatuko dute, erraiteko nola antola kaserna bastiza zaharra.  Herria   2003-08-14

Eusko jaurlaritzako nekazaritza kabineteko zuzendaria.  Berria - Ekonomia   2006-03-01

ELAko ikerketa kabineteko arduradunak.  Berria - Ekonomia   2004-09-03

Edo lanbidez aldatu, mukizapi fabrika bat ipintzeko, esaterako, edo sofrologia-kabinete bat.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 137. orr.

Krisi-kabinete bat eratzea erabaki baitzuten hiriko agintariek.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 69. orr.

Ariel Sharon lehen ministroaren inguruan egindako segurtasun kabinetearen bileratik landa.  Berria - Mundua   2004-05-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kabinete abstraktua (3); kabinete pribatu (3); kabinete zuzendari (3); krisi kabinete (3)

krisi kabinetea (3)

lehen ministroaren kabineteak (3)

kabineteko zuzendaria (5)


kabineteburu (orobat kabinete buru) iz gobernu taldearen burua.

Elkarrizketa De Villepinen kabineteburuarekin ukan zuten Batera-koek, iragan ostiralean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

«De Villepinen proposamenen ezereza onarraraztea zen kabineteburuaren helburua», argitu du Panpi Dirassarrek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

1992. urtean Etxe Zuriko kabinete buru izandatu zuen Bushek.  Berria - Mundua   2004-06-13

Kontseilariaren kabinete buru Jose Manuel Santanarekin biltzeko aukera izanen zutela erran zien.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Israelgo lehen ministroaren kabinete buruekin hitz egingo duela.  Berria - Mundua   2004-03-10


kabinetetxo iz kabinete txikia.

Gehiago ematen du dela krisirako kabinetetxo bat.  Berria - Kirola   2004-03-04


kabitazio iz higitzen ari den isurkari bate barnean lurrunez edo gasez beteriko barrunbeak eratzea.

Fenomeno horri Kabitazioa esaten zaio.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

· Soinu-kabitazioa, beraz, presio-aldaketak soinu-uhinen bitartez sortzen direnean gertatzen da.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.


kabitu, kabi, kabitzen (orobat kabidu) 1 da ad sartu.

Hire hilobi berean lurperatu ninditean eta ederki kabitu ninduan hire besoen hutsartean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 88. orr.

Beheko solairuan aise kabituko ziren Anoeta, San Mames, Sadar eta Mendizorrotzako futbol zelaiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.

Hirurehun kabitzen diren lekuan hirurehun eta lau ere kabituko dira.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 175. orr.

Ahal zuen guztia sartu zuen maletan, kabitzen zen guztia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 167. orr.

Esan zuen denentzako lekua topatuko zuela egongelan, kabitzen baziren.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 209. orr.

Nire eskuan ia kabitzen ez den zakil eskerga hau.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 89. orr.

[Soineko] zaharra ez zitzaiolako kabitzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 214. orr.

Begiek gehiegi ikusi baitzuten, barruan kabitzen zitzaiena baino gehiago.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 263. orr.

Urrutitik begiratzen duenari, begia kabituko litzaiokeen zirrikitutik ere ez zaio begirada kabitzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 62. orr.

Denak dira zilegi eta denak kabitzen dira interpretazioen zakuan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

Zalantza, zuzenketa, zehaz-keta eta erabaki ezina ez ziren sekula kabitzen aitaren mundu itxi hartan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 46. orr.

Dastatu zuen, halaber, behazuna, ezinegona, inolako pertsonaiatan kabitzen ez den pertsona hori.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 102. orr.

Bere buru berde erraldoian, garai, toki eta erregistro guztietako euskara guztiak kabitzen ziren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 9. orr.

Phips Hispaniolarantz zihoala jakin zutenean, pozez ezin kabiturik zeuden.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.

Sar itzazu kabituko zaizkizun zulotik!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 49. orr.

2 du ad hartu.

Euskal Herriaren lau izkinatarik jin jende guztiaren kabitzeko txikiegia zen Otsabideko elizan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 62. orr.

3 kabitu-ezin ik kabituezin.
4 kabitu ezinda

Berrogei urte inguruko fosil bat Lacoste markako polo batean kabitu ezinda.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.

Udaberrian ibai handiek gainezka egiten dute; daramaten ura harrotu egiten da, bere arroan kabitu ezinda.  Berria - Kirola   2006-04-20

Ullrich, bere aldetik, podiumean kabitu ezinda, jauzika, pozarren.  Berria - Kirola   2004-06-22

· Beti agertzen da euskaldunen bat indioak salbatzen, etxean kabitu ezin eta, misiolari joanda.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 221. orr.

5 kabitu ezinik

Jendetza Sagasti tabernan kabitu ezinik zegoenean, zurrumurruak hasi ziren lehenik, eta gero oihuak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.

Ohartzen naiz gelako armairuko apalategietan liburu mordoa dagoela, kabitu ezinik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 181. orr.

Sabelean tximeletak eta golkoan kabitu ezinik bihotza.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 241. orr.

Praketan kabitu ezinik da, normala den bezala.  Berria - Kirola   2004-03-21

· Njoroge pozarren, bere larruan kabitu ezin dela dago.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 216. orr.

6 kabitu ezinez

Hasieran gaizki pasatzen nuen: desosegu urdurian, kabitu ezinez, jainkoak ala deabruak antzezten nauen jakin nahirik...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 179. orr.

Neskak bere eskuak bularretan pausatu eta bere titimuturren inguruan biribilak egiten hasi zenean [...] brageta askatu behar izan nuen, kabitu ezinaren kabitu ezinez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 66. orr.

ik kabituezin.

7 non-kabitu iz

Eskolako tonto-harro guztiak ez ziren injineru aeronautiko egin, baina irtenbiderik eta non kabiturik ez zaie falta izan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kabitu ezina (3); kabitu ezinda (5); kabitu ezineko (4); kabitu ezinez (3); kabitu ezinik (16)

pozez ezin kabiturik (5)


kabituezin (orobat kabitu(-)ezin) iz egonezina.

Ez dagoela umea hil zaion amaren eramankizuna, pairamena eta kabitu-ezina bezalakorik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Arian-arian loak errenditzen nau, baina garai bateko kabitu ezina sentitu gabe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 160. orr.

Hitzek, hitz bizi sarkor batzuek, bere lana ongi egiten asmatzen dutenean, teologoak eta teleologoak kabitu-ezin batek menderatzen ditu, eta ikara batean galdegiten dizute: [...].Gertuko pertsona baten gaitzek eta kabitu-ezinek arima hautsien mediku edo psikiatra baten aurrean jarri naute bizian aurreneko aldiz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Ideia eta laineza soil horrexek ponitzen gaituela, horixe dela kasik gure kabitu-ezinen ustezko sendagarrien printzipio aktibo bakarra. Zer moduz bularreko kabituezin hori, Hester Prynne?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Tabernaren xehetasunetan entretenitu nahi izan nuen gero eta kabitu ezin izutuagoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 214. orr.

Gaur dirua ("benetako" dirua, diru handi edo gizena) sare informatikoan, kabitu ezin abiadan, jo batera eta jo bestera dabiltzan numero elektronikoen kendu-emana da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.


kable 1 iz burdin hariz eginiko soka.

800 metro luze ziren kableak, eta 62, 5 milimetro lodi.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 54. orr.

Porlana garraiatzeko baliatzen zituzten kableak moztu zituztenean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 13. orr.

Solidarioek egin dituzten ekintzen artean deigarriena urtegiko kableak etetea izan zen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.

Haraxeago, kablea botata zegoela ikusi diat.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 37. orr.

Eraman itzak kable hauek ere!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 58. orr.

Kablea pasatzeko zuloa egina dago.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 100. orr.

Kableak lurpetik joango dituk hor.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 11. orr.

Kablerik sendoena ere eten edo askatu egingo litzateke lan horretan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 245. orr.

Garabiko kablearen muturrari mukulu bat lotu nahian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Brooklyngo zubiaren kableen artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

Kableen mozketak izandako ondorioak "neurrigabeak" izan direla.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 61. orr.

· Putzua kable elektrifikatuz inguratu zuen oso-osoa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 106. orr.

2 zenbait eroale elektriko isolatuk osaturiko kable modukoa.

Tximistorratzaren burdinazko kabletik gora.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 232. orr.

Hartara, asko gutxitzen da kableen tentsioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 245. orr.

Helikopteroak tentsio handiko kableekin talka egin eta lurra jo zuen.  Berria - Mundua   2004-03-18

Tentsio altuko kablean pankarta nola zintzilikatu.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 50. orr.

Telefono lineak eta sare informatikoko kableak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Indar-aho zurietara kable grisez konektatutako mikoordenagailu beltzez inguratuta.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 79. orr.

Mikrofonoko kablea lepo ingurutik bi buelta eman eta kabinako goiko habetik eskegita.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 29. orr.

Elektrodoen kableak mugiaraziz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 341. orr.

Telegrafiarako kableak gero eta laburragoak ziren.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 89. orr.

Telefonoaren kablearekin.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 101. orr.

Kablerik gabeko bost mikro.  Berria - Kultura   2004-03-07

Gaur egun, hiru lurralde horietako biztanleen erdia bizi den hiri eta herrietara heldu dira Euskaltelen kableak.  Berria - Ekonomia   2004-05-19

· HBO kable bidezko telebistako arduradunak.  Berria - Kultura   2004-09-18

Frantses gate bat kablearen bitartez har daitekeena.  Herria   2001-08-02

Paris Première gatean, kableari esker baitaukat gate hori.  Herria   2001-11-01

Honen berrien jakiteko, kablea baitut, hartu dut Tele Monte Carlo delakoa asteazken aratsean.  Herria   2005-04-14

Kableko kateak ere sortzekotan ari da hiria.  Berria - Kultura   2004-02-14

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eraikin askotan kable sare elektrikoa gasaren tutuerien ondoan dago.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Txona eta Guridi pasatu ziren, erreminta kaja eta kable-luzagarri bat eramaki.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 141. orr.

Gaizki sartu omen nuelako kafeteraren kable-mutturra.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 118. orr.

Emakumearen gorpua garabiko kable-muturrari lotzeko lanetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Hodi eta kable erraiteria hau guztia zirkulazio sare bilakatu da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.

Comcast (-%7,7) AEBetako kable operadorak Walt Disney erosteko 66.000 milioi euro eskaini ditu.  Berria - Ekonomia   2004-02-12

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hiriko argindar kableetan eta semaforo altuetan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 113. orr.

Geltokiak argindar kablez jositako amaraunak dira.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 38. orr.

Elektrizitate kableak txinpartaka dabiltza.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 77. orr.

Aspaldidanik ezarri zuten Chicagora arteko telefono-kableen linea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 189. orr.

Pultsu-sorgailu horrek seinale elektriko txiki bat bidaltzen du bi konexio-kabletara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Irteera-kableak bihotzaren kanpoaldeari itsasten zaizkio.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

5 kablegrama.

Bere azken kablean, hango portuan dagoen belaontzi amerikar bat erostea proposatu digu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 117. orr.

Kable luzeak bidali zizkion, baina Walden doktoreak isilik jarraitzen zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 94. orr.

Aurreko egunetan prentsakoak kablez igorria baitie hedabideei horri buruzko oharra.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 171. orr.

6 luzera neurria itsasoan erabiltzen dena, 120 besabeteren baliokidea.

Berrogeita hamar solairuko dorrea, uhartexka ezin txikiago batean zut, kostatik kable gutxi batzuetara!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.

Eta kulunkan zebilen ontzi baten txanberga ikusi zuen kable-bete batera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argindar kable (3); kable bidezko (3); kable sarea (3)

garraiatzeko kableak (6); garraiatzeko kableak moztu (4); garraiatzeko sistemako kableak (4); kableak moztea (3); kableak mozteagatik (7); kableak mozteko (6); kableak moztu (44); porlana garraiatzeko kableak (6); urtegiko kableak (6); urtegiko kableak moztu (4)

elektrizitate kableen gainera (3); kableen gainera erori (5); kableen mozketa (7)

kablerik gabeko (4)


kableatu izond kableria.

Batetik, gehiago birziklatuz gero zenbat gehiago irabazten dugun jakin behar dugu; eta bestetik, adibidez, kableatua banatzeak zein onura ekologiko dakarren ere jakin behar dugu.  Berria - Gaiak   2004-07-01


kabledun izond kablea duena, kableak dituena.

Garapen horiek guztiak sare kabledunaren eta kablerik gabekoaren (UMTS, WiFi) banda zabaleraren handitzearen menpe daude.  Berria - Gaiak   2004-09-03


kablegrama iz itsaspeko kablez bidaltzen den mezua. ik kable 5.

Bidali kablegrama bat helbide honetara.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 95. orr.

Bidali diot kablegrama Fonsecari, nire urtemuga uztailaren 2an dela esanez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 133. orr.


kableria iz kable multzoa.

Txaplik ahots ekipoaren kableria bildu zuen zorro batean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.

Ontziko kableria osoa matazatan bildua zeukan metatxoaren aitzinean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 241. orr.


kabo1 (52 agerraldi, 17 liburu eta 3 artikulutan; orobat kabu g.er.) iz kaporala.

Portas lotinanta, Botas kaboa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 53. orr.

Kaboak pare bat minutu eman du paperak aztertzen.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 41. orr.

Kaboak mapa pasatu baino lehen, eskuetatik erauzi zion sarjentuak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 133. orr.

Kaboa bere ekipoko aire-bonbonaren uhalak doitzen ari zen ordurako.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 135. orr.

Gaurdaino, eskola graduatua besterik ez zaie eskatu suhiltzaile arruntei eta kabo lehenei.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

Legearen izenean, oihu egin zuen, kabo-burua zen hura, jendea pixkanaka ateratzen hasi zen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 104. orr.

· Udaltzainen kaboa irudikatu nuen gorpuaren alboan ikerketan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 130. orr.

Gau hartan Pettan-ek bekoz beko karabineruen aitzinean kausitu zen: bat, kabua edo kaporala; bestea, xoila.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 219. orr.

SSetako kabuak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 226. orr.

Polizia kabu batek -bertako gelak zaintzeko ardura daukanak, beharbada- berriro miatu zaituzte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 21. orr.


kabo2 iz lurmuturra.

Esperantza Oneko kaboaz edo Terranovaz mintzatu barik.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 269. orr.


kabotaje iz itsasbazterreko trafikoa.

Arrantzako, kabotajeko, zamako, trasatlantiko guztien tutuak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 281. orr.

Sarritan ibiltzen dira han steam-boatak eta aintzirako kabotaje ontzi txiki guztiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 393. orr.


kabreatu, kabrea, kabreatzen da ad ernegatzen jarri.

Ez kabreatu, Ebe.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 82. orr.

Kabreatuta nagok, bai.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 16. orr.

-Eta Mister horren telefonoa emango al didazu orduan, edo hori ere debekatuta dago? -kabreatzen hasita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 166. orr.


kabreo iz ernegazioa.

Gainera, ahaztu zaidak kabreoa eta dena!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 212. orr.


kabriolet iz/izond zalgurdi edo auto kapotaduna. ik deskapotable.

Wilson aita-semeak kabriolet gorrian abiatu ostean [...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 230. orr.

Bi kutxa jaisten laguntzeko kabriolet batetik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 361. orr.

Mustang gorri kabriolet bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 229. orr.

Cadillac kabrioleta, kalea bezain luzea!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 119. orr.


kabroi izond (irain hitza)

Hobe ibaiak eraman bahindu, kabroi hori.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 205. orr.

Gogorra haiz, kabroi hori!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 70. orr.

-Kabroi honek badaki non jo.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 63. orr.

Kabroi hauek lanik gabe utziko gaituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Eñaut... kabroi halakoa!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 88. orr.

Kabroi alaena!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.

Hi haiz hi kabroia.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 117. orr.

Altxa esku zuri horiek, kabroia!  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 83. orr.

Ni naiz beti kabroia, betiko alua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 94. orr.

Beti egiten zidan putakeria bera kabroi horrek.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 125. orr.

-Kabroi bat bezala aritu nauk lanean bizitza osoan; aski diat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 212. orr.

Baina..., nola izan haiteke horren kabroia, e?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 13. orr.

Julio kabroi hutsa zen, eta zutaz aprobetxatu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 85. orr.

Kabroi galanta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 115. orr.

-Kabroi zikina -egin dizu inspektoreordeak oihu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 163. orr.

Betiko izorra hadi, putaseme kabroi hori.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 192. orr.

-Sator putaseme bat dagoela gure artean, kabroi madarikatu bat. Azkenean sinetsi egingo duk gainera, kabroi errudun bat haizela, eta errudun uste horrek ustelduko hau.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 103. orr.

Hori duk kabroi aurpegia...  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 129. orr.


kabroikeria iz kabroiari dagokion egintza.

Sekulako kabroikeria egin zioten, sekulakoa!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 98. orr.

Txirrindulariok kontrolen alde gaude, baina atsedena ere behar dugu eta goizeko 7etan esnatzea kabroikeria handia da.  Berria - Kirola   2006-04-04


kabu1 iz amaia; muturra.

Korridorearen kabuan egongo naiz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 149. orr.

Handik beherantz hartu dute, auzoaren kabura, petrila eta karrika nagusia amaitzen diren itsasertzera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 131. orr.

Garaiz oroitu zen fuel depositoak txapelokerrek zaintzen zituztela, ez zen herriaren kaburaino ausartu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.

Hiru bat metro izanen ziren pasarelaren kabutik kanoaren kareleraino.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 231. orr.

Tristurak kaburik ez duela dirudien zoko ilun horretan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.

Biziaren ugalkortasun kaburik gabea gorpuztu nahian.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.

ik kabugabe.

Kaburik gabeko itsaso, hondorik gabeko zeru.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 278. orr.


kabu2 (nere, bere eta kidekoen eskuinean)
1 kaburako baitarako.

Zerizan batek mundu-osokiaren batasun sistematiko handienarekin duen erlazioa pentsatzen dut nire kaburako.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 237. orr.

2 kabutan baitan; harian

Nor bere kabutan bilduta, ez genuen ahorik zabaltzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 334. orr.

Beste urtebete hemen!, kexatzen nintzen neure kabutan, pilotu izatea baitzen nire ametsa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 65. orr.

"Marrok ekarri du lehendik ere zoritxarrik, Ana", egin nuen neure kabutan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.

Pentsamendu hauen eta antzekoen kabutan ari zela, ustekabean, zaldizko lapur-saldo batek inguratu zituen behizaina eta behi-taldea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.

· Han abiatu nintzen aldapan behera, [...] Angelori buruzko kontuak kabutan nerabiltzala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 205. orr.

3 kabutako izlag baitako.

Nire kabutako irudikapen erotiko haiek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 282. orr.

Hain nengoen kontzentraturik nire kabutako joan-etorrietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 337. orr.

Ezagutuko ez banu, bere kabutako kalapita ardailatsuan buru-belarri datorrela usteko nuke.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

4 kabutatik baitatik.

Suaren noizik behingo zapartak baino hots handiago batek atera ninduen neure kabutatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 147. orr.

Umbertoren eskua sentitu nuen leuntasun handiz nire belaunburua sakatzen, eta neure kabutatik itzuli nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 289. orr.

5 kabuz kasa.

Neure kabuz aritzen naiz, nolabait esateko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 231. orr.

-Ez nau inork bidali, neure kabuz etorri naiz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.

Neure kabuz egin nahi nuen justizia, edo, areago, mendekua behar nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 203. orr.

Geroagokoak, berriz, neure kabuz dakizkit.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.

Hik heuk heure kabuz zerbait ikasi izan bahu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 22. orr.

Azkenaldi honetan, Cecily, gaizki ohitu zara zure kabuz pentsatzen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 106. orr.

-Zeure kabuz galdetzen didazu hori ala besteek esan dizute hori nitaz?  Elizen arteko biblia   Jn 18,34

Amets basa batez, geure buruak mundu honetako kezka eta nahigabeetatik atera eta geure kabuz beste mundu bat sortzeko ametsaz, alegia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 126. orr.

Bizirik atera ginen Ellesmoreko mendietatik, baina ez geure kabuz […] baizik eta Otawako txisteetan aipatzen zen polizia bikoteari esker.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 172. orr.

-Biotako bat ez duk bere kabuz irtengo hemendik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 107. orr.

Ez dezaket erran bere kabuz edo Katalinak erregututa jokatu zuen Erreginaren idazkariak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.

Eta ez atzean duen boterearengatik, berorren kabuz baizik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 56. orr.

Gizakiaren duintasuna arrazoibidez jokatzean eta bere kabuz erabakitzean baitatza.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 159. orr.

Behin erorita, bere kabuz jaikitzeko gauza ez zenez, […].  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 177. orr.

Nork bere kabuz tiro egin beharko dio.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 190. orr.

Baliagarria izango zaie ohar hau jakintsuei, nik ulertzen ez dudana beren kabuz aurkitzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 375. orr.

Agian, erregeek haiengandik hartu zuten usadio hori, agian beren kabuz asmatu zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 310. orr.

Antxina egurrak euren kabuz etorri oi ziran baso ta oianetatik etxeetara.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 35. orr.

6 kabuzko

Askotan neure kabuzko burutazioek itsutu egiten naute.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.

Gorroto dut arte sinbolikoa, irudikapenak bere kabuzko mugida oro galdu eta makina, alegoria bilakatzen dena.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 147. orr.

Liburuok -jakina- talentu berezko baten eta ikuskera bere kabuzko eta berezi-bakan baten fruitu ziren.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

bere kabuz agertu (3); bere kabuz argitaratu (3); bere kabuz ari (5); bere kabuz atera (5); bere kabuz ateratzea (3); bere kabuz aurkeztu (3); bere kabuz baloratu (3); bere kabuz egin (11); bere kabuz egingo (3); bere kabuz egiteko (3); bere kabuz egiten (9); bere kabuz eman (3); bere kabuz erabaki (16); bere kabuz hartu (3); bere kabuz hartutako (3); bere kabuz hartzen (3); bere kabuz ikasi (4); bere kabuz joan (9); bere kabuz jokatzeko (3); bere kabuz lanean (3); bere kabuz lortu (5); bere kabuz mugitzen (3); bere kabuz pentsatzen (3); bere kabuz sortu (3); bere kabuz sortzen (3); bere kabuz utzi (3)

beren kabuz atera (3); beren kabuz bizi (3); beren kabuz bizitzera (4); beren kabuz joan (5)

euren kabuz bizi (3); euren kabuz egiten (5); euren kabuz lortu (3)

nor bere kabuz (4); norberak bere kabuz (4); nork bere kabuz (7)


kabuen interj

O, kabuen jainkoaren izen santua!, zenbat atsegin!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 192. orr.


kabuendio ik kabendios.

kabuendios (orobat kabuendio) interj ik kabendios.

Batzutan, hautsa, txingar eta guzti, soinuaren eta paparraren bitartera sartzen jakon eta han ibiliko zan astrapalan, soinua aparta guran, "kabuendios!" marmarka.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 37. orr.

Kabuendio, neronek ikasi beharra zeukat harena joateko.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 59. orr.

Ai, kabuendio! izan al daiteke sentibera gogortuta duzunean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 204. orr.


kabuendioska adlag ik kabendioska.

Rufinorena zigarroa eta eztul txikia zan, eta hautsa arkondarara, txingarra jausi eta kabuendioska hasten ez zanean.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 83. orr.


kabuensos interj

Ai, kabuensos! neskatiko hau buztantzie bada ein ber den lana, Erromatiken oinez etorko nintzake, jangoikoak aparta, pozikan asko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 205. orr.


kabugabe 1 izond kaburik ez duena, amaigabea.

Stalingrado zulo beltza zen, zulo eskerga, zulo kabugabea, zulo haragijalea, baina erretagoardian, hala ere, musika entzuten zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.

Gau itxian, gau etsian, gau kabugabean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 290. orr.

2 kabugabeko (corpusean kabo gabeko soilik) kabugabea.

Hitzak entzun nituen, hitz beltzak, zulo luze eta kabu gabeko batetik sortuak bezala uholdeka iritsi zitzaizkidanak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 104. orr.


kabuki iz japoniar teatro mota melodramatikoa, gizonezkoek soilik antzezten dutena.

Nihonbashi edo Japoniako zubiaren inguruan sortu zen kulturgunean agertu ziren lehenengoz kabuki antzerkia, bunraku txotxongilo-antzerkia, eta sumo borroka. Kabuki-antzerki tradizionalaren elementuak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 119. orr.

Batetik Kabuki antzerkian gizonek askotan emakumeen rolak egiten dituzte, baina bestalde, eta batez ere, tradizioa islatu nahi nuen horrekin.  Berria - Kultura   2004-01-25


kabuxa iz Blennidae familiako arraina, itsasertzeko harkaitzetan bizi dena eta azal lindirgatsua duena (Blennius gattorugine etab.)

Deblauki, arrain txiki bat bezala sentitu nintzen, kabuxa bat besterik ez, balearen aurrean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 172. orr.

Hura ez zen inola ere kabuxa batek balea menperatzeko modua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 172. orr.


kadastra (orobat kalastra) iz ipar katastroa.

Auto lekua aurrean, toki gehiagoren mentura eta herriko kadastra aldean toki hauta.  Herria   2004-11-25

Lehengo kalastra zaharretan, Napoleonen denborako horietan, pentze, oihan, erreka, mendixka, borda eta gainerateko eremu guzien euskal izenak agertzen ziren.  Herria   2005-12-15

Iparraldeko Herriko Etxe guzietako kalastra zaharrak ikertu ditu, gure herrietako toponimo guziak altxatuz.  Herria   2004-03-18

Artzamendiko aparka lekuan geometra batek ateratu du kadastrako mugak faltsuak zirela Borda Haitzekoekin.  Herria   2001-09-27


kadena iz ipar katea.

12 polizia armak eskutan atera ziren beren autoetarik eta berehala Xarlori kadenak ezarri zazkoten.  Herria   2003-11-13

Hartu zituzten jandarmek eta burdin-kadena batez zango besoetarik finki estekatu.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 193. orr.

Kadenen ezabatzeko.  Herria   2005-02-27

Telebixtan Xorakeria bat erakutsi da ezkontzaz lehen kadenan.  Herria   2004-02-26

Al-Jazira satelita kadenaren bidez.  Herria   2005-01-06


kadentzia 1 iz hots edo mugimenduen errepikatze erregularra. ik erritmo.

Atea jotzeko badago kadentzia eta intentsitate jakin bat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 15. orr.

Eskuz idazteak beste kadentzia bat dakar, beste erritmo bat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 208. orr.

Zure ibilera airos hura, zure eskuen kadentzia emea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 125. orr.

Olatuak laburrak dira, kadentzia gozoa dute.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 91. orr.

Zineman berez geldirik dauden irudiak erabiltzen dira, irudi horiek kadentzia erregular batean pantaila baten gainera proiektatuz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.

Euriak lurra jotzen duen kadentzia betiberdin berberaz.Claudek, besoak dilindan, urrats handi erregularrak eginez, bi itzalei begiratzen zien pozik, ibileraren kadentzian galdua.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 125. orr.

Mintzoa lau segundotik behin ahoratzen nituen mahats aleen mastekatzearen kadentziara ekarriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

Ganibetaren kadentziari mingain klaska batez lagunduz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 384. orr.

Musika arloko hitza da kadentzia, eta soinu edo mugimenduen erritmo edo errepikapen erregularra izendatzeko balio du. Barne egitura hori behin eta berriro hitz guztietan errepikatzen denean, kadentziaz hitz egiten dugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 106. orr.

Bokalak eta kontsonanteak tartekatzeaz gain, beste modu asko ere badaude testu bati kadentzia bat ezartzeko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 107. orr.

Are harrigarriagoa haren mintza-doinua [...] elkarrekiko lehen urteetan berandu etxeratzen nintzenean bere ahakarrak xamurtzeko ohi zuen kadentzia goxo berekoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 187. orr.

Beti kadentzia bera.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 159. orr.

Segundo bateko kadentzia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.

2 musika perpaus baten amaiera, akorde disonante batetik kontsonante baterako iragaitza duena.

Esan beharra dago lan gehienetan (izaera liturgikoa zeukaten lanetan izan ezik) al-andalus-en usaina eta ukitua nabaria zela bai erritmoan bai kadentzietan.  Berria - Kultura   2004-08-08

Pianoa bitartekotzat azaltzen da, kadentzia borobila gauzatu eta bi taldeak ulermenera bultzatzen ditu bukaeran.  Berria - Kultura   2006-03-28

3 (hitz elkartuetan)

Aurretik ezarritako eredu bati jarraiki konposaturiko sekuentziek osatzen dute musika kadentzia bat.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 106. orr.

Sarriegiren obren musika senak eta herri kadentziak.  Askoren artean   «Rataplan» - 83. orr.


kadentziadun izond kadentzia duena.

Emakumearen aldaken mugimendu kadentziadunak Mogueime aztoratzen zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 268. orr.


kadentziatsu izond kadentzia duena.

Halako batean, "polonesa" dantzatzeko deia jo zuten, eta maila guztietako gonbidatuak abiatu ziren horrelako ospakizunetan dantza nazionalaren garrantzia hartzen ohi duen ibilaldi kadentziatsuan parte hartzera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.


kadera1 iz aldaka.

Obra batean ari zela hirugarren pisutik erori eta kadera txikitu zian.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 19. orr.

Egin ziotean nolabait konpondu eta kaderaren alde bakoitzean mariposa bana jarri.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 19. orr.

Mutiko gizarajo bat zegoen kaderako tuberkulosiarekin, argizainaren semea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 151. orr.


kadera2 ik kadira.

kadete (orobat kadet; Euskaltzaindiaren Hiztegian kadete agertzen da) 1 iz jaiotze hurrenkeran lehen sortuaren ondotik datorren pertsona.

Ondoko bakarra nintzen, anaia-ahizparik gabe, ez premurik, ez kadetik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 34. orr.

2 Espainian eta espainiar Amerikan, akademia militar bateko ikaslea.

Rufin akademiara joan zen, eta 1830. urtean, 25 besterik ez zituela, Errusiaren aurka borrokatu zen, akademiako kadeteek bultzatutako altxamendu batean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 66. orr.

Euren buruak Peruko kadete legez aurkeztu ei zituzten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 70. orr.

3 (kiroletan) 15 eta 17 urte arteko jolakaria.

Kadeteak: Ibai Ropon (Zizurkil, 15 urte) eta Unai Legarreta (Urnieta, 16 urte).  Berria - Kirola   2004-04-03

Kadete, gazte eta nagusien mailako bina bikote aurkeztuko ditu talde bakoitzak.  Berria - Kirola   2006-01-08

Hiru mailatan lehiatuko dira: alebin, haur eta kadeteetan.  Berria - Kirola   2006-03-11

Xixtera haundian Kostakoak (xitoetan), BAC (tarroetan), Kostakoak (kadetetan) xapeldun.  Herria   2004-07-22

70 batel ariko dira infantil, kadete, gazte eta senior mailetan.  Berria - Kirola   2004-04-17

Kadete, gazte eta nagusi mailetan.  Berria - Kirola   2004-01-15

Kadete mailan abantaila dugula uste dut, gero jubeniletan kili-kolo gabiltza, eta nagusietan edozeinek irabaz dezakeela uste dut.  Berria - Kirola   2006-03-31

Infantil-kadete nesketan, Zumaia da faborito nagusia; haurrak mutiletan, Orio eta Pasai Donibane Koxtape; kadeteetan, Pasai Donibane Koxtape eta Zarautz; gazteetan, Trintxerpe; seniorretan, Pasai Donibane eta Orio.  Berria - Kirola   2004-04-02

Aratsaldean jokogarbian Kadet-gazteak eta junior-gazteak.  Herria   2005-08-04

Kadet gazteetan: Itsasuko Setoain-Ducassek irabazi Eskularikoeri 22-14.  Herria   2004-12-09

Gazte kadetetan baigorriarrak hor izanen ditugu beti.  Herria   2005-07-28

Kadeteen mailan Ojuel eta Grajalek 22 eta 6 irabazi zieten Aldai eta Osari.  Berria - Kirola   2004-02-25

Kadeteek 600 metroko proban arituko dira Zarautzen bertan.  Berria - Kirola   2004-07-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kadet gazteak (6); kadet gazteen (4); kadet gazteetan (10); kadet mailan (6)

kadete eta jubeniletan (3); kadete mailako (6); kadete mailakoak (3); kadete mailan (13)

kadeteen arteko (3); kadeteen mailako (3); kadeteen mailan (4)

gazte kadeten (3); kadeten finala (4)

gazte kadetetan (3)


kadi iz magistratu musulmana, arazo zibil, judizial eta erlijiozkoetan aritzen dena.

Gobernadorearekin, kadiarekin eta bisirrarekin geratutako egun berean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 241. orr.

Kadiak Koranaren bertsolerro batzuk errezitatu zizkien, eta gero esan zien: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 246. orr.


kadira (orobat kadera; Euskaltzaindiaren Hiztegian kadira agertzen da) iz aulkia, jarleku bizkardun besorik gabekoa.

Sukaldeko kadiran jarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

Guardiak erakutsi kadira batean jarri zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 210. orr.

Plazako ostatuen kanpoko mahai eta kadirak hartuak daude.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.

Bere mahaia eta bere kadira utzi zizkidan, eta bere luma eta bere tintontzia ekarri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 227. orr.

Plastikozko kadira batean gorputzari jareginda.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 142. orr.

Larru aizunez tapizaturiko sofak lehengo kadira deserosoen lekuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.

Kadira batetik zintzilikatutako plastikozko poltsatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

Ixtripu handi baten ondotik, 13 urte eman ditu ohetik kaderarat ibiliz.  Herria   2004-02-12

Kadira errotadunean jarria den saltzaile herbala.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 126. orr.

Andazko kadira baten bila joan daitezen aginduko diat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 222. orr.


kadmio 1 iz gai bakuna, metal zuria eta malgua, 320 °C-tan urtzen dena (Cd; z. at. 48).

Zilar nitratozko soluzio baten tantatxo batekin ukitu nuen jalkina, eta agertuz joan zen kolore beltz-urdinak baieztatu zidan metala kadmioa zela, harako herensugearen hortzen ereile Kadmo haren seme urruna.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

Bazen elementu erraz-zintzorik, ezkutatzeko gauza ez zenik, hala nola burdina eta kobrea; beste batzuk, berriz, makur eta iheskor ziren, hala nola bismutoa eta kadmioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

Errausketatik sortutako metal astunek (merkurioak, kadmioak...) nerbio sistema zentralean kalte konponezinak ere eragiten dituztela gaineratu zuen. herria¬

Arauak kadmioa edo merkurioa dituzten pilak debekatuko ditu.  Berria - Gaiak   2006-05-04

Pilen kutsadura gutxitzeko plana murriztuta onartu da Bruselan; kadmiozkoak ez dituzte debekatuko oraingoz, minbizia sortu arren.  Berria - Gaiak   2004-12-21

2 (hitz elkartuetan)

Horretaz gain, zink, kadmio eta berun arrastoak ere aurki daitezke.  Berria - Gaiak   2004-06-25

· Nikel-kadmiozko pilak erabat debekatzea proposatu zuen.  Berria - Gaiak   2004-12-21


kadmioztapen iz kadmioz geruztatzea.

Fabrikako kadmioztapen-sailetik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.


kadre iz [fr] goi mailako enpresa-enplegatua.

Kadrek 2 800 euro eskuratu dute, arteko ofiziotakoek 1651 euro, langile kalifikatuek 1 224 euro, enplegatuek 1 090 euro eta azkenik, langile xoilek 947 Euro hilabetean. Kadren sindikatuak izenpetua dute baina CFDT eta CGT sindikatuek ez, hauk direlarik boz gehiena biltzen dutenak langileen partetik.  Herria   2001-05-24

97-ko bozetan langilek jada hautu zabala zuten, hor zituzten: CFDT, CGT, CFTC eta FO; lantegietako kadren kategorian lau horiek berak presentatzen ziren eta bestalde CGC sindikata.  Herria   2002-12-05


kadrilla ik kuadrilla.

kadukatu, kaduka, kadukatzen 1 da ad balioa galdu, iraungi.

Karneta kadukatu zaidala esan zidatek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 70. orr.

2 iraungi.

Dena dela, arretaz begiratu beharko dugu data, ze baliteke denak kadukatuta egotea [kondoiak].  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 81. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Arrastiri eta ilbeherak zituen gogoko; emakume kadukatuak, postizoak eta gezurrezkoak zitzaizkion atsegin, gutxienik begira egoteko, eta leku hits eta itogarrietan sentitzen zen eroso.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 63. orr.


kaduzeo iz Merkurio jainkoaren ezaugarria, elkarrekin lotzen diren bi suge hegodunek inguratzen duten makila batek eratua.

Hermesek, gizakien begiak sorgintzeko eta lo daudenean esnarazteko erabiltzen duen urrezko kaduzeo ederra eskuan zeramala, ezkongaien arimei deitu zien, eta atzetik zetozkion hotsa ateraz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 181. orr.


kaduzitate iz iraungitzea.

Garbi zegoen inork ez ziola etorkizunik ikusten bikoteari, kaduzitate data igaroa zutela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 158. orr.


kafazka adlag aztarrika.

Gorantz hasi naiz ostera, axarka, kafazka, uztarrika, sator baten moduan, lurra jan ere egiten dudala, gorantz, gorantz, askatasunerantz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 20. orr.


kafe 1 iz kafe-landarearen fruituaren hazia, txigortzen denean kolore beltza hartzen duena. ik akeita. (multzokari gisa)

Meatokietako ustiakuntzaren ondoren, segituan, tropikoko laboreak etorri ziren, europarren kontsumorako denak: azukre-kainabera, kafea, kakaoa, geroago kotoia eta kautxua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Kafea ekoizten duen nekazari batek bitartekariak jarritako prezioan salduko du kafea.  Berria - Gaiak   2004-03-27

Kafea edo arroza saltzen. Ez al zegoen Amerikan, Asian edo Afrikan kafea egiteko lur egokirik?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.

Kafe gogorra zen, eta senideren bat herrira itzultzen zenean, kiloka ekarri ohi zuen altxorra balitz bezala.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 17. orr.

Kafea ehotzen dut.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 68. orr.

Portugaldik kontrabandoan sartzen zuten kafe xigortua.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 17. orr.

Kafe xigortuaren usaina.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.

Orain modan dago dendan erosten den kafe birrindua.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 46. orr.

Aski duzu koilarakadatxo bat kafe, lau bat kikara goxo egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 48. orr.

Bitartean, zoaz kafe baten bila niretzat.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 12. orr.

Libra erdi kafe, 80 florin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.

Katilukada baterako adina kafe.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 259. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kafe-soro gero eta zabalago eta emankorragoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.

Debekatua zegoen kafe-haziak Arabiatik kanpora eramatea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.

Ur beroz betetako kikaretan ipini zuen kafe hautsa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 122. orr.

Ontzi bat kafe-hauts, eta azukre-zorrotxoz betetako katilu bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.

Egiptotik ekarritako hainbat kafe-zaku saltzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.

Hirian ahaztutako kafe-paketea.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 68. orr.

Filtro berria ezarri, kafe koilarakada batzuez bete, ura gehitu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 139. orr.

3 kafe ale txigortu eta ehoz egiten den edari beltz pizgarria.

-Kaferik?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 41. orr.

Egin kafe pixka bat, mesedez!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 109. orr.

Kafe egin berriaren usaina.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 149. orr.

Kafea eskaini zidan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 124. orr.

Kafe asko edateak bihotzekoa izateko arriskua handitzen duela iradoki dute. herria¬

Opil bat kafean bustitzen zuen bitartean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 175. orr.

Kafea basoetan zerbitzatzea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 76. orr.

Margaretek prest zeukan gosaria, opilak gori-gori, kafe usaintsua katiluetan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 122. orr.

Zerbitzari bat sartu zen kafe lurruntsua zekarrela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 50. orr.

Kafe sendo eta trinkoa prestatzen dute, alea xehe-xehe ehota.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.

Gero, luzamendutan ibili gabe, eta, kafe txepel bat hartu bitartean, dena laburbildu diot.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 312. orr.

Kafe gehien edaten duen lurraldeen artean dago Suedia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.

Adrianen amak termo batean ekarritako kafea edanez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

Amak kikara bat bete zion kafe egin berriaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 155. orr.

Mozkoteak zurrutada bat kafe edan zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 143. orr.

Ondoan, gopor bat bete kafe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.

Pare bat kikara kafe hartu zuen purutxo bat erre bitartean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 237. orr.

Katilukada kafe bero ekarri dik mahaira.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 104. orr.

Horren ondotik, katilu bete kafe edan eta pipa erretzen zuen, Katilu bat kafe bero eta bi aspirina hartu zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 368. orr.

Grapparekin bustitako kafearen lakartasuna eztarrian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 180. orr.

Kafe ustekoari eragiten ari zelarik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 243. orr.

Salda, piperrada, errakia, ardi gasna, pastiza, kafe ta ondoko.  Herria   2001-05-31

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kafe hurrupa bat edan zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 94. orr.

Kafe-hondarrak mihian eta eztarrian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.

Adelak kafe kondarrak ematen dizkiolako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 219. orr.

-Kafe xorta bat hartuko duzu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 115. orr.

Angiek kafe kikara utzi zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 97. orr.

Txapa elektriko batean kafe-eltzea berotzen jarri zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.

ik kafeontzi.

Zilarrezko kafe-ontziteriaren aurrean eserita, azukreontzia eskuztatzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.

Idazkaria sartu zen, erretilu batean kafe-tresneria zuelarik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 183. orr.

Bigarren kafe hartualdia prestatzea erabaki zuten.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 120. orr.

Kafe kolorea zuen edaria hartu zuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 243. orr.

Galtzetako kafe-orban hau ez neukaan nik saihesterik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 373. orr.

Kafe-iragazki bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.

Kafe-termoak, kanpin-sua.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.

Kafe makina goiz osoan jo eta ke ibiltzeko gertu.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 17. orr.

Kafe-makina bat eta portzelanazko ontziteria agerian gelditu ziren.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Piano musika entzuten zen kafe-tresnaren soinuarekin nahastua.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 149. orr.

Kafe garaian jendetxoa bildu zen gaztetxean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.

5 kikara bete kafe.

-Kafe bat?  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 16. orr.

Kafe bat hartu bitartean lasai hitz egin genezake han.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 27. orr.

Kafe bana geneukan aurrean, artean ketan, atera berri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.

Kafe bana eskatu genuen, berriro ere.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 32. orr.

Kafe on azkar bat naski abiatu aitzin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 194. orr.

Kafe doble bat jarridazu, mesedez!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 59. orr.

Kafe bikoitza zeraman, berarentzat; tea esnearekin, Josebarentzat.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 179. orr.

Nik kafe expreso bat nahi dut.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 149. orr.

Hiru kafe huts.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 117. orr.

Kafe huts luze-luzea beharko duzu, azukre bakoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.

Kafe ebaki bat eskatu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

Indioilar haragizko sandwich bikoitzak eta kafe izoztuak zerbitzatu zizkigun.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.

Tragoa eman dio kafe irlandarri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 202. orr.

Makinako kafe bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 397. orr.

Kasinora joan ziren kafe bat edatera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.

Helduko gara etxera eta kafe bero bat prestatuko dizut.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 163. orr.

Kafe batek burua arintzen lagunduko zidalakoan irten naiz etxetik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 25. orr.

-Kopa bat ala kafea? -galdetu nion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 50. orr.

Arlote hari nork ematen zizkion kafeak eta whiskiak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 164. orr.

Klararenean hartutako kafea mikazten hasia zitzaidan urdail barnean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.

Kobraizkiguzu kafeak eta porrak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 21. orr.

6 kafe etxea.

Kafe bat, eskuin, El Labrador izenekoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

Brasil kaleko kafe batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.

Habanan barnako frontoi, kafe, kasino eta kabaretetako gau epel-gozoetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.

Kafe bateko terrazan eseri ziren.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 99. orr.

Pariseko kafe gehienetan izaten diren upel-altxagailuetatik hartu zuen ideia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

Kafe batera joan nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 148. orr.

-Kafera joango naiz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 74. orr.

Ikasturte amaierako bidaiaz akordatzen zinen, Amsterdamgo kafe gorrian biok bakarrik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 126. orr.

Aldizkaria kafe-mahaiaren gainean utzita.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 82. orr.

Kafe-terraza batean jarririk.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 21. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Nire interesak defendatzen ditut bai kafe-teatroan eta baita kalean ere.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

Zenbait gauetan, Andres kafe-kontzerturen batean sartzen zen, kantari eta dantzarientzako oholtza duten horietako batean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.

· Piano-kafe batean hasi nuen karrera profesionala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.

Village Voice aldizkarian aurkitu dut ziber-kafe baten helbidea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 18. orr.

8 kafe ale

Hobe duzu kafe aleak xehe-xehe egitea, morteiruz zanpatzea baino.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Kafe aleak kontuz txigortu behar dira, su motelean, erre barik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Titi puntak, kafe aleak bezalakoxe beltzak larruaren zurian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 54. orr.

Pertsiako arrozaren samurra; Arabiako kafe-ale lehorren kilikaria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

9 kafe denda

Izan ere, Vienan kafe-etxeak bezala Marseillan kafe denda bat jarri baitzuten urte batzuk lehenago [...], Egiptotik ekarritako hainbat kafe-zaku saltzeko, eta harrera ezin hobea izan zuen ale haiekin egiten zen edabe beltzak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.

10 kafe etxe (87 agerraldi, 13 liburu eta 2 artikulutan; orobat kafetxe 25 agerraldi 7 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian kafe(-)etxe agertzen da) kafea eta beste edari batzuk zerbitzatzen eta hartzen diren etxea. ik kafetegi.

Horra hor Kirxa, kafe etxeko nagusia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 47. orr.

Kafe etxeko nagusi luze, flakoxta eta goibela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

Kafe etxeko bezeroak pozarren zeuden.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.

Edozein bulego edo kafe etxetan, edo agian nightclub batean topo egin nahi genuke harekin, elkarri aurpegira begiratu eta besarkatzeko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 28. orr.

Senatik hurbil, rue des Lavandières-eko kafe-etxe txiki batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 316. orr.

Ordutik aurrera kafe-etxeak literaturaren eta politikaren mundu txikiak izan ziren Vienan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.

Joko baketsuak edota kafe etxean nargile erretzea nahiz karta jokoan aritzea, beste xederik ez zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.

Iluntasunak hartu zuen kalezuloa eta soil-soilik kafe etxearen argiak osatzen zuen zoruan lauki bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.

· Wilkes kapitainak kontatu digunez, bada han estaminet bat; pub antzeko kafe-etxetxo bat dela dio.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 125. orr.

11 kafe errota

Guk, orduan, azido sulfurikoa eta sosa urturik eltze esmaltatu batean, bisulfatoa lortzen genuen; gero, zoru gainean hozten utzi ondoren, kafe-errota batean ehotzen genuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

· Bitartean, agurea berbetan hasi zait, hitzak alerik ale xehakatuz, kafe errotatxo baten erara.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

12 kafe konpleto zigarro purua eta kopa ere badituen kafea.

Portuetakoa inoiz ez duk izaten kafe konpletoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 223. orr.

13 kafe landare lurralde beroetako zuhaixka, jatorriz Etiopiakoa, bere fruituaren haziengatik lantzen dena (Coffea arabica, C. robusta etab.)

Debekatua zegoen kafe-haziak Arabiatik kanpora eramatea eta kafe-landareak atzerritarrei saltzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.

Kaldi izeneko ahuntzain bat ohartu zen animalien portaera bitxiaz kafe-landarearen aleak jan ondoren: ahuntzak neke-aztarna guztiak galdu eta pozik gainezka balira bezala hasten ziren salto eta brinko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.

Kafe-landare bat edo beste aldatu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 190. orr.

14 kafe ontzi ik kafeontzi.
15 kafe ordu (orobat kafeordu) kafea hartzen den ordua.

Kafe ordua zen eta denak zeuden festan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 20. orr.

Argazkiak egiteko eta lekuaren jabearekin mintzatzeko probestu genuen kafeordua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 31. orr.

Hormako extintoreari begira ematen zituen Marcosek kafe-orduak, aulkitik altxatu gabe. Kafe-ordua sinbolo erotikoa zela pentsatzen zuen Marcosek.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 110. orr.

16 kafe-teatro teatro lanak antzezten diren kafe etxea.

Caveamus, igitur, iuvenes dum sumus, kantatzen zuen nik pianoa jotzen nuen kafe-teatroko kantariak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

Nire interesak defendatzen ditut bai kafe-teatroan eta baita kalean ere.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bi kafe hartu (4); bilboko kafe antzokia (25); bilboko kafe antzokian (71); durangoko kafe antzokian (4)

kafe aleak (6); kafe antzoki (14); kafe antzoki gisa (9); kafe antzokia (41); kafe antzokiak (5); kafe antzokian (131); kafe antzokian ariko (8); kafe antzokian aurkeztuko (4); kafe antzokian egingo (6); kafe antzokian izango (6); kafe antzokian joko (6); kafe antzokiaren (5); kafe antzokiko (7); kafe antzokira (6); kafe bana (13); kafe bat eskatu (8); kafe bat hartu (13); kafe bat hartuko (5); kafe bat hartzeko (11); kafe bat hartzen (6); kafe bat hartzera (14); kafe batean (6); kafe baten inguruan (5); kafe baten itzulian (4); kafe beltza (4); kafe bero (9); kafe beroa (5); kafe egin berriaren (5); kafe eltzea (4); kafe eta ondoko (5); kafe eta ondokoa (4); kafe etxe (11); kafe etxea (7); kafe etxeak (4); kafe etxean (11); kafe etxearen (5); kafe etxeko (20); kafe etxera (8); kafe etxetik (11); kafe gehiago (7); kafe hartu (5); kafe hartzen (4); kafe hurrupa (4); kafe huts (8); kafe huts bat (4); kafe hutsa (9); kafe katilu (5); kafe katilua (4); kafe kikara (30); kafe kikarak (5); kafe kikarari (5); kafe landare (4); kafe makina (4); kafe makinaren (4); kafe on (10); kafe on bat (6); kafe ordua (5); kafe pixka (10); kafe pixka bat (10); kafe soroak (4); kafe xorta (4)

katilu bat kafe (4); kikara bat kafe (6); ondarroako kafe antzokian (4)

kafea edan (19); kafea edateko (4); kafea edaten (13); kafea egin (6); kafea egiteko (6); kafea egiten (5); kafea ekarri (5); kafea eskatu (11); kafea eta patxarana (5); kafea hartu (48); kafea hartuko (7); kafea hartzea (6); kafea hartzeko (17); kafea hartzen (36); kafea hartzen ari (10); kafea hartzera (32); kafea prestatu (9); kafea prestatzen (12); kafea zerbitzatu (9)

kafearen bila (4); kafearen zaporea (5)


kafealdi iz kafe ordua.

Argazkiok lehenago non ikusi ditudan gogoratu nahian eman dut kafealdia.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 65. orr.


kafeetxe ik kafe 10.

kafegailu iz kafea egiteko gailua. ik kafeontzi.

Ohetik jaiki eta, kafegailua sutan zegoen bitartean, gutuna hartu zuen zakarrontzitik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 108. orr.

Hori dena nik kafegailua maneiatzen nuen artean pentsatu nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 69. orr.


kafeina iz kafe-hazitik eta te hostoetatik ateratzen den gai pizgarria.

Kafeina nerbioentzat kaltegarria dela.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 61. orr.

Pertsona batzuen gorputzak polikiago kanporatzen du kafeina, arrazoi genetikoak direla eta. Kafeina intrabenosoa hartuko nuke.  Berria - Gaiak   2006-03-09

16 kilo anfetamina eta lau kilo kafeina atzeman dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Atzemandako substantzia ez zela heroina, parazetamol eta kafeinaren arteko nahasketa bat baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Kafeinarik gabeko kafe klasikoaz gainera, [...]. ik kafeinagabe.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 83. orr.

Era berean, PSE-EEren Estatutu proposamena «kafeinarik gabeko Ibarretxe Plana» dela gaineratu zuen.  Berria - Harian   2005-03-16


kafeinadun izond kafeina duena.

Ez da komeni edari alkoholdun, kafeinadun eta azukredunik hartzea.  Berria - Harian   2005-08-06


kafeinagabe izond/iz kafeinarik ez duena.

-Kafeinagabe bat, mesedez -eskatu zuen Adelak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 141. orr.


kafeño iz ipar adkor kafea (5. adieran). ik kafetxo.

Kafeño bat edan genuen beraz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 97. orr.

-Nahi duzu beste kafeño bat?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 97. orr.

Solasean egon ginen aspaldiko adixkide xahar batzuk bezala, kafeño bat goxoan hurrupatuz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 93. orr.


kafeondoko iz edari biziko kopa.

Afari on bat eginik, aterpearen ondoan dagoen ostatuan, tokiko jendearekin, jende xehearekin, solasean ari naiz, luzaz eta Galiziako ohidurak errespetatu beharrez, beraz eginbidea plazer bilakatuz, kafeondokoa hartzen dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 222. orr.


kafeontzi (orobat kafe ontzi) iz kafea egiteko edo zerbitzatzeko ontzia. ik kafegailu.

Kafeontzia bor-borka hasi zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.

Sukaldera abiatu, kafeontzia su gainean paratu eta kajoiak miratu nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

Hannak urez bete zuen kafeontzia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 216. orr.

Mostradore azpitik kafeontzi elektriko bat atera, filtro berria ezarri, kafe koilarakada batzuez bete, ura gehitu, eta martxan jarri zuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 139. orr.

Eta kafea beti prest, bero edukitzen duen kafeontzi elektriko batetik bi kikara bete zituen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 41. orr.

-Parisko estiloan prestatuko nizuke kafea, baina ez daukat kafeontzi metalikorik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 57. orr.

Mahaitxo baten gainean kafeontzia eta kikarak utzi zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 107. orr.

Kafeontzian hondarrak besterik ez eta hautsontzian dozena erdi purutxo-mutxikin zeuden.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 94. orr.

Eztiz igurtzitako opil txiki batzuk zeuden platertxo baten jiran, eta lurrinetan zegoen portzelanazko kafeontzi bat eta kikara bat, biak lore urdinez dekoratuak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.


kafeordu ik kafe 15.

kafesne (orobat kafe esne) 1 iz kafea eta esnea nahasiz eginiko edaria.

Batzuetan kafesnea hartzen dute, zerbezak besteetan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 18. orr.

Kafesnea edaten zuten eta beren bizia eta arrangurak kondatzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 22. orr.

Hozkailutik gurina atera, ogi xerra meheak egin, katilu bete kafesne prestatu, egunkaria bildu eta egongelara eraman zituen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 237. orr.

Kafesne katilua eskuak berotzeko aurrena, barrenak berotzeko gero.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 27. orr.

Lukainka muturtxoren bat ez, bijilia zelako, baina katilu-kafesne bai, bisitan zetorkiona goxatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 13. orr.

Kafesneari eragiten zion bitartean jarraitu zuen hitz egiten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 193. orr.

Kruasan zatiak kafesnetan bustiz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 144. orr.

Briotxa gurinaz igurtzi eta kafesnean busti dun.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 35. orr.

Larru ederra, kafesne kolorekoa.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 43. orr.

Kafesne zopak jaten.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 37. orr.

Kafesne katilua eskuak berotzeko aurrena, barrenak berotzeko gero.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 27. orr.

Lukainka muturtxoren bat ez, bijilia zelako, baina katilu-kafesne bai, bisitan zetorkiona goxatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 13. orr.

Arropa, konpresak, ogitartekoak, fruta, termo bat kafesne...  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 63. orr.

2 kikara bete kafesne.

Beste kafesne bat eskatu dut eta Xabik, aldiz, beltza.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 41. orr.

Kafesne bero bana hartu zuten haiek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 127. orr.

Mutil gaztea kafesnea hurrupatzen hasi orduko eztulka hasi da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 37. orr.

Esne tantatxo batekin Dionisosentzat, kafesne handia Mikelentzat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 153. orr.

Goizeroko kafesnea ari dira banatzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 111. orr.

Mariari begira-begira jarri naiz gure amak atera berri dion kafesneari zurrutada bat egiten dion bitartean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 72. orr.

Baina ez nuen oroitzapen horrekin kafesnea ozpindu nahi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.

Kafesnea mikrouhinean berotzen jarri.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

kafesne bana (5); kafesne bero (4); kafesne beroa (9)

kafesnea edaten (4); kafesnea eskatu (5); kafesnea eta gailetak (4); kafesnea hartu (3); kafesnea hartzen (5); kafesnea hartzera (3)


kafetan ik kaftan.

kafetegi (745 agerraldi, 114 liburu eta 88 artikulutan) 1 iz kafea eta beste edari batzuk, eta orobat janari arinak, zerbitzatzen diren toki publikoa, bereziki modernoa. ik kafe 10.

Mably kafetegian nago, sandwich bat jaten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 32. orr.

Bakarrik nagoenean kafetegietan jateko ohitura gorde dut.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 65. orr.

Bostetarako, kafetegiko pintxoak prest daude.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 17. orr.

Aizu, axola ez badizu, aldatu katea, mesedez -esan zion kafetegiko nagusiari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 25. orr.

Kafetegiak izan dira orain arte nire babesleku bakarrak, jendez beteak eta ongi argiztatuak egoten direlako.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 50. orr.

Sarrera nagusia beheko solairuan dago, eta, horrekin batera, dendak, bi kafetegi eta janari lasterreko hamabost saltoki.  Berria - Kirola   2006-04-25

Taberna, jatetxe eta kafetegietako arduradunek erretzaile ez direnentzako egokitu behar dute lokalaren erdia.  Berria - Gaiak   2004-11-17

Autopistako zerbitzu guneko kafetegian beste litro erdiko garagardo bana zintzurreratu zuten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 60. orr.

Hoteleko kafetegiaren terrazan zeuden bilduta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.

Hoteleko kafetegian gosari apartak zerbitzatzen ditiztek.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 91. orr.

Bermuta hartzera noa treneko kafetegira.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.

Ospitaleko kafetegian.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 68. orr.

Filologiako kafetegi handiaren beste muturreko atetik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 87. orr.

Aireportuko kafetegian hitz emandako orduan elkartu, eta zaindegira abiatu ziren.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 99. orr.

Han ikusi nituen atzera, kafetegiko erakusleihoan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 75. orr.

Jatetxe etniko degradatu/amerikanizatuak edo kafetegi korrienteak, salami, arrautza, kafe eta milatan erabilitako olio usainekoak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.

Susmorik ez pizteko, Mosul-eko kafetegi arabiar batean elkartzekotan geratu ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 104. orr.

Vienar estiloko hiru kafetegitan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 52. orr.

Billar bat duen kafetegi ttiki bat da Phebe's.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 118. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kafetegi kateak, jangela pribatuak eta horrelakoak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 32. orr.

Jatetxe eta kafetegi bagoiak.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Kafetegi-gozotegi honen antzeko lekuetan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 63. orr.

Geltokiaren aurreko aldapan dauden kafetegi-jatetxe haietako batean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 67. orr.

Lagunak eserita zeuden kafetegi-mahai baten inguruan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 253. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Okindegi-kafetegiak dira guztiak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Sorbonako tabako-kafetegian izan zen, taberna hartan elkartu ohi ginen eta.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 153. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kafetegi batean sartu (3); kafetegi batera joan (4); kafetegi batera sartu (5); kafetegi dotore (3); kafetegi txiki batean (3)

hoteleko kafetegian (11); kafetegian idazten (3); kafetegian sartu (4); mably kafetegian (7); sorbonako tabako kafetegian (3)

kafetegiko bezero (3); kafetegiko mahai (5); kafetegiko terrazan (7); sorbonako tabako kafetegiko (3)

kafetegira abiatu (3); kafetegira jaitsi (3); kafetegira joan (13); kafetegira joaten (6); kafetegira sartu (3)

kafetegitik atera (5); kafetegitik irten (3)


kafetegitxo iz kafetegi txikia.

Kalean behera zegoen kafetegitxo batean bazkaltzen zutenez, nik ere hantxe bazkaltzen nuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 21. orr.


kafetxe ik kafeetxe 10.

kafetxo iz adkor kafea (bosgarren adieran).

Kafetxo bat?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 67. orr.

Maitetxo, kafetxoa prest daukazu.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.

Pasatuko nintzela luze baino lehen Udaletxetik, kafetxo batera gonbidatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 325. orr.

Kafetxo bat hartzera aterako naiz.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 34. orr.


kafezale 1 izond kafearen zalea dena.

Kafezalea nauzu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 67. orr.

2 kafe bateko nagusia.

Kirxa kafezalea kutxaren atzealdean eseria zegoen, bere ohiko lozorroan, eta zerbait marraskatzen ari zen, gero mamurtzeko eta kikara kafez bultzatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 360. orr.


kafia ik habia.

kafiaspirina iz

-Honanzkotan, erosizkidak kafiaspirina batzuk.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.


kafira ik habia.

kafkar izond F. Kafkari dagokiona.

Noiz arte iraungo du egoera kafkar honek [...]?  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

EAJren izenean, Jose Antonio Urbiola NBBko prensidenteak esan zuen «proiektu bat ezabatu eta Legebiltzarrean ez eztabaidatzeko asmoa» kafkarra zela.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Zurrunbilo diaboliko, kafkarrean murgiltzen gaituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30


kafkazale izond F. Kafkaren zalea dena.

Hik badakik Kafkazale amorratua izan naizela beti.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 70. orr.

Orain dela gutxi beste idazle famatu batek aurreko Kafkazale horrek esandakoaren kontrakoa esan zuela, alegia Kafkarena literaturatik ateratako literatura dela, eta benetako literatura bakarra bizitzatik ateratzen dena dela.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 70. orr.


kafkiano izond F. Kafkari dagokiona.

Interneten irakurleak irakur dezakeen testuan diktaduraren erretratu kafkianoa egiten du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 212. orr.

Auzipetuek bizi duten egoera kafkiano honetan.  Berria - Harian   2005-11-22

Eta zer adierazi nahi digu "egoera kafkiano" bat bizi izan duela dioskunak?: haren errenta-aitorpenaren paperak bizpahiru egunez galdutzat eman dituztela, ziur aski.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 10. orr.


kafkiar izlag F. Kafkari dagokiona.

Basaberena bezalako egoera kafkiarrak.  Berria - Harian   2006-05-10

Potentzia nuklear handi baten zerbitzu sekretuan sartu nahian dabilen gizon baten joan-etorri kafkiarrak kontatzen dizkigu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 177. orr.

Ana Isabel Moralesek istorio kafkiar baten matazan endredatzen gaitu.  Berria - Kultura   2004-11-13

Gaur egun eztabaida hori kafkiarra izango litzateke.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 127. orr.


kafre iz Kafre herri zeritzan Afrikako Hegoekialdeko eskualdeko herritarra.

Bantua da ekuatore azpiko Afrikako herriek -batez ere kafreek- hitz egiten duten hizkuntza multzoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 284. orr.

Hemen hartuko ote du zorigaiztoko hirukote horrek bizia, ez Lurmutur Hirian baizik eta Kafre-herri zahar honetan?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.


kaftan (orobat kafetan g.er.) iz iz ekialdeko behialako jantzia, zabala eta luzea.

Errabinoak nekazariak ikusi zituen, lau ertzeko kapelak, kaftan kolore-arreak, lihozko galtzak zeramatzatenak, hanka-hutsik batzuk, oinetan azpantarrak zituztela gehienak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 156. orr.

Kaftana eta juba jantzirik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.

Bere soineko eta kaftanarekin dotore jantzirik, pauso luzeka abiatzen zen kalezuloko sarbidera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Bazebiltzan han tatariarrak, mahuka laburreko kafetanez jantzirik eta buruan Pierrotenak bezalako ertz zabal-zabaleko txano punta-zorrotzak zeramatzatela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.

Haien buru zihoan gizona, bere gorpuzkera biribil antzekoarekin, bere aljuba eta kaftanean bildua zihoan, buruzut, bere begitarte beltzaxka eta tximino airekoa, ezker-eskuin mugituz. Bere kaftan zarpaila, bere litsekiko jantzia eta galtzak erantzi zituen, eta amak munduratu zuen bezala geratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.

-Kaftana urratua duzula ikusi dut -esan zuen Taibelek-.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 28. orr.

Hurrengo goizeko lehen argiarekin, oinarri zarpail eta arre hartan piperrautsaren edo alheñaren gorritasuna itsatsiko ziren, katilu eta plateren horitasuna, babutxa eta kaftanen urdintasuna.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.


kaftortar izlag

Patrostarrak, kasluharrak eta kaftortarrak; azken hauengandik datoz filistearrak.  Elizen arteko biblia   Has 10,14


kagoen ik kaguen.

kagoendios ik kaguendios.

kaguen (orobat kagoen) interj

-Kaguen!  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 54. orr.

Kaguen...  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 89. orr.

Kaguen zotz abadeak!  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 221. orr.

-Kagoen zotz, Uriarte!  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 171. orr.

kagoen zotz!  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 171. orr.


kaguendiola interj

Kaguendiola, Bronto...! hik zer uste duk? zer habil nire motxila irekitzen?  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 114. orr.


kaguendios (orobat kagoendios g.er.) interj

-Kaguendios, txakurrak!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 52. orr.

"Kaguendios!" ulertu uste izan dio Idoiak, baina ez entzunarena egin du.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 135. orr.

Azken errekuentoa egitean topatu dutela urkatuta, kagoendios!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 111. orr.

-Ixo, kaguendios!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 216. orr.

-Hik ere bai, Ane, kaguendios!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 53. orr.


kaguenlaletxe interj

Kaguenlaletxe...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.

-Kaguenlaletxe!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.


kaguenlaostia interj

-Kaguenlaostia, Mikel!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 196. orr.

-Zer esaten habil, kaguenlaostia!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 204. orr.


kaguenlaputa interj

Kaguenlaputa, zelako melatu nazkagarria!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 120. orr.

-Kaguenlaputa!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 52. orr.


kaguensos (orobat kaguen sos) interj

Ez diaguk iraunen, kaguensos! Usteak erdia ustel eta beste erdia, kaguen sos!, oker.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 56. orr.

Jendarmeak zetozela, Ttotte eta kaguensos me salbatu nauk intzirikatzen zion neska bidean zeuden jada.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 120. orr.


kagula iz [fr] kaputxa, txanoa.

Berenaz hunek ez du makurrik ekartzen bainan gazte horiek kagula batzuez jauntziak agertu dira eta bazterrak izitu ere zuzen den bezala.  Herria   2001-04-05

Ez zuten gauza handirik atzeman, salbu kagula beltz bi, ordulari zaharkitua, lau detonatzaile eta metroak metroari hari elektriko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 112. orr.


kaguladun izond [fr] kaputxaduna, txanoduna.

Kagulak ez gaitu euskararen alde elkartzen, bakarrik ditu kaguladunak behexten.  Herria   2001-04-05


kahaka iz hontza emea.

Are neketsuagoak naski Euskal Herriko xendak, bihurgunez bihurgune, basurdeak, azkonarrak, orkatzak, hontzak eta kahakak, zaldiak eta ardi saldoak ustekabean gurutzatzeko arriskua zegoelako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 30. orr.

Kahaka uhuluak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.


kai 1 iz portuetan, pertsonen eta zamen ontziratzea eta lehorreratzea errazteko prestatzen den eraikuntza.

Kaiko moiletan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 96. orr.

Iparreko dartsenetako kaira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 138. orr.

Beherago Harlandeko kai eta ontziralekuak zeuden.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 17. orr.

Anberesko kaiko zuzendaritzak.  Berria - Gaiak   2006-01-15

'Star ferry' ur-ontzien kaiaruntz joan ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 136. orr.

Biharamunean, paseo luzea egin zuen ibaiko kaietan barrena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.

Badago kai ikaragarri handi bat, eta suerte guztietako ontziak ailegatzen dira, kolore guztietako marinelekin eta zazpi itsasoetako eta bost kontinenteetako bidaiariekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 31. orr.

Aduanako kaian.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 90. orr.

La Naval ontziolako kaietan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 163. orr.

Bazegoen oholezko kai bat ere, zeinen alboan txalupa bakan batzuk lotuta zeuden.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 80. orr.

Kaiko itsasontziei begira.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 27. orr.

Harri eta zurezko kai zaharkitua eta inguruko tegi arrailatu zenbait, urertzean zenbait txalupa zahar.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 92. orr.

Urpean igerika, Mikel Strogoff kaian lehorreratu zen Nadiarekin batera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 446. orr.

-Tomek kai azpian pasatzen ditik igandeak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 118. orr.

Une hartan ontziak kaiko horma jo zuen, poliki.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 63. orr.

Kaiko muturreraino goaz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kai-zamaketariak nituen inguruan, beltzak gehienak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.

Neskatila bat hurreratzen da kai-geltokira.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 95. orr.

Aurrera jo, eta kai-mingainetik hurbil olatuak nola apurtzen ziren ikusi zuten.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 29. orr.

Maldiva uharteetan, esaterako, koral-harrien ordez kai-mutur artifizial bat eraiki behar izan dutela azaldu dute txostenean.  Berria - Gaiak   2006-01-25

Garabiak kai bazterrean zeuden.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 19. orr.

Igande goizetako kai hegietako predikari apokaliptikoen iragarpenak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 209. orr.

· Suitzak Basileako ibai-kaian duan itsasorako irtenbideaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 183. orr.

Arrantzaleen portua kirol kai bihurtuko litzateke.  Berria - Harian   2006-03-14

Abandonaturiko geltoki-kaian dena higaturik dago.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 92. orr.

Ontziratze kaira hurbilduko zen eguerdia baino lehen, eta, han, polizia errukigaberen batek ontzira igotzea galaraziko zion indarrez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 99. orr.

3 ipar nasa.

Baionako geltokiko kaian.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.

Han zegoen Amandine, geltokiko kai bazterrean, lepoa luzatuz, orotara so.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 86. orr.

Kai hegirat ez nintzelarik arras heldua, betiko tuta karranka hura jo zuten eta metroa partitu zen, ateak tanpez zerraturik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 87. orr.

4 kai ertz (orobat kaiertz) kaiaren ertza.

Ontziratzeko zubixka kendu dute, steam-boata kai ertzetik aldentzen hasia da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 123. orr.

Trena bat-batean ez-toki hitsean gelditu zen: kai ertzean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 93. orr.

Kaiertzearen puntan jaitsi eta lurpeko hodietan itsumandoka zihoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 261. orr.

Kaiertzeraino goazen, merkantzia-trenak pasatzen direla mintza gaitezen deblauki.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kai berria (4); kai ertzean (3); kai geltokia (6); kai muturrean (3); kai zaharretik (3); zierbenako kai (3)

kaia babesteko (4); kaia bazterrean (3); kaia eta plaza (3); kaia ikusgarria (4); ontziak hartzeko kaia (3)

donostiako kaian (6); galuperie kaian (3); getariako kaian (3); jauregiberri kaian (3); kaian barrena (3); kaian zehar (4)

kaietan barrena (3)

kaira eraman (3); kaira heldu (3)


kaiak iz larru iledunez estaliriko kanoa, eskimalek erabiltzen dutena; kirol kanoa oso arina.

Kirol ekitaldiak: saski baloi, errugbi, pilota, ur-polo, mahai-tenisa, karrika-hokeia, kanoe-kaiaka, tenisa...  Herria   2004-09-30


kaialde (orobat kai alde) iz

Han behean, kaialdean, ez nuen aditzen ingelesezko hizketa-hotsa besterik. Ni isilik geratu nintzen kaialdera begira. Liburu batzuk erosi nituen Lagunen, bada, eta, poltsa eskuan nuela, kai aldera abiatu nintzen, arkupetan barna.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Kai aldera joan ginen, han ez baitzen hainbesterainoko kiratsik  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 49. orr.


kaiburu iz kaiaren burua.

Beheko aldeko nasa hartu eta Harriandi barreneraino heldu zen, kaiburuan itzuli eta portuari inguru eginez sortaldeko nasara joan zen, Ontziolatik ia Kaioarriko puntaraino.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 35. orr.


kaidera ik kadira.

kaier (orobat kaiera) 1 iz koadernoa.

Ene ondar 2 urtetako noten kaiera erakutsi nion.  Herria   2004-01-15

Kaier koadrikulaz bete bat eta errotuladore fin beltz bat ekarri dizkidate.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 40. orr.

XX. mendeko poesia kaierak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 176. orr.

Eskatu zidan nire kaiera ttikia erakusteko hari.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 129. orr.

Marra batzuk egin ditu kaierean, kartzela eta Olasoneko etxea itxuratuz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 187. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere kaier-agenda.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 14. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Argazkien ondoan paper tolestu bat topatu dugu, eskola-kaier batetik erauzia dirudiena.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 65. orr.

Mila txikikeria marraztu nahiz, arrasto urduriekin, margolari-kaierean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 235. orr.

Düala 22 urte agertü züan libürütto-kaier bat, aita Oxibar zenaren "Lehenago Gameren", grafia berrian ezari dü.  Herria   2001-04-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bitakora kaiera (4)

poesia kaierak (7)


kaiera ik kaier.

kaieratxo ik kaiertxo.

kaiertxo (orobat kaieratxo) iz kaier txikia.

Azal beltzeko kaiertxo bat eta arkatz punta zorrotz-zorrotz bat atera zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 227. orr.

Horrexegatik, agian, maite ditut hainbeste kexen kaieratxo hauek, soilik balio psikologikoa eta inolaz ere ez literarioa duten kaieratxoak.  Berria - Kultura   2004-01-04


kaiertz ik kai 4.

kaiet iz oinordekoa ez den seme edo alaba.

Ohituraren arabera, ez ziren bi premu edo bi kaiet elgarrekin ezkontzen ahal, etxe berriak ez ziren nolanahi egiten ahal.  Herria   2003-12-25

Nor ziren etxeko nagusi edo etxekandereak? ondoko eginak ziren etxeko seme edo alaba, eta, beste etxe bateko kaiet batekin ezkontzen zirenak, beren etxondoan.  Herria   2003-12-25


kaiku 1 iz ardi esnea biltzeko erabiltzen den zurezko ontzia, euskarri bakarrekoa goporra baino handiagoa.

Zenbat kaiku, esne-ontzi, lera eta trineo, [...] zenbat uztarri eta beste ez ote dira egin urkiaz!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

Irlanda aldean, gure aurrekoek hemen kaikuak egiten zituzten antzera, esne-pitxarrak egin ohi zituzten han altzarekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 119. orr.

-Andre Maria Martxoko, behia larrean aseko, kaikua esnez beteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 124. orr.

Eta esnea artzain-kaikuan bezain bare gelditu zen itsasoa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.

Botijo-a baino espainolagoak garela esan zuen Azkarragak; hala gara, baina kaikua baino euskaldunagoak ere bai!  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

2 euskal jaka modukoa.

Herenegun ardi-larruz janzten zen; kaiku edo brusa bat soinean zuela ikusiko zenuen atzo; gaur txandal batekin dabil.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.

Behin baserritar jantzita, behin uniforme bilbotarragoaz, kaiku gorria eta abar.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 87. orr.

Txapela eta kaiku urdin-berde bat jantzita ibiltzen omen da beti kalean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 115. orr.

-Badakizu, umea nola jantzi genuen festetako karrozarako, kaikuarekin eta txapelarekin, olentzeroren ondoan joateko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 200. orr.

3 ergela, adimen laburrekoa. ik kirten.

-Tira, ez hadi kaikua izan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 201. orr.

Kaiku hutsa duk.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 214. orr.

Mendi-txangoan zebilen amona aberats eszentriko bat eta bere iloba kaikua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 170. orr.

Alberto kaiku honek dirutza ederra galdu du San Remoko kasinoan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 236. orr.

Orain badakizu, kaiku horrek.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 108. orr.

Bi kaiku haiek baretu arte egon ninduan ahal nuen otzanen.-Kaiku ergel hori -esan zuen lasai-.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 244. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaiku handi (4); kaiku hori (3)


kaikukeria iz kaikuari dagokioen egite gaitzesgarria. ik ergelkeria.

Behin AEBetako presidenteak kaikukeria hau bota zuen: Suteak ekiditeko basoak moztea da onena.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 94. orr.


kaikulapiko izond adkor kaikua, ergela.

-Artaburu kaikulapiko hori! -egin zuen oihu txoriak-.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 133. orr.


kaikutzar izond

-Pozik entzungo nuke kaikutzar iletsu hori bere burua defenditzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 228. orr.

Kaikuak, horixe gara batzuetan, kaikuak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 95. orr.

Orro bizian, eroak bezala, kaikutzar kirten horiek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 28. orr.

Koronela "kaikutzar azken putza" zelako ustean hazitakoak ginen batik bat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.

Pello kirten ergel kaikua.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 184. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaikutzar azken putza (3)


kaila iz gelaperra.

Urzo, kaila edo eper bat, hurrunetik idekitzen den kaiola batean ezarri eta hezleak libratzen ditu zakurrak.  Herria   2001-06-21

Mutilak etxerakoan kaila kantua aditzen duenean, nolabait esan, laster heldu zaion zorigaitzaz oroitzen da. bostetan aditu nuen kaila kantua, baina, nik ez kasurik egin, eta orain maiteak engainaturik oinaze minetan naiz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 158. orr.


kailatu, kaila, kailatzen da ad gatzatu, mamitu.

Gatzagia botatzen zitzaion, koilaratara bat eskas, eta uzten zen, haurrek eskolako lanak egin bitartean, kailatzera, burburaka eta ketan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 38. orr.


kailu iz azal gogorra, azaleko gogorgunea.

Areago: ez zen ageri han ez ospelik, ez erredura edo garatxorik, ez negal, baba, kalentura, pustula, zimur, kailu, orbain edo granorik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Eskuin eskuko kailuko arazoak direla-eta, Iñaki Otxandorenak 25 egun daramatza partidarik jokatu gabe. herria¬

Eskuin eskuko kailu bat ireki zitzaion.  Berria - Kirola   2004-02-06

Nahiz eta Lasaren eskuin eskuko kailua ez den erabat itxi.  Berria - Kirola   2004-03-04

Hezur koskor (edo kailu) hori, sobera duen materiala joan ahala, berdinduz doa denborarekin, eta, azkenean, hezurrak hasieran zuen formara egokitzen da gutxi gorabehera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.

Ilea nahasi zigun Uil eta bioi bere esku handi kailuz beteekin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 11. orr.


kailukara izond kailuaren itxurakoa.

Adin guztietako esku boluntarioak ugari ziren, neska-mutilen esku txiki baina arinetatik hasi eta aitona-amonen esku zimurtu eta kailukaretaraino.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 380. orr.


kailutsu izond kailu edo azal lodikoa.

Ezin hobeki ikusten nuen ez zela modurik iragateko sustrai, zurrupatze-ponpa izateko haren eginkizunetik, hura izatera, foka-larru gogor eta trinkoa, itxura koipetsu, kailutsu, temati hura.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 214. orr.


kailutu, kailu(tu), kailutzen 1 da ad

Ote mordoen gainera jauzi egin, eta halare lasai; hartaxeraino kailutuak hankazpiak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Orpo ilun kailutu, orkatil bihurri, hankagaineko zain larritu gorriurdin, edo hazkazal zikin muturbeltz oker haiei begira.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 95. orr.

Errepide zaharretan su hartzen du hautsak gudarien oinazpi kailutuetan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.


kaiman iz krokodiloaren familiako amerikar narrastia, muturra zabala eta motza duena (Caiman latirostris etab.).

Kaiman handi bat ikusi genuen, ibaiaren bertze ertzetik guganat zetorrela...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 569. orr.

Kaimanak bere aho handia zabaldu zuen, goiko eta beheko letaginak bi zerra ezin zorrotzagoak iduri... uretan behera jotzen zuen, kaimanen bizkarrezur grisen zelatan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 569. orr.

Ur-tankeari begiratu nion, Michigan zingirako kaiman puska hura ikustearren.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 113. orr.


kainabera ik kanabera.

kaindar izlag/iz Kainen leinukoa.

Alde egin zuten, beraz, kaindarrek amalektarrengandik.  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,7

Rakalen, jerahmeeldar hirietan, kaindar herrietan.  Elizen arteko biblia   1 Sm 30,29

Eta iraganean, bizirik iraundako Abelen seme-alaba konparatiboki errugabe hauek Kainen seme-alabak lotsagorritan utzi zituzten gaitzaren ordez ongia itzulita, beren hiltzaileen erreskatera etorriz kaindarrak beren bekatuek salatu zituztenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 352. orr.


kaineria iz hodia.

Itsaso zakar handi batek apurka irensten nau, bainuontziko tapoia kenduta xaboiaren aparra kainerian bueltaka zurrupatua izaten dena baino bortitzago.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 194. orr.


kainita izond norbaitek beretarren kontra duen jokaerari dagokiona.

Historiak anitz izenez ezagutzen ditu (espekularrak, abismalak, kainitak), baina guztietatik harrerarik onena izan duena histrioiena da, Aurelianok eman eta haiek ausardiaz berentzat hartu zutena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 140. orr.


kainoi ik kanoi.

kainu 1 iz txorrota.

Ezkerraldean bainua, dutxategiko lauzak horiturik eta lababoko kainua ur tanta jarioz, hoteltzainari konpon zezan deia sei aldiz eman bazion ere.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.

Berrogei bat metrora, kainu txiki bat zegoen harritik ateratzen zena. Kainupean busti zuen burua.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 71. orr.

Hitzak bide egiten du leiho batetik bestera, uraren kainutik barrena, zaborretan gordea, eskura emana.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 273. orr.

2 kainu zulo ur zuloa, isurbidea.

1884. urtean hondakinak jasotzeko ontziak beharrezko zirela esan zien paristarrei, eta bi urte beranduago, kainu eta kainu-zuloen beharraz jabetuta, etxe eta kale guztietan jar zitzatela agindu zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 138. orr.


kaio 1 iz itsasbazterreko hegazti igeri-oinduna, taldeetan bizi dena, handia, luma-zuria, bizkarra eta hegoak hauskarak dituena (Larus argentatus etab.). ik antxeta.

Kaio mutur-luze, kaio handi, kaio oihulariak atzetik zituela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.

Baina ez zen kaio bakan batzuen karranka eta haizearen firfira beste deus entzuten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.

Kaioak itsasontziari segika.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

Ibarraren gainean hiru kaio hauskara paratu dira orekan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 115. orr.

Izotzen gainean txoriak ugari ikusiko dituzue, kaioak eta petrelak, zeuen gainean jirabiraka sarritan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 280. orr.

Aidean hiruzpalau kaio biraka.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 133. orr.

Itsas azpitik irten eta hegan joan zen Ulisesen ondora, kaio baten antzera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.

Kaioen berezko harrapari senari gaueko argitasunak asko laguntzen dio.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Labar gaineko kaio eta kuliskei.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 33. orr.

Kaio urduriak saltoka ari ziren hondakinetan eta harea gainean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 47. orr.

Kaioen kurrixka etengabeak entzuten ziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 203. orr.

Sekula ikusi gabea genuen kaio erraldoiren batek errun arrautza.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 52. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hegoaldeko bi uhartetxoak kaio-habiaz beterik daude.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 134. orr.

Kaio-arrautzak jaten beren heriotza naturalaren ordura arte.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.

Kaleko lorontzi harrizko bat, kaio-zirinez zuritua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 11. orr.

Kaio-kurrixkak entzunik, begiak jaso ditut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.

Kaio-saldo goseti baten kurrixkak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Kaio saldo handia zebilen belen artean txirrioka.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.

Nola kaio aldrak itsasontzien atzetik, halaxe haur eta neskek biolinaren doinura jarraitzen ziotela da Rua eroari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 96. orr.

Kaio-andana bat pasatu zen nire gainetik, gortzeko moduko zalaparta sortuz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.

Kirolzalea eta kaio-ehiztaria izan zen Juan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 26. orr.

· Kaio zuri-urdinxka mordo bat itsasertzean, Iparralderantz militarki noratua.`  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaio handi (3); kaio saldo (3)


kaiola 1 iz animalia ez handiak eta bereziki txoriak bertan itxirik edukitzeko, burdin hariz edo zotzez egiten den kutxa modukoa.

Txoria urrezko kaiola batean sartu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 80. orr.

Kaiola zintzilikatuan, txoriaren negarrak adur txarrekoa zirudien.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 112. orr.

Felpa gorrizko oihal logaletu batek loroaren kaiola estaltzen zuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 136. orr.

Alanbrezko kaiola txiki batean zeraman sagua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 53. orr.

Kaiola hutsa armairu barruan sartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 23. orr.

Zumezko kaioletan sartzen genituen txori zorigaiztokoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.

Banbuz egindako kaiola zuriak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 137. orr.

Oiloak ere izaten genituen kaiola luze handi batean sartuta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 164. orr.

Katua kaiolako txoko batean kuzkurtu da, koiotearen beldur bailitzan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 105. orr.

Katua plastikozko kaiolan sartu eta dena prest dagoela esan dit.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 105. orr.

Saltzaileak kaiola batean sartu zuen txakurra.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 63. orr.

Bulldog eme beltz bat, kaiola bat osoa beretzat daukana.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Hirugarren kaiola irekitzen du eta barrura sarrarazten ditu bi dobermanak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 122. orr.

Zaldidunen zerbitzuko, herriko etxeak ezartzen ditu kaiola zenbait.  Herria   2001-11-15

Hantxe kokarazi zituen, kaiola eta kaiolako biztanlea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 52. orr.

· Delako zaindaria kristalezko kaiola batean gerizaturik zegoen, aparkalekuko sarreraren alde batera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

Kaiola blindatu baten barruan eduki behar baldin baninduten epaiketan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 208. orr.

Kristalezko kaiola hutsik dago gaur, hiru akusatu presoak gainerako epaituen artean eseri baitituzte.  Berria - Harian   2005-11-22

2 animalia basatiak giltzapean gordetzeko, burdin barra eta xaflaz egiten den barrutia.

Kaiolan bizi den tigrea ez da egiazko tigrea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 16. orr.

Hezlearen emaztea, xafla txikizko soineko batez jantzia, lehoiaren kaiolan sartu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.

Kaiolan sartutako pixtia zurbila.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 89. orr.

Nagusiak kaiola handi batean zuen azeri bati.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 174. orr.

Hegaztien kaiolan txori bakar bat dago, itsas arrano gazte bat, hegal hautsia ohol batekin lotua daukana.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.

Kaiola erraldoietan mota desberdinetako xoriak atxikiak ziren ehunka.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 136. orr.

Agindu zion militarrari kaiola batean sar nintzala.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 118. orr.

Furgoneta batean sartu eta zooko kaiola batean itxi ninduten ondoren.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 118. orr.

· Kaiola barruan zihoan Don Kijote, eserita, hankak luze-luze, eskuak lotuak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 94. orr.

Zortzi hilabetez bakardade kaiola batean atxiki dutela eta beharrezkoak dituen sendagailuak ez dizkiotela eman [Guantanamon].  Berria - Mundua   2006-01-12

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kaiola makilen artean hatzak barneratu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.

Hong Kong, Pekin, Shanghai eta Macaoko «kaiola eraikinak» erakutsi ditu batetik, bulego dorre hermetikoak.  Berria - Kultura   2006-02-05

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez txori-kaiola bat baino handiagoa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 109. orr.

Txabolan, oilo eta untxi kaiola artean etzan ginen, uzkurtuta eta isilik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 11. orr.

Euli-kaiola bat, kortxo batetik ebakitako bi xaflatxo orratzezko hesi gisako batez elkarri josirik egina.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.

5 irud

Karratu baten barruan geratzen da orduan ikuslea, begiraden kaiola batean harrapaturik.  Berria - Kultura   2006-01-24

6 bular kaiola

Soina jaso dut bular-kaiola erakusteko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 92. orr.

Bular-kaiolak zabalera izugarria dik, eta oinak gihartsuak eta bizkorrak dituk, lurra ukitu ere ez ditek egiten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 123. orr.

Hori gertatzen da bular-kaiolan diafragmak behera egiten duenean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.

Bat-batean, bular-kaiolaren erdialdean ziztada bat sentitu du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Diafragmak bular-kaiola zabaldu eta abdomeneko barrunbea estutu egiten baitu, eta, horrenbestez, presioa gehitu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.

7 kaiolako joko

Nagore kaiolako jokoan espezialista da, Xala, berriz, sasoi puntu betean iritsi da finalerdietara.  Berria - Kirola   2004-11-28

Antxia da faborito, Gomez ez baita trebea kaiolako jokoan.  Berria - Kirola   2006-03-11

· Ez dela berriro kantxaratuko kaiolako txapelketan.  Berria - Kirola   2004-09-30

Titin lesio batetik atera berritan eta Olaizola II.a burua kaiolako finalean duela.  Berria - Kirola   2004-12-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bular kaiola (3); kaiola barruan (12); kaiola barruko (4); kaiola batean sartu (4); kaiola handi (13); kaiola handi batean (4); kaiola txiki (3); katuaren kaiola (3); kristalezko kaiola (6); zementuzko kaiola (3)

kaiolako atea (6); kaiolako jokoan (3)

kaiolan bizi (7); kaiolan dagoen (3); kaiolan sartu (13); kaiolan sartutako (3); lehoiaren kaiolan (3)

kaiolara itzuli (3); kaiolara joan (4)

kaiolatik atera (8)


kaiolar iz txabola.

Kaiolarretan, bortüko oletan eta borda erdi erorietan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 40. orr.

Ikusleen arima emozio handi batek gatibatu zuen, bederazka, kaiolar mutzituetako giro poetikoa itxuratzen zutela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 73. orr.

460 000 euroko kutxa berezia ideki du, kaiolarrak eta bortuko muntadura publikoak ongi atxikitzeko.  Herria   2003-08-14


kaiolaratu, kailara(tu), kaiolaratzen 1 da/du ad

Ez genuela piztia hura sekula kaiolaratu behar.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 207. orr.

Kaiolaratutako basapizti ernegatu eta etsi harentzat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 27. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Halaxe erretirarazi zuten Abdul kaiolaratua.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 132. orr.


kaiolatu, kaiola(tu), kaiolatzen 1 du ad kaiolan sartu.

Orain denon ardura da txoria kaiolatzea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 119. orr.

Nolabait gizarteak barrokoaren eskematan kaiolatu duen Don Kijote ekarri nahi izan dugu gogora.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 5. orr.

Bere bizidun izatean kaiolaturik, uko egin dio izadiaren legeetara makurtzeari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 141. orr.

Azkenean kaiolatuko zuten gizon mehea, ez zituzten han izango beti haren begitarte triskatua, haren preso begiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 404. orr.

Baroi presoak kaiolaturik zeuden ziegara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 278. orr.

Kaiolatutako abere amorratu baten moduan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Ezein legek, ezein erlijiok, ezein gizonek ezin baitu kaiolatu ama baten maitasuna.  Berria - Kultura   2004-09-24

2 (era burutua izenondo gisa)

Txori kaiolatuak eta katu fereka zaleak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 39. orr.

Txori kaiolatuaren kantua geure barne-sentimenduen isla baizik ez da.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 114. orr.

Piztia kaiolatuek bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 405. orr.

Tigre kaiolatuaren antzera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 86. orr.


kaiolatxo iz kaiola txikia.

Txikitan harrapatuz gero, kaiolatxo batean sartu eta jaten ematen diote.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 186. orr.

Egurrez, oilategiz eta mota guztietako kaiolatxoz beteriko patio batera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.


kaiolatzar iz kaiola handia.

Irudiaren alboan loro-hegaztien kaiolatzarra dago.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 95. orr.


kaiperatu, kaipera(tu), kaiperatzen da ad kai azpira joan.

Kaiperatu zelarik eta motorra isildu, neskatoa zen lehenik eskailerei goiti abiatu.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 144. orr.


kairatu, kaira(tu), kairatzen da/du ad kaira joan; kaira eraman.

Tomas aspaldi desagertua zen bere errumaniar larru-zuriarekin, eta nik hiru ordu laurden behar izan nituen, oinez, Josurenean kairatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

Zabortegira bidean atoian eraman zuten Ondarroan takota zela esango zioketen bezalaxe, edo auskalo, bramune, edo nork daki, beharbada baita arraingaiztu ere, ondo ikusi gabe ezin seguru esan baina, zer zen desitxuratuta kairatu zutena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 185. orr.


kairotar izond Kairokoa, Kariori dagokiona.

Hainbat kazeta kairotarren izenak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.


kaiser iz Alemaniako enperadorea.

Gilermo II.a kaiserrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.

Erromatar Inperioaren sortzailearen goitizena kaiser eta tsar tituluetan piztu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 17. orr.


kaiuko iz txanela handia. ik patera.

Lexikoaz zalantza bat: zergatik dira Marokokoak paterak eta kaiukoak Mauritaniakoak?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 135. orr.


kaixo 1 interj adiskide bati, ikustean, egiten zaion diosal hitza.

Kaixo, Dani naiz.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 155. orr.

-Kaixo, laztana! -Ixaskunek.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 221. orr.

-Kaixo, Anne, zer moduz zaude?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 26. orr.

Kaixo, motel!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 135. orr.

Kaixo herri, hire bila nenbilean!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 55. orr.

-Kaixo aspaldiko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.

-Kaixo, Ralph -esan zuen goxo-goxo-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 26. orr.

-Kaixo, mutilak -esan zuen zarataka.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 96. orr.

Hemen naiz berriro, kaixo denoi.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 178. orr.

-Kaixo, Iñaki, hau Miren Karmele da; Miren Karmele, Iñaki.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 115. orr.

-Kaixo, Balter jauna -agurtu nuen, eskua zabalik berarengana joanez, oso urduri.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 225. orr.

-Kaixo, aurrera -eskua luzatu zion-.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 69. orr.

Kaixo, nor zara, ba ez, ez zait interesatzen, agur.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 117. orr.

Hurrengo ikusten dudanean, gauza izango naiz kaixo esateko, berarekin hitz egiteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 109. orr.

-Ezin al diezu kaixo eta urte askotarako esan honako dama hauei? -galdetu zion Matson andreak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.

kaixo, jaun agurgarria!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 99. orr.

2 (gutun baten hasieran)

Kaixo, aita, ama ta Aran: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 69. orr.

Kaixo, Olatz: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 111. orr.

Kaixo, aspaldiko: [...].  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.

3 (telefonoz)

Kaixo; hor al da Joxe?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 111. orr.

-Kaixo, Enrike naiz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaixo esan (9); kaixo eta agur (17)


kaixoka adlag kaixo esanez.

Denak maitasunez, goxoki, kaixoka agurtzen zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 91. orr.


kaizu iz tamaina, neurria.

Berriz ere bakarrik ginen beilarien erdian, ordu arte Michelcoren kaizu zabalaren geriza pean nintzalarik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 191. orr.


kaja ik kaxa1.

kajoi (56 agerraldi, 20 liburu eta 2 artikulutan; cf tiradera 215 agerraldi, 70 liburu eta 12 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian tiradera agertzen da) 1 iz tiradera. ik kaxoi.

Kajoia ireki eta argazkiak gordetzen dituen sobrea hartu dut.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 217. orr.

Mahai azpiko kajoi batetik karpeta arrosa bat atera zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

Armairutik zira bat eta kajoietatik galtzontzilo bat atera eta maletan sartu zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.

Mahaia inguratu eta kajoi zabaldura joan nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 67. orr.

Jeneralak kajoi batean gordetzen zituen argazki zaharrak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Jexuxen kajoian usman ibili eta gero.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 64. orr.

Mesanotxeko kajoi barruan arakatzen hasi zen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 81. orr.

2 (elkarrizketetan)

-Sukaldeko kajoiren batean izan behar du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 143. orr.

-Horiek denak nire agendan zeudek eta agenda, berriz, nire mahaiko lehen kajoian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kajoia ireki (7)


kaka 1 iz uzkitik iraizten den hondakin gotorra. ik mokordo.

Gonbitoak eta hazia, kaka eta pixa, odola eta malkoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

Baina airoso ospa egin zuen kaka zeriola.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 227. orr.

Zakur batzuk, egin duten kaka ezkutatzen ahalegintzen dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 27. orr.

Herri batean, errusiarrek bortxa ez zitzaten, aurpegia eta bularrak eta izterrak kakaz zikindu zituzten emakumeek.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 288. orr.

· Baina denborarekin, denboraren kaka-lanarekin, zer egin hoberik ez eta, probatze aldera, kaka probatzen hasten da bat: mokordo lodiak eta meheak, tamainako usaindunak eta kirasdunak, tirrinak, xirinak, gorotzak eta denak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 119. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kaka usain mina karriketan, eulitxen eraso etengabea gauetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.

Afrikako ume gosekil baten moduan, ezin eutsi eta hantxe bota nuen nire kaka-ura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 195. orr.

Beleek jan eta gero, espaloietan gelditzen den kaka-hondarra garbitzeko, kare bizia botatzen dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 152. orr.

Eta kaka-mendia pixkana-pixkana desegin egin zen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 164. orr.

Hau kaka-mokordo bat da, aizu!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 148. orr.

Lehengo kaka putzura bueltatzen ari garela uste diat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 14. orr.

Berak egingo zuen gurdi gainetik kaka banaketa.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 82. orr.

· -Jakin daiteke non sartzen haizen, kaka-zaku hori?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.

Eta zuk, Hamida, zer egingo duzu kakafardel horrekikoak egindakoan?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 341. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baita igerileku puzgarri bat ere, beti erdi hutsik eta txori-kakaz zipriztinduta zeukatena. ik beherago 27. Errezeta nazkagarriak aurkitu zituen, Egipto zaharreko bat, esaterako, krokodilo- kaka erabiltzen zuena, eta beste bat, ez-dakit-nongoa, osagai nagusia elefante-kaka zuena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 83. orr.

Kalean linterna magikoak zeuden, euli-kakaz beteak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 397. orr.

· Ta ze parranda-kaka egin behar dugu ba, bixigarri pixka bat ekartzen ez badugu?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 99. orr.

4 inongo baliorik ez duen gauza; gaitzesgarria edo gogaikarria den gauza.

Ez da sinestekoa zenbat kaka esan eta idatzi egiten den Frantzian, ondo-ondo apaindua, hori bai.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 100. orr.

Telebista, kirol, kultura eta kaka gehiegi jan gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.

Erromako jende horietaz mendekatzen nindian Arkimedesek, snob horietaz, gure uhartera herri konkistatu batera bezala etorri eta kakatzat tratatzen gintuen iparraldeko italiar horietaz, zera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 476. orr.

Ergelkeria handiagorik, kaka baten partez beste kaka bat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 72. orr.

Hor behean kaka eta miseria besterik ez zegok.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 88. orr.

Kaka pollitaren erdian nauk, to…!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 42. orr.

Ni, doluminez urtua eta hura bere kakaz mintzo!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 43. orr.

Gisa guziz, haiek bizi zuten trantzea ikusiz, biziraupenaren bilatzea baizik ez zen lagunari ogiaren ebastea, nahiz eta lagun hura kakaren erdian utzi.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 170. orr.

5 (izenondo gisa)

Eta disko kaka horiek guztiak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 22. orr.

Edu, ez ezaala sekula diesel kaka bat eros, ez ezaala!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Bakarrenetarik naiz noski, lanbide kaka honetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

Orain ez zian onartzen, burla iruditzen zitzaioan, aukera kaka hartan berari lekurik ez ematea.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 49. orr.

-Zomorroi kaka halakoa!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 89. orr.

6 (hitz elkartuetan; ik beherago 15, 16 eta 24).

Eta non eta ez den zure aita izan ohi zen kaka-senarra bezalakoa bihurtzen, badago itxaropenik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 275. orr.

Guk alemanez egiten dugu ezta? zuen kaka-hizkera hori, zuen kaka-herrira joango zaretenerako gorde.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 167. orr.

Nazka ematen dit kaka-lan horrek -esan zuen Jimmyk, astiro hitz eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 340. orr.

Denboraren kaka-lanarekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 119. orr.

• 7 interj nahi edo espero ez den zerbait gertatzen dela ikustean erabiltzen den hitza. ik beherago 25.

Kaka, ez dakit nola moldatu naizen, baina itzuli naiz hasierara berriro.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 133. orr.

Kaka, pentsatu duzu; hiru urte elkar ikusi gabe egon ondoren izerdi usainarekin elkartu behar.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 72. orr.

"Kaka" esan zuen, bat-batean ohartuta ez geneukala surik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 190. orr.

-Kaka! -esan zuen marmarka amorruz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

Kaka!, madarikatu nuen neure burua, erremediorik ez zuen zerbait konpontzen saiatzeagatik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 65. orr.

· -Bai, kaka!  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 86. orr.

8 (biraoetan)

Kaka amabirjinari!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 9. orr.

Kabinak bazuen kristal bat gure atzean, eta atzerako ispilutik ikusi nuen Karmenek indar handiagoz eragiten ziola banderari, eta Fructuosori antzeman nion nola "kaka amabirjinari!" garrasi egiten zuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 46. orr.

Me cago en Dios (Kaka Jainkoarentzat) antzezlana eraman behar zuen aste honetan Txilera, Santiago hiriburura.  Berria - Kultura   2004-12-23

8a adkor haxixa.

1980ko buelta horretan, berriz, haxixa sartu zen indarrez geure inguruan: txokolatea, kostoa, kaka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.

9 kaka beherako (corpusean kakabeherako soilik)

Honek ere garbitzeko balioko dizu, baina gehiegi agian: kakabeherako ederra etorriko zaizu botila osoa porroian husten baldin badut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 222. orr.

10 kaka egin

Jaten hasi baino lehenago, bi zakurrak, barrutitik urruntxe pixa edo kaka egitera aterako dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 27. orr.

Inguruko nekazari herrietatik joaten ziren saltzaileek edonon egiten zutela kaka.  Berria - Gaiak   2004-05-02

Norberarenak ez diren galtzetan kaka egitea bezala da hau; zergatik gaixotzen naiz besteren kontuekin?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 15. orr.

· Amets egiten dut Victor Chavarriren jauregia suak hartuta ikusten dudala, kaka alu bat egiten diot abade eta lagizartzale guztien Bizkaiari.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.

· -Doala kaka egitera!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 84. orr.

-Hi, aizak, joan hadi kaka egitera, eta bidean psikiatra bat topatzen baduk..., deitu iezaiok.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 20. orr.

-Hoa kaka egitera -Iñaki klaseko potoloak, minduta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 213. orr.

-Kaka egitera! -jaurti du lurrera.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 20. orr.

· -Ni bezain kaka-egina?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.

Beste tipo hark kaka eginda utzi zuen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 32. orr.

· Nahi duena egiten uzten badiogu, azkenean kaka egingo digu burutik behera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 53. orr.

Bestela jan egingo gaituzte, kaka egingo digute burutik behera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.

Nola segitu dugun bizirik geure buruari burutik behera kaka egiteko horrelako ohitura izanda.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 96. orr.

11 kaka eginarazi

Barre eragiten dizu, baina aldi berean, praketan kaka eginarazteraino beldurtzen zaitu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 177. orr.

12 kaka eman adkor kalaka eman.

Ez zakiat nik merezi duen honaino igotzea, Eñaut kaka ematen egon delako, bestela...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 38. orr.

13 kaka-eragile

Berde-zurrustada bat, behazun gora-joa eta izu kakaeragilea marrazteko.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 153. orr.

14 kaka esplikatu hutsalkeriak azaldu.

Beti kaka esplikatzen aritzen garela.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 162. orr.

Entretenimendua, informazioa eta pertsuasioaren arteko bereizketa aldarrikatzen tematuta, kaka esplikatzen ari gara.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 139. orr.

Orain artekoan esateko askorik izan ez eta sarritan itzulinguruka ibili behar izan dut kaka esplikatzen. · Filologoa erotu egiten da jardun merkearekin, solas barren-huts kaka-esplikatzailearekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 233. orr.

15 kaka-gixon (orobat kakagixon) iz

Eta hurrena hiri emango dizkiat kakagixon honen muinak kaxuelatxo batean pil-pil jartzeko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 21. orr.

Osasuna, kakagixon! -esan zidan; eta listua bota zuen lurrera destainaz-.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 110. orr.

-Hik nahi duana egin ezak, kakagixon, baina ekarri giltzak -egin zidan zaunka.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 59. orr.

-Beraz, gasolina-tankera Koka-kola isuri zuen kaka-gixonak bizia salbatu zigun.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 230. orr.

Izango duk beste kakagixon santujaleren bat orduan!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 40. orr.

15b kaka mokordo

Muskulu mordo bat besterik ez dira... kaka mokordo bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 158. orr.

Heure kaka mokordoen gainean eseriko haut, badakin, Mari Ipurdi-Eder?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 308. orr.

Ozta-ozta ematen zidan abagunea txizarrada bizkor bat eta kaka mokordoa bota nitzan, eta berehala itzularazten ninduen etxera.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 36. orr.

Azken orduko egiturazko bitxikeria goitik behera betetzen duen hainbat eleberri posmodernok, ostera, kaka-mokordo batek bezainbesteko zirrara du eragiten.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 147. orr.

Eta buruan esanahi argirik gabeko hitz batzuk besterik ez neuzkan, harribitxiz zein kaka-mokordoz bete zitezkeen kaxa hutsen gisa.· Gure lehengusina Juliak hiru egin zituen segidan, plaust, plaust eta plaust, ez epiduralik ez ezer, hiru kaka mokordo lodi eta bigun bezain erraz, eta hala ere, sekula ez duzu itota ikusten, ez dizu inongo kontu txarrik aipatzen; aitzitik, guztiz errealizatuta ageri da ama-paperean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 81. orr.

16 kaka-mutil (corpusean kakamutil soilik) iz

Nor zen azken etorri hori, hilean 7.000 lirako soldatadun kakamutil hori, arrotzostatuko gauen bakea makinaz auskalo zer idatziz hausten zuen izkribatzaile moko hori [...]?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 210. orr.

17 kaka nahasi

Ez zaitezen, gertuko sentituta, kaka nahasten has.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 189. orr.

Zutaz ere ihardun zuen kaka nahasten, ez pentsa.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 293. orr.

Eta, jakina, zilegi zen Athleticek oso ondo egin zuen fitxatzen, baina berriro kaka nahasten hastea… ik kakanahasi.  Berria - Kirola   2004-02-10

18 kaka-nahasle

Garbiki erraiteko, gizon hori kaka-nahaslea zen eta gustuko parada bazuen hor herrian alderdikeriaren sorrarazteko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 155. orr.

19 kaka-nahaste (orobat kakanahaste)

Testua osorik eta kaka-nahasterik gabe ageri zen lerroaldez lerroalde.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Hau kaka-nahastea, saltsa handian sartzen ari naiz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.

-Merezi al du -jarraitu zuen Maizak- kaka-nahastea areagotzea hiru mila euro xumeengatik?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 135. orr.

Hik ur garbirik batere atera duk kaka- nahaste horretatik?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.

Kaka- nahastean bakar-bakarrik sartu duk, inoren laguntzarik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.

20 kaka ontzi ik kakontzi.
21 kaka puta (orobat kakaputa) inongo baliorik ez duen gauza.

Bizitza kaka puta bat da, gero hil egiten zara. Txirotasun eta miseriaren aurrean distantzia fokala kalkulatzen hasten diren argazkilari horiek egiten duten tankerako erreportaia egiten ari zen: kakaputa bat.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 71. orr.

22 kaka putz (orobat kakaputz) inongo baliorik ez duen gauza.

Kaka putza da txakur txikirik ere ez izatea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 232. orr.

-Kaka putza gaurko pelikula! -esan zuen purrustaka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.

Ikusiko dik nor naizen, kaka putza!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 226. orr.

Lehenago..., mutil horrena gertatu baino lehenago, esaten zuen ez zuela maitemindu nahi, maitasuna kakaputza eta rollo bat zela.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 24. orr.

23 kaka-saltsa (corpusean kakasaltsa soilik)

Amorraziorik handiena ematen du, euskarak oparoen eta ederkien bereiztu dituen gauzak hiztegietan kakasaltsan ikusteak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 301. orr.

24 kaka-ume (orobat kakaume) iz adkor ume txikia.

Urtebete zaharragoa, beraz, eta gu harendako "kakaume mukizu batzuk" baizik ez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.

Kaka-umea zenean iruditzen zitzaion hartaraxe bihurtu dela atzera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 119. orr.

Gazte biologikoki helduak kaka-umetzat jotzen ditu gizarteak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 297. orr.

24a (izenondo gisa)

Ordu erdi baino gehiago eman genuen han, ikasle kakaumez, irakasle koipetsuz eta era guztietako keinu lizunak egiten zizkiguten pailazoz inguraturik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 100. orr.

25 kaka zahar

Muxu goxoak ematen zizkion tren txikia txu-txu-txu edo gisa horretako kaka zaharren bat kantatu ondoren.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 67. orr.

-Zer kaka-zahar argitaratu huen lehengoan autobideko lapurretez?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

Kaka zahar horretan sinetsi nahi badu, ongi, ez zait axola.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 306. orr.

Intelektualak kaka zaharra dira, Nathan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 109. orr.

Garai hartan kontzientziaren benetako erredentzioa iruditzen zitzaidan, eta arrazoiaren eta praktikaren arteko uztartze perfektua, gaur egun, ordea, kaka zahar zitala iruditzen zait.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 102. orr.

Horrelakoxea da bizitza, kaka zahar handi bat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 69. orr.

-Hau duk hau kaka zaharra!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

Lehenbizi jakin nahi diat zer kaka-zahar klase den hau.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

Inork ez du gogoko kaka zaharretan igeri ibiltzea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 68. orr.

Arestian baino kaka-zaharragoa sentitu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 392. orr.

26 kaka zaharra interj

Kaka zaharra! O, kaka zaharra!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 48. orr.

Kaka zaharra! hau ere niri gertatu behar!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 26. orr.

-Kaka zaharra! bapo izorratu gaitik. -Kaka zaharra, blai eginda nago! -esan zuen Jimmy Herfek goraki.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 326. orr.

"Kaka zaharra, orduan!", zapuztu zen Pantxo tximeleta airera botaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Tira, egizu nahi duzuna, kaka zaharra!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 161. orr.

Kaka zaharra, ezta, Damian?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 143. orr.

27 txori kaka gauza hutsala.

Porrota oraindik erabatekoa ez zela frogatua nion neure buruari, eta hori ez zen txori-kaka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Ez duk txori kaka gero!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 171. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azkenean kaka (3); burutik behera kaka (4); euli kaka (4); galtzetan kaka egin (3); hau kaka zaharra (3); hori kaka (4); hura kaka (3); kaka amabirjinari (5); kaka artean (4); kaka baino (3); kaka egin (26); kaka egina (7); kaka eginda (8); kaka egingo (10); kaka egiteko (12); kaka egiten (15); kaka egitera (15); kaka esplikatzen (3); kaka eta pixa (5); kaka hutsa (6); kaka jan (4); kaka meta (3); kaka mokordo (5); kaka nahaste (6); kaka nahastea (4); kaka nahasten (3); kaka puta (3); kaka putza (6); kaka usaina (3); kaka zaharra (118); kaka zaku (3); leher kaka egina (5); txiza eta kaka (3); txori kaka (5)

kakaren erdian (3)


kakabeherako ik kaka 9.

kakafardel ik kaka 2.

kakagixon ik kaka 15.

kakagura iz kaka egiteko gogoa.

Ahotik jaurtiko zuen azken txorrotarekin batera, kakagura handia etorri zitzaion bat-batean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.

Meategi-sarreran zaindari dagoen gizona, kakagurak amorratzen zegoela-eta, bazter batera joan da egin beharrekoak egitera  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 117. orr.


kakahuete (orobat kakauet g.er. eta kakauex g.er.) 1 iz sustraietan leka itxurako fruitu oliotsuak dituen landarea (Arachis hypogea); landare horren fruitua, jateko ona.

Kakahuete bat mekanikoki zuritu eta ahoan sartu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 97. orr.

Kakahuete errearen zapore pixka bat zuen.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 149. orr.

Kakahuete lizunduak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 116. orr.

Kakahuete txigortuak. berriz, animalien ehunetatik eratorria izaten da gehiena; bada parte txiki bat landareetatik eratorria (kakahuete eta olibetatik, besteak beste).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.

Whisky botila erdiraino jaitsia, edalontziak erdizka beteta, oliba eta kakauexak platertxo banatan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 184. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Krax-krax-krax ahoarekin kakahuete azalak txikitzen.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 139. orr.

Eskuarekin aulki gaineko kakahuete azal batzuk baztertu eta gero.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 135. orr.

Agian aldizkariren bat inguratu ahalko dizut, edota kakahuete-zorroren bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 95. orr.

Rantxeriako biltegian erositako kakahuete poltsak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 73. orr.

Badoa kakahuete-saltzailea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 263. orr.

Basarto-irina, kakahuete-koipea eta patata gozoak erostera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.

Almaitz batean ondo birrindutako kakahuete-irinetik 30 gramo.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 22. orr.

Kakahuete-gurinezko hiru izozki handi erosi zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 53. orr.


kakaila iz kaka.

Neure memoria ez da ordea, usain eta harreman onez betetzen, ardi kakailaz hanpatu gasnatzeko esnez eta hezur-klaska ozenez osatu artalde mehakoilez baino.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 38. orr.

Aitak, ardiak laxatu zituen eta lohian txapatxapa ihalozka pasatu ziren, muturrak lurrera, ilatxetan iratze zein ote abarrak perlatzen zirela, kakaila pikorren artetik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.


kakajario 1 izond kaka asko egiten duena.

Morfeo kakajario hori, joko hori!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 112. orr.

2 iz beherakoa.

Kakajarioa nahiago.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 188. orr.


kakalardo 1 iz Scarabaeidae eta beste familia batzuetako hainbat intsektu barailadun gorozjaleri ematen zaien izena. ik kakarraldo, kakamarlo.

Kakalardoen begi beltz distiratsu eta ñimiñoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.

Samuak intsektu txiki-txiki batzuk dira, kakalardoaren talde berekoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 151. orr.

Jaungoikoaren sinbolo zirela kakalardoak Egipton.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 219. orr.

Ez zen konturatu Fredek eta Georgek kakalardoak jarri zizkiotela zopatan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 14. orr.

2 (izenondoekin)

Kakalardo adardun handi batzuk.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 109. orr.

Irineko kakalardo gorrian, esate baterako, bi gene aurkitzen dira kakalardoaren hanken garapena kontrolatzen dutenak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 96. orr.

Kakalardo hegalari batzuen distira gorriska.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bere kakalardo-begi beltzak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 50. orr.

Kakalardo espezie baten larbak dira hauek.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 81. orr.

4 kakalardo pilotagile kolore beltzeko kakalardoa, atzeko hankekin gorotzezko bolak birarazten dituena.

Bazekien kakalardo pilotagile bihurtuko ote zituen beldurragatik bakarrik ez zutela eskailerapeko armairuan itxi bere makila magikoarekin eta erratzarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 14. orr.

5 kakalardo saproxiliko basoetako zur hilaz elikatzen den kakalardo mota.

Hildako egurra ondo egituratutako basoen adierazle ezin hobea denez, kakalardo saproxilikoak oso adierazle biologiko onak dira.  Berria - Gaiak   2006-04-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kakalardo mota (3)


kakalarri 1 iz kaka egiteko premia.

Kakalarri larriak sarri bezala harrapatu zaitu, ordea: aldean paperik ez duzula.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 94. orr.

Komuneko atea giltzapean edukitzen du, eta, kafetik lehen zurrutada egin orduko, nire kakalarriaren berri eman behar izaten diot.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 113. orr.

Neurririk gabe hartuta kakalarria eta sabeleko mina ere eragin ditzakeela.  Berria - Kirola   2004-01-30

2 adkor urduritasun handia.

-Seguru aski horrek, askapenaren egunetan mendietatik jaitsi eta bazirudienean iraultza proletarioa une batetik bestera hasiko zela, aberats txepelen kakalarriaz aprobetxatu eta patrikak arinduko zizkien.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 92. orr.


kakamarlo iz kakalardoa.

Udaberrian kakamarloak bezala agertu ziren, auskalo nondik etorriak, harginak eta sokagileak, harri-pikatzaileak eta zurginak, arotzak eta kisuginak, beren maisu, peoi, ofiziale eta ikastunekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hartza eta kakamarloa (4)


kakamutil ik kaka 16.

kakanahasi, nakanahas, kakanahasten 1 da ad adkor nahasi.

Guk aldiz mintzajea lardaskatu, puskatu, nahaspillatu, botigatu, kakanahasi nahi dugu; bai eta lortu ere!  Herria   2004-02-19

"Ez da hau, ez da hau!", esan zuen, egindako lan guztia zapi batez kakanahasten zuen artean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 24. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

-Eta neuregan bilatu nahi duzu erantzuna, nire barren kakanahasi oligofrenikoan?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 109. orr.

Eta orduan kimika kakanahasi baten bila abiatzen gara herio batean ahal dugun lekura.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.


kakanahaste iz adkor nahastea.

Nola berrantolatu kakanahaste hau, nola eraman beste sistema batera erredaktatzen inongo ilusiorik sortzen ez duen datu anabasa morokildu hau?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 207. orr.

Lagunekin hurrengo egunean tragoak hartzera joan zaitezke berdin-berdin, bestelako kakanahasteetan sartu barik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 86. orr.


kakanarro ik kakanarru.

kakanarru (orobat kakanarro) iz pertsonez mintzatuz, itxura ezdeusekoa.

Ematen du, ikusita, egundoko gizontzarra; baina, larruzko kapa eranzten duenean, gixon kakanarru bat ageri da.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.

Orduan bai, orduan emaztearen begi potolo biziak ikusten zituen kakanarru haren aurpegiaren erdi-erdian.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 20. orr.

Txanpi ezizeneko kakanarru alu bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 23. orr.

Elosegi txolina, kakanarro ostia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 154. orr.


kakao 1 iz kakao landarearen hazia, txokolatea egiteko erabiltzen dena. (multzokari gisa)

Kafea, kakaoa, azukrea, patata, tomatea, artoa, arroza, fruitu tropikalak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Kakaoaren industria hedatu zenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 38. orr.

Kakaoa, XIX. mendeko belaontzi haiek amerikar lurretatik ekartzen zutena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 122. orr.

Kakaoaren eta kafearen merkatuko ustelkeria.  Berria - Kultura   2004-11-14

Kakaozko produktuak ekoizten dituen Natrak.  Berria - Ekonomia   2004-07-29

2 hazi horren hautsa, edari bero bat egiteko uretan urtzen dena; edari hori bera.

Kakaoa mikatza da berez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 37. orr.

Uretan nahastutako kakaoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 37. orr.

Ba, aukeran daukazu: esnea kakaoarekin edo kakaoa esnearekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 116. orr.

Egongelara joaten zen tea, kafea, kakaoa eta esne jetzi berria edatera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 366. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kakao-ale hutsez egindako hautsa oso mikatza da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 37. orr.

Italiarrek ospetsua egin dute kafearekin eta kakao hauts pittin batekin prestatutako edabea...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.

Kakao zuntza hartzeak odoleko kolesterol maila jaisten laguntzen du.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Kafea sutan erre eta kakao-sailak masiboki (arbolak, milioika) suntsitzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 19. orr.

Hauen familiek kakao eta kafe landak bazauzkaten, garai hartan bizipide nasaia.  Herria   2003-02-13

Kakao-soroak landatu ziren [Afrikan].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 38. orr.

Bere makillaje-kutxatik, brillantinak eta kakao-gurinak isuritako usaina hedatu zen gelan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 292. orr.

Kakao esportazioak atzo etenda zeuden.  Berria - Mundua   2004-11-09

Galletak kakao-esnetan beratzen utzita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 23. orr.

Haietarik bat kakao-saltzaile bat zen, aski aberatsa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 589. orr.

4 kikara bete kakao.

Hamaikak joak ziren ia, Café Royalen kakao bat edo te errusiar bat hartzeko ordua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.

5 kakao landarea.

Ameriketatik mundura zabaldutako landareetako bat da kakaoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 37. orr.

6 kakao landare kakaoa ematen duen landarea (Theobroma cacao)

Kakaoaren industria hedatu zenean, kakao-landarea Afrikako hainbat lekutara eraman eta kakao-soroak landatu ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 38. orr.


kakaontzi ik kakontzi.

kakaoztatu, kakaozta, kakaoztatzen du ad kakaoz estali.

Aho-sabai trebatuak bazuen arinki kakaoztaturiko galoi txirikordatu bat dastatzeko aukera, bakan izaten dena.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 149. orr.


kakapirri izond adkor geldigaitza, ipurtarina.

Kakapirri xamarra naizela esango duzu igual.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 111. orr.

Jaun kakapirri zahar bat zen,  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 234. orr.


kakaputa ik kaka 21.

kakaputz ik kaka 22.

kakara iz karaka.

Oiloaren kakara gogorarazten zuen barre batez.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 49. orr.

Tarteka, dardara bat igarotzen zen oihal mugikor haren gainetik; gero, gorputzak pilatzen ziren, kakara nahasi bat baizik ez zen entzuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 383. orr.

Angelica, ekarri Mrs. Herfen gau-jantzia -oihu egin zuen Mrs. Soubrinek ahots karrankariz, oiloaren kakara bezain ahots latzez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 530. orr.

Natxo bezalako gizon guapo eta ahulek kakara asko eta arrautza gutxi.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 14. orr.

Kakara egin zuen Peevesek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 145. orr.


kakaraka 1 adlag kakara eginez.

Pauso-hotsek ikaratuta, oiloak aztoratu eta kakaraka hasi dira oilategiko kotan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 18. orr.

Ordurako, bele kuxkuxeroak zerurantz joanak ziren, kakaraka, behin beren gaiztakeria odolzalea burututa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

Nola oiloak, arrautza errunez gero, kakaraka eta zalapartaka aldarrikatu behar izaiten duen bere balentria lau haizeetarat, hala sentitu nintzela ni ere, munduari nor nintzen edo nor izan nintekeen erakusteko gogo ezin biziagoarekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 386. orr.

-Ez al da ona? -esan zuen kakaraka Frances-ek, bera eta Hildebrand autoan sartzen ari ziren bitartean, hantxe baitzen Ellen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 379. orr.

Bat-batean hegaldatze zarata entzun eta oilo bat agertzen duk, etsita, kakaraka, oilarra atzetik korrika datorkiola, harrapatzeko zorian...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 83. orr.

2 kakaraka egin kakara egin.

-Beldar itsu bat, ziba bat, txakurkume iletsu bat, kotoizko makila! -esaten zuen emakumeak, kiribilduz eta kakaraka eginez,  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 31. orr.


kakaratxo iz kakara txikia.

Oilo alu batek kakaratxo bat egin zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 13. orr.


kakaraza iz karaka.

Egurats gardenetik isiltasuna iristen zen, oilarren urrutiko kakarazak baizik hausten ez zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.


kakarazka adlag kakaraka.

Oiloren bat harro-harro kakarazka hasten denean, errun hurren dagoela abisu emanez  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 143. orr.


kakarraldo izond kakalardoa.

Euliak, inurriak, hiru kakarraldo, eltxoak, libelulak, matxinsalto bat, erleak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 110. orr.

Kakarraldoek ez dutela hegan egiten.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 128. orr.

Kakarraldo bihurtutako pertsona baten gorabehera eta pentsamenduetan oinarrituta idatzi zuen Franz Kafkak Metamorfosia liburua.  Berria - Harian   2006-05-10


kakasaltsa ik kaka 23.

kakategi iz ik kakatoki.

Baina ez zen gutiagokoa izan kakategi-arena... zeren izen harekin bataiatu baitzuen osaba Joanikotek bere asmaketa hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 124. orr.

Ordea, kondeak eta dukeak nekez eginen ditek kaka kakontzian, ene kakategiaren abantailak probatu zituztenetik...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 170. orr.


kakati 1 izond kaka asko egiten duena. ik kakatsu.

Hondartza, patata tortilla, txiringito eta ume kakatien sasoia amaitu da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.

-Kakati, kakati, kaka eginda zaude! -oihu egin zuen Ellenek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 88. orr.

Badira panpin abeslariak, negartiak, puzkertiak, kakatiak...  Berria - Gaiak   2006-01-10

· (irain gisa) Mael kakati horrek ez dit utzi hurbilago jartzen -kexatu zen Oisin.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 14. orr.

2 koldarra.

Baina, protestatu eta gero kakati bat bezala esertzera joatea, nik neuk ez dut ulertzen hori.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 101. orr.

Ez joateko kakatiak bezala, zutik baizik, partidak bukatzen direnean bezala, badakik, ikusleak agurtzen direnean bezala...  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 48. orr.


kakatoki iz kaka egiteko tokia.

Hura axolatzen zen jan-edanen banatzeaz eta kakatokien erabileraz, erien eta kolpatuen zainketaz eta teilaturik ez zutenen patua arintzeaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.

Horrez landa, aldamioak itsasi zizkieten murruei eta horien azpian bastizak zutitu ziren, gaztelua, gotorleku ez ezik, bizitoki ere izan zedin: soldadu eta sehiendako bizitegiak, sukaldea, bihitegia, zamaritegia, kakatokia, oilategia, uharka...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.


kakatsu 1 izond kakatia (irain gisa)

Institutu Politeknikoko horma handi batean Educatori di merda (Hezitzaile kakatsuak) jartzen du.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 30. orr.

-Agure kakatsu madarikatua!  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 25. orr.

Tresna hori dela bide, edozein kakatsu beldurtik bizia bera ere kendu bailiezaioke zaldunik kementsuenari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 88. orr.

2 adkor txarra.

Hain leku kakatsuan jotzeko onegia zela iruditu zitzaion.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 157. orr.

Apiril euritsu, urte kakatsu!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 174. orr.


kakatu, kaka(tu), kakatzen da ad ik kakaztu.

Karnet tamainako argazkia, kakatzen zara, kreditu txartelaren arnas botatze eguna.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 169. orr.

Hordituta dirudite, mozkortuta bustita kakatuta edanda.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 70. orr.


kakatua 1 iz hegazti moko-oker motosduna (Cacatua sp.).

-"Todo en ti es hoy blanda armonía" -behin eta berriz; kakatua koloretsuek egiten duten bezala, nik ere, esaldi bakar hura errepikatuz, eta buruz banekiela erreparatu gabe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 41. orr.

Estatuko antzinako enplegatuak eta ama poloniar melankoliatsu eta kolore biziz, gorriz eta morez, kakatua baten gisara makillatuak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

2 (emakumeei aplikatua)

Neskazahar itsusi, beltz, kakatua-sudurdun bat zen, loro zaharrak baino urte gehiago zituena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 69. orr.

Galiziar ikasle baten maitasunak kakatuen erreginarekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.

Mariloro horrek, Andrexi goxokiak eman eta eman aritzen den kakatua horrek.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 28. orr.


kakatza 1 iz kaka asko dagoen tokia.

Behi-kakatzatik askatzeko ahalegin alferrekoan itotzen den eulia bezala sentitu nintzen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 27. orr.

-Lasaitu diozu, kakatza horrek lasaitu? ederra kontua!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 62. orr.

2 irud/hed

-Zergatik erori ote naiz hain behera, kakatzaraino, Joantxo?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 196. orr.

Bilbo ez, hamaika bilbo behar izango ditugu gure igeldo guztiak kakatzatik ateratzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 25. orr.


kakatzar iz adkor kaka.

Eta alde batetik edo bestetik begiratuta, edonondik erakusten du kakatzarrez duela beteta burua.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 80. orr.


kakaume ik kaka 24.

kakazte iz kakaz betetzea, zikintzea. (irud/hed)

Kontu guztia umore beltzeko kakazte horietako batekin amaitu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 174. orr.


kakaztu, kakaz(tu), kakazten 1 du ad kakaz bete; zikindu.

Gurpil azpira saltatzeko kaka gainera saltatu behar nuen, eta ez nuen kakazturik hil nahi, ez jauna.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 85. orr.

Zuri-zuri egina aurkitu genuen Iñaki, galtzak kakaztuta.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 103. orr.

Kaio bat zetorren problemaren gain-gainean erregalotxoa uztera... eta, plasta!, zirin gizen zuriak orri guztia zuen kakazten.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 42. orr.

Bera eta gu, horrela, zuloan, denak preso eta denak kakaztuta.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 52. orr.

Non santuek, zuriz, kritikariari / lokatzez dioten kakazten gorputza.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 176. orr.

Jan berri duena bota egin du, eta kakaztu ditu bere jantziak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 36. orr.

Arkatzez egin arren, sekulako sesioa izan zuen aitarekin, beraren Marx eta Engelsen Lan Guztien edizioaren ale hura modu horretan kakazteagatik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 31. orr.

Zoruan harri xehe batzuk, harraskan eta kubiertoen gainean hauts lodi bat eta eskaiola zatiak, dena kakaztuta zegoen...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 146. orr.

2 hed/irud

Baina betikoa: barruan bi egun egin, eta aire!, kalera, bazterrak drogaz kakaztera. Margaret Thatcher arras kakazturik utzi eta gero.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 51. orr.

Besteren izen ona kakazteko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 149. orr.

Argentinako armadaren ohorea kakaztu dute koldar horiek.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 241. orr.

Aralar «gezurrekin eta joko zikinarekin bazterrak nahasten eta egoera kakazten» ari dela erran du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-14

3 adkor nahasi.

Oraino ez haiz ohartu leporaino kakazturik hagoela hilketa kasu batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.

4 adkor hondatu.

Horretan dabiltza ba kraut -aleman- horien submarinoak, bauxita garraioan dabiltzan barkuei tiro egiten, ea ba besteen gerra-ahalegina kakazten duten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.

Gizonek beldurra dute [...] kakaztuak daude goitik behera, beldurrez airean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 73. orr.

Nahikoa edana ematen du, erabat kakazturik ez badago.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 9. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Barnean, mahai-aulkiek, argazki koloregalduek [...] komun kanpo nahiz barne kakaztuek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Gu ere, besteak bezalaxe, ezpataren zibilizazio kakaztutik gatoz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.

Harri kakaztuaren antzeko da alferra, ematen duen nazkarengatik baztertu egiten dute denek.  Elizen arteko biblia   Si 22,1

· Bonbilla euliek kakaztuak, zurezko altzari herrenak, hautsak eta lokatzak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 117. orr.


kakazu izond kakatsua.

Larramendi eta Garibai probintziano kakazuen garaitik hona.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 190. orr.

Betiko hozkailu zahar kakazuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

Edonor lotsatzeko moduko kakazua.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 74. orr.


kakeria iz beherakoa.

Kakeriarekin larri dagoela bat, eta ahal dituen limoi guztiak ekartzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 120. orr.

-Kakeria ematen duen garagardoaren edatea.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 150. orr.

Nola merkatariei kakeria ikaragarria sorrarazten dien aramarandra deitu edari bat ematen dien, tarrapataka iretsiak dituzten perla eta harri preziatuen ahal bezain laster eskuratzeko gisan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 36. orr.

Lehen haurra, hilabete gutiko neskatiko bat, kakeriak joa galdu zuela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 139. orr.

Bi baldekada urekin zetorren, nire lehenengo kakeriaren ondorioak garbitzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 193. orr.


kakeritu, kakeri(tu), kakeritzen da ad kakeriak joa gertatu.

Beroak bota behar eta, egarria ezin asez, pitarretik egiten nuen enpo, barrenak ondatu eta kakeritu arteino.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 97. orr.


kaki1 1 iz kakiondoaren fruitua, tomatearen itxura eta laranjaren kolorea duena.

Begi eder argiak haziera oneko umeek izan ohi duten aurpegi kaki-azal leunean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 111. orr.

Neska hura Gabinen gogotik sortutako amets bat ez ote zen, irudimenean edertutako txikitako kaki ale gozo hura bezala.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 227. orr.

2 kaki arbola kakiondoa.

-Kaki arbola bat gogorarazten dit.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 115. orr.


kaki2 1 izond okre horikararen eta berde griskaren arteko kolorekoa.

Alkandora kaki honekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 403. orr.

Palto kakiaren barruko sakelan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 238. orr.

Praka kakiak jantzirik, soldadu batzuk kantuan hasi ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 384. orr.

Kapitainak kakiz beztitu burkideen ibilera largabistekin segitzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 236. orr.

Kakiz margotua da, militarrenen gisara.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 5. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Buruan eztainuzko kaskoak eta soinean kaki-jantziak zituzten pailazoen antzera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.

Etsaien hilotz ehortzigabeak dira, batzuk gudu-uniforme grisa soinean, eta beste batzuk kaki-jantzian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

Bi edalontziek ziztu egin eta bitsa atera zuten: Goylerenak muki lehorraren kaki-kolorea hartu zuen, Crabberenak marroi ilun arrea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.

Berde-kaki kolorez beztitu arrotzez setiaturik zen plaza hertsia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

Artile urdineko jertse bat jantzia zekarren, kaki koloreko prakak, eta kapela, eta oinetako sendoak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.

Kaki koloreko galtzak.  Berria - Kultura   2004-12-05

Urte guztian baulean gordean edukitako kaki kolorezko uniformea jantzirik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.

3 kaki-kolore (orobat kakikolore) izond kaki kolorekoa.

Haren jaka luze kaki koloreak letoizko botoi distiratsuak zituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 130. orr.

Nire hobe beharrez behartzen naute uniforme kakikolorea janztera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

Sidney zihoan gidari, soldadu bat bezain tente bere galtza motz kaki-koloreetan lasterka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaki koloreko (5); kaki koloreko galtzak (3)


kakin, kakiten du ad ipar kaka egin

Ezkerrean baditun nik dakita zenbat hautagai ontsa kakiten diten herriaz; beren zilkoaz baizik ez diten axolarik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 171. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zoazte kakitera (3)


kakingarri izond adkor ipar nardagarria.

Hots, kakingarria.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 281. orr.

-Zaude isilik erretxin kakingarri hori!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Kakingarri zikinak!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 245. orr.


kakinkarazi, kakinaraz, kainarazten du adkor ipar eragotzi. ik kaka 11.

Erran nahi zuten, kakinarazten gaituk hire ibiltokiarekin, orduan guk kakinaraziko haigu orduarekin eta afariarekin.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 62. orr.

Irriz ari nintzen ene baitan, eguneroko ene etsai intimo horiek gisa horretan kakinarazirik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 63. orr.


kakiondo iz jatorriz ekialdekoa den zuhaitza, hosto handi, ilun eta distiratsuak dituena, fruitutzat kakiak ematen dituena.

-Haurra nintzenean bazen kakiondo bat gure eskolan, fruitu aleak oso bakan ematen zituena.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 115. orr.


kako (orobat gako) 1 iz metalezko atal okertua, askotan punta-zorrotza, zerbait zintzilikatzeko edo zerbaiti eusteko erabiltzen dena. ik krako; mako1.

Esekitokiko kako guztietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 351. orr.

Kapela kako batean eseki.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 85. orr.

Halaxe egingo du, kapela hartzera kakora joanda.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 100. orr.

Giltza ez dagoela gakoan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 67. orr.

Paretako kako batean dago zintzilik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 363. orr.

Arratsaldean jantzita zeraman gona ilun lodi zabala, blai, erantzita zeukan, eta gako batetik zintzilik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 326. orr.

Sotana kakoan utzita kaleratuko zela Maiteak zeraman soinekoa Paul D-k lehenbizikoz ikusi zuenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 277. orr.

Horman zegoen kako batean eta oholesiko beste batean eseki zuen zaku uztaiduna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 226. orr.

Telefonoa kakoan utzi nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 51. orr.

Telefonoa kakotik hartu eta zenbaki bat markatu nuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 86. orr.

Ekonomika gainean eltzea lurruna dariola, kako batean txapa irekitzeko gantxoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 140. orr.

Garbitzekoa El Pensamiento Navarro-ko orri zatiak ziren kako batean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 120. orr.

Toalletako kakoak apurtzen ditu beti.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 166. orr.

Eskuan, atzamar guztiak barrurantz bilduta zituen, salbu eta hatz erakuslea, oker-oker jarrita baitzeukan, kako baten itxura mehatxagarriarekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 198. orr.

Katearen muturreko kakoan pertz bat zegoen esekia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.

Goi-goian, barra bateko kakoetatik behera, lukainkak, saltxitxoiak, […] saltxitxa motzak dilindan ezarriak zeuden.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Eta urdaiazpikorik ez bada, alferrik kakoak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 123. orr.

2 (zerbaiti heltzekoa)

Su-zuloko zirrindola txikiena zabaldu zuen sutarako kakoaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 152. orr.

Gero, kakoaren puntaz, txingarrei eragin zien sua bizitzeko. Baten bati otu zitzaion kanpandorreko kanpaia urpetik berreskuratzea eta uretan murgildu zen, soka luze baten muturra eramanez eta soka-muturrean kako bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 152. orr.

Bazkalondoko itxialdian gaudelarik, kako bat sumatu dut lanean nire sarrailan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 87. orr.

Lemaren kirrinka tarteka, kakotik askatu eta jirabira noiz hasiko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 220. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Poltsatxo batean kako-iltze batzuk sartu bitartean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 55. orr.

Antigoaleko erako pipa bat, tutua kako itxurakoa eta ontzixkaren gainean zilarrezko estalki txiki bat dituena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 158. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azpiko galtzak arropa-kako batetik zintzilik egoten dira, eta hara joaten da lehendabizi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 89. orr.

Andereñoak bazekien ederki geratzen zitzaiola blusa berria bi Liberty kako gorri gurutzatuekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 29. orr.

· (izond) Doña Pitusa andre zahartxo txiki bat zen, sudur-kakoa, oso begi biziak zituena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

Gizon bat ikusi zuen; sudur kakoa eta ezpain-lodia bera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.

Hormatik, Bagration sudur-kakoak ikusmin handiz begiratzen zion eskatu-eskaini hari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 158. orr.

5 su armez mintzatuz, katua.

Agintari frantsesek ulertu baitute ETAko militante izan daitekeela pistolaren kakoari eragin gabe.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

6 boxeoan, behetik gora, besoa kakotua, ukabilarekin ematen den kolpea. ik gantxo; krotxet.

Bere pisu guztia atearen kontra bota zuen irteteko, baina ia berehala jo eta atzera bota zuen, Harryren altzora, beste adar batek emandako kako-kolpe maltzur batek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.

Mailu itxurako bere ukabiletako batez gako azkar bat jo zuen mozkortiaren masailezurraren kontra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 140. orr.

7 zati okertua.

"J"-k latinezko alfabetoan ez zuela, garai batean, kakorik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 165. orr.

8 ik gako 2.
• 9 izond kako formakoa.

Mikel Strogoffen atzean paratu zen, xafla zabaleko sable kako bat eskuan, arma zuri damaskinatu horietako bat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 317. orr.

Handienaren hatz kakoak zurean iltzatu ziren.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 109. orr.

Sudur kakoa, begiak sartuak eta distiratsuak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.

Sudur estu baina kakoa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 73. orr.

Sudurra okerra zuen, kakoa, benetako arrano-mokoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 107. orr.

Dumbledoreren sudur luze eta gakoaren punta Norris andrearen larruazaletik gertu-gertu zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 122. orr.

Esku luze ikaratiak, beren azazkal kako eta guzti.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Lan egiten zuten eskribauen idazlumek, eta [...] jardunean aritzen ziren haien buru nahaspilatuak, lerro kakoak miretsiz, artistak balira bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 531. orr.

10 (adizlagun gisa)

Ukabilak zabaldu ditu eztiki Eustakiok berriro, kako utzi ditu, leporako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 190. orr.

Eskuineko sorbaldaren kontra geratu zenean ezkerreko besoa angelu zuzenean eman zuen uztaitik behera, kako eginez, gorputza ahal zuen gogorren paretara zamatuz eta, berehala, besoarekin kasik moko egiten zuela uztaiaren euskarria ez galtzearren, ezkerreko zangoa ekarri zuen bestearen aurretik eskuinerantz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 236. orr.

• 11 pl aipu markak, kakotxak.

Ondorengo misterio guztietan, jakin behar da kako artean dauden hitz guztiak, ez kanpokoak, Ebanjeliokoak bertakoak direla.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 147. orr.

Kako arteko esaldi batzuen forma.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 8. orr.

Elementuren bat aukeran ager daitekeela adierazi nahi dugunean, kakoak erabiltzen ditugu, eta giltzak (edo zerrendak), elementuen arteko aukera adierazteko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 148. orr.

11a kako iltze (corpusean gakoiltze soilik)

Gero paretan bi gakoiltze sartu eta haietatik handik gutxira Minimax markako suitzalgailu bat zintzilikatzeko.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 42. orr.

12 kako-mako (orobat gako-mako) itzulinguru amarrutsua; inguru-mingurua.

Non dira orain haren kako-makoak, haren agudeziak, haren kasuak, haren tenentziak, haren trikimailuak?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 197. orr.

Gizon ospetsuen kontaketak biltzen ditu, jakinduriazko esaeren gako-makoetan sartzen.  Elizen arteko biblia   Si 39,2

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burdinazko kako (3); kako oker kapitaina (3)

burdinazko kakoa (3); kakoa airean (3); sudur kakoa (9)

burdinazko kakoak (3); sudur kakoak (3)

telefonoa kakoan utzi (5)


kakodun (orobat gakodun) izond kakoa duena.

Marmol eta ispiluetan zehar, txerriak eta betegarrietarako xingar zerrendak dilindan zeuden barra kakodunetatik behera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Eskatu zuen sokaburu gakoduna, eseki zuen gakoa adarretik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 130. orr.

Uztai kakodun zubi batzuen gainean, pertsona bakarra pasa liteke artez...  Berria - Kultura   2004-12-26

Ile luze kizkurrekoa, sudur kakoduna, lodia, berrogeita hamarren bat urte, ezta?  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 67. orr.

Segalek bere sudur argal eta kakoduna igurtzi zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 389. orr.


kakofonia iz hizkuntza-hots berdinen edo berdintsuen errepikapen ez-atsegina.

Beatrizen harako lehengusu propio hark [...] luze ondua zuela kakofoniaren eta kaosaren posibilitateak infinituraino zabaltzeko gauza zirudien poema bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 164. orr.

Kontua da jakitea zuzentzaileak hitz zehatzak esango dituen, batez ere kakofoniarik txarrena saihestuz, hitza eta hotsarekin uztar ez dadin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 133. orr.

Eta garrasika hitz egin behar zenuen, mota guztietako karranka, burrunba eta txistuen artean, infernuko kakofonia zen hura.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 43. orr.

Fidel izan beharraz honetan, Wilde jostalariak hizkuntzarekin jokatzen du, hitzen homofonia, kakofonia eta polisemia baliatuz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 13. orr.


kakofoniko izond kakofoniari dagokiona.

Entzun dute silaba batzuen hurbileko errepikapena kakofonikoa dela, eta prosan min ematen dielako itxura egingo dute.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.

Motorrak isuri berria zuen oihaneko nahastura kakofoniko hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 187. orr.

Abere marru kontzertu kakofonikoa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 210. orr.


kakoil izond

Leonieren ahots kakoila sumatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 168. orr.


kakola iz okertua; moldakaitza.

Zer ote zuen neskatxa kakola horrek?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 19. orr.


kakolatu, kakola(tu), kakolatzen (corpusean kakoldu soilik) da/du ad okertu, bihurdikatu.

Zama kolpeka uzten nuela moilan, kargaldi guztiak jarraian, konbinadorearen gainean kakolduta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 189. orr.


kakolet iz pl kartolak.

Behorrak bi aldeetarik kakoletarik dilindan diren eta gainetik estaliak ez diren bi ontzi huts handiz kargatzen dituzte.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 79. orr.

Asto eta mandoen bizkarrean ezartzen ziren kakoletak.  Herria   2003-07-17

Ainitzek igan nahi, kakoletetan edo oinez, Larrun kaskorat.  Herria   2001-03-22

· (sing) Begirada tristeko zaldi argalaren gainean, orekan emana, bi kartolak osatzen zuten kakoleta, erosoki bikote bat esertzeko atonduak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 314. orr.


kakontzi (orobat kaka(-)ontzi g.er. eta kakaontzi g.er.) 1 iz kaka egiteko ontzia.

Portzelanazko bi kakontzi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 124. orr.

Esku batean kakontzia zeramala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 125. orr.

Gero, kendu eta baztertu zuen kaxa... eta kakontzi-aulkirat joan zen xuxen-xuxen, bat-bateko larrialdiak jorik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 125. orr.

2 irud/hed

Apraitzeko eremua "Elgoibar eskualdeko kakaontzi bihurtuko delako", usain txar, garratoin eta guziekin...  Herria   2002-11-21

3 (irain hitz gisa)

Nola arraio maitemindu ote nauk hi bezalako kakontzi batez!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 11. orr.

Kikildu egiten nintzen pentsaturik bazitekeela kaka-ontzi santu usteko harekin beste aurrez aurreko bat eduki beharra.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 336. orr.


kakorratz (orobat gakorratz eta gako-orratz g.er.) 1 iz puntu egiteko orratz kakoduna.

Kakorratzarekin egindako kolore bereko xalean bildurik eskuak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 221. orr.

Gakorratzez jositako lepoko parpailadunak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Kakorratzen antzeko tresna batekin, gasa bildu bat paratu zidan azalaren eta haragiaren artean, "jarioari eusteko", azaldu zidanez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 180. orr.

Joste-lan bikainak egiten zituen gakorratzaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.

Karandasek artean ere bere aihotz-makila zeraman, eta Jehan Petitek zorro bat zeukan bere gakorratzekikoa, gerrikotik zintzilik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 111. orr.

· Sabeth, bere ilea orrazten ari, gakorratz bat bere hortz gazteen artean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 287. orr.

Gako-orratz bat zeukan hortz artean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aspaldi hasi eta bertan behera utzitako gakorratz-xingola etorri zaio gogora, eta ariketa ona iritzi dio, hura bukatzea erabaki du, eta gortina bat egitea, komuneko leihorako.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 53. orr.

3 kakorratz-lan

Buresch andrea kakorratz-lanean ari zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 30. orr.

Kakorratz-lanean murgildu zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 31. orr.

Mahaitxo biribil bat, kakorratz lanez estalia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kakorratz lanean (4)


kakoska ik kakoxka.

kakota iz

Anteroren edo Singerren ondorengoei Endai inguruetan agertu zen baleagatik galde izan balie, "hori ez da ballenia, kakota baino" erantzungo zioketen Lekeition.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 185. orr.


kakotu, kako(tu), kakotzen (orobat gakotu) 1 da/du ad kako itxura hartu; kako itxura eman.

Kakotu egin zitzaion bizkarra.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 101. orr.

Eguzkilorea zuen barometro fidelen eta zuzenena: lorearen printza horixka haiek kizkurtzen eta kakotzen, lorea ixten bezala abiatu bazen, ziurtzat joko zuen laster emango ziola euritik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Zenbat adar ote dugu hala hautsia, gehiegi kakotuz!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.

Oglethorpek bekainak kakotu eta baietz egin zuen buruaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 460. orr.

Bekain bat kakotu eta burua inarrosi zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 54. orr.

Bizkarra pixka bat kakotua, harengan ohikoa behar zuen ezinegon urdurizko dardara batek astindua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

Ahoa irekia eta atzamarrak porlanezko barandan gakotuak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 124. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Sudur gakotua zuen eta begi marroiak, gizonezko bekainen azpian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 113. orr.

Gizon txikitxo bat zen, ilea horail-urdindua zuena, sudurra kakotua, bibotea zuria eta betaurrekoak urrezkoak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 131. orr.

Aldaka zabaleko emakume mardula zen; begi handi beltzak eta oso bekain kakotuak zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 416. orr.

Haga horrek ardatzak tinko elkartu behar zituen, zisne lepoen gaineko berlinan barra kakotu batek egiten duen bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 142. orr.

Sable kakotua, jataganaren antzekoa, harri biziz jositako galtzarbe-uhal liluragarri batetik zintzilik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.

Moko kakotuko arranoa irudikatuz, berehala.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 205. orr.

Ondoren, paretari gainetik teila kakotuak finkatuko zaizkio zutik, hasi behetik eta goraino.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

3 kakotik eseki.

Kid kapitainaren ondoan naute kakotuko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 149. orr.

4 (telefonoa)

Alemanak telefonoa kakotu zuelarik, Del Vallek ez zion galderarik egin.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 85. orr.

Birao bat ozenki erran eta aparatua gakotu nuen, gaztigurik utzi gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Beraz, aparatua gakotu eta “Zentrora” joan behar genuela aditzera eman nionean, bildots baten gisara jarraiki zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bekainak kakotu (4).


kakotx (orobat gakotx g.er. eta kakotxo g.er.) 1 iz koma.

Egiaztatutako idazpenei kakotx bat egitea arkatz txiki batekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.

Horretan ez dut kakotx bat bera aldatuko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Bozen ehuneko 32 FOrentzat, bigarren biziki hurbiletik CGT bozen ehuneko 31 gakotx hirurogeitamaikarekin.  Herria   2004-11-04

Elkarrizketaren titular aurrekoak Ernest Hemingway bere 'idolo' (kakotxoak egunkarian dira) Ordoñezi jarraituz etorria zela zioen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 293. orr.

2 kakoa.

Ingalaterra zaharrean, hurritz-kakotxa zerabilten eskuetan azti eta ur-bilatzaileek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.

3 kakotxen/kakotx artean aipu marken artean.

Mañexen "maoismoa" ere kakotxen artean ezartzen düt, ez baitzen maozalea, zentzu hertsian, bistan dena. "Totalitarismoak" (Ortega-k kakotx artean idazten du) Europa salbatuko duela.  Herria   2001-09-13

Benetan dituk "trebeak" [expeditivos dio, kakotxo artean, gazteleraz idatzia den postalak].  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 284. orr.

Kakotxen artean: berrogeita laugarren solairuko geografia-eremura mugatu izanak ongi frogatzen zuen, horretarako beharrik bazen, nire izendapena guztiz alferrekoa zela.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kakotx artean (4)

kakotxen artean (3)


kakotxo ik kakotx.

kakotzar iz kako handia.

Estalpeetan, zelata egiten zieten tripakiei beren tinetan, eta hestebete luze kulunkariei, eta harakinek okela-laurdenkiak zintzilikatzen zituzteneko kakotzar burdinazkoei.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 103. orr.


kakoxka (corpusean kakoska soilik) iz kako txikia.

Alde batetik bestera ontziaren azpitik igarotzekotan murgil eginda, estekatu egin da mutilaren bainu-galtza gilako burdina-kakoska batean; eta, hartatik ezin jareginik, hil egin da bertan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 120. orr.


kaktus iz landare enbor-mamitsua, hostoen lekuan arantzak dituena (Cactus sp.).

Noiz edo noiz, ordea, kaktus bat loratzen zen, eta [...] egun bakarra irauten zuten lore dotore haiek ekartzen zioten gogora zein iragankorra den bizitza.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 129. orr.

Kaktusez jositako geltoki txiki hartan bertan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.

Baziren amets haietan zigorrak eta sugeak adinako begiztak, mendateetan zehar ihes egiten zuten dilijentziak, trostaldi luze haizetsuak kaktus soroetan barrena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 44. orr.

Kaktusen eta indipikondoen atzean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.

Forma ikusita kaktusak ziren.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 128. orr.

Ordenadore eta telebistaren uhin elektromagnetiko kaltegarriak desegiten dituen kaktus bat badela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 48. orr.


kala1 iz uretako belar landarea, gezi itxurako hostoak eta lore horiak dituena (Zantedeschia arthiopica).

Lili sortak dakartzate eskuetan: kalak, arrosak, krabelinak... zilarrezko paperean bildu eta koloreetako zintekin txukun apainduak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 113. orr.

Gero, tenpluan sartu -kalak eta arrosak aldarean, arrosak eta kalak-, eta apaizak elizkizunari ekin zion.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 173. orr.


kala2 1 iz itsas zabaleko arrantza lekua.

Kalan arrainik ez dagoenean legez.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 135. orr.

Gaua kalan egin ostean, larunbateko 08:30 inguruan deitu zuen bost horietako batek, ontzia galdu zutela esanez.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Itsaso zakar hark jotako irlak, kalak, hondartza galduak eta ur sakoneko bizimodua.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 49. orr.

Abuztuko arratsaldean kalan zebiltzan arrantzaleen txalupak ikusi zituen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 13. orr.

2 itsasarte txikia, askotan harkaitzen artekoa.

Iberdrolak eraiki nahi duen ziklo konbinatuko zentrala Basordaseko kalan egingo lukete, Lemoizko zentral nuklearra dagoen tokian.  Berria - Ekonomia   2004-07-27

Kanpora ateratako akroteria edo muinoak badituzte, eta horien babesean itsas golkoak eta kalak baldin badituzte […].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2590. orr.


kalabaza 1 iz kuia.

Ardiak aurrean, idi gurdia kalabazez beterik atzean.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 99. orr.

Baziren kalabaza horiak, kalabaza beltzak, kalabaza txuriak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 100. orr.

Kalabaza errearen usain gozoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 154. orr.

Kalabazazko tartaren azken mokaduak urrezko erretiluetatik desagertu zirenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 80. orr.

Kalabaza ustel bat ostikoka birrintzea bezala izan zuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 179. orr.

Kalabaza kolorekoa zuen ilea. Kalabaza txikiz egindako txilibitua jotzen ari da zumezko otar baten aurrean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 39. orr.

Mari Errautsen kalabaza karroza bihurtzea ez zitzaidan begitantzen harrigarriagoa umore oneko zegoenean gure aitak egiten zituen karta-jolasak baino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 39. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kalabaza-ortuan dago lotuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 265. orr.

Harry ziztu bizian irten bere zuhaitzaren atzetik, kalabaza-saileko hesiaren gainetik salto egin eta Buckbeakengana hurbildu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 323. orr.

Berriro makurtu zen aitzurrarekin, piper eta kalabaza-aihen artean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 193. orr.

Kalabaza pure bat. azak, lautan puskatuak, eta tomateak eta kalabaza xerrak, izar gorriak eta urrezko ilargi erdiak irudikatzen zituztenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.

Goseak amorratzen -esan zion Harryk, kalabaza-enpanadari hozkada handi bat eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.

-Halabehar hutsa -esan zion Hermionek [...] kalabaza-zukua edalontzira ateraz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 93. orr.

Besoak bete-bete eginda ekarri zituzten gurin-garagardo botilaz, kalabaza-freskagarriz eta Honeydukeseko gozoki-poltsez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 216. orr.

3 amodio kontuetan ezezkoa ematea.

Nik gaur kalabaza mordoa baino ez dut batu.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 77. orr.

4 kalabazak eman azak eman, ezezkoa eman.

-Zergatik eman dizkit kalabazak Irenek?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 58. orr.

Zuri beintzat ixilean emango zizkizun kalabazak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 91. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalabaza pusketa (4); kalabaza zuku (3)


kalabazero izond

Zero kalabazero.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 71. orr.


kalabazin iz kuiatxoa.

Sukaldari ona naiz, eta kalabazinak dira, hain zuzen, ene espezialitatea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 144. orr.

-Noizbait probatu beharko ditut zure kalabazin horiek...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 156. orr.


kalabera iz burezurra.

Eskeletoa besterik ez da ageri han, eta kalabera haruntzaxeago.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

Hemen erraustu zen azkenean Huntingtonen kalabera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 121. orr.


kalaberatxo iz burezur txikia.

Bederatzi urterekin poliomelitisak erkindutako belaunburu haiek, elkarri musu ematen zioten kalaberatxoak bailiran.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 105. orr.


kalabozo iz ziega.

Atzerapen egun bakoitzeko hamar egun bete zituen kalabozoan, kalabozo estu eta txiki haietako batean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 98. orr.

Kartzela zaharra zen, eta isolamenduko ziegak kalabozoen antzekoak ziren; 40 watteko bonbilla kanpotik isiotu eta itzaltzen zuten, entxufe eta gisakorik ez zegoen, ohea, aulkia eta mahia lurrari itsatsita...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 154. orr.

Bistan da nik nahi nuena kalabozotik irtetea zela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 24. orr.

Arrastaka eramaten ninduten kalabozora.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 191. orr.

Sotoko kalabozora bota zuten eta han egon zen luzaro.  Elizen arteko biblia   Jr 37,16

Espainiako Auzitegi Nazionaleko kalabozoetan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03


kalabriar izlag/iz Kalabriakoa, Kalabriari dagokiona; kalabriako herritarra.

Jehan Kalvinek Servet medikua erre zuen su motelean, eta honek eragin zuzena izan zuen Gentilis kalabriarraren burumoztean, kontsolamendu gisa edo.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Orduan ondoan ez bainuen Jan korrikalaria, Lopetuso kalabriar ttikia baizik, negarrez aritzen zena gauero-gauero.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.


kalada iz zigarretez-eta mintzatuz, atxikia, xurgada.

Zigarroari kalada pare bat hartu eta ezpainetara bueltatu zion.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 21. orr.

Erretzen ari zen porroari kalada luzea ematen zionean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 40. orr.

Beste hiru kalada jo behar izan dizkiot txirriari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 317. orr.


kaladatxo (orobat kaladatxu) iz xurgadatxoa.

Izugarri gustatzen zait kostoaren usaina, eta baita kaladatxo pare bat hartzea ere.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 44. orr.


kalafateatu, kalafatea, kalafateatzen du ad bikeztatu.

Txalupa kalafateatu berria zegoan, ez duk posible hondoratzea itsaso honetan!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 135. orr.

Ikusi ninduen bezain laster Izetaren gasolino zaharra kalafateatzeari utzi eta neuregana etorri zen antxintxika.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 207. orr.


kalagorritar (corpusean calagorritar eta kalagurritar soilik) izlag/iz Kalagorrikoa, Kalagorriri dagokiona; Kalagorriko herritarra.

Calagorritarrak beste elastiko bat defendatzen du egun: Bartzelonarena, gaurko aurkariarena.  Berria - Kirola   2006-01-15

1645an, elurte ikaragarri batek Kalagurritarrak 40 egunez lanera irten ezinik eduki zituen, eta elurteari izoztea erantsi zitzaion.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.


kalagurritar ik kalagorritar.

kalaka 1 iz errotarriaren gainean dilindan dagoen oholtxo txikia, hura dabilenean etengabeko zarata ateratzen duena; kideko gauzen zarata.

Metrailadore bat hasi da kalakan, tiro-totelka, eta beherantz makurtu dut burua tupustean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.

Mandoen aztarrikak eta karrozaren kirrinkak eta kalakak munduko soinurik ederrenak iruditzen zitzaizkidan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Oren erdi guziz, zaintzaleek beren itzulia egiten dute kartierreko zelda guzietan, begi xilokatik begiratuz, klixka! klixka! klixka! eta itzulia bururatua denean, dena isilik dagonean, azma! azma!, kalaka berritz haste...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 97. orr.

Lan-jantzi urdin zarpaila jantzita, aho zabalik geratu nintzen harriek eragiten zuten kalaka metalikoari adi.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 113. orr.

Sukaldeko arasetan ibili da, katilu eta zartaginek eragindako kalakak salatzen duenez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

2 berriketa, batez ere gogaikarria dena. ik talaka.

Hasierako berri-mina eta murmurioa kalaka bilakatu zen, jendeak erreparorik gabe eta ozen egiten baitzituen ekarpenak, galderak eta kabalak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 17. orr.

Amore eman nion, haren kalaka ez aditze aldera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 266. orr.

Neure Martini-Drya edaten ari nintzen, bozgorailuak, hisiatuki, berriro bere kalakari ekin zionean: Your attention please! Lagunen arteko kalaka baino, nahiago du maitasun isila eta artistaren bakardadea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 15. orr.

Ingelesaren kalaka aspergarria ez entzutearren.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 69. orr.

Hitzontzikeriarako joera, kalaka zentzugabea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

Etxekoandreak zeremonia handiz eta kalaka etengabez eraman ditu hiru gizonezkoak jantokiraino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 199. orr.

Bush ateratzen bazen irabazle, esan zuen, ahaztea geneukan "kontserbadore errukitsuen" gaineko kalaka inozo hori guztia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 285. orr.

Komunikabideen kalaka beti-berdina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 81. orr.

Ahantz zaitez agure aho-handi honen kalakaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 172. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez zitzaizkien kalaka-gaiak agortzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 138. orr.

4 (adizlagun gisa)

Ez naiz atez ate kalaka ari den iragarlea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 179. orr.

Harekin aritu zela italianoz, hura jauregirat iritsi bezain fite, kalaka eta kalaka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 237. orr.

Kakaraka, oiloak kalaka.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 24. orr.

5 kalakan adlag

Horrekin egonen gira oren batez kalakan, eta ikusiko dugu nor dugun gizon hau.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 7. orr.

Badakit Daniel-ek ere biziki maite duela kalakan aritzea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 20. orr.

Gure hondakin-bilatzailea, hura bai ari zela beti kalakan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.

Gaztaroan, beste neskekin kalakan pasatzen zuela denbora, mutilen soari so.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 69. orr.

Neska nekusan, bere mahaira jarria, norbaitekin telefonoz kalakan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 218. orr.

Arrats guziz, bost, hamar minutuz kalakan, elgarren berri, eguneko gertakariak komentatzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 99. orr.

Lagunekin kalakan, garagardo batzuen inguruan. · Kanpoan jendea jarririk dago kalaka ezti batean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalakan ari (19); kalakan ari ziren (3); kalakan ariko (6); kalakan aritu (3); kalakan hasten (3); marijane minaberrirekin kalakan (3); oren batez kalakan (3)


kalakaldi iz adkor berriketaldia.

Irriño bat jin zait ezpain xokorat ohartu nizelarik denen buru bi herri izen zirela azkarki aipu kalakaldi hortan, Ibarla eta Toronto...  Herria   2002-08-01

Kadira bat karrikara ateraturik, auzoekin kalakaldia egiten zuen, gaueko deia entzun arte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 147. orr.

Kalakaldi luzeetan sartzen ziren.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 30. orr.

-Eta zertaz mintzo zineten nik kalakaldia haustean? -galdegin zuen Joanttok, abantzu amultsuki.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 83. orr.

12tan, bazkaria, jostatzea, kalakaldia.  Herria   2001-03-22


kalakalditxo iz adkor kalakaldi laburra.

Kalakalditxo baten ondotik, bidea segitu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02


kalakari 1 izond kalaka eragiten duena.

Gurekin etorri zen, hilabete eta erdian tren kalakari batean ibili ere bai.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 61. orr.

2 berriketan jarduten duena.

Neska betilun bat eta haren guraso kalakariak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 64. orr.

Gidari kalakari bat, mikrofonoa eskuan, denbora guztian isildu ere ez da egin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 25. orr.

Grabiel Ilharrek kalakari nekaezinaren fama du Amikuzen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 43. orr.

Beharbada ere, ordu laurden batez, ene bakardade kalakariak herri hustu honen artzainarena enganatu du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 126. orr.

Kalakari isilezina, bidaiari ipurtarina, gautxori nekaezina, edale zoroa eta emakumezale gogorra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.


kalakatu, kalaka(tu), kalakatzen 1 da ad kalakan aritu.

Kristina kosmosarekin bat egin beharraz kalakatzen zitzaidan, urtebete lehenago burgesia azpiratzeaz bezain sutsu. Ene exilio-bideak ahitu artean, anitzetan kalaka eta balakatu ginen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

2 du ad

Erabateko lasaitasuna, erreka berritsuak ez balu kalakatuko, murmurikatuko, gogaitaraziko, berak bakarrik, atso zaharren bilkura batek hainbat.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 108. orr.

Beste garagardo pare bat hartu zituen aitak arratsalde hartako konbatearen iruzkina bakarka kalakatzen zuen bitartean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.


kalamantzi iz

Lehenik, mandarina eta zitroina arteko gustua zeukan 'kalamantzi' jusa horia edan zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 271. orr.


kalamar iz txipiroia.

Kalamar-latek, hautsontzi beteek, tabako paketeek eta botila metal-urek osatutako paisaje kaotiko samarraz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 21. orr.


kalamastra 1 iz pertsonez mintzatuz, higidura eta maneretan baldarra dena.

Banekien gizon segail kalamastra hori nonbait ikusi nuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 325. orr.

2 zaharkitua, egokiera txarrekoa.

Solairu bakarreko eraikin kalamastra bakarti batera jarraitu diogu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 55. orr.

Antzerki taldekide batzuk baserri kalamastra batean jarri ziren bizitzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 227. orr.

Itxarongela kalamastran argi gorri bat besterik ez zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 539. orr.

Bainuetxe kalamastra bat zirudien erorkin zahar hark.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 213. orr.

Arrantzontzi txiki zahar kalamastraren alboan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 394. orr.

Malfoyk begiratu lotsagabea egin zion Lupin maisuari, begiak jantzietako adabakietara eta maleta kalamastrara zuzenduz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.


kalamatika ik kalamatrika.

kalamatrika (11 agerraldi, 9 liburutan; orobat kalamatika 7 agerraldi, 5 liburutan) iz hizkera nahasi ulertezina edo itzulinguruz betea.

Jendea gero eta gogaituagoa baitago errealismoaren aitzakiaz irentsi behar izan duen kalamatika doktrinatzailearekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.

Marmar hiratua zerabilen hortz artean, Erika edo erantzukizuna bezalako hitz ulergarri batzuen eta ulertzen ez nizkion hitz askoren arteko kalamatika bat osatuz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

-Fermin -moztu dut haren kalamatrika-, bostak eta laurden dira: etxera joan nahi baduzu, segi! kalamatrika antidiabetikoaren kontu hari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 332. orr.

Eta leialtasunaren kalamatika hori guztia...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 219. orr.

Haren kalamatrika: ea zer nenbilen, ea zer ari nintzen egiten neure bizitzarekin, […].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.


kalamidade ik kalamitate.

kalamitate (11 agerraldi, 8 liburu eta 2 artikulutan; orobat kalamidade 19 agerraldi, 12 liburu eta 3 artikulutan) 1 iz zorigaitza, zoritxarra.

Urtetik urtera jasaiten dituzten miseria guziek, idorte, gosete, larrepote eta hainbat kalamitatek indarrrez hustu baidituzte. gerra sortzen zela eta beste kalamidade mota guztiak harekin batera.  Herria   2005-08-11

Kalamitate asko bizi eta nozitutako gurasoengandik jaso genituen lehen lezioak, urte ttiki haietan lezio handiak, gerora zintzo aplikatzekoak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 23. orr.

Mila kalamidade eta miseria artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 77. orr.

Kalamidadearen erdian, suertea eduki dut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 158. orr.

2 (izenondo gisa)

Giputz kalamidade hau beti dabil finantza-brokerrarena egiten eta nik dakidala garagardo-banatzailea baino ez da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.


kalamo ik kalamu.

kalamu (orobat kalamo g.er.) 1 iz Cannabaceae familiako landarea, lurralde epeletan hazten dena (Cannabis sativa).

Kalamua, adibidez, Mediterraneoko arroan, berandu sartu zen, eta are beranduago Iparraldeko herrialdeetan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 274. orr.

Garia, artoa, mahats ugari, seda-harrak, kalamua eta alpapa dira produktu nagusiak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 21. orr.

Ekialdeko Asian, berriz, opiobelar landaketak eta kalamuarenak ohikoak dira.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Ez dut saltzen ez lupulurik, ez lumatxarik, ez eztirik, ez argizaririk, ez kalamurik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 68. orr.

2 (droga gisa) ik cannabis.

Norberak kontsumitzeko kalamua landatzea eta edukitzea legezkoa izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Beng erretzen ari zirela, hau da, haxix egiteko oinarria den kalamu indiarra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Gure arbasoek kalamua erretzen zuten, zalantzarik gabe, eta antzinako grekoek ere ezagutzen zuten.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 21. orr.

Nik ez dut erretzen, ezta tabakorik ere, baina ez dut uste kalamuak edo haxixak errendimendua hobetzen duenik.  Berria - Kirola   2004-10-15

Usainak, karbonoaz beste, hiriarenak, hala nola izerdia, tabakoa eta kalamua, CK perfume karioa.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 144. orr.

Ohiko otorduarekin batera, sukaldari mairuari fumée-de-vie harekin bizkotxa egiteko eskatu zioten, kalamuzko bizkotxa alegia.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 129. orr.

3 (sendagai gisa)

Kalamuaren osagai aktibo nagusia Tetrahidrocannabinola edo TCHa da.  Berria - Harian   2005-04-17

Sustantzia hori da gizakiongan eragina duena eta kalamuari droga edo sendagai izaera ematen diona.  Berria - Harian   2005-04-17

Kalamuaren erabilera terapeutikoa. Kalamuak oinazea arintzen du.  Berria - Harian   2005-04-17

4 kalamuaren zurtoinetik ateratzen den zuntza, oihal sendoak eta sokak egiteko erabiltzen dena. ik kalamuki.

Kalamuzko zakua lanpernez betetzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.

Kalamuzko soka lodi batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.

Soina epeltzen hasi zitzaionean, ohe azpitik kalamuzko estalkidun ron botila bat atera zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 464. orr.

Begiztadun kortseak eta kalamuzko ileorde kiribil luzezkoak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 117. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Ganbelan zeuzkan kalamu-haziak kraskatzeari ekin zion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 385. orr.

Kalamu-zuntzaz egindako zaku normal-normalak ziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 222. orr.

Kalamu sokaz lotutako arroz zakuak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalamua erretzen (5); kalamua kontsumitzen (4); kalamua landatzeko (3); kalamua legeztatzea (3); kalamua legeztatzeko (3)

kalamuaren erabilera (9); kalamuaren erabilera terapeutikoa (4); kalamuaren osagai (3)


kalamuki 1 iz kalamuaren zurtoinetik ateratzen den zuntza, oihal sendoak eta sokak egiteko erabiltzen dena.

Haren sortak Esmirnako tapizak ziren beste batzuetan, marrazki korapilatsukoak, lorez lore eginak, kalamuki baten gainean bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

Bigungarriak zaldun baten irudia zeukan artilez brodaturik, kalamukian brodatzen diren zaldun guztien tankera berekoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 264. orr.

2 (droga gisa)

Aurtengo lau t'erdiko beste berezitasuna, kalamukiek ez dute positibo emango.  Berria - Kirola   2004-10-15

Hortaz, asmaren aurkako harnasgailuen, glukoesterokortikoideen eta kalamukien erabilerak ez du zigorrik izango.  Berria - Kirola   2004-10-09


kalamuondo iz kalamu landarea.

Arizkunen 68 droga kalamu ondo hatxeman ditu poliziak.  Herria   2001-10-18


kalanbre 1 iz arranpa, zaineldua.

Hankan kalanbrea izan zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 67. orr.

Jaizkibelen gora kalanbreak sentitu ditut, atsedengunearen ondoren berriro esfortzua egiten hasita, baina behera bidean hobeto sentitu naiz.  Berria - Kirola   2004-08-08

Horregatik egotzi diozu lepoaren atzealdeko kalanbrea bart gaueko postura txar bati.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 66. orr.

Ahoa nire kobazuloetan barneratu du eta, klitorisean emandako mihi-kolpe txiki bat dela medio, kalanbre batek zeharkatu nau oso-osorik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

2 (elektrizitateak eragina)

Hiri honetako argi-giltza gehienek kalanbrea ematen dute.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 138. orr.


kalanka iz joare laua.

Behiala Orreagatik Ainarbe aldera ekartzen omen zituzten mendibehiak negutzera, eta udalehenean beren behisailak aurrean hartuta, joare kalanka eta marru, atzera goimendietara abiatzen zirenean, hala esaten omen zuten goizuetarrek: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 126. orr.


kalante 1 izond musika notez mintzatuz, behar baino apalago intonatua.

Iruñeko Orfeoiari buruz ere, antzera: lan ona egin zutela baina desajuste erritmiko ugari, zati kalanteak (gizonen unisonoetan) eta sarrera desajustatu batzuk.  Berria - Kultura   2004-09-03

2 (adizlagun gisa)

Baxuen sokan indar handia somatu genuen nahiz eta une batzuetan (jaitsiera kromatikoetan) kalante aritu ziren.  Berria - Kultura   2004-03-03


kalantika iz orrazkera.

Xabalkoa leher eta zapart, mukurru betea, bertan itsus, eder eta afrus -hura biloen kalantika!- pilda suerte guztietarik [...].  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 44. orr.


kalapita 1 iz iskanbila, eztabaida zaratatsua.

Ea zer ote ziren garrasia eta kalapita haiek.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 117. orr.

Haien bozak, irriak eta, noizbehinka, kalapitak ere, karrikatik adi zitezkeen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 193. orr.

Zergatik egon behar du betiere hainbeste iskanbila eta kalapita?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 101. orr.

1998-2005 artean lau miliun beltz hil badira Congo aldeko gerla eta kalapitetan.  Herria   2005-03-17

Kalapita bizia piztu zuen Ulap eta Dagaten artean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 143. orr.

Kalapita berak piztua zuen aurkarien berotzeko Manilako frontoiak berriz irekitzeak kalapita izugarria sortu du Filipinetako gizartean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 105. orr.

Sekulako kalapita sortu zen, inork ez baitzekien noren ahotik sortua zen ahots ozen hura.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 266. orr.

Kalapitak izan ziren gure artean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 95. orr.

-Bazakiat lehengoan kalapita izan huela Ximurrarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 140. orr.

Auzoko tabernan kalapita sutsuak izaten zituzten politikaren gainean, tabernan egiten baitziren urte nahasi haietako eztabaida politikoak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 52. orr.

Emakumeen eta haurren bortxaketen ugaritzeak kalapitak gaiztoagotu zituen kapitainen eta elizgizonen artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.

Bestaren ondotik bazen maiz senar emazteen artean kalapita frango, baina beti akomeatzen ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 42. orr.

Kalapita gogorrak.  Herria   2003-03-20

Gezur eta kalapiten artetik, egiak eta ongiak egin dezatela ere bide.  Herria   2004-03-11

2 (hitz elkartuetan)

Ez zen kalapita gose eta gainera, gizona nora ote zihoan jakin minez zegoen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 196. orr.

· Tupustean gizonen halako ahots-kalapita bat inguratu zitzaion bazter guztietatik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.

3 kalapitan adlag ik kalapitaka.

Bidaian zehar Sophie-rekin kalapitan ari izan delako.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 93. orr.

Erreformazale suharra izanik ere, maiz aritzen zen kalapitan hiriko ministroekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.

Kattalinek ez du Gérard-ekin kalapitan denbora galtzeko gogorik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 181. orr.

Antzarak oilategitik kalapitan aditzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.

Ez ziren haiek fraideekin-eta kalapitan hasteko garaiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 149. orr.

Nundik ukanen dute merexi luketen arrakasta, beren artean alde bat mokoka eta kalapitan higatuz.  Herria   2002-12-19

· Erregearen baimena berme, Urruñako lurren herena egina baitzen Ziburuko, eremu horren mugen gainetik hasi ziren kalapita gorrian.  Herria   2003-03-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalapita gorrian (4); kalapita handia (3); kalapita izan (4); kalapita sortu (4); sekulako kalapita (4)

kalapitak izan ziren (3)

kalapitan ari (4); kalapitaren erdian (3)


kalapitaka adlag kalapitan.

Baina ez naiz ausartuko, badakizu, ez baitut, klase borrokaz eta kapitala desagertuko den bihar edo etzidamuko goiz urratzeaz kalapitaka hasiz, zurekin haserretzeko gogorik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 109. orr.


kalapitari izond kalapita-piztailea.

Haren akordua, ordea, garbia da, izen organikoa da, harrabotsua, kalapitaria, tematia.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 142. orr.

Aldekoak eta aurkakoak ere, lakonikoki, aharratzen ziren Herriko Plazetan, erreboteak odolez ttakatzeraino, mahaietan patxaran botilen hutsak baizik ez zituelarik kalapitariak bereizten, eta mozkorrak hondarrak baketzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 12. orr.


kalapitatsu izond kalapitaz betea.

Ondoko zerragian, hurrengo abenduan galkatuko edo engisatuko ziren antzara kalapitatsuak. Zementuzko hiri-oihanera garamatza, oihan bizi-bizi, koloretsu eta kalapitatsura.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

Denbora horretan bi eskola-sartze bizi izan ditu, biak kalapitatsuak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Ikusleak ugaritu ahala, elkarren arteko babesean ausarturik, kalesara hurbiltzen hasi ziren gero eta adoretsu eta kalapitatsuago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.


kalapitazale izond kalapitaren zale dena.

Aurrena uko egin zien arratsaldeetako ibilalditxoei, lotsatu egiten baitzen bere soineko xahar maiztuekin, baina azkenerako bakartze behartu harekin ere asperturik, bere buruarekin haserretu zen, izan ere, berezko izaera kalapitazale izaki, koldarkeria iritzi baitzion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 207. orr.


kalapu izond

Solas kalapuak.  Herria   2005-05-12


kalashnikov ik kalaxnikov.

kalaskatu izond

Aspaldian, gelditzen zaizkion indar kalaskatuen aginduz, urtean behin zaharren egoitzatik antolatzen den bidaian bakarrik jotzen badu ere.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 28. orr.


kalastra ik kadastra.

kalatu 1 izond orratz lana edo zulo-brodatuak dituena.

Probentzako arrosa bi zapata kalatuetan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 134. orr.

2 (arkitekturan) orratz lana gogorarazten duten zuloak eta irekidurak dituena.

Burdin-sarearen aitzinean, hau da, aldarearen aitzinean dagoen karratuaren alde laburrean, pinakulu kalatu batek burutzen duen apezpikuaren tronua jaso dute.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 197. orr.

3 (izen gisa) orratz lana

Dirua gasta zezaketen emakumeentzako dendetan, eta horiekin batera kalatuak zituzten kuleroak eta beste gauza bitxi samar batzuk, eta nik eta lehengusuak erakus-leihoetan begiesten genituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 144. orr.


kalatxori iz antxeta mota txikia.

Kalatxoriak dabiltza hara eta hona zeru grisean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Kalatxoriak sarritan pausatzen ziren Goienkale eta Barrenkaleko teilatuen ertzean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 53. orr.

Euria ari du, kalatxoriak bueltaka dabiltza kaiaren inguruan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 69. orr.

Beren hegada pausatu eta ero samarraz zeru-sabaian lorratz ikusezinak intsinuatzen dituzten kalatxorien txilioak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 21. orr.

Kalatxoriak jiraka eta karraka ari izanen dira islaren gainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 185. orr.

Itsasadarra beti egongo da hor [...] denon bizitzak zelan pasatzen diren ikusten, kalatxoriei kontatzen guk aditu ezin dugun urezko hizkuntzaz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 157. orr.


kalaxka izond

Halako batean bi eztanda txiki eta opako entzun dira musikaren gainetik, xanpain merkeak egin ohi dituenen tankerakoak: motelak, kalaxkak, alaitasunik gabeak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 21. orr.


kalaxnikov (orobat kalashnikov) iz errusiar metrailadore baten merkataritza izena.

Hiru borrokalarirekin agertu zen; bizkarrean kalaxnikovak zekartzaten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 97. orr.

Erasotzaileek kalashnikovak erabili zituztela azaldu du Abas Jafar Hilako poliziak.  Berria - Mundua   2004-10-06

Kalaxnikov batekin armaturiko militar batek hartu zituen bidaiari guztien pasaporteak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 118. orr.

Atxikiko baitituzte ez bakarrik ganibetak bainan ere pistoletak eta kalaxnikovak.  Herria   2004-09-09

· Hemen ausarki aurkitzen den gauza bakarra armak dira; errazago da kalaxnikov fusil bat aurkitzea ogi opil bat baino.  Berria - Mundua   2004-07-02

Hilaren 13tik aurrera AEBetako etxeetan AK-47, UZI edo Kalashnikov errifleak eduki ahal izango dituzte.  Berria - Mundua   2004-09-11


kalbario (orobat galbario g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kalbario agertzen da) 1 iz Jesukristo gurutziltzatu zuten mendia.

Kalbario mendiaren iduriko muino bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 143. orr.

Andra Maria Kalbarioko mendian, Semearen eriotze-bitartean negarrez zegoela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 216. orr.

Atseginaren atseginez hiltzen ari zela gurutzefikatua, ez oinazez; eta Kalbarioko hura teatroa zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 384. orr.

Nazareteko Jesus Kalbarioko bidean lagundu ez zuelako.  Berria - Kultura   2006-01-20

Tintorettoren Kalbarioa azter daiteke aldamenean.  Berria - Kultura   2004-06-18

2 gurutzebidea.

Han zebiltzan gure herritar maite horiek, harpetik elizara, elizatik kalbariora, beti otoitzean eta kantuz.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 172. orr.

Bertoko kalbarioaren lehen gurutzean erre zituen gero.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 169. orr.

Jesusen tailua iltzatua zekarren egurrezko gurutzea ostean, ez jakin nork abisatutako poliziaz inguraturik, bera ere kalbarioko estazione zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.

Pazko-goizean kalbarioak esaten zituenak laurehun arima Purgatoriotik ateratzen zituela esaten zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.

Beti hor omen zen hamahirugarren kalbarioaren harri tailuaren itzalean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 140. orr.

Muruzabaletik jalgi orduko, galbario sinplearen maila batean jarririk.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.

· 15 artelan sortuko ditu, kalbario bideko gurutzeak bezainbeste.  Berria - Kultura   2006-01-22

3 oinazealdi gogor eta luzea.

Soto ilun batera eraman ninduten, eta hantxe hasi zen hiru bat egun luzatu zen kalbarioa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 345. orr.

Carabanchelgo kartzelan hasi zen kalbarioa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 198. orr.

Bizitza kalbario bat bihurtzen denean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 456. orr.

Osaba Joanikot bere kalbario hartarat kondenatu zutenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 608. orr.

«Euskara babesteagatik» pairatu zuen kalbarioa deitoratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Unanue eta Peñaren kalbarioak datorren asteburuan du jarraipena, Dulantzin, Araban.  Berria - Kirola   2004-01-28

Nik ez nuen txakurraren kalbarioan parte hartu nahi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 430. orr.

Jatea Kalbarioa zelako berarentzat, eta zenbat eta lenteja gehiago, orduan eta altuagoa Kalbarioa; lenteja bakoitzeko hogeita bost zentimetro handitzen zen Kalbarioa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 61. orr.

Baina ez zen han akabatu Mattinen kalbarioa...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 365. orr.

Martin Ugalde ere omendu nahi izan zuen hitzaldian Astarriagak, eta «euskara babesteagatik» pairatu zuen kalbarioa deitoratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Maitasunaren hastapenean maite duenak (egun haietan uste nuenez bederen), galbario bat darama barruan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 182. orr.

Ezin dugu bertze galbario bat jasan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 126. orr.

Euskararen egoera [...] egoera ona da, nahiko ona, etor zitekeen galbario zaharra kontuan hartuta.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 56. orr.

Arnasa hartu zuen helmugara iritsi eta kalbario mingarria bukatu zelako.  Berria - Kirola   2004-09-15

4 (hitz elkartuetan)

Bukaera eman nion kalbario-sufrikario gisako irakurketa hari.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 19. orr.


kalbindar (orobat kalvindar g.er.) 1 izlag J. Calvin-i edo haren dotrinari dagokiona.

Debagoiendar-kalbindar bertsioan: eztabe beharrik eiten, ala?  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 102. orr.

Leizarraga, Joanes [...] ministro kalbindar euskalduna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 311. orr.

Nafarroako erregina Erromako Eliza utzi eta kalbindar bilakatu zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 314. orr.

Erreforma kalbindarra eta kontrarreforma kristaua.  Berria - Harian   2005-04-13

Erreformismo kalbindarraren eraginez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.

1564an Pauen bilduriko Sinodo Kalbindarraren mandatua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.

XVI. mendeko Geneva kalbindarrean.  Berria - Kultura   2006-05-07

• 2 iz kalbinismoari jarraitzen dion pertsona. ik kalbinista; higanot.

Kalbindarren buruzagi nagusietarik erlijio gerletan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 311. orr.

Aitaren politikari segida eman zion, aldi berean habsburgotarren eta kalbindarren kontra eginez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 309. orr.

Nafarroako erregina Erromako Eliza utzi eta kalbindar bilakatu zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 314. orr.

3 (izenondo gisa)

Probintzia batera bere jarraitzaileei ezkutuan predikatzera datorren sermoilari kalvindarrak heriotza-zigorra bereganatuko du, harrapatzen badute, eta afaltzen eta lotan eman diona galeretara zigortuko dute betiko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Kalvin bera baino bi aldiz kalbindarragoa zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 466. orr.


kalbinismo iz J. Calvin eraberritzailearen doktrina.

Cromwell puritanoa zen, kalbinismoaren jarraitzailea, eta Ingalaterrako eliza erreformatuaren zabarkeria begi txarrez ikusten zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 169. orr.

1560an kalbinismora bihurtu zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 310. orr.

Han kalbinismoa besarkatu zuen berriz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 315. orr.

1593: Henrike III.a Nafarroakoak uko egin zion behin betikoz kalbinismoari eta Frantziako Henrike IV.a bilakatu zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 315. orr.

Kalbinismo gisa zokoratua, laster agertu zen jantsenismo gisa, altzo katolikoaren baitan, kalbinismora gehien hurbildu zitekeen planteamendua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 321. orr.


kalbinista 1 iz kalbinismoari jarraitzen dion pertsona. ik kalbindar 2.

Bat etortzen naiz sarritan protestanteekin, kalbinistekin ez, hori ez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.

Katolikoen iruzurra, kalbinisten azpikeria, anglikanoen marikoikeria atzeratua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 181. orr.

Frantziako kalbinisten "fedeko konfesionea".katoliko jaiotako Luis XIV.aren eta kalbinista izandako aitona Enrike IV.aren artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 326. orr.

• 2 izond kalbindarra.

Bere etxean jasotako heziketa kalbinistaren arabera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.

Bi erlijio horietako bakoitzak bere burua beteginentzat eduki zezakeen; kalbinista Jesukristok esandakoari atxikiagoa zelakoan zegoen, eta lutertarra apostoluek egindakoari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 127. orr.


kalbinozale izond kalbinismoari jarraitzen dion pertsona. ik kalbindar 2.

Sineskabeak ziren, baina haien odolean iraun zirauten, zantzu ilun gisa, kalbinozalearen fanatismo gogorrak eta panparen sineskeriek.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.

Kalbinozaleek, ordea, teologia eta musika kontuetan adituak zirenen iritziak jaso ondoren, José Tudelak ez ziola bere arima deabruari saldu, beharrik ez zuelako, atera zuten ondorio.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 81. orr.


kalboso izond kaskasoila.

Zer dauka kalboso koipetsu eta ñaño horrek nik ez daukadana?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 62. orr.


kalda ik galda.

kaldar iz intolerantea.

Euskaldun eta katalanen joera partikularista grinatsu eta kaldarraren kritika.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 134. orr.

Lagunarte kultural txiroagoan kausituko da, estuago, erkinago, irtenbidegabekoago, zailagoan, eta -gura baduzu- baita oro har humanoki ziztrinagoan ere beharbada, ghettotarragoan alegia, itxiago eta kaldarragoan, txikikeria handiz betean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 215. orr.


kaldategi ik galdategi.

kaldear 1 izlag Kaldeakoa, Kaldeari dagokiona.

Kaldear edo siriar hizkuntza (arameera) erabiltzen zutenak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.

Kaldear jatorrikoa da herri hori.  Elizen arteko biblia   Jdt 5,6

Orduan, kaldear, aramear, moabdar eta amondar taldeak bidali zituen Jaunak Joiakim erregearen aurka, Juda desegin zezaten.  Elizen arteko biblia   2 Erg 24,2

• 2 iz Kaldeako herritarra.

Kaldearren naziotik sortutako herrialdeek.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4410. orr.

Babiloniako Kaldearren doktrinak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 349. orr.

Babilonia, erresumarik ederrena, kaldearren bitxi eta harrobidea!  Elizen arteko biblia   Is 13,19

Kaldearren Ur hirian bizi zen Abran, bere aita Terah-ekin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 39. orr.

Abraham, orduan, kaldearren lurraldea utzirik, Haranen jarri zen bizitzen.  Elizen arteko biblia   Eg 7,4

Herrialde askotako jendea ere bildu zen kaldearren aurka borrokatzera.  Elizen arteko biblia   Jdt 1,6

Legebiltzarra osatuko duten 275 eserlekuetatik 45 gutxiengoentzako izango dira, hau da, asiriarrak, kaldearrak, armeniarrak, jediziak... osatzen duten komunitateentzat.  Berria - Harian   2005-12-15


kaldeo iz kaldearra, Kaldeako herritarra.

Onartutakoen artean komunitate guztietako ordezkariak daude, hala nola xiitak, sunitak, kurduak, turkomanoak, asirioak eta kaldeoak (kristauak).  Berria - Mundua   2004-12-16


kaldereria iz galdaragilearen lantegia.

Deitu al duk kaldereriara?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 16. orr.


kalderero iz Donostiako festa batean galdaragile jantzian parte hartzen duen pertsona.

Donostiako Parte Zaharreko kaldereroek batzar berezia egingo dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Kaldereroen konpartsa, adibidez, elkarte horrek atera zuen lehen aldiz, 1882an.  Askoren artean   «Rataplan» - 56. orr.

· Danborrada, Kaldereroak eta Inauteriak.  Askoren artean   «Rataplan» - 76. orr.


kalderete iz

-"Kalderete txapelketa Arantzetan..." -segitu du senarrak, doinu are etsiago batez.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 38. orr.


kalderilla iz kondar hutsala.

Gure izatearen kalderilla horrekin konformatzen ez direnek beste zerbait behar dute.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 131. orr.

Kalderilla hutsa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 131. orr.


kalderoi iz musikan, geldialdia.

Eta sinfonia horrek lipar batean iraun zuen, géromé anisatuaren nota zoli baten gainean, zeina kalderoi batean luzatu baitzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.


kaldi ik ukaldi.

kale 1 iz hiri edo herrietan, etxez inguraturiko bidea. ik karrika.

Bostongo kale, plaza eta etxadiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

Murru, kale eta plaza eder haien artean bizitzeak, ibiltzeak eta aditzeak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 271. orr.

Etxeak suntsitu, kaleak desegin, zuhaitzak bota, teilatuak hondatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.

Théodore Maunoir kalea Luis Appia kalearen amaieran zegoen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 49. orr.

Rambuteau kale aldera biratu ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 120. orr.

Egunez, Pirouette kale alderako leihoa zabaldu eta argitasun zikin bat sartzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.

Kale erdian tranbiaren zain gelditu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.

Kale artean ikusten diren gauzak inoiz ez dira osorik ikusten. ik kalearte.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 169. orr.

Kale arteko ibilbideak hautatzen baitzituen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 174. orr.

Kale horrek bazituen bi zubi beiratedun, kale gainetik igarotzen zirenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.

Nire tabernatik hiru kale gorago zegoen haien barberia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

Inguruko kaleak asfaltatu gabe, umeak hemengo pilota jokoan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 94. orr.

Kalea eskobatzeko lana.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 157. orr.

Zakurra kalea igaro ez igaro dago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 92. orr.

Dendatik irten eta kalea gurutzatu zuen lasterka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 111. orr.

Taxi-gidariak ez zukeen kale hau zeharkatu beharko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 254. orr.

Informantearen kalea aurkitzeko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 91. orr.

Bikoteak eskuinetara zegoen kale batera jo zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 239. orr.

Kalea trenbidetik ibaira doa.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 15. orr.

Kaleak jendez beterik zeudenean atera zen etxetik...  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 142. orr.

Kaleak hildakoz betetzeraino ugaritu dituzue hilketak hirian.  Elizen arteko biblia   Ez 11,6

Jende-joera handiko bi kaleren gurutzegunean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 114. orr.

Metro estazio eta aireportuetan barna kalezko begiralearen jarreran.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.

2 (izenondoekin)

Jende ugari zebilen estalpeko kale handi haietan zehar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.

Kale txiki mehar batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.

Eraikin handiez inguratutako kale luze zurietan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 43. orr.

Kale zabal bateko espaloian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.

Hor-hemenka ageri ziren leiho bakanetako distira motelak argituriko kale izugarri zabaletan barrena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Gero, Pont Neuf eta Halles kale berri zabaletara iristen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 256. orr.

Hirietako kale zaharretan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 5. orr.

Abenida zabalak eta kale ederrak dituzten hiri sobietarretan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 42. orr.

Ziztu bizian joan nintzen kale aldapatsuetan gora.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 125. orr.

Kale piko harriztatuan zurezko sandalien hotsa entzun zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.

Parisko kale itoen artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.

Ziztu bizian atera zen zirimiri hotzak bustitako kale isilera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 345. orr.

Kale izoztuetan behera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 465. orr.

Kanpoaldean, limoi-koloreko goiztiriak kale hutsak blaitu zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 67. orr.

Parisko kale aristokratikoenetako batean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 174. orr.

Kale jendetsuenak saihesteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 263. orr.

Erdiko kale inorgabeak luze hedatzen ziren gas argiontzien ilaren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

3 (izenondoekin)

Estalpeko kale baten aterpera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.

Merkatuko kale haietan isurtzen zen urak poztu egiten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 189. orr.

Azokako kale meharretan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

Oihuka ari ziren haur narratsez beteriko adreiluzko kale kirastuetan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 108. orr.

Bonbardaketariek jaurtikitako bonbek herriko kale eta etxe asko birrindu zuten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 63. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarrena gauza fisiko bati dagokiola)

Allikene lelengo lerroan egoan, kale baserri bihurturik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 44. orr.

Zurezko kale-seinale zahar bat Kale-trena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 50. orr.

Gerra aurreko kale-istiluetan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 111. orr.

Auto erreketak eta kale kalapitak nonahi piztu ziren aldi horretan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.

Gehien kontsumitzen diren izozki moten gaineko kale-inkesta super-interesgarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

Kale elkarrizketak nonahi Kale-lanean ari nintzelarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Zer nolako kale-jolasak egiten zituzten.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 129. orr.

Kale hizkeran ez da arraroa "hori oso talibana duk kontu horretan" entzutea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 157. orr.

Dendetan edo kale saltokietan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 45. orr.

Ibilbidean, urrutira, kale-organo bat entzun zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 58. orr.

Edo kale-kantariak [...] gure jaioterriko arazoei buruzko balada bat kantatzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 45. orr.

Kulpa gurea da utzi egiten dizugulako kale-nahasle horiek bezala janzten.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 26. orr.

Mota bateko eta besteko jendearekin topo egitera ohitua dagoen kale ibiltariaren lasaitasunaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 37. orr.

Hitz haien bidez, Macquart zaharraren mozkorkeria eta kale parranda famatuak gaitzetsi nahi zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 78. orr.

Aspaldi ez nuen kale-jantzian ikusi don Roman.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 10. orr.

Kale antzekiaren munduan, eta kale artearen arloan oro har, aitzindari da Frantzia.  Berria - Kultura   2004-06-27

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarrena gauza abstraktu bati dagokiola)

Kale sarrerako tabernan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 340. orr.

BMWa kale amaieran zegoen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.

Tren batek goialdetik igarotzean burrunba egiten zuen kale-muturrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Guardia zibilen furgoi pare bat ikusi zuen soilik, bata bestearen atzetik kale-ahoa gurutzatu eta bertatik urruntzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 47. orr.

Paisaiak ere pintatzen nituen, eta kale-txokoak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 125. orr.

Eta behatoki berezi hartatik ikusi zuen kale-izkinan agertzen segika zetorkiona. ik beherago 20.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 183. orr.

Bera kale mailan, eta emaztea bebarruko alturatxoan jarria.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 14. orr.

Kale janzkeran, emakume asko eta asko, hamaika koloretako guardasolak eskutan zeramatzatelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 318. orr.

Bilboko kale eszenekin batera, badira Ezkerraldeko meatzetan ateratako erretratuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 88. orr.

Ez nuen Kalkutako kale-legeen berri.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 135. orr.

· (izond) Haur izu kale-beldur eta jende-beldur bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bat-batean ezkerretara egin eta saihets-kale bat hartu zuen Corleyk.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 88. orr.

Txakurtxo bat irten zen albo-kale batetik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 186. orr.

Bilboko "goi-kaleak" aipatzen ditu, auzoaren izena esaten ere ausartu gabe.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 12. orr.

Aparkaleku-kale bat behar zuen gureak, hortik zarata.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 185. orr.

Inguruan, herri kale batean etxe-villa bi.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.

Filigrana gisako burdinsare bat zuen Gurdi-kale deitzen zen kale baterantz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 203. orr.

7 hed/irud

Lur azpiko kale luzeetan, gelaxkak ageri dira, suteen beldurrez jarritako beren sare metaliko itxiekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 320. orr.

Haize boladak pabiloiko kale meharretan aurrera igarotzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

Zer dira ilargiaren kale horiek? herriko kaleen antzekoak, edo estropadetakoen kale ziabogadun horien parekoak...?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 403. orr.

8 euskal gizarte antolaketan, elizaren inguruan biltzen diren etxeen multzoa. ant baserri.

Auzo zaharra, kalea, euskaraz antonomasiaz esaten den bezala, plazan elkartzen diren bi kalexka estu, bihurgunetsu eta aldapatsuk osatzen dute ia osorik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.

Amaren parteko familia baserritik kalera etorritakoa zen, Mendexatik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 338. orr.

Ezkondu zenetik kalean bizi bada ere, Zestoa gainekoa da sortzez, eta asko ibilia da inguruetan, baso lanean-eta.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 8. orr.

Auzolanerako deia zabaldu zen eta hartara agertu ziren Perikoren lagunik gehienak, kalean bizi eta sororik ere ez zeukaten batzuk izan ezik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.

Umetan ez nuen jakiten baserria non kokatu, kalean haziak izan baikara.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 9. orr.

Baserrian lagundu bai baina kalean lan egiten baitzuen, Nire adineko eta inguruko euskaldun gehientsuenen gurasoak bezala baserria utzi eta kalera jaitsitakoak, fabrikara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 99. orr.

Baserri asko hustu, jendeak kalera jo eta mendiak zikindu egin direlako.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 113. orr.

Kale-kalekoa naiz ni, kalean jaio eta kalean hazia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

Lehengo baserritarrari kalea urrutitxo gelditzen bazitzaion, gaurkoari etxea gelditu zaio urruti, gero eta urrutiago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.

9 goi kale

Bilbaoko goi-kaleetako txarritokietan erabilten dana.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 12. orr.

10 kale agerraldi manifestazioa.

Kale agerraldiak eta manifestazioak demokraziaren oinarrietako bat dira.  Berria - Harian   2005-11-11

Aralarrek kale agerraldiak antolatuko ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Udaletxe atarian amaituko da kale agerraldia.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

Milaka polizia aurrean zituztela egin zuten kale agerraldia.  Berria - Mundua   2004-08-31

Orain arte egindako kale-agerraldi baketsuen oso bestelakoa.  Berria - Mundua   2004-12-21

Debekatutako kale agerraldi baten erantzule izatea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

11 kale-bazter ik kalebazter.
12 kale borroka

Ez nuen sekula parte hartu kale borrokan edo ETAn, ezta fronte kulturalean ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.

Kale-borrokako ekintzetan parte hartu izana leporatu zioten. Abertzaletasuna erakargarri egin behar dela, alegia, eta indarkeria eta kale borrokarena ez direla horretarako tresnak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 115. orr.

Borroka armatuaren eta kale borrokaren aurka nago ni, guztiz, etikoki suntsigarri eta politikoki kaltegarri iruditzen zaizkit eta.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 105. orr.

Kale borroka egiten ari dena Ertzaintza da, etengabe.  Berria - Harian   2006-03-05

Kale borroka idurikoa hedatzen ari Frantzian.  Herria   2003-01-09

13 kale-borrokalari

Herriko Tabernako giro hartan, eta kale-borrokalarien bi argazkiak propio erakutsi ondoren.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 56. orr.

Garai hartan kale-borrokalariek teknika berria asmatu zuten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 22. orr.

14 kale egin huts egin.

Hirugarren joaldian kale egin nuen, bolak ez zuen-eta nik nahi nuen beste indarrik hartu bandaren kontra jotzean, eta bide erdian gelditu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Nire asmoak kale egiten badu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 310. orr.

Ez gero niri kale egin, mutilok.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 97. orr.

Hamar urtez hiru aldiz baino ez diat egin kale.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 210. orr.

Oroimenak kale egiten ez badio.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 115. orr.

Alta, neurri horiek kale egin dutenean ez da zilegi bide horri segitzea.  Berria - Harian   2005-07-08

Lehen keinua egin bezain laster joko nion tiroa, eta, kale eginez gero, eskopeta hustuko nion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 227. orr.

Baina hire aitonak kale egin zian hona etorririk.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.

Kaleak kale egin digu, ordea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 176. orr.

· (bale-rekin) Kale edo bale egitekotan nengoela, Andreas bera aurreratu zitzaidan eta nire asmoez galdetu zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 120. orr.

Berehala bildu ziren plaza erdira bertako eta kanpoko emakumeak, bertako eta kanpoko gizonezkoekin dantza egitera [...] benetako erakustaldia ordukoa izango zela jakitun, bale ala kale egitekoa alegia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 146. orr.

· (egin ezabaturik) Jo euskal hiztegietara, eta kale.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 151. orr.

Kargatu du bere FN Browning-a [...] eta bigarren basurdeari ere kale, hirugarrenari ere bai, horrela seirekin huts egin arte.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 38. orr.

Agintariek kale, txiroak kale gorrian.  Berria - Harian   2005-08-31

15 kale estu (orobat kalestu g.er.)

Hiriaren alde zaharreko kale estu batzuetatik barna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 50. orr.

Alde zaharreko kalestu haietan gora eta behera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 104. orr.

Elizaren inguruan kiribildutako kale estu bihurrietan gora hartu du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.

Tangerko kale estuetan ibiltzea pentsatu zuen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 69. orr.

Kale estu batean, errabinoak garrasiak entzun zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.

Katu erdi basatiak baizik ez zituen aurkitu kale-estuetan itzalgaizka ibiltzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 182. orr.

Ronda kale estuak oihartzuna egin zion Txapliren barre ozenari.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 219. orr.

Tenderia kalesturaino iritsi nintzenean ezkerrerantz jo nuen kantoian zegoen kafetegirantz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 48. orr.

16 kale-garbitzaile (orobat kalegarbitzaile g.er.) ogibidez kaleak garbitzen dituen pertsona.

Aita Kalkutako kale-garbitzailea zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 121. orr.

Goizaldeko seiak ziren eta kale-garbitzaileak azaltzen hasiak ziren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 178. orr.

Kale garbitzaileek martxoaren 14an hasi zuten greba mugagabea.  Berria - Ekonomia   2004-04-07

Ferroser enpresako kale garbitzaileek eta zabor biltzaileek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Orain urte batzuk, Milango kale-garbitzaile batek emakume baten gorpua aurkitu zian Duomotik hurbil.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 243. orr.

17 kale gorri adkor ik beherago 19.

Kale gorrian lo egiten dutenek ez dute inongo babesik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 13. orr.

Kale gorrian gaude, goseak eta gerraz hiltzen.  Elizen arteko biblia   Jr 44,18

Kale gorrian jaioa omen zen, Elduainen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.

Kale gorrira botako nau.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.

Kale gorrira bidaliko zaituzte zuk gutxiena espero duzun momentuan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 159. orr.

Nire ahizpa izanda ere, kale gorrira joango da.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 114. orr.

Une batez kale gorrian ikusi dut neure burua.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 58. orr.

Agintariek kale, txiroak kale gorrian.  Berria - Harian   2005-08-31

18 kale gurutze bi kale gurutzatzen diren gunea.

Besteek zintzoki jarraitzen ziotela ikusirik, hurrengo kale gurutzean zein norabide hartu pentsatzeari ekin zion.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 22. orr.

19 kale itsu irteerarik ez duen kalea.

Kamioi, orga edota gurdirik ez zen sartzen kale itsu hartara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 262. orr.

Hobe dugu kale itsu batean elkartzea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 53. orr.

North Richmond Street, itsua izaki, oso kale lasaia zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 42. orr.

· Kale-itsu honetatik irteteko bide bakarra berriz hasieratik hastea da.  Berria - Harian   2005-01-14

Iranekiko elkarrizketak kale itsu batean sartuta daudela.  Berria - Mundua   2006-01-31

Bitasun horrek, hala ere, irteerarik gabeko kale itsu batera eraman izan gaitu askotan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 120. orr.

20 kale-kalean kale gorrian.

Indian, berriz, orain ere kale-kalean eta inongo lotsarik gabe agertzen da jainkoentzako eraspena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 179. orr.

Hala bada, kale-kalean berriro ere hurbildu zitzaion arren, oraingoan ez samintzea erabaki zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 113. orr.

Lehoia dago kanpoan, kale-kalean; hil egingo nau.  Elizen arteko biblia   EsZ 22,13

· Kale-kalekoa naiz ni, kalean jaio eta kalean hazia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

21 kale kantoi (orobat kalekantoi g.er.)

Bi ertzain ikusi nituen elizatik hurbil, kale-kantoi batean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 173. orr.

Hurrengo kale-kantoian ezkerrera hartu eta bizi zen kalean sartuko zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 182. orr.

Eskaileran estropezu egin eta kale kantoian desagertu da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 229. orr.

Suhiltzaileen kamioi bat kale-kantoira iritsi eta orroka desbideratu zen, gorri eta dirdaitsu, kea zeriola.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.

Kale-kantoira iritsirik, okina ikusten dut, hiru otar, ogiz lepo beterik, furgonetatik ateratzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.

Artean eguerdia izanagatik, puta dezente zegoen atari eta kale-kantoietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 207. orr.

Berokia jantzi eta kale kantoiko drogeriara joan zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 146. orr.

Bostongo kaia seinalatzen zuten kale-kantoiko geziek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

22 kale nagusi herri bateko alde zaharreko kale zabalena edo garrantzitsuena.

Orain hogei mila biztanle zituen, eta kale nagusia dendaz eta autoz betetako bulebar distiratsu bat zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.

Kalesak Salemgo kale nagusian aurrera egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 34. orr.

Hiriko kale nagusian barrena.  Berria - Mundua   2004-04-01

Auzoko kale nagusitik datoz hiru lagunak, harri koxkor bati ostikoak ematen.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 74. orr.

Industrialdeko kale nagusiaren hustasunean ez zen bertze ibilgailurik bistara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.

· (K eta N larriz) Herri zaharreko Kale Nagusian.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.

Kale Nagusia eta San Juan Plaza.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 164. orr.

Kale Nagusiko tabernetan edo plaza inguruetan. Santiagoko portaletik igaro ziren, Kale Nagusian sartu eta lekurik bazen galdetu zuten ostatuan. · Urbiako bi kale nagusiak estuak dira, bihurriak eta aldapatsuak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 41. orr.

Udaletxeak berak bozgorailuak ipintzen ditu kale nagusietan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 35. orr.

Ez ibili herriko kale nagusietatik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.

23 kale-saltzaile iz salgaiak kalean satzen dituen pertsona.

Gaztaina sorta bat ere erosi zion kale saltzaile bati.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.

Bi aldeetan, kale saltzaileek beren postuak prestatu berriak zituzten, ohol batzuk saski handien gainean paratuz; eta hantxe hasten zen berriz aza, azenario eta arbien uholdea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Kale saltzaile andanak igaro ziren bertatik, beren eskorgei bultza eginez.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 179. orr.

Kale saltzaile atzerritarrei.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

· Saxo, kale painuelo saltzailea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 40. orr.

24 kale txakur (orobat kale zakur g.er. eta kaletxakur g.er.) kalean bizi den txakurra.

Kale txakurrak ibiltzen ziren Harakinaren kalean, eta Hennek hezurren bat botatzen zien noizean behin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 45. orr.

Merkatu nagusiko gauak atseginak dira kale txakurrentzat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.

Nire oinak bi kaletxakur dira, hirian norabai edo noraezean dabiltzanak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 225. orr.

Ez ziren kale zakurrak pertsonen antzera portatzen ziren bakarrak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 15. orr.

25 kale zulo ik kalezulo.
26 kalerik kale (28 agerraldi, 12 liburu eta 8 artikulutan) kalez kale.

Kaleetan paseatzea, kalerik kale ibiltzea, nekatzen zenean esertzea.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 54. orr.

Nik kalerik kale egiten dudan bilaketa berberean ari zara.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 205. orr.

Kantari kalerik kale zalapartan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 285. orr.

Ilea arraso moztuta, buruko painulotako bandera española ezarririk, kalerik kale arrastan erabili zituzten emakume abertzaleak, lotsagarriro umilatuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 142. orr.

27 kalez kale (53 agerraldi, 28 liburu eta 10 artikulutan)

Nahiago kalez kale ibili, norabiderik gabe.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.

Atsegin handia ematen zion kalez kale ibiltze horrek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 246. orr.

Mutilak kantari ateratzen ziren kalez kale, eta zezenak festetan, eta iluntzerako etxera.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 64. orr.

Botika itxi berria, bazkari bitartekoa kalez kale egiteko asmoa zeukan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 95. orr.

Gurditzarra, kalez kale hainbat itzulinguru egin ondoren, kalezulo ilun batean sartu zen azkenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.

Delitu handiskoa bazuen, bi oinak mando zaharren baten isatsari lotu eta buruz atzera arrastan kalez kale erabili ondoren, eramanen zuten urkamendira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 237. orr.

Erreboltariak kalez kale aritu ziren soldaduei aurre egiten eta zalantzan jarri zuten okupazio indarrek hiriaren %70a kontrolpean zutenik.  Berria - Mundua   2004-11-11

28 kalez kaleko izlag

Begia erne ibili behar, kalez kaleko salmenta horiek debekatuak baitzeuden.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.

Taibele bere lagunekin aulkian eserita zegoen, kalez kaleko saltzaile bati erosi zion liburu bateko istorio bat kontatzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.

ik gorago 22.

29 kalez kaleko iz kalez kale egiten den ibilaldia. ik kalejira 3.

19:00etan, kalez kalekoa egingo dute musikariek. herria¬

Plazako kioskoan erromeria izango da kalez kalekoaren amaieran.  Berria - Kultura   2004-07-03

Eta hala joan zirela denak kalez kalekora.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 180. orr.

19:00etan, kalez kalekoa egingo dute musikariek. herria¬

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

alde zaharreko kale (6); arteko kale (8); auzoko kale (5); bilboko kale (19); bilboko kale nagusian (6); bilboko kale nagusiko (6); egin du kale (5); egin zuen kale (15); estalpeko kale (8); herriko kale (24); hiriko kale (27); hiriko kale nagusian (6); hondarribiko kale (6); hurrengo kale (5); inguruko kale (9)

kale aldera (18); kale animazioa (7); kale antzerki (20); kale antzerkia (11); kale antzerkiaren (6); kale antzerkiko (5); kale artean (5); kale bazter (6); kale bazterrean (16); kale bazterretan (14); kale berean (11); kale borroka (54); kale borrokan (12); kale borrokarekin (11); kale borrokaren (16); kale borrokari (5); kale egin (262); kale egin zuen (47); kale eginez (10); kale eginez gero (9); kale egingo (8); kale egitea (14); kale egiteak (5); kale egiteko (8); kale egiten (58); kale egiten badu (8); kale eraso (21); kale erasoa (14); kale erasoak (36); kale erasoen (11); kale erasoetan (11); kale erdian (36); kale ertzean (6); kale estu (24); kale estuak (6); kale estuen (5); kale estuetan (10); kale eta plazetan (5); kale garbitzaile (11); kale garbitzaileek (6); kale gorria (7); kale gorrian (89); kale gorrian bizi (13); kale gorrian geratuko (5); kale gorrian utzi (6); kale gorrira (15); kale huts (6); kale hutsetan (7); kale ikuskizunak (5); kale ilun (9); kale indarkeria (7); kale istiluak (5); kale istiluetan (5); kale itsu (20); kale itsu batean (7); kale itsu batera (6); kale izen (9); kale jantzian (8); kale kalean (5); kale kantoi (30); kale kantoi batean (11); kale kantoian (46); kale kantoian desagertu (5); kale kantoietan (10); kale kantoiko (26); kale kantoira (9); kale kantoitik (21); kale luze (7); kale nagusi (9); kale nagusia (34); kale nagusiak (24); kale nagusiak zeharkatu (7); kale nagusian (84); kale nagusian barrena (6); kale nagusian behera (7); kale nagusian gora (5); kale nagusiaren (5); kale nagusietan (6); kale nagusiko (37); kale nagusira (9); kale nagusitik (22); kale osoa (8); kale osoan (8); kale protestak (6); kale txiki (7); kale zabal (17)

kalerik kale (29); kalez kale (52); kalez kale ibili (6); kalez kale ibiltzen (6); lau kale (6); nazioarteko kale (8); nazioarteko kale antzerki (7)

kalea gurutzatu (17); kalea gurutzatzen (7); kalea hartu (8); kalea zeharkatu (15); kalea zeharkatzen (7); rambuteau kalea (6)

bilboko kaleak (18); donostiako kaleak (5); herriko kaleak (12); hiriko kaleak (12); inguruko kaleak (7); kaleak bete (7); kaleak garbitzen (7); kaleak hartu (7); kaleak hutsik zeuden (5); kaleak itxi (6); kaleak zeharkatu (16)

goiko kalean (5); hamalaugarren kalean (7); kale kalean (5); kalean aurkitu (7); kalean aurkitutako (6); kalean aurrera (27); kalean barna (8); kalean barrena (46); kalean behera (82); kalean behera abiatu (5); kalean behera egin (7); kalean bizi (48); kalean gelditu (11); kalean geratu (22); kalean geratuko (16); kalean geratzen (9); kalean gertatu (5); kalean gora (69); kalean ibili (8); kalean ibiltzeko (6); kalean ibiltzen (7); kalean ikusi (16); kalean ikusten (11); kalean izan zen (9); kalean jarraitzen (5); kalean jarri (10); kalean jartzen (6); kalean jotzen (5); kalean lo (5); kalean sartu (13); kalean topatu (8); kalean topatzen (8); kalean utzi (22); kalean utziko (6); kalean utzita (6); kalean zehar (50); lehen kalean (5)

estalpeko kalearen (6); kalearen amaieran (9); kalearen beste aldean (8); kalearen bukaeran (5); kalearen erdian (15); kalearen izena (6); kalearen kantoian (7); kalearen parean (7); pirouette kalearen (7); rambuteau kalearen (10)

kaleaz bestaldean (5); kaleaz bestaldeko (8)

kaleen izenak (10)

alde zaharreko kaleetan (6); auzoko kaleetan (6); bilboko kaleetan (52); bilboko kaleetan barrena (5); bilboko zazpi kaleetan (5); donostiako kaleetan (14); eko kaleetan (8); erromako kaleetan (5); euskal herriko kaleetan (8); gasteizko kaleetan (12) herriko kaleetan (33); herriko kaleetan barrena (5); hiriburuko kaleetan (11); hiriko kaleetan (30); hiriko kaleetan barrena (5); inguruko kaleetan (15); iruñ jerusalemgo kaleetan (10); kaleetan barna (25); kaleetan barrena (94); kaleetan barrena ibiltzen (5); kaleetan gora (14); kaleetan ibili (6); kaleetan ikusten (5); kaleetan zehar (53); parisko kaleetan (6); sestaoko kaleetan (6); sestaoko kaleetan barrena (5)

gatazka kaleetatik atera (5); hiriko kaleetatik (6)

kaleko argi (5); kaleko arropa (7); kaleko ate (5); kaleko atea (18); kaleko atera (8); kaleko denda (6); kaleko egoitzan (10); kaleko erakustaretoan (5); kaleko etxe (11); kaleko etxean (11); kaleko etxebizitza (5); kaleko farolak (5); kaleko gela (5); kaleko giroa (6); kaleko izkinan (7); kaleko jantzian (5); kaleko jantziekin (5); kaleko jantzita (7); kaleko jantzitako (27); kaleko jendea (8); kaleko jendeak (11); kaleko jendearen (5); kaleko kafetegi (5); kaleko karpan (9); kaleko lokatza (5); kaleko saltzaile (5); kaleko taberna (8); kalez kaleko (6)

kalekoz jantzitako (12)

; atera kalera (5) atera ziren kalera (32); atzo kalera (13); baserritik kalera (5); jantzi eta kalera (7); jendea kalera atera (5); kalera abiatu (7); kalera atera (198); kalera atera ziren (30); kalera aterako (22); kalera ateratzea (22); kalera ateratzeko (51); kalera ateratzen (33); kalera begira (16); kalera bidali (6); kalera bota (36); kalera botako (11); kalera botatzeko (7); kalera botatzen (6); kalera egin (10); kalera egin zuen (5); kalera ematen (15); kalera ematen zuen (9); kalera eraman (7); kalera heldu (6); kalera iritsi (6); kalera irten (203); kalera irtengo (8); kalera irtetea (8); kalera irteteko (35); kalera irteten (29); kalera itzuli (7); kalera jaitsi (19); kalera jo (16); kalera joan (21); kalera joango (7); kalera joateko (5); leihotik kalera (6); presoak kalera (27)

kalerako bidea (9)

kalerik kale (29) kaletik atera (8); kaletik ibili (5); kaletik joan (5); kaletik pasatzen (7)

kalez jantzita (5); kalez jantzitako (15); kalez kale (52); kalez kale ibili (6); kalez kale ibiltzen (6); kalez kaleko (6)


kaleargi (12 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan; orobat kale(-)argi 17 agerraldi, 11 liburu eta 2 artikulutan) iz batez ere pl kalea argitzen duen argiontzia.

Kaleargi dardaratiek argituriko hirian zehar.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

Kaleargi elektrikoen argi motel mamuzkoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 16. orr.

Kale-argiak pizten ziren unean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.

Barazkijale-dieta zorrotz-zorrotza egiten zuen eta kaleargi itzali baten amultsutasun eta nortasun berberak zeuzkan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.

Kaleargi bakarraren argi ahulak zirkulu herdoilduaren erdian jotzen zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 238. orr.

Askotan, kale-argiek kalea argitu beharrean inguruko eraikinak argitzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Kantoiko kale-argiaren azpian gelditu ziren.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.

Kale-argien distira mamu-sortzailea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Dendaren fatxadan jarritako kale argien errenkadaren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

19 urteko gazte bat hil zen atzo goizaldean Bilbon, autoa bidetik irten eta kaleargi bat jota. herria¬


kalearte (orobat kale arte) iz kale arteko gunea. ik karrika 5.

Hala ere, Ryokok ez zituen Chinatowngo kalearteak maite.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 127. orr.

Gatozen kalera, asko ikasten baita kale-arte eta kalezuloetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 220. orr.

Galdu nintzen bertako kalearte, etxe bihurri eta kolore nabarretan. Espaloiak oso estuak dira kale arte horretan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 136. orr.

Bide hark ez zeroan inora, kalearte estu batean amaitzen zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 83. orr.

Neskatoak zirelarik, beldur zioten Chinatowngo kalearte estuei.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 154. orr.

Orain arte emakumeak barreiatuta zeuden txaboletan eta kalearte ezkutuetan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 334. orr.

· Bezperan bezala, zain dago harresien inguruko kaleartean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 187. orr.

ik kale 1.

Bitartean, neska ilehoria trostan aldentzen da kaleartera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 177. orr.


kalebazter iz kalearen bazterra.

Kale-bazterretan, ur putzuak izozten hasita zeuden.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 90. orr.

Bilboko kalebazter bero haietako porlanak eta galipotak botatzen duen lamada.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 268. orr.

Eskazale tipikoa, kalebazter batean eseria, eskean bildutako puskak ondoan dituela, ardoari zurrut eta pipari zupaka.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 166. orr.

Tebas ere erbestera gatibu eraman zuten, haren haurrak kale-bazter guztietan sarraskitu, handikiak menperatzaileen artean banatu eta buruzagiak katez lotu.  Elizen arteko biblia   Na 3,10

Zuhaitzak loretan zeuden, eta lorez beteta zeuden kale bazterrak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 140. orr.

Jendeak jan hondakinak kale bazterrera botatzen ditu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 177. orr.


kaleburu (orobat kale(-)buru) kalearen burua. ik karrika 6.

Kaleburu bakoitzean dozena erdi metrailadore jarri.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 279. orr.

Hor daude zure seme-alabak, kaleburu guztietan etzanik, ezinaren ezinez, sarean harrapaturiko antilopeak bailiran.  Elizen arteko biblia   Is 51,20

Kale-buru batean gora egin zuten, bi oruberen artean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 71. orr.

Kale-buru bat hartu eta parkera heldu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.

Kale-buruan agerturiko automobilak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 281. orr.

Beste kaleburuan, eskuinetik, azoka-gunea eta trenbidea sumatzen ziren.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 101. orr.

Kaleburuan elizaren ondoko zumar famatua topatu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 172. orr.

Kaleburuko semaforoaren ondoan gelditu nintzen arnasa hartzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 17. orr.

Hiribideko kaleburuetako batean bizi zen, solairu bakarreko etxe batean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 167. orr.


kalefakzio 1 iz berokuntza.

Kalefakzio zentraleko etxeetan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 289. orr.

Kalefakzioko hodien bitartez saiatuko ziren lagunekin komunikatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 48. orr.

Anaiak esaten zion amari haiek elizara joaten zirela han kalefakzioa jartzen zutelako.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 76. orr.

2 berogailua.

Itzali kalefakzioa; automatikoak salto egingo du bestela...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 147. orr.

Goizean etxe batean burdinazko kalefakzio bat ikusi zuen Kakok; halakoak orain Rocak bakarrik egiten zituen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 64. orr.

Kalefakzio gainean artilezko galtzerdiak, mesanotxean baso bat eta botika kajatxo batzuk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 142. orr.


kalegarbitzaile ik kale 15.

kaleidoskopiko izond kaleidoskopioari dagokiona.

Margolan horietako askotan, forma abstraktuak ageri ziren, zatikaturiko azalalde kaleidoskopiko bat eta aurpegiak iradokitzen zituztenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Saiatu ere ez naiz egingo Maryren emozio kaleidoskopikoak deskribatzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 144. orr.

Gogo-egoera kaleidoskopiko eta maila askotakoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.


kaleidoskopikoki adlag era kaleidoskopikoan.

Amets ilun haietan kaleidoskopikoki ikusi zituen imajinak, mila koloretan eztanda eginaz, basoak eta txerriak, gutunak eta tiroak, matrikulak eta pozoiak, denak nahastuta.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 237. orr.


kaleidoskopio iz hodi baten forma duen tresna optikoa, irudi simetriko aldakorrak agerrarazten dituena.

Linternaren argiarekin, kaleidoskopioaren antzeko zerbait osatu zen beste aldean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 51. orr.

Kaleidoskopio batean bezala zati koloredunak ikusten nituelako.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 51. orr.

Kaleidoskopio batean bezala multiplikatzen nituela berez adiera bakarrekoak ziren eszenak, interpretazioak, hitzak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

Kaleidoskopio erakargarria osatzen dute ehunka artelanek.  Berria - Kultura   2006-05-05

Liluratuta geratuko zara bere aurpegiaren kaleidoskopioaren aurrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 431. orr.

Erriberatik Pirinioetara, 150 kilometrotan, irudi, pertsona, jarrera, hizkuntza kaleidoskopioa dagoela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01


kalejale izond adkor laean bizi den pertsona.

Hilda eta lurperatua zegoen jendearen oroitzapenean: inori ez zitzaion bururatu ere egingo, hara, hara komediantearen antza du ba clochard-homeless-kalejale-txanponerruki horrek!  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 76. orr.


kalejira 1 iz jaietan kalerik kale musika jotzen egiten den ibilaldia.

Kalejira, dantzaldi eta kontzertuetarako erabiltzen da soinu txikia.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.

Hurrengo urtean [...] kalejira bat antolatu zen, kaleetan eta plazetan zehar, txistulariei eta atabalariei upelez lagunduz.  Askoren artean   «Rataplan» - 38. orr.

18:00: kalejira Iruñeko Parte Zaharreko kaleetan zehar.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

200dik gora herritarrek kalejira egin dute Donostiako Bulebarreraino.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Martxa militar musikarekin kalejiran ibili eta gero.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 271. orr.

Kalejiran joan gara, eta jendeak oso modu onean hartu ditu gure orriak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Jolasak, gazteentzako jaialdia, bazkaria, antzerkia eta bertso eta trikiti kalejira antolatu dituzte bertso eskoletako arduradunek.  Berria - Kultura   2006-04-01

2 ibilaldi horretan jotzen den musika.

Kalejira asko, gaur egun oso ezagunak direnak eta mundu guztiak jotzen dituenak, Gelatxorenak dira.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 60. orr.

Etxerakoan Manuel bidekoa edo kalejira joaz itzuli zen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 19. orr.

Eta soinulari zoro batek kalejirarik alaiena jotzen du Waterloo-Bridge-ren erdian, edo Albert edo Victoria enbarkment-en.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 89. orr.

14 kantu ditu, rantxerak, pasodobleak, kalejirak, arin-arinak eta fandangoak tartean.  Berria - Kultura   2004-05-20

3 kalez kaleko ibilaldia. ik kale 28.

Haietako batzuk zigortu egin zituzten, beste batzuk espetxeratu, eta beste batzuei arropa kendu eta kalejiran eraman zituzten biluzik, herriarentzat ikuskizun barregarri bihurtuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1117. orr.

Begien aurrean agertu zitzaizkion orobat, kalejira luzean, zaldi hitsen paradak, eskale ikaragarrien prozesioak, eta jipoitutako hainbatenak, behaztopa-harri aldrak...  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalejira demonio nekrofagoekin (4); kalejira egin (6); kalejira egin zuten (4); kalejira egingo (8); kalejira erraldoia (3); kalejira hasi (3)

kalejirarekin hasiko (3)


kalekantoi ik kale 20.

kalekari izond kalez kale dabilena.

Korrikalari eta kalekari.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 174. orr.

Zoria, halabeharra formula batera ekartzea balego! abiatuko da kalekari, esperantzaz beterik, eta merkealdiak tokatu, eta espaloi guztiak jendez gainezka.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 176. orr.


kalekaritza iz kalez kale ibiltzea.

-Nire kalekaritzan, behin bide bat hartu ondoren, erabaki bat hartu ondoren, ez neukan atzera egiterik, ibilitakoa ibilita zegoen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 205. orr.

Gabin zur eta lur geratu zen, laguna, doi barandilla ondora iritsi orduko, neskari grabatugintzaren eta berak behin eta berriz saiatutako kalekaritzaren arteko antzak azaltzen hasi zitzaionean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 205. orr.


kalekotasun iz kalekoa denaren nolakotasuna.

Kalekotasun, zuzenekotasun eta taldekotasun hau berezkoa du bertsolaritzak, hor sortzen da sortzaileen eta entzuleriaren arteko konplizitatea, bat-bateko bertso-sorkuntzarako ezinbesteko orea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.


kalekume (orobat kaleume g.er.) 1 iz adkor kaletarra; kale eta hiri giroa atsegin zaion pertsona.

Neure etxetik 500 metrora baldin badut ere, bertako osaba-izebekin harreman jator eta atsegina izan arren, nik ez dut inoiz baserrirako joerarik izan, beti izan naiz kale-ume eta kalezale, neure akorduan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 16. orr.

Berriz ere barre egingo digute kalekume eskutxurioi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 74. orr.

Kalekume hutsa nintzen, horratik: zakur handi bat zen zalditzat hartu nuena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 197. orr.

Kalekumeek ez baitzekarten ezer onik baserrietako mutilentzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 86. orr.

-Basatiegia duk kalekume batentzat -esan nuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 165. orr.

Bost axola ezer eramateko balio ez badu ere: eder irizten diogu, nola kalekumeak idi-pareari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 93. orr.

Kalekume tituludunen batek, funtzionario espainol euskaltzaleren batek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 99. orr.

Kalera estresatzera datozen urbano desfasatuak bihurtu dira gure baserritar gazteak, eta kaleumeak, aldiz, hilean behin desestresatzera mendira, naturara edo eskalatzera doazen pastillero bukolikoak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 56. orr.

2 (izenondo gisa)

Gaur egungo gazte kalekumeari gertuagokoak zaizkio elefante, krokodilo eta hipopotamoak, oiloak baino.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.

Beste maitagarri kalekume batzuen laguntzarekin, Wendy lotan zegoela kontinentera eramaten ur gaineko hosto handi batean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 114. orr.


kalenda iz hilabeteko lehen eguna.

Izan ere, gure egutegi eta kalenda-egun hauek honelako xelebrekeriak ekarri ohi dituzte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 46. orr.

[Egutegian] sortzen ziren zuloak hango apaizek konpontzen zituzten, kalendak (hau da, hilabetearen hasiera eguna, eta hortik “kalendario” hitza) aldarrikatuz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 29. orr.


kalendario iz egutegia.

Akorduan dut uztailaren hemeretzia markatu nuela zirkulu barruan 1936ko kalendarioan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 16. orr.

Judutarren historia luzean, 70. urtea -kristauen kalendarioan- madarikazioaren urtea izan zen. Kalendarioen historia kalendarioen noizbehinkako egokitzeen historia besterik ez da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 28. orr.

Egutegi astronomikoarekin erkatuz gero, kalendario zaharrak bazuen 80 eguneko hutsarte bat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 31. orr.

Egutegi horri "kalendario juliano" deritza eta egutegi hau da, hain zuzen ere, eliza ortodoxoak segitzen duena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 31. orr.

· Kalendarioan ditut apuntatuak joan den urtean egin nituen saio guztiak.  Berria - Kultura   2006-01-28


kalentura 1 iz sukarra.

Laugarren egunean, kalentura ia 40 gradukoa izango du eta beldurtu egingo zara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 267. orr.

41eko kalentura markatzen duen termometroari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 122. orr.

Kalentura zuela ematen zuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 121. orr.

Muin ematen zion bekokian kalentura ote zuen jakiteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 287. orr.

Ume gaixoak kalentura ote daukan jakin nahi dugunean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 149. orr.

Hurrengo egunean kalenturarekin esnatu zen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 29. orr.

· Ba, hori da disko honek hasi eta bukatu arte igortzen duen sentsazioa; gospel, funk eta soul doinuez osatutako zartako amaigabea, azeleratua, kalenturan blai egina.  Berria - Kultura   2006-02-09

2 sukar pikorra.

Ez zen ageri han ez ospelik, ez erredura edo garatxorik, ez negal, baba, kalentura, pustula, zimur, kailu, orbain edo granorik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalentura pixka bat (3)


kaleratu, kalera(tu), kaleratzen 1 da ad kalera irten. (pertsonak)

Postetxekoa amaitu zuenean berriro kaleratu zen. -A ze emakume puska! -ilehoria kaleratu bezain laster hurbildu zitzaidan tabernako nagusia-.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 240. orr.

Ordaindu eta kaleratu egin nintzen, zainetako sua itzaliko zidanaren bila.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

Berriz doluminak eman eta kaleratu nintzenean arnasa sakon hartu nuen, zereginik txarrena bete nuelako.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 108. orr.

Hurrengo egunean goizean goiz kaleratu zen egunkaria erostera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.

Berriz kaleratu ziren, eta Santespirita auzorantz bideratu zituzten urratsak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 260. orr.

Asper-asper eginik zegoen Maiza kaleratzen ikusi zuenean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 130. orr.

Ordu bi eta erdietan, puntu-puntuan, hasi ziren langileak kaleratzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 227. orr.

· Kondena beteta kaleratzen den presoaren sentipena.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 74. orr.

Unairi ezarri nahi dioten kondena luzapena, kaleratzeko puntuan direnei egiten dizkieten espediente berrikusketak...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 153. orr.

Horregatik kaleratu gara puntu honetan adostasun osoa dugun hainbat herritar: ETAk [...] egin dezakeen ekarpenik onena su-etena aldarrikatzea dela ikusten dugu.  Herria   2003-10-02

2 (gauzak)

1999ko urtarrilean europar diru bakarra, euroa, kaleratu zenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.

1999ko udazkenean kaleratu zen liburu hura. Harrezkero, beste edizio berri batzuk ere kaleratu dira, bakoitza bere sarrera interesgarri eta guzti.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 111. orr.

Urte hartan kaleratu baitzen Danborradaren Martxaren musika.  Askoren artean   «Rataplan» - 18. orr.

Urte berean kaleratu zen bere azken lana.  Berria - Kultura   2006-01-17

Igandean kaleraturiko liburuaren pasarterik esanguratsuenak.  Berria - Mundua   2004-07-06

• 3 du ad kalera atera. (pertsonak)

1977ko abenduan kaleratu zuten euskal preso politikoetan azkena.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 118. orr.

1992an gaixotasun larri eta sendaezin bat izateagatik kaleratu zuten Azkarate. herria¬

Lau urte eman nituen nik aittitterekin presondegi desberdinetan, kaleratu zuten arte.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 252. orr.

Ostolaza espetxetik kaleratzen izandako arrakastagatik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 147. orr.

Egitura horietan aterbetzen dituzten jendeak goizeko zazpietan kaleratzen dituzte usaian.  Berria - Harian   2005-01-25

· Kaleratu berri diren lau presori ongietorriak egingo dizkiete asteburuan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

4 (gauzak)

Tarteka panfletoren bat kaleratzen zuten espetxetik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 90. orr.

Periodiko bat egunero-egunero kaleratu beharra ez da txantxetako kontua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 158. orr.

1835ean Voyage en Navarre pendant L´insurrection des basques kaleratu zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 318. orr.

'Detrás de los espejos rotos' diskoa kaleratu du Bilboko musika taldeak.  Berria - Kultura   2006-05-04

Dantok, bestalde, 1981ean argitaratutako The Transfiguration of the Commonplace liburuan 1960ko hamarkadan berak eginiko ekarpenik interesgarrienak kaleratu zituen berriro.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.

Horrela erantzun zion atzo Gobernuak The Times egunkariak kaleraturiko informazio bati.  Berria - Mundua   2004-08-06

Nazio Batuen Erakundeak kaleratu berri duen txostenaren arabera.  Berria - Gaiak   2004-04-06

Aurten, berriz, hirugarren atala kaleratu du.  Berria - Kultura   2004-11-19

5 kalera bota, bereziki lantokitik.

Enpresak hamar langile kaleratu zituen eta horietako hiruzpalau gure partidukoak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 188. orr.

Lanetik kaleratzen badituzte, beharginek auzitegietara joko dute.  Berria - Ekonomia   2004-02-10

Enpresa ongi badoa, aurrezteko asmo hutsarekin ezin da inor kaleratu.  Berria - Ekonomia   2004-10-17

FCCk atzera langile bat hartu du, 24 ordu lehenago hura kaleratu ondoren.  Berria - Ekonomia   2004-12-31

Hainbat kazetari kaleratu egingo zituztela jakinarazteko.  Berria - Mundua   2006-02-11

Familia bat joana zen Henneren txabolan bizitzera, baina berak denak kaleratu zituen gau hotz baten erdian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.

Kaleratu egin nau.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 153. orr.

Eskoziarrak eta erregezaleak zanpatu zituen, Parlamentuan txepelkerietan ibilitakoak kaleratu eta puritano gartsuez osatu zuen Parlamentu berria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 170. orr.

Greba komiteko zenbaitek, tartean enpresak kaleratutako batzuek, elkartasun kutxan bildutako diru haietatik hartu zutela.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 192. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Meatzari kaleratu haien egoera, esan bezala, oso txarra zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 84. orr.

Greba batzordeak hamar kaleratuak elizan egongo zirela erabaki zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 190. orr.

55 eguneko soldata jasoko dute Expaleko kaleratuek.  Berria - Ekonomia   2004-05-19

Bost kaleratuen egoera ere gaitzetsi zuten.  Berria - Ekonomia   2004-01-29

Kaleratuei elkartasuna adierazteko.  Berria - Ekonomia   2004-01-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adierazpena kaleratu (5); agiri bat kaleratu (14); agiria kaleratu (25); alea kaleratu (5); argitaletxeak kaleratu (14); argitaletxearekin kaleratu (4); argitaletxearen eskutik kaleratu (9); autoa kaleratu (8); berri bat kaleratu (4); berria kaleratu (14); bi disko kaleratu (4); bigarren diskoa kaleratu (10); bilduma kaleratu (8); biografia kaleratu (7); dekretua kaleratu (4); disketxeak kaleratu (9); disketxearekin kaleratu (8); disko bat kaleratu (4); disko berria kaleratu (6); disko kaleratu (25); diskoa kaleratu (82); diskorik kaleratu (6); dvda kaleratu (5); ebazpena kaleratu (10); egunkariak atzo kaleratu (5); egunkariak kaleratu (8); enpresak kaleratu (8); entrenatzailea kaleratu (5); epaia kaleratu (6); erakundeak kaleratu (8); gida kaleratu (5); hainbat liburu kaleratu (4); hiru disko kaleratu (4); itzulpena kaleratu (4); kaleratu du liburua (4); kaleratu dute erredakzioa (4); kaleratu zuen ebazpena (4); komunikatu bat kaleratu (4); komunikatua kaleratu (5); lana kaleratu (17); lanak kaleratu (8); langile bat kaleratu (4); langile kaleratu (20); lehen diskoa kaleratu (10); lehenengo diskoa kaleratu (7); liburu bat kaleratu (5); liburu kaleratu (12); liburua kaleratu (47); liburuak kaleratu (4); liburuxka kaleratu (5); manifestua kaleratu (9); ohar bat kaleratu (11); oharra kaleratu (20); prentsa oharra kaleratu (9); presoak kaleratu (5); proposamena kaleratu (5); susa argitaletxeak kaleratu (4); txostena kaleratu (22); zenbakia kaleratu (5)

berria kaleratuko (8); disko bat kaleratuko (5); disko berria kaleratuko (6); diskoa kaleratuko (21); langile kaleratuko (16); langileak kaleratuko (6); liburua kaleratuko (7)

auzitegi nagusiak kaleratutako (5); batzordeak kaleratutako (4); egunkariak kaleratutako (9); epaileak kaleratutako (7); etak kaleratutako (6); eustatek kaleratutako (4); kaleratutako agiri (9); kaleratutako agiria (4); kaleratutako agiriak (6); kaleratutako agirian (12); kaleratutako artikulu (5); kaleratutako auto (4); kaleratutako autoa (6); kaleratutako autoak (11); kaleratutako autoan (14); kaleratutako datuen (8); kaleratutako datuen arabera (7); kaleratutako elkarrizketan (4); kaleratutako epaia (4); kaleratutako epaiak (5); kaleratutako inkesta (5); kaleratutako komunikatuak (4); kaleratutako langile (5); kaleratutako langileak (4); kaleratutako oharrean (6); kaleratutako prentsa ohar (5); kaleratutako prentsa oharrak (4); kaleratutako txosten (8); kaleratutako txostenak (8); kaleratutako txostenaren (8); kaleratutako txostenaren arabera (6); kaleratutako txostenean (4); nagusiak kaleratutako (8)


kaleratze iz kalera botatzea.

Kaleratze iraingarri baten laidotik libratu baitzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 131. orr.

31 langilek kaleratze sarituak onartu zituzten. herria¬

Milaka kaleratze iragarriko ditu gaur General Motorsek.  Berria - Ekonomia   2004-10-14

Epaile batek kaleratze plan bat atzera botatzen badu.  Berria - Ekonomia   2004-10-17

Kaleratze bati helegiteko epea Egun berean, galdeketa labur baten ostean, Biolonek kaleratze-agindua jaso du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 88. orr.

Oporretatik itzuli zenean, kaleratze eskutitza jaso zuen.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

Langile murrizketak, kaleratze espedienteak eta, azkenean behin betiko itxiera.  Berria - Ekonomia   2004-07-29

Kaleratze aginduak ustekabean harrapatzen zituen batzuk.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 109. orr.

Handik bost minutura, estudioetako ate ondoan dago, kaleratze agiria patrikan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 84. orr.

33 eguneko kaleratze-ordaina izango zuten enplegua sustatzeko kontratu mugagabeetan.  Berria - Ekonomia   2006-05-10


kaleria iz cf galeria.

Parterik haundiena uztaileko bakantzatiarrak, [pilotatokiko] bi kaleriak beterik, jokoan sar-arazi dituelarik partida hunek.  Herria   2001-07-12

Hor egonik bi etxeak ere urte multxo bat sekulan baino hutsago, horra gazte batzu agertu direla behaka : batek lurrak hartuko bere alor eta pentze eskasegien osagarri, besteak berriz egoitza hori bere baxenabartar kaleriarekin... eta beste batek argamasadun trapala apalago hura.  Herria   2001-05-10


kalerna ik galerna.

kalesa (orobat kalexa g.er.) iz bi edo lau gurpileko zalgurdia, aurretik irekia eta sabai tolesgarria duena.

Zalgurdiak ugari hara-hona, eta tarantas eta telegak ez ezik, baita kupeak eta kalesak ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 414. orr.

Kalesa txiki bat zetorren nekez eta astiro, hutsik, lau zaldi ile-luzek tiraturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Betiko orduan etorri hintzen, zazpi eta erdietan, kalexan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 162. orr.

Jauzi batez igo zen Txitxikov kalesara. Aita lurretik jaso, eta kalesara igotzen laguntzen zion Norak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 405. orr.

Zaldiek trosta bizkortu zuten eta kalesak bideari ekin zion berriro.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 15. orr.

Lau aulkiko kalesa zen; hiru aulki hartuak zeuden ordurako.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 59. orr.

Kalesa prestatzeko agindu dut berehala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 268. orr.

Zurzuri-sailak atzean utzirik, ezkerraldera jo zuen kalesak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

Kalesaren gurpilak hondoratu egiten baitziren bideko putzu eta lokatzetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 74. orr.

Kalesaren atzealdeko uhalari helduta, gidariari oihukatu zion: "Aurrera!".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.

Jendearen bultzadak gero eta bortitzago, iraultzeko zorian zegoen kalesa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 34. orr.

Kalesa beltz haustu bat zihoan Bostongo kaialderantz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 62. orr.

Kalesa batean ibili dabiltzan aita-alabei buruzko kontakizuna.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalesa barruan (5); kalesa batean (5); velascoren kalesa (5)


kalesatxo (corpusean kalexatxo soilik) iz kalesa txikia.

Hi ihesi joana hintzen, Krisztina kalexatxora igo, eta joan zuan etxera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 181. orr.


kaleska ik kalexka.

kalestu ik kale 14.

kaletar 1 iz kalean, ez baserrian, bizi den pertsona. ik kalekume. ant baserritar.

Ostatu eta taberna zen aldi berean, klub baten duintasunarekin, han elkartzen baitziren gauero kaletar batzuk eta zenbait baserritar hitz egitera eta eztabaidan jardutera, eta mozkortzera igandetan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Nik, kaletar harroxko honek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 61. orr.

Gaurko baserritarra, lautik hirutan, baserrira erretiratzen den kaletarra besterik ez da, eta gogoz kontra bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.

Batek bertako artzain bat dirudi, besteak kaletarra.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 31. orr.

Gu bezalako kaletar ero batzuek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 110. orr.

Artzain zahar bat ikusi omen zuen behin kaletar mendizale horietako batek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 131. orr.

Kaletar sorgin hauek ederra egin zidatek!  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 49. orr.

Ramon eta Pepe Artola aita-semeak «kaletar legera» aritzen ziren bertsolarien sailekotzat jo behar dira.  Berria - Kultura   2006-04-05

2 (izenondo gisa)

Ardiak ikusten dituztenean, ume kaletar harritu askok, behizaharrak adinako begiak zabaltzen dituzte, harriduraz blai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.

Hitz zainduak erabiltzen zituzten, beren burua oso kaletar ikusten zutelako  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 331. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Baina baserri giroan-eta egokia den hitz hori, arrotza eta desegokia gerta daiteke kaletar giroko beste alderdi batzuetan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 144. orr.

Artoa eta india-baba ereitekoak bedeinkatzen dira, baserritar eta kaletar erromerian, Santaren ermitaraino doazela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 161. orr.


kaletaratu, kaletara(tu), kaletaratzen du ad kaleratu.

Duela hiru urte Arantzazu argitaletxeak frantziskotarren konpainien sorreran eragina izan zuten iturriak biltzen zituen obra bat kaletaratu zuen.  Berria - Kultura   2004-01-06


kaletartu, kaletar(tu), kaletartzen 1 da/du ad kaleko ohitura edo eretara egokitu. ik hiritartu.

Bizpahiru kotxe aurrealdean geldirik, ezin ezagutzeko heineraino kaletarturik, osaturik, hitz batez zeharo aldaturik, topatu dut [...] Errekalde baserri zaharra.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 45. orr.

Azpeitiko armarritik jasotako pertsonaia hau kaletartuz, Azpeitiko herriaren eta batik bat azpeitiartasunaren inguruko gogoeta jarri da abian.  Berria - Kultura   2006-03-14

2 (era burutua izeonodo gisa)

Pellomiel artzain zahar kaletartua. Arauzkotasun berdinarekin, nomada kaletartu burgestuaren ahulketak eta endekapenak jarraitzen du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 174. orr.


kaletxakur ik kale 23.

kaletxo iz kale txikia.

Kaletxo estu malkorra igarorik, Jainkoak lurrean inoiz eraiki duen egoitza gotikorik miresgarrienean sartu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 310. orr.

Leiden hirian, Rin ondoan dagoen kaletxo baten (Weddesteeg 2) etxeko fatxada batean.  Berria - Kultura   2006-02-05

Sausalitoko kaletxoetan Helenen aitaz aritu ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

Kanposantuko kaletxoetan barrena ibiltzen hasi nintzen, hilobiak ikusten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 192. orr.


kaleume ik kalekume.

kalexa ik kalesa.

kalexka (orobat kaleska g.er.) iz kale txikia edo estua.

Kalexkak estuak ziren, bi asto saskidun ozta-ozta gurutzatzeko modukoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 215. orr.

Berehala ezkerretara egin eta kalexka estu batetik sartu zen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 123. orr.

Auzo zaharra [...] plazan elkartzen diren bi kalexka estu, bihurgunetsu eta aldapatsuk osatzen dute ia osorik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.

Kalexka mehar piko batean neskaz beteriko taberna bat aurkitu zuen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 22. orr.

Kalexka ilun eta estuenak aukeratzen zituen, eta, haietan barrena ausarki zihoala, beraren oin-hotsen inguruan biltzen zen isiltasunak ikaratu egiten zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 104. orr.

Etxarteko kalexka beltz batetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 81. orr.

Alboko kalexka batean gelditu nintzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 196. orr.

Zeharkako kalexka batetik jo zuten gora.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 75. orr.

Hiriko kale eta kaleska urrun haietan barrena zalapartaka zihoan zalgurdi bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 258. orr.

Parte Zaharrean, Urgulleko bidea hasten den kalexka batean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 149. orr.

Rue des Drômes hori kalexka labur eta estu bat da, baina jende asko bizi dena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 135. orr.

Ordurako, minotauroak erabat nahasia zuen labirintoko haria kalexka sare inestrikableetan barrena.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalexka estu (4)

knockturn kalexkan (4)


kalezain iz kaleak zaintzen dituen pertsona.

Kalezain bati deitu zion -mutil gazte eta bizia bera, txarolezko bota luzez jantzia-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Poliziaburuari, berriz, oso gauza lausengarriak esan zizkion hiriko kalezainen gainean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.


kalezaku iz kale itxia. (irud/hed)

Arazoa da, erreforma horietarako asmoz hasi bai eta, asmoak asmo, gaitzaren analisiari ekiteko hartu den tresneria intelektualak berak [...] nahitaez gure ibilaldia kalezaku determinista batera ez al duen kondenatzen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 164. orr.


kalezale izond kalearen zale dena.

Neure etxetik 500 metrora baldin badut ere, bertako osaba-izebekin harreman jator eta atsegina izan arren, nik ez dut inoiz baserrirako joerarik izan, beti izan naiz kale-ume eta kalezale, neure akorduan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 16. orr.

Ni bezala, hura ere kalezalea zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 191. orr.

Alabak zaintzea zuen egitekoa, eta oso kalezalea zen, oso ezaguna herrian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-15


kalezulo (orobat kale zulo g.er.) iz kale meharra; bereziki, kale itsua. ik karrikazulo.

San Carlos eta Ospitale Nagusia bereizten zituen kalezulo batean bizi zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.

Gurditzarra, kalez kale hainbat itzulinguru egin ondoren, kalezulo ilun batean sartu zen azkenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.

Lankideak gizon batzuk erosi omen zituen, gauez Txitxikov jipoi zezaten kalezulo ilunen batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 345. orr.

Hiriko kalezulo estuetan ikusitako beste batzuen antzekoa zen taberna.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 57. orr.

Neguko arratsaldeak ilunsentia ematen zuen, Sawyer jatetxearen atzeko kalezuloan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 178. orr.

Mirarien kalezuloa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 3. orr.

Harrigarria da, bestalde, mendi-giroko zenbait basakristauk eta kale-zuloko zenbait makarrak elkarrekin duten antza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 167. orr.

Sania Afifi zen, kalezuloko bigarren eraikineko jabea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 33. orr.

Kale-zuloko alproja hura kapaz zen igotzeko, aurrera egiteko, aberasteko, beraren arreba esposatzeko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.

Bourdonnais kalezuloaren amaieran.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.

Kalezuloaren sarbidean elkartu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 68. orr.

Kalezulora iritsirik, kafe aldera begiratu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.

Gatozen kalera, asko ikasten baita kale-arte eta kalezuloetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 220. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

midak kalezuloa (9)

midak kalezuloan (10)

midak kalezuloko (3)


kalezulotar iz kalezuloari dagokiona.

Gure moduko kalezulotarren irudipena izaten da nekazaria lurrarekin halako batasun mistiko goxo batean bizitzen dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.


kali
1 kali joko (orobat kalijoko) golfaren antzeko euskal jokoa. ik kalika.

Kalijokoa maite baitu ere.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 309. orr.

Baiona eta Basusarriko herriek, SEM (Société d'Economie Mixte) sozietate publiko/pribatu bat asmatu dute, kali joko eremu hiper ferdearen erosteko.  Herria   2003-12-25

2 joko hori jokatzen den eremua.

Kalijokoaren bazterrean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 309. orr.


kaliarazi, kaliaraz, kaliarazten dio ad kalitzera behartu.

Felagek kaliarazi zizkieten.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 164. orr.


kalibratu, kalibra, kalibratzen 1 du ad zerbaiten kalibrea neurtu.

Banan-banan egin ditut, milimetroan kalibratuak gainera.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 35. orr.

2 irud/hed

Gaiok ezagunak dira, eta emaitza kalibraturik dago.  Berria - Gaiak   2004-10-24

Bere gorozkien zenbatekoa eta nolakoa kalibratzeko, bere oinarrizko metabolismoa analizatzeko...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 35. orr.

Ez dago aise zehazterik eta kalibratzerik zenbateko laguntza zen eta zeinen egoki zetorren ia 40 herri eta gunetako hozberoen berri hain goiz jakitea.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 131. orr.


kalibre 1 iz tamainak neurtzeko eta seinalatzeko tresna.

Nik kalibreak saltzen nizkion tailer mekanikari batean egiten zuen lan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.

2 su arma baten kanoiaren barne diametroa.

Kalibre politeko morteroak.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 16. orr.

Bederatzi milimetroko kalibrea, erabat altzairuzkoa, ehun eta hogei milimetroko luzera kanoian, hamasei kartutxo ilara biko kargadorean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 127. orr.

Bi pistola atzeman zizkieten, bederatzi milimetro Parabellum kalibrekoak biak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25

75eko kalibreko fusilarekin egiten nuen arma-erakustea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 44. orr.

Eskultorea Smith & Wesson Stainless Steel M67 bat da, 38 kalibrekoa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 12. orr.

Jada ez zuen inork halako kalibrerik erabiltzen, eta, ondorioz, pistola zahar batekin egina behar zuen krimenak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 117. orr.

Balaren kalibrea Pizzik eskuan zuen errebolberraren berbera zela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.

· Zulo biribil bat zuen xafla zati bat ekarri zuen: arauzko kalibre doi hartara errenditu behar genituen zilindroak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.

3 irud/hed tamaina.

PPk «kalibre handiko tresnak» erabiliz emandako pultsuari «Zapaterok eutsi nahi diola» erakutsi du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalibre handiko (3)


kalifa iz Mahometen ondorengoa, mahometarren artean erregearen kidea zena, baina erlijioarekiko agintea ere bereganatzen zuena.

Mahoma profetaren ondorengo zuzena baitzen kalifa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Bagdadeko kalifak bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 227. orr.

Jazid kalifa sunitaren jarraitzaileek hil zuten.  Berria - Mundua   2004-03-03

Bisir, kalifa eta sultanek sekta horretako kideei esesten zieten, beren sinesteengatik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

Zirkuluaren erdi-erdian, mezkita eta kalifaren jauregia zeuden.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Kalifa titulua, jatorriz Mahomaren ondorengo esan nahi zuena, Kairon agertu ondoren, Istanbulera igaro zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 17. orr.


kalifago iz kalifatoa.

"Turkiarren aitak" sultanari agintea kendu, kalifagoa abolitu eta Turkiako Errepublika laiko eta modernoa sortu zuen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 26. orr.


kalifaldi iz kalifa baten agintaldia.

Fededunen Komendadorearen hiriburua mendean hartu izanak abasitarren kalifaldiaren amaiera ekarri zuen, bostehun urtez iraun ondoren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 271. orr.


kalifato iz kalifaren karguan oinarrituriko aginte sistema.

Kalifatoa bertan behera utzi eta laikotasuna ezarri zuen.  Berria - Mundua   2004-12-19

Nazio berriaren fundatzaileak -beste Kemal bat, Mustafá Kemal Ataturk-, kalifatoaren ordez erregimen presidentzialista ezarri zuen, alfabeto latinoa jarri eta emakumeei legearen aurreko berdintasuna onartu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 7. orr.


kalifatza iz kalifatoa.

Kalifatza erori ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.


kaliferri iz kalifa baten agindupeko lurraldea.

K.o. 1258an Bagdad mongolen esku erori zenean Arabiar Kaliferriko mendekoek jasan zuten astinduan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.

Hizkuntza eta idazkera arabikoaren ordez greziera ezarri baitzuen arabiar kaliferrian erromatar izandako probintzietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.


kalifikaezin izond ezin kalifikatuzkoa.

Zure obra kalifikaezina dela esan ohi da, beharbada, zure nobeletan gai eta ikuspuntu asko kontzentratzen delako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 203. orr.

"Irakurgai nazkagarriak, lizunkeria, birao eta galdukeria sorta kalifikaezinak", poliziaren esanetan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 53. orr.


kalifikatibo izond kalifikatzailea.

Euskaldunen ezaugarritzat zeuzkaten "festazale", "ergel" edo "jainkojale" kalifikatiboen ondotik, [...].  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 243. orr.

O'Clock edo Sherif ezizenak loreak dira Luisi entzun nizkion kalifikatiboen aldean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 74. orr.

San Frantziskok bere burua "ezjakin eta eskolagabe"tzat hartzearen arrazoia, literatura espiritualean kalifikatibo horiek zuten konnotazio espiritualean dago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

Ez ditut batere maite kalifikatibo horiek, oso sexistak iruditzen zaizkit eta fabore guti egiten diete emazte idazleei.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 162. orr.


kalifikatu, kalifika, kalifikatzen 1 du ad zerbaiten nolakotasuna edo izaera adierazi.

Askoz gehiago ziren Ibarretxeren Gobernua positiboki baloratu zutenak -%43a- negatiboki kalifikatu zutenak baino -%16a-.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 36. orr.

Sinesgarriago egiten zitzaidan nire literatura kalifikatzen zuenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 101. orr.

Gutxi gorabeherako berben bitartez kalifikatu beharra daukagu, eta ez zehaztasun osoko hitzekin.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 145. orr.

Gizakia beronek espekulatzeko dituen edo beraren moral aldeko ahalmenen bidez kalifikatzen denean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 125. orr.

Beraz, ondorioz, ez da Jainkoari baiezko atributurik egozteko modurik, ez eta "harremanen" bidez bera kalifikatuz ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 128. orr.

2 (izenondoen bidez)

Oso adjektibo gogorrak erabili dituzte legea kalifikatzeko: «etsigarria», «atzerakoia», «adar-jotzea», «iruzurra».  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Neurosi obsesiboa -hori baita ni kalifikatzeko erabili ohi duen diagnosi etiketa-.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 71. orr.

Vega herri jendetsua, iduriz, Imanol Goikoetxeak "pequeña capital local" kalifikatzen duen hau.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 196. orr.

Zeina, gehiegikerietan erori gabe, genozidiotzat kalifikatuko bailuke edozein irrati edo telebistako berri-esatarik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 190. orr.

Rimbauden poema ulergarrienak aukeratu ditut, besteak beste kritiko zital batek 'tarjeta postal' deitura iraingarriaz kalifikatu zituen horietakoak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 122. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Kadrek 2 800 euro eskuratu dute, arteko ofiziotakoek 1651 euro, langile kalifikatuek 1 224 euro.  Herria   2004-01-22

Euskal elkarteen 8 ordezkari, legezko 8 ordezkari, 4 pertsonalitate kalifikatu eta konduetarako komisario bat.  Herria   2004-04-22

Atributua subjektu kalifikatuaren esentzia bera denean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalifikatutako lurzorua (3)

zuzenketa gisa kalifikatzearen (5)


kalifikatzaile 1 iz adjektiboez mintzatuz, nolakotasun bat adierazten duena. ik kalifikatibo.

Garapen kontzeptuari iraunkor kalifikatzailea erantsi zaio.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.

Ohar bedi, bide batez, matematikariek zenbakiei eskainitako kalifikatzaileen nolakotasuna: hautsiak, absurdoak, ezinezkoak, gorrak, puskatuak, irudizkoak, konplexuak, idealak eta, bukatzeko, traszendenteak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 436. orr.

Berak ere gaztelaniaz hitz egin zuen, niri arrotza egin zitzaidan kalifikatzaile bat erabiliz: borde.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 300. orr.

Baimenduta ez dagoen guztia "pornografikoa" da; kalifikatzaile hau erabiltzen da disidentzia oro, normatik irteten den sexu-adierazpen oro [...] infernura kondenatzen eta zokoratzen saiatzeko. San Frantziskok bere testamentuko idazkeran kalifikatzaile berberak erabiltzen ditu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 41. orr.

2 kalifikatzen duena.

Aldi berean ikuspenaren aldetik zentratua eta konnotazioaren aldetik kalifikatzailea den ikuspuntua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.


kalifikazio (orobat kalifikazione g.er.) 1 iz kalifikatzea: kalifikatzearen ondorioa.

Lur-sail bakoitzaren kalifikazioa zehaztuta egongo da ordurako. Eta zein kalifikazio merezi izan zuen nire txostenak Auzitegi Gorenean?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 151. orr.

Baionako inprimeria xahar batean egina zuen aprendizgoa eta "conducteur offset" kalifikazioa erdietsi ondoan, araberako lana zeukan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 121. orr.

Cum laude kalifikazio gorena eskuratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Igobidea "muturreko zailtasunekoa" zen, gidaren kalifikazioaren ariora.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 67. orr.

Kalifikazioa: Denontzat.  Berria - Kultura   2004-10-20

2 (azterketetan) ik nota 6.

Ikasle guztien kalifikazioak hurrenkeran jarriz.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 74. orr.

Zenbat eta kalifikazio hobea, lehentasuna ere handiagoa izango du aukeratutako ikasketetan matrikula egiteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 74. orr.

Han ere kalifikaziorik onenak lortu zituen letra ederretan, historian eta filosofian.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 10. orr.

Erretorikan beti kalifikazio gailena ateratzen zuen apaizgaitegiko garaietan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 101. orr.

Azterketan ehuneko hirurehun eta hogeiko kalifikazioa lortu zenuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 347. orr.

Fredek eta Georgek ere oso kalifikazio onak lortu zituzten Oinarrizko Azti Titulurako (OAT).  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 346. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

CGPJko Kalifikazio Batzordeak lehentasunezko ordenean izendatu zituen atzo hiru hautagaiak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Standard and Poor's kalifikazio agentziak.  Berria - Ekonomia   2004-01-25

Euskal Herrian goizeko ordu bata denean ekingo diote gidariek lehen kalifikazio saioari, eta ordubete geroago egingo da bigarrena.  Berria - Kirola   2004-10-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalifikazio batzordeak (3); kalifikazio onak (4)

kalifikazioa lortu (3)


kaliforniar 1 izlag Kaliforniakoa, Kaliforniari dagokiona.

Lewin jaunak kaliforniar nekazaritza omen zuen ikasia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

Ozomati talde kaliforniarrak emango dio hasiera jaialdiari bihar.  Berria - Kultura   2004-07-10

Doug Aitken artista kaliforniarrak.  Berria - Kultura   2004-11-20

2 iz Kaliforniako herritarra.

Erran behar da gure Kaliforniarrak trenpu gaitzean agertu direla.  Herria   2001-11-01

Aurten ere kaliforniarrek galdu dute.  Herria   2004-11-18


kalifornikatzaile iz

Donau ur-handia hegietan hazi Draganen besoartera erori zen kalifornikatzaile arraila.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 321. orr.


kaligrafia 1 iz idazteko antzea; idazkera baten ezaugarri diren zirrimarren multzoa.

Astiro, arretaz, kaligrafiako idazkera ederrean pasaporte bat egiten zuen Lea Rifkin juduaren izenean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 178. orr.

Kaligrafiaren artea menperatzen zuten maisu zaharrak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 89. orr.

Nire hiru arrebek ia kaligrafia bera egiten dute. Kaligrafia ezezaguna eta itxura beteegia zuen gutun bat. interesa agertu zuen kaligrafia japoniarrarekiko.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 156. orr.

Kaligrafia txukunez kopiatuko zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 191. orr.

Bere ohiko kaligrafia ponpoxoaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

Kaligrafiaren tentetasunarengatik neska zitekeela bururatu zitzaion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 126. orr.

Mutilek kaligrafia oso txarra dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Nerabe garaiko kaligrafia dardaratiarekin.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 31. orr.

Haur eskoletan irakasten den kaligrafia borobila.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 133. orr.

"Paperezko mukizapiak"-en azpian idatzi ditu hitza eta zenbakia, kaligrafia lodi-biribilaz.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 54. orr.

Biharamunean ere hantxe zegoen kaligrafia etzaneko esaldia.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 109. orr.

Ipuinaren izenburuko letra gotikozko kaligrafia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.

Halaxe hasi nintzen kaligrafia hobetzen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 37. orr.

Bi hilabete kaligrafia ikasten aritu ondoren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 375. orr.

Kaligrafia zainduz idatzitako ohar batekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 187. orr.

Kaligrafiako lantegi zabaletan, eskribau-oste handi bat ari zen buru-belarri lanean, etenaldirik gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 223. orr.

2 (hitz elkartuetan) ik kaligrafiko.

Txikitako kaligrafia saioak gogorarazi zizkion Gabini letra biribil ondo lerrotuak. Kaligrafia ariketa haietako batean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 38. orr.

Margotek kaligrafia ikastaro bat egitea pentsatu du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 123. orr.

Mikrofono antzeko idazlumak haurtzaroko kaligrafia klaseak oroitarazi zizkion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 100. orr.

Kaligrafia proba egin ondotik ondorioztatu zuen poliziak testuaren egilea Otegi zela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

· Gutun luzeak idazten zizkidan bere estilo dotore eta irri-emangarrian, zotz zorroztuak erabiliz asmatu zuen kaligrafo-kaligrafia harekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaligrafia ona (4)

kaligrafiarik loretsuen (3)


kaligrafiatu, kaligrafia, kaligrafiatzen du ad eskuz idatzi; kaligrafiaz idatzi.

Kaligrafiatu nituen ideograma hauek eskaintzen dizkizut.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.

Kontu handiz kaligrafiatutako Galoisen esaldi batek ematen zion fitxari hasiera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 333. orr.


kaligrafiko izond kaligrafiari dagokiona. ik kaligrafia 2.

Ariketa kaligrafikoei ekin aurretik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 87. orr.

Froga kaligrafikoren baterako beharko dutelakoan sinatu dut.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 34. orr.

Euskal informalismo kaligrafikoaren magalean ondorengo beste margolari batzuek landuko zutenaren abiaburu da 1960ko Balerdiren lan hori.  Berria - Kultura   2004-12-12


kaligrafo 1 iz kaligrafiaz idazten duen pertsona.

Bere jatorriko probintziako gobernadorea, astronomian, astrologian eta arau-liburuen interpretazio atsedenik gabean jantzia, xakelaria, poeta eta kaligrafo ospetsua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 77. orr.

[Kalkulua eta zenbaketa] asmatu zirenean sortu zen kaligrafoen eta kalkulatzaileen lanbidea, gramatikaren hastapena bailitzan. Baina euskaldunak sekulan ez du sumatu, goxatu, letren esentzia majikorik, eta saiheste popular horretaz landara garatu da komentuen eta burokraten grafolatria, euskal kaligrafoak eta pendolistak nagusi direla.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 80. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bidezkoa zen Tsíui PÍn-en kaligrafo-ospea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

Gutun luzeak idazten zizkidan bere estilo dotore eta irri-emangarrian, zotz zorroztuak erabiliz asmatu zuen kaligrafo-kaligrafia harekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 31. orr.


kaligrama iz poesia era, adierazpen baliabide gisa hitzen kokaera tipografikoa erabiltzen duena.

Egin dezagun kaligrama bat! Marrazketa ere sar daiteke tartean, kaligramen kasuan esate baterako: idazketako lerroek objektuak marrazten dituzte, forma eta edukia bat etorrita.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 15. orr.

Kaligramak eta jolas tipografikoak gure analisitik kanpo utzi ditugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 247. orr.


kalijoko ik kali 1

kalika iz kali jokoa.

Arrangoitzen astelehen honetan iraganen da Hoberenak golf edo kalika lehiaketa.  Herria   2001-05-24


kaliko iz kotoizko ehun mehea.

Amonaren kalikozko gona izaten zuen jarrita altzoan eta gerriaren jirabira osoan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 266. orr.


kalima iz gandua.

Atmosfera garbi-garbi badago, inolako kalima edo gandurik gabe.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 138. orr.


kalimotxo 1 iz koka-kola eta ardoa nahasiz egiten den edaria.

Bi katxi kalimotxo, bat melokotoi likorrarekin!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 237. orr.

Azkenean, ez batera ez bestera, bidean bi litro kalimotxo hartu eta Artxandako Potorrolandara abiatu ziren burrunba batean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 97. orr.

Joder, alde ederra bazegok, kalimotxo hau edan ala tabernetan ateratzen duten garrafoietakoa!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 267. orr.

Hobeto heltzeko, etengabe ari da kalimotxoa edaten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 268. orr.

Kalimotxotik ardo beltzera pasatu naiz eta erritmo berean jarraitzen dut.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 64. orr.

Zakar erasan baitio kalimotxoaren eta kalitxikiaren azpikulturak geure gazteen sentsibilitateari.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 102. orr.

2 ontzi bete kalimotxo.

-Kalimotxo bat! -oihukatu du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 260. orr.

Jende gehienak kokakola eta kalimotxoak eskatu zituen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 70. orr.

Halakoetan kalimotxoak, ardoa eta garagardoa edatea gustatzen zitzaion.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalimotxo gaua (5)

kalimotxoa edaten (3)


kalintxa iz

Nagusia hil zitzaionean, kalintxa eta intziria, negar eta ulu, haren hilobiaren gainean egon zen bera ere hil arte.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 148. orr.


kalipu 1 iz adorea.

Zirkinik egiteko kalipurik gabe, harriturik begiratzen zieten ohoinei.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 52. orr.

Bazuen argi eta garbi mintzatzeko kalipua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 138. orr.

Baionan ez zuen higitzeko kalipurik ere.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.

Halere aski kalipu ukan nuen errateko: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 186. orr.

Jendeen artean izateak ematen zion indar eta kalipu...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 32. orr.

Horrek kalipu guztia kentzen zidan. ez dudala zalantza txikienik ere egiten zuen ausardiari, kalipuari, adoreari, kemenari eta bizkortasunari dagokienez.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 19. orr.

"Gure errealitatean, esan nahiko duzu!", egin nion kontra nik, kalipuz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 150. orr.

2 irud

Dutxatu zen eta fereka soil eztiaz zakila gogortu zitzaion: gizatasunak anbiguitatez oparitzen zion haragi puska esku biez torratu zuen, goitik beheiti, barrabiletan metatzen ari zitzaion kalipua bulkatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.


kalitate 1 iz salgaiez eta kidekoez mintzatuz, nolakotasuna, kontrakorik edo adierazten ez bada, ona.

Elikagai horiek kalitate onekoak izatea ere ezinbestekoa baita.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 114. orr.

Kalitate handiko eta kostu apaleko kableak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 35. orr.

Oso kalitate handikoa zela sotoko kotoi-kargamentua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 96. orr.

Hain urrunetik ekarriak zirenaz geroz, ez zuketen balio edo kalitate ttipia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.

Ameriketako Estatu Batuek, berriz, enplegu asko sortzen zutela, baina kalitate txarrekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 123. orr.

Kalitate kaxkarreko materialez egina dago.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 152. orr.

Enpleguaren kalitatearen auziak ere merezi luke arretarik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 123. orr.

Bizimoduaren kalitate hobea segurtatuko duen lana aurkitzea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 20. orr.

Zerbitzuen kalitatea hobetzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 96. orr.

Ingurumenaren kalitatea igoarazteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 109. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Osasun estandarrak edota kalitate arauak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 207. orr.

Kalitate programaren bitartez. ISO 9000 arauek enpresetan kalitate sistema bat ezartzea dute helburu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 175. orr.

Kalitate ziurtagiri propioa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Espainiako Gobernuak prestatutako Kalitate Legea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Kalitate-sariek (Eusko Jaurlaritzak banatzen dituen zilarrezko eta urrezko Q-ak, kasu).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 173. orr.

Ondorioz, bertsoaren kalitate mailak ere handiagoa behar luke.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 111. orr.

Ekoizpen-ingeniari batek eragozpenak jarriko lizkioke begiari, oso kalitate-kontrol zorrotzik egiten ez duelako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.

Kalitate bermea duen marka.  Berria - Ekonomia   2004-08-14

Kontsumitzailea prest dago produktuek eskaintzen duten kalitate, irudi edo marka ezaugarriak direla medio gainprezio bat ordaintzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 69. orr.

Jakintsu izatea, izan ere, ez baita kantitate kontua, kalitate kontua baizik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 126. orr.

Ingurumen Saileko Kalitate zuzendaria.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Kalitate Agentzia ere ez dute sortu oraindik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Era berean, bizi-mailaren eta bizi-kalitatearen arteko aldea zein den ikusiko dugu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 39. orr.

Euskal Y-ak bizi kalitate hobeagoa ekarriko du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Jendeak kalitate onskoa bilatuko balu bere plazerretan, arrunt lotsaturik eta gorriturik geldituko litzateke egunero kontsumitzen duen plazer kalitate kaxkarraz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 311. orr.

4 ipar kualitatea, nolakotasuna.

Zoin dira zure kalitate eta defautarik haundienak?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 202. orr.

Kalitate guziak banituela apez egiteko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 60. orr.

Doktor Nafarrak bazituela Aita Sainduak erran kalitate guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.

Gazte guziak badituzte beren kalitateak, dohainak, gutiziak eta horiek baliatzekoak dira.  Herria   2004-02-26

5 kalitateko izlag ik kalitatedun.

Europak kalitateko enplegua sortzen zuela, enplegu gutxi ordea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 123. orr.

Jendeak kalitateko janaria nahi duela.  Berria - Ekonomia   2004-08-14

Kalitateko laborantzaren sustapena arriskuan da Ipar Euskal Herrian.  Berria - Ekonomia   2004-10-26

Kalitateko gutxieneko estandar batzuk bermatzen direlako.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Kafearekin batera, berriz, whiskya edan genuen, hori ere kalitatekoa.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 128. orr.

Japoniar kalitatekoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 260. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bizi kalitate (12); bizi kalitate hobea (4); irakaskuntzaren kalitate (5); kalitate demokratikoa (6); kalitate eskasa (10); kalitate eskaseko (5); kalitate handia (19); kalitate handiagoa (5); kalitate handiko (87); kalitate handiko jokalariak (16); kalitate handikoa (19); kalitate handikoak (15); kalitate haundiko (9); kalitate hobea (13); kalitate hobekoa (4); kalitate itzela (7); kalitate legea (27); kalitate legeak (5); kalitate legearen (7); kalitate maila (7); kalitate ona (6); kalitate oneko (13); kalitate onekoa (11); kalitate onekoak (6); kalitate txarra (4); kalitate txarreko (6); kalitate txarrekoa (4); kalitate ziurtagiri (4)

airearen kalitatea (10); bizi kalitatea (56); bizitza kalitatea (19); elikagaien kalitatea (8); enpleguaren kalitatea (9); euskararen kalitatea (9); herritarren bizi kalitatea (5); hezkuntza kalitatea (4); hezkuntzaren kalitatea (4); hizkuntzaren kalitatea (7); ingurumenaren kalitatea (4); irakaskuntzaren kalitatea (6); jokalarien kalitatea (11); kalitatea azpimarratu (7); kalitatea bermatu (7); kalitatea bermatzeko (6); kalitatea bermatzen (5); kalitatea erakusteko (6); kalitatea erakutsi (4); kalitatea hobetu (10); kalitatea hobetuko (4); kalitatea hobetzea (22); kalitatea hobetzeko (22); kalitatea hobetzen (8); kalitatea kontuan (8); kalitatea nabarmendu (8); kalitatea nabarmendu du (4); kalitatea neurtzeko (7); kalitatea neurtzen (5); kalitatea zehazteko (6); kantitatea eta kalitatea (4); kopurua eta kalitatea (5); lanaren kalitatea (10); lanen kalitatea (6); sistemaren kalitatea (4); taldeen kalitatea (4); uraren kalitatea (43); uren kalitatea (5); zerbitzuaren kalitatea (6); zerbitzuen kalitatea (4)

airearen kalitateak (4); bizi kalitateak (5); kalitateak hobera egin (4); zerbitzuaren kalitateak (4)

bizi kalitatean (9); bizitza kalitatean (4); hezkuntza kalitatean (5); kalitatean eragin (6); uraren kalitatean (7)

airearen kalitatearen (4); bizi kalitatearen (8); kalitatearen legea (4); uraren kalitatearen (5)

bizi kalitateari (6); kalitateari eusteko (5); uraren kalitateari (7)

kalitateko ekoizpenak (4); kalitateko hezkuntza (5); kalitateko mozkinak (4); kalitateko zerbitzua (8)

kalitatezko gaiak (4); kalitatezko hezkuntza (5); kalitatezko zerbitzua (9)


kalitatedun izond kalitatea duena, kalitatekoa.

Askotan ez dira gai izan inolako lan seriorik erakusteko, ez kalitatedunik ez kalitate gabekorik, ez gaztelaniaz ez beste hizkuntza batean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 73. orr.

Kontsumitzaile zorrotzak [...] biziki preziatuko ditu arrain, okela, barazki eta fruta lurrintsu freskoak eta horiek laguntzeko ardo kalitatedunak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 96. orr.


kalitu, kali, kalitzen 1 du ad animaliak eta animaliatzat hartzen direnak hil. ik akabatu.

Harritzeko da goizetik arratserat zenbat har, zizai eta ulitxa kalitzen eta garbitzen duen!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 64. orr.

Ikusi zuten hetaz ere akabo zaitekeela laster, baldin ez bazuten, elgar adituz, Frantzian berean kalitzen Erreboluzioneko suge bortitz ifernukor hori.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 157. orr.

Alabaina Xarlesek behin baino gehiagotan auzoko abereak kalitu zituen, jendeek kabalen desagertzea negartzeaz beste erremediorik ez zutela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.

Harkiek makila ukaldika kalituriko FLNko errebeldeak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.

Eta bihotzaren segeretuan zin egiten du, Etxauzko bizkondea bezala, zaldi xuri baten gainean, zilarrezko armadura bat soinean, arbasoen azkonarekin, lehengo Mauro edo Franko bezalako etsairik agertzen bada, gudukatuko dituela eta kalituko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 31. orr.

Baina nork daki arras hilak ote ziren labean sartzen zituzten mementoan; nork daki zinez kalitzen zituzten eta ez ote ziren garren artean hiltzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 187. orr.

Dudak ditudala ikasten baldin badu, kalituko nau.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 61. orr.

Fidelak ez diren emazteak kalitzeko xedea baizik ez zuen Oresten gisako serial killer bat ote zara?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 110. orr.

Nik uste emazte batentzat amets ederrena hori zen, noizbait haur baten ukaitea, horra non enekin hain goxoki egona zen Elena horrek kalitua bezala uzten ninduen bere ateraldi ezin sinetsizkoekin!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 66. orr.

2 irud/hed

Eta hantxet gelditu nintzen, minaren minez kalitua.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.

Lehenari ez nion ihardetsia ere, sobera kalitua gelditurik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 129. orr.

Enpresa gotorrek, prezioak hautsiz, kalitu nahi baitzituzten ttiki guztiak!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 29. orr.


kalitxa iz garatxoa.

Lepondoan pikardak, anitz eskumutur eta matrail bete kalitxa eta txitxabegi...  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 44. orr.


kalitxiki iz edontzi txiki kalimotxo.

Zakar erasan baitio kalimotxoaren eta kalitxikiaren azpikulturak geure gazteen sentsibilitateari.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 102. orr.


kalitz ik kaliza.

kalitzaile iz kalitzen duena.

Gainera armak, norberaren biziaren segurtatzailea eta etsaiaren kalitzaileak, nola erabiltzen eta artatzen ziren irakasten zieten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 18. orr.


kaliza (orobat kaliz eta kalitza g.er.) 1 iz kopa itxurako ontzia, mezan, sagaratzen den ardoa ezartzen dena.

Ostia eta kaliza sagaratuak altxatu zituenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1045. orr.

Urrezko kalizatik edaten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 342. orr.

Kalizaren ezpainak zapi bedeinkatuz igurzten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 169. orr.

Kaliza, korporal, aldare-oihal eta meza-oparitarako erabiltzen den oro ederra izan dadila.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 113. orr.

Erakustokian ikusten ahal diren kurutze, kalitza, eguzki saindu eta gauza sakratuen andana gaitz eta aberatsak burtxoratu naute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 135. orr.

Kutxa ustez bortxatuaren barruan hiru eki-saindu, lau kaliz eta kopoi bi gordetzen omen zituen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 88. orr.

Katalunian eta Proventzan aritu zen Kaliza Santuaren bila, Himmlerren aginduz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 256. orr.

· Mahmut Khanen begiak odol-kaliza bihurtuta zeuden.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 126. orr.

2 (atsekabearen edo nahigabearen irudi gisa)

Hastan kaliz hau eneganik...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 399. orr.

Azken tantaraino edan behar dugu gure patuaren kaliza mingotsa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 103. orr.

3 lorearen korolaren behealdea inguratzen duen estalkia, gehienetan hostoen kolore berekoa dena.

Ezpainak lili-kaliza bezalakoak ziren.  Elizen arteko biblia   2 Kro 4,5

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biziaren kaliza (3)


kalkaneo iz orpo-hezurra.

Kalkaneo leherketa-haustura bilaterala.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 88. orr.


kalkatu, kalka, kalkatzen 1 du ad eredu bat kopiatu, haren gainean edo azpian jartzen den paper edo ehun batean.

Gero irudi hura bera orri txuri handi batean kalkatu genuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 173. orr.

Pianoa jotzen zuen, oso gaizki, Blanco y Negrotik laminatxoak kalkatzen zituen eta gero pintatu egiten zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 231. orr.

Sinadura kalkatua omen zegoen, gardenkien laguntzarekin.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 158. orr.

Haren lana, hauxe: harrizko erliebeen gainean kalkatzeko papera zabaldu eta, haretxen gainean, orduak eta orduak pasa, klarion beltz batekin hura guztia harramazkatzen  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.

2 irud/hed

Adierazgarritasuna emoziozko eraginkortasun bezala begiratzen duten teoriak musikako eredu batetik kalkatuak izaten dira askotan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 257. orr.

Bigarren aldi honi "extatiko" deitzen zaio, eztanda bat iduri baitu, artelana "bere baitatik ateratze" bat [...]; egitura hori ikuslearengan indukzioz eragiten denaren antzeko prozesu psikiko batera kalkatzean datza, jakina, interes teorikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.


kalkatzaile iz kalkatzen duen pertsona.

Harritu egiten ninduen gure arte-jakitun paper-kalkatzaileak, eguzki-galdatan lan egin eta lan horretan bere opor eta aurrezki guztiak xahutzeko gauza baitzen, inork deszifra ezin dezakeen hieroglifiko-mordoa etxera eramatearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.


kalko 1 iz kalkatuz lorturiko kopia.

Kalko gainean eginiko marrazkiekin.  Berria - Kultura   2004-04-14

Zazpigarren kalkoraino bakarrik irakur zitekeen.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 44. orr.

Kalkoa oso ongi egina omen zegoen; kalkoa zela, baina.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 159. orr.

Hego Amerikako toki askotan ez dago sare telematikorik, eta txartelarekin ordaintzean kalkoekin egiten da.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

2 (hitz elkartuetan)

Hara non aurkitu dugun, kasualitatez, gurpil-kalkoak herrian dauden kamioiekin konparatzean, arrasto horiek alkate jaunaren Dodgeak utzitakoak zirela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 341. orr.

3 irud/hed

Jakobek bere semeei emandako bedeinkapenaren kalkoa da; batez ere, Joseren bi semeen gainean eskuak gurutzatzearen keinua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 954. orr.

Gogora dezagun gerra bien arteko Hungaria: Alemaniaren kalko txikia zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 9. orr.

4 hitz edo esapide baten osagai osagai eginiko itzulpena.

Ez da "citoyen" horren ordain gisa, jakina, "hiritar" kalko espainola inondik ageri.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 29. orr.

Eta oraindik gutiago ase nau, berriz, erdaren kalko hutsa dirudien euskarazko millorri horrek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 94. orr.

Erromatarrek, grezieratik kalkoa eginez, horri materia deitu zioten, jatorriz 'zura, egurra' esan gura zuen latinezko berba hautaturik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.

Hegoaldeko "euskara urbano" famatua dela eta, badirudi kalkorik gabe ezin daitekeela espresiboa izan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 10. orr.

Dirassarrek [...] ederki frogatzen digu kalkorik gabeko hizkuntzak ez duela zertan zurruna eta soraioa izan behar.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 10. orr.

5 kalko paper

Aldiko hiru kopia eginez kalko-paperari esker.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.

Juamanuel Garaikoa kalko paper beltzekin ibiltzen da beti.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalko hutsa (3)


kalkografiko izond metalezko xafla grabatuekin inprimatzeko teknikaz egina.

Aurten, honako ikastaro hauek eskaini dira: zeramikaren hastapenak, serigrafia zeramikoaren hastapenak, grabatu kalkografikoaren hastapenak, marmolezko eskulturagintza, zurezko eskulturagintza [...].  Berria - Kultura   2004-07-15


kalkulaezin 1 izond ezin kalkulatuzkoa.

Espazioaren zabaltasun kalkulaezinari so egin, munduen kopuru eta izari harrigarriari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 18. orr.

Baina ondorioak, hain zuzen gizarte moderno irekian, zeharo kalkulaezinak dira askotan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 27. orr.

2 kalkulaezinezko (orobat kalkula ezinezko) izlag kalkulaezina.

Garoñako zentral nuklearrari hamar urte gehiagoko bizia emateak «kalkulaezinezko hondamendia» sortuko luke.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

"Kalkula ezinezko kalte" horiek ez ziren horrenbesterako, zorionez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 312. orr.


kalkulagailu iz zenbakizko kalkuluak egiteko gai den tresna.

Txinatar bolazko kalkulagailuen baliokidea zen abakoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.

"Paskalina" deitu zitzaion XVII. mendearen erdi aldera Blaise Pascal frantses gazteak bere aitari laguntzeko asmatu zuen kalkulagailuari.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 98. orr.

Von Neumannek edozein kalkulagailu elektroniko baino azkarrago kalkula zezakeen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 193. orr.

Lastertasun handiko kalkulagailua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Gau luzeak pasatu nituen kalkulagailua esku batean, gora eta behera, kontuak egiten. Kalkulagailuko teklak hasi zen sakatzen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 83. orr.

Eskuorri batzuei begira zeuden gurasoak, eta kalkulagailuari joka.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 49. orr.

Sakelako edozein kalkulagailuk.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 99. orr.

Kalkulagailuaz baliatu da berriro, pisuaren arabera zenbat pilula dagozkion jakiteko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 97. orr.


kalkulagarri izond kalkula daitekeena.

Aseguru-etxeak giza arazoen erregulartasun kalkulagarrian oinarritzen dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 459. orr.

Ilargia dakusat, esate baterako, Tamaulipas basamortuaren gainean: argixeago besteetan baino, baliteke, baina dena den betiko masa kalkulagarri hori besterik ez da, gure planetaren inguruan jirabiran dabilena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.


kalkulatu, kalkula, kalkulatzen (orobat karkulatu g.er.) 1 da/du ad kopuru ezezagun bat lortzeko eragiketa matematikoak egin.

Kalkulatzeko makina miragarri bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.

Kopuru markatu haiek batuketa-makinan kalkulatu nahi nituen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 25. orr.

Orbitaren parametroak zehatz-mehatz kalkulatu ondoren.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Lehenengo n zenbaki osoen batura kalkulatzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 84. orr.

-Norabideak kalkulatuta ditut, kapitain jauna...  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 34. orr.

Zer pena enetzat! ez duzu karkulatzen ahal zenbatekoa!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 22. orr.

Taula baten begiratuz, hiruko erregela medio, eguneko intsolazioa zenbatekoa den kalkulatu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 73. orr.

Ekonomialariak gai dira merkataritza-zikloen uhin-luzerak kalkulatzeko Ekonomialariak gai dira merkataritza-zikloen uhin-luzerak kalkulatzeko..  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 459. orr.

Itzalaren luzera kalkulatu zutenean, jakin zuten piramidearen garaiera!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 45. orr.

Axelek sestanteaz kalkulatuko du, eguzkiaren deklinazioa kalkulatzen den bezala, hogei metroko altura dutela urgainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 231. orr.

Nostromoak kalkulatuko du 11 kilometro izanen direla mapan lerro zuzena eginez gero, baina izotz zolako arrakalak direla eta 29 kilometroko itzulingurua egin beharko dela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 323. orr.

Neurria nola kalkulatuko den zehatz jakiteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4550. orr.

Tresna bera elkarren oso bestelako ekintzak egiteko gauza zen: kurba baten luzera kalkulatu, irudi baten azalera zehaztu, solido baten bolumena kalkulatu, irudi baten grabitate-zentroa kokatu, [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

2 irud/hed

Don Pedrok hogeita hamabost urte inguru kalkulatu zizkion kapitainari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.

Kalkulatu du hala ere berandu iritsiko dela, hamar edo hamabost minutu berandu bederen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 142. orr.

-Beraz, zazpi bat ordu kalkulatu behar dugu lehenengo lerroetarako.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 128. orr.

Eskuan hartu eta pisua kalkulatu zion.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 118. orr.

Ongi kalkulaturiko arrisku baten gainean hitz egiten denean bezala.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 120. orr.

Arropak garbitzearena ondo kalkulatu behar izaten dugu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 206. orr.

Ondo kalkulatutako anbiguotasunak sorpresarako atea zabaltzen du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 228. orr.

Badirudi Silverio Lanzak berak mistifikazioen lanbroan bildu nahi izan zituela bere bizitza eta obra, ezkutaturik bizitzeko trikimailuak kalkulatu zituela eta misterioaren amaraunean preso geratu zela betiko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 173. orr.

Pentsakor geratu zen, kalkulatzen bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 103. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Erlijio bitxi bateko apezemearen keinu lehor eta kalkulatuak erabili zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.

Jubilatuen paradisua, ordenua eta antolamendu kalkulatua gogoko dutenen zerua.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 57. orr.

Begirada azeria eta kalkulatua zuen, eta Harryk ez zuen atsegin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 165. orr.

Ikusi gabe iragan bi asteetan, ilea moztu eta harrotasun kalkulatu baten ariora atondua zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.

Tenisean egiten zuten, kolpe zehatz eta kalkulatuez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adina kalkulatu (4); bankuak kalkulatu (3); kopurua kalkulatu (4); luzera kalkulatu (3); zehatz mehatz kalkulatu (3)

kalkulatutako politika dela (3)

azalerak kalkulatzea (3)

kupoa kalkulatzeko (3); maileguak kalkulatzeko (3); pentsioak kalkulatzeko (5)


kalkulatzaile (orobat karkulatzaile g.er.) 1 iz kalkulu matematikoak egiten dituen pertsona. ik kalkulugile.

V. mendeko indiar kalkulatzaileek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 248. orr.

Ez dira, ez esklaboak, eta ez estatuaren funtzionarioak, babiloniar edo egiptoar matematikari-kalkulatzaileak bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 183. orr.

Lehenengoak kalkulatzaile profesionalen bazkunekoak ziren, eta beren pribilegioak defendatzen zituzten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.

• 2 izond/iz kalkulatzen duena. (pertsonez)

Filmeko emakume hotz kalkulatzaile haiekin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 41. orr.

Oso bestelako jokamoldea izan zuen Mentxovek, hotza eta isila baita, kalkulatzailea bere zuzendarien antzera.  Berria - Kirola   2004-04-09

Neure buruarekin nengoen haserre, kalkulatzaile baten jokabide gupidagabea izan nuelako ikasketen gaiarekin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 62. orr.

3 (gauzez)

Negozioak bezain hotza, merkatua bezain kalkulatzailea iruditu zitzaion.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 174. orr.

Pentsamolde kalkulatzailea erabat nagusitu da gure aroaz; meditazioak alde egin digu  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 23. orr.


kalkulo ik kalkulu.

kalkulu (orobat kalkulo g.er. eta karkula g.er.) 1 iz kalkulatzea; kopuru ezezagun bat lortzeko egiten diren eragiketa matematikoen multzoa.

Zenbakiei buruzko kalkulua kalkulu aljebraikora hedatzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.

Kalkulu matematikoak eta metodo geometrikoak erabiliz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 790. orr.

Garuna baino hobea da konputagailu elektronikoa kalkulu aritmetiko bizkorrak egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.

Kalkulu astronomiko ororen doitasuna sinu-taularen zehaztasunean datza.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.

Kalkulu astrologikoek adierazitako data baino egun batzuk geroago.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 189. orr.

Harrezkero, kalkulu hutsezko zientziatzat tratatuko zuten geometria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 350. orr.

Probabilitateen kalkulua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 384. orr.

Jiuzhang Suanshuren txinatar tratatu handia [...], gure aroa baino mende bete lehenago idatzia eta erro kuboen kalkulua azaltzen zuena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.

Nehora abiatu aitzin, karkulak egin behar ditugu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 54. orr.

Haren kalkuluak guztiz zuzenak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 344. orr.

%0,5eko errorea gure aroa baino 2.000 urte lehenago egindako kalkulu batean!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.

Astrolaboarekin eginak ditut kalkuloak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 95. orr.

Gaur egun ze adin zukeen egin nuen kalkulua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.

Kalkulu eta esperimentu asko eta asko egin ondoren.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.

Irteerako gailu bat, kalkuluen emaitzak agertzen dituena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.

Eta buruz egin duzu kalkulua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.

Karkula frango ontsa eginik apailatu behar…  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 140. orr.

2 irud/hed

Arreta guztia joko horretan jartzera ohitu zen, buru ernez eta kalkulu hotzez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 113. orr.

Norberaren interes zuhurraren kalkulu hotzak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 394. orr.

Kalkulu erratua egin zuten nirekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.

Armategia ez egoteak kalkulu politikoa aldatzen du; daukazun erantzuna aldatzen du.  Berria - Mundua   2004-02-04

Ez noski zuhurtziagatik, edo kalkulu baten arabera, baizik eta haien nahitaezko hustasunagatik; hitz hutsek, buruko mina emateaz gain, enbarazu besterik egiten ez dutelako, eta jendea uxatu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 122. orr.

Kalkuloak huts egin dio.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 99. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kalkulu-makina guztiz txikiak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.

Pitagorasek ezarri zituen bikoititasunari dagozkion kalkulu-arauak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Azken datua kalkulu-erregelan suzko zifraz idatzirik begitandu zitzaidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.

INEMek gaur egun darabilen kalkulu sistemaren arabera.  Berria - Ekonomia   2006-01-04

Kalkulu zentroetan ikasitakoa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Kalkulu-okerrez beteriko paper pila handiz estalia zegoen nire mahaia.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 79. orr.

Kalkulu-akatsak argudiatu zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 289. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Matrize kalkulua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.

Konbinazio-kalkuluan bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.

Zalantza dago, ostera, lekuko horien denbora-kalkuluek ez ote duten huts egiten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 193. orr.

Irabazi-kostu kalkulua eginik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 178. orr.

Zehaztasun matematikoaren ordez probabilitate-kalkulua sartu behar da aritmetika politikoan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.

Barne-kalkulu politiko hotzak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 207. orr.

5 matematikaren adarra, tarterik gabe aldatzen diren kopuruekin eragiketak egitea ahalbidetzen duena.

Kalkulu infinitesimala (kalkulu diferentziala, kalkulu integrala).  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

Eudoxo Knidekoa, exauzioaren metodoa -kalkulu integralaren aurrekoa- sortu zuena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 80. orr.

Kalkulu diferentzialaren eta kalkulu integralaren aitzindaria izan zen, Leibniz eta Newton baino urte batzuk lehenago.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 344. orr.

Kalkulu diferentzialean, Euler-en metodoa, ekuazio diferentzialei dagokiona.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 393. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalkulu azkar (3); kalkulu bat egin (3); kalkulu batzuk egin (3); kalkulu diferentziala (6); kalkulu integralaren (6); kalkulu kontua (3); kalkulu politiko (4)

kalkulua egin (6); kalkulua egiteko (3); probabilitateen kalkulua (3)

kalkuluak ateratzea (3); kalkuluak egin (14); kalkuluak egitea (3); kalkuluak egiteko (11); kalkuluak egiten (17)

adituen kalkuluen arabera (4); egin dituen kalkuluen (4); egin dituzten kalkuluen (5); egindako kalkuluen (10); egindako kalkuluen arabera (9); eginiko kalkuluen (5); eginiko kalkuluen arabera (5); gure kalkuluen arabera (4); haren kalkuluen arabera (4); kalkuluen arabera (88); kalkuluen orria (4); nire kalkuluen arabera (7)

karkulak egin (5); karkulak eginik (6)

karkulan ari (9); karkulan ari dira (4)


kalkulugai izond kalkulatzeko modukoa.

Kalkulugai bihurtu dugu aukera.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 165. orr.


kalkulugile iz kalkulu matematikoak egiten dituen pertsona. ik kalkulatzaile.

Haien kalkulu-metodoek [...] berezkoak eta pertsonalak ematen zuten, kalkulugile bakoitzak bere bidetik bereganatuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

Kalkulugile miragarri batzuek jakin-mina piztu zuten hemezortzigarren mendean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.


kalkulutxo iz adkor kalkulua.

Saihetsetako bi gaztetxoen aitona izateko modukoa (berrogei bat urte zaharragoa, nire kalkulutxoen arabera).  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 202. orr.


kalma iz barealdia.

Purrustarri ingurura joana zen kalma zuria baliatuz itsasoan zabal lema estiborrera zarratuta.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 37. orr.

Burdinak harrotu egingo nau une batez, gero haize bako kalma zurian geldituko da nire burua, dilindan, lepoa hautsitako bandera.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 147. orr.


kalmarazi, kalmaraz, kalmarazten du ad barearazi, lasaiarazi.

Baina, amerikarrek jokoa kalmarazi zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 189. orr.


kalmatu, kalma, kalmatzen 1 da ad baretu, lasaitu. (pertsonak)

"Kontrola hadi...!" errepika hori etengabe zetorkidan gogora baina inondik ere ez nintekeen kalma, rugby partidu bortitzenen hastapenean bezala, zainak arrunt altxatuak bainituen... Ez bazara kalmatzen, auto honen gidatzen ari den faxistak bide bazterrean utziko zaitu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 13. orr.

Kalma hadi, hitzordua finkatuko diagu Etxarri jaunarekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.

Alta, bezperan bezala, zigarro batek kalmatuko ninduen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 48. orr.

Aitamei eta niri begiratuz, Colette entseiatu zen amaren kalmatzera.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 54. orr.

2 (gauzak)

Gertakari dorpeak, duela zonbeit urte jasan bazituzten, Rwandan, iduri du bazterrak kalmatzen edo goxatzen ari direla.  Herria   2003-03-17

Aski urrundu ondoan eta bazterrak kalmatuak zirela segurtatu ondoan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 61. orr.


kalonje iz elizgizon karguduna, katedral bateko biltzarreko kide dena.

Pierre Narbaitz kalonjea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 149. orr.

Piarres Andiazabal euskaltzain kalonje adiskideak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 162. orr.

Eliza hartako kalonje izana zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 677. orr.

Legegizona eta San Rufino katedraleko kalonjea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 197. orr.

Katedraleko kalonje alki bat libre izanen zen pundutik, alki hori ematen zioten.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 113. orr.

Jean Pierre Ouret Katedraleko Kalonje izendatua da, diosesako artxibetako arduradun geldituz.  Herria   2005-06-30

Kalonje bat lehendakariaren aholkulari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gedeon izeneko kalonje (3); katedraleko kalonje (5); orreagako kalonje (3); salaberry kalonje zenaren (3); salaberry kalonje zenari (3)

katedraleko kalonjea (4)


kalonjeburu iz kalonjeen burua.

Bikarioak, patriarkak, bonezak, santonak, kapeilauak, kalonjesak, egoitzadunak, kalonjeburuak, kalonjeburuordeak, herrixkako kalonjeak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 240. orr.


kalonjeburuorde iz kalonjeen buruaren hurrengoa, eta, egoera jakin batzuetan, haren ordezkoa.

Bikarioak, patriarkak, bonezak, santonak, kapeilauak, kalonjesak, egoitzadunak, kalonjeburuak, kalonjeburuordeak, herrixkako kalonjeak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 240. orr.


kalonjego iz kalonjetza.

Eskaini baitzidaten Nafarroako Erret Kontseiluko kargu bat Iruñeako hirian aurkitzen dena eta Katedraleko kalonjego batek apaintzen duena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 206. orr.


kalonjekide (corpusean kalonje-kide soilik)

Bestelakoa izan du zinez Lafittek baina zinez laguntza haundikoa, Etienne Salaberry, bere Uztaritzeko kalonje-kidea.  Herria   2001-11-01


kalonjesa (Euskaltzaindiak desegokitzat jotzen du -(t)sa atzizkidun formak ugaltzea) iz emuakumezko kalonjea.

Bikarioak, patriarkak, bonezak, santonak, kapeilauak, kalonjesak, egoitzadunak, kalonjeburuak, kalonjeburuordeak, herrixkako kalonjeak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 240. orr.


kalonjetza iz kalonje kargua.

Zera, diru-eskean hortxe izaten omen dute beren kalonjetza elbarri eta besamotz gelditzen direnak, baina hala ere; horrela ba, bide batetik edo bestetik, aberats izango zara eta zorioneko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 167. orr.


kaloria 1 iz beroa neurtzeko erabiltzen den banakoa, gramo bat uren tenperatura ºC bat igotzeko behar den bero kopuruaren kide dena.

Gramoko 0,24 kaloria da airearen bero espezifikoa: balio apal samarra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

Minutu bakoitzeko bi kaloria jasoko eta bereganatuko lituzke zentimetro koadroko txapatxoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.

Minutuko kaloria eta erdi inguru: 1.5 edo 1.7.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 152. orr.

2 (elikaduran)

Kaloria edo, hobeto esanda, kilokaloria (mila kaloria) erabiltzen da elikagaiak edo erregaiak duen energia kantitatea adierazteko unitatetzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.

kaloria askoko elikadura.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Gorputzari ematen dizkiogunak baino askoz kaloria gutxiago erretzen ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Gizentasuna gure gizarteko arazo larria da eta kaloria gutxiago kontsumitu behar dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Guztiei kaloria gutxiko dieta jarri zieten; batzuei gantz askokoa, eta besteei hidrato karbonoetan oinarritua.  Berria - Gaiak   2006-03-02

Ximurrak esku artean zeukan freskagarri kaloriaz hustua tentazio eskasa zen niretzat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Munduko Elikagaien Programak finantzazio eskasa duela-eta hartu du neurria eta mila kaloriako anoak baino ez ditu banatuko.  Berria - Mundua   2006-04-29

3 (hitz elkartuetan)

Fitxa batzuk bete ditut eguneroko kaloria kopurua neurrian hartzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 233. orr.

Egunean premiazkoa genuen kaloria kopurua sabeleratuko genuen ahamen bakarraz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 105. orr.

Gosetearen aurkako borroka ez da soilik kantitate eta kaloria arazo bat.  Berria - Harian   2005-01-28

· Gutxi gorabehera 250 ml ur eta 350 kcal bero (350 janari-kaloria) galtzen ditu pertsona nagusi batek egunero arnasan botatako airean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaloria gutxiago (3)


kaloriko izond kaloriei dagokiena.

Oso balio kaloriko handia du alkoholak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 197. orr.


kalorimetro iz kaloriak neurtzeko gailua.

Kalorimetroak garbi uzten zuen auzia: 3.015 K.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 36. orr.


kalostra iz baranda, bereziki harrizkoa.

Klaustro handi batean (Museo Nazionale-n), uko egin nion bere Baedeker gidaliburua entzuteari, kalostraren karelean eseri eta egunkari italiar bat irakurtzen saiatu nintzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.

Harri landuzko kalostra batek mugaturiko mailadi zabal batetik iristen da apaiza aldare honetara.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 169. orr.

Ukondoak kalostran jarrita barre egiten duen neska batek. Kalostrarik gabeko eskailera da, harlandu handiek osatua, karrikatik sukaldera doana.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.

Biseanbiseko ziegatik neure modulora noalarik, galeriako kalostran dauzkat lagun guztiak, behera begira, trinketeko ikusleak balira moduan, nire zain.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 141. orr.

Besoak inarrosten zituzten ontziko pasaiariek kalostran pilatuta.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 50. orr.


kalostrape (orobat kalustrape g.er.) 1 iz eliz ataria, elizpea. ik apiriku

Mundu bat gaitza aurkitu da Andre zenaren ehorzketetan, Arrangoitzeko eliza eta kalostrapea beteak zirelarik.  Herria   2001-10-11

Goizaldera Baionako katedraleko kalostrapera joatea deliberatu zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 289. orr.

Elizako kalostrape hormatuan biltzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.

Gerlako hilen marmolezko zerrendan duzu Pierra, elizako kalostrapean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 190. orr.

Hobe zenuke aterperatzea, mezetara ez baldin baduzu nahi, kalostrapera bederen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 158. orr.

Eliza ondoko kalostrapearen itzulia egin genuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 69. orr.

1706eko apirilaren 18an Herriko premuek, usaia zuten bezala, beren biltzar nagusia Anhauze elizako kalostrapean egin zutela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 21. orr.

Irriño bat, bi solas erretore etxeko kalostrapean, esku fereka bat... gazteak ziren, eta elkar maite zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.

Apezpikutegitik katedralaren kalustraperarako bidean gindoazela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 25. orr.

• 2 hed arkupea.

[Baionan] ibai ondoko kalostrapean dauka saltegia.  Berria - Harian   2006-02-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elizako kalostrapean (5); elizaren kalostrapean (3); katedraleko kalostrapean (7)


kalostraperatu, kalostrapera(tu), kalostraperatzen da ad kalostrapera joan.

Jendetza gaitzak airoski kantatzen zuen anjelusa oihar, bikotea kalostraperatu zen familiaz setiaturik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 309. orr.


kalpar (orobat galpar g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kalpar agertzen da) 1 iz adatsa; ile multzoa.

Kapela kendu eta kalparra igurtzi zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 252. orr.

Joan komunera, kendu makarrak, hustu maskuria, garbitu muturra, orraztu kalparra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 115. orr.

Inork buru atzean begiratuko balio, orbaina aurkituko luke kalparraren azpian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 454. orr.

Burua makurtu eta bi hatz errukiorrez haztatu zuen kalparreko ile urria.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 108. orr.

Kalpar lehoi-kolorea zeraman, luze-luzea, kizkurtua garondo aldean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 89. orr.

Haren muturrezur lakatza, haren kalpar luze zarpaila.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.

Asto zahar bat ematen duk hire hortz handiekin eta kalpar zuri horrekin!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.

Ikusgarria izan zen mendian gora kalparra zuri-zuri zuten txirrindularien argazkiak ikustea.  Berria - Kirola   2004-05-07

Hatzak pasatu zituen loki batetik bestera, kalpar harrotua berdindu eta soilgunea estaltzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.

Bere horretan, berriz, Frank Zapparen kalpar frisatua.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 60. orr.

Buru luzea, zepilluaren moduko kalpar sarri tente gorriarekikoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.

Tropak [...] asaldatzen zituzten, euren galpar beldurgarriak noranahi astinduz, eta zaldunek ezin zuten orroek iztuturiko zaldirik lasaitu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.

Eskola-ume hankaluze bat zen Viky, kalpar hori motzaren erdian erretena zuena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 149. orr.

Ur oxigenatua eman zuen kalparrean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 233. orr.

Higuinik ez zidala ematen erakusteko, musu ematen nion, eta horrelakoetan ere kalparretik heldu eta aldendu egiten ninduen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 374. orr.

2 pl

Bizar hazia zeukan, kalpar nahasi eta zikinak, arropa narrasak, usaina halamoduzkoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 198. orr.

Esku hotz batek kalpar luzeak baztertu zizkidan aurpegi paretik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

Beti ere ispilua lagun, eskuz apaldu nituen neure kalpar urri harrotuak, zapal-zapal utzi arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

Isats leunak, txirikorda askatuak, kalpar kizkurrak, hiru mailako mototsak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.

Buru gaineko kalpar latzak gogotik ferekatu nizkion, amultsutasuna mozorrozteko xedea zuen zakartasun gehiegizkoaz  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 306. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alabaina, behin diziplina batera sartuz gero, eta jerarkian behetik gora hasi, utzi litezke kalpar-bizarrak luze.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 142. orr.

4 ((hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Neskak -pistola bat gerrikotik dilindan daraman kalpar-motzak- begi-bistako gogo txarrez hartu du manatua.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 11. orr.

Eta ez-dakit-zer esan nion uluka gazte kalpar-horail izerditu hari.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.

5 irud

Itsas uhinen kalpar apartsua Baleamendi deitzen duten harkaitz tzarraren kontra.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

Artilezko galpar eskegiek bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 421. orr.

6 ile kalpar

Esku batean koati baten izterrezurra ezarri zion; bestean, ile kalpar luze bat, andrazko batena zirudiena.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 111. orr.

Ezkerreko es. kua zabaldu orduan, eta ile kalparra erortzen utzi zuen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalpar latz (8); kalpar luze (3)


kalpardun izond kalparra duena. ik kalpartsu.

Sorbonako irakasle kalpardunen kapela klasiko horietako bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.

Gizaje kalpardun hura, bere arrano-begiradarekin eta bere arte-, zientzia- eta literatura-diletantismoarekin [...] ausardia handiko engainatzaile bat baizik ez zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 63. orr.


kalpartsu izond kalpar sarria duena.

Lagunaren eskuin eskua jostetan ibili zen pixka batean martxa-aldagailu laxoan, eta bidea hartu zuen gero bere buru gain kalpartsura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Agure kalpartsua burugabekeriak esaten ari zen oraindik,  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.


kalparzu izond kalpartsua.

Asto kalparzu bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.


kalte 1 iz norbaiti edo zerbaiti beste norbaitek edo zerbaitek eragiten dion edozein eratako galera edo hondamena.

Uztak desegin, bazterrak pozoitu, [...], gaitz kutsakorrak hedatu eta beste kalte asko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 169. orr.

Zer desohore, zer kalte, zer bihozmin damugarri ekar lezakeen haren kondenatzeak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 160. orr.

Egia erran, gauzak halako gisaz eratuak dira non, kalte baino biziki gehiago abantaila sortzen baitzaie gizakien gizarte komunetik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 441. orr.

Kalte baizik ez die desiratzen bere arrebaren heriotza eta familiaren desohorea ekarri duten guztiei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 152. orr.

Eskuren baten babesak kalte orotatik libratu izan balu bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 72. orr.

Era guztietako kalte eta gaitzak sorrarazteko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 52. orr.

Euri azidoaren kalteak, oraindik ere noraino iristen diren ez dakigunak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 123. orr.

Bere erlijioan kalte eta galera jasan duelako ustean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 29. orr.

Bada, izan ere, errakuntza onik, egilearentzat kalte ez baina ongarri gerta daitekeenik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 343. orr.

Arriskua ikusi eta gorde egiten da zentzuduna, heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.  Elizen arteko biblia   EsZ 22,3

Eragindako kaltearen araberako kopuru bat ordainduz, kaltea konpontzearren.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 51. orr.

Seme baten odola mendekatu behar duen ahaideak ez dezala kaltea handiagotu beste semea hilez.  Elizen arteko biblia   2 Sm 14,11

Ohiko dezentziaren legeak pixkaren bat zikindu beharra sortzen bada, hainbat kalte.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 83. orr.

2 (izenondoekin edo izenlagunekin)

Osora geroz eta kalte handiagoak ekarriz.  Elizen arteko biblia   1 M 1,9

Beste 27 uholde makur, kalte handiak sorturikoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.

Bizi bitez euren gogara, gutxi batzuk galtzea asko galtzea baino kalte txikiagoa baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 397. orr.

Kalte gutxiko bospasei atentatu obratuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 76. orr.

Oroitzen baitziren Demetriok Israeli egindako kalte izugarriez.  Elizen arteko biblia   1 M 10,46

Harriaren minbizia deitu zaion kalte berezi hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

A ze oilo koadrilla! Kalte baino ez diote egiten.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 16. orr.

750 milioitako kalte materialak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 318. orr.

Kalte eragiletzat hartzen badugu gaitza.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 95. orr.

-Kalte sendaezinik behintzat ez du.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 275. orr.

Kalte iatrogenoa esaten zaio horri, "medikuak edo botikak eragindako kaltea".  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 379. orr.

Sekulako kaltea egiten digu horrek guri.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.

Izugarrizko kaltea gertatuko zen bi aldeetan.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 63. orr.

Gizakia ageriko kalteak atsekabetzen duela.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 14. orr.

Itzulbiderik gabeko kalteak gertatuko ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 225. orr.

Konpondu ezinezko kaltea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.

Jatorrizko kalteak jo ditu hastapeneko giza naturaren lehen gizakia eta, haren ondotik, giza naturaren belaunaldietan sortu edo sortuko direnak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 93. orr.

Bekoki-lobuluko kalteak gehiago aztertzeko aukera eman dute gerrako zaurituek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 234. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hezur bat hausten denean, hiru kalte mota gertatzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.

Biktimentzako kalte-sariei dagokienez.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 115. orr.

Operazio hori beirazko ontzitan saiatu genuen aurrena, baina zati-zati egindakoen kopurua kalte-zulo handiegia gertatu zitzaigun.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

· Pentsamolde horrek, ordea, albo-kalte ezinago larriak eragiten ditu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 108. orr.

Eta honako maisu-kalte hau ere, zure oroimenari beste zaztada bat egiteagatik edo, kargu hartzera datorkizu orain.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.

4 -en kalte -en kaltean.

Hara bada, bizkonde, zeure buruaren kalte ari zara.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 484. orr.

· Gero beheranzkoan jo bahau gerrikoak, hire kalte, etxekalte!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 44. orr.

Sestaokoen kalte, hara joan baitira ijitoak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 102. orr.

Geopolitika arazoak ekonomiaren kalte.  Berria - Ekonomia   2006-04-16

5 -en kaltean (86 agerraldi, 22 liburu eta 48 artikulutan; orobat kaltetan 154 agerraldi, 36 liburu eta 87 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian -en kaltean agertzen da)

Nolatan pentsa dezakezu, jauna, nagusiaren kaltean jokatzen dugula?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 382. orr.

Erasoa jo orduko jabetu behar zuen [...] taldearen kaltean ari zela.  Berria - Kirola   2004-06-05

Lesa maiestateko krimenetan, erregea egiten zen ondasun guztien jabe, errudunaren seme-alaben kaltetan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Erritmo eta musikaltasuna gailentzen da nabarmenki, esanahiaren kaltean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 207. orr.

Batzuetan opakotasuna nagusitu da gardentasunaren kaltean.  Berria - Harian   2005-11-05

Bainan zer negozio xuxen? noren onetan eta noren kaltetan?  Herria   2005-02-03

Estatu zentralizatuagoa bilakatuko da Alemania, lander edo estatuen kaltean.  Berria - Mundua   2006-03-11

Lau txatalen arteko josturak nabarmenegi geratzen dira zenbaitetan, liburuaren batasunaren kaltean.  Berria - Kultura   2006-01-24

60º C-ren jiran elementu ugari desegiten edo aldatzen dira, osasunaren kaltean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 48. orr.

Lehenengoak gaiztoak, bigarrenak friboloak, denak geure kaltean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 158. orr.

Ni ere erotu samarrik nengoen, baina nire kaltean, eta alemanak, berriz, beti besteen kaltean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 39. orr.

Bestea nola edo hala, inoren kaltetan bazen ere, bere sakelan dirua sartzeko irrikaz.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 136. orr.

Zeuen buruaren kaltean ari zarete...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 106. orr.

Bere buruaren eta bere etxekoen kaltetan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 203. orr.

Euskara bantua (POTT) ere izugarri hedatzen ari omen da, benetako euskararen kaltean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 171. orr.

6 -en kaltez -en kaltean.

Puntuz puntu baieztatu zizkidan ilegorri bular-handiaren informazioak nirearen kaltez zituen gehigarri nabarmenenak: disketeen lapurreta, ordenagailuaren manipulazioa, bala-zorroaøø.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.

7 kalte egin ik kaltetu 2.

Bidaiak kalte egin dit.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 104. orr.

Kalte egin al dizu edariak?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 336. orr.

Ez jan hainbeste ogi, kalte eginen dizu.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 71. orr.

Bakardadeak kalte egiten dit. Zein naziori egiten dion kalte merkataritzan aritzeak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.

Gorrotatzen dugunari kalte egiteko ahalegina, Hira deitzen da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 311. orr.

Baina mihiak galdu zaitu, zere argudioak zure kontra baitaude eta kalte egiten baitizute.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 115. orr.

Hasieran beldur zen bisitari gautarrak ez ote zion kalte egingo.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.

Zerk egiten digun kalte, zerk mesede.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 15. orr.

Bere buruari egiten ziola kalte.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 112. orr.

Asko begiratu behar da zerk egiten duen on, hartzeko, eta zerk kalte, jaurtitzeko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 127. orr.

Horrelako zerbaitek ez dio kalte egingo.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 71. orr.

Inork ere ez dizue kalterik egingo.  Elizen arteko biblia   1 M 5,48

Orfidal erdi bat behin hartzeak ez dizu kalterik egingo · Bere familiari hainbeste kalte egin zion gizona.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 77. orr.

Bat egin zuen jentilekin eta kalte handiak egin herrian.  Elizen arteko biblia   1 M 1,52

Ezin ditut ontzat eman zuen batzarrak, on baino kalte handiagoa egiten baitizuete.  Elizen arteko biblia   1 Ko 11,17

A ze oilo koadrilla! kalte baino ez diote egiten.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 16. orr.

Egiten diguten kalte guztia itzultzerik ez dago.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 158. orr.

Gobernadorearen dekretuak mesede gehiago egiten ziek kalte baino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 97. orr.

Morganak basoan harrapatu zuen Lancelot, gaztelura gonbidatu, eta bertan eduki zuen atxilo, kalte gehiago egin ez zezan.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 42. orr.

Zidakos ibaiak Kalagurrin egindako kalte ikusgarriak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 232. orr.

8 kalte ekarri

Kalte ekartzen dio bestalde, Errege Jaunaren ospeari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 168. orr.

Horrek erabilgarritasunari kalte ekarriko ziola.  Herria   2004-11-25

Baina kalte ekarri didan zerik ez dut ukan.  Berria - Kultura   2004-09-03

Azkenean SAGAk proposamen horren betetzea deliberatu du, pentsatuz katzaka segitzeak luzara kalte ekarriko ziola.  Herria   2005-12-15

Europako Batasunera sartu berri diren hamar herrialdeek ez diote «kalterik ekarriko» Nafarroako ekonomiari.  Berria - Ekonomia   2004-06-17

· Zer onura eta zer kalte dakarten gizakientzat.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 481. orr.

Eta patua, egunero mehatxu eta kalte ustekabeak ekarriz, eta haiekin gure norabidea nahastuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 122. orr.

Zibilizazioak kalte handia ekarri die hirietako zakurrei.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 176. orr.

Nire karrerari kalte baino on gehiago ekarri zion tentsiorik gabeko trenpe espirituala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 37. orr.

Zer kalte ekarriko dizue eguraldiak hotzera egin du, eta horrelakoak esateak?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 90. orr.

9 kalte eragin

Entzumenean kalte eragiteko bezain zarata ozenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.

Erabakiak Euskadiko PPk hartu beharrean Madrilgoak hartzeak kalte eragin dio alderdiari.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Bere taldeko ofizial batek hein hartaraino niri kalte eragin izanaz desenkusatzera etorria zela erran dit.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 280. orr.

Bristolgo Unibertsitateko ikertzaileen arabera, partikula toxikoak umetokiraino irits daitezke eta umekiari kalte eragin diezaiokete.  Berria - Gaiak   2004-09-07

· Leherrarazitako bonba-autoak zenbait kalte eragin zituen aipatu eraikinean.  Berria - Mundua   2004-12-30

Orduko 170 kilometroko haizeteak kalte handiak eragin zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.

Horrek ez die kalterik egingo behekoei baina guri bai, kalte larria eragingo digu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 203. orr.

Errepideak txikitu eta kalte latzak eragin zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

Ingurumenean kalte larria eraginen lukeelako.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 192. orr.

Delituen larritasuna gizartean eragindako kaltearen arabera neurtzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 10. orr.

Uhinen maiztasunaz gain, intentsitateak ere eginkizun handia du sonarrek eragindako kaltean.  Berria - Gaiak   2004-11-03

10 kalte-galera kalteak eta galerak, damu-domaiak. ik damu 8.

Atzera eginarazi zietela alemaniarrei, eta berriro armaz hartu zituztela gure gudu-oineko lubakiak; baina, nire ingurumarian ikusi ahal izan nuenez, sekulako kalte-galeren ordainetan izan zen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.

11 kalte izan1 da ad

Aurrekoen esanera egokitzea kalte da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 257. orr.

Bazter ikuska ibiltzea ez dela kalte, munduaren berri hola jakiten ahal dela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 51. orr.

Baina ametsak ere ez dira kalte. Ez duk kalte izanen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 76. orr.

Ustela kalte da, izan ere, eta ona murriztu ez baleza ez luke usteltzeak kalterik. maitasun berriak adiskidetasun zaharren kalte direlako topikoa gezurtatzeko egokiera genuen eskura.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 225. orr.

Arimarendako kalte izan arren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 14. orr.

-Lanbide guztientzat duk hau kalte, horratik!  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 182. orr.

· (adizkia ezabaturik) Galdu egin dut; niretzat kalte.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 145. orr.

Beretako kalte, Soriak ez ohi zuen aholkurik onartzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.

-Haientzat kalte! -esan zuen Cadinek, bukatu ondoren-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 383. orr.

Zuretzat kalte! -oihu egin zion Quenuk-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 367. orr.

12 kalte izansup_2 du ad

Nago Videgainen Erdi Aroko kronika beltza beren bibliografian sartzea ez luketela batere kalte izanen euskal filologoek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 271. orr.

Hezetasuna kalte zuela eta miletan hobe zela artoa ereinik, honek laket baitzuen zangoak lur bustian ukaitea eta burua iguzkira.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 99. orr.

Nolabait elkar kontsolatzeko modua aurkitu badute oraingoz, zer kalte du ba horrek?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 342. orr.

13 kalte-ordain (orobat kalteordain g.er.) kaltearen ordaina.

Epaileak familia bakoitzari 4.112 euroko kalte-ordaina ematea erabaki zuen.  Berria - Gaiak   2004-03-27

Autobideak bere landetxe gainetik edo bere baratzetik igaro behar bazuen, kalte-ordaina eman beharko zioten.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 48. orr.

Arrantzale-kofradiei eman beharreko kalte-ordain gehienak ordaindu dituztela.  Berria - Gaiak   2004-09-11

Lanpostu berria lortu eta kalte-ordaina jaso zuten.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 59. orr.

Marshall Uharteetako atoloi batek kalte-ordainak eskatu dizkie AEBei.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Kalteordainak itundu dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Azoka hartan ibili ziren nire arbaso asteasuar eta albizturtarrek kalte-ordaina merezi zutela pentsatu nuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 36. orr.

Seguruenik kalte ordain ederra eman beharko digute.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 140. orr.

Altzairutegia itxi ostean jaso zuen kalte-ordainarekin taberna erosi, eta izena aldatu zion.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 67. orr.

Ohorearen zentzuak ere horrelako bekatuak kalte-ordaina behar duela esaten zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 98. orr.

Nehork ez du, kalte ordainaren itxaropenean, bere buruari kalterik egitea desiratuko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 313. orr.

Irizpide horiek ez dute ezertarako balio ordea kalte-ordaineko sistemarik eta enplegu-bulegorik batere ez duten herrialdeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 139. orr.

Onar ezazue opari xume hau kalte-ordaintzat.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 141. orr.

Xabier Izko de la Iglesiari, bi heriotza zigor, 27 urte, sei hilabete eta egun bat, eta kalte ordainak ordaintzea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 99. orr.

Epea berriz negoziatzen ez bada, kalteordain handiei aurre egin beharko die Navalek.  Berria - Ekonomia   2006-02-15

· Legea leundu egiten zen, zertarako eta, epaiketaren aurretik bi alderdiak, bata froga izugarri baten beldurrez, bestea kalte-ordaintxo bat hartzeko moduz, beren gorabeherei eta gorrotoei amaia emateko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 206. orr.

14 kalterako izansup_1 da ad

-Onerako da, kalterako baino gehiago. Ardo hutsa nahiz ur hutsa edatea kalterako da; ur-ardoa edatea, berriz, atsegingarri.  Elizen arteko biblia   2 M 15,39

Baina pentsatu nuen ez zela kalterako izango hari bake-opari gehigarri bat igortzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.

Eztabaidan ziharduten ea kalterako ala mesederako izango ziren Uralez beste aldera jazotzen ari ziren gertaera latzak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.

Alfer-alferrik izango da, kalterako ez bada.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 105. orr.

15 kalterako izansup_2 da ad (-en atzizkiaren eskuinean) -en kaltean izan.

Beldur naiz aldaketa hori ez ote den nire kalterako izanen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 361. orr.

Bigarren aukerari heldu zioten hamabi-hamahiru urteko ikasle haiek guztiek, eta ez dut uste inoren kalterako izango zenik hautu hori.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 193. orr.

Eskualde hortako bizilagunen eta ingurumenaren kalterako.  Herria   2003-01-28

Balio erantsiaren banaketa mozkinen kalterako aldatzea ez zen izan soldaten indexazioaren ondorio bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

agindutako kalte (5); egin dio kalte (5); egindako kalte (9); egiten die kalte (10); egiten dio kalte (10); eguneko kalte ordaina (8); eragindako kalte (9); euroko kalte (55); euroko kalte ordaina (44); euroko kalte ordainak (7); ingurumenari kalte egin (5)

kalte anitz (5); kalte arinak (10); kalte asko (9); kalte egin (303); kalte egin zion (11); kalte egindako (26); kalte eginen (14); kalte eginez (10); kalte egingo (97); kalte egitea (25); kalte egiteko (61); kalte egiteko arriskua (6); kalte egiten (266); kalte egiten dio (27); kalte egitera (6)

kalte ekarriko (6); kalte ekologiko (6); kalte ekologikoak (6); kalte ekonomiko (6); kalte ekonomikoa (5); kalte ekonomikoak (6); kalte eragin (12); kalte eragiten (5); kalte ez egiteko (5); kalte fisikorik (7); kalte gehiago (28); kalte gehiago egiten (8); kalte gehien (44); kalte gehien jasan (8); kalte gutxiago (11); kalte gutxien (9); kalte handia (158); kalte handia egin (60); kalte handia eragin (13); kalte handia eragiten (11); kalte handiagoa (25); kalte handiagoa egin (10); kalte handiagoak (9); kalte handiak (109); kalte handiak egin (10); kalte handiak eragin (21); kalte handiak izan (15); kalte handien (5); kalte handiena (9); kalte handienak (10); kalte handirik (33); kalte handirik ez (8); kalte haundiak (7); kalte ikusgarriak (6); kalte itzela (5); kalte izugarria (8); kalte izugarriak (6); kalte konponezinak (9); kalte larria (19); kalte larriak (24); kalte larriak eragin (8); kalte larririk (6); kalte material (38); kalte material handiak (20); kalte material ugari (7); kalte materialak (69); kalte materialak eragin (20); kalte materialak eraginez (14); kalte materialik (5); kalte morala (5); kalte moralengatik (5); kalte nabarmena (6); kalte nabarmenak (5); kalte nabarmenik (5); kalte ordain (63); kalte ordain gisa (10); kalte ordaina (187); kalte ordaina eman (14); kalte ordaina eskatu (10); kalte ordaina jaso (11); kalte ordaina jasotzeko (11); kalte ordaina ordaindu (8); kalte ordainak (281); kalte ordainak emateko (24); kalte ordainak eskatu (12); kalte ordainak eskatuko (7); kalte ordainak jaso (22); kalte ordainak ordaintzeko (10); kalte ordainaren (7); kalte ordainei (7); kalte ordainen (34); kalte ordainen truke (6); kalte ordainetan (9); kalte ordainez (6); kalte ordainik (31); kalte txikiagoa (9); kalte txikiak (10); kalte txikiak eragin (7); kalte ugari (13); kalte ugari eragin (5); kalte zuzena (5)

milioi euroko kalte (5); on baino kalte (7); urtegiak kalte egindako (5); zer kalte egin (8)

egin diezaiokeen kaltea (5); egindako kaltea (28); eragindako kaltea (12); izugarrizko kaltea (10); kaltea egin (12); kaltea egina (15); kaltea egina dago (5); kaltea eginda (5); kaltea egiten (10); kaltea eragin (13); kaltea eragiten (15); kaltea jasan (6); kaltea konpondu (5); kaltea konpontzeko (8); nolako kaltea (11); sekulako kaltea (8); zer nolako kaltea (5)

egin kalteak (6); egindako kalteak (14); eragin ditzakeen kalteak (11); eragindako kalteak (57); eragindako kalteak konpontzeko (8); eragiten dituen kalteak (9); jasandako kalteak (5); kalteak arintzeko (11); kalteak aztertu (5); kalteak egin (9); kalteak egiten (5); kalteak ekar (5); kalteak ekarriko (5); kalteak eragin (52); kalteak eragin zituen (12); kalteak eragingo (11); kalteak eragitea (7); kalteak eragiten (12); kalteak gutxitu (5); kalteak gutxitzeko (10); kalteak izan (42); kalteak izan zituen (10); kalteak jasan (20); kalteak jasango (6); kalteak konpondu (5); kalteak konpontzeko (19); kalteak murrizteko (5); kalteak ordaindu (6); kalteak ordaintzeko (9); nolako kalteak (9); sortutako kalteak (8); uholdeek eragindako kalteak (5)

eraginen lukeen kalteari (5); kalteari buruzko txostena (5)

kalteaz ohartarazi (8)

eragindako kalteei (7); kalteei aurre egiteko (10)

eragindako kalteen (18); sortutako kalteen (5)

eragindako kalteengatik (9)

kalterako izan (24); kalterako izango (26)

kalterik egin (138); kalterik egin gabe (28); kalterik eginen (15); kalterik egingo (83); kalterik egiten (95); kalterik ekar (5); kalterik ekarriko (7); kalterik eragin (29); kalterik eragingo (13); kalterik eragiten (9); kalterik handiena (20); kalterik handienak (5); kalterik izan (16); kalterik jasan (12); kalterik sortu (6); kalterik txikiena (5)


kaltedun iz kalte jakin baten hartzaile gertatzen den pertsona.

Adiskidantza apalesten duzu; eta ero-ero hordikeriari emana, kontutan hartu gabe malurak eta ahalkea, ez duzu plazerrik eta kaltedunik baizik bilatzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 233. orr.

Mendekuaren kaltedunak. Kaltedun nagusi gertatu zirenak, gizarteko sektorerik ahulenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 194. orr.

Ikuskatuak zituen jadanik begikotasun handiz gerla-kaltedun haiek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 232. orr.


kaltegabe 1 izond kalterik egiten ez duena.

Urea kaltegabea da, kantitate txikitan behintzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.

Lehenengoz lehorreratu zirenean, ordu arte ezagutzen ez zuten arraza bateko itsas animaliatxo kaltegabeen itxura zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 174. orr.

Halako munstroa irudikatu nuen joandako hilabeteetan, non harriturik geratu bainintzen zein kaltegabea, zein normala ematen zuen ikusita.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 292. orr.

Hasierako bere zorakeriak kaltegabeak izan ziren guztiz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Uste izatekoa zen Ahnenerberen jarduna ez zela lan kaltegabe horietara mugatuko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 104. orr.

Kultur elementu itxuraz hutsal eta kaltegabeenari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 258. orr.

Zure adin bertsuko gazte kaltegabea nintzen.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 181. orr.

Lasai-lasai irensten dugu, kaltegabea delakoan, propaganda.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 169. orr.

Gizena, harroa, eta kaltegabea iduri zuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 84. orr.

2 kaltegabeko (orobat kalte gabeko) izond kaltegabea.

Kaltegabeko jolasa zirudien, eta umeek ere dibertigarri irizten zioten amamak etengabe erabiltzen zuen Lou Pan iparrorratzari.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 131. orr.

Beldurgarrizko sarraski bat egin zuen bere adiskide kalte gabekoen artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 87. orr.


kaltegabetasun iz kaltegabea denaren nolakotasuna.

Aristokrazia gaitasunik gabea bada, horretaz baliatzen den diktadorea ohartuko da bere tresnaren kaltegabetasuna tresna horren berorren kamustasunak baliogabetzen duela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 84. orr.


kaltegarri 1 izond kalte egiten duena, kalte ekartzen duena. ik kaltegile.

Mutil hura alferreko izakia bazen, ni hori baino okerragoko zerbait nintzela: tipo kaltegarri eta gaiztoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 148. orr.

Oso ideia galgarriak hedatzen ari nintzela eta kaltegarria nintzela nire ikaskideentzako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 180. orr.

Piztia kaltegarriak desagertaraziko ditut, eta ez da gerrarik izango.Leku hauetan kirats eta lurrun kaltegarriak sortzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.

Inguruko basoetako sute kaltegarriak direla eta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 91. orr.

Elikagai kaltegarri eta mesedegarriez.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 81. orr.

Alderdi onuragarri eta kaltegarriak izango ditu, nolanahi ere, fenomeno horrek.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.

Belar-ur kaltegarriz sorgindutako gizakiak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 65. orr.

Gaizkiulertu kaltegarriak ez daitezen sor.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 226. orr.

Bestalde, kanpoko oreketan ere eragin kaltegarria zuen aurrekontu-politikak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Sustraitik atera hain fruitu kaltegarriak ematen dituen landarea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 212. orr.

Aurkitzen dira, berebat, hilgarriak diren urak ere, lurreko zuku kaltegarriak zeharkatzeagatik beren baitan indar pozoitsu hori jasotzen dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3830. orr.

Ardura handiz uxatzen zuen melankoliaren gaitz guztiz kaltegarria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.

Juduen kanporatzeak (1492) izan zituen ondorio ezin kaltegarriagoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

2 (izan aditzarekin)

Beharrezkoa ez den oro kaltegarria da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 122. orr.

Ez bezate besterentzat eskandalu-bide eta norbere arimarentzat kaltegarri izango den lanbiderik har.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 137. orr.

Gehiegikeria hura kaltegarri zaiela.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.

Hau ere guztiz kaltegarri zitzaion begietako gaitzarentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 590. orr.

Neurri haiek kaltegarriak ziren eta are galgarriak ere interes pribatuentzat, baina behar-beharrezkoak egoera larri hartan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 95. orr.

Urtebetez lanik egin gabe egotea kaltegarria izan zen niretzat.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 63. orr.

Posible al da emakumeen arteko maitasuna munduko leku batean ona eta osasungarria izatea, eta beste leku batean, berriz, txarra eta kaltegarria?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 74. orr.

Bere gaitzentzat olioa oso kaltegarria baitzen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Alferrikoak direla, eta ondorioz kaltegarriak, gizonaren berezko sentimenduen kontrako lege guztiak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 62. orr.

Izan ere, nazio batentzat kaltegarriagoak dira doilorkeriazko delituak kemenezkoak baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 102. orr.

Ezjakintasun itsua sasijakinduria bezain kaltegarria ez bada ere [...].  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 112. orr.

Bi ikuspegi arrunt kontrajarri badirela gure kasuan eta, biak berdin kaltegarriak baitzaizkit, nahi nituzke bi hitzez argitu.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 141. orr.

Eskarmentuak erakutsi digu ondorioak arras kaltegarriak zaizkigula.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 86. orr.

3 (bestelako aditzekin)

Latino Amerikako zordun handien barne-merkatuen murriztea kaltegarria gertatzen zitzaien estatubatuar esportazioei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

Azidoak kaltegarri gertatzen ziren beste kontu batzuengatik: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.

Borroka armatuaren eta kale borrokaren aurka nago ni, guztiz, etikoki suntsigarri eta politikoki kaltegarri iruditzen zaizkit eta.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 105. orr.

Kaskamotzei hori, gehienak bizarginak eta xaboigileak baitziren, negoziorako kaltegarria iruditu zitzaien.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 173. orr.

Ugaritasun horri kaltegarri iritzirik, Frantziako Batzar Nazionalak neurriak batzea erabaki zuen, garai guztiek, lurralde guztiek eta gizaki guztiek mundua neurtzeko modu bera izan zezaten.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 161. orr.

Egoera hura ezin kaltegarriagoa suertatu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 255. orr.

4 (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean)

Diotenez, pipa erretzea osasunaren kaltegarri da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 55. orr.

Osasunaren kaltegarri diren gauzak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 477. orr.

Lurmendu zuenean bakoitza bere erara eta nahierara zabaldu ziren, lurraldearen kaltegarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.

Bits itsusia leundu eta garbiturik ere, jarraituko du ozpin eta gorputzaren kaltegarri.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras kaltegarri (3); gauza kaltegarri (3); guztiz kaltegarri (3); kaltegarri gerta (3); kaltegarri gertatzen (3); kaltegarri izan (23); kaltegarri izanen (4); kaltegarri izango (5); ondorio kaltegarri (10); osasunarentzat kaltegarri (3); osasunerako kaltegarri (3); oso kaltegarri (5)

eragin kaltegarria (17); gizakion osasunarentzat kaltegarria (3); gizartearentzat kaltegarria (3); gorputzarentzat kaltegarria (4); guztiz kaltegarria (5); kaltegarria iritzi (3); kaltegarria izan (56); kaltegarria izanen (7); kaltegarria izango (17); kaltegarria izanik (3); onuragarria edo kaltegarria (3); osasunarentzat kaltegarria (7); osasunerako kaltegarria (5); oso kaltegarria (43)

gauza kaltegarriagorik (3)

eragin kaltegarriak (11); guztiz kaltegarriak (3); ingurumenarentzat kaltegarriak (3); kaltegarriak izan (25); kaltegarriak izango (8); ondorio kaltegarriak (44); osasunarentzat kaltegarriak (8); osasunerako kaltegarriak (10); oso kaltegarriak (9)

eragin kaltegarriaren (3)

ondorio kaltegarrien (4)

ondorio kaltegarriez (3)

ondorio kaltegarririk (5)

kaltegarritzat hartzen (3); kaltegarritzat jo (6); kaltegarritzat jotzen (3)


kaltegarritasun iz kaltegarria denaren nolakotasuna.

Bekatuaren kaltegarritasuna.  Elizen arteko biblia   Erm 7,13

Horiek, izan ere, ur beroaren kaltegarritasuna izaten dute, sufrea, alunbrea eta betuna, eta edaten direnean gorputzean sartzen dira, eta zainetatik barneratuz nerbioak eta artikulazioak erasaten dituzte, eta puztuz gogortu egiten dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3770. orr.

Berehalaxe isurtzen dute kanpoko ingurune urtsura, eta, han, diluitu, eta kaltegarritasun maila galtzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.


kaltegile 1 iz kalte egiten duen pertsona. ik kaltegarri.

Demagogoa, gaiztoa, kaltegilea, aberatsei gorroto eta pobreei maitasunik ez ziena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 229. orr.

Gure kulturan, sufritzeak arima arazten duenez, penaz eta sufrimenduz ari den kaltegilea ez dela gaiztoa pentsatzeko joera dago.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 221. orr.

Kaltegilea jatorriz zorduna da: aurreneko giza jarduera trukea eta salerosketa izan baitzen, gizakiak bere burua balio-emaile, tasatzaile eta tratularitzat zuen harro, ordaingarri bilakatzen zuen guztia.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.

2 kaltegarria.

Bi praktika horiek «kaltegileak» dira bezeroentzat, eta horregatik aurkeztuko dituzte salaketak auzitegietan.  Berria - Ekonomia   2006-04-28

Biziaren ehunak erretzen ditiztek, eguzki-errainu kaltegileak bailiran.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 113. orr.


kaltekor izond ipar kaltegarria.

Laspelki kaltekor batzuekin airea ari dugu pozoinatzen!  Herria   2002-09-05

Ondarkin horiek, izan urtxo arroltzearen heineko pikorrak ala eskuaren beteko taloak, denak kaltekorrak dira.  Herria   2003-01-14

Noiz nahi aditzen da haxix hori droga "eztia" dela, beste batzuen aldean ez hain kaltekorra.  Herria   2004-04-22

Egia gordez edo gorde nahiz plantatu baita, haste hartan harturik erabaki bat ezin konprenitua, ezin onetsia eta guziz kaltekorra: untziaren urruntzea español ekarri uretarik […] hortakoak direnek garbi ikusten zutelarik untzia bi parte egiteko heinean zela ordukotz.  Herria   2002-12-19

Europak hamabi "zikintsuen" kontrako guduka sinatu du, zikintsu horiek direlarik industrian edo laborantzan ere erabiltzen diren pozoinki zernahi, ingurumenaren eta osasunaren kaltekor haundiak denak ere, jada Stokolmeko akordioan joanden maiatzean kondenatu zirenak.  Herria   2004-11-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laspelki kaltekor (3)


kalteordain ik kalte 12.

kaltetsu izond kaltegarria.

-Eta ezin duk beste nonbait pentsatu? kaltetsua duk denbora asko egitea eskusaduan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 32. orr.


kaltetu, kalte(tu), kaltetzen 1 da ad kaltea jasan.

Herrialde horretan 13.000 pertsona kaltetu ziren uholdeetan.  Berria - Mundua   2004-09-21

Leherketak berez egoitzaren mendebaldea suntsitu zuen, baina barneko elektrizitatea eta informatika sare guztia erabat kaltetu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Partenon zaharra, Grezia aldean, bere bizitzako 24 mendeotan baino gehiago kaltetu da, azken 24-30 urteotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

Herenegun kaltetu zen erreaktorea [...] 1975. urtean hasi zen lanean.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Ez da zelula hilen geruza horregatik kaltetzen dena, epidermisaren azpiko geruza baizik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.

Kalteturiko zati txikiak, bada, berehalaxe konpontzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

Bizkar-muina kalteturik duten gaixoek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Birmoldatzen motelenak diren ekonomiak izango dira enpleguan kaltetuenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

Kasurik gehienetan umeak eta emakumeak izan ziren kaltetuenak.  Berria - Gaiak   2006-01-28

· 2 (erabilera honetarako, Euskaltzaindiaren Hiztegian kalte egin agertzen da) du ad kalte egin.

Sevillan, tornado zurrupari bat pasatu zen, aireportutik gertu: 75 auto kaltetu zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 474. orr.

Zeren, Jainkoaren errukiaz eta graziaz, nire arima kaltetu ezin duenean, gorputzaren premiak eragozten saiatzen baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 633. orr.

Biak adiskide bainituen orduan eta ez bat ez bestea kaltetu gabe jokatu bainuen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 205. orr.

Zer eta homosexualak bakarrik kaltetuko lituzkeen minbizia!  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 18. orr.

Orain artekoak ongi azaltzen digu gai honetan eskubideen desmasiak zerga-kopurua urritu egiten duela eta ogasunak berak ezin duela herritarra kaltetu, bere burua ere kaltetu gabe.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 90. orr.

Ez du, halaber, liburuaren azken partea kaltetu nahi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 47. orr.

1998aren erdian Erreserba Federalaren eta Japoniaren Bankuaren esku-hartze hitzartuak behar izan ziren, yena areago jaits ez zedin [...] eta eskualdeko beste diruak kaltetu ez zitzan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 171. orr.

Herri etimologiak kalteturiko hitzen desitxuraketa mailak ez ditu funtsezko desberdintasunak sortzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 217. orr.

Mitch urakanak kaltetuen aldeko elkartasun-afaria.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 175. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

OMEk herrialde kaltetuak laguntzeko eskatu du.  Berria - Gaiak   2004-01-28

Estatuak departamendu hau lurralde kaltetuen zerrendan ezar dezan.  Herria   2005-08-11

Odol-globulu kaltetuen hemoglobinak gernua belzten duelako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 246. orr.

· Baina gaizkilea txiro zelarik, kaltea ezin bazuen diruz edo lurrez ordaindu, orduan kaltetu/hartzekodunari zordunaren gorputza torturatzeko eskubidea ematen zitzaion.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.

Goruen suntsipenak eragindako zuzeneko eta zeharkako kaltetuei ematen zitzaizkien diru-sariak bertan behera utzi ziren.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

Asteburuak Poliedroan pasatzen ditu, kaltetuei laguntzen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 100. orr.

Zaurituak, atxilotuak, deportatuak eta orotariko egurtuak eta kaltetuak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 106. orr.

· Lehenik eta behin, ez da dirudien bezain kaltetu-erraza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 232. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herri kaltetu (3); kaltetu guztiak (3); kaltetu guztiei (3); kaltetu kopurua (3); kaltetu nagusia (4); larri kaltetu (5); pertsona kaltetu (4)

herrialde kaltetuei (4); kaltetuei elkartasuna adierazi (4); kaltetuei laguntzeko (3)

gerrako kaltetuek (3)

gerrako kaltetuen (6); gerrako kaltetuen elkarteak (3); kaltetuen aldeko (3); kaltetuen egoera (5)

ekonomia kaltetuko (3)

kaltetuta geratu (3); oso kaltetuta (5)

gehien kaltetutako (3); itsasikarak kaltetutako (5); kaltetutako herrialdeetako (3); uholdeek kaltetutako (3); urakanak kaltetutako (3)


kaltetuezin (corpusean kaltetu ezin soilik) izond ezin kaltetuzkoa.

Kanpoko aldea, berriz, esan zitekeen Orthanc Dorrearen parekoa zela, gogorra, iluna eta leuna, suak eta altzairuak kaltetu ezina, suntsiezina.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 113. orr.


kaltiar izond kaltetua.

Gorrotoaren kaltiarrak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 88. orr.

Badaki kalkulatzen gizon batek egin ahal dituen izugarrikeriak oro bere burua arriskuan jarri gabe; eta arriskurik gabe izateko krudel eta gaizto, emakumeak ditu kaltiartzat hautatu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 59. orr.


kaltzada ik galtzada.

kaltzedonia iz silizearen aldaera.

Hiriko harresiaren oinarriak era guztietako harribitxiz zeuden apainduak: lehenengo oinarria jaspez, bigarrena zafiroz, hirugarrena kaltzedoniaz, laugarrena esmeraldaz, [...].  Elizen arteko biblia   Ap 21,19


kaltzidiar iz Greziako Kaltzidiako herritarra.

Aldi batez eraginkorra izan zen korintiar eta kaltzidiarren kolonizazioaren erantzuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 316. orr.


kaltzifikazio iz ehun organiko batean kaltzio gatzak kokatzea.

Fabryren arabera, CO2 kopurua handitu ahala, izaki horiek ahuldu egiten dira, karbono dioxidoak kaltzifikazioan duen eragina dela eta.  Berria - Gaiak   2004-07-17


kaltziko iz kaltzioari dagokiona, kaltzioarena. ik kaltzio 2.

Ur sulfatatuak (sulfatatu kaltzikoak eta sulfatobikarbonatatu kaltzikoak).  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sulfatatu kaltzikoak (3); sulfatobikarbonatatu kaltzikoak (3)


kaltzio 1 iz gai bakuna, metal zuria eta biguna, 845° C inguruan urtzen dena (Ca; at. z. 20).

Lehen aipatu dizut leizeko estalaktitaren eta ahoko hortzaren arteko antza: biak kaltzioaren erreakzio kimikoari esker sortzen dira.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 43. orr.

Neuronek kaltzio nahikorik ez dutenean agertzen bide da epilepsia.  Berria - Gaiak   2004-08-08

Odolean beti dago kaltzioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 184. orr.

Konposatu inorganiko bat da hezur-minerala, kaltzioz, fosforoz, oxigenoz eta hidrogenoz osatua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Aste batzuetan ohean dagoen gaixoak hezurretako kaltzio asko galduko du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 35. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kaltziko.

Gelatinak baditu kaltzita- edo aragonita-kristalak (kaltzio karbonato edo klarionaren kristal-formak): otolitoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Azido urikoa, kaltzio fosfatoa eta kaltzio oxalatoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 199. orr.

Hipotalamoko sodio- edo kaltzio-kontzentrazioa handituz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 265. orr.

Uzkurdura abiarazteko behar den kaltzio ioien kontzentrazioa ezin da handitu difusioaren bidez ez bada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Kaltzio anpuluak eta estradiol injekzioak hartzeko agindu zidan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 31. orr.

Horregatik, normala baino apalagoa izan zen eguneko kaltzio-hartzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 35. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hiru atomo oxigenori eta bat kaltziori loturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 296. orr.


kaltzita iz kaltzio karbonato naturala eta kristaldua (CaCO3), izadian hainbat formatan agertzen dena.

Lezen (Araba), parkearen erdian, kaltzita ateratzeko proiektu bat aurkeztu zen 2004an, baina herritarrek atzera bota zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Ezingo dute Lezeko kaltzita ustiatu, kobazuloa parkearen barruan baitago.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Urtean 100.000 tona kaltzita erauzteko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Lezeko kaltzita meategia.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Gelatinak baditu kaltzita- edo aragonita-kristalak (kaltzio karbonato edo klarionaren kristal-formak): otolitoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaltzita erauzteko (4)


kaltzoi iz boxeolariaren galtza motza.

Normalean, horrelako kaltzoiak maileguan eskuratzen zituzten jendaurreko borroketarako, norberak erositakoak ez ziren klub osoan bizpahiru baino gehiago izango.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 54. orr.


kaltzoin ik galtzoin.

kaltzontzilo ik galtzontzilo.

kalu iz

-Lolita, atera ezan beste kalu bat hiretzako ere: ideia bat eman didan, ideia on bat eman didan...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 58. orr.


kalumnia 1 iz gezur beltza, fede gaiztoz eginiko salaketa gezurrezkoa.

Lau dira nagusiki gure anai-arreben kontra egin ditzakegun delituak: kalumnia, lapurreta, lizunkeriak eragindako delituak, eta hilketa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 232. orr.

Ez haiz libratuko kalumniatik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 115. orr.

Oraintxe bertan kalumnia bat zabaldu du bere aurka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 107. orr.

Kalumniak botatzea.  Berria - Harian   2006-05-03

Baimena eskatu zidaten Papiri mezu bat bidaltzeko nire defentsan, traizioarena kalumnia bat zela esanez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.

Horiek kalumniak dituk, klase-gorroto baten barne-adierazpen zikinak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 352. orr.

Bertutea bera ere ez zaie itzurtzen kalumniaren erasoei.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 47. orr.

Kalumniaz eta salaketaz baliatzen ziren etsai bihozgabe, ahaltsu eta nekaezin haiek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 213. orr.

«Kalumniazko salaketak» egiteagatik hasi dira bi epaileak kasua ikertzen.  Berria - Mundua   2006-04-16

2 (hitz elkartuetan)

Jaurlaritzak «terrorismoa diruz laguntzen» zuela esan zuen Buesak eta kalumnia delitua egin zuela iritzi zion Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Bere kontra zein Habiben aurka «kalumnia kanpaina» abiatu izana leporatu zion CIAko zuzendari George Teneti.  Berria - Mundua   2004-05-26


kalumniatu, kalumnia(tu), kalumniatzen du ad fede gaiztoz salaketa gezurrezkoa egin.

UA «kalumniatu, iraindu eta difamatu» zuelako jarri du salaketa Benitok.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen eta kalumniatzen zaituztenen alde.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 159. orr.

Kalumniatzen duen ahoak hil egiten du.  Elizen arteko biblia   Jkd 1,11

Sarritan gertatzen da hau, baina utzi dezagun alde batera, esan bezala, inork pentsa ez dezan nire hitzetan entzulearen axolagabekeria kalumniatzen dudanik edota gizakien gorreria.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 196. orr.


kalumniatzaile iz kalumniatzen duen pertsona.

Marshal Villeroi kalumniatzaile zahar lotsagalduak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 230. orr.

Baina gobernu orok, errepublikar zein monarkiko, kalumniatzaileari ezarri behar dio akusatuari egokituko zitzaiokeen zigorra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 53. orr.

Kalumniatzaile doilor baten gisa zigortua izatea, besterik ez zuen lortuko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

· izond Lekuko faltsu eta kalumniatzailea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 220. orr.


kalustrape ik kalostrape.

kalutxo iz

-Emaion hik egiten dakinan kalutxo horietako bat euskaldun urkakume honi, bihotza.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 57. orr.


kalvindar ik kalbindar.

kamafeo iz irudi bat irarria duen harri bitxi obalatua, bereziki onizea.

Erromatarra da, hemezortzi urte ditu, aurpegia eta ilea Botticelliren Venusena; baina espresio basatiago bat, basatia eta gozoa aldi berean, begi sentsualak eta ile horia, aurpegi leun garbia eta itzalik gabea, kamafeo baten eztitasunez zabaltzen den bizkarra, harmonia sutsuko bularraldea bere garaipenezko lineak airean […].  Berria - Kultura   2004-08-01


kamaina 1 iz ohe modukoa, arrunta.

Dussel datorrenean, nire gelan lo egin beharko du, Margoten ohean, eta hark kamainarekin konformatu beharko du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 75. orr.

Ohea eskale baten etzanleku edo kamainarekin nahas ez dadin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 363. orr.

Lastozko kamaina batean etzaten da, zerua aterpe.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 131. orr.

Mikel txabolara iritsi eta kamainan etzan zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 73. orr.

Han, kamainetan etzanda, zenbait soldadu zeuden lo, eta beste batzuk sutondoko epelean berotzen ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.

Margoten kamaina tolesgarria da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

Atzealdean, berriz, gelaxka bat zegoen, komunaren aurrean, eta hozkailu txiki bat txoko batean, telebistarekin batera, lo egiteko kamainaren ondoan. Kamainan etzanda, isiltasuna zentinelen oihuek bakarrik urratzen dutela, zutaz pentsatzen dut.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 109. orr.

Zeldara sartuta, Lakatos ikusi nuen bi kamainetako batean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 69. orr.

-Zein... kamainatan egin duk lo hik? -galdetu diot.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 113. orr.

Beheko kamaina berari utzi nion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

2 (itsasontzietan)

Belaontzi handietan egin gura nituen fortuna-egunetako lehenak, kamainan etzanda eman nituen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 14. orr.

Gernua bai, halaxe egiten nuen, kamainatik jaitsi barik, kaiku taxuko ontzi batean, eta gero hura, egunean behin edo bitan, Maisuak husten zuen itsasora.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 20. orr.

-Marinel guztiek gordetzen dute katuren bat kamaina azpian.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 140. orr.

Nire kamainaren oholean ipini zuen zangoa, bota lotzearren.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 223. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ahots batek urruma egin zuen kamaina-ilaran.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kamainan etzan (5); kamainan etzanda (4)

kamainaren ertzean (4)


kamaleoi ik kameleoi.

kamamila 1 iz konposatuen familiako basalandare usainduna, zurtoinak gehienetan etzanak, eta loreak erdigune biribil hori batez eta hosto zuriz osatuak dituena (Matricaria chamomilla edo Chamomilla recutita).

Belar berdeko alfonbra zoragarri batek, larruzko beroki bat bezain ugaria, milioi bat margarita edo kamamila lorek apaindua, betetzen ditu puskailak azken zokoetaraino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 151. orr.

Apangotik indioak jaitsi dira euren kamamila-errosario, euren erromero, euren ezkai sortekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 117. orr.

Aldazek mapa zabaldu zuen goroldio ihartuaren gainean, eta lagunak makurtu zirenean kamamila besterik bereizi ahal izan ez zuten basabelarren lurrun sarkorrak jo zituen hirurak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 111. orr.

2 kamamila-loreekin egiten den egoskin sendagarria.

Kamamila edaten ari dela, lekuaren biluztasunari erreparatzen dio.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 171. orr.

Kamarerak kamamila ekartzen dit, kikara ukitzen dut, oso bero dago.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Laranjazko freskagarria Leirerentzat eta kamamila beroa Amaiarentzat.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 35. orr.

Kamamila berdea jarri diote kikara gorri batean gizonari.  Berria - Kultura   2004-10-23

-Beharbada kafea barik kamamila hartu behar zenuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 105. orr.

Mutiko urduria nintzelako aitzakiarekin kamamila ematen zidaten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 81. orr.

Niri gauez kamamila ematen zidan lo harrarazteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 79. orr.

Kamamila prestatzea nahi al duzu? -Maritxuren ahotsa baltsamoa duk hire barren zaurituan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kamamila hartu (3); kamamila kutsu (3)


kamara ik kamera.

kamarada 1 iz lagunkidea.

-Kamaradak frontean dira, jauna -erantzun zidan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 111. orr.

Entzuna zutela han beste kamarada batzuek faxista oilobusti bat harrapatu zutela.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 121. orr.

Erail dituzten kamaradak zauzkatek hor, depositoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 243. orr.

-Stalin kamaradak Atlantikoraino hedatuko dik laster armada gorria.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.

Beharrik Mao kamaradak putzura botako ditu laster, bestela euskal misionistek katolikotu eginen lukete Asia osoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 54. orr.

Soinujoleak Nik banuen kamarada bat piezari ekin zion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 11. orr.

2 (deiki gisa)

-Gu ez gaituk anarkistak, kamarada! -haserretu egin zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 110. orr.

-Osasuna, kamarada! -esan zidan haiekin zegoen agure itxurako batek.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 110. orr.

-Kamarada! -ukabilaz egin zuen agurra.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 173. orr.


kamaraderia iz lagunkidetasuna.

Ezin zuela, Idazlearenganako, pasio humanorik nabarmenduko zuen bestelako sentimendurik agertu, afektuzko kamaraderia batetik harantzago.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 90. orr.

Hain inozentea suertatu ez zen kamaraderiazko begirada hartan erantzuna bilatzen saiatu zen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 105. orr.


kamaradun ik kameradun.

kamarera (Euskaltzaindiaren Hiztegian zerbitzari agertzen da) iz kafetegi edo hotel zerbitzaria, emakumezkoa. ik kamerari1.

Joan hadi kafetegian ari den kamarera horrengana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 344. orr.

Imintzio bat egiten diot kamarerari eta berehala dator.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Kamarerak kamamila ekartzen dit, kikara ukitzen dut, oso bero dago.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.


kamarero (Euskaltzaindiaren Hiztegian zerbitzari agertzen da) 1 iz kafetegi edo hotel zerbitzaria, gizonezkoa. ik kamerari1.

Klubetan lan egiten dugun kamareroak oso berandu oheratzen gaituk.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 176. orr.

Keinu egin zion kamareroari hurbiltzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 230. orr.

Kamareroak garagardoak gure aurrean utzi eta gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 56. orr.

Hemengo kamarero batek, propinekin bakarrik, egundoko dirutza irabaz lezake gau bakarrean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 31. orr.

Kamareroa mahaiak prestatzen ari dela larunbata delako, afariak izango dituztelako.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 9. orr.

Barra txikian zegoen kamareroa ere atera da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 239. orr.

Hurbildu eta postre-zerrenda irakurri die kamareroak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 130. orr.

Kamarero putakume hauek gero eta gogaikarriagoak dira, pentsatu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 169. orr.

Eta bazkaltzeko garaian, berriz, gu kamarero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 119. orr.

Kamareroa hurbildu zitzaidan eta lagundu egin ninduen berinaki poxiak biltzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.

Norbaitek esan zuen bezala, putek eta kamareroek kalean egunargiz diosal egiten dizutenean, garaia da hiriz aldatzeko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 10. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hoteleko kafetegian aritzen zen kamarero lanetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.

Los Angelesko greziar egunkariak haren argazki bat publikatu zuen kamarero jantzian.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 213. orr.


kamarote iz itsasontziko gela.

Adolfek presaka zeharkatu du korridorea, bere kamarotea eta laguntzaileen gelak lotzen dituena.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 13. orr.

Kamarote batean datza lo eta, karelean, tipo eder belztua zigarretak erretzen ari da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 252. orr.

Beheko kamarotera eraman nuen kamera, eta hantxe topatu, lehenengoz, neure gelakidea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

Ni kamarotera sartu nintzenean, goikoan zegoen eserita, txartelaren arabera; baina biontzat erosoagoa zen, nik uste, bera beheko ohean kokatzea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

Kabina-klaseko kamarote bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.


kamastra iz kamaina.

Segituan oheratu zituen umeak piraten kamastretan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 195. orr.

Lasto hotsak kamastraren aldean...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.

Ongi afaldu, sexu harremanez goxatu eta kamastran lo gelditu zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 107. orr.

Etxetxo batean nengoen, zeinak etxola edo borda baten karantza baitzuen, lastozko kamastra baten gainean  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 465. orr.


kameleoi (orobat kamaleoi g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kameleoi agertzen da)) 1 iz muskerraren antzeko narrastia, mihi-luzea, azalaren kolorea ingurukoarenera egoki dezakeena (Chamaeleo chamaeleon)

Iguana bat; kameleoi bat, eta hiru urteko boa bat kristalezko bere kaiolan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

Hurbilduko da leihora, begiratuko dio kameleoi batek euli bati begiratuko liokeen bezala, eta disparatuko du eskua, zast.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 83. orr.

2 irud/hed

Bere anatomiak David Bowie kameleoi zaharrak baino zimur gehiago erakusten ditu-eta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.

Inork bere jarrera-aldaketaz galdetzen zionean, "kameleoia naiz, baina ez gizartea baino gehiago", esaten zuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

Askotan gure barrutik ari gara, baina beste batzuetan kamaleoi samarrak ere bagara.  Berria - Kultura   2004-03-13

Berlusconik ere kameleoi itxura hartu du, sektore guztiak pozik uzteko.  Berria - Harian   2006-04-09


kameleondito iz

Kameleoi, kameleontidoen familiako narrasti saurioen izen arrunta.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 158. orr.


kameleonismo iz kalemeloia bezalakoa denaren jarrera.

Halaber, «gogor» salatu dute EB-IUk AHTren aferan darabilen «kameleonismo politikoa».  Berria - Euskal Herria   2004-06-10


kamelia 1 iz lorategietako zuhaixka, hosto berde dirdaitsuak eta arrosaren antzeko lore ederrak, baina biribilagoak eta usaingabeak, ematen dituena.

Kamelia handiaren hosto lodiek eta lore sorta oparoek sortzen zuten geruza trinkoak ez zuen uzten udaberriko eguzkia igarotzen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 65. orr.

Bazirudien arratseko argia igeri zebilela kameliaren adaburuan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 65. orr.

Tenplu hartako kameliak laurehun urte omen ditu eta bost koloreko loreak loratzen dira zuhaitz handian han-hemenka.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 64. orr.

Kamelia handian zegoen lore multzoa ez omen zen hain ederra eguzki betean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 64. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kamelia mota bat (Camelia sasanqua). Kyôtoko Tsubaki tenplua lorez betetzen zuen kamelia-arbola petalo-galtzailea.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 63. orr.

Kamelia lorea delikatua da oso, ez hotza eta ez eguzkiaren galda jasan ezin dituena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 141. orr.

Kamelia loreek sortutako lilurapena.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 64. orr.

3 landare horren lorea.

Arrosaren ondoan, munduko loreetan ederrenetakoa duzu kamelia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 141. orr.

Hark beti esaten zidan orkideak eta kameliak ez zirela nire duineko loreak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 255. orr.

Kameliaren kastakoa zara, ederra baina usainik gabekoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 142. orr.

Kamelia eder zuri bat, herdoil orbanik gabea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.

Cadinek bi loreri bakarrik zien begirune handia: amiñi lore zuriari eta kameliari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.

Eta kamelia gorriak, multzo handitan, hosto artetik geroaren iragarle ausart.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 109. orr.

Eta bular aldean josita daukan izar horiak ere kamelia horiaren antza du.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kamelia arbola (5); kamelia petalo galtzailea (3)


kamelu ik gamelu.

kamera (orobat kamara g.er.) 1 iz argazkiak, edo zinema edo telebista iduriak hartzeko tresna.

Aparatu zinematografiko guztietan kamera da ikus daitekeenarekin lotura estuena duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 172. orr.

Kameraren mugikortasun hori zinemaren hasiera- hasieratik egin zen ia, lehendabizi oinarri mugigarriren baten gainean jarriz (ontzia, beribila), eta geroago, kamera arindu zenean, bizkarrean erabiliz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 207. orr.

Kamera sorbaldan hartuta.  Berria - Kultura   2004-02-20

Kamera filmatzen ari den leihoko pertsianak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 270. orr.

Zientzialari gazte batek eskuan zeukan hezur txiki bat ari zen kamera enfokatzen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 110. orr.

Mahaira jesarri zen, bere Contax kamera dotorea hantxe utzita.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 116. orr.

"Super 8" kamera zahar bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.

TBko kamerak bertan zirela ohartuta.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 23. orr.

Internetez zelatatzeko kamerak.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 95. orr.

Kamera baten objektiboa garbitzen hasi zen Justo.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 115. orr.

Kamera sofistikatu baten ezaugarri asko ditu begiak, baina askoz leku txikiagoa hartzen du eta guztiz automatikoak dira kontrolak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Kamera sinple batean, iritzira aukeratzen da askotan obturadorearen lastertasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Kamera finkoa da eta ez du plano aldaketarik.  Berria - Harian   2005-10-27

Kamera modernoek fokatze automatikoa izaten dute askotan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Kamera digitalaz edo sakelako telefonoaz argazkiak ateratzeko prest.  Berria - Kultura   2006-04-20

Sonyk erosiko dizkio soberan dituen leiar digitaldun reflex kamera guztiak.  Berria - Ekonomia   2006-01-22

Irudi bidezko zaintzarako 12 kamera jarriko ditu CAFek trenean.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

Kamera eta teleobjetiboa zorroan gorde eta basoan barrena urrundu zen Tripodea eta kamera eskuetan hartuta irten zen eskaileretara.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 51. orr.

Kamera estroboskopiko batekin dago filmatuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 23. orr.

Filmatu baitute kamera gorde batekin.  Herria   2003-03-10

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Esku banatan ipini zizkion kamera eta flasharen tramankulua.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 77. orr.

Begira daukan kamera bat.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 140. orr.

Kameraren diafragmak begiko irisa imitatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 94. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aspaldi aztertuak dituzte, beraz, operatzaileek eta zinemagileek egin daitezkeen kamera-mugimendu guztiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 207. orr.

Kamera-diseinatzailearen hurrengo arazoa aberrazio kromatikoarena da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.

Carsten kamera-gizonak goizeon esan didanez, [...].  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 329. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Takoi zorrotza oholean inkatu eta desafio egin die zain dituen kamera-objektiboei.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 78. orr.

Kamera-robot batzuek argiztatu eta filmatzen dituzte agertoki horiek.  Berria - Kultura   2004-03-06

Austriako 'hacker' talde bat Vienako Poliziaren kamera sisteman sartu da.  Berria - Gaiak   2006-01-05

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Argazki-kamera merke baten objektiboa f/16koa izan daiteke; horrek esan nahi du foku-luzeraren 1/16 dela objektiboaren irekiera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 94. orr.

Hilabete besterik ez zuen zine-kamera benetako tanke txiki baten gainean zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 38. orr.

Kontraplanoan, telebista-kamera bat ari da festa grabatzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.

Kamera batek bezala funtzionatzen du begiak, edo, hobeto esan, bideo-kamera batek bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 87. orr.

Bideo kamera bidezko grabaketak egiten ari direla.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Energia handiko bi azeleragailu lineal eta kardiologia nuklearreko Gamma-kamera.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

4 kameralaria.

Adinak gazte haien taldeko egiten bazuen ere, haien arteko jantziena baino askoz ere jantziagoa zen, eta halako jarrera heldu batez (bere irizpideak aurrera ateraz, alegia) hitz egiten zuen kamera edo argiztatzaile gazteekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 19. orr.

Itzulera, berriz, kamera eta gainerako teknikoekin batera egingo omen nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 185. orr.

AEBetako soldaduek Al Arabia telebistako kamera bat atxilotu zuten.  Berria - Mundua   2004-05-21

Une horretantxe bertan, telebistako estudioan, goizean grabatutako irudiekin lanean ari da kamera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 230. orr.

-Efe-ren kamera!  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 99. orr.

Edizioa eta kamera: Xabier Zapirain  Berria - Kultura   2006-01-10

5 gas kamera ik ganbera 6.

Ingeles irratiak esaten duenez, gas kameretan hiltzen dituzte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 66. orr.

Polonian eta Errusian milioika pertsona baketsu ari direla hiltzen, besterik gabe gas kameretara bidaliz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 194. orr.

Auschwitzen gas kamerarik ez zegoela esan nuenean oker nengoen.  Berria - Mundua   2006-02-21

Handik aste batzuetara hil zen, 1944ko urrian edo azaroan, gas kamerak funtzionatzeari utzi baino lehentxeago.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 350. orr.

6 kamera frigorifiko

Kamara frigorifiko zilarreztatu eta aseptikoak han eta hemen, haragi fresko eta hilberria ezkutatuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 149. orr.

7 kamera ezkutu

Kamera ezkutu batekin ibili zen denbora guztian zehar, den-dena grabatzen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 77. orr.

Ez nintzateke harrituko hemen ere baten bat dena kamera ezkutu batekin grabatzen ibiliko balitz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 64. orr.

Kamera ezkutuko irudi horiek ez dakit noizkoak izango diren, baina agian sasoi hartakoak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

8 kamera geldian (3 esaldi; 3 liburutan) ohikoa baino erritmo geldiagoan.

Soineko zuri hegalariz niregana zatoz beso zabalik, kamera geldian.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 43. orr.

Arnasa hartu ere kamera geldian bezala egiten zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 198. orr.

· Kamera geldiko irudietan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 224. orr.

9 kamera geldoan (7 esaldi; 7 liburutan) kamera geldian.

Kamera geldoan dantzatutako salsa baten antzekoa zen goizaldeko hura.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 232. orr.

Guztia kamera geldoan ikusten nuela iruditu zitzaidan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 53. orr.

Telebistan ikusiak ditut surflariak olatu ganga baten azpian segundo amaiezinak pasatzen, kamera geldoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 227. orr.

Zeru horiek hainbat joan-etorri egindako disidente baten beste itzulera bat da, kamera geldoan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 178. orr.

10 kamera ilun pareta opakoak dituen kaxa modukoa, non zulo txiki batekik sartzen diren argi izpiak kanpoko objektuen irudi gainazpikatua isatzen baitute zuloaren aurrez aurreko paretan.

Islatutako izpi horietako batzuk kamera iluneko zulotik barrura sartzen dira eta objektu horren irudi (itzulikatu) bat eratzen dute atzeko aldeko horman.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Zer gertatzen den kamera ilun bateko hondoko horman gauza baten irudia eratu nahi denean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Kamera ilunaren printzipioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.

11 kamera korazatu bankuetan dirua gordetzeko gela edo kutxa gotorra.

Agian zuek ez duzue jakingo kamera korazatu batek nola funtzionatzen duen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 78. orr.

Kamera korazatua ixterakoan ohiko neurriak hartzen dituzue, ez?  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 89. orr.

Konbentziturik nago kamera korazatuan gizon bat ezkutatuta dagoela.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 86. orr.

· Bankura itzuli ginen, eta Snellingek eta biok kamera itxi genuen, eta bera joan zen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 68. orr.

Lagunduko dizut kamera irekitzen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argazki kamera (41); bideo kamera (18); kamera digital (4); kamera ezkutu (4); kamera geldian (3); kamera geldoan (7); kamera hartu (8); kamera jarri (5); kamera kendu (3); kamera korazatua (6); kamera korazatuan (7); kamera korazatutik (3); kamera mugimendu (3); kamera txiki (6); telebista kamera (5); telebistako kamera (3); zine kamera (3)

argazki kamara (4)

argazki kamerak (10); bideo kamerak (7); kamerak ezarri (4); kamerak hartutako (3); kamerak jartzea (4); kamerak jartzeko (3); segurtasun kamerak (5); telebista kamerak (8)

argazki kamerarekin (3); bideo kamerarekin (3)

kameraren begia (3); kameraren mugimendu (5); kameraren objektiboak (3); kameraren objektibotik (4)

bideo kameraz (4)

telebista kamerek (3)

argazki kameren (5); telebista kameren (4); zaintza kameren (3)


kameradun (orobat kamaradun) iz kameralaria.

«Kontuz gero! hemen argazkirik ez!», ohartarazi dute batzuek kameradunak ailegatu orduko.  Berria - Harian   2005-01-27

Alegia deus ez, kanpotik heldu den kamaraduna nor den jakin nahi dute.  Berria - Harian   2005-11-06


kameralari (orobat kamerari) iz zinema edo telebista kamera erabiltzen duen pertsona. ik kamera 4.

Zineman era askotako argi-estiloak izan dira, eta badira kameralariak edo zinema-zuzendariak beren estilo berezia dutenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 266. orr.

Kurt delako kameralari baten adiskide egin zen Ivan, filmaketak iraun zuen denboran.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 30. orr.

Reuters agentziarako lan egiten zuen kameralari irakiar bat izan zen atzo laugarren hildakoa.  Berria - Mundua   2004-11-02

James Miller telebista kameralari britainiarra hil zuten soldaduek, Rafan bertan.  Berria - Mundua   2006-04-11

50 kazetari, argazkilari eta kameralari inguru bildu ziren.  Berria - Kirola   2004-06-16

Komunikabideetako kideak, kazetariak eta kamerariak izan ziren performance-an parte hartzen lehenak.  Berria - Kultura   2004-04-11

"Lau haizetara" programaren grabatzen ari ziren kamerariak, saileko zuzendariak eta pilotoak bizia han utzi dute.  Herria   2001-05-24


kamerari1 iz kafetegi edo hotel zerbitzaria. ik kamarero; kamarera.

Ospitalera ikustera joan zitzaioan itsasontziko kamerariari esan zionez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 284. orr.


kamerari2 ik kameralari.

kamerino iz artisten gela, jantzigela.

Modeloek modako jostunaren soinekoak teatroan aurkezten zituzten gauean [...] gure eginkizuna zen damatxo horien kamerinoetan egotea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 90. orr.

Miratu nuen pasilloa, kamerino guztiak arakatu, banan-banan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 97. orr.

Eszena-zuzendaria lasterka azalduko da kamerinoetako atetik.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 18. orr.

Bostondik etorri dira opera hau espreski ikustera eta bukaeran kamerinoan Ainhoarekin egon nahi omen dute.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 129. orr.

Operaren ondoren, kamerino bakoitzaren sarreran diboak errezibitu nahi dituenen zerrenda azaltzen omen da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 129. orr.

Artistentzat egokituriko kamioi bat da kamerinoa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 133. orr.

Kamerino bezala erabiltzen nuen kafetegi atzeko gelan geunden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.


kamerlengo iz Eliza Katolikoko kardenala, Kamera Apostolikoaren buru dena eta altxorraz arduratzen dena, besteak beste.

Protokoloari jarraituz, berehala zigilatu zuen kardinal kamerlengoak hil berriaren gela, eta hamar-hamabost egunera, berriz, Sixtoren Kaperan itxiko dira Konklabeko kardinalak, haren ordezkoa aukeratzeko.  Berria - Harian   2005-04-05


kamerografo iz kameralaria.

Anja soinu teknikaria treneko belarria dela; begia, ostera, Karlsen kamerografoa da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 272. orr.


kamerundar 1 izlag Kamerungoa, Kameruni dagokiona.

Beñat Amorena-ren Burrunka taldea, Tui Mamaki, Nubians kamerundar ahizpak, Kamel Zekri nigeriarra, Mixel Etxekopar eta bertze...  Herria   2004-07-22

Sally Nyolo kamerundar kantariak bazterrak xarmatuko ditu.  Herria   2004-07-01

Harmaila horien artean hil zen Foe jokalari kamerundarra.  Berria - Kirola   2004-03-10

• 2 iz Kamerungo herritarra.

Pierre Webo kamerundarrak.  Berria - Kirola   2004-03-14

Jatorriz kamerundarra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 54. orr.

Igandean Deportivoren aurka jokatzeko prest dago kamerundarra.  Berria - Kirola   2006-02-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pierre webo kamerundarrak (4); webo kamerundarrak (5)


kamescope iz

Ez zakiten zer egin, zer erran ; hain uros ziren familiaren ikustea ; eta hemen nere ama eta hunen anai arrebak beren iloben ezagutzea eta entzutea kamescope delako horri esker.  Herria   2005-06-23


kamikaze 1 iz japoniar armadako hegazkin suizida, bigarren mundu gerran leherkariz beterik helburuaren kontra oldartzen dena.

Halako batean kamikaze batek bezala egin nuen murgil Españarantz, motorrari gero eta gehiago eskatuz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 144. orr.

· (beste izen baten eskuinean) Hegazkin kamikaze baten kontrol blokatuen aurrean ikusten zuen MTGDk bere burua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 505. orr.

2 hed ekintzaile suizida, leherkariz beterik helburuaren kontra oldartzen dena.

Hesiaren helburua kamikaze palestinarrek israeldarren aurka egiten dituzten erasoak saihestea da.  Berria - Mundua   2004-08-21

Hartan du preseski zartarazi kamikaze multxo batek zartagailuz betea zen otomobil bat.  Herria   2002-12-05

Kamikaze batek hilketa eragin du Bagdadeko hegoaldean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 150. orr.

· (beste izen baten eskuinean) izond Palestindar kamikaze horietarik batek bere burua jauzarazi du judu otobus baten barnean.  Herria   2002-11-28

Aurtengo maiatzean, Denis Coslett «zakur kamikazeen trebatzailea» hobiratu dute.  Berria - Mundua   2004-06-19

3 irud/hed

'Entzun'-en azken zenbakian Imanol Ubedak kamikaze gisa ikusten ditu aldizkaria abian jarri zutenak.  Berria - Kultura   2006-01-12

Txileko Revista Casagrande-ko kide kamikazeen ekimena da.  Berria - Kultura   2004-07-31

Super Aguri-Hondak bi gidari kamikaze ditu, mekanikarien zoritxarrerako Kamikaze xume, sineskor eta umil baten moduan funtzionatzen nuen, ene kideen antzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 145. orr.

Esan ez daitekeena esateko ahalegin kamikazea da poesia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 107. orr.


kamillero iz andalaria, anda-eramailea.

Batailoiko kamilleroa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 29. orr.

· Ordizian jaio zen 1913an, eta Fruizen hil, 1937an, Bilboren setioa hautsi nahian ziharduen armada frankistan kamillero zebilela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 51. orr.


kaminero 1 iz bidezaina.

Haren aita kamineroa zen eta zubi bat egiten ari zelarik hil zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 50. orr.

Bidezain edo kaminero talde batzuk.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 123. orr.

Zubigaineko kaminero-etxean lehertu zen frankisten aldekoek jarritako bonba.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 194. orr.

Ez dakigu kaminero-etxe hura inoren gordeleku izan ote zen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 195. orr.

2 irud

Kontua da, urteek aurrera egin, eta komen kontu honetan, ohartzen zarela, beste hainbat gauzatan bezala, hagitz errazagoa dela irakurtzea bera, bere bidezidor, errepide, autobide eta stop eta "bide eman" seinaleekin, testuetan barrena kaminero ibiltzea baino.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaminero etxean (3)


kamino iz errepidea.

Aginetan bada zati bat, trenbidea kaminoaren ondo-ondoan, paraleloki joaten dena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 164. orr.

Kaminoan motor hotsa entzun orduko, harantz abiatzen da ziztu bizian.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 179. orr.

Asfaltorik gabeko kaminoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 193. orr.

Euri asko bota du, eta kaminoak ere lupeztuta daude.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 15. orr.

Itsasertzeko kaminoa utzi eta mendialdera hartzerakoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.

Argiak piztera noa, mendiko kaminoetan galduko balitz ere, Luisak nire tabernaren abaroa aurki dezan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 134. orr.

Kamino ondoan taberna bat dago.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 164. orr.

Kamino-bazter eta zangetan tiroz hildakoen historia.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

Hogei lagun Ondarretako kartzelatik atera eta kamino bazter batean garbitzeko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 62. orr.


kamio iz errepidea.

Postilioi bihurtuta, lehenengo mandoan edo zaldian igota joaten nintzen, gainerako guztiei bidea erakutsiz; behar-beharrezko gauza, orduko kamioak ez baitziren oraingoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 160. orr.

Autobidetik atera eta kamio arrunta hartu ahal izango zuela orduan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 188. orr.

Gure etxetik kamioa Arruako estazio aldean ikusten da, ta ematen zuan su artu zuala, gau batean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 19. orr.

Banoa Baranda izeneko herriskatik Renedo aldera, eta kamio bazterrean zikloturisten errosarioa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 123. orr.

Kamio bazterrean itxarongo zioagu eta kargadorea buruan hustuko zioagu.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 141. orr.


kamioi (orobat kamion g.er. eta kamiun g.er.) 1 iz

Gazte luzea Ford kamioi batera igo zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 54. orr.

Obabako errepide nagusian, kamioi batek bozina jo zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.

Kamioi batek blokatzen zuen enpresako sarbidea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 29. orr.

Armak eta munizioak kamioian kargatu.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 43. orr.

Ikuskatzaileek arrainez betetako edozein kamioi geldiarazi dezakete. Suhiltzaileen kamioi gehiago iristen ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.

Gizon bat hil da Urnietan, kamioi batek harrapatuta. herria¬

Langile bat hil da Iruñean, kamioi batek azpian harrapatuta.  Berria - Ekonomia   2006-01-21

Motor gidari bat hil da Orkoienen, kamioi bat jota. herria¬

Aginagan […] auto batek eta kamioi batek elkar jo zuten. herria¬

Repsol konpainiako kamioi bat irauli zen atzo BI-630 errepidean. herria¬

Ezbeharra Gallastegiren senideak kamioi bat aurreratzen hasi zirenean gertatu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Kamioiaren kabinan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 54. orr.

Ondorioz betroin zahar guziak kontrolatu eta hil bezain laster Agen-eko erretegira eramaiten dituzte kamiunetan.  Herria   2001-03-01

2 (izenondoekin)

Kamioi altu bat zen, sei gurpilekoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 96. orr.

Familia guztia kamioi txikian sartu zen, eta gu, haurrok, atzean, gauzen gainean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 30. orr.

Guardia zibilen jeep eta kamioi berdeak patruilan ibili ziren egun osoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 354. orr.

Tankeak atera zituzten kalera, kamioi metrailetadunak, bazookak, eta desfile izuzkoa antolatu zuten, pauso irmoz, sorbaldak zut, begiradak aurrera.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.

Coca-Cola banaketako kamioi herdoilduaren atzeko plataformara igota.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 154. orr.

Kamioi militarraren iraulkian buruz behera etzanda gaude Gorria eta biok.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 48. orr.

3 kamioi betea edukiera neurri gisa. ik kamioikada.

Olentzerok Azkuna alkateari eta udaltzainei «kamioi bete ikatz» ekarriko diela esan zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Atzetik segika, Irujok agindu zigun bezala, kamioi bete gudari.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 103. orr.

Australian kamioi bete suhiltzaile behar izan zutela amildegi batetik jausitako koala igotzeko.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 71. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kale izkinan katu hil bat zegoelako, kamioi gurpilen batek jo eta bertan zapaldua. Kamioi-ardatz bati lotuta zeharkatu zuen Mohamedek Gibraltar itsasartea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 237. orr.

Behiala isotermo izandako kamioi-kaxa orain txabola bihurtuan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 156. orr.

Kamioi istripuek auto ilarak sortu dituzte A-8 autobidean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Kamioi ilara luzeek iragarri didate mugaren hurbiltasuna.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 87. orr.

Biriatuko pasabidean sortzen diren kamioi pilaketak saihesteko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Kamioi zirkulazio handiak auto ilarak eragingo dituelakoan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

Kamioi-partiketak, garraioak eta halakoak gurditxo batez egitera behartu gintuzten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.

Zer da hau, baina! kamioi festa dugu, ala!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 122. orr.

Kaboa kamioi-zisternaren bolante atzean jarri zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 134. orr.

Extremadurako herri txikietan barrena ibiltzen diren kamioi-eszenatokiak.  Berria - Kultura   2004-08-26

Montblanc peko kamiun-bide famatu harek.  Herria   2003-09-18

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Txinpartak eta koloretako bolak jaurtikitzen zituen suhiltzaile-kamioi gorri baten barruan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 111. orr.

Eskolatik etxera bueltan, aldaira-kamioia etxe aurrean ikusi nuenean.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 13. orr.

Etxetik irten eta kalerako bidean haurrak zetozen, amen eskuei helduak, eta garraio kamioiak seinalatzen zituzten.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 41. orr.

Beste auto zuri bat, butano kamioia, taxi bi...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 151. orr.

Garagardo-kamioi batek burrunba egin zuen beherago, kale berean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

Hiltzat jo ninduten azkenean eta hozkailu-kamioi batean ikusi nuen neure burua, hiltegiko bidean pentsatzen dut.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 119. orr.

Eta ez dut aipatuko azkenean Cutlass-a bideaz bestaldeko garaje hartara bertara eraman zuen garabi-kamioiarena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 188. orr.

Bonba-kamioi batez eginiko atentatu suizidak Poliziaren egoitza nagusia suntsitu du.  Berria - Mundua   2004-04-22

6 kamioi-gidari ogibidez kamioiak gidatzen dituen pertsona. ik kamioilari.

Senarra, Larry, Consolidated Freight-eko kamioi gidaria zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 53. orr.

Kamioi gidaria zela eta batzuetan aste bat edo bi kanpoan egiten zituela.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 54. orr.

Arabiarren petrolioak gora egiten baldin badu, kamioi gidariak protestan hasiko dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 20. orr.

Merkantzia-trenetan ezkutatzen nintzen; kamioi-gidariekin bidaiatzen nuen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 37. orr.

Kamioi gidaria barruan harrapatuta geratu zen. herria¬

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auto eta kamioi (3); bonba kamioi (5); bonba kamioi bat (4); hozkailu kamioi (3); kamioi bat aurreratzen (3); kamioi bat gurutzatuta (5); kamioi bat irauli (13); kamioi bat jo (21); kamioi bat jota (4); kamioi bat leherrarazi (3); kamioi bat lehertu (3); kamioi batek harrapatu (3); kamioi batek harrapatuta (17); kamioi gidari (29); kamioi gidari bat (10); kamioi gidaria (12); kamioi gidariak (10); kamioi gidariaren (3); kamioi gidariari (3); kamioi handi (9); kamioi handi bat (5); kamioi ilara (3); kamioi militar (8); kamioi pasatzen (3); kamioi txiki (10); kamioi txiki bat (3); kamioi txikia (4); kamioi txikiak (3); kamioi ugari (3); kamioi zahar (3); suhiltzaile kamioi (10); suhiltzaile kamioi bat (6); suhiltzaileen kamioi (7); suhiltzaileen kamioi bat (4)

kamioia etorri (3); kamioia gelditu (4); kamioia gidatzen (4); kamioia jo (3)

kamioiak gelditu (3); kamioiak gelditzen (3); suhiltzaile kamioiak (3)

auto eta kamiunak (3)

kamioian sartu (4)

kamioiaren gidaria (5); kamioiaren kontrola galdu (3)

kamioien arazoa (3); kamioien lerroa (3); kamioien trafikoa (3)

kamioietan sartu (3)

kamioietara igan (3)

kamioietatik jaitsi (3)

kamioik elkar jo (10)

kamioiko gidaria (4)

kamioitik jaitsi (6)


kamioika (corpusean kamiunka soilik) adlag kamioi beteka.

Alabainan biltzeko sasoina baita, tomatea kamiunka, jateko kuia berdin.  Herria   2003-10-23

Hortik kamiunka garraiatzen zuten hirira.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.


kamioikada iz kamioi betea edukiera neurri gisa. ik kamioi 2; kamiuntara.

Orain dela gutxi ekarri omen zuten 15.000 tonako kamioikada bat egur.  Berria - Kirola   2004-04-17

Adreilu-kamioikada bat deskargatzen ari zela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 14. orr.

· Menendez Pelayo ibiltokiko ateetatik kamioikadak gazte abiatu dira frontera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 58. orr.


kamioilari iz kamioi-gidaria.

Kamioilari bat zen, ibilgailua bide bazterrean aparkatuta zeukana.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 123. orr.

kamioilariak eta beste garraiolariak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 41. orr.

Sintrabik grebara deitu ditu bertako kamioilariak, kanpoko beharginek «erdi prezioan» garraiatzen dituztelako merkantziak.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

Kamioilari bat hilda topatu dute atseden gune batean.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

11 etorkin zeramatzaten bi kamioilari atxilotu dituzte Castellon.  Berria - Mundua   2004-09-03

Murat Yuce kamioilari turkiarra, tiroz hila.  Berria - Mundua   2004-08-03

Gogoa sendo eta azkar behar zuen kamioilari lan berezi haren eramaiteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kamioilari bat hil (3); kamioilari turkiar (4); kamioilari turkiarra (3)


kamioitxo iz kamioi txikia.

Herri txikietan etxez etxe doazen kamioitxo horien antzera.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.

Tenientea eta artilleroak kopetilun eta isilik ziren kamioitxoaren oinean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 256. orr.


kamioitzar iz kamioi handia.

Gau eta egun ibiltzen ziren kamioitzarrak atzera-aurrera, eta lantegiko tximiniari kea zerion etenik gabe.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 49. orr.

Autobide honetan ikusten diren kamioitzarretan ekartzen zizkioten; nik ere bidaia bat egin nuen behin Mexiko Berritik isilpeko karga batekin.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 110. orr.


kamioizain (orobat kamioi zain eta kamiunzain) iz kamioi-gidaria, kamioilaria.

Kamioizainak ez daki nora joan behar dugun, nik ere ez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 146. orr.

Guardiano deitzen den etxean, Ibañetatik jaustean, kamioi zainek deklaratzen zituzten Iruñetik karreatu gauzak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 124. orr.

Kamiunzainak ere kexu, irabazi apalegiak dituztela eta nagusiak ez direla hitzekoak.  Herria   2002-11-28

Kamiuna ixkuli da urruntxago eta kamiunzaina, 46 urteko gizon bat, Antonio Da Silba, kolpez hil da han berean.  Herria   2003-03-10


kamioizale (orobat kamioi zale eta kamiunzale) iz kamioi-gidaria, kamioilaria.

Kamioizaleak ikusi nituen han-hemenka, taldeka, nazioarteko garraiolariek hain berea duten keinu-hizkera nonahitarrean solasean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 193. orr.

kamioizale-itxurako bospasei gizon. Francisek beste kamioi zale bat hil egin zuen eta haren 23 urteko andregaia bahitu.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 56. orr.

· Kamioizale ibilia zen Frantzian.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 176. orr.

Bera kamioi zale ibiltzen zen bideetan 26 lagun, gehienak neskatxak, hilak edo galduak izan dira.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 56. orr.


kamion ik kamioi.

kamioneta (orobat kamiuneta g.er.) iz kamioi txikia.

Kamioneta zahar, berde eta luzexka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Gero, kamionetako atzeko atea zabaldu, zurezko arranpala ipini, eta [bretoia] barrura sartzen saiatu da isatsetik gogor tiratuz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 146. orr.

Kamionetaren kabinara itzuli zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.

Ganadua kamionetatik jaitsarazi, eta pabiloi handi batera eraman du.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 151. orr.

Kommandantur-etik Hendaiako geltokira kamioneta batean eraman zuten, bertze bederatzi presorekin batean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 79. orr.

Bere kamionetarekin iristen da, Lucy alboko eserlekuan duela, eta motorra itzali gabe itxaroten du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 133. orr.

Kamioneta kargatu eta aitzina.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01

Kamiunetaren tuta urrunetik entzuten da.  Herria   2001-08-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kamioneta berde (5); kamioneta blua (4); kamioneta zahar (6); kamioneta zuri (4)


kamionetazale iz kamioneta-gidaria.

Kamionetazaleak Eleanorri bera aurretik sartzeko esan zion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 132. orr.


kamiseta (orobat kamixeta g.er.) iz elastikoa.

Ohean etzanda, kuleroak eta kamiseta baino ez soinean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 230. orr.

Besoak gero, kamixeta janzteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 194. orr.

Laguna txandal barneko kamisetaren poltsikoa arakatzen ari zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Idun zabaleko kamiseta beltza.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 132. orr.

Anak kamiseta tirantedun zuri llaburra janzten zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Kamiseta zuri estu haren azpian bularretakorik ez zerabilela konturatu ostean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 14. orr.

Mahoizko praka zikinduak eta kamiseta izerdituak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 42. orr.

Bakero ilupatu batzuk eta [...] kamiseta mahukaduna jantziak zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Kamiseta loreduna zeraman.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.

Athleticek 'Euskadi' izena eramango du kamisetan UEFAko lehen fasean.  Berria - Kirola   2004-11-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gestoretako kamiseta (3); kamiseta beltza (6); kamiseta gorri (3); kamiseta gorria (4); kamiseta hutsean (6); kamiseta jantzita (3); kamiseta tirantedun (7); kamiseta zeraman (3); kamiseta zuri (8); kamiseta zuria (3)


kamisetatzar iz adkor elastiko handia.

Txora-txora eginda ibili ziren arratsalde guztian kamisetatzar harekin.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 76. orr.


kamisoi iz ohe atorra.

Neskatoa etzanda zegoen, belaunak kokotseraino tolestaturik, eta kamisoia, gorputzari atxekia, oin azpitik sartuta zeukan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.

Kulero garbiak jantzi zizkidan, kamisoia gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 192. orr.

Arianeren titiak kamisoi mehean zehar bete beterik nabaritzen ziren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 253. orr.

Bakarrik nengoen gelan, ospitaleko kamisoi bat soinean. Kamisoian dudan odola, senarraren odola baino ez da.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 6. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kamisoi zuri (4)

kamisoia jantzi (3); kamisoia jantzita (6)


kamiun ik kamioi.

kamiuneta ik kamioneta.

kamiunka ik kamioika.

kamiuntara iz ipar kamioikada.

Hiru lagunek zenbait egun eman dituzte pezaz peza eta erresortaz erresorta desmuntatzeko tresna haundi hori, bai eta bizpahiru kamiuntaratan kargatu ere bideko.  Herria   2002-09-19


kamiuntaraka adlag ipar kamioika.

Kamiuntaraka bildu zituzten Estatuko soldadoak, xinaurri beltz kiskaliak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 210. orr.

Milaka behi gizentegi bat beti kanpoan direnak egunero kamiuntaraka eremaiten dituzte hiltzerat eta ordainak sartzen gizenzeko.  Herria   2003-11-13


kamiuntto iz ipar kamioitxoa.

Gaitzeko karranka itsusia egiten zuen kamiuntto zahar batekin. erzaintzak miatu du bide bazter batean utzi kamiuntto bat eta barnean atxeman berrogoi kilo lehergailu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.


kamiunzain ik kamioizain.

kamixeta ik kamiseta.

kamtxatkar izlag Kamtxatkakoa, Kamtxatkari dagokiona; Kamtxatkako herritarra.

Mongoliarrak, kalmukak, samoiedoak, kamtxatkarrak eta aleutiarrak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 72. orr.


kamuflaje iz kamuflatzea; kamuflatzearen ondorioa.

Zelataritza eta kamuflaje ikastaro batean matrikulatu nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 148. orr.

Brown sarjentua zain zegoen kamuflajezko jantzi batzuekin.  Berria - Kultura   2004-08-22

Kamuflaje koloreak militar aire nabarmena ematen die hiru estalpeei.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 19. orr.


kamuflatu, kamufla, kamuflatzen 1 da ad norbait edo zerbait, inguruarekin nahasia-edo gertatzeko moduan estali edo ezkutatu.

Bidearen goi aldean ia defendatzaile guztiak beren tokietan jarrita zeuden, sasien artean kamuflatuta. Txikitxoa naiz, eta ez zait batere kostatu haurren artean kamuflatzea.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 168. orr.

Teknikariak agudoak gehitu zizkion ahotsa kamuflatzeko.  Berria - Kultura   2004-06-27

Operazioa egin baino egun batzuk lehenago, ileordeak eta kamuflatzeko betaurrekoak erostera joan ginen elkarrekin, eta eguneroko zanpaketa eta gizarteari zerion kaka-usaina izan genituen hizpide.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 144. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Auto kamuflatu baten itxura zuen Ford Mondeo beltz batean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 104. orr.

Iruditu zait ertzain kamuflatua naizela pentsatzen ari dela.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 126. orr.

Ez dutela inolaz ere onartuko «Batasunaren zerrenda kamuflatua» hauteskundeetan aurkeztea.Teologia kamuflatu baten antzera. herria¬

Zuretzat dela poema hori, maitasun poema kamuflatu bat dela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 80. orr.


kamuflatze iz norbait edo zerbait, inguruarekin nahasia-edo gertatzeko moduan estali edo ezkutatzea.

Ikuspegi bi horiek esparru terminologiko beraren mendean jartzeak, besteak beste nahasketa izugarria eragiteaz gain kamuflatze politikorako balio du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.


kamusada iz desilusioa, desengainua, etsipena.

Jakin zenuen, esate baterako, liburuak beste irakurle asko ere sorgindu zituela, garaian best-seller bat izatera iritsi eta Preminger zuzendariak film bat egin zuela uda tragiko hura baliatuz; zuk ez zenuen ikusi, aipatutako kamusadaren beldur.  Berria - Kultura   2004-09-28

Herr Piper, ordea, kamusada galanta gertatu ere bai, ez baitzen komunista, oportunista baizik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 217. orr.

Aizan, bizirik irtengo al naiz? -kamusada ezkutatzen saiatu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 84. orr.


kamustasun iz kamutsa denaren nolakotasuna.

Alderantziz, aristokrazia gaitasunik gabea bada, horretaz baliatzen den diktadorea ohartuko da bere tresnaren kaltegabetasuna tresna horren berorren kamustasunak baliogabetzen duela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 84. orr.

Estraineko partida Cadizen kontra egokitu zaio Mendilibarrek zuzentzen duen taldeari; azterketa gogorra zalantzarik gabe, ate aurrean erakutsi duten kamustasuna kontuan hartuta.  Berria - Kirola   2004-08-28

Aski ezaguna baita horietako ehun eta gehiago [liburu] idatzi ditudala, (nire akusatzaileen) kamustasunak ez atzeman ez ulertu ezin dituztenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 8. orr.


kamusteke adlag kamustu gabe.

Traizioaren tresna makurra, eskuan duk, kamusteke eta edendua.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 226. orr.


kamustu, kamuts/kamustu, kamusten 1 da/du ad kamuts bihurtu, zorroztasuna galdu edo galarazi.

Armadura denen aurrean kendu eta lantza kamustu du harri baten kontra jota.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 37. orr.

Geure eskuetan dago justiziaren ezpata, baina kamustu egin behar diogu ahoa, zorroztu beharrean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Baina zezenak adarrak kamustuak zituen ordurako.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 176. orr.

Urrunean hiri bateko dorre karratuak hautematen ditugunean, maiz gertatzen da biribil ikusten ditugula, urrunetik angelua kamustu egiten baita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 253. orr.

Kamustu egiten dira lehen oinazeen ertz biziak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

2 irud/hed

Hots hauxe ere, ostera, etxe baten hormak zeharkatzean, kamustu egiten da eta nahasian belarirratzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 267. orr.

Ez gosea kamusteko adina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.

Sena kamustua eta sumatzeko ahalmena ere erkindua zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.

Inportanteena maitatzeko dugun ahalmena kamusten ez uztea da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 149. orr.

Asmamen-txinpart oro oztopatzeko, moteltzeko eta kamusteko duten gaitasuna.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.

Barre egin zuen, hatzak miazkatuz, baina poza kamustu zitzaion apur bat, gozoagoa izango zela uste baitzuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.

Euskal Herrian hainbat kontzeptu kamustuta geratu zaizkigu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Kamusten ari ote zen nire oldarkortasun sano hura?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.

Bakarka, aldiz, zorrozkeriak kamusten laguntzen zion alkoholak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 156. orr.

Hitzek dezaketena, hitzen zorrotza, kamusten baita ideien zapalak, erraztasun eta segurantzia arinak azpian harrapatzen dituelarik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Burdinaren aho kamustua zorrozten ez bada, ahalegin handiagoa egin beharko da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 90. orr.

Agure zahar kamustuak edo berdin gazte txoro argituegiak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

Nobela horren atzean adimen kamustu bat ezkutatzen dela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.

Agerraldi hau ez duk hire asmo ia kamustu hori zorrozteko baino.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 152. orr.


kamuts 1 izond zorroztasunik ez duena.

Running Wild kanta ere aditzen zen, lausoki, gramofonoaren orratz kamutsaren azpian karrankari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 536. orr.

Aizkora kamutsarekin, zorrozten ez baduzu, lan handiagoa egin beharko.  Elizen arteko biblia   Koh 10,10

Labana sartu zian bularrean, baina kamutsegia zuan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.

Behin belarrian sartu zuen orratz luzearen punta kamutsa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 94. orr.

Punta kamutseko txapin takoi altuetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Badakizu, Beñat, ofiziale onak ez duela lanabes kamutsik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 209. orr.

Holakoxe arrazoi biribilak botatzen dituzte dena dakiten gizajoek, eta biribila kamutsa da beti, sarkortasun gutxikoa eta zorroztasunik batere gabea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.

2 irud/hed

Cabañas kaporal mengelaren begitarte kamutsa, kopeta zimurrez betea.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 109. orr.

Xehearen usteak kamutsak eta ezjakinak direla, alegia, herri xehea bera bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 85. orr.

Adimen kamutsekook baino argiago ikusten duzula dena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 515. orr.

Hau bururik kamutsenak ere uler dezake honakotik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 357. orr.

Zein motzak eta kamutsak ziren ondoan suertatu zitzaizkidan lagunak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 69. orr.

Positibista motza eta kamutsa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 116. orr.

Bilbo, Paris edo Londres bezalako hirien detraktore kamutsek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 204. orr.

1979ko Estatutua diktadura luze baten ondorengo garaiaren fruitu kamuts bat izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

"Sabel huts, zakil kamuts" esan omen zuen norbaitek.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 268. orr.

3 (erkaketan)

Eskolapio tolosarra bera, erdalduna, borondate onekoa baina zokormazoa baino kamutsagoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 73. orr.

4 angeluez mintzatuz, 90º eta 180º artekoa.

Harresiak alde hauetatik segitzen zuen, angelu kamutsa eginez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 96. orr.

Konturatu nintzen zorrotzak zirela orain burdinazko angeluetako bi, eta, hortaz, kamutsak beste biak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 115. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina ziega hain zen txikia, ezen bazirudien zokoak ez zirela angelu-zorrotzak, angelu-kamutsak baizik, eta erdira bultzatzen zutela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

Begirunerik gabeko buru-kamuts haiek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 228. orr.

Ondoren, adinaren zartako bortitzek gorputza zigortu eta lohadarrak indar-kamuts jausitakoan  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 191. orr.

6 (adizlagun gisa)

Olaizola I.a kamuts aritu zen, asko joz baina tantoa ezin bukatuz.  Berria - Kirola   2004-08-07

Erasoan, ordea, kamuts jarraitzen du Realak.  Berria - Kirola   2004-03-11

Titin, ordea, beste batzuetan baino kamutsago agertu zen.  Berria - Kirola   2004-07-13

7 (izen gisa)

Noski, lege bidezkoa den horrek, lege gehienak bezala, izango dituela bere kamutsak ere.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 180. orr.

'Bizarxafla erabili didazu, Andoni!' esaten zidan aitak, bere bizar labanaren kamutsaz ohartuta.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erasoan kamuts (5); kamuts aritu (7); kamuts aritu zen (4)


kamutsaldi iz kamustea.

Badaki eguraldiak halamoduzko koska eta kamutsaldiak agertzen ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 231. orr.


kana 1 iz luzera neurria, metroa baino zerbait laburragoa, gaur egun batez ere enborrak neurtzeko erabiltzen dena.

Kalamua hazi zedila hiru kana luze.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.

Liho! liho! hazi hadi zazpi kana garaio!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.

Kanabera bezain euskarri ahula.  Elizen arteko biblia   Ez 29,6

2 makila.

Iguzki-paisol bat eskuan, kana bat bezala zerabilena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 43. orr.

3 kana bete (corpusean kanabete soilik)

Ia kanabeteko lodiera zuten horma koskoilek, eta ateak meharrak ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.

4 kana erdi (orobat kanaerdi )

Kultura bakoitzak munduaren neurkera zuen Frantziako Iraultza arte: arrobak eta kana erdiak, oinak eta zeleminak, pintak eta kuartiloak, librak eta ontzak, goldeak eta arrak...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 161. orr.

Kana-erdikoa bazen haren lepoa eta beltzaran askoa bera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 162. orr.

Kana erdiko hamasei enbor ebaki behar zituen bakoitzak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 253. orr.

Barberenak eta Lopezek kanaerdiko egurrak plazaratuko dituzte.  Berria - Kirola   2004-01-17

Zutikako kanaerdikoa bana.  Berria - Kirola   2006-02-11

Etzandako kanaerdiko bana erlojuaren aurka.  Berria - Kirola   2006-02-11

Aurrenekoan, bina kanaerdiko ebakiko dituzte.  Berria - Kirola   2004-08-11

Buruz buruko saioa kanaerdiko bat ebakitzera. herria¬

Erreleboka bina kanaerdikora.  Berria - Kirola   2004-02-17

5 azukre kana azukre kanabera.

Azukre kana salerosle aberatsa zen.  Herria   2004-06-17

"Forró"-a, azukre kanaren memorioa da.  Herria   2005-05-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi kanaerdiko ebakitzera (5); kanaerdiko bana ebakitzera (4); kanaerdiko bat ebakitzera (11); kanaerdiko ebakitzera (7)


kaña1 iz presioko garagardoa.

Goazen kaña bat hartzera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 124. orr.

Beste kaña bat hartu nahi?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 23. orr.

Bi kaña gehiago eskatu zenituen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 127. orr.

Kaña bakarra eskatu genuen hiruontzat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 129. orr.

Trago luze batez kaña erdia hustu eta kito.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

a bat hartzera (3); kañ


kaña2 iz

Inguruan Kapitalismoari kaña zioten afixak topatu dira.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03

Matxismoak hiltzen gaitu, Erasorik ez erantzunik gabe, Patriarkatuari kaña beti, [...], Lanpostu duinak emakumearentzat... izan ziren lelo nagusienak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09


kanaandar 1 izlag Kanaangoa, Kanaani dagokiona.

Zuen Jainkoak garbitu egingo ditu kanaandar herriak.  Elizen arteko biblia   Dt 12,29

Odol errugabea isuri zuten, beren seme-alaben odola kanaandar idoloei opari eskainiz.  Elizen arteko biblia   Sal 106,38

Gerora, barreiatu egin ziren kanaandar jatorrikoak.  Elizen arteko biblia   Has 10,18

Judaren semeak: Er, Onan eta Xela, hirurak bere emazte kanaandar Xuaren alabarengandik jaioak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 2,3

Jesusek emakume kanaandarraren alaba sendatu.  Elizen arteko biblia   Mt 15,21 tit

2 iz Kanaango herritarra.

Pikoa izan omen zen kanaandarrek Moisesi eskaini zien lehen fruitua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.

Kanaandarren lurraldera eta Libanora, Eufrates ibai handiraino.  Elizen arteko biblia   Dt 1,7

Hegin zuen Gezer hiria, su eman eta hirian bizi ziren kanaandarrak hil egin zituen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,16

Hebron hirian bizi ziren kanaandarren kontra ere jo zuten judatarrek.  Elizen arteko biblia   Epa 1,10

-Israeldarra ez, kanaandarra zara zu!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakume kanaandar (7); emakume kanaandar bat (4); kanaandar guztiak (3)

amalektarrak eta kanaandarrak (4); bizi ziren kanaandarrak (3); kanaandarrak eta periztarrak (4)

emakume kanaandarraren (3)


kanabera 1 iz landare lastodun aski luzea, eremu hezeetakoa, zurtoin zuzena eta leuna duena (Arundo donax).

Ihi meheak, sahats basatiak, haltzak, zalitzukiak, kanaberak, huntzak eta horien antzeko beste batzuk, berez sortu ezin daitezkeenak urik ez dagoen lekuan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3650. orr.

Nahiz eta zuhaitz gazte haiek kanabera baino garaiagoak ez izan, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Niloren adarrak agortzeraino jaitsiko dira, kanabera eta ihiak zimelduko.  Elizen arteko biblia   Is 19,6

Nilo ibaiertzeko kanaberen artean utzi zuen saskia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 147. orr.

Kanabera artean ezkutaturik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Kanabera printzatua ez du hautsiko.  Elizen arteko biblia   Is 42,3

Kanabera greziarrik ez baldin badago, zingiretako lezkak bilduko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3270. orr.

Haizeak kulunka darabilen kanabera.  Elizen arteko biblia   Lk 7,24

Uretan dardaratzen den kanabera bezala izango da.  Elizen arteko biblia   1 Erg 14,15

Kanaberaz eta lastairaz egindako txabolak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 976. orr.

Kanaberazko txabola berri bat  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 576. orr.

2 landare horren zurtoina edo lastoa.

Neurtzeko kanabera eman zidaten.  Elizen arteko biblia   Ap 11,1

Kanaberaz egiten zituzten antigualeko geziak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 417. orr.

Arrantzuko kanaberetako eta lekei tente eusteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 417. orr.

Paretetan zeharkako kanaberekin egin den geruza bikoitz horrek luzaro iraungo du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3330. orr.

Kanaberazko lau aulki.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 155. orr.

Kanaberazko txirula luzea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.

Sethek lapiko bat esne berotu eta kanaberazko siropa eta banilla nahastu zizkion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 239. orr.

Bere kanaberazko makilaren eskutokiarekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 38. orr.

3 arrantzako kanabera.

Kanabera eskuan arrainek amua noiz irentsiko zain.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 174. orr.

Berehala luzatu zidan neskak kanabera eta eskaini zidan beita, amua ezin hobeki gordetzen zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 484. orr.

Nire kanaberaren kortxozko heldulekutik abata askatzeko ere justujustu nintzen gauza.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 110. orr.

Aitak seinalea egin, eta kanabera botatzera zutitu ginen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 110. orr.

Kanabera okertu eta atzera eta aurrera mugitu zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 110. orr.

Baina goian eutsi nion kanaberari, haria tenkatuta.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 111. orr.

Zernahitarako balio du euliak: kanaberaz arrantza egiteko, esate baterako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.

Arrantzarako pita, amu, kanabera luzagarri eta bestelakoak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 184. orr.

Kanaberadun arrantzale bat bezala · Arrantzarako kanabera batez.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 16. orr.

Arrantzako kanaberekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 37. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Espaloia kanabera-makilaz kinki-kanka joz zetorren. Kanabera-makilen antzeko besoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 229. orr.

Bentariak kanabera-xotx bat zulatu ez balu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 24. orr.

Santa Klarak kanabera-hesizko gelatxo bat prestatu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 978. orr.

Kanabera alorretan nahiz hiriko hegoaldean zeuden arro idorretan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 189. orr.

Kanabera puska baten barrenean bilduak eta biribilduak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 629. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Banbu kanabera baten antzera.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 69. orr.

Arrantzale-kanabera ondo hornitu bat erostea senarrari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.

6 azukre kanabera lastoko mamitik azukrea ateratzen zion kanabera mota

Basoko txerrikiari; eltzeko janariari; garrangako arrainari; azukre-kanaberari, euriari eta aulki kulunkariei.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 155. orr.

Neska hark oso-osorik zirudien azukre-kanabera bezalakoa, zalua eta arina.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 162. orr.

Azukre kanaberaren uzta biltzen ari ziren lursail batean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 251. orr.

Azukre kanabera mozteko aihotzak eta aiztoak behar izaten dira.  Berria - Mundua   2004-07-11

Bide ertzean atzemaniko patata erdi ustelen bat, koko puxka, azukre kanabera zati bat, [...].  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 261. orr.

Azukre-kanabera eta kafe soroek mozkinak ematen zizkioten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 151. orr.

7 kanabera usaintsu

Uzal eskualdetik burdina landua, kanela eta kanabera usaintsua ekartzen zituzten zure azokara.  Elizen arteko biblia   Ez 27,19

Sei kilo mirra isurkor, hiru kilo kanela eta beste hiru kilo kanabera usaintsu.  Elizen arteko biblia   Ir 30,23

Zertarako dut nik Sabako intsentsua, zertarako urrutiko lurraldeetako kanabera usaintsua?  Elizen arteko biblia   Jr 6,20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azukre kanabera (11); kanabera printzatua (4); kulunka darabilen kanabera (3)

kanaberazko makila (3)


kanaberadi iz kanaberak hazten diren tokia.

Mikel Strogoff lauoinka zihoan kanaberadi horien artean  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.


kanaberatxo iz kanabera txikia.

Orriaren alde bat erabiltzen zuten eskribek, eta kanaberatxo puntadun bat erabiltzen zuten idazteko: hegatsa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.


kanabete ik kana 3.

kanabis ik cannabis.

kanadar (orobat kanadiar) 1 izlag Kanadakoa, Kanadari dagokiona.

Amerikar eta kanadar beteranoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 246. orr.

Pierre Henry Fontaine kanadiar biologista.  Herria   2004-03-18

Horretarako, 683 milioi dolar kanadar emango ditu.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Kanadarra da Kathleenen pasaportea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 291. orr.

Kazetari kanadar bat hil zuen polizia errugabetu dute.  Berria - Mundua   2004-07-25

Talde horretako Steve Nash joko antolatzaile kanadarra izendatu dute azaroko jokalari onena. herria¬

2 Kanadako herritarra.

Kanadar baten kontra jokatzen omen du pisu astunetako finala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 157. orr.

Errugbian aise irabazi dute Frantsesek Kanadiarren kontra (50 eta 6) zazpi entsegu markatuz.  Herria   2005-11-17

Kanadar askok, ordea, ez dute etxea ixten.  Berria - Mundua   2004-06-27

Chad Hedrick estatubatuarrak eta Jennifer Heil kanadarrak ere urrea irabazi dute.  Berria - Kirola   2006-02-12

André Rivière, elektrikari gazte bat, kanadarra jaiotzez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 62. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dolar kanadar (3)

deschamps kanadarra (4)

musikari kanadarrak (3)


kanadiano izlag kanadarra.

Beren aldetik, amerikanoek, frantses, txileno eta kanadianoen laguntzarekin, errespetua ekararazten dute karriketan.  Herria   2004-03-11


kanadiar ik kanadar.

kanaerdi ik kana 4.

kanaila ik kanalla.

kanakiar izlag/iz Kanakiakoa, Kanakiari dagokiona; Kanakiako herritarra.

Hastean katolikoen elkartea, gero kanakiarrena eta besterik, 1998 an egin zuten tratu bat Frantziarekin.  Herria   2003-09-25


kanal (orobat kanale g.er.) 1 iz ubidea. ik erreten.

Ura eramatea hiru eratan egiten da: igeltsero-lanez egindako kanal bidezko ubideekin, edo berunezko hodiekin, edo lurrezko tutuekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3950. orr.

Edateko ura hirira eramateko kanal bat eraikitzen ari zelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.

Amsterdameko hiru kanal nagusiek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 497. orr.

Edateko ura hirira eramateko kanal bat eraikitzen ari zelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.

Harantzago, ezkerrerago, ura, hiri grisa zeharkatzen duen distirarik gabeko kanal zabala, kanala zeharkatzen duten harrizko zubi urbanoak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 30. orr.

Jendez gainezka doaz ontziak kanalean gora eta kanalean behera.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

Gizon horrek badu zenbait eta zenbait urbide edo kanale muntaturik mendi zoko horietan gaindi.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 63. orr.

Errotaren kanala jauregiko gibel-hormari itsatsia eta eratxikia iragaiten zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 127. orr.

Errotako aterabideko kanalean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 126. orr.

Emilio Lezama, Hiru mutikoak arratsalde pasa, Deustuko kanalera joan ziren.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 166. orr.

Hiru mutikoak arratsalde pasa, Deustuko kanalera joan ziren..  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 166. orr.

Petroliontzi bat hondoratu eta itxita eduki dute Suezko kanala hiru egunez.  Berria - Gaiak   2004-11-10

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jendez gainezka daude vaporettoa hartzeko geltokia eta kanal-alboetako igarobideak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

Bogarde egon liteke kanal-ertzeko bidean aurrera doan mutil gazte horri begira.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 69. orr.

Kanal bidez egiten bada, egitura egin bedi ahalik eta sendoena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3950. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Airea hotza zen, ibai-kanaleko itsasmuturretik baitzetorren.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 193. orr.

Ur-kanalak egurrezkoak zirenean, Ureztapen-kanalaren porlanezko hodi handiaren barruan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 173. orr.

Ureztatze kanalak itxi ditu.  Berria - Gaiak   2004-08-26

4 itsasartea.

Frantzia eta Ingalaterra arteko kanal estuan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 155. orr.

Mantxako kanal azpiko tunela.  Berria - Ekonomia   2004-04-11

Siziliako kanaleko uharteak.  Berria - Mundua   2004-10-05

Beagle kanalaren ahoko harri beltzen artetik sartzen diren ur urdingrisen bazterrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 392. orr.

Ikusi zuten, Pearyk esan bezala, udan bazela uhartearen iparraldetik pasatzeko moduko kanal erabilgarri bat, baina itsasertzeko labarretatik egin zuten ekialderako bidaia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 177. orr.

Bahama Zaharreko itsas kanalean zehar.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 154. orr.

5 hed/irud

Zelula horiek […] kanpoaldearekin komunikatzeko dituzten kanal txikiek ez dute segurtatzen behar adina oxigeno eta elikagai helduko zaienik difusio bidezko prozesu normalaren bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 37. orr.

Zirkuluerdi formako kanalez gainera, beste bi hodi txiki ere baditu oreka-sistemak: sakulua eta utrikulua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Sudur kanalak, hura zeharkatzen duten aho-dardaren erresonatzaile gisa balio du soilik; berak ere ez du, beraz, hotsik sortzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Izpi ahulak jaitsi zaizkit kolkotik, eta bularren arteko kanalaren ihintzetan bainatu direla sentitu dut.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.

Bagina, bada, uteroko irteera da, erditze kanala.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 221. orr.

Burezurreko giltzaduren helburu nagusia zera da: mundura jaio aurretik erditze-kanala igarotzean buruak jasan behar duen distortsio handiari amore ematea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Gaur egun komunikazioaren paradigmatzat hartzen den Lasswell-en ohiko eredu hori -igorlea-kanala-hartzailea-(feedback)-igorlea- ez da benetakoa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 122. orr.

Igorle-hartzaile kanala ongi joan zen oraingoan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 156. orr.

6 irrati edo telebistako igorgailu baten frekuentzia banda; orobat igorgailua bera.

Irratiko AM 93 kanaletik kanpora heldu den musika eztiak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 15. orr.

Telebistako kanal handiek ez lukete arazorik izan behar, Mooreren ustez, gisa horretako irudiak eskuratzeko.  Berria - Kultura   2004-05-18

Kanalez kanal ibiltzen da Dani lineara itzuli zain dagoen bitartean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 115. orr.

Ez nuen telebista jarri, nahiz eta hoteleko antena parabolikoaren bidez kanal mordo bat ikus nitzakeen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 160. orr.

Partida bat ematen ari ziren kanal bat aurkitu genuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 138. orr.

Europako hainbat kanal ikus ditzake, baita Frantziako kanal porno bat ere.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 92. orr.

Ez dituzu bigarren kanaleko dokumentalak ikusten ala?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 15. orr.

Hainbat herritan sortu dira satelite bidezko kanalak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 58. orr.

Euskara hutsezko bi kanall edo gehiago sortzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Lucy egongelan telebistaren aurrean jarrarazi eta marrazki bizietako hogeita lau orduko kanal bat aukeratu nuen harentzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

Kanal kodifikatuan Ramadan aldian, behintzat, ikus daitezkeen kanal biak ezin aspergarriagoak iruditu zaizkit.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 105. orr.

Lurreko Telebista Digitaleko kanalak.  Berria - Ekonomia   2006-01-31

· Dagoeneko 45.000 bezero baino gehiago dituzte Kutxatel eta Kutxanet kanalek.  Berria - Ekonomia   2004-01-17

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Isilunea zabaltzen da, Llumek urduri aldatzen dituen telebista kanal desberdinetako ahotsek baino hausten ez dutena.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 115. orr.

Barruti bakoitzean, gutxienez, euskara hutsezko telebista kanal batek jardun behar duela diote guztiek.  Berria - Harian   2005-12-27

Gaur egun «klubaren eta bazkidearen artean dagoen komunikazio falta» kritikatu zuen eta bien arteko komunikazio kanal berri bat sortzearen aldeko agertu zen.  Berria - Kirola   2004-08-05

· Aldude aldean, UHF kanal 63-tan ikusten da Kanaldude, bertze tokietan aldiz VHF kanal 7-tan.  Herria   2002-11-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanal handia (3)

erditze kanala (3); suezko kanala (5); telebista kanala (3)

deustuko kanalean (4); kanalean sartzen (10); triniti kanalean (10)

mantxako kanaleko (3)

baginako kanaletik (3)


kanale ik kanal.

kanalikulu iz

Material trinkoa da hezurraren pareta, eta barrunbe batzuk ditu zelula bizientzako (osteozitoentzako), kanalikulu izeneko tutu mehe batzuen bidez konektatuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.


kanalizatu, kanaliza, kanalizatzen du ad kanal batekik eraman.

Ibai hura kanalizatuz saneatu dituzte bazterrak, zingira kiratsuak larre naro bilakaturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 220. orr.

Ura aprobetxatu eta kanalizatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-29


kanalizatzaile izond kanalizatzen duena.

Makinak erreaktore kanalizatzaile bat du barruan, eta hara botatzen dute zaborra langileek.  Berria - Gaiak   2004-08-14


kanalizatze iz kanal batetik eramatea.

Errekaren kanalizatzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22


kanalizazio (orobat kanalizazione g.er.) iz kanalizatzea.

Nafarroako Ubidearen kanalizazioak eragindako gastuengatik.  Berria - Ekonomia   2004-03-18

Belgikan,Ghislenghien industri gunean, lurpeko gaz naturalaren kanalizazione gotor batean, izigarriko zartadura izan da.  Herria   2004-07-05

Urtegiek eta kanalizazioek naturari eta gizakiari eragiten dizkieten kalteak aztertu ditu WWF erakundeak txosten batean. Ibaiaren kanalizazio lanek.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Podolks herrian 12.000 lagun berogailurik gabe geratu ziren atzo, ur bero kanalizazioa hautsi ondoren.  Berria - Mundua   2006-01-24


kanalizazione ik kanalizazio.

kanalla (orobat kanaila) iz gizatxarra, zitala.

Bera adinako kanallarik ez auzoan, eta gainera paper mordoa patrikan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 15. orr.

Edo nafar batek Errege Katolikoak zergatik ez lituzkeen kanaila hutsak iritzi behar.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.


kanaloi iz teilatu hodia, teilatu erretena.

Hiru plantako etxe batean kanaloia jartzen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 66. orr.

Harrikada batzuk etxearen fatxadaraino iritsi ziren, atearen eta leihoen kontra, edo teilatu bateko latorrizko kanaloietara.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 146. orr.


kanaltzar iz adkor kanal handia.

Azkenean, 200 metroko zabaleroa eta 15 metro hondora dituen izugarrizko kanaltzarra osatu eta luzatu dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.


kanape1 iz sofa.

Belus gorrizko kanapeetan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 57. orr.

Lehentasuna ematen zitzaion kanapean esertzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 163. orr.

Aldizkari pornografikoa harrapatu eta kanapean jarri nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 112. orr.

Egongelako kanapean etzan nintzenean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 136. orr.


kanape2 iz gainean jakiren bat duen ogi xerra, gose-pizgarri gisa jaten dena.

Patroiaren eguna zela-eta bazkari berezia zeukaten prestatua [...] kanape eta mokaduz osatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 138. orr.

Juliana zopa haragi albondigatxoekin, gazta, haragi xehatuzko kanapeak, bizkotxo bustiak, ardoa eta zigarriloak, nahi adina.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 299. orr.

Kanape minak egingo ditut, ozpina eta tabaskoa erabiliko ditut eta zapore garratzeko ogitartekoak egingo ditut.  Berria - Kultura   2004-10-19

Gozokiekin, kanape garraztuekin eta limonada gezarekin.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 15. orr.

Zortzi plater zuri distiratsuetan kabiar-kanape bana.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.


kanariar (orobat canariar g.er.) 1 izlag Kanariar uharteetakoa, Kanariar uharteei dagokiena.

Fran De Miguel kanariar artistaren margolanak.  Berria - Kultura   2004-12-07

Kanariar lesbianaren ahotsa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 203. orr.

Kanariar janariko jatetxe batean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 152. orr.

Maximiano Trapero aditu kanariarrak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 97. orr.

Hegaleko kanariarrak sei urte egin zituen Portlanden.  Berria - Kirola   2004-05-20

Espainiako Alderdi Sozialistaren, Alderdi Popularraren eta Koalizio Kanariarraren botoei esker.  Berria - Mundua   2006-02-17

2 Kanariar uharteetako herritarra.

Fran De Miguel kanariarraren erakusketa Ordizian.  Berria - Kultura   2004-12-07

Bilbo Basketek abenduaren 29an jokatuko du kanariarren aurka.  Berria - Kirola   2004-12-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanariar irlak (3); kanariar uharteak (24); kanariar uharteek (3); kanariar uharteen (9); kanariar uharteetako (22); kanariar uharteetakoa (3); kanariar uharteetakoak (3); kanariar uharteetan (31); kanariar uharteetara (23); kanariar uharteetarako (3)


kanario 1 iz Kanariar uharteetako txori moko-motza eta bihi-jalea, gehienetan horia (Serinus canaria).

Txori bat neukan, kanarioa, eta lantzean behin letxuga bat sartzen nion kaiolara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 107. orr.

Senar-emazteak dira, eta elkarrekin kanarioak hazten dituzte, saltzeko.  Berria - Harian   2005-10-22

Kanario bat hasi zen kantari, sabaitik eskegitako bere kaiolan, sekulako hotsak atereaz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.

Kanarioak txio egiten zuen bere kaiolan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 181. orr.

Bakartasunak, freskotasunak, kanarioaren kantuak, begiak itxi eta pixka batez lo eginarazi zioten Andresi.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.

Askotariko kanarioak, kantariak eta txistukariak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

Aktoresa bat kanarioek bezala kantatzen zuena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 104. orr.

• 2 (izenondo gisa, kolorea izendatzeko)

Hufflepuffekoak, hori kanarioz jantzita, multzo estu batean zeuden elkartuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 215. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Kanario-koloreko zirko-karpa ematen zuen zerbait hasi zen trikotatzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 64. orr.

Dyna Panhard batean ibiltzen ginen: zapo mutur-biribil luze bat, hori kanario-kolorea.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 17. orr.


kanbera ik ganbera.

kanbiaketa iz kanbiatzea.

Kanbiaketa batean Estatuak irabazi ala galdu egiten duen jakiteko, zordun, hartzekodun, saltzaile eta erosle gisa hartu behar da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 77. orr.


kanbiakor izond aldakorra.

Jendea hain dela kanbiakor, egun hau nahiago eta bihar hura… Uhainen mugimendua hain da kanbiakor, oraino gehiago sasoin huntan, eta haizeak ere biziki aldakor...  Herria   2002-12-19

Aroa arrunt kanbiakor.  Herria   2002-07-18


kanbiakortasun iz aldakortasuna.

Aroaren kanbiakortasunaz, Joseba Beloki-ren Frantziako Itzuliaz, zergen arintzeaz edo segurik arintzearen beharraz, Makeako bestez eta Donoztirikoez, denetaz bazuten zernahi gauza erraiteko...!  Herria   2002-08-01


kanbiamen iz ipar kanbiamendua, aldaketa.

Auzapezak jakinarazi du diruz arduratzen den batzordea bildu dela eta kanbiamen ttipi batzuk ekarri, buxeta zuzenduz.  Herria   2004-12-23

Filma hunek erakusterat emaiten ditu Azkaingo garapena eta kanbiamenak 1920etik 1960erat.  Herria   2004-12-16

Hor ere auzapezak jakin arazten du kanbiamenak badirela.  Herria   2005-05-12

Urte hastapenetan beti kanbiamenen beha gaude, hoberenerat bistan da.  Herria   2005-01-13

Kanbiamen aire azkarra sendi da Xiberoko sindikatean.  Herria   2001-04-26


kanbiamendu iz ipar aldaketa.

Bertze aldean ere, kanbiamenduak orobat.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.

Hartan nabari nuen urte bakar baten joanak nire gorputzari ekarritako kanbiamendua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 190. orr.

Gaiztoen kontra, kanbiamenduari aiher zaion nor nahiren kontra, atzerritar erresumak laguntzen dituztenen kontra.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 180. orr.

Gisa hortako mugimenduetan ere izan dira haatik kanbiamendu handiak.  Herria   2002-10-10

Artetan bederen, nor ez da egoiten gogoetatua ikusiz zonbat kanbiamendu izan den, eta nolako kanbiamenduak, gure egun guzietako bizi-moldea hunkitzen duten sail guzietan!  Herria   2004-06-24

Musika aldetik ere bada kanbiamendu.  Herria   2005-05-26

Azken berrogoita-hamar urtetan gure baserrietan izan diren kanbiamenduez.  Herria   2003-08-07

Beste pondu bat kanbiamendu asko ekar dezakeena: [...].  Herria   2004-10-21

Ezin erran oraino zer kanbiamendu mota eta norainokoa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanbiamendu frango (4); kanbiamendu handi (5); kanbiamendu handi handirik (5); kanbiamendu handiak (3)


kanbiarazi, kanbiaraz, kanbiarazten du ad ipar aldarazi.

De Villepin garbiki mintzatua da: ehun egun barne, irail erditsutako beraz, nahi du gauza asko kanbiarazi, eta onerat kanbiarazi bixtan da!  Herria   2005-06-09

Baina beribila maingu senditurik, neumatikoak kanbiarazi behar eta, hamaikak bildu ditut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 162. orr.

Oroitarazi behar zaio beraz duela bi urte kargutan jarri gobernuak duela bozka-lege hori kanbiarazia.  Herria   2004-04-01


kanbiatu, kanbia, kanbiatzen 1 da ad aldatu.

Pepe Carvalho ez da batere kanbiatu.  Herria   2004-07-08

Bitxikeria da hori ere, jendea nola kanbiatzen ahal den, erran nahi dut jendearen sentimenduak nola aldatzen ahal diren.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 79. orr.

Hori bederen kanbiatu da eta onerat kanbiatu.  Herria   2004-11-18

Baina segur hura zela, nahiz aurpegia hein bat kanbiatua kausitzen nion.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 102. orr.

Denborarekin haatik, ainitz gauza kanbiatu da.  Herria   2003-11-20

Maddiren egoera ez zen kanbiatu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 174. orr.

Dantzaldiak ere nola ez dira kanbiatu!  Herria   2005-07-14

Ezin ukatua gisa guziz, laborantza azkarki kanbiatu dela azken berrogoita-hamar urte horietan eta itxura guzien arabera oraino ainitz kanbiatuko ondoko urtetan...!  Herria   2004-03-04

Kinka batean, gauzak arrunt kanbiatu baitziren enetzat, holakorik ez nuelarik batere igurikatzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 87. orr.

Bidaxunera igorri ninduten egunean kanbiatu ziren gauzak niretako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 278. orr.

Gisa guziz, deus ez da laster kanbiatuko.  Herria   2003-11-20

Harroka gorrail alimalea hor dago: ez da aldatu, ez eta kanbiatu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 80. orr.

Ja minixtro ziren frango aintzina minixtro dira, edo kargu bera atxikiz edo karguz kanbiaturik.  Herria   2004-04-08

• 2 du ad

Hain xuxen, gobernuak nahi du bozka-legea kanbiatu.  Herria   2003-01-14

Berriz ere doiño bat kanbiatu dute 1958-ko lege-nagusia.  Herria   2003-03-20

Badira alta gure inguruan gertakari baikorrak, ez badira ere mundua kanbiatuko duten horietarik.  Herria   2004-01-29

Aprendizgoak duen itxura kanbiatu nahi dute arduradunek.  Herria   2005-07-07

Xuri bozkatu duten 376 presunek ez dute deus kanbiatu.  Herria   2001-03-22

Hil behar zuen bala, bertze esku batek bidez kanbiatu zuela.  Herria   2005-04-07

Izena ere kanbiatua diote, hemengotua noalzpait.  Herria   2003-03-27

Ez da beti ber aldetik horra, ürzoek bezala kanbia dezake bere bidea.  Herria   2001-11-01

3 trukatu.

Libera madarikatu bat ez daukak patrikan, ezin kanbiatuzko pezetatxo batzuk.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 266. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ainitz gauza kanbiatu (6); arrunt kanbiatu (7); azkarki kanbiatu (12); denborak kanbiatu (5); deus kanbiatu (3); doi bat kanbiatu (4); gauza frango kanbiatu (6); gauzak kanbiatu (5); legea kanbiatu (6); onerat kanbiatu (3)

gauza handirik kanbiatuko (4); gauzak kanbiatuko dira (3)

karguz kanbiaturik (3)

bozka legea kanbiatzekotan (3)

ainitz gauza kanbiatzen (3); ainitz kanbiatzen (3); deus kanbiatzen (3)


kanbiatze 1 iz aldaketa. ik kanbiamendu.

Horiek hola, jakin behar da ere kanbiatze bera jadanik egina izan zela duela hiruetan-hogoi bat urte. Kanbiatze ezdeusa beraz, askoren gostuko, baina gastu batzu ekarriko dituen aldaketa halere.  Herria   2001-07-05

Frangotan iduritzen zauku urtez kanbiatze horrekin zernahi gauza behar litakeela kolpez bezala kanbiatu, azkarki kanbiatu eta bixtan dena onerat kanbiatu.  Herria   2004-01-08

Diruz kanbiatze horrek ez duela kariotzerik ez merkatzerik ekarriko.  Herria   2001-09-06

Urte berriari lotzean gure eskoletan izan ditugu kanbiatze zonbeit.  Herria   2002-09-19

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erran gabe doa haatik konduak ez direla bat-batean xuxenduko zuzendari kanbiatze horrekin. Gobernu kanbiatze bat bixtan da, bainan hortan paso gero? gobernuburu kanbiatze bat izanen dela maiatz ondarreko bozkatze hortarik lekora.  Herria   2002-09-19

Bai, hala da, aspaldian beti kantu bera aditzen da urtean bi aldiz, martxoan eta urrian, tenore kanbiatze horiekin...  Herria   2001-11-01

Ikerketak egiterakoan, zer buru-hausteak, belaunaldi batetik bertzera deitura kanbiatze horiekin!  Herria   2005-01-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gobernu kanbiatze (4)


kanbio 1 iz aldaketa.

Kanbio horrek ekarri du gauza onik eta maleruski gauza txarrik ere...  Herria   2004-07-29

Oraino jauzi berri bat, urte batetik bertzerat, mendetik menderat egin ondoan, funtsean behar bada kanbio ikaragarririk gabe.  Herria   2004-01-15

2 (ekonomian) trukea.

Kanbioa diruaren unean uneko balioaren finkapena da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 74. orr.

Kanbio Etxeetan dolar edo fula batengatik 26 peso ematen dituzte.  Berria - Mundua   2004-10-28

Ikusten denez, kanbio-eragiketek beti berdindu behar diren sarrera eta irteeren kontua osatzen dute.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Diru berriaren eta diru zaharraren arteko kanbio-neurriak behera egin duenez, [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 80. orr.

Euroak sendo eutsi zion dolarrarekiko kanbio tasari.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

Kanbio-tasa berrogei sos-erdi zela ezkutuko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 81. orr.

Kanpotiarrak aldiz, diru kanbio paregabea dela eta, diru iturri.  Herria   2005-03-10

3 (abiadurua aldagailuan)

Autoen abiadura erregulatzeko kaxa automatikoa asmatu zuen, kanbio-kaxa deitzen dena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.

Eguraldiaren aldaketa mugitzeko edo datorkeena ekiditeko, kanbio-palanka aparteko eta berezirik ezagutzen ez dugun arren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 358. orr.

4 kanbio izan ipar aldatu.

Uztail eta agorrilean erakustokien bisitatzeko orenak kanbio izanen dira.  Herria   2003-06-12

Lantegiak iduriz ez du dirurik irabazten, zuzendaria kanbio da urtero, sentitzen dute horrela ezin dela luzaz segitu.  Herria   2001-02-01

Nagusien aldetik gauzak arras kanbio dira duela bost urtetik hona.  Herria   2002-12-05

· Izena kanbio urte zaharreko bestentzat  Herria   2002-11-28

5 kanbio letra merkataritza dokumentua, salgai baten erosleak saltzaileari ematen diona, eta eroslea diru kopuru jakin bat data jakin batean saltzaileari ordaintzera behartzen duena. ik letra 8.

Baina mugikariak, hala nola dirua, ordaintzekoak, kanbio-letrak, konpainien akzioak, itsasontziak eta salerosgai-mota oro, mundu osoarenak dira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.

Berez berdin dio dirua edota kanbio-letrak jiratzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Gure aita hil eta gero, itxuraz hark sinatutako zenbait kanbio-letra agertu ziren Lajosen alde.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Amaitzear baitzuen kanbio-letra batzuk ordaintzeko epea...  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanbio letra (5); kanbio letrak (8)

kanbioa arautzen (3)


kanboar (orobat kanbotar g.er.) 1 izlag Kanbokoa, Kanboki dagokiona.

17etan pilota partida kanboar plekari gazteekin.  Herria   2003-08-07

Aurten kirol erakasleek eta ikasleek nahi ukan dituzte ohoratu kanboar errugbilari txapeldunak.  Herria   2002-12-05

Christophe Goarant, Kanboar olerkari gazteak.  Herria   2003-01-14

Angele Dionnau, Kanboar organo joile gazteak ereman du lehen saria.  Herria   2003-04-17

Gure harginak, kanboar andere xarmant bat hartu du biziko lagun.  Herria   2002-11-07

2 Kanboko herritarra.

Mathieu Aramboure kanboarra eta Christian Amorena saratarra.  Herria   2002-11-07

Miarritzeko Rugby taldeko bi jokolari Jean Michel Gonzalez Kanboarra sortzez eta Sotele Pueloto.  Herria   2003-03-13

Lehen hiruak kanboarrak dira eta laugarrena Kanbon bizi da.  Herria   2005-09-15

Azantza eta Kurutxet-Ezkerra, kanboarrak, garai hartako Frantziako txapeldunak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 117. orr.

Pala lodian Biarriztarrak xapeldun, Kanboarrak garaiturik.  Herria   2004-07-22

Baina aldudarrak ez zituzten beren buruak gai senditzen kanboar horieri irabazteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 118. orr.

Joanden urtea finitzean, bi kanboar xahar galdu ditugu : Jamattitt Bidart eta Jean Lapeyrade.  Herria   2005-01-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi kanboar (4); kanboar batzu (4); kanboar elkarte (3)

garat kanboarra (3)


kanbotar ik kanboar.

kanbriar izlag aldi geologikoez mintzatuz Lehen Aroko lehenari dagokiona.

Baina oker handirik gabe esan daiteke giza odolak gaur egun duen mineral-edukia eta itsasoko urak kanbriar aroan zuena -orain dela 400 milioi urte bizia lehorrean kokatu zenean- oso antzekoak direla.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 165. orr.

Kanbriarretik hona, hots, bostehun milioi urtetik gorako bilakabidean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 111. orr.


kandadu (orobat kandatu g.er.) 1 iz giltzarrapoa.

Giltza handi hura kandaduan sartu eta ireki zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 48. orr.

Ateko kandadua neronek ireki dudalako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 129. orr.

Ezker-eskuin, atetilak zeuden, kandaduekin gakotuak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Ateak katez eta kandaduz baitzeuden loturik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 115. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lanak eduki zituzten lema askatzeko, kate-kandatu batekin zegoen trabatua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 279. orr.


kandatu ik kandadu.

kandela 1 iz argizari geruza batek, gehienetan zilindro bat osatuz, inguratzen edo biltzen duen metxa, argi egiteko erabiltzen dena.

Argizarizko kandela handia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 138. orr.

Elizakoak bezalako kandela lodi urdinekin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.

Kandela baten argiari begiratuz.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 97. orr.

Atean bertan gelditu zen orduan ere, garra dardarka zuen kandela bat eskuan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 21. orr.

Aitak kandela bat piztu zuen, eta su-mihia dardarka hasi zen, argi egin beharraren izuz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

Bulegoan kandela bat piztu eta beren aurretik joan zen gizona eskaileretan gora.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 320. orr.

Bi kandela zeuden piztuta gau-mahaian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.

Mutilak kandelari putz egin zion eta atea itxi zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 277. orr.

Argimutil bateko kandela isiotuek aurpegia berotzen zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

Kandela ia bukatuaren argi dardaratiari begira geunden.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 140. orr.

Kandela iraungita zegoen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 183. orr.

Bi kandela jarri behar izaten zirela hilotzaren burualdean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 13. orr.

Nire tximiniako eta lanparako kandela guztiak piztuta neuzkan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.

Kandela baten argitan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 117. orr.

Mesanotxean utzitako kandela botiladun hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 144. orr.

Kandela bedeinkatu batekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 185. orr.

Sukalde beltz, kandela baten garrak ozta-ozta argituan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 287. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kandela-mutur gutxi batzuen argi ahula.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 133. orr.

Kandela-metxa bezala itzali ziren eta galdu.  Elizen arteko biblia   Is 43,17

Kandela-kondoa mesanotxean utzi zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.

Sortzailea buztinarekin nola, halaxe ari zen Kurt kandela-malkoaz jolasean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 196. orr.

Hala ere, itzaltzeko une horretan bertan argi hori piztu egiten da azken aldiz, kandela-suaren antzera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 32. orr.

Ni ikusteko kandela besoa jasota zeukanez [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 406. orr.

On Camillok brontzezko kandela-makila lodi bat hartu zuen eta, borra baten modura heldurik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.

Berak ekarri dizkigu lore horiek guztiak eta bi kandela-ontzi horiek kaperatik hartuta.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 23. orr.

Kandela-pila zegoen airean zintzilika lau mahai luze eta jendetsuren gainean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 67. orr.

Kandela-fabrika bat sortu du eta kandelak egiten dakiten maisuak ekarri ditu Londresetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 455. orr.

Kandelario, Kandela-eguna, Kandela-bedeinkatu-eguna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 50. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haurra jaiotzean, izei-kandela piztu, eta erditu duen amaren ohe-jiran hiru itzuli eman, ama eta haurra, biak hala biak sendatzeko eta sendotzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.

4 kandela-argi (orobat kandelargi g.er.)

Haize-kolpe batek kandela-argia dardararazi eta itzali egin baitu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 18. orr.

Pausoak gero eta hurrago, kandela argiaren garrak dantzan. Kandela-argi elektrikoz argituriko gela goxo batean afaldu zuten mutil gazteek. polita litzatekeela kandela-argitan afaltzea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 66. orr.

Carmichael jauna liburua irakurtzen ari zen kandelargitan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 141. orr.

Eta kandela-argi leunean entzuten dut, dendako bazter batean, ostiral gaua dela eta horko hori apaiza, rabbia dela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 152. orr.

5 Kandela egun Kanderailua.

Kandelario, Kandela-eguna, Kandela-bedeinkatu-eguna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kandela argi (4); kandela argitan (6); kandela bat eskuan (4); kandela bat itzali (3); kandela bat pizten (3); kandela bat piztu (11); kandela baten argia (3); kandela baten argitan (6); kandela bedeinkatu (3); kandela eskuan (4); kandela gorri (5); kandela hartu (4); kandela itzali (8); kandela itzaltzen (3); kandela jarri (3); kandela lodi (3); kandela luze (3); kandela makila (8); kandela metxa (3); kandela mutur (4); kandela piztu (17); kandela piztua (4); kandela piztuak (6); kandela pizturik (3); kandela piztuta (3); kandela txiki (4); kandela urdin (3)

izotz kandelak (3); kandelak piztu (8); kandelak piztuta (6)

kandelaren argi (5); kandelaren argia (4); kandelaren argiak (5); kandelaren argitan (14); kandelaren garra (3); kandelaren garrak (3)

kandelek argitzen zuten (3)

kandelen argi (3); kandelen argia (4); kandelen argipean (4); kandelen argitan (7)


kandelabro iz argimutila.

Mahai tresnak, bandexak, kafe-jokoa, kandelabroak...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 62. orr.

Gehien gutiziatzen genuena garraiatuz: pitxerrak, zeramikak, erloju eta kandelabroak, eta liburu eta, batez ere, paper-errollo pila handiak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 65. orr.


kandelagile iz kandelak eginez bizibidea irabazten duen eskulangilea.

Gremioetan banatutako gizarteak taxutzen zuen eguneroko bizitza, errementariek, marinelek, okinek, kandelagileek, gozogileek, upelgileek, aiztogileek, arotzek eta inprimatzaileek hain zuzen.  Askoren artean   «Rataplan» - 69. orr.


kandelajale iz jainkojalea.

-Jesus -esan zuen On Camillok-, aposturik egin nahi nire kandelajalerik zintzoenek osaturiko batzorde batek baietz gutun bat idatzi, suminduta, gotzain jaunari, esanez sakrilegioa egin dudala kanposantura bere burua hil duen bat eramateagatik?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 337. orr.


kandelargi ik kandela 4.

Kandelario 1 iz Kanderailua, Garbikunde eguna.

Ikusten denez, eta guztiz normala denez, Kandelario inguruko sasoian ere, eguraldi jenero guztiak egokitu ohi dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 52. orr.

Kandelario bero, negua dugu gero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 52. orr.

Kandelarioz euria, laster udaberria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 52. orr.

Hori da Kandelario eta beste zenbait egunek ere seinalatzen duen kontua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 503. orr.

2 pl

Andrak andra handi, Kandelarioetan dira ageri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 52. orr.

3 Kandelario egun

Baita Kandelario egunarekin lotzen den esaldia ere: San Bizente hotz, neguaren bihotz; san Bizente bero, negua gero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 38. orr.

Kandelario eguneko zenbait kanta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 50. orr.

Argizari edo kandelatxo Kandelario egunez bedeinkatua pizten zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 468. orr.


kandelatxo iz kandela txikia.

Eta etxean genuen Ama Birjina txit garbiaren irudiari kandelatxo bat piztu zion.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 46. orr.

Sarrerako ate gainean gurutze bat zegoen, sahatsezko kandelatxo bedeinkatuak aldamenean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Bat-batean argi garbiko eguzki batek erabat argituko balu, irudimenaren kandelatxoak sumagaitzak izango lirateke horrelako argi-itsasoan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.


kandelatzar iz adkor kandela handia.

Ia bera bezain altuak diren zutargia eta kandelatzarraren ondoan agertu da Joxe.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 68. orr.

Segundo batzuen buruan kandelatzarreraino inguratu da eta itzali egin du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 70. orr.


kanderailu1 ik ganderailu1.

Kanderailu2 (orobat Ganderailu) 1 iz otsailaren biko festa, Garbikunde eguna. ik Kandelario.

Gisa hortako arrangurak ere gogoan ukanen ditugu bixtan da Ganderailu bezperan Baionan bilduko girenek.  Herria   2003-01-14

Kanderailuz aurten ez zen bero haundirik, erran ditake frango hotz zela.  Herria   2005-02-10

Kanderailu, sasoinaren berrigailu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 52. orr.

Orroit gaiten erran zahar batez : Kanderailu bero, segur negua gero!  Herria   2001-02-08

Ganderailuz eder, sotoan arnoa leher.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 52. orr.

2 Kanderailu egun

Biziki ohidura xaharra, denboran Ganderailu egunean ospatzen zutena, aspaldian haatik igande ihautez.  Herria   2004-02-26


kandidatu iz hautagaia.

Daniel Lavie kandidatuak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 212. orr.

SDKU Alderdi Kristaudemokrataren kandidatua zen.  Berria - Mundua   2004-04-06

Alabaina, kandidatu bakarra dute hautagai.  Herria   2003-03-10

Hautagai bakoitzaren emaitzen arabera banatzen dira ordezkariak, eta hauek aukeratzen dute, azkenean, kandidatua.  Berria - Mundua   2004-01-29

John Kerry kandidatu demokrata, beretik, prestu eta ixil dago, hala hobe baitu oraino.  Herria   2004-07-01

Epe horretan kandidatuek behar zituzten beren proiektuak sakondu, bereziki xifreen aldetik eta prototipo zenbait muntatu.  Herria   2001-05-03


kandidatura iz hautagaitza.

Hautagai erreformazaleen kandidaturak baliogabetzea.  Berria - Mundua   2004-01-14

Abertzaleak lau kandidaturatan joateak indarrak banatu egiten ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Herritarren Zerrendak ez du, oraindik, kandidatura osatuko duten 64 kideen izenik plazaratu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Alderdiko koordinatzaile eta hauteskundeetarako zerrendaburu Patxi Zabaletak aurkeztu zuen kandidatura.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Kandidaturak ezagutarazi behar dira 2005eko urtarrilaren 7a baino lehen Eusko Ikaskuntzara.  Herria   2004-12-09

Haatik demokratek galdatzen diote bere kandidatura erretira dezan, bozen ez barreatzeko.  Herria   2004-02-26

Erakunde publiko ugarik, dantza elkarteek, UNESCOko Dantzako Nazioarteko Komisioak eta Peraladako jaialdiak, Granadakoak eta Donostiako Musika Hamabostaldiak babestu dutela kandidatura.  Berria - Kultura   2004-02-17

Mayor Orejaren kandidaturak ordezkatzen duen Europako eskumaren kontserbadorismo zaharkitutik urrun.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Lau herrialdeetan kandidatura bateratua aurkeztea proposatzen dugu guk.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

19 kandidaturen artean 10 enpresa sarituak izan ziren.  Herria   2001-05-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kandidatura bateratua (4); kandidatura gutun bat (6)

kandidaturak ezagutarazi (3)


kanebas iz ehun lodia, tapizeria lanen hondo gisa erabiltzen dena.

Hastapenean, 1917 inguruan, bere lehen kuadroak kanebasean «puntu kurutzez» brodarazi zituen, lehen ofizialea ama izan zuelarik.  Berria - Kultura   2004-08-25


kanela 1 iz jatorriz Sri Lankrakoa den zuhaitz baten azala osatzen duen gai urrintsua, hodi txikien eitea duena, janari gozoak ontzeko erabiltzen dena.

Limoi-ura kanelarekin hartzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 146. orr.

Azukre hautsa kanelarekin nahasia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

Hiru kilo kanela eta beste hiru kilo kanabera usaintsu.  Elizen arteko biblia   Ir 30,23

Kanela eta baltsamo usaintsuak bezala.  Elizen arteko biblia   Si 24,15

Kanela zure sudurra probokatzeko.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 13. orr.

Ardoa kanelarekin berotu eta ardo epela azukrez gozatu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 21. orr.

Bozkario hark kanelaren gozoa zuen eta ez zuen absintio belarraren minik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 603. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kanela usaina zegoen kalean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 33. orr.

Kanela-hautsak bertan goxo geratzeko gonbidapena dakar, haizeak hauts horiek barreiatzeko aukera, eta hauts horiek sudur-mintzetan barrena sartzeko arriskua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 33. orr.

Kanela adar bat oparitu zidan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.

Hauetako lehenari Usoa jarri zion izena, bigarrenari Kanela Lorea eta hirugarrenari Lurrinontzi.  Elizen arteko biblia   Jb 42,14

Ezkerretara, azukre fabrikaren tximinia mardulak barreiatzen zuen kanela zaporea.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 104. orr.

· Soineko kanela koloreko bat jantzita.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 76. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Larru marraduna zuen, zuri-kanela, aitak hil artean erabili zuen pijama nazkagarri hura bezalakoa.  Berria - Kultura   2004-08-20

4 izond kanelaren kolorekoa, kanela-kolorea.

Izotz puskak azal kanelaren gainetik pasatzen...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 55. orr.

5 iltze-kanela iltze-belarraren lorearen pipil ihartua, janarien bizigarri erabiltzen dena.

Arabiarrek kardamomoa, iltze- kanela eta beste zenbait espezia erabiltzen omen dituzte kafeari zapore berezia emateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.

Kanela, iltze-kanela, usainki, mirra eta intsentsu.  Elizen arteko biblia   Ap 18,13

6 kanela begi (corpusean kanelabegi soilik)

Baita kanelabegi balitz be.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanela adar (3); kanela adarraren (4); kanela usaina (4)


kanelabegi ik kanela 6.

kaneladun izond kanela duena.

Te kaneladunari beste hurrupa bat egin, eta bere barrena asaldatzen zuena aipatzen ari balitz bezala, jarraitu egin zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 77. orr.


kañero izond adkor kaña handikoa.

Eskaparatean, Cheren biografia sendoa, euskerazko nobela batzuk, disko kañero zenbait eta kamisetak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.

Txapli kañero hutsa zen musika kontuetan, baina Laboa Laboa zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 47. orr.

Izan ere, lehengo soinu ka[ñ]eroaren ordez doinu gozoago bat hautatzen baitzuen Hankapalok.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 100. orr.


kanfor 1 iz gai zuri gardena, usain bizikoa, arroparen sitsaren aurka erabiltzen dena.

Arnasa sakonago hartzen hasi den heinean usain horren atzetik beste batzuk bereizi ahal izan ditu: liburu zaharrena, kanforrarena, xaguak akabatzeko pozoinarena...  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 71. orr.

Sitsa hil egiten du, kanforrak lez.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 59. orr.

Zauriak lotu eta kanforra arnasarazi zien.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 211. orr.

Kamamilaz eta kanforrez eginiko txaplata bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 307. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Esfera erdiaren formako sakonune bat kanfor-usainari lotzen zaio, eta ziri for-mako sargune bat, berriz, menda-usainari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.

Kirats mingotsa, kanfor ukitu bat zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 449. orr.


kanguru 1 iz Australiako ugaztun handia, belarjalea, aurreko hankak oso motzak eta atzekoak oso garatuak dituena, hauen bidez jauzika ibiltzen dena (Macropus sp).

Australiako bi animalia ezagunenak kangurua eta koala dira.  Berria - Kirola   2006-01-31

"Handia naiz," gain-gainetik zioen kanguruak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 135. orr.

Kangurua jauziengatik, jirafa garaieragatik eta zebra marrengatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.

Emakume gazte bat, bere alaba jaioberria kanguru batek bezala paparrean daramala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 176. orr.

Desagertuta edo desagertzear dauden ugaztunak ere aurkitu dituzte, esaterako Indonesiako urre koloreko kanguru bat, arboletan ibili ohi dena.  Berria - Gaiak   2006-02-08

Kanguru ehiztari ohi honek Kosovoko Askapenerako Armadan borrokatu zuen 1999an.  Berria - Mundua   2004-08-25

2 umezaina.

Leire ez da aldian aldiko kanguruez fidatzen, beldur itzela ematen omen diote.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 57. orr.

3 euritako sakeladuna.

Bagenekien denok apaiza elizako sakristian gazte taldeekin biltzen zela, mutil bizardun eta neska jeansdun eta kangurudunekin  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.


kangurudun ik kanguru 3.

kañi izond

Baionako barraraino laño dauden itsasoek eta gainerako ñapurtarrek ez zuten España kañi hau merezi.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 33. orr.


kanibal 1 iz gizajalea.

Gizon bat hil eta jan egin zuen 44 urteko Armin Meiwes «Rotenburgoko kanibalaren» aurkako epaiketa hasi zen atzo Frankfurt hirian.  Berria - Gaiak   2006-01-13

Zortzi urteko zigorra ezarri diote Meiwes kanibalari, homizidioa egotzita.  Berria - Mundua   2004-01-31

Aurrena krokodiloak, orain kanibalak... Besterik ez al duk, Adrian?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 288. orr.

Amaren sabeletik artzainaren olako aixolberako bidean, euskaldunak zinezko kanibalak ginela errepikatzen nuen: zer genuen guhauren ninien horrela ahoa beteka klikatzeko?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 41. orr.

Kanibalez betetako uharte huts batera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 11. orr.

· Horra zer ondorio zituen askatasun pixka bat emateak jende horri, izan ere arreta eta gidaritza osoa behar zuten ez erortzeko kanibal bizitzan, horren zale ziren eta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 209. orr.

2 (izenondo gisa)

Gure mamu zaharren aurrean jartzen gaituen lana da hau, gurasoen aberastasunen gutizia betean ari diren haur kanibal goseti aseezin bilakatzen gaituena.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 19. orr.

Drucoc jaun kanibalak mugurdi purez betetako oiloak ditu afaltzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 77. orr.

Aho-aroan finkatua nago, aho-aro kanibal batean noski, ahoratze-modu guzti-guztiak atsegin baititut.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 23. orr.

Fronte Kanibala milizia armatuko buruzagi zenaren anaia.  Berria - Mundua   2004-02-17


kanibalismo iz gizajaletasuna.

Gizartea oinarrizko giza bulkada zenbaiten debekuaren gainean baita eraikia, haur orok [...], bere baitan sentitu, zapaldu eta bideratu behar izan dituenak: intzestua, kanibalismoa eta giza hilketa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 42. orr.

Gogora ekarri Genna kantariaren atxiloketa zoofilia eta kanibalismo akusaziopean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 35. orr.

Barrutian kanibalismo kasurik gertatu ez bazen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 45. orr.


kanibet ik ganibet.

kanibit ik ganibet.

kanido iz txakurraren familiakoa.

Gevaudaneko piztia otso bat bezalakoa omen da, baina mustur luzeagokoa, matrailezur beldurgarriak dituen kanido baten antzekoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 53. orr.

Hirugarren saialdirako urduri jartzen hasi zen kanidoen etengabeko jira-birekin  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 78. orr.


kanidromo iz txakur pista.

Baita ere "hipodromo" bat eta zakurren lasterketak aterbetzen dituen "kanidromoa".  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 108. orr.


kanika 1 iz puxtarria.

urrunago joanago eta haren izaria ttipiago, azkenean kanika ttipi baten pare, ezin asmatuzko heineraino.  Herria   2003-01-14

Begi zuriek, zilo baten erdian dilindan zeuden kanikak ziruditen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 191. orr.

Ia erori zitzaizkion begiak kanika galduen moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.

· Maindire gainean lo egin beharko du Londresen, bertara iristen bada, trukean begiko kanika ordainduta...  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 93. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Besteak ez duen kanika-poltsaren jabe izan nahia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 455. orr.

· Ogi kanika bat egin zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 132. orr.


kanikular izond udaminari dagokiona.

Txakurttiki bat baino gehiago balio du beroak txakur-egun kanikular eta udamineko hauetan, nonbait...!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.


kanila (orobat kanilla g.er.) 1 iz txorrota, iturrien edo ontzien ahoan jartzen den tresna, ireki edo itxi daitekeen giltza bat duena.

Jamesek kanila irekitzen entzun zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 88. orr.

Zabaldu kanila hori.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 19. orr.

Bainugelako kanila baten zirrindola konpontzen ari nintzela.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 35. orr.

Zabaldu eta ixten zen kanila.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 221. orr.

Demagun ez dudala ondo itxi ur beroaren kanila.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 60. orr.

Komunak jarioa du, eta kanilak haria hondatuta dauka.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 276. orr.

-Horrako kanila horretan bada ura -esan zuen gizonak-.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 19. orr.

Komuneko kanila aldatu beharko genuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 375. orr.

Atariko kanila Uilen alkandora horiaz bildu zuen, izoztu ez zedin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 8. orr.

Bazkalondo sargorian, sukaldeko kanilaren ur tanten jarioa bakarrik entzuten omen zen, segundoak markatuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 154. orr.

Kanilari ez zerion dagoeneko tantarik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 248. orr.

-Ez dut inoiz ikusi sukalde bat kanilarik gabea.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 29. orr.

Ura presio handiz atera zen kanilatik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 225. orr.

2 irud

Kanila zabaldu zaion iturri oparo bat bezala hasi zen berriro hizketan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 112. orr.

Gero, hitzen kanila zabaldu du ostera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 202. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zertarako?, banekien-eta, nik bat esan edo bestea egin, kanila-giltza matxuratu zaion iturria bezala hasiko zitzaidala hitz borborka.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 292. orr.

Kanila arazo guztiak konpontzeko.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 18. orr.

· Iturri gehienak pozoiturik daudenez, ekar dezagun iturria etxera: demagun kazetaria dela etxeko ur-kanilla.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 161. orr.

Pentsaturik biraoka ere ez nuela Leandroren hitz-kanila itxiko, ez diot jarduna eten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 184. orr.

4 kanilako ura iturriko uda.

Kanilako ura: bainugelan (bainuontzirik gabe, tamalez) eta barruko eta kanpoko zenbait hormatan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Nafarroako Gobernuak kanilako ura ez edateko eskatu die Martzillako herritarrei.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Hoa atzera bizimolde gorakora, kanilako urarekin, elektrizitatearekin, hoa...!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 269. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanila ireki (5)

kanilako ura (3)


kanilla ik kanila.

kanit ik ganibet.

kanitxe iz etxe txakur mota txikia, begi handiak eta ile kizkurra, zuria edo beltza, dituena.

Kanitxe zuri zantar hori izango ez balu sikiera...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 195. orr.

Kanitxea altzoan zuen emakumerik ere ez zen falta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 88. orr.


kanje iz trukea.

Badakizu noski zer den kanje bat, eta ez baldin badakizu ikasiko duzu sozialak matxinatzen zaizkizun egunean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 264. orr.

Epaiketa eginda ez zen salbatu, kanjeetan ere ez zen sartu, ez dakit zergatik, beharbada familiak ez zuen nahikoa presio egin, edo herentzia arazoak edukiko zituzten eta senideek mahiagoko zuten bat gutxiago egotea partila egiterakoan, bera zen premua .  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 237. orr.

Kanje batean sartu ninduten heriotzarako nengoena, konprenitzen duzu?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 264. orr.


kanka 1 adlag kolpearen onomatopeia.

Bat-batean ispiluko hori nireganantz etorri eta, kanka, kopetako ederra eman zidak alu horrek.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 128. orr.

Haragikeriaren tormentu eta har lotsagabea zen, buruan joka mailu batekin bezala: kanka!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.

kanka!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.

kanka!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.

Mailuarekin paretan kanka-kanka hasi zen berak egin eta niri oparitu zidan koadrotxo bat esekitzeko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 102. orr.

Burdinazko atea kanka zarratu zen ostera porfirozko pasabidean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 73. orr.

Marmar ozen baten modukoa aditzen zen, gangatik jareginik lurraren kontra kanka jotzen zuten mila tantena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.

Zergatik sufritzen du horrela kanka jotzea buruan arlote trauskil honek pala zikin batekin [...]?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 197. orr.

Eta kanka eman zidan buruan ponparekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 116. orr.

2 (izen gisa)

Leku zehatzean emaniko kanka txikiena aski izaten da kristalik lodiena pitzatzeko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 32. orr.

Kanka hotsa entzun zen, gero.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 225. orr.

3 kinki eta kanka

Antoxin urdinari zartakoa eman eta lurrera bota zuen, eta zerbitzuburuak halako ostikoa eman zion ezen armairu azpiraino bidali baitzuen hegan kinki eta kanka.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 56. orr.

Makila konkor bat hartu eta, honexengandik hasi-eta kinki eta kanka ez dudala mediku bat bakarrik uharte honetan guztian utziko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kinki eta kanka (3)


kankail (orobat kankaila g.er.) izond ipar kankailua.

Biga beltzak, neska kankail batzuk, eta haien ondoan aise ttipiagoko xuri bat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 102. orr.

Ontsa irri egin genuen, eta esku zartak ere ukan zituen gure Caron apezak, hainbeste non mitralletadun S.S. kankaila bat jiten baitzaigu orroaz "Ruhe Silenz".  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 28. orr.

Zazpi urte iragan nizkian Coloradoko basamortuetan ardi kankaila batzuen zaintzen eta gero John Biscay herritarrak Los Angelesera deitu nindian, polizia lanetara.Zahar kankail konkortu libindintsu eta gerlari ohiez aparte.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 304. orr.

Zazpi urte iragan nizkian Coloradoko basamortuetan ardi kankaila batzuen zaintzen eta gero John Biscay herritarrak Los Angelesera deitu nindian, polizia lanetara.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 304. orr.

Ahari kankailak aharrausika baztertzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 32. orr.

Hiri kankail horrek berriz iretsi eta beretu gaitu.  Herria   2005-03-17

Haien artean bazen bat, alimaleko kankaila.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 21. orr.

Euskaraz ez da gauza bera bainan gizon bat hartza dela diogu handia delarik, azkarra, kankail aire batekin, aurpegiz itsusia eta dena biloa!  Herria   2001-02-08


kankailu 1 izond/iz pertsonez mintzatuz, handikotea eta itxura baldarrekoa, eta askotan adimen laburrekoa dena.

Ia bi metroko kankailua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

196 librako kankailu bat, esaterako, nahikoa da 2,44 m-ko altura batetik amiltzea behar bezala urkatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 99. orr.

Tedesko alu-zorne bat!, bota zian karabinero kankailuenak nire pasaporteari begira.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 244. orr.

Tedesko alu-zorne bat!, bota zian karabinero kankailuenak nire pasaporteari begira.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 244. orr.

Gerririk gabeko atzelariak, ideiarik gabeko erdilariak eta azkartasunik gabeko aurrelari kankailuak.  Berria - Kirola   2004-06-29

Bezperan aleman ehiztari kankailu batek tiro bat bota ziola.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 57. orr.

Nire ezker-eskuin nituen bi morroi kankailuek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 345. orr.

Gidariak, handiuste kankailua bera, mugimendu arriskutsuak egiten zituen propio.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 349. orr.

Ilegorri hankaluze kankailu irribarretsua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 19. orr.

'Baina azukrerik gabe,' erantzun dio pazientea den gizon kankailuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 213. orr.

SSetako kankailua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 228. orr.

Batek kankailutik zuena, besteak kirtenetik zian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 244. orr.

Ez zuen inondik ere kankailu haiek dena hondatzerik nahi.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 115. orr.

Bilbo "kankailu bandoleroen" setiaketatik jaregiteko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 225. orr.

Kankailu alemana marmarka hasi zen, aginduak eta Berlingo nagusiak ahotan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 58. orr.

2 irud/hed

Gorputza duk hik kankailua, aukeran.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.

Ez da oso kankailua zure batugailua, baina batuketa biribilak egingo ditu, ezta?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.

Beste mutil gihartsu baten laguntzaz, gurdi kankailu batean paratu ninduen, eskailera eta guzti.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 250. orr.


kankarra iz burua.

Bai horixe, eta hona orain Andre Harretako, masailagabe, eta zulogilearen aitzurrak kankarra joa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 196. orr.


kankarreko 1 iz buruan hartu edo ematen den kolpea.

Berak eman beharko lituzke muturrekoak eta kankarrekoak. Leihoaren kontra kankarreko bat hartuta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 228. orr.

Mostradorean utzi behar izan du kankarroa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 101. orr.

Bat-batean, erabat esnatu zen, kankarreko bat eman baliote bezala.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 87. orr.

Ni oharkabean harrapatuta, ponparekin kankarreko bat eman zidan buruan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.

Tximista bezala bota baitzuen bere burua kasernako paretaren kontra kankarrekoa jotzeko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 32. orr.

Kankarreko bat sentitu nuen garondoan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.

Gero, bere ukabil harrigarria altxatu eta kankarreko bat eman zion onddoari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 104. orr.

2 kankarroa.

Kankarreko bat ginebra, nik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 226. orr.

Kontuak kontu, tripa hutsik eta azkar demonio ekin nien neure kankarrekoei, halako suertez non, ordu bete geroago, laugarrena edan orduko, tristezia mugagabe batek baizik ez baininduen lotzen errealitateari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kankarreko bat eman (3)


kankarro 1 iz edontzi handia.

Gero, lehen kankarro ginebra eskatu nion Antonio ezkibelari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.

Kankarro bat bete ginebra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.

Whiskya eskatu nion, baita bertze kankarro bat ere, niretako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Betiko zalantza, garagardoan egon edo kankarrora errenditu. Arratsaldeko laurak ziren, goizegi kankarroak eskatzen hasteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 253. orr.

Agudoxko edanak noski, kankarroak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Giroa ez duk apartekoa, eta edariari ere adi egon behar, pozoi makur zerbitzatua emanen ez badiate -neure kankarroa dantzatu nuen, hitzen lagun-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

2 izond adkor katxarroa.

Hermann eta Zezenko deitzen genion mutil kankarro bat izaten ziren beti irabazle.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

Ez dago zalantzarik: zelako diferentzia, antzinako gris ipurdi-handi motel haien eta zipaio kankarro hauen artean!  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.


kankarroka adlag kankarroak edatzen.

Niri, Ximurrarekin bezala, gorputzak ginebra eskatzen zidan beti, baina tonika bat edaten ari nintzen, beldurrez-eta, nire gogo gero eta ozpinduagoak hartaratuta, gelditzeko manerarik izanen ote nuen kankarroka hasiz gero.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.


kankateko iz kankarrekoa.

Beste kankateko bat emango niolako mehatxua egin nuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 59. orr.

Kankatekoa hor zegoen, odola hor zegoen, baina zuhur jokatu beharra omen zegoen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 118. orr.

Orduan, Legardek gizonari kankatekoa eman lepoan, eta bikoteak armak ateratzen ditu. oker Eta hutsegite barregarriak eta kankateko mingarriak  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 189. orr.


kankatu, kanka, kankatzen du ad

Izan ere, hutsune gabe ez da ikusten nola daitekeen ezer kanka, ez hauts, ez bitan ebaki, ez hezetasunik har, ez dena suntsitzen duen hotzik ez surik barnera.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 61. orr.


kanoa 1 iz itsasoan edo ibaetan erabiltzen den ontzi estu eta arina, arraun zabal eta arin batzuez eragiten zaiona.

Ontzi bat, txalupa bat, enbor azalez egindako kanoa bat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.

Itsasgorak eragotzi egiten zien kanoaren gainera jausten, ez zeukaten aski amildurarik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 233. orr.

Hiru bat metro izanen ziren pasarelaren kabutik kanoaren kareleraino.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 231. orr.

Kanoak laprast egin zuen amuraka harkaitzetara, ez luze, pilotuak brankaz portura zuzentzea lortu zuen barrak itsasoari ematen zion sosegua berriro baliatuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 234. orr.

Kanoa batean ibaia ikertzen ari zela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 122. orr.

Kanoan bai, ibilia nintzela esan nion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 115. orr.

Kristal zikinen ostean Zulaikaren laguntzaileak bitxeroarekin eusten zion kanoari enbarkaderoaren kontra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 230. orr.

Itsasoko Gurutze Gorriaren kanoa gorri-beltz zaratatsua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 119. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Arratsalde honetako kanoa lasterraldia, nola?  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 113. orr.


kanoe ik kanoi.

kanoi (orobat kanoe g.er. eta kañoi g.er.) 1 iz artilleriako pieza sendoa, jaurtigai astunak jaurtikitzeko erabiltzen dena.

Ehun kanoi eta bi mila fusil.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 180. orr.

Guadalupeko gotorlekuan zeuden 155 mm-ko kanoi zaharrak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 67. orr.

16.000 infante, 1.000tik gora zaldi, eta 24 kanoi astun (Krupp markakoak gehienak).  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 189. orr.

Ontziaren brankan altzairuzko kanoi ikaragarria ikusiko duzue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.

Withworth kanoi burrunbatsuz osatutako bateria.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 278. orr.

Kanoiak tiro egiteko prestatu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.

Kanoiak desarra egin zuenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 296. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kanoi-ipurdi lodi-biribil baten azpian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 215. orr.

Kanoi hodiak orgetatik kentzeko zereginean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 280. orr.

Armak isilik daude orain, eta kanoi-muturren tirabidean dago etsaia.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 123. orr.

Kanoi-bola baten ibilbidea ez zela zuzena, parabolikoa baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.

Hamar kanoi pezako txalupa zahar bat.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.

Bertan, harresiaren babesean, kanoi-zulo bat eta harrizko ezarlekua zeuden.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.

Tiroak eta kanoi-hotsak maiz entzuten ditiagu hemen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 179. orr.

Gero, kanoi-sutunpa bat entzuten da.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 231. orr.

Kanoi tiro bat bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 393. orr.

Kanoi dunbada burrunbatsuak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 262. orr.

Turuta-joaldi bat eta bi kanoi-danbada.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 53. orr.

Hasi dira Don Carlosen ohoretan kanoi-salba azkengabeak botatzen. zer Dela-eta eguneroko brontzezko kanoi urtze eta atzerritik gerrarako gailu ekartze taigabe hau.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 139. orr.

Kanoi erakusleek destatzen duten alderantz begiratu dut, baina ez da etsairik ageri inondik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 123. orr.

Berebiziko kanoi-sua piztu zuten ontzietako gudariek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 198. orr.

Torpedoa alferrik gastatzea kanoi ukaldiño bat aski zuenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 80. orr.

Iguzkitza aldera heldu zela bere sei batailoiekin eta kanoi mordoarekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 165. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Poliziak bi manifestazioren aurka egin zuen ur-kanoiekin eta makilekin.  Berria - Mundua   2006-02-26

Txikikeria bat izan zen txinpartak piztu zituena, fusil-kanoi bat alegia.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 117. orr.

Fusil-kanoian behera begira-begira, "zikina!", ahoskatu zuen Hanleyk.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 118. orr.

4 beste su armetan, bala ateratzen den hodia.

Fusilaren kanoi hotza sentitu nuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 93. orr.

Sei tiroko pistola bat eman zidan, kanoi luzekoa, beterik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 82. orr.

Pistola txikiaren kanoia bularren artean sartua zeukan orain.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 195. orr.

Kanoi bakarreko eskopetak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 131. orr.

Kanoi biko eskopeta kargatu batekin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 224. orr.

ik kanoibiko.

Uniforme berdeak eta armen kanoi puntak ikusi ditut.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 48. orr.

Lehenago bi tirotako armak ziren eta, oraino lehenago, tiro edo kanoi bakarrekoak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 85. orr.

Nylonezko poltsaren kremailera ireki eta kanoi motzeko eskopeta bat atera orduko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.

Haien fusilen kanoi puntak ikusten ziren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 33. orr.

Joanesek lan errexagoa ukan zuen zenbait hilabete lehenago, metraileten kanoien egiten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 197. orr.

5 kanoi bazka

«Zorra barkamena kanoi bazkaren truke» deitu diote negoziazio honi.  Berria - Mundua   2004-04-21

6 kanoi-ganga zirkulu erdiko ganga.

Artozkik erromaniko berantiarreko eliza zuen, kanoi-gangarekin.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.

7 kanoi haragia kanoi bazka.

-Kanoi-haragia izan dituk -dio Ortegak, gazteleraz-.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanoi bala (4); kanoi balak (3); kanoi balen (3); kanoi danbada (3); kanoi eta fusilen (3); kanoi ganga (3); kanoi hotsa (4); kanoi tipi (3); kanoi zulo (4)

eskopetaren kanoia (4); pistolaren kanoia (5)

bi kanoiko eskopeta (4)


kanoi (orobat kanoe g.er. eta kañoi g.er.) 1 iz artilleriako pieza sendoa, jaurtigai astunak jaurtikitzeko erabiltzen dena.

Ehun kanoi eta bi mila fusil.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 180. orr.

Guadalupeko gotorlekuan zeuden 155 mm-ko kanoi zaharrak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 67. orr.

16.000 infante, 1.000tik gora zaldi, eta 24 kanoi astun (Krupp markakoak gehienak).  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 189. orr.

Ontziaren brankan altzairuzko kanoi ikaragarria ikusiko duzue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.

Withworth kanoi burrunbatsuz osatutako bateria.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 278. orr.

Kanoiak tiro egiteko prestatu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.

Kanoiak desarra egin zuenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 296. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kanoi-ipurdi lodi-biribil baten azpian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 215. orr.

Kanoi hodiak orgetatik kentzeko zereginean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 280. orr.

Armak isilik daude orain, eta kanoi-muturren tirabidean dago etsaia.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 123. orr.

Kanoi-bola baten ibilbidea ez zela zuzena, parabolikoa baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.

Hamar kanoi pezako txalupa zahar bat.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.

Bertan, harresiaren babesean, kanoi-zulo bat eta harrizko ezarlekua zeuden.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.

Tiroak eta kanoi-hotsak maiz entzuten ditiagu hemen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 179. orr.

Gero, kanoi-sutunpa bat entzuten da.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 231. orr.

Kanoi tiro bat bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 393. orr.

Kanoi dunbada burrunbatsuak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 262. orr.

Turuta-joaldi bat eta bi kanoi-danbada.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 53. orr.

Hasi dira Don Carlosen ohoretan kanoi-salba azkengabeak botatzen. zer Dela-eta eguneroko brontzezko kanoi urtze eta atzerritik gerrarako gailu ekartze taigabe hau.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 139. orr.

Kanoi erakusleek destatzen duten alderantz begiratu dut, baina ez da etsairik ageri inondik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 123. orr.

Berebiziko kanoi-sua piztu zuten ontzietako gudariek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 198. orr.

Torpedoa alferrik gastatzea kanoi ukaldiño bat aski zuenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 80. orr.

Iguzkitza aldera heldu zela bere sei batailoiekin eta kanoi mordoarekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 165. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Poliziak bi manifestazioren aurka egin zuen ur-kanoiekin eta makilekin.  Berria - Mundua   2006-02-26

Txikikeria bat izan zen txinpartak piztu zituena, fusil-kanoi bat alegia.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 117. orr.

Fusil-kanoian behera begira-begira, "zikina!", ahoskatu zuen Hanleyk.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 118. orr.

4 beste su armetan, bala ateratzen den hodia.

Fusilaren kanoi hotza sentitu nuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 93. orr.

Sei tiroko pistola bat eman zidan, kanoi luzekoa, beterik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 82. orr.

Pistola txikiaren kanoia bularren artean sartua zeukan orain.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 195. orr.

Kanoi bakarreko eskopetak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 131. orr.

Kanoi biko eskopeta kargatu batekin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 224. orr.

ik kanoibiko.

Uniforme berdeak eta armen kanoi puntak ikusi ditut.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 48. orr.

Lehenago bi tirotako armak ziren eta, oraino lehenago, tiro edo kanoi bakarrekoak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 85. orr.

Nylonezko poltsaren kremailera ireki eta kanoi motzeko eskopeta bat atera orduko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.

Haien fusilen kanoi puntak ikusten ziren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 33. orr.

Joanesek lan errexagoa ukan zuen zenbait hilabete lehenago, metraileten kanoien egiten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 197. orr.

5 kanoi bazka

«Zorra barkamena kanoi bazkaren truke» deitu diote negoziazio honi.  Berria - Mundua   2004-04-21

6 kanoi-ganga zirkulu erdiko ganga.

Artozkik erromaniko berantiarreko eliza zuen, kanoi-gangarekin.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.

7 kanoi haragia kanoi bazka.

-Kanoi-haragia izan dituk -dio Ortegak, gazteleraz-.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanoi bala (4); kanoi balak (3); kanoi balen (3); kanoi danbada (3); kanoi eta fusilen (3); kanoi ganga (3); kanoi hotsa (4); kanoi tipi (3); kanoi zulo (4)

eskopetaren kanoia (4); pistolaren kanoia (5)

bi kanoiko eskopeta (4)


kanoialdi iz kanoi tiroaldia.

Kanoialdia, ez genuen besterik behar jaia biribiltzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 256. orr.


kanoibiko (orobat kanoi biko) iz eskopetez mintzatuz, bi kanoi dituena.

Bekoz beko behatzen dit, kanoibiko batek bezala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 175. orr.

Nik uste nuen Carmen Lopezek zintzo beteko zuela nire agindua ostera ere, kanoi bikoa ipiniko zuela nire bizkarrean, neu salbatzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 222. orr.

Umeak elkarri petardoak jaurtika, ehiztariak leihoetarik zerurantz kanoi bikoarekin...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.

Kanoibikoaren ahoak bezain ilunak, begiak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 174. orr.


kanoieria iz kanoi multzoa.

1940ko ekainaren 9an, aleman kanoieria hasi zelarik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.


kanoigile iz kanoiak egiten dituen eskulangilea.

Jostagarri baita kanoigilea bere bonbak zartarazia gertatzea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 236. orr.

Baskulagile, kaxagile, guardamontista, kanoigile, guarnidore, pulitzaile, grabatzaile, giltzagile...  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 31. orr.


kanoikada 1 iz kanoi tiroa.

Galera veneziar baten kanoikadak aurpegia desitxuratu ziolako.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 88. orr.

AMX-13 baten kanoikada bezain indartsua. Gure azken kanoikada jaurti genuenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 195. orr.

-Armada abiatzeko seinalea kanoikada bat izango duk.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 360. orr.

21 kanoikadak agurtu zuten Hu.  Berria - Mundua   2006-04-21

Kroaziarrek jaurti zituzten kanoikadek ere ezin izan zuten lurrera bota.  Berria - Mundua   2004-07-24

2 (hitz elkartuetan)

Haien agurra kanoikada sail bat izan zen, hondarrekoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 270. orr.

· Ukabilkada izugarria jo zion, tanke kanoikada lez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 389. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanoikada bat tirata (3)


kanoikatu, kanoika, kanoikatzen du ad adkor kanoi tiroak egin.

Inon ez! -kanoikatu zuen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 40. orr.


kanoiketa iz kanoikatzea.

Donostian ederki nozitu zutela haren kanoiketa.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.

Lau kanoi ziren, zazpi eta erdikoak, eta kanoiketa ederra ari ziren egiten une hartantxe bertan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.


kanoilari iz kanoia erabiltzen duen gudaria.

Ondorengo egunotan hiru urtez luzatuko du kontratua gunners (kanoilariak) deiturikoekin, eta ziur asko bi azterketa gogor jarriko dizkio bere buruari.  Berria - Kirola   2004-10-27


kanoiontzi (orobat kanoi-ontzi) iz itsasontzi kanoiduna.

Gero herrinahaslea hil egin da, eta orduan kanoiontzi bat etorri da ostera denak etxera eramateko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 133. orr.

Kanoi-ontziko kapitainak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 361. orr.

"Nora zoaz?" galdetzen dio kanoiontzi paxistak Sanander aldetik datorrela ikusita.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 85. orr.


kanoitu, kanoi(tu), kanoitzen du ad kanoikatu.

Labana hortzen artean ipini nuen, largabistarekin kanoitzen baninduen ere pirata bat ikusia zela konta zezan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 14. orr.


kanoitxo iz kanoi txikia.

105 milimetroko kanoi bana, 37 milimetroko beste kanoitxo bana eta 20 milimetroko metrailadore bina dute ontzi gainean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.


kanoitzar iz adkor kanoi handia.

Horren izenean, gaur egiteko dugun poz-pozezko topa bedera hortxe die kanoitzarrak hodeiei iragarriko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 37. orr.


kanoizain iz kanoilaria. ik kanoizale.

Kanoizainak, Moor delakoak, ahotsa goratu zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 142. orr.

Kapitaina, jiratu, eta, perrail bati eskua erantsirik, buru gainean kanka jo zuen harekin kanoizaina.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 142. orr.

Ekar hona kopak; eta bekio atabala turutari mintza, turuta kanpoko kanoizainei, kanoiak zeruei, zeruek lurrari.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 222. orr.


kanoizale izond kanoilaria.

Inguruko mendi baten tontorrean gudari-taldetxo bat zegoen, ispilu bidez eta morse-hizkuntzan nora sutu behar zuten kanoizaleei erakusten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.

Zaleentzat ikusgarria baita gunners-ak, kanoizaleak, zelaian ikustea, batez ere Henryren korrikaldi eta golekin gozatzea.  Berria - Kirola   2004-03-18

Orduantxe iratzarri ziren kanoizaleak, eta berpiztu Henry.  Berria - Kirola   2004-03-18


kanoiztatze iz kanoiz tirokatzea.

Goizaldeko hotzak izozturik genuen motorra abiarazi nahian genbiltzalarik, goiza argitzean, gorreria eragiteko moduko kanoiztatzeak harrabots-oihartzun egin zuen zerumugan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 57. orr.


kanon 1 iz arau ideala.

[Haren] gorpuzkerak Polikletoren kanonaren proportzioak baitzituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 227. orr.

Kanon sainduen arauen arabera eta ez bakoitza bere aburu bereziari jarraikiz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 166. orr.

Lehen mailako azterketa-eredua osatzen dute erretorika klasikoaren bost kanon hauek.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 180. orr.

Kanon horiek egitura bat osatzen dute, zeinari esker hizlariek eta erretorikaren teorikoek sistema erretoriko osoaren osagarriak [...] azter ditzaketen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 179. orr.

Galdekizun hauetan arrazoimenaren erabileraren kanon batek ahalgarria izan behar du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 271. orr.

Mundu begetalaren kanon estetikoetarik gero eta hurbilago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.

Sorketa imitatio hutsa baitzen, hots, greziarrek aurrez ezarritako eredu, kanon eta argudioak aintzat hartuta egin behar zen literatura izeneko lana.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 149. orr.

Maitemindu-arketipoaren portaera-kanonari estu lotzen nintzaiola.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 127. orr.

Errealismo sozialista bera ere, errealismo guztietan teorizazio esplizituena izan duena, hain zuzen, kanon jakin batzuen mende zegoen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.

Batek ere ez zion Kati inoiz dantza egiteko eskatu, itxura harekin ez omen zituen kanonak betetzen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 101. orr.

2 kristau elizek sakratutzat hartzen dituen testuen zerrenda; literaturan-eta arau ideal bat gauzatzen duen liburu-multzoa.

Liburu apokrifoetan, Eliz Amak ofizialtasun kanonekoa eman ez zien haietako batean -Santiagoren Protoebanjelioan, hain zuzen ere-.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 294. orr.

Puntu honetan esanguratsua da Filemoni Gutuna kanon sakratuan sartzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.

Ekialdeko Kristau Eliza Ortodoxo eta Mendebaldeko Kristau Eliza Katolikoaren kanonak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

Liburuaren azalean den emazte-firmak berak salatzen du ez dela kanon unibertsalaren eremukoa...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 159. orr.

Kanona testugileek eta kritikoek zehazten dute.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 61. orr.

Behar duzuen lehenbiziko gauza, hasteko, kanon literario bat da.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 10. orr.

Funtsezko itauna hau da: nola eraikitzen dira kanon epistemologikoak finkatzen dituzten testuinguruak, eskema kontzeptualak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

Konfuziar kanoneko literatura klasikoaren estiloa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 86. orr.

· Bost euskal idazle [...] aurkezten zitzaizkigun, gaur egungo euskal literaturaren lehen mailako idazletzat eta kanon gisa jo direnak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 9. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kanoniko1.

Kanon irakasleen iritzi arruntari jarraikiz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 166. orr.

Kanon-eskubideak dio, De poenitentia atalean, Judasek bekatu handiagoa egin zuela bere burua hiltzen, Jesukristo Gure Jauna saltzen baino. ik kanoniko1 3.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez da liburu itxia, ez eta literatura kanon baterako proposamena ere. Horretarako behar genuen lehen gauza literatur kanon bat edukitzea zela. kulturaren globalizazioa eta literatur kanonaren sorkuntza.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 11. orr.

Bertso bakoitzean ikusi eta aztertu behar dugu beraz nolako bereizgarriak dituen bost erretorika-kanon horietako bakoitzak bat-bateko bertsolaritzan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 180. orr.

5 Elizak dogmari edo diziplinari buruz ezarririko xedapena.

Gure Eliza ama santaren kontzilioez, kanonez eta konztituzioez ere baliatzen dira.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 205. orr.

Trentoko kontzilioaren 6. sesioko 1. kapituluan eta 1. 2. kanonetan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 60. orr.

Trentoko kontzilioak 13. sesioko 3. kapituluan erabaki duela 3. kanonean heretikotzat edukitzea nork ere ukatzen baitu Jesu Kristoren gorputz osoa badagoela itxura bakoitzaren baitan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 62. orr.

Ez dituzte ere begiratu kanonen arau sainduak agintzen dutenak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 165. orr.

6 mezako erdi aldea, aldatzen ez dena, Te igitur-etik Pater noster-eraino hedatzen dena.

Jaiera ikusgarria izan zuen [santa Luziak], asko zabaldu zen bere izena, Elizaren mezako kanonean ere sartu zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.

7 doinu bat arau jakin batzuen arabera zenbait aldiz errepikatuz ontzen den musika lana.

Ulertzen zuen nola zeuden elkartuak musikaren zatiak, bariazio bat beste baten alderantzia zela, hainbat ahots, doinu bati jarraitu ondoren, kanon edo fuga batean elkar zitezkeela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.

8 hitzarmen batek ezartzen duen aldian behingo ordainteka.

Internauten Elkarteak CD eta DVD garbien gaineko kanona igo izana leporatu dio SGAEri.  Berria - Gaiak   2004-03-24

ACBn jokatu ahal izateko kanona eurek ordaindu ziguten.  Berria - Kirola   2006-01-21

Kanonaren ordezko zerga sortu beharko genuke.  Berria - Gaiak   2004-04-30

Kanon bat ezartzeak doako maileguarekin amaituko du.  Berria - Kultura   2004-04-23

Usurbil eta Lasarte kanon horretatik at geratuko lirateke, errauste plantatik gertu egoteagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Kanon bat eta bakarra izango da [Uraren Legean].  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 154. orr.

Iruditzen zait musikariei laguntzeko kanona dagoenetik ez dagoela kopiak egitea galarazteko aitzakiarik.  Berria - Gaiak   2004-04-30

Autobidea erabiltzeagatik ordaindu beharreko kanonaren helburua.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanon literario (5); kanon literario bat (4)

arrazoimen hutsaren kanonaren (3); euskal literaturaren kanonaren (3)

kanonetik askatzeko (4)


kanonigo (orobat kanoniko g.er.) iz kalonjea.

Ez du egundaino auzia argitu, nahiz eta katedraleko kanonigoen susmoak izan dituen beti.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.

Guzmango Domingo santua, Osmako kanonigo zela, [...].Estrasburgoko katedraleko kanonikoa zela erran dit, latinez erran ere.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 44. orr.

Gerra piztu aurreko udan, Valladolidera destinatu zuten kanonigo.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 19. orr.


kanoniko1 1 izond kanonei dagokiena; kanonen araberakoa. ik kanon 3.

Maitasun istorio kanoniko bat egin nahi izan nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 45. orr.

Edertasun kanonikoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 116. orr.

Ahozkotasunaren teoriak, Notopoulos eta Ongen formulazio kanonikoen arabera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 163. orr.

Axioma kanonikoa, Grazianoren Dekretuan (P II, C. q.) azaltzen dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.

Lege zibilak botere laikotik eta naturaletik heldu direla, hark sorturik; lege kanonikoak, aldiz, elizaren botere naturaz gainekotik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 132. orr.

Absoluzio kanonikoa emango dion apaizen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 116. orr.

Otoitz egiten zuenean edo ordu kanonikoak esaten zituenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 703. orr.

Eskema kanonikoari men egin gabe.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 136. orr.

Literatura kanonikoa eta literatura mediatikoa bereizi zituen atzoko hitzaldian.  Berria - Kultura   2004-09-04

Idazle kanonikoen azpildurak bistan jartzeaz gain, literatur zaleontzat galdera mamitsuak ere egiten ditu.  Berria - Kultura   2004-03-31

Testua bera bertsio kanonikoa deitzen dena baino lau aldiz laburragoa da.  Berria - Kultura   2004-05-12

Irudikapenezko arte kanonikoa, berriz, ezin da existitu konbentzio intelektual batzuei esker ez bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.

Banaketa hau etikan kanonikotzat har daiteke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.

2 ordu kanoniko liturgia ordua. ik liturgia 4.

Otoitz egiten zuenean edo ordu kanonikoak esaten zituenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 703. orr.

Goratu, berebat, Jainkoarentzat eliz otoitzak, beste otoitzak eta ordu kanoniko guztiak errezatzeko aldizka berezi diren garaiak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.

Ez baitzuten artean liturgi libururik ordu kanonikoak abestu ahal izateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 758. orr.

3 zuzenbide kanoniko Eliza katolikoaren antolamendua arautzen duen zuzenbidea.

Zuzenbide kanonikoaren arau batean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 100. orr.

Berez, zuzenbide erromatarrak eta zuzenbide kanonikoak, biek onartzen zuten aitatasunaren ikertzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 241. orr.

Erromatarren zuzenbide zibilaren arabera, leku sakratu batetik gauza pribatu bat hartzen duena lapurreta-delituagatik baizik ez da zigortua izango; zuzenbide kanonikoaren arabera, sakrilegio-delituagatik zigortuko dute.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.

Kontuan hartu behar da garai haietan zuzenbide kanonikoa ez zela geroago bezain zehatza eta osoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 748. orr.

· Zuzenbide zibilaren printzipioen arabera araututako gauzak ez direla arautu behar kanoniko deritzan zuzenbidearen arabera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zuzenbide kanonikoa (4)

ordu kanonikoak (3); zuzenbide kanonikoak (3)

zuzenbide kanonikoaren (4)


kanoniko2 ik kanonigo.

kanonikoki adlag era kanonikoan.

Honorio Aita santu jaunari eta kanonikoki hautaturiko haren ondorengoei eta Erromako Elizari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 154. orr.

Eta gainerako ahizpak behartuak beude San Frantziskoren ondorengoei obeditzera, baita ahizpa Klarari eta kanonikoki hautaturiko ondorengo abadesa guztiei ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1176. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanonikoki hautaturiko (3)


kanonisasio ik kanonizazio.

kanonista iz zuzenbide kanokikoan espezialista den pertsona.

Maila apalagoko aita santu gehienak ere, ez ziren teologoak (Jainko-aztertzaileak), kanonistak baizik (lege-aztertzaileak).  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 283. orr.

Dena dela, badirudi, tarte horretan, Zizeronen politika printzipio zenbait ahantzi zituztela Mendebaldeko teologo, legelari eta kanonista jakintsu anitzek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 24. orr.

Hona zer dioen Barbosa portuges kanonista aipatuak: [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 17. orr.


kanonizatu, kanoniza, kanonizatzen 1 du ad kanoniko bihurtu.

Irakurlea harrapatzeko modutzat dauka sistemak idazleak kanonizatzea...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 270. orr.

Baina liburu hau berau ere, kanonizatu dute dagoeneko.  Berria - Kultura   2004-01-24

2 eliza katolikoan, norbait ofizialki santu aldarrikatu.

Horregatik, 1622an Eliza katolikoak kanonizatu egin zuen, santu egiteko, eta Nafarroako patroia da gaur egun.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

San Frantzisko 1228. urtean kanonizatu zuen Gregorio IX. Aita santuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1102. orr.

Irlandako artzapezpiku Armagh Sean Bradyk Joan Paulo II.a kanonizatzeko eskatu zuen.  Berria - Harian   2005-04-06

-Ez, ez da saindu baten erlikia, zeren ez baitut nehon aditu Erromak kanonizatu nauenik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 538. orr.

4 irud/hed

Abraham Lincoln kanonizatu egin zuten banaketa saihesteko hegoaldea inbaditzeagatik; Milosevic kondenatu egin zuten Jugoslaviaren osotasuna babesten saiatzeagatik.  Berria - Mundua   2006-03-14

Eta horrela sartu zen edalea literaturan, Joseph Rothek kanonizaturik.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 93. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Liburu santuak, eta orobat pentsamenduaren lan kanonizatuak, sugearen pozoiaren antzekoak dira: moralaren eta kaosaren sorburu dira, karitate eta krimen iturri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 7. orr.

Euskarazko literatur sistema kanonizatuaren periferian.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.

Agertu izan diren kritika-portaera batzuek, ongi erakusten dute autore kanonizatuak gizonak direla...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 159. orr.


kanonizatzaile iz kanonizatzen duena.

Egiten den kritika kanonizatzailea dela esango zenuke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 328. orr.


kanonizazio (orobat kanonisasio g.er.) 1 iz kanoniko bihurtzea.

Kritikaren rola oinarrizkoa da kanonizazioan: prentsarena, kritika unibertsitarioarena, tesiena...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 158. orr.

Autore baten kanonizazio prozeduran unibertsitateak ematen duen goi mailako erramu boneta oso garrantzitsua da, zinezko kontsakrazioa ikonoen beharretan den liburuaren merkatuan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 158. orr.

Ez zegoen kanonizaziorako asmorik, idazletzari aitortza egitekoa baizik.  Berria - Kultura   2006-02-04

Erdialegiazko iraganaldi baten kanonizazio horrek zirrara txikia eragin zuen Tsin-go gobernari eta herriarengan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 48. orr.

2 Eliza katolikoan norbait ofizialki santu deklaratzea.

Frantzisko dohatsuaren heriotza, mirariak eta kanonizazioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 486. orr.

Frantziskoren kanonizazioko ospakizunetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.

Anai Eliasek Frantziskoren heriotzaren berri emanez eginiko gutuna eta kanonizazioko aktak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Santuaren kanonizazio-prozesua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Frantziskoren kanonizazio-auzia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 419. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanonizazio prozesuan (3)

san frantziskoren kanonizazioa (4)


kanore iz ipar itxura, funtsa. ik ganora.

Ez, Raffarin-en gobernuak Medef-aren baimen zoriontsuarekin hartu duen erabakiak ez du kanorerik.  Herria   2005-05-19

Ohartu ginen ekonomikoki ez zuela kanorerik.  Herria   2005-06-30

Batasunaren aldekoek etsi bat hartuko dutela gisa hortako debekuak arrunt durduzaturik? ez du horrek kanorerik!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 22. orr.

Jalgi naiz segidan "pallozas" famatuei behako bat egiteko lastoz estali etxeek badute kanore ederrik, egiazki.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 199. orr.

Eta, elkarren artean mintzatzearekin, ametsak kanore hartzen du, horrela dira ideiak hezur mamitzen eta proiektu bilakatzen.  Herria   2003-06-12

-Galde hori egiten da ainitz... eta galde horrek baluke bere kanorea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 127. orr.

Uste du halere Sharon jaunak ardietsiko duela sozialisten laguntza, eta haren asmoak baduke kanore.  Herria   2001-03-01

Iduri du beraz orai president ohiarentzat galdegina den auziak baduela kanore, eginen ditakela ondoko egunetan.  Herria   2001-02-01


kanoretsu izond

Paralesia horrek 2007ko erditsuraino iraunen du, Alain Lamassouren ustez, Alemaniako gobernu berriak ez baitu iniziatiba kanoretsurik hartuko Europari buruz, eta Frantzia president bozen ondotik baizik ez baita pikoan izanen Europa berriz aitzinera abiarazteko.  Herria   2005-10-13


kanpadenda (54 agerraldi, 13 liburu eta 8 artikulutan; orobat kanpa-denda g.er.) iz kanpatzeko erabiltzen den ehunezko etxola modukoa, hedatzen eta biltzen dena. ik kanpin 4; denda 6.

Duela hiru egun iritsi gara San Franciscora eta kanpadenda bat zabaldu dugu Golden Gate parkean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 75. orr.

Campuseko zelaian kanpadenda jarrita.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Adabakiz jositako kanpadenda bildu, eta lekuak hustu ditugu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 76. orr.

Hark bazela [eskailera] bat Arkaleren tabernan adierazi zion, hartu zuten tabernatik eta harekin eutsi zieten olanei, harik eta forma konikoko kanpadenda bat osatu zuten arte.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Hiri berean kanpadendetan bizi diren dozenaka emakume sahararrek Rabateko administrazioaren bulegoen aurrean protesta egin zuten.  Berria - Harian   2005-04-21

Behin baino gehiagotan, gauez kanpadendan etzanda nengoela, desertatu eta ihes joateko burutazioa ere izan nuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 166. orr.

Kanpadendetan, lerrokatuta lo egiten genuen; komunean, ilaran esertzen ginen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.

Berehalako batean nire kanpalekuak birrinduak dira, bat-batean nire kanpadendak suntsituak.  Elizen arteko biblia   Jr 4,20

Kanpadenda modukoa eman ziguten, han lo egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20


kanpae ik kanpai.

kanpai (orobat kanpae g.er.) 1 iz metalezko tresna barne-huts eta aho-zabala, barruan duen mihi batez edo kanpoko mailuka baten bidez hots durunditsu eta iraunkorra ateratzen zaiona. ik ezkila; joare.

Katedraleko kanpaiak entzun dira.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.

Urbiaingo elizako kanpaiek iratzarri ninduten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 364. orr.

Jainkoaren eskua behar zen tamaina hartako kanpai berri baterako behar zen dirua aurkitu ahal izateko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 215. orr.

Palmako katedraleko kanpai handia zartatu eta hondatuta utzi zuen oinaztu batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 355. orr.

Emakumeen gelan sartu eta kanpai handia jotzen hasi zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 146. orr.

Honek kanpandorrera jo eta kanpai nagusiarekin, beste nobedadeak emateko zerabilten kanpaitzarrarekin behar hainbat joaldi emango zituen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 43. orr.

Bozkariozko kantuak, kanpaien joaldi arranditsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.

Kanpaiak luzaz joaraziz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 147. orr.

Baporea kostatik urrun zegoela, kanpai baten dilin-hotsa entzun zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Baionako katedraleko kanpaien hotsa belarriratu zitzaidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 39. orr.

Jo eta jo segitzen zuen kanpaiak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 57. orr.

ik beherago 15.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Mailu bat kanpai arraildu bati joka.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 87. orr.

Komentu bateko kanpaia joka hasi zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 152. orr.

Su kanpaiak joka hasi ziren elizan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 40. orr.

Herriko kanpaiak etengabe ari ziren joka, suaz ohartarazteko jo ohi zuten erara.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 89. orr.

Nik nahi baino luzeago iraun du kanpaien deiak nire gelako leihotik sartzen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 70. orr.

Zoaz maitinetara, kanpaia deika ari zaizu eta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.

Corneton, zenbait gizon deboto fraideen bizilekuan lanera bildua zen kanpai bat urtzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 851. orr.

2 kanpai itxurako zernahi gauza edo tresna.

Tximiniaren kanpai zabalaren inguruan oihal zuri lisatu bat zegoen zintzilik, iltzeekin eutsita.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.

Bi bonbilla baino ez zituzten, biak barraren gainean esekirik, non artean opil bakan batzuk geratzen baitziren, kristalezko kanpai batez estalirik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 252. orr.

Zilarrezko titareak zituen estimu handitan, portzelanazko maila batzuetan jarriak zeudenak, kristalezko kanpai batez estaliak, konkor txikiak iduri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

Roquefort gaztek printze itxura hartzen zuten kristalezko kanpaien azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.

Eskandinaviako Thor jainkoak bazuen mailu miresgarri bat eta horrekin zeruetako burdina -izarrei eusteko lurraren gainean zegoen kanpai erraldoikoa- jotzen zuen bakoitzean sortzen ziren tximistak -txinpartak- eta burrunba -trumoia, ostotsa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 198. orr.

Gauss-en kanpai baten eskemari jarraituz bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 27. orr.

Estatistikako kanpai horietako baten traza hartzen diozu.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 83. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ordu erdiko kanpai dantzaren ondoren, jendea iritsi zen plazara.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 233. orr.

Batera eta bestera baztertu nituen kanpai-sokak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 84. orr.

Kanpaigileek eta kanpaijoleek zaindaritzat aukeratu baitzizuten Agata deuna: horregatik jotzen zuten kanpai-saioa gauerdira arte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 58. orr.

Kanpai-dangak arreta osoz kontatzen egon eta gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.

Azken kanpai danbadaren zain.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.

Kanpai eta ezkila errepikak dirauten bitartean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 427. orr.

Eta arrazoi beragatik onartzen zuen, dirudienez, fraile bati kanpai-joaldi bat edo beste egitea, hala bereganatuko zuelakoan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 195. orr.

Soinekoak kanpai itxura hartzen zuen gero aldaketan, eta hegan hasten oinetan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 153. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta Lizarrako eliza eta komentu guztietako erloju-kanpaiak entzun nituen ilara azkengabean. Eta eguzkia eguerdian piko-piko dabilenez, hor joaten da hegoa lotsagabetzen, harroxkotzen, lainezaz jantzita, laino aletu bat edo beste ekartzen aurrena, eta zeru-kanpai hori betetzen eta kargatzen arratsaldea aurrera doala...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 202. orr.

Hileta-kanpaien errepika.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 266. orr.

Zuk zeuk jo zenuen arrisku-kanpaia.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 157. orr.

5 aire kanpai

Laboratorioaren erdian bazen zur eta beirazko aire kanpai handi bat, harrobide eta gasek hiltzearen aurkako geriza bakar baikenuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

Izkinetako batean aire kanpai bat bazen, eta kanpaiaren aurrean eseria Rita.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.

Hurrengo egunerako utzi genuen egitekorik lazgarriena, aire kanpaiaren desmuntaketa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 250. orr.

6 gas kanpai

Gas-kanpaia, zabalik utzia, jaitsirik zegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.

7 hil kanpai

Eliza bakanetako hil-kanpaiak jotzen ari ziren, beren hots tristeekin uso saldoak izutuz. Urbiaingo elizatik zetorren hil-kanpai urrunaren hotsak aditu nituen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 171. orr.

Akademiatik irten nintzenean, hil-kanpaiak entzun nituen garbi bezain ilaun.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 172. orr.

Noren hil-kanpaiak ote eleberrian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 86. orr.

San Frantzisko komentuko hil-kanpaiak ari ziren.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 149. orr.

8 kanpai erako/formako/itxurako/tankerako izond ik kanpaitu.

Manchester-gona oliba-kolore kanpai-erako bat, lehenagoko mutil-galtza haiek baino egokiago zihoakiona, nik uste.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 105. orr.

Mandar brodatuak eta kanpai-formako gonak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 187. orr.

Txano gorri konikoak edo kanpai formakoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Belo horiko kapela kanpai-itxurako bat jantzirik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 500. orr.

Gona, tolesduna eta kanpai tankerakoa, aldenik alde kulunkatzen zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.

9 kanpai hots

Ez zen kanpai-hotsik izango, eta ez zuten ereserkirik kantatuko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 92. orr.

Elizkizunaren hasiera aldarrikatzen zuten kanpai hotsak entzun ziren. Une hartan, udaletxeko erlojuaren kanpai-hotsa entzun zuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 169. orr.

Elgetako dorreak lau kanpai hots jo zituenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 51. orr.

Erabaki zen, orobat, elizako kanpai-hotsak joko zirela Big Joe aurkitu izanaren adierazgarri.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 80. orr.

Orduen kanpai-hotsa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 61. orr.

Igande goizean aldizkako kanpai-hots andanek iratzarri ninduten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 65. orr.

Maiz-maiz kanpai-hots geldi, tristeak entzuten ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.

Kanpai-hots sekulakoa, jai giroko zalaparta alaian.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 70. orr.

Kanpai-hotsak egunsentian.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

Han dena zen kanpai-hotsa, brontzezko dirdira, kristalezko isla.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 411. orr.

· Tranbien kanpai eta trolebusen ziztu hotsez beterik zeukan burua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 135. orr.

10 kanpai joka (orobat kanpaijoka) adlag

Charlie artean kanpai joka eta iufika aditu nezakeen behean, danga eta danga artean, eta aise irudika nezakeen kanpai-sokatik zintzilikaturik, airean zinbulu-zanbuluka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 87. orr.

Antoniok orduan buztanari heldu eta kanpai joka hasi zen aurpegia zerura zuzenduz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 114. orr.

Gutxien espero nuenean, eskua luzatu eta kanpaijoka hasten zitzaidan, niri halako zirrara berezia sortuz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 117. orr.

Zakila gogor-gogorra neukan eta tentazio handia zen hari heldu eta kanpai joka hastea.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 105. orr.

11 kanpai-jole ik kanpaijole.
12 kanpai jotze (orobat kanpaijotze g.er) masturbatzea.

Emakume eta kanpai-jotze kontuez hitz egiten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 140. orr.

Bere kanpai-jotzea azkartzen zuela ikusi nuen, batzuetan bere zakilburuak nire ipurmasailak astintzen zituela sentitzen nuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 38. orr.

Kanpai-jotze demasak izan ote zezakeen konplexu haren egituraketan parterik? Kanpaijotze saioei emozio pixka bat eranstearren, lehiaketan aritzea bururatu zitzaigun.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 163. orr.

13 kanpai mihi

Arima madarikaturen batek petardoak lotu zituen kanpai-mihira: ez zen kalterik izan, baina bai edonor ikaratzeko moduko zalaparta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 64. orr.

Neure haragizko tresna hura gogortzen hasia zitzaidala, eta batetik bertzerat zebilkidala, urrats batean honat, hurrengoan harat, neure galtzoin zabalen kontra, kanpai-mihi bat iduri...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 475. orr.

· Kanpaia -mihia zein ontzia- beti eskura izanik, zertarako bizi beste zerbait jotzeko ametsetan, esate baterako, larrua?  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 52. orr.

14 kanpai soinu kanpai hotsa.

Katedralaren kanpai handiak mutu zirauen, elizetako ezkila multzoak isilik zeuden; eta oso bitxia zen, alajaina, Errusiako hiri bat kanpai soinuaz beterik ez izatea!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 344. orr.

Abuztuaren lehen egunetik hasiko ziren kanpai-soinuak martxan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 44. orr.

15 kanpaia josup_1

Elizan ezkonduko gara, kristau guztiak bezala, edo baseliza zaharrean, eta kanpaia jotzen entzungo duzue orduan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 277. orr.

Gar-distiraldiren bat sumatzen zuenean, kanpaia jotzen zuen behealdeko jendeari abisatzeko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 209. orr.

Elizako erlojuak erdietako kanpaia jo zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 373. orr.

· pl Poztu egiten ziren elizgizonak, kanpaiak jotzen zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 221. orr.

Eguerdiko kanpaiak jotzen ari ziren ja.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 119. orr.

Elizkizun kanpaiak jotzen ari dira eta.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 167. orr.

16 kanpaia josup_2 masturbatu.

Nagusiek kanpaia jo eta zutik zeudela hazi txuria arnasestuka isurtzen zuten txikien harrigarri.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 7. orr.

Hamar bat aldiz kanpaia jo eta haren haziaz Txinako andre guztiak haurdun uzteko gauza zela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 137. orr.

Bagenekien batzuen batzuk zelatan izan genituela eta bagenekien baten batek kanpaia jo zuela guri begira.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 158. orr.

Orduan kanpaia jotzeari ekin nion eta minutu erdi bat aski izan zen esne bero eta txuria belar gainean ikusteko.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 107. orr.

Larrua nahiz kanpaia jo bitartean, potroazaleko laztanak gustura eta irrikatsu jasotzera.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 28. orr.

Jo ezak lasai kanpaia.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 20. orr.

Ipurdia miaztu behar diot kanpaia jotzen diodan bitartean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 177. orr.

-Hau duk motxinberoa! -esan du emakumearen begi aurrean kanpaia geldi-geldi jotzen ari den besteak-.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 45. orr.

· Ikastetxean lasai egotearren fraileei kanpai jotzeko lana hartu behar izan zuen, eta mutiko sutsuei ere egin behar izan zien inbidiak baretzeko eta kolpeak saihesteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 196. orr.

17 kanpaiak josup_1 sing

Kanpaiak jo zuenean, arrapaladan joan ziren denak irteerara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 89. orr.

Eguerdiko kanpaiak jo orduko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.

Danba jo zuen lehenengo kanpaiak, 19,45ekoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.

· Elizako kanpaiak arratsaldeko laurak jo zituenean.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 66. orr.

Urrutiko herritxoren bateko kanpaiak ozta jo zituen bere dunbada sor eta alaiak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 51. orr.

18 kanpaiak josup_2 pl

Elizako kanpaiek bederatziak jo zituztenean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 62. orr.

Eliza guzietako kanpaiek gauerdia jo arte.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 65. orr.

Katedraleko kanpaiek hamabiak jo eta mundua ordurik gabe gelditzen den hurrengo une doi horretan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 56. orr.

Michel de Reyau zergatik zegoen kanpaiek noiz joko, gauza jakina denean jangela guztietan egon ohi dela hormako erloju ikusgarriren bat?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aire kanpai (3); elizako kanpai (8); kanpai baten hotsa (3); kanpai dorrea (3); kanpai handi (4); kanpai handi bat (3); kanpai hots (22); kanpai hotsa (22); kanpai hotsak (32); kanpai hotsak entzun (6); kanpai hotsek (10); kanpai hotsen (4); kanpai joaldi (6); kanpai joaldi bat (4); kanpai joka (4); kanpai jotze (3); kanpai mihira (3); katedraleko kanpai (3); kristalezko kanpai (3); orduen kanpai (4)

elizako kanpaia (6); kanpaia entzun (11); kanpaia entzun orduko (4); kanpaia jo (17); kanpaia joka (4); kanpaia jotzea (4); kanpaia jotzeari (3); kanpaia jotzeko (7); kanpaia jotzen (27); kanpaia jotzen hasi (3); kanpaia jotzera (5)

elizako kanpaiak (5); hil kanpaiak (15); hil kanpaiak jo (3); kanpaiak entzun (10); kanpaiak hasi (3); kanpaiak jo (20); kanpaiak joka (6); kanpaiak jotzen (12); noren hil kanpaiak (7)

elizako kanpaiek (5)

kanpaien hotsak (3)


kanpai buelta ik kanpanbuelta.

kanpaialdi iz kanpai saioa.

Kanpaialdi azkengabe hartaz oso ongi oroitzen naiz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 43. orr.

Katedral zaharreko kariloiaren bost kanpaialdi entzun nituen  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 226. orr.


kanpaidorre ik kanpandorre.

kanpaidun izlag kanpaiko.

Neurriko kanpaidun prakekin eta zango luzeak lerdenago egiten dizkioten takoi fineko botekin.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 40. orr.


kanpaigile iz bizibidez kanpaiak egiten dituen langilea.

Kanpaigileek eta kanpaijoleek zaindaritzat aukeratu baitzizuten Agata deuna: horregatik jotzen zuten kanpai-saioa gauerdira arte, eta noski, santaeskeko puskak heientzat beharko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 58. orr.


kanpaijoka ik kanpai 10.

kanpaijole (orobat janpai(-)jole eta kanpanjole) iz kanpaia jotzen duen pertsona.

Kanpaigileek eta kanpaijoleek zaindaritzat aukeratu baitzizuten Agata deuna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 58. orr.

Azken solairuko tranpa-zuloa itxi eta gero, kanpaijolea mundutik aparte dago.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.

Labonde apaizak, katedraleko kanpai joleak, meloia baizik ezin zuen izan bere lehenengo transmigrazioaz gero.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 48. orr.

Kanpai-joleak diru-eskea egiten dute herrian barrena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 426. orr.

Eta aingeruek ere tronpetak utzi zituzten, eta kanpanjoleak kanpai soka, eta ijitoen kanpamentuan biolina eta danborra beren zorroetara bihurtu ziren.· Ederto funtzionatzen nuen, zer demonio, herriko kanpaijole handiena izanda ere prest izaten nuen fusila behar zenerako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 174. orr.


kanpaijoletza iz kanpaijolearen lanbidea.

Oinaztuak, Seoko kanpandorretik sartu, kanpaijoletzan ari zena hil, eta dorreko kapitelari su eman zion.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 145. orr.


kanpaijotze ik kanpai 12.

kanpaikada iz kanpai danbada.

Eta orduantxe entzun zuten ibai hondotik kanpaikada moteldu bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 276. orr.

Hiru kanpaikada entzun ziren makina-gelan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 183. orr.

Eta ondoren hiru kanpaikada ozenak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 161. orr.

-Kanpaikadak, Floren, ordua da, arratsaldeko seiak!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 119. orr.


kanpaileku iz kanpaien lekua. ik kanpaitoki; kanpaitegi.

Kanpandorreko harrizko eskaileretan gora, berriz, dorrearen buruko kanpailekura heltzen zen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 158. orr.

Kanpandorreko kanpailekuan ezkutatu zen Leire, hau da, dorrearen goi-goiko muturrean eta, bere izeba Agustina azkenik hara heldu zenean, ezinegon handiz besarkatu zuten elkar.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 165. orr.


kanpaina (orobat kanpainia g.er., kanpaiña g.er. eta kanpaña g.er.) 1 iz gerra ekinaldia.

Bonapartiusekin Errusiako kanpaina egin zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 36. orr.

Kanpaina hartan, Rifeko gerran bezala, barbaro borrokalarien indarra honetan egon zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.

Mailegaturiko arma bat utzi eta beste bat hartuz, zaldi lapurtuen gainean jarraitu zuten kanpaina.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

Abisiniako kanpaina finantzatzeko.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 10. orr.

Neguko kanpaina odoltsu eta (sobietarrentzat) kaxkar baten ondoren.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 152. orr.

Bere ekintza militarren kanpaina bertan behera utz dezan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 46. orr.

Italiar gobernuak Abisinia bere mende hartzeko zeraman kanpaina militarraren aldeko panfleto bat.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 10. orr.

2 ekinaldia.

Gurasoak ikastetxe publikoetan izena ematera animatzeko kanpaina abiatuko du Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Makinaz egindako kotoi-gaiak erabiltzeari uzteko kanpaina abiaraziz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Kanpaina egin nahi duenak, badaki.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.

Prentsan kanpaina ugari egin zituzten, Zolaren literatura eskandaluzkotzat joz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

Kanpaina bultzatzen duen erakundeak onarpen egokia izan behar du noski.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 247. orr.

Kanpaina ongi ari da betetzen WKFMren asmoak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 157. orr.

Autonomia proposamena bultzatzeko kanpaina hasi du Marokok.  Berria - Mundua   2006-03-21

Hegaluzearen [...] kanpaiña hasi dute Bizkai eta Gipuzkoako ehun bat untzik.  Herria   2001-06-14

Irulegiko Irratiaren kanpaina.  Herria   2004-02-12

Heriotza zigorraren aurkako kanpaina, abian da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 51. orr.

Baserri giroko emakumeen duintasunaren aldeko kanpaina.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 119. orr.

Hedabide gehientsuenek Mayor Oreja hautagaiaren alde egindako kanpaina.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.

Gatz iodatuaren aldeko kanpaina oso eraginkorra izan da.  Berria - Gaiak   2004-12-23

3 (izenondoekin)

Kanpaina nazional handi bat prestatzen ari da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 429. orr.

Kanpaina luzea da zinez gisa hortan akulatzen dena.  Herria   2005-04-14

Baiezkoaren aldeko kanpaina bateratua egingo zutela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Hainbat euskal musikarik azken asteotan Espainian jasan dituzten zentsura eta boikot kasuak salatu zituen eta «kanpaina antolatu baten barruan» zeudela aitortu zuen.  Berria - Kultura   2004-01-23

Hoydalek subiranotasunaren aldeko kanpaina indarrtsua jarri du martxan.  Berria - Mundua   2004-01-10

Gurasoentzako kanpaina bereziak ere antolatzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-05-13

PSNko Senaturako ordezkariak kanpaina «garbia» nahi dutela esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Kanpaina motela izan zen.  Berria - Mundua   2006-03-28

Faboritoaren aurkako kanpaina gogorra abiatu dute errepublikanoek.  Berria - Mundua   2004-02-19

Pobreziaren aurka egiteko nazioarteko kanpaina «eraginkor» bat sortu nahi dute.  Berria - Gaiak   2004-09-21

-Kanpaina interesgarria, jarraitzeko modukoa, Blount jauna.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 36. orr.

Uda honetako atunaren kanpaina kaskarrak eta itsaso komunitarioaren gora beherek.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 13. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Napoleon-en armadak Fribourg-en-Brisgau hartu zuen 1805eko kanpaina denboran.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 139. orr.

Udaberriko kanpaina-sasoirako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 73. orr.

Zelan ez nintzen akordatuko Alipasoloko kanpaina-mezan ezagutu nuen David haren izenaz?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 155. orr.

Gegenbauerren atea jo aurretik, Dembak kanpaina-plan bat zeukan egina.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 127. orr.

· Boz kanpaina denborako sukarra zela zirudien.  Herria   2005-07-07

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Seaskaren irudi kanpaina berria.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 66. orr.

"Gezur kanpaina" zuen izena eta bertan Turkia salatzen zuen, kurduen eskubide demokratikoak zapaltzeagatik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 11. orr.

Sudanek «irudi kanpaina bat» abiatu du, salaketak estaltzeko.  Berria - Mundua   2004-07-21

Garbiketa kanpaina bat.  Berria - Mundua   2006-01-06

Itsas txakurren ehiza kanpaina abiatzeko.  Berria - Gaiak   2004-04-14

Kontzientziatze kanpaina bat egingo dutela iragarri zuten egin zuten aurkezpenean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 68. orr.

Hor dago boikot kanpaina ezartzen duen erakundearen onarpen, legitimazio eta sinesgarritasunaren auzia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 247. orr.

Segik abiatutako intsumisio kanpaina zabaltzeko kartelak jarri eta eskuorriak banatuko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Bazkidetza kanpaina eginen du asteburu honetan 100 herritan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Gerra kanpaina aspergarri bateko planak egiten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 177. orr.

Gure Irratiak bere diru biltze kanpaina aitzina darama.  Herria   2005-10-06

Diru laguntza kanpaina.  Herria   2002-12-05

6 kanpaina denda (Euskaltzaindiaren Hiztegian kanpadenda agertzen da) kanpadenda.

Kanpaina-denda hedatzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 386. orr.

Haranean zehar hedaturik, kanpaina-dendak eta aterpeak agertzen ziren ilaratan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abiatutako kanpaina (5); aldeko kanpaina (118); antolatutako kanpaina (4); antxoa kanpaina (4); atxikimendu kanpaina (6); aurkako kanpaina (55); aurrematrikulazio kanpaina (4); baiezkoaren aldeko kanpaina (10); bazkide kanpaina (7); bilketa kanpaina (6); biltze kanpaina (9); boikot kanpaina (4); boz kanpaina (4); bozen kanpaina (8); bultzatutako kanpaina (5); diru biltze kanpaina (5); egindako kanpaina (7); errenta kanpaina (9); europako hauteskundeetarako kanpaina (4); europako kanpaina (4); ezetzaren aldeko kanpaina (4); ezezkoaren aldeko kanpaina (10); gezur kanpaina (5); hauteskunde kanpaina (130); hauteskundeen kanpaina (7); hauteskundeetarako kanpaina (9); herri kanpaina (4); informazio kanpaina (18); intsumisio kanpaina (5); irudi kanpaina (7); irulegiko irratiaren kanpaina (6); izenpetze kanpaina (5); jazarpen kanpaina (4)

; kanpaina abian jarri (8); kanpaina abiarazi (7); kanpaina abiatu (90); kanpaina abiatuko (23); kanpaina abiatzea (6); kanpaina abiatzeko (4); kanpaina abiatzen (4); kanpaina amaitu (13); kanpaina antolatu (12); kanpaina armatua (5); kanpaina aurkezteko (5); kanpaina aurkeztu (13); kanpaina bat abiatu (22); kanpaina bat abiatuko (6); kanpaina bat egin (8); kanpaina bat hasi (7); kanpaina bateratua (7); kanpaina bati ekin (5); kanpaina berezi bat (9); kanpaina berezia (11); kanpaina berri bat (8); kanpaina berria (10); kanpaina bukatu (5); kanpaina bultzatu (8); kanpaina bultzatuko (4); kanpaina bultzatzeko (4); kanpaina bultzatzen (8); kanpaina denboran (12); kanpaina egin (53); kanpaina egin zuen (7); kanpaina eginen (8); kanpaina egingo (23); kanpaina egitea (13); kanpaina egiteko (34); kanpaina egiten (42); kanpaina eten (4); kanpaina finantzatzeko (6); kanpaina garaian (5); kanpaina gogorra (10); kanpaina handi (9); kanpaina handia (9); kanpaina hasi (63); kanpaina hasi du (16); kanpaina hasierako (6); kanpaina hasieran (5); kanpaina hasiko (10); kanpaina hasteko (5); kanpaina izan (4); kanpaina jarri (29); kanpaina kari (4); kanpaina luze (5); kanpaina militarra (4); kanpaina ona (6); kanpaina osoa (5); kanpaina politikoa (4); kanpaina prestatu (4); kanpaina prestatzen (5); kanpaina salatu (7); kanpaina ugari (4); kanpaina zabala (6); kanpaina zikina (4)

komunikazio kanpaina (4); konstituzioaren aldeko kanpaina (6); kontrako kanpaina (54); matrikulazio kanpaina (6); nazioarteko kanpaina (9); polioaren aurkako kanpaina (6); prebentzio kanpaina (5); promozio kanpaina (4); propaganda kanpaina (4); publizitate kanpaina (22); salaketa kanpaina (9); sentsibilizazio kanpaina (12); sinadurak biltzeko kanpaina (4); txertaketa kanpaina (16); udako kanpaina (4); zuzendutako kanpaina (4)

aldeko kanpainak (14); hauteskunde kanpainak (11); kanpainak antolatu (4); kanpainak egin (8); kanpainak egitea (6); kanpainak egiten (8); kanpainak iraun (5); kontrako kanpainak (10); publizitate kanpainak (13); sentsibilizazio kanpainak (5); sustapen kanpainak (5)

hauteskunde kanpainako (37); kanpainako aholkulari (4)

; aldeko kanpainan (7); aurkako kanpainan (4); aurrematrikulazio kanpainan (4); aurtengo kanpainan (4); hauteskunde aurreko kanpainan (4); hauteskunde kanpainan (128); kanpainan egindako (5); kanpainan esan (7); kanpainan iragarri (6); kanpainan parte hartu (7); kanpainan parte hartuko (4)

hauteskunde kanpainara (4)

hauteskunde kanpainarako (7)

aldeko kanpainarekin (6); kanpainarekin bat egin (9); kanpainarekin bat egiteko (4)

aldeko kanpainaren (8); aurrematrikulazio kanpainaren (6); hauteskunde kanpainaren (42); kanpainaren amaieran (4); kanpainaren ardatz (5); kanpainaren aurkezpenean (7); kanpainaren bultzatzaileek (4); kanpainaren harira (6); kanpainaren hasiera (7); kanpainaren hasieran (6); kanpainaren helburua (8); kanpainaren inguruan (5); kanpainaren karietara (7); kanpainaren kondu (8); kanpainaren leloa (6); kanpainaren nondik norakoak (7); kanpainaren ondorioz (6); kanpainaren sustatzaileek (9)

hauteskunde kanpainari (12); kanpainari ekin (9); kanpainari hasiera emateko (6)

kanpainarik handiena (4)

hauteskunde kanpainetan (8); kanpainetan parte hartu (4)


kanpaina (orobat kanpainia g.er., kanpaiña g.er. eta kanpaña g.er.) 1 iz gerra ekinaldia.

Bonapartiusekin Errusiako kanpaina egin zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 36. orr.

Kanpaina hartan, Rifeko gerran bezala, barbaro borrokalarien indarra honetan egon zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.

Mailegaturiko arma bat utzi eta beste bat hartuz, zaldi lapurtuen gainean jarraitu zuten kanpaina.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

Abisiniako kanpaina finantzatzeko.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 10. orr.

Neguko kanpaina odoltsu eta (sobietarrentzat) kaxkar baten ondoren.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 152. orr.

Bere ekintza militarren kanpaina bertan behera utz dezan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 46. orr.

Italiar gobernuak Abisinia bere mende hartzeko zeraman kanpaina militarraren aldeko panfleto bat.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 10. orr.

2 ekinaldia.

Gurasoak ikastetxe publikoetan izena ematera animatzeko kanpaina abiatuko du Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Makinaz egindako kotoi-gaiak erabiltzeari uzteko kanpaina abiaraziz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Kanpaina egin nahi duenak, badaki.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.

Prentsan kanpaina ugari egin zituzten, Zolaren literatura eskandaluzkotzat joz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

Kanpaina bultzatzen duen erakundeak onarpen egokia izan behar du noski.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 247. orr.

Kanpaina ongi ari da betetzen WKFMren asmoak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 157. orr.

Autonomia proposamena bultzatzeko kanpaina hasi du Marokok.  Berria - Mundua   2006-03-21

Hegaluzearen [...] kanpaiña hasi dute Bizkai eta Gipuzkoako ehun bat untzik.  Herria   2001-06-14

Irulegiko Irratiaren kanpaina.  Herria   2004-02-12

Heriotza zigorraren aurkako kanpaina, abian da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 51. orr.

Baserri giroko emakumeen duintasunaren aldeko kanpaina.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 119. orr.

Hedabide gehientsuenek Mayor Oreja hautagaiaren alde egindako kanpaina.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.

Gatz iodatuaren aldeko kanpaina oso eraginkorra izan da.  Berria - Gaiak   2004-12-23

3 (izenondoekin)

Kanpaina nazional handi bat prestatzen ari da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 429. orr.

Kanpaina luzea da zinez gisa hortan akulatzen dena.  Herria   2005-04-14

Baiezkoaren aldeko kanpaina bateratua egingo zutela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Hainbat euskal musikarik azken asteotan Espainian jasan dituzten zentsura eta boikot kasuak salatu zituen eta «kanpaina antolatu baten barruan» zeudela aitortu zuen.  Berria - Kultura   2004-01-23

Hoydalek subiranotasunaren aldeko kanpaina indarrtsua jarri du martxan.  Berria - Mundua   2004-01-10

Gurasoentzako kanpaina bereziak ere antolatzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-05-13

PSNko Senaturako ordezkariak kanpaina «garbia» nahi dutela esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Kanpaina motela izan zen.  Berria - Mundua   2006-03-28

Faboritoaren aurkako kanpaina gogorra abiatu dute errepublikanoek.  Berria - Mundua   2004-02-19

Pobreziaren aurka egiteko nazioarteko kanpaina «eraginkor» bat sortu nahi dute.  Berria - Gaiak   2004-09-21

-Kanpaina interesgarria, jarraitzeko modukoa, Blount jauna.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 36. orr.

Uda honetako atunaren kanpaina kaskarrak eta itsaso komunitarioaren gora beherek.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 13. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Napoleon-en armadak Fribourg-en-Brisgau hartu zuen 1805eko kanpaina denboran.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 139. orr.

Udaberriko kanpaina-sasoirako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 73. orr.

Zelan ez nintzen akordatuko Alipasoloko kanpaina-mezan ezagutu nuen David haren izenaz?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 155. orr.

Gegenbauerren atea jo aurretik, Dembak kanpaina-plan bat zeukan egina.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 127. orr.

· Boz kanpaina denborako sukarra zela zirudien.  Herria   2005-07-07

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Seaskaren irudi kanpaina berria.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 66. orr.

"Gezur kanpaina" zuen izena eta bertan Turkia salatzen zuen, kurduen eskubide demokratikoak zapaltzeagatik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 11. orr.

Sudanek «irudi kanpaina bat» abiatu du, salaketak estaltzeko.  Berria - Mundua   2004-07-21

Garbiketa kanpaina bat.  Berria - Mundua   2006-01-06

Itsas txakurren ehiza kanpaina abiatzeko.  Berria - Gaiak   2004-04-14

Kontzientziatze kanpaina bat egingo dutela iragarri zuten egin zuten aurkezpenean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 68. orr.

Hor dago boikot kanpaina ezartzen duen erakundearen onarpen, legitimazio eta sinesgarritasunaren auzia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 247. orr.

Segik abiatutako intsumisio kanpaina zabaltzeko kartelak jarri eta eskuorriak banatuko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Bazkidetza kanpaina eginen du asteburu honetan 100 herritan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Gerra kanpaina aspergarri bateko planak egiten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 177. orr.

Gure Irratiak bere diru biltze kanpaina aitzina darama.  Herria   2005-10-06

Diru laguntza kanpaina.  Herria   2002-12-05

6 kanpaina denda (Euskaltzaindiaren Hiztegian kanpadenda agertzen da) kanpadenda.

Kanpaina-denda hedatzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 386. orr.

Haranean zehar hedaturik, kanpaina-dendak eta aterpeak agertzen ziren ilaratan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abiatutako kanpaina (5); aldeko kanpaina (118); antolatutako kanpaina (4); antxoa kanpaina (4); atxikimendu kanpaina (6); aurkako kanpaina (55); aurrematrikulazio kanpaina (4); baiezkoaren aldeko kanpaina (10); bazkide kanpaina (7); bilketa kanpaina (6); biltze kanpaina (9); boikot kanpaina (4); boz kanpaina (4); bozen kanpaina (8); bultzatutako kanpaina (5); diru biltze kanpaina (5); egindako kanpaina (7); errenta kanpaina (9); europako hauteskundeetarako kanpaina (4); europako kanpaina (4); ezetzaren aldeko kanpaina (4); ezezkoaren aldeko kanpaina (10); gezur kanpaina (5); hauteskunde kanpaina (130); hauteskundeen kanpaina (7); hauteskundeetarako kanpaina (9); herri kanpaina (4); informazio kanpaina (18); intsumisio kanpaina (5); irudi kanpaina (7); irulegiko irratiaren kanpaina (6); izenpetze kanpaina (5); jazarpen kanpaina (4)

; kanpaina abian jarri (8); kanpaina abiarazi (7); kanpaina abiatu (90); kanpaina abiatuko (23); kanpaina abiatzea (6); kanpaina abiatzeko (4); kanpaina abiatzen (4); kanpaina amaitu (13); kanpaina antolatu (12); kanpaina armatua (5); kanpaina aurkezteko (5); kanpaina aurkeztu (13); kanpaina bat abiatu (22); kanpaina bat abiatuko (6); kanpaina bat egin (8); kanpaina bat hasi (7); kanpaina bateratua (7); kanpaina bati ekin (5); kanpaina berezi bat (9); kanpaina berezia (11); kanpaina berri bat (8); kanpaina berria (10); kanpaina bukatu (5); kanpaina bultzatu (8); kanpaina bultzatuko (4); kanpaina bultzatzeko (4); kanpaina bultzatzen (8); kanpaina denboran (12); kanpaina egin (53); kanpaina egin zuen (7); kanpaina eginen (8); kanpaina egingo (23); kanpaina egitea (13); kanpaina egiteko (34); kanpaina egiten (42); kanpaina eten (4); kanpaina finantzatzeko (6); kanpaina garaian (5); kanpaina gogorra (10); kanpaina handi (9); kanpaina handia (9); kanpaina hasi (63); kanpaina hasi du (16); kanpaina hasierako (6); kanpaina hasieran (5); kanpaina hasiko (10); kanpaina hasteko (5); kanpaina izan (4); kanpaina jarri (29); kanpaina kari (4); kanpaina luze (5); kanpaina militarra (4); kanpaina ona (6); kanpaina osoa (5); kanpaina politikoa (4); kanpaina prestatu (4); kanpaina prestatzen (5); kanpaina salatu (7); kanpaina ugari (4); kanpaina zabala (6); kanpaina zikina (4)

komunikazio kanpaina (4); konstituzioaren aldeko kanpaina (6); kontrako kanpaina (54); matrikulazio kanpaina (6); nazioarteko kanpaina (9); polioaren aurkako kanpaina (6); prebentzio kanpaina (5); promozio kanpaina (4); propaganda kanpaina (4); publizitate kanpaina (22); salaketa kanpaina (9); sentsibilizazio kanpaina (12); sinadurak biltzeko kanpaina (4); txertaketa kanpaina (16); udako kanpaina (4); zuzendutako kanpaina (4)

aldeko kanpainak (14); hauteskunde kanpainak (11); kanpainak antolatu (4); kanpainak egin (8); kanpainak egitea (6); kanpainak egiten (8); kanpainak iraun (5); kontrako kanpainak (10); publizitate kanpainak (13); sentsibilizazio kanpainak (5); sustapen kanpainak (5)

hauteskunde kanpainako (37); kanpainako aholkulari (4)

; aldeko kanpainan (7); aurkako kanpainan (4); aurrematrikulazio kanpainan (4); aurtengo kanpainan (4); hauteskunde aurreko kanpainan (4); hauteskunde kanpainan (128); kanpainan egindako (5); kanpainan esan (7); kanpainan iragarri (6); kanpainan parte hartu (7); kanpainan parte hartuko (4)

hauteskunde kanpainara (4)

hauteskunde kanpainarako (7)

aldeko kanpainarekin (6); kanpainarekin bat egin (9); kanpainarekin bat egiteko (4)

aldeko kanpainaren (8); aurrematrikulazio kanpainaren (6); hauteskunde kanpainaren (42); kanpainaren amaieran (4); kanpainaren ardatz (5); kanpainaren aurkezpenean (7); kanpainaren bultzatzaileek (4); kanpainaren harira (6); kanpainaren hasiera (7); kanpainaren hasieran (6); kanpainaren helburua (8); kanpainaren inguruan (5); kanpainaren karietara (7); kanpainaren kondu (8); kanpainaren leloa (6); kanpainaren nondik norakoak (7); kanpainaren ondorioz (6); kanpainaren sustatzaileek (9)

hauteskunde kanpainari (12); kanpainari ekin (9); kanpainari hasiera emateko (6)

kanpainarik handiena (4)

hauteskunde kanpainetan (8); kanpainetan parte hartu (4)


kanpainaaurre ik kanpainaurre.

kanpainagile (orobat kanpaina egile) iz kanpaian bat egiten duen pertsona.

Sostengu sinadurak bildu nahi dituzte kanpainagileek.  Berria - Mundua   2004-01-17

Herrialde Katalanen eskubide nazionalen berri ematen saiatuko dira kanpainagileak.  Berria - Mundua   2004-05-08

Horra hor kanpainagileek plazaratu duten mezua.  Berria - Gaiak   2004-12-11


kanpainakari iz ipar

Alde batetik, ikusiz zer sustengu ikaragarria ukan duen herriko kontseiluak egin duen izenpetze kanpainakari, ez da harritzekorik erabaki hori hartu badute gure hautetsiek.  Herria   2004-01-22


kanpainakide iz kanpaina bereko kidea.

George Bush AEBetako presidenteak Crawfordeko arrantxoan asteburua pasa aurretik, bere kanpainakideek telebista iragarki berria aireratu zuten iragan ostiralean.  Berria - Mundua   2004-10-24


kanpainatxo iz adkor kanpaina txikia.

Prezio "neurtuak" -eskaintzak, kanpainatxoak, etc-, baina ez oso merkeak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 120. orr.


kanpainaurre (orobat kanpainaaurre eta kanpaina-aurre) iz kanpaina ofiziala hasi aurreko kanpaina.

Gutxienez hiru ekitaldi nagusi egingo ditu bai kanpainaurrean eta bai kanpainan bertan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Lasagabasterrek dio kanpaina bera baino gogorragoa izaten dela kanpaina-aurrean egiten duten hilabetea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

EAk, ezin bestela izan, diskurtso abertzaleenarekin ekin dio kanpainaurreari, Pernando Barrenak aspaldi jo zion erronka Uxue Barkosi, baina kanpainaaurrean ETB2n egindako lau baten kontrakoarekin (koalizioko lau alderdietako ordezkariekin) konformatu behar izan du Batasunekoak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15


kanpainhotsa ik kanpai 9.

kanpainia ik kanpaina.

kanpaitegi iz kanpaitokia, kanpailekua.

Kanpaitegira heltzean, azken zatian zegoen esku-eskailera bota eta kanpaiak dantzatzeari ekin zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 232. orr.

Maguggiaren semea sei egunez eduki zuen ezkutaturik kanpandorreko kanpaitegian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 227. orr.


kanpaitoki iz kanpaien tokia. ik kanpaileku; kanpaitegi.

Kanpaitokiko ezkerreko leiho handi hartatik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.

Hiru minutu geroago, On Camillo, kanpandorreko kanpaitokian alai saltoka eta brinkoka, herrian inoiz entzundako ezkila-dantzarik infernutarrena ari zen eragiten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.


kanpaitsu izond adkor hots handikoa, hanpatua.

Adela, besterik gabe; hala deitzea nahi izaten zuen, eta ez don Juliok bezala, don kanpaitsuarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.


kanpaitu izond kanpai formakoa.

Bota altuak zeramatzaten eta boten gainetik galtza kanpaituak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 216. orr.


kanpaitxo iz kanpai txikia.

Frau Gerdaren etxe-sarrerako kanpaitxoari eragin zion Hermannek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 115. orr.

Kanpaitxo baten dilin-hots etena aditu zen kanpoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.

Durundi egiten du kanpaitxoaren hots zoragarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 360. orr.

Barrura sartu zirenean, kanpaitxo baten hotsa entzun zen denda barruan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 78. orr.

Kanpaitxo baten bat-bateko errepikak erakarrita bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 264. orr.

Gogoan zuen tximinia gaineko apaingarrien artean bazegoela metalezko kanpaitxo polit bat.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 120. orr.

Laguntza behar izanez gero, jo kanpaitxoa eta zuregana joango gara.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 120. orr.

Kanpaitxo-hotsak adierazi zuen elkarrizketa bukatu zela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 350. orr.


kanpaitzar iz adkor kanpai handia.

Honek kanpandorrera jo eta kanpai nagusiarekin, beste nobedadeak emateko zerabilten kanpaitzarrarekin behar hainbat joaldi emango zituen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 43. orr.

St. Mary-le-Bow elizako kanpaitzarrak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 121. orr.


kanpaketa iz kanpaldia.

Langile talde batek kanpaketa hasi zuen asteartean, enpresako egoitzaren ondoan, kaleratuei elkartasuna adierazteko.  Berria - Ekonomia   2004-01-10


kanpaldi 1 iz kanpatzea.

Gaueko kanpaldian, erregeak eta Éomerrek bilera egin zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 124. orr.

Urte hartan, urtegiaren aurkako kanpaldia egin zen uztailean eta abuztuan, Itoizko Koordinakundeak antolatuta.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 93. orr.

EHGAMek antolatuta, gay eta lesbianen kanpaldia ari dira egiten egunotan Oiartzunen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

2000. urteko maiatzaren erdialdean nazioarteko kanpaldia antolatu zuten, Erdozainen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 68. orr.

Batasuna kanpaldia egiten ari da Azkainen, espekulazioa salatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Behin baino gehiagotan agertu ziren [Guardia Zibilak] kanpaldia genuen tokira.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 68. orr.

Eraikin publikoetako garbitzaileen kanpaldia eragotzi dute Basaurin.  Berria - Ekonomia   2004-09-07

Urtero etorri izan gara kanpaldira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Bere seme-alabak sasoi hartan gehientsuenetan Erromatik kanpora egoten zirelako, boy-scouten kanpaldietan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 264. orr.

Kanpaldi mugagabea utzi eta enpresa «berehala» abian jartzeko eskatu dute beharginek.  Berria - Ekonomia   2004-11-20

2 (hitz elkartuetan)

Opor denbora hartan ez zen izan Ordinon egin genuen bezalako uda kanpaldirik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 107. orr.

Binyamin Netanyahu ministroaren aurkako protesta kanpaldi bat egiten ari da herritar talde bat.  Berria - Mundua   2004-11-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanpaldi mugagabea (4)

aurkako kanpaldia (5); kanpaldia antolatu (3); kanpaldia egin (3); kanpaldia egingo (4); kanpaldia egiteko (14); kanpaldia egiteko baimena (10); kanpaldia egiten (8); kanpaldia hasi (5); kanpaldia hasiko (3); kanpaldia prestatzen (3); nazioarteko kanpaldia (3)


kanpaleku (576 agerraldi, 20 liburu eta 82 artikulutan; orobat kanpa leku 6 agerraldi 5 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian kanpaleku agertzen da) 1 iz kanpatzeko lekua. ik kanpamendu.

Astebete egon nintzen kanpaleku nagusian, hogei oheko oihal-dendan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.

Talibanek, bestalde, ordezkariak bidali dituzte iheslarien kanpalekuetara.  Berria - Mundua   2004-10-09

13 milioi desplazatuetatik %36 kanpalekuetan bizi dira, % 15 hiriguneetan eta %49 landa eremuetan sakabanatuta edo leku finkorik gabe.  Berria - Harian   2006-04-20

Tindufeko errefuxiatu guneetan ere urteurrena ospatzen ari dira orotara berrehun mila saharar inguru bizi dira kanpalekuetan.  Berria - Mundua   2006-02-28

Larrugorrien kanpalekuko kea ikusten dut!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 73. orr.

Ijitoen kanpalekuen kudeaketa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Beraren arbasoek ere Jaunaren kanpalekuko sarrera zaintzeko eginkizuna izana zuten.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,19

Israeldarren kanpalekutik natorkizu ihesi.  Elizen arteko biblia   2 Sm 1,3

Jaunaren itun-kutxa kanpalekuraino heldu zenean.  Elizen arteko biblia   1 Sm 4,5

2 (espedizioetan)

Edurne Pasaban eta Juanito Oiarzabal atzo iluntzean heldu ziren kanpaleku nagusira. herria¬

Hirugarren kanpalekuan Giuliano De Marchi italiarren medikuak lehen azterketa egin zien bi mendizaleei.  Berria - Kirola   2004-07-28

Gorpua Cho Oyu mendiko (8.201 metro) Txina aldeko beheko kanpalekuan dago.  Berria - Kirola   2004-11-03

Morgulgo Haranetik ekindako bidaiaren bosgarren eguneko iluntzean, azken kanpalekua prestatu zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 202. orr.

3 (kontzentrazio) esparrua.

Biek kontzentrazioko kanpalekuak ezagutuko zituzten Dachau eta Büchenwalden, gerla bururatu arte.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 6. orr.

Buchenwalden kanpalekuetan bizi ginen, Zeltlager-ean, kanpamendu-esparruan […], eta lastoz estalitako literetan egiten genuen lo […]; atzeko aldeko txarrantxazko hesia oraindik elektrifikatu gabe zegoen, baina gauez dendatik irteten ausartzen zirenak polizi txakurrek txikituko zituzten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 129. orr.

Kanpalekuaren buruzagia presoa da, block-arena berdin, buruzagi-orde eta enpleatuak halaber presoak ere kanpalekuko poliza egiten dutenak...  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 79. orr.

Kanpalekuko goardia zenbait ikustera heldu zaizkigu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.

Kanpalekuan merkatu zenbait baziren, denak isilkakoak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 96. orr.

4 irud/heg

Negua zen eta atsegina iduritu noski, tokia, hirugarren solairuko zoko-zokoan paratu baitzuen kanpalekua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 301. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kanpaleku ertzera heltzean, inor ere ez zegoela ikusi zuten.  Elizen arteko biblia   2 Erg 7,5

Kanpaleku-ingurua erabat erre zuen.  Elizen arteko biblia   Zen 11,1

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Büchenwald eta Dachau-ko kontzentrazioko kanpaleku beltzetan.  Herria   2003-04-24

Gutxienez 27 palestinar hil ditu Israelek Jabaliako errefuxiatu kanpalekuan.  Berria - Mundua   2004-10-01

Khan Juniseko iheslari kanpalekutik atera ziren herenegun soldadu israeldarrak.  Berria - Mundua   2004-12-21

Trebatze kanpalekuetara bidali zuten, eta itzuli zenean esan zidan engainatu egin zutela, eta Armadan lau urte igaro beharko zituela.  Berria - Harian   2006-03-16

Itsasoaren eta mendi santu ederraren artean jarriko du errege-kanpalekua.  Elizen arteko biblia   Dn 11,45

Zuen sudurretaraino igoarazi dut hildakoen kiratsa, gudu-kanpalekuetan.  Elizen arteko biblia   Am 4,10

Matxinoen eremuetatik irteteko eskatu diegu bake kanpalekuetan eta komunitateetako proiektuetan lanean ari diren nazioko eta nazioarteko elkarte zibilei.  Berria - Harian   2005-06-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanpaleku ertzera heltzean (3); kanpaleku handian (3); kanpaleku handiko (4); kanpaleku nagusian (4); kanpaleku nagusira (5); kanpaleku ttipian (3); kanpaleku ttipiko (4)

azken kanpalekua (3); ezarri zuen kanpalekua (9); ezarri zuten kanpalekua (17; mila lagunentzako kanpalekua (3)

asiriarren kanpalekuan (3); errefuxiatu kanpalekuan (7); kanpalekuan gelditu (4); kanpalekuan sartu (4)

errefuxiatu kanpalekuetan (3); kanpalekuetan bizi (4)

beheko kanpalekura (4); etsaien kanpalekura (3); gilgaleko kanpalekura (4); kanpalekura hurbildu (4); kanpalekura itzuli (8); kanpalekura jaitsi (3); kanpalekura joan (4); laugarren kanpalekura (3)

kanpalekutik aparte (5); kanpalekutik atera (14); kanpalekutik irten (4); kanpalekutik kanpo (3); kanpalekutik kanpora (7); kanpalekutik urruti (5)


kanpamendu ik kanpamentu.

kanpamentu (289 agerraldi, 31 liburu eta 5 artikulutan; orobat kanpamendu 237 agerraldi, 36 liburu eta 44 artikulutan) 1 iz kanpalekua.

Ikazkinen surik ez basoetan, meatzarien kanpamenturik ez harrobi zokoetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.

Angarako kanpamentuan argiak atzera eta aurrera mugitzen ziren sarritan, hango asaldura biziaren seinale.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 443. orr.

Iritsi zen Don Karlosen kanpamentura; han, gutuna erakutsi, eta pasatzen utzi zioten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.

Plaza nagusia kanpamentu bilakatua zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.

Urdangek, orduko, lana ausarki izanen zuten setiatzaileen kanpamenduetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.

Lehenbizi judatarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin.  Elizen arteko biblia   Zen 10,14

Hiritik kanpoan jarri zuen kanpamentua, hiriaren aurrez aurre.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 94. orr.

Kanpamentua, kalesak eta su izekia errekazulo isilean egon arren, James Stewart eta bere lagunak errekazuloaren gorenean ezkutatuta daude.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 160. orr.

Aurkitu zutena izan zen kanpamendu bat cherokee gaixoena, arrosa mota baten izen berekoak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 159. orr.

Ijitoen kanpamentuan biolina eta danborra beren zorroetara bihurtzen dira.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 177. orr.

Delawaren, beltzentzat ezagutu zuen lekurik gaiztoenean, alde batera utzita Kentuckyko Pulaski County, eta jakina, presoentzako kanpamendua Georgian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 101. orr.

Beste ehun bat gazte zeudela preso kanpamendu hartan.  Berria - Mundua   2006-04-18

Gazte guztiek bezala, eskura nuen udako kanpamenduren batean izena emateko aukera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 123. orr.

Tribu batek kanpamendua altxatu berri du.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 56. orr.

Begira haien hiriak oihal-etxolazko kanpamenduak ala hiri-gotorrak diren.  Elizen arteko biblia   Zen 13,19

Inguru hartan zegoen kanpamentu militar batera eraman zituzten biak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 189. orr.

Zaldiari brida laxatu zion kanpamentuko sarrera gurutzatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.

2 (espedizioetan)

-Hemen espedizio-burua kanpamentu nagusikoei.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 12. orr.

Japoniar espedizio batek ez ziela jaramonik egin hirugarren kanpamentuan hilzorian zeuden kolonbiar batzuei.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 72. orr.

Beheko kanpamenduan izanen zen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 172. orr.

Handik, gure sei gazteak bakarrik abiatuko dira kaskoari buruz, beren bidean bi edo hiru kanpamendu muntatuz.  Herria   2004-09-09

3 (kontzentrazio) esparrua.

Frantses uniformea soinean, buru makur eraman zituzten kontzentrazio kanpamenduetara.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 9. orr.

Kontzentrationslager edo K.L. bateko lehen gaua iragan zuen, hala nola kontzentrazio kanpamendu edo herio zelai batekoa.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.

Argelès-sur-Mer-eko kontzentrazio kanpamenduan ziren atxikiak izan, baldintza gogorretan, miseria gorrienean.  Herria   2003-11-06

Alta denek gogoan dute konzentrazio kanpamenduetan ikusi zen izigarrikeria.  Herria   2005-02-17

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Buchenwalden kanpalekuetan bizi ginen, Zeltlager-ean, kanpamendu-esparruan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 129. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Meatzari kanpamentua al da?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 165. orr.

Urte bi geroago, New Hampshiren, baso-mutil kanpamentu batean hil zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 184. orr.

Ingushetiako iheslari kanpamentuetan.  Berria - Mundua   2006-02-22

Uholdeek, baina, aterperik eta janaririk gabe utzi dituzte 12.000 familia lau errefuxiatu kanpamendutan.  Berria - Mundua   2006-02-14

Harresien bestaldean ijito kanpamentu bat zegoen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 161. orr.

Egun batez sukalde-kanpamentutik lasai asko irteten ikusi nuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 157. orr.

Konprenitzekoa zen mendi kanpamendu hartatik aldegiteko nahia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 110. orr.

Goiz batez, bere dendan sastakatua aurkitu zuten Nizam u'l Mulk bisirra, errege-kanpamenduaren erdi-erdian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.

Joan zen martxoan, trebatze kanpamendu batetik ihes egitea lortu zuten.  Berria - Mundua   2006-04-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanpamendu nagusia (16); kanpamendu nagusitik (3)

banderapeko kanpamendua (8); kanpamendua abiatu zen (4); kanpamendua ezarriko da (4)

kontzentrazio kanpamenduetan (5)

kontzentrazio kanpamenduko (4)

kanpamendura eraman (3); kanpamendura itzuli (3)


kanpamentutxo iz kanpamentu txikia.

Gure poltsak eta trasteak hartu genituen segidan eta mugitu ginen alemanek kanpamentutxoa eraikia zeukaten lekuraino.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 20. orr.


kanpaña ik kanpaina.

kanpanbuelta (orobat kanpai buelta) iz

Goitik behera errekara erori zen, airean kanpanbuelta bat egin eta suerte ona izan zuen ez zuelako errekapea buruarekin jo.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 66. orr.

Trenbideak gurutzatzen zuen kaminoaren erdi-erdian zegoen R-8a jo eta eskuin aldera eroriz bi kanpanbuelta eman zituen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 167. orr.

Autoa pendizetik behera amildu, bi kanpai buelta eman eta elurretan hankaz gora geratu zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 87. orr.


kanpandoja iz sagar mota baten izena.

Sagarrak eta udareak metatzen ziren, [...] azal desberdinekoak ziren, sehaskatik atera gabeko apiren sagarrak, rambour itxuragabeak, soineko zuriz jantzitako txalakak, kanpandoja odol koloreak, gaztain sagar aurpegi-gorriak, errege sagar horiak, oreztez beteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.


kanpandorre (orobat kanpaidorre g.er.) elizetan, kanpaia edo kanpaiak dauden dorrea.

Haietatik gailen, dorreak, kanpandorreak, minareteak, hirurehun elizaren kupulak nabari ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

Elizako kanpandorreari kanpai bat falta ziolako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 216. orr.

Baionako katedraleko kanpandorre bikoitza.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 298. orr.

Katedralaren kanpandorre garaia, gurutze urreztatua ñir-ñir eguzkipean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 358. orr.

Ezkerretara, han, Rouen, teilatu urdinezko hiri zabala, kanpandorre gotikoen aldra puntazorrotzaren azpian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 305. orr.

Kanpaidorre edo teilatu baten gainean habia bakarra badago.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Hiru aldiz jo du Montlhéryngo elizako kanpandorreko ezkilak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 143. orr.

Orduantxe jo du ordua kanpandorreko erloju zaratatsuak: ordu biak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 16. orr.

Kanpandorreko harrizko eskaileretan gora. Kanpandorreko tximistorratzaren gainean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 158. orr.

Kanpandorreko gurutzean paratzen ziren belatzak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 54. orr.

Kanpandorreko leihora tiro eginez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 101. orr.

Maguggiaren semea sei egunez eduki zuen ezkutaturik kanpandorreko kanpaitegian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 227. orr.

Kanpandorrea dantzan hastea nahikoa, ni zurekin pentsatzen jartzeko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 170. orr.

· Nerbioi eta Abra inguruko kanpandorreak eta karilioiak joka hasi ziren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 13. orr.


kanpanero iz

-Hauster ero komunero, jotakeia kanpanero...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 52. orr.


kanpanjole ik kanpaijole.

kanpatu, kanpa, kanpatzen 1 da ad kanpadenda batean aldi batez bizitzeko kokatu.

Hango harresiaren kanpoaldean kanpatu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 143. orr.

Sukotetik abiatu eta, basamortu-ertzean, Etamen kanpatu ziren.  Elizen arteko biblia   Zen 33,6

Aurrez aurre kanpatu ziren israeldarrak eta siriarrak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,27

40.000 lagun kanpatu dira Glastonburyko jaialdian.  Berria - Kultura   2004-06-25

Hantxe zegoen kanpatua Feofar Khan, Bukharako emir ankerra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 253. orr.

Etxetik ehun metro eskasera kanpatuta zegoen bere konpainiarekin, eta horregatik eman zion kapitainak etxean lo egiteko baimena.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 102. orr.

Hiru hilabete eman zituzten kanpatuta Kairo hiriburuan, UNHCRren egoitzaren aurrean.  Berria - Mundua   2006-01-04

Kanpatzeko 40.000 metro koadroko eremu bat ere eskainiko dute antolatzaileek.  Berria - Kultura   2006-02-01

· 2 (du aditz gisa, nor objekturik gabe)

Gero eta iluntasun trinkoagoan egin zuten aurrera, eta gau hartan sahastien artean kanpatu zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 88. orr.

Itsasertzean kanpatuko dugu.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 51. orr.


kanpatze iz kanpadenda batean aldi batez bizitzeko kokatzea. ik kanpaldi.

Asteburuan ere, etxebizitzen egoera salatzeko, gazteen ikuspegitik bereziki, kanpatze bat antolatzen du Segik Uztaritzen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16


kanpeoi (orobat kanpeon) 1 izond/iz txapelduna.

Atleta kanpeoiak harrokeriaz goratu ditu besoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 215. orr.

Pozik zegoen bera ere, gustatu egiten zitzaion eskolako kanpeoia izatea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

2 (deiki gisa)

Eraman nahi baduk, eramak, kanpeon.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 170. orr.

-Gora heu kanpeon!  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 66. orr.


kanpeon ik kanpeoi.

kanpeonato iz txapelketa.

Pelek munduko futbol kanpeonatoa Brasilek irabaziko zuela zioen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 33. orr.


kanpera iz larru gogorreko bota.

Lokaleko atean beste tipo mehe bat zegoen, kanpera diskretu beltzak, praka beltzak, lepodun jertse fin beltza eta larruzko amerikana tipoko beltza.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.

Takoi luzeko kanperak oinetan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 19. orr.


kanpero iz landako pertsona.

Seinaleak emanik kanperoari.  Herria   2004-01-08


kanpesino iz nekazaria.

Gelditzen diren lurretan, kanpesinoek egiten dute artoa, ilharra, kalitateko kafea eta ahal dutena.  Herria   2003-05-15


kanpetxano iz jatorra, mazala.

Aldi batzutan, [ilargia] hor pasatzen da gauerdia baino lehen, beste batzuetan goizaldera ikusten dugu paseoan, eta askotan, egunez dabil natural eta kanpetxano.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 246. orr.


kanpezuar izlag Kanpezukoa, Kanpezuri dagokiona; Kanpezuko herritarra.

Ia laurogeita hamar urte zituela, Makaria Iriarte kanpezuarrak bere amona Apoloniagandik txikitan ikasitako ipuinak kontatu zizkion Carlos Gonzalez Sanzi.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 109. orr.


kanpin (185 agerraldi, 39 liburu eta 43 artikulutan; cf. camping 9 agerraldi, 5 liburu eta 3 artikulutan) 1 iz kanpadenda edo kideko bat bizileku gisa erabiliz egiten den turismo mota. ik camping.

-Ume txikiekin horixe onena: kanpina.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 91. orr.

Argazki-kamera, bideoa, telebista, irratia, mahaia, aulkiak, kanpineko trasteria guztia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Oliozko lanpara bat, kanpineko sukalde bat, maindireak eta mantak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 97. orr.

Kanpinerako gailuen denda batean berogailu elektriko bat, gas-sukalde txiki bat eta aluminiozko eltze bat erosten ditu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 271. orr.

2 turismo mota horretarako prestaturiko lekua.

Haritz udalekuetara joan zen Nafarroara, gero gurasoekin Kataluniako kanpin batera.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 50. orr.

Udan kanpin batean mutil bat ezagutu zuela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 114. orr.

Etxarriko kanpinean bazkaldu zuten gehienek.  Berria - Harian   2005-06-17

Artean hainbeste jendek bidaiatzen ez zuen garai hartan, oraino kanpinez kanpin ibiltzen ginen urteetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 137. orr.

Sarsing utzi, eta Anixke-ra iritsi nintzen; kanpin bat zegoen, karabana eta guzti.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 77. orr.

Hotel handiak, kanpinak eta txaletak sortzen ziren alde guztietan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 76. orr.

Egun batzuetan kanpinean lo egin ondoren halako hotel dotorean ostatu hartzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 107. orr.

Erosketak egindakoan, kanpineko igeritokian bustialdi bat hartu, eta afaria prestatzeari ekin diogu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 139. orr.

Kanpinetan ibili ginen orduko hartan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 176. orr.

Sarritan, familiaren laguntza izan ezean, kanpinetan edo karabanetan bizi da umeen zaintza ez duena.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kafe-termoak, kanpin-sua, sakelako linternak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.

Kanpin-gasezko argi bat paratu dute zirkuluaren erdian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 88. orr.

Hark kanpin-gasa piztu zuen, botila bat hartu, eta trago bat egin zion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 226. orr.

Kanpin mahaitxo baten aurrean jesarrita.  Berria - Kultura   2004-07-03

Euskal Herriko Kanpin Elkarteak txangoa antolatu du etzi Lasarteko hipodromoan jokatuko den Donostiako Nazioarteko Krosa ikusteko.  Berria - Kirola   2006-01-27

4 kanpin denda (43 agerraldi, 12 liburu eta 16 artikulutan; orobat kanpindenda 9 agerraldi, 5 liburutan) kanpadenda.

Zelaitxo batean zeukaten jarrita kanpin-denda.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 18. orr.

Argazki nagusian, gazteak euritan kanpin denda artean Etxarri Aranatzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 167. orr.

Kaltetuek agerian igaro dute gaua, kanpin dendarik ez zutelako. Behin baino gehiagotan, Josefinak eraman behar izan dik kanpin-dendaraino, ezin xutik egon-eta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

Kanpindendaren kanpoaldean zigarro bat erdibana erretzen ari ziren bi soldaduetako batek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 121. orr.

· Praketako poltsikoetan bilatu nuen... eta zerrikume hark egundoko kanpin-denda zeukan jadanik!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 134. orr.

Halako batean esnatu, goxo-goxo gorputza eta... egundoko kanpin-dendarekin esnatu, canadiense familiar horietakoa bai, gutxienez.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanpin denda (18); kanpin dendak (13); kanpin dendan (3); kanpin gas (5)


kanpindenda ik kanpin 4.

kanpinlari iz aldi batez kanpadendan bizi den pertsona.

Mugimendu ekologistek eta antimilitaristek hedabideekin izan dituzten gorabeherak aztertu dituzte kanpinlariek.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Guztira 150 kanpinlari batu dira Alonsotegin AHTren aurkako Asanbladak antolatutako ekimen horretan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04


kanpo 1 iz ipar landa.

Antzerki-festibaltxo bat muntatua da helduden astean Kanbon, Arnagako kanpo ederrean, Accords elkartearen eskutik.  Herria   2001-08-09

Ondartza handiaren ondoko kanpo eder horietan.  Herria   2001-09-06

Larunbatean, kanpo zabal batean, estado guzietako dantzariek beren lanaren fruitua aurkezten daukute, badirelarik pentze hartan, nun-nahi, erakusketak eta ere jan-edatekoak nasaiki.  Herria   2002-09-12

Eta Hitler-en manuz han zen eraiki 1941-ean Dachau eta gisa bereko herio-kanpo deitoragarri heien iduriko zerbait.  Herria   2005-11-10

Biharamun goizean, emaiten gitu kanpo handi batetarat zointan badiren ainhitz kof oin eta hor dena trefla xuri eta gorri da osoki loreturik.  Herria   2004-02-26

Gure langile zen sasoitik ezagutzen dut, kanpoan genuen egur-biltegiko kontulari eta administratzailea baitzen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 19. orr.

2 kanpoan gauden tokitik at.

Kanpoan auto-hotsa entzun zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 104. orr.

Kanpoan Tomasen astoa zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 72. orr.

Arrak, ahariak eta akerrak alegia, kanpoan utzi zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 52. orr.

Euria ari zuen kanpoan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 118. orr.

Nehor guti kanpoan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 29. orr.

-Luzaroan egongo al zara kanpoan?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 143. orr.

Hermann kanpoan gelditu zen, eskuak gabardinaren patriketan zituela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

Gizonak ez du kanpoan hustu behar, ezin du Onanen bekatua egin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 32. orr.

Haien arteko solasaldiak oro amaitu ziren, bai etxean bai kanpoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 125. orr.

Kanpoan giro ez bada, hobe etxera bildu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.

Kanpoan egonaldi luzea egin ondoren.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 17. orr.

Barruan kanpoan baino epelago egiten zuela, Familia kanpoan diat, oporretan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 35. orr.

Asteburu osorako kanpoan omen duzu laguna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.

Lehenagoko denboretan bezala, meza bitartean kanpoan erretzen?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.

Tenpluaren behea ere, nahiz barnean nahiz kanpoan, urrez estali zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,30

Erredakzioan denek genekien zuzendaria kanpoan zegoela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.

Ni kanpoan zutik eta haren zinkurinak aditzen, besterik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 226. orr.

Sentitzen nuen mundu berriaren hotsa kanpoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.

Xelebrea zen kamisoiaz eta bataz jantzita han kanpoan ibiltzea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 45. orr.

Ilargi pusketa bat ageri da hor kanpoan; ilberri.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 78. orr.

Kanpoan uso eta etxean otso da, antza, hitza.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 102. orr.

3 kanpoko ik kanpoalde 3.

Kanpoko argi zirrinta bat doi-doia sartzen da...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 33. orr.

Hesi hori zeldako hormaren barneko aldean dago, kanpoko atetik metro erdi batean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.

Ni ohartu orduko kanpoko tapa hesten da eta haren gibeletik so zegoena urruntzen entzuten dut.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.

Kanpoko begiez ikusten ez dudana barnekoez ikusten dudalako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 188. orr.

Udan kanpoko jendez betetzen den jauregiko harresia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 77. orr.

Murruetatik harata, berriz, bertako nahiz kanpoko zakurrak liskarrean ari ziren tripa-bestako hondakinen inguruan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.

Kanpoko guztiari begira.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 16. orr.

Nolakoa kanpoko presioa, halakoa pertsona.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 90. orr.

Merkataritza-hiriak Europa barneko eta kanpoko trukeen mende zeuden. Barne-gatazkek akiturik, kanpoko inbasioek suntsiturik, azkar galdu zuen Italiak europar ekonomian zuen lehentasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Hala estatuaren beraren barruan nola kanpoko harremanetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Kanpoko merkatuen zabalkundean huts-hutsik oinarritzen zen hazkunde baten mugak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Kanpoko merkataritza ere osagarritasunaren printzipioan oinarritzen zen, ez konkurrentzian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Kanpoko interferentzietatik nahikoa libre egotea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.

· Nahiko leuna da epidermisaren kanpoko aldea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Zuntz eta kartilagozko geruza elastiko bat da diskoaren kanpoko aldea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 260. orr.

Barrura sartzen baitira horrenbestez karga positibozko kanpoko sodio ioiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

· Barrukoarekin gutxi ez zuela, kanpokoa besoak astinduz laguntza eske zetorkion, bere buruari gaizki esaka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 164. orr.

Lehentasuna ematen zaiola barrukoari kanpokoaren aldean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 219. orr.

Testu luzeak eta laburrak bereizi dituzte, umeenak eta nagusienak, iraganekoak eta oraingoak, bertakoak eta kanpokoak, ideologikoki zuzenak direnak eta ez direnak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

Horraino kanpokoari dagokiona.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 26. orr.

-Kanpokoak 35.063 kilometro ditik; barrukoak, berriz, 35.014 kilometro...  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 471. orr.

Beste kartazal bat, kanpokoa baino txikixeagoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 179. orr.

4 kanpora

Heldu gara! kanpora denok! zu aurrena!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 466. orr.

Ximurra, beretik dastatu gabe, kanpora begira zegoen. Kanpora irten, eta basoan barrena joan zen poliki-poliki haren bila ilargiaren argitan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1086. orr.

Inor ez zen ausartzen kanpora ateratzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.

Sakristaua kanpora dator.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 141. orr.

Soinekoa bertan utzita korrika joan da kanpora.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 188. orr.

Amak kanpora eraman behar izan zuen Big Joe.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 39. orr.

-Are, Eduardo, goazen kanpora -Patxi argazkilariak, eztiki-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 290. orr.

Bestela kanpora bota beharko zaitut-eta etxe honetatik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 25. orr.

Kanpora eraman ninduen, ukuilutik zehar, eta soroetan ibili bat egitera joan ginen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 91. orr.

Planetek kanpora egozten dituztela espazioko mundu herratuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 393. orr.

-Kanpora, kanpora lagunak! -egiten zuen oihu Susannak-.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 140. orr.

-Goazemak kanpora, Marro.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 120. orr.

5 kanpotik

Kanpotik sartzen zen argi mingarritik babesturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.

-Kanpotik poliziak ekarri?  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 108. orr.

Kanpotik etorri eta New Yorken bizi izaten garenok.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 7. orr.

Atea kanpotik ixten entzun dugu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 56. orr.

Ekaiak erraz pasatzen dira gehienetan kanpotik gorputz barrura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Kanpotik baino gehiago biluzten ninduen barrutik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.

Barrutik eta kanpotik makurturik, bere ezpain sagaratuz muin ematen zion eskuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 246. orr.

Kanpotik barrura zihoan mugimendu batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Kanpotik begiratuta, bada, ez zaio muskuluari motor baten helburuak betetzeko itxurarik hartzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

Une batez, kanpotik zetorren hots lehor bat sumatu zuen inguruan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 159. orr.

Lagun bat -erantzun zuten kanpotik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 105. orr.

Eta kanpotik etorri izan direnean ere, askotan, etxekoa hobeki prestatua zegoen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 70. orr.

Kanpotik ikusi banu bezala: non nengoen, norekin, zer egin nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 152. orr.

Kanpotik barrura zihoan mugimendu batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

6 kanpo-aktibitate

Gazte horiek bertsolaritzan (bertso eskoletan, kanpo aktibitateetan, harremanetan) eman denboran, beti ari dira euskaraz mintzatzen.  Berria - Kultura   2004-02-28

7 kanpo-arazo

Kanpo arazoetako ministro izan zen, eta Moskuko gobernadore.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 344. orr.

Erresuma Batuko Kanpo Arazoetako Ministerioan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-08

Herrien Europa federalak baizik ez ditzake konpondu Europa osoaren barne eta kanpo arazoak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Kanpo Arazoetarako Batzordeak eginiko txostenak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Mikel Anton Eusko Jaurlaritzako Kanpo Arazoetarako zuzendaria.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Denbora aurrera joan ahala, aldaketa hauek barne eta kanpo arazo larriak eragingo dituzte Ordenan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.

8 kanpo-arrisku

Kanpo-arriskuen kezkarik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.

9 kanpo-auzotegi

Berlingo kanpo-auzotegietan edo alboherrietan zehar astiro egiten du trenak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 321. orr.

10 kanpo-azal

Martinek berak lagundurik ekin nion liburu bakarrean bi ziren haren kanpoko azala bere lehengora ekartzeari, hots, labanaz agerira ekarri zuen bigarren kanpo-azala eta beste barru-azala bat egiteari  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 110. orr.

11 kanpo-azalpen

Erlijioaren kanpo-azalpenak (hizkuntza, erritoak...) ikusiko ditu lehendabizi, gero irizpide orokorretatik aztertzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 266. orr.

12 kanpo-baldintza

Ezin pareka daiteke egonkortasun hori gero latinak jasan zituen aldaketekin, zeren aldaketa horiek berez, zenbait kanpo baldintza ezagatik, gertatu baitziren.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 189. orr.

Kanpo-baldintzak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 109. orr.

13 kanpo-barne/barren pl kanpoa eta barnea.

Zer ixtorioak ez ditu asmatzen haur baten irudimenak gutiagorekin? hemen aldiz, eginik prestak, baditu irudimenaren alhapideak, filma fantastiko baten sekulako kanpo-barneak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 24. orr.

Kanpo-barrenak bateratsu joan ohi dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 238. orr.

14 kanpo-begi

Itsu omen diren barne-begiek kanpo-begiek baino gehiago ikusten baitute, apika... Eta haiek ere zabaldu beharko baikenituzke, aldian behin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 238. orr.

15 kanpo-belarri

Eginkizun horiek burutzen dituen egiturak hiru atal nagusi ditu: kanpo-belarria, erdiko belarria eta barne-belarria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.

Kanpo-belarria (guk ikusten duguna) belarri-hegala da, larruazal eta kartilagozko hegal izurtsu bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.

Kartilago hori hezur bihurtuz doa pixkanaka, nahiz eta badiren gune batzuk bizi osoan kartilago izango direnak, hala nola kanpo-belarria, sudurraren punta eta saihets-hezurrak bularrezurrari elkartzen zaizkion guneak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.

16 kanpo-bide

Nolako estiloz lasterkatu ziren kanpo-bideetan barrena!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 65. orr.

17 kanpo-bihurgarritasun (ekonomian)

Une hori 1950eko hamarraldiaren bukaeran iritsi zen, Europar diruek kanpo-bihurgarritasuna berreskuratu zutenean; dolarrak urre bihurtzeko eskariak ugaltzen hasi ziren, eta berehala hasi ziren murrizten Estatu Batuetako erreserbak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

18 kanpo-dike

Hobetu Leikek Batasunari gogorarazi dio kanpo dikea dela proiektuaren %80, «kalte handiena eta hondartzako txikizio guztia eragingo duena».  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

19 kanpo-ebaluazio

EABk dio ikas-mailen aitortza jarri behar dela martxan, irakasleekin elkarlanean eta kanpo-ebaluazioaz baliatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

20 kanpo-eder ik kanpoeder.
21 kanpo-egitate

Paralelismoak edo kointzidentziak, deitu nahi duzun bezala, baina kanpo-egitate horiek ez dira bi gizon horietako bakoitzaren bizitzaren barne-egia bezain garrantzitsuak  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.

22 kanpo-egitura

Horretaz gain, pisu gehiago dute barne eta kanpo egituran.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

23 kanpo-ekintza

Izan ere, bertso eskolarena ez besterik da bertso udalekua bezalako kanpo ekintzen xede nagusia: Euskal Herri osoko bertsozale gazteen arteko talde giroa eta elkar ezagutzea.  Berria - Kultura   2004-03-26

Agirrek kanpo ekintzari «garrantzi handiegia» eman ziola dio Ugaldek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

Nazioarteko harremanetarako ez, baina kanpo ekintzetarako eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzaren plan estrategikoarekin jarraituz [...].  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Lehendik garrantzitsua izan da Jaurlaritzaren kanpo ekintza, eta jauzia egiteko aukera dago.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzetarako Idazkaritzak antolatuta.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

24 kanpo-elkartasun

Ongizate sozioekonomikoa eta barne zein kanpo elkartasuna Europa mailako parametro modernoetara garatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

25 kanpo eman ipar bidali, egotzi, kanporatu.

Kasik 50.000 euro pagatu beharko ditu bere kirol animatzailea kanpo eman duelako. 1880an, kongregazioen legea dela eta, Belokeko fraileak kanpo ematen dituzte eta zigiluak pausatzen komentuko ateetan.  Herria   2002-11-21

Elizatik kanpo emanak izan ziren apezek egin ezkontza eta bataioak baliogabeak zirela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.

Astelehen huntan bigarren kanporaketak jokatu dira, Larrecheak kanpo emanez Martiarena.  Herria   2002-12-05

Espainian martxoko bozak galduz geroz kanpo emana izan zen Aznar presidenta.  Herria   2004-10-07

Hortik aitzina euskara kanpo emana izan da.  Herria   2003-04-10

26 kanpo-eragile

Ez dago Batasunaren eta ezker abertzalearen ildoa aldaraziko duen kanpo eragilerik.  Berria - Harian   2005-05-27

Diabetesaren sorreran kanpo eragileak oso garrantzitsuak dira.  Berria - Gaiak   2006-02-28

27 kanpo-eragin

Eta ez gara soilik kanpo eragin ekologikoei buruz ari, baizik eta baita eragin sozialei buruz ere.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 51. orr.

Ongia eta gaizkia geure baitan dira, baina gugandik kanpo eragina dutenean soilik hitz egin daiteke ongiaz eta gaizkiaz, behar den bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 260. orr.

Baliabide naturalen kontsumoak sistema ekonomikotik kanpo geratzen diren "kanpo-eraginak" dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 309. orr.

Bi kasuetan hots horiek bere kasa jokatu dute, inongo kanpo eraginik gabe.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 183. orr.

28 kanpo-erakusgarri

Stamperen ustez, horrek alde batera uzten duena baino askoz gehiago jasotzen du, besteak beste, kanpo erakusgarria (external evidence) deitu eta linguistika aplikaturako utzi izan den hori: hizkuntz jabekuntza, tipologia, irakaskuntza, diakronia, eleaniztasuna, eta abar, eta abar. External evidence edo kanpo-erakusgarria (hizkuntz jabekuntza, H2ren ikasketa, hizkuntz patologiak, etab.) bigarren mailakotzat jotzen dutenen aztergaitik landa utzitako eremuetan nabarmentzen dira bilakabide ezkutuak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 114. orr.

29 kanpo-espazio

Izarraren zentroa kolapsatu ahala, kanpoaldeko geruzetako materia zati bat kanpo espaziora jaurtikia zen, gainerako guztia izarraren bihotzerantz erakarria zen bitartean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

Hala ere, paisaiak eta kanpo-barne espazioen harremanak izan ziren Bonnarden koadrorik ezagunenak.  Berria - Kultura   2006-04-23

30 kanpo-espioitza

Estatu Batuen kanpo-espioitza etxe bakar batean zentralizatu beharko dela eta horren gauzatzea denboraren gorabehera baino ez dela, denek dakitena da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 141. orr.

31 kanpo-estalki

Hiztegiaren arabera, ezkatak zenbait animaliaren gorputzeko kanpo-estalkiaren parte diren plaka txikiak dira.  Berria - Kultura   2006-03-09

Arrainen gorputzeko kanpo-estalki zurrunak.  Berria - Kultura   2006-04-18

32 kanpo-ezaugarri

Wittgensteinek ez zuen ezaugarri hori aipatu, eta segur aski ez zuen aipatu jokoan soilik erakusten zen horretan jarri zuelako arreta, kanpo-ezaugarrietan alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.

33 kanpo-faktore

Pertsona bakoitzaren inguruko kanpo faktoreek gaitza garatzea ekar dezakete.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Gaitzaren kausen gainean zer ekarpen berri ditugu? zenbateraino da genetikoa? zenbateraino dute kanpo faktoreek eragina? ba al da jakiterik kanpo faktore horiek zeintzuk diren?  Berria - Gaiak   2006-03-16

Hura (bere diseinua, ezaugarri teknikoak eta abar) azaltzeko inolako kanpo-faktoreen beharrik ez dagoela kontsideratzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.

Hori azaltzeko, barne eta kanpo faktoreak daudela esan izan da egunotan.  Berria - Harian   2005-05-29

34 kanpo-forma

Horrek kanpo-forma bat sortzen zuen haren pertzepzioetarako, eta, harekin, estilo bat nabarmenarazten, berezkoa eta ezagungarria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.

35 kanpo-gauza

Sorrera hori du oroimenak kanpo-gauzen izatasuna inplikatzen duten ideien kateakuntza legez eta ez "gauzen izaera barne hartzen duten" ideiena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 12. orr.

36 kanpo-gai

Etxeko gaiak errepublikanoek baino hobeto eztabaidatu dituztelako, baina, kanpo gaietan, abantaila daukate errepublikanoek.  Berria - Mundua   2004-10-07

Celso Amorim Brasilgo Kanpo Gaietarako ministroak aurreratu duenez. herria¬

Gobernuak bakea lortzeko «etengabeko ahalegina» egin duela nabarmendu du Kanpo Gaietarako Ministerioko eledun Qin Guangek.  Berria - Harian   2006-03-24

Gorka Agirre EBBko kide eta kanpo gaietarako arduradunak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

37 kanpo-gorputz

Izan ere, sarritan kanpo gorputza, ikusten dena, gaixotu egiten zaigu eta azpiko beste zati batean, ostera, pozik gagoz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 173. orr.

Afekzioen ideiek, aldi berean, giza gorputzaren eta kanpo-gorputzen izatasuna inplikatzen dute.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 16. orr.

Ez kanpo gorputzarena eta ez norbere giza gorputzarena ere.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 21. orr.

38 kanpo-harreman

Kanpo harremanez eta Irakez arizan dira joan den gauean. Kanpo-harremanetarako politika.  Herria   2004-10-07

Frantses gobernuak eta bereziki kanpo-harremanetako ministroak.  Herria   2004-09-30

Mexikoko Kanpo Harremanetarako idazkaritzak. herria¬

Paul Nicholson EHNEko Kanpo Harremanetarako arduradunak.  Berria - Ekonomia   2006-03-01

Legebiltzarreko Kanpo Harremanetarako Batzordeko presidente Kote Gabashvilik.  Berria - Mundua   2004-08-14

Kanpo Harremanetarako komisario Benita Ferrero-Waldner.  Berria - Gaiak   2006-01-13

Raphael Saborit Suitzako Gobernuko Kanpo Harremanetarako Ministerioko bozeramaileak adierazi du [...].  Berria - Harian   2006-03-24

Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanetarako ordezkari Jose Maria Muñoa baikor agertu zen bi agintarien bileraren ostean. herria¬

Jose Mari Muñoa, Euskadiko kanpo harremanen arduraduna.  Herria   2003-04-03

39 kanpo-herri

Zangoetarik ezindu zen eta geroztik utzi behar izan zituen kanpo herrietako misioneak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 169. orr.

Hala da bai, soja bihia saltzen duela kanpo herrietarat baina zer da hori Brasilak munduko merkatuarekin dituen zor haundien ordaintzeko?  Herria   2005-02-03

40 kanpo-herrialde

Kanpo-herrialdekilako harremanetan.  Herria   2005-06-09

Frantzian berean gutiago edaten dela, kanpo herrialdetarat ere gutiago saltzen.  Herria   2005-04-21

41 kanpo-historia

Lakatosek zientziaren historian bereizketa bat ezartzen duen bitartean -barne-historiaren eta kanpo-historiaren artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 157. orr.

Aldaketa askotako garai horiek, kanpo historian izandako gizarte asaldurako garaiekin lotzeko saioak egin dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 189. orr.

42 kanpo-horma

Argia, iluntasuna, itzalak eta barne eta kanpo hormak azalduko dira.  Berria - Kultura   2004-10-14

Zaingeletako kanpo- eta tarte-hormek saredun leihoak zituzten inguru guztian.  Elizen arteko biblia   Ez 40,16

43 kanpo-ikastaro

Kanpo ikastaroa (goizeko 4 oren klase 6 astez).  Herria   2001-02-08

44 kanpo-ikerketa

Erabateko gardentasuna bermatzeko, kanpo ikerketa bat agindu dugu.  Berria - Mundua   2006-03-18

45 kanpo-ikur

Janzkerako aldaketa horiek pentsaera-mailan zegozkien aldaketen kanpo-ikurrak ziren, noski.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.

46 kanpo-ilunpe

Garaileek [...] bertzeak ohildu baitzituzten kanpo-ilunpe likidazionistara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

47 kanpo-ingurune

Zeregin askotarako ondo diseinaturiko organoa da, eta kanpo-ingurunearen arrisku termiko, mekaniko eta kimikoetatik babesten gaitu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 85. orr.

Bere kanpo- zein barne-ingurunea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

48 kanpo-inteligentzia

Habanako gertaeren garai honetan Estatu Batuen kanpo-inteligentzia zerbitzuak hainbat erakunderen artean bideratzen dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 141. orr.

Estatu Batuen kanpo-inteligentzia eta kontraespioitza zerbitzuetako bat da hori.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 141. orr.

49 kanpo-jantzi

Hots, Ofelia, ez sinetsi haren zin-agintzak; artekari baitira, kanpo-jantziz erakusten dutenarena gabe, nabarmenkeriaren erregutzaile huts, hortxe, estalgile jainko-kartsu batzuen gisa xuxurlaka, hobekienik limurtzeko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 52. orr.

50 kanpo-kausa

Afektuen kanpo-kausa ezabatzean, eta beste pentsamendu batzuetara igortzean, desagertu egiten dira afektu horiek eta ondorengo aldarte-gorabeherak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 20. orr.

Badela gorputzik eragina duenik gizakiaren baitan kanpo-kausa baten ondorio bihurtuz eta bestelako instantzia batetik adigarri bilakatuz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.

Baldintza horren azpian soilik geundeke, ez kanpo-kausen eraginezko jardute baten aurrean [...] baizik eta esplizitatu beharreko ahalmen beraren eraginezkoan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.

51 kanpo-komertzio

AEBak prest daudela alde guztiak ados dauden eremuetan zerbitzuak eskaintzeko, kanpo komertzioa segurtatzeko bada ere.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

52 kanpo-komisio

Euskadi Buru Batzarreko lehendakari Josu Jon Imazek, zuzendaritza nazionaleko idazkari Josune Ariztondok eta Kanpo Komisioko arduradun Gorka Agirrek. herria¬

53 kanpo-kontsulta

Etorri bihar erietxera: zazpi eta erdietan bilera dugu; gero kanpo-kontsultak eta barnekoen erronda.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

Kirurgiako kanpo-kontsulten txanda zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Kanpo-kontsultetako gaixo sail luze batekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 105. orr.

54 kanpo-kontu

Astebete behar izan zen, eta kanpo-kontu bat ireki behar izan nuen, bankuko inork jakin ez zezan zer nenbilen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 56. orr.

55 kanpo-kritika

Zalantzak barne- eta kanpo-kritikatik sortzen dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 174. orr.

56 kanpo-laguntza

Gatazkaren konponbidea konplexua izango dela argi du Elkarri-k eta, beraz, kanpo laguntza beharrezko izango dela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Hobekuntza hauek ez dira gertatu mendebaldeko asmo oneko jendeak zerbait egin duelako: kanpo laguntza, inoiz oso handia izan ez bada ere, azken urteetan izugarri murriztu da, ia baliogabe izateraino.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 253. orr.

57 kanpo-lan (orobat lanpolan g.er.)

Egiten zituzten balentria ederrak, xintxuketa, kurritze, kanpo-lan eta nekatze...  Herria   2001-09-20

Bazien urte batzu osagarria mendratia zuela bana etzien oraino anitz denbora kanpo lanetan arizana zela.  Herria   2005-02-10

Kurutzatzen ditugula, eskolako bidean, elizaratekoan edo kanpo lanetan ari, hango jendeak, xaharrak eta gazteak, laborariak eta besteak, batzu aspaldian joanak mundu huntarik...  Herria   2001-07-05

· Benetako kanpo lana, kazetaritza erredakzioan usteltzen dela esan ez dezagun.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 44. orr.

58 kanpo-leiho

Etxe bateko kanpo-leihoak denbora gehienean itxirik badaude, arrisku handiagoa dauka.  Berria - Harian   2005-07-21

Orduan herritar anitzek kanpo-leihoak ixten zituzten.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Itxi itzazu kanpo-leihoak, mesedez.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 140. orr.

59 kanpo-mariskal

Kanpo-mariskalaren makila.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 242. orr.

60 kanpo-mehatxu

Eta aukera berriak zabaltzen dizkio bere etorkizunari, askatasunean eta kanpo mehatxurik gabe eraiki nahi dugun geroari.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

61 kanpo-mendekotasun

Interesen ordainketa bermatzeko, artilearen, mearen eta bestelako lehengaien esportazio masiboari ekin behar izan zioten, herrialdearen kanpo-mendekotasuna areagotzeraino.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

62 kanpo-menisko

Miguel Escalona atezainari artroskopia egingo diotela, hilaren 10ean, eskuin belauneko kanpo-meniskoan.  Berria - Kirola   2006-01-05

63 kanpo-merkataritza

Sobiet Batasuna egun batetik bestera desegin zenean kanpo merkataritzaren %85 galdu zuen Kubak.  Berria - Mundua   2006-04-02

Txinako hazkunde ekonomiko itzela kanpo merkataritzan oinarritu da.  Berria - Ekonomia   2006-01-07

Egiptok, erlijioak eta ohiturek atzerritarrekiko harreman orotarik urrunduta, ia ez zuen kanpo-merkataritzarik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 32. orr.

Baliteke, baldin eta gure kanpo-merkataritzak barnekoa handiagotuko ez balu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 61. orr.

Balantze horren zatirik handiena ondasun eta zerbitzuen kanpo merkataritzari dagokio.  Berria - Ekonomia   2004-12-17

Kanpo Merkataritza Indizea %2 hazi da EAEn.  Berria - Ekonomia   2004-02-20

AEBetako Kanpo Merkataritzako Bulegoko bozeramaile Christopher Padilla adierazi duenez [...].  Berria - Ekonomia   2004-09-01

64 kanpo-merkatu

Euskal ekonomia kanpo merkatuei zabaldu beharra dago.  Berria - Ekonomia   2006-02-18

Euskal ekonomian kanpo merkatuak «eragin negatiboa» izan duela esan zuen Madariagak.  Berria - Ekonomia   2004-07-15

65 kanpo-mintz

Nire nukleoa, zitoplasma eta kanpo-mintza hazi egin baitira nire jabea hazi egin den bezalatsu.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 65. orr.

66 kanpo-muga

Euskal Herriaren barne zein kanpo mugak zehaztu udalerrietatik hasita.  Berria - Harian   2005-01-22

Barne mugarik ez omen duen Europan, kanpo muga tinkoak ezarri.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Etorkinentzat kanpo mugarik gabeko Europa nahi du Aralarrek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

67 kanpo-murru

Bigarren dorrea eta kanpo-murrua egiteko asmoez bertze egin behar izan zuen Migel Mailuk.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

68 kanpo-objektu

Objektu eraldagarria (hots, natura), ez da hortaz kanpo objektu bat, gizarteari (artifizialtasunari) kontrajartzerik legokeen zera.  Berria - Gaiak   2004-12-09

Lockeren posizioa, beraz, bikoitza da: (i) inferentziak kontuan izanik, kanpo objektuak badaudela onartzen du, baina (ii) [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 114. orr.

69 kanpo-onarpen

Barne onarpen hori baldin badago, kanpo onarpenerako trabarik ez legokeela nabarmentzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

70 kanpo-oposizio

Inbasioaren hirugarren urtemuga eta gerraren kontrako barne zein kanpo oposizio gero eta handiagoa direla-eta.  Berria - Mundua   2006-03-21

Estatu Batuetako presidentearen kontrako kanpo oposizioa gogortu beste biderik ez dugula.  Berria - Mundua   2004-11-06

71 kanpo-ordainketa

Estatutu horri esker, Estatu Batuek abantaila izugarri bat zuten, alegia, kanpo-ordainketak beren diruaz finantzatu ahal izatea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

72 kanpo-ordezkaritza

Elkartearen kanpo ordezkaritza ereman, proiektu berriak landu irratien garapenerako.  Herria   2001-10-11

Bulegoak biltzarrak prestatuko ditu, kanpo ordezkaritza lana bere gain hartuko du, baita instituzioekiko harremanak ere.  Berria - Harian   2005-01-15

73 kanpo-oste

Hala, bada, sei gizoneko kanpo-oste bat igortzen dute, sarjentu bat buru dutela, Estatu Batuen aurka gudukatzera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 77. orr.

74 kanpo-polemika

Zenbait hautetsik kanpo polemikarako gai gisa hartzen dutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

75 kanpo-politika

Europako Batasunak «defentsan eta kanpo politikan ahots bakarra izateko» lan egin behar duela esan zuen. herria¬

Europako kanpo politikak nazioarteko legediaren eta NBEren lidergoaren errespetuan oinarritu behar duela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Europako Banku Zentrala kontroletatik at geratzen da; kanpo politika NATOren esku dago, eta beraz, AEBren esku.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Espainiaren kanpo-politikaren ondorio zuzena.  Berria - Euskal Herria   2004-03-15

76 kanpo portu

Ziklo konbinatuko zentrala egin nahi dute Pasaiako kanpo portuan.  Berria - Harian   2005-12-28

Ondoren lantoki berri bat eraikiko zuen Santurtziko kanpo portuan.  Berria - Ekonomia   2006-04-13

Mutrikuko […] kanpo portuaren proiektuak legeak ezarritako eskaera guztiak betetzen dituela Zazpi urte daramatzagu kanpo portuaren inguruko azterketak egiten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Pasaian kanpo portua egiteak itsas hondoari eta Jaizkibel mendiko labarrei eraginen lieke.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

Pasaialdearen biziberritzea ez da lotu behar kanpo portuaren eraikuntzarekin. herria¬

77 kanpo-proiekzio

Kanpo proiekzioa bultzatzerakoan Espainia eta Frantziako merkatuak lehenetsi ditu egitasmoak, «eremu hurbilenak» direlako eta «lotura historiko berezia» dagoelako.  Berria - Kultura   2004-05-21

78 kanpo-proletalgo

Desintegrazioaren ezaugarri nabariena gizarte-gorputzaren zisma da hiru zatitan: gutxiengo menderatzailea, barne-proletalgoa eta kanpo-proletalgoa. Kanpo-proletalgo inbaditzailearen gerra-taldeek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 436. orr.

Zibilizazio baten eta bere kanpo-proletalgoaren arteko berezko harreman-bideetan horma eraikitzen ari direnak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 143. orr.

Kanpo-proletalgo garaileen emaitza bereizgarria poesia epikoa da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 438. orr.

79 kanpo-sekuritate

Estatu Batuen Kanpo-Sekuritate Zerbitzuek osaturik duten beste sare-arte horrexetako baten harietan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 141. orr.

80 kanpo-trafiko

Bilboko portuko kanpo trafikoa %27 igo da.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

81 kanpo utzi kanpoan utzi.

Mugarik gabeko hazkunde ekonomikoak erabat kanpo uzten duela lurrak mugak badituelako ideia.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 44. orr.

Elkarrizketa inor kanpo utzi gabe sustatzeko konpromisoa hartu dute.  Berria - Harian   2005-04-01

DAT autobus enpresak dionaz, 50 lekutako autobusa manatua izan zaio, 58 haur markatuak dituelarik eramateko, behar ditu beraz zortzi kanpo utzi.  Herria   2001-09-27

Saioak Nafarroaren egoera politikoari buruz hitz egiteko herrialdeko ordezkari politikoak gonbidatu zituen eta Batasuna kanpo utzi zuen. herria¬

Moldatu ziren Mendebaldeko Zibilizazioa balantzan pisatzeko, eskas aurkitu zuten, kanpo uztea erabaki zuten eta behar hainbat indar bildu zuten alegiazko autarki politika hausnartu ahal izateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 208. orr.

Genevako lege bat, zorretan bizi edo hil direnen seme-alabak magistraturan eta are Kontseilu Nagusitik ere kanpo uzten dituena, oso ona da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 19. orr.

82 kanpo-zirkunferentzia

Beraz, kanpo-zirkunferentzia bereko egitura trinko bat baino % 25 arinagoa da hezurra, baina sendotasun mekaniko bertsukoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.

83 kanpo-zabalpen

Sorkuntza eta ekoizpenaren nagusitasuna, kultur integraziorako ahalegina, nortasunaren sendotzea, modernizazioa eta kanpo zabalpena.  Berria - Kultura   2004-05-21

Euskal musikaren, musikarien eta kultur industriaren kanpo zabalpenaren alde. herria¬

84 kanpo-zartada

Musika jotzen ari delarik, berdin dio konpaktoan, irratian edo dena delakoan, bere erasoaren iraina nabarmentzen du buruak, eta kanpo-zartada horien aurkako defentsa moduan itxi egiten ditu ateak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 107. orr.

85 kanpo-zor

Panamak 8.700 milioi dolarreko kanpo zorra du eta langabezia tasa %14koa da. herria¬

1980 eta 1993 urte bitartean, Ameriketako Estatu Batuen kanpo-zorra ehuneko 456 handitu zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 55. orr.

Horren bitartez lortutako diru-sarrerek ez zuten, inola ere ez, erresumaren kanpo-zorra murriztu.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 21. orr.

Herrialde txiroen kanpo zorra ezabatzeko eskatu dute bilkuran.  Berria - Mundua   2006-01-22

Kanpo zorraren zati bat barkatzearen truke.  Berria - Mundua   2004-04-21

Industrializatu gabeko herrialdeen kanpo zorraren arazoarekin batera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 263. orr.

Eusko Jaurlaritzak kanpo zorra ezabatzeko herri ekimena abian da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

alderditik kanpo (10); arauetatik kanpo (9); arriskutik kanpo (17); barne eta kanpo (15); bat legez kanpo (11); batasunetik kanpo (8); bidetik kanpo (10); bistatik kanpo (10); deialdietatik kanpo (8); deialditik kanpo (63); deialditik kanpo geratu (15); deialditik kanpo utzi (23); denboratik kanpo (11); denboraz kanpo (13); eguzki sistematik kanpo (8); elizatik kanpo (9); epez kanpo (22); erakundetik kanpo (9); eremutik kanpo (17); errealitatetik kanpo (19); errekontru handiz kanpo (14); errekontruz kanpo (11); eskola orduetatik kanpo (8); eskolatik kanpo (27); espainiako kopatik kanpo (13); espainiatik kanpo (14); esparrutik kanpo (11); etxetik kanpo (544); etxetik kanpo jokatu (26); europatik kanpo (22); euskal herritik kanpo (115); eusko legebiltzarretik kanpo (12); final laurdenetatik kanpo (8); finaletik kanpo (37); frantziatik kanpo (13); garaiz kanpo (11); gobernutik kanpo (16); gugandik kanpo (9); guztietatik kanpo (16); hamaikakotik kanpo (8); handik kanpo (37); harresietatik kanpo (9); herrialdetik kanpo (8); herritik kanpo (163); herriz kanpo (23); hiritik kanpo (25); irismenetik kanpo (11); jainkoaz kanpo (9); jaitsiera postuetatik kanpo (13); jokoetatik kanpo (9); jokotik kanpo (13); jokoz kanpo (88); jokoz kanpo utzi (8)

kanpo aldean (24); kanpo aldera (34); kanpo aldetik (9); kanpo eta barne (9); kanpo harremanetarako (47); kanpo lan (22); kanpo politika (9); kanpo portua (28); kanpo portuaren (20); kanpo zorra (31); kanpo zorraren (19)

kantxatik kanpo (12); kantxetatik kanpo (12); kartzelatik kanpo (12); kontroletik kanpo (14); kopatik kanpo (39); kopatik kanpo geratu (16); lanetik kanpo (15); lasterketatik kanpo (8); legebiltzarretik kanpo (24); legez kanpo (568); legez kanpo utzi (68); lehiaketatik kanpo (29); lehiaketaz kanpo (10); lehiatik kanpo (26); lehiaz kanpo (9); lekuz kanpo (117); ligatik kanpo (32); lurraldetik kanpo (9); mugetatik kanpo (27); mundutik kanpo (15); nafarroatik kanpo (10); neurriz kanpo (76); nigandik kanpo (11); ohetik kanpo (12); olinpiar jokoetatik kanpo (8); ordenaz kanpo (8); orduetatik kanpo (13); pasaiako kanpo portua (12); pasaiako kanpo portuaren (8); pistetatik kanpo (11); postuetatik kanpo (22); prozesutik kanpo (13); sasoiz kanpo (20); senetik kanpo (8); sistematik kanpo (21); taldetik kanpo (24); testuingurutik kanpo (10); tokiz kanpo (31); tourretik kanpo (10); txapeldunen ligatik kanpo (10); txapelketatik kanpo (41); txapelketatik kanpo geratu (9); uretatik kanpo (20); zelaietatik kanpo (16); zelaitik kanpo (19); zerrendatik kanpo (16)

barnean eta kanpoan (8); barruan eta kanpoan (21); barruan zein kanpoan (10); etxean eta kanpoan (8); etxean zein kanpoan (10); kanpoan euria ari (13); kanpoan gelditu (48); kanpoan geldituko (12); kanpoan gelditzen (16); kanpoan geratu (72); kanpoan geratuko (15); kanpoan geratzea (12); kanpoan geratzen (27); kanpoan gertatzen (9); kanpoan ibili (10); kanpoan izan (20); kanpoan izango (11); kanpoan jokatu (13); kanpoan jokatzen (12); kanpoan lan egiten (9); kanpoan uso (9); kanpoan utzi (61); kanpoan utzita (12); kanpoan utziz (9); kanpoan uztea (8); kanpoan uzteko (13); kanpoan uzten (23)

arauz kanpoko (9); barne eta kanpoko (11); barneko eta kanpoko (13); barruko eta kanpoko (28); batasunetik kanpoko (11); denboraz kanpoko (8); eskolaz kanpoko (14); etxetik kanpoko (94); etxetik kanpoko partida (8); etxetik kanpoko partidetan (17); europako batasunetik kanpoko (10); euskal herritik kanpoko (32); ezkontzaz kanpoko (10); gobernuz kanpoko (282); gobernuz kanpoko erakunde (46); gobernuz kanpoko erakundeak (56); gobernuz kanpoko erakundearen (10); gobernuz kanpoko erakundeek (47); gobernuz kanpoko erakundeen (22); gobernuz kanpoko erakundeko (28); gogotik kanpoko (9); gugandik kanpoko (8); gure kanpoko (14); herritik kanpoko (36); herriz kanpoko (14); izariz kanpoko (8); jokoz kanpoko (8)

kanpoko agerpen (10); kanpoko agerpenen (16); kanpoko aire (9); kanpoko aldea (9); kanpoko aldean (30); kanpoko aldetik (16); kanpoko atea (27); kanpoko begiespenaren (10); kanpoko diru (17); kanpoko egoera (9); kanpoko ekintza (11); kanpoko ekintzak (12); kanpoko elkartea (12); kanpoko erakunde (53); kanpoko erakundeak (57); kanpoko erakundearen (12); kanpoko erakundeek (47); kanpoko erakundeen (25); kanpoko erakundeko (28); kanpoko esku (13); kanpoko eta barruko (12); kanpoko etorkinak (13); kanpoko finantzaketa (9); kanpoko gauza (12); kanpoko gauzak (14); kanpoko gauzen (18); kanpoko gizakia (9); kanpoko gorputz (25); kanpoko gorputzak (14); kanpoko gorputzaren (16); kanpoko gorputzen (9); kanpoko itxura (14); kanpoko jende (10); kanpoko jendea (13); kanpoko kausa (26); kanpoko kausaren (10); kanpoko lanak (8); kanpoko lerroa (26); kanpoko lerroan (42); kanpoko lerroaren (10); kanpoko lerroko (16); kanpoko lerrotik (19); kanpoko mundu (8); kanpoko mundua (14); kanpoko munduaren (17); kanpoko munduari (9); kanpoko objektu (11); kanpoko objektuak (13); kanpoko objektuen (8); kanpoko partida (10); kanpoko partidetan (23); kanpoko portua (13); kanpoko sentsuaren (8); kanpoko sentsuen (20); kanpoko zeren (9)

lanetik kanpoko (10); legez kanpoko (460); legez kanpoko diru (16); legez kanpoko ekintzak (9); legez kanpoko elkartea (12); legez kanpoko etorkinak (10); lekuz kanpoko (21); neurriz kanpoko (78); nigandik kanpoko (9); ohiz kanpoko (97); tokiz kanpoko (10); usaiaz kanpoko (18)

legez kanpokoa (180); legez kanpokoa dela (46); lekuz kanpokoa (20); neurriz kanpokoa (36); ohiz kanpokoa (28)

legez kanpokoak (63); legez kanpokoak direla (15); lekuz kanpokoak (8)

legez kanpokotzat jo (67); legez kanpokotzat jotzen (8)

atera zen kanpora (8); atetik kanpora (20); barrutik kanpora (12); etxetik kanpora (74); euskal herritik kanpora (32); gelatik kanpora (12); gipuzkoatik kanpora (8); herritik kanpora (53); hiritik kanpora (38); irten zen kanpora (8); kanpora abiatu (8); kanpora atera (196); kanpora atera zen (28); kanpora atera zuen (12); kanpora aterako (10); kanpora aterata (10); kanpora ateratzea (15); kanpora ateratzeko (18); kanpora ateratzen (50); kanpora begira (114); kanpora begiratu (44); kanpora begiratzeko (8); kanpora begiratzen (11); kanpora bidali (36); kanpora bidaltzeko (8); kanpora bota (73); kanpora botako (26); kanpora botatzen (35); kanpora egin (38); kanpora egin nuen (8); kanpora egiten (12); kanpora eraman (37); kanpora eramateko (9); kanpora gelditu (16); kanpora irten (169); kanpora irten zen (34); kanpora irtengo (8); kanpora irteteko (21); kanpora irteten (23); kanpora jo (12); kanpora joan (83); kanpora joango (8); kanpora joatea (9); kanpora joateko (19); kanpora joaten (19); leihotik kanpora (63); leihotik kanpora begira (13); leihotik kanpora begiratu (13); ohetik kanpora (10); txapelketatik kanpora (8)

kanporako bidea (16); kanporako bidea hartu (9)

area kanpotik (10); barrutik eta kanpotik (26); kanpotik begiratuta (22); kanpotik ekarri (10); kanpotik ekarritako (10); kanpotik eta barrutik (8); kanpotik etorri (22); kanpotik etorriak (13); kanpotik etorriko (8); kanpotik etorritako (43); kanpotik etorritakoak (9); kanpotik etortzen (9); kanpotik heldu (16); kanpotik ikusita (21); kanpotik ikusten (24); kanpotik jin (10); kanpotik jinak (9); kanpotik sartzen (10)


kanpoalde (orobat kanpo alde g.er.) 1 iz

Begiaren kanpoaldea (kornea, alegia) ukitzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Ate itxien kanpoaldean arropa zegoen alanbreetan zintzilikatua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 227. orr.

Zirkulu zirkunskribatua poligonoaren kanpoaldean dago eta haren erpin guztietatik pasatzen da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.

Ikerlaria da Princeton-go kanpoaldean dagoen farmazia-arloko konpainia handi batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

Kanpoaldetik inguratuta dagoen edozein kanpoalde barrualde bihurtzen dela.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 15. orr.

Bi zelula-geruza besterik ez da funtsean izaki primitibo asko: barrualde bat eta kanpoalde bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.

Eskeleto bat definitzerakoan "barrualdea kanpoan eta kanpoaldea auzoan zuen gizon bat" zela esan zuen ikasle gaztea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.

Indarren batek beti bultzatzen du taldekideren bat kanpoalde gorri horretarantz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 80. orr.

Kanpoalde sendoa, eta barrualde enblematikoa.  Berria - Kultura   2006-02-09

Munduaren aurrean agertzeko moduko kanpoalde sozialak sortzen. Hozten ari du kanpoaldean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 245. orr.

Parkearen kanpoalderaino segitu zien.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 97. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Auzitegi alboko kafetegi kanpoaldean zain zeuden arren.  Berria - Harian   2005-02-08

Eguzki gozoa dago taberna kanpoaldean.  Berria - Kirola   2004-04-16

Espetxe kanpoaldean ehundik gora autobus ilaran.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 161. orr.

Atertu dik, baina kamioi kanpoalde honetan hezurretaraino sartzen duk hotza, erredio!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 148. orr.

3 kanpoaldeko ik kanpo 3.

Kanpoaldeko auzo berri burges horietariko batera?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.

Kanpoaldeko pasarteak filmatzeko.  Berria - Kultura   2006-04-05

Plazako tabernako kanpoaldeko mahai batean aulki banatan eserita, biak aurez aurre.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 11. orr.

Sukaldearen kanpoaldeko hormaren kontra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 257. orr.

Atean dago; kanpoaldeko bulegoan, zehatzago esanda.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 220. orr.

Herri kanpoaldeko auzoetako emakumeak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 162. orr.

Erabat aldatu zuen bere itxura [...] eta izen berri kristaua hartuta, kontulari-lan bat erdietsi zuen oihal-denda batean, Hamburg kanpoaldeko herrixka batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.

Sindromearen kanpoaldeko agerkari batzuk besterik ez nituela ikusi.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.

Hezurraren barrualdeko eta kanpoaldeko paretetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.

Hezur normal baten kanpoaldeko gainazal leunean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Epidermisak [...] etengabe galtzen ditu kanpoaldeko zelulak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.

Arrautzaren kanpoaldeko pareta osatzen duen ehuna da trofoblastoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atearen kanpoaldean (3); auzitegiaren kanpoaldean (5); bec kanpoaldean (4); dendaren kanpoaldean (6); egoitzaren kanpoaldean (6); eraikinaren kanpoaldean (4); etxearen kanpoaldean (6); herriaren kanpoaldean (4); hiriaren kanpoaldean (11); hiriburuaren kanpoaldean (5); jauregiaren kanpoaldean (4); kanpoaldean izan (3); kanpoaldean zain (4); leihoaren kanpoaldean (3); museoaren kanpoaldean (3)

kanpoaldearekin lotzen duen (3)

kanpoaldeko auzo (3)

leihotik kanpoaldera begira (3)


kanpoeder (orobat kanpo-eder) 1 izond kanpoko gauzen zale dena. ik kanpolarrosa.

Ez naiz bereziki kanpoederra jatekoei dagokienez -txinatarrak, kasurako, hastio ditut-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Gizon kanpo-eder barne-huts baten bizitoki eta maitaleku.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

Peru Abarkak Maisu Juan gainditu eta duindu beharra dauka, eredu kutsatu kanpoederregiak baztertzen diren bezala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 147. orr.

Nekez aurki baitaiteke, izan ere, mixiolariak eta inernazionalistak kendu ezkero, hura bezain jende-modu kanpoeder eta bere lurraren ukatzaile garbiagorik, ez hitzez, jakina, baina bai egitez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.

Tradizioari buruzko ikuspegi etxezuloegiek bezainbat goganbehartzen naute kanpoederregiek, tradizioa ez baita oinordekotzan ematen zaigun zerbait, lan eta neke askoren ondoren irabazten hasten garen eta inoiz osorik lortzen ez dugun altxor bat baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 126. orr.

2 kanpoalde ederrekoa.

Ingeles bandera daramaten gerra-ontzi kanpo-ederrak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.

Estamentu sozialean aitzina egiteko edo gailurrari eusteko, funtsezkoa baitzen iduri kanpo-eder baten izaitea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 54. orr.


kanpofubol iz futbol-zelaia.

Bakizu: dana oso politte, dana oso ondo, loreak eta arbolak eta kanpofubola...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 35. orr.


kanpokotasun 1 iz

Azken ideia horri esker, ondasun kolektiboaren kontzeptua (edo kanpokotasunaren kontzeptua) sar daiteke nazioarteko ekonomiaren alorrean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Gudariak bere berna desehortzi ezinak, patuaren gaindiezina eta kanpokotasuna adierazten du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 126. orr.

Oro har, barrukotasunaren eta kanpokotasunaren kontrakotasunak esandako gauzen deskribapen historikoa zeharkatzen du oso-osorik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 140. orr.

Deuseztatzen dudala barrukotasun oro nire bizitzaz hain ezberdina den kanpokotasun horretan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 238. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kanpokotasun-espazio bat da, non hedatzen den kokapen ezberdinen sare bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 65. orr.

Bakantasunaren azterketa totalitateen ikerketez ordezkatzean, kanpokotasun-harremanen deskribapena oinarri transzendentalaren gaiaz ordezkatzean, [...]. Kanpokotasun-arlo batean ipintzeko moduan egotea  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 145. orr.


kanpolarrosa izond kanpoko gauzen zale dena. ik kanpoeder.

Euskaldun natural samar bat ez litzatekeela sekula euskararen goraipamenetan nekatuko; kanpolarrosak izan direla beti gure barruko loriak eta mirariak kantatu dituztenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 129. orr.

· Filotti etxekoak sasisantu kanpolarrosa mordo bat baino ez dira denak, Judas baino zuriagoak -oihu egin zuen mutilak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 269. orr.


kanpolore iz kanpolarrosa.

Hizkuntz politikan kanpolore aritzen da, eta gero, adibidez, Europari euskararen ofizialtasuna eskatuz, etxekalte.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20


kanporabide iz kanporatzeko bidea.

Morokilez bete nuen ahoa, amorruari kanporabidea emango nion beldurrez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 16. orr.


kanporaketa 1 iz kanporatzea.

Kanporaketak eta fusilaketak nahasian ageri dira kroniketan, atertu gabeko jarioan: [...] "Altzolan Bilboko gudari bat fusilatu dute, 19 urte besterik ez zuena"; "Debatik bost pertsona kanporatu dituzte".  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 26. orr.

1963az geroztik berrogeitik gora kanporaketa eta konfinamendu agindu eman zituen Parisko gobernuak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 169. orr.

Buruzagitzak dio berregituratze bat dela eta ez langileen kanporaketa bat.  Herria   2005-11-24

Gainera, maila jaitsi, soldata eten eta desohorezko kanporaketa egin zion AEBetako Armadak.  Berria - Mundua   2004-10-22

Izvestia egunkariko zuzendari Raf Shakirovek, bestetik, Kremlini leporatu zion bere kanporaketa.  Berria - Mundua   2004-09-08

Kontseiluak hauxe erantzun du: «Kanporaketa ez justifikatu behar izateak ez du erran nahi arrazoirik gabe dela kanporatzen».  Berria - Ekonomia   2006-03-31

Etorkinen kanporaketa ez zaiela abokatuei jakinarazi behar esan dute hiru poliziak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Maiz gertatzen da kanporaketa estradizioarekin nahastea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-27

2 (lehiaketa eta txapelketetan)

Donostia Hiria nazioarteko piano lehiaketaren lehen kanporaketa egin dute 168 pianistak. Xenpelar sariaren kanporaketa larunbatean egingo dute Errenterian. herria¬

Otsailaren 13an iragan da, Larraintzarren, aurtengo lehen kanporaketa, sei bertsolariren artean.  Herria   2005-02-24

Kanporaketako saioan, euren desadostasuna agertu eben, trikitilari txapelketan halako piezea sartzea kritikauaz.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 73. orr.

Urrezko aizkora lehiaketaren kanporaketa bat da jokatuko pilotalekuan.  Herria   2005-03-31

Kroaziarren kontrako kanporaketa gaindituko dutela.  Berria - Kirola   2006-01-07

Joanekoan galdu genuen kanporaketa.  Berria - Kirola   2006-02-11

Gaurko kanporaketara heltzeko Mugertzak eta Txapartegik hiruna aizkolari kanporatu dituzte.  Berria - Kirola   2006-04-28

Iriartek, beraz, hiru kanporaketa jokatu ondoren esan zion adio txapelketari, aurrez Zubiaga eta Olano kanporatu zituelako.  Berria - Kirola   2004-04-13

Igande 31n kanporaketa bat: Ibarrola-Ezcurra II eta Larrechea-Oçafrain.  Herria   2004-10-28

Lau kanporaketa jokatuko dira asteburuan.  Berria - Kirola   2004-03-10

Monakoren eta Lyonen artekoa da final-zortzirenetako kanporaketa aipagarriena.  Berria - Kirola   2004-02-10

Joan-etorriko kanporaketa jokatuko dute.  Berria - Kirola   2004-10-23

Goizaldean hasi dira 2004ko titulurako kanporaketak NBAn.  Berria - Kirola   2004-04-17

Miami eta New Orleansen arteko kanporaketa da parekatuena.  Berria - Kirola   2004-04-17

Biharko kanporaketa Zeanuriko pilotaleku berrian jokatuko dute, 20:00etan.  Berria - Kirola   2004-01-04

Aurreko kanporaketetan bezala, zortzi enborrera lehiatuko dira.  Berria - Kirola   2004-04-03

Bi kanporaketa, bi finalerdi eta finala izanen ditu aurtengo txapelketak, gaur berean hasita.  Berria - Kultura   2006-04-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Iparraldeko Bertsulari Kanporaketa.  Herria   2005-01-20

Lau t'erdiko txapelketan sartzerik ez nuen espero, iaz aurre-kanporaketa jokatu nuelako.  Berria - Kirola   2004-10-09

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lehen hiru kanporaketa faseak hiru astetan jokatuko dira.  Berria - Kirola   2006-03-22

Txapelketako hirugarren jardunaldiko bi jaialdi, lehen kanporaketa faseko azken aurrekoak biak.  Berria - Kirola   2006-02-01

Partida bakarreko kanporaketa sistema.  Berria - Kirola   2004-01-31

Lehen kanporaketa partidek ligaxkak markaturiko arrastoa jarraitu dute.  Berria - Kirola   2006-02-07

Orain arte bi saio jokatu dira; baina, kanporaketa saioak izan ez direnez, galtzaileek aukera izango dute berriro aritzeko.  Berria - Kirola   2004-01-04

Abendua «kanporaketa hilabetea» dela esan du.  Berria - Kirola   2004-12-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aurre kanporaketa (6); aurreneko kanporaketa (6); azken kanporaketa (9); bi kanporaketa jokatu (8); bi kanporaketa jokatuko (13); erabakiko da kanporaketa (4); final hamaseirenetako kanporaketa (4); final laurdenetako kanporaketa (38); final zortzirenetako kanporaketa (4); finalerdietako kanporaketa (15); finalerdietako kanporaketa jokatu (4); heineken kopako kanporaketa (4); hiru kanporaketa jokatu (6); hiru kanporaketa jokatuko (6); hurrengo kanporaketa (15); jokatu zuten kanporaketa (4); jokatuko du kanporaketa (4)

kanporaketa aurreko (8); kanporaketa aurrekoa (8); kanporaketa bakarra (4); kanporaketa bat jokatu (5); kanporaketa berdintzeko (4); kanporaketa eginen (4); kanporaketa erabaki (6); kanporaketa erabakita (15); kanporaketa erabakita zegoen (4); kanporaketa gainditu (25); kanporaketa gaindituko (4); kanporaketa gaindituz (4); kanporaketa gaindituz gero (4); kanporaketa gainditzea (14); kanporaketa gainditzeko (25); kanporaketa gainditzen (4); kanporaketa gogorra (7); kanporaketa irabazi (4); kanporaketa irabazteko (5); kanporaketa izan (5); kanporaketa izango (14); kanporaketa jokatu (54); kanporaketa jokatu zuten (8); kanporaketa jokatuko (75); kanporaketa jokatuko dute (19); kanporaketa jokatzeko (10); kanporaketa jokatzeko txartela (4); kanporaketa partida (9); kanporaketa partidan (4); kanporaketa sistema (6); kanporaketa zaila (6)

kopa kanporaketa (5); kopako finalerdietako kanporaketa (4); kopako kanporaketa (15); kopako lehen kanporaketa (5); lau kanporaketa jokatuko (8); lehen kanporaketa (78); lehen kanporaketa gainditu (5); lehen kanporaketa jokatu (4); ligako kanporaketa (4); maila nagusiko kanporaketa (8); nagusien multzoko kanporaketa (5); sartzeko kanporaketa (7); txapeldunen ligako kanporaketa (4); txapelketa kanporaketa (4); txapelketako bigarren kanporaketa (8); txapelketako kanporaketa (4); txapelketako lehen kanporaketa (7); uefako lehen kanporaketa (4)

aurreneko bi kanporaketak (5); final laurdenetako kanporaketak (7); finalerdietako kanporaketak (5); hurrengo kanporaketak (4); irabazteko kanporaketak (4); jokatuko dira kanporaketak (6); kanporaketak hasi (4); kanporaketak hasteko (5); kanporaketak jokatu (22); kanporaketak jokatuko (15); kanporaketak jokatzeko (16); kanporaketak jokatzeko txartela (6); kopako kanporaketak (5); lehen kanporaketak (19); titulurako kanporaketak (25); titulurako kanporaketak jokatzeko (10); txapelketako kanporaketak (4)

final laurdenetako kanporaketako (5); kanporaketako bigarren partida (8); kanporaketako irabazleak (6); kanporaketako itzuliko partida (4); kanporaketako lehen partida (9); kanporaketako partida (5); kopako bigarren kanporaketako (5)

aurreko kanporaketan (20); azken kanporaketan (5); donostiarren kanporaketan (4); errekopako laugarren kanporaketan (4); final laurdenetako kanporaketan (9); kopako kanporaketan (5); kopako lehen kanporaketan (7); laurdenetako kanporaketan (9); lehen kanporaketan (44); maila nagusiko kanporaketan (5); txapelketako kanporaketan (5)

hurrengo kanporaketarako txartela (4)

kanporaketari aurre egiteko (4); kanporaketari buelta eman (8); kanporaketari buelta ematea (4); kanporaketari buelta emateko (8); kanporaketari dagokionez (5)

kanporaketarik jokatu (6)

titulurako kanporaketetan (16)

kanporaketetarako sailkatu (4)


kanporakoi izond kanporatzen dena, kanporatzeko joera duena.

Luzaroko kontentu batek baizik ematen ez duen xalotasun kanporakoia zuten denek.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 125. orr.

Luzaroko kontentu batek baizik ematen ez duen xalotasun kanporakoia zuten denek.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 125. orr.


kanporakuntza iz kanporaketa.

Arrazoi beragatik, arimaren atzerakuntza gogorragoa eta bere kanporakuntza ere handiagoa da, eta elkarren artean banatuago eta aldenduago dagoz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 285. orr.


kanporaldi iz kanpoan igarotzen den aldia.

Josuk lan aferak zirela-eta egiten zituen kanporaldiek aisatu zizkigun gauzak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.


kanporarazi, kanporaraz, kanporarazten du ad

Umekondoa, estutuz, kanporarazi nahi izan zuen, baina ez zuen lortu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 307. orr.

Neure burua bezainbeste maite zaitudalako, nire haremeko emakume guztiak kanporaraziko ditut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 71. orr.

Duela bi urte etxetik kanporarazi zituzten bizilagunen protesta.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Baina ez du arrautza kanporaraziko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 116. orr.


kanporatu, kanpora, kanporatzen 1 da ad kanpora irten.

Garagardo latari aparra kanporatu zitzaion irekitzean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 46. orr.

Baiezko bat kanporatu zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Gelatik kanporatu baino lehen, ikuskapen zorrotza egin nion neure buruari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

Zeren irudi bakoitzak, gero deslai ibiltzeko, bera kanporatu den gorputzaren itxura eta forma berdina baitaroa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 235. orr.

Aire hori, arnasaldi bakoitzaren laurden bat inguru, aldaketarik gabe kanporatzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 255. orr.

Nerbioetan baturiko irritsa kanporatu denean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 293. orr.

Zeozer, mutaturik, bere mugetatik kanporatzen bada, horrek lehenago izan zenaren heriotza dakar berbertan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 195. orr.

Ardoak barreneko mintzoa kanporatzen zionean askotan gogoratzen zuen nola lurperatu zituzten zorigaitzeko lau gizon haiek.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 198. orr.

• 2 du ad kanpora atera; kanpora bidali.

Kea hortzen artean ibili zenuen jolasean, liho fin bihurturik, patxadaz kanporatu aurretik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 127. orr.

Azken izerdi tantak kanporatu genituen horma batetik besterako bidaia amaigabean.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 154. orr.

Ur hori ere lurrundu egiten da, eta beroa gorputzetik kanporatzen laguntzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.

Oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 129. orr.

Galderak barnean dituzue, kanporatu ezinik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 135. orr.

Nire baitako lekurik ezkutuenak ukitzen dizkit, inork aurretik laztandu gabeko tokiak laztantzen, oso barruan gorderik ditudan sentipenak kanporatzen dizkit.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 27. orr.

Ona da sentimenduak hitzez adieraztea, kanporatu ondoren norberak ere argiago ikusten baititu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 384. orr.

Goizaldeko ordu bi eta erdiak jo gabe kanporatu ninduen, azken bezeroekin batean, zerbitzari begi-ilunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Indultatuak irten orduko Belgikara, Austriara, Danimarka eta Norvegiara kanporatu zituen gobernu espainiarrak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 116. orr.

Ez zituzten, baina, hiritik kanporatu, besterik gabe, ez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 15. orr.

Harrituta nago Harry ez dutelako eskolatik kanporatu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 50. orr.

Ez dakigu nahita alde egin zuen edo indarrez kanporatu zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.

Azken boladan jende asko kanporatzen ari dira.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 294. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Nagusiak begiratu zion kontatzaileari bere begi kanporatu argitsu horiekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 44. orr.

4 legez kanporatu legez kanpo utzi. ik ilegalizatu.

Bainan hunat jinez geroz haur bat ukana badu, haur hori frantses ekarria da, Frantzian sortua izanki-eta, kasu hortan ama ez ditake legez kanporatu.  Herria   2005-09-29

2003. urtean legez kanporatu zuten Batasuna.  Berria - Harian   2005-05-27

Espainiako Auzitegi Gorenak Konstituzioaren arabera jokatu zuen Batasuna legez kanporatzea erabaki zuenean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Batasuna legez kanporatzeak ez du eragiten SA talde parlamentarioa legez kanporatzea. herria¬

Batasuna legez kanporatzeko 2002an hasitako estrategiaren balantzea egin du ETAk martxoaren 14ko hauteskundeei buruzko azterketan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Herri plataformak legez kanporatzeko neurria.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

ETAren ingurua legez kanporatzeko mezua.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak HZ legez kanporatzeko PSOEren erabakia kritikatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

HZ legez kanporatzearen kontrako elkarretaratzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

· Ezker abertzale legez kanporatuaren inguruko zerrenda izan ote litekeen.  Berria - Harian   2005-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agarikano kanporatu (6); agintetik kanporatu (3); arazorik gabe kanporatu (4); argentinara kanporatu (6); argentinara kanporatu zuten (4); batasuna legez kanporatu (9); etorkinak kanporatu (5); etxeetatik kanporatu (3); euren lurretatik kanporatu (3); final laurdenetan kanporatu (3); final zortzirenetan kanporatu (3); finalerdietan kanporatu (3); frantziatik kanporatu (4); gelatik kanporatu (3); indarrez kanporatu (5); kanporatu du finalerdietan (3); kanporatu zuen finalerdietan (4); kopatik kanporatu (7); langile kanporatu (8); legez kanporatu (52); legez kanporatu ondoren (4); legez kanporatu zuen (4); lurretatik kanporatu (3); lyongo olympique kanporatu (3); ministro kanporatu (4); peñ taldea kanporatu (14); taldea kanporatu zuen (6); taldeak kanporatu (3); taldetik kanporatu (4); udalbiltza legez kanporatu (5); uruguaitik argentinara kanporatu (3); venus williams kanporatu (3)

espainiara kanporatua (3); kanporatua izan (30); kanporatua izan zen (6); kanporatua izango (5); kanporatua izatea (3); kanporatua izateko (8); kanporatua izateko arriskua (4); legez kanporatua (10)

abertzale legez kanporatuak (3); bi minutuz kanporatuak (33); faltengatik kanporatuak (10); frantziatik kanporatuak izan (3); kanporatuak izaiteko (3); kanporatuak izanen (4); kanporatuak izanez (3); kanporatuak izateko (4); legez kanporatuak (11); legez kanporatuak izan (3)

abertzale legez kanporatuaren (4)

legez kanporatuen (5)

legez kanporatutako alderdi (7); legez kanporatutako alderdietako (5)

batasuna legez kanporatzeko (7); brasildarra kanporatzeko agindua (3); ehak legez kanporatzeko (5); etorkinak kanporatzeko (6); gobernutik kanporatzeko (3); hondakin solidoak kanporatzeko (3); hz legez kanporatzeko (4); irakasleak kanporatzeko (3); kanporatzeko agindua (10); kanporatzeko arriskuan (3); kanporatzeko asmoa (4); kanporatzeko aukera (4); kanporatzeko bidea (4); kanporatzeko erabakia (5); kanporatzeko eskatu (6); kanporatzeko eskatzen (3); kanporatzeko modua (3); legez kanporatzeko (35); pixa kanporatzeko (3); umeak kanporatzeko (3)

etorkinak kanporatzen (3); kanporatzen utzi (3); legez kanporatzen (7)


kanporatxo iz

Ceciliaren txanda zen iluntzean, bidean jarri zen, herritik kanporatxo, ordoki ondoko ilunabarraren azken argi printzak gorabehera, ia ilunik eta izozturik zeuden soroen artean, hura etxera itzuli zain.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 186. orr.


kanporatze 1 iz kanpora ateratzea; kanpora botatzea.

Eskolatik bota ninduten eta etxean ez zekiten ezer kanporatze hartaz.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 160. orr.

Kanporatze hori hotsen bidez gertatzen da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.

Kanporatze bakoitzaren aurrean, beste okupazio bat.  Berria - Euskal Herria   2004-07-06

Prefetak dozena erdi kanporatze bertan behera uztea lortu du CIMADE elkarteak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Gogorki salatuz tortura eta tratamendu txarrak, preso direnak herritik urrun atxikitzea edo berdin iheslarien kanporatze eta estradizioak.  Herria   2002-10-10

2 (hitz elkartuetan)

Gaur kanporatze eguna da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 63. orr.

Bere kanporatze-gutuna eskuan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 201. orr.

Etorkinak bere egoera arautzea lortuz gero, kanporatze prozesua bertan behera utziko da.  Berria - Harian   2005-02-05

Euskaldun askorentzat Bilbo izan da gure kanporatze bidaia, gure unibertsitatea, baita gure erbestea ere.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.

Kanporatze arrazoiak zehaztu behar izatea.  Berria - Ekonomia   2006-02-28

Baimenik gabeko etorkinen eskubideak babestea: erroldatuta dauden pertsonen aurka kanporatze agindurik ez izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Hizkuntzaren fonologia edo osagai fonologikoa hizkuntzaren hots alderdia da, hizkuntzaren kanporatze-bide fonikoa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 89. orr.

Atzerritar kapitalen barneratze- eta kanporatze-aldiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Kanporatze proba: erasoek baino gehiago, erresistentziak finkatuko du sailkapen nagusia  Berria - Kirola   2004-05-29

3 legez kanporatzesup_1 ilegalizazioa.

EHAK legez kanporatzeen aurka dagoela berretsi du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

Inork ezin dio legez kanporatzeari abstenituz erantzun.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Acebesen hitzek legez kanporatzearen porrota erakusten dute.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

Azken urteotan, erakunde eta alderdi edo koalizio politikoen legez kanporatzeak asko erraztu du preso politikoen ugaltzea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 189. orr.

Batasunaren legez kanporatzea bertan behera uzteko eskaera egin zuen atzo Elkarri-k. herria¬

HZk kritikatu egin zuen Espainiako Gobernuak legez kanporatzea Europara zabaltzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

EHAKren legez kanporatzea abiatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

EHAKren legez kanporatzea ez eskatzea «egokia» izan zela dio Conde Pumpidok.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Balizko legez kanporatzea ez dago gure agendan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Bi urteko legez kanporatzea hauteskundez hauteskunde gainditu du ezker abertzaleak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

4 legez kanporatzesup_2 (hitz elkartuetan)

Legez kanporatze epaia «berme guztiekin» eman zela eta eskubiderik ez dela urratu argudiatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Batasunaren legez kanporatze prozesua abian jarri zutenetik milaka herritarren eskubide zibil eta politikoak urratzen ari dira.  Berria - Harian   2005-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanporatze agindua (3); kanporatze aginduak (4); legez kanporatze (13)

; alderdien legez kanporatzea (6); batasuna legez kanporatzea (4); batasunaren legez kanporatzea (30); ehakren legez kanporatzea (4); hbren legez kanporatzea (3); hzren legez kanporatzea (10); kanporatzea bertan behera (4); kanporatzea ebatzi (4); kanporatzea ebatzi zuen (3); kanporatzea erabaki (9); kanporatzea erabaki zuen (4); kanporatzea eragin (4); kanporatzea salatu (3); kanporatzea salatzeko (8); legez kanporatzea (141); legez kanporatzea salatu (3); legez kanporatzea salatzeko (7)

alderdien legez kanporatzeak (3); batasunaren legez kanporatzeak (9); legez kanporatzeak (43)

legez kanporatzean (3)

batasunaren legez kanporatzearekin (3); legez kanporatzearekin (12)

batasunaren legez kanporatzearen (19); kanporatzearen alde (3); kanporatzearen aurka (12); kanporatzearen aurka agertu (3); kanporatzearen aurkako (5); kanporatzearen auzian (4); kanporatzearen kontra (5); kanporatzearen kontrako (7); kanporatzearen ondorioak (5); kanporatzearen ondorioz (6); legez kanporatzearen (99); legez kanporatzearen aurka (12); legez kanporatzearen aurkako (5); legez kanporatzearen auzian (4); legez kanporatzearen horma (3); legez kanporatzearen kontra (5); legez kanporatzearen kontrako (6); legez kanporatzearen ondorioak (5); legez kanporatzearen ondorioz (6)

; batasunaren legez kanporatzeari (6); kanporatzeari aurre egiteko (6); legez kanporatzeari (29)

batasunaren legez kanporatzeaz (9); legez kanporatzeaz (10)

legez kanporatzeek (4)

legez kanporatzeekin (3)

legez kanporatzeen (14); legez kanporatzeen aurka (3)


kanposaindu iz kanposantua.

Gure inguruan jendea mugitzen hasia zen kanposainduko sarrera aldera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 396. orr.

Kanposainduko karrika nagusiaren biki meharragoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.


kanposantu (orobat kanpo santu g.er.) 1 iz hilerria.

Ostegunean eman genion lurra gure auzoaren gainean dagoen kanposantu berrian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 181. orr.

Angiozarko kanposantu atariko hilarrian.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 151. orr.

Highgate-ko kanposantuko hilarriak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 207. orr.

Zaharren egoitzatik irten eta kanposantu katolikorako bidea hartu genuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 36. orr.

Hilkutxan armak sartu eta kanposantuan ehortzi eta gero, falangista-talde batek gauez joan, eta zulotik jasotzen omen zituen armak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 14. orr.

Lehenengo ilaran, zazpi-zortzi lagun agertzen ziren nabarmen kanposantu zibileko ehorzketan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 108. orr.

Hobietan dauden beste hainbat apaiz eta errepublikano kanposantu atarian hil zituzten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

Kanposantua 1839an bedeinkatu zuten, baina, bere itxura ikusita, bostehun urte zituela zirudien.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 155. orr.

Pistola jokoa egin zuten, masoien kanpo santuaren ondoan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 87. orr.

Judutarren kanposantu izandako parkean.  Berria - Kultura   2004-02-10

2 irud

Bost urtean behin-edo, txatarra biltzaileari deitu eta hark hustuketa egiten zuen kanposantu industrial txiki hartan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 76. orr.

Miraria iruditzen zait maletek nirekin batera jauzia egitea, Ariadnaren haririk gabe iristea aireportuetako terminal, arropa zaharren kanposantu eta uhal garraiatzaileetan zehar, heldu behar duten lekuraino.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 12. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hiriko mapan, berdeunez bereizita, hamar kanposantu-eremu baino gehiago agertzen dira.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 190. orr.


kanposatutxo iz kanposatu txikia.

Lurrikara batek astinduko du nire kanposantutxo pribatu eta arnas zabaleko hau.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 115. orr.


kanpotar (orobat kanpotiar) 1 iz kanpokoa dena, kanpotik etorri dena. ik arrotz.

-Aitona: nondik heldu da kanpotar hau?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 116. orr.

-Hori duzu, kanpotarra, erakusteko eskatu didazun jauregia.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.

-Kanpotar hori: nor haugu? -galdetu zion-.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 36. orr.

Kanpotarra nauzu eta urruneko lurretatik nator.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 33. orr.

Mirabeek oro, kanpotar nahiz etxeko, berdin dagite zerbitzu hori.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 116. orr.

Esango nuke ni naizela kanpotar bakarra leku horren berri inoiz entzun duena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.

Kanpotiar dirudunei saltzen gure ehiza-lekuak edo baserri xuri pollitak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 119. orr.

Gure etxaldeak kanpotarren eskuetara joan dira; gure etxeak arrotzen eskuetara.  Elizen arteko biblia   Nk 5,2

Kanpotar edo ezagunen bat etortzen zaie alabentzako lana eskainiz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 217. orr.

Aurreko urtean 24.600 kanpotar zeuden EAEn.  Berria - Ekonomia   2004-07-28

Crescencio Callejo, Segoviako semea, [...] kanpotar frankoren antzera euskaldun batekin ezkondua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 94. orr.

Kanpotar batentzat Europan sartzea EEBBtan sartzea baino errazagoa denik ez dut uste, hala ere.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 13. orr.

Ainitz kanpotiar kokatzen da Euskal-Herrian, batzu lanketa jinik eta beste batzu, kostaldean bereziki, erretreta hartzen dutenean, tokiaz aski gustaturik...  Herria   2002-12-12

Ez nuen berehalakoan ezagutu kanpotar hura: neu nintzen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 56. orr.

2 (turista gisa)

Kanpotiarrek gero eta egonaldi laburragoak egiten dituztela.  Herria   2002-08-08

Orai edozoin sasoinez badira kanpotiarrak.  Herria   2005-03-17

Aurten, badea jaz bezenbat kanpotiar?  Herria   2001-07-12

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Igaro ziren bada, alai ote beldur ote, patiotik, kanpotar gazteak begira zituztela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 168. orr.

NBEko kanpotar jarduleek.  Berria - Mundua   2004-01-28

Kanpotiar jujarietan, horra ONU nazioartekoa, bere erratekoa izanen duena.  Herria   2005-04-21

East Side-ko ingelesez hitz egiten, kanpotar kutsuarekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 448. orr.

Kanpotar gorputz sotil batzuek arrasto horiek utzi ditzakete gure gorputzetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 385. orr.

Kanpotiar enpresa dirudun askok hor zituzten beren bulegoak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 209. orr.

Erdaretatik hartutako maileguak eta kanpotar izenak transkribatzeko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 217. orr.

Norbaitek kanpotar azentua duela esaten denean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Artean kanpotar buruzagiekin eztabaidan ari zen Leoni jarraituz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 120. orr.

Hura ustekabea kanpotar handiki guztiena!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 188. orr.

4 (izenondo gisa)

Haietako batean jarri ziren bizitzen andre gazte kanpotar biak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 178. orr.

Eskola nazionala lumpen kanpotarren eskola zen, baita baserritar lumpen batzuena ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

Biktima aukeratu zuten, artzain kanpotar bat, azokara etorria segur aski.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 123. orr.

Orokortasun gradu handia, horra hor testu kanpotar guztien ezaugarri nagusia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 34. orr.

"Itsasotiko gizon lotsagabe" heleniko kanpotarren matxinada ausartak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.

· Protagonista kanpotar gertatzen da inguruarekiko.  Berria - Kultura   2004-12-11

5 (hitz elkartuetan)

Kanpotar itxurako gizon bat zegoen aitaren alboan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herritar eta kanpotiar (3); kanpotiar eta hemengo (4)


kanpotarkeria iz kanpotarrari dagokion egitze gaitzesgarria.

Mezuaren kanpotarkeria guzia etxekotu eta, neure interpretazio partikularra egin nuen, bihotzondorainoko manifestazio ixilean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 350. orr.


kanpotasun iz kanpo izatea.

Ez, ezin zen ametitu munduari buruzko kanpotasun hura, ezin zen ametitu [...] sortze prozesuari buruz esaten zuten hainbat faltsukeria.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.

Gorpuztasun markatu eta kanpotasun markatzailearen arteko aldea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 12. orr.

Grina horiek gutxitu edo gehitu egin dezakete jarduteko potentzia, baina beti izendatzaile komun batekin: nagusitzen den kanpotasun baten presentziarekin.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 20. orr.


kanpus ik campus.

kanputxear izlag

Lastima vietnamdar eta kanputxearrek ez jakitea haserre hori itxurazkoa zela, bestela ez zen galduko hainbat milioi lagunen bizitza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 116. orr.

Konduen ordua etorria dutela gaixtaginek kanputxear eta beste nazioarteko jujarien aitzinean.  Herria   2005-04-21


kanta 1 iz abestia.

Bakoitzak bere alaitasunezko kanta abesten zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 253. orr.

Moisesek eta israeldarrek kanta hau abestu zuten Jaunaren omenez: [...].  Elizen arteko biblia   Ir 15,1

Ararateko antzinako kanta bat jotzen ari zen: mendiaren sumin ikaragarria.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 18. orr.

Norbait Ry Cooder-en kanta bat entzuten ari zen etxe barruan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 46. orr.

Garai bateko kanta haren hitzak etorriko zaizkio bati baino gehiagori gogora: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.

Jainko salbatzaileari esker onezko kanta.  Elizen arteko biblia   Sal 138,1 tit

Taberna zuloko musika lodi eta kanta lizunetara eginiko jendea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 226. orr.

Kanta gogaikarriak antzeko paisaiekin kateatzen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 113. orr.

Lotsagarria da, maitemintzen naizenean nire kasua top zerrendetako kanta guztietan azaltzen da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

Gu heldu ginelarik, musikaria kanta xarmangarri bat amaitzen ari zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 163. orr.

Kanta gogor baten doinua barreiatu da tabernan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 77. orr.

Eskailera zuloan kanta txoropito bat zabaldu da, ezin ozenago zabaldu ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 47. orr.

Show Boat diskoko aspaldiko kanta bat kantatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 262. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zure kanta-hotsa isilaraziko dut, zure zitara-soinua ez da berriro entzungo.  Elizen arteko biblia   Ez 26,13

Carmina burana hain ezaguna egin den kanta-sorta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 279. orr.

Cabo Verdeko kanta mota bat.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 162. orr.

Idatzi gabe duen lanaren esaldi, doinu eta kanta-zatiak igarotzen zaizkio lasterka buruan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.

Afalondoko kanta-saioak etorri zitzaizkidan gogora.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 14. orr.

Beste Connie hura musika taldeen zuzendaria omen zen, kanta-orriak banatzen zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 67. orr.

Lopez Maldonadoren "Kanta Bilduma".  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 32. orr.

Kanta-afari eta kanta-bazkari bana antolatu ditu aurten Euskal Kantuzaleen Elkarteak, Nafarroako Euskal Kantu Txapelketaren karietara. herria¬

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Orain herri kanta italiar bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.

Haur-kanta xarmagarri honek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 24. orr.

Mahastiaren maite-kanta.  Elizen arteko biblia   Is 5,1 tit

Amodio kanta sotil baten konpasera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 157. orr.

Bada beste amodio kanta lizun bat.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.

Maiz entzuna zuen maitasun-kanta hura alargunak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 107. orr.

Requiema, garai bateko Europaren hil-kanta. Herio-kanta eta lertxuna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.

Lo kanta hau hizpide hartuta: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 43. orr.

Noiztik ez ote dabiltza Euskal Herri osoan, tankera honetako eske-kantak?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 294. orr.

Poema hauxe bera [...] salmo eta otoitz-kanta bihurtu zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 470. orr.

Agur kantari ekin zioten Dukearen soldaduek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 84. orr.

Entzun, Israel herri, zuregatik abesten dudan negar-kanta hau: [...].[...] dioen haurretako ostatu-kanta.  Elizen arteko biblia   Am 5,1

Elizak Aingeruen Andre Maria zuen izena, aingeru-kantak sarritan entzuten omen zirelako bertan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 670. orr.

It's a long way to Tipperary, it's along way to go izeneko soldadu-kanta ezaguna.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.

Udaberri kanta bat entzungo da izotzezko itsaso basamortu horren gainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 361. orr.

Egunsenti kanta alai bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 80. orr.

Euskal Herri osoko gabon-kanta tradizionalak biltzen zituen disko batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 67. orr.

Britainiako gabon-kanta Erdi Arokoetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

Zerbait gozo eta ezti, sehaska-kanta baten antzekoa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 363. orr.

Salaketa kanta bat, euren izaera politiko eta musikala ederto islatzen zuena.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 102. orr.

Garaipen-kanta eta Bildotsaren ezteiak.  Elizen arteko biblia   Ap 19,1 tit

Ezekiasen gorespen-kanta.  Elizen arteko biblia   Is 38,9 tit

Jainko errukiorrari bedeinkapen-kanta.  Elizen arteko biblia   Sal 103,1 tit

· Esker on-kanta heriotza-arriskuaren ondoren.  Elizen arteko biblia   Sal 116,1 tit

Lituaniako herri eztei-kanta iruditu zitzaiona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 126. orr.

4 (txoriena eta)

Ezkila edo kanpai baten hotsa adituko duzu halako batean, edo txori baten kanta.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 348. orr.

Xori kanta anitzek loratzen dute zerua.  Berria - Kultura   2004-03-28

Han entzuten da txantxangorriaren kanta ñegartti ezaguna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.

Arrosen itzaltze arina eta urretxindorren kanta sakon eta tristea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 33. orr.

Bai txorien hegada eta kantua, bai hontz eta mozoloen gau-kanta.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 141. orr.

Eskertuko zenuke txori, kilker edo txirritaren baten kanta, animaliez gabetu alde honetan.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 117. orr.

Martxo bukaerako kukuaren kanta.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 310. orr.

Gaur goizeko kuku kanta sorta ez zen nolanahikoa!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 206. orr.

Kilker baten kanta-hotsa bezala sentitzen dut buruan  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 392. orr.

5 kanta-kantari adlag ik kantu 8.

Ez zuen luze jo -pinta pare bat edateko lain bakarrik-, Cox laboraria kanta-kantari hasterako.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 89. orr.

Hegazti multzo handi bat aurkitu zuen, zuhaitz-adarretan kanta-kantari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 792. orr.

Txitxar bat egoten zen Jainkoaren gizonaren gelatik hurbil zegoen pikondo batean, kanta-kantari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 792. orr.

Big Joe ere zoriontsu zen ostera, eta Laranjak eta limoiak kanta-kantari zebilen, sukalde inguruan burbutzika, basaki.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 65. orr.

Ez da gehiago kanta-kantari ardorik edaten, edaleei garratz bihurtu zaie pattarra.  Elizen arteko biblia   Is 24,9

6 kanta-marmariatu/murmuriatu

Doinu bat ahots apal sakonez kanta-marmariatzen zetorren kilometrotan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 63. orr.

Nota batzuk kanta-murmariatzen zituen, kopeta-hezurreko sinuan zer efektu egiten zuen ikusteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 215. orr.

7 kanta min (orobat kantamin)

Hor ariko naiz, iratzargailuaren begirada fluoreszentearen mehatxupean, zorioneko ideia, imajina edo gogorapenarekin bueltaka, harik eta delako trasteak bere kanta minari ekin eta, nardatuta, jaikitzen naizen arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Mito honetan, itsas kantuak xoratzen du ehulea, eta hain zuzen, kantaminaren sinbolotzat gelditu zaigu ehulea (garbaria, irulea, joskina) gure usarioan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 94. orr.

8 kanta-modu (corpusean kantamodu soilik)

Eta ibaian behera alde egin dut, motorrontzian, Tatanka Yotankaren kantamodua gogoratuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 417. orr.

Askotan egondua nauzu bere jarrera xitalari, bere kantamodu erretxinari eta bere desapio lotsagabeei begira, eta egia esan, ez zait iruditu sekulan, batere txori klase noblea denik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 32. orr.

9 kanta-moduko

Hori esandakoan, zigorra airean dantzatu, eta kanta-moduko bati ekin zion; eta kanta edo dena delako hura hain zen luzea, ezen ez baitzuen amaierarik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 68. orr.

· Egia esan, ez du txaplataz bakarrik sendatu: berarekin gelan giltzapetu, eta sehaska-kanta modukoak kantatzen zizkion, luzeegi iruditu zaizkidan geldiunez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 138. orr.

10 sehaska-kanta ik kantu 10.

Zerbait gozo eta ezti, sehaska-kanta baten antzekoa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 363. orr.

Brahmsen sehaska kantaren konpasean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 235. orr.

Florent umea kulunkatzen hasi zen belaunaren gainean, eta kontaketari ekin zion lehen baino are motelago, sehaska kanta bat bezala xuxurlatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 140. orr.

Bikotearen hizketaldiak sehaska kanta baten efektu berbera eragiten dio.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

a (3); amodio kanta (7); amodiozko kanta (4); barne kanta (5); dantza eta kanta (6); doinu eta kanta (3); erromes kanta (16); esker onezko kanta (6); euskal kanta (4); eztei kanta (7); gabon kanta (5); garaipen kanta (4); gorespen kanta (13); haur kanta (7); herri kanta (18); irri kanta (3); itsas kanta (4); izeneko kanta (5); kanta abesten (6); kanta abestu (3); kanta alai (3); kanta amaitu (4); kanta ariñ kanta aurkeztu (3); kanta bat abesten (4); kanta baten doinua (3); kanta berri (13); kanta berria (3); kanta berriak (4); kanta eder (6); kanta egitasmoa (3); kanta egitasmoaren (4); kanta egiten (5); kanta entzuten (4); kanta eskaini (4); kanta eta dantza (11); kanta ezagun (9); kanta ezaguna (4); kanta haren hitzak (3); kanta herrikoia (3); kanta ingeles (5); kanta ipini (3); kanta jotzen (5); kanta kantari (11); kanta lasai (3); kanta pare bat (3); kanta polita (5); kanta soil bat (4); kanta sorta (3); kanta tradizionalak (3); kanta triste (3); kanta zahar (14); kanta zaharrak (6); kaputen kanta (9); lo kanta (3); maitasun kanta (4); munduaren kanta (6); negar kanta (17); seaska kanta (3); sehaska kanta (22); xori kanta (3)

alor kantak (3); betiko kantak (3); eguberri kantak (4); euskal kantak (4); gabon kantak (6); gorespen kantak (5); herri kantak (12); kantak abesten (3); kantak abestuko (3); kantak abestuz (4); kantak dioen (4); kantak dirauen artean (4); kantak entzun (4); kantak eta dantzak (3); kantak kantatzen (3); maitasun kantak (3); sehaska kantak (5); zuberoako kantak (3)

dantzan eta kantan (3); kantan ari (5)

izeneko kantaren (3); kantaren hitzak (7); kantaren leloa (3); sehaska kantaren (4)

kantari ekin (4)

kantarik ederrena (6)


kantabres izlag kantabriarra.

Kantabresek erromatarrekin egindako gerra heroikoen legendak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.

Ikusiak nituen nik karrakak, osaba Juanekin Lapurdira zein auzoko beste kantabresen aldera egin izaten genituen itsasote haietako askotan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 30. orr.


kantabriar 1 izlag/iz Kantabriakoa, Kantabriara dagokiona.

Hiruna ontzi gipuzkoar, kantabriar eta bizkaitar lehiatuko dira horretan.  Berria - Kirola   2006-03-05

Fernando Teixeira Vitienes epaile kantabriarrak zuzenduko du Athleticen eta Real Madrilen arteko partida. herria¬

Zuzendari kantabriarrak Bilbon egin zuen filma.  Berria - Kultura   2004-02-08

Luzaiden Antonio Lizarraga jeneralaz gain, hamabi batailoi zeudean, azkeneko erabakiak jaso zain: 6 kastillano, 2 kantabriar, 3 valentziar, eta asturiar bakar bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 286. orr.

2 Kantabriako herritarra

Trasmierako kantabriarrek pantoja deitzen omen zioten euren argotari.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 215. orr.

Miguel Angel Revilla kantabriarrak kontakatiluarena egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Kantabriarrak lehen txandan aritu ziren.  Berria - Kirola   2004-07-11

kantabriarrak izan ziren garaile.  Berria - Kirola   2004-08-01


kantaera (orobat kantakera) iz kantzateko era.

Garrantzia handiagoa du une bakoitzean, leku bakoitzean eta eduki jakin bakoitza adierazteko kantaera egokia erabiltzen asmatzeak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 82. orr.

Testu bakoitzari dagokio bere doinua, bertsolari bakoitzari doinu-mota bat, doinu bakoitzari kantaera jakina...  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 118. orr.

Kantua ere bada bertsoa, eta, emozioa sortzerakoan, testua bezain garrantzitsu izan litezke doinua, ahotsa eta kantakera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.


kantagai iz kantaren gaia.

Ez dago gairik, baina bai kantagai ugari. Ezkon-eguneko alargunaren kantagai zabalduaren aldaera bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 233. orr.

Txirritaren modu samarrean Joxe Zapirainek ere, emaztearen heriotza kantagai duela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 144. orr.


kantagarri izond kantatzeko modukoa.

Kantuak, ABBAren kantu ahaztezinak, kutsagarriak, dantzagarriak, kantagarriak eta beste hainbat –garri.  Berria - Kultura   2006-02-28


kantagile iz kantak egiten dituen musikaria.

Harrezkero bazkide berriak bildu ditu Euskal PEN Klubak idazle, kantagile, gidoigile, kazetari eta abarren artean.  Berria - Kultura   2004-09-02

Julen Lekuona kantagilearen ehorzketetan mundu bat bildu da joan den astean, Oiartzunen.  Herria   2003-07-31


kantagintza (64 agerraldi, 3 liburu eta 40 artikulutan) iz kantak egitea. ik kantugintza.

Azken hogei urte hauetako euskal kantagintza aztertzen aritu naiz.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 120. orr.

Euskal kantagintza berri, moderno eta herrikoiaren lehen hogeita bost urteko bizitza.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 120. orr.

Geldialdi bat egin behar nuela sentitu nuen, neure kantagintzan eten bat egin behar nuela.  Berria - Kultura   2004-09-15

Gero eta gehiago emaztek aberasten dute kantagintza, Xiberoan berean.  Herria   2003-04-10

Lehendik ere ibilia kantagintzan.  Berria - Kultura   2004-10-14

Poetikoa baino politikoagoa izan zen Imanolen lehen kantagintza.  Berria - Kultura   2004-06-27

Ahozko adierazpenen, hala nola bertsolaritzaren, kantagintzaren, antzerkiaren eta irratiaren ikerketa, garapena, eta zabalkundea.  Berria - Kultura   2004-05-18

Kantagintzan aritutako urteak eta goi mailako politikagintzan emanikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Oztopoak ukanen ditu kantagintzatik nahi bezala bizitzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Txapelketaren helburua da kantagintza sustatzea, talendu berrien aurkitzea, eta kreazioari laguntza eskaintzea Euskal Kantuaren sail desberdin guzietan.  Herria   2003-06-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal kantagintza (13); euskal kantagintza berria (4); euskal kantagintza berrira (3); kantagintza berria (7)


kantaldi 1 iz kanta jaialdia

Ortzegun aratsean, Bidarteko elizan, kantaldia Boga-Boga koroarekin.  Herria   2004-09-30

Bertso sorten kantaldi bat ere antolatu dute martxoaren 24rako, Gaztelekun.  Berria - Kultura   2006-03-04

2005eko otsailean kantaldi bat egingo dute Getxon Imanolen omenez.  Berria - Kultura   2004-11-13

Uztaritzeko ikastolak antolatu kantaldi batean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 88. orr.

Kantaldi berezia eskaini zuten atzo Isturitzeko harpeetan.  Berria - Kultura   2006-05-07

Kantaldiek arrakasta handia izan dute.  Herria   2003-11-20

Joan den ostiralean hasi eta heldu den asteazken arte hitzaldi, erakusketa, kantaldi eta bideo emanaldiak iragaten ari dira.  Berria - Kultura   2004-10-06

Musika taldeen zuzendaria omen zen, kanta-orriak banatzen zituen, eskolako kantaldietan akordeoia jotzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 67. orr.

Ortziraletik iganderat, Baionan, Baiona iparraldeko festibala, antzerki, kantaldi, musikaldi eta beste.  Herria   2004-10-07

Kantaldia bukatu, eta trasteak batzen hasi direnean, bi preso musikako trepeten artean ezkutatu, eta jendea konturatu orduko, bi presoak kalean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 56. orr.

Lluis Llachen kantaldi batekin omenduko dituzte martxoaren 3ko biktimak, sarraskiaren 30. urtemugan.  Berria - Harian   2006-02-22

2 kantatzen den aldia.

Franco Vassallok baritono lanetan kantaldi erregularra bete zuen Zurgaren rolean.  Berria - Kultura   2004-05-04

Casanova Carloren rolean nahiz eta eskas aritu dramatizazioan, afinazioan, berriz, zehatz, tinbre atseginean,entonazio eta indarra adierazi zituen kantaldi guztian barna.  Berria - Kultura   2004-01-22

Goeldmer sopranoak bolumen erdiko ahotsarekin vibrato eta kantaldi egokia azaldu zuen.  Berria - Kultura   2004-11-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kantaldi bat antolatzen (7); kantaldi bat arraroa (3); kantaldi bat eskaini (3); kantaldi bat eskainiko (3); kantaldi bat izanen (15); kantaldi bat muntatzen (4); kantaldi berezia (3); kantaldi eder (31); kantaldi ederra (3); kantaldi handi bat (3); kantaldi musikaldia (3); kantaldi pollit (7)

antolatu kantaldia (4); bigarren kantaldia (3); igandeko kantaldia (3); ikastolak muntatu kantaldia (3); kantaldia adixkideak taldearekin (3); kantaldia arrantzaleak taldearekin (4); kantaldia bururatzean (3); kantaldia eskaini (7); kantaldia izan (4); kantaldia kriolinak taldearekin (3); lehen kantaldia (3); muntatu kantaldia (4); taldearen kantaldia (8)


kantalditxo iz kantaldi laburra.

Aratsaldean 5 etan kantalditxo bat "Hatsa 2" Baionako musika eskolako kantariekin.  Herria   2001-03-22

Kantalditxo zinez pollita eskaini dauku, duela zenbait egun, Anne Etchegoyen kantarisak, Kanboko Arnagako barne miresgarrietan.  Herria   2003-04-17


kantaleku iz kantatzeko lekua.

Kantalekuak, jakina denez, eliz atariak, kontsejupeak, bidegurutzeak, plazak, feriak, merkatuak, bentak, ostatuak izan ohi zituen koplari itsuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 239. orr.


kantamin ik kanta 7.

kantamodu ik kanta 8.

kantante iz abeslaria, kantaria.

Serge Reggiani kantante eta aktorea hil da.  Berria - Kultura   2004-07-24

Aktorea edo kantantea izatea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 339. orr.


kantarazi, kantaraz, kantarazten 1 dio ad kantatzera behartu.

Ikaslagun batzuekin nengoen; banan-banan kantarazi zigun, ahotsik onenak bereizteko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 74. orr.

Heriotza laster zetorkiola jakitean, Anaia Eguzkiaren kantika kantarazten die anaiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 538. orr.

•2 du ad ipar

Kantaraz gure haurrak, gogoa kantu xaharrez bete artio. ontsa bururatzeko, antolatzaileek jendea ere kantarazi dute Baigorriko kantua bizirik egon dadin.  Herria   2002-08-15

Eri potoloak altxatuz, kontuz, apezek Dohatsu Bihotz Garbiak kantatzen eta kantarazten zuten, telebistako kamera anitzen aitzinean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.

Kantaraz etxean, kantaraz herrietan, kantaraz haurrak, kantaraz gazteak...  Herria   2003-04-03

Laugarren diska hunentzat, Maddi Oihenart-en bozaz lilluraturik, xiberotarrari kantarazi dizkio 8 kantu eder, gehienak berak musikatuak.  Herria   2003-11-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere lagunei kantarazten (3).


kantari 1 iz abeslaria.

Oldarra koruko kantari bat, Suzanne Abeberry.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 16. orr.

Jim Morrison kantaria bainuontzian hilik!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 87. orr.

Jadanik 5 diska bazituen plazaratuak Joseph Lafitte hazpandar kantariak.  Herria   2005-05-12

Kantariak aurrean, musikariak atzean, neskatxak tartean, panderoa joz.  Elizen arteko biblia   Sal 68,26

Hainbat kantari eta musikari gonbidatu dituzte Lekuonaren kantuak abes ditzaten.  Berria - Kultura   2004-06-04

Kantariak ez direla bakarlariak, baina «abesbatzen esparruan lehenengo mailan» daudela.  Berria - Kultura   2004-04-01

Modako kantariaren ahots zakarra eta flipper-hotsa itzali egin dira bat-batean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 12. orr.

Kafe-teatroko kantariak bazuen erabakitzeko aukerarik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

Kanbora etorriko dira biarnes kantariak.  Herria   2001-01-18

Italiarrak oso kantari onak zirela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 318. orr.

Emakumezko kantari nagusia [...] eta ondoan gizonezko kantari laguntzailea.  Berria - Kultura   2004-05-08

Enetako ez da kantari ederragorik.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 28. orr.

Kantari itsua, adinekoa eta bizar sarriduna zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 187. orr.

Kantari faltsu baten gisa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 262. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Agorrilaren bederatzian ospatu da Gardnervillen kantari eguna.  Herria   2003-09-25

Euskal Kantari Egunean.  Herria   2001-09-27

Aurten ere kantari multxo pollita elgarretaratu da, adin guzietakoetarik.  Herria   2003-09-25

Chinoko kantari talde berri batek-ere egin du bere agerraldia.  Herria   2003-09-25

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zakarrago erantzuten nion nik, lepoa opera-kantari batek baino gehiago luzaturik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 30. orr.

Auhen-kantari afrikarren adibidea ekarri zuen gogora Zumthorrek.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 174. orr.

Bankeroa iruditzen zitzaiguna bigarren mailako futbol taldeko masajista da, eta ijitoen elkarteko ordezkari itxurako hura rock kantari bat.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 126. orr.

Gregory betiko mahaian zegoen Anthony blues kantariarekin kartetan jokatzen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 154. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Egoitza berrian ezagutuko ditugu Anatole karrika-kantaria, Marius berritsua, [...].  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 145. orr.

Felliniren E la nave va filmeko emakume opera-kantariari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 21. orr.

• 5 izond

Bi neska eta bi mutiko kantari, eta musikari bat.  Herria   2003-11-27

"Gu gira Euzkadiko gazteri berria" abestu ohi zuen Kanboko miriku kantariak. -Venez ici -esan zidan, haur-jolasetan ohikoa den hizketa modu kantari batez.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 25. orr.

Hondarribiko hizkera kantarian.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 37. orr.

Bai -erantzun zuen ahots kantari hark-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 84. orr.

Otearen lorea eta txori kantaria.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 162. orr.

Askotariko kanarioak, kantariak eta txistukariak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

Musika, ur kantaria bezala, beti itzultzen baita bere ibaira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 190. orr.

Lertxundian aurrera eginez jarraitu zuten, ur kantarien parean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 285. orr.

· Burgaintziko haur kantari taldea.  Herria   2003-12-11

Betlehemeko barrükü hartan, artzainekin, aingürü kantari saldo bat builtarazle.  Herria   2003-12-11

• 6 adlag

Kantari hasi ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 182. orr.

Kantari ari ziren emakume batzuk.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 26. orr.

Frantzia utzi eta Belgikara bidean goaz, ibilian kantari gabiltzala.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 122. orr.

Txontak kantari dabiltza.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 228. orr.

Haizea ozen zebilkion belarrietan kantari.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 13. orr.

8-ak eta erdietan, elizan, herriko taldeak kantari.  Herria   2001-01-25

Himno kantari joan zen, baxu ahots artifizial batez.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

Han entzun zen oskigilearen ahots barea laudorio-kantari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 87. orr.

Dorre alderantz adi-adi begira, eta Laranjak eta limoiak kantari.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 23. orr.

Orduan, senargaia ikusi zuten bere adiskide eta ahaideekin beste taldearengana zetorrela, danbolinak joz eta kantari.  Elizen arteko biblia   1 M 9,39

Alai daukat bihotza, pozez kantari mihia.  Elizen arteko biblia   Eg 2,26

Bozkarioz kantari eta dantzari, danbolinak eta txilinak joz.  Elizen arteko biblia   1 Sm 18,6

Ene ondoan ttirritta bat kantari belarretan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.

Txorien modura txio-txioka kantari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 246. orr.

Kilkerra kantari ari da nire barruan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 466. orr.

7 kanta-kantari adlag ik kantu 8.

Ez zuen luze jo -pinta pare bat edateko lain bakarrik-, Cox laboraria kanta-kantari hasterako.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 89. orr.

Hegazti multzo handi bat aurkitu zuen, zuhaitz-adarretan kanta-kantari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 792. orr.

Txitxar bat egoten zen Jainkoaren gizonaren gelatik hurbil zegoen pikondo batean, kanta-kantari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 792. orr.

Big Joe ere zoriontsu zen ostera, eta Laranjak eta limoiak kanta-kantari zebilen, sukalde inguruan burbutzika, basaki.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 65. orr.

Ez da gehiago kanta-kantari ardorik edaten, edaleei garratz bihurtu zaie pattarra.  Elizen arteko biblia   Is 24,9

8 kantu-kantari ik kanta 5.

Mahaian geratuko dira, patxaran gehiagoren eta gitarraren konpainian kantu kantari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 125. orr.

Aurrena Anjel, gero Torpedorekin, jende axolagabea, kantu kantari muga pasan, ero gisa, tiroari tiro jo eta segi.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 267. orr.

Kontu kontari kantu kantari.  Herria   2003-07-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ahopean kantari (5); dantzari eta kantari (4); emazte kantari (8); euskal herriko kantari (4); euskal kantari (19); ezpeletar kantari (4); gizon kantari (6); hasi zen kantari (5); haur kantari (15); herriko kantari (9); irudiak kantari (4); kanta kantari (11); kantari andana (7); kantari ari (34); kantari ariko (7); kantari aritu (5); kantari aritzen (9); kantari ederra (5); kantari eta dantzari (8); kantari eta musikari (17); kantari eta musikariak (6); kantari eta musikariek (4); kantari eta soinulari (5); kantari ezaguna (6); kantari ezagutuak (4); kantari famatua (4); kantari gazte (16); kantari gaztea (10); kantari gazteak (14); kantari gazteek (4); kantari gaztek (4); kantari gisa (9); kantari hasi (25); kantari hasi zen (14); kantari hasten (11); kantari multxo (7); kantari musikari (8); kantari nagusia (5); kantari ona (4); kantari onak (8); kantari talde (35); kantari taldea (26); kantari taldeak (21); kantu kantari (7); koroa kantari (6); kostaldeko kantari (5); musikari eta kantari (20); musikari kantari (4); niko etxart kantari (4); opera kantari (6); plazetan kantari (4); soinulari eta kantari (4); taldea kantari (16); taldeak kantari (7); taldeko kantari (8); tokiko kantari (4); txoriak kantari (4); xuberotar kantari (4)

achiary kantaria (4); emakumezko kantaria (4); musikari eta kantaria (5); opera kantaria (4); soul kantaria (5)

arin elkarteko kantariak (5); arin taldeko kantariak (7); euskal kantariak (8); haur kantariak (4); herriko kantariak (4); kantariak bildu (4); muguruza kantariak (4); taldeko kantariak (21)

kantariaren ahotsa (4); opera kantariaren (6)

euskal kantariek (4); kantariek alaiturik (6); musikari eta kantariek (4); soinulari eta kantariek (6); taldeko kantariek (5)

arin elkarteko kantariekin (4); elkarteko kantariekin (5); musikari eta kantariekin (4); parropiako kantariekin (4)

euskal kantarien (5); gorteetako kantarien maisu (4); haur kantarien (5); kantarien biltzarra (5); kantarien diskoak (4); kantarien elgarretaratzea (4)


kantarisa (Euskaltzaindiak desegokitzat jotzen du -(t)sa atzizkidun formak ugaltzea) iz ipar andre kantaria.

Hiru kantarisa gaztez eta hiru musikariz osatu talde honek berak sortu kantu batzu emanen ditu.  Herria   2005-03-03

Balio zuen kantarisa talendutsu horren eta bere musikarien entzutea!  Herria   2004-05-13

Dezagun erran Xuberotar kantarisek (Audrey Carrique, Maritxu Behety eta Celine Oyhenartek) ikusleak xoratu dituztela, hain dira hauien bozak ederrak eta goxoak, eta hain ongi dira akomeatzen hiruak.  Herria   2005-11-24

Souad Massi aljeriar kantarisaren kontzertua.  Herria   2005-05-26


kantata iz orkestra batek laguntzen dien abeslari bakarlarientzat edo abesbatzarentzat onduriko musika lana.

Antso Handiaren omenezko kantata hilaren 30ean emango dute Miarritzen.  Berria - Kultura   2004-09-23

Carlos Etxeberriaren doinuekin eta Pello Esnalen hitzekin osatutako kantata.  Berria - Kultura   2004-07-16

Orkestra, koru eta bakarlarientzako kantata bat.  Berria - Kultura   2004-07-09

Pieza sorta aurkeztu behar dute, bi multzotan banatuta: alde batetik, operetako ariak, eta, bestetik, kantatak edo oratorioak.  Berria - Kultura   2004-09-16

Johann Sebastian Bachen Eztei-Kantata BWW 216 obraren partiturako zortzi orrialde.  Berria - Kultura   2004-04-04

Kantata honetan bakarlariak zeukaten lanik gehien. -Zein forma du Bachen kantata batek?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 107. orr.

Koruak Giovanni Gabrieliren kantata bat txirikordatu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 76. orr.


kantatu, kantatzen (orobat kantadu g.er. eta kantau g.er.) 1 du ad ahoaz musika-hots sail bat gauzatu. ik abestu.

Mollyk lorez goraino josi zuen hilobia eta Jauna dut lagun kantatu zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

Aitak Parlez-moi d'amour kantatzen zuen ahapeka maiz.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 26. orr.

Ondoren, Donostiako Orfeoiak Illunabarra kantatu zuen.  Askoren artean   «Rataplan» - 79. orr.

Hileta-kantu hau kantatu zuen Davidek.  Elizen arteko biblia   2 Sm 1,17

Mundua mundu denetik kantatu izan zaizkio maitasunari odak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 102. orr.

Ariannak ahots-hariz italiar doinuak kantatu zizkion Nikolasi. Kanta Jaunari kantu berria, egintza harrigarriak egin baititu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 121. orr.

Ukabila jasorik, Internazionala kantatu zuten denek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 59. orr.

Zorionekoak hildakoak, kantatu zuen koruak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 266. orr.

Bezperak kantatu ditugu arras gogotik, aire xahar eta berriagoak aldizkatuz.  Herria   2005-07-28

Gizaseme, kanta eresia Egiptoko jende guztiarengatik.  Elizen arteko biblia   Ez 32,18

Herriminezko kantuak ahapeka kantatzen zituzten morroiz inguratuta.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Ezagutzen ditudan kopla lizunenak kantatu dituzte.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 188. orr.

Goma-saltoan aritzeko kantatzen den leloa xuxurlatu zuen Uilek.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 55. orr.

Gazteek ozenki kantatu zuten: [...].  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 55. orr.

-Plano bateko angelua bata bestearekiko makurduran dauden bi lerrok eratzen dute, elkar ukitzen dutenean eta zuzen berean kokaturik ez daudenean -kantatu zuen ahopeka, nekez, Maxek, hain baitzen aldrebesa esaldia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.

Ez alleluiarik kantatu Pazko aurretik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 149. orr.

Baserria kantatu gabe, baserritik bota duten baserritarra kantatzen du.  Berria - Kultura   2004-02-22

Bluesman zahar haiek, ordea, erritmo eta erritmo artean, egunerokotasuna kantatzen ere bazekiten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 114. orr.

2 (zer osagairik gabe)

Umetatik jotzen zuela biolina eta kantatu ere ez zuela txarto kantatzen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 150. orr.

Biziki polliki kantatu dute eta giro gaitza ezarri bazkaite denboran eta aratsean.  Herria   2004-04-08

Marcel Martinek, berriz, alkandora hutsean kantatu ohi zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 264. orr.

Eta kidetasun harrigarriak anaiturik, marrantatu arte kantatu dut berekin.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 87. orr.

Santuak kantatzeko baimena eman zien arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 792. orr.

Orduan izan zen, Maiteak ahopean kantatzeari utzi zionean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 239. orr.

Gaztelaniaz kantatu arren zaila zen bere hitzak ulertzea.  Berria - Kultura   2004-06-11

· Pianoak ez du kantatzen geroztik eta gitarra isildu da.  Berria - Kultura   2004-02-20

3 (bertsolariek)

Bertso hori kantatu zuen bertsolaria 20 bat urteko gazte korbatadun bat zela: Inaki Eizmendi, "Basarri". zortziko txikian kantatu zuen bertso zirraragarria.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.

1967ko txapelketan, eta aurrekoetan, lau puntuko bertsoak kantatu zituzten beti bertsolariek, eta antolatzaileek eskatuta baizik ez zituzten bertso luzeagoak kantatu, gogoz kontra gainera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 191. orr.

Ondotik, ofiziotan orduan ere, binaka hiruna bertso kantatu beharko dituzte sei puntuko motzean. herria¬

Sarasuak kantatu zuen lehenik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 172. orr.

Jakin behar du gutxienik zenbat bertso kantatu behar dituen bertsoaldian.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 196. orr.

4 (txoriek eta)

Oilarrak kantatu du jada eta eguzkiaren irribarrea du uraren gainak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 123. orr.

Lo egin gabe geratu naiz harik eta oilarrek kantatu duten arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 220. orr.

Erran berri zidatek erresinolak kantatu duela jadanik Ingalaterran.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 228. orr.

Ederki kantatzen zuen urretxindor bat zeukala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 184. orr.

Kukua kantatzen, euri ta eguzki.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 215. orr.

Kukuak kantatu dio horri esaerak zortea izan duela esan nahi du.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 110. orr.

Trixte kantatzen baitu txantxangorriak, eguraldia okertzen hasten denerako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.

Eperrak kantatzen du goizean ihintzetan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 154. orr.

Kilkerrek pertsonak gidatzeko kantatzen zutela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 102. orr.

5 (bestelakoak)

Aita abadeak kantatu zuen meza, Bazkoz, predikuarekin, latin klasikoenean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 123. orr.

Hamekak eterdietan meza kantatu dugu Estibalitzeko eliza nagusian.  Herria   2005-07-28

Jaun erretoreak ebanjelioa kantatu zuen, gero erramuak benedikatu zituen eta errepika gisa eman zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.

Desolatio, desolationis kantatu duzu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 73. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Igande goizean euskal meza kantatu eder batekin hasi da eguna.  Herria   2004-06-24

Usaian bezala larunbatean pik-nika goizetik hasi da meza kantatu eder batekin.  Herria   2003-09-25

Euskal Herriko dantza kantatuak. herria¬

Bertsopaperak gehiago bertso kantatuak baino.  Berria - Kultura   2006-03-01

Haren musika kantatuak erdiets dezake, beharbada, nik ezin erdiets dezakedana: zu konbentzitzea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 268. orr.

Hitz kantatuaren artisautza duk gurea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.

Rag-time zahar bat da, errepika kantatuarekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.

Bost kontinenteetako ahozko inprobisazio kantatuaren protagonista eta ikerlariak bilduko dituen topaguneak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 74. orr.

Bat-batekotasun kantatuaren muinari eutsiz.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abestia kantatu (6); abestiak kantatu (4); askotan kantatu (3); bertso hauek kantatu (6); bertso kantatu (15); bertsoa kantatu (6); bertsoak kantatu (7); bezperak kantatu (5); elizan kantatu (3); euskaraz kantatu (3); eusko gudariak kantatu (3); ezin kantatu letaniarik (3); gorazarreak kantatu (3); gorespenak kantatu (3); hiru bertso kantatu (3); hiruna bertso kantatu (7); kanta jainkoari (5); kanta jaunari (23); kantatu bertsuak (4); kantatu letaniarik (3); meza kantatu (9); meza kantatu eder (3); oilarrak kantatu (3)

meza kantatua (8)

bertso kantatuko (4); haurrek kantatuko (3)

taldeak kantaturik (3)

kantatutako bertso (3)

bertsoak kantatzeko (4)

abestiak kantatzen (4); ahapeka kantatzen (3); batera kantatzen (4); bertsoa kantatzen (3); bertsoak kantatzen (9); entzuten eta kantatzen (5); euskaraz kantatzen (4); frantsesez kantatzen (4); gaztelaniaz kantatzen (5); gizona kantatzen (3); gorazarreak kantatzen (4); gorespenak kantatzen (16); hitzak kantatzen (3); hizkuntzan kantatzen (3); ingelesez kantatzen (5); jainkoari gorespenak kantatzen (3); jaunaren gorespenak kantatzen (3); kantak kantatzen (3); kantatzen du bertsolariak (3); ozenki kantatzen (3); polliki kantatzen (3); salmoak kantatzen (4); triste kantatzen (4)


kantatxo iz adkor kanta.

Eta ibilian zebilelarik, kantatxo ulergaitzak abesten zituen ahopetik. Kantatxo bat esan eta, dantza pauso batzuk eginik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 263. orr.


kantatzaile (orobat kantazale g.er.) iz aipatzen dena kantatzen duena.

Aukera hau bazterreraino egoten baldin bada, pastoralaren amaierako bertseten kantatzaile izango dira Maider Sarasola, Maia Etxart, Maite Davant, Graxi Bedaxagar eta Maider eta Miren Elkegarai ahizpak.  Berria - Kultura   2004-02-10

Pastoralaren Lehen Perediküaren emaileak Jean Bordaxar eta Beñat Jauregi izanen dira eta Azken Perediküaren kantazaleak, aldiz, biazka kantan ariko diren lau neskatila.  Herria   2004-03-04


kantatze iz ahoaz musika-hots sail bat gauzatzea.

Maite ditugu lagunarteko edo mahaininguruko bertsu kantatze sano horiek.  Herria   2005-11-03

Ohiduraz bat batean taldekako finalarekin hasten bada ere egitaraua, aurten ikastoletan egin bertsu idatzien kantatze eta sari banaketarekin hasi da.  Herria   2005-05-19


kantauriar (orobat kantauritar) 1 izlag euskalduna.

Hirugarren argudioari ihardesten diot, bai egiaz eta bozkarioz nafar kantauritarra naizela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 210. orr.

Kantauritarrak eta asturiarrak izan ziren Espainia osoko azkenak erromatarrek menperatu zituztenak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 210. orr.

2 Kantauriko itsasokoa, Kantauri itsasoari dagokiona.

Badirudi kantauriar eta mediterranear kostaldeak lotzeko Zaragoza eta Teruel hirien aldeko apustua egin nahi duela Espainiako Gobernuak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Laphurdin hitz egiten da Frantzia kantauriarreko euskararik onena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 38. orr.

Ainar iletsua eta ainar kantauriarra erratzak egiteko erabili ohi dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 247. orr.


kantautore 1 iz egile abeslaria.

Barrutik sortutako kantuak bildu ditu Igor Arzuaga laudioar kantautoreak Smog lanean.  Berria - Kultura   2004-05-19

Harizko kora izeneko musika tresna jotzen du Nino Galissa ginear kantautoreak.  Berria - Kultura   2004-06-11

Claude Nougaro kantautore okzitaniarra atzo hil zen, Parisen, 74 urte zituela.  Berria - Kultura   2004-03-05

Kantautoreen musika ezagutaraztea helburu duen jaialdia.  Berria - Kultura   2004-01-21

Martxo ondar hortan, Algortan aurkeztu du Gotzon-ek kantautore gisa plazatzen duen diska berri hau.  Herria   2003-04-24

2 (hitz elkartuetan)

Maiatzaren 2tik 13ra egingo da Gasteizko II Kantautore Jaialdia.  Berria - Kultura   2006-04-20

· Pete Seeger folk kantautore handia.  Berria - Kultura   2006-04-20

Kalifornian garai hartan sortu ziren folk-rock kantautore atseginen mugimendura.  Berria - Kultura   2006-03-16


kantautoregintza iz egile abeslarien abesti mota.

Ordezkari bana dute hip hopak (Selektah Kolektiboa), kantautoregintzak (Anari) eta folkak (Tapia eta Leturia).  Berria - Kultura   2004-03-10


kantazale1 (orobat kanta zale) izond kantaren zale dena. ik kantuzale.

Eta nork esan, Paul D kanta zalea ere bazenik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 68. orr.

Mementoko, Euskal Kantazaleen Elkarteak izenak hartzen ditu, 15 urtetik goitikoenak, bakarka, binaka edo taldeka (10 kide gutienez) kantatzeko.  Herria   2005-10-13


kantazale2 ik kantatzaile.

kante iz nabarmenkeria.

Nik tira, azken baten orain dela gutxi lizentziatu nintzen eta ez dut kante handiegirik ematen, baina nire alboko dinosaurio mozkortiok...  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 53. orr.


kantera iz harrobia, haztegia.

Gure kantera Gelatxo izan zen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 59. orr.


kantiano iz kantiarra.

Humboldtentzat mendiok "sublimitate kantianoa" dute, horrek esan nahi duen barrentasun metafisiko guztiarekin; Hugorentzat, aldiz, jolastiak eta marrazkilariak dira.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 38. orr.

Gizaki natural ilustratu hori, naturarekin edo arrazoimenarekin hain berdindurik, barne-eduki propiorik gabe geratu da [...] azaleko kolorerik gabe, historiarik gabe, moral kantiano formal hutsaren jabe, franko abstraktua eta teorikoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 108. orr.

Oraindik kantianoak gara zuzenbide eta moral kontuetan.  Berria - Kultura   2004-06-03


kantiar izlag

Egon badago hirugarren alternatiba bat, kantiar jiteko eszeptizismo antzeko zerbait. Bi eredu aintzat hartuz: kartesiarra eta kantiarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

Autonomia funtsezko kontzeptua da sistema kantiarrean, arrazoimenak bere buruari legeak emateko duen gaitasuna autonomia horretan oinarritzen baita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

Edertasunaren teoria kantiarraren tesia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 241. orr.

Paradigma kantiarraren guztizko hondamendia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.

Muga kantiarrak errespetatu baino gehiago egiten dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.

Analitikotasuna definitzerakoan definizio kantiarra hartu izan da oinarritzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.


kantika 1 iz erlijiozko kanta, eliz kanta.

Anaia Eguzkiaren Kantika.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 93. orr.

"Salba ezazu Eliza bai eta Frantzia!" kantika ozen hura.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 17. orr.

Iturri erlijiosoetan, Kantiken Kantikaren hizkera erabilita, jainkozko musuaren bidezko heriotzaz hitz egiten da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.

Gramatika Nafarroan ikasi zuen, idazle klasikoak aldizkatuz giristinoen kantika eta otoitzekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.

Larunbat aratsean gauerdiko mezan eguberriko kantika ederrak.  Herria   2005-12-29

Parropiako koralak xaramelatu ditu Pazkoko kantika airos ederrak.  Herria   2004-04-15

Ederki erabili du ponduz pondu mezako kantika guzien soinua.  Herria   2002-10-17

Prediku guziak bildu zituen "Hazparneko Kalbarioa" liburuan aintzin solas bat eginez berak eta garai haietako 82 kantika ezagunenak emanez beren aireekin.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 66. orr.

Nola behar zen ulertu Kantika Ederrenaren amodiozko historia?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 75. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gure istorioan aireekin agertu lehen kantika bilduma da.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 66. orr.

· Moisesek oharpen-kantika israeldarrei irakatsi.  Elizen arteko biblia   Dt 31,28 tit

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anaia eguzkiaren kantika (19); eguzkiaren kantika (21); kantika ederrak (5); kantika korala (3); sorkarien kantika (4)


kantin iz esne tupina.

Baserrietako alabak besoetan kantin bana zutela; bizikletak nonahi; autoak ere asko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.

Entzun zuen behiaren apatxa lurrean eta esne epela par par erortzen metalezko kantinera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 258. orr.


kantina 1 iz jaten eta edaten ematen den tokia, geltoki, kaserna edo kidekoetan dagoena.

errara joan eta garagardo bat hartzeko kantinan ordaindu beharra patetiko samarra zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 123. orr.

Uste diat dantzatokia beheko solairuan egin beharko genukeela, eta kantina goikoan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 115. orr.

Portuko kantinaren barra gainean hustu zituzten diru pixarrak garabietako beharrera itzuli aurretik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 19. orr.

Ekonomatoko kantinan hartzen zituzten demi-bier haiekin.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 42. orr.

Norteko geltokiko kantinan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 327. orr.

Estatu Batuetako armadatik kantinak kendu zituzten atso estimagarriak zuzentasun osoz harro senti daitezke nazioaren ahalmen militarra benetan handitu izanaz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.

Garagardoa eta vodka edatera gonbidatzen zuten elkar, fabrika inguruko kantinetan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 30. orr.

Joanden igandean, urte guziez bezala, hirugarren adineko bazkaria izan zen herriko kantinan.  Herria   2003-01-14

Apairuak, ostalari batek segurtatuko ditu eta herriko kantinan zerbitzatuko dituzte  Herria   2004-06-17

2 iparraldeko eskoletako jangela.

Justin Larrebat eskolan kantina edo jantegi berria ezarri dugu.  Herria   2002-09-26

Ikastolako langileen aldetik ekipa bera: Christine Duguine kantinako xerbitxu eta jarraikiaren arduraduna, Maddi Larre goizetan haurren errezebitze eta kantinako xerbitxua, Françoise Trécu eguerdiko zaindegi eta garbiketa [...].  Herria   2005-09-22

Herriko eskoletako haurren kantina 0,60 E bazkari bakotx.  Herria   2005-04-07

Presuna horrek lau egunez, eguerditik aratsaldeko lauetarat, ama ikastolako haurretaz arduratu behar luke, kantinaz ere bai.  Herria   2001-09-06

Erakusketak eskolako kantina berrian: Danielle Loisel margolaria, Claude Thibeau eta Patricyan ekai artistak.  Herria   2004-07-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kantinako xerbitxu (4); kantinako xerbitxua (3)


kantinazain iz kantina baten ardura duen pertsona.

Baziren halaber zubitik gertu, Ugarona errekaren gainean, kantinazain batzuk beren saski, flasko eta trasteekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 212. orr.


kantinera iz danborradetan eta ateratzen den emakumea suila daramana.

Bada elementu militar bat (gudaria danborra jotzen), bada elementu zibil bat ere (iturrietara ur bila doan okina edo sukaldaria), eta emakumezkoa irudikatzeko elementu bat ere sartu zen (suilarekin iturrira ur bila doan kantinera). Baina ba al dakizu hamasei urterekin kantinera atera nintzela Altzako jaietako danborradan?  Askoren artean   «Rataplan» - 39. orr.

Emakumeek kantinera gisa soilik parte hartu ahal izatea diskriminatzailea dela.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Emakumea kantinera rolean bakarrik nahi dute ekitaldian.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01


kantinier iz kantinazaina.

Ez zuten lanak lehertuen itxura Aita Fily kantinier zen block-a batean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 126. orr.


kantiniera iz kantinera.

Orain arte, emazteak "kantiniera" baizik ez ziren izaiten ahal, kalapita larriak gertatu dira duela bizpahiru urte soldado beztiturik ibiltzea galdatu dutelarik.  Herria   2002-10-10


kantiniersa (Euskaltzaindiak desegokitzat jotzen du -(t)sa atzizkidun formak ugaltzea) iz kantinera.

Frantziako Armadako kantiniersa bat zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 94. orr.

Emakumeek parte hartzen dute alarde tradizionalean, bainan kantiniersa edo kantinerak bezala, eta ez eskupeta edo xixpa eremaile bezala.  Herria   2005-10-13


kantinplora iz urontzi.

Nemesiok gerra garaiko kantinplora bat zeukan, "potiñe" esaten ziona.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 226. orr.

Kantinplora urez eta zahatoa ardoz bete.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 81. orr.

Askok ura kantinploran daramate.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 117. orr.

Uniforme gastatuekin, lepotik zintzilik fusila eta bizkarrean kantinplora. Kantinplorapeko aluminiozko katiluan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 102. orr.


kantismo iz E. Kant-en doktrina filosofikoa.

Kantismoak aro berria estreinatu zuen ideien mailan.  Berria - Kultura   2004-06-03

Kantismoaren ildo batean Hegelek Feuerbach eta Marx ekarri ditu (edo Kierkegaard: existentzialismoaren aitzindari), bestean Schopenhauerrek Nietzsche eta Freud.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.


kantitate (orobat kantidade g.er.) 1 iz zenbatekoa, kopurua. ik kopuru 4.

Filmaren emultsioak ez baitu xurgatzen hara iristen den argiaren kantitate txiki bat baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Substantzia horietariko asko toxikoak baitira kantitate txikietan ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

Oso kantitate txikian bada ere, giza organismoak eta gainerako ornodunenak iodoa behar-beharrezko dutela.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Prestige untziaren hondoratzeak eragindako marea beltza kantitate handian heldu da Donibane Lohizune, Ziburu, Zokoa edo Getariako ondartzetara.  Herria   2003-02-13

Whisky botila bat hautatu, eta jelarik gabeko baso zabal batean kantitate oparo bat isuri du.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 177. orr.

Azkenean, egin nuen tratua, prezio onean, kantitate itxuroso bat erostekotan; hala, Adelak bazukeen denboraldi baterako droga.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 209. orr.

2 (matematiketan)

Zenbakiaren estatutua irauliz, kantitate bihurtu zen 0, besteak bezalako kantitatea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.

Kantitate negatiboetan zegoen, hara, auziaren muina.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.

Al Karaji, kantitate irrazionalak zenbakitzat hartu zituen lehena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.

Viètek, berriz, nonahi sartu zituen letrak, bai kantitate ezezagunak eta bai kantitate ezagunak irudikatzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 302. orr.

Eragiketa bihurtu zen deribazioa, mota berri bateko eragiketa, zenbakiekin ez, baizik kurbei lotutatuko kantitate aldakorrekin aritzen zena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Eragiketa bitxia, gero, kantitate finitu batzuen kopuru finitu bat ez, baizik eta elementu ezin txikiagoen "kopuru infinitu" bat gehitzen duen gehikuntza hori!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.

3 (hizkuntzalaritzan) bolakez minzatuz, luze-laburra.

Hizkuntza bateko bokalen artean modu bakarreko indar aurkakotasuna erabil daiteke: kantitate aldeak esanahia bereizteko funtzioa badu, ez du funtzio hori izango bokal azentudun eta azentu gabeen arteko desberdintasunak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 158. orr.

Bi kontsonantez hasten den edozein silabak ere kantitate luzea izango du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 90. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehenengo zenbakia, hori bai; baina besteren arteko kantitate-mota bat, finean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 116. orr.

Jakintsu izatea, izan ere, ez baita kantitate kontua, kalitate kontua baizik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 126. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia ez-kontagarria delarik) ik kopuru 4.

Gari-kantitate gehiago ekoiztera behartzen dute nekazaria.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 24. orr.

Hornigai, bizigai eta garagardo-kantitate handiak aurkitu ziren, bidelapurrek etxola eta aletegi eta haitzulo abandonatuetan ezkutaturikoak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 380. orr.

Aitzurlari batek eta zuk janari kantitate berbera behar baduzue ere, aitzurlariaren gosea ez da zure gosea bezalakoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 259. orr.

Diru-kantitate handia eskuratu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 88. orr.

Ur eta lur kantitate handiak behar ditu laborantza mota horrek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Arrainek, ordea, ur kantitate handiak prozesatu behar dituzte biziari eusteko adina oxigeno hartzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Gas kantitate baten bolumena murrizten denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.

Ikusi zen mineral kantitate nabarmen handiagoa dutela kirolariek adin bereko pertsona arruntek baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 35. orr.

Energia kantitate bera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Argazki txukun bat egiteko, hainbesteko argi kantitate bat behar da, filmaren sentikortasuna (edo lastertasuna) zenbatekoa den.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Hodi horietako odol-emariak bero kantitate handia garraiatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

Izan daitekeen erradiazio kantitate txikiena da kuantua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Poliki-poliki, aukera izan zen organismo konplexuek dauzkaten ADN kantitate eskergak maneatzea, zenbait gene atzematea, haiek bakartzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gas kantitate (3); kantitate bat (4); kantitate baten (3); kantitate bera (3); kantitate ezagunak (3); kantitate gisa (3); kantitate handia (5); kantitate handiak (7); kantitate handiena (3); kantitate kontua (3); kantitate txiki bat (4); kantitate txikian (4); kantitate txikitan (4); ur kantitate (5); zilar kantitate (3)

argi kantitatea (3); baliabideen kantitatea (3); kalitatea eta kantitatea (3); kantitatea eta kalitatea (4); oxigeno kantitatea (3)


kantitu, kanti, kantitzen da ad ipar higitu.

Joantto ez zen kantitu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 64. orr.

Urteak ba omen ziren Louise ez zela Baionatik kantitu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 230. orr.

Bainan Arbelbide ez zen bere hartarik kantitu eta azkenean, Londaitzbehere erretoraren sustenguari esker baia etorri zen Baionatik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 45. orr.

Sintomatikoa irudi zaigu nola ipar euskal herriko diskurtso politikoa ez den hiru hamarkada hauetan den-mendrenik ere kantitu.  Berria - Kultura   2004-03-02


kantoi1 (orobat kantoin g.er. eta kanton g.er.) 1 iz izkina.

Rutland Square kantoira heldu zenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 82. orr.

Canal Street-eko kantoian gelditu zen, horiz margotuta zegoen drogeria baten aurrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Ely Placeko kantoira helduak ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 88. orr.

Kaleko atera heldu eta, handik, kantoi aldera egin zuen, ezkutuka, espaloiaren barruko aldetik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 128. orr.

Zazpigarren Etorbideko kantoian taxi bat aurkitu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 360. orr.

Laurogeita Hamaseigarren Kalearen kantoian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.

Bosgarren Etorbidearen eta Carroll Street kalearen arteko kantoian dagoen erretegian.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.

Bankua kantoi batean dago, eta alde banatan kristal bat dauka.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 100. orr.

Harresietan berrehun metroko zuloa eginarazi zuen, Efraimen atetik kantoiko ateraino.  Elizen arteko biblia   2 Erg 14,13

Tramankuluak eginarazi zituen Jerusalemen, dorre eta kantoietan ezarriz, gezi eta harri handiak jaurtikitzeko.  Elizen arteko biblia   2 Kro 26,15

Indiar bat kantoiko supermerkatua irekitzen ikusi nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 172. orr.

Kantoiko kale-argiaren azpian gelditu ziren.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.

Gure kaleko etxe-ilaren kantoira iritsi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 125. orr.

Zubiaren puntako kantoian, gizon lodikot bat ikusi nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 25. orr.

· Han baitzeukaten, Misericordia kalearekin kantoi eginez, izebagandik jasotako okindegia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 8. orr.

Abenidarekin egiten duen kantoian ia, letoizko plaka ikusi zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 29. orr.

Kantoiari buelta eman zion.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 208. orr.

Edozein kantoitan biratu eta berarekin aurrez aurre topo egiteko beldurra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 360. orr.

Lau kantoiko txanpon bat bilatu izan bagenu baino pozago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 206. orr.

2 ertza, bazterra.

Historian zehar, euskaldunek bere izena barreiatu dute munduko kantoi guztietan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 192. orr.

Europako kantoin guzietarik eta berdin Amerikatik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 114. orr.

Zeremoniara Eskual Herriko sei kantoietarik jende saldo handia bildu zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 98. orr.

Oihartzunak basoaren lau kantoietara zabaldu du eztanda ikaragarria.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 139. orr.

Gelako kantoi batean zegoela bere artzain-zakutoa.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 91. orr.

Armiarma-sareak zokoetan, leiho-kantoietan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 59. orr.

Orgaren lau kantoietatik lau euskarri ateratzen ziren, orgari itsatsirik.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,34

Zurez eginak zirelakotz etxeak gehienik, teilatuak segurik oholez, lau kantonetako zur ttipi batzuz, teila gisa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 83. orr.

Plataformetako lau kantoiak eta inguruko zintarri guztia.  Elizen arteko biblia   Ez 43,20

Oholtzako lau kantoietan, arkabuzero bana, zuri-urdinez jantzirik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 364. orr.

Harriak behealdeko kantoi batean dituen bi heldulekuetan hatzak sartu, izterretara goratu, [...]. herria¬

Kanpotik sartzen zen haize arinak hilkutxaren gaineko ikurrinaren kantoiak altxatzen zituela, samurkiro.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 63. orr.

Akordatu ahala memoriaren kantoiak gogor erasaten dituzte kuneteroen kontuek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Anitz kardinale beren karrozekin beha zeuden etxe-kantoietan, gizon handi eta sainduaren itxura ikusteko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 11. orr.

Eta plaza-kantoi batetik desagertu zen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 46. orr.

Platera mahai kantoian pausatua zeukan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 79. orr.

Lo-gelako ohe kantoiko mahaitxoan Man-en marrazkiak metatzen zihoazkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 147. orr.

Kaperako sukaldeko sabai-kantoiko habe zabalaren gainean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 629. orr.

Zeru kantoian, ni bezala gauaren aztaparretarik salbatua, ilargia zegoen zohargi,  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 144. orr.

4 kalezuloa.

Kantoi estuak eta zazpi kale.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 138. orr.

Kantoi estu eta lokaztu bateko bebarru batean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 138. orr.

Haren poltsa zaharrak sakabanatuta zeuden kantoiko espaloian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 34. orr.

Neskatila talde batek kantoia zeharkatu du.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 171. orr.

Eta horien gisako kale, plaza, kantoi eta estratak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 220. orr.

5 kale kantoi (orobat kalekantoi g.er.)

Bi ertzain ikusi nituen elizatik hurbil, kale-kantoi batean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 173. orr.

Hurrengo kale-kantoian ezkerrera hartu eta bizi zen kalean sartuko zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 182. orr.

Eskaileran estropezu egin eta kale kantoian desagertu da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 229. orr.

Suhiltzaileen kamioi bat kale-kantoira iritsi eta orroka desbideratu zen, gorri eta dirdaitsu, kea zeriola.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.

Kale-kantoira iritsirik, okina ikusten dut, hiru otar, ogiz lepo beterik, furgonetatik ateratzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.

Artean eguerdia izanagatik, puta dezente zegoen atari eta kale-kantoietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 207. orr.

Berokia jantzi eta kale kantoiko drogeriara joan zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 146. orr.

Bostongo kaia seinalatzen zuten kale-kantoiko geziek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

6 kantoi harri

Etxegileek bazterturiko harria kantoi-harri bihurtu da.  Elizen arteko biblia   1 P 2,7

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kale kantoi (30); kale kantoi batean (11)

kale kantoia (3); kantoia pasatu (3)

kale kantoian (46); kale kantoian desagertu (5); kalearen kantoian (7); kaleko kantoian (3); kantoian gelditu (5); kantoian taxi bat (3); karrikaren kantoian (4); mahai kantoian (4); ohe kantoian (3)

kantoiaren bestaldean (3)

kale kantoietako (3)

kale kantoietan (10)

kale kantoiko (26); kantoiko ateraino (4)

kale kantoira (9); kantoira heldu (3); kantoira iritsi (4)

kale kantoitik (21); kale kantoitik agertu (3)


kantoi2 (orobat kantoin) 1 iz era federalean antolaturiko herrialde baten zatietako bakoitza. ik kantonamendu 2.

Suitzako 26 kantoietako emaitzak zenbatuta.  Berria - Harian   2005-06-07

Suitzako kantoietako Auzitegi Gorenak zigorra ezeztatu du.  Berria - Kirola   2006-03-19

Aurkikuntza Bruttisellen herrialdean egin da, Zuricheko Suitzako kantoian.  Berria - Kultura   2004-08-24

Zisjordania lau kantoitan banatzeko proposamena.  Berria - Mundua   2004-02-17

Kostunicak Kosovo kantoi bihurtzeko asmoa iragarri du berriki. Baina lurralde zabalago bati -adibidez, kantoi bati- dagokionez, kontua bestelakoa da.  Berria - Mundua   2004-03-19

2

Baionako kutxak frango eremu zabala dauka bere gain, Ipar-Euskal-Herri guzia eta Landesetako kantoin bat.  Herria   2002-07-25


kantoidorre iz

Zurezko zubian, etxe zorrotz, ojibaz ildoxkaturiko teilaz gain-estalien, eta piperrontzi tankerako kantoidorre urdin-horien artean, zorabialdi bat izan zuen bat-batean Rhin ibaiaren argiaren aurrean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 101. orr.


kantoidun izond kantoiak, ertzak dituena.

Izaki kantoidunei begira.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 29. orr.


kantoin ik kantoi1.

kantoitxo iz kantoi txikia.

Ez da ulertzen, masokismoa ez bada, zer arrazoi dagoen kultura espainol horretan integratu gura izateko, nahiz eta kantoitxo ezlatino bat erreserbatuz izan berarentzat eta Euskal Herriarentzat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 250. orr.


kantonal 1 izond kantonamenduari dagokiona.

Frantziako azken hauteskunde kantonaletan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Jean-Rene Etxegarai Baiona ekialdeko kontseilari nagusiak (UDF) berriz aurkeztuko du bere burua hauteskunde kantonaletan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Hauteskunde kantonalei begira Batasunak daukan jarrera ezagutzera eman zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Kantonaletako eta eskualde kontseilurako hauteskundeak hor bertan dauzkagu.  Berria - Kultura   2004-03-02

• 2 iz hauteskunde kantonala.

Aldiz, kantonalak, hamar kantonamendutakoek bakarrik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Euskal Herriaren onarpenaren alde eta bazterketa sozialen aurka aurkeztuko dira kantonaletan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Frantziako azken hauteskunde kantonaletan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Abertzaleek emaitza onak lortu izan dituzte azken bi kantonaletan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-13

Kantonaletarako hautagai batzuk jardunaldietan izan dira galderei erantzuten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

3 kantonamendu mailako txapelketa.

Pentsatzekoa da, usaian bezala, herritar xapeldunak edo hoberenak zoin diren, kantonaletan parte hartzeko gai direnak, jakinen dela hor.  Herria   2005-02-17

Kantonaletako finalen bigarren itzulia igande honetan izanen da Kanboko trinketean.  Herria   2004-04-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hauteskunde kantonalak (4)

hauteskunde kantonaletan (7)


kantonalismo iz estatuak kantoi federatuetan antolatzea helburu duen higikunde politikoa.

Foralismoa, "kantonalismoa", etab., ez ziren, hortakoz, separatismoak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 113. orr.


kantonamendu 1 iz Frantziako administrazio sisteman, Kontseilu Nagusia hautatzeko-eta, arrondisamendua banatzen den barruti bakoitza.

Iparralde guzian, badira 21 kantonamendu. Baionak berak hiru kantonamendu dauzka eta ez dakienak ez du erraz asmatzen zein auzo zein kantonamenduri dagokion.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Zuberoa eta Nafarroa Behereko lau kantonamendu (Donapaleu, Iholdi, Donibane-Garazi eta Baigorri) arrondizamendu berean ziren.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 55. orr.

Bil ta Garbiren eremuan Biarnoko hiru kantonamendu sartzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Zazpi Duela sei urte, kantonamendua eskuinetik ezkerrera iragan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Hautagai lehian dabiltza Baigorriko kantonamenduan.  Herria   2001-03-08

Baiona ekialdeko kantonamendua da abertzale gehien daukatenetan bigarrena.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Ipar Angeluko kantonamenduan, Jean Ezpilondo ezaren aldeko kontseilari sutsuaren lurretan, baiak % 56a pasatu du.  Herria   2005-06-02

Aurten bozak zituzten kantonamenduak etzirela duela hiru urteko heiek berak, kontseilu jenerala erdizka berritzen baita hiru urtetarik.  Herria   2001-04-26

Kantonamendu zein departumenduko hiri nagusietara.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 77. orr.

Salieseko kantonamenduko kontseilari guziak Darritxon Bastidako auzapeza da eta kantonamendu horretako kontseilari nagusi izan zen 1992tik 1998ra.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Kantonamenduko hiriburuko zahar egoitzara.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 49. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kantonamendu bozetako hautagaiak.  Herria   2004-01-29

Kantonamendu hauteskundeak eta eskualde hauteskundeak iraganen dira gaur Ipar Euskal Herrian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Lurralde bozak alde batetik eta kantonamendu-bozak bestetik.  Herria   2004-02-19

Aurtengo kantonamendu hauteskundeetan, aulki hori berreskuratu nahi du Darritxonek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Pariseko Batzarrak pribilegioak eta jauretxe-abantailak oro ezeztatu zituen, probintzia, printzerri, kantonamendu, hiri bai eta komunitate eskubideak barne.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 43. orr.

Gilenen ezagutza egin dut Elizak enpleatzen nauen Baxenabarreko kantonamendu hiribururuan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 10. orr.

Monduteguy izendatu zuten kantonamendu hiriburutzat Baiona zuen Uztaritzeko eskualde guziaren prokuradore.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 57. orr.

3 era federalean antolaturiko herrialde baten zatietako bakoitza. ik kantoi2.

Egitasmoari erantzuteko, Zisjordania lau kantonamendutan banatzeko plana aurkeztu zuen atzo eskuin muturreko ministro batek.  Berria - Mundua   2004-02-17

Milaka iheslari ditugu: Tuzlako kantonamenduan bakarrik, 11 esparru daude.  Berria - Harian   2005-07-10

Omeiatar Kalifaldiko kantonamendu militar eta muga-goarnizioak Islamaren zerbitzurako izan ziren argi eta garbi.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.

Arabiar muhajirah militarrei utzi egiten zitzaien emazteak eta seme-alabak eramaten beraiek egon behar zuten kantonamenduetara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurtengo kantonamendu hauteskundeetan (3); kantonamendu bozak (24); kantonamendu bozen (3); kantonamendu bozetan (6); kantonamendu hauteskunde (3); kantonamendu hauteskundeak (16); kantonamendu hauteskundeetako (6); kantonamendu hauteskundeetan (15)

garaziko kantonamendua (4); hazparneko kantonamendua (4); iholdiko kantonamendua (3)

atharratzeko kantonamenduan (4); baigorriko kantonamenduan (9); bastidako kantonamenduan (7); ekialdeko kantonamenduan (4); ezpeletako kantonamenduan (6); garaziko kantonamenduan (7); hazparneko kantonamenduan (7); hendaiako kantonamenduan (3); hiriburuko kantonamenduan (4); iholdiko kantonamenduan (8); mauleko kantonamenduan (3); mendebaldeko kantonamenduan (4)

kantonamenduetako bozak (3); kantonamenduetako hauteskundeetan (4)

baionako hiru kantonamenduetan (4); baionako kantonamenduetan (3)

baigorriko kantonamenduko (7); bastidako kantonamenduko (6); ezpeletako kantonamenduko (3); hazparneko kantonamenduko (4); hiriburuko kantonamenduko (6); iholdiko kantonamenduko (5); kantonamenduko abereen (5); kantonamenduko abereen primak (4); kantonamenduko boz (3); kantonamenduko bozak (10); kantonamenduko bozetan (3); kantonamenduko finala (3); kantonamenduko finalean (3); kantonamenduko herri (8); kantonamenduko hiriburuan (3); kantonamenduko kontseilari (4); uztaritzeko kantonamenduko (3)

zein kantonamendutan aurkeztuko (3)

kantonamenduz kantonamendu (3)


kantonamenduka adlag kantonamenduz kantonamendu.

Baietza ozta-ozta gailendu bada ere, kantonamenduka begiratuz gero, 21 kantonamendutatik 10ean baietzak eta 11n ezezkoak irabazi duela nabarmendu zuen.  Berria - Harian   2005-05-31

Helduden martxoan, bozak ukanen ditugu kantonamenduka.  Herria   2003-11-20

Larunbatean eta igandean, herri askotan, museko xapelgo nagusiaren kondu, kantonamenduka muntatu kanporaketak (lehen partida saila).  Herria   2005-03-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kantonamenduka egitekoak (3)


kantonatu, kantona, kantonatzen da/du ad gudariak toki batean egokitu edo ezarri.

Negu gorrian, tatariar inbaditzaileak hirietan kantonatuko ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.

Bai armada mugikorrak, bai goarnizioetan kantonaturiko armadak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 80. orr.

Hiri barruan kantonaturik zeuden gudarien egarria asetzeko.  Askoren artean   «Rataplan» - 31. orr.

Inperioko armada -bere soldatatik eta ez harrapakinetatik bizi zena, eta [...] barbaroen aurka zibilizazioa babesteko mugetan kantonatua zegoena- [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.

Izan ere, Mendebaldeko Kapitainak aurrera zetozen eta Jaun Ilunak armada guztiak iparraldean kantonatu nahi zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 257. orr.


kantoniar iz kantoniera.

"Mandarin" eta "kantoniar" hizkuntzen melodia likidoak bere baitan isuri ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 54. orr.


kantonier iz ipar bidezaina.

Eta jakin dezatela denek kantonier hori ez dugula nehori saltzekoa.  Herria   2002-09-12

Nork erranen zuen jada erretretako adinera helduak zirela André Gogny eta Jean Marie Biscay, bi herriko langile edo kantonierrak.  Herria   2002-12-12


kantoniera iz txineraren dialektoa, Kanton-en mintzatzen dena.

"Usain-onen portua" kantonieraz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 77. orr.


kantore 1 iz kanta, kantua.

Xibero güzitik jin hamalau kantari eta bost müsikariek ohizko kantoreak arrahartü dütüe, baita ere hamar bat kantore berri lantü.  Herria   2005-04-21

Exahunen kantore xarmagarriekin, eijerra zen prefosta.  Herria   2001-08-09

Bi jelkalditarik badü kantore bat, horra beita hamabi kantore berri badütüala.  Herria   2002-09-12

Jean Etchart kantoreen erakaslea, Jean Etchegoyhen dantzen erakasle.  Herria   2001-08-02

Emanik izan da kantore xahar eta berri andana ederra.  Herria   2001-05-03

Gütartean dagoen Bedecarax kantore hontzalea ahatze gabe.  Herria   2001-07-26

· Frantziar izeneko Taillefer normandiar juglareak Hastings-eko gudura zihoazenean bere zaldun-kideei adore emateko ahotsa altxa zuenean ez zien Völsungasaga kantatu eskandinaviera zaharrean, baizik eta Errolanen Kantorea frantsesez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 267. orr.

Roland-en kantorean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.

Bereterretxeren kantorea-ren tankerako kopla zaharren moldea.  Berria - Kultura   2004-04-07

Makiak sortzerakoan, bai Maulekoa eta bai Ospitalepean eta Sohütan, entzutzen da "Makien kantorea" Le chant des partisans idurikoa, kuraia emaile sasi-gudarientzat.  Herria   2001-05-24

2 korua, abesbatza.

Ama batek irakurtu olerkia eta parropiako kantoreak eman Alleluia hura, Ttoma Ospitalek orginan lagundurik.  Herria   2004-08-12

Eguberri hurbiltzen ari baita, parropiako kantoreak errepikak egiten ditu ortzirale arratsetan, 8:30tan, Aiherrako elizan.  Herria   2005-12-15

Baionako apezpikutegiko kantorean sartu nintzen ikasketak egiteko eta kantu gregorianoz elizkizunak apaintzeko, katedralean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 24. orr.

Bakardadearekin bat nago, haurtzarotik, funtsean, Maîtrise épiscopale edo Apezpikutegiko kantorea delako presondegian sartuz geroztik: kartzela-zaina apez bat zen, saindu bat, zioten kanpoan libro zirenek.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 150. orr.

3 kantaria.

Felipe Gorriti Eskolaniako kantore ohiak.  Berria - Kultura   2004-10-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kantore berri (5)

lili baten kantorea (3)

etxahunen kantoreak (3); parropiako kantoreak (5)

parropiako kantoreko (3)


kantoregei iz ipar kantugaia.

Irabazlea izan beitzen Jean Bordaxar, haren kantoregeia irakurri dügü heben, igaran asteko berrietan.  Herria   2001-05-31


kantsatu, kantsa, kantzatzen (orobat kantsau) da ad nekatu.

Asko ibilitakoa naiz, eta kantsatutakoan gauza bat uzten den bezala, horrelaxe utzi diogu guk.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 82. orr.

"Kantsau ez zara egiten, Rufino?" -itaundu neutsan pasadako batean eta bai arin erantzun be: "kantsateko bildur danak ez dau etxetik urten behar".  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 37. orr.

Dana ondo juen dok; hemen gazak bixok; kantsaute, baiña, bestela, primeran...  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 248. orr.

-"Ezer bere ez eta horren arin etxera?" -"kantsata nengoan".  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 12. orr.


kantsazio (orobat kantsazino) iz nekea, akidura.

-Eguerdian, tragotxo batzuk egin eta biztu egiten zara, baina logurea eta kantsazinoa hantxe etorten dira.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 29. orr.

Txorakeriarik eta alferrikako buru-kantsaziorik gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 193. orr.


kantu 1 iz abestia. ik kanta.

Jauregiko kantuak intziri bihurtuko dira.  Elizen arteko biblia   Am 8,3

Baina jolea ez ezik, sortzailea ere badugu Elgeta, bere kantu propioak egiten zituen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 70. orr.

Hamaduk-en "Kasino"an kantu kurduak entzuten genituen kasetetan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 29. orr.

Baita dantzan ere, kantu betiberdinak giroa aski berotu duenean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 150. orr.

Goiz-goizeko otoitzen kantu baketsua ezagun zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 184. orr.

Senar-emaztegaien kantu alai eta atseginak.  Elizen arteko biblia   Jr 25,10

Milizianoen kantu pozjario errutsuak entzuten genituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 180. orr.

Erregeek aginduta bazterrik bazter kantu herrikoien bila ibiltzen ziren funtzionariek gortera ekarri zituztenak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 74. orr.

Igande aratsaldean, kaskoin kantu eta dantzak.  Herria   2004-03-11

-Peio eta Pantxoaren kantu hori.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 99. orr.

Esker onezko kantu kartsua.  Elizen arteko biblia   Jdt 15,14

Beste kantu bati ekin zioten gero: [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 219. orr.

Harmoniumean kantu batzuk jotzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 145. orr.

Kantua soinuarekin jo eta kantariak duoa egiten dio.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 42. orr.

Besterik ezer ez dakit, baina ehun bat kantu ikasi zuten ikasleek. The Beatles taldeak badu kantu bat, esaten ari naizenaren harira ederki datorrena: [...].  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 75. orr.

Dantza, kantu, bertsu, antzerki, denak kurioski emanak izan dira.  Herria   2002-09-05

2 (genero gisa)

Biolina eta kantua ikasten zuen Scottek.  Berria - Mundua   2006-02-01

3 (abestiaren izenarekin)

"Prima ejerra" kantua. Beraz Suzanne Abeberry-k kantatuko dauku "Basoilarrak", kantu ezaguna...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 16. orr.

"Tobacco Road, Tobacco Road!" (bere kantu kutunenetako baten izenburua).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.

Antonio Molina kantari espainiarraren abesti bat izan zen, "Soy minero" izenekoa, Segura Irratiko kantu eskainien tartean ia egunero entzunarazten zutena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 75. orr.

4 txoriak kantatzean egiten dituzten hotsen saila.

Une hartan, oilar baten kantu marrantatua altxatu zen ilunpeetatik luze.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

Basoilarraren kantuak ez du deus ikustekorik oilarrarenarekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 148. orr.

Txorien kantuek bakarrik etendako gela barneko isiltasuna.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 194. orr.

Uztaileko galeperraren kantua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 265. orr.

Loreen elurra ageri zuten gainetan baratzetako sagarrondoek eta udareondoek, eta birigarroen eta urretxindorren kantuak aditzen ziren adarren artean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Bazter batean aditzen da kurrilo-saldoen kantua, zilarrezko tronpeta baten soinuaren berdin-berdina.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.

Txitxarren kantua entzuteak harritu ninduen, hiri batean bainengoen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 270. orr.

-Kilkerren kantua gustatzen zaizu, orduan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 114. orr.

Urrunxeagotik apoen kantua iritsi zaio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 72. orr.

5 irud/hed

Beren kanoien kantu lakarrarekin ihardetsi ziguten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 226. orr.

Sirenen kantuek erakarria bezala gidatu nuen nire gurpil-aulkia Maximilian plazan zehar garagardotegi haren pareraino.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 30. orr.

Nire sirenen kantua, ordea, zurezko piezek taula gainean jartzean ateratzen zuten hots goxoa zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 30. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Munduaren bazter guztietatik kantu-hotsak datozkigu. Horrela, eztei-jaia hileta bihurtu zen, eta kantu-soinuak negar-zotin.  Elizen arteko biblia   Is 24,16

Gauez kantu-leloa datorkit gogora.  Elizen arteko biblia   Sal 77,7

Ikastolen kantu-liburuan.  Herria   2001-05-17

Gregoriar kantu bildumak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 111. orr.

Kantu-biltzaile handienetarikoa izan dugun Azkue jaunak.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 14. orr.

Taldeak kantu-emanaldi gozopoto horietako bat eskaini behar omen du.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 58. orr.

Lokarri elkarteak antolatzen du kantu bazkari bat Ortzaizeko “Etxeko Borda” ostatuan.  Herria   2004-02-05

Kalitate handikoa izan da Donibane Garaziko kantu xapelgoa, igandean.  Herria   2004-04-08

Kantu eta bertso zatiak jaulkitzen zitzaizkion behin eta berriz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.

Berehala inguratu zuen gizona kantu-taberna hartako giro heze eta eztiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 258. orr.

Kantu-eskoletan egiten den lana aipatu duzu.  Herria   2001-06-14

Kantu ikastaro batean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 103. orr.

Dantza eta kantu ikastaldiak egin ditugu.  Herria   2005-06-02

Kantu heziketa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 88. orr.

Gehienok mozkortu egin gara, eta egundoko kantu zaparradak izan dira ordu txikietan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 82. orr.

Feria esan ohi zaion oihu, irri, irain eta kantu zirimola hau guztia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

Ivy, azazkalak margotzen eta kantu-zurrumurruan...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.

Ivy kantu-marmarrean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 90. orr.

Huntzak bere kantu hurrupak hasten ditu berriz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Letra irrigarrizko herri-kantu zital haiexek ziren gehien gustatzen zitzaizkionak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

Udatzenetik negurakoa izaten zela amodio kantu lizunotan aritzeko garairik oparoena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 26. orr.

Gonbidatuak gaua ondo sartu arte aritu ziren kantuan eta edanean, sugarren argitan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.

Turuta-hots eta gudu-kantu artean aurrera egiten zuten bitartean.  Elizen arteko biblia   2 M 15,25

Aspaldiko urteetan lantzen ari zen poema baten "Augure-Kantu", "Atari-Kantu" edo besterik gabe "Hitzaurre-Kantu" delakoan bildurik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 158. orr.

Orduan sartu zen bera hirian, gorazarre eta gorespen-kantu artean.  Elizen arteko biblia   1 M 13,47

Zuen jaiak dolu bihurtuko ditut, zuen abestiak negar-kantu.  Elizen arteko biblia   Am 8,10

Amabirjinari eskainitako bezpera-kantuen emakume ahots urrunak iristen ziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 35. orr.

Txorien udaberri kantuek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 111. orr.

Zein txori-kantu ederrak lorategietan!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Oilar kantu banakek.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 142. orr.

Oilar-kantu patetikoak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 78. orr.

· Haur Kantu Txapelketako finalaren berri ematen zuen artikulu batek.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.

8 kantuan adlag kantatzen.

Bertsolariak badaki kantuan hasi aurretik aukeraturiko doinua ze neurritakoa den.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.

Txaloka eta kantuan hasi dira.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 150. orr.

Denok batera ari ginen kantuan, ozenki ari ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 30. orr.

Kantuan jo eta ke aritu zinen, hantxe, ordubete inguruan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 125. orr.

Baldwin ahapeka ari zen kantuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 303. orr.

Sabeth moila-puntan oraindik, oraingoan zutik, gure alaba hila, eta kantuan ari, eskuak berriro galtzen patriketan sarturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 289. orr.

Kantuan dihardute euskaldunek oro; kantuan dihardu herri osoak...  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 18. orr.

Kantuan oso onak ez bagara ere, kantuan egiten dugu maiz bidea.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 158. orr.

Sergeik soldadutzan ikasi zuen kantuan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 65. orr.

Aedoak ohore eta begirune merezi dik, Musak erakutsi baitio kantuan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 44. orr.

Artean kantuan jarraitzen zuen alde egin genuenean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 89. orr.

Eta kantuan joan zen bidean aurrera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 40. orr.

Ederto pasatu nuen, tutean jokatuz eta kantuan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 262. orr.

Ardoa edaten eta kantuan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 122. orr.

Eta Eligio eroaren gisan kantuan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 54. orr.

Orduan olatuak ere ikusiko zenituzkete, eta sirenak kantuan entzungo.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 116. orr.

Zozoa sasi tartean kantuan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 339. orr.

Eguzki izpi zeihar batek kaiola jo eta txonta kantuan hasi baitzen txio-txio zorrotzez. kilker bat hasten bazen kantuan [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 282. orr.

Gurpilak kantuan ari ziren errailen gainean Rodano-ko bailaran gaindi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 410. orr.

Hegaztiei kea zerien, koipea kantuan aritzen zen gantz ontzian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 72. orr.

Tipula kantuan ari zen surtan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 406. orr.

Erdi kantuan hasi zen gero ahopeka.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 112. orr.

9 kantuz adlag kantatzen.

kantuz hasi zen neskatoa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.

Orai zurekin kantuz has bedi.  Herria   2004-02-05

Deliberatu nintzen egunero kantuz aritzera.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 81. orr.

Kantuz ari ziren zenbait, bertze batzu mar-mar-mar otoitzean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.

Kantuz zioten: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 42. orr.

Inguruan, jendea kantuz eta oihuz doa.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 158. orr.

Kantuz jarraitzen dut gero eta ozenkiago.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 84. orr.

Mikel kantuz sartu zen gela handian.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 29. orr.

Kantuz eta soinuz ospatuko dugu zure ahalmena.  Elizen arteko biblia   Sal 21,14

Iñurritza auzoko baserriak bisitatzen dituzte gazteek, dantzaz eta kantuz eskea eginez.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 24. orr.

Han zebiltzan gure herritar maite horiek [...] beti otoitzean eta kantuz.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 172. orr.

Toronton ere, ikusi dugu mundu guziko gazteria bildua, kantuz eta irriz, otoitzean lotuak.  Herria   2002-08-01

Eta kantuz bizi ziren, eta kantuak bizi zituen...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 603. orr.

Heriotza kantuz hartu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 414. orr.

Denak musikari iaioak, Jauna kantuz goresteko ikasiak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 25,7

Bozkario deitzen diote, kantuz, irriz, eta nigarrez ere bai, gainezka egiten duen horri.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.

Baratzean kantuz dagoen xori erripittittak ere baduke naski nik baino funts gehiago!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 86. orr.

Kantuz sortu zela, kantuz nahi zuela bizi, kantuz igortzen zituela bere penak ihesi, kantuz hiltzea ere zuela beraz merexi.  Herria   2005-06-09

· Orduan bozkario kantuz bete da gure ahoa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 155. orr.

Jerusalemera etorrarazi zituzten, sagarapen-jaia alai ospatzeko, gorespen-kantuz, txilin, lira eta harpa-soinuz  Elizen arteko biblia   Ne 12,27

10 kantu-kantari ik kanta 5.

Mahaian geratuko dira, patxaran gehiagoren eta gitarraren konpainian kantu kantari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 125. orr.

Aurrena Anjel, gero Torpedorekin, jende axolagabea, kantu kantari muga pasan, ero gisa, tiroari tiro jo eta segi.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 267. orr.

Kontu kontari kantu kantari.  Herria   2003-07-31

11 kantu lan (corpusean kantulan soilik)

Errenteriarra zen Xenpelar, eta Oiartzun aldeko errenteriarra: det, zan eta zebillen usatuko zizkizun haatik kantulanean, lagunarteko dut, zen eta zabillen-en ordez.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 59. orr.

12 sehaska kantu ik kanta 10.

Fatima, orduan, bularra atera, eta haur gaixoari bere mama goxoa eskaini bitartean, sehaska kantu bat abesten hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 63. orr.

Diska baten prestatzen ari zen, "Bolona-Molona", sehaska kantuz osatua.  Herria   2004-12-02

Olatuak laburrak dira, kadentzia gozoa dute, sehaska kantu bat, kulunkatze berezi bat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 91. orr.

Lehengo doinu bera -sehaska kantu batena-, esate baterako Gure amonen sehaska-kantu xumeetako leloa baino zerbait gehiago da gaur guretzat Obaba.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

antzerki eta kantu (6); aspaldiko kantu (6); aurtengo haur kantu (10); bertsu eta kantu (6); beti kantu bera (7); dantza eta kantu (27); eguberriko kantu (6); esker onezko kantu (6); euskal herriko kantu (8); euskal kantu (100); euskal kantu xahar (6); euskal kantu xapelketa (16); euskal kantu xapelketaren (8); euskarazko kantu (6); gorespen kantu (8); haur kantu (82); haur kantu xapelketa (34); helduen kantu (7); herri kantu (7); herriko kantu (10); idatzitako kantu (7); kantu afari (7); kantu afaria (7); kantu andana (6); kantu bat egin (7); kantu bat entzunen (13); kantu bazkaria (6); kantu bera (22); kantu berri (47); kantu berria (23); kantu berriak (31); kantu berrien (13); kantu bihurtu (6); kantu bilduma (12); kantu biltzen (9); kantu eder (43); kantu eder bat (8); kantu ederra (7); kantu ederrak (26); kantu ederrekin (7); kantu ederren (6); kantu ederrez (10); kantu egile (9); kantu entzun (6); kantu entzuten (6); kantu eta antzerki (8); kantu eta bertsu (13); kantu eta dantza (39); kantu eta kantu (14); kantu eta musika (31); kantu eta otoitzetan (6); kantu eta soinu (19); kantu ezagun (12); kantu ezaguna (7); kantu ezagunak (9); kantu ezagunenak (6); kantu festibala (10); kantu herrikoi (11); kantu herrikoiak (13); kantu herrikoiekin (7); kantu hotsak (6); kantu kantari (7); kantu kontari (18); kantu koralaren (6); kantu lehiaketa (6); kantu liburu (6); kantu mota (9); kantu pare (9); kantu pollit (6); kantu tradizionalak (18); kantu txapelketa (16); kantu txapelketako (8); kantu txapelketan (12); kantu txapelketaren (10); kantu xahar (24); kantu xaharrak (19); kantu xapelketa (62); kantu xapelketako (6); kantu xapelketan (21); kantu xapelketaren (26); kantu xapelketaren finala (8); kantu zahar (19); kantu zaharrak (33); kantu zaharraren (11); kantu zaharraren eguna (10); kantu zaharren (14); kostaldeko kantu festibala (6); musika eta kantu (12); nafarroako kantu zaharrak (11); nazioarteko kantu (7); otoitz eta kantu (8); soinu eta kantu (8)

eskainitako kantua (6); euskal kantua (22); kantua amaitu (9); kantua entzun (6); kantua maite (11); zuen kantua (7)

disko berriko kantuak (10); diskoko kantuak (13); eguberriko kantuak (7); euskal kantuak (33); herri kantuak (7); kantuak bildu (10); kantuak dioen (6); kantuak egiteko (11); kantuak egiten (7); kantuak eman (6); kantuak emango (7); kantuak eskaini (6); kantuak grabatu (9); kantuak sortzen (6)

aurkaria kantuan (12); aurkaria kantuan ari (12); dantzan eta kantuan (7); kantuan ari (58); kantuan ari ziren (12); kantuan aritu (7); kantuan aritzen (8); kantuan bezala (6); kantuan hasi (51); kantuan hasi zen (19); kantuan hasten (10)

euskal kantuaren (25); kantuaren bidez (10); kantuaren eguna (27); kantuaren hitzak (7)

kantuari ekin (11)

euskal kantuen (7); kantuen bilduma (9); kantuen hitzak (16); kantuen zerrenda (6); sehaska kantuen (6)

otoitz eta kantuetan (7)

bizi kantuz (11); emazteak kantuz (7); gogotik kantuz (7); haurrak kantuz (7); jendea kantuz (11); kantuz ari (31); kantuz ariko (6); kantuz arizan (12); kantuz artzea (8); kantuz artzeko (8); kantuz eta dantzan (11); kantuz hasi (8); kantuz kantu (6); kantuz lakarre plazatik (7); kantuz osatua (11); kantuz osaturiko (10); kantuz sortu (7); kantuz sortu naiz (6); taldea kantuz (6)


kantugai iz

Koldo Izagirrek hogeita hamar urtetik hona argitaratutako kantu eta kantugaiak.  Berria - Kultura   2006-04-04


kantugile iz kantuak egiten dituen pertsona.

Euskal Kultur Erakundeak eta Kanboko Herriak erabaki dute manera berezi batez Michel Labeguerie kantugile zenaren ohoratzea, aurten mende laurdena egiten baitu zendu zela. Igor Calzada kantugilea eta Harkaitz Cano idazlea dira taldekideak.  Herria   2003-07-10

Joserra Senperena [...] donostiar kantugile eta piano joileak plazaratu du, Elkar estudioan grabaturik, bere bakarkako bigarren diska: "Blues pasadizoak".  Herria   2002-12-05

Bizi zen artean kantugileak sortu zuen azken abestia,  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 316. orr.


kantugintza (14 agerraldi, liburu 1 eta 13 artikulutan) iz kantuak egitea, abestigintza. ik kantagintza.

Errobi taldeak (Anje Duhalde eta Mixel Ducau) garrantzia handia ukana du euskal kantugintzan.  Herria   2003-06-19

Kantu hauek guztiak Euskal Herriko kantugintzaren oroimenean gelditu dira.  Berria - Kultura   2004-11-13

Munduan barna euskal kantugintza hedatzen du gure kulturaren errespetua eraginez.  Herria   2003-11-20

Kantugintzari helduko zion apika, hartarako dohainak erakutsi baitzituen txiki-txikitandik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 59. orr.

Haria eten gabeko kantugintza defenditzen dugu.  Berria - Kultura   2004-11-28


kantuka adlag kantatzen.

-Atzamarretan eraztunak ditu -esan zuen kantuka, bozina jotzen zuela- eta behatzetan ezkilak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 206. orr.

Behin sartuz gero, saltoka eta kantuka aritu ziren madrildar taldearen menpe.  Berria - Kultura   2004-03-07

Kantuka eta oihuka hasi ziren arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 537. orr.


kantukera iz kantatzeko era.

Bereziak kantukeragatik, berezia publikoaren aniztasunagatik, berezia eszenografiagatik...  Berria - Kultura   2004-01-25


kantuketa iz kantatzea.

Txalo, oin-zarta eta kantuketa erritmikoan murgildu zen-  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.


kantulan ik kantu 9.

kantularrean adlag

Kantularrean hasi nintzen; nire ahotsaren hotsa nekagarri gertatzen zitzaidan; txalupa barrenean etzan nintzen beraz eta zerura begira geratu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 93. orr.


kantuño iz adkor kantua. ik kantutxo.

Eta kantuño bat entzunen dugu, gure gaurko bigarren kantu hori...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 16. orr.

-Beste galdera bat... eta gero berriz kantuño bat entzunen dugu...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kantuñ o bat entzunen (8)


kantutegi iz kantu bilduma.

Petrarca-ren Canzionere (Kantutegia) erosi dut gizonak aholkatu didan edizio komentatu eta merke batean.  Berria - Kultura   2004-08-07

Agosti Xahoren kantutegia eta XVIII. mendeko zubererazko antzerki moldaketa batzuen bilduma.  Berria - Kultura   2006-02-12

Ikus Azkueren kantutegian, eztei kanten sarrera xoragarria.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 278. orr.

Euskal kantutegi zaharretik ateratakoa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 168. orr.

Euskal kantutegiaren biltzailea Eliza izan da hein handi batean. herria¬

Juan Mari Lekuonak, osaba Manuelek irekitako bidea jorratuz, Oiartzungo euskara, herri kantutegia eta herri kulturaren altxorra azaleratu, zaindu eta gorde ditu.  Berria - Harian   2005-12-06

Herri kantutegia.  Berria - Kultura   2004-10-29

Kantutegi antifaxista osatzeko urratsetan.  Berria - Kultura   2004-11-18

Elgetak sekulako kantutegia zeukan, dozenaka eta dozenaka abesti, eta ez zuen abestirik errepikatzen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 70. orr.


kantutxo iz adkor kantua. ik kantuño.

Marrazkiei esker, konturatu nintzen, bada, poesia hark halako edertasuna sorrarazten bazuen, kantutxoen hitzak baino zerbait gehiago eduki behar zuela, inondik ere.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 38. orr.


kantuzale (orobat kantu(-)zale) izond kantuaren zale dena. ik kantazale1.

Argitu beharko dut inoiz ez dela familia kantuzalea izan gurea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 66. orr.

Bertsuzale eta kantuzale guzieri, bazkari on baten inguruan elgarren artean goxatzeko parada eskaini nahi dute antolatzaileek.  Herria   2003-02-27

Dudarik ez kantuzale direnak eta bertzek hor izanen dutela aratsalde goxo baten pasatzeko parada.  Herria   2004-12-02

Halakoetan gizatasuna, umorea erakusten ditu, eta kantuzale eta herritarrekin bat eginda agertzen da.  Berria - Kultura   2006-01-31

Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatu du txapelketa.  Berria - Kultura   2006-03-09

Lillian Garner kantu-zalearen ondoan aritzen zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 195. orr.

Irlandarren kantuzale fama.  Berria - Kultura   2004-09-16

Ez zen beti erraza: patruila alemaniarrak ez ziren bereziki kantu zaleak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal kantuzaleen elkarteak (4); kantuzaleen elkarteak (6)


kantxa 1 iz jokalekua, bereziki pilotan eta saskibaoian.

Peio pilotan aritu izan baitzen kasik munduko kantxa guzietan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 41. orr.

Laurent Pochelu apezak kantxa benedikatu ondoan, bi pilota partida egin dira.  Herria   2005-05-19

Atano III.a pilotalekuaren kantxa gainean.  Berria - Kirola   2004-08-25

Besteak beste kantxa, frontisa, teilatua eta harmailak berritu dituzte.  Berria - Kirola   2006-04-08

Batzuek diote kantxako paretaren altxatzeko erabiliak izan diren harriak zuzenki Txinatik ekarrarazi zituztela, Shanghai hirian desegin zuten pilotalekutik.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 188. orr.

Aspaldiko urtetan utzia baitzen hor pilota, eskolak beretua du kantxa guzia ama eskolako 160 haur ttipientzat jokoak denetan emanez.  Herria   2004-07-08

Marmolezko kantxa animalia: kasik 55 metrokoa luzetasunean eta 10 metro eterdikoa zabaleran.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 119. orr.

Euroligan urtero jokatzeko kantxa bat.  Berria - Kirola   2006-03-25

Baskoniaren kantxa berri iraunkorra izanen litzateke, gainera.  Berria - Kirola   2006-01-11

NBAko kantxa mitikoenetakoa.  Berria - Kirola   2004-02-03

12 puntu, 15 errebote eta bi txapel egin zituen kantxan eman zituen 38 minutuetan.  Berria - Kirola   2004-02-05

Kantxako jarlekuak aurten ere 100 euroan.  Berria - Kirola   2004-12-14

Kantxako pasealekua: 50 euro.  Berria - Kirola   2004-05-26

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kantxa alboan eserita, aurretik txapeldun izandako pilotari ohi ugari batu ziren.  Berria - Kirola   2004-06-25

Sakatzaile ona da, eta maisua kantxa erdian.  Berria - Kirola   2004-08-28

Eugik, sasoi puntu izugarria erakusteaz gain, arazorik gabe dominatu zuen kantxa erdiko jokoa.  Berria - Kirola   2004-04-11

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Drazen Petrovic kirol kantxa beroan belaunikatu egin dira dagoeneko Panathinaikos eta Benetton.  Berria - Kirola   2006-03-25

BEC erakustazoka bat da, ez saskibaloi kantxa bat, musika auditorio bat.  Berria - Kirola   2006-01-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kantxa barruan (10); kantxa barruko (3); kantxa erdian (8); kantxa erdiko (12); kantxa gainean (69); kantxa gaineko (8); kantxa osoan (8); kantxa utzi (4); kantxa zapaldu (4); saskibaloi kantxa (3)

kantxako jarlekua (4); kantxako sarrerak (3)

kantxan ikusi (3); kantxan irabazi (5); kantxan jarri (3); kantxan jokatutako (3); kantxan sartu (4); lekua aurkitu kantxan (3); moskuko kantxan (4); mugitu zen kantxan (4); sartu zuen kantxan (4); zurbaoko kantxan (10)

kantxara atera (3); kantxara irten (7); kantxara irteten (4); kantxara itzuli (3)

kantxatik desagerrarazi (3); kantxatik kanpo (12); kantxatik kanpora (4)


kantxaratu, kantxara(tu), kantxaratzen 1 da ad kantxara joan.

Patxi Eugi ezker eskua minduta zuela kantxaratu zen.  Berria - Kirola   2004-05-09

Chafee urduri kantxaratu zen.  Berria - Kirola   2004-11-07

Xala, aldiz, lezioa ondo ikasita zuela kantxaratu zen. herria¬

Bi pilotariak gorputzaldi oso ezberdinekin kantxaratuko dira datorren astelehenean.  Berria - Kirola   2004-04-08

Hogei pilotari kantxaratu dira; atzelariak, ordea, lau baino ez dira izan.  Berria - Kirola   2004-12-26

Denboraldiko Tau indartsuena kantxaratu zen atzo.  Berria - Kirola   2004-05-22

Bihar emakumezkoen finalean kantxaratuko diren tenislariak.  Berria - Kirola   2004-07-02

2 du ad kantxara atera.

Aspek, aldiz, lehen partida honetan elkarrekin askotan aritutako Xala eta Pascual kantxaratuko ditu.  Berria - Kirola   2004-08-20

Hasiera orekatuaren ondoren (7-5), urdinek gustuko pilota kantxaratu zuten.  Berria - Kirola   2006-02-19

Bi bikoteek eraso joko lotsagabe kantxaratu zuten.  Berria - Kirola   2004-08-25

Etxarriko atzelariak ostiralean erakutsiriko grinaren irriñorik ere ez zuen kantxaratu.  Berria - Kirola   2004-08-10

Nocinioni hasieratik kantxaratu baitzuen Ivanovicek.  Berria - Kirola   2004-01-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gogotsu kantxaratu (3); lasai kantxaratu (3); lokartuta kantxaratu zen (3); serio kantxaratu (3); urduri kantxaratu (8)

kantxaratzea erabaki zuen (4)

kantxaratzeko aukera (3)


kantxero iz kantxa zaintzen duen pertsona.

Astelena frontoiko Jose kantxeroaren laguntzaz.  Berria - Kirola   2004-11-19

Uztailaren bukaeran Labriteko kantxeroak beste pintura esku bat eman beharko dio Iruñeko pilotalekuaren frontisari.  Berria - Kirola   2004-07-10


kantzelari 1 iz Europako estatu batzuetako gobernuburua.

Urtarrilaren 30ean Hitler izendatu zuten Reich-eko kantzelari. 1933ko apirilaren 12an, Hitler kantzelaria, doi-doia aitzineko martxoaren 23an botere osoaz jabetua zelarik, […].  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.

2 Ameriketako herrialde batzuetako atzerri ministroa.

Fernando Ochoa Antich kantzelari ohiak Chavezen ikuspegi geopolitikoa salatu zuen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 38. orr.

3 unibertsitate batzuetan, errektore edo lehendakaria.

Sir, baronet, St. Andrew's unibertsitateko lord errektore eta Edinburgh unibertsitateko kantzelari zen ordurako.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 14. orr.

4 erregeren idazkaritzako burua.

Irakasle hura zuen geroztik Karlos Handiak Espainia guztietako kantzelaritzat hautatu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 34. orr.


kantzelaria 1 iz kantzelaritza, atzerri ministerioa.

Cristina Gonzalez Quintanak kantzelarian egiten du lan, hau da, Kanpo Harremanetarako Ministeritzan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 38. orr.

2 enbaxada bateko idazkaritza.

Nurembergeko arrazen gaineko neurriek protesta handiak eragin zituztela Europako kantzelarietan, Estatu Batuetako komunitate judua hariak mugitzen ari zela, Hitlerrek ez zuela askorik iraungo...  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 153. orr.


kantzelaritza iz atzerri ministerioa.

-Hona gure frogagiriak, kantzelaritza ingelesak eta frantsesak emanak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 275. orr.

Kantzelaritzan salatuko dut eta urkatu egingo dute!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 156. orr.


kantzelatu, kantzela, kantzelatzen du ad ezeztatu, baliogabetu.

Jadanik ezingo duzula bidaia kantzelatu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 160. orr.

Alitaliaren greba dela eta, 364 hegaldi kantzelatu dira.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Horrelako hutsegite, iruzur, diru-ebasketa edo lapurretaren berri ez ematea aski izango da bermea kantzelatzeko.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 119. orr.


kantzelazio iz ezeztatzea, baliogabetzea.

Ukatu egin du asko izan direla kantzelazioak.  Berria - Kultura   2004-09-14

Maileguak eskainiko ditu %0ko interesean eta irekitze, amortizazio eta kantzelazio komisiorik gabe.  Berria - Ekonomia   2006-01-03


kantzer1 1 iz minbizia.

Birietako eta bularretako kantzerretan.  Herria   2001-06-21

Harriaren minbizia edo kantzerra deritzan gaitza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 123. orr.

Izua, erraietan sortutako kantzerra balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 124. orr.

2 irud/hed

Gobernu inperialaren eta bere laguntzaileen ikuspegitik, normala da Eliza Estatuaren beheraldiaren erantzukizuna duen gizarte-kantzertzat hartzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 93. orr.


kantzerbero iz atezaina.

Ikastola hutsik geratzen zela aipatu dut, baina hori ez da guztiz egia, hantxe uzten baitzuten, kantzerbero gisa, Pruden.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 79. orr.


kantzerigeno izond

Substantzia kantzerigeno hutsa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 62. orr.

Zein ontzi diren kantzerigenoak, nolakoak ezin diren berrerabili, zerk sortzen duen alergia, [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 81. orr.


kantzeroso izond

Gaixotasun bitxi eta inoiz kantzeroso horrek handitu marroixka eskergak eta azal zati puztuak eragin ditzake.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 105. orr.


kantzieler ik kantziler.

kantziler (orobat kantziller g.er. eta kantzieler g.er.) 1 iz Europako estatu batzuetako gobernuburua. ik kantzelari.

Berlinen bildu ziren atzo Erresuma Batuko lehen ministro Tony Blair eta Alemaniako kantziler Angela Merkel. herria¬

Austriako kantziler Wolfgang Schusselek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Gerhard Schroeder jarduneko kantzilerrak boterea galdu zuen bozetan. Alemaniako kantziler ohi Helmut Kohlek bere oroitzapen liburuaren lehen atala kaleratu du.  Berria - Mundua   2006-03-03

Gerhard Schroeder aleman kantzielerrak, bere deputatuen konfiantxa eskaturik, eta galdurik, helduden iraileko bozketan ezartzen du bere mentura.  Herria   2005-07-07

Otto von Bismarck burdinazko kantzilerrak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 143. orr.

Laster kantziler kargua ere utziko du buruzagi sozialdemokratak.  Berria - Mundua   2004-02-07

Alemaniarren %80k uste dute Merkel oso lan ona egiten ari dela kantziler karguan. herria¬

2 Ameriketako herrialde batzuetako atzerri ministroa.

Kubako kantziler Felipe Perez Roquek bozketa «erabateko garaipena» izan zela adierazi zuen  Berria - Mundua   2004-10-29

3 erregeren idazkaritzako burua.

Jorge Jeffreys (1640-1689), Ingalaterrako kantzilerra, famatua bere epai odoltsuengatik, horien artean William Russellen eta Sidneyren legezko erailketak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

4 errektore edo lehendakaria.

Jean Desmarets, Saint-Sorlingo jauna (1596-1666), literaturgile frantziarra, Frantses Akademiako lehen kantzilerra, Richelieuren santuhartua eta jansendarren etsai porrokatua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

5 goi kantziler

Maisu Goren, Goi Kantziller, Incohone Handi eta Ahaldun Inperial Nabarmenenek.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 193. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alemaniako kantziler (38); alemaniako kantziler angela (7); alemaniako kantziler gerhard (28); austriako kantziler (10); austriako kantziler wolfgang (7); kantziler angela (7); kantziler angela merkelek (4); kantziler gerhard (29); kantziler gerhard schroeder (9); kantziler gerhard schroederrek (16); kantziler ohiak (3); kantziler wolfgang (8); kantziler wolfgang schuesselek (3)

alemaniako kantzilerra (8); gerhard schroeder kantzilerra (3); schroeder alemaniako kantzilerra (8); schroeder kantzilerra (3)

alemaniako kantzilerrak (16); angela merkel kantzilerrak (3); gerhard schroeder kantzilerrak (8); schroeder alemaniako kantzilerrak (10); schroeder kantzilerrak (9)

gerhard schroeder kantzilerraren (4); schroeder kantzilerraren (4)

alemaniako kantziller (4); alemaniako kantziller gerhard (3)


kantzileria 1 iz erregeren idazkaritza. ik kantzelaritza.

Erresuma zatitzean, Nafarroako Kantzileria ere harat eraman zuten, bere funtzionario oldearekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.

Noizbait ere etorri zen Kantzileriaren ihardespena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 62. orr.

Nafarroako Kantzileriako errekerimendu-maisu eta kontseilari izendatu bainaute.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 87. orr.

Joana III.aren idazkaria eta Nafarroako Kantzileriakoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 308. orr.

2 atzerri ministerioa.

«Ezerk ez gaitu lotzen ETArekin, eta horretaz ohartu beharko luke Kantzileriak», gehitu zuenez.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01

3 enbaxada bateko idazkaritza.

Jende jakintsu, ezalderdikari eta aditu anitz badagoela begira Espainian eta handik kanpo ere Kantzilerietan, Errotetan eta Legebiltzarretan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 166. orr.

Intrigatu egiten dute gortean eta kantzilerietan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 45. orr.


kantzilerorde iz kantzilerraren hurrengoa, eta, egoera jakin batzuetan, haren ordekoa.

Franz Muentefering kantzilerorde eta Lan ministroa SPDk gobernuan duen pisu astuntzat jo dute.  Berria - Mundua   2006-03-03


kantzinogeno ik kartzinogeno.

kantzontzilo ik galtzontzilo.

kanula iz barrunbe edo hodi batean txerta daitekeen hodi txikia.

Medikuek kanula ipini zioten ahoan, arnasa har zezan, eta horri esker egin zuen aurrera.  Berria - Kirola   2004-05-14

Gomazko kanula txiki bat -lapitz bat baino meheagoa- sartzen da umetokian eta osatzen hasi diren lehenengo zelulak xurgatzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 112. orr.

Trokarra atera eta kanula han uztean, ura, berdekara, serositatez betea, azpil batetik barrinoi batera bezala zerion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.


kanun1 iz

Musika berezi hau sortzeko instrumentu tradizionalak (dukuka, zurna, kanuna...) eta modernoak (tronboia, saxoa, tronpeta, baxua, bateria...) uztartzen ditu; bere gorputza ere erabiltzen du musika tresna adierazgarri bezala.  Berria - Kultura   2004-08-08


kanun2 iz

Bazter batean, kanun txiki baten gainean, te-ontzi bat ari zen berotzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 219. orr.

Kanunaren txingarrek distira goriz egiten zuten dir-dir.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.

Egur-ikatza erantsi kanunari, eta ura sartu zuen te-ontzian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.


kanutero izond txirri-erretzailea.

Pistan dantza egitera joaten ziren neska mamaletatik hasi eta txurrodun gazte kanuteroetara arte, tartean egon daitekeen fauna eta flora oro kontuan hartuta: paisanozko poliziak, EGIko burukideak, trapitxeroak, borrokak, nobodyak, makarrak, pijoak, iurretarrak eta despistaturen bat edo beste.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 160. orr.


kanutilo iz

Kanutiloaren ore bigunak zuzendariaren muinak oroitarazten dizkio.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 142. orr.


kanuto iz txirria.

Kanuto bat biltzen ari zen Jon.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 52. orr.

Kanuto eder bat erre ondoren, gorputzak beti ere zigarreta bat eskatzen zion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 69. orr.

Kanutoa piztu eta sakon hartu du hasperena, kanabisaren eragina burmuinetan sumatu arte. Kanutoak egin, birrak edan eta manifa guztietara joatea zituen hiru betebehar nagusiak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 80. orr.

Birra eta kanutoen joan-etorria etengabea bihurtu zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 143. orr.

Kanutoen eraginez, begiak gorritzen eta hanpatzen zitzaizkion.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanuto bat biltzen (3)


kanutotxo iz adkor txirria.

Ohean jesarrita, kanutotxo bat biltzen hasi zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 34. orr.


kaoba 1 iz Ameriketako zuhaitza, zur gorrixka eta oso gogorra duena (Swietenia mahoganis); zuhaitza horren zura, zurgintzan oso aintzat hartua.

Zura atsegin zuen Iturbidek, begi-bistan zegoen, kaoba batik bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Kaoba koloreko ilea.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 47. orr.

Ileorde kaoba-kolorekoak benetako ilea ematen zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 261. orr.

Armairu ispiluduneko eta komodako kaoba distiratsuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 227. orr.

Kaobaz tindaturiko ile lisoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 140. orr.

Kaobazko adatsari baino ez nion erreparatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 91. orr.

Logela oso erosoa zen, kaobazko altzariz hornitua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Kaobazko kutxa bat Kareliako urki-zurezko apaingarriz edertua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Kaoba landuzko eta zilarrezko heldulekuak zituen hilkutxa ederra.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 26. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hara hor kaoba enbor sendoak esperoan, zerraren alboan zerrakina pilatzen den artean, eta bestaldean kolore odoltsuko oholak zurezko dorreak eraikiz antolatuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 17. orr.

Kaoba egurra erraza da leuntzen eta, gainera, ondo hartzen ditu kolorea nahiz berniza.  Berria - Gaiak   2004-05-21

Kaoba salerosketa.  Berria - Gaiak   2004-05-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaoba egurra (4)


kaolin iz buztin zuri eta bikaina, aluminio silikato hutsez osatua, buztingintzan eta portzelana egiteko erabiltzen dena.

Nor ez da orroit Luhusoko kaolin edo feldspath lantegiaz!  Herria   2002-08-08

Aurpegia kaolin hautsez apainduriko manifestari bat jarri da objektiboaren aurrean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 79. orr.

Goizean, 10.30etan izanen da meza, kaolin lantegiko langileen orroitmenez, bertsulariekin.  Herria   2002-08-08


kaos 1 iz mundua sortu aurreko ezereza edo nahasmena; erabateko nahasmena edo antolaketarik eza.

Hainbat Tradizio poetiko eta erlijiosoren arabera, mundu ordenatua sortu baino lehen, unibertsoa edo kosmosa eratu aurretik, nahaste izugarri bat zegoen, eta nahaste horri, betiereko elementuez osatuari, kaos deitzen zitzaion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 205. orr.

Hiri batean gasolinaz hornitutako ibilgailuak ezinean eta lehian, bidea egin ezinik, dabiltzanean sortzen den kaosaren berririk ez zuten greziarrek, baina garbi dago kaos hark ekarri duela beste hau... argi zirrikitu bat zabaltzen dute kaos, zalantza eta iluntasunaren infernuan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 206. orr.

Artistak kaosa duela, gutxienez, begien bistan, artistak kaos horren anabasan sartu behar dituela atzaparrak bertan lan egiteko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.

Egoeren eta gertakizunen hari logikoari segitu beharrean, buru-hankarik gabeko kaos batek gidatzen omen du nire diskurtsoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.

Erlatibismoaren anabasan gaude: nola etorri gara kaos honetara?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 146. orr.

2 (izenondoekin)

Kaos hutsa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 188. orr.

Zinezko kaos sozial batean ginen.  Berria - Kultura   2004-12-29

Kaos izugarria zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-15

Kaos kontrolatu baten sentipena izan zen aurreneko hura.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 120. orr.

Izugarri desantolaturik bizi zen, eta amorraturik ere bai batzuetan; kaos bridagabea zen nagusi haren munduan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.

Maitasuna lanbide zuen emakumearekin igaroko zuen gaua ere, eta zentzugabea iruditzen zitzaion, guztiz nahasia, kaos txiki, eragabe eta lohi samar baten antzekoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 114. orr.

Kaos moralaren eta biolentziaren erruduntzat jotzen da erlatibismoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 53. orr.

Mustro bat ari da pixkana jaiotzen, kaos lizunaren bihotzetik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 180. orr.

C.G. Jung gai zen adierazteko leize subkontzientea [...] ez zela kaos bereizgabe bat, unibertso egituratu bat baizik, non jarduera psikikoaren geruza baten azpian beste bat bereiz zitekeen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kaotiko.

Justizia ministro Nahed Arreies eta Plangintza ministro Nabil Kasisek dimisioa eman zuten atzo, «kaos egoera» dela eta.  Berria - Mundua   2004-08-08

Gazan azken garaiotan bizi den kaos egoeraren aurka.  Berria - Mundua   2006-01-03

Dantzaren erdialdean kaos une bat nagusitzen da gorri kolorearen pean.  Berria - Kultura   2004-09-12

2000ko kaos eta iruzur salaketen ondoren indarrean jarritako erreformari jarraiki.  Berria - Mundua   2004-10-28

Zientziaren historiako izen handiak, azaleko kaos-itxuran zehar, azpian zegoen ordena ikusi zutenenak izan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 307. orr.

Poesiari eskainia zegoen kaos-bazterrik ugariena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 228. orr.

Begi aurrean daukan kaos-hondamendia.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaos egoera (3); ustezko kaos (3)

kaosa eragin (3); kaosa izan (3)

kaosaren erdian (3)

kaoseko agentearen (3)


kaotiko 1 izond kaosarena, kaosaren ondoriozkoa. ik kaos 3.

Irakeko egoera kaotikoa.  Berria - Harian   2005-01-29

Kale zikinak, trafiko kaotikoa, jende etsia eta deserrotua bazterrik bazter...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

Pilaketa kaotiko hartan bazegoen antolamendu bat: gaien arabera osatuta zeuden liburu-metak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 228. orr.

Lurraz, espekulazioaz eta urbanismo kaotikoaz aritu ginen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 137. orr.

Labirinto urbano kaotikoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 51. orr.

Begien aurrean zuen multzo kaotikoari, ordea, musikaren harmonia zerion eta perfekzio estrainio bat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 176. orr.

Zalapartan eta ordenarik gabe, aipamen bortitzez, era kaotiko batean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 160. orr.

Kontzeptu, espekulazio eta errealitate birtual hutsen nahaste kaotiko horri.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 81. orr.

Kartzelaren kudeaketa kaotikoaren erantzukizuna.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Baina kaos horixe, organikoa eta naturala, irudikatu behar nuen nik; eta kaos bat irudikatzeak ez du esan nahi era kaotikoan, erromantikoki alegia, irudikatzea.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 161. orr.

Errealitate nahasi eta kaotikoaren adierazgarri.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 11. orr.

Maitasun goizegiko, kaotiko eta mingarriak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 46. orr.

2 (izan aditzarekin)

Operazioa kaotikoa izan zen, eta harresien aurrean geratu ziren, abandonatuta, mertzenario asko.  Berria - Harian   2006-03-07

Funtzionamendua kaotikoa izan da, eta kalte ekonomikoak handiak izan dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Pentsamendua kaotikoa da eta mintzaira da hura zehazten, antolatzen edo kategorizatzen duena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 17. orr.

Ia liburu guztiak itxuragabeak eta kaotikoak baitira, izan ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 59. orr.

Ahozkotasunak ez zuela literaturarekin zerikusirik; ahozkoak ez zuela estilorik, kaotikoa zela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 67. orr.

Bi orrialdeko azalpena egin behar zen, eta uste dut nahiko kaotikoa izan zela nik egindakoa.  Berria - Kultura   2006-03-22

Beren ibilbideak kaotikoak dira.  Berria - Kultura   2004-05-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoera kaotikoa (7)


kaotikoki adlag era kaotikoan.

Etxe eta kale, irudi luke garapen ikaragarri azkarreko minbizi suntsitzaile bezainbat eraikizale batek kaotikoki ugaldutako herri murritz bat baizik ez dela hiria, etxe bakarrekoa eta kale bakarrekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.


kaotikotasun iz kaotikoa denaren nolakotasuna.

Saussurek uste zuen hitzek pentsamenduaren kaotikotasuna desagertarazten dutela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 17. orr.


kapa 1 iz soingainekoa.

Esmeralda-koloreko kapa berdea zeraman.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 9. orr.

Bufanda gorri handi bat zeraman samaren jiran, mutur bat konkorretik zintzilik zuena, kapa veneziar baten hegalaren gisan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.

Burutik oinetarainoko kapa luzea soinean zeraman gizon bat hurbildu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 9. orr.

Bere kapa beltzean bildua zihoan, Zaldi zuri ikusgarria zeraman izter artean eta larruzko kapa beltza bizkar gainean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.

Zilar-koloreko kapa bere soinekopean kontuz tolestuta zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 264. orr.

Ehizako kapa, azpiko galtza luzeak, errepikaziozko eskopeta.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 141. orr.

Feltrozko kapa bana zeramaten, kolore bizikoa, sorbaldetan bildurik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Hiriko sarrerako zubi gotortutik beheiti jaurti nuen Akademiako kapa iluna Ihuriko ur uherretara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 189. orr.

-Nire kapa jantz dezakezu, Frodo jauna -esan zuen Samek. Kapa kentzea pentsatzen ari zenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 227. orr.

Kapan bildu eta hiritik kanpora abiatu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 180. orr.

Harryk kapa erantzi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 229. orr.

Zaldizkoa kapa beltz batek estaltzen zuen zeharo.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 204. orr.

Esku hil eta itsaskor bat atera zuen kapa azpitik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 311. orr.

Kapen tolesdura lizunduen artetik, ikusi zituzten gelara sartzen ari ziren irakasleak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 245. orr.

Eskuak oinetarainoko kaparen poltsikoetan sarturik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.

Fudgeren hatzek irrist egin zuten bere kaparen zilarrezko lokailuetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 43. orr.

Halaxe bizi zen Txori, buru gogoetatsua kaparen hegaletan bildurik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 91. orr.

Besoak zabaldu eta bere kapaz estali zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 504. orr.

Bainan Sarkozy torero hoberenetarik da baitaki nola joka bere trapu gorriarekin, izan dadien kapa edo muleta.  Herria   2004-07-22

Pentsatu nuen gizakia edonora eta edozer egitera irits daitekeela: bere neurriko kapa josten du beti eta zulo beltzenean ere gauza da bizitza ez doakiola hain gaizki sinesteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 203. orr.

2 irud/hed

Ortzi kapa ilunean, izar-lokak jauzika.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 122. orr.

Don Felix izeneko apaiz gaztetxo bat zuen aitorlea, itxuraz gizon lasaia eta gozoa, baina otzantasun ebanjelikozko kapa baten azpian aginte-desira lausoak ezkutatzen zituena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Laugarren edo bosgarren ezetzaren ukaldia itxurarik galtzeke muturrean harturik, arratsalde batean etxera itzultzen ari nintzen bizikletaz, arrangura eta mingostasunezko kapa ia ukitzeko moduko bat soinean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 80. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Galtzerdiak eta kapa-barrenak blai eginik eta izoztuta zituztela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 177. orr.

· Artean han zuen aitarengandik heredaturiko ikusezintasun-kapa...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.

4 geruza.

Ehun-geruza bat da urdail-mukosa, fluidozko kapa labain batek estalia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

Harria sortzen ari zenean gainean pilatutako kapen eraginez.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Lur azaleko kapa ongarritua formatzen urte asko, mendeak behar dira. itsasoak, doi bat asaldatua, olio kapa zabal baten dirdira opako eta astuna zeukan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 285. orr.

Ikurriñak ere ez gutxi, eta errepidea pintura kapa baten azpian.  Berria - Kirola   2004-07-17

Egizu kontu, gorpu bat ahoz gora gatz kaparen erdian azaltzen ari ontziaren bodegan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 276. orr.

Baina mapetan izotz kapa bat erakusten da, ez kontinentea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 283. orr.

Pentsatu zuen gainean zuen elur-kapa manta epel bat zela, eta mantarekin burua estaltzen saiatu zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 286. orr.

5 kapa-motz

Esaten zuen oihal zurizko kapa-motzez jantzi beharra zegoela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitaren kapa (4); ikusezintasun kapa (38); izotz kapa (4); kapa beltz (8); kapa beltza (5); kapa elfotarra (6); kapa erantzi (5); kapa gorri (5); kapa grisa (5); kapa hartu (9); kapa iluna (5); kapa kendu (8); kapa luze (3); kapa luzea (3); kapa marroi (5); koloreko kapa (3); larruzko kapa (3); marradun kapa (3)

kapan bildu (3)

ikusezintasun kaparen (5); ikusezintasun kaparen azpian (4); kaparen azpian (9); kaparen azpitik (8); kaparen bila (3)

ikusezintasun kapaz (4); kapaz estali (5)


kapable 1 izond ipar gai dena, gauza dena.

Horiek denak untsa ezagutu ditut ikusiz nolako gazte lerden eta kapableak ziren bai eta izpiritu ernekoak, bazuten bertze edozoin ofizioren egiteko gaia.  Herria   2001-07-19

Gainera, bazekien Graxi arras neska kapablea zela, halako bidean abiatzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 36. orr.

2 kapable izan da ad gai izan, gauza izan.

-Nahi nuke idatzi bainan ez niz kapable.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 54. orr.

Ez baitzen kapable bertzeekin ibiltzeko.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 228. orr.

Eta sistemak, aldi berean, bere buruari ere erakutsi behar dio kapable dela gaizkilea bide xuxenetik abiarazteko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.

Harekin frogatu ahal izan baitut kapable nintzela maitasunaren behar bezala egiteko...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.


kapadun izond/iz kapa duena; kapa duen pertsona.

-Nondik zatoz, probintziatik? -galdetu zuen gizon kapadunak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 166. orr.

Saguzar kapadunen joan-jinak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 477. orr.

Erabat ahaztuta zuen kapadun jendea, okindegiaren ondoan haietako talde baten albotik igaro zen arte.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 9. orr.

Polizia frantsesek, kepis eta kapadun jendarma bibote-zabalek, ekarri zituzten biak egun berean, tren ezberdinetan ordea: Alma, Dijonetik; Agnès, Bordeletik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 218. orr.

Kapadunak ikusi egin ninduen: horrek geldiarazi zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.

Kapadunak, ahaldunak, garai hartan asko ez zirenak, gure herri ttikietan hiruzpalau bakarrik, normalean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizon kapadunak (4)


kapar1 1 iz akain mota txikia, oso itsaskorra.

Akainak, kapastak, kaparrak, lakastak... izen guztiok entzuten ditut baserrietan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 149. orr.

Eusko Jaurlaritzako kapar parasito bat gehiago.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 72. orr.

Badut susmoa hain juxtu ere hala jokatu nuela gure anaiaren neska lagunekin: kapar, lekedazu eta gogaikarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Aitortu behar da pena dela ilargiari zaunka edo kaparrek hilduraturiko belarriari hazka egiten dion zakurraren grazia falta izatea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 39. orr.

Lahar bat ere tatarrazka zeraman arropetan kaparra bezala itsatsita, handik kentzeko ahaleginik egiteke.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.

Jesarleku hura, emakume eta paraje hura, arratsalde hura azken finean, kaparra bezala itsatsi zitzaidan memorian.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.

Ez ote da izango irakurritako oro geratzen dela, kaparra bailitzan, memorian itsatsirik?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 45. orr.

• 2 (izenondo gisa, irain hitza)

Gorroto ditu horrelako tipo kaparrak, zakilarekin baino pentsatzen ez dakitenak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 10. orr.

Kopeta zeukan gogor samarra, eta gure etikako irakaslea bezain kaparra ematen zuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 215. orr.

· Hodei kaparrak pasatzen ziren isilik zerutik, lurra ia ukituz bezala oinez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.


kapar2 iz Capparis spinosa zuhaixkaren lorearen begia.

Cadinek jaki gazituak arras gogoko zituen, miraz gelditzen zen sardinzar ketuei, antxoei, kaparrei begira, edo pepino eta oliba upelen aurrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

Vesubioren tamainako steak tartarea jan nuen, alboko zizka-mizka ugariz: kaparrak, tipulak, belarrak, piperrak... ummm, ze goxoa.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 54. orr.


kapare 1 iz nahiz aitoren semea ez zen, bere ondasunetatik, eta ez bere lanetik, bizi zena, bilau ez zena.

Ordurako bilduta zeuden errege-erreginak, hainbat aitorenseme eta alaba, kapare, zaldun eta elizgizon.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 31. orr.

Ordurako bilduta zeuden errege-erreginak, hainbat aitorenseme eta alaba, kapare, zaldun eta elizgizon.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 31. orr.

Jatorriak identifikatzen zuen kaparea; ondasunak, ordea, zalduna.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 116. orr.

Inguruko herri eta bordetako jendeek -kapare nahiz laborari- [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 61. orr.

-Zurezko eskalapoiak egiten dizkiot laborariari eta larruzko botak kapareari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 34. orr.

Herria lurrari lotutako esklaboek eta, esklaboon jaunak direlako, eliztar edo kapare deritzen beste esklabo batzuek osatzen dute.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 85. orr.

Arlote batek, lapur batek, sartu behar ziria, zeini eta kapare bati, oinetxe baten oinordeko aberatsari!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.

Kapare batek bilau bati erronka egiten zionean, oinez aurkeztu behar zuen, ezkutua eta makila hartuta.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 217. orr.

Ez zen inon gazteluzainik ikusi gutienez kapare ez zenik, non ez zen odol garbiko norbaiten ordezkari edo bigarren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 58. orr.

Kapare argiari, bere ustez gaztelua zen benta hartan gertatu zitzaiona.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 52. orr.

Zergatik nintzen Joanes Mailu kapare ezdeusa, eta ez Amadis, Lehoiaren Zalduna?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 257. orr.

Espainia, funtsean, Indietarik eta Ameriketarik kolperik jo gabe elikatu den kapareen herria da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 177. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Kapare familiako naiz -erantzun zidan haserre samar-.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 9. orr.

Hurrengo asteetan, bide berari segitu zioten Biarnoko eta Nafarroako hainbat jaunek eta infantzoi eta kapare andanak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 87. orr.

3 (izenondo gisa) irud/hed

Aldamenean dorre gisako etxe kapare bat dago, harri ilun beltzairez eraikia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 336. orr.


kaparedun iz kaparea duena.

Amikuzeko etxe kaparedun anitzen jabeek hainbat urtetako uzta emanen zuketen alaba errege-gazteluko kapitainordearekin esposaturik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 66. orr.

Arberoa aldeko biztanle gehienak bezala, kaparedun etxe batekoa zen, infantzoi, beraz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.


kaparetasun iz kapare denaren maila edo egoera.

Kaparetasunak bere ditu etxea eta lurra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

Kaparetasuna franko, meza franko, jota franko, baina jatena beti eskas.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 161. orr.

Baskoen kaparetasun unibertsalaz jardun ote zuten nago ni.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 243. orr.

Zenbaitetan gogotik oparituko lituzke bere kaparetasuna eta bere zaintzapeko gazteluko harri guzti-guztiak, San Nikolasen burgoko karriketako usainak berriz ere aditzearen alde.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 41. orr.


kaparetu, kapare(tu), kaparetzen da/du ad kapare bihurtu.

Garai bateko zapatagin-ikastuna kaparetu zuen lehenik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 41. orr.

Aferak moldatze erraza zuen, nola eta aitatxi kaparetuz, berak amestu bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 58. orr.


kaparrada iz cf kapar1 2.

Orain bakea ematea da, inork gehiago ez izorratzea eta inori kaparrada emateari uztea.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 137. orr.


kapasta iz akaina.

Akainak, kapastak, kaparrak, lakastak... izen guztiok entzuten ditut baserrietan; askazi berekoak dira, batzuk  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 149. orr.


kapataz iz langileburua, kontramaisua.

Giza-gurpilera heldurik, aldean eraman ohi zuen arma kendu eta kapatazari eman zion.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 216. orr.

Giza-gurpilera heldurik, aldean eraman ohi zuen arma kendu eta kapatazari eman zion.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 216. orr.

Kapataza edo kontratista izango da, ziurrenik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxaldeko kapataz (3)


kapatazgo iz kapatazaren kargua.

Hemen, Arantzazuko Seminarioa martxan ipini berria zenean, bertako obraren kapatazgo modukoa enkargatu zioten.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 59. orr.


kapatxa iz

Flojo samarra aukeran, pattala, kapatxa hutsa  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 8. orr.


kapatxo iz kapa txikia.

Dolcinok ez zuen eskatu grazia bat baino: alegia uzteko, suplizioan, garren artean, apostoluak lanpara-estalkian bezala jantzirik, beren kapatxo zuri banarekin  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 79. orr.


kapaz
1 kapaz izan da ad gauza izan, gai izan.

Kale-zuloko alproja hura kapaz zen igotzeko, aurrera egiteko, aberasteko, beraren arreba esposatzeko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.

Gazteak berez dakar jakinmin ergela, baina ez da kapaz tolerante izateko. nire zoriontasun koldar hark frogatzen zuela kapaz nintzela abentura hura onik burutzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 182. orr.

Keinu txikiena egiteko ere ez dira kapaz izan, ezta familia bati goiz errukitsuagoa iraganarazteko ere.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Momentu honetan ni tentatzen ari den euli ttar hau hiltzeko ere ez naiz kapaz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 117. orr.

Nire zoriontasun koldar hark frogatzen zuela kapaz nintzela abentura hura onik burutzeko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 73. orr.

Eta beldur hori neukan, ez bainuen sinesten kapaz nintzela ikasten hasteko!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 150. orr.

Heriosuharrean jaiki nahi du ohetik, baina ez da kapaz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.

Ez dakizu kapaz izango zaren.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 26. orr.

2 kapaza izan da ad kapaz izan.

Lanean huts egiteagatik kontuak eskatzeko kapaza da Zaratiegi hori...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 133. orr.

Ezin nion etxera etortzeko eskatu, ni neu ere ez nintzen kapaza kiratsa zerion egongela hartan sartzeko eta.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 16. orr.

Buruan ibiltzen ditudan gauza guztiak hitzetara ekartzeko kapaza izango banintz.  Berria - Kultura   2004-10-01


kapazitate 1 iz gaitasuna.

Liberal espainolen kapazitate kapazitate intelektualei buruz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 41. orr.

Memorizatzeko kapazitatea txikitu da.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 224. orr.

Egoeraren moralki ikertzeko eta jujatzeko kapazitatea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 87. orr.

2 edukiera.

Hurrengo urtean erregai kapazitatea bi litrora murrizteak abiadura neurtzera behartuko ditu gidariak.  Berria - Kirola   2004-06-06


kapazo ik kapazu.

kapazu (orobat kapazo) iz espartzuzko otarrea.

Bere arreba astuna eta honen senar koitadua, haurra kapazuan zutela. Zumezko kapazuan lo zegoen haurra erakutsi zioten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 161. orr.

Kapazuan txoria harrapatzen den bezala harrapatu zuen Peruk nire bihotza.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 20. orr.

Espartzuzko kapazu handi bat ibiltzen zuen, eta argazki sorta bat atera zuen handik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Kapazoko erreminten artean zerbait ari zen bilatzen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.

Kapazuan miraka hasiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.


kapazutzar iz kapazu handia.

Eguzkitako luneta handiak, ezker besotik dilindan egiten zion kapazutzarra, sandalia takoidun urrekarak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 401. orr.


kapeilau ik kaperau.

kapela (1036 agerraldi, 96 liburu eta 39 artikulutan) 1 iz burua estaltzeko jantzi aski zurruna, gehienetan hegalduna. ik kapelu; ginbail.

Kapela eskuetan, eskaileretan behera abiatu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Kapela puntadun xume bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 64. orr.

Kapela altuak jantzi zituzten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 155. orr.

Buruak ozta-ozta agertzen ziren gailurren gainetik; txano zuriak eta kapela beltzak igarotzen ziren batetik bestera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

Udaberriko beroki gris argia eta feldrozko kapela argia zituen jantzita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 488. orr.

Arroparentzako kakoan zegoen Stanislaus Dembaren feltrozko kapela hegalduna.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 60. orr.

Errabinoak nekazariak ikusi zituen, lau ertzeko kapelak, kaftan kolore-arreak, lihozko galtzak zeramatzatenak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 156. orr.

Hiru puntako kapela dotore eta urrezko apainduriaduna.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 236. orr.

Lorez apaindutako lastozko kapela txiki bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 337. orr.

Apezpikuen kapela gorri erraldoi bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 87. orr.

Damentzako lastozko kapela hegal-zabal bat darabil orain.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 124. orr.

Bizarra ondo egindako aurpegi mehea zuen [...] eta onddo-itxurako kapela hegal-zabal bat soinean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 190. orr.

Kapelako luma beltza atzera eta aurrera zabuka.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 130. orr.

Kapelako xingolarengatik.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 49. orr.

Orduan, kapelako beloa altxatu, bere izena esan, eta den-dena kontatu zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 370. orr.

Jantz ezazu kapela, doktore jauna.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 88. orr.

Kapela erantzi izan ez banu, hobeto.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 459. orr.

Ellenek kapela kendu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 367. orr.

Jantzitegira sarturik, kapela zintzilikatu zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urbietaren kapela lantegia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 177. orr.

Euren kapela-hegalen atzean gordeta zituzten aurpegiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 229. orr.

Bi maleta eta kapela-kaxa bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

Esekilekuan zebilen buru-belarri kapela-eskuilaren bila.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 47. orr.

Igandeetako kapela-keinuak ikusten hasi nintzenetik hona ongi ikasi dut bulebarrekoak eta Coteau Vertekoak bereizten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 88. orr.

Kapela-ukitu batzuk egiten zituzten artean ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

Ikaragarri gustu txarra duela kapela-kontuetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 91. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Laranja-kolore biziko festa-kapela zeraman.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 115. orr.

Bi neskak egunkari-paperezko txanoak eginak zituzten euren uda-kapelak estaltzearren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 287. orr.

Onddo-kapela marroiko gizon bat ate birakaritik sartu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Kopa-kapela zanpatua buruan jarri zioten gizonari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.

Bud harakin-amantala eta beisbol-kapela atzerantz zeuzkan mutil batengana hurreratu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 48. orr.

Gizasemea larrubizi baitzegoen, miliziano-kapela bakarrik buruan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.

Manolo Txoriburu azaldu zen [...] zezenketari kapela zabal batekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 113. orr.

Alkandora, jeans estuak eta cowboy kapela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Buruan uniforme kapela duela.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 27. orr.

Azti-kapela puntaduna angelu alai bat eratuz zeukan ile izurtuaren gainean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apaindutako lastozko kapela (4); artilezko kapela (3); azti kapela (4); berokia eta kapela (3); feldrozko kapela (3); feltrozko kapela (15); feltrozko kapela buruan (3); hegal zabaleko kapela (3); kapela altua (3); kapela barregarri (3); kapela belarrietaraino sartu (3); kapela beltz (10); kapela beltza (7); kapela beltzeko (3); kapela berri (5); kapela berri bat (3); kapela berria (4); kapela biribil (3); kapela biribil bat (3); kapela buruan sartu (3); kapela erantzi (27); kapela eskuan (8); kapela eskuetan (6); kapela eta beroki (3); kapela eta berokia (5); kapela eta makila (4); kapela gorri (7); kapela gorri beltza (4); kapela handi (3); kapela hartu (14); kapela hegal (7); kapela hegal zabal (4); kapela jantzi (12); kapela jantzita (13); kapela kaxa (4); kapela keinuak (4); kapela kendu (8); kapela luze (5); kapela luzea (6); kapela marroiko (3); kapela sailkatzailea (14); kapela sailkatzaileak (9); kapela txirikordaduneko (4); kapela urdin (3); kapela zabala (3); kapela zahar (6); kapela zahar bat (3); kapela zeraman (4); kapela zeramana (4); kapela zuria (4); kopa kapela (6); larruzko kapela (7); lastozko kapela (26); lepoko eta kapela (4); oihalezko kapela (3); onddo kapela (16)

lastozko kapelak (7)

onddo kapelako (5); onddo kapelako gizon (3)

kapelaren azpian (6); kapelaren azpitik (4); kapelaren bueltan (3); kapelaren inguruan (6); lastozko kapelaren (3); onddo kapelaren (4)


kapeladun izond/iz kapela jantzia duena.

Gizon kapeladunak zerbait seinalatzen zion hatz erakusleaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 209. orr.

Artizar kalean bizi da kapeladun emakumea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 138. orr.

Neguriko etxeetan, garai batean, ez zen neskamerik falta, ezta inuderik, etxeko morroirik, lorezainik edo txofer kapeladunik ere.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Bi multzo ikusten nituen; bata beroki eta kapeladun juduek osatua, eta espaloietan, jendetza, arropa alaiz jantzita.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 17. orr.

Halako batean, hilen mendien gainean, itzal izugarria agertu zen: zaldizkoa, garaia, kapeladuna, eta kapa beltzean bildua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 121. orr.

Kapeladunarekin zegoena bizkarra emanda zegoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 209. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kapeladun emakumea (3)

gizon kapeladuna (3)


kapelagile iz kapelak egiten dituen langilea.

Tournebride karrikako 16an, Urbain kapelagileak, kepisetan espezializatuak, apezpikuen kapela gorri erraldoi bat esekiarazi du ikur gisa, eta haren urrezko borlak lurretik bi metrora daude dilindan. Zeren, ez dielarik opilgile, arropagile, jostun zein kapelagileen arimei muzin egiten, ez baitit noski niri egingo.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 87. orr.


kapelaño iz kapelatxoa.

Bertan haraxeago, berari zorrotz begira kapelaño batez jantzitako tipo bizartxuri bat zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 51. orr.


kapelatxo iz kapela txikia.

Belotxo beltz bat, meheegia, laburregia, nolanahi lotua kapelatxo barregarri baten ertzean, erdizka estaltzen zion zauri sakon itxuragabe baten orbana ezker begiaren gainean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 193. orr.

Ondo tristea da, gero, inoren haurrentzat kapelatxoak egiten jardutea denbora guztian.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 287. orr.

Burua estaltzeko egunkariko orri zabal bat hartu eta kapelatxo bat egin besterik ez daukazu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 43. orr.

Utziko didazu kapelatxo hori kentzen?  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 96. orr.


kapelatzar iz adkor kapela handia.

Zoaz eta eros ezazu zeuretzako kapelatzar gorri bat, mitxoletak dituena apaingarri...  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 253. orr.


kapelau ik kaperau.

kapelaxka iz kalepatxoa.

Ivy bere kolibri-kapelaxka buruanøø.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.


kapelet iz arrosarioa.

Haurrean beldurra eragiten zioten amamaren mantalet eta kapeletak, zein armairutan zeuden bazekien hil mihise amironatuak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.

Mantelina eta kapelet beltzen gerizan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 139. orr.


kapelu (314 agerraldi, 67 liburu eta 8 artikulutan; orobat kapilu g.er.) 1 iz kapela.

Lurbira osoko eguzkiek erretako kapelu higatu bat zeraman aurre-aurrera botea aurpegi zimurraren gainean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.

Barre artean, kapelu lumadunak eta esku larru lodi loredunak kendu zituzten eta mahai gainean utzi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 56. orr.

Ukalondo bat piano gainean bermatuta, masailak puzten zizkion irribarre maltzurra ahoan eta, beste askotan bezala, kapelu kopaduna buruan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 264. orr.

Azpantar zuriak, larruzko mantala eta kapelu luze iledunak.  Askoren artean   «Rataplan» - 30. orr.

Virgiliok alkandora zuria, gorbata gorria eta kapelu beltz hegal motzekoa zeramatzan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Jantziak zarpail, bizkarra makur, lumarik ez haren kapelu hega-zabal ilupatuan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.

Kapelu zuriagatik ezagutu genuen komandantea zela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 77. orr.

Ia egun osoa ematen zuen aitzur lanean lastozko kapelu handi bat jantzita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 365. orr.

Las Vegasen nengoen, hegal zabaleko kapelu eta habano ke artean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 11. orr.

Medikuak ordea kapelua jantzi eta erantzun zien: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 109. orr.

Pope batek kapelua erantzi zuen haren aldamenetik igarotzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

Jaunak, kapelua erantzi, eta lepo inguruan bildurik zeraman artilezko zapi ñabarra askatu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Kapelua kendu zuen, bitartean ingurura begiratuz, eta sofan jarri zen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 16. orr.

Kapeluari airean eraginez agurtu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 318. orr.

Kapeluak eta txanoak saltzen zituen denda bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Burua biluzik eta kapelua eskuan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 503. orr.

Eskua kapelura marinelen diosala, kapeluan izarrik ez.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 20. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kapelu-zulotik bandera hiru koloreko bat ateraz gero.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kopa kapelu eroria eta hegal estukoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 113. orr.

Bere onddo-kapeluari eskuineko eskuaz helduz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 202. orr.

Plater-kapelua zeraman beltz ikusgarri batek.Bere Panama kapelu fina.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 91. orr.

Baseball kapelu horrekin.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 165. orr.

Emakumeen orrazkera moreak, lasto-kapelua erantzita daramaten gizonezko burusoilen artean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.

Andere-kapelu apain harrosko deigarri horietakoak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 313. orr.

Pintatzaile-kapeluaren azpitik begira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.

4 irud/hed

musika estilo desberdinak entzunen dira, Jazzaren kapelua biziki zabala baita.  Herria   2004-07-15

5 kapelu-zuri (corpusean kapeluzuri soilik) iz

Gezurra ematen du, baina agidanez kapeluzuriak sinetsi egin zuen gure kapitainaren esana.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hegal zabaleko kapelu (3); kapelu beltz (3); kapelu lumaduna (4); lastozko kapelu (5); lastozko kapelu bat (3)

kapelua buruan (11); kapelua erantzi (6); kapelua eranzten (3); kapelua eskuan (11); kapelua hartu (4); kapelua jantzi (3); kapelua kendu (4); kapelua zeraman (3); lastozko kapelua (3)

kapeluak eta txanoak (3)


kapeludun izond kapeladuna.

Paveseren isla irudituko zaio arkupe batetik bestera pasatu den kapeludun gizon garai argal hori.  Berria - Kultura   2004-07-29


kapelutegi iz kapelak uzteko altzaria.

Mezako ardo goxo hark goragoko sentsazioetara eraman zuen, sotana izerdituak errebisatzen zituen han kapelutegian zintzilik eta bazituen haientzat zeresanak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 38. orr.


kapelutxo iz kapelatxoa.

Ordurako galajantzia soinean zuen antezko eskularru eta kapelutxo tiroles eta guzti.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 65. orr.

Urre-harizko kapelutxo bat.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 57. orr.


kapelutzar iz kapelatzarra.

Arrats osoa pasatzen dute lur gainean kokoriko, beren lastozko kapelutzarren azpian, perretxikoak bezain geldirik, argirik gabe ere pozik, isilik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.

Nire ama Anna Kuliscioffekin, biak euri azpian, biak beloarekin eta kapelutzar lumadun banarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.


kapeluzuri ik kapelu 5.

kapena iz ehiza gunea.

Aurten bereziki gaitzeko balentriak dituzte gure ihizlariek kapena horietan, batean berrogoi eta zonbait egunean.  Herria   2002-11-07

Duela zonbait urte gertatua, kapena batetik besterat solas egiten zutelarik, oihan pareta batetik besterat: batek tiro batez urtxo bat botatzen du: "Errak entzun duka ttunpa hori", geroxago bestek bi tiroz bi urtxo eta dio, oihu batez " Errak entzun tuka bi ttunpa horiek !..."  Herria   2002-11-07


kapera 1 iz egoitza edo etxe batean kokaturiko eliza txiki eta aldare-bakarra.

Oñatiko Unibertsitateko kaperako erretaula zaharberritua aurkeztu zuten atzo.  Berria - Kultura   2004-12-03

Kontatua dut lehenago Sarasolatarrek kapera partikular bat zutela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 85. orr.

Elgarren arteko solasek hartzen ziguten denbora, bai eta kanpalekuko kaperak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 34. orr.

Kapera protestante batean egin genuen saioa.  Berria - Kultura   2004-05-18

2 eliza bateko zati berezia, bigarren mailako aldarea duena.

Estigma Sakratuen fraideek abside aldameneko kapera batean hobiratu zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 43. orr.

La Trinidad de Cuevas ermitako kapera hor dut jadanik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 71. orr.

Kapera Sixtinoa, Michelangelo Buonarrotirena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 171. orr.

Sixtotar Kaperako kantariei.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

Erakuts iezazkidazue aurrenik kapera, kapitulu-aretoa, klaustroa, jantokia, sukaldea, logela eta ukuilua, eserleku ederrak, mahai bikainak eta bizileku zabalak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 934. orr.

3 aldare bakarreko elizatxoa. ik ermita.

Oilandoiko Kapera, ez dakit ezagutzen duzun...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 33. orr.

Bide horren bazterrean zagon Salbatoreko kapera, oraino ere beilatoki dena.  Herria   2005-09-08

Donazaharreko Ospitalia kapera.  Herria   2004-07-15

Garesko zubi ospetsuaren erdi-erdian, garai batean, kapera bat zegoen, eta barruan Ama Birjinaren irudi bat gurtzen zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 175. orr.

Eraiki zazu hemen kapera bat.  Herria   2005-09-22

Bide bazterreko kapera batean erre genuen harrapakina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Ustezko kapera beraz, Ortegako Santutegia dut!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Kaperako ezkilek mezatarako deitu arte.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 72. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Meza kapera betea zela.  Herria   2002-08-08

5 erlijiozko musikako abestaldea.

Peñaflorida kaperako abeslariek bi lan izango dituzte gaurko emanaldian, bakarlarien lana egiteaz gain koruarena egingo baitute.  Berria - Kultura   2004-08-26

Horrez gain, Easo Kapera Gregorianistak Andres Sostoaren lanak abestuko ditu.  Berria - Kultura   2006-05-07

Josep Cabrek zuzendu du Kapera.  Berria - Kultura   2006-01-11

6 hil kapera (orobat hilkapera g.er.) hildakoa, hiletak egin aurretik, jartzen den lekua.

Oiartzungo kultur etxean hil-kapera jarri zuten atzo, eta hileta elizkizunak gaur egingo dituzte. San Giacomo elizako gela batean atondu zuten hil kapera.  Berria - Harian   2005-12-06

Aurretik Solagurenen hil kapera ikustera joana zen Otegi.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Hamaika herritarrek bisitatu zuten Altunaren hilkapera.  Berria - Kultura   2006-01-22

14:30ean itxiko dute hil kapera.  Berria - Kirola   2004-02-18

Milaka lagun igaro dira San Petri basilikan jarritako hil kaperatik.  Berria - Harian   2005-04-05

Hilkaperatik basilikarako bidean.  Berria - Kultura   2006-01-22

Lehen egunean milioi bat lagun izan dira Vatikanoko hil-kaperan.  Berria - Harian   2005-04-06

Gurdien atzealde irekiek hil kaperak ziruditen, non taxuz ebakitako okela puska biluzien distira kartsuak begien bistara baitzetozen tabernakuluaren sakonuneetatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

7 kapera maisu eliza bateko abeslari eta musika-jotzaileen burua.

Nire aita kapera maisua zen hango katedralean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.

Egilea jesuiten elizako kapera maisu izan zen, Eglise de l'opera esaten zitzaion hartakoa.  Berria - Kultura   2004-08-28

Eta San Marco basilika [...] bi edo hiru koru desberdinek jo zezaten aproposa, kapera maisu ororen amets bihurtua zen, ez baitzen garaiko musika aurrerapen formalak saiatzeko hoberik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.

8 musika kapera eliza bateko abeslari eta musika-jotzaileen taldea.

Euskal Herriko musika erakunderik zaharrenak, Iruñeko katedralaren musika kaperak, 800 urte beteko ditu aurten.  Berria - Kultura   2006-02-11

Aurelio Sagaseta Musika Kaperako egungo zuzendariak.  Berria - Kultura   2006-02-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ama birjinaren kapera (3); hil kapera (18); hil kapera ikustera (3); kapera bete (4); kapera bete betea (3); kapera betea (3); kapera ikustera (4); kapera ilun (4); kapera txiki (4)

aflorida kaperak (6); peñ

kaperako freskoa (5); kaperako freskoa pintatzen (3)

; abbadia jauregiko kaperan (9); akotzeko kaperan (3); elizaberriko kaperan (3); frantxixkanoen kaperan (6); gazteluko kaperan (3); hil kaperan (4); jauregiko kaperan (11); kaperan izan (3); kaperan sartu (3); kaperan sartzea (3); kaperan sartzen (4); meza kaperan (4); misionesten kaperan (5); otsartiko kaperan (3); santa katalina kaperan (3); sixtoren kaperan (7); urdazuriko kaperan (3); uztaritzeko kaperan (3)

kaperara eraman (3); kaperara joan (3)

kaperarat joan (3)

aflorida kaperaren (3); musika kaperaren (4); peñ sokorriko kaperaren (3)


kaperaño iz kaperatxoa.

Han berean bada ere kaperaño bat arras pollita, lehengo ermita batena, biziki ezagutua.  Herria   2001-07-05

Hor, sahetseko kaperaño batean.  Herria   2001-05-31


kaperatto iz kaperatxoa.

Urdiñarben omen San Gregorioren kaperatto bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 194. orr.

Astelehen huntan, bere bururik aipatu ez duen andere baten ehortzetak ziren hor: kaperattoaren bete hor zirelarik tokiko enbalier multxo bat beren segitzaileekin, Lurderat ere urte guziz heltzen dituztenak.  Herria   2001-04-26


kaperatu, kapera(tu), kaperatzen du ad kapera bihurtu.

Etxe-buruan ganbara bat kaperatu genuen, eta han meza egun guziez eman genezakeen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 144. orr.


kaperatxo iz kapera txikia.

San Damiango kaperatxoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 65. orr.

Kandela piztuak Amabirjinaren irudiaren aurrean jartzera joan zen, ezkerreko kaperatxoan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 311. orr.

Osaba eta "Tante Rose" 1841ean esposatu ziren oso gertu dagoen Notre Dame de Buglose-ren kaperatxo arkudunean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 119. orr.

Alboko kaperatxo batera sartu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.


kaperau (31 agerraldi, 6 liburu eta 3 artikulutan; orobat kapelau g.er. eta kapeilau g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kapilau agertzen da) 1 iz kapilaua.

Kaperau militar bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 225. orr.

Cromwellen armadako kaperau batek.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 209. orr.

-Batailoiko kaperauaren paperak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 20. orr.

Gudarien kaperauen zerrendetan Andres Untzainen izena ageri da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 65. orr.

Santutegiko kaperau Migel Larrenbeberek.  Berria - Kultura   2006-01-12

Biografiarik gabeko santa huraxe baitzuten zaindari, eta larunbatero, "pelaire" batek edo kapelauak, biztuko zion kandela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 54. orr.

Uraitzeko klaratarren komentuko kaperau izendatu zutena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 79. orr.

Saseta metrailadore-batailoiko kaperau ibili zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.

Kaperau jardun du eta, hori ez da bekatu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 95. orr.

Apaiz anglikanoa zen eta itsasontzi batean kaperau ibili zen hasiera batean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kaperau-zereginetara mugatua den.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaperau ibili zen (3)


kapeta iz landareen punta.

Uda etxen pasatu nuen, lehen bezala belarretan aitama, anai arreba eta mutilarekin, gero arto jorran, eta berantago kapetak mozten, alimaleko espalak ezker sorbaldan karreatzen nituela, lorian.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 37. orr.


kapetatu, kapeta(tu), kapetatzen du ad inausi.

Otsailan Placidako patarrean platanen kapetatzea eginen da.  Herria   2005-02-03


kapila 1 iz kapera.

Koinataren besotik komentuko kapila nagusira sartu zenean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 49. orr.

Ezker aldean, santuaren kapila.  Berria - Kultura   2004-08-07

Otsailaren 18an esposatu ziren Loiolako konbertsio kapilan.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 27. orr.

2 pertsona talde itxia, interes edo asmo bertsuak dituena.

Bakar batzuek erabakitzen dute une bakoitzean zer den baliagarria euskal literaturan, lau editorek, bi kritikarik, kapila baten inguruan bildutako idazle jakin batzuek... beraz, nola egongo naiz ni sistemak zer esango zain?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 193. orr.

Baina talde lanak, gurean, kapila lana dakar atzetik, eta hori ez zait hain positiboa iruditzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 59. orr.

Euskal kritikan aldez aurretik asma daiteke zer esango duen segun eta zer kapilatakoa den kritika egiten duena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 61. orr.


kapilar 1 iz arteria txikien amaieran eta zain txikien hasieran izaten den odol hodi txikietako bakoitza.

Kapilarrak hain dira meharrak, ezen globulu gorri bat baino ez baitaiteke igaro aldiko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 166. orr.

Eskakizun teknikoei aurre egiteko moduan diseinaturik daude kapilarrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.

Hotz handiarekin, berriz, arropaz estalitako gorputz-ataletako kapilarrak uzkurtu egiten dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.

Bihotzetik biriketako kapilarretara datorren odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Albeoloen eta kapilarren artean dauden paretetatik zehar barreiatzen da oxigenoa odolera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Barne-hutsak dira [osteonak], eta odol-kapilarrek betetzen dute barru hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Odol-kapilarretan katigaturik daude tubuluak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.


kapilau (49 agerraldi, 22 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz moja komentu, espetxe, gudaletxe... bateko elizkizunen ardura duen apaiza; kapera baten ardura duen apaiza.

San Joan de Val de Varri monasterioko klaratarren kapilau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.

Legendunen kapilauaren etxean jarri ziren bizitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1131. orr.

Euzko Gudarosteko kapilau boluntario izanak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 85. orr.

Eukaristia zeraman kapilau baten eskolta gisa zihoan bera. Ikastetxeko kapilaua hurbildu zitzaion Dopazori urduri, ahapetik mintzatu zitzaion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 47. orr.

Kapilauak oparitzen zizkigun otoitzerako estanpekin eginiko baraja.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.

Ontziko kapilaua espainiarra zela.  Berria - Kultura   2004-02-18

Bi koronel-orde erori ziren gure eskuetan, baita Valentziako kapilau bat, kapitain bat, teniente pare bat [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 254. orr.

Kapilauari ez zaio zilegi monasterioan sartzea beste lagun batekin ez bada.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1187. orr.

Kapilauak oparitzen zizkigun otoitzerako estanpekin eginiko baraja.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gerra-kapilau bat, Ciano kondea eta D'Annunzio.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zaldun eta kapilauei (3)


kapilu ik kapelu.

kapirio ik gapirio.

kapirote iz txano puntaduna.

Gero tunika eta kapirotea jantzi eta kalabozo hartatik atera nintzen. Burua punta zorrotzean bukatzen zen kapirote batez estaltzen zuten, aste santuko marmo edo mozorroen moduan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 25. orr.

Amorraziozko keinu batez kapirotea kendu zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 39. orr.


kapirotedun izond kapirotea jantzia duen pertsona.

Beste aldean kapirotedun elemenia zegoen bildurik, elkarren artean hizketan, binaka, taldetxoetan, biribiletan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 26. orr.

Nahikoa izan zen kapirotedun guztien tripak lurrarekin berdin zitezen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 40. orr.


kapitain 1 iz konpainia baten edo artilleria bateria baten buruzagi den ofiziala.

Cartier kapitainak harkiak deitu ditu bere ondora.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 92. orr.

Konpainiako kapitaina troparen buruan zegoen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 235. orr.

Arrastirian, ziudadelako kapitainek beren konpainiak bildu zituzten San German atearen inguruko bastioietan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 229. orr.

Bi koronel-orde erori ziren gure eskuetan, baita Valentziako kapilau bat, kapitain bat, teniente pare bat, hiruzpalau sarjentu, lau kabo, eta berrehun eta piku soldadu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 254. orr.

Errusiar armadako kapitain bat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 56. orr.

Gizon bat hil zuela, gudarosteko kapitain bat.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 81. orr.

Kapitain alemanaren ondoan frantses armadako bi lotinant ere ba omen zituan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 105. orr.

Karabineroen kapitaina zela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 58. orr.

Hesiaren lehenengo arduraduna, Pablo Murga Ingeniarien kapitaina.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 60. orr.

Arauzko armarekin Guardia Zibileko kapitain bat hil izana leporatzen zioten Franco Martini.  Berria - Kultura   2004-03-04

Kapitain soila nauzu.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 59. orr.

Austriako basozainen txanoa zeraman kapitain bat.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.

Werner, okupazio armada alemaneko kapitain zainarta.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 95. orr.

Kapitain karlista ohi bat neraman lagun.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 96. orr.

-Zure esanetara, nire kapitaina!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 110. orr.

Mesedez, ene kapitaina, mana iezaiozu botak garbitzeko, ikusiko duzu egia esaten dizudala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.

-Norabideak kalkulatuta ditut, kapitain jauna...  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 34. orr.

-Entzuna, kapitain jauna!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 51. orr.

-Kapitaina... konpasa!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 45. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kapitain maila iritsi zuen gure armada xumean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 20. orr.

Ameriketako Estatu Batuetako Armadako kapitain gradua duela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 245. orr.

Kapitain graduarekin Aireko armadako eskola teknikoko irakasle izendatu zuten.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.

Argazkian, aitak enperadorearen guardiako kapitain-uniformea zeukan soinean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Bigarren bulegoko kapitain-zuzendari arduradun handiak bazekien gertatzen zena.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 245. orr.

Laster hasten zen oihuka, kapitain-ahotsa jarriz: [...].  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 72. orr.

Horretan kapitain galoiak janzten zituen De Gaulle artean gaztea izan zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 295. orr.

Horiek egitea kasik-kasik bere kapitain zereginen barruan dagoela esan liteke.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.

Kapitain kasketa buruan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

Kapitain jantzi higatua.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 151. orr.

Kapitain galtzak kitatzen zituenean Janinaren begiak ez ziren haren ipurdi mazela zainart eta ilezuetarik kantitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Vetvitski infanteria-kapitainak koronelak baino zaldi hobea zuela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 428. orr.

Polizia kapitain bat hil eta bi agente zauritu zituzten erasotzaileek.  Berria - Mundua   2004-12-29

4 gudari-buruzagia.

Errege edo kapitain nagusien premiazko agindu batengatik abiatzeko prest beti.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 33. orr.

Larrea, Donibaneko gazteluzain eta, beraz, Nafarroa Behereko kapitain izendatu berria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 108. orr.

Nire gizonen kapitain eginen haut egun batean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 280. orr.

Gedeon juduen kapitain entzutetsuaren garaipena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 175. orr.

Mosketarien kapitain gaskoin batek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.

-Jaun noblea da eta gizakien kapitain handia -esan zuen Legolasek-.Eta ekin nion neure ibilaldiari, neure buruaren buruzagi, kapitain eta gidari.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 182. orr.

5 merkataritza itsasontzi baten burua; itsasontzi baten burua.

Walrus deitzen zen Flint kapitainaren itsasontzia.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 83. orr.

Italiako itsasontzi bateko kapitain eta ontzijabeari 70.000 euro ordaintzera zigortu zituen Marseillako auzitegi batek, ontziak joan zen martxoan 22 tona ekilore olio eta hidrokarburo Mediterraneoan bota zituelako.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Mangouras zen Prestige petroliontziko kapitaina 2002ko azaroaren 13an.  Berria - Gaiak   2004-11-17

Itsasontziko kapitain ingeles bati.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 92. orr.

Geroago jakingo nuen merkantziontziko kapitain ohia zela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 153. orr.

Juan Duñabeitia kapitain duen ontzi horretan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.

Hik uste duk kapitain batek ontzia bokalean sartuko lukeela galerna honekin?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 231. orr.

Joanes Iraurgi izeneko euskalduna kapitain zuen kargaontzian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 280. orr.

Denok egiten diogu zuka Manterolari, kapitain merkantea da eta gu analfabeto hutsak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 183. orr.

Espainiako bandera zeraman itsasontzi batean, Joanes de Iraurgi, fragata kapitaina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

Berehala nagusitu zitzaizkigun, gure galeoiko kapitainak bandera zuria mastaratzen zuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.

Kapitain piratak ababorreko karelaren ondoan etzanda aurkitu zuen Alida, lo balego bezala.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 154. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Michel de Salaberry hori Kanadarat joan zen denbora batez Frantziako erregearen itsas-untzietan kapitain gradorat heldu ondoan.  Herria   2005-05-12

Halako batean Okendoren kapitain-ontziko nagusi Juan Tolosakoaren hitzak etorri zitzaizkidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 348. orr.

· Robert Peary ontzi kapitain ospetsuak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 182. orr.

Ondotik jakin zen torturatzaile atrebituenetarik zutela Alfredo Astiz mariñel kapitaina.  Herria   2001-07-05

7 kirol talde baten burua.

Miarritzen kapitain izatea erraza dela dio, giro ona dagoelako eta jokalari guztiak direlako profesionalak.  Berria - Kirola   2004-02-28

Gorritxoen kapitain Cesar Krutxagak.  Berria - Kirola   2004-08-29

Frantziako taldearen kapitain izana, entrenatzailea gero, ez zen nor nahi.  Herria   2005-12-22

Dallaglio da Ingalaterrako kapitain berria.  Berria - Kirola   2004-01-29

Irlanda selekzioko kapitain berria.  Berria - Kirola   2004-01-31

Argi eta garbi mintzatu da Bidasoako kapitain Julen Aginagalde: [...].  Berria - Kirola   2006-02-11

O'Driscollek ez zuen partidarik onena jokatu, baina kapitain lanak zuzen bete zituen.  Berria - Kirola   2004-03-09

• 8 (predikatu gisa)

Egin beharko luke, kapitain dabilenez gero.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.

Trujillok zin egin zuen Blanco hiltzen zuena kapitain egingo zuela eta kapitaina bazen, komandante izendatuko zuela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 80. orr.

Kapitain izendatu zuten eta Flandeseko borrokaldia amaitu ondoren Siziliako Palermon utzi zuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 85. orr.

Bere burua soldaduen kapitain izendatu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 58. orr.

9 itsas kapitain

Ikasketez itsas kapitaina, bere itsasontzi konpainia sortu zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 234. orr.

Urrezko belarritako baten jabe omen zen, garai batean itsas kapitain izanaren bereizgarri.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 37. orr.

Itsas kapitain baten alaba zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 22. orr.

Itsas kapitain errukiorren batek  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 134. orr.

10 kapitain jeneral espainiar armadako jeneral gorena.

Kapitain Jeneralaren jazkera anpurusaz jantzirik, Don Carlos bera zen heldu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 138. orr.

Don Carlosek, berriz, txapel gorria zeraman, eta Kapitain Jeneralaren uniformea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 233. orr.

Gero, botila bat Madeirako ardo ekartzeko agindu zuen, kapitain jeneral batek inoiz edango lukeena baino hobea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 116. orr.

Massachusetts-eko gobernadore izendatu zuen erregek, Maineko eta Eskozia Berriko kapitain jeneral.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.

11 kapitain pilotu (orobat kapitan pilotu)

Agure honek, kapitain pilotu, Metxa, Nikolai edo aittitte esaten dioten honek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 35. orr.

Itsasontzietako kapitan-pilotu guztiek, marinelek eta itsasoa lanbide duten guztiek, urruti gelditu  Elizen arteko biblia   Ap 18,17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armadako kapitain (8); guardia zibileko kapitain (4); gudarosteko kapitain (3); itsas kapitain (3); johnson kapitain (3); kapitain bat hil (3); kapitain beltza (3); kapitain berria (4); kapitain egin (3); kapitain egingo (3); kapitain espainiar (3); kapitain gazte (3); kapitain handia (4); kapitain handiaren (3); kapitain izan (4); kapitain izan zen (3); kapitain izendatu (4); kapitain jauna (60); kapitain jeneral (3); kapitain lanak (3); kapitain ohia (6); kapitain ohiak (5); kapitain ohiaren (3); kapitain onenaren saria (3); portlandeko kapitain (3)

abeitia kapitaina (3); akab kapitaina (6); armadako kapitaina (5); bolton kapitaina (4); duñ gorritxoen kapitaina (3); ingalaterrako kapitaina (3); itsasontziko kapitaina (6); jaun kapitaina (6); kako oker kapitaina (3); kapitaina eta marinelak (3); kapitaina etorri (4); kapitaina ikusi (4); kapitaina izan (12); kapitaina izan zen (5); kapitaina izango (5); konpainiako kapitaina (3); kopeikin kapitaina (11); leviatan itsasontziko kapitaina (3); lievremont kapitaina (10); mateo garralda kapitaina (3); mendizabal kapitaina (4); nemo kapitaina (10); oihartzabal kapitaina (7); ontziko kapitaina (4); osasunako kapitaina (5); piarres oihartzabal kapitaina (7); pitito kapitaina (3); schumacher kapitaina (5); selekzioko kapitaina (3); smith kapitaina (4); taldeko kapitaina (14); taldeko kapitaina da (3); tauko kapitaina (4); thomas kapitaina (4); varela kapitaina (3)

athleticeko kapitainak (4); degrela kapitainak (5); filippin kapitainak (3); gorritxoen kapitainak (3); itsasontziko kapitainak (3); kapitainak adierazi (3); kapitainak agindu (3); kapitainak aitortu (4); kapitainak atzo (3); kapitainak eman (3); kapitainak erran (8); kapitainak esan (4); kid kapitainak (5); krutxaga kapitainak (9); lievremont kapitainak (10); mcavoy kapitainak (4); mendebaldeko kapitainak (6); nemo kapitainak (6); ontziko kapitainak (7); piarres oihartzabal kapitainak (10); polizi kapitainak (9); selekzioko kapitainak (3); taldeko kapitainak (6); tauko kapitainak (3); wilkes kapitainak (3)

piarres oihartzabal kapitainarekin (5)

anakabe kapitainaren (3); bolton kapitainaren (5); bolton kapitainaren alaba (3); kapitainaren agindupean (5); kapitainaren balada (5); kapitainaren besokoa (3); kapitainaren egoera (3); kapitainaren hiltzailea (4); kapitainaren hitzak (3); kapitainaren inguruan (3); kopeikin kapitainaren (4); nemo kapitainaren (6); piarres oihartzabal kapitainaren (10); varela kapitainaren (8); varela kapitainaren hiltzailea (4)

joan ziren kapitainarengana (3)

piarres oihartzabal kapitainarenganat (3)

mangouras kapitainari (3); ontziko kapitainari (7); piarres oihartzabal kapitainari (3); prestige ontziko kapitainari (3)

mendebaldeko kapitainek (5)

mendebaldeko kapitainen (3)


kapitaingo 1 iz kapitainaren maila.

-...kapitaingoaz jabe daitekeen zaldun edo aitonen semerik izendatzen ez dudan artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 58. orr.

Bertze agiri batek Garrüzeko kapitaingoan sendotu zuen "Mailuko kapare edo zalduna", anarterainoko tituluari -"kapitainorde"- buztan lotsagarria kenduz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

2 Kapitaingo Nagusi1 Kapitain Nagusiaren maila.

Zeu nintzen, Lilio, erbesteratu tristea anaiarik mazalena tronuaren eta aldarearen aurka jagia esperantzaren aingeru Burgosko Kapitaingo Nagusia ikaratzeko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 82. orr.

3 Kapitaingo Nagusi2 Kapitain Nagusiaren egoitza.

Burgosko Kapitaingo Nagusiaren azpiko parkinean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.


kapitainorde iz kapitainaren hurrengoa, eta, egoera jakin batzuetan, haren ordekoa.

Armadako kapitainorde batek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 247. orr.

Aleksandra Stepanovnak etxetik ihes egin zuen zaldieri-errejimentu bateko kapitainorde batekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 177. orr.

Garrüzeko errege-gazteluan, kapitainorde...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 58. orr.

Gotorlekuko kapitainordeari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 62. orr.

Notarioak xehe-xehe papereratu zuen Garrüzeko kapitainordearen arrangura.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 80. orr.

Bertze agiri batek Garrüzeko kapitaingoan sendotu zuen "Mailuko kapare edo zalduna", anarterainoko tituluari -"kapitainorde"- buztan lotsagarria kenduz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.


kapitainordetza iz kapitainor dearen maila.

Aitatxik lau hilabete egin zituen etxetik kanpo, bere kapitainordetzara itzultzeko baimena eskuratu artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 78. orr.


kapitaintza
1 Itsas Kapitaintza Itsas Kapitainaren egoitza.

Bizkaiko Itsas Kapitaintzatik ontzia hondoratuta dagoen leku inguruan ez urperatzeko eta ez nabigatzeko agindu du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

2 Kapitaintza Nagusi/Jeneral Kapitain Nagusiaren egoitza.

Egun batean nazkatu egin nintzen eta Kapitaintza Nagusira joan nintzen, eta han epailearen aurrean aurkeztu nintzen.  Berria - Harian   2006-04-14

1970. urtean epaiketa militarra izan zuten Burgosko Kapitaintza Jeneralean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 12. orr.


kapital1 1 iz norbaitek duen dirua, edo diru bihur daitezkeen ondasunen multzoa; enpresa batean ezarritako dirua, edo nolanahiko korritua ematen duen dirua; etekinak edo ondasun berriak ekoiztera xedaturiko edozein ondasun; zorra osatzen duen diru kopurua.

Hamar urteko epean, enpresaren kapital osoa berea izango da.  Berria - Ekonomia   2004-05-23

Kapital handiak immobilizatu behar izaten direla.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Estatua errepublika bada [...] amortizazio-funtseko kapitalak ez dauka oso handia izan beharrik; monarkia batean, kapital horrek handiagoa izan behar du.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 88. orr.

1990-1993 urteetan tokiko finantza- merkatuan inbertituriko kapital ugariak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

Kapital pribatuen nazioarteko merkatu bat osatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.

1.149 milioiko kapital soziala.  Berria - Ekonomia   2004-05-29

Ez direla gai munduko kapital pribatuaren fluxuak kontrolatzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 266. orr.

Estatuek [...] munduko merkatuetan zirkulatzen zuten kapital espekulatiboen masa izugarriaren kontra ezin zutelarik borrokarik egin, amore eman eta errealitate berri horretara egokitu behar izan dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Gizarte ongizate globalaren eta kapital naturalaren mugak batere kontuan hartzeke.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.

Kapitalaren jabetza ez da atzerritarren esku geratzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Atzerritar kapitalaren falta, edozein delarik ere, nabarmena da Afrika beltzean ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Judu batek kapital bat mailegatzen du; urte bukaeran, korritu gisa, kapitalaren erro kuboa ordainduko dioten baldintzarekin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 286. orr.

Estatuak harpidetutako tituluak, 300 eta 500 milioi euro arteko balioa dutenak, kapital bihurtu ahal izango ditu.  Berria - Ekonomia   2004-05-27

Telecinco-ren kapitalaren %35 aurten burtsaratuko da.  Berria - Ekonomia   2004-03-19

Kapitalaren %31 besterenganatuko du jabe den Fernandez familiak.  Berria - Ekonomia   2006-04-20

Nazio-diruen depreziazio-iragarpenik ez zegoenez, atzerritar kapitalek etekin handia ateratzen zieten tokiko aktiboek eskainitako errenta handiei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Nazioarteko kapitalaren interesak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 95. orr.

Zeren ekoizpen-kostu osoaren parte handi bat kapitalaren amortizazioari eta finantza-gastuei dagokiena izaten baita.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Kapitalaren errentagarritasuna goratzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kapital enpresen eredua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 188. orr.

Kapital merkatuen bilakaerari esker.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 177. orr.

Kapital eta lan merkatuan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 54. orr.

Lan edo kapital-faktoreen ugaritasun erlatiboaren bitartez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

Kapital-errenten gaineko zergak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 194. orr.

Urte bete edo gehiagorako joan-etorria egingo luketen kapital fluxuetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 238. orr.

Ondo asko zekiten kapital-sarrera horrek beren ekonomiak biziagotzen zituela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 149. orr.

Kapital-irteera horiei aurre egiteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

Enpresa nagusiaren kapital-ekarpenen bidez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

E Estatuaren diru sarrerak %20,3 handitu ziren, kapital inbertsioak %35 eta industria produktuen balioa %16.  Berria - Ekonomia   2004-01-14

Nazioarteko kapital mugimenduek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 227. orr.

Kapital inbertsio produktiboak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 239. orr.

Kapital trukeekin, gaur egun askok eta askok izaera espekulatiboa duten trukeekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.

Zentro-ezkerrak Gobernua hartuz gero Berlusconik ahalbidetu duen kapital-ihesetik lortuko ditu funtsak.  Berria - Mundua   2006-04-05

Azaldu zuenez, kapital-ihesa 200.000 milioi eurora igo da.  Berria - Mundua   2006-04-05

Kapital eragiketek eragindako gastuak %6,8 jaitsi ziren.  Berria - Ekonomia   2004-03-18

Kapital ondasun eskasia eta zaharkitzapena nagusi dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 298. orr.

· Kapital-Arrisku Sozietateak, abian jartzear diren enpresak laguntzeko erakundeak dira.  Berria - Ekonomia   2006-02-26

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kooperatiben Federazioak arrisku kapitaleko sozietate bat sortu nahi du . Eta giza kapital hori, neurri handi batean bederen, unibertsitateak formatzen du.  Berria - Ekonomia   2006-04-06

Gaur egungo enpresen balio nagusien artean «giza kapitala» dago.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Baina industria-iraultza zabaldu zenean, eta ekoizpen-kapitala indartu, irizpide nagusia ez zen jada espazioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.

Gizarte kohesioa eta gizarte kapitala indartzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 86. orr.

4 hed/irud

Enpresen kapital inportanteena bezeroak dira.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

Elite horrek AEBen nazioarteko kapital politikoa desagerraraztea egozten dio Bushi.  Berria - Mundua   2004-05-12

Noizbait hitzegin beharko dugu baserritar atzo kaleratu moddernoez, hitano femeninoa menderatzea kapital intelektual bakartzat dutenez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 281. orr.

Baina kultura bakoitzean kapital espezifiko hori hautematen dugu: sinesmenak, ideiak, balioak, mitoak eta, batez ere, hildako, tradizio eta aurrekoekin komunitatea lotzen duen kapitala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

5 kapital emendio (5 agerraldi 4 artikulutan) ipar kapital handitzea.

Ordukotzat erran zinuen kapital emendio bat egin beharko zela, zergatik kapital emendio hori orain? Kapital emendio hori zenbatekoa da eta zer egiteko?  Herria   2001-09-27

Kapital emendio hori zenbatekoa da eta zer egiteko?  Herria   2001-09-27

Oroit HERRIKOAk 6 milioi liberako kapital emendio kanpaina daramala larrazken honetan.  Herria   2001-11-08

6 kapital handitze (84 agerraldi 31 artikulutan)

Frantziako Gobernuak eskatuta, bankuek onartu dute 1.000 milioi euroren kapital handitzea eta beste 8.000 milioi bermatzea.  Berria - Ekonomia   2004-05-30

KLB Europako liderra da sektorean eta akzioen %80 erosi ditu kapital handitze baten ondorioz.  Berria - Ekonomia   2004-01-03

Administrazio Kontseiluari baimena ematea, egoki ikusiz gero, hurrengo bost urteetan beharrezko ikusten dituen kapital handitzeak egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

1992an 12.500 bazkide zeuden, eta %80k jo zuten kapital handitzera.  Berria - Kirola   2004-12-23

Batzorde instituzional batek zuzenduko du, eta kapital handitzearen helburu soziala ziurtatuko du. herria¬

Kapital handitzea osatzea oso zaila izango dela dio.  Berria - Kirola   2006-02-28

Oso kapital handitze zabala izan zen.  Berria - Kirola   2006-02-28

7 kapital hedatze (8 agerraldi 7 artikulutan) kapital handitzea.

BBVA-k %6 inguruko kapital hedatzea egin zuen atzo, Mexikoko Bancomerren EEP finantzatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-05

Gardoki kalekoa kapital hedatze itzela egitera doa, presidentea aldatzeaz batera.  Berria - Ekonomia   2006-02-25

Doako kapital hedatzea ere egiten ari da Faes Farma, akziodunei zortzi akzioko berri bat emanez.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

8 kapital gehitze (8 agerraldi 4 artikulutan) kapital handitzea.

Haren ustetan, zuzendaritzak ez dauka «zilegitasun moralik» kapital gehitzea abian jartzeko.  Berria - Kirola   2004-12-17

Aurrekontua onartu eta kapital gehitzea iragarri du Realak.  Berria - Kirola   2004-09-12

Ignacio Gallok eta Peio Gibelaldek gogor kritikatu dute prozesuaren hirugarren fasea, eta kapital gehitzea geldiarazten ahaleginduko dira abenduaren 30eko batzarrean.  Berria - Kirola   2004-12-17

9 kapital jaulkitze

Beraz, kapital jaulkitzea gertatzen den une horretan enpresak behar zuen dirutza jasoko du, eta akzioak erosi dituztenak enpresako akziodun bihurtzen dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

10 kapital zabaltze (3 agerraldi 3 artikulutan) kapital handitzea.

Atzo Administrazio Kontseilua bildu zen, eta operazioa finantzatzeko enpresak inoiz egindako kapital zabaltze handiena proposatuko die akziodunei martxoaren 30ean batzar nagusian.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

Accionak (%4,59) esan du iruzurra argitu bitartean ez duela Avanziten kapital zabaltzea finantzatuko.  Berria - Ekonomia   2004-12-17

11 kapital zabalkuntza (6 agerraldi 4 artikulutan) kapital handitzea.

Kapital zabalkuntzak eta salmentak medio, nabarmen aldatu da akziodunen partaidetza proportzioa konpainia sortu zenetik.  Berria - Ekonomia   2004-09-29

Kapital zabalkuntza egitea kaltegarria izan daitekeela ohartarazi zuen.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

Erosketa horren %50 eta %60 artean aurten egingo duen kapital zabalkuntzaren bitartez pagatuko du.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enpresaren kapital (3); euroko kapital (4); kapital arrisku (5); kapital emendio (8); kapital emendio hori (5); kapital eraketa gordina (3); kapital errenten (4); kapital gehiago (5); kapital gehitzea (5); kapital guztia (4); kapital handitze (5); kapital handitzea (47); kapital handitzea egin (6); kapital handitzea onartu (3); kapital handitzeak (9); kapital handitzearen (17); kapital hedatzea (6); kapital ihesa (5); kapital merkatu (3); kapital naturala (8); kapital naturalaren (9); kapital naturalaren stocka (3); kapital politiko (4); kapital politikoa (5); kapital pribatua (15); kapital pribatuak (6); kapital pribatuaren (12); kapital pribatuaren esku (4); kapital pribatuen (5); kapital publikoa (5); kapital soziala (8); kapital sozialaren (3); kapital zabalkuntza (3); realaren kapital (8); realaren kapital soziala (3)

enpresaren kapitala (3); errubloko kapitala (3); euroko kapitala (7); kapitala handitzeko (3); kapitala jarri (3); milioi euroko kapitala (3)

kapitalaren emendatzeko (3); kapitalaren erdia (3); kapitalaren eta lanaren (3); kapitalaren irekitzea (4); kapitalaren metaketaren (3); kapitalaren parte bat (3); kapitalaren zati bat (3); produzitutako kapitalaren (3)

atzerritar kapitalek (4)

arrisku kapitaleko (9)

atzerritar kapitalen (6); estatu batuetako kapitalen (5); kapitalen ihesa (3); kapitalen merkatuen (3); kapitalen mugikortasun (6); kapitalen mugikortasuna (5); kapitalen mugikortasunak (3); kapitalen mugimenduek (3); kapitalen mugimenduen (7); kapitalen nazioarteko (8); kapitalen nazioarteko merkatuen (3); kapitalen zirkulazio (4)


kapital2 1 iz hiriburua.

Aita kapitalean langileen sindikatuekin kontaktuak hartzen ari zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 255. orr.

Kapitalera joateko egun-pasa egin beharra zegoen derrigor.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 10. orr.

Hamabi urterekin, zerbitzari joan zen kapitalera.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 255. orr.

Ondarrik, Mauritaniako kapitala den Nouakchotten ziren eta Dakarren bururatuko dute beren 26 garrena duten balentria hori.  Herria   2004-01-22

Herri horren kapitala, Nikosia.  Herria   2004-04-29

Holakorik gertatzen balitz handik urrun ez den Teheran kapitalaren aldean.  Herria   2004-01-01

Irakiaren kapitaleko erdi erdian jo dute hor terroristek.  Herria   2004-01-22

Bidenabar esan, mapak kapitalistak dira, eta kapital edo hiriburutik begira eginak daude oro har.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.

· Kapital baten mozorroa jantzia zuen gau hartan hiriak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.

2 (izenondo gisa)

Bainan han ere bonben burrunbak entzuten dira, bereziki hango gobernamenduak aitortu nahi duen baino beldurgarriagoak, Nouarskchott hiri kapitalaren inguruetan.  Herria   2003-06-12

3 bekatu kapital bekatu nagusia.

Aspalditik genuen zazpi bekatu kapitalei buruzko antzezlan bat egiteko gogoa.  Berria - Kultura   2004-07-02

Zazpi, zenbaki ederra, zazpi direlarik euskal probintziak, zazpi direlarik ere bekatu kapitalak.  Herria   2003-02-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

europako kapitala (3)

kapitalaren inguruetan (3)

irakiako bagdad kapitalean (3)

bagdad kapitaletik (5)


kapitalismo 1 iz ekoizpen, banatze eta truke bideen jabego pribatuan onarritzen den ekonomia eta gizarte sistema.

Kapitalismo industrialaren garaian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.

Kapitalismo liberalaren sorkuntzaren eta beherakadaren azalpen zehatza.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.

Kapitalismo neoliberalak injustizia dakar kode genetikoan.  Berria - Harian   2005-04-05

Kapitalismo industrialak sortutako bidegabekeriak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 31. orr.

Kapitalismo basatiaren gehiegikeriak leuntzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 149. orr.

Ekonomia sozialaren erronkak kapitalismo globalean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Ultra liberalismo eta kapitalismo basati baten ondorio diren marea beltz eta hondamendi ekologiko jasanezinen arduradunak eta hobendunak.  Herria   2003-02-06

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kapitalista.

Oso kontuan izan behar da kapitalismo sistema ezarri izan den lekuan, bertako kulturaren ezaugarriak jaso dituela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.

Mendebaldeko kapitalismo-kulturako hoteletan film pornografikoak aukeran diren era berean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 310. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Merkataritza-kapitalismo hark [...] ez zuen artean interes handirik ekoizpen-sisteman, gremioen ardurapean jarraitzen baitzuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Industria-kapitalismo basatiaren aurka.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Nazio-kapitalismo desberdinen arteko konkurrentzia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 105. orr.

Neoliberalismo deritzen basa-kapitalismo hau bizi dugunok.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 224. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kapitalismo basatiaren (3); kapitalismo erreala (3)

kapitalismoaren aurkako (3); kapitalismoaren kontrako (8)


kapitalista (orobat kapitalixta g.er.) 1 izond kapitalismoarena, kapitalismoari dagokiona, kapitalismoaren araberakoa. ik kapitalismo 2.

Sistema kapitalista edo merkatu-ekonomia hiru premisa handitan oinarritzen da: ekoizpen baliabideen jabego pribatua, merkatu askatasuna eta enpresa askatasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.

Ekonomia kapitalista modernoen baitan, botere- harremanak aspalditik daude gizarte-konpromiso instituzionalizatuen gisara kodetuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.

Ekoizpen modu kapitalista.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.

Nazio kapitalista aurreratuek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 193. orr.

Europar mundu-ekonomiaren ezaugarri espezifikoa kapitalista izatea da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Zibilizazio kapitalista nagusi den herrialdeetako langileria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.

Zientzia kapitalista zegoen, eta zientzia proletarioa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 96. orr.

Gizarte kapitalista neoliberal honetan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 110. orr.

Guk krisia ireki nahi dugu Europa kapitalista honetan, ez hobekuntza soil batzuk lortzen saiatu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Oinarri kapitalista eta suntsitzailea duen neoliberalismo patriarkal honi aurre egin nahi diogu.  Berria - Harian   2005-05-18

2 iz kapitalak, bereziki enpresa batean ezarritakoak, dituen pertsona.

Kapitalista guztiak urkatuta hilko dituk.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 77. orr.

Aita kapitalista zen, eta berak antikapitalistatzat zeukan bere burua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 12. orr.

Bere klaseko printzipioak mozorrorik gabe ordezkatzen zituen antigoaleko kapitalista zen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.

Hik kapitalista jaio beharko huen, ni bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 244. orr.

Ez zen kapitalista tipiko edo zapaltzaile gogor haietarik.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 299. orr.

Komunista juduak edo kapitalista ingelesak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 345. orr.

Ingalaterrako kapitalistak eta bi herrialdeetako kontsumitzaileak irabazian aterako lirateke dudarik gabe, oihala nahiz ardoa Portugalen ekoitziko balira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

3 pertsona aberatsa.

Kapitalista hark zuhaitzez inguratutako txalet bat zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.

Haientzat, frantsesak kapitalista zikin batzu baizik ez ziren, poloniarrak baino anitzez hobeki bizi zirenak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 164. orr.

Hortaz, kapitalista bat zara; burges gaizto bat zara zu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 271. orr.

4 (izenondo gisa)

Olaf Merz Alemaniako familia kapitalista gogorrenaren senide zen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 73. orr.

Sozio kapitalista on bat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekoizpen modu kapitalista (5); ekonomia kapitalista (5); gizarte kapitalista (3); modu kapitalista (5); sistema kapitalista (14)

sistema kapitalistak (4)

gizarte kapitalistan (4); sistema kapitalistan (4)

ekonomia kapitalistaren (7); modu kapitalistaren (3); mundu ekonomia kapitalistaren (7); sistema kapitalistaren (15)


kapitalizatu, kapitaliza(tu), kapitalizatzen 1 du ad kapital bihurtu; kapitalari interesak batu.

Nazioarteko Erregulazioen Bankuak kredituaren arriskua [...] kapitalizatzeko arauak merkatuaren arriskura [...] zabaltzea proposatu du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.

Portugal eta Espainia ez ziren iritsi beren jabetza berrietatik ateratako baliabide izugarriak kapitalizatzera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Hilero kalkulatu eta kapitalizatzen zituen interesak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 80. orr.

2 kapital ekarpena egin.

Gobernuak agindu du administrazio kontseilu berria izendatuko duela eta konpainia kapitalizatu egingo duela.  Berria - Ekonomia   2004-05-07

3 norbaitek gertakari bat bere onurako baliatu.

Akordioaren ostean, estatutu horrek Kataluniako gizarteko zati handi batean eragindako arbuioa kapitalizatu zezakeen Esquerrak.  Berria - Mundua   2006-04-21

EIZIEk prestakuntzaren alorrean saio ugari egin ditu, eta Senez-ek horiek denak kapitalizatu ditu: jardunaldi teknikoak, mintegiak...  Berria - Kultura   2004-10-31

Sortzaileak bertakoak izateak ikaragarrizko garrantzia dauka, azken baten irakaskuntza eta hezkuntza prozesua kapitalizatzeko tresna indartsua delako bertako egileak edukitzea.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

4 (era burutua izenondo gisa)

Eternitate guztia zatiezinezko ondasun kapitalizatua balu bezala.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 63. orr.


kapitalizatze 1 iz kapital bihurtzea; kapitalari interesak batzea.

Prestakuntzaren kapitalizatze bide horretan.  Berria - Kultura   2004-10-31

Beren zahar arranda kapitalizatze pribatuen bitartez osa dezaketen erretretadunak.  Herria   2003-04-24

2 norbaitek gertakari bat bere onurako baliatzea.

Terrorismoagatik zigortutako pertsonen kapitalizatze politikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21


kapitalizazio 1 iz kapitalizatzea.

Munduko 10. bankua bihurtuko da Santander kapitalizazioz, hau da, balioz.  Berria - Ekonomia   2004-10-14

Euskadiko Kutxaren ezaugarririk nagusietarikoa kapitalizazio handia da, mozkin errepikakorrak ugari baitira erakundean.  Berria - Ekonomia   2004-03-13

Gaur egun 1.300 banku inguru daude Errusian, baina euren kapitalizazioa ahula da.  Berria - Ekonomia   2004-07-11

Galiziako enpresaren kontratazio bolumena eta kapitalizazioa, aldiz, nabarmen jaitsi dira azkenaldian.  Berria - Ekonomia   2004-12-11

Asteartean kapitalizazio handieneko enpresek kotizatzen duten Dow Jones indizeak %1,08 egin zuen behera.  Berria - Ekonomia   2004-04-22

Hala erabakitzen badute, burtsan 30.000 milioi dolarreko kapitalizazioa izango duen enpresa sortuko dute.  Berria - Ekonomia   2006-03-25

Bezero kopuruari eta burtsako kapitalizazioari erreparatuta munduko elektrizitate talde handiena da EDF.  Berria - Ekonomia   2006-02-24

· Gure asmoa ez da hauteskundeetan Batera-ren kapitalizazioa egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

2 burtsa kapitalizazio

1996an, hamahiru merkatu indartzen hasien burtsa-kapitalizazioa 2.400 mila milioi dolar ingurukoa zen, hau da, munduko burtsa-kapitalizazioaren %11 (1983an, 100 mila milioi).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 132. orr.

Erresuma Batuko HSBC da Europako burtsa kapitalizazio handieneko enpresa, 142.000 milioi eurorekin.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kapitalizazio handieneko (3)

kapitalizaziora iritsiko (3)


kapitazio iz pertsona zerga.

Indikzioak, kapitazioak eta enperadoreen garaian gizon jareginen edo beren ondasunen gainean jasotako beste zergak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 280. orr.

[Seigarren klasekoekin] alegia, proletarioekin eta kapitazioaren arabera tasatuta zeudenekin.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 186. orr.


kapitel 1 iz zutabe eta antzekoen goialdeko elementua. ik txapelarri.

Zutabe-buruetan ezartzeko, brontzezko bi kapitel egin zituen, bina metro eta erdikoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,16

Zutabe-buruetan zeuden kapiteletako bi bolak apaintzeko.  Elizen arteko biblia   2 Kro 4,13

Gainean bi metro eta erdiko brontzezko kapitel bana zuten, kapitel bakoitza brontzezko sare eta granadaz inguratua zelarik.  Elizen arteko biblia   Jr 52,22

Kapitelaren altuera, abakoa ere hartuta, kolomaren beheko aldearen diametroaren neurri berekoa izango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.

Kolomen kapitelen gainean joango diren elementu guztiak, hau da, arkitrabe, friso, erlaitz, tinpano, frontoi, akroteriak, altueraren hamabiren bateko inklinazioarekin egin behar dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1730. orr.

Sua zutabeen kapiteletan kiribildu zen, gangaz ganga sabaietan barrena irristatu.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

Klaustro erromanikoko kapitelak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

Kapitel joniarraren balteo edo zirrinda-moldurek.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1690. orr.

Proportzio horiek jarraituz, kapitel korintoarra ondo bukatuta egongo da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.

XI. eta XII. mendeko zazpi kapitel erromaniko lapurtu dituzte Katalunian.  Berria - Kultura   2004-06-06

Friso, moldura, burdinazko zutabe, kapitel neoklasikoak...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 165. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Abakoaren zabalera kapitel-altueraren zazpiren bat izango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.

Badaude beste kapitel-mota asko, era askotara deitzen direnak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.

· Triglifo-kapitelen gainean erlaitza jarriko da  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.


kapitolio 1 iz antzinako Erroman Jupiterri opaturiko tenplua.

Eta baita Kapitolioan ere, Romuloren etxean antzinakoen eraikitzeko ohiturak ikusten dira, eta gauza bera hirigotorreko santutegietan ikusten diren lastozko estalkietan ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 950. orr.

Tenplu horiek kanpoko itxura hankazabala izaten dute, astunegia, zapala eta zabala, eta frontoia lurrezko edo brontze urreztatuzko irudiekin apainduta izaten dute toskaniarren estilora, adibidez, Zirku Maximoan dagoen Zeresen tenplua, Ponpeioko Herkulesen tenplua eta Kapitoliokoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.

2 hed

Washingtongo Kapitolioan, ohorezko lekuan.  Berria - Mundua   2006-02-08

Bi gradu inguruko tenperatura zegoen Kapitolioan, Bushek bigarren agintaldiko lehen hitzaldia eskaini zuenean.  Berria - Harian   2005-01-21

Kapitolioak irudikatzen du kristautasunaren izenean mendeetan gure herria sistematikoki sarraskitu duen gobernua.  Berria - Gaiak   2004-10-03

Amerikako Indiarraren Museo Nazionala (NMAI), hau da, Ameriketako Estatu Batuen Kongresuaren egoitza den Kapitolioaren aldamenean.  Berria - Gaiak   2004-10-03


kapitular 1 izond kapituluari dagokiona. ik kapitulu 6.

Batzuetan meza kantatzen zuen, beste batzuetan hitz egiten zien anaia kapitularrei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 975. orr.

2 letraz mintzatuz, kapitulu bat hasten duena, kapitulu letra.

'V' letra kapitularrez hasi du troskista zahar eta aberats berriaren izena.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 109. orr.

• 3 iz karolingiar errege batek emaniko lege edo ordenantza.

Karlomagnoren 802. urteko kapitularrak, justizi ofizialek izan behar dituzten tasunak zehazten dizkie apezpiku eta abadeei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 295. orr.

Luis Errukitsuaren kapitularrak aukera ematen du makilaz edo armez borrokatzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 214. orr.

Karlos Burusoilak, espainiar haien alde emandako kapitular batean, haiek ere beste frankoak bezala trata zitzaten agintzen zuen, eta haiei zentsua eskatzea debekatzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 282. orr.

864. urteko kapitular batek dio espreski ohitura zaharra zela gizon libreek soldadutza egitea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 279. orr.

De Villis kapitularraren bidez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 282. orr.

Usadio hori ezarrita ageri da Markulforen formuletan, barbaroen legeen kodeetan [...] lehen dinastiako erregeen dekretuetan, nondik atera baitziren bigarren dinastian egin ziren kapitularrak. Lege partikular bat lege orokor bihurtu zuen, erromatar zuzenbidea mundu osoan zehar desegin nahi izan balu bezala.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urteko kapitularrak (3)


kapitulatu, kapitula, kapitulatzen du ad baldintza jakin batzuen azpian errenditu; errenditu.

Italiak baldintzarik gabe kapitulatu du!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.

Italiak 1943ko irailean kapitulatu eta gero, familiarekin Triestera (Italia) joan zen.  Berria - Kultura   2006-02-14


kapitulazio iz errenditzea zehazten duen hitzarmena.

1940ko ekainean kapitulazioa sinatu eta Alemaniarekin hitzarmena adostu zuen Frantziako gobernu kolaborazionistak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 69. orr.

Italiaren kapitulazioaren albiste atsegina iritsi da erredakzio honetara.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.

Euskaldunen kapitulazioa baino lehenago ere itun eta tratatu askotan hitza jan zuen Italia faxistak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 35. orr.

Kapitulazioaren baldintzak jakinarazi zizkioten Dupuyri.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 33. orr.

Bi ildoren artean hautatzea da kontua: kontzesio eta kapitulazioan oinarritua edo gure eskubide nazional ukaezinen defentsa jarraian oinarritua.  Berria - Mundua   2004-12-26


kapitulu 1 iz idazlan bat banatzen den zati zenbakidun bakoitza.

Idazlanean agertzen diren kapitulu, atal eta azpiatalen izenburu guztiek [...] agertu behar dute, egitura hierarkikoari eutsiz eta orrialdeen zenbakia identifikatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 378. orr.

Kapitulu horren aurreneko atalean.  Berria - Kultura   2006-03-01

Bigarren atalak [...] 161 kapitulu ditu eta modu tematikoan antolatua dago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 276. orr.

Hamaikagarren kapitulua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 315. orr.

Sei zati badauzka, bakoitxak bospasei kapitulu.  Herria   2004-12-30

Dokumentu horrek 40 kapitulu ditu, eta bertan ukitu gabeko oso gai gutxi dago.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 24. orr.

Estatutuak zazpi kapitulu ditu Zazpi kapitulu nagusitan egituratua dago Lege-proiektua.  Berria - Kultura   2006-03-01

HITLER, A., Mein Kampf, München 1930 (II. Partea, 4. Kap.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 200. orr.

Elite eta arraza printzipioen konbi naziorako Hitler-en pentsamenduan, ik kapitulu hau osoa, "Pertsonalitatea eta Estatu ideia völkischa").  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 200. orr.

Amodioaz eta elgar laguntzeaz badu kapitulu bat osoa.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 133. orr.

Justinianoren eta Teofiloren Instituzioak-en, Lege Vokoniarraren kapitulu batez hitz egiten da, zeinetan oinordetzan uzteko gaitasuna murrizten baitzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 185. orr.

Kracauerrek, esate baterako, argazkiaz egindako gogoetari kapitulu oso bat eskaini zion bere Theory of Film liburuan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 171. orr.

Tratatu honen aurreko kapitulu batean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 108. orr.

Natorren, beraz kapitulu honen gaira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 77. orr.

Ez da hau, baina, kapitulu honen helburua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 121. orr.

Ikus geroago, XIV. kapituluan, hitz horretaz esaten dena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 239. orr.

Neurofibromatosiaren kapituluan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

Kapitulu honetan arteak irudian duen eginkizuna azaldu nahi zen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 289. orr.

Gozakaizturik sentitu da Yolo hirugarren kapitulu hau irakurtzean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 187. orr.

Jatorrizko nobelako kapitulu batzuk ezabatu egin ditu, eta bi berri erantsi.  Berria - Kultura   2004-06-04

Telebistarako kapitulu batzuk egiteko aukera.  Berria - Kultura   2006-02-04

Liburu honetan, kapituluz kapitulu, gizadiaren historia intelektual guztia nahi du erakutsi Hegelek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.

2 hed

Gobernu berriaren eraketa beste kapitulu bat da gure historian.  Berria - Mundua   2004-06-02

Astillero eta Urdaibairen arteko lehiak beste kapitulu bat izango du gaur, baina oraingoan abantaila bermeotarrena da.  Berria - Kirola   2004-09-18

Alain Solek sufritzen duen eraso polizialaren eta judizialaren beste kapitulu bat gertatu zen duela aste batzuk.  Berria - Mundua   2004-07-31

Emilie Laplacettek «gazteen aurkako erasoen beste kapitulu bat» izan zela nabarmendu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

3 (aurrekontuetan eta kidekoetan)

Oroitu behar da kapitulu horren barnean direla turismo bulego munizipalari ekarri 444 500 euroak, hots kutxa horretan denaren % hogeia.  Herria   2002-12-26

Bestetik, VIII. Kapitulua 9.304 milioi pezetakoa zen 1990ean, baina 1999an 233.494 milioi pezetakoa da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.

1990ean 54. Funtzioa, VIII. Kapitulua kenduta, 198.949 milioi pezetakoa zen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orain arteko kapitulu-sortak lehenengo atala osatzen dik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 88. orr.

Honela dio 12. kapitulu hasieran: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.

Liburuen kapitulu amaieran agertzen diren irudi korapilotsu horietako bat.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 88. orr.

5 erlijio ordena bateko kideen biltzarra. ik beherago 7.

Kontzilio horretan, besteak beste, aldian aldian kapituluak egiteko eskatzen zitzaien ordena erlijiosoei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 147. orr.

Portziunkulako Santa Marian eginiko kapitulu batean, uko egin zion Ordenako buru izateari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 543. orr.

Kapitulu honetan Reinerio kardinal diakonoa izan zen, beste hainbat gotzain eta erlijiosorekin batera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1122. orr.

Behinola, kapitulua egin behar zen Portziunkulako Andre Marian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 316. orr.

Kapitulu probintzialetan, berriz, Frantzisko bera ezin zitekeen gorputzez presente egon.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 763. orr.

Gianoko Jordanek, Halberstadteko Kapitulu probintzialean, Ordenaren Alemaniako historia idazteko enkargua hartzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1214. orr.

Kapituluan bildutako anaietatik inor ere ez zen ausartzen munduko arazoez hitz egiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 482. orr.

Kapitulua osorik bildu zenean, apal-apal barkamena eskatu zien anaiei Ordenaren ardurarekin jarraitzeko zuen ezintasunagatik, 1246ko Kapituluak eginiko eskabideari erantzunez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1097. orr.

Berak kantatu zuen meza nagusia kapituluan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1130. orr.

Erabaki zuten, gainera, ministro bakoitzak kapitulu bakar bat eduki zezala bere probintzian, eta mendekoek bi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1140. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kapitular.

Gainean zen kapitulu-garaia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 316. orr.

Erakuts iezazkidazue aurrenik kapera, kapitulu-aretoa, klaustroa, jantokia, sukaldea, logela eta ukuilua, eserleku ederrak, mahai bikainak eta bizileku zabalak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 934. orr.

kapitulu aretoko sarreran hilobiratu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1107. orr.

Hartan, Jainkoaren gizon Frantzisko, une hartan urruti aurkitzen zena, kapitulu-gelako atean azaldu zen, airean jasota.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 892. orr.

7 kapitulu jeneral erlijio ordena bateko kide guztiak edo guztien ordezkariak biltzen dituen kapitulua.

1222an Asisen egin zen batzar nagusian (kapitulu jeneralean), 3.000 edo 5.000 [...] anaia bildu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Pisako anai Albertok, Alemaniako ministroak, Ordenako lehen Ministro jenerala hautatzeko Kapitulu jeneralera joan aurretik, Alemaniako kustodio, predikari eta goardianoak bildu eta kapitulua egin zuen Maguntzian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1136. orr.

1257an Erroman izandako Kapitulu jeneralean Ordenako buru izendatu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 733. orr.

1221eko Kapitulu jeneralean erabaki eta antolatu zen Alemaniako misioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1114. orr.

Azken Kapitulu jeneraleko batzar santuari eta zuri, aita guztiz agurgarri horri, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eginiko kapitulu (5); kapitulu berean (6); kapitulu jeneral (5); kapitulu jenerala (5); kapitulu jeneralak (5); kapitulu jeneralaren (8); kapitulu jeneralean (12); kapitulu jeneralera (5); kapitulu probintziala (9); kapitulu probintziala egin (4); tratatu honetako kapitulu (8)

kapitulua bukatu (4); kapitulua egin (5)

kapituluan aipatu (5); kapituluan esan (4); kapituluan ikusiko (5); kapituluan ikusiko dugunez (4)

kapituluz kapitulu (4)


kapitulutxo iz adkor kapitulua.

Gero arte, ni ere zerbait irakurtzen ari nauk, ea beste kapitulutxoren bat irakurtzen dudan jende gehiegi bildu aurretik...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 218. orr.


kapitxele iz burdinazko astoa, beheko suan egurrari eusteko erabiltzen dena.

Suak eta euriak herdoildu burdina landuzko bi kapitxele luze ageri ziren tximinian, beren lau hanka sendoetan zutik eta lepo luzeen kabuan aho zabaldu bana zutela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 214. orr.

Gainerakoan, tximinian eskegitako zartagina beste sukalde tresnarik ez zegoen bordan, eta honek, burdinazko ganderailuarekin, kapitxeleekin eta ohearekin osatzen zuen altzariteria guztia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 214. orr.

Munstro ahoa zeukaten bi kapitxele beltzak gar bizien aitzinean nabarmendu ziren, eta infernuko bi zakur ematen zuten, sutan arnaska.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.


kapo 1 iz kontzentrazio esparru nazietan, beste atxilotuak zaintzen dituen atxilotua.

Bloke bakoitza berriz, Blockältester batek zuzentzen zuen, zenbait zaindari eta Kapo-k (Kamerad Polizei) lagunduta.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 13. orr.

Nazien suntsipen barrutietan ere kapoak deitutakoak zeuden, preso sozial alemaniarrak gehienak, haien makilkadapean lan egin behar izaten zuten prisioneroek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 74. orr.

Erroman nazien herio-zelaiez egiten den filman izan zitezke "kapo" egokia.  Herria   2003-07-10

Handik laster "kapo" eta "stubédient" zonbait oldarrean sartzen dira eta hilketa hori geldiarazten dute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 135. orr.

Uste dut gure "kapo-ak, paper hori ikusi-eta, behin-betiko pasaportea emanen dauzula.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 92. orr.

2 (orobat capo) mafia taldeetan, burua.

Bi lagunek arazoak izango dituzte beraien herriko mafiako kapo batekin; euren lagunek diru dezente zor diote kapoari.  Berria - Kultura   2004-08-25

Gangster filmetako kapo gisara.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 186. orr.

Hogei pilula flipagarri omen zeuzkan gameluño baten atxiloketari capo arriskutsu batenaren tratamendua eman behar izan nion, hondarrean, lana burututzat jotzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 249. orr.


kapoi iz oilasko zikiratua, jateko gizentzen dena.

Noiz edo noiz izebak gordean gonbidatzen zuen langilea saltxitxoi pixka bat edo kapoi egosia jatera edo ardoa edatera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 193. orr.

Arretaz zazpi urteko kapoia prestatu zion jateko Jainkoaren gizonari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 329. orr.

Janaria ospakizunari zoakion heinekoa izan zen: oilo salda arroltze gorringo eta ogi xigortuekin, amuarrainak artekiz troxaturik, kapoiak errerik, sagar erreximeta gasnarekin, hori guzia sagarnoz eta arnoz lagundurik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.

Kapoii-saldan egosten dituena.  Berria - Kultura   2006-03-21

Kapoi puska arrain bihurtua Alessandrian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 329. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kapoi puska (3)


kaporal (30 agerraldi, 15 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz infanterian, gradurik apalena duen gudaria. ik kabo1.

Armadako kaporalak eta moja andanak ageri ziren aza mendien inguruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.

Prosper Mériméeren Carmen ipuineko karabineroen kaporala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 211. orr.

Israelgo armadako kaporal baten atxiloketa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 61. orr.

Daniel Kenyon angles kaporal xefak ere lanak ditu bere buruzagiekin.  Herria   2005-02-27

Cabañas kaporal mengelaren begitarte kamutsa.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 109. orr.

-Bizkorrago! -oihu egiten zuen kaporalak-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.

-Ez, kaporala.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.

• 2 (predikatu gisa)

Kaporal izendatzen zaitut.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 142. orr.


kapot 1 iz automobiletan, karrozeriaren zatia, motorra (edo motorra atzean dagoenean, maletategia) estaltzen duena.

Lurruna irteten zen kapot mailatuaren azpitik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.

Peppone tuerka bat amorruz estutzen ari zen kamioi baten kapotean burua murgilduta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 113. orr.

Discopubaren sarrera aurrean auto bat espaloian txarto aparkaturik, kapot gainean jesarritako neskaren harribitxi begiek inguruko guztia arakatzen dute.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 207. orr.

Minutu batzuez motorra ezer aurkitu gabe aztertu ondoren, Al Gazteak kolpe batez itxi zuen kapota.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 188. orr.

Hara iristean, autoaren kapota ireki nuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 87. orr.

2 (hegazkinetan)

Kapotaren haize-sarrerak ixten ditut, beraz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.

Ehiztaria lekuko objektibo bat baizik ez da, behatzailearen karotida ebakitik lehenengo odol turrustak ihes egiten duenerako, eskuineko motorraren kapotetik, oraindik zalantzakor, sutegiko lehenengo su lama filtratzen denerako.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autoaren kapota (3)


kapota 1 iz auto irekien sabai toleskorra.

Hantxe zegoen Jean Claude, deskapotablearen kapota estalian apoiatuta, lerden, garai, dotore.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 54. orr.

Kapota leunak eta lohi-babes leunak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 99. orr.

2 (haur kotxeetan)

Itoko ote zaizun beldurrez bainatu ondoren, jarri duzu apain-apain zure panpina; zu janzten hasterako, ordea, jan berri duena bota egin du, eta kakaztu ditu bere jantziak, kapotan jarri berria zenuen maindirea eta burkoa.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 36. orr.


kapote 1 iz militarren berokia.

Lau guardia zibil agertu ziren ia berehala bunker sarreratik kapote berdea, txarolezko buruko beltza eta besapean fusil bana zekartela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 75. orr.

Euri tantak ikusi ditu Joxek goardiaren kapotean eta mosketoiari soinaren kontra eusten dion eskuan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 121. orr.

Eisenhover-i igorri behar zen letra han egon zen, eta makina ere bai... geroago, aita Riquet-engandik jakin behar nuen frantses kapitainak bere kapotea janzi ziola, eta hola pasatu zutela kanpalekuko atea.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 143. orr.

2 beroki gisa erabiltzen den kapa handi mahukaduna.

Sorbalda batetik zintzilik [...] osabaren kapotea dauka: manta zikin gorri bat.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 94. orr.

Negu bizian batez ere, euriagatik edo kazkabarragatik kapote baten azpian joan beharra geneukanean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.

3 zezenketariak zezenak jokatzen erabiltzen duen kapa, zezenketari kapa.

Kazadora beltza sorbalda batean jarria darama, toreroek kapotea bezala.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 60. orr.


kapritxatu, kapritxa, kapritxatzen du ad apetan hartu, apetak eman.

Bat-batean, begirale nitaz kapritxatuak eskua erretiratu du nire zakiletik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Ez zaizkit txakurrak atsegin, baina bat kapritxatu izan balitzaio, ikus nezakeen nire burua txakur bat paseatzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 156. orr.


kapritxo 1 iz apeta.

Eguraldiaren kapritxoak ezagutu dituena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 30. orr.

Oroimenaren kapritxoak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 146. orr.

Zoriaren kapritxo batek emandako indar zakarra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.

Haren kapritxoa ez nezakeen inondik ere onart!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 120. orr.

Beste kapritxorik ez zuen gizonak, garaiko ohitura halakoxea zelako, haur hari bere izena jartzea baino.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 22. orr.

Ez dago lortuko ez duen kapritxorik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 141. orr.

Umearen kapritxoa bete zuten lo putzu bat egin ahal izateko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 168. orr.

Dena da hemen kapritxokoa, elkarren aurkakoa eta berezia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 183. orr.

Ez da kapritxo bat, David.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.

Hogei urterekin hasi behar izan bainuen neure ofizioan, baina ez kapritxoz, halabeharrez baizik!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 218. orr.

Erabilia sentitzen naiz, haren kapritxoen jostailu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 61. orr.

Liburu berezi bat dela, enperadorearen kapritxo garesti bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 48. orr.

2 fantasia nagusi den musika lana.

Sarasateren Euskal kapritxoa.  Berria - Kultura   2004-03-19

Pianorako Tres estudios (Hiru estudio) eta Caprichos (Kapritxoak).  Berria - Harian   2006-01-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kapritxoa izan (4)


kapritxoso izond apetatsua.

Beste kapritxorik ez zuen gizonak, garaiko ohitura halakoxea zelako, haur hari bere izena jartzea baino.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 22. orr.

Ehiza bezala, poesia ere kapritxosoa da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 54. orr.

Irribarreak lagunen artean, zerbezaren gari artean kapritxozkoagoak diren edarien tantak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 226. orr.


kapritxotsu iz apetatsua.

Perrexila autotrofoa da, baratzean daukan hartaz elikatzen da, dagoen-dagoenean; gizakiok, ostera, heterotrofo, ipurtarinago eta kapritxotsuago, omen.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 12. orr.


kapsula 1 iz ontzi hermetikoa.

Portzelana esmaltatuzko kapsula bat aurkitu nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

Gelatinazko kapsula bat B2 bitaminaz (rivoflabina) bete zuten.  Berria - Gaiak   2004-09-21

Botila kortxodunak zigilatzeko kapsulak egiten dituen enpresa horrek.  Berria - Ekonomia   2004-03-14

2 espaziontzi batetik askatzen den zatia.

Stardust kapsulak argazkia egin dio Wild 2 kometaren guneari.  Berria - Gaiak   2004-01-04

Bai baitzirudien kapsula baten barruan geundela espazioaren erdian.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 85. orr.

Urrun ikusi nuen neure burua, nire gela kapsula bat balitz bezala, eta nire etxea espaziontzia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.

Gaur goizaldean kapsula bat askatuko du zundak Lurrerantz.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Kapsula Utahko desertura erori zen asteazkenean, paraxutek huts egin ostean.  Berria - Gaiak   2004-09-11

Zortzi minutu egin zituen espazio kapsulak Wild 2 kometaren estelan.  Berria - Gaiak   2004-01-04

3 ahotik hartzen den sendagai baten dosia daukan bilgailu disolbagarria.

Kapsulak eta pilulak gordetzeko ontzietan.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Hamar kapsulako dosia nahikoa suertatu zen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 129. orr.

Minarentzat morfina kapsulak eta tantoak hartzen ari zela.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 76. orr.

Minarentzat morfina kapsulak eta tantoak hartzen ari zela.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espazio kapsula (4); stardust espazio kapsula (3)

espazio kapsulak (8)


kapsuladun izlag kapsula duena.

Erdian hazi bat zuen, zilar koloreko kapsuladun almendra txiki baten modukoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 381. orr.


kapsulatu izond kapsula baten barnean gordea.

Klitoria erruz inerbaturik dago, nerbio bukaera askez nahiz korpuskulu kapsulatuz josia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 231. orr.


kaptatu, kapta, kaptatzen 1 du ad uhinez mintzatuz, hartu.

Sarekada hurbilaren iragarpena poliziaren frekuentzian kaptatu zuela azalduz, Txokok Boz abisatu zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 40. orr.

2 erakunde edo talde batera bildu, erakarri.

Iñaki Arinek kaptatu omen ninduen maiatzean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 57. orr.

Beharbada EAJtik norbaitek eskatu zion kaptatzeko diru asko zeukalako.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 108. orr.


kaptazio 1 iz kaptatzea.

Beste azkoin bira bat gehiago irakurlearen kaptazioan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

Garzonek hogei lagun auzipetu ditu, ETAren «kaptazio eta informazioko» kideak direlakoan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

2 (hitz elkartuetan)

ETAren kaptazio aparatuko kide zela leporatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Aimar Aierza atxilotuak ETArentzat kaptazio lana egiten zuela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09


kaptura iz atzematea, atzitzea.

Biharamunean kapturaren berria zetorren prentsan, "arrain handiak" erori zirela, eta "egoskorrak beratzeko moduko zigorra" espero zutela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.


kapuleto iz

Belarrien arteko desberdintasunak soilik bihur zezakean artzaina Monteskoa eta neska Kapuletoa, bata agota eta bestea arraza, esan dezadan, garbikoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 194. orr.


kapulu 1 iz tximeletez mintzatuz, kuskua.

Tximeleta bera da kapulua egitea on delakoaren neurri bakarra.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 32. orr.

2 loreez mintzatuz, pipila.

Zinez da ederra; soil-soilik ditu hamabortz urte, huraxe bai arrosaren kapulua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 43. orr.


kapusai (orobat kapusail g.er.) 1 iz euritik babesteko soingaineko txanoduna.

Cumhail, Fionn eta Mael zaldien urratsean zihoazen, kapusaiak buru gainean jarrita zirimiri atergabetik babesteko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 19. orr.

Ellenek kapusai bustia eseki zuen ate atzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 290. orr.

Suhiltzaileen kamioi bat orroka igaro zen handik; haren atzetik, mahuka-bagoi bat, kapusaiak janzten ari ziren aurpegi izerditsuko gizonez betea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 367. orr.

Ez dute janzten kaparik, ez jantzi-gainekorik, ez kapusairik, ez beste inolako jantzirik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1152. orr.

Haurren batzuk besterik ez ziren ageri itsasertzean, eta bikote bat edo bi, presaka, baloiak bezala puztuak kapusaiak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.

Jimmyk traskoak kendu eta kapusaiko poltsikoetan sartu zituen. Bi udaltzain, gaueko uniformea jantzita artean, kapusaia soinean eta kepia buruan, espaloian atzera eta aurrera zebiltzan besoz beso.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 125. orr.

Gero, egurra garraiatzeko erabiltzen zuen zaku zahar baten joskerak baliatuz egindako kapusai gisakoa burutik behera jantzi, eta kalera irten zen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 102. orr.

· Martak txandalaren kapusaiaz estali zuen burua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 215. orr.

2 txanoa. ik kaputxa.

Dotzena bat gazte kapusailak buruan.  Herria   2003-10-02

Borreroak buruko kapusaia jarri zion, zuria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 169. orr.

· Sartuko zuen Perpignan-Txikik bere burua makinak zeukan oihalezko kapusai beltz handi batean, eta "va" esanda tiro antzeko hotsarekin aterako zuen erretratua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.


kapusaidun izlag kapusaia jantzia duena.

Badago eremutar kapusaidun bat, badiaren sarreran jesarria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

Gustuko zuen hango paisajea, kapusaidun txandala jantzi eta erdi eroritako pabilioi eta txatarra meta ikaragarrien artean ibiltzea. beti ikusiko duzu traje sastar dotore-nahi batez jantzirik, edota, euri egunetan, kapusaidun gabardina austriar batekin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.


kapusail ik kapusai.

kapusaitxo iz kapusai txikia.

Bitartean, herritarrek kapusaitxoekin estali zituzten oilar guztien buruak, behar baino lehenago esna ez zitezen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 16. orr.


kaput (esapidea) hila, akabatua

S.S.-en buruzagiak egiten digu bere gisako mintzaldia, motza, hitzez baino gehiago keinuz; lehen pundua Achtung (Kasu) eta gero keinuz eskapatzera egiten baduzue, mitralleta erakusten du, pan, pan, pan... eta bururatzean Kaput! 'Kaput!' esan zuen neskak, Goioren gainetik zaldiaren gainetik bezala jaitsiz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 27. orr.

Kaput esan dit amaitu dugunean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 374. orr.

A, ez, ez dakit ezer hari buruz aspaldi honetan, finito, kaput, gurea bukatu zen....  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 183. orr.

Kaput eginda nago.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.


kaputxa 1 iz ehunezko zakua, aurpegia eta burua erabat estaltzen dituena, begien parean bi zulo dituena.

Kaputxaren bi zulo biribiletan begi argiak nabari ziren,.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 7. orr.

Aurpegiko erreduren arrastoak ezkutatzeko jantzitako kaputxa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 9. orr.

Kaputxak, besteen begiradak erakartzen dizkion bezala, begirada horietatik babestu ere egiten du.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 234. orr.

Kaputxa eta guzti zegoen ertzain batek ezin zela aurrera pasatu adierazi zion zakarki.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 63. orr.

Anaiari kaputxa kendu eta sutara botatzeko agindu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 778. orr.

Kaputxaz eta eskuak eskularru zuriz estalita zituzten zazpi laguneko talde bat bertaratu eta batek lehergailua jaurti zuen Udaltzaingoaren etxearen atarira, 'Los otros?  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

No... yo estoy solo,' esan zieat eta, kaputxa jarri zidatek eta, abiatu gaituk...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 158. orr.

Kaputxaren azpian beste norbait ote zegoen ere pasatu zitzaidan burutik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 226. orr.

Baina etxetik zenbait urrats urrunago berriz biltzen ziren binazka, hirunazka eta beren kaputxa beltzen zolatik ari ziren elizkizun bitzi horren azaltzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 159. orr.

2 (torturetan eta bahiketetan erabiltzen dena, begien parean zulorik ez duena)

Ziega batean, biluzik, makurtuta eta buruan kaputxa duela agertzen den gizon baten irudiarekin hasten da TATek egindako bideoa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Polizia etxera iritsi bezain laster kaputxa jarri zioten buruan, eta horrela izan zuten inkomunikazio egoeran izan zuten bost egunetan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Gomez Nietok berari eta «Pintado kapitainari» atxilotu bat «ia gelditu» zitzaiela ere aitortu zion elkarrizketa berean Peroteri, atxilotuari «kaputxa» jarri ziotelako.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Kaputxak gardena izan behar du, berak bizia ikus dezan, eta badatorkion heriotzaren sentsazio hori izan dezan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

3 txanoa.

Kolore biziak, emakume indigenak kaputxarekin eta paliakateekin, Emiliano Zapata eta Marcos elkarrekin...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 271. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaputxa jarri (3)

kaputxaren azpian (3)


kaputxadun 1 izond/iz kaputxa jantzia duena.

Eliza atarrira heltzean ikusi zituzten hamar gizon kaputxadun pistolak gora, airera tiroka.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 63. orr.

Lau ertzain kaputxadunek sartu zuten tanatoriora.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Eta semearekin bat eginaz Ernest Lluchen begi apal izutuak ikusi genituen bere euskal hiltzaile kaputxadunaren begiei begira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 39. orr.

Han, denak kaputxadunak izanik, ez zegoen inor ezagutzerik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 29. orr.

Halako batean auskalo nondik ateratako lau edo bost kaputxadun ETTaren eraskusleihoaren parean jarri, eta pinturaz beteriko globo bana jaurti zuten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 20. orr.

Kaputxadunen eta ertzainen artean liskarrak izan ziren atzo iluntzean Bulebarrean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Martxa bukatzean istiluak izan ziren ertzainen eta kaputxadun talde baten artean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Kaputxadun gazte talde bat mehatxuka eta irainka sartu zen tabernan, eta jendeak aurka egin zien.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Nehor ez zegoen, ez kaxketadunik, ez kaputxadunik, ez kasko laserdunik, ez adiskiderik eta ez etsairik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 160. orr.

Ibilgailu ilunez zarratutako kaleak goizaldean, farolen argi gorrikara, kaputxadun guardia zibilak harat-honat.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 97. orr.

2 txanoa duena.

Ez dute erabiltzen larruzko jantzirik, ez lihozko ehunik, ilezko tunika kaputxadunak bakarrik baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaputxadun talde (3)


kaputxina iz landare igokaria, kaputxa itxurako lore laranja-koloreak dituena (Tropaeolum majus).

Etxaldea, aurretik, alanbrezko hesi batek eta kaputxina- eta geranio-sailek ixten dute; aurrealdea, gainerakoan, hautsezko eta legarrezko zabalune bat da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 79. orr.


kaputxino1 izond/iz Asisko san Frantziskoren ordena eraberrituko elizgizon edo fraidea.

Baina aita kaputxino hura ez zegoen han bakarrik, eta bertze lagun bat zuen, Zacarías López de Rojas zeritzana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 537. orr.

Urte askoan Ameriketan misioetan ibili ostean kaputxinoek Salbatoren daukaten komentura bueltan zetorrena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 40. orr.

Aita Morlansek, ordea, kaputxinoen abitu luze marroia zeraman.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 42. orr.

Kaputxinoetan ikasten ari zen lehengusu batek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.

Kaputxino sartzeko dei hura barrez hastekoa izango zen, baldin eta hotzikara bat eragin ez balit.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 52. orr.

Gehienik erosten zuena kaputxino polones bat zen, Dachau-n jende anitz ezagutzen zuena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 131. orr.

Kaputxino ohia da Jato.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 191. orr.

Hirugarren argazkian, ohean etzanda eta kaputxinoz beztituta ageri da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 406. orr.

· Noski, apetak zituen, bere burua agertu gabe egon zitekeen zenbait egunez; baina maiz, eguraldi on misteriotsua zelarik, kaputxino higrometrikoak bezala erakusten zuen sudurra, eta haren aurpegi kolorgea eta masail urdinxkak ikusten nituen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita kaputxino (4)

aita kaputxinoak (3)

kaputxinoen elizan (6)


kaputxino2 iz esne gain apartsua duen kafea.

Platti kafetegira segitzen zioten, han kaputxino bat hartu ohi baitzuen, etxera elkarrekin itzuli, eta goizaldeko ordu txikiak arte gelditzen ziren hizketan harekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 246. orr.


kar1 1 interj (errepikatua) barrea antzeratzen duen hitza. ik ja2.

Kar-kar-kar, barkaidazu, eutsi ezineko barrealdi horietakoa da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 101. orr.

Kar-kar-kar-kar!  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 100. orr.

kar-kar-kar-kar! ai, Jainko maitea...  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 100. orr.

Hala jakin zuten, kar-kar-kar, afari-prestatzaileen txantxa izan zela arrantza-egun isilpeko hartan gertatutako guztia.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 125. orr.

Ez dakit sikiera zergatik... nola du izena honek, egiten ari garen gauza honek? tira, esan dezagun, testigantza sozio-historiko-literario-porno hau, kar, kar, kar.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 15. orr.

Antzara baten gisara karkaraka hasi zen: kar-kar-kar!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 36. orr.

· Ja, ja!; barkatu: kar, kar!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.

2 (aditz batekin)

Kar-kar-kar jardundako ikaskideen erretratuak ageri dira bertan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 106. orr.

-Ooooooooi! -esan zuen, maltzurki kar-kar eginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 119. orr.

Ron kar-kar hasi zen barrez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 241. orr.

Dumbledorek azti-kapela puntadunaren ordez loredun txanoa zeukan jarria eta kar-kar ari zen pozik barrezka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 183. orr.

Eta kar-kar-kar ateratzen zaio barre zoroa, kar-kar-kar egiten du jendeak ere, baina paum! paum! entzuten dut nik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 103. orr.

Eta, beraz, kar-kar-kar barre egiteko entrenatu nintzen, lan handia egin nuen, eta, atera kontuak, gaur egun burua atzera bota eta kar-kar-kar baizik ez dut barre egiten, horrelako deus ere ez da benetan espontaneoa nigan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 76. orr.

3 (aditza ezabaturik)

Kristinarekin-eta, "begiraion harunzko aza hosto aurpegi hari" eta kar-kar-kar algaraka denak, baina zerarik, intentzio txarrik gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kar kar (122); kar kar barre (3); kar kar egiten (4); kar kar kar (41)


kar2 1 iz lehia bizia. ik sugar 4.

Euskarari buruzko kar eta sukarraren zati garrantzitsu bat hemen bildua dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 37. orr.

Baina zer karra eta sua duen Alfarok!  Herria   2001-04-05

Elkar zoin maite genuen ordu arte baino kar gehiagorekin erakusteko gutizia sutsu batek janak geunden.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 109. orr.

Ez dakizu ordea bakardadeak nola gehitzen duen desiraren karra.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 47. orr.

Poemaren forma hotzaren barnean sutan zeudela bihotzaren karra eta gorputzaren ezinegonak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 95. orr.

Diote ere galde batzu hel araziak dituztela ixilik Lagos presidentari, bere karra ezti dezan Guzman-ek.  Herria   2001-02-01

Karrez ta borondatez ez baitzira flako.  Herria   2004-07-01

2 (izenondoekin)

-Zer, ostatura joanen gara -galdegiten dio Kattalinek Txomini, kar handirik gabe, etsipen ttipi batekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 54. orr.

Besta handia hau ere, ainitz tokitan [...] kar berezi batekin ospatzen dutena.  Herria   2004-06-10

Erromes iheslari bai, baina kar kementsu eta oldar temakor batek harturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 25. orr.

So nago, eta parropiako erretoreak esplikatzen dizkit, azaltzen, halako kar goxo batekin, ontzi sakratu borobil horren marrazki zizelkatuak, batez ere kurutze mota guzien formen adierazpenak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 126. orr.

Azken hatseraino kar berarekin segitu zela behin hartu bideari.  Herria   2001-03-08

3 garra.

Zein goxo den suaren karra, gure gorputza hotzak gogortzen duelarik!  Herria   2005-11-17

Karrak izigarri gora altxatzen baiziren, auzo guzitan argia begiztatzen zen.  Herria   2005-06-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beti kar berarekin (6); kar ainitzekin (13); kar berarekin (17); kar gehiagorekin (9); kar handi (3); kar handiarekin (3); kar handirik (3); kar handiz (13); kar haundiz (3)


kara1 1 iz aurpegiaren itxura; itxura. ik karantza.

Ostatuko nagusiak kara gaixtoa zuen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 192. orr.

Ez baita harritzeko beraz Jean-Pierre Raffarin gobernuburua ere frango kara ilunarekin agertzea joanden igande aratsean...  Herria   2004-03-25

Ikustekoa zen autozainaren kara harritua.  Herria   2005-07-07

Gainerat, nahiz kasik hiru aste oporretan egona zen, kara akitu batekin agertu da.  Herria   2001-09-06

Delako emazteak arras kara mokorra zuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 173. orr.

Etxe aipatu hortan jakitate hoberenak ikasi zituen, bainan guziz haren bihotzeko kara emendatu zen Jainkoarentzat eta arimentzat.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 206. orr.

2 kararik kara aurrez aurre.

Goikoak behiti, eta behekoak goiti, kararik kara, beti elkarri begira, elkarri bizi ematen. eta traidore beltzak begiak altxa dituenarako, han ikusten dik kararik kara 'Aitona' zaharra.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kararik kara (5)


kara2
1 kara-kruz adlag kurutx ala pil.

Ehuneko berrogeita hamarreko aukera zuela otu zitzaion, umetan kara-kruz egiten zuenean bezalaxe.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 30. orr.


karabana 1 iz basamortuan zehar ibiltzeko biltzen den bidezko gameludunen multzoa.

Ismaeldarren karabana bat ikusi zuten, Egiptora zihoana, gameluetan usaingarriak, ukendua eta erretxina eramanez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 106. orr.

Mahmudek ere karabana prest zeukan eta Ala Al-Dinen atzetik abiatu zen; "basamortuan inork ezin izango hau ez zelatatu ez salatu", egin zuen bere baitan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 175. orr.

Prestaketa luzeen ondotik, noizbait ere karabana abiatu zen eta, bazkaloste batez, senar-emazte zoriontsuak dendara erretiratu ziren lo kuluska bat egitera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 140. orr.

Al Mansur kalifarentzat opariz gainezka zetorren karabana.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Indietatik zetorren karabana mukuru zamatu bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Inongo susmorik eragin gabe, karabana Banus erresumako hiriburura heldu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 143. orr.

Karabana galduei bidea erakusten zien.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 68. orr.

Oasiraino helduko da karabana.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 113. orr.

Karabana kanpatua zegoen bitartean bere jauregira gonbidatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 143. orr.

Ni naiz karabanako burua.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 103. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kirgizak [...] gehiago direla gaueko lapurrak edo karabana erasotzaileak araupeko soldaduak baino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 47. orr.

· Hara iritsitakoan, merkatari-karabana batean, Bakurainoko bidea egin zuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 176. orr.

3 hed

Gerrako pinturekin margotuta, xingola eta zintzilikarioekin apainduta, indioarena egiten hasi dira haur taldeak han-hemen: zaldi gainean trostan, zurien karabanari erasoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 152. orr.

Eta indioek karabanari erasoko diote ezinbestean, eta andre dotoreak eta presoak alde egin ahal izango dute.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.

Esklabo berrien legioek osaturiko karabana luzeetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 247. orr.

4 elkarrekin doazen autoen ilara.

Karabanak, auto bi zirenez gero karabana berba zuzentzat jo daiteke-eta, karabanak, diot, aldats goran egin beharko zuen haraino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 11. orr.

Bi auto karabana egingo dituzte bihar, 25eko manifestaziora deitzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Bizkaitarrek, auto-karabana egingo dute Basauriko espetxeraino.  Berria - Euskal Herria   2004-12-26

Larunbatean auto karabana eginen dugu eta urrian manifestazio handi bat egin nahi dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Garabi enpresek karabana egingo dute gaur Bilbon, tarifa altuagoak exijitzeko.  Berria - Ekonomia   2004-08-18

Karabana han behean doa gurpilen kirrinkarekin eta zapartarekin basamortuko hauts eta hareharri artean Oeste alderantz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.

Ertzainak joan ziren Korrikaren karabanaren aurrean eta atzean.  Berria - Harian   2005-03-13

Eta hara Frantziako itzuliaren karabana, dena burrunba eta espantu.  Herria   2003-07-31

Parte-hartzaileei laguntzeko 230 ibilgailuk osatuko dute basamortuko karabana.  Berria - Kirola   2004-11-18

· Augusto Pinochet diktadorea auzipetuko eta epaituko luketen kasuetatik bat da Heriotzaren Karabana deitu ziotenarena.  Berria - Mundua   2004-05-29

5 bi gurpileko atoia, automobil bati lotzen zaiona, ohez eta sukaldez hornitua, txangozaleek eta erabiltzen dutena. ik roulotte.

Uretatik gertu aparkatuta, bi karabana ageri ziren, bagoiak bezain handiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 506. orr.

Beste batzuek karabana batean bizi direla esan zuten, telebistarik edo libururik gabe, eta ez omen dute hauteskundeen berri.  Berria - Mundua   2004-10-30

Lapurdin gora eta behera, noraezean dabiltza ibiltarien 150 karabana, guztiak aterpetuko dituen eremurik lortu ezinean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Linoren emaztea -egindako ikerketetatik ondorioztatu zutenez karabana separatuetan lo egiten zuten-, bera ere zirkuko langilea, Gorky zelako harekin, hildako morroiarekin oheratzen zen aspaldiko asteetan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 64. orr.

Akusatuaren etxebizitzaren lur eremuan jarri zuten karabana, baina karabana familia guztia bertan sartzeko txikiegia zenez, etxebizitzaren jabearekin hitz egin eta mutikoak etxeko logela batean lo egingo zuela hitzartu zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Kanpin bat zegoen, karabana eta guzti.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 77. orr.

18:30ean karabana batek su hartu zuen N-1ean, Lasarte-Oria inguruan. herria¬

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auto karabana (21); auto karabana egin (6); auto karabana egingo (4); heriotzaren karabana (6); karabana egin (8); karabana egin zuten (6); karabana egingo (5); karabana egingo dute (4)

auto karabanak (5)

karabanako buruak (4)

auto karabanan (4)


karabanaburu (corpusean karabana-buru soilik) iz karabana baten burua.

Ikaragarrizko jende-burrunba zegoen aretoan, eta hainbat bider errepikatu behar izan zituen bere hitzak karabana-buruak, denek uler zitzaten.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 103. orr.

Berehala hasi zen karabana-buruarekin hizketan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.


karabanakide iz karabana berekoa.

Sakabanatu egin ziren karabanakideak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 137. orr.


karabanatzar iz karabana luzea.

Konpromiso guztiak bertan behera utzi, liburu garrantzitsuenak hartu... eta hantxe zegoen orain, ukuilu tankerako biltegi hartan, han kanpoan karabanatzar bat Sahara zeharkatzeko prestatzen ari zen bitartean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 97. orr.


karabela iz hiru mastako itsasontzi arina, bizkar bakarra zuena.

Portugaleko karabela batean Esperantza Oneko lurmuturra inguratu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 37. orr.

1607an, Britainiar inperioko hiru karabela kolonizatu gabeko Amerikara iritsiko dira.  Berria - Kultura   2006-02-12

Zurezko karabela eta galeoiek -haizearen kontra ibiltzeko prestatuek, Mendebaldeko Europa modernoko marinel aitzindariak ozeano guztien nagusi izateko gaitu zituztenek- mekanikoki bultzaturiko burdinazko ontzi erraldoi samarrei utzi zieten lekua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

Latindar aparailuko Indiar ozeanoko "karabela", haren aitzindaria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 342. orr.


karabilkatu, karabilka, karabilkatzen da ad kiribildu.

Goizean abiatu berrian, hor duzu itzala luze-luzea zure aintzinean eta gero orenak joanez bezala, laburtzen da eta azkenean eguerditik goiti, karabilkatzen zure azpian...  Herria   2003-09-18


karabina 1 iz kanoi motzeko fusil arina.

Sorbaldaren gainetik karabina automatiko batez tiro eginez: danba...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

Bere adiskide batek karabina hartu eta hil egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 141. orr.

Lepic jaunak karabina zorro berdetik atera eta galdetu du: [...].  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 34. orr.

Gauez ikusten ditugu ostera morroi horiek muinoen gailurretan, karabina lepoan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 184. orr.

Gustura probatuko nuke karabina.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 36. orr.

Zuk daramazu karabina.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 37. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hurrena katua isatsetik hartu eta karabina-kolpe bortitzak eman dizkio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 106. orr.

Ilunpe hartan atzeman nituen, aldamenean, zapi batzuekin erdi estaliriko bi edo hiru karabina kanoi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 213. orr.

Karabina tiroan erabaki zen garaipena.  Berria - Kirola   2006-02-24


karabinero (orobat karabineru g.er.) 1 iz kontrabandoaren kontrako gorputz baten kidea. ik mugazain.

Luzaide eta Garaziko gazteek, mendiz mendi joanez, karabineruak zituzten partida, Espainiako lurretan, eta guardak Frantziakoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 219. orr.

Bentetako zubi muturrean, karabinero batek gibeletik oihu egin zion: "alto! non utzi ditun arroltzeak?" Errenditzea erabaki ditek Endarlatsako karabineroek.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 139. orr.

Zorigaitzez tiroak ere entzun izan dira noiztenka, karabineruen gandik eta kontrabandak gerlaño bat iduri baitu, hil batzuk ukan ditu...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 219. orr.

Beharrik karabineruak ez ziola tirorik bota.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 220. orr.

Moilan zeuzkan zain karabineroak eta txapelokerrak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 279. orr.

Karabineroen batailoi bateko komandante aritu zen Bizkaian.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

2 herrialde batzuetako polizia kidea.

Beharrezkoak dira jandarmak edo ertzainak, berdin Italian Karabineroak.  Herria   2001-08-02

Karabineroen burua On Camillorengana zuzendu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 150. orr.

Karabinero nagusia buru argiko gizona zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 340. orr.

Ofizialak fusila eskatu zion karabineroari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 349. orr.

Karabineroen kuartelari su emanez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 150. orr.

Boluntario bat eskatu zuten karabineroen kasernaraino joateko.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 15. orr.

Tedesko alu-zorne bat!, bota zian karabinero kankailuenak nire pasaporteari begira.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 244. orr.

Karabineroen aurrean salaketa formala egin arren, ez zuen noski inork sekula argituko misterioa, baldin eta Pistamiglio jaunari berari soberako hitz batek ihes egin ez balio, apur bat edanda zegoen arrats batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 98. orr.

San Petri plazan 3.000 polizia eta karabinero jarri dituzte eta basilikako sarreran berriz, kalez jantzitako beste 120 polizia.  Berria - Harian   2005-04-06

Hilketa gertatu eta hogeita lau ordura bi karabinero bidali zitiztean Garibaldi zubitik hurbil geneukan apartamendua miatzera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 244. orr.

Karabineroen egungo buru Alberto Cienfuegosek dio «Poliziaren ohiko zereginak» egin zituztela diktadura garaian.  Berria - Mundua   2004-11-30

Lagun bat diat karabineroetan; hire osaba hori non dagoen jakin bezain laster, abisatuko zidak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 278. orr.

Zaldizko karabineroei.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karabinero nagusia (3); karabinero nagusiak (10)

karabineroak iritsi (3)

karabineroen ofizina (3)


karaguatar iz

Mindanaon krimen bat egin duena ausarten mailara jasotzen dute: buruzapi bat jartzen zaio berehala; karaguatarren artean zazpi gizon hil behar dira apaindura honen ohorea merezi ahal izateko  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 261. orr.


karaitz ik kare 9.

karajillo iz kafe patarduna.

Beharbada karajilloa hartu beharko luke, karajillo handi eta ondo kargatua.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 47. orr.

Karajillo bat edan dut.  Berria - Kultura   2006-03-02

Inork ez du pentsatuko mozkortia zarenik goizean karajilloa hartzeagatik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 47. orr.

-Itxaron pixka bat, horiei natazko bi karajilo atera arte.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 102. orr.


karajo interj

Karajo hori ere!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 48. orr.

Traizioa karajo! ez-izaterat kondenatu naute!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 62. orr.


karaka 1 iz oiloaren kantua.

Oiloak karakaz entzuten ditugu, komandantearen bulegoa landetxe batean baitago jarria.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 20. orr.

Eta karaka egiten hasi zen aldi berean, baina ez zen arrautzarik azaldu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 63. orr.

Oiloen karaka ozenena / errun arrautzak antzu badira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 34. orr.

Bere hiru alabek [...] aski zuten noizean behin amari oihartzun egitea, nola txitoak oiloaren karakari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 113. orr.

2 irud/hed

Poporroka ari da galeperra, karakaz dabil uroiloa belar artean, txioka burugorriak batera eta bestera hegaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.

Hegalak astinduz, aurrea hartu zion loroak Léari, eta karaka hasi: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 32. orr.

Ez naiz urrun izan behar, igelen karaka aditzen baitut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

Lodiak bere ahots mehe zoliarekin karaka egiten zuen eta indarrik gabe erortzen zen aulkitik lurrera.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 163. orr.

-Azalera, azkenik, zabalera eta luzera baino ez duena da -karaka egin zuen Nofuturek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.


karakaka adlag karaka eginez.

Karriken artetik haur irriak eta ama aspertuen deiak biderkatzen ziren, oilo koloka karakaka zenbait eta txakur txanpak ere bai.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 236. orr.


karakatu, karaka(tu), karakatzen da ad karaka egin.

-Murtutsenekoak enetako zituan ez bazinituzte, zuek euskaldunek, bazterrak harrotu! -saihetseko multzoan abere eta emazte solas ari zen Frantxis mehakoilak karakatu zuen talderantz inguratuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 314. orr.


karakoil ik karakol.

karakol 1 iz barraskiloa.

Plastikozko edalontziak atsegin ditu, karakolak, txinaurriak eta eltxoak gordetzeko.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 83. orr.

Bildu izandu ditut karakolak askotan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.

Irailean harrapatutako karakolak jaterako Gabonak gainean izaten zenituen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 219. orr.

Han, ordu erdi batean, garbitzen ziren bizirik zeuden karakolak, ura eta gatza aldatuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 219. orr.

Ederki dator karakola, etxea bizkarrean ibilia den jendaje horren gaitzizen moduan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 63. orr.

Oskolean kabitzen ez diren itsas karakolak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 17. orr.

Karakoil dastarekin batera.  Herria   2002-10-10

Euskal Herriak Euskaraz hortaz jabetu behar da, karakolaren oskoletik atera nahi baldin badu, behintzat.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

A zer parea, karakola eta barea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 167. orr.

2 karakol jende (corpusean karakoljende soilik)

Alderantziz esan baligute ere: harpeak maskor ditugula, belarra janez bizitako azken karakoljende basati arrotzak garela, gaitzerdi!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.


karakoljale (orobat jarakol jale) izond karakolak jaten dituena.

Ba ote den nago, herriska horretan hainbeste kokojende euskaldundu karakoljale, gure beste edozein herriskatan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.

Kanpoko arrotz jendea, koko jendea, jito jendea, jo izan duela "karakol jaletzat" euskaldunak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 63. orr.


karakoltxo iz karakol txikia.

Gauerdi edo goizalbaren batean euri pittin moxkor-moxkor horietako erauntsitxo bat botata ere, ez legoke gaizki: kirats batzuen kutsadura garbitzeko aproposa, eta karakoltxoak ateratzeko ere...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 271. orr.


karakotx iz Luzaideen egiten den maskarada.

Aste Saindua pasaturik etorri da Bazko, ainitz mugimendurekin, oporrak harturik ainitzak, erregebideak autoz beterik, aberri egunak pasaturik ezker eta eskuin edo bestak, nola baitira bolantak edo karakotxak Luzaiden.  Herria   2003-05-01

Luzaiden egin dira karakotxak Bazko egunean urte guziez bezala, bildu da sekulako jendea, ba goizean ala aratsaldean, goizean karrika dantza egin dute Santiago plazarat 100 bat dantzari bazen ttipi haundi.  Herria   2001-04-26


karakter ik karaktere.

karaktere (orobat karakter) 1 iz izaera.

Arima edo esentzia (karaktere, etc.) espainolaz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 25. orr.

Espainolaren karakterea -hots, arima- beti heroiko handizua da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 28. orr.

Herri-arima eta karaktere espainolaren agerketa autentikoena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 36. orr.

Nortasun edo karaktere unitario baten manifestaziotzat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.

Karakterea, hizkuntza, kultura, historia, herrien gauzak dira; arrazak ez dauka zerikusirik historiarekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 220. orr.

Nola Kant zaharrak bereizten zituen jitea eta karakterea: lehena organismoaren egoera orokorrari lotua dagoen eraketa iraunkorra, hots naturak gutaz egin duena, bigarrena jendeak bere buruaz egiten duena, borondatez eta libertatean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 14. orr.

Aurreiritziek karakter edo izaera nazionalei buruzkoan izaten dute indarra.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 89. orr.

2 (genetikan)

Historia naturala eta Gramatika orokorra elkarren artean kontrajartzen direla karaktere naturalen teoria bat eta konbentziozko zeinuen teoria bat kontrajartzen diren legez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 78. orr.

Izaki batean beha daitezkeen eta bere genotipoak eta inguruneak baldintzatutako karaktere-multzoa da fenotipoa.  Berria - Gaiak   2004-07-25

Ordezko teoria bat, esperimentu-oinarririk gabea eta karaktere bereganatuen ondoretasunean oinarritua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 43. orr.

Karaktere horiek gobernatzen zituzten geneak, beraz, X kromosoman kokaturik zeuden.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.

Karaktere "azpirakorra" zen hura, beraz, sexuarekin lotua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.

Karaktere geniko berri bat gehitzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 160. orr.

Ikerturiko karaktere guztiak ondoretasunezkoak zirela, hala adimenari zegozkion gaitasunak nola alderdi fisikoari zegozkionak, hala talentua nola buru-eskastasuna, zoramena eta are txirotasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 152. orr.

Baina "begi zuri" karakterea oso modu berezian pasatzen zen ondorengoetara.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.

Karaktereen belaunaldiz belaunaldiko jokaera arakatzeak bidea ematen zuen geneak atzeman eta kromosoma-mapa batean kokatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 146. orr.

Karaktere batzuen aldea duten organismoen arteko gurutzaketaz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

Nola hautetsi, ordea, hain karaktere konplexuak, guztiz ezezagun zaizkigun sistema poligenikoek gobernatuak?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 154. orr.

Alde batera utzirik karaktere sinple, bereizte mendeliarrezkoak gobernatzen dituzten eragileak, zer gene jo absolutuan hoberentzat?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 154. orr.

3 edozein idazkera edo inprimnatze sistemaren ikurra.

"Inperio Ertain" egipziakoan, adibidez, hizkuntza eta idazkerak egiptoera klasikoa eta karaktere hieroglifikoak izan behar zuten nahitaez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.

Ordurako Japonian onartuta zeuden txinatar karaktereen aukeraketa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.

Karaktere kuneiformeen kopurua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Gaztelaniaz baina karaktere grekoz idatzia.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 14. orr.

Karaktere gotikoz idatzitako poesiak, niretzat ulergaitzak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 177. orr.

Tom Waitsek 5.700 karaktere dituzten idazmakina txinatarrak aipatzen zituen elkarrizketan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 169. orr.

Gutenbergek [...] karaktere higikorretako inprenta asmatu zuenetik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 53. orr.

Liburuak inprimatzeko berunezko karaktereak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.

-Ohi denez, pasa-hitzak zortzi karaktere izan beharko zituen gehienez, eta lau gutienez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

1.518 karaktereko albiste laburra idatzita neukan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 121. orr.

Orobat, ohiko sumarioak idatzirik nituen, baita lehen orrialdeko laburpena –1.240 karaktere-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Abuztuan kasik egunero pizten diren oihan-suteez ere bertze 1.485 karaktere gehiago idatziak nituen, xehetasunak telefonoz jasota suhiltzaileei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

Pantaila-zolako tresna-barratik, leihoxka batek ohartarazi ninduen horraino idatzitako karaktere kopuruaz: 2.734.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osgai gisa)

Berehalako esperientziari modu ez sistematikoan eskainitako karaktere-multzoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 130. orr.

Haren ondoan, denboraren emanak higaturiko irudi bat suma zitekeen beltz zuriaren gainean azaltzen zen karaktere-baso baten artetik: ama eta biok ginen, lehen planoan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 38. orr.

Ordenagailuko karaktere-multzo bat besterik ez.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 77. orr.

5 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Proposizio-egitura bera, baina enuntziatu-karaktere arras ezberdinak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karaktere moralaren (3); karaktere moralaren balioa (3); karaktere sinikoen (3)

arrazaren karakterea (3)


karakteristika iz ezaugarria, berezitasuna.

Hugoren mundu positiboa adierazten duten karakteristikak jendearen axolagabetasun alaia, barrea eta kantua dira; izadian, koloreak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 25. orr.

Arima espainolak bere lurralde elkorraren karakteristikak dauzka.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 165. orr.


karakteristiko izond zerbaiten ezaugarria edo bereizgarria dena.

Konigen marrazkiak, bere sudur-handi karakteristikoekin, laguntza ederra ematen dio testuaren umore-isuriari.  Berria - Kultura   2004-09-01

Hildakoaren keinu karakteristikoren bat, hala nola, sorbaldaren postura edo behatz lodiaren okerdura, 41-42 gradukoa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 73. orr.

Ahotsaren tinbrea, garbia edo marrantatua, keinuera karakteristikoa, ibiltzeko modua [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 45. orr.


karakterizatu, karakteriza, karakteritzatzen du ad ezaugarritu, bereizi; ezaugarriak zehaztu.

Eta hala, bereizketa hauen gainean karakterizatzen ditu Ortega-k arraza edo herri tipoak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 217. orr.

Nola karakterizatu jarduera esperimentala?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

Zuk emandako edo aukeratutako zentzuaren arabera definitu, karakterizatu edo azaldutako terminoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.


karakterizazio 1 iz ezaugarritzea, ezaugarriak zehaztea.

Zientziaren ohiko karakterizazioaren arabera, zientzia ezagutza-ekoizpen jarduera da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Kontzeptuen edo terminoen definizioa (edo karakterizazioa edo azalpena).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 355. orr.

Kontzeptu-mota bakoitzaren karakterizazio estrukturala zein funtzionala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.

Azkenik, zein da esperimentazioaren karakterizazio funtzionala?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

Hilm, Aidôs eta Nemesis-en karakterizazio bikain horiek erakusten dute zein ongi egokitzen ziren jokabide horiek Aro Heroikoaren zirkunstantzia berezietara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 158. orr.

2 rol bat jokatzeko hezurmamitzea.

Ondoan suertatu zaidan lehenengoari zaplateko bat eman eta bisera kendu diot, nire karakterizazioa osatzeko asmoz.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 15. orr.

Vladimirrek berak karakterizazio ahalegin itzela burutu behar izan zuen: hogeita hamar kilo gizendu ondoren, trajea eta korbata eskuratu zituen, eta baita txistera ere, eta horrela pasatzen zuen eguna, disfrazaturik, lantegian gora eta behera, Montecristo puruak erretzen etengabe.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 102. orr.

Marrazki bat, egunkari honetan inoiz atera den laidogarrienetakoa: diskoteka batean, hazpegiz zein jantziz egoki karakterizatuta, "gazte latinoak"; batzuk dantzan, besteak labanak aterata...  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 46. orr.


karakterologia iz psikologiaren adarra, pertsona edo talde baten izaera edo aiurria.

Donostiarren artean haziko ziren agian, elkarri loturik, bere karakterologiaren bi alderdi: alde batetik, euskal alderdia, hau da, zentzu ona, langiletasuna, ausardiaren eta abenturaren izpi bat ematen diona, eta, bestetik, gaskoi estiloa, txinpartatsua, jostagarria, bizizalea, ekintzailea eta umoretsua.  Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

Antropologian aditu eta irakasle izateaz gain, Biologia eta Karakterologia irakasle emeritua zen.  Berria - Kultura   2004-07-24


karakterologiko izond karakterologiari dagokiona.

Bere baitatik erbesteraturik ihes iraunkorrean bizi zen pertsona baten defentsa-ezkutua, ausaz; eta hau ez da kritika bat, apunte karakterologiko xumea baizik, besteok ez ginelako hobeak edo osatuagoak, edo ausartagoak edo errotuagoak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 34. orr.


karamelatu izond karameloz gozatua.

Alderdi sozialistari buruz, berriz, «Euskadiri dagokionez behintzat Aznar karamelatua» besterik ez dela esan zuen Imazek, «PPren tesien morroi» dela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28


karamelatze iz karamelu bihurtzea.

Labearen gainaldeak edo sutondoak betetzen zituen funtzio zenbait sopleteak beteko ditu (karamelatzea, xigortzea, gratinatzea, etc.).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.


karamelu (orobat karamelo g.er.) 1 gozokia.

Gure etxean ez genuen karamelurik jaten, aitak esaten baitzuen hortzak hondatzen zituztela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 61. orr.

Amak niri aritmetika erakusteko baizik ez zituen erosten karameluak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 61. orr.

Oso ondo, Julinho, oso ondo, esaten dute andereñoek, karameluak oparituz bezala baina esku hutsik, umeen begirada laku gisakoarekin maiteminduta.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 113. orr.

Karamelu bat ahora sartu, eta hura zupatzeari ekin zion.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 97. orr.

Karameloak ematen genizkion isiltzeko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 95. orr.

Ezti-koloreko karamelu lodiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.

Karamelu arrosa batzuk, obalatuak, zuriz hautseztatuak, zelofanezko zorrotxoetan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 36. orr.

Karameluari papera kentzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 90. orr.

Blok deitzen dioten karamelu horietako bat eskaini diot.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 63. orr.

Eta karameluak zorro batetik ateratzen hasi, eta honela esan zidaan Maritxuk: [...].  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 28. orr.

Karamelua ematekoa egin, eta tati.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 128. orr.

Lelo bati karameluak baino gehiago gustatzen zait garagardoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 22. orr.

2 azukrea asko berotuz egiten den ore modukoa.

-Kafesnea eta tortita amerikar batzuk, esnegainarekin eta karameluzko siroparekin.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ondarroako goiko zinemako kanpoko karamelu dendan.  Berria - Kultura   2004-09-18

Eta semea han atzean zegoen, karamelu poltsa bat zeukala eskuetan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 122. orr.

Anitak, karamelu kolorezko beso leun bat luzatuz, berriz: [...].  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 107. orr.

· Eukaliptu karameluak ere erosi beharko dizkiguzu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 194. orr.

Makilgoxoak, sagar eta azukre karameluak, erroskilak, almendra lehorrak, gerezi-konpota.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azukre karameluak (3)


karamilo iz xaramela, xirula txikia.

Laukotea ahots, zanfona, karamilo eta lautez osatua zegoen.  Berria - Kultura   2004-08-08

Alboka, whistlea, karamiloa eta txirula.  Berria - Kultura   2006-03-30


karan 1 izond ederra, polita.

Funtsean, hogei urte irian, auzo-herriko Martzel laborari-seme karana ezagutu zuelarik eta harekin bestaz besta ibili... denek hori sinetsi genuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.

Gizon karan hark ez zuen zertan beste xederik izan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 235. orr.

Mutil apaina iruditu zitzaion, karana eta txanbelina.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 273. orr.

Neskatxa karana, txit polita, argia da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 23. orr.

Adiskide karana eta legetsua dut.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 68. orr.

2 (gauzei buruz)

Hein bat karana iduritu zitzaidan hotel batean sartu nintzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 59. orr.

Ortzirale aratsean 7etan haste trinketean izanen dire esku huska bi pilota partida karanak Amozko Trofeoaren finalerdiak.  Herria   2005-07-14

Aurtengo berezitasun nagusia, pilota sail bat untsa karana Ravel ezkerparetan.  Herria   2005-06-23


karanbola1 1 (orobat karanbol g.er.) iz billar jokoan, bola batekin beste biak jotzea, edo jo den bakarrak hirugarrena jotzea lortzean gertatzen den jokaldia.

Aise egin nituen lehen bi karanbolak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

2 hed/irud

Eibartarrek ez dute hain erraza izango, karanbolen zain baitaude.  Berria - Kirola   2004-05-15

Bizitzan behar baino gutxiagotan izaten diren karanbola horietako bat eskura etorri zitzaion, gaueko txandarako zaintzaile bat behar zutela jakin, aurkeztu eta aukeratu zutenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 189. orr.

3 (pilotan)

Mugicaren ondotik hori du meneratu urruñar gazteak, ainitz talendu erakutsiz joko hortako 9 sake, eta parrasta bat airetik pausatu aintzinean, eta bi-murru karanbola deubru batzu ere zaharreri ikasiak Zerbait baitziren haatik bankarraren bost izkin-motz, lau karanbol, hiru lehertu, hiru gainezko eta 13 boteak, beste hiru sake falta eginik ere, ez hutsez baina laburregi berexiz.  Herria   2003-04-03


karanbola2 iz Averrhoa carambola zuhaitz tropikalaren fruitua, horia eta dasta garratzekoa.

Beraz, klima eta gainerako gorabeherak aldeko izanez gero, berton produzituko (produzitzen segituko) dira anakardoa, arabarba, babakoa, banbua, bergamota, feijoa, getozka, gonboa, guaiaba, karanbola, kardamomoa, [...] zidra eta beste hamaikatxo ere Euskal Herriko klima desberdinetan, errentagarri gertatzen diren heinean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 33. orr.


karantza iz adkor aurpegiaren itxura, itxura. ik kara1; musaje.

Kristinak zioen hiltzaile ero baten karantza nekarrela salan sartzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

Hor atzemanen nituen noski, beren hobietatik jaikitako hil bizidunak, oro koipe eta lizun, biharamunean itzultzeko prest mostradorearen karantza patetikoa areagotzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Erretato ateratzaile baten aurrean ipinten denak, senez edo, bat-batean itxura arrotz batera eramaten du bere karantza, perfekzioz apaindu eta osatu nahiz bezala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 177. orr.

Eta hain da hori horrela, non gose-egarririk eza heriotzaren karantza berbera edukitzeraino etorri baitzaigu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 270. orr.

Han, kapera hura bertzerik ez baitzegoen, san Inazioren izenean eraikia, bere bakarrean ermita baten karantza zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 621. orr.


karaoke 1 iz japoniar jatorriko denborapasa, kanta ezagunak musika grabatuaren gainean abestean datzana.

15:45: marrazki lehiaketa eta karaokea, haurren txokoan.  Berria - Kultura   2004-06-23

Edo 'karaoke' handi bat euskal kantuen ezagutarazteko. Karaoke bat antolatua da.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 125. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Texas & Colorado!- karaoke areto batera joan ginenean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 149. orr.

Karaoke-taberna baten aurrean utzi zuen taxiak gizona.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 258. orr.

Hondartza hartan milaren bat lagun zeuden mugitzeko batere tokirik gabe, eta, karaoke kantariak bezala, erreta zeukaten askok azala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 151. orr.

3 karaoke aretoa.

Goiko karaokean lan egiten dik, egik kontu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 217. orr.


karaokedun izlag karaokea duena.

2004ko urtarrilaren 10a: Sulauesi uharteko Palopo hiriko karaokedun kafetegi batean bonba batek lau pertsona hil zituen. herria¬


kararri ik kareharri.

karastu, karats/karastu, karasten da ad ipar mingostu, samindu.

Aho-sabaia karastu zitzaion: edozein esteketarik libre zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.


karate 1 iz armarik gabeko gudu artea, jatorriz Japoniakoa, aurkaria esku irekiekin, oinekin, ukalondoekin emandako kolpeez lurreratzea helburu duena.

Karate, jiu jitsu, wing chun, boxeoa... -gazteak ostikada bat bota zuen airera, azkarra, altua-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 140. orr.

Espainiako Karateko Federazioa banatu egin zen, gero Taekwondokoa, baina Wu-shuari ez diote uzten.  Berria - Kirola   2004-04-02

2 (hitz elkartuetran)

Orain, txakurrak karate-kolpe bat emanen ziok eta eskuburdinak gibelera lotuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

Thailandiako borrokalariak eta Japoniako karate borrokalariak lehiatzen ziren, bakoitza bere teknika eta estilo propioak erabiliz.  Berria - Kirola   2004-12-28

Ortzirale aratsean: karate erakuspena, kontzertua Ahurtiko fanfarrarekin.  Herria   2003-12-04


karateka iz karatean aritzen den pertsona.

Karateken antzean oihu egin eta, goiti, zutik nengoen berriro.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 74. orr.

Emakumearen portzelanazko bisaia belztu bezalaxe atera zen, sukaldetik, karateka itxurako morroi bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Karateka mugimendu zainart batean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 44. orr.


karatezale izond karatearen zale dena.

Kelvin musikazalea, aktorea eta karatezalea ere ba omen zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 16. orr.


karats (Euskaltzaindiaren Hiztegian kirats agertzen da) 1 izond ipar kiratsa, kirastuna.

Hatsa karatsa dugula, ur usaindu bat gure gorputzak ixurtzen duela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 177. orr.

2 mingotsa, samina.

Tisana edan nuen azken xortaraino, grimas batekin azkenean, karatsa baitzen, sukrerik gabea.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 45. orr.

Ameriketako airearen usainaren nostalgiak izpiritua larrantzi zion: hezea, karatsa, bultzakorra.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.

Odola usnatzen zuen, ezkaratzaren garbitzeko plantatzen zenean, jariakor, mingar eta karats.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 181. orr.

Elise eta Martinak sentimendu karats berdina zeukaten: funtsean ongi martxan zen lantegi baten zerratzeko lehen ezpata kolpearen biktimak izan ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 201. orr.

-Jakes, zure haurtasunaz oroitzapen karats zonbait badaukazu, 39-45 eko gerla dela medio.  Herria   2005-07-14

Bainan hara, batzutan gozatze horrek halako karats gostu bat hartzen du urteak joan arau.  Herria   2005-06-30

Txirrindularitza maite dugunek ezin uka halako karats edo mingor gostu batekin behatzen diogula Itzuli handiari.  Herria   2005-07-14

3 irud

Konfiantza egiten dizut eta hara nola saritzen nauzun: burla karatsaz!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 127. orr.


karatula 1 iz mozorroa.

Gabetasun horrek gaizkia alegorikoki irudikatzen duten hiru karatula ditu: Satan, zeruko fiskal akusatzailea, heriotzaren aingerua; gaitz fisikoa, sufrimendua eta heriotza irudikatzen dituena, eta, azkenez, txarrerako sena, geure barruan xaxaka ari zaigun tentazioa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

Krispazioak dira, soslaiak, distentsioak, karatula zemaikorrak dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 117. orr.

2 disko baten azal inprimatu eta irudiduna.

Era berean, CDari dagozkion karatulak ere helbide horretan bertan lor daitezke.  Berria - Kultura   2006-02-11


karatxo ik garatxo.

karbogaseoso izond gas karbonikoa duena.

Erreumatismoa: ur erradioaktiboak, bikarbonatuak (bikarbonatu kloruratuak), sulfuratuak, karbogaseosoak eta metal urak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Gorputz adarretako gaixotasun baskularrak: ur karbogaseosoak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ur karbogaseosoak (3)


karbohidrato iz karbono hidratoa.

Jaten ditugun karbohidrato guztiak landareetatik datoz. Gorputza ezin da bizi karbohidratoetatik bakarrik: proteinak behar ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.

Gehienetan hiru erregai nagusi erabiltzen ditugu: karbohidratoa (azukrea eta almidoia duten janariak), gantza eta proteina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.

Gantzak eta karbohidratoak ez dira hain zailak prozesatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

Karbohidrato bat da glukogenoa, muskuluan nahikoa ugari den maila apaleko erregai bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.

Zuntz eta karbohidrato konplexu gutxiegi eta animalia proteina, lipido saturatu eta azukre soil gehiegi kontsumitzen delako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.

Atkins dietak proteina askoko elikagaiak hartzeko eta karbohidratoak murrizteko aholkatzen du.  Berria - Gaiak   2004-05-28

Beti ere Doktor Kerrn-i jarraiki [...] azido fosforikoak berebiziko garrantzia zuen karbohidrato zahartuak berritzeko orduan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.


karbonato iz azido karbonikoaren gatza.

Marteko lurrazalean karbonatoak eta mineral hidratatuen zantzuak daudela.  Berria - Gaiak   2004-01-13

Fosfato eta kare karbonato pixka bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 166. orr.

Koralek kareharrizko eskeletoa dute, eta eskeleto hori sortzeko, itsasoko uraren kaltzio karbonatoa erabiltzen dute. Gelatinak baditu kaltzita- edo aragonita-kristalak (kaltzio karbonato edo klarionaren kristal-formak): otolitoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.


karbonatu izond karbono atomoak dituena.

Koralak, maskordunek eta zenbait plankton motak itsasoko ioi karbonatuen beharra dute, euren maskorrak garatu ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-07-17

Baina uretako karbono dioxidoa ugaritu ahala, ioi karbonatuak murriztu egiten dira.  Berria - Gaiak   2004-07-17

Kondrita karbonatuzko arroka puska bat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.


karbonera iz ikaztegia; ikazgela; ikazkutxa.

Zapata bustiak sukaldeko karboneran utzi eta, bekozko ilunarekin, errazegi jarri diegu, esan zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 182. orr.


karboniko 1 izond karbonoarena, karbonoari dagokiona.

Salbamendurako berebillak antxintxiketan hurbildu dozak bertara, eta elur karboniko edo dalakua inguruetan bota.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 136. orr.

Eskaileretan behera jaistean, denetariko usainak sumatzen ziren: lehenik, bizarra egiteko bitsarena [...]; eta azkenik, zaborrak eta gas karbonikoak sortarazia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 245. orr.

Kontrazeptibo lez cocacola erabiltzen genuen, azido karbonikoa espermizida zelakoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 202. orr.

Ozeanoek atmosferatik hartzen dute karbono dioxidoa, eta uretan azido karboniko bihurtzen da.  Berria - Gaiak   2004-08-18

2 anhidrido karboniko karbono dioxidoa.

Kometen nukleoak izotz konglomeratu batez (ura, amoniakoa, anhidrido karbonikoa) eta karbonozko eta silikatozko hondar solido batzuez osatuta zeudela.  Berria - Gaiak   2004-09-01

Hala molekula bat anhidrido karboniko eguratsera itzuli zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 302. orr.

Alegia, [gizona] ez da ahalegindu elikatzeko, janzteko, berotzeko eta bizitza modernoaren beste hamaika beharrizanetarako ezinbesteko zaion karbonoa aireko anhidriko karbonikotik erdiesten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 304. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anhidrido karbonikoa (4)


karbono 1 iz gai bakuna, izadian kristal egituran nahiz era eitegabean agertzen dena ez-metala (C; at.-z 6).

Karbonoa, izan ere, elementu berezi-berezia da: berak bakarrik daki bere buruarekin katea luze finkotan lotzen energia-xahubide handirik gabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 298. orr.

Horregatik karbonoa sustantzia biziaren elementu giltzarria da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 298. orr.

Aatazioak egiteko karbono 14aren azterketak hasiak ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 81. orr.

Ozeanoek atmosferan dagoen karbonoa biltzen dute.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Karbonoaren zikloa.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Helburu txikiak jarri ez ezik, Kyotoko hitzarmenak «karbonoaren merkatua» ere sortu duela gogorarazi zuen Yañezek.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Europa karbono gutxi isurtzen duten teknologietan munduko buru bihurtzea.  Berria - Mundua   2006-03-25

Fosfatoa deskonposatu eta karbonozko geruza trinko eta iragaztezina sortzen da.  Berria - Gaiak   2006-03-10

Kablea karbonozko nanohodiz egitea proposatu zuen Edwarsek.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Karbonozko piezak eta pieza konposatuak egiten puntakoa.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Banuen amets-asmoa karbono-atomo baten saga idazteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.

Karbono molekulen egitura.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

Hotz egiten zuen egunetan, sutontzi baten aurrean ematen zuen bizitza osoa, karbono oxidoz kargatutako airea arnastuz denbora guztian.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.

Karbono monoxidoa pozoitsua da, odolean oxigenoa garraiatzea galarazten baitio hemoglobinari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.

Besoak, esate baterako, karbono-zuntzezkoak ditu.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Adituen esanetan, karbono maila egungoa baino ia mila aldiz altuagoa zen orduan.  Berria - Gaiak   2004-09-08

Paleozeno-Eozeno garaiko tenperatura altuaren ondorioz, lurreko eta itsasoko karbono kopuruak gora egin zuen.  Berria - Gaiak   2004-09-08

Karbono bonoak erosi eta, neurri batean, isuriak gutxitzen ere lagun dezaketela esan zuen.  Berria - Gaiak   2004-12-14

· Abiadura kaxa titaniozkoa da guztiz, iazko karbono-titanio nahasketa albo batera utzi ondoren. herria¬

3 karbono dioxido

Tenperatura igotzea, karbono-dioxidoaren (CO2) atmosferako kontzentrazioak gora egitearen ondorioz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 71. orr.

Atmosferara zenbat karbono dioxido isur dezaketen esango die Europako Batasunak enpresei.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Arnasten dugun aire berriak % 21 oxigeno eta % 0,03 karbono dioxido du; arnasan kanporatzen dugun aireak, berriz, % 16 edo % 17 oxigeno du, eta % 3,5 karbono dioxido.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Garrantzitsua da prozesu hori biriken eta odolaren artean oxigenoa eta karbono dioxidoa trukatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Animaliaren barruan dagoen karbono dioxidoaren kontzentrazioa inguruko uretan dagoena baino handiagoa denez, kanpora egiten du karbono dioxidoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.

Karbono dioxidoaren isurketak jaisten ari dira.  Berria - Gaiak   2004-11-19

Karbono dioxido isuriak murrizteko beharra dagoelako.  Berria - Harian   2006-02-18

Karbono dioxido gasen ondorioz, ozeanoetako PH mailak behera egin du.  Berria - Gaiak   2004-08-18

4 karbono hidrato osagaitzat karbonoa, oxigenoa eta hidrogenoa dituen gai konposatua.

Garatzeko bidean diren herrialdeetan ekonomia hobetzen denean, jendeak karbono hidrato gehiago hartzen ditu eta horrek loditasun arazoak, diabetesa eta hipertentsioa ekartzen ditu.  Berria - Gaiak   2004-04-04

Azukrea edo karbono hidratoak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arnastutako karbono (3); atmosferako karbono (8); atmosferako karbono dioxido (6); karbono atomo (4); karbono dioxido (62); karbono dioxido gehiago (6); karbono dioxido isuriak (4); karbono dioxido kopurua (5); karbono dioxido maila (7); karbono dioxidoa (55); karbono dioxidoa isurtzeko (3); karbono dioxidoak (5); karbono dioxidoaren (14); karbono dioxidoen (4); karbono dioxidorik (4); karbono monoxidoa (21); karbono monoxidoa arnastuta (9); karbono monoxidoak (6); karbono monoxidoaren (4); karbono zuntzezko (3); milioi tona karbono (3); sortzen duen karbono (4); tona karbono dioxido (4)


karbunklo iz errubiaren aldaera, kolore gorri ilunekoa.

Amorru eta suak txigorturik, odol-zolda gatzatuz gainestali eta hanturik, karbunklo halako begiz, Pirro infernutiarrak Priamo aitaso zaharra bilatzen du.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 101. orr.


karbunkoso izond karbunko izeneko gaitzari dagokiona.

Jende gaizkilearen ezinikusi horiek, ez al daude ezin hobeto irudikatuta zorne urdinaren baziloak eta bakteridia karbunkosoak elkarrekin duten aurkakotasun menderaezinean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.


karburadore iz karburagailua.

Lehen, karburadorean nahasten ziren erregaia eta airea, zilindroetara pasa aurretik.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Diesel karburadore baten beirazko behatxuloaren aurrean geunden.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.


karburagailu iz gasolinazko motorretan errekina haizearekin nahasteko erabiltzen den gailua.

Automobil baten tankeko erregaia karburagailuan prozesatu behar da; gasolina-lurrun eta aire nahasketa gisa irteten da karburagailutik, energia baliagarria atera dakion baino lehen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

karburagailu baten bila zebilela Chevy 56 bat konpontzeko.Bi hodiek, gasolina-tankekoak nahiz karburagailukoak, balbulak dauzkate, erregaia okerreko aldera joan ez dadin.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 109. orr.

Atzerako kolpeak, gordetegia zabaldu, eta gasolinaz betetzen du; hurrengo kolpeak, aurrerakoak, karburagailura bidaltzen du gasolina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.


karburante iz erregaia.

Ez du ahantzi, Bruselako aireportuan, orain dela zenbait urte, mekanikariak hegazkin bateko karburante ontziak ikusmiratzen ari zirela, bi gazte haien gorpuak topatu zituztela, autopsiak argitu zuenez hipotermiak eta hipoxiak jota.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 79. orr.


karburo 1 iz karbonoaren eta gai bakun baten konbinazioa; bereziki, kaltzio karburoa.

Mahaiaren erdian jarritako karburozko lanpara zaharraren atzetik.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 89. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Karburo-argia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 269. orr.

Eskuargi elektrikoak, kandelak, kriseiluak, olio-lanparak bai eta bizikleten karburo-faroltxoak ere hartu zituzten, argi pixka bat izateko, eta isilik abiatu ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 279. orr.

Usaina aditu nion gutunazal horri eta karburo-kirats pixka bat ote zuen iruditu zitzaidan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 211. orr.

· Jakina da Asiaren erdialdeko lurra belaki bat bezalakoa dela, hidrogeno karburo isurkariz blaitua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 404. orr.


karburodun izlag karburoa duena.

Burdina edo kobrea, kartoiak, baztertutako arropa, teilak, ferrak, karburodun lanpara zaharrak, denetarik jasotzen genuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 113. orr.


kardaba iz kezka, egonezina.

Burua kardabaz eta kezkaz beterik zeukan eta pentsamendu bat zebilkion errotarria bezala "ez nuen beste erremediorik etortzea baizik".  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 53. orr.

Aste honetan bertan, Maribi Ugarteburu kazetariak Info7 irratian egin kolaborazioan, Izagirrek aipatutakotik kardaba berak ere, ea ez ote den prentsan [...] gaitz bera, ea ez ote diren asko soberakoak eta betelanak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 122. orr.


kardabera (orobat kartabera g.er.) 1 iz elkartuen familiako landarea, zurtoin eta hostoetan esne moduko bat duena (Sonchus oloraceus etab.).

Kardaberak eta baxa-udareak eta belar-kondotxoak jatera ohitua ez dago ba nire urdaila.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 133. orr.

Kardabera batzuk jaten dituen mandarin letratuaren Nagitasun gozoan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 73. orr.

Loreak jaten zituzten, bide bazterreko kartaberak zehazkiago, gosearen ahal bezala eztitzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 201. orr.

Eguzkiak distira egiten zuen kardabera bailitzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.

Kardaberetan hanka-hutsik lan egiten nuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 170. orr.

Eta begietan kardaberak hazi...!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 171. orr.

2 irud

Ilehoria eta kardabera berehala oheratu ziren, baina eskotedunak ez zeukan presa handirik, antza, eta, hozkailutik garagardo botila eta marmelada potoa hartu ondoren, egongelako besaulkian jesarri zen, ni aurrean ninduela.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 63. orr.


kardailu iz irabiurra; (irud) zigorra.

HIESA balin bada gaurko kardailu haundiena nola ahantz Paludismoak, urtero, 2 miliun-ta erdi jende hiltzen dituela eta horietan miliun bat haur 5 urtez azpikoak.  Herria   2005-06-16


kardala iz olatua jaso eta apurtzeko hasten den itsas bultzada.

Kardala baretzeko neu nago moilarri.  Berria - Kultura   2006-04-04

Olatuak gora eta olatuak behera, gogor astintzen du mendbaleko Kardala olatuak Mutrikuko portuaren sarrera, eta mutrikuarrek aspalditik eskatu dute kaia babesteko neurriren bat.  Berria - Harian   2006-03-14


kardamomo iz belar landare bizikorra, medikuntzan eta edari bizietan erabiltzen diren haziak ematen dituena (Elettaria cardamomum).

Arabiarrek kardamomoa, iltze-kanela eta beste zenbait espezia erabiltzen omen dituzte kafeari zapore berezia emateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.

Beraz, klima eta gainerako gorabeherak aldeko izanez gero, berton produzituko (produzitzen segituko) dira anakardoa, arabarba, babakoa, banbua, bergamota, feijoa, getozka, gonboa, guaiaba, karanbola, kardamomoa, [...] zidra eta beste hamaikatxo ere Euskal Herriko klima desberdinetan, errentagarri gertatzen diren heinean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 33. orr.


kardantxilo (orobat kardantxulo g.er.) iz karnaba.

Pedrok zeru altuan pasatzen ziren usoak eta patioko hormetako alanbre-hesietan pausatu eta berriz hegan egiten zuten kardantxiloak ikusten zituen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 111. orr.

Baserriko ukuilu erdia bederen kaiola bihurtuta zeukan, beti txoriz betea: txokak, kardantxiloak, tarinak...  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 155. orr.

-Fama txarra daukala usoak, fama txarra -erantzun zion osabak kardantxilo batena zirudien ahotsez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 68. orr.

Kardantxulo bikotea, makalaren lore kotoizkoa biltzen kutxi-kutxi, alai...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 206. orr.

Kardantxilo saldo harrigarri bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 76. orr.


kardantxulo ik kardantxilo.

kardatu, karda(tu), kardatzen 1 du ad ileaz mintzatuz, harrotu.

Hainbaten esanetan, zapata plataformadunak erabiltzen ditu eta ilea kardatu egiten du altuagoa emateko.  Berria - Mundua   2004-07-09

2 (era burutua izenondo gisa)

Horien ondotik, azaltzen dira beste txima txuri luxatuak, goitik behera ile ongi kardatuaren antzekoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 213. orr.


kardenal ik kardinal1.

kardiako 1 izond bihotzeko, bihotz-. ik bihotz.

Bolatxoa bihotzera iritsitakoan krisi kardiako bat ukan zian, ospitalera eraman zitean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 125. orr.

Whyttek baraua eta bradikardia (erritmo kardiako motela) lotu zituen beste lan batean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Zer ote da gure Parlamentua, gutxitasun kardiakoa izan, eta bihotzekoak jotzeko arriskuan dagoen gaixoa besterik?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 92. orr.

Atxilotuei gorputz zatiak moztu zizkieten, kalte neurologiko, kardiako eta lo egiteko ezintasuna sortu, depresio eta erruduntasun sentimenduak eragin eta familiako zein lagunarteko harremanak galarazi zizkieten.  Berria - Mundua   2004-11-30

-Bihotza ez al da ba errai kardiakoa?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 118. orr.

-Fakultatean genuen antigoaleko irakasle batek bezalaxe egiten duzu berba: "errai kardiakoa", "kutxa torazikoa"...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 118. orr.

• 2 iz bihotzekoak joa, bihotzekoduna.

Baina aurretiazko gaixotzat joko da jada, kardiako, eskizofreniko edo minbizidun izatekotzat, artean gaitzaren inolako seinalerik ageri ez duen hainbat jende.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errai kardiakoa (4)


kardilaun (orobat kardu-ilaun g.er.)iz kardaberaren eta beste landare batzuen lore modukoa.

Haizeak mendiz mendi daraman lastoa bezala, ekaitzak daraman kardilauna bezala.  Elizen arteko biblia   Is 17,13

Batzuetan ez baitu sentitzen gorputzari itsatsitako hautsik, [...], ez hegazti lumarik, ez, hain arintasun ezerezekoa izanik, nekez jausten den kardilaun hegalaririk.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 187. orr.

Goian, behean, buru-urdinak; kardilaunak dira. eserlekuen zur antzinakoa, beirez eta teilatuez haraindiko eguzkiaren esfera, ekaineko airean dabiltzan kardu-ilaunen hegaldi hutsala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 41. orr.


kardinal1 (orobat kardinale eta kardenal g.er.) 1 iz Aita Santua hautatzen duten Elizako goi kargudun edo prelatuetako bakoitza.

Kolegio sakratuan, badakizue, kardinal, artzapezpiku eta apezpikuenean, bi gizon irten ziren kontra.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 250. orr.

Kuriako kideen artean Hugolino kardinala zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.

Gaztelako erregeorde Cisneros kardinalak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 26. orr.

Erromako Eliza santuko kardinal guztiek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 180. orr.

Aita santuari eta kardinal guztiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 529. orr.

Aita santuak kardinal agurgarrien batzar nagusia bildu zuen Perugian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Aita Sainduak Tarragonako artzapezpikua kardinale egin duelakotz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 196. orr.

Aita saindu Pio V.ak kardinal izendatu nahi izan baitzuen bi aldiz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 405. orr.

Amona Erika asko mindu zen naziek Faulhaber kardinala harrikatu zutenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 113. orr.

Kardinala izatera iritsi baitzen frankismoan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 236. orr.

Leon Brancaleone, Jerusalemeko Gurutze Santuko titulua zuen kardinala, · Jaun kardinalak lagun zituela, munduarentzat hilak eta hobiratuak zeuden Kristoren mirabeak bisitatzera joan nahi izan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 355. orr.

2 (izenondoekin)

Hamar-hamabost egun barru bilduko dira 117 kardinal hautesleak, Sixtoren Kaperan, Karol Wojtylaren ordezkoa aukeratzeko.  Berria - Harian   2005-04-05

Milango (Italia) kardinal emerito Carlo Maria Martinik.  Berria - Gaiak   2006-04-22

Kapitulu honetan Reinerio kardinal diakonoa izan zen, beste hainbat gotzain eta erlijiosorekin batera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1122. orr.

Hugolino jaunak, Ordenaren Kardinal zaindariak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 978. orr.

Asisko Frantzisko hil eta bi urte baino lehen [...] Gregorio IX.a Aita santuak -beraren adiskide eta Ordenaren kardinal babesle izanak- santu izendatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 177. orr.

Gure kardinal zaindari jaunaren baimena izanik. inork ez baitaki Joan Paulo II.ak zein aukeratu zuen kardinal in pectore (ezkutuko).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1176. orr.

Kardinal ezkutua nor den ikusteko jakin-mina. Kardinal aurrerakoi batzuek argitasuna eskatu arren, neurri zorrotzak ezarri dituzte katolikoen aita santua aukeratzeko negoziazioan erabateko sekretua izan dadin.  Berria - Harian   2005-04-05

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zerbitzu handiak egin dizkizun gizona izan delakotz eta gorago igaiteko heina eta kardinale kargua jasateko doia errekaitu baduelakotz jadaneko. Kardinal-jantziak ekoizle famatu bat ezkutatzen duela ikusirik, eta errotaria, berriz, lan bila dabilen aktore bat dela deskubritu eta gero [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 195. orr.

Kardinal-jantzian zegoen taldeko batek azalpen min-garratzen bat jaurti zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.

Kardinale xapela gabe utz dezan bera.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hugolino kardinala (11); jaun kardinala (5); kardinala hil (3)

hugolino kardinalak (8); jaun kardinalak (8); lau puntu kardinalak (4); ostiako kardinalak (3); puntu kardinalak (9)

hugolino kardinalaren (3); kardinalaren etxean (3)

bordeleko kardinale (3); jaun kardinale (4)

etchegaray kardinalea (4)

etchegaray kardinaleak (6); ezpeletar kardinaleak (4); kardinaleak erran (3); ratzinger kardinaleak (4)

etchegaray kardinalearen (3)

kardinalen kongregazioak (3)


kardinal2 iz Ameriketako txori kantaria, lumak eta mokoa gorri biziak dituena (Cardinalis kardinalis).

Eskua luzatu zuen, txalupari erantsitako kardinal baten luma zelakoan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 246. orr.

Ikustera joan zen Maitea, eta adarrez adar saltoka zebilen kardinal bati begira geratu zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 145. orr.


kardinal3 1 izond nagusia, oinarrizkoa.

Hementxe hasten da parte filosofikoa bera, 3 tesi teologiko kardinal frogatzeko darabilena: Jainkoaren existentzia, bakartasuna eta gorpuzgabetasuna.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 10. orr.

Hogeita sei premisotan oinarriturik, Jainkoaren existentzia eta haren ezaugarri kardinalak, bakartasuna eta gorpuzgabetasuna, frogatuko ditugu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.

Horrela, lau Ebanjelioen eta lau bertute kardinalen "lau zaldiko orgak" eramanik, bertutez bertute gorantz joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1154. orr.

2 puntu/norabide kardinalsup_1

Puntu kardinalak hiru balira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 209. orr.

Besteak beste, hiriko puntu kardinal bakoitzean eskultura bana jartzea aipatu da.  Berria - Kultura   2006-01-13

Maite dut anitz eremu hori, lau norabide kardinaletara irekia baita lurrez, airez eta itsasoz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 156. orr.

Guri, aldiz, iruditzen zaigu koordenadak zaintzen igaro dituela kartzela urte guztiok, puntu kardinalen eta bere etxearen kokalekuaren zuzentasuna frogatzearren joan zela oinez kartzelatik etxera.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 184. orr.

3 puntu/norabide kardinalsup_2 irud/hed

Finkielkrautentzat berarentzat, ostera, Rafael berri honentzat, bi puntu kardinal eta bi estremo besterik ez dago beti ere Athenaiko eskolan edo espazio hermeneutikoan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 162. orr.

Iritsiko zela errealitatearen lau puntu kardinalak ikusi eta orientatzeko gai izango nintzen eguna.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 229. orr.


kardinale ik kardinal1.

kardiobaskular izond bihotzari eta zain-arteriei dagokiena.

Gizentasuna eta eritasun kardiobaskularrak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 37. orr.

Emakumeen artean heriotza kausa nagusia gaitz kardiobaskularrak izan ziren.  Berria - Harian   2005-04-09

Arazo kardiobaskular guztiak ez zizkioten behar bezala aztertu.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Autopsiak bihotzekoak jota hil zela esan arren, arazo kardiobaskularrik ez zuela jakinarazi zuten bere senideek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Alain Solek hilaren 19an hasi zuen zaintza medikoen greba, tratamentu kardiobaskularrari eta intsulina injekzioei uko eginez.  Berria - Mundua   2004-07-31

Lehiaketetan xakeak nerbio, hormona-sistema eta sistema kardiobaskularrak probatzen ditu.  Berria - Kirola   2004-04-23

Dieta egitea zigorra onartzearen pareko denez (horretarako izutu gaituzte-eta: bihotzekoak, gaitz koronario eta garunekoak, kardiobaskularrak, diabetesa, minbizia...), [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 51. orr.

Medikuak behar ditugu, lehenbailehen, batez ere zirujauak, arlo baskular, kardiobaskular eta kirurgia orokorrekoak.  Berria - Mundua   2004-05-20

9,6 milioi euro jaso zituen egindako kirurgia kardiobaskularreko operazioengatik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Gaixotasun Kardiobaskularren Ikerketarako Zentroa.  Berria - Gaiak   2004-02-22

· Gaixo bati kardiobaskularra egin zioten aipatu ospitalean eta ebakuntzak «bilakaera ona» izan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arazo kardiobaskularrak (4)


kardiograma iz bihotzaren higiduren erritmoa eta intentsitatea erakusten dituen grafikoa.

Kardiogramak igortzeko ez ezik, erradiografiak bidaltzeko ere erabili nahi dituzte teknologia berriak.  Berria - Harian   2005-11-11

Maniobraburua kezkatua zegoen, eta lapitz batez mezuak seinalatzen zituen bitartean, lapitzaren puntak dardar egiten zion eta paperean kardiograma baten antzeko zirrimarrak egiten zituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 82. orr.


kardiologia 1 iz medikuntzaren adarra, bihotz eritasunak aztertzen dituena.

Ebakuntzak egiteko lau gela adimendun, kimioterapiarako 12 anbulatorio postu, energia handiko bi azeleragailu lineal eta kardiologia nuklearreko Gamma-kamera.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

"Bihotzaren ibilaldia" proposatzen digu kardiologiako federazioak.  Herria   2001-05-17

Gaur egun lau azpiegitura ezberdin arduratzen dira kardiologiaz Lapurdi itsasaldean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Osasun azterketa arrunta edo kardiologia artak hartzerakoan aise gainditzen da 90 euroko kopurua.  Berria - Harian   2006-01-04

Indiako Narayana Hrudayalaya kardiologia ospitaleko burua.  Berria - Harian   2005-11-11

Baionako Ospitalean puntako kardiologia zerbitzu bat jartzekoa dute, zerbitzu pribatu eta publikoko eskaintzak batuz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05


kardiologo 1 iz bihotz eritasunetan espezialista den sendagilea.

Kardiologoarengana eraman genuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 250. orr.

Gauez haur batzuk zaindu nituen eta kardiologo batentzat telefonista-lana egin nuen abortuaren dirua pixkanaka itzultzen joateko.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 80. orr.

Mel McGinnis kardiologoa da, eta horrek batzuetan hitz egiteko eskubidea ematen dio.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 147. orr.

Kardiologoaren aholkuak gorabehera, bere betiko purutxoak erretzen segitzen zuen isil-gordean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 126. orr.

Kardiologoen Nazioarteko Bilkuran.  Berria - Gaiak   2004-08-29

Europako Kardiologoen Elkartearen urteroko bileran.  Berria - Gaiak   2004-09-01

2 (hitz elkartuetan)

Estatu Batuetako kardiologo talde batek New England Journal of Medicine zientzia aldizkarian esandakoaren arabera, «emaitzak bikainak» izan dira. herria¬


kardiopatia iz bihotzeko eritasuna.

Adituen ustez, urtero 20 milioi pertsona hilko dira kardiopatia eta garun apoplexien ondorioz 2020a bitartean.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Tabakoa erretzeak biriketako minbizia ez ezik kardiopatiak ere eragin ditzakeela.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Kardiopatien eta Garun apoplexien Atlasa argitaratu du Osasunerako Mundu Erakundeak.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Zelula hauen bitartez, medikuek kardiopatiei aurre egin diete.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Gaixotasun zabalduenen zerrendan hirugarren lekuan ageri dira errepide istripuen ondoriozko traumatismoak, kardiopatia iskemikoa eta depresioaren atzetik.  Berria - Gaiak   2004-04-08

· Mio-kardiopatia handitua dauka Maradonak, baita biriketako bi aldeetako infekzioa ere.  Berria - Kirola   2004-04-20


kardo ik kardu.

kardu (orobat kardo g.er.) 1 iz elkartuen familiako landarea, erdiko zaina zabala eta zuria duten hosto gogor arantzatsuak dituena (Cynara cardunculus).

Janaritegiko teilen artetik aurkitu zuen txokoa kardo batek.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.

Adibidez, kanario deritzan txoritxoak kardu jatera egingo du, bere izaeraren arabera, eta ez basabitxiloretara.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 31. orr.

Aita ikusten du soroa ildoz ildo oinkatzen, mokorrez mokor zapaltzen, eskuarez bezala berdintzen, sasiak, zuhaixkak, karduak eskopetaz jotzen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 133. orr.

Kanpoan zutik, eguzki-galda kiskalgarri hartan, hondar horiskaren, kardu grisen eta mendi gorrisken gaineko zeru ubelari begira.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.

Gure alorrak oraino zenbait ahago tzar, zalke edo kardu badu ere, [...].  Herria   2005-05-05

Amatxok Hearn´s-en erositako jantzi eskoziarraren sorbaldakoan brotxe moduko zilarrezko kardu bat erakusten zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 88. orr.

2 irud/hed

Hi betik "kardo" galanta izanda, eta oin... ohiko purrustadak eta zakarrerixak aiztu, eta... musu eske?  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 81. orr.

3 kardu arantzatsu

Kardu arantzatsua, ardien ilea harrotzeko karduaren antzeko tresna, kardu arantzatsuak edo tresnak bezala ardien ileak harrotzen eta biltzen dituen hesia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 27. orr.

4 txori-kardu

Elurtearen erdian txori-kardu izoztu bat aurkitu duen txolarrea, horixe ematen zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 332. orr.

5 kardu-ilaun ik kardilaun.

kardulatz (orobat gardulatz g.er.) iz astakardua.

Eskoziarrek, esaterako, astakardua edo kardulatza dute ikur.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.

Baina inguru hartan isatsa eta kardulatza besterik ez, eta olibondo bakan batzuk sail elkor batean, jenderik ez, pare bat ahuntz gerizpean, besterik ez, alferrik jardungo nuen nahi beste oihuka eta garrasika...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

Harri-kozkorrak eta kardulatzak, eta mitxoleta gorri batzuk tarteka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 235. orr.

· Orduan, gizarte primitibo eta rustiko guztietan bezala, Euskal Herrian politak neskak daude, oraindik gizartearen zakartasunak zakartu gabeak, loreak; eta, bestetik, kardulatzak, andreak...  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 27. orr.


kare 1 iz kaltzio oxidoa (CaO), gai zuria, 2.580 °C-tan urtzen dena, kare harria errez edo kiskaliz ateratzen dena. ik gisu.

Hondar larri, kare eta errautsa nahastuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3370. orr.

Kare eta hareazko morteroarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.

Karea hila dagoenean, orduan morteroari nahastuko zaio; harrobiko harea erabiltzen bada, hiru parte harea eta parte bat kare nahastuko dira; errekakoa edo itsasokoa bada, bi parte harea eta parte bat kare.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.

Eta tona bat kare.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 82. orr.

Ez lohi, ez buztin, ez kare, ez porlan...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 13. orr.

Junta horiek olioarekin oratutako karearekin beteko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.

Kare zaharraren koloreko aurpegiarekin eta negarrez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 353. orr.

Kare zaharrarena bezalako usaina zerion haren ahoari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

Edomgo erregearen hezurrak profanatu baitzituzten, erraustu eta kare bihurtu.  Elizen arteko biblia   Am 2,1

Ez zuen oso gogoko lan egitea, eta batere ez eskuak hargin lanetako kareaz zikintzea.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 24. orr.

Elurra bezain kare zuriz zarpiaturiko eliza berri baten gainean altxatua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

Gelako hormak hutsik zeuden, karez pintatuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.

Kare edo pintura zuriz koloreztatuko badituzte ere.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 133. orr.

Karea egiteko labean Karea egosteko ere, karobia sutzerakoan, otea nahi izaten omen zuten garai bateko aitona zaharrek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

Etxe handi bat jaso zuen bertan, harriz eta karez eraikia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 642. orr.

Karezko argitasun bat iritsi zen bagoira zeruertzetik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 72. orr.

Gauaren hondarreraino, ka(retan ahitzen zèn gorpuaren beilan egoten zen, labe gorri ilunaren ondoan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 130. orr.

2 paretez eta kidekoez mintzatuz, kare gezura.

Baserriko kare zurizko hormaren kontra paratu nintzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.

Grafito horiek paretako karea harraskatuz eginak dira.  Berria - Kultura   2004-04-25

Karearen zuritasun hura, leihoetako pertsiana berdez margotu berri haiek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 215. orr.

Hormetako kareak kresal usaina zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 189. orr.

Pospolo bat piztu zuen hormako karearen kontra igurtziz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 52. orr.

Haren zimurretan kare horitua nola pilatu den denborarekin ikusi du.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 92. orr.

Barnealdeak karez zurituak daude, lakura ematen duen fatxada bezala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.

Plazatxo karez zuritu eta hautsez betean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 215. orr.

Kanposantuko horma karezkoen kontra itzularazi ondoren fusilatzen zituzten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.

3 (erkaketetan)

Karea baino zurbilago zegoen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 252. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Antigua alderago, errepide zaharraren aldapan gorakoan, "La Fe" kare-fabrikatzar zatarra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.

Istripua izan zuenean, garabian zebilen, kare biltegi batean.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

Tarteka ikusten ziren kare-tontor handiek zein enbor zerratu gabeek eta ohol ondo pilatuek hiri-inguruko mehatze eta basoen aberastasunak iradokitzen zituzten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.

Kare arrastoz markatutako atearen alde banatan lorezko koroak jarri zituzten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 227. orr.

Sabaiko habe beltzak zipriztindurik zituen kare kostra batekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 226. orr.

5 kare ura.

Baldekada bat kare eta brotxa bat hartuta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 132. orr.

-Ba, ez dakit, paretei karea eman-edo, erretaulari kraka kendu-edo... egongo da nik egiteko moduko lanen bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 166. orr.

6 kaltzioa.

Fosfato eta kare karbonato pixka bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 166. orr.

7 kare bizi urik ez duen karea.

Kare biziak den-dena suntsitzen du.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 79. orr.

Baina kare biziak ere uzten ditu, ikusi nahi duenarentzat, bere aztarnak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 79. orr.

Espaloietan gelditzen den kaka-hondarra garbitzeko, kare bizia botatzen dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 152. orr.

Prozesuan, begiak kare biziz erreko ditu itsu gelditzeko helburuz, erredentziorako bidea horrela hobeto «ikusteko».  Berria - Kultura   2006-02-14

Kare biziko aletxo batzuk.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 33. orr.

Bai, eta gero torturatu egingo gaituzte, eta kare bizitara bota.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 47. orr.

8 kare-harri ik kareharri.
9 kare-haitz (orobat karaitz; Euskaltzaindiaren Hiztegian kare haitz agertzen da) kareharria.

Baina, kare-haitza beti kare-haitza izaki, eta badira, dirudienez, harri bigunagoak ere -nola esan?-, harri lurrezkoagoak edo... azken batean, ez al dira lur, ur, su, eta airez osatuak, suzko labean karetzen direnak?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 450. orr.

Han eta hemen ikusten da oraindik zuhaitzen bat, eta baita sastraka edota hainbat belar zerrenda ere; baina, guztiarekin, elementu nagusia karaitza da, ebaki eta pitzatuz markatutako harri txuria.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

Karaitza beti da astun, baina baita arina ere, bertzetik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 390. orr.

10 kare hauts kare hila, urez itozen den kare bizia.

Izebak hautsa astintzekoa hartu eta zerran jotzen zuen osaba eta kare hauts pila bat harrotzen zuen jantzietatik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

Goizeko bederatzietarako milaka gradutako beroa ari da sortzen barruko ganberan, hezurrak kare-hauts bihurtzeko adina.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 189. orr.

Kare hautsez osatutako errektangelu baten erdian  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.

11 kare ore ik kareore.
12 kare ur ur kareduna. ik gorago 5; ik karesne.

Gero teila horiek kare-urez zurituko dira, adreilu-hautsezko zarpeatua ez dezaten bota.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

Gero teila horiek kare-urez zurituko dira, adreilu-hautsezko zarpeatua ez dezaten bota.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

Eta zer estalaktita, ez bada kisu edo kare ur zuri harri bihurtua?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kare bizia (4); kare harri (3)

karea eta harea (4)

karez zuritu (3)


kareberritu, kareberri(tu), kareberritzen du ad berriro kareztatu.

Latineko crispus-ek, "kizkurra" frantsesez crép- erroa eman du, eta erro harretatik crépir " kareberritu " (horma bat) eta décrépir "karea kendu" sortu dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 114. orr.


karedun izond karea duena.

Lur absorbatzaileak espezie ezberdinen araberakoak (karedunak eta muriatikoak) direla aurkitzeko arrazoimenaren erregela bat behar dugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 232. orr.


kareharri (25 agerraldi, 9 liburu eta 8 artikulutan; orobat kare-harri 10 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean, eta kararri g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kareharri agertzen da) iz kaltzita duen harria, bertatik karea atera daitekeena.

Kareharri gorrikaraz egindako eraikin arloteen etxabeetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 164. orr.

Audenentzat, kare-harriak eta berun-meatzeek osatzen zuten lurralde hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 185. orr.

Behin eta berriro ukitu zuen hatzekin sarrerako kareharria, arabiar, greziar edo feniziar inskripzioen arrastoen bila.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 126. orr.

Argiak elur itxurako distirak ateratzen dizkio kareharriari. Beren bekatua baztertzen badute, idolo-aldare guztiak, kararria bezala, hauts egiten badituzte.  Elizen arteko biblia   Is 27,9

Cementos Rezolak ustiatzen du harrobia bertako kareharriarekin zementua egiteko.  Berria - Kultura   2004-08-27

Koralek kareharrizko eskeletoa dute, eta eskeleto hori sortzeko, itsasoko uraren kaltzio karbonatoa erabiltzen dute.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Kareharrizko leize batean aurkitu dute eskeletoa, 5,9 metroko sakoneran.  Berria - Gaiak   2004-10-29

Kareharrizko arku ikaragarri bat.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 191. orr.

Kras Esloveniako lurraldea da, kareharrizko goi-ordokiz osatua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 279. orr.

Kareharrizko eskualde bat da Il Carso, ipuru-landarez betea.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

Hango paisaian ere landaretza tropikala, kareharrizko labar piko-pikoak eta harrobi erraldoiak nagusi ziren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 467. orr.

Bagoi bat kareharri ez zen nahikoa izango emazteak senarrari botatzen zizkion kexuen zerrenda egiteko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 34. orr.


karei iz oskola (materiala).

Betaurrekoak daramatza, beltzak, kareizkoak. Kareizko orrazi bat, bi arkatz eta peluxezko hartz txiki bat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 189. orr.

Eta karei-oskolezko orrazi bat luzatu zidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 170. orr.


karel 1 iz (itsas)ontzietan, albo bakoitzaren goialdea edo goiko ertza.

Ontziaren karela lehorretik metro eskasean hurbiltzeko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 13. orr.

Luzaroan egon nintzen haren etzaulkian, hankak karel zuriaren kontra bermaturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 116. orr.

Animalia haiek karel altuko itsasontzi batetik ari ziren lehorreratzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 87. orr.

Oin bat karelaren gainean eta bestea ontziko bizkar sendoan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 32. orr.

Karel ertzera agertu zen, eguzkiak bere bidearen erdirako pausotxo bi falta zituelarik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 61. orr.

Ahalegin betean saiatu zen istriborreko karelaren gaina gainditzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 231. orr.

Karel ondoan zutik eta bakarrik nintzela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 109. orr.

Bidaiarien erdia karel gainetik botatzeko agindu du pilotuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 284. orr.

Gero karelean ikusi dut, aingura hori jasotzeko ahaleginetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 232. orr.

Peterrek seinalea egin zuen, eta hilotza kareletik bota zuten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 184. orr.

Orduan bere ontzia nirearen karelez karel jarri zuen, eta kateatik tiraka ekin genion biok.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 98. orr.

Karelez kanpoko motordun txalupa batekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.

Mercury karelez kanpokoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 56. orr.

Garbi-garbia zegoen ontzigaina, distiratsu zeuden berunezko karel-barandak eta soka-gakoak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

2 hed/irud

Marka oneko whiski bat eskumenean, bainuontziaren karelean.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 40. orr.

3 zubi, bide edo kidekoen ertzeko murru modukoa, garaiera txikikoa; murruaren gaineko ertza. ik petril.

Bizikleta uzten dut, zubiaren karelaren kontra.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 88. orr.

Neuillyko zubia zeharkatzean, karelean bermatzen zituen eskuak eta Sena aldera makurtzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

Zubiaren karelean eseri nintzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 31. orr.

Gero, iturriaren karelean eserita, gauaren lanbrora arte aritzen ziren kalakan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 103. orr.

Almuedanoak eskua mugitu zuen karel zirkularrean zehar, Meka hiri santuaren norabidea seinalatzen zuen marka, harrian zizelatua, aurkitu arte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 30. orr.

Kalostraren karelean eseri eta egunkari italiar bat irakurtzen saiatu nintzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.

Dorre aurreko karel epelean eserita, hondartzaren gain-gainean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 36. orr.

Bide haren kanpoko karela amildegiaren ertzetik zihoan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 217. orr.

Amildegi goria ingurubiltzen duen karel porotsuaren gainean, suak bihurrituriko sandalia burdinorizko bat aurkitu zuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.

Bikote bat Tenis inguruan, harrizko karel zabalaren gainean, neska etzanda, burua mutilaren magalean pausatuta.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 170. orr.

Mendebaldeko fatxadaren aurrean du zabalune lau bakarra etxeak, beste hiru aldeetatik pasillo estu porlanezko batek inguratzen du, karel batean bildua, metroko zabalerako eraztuna iduri.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 230. orr.

Besoak leihoaren karelean jarrita, patiora begira geratu da.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 33. orr.

4 hed/irud

Inperio austrohungariarreko poetak bizitzaren karelean bizi izan dira, Rothen pertsonaiak monarkiaren ekialdeko aldirietan bezala; zain bizi izan dira edo akabera baten oroitzapena berritzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 165. orr.

5 karel artean

Karel artean gizon bi zeuden.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 33. orr.

Aitzakiazko oihala brankan jarrita, karel artean joango direnak ez dira edonor.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 154. orr.

Karel artean sartu nintzen, ontziaren bizkarrean oin biekin zapalduz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 32. orr.

· Karel arteko solasaldi gogaikarrietan esaten zenez, [...].  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 45. orr.

6 karelez kanpoko

Karelez kanpoko motordun txalupa batekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.

Karelez kanpoko makinadun bateltxo batean datorrela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 271. orr.

Mercury karelez kanpokoa aipatu duenean igarri diot; Mundakako portuan izaten direnek makinen izenak esaten dituzten moduan esan du: Mercury.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karelaren gainean (5); karelaren kontra (4)

karelen artean (7)

kareletik bota (4); kareletik botatzen (3); kareletik itsasora (3)


kareldun iz karela duena.

Paisaiari begiratzen zion, haren bakardade eta goibeltasunak inoiz ez bezala hunkitzen baitzuten: bere emaztearen begiez so egiten zien putzu kareldunei, mortuei, urkidiei, ordeka gainean ageri ziren ilunabarreko laino arrosei  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.


karen iz abereek edo emakumeek umea izan ondoan botatzen duten mintza.

Behi umaberriari barrenak garbitzeko eta karenak errezago egiteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 50. orr.

Mihura kendu ezean, ihartu eginen da hurritza; halaxe berean hil, karenak egin ezean, ama erditu berria, haur jaio berriaren bizi iturria.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 180. orr.

Ama itsasoa da, eta isurki amniotikoa eta karena, itsaso zati bat amaren baitan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 129. orr.

Karena itsaso zati bat da, amaren sabelean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 131. orr.


karenaje iz

Argia asko moteldu da kanpoan, motoaren karenajean antzematen dut, bizirik gabeko distira hotz horretan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 116. orr.


karenatu, karena, karenatzen du ad ontzi baten kroskoa konpondu.

Izotz estutuak berak altxatuko du ontziaren krosko borobila, karenatu behar balitz bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.

Karenatzen zegoen buruz behera nasan, sasiak eta ekarri genituen alboan sua egin eta ohola lehortzeko, gero karraskatu egin genuen kroskoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 403. orr.


kareore (orobat kare-ore; Euskaltzaindiaren Hiztegian kareore agertzen da) 1 iz karez, hondarrez eta urez osatutako orea, horma bat eratzen duten harri zatiak elkarri itsasteko erabiltzen dena. ik mortero.

Paretak gero harri eta kareorez egin behar baldin badira, egin bitez harri ahalik eta txikienekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1990. orr.

Zarpeoa pixka bat lehortu denean, kareorearen lerrokadurak markatuko dira, luzetarakoak erregela eta kordelarekin, altuerak berunarekin, eta angeluak eskuairarekin ondo markatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

Lehenengo zarpeatuaz gain kareorearekin gutxienez hiru geruza eman ondoren, marmol-pikorrarekin egin behar da berdindua, mortero hori bere puntuan nahastuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

Bota egingo dut zuek kareorez estalitako harresia.  Elizen arteko biblia   Ez 13,14

Kare-orea egiteko makina.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 150. orr.

Batzuk harri-garraio, besteek kare-orea dakarte, bakoitzak bere zereginaren arabera.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.

Harriaren ordez adreilua erabili zuten eta kare-orearen ordez bikea.  Elizen arteko biblia   Has 11,3

2 irud /hed

Hizkuntza erkide bat behar zen; hizkuntza izango zen milioika gizaki zeharo desberdin haiek elkartuko zituen kareorea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kareorez estaltzen (4)


karesa iz fereka.

Denek egiten ohi dutena egin zuen: usnatu, inguruan itzulika lotu, haren karesak onetsi eta haren lagun joan, isilik. Alta, arrazoin beren gatik, ez dirote karesa haundiegirik egin ere europearreri.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 149. orr.

Hori bera galdatzen nian nik, kasu egiteko nola egiten huen hitz, merezi zian bertzelako karesa urketariak, ginebra zirrizta ematen ziguan uretan hark.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.


karesatu, karesa(tu), karesatzen du ad ferekatu. ik kareziatu. irud/hed

Saski baloian, garaipena karesatu dute baina ez dute ardietsi Baiona/Urketarrek 88/94 galdu baitute St Chamond-eko parketean.  Herria   2002-10-31


karesne iz kare ura.

Ibilgailuak errepideari hobeto eusteko karesnea botako dute.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04


kareta1 1 iz aurpegi babesa.

Goizero gerritik gora biluztu, bendatu, kareta jantzi eta ordubete ematen zuten eskriman Akademiako gimnasioan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 48. orr.

2 mozorroa.

Aurpegian kareta bat zuela jotzen zuten larrua.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 134. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Nahiago izan zuen orain izkribu sakratuetan bildurik dagoen argumentu labur bat zirrimarratzea kareta fabrika bateko hondakinen artean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 51. orr.


kareta2 iz Karibeko dortoka.

Egiazko kareta (Caretta careta) eta larruzko dortoka (Dermochelys coriacea) espezieak dira amuon biktima nagusiak.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Egiazko karetaren populazioa gero eta txikiagoa da mundu osoan eta urte asko daramatza etengabe jaisten.  Berria - Gaiak   2004-09-24


karetsu izond kare asko duena.

Eta ez gutxiago, baina beste modu batera, mazeletan eta selaixetan beren harrarte karetsu txuriak erakusten zituzten baserri zabal aberatsek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 269. orr.

· Xarmaz beterik azaltzen ziren haiek guztiak nire ustez, ikuskizun hunkigarria eratzen zuten Ilargiaren azpian, xuri-xuri, eta karetsu.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 101. orr.


karetu, kare(tu), karetzen da ad kare bihurtu; kiskali.

Baina, kare-haitza beti kare-haitza izaki, eta badira, dirudienez, harri bigunagoak ere -nola esan?-, harri lurrezkoagoak edo... azken batean, ez al dira lur, ur, su, eta airez osatuak, suzko labean karetzen direnak?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 450. orr.


karetx 1 iz garatxoa.

Joanetearen gisako zurezko karetx koskorra beheko muturrean behar izaten zuen makil batekin jokatzen zenekoaz, egun beisboleko makilak bezalatsu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 99. orr.

• 2 (adi zlagun gisa)

Gorrotoaren beste itxura engainagarria, beldurrak edo koldarkeriak karetx bihurtu duena duzu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 296. orr.


kareziatu, karezia(tu), kareziatzen du ad ferekatu.

Bizarra kareziatu eta, kea barneratuz eta kanporatuz, Haydn-en musika ahosabaian izango banu bezala dastatzen diat.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 71. orr.


kareztatu, karezta, kareztatzen 1 du ad karea eman, karez zuritu.

Oso fatxada luzea eta bi solairu zituen; behekoa ez zegoen kareztaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

Txit zuria zen [etxea], kareztatu berria zegoen eta ajez betetako atso zahar desitxuratu baten eitea zuen, zuriz erabat hautseztatua eta kolore bizi-biziez margotua gaztetxo baten gisan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 38. orr.

2 hed

Eta, hala, so egin nion aitari, eta aurpegia kareztatu berri ziotela iduritu zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 358. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Berriz ikusi zituen Ruche jaunak etxetxo kareztatuak, burua galtzeko moduko urdinez margotuak ateak eta leihoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Etxe apal, kareztatu baten aurrean geratu zen orgatxoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.

Pintaketa handi bat dago horma kareztatu baten alderik alde.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 205. orr.

Tarte txikitik hormetara, sabairainoko hesolekin lotutako hormak zeuden, ohol kareztatuez eginak eta sabairaino iristen ziren hesolei josiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 102. orr.

Zementu eta hauts, hauts eta zementu, hilerri erraldoi kareztatu baten itxura hartuko du Azpilek.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 131. orr.


karga 1 iz pertsona, abere, ibilgailu edo kideko batek daraman edo eramaten ahal duen gauza kopurua. ik zama.

Egurretara joanda, karga bizkar gainean hartuta, bide luzea egin beharra egokitu zitzaion egurkari zahar bati.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 73. orr.

Karga gehiturik ere, gizona lehengo erritmo berean zihoan, patarra goiti.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 100. orr.

Astorik be etzegoan eta kargak norberaren bizkarrean edo buruan erabilli bear.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 195. orr.

Hirurogei eta hirurogeita hamabost kiloko kargak eroanez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 46. orr.

Aitak bi abere baitzituen eta bi karga.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 73. orr.

Lehorrera abiatu zen babes bila, eta [...] espainolek harrapatu egin zuten, marinel, karga eta gainerakoekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 130. orr.

Demagun ontzi baten edukiera zortziehun tona ur dela: ontzi horren karga laurehun tonakoa litzateke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 34. orr.

Gainean zekarren karga lurrean uzteko ia denborarik eman gabe.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.

Iraulki orgak karga husten ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

Mallorcan txalupa eta ontzi mordoa hondatu zuen, eta Eivissan 8.000 gatz karga eraman zituen itsasoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 432. orr.

Bonbaketariek beren karga libratzean Durango aldetik etorriko zitzaien ekaitz hotsa noiz entzungo zain.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 53. orr.

Hodeiak paso eman, eta bere karga osoarekin aurrera jo dezakelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 398. orr.

Aireportutik bidalitako eta iragandako karga gehiena paketeak ziren, karga guztiaren, %50 baino gehiago.  Berria - Ekonomia   2004-09-10

2 (izenondoekin)

Hitzak errota-harriak bezain pisu eta karga handiko balira bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 80. orr.

Garesti ordaindua izango zuten karga handi haien garraioa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.

Bazetorren gora, baina poliki, poliki, karga astunen batez kargaturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 98. orr.

Abere nekatuen gainean karga astun.  Elizen arteko biblia   Is 46,1

Abererik flakoenari eman baitzion kargarik itsusiena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 73. orr.

3 habe, egitura edo kideko batek jasaten duena edo jasaten ahal duena.

Paretak ezin izaten dio kargari eutsi.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.

[Palankaren) besorik luzeena muturretik zanpatzen denean, orduan errazago altxatzen da karga.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.

Airearen karga eta presioa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 445. orr.

Zenbait hezurrek -zangoetakoek, esate baterako- karga handia eraman behar izaten dute eguneroko bizimoduan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.

Behar denean bakarrik isurtzen da lubrikagarria, giltzadurak daraman kargaren araberako dosietan isuri ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 43. orr.

Karga handiarekin leun mugitzeko, gontza baino hobea da bola-ahokadura motako giltzadura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Batzuk euli baten karga aski izaten ditet lur jotzeko!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 119. orr.

4 irud/hed

Horrela, emearen barruan sartu eta beren karga genetikoa utzi ahal dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 41. orr.

Adierazpenok bizkar gainean eraman ohi zuen erantzukizunen karga erraldoiarekin.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 85. orr.

Bi ohar labur-labur, geroago berriro sinboloaren noziora itzuli aurretik, berebiziko karga historikoa baitu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.

Ez da makala termino edo kontzeptu horrek duen karga ideologikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 290. orr.

Kontzientzia karga zamatsuenetako bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.

Trinitik irakurtzen dituen hitzak karga pisutsuak dira.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 135. orr.

Zentralak ez dituela bere gain hartzen karga sozialak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

· (mozkorraldia) Dexenteko karga garraiatuagatik ere, neure buruaren jabe eta xutik egoteko gauza nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

5 (unitate gisa)

Hamar karga ardan gorri, hamaika karga ardan zuri, hamabi kaja pipapuru...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 157. orr.

Urtero karga bat ale emango diet zure anaiei eta lan egingo dut haientzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.

-Martxoko Ama Birjiña egunez, attonak zozokumeak kolkoan eta karga ostroa bizkarrean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.

Urtean zenbat karga ardo ematen dizu mahasti honek, gehien ematen dizunean?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 979. orr.

6 norbaiten gain astuna gertatzen den gauza.

Lanaren karga astunetik libratzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.

Karga nuen zangoetan, karga besoetan, karga betazaletan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

Neure gain ezin har dezakedan karga bat jarriko balidate bezala...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 311. orr.

Karga astuna zeraman barru-barruan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 6. orr.

Migel, gainera, ez zen luzaz etxean karga izanen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.

Auzapez izaitea gero eta karga pisuagoa dela.  Herria   2001-02-22

Ama da, baina, bere akats guztiekin, kargarik astunena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 151. orr.

Karguagatik jasaten duen karga guztia errazago eraman dezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1193. orr.

Tabakoaren eta edariaren karga ohi baino handiagoa dudalarik, aspirina pare bat hartzen dut ohatzeratu aitzin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Minak ez baitu bere soka laxatzen, mina karga handia baita eta zaila eramaten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 281. orr.

Biziago ematen du, karga hilgarriaz arinduta.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 17. orr.

Ur hotza azalean sentitu ahala, bekatuaren karga garbitzen zuela pentsatu zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 71. orr.

7 kargatzea; kargatzen dena.

Dena programatuta zegoen: karga noiz egin, noiz abiatu behar zuen...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 284. orr.

31 egunez karga eta mantentze lanetan aritu ostean.  Berria - Harian   2005-07-20

Garabietan -garabien pean, zehatz esanda- lan egiten hasi zen, karga eta deskargan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 18. orr.

Erdisotoan karga eta deskarga lanak egingo dira.  Berria - Kultura   2006-04-11

Oraindik ez da karga-deskargarik hasi.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 59. orr.

Merkatuaren parean karga-deskargan geldirik zegoen hozkailu-kamioi batean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.

8 zorra edo betebehar ekonomikoa.

Hiritar lehenek hartzen zituzten beren gain Estatuaren karga guztiak, eta herri xeheak ez zuen ezer ordaintzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 91. orr.

Erroman hiru seme-alaba zituena karga pertsonal guztietatik libre zegoen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 110. orr.

Zerga haiei census zeritzen; eskubide ekonomikoak ziren, ez fiskalak; zor pribatuak, ez karga publikoak. elkartasun kutxa horien buruzagiek garbiki erraiten dute karga handiagoa jasaitekotan beren kide guzieri hilabete-sariak beharko daizkiotela emendatu.  Herria   2005-10-20

Gobernuak bere konduko zergak ttipitu nahi dituela [...], denen buru aise ariko hola, berak karga gutiago balinbadu bizkarrean, karga handiagoa utziz departamendu eta lurraldeen kondu...!  Herria   2002-10-17

9 elektrizitate edukia.

Mintzaren barruko karga elektriko pixka bat galtze hutsak irazkor bihurtzen baitu mintza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Giroa elektrikoa izango da, karga positibo eta negatiboz gainezka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 430. orr.

Sodio ioiek karga positiboa dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

Partikula ttipiek karga positiboa hartzen dute eta partikula handiek negatiboa.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 57. orr.

10 kargadorea.

Metrailadore baten karga osoa hustu zioten gorputzean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 13. orr.

11 (lehergaia)

Etorri nirekin, karga hori indargabetzera goazak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 237. orr.

-Alde egin hortik! -oihu egin zuen berriz Pepponek, eskua karga lehertzeko aparatuaren eragingailuan zuela-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 238. orr.

Pauso bakoitzak, mugimendu bakoitzak, [...], pentsamendu bakoitzak karga lehergarri bat jasotzen ari banintz bezalaxe unatzen nau.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.

Lehergailu-karga bat prestatzen ari zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

12 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bitartean, karga-mutilek, garrasi, birao eta aupada artean, bederatzi pudeko zamak jasotzen ditiztek bizkar gainera kakoen laguntzaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.

Gero Ziantzar karga-jasotzailearen tabernan bazkaltzen zuen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 22. orr.

C-5 Galaxy karga hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan zuen atzo. herria¬

Forondako karga aireportuaren hurbil dagoela.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

Kargalari guztiek har dezaten bakoitzak bere lepoaren gainean karga-zati berdina.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.

Giza jarduerak ez gainditzea inguruneak duen karga ahalmena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 80. orr.

Gure laboratorioak bazuen antzik trapuzahar denda batekin eta baleontzi baten karga-sotoarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

Gurdiko karga-sokak edo erromaletako uhalak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 97. orr.

Bazen, ordea, karga-jasogailu bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 397. orr.

· Aizkoran edo korrika, estropadetan nahiz karga-jasotzen, berdin zitzaion.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 15. orr.

13 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa izen konkretuekin)

Iraulki orgek beren barazki karga botatzen zuten lurrera, adokin karga bat izan balitz legez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.

Oin bat, nekeagatik harri karga astuna bezain pisua zirudiena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.

Apenas dugu neguko ikatz-karga erosteko dirurik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Itzuleran zetorren egur karga batekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1067. orr.

Autoen lehergailu karga ere arinagoa izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Urtean hiruzpalau aldiz gizon-karga mardul hura iristen zenean, zabal-zabal irekitzen genion atea gure kemen guztiari, ase gabeko behor gazteak ematen genuela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.

Zaldunbide kapitaina zutela, beltz-kargarekin egin zuten Brasilerako bidaia.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 270. orr.

Dinamita karga bat kotxean neramala.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Ziren lekuan jauzarazi dituzte beren bonba-kargak, 16 hil eginez han berean.  Herria   2003-07-10

14 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa izen abstraktuekin)

Lan karga gehitzea da Babcockeko enpresa batzordeko presidente berriaren helburua.  Berria - Ekonomia   2006-04-11

Erabakitzen zuena erabakitzen zuela, etxera diru-karga berriak ez ekartzeko modukoa izatea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

Goian bego gaixoa, ukan zuen bizi zeno bere dolore karga, bakean delako esperantza dut.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 165. orr.

Animalien zelula guztietan, elektrizitate-karga negatibo txiki bat dauka mintzaren barrualdeak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Ur-lurrina kondentsatu eta izozten denean hor doa energia karga neurribakoz gora.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

Bere diru-ekonomia zerga-karga gero eta handiagoaren mende jartzen baitu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 150. orr.

Gero eta finantza-karga handiagoak jasan beharra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 150. orr.

Mugimendu horiek oso klerikalizatua zegoen Eliza ofizialarekiko oposizio-karga handia zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Argazki sail bat edo pintura sail bat eginez gero, narrazio-karga handirik gabe, [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.

Herrixka sail hori, eliza zahar horiek, etxe zahar horiek, eta beren oroitzapen karga osoa.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.

15 erasoa.

Poliziaren karga bat edo beste, atxilotu batzuk, ez beste garai batean bezainbeste. itxialdia, gose-greba, ke-poteak eta grisen karga...  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Zalduneria-karga baten itxura ere har zezakeen inoiz estilo horrek, eta arlo batetik bestera jauzi egitera eraman.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.

Ala da Jainko bakarra, egiten du oihu almuedanoak, eta gizon bakarra bailiran portugaldarrek aurrera egiten dute karga-urratsez eta garrasiak eginez elkarri adorea emateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 329. orr.

16 karga-karga egin

Garaitsu honetarako, auskalo zenbat milaka erle maratz pasatu zaizkion kolkotik, karga-karga eginda joateko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.

Luze gabe, betazalak karga-karga egin zitzaizkidan berriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Karga-karga eginda neukan burua, ezer hausnartzeko jabaldura bildu ezinik bainengoen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 209. orr.

Izugarria izango zen, eguratsa karga-karga egina zegoen eta.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Bostak aldera, etxera itzultzen da, karga-karga eginda, pozarren.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 61. orr.

Desiraren albardak karga-karga eginik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

17 karga leku

Orgen karga lekua irauli eta barazkiak lurrera zetozen mantso.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

18 karga ontzi ik kargaontzi.
19 gibel karga (orobat gibelkarga)

Frantses parlamentuak gibelkargarekin ezarri du beraz Europaren afera.  Herria   2004-10-14

Europaren xutik ezartze horrek gibel-karga hartzen ari du asko lekutan. Beti gibelkari izana den Ingalaterraren gibel-karga hura bai oraino pisutzerat arizan dira.  Herria   2005-03-24

10 kontra-karga ik kontrakarga.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gehiegizko karga (3); karga astun (3); karga astuna (6); karga eginda (10); karga eginik (3); karga fiskalak (3); karga gehiago (3); karga genetikoa (3); karga guztia (4); karga handia (12); karga handiagoa (5); karga handiak (3); karga husten (3); karga izan (3); karga karga (15); karga karga eginda (10); karga karga eginik (3); karga kendu (3); karga negatiboa (5); karga ontzi (3); karga osoa (3); karga pisuagoa (3); karga positibo (3); karga positiboa (4); lan karga (27); sobera karga (4)

lan kargak (3)

kargaren zati (3); lan kargaren (6)

lan kargarik (4)


kargadore (31 agerraldi, 14 liburu eta 3 artikulutan) 1 iz su armetan, kartutxoak kokatzen diren gailua. ik kargagailu; karga 9.

Automatikoa zen, eta kargadorean 36 bala sartzen ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 42. orr.

Eta subfusilek, jotailu eta kargadore barik, ez zuten ezertarako balio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 179. orr.

Bi metraileta hartu nituen; C.Z.25, txekoak biak ere, eta lau kargadore munizioz beteta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 196. orr.

Bi kargadore dauzkazu balaz beteta ezkerrean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 18. orr.

Armak arropen azpitik aterata, kargadorea jarri nion bati.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 197. orr.

Balak banan-banan kargadoretik atera eta mesanotxearen gainean lerrokatu nituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 77. orr.

Balak atzera kargadorean sartu, eta pistola armatu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 77. orr.

9 luzeko Astraren hiru kargadoreak erabili beste erremediorik ez nuen izango.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 242. orr.

Nik kargadorea aurpegian hustu nion.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 271. orr.

2 kargalaria, zamaketaria.

Garraiolariei parte hartze zuzena eskatu diegu, bakoitzak bere kargadoreari prezio igoera eskatu diezaion.  Berria - Ekonomia   2004-10-06

Gasolioa %16 igota, kargadoreei eskatu die «erantzukizuna onartzeko».  Berria - Ekonomia   2004-10-06


kargagailu (4 agerraldi, 3 liburutan) iz kargadorea.

Ondo ziurtatu, denok, kargagailua beteta duzuela eta ordezko balaren bat larrialdirako.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 177. orr.

Alde hartaraxe hustu du kargagailuaren gainerakoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 7. orr.

Ziria biratu eta bala kargagailuan ipini zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 169. orr.


kargalari iz zamaketaria, kargatzen duen pertsona.

Gero, bi kargalari, kaiola ikaragarri haren azpian makur-makur eginda, aurretik zituela, bere etxerantz abiatu zen doktorea, garaile.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 51. orr.

Seiko edo lauko kargalari-taldeetan ere, oso karga handiak eramaten direnean, horretarako erabiltzen dituzten hagen erdian orekatzen da karga.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.

Kargalarien uhalak lotzen diren lekuan, iltzeak sartzen dira, uhala ez dadin alde batera edo bestera labaindu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.


kargaldi iz kargatzea, karga.

Ez nuen funtsezko lanik egin hartan, amanteroari errieta ematen aritu nintzen goiz osoan, kargak zakar jasotzen, erriadak premiarik gabe bizitzen, zama kolpeka uzten nuela moilan, kargaldi guztiak jarraian, konbinadorearen gainean kakolduta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 189. orr.


kargamen iz karga.

Belar izpi batekin sudur zuloak apropos zirikatzen, doministiku egin eta burutik behitiko kargamenak uxatu nahian.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 30. orr.

Ongi pentsatzen jarriz gero, izugarria baita toponimo baten kargamen poetikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

Hitz hutsaz baino lehen, hitzaren kargamen poetikoaz eta analogia sinbolikoaz jabetu beharko bailuke ikasleak, eta ez gutxiago irakasleak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 172. orr.


kargamendu ik kargamentu.

kargamentu (21 agerraldi, 11 liburu eta 5 artikulutan; orobat kargamendu 10 agerraldi, 8 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz ibilgailu batek, eta bereziki itsasontzi batek garraiatzen duen karga.

1.500 pintzeleko kargamentua.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 57. orr.

Egunaz portuan lan egiten dute, bizkarketan, kargamentuak ontzietara sartuz, ontziak deskargatuz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 62. orr.

Halako kargamentua franko zaila duk kamionaren kajeran berdin samar uzten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 186. orr.

Kargamentuaren kalitateak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 96. orr.

Baina iritsitako belarra agortua dagoela-eta, EAEko administrazioek hitzartu berri dute bigarren kargamendu bat ekartzea atzerritik.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Balio handiko kargamentua, e?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 436. orr.

Legamia zela hura, okerreko kargamendua bidali zigutela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 39. orr.

Kapitainak, ontzian zenbat pertsona zeuden eta zenbateko kargamentua igo zuten ikusi zuenean, ez zuen itsasoratu nahi izan.  Berria - Mundua   2006-04-01

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Oso kalitate handikoa zela sotoko kotoi-kargamentua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 96. orr.

Bazaukanat pizarra kargamentu bat eta...  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 94. orr.

Maleta astuna balitzaio bezala, katalogo komertzialen ordez harri edo berun kargamendu bat balerama bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.

Legez kanpoko etxaldeetatik ateratako soja kargamentuak biltegietaraino jarraitu ditugu.  Berria - Gaiak   2006-04-09

Hamaika aurpegi zeuden zahar-usaineko bizkar haietan, guztiak ere gora begira, meloi-kargamentuen antzera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

Baztertutako izaki kargamentu bat ginen: mozkorrak, inkonpetenteak, ahulak, eroskak, [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 78. orr.

3 adkor

Kargamentu itzela harrapatu eta etxean giltzapetu naiz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 77. orr.


kargante izond gogaikarria.

Baina begiratu orain zer kargante dagoen berriz!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 248. orr.

Bai Grezia zaharrean eta baita Britainia zabalean ere, elikagai gorriak ia beti debeku karganteren bat zuten berekiko: otarraina, urdaiazpikoa, karramarroa, arrain gorriak eta fruitu gorriak oro, ezin zitezkeen jan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.


kargaontzi (orobat karga-ontzi) iz karga daraman itsasontzia.

Moila, soto handiak, garabiak, kargaontzien tximini eta bizkarrak, kamioi tzarrak portura sartzen eta portutik irteten...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 58. orr.

Bere kargaontziaren zubian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.

Inguruetara begiratu nuen, pakeboterik edo kargaontzirik ba ote zebilen inguru haietan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 114. orr.

Ardoa garraio zeraman karga-ontzi holandar batean egin zuen bidaia, amarekin batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Joanes Iraurgi izeneko euskalduna kapitain zuen kargaontzian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 280. orr.

Bilboko kargaontzi batean sartuta, Baionara iritsi ziren itsasoz.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 200. orr.

Hego Barearen itsasbidea egiten zuten ikatzez betetako kargaontzi haietan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 122. orr.


kargarazi, kargaraz, kargarazten du ad kargatzera behartu.

Parisa igortzea deliberatu genuen orduan; eta ez baitzuen bere zaldi orga gorde, neurean kargarazi nuen, eta haren ordez gelditu nintzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 152. orr.


kargatu, karga(tu), kargatzen 1 du ad ibilgailu batean eta abere baten gainean, garraiatu behar diren gauzak jarri.

Bere Ford gorri zaharrean kargatu genituen maletak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 115. orr.

Armak eta munizioak kamioian kargatu, bandera gorri-beltzak gurtesian ezker-eskuin sokaz nolabait kateatu, tankea gasolinaz bete, [...].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 43. orr.

Handik bi edo hiru ordutara, kamioi handi bat ailegatu zen, atzekoa jendez kargatua.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 29. orr.

Zerraldoa hirugarren klaseko gurdi apaindugabeko batean kargatu zuten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 336. orr.

Goiko larrean ari ziren denak, belarrari buelta ematen, belar lehortua pilatzen eta [...] belarra gurdietara kargatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.

Gurdia kargatu behar; pala pasatu zidan Morganek.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 78. orr.

Belarra gurdira kargatu behar zen gainera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 52. orr.

Enborra asto gainera kargatu, eta Santutxoraino eramaten utzi ziotela behintzat.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 131. orr.

Zakuak asto gainean kargatu eta alde egin zuten.  Elizen arteko biblia   Has 42,26

Aitari hamar asto bidali zizkion Egiptoko emaitzarik onenez kargatuak eta hamar asteme gariz eta bideko janariz kargatuak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 127. orr.

Indietako urrez kargaturiko zamariek bortua zeharkatzen zutela Bidaxuneri buruz...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 239. orr.

Zama hura neure gainera kargatu bezain laster.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 235. orr.

Hogeita hamar kiloz kargatu zaku bat bizkar gainean harturik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 147. orr.

2 norbaitek zerbait, bizkar gainean edo, eraman.

Zakuak kargatu zituzten eta barnean sartu ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 161. orr.

Belarra kargatu, prentsa-prentsa eginda, eta etxera.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 62. orr.

Harry Blounten aldera jo du, eta, bihotz bipila erakutsiz, lurretik altxatu eta lepoan kargatu du, bizkarrean eramanda ihesi joateko...  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.

3 irud /hed

Buhamea ematen zuen urrez eta zilarrez kargatu emazte batek.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.

Kapitain bat, hatzak kobrezko bitxiz kargatua, eta bi galai.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 115. orr.

Kantuak larregi kargatzen dituzten artifizioak baztertzeko.  Berria - Kultura   2004-10-29

4 pisu edo karga bat ezarri.

Pilastren gainean habeak kargatzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2970. orr.

Habe solido batean, bada eskualde bat geruza neutral horren gainean eta azpian, konpresio- edo tentsio-indar nahiko txikiak jasaten dituena habea kargatzen denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 25. orr.

Pisu guztia ezkerreko eskuan kargatu eta libratu ahal izan nuen eskuinekoa.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 69. orr.

Baldin eta zurezko habe bat (a), metalezko barra bat (b) edo hezur bat (c) erdigunean kargatzen bada, haren azpiko gainazala tenkatu egingo da eta, beraz, tentsioan egongo; goikoa, berriz, konprimitu egingo da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 25. orr.

Badirudi bi bikoteek estrategia berdina erabiliko duzuela, atzelaria kargatzearena.  Berria - Kirola   2006-01-12

5 irud/hed

Floreni bihotza kargatu zaio bilobarekin izandako solasaldiaren ostean, eta ez da gose.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 17. orr.

Dadoen beste jaurtiketa baterako aukera, jokoan galtzaile atera dadin, dadoak kargatu dizkioten jokalariari ematen zaiona.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 175. orr.

Stephenek axolakabe begiratu zion erretxina puxka hari [...] harik eta igurtzi eta elektrizitatez nola kargatzen zen erakutsi nion arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 212. orr.

Eta segidan, bihotzaren geletan luzaroan egotea komenigarria ez delako edo, gelak kutsatu, kargatu egiten baitira, gure bidaiaren gorabeherez mintzatzen jarraitu dugu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 98. orr.

Giroak kargatzera jo zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 21. orr.

6 (irud/hed, zerez adieraziz)

Lehenik, biriketara bidali behar da odola, han oxigenoz kargatu dadin eta karbono dioxidoa deskargatu dezan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 166. orr.

Gero eta okerrago ahoskatzen zituen hitzak, urteekin, arindu beharrean, pisu astun batez kargatu balitzaizkio bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 34. orr.

Erretinaren estimulazioak, izaeraz konplexu eta informazioz kargatuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.

Gorputza gero eta gehiagora doan energia batez kargatu eta orgasmoa lortzerakoan energia hori askatuko balitz bezala da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 230. orr.

Nolanahiko dohain, izpiritu, arbasoengandiko leinargitasun, odol eta historiaz kargatu beharra daukala atzera bere arrazatxo hori.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 134. orr.

Haren ezpain eszitatuak, lodiak, silikonaz puztuak bezala, desioz kargatuak. ez dagokiola zahartzaroari ohore iragankorrez kargatzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 201. orr.

Gauez, batez ere, Florenten garuna lurrun gaiztoz kargatzen zen. berez baliogabeko edo neutralak diren polaritateak ere, balioz kargatzen ditugu: arra/emea, handia/txikia, zuria/beltza, eta bietako bat polo negatiboa bihurtzen dugu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.

7 zordundu.

Gure kontuan kargatzeko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.

8 adkor haurdun utzi.

Beste neska bat kargatu zuen eta, harekin maiteminduta baitzegoen, amore eman eta ezkondu egin zen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 15. orr.

9 tresna edo gailu bat, ibiltzeko edo funtzionatzeko behar duenaz hornitu.

Plastikozko bolaluma merkeak, tintaz berriro kargatzen ez zirenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.

Estilografika ireki eta botilatxotik kargatzeari ekin zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 220. orr.

Ibilian-ibilian, argazki-makina kargatzen du.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 176. orr.

Ordenagailua ezin piztu, labea ezin martxan jarri, [...] telefonoa ezin kargatu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 91. orr.

Amaitutako txartela berriro kargatzeko hamahiru leku atondu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

Instalazioaren funtzionamendu zuzenaz behin eta berriro arduratzen nintzen, eta baita ordezko bateriaren kargatzeaz ere.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 69. orr.

10 (irud/hed) Aspaldi egin gabeak gaudek behar bezalako "espedizio" bat, pilak ongi kargatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.

-Jon, ez al duk kanutoa gehitxo kargatu?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 43. orr.

11 (su armak)

Kanoia kargatu, eta harresietarantza zuzendu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 97. orr.

Hormatik eskopeta hartu, kargatu, besapean jarri eta ezer esan gabe etorri zen gure atzetik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 26. orr.

Aitaren bi kanoiko eskopeta [...] ezkutuan garbitu eta otsotarako perdigoiekin kargatu zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

Gero, alemanak, erantzun gisa, morteroak kargatu eta erasoka hasi zitzaizkigun.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 197. orr.

Inor destatu gabe, tiroka baino ez, jo eta su tiroka, kargatu eta tiroka, behin eta berriro.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 144. orr.

Urrezko balaz kargaturikan, darabilt neure pistola...  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 149. orr.

12 (informatikan)

Ustekabean birus baten ezaugarri guztiak omen dituen AMAGINARREBA 3.1 azpiprograma kargatzen zitzaiola.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 102. orr.

Bost urte eta disko gogorraren memorian kargatzen eta birkargatzen den irudia.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 64. orr.

13 (poliziak) eraso.

Gazteek nik baino askoz ere arinago ihes egin baitzuten ertzainek kargatu zutenean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.

Poliziek kargatzen zuten jende-lerroa Baiona Txikira heltzean, manifestariak ulu nardagarrien pare barreiaraziz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

Ertzaintza kargatzen hasi zeneko irudirik, beraz, ez ei dago.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

14 (era burutua izenondo gisa)

Hodei kargatu bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 398. orr.

Ohartu nintzen, hala ere, hiru errebolber kargatu zeudela altzarietan jarrita.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 188. orr.

Paperak berriz ukitzen ausartu gabe, arma kargatu bat bezala eskuetan lehertuko zitzaizkion beldurrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 306. orr.

· Hegazkin handi, lodi eta bonbez kargatuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 229. orr.

Gogoan dut Jaccottet-ek Cahier de verduren aipatzen zuen gereziondo fruituz kargatua...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kargatu eta deskargatu (4)

berriro kargatzeko (3); berriz kargatzeko (3)


kargatzaile 1 iz kargalaria, zamaketaria.

Mendian, ez dute ez kargatzailerik ez eta oxigenorik erabiltzeko asmorik.  Berria - Kirola   2004-09-05

2 kargagailua.

Atxilotuak 6,35 kalibreko Browning pistola bat zeraman, kargatzaile eta muniziorik gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14


kargatze iz karga ezartzea.

Kargatze hori egiten ahalko da bankoetan nola berdin saltegi ainitzetan.  Herria   2002-11-07

Armen kargatze hori guti gorabehera egiten zuten, ez zutelakotz izari xuxenik, zenbaitek bederen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 86. orr.


kargo iz kargaontzia.

Somaliako portuetara mendebalde aberatsak kargoak mukuru betez igorri zituen irrisa mutzituak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 56. orr.

Lampauleko ostatu keztatuan adiskideak 1976ko Olympic Bravery petrolio kargo erraldoiaren suntsipena kontatu zidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.


kargu 1 iz norbaiten erantzukizun edo ardura den betekizuna.

Herri elkargoko lehendakaritza kargu bat da, gero eta garrantzia gehiago izanen duena.  Berria - Harian   2006-01-13

Dena zekien, maila eta kargu guztietatik igaro balitz bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 371. orr.

Hartara, kargu handiak bizi osorako eman ziren aurrerantzean ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 316. orr.

Ez zagok New Yorken hi baino egokiagorik kargu publikoren bat hartzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 392. orr.

Lizarberen aldeko legebiltzarkideek aste bateko epea dute kargu politikoak zuzendaritzaren esku uzteko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-31

Kargu kolegiatua da aukeratutakoa, eta bertan lanak banatu behar dira.  Berria - Kultura   2006-04-23

Ez nuke irabazi errazeko kargu badaezpadakorik onartuko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 509. orr.

Backock enpresako kargu ertainak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Goi mailako beste kargu batzuek.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 148. orr.

Gelditzen zaion kargu bakarra, eskualde hartako hirixka baten auzapezgoa...  Herria   2003-02-06

Exijitu zion Klotariori bizi artean ez zezala ken kargu hartatik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 308. orr.

Kargu honi umiltasunez uko egin behar diodala esan didan barne ahotsari kasu egingo diot.  Berria - Mundua   2004-05-19

1867 aldera Burton kapitainak britaniar kontsularen karguan jardun zuen Brasilen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 173. orr.

Karguan egon zen bitartean erregearen ondasunen kontura egin zituen zorrengatik.  Elizen arteko biblia   1 M 13,15

Ez zuen karguaz jabetu ostean ordu arteko apaltasuna bazterrera utzi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1135. orr.

2 (aditzaren objektu zuzen gisa)

Klotariok bermatu egin zituen karguak eta feudoak zituztenak. elizako irabaziak eta karguak banatzeko boterea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 312. orr.

Lausengatuz eta goi-mailako karguak eta emaitzak eskainiz.  Elizen arteko biblia   1 M 10,24

Bilkura berean, kargu batzu berrituak izan dira.  Herria   2004-07-29

Koroak inoiz ez zituela kargu handiak betiko besterendu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 341. orr.

Nire hirian, aitaren kargua hartu nuen katedralean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 69. orr.

Oraindik ez dut hartu hirian dudan kargua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 296. orr.

UPN ordezkatuz Nafarroako Parlamentuan zein Gobernuan hainbat kargu izan ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Tutore-kargua ematen diatenean, moraltasun handiko jarrera hartu behar izaten duk gauza guztietan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 32. orr.

Ez neukan kargu hori betetzeko adina gaitasunik.  Berria - Kirola   2006-02-18

Juan Leon Kruzalegi Buenos Airesko Laurak-Bat elkarteko kidea izan zen, eta haren zuzendaritza batzordean hainbat kargu bete zituen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 319. orr.

Irabazi handiko kargu bat lortu zuen oso denbora laburrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 335. orr.

Kargu hortan segituko du beste hiru urtez.  Herria   2004-07-29

Ja minixtro ziren frango aintzina minixtro dira, edo kargu bera atxikiz edo karguz kanbiaturik.  Herria   2004-04-08

Izendatu zuen Luimileko Dona Maria elizaren gomendatore eta maisu; kargu hau atxiki baitzuen berrogeita zenbait urtez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 17. orr.

Txitxikovek, ordea, ez zuen lortu kargua berreskuratzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 339. orr.

Radio-France etxearen buru baitzen, kargu hori utzi du.  Herria   2004-05-06

Berrogei urte egon zen hemen eta kargua utzi 85 urtetan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 19. orr.

Ez ziola maiordomo kargua kenduko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 312. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Fraideon artean hiru urtetik behin egiten dugun kargu aldatze horietako batean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 49. orr.

Ikuskapenak, errietak eta kargu-aldaketak batetik, eta nagusiek mendekoen artean banatu ohi dituzten sariak bestetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.

Kargu-izendatzeetan, Bulegoko kideak heldu den urtarrilaren 27an hautatuko dira.  Herria   2005-01-20

Administrazio Kontseiluak lehiaketa publiko bat irekiko zuela ere zabaldu zen, nahiz eta hasieratik kargu emateak zuzenak izango zirela argi utzi zuen Txabarrik.  Berria - Kultura   2006-01-10

Bere kargu-urtearen hasieran.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Agintarien arteko kargu-dantza azaltzeko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 77. orr.

Horregatik, esku bigunaren leuna erantsi behar diote beren kargu-itzalari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 173. orr.

Lanak ez dio hortzak garbitzeko betarik ematen, horra bere kargu-zergaren beste arantza bat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 206. orr.

Karguak maite dituztenen aurkako hitzak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 370. orr.

4 (hitz elkartuean bigarren osagai gisa)

Zesarren Etxeko bost administrazio-kargu ministerio inperial bihurtu baitziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

Eliz kargu batean edo ezkontzan jarrita daudenentzat.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 115. orr.

Galietako prefektu-kargu pretoriarra bereganatzean bere lanbidearen gailurrera iritsitako funtzionario baten semea zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.

Ministro-karguan aritzeko aukerarik gabe hil zenez gero.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1138. orr.

Nagusi-karguaren irrikaz ez baina beldurrez zeudenek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 248. orr.

Gauza jakina zen gerraostean organista kargua utzarazi ziotela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 139. orr.

Nafarroan Aralar alderdi abertzaleak bi auzapez kargu ardietsi dituela, Leitzan eta Altsasuan. Txitxikov bera hautatu zuten hutsik geratu zen bulegoburu-kargu baterako.  Herria   2003-06-19

Hori zela aginte-kargu handietan jarrita daudenei komeni zaiena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 183. orr.

5 norbaiti egozten zaion hutsegite edo delitua.

Bastidako alkate Ignacio Gil aske utzi zuen, baina zenbait kargu leporatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-04-06

Serbiarren buruari hainbat kargu egozten dizkio Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalak. herria¬

Medikuntza-frogei jarraiki eman zuen epaimahaiak epaia eta kargu guztietatik libre utzi zuen Lennon.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 167. orr.

Komisarian, hitzez jakinarazi zieten abokatuei kargu barik aske utzi zituztela atzemandako 24 pertsona.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Leporatu zaizkidan karguen errudun naiz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 72. orr.

Karguak leporatu zenizkidaten, eta nik kargu horien errudun nintzela adierazi nuen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 77. orr.

Hala, beraz, beste hamaika kargu gehiagoz akusa zintzakegu berdin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 157. orr.

Horiek dira salaketa-karguak?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 65. orr.

6 goi kargu

SSak nazi alderdiko goi karguak zaintzeko sortu ziren, 25ean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 99. orr.

Biok izan ditugu, gainera, goi karguak unibertsitateko administrazioan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 13. orr.

Egilea CIAko goi kargu bat da.  Berria - Mundua   2004-07-06

Ez diet utziko beste goi-kargurik lortzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 372. orr.

Nafar mutil gazteekin bete nahi izaiten dituztelako goi-kargu militarrek beren jende faltak eta eskasiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 640. orr.

Partiduko goi- karguetatik kendu hindutenean bahekien nonbait kokatuko hindutela.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 105. orr.

7 -en kargu egin da ad

Nire kargu egin zirenetik, gurasoek ez zutela nire ona beste deus bilatu. ikaztegiko sarrera-irteeren kargu egingo nintzela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 153. orr.

Lucyren etxaldearen kargu egin behar dut.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 200. orr.

Gobernuaren kargu egin ginenean gerra zibilaren arriskuan geunden.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 12. orr.

Hango pasabideak ondo ezagutzen zituen mugalari bat egiten zen taldearen kargu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 341. orr.

-Nor egingo da katuaren kargu kanpora joaten garenean?  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 100. orr.

Baina beste norbait egin dadila diruaren kargu.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 167. orr.

Guraso izan gabe, nire kargu-egite hutsagatik beren bizia arriskatzen zuten batzuen etxean bizi behar nuen?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 151. orr.

8 -en kargu egon

Nire kargu dago.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 465. orr.

Udalean esan didate gobernuaren kargu daudela orain.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 137. orr.

Makina bat argazki errebelatu zituen dendaren kargu geunden bitartean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 120. orr.

Urratsez urrats eraikitzen da arkitektura hori, eta gene multzo berezi baten kargu dago urrats bakoitza.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

Berriro ere, gene azpiratzaile bat dugu hor, baina, kasu honetan, begiaren garapenaren kargu dagoena, hierarkia genetikoaren mailaren batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 127. orr.

Nire kargu zeuden bospasei lagunak [...] Pirinioetako maldetan utzitakoan, hango pasabideak ondo ezagutzen zituen mugalari bat egiten zen taldearen kargu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 341. orr.

Orduan jakin zuen galeoi espainiarreko emakumeak bizia salbatu ziela [...] bere kargu zeuden gizon guztiei.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 57. orr.

9 kargu hartu (norbaiti) bere egiteen erantzukizuna eskatu. ik kontu1 14.

Arrazoirik gabe kargu hartzen didazu beti.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 189. orr.

Aitak, aldiz, kargu hartzen zion amari, gehiegi jaten zuelakoan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 41. orr.

Eta orain Adrianori ere hartzen zion kargu.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 106. orr.

-Esan nizun, bai ala ez? -kargu hartu zion, behatz batekin seinalatuz-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 199. orr.

"Kargu hartu behar nizuke", esan zidan Cesarrek itzuli nintzenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 158. orr.

-Ederki defendatu gaituzue, gazteluko murruen gibel eztian gerizpeturik! -kargu hartu zigun emakume batek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

Ezin zaie kargu hartu haren lanak ez ulertzeagatik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 334. orr.

Hala hartzen bide zion kargu Antoniak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 32. orr.

Juliorekin zer ostia zebilen hartu nahi nion kargu, puta ziringa batek bezala jokatzen zuela aurpegiratu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 47. orr.

Ez zen amorrazioz kontra egiten hasten, ez zion Patuari kargu hartzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 66. orr.

Kargu hartzen aritzen zitzaidan beti, "ni zaharragoa omen nintzela" edo "zaharragoaren plantak egiten omen nituela".  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 23. orr.

Ez du arriskuaren zantzurik sumatu emazteari kargu hartu eta esan beharrekoak esaten hasi zaionean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 37. orr.

10 -en kargu hartu

Senar-emazteak hiltzean, Barriek bere kargu hartu zituen haien seme-alabak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 9. orr.

Anaia beti kontentu Argentinara bueltan, polizia politikoa orpoetan eta xentimorik gabe, eta emaztea pisu ziztrin horretan, bi umeren kargu harturik.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 26. orr.

Bien bitartean, D'Annunzio, bi mila soldadu bere kargu harturik, Fiumen sartu da.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 55. orr.

Behin erreferentzia horiek ezarririk, beren kargu hartuko dute enbrioiaren geneek haren patua, haren bilakabidea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

11 kargu-hartzesup_1 erantzukizuna eskatzea

Galderak, mehatxuak, errietak, kargu-hartzeak, gaitzespenak eta irainak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 279. orr.

Haien begirada gogorretan ez zegoen ez gaitzespenik, ez kargu-hartzerik, bekaitza baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

Berandutzeak ekarriko dizkion kargu-hartzeak oro.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 140. orr.

Kargu-hartze horrek ba al zuen funtsik?  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 113. orr.

Kargu-hartze larria mereziko luke gertakarion berri ematen ari den historialariak, esan gabe utziko balu nolako poza jabetu zen gonbidatuaz Maniloven hitz haiek entzutean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 60. orr.

Kargu-hartze moduko bat zegoen leiho hartako argi-seinalean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 63. orr.

12 kargu-hartzesup_2 karguaz jabetzea.

Ortzeguneko hortan izanen da Andres Urrutia euskaltzainburu berriaren kargu hartze ofiziala, kargudun asko bildurik karia hortarat.  Herria   2005-02-27

Miren Azkarateren eta Ana Agirreren kargu-hartze ekitaldian.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

13 -en kargu izan du ad

Esaten zuen Jainkoaren aurrean gauza ona eta atsegingarria dela besteen kargu izatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 248. orr.

Ezagutzaren teoria zen Casanovas haren alorra, hori zen behintzat bere kargu zuen ikasgaia.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 43. orr.

Emakume presoen erdiek denbora gutxiko haurrak dituzte euren kargu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

Legamiatik hasi eta gizakiraino, badira zenbait molekula talde beren horretan dirautenak, beren kargu baitituzte estu loturiko molekulok funtzio orokor batzuk.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

· Senarrik gabe eta hiru urteko ume bat zure kargu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 82. orr.

Ene kargu, bada: zintzo erantzungo diot berarekiko heriotza-zorrari.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 155. orr.

14 -en kargu utzi

Euren gauzak eta euren familiak gure kargu uzten zitiztean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 111. orr.

Zentzuzko erabakia, bai horixe, gure semea gaizkile baten kargu uztea. Karmen utzi nuen obispoaren eta Beñardoren kargu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 156. orr.

Eta dena uzten zuten Manyaren kargu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 129. orr.

Partiduetako gaztedien jarduera zen gehien interesatzen zitzaiona; gureak gaztedirik ez zuenez, nire kargu utzi zuten,Hurrengo ilargi betetik aurrerakoak, beti bezala, ostiraleko egurats eta gauerdiko haizeen kargu utzi beharko ditugu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 90. orr.

15 kargu uzte

Alderdiak kargu uzte eta dimisiorik ez zuela eskatuko esan zuten ERCko ordezkariek.  Berria - Harian   2005-08-12

Kargu uzte horiek harridura sortu dute herrian.  Herria   2004-09-16

Beste pondu bat argitu beharko dena gisa guziz: nola eginen den kargu uzte hori.  Herria   2005-11-24

Prodik, aldiz, Berlusconiren kargu uztea «prozesuaren zati» dela esan du.  Berria - Mundua   2006-05-03

Kargu uzte horiek erran nahi ote dute Alain Juppé-k alde bat uzten duela politika?  Herria   2004-07-22

Askoren arrangura, ez luketela batzuk kargu uztea izenpetu behar eta beste batzuk azken puntan gibelerat egin.  Herria   2005-11-24

Herriko kontseiluan gelditzen direnak «harritu» egin ditu kargu uzte kolektibo horrek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dendaren kargu (5); gobernuaren kargu (7); goi kargu (29); kargu aldaketak (5); kargu berri (10); kargu berria (17); kargu berriak (7); kargu berrian (5); kargu egin (26); kargu egingo (9); kargu egiteko (9); kargu egitera (5); kargu eta zerga (8); kargu handi (5); kargu handiak (8); kargu hartu (78); kargu hartu zion (18); kargu hartuko (17); kargu hartuz (8); kargu hartze (26); kargu hartze ekitaldian (7); kargu hartzea (20); kargu hartzeak (7); kargu hartzeko (10); kargu hartzen (35); kargu hartzen zion (5); kargu hartzera (5); kargu honetan (5); kargu hori utzi (8); kargu politikoak (6); kargu publiko (9); kargu publikoak (8); kargu publikoei (7); kargu publikoetan (5); kargu utzi (5); kargu uzte (16); kargu uzte hori (5); kargu uztea (14); kargu uzteak (6); kargu uztearen (5); ministro kargu (6)

auzapez kargua (19); bere kargua hartu (6); bere kargua utzi (35); bere kargua utziko (5); bere kargua uzten (11); bozeramaile kargua (8); diputatu kargua (14); entrenatzaile kargua (5); errektore kargua (6); hartu du kargua (6); hartu zuen kargua (23); hartuko du kargua (19); hirugarren zinegotzi kargua (5); idazkari kargua (8); kargua bete (6); kargua betetzeko (10); kargua betetzen (5); kargua eman (12); kargua galdu (7); kargua hartu (183); kargua hartu zuen (42); kargua hartu zuenean (20); kargua hartu zuenetik (22); kargua hartuko (10); kargua hartzea (5); kargua hartzean (14); kargua hartzeko (25); kargua izan (6); kargua kendu (6); kargua lortu (5); kargua onartu (8); kargua utz (5); kargua utzi (206); kargua utzi behar (15); kargua utzi beharko (8); kargua utzi zuen (43); kargua utziko (37); kargua utziko du (10); kargua uztea (20); kargua uztea erabaki (10); kargua uzteko (51); kargua uzteko asmoa (5); kargua uzteko asmorik (5); kargua uzteko eskatu (12); kargua uzten (24); kargua uztera (14); kargua uztera behartu (7); lehen ministro kargua (32); lehendakari kargua (19); lehendakari kargua hartu (6); lehendakari kargua utzi (5); lehendakariorde kargua (8); ministro kargua (52); ministro kargua hartu (12); ministro kargua utzi (8); ministroak kargua utzi (7); minixtro kargua (5); nagusi kargua (10); ordezkari kargua (5); president kargua (9); presidente kargua (70); presidente kargua hartu (27); presidente kargua utzi (6); utzi zuen kargua (9); utziko du kargua (8); utzitako kargua (9); zinegotzi kargua (9); zuzendari kargua (11)

aurkako karguak (7); goi karguak (18); karguak hartu (7); karguak izan (5); karguak utzi (11); karguak uzteko (6); kontrako karguak (16)

atzerri ministro karguan (6); entrenatzaile karguan (8); gobernuburu karguan (10); karguan egon (12); karguan jarraituko (12); karguan jarraitzea (5); karguan jarraitzeko (8); karguan jarri (7); karguan segituko (5); lehen ministro karguan (12); ministro karguan (25); president karguan (12); presidente karguan (16)

karguaren zina (24); karguaren zina egin (12); presidente karguaren zina (7)

karguari uko egin (16); karguari zin egin (8); presidente karguari (6)

goi karguen (10)

kargura aurkeztuko (5); presidente kargura (7)

lehen ministro kargurako (8); ministro kargurako (8); presidente kargurako (13)

kargurik gabe (88); kargurik gabe aske (28)

kargutan egon (6); kargutan sartu (7)

bere kargutik kendu (13); entrenatzaile kargutik (11); hura kargutik kentzeko (7); kargutik aske (6); kargutik bota (13); kargutik kendu (139); kargutik kendu du (14); kargutik kendu dute (15); kargutik kendu zituen (6); kargutik kendu zuen (23); kargutik kendu zuten (18); kargutik kenduko (9); kargutik kenduta (5); kargutik kentzea (58); kargutik kentzea erabaki (14); kargutik kentzeko (66); kargutik kentzeko erreferenduma (5); kargutik kentzeko eskatu (17); kargutik kentzen (10); krenn kargutik kentzeko (6); ministro kargutik (5); ministroa kargutik (6); presidentea kargutik kentzeko (10)


kargualdi iz norbait kargu batean egoten den aldia.

Zazpi aldiz minixtro izana, azkenik Giscard presidentaren kargualdian.  Herria   2004-01-29

Romano Prodi italianoa bere kargualdiaren bururatzera doan huntan, Durao Barroso liberala da aipu kargu hortako.  Herria   2004-07-01


karguarazi, karguaraz, karguarazten du ad konturarazi.

Demokritok, azkenik, zahartzaro helduak karguarazi zionean oroimenaren mugidak gogoan ahultzen ari zitzaizkiola, berak bere kabuz eskaini zioan heriotzari bere burua.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 223. orr.


kargudun 1 izond kargu bat duen pertsona.

Baiona hiriguneko kargudun politiko guziak.  Herria   2001-09-13

Kargudun politikoak eta eragile ekonomikoak.  Berria - Harian   2006-02-23

Erakunde publikoetako kargudun nagusiak baitaude kritika horien atzean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

2005eko urte hastetsuan hautatzen ahalko dituztela bozez beren kargudun berriak, deputatu ta beste kontseilari.  Herria   2004-04-15

Ehun ta zazpi kargudun haundi igorri dituzte erretretarat.  Herria   2004-05-13

Kargudun edo arduradun guziek beren eginbideak bete ditzaten denen zerbitzari gisa eta arta handienarekin.  Herria   2004-12-23

Ez dut deusetarako ez den ministerio baten kargudun izan nahi.  Herria   2005-06-30

157 kardinale, 3.000 apez eta elizako kargudun, 169 herri kargudun, heietan 59 nazio-buru, 700 apezpiku, [...].  Herria   2005-04-21

Ingalaterran Poeta Erramuduna Erregeren gorteko kargudun izaten da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 98. orr.

Gure kargudun gehiago idazteko gauza izatea gustatuko litzaidake.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 59. orr.

Bestalde, amerikano kargudun haundi batzuek badaukate erruso enpresa batzuek lagundua zutela Saddam Hussein.  Herria   2004-01-15

· Labirinto horren barruan sartu zuten Minotauroa; Dedalok, hura elikatzeko kargudun, hilero zazpi mutil eta zazpi neska igortzen zizkion, Atenasko hiriak eskainiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 90. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kargudun kontseilu bat dugu ezarria.  Herria   2003-06-12

Hautetsi eta kargudun parrasta bat.  Herria   2003-02-27

· Politika kargudun, ekonomia jardule, instituzioetako arduradun, diru mailegutzaile, [...].  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Hizkuntza kargudun lanpostua.  Herria   2005-06-16

3 (izenondo gisa)

Euskal Herriko politiko kargudun batek euskarari egin zezokeen kalterik handiena.  Herria   2004-04-08

Hor erakutsiak dira dotzena erdi bat Espainiako eta Frantziako politiko kargudun, tartean Jean Espilondo.  Herria   2002-09-19

Mugaz haindiko sozialixt kargudun batzu.  Herria   2004-02-26

4 goi kargudun

Tsarraren jauregiko goi kargudun aurpegi-ilun baten itxura ematen zion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 152. orr.

Gure zaindariei eta kontzentrazio-esparruko bestelako goi kargudunei.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 156. orr.

Zaintza-taldeko makiladun goi- kargudunei lanari ekiteko dei egiten die.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 232. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkarteburu eta kargudun (3); goi kargudun (5); hautetsi eta kargudun (22); herrietako kargudun (3); hizkuntza kargudun (4); irakiar kargudun (3); kargudun asko bildurik (5); kargudun berriek (3); kargudun eta elkarteburuak (3); kargudun eta hautetsi (3); kargudun haundi (4); kargudun politiko (6); kargudun politikoek (3)

goi kargudunei (3)

hautetsi eta kargudunek (3); hemen gaindiko kargudunek (3); kargudunek uste dute (3)

goi kargudunen (4)


kargugabe izond kargurik ez duena.

Erregimen inperialaren laguntzaile leialen koloniak -soldaduak zerbitzu aktiboan, milizianoak, beterano kargugabeak edo zibilak izan daitezkeenak- edozein komunikabide-sistema inperialen osagai dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.


kargugabetu, kargugabe(tu), kargugabetzen du ad kargua kendu.

Bi buruzagi kargugabetu dituzte, genozidioan parte hartzea egotzita.  Berria - Mundua   2006-02-09

Cheaney entrenatzailea kargugabetu eta Lenny Wilkens zaildua fitxatu zuen.  Berria - Kirola   2004-02-03

EAko presidentearentzat Bono kargugabetzea da albisterik onena.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Lula presidentea kargugabetzeko eskatu die herritarrei PPSk.  Berria - Mundua   2006-04-19

Gobernua kargugabetu du Putinek.  Berria - Mundua   2004-02-25

Frantziako erregek Mauleko gazteluzain egina zuen aspaldi, eta ez zuen kargugabetu Fede berriarekiko atxikimendua agertu zuelarik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 157. orr.

Berak ez jasateko bere aurreko Julio Zesarrek jasandako patua, bat-batean kargugabeturiko gobernari-klasekoak izandako batzuen eskutik jasan zuena, hain zuzen ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehen ministroa kargugabetu (3); ministroa kargugabetu (4)

presidentea kargugabetzeko (4)


kargugabetze (orobat kargu gabetze) iz kargua kentzea.

Ezin irudika liteke kargugabetze publiko hura baino patu umiliagarriagorik ezein gizakirentzat.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 106. orr.

Kargugabetzea egiteko, aldiz, nahikoa zen bozketa bakarrean 85 diputatuk baiezkoa bozkatzea.  Berria - Mundua   2004-04-07

PPk, berriz, ez du begi onez ikusi kargugabetzea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Kargugabetzearen inguruan mobilizatzeko deia egiten diogu gizarteari; kargugabetzea tresna demokratiko eta konstituzionala da krisiak konpontzeko eta instituzioak babesteko.  Berria - Mundua   2006-04-19

EAren buruzagitza hartzen ari den neurrien artean kokatu zuen bere kargu-gabetzea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Khanen kargugabetzearen berriak sutan jarri zuen hiria berehala.  Berria - Mundua   2004-09-14

Garzonen badaezpadako kargugabetzea eskatu du Azkarragak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Sei hilabetetik gorako kargugabetze zigorra jasotzen duten epaileak Auzitegi Nazionaletik kanporatu behar dira. herria¬

«Presioak» eta «kargugabetze saiakerak» jasan dituztela errepikatu zuen Aranak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Hego Korearen historian gertatu den lehendabiziko presidente kargugabetzea da.  Berria - Mundua   2004-03-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aranaren kargugabetzea (3); badaezpadako kargugabetzea (3); kargugabetzea erabaki (5); kargugabetzea eskatu (5)


kargukide iz kargu bera duena.

Sergei Lavrov Atzerri ministroak Irango kargukide Manouchehr Mottakiri telefonoz deitu dio.  Berria - Mundua   2006-04-30

Poloniako gobernuburu Leszek Miller eta Espainiako kargukide Jose Maria Aznarren eskutik.  Berria - Mundua   2004-03-28

Paul Bremer eta bere kargukide britainiarra Jeremy Greenstock azken egunotan bileretan egon zirela eta euren irizpidea sustatu zutela salatu dute iturri berek.  Berria - Mundua   2004-03-03


karguño iz adkor kargua.

Gobernuburuak nahi ukan dio segidan ministro karguño bat eman.  Herria   2001-02-15


karguondo iz

-Zein kargu eta zein karguondo! erabakia aldez aurretik hartua zen -haserretu egin nintzaion, baina baretzea lortu nuen-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 192. orr.


kargutsu iz kideko edo antzeko kargua.

Bai, bai, entzuna naiz zure kargutsua izan edo bederen segitu zutela beste garaztar gazte batzuek.  Herria   2003-09-18


kargutu, kargu(tu), kargutzen 1 da ad konturatu.

Umeak izan arren, orduan be kargutzen ei ziran Rufino zer estimaua zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 67. orr.

Eta kargutzen naiz zer gauza berria eta gogoarentzat harrigarria den zeru-lurren akabatu behar hori eta zer zaila den niretzat hitzez frogatzea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 313. orr.

2 (zerbaiten) kargu hartu.

Eberen gorpua balitz, heriotzaz kargutu beharko lirateke. Kargutu zara?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 152. orr.


kari1 1 adlag dela-eta.

Duela dozena bat urte, Iparraldeko "Chevaliers du Mérite" izendatuak izan direnen talde bat joan zen Gernikara, urteko bidaia kari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 148. orr.

Bide hau ezin egin, Larraona Ikastetxeari ohartu gabe, aspaldi Udako Euskal Unibertsitate-kari ezagutu dudanari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 37. orr.

Mendekoste-kari, horra beste asteburu luze bat, astelehena ere besta-buru ekarria izanez.  Herria   2004-05-27

Horra zergatik sail guzia hasiko den urtarrilean Ziburun Bixintzo-kari egiten diren bestekin.  Herria   2002-10-17

Haren heriotzearen 10. urteburu kari, Egunkariak plazaratzen du "Ipurtargiaren itzal luzea" liburua.  Herria   2003-01-14

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Iparraldeko dotzena bat idazle bildu dira urteko biltzar nagusiaren kari.  Herria   2005-02-17

Medikuntza nuklearraz egiten dituen ikerketen kari, mundu guzian mintzaldiak eskaintzen ditu.  Herria   2001-09-13

Xerrikiaren apailu bereziak erakutsiko dituzte aurtengo ihauterien kari Baionako merkatuan xarkutierek.  Herria   2003-03-06

Helduden larunbaten izanen da mugimendu Baionan, Biarritze errezibituz bi hirien arteko rugbi derbiaren kari.  Herria   2005-02-24

LAB sindikatuak urteko bilana egin du bere biltzar nagusiaren kari.  Herria   2001-11-15

Emazteen parekotasunaren kari ere pare bat bitxikeria gertatu da Grenet-en zerrendan.  Herria   2001-02-01

Zer erakutsiko diguzue Baionan "Ondare egunen" kari?  Herria   2002-09-19

3 karia horretara (orobat hortara(t)) hori dela-eta.

Karia horretara ikasten dugu gero aipatuko dugun Hazparneko kongregazioan fraileak bazituela.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 60. orr.

Karia horretara berrikuntzak izanen dira aurten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-23

Berantxago, denek elkarrekin jan zuten: eltzekaria eta karia horretara sakrifikatu oilasko erreak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 109. orr.

1969-an, HERRIA-k 25 urte! karia hortarat, azaroaren 27-ko zenbakiari lotuta, zabaldua izan zen gehigarri bat aski nasaia, kondatuz HERRIA-ren historia.  Herria   2004-11-04

Ortzeguneko hortan izanen da Andres Urrutia euskaltzainburu berriaren kargu hartze ofiziala, kargudun asko bildurik karia hortarat.  Herria   2005-02-27

Haren sortzearen 100 urteak ospatzen dira aurten eta karia hortara beharrak dira mintzaldi eta omenaldi.  Herria   2003-04-17

Lekuka, karia hortarat, jendeari ideki zaizkio ere usaian zerratuak egoiten diren egoitza batzu...  Herria   2002-09-26

4 -en kariara (orobat kariala) dela-eta.

Korrikaren kariara, "Onizepeatik"entzün düt arrapikan.  Herria   2005-04-07

Euskaltzaindiak ürrietako bilküra Tuteran [...] egin dü, «Nafarroa Oinez» bestaren kariala.  Herria   2005-02-27

Jose-Luis Alvarez Enparantza idazle handia [...] bere 75 urteen kariala, hegoaldean ohoratzen düe üdezken hontan.  Herria   2004-10-07

5 –en kariaz dela-eta.

Amen Bestaren kariaz Herriko Etxeak gonbidatu ditu herriko ama guziak elgarrekin doi bat goxatzeko hurrupaño bat eginez.  Herria   2005-06-09

Horren kariaz, ulertzen dut alderdiek nola edo hala egin behar dituztela jende aurreko ekintzak, nahiz eta niri gustatu ez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.

Barre egiten du nik une hartan argazkilariari esandako tontakeria baten kariaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 363. orr.

Gertakizün horren kariaz, omenaldi hanitx egiten zaio, bereziki Frantzian.  Herria   2002-09-26

· Eta hura, zer kariaz zegoen han? egoera irrigarria zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.

6 -en karietan dela-eta.

Ehun bat lagun baziren finala hortan, sasoiko azken partidaren karietan.  Herria   2004-07-08

Muskildiko dantza taldea sortü zen 1985an Allande D’Oihenart pastoralaren karietan.  Herria   2005-09-08

Okasione horren karietan ainitz manexek lehen aldikotz ikusi ahal izan dute eliza berezi hori.  Herria   2001-10-11

7 -en karietara (orobat karietala eta karietarat) dela-eta.

Beraz goresmenak deneri eta laster arte Izturitze eta Aiherran Bestaberri Otaben karietara!  Herria   2004-05-20

Lau ehun jendez goiti bildu da, CGT, FO eta SUD sindikatek deitu mugimenduaren karietara.  Herria   2002-12-05

Hitzordu hori "Euskararen hatsa" erakusketaren karietara antolatua da.  Herria   2003-01-28

Lau edo bost asteren buruan bazen pilota partida bat desafiozkoa Alduden, herriko besten karietara.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 117. orr.

Lan horren karietara gure buru zen Txekiarrarekin ezagutzak egin nituen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 47. orr.

Hori beharko da erakutsi asteburu huntan oraino, Telethon-en karietara antolatutako ekitaldi desberdinetan.  Herria   2003-12-04

1789ko Iraultzaren II. mendeurrenaren karietara, François Mitterrand Frantziako presidenteak, Grégoire apezpikuaren gorputza Pariseko Panthéonera eraman zuelarik, "apez abertzale" haien guztien lana zuen ospatu nahi.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 62. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agiantzen kari (4); andredena maria kari (5); baionako besten kari (3); berri kari (3); besta kari (6); besten kari (9); biltzar nagusiaren kari (3); bixintxo kari (4); eguberri kari (19); eguna kari (13); egunen kari (3); erramu kari (4); garizuma kari (3); horien kari (3); horren kari (5); ihauteria kari (6); jondonane kari (5); jondoni martine kari (3); kanpaina kari (4); kari egin (5); kari herriko (3); kari horretara (5); kari hortarat (3); korrika kari (3); maria kari (5); martine kari (5); mendeburu kari (6); mendekoste kari (5); nagusiaren kari (3); omiasaindu kari (5); pazko kari (3); proiektuaren kari (3); salbatore kari (5); trinitate kari (3); urteburu kari (7); urtemuga kari (8)

bildurik karia hortarat (20); karia horretara (68); karia hortako (18); karia hortan (8); karia hortara (112); karia hortarat (316); karia hortarat beraz (3); karia hortarat ere (5); karia huntarat (9)

egunaren kariaz (5); gerraren kariaz (3); haren kariaz (10); horien kariaz (3); horren kariaz (39); izanaren kariaz (3); kariaz egin (4); mendeurrenaren kariaz (3); nire kariaz (3); urteurrenaren kariaz (8)

aberri egunaren karietara (9); agiantzen karietara (5); astearen karietara (3); auziaren karietara (3); baionako besten karietara (4); bestaren karietara (7); besten karietara (22); bileraren karietara (4); biltzar nagusiaren karietara (8); biltzarraren karietara (4); bisita horren karietara (3); bisitaren karietara (4); egunaren karietara (41); egunen karietara (8); erakusketaren karietara (8); euskararen egunaren karietara (5); feriaren karietara (5); festibalaren karietara (3); goi bileraren karietara (3); haren karietara (4); hauteskunde kanpainaren karietara (3); hauteskundeen karietara (3); herriko besten karietara (10); honen karietara (5); horren karietara (59); horren karietara egin (4); ikasketen karietara (3); jaialdiaren karietara (8); kanpainaren karietara (7); karietara egin (14); karietara ezagutu (3); karietara joan (3); kulturaldiaren karietara (3); mendeurrenaren karietara (3); nafarroaren egunaren karietara (5); nagusiaren karietara (8); nazioarteko egunaren karietara (5); ondarearen egunen karietara (5); sarako besten karietara (3); sujet horren karietara (8); telethon en karietara (3); txapelketaren karietara (3); urtemugaren karietara (4)

astearen karietarat (3); auzi horren karietarat (3); besta horien karietarat (3); bestaren karietarat (6); besten karietarat (19); betetze horren karietarat (3); bilkuraren karietarat (4); biltzar nagusiaren karietarat (6); bozen karietarat (6); egun horren karietarat (3); egunaren karietarat (5); egunen karietarat (3); erakusketa horren karietarat (3); herriko besten karietarat (4); horien karietarat (10); horren karietarat (48); hunen karietarat (6); kulturaldiaren karietarat (3); lehiaketaren karietarat (4); mendeburu horren karietarat (3); mendeburuaren karietarat (3); munduko xapelgoen karietarat (3); nagusiaren karietarat (8); pesten karietarat (5); urteburu horren karietarat (3); urtemuga hunen karietarat (3); xapelgoen karietarat (3)


kari2 iz zioa, zergatikoa.

Dibortzioa ere elkarrekiko adostasunak ekar dezake, ezkontza bera elkartea delako kari hori oinarri hartuta.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 70. orr.

Gure gurasoen ekitateak gomendatu zigun xedapen hori aldatzeko premiarik ez dugu ikusi; hala ere, berori arriskutsu bihur dezaketen kari horien aurkako neurriak geureganatu ditugu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 76. orr.

Zigorraren karia ez zizuten argitu.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 53. orr.

Bide berria zela karia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.


kariar 1 iz Peloponesoko Karia hiriko herritarra.

Zazpigarren urtean, kariarren eta gudarien ehuntariak etorrarazi zituen Joiada apaizak bere aurrera, Jaunaren etxera.  Elizen arteko biblia   2 Erg 11,4

Egiptoar gobernua "itsasotiko gizon lotsagabe" joniar eta kariarrez hornitzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.

Hiri horiek kanpora bota zituzten kariarrak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1810. orr.

• 2 izlag Kariakoa, Kariari dagokiona.

Gertatu zen, ordea, Melasek eta Arevaniasek kolonia bat eraman zutela leku horretara Argos eta Troezenetik, eta kolonia horrek bertatik bidali egin zituztela barbaro kariar eta lelegiarrak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.


karibear ik karibetar.

karibetar (8 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean; orobat karibear 7 agerraldi, 3 liburu eta 4 artikulutan) 1 izlag Karibekoa, Kariberi dagokiona.

New Yorkeko erritmoak, jazza, musika klasikoa eta sorterriko doinu karibetarrak nahasten dituzu.  Berria - Kultura   2004-03-10

Guraso kubatarrek itxura eta odol karibetarra eskaini zioten oinordetzaz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 49. orr.

Hemengo beste arkitekturak ere, hain karibetar dirudien kolonial hori tarteko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.

Musikari karibear asko Frantziara biran eraman izan ditu.  Berria - Kultura   2006-02-01

Top kanta karibear batek zioena: [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 39. orr.

2 iz Karibeko herritarra.

Herrenak karibetarren aurpegiera eta azal beltzarana zeuzkan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 183. orr.

Banan-banan, eta Karibeko hitzaldien moldean, karibearrek izango dituzten onurak aipatu ditu, berak irabaziz gero betiere.  Berria - Mundua   2004-05-16

Milaka eta milaka dira kalean eta lanean ikusten diren afrikarrak, magrebtarrak, argentinarrak karibearrak, eslaviarrak, inkak, filipinarrak...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 69. orr.


karibetartu, karibetar(tu), karibetartzen da ad karibertar bihurtu.

Karibetartu gaitezen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 13. orr.


karie iz txantxarra.

Azterketa luze baten ondoren [...] karie bat zirikatzen hasi zaio Dussel.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 86. orr.


karikatura 1 iz norbaiten ezaugarriak areagotzen dituen marrazki umoretsua. ik irrimarra1.

Karikaturak aurpegiko osagai aldagaitzak hartzen ditu, lehenagotik sumatu gabe genituenak agian.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.

Mahomaren karikaturak direla eta.  Berria - Kultura   2006-03-05

Bonapartetarren eskandaluzko istorioak, enperadorearen atzerriko karikatura barregarriak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.

Baina karikatura baten modeloa ere ezagutzeko gauza bagara, bestelako irizpide batzuk ere baliatzen ditugula pentsatu beharra dago (inork ez du bere karikaturaren antz beterik).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.

Jendearen karikaturak egiten hasi da berriro.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 208. orr.

Bere ahalbideak ahitzen dituen [...] eta bere karikaturaren mugan dagoen estiloa da, nire ustez, barrokoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.

2 irud/hed

Biografiek, pertsonen karikatura egingo ez badute, literatura behar dute.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 43. orr.

Puxika bat baino ez nintzen ja, giza izaeraren karikatura iraingarri bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 125. orr.

Karikatura hutsa dela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 148. orr.

Exajerazioa eta karikatura erabiliz gauzatu zuen mendekua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.

Familia guztietan hazten den ardi errebelatuaren karikatura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.

Teknika hori, berez, ez da txarra, baldin eta karikaturan erortzen ez bada, jakina.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 30. orr.

Sekula karikaturaren gehiegikerian erori gabe.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.

«Hiritarren parte-hartzearen karikatura» dela esan dute.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

3 (hitz elkartuetan)

Idatzizko testuaren ertzeetan kokatutako karikatura-ikur grafiko hauen bitartez.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 231. orr.

4 karikaturazko

Karikaturazko irudi horren aurka azaldu zen jada Weber bere Ekonomia Historia Orokorra lanean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Donostiarrek ikusi behar izan zituzten gudarosteen parada, erretreta, martxa eta desfileen erreplika umorezkoa da, karikaturazkoa baino areago.  Askoren artean   «Rataplan» - 15. orr.

Beste apaiz gehienak baino gazteagoa izanda ere, haiek baino askoz ere atzerakoiagoa zen [...] itxura ere pelikuletako apaiz fatxa baten karikaturazkoa baitzuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hitlerren karikatura (3); karikatura argitaratu (3); mahomaren karikatura (4)

karikaturak argitaratu (11); karikaturak argitaratzeagatik (3); mahoma profetaren karikaturak (4); mahomaren karikaturak (26)

mahomaren karikaturek (6)

karikaturen auzia (3); karikaturen kontrako (9); karikaturen kontrako manifestazioak (3); mahomaren karikaturen (10); mahomaren karikaturen aurka (3)


karikaturagile iz karikaturak egiten dituen pertsona.

Bera zen pertsonarik ikusgarri eta gogoangarriena bilera bakoitzean, eta karikaturagileek bere ile zuria eta bibote beltz handia erabiltzen zuten, herriko antagonismo politikoa marrazteko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 349. orr.

Idazle eta karikaturagilea zuen aita, Jose Lourenzo Alvarez.  Berria - Kultura   2004-05-16


karikaturesko izond karikaturazkoa.

Komunismoaren irudi karikatureskoa eta topikoz betea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 14. orr.

Zentroko eta eskuineko alderdietako buruzagi nagusien irudi karikatureskoak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.

Bere istorioetan Ralf Konigek ez dio sekula ihes egin gay eta lesbianen arazoei, eta era dibertigarrian edo are karikatureskoan aurkezteak ez dio inoiz kendu bere analisiari sakontasunik edo errealitatearekiko loturarik.  Berria - Kultura   2004-09-01


karikaturista iz karikaturagilea.

Hala, prentsan, batez ere joera liberalekoan, karikaturistek zerria zeukaten pertsonai amerikartzat:  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 207. orr.


karikaturizatu, karikaturiza, karikaturizatzen 1 du ad karikatura egin.

Mikel karikaturizatzen ari zen gizonak mikrofonoa ahoan jarri eta kanta bakero bati ekin zion broken heart hitzak konta-ezin-ahala aldiz errepikatuz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 150. orr.

-Nire ideia karikaturizatu egiten duzu, baina ez dio axola.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 185. orr.

Adibideak puztuta daudela esango didazue, lagunak ez ezik oso karikaturizatu ditudala etsenpluak berak ere.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 87. orr.

Hedabideen eragina kritikatzea eta karikaturizatzea da helburu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 63. orr.

Ez zen karikaturizatzen ari.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Sistema komunikatibo hegemonikoa karikaturizatuz.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 85. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Verneren eleberrien irazkia bidaia harrigarria da ia beti, pertsonaia karikaturizatu batzuek egiten dutena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.


karilioi ik karilloi.

karilloi (orobat karilioi eta kariloi) 1 iz neurri besberdineko kanpaiek osatutako musika tresna; bereziki erloju bati, orduak jotzeko, atxikia dena.

Karilloiak orduak jotzen ditu, luze, nekez. Katedral zaharreko kariloiaren bost kanpaialdi entzun nituen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 226. orr.

Katedraleko kariloiak hamaikak jotzeaz batera, kanpai-hotsen oihartzunek urratu balute bezala, zeru hodeitsua bere barrena husten hasi zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 211. orr.

Eta urrutitik kariloi bat "Gora bihotzak!" ari zen jotzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 211. orr.

Nerbioi eta Abra inguruko kanpandorreak eta karilioiak joka hasi ziren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 13. orr.

Orienteko apoteosia, aizu: karilioi eolikoak, ispiluak, bionboak, portzelanak, buda zoriontsuak, koloretako arrainak... hitz batean, Txinako astea Corte Inglesen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 135. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zaldietako txilin-koilareek airea kariloi-hotsez betetzen zutelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 313. orr.


kariloi ik karilloi.

karino ik kariño.

karino ik kariño.

kariñoso (orobat karinoso g.er.) iz txeratsua, amultsua.

Etxeko alaba berria naiz; oso ondo tratatzen naute, oso kariñosoak dira.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 35. orr.

Nahiko pertsona kariñosoak ziren biak ere.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 186. orr.

Guztiz kariñosoak ziren erleak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 38. orr.

Baten batek "txetxe non dago?" itauntzean, "txetxe lo" erantzuten ei zan eta, hortik, "Txetxelo" ezizen karinosoa geratu jakon betiko.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 49. orr.


kario 1 izond garestia.

Aulki karioz inguratu marmolezko mahai batean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 184. orr.

CK perfume karioa.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 144. orr.

Nor ziren haren aldamenean irriz, elez, zigarro erretzen eta alkohol kario edaten zebiltzan itzal horiek?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 67. orr.

Ebakuntza bat, ikaragarri karioa, gure semetxoa salba lezakeena.  Herria   2005-04-21

Toki hoberenak karioenak dira ardura.  Herria   2005-02-17

• 2 (predikatu gisa)

Ez da batere harritzekorik burdina kario baldin bazen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 65. orr.

Ez ene engainatzera mentura, bestela kario kostako zaizu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 267. orr.

Hiltzea kario suertatzen zen, segurantzarekin hiltze-konbenio zehatzik ez zutenen familientzat behintzat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 166. orr.

Zer egin du egun axuriak? kario joan direa aratxeak?  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.

Prezio normala baino hiruetan karioago erosiak zituen xardinak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.

Espantua merke, norentzat kario?  Herria   2005-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biziki kario (12); kario pagatu (3); kario saltzen (3); sobera kario (10)


karioka izlag/iz Rio de Janeirokoa; Rio de Janeiroko herritarra.

Handik pixka batera bertakoak sentitzen ginen, kariokak burutik oinetaraino.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.

Fernando kanpora joan zen aberats-plantako emakume karioka baten gogoak asetzera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.


kariotu, kario(tu), kariotzen da/du ad garestitu.

Lana xuhur batzuetan, lurra itsuski kariotzen ari, gure gaztek ezin erosizko heinerat helduak prezio apalenak ere, [...].  Herria   2004-07-08

Bihia arras kariotu zen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 169. orr.

Urte bat barne, bizia kariotu omen da ehunarendako biez, hala diote hor gaindi.  Herria   2003-11-20

Hiriko gasa kariotu dute azkenean % 12-ez.  Herria   2005-11-03

Aski errepikatua izana zauku hori, euro diru berria sartzearekin, gauzak ez direla kariotuko ez eta ere merkatuko, hein berean egonen direla.  Herria   2001-09-06

Hiriko gasa, gero eta gehiago denetarat sartzen ari dena, polliki kariotuko da helduden udan.  Herria   2005-05-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azkarki kariotu (5); polliki kariotu (3)

aintzina kariotuko (3)


kariotze iz garestitzea.

Joanden astean hedatua zen berria kariotze asko izanen zela epe laburrean.  Herria   2002-08-01

Uda dela eta jendea kurri dabilala, goratze batzu orai egiten dituzte, erdi-gordeka bezala, karkulatuz kariotze horiek hola aiseago iretsiko direla.  Herria   2002-07-25

Kariotze horiek ez direla hortan geldituko.  Herria   2005-06-23


karioxko izond/pred adkor kario, garesti.

Oroitarazi du ere pizina hortan badirela beste ainitzetan ez bezalako muntadura batzu, hortakotz dela sartzea ere karioxago.  Herria   2003-09-04

Haurrentzat dela bereziki karioxko diote ainitzek.  Herria   2003-03-17

Arrangura dira ere sartzea karioxko ezarria dela.  Herria   2003-09-04


karisma iz norbaiten doe berezia, ingurukoengan begirunea eragiten duena.

Elizaren baitan [...] Frantziskoren karismak eta bizi-proiektuak etengabeko jarraipena izan du hari loturiko hainbat eta hainbat familia erlijioso eta laiko-talderen bitartez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Karismarik gabeko hautagai izatetik itzal handikoa izatera.  Berria - Mundua   2004-02-14

Sabino Arana, EAJ alderdi abertzalearen sortzailea eta karisma handiko liderra.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 81. orr.

Karisma gutxiko presidentea izan dela aurpegiratu diote.  Berria - Kirola   2004-09-07

Jakituria entziklopedikoa zuela, eta karisma ikaragarria.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 76. orr.

Hik pentsatzen huen kanpoan egon izanak nola-halako aura bat emango ziala Mariasunen begien aurrean, nola-halako karisma bat.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 123. orr.

Bigarren agintaldiak inoiz izan ez duen karisma ekar diezaioke Prodiri. Zer egin, orduan, bere karisma ez hondatzeko?  Berria - Harian   2006-04-12

Hil ez denaren karismaz zipriztinduko dira hemendik aurrera Arestiren munstro guztiak.  Berria - Kultura   2004-10-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karisma handiko (6); karisma handiko liderra (3)


karismadun izond karisma duena.

Aurrean, gitarra elektrikoa zein akustikoa eskuetan, lider karismaduna.  Berria - Kultura   2004-10-20

Gruff Rhys karismadunak zuzentzen duen taldeak gorabeheraz eta gainditutako oztopoz beteriko ibilbidea egin du 1996an Fuzzy logic lehenengo diskoa kaleratu zuenetik.  Berria - Kultura   2006-02-09

Autoritate karismadun oro desmitifikatu egin zuela eta nahi zuela legearen subiranotasuna.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 22. orr.


karismatiko iz karismaduna.

Palestinarren artean muturreko beste hautagai batzuk baino sostengu zabalagoa jasotzeko aukera zuen buruzagi karismatiko honek.  Berria - Mundua   2006-01-27

Hilketak ondorio latzak eragin ditzakeela epe laburrera, baina luzera arazoak sortuko dizkiola Hamasi, «Jassin bezalako lider karismatikorik ez duelako».  Berria - Mundua   2004-03-23

Diskurtso honetako berba karismatiko errepikatuak, arima espainolaren gaixotasuna, diagnostikoa, erregenerazioa dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 66. orr.


karistiar iz antzinatean Euskal Herriko lurraldean bizi ziren leinuetako bat.

Pirinioen hegoaldean, oraingo Nafarroan, baskoiak aipatzen dituzte, baita barduliarrak (Gipuzkoan) eta karistiarrak (Bizkaian).  Herria   2001-11-01


karitate 1 iz bertute teologala, Jainkoaren, eta haren kariaz lagun hurkoaren, maitasunean datzana, goi maitasuna (ik goi 113); kristau bertutea, bekaizkeriaren eta ezinikusiaren aurrez aurrekoa.

Kristoren karitate neurrigabea hausnartzen ari zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1044. orr.

Karitate kartsuz gainezka, erabateko perfekzioaren bideari ekin zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 238. orr.

Karitate santuak garaitzen ditu deabruaren eta giza grinen tentaldi guztiak eta giza beldur guztiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 93. orr.

Zein karitate kartsuz iziotuak zeuden Kristoren ikasle berriak!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.

Karitatearen aurkako bekatua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 338. orr.

Madarikatua [...] karitate kristauaren arauak ahaztu nituen eguna!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 80. orr.

Frantziskoren behartsuenganako karitate eta maitasun gupidatsua, eta ardiarekin eta arkumeekin egin zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 229. orr.

Handiusteak karitateak baino gehiago eragiten digu zoritxarrez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 366. orr.

Karitatez eta errukiz beteriko gizona baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 577. orr.

Barkamena eskatzen diot irakurleari eta erregutzen, zuzen nazala eta karitatez okerra desegin, aurki dezan tokian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1115. orr.

· Hire amak esaten zinan gutxienez Jainkoaren karitatea geratzen zaigula.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 116. orr.

2 behartsuenganako eskuzabaltasuna.

Pobreekiko karitatea da mundu honetako gauzarik ederrena.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 21. orr.

Eta hango jendeak hemengoak baino karitate gehiago du.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 249. orr.

Karitate eta ongintza horiek gorabehera, anaia Juan hori higuingarria gertatzen zitzaion Andresi.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Elkartasuna karitate bilakatu daiteke, era egokian bideratu ezean.  Berria - Gaiak   2004-06-02

Okindegien karitatearen menpe bizi diren familia ugari ezagutzen ditut Gazan.  Berria - Mundua   2006-04-06

-Ez, Nathan, eskerrik asko, baina ez dut zure karitatearen beharrik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 152. orr.

Karitatez jokatzen du Administrazioak gehienetan, ez justizia sozialak gidatuta  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

3 limosna.

Hala, limosna eske zebilela, karitatea egingo zion inor aurkitzen ez eta, ilunabarrez alor batean sartu zen ustekabean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1065. orr.

-Emaidazue karitate bat neure andrea lurperatzeko -esan zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 160. orr.

Karitatea eta obra onak egiteko amorratzen zegoen moja gaztea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 207. orr.

Lurrazalean ibiliko ote zen, edota lurpean ote zetzan, karitatea egiten zutenei esker?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 300. orr.

Arazo soziala karitatearen bidez eta bihotz oneko jendea izanez konpontzen zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 69. orr.

Karitatea jasotzen ari baitira, ez etxeak, heziketa eta osasun artatze iraunkorra.  Berria - Harian   2005-09-08

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Karitate-espiritua eta bihozberatasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 230. orr.

Karitate-sugarretan isiotua, martiri santuen aintza eta garaipena berdindu nahi zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 797. orr.

Ulertzen dut predikatu izan dizkidaten karitate eginbeharren esanahia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 173. orr.

Herrian karitate ekintzak zuzentzen zituena.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 219. orr.

Guztiak Jainkoari buruz hitz egiten, otoitzari emanak, negar-malkoz, karitate egintzetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 975. orr.

Bere bizitza osoan ez du inoiz karitate-obrarik egin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 107. orr.

Neguero baten bat hiltzen zen hotzez kalean, eta orduan udaletxeak edo apaizek edo karitate elkarteek edo Salvation Army-k oheak prestatzen zizkieten pabiloi batzuetan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 83. orr.

Karitate instituzio gisa, mirespena sortzen duzue.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 39. orr.

Eduki zuen karitate-keinuaz gogoratu zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 332. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irainak eguna joan eta eguna etorri, zapalkuntza etengabea, justizia oro urratua, giza karitatea erdeinatua, presoak senetik atereak eta gorroto gaixo baten sukarretan erretzen pixkanaka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 133. orr.

Kristau karitatearen eta debozioaren kontra.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.

Ari ziren beraz gizon emazteak, giristino karitatea jadanik ahantzia, hor berean, kalostrapean, afera agertzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 51. orr.

6 karitatezko

Jatorrizko elizan artzainak pobreak eta karitatezko gizonak ziren, gutiziarik gabeak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 372. orr.

Bihotz zintzoa eta karitatezko erraiak zituen gizona benetan!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.

Beren ohoinkeriaren fruitua karitatezko edo miserikordiazko obretan enplegatzen zutela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 493. orr.

Behartsuenganako karitatezko egintzak ere egiten zituzten.  Berria - Gaiak   2004-06-02

Soldataren erabilera karitatezkoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 376. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karitate kartsua (3); karitate kartsuz (3)

errukia eta karitatea (3)

karitatea egitea (8); karitatea egiten (3)


karitategile iz limosnagilea.

Haiek guztiak oso jende ona zirela esaten zuen, oso karitategileak zirela, limosna handiak ematen zituztela eta miseria asko konpontzen zituztela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.


karitatetsu 1 iz karitatez betea.

gaitza sendatuko didan emakume karitatetsu baten bila nabil...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 151. orr.

Ez dakit nola gertatu zen, baina hark laidoak eta irainak barkatzen zituen mutiko karitatetsuaren heziketa jaso baitzuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.

Nola hortik iritsi zen behartsuekin eskuzabal eta karitatetsu izatera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 493. orr.

2 (adizlagun gisa)

Zeri heldu bakar, iltze bat, Sandroren anaiak karitatetsu utzia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.


karizia iz fereka. ik karesa.

Kariziak eta ondo-esanak egiten eutsazan eta, azkenean, batzordekoek etorri behar izan eben, mogitzeko esanaz, arrastian bere jo behar genduan eta.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 8. orr.


kariziatu, karizia(tu), kariziatzen du ad

Baina ez nion Ifarkoian gertatutakoari buruzko deus aipatu, Adaren anpolai-moduko bular txiki tenteak eta gorputz biluzia kariziatzeko irrikaz nengoen eta.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 79. orr.


karizuma ik garizuma.

karka izond/iz ideia atzerakoiak dituena.

-Zer da karka izatea gaur egun, Henrik?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 105. orr.

-Ea "izilzen" haizen, karka zikina -esan zion sarjentuak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.

-Karka xamarra, aukeran.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 105. orr.

Oso karka benetan.  Berria - Kultura   2004-09-22

Karkaz beteriko PNV hura ez bezala  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 30. orr.


karkaba 1 iz pixa eta gorotza jasotzeko zuloa.

Txakurtegirantz jo nuen berriro, atzealdeko karkabako leihotxopean gelditu nintzen adi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 205. orr.

2 kale modukoa, estua.

Pendizaren orpoan daude kokatuak mendiari eusten bezala karrikaren estiborreko etxeak, nolabait esatearren, eta hauen atzealdearen eta mendiaren artean gelditzen da zenbait lekutan karkaba, beste batzuetan belena eta guk hemen zurruna esaten diogun pasabide meharra, etxez etxe trabarik gabe doana, mendirako xendra ugarien sorburu eta auzoko katu guztien babesleku.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 130. orr.

Zeure espaloitik segitu zenuen, ezkerrera hartu zenuen aurreneko karkaban.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 35. orr.

Jaiki eta karkaba ordeka batean zehar joan ziren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 99. orr.


karkail1 izond hondatua.

Karkaila zuen ahotsa, kautxuzko mozorroak lakartua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.


karkail2 ik karkaila.

karkaila (154 agerraldi, 35 liburu eta 17 artikulutan orobat karkail g.er.) 1 iz algara. ik karkara.

Mariri beste irri karkaila bat atera zitzaion, eta beste biek ere irriño bat egin zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 85. orr.

Ximurraren karkailak oilo-ipurdia jarri zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Tomek hots txiki bat egin zuen, arnasbehera bat, irri txiki baten eta karkaila baten artekoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 64. orr.

Plazako guztiak karkaila handitan hasi ziren, bertsolaritan geundela ematen zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 53. orr.

Anaiak irri-karkaila luze bat bota zuen, amultsuki erraten zidala: "Izutu haiz, he, Paxkal…".  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.

-Bai, noski! -esaten dute bi neskek karkaila artean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 142. orr.

Buhame-saldoaren karkaila uherrak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

Karkaila batean erantsi zuen: [...].  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 134. orr.

2 karkailaz

Karkailaz lehertu zen Mai.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.

3 irri-karkaila

Hasanek irri karkaila bat egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 57. orr.

Irri-karkailak bakarka.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 34. orr.

Um Hamidak irri karkaila desatsegina egin zuen eta argi ikusi zuen salerosketa hura onuragarria gertatuko zitzaiola.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 41. orr.

Irri-karkaila aterarazi zion nire eranskinak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 109. orr.

Bere hitzei irri-karkail ozen batzuekin eman zien azken puntua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

Irri-karkaila ikaragarriak botatzen zituen ahotik, baina begiak...  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 32. orr.

Lotsagabeenak esan zuen, ozenki, eta beste guztiek irri-karkailari eutsi ezinik erantzun zioten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 207. orr.

Kontent ginen hola trinketa bete betean ikusirik, eta gainerat guziak irri karkailetan ari hastetik bururaino.  Herria   2004-09-23

-Bai tradizionala eta kursia haizela, Joan! -esaten dio Llumek irri karkailaz, hatzaz ezpainak laztantzen dizkiola-.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irri karkaila (25)

irri karkailak (10)

irri karkailaz (3)

irri karkailetan (4); irri karkailetan ari (3)


karkailaka 1 adlag algaraka. ik karkaraka.

Karkailaka irri egitea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 174. orr.

Graxik hain lañoki egin zuen galderak beste emazteak karkailaka hasarazi zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 93. orr.

Zaflako latza eman zidan bizkarrean eta gero karkailaka lotu zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.

Hain urduri eta atsekabeturik egon ez banintz, karkailaka hartuko nukeen galdera: ni gortean!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 172. orr.

Nire lagun berriak irri-karkailaka abiatu ziren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 273. orr.

Barre karkailaka aupatzen genituen txisteok, ez onak edo gatzdunak zirelako, juduen bizkar ari ginelako baizik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 52. orr.

2 irriz karkailaka

Lehengusuak irriz karkailaka ari dira.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 57. orr.

Gizona, bihotzetik jaulkitako zorionaren oihartzunarekin, irriz karkailaka hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 121. orr.

Halako axolagabekeria gisako batek harturik, irriz karkailaka hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 218. orr.

Ostatuko neskak irriz karkailaka lehertzen aditu gintinan, Pannecau ilunean ibiltzen hasi ginenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.

Ederra bota duzu! -osteratu zion amak irriz karkailaka-.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 218. orr.

Neska xarmantak, irriz karkailaka, esan zion: […].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 92. orr.

· Magali karkailaka irriz ari zen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irri karkailaka (10); irriz karkailaka (48); irriz karkailaka hasi (24); irriz karkailaka lehertzen (3); karkailaka ari (3); karkailaka hasi zen (14); karkailaka hasi ziren (5); karkailaka lehertu (3); karkailaka lehertu ginen (3); karkailaka lehertzen (3)


karkailatu izond hondatua.

Hemen aldiz zorigaitzez irudiz, haizeak eta euriak nagusi, suaren eskumena Hervéren antzeko zahar karkailatu iheslarien meneko zen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 114. orr.


karkaisa ik karkaxa.

karkaixa ik karkaxa.

karkar adlag karkaraka.

Gero, Dursleytarrak agertu ziren eta Dudley kaiolako barretan hotsa ateratzen hasi zen, barrez karkar.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 26. orr.


karkara (128 agerraldi, 34 liburu eta 8 artikulutan) 1 iz algara. ik karkaila.

Barre algaraka eraso dio Dylanek, eutsi ezin izaten den karkara ero horrekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 331. orr.

Potzoloren karkarak belarriak mindu zizkidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.

Karkara erlatsa?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beinatek solasa mozkor-karkara gordinez troxatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 311. orr.

Museozainaren irri-karkara entzun nuen nire gibelean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 217. orr.

Danelen irri-karkarak entzun ditut.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 121. orr.

3 karaka.

Argi nagusiaren etorrera iragarriz, ontzian bertan oilarraren karkara aditu zen, zorrotz eta gorri, goiza odoletan zetorrela edo halako ezbeharren bat iragarri guran legez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 255. orr.

Indioiloak karkara egiten zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.

Oilaloken karkarak eta algarak atzean utzi nituen, atea itxita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 112. orr.

Haren antzara-karkaran bazen zerbait espetxearen santutasuna eta sendotasuna ezeztatzen zituena.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 36. orr.

4 karkaraz

Eztula eragin zion barreak, baina hala ere karkaraz jarraitu zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 229. orr.

5 barre-karkara

Barre-karkara luze azantzatsu bat izan zen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 35. orr.

Barre-karkara garratza atera zitzaion, eztul-saioa egin zuen berriro, karkaxa bota zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 303. orr.

Beste zerbaitera? -Alexek barre-karkara egin zuen-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 81. orr.

Barre karkara bat egin zuen, eta basoa gora altxatu, topa egiteko.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 63. orr.

Ez dut sekula ahaztuko -hasi zen Einstein, barre karkara ozena eginez- behin bota zidana.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 95. orr.

Eñautek kutxari begiratu eta barre egiten zuen, barre-karkara ozen eta mardulez.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 176. orr.

Trelawney andereñoa kolpean jiratu zen, Harryri barre-karkara batek ihes egin baitzion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 89. orr.

Hizketan jarraitu nuen nik, hortzen krakatekoak Herioren barre-karkarak eragina zelakoan-: […].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 67. orr.

Barre-karkaraz hasi zen Mirari.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 210. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barre karkara (43); barre karkara bat (21); barre karkara egin (9); irri karkara (6); karkara egin zuen (9)

barre karkarak (3); irri karkarak (7)

irri karkaraz (3)


karkaraka 1 adlag algaraka. ik karkailaka.

Gure prestakizunek eta nire izeba xaharraren ibilerek karkaraka irri eragin zioten debot jostari horri.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.

Gurasoek, berriz, beren zalditxotik irri eta karkaraka, esaten zidaten, zu zara gure sekretua, zu!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 133. orr.

2 karaka eginez.

Antzara baten gisara karkaraka hasi zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 36. orr.

3 barre-karkaraka

Barre karkaraka hasi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 306. orr.

Noiz edo noiz, amak abisuren bat emateko-edo atea zabaldurik, jarrera xelebre haietan harrapatzen ninduen, galtzontzilo hutsean, eta barre-karkaraka aldentzen zen korridorean barna.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 67. orr.

4 irri-karkaraka

Leher gaizto egiteraino hasi zen irri karkaraka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Unetik unera irri karkaraka itotzen zen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 364. orr.

Eta bizkaitarrak trufaka eta irri-karkaraka ekin zion berriro.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 535. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irri karkaraka (34); irri karkaraka hasi (18); karkaraka hasi (20); karkaraka hasi zen (14)


karkasa1 iz armazoia.

Beste ikasle bati teklatuaren botoiak banatzen dituen zurezko karkasa bat egin zion bere aitak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Jaurtigailu zaharraren karkasa-zatiak atmosferan sartu orduko birrinduko ziren, eta haien errautsa besterik ez zen iritsiko lurrazalera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.


karkasa2 ik karkaxa.

karkax ik karkaxa.

karkaxa (orobat karkaisa g.er., karkaixa g.er., karkax g.er. eta karkasa g.er.) 1 iz arnasbideetan sortzen den muki modukoa, bereziki ahotik botatzen denean. ik kerru.

Karkaxa bota zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 32. orr.

Eztul egin zuen gero eta makurtu behar izan zuen, eztulaldiak erasana, karkaxa botatzeko, karkaxa beltz lodia lurraren gainera botatzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.

Aitak musuzapia atera zuen patrikatik eta karkaxa bota zuen bertan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 139. orr.

Barre-karkara garratza atera zitzaion, eztul-saioa egin zuen berriro, karkaxa bota zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 303. orr.

Elizan karkaisarik ez botatzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 199. orr.

Gizonak eztarritik gora igo berri zitzaion karkasa ahoan oratu, eta tu egin zuen lurrera piparen beste aldeko ezpain artetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.

Karkaxa bildu eta jaurti egin nuen, marranta kentze aldera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Gero tu egin du, berak bakarrik dakien moduan: karkaxa lodi bat boteaz, ozen eta urruti.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 60. orr.

Goizean, karkaxak libratu ondoren, egunkaria ikustea izaten zuen lehendabiziko lana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 432. orr.

Zaharrenak eztarriko karkaxa garbitu eta pintura zuriaren potea laga du lurrean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 173. orr.

Zera bat etortzen zait etengabe eztarrira, karkaixa edo...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 234. orr.

Karkaxaz jositako zoruari zeharka begiratu, eta kopetilun esan zuen:[...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 47. orr.

Bazter guztiak zaborrez, karkaxez, zikinkeriaz eta krakaz ondo osatuta aurkitzea izaten da normalena ziega batera iristen zarenean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 159. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Agurearen emaztearenak ziren, bada, ia gauero entzuten nituen zoro kateatu batenak bezalako oihuak eta karkaixa-hotsak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 146. orr.

Gainera, zerri halakoak lantzean behin karkax-hotsa atera eta segituan txua botatzen du lurrera.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karkaxa bat bota (3); karkaxa bota (6); karkaxa bota zuen (4); karkaxa botatzen (5); karkaxa botatzen bazuen (3); karkaxa lodi (3)


karkaza iz karkara, algara.

Püblikoak ere franko desbardin: Sohütan errespetü handia sendi bazen, teatroan bezala, Irurin karkaza eta kalaka sobera builtaka ene gustüko.  Herria   2001-08-09

Manexunek karkaza gordinez hartzen zuen urtean behin bi asterako etxe ondora oporretara zetorrenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 75. orr.


karkazail (orobat karkazaila) iz karkaila.

Ez zen mailu kolperik ez eta langile karkazailik aditzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 204. orr.

Maiana oroitzen zen partekatu zuten txokolatesne haguntsuaz; karkazaila ozenak askatuz, ez zela bere edaria aitortu zion eskaleak, ardo gorri lodi eta zikina maiteago zuela alabaina  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 63. orr.


karkazailka adlag karkailaka.

Hitzaren doinu berezia susmatzean, Ferhat eta Lee irriz karkazailka hasi ziren eta haien irriak ez zuen ematen nehoiz geldituko zenik. kedarrez likisturiko gizonaren tximiniarena aditzean, karkazailka lehertzen gintukan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 72. orr.

"Ez da hoberik!" errepikatzen aditu nuen oraino QG ostatutik ateratzen nintzela, karkazail eta laidoka.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 156. orr.


karkula ik kalkulu.

karkulatu ik kalkulatu.

karkulatzaile ik kalkulatzaile.

karlinga iz hegazkin batean, pertsonentzako gunea.

Behatzailea, ehiza hegazkinen tiroak seko hilda, karlinga barrenean zetzan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 56. orr.

Karlingatik irten baino lehen, hegazkin muturra gorantz erregulatua nuen. Jaiki nintzen, karlinga gainetik igaro nintzen eta hegal gainean geratu nintzen lehendabizi.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 57. orr.


karlismo iz XIX. mendean Espainian sortu zen politika eta gizarte higikundea.

Karlismoa zabaltzen ari zen eta aurrera zihoan garaipenez garaipen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.

Euskal karlismo gogorraren itoketa, dena dela, lehenagotik prestatu zen Madrilen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 198. orr.

Karlismoaren altxorra salbatuko bazen, ene ustez, erregetza utzi behar zen alboan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 370. orr.

Foruzaletasunaren, karlismoaren eta klerikalismoaren babesle azaltzen den Gernikako Arbola apurtzen.  Berria - Kultura   2004-01-29

Falangistek ez zutela hemen militanterik egundo izango, karlismoaren mistika ulertzen ez zutelako.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 98. orr.

Karlismoan baziren XX. mendeko abertzaletasunaren aitzindariak, burujabetasunaz gainerakoa deus gutxi axola zitzaienak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 146. orr.

Baina Nafarroak eta Euskal Herri ia osoak sinetsi zuten karlismoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 381. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karlismoaren mistika (4)


karlista 1 iz Karlos Espainiako erregegaiaren aldekoa; haren ondorengoen aldekoa dena.

Karlos Ohandokoa eta haren ikaskide batzuk, beren burua aristokratatzat zuten karlistak, Katxo hura babesten hasi ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.

Karlistak maniobretan zebiltzan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.

Karlistak noiz etorriko beldurrez, inguruak gotortzea erabaki ditek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 179. orr.

Txapelgorriak ziren karlistak, beltzak liberalak...  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 77. orr.

Liberalak karlistak bezain errabiatuak ziren.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 159. orr.

Abertzale nahiz karlistak sarritan elkarren lehengusu izateak ekarriko zuen giro bare samar hori.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 57. orr.

Euskal Herriko karlista gazte haiek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 140. orr.

Hemengo karlista erdaldunei.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 239. orr.

Karlista zintzo batek inoiz ez zukeen horrelakorik egingo.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 45. orr.

Karlista amorratua bazen ere, bihotz onekoa zela esan zidan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 121. orr.

Foruzale eta karlista amorratua izan zen Azkarate.  Berria - Kultura   2004-04-14

Karlista naiz, baina erregezalea ez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 317. orr.

Karlista ala kristinoa izan beharra zegoen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 97. orr.

2 (hitz soila izen baten ezkerrean)

Bi urte honetan ez dut karlista buruzagirik batere ikusi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 301. orr.

Gernikako karlista familia batek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 267. orr.

Goiz hura iritsi aurretik Aitak ez zekien inguruko karlista-semeek ze jende bildua zuten.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 24. orr.

Ez ziotela luze eutsiko Oiartzundik barrena zetorren karlista-koadrilari.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 87. orr.

Goiatzen zeuden karlista tropak formarazi zituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 220. orr.

Karlista gerrateari buruz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 120. orr.

Karlista armadari buruzko gorabeherez, informazio on samarra izaten genuen. trenen zirkulazioa oztopatzea, karlista aginte osoaren helburua izan zen hasieratik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 88. orr.

Borbondarren karlista adarreko hainbat handiki hilobiratuta dago bertan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 50. orr.

"La Esperanza" karlista aldizkariko zuzendari izana.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 260. orr.

Euskal Herriko Karlista Alderdiaren Nafarroako batzorde politikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

• 3 izond

Donostiara dator Karlos Maria Isidro erregenahi karlista.  Askoren artean   «Rataplan» - 103. orr.

Atauna ailegatu ziren, non Dorronsoro, buruzagi karlista zibila, eskribaua izan baitzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.

Donostiako jauntxo bat, familia karlistakoa, ojalatero deitzen zituztenetakoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.

Hautagai karlista izan zen Errepublika garaian.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 30. orr.

Muga itxi eta armada karlistako soldaduei Frantziara erretiratzea galaraztea.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 213. orr.

Izeta izeneko komandante karlista bat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

Martin Kale Nagusiko gozogile karlista ikustera joan zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Herritik ateratzerakoan, patruila karlista bat hurbildu zen kotxera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.

Zenbait konpainia karlista portura atera ziren erasoari ekiteko prest.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 134. orr.

Bigarren gerra karlista amaitzearekin batera.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 77. orr.

Euskal Herriko Alderdi Karlistak hautagaitza aurkeztu du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gerra karlista (3); herriko karlista (4); jeneral karlista (3); karlista amorratua (4)

alderdi karlistak (8)


karlistada (28 agerraldi, 14 liburu eta 3 artikulutan; orobat karlixtada g.er.) iz karlistaldia.

Zazpi urteetako karlistada amaitzear zegoenean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 60. orr.

Aitona bat azken karlistadan preso hartua, gero Kubara soldadu eramana Espainia defendatzera.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Mugaz haindian karlixtadak izan baitziren, bi aldiz gerla, eta iheslari frango etorri baitzen eta parrasta bat Ziburun kokatu...  Herria   2003-06-05

Neska koskorretan, Karmenen etxekoek sarritan aipatzen omen zituzten karlistadetako kontu zaharrak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 245. orr.

Bigarren Karlistadaren ondoren.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 173. orr.

Karlistaden garaian  Herria   2005-10-13


karlistakume iz adkor karlisten seme edo alaba.

Baina pentsamendu demokratiko modernoa, Iraultzakumea, "burgesa" nahi bada, edo errepublikanoa, liberala, hori bai, berek deskubritu zuten, karlistakumeen belaunaldi abertzaleak, eta bere odolarekin defendatu zuten gerra-zelaietan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 217. orr.

Arana Goiri karlistakumeak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 36. orr.


karlistaldi (37 agerraldi, 9 liburu eta 9 artikulutan) iz karlista gerratea.

Aurreneko karlistaldiaren ondorentxoan etorri da Victor Hugo Euskal Herrira.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 7. orr.

Bigarren Karlistaldian, boluntario moduan joan zen gerrara.  Askoren artean   «Rataplan» - 91. orr.

Agure hark aurreko karlistaldiko zenbait pasadizo kontatu zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

1834an, Karlistaldia zela-eta, soldadu liberalak Garesen sartu ziren, Viamanuelgo kondea buru zutela.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 175. orr.

Euskal Herriko historiaren eboluzioa ere aztertu genuen, atalez atal, karlistaldietatik hasi eta frankismora ailegatu arte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 116. orr.

Euskaldun gazteriak nasaiki isuri baitzuen odola Frantziako Iraultzaren edo Napoleonen aldeko ala aurkako batailetan, Espainiako Txapeltxuri eta Txapelgorrien Karlistaldietan, bai eta Montevideoko setioaren "Gerla Handian".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 27. orr.

Karlistaldietako bertsoen Apalategiren bilduma.  Berria - Kultura   2004-10-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bigarren karlistaldia (3); lehen karlistaldia (4)


karlistate iz karlistaldia.

Heriotzeak oraindik 55 urteko gizon gordina zela harrapatu zuen, azkenengo karlistateko zauriak oraindik agerian zeudela.  Berria - Kultura   2006-01-15


karlixtada ik karlistada.

karlo iz kardua.

Karlo baten gibelean gordea zagon, berea gogoan!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 67. orr.


karlos iz ipar donadoa, mutilzaharra.

Ohartua naiz, gure bi herrietan, langile gehienak ezkontzen direla edo bederen uztartzen, eta laborariak karlos eta mutxurdin izaiteko biderat heltzen ari direla!  Herria   2004-04-08

Bihotz oneko mutxurdin eta karlos paregabeek merexi dituzte ere agiantza ber-berak.  Herria   2003-12-25

Dena den, ikus zenbat mutxurdin eta karlos baden gure inguruan; aurten guziak ezkondu beharrak dira!  Herria   2004-01-22


karma iz

Karma-ren eta "jatorrizko bekatuaren" (bekatuaren eta determinismoaren ideiak elkartzen dituzten) doktrinak aztertzen dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 440. orr.

Aurreko bizitza batean eginiko bekatuak ordaintzen ariko da, inondik ere, eta beraren karma da hori.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 71. orr.

Eta bakoitzaren karma konplitu zen, gu Andyrekin jo eta jo, eta Tracy kontent-kontent buztana lehiaz eta hortzez norbaitek jaten ziolako, Rita Maek normalean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 122. orr.


karmañola iz ipar zalaparta alaia.

Bidaiaz bertzalde batzu ta bertzen artean solasean, kantuz eta karmañolan artzeak ere badauka bere aberastasuna.  Herria   2003-04-17

Hor ere zer karmañolak eta irriak eginik!  Herria   2001-04-12


karmeldar (33 agerraldi, 12 liburu eta 10 artikulutan) 1 iz Karmengo Amaren ordenako lekaide edo lekaimea. ik karmelita.

Gasteizko karmeldarren lekaidetxeko bere zeldan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 82. orr.

Karmeldarren komentuan hiltzen ari zirenen garrasiak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 189. orr.

Koloniako Karmeldarretan sartzera zihoan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 91. orr.

Aita Luis Arostegi, mundu osoko karmeldarren buruzagi berria.  Herria   2003-07-17

Emakume batek karmeldar bati egindako aitortzan frantziskotar batek seduzitu duela esan du; karmeldarrak frantziskotarra salatu behar du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Karmeldarren ordenan, lehenengo hogeita hamar urteak dira zailak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 169. orr.

• 2 (izenlagun gisa)

Mendi horretan dute beren tradizio-iturri Karmeldar lekaide-lekaimeek ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 280. orr.

Apaiza zen Etxaniz, eta fraide karmeldarra Onaindia.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 161. orr.

Damu nintzen ia-ia moja karmeldar zaharraren hitza egiaztatzerik izan ez nuelako.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 169. orr.


karmelita (5 agerraldi, 3 liburu eta 2 artikulutan) iz karmeldarra.

Aitona Miguel karmeliten komentuan kartzelatu zuten lehenengo.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Beste liburu bat beraz, Joseph Zabalok proposaturik, Tolosako Karmeliten argitaletxearen eskutik.  Herria   2001-07-12


karmin1 izond garratza.

Kiratsa zetorren arrotik, paperolaren gernu karmina fonderiaren berotasun itogarriari gain hartuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.

Ezpainetako margoaren zapore karmina utzi zidan ahoan musu ematerakoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 163. orr.

Are karminago egin zuten negar Luziana Rouraren adiskideek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 277. orr.

Karmin zapore gozoa eta malkoen mingotsa biak batean izango zituela pentsatu nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 64. orr.

· Ez diot hau saminki, baizik kezkati, ahoan min duenari eztia karmin egiten bazaio ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 149. orr.


karmin2 1 iz gorri bizia.

San Joan udareak, dukesak, batzuk potoloak, beste batzuk luzeak, beltxarga lepoekin edo sorbalda apoplektikoekin, sabelak horiak eta berdeak, karmin pittin batez edertuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Gorria esan nahi din, baina belusari buruz ari haizenean "karmina" esan behar dun.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 60. orr.

Urde hiltze goizetan baizik ez zuen horrenbeste karmin koloreko jario burrustatzen mirestsi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.

2 ezpain margoa.

Ezpainak karminez nahiko zikinduak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 175. orr.

Ezpain gorrail apetagarriak karmin leunaren ukitu basatiaz hornituta.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 42. orr.

Oscar lehen aldiz ikusi zuenean karmina erostera joan zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 107. orr.

Karmin gorriz margotuta ondokoa zegoen idatzita: "Abiadura gustatzen, Julia?".  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 108. orr.

Bertan ikusi zuen, akaso odola irudikatu nahirik baina karminez idatzita, azken mezu ezkutua bide zen hura: "Puta bat bezala tratatzen ninduzun eta ezin nuen eraman".  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 65. orr.

Aurpegia karmin orbanez beteta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.

Bi musu heze eman dizkit masailetan, eta karminez gorrituta utzi dizkit ziurrenik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 45. orr.


karmindu izond mindua.

Botika gustuko belarrak olio karmindutan apailatuak, ingeles erako ilar berdeak balira bezala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.


karnaba iz txolarrearen familiako txori kantaria, moko-motza, buruan gorriune bat duena, eta luma ikusgarriak, beltzak eta horiak dituena (Carduelis carduelis edo Acanthis carduelis). ik kardantxilo.

Haltz adaxkan, karnaba bat kantan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 207. orr.

Komentuaren aldean aditu zuen karnaba edo beste txoriren baten kanta txit gozoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 61. orr.

Begiak itxi eta, oraindik ere, ikusi egiten ditut habia haiek: karnabaren goroldiozkoa, kaskabeltzaren borobil-borobila, mikaren handi eta baldarra.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Txominek ehizatuak zituen ordurako hiru txori: txolarre bat, kaskabeltxa eta karnaba.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 102. orr.

Ekartzen zizkiguten karnaba eta txirriskila guztiak erosten genizkien bertako umeei.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.


karnabal 1 iz pl inauteriak.

Horrek halako klase bat, halako berezkotasun bat ematen die Tolosako karnabalei, beste inork nekez iritsiko duena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 102. orr.

Karnabalen jatorriari buruzko artikulu bat.  Berria - Kultura   2004-06-18

2 (hitz elkartuetan)

Pazkoa udaberriko ilbetean izan ohi denez, 50 egun aurretik, ilberri inguruan egokituko dira Inauteri eta Karnabal festak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 495. orr.


karnada ik karnata.

karnalidade ik karnalitate.

karnalita iz potasio-magnesioen klorurozko mea.

Emakumeen nezeser zahar, eder bat, karnalitazkoa.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.


karnalitate (corpusean karnalidade soilik) iz haragizkotasuna.

Sonoridade trinko eta lehor baten barruan «karnalidade» handia ere erakusten dutenak.  Berria - Kultura   2006-01-19


karnata (orobat garnata eta karnada g.er.) iz beita.

Kostapean karnatarako zizare bila.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 123. orr.

Karnata bizirik gabe «jai» daukate arrantzaleek.  Berria - Harian   2005-08-21

Luma eta haritxoekin haien itxura ahalik eta handieneko garnatak egiten saiatzen dira arrantza egiteko asmoz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 239. orr.

Karnata moduan antxoakumeak ez, berdelkumeak erabiltzera behartuta daude arrantzaleak.  Berria - Harian   2005-08-21

Karnadabako etxada batzuk egin nituen, lau apario.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 216. orr.


karnet (orobat karneta g.er.) 1 iz txartel itxurako agiria, jabearen nortasuna edo beste gorabeheraren bat adierazten duena.

Karneta txiki bat zen..  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 250. orr.

Karneta kadukatu zaidala esan zidatek eta, foto batzuk ateratzeko zain.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 70. orr.

Utzi hemen karneta eta bete orri hau.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 14. orr.

Atzean jarri zait, eta karnet bat erakutsi dit "Zatoz nirekin" esanez.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 20. orr.

Ba al daukazu sindikatuko karnetik?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 47. orr.

Ziurtatu ezin dugun arren, UGTko karneta izango zen berea.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 42. orr.

Espainiako nortasun agiriarekin, EHUko karnetarekin edo gida-baimeranekin identifikatu ostean, mahaiko presidenteak hautestontzian sartuko du boto txartela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Amak esana zion Angeli erosteko moto txiki hura, gidatzeko karnetik behar ez zuena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.

ik beherago 5.

Semeek animatu zuten kamioiak gidatzeko karneta ateratzera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 44. orr.

Bazuten "Credential" deitu karnet bat eta behar zuten hori tanponarazi han hemenka tokiko buruzagien etxetan.  Herria   2001-08-02

Goiko aldean, erdian, neska gazte baten karneteko argazkia ageri da.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 36. orr.

Komenentziazko militante asko omen zebilen, haizea nora karneta hara egiten zuena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Karnet tamainako hiru argazki eta 15 euro.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egunkariak eman didan korrespontsal karneta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 12. orr.

Errepide erdiko udaltzainak ez omen zuen prentsa-karnetaren berririk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Entrenatzaile karneta ere atera dut.  Berria - Kirola   2004-01-15

Espioi-karneta ere kenaraziko zidala...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 113. orr.

Gelaria hor dugu berriz, tapoina eskuan: crecendiala aurkezten diot eta ari da, ene bide-karnet behar bezala zigiluaz markatu nahiz  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 135. orr.

4 nortasun agiria.

Nere karnetean, nortasun agiri edo dena delakoan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 251. orr.

Karnetaren ondotsuan gure zenbatasuna edo kreditua gordea duen txartela erabili ohi dugu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 251. orr.

70 urtetik aurrera karneta berritu beharrik ez dagoela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 251. orr.

Tabernetako komunak dira komunio horren tenpluak, eta zulo haietan, Ostia Biribila gurtu beharrean, karnetarekin egindako Lerro Zuzena gurtzen dugu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

Euskal karnetaren aldeko kanpaina.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

5 gidatzeko baimena.

"Ez dauka karnetik, baina karnetadun askok baino hobeto manejatzen du", gaineratu zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.

Lege berriarekin urtean hamar kale isun biltzen dituenari karneta kendu behar diotela.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 22. orr.

Berak karnetik ez, eta txofertza egiten zion batekin ibiltzen omen zen hara eta hona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 63. orr.

6 ohar liburuxka.

Karneta txiki batean egunero zer egiten, pentsatzen, ahoskatzen zuena idatz zezakeen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karnet tamainako (3)

euskal karneta (3); gidatzeko karneta (3); karneta txiki (3)


karnetadun iz gidatzeko baimena duen pertsona.

"Ez dauka karnetik, baina karnetadun askok baino hobeto manejatzen du", gaineratu zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.


karniboro izond/iz haragijalea.

Behin dokumental batean ikusi zituen landare karniboroekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 105. orr.

Panda hartza, esate baterako, karniboroa da.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 34. orr.

Etxeko karniboroei (katuari, txakurrari) landarez osaturiko pentsua eta animalia herbiboroei animaliazko produktuak janarazi ohi zaizkie.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 34. orr.


karobi iz kare bizia egiteko labea. ik gisu 4.

Eta karea egosteko ere, karobia sutzerakoan, otea nahi izaten omen zuten garai bateko aitona zaharrek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

Karobian txigortu zuten [kare mea], bada, kaltziotik banandu zedin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 297. orr.

Harroak dira larrosak afusilatuaren karobian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 126. orr.


karolingiar (corpusean karolinjiar soilik) izlag karolingioa.

Karolinjiar enperadoreek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

Karolinjiar legeriak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

Normandiarrek ez zuten erlijioa soilik hartu, baita haiek Karolinjiar Inperioaren bihotz galiarrean beretzat sorturiko ondorengo estatuan zegoen eta erromanikoz mintzo zen jatorrizko jendearen hizkuntza eta poesia ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 267. orr.


karolingio (orobat karolinjio) izond/iz Karlomagno enperadoreari edo haren dinastiari dagokiona; haren aldeko pertsona.

Monarkia merovingioa ahultzean, eta karolingioa indartzean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 133. orr.

Bisigodoen oinordekoak mendebaldetik, Iberiako Penintsulan sartu berriak diren arabiar-afrikarrak hegoaldetik eta Inperio Karolingioa ipar ekialdetik bertakoen erresistentzia higatzen saiatzen ari dira.  Berria - Kultura   2004-12-30

Karolingioen leinua ez zen "Jainkoaren graziaz" errege izateko egokia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 86. orr.

Karolinjioen Inperioaren eta Wessex-eko erresumaren itsas mugetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.


karolinjiar ik karolingiar.

karolinjio ik karolingio.

karoteno iz landare batzuetan dagoen pigmento laranja-kolorea, animalien organismoak A bitamina bihur dezakeena.

Azenarioak eta beste barazki batzuek duten substantzia bat da karotenoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 214. orr.

A bitamina ere gorputzean fabrikatu daiteke, karotenotik abiatuta.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 214. orr.

Badira, esaterako, beta karoteno A bitaminaren aitzindaria kopuru nabarmena duten arroz eta arbi-hazi motak.  Berria - Gaiak   2004-05-18


karotida iz lepoaren alde banatan dauden eta odola burura eramaten duten bi arterietako bakoitza.

giharren usaina aditu zuen nire azalaren azpian, eta nire karotiden taupadak sentitu nire lepoko azalaren azpian.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 111. orr.

Behatzailearen karotida ebakitik lehenengo odol turrustak ihes egiten duenerako.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 63. orr.

Ez nituen lepo-mozte irudi haiek, karotidari zerion odol hura, ikaraz jauzika hasitako gorputz hura, burutik kendu ahal izan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 44. orr.


karpa1 1 iz olana handia, egitura batek eusten diona eta esparru bat estaltzen duena.

Ivan Revinsky zirku enpresariak bi erabaki garrantzitsu hartu zituen: lehena, zirkua karpa erraldoi batekin estaltzea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.

Hilaren 17an eta 18an izango dira kontzertuak Hernanin jarriko duten karpan erraldoian.  Berria - Kultura   2006-03-09

Areetako plazan jarriko duten karpa handian.  Berria - Kultura   2004-11-05

5.000 lagun bildu ziren iaz 2.500 metro koadroko karpara.  Berria - Kultura   2004-05-27

Azoka egiteko, karpa baino askoz egokiagoa da eraikin berria.  Berria - Kultura   2004-12-07

Karpa txuri baten azpian aulkiak daude, bakoitzean zeinek eseri behar duen ipinita.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 127. orr.

Modelo-jendea ito beharrean dabil ibaiaren ertzean inprobisatu dieten polibinilozko karpa koloretsuaren azpian.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 71. orr.

Heineken karpan, berriz, Kora Jazz Trio entzun ahal izango da.  Berria - Kultura   2004-07-23

Zuzeneko emanaldietarako bi eszenatoki atonduko dituzte eta, horietaz gain, bi karpa techno eta karpa pop bat ere izango dira.  Berria - Kultura   2006-02-01

Eta gero karpapean zerbitzatu bazkarian mila lagun edo gehixago!  Herria   2005-05-26

Karpapean zein Baionako karriketan, orotara hamaika ikuskizun aldizkatuko dira.  Berria - Kultura   2004-05-15

Jaialdia ikastolako karpan egingo da.  Berria - Kultura   2004-03-18

Festaguneko karpan.  Berria - Kirola   2004-03-20

Ikusle txikiak eta handiak agertokian prestatutako karpa puzgarri batean sartuko dira.  Berria - Kultura   2006-01-27

Bera Bera taldeak antolatu duen karpa erabiltzeko akordioa lortu du klubak.  Berria - Kirola   2006-03-30

2 (etxola modukoa)

Hirurehun putzu eta berrogeita hamar mila datilondo zeuzkan [oasiak], baita koloretako karpa ugari ere haien artean jarririk.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 126. orr.

Tribuetako buruak karparen barrenaldean zeuden eserita.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 147. orr.

Al-Fayoumgo erdialdean zegoen karpa handiaren ingurura heldu zirenean zimitarrak eta espingardak atera zituzten.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 156. orr.

Bisitariak zirenez, oasiko biztanleekin partekatu beharra zeuzkaten karpak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 127. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ke-lurrin gozo batek estaltzen zuen karpa-barrua.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 147. orr.

· Kanario-koloreko zirko-karpa ematen zuen zerbait hasi zen trikotatzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karpa erraldoi (5); karpa erraldoia (11); karpa erraldoian (5); karpa handian (3)

heineken karpan (6); kaleko karpan (9)


karpa2 iz zamoa, ur gezetako arraina.

Ibaian arrain ugari egoten da: zarboak, tenkak, lutxo jatunak, karpa zilarkarak, perka hegalgorriak, aingira irristakorrak  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.


karpakide iz karpa berean bizi dena.

Ordainetan, ardi bat erosteko dirua eman zion mutilak karpakideari.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 168. orr.


karpatxo iz karpa txikia.

Itsasaldeko auzapezak, parlamentariak eta kontseilari nagusiak osaturik, lohi eta harrien erdian, karpatxo baten pean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

La Mongie herrigunetik 500 metrora jarriko dugun karpatxoan euskal jaia izango dugu.  Berria - Kirola   2004-07-10


karpatzar iz adkor karpa handia.

Oasiaren erdigunean zegoen karpatzar izugarriaren atarian zegoen zaindariari.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 146. orr.


karpeta 1 iz paper zorroa.

Gaueko freskuraren kontrako babes bakarra bularren kontra estutzen zuen bere karpeta zuen berriro ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.

Lerrotan ordenatu nituen gurasoek denboraren joanean gorde zituzten kutxak, dosierrak eta karpetak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 40. orr.

Ganbarara igo, eta kaxak eta karpetak arakatzen hasi naiz. Karpetak, fitxategiak eta dokumentuak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 89. orr.

Euzko Deya aldizkariaren Parisko korrespondentzia biltzen zuen karpetan.  Berria - Kultura   2004-11-18

Besapean ekarritako karpeta zabaldu eta kaxa zapal bat atera zuen Justok.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 12. orr.

Orduan zigilua hautsi eta karpeta irekitzea erabakita, paperak zabaldu zituen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 129. orr.

Interesgarri iritzitako datuak karpetetan gordetzen zituen.  Berria - Kultura   2004-02-01

Orriak karpeta beltz batean gorde zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 210. orr.

Folioz beteriko karpeta lodia.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 168. orr.

Zednicek kontseilaria sartu zen, agirien karpeta eskuan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 57. orr.

Autoko alboko poltsikotik dokumentazioa altxatzeko larruzko karpeta granatea atera zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Gogotsu irentsi zuen larruzko karpetaren edukia.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 140. orr.

Bi karpeta, eskuz idatzitako orri soltez beterik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 145. orr.

Karpeta hutsik topatu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 161. orr.

Bi karpeta, eskuz idatzitako orri soltez beterik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 145. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Genealogia karpeta osoa, nire koadernoak, liburuak, dena blai.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 312. orr.

Apunte-karpeta buru gainean gerizatzat erabiliz korrika atera zen berrehun metroz harantzago zegoen metro-irteera baterantz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 204. orr.

Ilunagoa eta makurragoa, "osasun karpetak", nire amak luzaroan xehe-xehe gobernatu zituenak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 58. orr.

3 (informatikan)

Urduri, estu eta larri, hartutako mezuen karpeta zabaltzen du, baina..., karpeta hutsik dago.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 98. orr.

Ahalik eta isilen, neskak PRANA artxiboa ordenagailu eramangarriko karpeta guztietatik borratu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karpeta hartu (3); karpeta ireki (4); karpeta sarrerako arasa (3); karpeta urdina (8); karpeta zabaldu (3); karpeta zahar (4); larruzko karpeta (5)


karpetatxo 1 iz karpeta txikia.

Ordenagailuan idazten zituen gero, eta paperera eraman ostean, karpetatxo batean gordetzen zituen.  Berria - Kultura   2004-10-20

Diskoa erosten duenak grabazioa nola egin zen jasotzen duen DVDa izango du, baita argitarapenak dakarren barruko karpetatxoan nahi adina argazki eta xehetasun ere.  Berria - Kultura   2006-05-04

2 (informatikan)

Iragarkia jartzera doanak konturatu behar du euskarazko komunikabideak hor daudela; bere disko gogorrean karpetatxoa sortu behar zaio, publizitatearen bitartez.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12


karpetobetoniko izond adkor espainoltzarra.

Berak aitortu bezala, turko-bururik ez dute karpetobetonikoek euren kostetan.  Berria - Kultura   2004-02-04


karraiatu ik garraiatu.

karraio ik garraio.

karraiolari ik garraiolari.

karrajo iz korridorea.

Karrajoaren bukaeran bazen ate txikitxo bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 25. orr.

Karrajoan, galtzontzilotan, homo sapiensa baino bi eskail-maila beherago dagoen primatea zirudien.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 150. orr.

Karrajoko horma bien artean balantza eginez hurbildu zen patata tortilla egiten ari bide zen Dionisosengana.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 203. orr.

Baina gaur ez nindoan bisita-gelara; eta karrajo-tarteaz haranzko bulegora abiatu nintzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 12. orr.


karrak1 1 iz karrakaren edo kurrinkaren onomatopeia.

Adimena karrakaren karrak hotsetara eman nahi izan nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 71. orr.

· Hiru gabirai zeramatzan kalesak, karrak eta karrak, bere inguruan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 187. orr.

2 karrak egin

Kankarroei ekin ez ekin barne borrokan nengoela, karrak egin zuen ostatuko ate betiere olioztatu gabeak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 249. orr.

Zuzentzean, karrak egin zuten haren giltzurrun inguruko hezurrek, egur iharrak eskuz puskatzean ateratzen duen antzeko hotsaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 603. orr.

Orduan karrakak karrak egin zuen, manda baterantz okertuz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 376. orr.

Semaforoak karrak egin zuen eta argi berdea gorri bihurtu zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karrak egin (9); karrak egin zuen (3); karrak egin zuten (6)


karrak2 ik karraka1.

karraka1 iz altzairuzko lanabesa, ildoxkak edo pikortak dituena, metalak edo zura murrizteko, berdintzeko edo leuntzeko erabiltzen dena. ik lima1.

Gauza jakina da munduan badirela tankera horretako aurpegi ugari: naturak berehalako batean itxuratu ditu, azken ukituak emateko nekerik hartu gabe, karrakarik, ginbaletik edo bestelako lanabes finik erabili gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.


karraka2 1 iz batez ere erdi aro berantean erabili den garraio itsasontzi handia.

Garai berean Mediterraneoan ibiltzen zen aparailu karratuko "ontzi biribila", alias karraka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 342. orr.

Itsasoz etorriak ginen, karraka ontzitzar horietako batean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.

Karrakan ontziratzeko nintzen egun bereko goizean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 36. orr.

Karrakako ontziburuak ni lehenengoz ikustean egin zidan harrera, hain segur.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 24. orr.

Karrakako eskifaiakoak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 143. orr.

Zapia puztea, ez zen besterik falta Ánimas karraka nabigatzen has zedin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 129. orr.

Gure karraka muilaturik zegoeneko ibaiaren zabala erakutsi zigun goizak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 73. orr.

Karraka atontzeko lanetan erabiliak ziren egurren hondakinekin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 167. orr.

Hiru mastakoa izaniko Ánimas karraka, harrezkero masta biko ontzi herren bihurtua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 195. orr.

Hantxe ziren eskifaiako gizonetako batzuk, Ánimas karrakako kanoi hodiak beren orgatxoetatik kentzen, Joanesen agindupean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 274. orr.

Orduantxe galdu zen gure karraka itsasoaren altzo infinituan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 383. orr.

Iluntzean karrakako bigarren txaneltxoa uretaratu genuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 95. orr.

2 ibilgailu kalamastra.

Dyane 6 zahartu eta herdoildu bat, bultzaka erabili beharrekoa dirudien karraka zaharra, bazter guztietan eranskailu, zintzilikario eta antzeko hornizioz apaindua  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 174. orr.


karraka3 1 iz krakatekoa, kirrinka.

Hontzek ulu egiten zioten elkarri, oso gustura ez baleude bezala hango berbeta-hots eta kutxa astunen karraka-hotsaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 88. orr.

Irisarriri ez zitzaion iritsi zalgurdiaren karraka-soinua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 119. orr.

Oinen azpian ontzitzarraren ohol denen karraka-hotsak nituelarik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 70. orr.

Belaontziko zuraje osoak egundoko karraka egiten zuen, hondatutako esku-soinu erraldoi bat bihurturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

2 karranka.

Larunbateko egunsentian, antxeten eta kaioen karraka errepikakorrek esnatu ninduten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 51. orr.

Azelako ernegu, karraka eta deiadarrak pinguino amenak, pinguino jaunak hurrean serio eta arlote geratzen diren artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 262. orr.

Behera eta behera egin zuen hegaztiak eta, gero, hegoak bilduz, karraka erlatsa bota zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 139. orr.

Gabirai baten hegaldi astiroak dar dararazi zuen balkoiko argi urdinxka, eta haren karrakak eztanda egin zuen Noraren muinetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 208. orr.

3 hed

Ardien marraka eztia eta astoaren zintzur-karraka elkorra aditu nizkian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.

Amak bakarrik ulertzen baitzuen, benetan, Big Joek hizketarako baliatzen zituen kurrinka eta karraka hots guztien esanahia.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.

Eta hori amaitzen denean, berriro hitzen karraka, algaren astrapalada gorputzen arteko erakarri nahi isilak desitxuratuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 227. orr.

• 4 adlag karranka eginez.

-Zer ari zara karraka? -erantzun zuen Peterrek-.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 133. orr.

Txabolako teilatuan zapelatza ari da karraka, ingurune elurtuak arakatzen.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 143. orr.

Minutu pare bat ematen zuten itsaso apartsu gainean eta karraka pausatzen ziren berriro portu ondoko hondartza txikian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 48. orr.

5 karraka egin

Nor dabil hor? -karraka egin zuen Andre Gizenak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 185. orr.

Abokatuaren ahotsak karraka egin zuen, garraztasunez, klaxon baten modura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 316. orr.

Hori Harabic-a da -karraka egin zuen marinel-ahots batek haien ondoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 99. orr.

· ik karrak 2.

Hortzek karraka egiten diotela.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karraka egin (6); karraka egin zuen (5); zintzur karraka (3)


karraka4 adlag presaka.

Karraka doa, landu gabeko testua da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 133. orr.


karraka5 iz zurezko trepeta, gider batez gurpil hotzdun bat biraraziz hots lakarra ateratzen zaiona.

Zapatu santuz ere, elizan goizeko kanpaiak (edo karrakak beste auzo askotan) jo arte, ezin zitekeen ogia egiten hasi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.

Obra garaikideak joko dituzte, ezagunegiak ez diren instrumentuak erabilita, gongoa eta karraka, esaterako.  Berria - Kultura   2004-07-02

Abemaritako hiru orduotan [aste santuan], karraka handi batez jotzen genuen elizatarian, danbarra-danbarra-danbarra, egun horietako tenorearen berri adierazteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.


karrakagile izond karraka egiten duena.

Kaioak eta antxetak, normalean baino karrakagileago, Azoka gaineraino, are Hegoalderago ere, azaldu ziren aldra handitan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 89. orr.


karrakateko iz krakatekoa.

Kazetariaren dohainen artean gertatutakoa ondo neurtzea dago, ezen bestela, nola eman albistea honek karrakatekorik atera gabe?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 167. orr.

Segituan iritsi da [trena], gozo sartu da azken bihurgunean, oharkabean kasik, eta karrakatekorik gabe eten du ibilia geltoki berrituaren aurrean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 83. orr.


karrakatu, karraka, karrakatzen 1 du ad lakar igurtzi, gogor igurtzi.

Albertok esan zuen ganibet batez karrakatuz gastatu behar zirela zilindroak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.

Andre zahar bat argizari isuriaren malko zurbil gatzatuak karrakatzen ari zen ganibet handi batez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

Gero harri bat hartu zuen bidetik, harritxo zorrotz bat, eta kontu handiz hasi zen gauza haiek karrakatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 353. orr.

Gozopilak, seguraski, apur bat andeaturik izango dik gainaldea; bada, esaiok Mavrari aiztoarekin karrakatzeko, eta hondarrak ez botatzeko, oilategira eraman ditzala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 185. orr.

Eta Léonen aihotza ukaldi biziagoz zebilen, tarteka mahaia karrakatzen zuela, ore bihurtzen hasitako saltxitxa-haragia biltzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.

Azazkalaz, Axenariok zorua karrakatu du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 70. orr.

Zintzurra karrakatuz ari zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 162. orr.

Koskoilak karrakatu zituen eta eskumuturra sudurrera altxatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 33. orr.

2 irud/hed

Bainan pixka bat karrakatzen balu axala, ohar litaike gazte horien bihotz-barnea zoin den aberatsa.  Herria   2001-01-18

Lazdurak karrakatzen ditu nostalgiak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 116. orr.


karrakatze iz lakar, gogor igurztea.

Gero, karrakatze amorratu bat baizik ez zen entzuten, burdin hots bat igeltsuan atzaparka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 391. orr.

Eztul, zintzur karrakatze zenbait, berantetsiak bezala, entzun ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 184. orr.

Zintzur karrakatze bat eta izpiritua zulatzen didan ahotsa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 216. orr.


karrakela iz itsas barakuiloa, harkaitzetan bizi dena, jateko ona (Littorina littorea etab.). ik magurio.

Zer izango ote zen gutaz, baldin eta sardinak, berdelak eta karrakelak saldu izan banitu, liburuak saldu ordez?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.


karramarro (orobat karramarru g.er.) 1 iz gorputza biribil-antza duten oskoldun hamar-oin batzuei ematen zaien izena (Astacus sp., Carcinus sp., Pachygrapsus sp.).

Bezperan karramarro bat harrapatu eta etxera eraman nuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 90. orr.

-Karramarro biziak ez zenituzkete jango, noski.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 76. orr.

Bi hortzetako sardexka bederaren laguntzarekin karramarro eta otarrainak beren zuloetarik aterarazi beharrez ari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 217. orr.

Otarre bat karramarro eta arrainez bete eta aldapan gora abiatu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 87. orr.

Bi tona karramarro, Rotterdamgo portuan aspaldi egon behar zutenak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 91. orr.

Ohe-mahaira joan eta, karramarro bat salabardotik bezala, telefonoa jaso du argazki, Ama Birjinen irudi, kolonia-ontzi eta zurezko panpinen artetik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 177. orr.

Azpikoz gora erori den karramarro baten hankak balira bezala.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 169. orr.

Ur irakinetan jarritako karramarro bat bezala sentitzen zara.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.

Karramarroak bezala, atzeraka.  Berria - Kirola   2004-09-02

Karramarroa bezain gorri nengoen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 237. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Karramarro-itxurako gizon xahar bat, bere bekain sarrien artetik begira zegokion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 252. orr.

Zeharka ibiltzen ziren, karramarro hankekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.

Orpoetan karramarro haginak nahasten zaizkien lorategi ttipi eskegiek.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.

Paraje aparta zen arrantzan eta bainuan aritzeko, karramarro bilketa egiten genuen hango harriagan.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 38. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Katu-haragiak ez du parekorik ibai-karramarroak harrapatzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 105. orr.

Ferra-karramarroaren ikusmen-zelula bakoitza bere nerbio-zuntzari konektaturik baitago beti.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.

4 (jaki gisa)

Roberto Goaza komisario-buruak ez zuen bere karramarro platera ukitu ere egin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 77. orr.

-Horregatik hartu dut etxe hau, egunero karramarroak jateko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 150. orr.

5 (irain gisa)

Ni, behintzat, beldurrak airean nago, Berlusconi bezalako karramarro bat ere, eredugarria balitz bezala saltzen diguten garaiotan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 83. orr.

6 (K larriz) Zodiakioko konstelazioa. ik Kantzer2.

Cancer konstelazioan dago (Karramarroa ere deitzen da zenbaitetan), eta arratsean zehar ekialdetik mendebaldera higituko da.  Berria - Gaiak   2006-02-02

7 adkor minbizia.

Rufino ez eben urteek menperatu, "karramarro" madarikatuak baino.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 38. orr.

8 karramarrotan karramarro harrapatzen.

-Karramarrotan nenbilen -esan zion mutilari amorruz, eskuan zeraman karramarroz betetako sarea astinduz-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 74. orr.

Eta gogoratu zuen karramarrotan zebilen egun hura, Fionn eta Mael lehorreratzen ikusi zituenekoa.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 94. orr.

9 karramarro ermitau

Kratesen aburuz, gizona ez zen inondik inora barakuilu bat ez karramarro ermitau bat.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.

Harenak egin du: aste batzuk baino ez zaizkio geratzen bizirik, oskolik gabeko karramarro ermitau horietakoa irudi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karramarro uhartea (3)

karramarroa jaten (3)


karramarru ik karramarro.

karramiska iz harramazka, urratua. ik karramixta.

Joanes karramiskaz beterik etzaten zen arratsetan, bizkarra larruturik, batzuetan hainbertzetaraino ukaldi biltzen zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 193. orr.


karramiskatu, karramiska, karramiskatzen du ad harramazkatu.

Nik ez nuen nahi, beldurrez eta, autoa karramiskatuko nuela edo berdin fundituko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 108. orr.


karramixta iz karramiska.

Ikustekoak eta aditzekoak izaten dira, habian dagoen ama gaixoak, kukuak erasotzean hasten dituen garraixiak eta karramixtak; hura bai izaten dela lastimagarria!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 38. orr.


karrank ik karranka.

karranka (orobat karrank g.er. eta garranga g.er.) 1 iz orgak, gurpilak, ateak..., higitzean egiten duten hots zoli, bizi edo ez atsegina. ik kirrinka, kurrinka.

Zaldien lauoinka-hotsa, gudu-gurdien burrunba eta gurpilen karranka entzutean. Idi orgaren karranka.  Elizen arteko biblia   Jr 47,3

Gaizki koipeztatutako bi gurpil horien karranka haserreak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 72. orr.

Burdinazko ateen karranka hasi zenean, besarkadak.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 157. orr.

Adats motz zuria, galtzerdi koloredunak, betaurrekoak ere armazoi koloredunekoak eta koipe faltan legokeen ate baten karranka zirudien ahotsa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.

Aulki gurpildunaren karrankak isiltasuna zartatu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.

Gerriraino iristen zitzaigun kotoi sail bat gurutzatuz, lokots lehorrek, guk bultzaka apartatu ahala, karranka haserrea ateratzen zutela zurtoinen muturretan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 108. orr.

Zubi jasogarriaren kateen karranka entzun dut.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 201. orr.

Boten larruaren karranka ere entzuten zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 69. orr.

2 beleak eta, egiten duten oihua. ik krazka.

Lorategira heltzean, bele baten karranka entzun dute.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 256. orr.

Mendizoko ilunera aienatzen dira beleak beren karranka garratzetan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 79. orr.

Beleen krazkak, belatxingen marrakak eta ipar-beleen karrankak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Ipar-beleek karranka lakarra egiten zuten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Loroak karranka latzak bota zituen, etxekideei abisu emateko bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 167. orr.

Baina ez zen kaio bakan batzuen karranka eta haizearen firfira beste deus entzuten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.

Finitu dira Iparlako isiltasun harrabotsak: haizearen ziztua, arranoaren karranka, hostoen firfira eta pausatze geldia, motorren harrabots urruna.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

Goian zirela eskinoso baten karranka ez oso urruna iritsi zaie.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 22. orr.

Ez dakit zenbat denbora egingo genuen batak bestearen aurrean, txitxarren karrankek astunago egiten zuten isiltasunean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 391. orr.

Iparralde huntarik bi oreneko bidea edo gehixago, batzuk autoetan, bertzeak autobusez, karrankaz beteriko oilategi iduri, jendearen kontentaren seinale.  Herria   2005-12-22

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ez al duzue ikusten beleak baino karranka handiagoa egiten dudala? -esan zuen D'Arcy jaunak, zakar.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 314. orr.

Kurriloak, bere lumajeagatik, bere garrangagatik, eta bere amodio dantzagatik, hitzaren hiru berezkotasun funtsezkoenak bereganatzen omen ditu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 268. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bera lurperatu zuteneko kutxa hautsi egin duk nonbait, ohol karranka moduko bat entzuten baita.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 135. orr.

• 4 adlag karranka eginez. ik beherago 5 eta 6.

Gibelean, bortz orga karranka ari ziren, bakoitza be-re itzainarekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 169. orr.

Kalera irten nintzenean, antzarak zebiltzan zeruan karranka, hotza albiste.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 105. orr.

Familiartekoak eta adiskideak karranka ari zaizkio atsekabe eta sumindura bizian, gure gaindiko zumar tantaietatik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 9. orr.

5 karrankan adlag karranka eginez.

Antzarak hasi dira karrankan, hotza albiste.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.

Antzarak karrankan, kartzela gaineko zeruan...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 18. orr.

6 karrankaz adlag karranka eginez.

Ahateak karrankaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

Batek kexu zirela karrankaz zerasan.  Herria   2004-07-05

7 karranka atera karranka egin, karrankatu.

Ilara batean jarriak zeuden, enkantearen barrutia ixten zuten barren kontra, hango burdinei karranka aterarazten. Bere burua madarikatu zuen, ateak izugarrizko karranka atera baitzuen orduan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 152. orr.

· Eta gogoan dut belarriak zuzendu nituela leihorantz, istant bat lehenago txitxarrek ateratzen zuten karranka hots ikaragarria egiaz ahitu ote zen baieztatzearren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 388. orr.

8 karranka egin ik karrankatu.

Lo daude soroen gainean herrixka txikiak, karranka eginez doaz orgak bideetan barna.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Bihurguneetara iristean, okertu egiten zen lando zaharra, eta karranka egiten zuen mila puskatan txikitu beharko balu bezala.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

Gurpil gorri distiratsuek karranka egin zuten harri-kozkorren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.

Ateak karranka egin zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 57. orr.

Oreka galtzear, dorreak goitik behera karranka egiten zuen, zureria guztia aurreikusi ez ziren tentsioen menpe, luze gabe mihiztadura batzuk hautsi egin ziren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 370. orr.

Aulkiek karranka egiten dute jendea esertzen denean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 99. orr.

Gero entzun nuen Federicok bultza egiten ziola eta malgukiek karranka egiten zutela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 136. orr.

Sekulako karranka egiten zuen tresnak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 129. orr.

Lurreko oholek karranka egin zuten arratoiek bezala ohera igo nintzenean, eta pareta barneko arratoiek egurrak bezala egin zuten karranka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 44. orr.

Auto bat karranka eginez gelditu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 358. orr.

Bidean aurrera, beste bele batek karranka egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 257. orr.

Ahate batek karranka egin zuen zerritegi hutseko askatik aterata.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

9 hed

-Zoragarria, zoragarria -karranka egin zuen Mr. Fallik-ek-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 293. orr.

10 karranka hots

Karranka-hotsak entzun ziren hartxintxarren gainean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 447. orr.

Tranbiek karranka hotsak ateratzen dituzte Magdalenako bihurgunean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 92. orr.

Ondoko gelatik karranka hotsa entzuten da: Margoten kamaina tolesgarria da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aulkiaren karranka (3); bele baten karranka (3); idi orgaren karranka (4); karranka ari (5); karranka egin (10); karranka egin zuen (5); karranka eginez (5); karranka egiten (10); karranka egiten zuen (3); karranka entzun (6); karranka hots (4); karranka hotsa (5); karranka hotsak (3); orgaren karranka (4)


karrankarazi, karrankaraz, karrankarazten du ad karranka eginarazi.

Apezetxeko borta karrankarazi zuen eta hor zen egiazki, Angeluko hondartza batean bururatu zen Ttotteren gurutze bidea hasi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 126. orr.


karrankari 1 izond karranka egiten duena. ik kirrinkari.

Barrez lehertu zen, barre karrankari, zentzugabe baina, aldi berean, izugarri alai eta jostari batez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 36. orr.

Justu orduan, kraak karrankari bat entzun zuten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 297. orr.

Emakume ahots karrankari batek ortots egin zuen jende artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 212. orr.

Antzara karrankari hori!  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 96. orr.

2 (adizlagun gisa)

Orkoen ahotsak entzun zituzten, latz eta karrankari.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 248. orr.


karrankaritasun iz karrankaria denaren nolakotsuna.

Euskarazko [S] edo [s] hots txistukarietan, esaterako, mihiaren aurrealdea goiko hortz-hobietara hurbiltzen da, eta hurbiltze-gune horretatik igarotzen den aireak txistu moduko hotsa ateratzen du (mihi-puntta zorrotzak apikarian edo punta biribilduagoak lepokarian eratzen dituzten angelu ezberdinei dagozkien karrankaritasun ezberdinekin).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.


karrankatsu izond karranka handia ateratzen duena. ik karraskatsu.

Ohe zanpatu eta karrankatsuaren ertzean dago eserita, izatez koltxoi egokirik ere ez baitu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.

Bai aita -ihardesten zion nardaturik semeak eta gizona loeria itsusi eta karrankatsu batera lerratzen zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 101. orr.


karrankatu, karranka, karrankatzen 1 da ad karranka egin, karranka atera.

-Ez da jauregi bat -erran zion gizonak hetsi gabe zegoen eta gontzak saminki karrankatu zitzaizkion atea bultzatuz-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 216. orr.

Zenbait soldaduk estuarioko uretara egin behar izan baitzuten jauzi, gero uretatik hortzak karrankatuz eta ukenduak eskatuz irten zirelarik  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 330. orr.

2 du ad (nor osagaitik gabe)

Baina definizio horrek Euskal Herrian «karrankatu» egiten duela ohartarazi zuen, ordenamendu legaleko oinarria, Espainiako Konstituzioa, zati handi batek ez duelako onartzen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02


karranpa iz gihar uzkurtze mingarria eta laburra. ik arranpa.

Karranpak sentitzen nituela, eta laguntzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 165. orr.

Bero ikaragarria denean edo esfortzu gogor bat egitean, gatza galtzeak arazoak ekar ditzake, eta, konpondu ezean, muskuluen karranpa eragin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

Karranpa batek urdaila uzkurtu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 103. orr.

Karranpa moduko zirrarak burutik oinetara astindu zuen Maiza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 255. orr.

Nire eskuekin gerria ukitu nionean karranpa antzekoa sumatu nuen, deskarga txiki bat bezala.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 45. orr.

-Joantxo! -estutu zidan gogor besoa, eta gero askatu egin zidan, karranpa eman balio bezala, minezko hasperen bat eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.

Oinak karranpek hartuta nituen, besoak dardaraka.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 25. orr.

Karranpa handi batek jota bezala, geldirik, itsu, gor eta mutu.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 74. orr.

Eskua erretiratzen dut manteletik, karranpa batek jota baino agudoago.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 56. orr.

Alexen eskua gerrian sumatzeak karranpa eragin zion Mirariri.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 167. orr.

Ez nion amaitzen utzi, haren eskua sentitu orduko karranpa bortitz bat nabaritu bainuen, odolean lotan nuen amorrua iratzarri zidana.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 99. orr.

Gaua iritsita ni saltxitxoi bat bezala lotuta nengoen ganbaran, marraka egiten nuen eta karranpa ugari nuen han ilunpean lotuta egoteagatik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 102. orr.

Barizeen sintoma nagusiak hanketako astuntasuna, nekea, karranpak, hanturak eta edema arinak izan daitezke.  Berria - Gaiak   2004-06-22


karranpatu, karranpa(tu), karranpatzen da ad karranpak jo.

Ez zuen besterik eskatu, lagundu egin zion arropak kentzen, karranpatua bezala zeukan gorputz osoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 248. orr.


karrantzar izlag ardi arraza baten izena.

Baldintza nagusietako batek ardiei egiten die erreferentzia, latxa arrazak edo karrantzarrak soilik ematen baitute Idiazabal gazta egiteko beharrezkoa den esnea.  Berria - Ekonomia   2004-08-15


karrape iz atari estalia; karrerapea.

Beterik zegoen karrapea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 396. orr.

Karrapeko haurlauzen gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 404. orr.


karrasi ik garrasi.

karrasika ik garrasika.

karrask 1 adlag karrask egitearen onomatopeia.

Zorionez, ez zen etorri, baina bere zigorra zartatu zuen, karrask!  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 22. orr.

2 karrask egin

Ostatuko eskailerek karrask egin dute.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 300. orr.

Larraitz ate aldera joan zen, karrask egin zuen zoruak bere oinetakoen azpian.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 167. orr.

Pepponeren hortzek karrask egin zuten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 95. orr.

Gurpilek kirrinka egiten zuten eta apoek karrask, galtzadarrien gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 78. orr.


karraska1 1 iz hausten edo lehertzen den zerbaiten hotsa. ik kraska; karranka.

Kristalezko teilatuan karraska batzuk entzun zituzten.  Berria - Mundua   2004-05-25

Harri-txintxarraren karraska aditzen zen, landauaren gurpilek zanpatzean egiten zutena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 83. orr.

Argi eta garbi entzun dute hezurren karraska modelo gajoa hortz makurren artean harrapatu duenean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 79. orr.

Min hori, unibertso baten suntsimendu eta arbolaren karraska hori.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 12. orr.

Hostoen karraska oinazpian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 55. orr.

Uraren zurrumurrua, zuhaitzen xuxurla, harrien karraska.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 72. orr.

Karraska ozen bat entzun zen, eta Harryren ukabila airean itxi zen bat-batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 153. orr.

Beste karraska bat entzun zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Aulkiaren karraska motela entzun baitzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 169. orr.

Giltza hotsa, atearen kirrinka, zoruko karraska.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 142. orr.

Pospolo baten karraska entzun nuen; zigarro bat piztu zuen bietako batek.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 30. orr.

Une berean hots lehor bat aditu zen, eta gero karraska elektriko bat.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 207. orr.

Zetaren karraska eta askatzean krisketek egindako zarata entzun ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 123. orr.

Ateko zuraren kirrinka eta karraska besterik ez.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 208. orr.

Ortzi karraska bat bezala jin zauku Donapaleutik Hubert Lacroix-ren heriotzearen berri lazgarria.  Herria   2003-05-08

• 2 adlag karraska egiten. ik karraskaka.

Haserre bizian jarri zen, hortzak karraska zituela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 927. orr.

Entzun zeure hortzak klaskaka eta karrraska!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.

Sahats jotzailea karraska eta kolpeka zebilen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 326. orr.

Lubaki sakonaren ertzetik genbiltzan, arratsaldean botatako elurra boten azpian karraska.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 276. orr.

Antzara aldra bat tapa-tapa atara da, karraska ta marraska.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 207. orr.

3 karraskan adlag karraska egiten; eginahalean, kementsu.

Hortzak amorruz karraskan dituela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 130. orr.

1937. urtean, Gerla zibila karraskan ari zenean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 145. orr.

Ainitz eskualdetan, karraskan ari dira Lurraren larrutzen eta biluzten nolazpait gaitzeko oihanak desagertaraziz.  Herria   2005-09-29

Bi erakasle karraskan ari dira Mitxelena zenaren lan guziak bildu beharrez.  Herria   2002-11-21

Huarte berriz lotu zitzaion karraskan hain maite zuen ikertzeari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 203. orr.

Irabazleak karraskan abiatu dira 9-0 eramanez.  Herria   2003-09-18

Brasilen gaindi ibilia da Brasildar entrenadorea eta odola berriturik karraskan hasiak dira.  Herria   2005-09-01

4 hortz karraskasup_1 iz

Gerraz geroztikako damu, negar, eta hortz karraska guztiak gorabehera, beste gizaki bati ostua nion bizia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.

Orduan, negarra eta hortz-karraska izango da.  Elizen arteko biblia   Lk 13,28

Amorruak hortz-karraska eragiten zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 180. orr.

Izpiritua non-nahi jabetzen zaio, lurrerat aurtikitzen du, eta haurra, haguna dariola eta hortz-karrasketan, gogor-gogorra jartzen da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 158. orr.

Ahots bat entzun da Ramán, aienez, negar lantuz eta hortz karraskaz.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 40. orr.

5 hortz karraskasup_2 adlag hortz karrasketan, hortz karraskaz.

Oihuka, garrasika, ostikoka eta hortz karraska ekin zion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 52. orr.

Espiritua jabetzen zaionean, lurrera botatzen du, eta mutikoa, lerdea dariola eta hortz-karraska, gogor-gogor gelditzen da.  Elizen arteko biblia   Mk 9,18

6 karraska egin

Eskailera ilunek karraska egiten zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 224. orr.

Karraska egiten diote belaunek.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 11. orr.

Hortzek karraska egiten zioten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 345. orr.

Orubeko hondakinen batek karraska egiten du, auskalo zerk eraginda.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.

Hatzez karraska egin eta [...] ahots-doinu lotsagabeaz esan zion neskari: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 116. orr.

Ez, ordea: inor ez zen agertu; eskailerek berez egiten zuten karraska.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 131. orr.

· Biltegitik bulegora zihoan zurezko eskailerari karraska eginarazten zioten urrats astun batzuek.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 49. orr.

7 karraska hots (40 agerraldi, 16 liburutan) ik karraskots.

Zoruko zurajearen karraska hots asaldagarriak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 99. orr.

Kristal hautsien karraska-hotsak entzuten ditu, baita sirena oihuak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 60. orr.

Zartailuarena bezalako karraska-hotsa entzun zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Oso zaila zen ez entzunarena egitea trumoiaren burrunbari, haizeak gazteluko hormen kontra ematen zituen zartadei, eta urrutian, oihan debekatuan, zuhaitzen karraska-hotsari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.

Tipoaren hortzen karraska-hotsa sentitu nuen argi eta garbi nire armaren azpian.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 162. orr.

Izugarrizko karraska-hotsa entzun zuten, pistola-tiro bat bezalakoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 271. orr.

Harryk karraska eta klaska-hots bitxiak entzuten zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 208. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hortz karraska (14); hortz karraska izango (7); hortzek karraska egiten (4); hortzen karraska (3); karraska egin (4); karraska egiten (19); karraska egiten zuten (8); karraska entzun (3); karraska hots (14); karraska hots bat (3); karraska hotsa (19); karraska hotsa ateraz (3); karraska hotsa entzun (8); karraska hotsak (5); karraska izango (7); karraska ozen (4); karraska ozen bat (4)

karraskak entzuten (3)

ari dira karraskan (7); ari direla karraskan (3); hortzak karraskan (5); karraskan abiatu (3); karraskan abiatu dira (3); karraskan ari (23); karraskan ari dira (8); karraskan hasi (3); karraskan hasiak (5); karraskan hasiak dira (3); karraskan lanean (6); lanean karraskan (4)


karraska2 iz artea (zuhaitza); arte laparra.

Eskasagoa deneko lurralde zeltiarretan, badirudi abaritza edo karraska, artearen hain antzekoa den hori zerabiltela haritz-artearekin borroka egiteko orduan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 272. orr.

Bibliako itzulpenetan, haritza esateko, batzuetan, ahuntzadar edo terebinto itzultzen du, Mambreko Artadikoan bezala; eta beste batzuetan, abaritza, txaparro edo karraska, izen horiek denak baitituzte zuhaitz hain garaiak ez diren hauek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 272. orr.


karraskada iz karraska, zarata.

Eta iruditu zitzaion den-dena ulertzeko gai zela: haizearen soinua, sutean lurruntzen zen euri xehearen karraskada...  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 153. orr.


karraskadura iz karraskatzearen ondorioz gertatzen diren hondarrak.

Gorputz denetan sartzen den materia magnetikoaren izatea erakarritako altzairuen karraskaduren hautemapenaren bitartez ezagutzen dugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 118. orr.


karraskaka adlag karraska egiten. ik karraska1 2.

Uretatik ateratzen zen guztietan, hain gogor eragiten zion buruari non abata karraskaka entzuten baitzen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 111. orr.

Hotzaren eraginagatik hortzak karraskaka hasteko zorian bazeuden ere, odola berotu zitzaidan bat-batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Ezin dut hau askoz gehiago jasan -esan zuen Ronek ahopean, hortzak karraskaka zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 118. orr.

Azkenean, Dick Annarengana itzuli zen, hortz-karraskaka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 522. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hortzak karraskaka (3)


karraskarazi, karraskaraz, karraskarazten du ad karraskatzera behartu.

Indarrez estutu du, kasik hezurrak karraskarazteraino.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 285. orr.

-Tren batek beste bat ezkuta dezakeen bezala, hasiera batek ere beste hasiera bat ezkuta dezake, Ruche jauna -esan zuen Jonathanek, hortz artean oilasko-hezur bat karraskaraziz-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 191. orr.

Emakume haren ahots indarge, kirrinkari eta gorabeherarik gabe hark hortzak karraskarazi zizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 254. orr.


karraskari1 iz beti haziz doazen ebakortzez horniturik dauden ugaztunen ordenako kidea.

Arratoien eta beste karraskarien kontra soroetan erabiltzen den pestizida.  Berria - Gaiak   2006-04-28

Orain, garai batean baino harrapari gutxiago daude, eta karraskariak ugaritu egin dira.  Berria - Gaiak   2004-02-06

Karraskari txiki bat zirudien, tranpan jausi berri.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 60. orr.

Hegal gogorreko intsektuen zirta, narrastien marruskatzea, karraskarien jauzi labur eta urduriak...  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 46. orr.

Oraindik ezin ditut ikusi haien karraskari-aurpegi zapuztuak, baina aise irudikatu ahal ditut.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.


karraskari2 izond karraska egiten duena. ik karrankari.

Malguki karraskari horien gaineko koltxoiaren gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 261. orr.

Zetazko paper karraskarian bildua.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

Gainbegiratu iheskor bat egin zien egunkariko orrialde karraskariei.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 7. orr.

Bestearen garrasi karraskariak belarriak urratu zizkion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 287. orr.


karraskatsu izond karraska handikoa, zaratatsua. ik karrankatsu.

Hogsmeadek Eguberrietako txartela ematen zuen; lastozko teilatua zuten etxetxoak eta dendak elur-geruza karraskatsu batez estalita zeuden; ateetan gorosti-koroak zeuden eta kandela sorginduak ilaran zuhaitzetatik zintzilika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 164. orr.


karraskatu, karraska(tu), karraskatzen 1 du ad hozkada txikiz, zati txikiak kenduz, poliki-poliki jan edo higatu. ik hortzikatu, marraskatu.

Bekaizgarri zitzaizkien sagutxoak, zeinak, lauzen arteko beren habia-zuloetatik alderrai, ogi sagaratuaren apurrak karraskatuz gizentzen baitziren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 112. orr.

Nire kontra altxatu zirenen gorpuak ikusiko dituzte: karraskatzen dituen harra ez da hilko, ez eta erretzen dituen sua itzaliko ere; mesprezagarri izango dira gizaki guztientzat.  Elizen arteko biblia   Is 66,24

Badirudi murmurio horrek, ikusezin eta zalapartari, saguen antzera, isiltasuna karraskatzen diharduela.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 81. orr.

Oinak eta eskuak janda, aurpegia karraskatua, sabela karramarroz borborrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.

2 irud

Baina kalera irten orduko, whiskiaren eraginpetik at geratu zen, erabat babesgabe, eta dohakabetasun motel ikaragarri batek karraskatu zion barrena. Bazen barrena karraskatzen zidan galdera bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.

3 hortz-haginez mintzatuz, elkarren kontra jo. ik klaskatu.

Baina bat-batean geratu eta hortzak karraskatu zituen intzirika.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 191. orr.

Hortzak karraskatuz, ministroa ohean agondu eta eseri egin zen, aurpegia esku-ahurretan bermaturik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.

4 karrakatu, lakar igurtzi.

Gero, belaunak tolestu zituen eta soldaduen besoetatik eskegi zen, oinak herrestan, mozkor-mozkor eginik balego bezala eta oin-puntekin zura karraskatuz, baina isilik beti.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 97. orr.

Oholak karraskatzeko, leuntzeko, zulatzeko, husteko eta perforatzeko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 377. orr.

5 kraskatu. (era burutua izenondo gisa)

Mina Kristo minduarekin, karraska Kristo karraskatuarekin.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hortzak karraskatu (6); hortzak karraskatu zituen (3)

hortzak karraskatuz (4)


karraskatzaile izond karraska egiten duena.

Tabernariak arrautza karraskatzaile eta xigortuak plater batera bota zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.


karrasketa iz karraska egitea, karranka ateratzea.

Aro mutu, euri zirtzil, belarrak ezin idor, ondartzaz ezin goza, ortzi karrasketaz beldur...  Herria   2003-08-14


karraskilaka adlag

Manibela jarri, jiratu, eta astiro, astiro burdinazko pertsiana karraskilaka igo zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 193. orr.


karraskots (5 agerraldi, 4 liburutan orobat karrask-hots g.er.) 1 iz karraska hotsa.

Dardara bat sentitu genuen denok, hortz batzuen karraskotsa entzun nuen, nondik ez dakit. zeren eta irri hura ez baitzen arraitasunarena, baina nigarrarena eta tristurarena, penarik penagarrienarena eta hortz-haginen karraskotsena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 268. orr.

Zaldien azazkalen azpian harribil koxkorren karrask-hotsa aditzen zen, errekasto bateko ura iduri.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 26. orr.

Su malkoak, egur erreak, karraskotsak, kearen urrina.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 128. orr.

2 hortz-karraskotsa.

Begi urdin negartsuak zituen, eta kliskatu eta kliskatu zerabiltzan suaren aurrean, eta ahoa, adurtsua, zabalik geratzen zitzaion batzuetan, eta, atzera ixten zuenean, karraskots bat ateratzen zion behin edo bitan, mekanikoki.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 172. orr.


karratu1 1 izond lauki formakoa.

Lorez betetako saski karratu batzuen atzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Zurezko ontzi karratu-sakonetan sailkatzen genuen alea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 46. orr.

Gapirioen gainean habe karratu bat jarriko da, horren bidez gapirioak ondo lotuta gera daitezen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5150. orr.

Patio karratu zabal bat zen, zuhaitzez landatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 80. orr.

Dorre karratu bat, hirurogeita hamar metro garai, bloke itzelez egina.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.

Demagun eremu karratu bat daukagula, luzean eta zabalean hamar oin dituena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4090. orr.

Eraikin kasik karratu eta horma irregularrekiko baten ezker hegala hartzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 80. orr.

Hautsez betetako lur zati karratu batean eraikia eta txarrantxaz hesitua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 217. orr.

Biribilagoak dira batzuk, karratuagoak besteak.  Berria - Kultura   2004-09-19

Eraikin karratu eder baten ondoan iragan naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.

Argi eta itzal gunez beterikako irudi karratuen [...] bidez, espazioaren hustuketari buruzko ikerketa dauku eskaintzen artistak.  Herria   2001-08-09

• 2 iz laukia.

Harresiak karratu hau inguratzen eta biltzen zuen beste karratu bat osatzen zuela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 29. orr.

Orri batean, karratu bat eta haren diagonala marraztu zituen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.

Aldea eta diagonala, horra karratu baten bi zuzenki nabarmenak!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.

Karratu batean inskribatutako oktogonoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.

Karratu baten barruan geratzen da orduan ikuslea, begiraden kaiola batean harrapaturik.  Berria - Kultura   2006-01-24

Aldea 1 duen karratuaren diagonala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 134. orr.

• 3 izond berreketaz mintzatuz, kuadroa.

2ren erro karratua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Erro karratu negatibo bat hartu ezinak sortzen du kontraesan hori.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 308. orr.

-Hipotenusaren karratua eta beste bi aldeen karratuen batura berdinak dira.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.

Inoiz "distantzien karratuaren legea" deitu izan dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.

Indize horren kalkulua egiteko formula hau erabili behar da: pisua (kilotan) zati altueraren karratua.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

-3ren karratua 9 da; 9 gehi 4ren karratua, 16, berdin 5en karratua: 25.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 121. orr.

Frogatu zuten karratua 2 duen zenbaki arrazionalik ezin dela existitu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 136. orr.

Lehenengo n zenbaki osoen karratuen batu ra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 84. orr.

Teodorok poliki zabaldu zuen irrazionalen saila: 17 arteko zenbaki oso guztien erro karratuen irrazionaltasuna frogatu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.

4 (azalera neurriekin) ik beherago 6; ik koadro 13.

Kilometro karratu bakoitzean, 6 870 bizilagun metatzen baldin badira.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 80. orr.

Bainugela bustian utzitako oinatzek ongi erakusten dute zentimetro karratu gutxi batzuk baino ez dituela zoruarekin kontaktuan dagoen eremuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

5 buru karratu pertsonez mintzatuz, pentsakera zurruna duena eta aurrez finkaturiko arauen arabera aritzen dena.

Buru karratuei irabazi genien, ezta?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 387. orr.

6 metro karratu (110 agerraldi, 18 liburu eta 69 artikulutan) metro koadroa.

Ez zen zernahi: 200 metro karratu, Zabalgunearen erdi-erdian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.

Café de Franceko azoteara jo genuen lehenbailehen, "munduko ehun metro karratu onenetara", beste turistaren batek esan zuenez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Metro karratua bederatzi ehun eurotan saldu zen Angeluko lur andana bat.  Herria   2005-12-08

Donostiako kanposantuan metro karratuak balio duenarekin Torreviejan apartamentu bat eros dezakezu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 294. orr.

Lurra, 6.300 metro karratuko eremua, Ziburuko herriak saldua.  Herria   2005-12-01

Ameriketan, New Yorken berean 350 metro karratuko salgune bat idekia du Quiksilver enpresak.  Herria   2003-05-29

Lantokian bertan lo egiten zuten, bi metro karratuko xoko batean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 131. orr.

Hogeita hamar metro karratu inguruko txoko bat zen, argi gutxikoa baina atsegina.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 374. orr.

Zenbat metro karratu ditu begirada baten tristurak?  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buru karratu (3); karratu bat (30); karratu batean (8); karratu baten (11); kilometro karratu (4); km karratu (3); leiho karratu (3); mahai karratu (4); metra karratu (5); metro karratu (39); metro karratu ditu (3); metro karratu inguruko (3); mila km karratu (3); mila metra karratu (3); mila metro karratu (3); ontzi karratu (3); paper karratu (3)

erro karratua (15); gela karratua (3); karratua atera (3); karratua izan (3); karratua izango (3); karratua zen (14); metro karratua (4)

erro karratuak (5); karratuak ziren (4); paper karratuak (3)

erro karratuaren (3); karratuaren diagonala (3)

erro karratuen (4); karratuen batura (6)

metro karratuetan (3)

kilometro karratuko (5); metro karratuko (54); metro karratuko bastiza (6); metro karratuko eremua (11); metro karratuko lur (3); mila metro karratuko (7); oin karratuko (3)


karratu2, karratu, karratzen du ad karratu bihurtu.

Hipokratesek irudi kurbatu bat "karratzea" lortu izanak itxaropen ezin handiagoa sortu zuen bazterretan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.


karratutxo iz laukitxoa.

Albiste handi eta garrantzitsuagoz inguratua etorri arren, karratutxoak ez dit begirada aireratu eta orriak pasatzen utzi.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 36. orr.

Bulego bakoitzak hainbat egutegi zituela eta haietako gehienak egunean ez zeudela ohartu nintzen: batzuetan, karratutxo gorri mugigarria ez zen beharreko datan; besteetan, itzuli gabe zegoen oraino hilari zegokion orrialdea.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 28. orr.


karratutxodun izond laukitxoak dituena.

Pintzadun galtzak eta alkandora karratutxodunen botoiak lehertu beharrean daramatzaten gizon tripadunak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 52. orr.


karraxi ik garrasi.

karreatu ik garraiatu.

karreatzaile ik garraiatzaile.

karreatze ik garraiatze.

karreiatu ik garraiatu.

karrelaje iz lauzatzea.

Kaiertzearen puntan jaitsi eta lurpeko hodietan itsumandoka zihoan: karrelaje zuri-urdinez perdukatu hegiak zorrotzak ziren, hain hurbil zeukaten lohiaren izerdia arteketan perlatzen baldin bazitzaien ere.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 261. orr.


karrera 1 iz ikasketak.

Historiarekiko zaletasuna ere sortu zitzaidan, unibertsitatera joan behar nuen sasoian [...] Historiako karrera hautatzera eraman ninduena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 67. orr.

Euskal filologia ikastekotan zebilen, orduan nahiko karrera berria zena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 67. orr.

Karrera ikasten hasi ginenean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 47. orr.

Urtebete egin zuen Londresen karrera egiten ari zen bitartean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 51. orr.

Karrera hura utzi eta beste bat hastea zen aukeretako bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 70. orr.

Donostian kolpe zorririk jo gabe lau urte egin zituena eta karrera bigarren ikasturtean utzi zuena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 12. orr.

Ondoren, karrera bazter utzirik, soldadutzara joan zen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 12. orr.

Letretako karrera horietako bat atera zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 33. orr.

Karrera bukatu gabe ezinezkoa omen zen ezer lortzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 80. orr.

Karrera bukatu ez bazuen ere, arkitektotzat jotzen zuen bere burua jendearen aurrean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 145. orr.

Hainbat seminaristari ordaindu zien karrera izeba Ceciliak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.

Ikasturteko eta karrerako lehenengo eguna baitzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.

Karrerako azken kurtsoko ikaslea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

Karrerako lehen urtean nengoela eta txakur txikirik ez neukala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 51. orr.

Sei urteko karrera eta bost urteko espezializazioa egiten dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Beste karreraren baten matrikulatzea.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 49. orr.

Azken urteetan koronel lotinant mailara, hots, Espainia Errepublikanoan karrera barik militarrak iritsi zitezkeen eta gradurik gorenera iritsi zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 202. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Karrera urteetatik gehien oroitzen duena hautazko ikasgai baterako egin zuen hirurogeita lau folioko lana da.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 51. orr.

Karrera bukaeran, festa bat antolatu zuten berak eta bizpahiru lagunek.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bi edo hiru aldiz hasi eta utzi dik unibertsitate-karrera bat.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 95. orr.

Kazetaritza karrerako ikasketa plangintzari buruz.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 92. orr.

Hamazortzi urterekin zuzenbide karrera egiten hasi zen arte.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 150. orr.

Abokatu karrera ikasteko ohitura zatarra hartu duten ziegakideak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 144. orr.

Medikuntza karrera hasi eta amaitu nuen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 102. orr.

Ordura arte bizitzan egin zuen guztia piano karrera ikastea izan zen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.

Badakizu kontserbatorioan bakarrik egin daitekeela piano-karrera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 59. orr.

· Ainhize izan zen Artearen Historia karrera egin zuena, ez ni.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 78. orr.

4 lanbide ibilbidea.

Karrera bikaineko militar zintzoa eta prestua.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 69. orr.

Piano-kafe batean hasi nuen karrera profesionala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.

Hire karrera politikoak harrotuko duen publizitateak hire abokatu-lanari on egingo ziok.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 393. orr.

Karrera laburra baitzen futbolariarena.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 118. orr.

Justiziako funtzionarioek eta karrera judizialeko kideek.  Berria - Harian   2005-09-23

· Napoleonek bere karrera Waterloon bukatu zuen uneantxe hasi zuen Bernadotte kondeak berea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 321. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire futbolari karrera meteorikoa izan zen, handik aurrera.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 73. orr.

Erabakia nuen denbora-tarte batean nire zine-karrera geroratzen ahal nuela.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 230. orr.

Minière et Houillière Dûpaquier et Cie.-tik bota zuten gure birraitona, eta hantxe amaitu zen bere entrepresari karrera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 146. orr.

Bere diplomatiko karrera luzearen buruan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 154. orr.

Politikari karrera egiten ziharduen Jesus Galindezek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 254. orr.

Musikari-karrera berreskuratzeko beste urrats bat egin zuen gero.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 192. orr.

Astronomo ugarik gai hau hausnartzen eman du ikerketa karrera osoa.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Aurrez funtzionario-karreran lorturiko gaitasun eta tradizioak ekarri zituen Elizaren zerbitzura.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.

Hemezortzi hilabeteko karrera luze samarra egina zuen sexuaren negozioan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 82. orr.

6 lasterketa.

Urte berean egin zen lehenbiziko autobidea Alemanian, Berlin inguruan, karrerak egiteko erabiltzen zena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 60. orr.

Euskal Herriko Zirkuituko laugarren karrera gaur jokatuko da Gasteizen.  Berria - Kirola   2006-04-09

Gaur goizaldean hasi da Argentinako Rallya, Munduko Txapelketako seigarren karrera.  Berria - Kirola   2006-04-28

Bera da, zalantza izpirik gabe, karrera hartan palmaresik onena duen ziklista: birritan irabazi du (iaz eta 2000. urtean), [...].  Berria - Kirola   2004-09-04

Martinek iazko Galesko Rallyan korritu zuen azken karrera.  Berria - Kirola   2006-01-19

Pro-Tour Ligako karrerak korritzeko.  Berria - Kirola   2004-12-10

Denboraldi hasieran bost karrera irabazi zituen.  Berria - Kirola   2004-01-31

Urtebete lehenago Yaroslav Popovich ukrainiarra hirugarren sailkatu zen karrera berean.  Berria - Kirola   2004-07-11

Entrenamenduak gauza bat; karrera, beste bat.  Berria - Kirola   2004-07-25

Apaiz bat karrerako bizikleta baten gainean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 66. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zaldi karrerak zineman?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 28. orr.

Nire lagunak futbol-saio, bizikleta-karrera, mendibuelta edota sagar-lapurreta bizkorretan zebiltzan bitartean [...].  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 79. orr.

Txistulariak, zaku karrerak, abeslari eta dantzari saioak, bertsolariak...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 55. orr.

Kirol dendako Martina eta beste bi emakume zinta-karreraren esparrua klarionarekin markatzen ari ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

8 hed/irud

Karrera armamentistikoa dugu eguneroko saihestezina irrati-telebistako albistegi eta egunkarietako azaletan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karrera amaitu (22); karrera amaitzear (3); karrera bukatu (19); karrera egin (12); karrera egiten (11); karrera egiten ari (4); karrera egitera (3); karrera garrantzitsuenetako (3); karrera hasi (4); karrera hautatu (3); karrera irabazi (4); karrera judizialeko (3); karrera luze (3); karrera militarra (3); karrera ona egin (3); karrera politikoa (7); medikuntza karrera (3)


karreraleku iz lasterketa gertatzen den lekua.

Bizitza, bizi-arte edo hil-artea, hartara arteko arte edo bitarte gisa sentitzen dena, denbora jakinez oratutako leku edo igarobide jakin bat, eszenatoki bat, antzezgune bat, karreraleku bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.


karrerista 1 iz txirrindularia.

Bookmaker-Palmas taldeko karreristak.  Berria - Kirola   2004-10-28

Lau karrerista doaz aurretik: Danguillaume, Guimard, Labourdette eta Polidori.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 403. orr.

Gino Bartali karreristak (1914-2000) bi Tour irabazi zituen, lehena 1938an, eta 1945ean, bigarrena.  Berria - Kultura   2004-03-18

Karrerista osoa da Valverde.  Berria - Kirola   2004-04-06

Gasteizera bidean 20 karrerista baino gehiago erretiratu ziren.  Berria - Kirola   2004-04-08

Hiru karreristek baimendutako hematokrito tasa gainditu zuten goizean egin zizkioten analisietan. herria¬

Pedalei eragiten ari diren dozenaka karreristen artean, berak du curriculum distiratsuena.  Berria - Kirola   2004-11-19

Txirrindularitzaren historiako karrerista onenetakoa.  Berria - Kirola   2006-01-04

2 (hitz elkartuetan)

Dora Maarrek, estudioko burdina eta trepeten artean zer aurki zebilela, karrerista bizikleta baten eserlekua topatu zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 105. orr.

Karrerista dokumentu faltsuak.  Berria - Kultura   2004-03-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karrerista onena (3)


karrete 1 iz txirrika.

Idazmakinaren karretea jiratu ahala.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 65. orr.

2 (argizkigintzan) erroilua, bobina.

Argazkiekin batera karrete bat sartu zion poltsan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 116. orr.

karretea daraman argazki kamerarekin.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 123. orr.

Txuribeltzeko -Karrete hau errebelatu nahiko nuke.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 77. orr.

Sasoi hartan sarri igotzen zen etxera, eta beti izaten zuen argazki-karreteren bat errebelatzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 121. orr.

Gura barik zabaldu den argazki-makina bateko pelikula karretea bezala...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 112. orr.


karretera iz errepidea. ik kamio.

Ibaia, karretera jenerala eta trenbidea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 101. orr.

Karretera bazterrak.  Berria - Kirola   2004-06-16

Ibañarrietara (Arroa) astoan eramaten zituzten tresnak, gurdibidean gora, auzo askotara ez zegoen eta karreterarik.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.


karretila iz eskorga.

Ez gurea bezalako autoz betea, idi-gurdi, gurdixka eta karretilaz baizik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 63. orr.


karreuntza iz ipar garraioa.

Urari behera haien igortzea lan gogorra bazen ere, garraioa edo karreuntza merkatzen zuen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 158. orr.

Petrola karreuntzan ari den frantses itsas untzi batek.  Herria   2002-10-17


karriatu ik garraiatu.

karrika 1 iz kalea.

Behean, Mutilés karrika eta geltoki berriaren obrak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 27. orr.

Uso Zaharren karrika osatzen zuten berrogeita hamar etxekondoetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 34. orr.

Zapataginen karrikako mutikoek probatuko zuten, beren bizkarretan, aitatxiren zurezko ezpataren furfuria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 35. orr.

Eskualdunen karrikako 12. zenbakira iritsi zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 55. orr.

Singer karrikako 50.ean zegoen Lehendakariaren bulegora jo nuen neronek, Pariseko euskaldun gazteriarentzat biltoki baten bila.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 133. orr.

Baiona Ttipia deitzen zuten Bourg Neuf auzoko Tonneliers karrikako ostatu batean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 11. orr.

Irteerarik gabeko karrika.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 227. orr.

Hoteleko karrikan aurkitu zuten bidai agentzia batera joan ziren Gero, han, laugarren karrikan, ezkerrera hartu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 136. orr.

Inaziok karrika zeharkatzen ikusi du.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 176. orr.

CPEren kontrako haserreak Baionako karrikak bete ditu Inés andrea, bere semearen denda aurrean karrika eskobatzen ari zela.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 157. orr.

Hirietako karrika eta plazak eraikitzen dituztenean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 105. orr.

Lehorreratutakoan, agertu zitzaidan aurreneko karrika hartu nuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 111. orr.

Arestian karrikan gurutzatu pertsonari zerbait berezia hauteman diot begiradan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 31. orr.

Alde Zaharreko eta Zabalguneko hainbat karrika itxita egongo dira. ez zegoen hesirik karrika mozteko, ezta sarerik ere eror zitezkeen harriak geldiarazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Gaua zen, karrika erabat hutsik zegoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 82. orr.

Sartu nintzen karrika okerra zen, eta bi solairutan moztua, nolabait esatearren.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 163. orr.

Karrikan barrena zihoazela ikusi zituen Sarajevoko printzea eta haren laguntzailea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 240. orr.

Tonneliers karrikatik iragan zen, zakuaren hartzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 137. orr.

Rua do Milagre de Santo Antónion, karrikaren kantoiari buelta eman eta hantxe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 86. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Karrikako jostetak bukatuak ziren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.

Karrikako harzoladuraren gaineko zipriztinak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.

Kadira bat karrikara ateraturik, […].  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 147. orr.

· Egia da karrikak ez duela manatzen, hortakotz baita gobernua.  Herria   2003-05-29

Halere karrikak badu zer erran, bereziki maiatz honetan.  Herria   2003-05-29

2 (izenondoekin)

Arkuen azpian hiriko karrika handiaren bazterbidean behera noa, Portomarinetik jalgitzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 218. orr.

Karrika Handian hau ere, ederlan erakusketa bat, hamabost bat ofiziale eta artixta partzuer. ik beherago 10.  Herria   2004-04-22

Amsterdam hiriko karrika zuzen bezain estuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 95. orr.

Hirian, karrika zuzen zabaletan, kaleko argien argitasun hotzaren azpian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.

Municheko karrika eguzkitsuetako harat-honat bizian nindoala Beauvoisis auzoko karrika hutsetan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 142. orr.

Pentsatu nuen nahiko tristea izanen zela karrika hits eta huts hartan bizitzea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 157. orr.

Vienako karrika ilunetan barrena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 256. orr.

Hantxe, karrika lasai horren izkinan hasiko da nire bizitza.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 103. orr.

Karrika jendetsuak, gau osoan irekirik diren jatetxe argitsuak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 77. orr.

Comalako karrika bakartiak ibili zituen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 97. orr.

Langa askatu dut, etxe eta karrika burgesen aldera jiratu eta ahopeka esan dut: "igandea da".  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 83. orr.

Napoliko karrika bihurri batean egonen balitz bezala.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 43. orr.

Joanesek karrika estu harlanduz apainduetatik gora jo zuen kontzeju aldera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 7. orr.

Escalda ibairaino daramaten karrika harlanduzkoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Euriak karrika zolak distirarazten zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 229. orr.

Karrika zola inoiz baino emokatuago ageri da zaldi gorotzez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

Karrika-zoruetako harri biribilen gainera erortzen entzuten nituen neure oinkadak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.

Elkarrekin joan dira espaloian barrena hurrengo karrika gurutzeraino. Askatasun ezak eman ziola hiriari bere karrika-eraikinak edertzeko eta artea lantzeko dirutza.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 93. orr.

Kanpoan zegoen, jatetxeko atetik bi urratsetan, karrika izkina batean, noiz jalgiko nintzen beha egoki.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 71. orr.

Karrika bazterrean, mugarri zuri baten moduko zerbait dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 103. orr.

Bertatik ikus zitekeen karrika zatian ez nuen inor ikusi.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 238. orr.

Gauzak okertuz gero, ez nuen ihes egin nahi karrika labirinto guztiz ezezagun batean barrena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 154. orr.

Amsterdameko karrika-matazan galduz galdu ibili zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 218. orr.

Batzuk zerga-biltzaile, besteak karrika-garbitzaile, eta bat edo beste ertzain edo printzesaren zaindari jauregian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 26. orr.

Jarrera bortitzek gelditu behar dute, hala nola armak erabiltzeak, karrika borrokak, iraultza zergatik lortu diruak, hitz bortitzek eta abar.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Arrastiriko seietan, jokülarien karrika üngürüa.  Herria   2001-07-05

Aratsaldeko 5etan, karrika kurrida Ipar eta Hegoaldeko gaiteroekin.  Herria   2005-10-20

4 (hitz elkaruetan bigaren osagai gisa)

Aurre aldean eliza-karrika zuen estudioak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

Zaldi bat pasatu zen lauhazka errege-karrika Contlako bidearekin gurutzatzen den lekuan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 50. orr.

Errege-karrikatik oinez ekin nion ordu horretan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.

5 karrika arte (orobat karikarte) kaleartea.

Ibai ondoko bidetik Lainez karrika artera iritsi da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 111. orr.

Bortz minuturen buruan, berriz ere karrikartean izanen ginen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

6 karrika buru kalearen muturra.

-Hortxe -Joanttok karrika burua seinalatu zion-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 271. orr.

7 karrika dantza biribilketa.

Gero, karrika dantzan edo martxan sartzen dira Pilota plaza berrian.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.

Goizean karrika dantza egin dute Santiago plazarat.  Herria   2001-04-26

Gero, eguerdiko Luzaidera berriz heltzen dira eta karrika dantzan sartzen Herriko Etxe ondoan dagoen Santiagoko plazan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 30. orr.

Karrika dantzan edo martxan sartzen dira Pilota plaza berrian.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.

· irud/hed Garunak deusetan finkatzeko betarik gabeko karrika-dantza horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

Eskalatzailearen bulegotik gerentearenera eta gerentearenetik langile batzordeko buruarengana karrika-dantzan, Anaren andere-xakur, nagusiaren irriñoa sari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

8 karrika egin kale egin, huts egin.

Kofi Annan, ONU-ko lehen segeretarioak, egin ahalak oro ari ditu ez dezan karrika egin Durban-eko bilkurak.  Herria   2001-08-09

Ez, ez lukete karrika egin behar biek ere berezkoetan, trebatuago batzuekin parekatuko direlarik ondoko egunetan.  Herria   2004-01-29

Behin berriz, karrika egin nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.

9 karrika kantoi kale kantoia.

Karrika kantoi eta ostatu ilunetan jotzetik eliza-kaperetan jotzera igaro zen Damián itsua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 71. orr.

Waterloo plazaren atze aldeko karrika kantoian zegoen etxe batean bildu ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 221. orr.

Elur pila grisaxkak ikusten ziren karrika kantoietan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 148. orr.

10 karrika kurri iz

17.30 etan, karrika kurri Ezpela txarangarekin.  Herria   2002-08-01

11 karrika kurrida iz

16.00 meza, eta ondotik karrika kurrida.  Herria   2004-07-05

Aratsaldeko 5etan, karrika kurrida Ipar eta Hegoaldeko gaiteroekin; 5.30etan, gaiteroen alardea, Uztaritzeko Txarangarekin Herriko Etxeko plazan.  Herria   2005-10-20

Hor karrika kurrida bat egin dute, gaitaren doinua entzunaraziz.  Herria   2003-04-24

12 karrika nagusi kale nagusia.

Ezkerretara hartu zuen, karrika nagusia utzirik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 97. orr.

Gure auzoko karrika nagusiak sugea zirudiela esan omen zuen aspaldi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 130. orr.

Karrika nagusia esaten zaio eta karrika bakarra da egia esan, luzea ordea, euskal kostako karrika bat luzea izan litekeen neurrian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 130. orr.

Gure herriko karrika nagusiko espaloi biak jendez gainezka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 269. orr.

Kanposainduko karrika nagusiaren biki meharragoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.

· Karrika Nagusia, zubia eta segidan seinalea, ezker aldera norabidea erakusten didana.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.

Salmahaiak bata bestearen segidan zabaltzen ziren Karrika Nagusitik hasi eta, lege berriaren arabera, Errepublika Enparantzaraino, kolorez josiak denak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

12 karrikaz karrika kalez kale.

Orotarat, ehun mila ikasle karrikaz-karrika ibili direnak.  Herria   2005-02-17

Ibilaldia egin da karrikaz karrika auzitegi aintzineraino.  Herria   2004-11-04

Larunbat aratsaldean, Hendaian, Olentzero karrikaz-karrika Akelarre elkartearekin.  Herria   2005-12-22

Afal ondoan, ez bainuen oherat presarik, abiatu nintzen karrikaz karrika behar nuela itzuli bat egin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 47. orr.

Gerla deklaratu diote hemengo jende gutiz gehienek non den ere ez dakiten erresuma bati eta, buru bero andana bat badabil, karrikaz karrika.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 131. orr.

Karrikaz karrika ibiltzen zen biolina eskuan jo eta jo; karrikaz karrika eskale gisa, karrikaz karrika auzuneko umeak atzetik zituela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 96. orr.

Berarekin zeramatzan karrikaz karrika arrastaka bere haurtzaroa eta bere gaztaroa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzoko karrika (5); baionako karrika (5); donibane lohizuneko karrika (3); espainiako karrika (5); francis jammes karrika (4); herriko karrika (10); hiriko karrika (6); ibilaldia karrikaz karrika (3); jacques laffitte karrika (3); karrika antzerkia (3); karrika bazterretan (5); karrika bereko (3); karrika dantza (5); karrika dantzan (3); karrika egin (3); karrika erdian (6); karrika estu (10); karrika estuetan (3); karrika eta plazak (6); karrika eta plazetan (3); karrika handian (8); karrika handiaren (5); karrika hertsi (4); karrika hertsiak (3); karrika hertsietan (3); karrika ibilaldia (3); karrika ibili (6); karrika ibiltzen (4); karrika ilun (5); karrika ilun batean (3); karrika ilunetan (3); karrika itxi (3); karrika izkina (4); karrika kurrida (4); karrika luze (3); karrika mehar (5); karrika mortu (3); karrika mortuak (3); karrika nagusi (3); karrika nagusia (11); karrika nagusiak (3); karrika nagusian (22); karrika nagusian gaindi (3); karrika nagusiaren (5); karrika nagusiko (3); karrika nagusitik (5); karrika nagusitik barrena (3); karrika zabal (3); karrika zaharretan (4); karrika zaharretan barrena (4); karrika zeharkatu (6); karrika zeharkatzen (3); karrika zulo (5); karrika zuzen (3); karrikaz karrika (59); karrikaz karrika ibili (6); pariseko karrika (4)

baionako karrikak (8); hazparneko karrikak (4); herriko karrikak (3); karrikak bete dira (3); karrikak kurritu (3); karrikak zeharkatu (4); leon karrikak (9); plazak eta karrikak (3)

eskualdunen karrikako (4); karrikako antzerki (3); karrikako argiak (4); karrikako besta (15); karrikako besta komiteak (7); karrikako besta komiteko (5); karrikako egoitza batean (7); karrikako etxe (8); karrikako hotel batean (3); karrikako itzulia (3); san agustin karrikako (4); temple karrikako hotel (3); tonneliers karrikako (4); zapataginen karrikako (4)

elkartetxean pannecau karrikan (5); espainiako karrikan (7); euskaldunen karrikan (3); francis jammes karrikan (4); jean lissar karrikan (6); jondoni jakobe karrikan (3); karrikan barna (7); karrikan barrena (7); karrikan behera (9); karrikan bizi (16); karrikan bizi ziren (3); karrikan gaindi (4); karrikan galdu (3); karrikan gora (9); karrikan ibiltzen (4); karrikan izanen (3); karrikan sortua (3); karrikan zehar (4); nafarroako karrikan (6); saint antoine karrikan (4); uso zaharren karrikan (4); zitadelako karrikan (3)

karrikara atera (28); karrikara atera behar (4); karrikara atera zen (6); karrikara atera ziren (6); karrikara ateratzea (5); karrikara ematen (4); karrikara eraman (3); karrikara irten (4); karrikara joan (3)

karrikaren kantoian (4); karrikaren muturrean (3); leon karrikaren etxean (3)

jondoni jakobe karrikatik (3); karrikatik pasatzen (3)

ibilaldia karrikaz (3); karrikaz karrika (59); karrikaz karrika ibili (6); karrikaz karrika ibiltzen (4)

baigorriko karriketan (4); baiona ttipiko karriketan (4); baionako karriketan (54); baionako karriketan gaindi (3); behi lasterrak karriketan (35); bordeleko karriketan (3); donibane garaziko karriketan (9); donibane lohizuneko karriketan (6); donibaneko karriketan (8); eko karriketan (11); eko karriketan egindako (3); elizondoko karriketan (3); ezpeletako karriketan (5); garaziko karriketan (11); gau guzian karriketan (3); hazparneko karriketan (20); herriko karriketan (16); hiriko karriketan (15); hiriko karriketan barrena (3); ibili dira karriketan (4); inguruko karriketan (5); iruñ iruñ kanboko karriketan (15); karriketan egin (3); karriketan egindako (3); karriketan eta ostatuetan (6); karriketan gaindi (25); karriketan ibili (16); karriketan ibiliko (8); karriketan ibiltzeko (3); karriketan ibiltzen (5); karriketan izanen (4); karriketan zehar (11); karro ibilaldia karriketan (4); mauleko karriketan (3); olentzero karriketan (10); olentzero ortzaizeko karriketan (3); otsabideko karriketan (4); pariseko karriketan (5); parisko karriketan (3)


karrikaño iz karrikatxoa.

Irteerarik gabeko karrikaño batean dago gimnasioa, soto ilun batean.  Berria - Kultura   2004-03-21

Eta orai horra nun beraz, Xanpun bera bizi zen etxetik bi urratsetan, ondartzarat buruz doan karrikaño bati eman dioten Xanpun-en izena.  Herria   2003-02-27


karrikaratu, karrikara(tu), karrikaratzen da/du ad kaleratu.

Ezer eskatu gabe karrikaratu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 74. orr.

Eskerrak eman nizkion, gelara bueltatu, pistola-zorroa jantzi eta karrikaratu egin nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 69. orr.

Eusko Jaurlaritzak hilero karrikaratzen duen Euskal Soziometroan.  Berria - Kultura   2006-04-29

Bertso eskoletako lana karrikaratzea eta bertsolari gazteen arteko harremanak sendotzea.  Berria - Kultura   2006-03-04


karrikarte ik karrika 5.

karrikatar iz kaletarra.

Egun ederrik deramana, artzaina duzu bere bortuan uda guzian: egun osoa kantuz eta xixtuz zeru-lurren artean, bere hazinda xuria bezain baketsu, bereak eta auzokoak zaintzen dituela xarameletan: hori nuen berriz karrikatarraren iritzia.  Herria   2002-08-08

Halako "loulou de banlieue" erran giniron aire bat edireiten neien franko aisa ene herabean karrikatarrer, süstut Maulekoer.  Herria   2001-10-11


karrikatxo iz karrika estua edo laburra.

Karrikatxo ilun zikin horretan elkartuak ziren Balançoneko liburu zaharren saltzaile guztiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 34. orr.

Portu inguruko karrikatxoak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.


karrikazorro iz (irain hitza)

-Karrikazorro alaena!  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 46. orr.


karrikazulo (orobat karrila zulo) iz kalezuloa.

Laboratorio bat antolatua zuen etxarte zoko batean, karrika-zulo mehar bihurri batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.

Lehen beiletan alderrai ibili zen bidegurutzeetan eta karrikazulo meharretan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 61. orr.

Eroslea aldameneko karrika-zulo bateko ate ttiki batetik ateratzen ohi zen, fardel bat besapean edo beroki azpian.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 43. orr.

Bide sigi-sagatsuak dira pentsamenduak hor ibili beharrekoak, karrika-zulo bihurriak, irteerarik gabeak gehienetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 164. orr.


karrikotxe iz auto zaharra.

Batzuetan Tatamarirekin joaten da amaren enkontrura, Mariaren karrikotxeari helduta.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 27. orr.


karril 1 iz erraila.

Trenbideko karrilak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 125. orr.

Suposa dezagun tranbia bere karriletik doala eta bertara bi pertsona erori direla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 384. orr.

Bagonen baskula barnean eserita geunden, eta kanpoan karrilak harrotzen ari ziren obretakoak mailu pneumatikoarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.

Batera eta bestera zebiltzan nasetan eta karriletan lasterka.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 71. orr.

Eta ohi ez bezala, hurbilenekoei "Tira, lanean hasteko ordua diagu!" agindu gabe jo zuen ate ondoan habe loditik dilindan zegoen karril puskan mailuarekin, kin-kin-kan-kin, goizeroko morsea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 92. orr.

Ez dira negozio onak, ez dago lehiakortasun handirik, ez dute tren-karrilez kanpoko aukerarik...  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 126. orr.

· irud/hed Hiltegi barneko arrapalaren gainaldera iritsita, beraz, ia oharkabean zeramaten ganadua, garraio-uhal bat sabelpetik pasatzen zaion lekuraino (“karril biko euskailua" ere Templek sortutako berrikuntza zen).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

2 errepideetan, lerroa.

Bigarren autoa hori baino pitin bat aurrerago tartekatu zuten; hirugarrena hiritik kanpo zain zegoen, karril biko errepidean trabeska jarrita.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.

Motorzalearen gorpua bide bazterrean geratu zen, eta errepideko karril bat itxi behar izan zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

Gero, gidariak erdiko karrilera eraman du autoa abiadura motelduz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 29. orr.

Bolanteari zakarki eragin eta karril azkarrera altxatuz alde egin baitzuen autoak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.

Auto ilara luzeak eragin zituen, iraulitako kamioiak bi karrilak hartu baitzituen. herria¬

3 esku karril eskudela, eskubanda.

Kapeladuna esku-karrilari heldu eta eskaileretan behera joan delako.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 100. orr.

Arras-arras, azken igurtzia eman eta amaitutzat eman du arotzak esku-karrila.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esku karrila (4)


karriot iz supermerkatuko orga.

Supermerkatuan zebilen airean beraz, janari zerrendaren arabera, apalak husten eta mentalki bere karriotaren gastu orokorrak kalkulatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 173. orr.

Karriota betetzen da, mukurutzen astean behin.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.


karro 1 iz orga.

Zaldiz tiratu karro batean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.

Ama bat bere semearekin dator bizikletaz tiratutako karro ttiki batean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 173. orr.

Buenos Airesek denetarik dauka, on ala txar: etxe itxurarik ez daukaten txabolak, zaldizko karroetan dabiltzan ondarkin biltzaileak, [...].  Herria   2005-03-10

Beste batzuk, asto bat lagun, bere karro ttipia ezin tiratuz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.

Baita karro zahar ugari ere han eta hemen, mando, asto, zaldi eta guztiekin etorriak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 52. orr.

Goiz guziz, sei gizonek tiratu karro batek eramaiten ditu gorputzak hiltegira.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.

Abere guziak, mandoak, astoak, eta bereziki idiak, alde bat haren meneko zirela, orga eta karroak bezalaxe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 206. orr.

Oraingo supermerkatuko karroak gaindika beterik ikusten ditugularik, […].  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 96. orr.

Baina beste aterabiderik ere badago, adibidez, garraio publikoan edo bizikletaz joan supermerkatura, karroa bete eta etxera ekarraraztea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

2 hed/irud

Astebeterako geneukan laburrenez, ontziolako karroan sartu behar genuen baforea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 224. orr.

Bi mila amerikano sartu dira Faludjako gerla hortan beren karro eta tresna blindatuekin.  Herria   2004-04-15

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nagusia gamelu-txofer, sermolari edo tximeleta-ehiztari artatsua zen sorterrian, eta negozioaren euskarria karro-poltsa bakarrean darama.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 126. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zaldi karroak, asto karroak, behientzat apur bat arinagoak, idientzat astunagoak.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 97. orr.

Karro modernoak belarrez kargaturiko asto karroekin gurutzatzen baitira kaleetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 51. orr.

Andre zarpailak erosketa karroan darama gizon are trapilagoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 183. orr.

5 karroaren edukia.

Gauero buruko minez oheratzen bazara, gauero hartu beharko duzu aspirina bat, eta orain atera kontuak: astebetean zazpi, hilabetean hogeita hamar, eta urtean hirurehun eta hirurogeita bost: karro bat aspirina, beraz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 49. orr.

6 ipar bagoia.

Handik urruntxago garbitzen ari zuten trein batetan sartu dira eta han [...] hasi denak behar zituztela xehatu! berina parrasta bat hautsi dute zortzi karrotan!  Herria   2002-09-05

7 autoa.

Miren Edurnek, nire ahizpak, karro bat erosi zuen ajentzia bidez [Venezuelan], Toyota bat, eta gero bere senarrari saldu zion. Karro zahar bat, elegantea, baina karrozeria kolore ezberdinez osaturiko atalekin egina.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 103. orr.

-Karroa gaizki itxita uzten duzu, kalean buelta bat eman eta bost minututan lapurtu dizute.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 27. orr.

8 ipar karro apaindua. ik karroza 3.

Denen erdian karro haundi bat, oihal xuri eta lorez beztitua ; haren gainean Gorputz Saindua iduzki saindu eder batean, haren aintzinean zagola belauniko, umilki otoitzean ari, Roncalli Jauna.  Herria   2001-05-17

Aratsaldean, 4ak eta erdietan, karro ibilaldia.  Herria   2001-08-02

"Gure helburua ez da lurra bainan dirua", zion Ezpeletako gaztek apaindutako karro trufakorrak, Uztaritzen.  Herria   2004-10-07

Egia erran, karro gehiago igurikatuak ziren, mende laurdena handizki ospatzeko.  Herria   2004-10-07

9 karro apaindu ipar

Hendaian, giro alegera batean iragan da joanden larunbatean karro apainduen uztaileko ibilaldia.  Herria   2003-06-05

Eguerdi irian, zortzi karro apainduk egin dute beren ibilaldia karrika nagusian gaindi.  Herria   2004-10-07

Lapurtarren Biltzarrean, igandean, karro apainduek molde umoretsu batean bainan fermuki salatzen zuten gaietarik bat zen gure lurraren bilakaera.  Herria   2004-10-07

Eskulan erakusketa eder bat eta hamabost karro apaindu, Baztango herri bakoitxak berea.  Herria   2001-07-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gauazko karro ibilaldia (3); karro apaindu (8); karro apainduak (5); karro apainduen (4); karro apainduen ibilaldia (3); karro ibilaldia (11); karro ibilaldia karriketan (4)

karroen desfilea (3)


karroin iz horma, izotza.

Gauaz izanik karroina.  Herria   2005-07-07

Etxegarateko maldan kamiun bat trebes jarria karroinarekin.  Herria   2004-12-30

Herriko plaza karroinez zuri.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 201. orr.

Sudur ahotsez kantatzen zuen Dolly Partonen zintaren bizkarrarekin garbitu nuen karroinez gogortu bitrailaren eremua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 207. orr.

Ipuinak izoztutako ibaia izan behar du; karroinezko geruza da guk irakurtzen dugun testua, baina bere azpian urak bizi jarraitzen du bere bidea.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 15. orr.


karroindatu izond hormatua, izoztua.

Maiatz bukaerako haize karroindatuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 41. orr.

Donapaleuko goizalde karroindatu haietan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 78. orr.

Eta nire ilunpe karroindatua lurmentzen hasten zela iruditu zait.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 108. orr.


karroindu izond hormatua, izoztua.

Ura badela hormatua edo karroindua Marteren gainean.  Herria   2004-01-29

Haurtzaroko sutondo zokoetan entzunik neukalako, herritar bakarrek, ur karroinduaren ezpondetan, goizalde arrosa batez, andere zuria, bere urrezko orrazeaz ile apaintzen kukuzkatu zutela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 32. orr.

Ke zirimola baten puntan, negu karroinduan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.

Isiltasun karroinduaren sarkorra baizik ez zen ozen, bistan dena.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 287. orr.

Yves odol zipo karroinduan igeri zegoen, gogortzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 296. orr.


karromato iz trastetzarra.

Orduko 200.000 pezeta ordaindu nuen Philips "karromato" lehenbiziko haietakoa [CD pletina batez mintzatuz].  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 96. orr.


karrosa (Euskaltzaindiaren Hiztegian karroza agertzen da) 1 iz zalgurdia; orga.

Berrehun bat zaldi gaitzeko karrosa ederrak tiratzeko eta beste hainbeste zaldiz heldu zen jauneriarentzat.  Herria   2003-05-22

50 jendez beteko da gure karrosa ; erna beraz Herriko Etxerat izenen emaiterat eta jakiteko xehetasun gehiago.  Herria   2005-03-10

Omordiko karrosategi hetsian, 5 karrosen tokia izanez, jabetu nahi dutenek, huna hemen zenbakia: 05 59 26 27 60.  Herria   2005-05-26

Patar goiti honetan, gizon xahar bat bere karrosa ezin pusatuz ari da lagundu nahi dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 189. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haurrentzat karrosa-ibilaldiak izanen dira.  Herria   2004-12-09

· 10 orenetan izanen da beribil eta karrosa garbiketa 5 eurotan; barne eta kanpoaren ikuzketa, ez da kario.  Herria   2003-12-04

3 haur karrosa haur kotxea.

Ez da sekulan ikusi gizon hori baxera xukatzen, haurren garbitzen are gutiago haur karrosa pusatzen.  Herria   2001-10-11

4 zaldi karrosa

Zaldi karrosan ibiltzen omen zen Luzaiden gaindi.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 42. orr.

Ordu arte aste bat osoa behar Parisetik ondo hotarat heltzeko zaldi-karrosa batzuekin.  Herria   2001-03-22

Aita bizar xuria ere ibili da zaldi karrosean haurrekin itzuli batzuen egiten hauen jostagailu.  Herria   2005-12-29

Jokoak izanen dira haurrentzat, ibilaldiak zaldi karrosaz.  Herria   2005-12-01

Denbora hetan, ez baitzen autorik, ez eta treinik, ez eta bixtan da airekorik, zaldi karrosan eginen zuen bidea! zernahi xapel, modakoetarik, eremaiten zuen berekin, xapel horiek Madrilen saltzeko hango emazte aberatseri.  Herria   2003-07-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zaldi karrosa (3)

zaldi karrosan (4)

ibilaldiak zaldi karrosaz (3); zaldi karrosaz (5)


karrosaño iz orgatxoa.

Ateratzera gindoazela, hiru erromes, hiru gizon, ostatuan sartzen dira batek tiratzen du karrosaño bat, puska eta janari-edariz betea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 174. orr.


karrosategi iz karrosak dauden tokia.

Omordiko karrosategi hetsian, 5 karrosen tokia izanez, jabetu nahi dutenek, huna hemen zenbakia : 05 59 26 27 60.  Herria   2005-05-26


karrota iz azenarioa.

Gizaki izateak urduri jartzen baititu, nahiago lukete postontzi edo karrota izan gizaki baino: pairaezina zaie erabakiak hartzeko ahalmena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 92. orr.


karrote iz garrotea.

Sei zortzi zatuka egitean, aitak lotu, astoa kargatu, sokak lizar karrote batekin ongi estutu, eta arre! ni astazain.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.


karrotxo iz orgatxoa.

Karrotxo zuri batekin ibiltzen zen saltzailea, bata zuriarekin, eta izozkiak merkealdian zituen, udatiarrak desagertu zirenetik ia sobran zituelako.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 21. orr.

Ekipajea hartzera lagundu nion, maleta-karrotxoa hartuta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 141. orr.

Gizona kale erdian haurraren karrotxoa kentzen saiatu bazen ere, emakumeak ez zion utzi eta hiru urteko beste haurraren bila joaten saiatu zen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20


karroza 1 iz zalgurdia.

Atzetik, karroza bat zetorren, inguruan lauzpabost zaldizko zituela laguntzeko, eta bi manda-mutil oinez.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 37. orr.

Zaldi zuriek gidatutako karroza distiratsuetan ari ziren printzeak iristen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 37. orr.

Nire guraso burges eta kezkatsuei ere ongi iruditu zitzaien guk karroza eta guztiko eztei arranditsurik egin nahi ez izana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.

Zein dira karroza horretako andereok?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 190. orr.

Lau zaldi pertxeroik tiratzen zituzten "oso karroza dotore eta erosotan" (propagandak azaltzen zuenez).  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 331. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ene laztana, errege-karroza daraman behorra dirudizu.  Elizen arteko biblia   Kt 1,9

3 herri festetan erabiltzen den orga apaindua. ik karro 8.

Dena dela, irten baino lehen, Jai Batzordeko kideek karrozak ikuskatuko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Udalak karrozaren egitura eta berau garraiatzeko ibilgailua utzi egiten die, besterik gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

«Konpartsek euren karrozak nahi duten moduan apaintzeko eskubidea» dutela aldarrikatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Beraz, gaur iluntzeko 18:00etan abiatuko da jaitsiera Jesusen Bihotza plazatik Areatzaraino, eta aldez aurretik prestaturik zeuden karroza guztiek esku hartuko dute bertan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Hala, askotan ikusten omen zuten Unión Artesanako Inauterietako karrozak gogo biziz prestatzen.  Askoren artean   «Rataplan» - 14. orr.

-Badakizu, umea nola jantzi genuen festetako karrozarako, kaikuarekin eta txapelarekin, olentzeroren ondoan joateko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 200. orr.

Gozokiak airean, eta karroza gainean aurtengo denboraldiko Valladoliden ikurra: Ariza Makukula.  Berria - Kirola   2004-03-04

4 pertsonez mintzatuz, edatetua eta ohitura zaharkituak dituena.

Urte batzuk badituenak, adinean aurrera sartuak, zaharrak, karrozak, nahi baduzue.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 93. orr.


karrozari iz karrozazaina.

Karrozako andereak, bere begiz ikusten zuen hartaz harriturik eta izu-izu egina, handik pixka bat urrutirarazi zion karrozariari, eta urruti antzetik, ekinaldi gogorrari begira jarri zen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 40. orr.


karrozazain iz karroza-gidaria.

Nik ordea, Émilieren etxean gelditzea deliberatu nuenez geroztik, karroza etxera bidalia nuen, gaur goizean bila etortzeko manua bertzerik gabe emanik neure karrozazainari. Ondikotz, karrozazainak operaren aurretik iraganarazi ninduen, eta irteeraren zurrunbiloan gertatu nintzen; Valmonten karrozari ohartu nion nigandik lau urrats aitzinago, eta nirearen ondoko lerroan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 450. orr.


karrozeria 1 iz automobilaren txapazko zatia, txasiaren gainean ezartzen dena.

Inportazioko Golf bat erosi nuen, istripua izandakoa, oso prezio onean; karrozeria berritu nion, eta motorra puntuan ipini; berria baino hobeto utzi nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.

Zilarrezko papera bezala zulatzen dute balek auto baten karrozeria. Bigarren tiroak autoaren karrozeria urratzen zuen une berean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.

Eguzkia dirdaika ibilgailuetako kristaletan eta karrozeria metalizatuetan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 12. orr.

Txasia eta karrozeria.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 12. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Karrozeria eta kristal puskak han-hemen, eta arropa zati odolduak nonahi.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 56. orr.

· Hiru dira Irizarrek egiten dituen autobus karrozeria ereduak.  Berria - Ekonomia   2006-03-16

3 irud/hed

Biek ala biek top model karrozeria luzitzen zuten, Andromeda galaxiako biotiporik ederrena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 101. orr.


karrusel 1 iz zaldiko-maldikoa.

Tupustean, bonbillak piztu eta biraka hasi zen karrusela, organotxo musika eta guzti.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 198. orr.

Eta harantzago, pabiloiak, eta karrusel bat ere bai, zurezko zaldiekin, umeen jolastoki.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.

Karrusel abandonaturiko zaldiko baten gainean zegoen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 115. orr.

Hilzorian dagoen feria-konpainia hori agian, hilzorian dagoen karruselaren jabe zaharra, azken bueltak ematen ari den karrusel higatua beharbada.  Berria - Kultura   2004-03-18

2 (hitz elkartuetan)

Hitz egiten hasten zenean zorabiatu egiten ninduen, haur nintzeneko karrusel txangoen moduan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 97. orr.

· Soka bati tiraka altxatu zuen zaldi-karrusela estaltzen zuen loneta, antzoki biribil bateko erridaua bailitzan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.

3 irud/hed

Europa barneko operazioak (II): aldaera konplexuago bat 'BEZaren karruselak' izenekoak dira.  Berria - Ekonomia   2006-01-29


karruska 1 iz karraskotsa.

Entzuten nitian zakurren kurrinka, karruska eta plazerrezko intziri eta uhuriak...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.

2 hozkada.

Sagarrari azken karruska egin eta xutitzen da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 24. orr.


karruskaka adlag karraskaka.

Ez du gogoetatzeko indarrik ere, sabela karruskaka ari zaio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 71. orr.

Oraino bazkaltzen hastekoak ziren eta, beraz, Eusebio xarmanteko tenorean heldu zen, sabela karruskaka hasia baitzitzaion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 65. orr.


karruskatu, karruska, karruskatzen (orobat karruxkatu eta karruzkatu g.er.) 1 du ad karraskatu.

Erdi lotarik iduritu zitzaidan sagu bat ari zela zerbeiten karruxkatzen eta pentsatu nuen etxeko gatuak sobera bazkatzen genituela.  Herria   2005-01-20

Elur dezenterik egiten bazuen, inguruko behorrek nola urratzen zituzten pilak, goseak amorratzen zotzik meheen guziak karruzkatuz. Ez du gostu txarra, halako hur eta mahats pikor idor eta porroska idor gaxi batzuekin karruskatzeko, aperitifetan bezala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

Euskal Herri huntan ere larrepoteak ari zaizkigu lan tzarra obratzen: euskara ari dute egunoroz karruxkatzen.  Herria   2004-11-04

2

Nathani tximistak zulo bat egin zion buruan zeukan baseball txapelean, bular aldeko ilea karruskatu eta oinetakoak oinetatik kendu zizkion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 58. orr.


karruxka ik karruska.

karruxkatu ik karruskatu.

karruzkatu ik karruskatu.

karsoildu (corpusean kartsoildu soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian karsoildu agertzen da) izond burusoildua.

Bilozuriak edo arras kartsoilduak zenbait hor ziren ehunka, Xuberoko hiri nagusiko elgarretaratze hartan.  Herria   2001-06-21


karta 1 iz txartel moduko kartoi zatia, alde batean irudi bat duena, hogeita hamar, berrogei edo berrogeita hamabi banakotako multzoetan hainbat jokotan erabiltzen dena.

Kartak, fitxak eta whiskya, hori baino ezin duk egon poker mahai baten gainean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 80. orr.

Hizketan ari da kartak banatu bitartean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 82. orr.

Kartak eskatzen zituen, eta bakar-jokoan aritzen zen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 89. orr.

Erne zelatatzen zuten, zein karta botako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 34. orr.

Afaria bukatuta, kartak eskatu zituzten.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 71. orr.

Karta batera jokatuko dizkiat hil guztiak, eta organotxoa ere bai.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 124. orr.

Luze gabe, whistean jokatzeko kartak eman zizkioten Txitxikovi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 32. orr.

Ahuldadea iruditzen zait, kontrarioari kartak erakustea bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 25. orr.

Ez bainituen karta guztiak neure esku, ezta gutxiago ere.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 113. orr.

Karta horiek gizon figurak zituzten, beren koroekin eta zaldiz.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 77. orr.

Ez dira karta txarrak jokoan sartzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 339. orr.

Nago Rakel karta onenak noiz etorriko zain dagoela...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 164. orr.

Dena karta bakar batera jokatzearen arriskuak erakarri ninduen, hain zuzen ere.  Berria - Kultura   2006-01-19

2 irud/hed

Azken aukera izan daiteke burura etorri zaidana, jokatzeko azken karta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 280. orr.

Ustelkeriaren salaketaren karta jokatzen ari da jada oposizioa.  Berria - Mundua   2004-05-12

Gobernuak [Espainiakoak] esan zidan talde batzuk torturaren karta erabiltzen dutela haren kontrako kanpaina egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Prozesua baldintzatzea, ezker abertzalea ahultzea eta jokoa karta markatuekin hastea.  Berria - Harian   2006-03-17

Badut uste amerikar ordezkari batek eskatu digula bakoitzari gure jokoko kartak ager ditzagun azkenean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 153. orr.

Samuel Sanchez eta Contadorri buruz, ez dira gezurretan jardun, baina handira jotzeko karta nahikorik ez zuten, eta galdu egin dute.  Berria - Kirola   2006-04-09

Barbaroek bizitzeko zertzen dituzten borroka beldurgarrietan karta irabazleak ez direla indar hutsa, baizik eta iraunkortasuna, mendekua, gupidarik eza, azerikeria eta zitalkeria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.

Gaurko teologo muslariari jakineko kartak, ongi nahasi gabeak badaezpada ere, jartzen dizkio beti munduak eskura, eta handian paso eman eta ttikitik jotzen du hordago, eta ttikian ez dio inork irabazten, eta horrela du jakin-usteko ustela bereganatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Karta-banatzaileak joko horien artean bat hautatzeko aukera izaten duela, eskua berari dagokionean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.

"Jokoa zabalik dago" esan zuen karta-emaileak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 78. orr.

Dutertreri begiratzen diot, nire karta-botatzaile eta behatzaileari.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 22. orr.

-Zu bezalako karta-jokalari batek ezin du ezer egin bere halabeharraren kontra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 72. orr.

Karta-jokalari oso bitxia zara zu... kartak beharrean, grinak eta gizakiak erabiltzen dituzu jolaserako.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Karta partida amaigabeak, garagardo epela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 195. orr.

Beste lagun batekin nabilek hemen, oso argia ere mutila, eta karta-saio batera joatekotan geratu gaituk.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 115. orr.

Ikusi nituen gudu batetik bizirik irten zirenak, posta-txartelak bidaltzen; ikusi nuen Mirzapur-eko erakustoki batean espainiar karta-pilo bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

Tarot madarikatua irakurtzen jarriko zaituztet museko karta sail batekin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.

Mari Errautsen kalabaza karroza bihurtzea ez zitzaidan begitantzen harrigarriagoa umore oneko zegoenean gure aitak egiten zituen karta-jolasak baino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 39. orr.

ik beherago 15.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Liburua irakurtzen amaitutakoan ezerk ez zukeen arima aztoratuko, eta irakurlea berriro itzul zatekeen karta-mahaira, jokoak Errusia osoa jostarazten baitu egun.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 353. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Harryk beren kasa nahasten ziren joko-kartak hankapean zapaldu zituen nahi gabe, lurrean baitzeuden..  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 40. orr.

5 (etorkizuna asmatzeko erabiltzen direnak)

Ama beti izan diat alde, eskuko marketan eta taroteko kartetan izar bat pizten ikusi zuenetik Italiako zeruan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 120. orr.

Taroteko kartak eta umekeria horiek guztiak utziko balitu...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 252. orr.

Estazioetan gauza piloa erosten dut: abanikoak, labana txikiak, teniseko pilotak, tarot-kartak, [...].  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 120. orr.

"Atera diren kartak Dorrea, Epailaren karta, Heriotzarena...". (Itxasok hasperen larri bat egin du).  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 278. orr.

Heriotzaren kartak aldaketaren bat adierazten du, edo depre zaudela, besterik ez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 278. orr.

Etorkizuna kartetan nola irakurri.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 90. orr.

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Otoitz egin ostean kartetan etorkizuna igartzea bururatu zitzaidan lotara joan aurretik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 85. orr.

6 gutuna, eskutitza.

Atera zuen Santxok bere kolkotik karta ireki bat eta honela ziola ikusi zuen dukesak: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 166. orr.

Aurreko karta lau zati egiten nuela, beste karta bat idazteari ekin nion.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 143. orr.

Ispilu bakoitzaren atzean gutun bat, edo karta-sorta zahar bat, edo galtzerdi bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.

Desesperazioak eman zion, ausaz, karta hura idazteko ausardia.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 141. orr.

Adiskideei bidalitako kartak zeuden: ofizialei, goi-goiko pertsonaiei, anarkista ezagunei, idazle susmagarriei [...].  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 106. orr.

Karta argitaratu zioten, eta alferrikako hitz zintzoz beteriko erantzuna heldu zitzaion Arartekoaren bulegotik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 111. orr.

Minbiziak jota omen zegoen eta karta haiek guztiak erre nahi zituen hil aurretik. atzerriko gobernuentzat salerosleei emandako gomendiozko kartak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 36. orr.

"Maitasun kartak dira" izan omen zen bere azalpen bakarra.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 36. orr.

7 mapa.

Gelditzen zirenean, edateko, jateko edo karta geografikoak aztertzeko [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.

Sevillako Isidororen Etymologiætan den karta zirkularra.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 56. orr.

Belhaimen globoaren kartan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 51. orr.

Ternuako karta zaharrenetan ere, kartegile eta pilotuek Groyako eta Belilako bi uharte handiak beti ongi agerrarazten zituzten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 136. orr.

Nabigazioko tresnak, kaiera, lapitza, ezagumenean dugun mundu osoko karta.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 37. orr.

Nabigazioko kartak ziren; ontziburuak zituenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.

Pan kapitainak kalkulatu zuen, nabigazio-karta kontsultatu ostean, ekainaren 21ean-edo helduko zirela Azoreetara.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 198. orr.

Nabigazio-tresnen kutxatxoa, [...] munduko karta ederra gordetzen zuena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 28. orr.

Zehatz izkiriatu nuen kaierean, eta horren ostean karta zabal-zabalik zetzan mahaira jo nuen, astrolabioak esandakoa haraxe aldatzeko, orratzaren bitartez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 38. orr.

8 jatetxeetan, menua idatzita dagoen papera.

Sagardotegiko menua ere badute, baina guk karta eskatu dugu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 203. orr.

Karta ekarri zien menuarekin eta beste bat ardoekin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 268. orr.

Jakiak aukeratzen hasi baino lehen ardoen karta eskatu zenuten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 20. orr.

Karta luzatu dit: hasierakoetako bat aukeratzeko eskubidea dut: bost xerra txistor edo errefauak edo izkirak edo apioa saltsan, erretilu bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 178. orr.

Maîtrea zain dago doktorea eta komisarioa erreserbatura noiz joango, segidan bera karta eskaintzera joateko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 282. orr.

Karta utzi, bere ogia puska txikitan zatitu, eta mahai tresnak musu zapiarekin igurtzi ditu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 179. orr.

9 agiria.

Hezkuntza publikoko eskola karta finkatu behar zuen bilkura aitzin tentsioa izan da nagusi hainbat herritan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Karta horretan oinarrizko hamar eskubide biltzen dira. herria¬

Ingurumenari buruzko Nazio Batuen Stockholmeko Adierazpena, Naturaren Mundu Karta, Ingurumenari eta Garapenari buruzko Rioko Adierazpena, [...].  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 125. orr.

Lurraren Eskubideei buruzko Karta.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 95. orr.

Euskal Ikasleen Eskubideen Karta da bere programaren oinarria. herria¬

Europako hizkuntza gutituen eskubideak zaintzeko karta famatua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 40. orr.

Bakerako eta Adiskidetze Nazionalerako Karta izeneko legea iragan irailaren 29an onartu zuten herritarrek, Abdelaziz Bouteflika presidenteak bultzatutako erreferendumean.  Berria - Mundua   2006-03-14

Euskal-Herriaren alderako eskubideen karta-proiektu bat.  Herria   2002-11-07

10 txartel erako agiria.

Polizak ikuska ditzake nor beraren nortasun kartak, pasaportak, egoipen paperak, edozein inkesta administratiboren karietara.  Herria   2005-12-15

Pasaporte zaharrak, frantses errepublikaren enbaxadako matrikulazio karta, hegazkin txartel erabiliak, argazki bat...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 71. orr.

Eta horrela, etapaz-etapa, nire erromes-karta zigiluz betetzen joan zen, amaieraraino, Konpostelako Santiagoraino.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 119. orr.

Hura zen guretzat lanerako baimena eta Sejour karta lortzeko modu bakarra.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 192. orr.

Alabaina, hemen ez zaio galdegiten laborariari sindikatuko karta hartzea.  Berria - Ekonomia   2006-01-15

Errazionamendu kartak bi pertsonentzako jakiak baino ez dizkio baimentzen eta merkatu beltzean erosi behar izan ditu hegaluze lata horiek.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.

11 ipar txartela.

Nik, burua erabat hustua, ez jakin nor behar nuen deitu; bestalde, ez neukan kartarik ez eta diru xeherik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 16. orr.

Erosketa xehe frangoren pagatzeko baliatzen ahalko den karta.  Herria   2002-11-07

Sartu zure kreditu-karta horretarako asmatua den irekiduran. prokuradoreak banku-karta bat ebatsi dio aleman kide bati, eta karta hori erabili emagaldu baten fagoreak ordaintzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 153. orr.

Karriota betetzen da, mukurutzen astean behin, eta pagatzeko orduan herrokan jartzen, karta bankarioa eskuan nixtan, ahalaz agerian.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.

Emazte xaharrari bizpahiru posta karta erosi dizkiot zigilu sari, eta pezeta zenbait eman.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.

Karta postal batek gure etxekoak abisatu behar zituen bagindoazela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 35. orr.

Oheratu eta, Mathiasek urte berri ona gutiziatzeko bidali zidan karta postalean idatzitakoa hiruzpalau aldiz irakurri nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 189. orr.

12 kartetan adlag

Aita Kasinoan, kartetan. Margotzen, garbiaren gainean garbitzen, erratza pasatzen, kartetan, patatak zuritzen, parkeko belar txarrak ateratzen...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 47. orr.

Edangela pribatu kez bete baten puska bat ikusten nuen, eta lau gizon kartetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Diru asko galdu ditek kartetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 349. orr.

Lagunak kartetan hasi ziren.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 310. orr.

Lebigre kartetan ari zen bezero batekin, piquet-ean, burdina pintatuzko mahaietako batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 166. orr.

Nire aldameneko mahaian estudiante batzuk, kafetegiko bezero bakarrak, kartetan ari ziren.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 54. orr.

Berdin-berdin ibili zitekeen kartetan kandela baten argitan egurtegi batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 117. orr.

Eta baduk bikote kide finkorik kartetan jarduteko?  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.

Kartetan zihardutenei adiago paratu nintzen. Nolako itxura zeukan zurekin kartetan egin zuen arrotzak?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 328. orr.

Shakespearek argiro esaten du: "Halabeharra duk kartak ematen dituena, gu gaituk kartetan egiten dugunak".  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 71. orr.

Kartetan jokatu, irakurri eta horrelako gauzak Irabazten duten guztia kartetan jokatzen ditek, baina oso onak dituk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.

-Martxa honetan kartetan ahaztu egin behar zaigu.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 90. orr.

13 karta astral

Horoskopoa eta karta astrala ditut alde.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 211. orr.

Karta astrala nahi izanez gero, gutienez ere bi saio beharko ditugu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

14 karta egin

Mieltxok pozik eginen dio berriz ere karta, emakumea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 74. orr.

15 karta jokosup_1 (orobat kartajoko)

Soldaduak, afaldu eta gero, denbora pasa, karta jokoan hasi ziren. Whist karta-jokoan ari zirelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 72. orr.

Bere laguna itzuli zela ikusirik, karta jokoan aritzeko proposatu zion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 279. orr.

Kafean geratzen ziren bezeroak dominoan edo karta jokoan ari ziren. artillerialariak mahai baten inguruan eserita ikusi ditugu, karta-jokoan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.

Karta- eta dado-jokoak debekaturik zeuden.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.

Suizidioari ere, bizitzaren kontra joka genezakeen azken karta-jokoari, ez al diogu gure buruaz beste egitea deitzen?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.

16 karta jokosup_2 karta sorta

Heraclio Fournier enpresaburua, karta jokoen ekoizle ezaguna.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Poltsikotik karta-jokoa atera zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 145. orr.

Berehalaxe itzuli zen, botila bat ardo gorrirekin, eta eskuan karta joko bat zekarren, auzoko bati eskatua.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 157. orr.

Karta-joko bat erakutsi zidan txaketaren barruko poltsikotik aterata.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 374. orr.

Patxadaz, irribarre eginez, karta-jokoa bi zatitan urratu zuen. hartu zituen karta-joko bateko lau batekoak; esleitu zion bateko bakoitzari hiriburu bat: [...].  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 145. orr.

Ni erreginetako bat nintzen zure karta-jokoan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

17 karta-parte pl

Handik oso denbora gutxira egin genituen geure karta-parteak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 156. orr.

17a karta (postal)

Egun horietan aurkitzen ahalko dira errugbi munduko zernahi gauza: ator, tinbre, karta postal, pin's eta holako...  Herria   2004-01-29

Nahi duenak karta gutun-azalean sar dezake, baina orduan tinbrea gehitu beharko dio.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

18 karta sorta

Horrela esaten zieten lagunartean karta-sortako koloreei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 33. orr.

Karta sorta hartu eta lurrera jaurti zuen bere arrebak, amorrazioz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 167. orr.

Beste haitzulo bat zen, erabat bestelakoa, karta sorta bat ostera nahastean bezala, estua lehen zabala zen lekuan, altua baxua zenean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.

Pareta zirkular haien inguruko apalak bete-bete eginda zeuden hautsak hartutako lumez, kandela-muturrez, jokorako hainbat karta-sorta higatuz, zilar eta kristalezko bola ugariz, eta era askotako te-kikarez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.

-Ea! -esan zuen Nozdriovek, hatz-puntekin karta-sorta ertzetatik estutu eta apur bat kakotzen zuela, halako eran, ezen paperezko azal mehea urratu eta kartak askatu egin baitziren-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 119. orr.

19 karta zuri erabateko eskua.

«Erabakiak karta zuria ematen die suizidei, Jerusalemen hautatu eta hautatuak izateko, eta utzikeria diplomatikoa da», esan zuen Alderdi Erlijioso Nazionaleko buru Zvulun Orlevek.  Berria - Mundua   2006-01-11

Iragan urteko maiatzeko erretreten hilketa obratu zen garaian sindikatuek [...] karta zuria luzatu zioten gobernuari eta aurten, seguritate sozialaren aldaketa mailan gauza bera egiten dute.  Berria - Kultura   2004-06-22

20 menu karta jatetxeetan, menua idatzita dagoen papera. ik gorago 8.

Menu karta luzatu zidan eta berehalaxe aukeratu nuen afaria.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko karta (3); emakumeen eskubideen karta (4); erromes karta (8); eskola karta (13); eskubide karta (3); eskubideen karta (39); euro karta (4); gazteriaren eskubideen karta (4); gomendiozko karta (7); herriaren eskubideen karta (6); karta atera (3); karta aurkeztu (3); karta bat har (3); karta bat hartzen (4); karta baten hartzerat (4); karta berria (3); karta egin (5); karta egingo (3); karta emaileak (3); karta erabiltzen (3); karta erakutsi (3); karta finkatu (4); karta joko (21); karta joko bat (10); karta jokoa (9); karta jokoak (7); karta jokoan (35); karta jokoan ari (7); karta jokoaren (3); karta jokoari (3); karta jokoetan (3); karta luzatu (3); karta mahaira (3); karta onak (4); karta partida (5); karta postal (3); karta sorta (10); mapa edo karta (3); nire erromes karta (6)

kartak atera (3); kartak banatu (3); kartak banatzen (3); kartak botatzen (4); kartak ematen (3); kartak ezkutatzeko (3); kartak mahai gainean (6); kartak markatuta (3); kartak nahasten (4); kartak utzi (3)

eskubideen kartan (3)

eskubideen kartaren (6)


kartabera ik kardabera.

kartable iz ipar eskolarako zaku uhalduna.

Baionako eskola publikoetako ikasleen barne araudietan jada gomendatua zaie burrasoei jatekorik ez ezartzea haurraren kartablean.  Herria   2005-04-07


kartaboi iz 45ºko eskuaira.

Ukondoak mahai beltzaren gainean jarrita, kontu handiz darabiltzat konpasa, erregela, kartaboia. Erregela, kartaboia, konpasa, mundua jasotzeko baliatuko dira, edo etsaiak menderatzeko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 17. orr.

"Aurrerago eta goxoago", entzuten dugu behin eta berriro, eta ez dira falta gure artean erregela eta kartaboia hartu eta mapak marrazten dizkigutenak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 117. orr.


kartadun iz karta jakin bat duen pertsona.

Sozialista Biarnesak 655 kartadun izanki, eta 350 Iparraldean, Pierre Cheret (Emmanuellista) hautetsia izan da bozen ehuneko 57 bilduz departamenduan.  Herria   2005-12-08

180 kartadun dituzte eta sekzioak sortuak dituzte hiru enpresetan : Seaska, Sokoa, eta ADA, azken honetan ez baldin badira ofizialki ezagutuak ere.  Herria   2001-11-15

Otsailaren 15-ean agertua den elkarte horretan hiru aste berantago jada 89 lagun kidetuak ziren, hilabete bat honetan 190etara heldua da kartadunen kopurua.  Herria   2003-04-10

Baina politika kartadunez aparte beste frango barne dira.  Herria   2001-02-01


kartagile (orobat kartegile) iz karta jakin bat egiten duena; kartak egiten dituena.

Bereizkeriari dagokionez, zera dio kartak: «Erregio edo gutxiengoen hizkuntzak mantendu eta garatzea bultzatu ez eta arriskutan jarri asmoz, berauek erabiltzean sortutako arrazoirik gabeko bereizkeria, baztertze, muga edo lehentasunei amaiera emateko konpromisoa hartu dute kartagileek, dagoeneko egin ez badute».  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

Ternuako karta zaharrenetan ere, kartegile eta pilotuek Groyako eta Belilako bi uharte handiak beti ongi agerrarazten zituzten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 136. orr.


kartagoar ik kartagotar.

kartagotar (30 esaldi 8 liburutan; orobat kartagoar 17 esaldi 4 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian kartagotar agertzen da) 1 izlag Kartagokoa, Kartagori dagokiona.

Kartagotar buruzagiak burdinazko eraztun batean gorderik zeukan edena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 189. orr.

Kartagotar familiak uzten zituen merkataritza-guneetan. Ordu arte mugikor izandako ekialdeko eta mendebaldeko mugak akemenestar eta kartagoar inperiogileek marrazturiko lerroen arabera ezarrita geratuko zirela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.

Soldadu kartagoarrak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 96. orr.

2 Kartagoko herritarra.

Zeras Kartagotarrak, ordea, aurrena egurrezko plataforma bat egin zuen eta gurpilak jarri zizkion.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.

Kartagoarren guda-elefanteak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 96. orr.

Hannonek, Kartagoko senatuaren aginduz, hogeita hamar mila kartagotar barreiatu zituen Herkulesen zutabeetatik Zerneraino.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 45. orr.

Denboraldi berean kartagoarrek helenoei Sizilian egindako erasoa are hondamendi handiagoan bukatu zen erasotzailearentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 239. orr.

Kartagotarrek, urre-zilarren merkataritzan nagusi, berunaren eta eztainuaren merkataritzan ere nagusi izan nahi zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 48. orr.


kartajoko ik karta 15.

kartajoku ik karta 15.

kartaka adlag kartetan. ik karta 12.

Etzanak zaudete gehienak, begiak hetsirik lo egin gabe batzuk eta kartaka bertze batzuk, denbora pasatu aldera.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 121. orr.


kartaldi iz karta saioa.

Maiatzaren 25ean ukanen dute lehen kartaldia eta ekainaren lehenean finalak.  Berria - Kirola   2006-04-25

Ageriko igandean trenkatuko denetz auzia Arrangoitzen ala beste kartaldi bat beharko den ondotik.  Herria   2003-09-25


kartaño 1 iz ipar mapatxoa.

Kartaño honetan ikus daiteke nundik iragaiten den.  Herria   2004-05-27

Irakurlea, guri segitu nahi baduzu, Amerika-mendebaleko kartaño bati behako bat emozu, hain dira elgarretarik urrun bizi Euskaldunak.  Herria   2002-09-12

2 adkor karta.

-Ikusiko dugu hori nolakoa den, hortxeteko kartaño hori...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 148. orr.


kartazal iz gutunazala.

Ordu erdi geroago kartazal bat ikusten du bere gelako ate azpitik sartzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 210. orr.

Eta kartazalaren barruan ohar bat, Monikak bere eskuz idatzia: [...].  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 100. orr.

Pelikula kartazal barruan sartu eta zelo zati batez itxi zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 47. orr.

Harryk kartazala ireki eta barruan zegoen pergamino-sorta atera zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 110. orr.

Kartazala urratu zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 205. orr.

Gutuna kartazal batean sartu eta kalera atera haiz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 113. orr.

Idazmahai gainetik kartazal bat hartu, billeteak barruan sartu, [...].  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 129. orr.

Kartazala itxi aurretik diskette batean New Yorken idatzitako eleberriaren kopia bat sartu nuen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 178. orr.

Han dago bere letra urduria kartazal zimurtuetan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 274. orr.

Kartazal ikurrak sakelakoan irakurri gabeko mezu bat duela adierazi dio.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kartazal handia (4); kartazal zuri bat (3)

kartazala hartu (6); kartazala ireki (3)

kartazalaren barruan (3)

kartazalean sartu (3)


kartazale (orobat karta zale) izond karta jokoaren zale dena.

Militar guztiak kartazale amorratuak eta etxekalteak zirela uste baitzuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 177. orr.

Hantxe azaltzen zen begien itxi-ireki batean, eta, bere moduko guztiak bezalaxe kartazale porrokatua izaki, eztabaidan eta zalapartaka aritzen zen mahai berdeen inguruan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 108. orr.


kartel1 1 iz afixa, horma iragarkia.

Sarreran kartel handi bat baitzuen, honela zioena: "Bost minutuan, egina".  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 44. orr.

Egun pare bat zintzilik egon zen "alokatzeko" zioen kartela etxeko atarian.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 12. orr.

Nire gainean zegoen Debekatuta erretzea kartelari erreparatu nion.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 30. orr.

Alde banatan hiru kartel zirrimarratu ipini zituzten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Sabaian Annak Broadwayko kartel argitsuen dirdir aldakorra ikusten zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 520. orr.

Abre los ojos filmaren kartel originala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 57. orr.

Odol zipriztinak igarri zituen hormako kartel batean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 35. orr.

NATOren kontrako kartelak.  Berria - Mundua   2006-03-19

Museoaren metalezko kartel bat.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 169. orr.

Boxeo borrokak iragartzen zituzten kartel batzuetan bere izena agertzen zen, Jose Antonio Uriarte, o boi vasco.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 139. orr.

Tranbiaren bidetik zihoan gizon itxura-txukun batek kartel bat zeraman goi-goian, oso argi adieraziz Jaunari zion beldurra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 181. orr.

Filmen sailkapenerako azpibatzordeak kartela debekatzeko gomendioa egin zuen.  Berria - Kultura   2004-02-22

«Klase guztietako eranskin eta kartelak» bildu dituela.  Berria - Harian   2005-02-12

Halere, kartel eta panel ugari jarri ditugu inor galdu ez dadin.  Berria - Kirola   2004-07-15

Kartelak pegatzera ateratzea zen gehien gustatzen zitzaidana.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 87. orr.

Kanpoan oraindik boxeo konbaterako kartelak itsasten ari ziren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.

Ea ba al zekien Eiffel dorrean amnistiaren aldeko kartela zintzilikatu zutela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 362. orr.

Hein Völker militante gaztearen ia gorputz osoko fotograma batek hartzen zituen kartelaren luze-zabalak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Karteleko ikurra ikusi nuenean nik uste izan nuen homosexualen taberna bat zela.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 52. orr.

Mezuak idazten genituen kartela nik diseinatutako kanpaina batekoa zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 150. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mikel Urmenetak irabazi du San Fermin jaietako kartel lehiaketa. Angiek hiru kartel bozeto utzi zituen mahai gainean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 68. orr.

Donostian ere egin zuen kartel itsasketa EAJk Alderdi Ederren.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erdiko etorbide nagusiaren ertzetan hiru edo lau informazio-kartel zeuden.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 191. orr.

Gilda filmaren iragarpen kartela zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 71. orr.

Bilbon jokatuko zen borroka-saioaren iragarki-kartela zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 137. orr.

Fatxadan propaganda kartel handi bat.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 93. orr.

Dena bihurtzen da han Highway, hots, alde banatako hesi-kartel publizitarioz jositako mundua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

idatzitako kartel (3); kartel handi (14); kartel handi bat (6); kartel lehiaketa (4)

kartela ikusi (3)

aurkako kartelak (4); kartelak erakutsi zituzten (3); kartelak eta pankartak (3); kartelak ipintzen (4); kartelak itsasteko (3); kartelak itsatsi (3); kartelak jarri (7); kartelak jartzeagatik (3); kartelak jartzen (6); kartelak jartzen ari (5); kartelak kendu (3)


kartel2 iz alor bereko enpresen nazioarteko batasuna, monopolioa lortzea helburu duena.

Arrakasta horrek, ekoizle-kartel baten eraginkortasuna baino areago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

Aise eratzen dira petrolio-kartelak, eragile kopuru txiki baten esku egon baita beti petrolioaren ustiakuntza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.

1960ko hamarraldia arte nagusi izan zen "zazpi ahizpa" haien kartelaren ondoren (harexek menderatzen baitzuen katea osorik, ekoizpenetik banaketaraino), 1970eko hamarraldian HPEEko herrialdeak nagusitu dira petrolioaren ekoizpenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.

LPEEk egunero 26 milioi upel ekoizteko ahalmena du ofizialki, baina eguneko 30 milioi upel ekoizteko gai da kartela Iraken eskaintza kontuan izanda.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

Airelinea handiek kartela osatu duten ikertzen ari dira Europa eta AEBak Igeltso kartela sortzeagatik, 248,60 milioi euroko isuna.  Berria - Ekonomia   2006-02-15


kartelada iz kartel itsastea.

Gaur, ostiralero bezala, kartelada egingo da 20:00etan, Bulebarrean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Daniako (Florida, AEB) pilotariak karteladak egiten hasi dira euren lan baldintzak hobetzeko eta Jai-Alairen iraupena bermatzeko.  Berria - Kirola   2006-03-12

Kartelada eginen duen konpainiari datu zehatzak emanen dizkiot noiz [...] eta zein geltokitan jarri behar dituzten kartelak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 69. orr.

Atzo iluntzean, Sarasate pasealekutik kartelada mugikorra egitea zen asmoa, joaldunek eta Irurtzungo Kalejirak lagunduta, Arranon amaitzeko.  Berria - Kultura   2006-04-08


kartelatze iz

Gasteizen preso zegoela, egun berean jaso zuen kartelatze aginduaren berri Lauaxetak, maiatzaren 6an bertan.  Berria - Harian   2005-08-13


kartelburu iz musika jaialdi bateko talde nagusia.

Kartelburua erorita ere [...] une magikoak (Lou Reed, Brian Wilson...) eta ezusteko atseginak (Einsturzende, Wire...) bat baino gehiago eskaini ditu Benicassimgo jaialdiak aurten.  Berria - Kultura   2004-08-10

Die Happy Alemaniako taldea izango da kartelburu eta harekin batera, Zea Mays, Applebite, Spittledog, Spezial Guest, Nowayout, Roboto, Idioterne eta Misery taldeek joko dute.  Berria - Kultura   2004-03-05


karteldegi 1 iz afixategia.

Ohartu nintzen Constitución Plazako karteldegi burdinazkoek berritua zutela tabako gorrizko ez dakit zein zigarro markaren iragarkia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 155. orr.

Karteldegi-ilaren eta Bull Durham-en iragarkien artetik aurrera egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 46. orr.

2 (Euskaltzaindiaren Hiztegian ikuskizunak agertzen da) ikuskizunen iragargia; ikuskizunen afixa.

Federazioen Arteko GRAVN Txapelketaren final gehienak bihar jokatuko dira Gasteizko frontoietan (ikusi karteldegia).  Berria - Kirola   2004-04-24

Igandean zineman zein filme emango zuten jakin nahi genuen eta karteldegia ikustera abiatu ginen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 22. orr.

Zinemako karteldegia aztertua nuen erredakzioan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.

Olaizola II.a-Otxandorena eta Irujo-Lasa finalerdia agertzen da karteldegian. herria¬


karteldun izond afixa duena.

Mariachi musika talde bat jotzen ari zizun Feliz Milenio Nuevo! argiztatu karteldun xafla baten azpian.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 73. orr.


kartelera (Euskaltzaindiaren Hiztegian ikuskizunak agertzen da) erabili behar dela adierazten) iz ikuskizunen iragargia; ikuskizunen afixa.

Karteleran La reina del Chantecler. Kartelerari begira geratu ginen luzaroan, tristeok.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 115. orr.

Abuztuko azken ostiralean Brigitte Bardot agertu zen Metropolitan zineko karteleran, kartelen tamainako gorputzarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 107. orr.


karteleratu, kartelera(tu), karteletatzen du ad afixara eraman.

Kostatu egin zitzaion oroitzea baina hitzez hitz karteleratu zuen: "Aurkitzen ditudan paisaiak, iragarkidun etxeak, posterrak, errege bat bezala iragaiten ditudan erakusleihoak, liburu honetako izaerak diren egingai berekoak dira denak".  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 116. orr.


karteltxo iz tamaina txikiko kartela.

Arratsaldeko seietarako, "no hay localidades" zioen karteltxoa jarri behar izan zen Trinitate plazako sarreran.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 66. orr.

Ipurua zelaira bideko tabernariek, berriz, partidarako ogitartekoak izango zituztela zioten karteltxoak eskegi zituzten leiho eta ateetan.  Berria - Kirola   2004-01-08

Biek karteltxo bana zeukaten goialdean idatzirik, eta batean "andrak" irakur zitekeen eskualde hartako euskalkian idatzita, eta bestean "gizonak".  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 157. orr.

Zerk piztuko zuen bezeroarengan interes handiagoa ongi idatzitako karteltxoak ala gaizki idatzitakoak?  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.


karteltzar iz tamaina handiko kartela.

Eta "Grupo Inmo-Viz" karteltzar haien ondotik berriro sekula ez pasatzeko zina egin dut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 46. orr.


karter iz mekanismo bat babesteko metalezko estalkia.

Ur, lurrun, huts, gas, gasolina eta abarren hoditeria guztiak, edo lurpeko erreten-zuloz zihoazen, edo zimenduan hormarteraturik, eta maskor-giltzak baino ez zeuden eskumenean; karter konplikatuz estalirik eta giltzaz itxirik zeuden.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.


kartera 1 iz diru zorroa.

Ehun liberakoa ere kartera beretik atera eta biak luzatu zizkion Andreasi.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 20. orr.

Arretarik gabe, kartera sakelaratu zuen, baina dirua barnean sartu gabe, ondoan utzita.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 22. orr.

Sen hutsez, giltzatakoa eta kartera sarrerako mahaitxoaren gainean utzi nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 187. orr.

Ordainduak nituen lau zerbezak, karterako billete bakartiaz baliatuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Zigarro paketea, mukizapia eta diru-kartera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 170. orr.

Jaka barruko patrikatik kartera atera, zabaldu kontu handiz, eta argazki batzuk eta karnetaz aparte, hutsik zegoela erakutsi zion. Karteran dudan egutegitxoari begira.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 37. orr.

Sanchezek poltsikoak arakatu zizkion; bertan kartera txiki bat topatu zuen, eta, barruan, nortasun agiria  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 125. orr.

2 paper zorroa.

Trajez jantzita zetorren eta eskuan larruzko kartera bat zekarren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 80. orr.

Kartera zabaldu eta paperak ateratzeko ahaleginean nengoela zerbitzaria etorri zitzaigun.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 205. orr.

Kartera baltz handi hartan sartu zituen eskuak paper miaka.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 86. orr.

Lucyren maleta esku batean eta lanerako kartera bestean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 293. orr.

Gabardina beltza, traje gris iluna, larruzko kartera besapean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 168. orr.

· Aurten karteran ez zaizkio gaiak falta Idoia Zenarrutzabeitiari [...] eta Eusko Jaurlaritzak atal horietan lortu nahi dituen helburu orokorrei buruz mintzo da.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

Carod-Rovirak karterarik gabeko ministro kargua utzi du ofizialki.  Berria - Mundua   2004-02-03

3 (ekonomian)

Saharaz hegoaldeko Afrikak nazioarteko zuzeneko inbertsioen fluxuen eta garapen-bideko herrialdeetako karterako inbertsioen parte guztiz txiki bat baino ez du hartzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 115. orr.

Lehen unean, herrialde zordunen egoera ekonomikoaren gaineko uste ona sortu zen berriz ere, karterako inbertsioak hasi ziren egiten eta itzuli egin ziren erbestera joandako kapitalak  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.

4 eskari kartera eskaera zerrenda.

Orain, atzoko adjudikazioekin eskari kartera 2.500 milioi euro ingurura handitu zaio.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kartera atera (5); kartera hartu (3); larruzko kartera (6)

karteran sartu (4)

karteratik atera (3)


karteratxo iz adkor paper-zorroa.

Beste batean, kale batean exekutibo pila bat ikusten zen, gizonezkoak nahiz emakumezkoak, guztiak dotore jantzita eta karteratxo bana aldean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 135. orr.


karterista iz dirulapurra.

Karterista eta ustelkeria.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 59. orr.


kartero iz postaria.

Karteroak ekarritakoak atezainak gordeak izango zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 125. orr.

Tomasi telegrama bat bidaliko diot esanez gutunik ez datorrenean errua ez dela karteroarena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 15. orr.


kartesianismo iz R. Descartes filosofoaren eta haren jarraitzaileen doktrina filosofikoa.

kartesianismoaren gakoa ezagutza ziur oro oinarritzen duen intuizioan datza eta haren objektuan, ideia argi eta berezietan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.

Kartesianismoa internista eta fundazionista da, eta horiek dakartzaten arazoei egin behar die aurre.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.


kartesiano izond kartesiarra.

Beste puntu eztabaidagarri bat Descartesen proposamenean ideien izatearena edo balioarena da, kartesianismoaren oinarria bera alegia -platoniko-agustindarra-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Aski zen kimika ez-organiko jatorrera itzultzea begiak, uharte kartesiano urrun, zikin-nahasle organikozulo eta makromolekuladunon paradisu galdu horretara  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.


kartesiar (44 agerraldi, 7 liburu eta artikulu 1ean; orobat cartesiar 7 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) izlag R. Descartes matematiko eta filosofoarena, R. Descartesi dagokiona.

Kartesiar metodoak babestutako ezagutza, hortaz, badirudi subjektiboa dela, gogo barnekoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.

Kartesiar kutsuko epistemologiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 114. orr.

Epistemologia ez zen bere horretan amaitu, nahiz eta soilik Filosofia Modernoaren baitan berreskuratu zen serio ezagutzaren auzia, kartesiar programaren barrena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 103. orr.

Filosofia Modernoa deituriko garaiaren periodoak aztertuz hasten da sarrera, bi eredu aintzat hartuz: kartesiarra eta kantiarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

Epistemologia kartesiarra internista da; hau da, ezagutzaren justifikazioa subjektuaren errepresentazioen barneko gauzen mende dagoela esaten du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.

Arrazionaltasun cartesiarraren mugak hankazgoratzea bilatzen du egileak.  Berria - Kultura   2006-04-04

Posizio horri dualismo cartesiarra ere esan ohi zaio, horren formulaziorik ezagunena Descartes-ek [...] egin zuelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.

Zer harreman duen gramatika orokorrak Mathesisarekin (algebra cartesiarrarekin eta ondorengo cartesiarrekin, ordenaren zientzia orokor baten egitasmoarekin), azterketa filosofikoarekin, [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.

Ezagutzaren ikusmolde kartesiarra ezagutzaren ikusmolde tradizionalaren kasu bat da, garrantzizkoena segurik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 106. orr.

Kanten irakurketa "kartesiar" bat ekiditeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 88. orr.


kartier 1 iz ipar auzoa.

Bentetako auzoa edo kartierra.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 28. orr.

Azken bi ilabete horietan izan ditugun sortzeak: Iban Albandos, Laura Medianole, Andrea Elissalde, hiruak Lakuko kartierean.  Herria   2003-03-17

Heldu zaigun igande huntan uztailaren 3an izanen da Arruntza kartiereko kermeza.  Herria   2005-06-30

Eta asmatzen zaitut, Heletan, zure kartiereko bideetan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 89. orr.

Belexi eta Etzaunalde kartierren artean da haien etxaldea, beraz Ahartzatik ez hain urrun, kasik auzoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 74. orr.

Hara kartierak biziarazteko molde pollit bat.  Herria   2004-02-26

Errepide zabala utzi dut Puente Castron sartzeko, kartier baten lehen etxeen ikusteak hiri barnera heldua zarela erdi sinetsarazten dizuela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 158. orr.

Paris inguruetako hiri, herri eta kartierretan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 171. orr.

Hor ari ginen hiritarrak eta kartierekoak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 86. orr.

Kartier latinoan barrena abiatu eta, ibilian-ibilian, St. Louis zubian agertu ginen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 158. orr.

Cordoba-n ikusi ahal izan dituzte lehenago arabek egin "mosquée" miresgarria eta ere juduen kartierra.  Herria   2001-04-26

Herriak herrien kontra, kartierrak kartierren kontra...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 91. orr.

Aste buru huntan ditugu Amozko kartiereko bestak. Kartier besta.  Herria   2004-07-08

2 presondegian, goi segurtasuneko gunea.

Kartierretik atera eta presondegi normalean sartzen nintzen, beti ene eskoltarekin...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 72. orr.

Zeldatik kartierrera ateratzen nintzelarik bezala, presondegian ere, kartierretik ateratzen nintzelarik, preso guziak hesten zituzten beren zeldetan, eta ez zen sekula preso bat izan behar ene pasaian; bloquez! erraiten zuten. Eta hola-hola eramaiten gaituzte, blokeko hirugarren estaitik, airean, eskaileretarik beheiti, bloketik pasabidera, pasabidetik kurutzebidera, beste pasabidetik eskaileretara, gaineko blokeetarik behereko dibisionera, dibisionetarik kartierrera... eta kartierrean, ni zuzenki bakartasun tokiko zelda batera eta laguna mitard-era.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 72. orr.

Kontuan izanik egoera horretan presoaren mundu hurbilena presondegirat -bere kartierrerat, hain xuxen- mugatzen dela.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 14. orr.

Ene mundua kartierra zen, eta oraino ez kartier osoa, kartier zokoa, zola-zolan, ibiltokiak, lehena edo bigarrena, dutxa ere kartier zolan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 72. orr.

Dutxa bera kartierrean zen, kartierreko zelda batean antolatua...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 56. orr.

Ez dakit kartierreko zaintzaleek agindu berezirik ba ote zuten bakartasuneko presoekilako harremanentzat, baina sekula ez ziren enekin mintzatzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 67. orr.

Kartierreko zaintzale bat zen, handia, beltza, Antilletakoa...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzo edo kartier (3); herriko kartier (3); kartier edo auzo (6)

baigura kartierean (3); cherchebruit kartierean (3); elizako kartierean (4); garako kartierean (3); gibelarteko kartierean (4); herrixka kartierean (3); kartierean bizi (7); kartierean bizi zen (3); lakuko kartierean (16); latseko kartierean (3); panekau kartierean (5)

kartiereko bestak (5)

kartierrean sartzeko (4)

kartierreko ate (3); kartierreko zaintzale (3)

kartierretik ateratzen (3)


kartierka adlag auzoka.

Kartierka muntatuko du bilkura sail bat, herria bederatzi gune edo zatitan ezarririk, zati bakoitxarentzat herriko kontseiluan diren hautetsi batzu izendaturik, bat edo bi nola gerta...  Herria   2001-08-09

Laborari-etxeak kartierka idatziak dira, lehenik agertzen delarik auzoko jauregia, ondotik etxe zaharrak eta berriak.  Herria   2003-11-27


kartila ik kartilla.

kartilago 1 iz hezurdurako ehun malgua.

Oso poro txikiko belaki baten antzeko egitura erakusten du kartilagoak, mikroskopio elektronikoz begiratzen bazaio.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 43. orr.

Haur jaioberrietan, kartilago asko dauka eskeletoak; kartilago hori hezur bihurtuz doa pixkanaka, nahiz eta badiren gune batzuk bizi osoan kartilago izango direnak, hala nola kanpo-belarria, sudurraren punta eta saihets-hezurrak bularrezurrari elkartzen zaizkion guneak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.

Ezker belaunburuaren alboko kartilagoa dauka minduta.  Berria - Kirola   2004-11-10

Marrazo eta lanproietan, kartilagozkoa da eskeletoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.

Kanpo-belarria [...] belarri-hegala da, larruazal eta kartilagozko hegal izurtsu bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lehenengo urteetan, hezurraren muturra [...] kartilago-geruza mehe batek bereizten du hezurretik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.

Kartilago-geruza batez estalita daude giltzadura eratzen duten hezurren muturrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.

· Aurpegiko azala ez ezik, sudurra, ahoa, ezpainak, bekainak, [...], sudur-kartilagoa eta nerbiopeko estruktura ere errekuperatu beharko dituzte zirujauek.  Berria - Gaiak   2004-05-29

Sinobialaren hantura kronikoak giltzadura-kartilagoa granulazio ehunez ordezten du, eta luzarora artikulazioak deformatu egiten dira, eta beren funtzioa galtzen dute.  Berria - Gaiak   2004-10-02


kartilatxo ik kartillatxo.

kartilla (orobat kartila) 1 iz abezea, hasi-masien liburuxka.

Entziklopediak aterata, irakurtzeari eman zion bakoitzak, txikienak kartilekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 23. orr.

2 liburuxka; karta.

Osakidetzako kartilla bigarren kajoian dago.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 92. orr.

Sasoi eskasia handikoak pasatu genituen, [...], dena razionamentuan, kartilla eskuan ematen zigutenekoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 112. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Arrats honetan, zigilu-kartila batean zigiluak itsasten ari da, mekanikoki.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 68. orr.

Errazionamendu-kartillak nolakoak ziren ez naiz akordatzen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 129. orr.


kartillatxo (corpusean kartilatxo soilik) iz

Euzko Gudarostearen Gudari Ikasketa kartilatxoa zegoen han.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 16. orr.

Gudarien militar trebakuntzan erabiltzen zen kartilatxoa zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 16. orr.


karting iz auto txiki eta oso guztiz bakunekin egiten den kirola.

Larunbat aratseko 9etan, Miarritzen, reggae kontzertua Israel Vibration taldearekin, Geltokiko karting gunean.  Herria   2005-04-28

Olaberriko karting erresistentzia proba.  Berria - Kirola   2004-02-17

Errepideko rallyek, karting probek eta autokrosek osatzen dute denboraldiko hitzorduen zerrenda.  Berria - Kirola   2004-02-17

Altunak Euskadiko Karting Txapelketa hiru aldiz irabazi du.  Berria - Kirola   2004-02-27

Korritzen hasi zenetik, gizonezkoen artean aritu da, kartingean eta mendi igoeretan.  Berria - Kirola   2006-04-05


kartografia 1 iz mapa egiteko antzea; mapa bidezko irudikapena.

Horrez gain, radarra erabiliko zuen, lehen aldiz, Saturnoren satelitearen azalaren kartografia egiteko.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Plutoneko eta Karonteko kartografia, geologia, tenperatura eta atmosfera aztertzeko propio prestatutako teknologia du. herria¬

Astronomiako aparatuak, matematika, nabigazio eta kartografiarako tresnak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 54. orr.

Kartografiarik gabeko mundu batean ari gara sartzen, maparik gabe, zahartzaro berri bat asmatu beharko dugularik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 48. orr.

Guda-oinean ongi zihoan aurrerabidea, orratzek zulatutako AEBetako kartografian barrena, gero eta mendebalderago kokatzen zen mapa gaineko konkisten hari gorria.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 81. orr.

Kartografia sinaptikoaren eremuan jazotako azkeneko joerak.  Berria - Kultura   2004-04-27

Estatuen izenek -kartografia politikoaren izenek oro har- ez dute, bistan denez, intensiorik, ez diote ezer eta ez dute beren baitan funtsik, izaterik edo zertasunik; estensio, eremu edo hedadura huts dira, ez dute nondik-norainokotasuna beste tasunik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.

2 irud

Zimurrak zituen aurpegian, kendu ezin diren arrastoak, ezaba ezin den geografia, urteen kartografia, inork bere buruaz ez ahazteko erretratua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 94. orr.

Gorputz humanoaren kartografia.  Berria - Kultura   2004-05-02

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kartografiko.

Tatiana Parcerok, bere aldetik, barneko kartografia bilduma egin du, bere egun guztiko erritualetatik abiatuz.  Berria - Kultura   2004-05-02

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dialekto ezaugarrien estudioa hizkuntza kartografiako lanen abiapuntua izan da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 246. orr.


kartografiko izond kartografiari dagokiona. ik kartografia 3.

Ibaien izen kartografikoak leku-izenak dira berez, ibaia pasatzen deneko leku baten izenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.

Badakit gero kartografiak jarritako izen horien itzala (batzuena behintzat) luzatu dela hein batean jende-arteraino [...], baina horrek ez dio deus kentzen haien jatorri kartografikoari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.


kartoi (orobat kartoin g.er.) 1 iz orri aski lodia, paper orez edo paper orriak elkarri itsatsiz egina.

Larrua gehienetan paper latza eta kartoi hutsa zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 153. orr.

Botoi eta pastillaz beteriko kartoi urreztatuzko kaxak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.

Ministerio-tipoko karpeta zen gainera: urdina, kartoi birziklatuzkoa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 47. orr.

Nik dozena bat liburu merke baino ez neukan, kartoi maiztuan koadernatuak.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 14. orr.

Kartoi bustia bezain bigunak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 183. orr.

Zabor organikoena batetik, eta gaikako hondakinena bestetik (papera, kartoia eta paketeak).  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

575.000 kilo zabor eta 35.020 kilo paper eta kartoi.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kartoi pastazkoak zirela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.

Puzzleak murtxikatu, eta kartoi-ahia lurrean ttuka barreiatzen nuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.

Lata, kartoi eta plastiko hondarrak ageri dira nonahi.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 98. orr.

Jack zaharrak txingarrak kartoi puska batekin elkarrengana bildu eta ikatz-tontor gorituaren gainean zabaldu zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 172. orr.

Berriz ere kartoi puska hartu eta suari poliki-poliki haizea ematen hasi zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 174. orr.

Kartoi pusketa arrunt bat aurkitu nuen barruan, enbalajekoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 143. orr.

Oihala kartoi zati baten gainean hedatzea da euren asmakizuna. ohe ertzean jesarri da, kartoi orria eta lapitza eskutan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 23. orr.

Han kartoin mutur bat ikusten dut, fizela baten puntan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.

3 kartoi zatia, kartoi puska.

-Kartoi horren azpian -tematu zen azken hatsetan zena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 16. orr.

[Auto] askok matrikula kartoi batean idatzia.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.

Kartoia hartu eta forma ematen dio, kartoi laua zena kartoizko kaxa bihurtzen du.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 152. orr.

Senencito lurrean etzan zen kartoi batzuen gainean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 147. orr.

Lauzpabost kartoi luze hartu, lurrean jarri eta Mirariri haien gainean etzateko adierazi zion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 178. orr.

Hotz handirik ez nuen pasatzen, arkupeetako kartoi eta burusien artean ez baitzen txarto lo egiten, baina gosearena bestelako kontua zen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 55. orr.

-Hor, ezkerrean, kartoi urdinetan dauden horiek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.

Azkenik neuk ere tira egin diot txirriari, ezpainekin kartoia estu-estu eginda.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.

Zapatetan kartoia jarria nuen zuloa tapatzeko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.

Botila hutsak, kartoiak, latak, plastiko erraustuak, [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Edithek senarrari itzuli zion kartoi sorta.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.

Kartoi pare batez osatua balitz bezala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 66. orr.

· Jamesek mahai gainean jarrita zeuden bingo kartoien sorta hartu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.

Kalean bizi den gizasemea bere lo-kartoiak dotore biltzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 107. orr.

5 kartoizko txartela.

Tiketa hartzen dut, kartoi luze bat, Euskal Herrian eta Frantzian ematen dituztenak baino luzeagoa da.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 173. orr.

James bingotik oso gertu ibili zen behin bere kartoi batekin.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.

Zulatutako kartoiak erabiltzen zituen [ordenagailuan] datuak sartzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 98. orr.

Zenbakiak esan ahala neskak bere kartoiak aztertzen zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.

Kartoi irabazlea hartu eta eskuan eutsi zion, oholtzako emakumeak zenbaki irabazleak irakurtzen zituen artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.

-Jokatu zure kartoiak -esan zuen Edithek.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 84. orr.

Lehen zenbakia esan zutenean, bakeroen tipoa ordaindu ez zuen kartoi batean babarrun ale bat jartzen ikusi zuen Jamesek.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 84. orr.

6 (pinturan erabiltzen dena)

Frantzisko Goyakoak, 1778ko apirilaren 27an, Madrilgo Palazioan kartoi bat laga zuen, 2,60 metro luzekoa eta 3,11 zabalekoa, printzeen logelarako; egun Pradoko Museoan ikus daiteke "Itsu Kitarraduna" izenpean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.

7 (orobat karton g.er.) hamar zigarreta pakete biltzen dituen kutxa modukoa.

Hilean behin etortzen naiz, eta sei kartoi erosten ditut, bidaia aprobetxatzeko.  Berria - Harian   2006-02-11

Bazekien Dionisosek logelan beti izaten zuela Ducados kartoi bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 26. orr.

· Besteak zorroen barrenean tabako-kartoiak ostendu eta portu ondoko estankoan sartu dira.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 32. orr.

Legearen arabera, lagun bakoitzak lau tabako kartoi pasa ditzake Gipuzkoatik Lapurdira.  Berria - Harian   2006-02-11

Txoferra hurbiltzen duk baforean erosi berri duen whisky kaxa edo tabako kartonak kamionaren kabinan altxatzera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 186. orr.

8 kartoizko

Aldizkariak kartoizko kutxa beltzetan zeuden pilaturik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 137. orr.

Inguruan, kartoizko kaxak zeuden, paperez beteak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Egongelan zeuden kartoizko hiru kaxak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 16. orr.

Kartoizko fitxa txiki horiek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 349. orr.

Kartoizko maskara bat dirudi.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 125. orr.

New Yorkeko alde hori kartoizko piramide luzanga arrosa eta zuria zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 377. orr.

Kartoizkoak ez ziruditen gailetak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 115. orr.

Belarri idortuak zituen, kartoizkoak iduri.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.

Ordu arte kartoizko heroi miserablea izan banintzen, handik aurrera egiazko, lege oneko heroia izango nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 182. orr.

Kartoizko bere mundu bat, bere burutazioetako geografiaren neurrira osatutakoa, alegia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.

9 harri/pasta kartoi kartoi pasta.

Harri-kartoizko trikua. erdiz erdi zeharkatzen zuen aretoa mahai ilara batek; sendo-astunak ziren eta pasta-kartoizko grifozko apaindurak zituzten hanketan  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.

10 kartoi harri (orobat kartoiharri g.er.) kartoi pasta.

Plastikoz eta kartoi-harriz eta pinturaz egindako gaua zen Atlantic City-koa.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 135. orr.

Ez al zen hura dena kartoi-harri huts-hutsa izango?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 165. orr.

Negu edo uda, udazken edo udaberri, eliza gotiko ala kartoi-harri faltsu, zer axola dio, eguzkia bere orbita betiberdin azkengabean jira eta bira badabil?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 167. orr.

Zure aurpegiak kartoiharrizko mozorro zuria dirudiela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 362. orr.

Gargola mitologiko hura ez zelako harrizkoa, [...] kartoi-harrizkoa baizik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 186. orr.

11 kartoi kaxa

Jolasean dabilen ume txikiaren antzera, kartoi kaxa huts baten barruan sartu du Koiotek burua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 18. orr.

Lurrean zeukan kartoi kaxaraino makurtu nintzen eta dolar bat utzi nion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 185. orr.

12 kartoi mehe ik kartulina.

Oharra diot, orri erdi inguruko kartoi mehe zuri bat erabili nuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.

60.000 lagunek urdin eta zilar koloreko kartoi meheak haizatu zituzten, itsaso itxura errealagoa egiteko.  Berria - Kirola   2004-06-13

Lehortuta eta kartoi meheak estalita, halaxe dituzte denak. kartoi mehezko karpetatan behar bezala gordetako paper lodi marradunetan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 125. orr.

13 kartoi pasta

Bestalde, ikusten nuen haien lanak gaizki zahartu zirela; nolabait beren erakarmena hor zegoen arren, kartoi pastazkoak zirela, eta, gainera, ez zitzaizkidan horrenbesteraino ere gustatzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kartoi harri (3); kartoi puska (9)

kartoizko kaxa (25); kartoizko kaxak (3); kartoizko kaxatan (3); kartoizko kaxatik (3); kartoizko kaxetan (3); kartoizko kutxa (24); kartoizko kutxak (3)


kartoiharri ik kartoi 9.

kartoikada iz kartoi kaxaren edukiera.

Hiru kartoikada kamiseta dituzte salgai.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10


kartoiki (corpusean kartoinki soilik) iz kartoia, materialtzat hartua.

Haren tokian paratu dute Olentzero! ez egiazko hura bainan haren kartoinkiz egin itxura bat, trapu larriz jauntzia.  Herria   2005-02-03

Ainitz herritan badira orai ondarkintegi batzu, hemen berinakiak ezarri behar, han paper eta kartoinkiak eman dezagun.  Herria   2001-10-11


kartoin ik kartoi.

kartoinki ik kartoiki.

kartointara ik kartoikara.

kartoitara (corpusean kartointara soilik) iz kartoikada.

Pena handia emaiten du alabaina ikusteak euskal liburu kartointara pisuak liburutegietan, inork idekitzen ere ez dituenak.  Herria   2004-05-27


kartoitxo iz kartoi zati txikia.

Kartoitxo bat, Ruche jaunaren eskutiko bi lerrorekin: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 237. orr.

Tiketa hartzen dut, kartoi luze bat, [...] irratiaren azpian dagoen zuloan uzten dut kartoitxoa.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 173. orr.

Poltsikoan sartu dut Morse alfabetoaren zerrenda-kartoitxoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 99. orr.

Hori esanda, azken zupada jo dio txirriari, urrun bota du kartoitxo kiskaldua, eta lasai gelditu da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.


kartola 1 iz zamariaren alboetan gauzak garraiatzeko ezartzen diren bi ontzi moduetako bakoitza

Begirada tristeko zaldi argalaren gainean, orekan emana, bi kartolak osatzen zuten kakoleta, erosoki bikote bat esertzeko atonduak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 314. orr.

Bi gurpileko gurdi txiki luze batzuen aurrean gelditu zen; olana biribil batez estaliak zeuden, eta txerri erdiak zeramatzaten, bi aldeetako kartoletan zintzilik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

· Bashkimek eta biok kartoletaraino beterik dugu pairamenaren ganbara.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 176. orr.

2 orgaren edo kamioiaren kaxa osatzen duten ohol edo xafla bakoitza.

Hesi eta erromaratarako bezala, gurdiaren kartolak egiteko balio zuten hesitto horiek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.

Sebastopol bulebarra gurdi motzez, kartolarik gabeko orgaz, bankudun karroz bete-betea aurkitu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Bohou?s, kabroi honek autoaren kartolak lehertuko zizkiguk, to!, hemen duk labana!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 63. orr.


kartomante iz kartomantzian aritzen den pertsona.

Kartomanteak, igarleak eta aholkulari sentimentalak besterik ez dira.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.


kartomantzia iz karten bidez etorkizuna asmatzea.

Denetik egin omen zuen, askotan aldi berean: kartomantzia, kiromantzia, te-hondarren irakurketa, ouija...  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 101. orr.


karton ik kartoi 7.

kartsoildu ik karsoildu.

kartsu 1 izond karrez, lehiaz betea.

Mikel Strogoff gizon bipila eta kartsua zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Diputatu eta errepublikar kartsu honek mintzaldi iraultzaile sutsuak idazten zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 180. orr.

Hori bera ezin argiago adierazten du gure irakasle kartsu eta jakintsuak bere 3. liburuko 12. kapituluan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 136. orr.

Mela-mela egiteraino edaten zuten zurrutero kartsuak biltzen zituen mahaiaren inguruan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.

Afizionatua, laborari-bizimoduaren zale kartsua benetako laboraria baino areago.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 156. orr.

Euskalzale kartsua bainan Frantziari itsuski atxikia.  Herria   2004-09-23

Gotzaina Frantziskoren bihotz kartsuaz harriturik zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 202. orr.

Bat-batean, poztasun basati batez eta fede kartsu batez bete nintzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 48. orr.

Magali musuka hasi zitzaidan eta musu horiek ekarri zuten gaitzeko goxaldi kartsua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 112. orr.

Badakit zuen beroaldi kartsuan dena oso erraza iruditzen zaizuela, baina [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 932. orr.

Hegoaldean, euskalzale eta abertzale kartsu agertua zen ordukotz.  Herria   2005-12-08

Erlijiozale kartsu haiek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 299. orr.

Ongi-etorri kartsu bat egin zaiola.  Herria   2004-12-23

Meza bat kartsua hango menditarrekin bat eginez.  Herria   2001-02-22

Meza kartsu batean parte hartuz otoitz egiteko Kaiet zenarentzat.  Herria   2003-10-23

Omenaldi kartsu bat eskaini da gure mintzairaren alde diren euskaltzale suharreri.  Herria   2005-10-13

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, eta elkarketak izenondo balioa duela)

Virginako txalupa bat idoro zuten, otzan askoa, zeinaren kapitaina kuakero fede-kartsu bat baitzen, Knot izenekoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.

Hots, Ofelia, ez sinetsi haren zin-agintzak; artekari baitira, kanpo-jantziz erakusten dutenarena gabe, nabarmenkeriaren erregutzaile huts, hortxe, estalgile jainko-kartsu batzuen gisa xuxurlaka, hobekienik limurtzeko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 52. orr.

3 (adizlagun gisa) ik kartsuki.

Eskerrik asko, bihotzez -esan zion emazteak, kartsu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 137. orr.

Trieste inguruko lurraldeen italiartasunari buruz aritu baitzitzaidan luzaz eta kartsu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 270. orr.

Debozio handiz eta kartsu anaiei predikatzen ari zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 213. orr.

Eta Jainkoaren Espirituak eraginda, hain kartsu, zorrotz eta gozo hitz egin zuen Jainkoaren inspirazioz, non denek txundituta honela esan baitzuten: "Benetan sinpleekin egiten du Jainkoak solas".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 400. orr.

Santiagora zihoan, disziplinatu bezain kartsu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agur kartsu (4); apez kartsu (6); bero eta kartsu (4); beti berdin kartsu (4); eder eta kartsu (6); elizkizun kartsu (9); elizkizun kartsu batean (3); etorri kartsu bat (4); kartsu eta hunkigarria (4); kartsu eta hunkigarriak (4); meza kartsu (13); meza kartsu batean (7); meza nagusi kartsu (3); omenaldi kartsu bat (9); ongi etorri kartsu (4); otoitz kartsu (3)

apez kartsua (5); beila kartsua (3); bihotz kartsua (4); biziki kartsua (10); ederra eta kartsua (7); elizkizun kartsua (3); guziz kartsua (9); karitate kartsua (3); kartsua eta ederra (6); kartsua eta hunkigarria (6); meza bat kartsua (3); meza biziki kartsua (4); omenaldi kartsua (3)

elizkizun kartsuak (4); eta kartsuak (4); otoitz kartsuak (4)

bihotz kartsuz (8); espiritu kartsuz (7); gogo kartsuz (3); karitate kartsuz (3)


kartsuki adlag karrez, lehiaz. ik kartsu 3.

Andreak negarrari eman zion bat-batean eta kartsuki.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 73. orr.

Ez zion harridura-izpirik sorrarazi, inondik inora ere, Rose-k hain kartsuki erantzun izanak bera bezalako berrogeita bederatzi urteko gizon ezkondu eta asaldagaitzari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 42. orr.

Hurbiletik eta kartsuki segitu nituen urtean behin egiten ziren elizkizunak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.

Herri eta auzoetan barrena kartsuki predikatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 290. orr.

Ezkutuarekin babestu zuen bere burua, ez baitzion gorrotorik Arturri; aitzitik, maite zuen kartsuki.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 80. orr.

Inork ez zaitu hain gatibatuta, hain leial, hain kartsuki maitatu.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 18. orr.

Kurten ere kartsuki ospatuko da Besta-Berri.  Herria   2004-06-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahal bezen kartsuki (6); kartsuki ari (3); kartsuki iragan (4); kartsuki omendu (4); kartsuki oroitarazi (3); kartsuki ospatu (8); kartsuki ospatua (3); kartsuki otoitz (3); kartsuki otoitzean (6)


kartsutasun iz kartsua denaren nolakotasuna.

Gazteen kartsutasunak ez ninduen berotu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 46. orr.

Ikasten nuen borondate osoz, kartsutasunez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 75. orr.

Gure albiste emaileen argudioek, sakonak baino areago, kartsutasunez beteak diruditenez gero, ez deritzogu egoki argudio horiek publiko egiteari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 167. orr.

Xiitek, kartsutasun handiz hartu zuten parte Hussein imamaren heriotza gogorarazten duen Ashura egunean.  Berria - Mundua   2006-02-10

Bere kartsutasuna lagun, erakutsi du egon den 17 urteren barnean zer bihotzeko apeza zen.  Herria   2004-01-29

Erlijiozko kartsutasun oker baten ondorioz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 517. orr.

Orduan San Frantzisko, honetaz konturaturik, gupidatu egin zitzaion, eta espiritu-kartsutasunez haren gainera eskua luzatu eta ukitu egin zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1096. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kartsutasun handia (4); kartsutasun handiz (3); kartsutasun osoan (3)


kartujo iz kartusiarra.

-Hobe, bai, kartujoa bazina, eta ni zure jainkosa, ez Tatiana...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 63. orr.


kartulario iz

Christianus, 1OOO. urtean idatzia da latinez, pertsona baten aipatzeko, Biarnoko Lucq-eko Abadiako Kartularioan.  Herria   2003-10-23


kartulina iz kartoi mehea.

Hamar bider hamabost zentimetroko kartulinaz bete-betea.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 36. orr.

Bizkaia Arenako ikusle bakoitzak kartulina handi topatuko du bere eserlekuan, taldearen asmoa partidaren hasieran mural erraldoi bat eratzea da. bisita-txartel batena dirudien kartulinan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 173. orr.

Kartulinazko txartel-bilgo bat atera zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 173. orr.


kartusia iz kartusiarren ordenako monasterio edo komentua.

Stendhal-ek berrogeita bederatzi egunean idatzi zuen Parmako Kartusia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 173. orr.

Irakurgelan sartu nintzen eta mahai batetik Parmako kartusia hartu dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 141. orr.

Stendhalen Parmako Kartusia-ri buruzko saiakera bat zen, sei mila orrikoa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

parmako kartusia (4).


kartusiar iz san Bruno Chartreux-ek sortu zuen ordenako lekaide edo lekaimea.

Edo, isilik egoiten ikas dezan, zeren eta aho hertsian eulirik ez, Bruno jarriko zioagu, kartusiarren fundatzailearen ohorez...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 319. orr.


kartutxa ik kartutxo.

kartutxera 1 iz kartutxo uhala. ik kartutxotegi.

Kartutxera sabelean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.

Bere bakeroekin eta bere uhalezko gerri kartutxeran daraman errebolberrarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 295. orr.

2 mehaketako gantza metaketa.

Berrogei urte beteta eta ama hiru aldiz izan eta gero, Maruk, ispiluak itzultzen zizkion kartutxerak, girringolak, sabeleko ildoak eta izter zelulitikoak ikusiz, erabaki garrantzizko bat hartu zuen: gimnasio batean emango zuen izena.  Berria - Kultura   2004-08-22


kartutxo (orobat kartutxa g.er. eta kartuxa g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kartutxo agertzen da) 1 iz su arma baten lehergaia edo jaurtigaia daukan estalkia, kartoizkoa edo metalezkoa.

Gerri bueltakoari, berriz, kartutxoak falta zitzaizkion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 133. orr.

Kartuxa zenbait gerrian.  Herria   2005-07-07

Bota zituen musikariak fusila eta kartutxoen gerrikoa eta abailetan abiatu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.

Eskopeta irekian bi kartutxo sartu zituen Freddy Greenek ere.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 142. orr.

Arituaren erraztasunez sartzen du kartutxo bat errekameran, eta erriflearen ahoa txakurren kaiolan sartzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 126. orr.

Kargatu du bere FN Browning-a, bi kartutxo daramatzan paralela, eta bigarren basurdeari ere kale.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 38. orr.

Aitak eskopeta hartu, kartutxoak kargatu, sorbaldatik zintzilik jarri eta, pakete handi bat hartuta, niri eman zidan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 27. orr.

Kartutxorik tiratzeko ohiturarik ez zutela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 38. orr.

28.000 kartutxo bota zituzten liberalek gure aurka Lizarraldean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 163. orr.

Ehizako kartutxoak erabiltzen.  Berria - Kultura   2004-11-28

Erabilgarriak ziren bakarrak metrailadoretarako kartutxoak izan ziren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 179. orr.

Dudatan ibili zen balekiko kartutxoak jarri ala ez.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

Antzinako pistola bat zen, sei kartutxokoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

Romano Prodi Europako Batzordeko presidenteari petardoak eta kartutxoak zituen gutuna iritsi zitzaion atzo Bolonian duen etxera.  Berria - Mundua   2004-01-13

2 (kopuru unitatea adierazten duen izen baten eskuinean)

Goian, arakatu egin zuten, pistola eta kaxa bat kartutxo aurkitu zizkioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 398. orr.

Uzi motako pistola metrailadorea, lau kutxa kartutxo, bai eta lehergailuak egiteko bederatzi detonagailu eta tenporizadoreak ere.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

20 paketa kartutxa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 156. orr.

3 irud/hed

Inprimagailuetako edo ordenagailuetako kartutxa hustu eta baliatuen bilketa bat antolatzen duela.  Herria   2003-01-09

Bost litroko bonbona bat zen bi gas kartuxari lotua.  Herria   2002-12-19

Horiek biltzen dituzte tinta kartuxak, inprimagailu eta fax tresnetan baliaturik hustuak direnak.  Herria   2003-05-08

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bati lortu zuten kartutxo-gerrikoa kentzea, baina besteari ezin izan zioten inola ere kendu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.

Karabinak aldean eta kartutxo-uhalak soinean zetozen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 130. orr.

Ezkerreko besoan eskopeta irekita zuela, eta eskuinean kartutxo kaxa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 115. orr.

Hamasei kartutxo ilara biko kargadorean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 127. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Besteak patrikan daraman posta kartutxo parea laztantzen du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.

Kartutxo sail bat be poltsan daukok.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 223. orr.

30 milioi metrailadore kartutxo zintetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 179. orr.

Dinamita kartutxoak ebasten ditut.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.

6 kartutxo azal/zorro

Begira, begira, kartutxo azala!  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Armak, kartutxo-zorroak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Freddy Greenek eskuekin kartutxo-azal gorria jaso eta erakusteko buelta hartu zuenean, zutik ikusi zuen, hiruzpalau metrora, bere eskopeta eskuan zuela.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kartutxo kaxa (3); metrailadore kartutxo zintetan (4)


kartutxotegi iz kartutxo kaxa.

Pistola eta ordezko hiru kartutxotegiak atera eta amorruz putz egin zuen kanoian eta giltzan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 120. orr.

Kartutxotegiak ere atera zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 159. orr.


kartuxa ik kartutxo.

kartveliar (corpusean karveliar soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian kartveliar agertzen da) izond

Hemengo eta Kaukasoko hainbat ohituren antzekotasunak azaldu ditu maiz, eta berriki euskal esaera zaharren gainean egin duen ikerketa plazaratu du: Baskur-Kartuli parmioliur parelelebi (Euskal-karveliar paremiologi kidetasunak).  Berria - Kultura   2006-01-04


kartzela (3984 agerraldi, 172 liburu eta 1325 artikulutan; orobat gartzela 63 agerraldi, 11 liburu eta 11 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian kartzela agertzen da) 1 iz presondegia, espetxea. (zigorra)

Azken mendean ihesa, deportazioa eta kartzela besterik ez dugula izan euskaldunok.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 18. orr.

Kemalek tortura eta kartzela jasan zituen 17 urte zituela.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 10. orr.

Denbora nola igaro, horixe da kartzela eta kontzentrazio eremuetako arazo handienetako bat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 60. orr.

Kartzela presoa zoratzeko makina dela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 89. orr.

Kartzela eta isunez gain, atxilotu asko desterratu egiten zituzten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 97. orr.

Kartzela askatasun fisikoa kentzearekin bat presoaren gogoa lotzen saiatzen da.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 134. orr.

Bizi osorako kartzela, txakurra hiltzeagatik.Teo Uriarteri, bi heriotza zigor eta 30 urteko kartzela.  Berria - Gaiak   2004-06-05

634 urteko kartzela eskatu dute, alabaz 210 aldiz abusatu zuen aitarentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

Bosna urteko kartzela eskatu dute Zuzeneko 13 kiderentzat, Lisboan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Kartzelari ihes eginda baina berriro kartzelan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 107. orr.

2 (eraikina)

Tafallako kartzela ere laster bete zuten egun bero haietan beste hainbat bezala.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 22. orr.

Kartzela polizia-etxean zegoen eta nire ziega hamabigarren solairuan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 136. orr.

Irailean 82 preso hil zituzten kartzela ia hutsik utziz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 22. orr.

Kartzela inguruko etxe batean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 103. orr.

Kartzela zahar hartako ilepaindegian ba omen zen burdinazko besaulki bat, eskuak lotzeko besaleku eta guzti.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 80. orr.

Katez lotu eta kartzela ilun batean sarrarazi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 858. orr.

Bruselak CIAren hegaldi eta kartzela sekretuen berri izan zuela salatu dute.  Berria - Mundua   2006-01-15

Kartzela bat zaintzeko.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 81. orr.

Bere izena ez zuten nonbait, kartzela bisitatu zutenen zerrendan apuntatu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 159. orr.

Urtebete eta zerbait gehiago egon gintuan kartzelan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.

Kartzelan preso sartu zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 35. orr.

Bostak kartzelan daude preso.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.

Kartzelatik atera eta zeramatzatenean ikusi nuen nik, fusilekin apuntatuz, inori ez ziguten hurbiltzen uzten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 22. orr.

Kartzelako arduradunak ez zion Joseri bere gain utzitako ezeren konturik eskatzen.  Elizen arteko biblia   Has 39,23

Segurtasun handiko kartzelako komunean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

Kartzelako areto batean egitekoa zen epaiketa.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 109. orr.

Kartzelako ziega ilun batean bakartuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.

3 irud

Frantzisko santua, gorputzeko kartzela utzirik, espiritu zerutarren egoitzetara igo zen zoriontsu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 237. orr.

Euskal Herriarentzat Europa kartzela bilakatzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-22

Amets Arzallus-ek denak loriatu ditu, bereziki kartzelako gaian harrigarriko bertsuak kantatuz.  Herria   2005-12-01

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gobernu Zentralari eskatzeko utz diezaietela presoei kartzela arautegiaren barnean bizitza normala egiten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 159. orr.

Epailearen kartzela sententzia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 189. orr.

Hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 1933an.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 283. orr.

Haren obrak ez dira kartzelan sartu aurretikoak, kartzela-urte luzeen ondorioa baizik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.

Hiru urtetik bostera igo du kartzela eskaera fiskalak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Ez nuen kartzela sistema aipu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 45. orr.

Araudiekin egokituriko kartzela-errejimen bat antolatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.

PPko gobernuaren kartzela-politikaren azken arduraduna.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 179. orr.

Kartzela giroko hizkera.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 224. orr.

Kartzela-ontzietako lehenengo asaltoa irailaren 25ean izan zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 53. orr.

Militantea, soldadua, polizia edo kartzela-funtzionarioa dela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 179. orr.

Kartzela-lagunak tristurak jota zeuden, euren zoritxarreko gatibutzaz aieneka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.

Kartzela jendea birgizarteratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Goiko solairuan bizi da kartzela-umea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 45. orr.

Urtea hasi zenetik 121 kartzela aldaketa jasan ditu Euskal Preso Politikoen Kolektiboak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Judako erregearen jauregiko kartzela-atarian.  Elizen arteko biblia   Jr 32,2

Kartzela bazterreko eremu batera iritsi ziren.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 52. orr.

Orain kartzela zoko honetan maiz damutzen naiz harekin behar beste ez profitatu izanaz.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 153. orr.

Kartzela usaina kenduko die arropei.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 139. orr.

Aurreko eguneko Ondarretako kartzela-erasoan ere parte hartu zutela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 98. orr.

Kartzela kontuetan ere atzeratuegi ibili gara beti hiriburuaren aldean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 245. orr.

4 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Zigor kartzela zen Fresnes.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 195. orr.

5 (neurri unitate baten eskuinean)

Filipe Bidart-ek 18garren urte kartzela darama.  Herria   2005-05-12

6 kartzela-zaintzaile kartzelazaina.

Ez daki ezer konkreturik, baina badirudi sartu berri den kartzela zaintzaile promozio gazteak zuhurtasun handiz aplikatzen duela legea, jubilatu berrien gizatasun goxo haren aldean behintzat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aaiungo kartzela (4); bederatzi hilabeteko kartzela (6); bederatzi urteko kartzela (10); bi urteko kartzela (31); bizi arteko kartzela (9); bizi guztiko kartzela (5); bizi guztirako kartzela (4); bizi osorako kartzela (49); biziarteko kartzela (11); biziarteko kartzela zigorra (8); bost kartzela zigor (9); bost urteko kartzela (20); eguneko kartzela zigorra (4); espainiako kartzela (4); ezarritako kartzela (4); hamabost urteko kartzela (9); hamar urteko kartzela (18); herrien kartzela (5); hilabeteko kartzela zigorra (56); hiru hilabeteko kartzela (6); hiru urteko kartzela (32); hogei urteko kartzela (6); israelgo kartzela (5); kartzela atarian (7); kartzela barruan (25); kartzela barruko (7); kartzela berean (4); kartzela berri (4); kartzela berria (12); kartzela eskaera (5); kartzela eskatu (9); kartzela ezarri (7); kartzela ilun (5); kartzela politika (51); kartzela politika aldatzeko (7); kartzela politikak (7); kartzela politikaren (11); kartzela sekretuak (5); kartzela sekretuen (4); kartzela utzi (5); kartzela zigor (29); kartzela zigor ezarri (6); kartzela zigorra (558); kartzela zigorra bete (20); kartzela zigorra betetzeko (4); kartzela zigorra betetzen (8); kartzela zigorra betetzera (5); kartzela zigorra eskatu (74); kartzela zigorra eskatzen (11); kartzela zigorra ezar (5); kartzela zigorra ezarri (210); kartzela zigorra ezarriko (6); kartzela zigorra ezartzea (7); kartzela zigorra ezartzen (11); kartzela zigorra jarri (13); kartzela zigorra jaso (19); kartzela zigorra jasoko (7); kartzela zigorra zuen (5); kartzela zigorrak (35); kartzela zigorrak ezarri (10); kartzela zigorrarekin (7); kartzela zigorraren (5); kartzela zigorraz (4); kartzela zigorrera (5); lau urteko kartzela (26); martuteneko kartzela (6); sei hilabeteko kartzela (18); sei urteko kartzela (9); urte arteko kartzela (17); urtebeteko kartzela zigorra (15); urteko kartzela (331); urteko kartzela eskatu (6); urteko kartzela ezarri (4); urteko kartzela zigorra (284); urteko kartzela zigorrak (8); zazpi urteko kartzela (12); zortzi hilabeteko kartzela (8); zortzi urteko kartzela (13)

kartzelako arduradunek (5); kartzelako atarian (6); kartzelako ateak (4); kartzelako egoera (4); kartzelako funtzionario (4); kartzelako funtzionarioek (5); kartzelako gai (4); kartzelako gaia (7); kartzelako gaian (5); kartzelako lana (15); kartzelako lanean (6); kartzelako patioan (7); kartzelako zuzendaritzak (4); kartzelako zuzendaritzaren (4)

egin zituen kartzelan (6); eman zituen kartzelan (7); kartzelan amaituko (4); kartzelan bizi (4); kartzelan eduki (8); kartzelan egindako (4); kartzelan egon (49); kartzelan egona (5); kartzelan egondako (4); kartzelan eman (11); kartzelan emandako (4); kartzelan ezagutu (6); kartzelan hasi (4); kartzelan hil (14); kartzelan hil zen (4); kartzelan hildako (5); kartzelan igaro (4); kartzelan izan (10); kartzelan jarraitu (4); kartzelan jarraitzen (10); kartzelan preso (23); kartzelan sartu (77); kartzelan sartu zuten (21); kartzelan sartuko (8); kartzelan sartzea (8); kartzelan sartzeko (12); kartzelan sartzeko agindu (5); kartzelan sartzen (7); kartzelan zegoela (5); kartzelan zegoen (15); kartzelan zela (4); kartzelan zen (4); lau urte kartzelan (4); urte daramatza kartzelan (4); urte kartzelan (16); urtez kartzelan (11); urtez kartzelan egon (8)

kartzelara bidali (11); kartzelara bidean (5); kartzelara ekarri (5); kartzelara ekarri zuten (4); kartzelara eraman (38); kartzelara eraman zuten (11); kartzelara eramateko (5); kartzelara eramaten (5); kartzelara itzuli (4); kartzelara joan (33); kartzelara joango (11); kartzelara joatea (4); kartzelara joateko (14); kartzelara joateko arriskua (5); kartzelara sartu (19)

kartzelarako bidean (6)

atera zen kartzelatik (5); irten zen kartzelatik (5); kartzelatik atera (56); kartzelatik aterako (4); kartzelatik ateratzea (4); kartzelatik ateratzeko (13); kartzelatik ateratzen (5); kartzelatik ihes (19); kartzelatik ihes egin (8); kartzelatik irten (14); kartzelatik irteteko (6); kartzelatik kanpo (12)

kartzelaz aldatu (8); kartzelaz kartzela (6)

kartzeletako egoera (7); kartzeletako egoeraren (4)

frantziako kartzeletan (8); israelgo kartzeletan (9); kartzeletan preso (12)

euskal herriko kartzeletara (6); kartzeletara eraman (4)


kartzelaburu (orobat kartzela buru) iz kartzela baten burua.

Ez dakit kontu horiek inork jakin nahiko dituen, baina nire bizitzaren berri emateko eskatu didate gobernadore jaunak eta Iruñeko kartzelaburuak, eta horretaraxe noa gogo handirik gabe.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 157. orr.

Bere esku iharrean zilar lingotea aurkeztu kartzela-buruari, eta bere azken hats-korrokean murmurikatu zuen: [...].  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 137. orr.


kartzelakeria iz

Baita kartzelakeriengatik, kartzelak berezkoak dituen ilunaldi eta beherakadengatik izandako erorikoetatik jaikitzean ere.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 13. orr.


kartzelakide (orobat kartzela kide) iz kartzela berean dagoen presoa.

Begiratzen dut kartzelakide ditudan euskaldunen artean eta gehienak gazte erakunde politiko batekoak, Askatasuna, Udalbiltza edota Batasunekoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Espetxe barruan teatro emankizunak gertatu eta antzeztea, berak eta beste kartzela-kide batzuk aktore lanetan jardunez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 53. orr.


kartzelaldi (orobat lartzela aldi g.er.) iz kartzelaratzea.

Agirre zaharraren kartzelaldi berriak.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 4. orr.

Pieri kartzelaldi prebentiboan dago.  Berria - Mundua   2004-04-20

Hantxe amaitu zuen 22 urteko kartzelaldia.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 162. orr.

Gizakion espiritu inkisidoreak eragin dituen suntsiketak, erreketak, txikizioak, hilketa eta salaketak, kartzela-aldiak, desterruak, pertsekuzioak, torturak...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 87. orr.

Kartzelaldia ezarri diote kazetari bati, AEBetan.  Berria - Gaiak   2004-10-09

Kartzelaldiak ikaragarri luzeak eta garratzak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 74. orr.


kartzelaratu, kartzelara(tu), kartzelaratzen (86 agerraldi, 23 liburu eta 46 artikulutan; orobat kartzeleratu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kartzelatu agertzen da) 1 du ad espetxeratu. ik kartzelatu.

Kartzelaratu izan ez balute, munta gutxiko libertino bat besterik ez zen izango Sade.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

Joan erregeak judutarrak kartzelaratu zituen haien aberastasunez jabetzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 57. orr.

Saudi Arabian, 44 lagun kartzelaratu zituzten orain bi urte, sexu bereko bikoteekin harremanak izateagatik.  Berria - Gaiak   2004-06-30

Auziak akabera makurra izan zuen eta biak kartzelaratuak izan ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.

Hala uste zuen, harik eta elizgizonak ere kartzelaratzen hasi ziren arte.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 19. orr.

1992an bizi osorako kartzelaratu zuten Guzman.  Berria - Mundua   2004-10-20

Poeta, hor, tribuaren ahotsa eta adierazlea duk, betikoa, badakik, agian iradoki nahi dik Euskal Herria kartzelaratuta dagoela.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 81. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Kartzelaratu guztiak ditut biloba, epaile jauna!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 252. orr.


kartzelaratze iz espetxeratzea. ik kartzelatze.

Hango kriminalitatea, kartzelaratzeak, arraza eta etnia gatazkak eta familia eta komunitateen kolapsoak ez lituzke Asiako eta Europako kulturak inola ere onartuko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 123. orr.

Mende hura gerra kolonialez, diktaduraz, Amerikako exilioez, kartzelaratzeez eta askatasun faltaz beterik zegoen.  Berria - Kultura   2004-11-10

Gogoratu zuen kartzelaratze-epaia, jasan zuten laidoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 148. orr.

4 urteko kartzelaratzea.  Berria - Mundua   2004-03-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

otegiren kartzelaratzea (3)


kartzelarazi, kartzelaraz, kartzelarazten du ad kartzelara sarrarazi.

-Ez, detektibea naiz eta Hervé Malgorn gaixoa zuzen kontra kartzela arazi duten suen egilea nor den aztertzeko ardura eman dit Fanch aspaldiko adiskideak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 94. orr.


kartzelari iz kartzelazaina, espetxezaina.

Ongi egurtu ondoren, kartzelara bota zituzten, kartzelariari arduraz zaintzeko aginduz.  Elizen arteko biblia   Eg 16,23

Kartzelariak barrueneko gelan sartu zituen eta oinak zepoan lotu zizkien.  Elizen arteko biblia   Eg 16,24

Ihes egiten duen presoak menderatu berri duen kartzelariaren arropak janzten ditu oharkabean pasatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 207. orr.

Gehienak beti daude kartzelariarekin zurikeriatan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

politiko kartzelariek (3)


kartzelatu (226 agerraldi, 17 liburu eta 139 artikulutan), kartzela(tu), kartzelatzen 1 du ad espetxeratu. ik kartzelaratu.

Milanen atxilotu eta Villa Tristen kartzelatu zuten, eta bertan Luisa Ferida aktoreak egin zion galdeketa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 233. orr.

Aitona Miguel karmeliten komentuan kartzelatu zuten lehenengo, gerra garaian komentu asko erabili ziren kartzela gisa. Valdemoroko presondegian kartzelatu dute.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Solaskide bat kartzelatuz ez dela ezer konponduko dio Ibarretxek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Otegi solaskidetzat jo dute alderdi gehienek, eta hura kartzelatzea kritikatu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

Elizegi, Campos eta Soria kartzelatzeko agindua eman du Le Vertek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Atxilotu batzuk polizia espainiarraren esku jarri zituen, beste zenbait deportatu edo kartzelatu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 170. orr.

Ni sinagogaz sinagoga zuregan sinesten zutenak kartzelatzen eta zigortzen ibili nintzela.  Elizen arteko biblia   Eg 22,19

Sare elektronikoaren bidez agintariak kritikatzeagatik kartzelatutako herritarrak aske uzteko eskatu dio Siriako Gobernuari.  Berria - Gaiak   2004-03-15

Paulo Filipon kartzelatua.  Elizen arteko biblia   Eg 16,16 tit

Xedera jada kontrola ezin batean kartzelatua sentitzen zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 19. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Berriro geratu ginen isilik, batez ere bere lagun kartzelatuaren albisteak ustekabean harrapatu ninduelako.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 35. orr.

Parte izan zenuten kartzelatuen oinazeetan eta pozik sufritu zenuten zeuen ondasunak kendu zizkizuetenean.  Elizen arteko biblia   Heb 10,34

Kartzelatuak burua apaldu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 265. orr.

Bihotz-hautsiak sendatzera, gatibuei askatasuna eta kartzelatuei libertatea iragartzera.  Elizen arteko biblia   Is 61,1

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kartzelatzeko agindu (8); kartzelatzeko agindu du (3); kartzelatzeko agindu zuen (5); kartzelatzeko agindua eman (6).


kartzelatxo iz adkor kartzela.

101 ariketa egunerokotasunari nortasuna emateko, denok baitugu, gehiago edo gutxiago, gure kartzelatxoa herri honetan, nahiz eta denok ez egon ate morroiloduneko geletan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 9. orr.


kartzelatze iz espetxeratzea. ik kartzelaratze.

Epaiketarik gabeko kartzelatze masiboak.  Berria - Harian   2005-07-29

1962an Etxebarriko Bandak laminazio fabrikan-eta egindako greba gogorren ondorioz, laurogeitaka detentzio eta kartzelatze gertatu ziren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 96. orr.

Ea atxiloketak, kartzelatzeak eta tortura salaketak bateragarriak ote diren egoera berriarekin.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Otegiren kartzelatze aginduaren berri izan eta batera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 199. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

otegi kartzelatzea (5); otegiren kartzelatzea (5)


kartzelazain (orobat kartzela-zain) iz kartzela bat zaintzen duen pertsona.

Noizbehinka, kartzelazainak dorreko atea irekita utzi eta joan egiten zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 42. orr.

Kartzelazainaren eskuetan utzi zuten Martin gauzainek, eta hark banku bat eta pegar txiki bat zeuden gela ilun batera eraman zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.

Kartzelazaina erosteak diru asko eskatuko likek. Kartzelazain nagusiak Memo zuen izena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

Bakardadearekin bat nago, haurtzarotik, [...] Apezpikutegiko kantorea delako presondegian sartuz geroztik: kartzela-zaina apez bat zen, saindu bat, zioten kanpoan libro zirenek.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 150. orr.

Ate joka ekin nion harik eta kartzelazain ziharduen milizianoa etorri zen arte.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 181. orr.


kartzelazaintza (corpusean kartzela-zaintza soilik) iz kartzela zaintzen dituen erakundea.

Hamaika aldiz luzatu dio eskaria kartzela-zaintzako epaileari, Alberto bakarkako ziega batera eraman dezaten, erabat ezinezkoa baitzaio bere ziega beste inorekin konpartitzea.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 30. orr.


kartzelazulo (orobat kartzela(-)zulo) iz adkor kartzela.

Kartzelazulora idazleak!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.

EAJk diseinatu zuen sakabanaketa politika eta hemen ikusten da presoekiko duen jarrera: kartzela zulotik hilerriko zulora eramaten ditu presoak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Berak ez zuen, Hansek bezala, bizitza kartzela zulo batean edo bala baten aurrean galtzeko hauturik sekula egin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 58. orr.


kartzeleratu ik kartzelaratu.

kartzelero iz kartzelazaina.

Kartzelero bereziak ziren, garai hartako egoerari eta guri aurre egiteko propio hautatuak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 129. orr.

Kartzelero bakoitza jainkotxo bihurtzen da desmundu hauetan, bere nortasuna sendotu nahian besteekiko agintean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 158. orr.

Kartzeleroen makilaz larrututako gure herria eta gure sabel hutsak etsaiaren ankerkeriaren isla izan daitezen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Mendekua laster hartu zuten kartzeleroek, Jokini egundoko jipoia eman zioten ziegan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 102. orr.

Motina hasterako, giltzak kendu genizkien kartzeleroei.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 125. orr.

Bere kartzelero sena erakusten du presoei zer komeni zaigun esaten duenean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 157. orr.


kartzinogeno (corpusean kantzinogeno idatzia) izond kartzinoma eragiten duena.

Ondoren, VEFG proteina maila gutxitzea lortu zuten, glioblastoma multiformea zuten gaixoei kendutako ehun kantzinogenoetan minbizia sor dezaketen ehunak, laborategian egindako esperimentu batean.  Berria - Gaiak   2004-08-15


kartzinoma iz ehun epitelialeko minbizia.

Medikura joan eta oin-zeluletako kartzinoma bat zuela esan zioten.  Berria - Gaiak   2004-09-28

"Oso-osorik atera dugu kartzinoma alea", esan dit, "ez du bestelako arrastorik laga bere inguruan".  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 39. orr.

Kartzinoma ezkataduna kentzeko egiten diren ebakuntzetan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 43. orr.


karu izond garestia. ik kario.

Karua izango da konpontzea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 22. orr.

Esperantza eskasekoa behar zuen morroiak, Gran Hoteleko tarifei karuegi eritzita ailegatua baitzen Mentxurenera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 30. orr.


karveliar ik kartveliar.

kasa (orobat kaxa g.er.; bere eta kidekoen eskuinean) nork bere oldez, inoren eraginik edo laguntzarik gabe.
1 bere kasa (orobat beraren kasa g.er.) adlag

Bere kasa igotzen zituen eskailerak, laurogei urteak ondo beteta ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 67. orr.

Izan ere, ama ez baita bere kasa moldatzeko gauza aspaldian.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 215. orr.

Herritar aurrerazale batek bere kasa moldatutako lehenengo eski-parea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 11. orr.

Aita joan egin zitzaigun, eta gu guztiok haren heriotzagatik negarrez ari ginen, isil-misilik, nor bere kasa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.

Londresa joatekotan zela, kazetari lanetan aritzeko bere kasa Chelsean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 126. orr.

Miren eta biok nor bere kaxa bizi ginen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 221. orr.

Eta gero, bere kasa ari balitz bezala: [...].Zelulatik kanpora bere kasa ibiltzen hasteak ekarri zion beheraldia bertze lagunarte batekin gainditu zuen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.

Bere kasa aritzen zen bezero bila, bai kalean barrena, bai taxi-geltokietan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.

Alaba hasi da pijama bere kasa janzten.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 19. orr.

Zure ilea bere kasa kizkurtzen eta harrotzen da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 50. orr.

Salbuespena bihotza da: muskulu konplikatu bat, uzkurtze erritmikoak bere kasa egiteko gaitasuna duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Liburuko orri bat bere kasa itzuli zela iruditu zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 299. orr.

Aurten, alorrean utzitako hazitik sortua jango duzu; datorren urtean bere kasa erneko dena.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,29

Bere kasa utzitako hizkuntzak dialektoak izango lituzke soil-soilik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 238. orr.

Pontitora itzultzeko premia sentitzen zuen, beraz; hala aukera izango baitzuen sakonagokoaz jabetzeko eta denbora beraren kasa emateko jaioterrian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.

2 bere kasako izlag

Amak esaten zuen amona oso bere kasakoa zela, oso berea, eta, bakarrik bizi diren pertsona guztiak bezala, maniak zituela, eta ez gutxi gainera.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 17. orr.

Lortu ere lortu du bere enpresa sortzea, eta bere-kasako aholkulari eta aziendategien diseinatzaile-lanetan aritzea mundu osorako. kanpoko faktoreek lagundu barik, bere kasakoa izan zen gorakada.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.

3 beren kasa (orobat beraien kasa g.er.) adlag

Pasieran ibili naiz bakarrik etxaldeko sailetan, Lucy eta Tom beren kasa utzita.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.

Behiak beren kasa dabiltza, harat-honat, beren gogara.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 149. orr.

Begiak, ezin kontrolatuz bezala, beren kasa joan ziren emakume haren bularretakoaren tiranteen bila.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 107. orr.

Gurdiak aurrera zihoazen; zaldiak beren kasa zebiltzan, burumakur.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.

Inoiz lurrera erortzen badira, ezin jaiki dira beren kasa.  Elizen arteko biblia   JrGt 1,26

Hobe zuela gauzak beren kasa uztea, baretu artean, eta Molly itzuliko zela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 67. orr.

Beren kasa mugitzeko ahalmena dute ziliook.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Telegrafoak beren kasa Morse seinaleak ematen hasi ziren, komunikazio bulegoetan ekaitzetan gertatu ohi zen moduan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 78. orr.

4 beren kasako izlag

Beren eliz krisalidetatik irten eta beren kasako bizitza sekular berri bat bizitzeari ekitea  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 132. orr.

5 euren kasa adlag

Usategi txiki bat zuen eta usoak sarean egindako zulo batetik sartu-irten ibiltzen ziren, euren kasa, auzoko teilatu gainetan jirak egin eta berriz itzuliz.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 164. orr.

Gidariak euren kasa moldatzea nahi dute antolatzaileek, eta horretarako GPS guneak murriztu dituzte.  Berria - Kirola   2004-11-18

Bi akusatuek manifestazioan ez sustatzaile gisa, baizik eta euren kasa parte hartu zutela adierazi zuten. herria¬

6 geure kasa (orobat gure kasa) adlag

Armadan bi urte, lana, ezkondu, familia baten ardura, geroz eta diru gehiago irabazi beharra, eta geure kasa aurrera egiteko potrorik ez daukagunean itotzen gaituen simaur hori guztia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.

Gure kasa ibiltzeko eskubidea daukagu.  Berria - Ekonomia   2004-06-23

Ez zaitez gutaz kezkatu, sarjentua, moldatuko gara geure kasa itzultzen, iluntzen duenean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 178. orr.

Halakoetan, gure kasa utzi beharrean, irakasleek lasterketak, harrapaketak edo bertzelako lehia jokoak antolaten zizkiguten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 173. orr.

Geure kasa ezer egiten saiatzen bagara, seguru nago bota egingo gaituztela kanpora.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 223. orr.

Gu [...] geure kasa hil egiten gara, baina animaliak ez; animalia bere kasa akabatu egiten da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

7 heure kasa adlag

-Joan hadi heure kasa itzuli bat egitera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 347. orr.

8 neure kasa (orobat nire kasa)

Neure kasa bizitzen hasi nintzen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 61. orr.

Neure kasa ikasi nuen, beti gustatu izan zait-eta trikitia.  Berria - Kultura   2004-09-08

Biharamun goizean nire kasa moldatu beharko nuela bakarrik lotarako toki bat aurkitzeko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 146. orr.

Basetxean, egokitzen zitzaidan aukera oro baliatzen nuen neure kasa lan egiteko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 93. orr.

Rufusek hitz egiten amaitu ostean, lehenbizi sentitu nuen bulkada izan zen neure kasa mendeku hartzea nolabait.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 248. orr.

Bizibidea bilatu behar nuela kosta ahala kosta, neure kasa eta gurasoen etxetik kanpo bizi ahal izateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 80. orr.

Poliki-poliki, irteten hasi nintzen hala ere, bakarrik, neure kasa, etxe ingurutik asko urrundu gabe.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 21. orr.

Hala nioen nire kasa: [...].  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 23. orr.

9 neure kasako adlag

Blokeen geoestrategiaren eta bi sistema politikoen analisi neure kasako bat eginez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.

Neure kasako erabakiak hartuko nituela agindu nuen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 65. orr.

10 zeuen kasa adlag

Itxaron atari nagusian, ez dozue zeuen kasa urteteko baimenik-eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 222. orr.

11 zeure kasa adlag

Zeure kasa pentsatzeari uzten diozu, eta denbora gutxiren buruan ez zara zeure bizitzaren jabe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 303. orr.

Saia zaitez erabakiak zeure kasa hartzen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakoitza bere kasa (7); bakoitzak bere kasa (5); bere kasa (285); bere kasa ari (3); bere kasa aritu (4); bere kasa hartu (3); bere kasa hasi (3); bere kasa ibili (5); bere kasa ibiltzeko (3); bere kasa ibiltzen (6); bere kasa ikasi (5); bere kasa joan (5); bere kasa moldatzeko (3); bere kasa moldatzen (3); bere kasa mugitzen (3); bere kasa uzten (5); beren kasa (50); euren kasa (19); geure kasa (9); gure kasa (5); neure kasa (38); nire kasa (16); nor bere kasa (3); norbere kasa (4); nork bere kasa (6)


kasa-sokorro iz sorospen etxea.

Goizaldean, ez dakit ze ordu izango zen, berriz juntatu gara; Antero ezik, kasa-sokorroren batean egongo da eta hura, denak juntatu gara.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 86. orr.


kasaila iz ipar kalapita, iskanbila.

Berrogain haraindiko ordezkariek hautsi-mautsi bat proposatu zuten: elgarren arteko kasailak eginahala baztertu nahiz zorren pagatzeko Aldudeko oihan komunean egurrak egiteko beren baimena eman zuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 49. orr.

Zer zen ohartu zirelarik, elgarren artean kasailan ari izan ziren zakua zeinek beretzat eraman.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 136. orr.


kasaka 1 iz jantzi dotore edo berezi batzuen gaineko luzea.

Turko haien atzetik aritu zela Sobieski, husarren kasaka gorriek eta haien zilarrezko apaingarri, urrezko brodatu eta ezpaten distirek liluraturik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 64. orr.

Lehen inperioko uniforme distiratsuz jantziak: kasaka berdea, galtza gorriak, azpantar zuriak, larruzko mantala eta kapelu luze iledunak.  Askoren artean   «Rataplan» - 30. orr.

Longaina atzera bota zuen, gaueko ilunean kasakako botoiak hobeki ikus zitezen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 296. orr.

Etxeko nagusiak zizpa armatua atera zuen kasakapetik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 128. orr.

Zaldi gainean kasakak airean eta ezpatak eskuetan turkoen aurka trostan amildu zirenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 63. orr.

Kasaka brodaturik ez duena.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 99. orr.

Zeta arrezko kasaka polit higatu bat zeraman, forruzkoa zirudiena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 190. orr.

2 (hitz elkartuen lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Bada, filme horren erdi aldean, ingeles kasaka-gorriak muino baten gainean dituk, frantses kasaka-urdinen erasoaren esperoan, kaka-kaka eginak eta kupel handi batetik etengabe edaten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.

Jakina, lurrean etzanik zeudenak kasaka gorriak ziren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 96. orr.

3 irud/hed

Han-hemenka gorrituak diren belus berdeko kasakak dauzkate mendiek.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 78. orr.


kasamata iz artilleria piezak kokatzeko gortorlekua.

Bicêtreko gotorlekuaren kasamata bateko harlauza hotzen gainean zegoen goseak amorratzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 75. orr.

Lord Jim gazteluko kasamata erdi eroriaren sabaia dardarazten du marrumak.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 50. orr.


kasatu, kasa, kasatzen du ad haizatu, egotzi.

Baioneta eskuetan etsaia kasatzen dute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 95. orr.

Lehena, Sadam Hussein kasatu, bigarrena armamendu famatu hek nun ziren aurkitu eta suntsitu, hirugarrena demokrazia bat ezarri tirania haren lekuan.  Herria   2005-03-24

Beltzuntze gazteluko kapitaina izan ez balitz, fededunak Mauletik kasatuko zituzketen aspaldiInbasoreak etxetik kasatu duenarekiko elkartasun horrek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 168. orr.

Espainiatik kasatutako jesuitak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 185. orr.

Gernikatik bizia kasatua baitzen, etxe berri egiten ari ziren batzuek eman zieten Gernika izena beren etxeeri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 147. orr.

Laster kasatzen du holako ideia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 64. orr.

Burutazioa kasatu nuen, kasik haserre neure buruarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 283. orr.

Kamioien hats bortitzak airea hozten dit, ateratzen hasia zitzaidan izerdiaren goxoa kasatuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.

Loriak laster baitu kasatzen nigarra.  Herria   2002-08-01


kasatzaile izond/iz haizatzailea.

Delako pertsonaia non sortu, non ikasi, Hego Ameriketako zein herritan ibili, noiz itzuli gutartera, noiz hasi deabru-kasatzaile, etab.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.


kasatze iz haizatzea, egoztea.

Ipar-Amerika, Xina, Errusia, Europa batua, denak agerturik ere Arafat-en kasatze horren kontra.  Herria   2003-09-18


kasazio (orobat kazazio g.er. eta kazazione g.er.) 1 iz epaiez mintzatuz, ezeztatzea.

Ekainaren 24an mobilizazio eguna antolatuko dute, kasazioko auziari begira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Euroaginduaren aurkako ebazpena kaleratu du Bruselako Kasazioko Auzitegiak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

2 (hitz elkartuetan)

Auzitegi Gorenak instantzia prozesal guztiak agortzen dituen kasazio organoa izaten jarraitzen duela salatu zuen Olabarriak, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak funtzio hori izan beharko lukeela aldarrikatu zuen. herria¬

3 Kasazio Auzitegi

Zurutuzaren defentsak errekurtsoa ezarri zuen Parisko Kasazio Auzitegian.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Orobat Kasazio Auzitegiko kideak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 14. orr.

Justizia emateari uko egiten dion hori behin eta berriro gaitzetsi du Kasazio Auzitegiak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 50. orr.

Rakel Garcia eta Luis Moreno euskal herritarren aurkako euroagindua bideragarria dela erabaki du Belgikako Kasazio auzitegiak. herria¬

4 Kasazio Epaitegi

Frantziako Kasazio epaitegiko fiskalak ere euroaginduaren aurka egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Kasazio Epaitegiak Matxikote, Rekarte eta Galarragaren aurkako erabakia ematen badu «aurrekari garrantzitsua» izango dela uste dute Batasuneko kideek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

5 Kasazio Ganbera

Belgikako Justizia Epaitegiko Kasazio Ganberak Rakel Garcia eta Luis Moreno Espainiara ez estraditatzeko joan den hilean Akusazio Ganberak hartutako erabakia atzera bota eta eskaera berriz aztertzeko agindu du. herria¬

Hain zuzen, Kasazio Ganberaren azpitik dauden epaitegiek Espainiak estradizio eskaera egiteko argudiatutako delituak zaharkituak geratu zirela ondorioztatu eta biak aske utzi zituzten joan den hilean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

6 Kasazio Gorte

Zurutuzaren kontrako auzia berriro hasteko agindu du Kasazio Gorteak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Kasazio gorteak uztailaren 8an aztertuko du prokuradoreak aurkeztu helegitea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Baina Kasazio gorteak forma akatsengatik baizik ezin dezake erabaki hori baliogabetu. herria¬

Zurutuzak helegitea jarriko du Kasazio Gortean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Hona zer irakur daitekeen Parisko kazazio kortearen erabakian, 1906an.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 114. orr.

7 kasazio helegite epai bat ezeztatzeko eskatzen duen helegitea.

Arabako Aldundiak, Ramondinek eta Demesak kasazio helegitea aurkeztu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-05-07

Arabako Foru Aldundiak eta bi enpresek jarritako kasazio helegitea aintzat ez hartzeko gomendatu zuen atzo Julianne Kokott Europako Auzitegiko abokatu nagusiak.  Berria - Ekonomia   2004-05-07

Espainiako Auzitegi Gorenak Batasuneko Arnaldo Otegik aurkeztutako kasazio helegitea aztertuko du gaur.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Espainiako Auzitegi Gorenean ebazpenaren kontrako kasazio helegitea ezarriko dutela iragarri zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Generalitateak kasazio-helegitea aurkeztuko duela iragarri zuen.  Berria - Mundua   2004-10-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kasazio auzitegiak (8); kasazio epaitegiak (5); kasazio ganberak (3); kasazio ganberan (3); kasazio gorteak (12); kasazio gortera (4); kasazio helegitea (17); kasazio helegitea aurkeztu (3); kasazio helegitea aurkeztuko (3)


kaseina iz ugaztunen esneko proteina, fosfato asko daukana.

Honetarako behiaren berezko gene bat erabili zuten, kaseina, eta gene honen kopia gehigarriak genoman sartu zizkioten.  Berria - Gaiak   2006-04-25

Modu honetan esnearen kaseina proteinaren kantitatea handitzea lortu zuten, %8 eta %20 bitartean.  Berria - Gaiak   2006-04-25


kaserna (orobat kaxerna g.er. eta kazerna g.er.) 1 iz kuartela.

Gaztelupeko kaserna eta gotorlekuetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 45. orr.

Marracq-eko gaztelua, Napoleon ostatuz egon zen hura, hurrenez hurren kaserna eta apezgaitegi bilakatua, sute batek suntsitu zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 63. orr.

Zapartak entzuten dira, eta kea SS-en kaserna aldean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 134. orr.

Poliziaren kaserna batean bakartuta eduki zuten 19 egunez.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 176. orr.

Auto bat zapartarazi dute Guardia Zibilaren kaserna aitzinean.  Herria   2002-08-08

Errobiko bigarren kaserna militar zaharra erosi berria du euskal artxiben aterbetzeko.  Herria   2003-12-18

Nire txilibitua ez zela neguetako kaxernetatik ateratzera deliberatzen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 89. orr.

Touloneko hirian zutela kazerna.  Herria   2003-07-31

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bospasei kaserna-etxe, baserriren bat agian, eta kitto.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 22. orr.

Kaserna-barruti militarreko mugan bertan iparraldera paraturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 132. orr.

Peña Plata kaserna-gotorlekuan pasa nituen egunetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 149. orr.

Kaserna-hizkerako alerik gogorrenak bota nizkion muturrera.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 23. orr.

Kaserna kutsuko bista izan arren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 45. orr.

Nire oihuak halako kaserna-airea zuen nonbait.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bonba erasoa jerdarmenria kaserna batean.  Berria - Harian   2006-05-05

4 kaserna nagusi

Armada-zati bat nire aginte zuzenaren pean hartuko dut, Monte da Graçan geldituko denarena, hain zuzen, hantxe paratuko baita kaserna nagusia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 263. orr.

Pentagono errusiarra, hots, hiru armaden kaserna nagusia.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 265. orr.

NATOren Kaserna Nagusia.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaserna nagusia (3)

kasernatik irten (4); kasernatik landa (4)

zintzur bustitzea kazernan (3)


kasernaratu, kasernara, kasernaratzen 1 da ad kasernara joan, kuarteleratu.

Zuek ere bidean, kasernaratzeko manuak alaitu eta susperturik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 95. orr.

Omar Lakda atzeman arte ez zaretela kasernaratuko erran du Cartierrek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 119. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Haien ahots koleratuak entzuten dituzu, kasernaratu eta gatibuak kamioietatik jaitsarazten dituztelarik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 104. orr.


kaset ik kasete.

kaseta1 ik kazeta.

kaseta2 (orobat kaxeta) iz etxola.

Kaseta bat, eta barruan guardia zibila dokumentazioa eskatzen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 199. orr.

Fotomatona uste zuena, han ari ziren obra bateko kaseta bat izan, eta kanpoan ziren fotoak, ile soiltzearen aurkako anuntzio batekoak!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 70. orr.

Hor atzean, Iberdrolak bazian, ba, kaxeta lehenago.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 11. orr.

Argindarraren kaxetara noa, amona, argiarekin zer pasatu den ikustera noa.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 34. orr.


kasetalari ik kazetari.

kasetari ik kazetari.

kasetaritza ik kazetaritza.

kasetatxo ik kazetatxo.

kasete (orobat kaset eta kazet g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kasete agertzen da) 1 iz zinta magnetiko bat daukan kutxatxoa.

Gelatxok bere etxean grabatu ditu hainbat kasete, eskari hauei erantzuteko.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 58. orr.

Idoiak musikari euskaldun baten kaseta jarri du.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 53. orr.

Takolo, Pirritx eta Porrotxen kasetak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.

2 kaseteak entzuteko eta grabatzeko gailua.

Kasetarekin eta tomavistasarekin etorri ziren.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 61. orr.

Nahikoa litzateke diktatzea, kasete batean erregistratzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 217. orr.

Kasete txiki bat jarri zuen Kasparrek martxan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 21. orr.

Kaseta ere bazekarren haietako garestienak, gaurkoen halako bi ziren kaset itzel eta potoloak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 99. orr.

3 hed

Kasete bat sartzen du bideoan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 23. orr.

Ikus-entzunezko kasete batzuetan jasoak zirela, unibertsitate fundazio baten lanari esker, esparru nazietako preso ohiekin hainbat orduz eginiko elkarrizketetan azalduriko oroitzapenak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 42. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kasete aparatuaren ondoan Arantzazuko Ama Birjinaren irudia.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 78. orr.

Azantzarekin batera kasete-irakurgailuan zebilen Stingen Sacred Love zinta berriko melodiak korrok bitxietan amildu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 322. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irrati-kasetak eta tokadiskoak sortu ziren arte.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 57. orr.

Ondoko asteetan kantaldiaren bideo kazeta eskuratzen ahalko duzue zuen usaiako saltokietan.  Herria   2003-10-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bideo kazeta (3)


kasetoi 1 iz sabaieko apaingarria, lauki edo poligono konkabo batek osatua.

Behatokia kasetoiez hornituriko egurrezko sabaiak babesten duen antzinako balkoi labur bat da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 46. orr.

Sabai gangatuen egitura prestatuko da geletan, kasetoiekin apainduta ez baldin badaude behintzat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3270. orr.

Tenpluaren altuera hartu zolatik sabaiko kasetoietaraino.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2010. orr.

Erlaitzaren gainean kasetoi kurbatuak, biribilean sabelduak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2870. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sabaian, kasetoi lan luze urreztatu eta guztiz apaindu batek ertza ematen zion ispilu karratu eskerga bati.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.


kasetoidun izond kasetoiak dituena.

Nahizta etxeak zilarrez eta urrez dirdir egin ez, edo urrezko kasetoidun tenpluetan zitara hotsik entzun ez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 99. orr.


kasetoidura iz kasetoi lana.

Eskopinas Sirakusakoak asmatu zuen plinthium edo kasetoidura. Hauen arkitrabe eta apaingarrien gainetik kasetoidurak jarriko dira. Tablinumaren kasetoidura altuera horri zabaleraren heren bat gehituz altxatuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.


kasi ik kasik.

kasia iz Cassia generoko landare lekaduna, eskualde beroetakoa.

Sei kilo kasia santutegiko pisu-neurriaren arabera, eta lau litro oliba-olio.  Elizen arteko biblia   Ir 30,24


kasik (orobat kasi) 1 ia. (izen baten ezkerrean)

Artean oso gaxtea edo kasik umezarra zela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.

Kasik pertzepzio bat, barnean sentitzen zenak kanpoa araberan erakustera ematen baitzuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 21. orr.

Horra non kasik ene etxeko ondorat helduak ginelarik euria hasten zaigun.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 31. orr.

Kasik eguerdi zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 96. orr.

Kasik metro bateko odolkia gordea zuen alkandoraren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.

2 (izenondo baten ezkerrean)

Bakardadearen libertate kasik osoan bizi naiz oraindanik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 9. orr.

Begietako urdina, normalean kasik ohartezina, aise ere nabarmenagoa zuen, eta berdin ezpainak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Metalezko lau armiarma lanpara kasik ikusezin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.

Egun grisa, kasik iluna.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 106. orr.

Pastel kasik hasi gabeak eta gozoki ia osoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

Halako dirdai maleziazko bat islatu zen bere begi kasik lokartuetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

3 (adizlagun baten ezkerrean)

Musu laburra, kasik ebaska emana.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 155. orr.

Kasik begiz ikusi beharreko esanahi kuxkurbildu bat Iduritzen zitzaidan aski zela teknika batzuk eskuratzea, testuaren egitura aztertuz, kasik matematikoki.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Kasik segidan hartu genuen Hegoalderako bidea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 55. orr.

Neskaren begitartea klartasunez bete zen eta, kasik oharkabean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 184. orr.

Gertakari horiek guziak kasik atzo gertatuak dituk.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 29. orr.

Kasik beti bazegoen bat, izan behar ez zukeen lekuan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 49. orr.

Geroztik, kasik inoiz ez zen dorretxetik ateratzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.

Intziri eginez kasik negar-zotinka.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 158. orr.

Abuztuan kasik egunero pizten diren oihan-suteez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

Goma soil bat da orain, kasik gogoz kontra darabilzu ahoan itzulika.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 137. orr.

Aitatxi kasik odolik gabe ailegatu zen otoitz-leku hartan apailatu ospitalera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 49. orr.

4 (aditz baten ezkerrean)

Kasik poztu nintzen. Kasik esan daiteke haurra zenbat-eta tontoago, eta orduan-eta zergatik? galdegin-zaleago dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.

Uste nuen kasik ahantzia zenuela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 20. orr.

Hori erran orduko, kasik urriki nuen hola mintzaturik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 156. orr.

Nahiz eta koloretez, hautsez eta apain-kremaz kasik estaltzen zituen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 35. orr.

Etxe zokotik ez bainaiz kasik ateratzen. Gorrotoak kasik erotzeraino eraman zuen eta bihotzeko zauri zaharra berriro ere gaiztotu zitzaion.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 111. orr.

Atxiki ninduten, estekatu, hertsatu hezurrak kasik kraskatzeraino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.

Printzeak jipoitu egin zuen, gupidarik gabe, kasik hiltzeraino jipoitu ere.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 128. orr.

Zanpez eraso nauen haizeak eta ere eremu honek sortarazi goibeltasunak uzkurtu naute, kasik izitu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 108. orr.

5 (bestelakoen ezkerrean)

Ez hainbesteraino ere erabat, baina kasik bai.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.

Kasik hiru hilabete honat batere agertu gabe!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 148. orr.

Kasik bi ordu eman zituen geldi, lasai.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.

Hauetan jakitea eta egitea nahasiak daude, kasik bat dira, hizkuntzan bezalaxe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.

Baina orain, kasik egun batetik bestera, indarberritua eta bizkortua ikusten zaitut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 15. orr.

Zazpi silaba atera ziren, kasik beste mundutik zetozenak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 37. orr.

Nehork ez du hitzik ateratzen, kasik nehor ez da higitzen. adimenduaren eta kasik horren bete den beste ahalmenaren edo nahimenaren lana Besarkatzen dituena konfesio sainduetako bekatu, absoluzio, ordainketa, zentsura & irregulartasunetan gertatzen ohi diren kasik zalantza guztien soluzioak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 39. orr.

6 (dagokion hitzaren eskuinean)

Bakarrik gelditu ginen kasik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 135. orr.

Erdia gelditzen zitzaion kasik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.

Konturatzen gara egia kontatzea eskandalagarria dela, subertsiboa kasik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 147. orr.

Biraorik ez, eskerrak ematen ditut kasik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.

Florentek zakar baino zakarrago bihurtu eta isilarazi egiten zuen hitz gordinez kasik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 338. orr.

Itxaropenik ez nian kasik, alajainetan!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.

Esekitokia erauzi egin zuen kasik, kapela eta bufanda zintzilik jarri zituenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.

-Bizilagunak gara, kasik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.

Kotxea betea zetorren kasik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

kasik ahantzia (7); kasik ahantziak (5); kasik alde bat (14); kasik aldi berean (6); kasik berehala (5); kasik berrehun (6); kasik beti (30); kasik bi (42); kasik bost (5); kasik bururatua (7); kasik burutik buru (5); kasik dena (19); kasik denak (47); kasik denek (14); kasik denetan (15); kasik deus (6); kasik egun guziz (7); kasik egunero (17); kasik ehun (7); kasik erabat (5); kasik erdia (5); kasik erdiak (5); kasik erran (9); kasik esan (7); kasik ezin sinetsia (24); kasik ezinezkoa (9); kasik galdua (5); kasik hamar (8); kasik hiru (24); kasik hiru urte (5); kasik hogoi (7); kasik iluna (5); kasik lau (8); kasik mirakuilua (6); kasik mundu guzian (8); kasik nahiago (7); kasik nehor (8); kasik oharkabean (16); kasik ohartu gabe (7); kasik oren (6); kasik osoki (9); kasik partida (5); kasik segidan (9); kasik segur (13); kasik sei (5); kasik sobera (7); kasik zazpi (5)


kasino (orobat kazino g.er. eta casino g.er.) 1 iz jendea biltzeko, edo atsegin hartzeko tokia edo etxea; bereziki, diru jokoak baimendurik daudena.

Habanan barnako frontoi, kafe, kasino eta kabaretetako gau epel-gozoetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.

Kasinoan jokatu baino hobe zenuke loteriako zenbaki bat hartuko bazenu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 78. orr.

-Honetarako dirudik ez du; baina Kasinoan gastatzeko bai -erantzun zion Andresek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 148. orr.

Liburu bat eros dezaket New Yorken, nik aukeratutako kasino batean jokoan sar naiteke etxetik mugitu gabe. Kasino barruko berotasunean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 19. orr.

Kasinoan jazbana zegoen, eta musika leun batek airea edertzen zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 62. orr.

Soldadu erreboltariak Casinoan ordu luzeetan egoten ziren eta edozein gautan entzun zitezkeen tiro hotsak eta algarak inguruko kaleetan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 93. orr.

Garai batean kasino izana zen orain orotarikoen salerosketa merkatu bihurtutako zoko ospel hura.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.

Astegunetan, liburuzain laguntzailea da, eta, asteburuetan, karta banatzailea kasino batean.  Berria - Mundua   2004-04-22

Hiri xehe bateko kasino batean silloien peluxeetan beren tigre-atzaparrak zorrozten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Renon jasotako kasino dosi txikiaren ondotik, diru xahutzearen hiriburuan egin genuen osteratxoa; alegia, Las Vegasen.  Berria - Kultura   2004-12-10

Polizi auto baten argi zaflada urdin eta gorriek iluntasuna ebakitzen zuten eta kasino-jokalari merke haien buruetan sega modura igarotzen ziren. Zenbait ekonomilarik, ironiaz, kasino-ekonomia esaten diote ekonomia ez-erreal horri.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 82. orr.

Kasino-ekonomiaren sortzetiko eritasuna ez ezik, homo economicusaren jaiotzetiko eritasuna da espekulazioarena Kasino-espekulazioaren historian sakondu nahi duenak, berriz, baditu Galbraith-en A Short History of Financial Euphoria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 234. orr.

Kasino multzo baten erosketan iruzur egin izanagatik.  Berria - Mundua   2006-03-30

Kasino hoteletako batera joan eta hamar egunez lerroan arituko da jokoan, black jackean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 191. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta "Grand Hôtel" eta Udal-Kasinoaren artetik pasa ginen gero hondartza hegiraino.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 315. orr.

Bihar Miarritzeko udal kasinoan egingo duen urgentziazko nazio batzarraren karietara egin zuen prentsaurrekoa Etxerat-ek.  Berria - Harian   2006-03-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kasino aintzinean (11); kasino aintzineko (11); kasino aintzineko plazan (10); kasino ekonomia (8): kasino ekonomiaren (3)

herriko kasinoan (11); hiriko kasinoan (6); kasinoan jokatu (3); kasinoan sartu (4); miarritzeko kasinoan (18); plentziako kasinoan (3); san remoko kasinoan (3)

kasinoaren aintzineko plazan (5)


kask kolpearen onomatopeia.

-Dudley, kask emaiozu Smeltingseko makilaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 35. orr.

Kosk eta kask!  Herria   2005-10-20

Euskal Herrian lortu zituzten helbideetara jo behar izan dute, ate batean kosk eta beste batean kask, hainbat itzal-eragin kultural eta diplomatiko bildu eta baliatzeko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 27. orr.


kaska1 iz kolpea. ik kaxka.

Soldado batek, harma ipurdiaz, bi kaska emaiten dizkio buruan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 78. orr.

Erdi-hila, hits eta ilun, lehoin gaizoak bildu du kaska, ausiki, zauri eta min, orroño bat doi-doia dezakelarik egin.  Herria   2003-04-03

Igandeetan bildu petako, kaska edo ukaldiak gero eta saminkiago senditzen nituen aste guztian zehar.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 83. orr.

Domenga harritu zen atean kaska gogorrak entzun zituenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.

Haren etsaiaren salbatzeko arotz batek ingudeari ematen dizkion mailukaden pareko kaska haietarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

Xilo edo arraildura zerbait bazukeen, hain segur errekontruz kaska zerbait hartua ukanik.  Herria   2001-09-20

Hamargarren tantoan, kaska bat harturik, gelditu behar izan du Patrik Ezcurrak.  Herria   2005-11-17

Nire idazkariak kaska batez bota du.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 271. orr.

Ustekabean galgatu zuen Albertek; leihoaren kontra kaska jo zuen Léak; ez zen horratik estutu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 61. orr.

Hemendik bultza, handik ukondoz kaska, ikusliarren lehen lerroan jartzea lortu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 202. orr.

Joanesi ipurdi mazelak ontsa minberatu zitzaizkion, zurezko jarleku gogor haien kontra segundu oro kaska eta kaska.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.


kaska2 ik kasko.

kaskabeltz iz amilotxaren motako txori buru-beltz batzuen izena (Parus major etab.). ik kaxkabeltx.

Begiak itxi eta, oraindik ere, ikusi egiten ditut habia haiek: karnabaren goroldiozkoa, kaskabeltzaren borobil-borobila, mikaren handi eta baldarra.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.


kaskabil iz cf kaskabilo.

Kaskabilak ere izaten genituen zintzilik, salgai; baita aizkorak, mailuak, uhalak eta arranak ere.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 46. orr.


kaskabilatu, kaskabila, kaskabilatzen du ad

Sethek belarritakoak kaskabilatu zituen gustu emateko nexka katakumeari, haiei atzaparra bota nahian behin eta berriro ari zenari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 137. orr.


kaskabilo 1 iz metalezko bolatxo barne-hutsa eta zuloduna, higitzen denean hotsa ateratzen duen metal zatitxo bat barnean daukana.

Zalditxo argalei lepoan jartzen zizkieten kaskabiloek txilin-hotsez betetzen zuten airea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.

Txanoko kaskabiloek zarata ateratzen zuten mugitzen zenean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 120. orr.

Ezpata dantzariek eramaten dituzten kaskabiloak.  Berria - Kultura   2004-09-21

Kaskabiloen hotsa izan zen erantzun bakarra.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 125. orr.

Nork jarri kaskabiloa zezenari?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 95. orr.

Bai, betiko kontua da: nola artikulatu nazioz gaindiko enpresen indarra mugatuko duen nazioz gaindiko indar eragile bat; bestela esanda, katuari kaskabiloa jarriko dionik aurkitzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.

Eta kontuak kontu, hor dabil katua bitartean kaskabilorik gabe bazterrak ederki asko harrotzen, libro-libro.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 249. orr.

Horregatik da hain zaila errealitateari kaskabiloa ezartzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Apoek ubideetan kaskabiloek bezala hots egiten zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 318. orr.

Karabanen kaskabiloen hotsa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 43. orr.

Sartzen du eskua patrikan, eta kaskabilozko txano bat ateratzen du.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 145. orr.

2 pl adkor barrabilak.

Zuk ere, anaiatxo, lurrerainoko kaskabiloak dauzkazu, e! -Consuelok ondotik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 213. orr.

"Kaskabiloak lardaskatzeko gogoa, horixe duzue zuek!", eta zaunka egiten hasten da guardia zibilek entzuteko moduan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 98. orr.


kaskabilodun izond kaskabiloak dituena.

Bufoiez mozorrotuta zetorren; jantzi marradun estu bat zeraman soinean, eta kono formako txano kaskabiloduna buruan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 118. orr.


kaskada1 iz kaska, kaskatekoa.

Mailuen kolpeak, paleten kaskadak eta gurpilen kirrikak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.

-Nik ez dut lana egin aurretik saria jaso nahi; eta eskuineko eskuaz kaskada bi eman zituen bere ezkerreko lepagainean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 151. orr.


kaskada2 iz ur-jauzia.

Mailuen kolpeak, paleten kaskadak eta gurpilen kirrikak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.

Txalupa saihetsera zihoan okertuta, ura zorrotz xerratu eta kaskada berdetan eroriz, burbuiletan, kataratetan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 163. orr.


kaskagogor (orobat kaska-gogor g.er. kazkagogor g.er. eta kasko-gogor g.er.) 1 izond/iz burugogorra.

Agure kaskagogor haietako bat zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 187. orr.

Nahiz eta bat bakarra egon kaska-gogorra, harrigarria litzateke kaltegabe geratzea.  Elizen arteko biblia   Si 16,11

Kaska-gogorra haiz gero! mando Mula idurikoak baitira gure Hegoaldeko anaiak, kasko gogorrak.  Herria   2004-07-15

Kaskagogorra halakoa! egoskor alaena! Kaskagogorra gizona.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 12. orr.

Kaskagogor txoro hark bere kontra armada bat igorri eta gerra bat hasi behar zuen, beharbada urteak iraunen zuena.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 110. orr.

Arazoak kasko gogorrak dira eta estatuen teoria handiek mugak badituzte  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

2 (adizlagun gisa)

Kaskagogor eta kopetilun samar jokatzen zuen beti basetxean, baina egoki, beti egoki eta zuzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 71. orr.

Horregatik, mespretxuz eta kaskagogor, ume izatea erabaki zuen betiko. jarraitzeko jokalari batzuk kaskagogor jarri direlako eurak zelairatu ez dituelako.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 12. orr.

Baina erromatarrek kazkagogor jarraitzen zuten aurrera, eta saria ere izan zuten.  Berria - Kirola   2004-12-09

3 (erkaketan)

Mandoa bezain kaskagogorra zenez ez zuen erantzi gabardina.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 328. orr.


kaskagogortu, kaskagogor, kaskagogortzen (orobat kaska-gogortu) da ad kaskagogor bihurtu.

Ortega bera, urteekin eta arrazismo nazistaren porrotarekin kaskagogortu egin dela esan liteke.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 240. orr.

Eta gero, aita batek biologia egin behar duela kaskagogortu zaion seme bati esango liokeen bezala, konplizitatez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 11. orr.

Berotu saihetsak ume den bitartean; bestela, kaska-gogortu eta ez dizu esana egingo.  Elizen arteko biblia   Si 30,12


kaskagor (Euskaltzaindiaren Hiztegian kaskagogor agertzen da) izond kaskagogorra.

-Norbaitekin hitz egin nahiko lukeen emakume kaskagor bat dago hemen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 107. orr.

-Ez al duk entzun zer esan dian, agure kaskagorra -sartu nintzen ni-.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.

Gure aita oso kaskagorra zelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 225. orr.

Orexan hiruxki jaio zen Nikolas Ormaetxea kaskagor sonatu hura.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.


kaskagorkeria iz kaskagogorkeria.

Zenbait gauza ez ditugula inteligentziaren edo zentzuen bidez sumatzen, bestelako dohain batez baizik, eta hala sumatutakoak ez ditugula onartu nahi izaten, nagikeriaz, kaskagogorkeriaz edo ohituraz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 177. orr.


kaskagorri izond/iz ilegorria. ik kaxkagorri.

Belarriak estali ditu, buru kaskagorria ezkutatu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 142. orr.

Bi gazte zetozen, neska-mutilak, bikainak, kaskagorriak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 20. orr.

Ijito beltzak (hegoaldetik sartuak) baino ugariago direla gure artean ijito kaskagorriak (iparraldetik sartuak) eta bertakotuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 284. orr.

Meatzari gazte kaskagorri mirrin batez maitemindu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 100. orr.

Gainera Vladimir zegoen tartean, lau urteko mutil azal-zuri eta kaskagorria.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 93. orr.

Iñaki McCartney kaskagorria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 104. orr.

Alemaniako muturrean preso zegoen kaskagorri ezezagun batez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 65. orr.

Patioko garaian beti kromoak trukatzen ibiltzen zen txaparro kaskagorri maritxu ospeko bat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.

Ala [...] Venusi galdu zitzaion biloa ez zen zuzen-zuzen buru kaskagorrikoa?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 201. orr.


kaskail (orobat kaskal) izond kaskarra. ik kaxkail.

Bere zoria gizon kaskail batek duenaren antzekoa da. d'Annunzio bezalako poeta kaskalek.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.

Bihurgune dramatikorik gabeko balada kaskail bat!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 193. orr.

Banekien haur batek ezin zituela esan, eta debekuak hausteak ematen duen plazer ezkutuaz, amorru handiagoz esaten nuen, isilean baina garrasika: txepela!, kaskaila!, zakatza!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabat kaskala (10); espazio kaskala (4)


kaskaildu, kaskail(du), kaskailtzen 1 da ad kaskail bihurtu.

Gehiago dena, lauretan hasirik lehena, seiak gabe kanpoan zen jende guzia Garatenean, batzu kaskailduak eta besteak ostaturat edo etxerat prest.  Herria   2005-12-15

2 (era burutua izenondo gisa)

Berrogeita hamar urteko senton kaskaildu honek.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 34. orr.


kaskailu izond ergela; erretxina; burugogorra.

Agure kaskailu haren maniak aguantatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 142. orr.

Haurrei goxokiak ematen dizkieten mutilzahar kaskailu batzuen antzeko maitasuna zigun Barojak euskaldunoi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 77. orr.

Gertaera horien zentzua ulertzeak bereizten dituelako pertsona azkarra eta trauskil kaskailua, bi lantegi horiek burutzen ez dituen adimena bera ari baitzaigu "motza" dei diezaiogun erreguka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 25. orr.

Bada Azkoitian, kaskailuak izan, debekatua zegoela dantza helduta egitea, baina Zumarragan libre.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.


kaskailukeria iz kaskailuari dagokioan egintza gaitzesgarria.

Aitonaren kaskailukeriez aparte, zerbait entzun dezan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 88. orr.

Baliteke haietakoren batek pentsatzea xahar inozo horietako bat zela hura, nahieran manejatuko zuena; ez nintzateke harrituko bakarren bat kaskailukeria hutsez bota bazuen ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 133. orr.


kaskaka adlg kolpeka. ik kaxkaka.

Baina guardek baioneta giderraz kaskaka haizatzen zituzten. jejenaren suplizioa plantarazi zioten, larruzko zintaz kaskaka jo, ukabil eta ostikoka zitzikatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 246. orr.

Behin baino gehiagotan ukabil kaskaka lotu zitzaion nardatu zuen norbaiti.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.


kaskako iz kaskatekoa.

Fosoko belar gainean botata gelditu nintzen, luze, buruan hartutako kaskakoaren ondoren atseden hartzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.


kaskal ik kaskail.

kaskamotx izond adkor kaskamotza.

Semea kaskamotx etxeratu delarik, merezi bezalako zigorra ezarri dio, errebeldiaren izenean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 140. orr.

Arnasa laburtu zitzaidan, berriz, begiak gure kaskamotxetan tinkatu zituelarik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 197. orr.


kaskamotz 1 izond/iz buruko ileak motzak dituena.

Azal beilegiko gizon kaskamotz baten begi urdinei so geratu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 139. orr.

Emakume kaskamotz bat, traktak banatzen eta elkartasuna eskatzen munduko oinezkoei.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 189. orr.

Ume kaskamotzen buruak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 196. orr.

Kaskamotzei hori, gehienak bizarginak eta xaboigileak baitziren, negoziorako kaltegarria iruditu zitzaien.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 173. orr.

Etorri Pedro! -esan zion kaskamotz batek.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 56. orr.

Hizketan ari da kaskamotz koadrila batekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 7. orr.

· Bere idazkariaren buru kaskamotzaren atzean, Eisenhowerrek hormako ikur eta intsignia militarrak ikusi zituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 306. orr.

2 irud/hed

Ezker eta eskuin, landa kaskamotzen zerumugarainoko hedaduran, ogi meta borobilak, xotx taula batean bezala jarriak daude.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.

3 (adizlagun gisa)

Jantziak urraturik, kaskamotz, bizargabe eta buru hutsik.  Elizen arteko biblia   JrGt 1,30

Eta laster makina lokian ezarri eta ilea moztu dit -azken ilea ere, guztiz kaskamotz utziz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 101. orr.

Emakumeari ilea erabat mozturik edo kaskamotz egotea lotsagarri bazaio, estal dezala burua.  Elizen arteko biblia   1 Ko 11,6

4 ile motzekiko burua.

Charlyren kaskamotz garaia begiztatu nuen elizaren bertze muturrean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.

Kaskamotzean zakar luze bat.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakume kaskamotz (3)


kaskar1 (orobat kazkar g.er.) 1 izond behar bezainbateko balioa ez duena, behar bezain ona ez dena. ik kaxkar1. (bizidunak eta bizidunei dagozkienak)

Karrozan, ondoan eserita, gizon bizar-urdin bat zihoan, txikia eta kaskarra, urdinez jantzia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 142. orr.

Uste nuena baino kaskarragoa haiz, horratik!  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 49. orr.

Kopiatzaile fina izan arren, connoisseur kaskar izan naiz beti artelanetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 38. orr.

Kaskarin kaskarra halakoa!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.

Idazleak bera bezain kaskartzat eta kaskarragotzat dituenenak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 32. orr.

Gonzalezek eta Lasak, aldiz, txapelketako bikote kaskarrena izan direla berretsi zuten.  Berria - Kirola   2006-02-12

Kaskarin kaskarra halakoa!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.

Hiritar kaskarrak sortzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 231. orr.

Bat-batean zalantza sartu zait zure buru kaskar horrekin egutegiari begiratzea ez ote zaizun ahaztuko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 91. orr.

Garaitsu hartan nire entzumen kaskarrak oso arduratuta baitzeukan ama.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 52. orr.

Hain eztia nirekiko tratuan, hain gertu nire ateraldi kaskarrei barre egiteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.

Arima kaskar oilo-bustiak oker bezain injustuki epaitu ohi ditu handiaren ekintzak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 234. orr.

Maisu Juan barbero ezjakin eta euskaldun kaskarra lezionatzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 145. orr.

Gelatxok apetito kaskarra dauka.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 73. orr.

Txakurrak, esate baterako, bista kaskarra du eta nahiko belarri ona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

Henrikek belarri kazkarra zuen; aski zituen ijitoen musika eta Vienako baltsak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 55. orr.

2 (bestelakoak)

Hiri kaskar bat baino ez da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 303. orr.

Greccio bezalako herrixka kaskar batean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 583. orr.

Nortasunik gabeko etxez osatutako auzo kaskarra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.

Han inguruko kafetegi kaskar batean sartu ginen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 70. orr.

Zikin samar dagoen satinezko festa-soineko zuri zimurtu bat eta zilarrezko oinetako kaskar batzuk jantzi ditu.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 231. orr.

Mahai gainetik kaskarrena iduritu zitzaidan hautsontzia hurbildu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 380. orr.

Egurrezko banku kaskar bat zegoen gelaren erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 329. orr.

Bide kaskar hartan erdi zangalatraba ibiltzen hasi zirenetik hiru bat kilometro egin zituztenean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 25. orr.

Borroka handia zelai erdian, eta pase kaskar ugari.  Berria - Kirola   2004-11-14

Gerrateko ibilera kaskarrekin batera gogoratu ditut apustu garaiak ere.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 218. orr.

John Waineren film kaskar hura ikusten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 92. orr.

Maila poetiko kaskarrekoak dira bat-bateko bertso gehienak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 136. orr.

Azken boladako emaitza kaskarren zergatia.  Berria - Kirola   2004-02-15

Xantaia erabiltzen ere saiatu ziren enplegu kaskar esklabizatzaile hura onar nezan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 135. orr.

Halako eguraldi kaskarrarekin.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 71. orr.

Itxura kaskar samarreko harrizko zubi bat igaro behar da.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 22. orr.

Frantses kaskarrean mintzatzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 157. orr.

Eder eta sendo iruditutako mundua zatar eta kaskar omen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 74. orr.

3 (adizlagun gisa)

Jokoan den Magnus Ligari dagokionez, berriz, aski kaskar ekin zioten angeluarrek.  Berria - Kirola   2006-01-03

Inor gutxik espero zuen Reala horren kaskar hastea Ligan.  Berria - Kirola   2004-09-24

Kaskar aritu zen hasieratik Pasai Donibane.  Berria - Kirola   2004-08-08

Kaskar aritu zen hasieratik Pasai Donibane.  Berria - Kirola   2004-08-08

Zeberio aritu zen bikain, Auzmendi oso seguru, eta Ezkurra kaskar.  Berria - Kirola   2004-06-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emaitza kaskar (5); partida kaskar (3)

denboraldi hasiera kaskarra (3); denboraldi kaskarra (5); egoera kaskarra (17); eguraldi kaskarra (8); emaitza kaskarra (3); hasiera kaskarra (12); hasiera kaskarra egin (4); hasiera kaskarra izan (3); irudi kaskarra (4); irudi kaskarra eman (3); itxura kaskarra (18); itxura kaskarra eman (6); joko kaskarra (3) lan kaskarra (5); oso itxura kaskarra (3); oso kaskarra (5); paper kaskarra (3); partida kaskarra (22); partida kaskarra jokatu (12); txikia eta kaskarra (3)

baldintza kaskarragoak dituzte (3); emaitza kaskarragoak (7); lan baldintza kaskarragoak (5)

baldintza kaskarrak (15); baldintzak kaskarrak (4); eguraldi kaskarrak (5); emaitza kaskarrak (14); emaitza kaskarrak lortu (4); hasiera kaskarrak (7); lan baldintza kaskarrak (11); lan baldintzak kaskarrak (3); oso emaitza kaskarrak (4); oso kaskarrak (5)

egoera kaskarraren (8)

egoera kaskarrean (11); frantses kaskarrean (4)

emaitza kaskarrek (10); emaitza kaskarrek eragin (3)

emaitza kaskarren (7)

baldintza kaskarretan (15); lan baldintza kaskarretan (4); oso baldintza kaskarretan (6)


kaskar2 iz adkor kaskoa, burua. ik kaxkar2.

Lokatz puskak botatzen ahalegindu gintuan, baina ez zian ezertarako balio: geure kaskar gainera erortzen zitzaizkiguan berriro.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 41. orr.

Sekulako pisua sentitu nuen kaskarrean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 74. orr.

Haren begirada bortitz gogorra sentitu nuen nire kaskarraren gainean, ganibetaren punta bailitzan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 54. orr.

Neure kaskarraren gainean, neure boneteko tapakian barrena, eguzkiak galda betean jotzen zuen, beldurgarri, eta zerebroan oraindik borborka zebilzkidan azken pentsamendu apurrak hiltzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 49. orr.

Barne-ikastetxearen ideia nirea izan duk, neuk sartu nioan kaskarrean hire amari... ez horrela begiratu.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 47. orr.

Bat-batean jo zidan kaskarrean lehendakariordearen sexu bizitzako gertakari baten aurrean ote geunden ideiak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 108. orr.

Sartu ezak behingoz hori kaskarrean!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 103. orr.


kaskarin 1 izond buruarina. ik kaxkarin.

Eraman errazeko emakume kaskarina zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 148. orr.

Mamuak andretxo kaskarinen buruan baino ez dira esistitzen!.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 93. orr.

Mutil gazte harengan bizkorregi uste osoa jartzen zuten emazte kaskarinek bidalitakoak ziren den-denak, eta haien senar ezjakinen diruarekin ordaindutakoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.

Evie eta bere lagun kaskarin txoriburuak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 115. orr.

Kaskarin bertan-goxo bat ez da ihes dabilen baten kargu egiten, baina bai kaskotik egindako bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 218. orr.

Alberto hain da pertsona kaskarina!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 138. orr.

-Urteen poderioz jendea zentzatu egiten da, zu ordea, zaharrago eta kaskarinago.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 107. orr.

-Munduko emakumerik alaien eta kaskarinena zara -murmurikatu ohi zion Artek lepondoan-.Barre txoroko neska victoriar batengan pentsarazten dit, kaskarin batengan, ile-kiribil horiko eta masail-barren potzolo gorriko neska horietako batengan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 170. orr.

Asmoz harroa eta buruz kaskarina zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 142. orr.

Ez dago gerlari ausartik kaskarin hori emaztetzat hartuko ez lukeenik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 86. orr.

Funtsean, frantses hori, bere kaskarin itxura gorabehera, oso zorrotza zen eta oso fina.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 31. orr.

2 irud/hed

Hainbat gizaseme ezagunen konpainia kaskarin eta jostalaria.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 149. orr.

Izan ere, irudimen errari eta kaskarina, objektuaren bidean hainbeste traba eta erreparo aurkitzen duenean [...] askoz ere estuago lotuko zaio gure berezko senaren jomuga den alde atseginenari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 91. orr.

Hor ez dira arimen sorketa, deuseztapena eta palingenesia eta abarren hipotesi kaskarinak onartzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 238. orr.

3 (adizlagun gisa)

Nahiago nuen kaskarin agertu, nire ezkutukoa zuri aitortu baino.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 35. orr.

Koskortuta zegoen, jakina, eta kaskarin jantzita, baina maistra Jonesek berehala ezagutu zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 331. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaskarin samarra (3)


kaskarinkeria iz kaskarinari dagokion egintza gaitzesgarria.

Kaskarinkeria da zeren lasaitasun hori, egoera honetan, geroratze hutsaren uneko aringarri baten parekoa da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.

Emakume horrek ez bailioke sekula onartuko inolako kaskarinkeriarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 191. orr.


kaskarintxo izond adkor kaskarina.

Ez pentsatu, kaskarintxo horrek, ezer txarrik egiten duzunik horretan saiatzen bazara.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.


kaskarkeria iz kaskartasun gaitzesgarria.

Batzuek "panpina" deitzen diote Susanari, baina oker, berak ez baitu panpinaren kaskarkeriarik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.

Pertsonaren kaskarkeria, eta mediokridade horren onarpena salatzeko.  Berria - Kultura   2006-05-02

Partida kaskarra jokatu zuten bi taldeek, baina etxekoak hobeto moldatu ziren kaskarkerian.  Berria - Kirola   2004-02-29

Zein ere ziren bataren balioa eta bestearen kaskarkeria, inork ezin zuen beste inor esklabotzara menderatzeko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 172. orr.

Norbanakoaren kaskarkeriaren aurrean, ergelkeriaren edo ezjakintasunaren aurrean ahuspeztu behar lotsagarria.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 172. orr.

Ez nire gogaldirik ilunenetan, ezta nire kaskarkeriaren kontzientzialdi larrienetan ere.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 32. orr.


kaskarota (orobat kaskarrota g.er., kaxkarot, kazkarot g.er. eta kaskarrot g.er.) 1 iz pl inauterietan, ibilaldiaren buruan dantzari aritzen diren gazteak.

Bigarren zatian, Lapurdin kaskarotek gidatzen dituzten inauteriak dira protagonista.  Berria - Kultura   2006-01-27

Eliza aintzinean Kaskarota guzien biltzea.  Herria   2004-02-19

-8tarik 11.30ak arte, Hiribehere auzoan, ohiturazko ihauteriako kaxkarotak.  Herria   2003-02-27

Eihartzeko kaxkarotak ibili dira auzoz auzo.  Herria   2001-02-22

Aintzinetik milesker handi bat kaxkarroten errezebitzeagatik...  Herria   2004-02-12

Igandean, kaskaroten eguna.  Herria   2003-02-06

Igandean, kaxkaroten lasterketa eta mutxikoak.  Herria   2004-02-05

Airostasuna kazkarot banda eta EMAK-HOR musikariek ekarri daukute.  Herria   2001-03-01

2 ijitoa.

Eta otordu horren usaiera datorrena behar du izan, inondik inola, alderrai jende horrek guziak: alemanak, hungaroak, zingaroak, ijitoak, agotak, ikazkileak, kaskarotak edo dena delako eskazaleak, alegia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 164. orr.


kaskarreko iz buruan hartu edo emandako kolpea.

Behetik gora egin zuela, gelako sabaiaren kontra sekulako kaskarrekoa hartu arte.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 46. orr.

Beste abereek kaskarrekoa hartu zuten aurreko gurdien ipurtaldearen kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

Beti izuturik egoten baikinen ea nork jasoko hurrengo kaskarrekoa edo masailekoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

Arma biologikoa aurpegira hustu nion, eta hustutakoan kristoren kaskarrekoa eman baldearekin.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 103. orr.

Kaskarreko bat eman zidan garondoan, kaskarreko ederra gainera.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 42. orr.

Ni ez nintzateke haserretuko ezta buruan hamaika kaskarreko emango balizkit ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 131. orr.

Kristinak erosten zuen, Unairen kaskarreko ugarien sendabide.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.

-Kontuz kaskarrekoekin!  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaskarreko bat eman (3)

kaskarrekoa eman (5)


kaskarrekoka adlag kaskarrekoak ematen.

Kaskarrekoka, hozkaka eta borrokan hasi ziren berriz ere.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 105. orr.

Buruko mina kaskarrekoka hasia zitzaion eta doinu goibel eta nekatua nabari zuen ahotsean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 160. orr.


kaskarrota ik kaskarota.

kaskartasun iz kaskarra denaren nolakotasuna.

Euskarazko kultur produktuen kaskartasuna. Euskararen kaskartasuna aipatzen zuten, besteak beste, erasotzaileek, eta euskalkiak ziren, euren ustez, kaskartasunaren erakusle.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 47. orr.

Karitatea norbanakoaren kaskartasunaren bitartez Gizonari egiten zaion emaitza da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 185. orr.


kaskartu, kaskar(tu), kaskartzen (orobat kazkartu g.er.) 1 da/du ad kaskar edo kaskarrago bihurtu. ik kaxkartu.

Ellen bere buruari kornukopian beha geratu zitzaion; "egunen batean itxura kaskartuko zaidan".  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 531. orr.

Pertsona bezala kaskartu naiz, eta ez naiz mutil gaztea.  Berria - Kultura   2006-01-28

Egoera are gehiago kaskartuko da.  Berria - Ekonomia   2006-04-09

Zortziko txikiaren txandan, saioa kaskartu egin zen.  Berria - Kultura   2004-10-12

Hala ere uste dut ez naizela asko kaskartu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 69. orr.

Labur-labur, guretzat: oraingo gizon hau (elizak, demokraziak, etab., arras kaskartu, memeldu, zirtzildua) gainditu egin behar da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 272. orr.

Taldeak argudiatu duenez, 759 milioi euroko amortizazioek kaskartu dute emaitza, baina 1,75 euroko dibidendua ordaintzeko prest dira.  Berria - Ekonomia   2006-02-24

Langileen osasuna kaskartzea langileen errua dela dio zuzendaritzak.  Berria - Ekonomia   2006-04-29

2 mozkortu.

-Kazkartu egin ninduan eta ez nauk oroitzen.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lan baldintzak kaskartuko (3)


kaskartxo izond adkor kaskar samarra.

Beharbada, garraiatzailea hintzen, eta, hiru zaldi eta kibitka kaskartxo bat erosirik, behin eta betiko alde egin huen etxetik, heure habi atik, eta hor hasi hintzen merkatariak azokaz azoka eramaten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 203. orr.


kaskasoil iz adkor burusoila.

Irakasle kaskasoilak bultza egiten zidan kanpora mahaitik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 152. orr.

Maisu kaskasoilak emazte erraldoia zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 62. orr.

Matxin Labaien gizon xahartu, begi-urdin, kaskasoil bat zen, xelebre fama zeukana Tolosan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 67. orr.

Erabat kaskasoila zen eta bere buru karratuak Mussolinirenaren antz kezkagarria zuen-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 113. orr.

Kaskasoilari ikaragarri gustatzen zitzaizkion Giosuè Carducciren poesiak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 68. orr.

Kaskasoil baina bizarluzea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irakasle kaskasoilak (4); maisu kaskasoilak (3)


kaskateko iz kolpea. ik kaxkateko.

Gero hasi zitzaizkidaan zapatillarekin kaskatekoak ematen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 158. orr.

Pertsona bat esertzen bada hanka bat bestearen gainean duela, eta doi-doi errotularen beheko aldean kaskateko bizkor bat ematen bazaio, luzatu egiten dira tendoia eta hari loturiko muskulua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

Kaskateko edo zauri arinen bat izan ezik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 27. orr.


kaskatu, kaska(tu), kaskatzen (orobat kazkatu g.er.) 1 du ad jo; arraildu, hondatu.

"Gloria, laus..." dialogo hori bururatu eta apezak proosione kurutzea hartzen dako beretterrari eta zangoarekin hiruetan borta kaskatzen du.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.

Aztalak itzuli, eta emeki abiatu zen zubirantz, makila puntaz harriak kaskatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 49. orr.

Aezkoan oraindik orain erdi kaskatuta zeuden bi behiburu atzeman zituztela.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 75. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Esmalte kaskatuzko irazki bat.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 13. orr.

Kaskatu xamarrak, baina erakargarri, bikote erakargarria.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 69. orr.


kaskazuri (orobat kazkazuri g.er.) iz buruzuria.

Urduri zihoala gizon kaskazuriaren alboan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 75. orr.

Gela barrenean eserita zegoen agure kaskazuri bat, Gizon jada zahar batek, guztiz kaskazuria, jubilatuaren itxurakoak, egunkaria irakurtzen zuen ondoko mahai batean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 125. orr.

Kazkazuri bezala kojoka ibili arren, laster harrapatzen zuen gezurtia.  Berria - Kultura   2004-09-08


kasket (orobat kasketa) 1 iz buruko biribila. ik kasko.

Alargun baten apaingarri guzti-guztiez jantzirik, soineko beltz estu batekin, [...], kasket beltz batekin eta hartatik zintzilik mantelina fin beltz batekin, emetasun erabatekoaren haragiztapen bat bihurtu zuen bere burua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 261. orr.

Zaldiak lurra jo zuen hankaz eta zaldunak, kasket eta guzti, burua jiratu zuen Roni begiratzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 254. orr.

Manex kasketa jantzirik duela jaitsi da gosaltzera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 23. orr.

Egun batean gizon arraro bat iritsi zen gure etxera; urdinez jantzita zegoen eta kasketa koadrodun bat zeraman, eta esan zuen nazioarteko lapurra zela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 208. orr.

Galtzerdi pare bat […] eta buruan jockey iduri kasketa bat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 41. orr.

Badakizue, kasketa moduko kapela hori, aurpegi gainera datorren biserarekin, eskularru handiak eta soingaineko lodia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 163. orr.

Aitasantutzaren kasketaz eta hierarkiaren bular-babeskiaz astun blindatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.

2 (soldadu eta kidekoena)

Lasterka egiten zen, eta borrokalariak ezkutu eta kasket batekin babesten ziren.  Berria - Kirola   2004-08-10

Soldadu zulatzaileen kasket, mantal eta aizkoren erakustaldi beldurgarriarekin.  Askoren artean   «Rataplan» - 16. orr.

Hango uniforme eta kasket oro gureak bezalakoak ziren.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Mehatxuz eta kopetilun begiratzen zigun bere kasket azpitik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 181. orr.

Gilermo Konkistatzailearen soldaduak sarmatiar kasket koniko eta ezkatazko armadura-jakaz ekipatuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 339. orr.

Saredun kota eta kasketa beltza zekartzan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 44. orr.

Orain ez zeraman kalparra mutilen modura moztua, trinko, burdinazko kasket modura.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 244. orr.

Sabelpean billetez hanpatu bere soldadu kasketa pausatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kasketa buruan (3)


kasketa1 iz apetaldia. ik kasketaldi.

Hi..., a zer kasketa hartu dunan izen horrekin, neska!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 28. orr.

Bazirudien ez zituela ulertzen emozioak, eta barre egiten zuen umeetako batek kasketa bat harrapatzen bazuen edo garrasika hasten bazen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 200. orr.

Kasketa ederra hartu du seilu batzuk gorabehera.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 231. orr.

ABBko lehendakariak politikotzat jo du Gasteizko epaitegiaren erabakia: «PPren kasketa politikoaren ondorioa da».  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Hermanni halako moduz eman zion kasketak frau Gerda ezagutu behar nuela, ezen besotik heldu baitzidan eta ezkaratzeraino eraman.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 114. orr.


kasketa2 ik kasket.

kasketadun (6 agerraldi, liburu 1 eta arrtikulu 1ean; orobat kaxketadun 26 agerraldi, liburu 1 eta 25 arrtikulutan eta kazketadun g.er.) izlag ipar jendarmea.

Nehor ez zegoen, ez kaxketadunik, ez kaputxadunik, ez kasko laserdunik, ez adiskiderik eta ez etsairik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 160. orr.

Gero kasketadunak eta kasketagabeak herrian etxez etxe ibili ziren, alegia eta beren ofizioa serioski egiten zutela egia jakin nahiz, nola Xanti desagertu zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 161. orr.

Egun batez, kasketadun eta kasketagabeko inspektoreek prentsaurreko bat antolatu zuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 161. orr.

Kasketadunak eta kasketagabeak beren inkesten egiten ari zirelarik […].  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 166. orr.

Efetu handiagoa oraino ikustearekin jin bezala joan dela errepublikaren zinbolo hori, kasketadunak anitz izanik ere inguruan.  Herria   2003-05-29

Kaxketadunak laster etorri baitira, berekin ereman dute.  Herria   2001-11-01

Kaxketadunak joan dira tirokaria behar zutela menperatu eta bildu ere dute jestu gutiz.  Herria   2004-06-24

Errekontrurik ez baita halere gertatu, kaxketadunek laster geldi-arazirik arrunt makur zabilan autoa.  Herria   2003-12-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kasketadunak eta kasketagabeak (3)

kaxketadunen arabera (3)


kasketagabe 1 izond/iz kasketarik ez daramana.

Gero kasketadunak eta kasketagabeak herrian etxez etxe ibili ziren, alegia eta beren ofizioa serioski egiten zutela egia jakin nahiz, nola Xanti desagertu zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 161. orr.

2 kasketagabeko izlag kasketagabea.

Egun batez, kasketadun eta kasketagabeko inspektoreek prentsaurreko bat antolatu zuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kasketadunak eta kasketagabeak (3)


kasketaldi iz apetaldia.

Berriz ere kasketaldia harrapatu duzu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 131. orr.

Norbaitek aurpegiratzen digun kexa edo purrustada da, gurasoen arreta sortarazteko umeak egiten duen kasketaldia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 110. orr.

Dudley txikia, kasketaldi betean, gosaritako zerealak paretetara botatzen ari baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.

Kasketaldi baten bitartez bere jostailua behingoan eskuratu nahi duen ume mainatia.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 296. orr.

Kasketaldiak jo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 103. orr.


kaskezur (orobat kaskohezur eta kazkezur g.er.) 1 iz buruko hezurra.

Mariolinok bere azalpenak eman eta Peppone kaskezurrean hazka egitera joan zen traktore ondora.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 273. orr.

Batak aulki bat goratu zuen besteari kaskezurrean txikitzeko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 110. orr.

Eta orain ezkontzea sartu zaio kaskezurrean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.

Bala kaskezurraren beste aldetik atera zen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 70. orr.

Koma egoeran egon zen, kaskezurreko kolpe baten ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Etxeko jauna ate ondoan zetzan, kaskezurra bi erdi egina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 275. orr.

Haur batek kaskezurra hautsi du Lezaman erorita.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

Bidean kaskezurra ez apurtzeko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 285. orr.

-Kaskezurra txikitu diote.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 236. orr.

Bidea bezain luze, bide bazterretan, gorputz miserableak, kaskohezur kraskatuak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 127. orr.

Aizkora bat du kaskezurrean hondoratua.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 5. orr.

Kazkezur nazkagarri hura berriro.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 112. orr.

Txori txikien kaskezurrak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 15. orr.

Artean bertan zegoen basurde kaskezurra.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 113. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nire azken ideia duela hiru urte galdu zuan kaskezur barneko zulo beltzen batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.

Ez zuen sekula jende kaskezurrik begimendu: haragiz biluzi begi, sudur, aho zuloei begira zegoen fazinaturik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaskezurra hautsi (4)


kaskilo iz bala zorroa.

Xegamaren odolak bustitzen hasiak zituen kaskiloak oroigarri biltzen genituela ahots ezagun batek egin zidan xuxurla belarrira, atzetik: [...].  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 208. orr.


kasko (orobat kaska g.er. eta kasku g. er.) 1 iz buruko biribila. ik kasket.

Inguruan poliziaren furgonetak ageri ziren hilerriaren sarreran eta hirurogeiren bat polizia, kasko eta guzti jantziak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 108. orr.

Hantxe ipiniko diote kasko gainean borla, hari-xortaz egina.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 87. orr.

Buruan kasko bat ipini eta jo egiten ninduten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 191. orr.

Lur mailan, behean, normala den kasko batek, tornuak bezalaxe estutzen dizkizu hezurrak hamar mila metrora zaudenean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 35. orr.

Bere kapela sailetik osasun-ingeniariek eramaten dituztenen gisako kasko bat aukeratu zuen, hori-horia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.

Rossinante deitu zaldi meharraren gainean zabilan zaldun kinkilia, kaska zabal berezi bat buru gainean eta lantza luze bat eskutan, behardunen defenditzale suharra, doi bat eroa.  Herria   2003-01-09

Bi lapur motorreko kaskoak jantzita bitxitegira sartu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Haren isla baizik ez genian ikusten, zerua baino ilunago, haren begirada ere ez, kaskuaren biserapean.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 44. orr.

2 (izenondoekin)

Altzairuzko kasko motosduna zeraman buru gainean, eta sare kota distiratsua soinean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.

Haien kasko puntadunen gandorrek sugarrezkoak ziruditen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.

Kasko dotorea zen, luma zuriz hornitua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 303. orr.

Motoaren alde batetik zintzilik kasko gorri bat ikusi du, eta jantzi egin du.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 79. orr.

Kasko moderno batek indio zaharraren aurpegia babesten du, eta harro erakusten du eskuetan dinamitazko txistor luzea, txortena zut.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 9. orr.

Gorriak bere kasko mailatua jantzarazi zidan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.

Nehor ez zegoen, ez kaxketadunik, ez kaputxadunik, ez kasko laserdunik, ez adiskiderik eta ez etsairik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 160. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fusil bat ikusi nuen, zutik txoko batean, eta soldadu kasko bat eta prismatiko batzuk haren oinean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Pistola utzi eta soldadu kaskoa hartu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.

Caro Diario, motor-kasko batekin agertzen zen salsaren erritmora kantatzen horrelako herri batean, barregarri zegoen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

4 adkor burua. ik kaxko 2.

Airekotik jaitsi zen New Yorken, txapela kaskoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.

Kasko puntatik oskietaraino so egin nion: arropa ilunez beztitua zen eta zapatak zuri-zuriak zeuzkan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 74. orr.

-Dena ordainduko dut -hots egin zuen Rübsam doktoreak, eskuarekin bere kasko soila igurtziz-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 167. orr.

Pausatu zuen kasko soildua burukoaren gainean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 56. orr.

Kasko erdiko soiluneak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Xanpainak eta kostoak kaskoa berotu didatelako-edo.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 32. orr.

Pentsamenduak tarrapatan joaki zitzaizkidan kasko barnean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 93. orr.

Basoiren kopeta harria bezain gogorra duk, eta kasko gogor hortan herriaren historia gordetzen duk.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 23. orr.

Bertze batzuetan, gaina kaska pelaturik uzten zuten, burua larru has egon behar baitzen beti. ik kaskopelatu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 162. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ginea Berriko kasko hurrupatzaile trebeek, gure antzera omen krudelak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 118. orr.

Aire mehar eta fresko batek ferekatu zion kasko gaina, eta hotzikara bat sentitu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.

Zalantza astun hura zeukan kasko-zokoan danbaka jagoitik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 51. orr.

Agatak kasko-zokoko zinema gelako pantaila zurbaila ireki zuen eta betiko filma berriz pasatu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 231. orr.

6 gainaldea. ik kaxko.

Handik ari ziren kanoikadaz ibarraren beste aldean zegoen kasko batera bonba-tiraka.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.

Erdi Aroko Urbe hiriaren hondakinak hor ditut, kasko batean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.

Igandean, Azkainen, Larrun kaskorainoko lasterketa goizean.  Herria   2004-07-05

Oilandoiko kaskoan, abantxu 1 000 metro goratan, kapera bat badela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 20. orr.

Kaskorik kasko, mendien bizkarrezurrari segitu diozue zuen bidean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 153. orr.

Kasko kaskoan den harrokaren inguruan, belarra idor eta motz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 16. orr.

Negu minean, noiz eta ere elurra metatzen baita kasko horietan haizea ufaka ari denean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.

Alderdi zoragarri batean zegoen, kasko baten gainean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 67. orr.

Bi mendigoizale euskaldun hupatu dira Lhotse mendiaren kasko-kaskoraino.  Herria   2003-05-29

Lurreko Paradisuko kasko gorenean dela lau ibaiei sortzea ematen dien iturri miragarria.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 81. orr.

Hor daude orain lehengo mahasti lekuak, kasko pelatuak...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 98. orr.

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Urantziatik ateratzean hartu dudan patarraren kaskora heldu orduko, begien aitzinean daukat Sanso herria.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 64. orr.

Itzalak bat-batean hupatzen ziren muino kaskoetara.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.

Ezkilaren dorre kaskoraino.  Herria   2002-09-12

7 itsasontziez mintzatuz, kroskoa.

Izatekotan, petroliontziak duke errua: kasko bikoitzik ez zuen, eta bandera komenientziazkoa zeraman.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 137. orr.

Eguzkiak jotako olaxten islak urrezko ezkatak marrazten ditu ontzien kasko ilunean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 159. orr.

8 pl entzungailuak.

Belarrietan walk-man-aren kaskoak jantzi ondoren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 148. orr.

Belarritako kaskoak jarrita, tipo bat pasatu zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 13. orr.

· Entzungailu kaskoak erabiliz, jastatzen dituzu berritasunaren xarma duten melodiak...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 17. orr.

9 herri kasko

Santiago elizaren ondoan dago gizonaren aterpea, herri kaskoan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 190. orr.

Han zegoen herri-kaskoa, alde egin nuenean bezalaxe. Herri kaskotik bertan bizi zena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 64. orr.

Ermiten inguruan, herri kaskoetatik urrun, mendi magaletan egiten ziren jaiak.  Berria - Kultura   2004-01-31

Goizetik herri kaskoa bete da Euskal Herri guzitik etorri beribilez, auto ttiki eta larri.  Herria   2003-06-05

10 kasko esferiko (geometrian)

Bi sinusoidez inguraturiko kasko esferiko batez hornitua eta l>n luzerako parte zilindriko baten gainean kokatua.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 241. orr.

11 kasko-gogor ik kaskagogor.
12 kasko pelatu ipar adkor burusoila, burusoildua.

Nahiz burusoila edo kasko pelatua den, ez du Gehexan Pontto-k deus bilo luzedunen kontra.  Herria   2004-02-05

Berrogei urteko europar kasko pelatu pottoloa eta... ile gorriak dituen neska gazte bat...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 253. orr.

Auzi bereziak kondenatzen zituztela hiltzera alemanekin ibili zirenak, emazte kasko pelatuak jende ostearen artean aurkeztuak eta bertze...  Herria   2004-06-10

Ez, gizon zahar-zahar kasko-pelatu bat zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.

Jakin ezazu zure aita ez dela beti izan tripa lodia duen kasko pelatu hori!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 150. orr.

· Mendi kasko pelatu hori arras gora da, 1912 metra alabainan.  Herria   2002-07-25

Bertze batzuetan, gaina kaska pelaturik uzten zuten, burua larru has egon behar baitzen beti.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 162. orr.

13 kasko polar

Irudiak Marteko uda amaieran egin zituen Mars Expressek, kasko polarra meheen denean.  Berria - Gaiak   2004-03-19

14 kasko urdin (orobat kaska urdin g.er.) Nazio Batuen Erakundearen agindupeko soldadua.

NBEk Minustah Haitirako misioa hedatu zuenetik, bederatzi kasko urdin hil dituzte jada.  Berria - Mundua   2006-01-18

Kasko urdinak Guiglo eta Duekouetik gune neutralera erretiratu dira.  Berria - Mundua   2006-01-19

NBEren 6.000 kasko urdin daude Boli Kostan, baita Frantziako Armadako 4.000 soldadu inguru ere.  Berria - Mundua   2006-01-18

Batzuk baitiote bere soldado "kaska urdiñak" igor dezazkela ONU-ak Afghanistanerat bakearen zaintzeko, aitortu du ez dela holakorik aipatu behar, ez baitu erakunde horrek holako ahalik.  Herria   2001-11-08

Kasko urdinen kopurua bikoiztu nahi du Annanek.  Berria - Mundua   2004-08-18

Kasko urdinek ez zuten ezer egin Srebrenicako bizilagunak babesteko.  Berria - Harian   2005-07-10

15 mendi kasko

Mendi kasko garaienetako elurrak urtu eta errekak ongi hornituak joan ohi dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 227. orr.

Gure eskualde ur-putzuz eta urtegiz jositakoetan aise gertatzen da hau, eta, ilunabarrerako, mendi kasko eta mendi lepoetan, holako laino-tximak agertuko dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 276. orr.

San Donato ermita Beriain mendi kaskoan, 1494 metretan, aurkitzen da, Nafarroan.  Herria   2004-06-03

Mendi gain eta kasko haietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 399. orr.

2001eko martxoan hemen berean aipatu ginuen Pantxikaren balentria Mont Blanc (4807 metro) mendi kaskora heldu zelarik.  Herria   2004-03-25

Mendi-kasko soiletan errekak sortuko ditut, ibarretan iturriak · Mendi kasko pelatu hori arras gora da, 1912 metra alabainan.  Elizen arteko biblia   Is 41,18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiru kasko ibilaldia (3); ibardingo kasko (3); kasko barnean (3); kasko baten gainean (3); kasko eta guzti (3); kasko gainean (6); kasko gogor (4); kasko gogorra (5); kasko gogorrak (3); kasko ibilaldia (4); kasko lasterraldiak (4); kasko pelatu (5); kasko urdin (7); kasko urdinak (12); kasko urdinek (8); kasko urdinen (6); kasko zokoan (10); mendi kasko (30); mendi kasko horietan (3)

kaskoa buruan (6)

kaskoak jarri (3); kaskoak jarrita (3); mendi kaskoak (6)

antoni mendi kaskoan (3); autza kaskoan (4); baigura kaskoan (3); bordagaineko kaskoan (4); kaskoan eraikia (3); kaskoan gaindi (3); kaskoan sartu (8); kaskoan sartua (3); mendi kaskoan (12); mendi kaskoan eraikia (3); mendiaren kaskoan (4); patarraren kaskoan (3); sartu zitzaion kaskoan (3); txapela kaskoan (3)

kaskoaren gainean (3)

kaskoetan gaindi (4); mendi kaskoetan (11)

kaskorat heldu (7); kaskorat hupatu (3); larrun kaskorat (10); mendi kaskorat (8); mendi kaskorat heldu (3); mendiaren kaskorat (4)

mendi kaskotan (3)

altzako kaskotik (3); autza kaskotik (5)

kaskoz kasko (17); kaskoz kasko lasterraldiak (4)


kaskodun izond/iz kaskoa duena.

Taularen gainean afixa bat zegoen, soldadu kaskodun baten irudiarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 106. orr.

Harresiez barru aldean isabeldarren soldadu kaskodunak lord Wellingtonen soldaduek erretako harrien artean daude bibak egiten.  Askoren artean   «Rataplan» - 31. orr.

Buruzagi-ordea gizona da, kaskoduna, horrek derama lan guzia.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 68. orr.

Hesiaz beste aldetik kaskodun buru bat agertu zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 48. orr.

Kaskodunak murkoetan eseririk, kuarteleko aireak edo kanpainako martxak jotzen dituzten ontziak danbortzat harturik.  Askoren artean   «Rataplan» - 31. orr.


kaskogabe (corpusean kasko-gabe soilik) izond kaskorik ez duena.

Lanera abiatzeko orduan izerdi hotzez zegoen, zepoan harrapatu azeri kasko-gabea bailitzan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 80. orr.


kaskografia iz

Schommerrek argazkilaritzari kaskografia ekarri zion, «nik egiten dudan abanguardistena da», esan izan du.  Berria - Kultura   2004-02-26

Kaskografia horiek Gasteizen, Espainian, Frantzian eta Italian erakutsi ditu.  Berria - Kultura   2004-02-26


kaskohezur ik kaskezur.

kaskoin ik gaskoi.

kaskoindu ik gaskoitu.

kaskoinera ik gaskoiera.

kaskoinkeria ik gaskoikeria.

kaskopelatu (orobat kasko-pelatu) 1 izond/iz burusoila.

Buruzagi ile xuritu edo kasko pelatu batzu.  Herria   2001-06-14

Berrogei urteko europar kasko pelatu pottoloa.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 253. orr.

Ni bezalako buru soil edo kaskopelatu baten gai[n]ean.  Herria   2005-09-22

Ez, gizon zahar-zahar kasko-pelatu bat zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.

Nahiz burusoila edo kasko pelatua den, ez du Gehexan Pontto-k deus bilo luzedunen kontra.Su eten baten hotsa zabaldu da, baina oraindik ezin kaskopelatua bakarrik utzi.  Herria   2004-02-05

Gainera, beharrean ibili, ibili naiz, baina kaskopelatu motel horren ondoan potrojorran jardun dut, eta badakizu hori onena dela pentsa eta pentsa egoteko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 255. orr.

2 iz ile gabeko burua.

Peterrek stetson handia kasko-pelatuan pausatu eta haritzen freskuran handitzen ari zen dantzarien borobilera eroan zituen beso bietan zintzilik zeramatzan Edmea eta Maiana.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 319. orr.


kaskotegi iz kasko multzoa.

Arantzazuko mendarte honen antzeko mendi kaskotegi bat toki aproposa da horretarako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.


kaskotzar izond buruhandia.

-Eta zuk ere, Xan, gauza anitz baduzu zugan seme on, leial eta zintzoa ikusten jakin ez duen [...] agure kaskotzar honi barkatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 248. orr.


kasku ik kasko.

kaskuts izond kaskarina.

Lagun kaskuts, .../... lagun kapon .../... bat, ez otzan .../... baitziotson: .../... "Ala Zeus, .../... ta Agamenon!  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 167. orr.


kasluhar iz antzinateko Kasluh-ko herritarra.

Patrostarrak, kasluharrak eta kaftortarrak; azken hauengandik datoz filistearrak.  Elizen arteko biblia   Has 10,14


kasmirtar ik kaxmirtar.

kasper iz

Baditinat kasper deskatalogatu batzuk modu onean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 103. orr.


kaspiar
1 kaspiar itsaso (orobat itsaso kaspiar)

Kaspiar itsasoaren hegoaldera jo beharko zuten, Persiara, Turkiara, edo Turkestango ordokietara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.

Obi, Yenisei, Lena eta Volga ibaietako urak, besteak beste, Ipar polo aldera ez baina, Georgia eta Kazakhstan aldera jaitsiko dira, Kaspiar Itsasoraino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

Mendi horiek Ozeano Artikoaren itsasbazterrean jaio eta itsaso kaspiarreko ertzetaraino doaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Kaspiar itsasoaren hegoaldean zut, hantxe Elbruz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.

Munduko petrolioaren %60 Kaspiar Itsasoaren eta Persiako Golkoaren artean dago.  Berria - Mundua   2004-11-17


kasta 1 iz enda, leinua, mota; taldea.

Gauza ezaguna da munduan, kasta desberdinetako jendea, beren larrujea edo kolorajea nabarmenduz bereizteko usario zabaldua: moroak, beltzak, horiak (ekialdekoak), larrugorriak (indioak), hazur baltzak (bizkaitarrek kastillanoei).  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.

Eta ez dut uste euskaldunon artean gutxiengoa denik; alderantziz, euskarak eta euskal folkloreak bizienik iraun duen herrietan uste baitut dela ugarien [jito-judutar] kasta horietako euskal jendea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 120. orr.

Ez luketela agoten kastarekin elkartu behar.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 192. orr.

Judu, jito edo agote kastakoak zirela hidalgia agiriak ateratzen zaletuenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 47. orr.

-Txerrenen kastakoa haiz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 64. orr.

Zeren ez bainuen kastoen kastakoa izan nahi jada...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 474. orr.

Santakrutzen kastako euskal basa-gudari kementsuei.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 132. orr.

Carrero Blancoren kastako odolzaleei babesik gabe gera-tzeak egiten die minik handiena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 63. orr.

-Antikristoren semea, Peppone kondenatu horren kastakoa, plazetan herria iraultzara bultzatu nahian hitz egiten ibiltzen den gaizkile gorri horren kastakoa!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 267. orr.

2 (animalietan)

-Zuek ez duzue ezagutzen Malacart -erantzun zion Eligiok-, zakur kasta duk hori.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 143. orr.

Asto-kastak ez omen dik Biriatuko mutilzaharrarena baino asto egoskorragorik eman.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 258. orr.

Ibar hartan bertan belar-jaten ari zen Galizia kastako behor-talde bat.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 49. orr.

· Hernán Cortésen, Pizarroren edo haien iduriko bertze piztia batzuen kastakoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 551. orr.

3 leinu edo taldearen ezaugarrien multzoa; adorea, bipiltasuna.

Familiaren madarikazioa! eta hik? ez al daukak kastarik, hik? hil al da, hire kasta?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 138. orr.

Euskaldun karlisten artean bazegok kasta! -pentsatu nuen harro.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 378. orr.

Oriotarren kasta eta jenioa ditu baina emakume langilea eta atsegina izan da beti.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 31. orr.

Gelatxo fandangoa jotzen hasten zenean dantzarako gogoa ematen zion entzuleari. Hori da kasta edukitzea.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 7. orr.

Baina Hennek, kasta onekoa izanik, ezin eraman zuen bidegabekeria.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.

Kastako gizonak du soilik ezjakintasunaren eta ergelkeriaren lokarri guztiak hausteko ohorea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 134. orr.

4 herrialde bateko giza talde berezia, gizarteko beste taldeekin nahasten ez dena.

Egiptoarren artean zazpi kasta daude: apaizak, gerrariak, itzainak, zerrizainak, merkatariak, interpretariak, eta lemazainak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 318. orr.

Indiako jendea, batez ere herri ttipietan, [...] marra batek banandu eta bereizten du; alde batean kastako jendea; bestean kasta gabekoak, ukiezinak edo harijanak ("Jaungoikoaren haurrak").  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 58. orr.

Kasta ezberdinetakoekin ezkontzea ez da aizu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 56. orr.

Hurbilagotik behatuz agertzen dira kasta bakotxaren barnean maila frango "jati" deituak.  Herria   2004-09-09

Errege, parlamentu eta kasta gobernarien -burokrazia nahiz apaizterien- idolatriak dituen ondorio oztopatzaileen adibideak ere ematen dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 434. orr.

Kasta militarra astiro-astiro bere eragina galtzen ari zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.

Andresi iruditzen zitzaion ikusten ari zela Madrilen jende aberatsak, geroz eta ederragotuz, indartuz, kasta bihurtzeko zeraman bilakaera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 270. orr.

Indarrean dirauten kasta gorenetako kideek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 203. orr.

Esaten zidak hi ez haizela benetako soldadua, beste kasta batekoa haizela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 187. orr.

Hauek ez dira izan zaldunak, oinpeko kasta zikinekoak baizik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 50. orr.

Paraxutisten kasta bat sortu zuan orduan, supergizonak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 248. orr.

Beren burua kasta baten moduan iraunarazteko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 36. orr.

5 irud/hed

Geltokiko bankuetan, berotasuna aprobetxatuz, homeless batzuk zeuden lotan, etxegabeak, Estatu Batuetako hirietan sortzen ari zen jende kasta berria.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 83. orr.

ETA izan da, beste ezer baino gehiago, euskal politika baldintzatu eta zikiratu duen kasta ukiezin hori.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.

Pertsonaia herratu horien kasta mitiko berekoak ziruditela kalesako aita-alabak ere.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.

Alde hemendik, kasta sakrilegoa!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 65. orr.

Barrenak nahastutako kasta izango gara gu: nahasian dabilzkigu atsegina eta nazka.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kasta sistema dela kausa, Indiako gizartean barne-barnean sartua dago arrazakeria.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 55. orr.

Azkenean, berriz, Visnuren oinetatik shudrak ilki dira, kasta mailan errukarrienak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 56. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Errege-kastakoa izatera deitua izateagatik Alproja kasta horrek ez die behar bezalako begirunerik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 33. orr.

Lider kasta du.  Berria - Kirola   2006-04-28

Behe kasta bateko hamar pertsona hil eta beste hainbat zauritu zituen atzo goi kastako talde armatu batek, Poliziak esan zuenez. herria¬

8 goi kasta

Aspaldiko ohitura zen, dalit bat ezkontzen zenean, ezkondutako gauean senarrak baino lehenago goi kastako nagusiak andregaiari lorea kentzea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 62. orr.

Indiako zenbait eskualdetan ukiezin bat goi kastako emakume batekin etzanda harrapatzen badute, biak hilarazten dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 62. orr.

Goi-kastako hinduek Mendebaldeko heziketa hartu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.

Ez daukate tenpluetan sartzerik edo goi kastakoek edaten duten iturrietatik edaterik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 61. orr.

Ukiezin bati, dirua egiten badu, bilduko zaizkio goi kastakoak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jende kasta (4)

goi kastako (8); ijito kastako (5)

goi kastakoak (5); jito kastakoak (3)

goi kastakoek (5)

kasten sistema (3); kasten xixtima (4)


kastadun izond kasta duena, kastakoa.

Hankapalok jende artean zeukan estimazioa eta be-re tabernaren arrakasta ikusita, edonork pentsatuko luke herrikoxeme betidanikoa zela bera, eta ostatu kastadun horietakoa taberna, baina ez bata eta ez bestea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 85. orr.


kastagabe izond/iz kasta batekoa ez dena.

Kastagabekook [Indian] beren buruei "dalit" deitzen diete.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 58. orr.


kastagaldu izond bere kastako ezaguarriak galdu dituena.

Bilau lotsagabe, traidore, likits, kastagaldua!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 107. orr.


kastaineta (orobat kastañeta g.er.) iz pl kriskitinak.

Guardiako soldaduek gitarra eta kastainetak jotzen dituzte.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 86. orr.

Bazkaltzen ari nintzela, algarak eta kastainetak entzun ditut kalean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 86. orr.

Aragoitar jota ikusgarriek eta kriskitinen (kastañeten) joküek.  Herria   2002-11-07


kastakide iz kasta berekoa.

Hizkuntza eslabiarrez mintzo diren herriak oro, edo hizkuntza germaniarrez mintzo direnak, oro ez dira odol edo kastakideak noski.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 131. orr.


kastellano ik kastillano.

kastigatu , kastiga, kastigatzen 1 du ad zigortu.

Baina ezin badut eginkizun hori predikuz, oharpenez eta etsenpluz bete, ez dut haiek kastigatzeko eta zigortzeko borrero bihurtu nahi, mundu honetako agintarien modura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 687. orr.

Ez da ipar beltz horietakoa iritsi zaiguna, udazkena sendo kastigatzen duen horietakoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Nekatuegi zegoen gorputz hura, kastigatuegi.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 173. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

asko nahi eta gutxi ahaldunen kofradia kastigatuan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 215. orr.


kastigu iz zigorra. ik gaztigu2.

Kastigu hura ere beharrezkoa zela esan nien, ez zela bestela nire arima sendatuko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.

Luze pentsatu dut zer kastigu merezi duzun.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 109. orr.

Kastigu ederra nozitu behar izan du Pedro Páramok emakume horrekin ezkonduta.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 148. orr.

Oso erraz ezartzen baitzituzten lazeria zentzagarrizko kastiguak, presoak zigor ziegetara bidaliz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 87. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Elezaharrak dioenez, harrika hil zuten, juduen kastigu-ohitura zenez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.

3 kastigu ostiko (errugbian)

Eta mêlée eta berriz mêlée bai eta kastigu-ostikoak gertatu ziren, baina haize basa zela medio, baloia bi haga luzeen kanpotik pasa zen aldiro.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.


kastigutxu iz adkor

Apaizaren kastigutxoa seinalatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.


kastillanizatu izond gaztelar bihurtu.

Julio Caro Barojak dio asturianoak zirela soilki, beren tradizio eta ohidurak atxikitzen zituztelarik herrialde kastillanizatu batean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 173. orr.


kastillano 1 iz gaztelarra.

Ondoan bizi ziren kastillano batzuen semea, Monje abizenekoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 89. orr.

Aspaldiko goiasmoa, giputxena, kastillano garbi izan nahiarena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 149. orr.

Gerla gerlari lotua zegoen, lehenik sarrazino eta giristino, gero kastillanoen eta aragoiarren artean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 121. orr.

Intolerantziari ederretsiak daude askotxo hemen hauetan, ohartu gabe intolerantziak, gogor-irteerak, irmotasunak, gutarrismo eriak, ideien purutasunak, koherentzia iraunkorrak eta abarrek, Plá-ren arabera, norekin eta kastillanoekin dituztela senidetzen eta berdintzen euskotarrak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.

2 (izenondo gisa)

Eta gure aitona harrituta orduan, aldameneko lankide kastillanoak letra bakar bat ere ez zekiela eta: "nola liteke", esaten omen zuen aitonak, "erdaraz hain ondo eginda, letrarik batere ez jakitea?".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 88. orr.

Eremu zabal hutsak nolazpait mistizismo kastillanoa pizten lagundu duela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.

3 gaztelera.

Zerbaitegatik deitu izan zaie kastillanoz "coplas (edo cantares) de ciego" gure bertsopaperei.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 238. orr.

Joan Inazio Goikoetxea gazteluar euskaltzale eta olerkariak berriz, gauza beratzat jotzen ditu kastillanoz cierzo eta euskaraz iparra.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 142. orr.


kastillanotu, kastillano(tu), kastillanotzen da ad kastillano bihurtu.

Euskotarra, alegia, intolerantzian eta gogorrean jarrita, zeharo eta osotoro dela kastillanotzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.


kastitate 1 iz garbitasuna, xahutasuna, bereziki sexuarekikoa.

Elorria kastitate derrigorrezkoaren zuhaitza eta lorea izan dela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 199. orr.

Apaltasun sakona eta obedientzia azkarra, pobretasun bikaina eta kastitate kutsugabea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 902. orr.

Kastitatea, apaltasuna eta penitentzia gordetzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1127. orr.

Leku garai eta bikain hark San Frantziskoren kastitate eta birjintasunaren bikaintasuna esan nahi zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1097. orr.

Kristoren Amak bere birjintasunezko kastitatea eta apaltasuna emakume batengan, hau da, ahizpa Klararengan, berrituko zituela hitzeman zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1110. orr.

Kastitatean eta obedientzian bizi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 133. orr.

Birjintasunaren eta kastitatearen liliak hain usain zoragarriz inguratzen ditu guztiak, non, lurreko pentsakizunak ahazturik, zerukoak bakarrik nahi dituzten hausnartu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.

Kastitatea zela bere perbertsioa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 228. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kastitate botoa egin nuelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 570. orr.

Apaiz batek, kastitate botoa betetzeaz gainera, beste sakrifizio batzuk ere egin behar ditu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 251. orr.

Jainkoari sagaraturiko birjina: seguruenik, kastitate-boto pribatua zuena eta bere etxean, laiko penitente bezala, bizi zen neska. Emakumea objektu bat bezalakoa baldin bazen gizonarentzat, objektu sexuala, erosi egiten zena askotan, akatsik gabea nahi zen, eta gero ere kutsatu gabe mantentzeko, kastitate-gerrikoak eta behar ziren gauza guztiak erabiliko zituzten gizonek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 352. orr.

Urrezko platerak, urrezko koilarak eta gonbidatutako dama guztientzat kastitate-gerrikoak harribitxiz apainduak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 228. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kastitate botoa (3)


kastizismo (orobat casticismo g.er.)iz jatortasuna; jatorkeria.

Sinetsita zegoen, espainiar kastizismoaren topikoak erabiliz filosofiaz hitz egin zitekeela eta Balmes berebiziko filosofoa zela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Menéndez Pelayo-ren "castizo"ari Unamuno-k bere caticismoa kontrajarriko dio: berak asmatu (kopiatu) duen intrahistorian kausitzen omen dena, ez artxibo eta liburu zaharretan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 43. orr.

Kastizismoaren teoria inplizitu batekin jardunez beti kriterio gisa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 28. orr.


kastizista izond

Ortega bera, beti bezala, oso ondo gelditzen da: horrek onesten duena, Volksgeist progresista da, irekia, harremanzalea beste nazioekin, ez kastizista, bere baitan itxi, agresiboa nazio auzoekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 159. orr.


kastizo izond jatorra.

Ikusi zutenean, paretak estaltzen zituzten National Geographic-eko argazkien eta dekorazio kastizoaren arteko kontrasteari buruz hizketan ari ziren Monike eta Karl.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 45. orr.


kasto ik kastu.

kastor (orobat kastore) 1 iz ugaztun marraskaria, buru-luzea eta mutur-motza, isatsa zabala eta atzeko hankak uretan ibiltzeko egokituak dituena (Castor fiber etab.).

-Emazteak du behar prestatu afarian janen ditugun kastorretarik bat.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 115. orr.

Orein buru fuinak, arantzurdekia (porc-epic) eta kastorra jan ginituen.  Herria   2004-05-20

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Untxi-larruzko eskularruak eta kastore-larruzko bota handiak jantzita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 163. orr.

Kastore-olio usaineko igogailu estu batean zeuden; mutiko beltzak Jimmyri irri egin zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 146. orr.

Emakumea kastore-gantz astunaren pean loguraturik etzaten da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 437. orr.

3 kapela (?)

Pont Neuf gainetik, oinezko batzuk baino ez, eskularru, jaka lodi eta artilezko kastorrak buruan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 76. orr.


kastorki iz kastor haragia.

Kastorki xerra luze batzuk saltsa pixka.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 119. orr.


kastorzale izond kastor-ehiztaria.

Daniel Boone kastorzalea datorkit burura.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 62. orr.


kastrense izond militarra, armadakoa.

Testuaren mamia nahasketa handi bat da: kristautasuna, taoismoa, naturismoa, kidetasun kastrensea, Kung-Fu telesaileko esaldiak... dena sartzen da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 94. orr.

Bromatzat hartu behar zen tonu kastrense bat imitatuz.  Berria - Kultura   2004-08-22


kastrismo iz F. Castrok Kuban ezarritako erregimen politikoa. ik castrismo.

Harrokeria naziaren biktimak izan ziren batzuk; frankismoarenak, gulagetakoak, kastrismoarenak, Pinochetenak; hango eta hemengo faxismoarenak, hango eta hemengo moral iraultzailearenak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.


kastrista izond F. Castrorena edo kastrismoarena. ik castrista.

Klaseen arteko halako ezberdintasunik izango ez duen herri bat desiratzea gizakoia da, jendearengan sinestea ez da sozialistatzat har daitekeen ezer, ez da kastrista. Munduari eman nahi niokeen mezua da bagaudela hemen aldaketak bultzatu nahi ditugun venezuelarrak, eta ez dugula komunista edo kastrista deitura merezi.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 136. orr.


kastu (orobat kasto) izond

Kastu bozkariotsua ez da ezinezkoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 85. orr.

Bada barrabilak bero eta heze dauzkanik ere, egitura sendokoa bera, esperma-hodietatik ha zi ugari dariona, eta zail da hori kasto izatea, bere baitan eginahalik gogorrenak eginik ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 91. orr.

Baina gazteak, kastuak eta garbiak direnez, [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 187. orr.

Zein atarramentu lukete gure hiriek, baldin eta kastuago bizi diren herri txikietako emakumeek ez balute hiriko andereen antzutasuna konponduko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 44. orr.

Zeren ez bainuen kastoen kastakoa izan nahi jada...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 474. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kasto konpletoa (3)


kasu1 1 iz gertatzen dena edo gertatu uste dena; zertzelada.

Ba, kasu bat kontatuko dizut.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 45. orr.

Kasu bat aurkeztuko dut, zalantza-izpirik uzten ez duena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 213. orr.

4.578 kasu aztertu ondoren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 180. orr.

Osakidetzak 2.140 kasu atzeman ditu garaiz EAEn zortzi urtean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Asteartean jada 1.864 kasu zituzten zenbatuta, eta 45 hildako.  Berria - Gaiak   2006-02-24

Ezagutzaren ikusmolde kartesiarra ezagutzaren ikusmolde tradizionalaren kasu bat da, garrantzizkoena segurik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 106. orr.

Kasu bietan prozesu psikologiko beraz ari gara.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 214. orr.

Bertze batzu aldiz, iduriz kasu berean direnak, ezarekin gelditzen dira.  Herria   2003-02-06

Zintzotasunak, kasu honetan, esan nahi du zientzialariak egia aitortu behar duela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 159. orr.

Neuk ere ez bainuen soluziobiderik ikusten kasu hartan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 98. orr.

Kasu horietan, guk, zuzentasun linguistikoaren aurrean ikuspegi filosofikoa hobetsi dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Esaterako, Europako Batasunean, Kanada, AEB eta Japonian, esnea, haragia, txokolatea azukrearentzat muga-zergak %100 ingurukoak dira kasu askotan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 207. orr.

Kasuen ehunetik laurogeita hamabost baino gehiagotan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 97. orr.

Salbuespenezko kasu gutxi batzuk alde batera utzita.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 132. orr.

Ustezko kasu bakoitza ikertu behar da hori gertatu den edo ez jakiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Honelako kasuetan, senarrak apaizaren aurrera eramango du emaztea.  Elizen arteko biblia   Zen 5,15

Zein kasutan esan daiteke ordenagailu batek gogamena duela?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Baina atzizkiaren kasua bestelakoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 230. orr.

Zure kasua ez da hain berezia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 69. orr.

Hurbiletik ezagutzen dudan kasua delako dakart hona.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 105. orr.

Midas erregearen kasuan bezala, Louisek ukitzen zuen guztia urre bihurtzen zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 37. orr.

Baina termino horiek ez dute esanahi bera aglutinazioaren kasuan eta analogiaren kasuan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 220. orr.

2 (izenondoekin)

Kasu jakin batean ezin da erabili, eta, hori dela eta, Arkimedesen emaitzen kontrakoa adierazten du.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 308. orr.

Kasu ederra naiz aztertzaileentzat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.

Kasu larrienetan, urdaileko edukia kanpora irteteko adinako zulo bihurtzen da ultzera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Kasu ilunak argitzeko tresna berriak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 88. orr.

«Zenbait kasu eredugarri» alde batera utzita.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Kasu partikularrek ez dute deus esaten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 44. orr.

Almerian jazotakoa «kasu bakana» izan dela.  Berria - Harian   2005-08-12

Izan ere, diptongoa katemaila inplosiboaren kasu berezi bat baizik ez da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 90. orr.

Elkartzeko gelan, beste edozein erietxetakoak bezalako kontuak zituzten solasgai medikuek: kasu harrigarriak komentatzen zituzten beren artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Moglianoko komentuan, kasu miragarri bat gertatu zitzaion aipatutako anai Joani.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1044. orr.

Horietako bakoitzak darabilen argudiatze prototipikoa kasu praktiko batekin testatuko da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Askoz ere kasu konplexuagoa da hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 160. orr.

Gertaera baten probabilitatea aldeko kasuen kopurua zati kasu gertagarrien kopurua da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 370. orr.

Urtean gaitzak jotako 270.000 kasu berri diagnostikatzen direla.  Berria - Gaiak   2006-04-08

Hori kasu arraro-arraroetan baizik ez da onartzen, perbertsio txiki bat asetzeko, esaterako.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 127. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizpahiru urtean kasu kopurua «oso txikia» izatea espero dutela esan zuten atzo EBko eledunek.  Berria - Gaiak   2006-03-09

-Hurrengo andreari kasu-galdea egin zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 64. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ziur nago irakurri nuela hipogrifoen eraso-kasu bat -esan zion Hermionek pentsakor-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 179. orr.

Gipuzkoan 10.294 delitu eta 7.395 hutsegite kasu zenbatu zituen Ertzaintzak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Thompsonek "Identitate kasu bat" lanean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.

Oraino ez haiz ohartu leporaino kakazturik hagoela hilketa kasu batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.

Baina oso pozoitze-kasu gutxi ezagutzen dira larruazaletik xurgatutakoak eraginak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Baginismo kasu gehienen benetako arrazoiak gehiago dira kulturalak, gertaera traumatikoak baino.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 129. orr.

Katalepsia-kasu bat da hau.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 281. orr.

Ordezkapen-kasu bihur daiteke proposizioaren kontzeptuen tokia haien sinonimoek […] hartzen badute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.

Hiru senidetze-kasu ohargarriren berri gorde da pasadizo labur honen garaiko kontaketen gerakin zatikatuen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.

Triangeluetan, adibidez, "berdintasun-kasu" ospetsuetan gertatzen da hori, aspaldi izan nintzen eskolakumeak hain gogoko zituenetan, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.

Hamalau kolapso-kasu garbietatik, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 335. orr.

Garuneko akromatopsia-kasu aski "purua" zen I. Jaunarena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.

Urtero-urtero 27.000 prostata kasu diagnostikatzen dira munduan.  Berria - Gaiak   2004-06-10

Txinan ustezko sei SARS kasu identifikatu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-04-27

• 5 adlag adibidez.

Agustinen zaleago direnek, frantziskotarrek kasu, borondatearen eragiketan jarriko dute formalki zoriontasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 70. orr.

Frantziak, kasu, 40.000 milioi euro jarri zituen Ancion taldea salbatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Boikota, kasu, betidanik izan da kontsumitzaileen esku gelditzen den muturreko tresna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.

Haur zaharragoentzako jostailuetan, jostailu kimikoak kasu, arriskuak azpimarratu behar dira.Ermandadeak eta erkidegoak kasu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Sarritan badirudi ezen egun dugun arazorik handiena baliabide berriztaezinak -petrolioa kasu- agortzea dela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 61. orr.

Uztartze hori ez da aise suertatzen gainerako kulturetan (ekialdetar, asiar, afrikar, latinoamerikarretan, kasu), non AEB eta Europarekiko gatazka berriak sortuko baitira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Bidaian urtebete emanda zeudenak ere baziren han, Asiaren erdialdeko merkatariak, kasu, ordoki luzeak zeharkatu zituztenak bere salgaiak merkaturatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Oinarrizko eskubideen artean, baina, beste batzuk ere badira, intimitate eskubidea kasu.  Berria - Gaiak   2004-02-04

6 edozein kasutan nolanahi ere, dena dela.

Edozein kasutan, inoiz ez dute alferrik aipatzen Arerio Publikoaren izena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 115. orr.

Edozein kasutan, handik gutxira desegin zen taldea.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 73. orr.

Egitekotan gauden hau halabeharrez behar genuen egin, egunen batean edo bertzean: edozein kasutan, gure eginahalak ez dirateke hutsalak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 349. orr.

Edozein kasutan, uste dugu Iparraldean Hegoaldean baino ahalegin txikiagoa egiten dela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 133. orr.

7 kasuan kasu

Intronak eta inguruko ADN segmentuak zeinahi moldetakoak izan daitezke, kasuan kasu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.

Orduan da dibortziorako ahalmena debekatua edo utzia, kasuan kasu, hala herri bakoitzak dituen ohitura eta ideietara, nola andrazkoei eman behar zaien askatasun luze edo laburraren iritzira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 66. orr.

Bitartean, Iñaki Salvadorren pianoak eta Pello Ramirezen txeloak sortutako musika ederrak eszena bakoitzari dagokion giroa sortzen du samurtasuna, herrimina, oinazea edota herra sujerituz, kasuan kasu.  Berria - Kultura   2004-05-04

Eusko Legebiltzarrera ekarri dugu eztabaidatua izan dadin, eta, kasuan kasu, Legebiltzarrean onartutako proposamenak ere erantsiko dizkiogu planari.  Berria - Euskal Herria   2006-05-07

8 kasuan kasuko izlag

Kasuan kasuko ereduen konbinazioak ematen dizkio proteinari bere tasun bereziak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 107. orr.

Organismo heldu bakoitza kasuan kasuko sorkuntza bereziaren emaitza zen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.

Epaitzea, kasuan kasuko legeak aplikatzea besterik ez baita.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 201. orr.

Kasuan kasuko premiak neurtzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

9 kasuz kasu

Kasuz kasu azaltzen zion estrategiarik hoberena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 98. orr.

Estatuei dagokien zorra Pariseko Klubaren baitan birnegozia daiteke, bertan biltzen baitira, kasuz kasu, zordunak estatu hartzekodunekin edo merkataritza-kredituen estatu bermatzaileekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.

Kasuz kasu ibiltzen naiz, hiltzaileak, bortxatzaileak eta iruzurgileak aztertuz, eta haien historiak imajinatzen ditut, nobela bat idazten ibiliko banintz bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

beste kasu (103); beste kasu askotan (9); beste kasu bat (22); beste kasu batzuetan (37); kasu agertu (10); kasu asko (18); kasu askotan (155); kasu atzeman (8); kasu aztertu (8); kasu aztertzen (8); kasu bakan (16); kasu bakana (10); kasu bakar (12); kasu bakarra (31); kasu bakoitza (21); kasu bakoitzean (51); kasu berean (27); kasu berezi (23); kasu berezia (16); kasu berri (26); kasu berriak (11); kasu gehien (9); kasu gehienak (17); kasu gehienetan (62); kasu gutxi (15); kasu gutxiago (9); kasu guztiak (22); kasu guztien (9); kasu guztietan (118); kasu jakin (21); kasu jakin batzuetan (10); kasu partikular (13); kasu zehatz (13); minbizi kasu (24); tortura kasu (17); ustelkeria kasu (13); ustezko kasu (11)

gazteen kasua (8); kasua aipatu (22); kasua aipatu zuen (13); kasua argitzeko (8); kasua artxibatu (9); kasua artxibatzea (10); kasua artxibatzeko (10); kasua aztertzen (9); kasua berezia (17); kasua berezia da (14); kasua berriz (9); kasua bestelakoa (10); kasua bestelakoa da (8); kasua daraman (10); kasua ikertzen (15)

antzeko kasuak (9); bulimia kasuak (8); indarkeria kasuak (10); kasuak agertu (10); kasuak aztertu (16); kasuak aztertzen (8); kasuak banan banan (9); minbizi kasuak (14); tortura kasuak (30); ustelkeria kasuak (16)

emakumeen kasuan (19); enpresen kasuan (8); espainiaren kasuan (8); euskal herriaren kasuan (16); euskararen kasuan (12); kasuan ez bezala (15); kasuan gertatu (13); kasuan gertatzen (13); kasuan izan (16); kasuan izan ezik (16); kasuan kasuko (29); nafarroaren kasuan (9)

kasuaz arduratu (11)

minbizi kasuen (10); tortura kasuen (8)

kasuan kasuko (29)

kasuren bat (18); kasuren batean (12)

kasurik gehienetan (52); kasurik onenean (22)

edozein kasutan (127); edozein kasutan ere (14); hainbat kasutan (40); zenbait kasutan (122)

kasuz kasu (12)


kasu2 1 iz ardura, kontua.

Kasu handiz, ez erretzeko, ogi ihartu berrietariko bat ertzetatik hartu eta gurina hedatu nuen gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 63. orr.

Hegan kasu handiz egin behar ditek, istripurik nahi ez badute.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 117. orr.

Denek kasu haundiz eta pazientziz ibili beharra zaukaten deus makurrik ez gertatzeko.  Herria   2005-12-08

-Kasu putarik ez mutur-beltz honi -klixkatu zidan begia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Orain kikilduta egongo haiz, denetarik entzungo dun, baina hik, kasu ostiarik ez inori.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 98. orr.

2 interj kontuz.

Hemendik goiti, kasu Galestar horiekin.  Herria   2005-02-17

Kasu tabakoari.  Herria   2005-11-03

-Kasu zer erraten duzun -abisatu zuen-.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 56. orr.

Kasu zer ari haizen -mehatxatu zuen Monduteguyk-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 191. orr.

-Kasu! ez niri ziria sar -abisu eman zion Joanttok Basileri, noizbait mahaitik altxatu zirelarik-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 265. orr.

-Kasu, Sophie, kasu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 129. orr.

Hortik goiti, kasu! alkoholkeriak ixilik eta maltzurki egiten du bere bidea.  Herria   2003-09-25

Kasu, kasu, kasu!  Herria   2004-07-08

3 kasu egile zaintzailea.

Bidarten, igande arratsadean, kasu egilerik ez den gune batean mainatzen ari zelarik, Errusiatik heldu zen 55 urteko kamiunzain bat […] ito da batere funtsik gabe, itsasoa frango kexu izanki -eta.  Herria   2004-09-16

4 kasu egin jaramon egin, arreta jarri.

Andreak ez zion segituan kasu egin, burua bere gelarantz okertua zeukan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 403. orr.

Nehork ez nehori kasu egiten, denek presatuak iduri, kasik galduak, denak arrotzak, beste mundu batetik ateraiak bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.

Haiei kasu egitera, batak nahiz bertzeak ikusmolde makurra zuten elizaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

Udaletxean... kasu egingo al dizute, Bela?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 21. orr.

Zain zagok, nik kasu egiteko baina, zera!...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 112. orr.

Frangotan lekuko jendeak ez du kasu egiten zer ikerketa mota egiten duen holako batek.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 154. orr.

Kasu eginez oinak non ezar, banabil, txorkatilak gogoan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.

Egidan kasu.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 81. orr.

Egiozu kasu Husainiren esanari. -Erantzi kapela hori, Gwilym, egiozu kasu Williams andreari -esan zuen Anniek.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 31. orr.

Egingo diote ba kasu txakurrek burdin zati horri... · Badirudi emazteari berari ere ez ziola kasu handirik egin.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 165. orr.

Nik, neskaren aurrerapenei kasu handirik egin gabe eta nengoen bezala mugitzeke, begiak itxita jarraitzen nuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 27. orr.

Neskari kasurik egiten ez nion bezalaxe, ez nion musikari ere kasu zipitzik egiten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 27. orr.

Gau guztian jo zigun larrua zulo guztietatik eta bati besteari baino kasu gehiago ez egiten ahalegindu zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 128. orr.

Lagunei ere kasu pixka bat egin behar zaien, bi urtez juntatu gabe egon gaitun eta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 13. orr.

5 kasu eman kasu egin.

Irri egin zuen eta ostatutik atera zen komentarioei kasu eman gabe, auzoen galderei erantzun gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 79. orr.

Nahiz eta elgarren artean mintzatzeko tenoreari eta zaintzaleen mugimenduari kasu eman, segur da gure solasaldi guziak entzuten zituztela.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 99. orr.

-Kasu emazu nori mintzatzen ari ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 261. orr.

-Kasu emak norekin ibiltzen haizen, Xarles.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.

-Kasu eman kanpo horretan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 189. orr.

-Kasu emak, bada.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 392. orr.

Kasu emanez, denen laguntzaz, ikastola da biziko. · Prokuradoreak haren doinu ironikoari ez zion kasu izpirik eman eta aitzina jarraiki zuen, aho bero.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egidak kasu (3); egidan kasu (4); egidazu kasu (7); egidazue kasu (3); egin kasu (13); egiozu kasu (3); kasu egidak (7); kasu egidazu (3); kasu egile (6); kasu egin (205); kasu egin behar (62); kasu egin beharko (7); kasu egin dio (3); kasu egin ez (5); kasu egin gabe (18); kasu egin nahi (6); kasu egin nion (5); kasu egin zezan (3); kasu egin zion (8); kasu eginda (7); kasu eginen (4); kasu eginez (90); kasu eginez ari (3); kasu eginez behar (3); kasu eginez gero (21); kasu egingo (22); kasu egiozu (5); kasu egitea (21); kasu egiteagatik (3); kasu egiteko (49); kasu egiteko eskatu (3); kasu egiteko prest (3); kasu egiten (101); kasu egiten ahal (3); kasu egiten diet (4); kasu egiten dio (3); kasu egiten du (4); kasu egiten dut (3); kasu egiten dute (3); kasu egitera (20); kasu egizu (4); kasu emaiozu (3); kasu emaitea (6); kasu emaiten (4); kasu emak (7); kasu eman (46); kasu eman behar (7); kasu eman gabe (8); kasu emanen (3); kasu emanez (15); kasu emateko (10); kasu ematen (6); kasu emazu (3); kasu gehiago egiten (11); kasu gehiegi egin (3); kasu gehiegirik egin (3); kasu gutxi egiten (4); kasu gutxiago (9); kasu gutxiago egiten (4); kasu handia (6); kasu handiagoa (12); kasu handiagoa egiten (6); kasu handirik (74); kasu handirik egin (45); kasu handirik egiten (22); kasu handiz (5); kasu izpirik (8); kasu zipitzik (17)

ez egin kasurik (23); ez kasurik egin (13); kasurik egin (245); kasurik ez egitea (8); kasurik ez egiteko (9); kasurik ez egiten (4)


kasu3 1 iz hitz batek bere jokaeran edo deklinabidean agertzen dituen eretako bakoitza.

Baina joskera hau sortu zen bai morfologia mailan bai fonetika mailan zoriaren halabeharrez gertatu zen aldaketa bati esker: kasuen kopurua murriztu zen, eta kasu gutxiago izateak eraketa berri hori ekarri zion hizkuntzari.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 276. orr.

Kasu instrumentala erabiliz eratutako buruz buru sailekoak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 31. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hitz bati esaldian funtzioa ematen dioten kasu marka ezberdinek ere bat etortzen dira batzuetan: hizkuntzak (absolutu plurala, ergatibo singularra, ergatibo mugagabea), Eibarren (inesiboa, genitiboa)...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 80. orr.

· Deklinabide kasuetan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 176. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kasu markak (3)


kasual izond kasualitateari dagokiona.

Banaketa hau ez da kasuala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 15. orr.

Lehen ez zen horrela hartzen, jatea edo arnastea bezain gertakari naturaltzat jotzen zen, batzuetan gertakari ezustekoa edo kasuala bazen ere.  Berria - Kultura   2004-12-01

Hori guztia ez da ez kasuala, ez Administrazioaren gogo onez lortutakoa, hori guztia borrokarekin eta herri presioarekin lortu genuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Serendipia, antza, aurkikuntza zientifikoetara ailegatzeko bide kasuala da.  Berria - Kultura   2004-03-30


kasualidade ik kasualitate.

kasualitate (orobat kasualidade g.er.) 1 iz nahiatezkotasunik gabe edo aldez aurreko asmorik gabe jazotzen den gertaera.

Eta orduan kasualitate bat gertatu zen; ez gara ohartzen kasualitateek gure bizitzan daukaten pisuaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 23. orr.

Batetik, beraz, le hasard edo ustekabea, zoria, kasualitatea; bestetik, la nécessité, beharra, ezinbestea, kausalitatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

Nire bizitza markatu zuen kasualitate bat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 45. orr.

Kasualitate bati esker.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 125. orr.

Amona harritu egin zen; kasualidadea, hura ere txerrizalea izatea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 92. orr.

-Kasualitatea da gero! -bota diot-.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 69. orr.

Burutazio hau hona ekartzean Händel handiaren Israel Egipton oratorioa entzuten ari naizela ohartu naiz; hau kasualitatea!  Berria - Kultura   2004-01-21

Bizargileak begiratu, eta hura kasualitatea: hantxe zegonan...  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 107. orr.

Ez da kasualitatea, beraz, zuzendaritza berriko bi kide [...] nafarrak izatea.  Berria - Kultura   2006-04-23

Ez baitzen kasualitatea izan ekintza hura bi emakume solidariok egin izana.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 118. orr.

Karlosek ez du uste kasualitatea denik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 36. orr.

Ez nuela askorik sinisten kasualitatean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 91. orr.

Eta kasualitateak nahi izan zuen une hartan Amgad kaian zehar ibil zedila, eta Asad ezkutuan zuen itsasontziaren susmoa egin zezala.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 161. orr.

Ez dago kasualitaterik munduan, dena probabilitate jokoa omen da.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 157. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bai, kasualitate handia da.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 94. orr.

Kasualitate hutsa izan zen aurkikundea ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 32. orr.

Hura ez zela kasualitate hutsa izan; argi zegoen Intelligence Servicek jakinaren gainean bidali ninduela aitarengana.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 178. orr.

Serendipity-a kasualitate esanguratsua da; adibidez, norbaiti buruz hitz egiten aritu eta hurrengo tabernan pertsona hori ikustea.  Berria - Kultura   2004-02-14

Kasualitate eder baten zoriak.  Berria - Kultura   2006-02-28

Orduan kasualidade gogoangarri batez, apopilo-etxean neure etxejaunaren eta kanpotar baten arteko solasaldi baten lekuko izatera gertatu nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 30. orr.

Kasualitate gertagaitza ere izan zen, gero, alabak eta biok elkarrekin hitz egin izana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 107. orr.

Kasualitate gaiztoz bi polizia horiekin aurrez aurre jotzen badut Gau hartan suertaturiko kasualitate bakarra taxian gertaturikoa izan zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 105. orr.

Ustekabeko esanguraz betetako kasualitatea, Pentsatzen jarrita, gehiegizko kasualitatea litzateke hori.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 102. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez da kasualitate kontua, potentziak ahalbidetzen baitu autoa abiadura jakin batean ibiltzea.  Berria - Kirola   2004-09-28

Ez dut ukatzen: kasualitate bat baino gehiago izan da dena; kasualitate-kate oso bat, zehazki.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 29. orr.

Kasualitate andana batek.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 53. orr.

4 kasualitatez ik deskuidu 4.

Izan ere, ez zuen uste berriro elkar ikusiko zutenik, kasualitatez ez bazen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 112. orr.

Gurago zuen kasualitatez aurkitu, noizbait, nonbait, aldez aurretik pentsatu eta erabaki gabe, ez al zen formalduko euren artekoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 48. orr.

-Aizu, ez zara, ba, kasualitatez -nik galde -, garai batean Zürichen estudiatzen egondako Joachim Hencke delako baten senitartekoa izango?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 35. orr.

Eta heriotza, kasualitatez, garabi bat erori ostean gertatu da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 137. orr.

1998ko abenduan, begien aitzinetara jin zitzaidalarik, liburutegi batean, kasualitatez, Les cahiers de géopoétique aldizkariaren ale bat kausitu nuenean ulertu nuen bilatzen ari nintzena aurkitu nuela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 148. orr.

Kasualitatez etorri ginen mundura, eta, gero, inoiz izan ez bagina bezala izango gara.  Elizen arteko biblia   Jkd 2,2

Eguerdi aldean heldu dira, kasualitatez Hasanek oraingoan ere granada prestatua duela, eta Adjibek hotzikara bat sentitu du gizonaren kopetako orbainari erreparatu dionean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 53. orr.

Kasualitatez agertu nintzen, harri bat, landare bat, mikrobio bat bezala existitzen nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 147. orr.

Amets egiten nuen, enaren lagun bilakatzen nintzela, eta irailaren lauan, esate baterako -lehen eskola egunean hain zuzen, kasualitatez!-, lurralde epeletara abiatzen ginela elkarrekin.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 42. orr.

Ez nuke kasualitatez ere ikustera joan nahi, baina ziur Julio Iglesiasen azken konpaktoa ari dela martxan, inozoen burmuin eta garunak urtzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 291. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kasualitate handia (5); kasualitate handiegia (4); kasualitate handiegia litzateke (3); kasualitate huts (6); kasualitate hutsa (48); kasualitate hutsa da (7); kasualitate hutsa izan (17); kasualitate hutsa izango (3); kasualitate hutsez (10)

a zer kasualitatea (3); ez da kasualitatea (94); ez dela kasualitatea (14); ez dira kasualitatea (3); ez zen kasualitatea (14); hura kasualitatea (3); kasualitatea besterik ez (3); kasualitatea da (12); kasualitatea da gero (4); kasualitatea dela (7); kasualitatea dela uste (3); kasualitatea ere bada (3); kasualitatea ez dela (5); kasualitatea ez zela (7); kasualitatea izan (46); kasualitatea izan da (5); kasualitatea izan zela (3); kasualitatea izango (7); kasualitatea izango da (4); kasualitatea ote (4); zer kasualitatea (4)

kasualitateak zer diren (4)

kasualitatez deskubritu (3); kasualitatez egin (3); kasualitatez etorri (3); kasualitatez gertatu (3); kasualitatez heldu (3)


kasualki adlag ustekabean.

Hala gauzen haziek eurek, berez eta ausaz elkar joka, hamaika eratara kasualki, alperrik eta hutsalki elkartu ondoren, azkenik batzuek asmatu zuten bat egitea, gorputz handiok bat-batean betiko sortarazteko, lehorra, itsasoa, ortzia eta bizidunen enda alegia.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 155. orr.


kasuila ik kasula.

kasuista izond kasuistika lantzen duen teologoa.

Azken horri zenbait kasuistek uko onartzailea esaten diote.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 254. orr.


kasuistika 1 iz moralaren alorra, etikaren printzipioak eguneroko bizitzara edo egoera zehatzetara egokitzen dituena.

Jardute diskurtsibo hau txertatuta zegoen medikuntzan, baina baita administrazio-arauetan ere, literatur edo filosofia testuetan, kasuistikan, behartsuei zuzendutako derrigorrezko lan edo laguntza teorietan edo egitasmoetan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 204. orr.

Kasuistika erlijiosoan, sendagileen diagnostikoan, deskribapen patologikoetan agertzen diren objektuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 41. orr.

Hau da, hau, kasuistika miragarria.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 308. orr.

Horra hor eztabaidarako gaia, horra kasuistika zabala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 47. orr.

Emakumeen aurkako indarkeriaren kasuistika oso zabala da, eta bakoitzari egokitutako neurriak hartu beharko dira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

2 (hitz elkartuetan)

Bukaera Agirreren esku utziko bagenu, Deus ex machina moduko irtenbide bat bilatuko likek Asteasukoak kasuistika-ariketa luzeak egin eta gero: ehiztariaren damuarena, esaterako.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 184. orr.

· Ez da beste irakurketarik zilegi egiten duten bestelako hizkuntza-kasuistikarik, ez interpretazio mailako prestidigitaziorik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 228. orr.


kasuistiko izond kasuistikari dagokiona.

Egin dezagun analisi kasuistiko bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 42. orr.

Ekintzen eta zirkunstantzien sailkapen kasuistiko bati begira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.


kasula (orobat kasuila eta kasulla) iz mesa-jantzia.

Kasula gorri nakaratu batekin hornitzen zen apaiza.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Kasula zuri eder bat jantzita zegoen ordurako, eta aldarera eraman beharreko kaliza atontzen ari zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Apaiza, igandero kasulla jantzi eta meza ematen duena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 64. orr.

Elizako jantziak, kasuilak, aldareko ontziak ere bai.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 404. orr.


kasuladun (corpusean kasulladun soilik) izond/iz kasula jantzia duena.

Begiak erdi itxirik, bera baizik ez zen kasulladunaren otoitzarekin bat egiten ari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.


kasulla ik kasula.

kasulladun ik kasuladun.

katabasi iz

Uharteko egonaldia errito iniziatikoetako katabasiaren pareko: arazte-errito batzuk jasaten ditu iniziatugaiak, biluzik, barau eginez bakardadean, eta lau elementuetara bidaiatzen du sinbolikoki: lurra, ura, sua eta airea.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 233. orr.

Horri esker, Gizon Primordial bihurtzen da, Naturaren sintesi, katabasia egin ondoren, hots, izatearen maila beherekoenetara jaitsi ondoren; posibilitate guztiak agortu eta errealitate desberdin batera birjaioz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 233. orr.


katabut (17 esaldi 9 liburutan; orobat katabuta) iz zerraldoa, hilkutxa.

Katabuta egongelako mahai luzearen gainean atontzea pentsatu zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 26. orr.

Luziana Rourak zapi gorri bat lotu zion senarrari lepoan, katabutean ezarri zutenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 277. orr.

Katabuta ere -azken etxe-, geometriaren zordun da irudian, armiarma bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 105. orr.

Zerbitzurik gabeko egun bakanetako bat eta hara! gorpu zatiak katabutetan sartzen eman behar.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 79. orr.


katadera iz aulkia, eserlekua.

Lehen puntua da irudikatzea etsai guztien buruzagia esertzen balitz bezala Babiloniako landa handi hartan, suzko eta kezko katadera handi batean, itxura izugarri eta ikaragarrian.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 970. orr.


kataetxo ik katetxo.

katafalko iz tumulo handi eta apaindua, hotsandiko hiletetan elizan jartzen dena.

Moskuko Plaza Gorrian zegoen, katafalko batean, eta ehunka pertsona zeuden ilaran bere aurretik pasa eta ohore egiteko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

Katafalkoaren parera iristean gizon eta emakume askok ukabila altxatzen zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.


katagorri (orobat kattagorri) 1 iz ugaztun marraskaria, basoetan bizi dena, gehienetan ile-gorria, isats luze eta lodia duena (Sciurus vulgaris etab.). ik urtxintx.

Haritzaren etxean denak daude gustura: mokotarro, xagu, satain, sator, kattagorri, kattamuxar, eta hainbat ezkurjale.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.

Katagorriok adiskide eginez gero, zeure gelan bertan egingo dute habia eta umeak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 154. orr.

Katagorrien atzetik egiten zuten lasterka, nork eskuratuko bat apustuan, baina inoiz ez zuten lortzen, katagorri jauzilari haiek zuhaitzera igotzen baitziren, toki seguru horretatik bikote ausart hura zelatatzeko.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 102. orr.

Handik goiti, katagorriak bezala kasik, adarrez adar galdurreraino.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.

-Ia katagorria ekartzen duzun, ohe gainekorako narru azal gutxi falta zaizkit.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 65. orr.

Gero eta katagorri gehiago dabil, arbola gero eta gehiago dago eta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 65. orr.

Une batean bion begiradek behaztopa egin dute, eta begininiek, adar gainean topo egin eta supituki tenk gelditu diren katagorriak bailiren, harriturik bezala errepasatu dute elkar haizearen distantziara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 63. orr.

Harako baxter hartan, berriz, sehaska huts abandonatu bat edo beste, kattagorri ttiki buztanaundiak niniak lapurtuta, barrenutsik utziak...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.

2 (erkaketetan)

Katagorri bat bezain arin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.


katai ik kate.

katakana iz japoniar bi silabategietako bat.

50 silaba horiek idazteko beste sistema bat asmatu zuten, katakana, lerro zuzenak erabiliz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 16. orr.

Hitzen eta adjektiboen deklinabidea, aditzen jokabidea, juntagailuak eta funtzio sintaktikoak adierazteko, hiragana erabiltzen da; eta atzerritar hitzak (maileguak) jasotzeko katakana.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 16. orr.

Horren guztiaren bidez eta oso mailegu gutxi erabiliz (ia katakanarik ez da agertzen liburuan), japoniera zahar kutsatu gabea birsortzen saiatzen da.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 17. orr.


kataklismatiko izond kataklismoari dagokiona.

Oraina den bezala ikusteak arerio bi dauzka, Bordari berari ere gogor erasan izan diotenak: iraganean, errua eta damua; etorkizunean, aldiz, xede hipotetikoen idolatria (izan dadin abertzale, kristau edo iraultzaile kataklismatiko, hain antzekoak honi eta beste kontu askori dagokienez).  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 39. orr.


kataklismo 1 iz hondamendi ikaragarria, gertakari geologiko batek eragina.

Teoriaren arabera, izar erraldoiak kataklismo baten bidez kolapsa daitezke, barruko erreakzio nuklearrek grabitatearen aurka egiteko behar adinako indarra sortzen.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Noizbait kataklismo bat gertatuko balitz, izaki ttipi horiek guk baino ahalbide gehiago izango zituztela bizirik irauteko.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 158. orr.

2 hed/irud

Atenasko filosofoak mendietako artzainak imajinatzen ditu aldika beren gotorlekuetatik irteten zibilizazio berri bat eraikitzeko, aldizkako hainbat kataklismoren azkenekoan desagertu zen zaharrak hutsik utzitako lekuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 352. orr.

Ostatuen izenak karrikenak eta bizilagunen izaera bezalakoak dira hiri honetan: nekez mudatzen dira, gerla, inbasio edo gisako kataklismoren bat tarteko izan ezean.Txundituta geratuko zen -harritu zen Andres-, zeren hark uste zuen hori esaten zuen egunean kataklismo bat izango zela familian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Kataklismo izugarri batek eztanda egin zuen supituki gure sukaldean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 158. orr.

Euskal jendeak ez daki erroetatik bereizi izanak zer nolako kataklismoa eragiten duen, baina aldi berean, AEBetan ere ez dute ezagutzen Euskal Herriak azken 25 urteotan jasan duen bilakaera Sekulako kataklismoa gertatu da Alavesen, baina entrenatzaile berria, Mario Luna, horretaz ez dela konturatu dirudi.  Berria - Kultura   2004-10-27

3 (hitz elkartuetan)

Ondorengo gizarte-kataklismoa zoritxar handia da inplikaturiko guztientzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.


katakonba (orobat katakunba) 1 iz lurpeko barrunbeak, lehen kristauek hilak ehorzteko eta elizikizunak egiteko erabiltzen zituztenak.

Eliza katakunbetan gorde zen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 73. orr.

Framazonen ikur eta sinboloak Paris eta Erromako katakunbetan aurkitu izan dira, Partenongo harri-abarretan, eta Txinako Harresi Handian, Karnak eta Palmirako tenpluetan eta Egiptoko piramideetan... beti framazonen batek aurkitu ere, noski.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 120. orr.

Katakonben hesi sendoan ipini nuen eskua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 124. orr.

Hezur pilatuez beteta zeuden hormen ondotik igaro ginen [...], eta katakonben barreneneko parteraino iritsi ginen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 121. orr.

Sakonune hark ez zirudien berariaz egina, ez baitzen katakonbetako sabaiaren bi euskarri erraldoiren arteko barrunbea besterik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 123. orr.

Eskaileraren beherenean ganga bat zegoen, egiaz katakonba heze, hotz, luze, bihurri baterako sarrera ematen zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.

Gaizkitzen hasi nintzen katakonbetako hezetasun hartan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 125. orr.

Sirakusako katakonban honako inskripzio bitxi hau topatu dute: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.

Seriotasun itxuratiz, baina esan egin nion, eta berak ulertzen zuela erantzun zidan, "je vois", katakume batek esango zukeen bezala, katakumeek hitz egiteko dohaina balute.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 252. orr.

2 hed/irud

Ezkuernagako katakunbetako ardo guztia edango nuke kristolako atxurra harrapatu arte.  Berria - Kultura   2004-02-06

Alegia, katakunbetara bidali nahi dituztenei helduleku begi bistakorik ez uzteko ahalegina egin dute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

Gobernuak katakonbetan gorde nahi du [pobrezia].  Berria - Euskal Herria   2004-07-02


katakume 1 iz katuaren kumea.

Kateme baten magalari gozo-gozo bilduak zeuden bospasei katakume jaio berri ikusi nituen armairu horietako baten barruan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 79. orr.

Bere lagunaren katuak katakume bat egin zuen, eta katakumeak katamarengandik ateratzen zirela ikusi zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 63. orr.

Katakumeak katamarengandik ateratzen zirela ikusi zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 63. orr.

Katakumea lepotik hartu eta igerilekuko ur usteletara bota nuen.  Berria - Kultura   2004-08-20

Marmarka hasi zen, katakumeak kendu dizkioten katama baten egonezinez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

Katemea agertu zenerako, eginak genituen ontziaren txukuntze lanak; lau egunen buruan topatu genuen hura, beste horrenbeste katakumeren ama eginik, gilaren gaineko zokondorik ezkutatuenean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 101. orr.

Nagiak ateratzen dituen katakumearen antzera.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 60. orr.

Oso beldurtuta nengoen, katakume bat elurretan bezainbeste.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 84. orr.

Hotzak akabatzen nago, eta katakume bat bezain ahul.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 176. orr.

Zakurrak etxeko katakumeak lagun egiten ditu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 104. orr.

Angorako katakumea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 45. orr.

Portzelana txinatarrezko katakume basati bat, oldartzeko zorian beti, portzelana txinatarrezko sagu potolo eta babesgabe baten gainera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.

2 (izenondo gisa)

Azkenean etzan eta besoetan kulunkatu zuen nexka katakumea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nexka katakumea (4)


katakunba ik katakonba.

katalan 1 izlag Kataluniakoa, Kataluniari dagokiona. ik kataluniar.

Katalan Herria bezala, zatituta dago Euskal Herria.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 107. orr.

Unamunok berak [...] euskal eta katalan identitate eta arazoarentzako sozialisten ulerpen urria salatzen zuen, ez alferrik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.

Jordi Solé katalan soziolinguista.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.

Josep Lluis Garod-Rovira katalan ezkertiarra.  Herria   2004-01-29

Don Ramón Cabrera jeneral katalana.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 202. orr.

Askotan sartzen zen patiotik trumoi-ahots bat, katalan azentuz, esanez: [...].  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Katalan Herrietako egoera politikoan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

Herri katalanen zatiketak sortzen zituen kalteak nabarmendu ziren Franco hil ostean antolatutako Katalan Kulturaren Batzarrean.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 106. orr.

Hockey selekzio katalan bat antolatu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 18. orr.

Gerardo Markuletak hainbat poeta katalanen lanen euskarazko itzulpenak irakurri zituen.  Berria - Kultura   2004-06-29

• 2 iz Kataluniako herritarra.

Euskaldun izatea, edo katalan ala galego izatea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.

Frantses Estatu barruan dauden katalan, euskaldun eta bretoientzat.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 159. orr.

Topikoak bestela badio ere, katalan guztiak ez dira xuhurrak ez poltsa-zimurrak, ezta gutxiago ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 153. orr.

Katalan asko dago Euskal Herriarekin liluratuta.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Katalanek ez ditek oraindik ospe ona gure artean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 78. orr.

katalanek ederki baliatu zuten erregimen berria hango eskolak katalantzeko, hartarako baimena Madrildik noiz etorriko zain geratu gabe.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 172. orr.

Urrun gaude kontu hauetan katalanek egiten dutenetik, ez izan dudarik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 66. orr.

3 iz kataluniar herrietako latin hizkuntza. ik kataluniera.

Cristinak eta Oriolek katalanez hitz egiten zuten beren artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 170. orr.

Hor du irakurleak gure hizkuntzen mapa: euskara, katalana, gaztelera, galiziera eta portugesa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 89. orr.

Katalana normalizatzea zen batzarkideen helburua.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 106. orr.

Katalanaren batasunaren aurkako neurriak dira eta ez dauden lekuan ere arazoak sortzen dituzte.  Berria - Kultura   2004-01-31

Niretzat lasaitasun bat izan zen nire liburuak katalanera eta galegora itzuli zirenean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 58. orr.

Vitruvioren testua katalanez argitaratu zen Esther Artigasek [e.a.] Antonio Castroren aholkuekin eta koordinazioarekin egindako itzulpenarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5350. orr.

Kantu batzuk katalanez abestu zituzten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 116. orr.

Katalanezko Idazleen Elkarteak muzin egin dio Jaume Matasen gobernuaren diru laguntzari, «katalanaren genozidioa» salatzeko.  Berria - Kultura   2004-01-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

katalan eta euskaldunen (3); katalan herrietako (4); katalan valentziera (3)

bide katalana (3); estatu katalana (8); estatu katalana aldarrikatu (4); euskara eta katalana (4); galiziera eta katalana (8); hizkuntza katalana (3); katalana bat dela (6); katalana erabili (4); katalana erabiltzeko (4); katalana eta galegoa (5); katalana eta galiziera (12); katalana eta valentziera (7); katalana euskara hiztegia (3); katalana jakitea (5); nazio katalana (4); nazionalismo katalana (3); rafael nadal katalana (3); valentziera eta katalana (5); valentziera katalana (3)

; alacanteko herrialde katalanak (3); gizarte katalanak (3); herri katalanak (15); herrialde katalanak (296); herritar katalanak (3); idazle katalanak (5); katalanak eta euskaldunak (4); katalanak eta galizierak (3); politikari katalanak (5); valentziako herrialde katalanak (7)

hizkuntza katalanaren (4); katalanaren aldeko (8); katalanaren batasuna (7); katalanaren erabilera (4); katalanaren eta galizieraren (4); kultura katalanaren (3); valentziera katalanaren (3)

alderdi katalanei (3)

herrialde katalanek (6); idazle katalanek (3)

herri katalanen (3); herrialde katalanen (13); katalanen artean (3); letra katalanen (4)

herri katalanetako (5); herrialde katalanetako (73); herrialde katalanetako taldea (9); herrialde katalanetako taldeak

herrialde katalanetakoak (4)

herrialde katalanetan (41); herrialde katalanetan ere (4)

herrialde katalanetara (4)

herrialde katalanetatik (8)

erdia katalanez (3); etiketak katalanez idazteko (3); euskaraz eta katalanez (3); katalanez egin (3); katalanez egindako (3); katalanez eta euskaraz (8); katalanez hitz egin (4); katalanez idatzita (3); katalanez idatzitako (4); katalanez idazteko (4); katalanez idazten (3); katalanez ikasiko (3); katalanez mintzatu zen (3); katalanez mintzo (5); produktuen etiketak katalanez (3)

katalanezko bertsioa (4); katalanezko eskaintza (3); katalanezko idazleen (10); katalanezko idazleen elkarteak (5); katalanezko kantu (4); katalanezko telebista (4)


katalanbroxa iz almendrazko tarta etxean egina.

Bixtan dena bazela bertzerik ere, eta denak arras goxoak zirela, katalanbroxak ere ahantzi gabe.  Herria   2005-11-03

Etxauzko parkean ikusiko dira lehengo lan, ofizio eta tresnak; horietan baporezko ogi joiteko bat,[...] ardi moxtea, gasna egitea, katalanbroxa eta bixkotx egitea, taloak artekiarekin eta marrakukiak.  Herria   2003-07-24


katalandar (Euskaltzaindiaren Hiztegian katalan agertzen da) izlag/iz katalana, Kataluniakoa, katalan herritarra.

Katalandar ordezkari gehienek Parlament-etik testu adostu batekin atera ziren.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Joan-Lluis Lluis katalandar idazleak.  Herria   2004-07-08

«La flama» taldeko musikari katalandarrak.  Herria   2002-10-24

Ez zen horrelakorik gertatzen [Frantziako] Tolosan dauden hainbeste nafar eta katalandarrekin, nahiz eta hauek ez dauzkaten denek espainoltzat.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.


katalandu, katalan(du), katalantzen 1 da/du ad katalan bihurtu. ik katalanizatu.

Errepublika etorri zenean ere, [...] katalanek ederki baliatu zuten erregimen berria hango eskolak katalantzeko, hartarako baimena Madrildik noiz etorriko zain geratu gabe.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 172. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Donoxtiar katalandu euskaldun ustekoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 68. orr.


katalanera (Euskaltzaindiaren Hiztegian katalan agertzen da) iz katalana (hizkuntza). ik kataluniera.

Erdi Arotik aurrera zenbait gudu galdu ez balira, Muretekoa adibidez, Kataluniak, Aragoik eta Okzitaniak estatu bat osatuko zuketen agian, katalanerak, aragoierak eta okzitanierak antzeko bilakaera izango zuketen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 92. orr.

Unibertsitate horretan katalaneraz irakasten du irakasleen erdiak, baina katalaneraz irakasten ez dutenen arteko zenbait ingelesez aritzen dira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 201. orr.


katalanismo iz Kataluniaren nortasun politiko, historiko eta kulturala ezagutua izan dadin lortu nahi duen higikunde politikoa.

Hori al zuen benetan helburu Aznarrek, independentismoaren eta katalanismoaren izugarrizko gorakada Maragallen hurrengo gobernuan?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 95. orr.

Ondoren, katalanismo errepublikanoa eta langile eta sindikatu taldeak elkartu zituen bere gobernuan. Katalanismoa herritar xumeen artean zabaldu behar zuela, bereziki etorkinen artean.  Berria - Mundua   2004-10-09

Katalanismoak autogobernuan aurrera egitea erabakigarria izan daiteke euskal auzia libratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18


katalanista 1 izond katalanismoaren aldekoa.

Icetak goratu egin du Esquerrak Senatuan izandako jarrera, baina salatu du alderdi katalanista batek inoiz ez duela oztopatu lurralde batek autogobernuan aurrera egitea.  Berria - Mundua   2006-05-06

Kataluniako Gobernu «katalanista eta ezkertiarra» bere horretan mantentzea da ERCren lehentasuna.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Miquelen joera katalanistaz baliaturik.  Berria - Kultura   2004-12-14

Independentistek azken hilabeteotako boto katalanista ezkertiarraren gorakada berenganatuko dutela esan du ERCko buruak.  Berria - Mundua   2004-03-11

PSC historikoki beti izan da katalanista eta beti defendatu izan ditu Kataluniako interesak.  Berria - Harian   2005-10-01

2 iz katalanismoaren aldeko pertsona.

Iturraldek Katalunia eta katalanistekin harreman estuak zituen, eta pentsatzekoa da Arnauren legendaren berri bazuela.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 195. orr.

Katalana bat dela diotenek zein abertzale eta katalanistek «gauzak nahastea» eta dialektu batetik hizkuntza bat asmatzea egotzi izan diete [Valentziako] eskuindarrei. herria¬


katalanizatu, katalaniza(tu), katalanizatzen 1 da ad katalan bihurtu. ik katalandu.

Kataluniako Hezkuntza Sailak bigarren hezkuntza katalanizatu nahi du, baina oraindik ez da zehaztu nola egingo den.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

2

Bai, baina lehen hezkuntzan heziketa katalanizatuagoa da bigarren hezkuntzan baino.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06


katalanofobia iz katalanen aurkako herra.

Espainian katalanofobia handia dago, eta PP hori indartzen ari da.  Berria - Mundua   2006-02-05

Katalanofobia oso zabaldua dago Espainian.  Berria - Mundua   2006-02-05

Alderdi Popularrak Estatutuaren kontrako kanpaina bultzatu zuen duela hilabete batzuk eta «katalanofobia eta banaketa» bultzatu zituen.  Berria - Mundua   2006-04-01


kataleju 1 iz betaurrekoa.

Bart arratsean beste denbora-pasa bat aurkitu nuen: kataleju batez beste etxeetako bizilagunen gela ongi argituak espiatzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.

2 pl betaurreko bikiak.

Gizon bat irten, katalejuekin begiratu beraiei eta barrura sartu zen berriro.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 199. orr.


katalepsia iz nerbioetako alditxarra, bat-batekoa, gorputza gogortzen eta sentiberatasuna sorgortzen duena.

Apatia orokorra, gorputzaren pixkanako hondamena eta katalepsiaren ezaugarri batzuk zituzten alditxar sarri baina iragankorrak ziren diagnosi bitxiaren osagaiak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 39. orr.

Lady Madeline gaztaro betean hilobiratu zuen eritasunak, katalepsiazko heriotza guztietan gertatzen den bezala, arrosa kolore arin baten iseka utzi zion bularrean eta aurpegian, eta irribarre irudikor bat ezpainetan, zenduengan hain ikaragarria izaten dena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 46. orr.

Oraingoz behintzat, begetal eginda daude, katalepsiak jota bezala, eta bizirik ateratzen badira alkandora hertsagarri bana izango dute zain Bermeoko psikiatrikoan, hori seguru, zeren horrelako tripi txarrek flashback itzela izaten baitute.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 107. orr.

Katalepsia-kasu bat da hau.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 281. orr.


katalisi iz erreakzio kimiko baten abiaduraren lastertze edo moteltzea, erreakzioan parte hartzen ez duen gai batek eragina.

Katalisia eragiten duen substantziari deitzen zaio katalizatzailea, erreakzioa azkartzen duen substantziari.  Berria - Gaiak   2004-12-31

ADNa jaun eta jabe den mundu bizi horren aurretik, izan bide zen beste bat, non ARNa baliatzen baitzen hala erreplikaziorako nola katalisirako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

Katalisi Institutuak.  Berria - Gaiak   2004-12-31


katalizagailu iz katalizatzailea.

Antza, horrek katalizagailu efektua eragin, eta hortik aurrera hautsak harrotu egin ziren, kontratuek bost euroko billete baten balioa balute bezala.  Berria - Kirola   2004-10-24


katalizatu, kataliza, katalizatzen 1 du ad katalisia eragin.

Kasu guztietan, erreakzio-kate linealak ditugu, hots, sekuentzia batzuk, non urrats bakoitza entzima espezifiko batek katalizatzen baitu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.

Konposatu jakin bat finkatu eta eraldakuntza kimikoa katalizatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.

Entzima horiek katalizaturiko erreakzio kimikoen azterketa zinetiko xeheak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.

2 irud/hed

Une historiko haren partaide izateak sorrarazten zien emozioa, eta bertsoak emozio hori katalizatu, bideratu baino ez zuen egin behar.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 141. orr.


katalizatzaile 1 iz erreakzio kimiko bat katalizatzen duen gaia. ik katalizagailu.

Kasu horretan, potasa edo sosa izaten dira katalizatzailerik erabilienak.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Gaiker ikerketa zentrokoek katalizatzaile solidoaren aldeko apustua egin dute, horrek «abantaila handiak» dakartzalako: batetik, erreakzio kimikoaren ostean, errazagoa izaten da olioa katalizatzailetik bereiztea.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Entzima, funtsean, katalizatzaile bat da, hau da, erreakzio kimiko bat bizkortzen duen baina prozesuan aldaketarik izaten ez duen substantzia bat. Entzima-zorro bat da zelula, eta entzimok -erreakzio kimikoen katalizatzaileak- igeri dabiltza "likido koloidal" tanta batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.

Katalizatzailea errekuperatu egin daiteke eta prozesu gehiagotan erabili.  Berria - Gaiak   2004-12-31

2 irud/hed

Jaiotzen ari baitzen, Lutero (1483-1546) katalizatzaile zuela, Hans Küng-ek laugarren paradigma deitua: Erreformako paradigma ebanjeliko-protestantea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 18. orr.

Garai batean Ruper zen mundua atzemateko katalizatzailea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 128. orr.

Baina ziur dago katalizatzailea ez zela bera izan, Jose Javier baizik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 52. orr.

Hipotesirik onena gauzatuz gero, konponbideak bilatzeko prozesuak gainerako arazo etniko eta politikoak gainditzeko katalizatzaile lana egin dezake, adituon arabera.  Berria - Gaiak   2004-10-31


katalogatu, kataloga, katalogatzen 1 du ad hurrenkeraren baten arabera katalogo batean sailkatu edo izendatu.

Ikertzaileek lau mila zazpiehun eta laurogeita bi dokumentu katalogatu dituzte.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 166. orr.

Liburudenda batean liburuak katalogatzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 142. orr.

Euskera buletinean argitaratutako artikulu akademikoak, argitalpen monografikoak eta bildumetakoak [...] zein bildumetatik kanpo geratutako lanak eta beste erakunde batzuekin elkarlanean egindako lanak datu basean katalogatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Garai bakoitzean erabili diren baliabide poetiko-erretorikoak miatu, katalogatu eta azaltzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 203. orr.

Ezin konta ahala lagin, kontu handiz eta ordenarik txukunenean katalogatuak eta sailkatuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.

Kanpoko eragileak, hala nola mikrobioak, birusak, elikagaiak, pozoiak, toxinak, eta abar, sarritan ongi definituak eta katalogatuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 130. orr.

Gorbatak txartelekin, jakak eta trajeak katalogaturik, nahaste nabarmenik ez egiteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

2 irud/hed

Begirada mota hura ere aspaldi katalogatua zuen Cesar Telleriak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 68. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Eliza katalogatuak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 144. orr.


katalogatze iz hurrenkeraren baten arabera katalogo batean sailkatze edo izendatzea.

Inbentarioak eta katalogatze-lanak egin (04-05).  Berria - Kultura   2004-10-28


katalogazio iz katalogatzea.

Jose Mari Satrustegi euskaltzainaren artxibategietako katalogazio eta digitalizazioa.  Herria   2004-03-04

Katalogazioa ezin izan du oraindik amaitu.  Berria - Kultura   2004-02-20

Katalogazio lanak aurrera jarraitzen du.  Berria - Kultura   2006-03-14

Katalogazio elebiduna, euskara garatu eta normaltzearen zama erantsia duena.  Berria - Kultura   2004-01-04


katalogo 1 iz zerrenda edo izendegi egituratua, argibidez eta zehaztasunez hornitua.

Katalogo eta fitxategi guztiak gordetzen zituen gela sotoan zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Karteratik katalogo batzuk atera zituen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 89. orr.

Zentro edo liburutegi bakoitzak bere dokumentu-bildumaren katalogoa eskaintzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.

Inguru hauetan sortzen diren landare guztien katalogoa egitea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 154. orr.

Lehentasunetako bat katalogoen elebitasuna ziurtatzea da.  Berria - Kultura   2004-01-04

Denda batean sartu zela idazmakinen katalogo eske.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 48. orr.

Dotore inprimaturiko katalogo batzuk ikusi nituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 44. orr.

Ezin daiteke urdin mota guztiak hartzen dituen katalogo bat egin, baina mailaka daitezke obra jakin batean agertzen diren urdinaren ñabardurak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.

Fitxategiak, liburutegiak, on line katalogoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 346. orr.

Yumimoto enpresaren import-export katalogoa.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 15. orr.

2 (izenondoekin)

Katalogo komertzial batzuk.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.

Nekez aurkituko duzu hau baino katalogo osoagorik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 20. orr.

Alde batera eta bestera jo ohi zuten grinen eta irritsen katalogo orotariko bat, bereizkuntzarik gabea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Udazkenean funtsei buruzko katalogo arrazoitua kaleratzeko asmoa dute.  Berria - Kultura   2004-03-18

Bata da artearen teoriari buruzko liburua, eta bestea, Bacon britainiarraren lanak biltzen dituen katalogo eder horietako bat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 153. orr.

Unibertsitate-ikasketen katalogo berria.  Berria - Gaiak   2006-03-21

Filosofia fakultate bakoitzak bere liburuen katalogo propioa du. Zenbakien serie naturalerako hiztegi infinitu bat, oroimeneko irudi guztiak gogoan hartuko zituen katalogo alferrikako bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.

Liburutegi Sistemaren Katalogo Kolektiboa eratzea da Jaurlaritzaren epe motzeko bi erronketatik bat.  Berria - Kultura   2004-01-04

Keinuen eta mimikaren katalogo unibertsal baten arabera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 258. orr.

3 irud/hed

Perbertsioen katalogoa ere mugatua da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 218. orr.

Hain zen aberatsa, nire bizitzan, zoritxarren katalogoa!  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 185. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Katalogo-zenbakia idatzi, eta liburuak eskatzeko fitxak bete zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Katalogo bidezko salmenta-enpresa batean zebilen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 62. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Moda katalogo batetik atera berria.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 8. orr.

Maletako beste txoko batean musika katalogo batzuk ikusi zituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.

Haren azpian argazki katalogo kriminalen bildumako erretratuek irribarre zalantzatiak egiten zituen trafiko gertuaren noizbehinkako argi rafagek lagundurik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 141. orr.

Zer lotura du pasarte horrek bere aurrekoarekin, eta, batez ere, txertaturik dagoeneko arraza-katalogo osoarekin?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

katalogo arrazoitua (4); katalogo kolektiboa (3); katalogo osoa (3)

bildumaren katalogoa (4); katalogoa argitaratu (3); katalogoa argitaratu du (3); katalogoa egin (4)

erakusketaren katalogorako (3)

katalogotik erauzitako (3)


katalografiko izond katalogatze teknikari dagokiona.

Ekoizpen dokumentalerako tresnak eta beharrezko zerbitzuak prestatzea, Bibliografia Nazionala, Agentzia Katalografikoa... eta nazioarteko estandarrak Euskal Herrira egokitzea  Berria - Kultura   2004-10-28


kataloxa 1 iz betaurrekoa.

Ikasi ordez auzoko etxeetan ateratzen zen jendeari leihotik kataloxa batez begira egoten zen. Aurpegia ez zitzaien ongi ikusten, kataloxa, irismen gutxikoa izateaz gainera, ez baitzen akromatikoa ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

2 irud/hed

Hasteko, ikuspegi orokorrarekin hasi beharko genuke, urrutiko kataloxa baten bidez begiratuz orduko gizarteari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 202. orr.


kataluniar (Euskaltzaindiaren Hiztegian katalan agertzen da) izlag/iz katalana, Kataluniakoa, katalan herritarra.

Gotzain eta kardinal izatera iritsi zen kataluniar gizaseme hau.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 344. orr.

Kataluniar eta euskal nazionalistek.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 62. orr.

Espainiar Estatuari ere zer besterik gelditzen zaio, euskal eta kataluniar nazionalismoaren aurrean, bere kontrola neurri handienean galdu egin duela onartzea besterik?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 84. orr.

Ramon Llull kataluniar dohatsuak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 182. orr.

Xabier Moret kataluniar idazleak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 132. orr.

Ongizate ekonomian aditua den Vicenç Navarro ekonomilari kataluniarrak dio Europan bi Ongizate Estatu izan direla eredu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 144. orr.

Oraingoan bi kataluniar zetozen txofer.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 245. orr.

Kataluniarra zen Vigoren familia.  Berria - Kultura   2004-09-22

Kataluniar peto-petoa da David Coromina.  Berria - Kirola   2006-04-30

Lo egin zuen bakarra, harrigarria, kataluniarra izan zen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 244. orr.

Euskal kantariek eta kataluniarrek antzeztuko dituzte Haydnen fabula musikatuaren pertsonaien ibilerak.  Berria - Kultura   2004-05-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal eta kataluniar (4)

gidari kataluniarra (5); kataluniarra izan (10); lievremont kataluniarra (3); nani roma kataluniarra (5)

artista kataluniarrak (3); coma kataluniarrak (3); gidari kataluniarrak (7); idazle kataluniarrak (3); irakasle kataluniarrak (3); joan roma kataluniarrak (3); jokalari kataluniarrak (4); kataluniarrak bere (4); kataluniarrak ere (5); kataluniarrak eta (7); kataluniarrak ez (4); kataluniarrak irabazi (5); kataluniarrak irabazi zuen (3); kataluniarrak izan (3); marc coma kataluniarrak (3); musikari kataluniarrak (3); talde kataluniarrak (5)

kataluniarrek irabazi (3)


kataluniera (Euskaltzaindiaren Hiztegian katalan agertzen da) iz katalana (hizkuntza).

Protesta ekintza egin zuten Irlandak Bartzelonan duen ordezkaritza diplomatikoan, kataluniera Europako Batasuneko hizkuntza ofizialen artean ez sartzeko erabakiaren haritik.  Berria - Mundua   2004-07-03

Besteak beste, katalunieraz mintzatzeak komunikabideekin harreman handia izatea ahalbidetu baitio.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Katalunieraz idazten ditu bere liburuak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 109. orr.

Josu Sanz Eroskiko Komunikazio arduradunaren arabera, sortzen dituzten produktuen etiketetan euskarazko, gaztelaniazko, galizierazko eta katalunierazko azalpenak ematen dituzte.  Berria - Harian   2006-02-04


katama iz umeak izan dituen katemea. ik katu 6.

Marmarka hasi zen, katakumeak kendu dizkioten katama baten egonezinez. Katakumeak katamarengandik ateratzen zirela ikusi zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.


katamar 1 adlag lau hankan, lau oinean. ik katamarka.

Ama umea besoetan, umea katamar, umea lehenengo pausoak ematen, umea lehen hitzak ahoskatzen [...].  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 82. orr.

Korrika alde egin genuen katamar, katu beldurtuen jauziekin, eta gero zutitu eta arrapaladan, batez ere atzetik guardiako erreketeak zetozela ohartu ginenean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 86. orr.

Neska orduan zakila ahotik atera eta katamar etorri zen Goioren gainera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 372. orr.

2 katamarran/katamarrean lau hankan, lau oinean.

Makurtu egin zen bere ipurtalde boteretsua erakutsiz, katamarran hurbildu zitzaidan benetako felino baten gisa... eta orduan hasi zen onena.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.

Hormari itsatsita irristatu nintzen lehenengo, eta gero katamarran joan nintzen nire andregaiak leihoko argia moteltzeko duen bionboaren atzeraino.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 129. orr.

Neure ohe gainera igotzen naiz katamarrean eta Italo Svevo-ren Zahartzaro irakurtzen hasten naiz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.

Igo zen, beraz, Jonatan katamarrean, esku-oinez lagundurik, ezkutaria ondoren zuela.  Elizen arteko biblia   1 Sm 14,13


katamaran iz plataforma batek batzen dituen bi krosko luze eta eskuk osaturiko itsasontzia.

Balear Uharteetan izan naiz, Formenteran, eta handik abiatuta lau eguneko itsasaldia egin dut katamaran batean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 252. orr.

Zortzietan jaikiko naiz, gosaldu, jantzi, zortzi t'erdietako edo bederatzietako katamarana hartuko dut, itsasadarra zeharkatu, 25 minututan iritsiko naiz Hendrixtowngo portura.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 282. orr.

Zazpiak puntuan baitaukat lehenengo katamarana itsasadarra pasatzeko...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.

Katamarana iritsi da moilara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 363. orr.

Bigarren fase batean leku hori abiapuntu bilakatzen zaie, bildu eta denak batera hirira joateko, hartu katamarana eta itsasadarraren bestaldera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 18. orr.

Katamaranetan traineruen atzetik joaten diren epaileei lana errazteko jarriko dute beste epailea  Berria - Kirola   2004-09-10


katamarka adlag lau hankan, lau oinean. ik katamar.

Lehenengo katamarka hasiko gara, gero oinez eta, ondoren, korrika egingo dugu nahi beste.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 139. orr.

Besteak imitatuz ikasten dugu irribarre egiten, hitz egiten, katamarka ibiltzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 205. orr.

Landare-hesiko zulo bat katamarka zeharkatu genuen neke handiz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

katamarka ibiltzen (4)


katamixar (corpusean katamusar eta kattamuxar soilik) iz katagorria.

Odol beroko hainbatek ere gauza bera egiten du eta negu partea gorputzaren egoera berezi horretan pasatzen dute: hartzek, marmotek, katamusarrek...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 104. orr.

Haritzaren etxean denak daude gustura: mokotarro, xagu, satain, sator, kattagorri, kattamuxar, eta hainbat ezkurjale...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.


katamotz 1 iz katuaren antzeko ugaztun basati haragijalea, hura baino handiagoa, belarri puntadunetan ile sorta bana dituena (Lynx pardina etab.).

Europako Legebiltzarrak atzo aurkeztu zuen txosten batek dioenez, katamotz iberiarra desagertzear dago.  Berria - Gaiak   2004-04-27

Iberiar Penintsulan 155 katamotz inguru geratzen dira egun.  Berria - Gaiak   2004-04-27

Katamotzak «oztopo ugari» gainditu behar ditu bizi ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-04-27

Migelek hartzaren eta katamotzaren ehizan hil zuen, inguruko oihanetan, hilabete horietako asperdura.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 78. orr.

Ardi bat baino gehiago galdu dut arroiletan lepoa hautsita, edo katamotzak begiak erauzita.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 200. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gutxiago edaten zuen, egoki gobernatzen zen gonbidaturik bagenuen eta Lajosen katamotz-begietatik gordetzen zen, izandako bizitza triste eta adabakiz betea ezkutatu nahian.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Duela hamar urte ugaltzeko gai ziren 48 katamotz talde zeuden.  Berria - Gaiak   2004-04-27


katamusar ik katamixar.

katana iz japoniar ezpata.

Irudiaren azpian, horman zintzilik, katana bat; japoniar ezpata loriatsua.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 97. orr.


katanar iz

Zergatik, bestela, itzuli dira itsututa Damaren jauregian sartzeko ausardia -edo zori etsaia- izan duten ahuntz, katanar edo trikuak oro?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 124. orr.


katanarru 1 iz dirua gordetzeko edo aldean eramateko larruzko zorroa.

Betances jaunak erakutsi eta oparitu ez eta nire katanarruak ezin ordain zezakeen Germinalen azken edizio margodunak erakarri zizun begirakunea.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 66. orr.

Aulkian eserita hasten zen jokoan, erabat baldar hasieran, poliki-poliki galduz katanarruan gorderik zeramatzan diru pitzarrak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.

Ea ez neukan abokatu on bat, katanarru onekoa ematen nuela, urkakumeak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 202. orr.

Katanarrutik amaseiko gorri ederra aterata.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 151. orr.

2 katuaren larrua.

Lehenengo galdera zenbat balio duen izaten da, katanarruz egindako abrigoekin bezala.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 96. orr.


katandu, katan, katantzen da ad kateatu.

Hemen jendea, nola oiloak kotan egoten diren, bada horrelaxe bizi zuan, katanduta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.


kataplasma iz txaplata, enplastoa.

Kiskaltzen zuen burua Mozartek, eta kataplasma hotzak jartzeko agindu zuen medikuak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 107. orr.


katapulta 1 iz harriak, geziak edo beste jaurtigaiak indarrez botatzeko antzina erabiltzen zen tresna.

Zulo horietatik teinkatzen dira bihurritutako kirioak, katapultaren beraren besoak eusteko erabiltzen direnak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4990. orr.

Balezten eta katapulten proportzioei buruz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5070. orr.

Katapulta eta eskorpioiak behar bezala teinkatzeko gai izateko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.

Habeen erdi-aldera, koska batzuk egiten dira, eta koska horietan katapulten burukoak enkaxatzen dira, eta ziriekin finkatzen dira, tentsioaren indarrez ez daitezen mugitu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5090. orr.

Katapulta handiak prest egon bezain laster, aldarriak eta soken zein poleen kirrinkak nonahi entzuten zirela, jaurtigaiak botatzen hasi ziren egundoko altueratik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 113. orr.

Indarra lehertzen eta oldar izugarriz hegatzen da, katapulta indartsuetatik irteten diren jaurtigaiak bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 413. orr.

Bazeuden burruntzaliak ere, katapultak adinako koilara zurezkoak, neurriaren arabera ilaran jarritako labana zorrotz-zorrotzak...  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 54. orr.

Kontu egin bihurrienei, beren koilarak katapultatzat harturik galleta-zopa beratuak jaurtitzen ibil ez daitezen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 117. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Balista eta katapulta-bateriak organo baten hodiak bezalaxe doituak zituen Arkimedesek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 475. orr.


katapultatu, katapulta(tu), katapultatzen du ad indarrez bultzatu.

Museo honek 1997an XXI. mendera katapultatu gintuen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 29. orr.

Kontraste horrek katapultatu egiten ditu hitzak.  Berria - Kultura   2004-09-15

Orduan, malguki ikusezin batek katapultatu balu bezala, zutik jarri, eta halaxe erantzun zion amona Sinforosak: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 21. orr.

Eskuin eskua ezker besondoan jarriz eta besaurrea goraka behin eta berriro katapultatuz.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 20. orr.


katapurtxintxa iz katagorria.

Eta bat-batean, barruan zerbait mugitu zaiola eta begira hasten denean, bihotz hondora babes bila heldu zaion katapurtxintxa deskubritzen du deblauki, eta katapurtxintxaren ikara uxatuz bere ezinegona sosegatzen du, jakin gabe.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 149. orr.


katar1 iz katu arra.

Baldarra da antzara, azkarra katarra.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 207. orr.

Katarrak, beste katarrekin borrokan hasi eta kontrarioa indartsuago dela sumatzen duenean, ihes egiten du.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 34. orr.

Katar bat, katar nabar bat, barrandan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 207. orr.

Katarra atzaparka.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 207. orr.


katar2 ik kataro.

katarata1 iz kristalianoren lausotasuna, ikustea eragozten duena, begi-lausoa.

-Kataratak dauzkak, ezta?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 17. orr.

Bi begietan katarata hasiera duela.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Ez miopiak, ez astigmatismoak, ez presbiziak, ez kataratak ez zioten inoiz ikusmena lausotu edo ahuldu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Begietako kataratek ez diote uzten nahi adina irakurtzen eta idazten.  Berria - Kultura   2004-11-12

Katarataren ebakuntza egitea erabaki zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 420. orr.

Erretzaileen artean, halaber, % 40 ugariagoak dira kataratak eta begietako beste hainbat gaitz.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Kataratarengatik kristalinoa kendu eta beira argi bat jarri zaion jendeak nahikoa ondo ikusten du argi ultramorearekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.


katarata2 iz emari handiko ur jauzia.

Niagarako kataraten ur jauzirik azkarrena.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 81. orr.

Niagarako kataratak ur gabe, lehor gelditu omen zirenekoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 110. orr.


katarismo iz kataroen doktrina eta higikundea.

Kristautasun katolikoaren aurkako errebolta, lehen aldiz Frantziaren hegoaldean hamabigarren mendean piztu zenean katarismoaren forma hartu zuena, hamahirugarren mendean erauzi egin zuten handik, berriro eskualde berean agertzeko hamaseigarren mendean kalbinismo gisan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 321. orr.

SSetako ofiziala, olerkaria, historialaria, eta Katarismoan eta Grialaren kondairan aditu handia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 235. orr.


katarkide iz talde bereko katarra.

Ugatza eta bere bi katarkideak [Prostatas eta Txomin] irri ederrak egiten ari ziren nire kontura.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 19. orr.


kataro (orobat katar) 1 izond gehienbat Frantziako hegoaldean hedatu zen Erdi Aroko doktrina bati dagokiona.

Eliza instituzionala baliogabetzen zuten beste hainbat mugimendu ebanjeliko edo kataroak bezalako mugimendu heretikoen aurrez aurre.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 63. orr.

Erlijio katarraren datak XII. eta XIII. mendeetan kokatzen dira.  Herria   2003-11-06

2 iz doktrina horren jarraitzailea.

Frantziako hegoaldera bildu zen kataro izenekoen sekta heretikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 48. orr.

Frantziskoren egunetan gertatu zen Frantzia hegoaldean albitar edo kataroen aurkako gurutzada odoltsua ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Albitar edo kataroak (garbiak) 1150 inguruan arras zabalduak zeuden Frantzia hegoaldean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1117. orr.

Janari guztien garbitasuna baieztatu nahi du, kataroek ziotenaren aurka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 156. orr.

Béziers, zaldun gurutzatu frantsesek Erdi Aroan hainbeste kataro hil zuten lekua.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 67. orr.


kataroar iz kataroa, katarismoaren jarraitzailea.

Teobaldo I Nafarroakoa Champagneko kontea zelarik, 1239. urtean hain zuzen, 183 kataroar erreta hil zituzteneko gertakizunarekin abiatzen da El verdugo de Dios (Jainkoaren borreroa), Toti Martinez de Lezearen azken eleberria  Berria - Kultura   2004-11-07


katarrino izond tximinoez mintzatuz, sudur zuloak beherantz eta isatsa oso laburra dituena.

Ordubietatik aurrera, haur gaixoa (ejem!) ikastera joan da berriro; tximino katarrinoak eta platirrinoak ziren gaur.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 287. orr.


katarro 1 iz hotzeria.

Orain atea ireki, orain atea itxi, katarro handiak harrapatzen baitira itxi-ireki horietan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 17. orr.

Halakok katarro gogor bat harrapatzen zuela, sei bisita beretzat; erreuma zuela, hogei bisitata ere izan zitezkeen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 210. orr.

Karmele, urte erdi bat lehenago kontsultan izan nuena, katarro bortitz batekin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 128. orr.

Kursaal aretoetako aire girotuak eragin didan katarro zitala.  Berria - Kultura   2004-09-24

Horregatik, bada, katarroa baldin banuen, behar zena baino eztul gehixeago egiten nuen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 46. orr.

Katarroak eragin ziezaiokeen infekzioagatik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 220. orr.

Katarroak zeukan ohean, eta soldadutxo bat bezala portatzen zen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 64. orr.

Katarroarekin dabil.  Berria - Gaiak   2006-01-24

Zer hago, katarroarekin?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 111. orr.

Adituen esanetan, katarroaren birusa denbora luzez egon daiteke gorputzean ezkutatuta.  Berria - Gaiak   2004-04-27

2 (hitz elkartuetan)

Ustez ardiaren katarro sukarrak erasanda zeudelako hiru abelburu hil zituzten atzo Nafarroan, bertako Gobernuaren aginduz.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

· Aste honetan 40.000 inguru oilasko hil dira Krimeako hainbat etxaldetan, baina agintariek esan dutenez, hegazti katarroak hil ditu animaliok, ez gripeak.  Berria - Gaiak   2006-01-06


katarsi (orobat katarsis g.er.) 1 iz esperientzia batek eraginiko barne askapeneko sentimena.

Katarsi bat behar izan zenuela esan liteke idazten hasteko?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 183. orr.

Ongi, baina zer da zuzen katarsi hori: garbiketa, barne purifikazioa?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

Badirudi katarsia dela printzipio nagusia: aurreiritzi gordin zahar guztiak egun argitan jarriak eta barre algara artean garbituak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 34. orr.

Gehiegizko zama zen niretzat sekretu hura, eta, gainera, berak bultzatu ninduen katarsi moduko hura egitera. Emakumearentzat ileapaindegia, antzinako grekoentzat teatro tragikoa zen bezala, gizon gehienentzat futbol estadioa den bezala, katarsia egiteko lekua da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 388. orr.

Ez zekien zergatik, baina dutxa katarsia zen Matiasentzat.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 68. orr.

Misterio horretara hurbiltzeko, urrundua zaudenean, alegia, nik uste dut lehendabizi bizi hunkidura eta emozioa daudela (nire kasuan katarsi bat izan zen), eta gero hasten direla prozedura intelektualak.  Herria   2005-02-17

Idaztea katarsia, terapia, liberazioa zela Saderentzat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 27. orr.

Katarsian sartzen ari ginela uste dut.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 195. orr.

Atzo arratsalde osoan erabili dudan jazarraldiak utzi nau garbiturik bezala, "katarsis" baten maneran.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 166. orr.

Leku berean, aldi berean, jarduera berean, tarrapatan pilatzen zaizkigu emozio guztiak: katarsi beteko garaia.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 20. orr.

Wiktor protagonistak katarsi moduko bat bizi du Wilkon, denboraren joanaz ohartzeko.  Berria - Kultura   2004-12-08

2 (hitz elkartuetan)

Duda gutxi dago bi pertsonaia horien atzean dagoena idatzi eta asmatu zituen autorea bera dela, exorzismo eta katarsi ariketak egiten ari dena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 12. orr.

Dutxa katarsi tipo bat da, etnografoek sinistu nahi ez badute ere.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 41. orr.


katarsis ik katarsi.

katartiko izond katarsia eragiten duena.

Nahiago izan nuen "maite zaitut" doinu eta keinu neutroez esan, ariketa katartiko gisa apika, nerabearen herabetasunaren iruzurra akaso.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 25. orr.

Literatura mirail katartiko eran erabili dut, dakidan arren, eta aski errepikatzen dute literaturaren gure espezialistek, ez dela baitezpada horretarako egokia.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 157. orr.

Hainbeste sentimendu hustu ditut, non katartikoa ere izan den.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Errabino asko higikunde honen kontra agertu zen, hasidismoak Jainkoarekiko komunikazio intimoa eta katartikoa proposatzen baitu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Segituan, hutsak xurgatu ninduen berriro, otso tzar baten ahoak irentsiko banindu bezala, garai batean -txiki-txikia nintzelarik- irudikatzen nuen antzera, otsoak sei antxumeak jaten zituen hartan, neure burua piztiaren ahutzetan barna ikusten bainuen, nahiz eta azken unean zazpigarrena izaten nintzen, halako gozamen katartiko batean salbaturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.


kataska 1 iz ipar liskarra, borroka. cf gatazka.

Aspaldian bada hortaz kataska frango eta kataska minberak...!  Herria   2003-03-13

Duela zenbait aste aipatu ginuen bezala, Zaliondoko lan gunearen zabaltzeak kataska batzu sortu ditu.  Herria   2002-08-15

Aspaldixkoan ez baitzen kataska handirik Libanoko mugan, hor ere sukarra berriz jauzi da.  Herria   2001-07-05

Katixima euskaraz egiteko debekuak sortuko zituen kataska gorriak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 40. orr.

2 kataskan borrokan.

Ondokoan behar zutela joan, polizarekin arizan dira kataskan.  Herria   2002-10-31

Kataskan aritu gira horren inguruan hiru urtez, azkenean onartu dute libertate zerbait uztea guri, partaidetzari buruz doa eta ez nagusi/mutil harremanenetara.  Herria   2004-07-08


katastral izond katastroari dagokiona. ik katastro 2.

Bilboko balio katastralak ere 70eko hamarkadakoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19


katastro 1 iz herri bateko ondasun higiezin guztien errolda.

Iruñean ere katastroa ez da berritu 1986. urteaz geroztik.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Gasteizek eta Iruñeak, berriz, antzeko indizeak agertu dituzte hala leku garestian nola auzo berrian, baina kontua da bi hiriburuetan ere katastro berriak eraginak izango dituela norberak pagatu beharreko diru kopuruan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Udalaren arabera, desoreka deigarri hori katastroa eguneratu gabe izatetik dator.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Udal zergek eta katastroaren berrikuspenek zenbait arazo sortu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Espainiako Gobernuak hiru tasa berri sortuko ditu, Katastroarena kenduko du eta beste hamar igoko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-10-09

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik katastral.

Katastro balioak.  Berria - Ekonomia   2004-07-16

Mujikaren esanetan, 2002. urtean egin ziren katastro balioespenen arabera, Ondarearen gaineko Zergak «zenbaki handiagoak» beharko lituzke.  Berria - Ekonomia   2004-07-16


katastrofe 1 iz hondamendia.

Duela bostehun bat milioi urte, garai kanbrikoaren ostean, animalien ditximaketa edo suntsiketa orokor izugarria gertatu zen, katastrofe handi bat Irakeko okupazioa katastrofe handia da Irakeko herriarentzat eta arabiar munduarentzat.  Berria - Kultura   2006-04-12

Auzapezak berehala bete du katastrofe naturalaren deklarapen doziera.  Herria   2005-11-17

Ideia handiak katastrofe handietan bizten omen dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 239. orr.

Katastrofea zen ikaratuta ninduena, katastrofea bera.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 99. orr.

Katastrofe hura bere onerako zelan erabili deliberatzen hasi zen Peter.Alaska hoteleko taldea galtzea benetako katastrofea izan zitekeen berarentzat.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 183. orr.

Hau da, poto ez egitea, kosta ahala kosta saihestu beharreko katastrofetzat hartua baita potoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 190. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik katastrofiko.

Katastrofe kutsu izan zein ez, poemak katastrofiko izaten segituko luke.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 110. orr.

Azpititularrak Zergatik ari den mendebaldea terrorismoaren aurkako gerra galtzen zein egilearen izenak Anonimo konspirazio eta katastrofe literaturaren alorrera garamatza.  Berria - Mundua   2004-07-06

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Besteen erruki eta ardura gutxienekoak, giza katastroferik handienak sorrarazten dituztenak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 72. orr.


katastrofiko 1 izond hondamenezkoa. ik katastrofe 2.

Berriro gerrara itzultzeak ondorio katastrofikoak izango zituelako.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 76. orr.

Inpunitate osoz berri katastrofikoak batera eta bestera zabaltzen dituzten hainbat ezjakinena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 253. orr.

Nekazaritza-praktika katastrofiko bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.

Babes Zibileko eledun Diefurt Deslorgesek adierazi zuen egoera «katastrofikoa» zela.  Berria - Mundua   2004-09-22

2 ikaragarri txarra.

Zuberoan egoera katastrofikoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Hemengo filipindar enplegatuak katastrofikoak dira!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 216. orr.

Katastrofe kutsu izan zein ez, poemak katastrofiko izaten segituko luke, noski, baina demokrazian edonork behar luke izan poema txarrak idazteko eskubidea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoera katastrofikoa (3)


katastrofikoki adlag hondamenezko eran.

Jende arruntak biologiaren kateetatik libre sentituko ditu katastrofikoki munduratuok, eta buruzagitzat hartuko.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 152. orr.


katastrofismo iz katastrofeak iragartzeko joera.

Genetikoki eraldatutako organismoen arrisku posibleen inguruko diskurtso eta neurri oro oinarri zientifiko sendorik gabeko katastrofismo hustzat du.  Berria - Gaiak   2004-11-11


katatonia iz eskizofrenia mota, higimena eta nahimena eragozten dituena.

Katatonia bortitzenak jota bezala zeuden, entzundakoa ezin balioztatuz edo.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 84. orr.

Benetan axola duena Barojaren deskripzioa da, azalpenaren tonu bizkor larria, eta intimitate erotikoko gau horrek gizonari eragiten dizkion alderdi hondagarriak, izan ere katatoniak joa uzten baitute.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.

Behera egin dute, berriz, eskizofreniak, katatoniak (ordu batzuz mugitu ezinda gelditzen da gaixoa) eta adimen urritasunak.  Berria - Gaiak   2004-02-11

Bi sintoma mota ditu [eskizofreniak]: positiboak -haluzinazioak, katatonia, ezinegona- eta negatiboak -maitasun sentimendu eza, apatia, gizartetik urruntzeko joera, plazera sentitu ezina eta pentsamendu zein adierazpen eskasia-.  Berria - Gaiak   2004-11-04


katatoniko izond katatoniak joa dagoena.

Dario Villalbaren Faz koadroan mina eta sufrimendua dira nagusi (emakume katatoniko baten aurpegi desitxuratua da, batzuk hilzorian egondako Francorekin identifikatu zutena).  Berria - Kultura   2004-10-27

Erotutako pertsona baten tonua islatzen du liburuak, ero lotsati, obsesiodun eta katatoniko baina dotore hitz egin nahiko lukeen batena.  Berria - Kultura   2006-04-26


katazka adlag kataskan, borrokan.

Lagunik potoloena jarriko zen bizkar emanda arbolaren kontra, bi eskutxokoak lotu zilborrondoan, hatzak elkarri sardean gurutzatuz, eta lagunetan arinenak edo trebeenak han ipiniko zion aurrenako hanka, astogainera igotzeko bezala, eta beste hanka bizkar gainean paratuz, han dabil katazka behetineko adaburuan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.


katazuri iz erbinude zuria.

Arma zuri garbiekiko hartan, garbi-garbi egiteko ustea bazuen txolarteren batean, katazuriaren larrua baino zuriago utzi arte. Katazuri larruzko eta purpurazko duintasun bikain hori.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.

Purpuraz eta katazuriz imajinatu baitzuen semea auzitegian.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.


kate (orobat katea g.er. kataia g.er. eta gate g.er.) 1 iz maila edo eraztun formako atal elkarri lotuen saila, lotura gisa edo apaingarri gisa erabiltzen dena.

Non zen, ordea, [...] esklaboen kateak apurtu eta egiptoarren orgak urperatzen dituen Hura?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 78. orr.

Horma artean sartu nau, aterabiderik gabe; kate astunez lotu nau.  Elizen arteko biblia   Nk 3,7

Ainguraren kateen karranka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.

Hartz bat kate batetik lotuta zekarrela etorri zen gero gizona.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.

Kate batetik zintzilik zeraman eskuko poltsarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 20. orr.

Navas de Tolosa-ko batailan miramamolinak burdinazko kate batez ingurarazi zuen bere eremua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 199. orr.

Harri hotza eta kate beltz lodia baino ez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 456. orr.

Ardatz horretan brontzezko kate malgu bat joango da lotuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.

Auzoan bazuten putzadera lurpeko bat, ur ateratzeko txirrika, urontzi, kate eta guzi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 54. orr.

Esku bat komuneko kate hondatuxearekin borrokan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Berdez margotutako atearen ertzeko kate bati tira egitean txintxarri hotsa entzun zuen barnealdean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 91. orr.

Xehe xeheki miatzen gituzte, orduan galtzen ditut ene estilo urrestatua, lepoko gatea bere medailekin, muntra eta moltsa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.

Kate zilarkara batek uztaitzen zion eskuineko txorkatila.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Zeinen polita zure lepoa, urrezko kate horiekin!  Elizen arteko biblia   Kt 1,10

Oinak katean lotu zizkioten, burdinazko lepokoa erantsi.  Elizen arteko biblia   Sal 105,18

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kate-erloju bat ere bai, kristalik eta orratzik gabea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Zutabe-buruetan zeuden kapitel haietarako sare antzeko apaindurak egin zituen eta kate-xortak, kapitel bakoitzerako zazpi.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,17

Aska bateko uretan Axenariok ikusi ditu kate-hondakinak, gurpil uztaiak, pala zahar bat.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 110. orr.

Maitemindua nauzu zeure begirada bakar batez, bihotz-lotua zeure lepoko kate-bira batez.  Elizen arteko biblia   Kt 4,9

Sekulako zintzarri eta kate azantzaz sei mandok tiratutako diligentziari behako ikaratu bat egiten ziola.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 83. orr.

Sineskeriaren kate-hotsak eta fanatismoaren garrasiak entzun ditut egiaren intziriak itotzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 21. orr.

Kate-dantzan joaten ziren soroetan gaindi.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 155. orr.

Kate-orratzak, eraztunak, esku-muturrekoak banatzen ikusi zituen zaharrak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 15. orr.

Urregorrizko kate-eraztunak agirian ditudala.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 43. orr.

-Lanak eduki zituzten lema askatzeko, kate-kandatu batekin zegoen trabatua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 279. orr.

Kate-zakur hauts kolore gisako bat, alegia, bakardadearen gau minari zaunka.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Burdin gate batekin estekatuaak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 65. orr.

Trakzio-kateek gurpil koskadunak hartu eta karranka egiten zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 327. orr.

Urrezko hortzetan, erloju-kateetan eta gorbata-orratzetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.

Ikaragarri nabarmentzen zen urrezko erloju kate txerlotu bat, erdian katenbegi handiak zituena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.

4 irud/hed

Denak baitzeuden iluntasunaren kate berberaz loturik.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,18

5 (atxilotuaren edo mendean dagoenaren irudi gisa; pl.)

Deabruen kateetan preso egondako jendeari bezala hitz egiten dizuet.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 621. orr.

Lehenengo aitaren bekatuagatik ilunpearen menpean kateetan gintuen printzearen eskutik gu atera eta Aita Jainkoarekin adiskidetzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1196. orr.

Hainbeste aurreiritzi, hainbeste kate zentzugabe hausten jakin izan duen herriari ez zaio batere kostako jainkoaren mamua sakrifikatzea, erregearena baino hutsalagoa baita.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 220. orr.

Eurek hainbat kate apurtu izanagatik garelako gu libreago.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 57. orr.

Lagunek agiraka egiten zioten kate artean pozik zegoelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.

Berrion honen bozeramaile naiz kate artean.  Elizen arteko biblia   Ef 6,20

Orain hautsiko dut zapaltzen zaituen uztarria, orain apurtuko zure kateak.  Elizen arteko biblia   Na 1,13

Injustizi kateak hautsi eta uztarri-hedeak etetea, zapalduak libratu eta uztarri oro apurtzea.  Elizen arteko biblia   Is 58,6

· sing Analfabeto izateak, diruezak, tradizioak eta senarren mende egoteak kate itogarria leporatzen diete emakumeei ezkontzan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 109. orr.

6 mota edo sail bereko osagaien segida.

Hots-adierazleen osagaiek bata bestearen atzetik agertu behar dute ezinbestez: kate bat osatzen dute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 100. orr.

Gai horien horniduran gertaturiko eten orok ekoizpenaren kate osoa geldiaraz baitezake.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Lurringaien katearen zuzendaria.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 89. orr.

ADN zati horietariko bakoitzak kate polipeptidiko bat ekoizten du.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.

Kate metaboliko bat etetea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.

Ekosistema urbanoaren kate trofikoa, behintzat, primeran zebilen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 94. orr.

Gertakarien katea egoki berrosatuz zihoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.

Ezpainetara etorri zaio haren izena, horrela, oroitzapenen kate horretatik ihesi-edo.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 26. orr.

Nire baitan daramadan kate ikusezin hori zenbait artistak, idazlek, nobeletako heroiek eta nire haurtzaroko emakume batzuek osatzen dute.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 30. orr.

Nahiz eta gainerakoan osorik sentsuen munduan kokatu behar den izadiaren katearen osakide gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 203. orr.

Ahoz ahoko katea imajinatu nuen: Kristinak Josefinari, Josefinak Ximurrari, Ximurrak Ttipiri, Ttipik Charlyri eta Charlyk auskalori:"Aizak, badakik Edu eta Kristina...?".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bonba atomikoaren hondamena ikusi ondoren, kate-erreakzio EZ nuklear bat sortzeko asmo irmoa jaio zen hainbat pentsalariren artean: kontzientzia eta komunikazio kate-erreakzioa nahi zuten, antzeko ezer ez gertatzeko inoiz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 91. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hainbat manifestazio, elkarretaratze, gose-greba, giza kate e.a. izan dira aldarri horren alde.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 70. orr.

Belaunaldiek zeharkatzen zuten emakume-kate batean harrapatuta sentitzen nintzen lehenengo aldiz.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 74. orr.

Familia-kate luzeak osatzea da Mendebaldeko eta Japoniako ezaugarria, eta kate horietan metatuz joango da ondarea. ik beherago 12.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Ubide-kate hori inoiz ez zen bat etorri muga politiko batekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.

Malagako hotel-kate bateko nagusiaren semea zen Sergio.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 12. orr.

Kasu guztietan, erreakzio-kate linealak ditugu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.

Benetako muntatze-kate likido bat da odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

Gure agenteek, produkzio-kateetan zitalki maskaraturik. 10.000tik gora astekari [...] eta 2.000tik gora telebista kate.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 87. orr.

BBC telebista kate publikoak IRArekin izan duen portaera.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 100. orr.

Estatuko hiriburuko irrati-kate nagusietako bateko esatari guztiz ezaguna grinatsu mintzo zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.

PPren agindu zorrotzpean ez zeuden beste TB eta irrati kate batzuk.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 138. orr.

Gero oihu kate bat etorri zen, sutan den etxe bat itzaltzeko orduan osatzen den kuboz kuboko giza- katearen antzekoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 180. orr.

Bat-batean aldatu zen Fructuosoren aurpegia, eztul-kate batean trabatuta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 40. orr.

Hots kate bat sortarazten duten ahoaren eta laringearen mugimendu guztiak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 67. orr.

Menpeko esaldi-kateetan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 125. orr.

Medikuaren ezpainetatik ateratzen diren hitzak letra kateetan ikusten dituzu zureganantz hegan.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 134. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, gauza abstraktuekin)

they-Ø+be-ing+come kateari ezarrita.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 88. orr.

Eta handik berriro bere transmigrazio katea hasarazi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 45. orr.

Gero ihesaldi eta itzulera kate bat hasi duk, amaiezina dirudien horietakoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 96. orr.

Silogismo kate baten ondoan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.

Bizitzaren sorrera ere oinaze kate ederra izan zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 184. orr.

Gogoeta-kate bat eragin zion horrek Ruche jaunari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 447. orr.

Herrialde asko dira globalizazio prozesuaren balio kate horretan integratu ahal izan direlako, hein batean bada ere, txirotasunetik atera direnak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.

Ez dut ukatzen: kasualitate bat baino gehiago izan da dena; kasualitate-kate oso bat, zehazki.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 29. orr.

Eta handik berriro bere transmigrazio katea hasarazi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 45. orr.

10 telebista edo irrati katea.

BBC kate prestigioduneko web gunera egindako bisitek %47ko igoera izan zuten.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Futbola eta errugbia Canal + gateak erosi ditu eta ikusi nahi dituenak pagatu behar du.  Herria   2002-10-10

Satelite bidezko kate hau 1996ko azaroaz geroztik ari da bere seinalea aireratzen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 57. orr.

Melodramak kate guztietan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 97. orr.

Musika bideoak ematen zituen etengabe kate hark.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 183. orr.

Estatu mailako kate handi baten menpeko irrati batera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

1993ko Gabonak ziren eta Fox-TV laugarren katea zen orduan audientziaren rankingean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 23. orr.

TV 5: Hau da frantses gate bat kablearen bitartez har daitekeena.  Herria   2001-08-02

11 kate begi ik katebegi.
12 kate luze

Piztia bakoitzak larruzko lepoko sendoa zeukan, kate luze bati lotua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 96. orr.

· Haren azpitik urrezko kate luze-luzea eta fin-fina atera zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 319. orr.

Eta normalean ez dut lotzen; nahiz kate luzea prest egon, aurreko gako borobil bati atxikia.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 217. orr.

· irud/hed Baina kate luzean elkartu zirenean, harritu egin zen Ivors andereñoak eskua irmo estutzen ziola sentitzean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 282. orr.

Glukosa, zelulosa katea luze bati dagokio, errosario bateko alea bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 302. orr.

Eta Ebe, kate luze baten azken maila, frustrazioaren alaba.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 153. orr.

Neu nintzen, nire arbasoen kate luzean, batxilergo osoa ikasi behar zuen lehena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

Kate luze baten kate-begia baita gaurko literatur jarduna, eta, adanismoaren tentaldia gainditurik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 36. orr.

Filosofo helenikoen kate luzea Sokratesengandik Plotinorenganaino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 436. orr.

Konplikazio kate luzea du.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 111. orr.

Biziaren kate luze hori; eta gu hor, bat besteen artean.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 89. orr.

Alabaina, bizidun guztiak hatsaren kate luzearen partaide dira, lehen bezala orain ere, zenbaitetan hauts eta besteetan hats.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 112. orr.

13 kate maila (orobat katemaila)

Amaierarik gabeko katea zirudien; kate maila bakoitzak beste bat zekarren atzetik, egunak gaua bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 58. orr.

Argitu gabe dago kate hori noraino hedatu behar litzatekeen, ea barne hartu beharko lituzkeen "ezaugarri autista" bakan batzuk [...] ala kate-maila bitxi, eszentriko, pedante edo barnekoitzat hartu beharko litzatekeen, gehienez ere, autistena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.

Trukerako txanpontzat dauzkatela uste dute, Espainiako Gobernuaren esku eurak direlako kate-mailarik ahulena.  Berria - Harian   2006-03-26

Orain konturatzen naiz katea baten katemaila bati oratu niola Ryokorekin ibili nintzenetik aurrera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 153. orr.

Burezur hura besteak ez bezalakoa zen eta tximuen eta gizakiaren arteko kate-maila galdua izan zitekeela sinetsi zuten gehienek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 80. orr.

14 kate motzean (orobat kate motxean)

Kate motzean lotuta zeuzkaten jabeek beren maskotatxoak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 42. orr.

Etxean kate motzean hazia, bakardadean otoitz librean hezi zuen bere burua, sentikorra eta bihozbera izaki.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 202. orr.

Kate motxean lotu nuen nire burua asteburuko jardun hauekin.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 114. orr.

Kapitan putakume hark denak kate motxean lotuta eduki nahi, nonbait, eta pernocta eta asteburuko paseak-eta tantaka ematen omen zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.

Azpitartek uste du «beharginak kate motzean lotzeko azpijokoa» dela.  Berria - Ekonomia   2004-10-06

Baina, hala ere, jendea biak lotzera ohitu da, eta Mari Antonek barru-barrutik madarikatzen du bere izenari ezinbestean -hotsen arteko antzaren kate motzean- lotzen zaion lokuzioa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 214. orr.

15 kate-mutur (orobat katemutur)

Aurki, luzatu egingo ziren segmentuok, dela kate-muturretatik elkarrekin lotuz, dela bakoitza bikoiztuz, behin bakarrik edo behin baino gehiagotan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.

Familiak presio izugarria jasango zuen soluziobiderik ez zegoela ikusita, eta presio hori, handiturik, Moralestarrengana pasatuko zen, eta haiengandik, berriz, areagoturik, katemuturrera, hots, neuregana.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 98. orr.

16 kate-orratz ik kateorratz.
17 kate-zulo (corpusean katezulo soilik) ontizetan ainguaren katea igarotzeko zuloa.

Balea hesteak izango dira urgainean, ainguran eta helizean trabatuko dira, eta Malcom, ainguraren katetik hesteak kentzen hasia, irristatu eta katezuloaren kontra eroriko da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 259. orr.

18 mendi kate ik mendikate.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bukaerako kate (7); elikadura kate (3); erloju kate (5); espainiako irrati kate (3); espainiako kate (3); euskarazko kate (5); euskarazko kate kopurua (3); giza kate (10); giza kate bat (5); irrati kate (24); irrati kate batean (3); irrati kate batek (3); irrati kate bati (3); kate arabiarrak (5); kate artean (3); kate astunez (4); kate astunez lotu (3); kate bakarra (3); kate baten bidez (4); kate batetik zintzilik (4); kate begi (5); kate begia (3); kate beltz (3); kate erreakzio (3); kate erreakzioa (6); kate handi (6); kate komertzialera (5); kate komertzialera iritsi (5); kate kopurua (4); kate luze (15); kate luze baten (3); kate luzea (7); kate luzeak (4); kate luzean (3); kate maila (12); kate motxean (4); kate motxean lotu (3); kate motzean (34); kate motzean lotu (16); kate motzean lotuta (3); kate motzean lotzeko (4); kate osoa (7); kate pribatu (4); kate pribatuak (5); kate publikoa (4); kate publikoak (7); kate publikoan (5); kate talde (3); kate trofikoaren (4); lepoko kate (3); madrilgo irrati kate (3); mendi kate (6); telebista kate (95); telebista kate arabiarrak (5); telebista kate pribatu (3); telebista kate pribatuak (5); telebista kate publikoa (3); telebista kate publikoak (5); telebista kate publikoan (3); telebistako kate (3); urrezko kate (6)

ahozko katea (7); apur dezagun katea (4); balio katea (5); balio katea sustatzea (4); bere balio katea (3); bukaerako katea (6); erlojuaren katea (4); giza katea (28); giza katea egin (6); giza katea egingo (7); giza katea osatu (4); hautsi da katea (11); hots katea (5); katea egin (7); katea egin zuten (5); katea egingo (7); katea egingo da (3); katea egingo dute (4); katea eten (3); katea ikusten (3); katea luze (4); katea osatu (5); katea osatu zuten (3); katea sustatzea (4); lepoan urrezko katea (3); ordena eta katea (8); telebista katea (8); urrezko katea (6)

al jazeera kateak (4); arabia telebista kateak (3); arte telebista kateak (3); autoek kateak behar (4); bbc kateak (10); bbc telebista kateak (3); bukaerako kateak (5); cnn telebista kateak (5); giza kateak (3); hitz kateak (3); irrati kateak (11); kateak apurtu (3); kateak askatu (3); kateak behar (30); kateak behar ziren (12); kateak behar zituzten (6); kateak eman (5); kateak eman zuen (3); kateak esan (3); kateak hautsi (7); kateak jakinarazi (4); kateak zabaldutako (6); kateak zuzenean (11); kateak zuzenean emango (7); kateak zuzenean eskainiko (3); lehen kateak (9); lehen kateak zuzenean (5); ser irrati kateak (4); ser kateak (3); telebista kateak (85); telebista kateak esan (3); telebista kateak zabaldutako (4); telebista kateak zuzenean (4); telebistaren lehen kateak (3)

ahozko katean (7); elikadura katean (4); giza katean (4); irrati katean (7); katean egin (6); katean egindako (4); katean lotu (4); katean sartzen (3); lehen katean (6); muntatze katean (3); ser irrati katean (3); telebista katean (30); telebista katean egin (4)

ahozko katearen (6); bbc katearen (6); bbc katearen arabera (3); elikagai katearen (3); ezartzen zaion katearen (3); irrati katearen (9); irrati katearen arabera (3); katearen arabera (21); katearen ikerketa (3); katearen zuzendaria (9); katearen zuzendariak (17); katearen zuzendariaren (5); lurrin katearen (7); lurrin katearen zuzendaria (5); ordenaren eta katearen (4); ser irrati katearen (4); telebista katearen (13); telebista katearen arabera (7)

abc telebista kateari (3); bbc kateari (3); cnn telebista kateari (3); irrati kateari (6); kateari egindako adierazpenetan (3); kateari eman (3); kateari eskaini (3); kateari eskainitako (11); kateari eskainitako elkarrizketa (4); kateari eskainitako elkarrizketan (6); kateari igorritako (3); kateari tira (3); telebista kateari (27); telebista kateari eskainitako (7); telebista kateari igorritako (3)

telebista kateek (11)

kateekin lotuta (4)

kateen artean (4); kateen bidez (3); nafarroako kateen (3); telebista kateen (7)

telebista kateetako (4)

irrati kateetan (3); telebista kateetan (5)

hainbat telebista katek (3); telebista katek (6)

bbc kateko (5); bbc kateko kazetari (3); cnn telebista kateko (4); elikadura kateko (3); elikadura kateko batzorde (3); elikagaien kateko (5); irrati kateko (3); kateko batzorde (5); kateko kazetari (4); kateko kazetariak (4); kateko langileek (4); telebista kateko (24); telebista kateko kazetariak (3)

katemaila esplosibo (4); katemaila inplosibo (4); katemaila inplosiboa (3)

katetik eratortzen (3); katetik tira (3)

brontzezko bi katez (4); eskuak katez lotuta (3); girgiluz eta katez (3); katez aldatzeko (3); katez lotu (9); katez lotua (9); katez lotuak (5); katez loturik (17); katez lotuta (12); katez lotzen (3)


kateaketa iz kateatzea.

Barruko koherentziekin, axiomekin, kateaketa deduktiboekin eta bateragarritasunekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 11. orr.

Nola Hildebrando amildegira eraman zuen itxuraz ezinbestekoa zen kausa eta efektuen kateaketak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 135. orr.

Erantzunen kateaketako maila-kopuruari dagokionez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 318. orr.

Zer kateaketa, zer beharrezko lotura dago elkarren artean?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

topaketen kateaketa (3)


kateakuntza iz kateaketa.

Sorrera hori du oroimenak kanpo-gauzen izatasuna inplikatzen duten ideien kateakuntza legez eta ez "gauzen izaera barne hartzen duten" ideiena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 12. orr.

Pertzepzio imajinatiboak "halako kateakuntza" baten arabera batzen dira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 19. orr.


kateamendu iz kateaketa.

Arrazoizko kateamendu logiko baten bidez.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 232. orr.

Orduan finkatu egiten zuen bere nagusitasuna, izan erakusten zioten atxikimenduarekin, izan diruarekin eragiten zien kateamenduarekin, izan legearen gogorraz egiten zituen mehatxuekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 326. orr.

Edo bestela giza Gorputzak, bera etengabe berritzen duten beste gorputz anitzen beharra duenez geroz eta ideien ordena eta kateamendua eta kausen ordena eta kateamendua berberak direnaz geroz, delako ideia hura Jainkoaren baitan izanen da gauza singular anitzen ideiek Hura hunkitzen dutela ikusten den aldetik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 171. orr.


kateatu, katea(tu), kateatzen (orobat katetu g.er.) 1 da/du ad katez lotu.

Obrako erantzule eta arduradun diren agintarien bulegoetan sartu eta kateatu izan dira solidarioak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 50. orr.

Porlanez betetako bidoietara kateatu dira.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 50. orr.

Kateatzen zaituen katea.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 68. orr.

Lege beraren arabera, erromatar batek franko bat kateatzen bazuen, hogeita hamar sos zor zituen; baina franko batek erromatarra kateatuz gero, hamabost besterik ez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 194. orr.

Ez zizkizuten eskuak lotu, ez oinak kateatu.  Elizen arteko biblia   2 Sm 3,34

Ausardiaz hauts ditzatela kateatu nahi dituzten burdina lotsagarriak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 110. orr.

Denok atsegintsu kateatu ginenean, elkarri popatik emateko mugimendu erritmikoaren bila hasi ginen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 133. orr.

Printzesa flakiak joa ikusi zuen, ohera kateatua eta goibel baino goibelago.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 135. orr.

Galdetu nion ea egia ote zen presoak kateaturik ibiltzen zirela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 12. orr.

Orkatilak kateaturik dauzkaten gizonak uretara doaz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 100. orr.

Marinel eta bankuetara kateaturiko hogei arraunlari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

2 lotu.

Aingura ez zen etorri, zerbaiti kateatua zen ur azpian, eta ezin nuen jaso.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

Orrondok Valentinaren esaldi famatua errepikatu zuen: alegia, berrogeita hamar urtera iritsia zelarik, nahiago zuela errotarri bat lepoan jarri eta itsasoan hondatzea, gizon batekin kateatzea baino Gauzen pentsamenduak eta ideiak Izpirituan ordenatzen eta kateatzen direnean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 50. orr.

Neska, sorgorturik, bere pentsamenduetan kateatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 253. orr.

Alegia, gauza horien irudiak elkarren artean kateatuak daudelako eta halako ordenan emanik, non bata besteari jarraikitzen zaion.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 351. orr.

Komunikaziorako hainbat hobe litzateke, baldin menpeko esaldi-kateetan tresna preposizionalez josiriko osagarriak erabiliko bagenitu, nekez kateatu daitezkeen osagarri posposizionalen ordez.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 176. orr.

Lehenagotik, haren maiteño izandako aunitz ikusiak zituzkeen bertze baten besotik kateatuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Filmatzerakoan erregistratu denaren zatiak elkarrekin kateatuz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.

Emakume lizun eta trebeak, plazer hau ez sekula ukatu zuen maitaleei: betiko kateatuko dituzue horrela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 137. orr.

Istorio horiek gauero kontatu, kateatu eta txirikordatu zituen, eta gertakariak erakargarrien zeudenean, orduantxe egingo zuen etena.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 11. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Patioan, zakur kateatua zaunkan hasi zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 153. orr.

Arraunlari kateatuek hain begi basaz behatzen dizute non pentsarazten baitizute ezen, halaxe kateaturik ez baleude, zati-zati egingo zintuzketela bertan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.

Kutxa kateatu batean gordeta.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 18. orr.

Judu kateatuak garela konturatu gara berriro, leku bati kateatuak, eskubiderik gabe, mila betebeharrekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 274. orr.

Idazleok ihes egin diezaiokegu egunen gurpilari, ihes denboraren zatikatze kateatuari.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 73. orr.

Herrialde zordunen hondamendi kateatuaren eta nazioarteko finantza-sistemaren egongaiztasun-arriskuaren aurrean, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Nerabezaroko larrujotze urrun eta idealizatu baten ondorengo insatisfakzio kateatuen minberagarritasuna.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 27. orr.

Louise halaber mututasun katetua zen, salbu Agataren premia zeukanean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 223. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

bidea kateatu (4)

kateatuta egon (3); kateatuta gelditzen (3)

kateatzeko ahalmena (3); ordenatzeko eta kateatzeko (5)

kateatzen saiatuko (3); ordena berean kateatzen (4); ordenatzen eta kateatzen (3)


kateatxo ik katetxo.

kateatze iz katez lotzea.

Egitura formalak, kategoriak, kateatze logikoaren moduak, arrazoitze eta indukzio-motak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 64. orr.

Berezkoak zaizkion kateatzeetan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 209. orr.

Jarraitasun-fenomenoak eta denborazko kateatzeak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 189. orr.

Film bateko planoen muntaketa, beren artean denborazko erlazio inplizituak baizik ez dituzten denbora-blokeen kateatze bat dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

Proposizioen egitura formala eta batzen dituen kateatze-motak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Badirudi, beraz, segmentu-kateatze hutsa baino areagoko egitekoa duela silabak hizkuntza batean  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 136. orr.


katebegi (orobat katenbegi g.er. eta kate begi) iz kate maila biribila.

Ordutik hona amona-biloba harreman-katearen ehun katebegi besterik ez dira iragan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 36. orr.

Kateak mutur bakoitzean kate begi bana duen gisara [...].  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 56. orr.

Ikaragarri nabarmentzen zen urrezko erloju kate txerlotu bat, erdian katenbegi handiak zituena. luze baten kate-begia baita gaurko literatur jarduna, eta,Uretako eta lehorreko piztien arteko katebegi galdua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.

Edozein katebegitan eten zitekeen kristal hauskorra zen konfiantza.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 59. orr.

Izan ere, nire esperientzia osoa baliatuz, katebegi guztiak lotuz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 227. orr.

Bertsolaritzan katebegirik ahulena da gaijartzaileena, esker onaren aldetik.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 144. orr.

Iraganetik datorren lotura ilun baten katebegi bat baino ez zarela.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 57. orr.

Idatzien munduaren eta gauzen munduaren arteko zubiaren bila bazebilen, falta zen katebegiaren bila.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.

Atzera jo eta gertakaria ezinbesteko bihurtu duten kate-begiak aurkitzen saiatu ohi gara.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

katebegi galdua (9)


katedra 1 iz Espainiako unibertsitateetan, goi mailako irakasle kargua.

Bi gauza behar dira gaur egun katedra baten jabe egiteko: arrantza taxu antzean egiten jakitea, eta hiru boto.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 131. orr.

Gure aitak ere galdu zuen katedra.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 182. orr.

34an germaniar musikako katedra lortu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 134. orr.

Gerta liteke katedrari uko egin behar izatea irakasle kontratatu gisa baldintza hobeak izango lituzkeelako.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 68. orr.

· Azken honek Alexandroren katedra heredatu zuen Parisen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1139. orr.

1835. urtean Londresko University Collegeko kirurgiako katedra eskaini zioten, eta baita berak onartu ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 258. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Katedra-hitzaldiak eman zituen Buenos Aires, Texas eta Harvard-eko unibertsitateetan Iraultzaileak, pazifistak, "katedra-sozialistak".  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 246. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lehen momentu batean, berarentzat apropos sortutako Ekonomia katedra bat hartu zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 10. orr.

Salamancako Unibertsitatean greziera-katedra lortu eta errektore izendatu zuten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 320. orr.

Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedra gogoratzeko eguna.  Berria - Kultura   2004-11-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

katedra lortu (4); katedra lortu zuen (3); sanchez mazas katedra (4)

jorge oteiza katedrak (3); katedrak ez zuen (3); sanchez mazas katedrak (3)


katedradun 1 iz katedra bat lortu duen irakaslea.

Unibertsitatearen funtsa, oraingoz, katedradunen eta titularren gainean oinarrituko da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 68. orr.

Irakasle hori unibertsitateko katedraduna baldin bada, gerta liteke katedrari uko egin behar izatea irakasle kontratatu gisa baldintza hobeak izango lituzkeelako.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 68. orr.

Honetaz ari garela, gogoan ditut zure teoriak, katedradun jaun txit agurgarria.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 8. orr.

Fisiologiako katedraduna 1999z gero.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.

Arkitekturako Fakultatean katedraduna.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 85. orr.

Complutenseko katedraduna den Braun-ek kontra egiten die kritikoei.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 97. orr.

Roberto Velasco, EHUko ekonomia katedradunaren hitzetan: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.

Ezer ez jakinda, katedradun baten pedantekeria zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 218. orr.

Gizon hark, gauza askorik ez bazekien ere, katedradun-itxurak hartu nahi zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

• 2 ( izenondo gisa)

Filosofia-irakasle katedraduna da EHUn.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

katedradun helena matutek (3); katedradun jauna (4); unibertsitateko katedradun (11)

ehuko katedraduna (4); fakultateko katedraduna (13); fisiologia katedraduna (5); historia garaikideko katedraduna (5); matematika katedraduna (3); pedagogia katedraduna (3); soziologiako katedraduna (3); unibertsitateko katedraduna (6)

ehuko katedradunak (3); ekonomia katedradunak (3); fakultateko katedradunak (3); saileko katedradunak (3); unibertsitateko katedradunak (4)

katedradunaren hitzak (3); katedradunaren ustez (3)


katedral (orobat katedrale g.er. eta katedrala g.er.) 1 iz eliz barruti bateko apezpiku eliza.

San Marco katedraleko organo konpontzailearen alaba zaharrenaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.

Begira arretaz katedral baten eraikuntzan ari diren guztiei.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.

Katedral aurreko arkupetara joan, banderak bildu eta billar-aretoan sartu ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Koloniako katedrala famatua ere bisitatu dugu.  Herria   2005-09-01

Talde horiek sekretupean gordetzen zituzten katedralak eraikitzeko erabiltzen zituzten teknikak.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Duela gutxi antzinako katedrala berreraiki dute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 264. orr.

Katedrala ipurdiz gora botatzeko lain leherkariren eskaera egin nionean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 117. orr.

1180an eraikitako Wormseko katedralak bi abside dituelako egin ahal zuten ospakizun modu hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1128. orr.

Katedralaren orratzak zerumugan ostentzen dira.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 192. orr.

Katedraleko kapitel, euskarri, arkibolta eta sabaietan dauden irudiak.  Berria - Kultura   2006-02-11

Orduan Katedraleko dorreak zirriborro itzali bat baizik ez ziren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 47. orr.

Hango katedraleko berina-leiho koloretsuetarik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 128. orr.

Iruñeko katedraleko klaustroa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Katedraleko domoa, airezko eta hauskor, Kontu bera dugula, alegia, molekulen kasuan eta katedraletako kupulen edo zubietako arku-begien kasuan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 236. orr.

Katedralaren ilunpeko espazio hotz, isil eta handi hartan bakarrik aurkitzen omen zuen atseden aski, bere buruaz beste ez egiteko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 147. orr.

Aitaren kargua hartu nuen katedralean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 69. orr.

Igande goizean katedralean predikatu behar baitzuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 759. orr.

2 (izenondoekin)

Gasteizko katedral berriko pinakuluetan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 235. orr.

Katedral zaharreko kariloiaren bost kanpaialdi entzun nituen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 226. orr.

Berak aginduta eraiki zuten Valentziako katedral erromanikoa, egungo katedral gotikoaren barneko kripta.  Berria - Kultura   2004-09-07

Ezkerretara, euskal Etxera goaz berrikitan amaitu katedrale neogotikoaren aintzinean pasatuz.  Herria   2005-03-10

Gizon eta mutilak latinezko hitzak oihukatzen katedral katoliko erromatarren bateko ospakizunean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 108. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Igande berezietan, Kearney andrea eta familia katedral-ordekora joaten zirenean. Hiriak "katedral-hiriak" ziren; beste herriak "borouhg" ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 201. orr.

Katedral portaletako Azken Judizioetan bezala, Finkielkrautek ezarri duen munduaren tribunalean, bi printzipiok gobernatu eta partituta ageri da gizadia. plazaren hedadura zabala, kontrastearen medioz, urrunago barreiatzen dute, harri lauzek moldatu uhain eztiek katedral-itsasontzi mugiezinari ozeano bat eskaintzen diotela, uraren argi grisean distira dadin eraikin sakratua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 163. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hirietako karrika eta plazak eraikitzen dituztenean, eliza-katedralak altxatzen dituztenean, etxe barruak antolatzen dituztenean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eko katedral (3); iruñ katedral berrian (3); katedral berriaren (4); katedral erromanikoa (3); katedral inguruko (3)

baionako katedrala (16); santa maria katedrala (10)

baionako katedralaren (8); eko katedralaren (3); iruñ katedralaren atzean pilatzen (6); katedralaren aurrean (3); katedralaren inguruan (4); katedralaren ondoan (4); santa maria katedralaren (5)

santa maria katedralari (3)

artzain onaren katedralean (5); baionako katedralean (23); bartzelonako katedralean (3); eko katedralean (4); iruñ katedralean egin (3); katedralean entzun (3); katedralean sartu (5); katedralean sartu zen (3); la platako katedralean (3); pisako katedralean (3); santiagoko katedralean (3)

baionako katedraleko (4); eko katedraleko (9); iruñ katedraleko dorre (3); katedraleko dorreak (4); katedraleko dorrean (3); katedraleko kalonje (5); katedraleko kalonjea (4); katedraleko kalostrapean (7); katedraleko kanpai (3); katedraleko sarrera (3); katedraleko teilatura (3); santa maria katedraleko (5)


katedratiko iz katedraduna.

Irakasle titular eta katedratikoak, alegia, lanpostu finkoa eta soldata polita dutenak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 136. orr.

Gure Saileko katedratikoa bera ere.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 132. orr.

Martin Duque historia katedratikoaren esanetan.  Berria - Kultura   2004-03-24

Isil samarrik pasatu da bere bisitaldia, katedratikoa izan arren maisu baita, batez ere, Carlos.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 127. orr.


katedun izond katea duena; kateak dituena.

Nolanahi ere, nafartar eskuadraren eguna bide zen larunbat hartakoa; etxe aurreko arkupeetan bandera gorri katedunak ez baitziren eskas.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 175. orr.

Leihoetan zintzilikatutako bandera gorri-horiak, eta Nafarroako erreinuaren katedun gorriak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 229. orr.

Frak dotorea jantzita, urrezko erloju katedunarekin eta zigilu-eraztun gorri batekin, Maria Sackett ondoan duela ezkontzera doa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.


kategoria 1 iz izaki eta adigai guztiak sailkatzeko klase oinarrizkoenetako bakoitza.

Hasieran oinarrizko hamar adigai aurkitu zituen [Aristotelesek], kategoriak (predikamentuak) izendatu zituenak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 64. orr.

Orain arte zenbait kategoria ontologiko aztertu eta aipatu ditugu: banakoak, motak, propietateak, erlazioak, banako abstraktuak eta gertaldiak, besteak beste.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 179. orr.

Hirugarren kategoria bere klaseko bigarrenak lehenarekin duen loturatik sortzen dela. testu homerikoen azterketan hasten denak berehala antzematen du gure kategoria filosofikoekin ezin dela mundu homerikoa ulertu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 65. orr.

Beharrezkotasuna kategoria metafisikoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Kulturaren antropologian hiru kategoria ditugu: unibertsalista, konparatibista eta partikularista.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.

"Gure adimenaren kategoria" (Kant) nagusiei jarraitzea da horretarako modurik egokiena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.

Konbentzio horiek alde batera utzi beharko lirateke beharbada, eta "objektutasuna" deitzen diogun kategoria primarioa bera ere bai.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 205. orr.

Gero, beste maila batean, eta substantzia kategoriaren mendean, gainerako kategoriak daude.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Denbora eta espazioa pertzepzio moduak besterik ez badira, Kantek dioen bezala, eta kualitatea, kantitatea, kausalitatea, pentsamenduaren kategoria hutsak baldin badira, [...].  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 90. orr.

Ilunpetan, Kanten kategoriak ezin dira aplikatu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 54. orr.

2 maila edo mota bereko izakiak sailkazen diren klasea.

Perpaus horietan bi kategoria gramatikal bereiz ditzakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 172. orr.

Beste hizkuntza baten ahoskeraz bereganatzeko, hiztun horrek oharmena fonetikoki "berrafinatu" beharko du eta kategoria fonologikoak berrantolatu.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 48. orr.

Ohiko kategoria literarioetatik ihes egiteko ahalegin bakanetako bat "µ" taldeak egin du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 237. orr.

Berarentzat, dotorezia zen jakintzaren kategoria zirraragarrienetariko bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 333. orr.

Japoniarren hizkuntzaren mirarietako bat da ezin konta ahala izen sor daitezkeela diskurtsoaren kategoria guztietatik abiatuta.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 93. orr.

Ederrak dira boxeolarien kategoria ezberdinak adierazteko erabiltzen diren deiturak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 157. orr.

Subjektuaren eta atributuaren kontzeptuak izenaren kategoria orokorragoan bilduta.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 43. orr.

Gezurrak, egiak eta estatistikak, hiru kategoria horiek definitu beharko lirateke ekonomian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 40. orr.

Onenetakoa naiz Brasilen ia hirurogeita hamar urte bete dituztenen kategorian, onenetakoa naiz munduan kategoria horretan, badakit zertan ari naizen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 38. orr.

Euskal Herriko kategoria guztietako 350 pilotarik.  Berria - Kirola   2004-03-26

WRC kategoria aldatu nahi duela dio FIAk.  Berria - Kirola   2004-09-29

Auto batek tropela jo eta txirrindulari bat larri zauritu zuen atzo junior kategoriako Errioxako Itzulian.  Berria - Kirola   2004-09-12

Txoroen kategorian? alprojenean?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Laburbilduz, Aristotelesen ontologiaren erdigunean substantzia kategoria daukagu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Judaren senide ziren komunitateek [...] beren nortasuna, baita estatu-kategoria ere, galdua zuten bitartean, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.

Erakunde-kategoria desberdinen arteko (dela gordailu-banku, dela industria-banku...) mugak ezabatuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Mundu horretan bi preso kategoria bizi da.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 95. orr.

Gaur egun ezin azter daitekeela irudi kategoria bat aldi berean gainerako guztiak ere kontuan hartu gabe.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Gramatika kategoria guztietan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 191. orr.

Borges ez da pertsona bat, ez eta pertsonaia bat ere, literatur kategoria bat baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 9. orr.

4 maila, garrantzia.

Hirugarren kategoriako bagoi zahar batera igotzen ikusi zuten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 216. orr.

Gero soingainekoan nahiz kapan bereizgarri berdina duen lepo ederra lotuko dut, trenetako edozein langileri bide ematen diona zerbitzuan zer kategoria dudan jakiteko.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 22. orr.

Nire amaren adin beretsuko emakumea, baina beste estilo batekoa; beste kategoria batekoa, jendeak esan ohi zuen moduan. zuek baino askozaz kategoria gehiago duen jendearekin noski.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 131. orr.

Bere ustez bentaria kategoria handiko gizona da.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 24. orr.

-Kategoria handiko gizona izango da, ez dizut nik ukatuko, baina ez zuen alaba salbatzerik lortu, horratx.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 195. orr.

Hori baino kategoria handiagoa diat nik!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 131. orr.

Kategoriako bezeroak beti elkarren hurbil jartzen ditut.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 196. orr.

Kategoriako etxea zunan hura, ez pentsa gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 71. orr.

-Hau ez da printzesa baten kategoriako autoa, Tom.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gramatika kategoria (4); kategoria agerpenei (4); kategoria bakar (3); kategoria bakoitzeko (3); kategoria ezberdinak (3); kategoria ezberdinen (3); kategoria ezberdinetan (3); kategoria gramatikal (3); kategoria handiko (5); kategoria huts (4); kategoria hutsak (4); kategoria sozial (3); preso kategoria (3); substantziaren kategoria (6)

motogp kategorian (3)

kategorien erabilera (7); kategorien menpean (5); kategorien taula (3); kategorien taularen (3)

azpiko kategorietan (3)


kategoriaka adlag kategorien arabera, mailaka.

Larri larria kategoriaka so eginez: kadrek 2 800 euro eskuratu dute, arteko ofiziotakoek 1651 euro, langile kalifikatuek 1 224 euro, enplegatuek 1 090 euro eta azkenik, langile xoilek 947 euro hilabetean.  Herria   2004-01-22


kategoriko 1 izond kategoriarena, kategoriari dagokiona.

Haien [savant-en] oroimena, ordea, ez zen fotografiko edo eidetikoa, ez; kategoriko edo analitiko izatetik hurbilago zegoen, ahalmena baitzuen "ezaugarri esanguratsuak" hautatu eta atzemateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 219. orr.

Aurkikuntzarik handienetakoa (funtsean sintesia baino lehenagokoa bada ere) da oharmena kategorikoa dela eta diskretoa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 118. orr.

Propietate lehenen eta bigarrenen arteko bereizketarekin estu loturik, propietate kategorikoen eta disposizionalen arteko bereizketa egiten da egun.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 178. orr.

Egun, biribila izatea bezalako propietateak kategorikoak direla esaten da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 178. orr.

Judizio kategorikoaren funtzioa subjektuak predikatuarekin duen hartuemana zen, adibidez, "gorputz guztiak zatigarriak dira".  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 69. orr.

Unamuno-rena printzipioz ez da ebazpen kategorikoa [...]; eta gutxiago da, maite-maite omen lukeen euskara hil-hurren ikusten duenak dolorezki eginiko eutanasiaren edo paliatiboen planteamendua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 105. orr.

Kurt Goldstein bereziki interesaturik zegoen ahalmen global horretan "ahalmen abstraktu-kategoriko" edo "jarrera abstraktu" deitzen zion berak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 222. orr.

2 zalantza edo eztabaida onartzen ez duena.

-Ba, guapoa, ez da -mutilak, baieztapen kategoriko ustekoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 88. orr.

Zer zen hobeto gelditzea, nik; zer motibo zuen hain modu kategorikoan eta halako utilitarismo baldarrez hitz egiteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.

Aristegi jauna kategorikoa izan zen bere iritzian: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 239. orr.

Espainiako agintariak oker daude gatazka Diputatuen Kongresuaren ezezko kategoriko batekin konponduko dutela pentsatzen badute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

3 (adizlagun gisa) ik kategorikoki.

Ondorioen izenean tesi hori zinez arrazoitu, oso zaila da egitea, a priori inposiblea ez esateko -horregatik, ondorioetatik arrazoitzen denean, beti kategoriko baietsi egiten da, frogatzen deus ahalegindu gabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 29. orr.

4 inperatibo kategoriko gizabanakoak bere buruari, arrazoiak adierazia denez gero, ezartzen dion arau etikoa.

Oinarri objektibo hori Inperatibo Kategorikoaren bitartez formulatuko du Kantek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Haren ustez, moraltasuna inperatibo kategorikoen sistema da, hots, honela, ez bestela jokatzeko esaten diguten aginduen multzoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

Inperatibo kategorikoaren adibide egokia izan daiteke "ez duzu hurkoa torturatuko"; hipotetikoarena, berriz, "ez duzu hurkoa torturatuko, zigor zaitzaten nahi ez baduzu".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

Kostunbrismoak, errealitatea islatu baino, eder ustez mozorrotu du, beti ere iraganarekiko liluraren erakarmenez, ohitura onen eredupean eta inperatibo kategorikoaren aginduz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 151. orr.

Neketsua eta aspergarria ere bada geure buruei jartzen diogun inperatibo kategorikoaren etengabeko zama hori, "euskaldun naiz eta Euskadi dut maite" behin eta berriro frogatzen ibili behar hori, batez ere bat ez bazatoz euskalduntasuna ulertzeko modu batzuekin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inperatibo kategorikoaren (5)


kategorikoki adlag era kategorikoan.

4-B, zehaztu zuen berak, kategorikoki, inoren erantzunen ia beharrik gabe egiten baitzituen galderak eta baieztapenak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 206. orr.

Kategorikoki erantzun zidan: estomatologoak ez dira urdailaz arduratzen, ahoko infekzioez baizik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 15. orr.


kategorikotasun iz kategorikoa denaren nolakotasuna.

Goldsteinek berehala parekatzen ditu "gogamena" eta "abstraktu-kategorikotasuna", "kontzeptualtasuna", eta patologikotzat eta antzutzat hartzen gainerako guztia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 234. orr.


kategorizatu, kategoriza, kategorizatzen du ad kategorieen arabera antolatu.

Hizkuntzak [...] pentsamendua tankeratzen du, forma ematen dio, osatzen du eta zehazten; pentsamendua kaotikoa da eta mintzaira da hura zehazten, antolatzen edo kategorizatzen duena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 17. orr.

Sentsazio multzo zeharo abstraktu eta kategorizatu gabeko bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 224. orr.

Ia mekaniko zitzaizkidan haren pertzepzioa eta oroimena -saltoki, liburutegi edo artxibo handien pareko-, indexatu edo kategorizatu, edo asoziazioz elkarrekin metatu gabe, eta, hala ere, edozer berehala eskura zitekeen bertatik, ordenagailu baten zorizko atzipeko memoriatik bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 214. orr.

Hizkuntzaren kalitatea kategorizatzeko mailaketa bat egin dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06


kategorizatze iz kategorieen arabera antolatzea.

Azken batean, errealitate fonetiko etengabearen giza OHARMEN etendun kategorikoaren arazoari gure analisian aurre egiteko moduak dira kategorizatze horiek guztiak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 103. orr.


kategorizazio iz kategorizatzea.

Kolorearen ikusmena gure esperientzia osoaren zati bat da bizitza errealean, gure kategorizazio eta baloreei lotuta dago.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.

Eta errua, inon izatekotan, kategorizazioan -eta beraz, hizkuntzaren deshumanizazioan- bertan dagoela esatea dagokidala uste dut.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 87. orr.


katekesi 1 iz kristau ikasbidea irakastea.

Kristautasunean heziak izan ginen gu: erlijiozko klaseak, eskola barruko gainerako sermoiak, eskolaz kanpoko katekesiak...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.

Zergatik esan zigun don Tasiok lehengoan, katekesian, ziba erraldoi bat bezalakoa zela Lurra, Jainkoak espazioan dantzan jarritakoa...?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 10. orr.

Katekesiko arduraduna etorri zitzaion ate joka don Serapiori.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 275. orr.

Louisari, bere Katekesiko irakasle Gwyneth Forbes andereñoak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 231. orr.

Katekesira doazenek, baliozkotuta.  Berria - Harian   2005-09-17

Leitzan katekesia ematen ari den apaiza etorri zitzaidan lehengoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.

Euskal Herriko katekesiaren arduradun nagusi gisa.  Herria   2004-06-17

Abortuoaren aurkako katekesia: Abenduaren 28an milaka entzuleren aurrean katekesia eman zuen Ratzingerrek Vatikanoan bertan.  Berria - Gaiak   2006-01-26

2 (hitz elkartuetan)

Katekesi molde berriak Bazko gauetik abiatuko dira.  Herria   2004-01-29

Haurren katekesi heziketarako 28 bideo ere izango dira Durangon.  Berria - Kultura   2004-12-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

katekesi molde berriak (3)


katekide iz kate berean dagoena.

Bakarrik utzi ditut nire katekide izutuak, eta badakit atzetik jarraitu didaten behako guztiak ez direla harrituenak izan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 39. orr.


katekista (orobat katexixta g.er.) iz katekesia ematen duen pertsona.

Katekista sartu al zara?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 188. orr.

Kango herriko Makovo katekistaren etxean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 16. orr.

Espainiako Gobernuak Ekuadorren duen enbaxadak bisa ukatu die hango lau katekistari Bilbora joateko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Haatik, katexixta baten beharra dago katixima euskaraz egiteko, hilabetean behin.  Herria   2004-09-16


katekizatu, katekiza, katekizatzen du ad katekesia erakutsi.

Katekizatu egiten zuen, ez zela gizona, esaten zion, bere herriaren zorionarekiko hain axolagabe agertzen bazen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 353. orr.

Gauza bera erran behar da bataiatzekoak direnen katekizatzeko eta exortzizatzeko botereaz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 125. orr.


katekorratz ik kateorratz.

katekumeno iz bataioa hartzera prestazen ari den pertsona.

Ni ez nintzen taldekoa sentitzen ordea, eta, bere burua kristau definitzen zuten katekumeno proselitista haien aurrean, beraiek nahi gabe seguru asko, kristau ez nintzela pentsarazi zidaten, lehenengo aldiz agian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 40. orr.


katemaila ik kate 13.

kateme 1 iz katu emea.

Kateme bat ere ekarri zuten, kumeak laster batean egitekoa zena bera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 96. orr.

Katemea bere katakume jaio berriekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.

Kateme baten magalari gozo-gozo bilduak zeuden bospasei katakume jaio berri ikusi nituen armairu horietako baten barruan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 79. orr.

Etxeko katemeak izandako katutxoak hil zitzala agindu zioten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.

Kateme zuri eder bat sartu zen ate-zirrikitutik gelara.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 71. orr.

Leun mugitzen hasi zen, kateme txiki bat bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 153. orr.

Ondo dakizu kateme bat duzula, erpeak eta letaginak dituen kateme bat, kateme doilor, azpikari, maitale etsai bat, musuez aspertzen denean hozka egingo duena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 257. orr.

Katemeak, bada, eraso, jazarri, harrapatu eta sudurra harramazkatu zion: trauma gogorra utzia zion hark txakurrari betiko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

Itotzera doan katemearenak ziruditen txilio haiek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 79. orr.

Kateme batek bezala ekiditen dituzu begiradak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 71. orr.

2 (emakumeez mintzatuz)

Ausartegi topatzen ninduen orduan, itxura gaiztoa nuen, kateme beroak ez ziren etxe hartarako.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 32. orr.

Emakume gogorra da; kalean ondo zaildutako gauetako katemea.  Berria - Kultura   2004-02-21

3 (hitz elkartuetan)

Orduantxe erreparatu du tipoak zure aurpegian, zure kateme begiak ikusi ditu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 71. orr.

Kateme begiak dituzu, Kat deituko zaitut.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kateme begixek dekozuz (3)


katemetxo iz adkor katemea.

Orain -dio- hogei luze igeri egitera, xanpain pittin bat edatera eta nire katemetxoa zein maite dudan gogoratzera noa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 238. orr.


katemutur ik kate 15.

katenaria (orobat katener) iz burdinbidedeetan eta, luzera osoan lurretik distantzia berean zintzilik dagoen kable elektrikoa.

Korronte alternoko 25 kilovolteko tentsioa duten katenarietan. Burdinbide mota bietan desberdina dela katenaria elikatzen duen tentsio elektrikoa; desberdinak dira, halaber, trafikoa kontrolatzeko sistemak; eta desberdinak dira trenen eta aginte postuen arteko komunikaziorako teknologiak.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Gurutzatzen ziren burdin-bidez, katenerrak airean atxikitzeko zutoin gorakoiez eta kontrol-postu arruntez osatutako paisaia desolatua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 258. orr.

Katenaria ukituta deskarga elektrikoa jaso zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14


katenbegi ik katebegi.

katener ik katenaria.

kateorratz (orobat katekorratz eta kate-orratz g.er.) iz orratz modukoa, tolestua, mutur puntaduna beste muturreko itxituran tinko sartzen dena.

Elastikoak eta galtza motzak zeramatzaten mutil guztiek, eta cricketeko txanbra irekiak eta gizonezkoen galtza luze grisak neskek, behealdea lotzeko kateorratzak jarrita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 157. orr.

Urrezko erloju bat eskuturrean eta ilargi erdi baten itxurako kateorratz bat durbantean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

Emazteari musu emateko makurtu zen eta, ustekabean, alkandoran kateorratz bati antzeman zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 140. orr.

Kate-orratzak, eraztunak, esku-muturrekoak banatzen ikusi zituen zaharrak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 15. orr.

Abasek belarritakoei eta perlekiko katekorratzari lotu zien begirakunea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 338. orr.

Baina harridurak goia jo zuen urre artean zer eta bere kateorratzeko harribitxi gorria topatu zuenean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 149. orr.


katering iz aurrez prestaturiko janarien zerbitzua, taldeentzako antolatua.

Hondakin-sortzaile handienak direlako elikagaien industria (kontserberak, prekozinatuak), kateringa (enpresa eta antzeko kolektibitate handientzakoak) eta zentro banatzaileak, besteak beste.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 34. orr.


katestatu ik kateztatu.

kateter iz hodi luze eta oso mehea, organismoko hodi eta barrunbeetan sartzen dena, sendaketak eta edo diagnostikoak egiteko erabiltzen dena.

Gerrialdean ezarritako kateter batetik botika anestesikoak eta opiazeoak ematen zaizkio erditu behar denari, minik sentitu ez dezan.  Berria - Gaiak   2004-09-17

Kateter bat sartu behar izan genion, morfina tratamendua emateko.  Berria - Mundua   2004-12-19

Buruko bi hemisferioetan izan ditzakeen odoljarioak kontrolatzeko kateter bat jarri diote.  Berria - Kirola   2004-03-21

Hemorragiak drainatzeko kateterrak kendu zizkioten.  Berria - Mundua   2006-01-13

Plastifikatzaile gehiagorekin PVC malgua lortu nahi denean (odol-transfusioetarako poltsetan, kateterretan, ...).  Berria - Gaiak   2004-07-01


kateterismo iz hodi edo barrunbe batean kateter bat sartzea.

Ebakuntza egin diote: kateterismoa egin diote bi arteriatan.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

«Kateterismorik egin barik koronarioak ikusteko aukera eskaintzen dute; gaixoari hodirik sartu gabe kolonoskopiak egiteko aukera ere eskaintzen dute, eta baita biriketako minbizia garaiz detektatzeko aukera ere», adierazi dute Kataluniako erradiologoek.  Berria - Gaiak   2004-03-20


kateterizazio iz kateterismoa.

Bihotzak zenbat energia behar duen jakiteko, zenbat oxigeno kontsumitzen duen neurtzen da; hartarako, bihotz-kateterizazioz -hodi fin bat bihotzean sartzeko teknikaz- lorturiko odol-laginak analizatzen dira gehienetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.


kateto iz hiruki zuzen batean, angelu zuzena eratzen duten bi aldeetako bakoitza.

Zentrotik pasatuz egin bitez diametroak kateto-lerro horiei jarraituz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1690. orr.


katetu ik kateatu.

katetxo (orobat kateatxo g.er.) iz kate txikia.

Bularrekoari urre garbizko katetxoak egin zizkioten soka bihurrituen antzera.  Elizen arteko biblia   Ir 39,15

Katigatu ondoren urrezko bi katetxoak bularreko ertzen eraztunetan.  Elizen arteko biblia   Ir 28,24

Platinozko bi katetxo zituen, biak ere perladunak, belarrietan dilindan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

Kateatxo bat kendu du lepotik, brontzezko gurutze bat zeukana.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 141. orr.

Soldadu haren lepoan zilarrezko katetxo zuri baten distira ikusi zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 94. orr.

Ezkerreko eskumuturrean urrezko katetxo mehe bat zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

Oinetako katetxoei txilin eraginez.  Elizen arteko biblia   Is 3,16

Azken duda ateari bultza egin aurretik: segurtasunezko katetxoa jarrita ote zegoen?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.

Dagoeneko ez zeukaat ez katetxorik ez erlojurik ez ezer...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 99. orr.


katetzar iz adkor kate handia.

Burdinazko katetzar batek, eskumuturraren inguruan soin atal trakets hura estutuz, hari itsatsirik, elefante bat lakioan edukitzeko adinako zirgilo batez loturik zeukan eskua hormara.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 187. orr.


katexima ik katixima.

katexixta ik katekista.

katezismo iz kristau ikasbidea. ik katixima.

Mendibururen Katezismo luzea.  Berria - Kultura   2004-03-09


kateztatu, katezta, kateztatzen (orobat katestatu g.er.) du ad ipar kateatu, katez lotu.

Garai haietan, ilunak eguna kateztatzen zuenean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 51. orr.

Xedera hilgarrian kateztatu lehoiaren maneran nenbilen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 93. orr.

Heriotzak bizitza nola kateztatzen, mugatzen eta baldintzatzen zion arrapasatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.

Angustiak kateztatzen nau eta horixe zitzaidan gau hartan gertatu, antsiak hondarrean abandonatu ninduen arte.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 17. orr.

Mendeko ardien bilakaera bera bizi izan dugu: bakardadearen edo desohorearen beldurrak kateztaturik, saldoan goaz lanera, supermerkatuetara, bilkuretara, alde bateko zein besteko pentsamendu bakunetik kanpoko gogoeta propiorik ez daukagu, eta beti, dena birindika aurtikitzeko jaidurak menperatzen ditugu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 22. orr.


katezulo ik kate 17.

katibatu ik gatibatu.

katibu ik gatibu.

katigailu iz lotzeko gailua.

Egin urrezko berrogeita hamar katigailu ere, zapi-sail bat besteari lotzeko.  Elizen arteko biblia   Ir 26,6

Zintzilikatu kortina zapien katigailuen pean.  Elizen arteko biblia   Ir 26,33


katigamendu 1 iz katigatzea.

Ez dago eraspenik, jaiera edo katigamendurik izen jakinik gabe, nonbait.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

2 irud/hed

Trenbideen itxiturak blokeatzen dituen katigamenduen kabinak Ariston ikaragarri handi baten edo Forbes makina baten antza zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.

Eta gero katigamenduen kabinako telefonoaren hotsa aditu zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 54. orr.


katigatu, katiga, katigatzen 1 da ad zerbait nonbait, ezin askatu dela gertatu.

Ninfa iheslaria sastrakan katigatuta zegoela hurbildu zitzaion Dionisos.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 140. orr.

Arantza artean katigatuta geratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 230. orr.

Traktoreak lotuta zeraman enborra katigatu, eta traktorea irauli zenean gidaria azpian hartu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

Hodei zikinak lasterka zihoazen, teilatuen arrasean kasik, zarpailduak, tximistorratzen puntetan katigatu eta urratu izan balira bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.

Burua barandan katigatuta geratu zitzaion mutilari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 295. orr.

Sustrai batean katigatuta geratu zitzaion [hanka].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 271. orr.

Bere kaparen barrenak hanka azpian katigatu, eta estropezu egin zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 27. orr.

Amuan katigatuta dagoen uretakoa, berdin arrain zein txibia, preso dago.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 182. orr.

Nagusia plisti-plasta zebilen, eta, askatu nahirik, ahoz gora jarri zen, sabela gorantz, baina are gehiago katigatu zen sarean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 425. orr.

Inork ez dio begiratzen, tentsioak ehundutako begi amaraunean katigaturik daude denak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 189. orr.

Hala beharko! -esan zuen Txitxikovek bere kolkorako-, haria katigatuz gero, alferrik dik arrantzaleak askatzen saiatzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 340. orr.

2 hed/irud

Etzanda, musua muturraren kontra, bi begiak begi bakarrean katigatuta.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 107. orr.

Bi edo hiru hilabetez hitz bati katigaturik egon naiteke.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.

Umbertok lagundu egiten zidan, hitzen baten bila katigatzen nintzenean hitz egokia eskainiz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 258. orr.

• 3 du ad katez-edo lotu; lotu.

Orkatiletan girgiluak estekatu eta eskumuturrak ere katigatu zizkiotenean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 151. orr.

Urrezko bi katetxoak bularreko ertzen eraztunetan katigatu zituzten.  Elizen arteko biblia   Ir 39,17

Esplikatu hidan zein ezdeus iruditzen zitzaizkinan itxurakeria haiek, inguratu eta katigatzen gaituztenak, bai giza arauak, bai norberaren azalkeriak. Hizkuntza bera besoz eta zangoz katigatuta gelditu zaigula.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 178. orr.

Kontakizun bakoitza berezi eta original egiten ahalegindu da, eta irakurleak ez du jakiterik izango hurrena zein istoriok katigatuko duen.  Berria - Kultura   2004-11-20

4 (maitasunezko edo haragizko harremanean)

Mariren lurrazpiko aixkirea omen zen, eta harekin katigatzen zen bakoitzean txingor-eraso bat botatzen omen zuen ikaragarria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 62. orr.

Ez zen gai izan saiatzeko ere, beldur baitzion neskekin katigatzeari.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 236. orr.

Roman eta Karmen nire atzetik zetozen, modu barregarrian elkarri katigatuta seguruena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

katigatuta gelditu (5); katigatuta geratu (5)


katigatze iz katez lotzea.

Bidegurutzeen katigatze askatu ezinezkoak gorabehera.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 99. orr.


katigu adlag katez-edo loturik.

Ez al zuen ikusi oihanetako gizona bere alanbrezko etxean katigu, haserrerik desegokienezko eztandatan lehertu zen Honorine.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 52. orr.

Ama ondo katigu geratuko zan, hain gazterik.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 54. orr.


katikula iz

-Hara nola hazi zaizun katikula!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 373. orr.


katilu 1 iz lurrezko edo toskazko ontzia, biribila eta kirtenik ez duena, esnea eta antzeko edariak hartzeko erabiltzen dena. ik gopor.

Azpilean sei zazpi katilu kea dariela atea joko dizunean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 359. orr.

Erretiluan, lau katilu handi.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 83. orr.

Katilu zapal bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 935. orr.

Portzelanazko katilu bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.

Lau edo bost katilu portzelanazko, likido beltz batez erdi beteak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 227. orr.

Zenbait katilu koskadun eta botila bat anbar koloreko isurkaiarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.

Dionisosek hainbeste maite zuen katiluarekin hurbildu zen egongelara kafea hartzera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 11. orr.

Gosariko katilu handi zuri batean maionesa egiten.  Berria - Gaiak   2006-04-18

Badirudi nahita ari dela odola katilu barrura isurtzen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 106. orr.

Kafea edandako katilu beretik edaten zuen trago luzetan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 74. orr.

Zurezko zali batez arrautza jotzen ari da katilu batean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 25. orr.

Elefante bat marraztuta zeukan katilu gorria.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 56. orr.

Inesek lozazko bi katilu zaharkitu utzi dizkie mahai gainean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 36. orr.

Esnea berotutakoan katiluetan isuri, gailetak eta kolakaoa mahai gainera atera eta elkarri so geratu ziren gazte biak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 78. orr.

Katiluan gelditzen zitzaiona edan zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 127. orr.

Harraskan katiluak eta edalontziak garbitze.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 219. orr.

2 hed

Berogailu gainean ur apur bat berotzen jarri zuen latorrizko katilu batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 464. orr.

Handik hurbil, burdinezko katilu bat eta koilara garbiago bat ikusi zituen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 106. orr.

3 katilu baten edukia. ik katilukada.

Katilu bat arroz egosi, katilu bat babarrun beltz egosi, tomate gordin zatitxoak erantsi eta tipulin txikituarekin, piperbeltzarekin, olioarekin eta gatzarekin maneatu. hara biltzen dira merkatariak, zazpinaka edo zortzinaka, ohiturari jarraiki bina katilu te edatera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 28. orr.

Bazkaldu eta gero, katilu bete kafe edan, eta dibanean eseri zen jauna. bi arrautza jan zituen, katilu bete terekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.

Katilu bete salda bero hustuta, [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.

Nozdriovek bi katilu te edan zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.

Erizain batek katilu handi bat infusio utzi zuen mesanotxean eta esan zuen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.

Ez zidan deus ere eskatzen, katilu kafeak eramatea izan ezik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 17. orr.

Katilu tea eskuan hartu, frutazko gozagarria isuri, eta honela mintzatu zen: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 79. orr.

Katilu handi bat pontxe beroren aurrean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 145. orr.

Lukainka muturtxoren bat ez, bijilia zelako, baina katilu-kafesne bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 13. orr.

· Hurrupada batez katilu erdia edan nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Katilu-itxuran tolestuak zituen eskuak zabaldu zizkidan, doi-doi, barrukoa ikus nezan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 23. orr.

Sukaldera berriz ere, katilueta koilarak harraskan uztera, katilu-mendi erraldoi batean pilaturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 118. orr.

Kontuz-kontuz, ezpainak hurbildu nituen katilu-ertzera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Koilarek te-katiluetan klin-klin egiten zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.

Te-katilu erdi huts bat eta hozka egindako ogia marmeladarekin-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 61. orr.

Bainu-txabusinan bildurik eta kafe-katilu bat eskuan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 47. orr.

Hautsontziko zigarrokinei eta kafe katilu hustuei erreparatuz gero denbora puska bat eman dutela jakin liteke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esne katilu (4); kafe katilu (5); katilu bat eskuan (5); katilu bat esne (7); katilu bat kafe (4); katilu bete (9); katilu erdia (3); katilu handi (4); katilu hutsa (3); katilu te (4)

kafe katilua (4); katilua bete (3); katilua eskuan (4); katilua eskuetan (3); katilua hustu (5); katilua koilara (3); katilua koilara galletak (3)

katiluaren ondoan (4)


katilukada 1 iz katilu baten edukia. ik katilu 3.

-Katilukada bat te, besterik ez, eskerrik asko.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 32. orr.

-Emadazu beste katilukada bat te, bete-betea.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 101. orr.

Agureak beste katilukada bat te hartu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 74. orr.

Izeba Petuniaren eskua agertu zen, katilukada bat zopa (potekoa) gelara sartzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 25. orr.

Erdibana edan dugu katilukada te gozo-gozoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 186. orr.

Beheko guztiei katilukada zopa ematen zaie, Ama zaharra ohean artean, gaupasa eginak kafea berotu eta, katilukada bat erdia baino gehiago pattarra zuela zurrutatu zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 133. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta biek elkarrekin jan zuten ahi-katilukada, karitate tematsu hura zela medio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1056. orr.

Hau jan omen zuen: labean erretako oilaskoaren erdia baino gehiago, saiheski parrilan egindakoa lepo, eta zazpi talo, esne katilukada banarekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 113. orr.

Jakob Al Saura irakurtzen ari zen, Baas-en egunkaria, aurrean te katilukada bat zuela, euliz inguraturik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 104. orr.

Cola-Cao katilukada bete-betea gosaldu zuela.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

katilukada bat te (4); katilukada handi (5); katilukada handi bat (4); katilukada kafe (3); katilukada te (3); katilukada te gozo (3


katilutxo iz adkor katilua.

Ze, zu zeu igoal zinen astelehenean katilutxo garia behar zenuena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 13. orr.

Urte barri-barri, / txarri-belarri, / daukanak ez daukanari, / katilutxo bete gari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 13. orr.

Katilutxo batera bota zuen aho-gozo beteko koktel bat  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.


katioi iz karga positiboko ioia. ik anioi.

Esan nion katioia eta anioia bezalakoak ginela, baina Sandrok ez zion grazia berezirik aurkitu konparaketari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 64. orr.


katiuska iz bota luzea, gomazkoa, oinak euritik eta lokatzetik babesteko balio duena.

Hortaz, katiuskak, xira eta aterkia hartu, eta hor joan nintzen Julianen etxera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 142. orr.

Erreka bazterrak zuri-zuri, kaleak ere elurrak hartuta, emakumeak katiuskak jantzita eta haurrak plastikoekin maldan...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 54. orr.

Etxe aurreko ate inguruan katiuskak zeuden denak nahasian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.


katixima 1 iz kristau ikasbidea.

Eliza katolikoak manatu lanak egiten nituen: katixima, sakramenduak, elizkizunak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 16. orr.

Osaba mailu bat bezala ibili zitzaidala, bere katixima partikularra irakasten eta egunoroz lezionea hartzen, edo Luthero edo Kalvinen izenak eta haien erranak noiznahi-den izaiten zituela ezpainetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 94. orr.

Larunbatean, hamarretarik eguerdi artio katixima euskaraz.  Herria   2001-05-17

Larunbatean katixima euskaraz ikasten dutenak bilduko dira parropiako geletan.  Herria   2001-01-25

Euskara dakiten katiximako haurren eguna, maiatzaren lehenean finkatua da.  Herria   2004-01-15

Katiximako haurrak Loiolan.  Herria   2004-05-06

Lehenik, prezatuak ziren Lafitten katiximak, halakoetan aurkitzeko parada zutenetan.  Herria   2001-09-20

Katiximak hasiko dira iraila hunen 15ean, asteazkenarekin.  Herria   2004-09-09

2 irud/hed

Ikasia nuen armagizonen katixima: soldaduek ez dute inoiz negarrik egiten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.

Erran du alabainan departamendu baten bi partetan ezartzea gauza frangoren zailtzea dela, aldiz bi departamenduren batetaratzea gauza ainitzen errextea! nundik jalgi ote dauku holako katixima?  Herria   2002-11-07

Belaunaldi berriek ezkerreko muturretik ekarri diguten sorgin berrien katiximak eraman gaituela iragan mendeetako sabeltxuri-sabelgorrien borroka itsuetara.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 33. orr.

Merkatuko arrunkerietan hezia, bazekien buruz kai aurreko jende ahozikinaren katixima.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 184. orr.

"Ez zagok esku txarrean iraultzaren soroa", burutu zuen nekazariaren katixima.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 58. orr.

Lehen ETAren nazionalismoak, berriz, bere katixima zuen Liburu Zurian, pertsonaren lehentasun absolutua aldarrikatzen du nazioaren gainetik eta, nola ez, Estatu "artifizial"aren guztiz gainetik ere.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 33. orr.

Haiek irakurtzen genizkien analfabetoei, huraxe genuen katixima.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haren katixima liburua ez zen ez irakurtzen ez inprimitzen ahal. "Guztiz heretiko susmagarri" gisa kondenatua izan zen Carranza eta haren Katixima liburu debekatuen "Index"-ean sartu zuten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 177. orr.

Curriculum normal bat egina izan du, gaztaroan bikario, gero erakasle, gazte mugimenduetan omonier, katixima arduradun.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 70. orr.

Beraz, bost minutaz katixima ikastaro bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 52. orr.

Emazte hura katixima erakaslea zen, eta bazuen semea medikugaia.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 118. orr.

Eta katixima-irakasle herrian, eta akolito, eta Begoñako Amatxoren gurtzaile...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 11. orr.

Egun hortako meza, katixima urteko lehena izanen da ere lau herrietako haurrentzat.  Herria   2005-09-22

4 katixima egin katixima irakatsi.

Han kausitu nuen Piarres Charritton, eta erakasle ukan dut, eta katixima euskaraz egiten zaikun 4.ean eta ikastegiaren buruzagiak ez zuen, naski, hori hain gostuko zera...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 138. orr.

Ithorrotzeko Dassance erretorea Arnegira izendatua izan baitzen, Piarres-i galdegin zion otoi haurreri katixima egin ziezaien; horrela euskaraz aritzera bortxatua zen apezgai gaztea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.

Haatik, katexixta baten beharra dago katixima euskaraz egiteko, hilabetean behin.  Herria   2004-09-16

· Baina irakurketak, iruzkinak edo predikuak, gogoetak, katiximak eta abisu guztiak erdara hutsean egiten dira.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 185. orr.

5 katixima egile katixima irakaslea.

Katixima egile, eskola emaile, erizain, elizkizun arduradun, badute nun zer egin...  Herria   2003-10-30

"Girixtinoen elkarte osoaren eginbidea da katixima", eta ez bakarrik apez-serora eta katixima-egileena.  Herria   2004-03-18

Zenbat ama familiako hor dira bai beren haurrekin, bai hauek etxetik joan direnean, katixima egile bihurtzen direnak.  Herria   2005-02-24

Apezak, katixima egileak, eskola girixtinoetako arduradunak.  Herria   2004-12-02

Katixima egilek biziki untsa prestatuak zituzten haur horiek.  Herria   2004-06-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

katixima egile (15); katixima egileak (4); katixima egileek (3); katixima euskaraz (10)

katiximako haurrak (4); katiximako haurrek (3); katiximako haurren (4


katodiko 1 izond katodoari dagokiona.

Izpi katodikoen izaerari buruzko urteetako eztabaida luze baten erantzun bila ari zelarik aurkitu zuen elektroia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 51. orr.

2 irud/hed hodi katodikoaren, eta bereziki telebistaren bidezkoa.

Elkarrizketa guztiz aberasgarriak ahalbidetuz irudi katodikoen eta dantzariaren mugimendu perfektuen artean.  Berria - Kultura   2004-02-10

Inork ez zion segundo katodiko bat bera ere eskaini albiste hari.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 21. orr.

Pantallak zuzen-zuzenean bi begietatik garuneko zulo beltzetaraino helarazten duen argitasun katodiko itsugarria besterik ez da gaur.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

Horixe da gaur egunean hiritar argitu, informatu eta aurrerakoia (baina aurrera, nora?: indar katodiko handienarekin -eta beti popatik- jotzen duen haizearen aldera; ez du besterik esan nahi).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 177. orr.

Eliza katodikotik " Jesus " pastoralera.  Herria   2005-06-02

3 hodi katodikosup_1 izpiak katodotik anodora doazen hodia.

Bigarren Mundu Gerraren garaian radarren hodi katodikoak hobetzen egin zuen lan.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Eliza Katolikoak toki ainitz hartzen du telebixtako hodi katodikoetan.  Herria   2005-06-02

4 hodi katodikosup_2 telebista.

Telebistan arratsaldeetako talk-show bat ematen ari ziren, eta tabernaria eta agurea hodi katodikoetan galduta zebiltzan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 259. orr.

Babestu egin nahi baitzuen alabatzakoa amerikar pop kulturaren inauteri erotik, lurralde hartako hodi katodiko guzti-guztietatik etengabe isurtzen zen nabarmenkeriazko eta zaborrezko anabasa jainkogabe horretatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.


katodo iz elektrodo negatiboa. ik anodo.

Aise ikus zitekeen nola anodotik jaregiten zena halako bi jaregiten zen gasetan katodotik, gutxi gora-behera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Teoriaren balaku gozoan, katodoaren potoa ia beterik zegoen gasez; anodoarena, berriz, erdiraino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.


katoi (orobat katon g.er.) 1 iz Espainian, irakurtzen ikasteko liburua.

Gainerako mutilek dotrina eta katoia ikasten zuten artean, izadiaren ikuskariei begira egoten zen Martin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Liburu baten neurri fisikoak finituak diren arren, hiru dimentsioetara lotuak alegia, Xabiertxo, euskaldun askoren katona eta biblia, dotrina eta rerum lectio izan den liburu apal hori, Babelgo liburutegiko apaletan dago.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 24. orr.

2 irud/hed

Izan ere errioxarrak bere eskuz idatzitako aurrelari jokoaren katoia eraman zuen bere milagarren partidako ospakizunera.  Berria - Kirola   2004-08-27


katoliko 1 izond katolizismoari dagokiona. (pertsonez)

Haren emaztea Westfaliako andre katoliko bat zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.

Turista aleman talde oso bat hantxe zegoen multzoturik, apaiz katoliko bat gidari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.

Aita Santuak kontrazepzioaren aurka emandako ikasbideak errespetatzen zituen burges katoliko bat.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 41. orr.

Munster-eko irakasle Edith Stein judu gazte katoliko jakintsuak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 91. orr.

Kristau katoliko naizenez.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 192. orr.

Taxilari katoliko baten hilketa.  Berria - Harian   2005-07-31

Zer arraiotarako nahi zuten agente katoliko bat?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 71. orr.

Apostolu Sainduek eta Kristoren ordezkari katolikoek.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 157. orr.

Errege-erregina katolikoak direla eta [...].  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 82. orr.

Fernando Katolikoak bereganatu zuen Nafarroa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 32. orr.

Isabel Katolikoaren Gurutzea.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 63. orr.

Nafarren %82k katolikotzat dute beren burua, inkesta baten arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

2 (bestelakoez)

Erromako Eliza saindu eta katoliko bakarraren kide garela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 31. orr.

Fededun guztiek sinestea bederen inplizitoki fede katolikoaren gai guztiak, hau da sinestea orokorki egiak direla Erromako Eliza Katoliko Ama Sainduak sinesten dituen guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 65. orr.

Erlijio katolikoan hezi ninduten, dotrinara joaten nintzen, lehenengo jaunartzea egin nuen organdi zuriz jantzita.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.

Herrialde katoliko eta protestanteetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 203. orr.

Erakasle ezarri ninduten, Biarnoko ikastetxe katoliko batean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 17. orr.

Darwinismoaren kontrako panfleto katoliko batera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.

Mendebaldeko kristautasun katolikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.

36ko gurutzada katoliko-militarraren ikurrak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 48. orr.

Kristau-elkarte katolikoari ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 92. orr.

Pariseko elkarte katoliko batek.  Herria   2001-08-02

Felipe II.a bere maiestate katolikoaren ordezkari nagusi Nafarroako Erresuman.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.

Ez al ninduen, bada, ezinbestekotasunaren izugarrikeria katoliko hura sinetsi -eta jasan- ezinak fedetik urrundu [...]?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 22. orr.

Literatura katolikoak indar handia zuen garai haietan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 85. orr.

3 (izenlagun gisa; ipar)

Telebixta eta irratilariek baitiote katoliko elizak usaian hutsak direla.  Herria   2003-09-04

Katoliko erakundeen buruzagiek beren laguntza eskaini diote erretor berriari.  Herria   2004-10-07

Aipatu ditugun katoliko multxo horientzat eraikiak izan dira parropiak.  Herria   2003-01-09

4 (predikatu gisa)

Han jendea katolikoa baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 619. orr.

Mundu guzia katoliko izatea nuen espero.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 40. orr.

Dowland irlandarra katolikoa zela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 59. orr.

Harrigarria ere egiten zaigu katoliko izateak Frantziskorengan duen erradikaltasuna, katoliko ez direnekiko intolerante bihurtzeraino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 63. orr.

Katoliko direnen eta ez direnen arteko ezkontzen aurka.  Berria - Gaiak   2004-05-15

Katoliko izateari utzi eta budista bihurtu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 122. orr.

Ateistenak ere beti katoliko-katolikoak dira hemen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 194. orr.

Hamar urte barne bere populu guzia katoliko bilakatua zen.  Herria   2004-04-08

Euskal Herri osoak katoliko zirudien.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 92. orr.

Leo Steinitzek, urte batzuk lehenago katoliko egin zen botikari juduak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 78. orr.

Katoliko egin zen, eta jesuita.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

5 iz Eliza katolikoko kidea.

Noiznahi-den pizten ziren katoliko eta protestanten arteko aharrak eta liskarrak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.

Haren aitak ez zuela inoiz onartuko bere alabak katoliko batekin harremanak ukan zitzan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 89. orr.

Esker txarreko austriar katoliko zitalak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 64. orr.

Frantses katoliko zintzoek ongi ikasiko genuen amen erraten itsutuki Filipe Pétain gidari "zuhurrari".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 18. orr.

Bi apezpiku frantses, gizon zuzenak eta katoliko zintzoak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 193. orr.

Katoliko on guzien eginbidea da igandeetan mezara joatea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 75. orr.

Agian ez dugu, katoliko frantsesek, huts hori sobera kario pagatuko, egun batez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 159. orr.

Fededun itsutua, katoliko ortodoxoa.  Berria - Kirola   2004-11-30

Katoliko fundamentalisten presioak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

• 6 izond adkor ona, behar bezalakoa.

Esanak esan, astakeria irudituko zaizu agian Joan sorgin horren metatesitzat jotzea gure Jaun hitza; niri ordea sineste katoliko samarra iruditzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.

Mihigaiztoek esaten dute Andrew Millerren erreklutatzeko manerak ez zirela oso katolikoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apaiz katoliko (7); eliza katoliko (13); erromako eliza katoliko (5); erromatar katoliko (3); herrialde katoliko (3); katoliko edo protestant (6); katoliko egin (4); katoliko egin zen (3); katoliko eta protestantak (3); katoliko eta protestante (3); katoliko eta protestanten (4); katoliko on (3); kristau katoliko (6)

apaiz katolikoa (4); ekintza katolikoa (6); eliza katolikoa (40); erlijio katolikoa (6); eskola katolikoa (4); fede katolikoa (6); katolikoa izan (8); laguntza katolikoa (4); oso katolikoa (5); sokorri katolikoa (6)

apaiz katolikoak (3); austriako eliza katolikoak (4); eliza katolikoak (102); erakaskuntza katolikoak (6); erlijio katolikoak (3); errege katolikoak (7); fede katolikoak (3); katolikoak eta protestantak (3); katolikoak izan (3); laguntza katolikoak (6); sokorri katolikoak (5)

eliza katolikoan (10); erakaskuntza katolikoan (3); eskola katolikoan (3); fede katolikoan (4); fede katolikoan irmo (3); unibertsitate katolikoan (6)

eliza katolikoarekin (4)

eliza katolikoaren (78); eliza katolikoaren aita (3); eliza katolikoaren arabera (3); eliza katolikoaren barruan (7); eliza katolikoaren finantzaketa (3); eliza katolikoaren hierarkiak (5); erakaskuntza katolikoaren (5); erlijio katolikoaren (3); errege katolikoaren (5); erromako eliza katolikoaren (3); fede katolikoaren (21); fede katolikoaren oinarriak (10); fernando katolikoaren (4); laguntza katolikoaren (4)

eliza katolikoarena (3)

eliza katolikoari (21); fede katolikoari (4)

fede katolikoaz (4)

errege katolikoek (9); eskola katolikoek (4); katolikoek eta protestantek (3)

apaiz katolikoen (3); errege katolikoen (8); ikasle katolikoen (4); katolikoen artean (7); katolikoen arteko (4); katolikoen eskubide (3); katolikoen eta protestanten (4)

eskola katolikoetako (4)

eskola katolikoetan (6)

auzo katolikoetatik (3)

ekintza katolikoko (4); eliza katolikoko (50); eliza katolikoko buru (9); eliza katolikoko burua (7); eliza katolikoko buruaren (3); erakaskuntza katolikoko (3); lovainako unibertsitate katolikoko (3); sokorri katolikoko (3); unibertsitate katolikoko (4)

eliza katolikotik (4)


katolikoki adlag era katolikoan.

Anaia guztiak izan bitez katolikoak, bizi eta mintza bitez katolikoki.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 146. orr.


katolikotasun 1 iz katolikoa izatea; katolikoa denaren nolakotasuna.

Katolikoak dira menturaz beren katolikotasunaren barnean hertsiegiak, beren Elizaren unibertsaltasunean osoki arrotz egonak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

Joycek uko egin zien katolikotasunari, irlanderari eta Dublini, baina ez zen ez ingeles ez protestante bilakatu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 70. orr.

Fabrika-langile kontzientzia eta katolikotasuna uztartu ziren Azkoitian, batez ere Sindicato Catolico Librekoen eskutik.  Berria - Kultura   2006-03-01

2 katolizismoa.

Katolikotasunaren eta Hitlerren artean aukeratzeko premia izan zuenean, amonak katolikotasuna hautatu zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 114. orr.

Gomendatu dio haatik erruso patriarkak ez dezan kardinaleak sobera erakuts katolikotasunaren han gaindi zabaltzeko gosea.  Herria   2004-03-04

Katolikotasunaren aurkako liburu bat idatzi zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Euskaldun bat izan zen, agian mende oso batez Gipuzkoan izan zen katolikotasunaren aurkaririk gogorrena.  Askoren artean   «Rataplan» - 27. orr.

Fabrika-langile kontzientzia eta katolikotasuna uztartu ziren Azkoitian, batez ere Sindicato Catolico Librekoen eskutik.  Berria - Kultura   2006-03-01


katolikotu, katoliko(tu), katolikotzen da/du ad katoliko bihurtu.

Beharrik Mao kamaradak putzura botako ditu laster, bestela euskal misionistek katolikotu eginen lukete Asia osoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 54. orr.


katolikotzar izond adkor katolikoa.

Parisko gortean, Joanak katolikotzar guztien eskandalua pizten zuelarik afarian parte hartuz eta denen aitzinean otoitz eginez, Borboikoa mezatara itzuli zen, apezeriaren gozagarri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 97. orr.


katolikozale izond katolikoen zale edo aldeko dena.

Eta ezkertiarrak bazeuden alderdi batean, elizgizon, katolikozale eta konserbadoreak zeudela bestean.  Berria - Kultura   2004-01-24

Mary erregina katolikozalea […] igo zen errege-jarlekura, eta, bere aukera erlijiosoa defenditu nahian-edo, eliza erreformatuaren aurka ekin zion amorru biziz, etengabeko sarraski eta jazarpenetan, bost urte luzez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.


katolizismo iz Aita Santuaren aginte eta gidaritza onartzen duen kristau erlijioa, erlijio katolikoa.

Klovis Frankoak [...] katolizismora konbertitu ondoren, Konstantinoplan urruti zegoen Anastasio enperadoreagandik prokontsul-titulua eta kontsul-intsigniak eskuratu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

Monarka arrianoak katolizismora bihurtu zirenean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 133. orr.

Katolizismo dogmatiko frankista itogarriaren aurka.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 35. orr.

Oroit atzoko ala gaurko nazional-katolizismoek egin desmasiez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 52. orr.

Katolizismoaren eta protestantismoaren arteko lehiak Euskal Herrian izan zituen ondorioak.  Berria - Kultura   2004-07-06

· Pekinek katolizismoa onartzen du, Vatikanoren agintepekoa ez bada.  Berria - Harian   2005-04-05


katon ik katoi.

katramila 1 iz kontu nahasi eta korapilatsua.

Ene mutil maitea zoritxarreko katramila batean nahasi bada, [...].  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 124. orr.

-Hori gabe ere, izanen dut nik bihar, eta ondoko egunotan, katramila frango.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 328. orr.

Baina nola aterako gara katramila honetatik?  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 101. orr.

Konpondu beharreko katramila neukala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 148. orr.

Izenordainekin sekulako katramilak zituen, ez baitzuen harrapatzen "zu" eta "ni" desberdinak zirela testuinguruaren arabera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 263. orr.

Berak moldatu zuen katramila hura guztia; berak bertsoak; eta berak prestatu zuen mirabe bat, Dulzinearen itxura egin zezan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 164. orr.

Bataren eta bestearen arrazoi eta desarrazoiak ezin askatuzko katramilan nahastekatzen ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 247. orr.

Partida batek mila katramila izan ditzakeela, eta huskeria txikienak emaitza erabaki dezakeela.  Berria - Kirola   2006-05-09

Astebetez Leirerengana hurbildu ere ezin izateak izan du bere katramila.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 79. orr.

2 (izenondoekin)

"Orain katramila ederrean sartua nagok", pentsatu nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 76. orr.

Eskuartean katramila polita neukan, eta hobe nuen zerbait egin.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 29. orr.

Biek ematen dute Agatha Christieren trebetasun paregabea dastatzeko aukera: «hariaren katramila paregabea eta soluzio txundigarria», Olarraren hitzetan.  Berria - Kultura   2004-12-04

XX. mendeko lehen hamarraldi hori Pío Barojaren nahaste eta katramila politikoen urteak izan ziren Alejandro Lerroux-en Alderdi Erradikalaren lerroetan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 8. orr.

Halako katramila erromantiko sentimental bat.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 109. orr.

Harrapatuta zegoen katramila sentimentaletik salba zenezala erregutzen zizun.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.

Erokeriazko katramila ikaragarri batean oldartu ginen azkenerako, baina ez naiz batere damutzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 144. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Kontuari interes erromantikoa eman zioten, eta niri ezarri zizkidaten maitasun katramilak kriminalak izan ziren.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 122. orr.


katramilarazi, katramilaraz, katramilarazten du ad katramilatzera behartu.

Herrira iritsi bitartean ez zuen agertu halako tik-emanaldiaren zantzu handirik, harik eta hirira iritsi eta semaforoek katramilarazi zuten arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.


katramilatsu izond katramilaz betea, nahasia.

Askoz ere katramilatsuagoa da ordea arazoa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 119. orr.

Egoera katramilatsu hau gainditzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Gertakari guztiz ere katramilatsuz josiak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 41. orr.

Ahoz erdietsi informazioa askiesten ez zuelarik, bertzalde, beldurrik batere ez zien bide katramilatsuagoei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

Etapa nahasietatik eta amaiera katramilatsuetatik errentak ateratzen.  Berria - Kirola   2004-07-07

Pintzelik finenetako batez, kaligrafiarik loretsuen eta katramilatsuenez idatzi zuen dekretua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 212. orr.

Metaforarik katramilatsuenak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 227. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

loretsuen eta katramilatsuenez (3)


katramilatu, katramila, katramilatzen 1 da/du ad katigatu; nahasi.

Ohiko sastraketan katramilatuta geratu gara.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Geroz eta katramilatuago ikusten zuen hari mataza.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 254. orr.

Nire pentsamenduen mataza gero eta gehiago katramilatzen zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Aukerarik ez zitzaidan sekula faltatu emezkoen harietan katramilaturik ibiltzeko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 31. orr.

Zer arazotan ote zebilen katramilatuta?  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 220. orr.

Bat--batean haren bizitza katramilatzera agertu zen lagun gogaikarri bat, horixe nintzen ni.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 233. orr.

Fidel izan beharraz gertaerak eta pertsonen arteko harremanak katramilatzen eta korapilatzen doazen komedia -edo melodrama baten parodia- bat da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 13. orr.

Katramilatu egin nintzen, lotsagarri, beharrik ez zegoen lekuan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 40. orr.

Katramilaturik egoten dira batzuetan kolageno-zuntzak, baina eredu erregular bat osatzen dute gehienetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Kate horiek elkarren artean lotu gabe daude, espageti egosi batzuen modura, katramilatuta baina loturarik gabe.  Berria - Gaiak   2006-01-12

2 (maitasunezko edo haragizko harremanean)

Emakumeren batekin katramilatuta baldin bahabil, [...].  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 69. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Esaldi iraingarri bat bota eta alde egin zuen, urratsak arrastaka eta ile mordoilotu eta katramilatuan hatz egiten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 176. orr.

Aukerarik sortu ezin, joko katramilatua...  Berria - Kirola   2004-10-20

Gazirudien pertsonaiekiko enpatiarik ezak sortzen ziola arazoa, eta zio eta asmoen joko katramilatua ez ulertzeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

Iruditzen zitzaidan bere hitz haiek euliak bezala zebilzkidala buruaren inguruan jiraka, gero eta katramilatuago, gero eta abaila handiagoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.


kattagorri ik katagorri.

kattamuxar ik katamixar.

katu (orobat gatu g.er.) 1 iz gizakien lagunartean bizi den ugaztun txiki haragijalea, atzaparduna, ilea leuna eta begiak luzaran eta distiratsuak dituena (Felis catus).

Han hemenka zenbait katu, eguteran lotan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 92. orr.

Txakurra eta katua bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 109. orr.

Tigre-itxurako katu bat zegoen Privet Driveko kantoian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.

Katua etxekotzeko, gauza bertsua egiten da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 234. orr.

Sukaldeko burdina eskuan hartu, eta kolpe batez akabatu zuen katua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 166. orr.

Eduki ezazu katu hori urruti!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 121. orr.

-Harrapatu katu hori eta akabatu -esan zion patilla zuriko ergel hark praktikanteari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 74. orr.

Katua txoriaren gainera oldartu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 207. orr.

Katuaren dotorezia eta duintasunarekin mugitzen dira espazioan.  Berria - Kultura   2006-01-24

Katua miauka eta miauka eme eske, edo goseak besterik ez agian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.

Katu guztiek harrapatzen dituzte arratoiak, Ron! Katu guztiak ito zituen etxeko arratoi zakurrak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 121. orr.

Ba omen dira katuen tamainako arratoiak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 145. orr.

2 (izenondoekin)

Hauts-koloreko katu argaltxo bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 122. orr.

O Jainkoa, katu malapartatu bat bezalakoxea zara.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.

Katu zaurituaren moduan egin zuen aiots baten batek.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.

Txori kaiolatuak eta katu fereka zaleak dituzte gogoko zaharrek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 39. orr.

Samuelek katu amorratu batek bezala egin zuen salto bizikletatik gizonaren gainera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 104. orr.

Isiltasuna besterik ez zen entzuten, eta katu gautarrek ere isiltasuna gordetzeko agindua jaso zutela otu zitzaion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 54. orr.

Katu siamesek beren saskietan eroso etzanda zurrunga eztia egiten zuten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 136. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiru urte zituela, hiru gaixotasun larrik jo zuten batera: meninigitis edo meningoentzefalitisa [...], polioa eta katu-harramazka batek eragindako sukarra.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.

Katu-haragiak ez du parekorik ibai-karramarroak harrapatzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 105. orr.

Arratoi eta katu larru lehortuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

Bere katu-ahots tristearekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.

Katu-barretxo bat egiten du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.

Katu begirada ahaltsua.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 21. orr.

Bev Shaw-k katu-usaina darion sofa batean etzanarazten du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 137. orr.

Inskripzio puntazorrotz eta arraro haien gainean, katu-ile gorrixka luze batzuk zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 206. orr.

Hermionek otsailaren hasieran utzi zuen eritegia katu-biboterik, isatsik eta ilerik gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 196. orr.

Katu-sendagilea duk, eta goizero-goizero Skettyra joaten duk atso bati janzten laguntzera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 172. orr.

Gure karrakako gizon katu-jaleari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 104. orr.

Katu-janaren bolatxoak din-din erori dira sukaldeko lauzetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.

Trebetasun txundigarria katu-irudiak marrazteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

4 su armetako kako modukoa, tiro egiteko sakatzen dena.

Pistola deskargatu bitartean, katuari eragin dio nahi gabe.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.

Errebolberra destatu eta katua sakatu zuen, azkenik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 69. orr.

Gorriak pistolaren katua sakatu eta katuak klik egin zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 170. orr.

Pistolaren katuan behatza, mehatxuka ari zaizkizue oraindik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.

Katu bakarreko modeloa da, katu bakarra, tiro bakarra.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 214. orr.

Katu batek ez du bada, bakarrik disparatzen, alajaina!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 64. orr.

-Erabil ezak palanka txikia -esan nion pistolaren katua jaso bitartean-, baina saihets batetik; bala baten bidean jarri gabe badaezpada ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 181. orr.

Ez zeukak segururik, eta katua oso sentibera zegok.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 181. orr.

5 altxagailu mota kremaileraduna, pisu handiak altuera txikietara altxatzeko erabiltzen dena.

Katuaren kasuan, kilo batzuen indarra (eskuaren presioak palankaren muturrean egiten duena) tona bat edo gehiagoren indarra bihurtzen da automobila jasotzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

6 kale katu

Eta kale katua izan nintzeneko garai hura ere ez dut ahaztekoa, ez horixe.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 81. orr.

7 katu-ama ik katama.

Gehiegi hurbildu baitzen [txakurtxoa] katutxo jaio berrien ume-aldrara, katu-amak, muzindu, puzka hasi, eta behatzetatik burugaineraino latz-harrotu zituen ileak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

8 katu hidrauliko altxagailu mota, isurkari baten presioak eragindako enbolo baten bidez pisuak jasotzeko erabiltzen dena.

Lurrikaren ondorioz hormako erdiko blokean zegoen pitzadura handitu egin da; katu hidraulikoa jarri dute, eta altzairuzko xaflak, urtegia hustu bitartean pitzadura handitu ez dadin.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

9 katu-katuka ik katuka.
10 katu zulo ateetan, katua pasa ahal izateko, egiten den zulo biribila.

Eta berak katu-zuloa ipini zuen logelako atean, handik janari-kopuru txikiak barrura pasatu ahal izateko egunean hiru aldiz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 25. orr.

Katu-zuloan hotsa entzun zuen eta izeba Petuniaren eskua agertu zen, katilukada bat zopa (potekoa) gelara sartzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

katu amorratu (3); katu bat hil (3); katu baten antzera (4); katu beltz (18); katu beltz bat (9); katu beltza (3); katu handi (7); katu handi bat (3); katu hil (4); katu hil bat (3); katu hila (3); katu zuri (4); lau katu (7); zakur eta katu (3)

katua baino (4); katua besoetan (3); katua bezala (9); katua ere (4); katua esan (20); katua esan nahi (20); katua eta (14); katua eta zakurra (3); katua ez (8); katua ez zen (5); katua ikusi (3); katua izan (4); katua oso (3); katua sakatu (9); katua sakatu eta (4); katua sakatu zuen (3); lis katua (3); nire katua (4); pistolaren katua (3); txakurra eta katua (8); zakurra eta katua (7)

katuak baino (3); katuak eta arratoiak (3); katuak eta zakurrak (5); txakurrak eta katuak (3); zakurrak eta katuak (4)

katuaren begiak (3); katuaren kaiola (3); katuaren paradoxa (26)

katuari eraso (3); pistolaren katuari (3)


katuarrain (orobat katu-arrain) iz Lamnidae familiako itsas arrain hezurdun mutur-luzea, eten gabe higitzen dena (Scyliorhinus canicula edo Scyllum catulus)

Arrain askok gauez egiten du harrapaketa, eta ez du usaimenarena beste gidaritzarik harrapakinetara jotzeko; beste batzuek -horien artean, katuarrainak-, usaimenez egiten dute harrapaketa guztia egunez ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.

Kitok aitortu zuen txalupa barrura egiten zutela salto perkek eta katu-arrainek.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 191. orr.

Gero pastel mordoa jaten dute, okelaz edo katuarrainez beteak, ikuste hutsarekin tripa-zorria esnatzen duten horietakoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 95. orr.

Katuarraina paderako koipetan zirtaka,  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 347. orr.


katuil iz

Otsailla, katuilla dio errefrau zahar batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 64. orr.


katuka 1 adlag katamarrean, lau hankan.

Emakume busti likatsuak katuka joan ziren lehorrera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 124. orr.

Zaborrez beteriko espaloien gainean umeak katuka zebiltzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.

Zeinen indartsua zen neska txikia, zer bizkorra, dagoeneko katuka hasia.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 136. orr.

Katuka herrestatzen nintzen espaloiraino.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 174. orr.

Eskaileretan gora katuka zihoala egiten zuen hotsa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 279. orr.

Astiro eta nekez, katuka jaitsi ziren itzaletan, itsuka, estropezuka, haitz, sasi eta adar idorren artetik arrastaka, behera eta behera segitzerik izan ez zuten arte.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 239. orr.

2 katu-katuka

Mahaia irauli, katu-katuka salto egin, eta atetik irteten baita eskutitzak eskuan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

katuka hasia (6); katuka hasia zegoan (3)


katuki iz katu okela.

Katukia jan izanarena bete-betean sinetsi nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 101. orr.

Katukiaren zalea, Joanes, itzuli egin duk, baina katua ez zagok ontzian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 234. orr.

Garai hartan, ohikoa zen katutxo jaioberriak hiltzea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 90. orr.


katutxo (orobat katutxu g.er.) 1 iz katakumea.

Etxeko katemeak izandako katutxoak hil zitzala agindu zioten. Katutxoek miauka egiten zuten zaku barrutik, irteten saiatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.

Bezperan gertatu izan balitz bezala oroitzen nuen nola zebiltzan putzuan katutxo jaioberri batzuk igerian, larri, harrizko horman gora igotzen saiatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.

2 adkor katua.

Laster katutxo talde polita izango diagu, saguen etsigarri.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 96. orr.

• 3 (deiki gisa)

Lana gaur egin beharko geniken, katutxo.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

katutxo jaioberriak (3)


katutxu ik katutxo.

katutzar iz adkor katu handia.

-Katutzar beltz batekin?  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 201. orr.

Ezin konta ahala sagu ikusten nuen etxean barrena ihesi eta haien atzetik katutzar batzuk.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 81. orr.


katuzale izond katuen zale dena.

Ronen arabera, oso katuzalea zen hura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 126. orr.

Aita oso katuzale genuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 174. orr.


katxalote ik kaxalote.

katxarro 1 iz trastea.

Sekula etxuat eskuetan euki holako katxarro bat -Xankapok-, lagaidak pixkatian.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 132. orr.

-Uau! hori dun katxarroa, hori! zenbat kendu dinate txatar pilo horrengatik?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 12. orr.

Eta katxarroa praketan sartu zuen atzera.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 80. orr.

2 pl ontziak.

Harraskan pilatutako katxarroak ere hor daude, ea baten bat noiz animatzen den...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 19. orr.

• 3 (beste izen baten eskuinean)

Ba sekulako mutil katxarroa da... eta bere laguna?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 89. orr.

Neska katxarroa, aizue.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 9. orr.

Ezin esan emakume katxarro horietakoa zenik, baina bai polita oso: ikaskide guztiak maiteminduta gintuen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 41. orr.

Egun batean egundoko andra katxarroa harrapatu nian, ni flipatuta, zelako suertea, badakik zer esan nahi diadan, ezta?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mutil katxarroa (4); neska katxarroa (3)


katxeatu, katxea, katxeatzen du ad miatu, haztatu.

Chicagoko aireportukoa aukeratuko nuke: amona buruzuri bat, ibiltzen ere ozta-ozta moldatzen zena, geratu eta katxeatu dute, mundu guztiaren begi-bistan, zakar eta nabarmen, nabarmen zakar. Etorri zuan txakurra, banan banan hartu, eta lehenengo bat, jarri paretaren kontra, besoak jaso, katxeatzerakoan bezala, beisboleko bate bat hartu eta kristoren ostiakoak eman zizkioan ipurdi masailean, preso guztien aurrean, eta gero besteari berdin.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.


katxemira ik kaxmir.

katxi iz adkor plastikozko edontzia litro bateko edukierakoa.

Bi katxi kalimotxo, bat melokotoi likorrarekin!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 237. orr.

Garagardotegian sartu ginen, eta, patata minek mingaina suminduta eta bion artean hartu genuen garagardo katxiarekin, musu-gorriturik jarri zen Adela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 114. orr.


katxoi iz ibai batean, koska batean behera erortzen den ur-lasterra.

Almadia katxoien artean desegiten bazen, tripulazioa zati-zati eginda utziko zuten koral zorrotzek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.

Almadia uharrietara iristeko unea bat etorriz gero itsasgora batekin, uharriak urpean murgilduta uzten zituena katxoiak baretzera behartuz, Kon-Tiki-k, azken batean, zeharkatu ahal izango zuen heriotzaren marra ur lasaietan, eta kalterik gabe iritsi honela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.


katxonda iz mari-beroa.

Ez zara gogoratzen ze katxondak ziren Kubako emakumeak?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 31. orr.

Errubia katxonda neuretzat.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 61. orr.


katxondeo iz txantxa, irria.

Nabarmena zen elkarren arteko gangar usaina eta katxondeo airea nirekin ari zirenean, Txominek eta Prostatasek zirikadez zipriztintzen zituztenean bestearen hitzak, zirtolari.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 17. orr.

Bart gaueko afaria ez bazen, zerezko pintxoak prestatu behar zituen galdetuko genion, apur bat disimulatzearren, baina gure katxondeoa urrundik ere antzematekoa zen, eta koadrilako neskak ohartu ziren zertaz ari ginen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 90. orr.


katxondo 1 iz martin-beroa.

Mikel hau katxondo bat da, esan beharrik ez dago.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 9. orr.

2 katxondo ipini larrua jotzeko gogoz jarri.

Artaldeko edozein ardik katxondoago ipintzen ninduen foka horrek baino, eta hala ere...  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 45. orr.

Errubia katxonda neuretzat.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 61. orr.


katzaka 1 iz katazka.

Atso eta Tupinak beren gisako dantza edo katzaka egiten dute, baina azkenik, dantzari guziak agertu direnean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.

Azkenean SAGAk proposamen horren betetzea deliberatu du, pentsatuz katzaka segitzeak luzara kalte ekarriko ziola.  Herria   2005-12-15

2 katzakan borrokan, lehian.

Eta gu, ber denboran, helburu berekin gogoan hemen ari baigira katzakan, eztabadan, nola elgarrekin indar egin ezin jakin.  Herria   2005-12-08

Haren anaia, apez eskolan ibiltzen zena, denbora guzian katzakan ari zen administrazio alemanarekin, Joanes librarazi beharrez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 12. orr.

Soldaduak epe batez aritu ziren katzakan, ate haiek konpondu beharrez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 95. orr.


kaudillo (orobat caudillo) 1 iz armadaburua.

Kaudillo horrek bultzatutako konstituzioak venezuelarren %70eko babesa jaso zuen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 41. orr.

Egun horretan bertan, El Paisek Chaves caudillotzat hartzen zuen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 41. orr.

Joanden igandean, azaroaren 20ean, hogeita hamar urte zendua dela Francisco Franco Bahamonte, Caudillo izana Espainian gerla zibila hasiz gero eta 1975 arte.  Herria   2005-11-24

Etsaien burua, Francisco Franco caudilloa, ohean hil zela 1975ean, Euskal Herria eta euskara ahal izan zuen bezain zapalduta utzirik eta ondorengotzaren inguruko kontuak ahal izan zuen bezain estu loturik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 31. orr.

2 (Franco diktadoreari buruz)

Espainia handiaren sortzailea, euskaldunen amets zoroak betirako zapuztu nahi izan zituen Kaudilloa, Generalisimoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 263. orr.

Gasteizko apezpikuarena zen, eta bertan esaten zion, bere zorionekin, bere erreguei esker indultoa sinatu zuela Kaudilloak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 83. orr.

Caudilloaren enparantza zioen txapazko errotulu batek.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 105. orr.


kaudimen 1 iz zor baten bermea; bermea.

Estatu Batuetako ekonomiaren pisua kontuan izanik, kapitalen merkatuen halako odoluste batek, nahitaez ekarri behar zuen epe luzera interes-tasak izugarri handitzea eta kaudimen txikieneko zordunak baztertzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Asegarcek zorra ordaintzeko kaudimenik ez duela aitortu du.  Berria - Kirola   2006-04-05

Mailegua dibisetan itzultzeko ahalmena, mailegu-hartzaileak berez duen kaudimenaz gainera, banku zentralak eskura dituen truke-erreserben mende egoten delako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Harryk bere lehenbiziko artista aurkitu zuen, lehenbizikoa eta bakarra, eta hurrengo zortzi urteetan galeriak aski kaudimen izan zuen Smith-en lanei esker.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.

Fitch Ratings agentziak Gipuzkoaren kaudimena eta kreditu gaitasuna aztertu eta AAA mailara igo du herrialdeko kalifikazioa.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

Hala eta guztiz ere, etxeak eutsi egiten zion bere izen onari eta kaudimenari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.

Ni neu sinistuta nago hildakoak kaudimen direla besteentzat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 82. orr.

Osabak kaudimena ordaindu nahi izan zion, giltzapetik jaregiteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 109. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kapital pribatuak, garapen-bideko eskualdeen hazkunde-indarrak aldizka erakarriak, masiboki inbertitzen dira garapen-bideko herrialdeen kaudimen-baldintzak suspertzen diren edo ziurtatuak diruditenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

1988an, akordio batera iritsi ziren nazioarteko bankuei kaudimen-arau komunak eta nahitaezkoak ipintzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

Kutxaren kaudimen gabezietarako fondoek 156,9 milioi euro izan zituzten guztira.  Berria - Ekonomia   2004-01-17

Bestalde, kutxak eraginkortasun eta kaudimen tasak hobetzen jarraitu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-03-19

Athleticek Futboleko Liga Profesionalaren (LFP) aurrean salatu zuen Osasunaren kaudimen eza.  Berria - Kirola   2004-01-03


kaudimendu izond kaudimena.

Eta, hain zuzen ere, sustatzaileak merkatu kaudimenduei jarraiki aritzen direnez gero, orduan babes ofizialeko etxebizitza beti geratzen da bigarren mailako  Berria - Euskal Herria   2004-05-14


kaudimendun izond kaudemena duena.

Egunkarian hala jarri nuen letra handi eta garbietan: "gizon kaudimendunak bakarrik".  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 42. orr.


kaudimengabe izond kaudimenik ez duena.

Babesleku haiek ugaldu egin ziren Grezian: tenpluak, dio Tazitok, zordun kaudimengabez eta esklabo gaiztoz beteta zeuden.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 144. orr.

Norbaitek 1.200 dolar ostu zituela jakin zen eta Italiako Gobernuak kaudimengabetzat jo zuen  Berria - Mundua   2006-02-22


kauen interj

Kauen: hola kontestu banio!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 297. orr.

Kauen!" Mikel kukumiku ezarri zen eta hasi zen dena altxatzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 71. orr.

· Kauen Pekin!  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 49. orr.


kauenlaletxe interj

Besterik ez nuen behar, kauenlaletxe!  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 166. orr.


kauenzotz (orobat kauen zotz) interj

'Esaten duzun horrek mina ematen dit, ume, kauenzotz!' eta Imanolen boza lodia eta ernegatua da orain.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 413. orr.

Eta besteak: Eta bai behean duela baranda, kauen zotz!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 90. orr.


kaukasiar (orobat kaukaziar g.er.) 1 izlag Kaukasoko, Kaukasori dagokiona.

Errusoek hor egina dute kaukasiar errepublika, Txetxeniari berebergoa kenduz eta beste batzuekin josiz ez baitzen hori batere heien gogoa ez gutizia. Tatariar guztiak ez dira arraza berekoak, batzuk arraza kaukasiarrekoak dira eta besteak arraza mongoliarrekoak.  Herria   2005-07-21

Gorputz kaukasiarra eta arima mongoliarra duen pertsona.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 104. orr.

Mendebaldeko hizkuntza kaukasiarretan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 159. orr.

Bertolt Brechten Kaukasiar klerazko borobila.  Berria - Kultura   2006-01-06

• 2 iz Kaukasoko herritarra.

Georgiak, era berean, salatzen du Hego Osetiako indarren artean Abkhaziako lurralde independentistatik joandako boluntario ugari daudela, kosako eta ipar kaukasiarrez gain.  Berria - Mundua   2004-08-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaukasiar klerazko borobila (3); kaukasiar kreazko borobila (22)


kaukasoar izlag kaukasiarra.

Kaukasoar klerazko biribila euskaraz taularatuko dute ikastaroan dauden 20 antzerkilari eta musikarik.  Berria - Kultura   2004-01-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaukasoar klerazko biribila (4)


kaukaziar ik kaukasiar.

kausa 1 iz zergatikoa, zioa.

Ez zekien zein zen nire atsekabearen kausa.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 311. orr.

Egiten ari naizen eginahalen benetako kausa nahi duzu jakin?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 434. orr.

Kolapsoaren hurbileko kausak. ik beherago 10.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.

Merteuil andrea ezin izan daitekeela ez liskar horren kausa, ezta eragilea ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 514. orr.

Beldur naiz eritasun krudel horrek kausa are krudelago bat ez ote duen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 472. orr.

Ahanzten zaizu ezen baldin amodio hori hobena baledi, zu zinatekeela aldi berean hoben horren kausa eta estakurua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 118. orr.

Barbaroz betetako Kristandade Ortodoxoan kausa berak ondorio bera eragin zuen eskala txikiagoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.

Depresioen kausa eskari eskasia da, besteak beste.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.

Onkogeneen gehiegia edo antionkogeneen gutxiegia da minbizien kausa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Garbi ageri zen zerbitzutik libratu izanaren kausa ere: gerran herrendua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Heriotzen kausa hipotermia izan zen kasu gehienetan.  Berria - Gaiak   2004-12-19

Emakumeen kontrako indarkeriaren kausa nagusia.  Berria - Gaiak   2004-03-06

Gaixotasunaren kausa zuzena.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Efektuak ez, kausak borrokatu behar ei dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 85. orr.

2 (filosofian) zerbaitek bere izatea zor dion hastapena; ondorio bat eragiten duen gertaera edo ekintza; gertaera edo ekintza bati buruz, hura eragiten duen gertaera edo ekintza.

Gertatzen den guztiak bere kausa du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Filosofoak [...] badaki gauzak Kausa batek sortu dituela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 48. orr.

Aldaketa guztiak kausa eta efektuaren elkarketaren legearen arabera gertatzen dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 11. orr.

Azken hau, nolabait esateko, efektu jakin baten kausaren bilaketa denez, eta horrenbestez, hipotesi baten antzeko zerbait duenez bere baitan [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 21. orr.

Gauza guztiek izan behar dute izateko edo ez izateko kausa edo arrazoia.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 49. orr.

Jadanik Fisikan azaldu denez, beharrezkoa da lau kausa mota horientzat beste kausa bat bilatzea, halako moldez non, sortzen den kausa bakoitzari, hasteko, bere berehalako lau kausak bilatu behar zaizkio, eta, ondoren, horietarako beste kausa batzuk bilatuko dira, eta bigarren mailako kausa horietarako oraindik beste kausa batzuk bilatuko dira, harik eta "lehen kausetaraino" heldu arte. ik beherago11.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 174. orr.

Erran nahi baita, kausa berek dudarik gabe ondorio berak beharko lituzketela nahitaez sortu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 29. orr.

Jainkoa da, beraz, gauza guztien esentziaren kausa ere.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 83. orr.

Maitasuna, kanpoko kausa baten ideiak lagun daraman Poztasuna da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 353. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Diren gauzen kausak lau direla: kausa materiala (kobrea), formala (zizelkariaren espirituan den irudia), efizientea (zizelkaria bera) eta finala (zertarako den egin tailua).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Zoria kausa bat da, bere aburuz, zioak kontuan hartzen ez dituen kausa berezia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Zoria kausaren gabetasuna ez dela ikus dezakegu, horren transzendentzia baizik: zoria kausa transzendentala da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Hegalak hegaldiaren kausa eragileak direla.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 120. orr.

Sortzen dituen ondorio guztien eta bakoitzaren kausa egokia.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.

Jainkoa gauza guztien kausa inmanente gisa agertzen dela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 23. orr.

Jainkoa da, beraz, gauza guztien berebaitako kausa, baina ez kausa iragankorra.  Herria   2004-05-13

Eboluzioaren kausa nagusia hautespen naturala da; baina ez da bakarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.

Ez da hemen ahantzi behar doktrina horren aldekoek, beren talentua erakutsi nahi izan dutenek gauzen xedezko kausak bilatuz. ideia haiek adimen gorenean bakarrak, aldaezinak, osoki determinatuak eta gauzen jatorrizko kausak direla.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 111. orr.

Liburu edo izkribu batean aurki daitezkeen kontraesaneko edo aurkaritzako kausak zazpi dira: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 39. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Agerpenen segidan kausa-hartuemanaren oinarri-esakuneak esperientziaren objektu guztien aurretik balio du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 111. orr.

Adimenak berezko premiak ditu kausa-, espazio- eta denbora-kontzeptuak, gorputz batek hiru dimentsioak dituen bezalaxe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.

· Kausa-efektu erlazioaren oinarria ez dela razionala argibidearekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

Kausa-ondorio harreman zuzena dagoelako besteren ekintzaren eta norberaren pentsamenduaren artean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 84. orr.

Bazegoen lotura bat, kausa-efektuzkoa, paseoetan behatutakoaren eta grabatze saioen emaitzen artean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 148. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Poztasun kausa izanen da ustekabez.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 301. orr.

Lehen atal batean heriotza kausa nagusiak aztertu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-04-08

Pobrezia da esklabotza kausa nagusia.  Berria - Gaiak   2004-04-16

Gaitz arraroa zela pentsatu zuten hasieran, baina oso dementzia kausa ohikoa da.  Berria - Harian   2006-02-05

Edozein gauza izan daiteke, zeharbidez, itxaropen edo beldur kausa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 323. orr.

Badela gorputzik eragina duenik gizakiaren baitan kanpo-kausa baten ondorio bihurtuz eta bestelako instantzia batetik adigarri bilakatuz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.

6 defendatzen den ideal multzoa.

Nire kausa justua da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 193. orr.

Homosexualen kausaren alde.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 175. orr.

Kirol klaseren batean dena ematen duena, edo amodioan (harreman edo kendu-eman batean) dena ematen duena, ideia edo kausa baten alde dena ematen duena... helburu sakonak, hau da, bizitzeko eta bizitzako helburuak saltzen dituztenek sakontzat dituztenak: proiektu bat, kausa bat, ideal bat, pertsona bat, haur bat [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 147. orr.

Zerbaitegatik hil nahi izate hori, bizian ez ezik heriotzan ere kausa baten hegalpea bilatu nahia, [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 271. orr.

Irungo setioaren porrotarekin eta erretiraturik Don Karlos, apaiz nafarrak eta euskaldunak dudatan hasi ziren, beren kausa garaile aterako ote zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.

Herrialde edo kausa baten alde hiltzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 374. orr.

Ekialdeko Asian, Mendebaldeko kausa ezbehar larria pairatzen ari zen une batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.

Palestinarren kausa munduaren agendan jartzea lortu du.  Berria - Mundua   2004-11-05

Ez dugu uste halako ekintzek gure kausa nazionalari on egiten diotenik.  Berria - Mundua   2004-11-02

Bizitza kausa bati emateko duten adorea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 32. orr.

Kausa galduek galtzen nautela.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 45. orr.

7 -en kausaz

Bigarren Mundu Gerraren ondoren egin ziren lur-partiketen kausaz. herria¬

Dena joan zen pikutara, ordea, Espainiako Barne Ministroak egindako adierazpen batzuen kausaz.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 185. orr.

Han kamioi-ilara izugarri bat zegoen bidearen ezker-eskuin, grebaren baten kausaz. Biziki samurtua naiz, polit hori, bai zu ikusteko plazerraz gabetu nauzulako, bai eta gabetze horren kausaz ere.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 193. orr.

Negozio horren kausaz edo ondorioz gizadiak osasuna galtzea, bizimodua endekatzea, bizitza moztea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 75. orr.

8 dela kausa

Kasta sistema dela kausa, Indiako gizartean barne-barnean sartua dago arrazakeria.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 55. orr.

Dotea dela kausa, orduoro emakume bat hiltzen da Gujaraten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 85. orr.

Ezin da maitemindua egon bi pertsonarekin batera, Jainko maitea, zenbat jende hiltzen da egunero dogma ergel hori dela kausa?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 171. orr.

Bake hura dela kausa, Alemaniaren parte on bat galdu da eta, Frantziaren beste parte handi bat ahultzen ari da.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 116. orr.

Adituak adi daude, birusen ustekabeko mutazioen ondorioz gripearen pandemia gertatzeko arriskua dela kausa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

-Eta hori... -Joanttori neke zitzaion mintzatzea-, hori guzia zer dela kausa?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.

9 direla kausa

Gurasoen aurreiritziak, eta batez ere beldurrak direla kausa, heziketa bide horretan modu okerrean eragiteko arriskua badago.  Berria - Harian   2005-04-15

Eta erresuma hau santifikatua geldituko da, nik maitatua, bere Fedearen araztasuna eta bere errukiaren bikaintasuna direla kausa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 178. orr.

Uruguai-en bazterrak nahasiak dira eta kexu diruaren gora beherak direla kausa.  Herria   2002-08-08

10 kausa hurbil

Beraz, Izpirituaren izaeratik datorren oro, Izpiritua izanik hura aditzeko kausa hurbila, ideia egoki edo ezegoki batetik etorri behar da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 251. orr.

Nahi nuke, bai segur, batasun hori argitzen baliezagu bere kausa hurbilaren arabera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 533. orr.

Kausa hurbilak eta azkenak: Mayrrek bi biologia-mota daudela esaten du: funtzionala eta ebolutiboa. · Kausa bati lotuko dio efektua, kausa ontogenetiko hurbilari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.

· Hortik dator lehenbizikorik, Jainkoa dela absolutuki Berak zuzenean ekoizten dituen gauzen kausa hurbilekoa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 89. orr.

11 kausa lehen

Ildo beretik, Metafisikaren barruan Teologia (jainkoaz arduratzen den teoria), filosofia lehena (kausa lehenez arduratzen den teoria) edo Ontologia (izateaz edota den guztiaz arduratzen den teoria) aurki ditzakegu. Jainkoa dela absolutuki kausa lehena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Eta xedezko kausa deitzen dena ez da giza guraria baizik, gauza baten printzipioa edo kausa lehena bezala hartzen den aldetik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 383. orr.

Primum vivere, deinde filosofari, "Jana lehen, filosofia gero" izan zen, beraz, gure ustez, sorterria utzirik Ameriketara buruz gazte ausartenak osteka eraman zituen mugimendu itsuaren kausa lehena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 110. orr.

12 lehen kausa

Lehen kausa hauxe da Estagiritaren arabera, Zientziaren beharrezko baldintza, berau ezinezkoa litzatekeelako kausak infinituraino luzatuko balira, gauza mugagabeek Zientziari ihes egiten diotelako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 250. orr.

Horregatik han bizitzea, xedezko kausa bezala hartzen denez, ez da gurari jakin hori baizik, eta hau, egia erran, kausa erazlea baita, lehen kausatzat hartzen da, gizakiek komunzki ez dakizkitelako beren gurarien kausak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 383. orr.

Unibertsoak, geroztik, ez du hasierarik denboran, ez mugarik espazioan; kausa eta efektuen katearen mende dago dena; orain ez dago lehen kausarik; lehen kausaren ideia, Schopenhauerrek esan bezala, burdinaz egindako zur puska bat da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 166. orr.

13 zela kausa

Ez nuen amarekin zalapartarik nahi, eta are gutiago haren ahizpa bihotzekoa zela kausa. Grina hori, berez hain zorigaiztokoa dena, are zorigaiztokoago zela oraino haren xedea zela kausa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.

Uda hartan, ezkontza hura zela kausa, gure aitak eta Ginok maiz idatzi zioten elkarri.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 94. orr.

Jaunak, ordea, gaitz handiak bidali zizkion Faraoiari eta haren etxekoei, Abranen emazte Sarai zela kausa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 41. orr.

14 zirela kausa

Ararat [mendia] sumindua zegoen gizonen krudelkeria eta gaiztakeria zirela kausa eta arroka-uholde bat jaurtiki zuen herrixketara.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 114. orr.

Aurreko herrietako arrazoi berberak zirela kausa, ez zalgurdirik, ezta zaldirik ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.

Hala izanik ere, haien artean kalapitarik ez zen erlijio aferak zirela kausa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 247. orr.

15 kausazko ik kausal 3.

Adimenaren zeregina zientzian ez da ideien ordena eternoa jainkoaren gogamenean islatzea, munduko gauzen artean kausazko ordena islatzea baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Gorputzen kausazko elkarrekintza eraentzen duen legeria orokorra.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.

Bigarrena, modalitatearen oinarri-esakuneei dagokie, eta kausazko determinazioari gainera adimenaren erregela baten menpean dagoen beharrezkotasunaren adigaia gehitzen dio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 120. orr.

kausazko elkarloturaren legearen arabera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 200. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

afektu horren kausa (4); agerpenen kausa (4); benetako kausa (5); bere baitako kausa (5); berebaitako kausa (4); dela kausa (59); direla kausa (25); egiazko kausa (4); errepresentazioen kausa (5); esentziaren kausa (4); existentziaren kausa (11); existitzeko kausa (6); gauza guztien kausa (12); gure kausa (5); guztiaren kausa (4); heriotza kausa (15); heriotza kausa nagusia (9); heriotzaren kausa (4); hori dela kausa (12); hori zela kausa (4); hura zela kausa (7); izadiaren kausa (6); izanaren kausa (5); izatearen kausa (6); kanpoko kausa (26) kausa arazle (4); kausa arazlea (4); kausa bakarra (14); kausa bat du (5); kausa bat duela (4); kausa bat izan (8); kausa bera (4); kausa berak (6); kausa beraren (4); kausa efektu (6); kausa egokia (11); kausa erazlea (7); kausa eta efektua (8); kausa eta efektuaren (6); kausa finala (6); kausa galduen (4); kausa gisa (17); kausa goren (8); kausa izan (17); kausa izanen (4); kausa izanen da (4); kausa lehena (4); kausa librea (6); kausa nagusia (22); kausa nagusiak (5); kausa ondorio (5); kausa palestinarra (4); kausa partziala baizik (4); laugarren kausa (4); lehen kausa (12); munduaren kausa (8); ororen kausa (5); tristura kausa (5); tristuraren kausa (8); zela kausa (53); zerbaiten kausa (6); zirela kausa (15)

kausak aztertzen (4); xedezko kausak (4)

kanpoko kausaren (10); kanpoko kausaren ahalmena (4); kausaren adigaia (11); kausaren ahalmena (4); kausaren alde (12); kausaren aldeko (5); kausaren eta efektuaren (7)

kausatzat hartzen (5)

kausei buruzko kontsideroak (4)

kanpoko kausek (4)

izadiaren kausen (6); kanpoko kausen (7); kanpoko kausen ahalmenak (4); kausen artean (3); kausen bila (3); kausen eta efektuen (3); kausen eta ondorioen (4); kausen ordena (3); lehen kausen (3)

kanpoko kausengatik (3)

kanpoko kausetarik (4); kanpoko kausetarik datozen (3)


kausabakar izond kasua bakarrekoa.

Ikusmolde kausabakarren mugak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 78. orr.


kausagabezia iz kausarik eza.

Probabilismoak, indeterminazio edo ziurgabetasunak, noiznolakotasunak, irrazionaltasunak edo kausagabeziak ez dirudite, begiratu batera, ortodoxiaren aldarean etzateko moduko zerak, baina gauzak halaxe dira, edo ziren, fisiko txorrotxenen artean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.


kausal izond 1 kausarena, kausari dagokiona.

Horren antzeko azterketa kausal bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 187. orr.

[Eboluzioaren teoriak] ordena bat ezartzen du organismoen aniztasun eta desberdintasun harrigarrian; hots, mundu biziaren eta haren heterogeneotasunaren azalpen kausala eskaintzen digu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 102. orr.

Etnia izatetik nazio izatera dagoen kate kausalean, adibidez, umiliazioarena da katebegirik sendoenetako bat.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Teoria horren arabera, bada, Mikel jaiotzeak Mikel hiltzea kasuatzen du, eta ez dut uste horrelako azalpen kausalak inor pozik utziko lukeenik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 181. orr.

2 (gramatikan)

Axular eta bere garaiko idazleak konturatu ziren, kasu, esaldi kausalak arazo izan zitezkeela, euskarak -lako menderagailua esaldiaren bukaeran jartzea eskatzen zuelako. Sintaxia aztertuz, nabaria da, esate baterako menpeko perpaus kausal-esplikatiboen murrizketa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 63. orr.

Kausal salatari hark zuen, baina, oro hondatzen: "Mahomagatik".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 49. orr.

Hiru gizon bakarka (ez zen bera izango, noski!) atxilo hartuta, hirurak nonbaiten (Portugaleten, Andoainen, Donostian), eta zergati banarekin, egitura kausal berberarekin (-gatik, -gatik, -gatik).  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 192. orr.

3 (filosofian) kausazkoa.

Hautematearen teoria kausalaren inguruan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 14. orr.

Baina egitura eta forma, esaterako, kualitate lehenek eta kausalek osatzen dituzte, azken horiek benetan existitzen baitira, Lockeren ustez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 117. orr.

Fisikariak gertaldi fisikoen arteko lotura kausalak aztertzen ditu, eta psikologoak gertaldi psikologikoen artekoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 180. orr.

Zein da enuntziatu kausal singularren zentzua, bai eta azalpen kausalen egokitasunaren justifikazioarena?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Alegia, gure usteen justifikazio oro kausal bihurtzen da, justifikazio razionalen kaltean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Jakina, hemen berriro inferentzia kausalen aurkako Humeren objekzioa agertzen zaigu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enuntziatu kausal (3)

erlazio kausala (8)

erlazio kausalak (3)


kausalitate 1 iz kausaren eta kausak sortzen duen ondorioaren arteko erlazioa.

Magikoa dela adieraziko zaigu, hots, kausalitate arrunta hausteko gauza.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.

Bere definizioaren arabera, magia kausalitate desberdin bat besterik ez da, eraztun edota lanpara baten ahalmenak agerian jartzen duena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 141. orr.

Nobelagintzaren arazo nagusia kausalitatea dela, eta naturalistek aldarrikatutako ahalegina -errealitate bakar eta zinezkoaren kopia edo notario-akta baten bila- banitate eta zentzugabekeria hutsa zela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 138. orr.

Halabeharrik ez da, halabehar deritzoguna kausalitatearen makineria konplexuaz dugun ezjakintasuna da. Batetik, beraz, le hasard edo ustekabea, zoria, kasualitatea; bestetik, la nécessité, beharra, ezinbestea, kausalitatea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 138. orr.

Esperientziak aspaldi erakutsi zion kasualitatearen eta kausalitatearen artean hizkien arteko antza baino zerbait gehixeago egoten dela maiz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 153. orr.

Maiz, jolasa kausalitatearen magikotasunak dakar.  Berria - Kultura   2006-04-04

Kasualitatez edo kausalitatez, urte hartan, 1984an, hil zuten Santi Brouard.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 188. orr.

2 (filosofian)

Helburua ez da, beraz, kausalitatearen teoria sortzea, kausa, efektu, erregulartasun, gertakari eta gisako kontzeptuak argitzea baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Zeren Jainkoa [...] gauza guztiak baino lehen baita kausalitatearengatik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 73. orr.

Teoria horrek arazo latza du kasualitatea kausalitate bihur dezakeelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 181. orr.

"Beste" nagusia ordena sinbolikoa besterik ez da; ordena hau ez da kausalitate materialean oinarritzen, fikzio sinbolikoetan baizik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 46. orr.

Denbora eta espazioa pertzepzio moduak besterik ez badira, Kantek dioen bezala, eta kualitatea, kantitatea, kausalitatea, pentsamenduaren kategoria hutsak baldin badira, zergatik ez zuen Hitlerrek bere naziekin solasean aritu behar Broadwayko kafetegi batean?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Kausalitate-erlazio horiek duten zentzua aldaketari dagokio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Kantez geroztik, mundua itsua da; ezin du izan ez askatasunik ez justiziarik, espazioaren eta denboraren eremuan kausalitate-printzipio batez jokatzen duten indarrak baizik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kausalitate enpiriko (3); kausalitate legearen (4)

arrazoimenaren kausalitatea (3)

kausalitatearen lege (3); kausalitatearen legearen (3); kausalitatearen oinarri (8); kausalitatearen oinarri esakunearen (3)


kausalki adlag alderdi kausalean.

Bere historia ulergarri egiteko, bere aurrekari historikoen sokan jarri behar zuela ohartu zen, eta, ikuspuntu horretatik begiratuta, konturatu zen greko-pertsiar gatazka azken pasadizo bat izan zela izaera bereko eta kausalki loturiko talka-segida batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 243. orr.

Baina elkarrekintza hori naturaren ordena komunak kausalki determinaturiko altzoan burutzen da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 18. orr.

Eman dezagun gertaldiak direla kausalki erlazionatzen ditugun izakiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 181. orr.

Urak eta lurrak potentzialki eta kausalki sortutako izakiak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 293. orr.


kausaltasun iz kausala denaren nolakotasuna.

Kausaltasun biribil baten haustura unea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.

XVIII. mendeko gizon-emakumeak modu orokorrean interesatuagoak zeudela ordenan historian baino, sailkapenean bilakaeran baino, zeinuetan kausaltasun mekanismoetan baino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 180. orr.

Oso normala zen zuk defendatzea historia jarraitu baten eskubideak, irekia izango litzatekeena aldi berean teleologia baten lanari eta kausaltasunaren prozesu zehaztugabeari.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.


kausante izond eragingarria.

César o nada nobelan Espainiako dekadentziaren kausantea da katolizismoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 241. orr.


kausatu, kausa(tu), kausatzen 1 du ad eragin, ekarri.

Sarri askotan pentsatzen dugu gertaldi fisiko batek gertaldi psikologikoak kausatzen dituela; esaterako, A-k izandako istripuak A-ren depresioa kausatu zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 179. orr.

Zer esan nahi dugu k gertaldiak e gertaldia kausatu duela diogunean?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 181. orr.

Jainkoa infinitua da, independentea, ahalguztiduna, eta hura zer den azaltzeko haren ezaugarriak dituen izaki batek kausatzen duela suposatu beharko nuke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 105. orr.

Teoria horren arabera, bada, Mikel jaiotzeak Mikel hiltzea kausatzen du, eta ez dut uste horrelako azalpen kausalak inor pozik utziko lukeenik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 181. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Honetan da, hain zuzen, kausatua kausarenganik bereiz ezartzen, hari lotua baitago.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 73. orr.


kausatxo iz adkor kausa.

Kausa erabatekorik ezean, nork bere kausatxoa aukeratzen zuen, eta haren banderapean egiten zuen borroka, gainerako bandera guztiei itsu, gainerako kausa guztiei entzungor.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 131. orr.


kausazio iz

Ondorioz, eredu nomologiko deduktiboan oinarrituriko azalpenari buruzko teoriari alternatibak ugaldu zaizkio: alde batetik, alternatibak eremu epistemikoari dagozkion elementuetan soilik oinarrituz (legeak, usteak eta gisakoak); eta bestetik, alternatibetan eremu ontologikoari dagozkion osagaiak txertatuz, hala nola ezinbestekotasuna, kausazioa edo bateratzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.


kausera iz ipar irinez, urez eta beste beste osagai batzuez egiten den bola modukoa, koipetan frijitzen dena. ik kruspeta.

Eta erosi irina eta olio pixka bat, kausera batzuk egingo ditugu.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 122. orr.

Txitxikovek, atzera begiratu, eta han ikusi zituen, ordurako mahai gainean prest, onddoak, opiltxoak, bizkotxoak, kauserak, gozopilak, bliniak eta denetariko gaiz beteriko pastelak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 89. orr.

Eguerdietan txurro saltzaileek kauserak egiteari ekiten zioten, urteetan herriko kaleetan paseatu zen usain hari aire emanez.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 85. orr.

-Garbantzuak eta kauserak, hauek bai Gabonak! -padrek, gustura.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 122. orr.


kausiarazi, kausiaraz, kausiarazten du ad kausitzera behartu.

Nik funtsezko deitzen diedan izari horiei, bertze mila gehiago juntatzen zaizkie, edo leku batekoak edo aldi batekoak, gogoetak eta ohiturak behar izanez gero kausiaraziak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 259. orr.

Ez, egia erran, amodio arras garbi eta arras amoltsuz, bai ordea zuk izan dezakezun amodioaz; konparazione, atsegintasunik edo dohainik gabeko emakumea atsegingarri edo dohatu kausiarazten duenaz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 456. orr.


kausigai iz

Baztertuak, Lust eta Maitaleak frantseseratuak dira eta Seuil-eko Point sailean kausigai.  Berria - Kultura   2004-11-10


kausipen iz ipar kausitzea, arrakasta.

Erran behar da denbora ederrak ere lagundu duela egun horren kausipenean.  Herria   2004-06-10


kausitasun iz arrakasta.

Oren bat eterdi iraunik ere pasa partidak, kausitasun osoa zuen Sorhuetek, lauetako hoberena baitzen eta euskaldunena ere pilotan.  Herria   2003-03-17


kausitu, kausi, kausitzen 1 du ad aurkitu. ik ediren.

Legoa laurdena haratago, zakutoa kausitu du bide erdian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.

Ez nuen Gilen haien artean kausitu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.

Ondoko egunetan Otsabideko sasiak mirazkatu zituzten etxekoek, baina ez zuten Sisiren aztarnarik kausitu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.

Josyk garbitzaile enpresa batean kausitu zuen hondarrean behin-behineko lana.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 200. orr.

Dena dela, batasunaren bidean girixtinoek kausitzen dituzte oraino neke eta traba frango.  Herria   2003-01-09

Uste-gabeko traba handiak ere kausituz haatik.  Herria   2003-02-27

-Bai, right, geroztik ez diat ene lurra bezain ezti eta samurrik nehoiz eta nehon kausitu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 43. orr.

Nik badakit, egun batez, berriz elgar kausituko dugula.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 81. orr.

Cratès de Mallosen, elkar ezin kausitu duten lau zatitan partitua den lurreko globoa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 56. orr.

Bizkitartean, Paulok eta haren lagunek bidean kausitu zituzten beste hizkuntza guztien artetik badira zenbait fede berriaren janzteko ontzat hartu zituztenak, hala nola Siria, Persia, Armenia eta Egiptoko hizkuntza zaharrak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 180. orr.

Medikuek prostatako minbizia kausitu ziotenez geroztik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 116. orr.

Komunione denbora biziki luzea kausitu nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 93. orr.

Hori ene ikustekoa zela erran zidan, arrunt bitxia kausitu nuen aireño batekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 67. orr.

Halako gazi bat kausitu nion.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 155. orr.

• 2 da ad aurkitu, gertatu.

Patioan, Beñatekin kausitu nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.

Ospitalean kausitu zen bat-batean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 131. orr.

Horra non kausitu ginen ustekabean hondakin artean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.

Zinezko hustasun latzean kausitu zen, kide, lagun eta adiskide faltaz jardutea suertatu zitzaionean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 141. orr.

Josurekin kausitu nintzen gau hartatik oroitzapen ilunak baizik ez gelditu arren, […].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Bien ehorzketetan kausitu da biziki jende, eliza bete-betea baitzen.  Herria   2005-07-21

Jendealde pollita bildu da, zeren orotarat 120 bat lagun kausitzen ginen.  Herria   2005-02-10

• 3 du ad ipar lortu.

Gure elkarteak lehen urratsa egina du kalitate erreferentzia ofizial bat kausitzeko: AOC, IGP edo "label rouge" bezalako erreferentzia bat lortzea, hori behar beharrezkoa da.  Herria   2004-07-29

Goresmenak deneri eta kuraia on segitu behar duten guzieri kausitu ez dutenak barne! Kausitu behar zen eta kausitua izan da, Haizpean trinketeko lehenbiziko berezkoen lehiaketa.  Herria   2002-07-25

Herriko Kultur elkartea zen muntatzailea eta ontsa kausitua izan da dena.  Herria   2005-04-14

Askok nahiagoko ginuen ez balu kausitu, hain zaiku amerikano txirrindulari hori furfuriatsua.  Herria   2004-07-29

Gazte hauek ez nituen aipatu kausitu zutenen zerrendan, ez jakinean.  Herria   2003-08-14

Zikiro jateak 660 afaltiar bildu ditu eta guzien arabera zinez kausitua izan da.  Herria   2005-07-28

4 (era burutua izenondo gisa)

Elkartasunezko gaualdi kausitua.  Herria   2003-05-08

Ez dakit nola, manera kausitua zuen aho-zulora zuzen isurtzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Igandeko kermeza, ederra eta kausitua izan da.  Herria   2003-09-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bidean kausitu (3); bitxia kausitu (5); goizean kausitu (3); inguruan kausitu (3); ohean kausitu (3)

ezin kausitua (4)

aise kausitzen (3); bidean kausitzen (3); bitxi kausitzen (7); bitxia kausitzen (3); eder kausitzen (4); egokia kausitzen (3); etxean kausitzen (5); frango kausitzen (3); gehiago kausitzen (5); herriko etxean kausitzen (3); onak kausitzen (5)


kausitzaile iz lortzailea.

Armada okupatzaile berez handiak are segizio handiagoa ekarri zuen berekin: eskaleak, gaiztaginak, iruzurtiak, pailardak, putazainak, bilaketariak, kausitzaileak eta mota guztietako harrapariak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.


kausitze iz ipar lortzea, arrakasta; azterketa gainditzea.

SITA/France-Déchets-koek diote zikinen tratamenduen kausitze ona dutela.  Herria   2002-11-07

Horiek hola kausitze ederra ezagutzen du ikastetxe giristinoetako erakaskuntzak azterketetan: kolejioetan %85eko kausitzea nunbeitan eta baxoan kasik.  Herria   2005-09-22

Bertzalde, eskola giristinoetako eskoletan, kausitze ederrak izan dira orokorki azterketa edo etsaminetan: adibidez, %100 Baigorri Biletxean, Maulen eta Uztaritzen...  Herria   2003-09-11

Merexitürik izan den kausitze hau, halere, hilabete eta hilabete iraün düan adelatze lan baten emaitza da.  Herria   2005-06-02

Abertzaleek, beren erakasle eta andereño ximen eragileri esker, lan gaitzari buru egiten dute, etsaminetan kausitze harrigarriekin...  Herria   2001-04-12

Etsaminetan kausitze.  Herria   2003-07-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etsaminetan kausitze (3); kausitze atseginekin (4); kausitze atseginekin jakin (4)


kaustiko 1 izond erregarria.

Oraingo honetan ere, inork ez zuen hitz askorik xahutu guri azidoetatik, kaustikoetatik, suteetatik eta leherketetatik babesten irakasteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

2 irud/hed

Izan ziren beraien usain eta kolorearengatik nabarmendu ziren ale bakan batzuk ere, eta, haien artean, Euskal Herriko gatazka ardatz zuen ipuin bat, nola zen, bai, Eibar edo Elgoibarko kazetari kaustiko samar batena.Menéndez Pelayo-ren ahalegin eruditu erraldoiari Unamuno-ren iruzkin kaustikoa: [...].  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 120. orr.

3 soda (orobat zoda) kaustiko ik soda 5.

kaustikoki aldag era kaustikoan.

Duran ikaragarri jator portatzen ari da Montillarekin, ironikoki Nadalekin, indiferentziaz jokatzen du Herrerarekin eta kaustikoki Carodekin; azken horrekin egin beharko du borroka kanpainak aurrera egin ahala boto nazionalista ehizatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07


kauta (neure, nire, bere-ren eskuinean)
1 kautako izlag arteko.

Ez nengoen eroso, baina ez nire bisitak Madame Beyle neka zezakeelako, emakumeak ordu arte nire kautako deus handirik esaten utzi ez zidalako baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 113. orr.

Leandrok ez dit, ordea, nire kautako usteekin segitzeko astirik eman, Shakespeareren testu bat errezitatzen hasi baitzait.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 194. orr.

Bere kautakoetan ari zen Cienfuegos, berbetari jaramon egin barik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 100. orr.

2 kautan artean.

"Bai, aita, hitz egingo dut, baina institutura joango naiz, berdin-berdin zait-eta zer diozuen", esan nuen neure kautan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 94. orr.

"Entzun dezagun, bada", pentsatu dut neure kautan, "ea zer datorren orain".  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 230. orr.

"Hogeita bost ogerleko, alajainkoa!", larritu zen Lauaxeta bere kautan, ezer esan gabe.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 17. orr.

"Elkarrekin ibiltzeak elkarrengana bildu gaitik, haurridetu", egin nuen neure kautan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 142. orr.

"Izpiliku-urez lurrindua", erabaki nuen neure kautan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.

Mathias pentsatzen hasi zen bere kautan: […].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 191. orr.

To! honek badik koxkorra! esan nuen neure kautan.  Berria - Harian   2006-01-26

Azken komentario hau, baita hori baino lehen egindako galdera ere, bere kautan egiten ditu, hitz gutxiko gizona delako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 49. orr.

Barre egiten dut neure kautan, soinekoa probatu dudala esango banio, aitak izango lukeen erreakzioa imajinatuz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 150. orr.

"Hauek nik dakidan batendako ari dira lanean", neure kautan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 123. orr.

· Nire kauta zurrunbulotsuan askoz ere zailagoa ikusten nuen Ada arriskuaz jabetzea eta nire esanetara jartzea, Herio engainatzea baino, hartarainoxe jotzen nuen Ada galdutzat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 222. orr.

3 kautarako adlag arterako.

Astebete, maiatzaren hasierakoa, Mexico Cityko Plaza hotelean emana du, ustez bere kautarako ikertzen eta idazten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 143. orr.

4 kautatik artetik

Ezkertiar eta abertzale joerena nire kautatik atera nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 216. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere kautan (9); neure kautan (10)


kautela 1 iz arreta, erresalbua.

Europako Batasunaren 1992ko Itunean jasotako zuhurtzia eta kautela printzipioak ere ez zaizkio testu konstituzionalari erantsi.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 94. orr.

Ia isilpean, behin-behineko eran eta kautela handiz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.

Aplikazio kontuak, kautela osatzaile eta erantsiak, objektu iragankorrak edo aldakorrak, berba batez, aginpidearen jarduneko ikuskatze lana eskatzen duten horiek, botere arauemaile edo sortzailearenak baino, araudien eskukoak dira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 54. orr.

2 kautelazko

Kautelazko neurri penal hauek.  Berria - Harian   2005-11-24

Espainiako Auzitegi Nazionalak 36ko gerrako dokumentuak bertan gelditzeko agindua eman zuen herenegun gauean, kautelazko eta larrialdiko neurri gisa.  Berria - Mundua   2006-01-22

Aintzane Ezenarrok «Egunkaria-ren kautelazko itxiera bertan behera» utzi behar dela esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26


kauter iz ipar perzkina.

Donostiako karriketan agertuko dira kauter edo pertzegileak, urtarrilaren 29 eta 30ean, beren eltze eta zartainekin zernahi arrabots eginez.  Herria   2005-02-27

Guk geuk euskaldunok ikusi ditugu horrela Iruñeko erreinuan sartzen eta berdin nagusi jartzen Frantzia gaineko ala Espainia barneko errege, erregina, erregeorde, apezpiku, gobernadore, kauter eta... eskale arrotzak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 58. orr.


kauterio iz kauterizatzea, erretzea.

Kauterio ukitu batez desagerraraziko dizut nik hori dena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 341. orr.

Eta horrela, Jainkoaren probidentzia bihozberak espirituaren ezkutuko gaitza haragiaren ageriko kauterioaz sendatu zuen, espirituaren sendatzearekin batera gorputza ere sendatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 844. orr.


kauterizatu, kauteriza, kauterizatzen du ad zauriak eta kidekoak erreduraz sendatu.

Banekien: ahalik eta lasterren zauria ebaki egin behar da, edo hobeto, kauterizatu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 192. orr.

Hau lortzeko, eguneroko bizitzaren iritziak eragindako zauriak bakardadean kauterizatu behar ditugu edota arte liberaletako medikuntzaz sendatu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.


kauterizazio iz kauterizatzea.

Etorri eta burdinazko tresna sutan sartu zuen kauterizazioa egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 769. orr.

Frantzisko begietatik gaixo zegoela, sendagileek kauterizazioa aholkatu zuten eta anaiek behin eta berriz erregutu zioten sendabidea onar zezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 895. orr.

Kauterizazioa egin zioten buruko hainbat lekutan eta ebakiak zainetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 246. orr.

Oinazerik gabeko kauterizazioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kauterizazioa belarritik (3); kauterizazioa egin (4); kauterizazioa egiteko (4)


kautibo iz gatibua.

Gaur egun, oraindik, hezkuntza sistemari oso lotuta daude irakurle asko, adibidez helduen alfabetatzearen arloan, eta irakurle kautiboak dira nolabait, baina uste dut orain D ereduan ari diren ikasle horiek ikasketak amaitzen dituzten heinean panorama aldatuz joango dela.  Berria - Kultura   2006-04-12


kautoki adlag kautelaz, erresalbuz.

Nola beraz eta zendako galda sekulan ukanen ez dugun gauza bat, kautoki dakigun bezala! nor engainatu beharrez ari gira? gobernuburuak ala gure buruak.  Herria   2002-07-18


kautotasun (corpusean ez dago; ETCn 101 agerraldi) 1 iz autentiko izatearen nolakotasuna. ik autentikotasun.

Konputagailu-sareko datuen segurtasun arloan, baimentzearekin eta ikuskaritzarekin batera, kautotasuna oinarrizko hiru pausoen barruan dago. ETC-entziklopedia   Kautotze, Wikipedia

WEP edo WPA segurtasun protokoloak ezarri. Hauek kautotasunaz, osotasunaz eta konfidentzialtasunaz arduratzen dira. ETC-entziklopedia   Wi-Fi, Wikipedia

Eskariak idatziz egingo dira, eta, horretarako, eskariaren kautotasuna egiaztatzeko balio duen edozein bide erabil daiteke, baita izaera elektronikoa dutenak ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide Politikoaren legeria, (F. Javier Arrieta, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Ester Urrutia), Deustuko Unibertsitatea, 2007

Eginbideok gauzatzen diren bitartean,jaso eta, egintza horretan bertan, testamentuaren kautotasunari buruz ohar egokiak egin ditzakete ahoz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kode Zibila, , IVAP/IZO, 2007

Gehieneko horretara heltzen ez diren kontratuak, berriz, kautotasun-bermeren bat duen agiri batean jaso behar dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kode Zibila: aurrekariak, , IVAP/IZO, 2007

Kautotasun zientifikoari zor zaion begirunea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza-Zuzenbidea: Testu-bilduma euskaraz, (Euskaltzaindia), IVAP/IZO, 2007

Jarduna agirietan jasotzeko erabil daitezke, aktak, oharrak eta eginbideak ez ezik, osotasuna eta kautotasuna bermatzen dituzten bide teknikoak ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibilaren Legea, (Aiora Aristondo, Alberto Atxabal, Ana Otadui, Arantza Libano, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, Javier Arrieta), Deustuko Unibertsitatea, 2004

2.) Agiri baten itxura oso-osoan edo zati batean sortuz, baldin eta itxura sortze horrek agiriaren kautotasunari buruzko okerra eragiten badu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zigor Kodeari buruzko Lege Organikoa, , IVAP/IZO, 2004

2.) Agiri baten itxura oso-osoan edo zati batean sortuz, baldin eta itxura sortze horrek agiriaren kautotasunari buruzko okerra eragiten badu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zigor Kodea, (Alexander Contreras, César Gallastegi, Aitziber Irigoras, Jon Landa, Anjel Lobera, Rafael Sainz de Rozas, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Dokumentuen eta beste ebidentzia batzuen kautotasunerako probak datatzeko, ordena kronologikorako, nork egin zuen edo pairatu zuen zer eta noiz eta non, gizabanakoak edo klaseak edo gizarteak tratatzen ari garen, gertaera biluziak finkatzeko, baliteke berriki ezarritako ikerketa-metodo zientifikoak, ezinbestekoak izatea. ETC-literatura, saiakera   Giza historia, Isaiah Berlin (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008


kautotu, kauto(tu), kautotzen (corpusean ez dago; ETCn 94 agerraldi) 1 iz autentikotasuna bermatu. ik autentifikatu.

Horregatik, begirune izan diezaiokegun ezagutza bakarra ikastegi hainbestean inpartzialek kautoturikoa da. ETC-literatura, saiakera   Nazioak eta nazionalismoa, Ernest Gellner (Juan Garzia), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Nortasuna kautotzeko eskaintzen den zerbitzua da beste adibide bat, OpenID bezalako plataformek eskaintzen dutena. ETC-prentsa   Berria, 2009-01-14

Sinadurak notarioak egiaztaturik edo Nafarroako Kooperatiben Erregistroko arduradunak edo entitatearen helbidea zein udaletan dagoen bertako idazkariak kautoturik egon beharko dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako Kooperatibei buruzko Foru Legea, , Nafarroako Parlamentua, 2006

Herritarrek, Nortasun Agiri Nazionalari erantsitako sinadura elektronikoko sistemez gain, sinadura elektroniko aurreratuko sistemak erabili ahal izango dituzte identifikatzeko eta beren agiriak kautotzekoETC-zientzia, zuzenbidea   Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko Legea, , IVAP/IZO, 2007

Normalean, kontu batean saioa hasteko, erabiltzaile bat pasahitz batekin edo beste egiaztagiri batekin kautotu behar da kontabilitate, segurtasun, erregistro eta baliabideen kudeaketa helburuetarako. ETC-entziklopedia   Erabiltzaile (informatika) , Wikipedia

2 (era burutua izenondo gisa)

Aurreko gradu edo faseetan izapideturiko espedienteen kopia kautotu bat egingo da beti, haiek jatorrizko bulegora itzuli aurretik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea, (Carmen Agoues, Jasone Urkola, Irene Aldasoro, Patxi Petrirena, Antton Elosegi, Juan Garzia, Jose Angel Tamayo), UPV/EHU, 2006

Tasa honen zergapeko egitatea da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak ikasketa-egiaztagiriak eta beren kopiak, homologazioak, baliozkotzeak eta aitorpenak, eta orobat kopia kautoak edo kautotuak eta aipatutako dokumentuen konpultsa egiteko beharrezkoak diren zerbitzuak ematea. ETC-zientzia, zuzenbidea   15/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa, (), Nafarroako Parlamentua, 2012

2004 urtean, soilik enpresen %8-ak bere datuen ezabaketa seguru eta kautotua burutu zuten bota baino lehen (Europar Batasunaren zifrak). ETC-entziklopedia   Datuen ezabaketa, Wikipedia


kautotze (corpusean ez dago; ETCn 131 agerraldi) iz autentikotasuna bermatzea. ik kautotze.

Kautotzea: Erabiltzaileen identitatea eta mezuen edo datuen baliozkotasuna behar bezala egiaztatzeaz arduratzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008

Kautotze-neurri bezala, root erabiltzailearen pasahitza eskatuko digu web bitarteko inprimagailu kudeatzailea erabili ahal izateko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu), Iñaki Alegria, Roberto Cortiñas, UEU, 2008

Erabiltzailearen kautotze-mekanismoan datza. ETC-zientzia, zuzenbidea   TCP/IP Sareak (3. argitaraldia), Jose M. Rivadeneyra, UEU, 2009

Kriptologia informazio seguruaren arlotik aparte beste esparrutara hedatu da. Hauen artean informazio digitala kautotzea da, sinadura digitala alegia. ETC-entziklopedia   Kriptologia, Wikipedia

Gainera, araudi horretan adierazten da faktura elektronikoak paperean transkribatu daitezkeela, PDF 417 zehaztapenaren arabera egindako kautotze-marka grafikoak barne, Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Zuzendaritza Nagusiaren 2003ko otsailaren 14ko 2/2003 Ebazpenean fakturazio telematikoarekin lotutako alderdi batzuei buruz xedatzen den bezala. ETC-entziklopedia   Faktura elektroniko, Wikipedia


kautxo ik kautxu.

kautxu (orobat kautxo eta kautso g.er.) 1 iz

Segituan, tropikoko laboreak etorri ziren, europarren kontsumorako denak: azukre-kainabera, kafea, kakaoa, geroago kotoia eta kautxua. Plastikoak, zuntz optikoak, kautxu sintetikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Begira zer prezio daukan kautxuak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 490. orr.

EMAC enpresan kautxua da lantzen. Kautxu gorrizko eskularruak sukalderako.  Herria   2002-09-12

Kautxozko piezak egiten ditu.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Kautxuzko hodiari estutu bat eman diot.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 53. orr.

Kautxuzko estalkiek ongi eutsi diote.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 139. orr.

Karkaila zuen ahotsa, kautxuzko mozorroak lakartua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mutilak ez zuela hezurrik ez artikulaziorik, edota kautxu puska elektrizatu bat zela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 278. orr.

Bi langilerekin hasi zen, eta orai badira 90, Kautxu sailean ari.  Herria   2001-02-08

Atzera begira geratu zen, kautxu-lantegi alderantz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.

Amazoniako kautxu-zuhaitzik onena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Kautxo-ateratzailea zen, seringueiroa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 507. orr.

Chico Mendes kautxu "zain-ateratzailea" nola hil zuten kontatzen zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kautxu lantegiko (3)


kautxugintza iz

Kautxugintzaren (GEMA) eta espartingintzaren (Etxandi) ostetik, Zuberoako industria tradizionaletatik hirugarren alor bat da kolokan jarria, ehungintzan.  Berria - Harian   2005-03-25

1950eko hamarkadatik aurrera ziren industria mailara igaroko kautxugintza, espartingintza eta oihalgintza jarduerak.  Berria - Harian   2005-03-25


kauzio iz bermea; kaudimena.

Errege-epaileek debekatua zeukaten auzilariak beren aurrera agertzeko kauzioak ematera behartzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 293. orr.

Pasarte horrek aditzera ematen du hautemate horren garrantzia eta handitasuna, eta hor aurkitzen den perfekzio bikaina gorabehera, bere neurrira mugatzen ez bada eta kauzioz segitzen ez bada, akats bilaka litekeela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 84. orr.


kaviar ik kabiar.

kax-kax iz

Beste kolpe bat atean, kax-kax. Egunero bisitatzen nau Hannak: ate bikoitz zurian kax-kax deitzen duenero izutzen naiz; Hanna beltzez jantzia, nire gela zurian sartzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 243. orr.

Nola jotzen zuen atean beti kax-kax bere erratz-kirtenarekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 216. orr.

Alderdi nagusiko nahiz oposizio leialeko zein leihatilatan egin behar zuen kax-kax.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

Harria jo dut, kax-kax, etxean ez dagoen lagun baten atea jotzen dugun legez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 58. orr.

· Keinuka hasi zait eskuaz eta uste nuen perbertitu bat zela, baina gero Rolex bat erakutsi dit, joka hasi zait kristalean, kax-kax-kax, hemezortzi minutu, jaun-andreok, hemezortzi minutu...  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atean kax kax (6); kax kax (32); kax kax jo (6)


kaxa1 (orobat kaja g.er.) 1 iz kutxa; ontzia.

Dozenaka kartoizko kaxa eta plastikozko ontzi.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 205. orr.

Eltze edo kaxa taparik gabea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 82. orr.

Morrosko sendoek arrautza kaxak, gazta otarreak, gurin saskiak jaso eta enkantearen pabiloira zeramatzaten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Hantxe beste 12 kaxa, hantxe 18na subfusilekin.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 30. orr.

Kaxa horretan daude basoak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 19. orr.

Kaxak betetzen ari direla.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 52. orr.

Non da nire pinturen kaxa?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 178. orr.

Ez zuen gogoratzen kaxa noiz ireki zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Hau izan da nire kaxa ireki duen giltza.  Berria - Kultura   2006-03-02

Kaxa zabaldu zuen eta lau gardenia aurkitu zituen barruan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 213. orr.

Ekarri zuten beste kaxa txiki bat, beste euli bat gordetzen zuena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 139. orr.

Kaxak zamatzen, Tilburyko kai berrian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 76. orr.

Orga ttipi batekin kaxak karreatzen kaitik geltokira eta alderantziz.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 92. orr.

Kaxak muntatzen eman du goiza.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 153. orr.

Soinua kaxan sartu eta alde egin nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.

Aparatua kaxa baten barruan eman zigutela gogoratu nuen orduan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 16. orr.

Gero diskoen kaxa aurkitu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 20. orr.

Horien gainean beste hirugarren danbor bat jarriko da horizontalean, aurrekoak bezala hau ere horztuna eta beste kaxa batean sartuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4950. orr.

Xafletan iristen zaion kartoia hartu eta forma ematen dio, kartoi laua zena kartoizko kaxa bihurtzen du.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 152. orr.

Ez zen goizeko bakarra izan, lehena baizik, haren ostean kaxa hustu arte bata bestearen atzetik erre baitzituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.

Bi kaxa... atzo bi kaxa edan zituzten!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 116. orr.

Kaxako laranja zukua zuen hozkailuan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 132. orr.

Enbalatzeko kaxaren estalkiari heldu eta altxatu egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 195. orr.

Supermerkatuko kaxako langileak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 190. orr.

Dirurik gelditzen al zaigu kaxan?  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 42. orr.

Gero atera egin zen eta bi emakume ere jaitsi ziren eta kamionetaren kaxara igo ziren.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.

Eta zura eta gatza ez dira kaxetan garraiatzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 76. orr.

Leihoaren aldean kaxetan sartuta zeuden kontserba batzuk identifikatu nahian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Argazkiak kaxetan metatuta zeuden idazmahaiaren gainean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 248. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Besapean ekarritako karpeta zabaldu eta kaxa zapal bat atera zuen Justok.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 12. orr.

Botilaz beteriko kaxa handi batzuk.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 167. orr.

Tximiniaren gainean, kaxa urreztatuen eta ukendu poteen artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.

Egunero-egunero, kaxa zuri distiratsuak jasoko zituen, lore bitxiz mukuru beteak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 218. orr.

Sardina gazituen kaxa biribila.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 58. orr.

Ur zikinetarako ontziaren kaxa berdaxka bana estai bakoitzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 238. orr.

Kamioi barruko kaxa hutsen eta burusien artean etzan dira afrikarrak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 47. orr.

Pistolarekin mehatxatu eta kaxa blindatuan zeukan guztia emateko agindu zion traje ederreko gazteak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Autoen abiadura erregulatzeko kaxa automatikoa asmatu zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.

Ikerketa horiek guztiek azken buruan helburu nagusi bat zuten: teknologiaren kaxa beltza irekitzea barruan zegoenaren berri emateko asmoz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.

Kartoizko kaxa batzuetan. han zeuden mailakatuta zurezko kaxak eta ontziak lurrez beteak, landareekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 126. orr.

Zinkezko kaxa moduko baten gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 384. orr.

Kristalezko kaxa batean esku zimeldu bat zegoen, moztuta, kuxin gainean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.

Esku bakar batekin irekitzen dut diskoaren plastikozko kaxa eta aparatuaren zirrikitutik sartzen dut konpaktua.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.

Perkusio tresnak jo ditu diskoan: txinatar kaxa, trikitiaren maleta eta botila, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-03-19

3 (edukiera neurri gisa) ik kaxakada.

Goian, arakatu egin zuten, pistola eta kaxa bat kartutxo aurkitu zizkioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 398. orr.

Kaxa bat puru eta dirua eman zion.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 18. orr.

Hiru ontzien artean 400 kaxa sardina baino ez zituzten porturatu atzo.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Farias kaxa mordo bat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 40. orr.

Patatak gordetzeko kaxa barruan txiza egitea.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 98. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pospolo kaxetan sartuta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.

Nire zigarreta-kaxaren gainean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 179. orr.

Quenu gozoki kaxa baten bila bidali zuen antzokiko tabernara.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.

Pasta-kaxa ireki eta oso-osorik sartu zituen pare bat ahoan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 51. orr.

Bi eskopetarekin irten zen, eta kartutxo-kaxa batekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 145. orr.

Azazkaletako eskuila bat, eta veronal pastilla-kaxa bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.

Txerri gantz potea edo barraskilo kaxa ekartzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.

Amonak zapata kaxa batetik argazki zaharrak atera dituenean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 141. orr.

Garagardo kaxa huts baten gainean eseri zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 181. orr.

Hizki kaxa pare bat eta 1870eko inprimatzeko makina txiki bat zeuzkan, eta denda gainean "Moldiztegia" ipini zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 56. orr.

Erreminta kaxa eskuan zuela.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 127. orr.

Bi maleta eta kapela-kaxa bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

Musika-kaxa batetik ateratzen den dantzariarena egiten du pailazoak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.

Segurtasun kaxetan eduki ditu gordeta.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Mutur batean, kontrol-kaxa konplexu bat zegoen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.

Askoz ere erresonantzia-kaxa txikiagokoa noski.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 90. orr.

Ikastetxea ikasleek kanpoan arnastu dutenaren durundi-kaxa da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Norbaitek azukre-koxkor kaxa bat hustu balu bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.

Arrain-kaxa pila batzuen artean erdi ezkutaturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 82. orr.

Behiala isotermo izandako kamioi-kaxa orain txabola bihurtuan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 156. orr.

Ezta hil-kaxan bere begiz ikusita ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 101. orr.

6 hilkutxa.

Imajina hura burutik uxatzen saiatu zenean, gurutzea ikusi zuen Markoxek Erramun zenaren kaxa gainean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 161. orr.

6a amak abandonaturiko haur jaio berria uzten zen lekua. ik beherago 10; ik tornu3.

Eta kaxatik jasota seme bat ekarri zuenetik bost urtera alaba bat jaio Mariari, eta handik zazpira seme bat...  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 50. orr.

Zumarragako Sabina Urzelai ugazamak hartzen du 5.061 kaxakoa (Baldomero-Jazinto).  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 57. orr.

7 abiadura kaxa abiadura aldagailua.

Abiadura kaxa titaniozkoa da guztiz aurten. herria¬

8 bular kaxa

Balak zeharkatu egingo zioan bular-kaxa, ala?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 134. orr.

9 eskularru kaxa eskularruen kutxa.

Eguzki bero eta argitsuz beteriko auto batean, gozoki-pakete handi bat eskularru-kaxan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.

Harrigarria izanagatik, eskularru-kaxan zegoen eta, are harrigarriagoa, bazebilen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

10 kaxako ume amak abandonaturiko haur jaio berria. ik tornu3 3.

Kaxako umeen batzordeak, erabaki salomoniko batean, Jazinto bere ama biologikoari, Maria Sanz Llorenteri ematea deliberatzen du, eta aldi berean epaitegiaren aurrean salatzea, umea abandonatu zuelako jaio berritan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 58. orr.

Kopetilun dabil, kaxako umea dela esan berri baitio aitak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 102. orr.

Kaxako umeen batzordeak ohar bat igortzen dio Maria Gabilondori Intxuzabalera, presenta dadila bularra eman dion haurrarekin Donostian irailaren 3an.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 59. orr.

11 pandoraren kaxa

Beldur dira pandoraren kaxa ere ez ote duen irekiko.  Berria - Gaiak   2004-12-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiadura kaxa (4); barruko kaxa (3); baxuaren kaxa (3); bonboi kaxa (5); coca cola kaxa (3); egurrezko kaxa (6); erreminta kaxa (7); gaileta kaxa (3); galleta kaxa (3); ireki zuten kaxa (3); kapela kaxa (4); kartoizko kaxa (25); kartutxo kaxa (3); kaxa atera (5); kaxa barruan (6); kaxa barruko (3); kaxa bat atera (3); kaxa bat hartu (3); kaxa batean sartuta (3); kaxa baten barruan (3); kaxa baten gainean (3); kaxa handi (17); kaxa handi bat (7); kaxa handi baten (3); kaxa hartu (5); kaxa huts (5); kaxa hutsen (3); kaxa ireki (7); kaxa txiki (7); kaxa txiki bat (4); kaxa zabaldu (5); kaxa zuri (3); kristalezko kaxa (3); loradendako kaxa (3); munizio kaxa (4); pasta kaxa (3); pospolo kaxa (14); pospolo kaxa bat (7); puru kaxa (3); soinuaren kaxa (3); zapata kaxa (13); zurezko kaxa (5)

arrain kaxak (3); kartoizko kaxak (3); pospolo kaxak (3)

kaxako umeen (5)

eskularru kaxan (3); kaxan sartu (4); kaxan utzi zuen (3)

kaxaren barruan (3); kaxaren gainean (4); kaxaren tapa (3)

kartoizko kaxatan (3); kaxatan sartu (3)

kartoizko kaxatik (3)

kartoizko kaxetan (3); kaxetan sartuta (3); zapata kaxetan (6)


kaxa2 iz ipar kazola.

Mihise, oihalki, lore-untzi, margo, bertz, kaxa, kurutzefika, lehengo liburu, denetarik bazen!  Herria   2003-09-04


kaxagile iz kaxak egiten dituen langilea.

Baskulagile, kaxagile, guardamontista, kanoigile, guarnidore, pulitzaile, grabatzaile, giltzagile...  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 31. orr.


kaxakada iz kaxa baten edukia. ik kaxa1 3.

Eta, maitea, ekarri beste kaxakada bat jelatinazko bare, ia guztiak eraman dizkigute eta -esan zuen emakumezko ahots batek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.

Milizianoek hotela hartu zutenean, kaxakadak bahitu omen zituzten, udatiarrentzat prestatuta zeuzkatenetatik, eta egoitzaraino ekarri.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 73. orr.


kaxalote (orobat katxalote; Euskaltzaindiaren Hiztegian kaxalote agertzen da) iz

Mazopak itsas ugaztunak dira, baleak, katxaloteak, zereak edo orkak bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 116. orr.

Badira kaxaloteak eta mikrobioak, arkakusoak eta jirafak, tenperatura altuetan bizi diren organismoak eta eskualde izoztuetakoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.

Japoniak zere txikiak, ipar zereak eta kaxalote arruntak arrantzatzen ditu zientzia helburuekin.  Berria - Gaiak   2004-07-20

Japoniak, berriz, 210 zere txiki eta kaxalote harrapatuko ditu.  Berria - Gaiak   2004-05-09


kaxatxo iz kutxatxoa.

Flaskotxoak, kaxatxoak, tuboak, emakume-erreminta haiek guztiak ikusten nituen neure aurrean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 204. orr.

Kaxatxo bat lorez apaindua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 211. orr.

Leiharrezko kaxatxo batean urrezko domina bat.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 93. orr.

Camembert gazta kaxatxo batekin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 191. orr.

Gelara joan eta gau-mahaitik hartu zuen argazki zatiak gordetzeko zerabilen kaxatxoa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 261. orr.

Kaxatxoan utzi zuen beste sobre batzuekin batera.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 47. orr.

Londresek behar zituen zifratuen kaxatxoa handik atera eta alboko hoteleko washroom-era eroan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 177. orr.

Plastikozko poltsa baten barruan zihoan kaxatxoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 133. orr.

Jostailuen kaxatxoan aurkitu zuen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 23. orr.

Kaxatxotik atereak zeuzkan kuleroei tira eta tira aritu zen gerriko gomaren aldetik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zifratuen kaxatxoa (3)


kaxatzar izond adkor kaxa handia.

Arratsaldez kaleetan barrena nenbilelarik entregatu behar nituen modeloen kaxatzarrak hartuta, itzuli asko egiten nituen bezeroen etxeetara inoiz ez iristeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.

Beti kalean barrena zapata kaxatzar haiek entregatzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.


kaxera (corpusean kajera soilik) iz

Kargamentua franko zaila duk kamionaren kajeran berdin samar uzten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 186. orr.


kaxerna ik kaserna.

kaxero iz

-"Ba, ni gero eta kaxeroagoa naiz eta batere lotsarik ez"- baina sekulan kontra egin gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 141. orr.


kaxeta1 iz ipar kaxa txikia.

Aspirina kaxetak balinbaditugu, guti, ebatsiak izanak dira etxekoek igorri paketetatik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 76. orr.

Ez nuen jasaiten ahal hola sofri zezan goizean ene ogi puska saldu dut merkatu beltzean bi 'aspirine' kaxeten erosteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 84. orr.


kaxeta2 ik kaseta1.

kaxetarigai ik kazetarigai.

kaxka 1 interj kolpearen onomatopeia.

Hitz egokia ez ateratzen tematzen zaizuela, erdaratik hartu eta kaxka!, esaldian sartzeko beldurrik ez duzuen hizkuntza.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 151. orr.

Zera, adar bat bezala... kaxka.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 314. orr.

2 kaxka-kaxka

Gwendolenek ezpaina hozkatzen du, eta, urduri, kaxka-kaxka jotzen du oina guardasolaz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 125. orr.


kaxkabeltx izond/iz adkor kaskabeltza.

Kaxkabeltxa eta txantxangorria ere saiatzen dira goizeko kontzertuan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.

Gerritxori ilunak tiit-tiit-tiiteroitt; tximutx kaxkabeltxak pititxui-pititxui.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 77. orr.

Kaxkabeltxa eta txantxangorria ere saiatzen dira goizeko kontzertuan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.


kaxkabiko iz txingor mota.

Prezipitazio deitzekotan, badirudi goi altutik jausi behar duela, dela euri, elur, kazkabar edo kaxkabiko...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 256. orr.

Babazuza, kazkabar, kaxkabiko eta beste txingor jenero guztiekin datorrena da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 498. orr.


kaxkagorri izond adkor kaskagorria.

Teink egin nion motots kaxkagorritik esertzera behartzeko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.

Begi grisak zituen, uraren kolore, kaxkagorriengan maiz ohi bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ile motots kaxkagorria (3); motots kaxkagorria (6)


kaxkagorridun izlag

Itsasoratu eta laster jo nuen begiz lehenengoz ile-motots kaxkagorridun neskatxa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

Neure Pernod-a zerbitzatu berria zidatelarik, horra non ikusten dudan motots kaxkagorridun neskatxa arrotza aldamenetik igarotzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ile motots kaxkagorridun (4); motots kaxkagorridun neskatxa (3)


kaxkail izond adkor kaskaila, kaskarra.

[Schumann, Adenauer, Gasperik] batasun tratu eder bat bezala nahitua zutena, burua apalik eta tratu kaxkailekin trenkatu dute kontrabandixta batzuek beren droga jokoetan eginen zuten bezala kasik.  Herria   2004-06-24

Hertsi, kaxkail izanak, deus ez nahi jakin.  Herria   2005-05-26

Ez dela holakoetan etxe barneko kalapita kaxkailen denbora.  Herria   2005-06-23


kaxkaka izond adkor kaskaka, kolpeka.

Bere panderoarekin filigranak eginez, gorputz guzia bueltan kaxkaka hartzen duen kreatura horrek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 257. orr.


kaxkal izond adkor kaskaila, kaxkarra.

Gaur egun bakoitzak albiste ale berriak ekartzen dizkigun bezala, batzuk hobexegoak eta pozgarriak, besteak txarrago eta kaxkalagoak, […].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 161. orr.

Madriletik zetozen iragarpen kaxkal orduko haietan fidatu izan banintz [...].  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 105. orr.


kaxkaldu, kaxkal, kaxkaltzen da ad kaskal bihurtu, kaxkartu.

Maiatz hotz, ez agotz ez bihotz, esango zizuten Nafarro aldean, gari-garagarrek, ez hazi ez bihoztu, lastotarako ere balio ez zutela bertan nano kaxkaltzen zirelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 192. orr.

Bere ondoan ernetako beste zuhaitzen artean, hantxe kaxkalduko da eta galduko aldamenekoak indartzen doazen bitartean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.


kaxkamotx (orobat kaxka motz) izond adkor kaskamotza.

Barrako mutur urrunenean ziren: luzea, txima-luzea, belarritakoduna eta meharra bata; ñarroa, kaxka-motza, belarri-has eta are meharragoa bertzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.


kaxkar1 1 izond adkor kaskarra.

Zentzuz hitz egiten dik eta ez duk idazle kaxkar horietakoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 464. orr.

Jainkoaren gizonak, aitaren madarikazioak ikusita, gizon pobretxo eta kaxkar bat hartu zuen aitatzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 506. orr.

-Bizargin kaxkar horrekin, eskale horrekin? -galdegin zuen merkatariak hizketa molde arbuiagarriz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 180. orr.

Baina zu oso ezkontzagin kaxkarra zara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.

Jende kaxkar dotorez, donostiar nardagarriz inguratuta.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 177. orr.

Ardi-txakur kaxkar baina erne bat.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 100. orr.

Mahai margotu gabe bat, bi aulki kaxkar, burdin sarez itxitako leiho bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 523. orr.

Beheko gela nagusian hamabi koltxoi kaxkar jarri ditiztek- Mahats-mordo kaxkar haiek bildu, dolarera bota eta zapaldu zituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 110. orr.

Gonbidatuak lehengo bide kaxkar beretik itzuli ziren etxera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.

Nire beribil kaxkarrean abiatu gara beherantz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 73. orr.

Ermita kaxkar bat ikusi baitu, harri eta arbelez egina, goibela bera ere.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.

Adimen orokorraren testetan, ordea, emaitza kaxkarrak izan zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 201. orr.

Ordainetan nazka eta nekea besterik ez dakarten plazer kaxkarrak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 311. orr.

Haren lanak gero eta kaxkarragoak izaki, azkenik nagusiak neurri gogorrak hartu behar izan zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.

Bizitza kaxkar honetako bidaia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1030. orr.

Kalitate kaxkarreko materialez egina.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 152. orr.

Bere ingeles kaxkarrari nik alemanez erantzun orduko igarri zidan suitzarra naizela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Baserritarren dialekto kaxkar bat.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 45. orr.

Itzulpen kaxkar hori baino ez zuen irakurri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 156. orr.

Igaro berri zuen urte kaxkarra etorri zitzaion gogora.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 376. orr.

A zer eguraldi kaxkarra, ezta?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 106. orr.

2 (adizlagun gisa)

Beraz, nik ere mesprezagarri eta kaxkar egingo zaituztet herri guztiarentzat. etxe hartako labore-lanak jai zuela urte hartan, kaxkar eta ahul geldituko zela soroko uzta.  Elizen arteko biblia   Ml 2,9

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoera kaxkarra (3); eguraldi kaxkarra (4); politika kaxkarra (6); txikia eta kaxkarra (3)

ezin kaxkarragoa (3)

baldintza kaxkarrak (4); egoera kaxkarrak (3); emaitza kaxkarrak izan (3)

egoera kaxkarrean (8)


kaxkar2 iz adkor burua.

Buru gainera jausten zaie beren okerra, kaxkarrean jotzen ditu bidegabekeriak.  Elizen arteko biblia   Sal 7,17

Kaxkarreraino odolduta zegoen, hala esatea libre bada.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.

Gero, anbulantziakoen artean buru egiten zuenak kaxkarreko ebakia egin dion teila-puska erakutsi dio.  Berria - Kultura   2004-08-18


kaxkarin izond adkor kaskarina.

Era askotako grina txarren menpe dauden emakume kaxkarinak liluratzen dituztenak. harat-honat dabilen gamelukume kaxkarinaren antzeko zara.  Elizen arteko biblia   2 Tm 3,6-7

Kaxkarina zen, tragotxoa sarri behar izaten dutenetakoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 75. orr.

Bizkorregi fidatzen dena kaxkarina da.  Elizen arteko biblia   Si 19,4


kaxkarkeria izond adkor kaskarkeria.

Jalta gorroto zuen berak ere. 'Jalta osagarri europarren nahasketa bat da, Nizako bistak gogorarazten dituztenak, kaxkarkeria eta feria-giroa bezalako elementu burgestxikiekin batera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 144. orr.


kaxkarot ik kaskarota.

kaxkarrot ik kaskarota.

kaxkartu, kaxkar(tu), kaxkartzen da/du ad adkor kaskartu.

Errealitatea kaxkartuz joan zen, funtzionariotzaren grisak tindatu zituen ezari-ezarian bazterrak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 65. orr.

Hobetu ala kaxkartu egin ote zen nitaz egina zenuen irudia?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 30. orr.

Bere gorputza, ordea, kaxkartu eta tippitu egin omen da eta ohean haurra amaren sabelean bezala okertua omen dago, belaunak buru ondoan dituela...  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.


kaxkartze iz kaxkarrago bihurtzea.

Jakina, batek baino gehiagok pentsa dezake hizkuntzaren kaxkartze hori ez dela euskararen kontua bakarrik, beste hizkuntzetan ere gertatzen dela.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 97. orr.


kaxkateko iz adkor kaskatekoa.

Gauean berandu iritsi, logelako atean kaxkateko txiki bat jo, [...].  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 53. orr.


kaxketa iz adkor kasketa.

Nike kaxketa gibelera zeraman alimaleko beltz baten ondoan ttattit ttotto zegoela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 266. orr.


kaxketadun ik kasketadun.

kaxko 1 iz adkor gainaldea.

Jentilsoloko kaxkora igotzen ginen abentura bila.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.

Kasernaren aurrez aurre, eta mendebal aldeko kaxko baten gainean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 23. orr.

Baztan-Ibar gaineko kaxko hartatikako bista ederrean. irailak 22 zituenean hil zen Igeldoko bere kaxko maitean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 141. orr.

Urruñan, poliziak azkarki miatu du kaxko batean den etxe bat, mugatik hurbil-hurbila.  Herria   2004-10-07

Malkarra igo eta herriari begira egoten naiz eliz-aldeko kaxkotik.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 178. orr.

Beldurrak airean aritu zela kaxko-kaxkoan zeuden lau baserri ale haiei tiroka.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 117. orr.

· Urriaren kaxkotik, udazkenari udaren ukittua malgutzen eta ahultzen zihoakioneko egun baketsuak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 415. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eskuz, ahoz eta mihiz neurtu nizkion bere bi muino gaztainkara kaxko-gorriak, bertze eskua nire galtzetako gibelaldeko patrikara neramala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.

· Mendi kaxko edo muinoetan, aldiz, 7, 8, 9 edo 10 gradu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

Muino-kaxkoetan barrena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 137. orr.

Herri-kaxkora iristean eskuin-eskailera bat atera zuen nonbaitik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 250. orr.

3 burua.

Orduan piztu zitzaidan argia kaxkoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

-Ez berotu kaxkoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaxko barnean (4); kaxko eta (4); mendi kaxko (5)

mendi kaxkoetan (3)


kaxkoratu, kaxkora, kaxkoratzen da ad adkor bururatu.

Bortz urte baizik ez bainituen, ez dut gogoan zer kaxkoratu zitzaidan, ama, anaia berria altzoan zuela, etxeko atetik agertzen ikusi nuen egunean. ez zuen oraino kaxkoratu kazetaritzak bulego eta saltokietan ohi ez diren ordutegiak dituela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.


kaxmir (orobat katxemir) iz Kaxmirko ahuntz ilearekin eginiko ehuna, biguina eta leuna.

Bai eta zetazko beloan landuriko soinekoa, hasperena bezain arina, kaxmir gorriko soinekoa, shantung zetazko soineko izurduna.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

Haren kaxmir beltzezko soinekoaren izkinak baino ez ziren ikusten ahal.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.

Sofa estaltzen zuen kaxmir hautseztatua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 445. orr.

Gona tolesdun urdin bat, kaxmirrezko jertse zuri bat, eta kolore marroi arrunteko oinetako orpo luzekoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.

Mantalaren mutur bat altxatua zuen, kaxmirrezko gona erakutsi nahirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 393. orr.

Katxemirazko txal berdea koadro baten marko gainean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 33. orr.


kaxmirtar (orobat kasmirtar g.er.) izlag India eta Pakistan artean dagoen Kaxmirkoa, Kaxmirri dagokiona; Kaxmirko herritarra.

Palestinarrekin gertatzen den bezala, kaxmirtarrak ere lerroen eta hesien bi aldeetara geratzen ari dira.  Berria - Mundua   2004-07-16

Indarkeriaren aurka dauden kaxmirtarrekin.  Berria - Mundua   2004-11-18

1989an, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko matxinatu ziren kasmirtarrak.  Berria - Mundua   2004-06-13


kaxoi (132 agerraldi, 43 liburu eta 8 artikulutan; orobat kajoi 56 agerraldi, 20 liburu eta 2 artikulutan; cf tiradera 215 agerraldi, 70 liburu eta 12 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian tiradera agertzen da) 1 iz tiradera.

Ohe ondoko mahaitxoko kaxoia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 213. orr.

Mahaiko lehen kaxoia ireki zuen Justok.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 229. orr.

Kajoia ireki eta argazkiak gordetzen dituen sobrea hartu dut.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 217. orr.

Argia piztu eta mesanotxeko lehen kaxoia ireki du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 274. orr.

Zilarrezko pistola txikia atera zuen mesanotxearen kaxoitik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

Mahai azpiko kajoi batetik karpeta arrosa bat atera zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

Labana atera zuen mahaiko kaxoitik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 22. orr.

Armairutik zira bat eta kajoietatik galtzontzilo bat atera eta maletan sartu zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.

Kartazala hartu eta kaxoian sartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 111. orr.

Bere kaxoiak husten jarraitu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 342. orr.

Jeneralak kajoi batean gordetzen zituen argazki zaharrak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Kaxoi batean nuen gordea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 150. orr.

Mahaia inguratu eta kajoi zabaldura joan nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 67. orr.

Denok ibili gara noizbait etxeko armairuetan edo arrebaren kaxoietan begira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 142. orr.

Jexuxen kajoian usman ibili eta gero.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 64. orr.

Mesanotxeko kajoi barruan arakatzen hasi zen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 81. orr.

Goiko pisuetan, leihoak eta balkoiak, kaxoietan itotako geranioak, [...].  Berria - Kultura   2006-03-28

2 (elkarrizketetan)

-Sukaldeko kajoiren batean izan behar du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 143. orr.

-Horiek denak nire agendan zeudek eta agenda, berriz, nire mahaiko lehen kajoian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaxoia ireki (6)

gau mahaiko kaxoian (3); kaxoian gordetzen (3); kaxoian sartu (3); mahaiaren kaxoian (3)

mahaiko kaxoitik (4)

kajoia ireki (7)


kaxoitxo iz kaxoi txikia.

Literaturaz beste pertzepzio bat dugunok, badakigu literatura ezin dela gehiegi etiketatu, kaxoitxoetan sartu eta armairuan giltzapetu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 91. orr.


kaxola ik kaxuela.

kaxuela (orobat kaxola) iz kazola.

Haatik, oilasko gisatuaren lurrina zekarren kaxuela batekin azaldu zen emaztea etxeko atarian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 135. orr.

Kafe bero bat har nezake gogotik, baina ez dut ez kaferik, ez azukrerik, ez fitsik, ur berorik ere ez, uraren berotzekorik deus, ez eta kaxola edo ontzirik ere...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 45. orr.


kazadora iz gerrirainoko zamarra.

Luluk ere larruzko kazadora fin bat darama jantzita, berria.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 64. orr.

Kazadora beltza sorbalda batean jarria darama, toreroek kapotea bezala.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 60. orr.

Kazadoraren barnealdeko sakelan neukan txekea, ondo gordea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kazadora beltza (4); larruzko kazadora (3)


kazakhera iz

Soinu haiek entzunda, kazakheraz hasi zen kantatzen emakume gazte bat, eta hain ongi egin zuen, non uzbekeraz mintzo zirenek ere, kanta hura amaitzean, kotoi-uztaren sasoiko kanta ezin zirraragarriagoa abestu zuten a capela.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 19. orr.


kazakhstandar izond/iz Kazakhstangoa, Kazakhstani dagokiona; Kazakhstango herritarra.

Txirrindulari kazakhstandarrak izugarrizko indarrez salto egin zuen tropeletik.  Berria - Kirola   2004-03-14

1 zenbakia darama T-Mobile taldeko kazakhstandarrak maillotean, Armstrong irabazlea, Estatu Batuetarra, Ullrich bigarrena, alemana eta Vinokourov kazakhstandarra, hirugarrena.  Berria - Kirola   2004-03-12


kazazio ik kasazio.

kazazione ik kasazio.

kazerna ik kaserna.

kazerolada iz eltze joaldia, eltzealdia.

"Asanblada, entzerrona, manifa, sentada edo kazerolada horietako batean enteratuko zuan", pentsatu duk, "beti ikasleekin ibiltzen duk-eta, auskalo zein ipurdiren atzetik".  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 119. orr.


kazeta (orobat kaseta) 1 iz aldizkaria.

Kazetak eta egunkariak eta, plazaratu zituen, gehienak debekatuak izan zirenak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 12. orr.

Herria kazeta hori noiz sortu zen eta ze publiko hunkitzen du holako kazeta batek?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 119. orr.

Ni sortu nintzalarik, ESKUALDUNA kaseta erosten zuten ene etxekoek.  Herria   2002-09-19

Kaliforniako Euskal Herria - Euskarazko lehen kaseta.  Herria   2004-09-23

Eta inprimeria hartan, kazeta bat egiten zela, eta kazetalarien inguruan ibiltzen edo lanean ari nintzela.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 13. orr.

-Kazeta munduan, eskualdun kazeta egunkariaren falta, bistan da!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 128. orr.

Euzko Deya zen, Jaurlaritzak Parisen argitaratzen zuen kazeta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 27. orr.

Yiddishezko egunkariak eta kazetak ekartzen zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 67. orr.

2 egunkaria.

AEBetan 2.000 kazeta inguru daude, 10.000tik gora astekari, beste horrenbeste irrati-emandegi eta 2.000tik gora telebista kate.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.

Madrilgo ABC kazetari eskainitako elkarrizketan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

2003ko ekainaren 21ean Berria jaio zen, Egunkariari lekukoa hartu zion kazeta.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 95. orr.

Asteazkenean bertan, kazeta hau hartu, eta azalean: "Erriberako letren eguna".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 21. orr.

Le journal de Bouville kazeta zegoen mahai gainean utzirik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 260. orr.

Jende xeheak, ordea, beste bi kazeta eskuratzen ditu: Daily News eta The New York Post.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 8. orr.

Senarrak kazetari ekin zion ostera, eta emaztea alderrai ibili zen gelan zehar, nora gaberik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 143. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta lekuko izatera bidali nau neure kazeta-zuzendaritzak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 152. orr.

Horra nola arizana den kaseta lanean Lafitte bere bakarkako denbora guzian.  Herria   2001-10-25

Eta, ahaztekotan, kazeta-mozkinak irakurtzeari ekin nion.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 215. orr.

Kazeta-gaindosi bat behar dinat!  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 58. orr.

Kazeta-guruztari batzuek lagundua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 204. orr.

Aski bedi gazteen artean harrera zabalena duten kazeta-testuak zer motatakoak diren ikustea (kirol kazetak, eta abar).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 222. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Trenean nirekin zihoazenen itxura oso ondo egokitzen zen kirol-kazeta batekin edo Sidney Sheldonen liburu batekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal herriko kazeta (10); euskarazko kazeta (6); gure kazeta (4); herria kazeta (4); herriko kazeta (10); kazeta egilea naiz (4); kazeta ofizialean (3); kirol kazeta (3)

kirol kazetak (3)

kazetako langileek (3)

deia kazetan (4); herria kazetan (4)

egunkaria kazetaren (5); euskaldunon egunkaria kazetaren (4); kazetaren arabera (9); kazetaren aurka (3); l equipe kazetaren (3)

eskualduna kaseta (3); euskal kaseta (5); herria kaseta (44); kaseta hau agertzean (5); kaseta hau egitean (5); kaseta hunen bidez (8); kaseta hunen harpidedun (3)

egunkaria kasetak (5); euskaldun kasetak (3); herria kasetak (10)

herria kasetan (8); joanden asteko kasetan (3); kasetan ikusi (3)

herria kasetaren (17); kasetaren zuzendari (3)


kazetagintza iz kazetak egitea.

Kazetagintza alorrari dagokionez, La Voz de Vizcaya (1880) agerkaria sortu zuen batetik, eta kolaboratu ere bai Lauburu (1882), Laurac-bat eta Beti-bat aldizkarietan edota aldiko egunkarietan.  Berria - Kultura   2004-01-24

Guretzat, elkarte bezala eguneroko kazetagintzan buru-belarri sartuta egon ez arren, garrantzitsua da batetik zein bestetik dauzkagun ekarpenak egitea euskarazko kazetagintza hori aberasteko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30


kazetalari ik kazetari.

kazetari (orobat kazetalari g.er. eta kasetalari g.er.) 1 iz informazioaren munduko profesionala.

Tartean kazetari eta kamerak, telebistetakoak zein prentsa eta irratietakoak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 63. orr.

50 kazetari, argazkilari eta kameralari inguru bildu ziren.  Berria - Kirola   2004-06-16

Ttipi-Ttapa-ko Jon Abril kazetari eta idazleari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 98. orr.

Jose Berruezo kazetari eta historialaria izan zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 31. orr.

Telebistan, britainiar kazetari bat ari da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 70. orr.

Euskaldun kazetari baten kontaktoa behar luke!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 183. orr.

Orduan hire asmoak bete eta kazetari egin hintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.

Beti bezala frantses kasetariek denak nahasten dituzte.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 43. orr.

Al Jazeera telebistako kazetari Taisir Alouni espetxeratu dute berriro.  Berria - Mundua   2004-11-20

Hasier Etxeberria ETBko kazetaria moderatzaile zutela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Mikel Lejarza ikus-entzunezko proiektuetan aritutako kazetaria.  Berria - Kultura   2004-09-28

Urtarrilaren 7an bahitutako kazetariak.  Berria - Mundua   2006-02-11

Talibanei buruzko iritzia eskatu zion sasi-kazetariak nobel saridunari, eta hark gogoan ez dudan zerbait erantzun.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 101. orr.

RSF Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak.  Berria - Gaiak   2004-06-23

2 (izenondoekin)

Kazetari ona izateko idazle ona izan behar delako.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 131. orr.

Thomas Friedman The New York Times egunkari ospetsuko kazetari famatua da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 88. orr.

Kazetari ezaguna eta idazlea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 317. orr.

Kasetari girixtino baten gogoetak.  Herria   2002-08-08

Kazetari doilor horrek agiriak faltsutu zituen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

Kazetari jakinminoxo batek harrapatu eta, beste batzuen artean, honako galdera hau egin zion: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.

Kazetari martin-saltsero bat, koilara zopatan harrapatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

Eibar edo Elgoibarko kazetari kaustiko samar batena.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 120. orr.

-Kaka zaharra zuretzat, Mikelentzat eta kazetari puta horrentzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 170. orr.

Hiru baldintza Frantziako kazetari bahituak askatzeko.  Berria - Mundua   2004-09-07

Manuel Vazquez Portal kazetari disidentea askatu zuen atzo Kubak.  Berria - Mundua   2004-06-25

Erregimenari babesa eman zioten epaile, abokatu eta kazetari konplizeen izenak.  Berria - Mundua   2004-12-11

3 (mota erakutsiz)

1985 eta 1995aren artean 600 prentsa kazetari hil zituzten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.

Niri zegokidan Gertakarietako kazetari saldoarendako izendapen gordin horren aitatasuna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.

Gerrako kazetari ospetsuena bilakatu zen, Francori berari egindako elkarrizketa bategatik.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 123. orr.

Gerra-kazetari askoren esanetan, gerretan erakutsi ohi du gizakiak bere aurpegirik txarrena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 235. orr.

Moda-kazetaria zen, eta ingelesez hitz egiten zidan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 14. orr.

Metropoliko zinema kazetariak intelektualegiak dira, nonbait.  Berria - Kultura   2004-09-19

Erreportaiak egin beste zereginik ez zuten Frantziako kirol kazetariek.  Berria - Kirola   2006-04-08

Kiroletako kazetari bat genuen langile-batzordeko burua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

Tokiko gasna kofradiak omenaldi bero bat eskaini dio Mikel Zeberio gastronomiako kazetariari.  Herria   2003-05-01

Lehenengo ilaretan hautagaiak, alderdietako kideak eta kazetari grafikoak zeuden.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Egia al da kazetari "hori" horiek idatzi dutena, ala kalumnia hutsa?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.

4 (predikatu gisa)

Nottingham Journal egunkarian kazetari aritu ostean, 1885ean Londresera abiatu zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 8. orr.

Egun, Oarsoaldeko Hitza egunkarian kazetari eta argazkilari dihardu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 4. orr.

Inozentziaren seme bigarrena, bai, kazetari zebilena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.

1943ko udazkena igarota eta U-ontzien ehizaldi haren ostean Ernestek Europara egin gura izan zuen, gerra-kazetari jarduteko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 226. orr.

Horretarako zer hoberik Espainiako gerrara faxisten aldera kazetari etortzea baino?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 84. orr.

Kazetari jarraituko zuen, ziurrenik, han-hemenka gelditu ezinik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 47. orr.

5 (izenondo gisa)

Hiriart-Urruti apaiz kazetaria.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Giuliana Sgrena emazte kasetalari italiarra libratu dutela, ilabete bat bahiturik atxiki ondoan.  Herria   2005-03-10

Orain hurrengoan, hitz eta pitz, adiskide kazetari batekin kafe banaren berotan, arrangura tupustean: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 205. orr.

Nesheren ondoan eserita nengoela Berlingo neska kazetari biak agertu dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 91. orr.

Lagun kazetari bati eskatutako fax baten kopia igortzen zidan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 71. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neure buruaz eta neure kazetari-ahalmenaz harro, mespretxu keinu agerikoa egin nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Kazetari senari entzun behar zion.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 114. orr.

Ez teknikarien aurrean nire kazetari-duintasuna orbandurik senti nezakeelako.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 185. orr.

Kazetari estatusa galtzeak eragingo lukeen eskandalua.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 233. orr.

Paparrean dilindan zeraman kazetari-agiriari begiratu zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 229. orr.

Zer egingo zukeen bere ohiko kazetari-ikerketa bat balitz?  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 127. orr.

Haren aurrean identifikatu, kazetari agiria erakutsi eta hitzez hitz jazotakoaren berri eman zion.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Buruk erakutsitako kazetari-argazki haietako batean ikusia nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 116. orr.

1931. urtean eskola utzi eta kazetari lanetan hasi zen, South Wales Evening Post egunkarian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 6. orr.

Kazetari-lanetara itzultzeko asmoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 385. orr.

Urte horietan, Barojaren kazetari-lanak bereziki oldarkor eta zalapartatsuak izan ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 8. orr.

Ez dut uste kazetari erregistroak eta literarioak batera joan behar dutenik ezinbestean.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 98. orr.

Pedro Arguelles Moran kazetari elkargo bateko zuzendaria.  Berria - Mundua   2004-11-30

Irteeran, hori bai, kazetari andana aiduru.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

egunkariko kazetari (8); eta kazetari (66); euskal kazetari (5); gerra kazetari (7); gerrako kazetari (4); idazle eta kazetari (11); izeneko kazetari (4); kateko kazetari (4); kazetari andana (7); kazetari atxilotu (5); kazetari estatubatuarra (7); kazetari eta idazle (5); kazetari eta idazlea (4); kazetari eta idazleak (10); kazetari euskaldun (5); kazetari ezagunak (4); kazetari frantsesa (4); kazetari frantsesak (11); kazetari frantsesen (4); kazetari frantziar (4); kazetari frantziarrak (9); kazetari frantziarren (9); kazetari gaztea (5); kazetari gisa (10); kazetari hil (20); kazetari hil dituzte (5); kazetari hil zituzten (5); kazetari ingelesak (7); kazetari italiarraren (5); kazetari izan (8); kazetari izan nahi (4); kazetari izatea (4); kazetari lan (7); kazetari lana (5); kazetari lanak (10); kazetari lanetan (16); kazetari moduan (5); kazetari mordoa (5); kazetari ohia (4); kazetari ona (5); kazetaria eta idazlea (5); kazetaria izan (17); kazetaria izan zen (6); kazetaria naiz (12); mariano ferrer kazetaria (6); telebistako kazetari (7) idazle eta kazetaria (4); xabier oleaga kazetaria (5)

aldizkariko kazetariak (4); berria ko kazetariak (4); berriako kazetariak (10); egunkariko kazetariak (8); idazle eta kazetariak (8); irratiko kazetariak (5); kateko kazetariak (4); kazetariak aske (4); kazetariak berak (4); kazetariak egin (4); kazetariak egindako (4); mugarik gabeko kazetariak (21); nazioarteko kazetariak (4)

kazetariaren lana (5)

berriako kazetariari (4)

adierazi zien kazetariei (4); bildutako kazetariei (4); esan zien kazetariei (7); kazetariei azaldu (4); kazetariei esan (5)

kazetariek egindako (5); kazetariek galdetu (5); kazetariek galdetu zioten (4); kirol kazetariek (5); mugarik gabeko kazetariek (4)

kataluniako kazetarien (4); kazetarien arabera (4); kazetarien artean (22); kazetarien arteko (5); kazetarien aurkako (14); kazetarien aurkako erasoak (5); kazetarien aurrean (58); kazetarien aurrean egindako (10); kazetarien aurreko (4); kazetarien elkarteak (6); kazetarien galderak (8); kazetarien galderei (41); kazetarien galderei erantzunez (20); kazetarien kontrako (4); kazetarien lana (9)

italiar kasetari (4); kasetari frantses (4)

frantses kasetariak (5)


kazetariburu (corpusean kazetari buru soilik) iz kazetari talde baten buru den pertsona.

Kazetari burua zen Farr jauna, takigrafo trebea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 176. orr.

Gómez gure kazetari buruak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 186. orr.


kazetarigai (corpusean kazetari –gai eta kaxetarigai soilik) iz kazetari izateko prestatzen ari den pertsona.

Arrimatzen diren kazetari-gaiak harri eta zur geratzen dira ikustean bertaratzen diren ofizioko berriemaile gehienak mutuak direla. Inoren burutan ez zen sartuko hogeita hiru urte baizik ez zituen kaxetarigai bat gisako saltsa batera igortzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.


kazetarisa (Euskaltzaindiak desegokitzat jotzen du -(t)sa atzizkidun formak ugaltzea) iz emakume kazetaria.

Parean izan arte ez nintzen praktiketako kazetarisaren etorreraz ohartu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

Kazetarisaren bularralde oparoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.


kazetaritxo iz adkor kazetaria.

Eta, kazetaritxo gazteak, berriz, adi-adi, haien inguruan.  Berria - Kultura   2004-09-19


kazetaritza (orobat kasetaritza g.er.) 1 iz kazetariaren jarduera edo lanbidea.

Historia eta kazetaritza elkarturik.  Berria - Kultura   2004-02-13

Kasetaritza da, dudarik gabe, ofizio ederrenetarik.  Herria   2003-06-26

Kazetaritza ikasi ostean, Bigarren Mundu Gerrari buruzko inkesta eta lekukotasunez osaturiko bi libururekin estreinatu zen idazle gisa.  Berria - Kultura   2004-02-07

Hor dago kazetaritzaren ederra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 134. orr.

Egunkarietako kazetaritzan du zentzua egunerokotasun hitzak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.

Idatzizko kasetaritzak ere zerbait laguntza merexi duela gaurko egunean.  Herria   2001-04-05

-Egungo kazetaritza prentsaurrekoek irentsi ditek.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 205. orr.

Balio bikoitza ematen diet euskarazko kazetaritzako sariei.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Kazetaritzako praktikak egiten ari dela han Kazetaritzako lizentzia ateratzeko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 164. orr.

2 (izenondoekin)

Zentsura politikoa, manipulazio onartezina eta kazetaritza horia. Kazetaritza arduratsuaren bindikapena izan da borrokaldi bakoitza.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 14. orr.

Jendea ohartaraztea kazetaritza independenteak gizarte demokratiko batean duen eginkizunaz.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Kazetaritza espekulatiboa, sekretupean dagoen gertaera bati buruzko hipotesiak eta errudunak seinalatzen ausartzen dena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 287. orr.

Erabakigarria izan zen kazetaritza elektronikoa gertaeron inguruko berriak zabaltzeko prozesuan.  Berria - Gaiak   2004-09-26

Kazetaritza digitalean egindako lanagatik.  Berria - Gaiak   2004-09-26

Inork gutxik ukatu du eta ukatzen du Basarrik bertsogintzan eta kazetaritza herrikoian egindako lana.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 83. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik periodistiko.

Kazetaritza hizkuntza propio bat.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Kazetaritza jardunari dagokionez, adierazpen askatasunak ez luke mugarik izan behar.  Berria - Gaiak   2004-02-04

Kazetaritza jarduera erantzukizun handikoa zela esan ziguten.  Berria - Gaiak   2004-02-04

Beste kazetaritza tradizio bat.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 147. orr.

Haren jarrera kazetaritza etikaren kontrakoa izan zela nabarmendu zuen.  Berria - Mundua   2006-01-18

Eta ez, ez zeukan inolako txosten sekretu edo arazo txikiena sor zezakeen kazetaritza-ikerketarik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 123. orr.

Euskarazko kazetaritza sektorea egon badagoela erakutsi du Kongresuak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Kazetaritza-eredu duin, etiko eta beregaina lortzea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Aitona kazetaritza ikasketak egiten ari zen gazterik hil zenean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 25. orr.

Kazetaritza karrerako ikasketa plangintzari buruz.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 92. orr.

Egin egunkarian eta Egin eta Xorroxin irratietan burutu zituen lehenengo kazetaritza lanak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 3. orr.

Kazetaritza Eskolan ikasten zuela.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.

Irakasle da Brunel-go Unibertsitatean, kazetaritza fakultatean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 95. orr.

Annapoliseko St John's College-ko kazetaritza-irakasle bihurtu baitzen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 3. orr.

Kazetaritza munduan lehen urratsak egin dituzten gazteentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

San Fermin Kazetaritza Lehiaketan.  Berria - Kultura   2004-03-20

Rikardo Arregi kazetaritza sariak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Kataluniako Kazetaritza Sari Nazionala jaso zuen.  Berria - Mundua   2006-05-02

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gauzak egiteko manera baten ate izan da kirol kazetaritza.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 123. orr.

Horren ondorioz, agerkariek ikerketa kazetaritza erasokorragoa egiten hasi dira, irakurleen interesa bereganatzeko.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Laborarien eguneroko bizimodua eta polemika kazetaritza interesatzen zitzaizkion batik bati.  Berria - Kultura   2004-09-02

Irrati Kazetaritzako teknikak.  Herria   2001-10-11

Autore kazetaritza gero eta gehiago egiten da, eta genero berriak sortu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Ezerk ez omen dio antropologiari kalte gehiago egiten sasi-kazetaritzak edo sasi-literaturak baino...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kazetaritza egiteko (3); euskarazko kazetaritza (13); kazetaritza enpresa (3); kazetaritza eredu (3); kazetaritza eta literatura (5); kazetaritza fakultatean (3); kazetaritza ikasi (4); kazetaritza ikasketak (10); kazetaritza ikasketak egiten (3); kazetaritza ikaslea (3); kazetaritza ikasleak (3); kazetaritza ikerketa (3); kazetaritza jarduera (4); kazetaritza lana (4); kazetaritza lanak (4); kazetaritza saria (6); kazetaritza sarien (3); kirol kazetaritza (4); midas kazetaritza saria (3)

euskarazko kazetaritzak (10)

euskal kazetaritzan (3); euskarazko kazetaritzan (3); kazetaritzan ari (3)

argazki kazetaritzaren (3); euskal kazetaritzaren (4); euskarazko kazetaritzaren (28); kazetaritzaren lehen kongresua (5); kazetaritzaren liburu (3)


kazetatxo (orobat kasetatxo) iz kazeta xumea.

Prisionero abertzaleek izkiriatzen zuten kazetatxoa inprimatzen zuen, ideologia guztietako kideek lagunduta.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 90. orr.

Batean bere ikasleetan, geroxago kasetatxo edo antzerki baten moldatzea gatik, zenbat ez ditu bere ingururat bildu Uztaritzetik haste!  Herria   2001-10-18


kazetatzale iz ipar kazetaria.

Gobernuaren kontrako kazetatzale bat hilik kausitua baitzuten.  Herria   2001-06-07

Paradaz baliatu dira kazetatzale batzu gaitzesteko Marokan den libertate eskasa bereziki agerkarientzat.  Herria   2001-01-18


kazetero izond adkor kazetaria.

Alegia, gaur oraindik ere gure Gorte edo korta kazetero eta intelektuala zoramentzen darraien demokraziaren mitologia hori guztia, orduantxe larrosatu da Europan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 9. orr.


kazike iz Ameriketako indiar multzo baten gainetik egon edo eskualde batean agintzen zuen jauntxoa; jauntxoa.

Saguen alderdiko kazike liberala don Juan zen, tipo basati, despotiko, gorputz eta indar handikoa, erraldoi baten eskuak zituena; agintari zenean konkistatzaile bat balitz bezala tratatzen zuena herria.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 215. orr.

Kontua da Abashidze ez dela agintari demokratikoa eta azken hamabost urteotan bertako kazikea izan dela.  Berria - Mundua   2004-05-06

-Hori da! Kazikeak kanpora!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 64. orr.

Herriko jauntxo eta kazikeek  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 85. orr.


kazino ik kasino.

kazkabar (151 agerraldi, 27 liburu eta 17 artikulutan; cf txingor 62 agerraldi, 19 liburu eta 7 artikulutan) 1 iz hotzaren ondorioz ale izoztuetan erortzen den euria. ik txingor; babazuza.

Euria eta kazkabarra ari duela.  Berria - Harian   2005-05-20

Egundoko kazkabarra egin zuen, tximista eta guzti.  Elizen arteko biblia   Ir 9,24

Inguruko herrietako soroetan kazkabarrak jotzen bazuen [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 302. orr.

Euria ez ezik, kazkabarra ere bota zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

Izugarrizko kazkabarra bota zuen Jaunak amortarren gainera, eta asko hil ziren harriak jota.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 29. orr.

Itxuraz kazkabarrak eraginda, zazpi autok eta kamioi batek elkar jo zuten eta [...] auto ilara luzeak sortu ziren Donostiarako norabidean. herria¬

Aurrera joko dut, izan dadin kazkabarra, bisutsa edo uholdea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 152. orr.

Prezipitazio deitzekotan, badirudi goi altutik jausi behar duela, dela euri, elur, kazkabar edo kaxkabiko...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 256. orr.

Jo zuen turuta lehenengo aingeruak, eta kazkabarra eta sua erori ziren lurrera, odolez nahasiak.  Elizen arteko biblia   Ap 8,7

2 irud/hed

Hala ere, ez zen hura arriskurik handiena; okerrago zen harri eta enbor hautsien kazkabar hura, menditik behera haien buru gainera jausten zitzaiena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 150. orr.

Atsoek, harri eta zur eginik, hezur kazkabar hura nondik zetorren inoiz igartzen ez zutela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egundoko kazkabar-aleak erori ziren zerutik gizon-emakumeen gainera.  Elizen arteko biblia   Ap 16,21

Kazkabar-ekaitz bortitza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 825. orr.

Hor hasiko da bota eta bota, mendi kaskoak zurituz eta kostaldean kazkabar-jasa axkarrak oparituz...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

Kazkabar eta harri-erauntsiak ere noiznahi ageri dira azken mende honetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.

Hauek madarikatu egin zuten Jainkoa kazkabar-izurriagatik.  Elizen arteko biblia   Ap 16,21

Ur-tanta tamaina eta keru guztietakoak, kazkabar txintxarrak banaka, harri-txingor kozkorturik aleka, eta tartean elur-maluta ondo gorpuztu gabeak...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 401. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egundoko kazkabar (3); kazkabar erauntsi (4); kazkabar erauntsia (4); kazkabar erauntsiek (4); kazkabar eta harri (3)

elurra eta kazkabarra (3); izugarrizko kazkabarra (3); kazkabarra bota (3); kazkabarra egin (3); kazkabarra egin zuen (3)


kazkagogor ik kaskagogor.

kazkar ik kaskar1.

kazkaraka adlagn

Estatu txikia benetan. 270.000 biztanle, denak hotzak kazkaraka.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 186. orr.


kazkarot ik kaskarota.

kazkartu ik kaskartu.

kazkatu ik kaskatu.

kazkazuri ik kaskazuri.

kazketadun ik kasketadun.

kazkezur ik kaskezur.

kazo iz janariak berotzeko edo egosteko ontzia, gider luze bat duena.

Eta, esnearekin kazoa paratu dik sutan eta.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 34. orr.

Sartu eta eskuinetara sukalde antzeko txoko bat zegoen, kafe-eltzea txapa gainean eta zenbait kazo-zartagin-plater sukaltarriko kainupean. Kazo hotsa entzun zuen Mikaelak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.


kazola (orobat kazuela) 1 iz eltze moduko ontzia, bi eskulekuen ordez giderra duena.

Hantxe, arrainerako eta kuskuserako kazolen artean, konfitura egiteko kobrezko pazien, zartaginen, pilaturiko eltzeen, hamaika kontserba poteren, marmelada ontzi hutsen ondoan, [...]. Hura esanda, atera da Pernando jangelatik, eta bueltatzerakoan horra non daukan kazola erbiarekin pronto.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 45. orr.

Frigorifikotik potoa eskuratu, ireki eta kazuela batean bota zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 103. orr.

Legatza koxkera eran buztinezko kazolan. Saltsa egiteko kazolan jartzen zituen olioa eta tipula txiki-txiki eginda, [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 163. orr.

Lubisek kazola handi bat atera zuen Mororen saskitik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.

Herdoitua zegoen kazola, eta alfonbra berriz onenak emanda. Kazola hustuak eraman behar dizkiogu Adelari.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.

Jatorduetan haren platerkadaren erdia eta kazolako hondakinak uzten zizkidan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 15. orr.

Konkorduna topatu du, burua kazolan sarturik eta hankak airean dilindan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 48. orr.

Hartu zurezko koilara eta zanga-zanga, kazuelatik jaten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.

Lehen galarrotsetan kazolak joiten ziren, orain kazolen azantza edo musikak lagundurik sartzen dira batzu udaletxetan.  Herria   2002-10-03

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kazola-tapen burrundara, turuta-hotsak, makilen kolpeak zoruan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 217. orr.

Haiek txistuka eta ostikoka eta kazola-kolpe ezinago ozenez  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 144. orr.


kazolatxo (orobat kazuelatxo) iz kazola txikia.

Lau pintxo eta kazolatxo bat txanpinoi.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 54. orr.

Barra gaineko pintxo eta kazuelatxo hondarrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.


kazuela ik kazola.

ke 1 iz erretzen ari den edo oso beroa dagoen zerbaiti darion gas multzoa.

Gorroto diot keari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Ke bilakatu beharrak ginen eta azken hautsak haizeak eremanen zituen, Buchenwald-eko erroitzetan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 123. orr.

Gero, kea desegin egiten zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 84. orr.

Makina lanean hasi zen, kea botatzen eta intziri arraroak egiten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 179. orr.

Pausak egiten zituen, ahotik kea jaurtitzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 39. orr.

Kea zerion sudurretik, su kiskalgarria, ikatz goriak ahotik.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,9

Ogia, gurina, eta kafea, kea dariola.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 28. orr.

Tabakoa erre eta ahotik kea egotzi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 163. orr.

Kea irentsi gabe.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 57. orr.

Kea sakonago irensteko begiak itxi eta bularrak hanpatuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 184. orr.

Kea sabaira jaurti nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 287. orr.

Keak atzera-aurrera zirimolatsuak egiten zituen Adaren bular inguruetan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

Falangistak kea baino faltsuagoak zirela.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 99. orr.

Nondik ere kea heldu baita, han sua bada, dio aspaldiko zuhur hitzak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 206. orr.

Auto barruan lau sutontzi zeuden, ketan artean.  Berria - Gaiak   2004-10-13

Argiontzia ketan dago -esan zuen Sergeik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 97. orr.

Argazkiaren angelu batean, haragia erretzeko parrilla ikusten da, dena ketan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

Berogailuak egunak daramatza piztuta, eta gela kez beteta dago. Kez eta jendez gainezka zegoen kobazulo baten sartu ginen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.

Atoiontziak, arnasestuka, kotoi itxurako kezko bafadak botatzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 107. orr.

2 (izenondoekin)

"Ke handia sortzen da", esan zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.

Dena ke beltz batek estaltzen zuen, isiltasunaren gorputz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 196. orr.

Dena estaltzen zuen ke lodia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 301. orr.

Bertatik ke trinkoa isurtzen zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 260. orr.

Tximiniatik gora ke arin bat baizik ez zen ateratzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 104. orr.

Tabakoaren ke gozoa isilik arnasten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 82. orr.

Ke industriala, kondentsazioaren emaitza eztiarekin nahasten da.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 49. orr.

Ke kiratsezko bafada artean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Kea geratu zen gela handian, ke gordin eta zirina, ke erremina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 58. orr.

Kea baitzuten salatari, ke lodia, ke beltza, ke biribilkaria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

Kea, ke gris lodia, ke luze zalapartaria barneratu zitzaien sudurretan barrena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 213. orr.

Ke zurizko bafadak botatzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 100. orr.

3 (neurri banakoekin)

Koronelak ahokada bat ke, urdina, sabairantz bota zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 57. orr.

Isilik eta tarteka ahokada bat ke boteaz egon ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 183. orr.

Upakada bat ke arnastu eta lehentxeago ezpain ertzera hurbildutako edalontzitik trago egin zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 98. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ke-poteen eztanda.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 303. orr.

Ez alarmarik, ez suteen aurkako sistemarik, ez ke-detektagailurik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 415. orr.

Badaukazue ke-atzemangailurik?  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Ke neurgailuen heina igo behar izan dute.  Berria - Harian   2005-11-04

Leku horietan, gainera, ke estraktoreak jarri beharko dira.  Berria - Gaiak   2004-01-02

Sinesgaitz begiratzen zion pistolari zerion ke hariari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 275. orr.

Izan ere, ke-bolada ezinago pozoitsu bat zetorren atmosferaren goialdetik, mehatxuka.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 69. orr.

Hemen dago, ez da desagertuko ke-maluta bat bezala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 268. orr.

Intsentsu, mirra eta beste hainbat usaingarrizko ke-zutabea dirudi.  Elizen arteko biblia   Kt 3,6

Ke-hodei eskerga bat zeriola.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 427. orr.

Kebide garaiek ke-zirimolak jailkitzen dituzte airera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 76. orr.

Ke mataza batzuek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 189. orr.

Hanka bakarreko izaki txiki bat, ke-kiribilez egina zirudiena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 153. orr.

Zelatariek ke-seinalea igoaraziko zutela hiritik.  Elizen arteko biblia   Epa 20,38

Eztandak urrutiegi dira, eta ke orbanak lurrarekin nahasten dira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 63. orr.

Burua jaso eta aurreneko ke-ahokada bota zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

-Ke-usaina dago, zerbait ari da gertatzen!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 531. orr.

Ke-inhalazio luzea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.

Neuronetara bidalitako ke dosi egoki batek barne eztabaida oro laino dezake.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.

Ke eta sugar koloreko fraka jantzirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 519. orr.

· Hodeiak ke kolore, helio ukituekin.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 187. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure aire kanpaia hain borondatetsuaren despit, azidoen lurrun-ke gaitzek gela guztiak hartzen zituzten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Eta Norteko burdinazko barrukia azkarki betetzen zuen ikatz-ke usain sarkorrak, eztul eragin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 100. orr.

Galbano, onize eta estaktearen erretxinak bezala, intsentsu-keak egoitza santuan bezala.  Elizen arteko biblia   Si 24,15

Zigarro-kearen usaina dario.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.

Bulego itxurako gela estu hura betetzen zuen zigarro-ke grisaxkak gandututa.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 103. orr.

Zigarreta kez beterik zegoen gela handi batean sartu ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 111. orr.

6 jo eta ke (132 agerraldi, 48 liburu eta 50 artikulutan) adlag ik beherago 13.

-Ari naiz, jo eta ke ari naiz, baina oraingoz ez dut zorterik izan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Bi hilabetez, jo eta ke aritu zen bere gelan, atsedenik hartu gabe, zurezko kaiola txiki batean sarturik zeukan sagu bat hezten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.

Ohoinak ari zaizkigu jo eta ke herrian, gauaz edo berdin egunaz; hetsiak diren etxetan edo berdin idekirik, jendea lo delarik.  Herria   2004-12-16

Hegalei jo eta ke eraginez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 133. orr.

Nola ibiltzen zen jo eta ke lanean, horixe gogoratu nian.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 60. orr.

Begiak zorrotz jarririk, burua jo eta ke lanean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 281. orr.

Han ari zen emakumea, jo eta ke edariak zerbitzatzen, basoak garbitu eta basoak betetzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 34. orr.

Asteburuak jo eta ke ikasteko aprobetxatzen bainituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.

Fredek eta biok ikusi genuen herenegun gauean Comet klubean, dantzan jo eta ke.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 191. orr.

Han ari zen emakumea, jo eta ke edariak zerbitzatzen, basoak garbitu eta basoak betetzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 34. orr.

Jo eta ke saria lortu arte.  Berria - Kirola   2004-01-15

· Jo ta ke irabazi arte.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 89. orr.

Oraindik ere polizia beraren atzetik dabil, jo-ta-ke.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 168. orr.

Oraintxe bertan hor egongo dira lur azalaren gerrian, ia 2.000 ekaitz jo-ta-ke!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 243. orr.

7 ke adar (orobat keadar g.er.)

Zerua itotzen duen ke adarra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 30. orr.

Itsaso barreneko bapore-untzi batek ke adar luzea marraztu zuen airean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 179. orr.

Ke adar zenbaitek, zeru ertzetik gora kiribilka, herrixkak eta baserriak oraindik erretzen ari zirela adierazten zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 225. orr.

Keadar beltzak ageri ziren Najafeko hainbat auzuneren gainetik airatzen.  Berria - Mundua   2004-08-11

Ni hemen azken tximinoa nauk... - ke adar luzea jaurti nuen "Ez erre hemen, mesedez" zioen txartelaren aldera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

8 ke bihurtu

Ninive, hona ni zure aurka: errauts eta ke bihurtuko ditut zure lehoikumeak.  Elizen arteko biblia   Na 2,14

Baina, erre arren, hainbeste bilete ke bihurtzeko eta gero haragi gorriek eragingo diguten sua amatatu ezinik geratzeko, hobe alde egitea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 246. orr.

9 ke laino (orobat kelaino g.er.)

Itsasoko alde hura kez bete zen, eta ke laino horrek estali zuen Ainhoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 66. orr.

Hiria gris mudatu zen, eta alde guztietatik ke laino lodiak igotzen ziren zerura, eta su urdinezko olatu batek estali gintuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 113. orr.

Odola eta sua eta ke-lainoa.  Elizen arteko biblia   Eg 2,19

Tximiniak ondo tiratzen ez, nonbait, eta ke laino bat zegoen gela osoan barreiaturik. Zigarreten ke-laino batean bildua eta ezpainetan bere betiko irribarre funsgabea zeukala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 31. orr.

Eta tren aster hura tximista bezala pasatu zen, ni kelaino batek inguratu ninduen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 54. orr.

Zerumugan, ke laino zuri batek flotatu eta Paris hiri lokartua biltzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.

· Bost gazteak Stephen's Green-etik zehar paseoan joan ziren ke-lainoxka aromatiko batean bildurik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.

Zigarro bat piztu zuen, kealdi luze bat bota eta, ke-lainotxoaren artetik  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 80. orr.

10 ke-lainotsu (corpusean kelainotsu soilik) izond

Commendatoreak bazuen-eta bere teoria bat, Kerrnaren oinarri kelainotsuen gainean berak landua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

11 ke-tegi

Ni hartu eta ke-tegi atzera eraman nindinan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 95. orr.

12 ke-zulo (orobat kezulo, kexilo eta kezilo) kebidea.

Atzerrira jo zuen don Estebek, berak aspaldi hartan amestutako sumendiaren ke-zuloaren aurrean egon nahi baitzuen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 91. orr.

Hantxe egon ohi ziren askotan, ke-zulo azpian, lurruntsu, laratzetik behera zilintzilika, zezinaren itxuran, baserri hartakoen "azkiñiko" busti ta basaz lohituak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.

Sute dohakabe harek bazter guziak zituen suntsitu, eta dorrea kexilo alimale baten pare zen gelditu.  Herria   2005-10-13

Alde batera edo bestera, lanera edo erretegira joaitekoak gara, gauaz garra darion ifernuko kezilo hari sugaia emaitekoak su hura kanpalekuaren bizkar gorenean da, dei plazaren gaineko aldean, zorigaitzeko argia, inguruko hamabost bat herrik ikus dezaketena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.

Luze gabe, denak denen aurkako borrokaleku bihurtu zen taberna kezulo hura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

13 su eta ke (7 agerraldi, 7 liburutan) adlag jo eta ke.

Entzunda nengoen Bizkai osoak su eta ke ziharduela armadakoak prestatzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 55. orr.

Zeharka eserita, adia gona motzaren gainean zeukan ispilutxoan jarririk, su eta ke ziharduen bekainetako ile bihurriren batekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Egoitza jendez gainezka aurkitu zuen, eta haren ezagun bat, Jean-Martin Monduteguy, mahai gainera hupaturik ari zen laster gauzatuko ziren aldakuntzen aipatzen, su eta ke.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

jo eta ke (148); jo ta ke (43); ke adar (8); ke adarrak (4); ke artean (16); ke artetik (6); ke bafada (4); ke bafadak (4); ke beltz (16); ke beltza (16); ke beltzezko (4); ke bihurtu (4); ke eta sugar (9); ke gutxiago (4); ke handia (5); ke hari (4); ke hodei (11); ke laino (27); ke laino bat (5); ke lainoa (9); ke lainoak (6); ke lanean (15); ke lodia (6); ke luze (5); ke mordo (6); ke pixka (5); ke pixka bat (4); ke poteak (7); ke usaina (6); ke zirimola (4); ke zuria (9); ke zurrunbilo (4); su eta ke (6)

ahotik kea (5); kea airean (8); kea airean bezala (5); kea arnasteagatik (7); kea arnastu (7); kea atera (4); kea ateratzen (8); kea balitz bezala (4); kea bezain (4); kea bezala (12); kea bota (6); kea botatzen (7); kea dariela (4); kea dario (4); kea dariola (15); kea eta (47); kea eta hautsa (6); kea ikusi (10); kea ikusten (5); kea irensten (5); kea irentsi (6); kea irteten (6); kea saltzen (8); kea saltzen ari (6); kea zeriela (6); kea zerien (6); kea zeriola (26); kea zerion (14); oinetan kea (4); sua eta kea (9); suaren kea (4); tabakoaren kea (10); tximinietako kea (4); zigarroaren kea (12); zigarroen kea (9)

keak bezala (5); keak itota (4); tabakoaren keak (6); zigarroaren keak (4)

zigarroaren keari (4)

ketan zegoen (5); labe bat ketan (4)

kez bete (7); kez bete zen (3); kez beteriko (6); kez beteta (5); kez betetzen (4)


keadar ik ke 7.

kealdi 1 iz ke botaldia.

Zigarro bat piztu zuen, kealdi luze bat bota eta, ke-lainotxoaren artetik, lasai-lasai begiratu zidan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 80. orr.

Gizon motz eta petral samar bat zebilen batetik bestera argazkiak ateratzen kamera beltz handi batekin: purpura-koloreko kealdiak botatzen zituen bristada itsugarri bakoitzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 55. orr.

Inguruetako hainbat tokitatik sortutako sute eta kealdi ugari ikusteak harritu zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 351. orr.

2 (hitza elkartuetan)

Pipa-kealdi batek eraman zituen auzo haiek berek sasoiko gizon bat deabruaren morroitzat jo, eta, besterik gabe, Samuel Wardwel sasoiko gizona urka-bilurretik zintzilikatzera. Ikatz-kealdi bat sudurrera etorri zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.


keba (orobat ke-ba) interj

Zer egin? eutsi diezaioke denari? keba!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 154. orr.

Baina, zenbat? 4 mila? keba, askoz gehiago!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 239. orr.

-Keba, neska, oso ondo hago oraindik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.

Ke-ba! esan zuen Txemiñek, hori Amabiko ostatuan urteko pitarra probatzen gelditu duk Tomasekin-eta!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 73. orr.

Baina keba.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 103. orr.

Ke-ba! hor ez dira sartuko.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 135. orr.


kebab 1 iz arkume haragi eta barazki zatiak txandakatzen diren turkiar txitxi-burruntzia.

Kebab bat jateko gelditu ginen, eta jatetxe txiki hartako ugazabak ez zigun dirurik hartu nahi izan; iheslariak ginela konturatu zen, gainbehera jasandako kurduak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 65. orr.

Bere burua urkatuen artean ikusten zuen, Askatasunaren Plazan, kebab jaten ari zen jendetzaren erdian.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 20. orr.

kebab bana jatera gonbidatzen dit.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 333. orr.

Haragi gazi-gozoak, kebaba, fruta eta barazki exotikoen erabilera.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 66. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zuriz janzten da sukaldari profesionalen antzera eta berak ebakitzen ditu kebab-xerra meheak suaren inguruan bueltaka ari den haragi-puska handitik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 61. orr.

Gizon bi hasi dira kebab-döner-a.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 68. orr.

Dena den, alboko kebab-toki txikian gelditu behar izan dut.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 61. orr.

Berlingo harresiaren ostean hona aldatu zen lehenengo kebab saltokia.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 333. orr.


kebekiar 1 izlag Kebek-koa, Kebek-ki dagokiona.

Laurier Turgeon kebekiar etnologoak eskainiko du Baionako Mattin Megadendan mintzaldi bat.  Herria   2003-06-05

Diane Tell kantari kebekiarrak gure elizan eskaini zuen kantaldi pollitaz.  Herria   2003-02-20

Margolari hau kebekiarra da, haatik Euskal Herrian bizi da hogoi urte huntan.  Herria   2004-01-08

• 2 iz Kebek-ko herritarra.

Ikusi ditugu Euskal errorik ez duten Kebekiarrak gure hizkuntza biziki ontsa menperatzen dutenak, beren adixkide Euskalduneri esker.  Herria   2002-10-31


kebide iz tximinia.

Ibaiaren beste ertzean, kebide garaiek ke-zirimolak jailkitzen dituzte airera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 76. orr.

Ke-lainoak hasten dira amiantozko hodiz egindako kebidetik gora.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 152. orr.

Aldiz enpresak berak lantegiko kebidetan egin du kontrola.  Herria   2003-06-12


kebrado iz zatikia.

Matematika heltzen zen eta zatikien batuketa ikasten genuen, kebradoak, eta irakasleak kartaboiaz arbela jotzen zuen daunba, eta horrela esnatzen ginen denak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 333. orr.


kedar (orobat gedar 1 iz osorik erretzen ez den zerbaitek ekoizten duen gai beltza, zatiki txikiz osatua.

Ke, kedar, harri zahar, dinamita urrin eta hauts artean atentatuaren biktimak bilatu zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 53. orr.

Ke beltzak eragindako kedar lodia.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 120. orr.

Behin, neguan, tximiniako kedarrak su hartu zuen, eta.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 190. orr.

Ikatz-hautsa edo kedarra nahasten zaio gomari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.

Bidexka batetik, kedarrak eta hezetasunak beztutako harrizko bi etxeren artetik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 155. orr.

Jaiki egin beharko nuke, leihoa zabaltzera sikiera: hemen, kedarraren usaina aditzen da, ustelarena, itxiarena.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 70. orr.

Morroilo gainean zegoen gedarraren azterketa zehatzak garbi erakutsi zuen atea ez zegoela morroilotua erreketa gertatu zenean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 89. orr.

Gizonak kedarrez estalia zuen aurpegia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.

Kedarrez belztutako aurpegia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 43. orr.

Zapatak kedarrez belztu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.

Sutegi handi bat zegoen, hiru zuloz hornitua, non hiru eltze mozkotek ikatz kedarrez belzturiko ipurdiak sartzen baitzituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

2 (erkaketetan)

Kedarra baino beltzago dira.  Elizen arteko biblia   Nk 4,8

3 (neurri banakoekin)

-Har ezazue labetik eskua bete kedar eta jaurti dezala Moisesek zerurantz Faraoiaren aurrean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 161. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kedar usaina antzeman du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 29. orr.

Eguzki betean ikusten den kedar-arrastoak, ordea, argi gehiago islatzen du egun goibel batean ikusten den klarion puskak baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.

Haizeak bultzatutako kedar hondarrak ikusi ditu zeru herdoildu baten pean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 94. orr.

Lumak bezain arinak, kedar-izpiek gurinaren gaineko platera estaltzen zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.

Bekokitik etengabe kedar eta izerdi tantoak labaintzen zitzaizkion betaurrekoetara.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 79. orr.

Diesel motorrek sortutako kedar partikulek dendrita zelulei kalte egiten diela frogatu baitute.  Berria - Gaiak   2004-08-18

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere artilezko jaka kedar-kolorea erabiltzen zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.

6 kedar izpia.

Zerumugan kedarrak ageri dira, nonahiko suteak direla eta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 96. orr.

Kedar distiratsuak ageri ziren lurrun haien erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 365. orr.

7 kedar-beltz

Hori bezain ona izango da ardo-kondarrekin egiten dena: lehortu eta labean erre ondoren kolarekin nahastu eta obran ematen bada, kedar-beltzaren leuntasuna emango dio kolorearikoloreari; eta zenbat eta hobea den erabiltzen den ardoa, orduan eta hobea izango da ateratzen den beltza, kedar-beltzaren pareko ez baizik eta indigoa imitatzeko gai ere izateraino.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.

8 kedar-garbitzaile iz kebideetatik kedarra kentzen duen langilea.

Kedar-garbitzaile zikina!  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ugerra eta kedarra (8)

hautsez eta kedarrez (3)


kedarreztatu izond kedartua, kedar geruza bat duena.

Zeruertz kedarreztatuaren kontra, gabarrak, baporeak, zentral elektrikoak, ontziraleku estaliak, zubiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 377. orr.


kedartar iz Kedarren familiako kidea.

Kedartarren arkulari ausartetarik, bakar batzuk besterik ez dira geldituko.  Elizen arteko biblia   Is 21,17


kedartsu izond kedarrez betea.

Garai hartako garraiotren kedartsu eta izozgiro haietako batek Turinera ninderaman bitartean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.

Mataza korapilatsuko istorioak harilkatzen jarduten zuten, luze-zabal, hiriko aldiri kedartsuetako zenbait eraikin txukun eta karraturen barruan jazotzen zirenei buruz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 261. orr.


kedartu izond kedarrez estalia. ik kedarreztatu.

Esku kedartuak trabesetan garbituz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 130. orr.

Zerbitzariak alde egin zuenean, ikatz-saltzailea mahai gainean hasi zen bere hatz kedartuekin kolpe joka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 175. orr.

Hona Casarsako lehenengo hormak, kedartuak, harrizkoak, errepide alkaternaztatuaren ondoan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 215. orr.

Bapore zuri lodi bat, tximinia hori kedartua zeukana.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.


kefi iz beduinoen burukoa.

Polizien J7ak huxtuka eta huxtuan zebiltzala larderiatsu, kefiez apaindu langile isil apurren ertzetik pasatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 63. orr.


kefir iz jogurtaren antzeko janaria, alkohola eta azido karbonikoa dauzkana, Kaukaso aldekoa.

Esnea hartzituz lortzen den edari garratza eta gasduna da kefirra, jogurtaren antzekoa.  Berria - Gaiak   2004-08-29

Araketa batean kefirra egiteko onddoa kendu egin zioten preso bati.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 156. orr.

Probiotikoak, berriz, esnekietan egoten dira: jogurtean, kefirrean...  Berria - Gaiak   2004-08-29


kehatar iz Kehaten familiako kidea.

Kehatarren taldea.  Elizen arteko biblia   Zen 4,1 tit

Lebiren leinuaren izen-bilketa senitarteka: Gerxonengandik gerxondarrak, Kehatengandik kehatarrak eta Merarirengandik meraritarrak.  Elizen arteko biblia   Zen 26,57

Kehatarren senitarteburua Uzielen seme Elitzafan zen. Kehatarren ardurapean zeuden kutxa, ogien mahaia, argimutila, aldareak, santutegiko zerbitzuan erabiltzen ziren tresnak eta etxola bitan banatzen zuen kortina.  Elizen arteko biblia   Zen 3,30


keinada (orobat kinada) 1 iz keinua.

Ohartzeke, gelditzeko keinada bat egin nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 164. orr.

Forentsearen bertze aldean, Tomasek keinada egin zidan; "hau duk hau, pagotxa!".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

Eskuin besoaz tarteka luzaketa eta keinadak egiten zituen; haizetakoa konpultsioz ukitzen zuen bat-batean bi hatz erakusleez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 94. orr.

Etengabeko zartada eta keinada bat-batekoak egiten zituen eskuez, bere sorbalda xahutu eta esterilizatu gaberantz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.

Horretarako daude belarriak zerebroaren kinaden menpe.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 92. orr.

Gure ekintzak informazio ohi deritzen bulkada edo kinadekiko erantzunak izaten direla.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Dena dela, zalantzaren bat izango bazenu, nik begi keinada batez seinalatuko nizuke...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 340. orr.

Mehatxu keinadak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 140. orr.


keinadaka adlag keinadak eginez.

Itxura txukun-txukunekoa zen [...] baina, bat-batean, keinadaka hasi zen, lurrera eskua luzatzen, edo jauzika edo astinduka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 93. orr.

Edozein gauzari keinadaka eta usnaka ibiltzea edo gauzak bat-batean jaurtitzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.


keinadizo iz adkor keinua.

Pablok gurutzea aurrez aurre duen banpiroaren babes-ihes-keinadizoak egiten zituen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 72. orr.

Egiten zituen imintzio eta keinadizoekin, [...].  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 61. orr.


keinatu, keina, keinatzen (orobat kinatu g.er. eta kiñatu g.er.) 1 du ad zerbait egingo delako keinua egin.

Erantzutera keinatzen da, baina jenerala aurreraten zaio.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 217. orr.

-Larrutik ordainduko duala erran diat, eta larrutik ordainduko duk! -keinatu ez ezik jaurtiki ere egiten zuen gizon baten aitzinean zegoen anaia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 334. orr.

Badira azpi-eztenak, sugar hozien sorburu den zernahiri min egitera kinatzen dutenak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 291. orr.

2 arma bat helburuari begira jarri.

Dindilizka keinatu zuen: tiroa naturan galdu zen; bigarrenak ere airea baizik ez zuen zulatu; hirugarrenekoaz azkenean sugeari lepoa urratu zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.

Balezta hark nire bihotza keinatzen zuen, eta nire pistolak haren bihotza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 204. orr.

Ehiztari printzipalak zakurrez inguraturiko orein bati keinatzen zion bere baleztarekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 242. orr.

Neska zarpatsu talde baten atzetik oldartu zen, bere harri-jaurtigailua, kargatu gabe, keinatzen ziela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.

Halako batean ikusi nuen, oihaneko soilune batean, gure oinezkoetariko bat, bere pikaz etsai baten bizkarra keinatzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 288. orr.

3 begia keinatu

Ronek irribarre egin eta begia keinatu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 225. orr.

-Honeydukesen ikusi arte! -esan zion Georgek, begia keinatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 159. orr.

“Ez zaldi gainean ibiltzen", esan zion, guri begia keinatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.

-Bai, eta aise ulertuko dun zergatia -begia keinatu nion-.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 132. orr.

· Kardinalak begi bat keinatu zigun guztioi, usapala sarean zuela adierazteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 43. orr.

Aloiz printzeari eta haren laguntzaileari begiratu zien, eta begi bat keinatu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 250. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begi bat keinatu (3); begia keinatu (16); begia keinatu zidan (8); begia keinatu zion (5)

atu (3); begia kiñ


keinatze iz keinua egitea.

Bitarte horretan, asko jota, agurren bat urrunetik edo begiratu gurutzatu batzuk, keinatze eta guzti akaso.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 143. orr.


keinka ik kinka.

keinu (orobat keiñu g.er. eta kiñu g.er.) 1 iz gorputzaren eta bereziki aurpegiaren edo eskuen higidura, barne egoera edo nahiren bat adierazten duena. ik imintzio; seinale.

Haren hitz bakar bat, keinu bakar bat, eta nire aitaren Brno fusil zaharra tiro egiteko prest egongo zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 17. orr.

Zenbait keinu egin, zenbait hitz esan beharra zegoen. ik beherago 6.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 115. orr.

Haria ez ohi da hagitz sendoa izaten: lanaren inguruko broma, keinu eta zirikadak baizik ez, arruntean, edo beharra amaitu ondoko tragoxka arinen bat, bakanagoetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

-Gorputzaren mintzoa, keinuak, lehen mailako baliabideak ditugu era berean, deiktikoekin batera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 208. orr.

Erretorika klasikoan, diskurtsoaren mintzotik kanpoko osagaiak -keinuak, mugimendua, ahotsaren tonua eta intentsitatea, etenen kudeatzea, eta abar- aztertzen ziren gunea zen actioa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 223. orr.

Horixe da, batez ere, aldatu dena, nire keinuak alegia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 57. orr.

Anaiaren keinu baten zain nengoen, poltsari heltzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 21. orr.

Keinu hark salbatu zion bizia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 246. orr.

Baina Ivan Ogareffek geldiarazi zituen keinu batez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 299. orr.

Ahotsa beti gora, keinua beti prest, ukabilak saihetsetan, kai aurreko jende ahozikinaren katixima ahoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 169. orr.

Keinua urduriegia izan da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 171. orr.

Eta aurpegiaren keinua aldatzen zuelarik: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 109. orr.

Maisuaren keinuak imitatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

Ez ditu amaren keinuak ikusi.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 47. orr.

Hauxe zen keinuaren teknika: bekainak goratu eta bekokia zimurtu ezer esan gabe. jarrera aldatu gabe, keinuen bidez adierazi dio Abeli isilik hurreratzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 321. orr.

Halako oldarrez abiarazi zituzten [zaldiak], beren ahotsaz, keinuaz eta ezproiaz akuilatuz, non [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.

Nitaz arduratzen zelako keinuarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 305. orr.

2 (izenondoekin)

Keinu zatarra zen, desatsegina.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 13. orr.

Keinu urduri batez, aitak sorbalda estutu zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 272. orr.

Keinu gogogabe batez adierazi nuen neure eznahia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.

-Pepe Mitxelena -keinu luze eta bizkor batez estutu zidan eskua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.

Mitxelenak bidea erakutsi zidan keinu adiskidetsu batez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 31. orr.

Keinu soilaz azalpenak ematea alferrikakoa izango zela ohartu zen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 167. orr.

Haren aurpegi karratuan betiko keinu erabakiak distiratzen zuen: [...].  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 89. orr.

Nire adiskideak keinu bakemaile batez zabaldu zuen eskua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.

Andre arrotz haren keinu nabasi eta barrabasegiak gizon gaztea doi bat harritu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 21. orr.

Keinu axolagabe bat marraztu zuen gero eskuineko hatzez, euliak uxatzen ari balitz bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.

Emakumeak azkenean bostekoa luzatu zidan, lekuz kanpo zirudien keinu behartu batez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 95. orr.

Tom ere haren iritzi bereko agertu zen buruaz baiezko keinu isil bat eginez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 110. orr.

3 (izenlagunekin)

Mutilak burlazko keinu batez begiratu eta soinak altxatzen ditu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 166. orr.

Ustekabeko keinu batez, Del Vallek mutilaren eskuari tinko heldu zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 208. orr.

Haren aurpegia amorruzko keinu beldurgarri batez bihurritu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 152. orr.

Martinek harridurazko keinu indarge batez begiratu dio Joseri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.

Oharkabeko keinu batez, buru gainean kolokan zeraman kapelatxo barregarrira joan zitzaion eskua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 225. orr.

Gogo txarrezko keinu batez, atea zabaldu zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.

Aitak barka eskeko keinu batez altxatu zituen eskuak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 253. orr.

Buruarekin baiezko eta ezezko keinu bakan batzuk, baina hitzik ez, hotsik ez, mihirik erabiltzeko ahaleginik batere ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 155. orr.

Ageriko keinuak otoitzean erabat ohikoak ziren eta ez zuten itxurakeri kutsurik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 804. orr.

Irribarretxo adierazgarriak eta konplizitatezko keinuak baino ez dira azaldu haien aurpegietan, gehiegi hitz egiteko beldur balira bezala.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 57. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gorreria goiztiarrak eta keinu-hizkera erabiltzeak, berriz, berrantolaketa erabatekoak ekar ditzakeela garunean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

Ongi argitutako gauza da, jaiotzetiko gorren kasuan (keinu-hiztun baldin badira, bereziki), ikusmenerako birmoldatzen direla garuneko entzumen-aldeetako batzuk.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.

Irriño batez berarekin jateko keinu-gonbita egin dio bisitariari.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 65. orr.

Eta gero keinu txapelketak egiten genituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 142. orr.

Gaia entzun eta kantatzen hasi bitarteko tartea izaten da keinu-dentsitate biziena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.

Baietz adierazi nahi izan zien Romanek, keinu bidez hark ere, eta atzekoek ikusteko moduan: [...].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 48. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Osaba Joanikotek ele gozo batzuk eskaini baitzizkion eta begi-keinu bat neskameetarik bati, Maddalen zeritzanari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 82. orr.

Aurpegi-keinuak eta beso-imintzio esajeratuak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 79. orr.

Hatz keinu batez garagardo gehiago eskatzen zioten blusa loreduna eta gizonezko txanoa zeramatzan emakume mutur-luze bati.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Justinari sartzeko agindu zion sarjentuak, buru-makur eta esku-keinu gehiegizko eta desegokiz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.

Hark, ordea, esaldia bukatzera akuilatu zuen buru-keinu batez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 197. orr.

Sorbaldak kizkurtu eta lepo-keinu berezia egiteko joera zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 16. orr.

Maisu keinu batez jarduna ez hausteko eskaturik.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 38. orr.

Olatzek agur keinu azkarra egin zion eskuaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 34. orr.

Argi-keinu bizi etengabeak eragiten zituen eguzkiaren begi jolastietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 176. orr.

Agindu-keinu batez billetea galdegin zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Goraipamena merezi duen apaltasun keinua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.

Erromatar zenturioiak gaitzespen keinu batez begiratzen zidala ohartu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 129. orr.

Lekuz kanpokoa zirudien bake keinu batek hartu zuen andrearen aurpegia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 124. orr.

Orain konturatzen da badirela halako gizarte-keinuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

6 keinu egin ik keinukatu.

Egiak keinu egiten ote dio gizonari, edertasun eta artearen bidez? Hortaz taxi bati keinu egin zion.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 127. orr.

Keinu egin zidan ni ere abia nendin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 218. orr.

Kaperara noa eta aita abadeari keinu egiten diot, atera dadin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.

Oso zurbil zegoen, eta keinu egiten zuen begiekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 172. orr.

Ateneak abisua ematen didanean, nik keinu egingo diat buruaz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 119. orr.

Hark isiltzeko keinu egin zien eskuaz.  Elizen arteko biblia   Eg 12,17

Ijito neska haietako bati eskuarekin keinu egin zion etortzeko, eta gero bigarren bati, eta hirugarren bati.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 46. orr.

Ez naiz gauza begi bakarraz keinu egiteko, ez oraindik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 11. orr.

Paulok eskuaz keinu egin eta honela hasi zuen bere defentsa: [...].  Elizen arteko biblia   Eg 26,1

-Aizu, begira gizon hari! -esan zuen besteak bat-batean, buruaz aurreko erakusleihora keinu eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 74. orr.

Amak, buru-keinu eginez aitari, berak har dezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 53. orr.

Berriro sugeari begiratu eta berak ere begi-keinu egin zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 30. orr.

7 (determinatzaileekin)

Edwinek oinaze keinua eginen du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 140. orr.

Topa keinua egiten zidala basoa goraturik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 19. orr.

Txaplik komunerako keinua egin zion Mikeli, eta biek batera alde egin zuten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 139. orr.

Mutilak baiezko keinua egin zuen buruaz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 139. orr.

Mutiko beltz batek maleten bila jaisteko keinua eginen dizu kaitik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 157. orr.

Popatik! keinua egin zion mutilak Umbertori.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 186. orr.

Komisarioak keinu bat egin zien Sanchez eta Menendezi eta barrura abiatu ziren hiruak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 125. orr.

Nerabeak keinu lizunak egiten zizkidan, hator, hator!, esaka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 25. orr.

Keinu zehaztugabea egin dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 73. orr.

Keinu bat egin zion Ruche jaunak Jonathani.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 136. orr.

Hura erran bezain sarri, keinu itsusi bat egin nion.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 466. orr.

Keinu abegikor bat egin baitzidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 271. orr.

Nazka keinu bat egin du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 173. orr.

Mespretxu keinu agerikoa egin nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Tom ere haren iritzi bereko agertu zen buruaz baiezko keinu isil bat eginez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 110. orr.

Eskuz damuzko keinu bat egiten niola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 274. orr.

Noiz eta begi keinu limurtzaile bat egin baitzidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 478. orr.

Heydrichek keinu gozakaitz bat egin zuen, Müllerren oroipen desatsegina uxatu nahiko balu bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 199. orr.

Nik keinuak egin arren, haiek ez ninduten ikusi.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 144. orr.

Begi, oin eta eskuz keinuak egiten ditu engainatzeko.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,13

Fionak egin ohi dizkizun keinuak egin dizkizute.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 31. orr.

8 keinuz adlag

Ezin zuenez arnasa hartu eta hitz egin, keinuz adierazi zien etxekoei Venosara joan nahi zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 450. orr.

Hitz egin nion, baina keinuz erantzun zidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.

Eta bururatzean Kaput! keinuz erakusten daukula arbola moztu bat nola erortzen den.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 27. orr.

Keinuz, mutuek ohi dutenez, ostatua eskatu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 272. orr.

Urte asko eman zituen gauzak nola eskatzen ziren ikasi gabe, ezta keinuz edo seinalatuz ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 201. orr.

Entzun -eta, hitza keinuz laguntzen zuela, segitu zuen-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 143. orr.

· Buru guztiak jiratu ziren, gaitzespeneko keinuz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 517. orr.

Eta esku keinuz ez hitz egiteko eskatu zion Joanesi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 47. orr.

Buru keinuz ukatu zuen Gregoryk.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 46. orr.

Autobusa argi keinuz beteriko kaleetan zehar zihoan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 76. orr.

Isilean itxaron zuten besteek, harik eta Fionnek, garaipen-keinuz, letagina airean altxatu arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

agur keinu bat (6); baiezko keinu (7); baiezko keinu bat (5); begi keinu (76); begi keinu bat (36); begi keinu batez (5); begi keinu egin (6); buru keinu (26); buru keinu batez (12); buruarekin keinu (10); buruarekin keinu bat (7); buruaz keinu (5); egindako keinu (7); elkartasun keinu (7); esku keinu (33); esku keinu batez (15); eskuarekin keinu (5); eskuaren keinu (10); eskuaren keinu batez (5); eskuaz keinu (11); etsipen keinu (9); etsipen keinu bat (5); harridura keinu (6); isiltzeko keinu (5); keinu adierazgarri (7); keinu arin (6); keinu azkar (10); keinu azkar bat (5); keinu bakar (9); keinu bakarra (5); keinu bat egin (243); keinu bat eginda (5); keinu bat eginez (21); keinu bat egiten (25); keinu batez adierazi (5); keinu bera (5); keinu bidez (7); keinu bitxi (5); keinu egin (139); keinu egin zion (38); keinu egin zuen (21); keinu eginez (34); keinu egiten (33); keinu etsi (5); keinu gozakaitz (6); keinu hura egin (5); keinu indartsu (5); keinu itsusi (7); keinu itsusi bat (5); keinu labur (6); keinu lizun (6); keinu lizunak (7); keinu nabarmenak (5); keinu txiki (14); keinu txiki bat (11); keinu ugari (5); keinu urduri (6); keinu urduriak (5); keinu zehaztugabe (5); konplizitate keinu (10); konplizitate keinu bat (5); nazka keinu (5); onespen keinu (7); onespen keinu bat (5)

abiatzeko keinua (5); abiatzeko keinua egin (5); agur keinua (8); agur keinua egin (6); alde egiteko keinua (6); altxatzeko keinua (9); altxatzeko keinua egin (7); ateratzeko keinua (9); ateratzeko keinua egin (6); aurkezpen keinua (15); aurkezpen keinua eginez (15); baiezko keinua (31); baiezko keinua egin (27); begi keinua (28); begi keinua egin (15); begi keinua eginez (5); bere keinua (5); botatzeko keinua (6); egin zuen keinua (5); eginiko keinua (5); eramateko keinua (8); erritozko aurkezpen keinua (13); esertzeko keinua (9); esertzeko keinua egin (7); eskatzeko keinua (5); etsipen keinua (6); etsipen keinua egin (5); ezezko keinua (18); ezezko keinua egin (12); gelditzeko keinua (9); gelditzeko keinua egin (7); hartzeko keinua (8); hartzeko keinua egin (7); hurbiltzeko keinua (12); hurbiltzeko keinua egin (11); isiltzeko keinua (6); jarraitzeko keinua (7); jarraitzeko keinua egin (6); joateko keinua (10); joateko keinua egin (8); jotzeko keinua (6); keinua egin (401); keinua egin nion (15); keinua egin zidan (35); keinua egin zion (62); keinua egin zuen (108); keinua eginez (72); keinua eginik (7); keinua egiten (52); keinua errepikatu (5); pasatzeko keinua (6); sartzeko keinua (14); sartzeko keinua egin (12); zutitzeko keinua (5)

begi keinuak (9); elkartasun keinuak (5); hitzak eta keinuak (7); keinuak egin (34); keinuak eginez (32); keinuak egiteko (5); keinuak egiten (50); keinuak egiten zituen (12)

keinuen bidez (11); keinuen bitartez (6); keinuen hizkuntza (11); keinuen hizkuntzan (7)


keinu (orobat keiñu g.er. eta kiñu g.er.) 1 iz gorputzaren eta bereziki aurpegiaren edo eskuen higidura, barne egoera edo nahiren bat adierazten duena. ik imintzio; seinale.

Haren hitz bakar bat, keinu bakar bat, eta nire aitaren Brno fusil zaharra tiro egiteko prest egongo zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 17. orr.

Zenbait keinu egin, zenbait hitz esan beharra zegoen. ik beherago 6.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 115. orr.

Haria ez ohi da hagitz sendoa izaten: lanaren inguruko broma, keinu eta zirikadak baizik ez, arruntean, edo beharra amaitu ondoko tragoxka arinen bat, bakanagoetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

-Gorputzaren mintzoa, keinuak, lehen mailako baliabideak ditugu era berean, deiktikoekin batera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 208. orr.

Erretorika klasikoan, diskurtsoaren mintzotik kanpoko osagaiak -keinuak, mugimendua, ahotsaren tonua eta intentsitatea, etenen kudeatzea, eta abar- aztertzen ziren gunea zen actioa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 223. orr.

Horixe da, batez ere, aldatu dena, nire keinuak alegia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 57. orr.

Anaiaren keinu baten zain nengoen, poltsari heltzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 21. orr.

Keinu hark salbatu zion bizia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 246. orr.

Baina Ivan Ogareffek geldiarazi zituen keinu batez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 299. orr.

Ahotsa beti gora, keinua beti prest, ukabilak saihetsetan, kai aurreko jende ahozikinaren katixima ahoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 169. orr.

Keinua urduriegia izan da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 171. orr.

Eta aurpegiaren keinua aldatzen zuelarik: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 109. orr.

Maisuaren keinuak imitatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

Ez ditu amaren keinuak ikusi.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 47. orr.

Hauxe zen keinuaren teknika: bekainak goratu eta bekokia zimurtu ezer esan gabe. jarrera aldatu gabe, keinuen bidez adierazi dio Abeli isilik hurreratzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 321. orr.

Halako oldarrez abiarazi zituzten [zaldiak], beren ahotsaz, keinuaz eta ezproiaz akuilatuz, non [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.

Nitaz arduratzen zelako keinuarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 305. orr.

2 (izenondoekin)

Keinu zatarra zen, desatsegina.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 13. orr.

Keinu urduri batez, aitak sorbalda estutu zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 272. orr.

Keinu gogogabe batez adierazi nuen neure eznahia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.

-Pepe Mitxelena -keinu luze eta bizkor batez estutu zidan eskua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.

Mitxelenak bidea erakutsi zidan keinu adiskidetsu batez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 31. orr.

Keinu soilaz azalpenak ematea alferrikakoa izango zela ohartu zen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 167. orr.

Haren aurpegi karratuan betiko keinu erabakiak distiratzen zuen: [...].  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 89. orr.

Nire adiskideak keinu bakemaile batez zabaldu zuen eskua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.

Andre arrotz haren keinu nabasi eta barrabasegiak gizon gaztea doi bat harritu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 21. orr.

Keinu axolagabe bat marraztu zuen gero eskuineko hatzez, euliak uxatzen ari balitz bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.

Emakumeak azkenean bostekoa luzatu zidan, lekuz kanpo zirudien keinu behartu batez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 95. orr.

Tom ere haren iritzi bereko agertu zen buruaz baiezko keinu isil bat eginez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 110. orr.

3 (izenlagunekin)

Mutilak burlazko keinu batez begiratu eta soinak altxatzen ditu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 166. orr.

Ustekabeko keinu batez, Del Vallek mutilaren eskuari tinko heldu zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 208. orr.

Haren aurpegia amorruzko keinu beldurgarri batez bihurritu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 152. orr.

Martinek harridurazko keinu indarge batez begiratu dio Joseri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.

Oharkabeko keinu batez, buru gainean kolokan zeraman kapelatxo barregarrira joan zitzaion eskua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 225. orr.

Gogo txarrezko keinu batez, atea zabaldu zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.

Aitak barka eskeko keinu batez altxatu zituen eskuak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 253. orr.

Buruarekin baiezko eta ezezko keinu bakan batzuk, baina hitzik ez, hotsik ez, mihirik erabiltzeko ahaleginik batere ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 155. orr.

Ageriko keinuak otoitzean erabat ohikoak ziren eta ez zuten itxurakeri kutsurik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 804. orr.

Irribarretxo adierazgarriak eta konplizitatezko keinuak baino ez dira azaldu haien aurpegietan, gehiegi hitz egiteko beldur balira bezala.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 57. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gorreria goiztiarrak eta keinu-hizkera erabiltzeak, berriz, berrantolaketa erabatekoak ekar ditzakeela garunean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

Ongi argitutako gauza da, jaiotzetiko gorren kasuan (keinu-hiztun baldin badira, bereziki), ikusmenerako birmoldatzen direla garuneko entzumen-aldeetako batzuk.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.

Irriño batez berarekin jateko keinu-gonbita egin dio bisitariari.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 65. orr.

Eta gero keinu txapelketak egiten genituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 142. orr.

Gaia entzun eta kantatzen hasi bitarteko tartea izaten da keinu-dentsitate biziena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.

Baietz adierazi nahi izan zien Romanek, keinu bidez hark ere, eta atzekoek ikusteko moduan: [...].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 48. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Osaba Joanikotek ele gozo batzuk eskaini baitzizkion eta begi-keinu bat neskameetarik bati, Maddalen zeritzanari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 82. orr.

Aurpegi-keinuak eta beso-imintzio esajeratuak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 79. orr.

Hatz keinu batez garagardo gehiago eskatzen zioten blusa loreduna eta gizonezko txanoa zeramatzan emakume mutur-luze bati.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Justinari sartzeko agindu zion sarjentuak, buru-makur eta esku-keinu gehiegizko eta desegokiz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.

Hark, ordea, esaldia bukatzera akuilatu zuen buru-keinu batez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 197. orr.

Sorbaldak kizkurtu eta lepo-keinu berezia egiteko joera zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 16. orr.

Maisu keinu batez jarduna ez hausteko eskaturik.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 38. orr.

Olatzek agur keinu azkarra egin zion eskuaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 34. orr.

Argi-keinu bizi etengabeak eragiten zituen eguzkiaren begi jolastietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 176. orr.

Agindu-keinu batez billetea galdegin zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Goraipamena merezi duen apaltasun keinua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.

Erromatar zenturioiak gaitzespen keinu batez begiratzen zidala ohartu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 129. orr.

Lekuz kanpokoa zirudien bake keinu batek hartu zuen andrearen aurpegia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 124. orr.

Orain konturatzen da badirela halako gizarte-keinuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

6 keinu egin ik keinukatu.

Egiak keinu egiten ote dio gizonari, edertasun eta artearen bidez? Hortaz taxi bati keinu egin zion.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 127. orr.

Keinu egin zidan ni ere abia nendin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 218. orr.

Kaperara noa eta aita abadeari keinu egiten diot, atera dadin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.

Oso zurbil zegoen, eta keinu egiten zuen begiekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 172. orr.

Ateneak abisua ematen didanean, nik keinu egingo diat buruaz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 119. orr.

Hark isiltzeko keinu egin zien eskuaz.  Elizen arteko biblia   Eg 12,17

Ijito neska haietako bati eskuarekin keinu egin zion etortzeko, eta gero bigarren bati, eta hirugarren bati.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 46. orr.

Ez naiz gauza begi bakarraz keinu egiteko, ez oraindik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 11. orr.

Paulok eskuaz keinu egin eta honela hasi zuen bere defentsa: [...].  Elizen arteko biblia   Eg 26,1

-Aizu, begira gizon hari! -esan zuen besteak bat-batean, buruaz aurreko erakusleihora keinu eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 74. orr.

Amak, buru-keinu eginez aitari, berak har dezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 53. orr.

Berriro sugeari begiratu eta berak ere begi-keinu egin zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 30. orr.

7 (determinatzaileekin)

Edwinek oinaze keinua eginen du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 140. orr.

Topa keinua egiten zidala basoa goraturik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 19. orr.

Txaplik komunerako keinua egin zion Mikeli, eta biek batera alde egin zuten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 139. orr.

Mutilak baiezko keinua egin zuen buruaz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 139. orr.

Mutiko beltz batek maleten bila jaisteko keinua eginen dizu kaitik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 157. orr.

Popatik! keinua egin zion mutilak Umbertori.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 186. orr.

Komisarioak keinu bat egin zien Sanchez eta Menendezi eta barrura abiatu ziren hiruak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 125. orr.

Nerabeak keinu lizunak egiten zizkidan, hator, hator!, esaka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 25. orr.

Keinu zehaztugabea egin dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 73. orr.

Keinu bat egin zion Ruche jaunak Jonathani.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 136. orr.

Hura erran bezain sarri, keinu itsusi bat egin nion.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 466. orr.

Keinu abegikor bat egin baitzidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 271. orr.

Nazka keinu bat egin du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 173. orr.

Mespretxu keinu agerikoa egin nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Tom ere haren iritzi bereko agertu zen buruaz baiezko keinu isil bat eginez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 110. orr.

Eskuz damuzko keinu bat egiten niola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 274. orr.

Noiz eta begi keinu limurtzaile bat egin baitzidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 478. orr.

Heydrichek keinu gozakaitz bat egin zuen, Müllerren oroipen desatsegina uxatu nahiko balu bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 199. orr.

Nik keinuak egin arren, haiek ez ninduten ikusi.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 144. orr.

Begi, oin eta eskuz keinuak egiten ditu engainatzeko.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,13

Fionak egin ohi dizkizun keinuak egin dizkizute.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 31. orr.

8 keinuz adlag

Ezin zuenez arnasa hartu eta hitz egin, keinuz adierazi zien etxekoei Venosara joan nahi zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 450. orr.

Hitz egin nion, baina keinuz erantzun zidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.

Eta bururatzean Kaput! keinuz erakusten daukula arbola moztu bat nola erortzen den.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 27. orr.

Keinuz, mutuek ohi dutenez, ostatua eskatu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 272. orr.

Urte asko eman zituen gauzak nola eskatzen ziren ikasi gabe, ezta keinuz edo seinalatuz ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 201. orr.

Entzun -eta, hitza keinuz laguntzen zuela, segitu zuen-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 143. orr.

· Buru guztiak jiratu ziren, gaitzespeneko keinuz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 517. orr.

Eta esku keinuz ez hitz egiteko eskatu zion Joanesi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 47. orr.

Buru keinuz ukatu zuen Gregoryk.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 46. orr.

Autobusa argi keinuz beteriko kaleetan zehar zihoan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 76. orr.

Isilean itxaron zuten besteek, harik eta Fionnek, garaipen-keinuz, letagina airean altxatu arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

agur keinu bat (6); baiezko keinu (7); baiezko keinu bat (5); begi keinu (76); begi keinu bat (36); begi keinu batez (5); begi keinu egin (6); buru keinu (26); buru keinu batez (12); buruarekin keinu (10); buruarekin keinu bat (7); buruaz keinu (5); egindako keinu (7); elkartasun keinu (7); esku keinu (33); esku keinu batez (15); eskuarekin keinu (5); eskuaren keinu (10); eskuaren keinu batez (5); eskuaz keinu (11); etsipen keinu (9); etsipen keinu bat (5); harridura keinu (6); isiltzeko keinu (5); keinu adierazgarri (7); keinu arin (6); keinu azkar (10); keinu azkar bat (5); keinu bakar (9); keinu bakarra (5); keinu bat egin (243); keinu bat eginda (5); keinu bat eginez (21); keinu bat egiten (25); keinu batez adierazi (5); keinu bera (5); keinu bidez (7); keinu bitxi (5); keinu egin (139); keinu egin zion (38); keinu egin zuen (21); keinu eginez (34); keinu egiten (33); keinu etsi (5); keinu gozakaitz (6); keinu hura egin (5); keinu indartsu (5); keinu itsusi (7); keinu itsusi bat (5); keinu labur (6); keinu lizun (6); keinu lizunak (7); keinu nabarmenak (5); keinu txiki (14); keinu txiki bat (11); keinu ugari (5); keinu urduri (6); keinu urduriak (5); keinu zehaztugabe (5); konplizitate keinu (10); konplizitate keinu bat (5); nazka keinu (5); onespen keinu (7); onespen keinu bat (5)

abiatzeko keinua (5); abiatzeko keinua egin (5); agur keinua (8); agur keinua egin (6); alde egiteko keinua (6); altxatzeko keinua (9); altxatzeko keinua egin (7); ateratzeko keinua (9); ateratzeko keinua egin (6); aurkezpen keinua (15); aurkezpen keinua eginez (15); baiezko keinua (31); baiezko keinua egin (27); begi keinua (28); begi keinua egin (15); begi keinua eginez (5); bere keinua (5); botatzeko keinua (6); egin zuen keinua (5); eginiko keinua (5); eramateko keinua (8); erritozko aurkezpen keinua (13); esertzeko keinua (9); esertzeko keinua egin (7); eskatzeko keinua (5); etsipen keinua (6); etsipen keinua egin (5); ezezko keinua (18); ezezko keinua egin (12); gelditzeko keinua (9); gelditzeko keinua egin (7); hartzeko keinua (8); hartzeko keinua egin (7); hurbiltzeko keinua (12); hurbiltzeko keinua egin (11); isiltzeko keinua (6); jarraitzeko keinua (7); jarraitzeko keinua egin (6); joateko keinua (10); joateko keinua egin (8); jotzeko keinua (6); keinua egin (401); keinua egin nion (15); keinua egin zidan (35); keinua egin zion (62); keinua egin zuen (108); keinua eginez (72); keinua eginik (7); keinua egiten (52); keinua errepikatu (5); pasatzeko keinua (6); sartzeko keinua (14); sartzeko keinua egin (12); zutitzeko keinua (5)

begi keinuak (9); elkartasun keinuak (5); hitzak eta keinuak (7); keinuak egin (34); keinuak eginez (32); keinuak egiteko (5); keinuak egiten (50); keinuak egiten zituen (12)

keinuen bidez (11); keinuen bitartez (6); keinuen hizkuntza (11); keinuen hizkuntzan (7)


keinuera (orobat keinukera) iz keinua; keinu egiteko era.

Gorputz baten elementuen arteko dinamikak, gihar-tonuak, ahotsak, keinuerak, usainak sortzen zuten bakantasun hori, eta horren arabera baziren zuhaitzak bezalakoak ziren gizonak, edo ihi bezalako emakumeak, ahuntz-gizonak, oilo-emakumeak, basurdeak, oreinak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 50. orr.

Keinuera geldoa ohi duen pertsona batengan ezustekoa den mugimendu azkar batez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 143. orr.

Nire koinatak gorrituak ditu begiak, eta keinuera etsitua.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 116. orr.

Ezin sinistuaren keinukera ipinita sorbaldak jaso zituen aulkiaren bizkarraldetik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 114. orr.

Bisitaren nondik norakoa behar bezala ulertu bitarteko keinukera nahasiaz aritu zen entrenatzailea tarte batez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 136. orr.


keinuka (orobat kinuka g.er.) 1 adlag keinu eginez.

Leiho batean etxekanderea bere girgileria guziekin, jestuka eta keinuka.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 44. orr.

Berak ere keinuka erantzuten dit.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 86. orr.

Itxaso keinuka ari zaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 310. orr.

Eladio keinuka ari zait, ea haiena gaurko ote den.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.

Keinuka-edo ari zela iruditu zitzaion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 21. orr.

Gelditzeko eskatu nion keinuka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Gin tonicak prestatzen ari naiz, baina Kandido azkar joateko keinuka ari zait.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 130. orr.

Buruaz keinuka ari zaizu atzetik Jerusalem hiri ederra.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,21

Afaltzera jaisteko asmoa agertu nion keinuka.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 95. orr.

Ohean sartu nintzen, erizainari, keinuka beti, ez nengoela ondo adierazi eta gero.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 93. orr.

Ingelesez, edo eskuekin keinuka, baina ez espainolez edo frantsesez, horiek baztertu behar ditugu gure eguneroko hizkeran.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 193. orr.

2 irud/hed

Kurtsorea keinuka ari da ordenagailuko pantailan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ivy ere agur-keinuka… Aloiz Sarajevoko printzea ikusi zuen esku-keinuka, haiekin esertzera gonbidatuz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 190. orr.

Ez dezatela begi-keinuka jardun arrazoirik gabe gorroto didatenek!  Elizen arteko biblia   Sal 35,19

Musikariek baietz erantzun zuten buru-keinuka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begi keinuka (8); buruaz keinuka (3); buruaz keinuka ari (3); keinuka adierazi (3); keinuka ari (36); keinuka ari da (3); keinuka ari zait (4); keinuka hasi (5)


keinukari 1 izond keinu egiten duena. ik keinulari. (pertsonak)

Iharra zen, oso iharra, hezurtsua, keinukaria eta irribarretsua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.

· Inaziori eman dio begia, Kantauri itsasoaren kolorekoa bera, argiz bustiriko begia hain zuzen, begi lasaia, begi keinukaria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 173. orr.

Orduan, botila-koloreko bi begi berde ñarrotu topatu nituen bekain keinukari baten azpitik niri begira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 39. orr.

2 (gauzak)

Eta luzeagoak ziren kale pobreen lerro argituak, banan-banan desagertzen ziren denda keinukariak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 226. orr.

Tramankulu keinukariak asegaitz irensten zizkien txanponak, tarteka bat edo beste itzuliz. dantzalekuko burrunban eta argi koloretsu keinukariek mundu irreal zoriontsura eramanda.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 130. orr.

Neon-argi keinukari berdea zeukan goiko aldean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 29. orr.

Volvoak, argi keinukaria piztu gabe, bira egin zuen, bat-batean, bigarren mailako errepide batera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Argi keinukariak ez jartzeagatik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 38. orr.

Argi berde keinukaria hegalean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 298. orr.

• 3 iz autoetan, argi keinukaria.

Ez nintzen guti harritu, tupustez, Ximurraren auto urdineko keinukariek ñir-ñir egitean bide ondoko aparkaleku baterat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.

Etorbide luze baten erdian ginen, autoko lau keinukariak piztuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Abiatu zenean BMWa kale amaieran zegoen, eta ezkerreko keinukaria pizturik zeraman, errepide nagusiranzko hiribidea hartzera zihoan seinale.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.

Pantxok, erne, keinukaria abiarazi eta bolante ukaldi batez atera du furgoneta errepide bakartitik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 55. orr.


keinukatu, keinuka, keinukatzen du ad keinu egin.

Beinat kasik guardian bermatu zen, armada-nagusiak esku gibelaz jada ez dik balio keinukatzen ziola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 239. orr.


keinukera ik keinuera.

keinulari izond keinularia.

Baina emozioz beteriko gorputz keinulari orok ez du gainean duen emozioa adierazten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 235. orr.

Ardoak koloretu egin baitzion portzelanazko azal zuria, eta keinulari jarri begi urdinak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 131. orr.

Errezeletan oraindik arku voltaikozko lanpara baten erlantza ageri zen, tarteka-marteka keinulari, eta ni hantxe, deseroso, hagorandua, ezin nintzelako mugitu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 186. orr.


keinuño iz ipar keinutxoa.

Ez dira gauza bera, bistan da, bainan beharbada halako keinuño bat egin dezagun Eliza notableen kontra...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 98. orr.


keinutxo iz keinu txikia.

Hura aretoan agertu zenean, keinutxo batzuk egin zizkion Nikolasek Joanari, harridura itxurarik erakuts ez zezan, eta aurpegi zorrotzez jarraitu zuen itaunketa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 98. orr.

Ez zen konturatu, halaber, izar txiki batek edo bik keinutxoak egiten zizkiotela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.


keinuzale iz keinuen zalea dena.

Aurkariak, lehiaren gorabeherak lagun, osagai hobeak aurkitu zituen edabe gozoa prestatu eta pozez mozkortzeko, baina Ranieri keinuzalearen gehiegikeriak eta handinahiak Didier Deschamps piztu zuten.  Berria - Kirola   2004-05-04


keja ik kexa.

kelaino ik ke 9.

kelainotsu ik ke 10.

keldar iz ipar kedarra.

Botatzen nuen gosariarekin batera gainera jendeen soak jasan behar nituen, urera keldarra ttanttaka igortzen nuelako, ilun, biketsu, urrintsu eta azkenean disgustagarri.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 52. orr.


kelta ik zelta.

keltiar ik zeltiar.

kemen (orobat gemen g.er.) 1 iz aritzeko, jarduteko, ekiteko gorputz edo gogo indarra. ik adore; kalipu.

Izan kemen eta adore! ez beldurtu, ez izutu!  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,13

Azken indarrak ia ahiturik, kemena du oraindik hitzak elkarren hurren zuzen paratzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 124. orr.

Zure indarra eta zure kemena banitu, zuk bezala zure nahia gailenarazten baneki...  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 335. orr.

Jaun Prefetak ukan du indar eta kemen.  Herria   2004-01-22

Kemena eta grina soberan dute, eta partida onak jokatzen dituzte. herria¬

Zeren kemena beharko baitugu beldurrak, urritasunak eta sufrimenduak gainditzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.

Aski kemen ukan nuen zutitzeko eta, zigarrorik hartu gabe, bainugelara joateko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 48. orr.

Ez baitu lehengoen nigarrak gerorako gemenik.  Herria   2001-03-01

Zure ahuldadea kemen bihurtuko da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 41. orr.

Beti ediren diat aztarna berriren bat, bidean aitzina egiteko kemena eman didana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 616. orr.

Akiturik sentitzen nintzen, zergatik ez eta indarrik gabe, lanean hasteko ezgauza, irakurtzeko ere kemenik gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 176. orr.

Kemen hartuta mantak baztertu eta lur izoztua zapaldu aurretik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 247. orr.

Indiarrek opioa erretzen dute jendea hiltzeko kemena hartzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 262. orr.

Orduan, kemena bildurik, Afifi andereak esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 40. orr.

Une labur batean ez hitz ez hitzondo egon zen, baina laster bildu zuen kemena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 358. orr.

Ulises xaxatu zuen, garai batean bezainbat kemen erakusten ez zuela esanez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 169. orr.

Guk txalo batzuk eginez erantzuten genuen, kemen askorik gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Bere adimen bikainaren kemen guztia.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 38. orr.

Kopuruaren txikia gure eztarrien kemenak berdindu zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 228. orr.

Nire gizonen kemena urrituz zihoan, arraun eta arraun, itzultzeko aukera galdurik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 62. orr.

Kemena galdu ez bazuen ere, argaldu eta zurbildu egin zen atsekabe haien garaian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 341. orr.

Beste edozein harremanetarako horma gaindiezina eraikitzen denean, naturaren kemen guztia alferrik galdu egiten da gizadiarentzat, eta zahartzaroa aurreratzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 91. orr.

Abasek harropozturik eta kemen betean jarraitu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 117. orr.

"Hori oso ideia ona da, Marcelino", baieztatu zuen Degrela koronelak kemenez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 114. orr.

Berotzen ari nintzela sentitu nuen, eta tramankulua, haragi bilduma zaintsu hura, eskuan hartu eta kemenez eragiten hasi nintzaion.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 76. orr.

Ondorio onak ekartzen ditu -kemenezko eta konfiantzazko irribarre bat zirriborratu zuen, eta nik eskertu egin nion.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 81. orr.

2 pl

Baina kemen guztiek huts egiten zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 229. orr.

Asmo sendo hura bere baitaren baitan hartua zuen, bere kemen guztiak bildurik egin zuen aukera eta bere patuari buruz zihoan hartxintxar bakan batzuk beste galgarik gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 257. orr.

Bazekienez heriotzak ez zuela inola ere ahaztea esan nahi, koloreak aztertzen erabiltzen zituen bere kemen hondarrak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 20. orr.

Hotzaz gutti axolatzen dire gure ihiztari kemenak  Herria   2003-01-14

3 (izenondoekin)

Kanpoan egoten zen bere kemen eskasa etengabe madarikatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 78. orr.

Lan zailetan eta kemen handia erakutsi behar zen lekuetan soilik jarduteko irrikaz zeuden.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 371. orr.

Kemen handiko gizona zen.  Berria - Kultura   2004-07-14

Jende bulartsua, kemen handikoa eta abertzalea denik ezin ukatu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 197. orr.

Ezer asmatzea jenio hutsezko ekintza da, eta bizi garen merkataritza-aro honetan kemen fisiko handia behar da horretarako.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 151. orr.

Nire kemen morala probatu nahi izan zuela esan zidan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.

Indar eta kemen intelektuala.  Berria - Harian   2006-05-06

Kemen politiko falta.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Apeza, isipuari eraginez, hilkutxa ihiztatzen ari zen kemen handiz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

Batera eta bestera ez zen gelditzen, eta berrikuntza pedagogikoan parte hartzen zuen, kemen osoz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 139. orr.

Zirimola geldiezin batek inguratu ninduen, kemen basatiaz, eta ohetik jaiki behar izan nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.

Adore eta kemen biderkatuaz berrekiten zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Are indar eta kemen handiagoz ekin zioten allegroari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 288. orr.

Mundua -eta munduan gu! - salbatzeko lanari ekiten dio, kemen nekagaitz batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 33. orr.

Filosofo apalak, kemen fanatikorik gabe, azaltzen dituen egiak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 23. orr.

Harrapaketa hauek saihesteko, gizon bakoitzaren kemen despotikoari eutsiko zioten eragile sentigarriak behar ziren.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.

Naturak kemen itzalezin batez hornitu bazaitu, zeure burua defendatzeko eskubide utziezin bat eman badizu, [...].  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 59. orr.

4 (izenlagunekin)

Odol hotz izukaitza eta zinezko kemena erakusten zituzten beti lanean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.

Soslaian eginiko irudia da, harrigarrizko kemena dauka hain geldirik egoteko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 31. orr.

Eskerrak laneko kemena bederen ez nuela galdu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 182. orr.

Gizakiaren inoizko kemenak utzitako arrasto haiek neure begien aurrean horren antzu eta ahantzi ikusteak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kemen hitzak bidaltzen dizkie Klara eta honen ahizpei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 594. orr.

Ez dut uste koldarkeriaz hitz egin dudanik; kemen faltaz bai, ordea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.

Argi-ilun, kemen-makaltasun horrek eragozten digu argi ikustea [...] gure gogoaren sen bizi bakarra maitatzea dela.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 72. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagi gisa)

Behar duten bizi-kemen guztia bereganatzeko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

Ez zen harropuzten bere kirol-gaitasun eta gizon-kemenez, ez zuen inoiz gezurrik esaten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 39. orr.

Guretzat emakumeontzat guztiz ezezaguna den halako gorputz-kemen bat izaten diten gizonek une jakin batzuetan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 142. orr.

Espazio horrek lotura estua du geografian "Aurkikuntza Handiak" eta beste alor batzuetan matematikaren aurreramendua eragingo zituen esplorazio-kemenarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 202. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

indar eta kemen (9); izan kemen (6); kemen askorik gabe (3); kemen eta adore (4); kemen eta argitasun (3); kemen gehiena (3); kemen guztia (11); kemen guztiak (3); kemen handia (8); kemen handiagoa (3); kemen handiagoz (8); kemen handiko (3); kemen handikoa (4); kemen handiz (13); kemen haundiz (4); kemen osoz (5); misteriozko kemen hori (7)

adorea eta kemena (5); defendatzeko kemena (3); egiteko kemena (8); gogoa eta kemena (5); indar eta kemena (3); indarra eta kemena (10); irauteko kemena (4); kemena behar (7); kemena berreskuratu (3); kemena bildu (11); kemena bildurik (3); kemena eman (7); kemena ematen (3); kemena erakusten (4); kemena eta adorea (4); kemena eta ausardia (4); kemena eta grina (4); kemena eta indarra (8); kemena falta (3); kemena galdu (6); kemena galdurik (3); kemena galtzen (3); kemena hartu (3); kemena izan (8); lanerako kemena (3)

indarrak eta kemenak (3)

kemenari esker (6)

berebiziko kemenez (3); halako kemenez (3); kemenez bete (3); kemenez beterik (3); kemenez gainezka (3)

aski kemenik (3); egiteko kemenik (11); esateko kemenik (6); hitz egiteko kemenik (3); indarrik ez kemenik (3); kemenik aski (4); kemenik gabe (25); kemenik gabe uzten (3)


kemenaldi iz kemen handiko aldia.

Eta nondik ateratzen dituzte ondorengo kemenaldi horiek, betiere limes-ak zeharkatzeko gai egiten dituztenak?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 143. orr.

Asperraldi luze eta deabruzko kemenaldi asaldatuen txandaketa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 20. orr.


kemendu, kemen(du), kementzen da/du ad kemena hartu; kemena eman.

Denboraren harra, denborarekin indartzen eta bortizten dena, kementzen eta adoretzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 52. orr.

Orain arte hegazkinak ikaratu egiten zuen, eta bat-batean agure txoro hori kemendu egin zaigu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 96. orr.

Arropa berria erostera kementzen zaitu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 70. orr.

Nola kementzen zituen anaiak, limosna eske joateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 556. orr.

Eta horrela lehortu, gihartu eta, aldi berean, indartu, zumiztu, larru lehorra bezala, giharrez kemendu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 407. orr.

Gudu zelaietan zehar zeure legioak, errefortzu handiz eta zaldien indarrez babestuak eta denak armaz hornituak eta berdin kemenduak, gerra irudiak zabaltzen ikusten dituzunean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 101. orr.


kemengabe (orobat kemen gabe) izond kemenik ez duena.

Zu bezalako gizon kemen gabeen isiltasunak harrotzen du gure artista-edo bezalako jendea.  Berria - Kultura   2006-02-12

Nire piamontera, ordea, forma eta hotsen aldetik zuzena izanagatik, hain da lau eta kemengabea, hain ongi hezia eta margula, ezen sinesgarritasun eskasekoa gertatzen baita.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 224. orr.

Inoizka eta iraizean egina nintzen berarekin topo gerra ondoren, eta kemengabe hutsa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 265. orr.


kemengabetu, kemengabe, kemengabetzen da/du ad

Erasoaldiari ekin diote azkenean, egunsentiko lehen argi perla-kolorea lagun, baina kemengabetuta daude gure burdin hesi parera hurbiltzerako.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 172. orr.


kementasun iz kemena duenaren nolakotasuna edo egoera.

Bizirik irauteko kementasuna.  Berria - Kultura   2006-01-13

Jainkoak edertasunez eta kementasunez dohatu duena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 283. orr.

Horrek atsekabetu egin zuen kafezalea eta, pazientziak errea, bere sentimenduak ezkutatu ezinik, kementasunez esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 132. orr.


kementsu 1 izond kemenez beta. (pertsonez)

Beti izana nuen neure burua emakume gogor, kementsu eta praktikotzat.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Badakit emakumea naizena, emakume kementsua eta adoretsua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 276. orr.

Gizon kementsuak inoiz ez du beldurrik estuturik daukan arriskuaren aurrean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 112. orr.

Gizon kementsua zen, hizlari trebea, jakintsua, eta bere lurra maite zuena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 45. orr.

Neska txiki, beltzaran eta kementsu haren ausardia miresten zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 218. orr.

Javier Ortiz, El Mundoko zutabe-idazle donostiar kementsuak, sarritan kritikatzen duen tranpa da hori. -Jende kementsua zarete -Fionnek erantzun irribarretsu-.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 25. orr.

Bada, jauna, mandatari argi bat, kementsua... Figura Trixte zaldun kementsua. Neska gazte kementsu hura.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 46. orr.

Kementsua errukiorra izan ohi da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Oso kementsua, muturrekoa, fanatikoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 330. orr.

Kementsuarena egin beharra nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 56. orr.

2 (animaliez)

Duda-mudatan ibili gabe, artzanor kementsua uretara jauzi eta igeri hasi zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 63. orr.

Zaldi txiki kementsu horien gainean datoz gizonak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 268. orr.

Aberetxo kementsua eta ausarta zelako.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 27. orr.

Abere kementsuak ezin, bestela, bidaian aurrera jarraitu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.

Nikolasha eta Aleksasha garaño kementsu banaren gainean igaro ziren itzuli berrien aldamenetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 437. orr.

3 (gauzez)

Berehala, haren gorputzak liluratu ninduen, haren sexu kementsuak, haren abioak. Aitak keinu kementsua egin zuen eskuaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 36. orr.

Zinezko nagusitasuna erakusten zuen ahots kementsu batez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 277. orr.

Mahai gainean kolpe kementsu bat eman zuen galdera indartzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.

Zure besoko indar kementsuaz baliatzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 80. orr.

Behialako itxura sasoiko eta kementsua galdua du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 254. orr.

On egin zidan ikusteak nola Tom nagi eta motela piztuz zihoan emazte aurkitu berriaren eragin kementsuaren pean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 281. orr.

Beste apaiza morroi garratz, garai, indartsu, aurpegiera kementsuko bat zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 79. orr.

Erabaki kementsua hartu duela, urrats haundia izan dela bakearen alde.  Herria   2005-08-04

Legearen indar kementsuak tinko jarraitzen du aurrera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 110. orr.

Ur-laster kementsu batean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 99. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Dumbledore maisuak, oso zaharra izan arren, kementsu-itxura ematen zuen beti.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 78. orr.

Barre egin nuen neure baitan, nire kementsu planta bere fruituak ematen ari zelako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 331. orr.

5 (izan aditzarekin)

Zure emaztea kementsua da, eta gizon askok baino gizonago jokatu ohi du. Kementsua zarelako maite zaitut, polita, arrazionala, askea... Aitortzen diat ez dudala jakin kementsu izaten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 139. orr.

Berez ausarta eta kementsua izanik ere, urdaila dena kukuso sendi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 20. orr.

Gogoa kementsua zuen, izan ere, baina gorputza nekepean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 378. orr.

Bata alferra zen eta ohean etzanik egoten zen noiznahi, eta bestea kementsua eta zirt edo zartekoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.

6 (adizlagun gisa)

Egokitu zen bere aulkian, eta kementsu eta lerden jarri zen bidean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 60. orr.

Gero kementsu hasi da mugitzen, niri gerritik helduta.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 85. orr.

Eutsi kementsu orain duzuenari, ni itzuli arte.  Elizen arteko biblia   Ap 2,25

Mundua utzi eta deabruagandik kementsu ihes eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.

Gorteko jendeak kementsu hauspotzen ditu kontuok, eta elizgizon ahaltsuenen eta Inkisizioko arduradun nagusien belarrietara helarazten dira.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 45. orr.

Kementsu baina sotiltasunez ekin zion Mathildek ondorengo scherzzoari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.

-Ez, ez -esan zuen Matson andreak bizkor eta kementsu-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 242. orr.

Adak buruari eragin zion, ezker-eskuin, kementsu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.

Izebak esan zion, kementsu: […].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 49. orr.

Mareei buruzko liburu bat idatzi zuen orduan, eta beste hainbat lani ekin zion, kementsu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 51. orr.

Eraman onez jasaten zuen dena, eta gero eta kementsuago eta gartsuago agertzen zen bere asmo santua betetzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 503. orr.

-Arrisku latzean zaude -esan zion Andreasek ahalik kementsuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argi eta kementsu (4); gazte kementsu (3); gizon kementsu (4); kementsu eta adoretsu (3)

emakume kementsua (3); gizon kementsua (6); gizon kementsua zen (4); jende kementsua (3); keinu kementsua (3); oso kementsua (3); zaldun kementsua (5)

gero eta kementsuago (5)

gizon kementsuak (4)


ken 1 part

-Zenbat da bi ken bat? -Ederki!  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 216. orr.

Orain, hogei ken hamar?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 216. orr.

Ehun ken bat urte lehenagoko iraultza ingelesa -1688- ez da aintzat hartu ohi gure artean- gure kultura, frantsesaren kopia da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 51. orr.

· Ametsetan hasi zen Max; zein materialen gainean idatzita egon, eta, haren arabera aldatuko liratekeen formulak asmatzen: "gehi" "ken" bihurtuko litzateke oihaletik eztainura eramanez gero, biderkaketaren ikurra zatikiaren barra bihurtuko zen pergaminotik larrutx finagora aldatuz gero...  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 49. orr.

2 irud/hed

Mintzaira ken hizketa da guretzat hizkuntza.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 107. orr.

Jabetu al da inor Reala aurreko denboraldiko taldea, ken Xabi Alonso, ken Javier de Pedro, ken Agustin Aranzabal, ken Bjorn Tore Kvarme, ken Gaby Schurrer, ken Sander Westerveld eta ken Lionel Potillon dela?  Berria - Kirola   2004-11-13


kenarazi, kenaraz, kenarazten du ad kentzera behartu.

Kapela gorri-beltza kendu nuen buru gainetik, eta Romani kenarazi gero.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 81. orr.

Urte berean, Iraultza denboran beraz, kenarazi zituzten bizkondeen kaperan ziren noblezia markak, armarriak eta burdin zerradurak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 63. orr.

Ez zizkidaten oinetakoak kenarazi, sakelak hutsarazi besterik ez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 203. orr.

Neskak ez dio eskua kenarazten, baina erantzun ere ez dio egiten ferekari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 25. orr.

Atari ondora ailegatuta, ordea, eskua brast kenarazi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Burdinezko muturrarekilako matoarekin joz eta ileetatik tiraka kenarazten zizkieten nortasun agiri eta argazkiak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 96. orr.

-Horretara etorri zara? bandera bat kenaraztera edo eskegiaraztera?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 38. orr.


kendu, ken, kentzen 1 du ad zerbait edo norbait, dagoen tokitik higitu; (toki batetik) desagerrarazi.

Yi jaunak hormatik adreilu batzuk kendu zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 27. orr.

-Karga kentzen lagunduko didazu, ezta?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

Pertza sutatik kendu, gehiegi berotu baino lehen, eta nire gorputza garbitzeari ekin zion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 191. orr.

Gero, betaurrekoak kendu eta etzan egin zen, begiak zabalik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 18. orr.

Biluz-biluzik baina moja-burukoa kendu gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 123. orr.

Kendu eskuak teklatutik eta zutitu egin nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.

Gainetik sekulako karga kendu izan balidate bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.

Egin zioten bilaukeria izugarriaren oroitzapena barrutik kendu ezinik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 85. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ba aita segituan kendu nuen zerrenda haietatik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 38. orr.

Ispiluko lurruna kendu eta, eskuilaren ordez, orrazi estua pasatu nuen iletik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 70. orr.

Ebakuntza egin diote; hestesobrea kendu diote.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 53. orr.

Ebakuntzaren ondorioz bularra kenduko ziotela esan zion medikuak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 100. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Koadrila izan zen anginak kentzea galarazi ziona, apustuko eguna gainean zelako.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 255. orr.

Biboteko iletxo beltzei kolorea kentzeko dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

Badira urte batzuk kostalde hau barrualdearekin lotzen zuen trena kendu zutela, eta begien aurrean falta dugun paisajearen zati horrek nahastu egiten du gure ustea… Zizareak kendu behar ziren, arroza jan baino lehen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 163. orr.

Nire ustez betelana egiteko historiak dira, gosea kentzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 11. orr.

• 2 da/du ad dagoen tokitik edo egoeratik beste batera higitu edo higiarazi. (norbait)

Ken hadi zuloaren paretik eta atzera ezak ezpata hori.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 76. orr.

Lavender Brown, garrasi eginez, paretik kendu zen bizkor.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 115. orr.

-Kendu hemendik!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.

-Kendu paretik -esan zion saltzaileak petralduta, Harry alboratuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 48. orr.

3 (zerbait)

Pipa ahotik kendu, eta ezetz, enkargutxo bat ematera etorri dela soilik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 63. orr.

Eskutik kendu zion, kasik, zerbitzariari, eta aho-beteka edan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 252. orr.

Auto bati kendu eta besteari ipini, hainbat matrikula-plaka edukitzen dituzte horretarako.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 203. orr.

Erregina Joanak, Arroxelara partitzean, Agaramont kendu eta Arros utzi zuen bere ordezko, armadaburu eta lotinant jeneral.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.

Kargutik kentzea hartze duen krimen batengatik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 157. orr.

Abertzaleak gobernutik kendu eta abertzaletasuna ahultzeko eta lohitzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 271. orr.

• 4 du ad (zerbaiti) dagokion, itsatsita duen edo zatitzat duen zerbait bereizi. ik erauzi, edeki.

Estalki metalikoa hortzekin kendu eta trago luzea eman zion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 86. orr.

Geroztik ez zuen inoren aurrean zurezko hanka kendu Astiro eta kontu handiz estalkia kendu zion tintontziari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 24. orr.

Gaineko paper marroia kendu eta opari bat aurkitu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 12. orr.

Batzuei larruazala kendu zieten, eta zakurrei bota zieten haragia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.

Sonbreirua hartu zidan eskutik, eta astindu eta hauts apur bat kendu zion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.

Zuhaitz barren-hutsak ikusi nituen, azala kendu zieten eta hura bera katabuta bihurtu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 206. orr.

Eskolako nota hari garrantzia kendu nahirik bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

5 norbait, bereziki bere borondatearen kontra, duen edo jabe den gauzaren bat gabe utzi. ant eman.

Hitlerren irudia kendu zidan paparretik atzaparkada zakar batez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 30. orr.

Pistola kendu nion eskutik eta mesanotxean utzi nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 195. orr.

Ez zizkieten eman nahi, baina, aranaztarrek indarrez kendu, eta urriaren seirako Iruñean zuten denuntzia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 137. orr.

Alabaina, erregetza niri kendu eta nire anaiari eman diote, harentzat baitzuen Jaunak erabakia.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,15

Gaitzen bategatik edo, animaliari bizia kendu beharra dagoenean, gizakiak akabatu egiten du animalia hura, ez hil.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.

Ondorioz Snapek berrogeita hamar puntu kendu zizkion Gryffindorri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 152. orr.

Azkenean, gauzak behar bezala txukun eta zehatz azaltzeko gogoa ere kendu zion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 16. orr.

Marmarka hasi zen, katakumeak kendu dizkioten katama baten egonezinez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

-Berak ematen digu, Berak kendu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.

Jainkoari ken, debruari eman.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 153. orr.

6 zerbait gauzaren bat gabe utzi.

Hurrupada luzea kendu nion kopari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Gonari zimurrak kendu, ilea txukundu eta lehen ilaran esertzen nintzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 68. orr.

· Hirurogeita hamabost versta gehiago kendu zizkioten bi tarantasek bideari, eta Jalutorovskera iritsi ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.

7 kobratu.

Bi errublo eta erdi kendu dizkidak arima bakoitzeko, zeken ustel horrek!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 162. orr.

Hamabost mila pezeta kendu zizkiotela aitorpena entzuteagatik, oso luze joan ez zena bestalde, batez ere Elias Elortzari, xehetasunak eman nahi zituenean, "harira, harira" esaten baitzion notarioak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.

Diruketa kendu ziotean hilotza honaino ekartzearren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

Eta azkenean Felipe III.ak ezarri zien 1330ean muga, mailegu bidez nahi adina diru berenganatzen ari zirenei, ez zezatela % 20 baino korritu handiagorik kendu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.

8 alde batera utzi.

Emakumezkoekin ez nuen ia tratubiderik, bulegoko pare bat neska gazte eta beste hiru neskazahar kenduz gero, Juduen kasua kentzen badugu, gainerakoan Errusian zer ari den gertatzen, ez dut uste inork dakienik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 120. orr.

9 begiak kendu

Baina nik ez nituen begiak kendu bizikletaren farolak errepidean egiten zuen horiunetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.

Riddlek baiezkoa egin zion buruaz, Harryren aurpegitik begiak kendu gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 257. orr.

Zakurrari ere ez zizkion begiak kenduko, halako eguraldi-aldaketaren baten susmorik baldin bazuen behinik behin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 338. orr.

Ezin izaten nituen begiak atetik kendu, edozein unetan sartzen ikusiko nuelakoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 110. orr.

Bistatik galdu arte ez nizkion begiak gainetik kendu. Begiak gure izterbegiaren armatik kendu gabe, eskua eskaini nion neure andreari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

Aurpegi gorri haiek begirik kendu gabe so egiten zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

Kafetegiari begirik kendu gabe zelatan gelditu zen berriro.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 133. orr.

Nor dugu ba hau? -galdetu zuen gero, Romani begirik kendu gabe.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 39. orr.

Urduri, ez baitzidan begirik kentzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 107. orr.

10 (begi) bistatik kendu.

Ez da izango, ikerketa egiteko, margolana museoko bisitarien bistatik kendu beharrik.  Berria - Kultura   2004-04-28

Lapurretan aritutako gizon adineko bizargorri bat aurkitu zuen, Nafarra ezizenez ezagunagoa, eta saltzailearekin, judu bizar txuri bat, berehala ados jarri ondoren, judua nafarra bistatik kentzeko egunaren zain bizi baitzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 174. orr.

Ken iezadazu botila bistatik, tentaziorik izan ez dezadan. -Ezagun da ez zaitudala sekula begi bistatik kenduko -esan zuen sarjentuak Joanes aurrera ekarri ziotenean-.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 250. orr.

Iragana ahaztu behar nuke, eta etorkizunik badenik ere begi-bistatik kendu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 48. orr.

Eta agertuan agertu, ez nezakeen gehiago ene begi-bistatik ken!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 58. orr.

Baina, senide maiteok, dorrea beteko apaiza zenuten, eta zeuek erregutu zenidaten begien bistatik kentzeko!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 143. orr.

11 bizarra kendu

Bizarra kendu gabe neukan, ez bainuen bizarra egiteko labanarik bat ere. Bizarra kentzeko labana.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.

Bizarra kentzeko atxurra eta bitsa hartuta bueltatu zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 10. orr.

Bizar-makina elektrikoa hartu nuen karteratik, bizarra kentzearren ez ezik baita ordu-laurden batez bakarrik egotearren ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

Bizarra kendu berria zirudien, dotorea zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Horri guztiari beha, ordea, aurpegi-multzo bat, hain zuzen ere, gizon-aurpegi bizarra kenduak eta ezpain gorriko eta sudur hautseztatuko emakume-aurpegiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 374. orr.

12 bularra kendu (titia hartzen duenari)

Ana ez zen igo eta esan zion senarrari: -Ez naiz joango haurrari bularra kendu arte.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,22

Isaak handitu egin zen eta bularra kendu zioten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 55. orr.

Horrela bada, gelditu egin zen emakumea eta bere haurra hazi zuen, bularra kendu arte.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,23

13 burutik kendu

Sophie gogotik saiatu zen koinatuari heriotzaren susmoa burutik kentzen, kemena behar zuela esaten.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 85. orr.

Ken ezan burutik, neska, ez dun-eta amesgaizto bat besterik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 51. orr.

Eta, zu, Eloise burutik kendu ezinda.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 93. orr.

-Ezin diat Asunena burutik kendu.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 28. orr.

Ezin zuen burutik kendu handik gau batzuetara Stanek bere bidaiariei kontatuko ziena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 38. orr.

Erromaraino autostopez joateko asmoa, berriz, ezin hari burutik kendu inola ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 151. orr.

Orduan kendu nuen burutik oroitzapenak idazteko asmoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 79. orr.

14 gogotik kendu

Anaiaren azken hitzak… egunaz eta gauaz ez ditut gogotik kentzen ahal. Baina Xazamanek ezin baitzuen bere emaztearen azpikeria eta traizioa gogotik kendu, egunetik egunera zurbilago eta argalago zegoen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 186. orr.

Halere, emeki emeki maitatuko du hainbesteraino non ez dezakeen gogotik ken.  Herria   2003-05-22

Hobe duzu hau guztia gogotik kentzen baduzu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 46. orr.

Horiek hola, galde bat ezin kendua daukagu gogotik, [...]: denen buru, atsulutuki beharrezkoa dea autobidearen hola zabaltze hori?  Herria   2003-05-15

Seguru zegoen alabatxia, burua galtzean are nabarmenago ziren haurtzaroko beldur eta gogotik ezin kenduzko pentsuak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 174. orr.

15 hitza kendu

Notarioak behin eta berriz kentzen baitzion hitza, harira joateko eskatuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 16. orr.

Ron Lupini hitza kentzera zihoan, baina "ixo!" esan zion Hermionek, Lupini begira zegoelarik adi-adi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 285. orr.

-Ez dut elkarrizketarik onartzen -hitza kendu zidan [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

-Hasiera hasieratik zaude oker -hitza kendu zion Teresak, haserre samar-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 105. orr.

-Ez gaizki har, baina ene iritziz zure senarrak ergel samarra izan behar du -hitza kendu nion azkenean-, bestela ez zen modu horretan ariko, zu galtzeko arriskuan jarriz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

agintetik kendu (17); ahotik kendu (16); aldea kendu (30); aldea kendu zion (16); arantza kendu (8); armak kendu (12); arropa kendu (8); artetik kendu (8); askatasuna kendu (7); asko kendu (16); aukera kendu (8); aurpegitik kendu (8); aurretik kendu (9); baimena kendu (11); begia kendu (7); begiak kendu (8); begirik kendu (133); begirik kendu gabe (90); bendak kendu (7); bere kargutik kendu (13); betaurrekoak kendu (25); bidetik kendu (9); bistatik kendu (7); bizarra kendu (16); bizia kendu (32); boterea kendu (8); boteretik kendu (19); bularra kendu (8); burutik kendu (211); burutik kendu ezin (11); burutik kendu ezinda (9); burutik kendu ezinik (34); debekua kendu (9); errepidetik kendu (7); errotik kendu (8); eskua kendu (14); eskuak kendu (7); eskubidea kendu (8); eskuetatik kendu (24); eskutik kendu (21); estalkia kendu (32); estalkia kendu eta (7); ezin burutik kendu (7); ezpainetatik kendu (8); fitxa kendu (9); gainetik kendu (137); gainetik kendu ezin (7); gainetik kendu ezinik (11); gainetik kendu gabe (8); garrantzia kendu (89); garrantzia kendu zion (15); gogoa kendu (12); gogotik kendu (18); hautsa kendu (20); hitza kendu (13); immunitatea kendu (7); indarra kendu (9); indarrez kendu (7); jantziak kendu (8); kapa kendu (8); kapela kendu (8); kargutik kendu (139); kargutik kendu zuen (23); kargutik kendu zuten (18); kendu beharra (13); kendu berri (10); kendu burutik (9); kendu ezean (7); kendu ezin (29); kendu ezinda (16); kendu ezinik (65); kendu gabe (233); kendu gabe egon (10); kendu nahian (27); kendu nahirik (8); kendu paretik (15); konfiantza kendu (8); laguntzak kendu (11); lehen postua kendu (7); lekua kendu (13); lepotik kendu (7); lurrak kendu (8); meriturik kendu (13); meriturik kendu gabe (7); mozorroa kendu (11); oihala kendu (7); oinetakoak kendu (10); ondasunak kendu (8); papera kendu (13); paretik kendu (23); postua kendu (17); puntu kendu (8); salaketa kendu (7); segundo kendu (7); segundoko aldea kendu (10); sinesgarritasuna kendu (8); txanoa kendu (12); txapela kendu (10); txartel horia kendu (8); txartela kendu (7); zama kendu (8); zapatak kendu (13); zapia kendu (10); zigiluak kendu (7); zigorra kendu (15)

bizia kenduko (11); kargutik kenduko (9); puntu kenduko (9)

boteretik kentzea (11); burutik kentzea (8); gainetik kentzea (10); immunitatea kentzea (8); kargutik kentzea (58); kargutik kentzea erabaki (14); kentzea erabaki (57); kentzea eskatu (7); kentzea lortu (19); kentzea nahi (9); kentzea proposatu (12); laguntzak kentzea (7); paretik kentzea (8)

kentzearen alde (10); kentzearen aldeko (8); kentzearen aurka (9)

agintetik kentzeko (15); bizarra kentzeko (13); bizia kentzeko (13); boteretik kentzeko (13); burutik kentzeko (19); elurra kentzeko (30); elurra kentzeko makinak (8); gainetik kentzeko (41); garrantzia kentzeko (11); gobernutik kentzeko (8); gogoa kentzeko (7); gosea kentzeko (9); hautsa kentzeko (7); helegiteak kentzeko (7); hura kargutik kentzeko (7); ikurrina kentzeko (10); immunitatea kentzeko (8); kargutik kentzeko (66); kargutik kentzeko eskatu (17); kentzeko agindu (19); kentzeko agindua (7); kentzeko asmoa (21); kentzeko asmoz (10); kentzeko aukera (7); kentzeko erabakia (17); kentzeko ere (12); kentzeko erreferenduma (7); kentzeko eskaera (8); kentzeko eskatu (79); kentzeko eskatu zion (15); kentzeko eskatuko (10); kentzeko eskatzen (10); kentzeko makinak (8); kentzeko prest (8); laguntzak kentzeko (8); mina kentzeko (12); paretik kentzeko (9); presidentea kargutik kentzeko (10); txapela kentzeko (24); txapela kentzeko moduko (7); txapela kentzeko modukoa (10); xedapen iragankorra kentzeko (10); xedapena kentzeko (9); zigorra kentzeko (9)

ahotik kentzen (7); aldea kentzen (26); aldea kentzen dio (10); begirik kentzen (43); begirik kentzen ez (7); bizia kentzen (15); burutik kentzen (20); elurra kentzen (12); eskuetatik kentzen (7); gainetik kentzen (34); garrantzia kentzen (9); gogoa kentzen (11); hautsa kentzen (10); indarra kentzen (10); kargutik kentzen (10); kentzen hasi (29); kentzen lagundu (8); kentzen saiatu (29); kentzen saiatu zen (9); loa kentzen (11); papera kentzen (8); puntuko aldea kentzen (15); sinesgarritasuna kentzen (7)


kendura iz kenketaren emaitza.

-Baldin eta gauza berdinei gauza berdinak kentzen bazaizkie, ezberdinak dira kendurak- abestu zuen marmarian Jonathanek, Max imitatuz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 235. orr.


kenezin izond ezin kenduzkoa.

Gizon guztiak berdinak direla sortzez; kreatzaileak zenbait eskubide kenezinez hornitu dituela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 46. orr.

Berdintasunzaleak desberdintasun gehienak sozialak direla uste du, eta, hortaz, ezabagarriak; berdintasunzale ez direnek, ostera, naturalak direla diote eta, beraz, kenezinak.  Berria - Kultura   2004-01-15

. Hitz haiek esaten ari zela, kenezineko mina sumatu zuen erraietan eta izugarrizko oinazeak barruan.  Elizen arteko biblia   2 M 9,5


kengarri 1 izond aipatzen dena kentzen duena.

Sekula ikusi dudan neskarik desira-kengarriena zen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 67. orr.

2 ken daitekeena.

Ipuinak soberakinik gabe, eta liburua bera ere ipuin kengarririk gabe, horrelaxe jokatu dut.  Berria - Kultura   2006-02-19


keniar ik kenyar.

kenka ik kinka.

kenkari 1 iz ordainkizunetan, kentzen den kopurua. ik kenketa 3.

Opor Fiskal Txikiak deitutakoen bidez, Enpresak finkatu eta lehen lau urteetan, hurrenez hurren, %99ko, %75eko, %50eko eta %25eko kenkariak eskaini zizkieten aldundiek.  Berria - Ekonomia   2004-12-03

Nafarroak ere ez ditu pentsio planen gaineko kenkariak gutxitzeko asmorik.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

UPNren proiektua kenkari fiskaletan oinarritzen zelako.  Berria - Ekonomia   2004-02-29

Ingurumenari, enpleguari edo berrikuntzari dagozkion kenkariei eutsi nahi diegu gerora begira ere.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

%45eko mailegu fiskala eta Elkarteen Zergaren oinarri ezargarriari eginiko kenkariak (opor fiskalak) legez kanpoko estatu laguntzak dira.  Berria - Ekonomia   2004-11-12

Enpresek 1.600 euroko kenkaria izango dute kontratatzen duten ikasle-langile bakoitzeko. Gipuzkoak bere hartan utziko ditu etxebizitza ordaintzeko kenkariak .  Berria - Ekonomia   2004-09-16

2 zerga kenkari

Orain arte, 10.000 euro arteko gastuek %50eko zerga kenkariak izaten zituzten.  Berria - Ekonomia   2004-09-19

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du asmorik etxebizitza ordaintzeagatik ematen dituen zerga kenkariak gutxitzeko.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kenkari fiskalak (3)

beharrezko kenkaria (3)

kenkariak ere (3); kenkariak izango (3); kenkariak izango dituzte (3); zerga kenkariak (7)


kenketa 1 iz kentzea.

Hitzen arteko aldea ez du letra baten (edo batzuen) gehikuntzak ematen, ezta kenketak ere.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 58. orr.

Une berean bi akats egiten direlarik, puntu kenketa gehituko da, hots, uhalik gabe semaforoa gorri pasatzen duenak gidabaimena bertan galduko du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Kenketak, batez ere bokal kenketak, askotan izaten dira baldintza prosodikoen araberakoak, azenturik gabeko silaben ahuleziaren emaitza hain zuzen.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 34. orr.

Hor biltzen dira zanpaldiak, erailketak, klitori kenketak, sexua dela eta egindako abortu aukeratuak, sexu bortxaketak, abusu psikologikoak, eta abar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 176. orr.

2 aritmetikan, kopuru bati beste bat kentzeko eragiketa.

Lehenik eta behin, batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa baino askoz ere funtzio matematiko gehiago dago.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.

Minutu batean 2 milioi batuketa edo kenketa!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Bi tasa horien arteko kenketa egiten da eta egiazko tasa begiz jotakoa baino handiagoa baldin bada, unibertsitateari puntuazio hobea ematen zaio.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 169. orr.

3 ordainkinzunetan, kopuru bat kentzea. ik kenkari.

Erakundeen aldetik 18 milioi euro eraman dituela Caballitok, kenketei, sariei eta horrelako pizgarri fiskalei esker.  Berria - Ekonomia   2004-06-23

Laguntzak ez dira zuzenak izanen, baizik eta kenketa fiskalak.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Bana beste soldatadunek hilabetean 1 420 Euro hunki dugu bizitzeko, xifre hori gordina, legezko kenketak egin aitzinekoa.  Herria   2004-01-22

Auzapezak aitortu du etxe bizitza zerga gora dela Baionan, baina herritarren % 30ak ez duela pagatzen irabazi eskasez, beste % 30ek funtsezko kenketak ardiesten dituztelarik.  Herria   2003-04-03

4 zerga kenketa

Baiona Berri zerrendakoek leporatu diote auzapezari jabe aberats okituen bietan laguntzea, zerga kenketa seriosak jada izanki eta Baionak laguntzen baititu oraino etxe zaharkituen berritzen.  Herria   2001-06-07

Lougarot-ek erran du zerga kenketak ukaiteko behar dutela jabek gutienetik 150 000 libera urtean deklaratu.  Herria   2001-06-07


kentzaile iz aipatzen dena kentzen duena.

Mina-kentzaileek erabaki baitzuten bazter haiek hesolaz eta burdinariz inguratu eta ixtea. besteek eramaten gaituzteneko sentipena beti da erruduntasun konplexuen askatzaile eta zama kentzaile iheslariarentzat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.

Lapurrek, diruzaleek, mozkorrek, izen onaren kentzaileek eta iruzurgileek ez dute Jainkoaren erreinua iritsiko.  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,10


kentze 1 iz zerbait, gauzaren edo zatiren bat gabe uztea.

Nabarmen aldatzen da airearen tenperatura bero pixka bat gehitze edo kentze hutsarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

Karroetan puska ezartze eta karroetarik puska kentze, mugan egiten da, Hendaian eta Irunen (jaz 505 miliunen puska).  Herria   2001-05-17

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Goizean, plazan egin deiaren ondotik, langile-buru bakoitzak bere langile andana hartzen zuen lur higitze, egur biltze, elur kentze. Berretsi egiten dizkizut nire aurreko erregeek egin zizkizuten zerga-kentze guztiak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 51. orr.

Odol-kentze bat gaixo egon zenean egin ziotena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 26. orr.

Jaitsi zaitez eta ea hor nonbait koilara handiren bat baden; eta, apar-kentze eran, oilo bat edo bi har itzazu, eta on dagizula.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 142. orr.


kentzearren adlag kentzeko.

Bizar-makina elektrikoa hartu nuen karteratik, bizarra kentzearren ez ezik baita ordu-laurden batez bakarrik egotearren ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

Izan ere, George Bush agintetik kentzearren, John Kerryren alde bozkatzea erabaki dute ezkerreko hautesle askok.  Berria - Mundua   2004-10-22

Loaldi laburraren ostean geratu ohi den ahogozo mikatz hori kentzearren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.


kentzeke adlag kendu gabe.

Barra ostekoak edalontzi luze bat hartu eta, begirada telebistatik kentzeke, tutuaren aurrean jarri zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 53. orr.

Kondairari egia-izpirik txikiena ere kentzeke eta eransteke.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 122. orr.

Zenbaki absolutuei ezer kentzeke, ehunekoek sortzen dutena bai lilura.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 204. orr.

Kapelua, plater antzeko kapelu handia, soldaduaren nortasuna gordetzen duen kapelua, burutik kentzeke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 216. orr.


kenyar (orobat keniar eta kenyatar g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kenyar agertzen da) 1 izlag Kenyakoa, Kenyari degokiona.

Wangari Maathai kenyar emazteari Nobel bake saria eskainiz.  Herria   2004-10-21

Wangari Maathai ekologista kenyarrak jaso du Bakearen Nobela.  Berria - Mundua   2004-10-09

2 Kenyako herritarra.

Hiru kenyar, hiru indiar eta egiptoar bat gatibu hartu dituen taldeak.  Berria - Mundua   2004-07-27

Ogada kenyarra African Heritage Band taldeko kide izana da.  Berria - Kultura   2006-01-12

Donostiako maratoiak John Chepochok keniarra izango du izar nagusia.  Berria - Kirola   2004-11-28

Analia Rosa portugaldarra izango da kenyarraren kontrario gogorrena.  Berria - Kirola   2004-01-25


kepi (orobat kepis) iz uniforme batzuen osagarri den buruko zilindriko biseraduna.

Militarrak kepia erantzi eta mahai gainean utzi zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.

Bi udaltzain, gaueko uniformea jantzita artean, kapusaia soinean eta kepia buruan, espaloian atzera eta aurrera zebiltzan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.

Buruan zeraman kepia burua baino txikiagoa zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 130. orr.

Kepia jantzi zuen ostera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.

Sabre txiki bat, galtza luzeak eta kepis bat eman zizkioten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.


kepis ik kepi.

kera1 iz itxura; era.

Akinosukek kera horretako ipuinak kontatu zituen hiri eta herrietan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 117. orr.

Barau luzeek eta bizitza erretiratuak aldarazi egin zuten andre gaztearen kera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 116. orr.

Gorpuzkera, keinuak, aurpegiaren kera...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 235. orr.

Aurpegiko azala eta kera ere halakoxeak ditu, mendikoarenak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 45. orr.

Antz haren argitan aztertzean, haren aurpegi leunean zerbait ihartu, hondatua, ez dakit zer zehazki, sortzen zen bat-batean, familiaren kera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 153. orr.


kera2 iz geldialdia.

Ni Süskind-en Zommer izeneko pertsonaiarekin gogoratzen nintzen, egun osoa Oberneseeko lakuaren bueltan kerarik egin gabe ibilian.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 129. orr.


keramika ik zeramika.

keratina iz azufrez aberatsa den proteina, ornodunen epidermisaren, eta azazkal, ile, luma, adar eta kidekoen osagai funtsezkoa dena.

Gatz hori, berez, usaingabea da, baina erreakzionatu egiten du nola edo hala larruarekin, beharbada keratinaren disulfuro-zubiak erreduzituz, eta egun batzuetan kimikaritzat salatzen zaituen metal keru iraunkor bat jaregiten du.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.


keratxo iz geldialditxoa.

Lizarriturrik arnasketarako hartzen dituen keratxoetako bat aprobetxatzen ez badu, okulista galduta dago.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 58. orr.


kereila 1 iz dagokion epailearen edo tribunalaren aurrean irainduak edo kaltetuak aurkezten duen salaketa.

Garaikoetxea eta Arzalluzi kereila jarri die AVTk.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Urkulluri kereila jarriko diote ETA Armadarekin parekatzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Zenbait ustezko desobedientzia deliturengatik jarri du kereila Iruñeko Instrukzio epaitegian.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Ermuko Foroak Batasunaren kontra jarritako kereila ez du onartu epaitegiak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Kereila hori auzoko 140 lagunen izenean aurkeztu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Auzitegi Gorenak atzera bota du prebarikazioa egotzita Batasunaren abokatu Jone Goirizelaiak Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurka herenegun aurkeztutako kereila. herria¬

Azkenean denda handiko jabeak kereila pausatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.

Javier Madrazo izan da «Erregea iraintzeagatik» EAEko Fiskaltzaren kereila jaso duen azkena, Madrazoren aurka jarritako kereilaren helegitea aztertzen ari dira.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

EAEko Auzitegiak Balzaren kontrako kereila ireki du berriro.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Kereila artxibatzeko eskaera atzera bota du Bolado epaileak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Cofidisek 'L'Equipe' kazetaren aurka jarritako kereila ezetsi dute.  Berria - Kirola   2004-04-14

Desobedientzia delitua leporatu zieten hirurei kereila horretan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Gobernuaren kereilak geldirik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-13

Salak kereilen sumarioa geldiaraztera behartu zuen Guillermo Ruiz Polanco epailea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-13

2 (izenondoekin)

Beste hiru sententzia falta dira Itoizko aferan; haietako bat urtegiko arduradunen kontrako kereila kriminalari dagokio.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 23. orr.

Itoizko urtegiaren auzian ere, kereila kriminala aurkeztu eta onartu dute proiektuaren arduradunen kontra.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 44. orr.

Baldin eta soberanoak hiritarrak ohitzen baditu [...] aginduen zorroztasunera, eta zapaldua sentitzen denaren kereila zuzen zein okerrak baztertzera, hiritarrek legeei baino beldur handiagoa izango diete magistratuei,  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 113. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hagitz ñarroa izanik ere, berehala baitator irain-kereila bat, bestela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 398. orr.

EAEko Auzitegi Nagusiak ez du onartu hiru epaileren kontrako prebarikazio kereila. herria¬

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurka jarritako kereila (11); aurkako kereila (19); aurkako kereila jarri (3); aurkako kereila kriminala (4); aurkeztutako kereila (7); aurkeztutako kereila onartu (3); fiskaltzaren kereila (3); jarri zioten kereila (4); jarritako kereila (34); jarritako kereila artxibatu (6); kereila artxibatu (7); kereila aurkezteko (3); kereila aurkeztu (11); kereila aurkeztuko (3); kereila aztertzen (4); kereila bat jarri (3); kereila jarri (26); kereila jarri zuen (5); kereila jarriko (9); kereila jartzea (4); kereila kriminala (17); kereila kriminala aurkeztu (7); kereila kriminala jarri (3); kereila onartu (8); kontra jarritako kereila (6); kontrako kereila (13)

aurkako kereilak (5); jarritako kereilak (4)

jarritako kereilaren (5)


kereta (orobat gereta) iz kanaberak-edo bilbatuz egiten den hesi moduko, ate edo zernahi gauza.

Eskolako haurrak ordezkarien beha zeuden, xingolari egokitu soinekoak emanik, lore sorta bana eskuan eta guarda nazionalak lerro-lerro zeuden gorde ttipi batera zeraman burdinazko kereta aitzinean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 220. orr.

Oholtza horien inguruan geretak jarriko dira, oso adar meharrekin eta ahalik eta hezeenekin egindakoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5170. orr.

Zenbat gereta eta ataka ttiki egunero bost bider eskuz ireki eta ixteko, zenbat hesi txukun, zenbat sehaska ttiki eta aulki, zenbat zumitz eta gaztantzera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.

Horregatik iruditzen zait zuhurragoa dela adreilu errea erabiliz gastatzea, geretazko hormekin arriskuan egotea baino.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.


keretar iz Biblian agertzen den leinu bateko kidea.

Zerbitzari guztiak erregearen ondoan zihoazen; keretar eta peletar guztiak eta Gatetik jarraitu zioten seiehun gizon gatarrak, berriz, erregearen aurretik. Tzadok apaizak, Natan profetak, Joiadaren seme Benaiasek, keretarrek eta peletarrek Salomon David erregearen mando gainean ezarri eta Gihonera eraman zuten.  Elizen arteko biblia   2 Sm 15,18

Benaias, Joiadaren semea, keretarren eta peletarren buruzagi.  Elizen arteko biblia   1 Kro 18,17

Horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Filistearren kontra ekingo diot, keretarrak erauziko ditut eta itsasertzeko gainerako herriak suntsituko.  Elizen arteko biblia   Ez 25,16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

keretarren eta peletarren (3)


keria iz alde txarra, nolakotasun gaitzesgarria.

Bertzetik, Ximurraren eta Kristinaren jokabideari, anarteraino, bikote arruntaren ezaugarriak baizik ez nizkion hauteman, bere tasun -guti- eta keria -ausarki- guztiekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 347. orr.

Tokia, bertzalde, ez nuen gogoko, eta ingurunea are gutiago: etxe zahar bat auzo zahar batean, etxe eta auzo zahar guztiek dituzten keria eta akats guztiez ajetua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.

Astrologiaren keriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 36. orr.


kerida iz amorantea.

Larru grinak maizegi jotzen bazaitu, biziosoa zarelako; eta behar den grinarik erakusten ez badiozu, seguru baduzula keridaren bat auzoan-.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 192. orr.


kermesa ik kermeza.

kermeza (orobat kermesa g.er.) iz aire zabalean egiten den ongintzako festa.

Otsabideko kermezan Agatak anitz hitz egin eta asko edan zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 226. orr.

Berriki bildu da, apezetxean, kermeza prestatzen duen taldea.  Herria   2003-05-08

Irisarri eta Suhuskune elgarrataratzen dituen "Baigur Itzal" batasunaren kermeza dugu heldu den igandean.  Herria   2004-07-15

Baigorriko kermeza eginen da uztailaren 3 eta 4an.  Herria   2004-06-10

Aurtengo kermeza ekainaren 17-an iraganen da.  Herria   2001-06-14

Afaritik landa, kermezako zozketaren emaitzak jakinen dira.  Herria   2003-07-03

Larunbat aratsean, 21etan, Kermezako Lotoa, Etxehandian, sari eder batzuekin.  Herria   2005-06-30

Igandeko kermeza, ederra eta kausitua izan da.  Herria   2003-09-11

Kermeza ederki iragan da.  Herria   2004-07-22

Arras ontsa joan da gure kermeza aro ezin hobearekin.  Herria   2003-07-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baigorriko kermeza (7); baigorriko kermeza eginen (3); herriko kermeza (7); kermeza iragan (4); kermeza iragan da (3); ortzaizeko kermeza (7); parropiako kermeza (18); suhuskuneko kermeza (4); urteko kermeza (10); ziburuko kermeza (9)


kermezalari iz kermeza antolatzen duen pertsona.

Hortan ez utzi nahiz gauzak xuhurki, izan du jende harek guziak bere apezen eta parropiako kermezalarien komita katedraleko klaustroperat hantxet alaitasunean basoño baten hartzeko elgarrekin.  Herria   2001-06-21


keroseno 1 iz petrolio garbitik eratorritako gaia, bereziki erreakzio motorren eta suzirien propultsio motorren erregai gisa erabiltzen dena. ik nafta.

Kerosenoa, berriz, ez zen inoiz ere beheko suan erabiltzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 91. orr.

Eztandak petrolio hornikuntzarik gabe utzi zuen barne merkatuarentzat gasolina, kerosenoa eta gas likidoa ekoizten dituen Dora findegia.  Berria - Mundua   2004-06-23

Hegazkinek erretzen duten kerosenoak ez du zergarik ordaintzen.  Berria - Mundua   2006-03-25

Zuloa berriz itxi ez zedin, hegazkinentzako erregaiz bete zuten: 60 tona keroseno.  Berria - Gaiak   2004-11-07

Kerosenoz igurtzi eta bizirik erre zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 101. orr.

Kerosenozko argiontzia zehar-hagetako batetik esekirik zegoen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 110. orr.

Kerosenozko lanpara batez argitua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 170. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orrazten ari zen eta bere ileari keroseno usain sarkorra zerion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 43. orr.

Alokairua ez kobratzeaz gainera, keroseno eta oihal kupoiak eskaini zizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 157. orr.

Forense jakintsu batek, neskatxaren jantziak ongi aztertu eta keroseno aztarnak aurkitu zituen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 91. orr.


kerratu izond zaharmindua.

Oheen musketa-usainarekin eta esnatu-hurren zen kale harriztatuaren aldarri kerratuarekin nahasita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 187. orr.

Hain kerratua ikusten dute gai hau?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 144. orr.


kerru iz karkaxa.

Kerrua etorri zaio, albora behatu dut zapi zikina atera duenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.

Ahotik, eztul batez, lurreko errauts gorriarekin nahasi zen kerru malgua bota zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 252. orr.

Auskultatzea edo kolpekatzea, gernua edo kerrua aztertzea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.


keru 1 iz dasta, zaporea.

Ginebraren eta tabakoaren keru lehorraren gibelean, berritasunaren gozotasun hezea gordetzen zuen haren ahoak, gaztetasunaren bizitasun zalua haren mihiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Egun batzuetan [gatz horrek] kimikaritzat salatzen zaituen metal keru iraunkor bat jaregiten du.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Esaldi honek, batzuetan keru biblikoa duena Unamuno-rengan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.

Alkohol kerua zeukan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 134. orr.

2 usain gaiztoa.

Arnoa okaztagarria da, ahuntz larru kerua dauka.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 184. orr.

Animalia ustelduen keruak hartuak ditu bazterrak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 39. orr.

Hemen zikinaren kerua sarkorra da oso.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 345. orr.

Ibilaldi bukagaitz baten ondoko izerdiaren kerua.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 89. orr.

Ouroanak, malkorik gabe, jada kerua darion hilotza zaintzen du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 375. orr.

Kafesne keru epel okaztagarria zekarten hitzek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 120. orr.

Nik bai, porroarenaz aparte beste keru berezi bat sumatzen nuela -egin zuen Hausterren oin hutsari begira.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.

Hildako mofeta bati egotzi zion Nathanielek oka hasterainoko keru gaiztoa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.


kerubin iz aingerukien hurrenkerako bederatzi taldeetako bigarreneko kidea.

Eta ama ospetsu eta beti Birjina Maria txit dohatsuari; Mikel, Gabriel eta Rafael dohatsuei eta espiritu dohatsuen talde guztiei: serafin, kerubin, ahalmen, nagusi, aginte, botere, indar, aingeru eta goiaingeruei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

Baina paradisuko ate aurrean kerubina baitzegoen zutik gar distiratsua zerion ezpatarekin. "Kerubinen gainera igo eta hegaz egin zuen", hegaz kerubinak egiten baitzuen, eta horrekin, metaforaz, gertatu zenaren lastertasuna adierazi nahi izan da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 921. orr.

Estasian geratu zen, begiak zabalik kerubinak eta serafinak ikusten ari balitz bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 121. orr.


kerzetina iz

Bi prebiotiko aztertuko ditugu: esfingomielina eta kerzetina.  Berria - Gaiak   2004-08-29

Kerzetina landare gehienetan dagoen flabonoide bat da.  Berria - Gaiak   2004-08-29


kesa 1 iz ipar kaxa, kutxa.

Laborari horiek biperra biltzen dute eta kesa batzuetan ezarririk kontserba etxeetara eramaiten.  Herria   2001-10-25

Hortako axeri bat ziloan largatu eta sartuko da kesa batean, zakurra haren ondotik denbora negurtuz.  Herria   2001-06-21

2 aurrezki kutxa.

Mailegua 380.000 euro, gaineratekoa herriko kesatik.  Herria   2002-11-07

Nik aldiz, bertze mutualitateko kesa molde batean lan egin dut 46 urtez.  Herria   2005-12-29

Bilkura horren helburua zen gorago izendatu lau herriek Baionako kesarekin izenpetu duten kontratu berria.  Herria   2003-12-25

Ez dira beren gain, bainan kesa-nausi bati lotuak, zorigaitzer aiseago ihardokitzeko, nola hemen Paueko eta Tolosako kesarekin.  Herria   2005-12-29


kestatu ik keztatu.

kestione
1 kestione izan da ad kontua izan.

Bainan noiz ? noiz hori da kestione.  Herria   2004-09-09

Badakit hautatu behar dela berrietan, nolakoa den hautatzea da kestione. · Joan den ostiraleko kontseilu bilkurak hiru erabaki hartu ditu diru kontuez kestione.  Herria   2001-06-21


ketamina iz ikusmena eta entzumena desitxuratzen dituen droga, berez medikuntzan erabiltzen zena analgesiko eta anestesiko gisa.

Anfetamina dagoela, kokaina dagoela, ketamina dagoela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

Azken boladan, gainera, ugaritu egin da kokaina eta psikosuspergarrien kontsumoa, ketamina eta sintesi drogekin nahastuta.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27


ketchup (orobat ketxup) iz azukrea, ozpina eta bizigarriak dauzkan tomate saltsa.

Andrea ketchup bila doa Machin-enera, solairu bat gorago. Egin ezazu bizkor saltsatxo bat esnegainaz eta ketchupaz.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 62. orr.

Omerice izenekoa k ere egiten zizkigun, arroza, tipula eta azenario txikitua nahasi, eta arrautzopil batean bildurik, gainean ketchupezko lore bat marrazten ziola.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.

Seamusek bere saltxitxetan ketchup-pila jartzen zuen bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 166. orr.

Ketchuparen ordez marmelada.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

Soja %80an zuen haragiak eta ongi sartzen zen, baita entsalada eta ketxupa ere, eta pisua irabazten hasi nintzen harmoniatsuki.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 76. orr.

Kupoi-saltzailearen talo-aurpegiak ketchup kolorea hartu bitartean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 93. orr.


ketsu izond kez betea; lurruntsua.

Buztinezko pipa ketsua ezpainetatik kendu ere egin gabe.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Teilatu gorri eta tximinia ketsuen gainak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.

Kandela-mutur ketsuaren argitan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 84. orr.

Ostatu-zuloetako zuzi ketsuak imajinatu zituen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.

Te-ontzi ketsuaren inguruan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 43. orr.

Mahai gainean azpil bat zegoen ur oraindik ketsuz beteta, eta uretan, hodi fin eta gorri bat.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 59. orr.

Nire begirada bilatzaileak laster hauteman zuen pertz ketsua garraiatzen zuen taldea, sorbaldetan jarritako makilen gainean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 192. orr.

Kare-fabrikatzar ketsua ere desagertua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 348. orr.

Zarama-pilo ketsuz beteriko zabortegien artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.

Lurralde ketsu, antzu eta errautsez estalia hedatzen zen, zabal.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 263. orr.

Mendiaren kono ketsua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 275. orr.

Ibaiaren bi ertzen gainean egindako adreiluzko eraikuntza handia, jario ketsu eta kiratsuak bertako urak kutsatuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 372. orr.


ketu, ke(tu), ketzen 1 du ad ketan ipini, ketan lehortu.

Buglar lotuta utzi nian, txerrikia ketu beharra izan genuenean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 220. orr.

2 ke bihurtu.

Hamabi bidaztiri egin zien lapurretan, hogei fraide ketu zituen komentu batean eta moja monasterio bat harem bihurtu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.

3 (era burutua izenondo gisa) ketan ipini, ketan lehortu. ik keztatu 2.

Holandako haria, irina, tabakoa, pistolak, sardinzar ketuak, margolanak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 110. orr.

Bizigarriz hornitu gintuzten, zerri haragi ketua, gure sabel hutsen gozagarri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 198. orr.

Ardo beltz ona, tortilla zoragarriak eta ardi gazta ketua.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 139. orr.

Etxola ketura heldu nahian.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 78. orr.

Kristal ketuzko ate baxu batetik sartu ziren soto batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.

Etxola ketura heldu nahian.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 78. orr.

Txerriki ketuaren orkatila-hezurrak pila batean zeuden plateretan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 98. orr.

· Udalak festetarako ekartzen ohi zuen zezen plaza aldakorretik mekano ketu bat baino ez zen gelditu, burdinazko hondakin erromatarra.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gaueko purgatorio ketu (4)

sardinzar ketuak (3)


ketxo iz ke txikia.

Azkar baino lehen sumatu zituen norbaitek gaztetxo haien arteko pasioak sortzen zituen ketxoak, eta mizto gaiztoen pozoiarekin joan zen etxekoandrearengana.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.


ketxuar ik kitxua.

ketxup ik ketchup.

ketza iz ke mordoa.

Ketza.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 88. orr.


ketzal 1 iz Ameriketako erdialdeko hegazti igokaria, goialdean luma berde dirtiratsuak eta behealdean gorriak dituena (Trogons resplendens).

Dokumentuaren arabera, leku horietan bizi dira Afrikako gorila, hartza eta Guatemalako ikur nazionala bilakatu dena, ketzala.  Berria - Gaiak   2004-02-10

2 Guatemalako diru banakoa.

Askok gutxieneko soldata jasotzen dute: 1.300 ketzalen truke, 120 euro inguru, lan egiten dute.  Berria - Harian   2005-11-19


kexa (orobat keja g.er.) 1 iz egoera mingarri baten ahozko adierazpena. ik kexu; espa; intziri.

Suminduta gelditu nintzen negar eta kexa hauek entzutean.  Elizen arteko biblia   Ne 5,6

Arrankurarik ez, ordea, kexa bakar bat ere ez!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 369. orr.

Kanpora bidalitako atzerritarren kexak eta aieneak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 99. orr.

Hala ere, ez zen marmarrik, ez kexarik entzuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.

Buruko mina zen askoren kexa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.

Ez zen ateraldi burutsu bat izan, kexa bat baizik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 216. orr.

Prozesu horri buruzko kexak izan dira hainbat sektoretan.  Berria - Harian   2005-01-18

Kexak izan ziren, jakina, eta baita eztabaidaren bat edo beste ere.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 38. orr.

Baxurako arrantzaleen kexak ezagunak dira, baina kontserba enpresetako langileek ere presio handia egin dute beren lanpostuak mantentzeko.  Berria - Harian   2005-08-21

Nire kexari zer erantzuten ote dion zain.  Elizen arteko biblia   Hab 2,1

Kexa horien harira, Donostia ospitaleko kudeatzaileek ikerketa hasi zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Eskolatik ostutako kraion berde urdin gorriz berrosatzen genituen inoiz marinelek ate hartan zauritutako bergantinak eta kexemarinak, umeak bere labana atera eta Arrietaren mahaian egin zuen bezala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.

Beti kexa eta kexa habil, panpoxa hori!  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 65. orr.

Kexatu natzaio, kexa baita ahulen arma.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 206. orr.

Kexarik ez zen irteten haren ahotik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.

Denek egin omen zuten engainatu, gaizki tratatu eta, azkenean, abandonatu; hori da gutxi gorabehera haren kexetatik atera nuen ondorioa.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.

2 (aditzaren objektu gisa)

Kexa bat jarri nahi dugu zuen irakasleetako baten aurka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 53. orr.

Defentsaren abokatuak, aldiz, barrutiko Giza Eskubideen batzordean kexa jarriko duela esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Melanie Isaacs-ek aurkeztutako kexa batez ari gara.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 54. orr.

Arazoak hasi zitzaizkion, ordea, Luriek ematen duen ikastaroko ikasleek kexak aurkeztu zituztenean beraren aurka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 75. orr.

Diario de Navarra-k berak kexa agertu zuen Guardia Zibilaren jarreraren ondorioz.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 131. orr.

Federazioak horren gainean ere kexa azaldu du, zigorrik jartzekotan gernu analisiak hartzen baitira kontuan.  Berria - Kirola   2004-09-10

SEOk kontrapasa ehizari buruzko kexa Europako Batasunera ere helarazi du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

25 kexa aztertu dira.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

40 kexa jaso dira, baina 31 ez dira onartu.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Horretaz gain, kexak entzun eta arautegiak betetzen ote ziren begiratu behar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 93. orr.

Epaileari kexak bidaltzen hasi ginen, kontaketa bakoitzeko kexa bat, eta halako batean erantzun zigun epaile horrek, arrazoia geuri emanez.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 160. orr.

Egor Timofeievitxen kexa aintzat hartu zutela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 185. orr.

Espainiak egindako presioa handiegia izan zen, eta kexak ez zuen aurrera egin.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 71. orr.

Herritarren kexak bideratzeko bulegoak sortzea.  Berria - Mundua   2004-07-17

Ez ditut gordeko neure kexak, bihotzeko samina isuriko dut.  Elizen arteko biblia   Jb 10,1

3 (izenondoekin)

Kexa samin haien aurrean, laguna errukitu egin zen aitaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.

Kexa luze eta zehatza idatzi zien sinodo santuari eta San Jurgiren zaldunen ordenako kapituluari.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 185. orr.

Kexa gogorra egin nion zuzendariari, idatziz aurrena, bekoz beko geroago.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 60. orr.

Lucius Malfoy jaunaren kexa ofiziala kontuan hartzea erabaki dugu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 178. orr.

Kexa nagusiak soldata baxuen ingurukoak izan ziren.  Berria - Mundua   2004-10-30

Behin batean, kexa bizian ari zen herria; entzutean, biziki haserretu zen Jauna.  Elizen arteko biblia   Zen 11,1

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Ongi merezia duzue! [...] -betiere "et-et-et!" edo mihi-kliska eta kexa-hasperen bat lagun jakinarazitakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.

Nabarmen agertzen da eremu sozio-ekonomikoak, hots, enpresa pribatuen jarduerek, sorturiko kexa kopuruak hartu duen garrantzia. Komisioak dira bankuetako eta kutxetako bezeroen kexa iturri nagusietakoa.  Berria - Harian   2006-04-07

Zer kexa-mota baina?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 53. orr.

Hildakotzat ematen zutena, kexa gisako murmurioa bularretik atereaz, arnasestuka zerbait esaten saiatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lillen bertan antolamenduari buruzko ezadostasun-kexen murmurioa abarrots bilakatzekotan zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kexa agertu (14); kexa agertu zuten (4); kexa aurkeztu (8); kexa azaldu (4); kexa aztertu dira (3); kexa bat aurkeztu (3); kexa handirik (3); kexa jaso (10); kexa jaso dira (7)

herritarren kexak (5); kexak entzun (4); kexak izan (4)

ez zuen kexarik (4); inolako kexarik (6); kexarik agertu (3); kexarik egon (3); kexarik gabe (6); kexarik izan (7); kontrako kexarik (3)


kexabide iz kexatzeko zergatikoa.

Kexabiderik ez da izango Kexabidezko gutun gisatsu bat idatzi nuen, auziaren nondik norakoak azalduz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Vienako diagnostiko-zentro baten postalaster batekin hasi zen; oso modu gizalegetsuan idatzirik zegoen, ohartarazpen bat areago kexabide bat baino, eta erantsirik zekarren erradiografia egiaztagarri bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.


kexadura iz ipar ezinegona, artegatasuna. ik kexamendu.

Marie Curie eskola (30 haur) okupatu dute burasoek beren kexadura adierazteko.  Herria   2003-05-22

Batzutan juramentu bat botatzen duzu eta uste dut une horiek ere hola direla, gaitzidura baino gehiago, kexadurak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 46. orr.


kexagai iz kexaren gaia.

Atsegin zuen edozertaz kexatzea; lantokiko jendea, Harry, Udala, Harry, bankua eta Harry ziren haren kexagai gogokoenetako batzuk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 28. orr.


kexagarri izond kezkagarria, asaldagarria.

Horregatik egokiago dirudi nork bere burua mintzea kanpoko mina ematen duten soka argalekin, eta ez barruan gaitz kexagarria sor dezakeen beste modu batekin.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 77. orr.


kexaka adlag kexatzen.

Bazkaltzera eramaten du jatetxe batera [...] eta entzun egiten dio, mahaian izkira-entsalada dutela, semearen eskola dela-eta kexaka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 16. orr.

Ron ikusi zuen kexaka zebilen jendetzatik aldentzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 216. orr.

Kexaka etorri zait bart don Rodrigo.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 36. orr.

Eta Abasi kexaka hasten zitzaionean, hil ondoko oihalerako ez zuela nahikorik esaka, ez zen gezurretan ari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 50. orr.

Harri bat jo zuen eta minaren minaz kexaka eta uluka hasi zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 14. orr.


kexakizun iz kexa, kexabidea.

Horretan, ez zuen kexakizunik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 236. orr.

Iduri du, jauna, nirekin duzun jokabideagatik, zure kontra nituen kexakizunak, egunez egun, emendatu baizik ez dituzula nahi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 133. orr.

Nigana izan duzun jokabideak sinetsarazi ahal izan zidan heinean ezen ez ninduzula nahasi nahi izan zutaz kexakizunik izan duten emakume guzti-guzti horiekin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 134. orr.


kexaldi iz ipar ezinegonezko aldia.

Horren beharra senditzen du, gainera, berriki jasan kexaldiaren jabaltzeko eta ahanzteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 152. orr.

Bainan azkenean zer ondorio ote Bayrou-ren kexaldiak?  Herria   2005-11-03


kexamendu iz ipar ezinegona, artegatasuna. ik kexadura.

Biltzar oihukari horren arrazoina hauxe zen: beren gobernamenduaren legeberritze batzuen kontrako kexamendua eta sozial-ekonomia mailean eginak diren proposamenduak ezin onartua.  Herria   2004-10-07


kexarazi, kexaraz, kexarazten (orobat kexa arazi g.er.) 1 du ad kexatzera behartu,

Edo ez, behintzat, Gryffindorreko egongelan paretan josita ohartxo bat ikusi zuten arte, guztiak kexarazi zituena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 131. orr.

2 ipar kezkarazi, larriarazi.

Bainan denbora berean, langileria ez ere sobera kexarazi nahi.  Herria   2005-03-17

Gertatu beharra zena gertatu, bahiturik gabe itzuli dira etxerat denak kexarazi ondoan, bai maioritateko lagunak eta bai beste aldeko sozializtak, kalterik baizik ez zietela egiten bi presoeri eta Frantziaren omenari ere.  Herria   2004-10-07

Konparazione, ez daki nola tapa "Securité sociale" delakoaren ziloa bazterrak sobera kexarazi gabe.  Herria   2003-11-06


kexati 1 izond kexatzeko joera duena.

Aitaren babesik gabe, gaixotasunak eta etsipenak zaharkitutako ama kexatiaren arduratik urrun, [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.

Zoro endekatu kexati bat, besterik ez.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 59. orr.

Aurpegi bihurrituak, goibelak, kexatiak, amorruzkoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

-Anna, zu zara? -esan zuen logaleak jotako ahots kexati batek bere amaren ohetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.

Izan ere, hegazti haien ahots kexatiek Itsasoaz hitz egiten zidaten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 183. orr.

Arratsa iritsi zen, gero gaua; eta elizako kanpaia jotzen hasi zen, bere ahots kexatia espazio hitsean zehar, elurtza zuri izoztuan zehar barreiatuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 146. orr.

Garrasi kexati bat egiten zuen, haurra hurbiltzen zitzaionean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 94. orr.

Zauritutakoen ilara kexati etengabeak ez ziren amaitzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 285. orr.

Husainek orduan hizketa molde kexatiz: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 155. orr.

Eta besteek ere azkenean amore eman dute, kexatiarena eginez noski.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 99. orr.

2 (adizlagun gisa)

Kexati eta intzirika. -Tira, eta zer egingo dugu? -esan zuen kexati Merivalek. Frantzisko dohatsuagana jo zuen bere lantuekin eta haren aurrean ahuspeztu zen kexati.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 457. orr.

Ez du umezurtzaren erregua mesprezatzen, ez eta kexati doakion alarguna ere.  Elizen arteko biblia   Si 35,17

Eta ea zertan ari zen marmarka, galdetu zion, erdi farrez erdi kexati, igartzen baitzion zertan ari zen pentsatzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 72. orr.


kexatu, kexa(tu), kexatzen 1 da ad pairatzen den egoera mingarria ahoz adierazi. ik arranguratu.

Neska gajoa, ez da batere erraza izan bere bizimodua, baina inoiz ez da kexatu.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 9. orr.

Tripetako zorriak ordurako kexatzen hasiak, non zer jango hasi naiz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

Badakizu askotan kexatu izan naizela amarengatik, baina gero beti ahalegindu izan naizela harekin adeitsu izaten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 169. orr.

Baina eskuak lokietara eraman besterik ez zuen egin, eta igurzten zituelarik, lanaz eta nekeaz kexatu zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 83. orr.

Ez dela jarri duten lekuaz kexatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 374. orr.

Hau dela eta, Parisko hiritar aberats bat mihi gabe geratu zen, eta hau Inozentzio IV.a aitasantuaren aurrean kexatu zen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Zoritxarrez, berriro kexatu beharko dut janaria dela eta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.

-Ez zara kexatuko! -amari-.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 52. orr.

-Jainkoari eskerrak, ezin naiz kexatu -esan zuen Sobakevitxek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 214. orr.

-Joba, ama! -kexatu zen Leire-.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 82. orr.

-Hau aspergarria da -kexatu zen Dudley, eta tirriki-tarraka hankak arrastaka alde egin zuen handik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 30. orr.

-Ez adarrik jo, faborez -kexatu zitzaion Arantxa-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 159. orr.

Eta, egia esatera, emaztea bera konbentzitua zegoen ez zuela zertan kexatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 78. orr.

Ez dut kexatzeko motiborik, ez alde batetik eta ez bestetik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 164. orr.

2 ipar kezkatu, larritu.

Eta hain xuxen odola abiatu zitzaion, odola burrustan zarion, eta odola ezin geldiaraz [...], gure errientsa arrunt kexatua, aztoratua, haur guziak izituak...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 16. orr.

Hola mutikoak bazekien -eta segur zen- nehor ez zela arranguratuko, ez eta ondotik ibiliko, kexaturik, non galdua ote zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Ez kexa! -erran zion Ninari hoteleko tipoak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 163. orr.

Andreek irria ezpainetan, ez kexatzeko, jatekoa bazela denentzat eta aski zutela kantoi hartako mahaian jartzea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 119. orr.

3 ipar haserretu.

Amarekin kexatu zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 15. orr.

Bere buruarekin eleketa ari zen, norbaitekin kexatua balitz bezala, galde-erantzunak berak eginez.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 134. orr.

Baditut kolera bulta itsusiak eta zinez orduan arrunt kexatzen naiz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 19. orr.

Ez nau kexatu ustegabeak, laket baitzait holakoetan abentura kutsu zerbait senditzea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 61. orr.

Oroit zira zure aita edo amek zartako bat emanik edo bortizki kexaturik zure kontra?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 114. orr.

Zer erran duzu? -galdetu zuen Amatxik, pixka bat kexaturik, hitz larriak ez baitzituen sobera maite, Mikelen amak!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 26. orr.

Itsaso kexatua itxuratzen nuen, Joana ondoan hatsanga igerika, harrian bistan, angustia, itotzeko antsia, salbatua izateko premia.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 70. orr.

Aski giro nahasia piztu da Pariseko alde hortan, bazterrak kexatu baitira eta sutan bezala jarri, lehenik Clichy hirian, ondotik inguru hartako beste hiri batzuetan.  Herria   2005-11-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bazterrak kexatu (5); ezin kexatu (7); ezin naiz kexatu (17); kexatu nahi (9); kexatu nahi dut (6); kexatu nintzaion (3); kexatu nintzen (5); kexatu zen ron (3)

kexatzeko arrazoi (3); kexatzeko arrazoirik (14); kexatzeko motiborik (6)


kexatze iz haserretzea.

Hiri handien bazterrean ainitz eta ainitz familia arras molde txarrean bizi direla, eta frango badirela sobera beren gisa utziak, ez dela gero harritzeko norbait kexaturik ere, nahiz kexatze horrek, gaitza sendatzeko partez, ez duen aintzina gaixtarazten baizik.  Herria   2005-11-24


kexelebretu izond apur bat edana.

Eta banaka harturik, bere bakarrean, orduan bai; orduan guai bat izan liteke lerdoa, txorixoa eta pailazo merkea; edo inuzentea, nazkagarria edo errea, militante bat bezain ernegante eta neurotikoa, guraso bat bezain xitala, tristea eta alua; eta izan daiteke astrologiak edo zernahiterapia batek kexelebretua; edo flipa-errexa eta edozer guaikeria, hutxalkeria edo umekeria gatzbakorekin izugarri emoxionatzen dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.


kexemarina iz

Eskolatik ostutako kraion berde urdin gorriz berrosatzen genituen inoiz marinelek ate hartan zauritutako bergantinak eta kexemarinak, umeak bere labana atera eta Arrietaren mahaian egin zuen bezala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.


kexilo ik ke 12.

kexu 1 iz kexa.

Nafarroako 0-3 zikloko plataformak 559 kexu aurkeztu dizkio Arartekoari.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Era berean, diru laguntza gehiago eskatuz ikasleek egindako 1.500 kexu inguru helarazi zizkioten Nafarroako Gobernuari.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Gizarteko injustiziaz eta lagunen saldukeriaz kexua.  Elizen arteko biblia   Sal 55,1 tit

Azkenean, neskame errukarriak printzesaren amarengana jo zuen bere kexua azaltzera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 133. orr.

Gutunak bidaltzen dituzte egunkarietara beren kritikak, protestak, kexuak, arrangurak agertuz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 62. orr.

Irakurlearen defendatzailea, eta irakurlearen kexuak eta iradokizunak jasota, soluzioak emateaz arduratzen da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 11. orr.

Ez dut horren kexu bakar bat ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 154. orr.

Inoiz ere ez diegu kexu baten antzeko hitz erdirik entzun.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 189. orr.

Ekitaldien agenda amaitu behar dugu -esan zuen Mirenek, kexu apal batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 29. orr.

Egunaren zarata, oihu eta kexu guztiak isildu direnean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 144. orr.

Herriaren kexuak etengabeak ziren, eta izutu egiten zituzten hartzekodunak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.

Garraiozaleen kexuak isilekoak izan ziren oso.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.

Baina hari entzuteko irrikaz baitzegoen, kexu gisako batez esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 65. orr.

2 irud/hed

Gurpiletatik zetorren kexu zakar batek eman zigun izotzaren berri.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 169. orr.

Harri-txintxarrek kexu ozena ateratzen dute gure ibilian.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 26. orr.

Iratzargailuaren kexu kirrinkaria garuna zulatzen ari zaizu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 53. orr.

3 larritasuna, urduritasuna; haserrea.

Kexuaren arintzeko psikoanalista on baten beharra neukala kolpatzen nuen nirekiko, etsia.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 20. orr.

Haurra ene kexuaz ohartu zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 58. orr.

Harrien oinetan berde-gris eta urrunean urdin sakon nahasten zen itsasoaren kexuan bermatu nuen soa.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 84. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Oso noizbehinkako kexu-intziri bat edo beste baizik ez.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.

Quenuk kexu aurpegia ipini zuen, baina emazteak ahoa itxi zion, hitz hauek bortitz gehituta: [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 268. orr.

Bizi astun baten nekepean kexu-izerditan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 112. orr.

-Hara, hemendik ez dut ezer ikusterik izan -esan zuen Golek kexu-itxurak eginez-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 46. orr.

Sukaldera heldu orduko kexu bulta batek inarrosi ninduen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.

5 (hiz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Hobira nazazu -egiten dit erregu txoriak eta, haren hegal hautsien zokondoetan, harren antzera higitzen dira gaitzespen-kexuak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 55. orr.

• 6 izond erraz kexatzen edo haserretzen dena.

Atso kexu eta mainati harengandik sekula esperoko ez genuen zakarkeriaz erantzun zigun.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 18. orr.

Ibiltzea egintza autonomo eta iraunkor bat da eta, bitxikeria, ibiltaria mugitzen da ohiko eta eguneroko mugimendu kexuari ihes egiteko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

7 (adizlagun gisa) kexaka; urduri; haserre.

Kexu ikusi dut The Guardian egunkaria Oxfordeko goren mailako ikasleen ingelesa dela-eta.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 97. orr.

Nire antzean, kexu zebilen ontziburuaren seme Martin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 154. orr.

Osaba kexu eta arranguratsu sumatu nuenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 168. orr.

Zintzoak gobernari, herria pozik; gaiztoak agintari, herria kexu.  Elizen arteko biblia   EsZ 29,2

Jendetza gaitz baten erdian pasatzen gira, kexu eta dena mehatxu, haurrak guri ziztuka eta harrika.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.

Egia erran, ez nuen egundaino hain kexu ikusia.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 54. orr.

-Ez du ahalkerik, zerri horrek -kexu mintzatu zen Kattalin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 143. orr.

Baionako Ospitaleko langileak, kexu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

8 kexu batean adlag oso kexu.

Bi segunduz, kexu batean egon naiz, egin beharrak nituen azken sei kilometroak izpiritu eta gorputzean sartuak eta asimilatuak nituelakotz, eneganatuak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Goiko solairukoak kexu batean bizi dira; guri, berriz, ez zaigu horren tragikoa iruditzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 109. orr.

Kasu egidazu eta erantzun; urduri nago, kexu batean eta dardaraz,  Elizen arteko biblia   Sal 55,3

9 kexu izansup_1 da ad kexatu.

Herria kexu zen iruzur hura zela eta.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 93. orr.

Bere zoritxarraz kexu zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 59. orr.

Buruko minaz kexu zen, eta gero odol-presioak belarrietan eragiten dion txistu eta burrunbaz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 29. orr.

Horra zergatik nahi nukeen jakin, zuek euskaldunak zertaz zareten kexu, zer duzuen arrangura.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 145. orr.

Buruko minaz kexu zen, eta gero odol-presioak belarrietan eragiten dion txistu eta burrunbaz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 29. orr.

Gurasoak kexu ziren lo gutxi egiten nuela eta argaltzen ari omen nintzelako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 18. orr.

Kexu zara gauzak ez direlako antolatzen zure inguruan lore sorta baten gisa, zuk horretarako deus egiten ahalegindu gabe.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 244. orr.

Zeren kexu izango dira, gero, ekaitzak beren itsasontzia mila puska egiten baldin badie?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 166. orr.

10 kexu izansup_2 da ad ipar urduri izan; haserre izan.

Zer duzue zuek? -herritarraren abisuaz kexu zen-.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.

Ene lagunak ez ziren horretaz biziki kexu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 70. orr.

Bidarten, igande arratsadean, kasu egilerik ez den gune batean mainatzen ari zelarik, Errusiatik heldu zen 55 urteko kamiunzain bat, [...] ito da batere funtsik gabe, itsasoa frango kexu izanki-eta.  Herria   2004-09-16

11 kexu-kexu adlag oso haserre; oso urduri.

Solasaldia mozten dute, kexu kexu, batak besteari ifernuko on dela erranez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 70. orr.

Irabazle hauk kexu kexu abiatu dute partida hau, 12-3 eta 23-6, aintzinekoak gogotik larderiatuz pilota, batean sarerat eta bestean gibelerat, eta gibelekoak atxikiz bere jo segur eta bipilarekin, hora garaztarrak finalerditan ditugula oraingotz.  Herria   2001-01-11

12 kexu-kexua adlag oso haserre.

Oharpen hori Basoik egiten du, kexu kexua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 52. orr.

Kexu-kexua erran nion.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 87. orr.

Michel Hiriart auzapezak kexu kexua salatu du gertatu dena.  Herria   2001-02-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bazterrak kexu dira (7); jendea kexu da (5); kexu ageri (5); kexu agertu (45); kexu agertu zen (14); kexu agertu zitzaion (3); kexu azaldu (18); kexu azaldu zen (6); kexu azaltzen (5); kexu egin (6); kexu egin zuen (3); kexu eta arranguratsu (3); kexu gorrian (5); kexu izan (19); kexu izateko (5); kexu izateko arrazoirik (3); kexu izaten (4); kexu izaterik (3)

beren kexua agertu (3); kexu kexua (9); kexua adierazteko (3); kexua agertu (8); kexua agertu dute (4); kexua eragin (5)

kexuak entzun (4)

ez dugu kexurik (3); inolako kexurik (14); kexurik gabe (4)


kexuaire adlag kexuka edo.

Gogoa kexuaire zerabilkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

Kexu aire ibili nintzen ilunpe hartan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 192. orr.


kexualdi iz kexua agertzeko aldia.

Han ere badakite, hemengo gisa, manifestaldi, oihukari eta mota guzietako kexualdien berri.  Herria   2005-11-17


kexuka adlag kexatzen.

Egun guztian kexuka ari da, uneoro-uneoro bendak aldatzeko eskatzen ari da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 89. orr.

Izarrei kexuka ari den emakume bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 236. orr.

Gaur lepoan bufanda handi bat duela dabil, lepagogorra duelako, eta Van Daan jauna ere kexuka dabil, gerriko mina duela-eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 45. orr.

"Ez da nire errua", esango du kexuka Melaniek.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.

Eta bisirra ere kexuka joan zitzaion erregeari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 129. orr.

Emakumea kexuka hasi zen, armairua zabalegia zela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 244. orr.

Gero bestea berriro hasi da bere zoritxarraz kexuka.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 61. orr.

Laster hasi zen Avigdor kexuka, Peshek gaizki tratatzen zuela-eta.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.

Auzokoak sartu dira etxera, eta armairutik hainbat ahots kexuka entzun dituzte.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 246. orr.

Zangetara salto egiten zuten edo ihesean joaten ziren, kexuka, zulo ilunetan ezkutatzera, esperantza orotarik urrun.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 281. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

beti kexuka (4); kexuka ari (11); kexuka ari zen (4); kexuka hasi (15); kexuka hasi zen (4); kexuka hasten (4); kexuka joan (3)


keynesianismo iz J. M. Keynes ekonomilariaren doktrina ekonomikoa.

Aldi hori, normalean keynesianismo deitzen zaiona, Estatu Batuetan hasi zen, 1933an abian jarri zen New Deal delakoarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 99. orr.

Aipatu hiru joera handien artean, dudarik gabe keynesianismoa da ezezagunena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 51. orr.

Keynesen obrari keynesianismo arruntaren obra gailendu zitzaion.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.

Europan bereziki, lanpostuak sortzeko arazoaren iturritzat jo izan da keynesianismoaren garaiko zurruntasuna: lan-merkatuen gehiegizko arauketa eta sektore publikoaren nagusitasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.

Neoliberalismoak keynesianismoaren lekua hartu zuen eta zalantzan jarri zuen estatuaren esku-hartzea [...]: estatuaren esku-hartzea bilakatu zen arazo ororen errudun.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 144. orr.


keynesiano izond keinestarra.

Aro keynesianoak sortu zituen itxaropen haiek berek ezeztatu zuten Keynesen iraultzaren ahalmena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 58. orr.

Politika keynesianoa ez zen gai izan hazkundeari eta enplegu sorkuntzari eusteko aurrena, inflazioari eusteko, hurrena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 58. orr.

Adolf Hitler berak, tamalez, aplikatuak zituen dagoneko 1933rako hainbat neurri keynesiano.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 53. orr.

1944an Beveridge-k argitaratu zuen Full Employment in a Free Society panfletu keynesianoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.

Joan Robinson keynesiano ezkertiarrak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 120. orr.


keynesiar ik keynestar.

keynestar (orobat keynesiar) izlag J. M. Keynes ekonomilariari edo haren doktrinari dagokiona; Keynesen doktrina ekonomikoaren jarraitzailea.

Hegoaldearen konkurrentziak auzitan jarri baititu Iparraldean keynestar garaitik heredaturiko gizarte-usadioak. Gerraren ondoren antolaturiko nazioarteko diru- eta finantza-sistemak, nolabait ere, nazioarteko mailara eraman zituen estatu keynestarrek nazio barnean bideraturiko antolamendu-hastapenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 179. orr.

Politika keynestarren kritika monetarista ez zen diru-politika abian jartzera mugatu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Mendebaldeko aldi keynestarraren ezaugarri ziren gizarte-konpromisoek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 140. orr.

Erreakzio keynestarrak beste bide batetik eraman nahi izan zuen metaketaren dinamika […] eta aukera berriak zabaldu zizkien kapital pribatuei nazioen baitan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Erregulazio keynestarra, ordea, bereziki ahula gertatu zen hainbat kasutan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 106. orr.

Laburbilduz, hiru joera handitan jaso daitezke hainbat eta hainbat autore eta pentsamendu eskola desberdinen ekarpenak: joera liberala, joera marxista eta joera keynesiarra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.


keyneszale izond keynesen zale dena.

Keyneszaleak dituk, gehienera jota: sozialdemokrata epelak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 95. orr.


kezilo ik ke 12.

kezka 1 iz gogoa asaldatzen duen burutapena edo arazoa. ik kezkabide; ardura1; grina.

Egia esatera, amaren kezka ez zen alaba senarrik gabe geratzea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.

Kezka eta beldurrak oro bazter utzita.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 183. orr.

Baina amonak bazuen zerbait, kezkaren bat edo auskalo zer, gogoa iluntzen ziona.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 176. orr.

Nire kezka txerriak ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.

Zure kezkak ez dira, beharbada, euskararen ingurukoak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 18. orr.

Nire kezkak, ordezka-ezinezko piezaren bat norbaitek ostu ote lezakeen edo, ez du Herbert den mendrenik ere ikaratzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.

Baina gizonaren tonu iluna entzun orduko poza kezka bihurtu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 94. orr.

Kezka eta unadura zerizkion haren bisaiari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 118. orr.

Horren ondotik, zutik egoteaz nekatua, kezka begitartean, bulegoko mahaira eseri zen...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 234. orr.

Aberastasunaren kezkak logura uxatzen du, eta azkenean osasuna hondatzen.  Elizen arteko biblia   Si 31,1

Janinaren kezka argia zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 105. orr.

Kezka larregi loa ez galtzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 294. orr.

Aalantza une labur bat izan ondoren, kezkaren harrak hartu nau.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 258. orr.

2 (aditzaren objektu gisa)

Kezka bat nuen hala ere: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 14. orr.

Kezka zuen, bertzalde, halako lekualdatze batek kalte eginen ote zion bere arima bekataria behin betikoz erredimitzeko proiektu behin eta berriz geroratuari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 20. orr.

Ez dut uste herritarren arbuioak kezka handirik pizten zionik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

Horrek kezka eragin zion neskatxari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 44. orr.

Honek kezka handia sortzen dit, eta pena eman ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 106. orr.

Aldamenean du gizona, liburu bat esku artean, kezkak burutik haizatu nahian.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 206. orr.

Baina une haietan denek sendi zuten kezka ez zuten ezabatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 209. orr.

Kezka batek kitzikatzen ninduen ere: giltza galduaren istorioa ez ote zenetz aitzakia bat?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 147. orr.

Haren aurpegiak kezka islatzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 17. orr.

Zalantzak eta kezkak uxatzen ere ez dira saiatu.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 172. orr.

Etorkizunari buruzko kezkak baztertu, eta lasai-lasai murgildu ginen orainean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 129. orr.

Kezka handitu egin zen Bilboko ontzitegi nagusiaren greba zela eta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

Handik astebetera, hain zuzen, kezkak biziagotu egin zitzaizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 271. orr.

Ordurako ez zuen lehengo irribarre desafiozko hura: begietan kezka antzematen zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 204. orr.

Kezka hura ere berehala desegiten zitzaigun.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 73. orr.

3 (izenondoekin)

Garai hartan, egun ez bezala beharbada, kezka handia genuela guk euskararekin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 19. orr.

Indian ez duzu janarekin kezka handirik izango.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 30. orr.

Kezka eta zalantza larri horiek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 209. orr.

Badut, ordea, hori baino kezka larriagorik euskararen inguruan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 49. orr.

Kezka zaharra da hori eta orotarikoak dituzu erantzunak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 65. orr.

Eta hortik dator nire kezka nagusia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 0. orr.

Bat-batean kezka bitxi batek hartu ninduen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 35. orr.

Hasieran kezka hutsala baino ez zena, ordea, larriagotu egin zen denboraren joanarekin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 149. orr.

Kezka artistiko horiez gain, zaletasun bitxi eta obsesiboak izaten zituen, betidanik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 48. orr.

Kezka etimologikoa ere badago; garai batzuetan, nagusi izan da, Berpizkundean, adibidez..  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 56. orr.

Kezka filosofiko orokorretatik abiatuz (heriotza, askatasuna, ezagutzaren mugak...) gogoeta egiten du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 20. orr.

Biek ere bazituzten kezka politiko eta sozialak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 67. orr.

Gizasemearen kezka sexualak beti bere zintzilikarioaren inguruan izaten dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 241. orr.

-Ximurra, kezka bizian, berataz zer datu klase ote neukan artxibaturik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 145. orr.

Kezka barregarrien menpe.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,8

4 (izenlagunekin)

Eta Amaren aspaldiko kezka omen zen gure lagunaren galtza zikinen sakelak ongi miatzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Berebiziko kezka erakutsiz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 156. orr.

Nire atsekabea eta barruko kezka hain handiak zirenez, [...].  Elizen arteko biblia   2 Ko 2,4

Ez diagu ez kontzientziako kezkarik, ez Jainkoaren beldurrik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 993. orr.

Hola hitz egiteak ez dizula inolako kezkarik sortzen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 101. orr.

Erretratu hauetan [...] artearekiko kezka ez zegoen bazterturik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 149. orr.

Ordukoa du gizakiak bere izatearekiko kezka ere.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 120. orr.

Euskararekiko duen gehiegizko kezka.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 172. orr.

Euskararekiko duen gehiegizko kezka.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 172. orr.

Baina, ez zen alta usaiazko kezka.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 61. orr.

Hala ere, zeure burua baino ez zen zeure egiazko kezka nagusi.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 16. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beren kezka-iturri nagusia ekologismoa da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.

Gehien-gehienentzat sexua kezka-iturria da, ia denek dute obsesio sexual handiren bat, edo pila bat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 148. orr.

Kezka aurpegia daukate biek eta gertutik gertura egiten diote berba elkarri, belarrira.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 23. orr.

Zintzoaren etxean ugaritasuna, gaiztoaren irabazia kezka-sortzaile.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,6

Errezeloz begiratzen dio apriorismoaren, dogmaren edo ideologiaren kezka-usain desatsegin hori duela iruditzen zaion guztiari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Kezka-izur bat ageri zuen begitartean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.

Kezka ukitu batekin.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 82. orr.

Ahots urrun bat ailegatzen zitzaidan, Antjeren kezka-tonua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 117. orr.

Zer kezka klase daukazu zuk?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 208. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horrek barne kezkak baretuko zizkiolakoan zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 212. orr.

Badira jendeak beren erruak beren kabuz aitortzen dituztenak; hauengan horrelako maitasun baten beldurra sortzen da, estura, oinaze-mina, barren-kezka eta gaitzespena ekartzen dietelako.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 69. orr.

Emakume baten xerkan jartzen zaituen halako maitasun-kezka hori piztu zidan neure baitan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 102. orr.

Diru-kezkak edo politika-sestrak edo moda-gorabeherak bezalako arreta mundutiarrekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.

Bekatu-kezka jartzen dio bekatua ez den tokian.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 201. orr.

Negozio-kezka gaitzat duela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.

Bizi-kezkarik gabeko geroaren segurtasunak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.

7 kezka gabe (orobat kezkagabe) adlag kezkarik gabe. ik kezkagabe.

Ikusirik iritsi orduko zein alai eta kezkagabe jaitsi ziren, iruditu zitzaidan hura gizon itxurako hegaztien bilera zela edo gizon lumadunena, bestela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 85. orr.

Arin eta kezka gabe sentitzen nintzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 126. orr.

Hotz handiak etorri arte kezka gabe zain egon zitekeela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 284. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ardura eta kezka (5); benetako kezka (6); bere kezka agertu (8); bere kezka nagusia (8); gazteen kezka (5); gure kezka nagusia (5); herritarren kezka (15); kezka adierazi (25); kezka agertu (116); kezka agertu zuen (40); kezka agertzen (13); kezka areagotu (9); kezka asko (5); kezka azaldu (37); kezka azaldu zuen (12); kezka bakarra (48); kezka bitxi (5); kezka bizia (5); kezka biziak (6); kezka eragin (32); kezka eragiten (17); kezka eta beldur (7); kezka eta beldurra (11); kezka eta zalantza (5); kezka handia (64); kezka handia dago (6); kezka handia eragin (5); kezka handia sortu (9); kezka handia sortzen (5); kezka handiagoa (9); kezka handiak (11); kezka handiena (11); kezka handirik (14); kezka handiz (13); kezka iturri (39); kezka iturri nagusia (7); kezka iturria (5); kezka izan (15); kezka izaten (5); kezka larria (11); kezka larriak (5); kezka nagusi (15); kezka nagusia (87); kezka nagusiak (17); kezka nagusietako bat (7); kezka piztu (9); kezka sortu (42); kezka sortu du (16); kezka sortzen (23); kezka soziala (6); kezka txiki (5); kezka ugari (9); kezka zabaldu (11); kezka zabaldu da (6); nazioartearen kezka (5); nire kezka bakarra (8)

bestelako kezkak (5); inguruko kezkak (15); kezkak agertu (7); kezkak azaldu (8); kezkak eta zalantzak (5); kezkak sortzen (6); kezkak uxatu (5)

beste kezkarik ez (6); ez izan kezkarik (5); ezeren kezkarik (6); inolako kezkarik (19); inolako kezkarik gabe (9); inongo kezkarik (7); inongo kezkarik gabe (6); kezkarik gabe bizi (5); kezkarik handiena (16); kezkarik izan (15); kezkarik sortzen (8)

kezkaren kezkaz (6); kezkaz begiratzen (8); kezkaz bete (5); kezkaz betea (5); kezkaz beterik (6)


kezkabide iz kezkatzeko zergatikoa; kezka sortzen duen gauza. ik kezkagai.

Bi italiarrek kezkabide gutxiago ematen zidaten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 138. orr.

Alabarekin ez zuen kezkabiderik izan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 289. orr.

Aski kezkabide ederra banuen haatik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 449. orr.

Jatetxea eta hotela hurrean egoteak beste kezkabide bat zekarkidan, biok batera batetik bestera joateko planik bururatu ote zitzaizun.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 44. orr.

Hala ere, ez zen kezkabide noiz, non eta nola lor zitekeen errepublika ezin hobe hori.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 218. orr.


kezkadun izlag kezka duena.

Kezkadun herritarrak behar dira, pentsamolde bakarraren aurrean makurtzen ez diren pertsonak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 140. orr.


kezkagabe (orobat kezka gabe) 1 izond kezkarik ez duena.

Kazetari tropa ugaria [...] pasealari kezkagabeen tankeran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.

Behartuezina, ongilea, gizakiaren adiskidea, tinkoa, ziurra, kezkagabea, dena ahal duena eta dena ikusten duena.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,23

Hala da bai, hemen gu nigarrez ez bagaude ere, ez direla oro kezka gabeak.  Herria   2003-07-10

• 2 ik kezka 7.

kezkagabetasun iz kezkagabea denaren nolakotasuna.

Ziplo ezabatu zaio aurpegitik kezkagabetasun guztia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 245. orr.


kezkagabetu, kezkagabe(tu), kezkagabetzen (corpusean kezka-gabetu soilik) da/du ad kezkarik gabe gelditu edo utzi.

Seinale hauen argitan jabetuko da nola dena Jainkoagandik aldentzetik datorkion, nola bere burua sorkarietatik ez duen askatu ez eta kezka-gabetu, nola den Jainkoaren desberdin, eta zeinen epela den Jainkoari dion maitasuna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.


kezkagai iz kezkabidea.

Uztapidez geroztik ere beti izan dugu transmisioa kezkagai.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 148. orr.

Niri minutu erdi bat jaten ez didan kontua da, baina askoren kezkagai da nonbait.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 30. orr.

Hirurak, ordea, etorkizun horri uko egiteko prest daude; herriaren geroa dute kezkagai.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 85. orr.


kezkagarri 1 izond kezka pizten duena. (pertsonei buruz)

Etsai ezkutu eta kezkagarria balitz bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 350. orr.

Eta bat-batean bizi-bizi ikusi nuen, mutil handi, bitxi hura, aspalditik erotua beharbada, maniako kezkagarria, are beldurgarria ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 221. orr.

Baina Dionisio aizuna behar bada kezkagarrien, paradoxazkoen eta probokatzaileen hurrengo paragrafoan gertatzen da eta beharturik nago hemen aipatzera: [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.

2 (gauzei buruz)

Albiste kezkagarriak puztu egiten zituen egunero.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 361. orr.

Datu hauek nahiko kezkagarriak dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 130. orr.

Arriskuak asko dira, eta kezkagarriak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 64. orr.

Neuri ere kezkagarri iruditzen zaizkit euskararen kontrako kanpoko eraso horiek.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 49. orr.

Gau-ikuskari kezkagarri bat izan nuen lozorroak gizakia hartzen duen garaian.  Elizen arteko biblia   Jb 4,13

Erabat kaskasoila zen eta bere buru karratuak Mussolinirenaren antz kezkagarria zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 113. orr.

Europa Mendebaldeko iraupen luzeko langabeziaren gorakada kezkagarriak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Nola joan den apurka-apurka agertuz terapia genikoaren nozio apur bat kezkagarri hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 159. orr.

Ama Méhudin piztu zen, nonbait, eta barre egin zuen modu kezkagarrian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 179. orr.

Hori oso zaila duk ulertzeko, eta ulertzea are kezkagarriagoa duk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 226. orr.

Telegrafoetan, puntu eta marra, puntu eta marra jasotzen ziren berriak gero eta kezkagarriagoak ziren errepublikar gudarosteentzat.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 88. orr.

3 (adizlagun gisa)

Taupadak azkarregi, kezkagarri neure bular asaldatuan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

datu kezkagarri (6); datu kezkagarri bat (3); gau ikuskari kezkagarri (4); gauza kezkagarri (4); ikuskari kezkagarri (4); ikuskari kezkagarri bat (4); kezkagarri baita (7); untsa kezkagarri (8); untsa kezkagarri baita (7)

arriskutsu eta kezkagarria (3); benetan kezkagarria (6); biziki kezkagarria (3); datu kezkagarria (4); egoera kezkagarria (41); egoera kezkagarria dela (16); falta kezkagarria (4); guztiz kezkagarria (3); jarrera kezkagarria (3); kezkagarria da oso (5); kezkagarria dela adierazi (5); kezkagarria dela azpimarratu (3); kezkagarria dela esan (10); kezkagarria iritzi (3); kezkagarria iruditzen (7); kezkagarria izan (6); kezkagarria zen (6); larria eta kezkagarria (5); maila kezkagarria (3); nahiko kezkagarria (3); oso kezkagarria (25)

berri kezkagarriak (4); datu kezkagarriak (10); datuak kezkagarriak (11); datuak kezkagarriak dira (7); kezkagarriak dira oso (3); oso kezkagarriak (7)

kezkagarritzat jo (32); kezkagarritzat jo zuen (13); oso kezkagarritzat jo (6)


kezkagarriki adlag era kezkagarrian. ik kezkagarriro.

Sendagileak jadanik ez du gasaz betetzen, artatze-gelara ia deitu ere ez nau egiten, eta egiten duenean, tarte kezkagarriki laburrean amaitzen dugu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 229. orr.


kezkagarriro adlag era kezkagarrian. ik kezkagarriki.

Nawab musulman eta bons viveurs ingelesen arteko leizea [...] berriro handitzen hasi zen kezkagarriro...  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.

Ez ote zen guztia bere irudimen kezkagarriro gaixoaren fruitu sukartsua izan?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 172. orr.


kezkati 1 izond kezkatzeko joera duena.

Haren senar kezkatiarengana jo beharko duk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 150. orr.

Izpiritu hertsi eta kezkatien kontsolamendua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 127. orr.

Kezkati ergel bat baino ez zara, Damian.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 156. orr.

Gure gorputz galkorra arimarentzat zama da, lurrezko etxola honek berez kezkati den espiritua nekarazten du.  Elizen arteko biblia   Jkd 9,15

2 kezka agertzen duena. ik kezkatsu.

Begitarte nekatu eta kezkatia ageri zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 101. orr.

Barre urduria eta kezkatia.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 81. orr.

Deiari erantzunez atera zen emazteak so kezkati batez behatu zien, lehenik Joanttori eta, ondotik, elizgizonari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 20. orr.

-Zer dira oihu horiek?- galdetu zuen ahots kezkati batek.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 57. orr.

Dudarik izanez gero, Togasen joan-etorri kezkatiei so egitea aski nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

• 3 adlag kezkaz beterik.

Amona kezkati eta saminez zegoen bere ilobatxoagatik. Kezkati ikusten zaitut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 456. orr.

Goizean etortzean, kezkati aurkitu zituen Josek.  Elizen arteko biblia   Has 40,6

Mai, begietara so zegokidan, kezkati.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 94. orr.

-Aita Michel! -oihukatu zuen bi gizonak ikustean, haietarik bat ezagutu orduko, kezkati galdeginez-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 27. orr.

Eta semea, naski, aitatar! -erran zuen amak, kezkati.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 97. orr.

Ez dut berandutu nahi... -xuxurlatu zuen, kezkati.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 246. orr.

Sindikatuak kezkati, KPIren «laneko ondorioengatik».  Berria - Ekonomia   2004-05-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

kezkati agertu (7); kezkati agertu zen (4); kezkati azaldu (5); kezkati azaldu zen (4); kezkati dago (4)


kezkatsu 1 izond kezkaz betea.

Andres bezalako gizon urduri eta kezkatsu batentzat deprimigarria izan behar zuen ikuskari hark.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

Nire guraso burges eta kezkatsuei ere ongi iruditu zitzaien.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.

Etxeko ohean nagusitasuna galtzeko arriskurik ez zuela frogatzen bazion (eta, ondorioz, kontu korrontean), emazte kezkatsuari ez zitzaion gogorregia suertatuko senarraren joera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 51. orr.

Nesken ahots kezkatsuak entzuten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 56. orr.

Angelo?, hark, estualdian dagoen baten tonu kezkatsuan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 202. orr.

Neskameak gauza handirik ezin izan zien erantzun Lisaren galdera kezkatsuei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 306. orr.

Jendearen elkarrizketak kezkatsuak ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.

• 2 adlag kezkaz beterik. ik kezkati 3.

Tarteka kezkatsu ikusi dut, bai, baina oraintsu esandakoari eta lanari leporatu izan diot beti, aparteko garrantzirik eman gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 245. orr.

Mezu hortan kezkatsu agertu da Joanes Paulo bigarrena.  Herria   2004-12-30

Steffik kezkatsu so egin zuen gora.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 205. orr.

Nork esan behar zidan niri... -buruari eragin zion kezkatsu -.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 25. orr.


kezkatto iz adkor kezka txikia.

Industriak sofritzen badu ere [...] badute han ere kurrinka, doi doia ehuneko bostetara jautsia dutelarik xomagea beste gune batzuetan, gu ez gaude hemen hortan, kezkatto batzu halere, Londresek ahanzten dituela ospitaleak eta hortan gibela direla.  Herria   2005-05-05


kezkatu, kezka(tu), kezkatzen 1 da ad burutapen edo arazoren batek gogoa asaldatu. ik artegatu.

-Ez kezka, nirekin ez duzu arriskurik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 82. orr.

-Ez horretaz kezka -esan zion Ulisesek-, ez baitut hilezkorren trazarik, hilkorrena baizik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 36. orr.

Ez zaitez kezkatu -esan nion-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz.  Elizen arteko biblia   Mt 6,31

Ez kezkatu diruagatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 41. orr.

Dena dela, konformaerraza nauzu, ez kezkatu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 53. orr.

Ez kezkatzeko esan dit behin baino gehiagotan, eskua sakelara eramaten ikusi nauenean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 140. orr.

-Ez, ez naiz kezkatuko -esan zuen mutilak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 124. orr.

Ron ezin zen kezkatu, horretarako bero handiegia egiten zuen eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 239. orr.

Batzuetan kezkatu egiten naiz alaba hemen bakar-bakarrik dagoela pentsatuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 85. orr.

Gure ama izugarri kezkatu zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 157. orr.

Zertarako kezkatu, biok genekien-eta ez ginela hondoratuko?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 145. orr.

-Oraindik ez daukagu zertan kezkatu gauza hauetaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 141. orr.

Guk ez dugu zertan haiengatik kezkatu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 87. orr.

-Ez duk zertan kezkatu, George, hi aurrera egiten dutenetako horietakoa haiz...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 116. orr.

Ertzainak dira, baina ez duzu zertan kezkatu -esaten dit ikasketa-buruak-.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 115. orr.

"Tout de même", esan zion amari, ondoan baitzeukan, kezkatu samarturik, bere semea edozer ondorioztatzeko moduko azterketa bat pasatzen ari bailitzan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 33. orr.

Egun hartan, kezkatua zen Amatxi.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 61. orr.

Denak, guti edo aski kezkatuak ginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 105. orr.

Eta zure ama ez al dago kezkatua?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 151. orr.

Kezkatua zirudien, baina ez nion arrazoia galdetu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 170. orr.

Ronek are kezkatuago zirudien orain.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 156. orr.

-Ez da kezkatzekoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 234. orr.

Aurrena pentsatu nuen ez zegoela kezkatzeko motiborik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 25. orr.

• 2 du ad

Zure gutunak zinez kezkatu nau.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 243. orr.

Leonen osasunak kezkatzen zaitu.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 156. orr.

Segurtasun-arazoek kezkatzen zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 34. orr.

Maizak ez zekien zerk kezkatzen zuen gehiago, uneko larriak edo etorkizunerakoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 214. orr.

Nire anaia zeruari begira dago, zerbaitek kezkatuko bailuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 117. orr.

Eskuak sakelan gordeak, biharko eguraldiak kezkatuko ez bazintu bezala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 17. orr.

Harritu egiten ninduen, ez kezkatu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 119. orr.

Horrek ez zuen Harry kezkatu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 276. orr.

Seme, ez zaitzala inolako beldur edo tentaldik kezkatu, oso bihotzeko baitzaitut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 308. orr.

Izan ere, ez zuen uste emakumea larregi kezkatuko zuenik senarraren alderdi ezkutua ezagutzeak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.

Itxuraz, umerik zoriontsuena, kontentena ematen zuen, baina kezkatu egiten ninduen pentsatzeak zer oinaze ez ote zituen jasan bere sekretu hari eusteko. "Oraindik" hura izan zen Del Valle gehien kezkatu zuena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 269. orr.

Eta huraxe zen lehen gaua horrek batere kezkatu ez zuena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 245. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Anaia kezkatu batek nahitaez egin beharreko telefono deiak ere ez nituen egin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 391. orr.

Brasilen, Porto Alegren, egin da munduko kargurik gabeko arduradun kezkatuen biltzar handia, aurtengoa bosgarrena.  Herria   2005-02-10

Arima kezkatuen ametsetan entzuten den dei bitxi horietako bat ote zen?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 285. orr.

Ondoren egonezin traketsetik beste ametsik gabeko lo kezkatu batera pasatzen zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 127. orr.

Ronen begirada kezkatuari erreparatuz gero.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 223. orr.

Marmar pentsatiek eta esku igurtzi kezkatuek.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 35. orr.

San Josek atzera begiratzen du keinu kezkatu batez.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 75. orr.

4 (era burutua hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hi hago kezkatu aurpegiaz. Izeba Petunia itzuli zen telefonotik, haserre eta kezkatu-itxuraz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 25. orr.

-A, bai? -esan zion Malfoyk, iseka egin nahian, baina kezkatu-itxuraz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 136. orr.

Kezkatu-itxurako azti bat zegoen atean, esan eta esan: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 54. orr.

Ongi aterako zaio, nik uste -esan zuen, kezkatu antzean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 81. orr.


kezkatxo iz kezka txikia.

Hoteleko beirateaz bestalde ikusten ditudan kaleko fruta-saltzaileei bost axola nire kezkatxo guztiok.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 75. orr.

Badut halako kezkatxo bat.  Berria - Kultura   2004-04-25


kezkatze iz burutapen edo arazoren batek gogoa asaldatzea.

Gure buru egoeraz kezkatze hau ez da alferrikakoa izan.  Berria - Mundua   2004-08-27


kezkatzeke adlag kezkatu gabe.

Ostatura zertara sartua zen ahazturik, ura eskatzeaz kezkatzeke, oinen zuhurtziaz soilik fidaturik, musika jotzen zuten bazterrera hurbildu zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Emakumeek, gizonaz kezkatzeke, jotzen segitu dute, gero eta alaiago jo ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 165. orr.


keztatu, kezta, keztatzen (orobat kestatu g.er.) 1 du ad kez tratatu.

Kolonbiako Gobernua legez babestutako eremuak keztatzen hasi da bertako koka sailak suntsitzeko asmoz.  Berria - Gaiak   2004-01-11

Gobernuak dioenez, narkotrafikatzaileen negozioarekin bukatzeko era bakarra uztak keztatzea da.  Berria - Gaiak   2004-01-11

Gobernuak akordio bat sinatu zuen herri indigenetako buruzagiekin eta haiek bizi ziren lekuak ez keztatzeko konpromisoa hartu zuen.  Berria - Gaiak   2004-01-11

2 (era burutua izenondo gisa) ketan ipinia, ketan lehortua. ik ketu 3.

Laurok atzeko lorategian eserita geundelarik eraztun-opilak eta izokin keztatua jaten, [...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 329. orr.

Antzerako zerbait gertatuko da produktu keztatuen (izokin, amuarrain, antxoa, bakailao, aingira, sardinzar, arraba, urdaiazpiko, hirugihar, gazta...) kontsumoarekin.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 47. orr.

Lampauleko ostatu keztatuan adiskideak 1976ko Olympic Bravery petrolio kargo erraldoiaren suntsipena kontatu zidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.

Kokotsa gora begira, sabai keztatura zuzen jarria zuela berriro.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 196. orr.

Paretak lizunduak barrenetik; kanpoko hondar harri horia zikina, keztatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.


kezulo ik ke 12.

kg (orobat kg.) kilogramoaren sinbolo nazioartekoa.

Kankailu bat, 1,90 m eta 100 kg bai aise.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.

Pertsona normal batek aortan [...] duen arteria-presio maximoa 120-150 mm Hg da (1 kg inguru 6 cm2-ko).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

260 kg pizu duen orga bat behar da itzuli lardaiaren gainean denbora laburrenean.  Herria   2003-07-10

Luzetara paseatzen zebilen 30 metroko tarte batean atzera-aurrera, 28 urteko adiskide batekin -1,70 m luze eta 71 kg-, eta hark aholku ematen zion, 15 hitzetan, 5 zentimetro mugitzeko zeniterantz 3 cm-ko diametroko botoi bat.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 45. orr.

1200 botoil Irulegiko arnotik, 50 kg ardi gasna Ossau-Irati sormarkakoak.  Herria   2003-02-20

Jakinarazi nahi dizugu 1200 Kg. ahuntz-larru eta 500 Kg. tindatzeko liken jaso ditugula gure biltegietan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 41. orr.

2004. urtean mankomunitatea osatzen duten udalerrietako biztanle bakoitzak 483 kilogramo hondakin sortu zituen urte osoan (1,32 kg egunean) eta iaz 466 kg zabor (1,28 kg egunean).  Berria - Euskal Herria   2006-02-02


khazartar izlag

IX. mendean, Ukrainako zati handi bat hartzen zuen Khazartarren Inperioan esku hartu zuen Eskandinaviatik iritsitako varangiarren dinastiak.  Berria - Mundua   2004-11-30


khlistitar izlag

Khlistitarren dotrinak oinarri errazak zituen: bekatu asko egin behar da, gero egindako bekatu horiez benetan damutu, eta, azkenik, sufrimenduaren bidez hobenak ezabatzeko, damu eta sufrimendu horren bidez salbazioa lortu ahal izateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 248. orr.


kiasma iz bi egitura anatomikoren x formako gurutzaketa.

Garunaren irudian erdiko tumor izugarri bat ageri zen, guruin pituitarioa eta alboko kiasma optikoa eta traktuak desegin eta lobulu frontaletara zabaltzen zena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.


kiasmo iz hitzen errepikatze eta alderantzikatzean datzan figura erretokikoa.

Beste batzuetan, berriz, sinonimoak dira hitz zatikiak: Etxegaraigoienetxe abizenak bi aldiz esaten du gauza bera simetria perfektuko kiasmo txundigarri batean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 236. orr.


kibbutz iz israeldar nekazaritza landetxe kolektiboa.

Ez zuten hegazkinik jo, bai, ordea, kibbutz bat eta hondartza bat.  Berria - Mundua   2004-05-06

Horietako bik Israelek Gaza inguruan eraikitako hesia zeharkatu eta kibbutz batean sartzea lortu zuten, baina soldaduek aurre egin eta hil zituzten.  Berria - Mundua   2004-10-19


kibitka iz errusiar zalgurdi mota, eskuarki itxia.

Ibilgailu zahar hondatu bat zen, gehienez hiru lagun eraman zitzakeena, eta bertakoek kibitka izendatzen dutena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 333. orr.

Hiru zaldikoa izaten da kibitka eskuarki, baina honek bat bakarra zeukan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 333. orr.

Bideko hauts-zolda lokatz bihurtu zen berehala, eta zaldiei gero eta nekezagoa zitzaien kibitkatik tiratzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 67. orr.

Hegan doaz verstak, hegan hurbiltzen zaizkizu merkatariak kibitketako gida-aulkietan eseririk.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 358. orr.

Tira, zergatik ez zarete igoko hi eta hire arreba kibitkara?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 335. orr.


kibo iz nota zoli eta oharkabekoa, abestean edo hitz egitean sortzen dena.

-Mesalina? -kiboa atera zitzaion Imanoli izena errepikatzean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 47. orr.


kide 1 iz norbait edo zerbaitentzat, sail, multzo edo elkarte bereko pertsona edo gauza. ik lagun.

Familietan kide asko izaten ziren garaietakoa da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 80. orr.

Civitas Dei horretan kide izatea eskaintzen diete giza arimei erlijio nagusiek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 127. orr.

Gure kongregazioak hirurogei kide baino ez ditu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 294. orr.

Baina bera kide zen gizartetik erbesteratua eta aldendua izan denari, kendu egin behar al zaizkio bere ondasunak?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 70. orr.

Beste kide bat ekarri dut etxera zure ordez.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 158. orr.

Horrez gainera, beste kide bat bildu zitzaigun taldera: Robert Fauve, René Dubos-en ikasle izana New York-en.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 87. orr.

Leku guztietatik datoz kideak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 428. orr.

Bestela ere kide baikinen gure izaera despistatu eta outsider samarrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 82. orr.

Bigarren milurtearen bezperan zazpiehun kideko tribua osatzen genuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.

ik kideko.

Bederatzi kideko eskifaia zuen eta 234 bidaiari eramateko ahalmena.  Berria - Mundua   2004-07-23

48 kideko gerrillari taldea.  Berria - Mundua   2004-05-27

2 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Nire familiako kide batzuk aberatsak dira.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 242. orr.

Zeruko aristokraziako kidea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 225. orr.

Ez zarete, beraz, ez arrotz, ez atzerritar, Jainkoaren herriko kide baizik eta Jainkoaren familiako. Administrazioko kide batekin.  Elizen arteko biblia   Ef 2,19

1924an, Alderdi Faxistako kide egin zen.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 10. orr.

Armadako kide ohi batzuekin batera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 134. orr.

Sektako kide batek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.

Koordinakundeko kide askok.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 77. orr.

Museoko kide gehientsuenek bezalaxe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 167. orr.

-Eskolako kide guztiek landu beharra zeukaten oroimena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 125. orr.

Frantseseko klaseko hiru kide azaldu ziren handik gutxira.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.

Tolosako legebiltzarreko kide batek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 375. orr.

Erresistentziako kide iheslari anitz gordetzen zuen han. Itoitzekin Elkartasuna taldeko zortzi kide.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 75. orr.

Ekologistak Martxan taldeko kide Iñaki Barcenak.  Berria - Harian   2005-01-18

Bi kasinotako kidea zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

ik bazkide.

Edozein zigor ziegetan dagoenak beste kartzeletako kideengana helarazten duenean bakardade horren sentipena.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 92. orr.

Liu Pang ez zen ondasunez gabeturiko noblezia feudaleko kide, nekazari baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 48. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean)

Erromako Eliza saindu eta katoliko bakarraren kide garela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 31. orr.

Eliza katolikoaren kidea izanen zen, agian fraide edo moja bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 71. orr.

Desintegratzen ari den gizarteko kanpo-proletalgoaren kide edo atzerriko beste zibilizazioren baten ordezkariak izan daitezkeenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 31. orr.

Nola baliatu erkidego ekumenikoaren kide izatearen abantailez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 92. orr.

Erlisione faltsu baten kide zela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 205. orr.

Nire kide europar finantzetako goi mailako funtzionarioek.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 61. orr.

Mundu honetan elkarren lagun izan garenok pairamenetan, elkarren kide izan gaitezen ere beste munduko gozamenetan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 51. orr.

Ezin halakoak familia baten kidetzat hartu  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 96. orr.

4 (izenondoekin)

-Kide berririk onesten duzue? -galdegin zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 47. orr.

Kide leial horrek buruz ikasi behar izan zuen, bada, Grosrouvrek ahoz transmititu ziona, Pitagorasen jarraitzaileek bezalaxe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 125. orr.

Kide bikain bat bazuen, Monduteguy izendatu zuten […] Uztaritzeko eskualde guziaren prokuradore.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 57. orr.

Alemaniako familia judu batean sorturik, Heidegger, Jaspers eta Walter Benjaminen ikasle eta kide argienetarik zelarik, nazismoari ihesi Frantziara etorri zen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 151. orr.

Eta baduk bikote kide finkorik kartetan jarduteko?  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.

Pozik turista multzo hartako beste kide anonimo bat izateagatik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 57. orr.

Elsak, afera hartan bera baino kide neutralagorik ez zela.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 145. orr.

Humboldt herriz herri ibili zen, [...] J.G. Herder bere kide erromantikoaren arrastoan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 49. orr.

Elsak, bere kide birtualaren pentsaera nolakoa zen jakin nahirik [...].  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 115. orr.

Agidanean, drosofilaren kide hurbilen bat zen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 50. orr.

Giza talde txiki bateko kide nagusia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 225. orr.

Ikuslearen ikusmolde honek, ororen gainetik, irudiaren kide aktibo gisa hartzen du ikuslea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 79. orr.

Errebelde hitza ez dator euskal hiztegietan (bai "errebel", Iparraldeko bere kide zuzena).  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kide mordoxka igaro ginen Bonxetik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 90. orr.

Alderdiko kide txartelaren zenbakia: 696.556. horri esker gordetzen dute kide-kopuru handia.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 269. orr.

Beren kide-jolasak urtarrilean hasita, beste bikote batez erditzen da otsailean bikotea, eta bigarren bikote horrek, berriz, bikote bat sortzen du hilabetean behin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 276. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nolaz ote zen prokuradore eta zuzendaritza kide haren konfiantzaren hartzeduna, misterio argiezina zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 127. orr.

Apreziazioa ez zen hain handia izan yenari buruz […] baina %50era iritsi zen hala ere, termino errealetan, Estatu Batuetako merkataritza-kide nagusien diruei buruz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Gizakia legegile-kide dela beste gizakiekin batera.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 50. orr.

Ospakizun abertzaleetako ostatu luzeetan bildu gazteak trumilka etortzen ziren, armada kide izateko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 28. orr.

Sofan eseriko da, eta lubaki-kidearen hitzak entzuten jarraituko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 175. orr.

Nire bidaia-kidea hizketan hasi zen...  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 212. orr.

Nire aulki-kideak, bat-batean, hitz eman zidan, frantses txukunean: […].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 157. orr.

Lur argitaletxean erredakzio kide ditudan guztiei.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 20. orr.

Nola banatuko liratekeen ere, truke-kideen artean, mundu osoko mailan sortutako soberakinak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

administrazio kontseiluko kide (15); akademiako kide (14); al kaedako kide (15); alderdi komunistako kide (14); alderdietako kide (7); alderdiko kide (51); armadako kide (19); baath alderdiko kide (9); batzarreko kide (9); batzordeko kide (76); eajko kide (11); eako kide (9); ebbko kide (17); ebko kide (62); eeko kide (8); egiturako kide (8); eheko kide (11); ekimeneko kide (7); ekineko kide (12); elako kide (14); elkarte bateko kide (8); elkarte kide (7); elkarteko kide (133); elkarteko kide izatea (15); elkarteko kide izateagatik (8); enpresako kide (8); erakunde armatuko kide (23); erakundeko kide (43); erresistentziako kide (16); eskolako kide (7); estatu kide (76); etako kide (121); etako kide izatea (67); etxerat eko kide (10); europako batasuneko kide (34); ezker abertzaleko kide (8); familiako kide (27); federazioko kide (11); fundazioko kide (13); gaizkile elkarteko kide (11); gaiztagin elkarteko kide (15); gaztetxeko kide (8); gobernu kontseiluko kide (28); gobernuko kide (30); hamaseko kide (11); irako kide (13); kaseko kide (7)

kide atxilotu (71); kide atxilotu zituzten (16); kide bakarra (13); kide bat atxilotu (9); kide bat hil (23); kide berri (39); kide berriak (46); kide berriei (9); kide berriek (10); kide berrien (17); kide bihurtu (24); kide bihurtzeko (7); kide bilakatu (7); kide diren herrialdeetako (7); kide edo laguntzaile (9); kide egin (28); kide egin zen (9); kide hil (110); kide hil ziren (27); kide hil zituzten (27); kide iraunkor (13); kide iraunkorrak (13); kide iraunkorrek (8); kide izan (159); kide izan zen (36); kide izandako (18); kide izandakoak (7); kide izango (39); kide izango da (10); kide izango ditu (9); kide izanik (8); kide izatea (217); kide izatea egotzi (15); kide izatea egotzita (25); kide izatea egozten (14); kide izatea leporatu (20); kide izatea leporatuta (16); kide izatea leporatzen (27); kide izateagatik (32); kide izatearen (19); kide izateari (8); kide izateaz (15); kide izateko (51); kide izaten (9); kide izendatu (13); kide kopurua (11); kide moduan (8); kide ohi (21); kide ohia (27); kide ohiak (37); kide ohiek (11); kide oso (11)

koalizioko kide (12); kolektiboko kide (10); kontseiluko kide (116); koordinakundeko kide (7); labeko kide (14); lan taldeko kide (8); lau kide hil (9); legebiltzarreko kide (10); ligako kide (9); mahai nazionaleko kide (11); mahaiko kide (10); martxan taldeko kide (8); mugimenduko kide (18); natoko kide (14); nbeko kide (7); ohorezko kide (9); oposizioko kide (12); plataformako kide (42); ppko kide (11); pse eeko kide (8); segiko kide (10); segurtasun indarretako kide (9); segurtasun kontseiluko kide (41); sindikatuko kide (12); sinn feineko kide (8); talde armatuko kide (23); talde bateko kide (13); talde horretako kide (8); talde terroristako kide (7); taldeko bi kide (7); taldeko kide (183); taldeko kide batek (9); taldeko kide da (9); taldeko kide izan (13); taldeko kide izatea (8); udalbiltzako kide (7); ustezko bi kide (8); ustezko kide (34); ustezko kide bat (12); zerrendako kide (8); zuzendaritza batzordeko kide (9); zuzendaritza taldeko kide (7); zuzendaritzako kide (47)

alderdiko kidea (13); batzordeko kidea (31); batzordeko kidea da (11); elkarteko kidea (42); elkarteko kidea da (12); erakundeko kidea (21); etako kidea (22); fundazioko kidea (8); institutuko kidea (9); kidea izan (37); kidea izan zen (17); kidea izatea (12); kontseiluko kidea (14); mugimenduko kidea (7); plataformako kidea (11); taldeko kidea (67); taldeko kidea da (14); ustezko kidea (7); zentroko kidea (8); zuzendaritzako kidea (19)

al fatako kideak (7); al kaedako kideak (11); alderdiko kideak (15); aralarreko kideak (12); armadako kideak (15); askatasuneko kideak (17); auzo elkarteko kideak (7); batera ko kideak (11); batzordeko kideak (51); behatokiko kideak (7); eajko kideak (9); eeko kideak (8); eheko kideak (21); ehneko kideak (9); ekimeneko kideak (9); elako kideak (11); elbko kideak (12); elkarri ko kideak (7); elkarteko kideak (90); epaimahaiko kideak (7); erakundeko kideak (22); erresistentziako kideak (17); eskolako kideak (15); etako kideak (21); etxerat eko kideak (24); ezker abertzaleko kideak (18); familiako kideak (8); federazioko kideak (7); fundazioko kideak (7); gaztetxeko kideak (12); gobernu kontseiluko kideak (8); gobernuko kideak (16); irako kideak (9); irratiko kideak (7); itoizko koordinakundeko kideak (7); kideak adierazi (9); kideak adierazi zuenez (7); kideak atxilotu (8); kideak azaldu (36); kideak azaldu zuenez (21); kideak bildu (10); kideak esan (13); kolektiboko kideak (7); kontseiluko kideak (36); koordinakundeko kideak (13); labeko kideak (17); mintegiko kideak (7); mugimenduko kideak (13); oposizioko kideak (19); plataformako kideak (34); pse eeko kideak (8); segiko kideak (15); segurtasun indarretako kideak (9); sindikatuetako kideak (7); sindikatuko kideak (14); sos arrazakeriako kideak (7); talde sustatzaileko kideak (8); taldeetako kideak (11); taldeko kideak (153); taldeko kideak eta (9); udalbiltzako kideak (13); ustezko kideak (13); zuzendaritzako kideak (41)

elkarteko kidearen (16); erakundeko kidearen (11); erakundeko kidearen esanetan (8); kidearen arabera (24); kidearen esanetan (38); kidearen hitzetan (13); kidearen iritziz (8); kidearen ustez (22)

etako kideari (8); kideari lekukoa eman (8)

batzordeko kideei (11); ebko kideei (8); estatu kideei (9); etako kideei (10); gaztetxeko kideei (9); herrialde kideei (7)

abertzaleko kideek (9); alderdietako kideek (8); alderdiko kideek (13); aralarreko kideek (11); batera ko kideek (11); batzordeko kideek (45); bilgune feministako kideek (8); bilguneko kideek (9); eajko kideek (7); ebko kideek (19); eheko kideek (17); ekimeneko kideek (8); elkartasuna taldeko kideek (24); elkarteko kideek (83); erakundeko kideek (15); erresistentziako kideek (25); estatu kideek (36); etako kideek (8); etxerat eko kideek (13); ezker abertzaleko kideek (9); foroko kideek (7); gaztetxeko kideek (41); gobernuko kideek (19); irratiko kideek (10); itoizko koordinakundeko kideek (7); kideek azaldu (11); kideek azaldu zutenez (9); kideek egin (14); kideek egindako (8); kideek hartu (8); kideek nabarmendu (7); kideek osatzen (10); kideek osatzen dute (8); kideek parte hartuko (7); kontseiluko kideek (25); koordinakundeko kideek (16); labeko kideek (8); mahaiko kideek (8); oposizioko kideek (10); plataformako kideek (45); ppko kideek (7); segurtasun kontseiluko kideek (7); sindikatuetako kideek (7); sindikatuko kideek (10); taldeetako kideek (8); taldeko kideek (116); ueuko kideek (7); zuzendaritzako kideek (15)

kideekin batera (31); kideekin bildu (14); kideekin bildu zen (7); kideekin harremanetan (7)

abertzaleko kideen (13); armadako kideen (7); batzordeko kideen (15); batzordeko kideen aurrean (7); elkartasuna taldeko kideen (7); elkarteko kideen (11); erresistentziako kideen (16); estatu kideen (26); estatu kideen artean (8); etako kideen (8); ezker abertzaleko kideen (13); familiako kideen (9); gobernuko kideen (9); kideen arabera (12); kideen artean (113); kideen arteko (48); kideen aurka (15); kideen aurkako (23); kideen aurrean (20); kideen esanetan (10); kideen kontrako (14); kideen kopurua (9); kideen ustez (29); kontseiluko kideen (11); mahaiko kideen (9); plataformako kideen (8); taldeko kideen (28); taldeko kideen artean (8)

estatu kideetako (21); taldeko kideetako (7)

estatu kidek (7)

kideren artean (7); kideren aurka (7); kideren aurkako (7); kideren kontrako (11)

erakundeko kidetzat (3); kidetzat hartu (5); kidetzat jotzen (4)


kidego 1 iz kidetasun, kidetza.

Horrek dei sorta zekarren, ospitaleetara, Gurutze Gorrira eta polizi kidego ezberdinetara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

Haren inspirazio pean Ingalaterrak sortu zuen funtzionario-kidegoak trebezia eta independentzia izan zituen lanean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.

Irakasleen Kidegoei buruzko 2/1993 Legeak.  Berria - Harian   2005-07-28

Xedea dute behar dela diplomatiko gora beheretan ahal bezenbat zabaldu herrien arteko kidegoa.  Herria   2001-10-25

2 (hitz elkartuetan)

Bidea egiteko, forma bizien aniztasun itzeletik harago, tasun- eta are ezaugarri-kidego bat aurkitzeraino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 10. orr.


kideko 1 iz kidea dena, kidea.

Biak neba-arrebak, biak kideko eta elkarren ondoko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.

Haien enbrioi-garapena gobernatzen duten geneak kideko dira guztiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Hain kideko sentitu ziren eta hain pozik aldi berean, non ezinbestekoa baitzen gerora biak ezkontzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 268. orr.

Elkar laztanka hasi dira, arrosa batek kideko arrosa laztantzen duen bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 167. orr.

Noiz dira bi irudi kideko? -galdetu zuen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 158. orr.

Bainan kideko leialak baditu beti Estradak herrian.  Herria   2001-05-10

Prerrafaelismoak erromantizismo garaian hasitako joera burutu zuen: artistek modeloak beren parekotzat, kidekotzat, hartzekoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 132. orr.

2 izlag

Bi hitz hauek al dira elkarri buruz buru dauden bakarrak, ala kideko hitzen serie osoa da partzen hartzen duena?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 158. orr.

Erregearen sendagileak klima hotzari leporatu zion neskatoak ez hitz egitea eta kideko neskatoen moduan ez portatzea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 269. orr.

Oso kideko konzeptuak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 108. orr.

Kideko berba hauetan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 167. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean)

Erregearen kideko ziren gazteek erantzun zioten: [...].  Elizen arteko biblia   2 Kro 10,10

Txakalen kideko bihurtu naiz, ostruken lagunarteko.  Elizen arteko biblia   Jb 30,29

Gure Andreasek, lehendik dakigun bezala, ez zuen paperik, bere kideko askok bezala.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 82. orr.

Kalte ekartzen dio bestalde, Errege Jaunaren ospeari, haren kideko batzuek salatuko baitute ez dela bera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 168. orr.

Autista askok gogoko dute orain Einstein beren kidekotzat hartzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 284. orr.

· Kurarearen kideko substantzia sintetikoak erabiltzen dira kirurgian [...] muskuluak erlaxatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.

Bere kideko gizaki hanka bikoa ez banintz bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere kideko (4); haren kideko (4); kideko administrazio (4); kideko ziren (3)

bere kidekoekin (4)

bere kidekoen (4); kidekoen artean (4)


kidekotza iz egokitasuna.

Hiru egun oso-osoak nekez, baina berdintasun eta kidekotza formala, izan, badute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 390. orr.


kider ik gider.

kidetasun 1 iz kideen arteko harremana edo lotura.

Zinez hunkigarria bien arteko kidetasuna, hobeki erran egiazko adiskidetasuna.  Herria   2001-10-11

Kidetasun hau bereziki estua zen kristautasunaren eta mahayanaren artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.

Ez da harritzekoa kidetasun hori egotea argi eta garbi elkarri lotuta dauden bi prozesuen erritmoen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.

Zein kidetasun izan dezake Jainkoaren tenpluak sasijainkoekin?  Elizen arteko biblia   2 Ko 6,16

Alde bateko eta besteko determinazio nazionalen analogia, kidetasun eta osagarritasunaren agergarri.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 242. orr.

Kondena batek eragina zela Andreasen portaera ere, eta kondenaren kidetasun hark ozpin gehiago eransten zion Noraren oinazeari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 175. orr.

Eta nabarrisco honekin morisco hitzak duen kidetasuna datorkit burura.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 58. orr.

Baina hor ibilbide parabolikoa susmatzen dugu, elipsearekin kidetasuna duena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 233. orr.

Ezkondu ezagunen batekin, ezkondu kidetasunen bat edo partekatzeko zerbait duzun norbaitekin.  Berria - Kultura   2006-01-10

Testuen ulerkera alegoriko hori eta esangura ezberdineko hitzen kidetasuna aintzat hartu nahi ez balu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 95. orr.

Gorpuztasuna edo sorkariekiko kidetasuna adieraz dezakeen guztia.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 137. orr.

Bazirudien txokolateak gure lehengo gertutasuna eta kidetasuna pizten zituela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 49. orr.

Hurbiltasunak batzuetan ematen duen kidetasunari esker.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 19. orr.

Bai barealdian eta bai zakarraldian, bai kidetasunean eta bai etsaigoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.

Andreasek, hortz zuri-zuriak erakutsirik, kidetasunezko irribarrea egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 146. orr.

Txakurtxoa zeure alboan jarriko da, ez etxetiarrak baina kidetasunezkoak diren miazkadak eman ondoren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 145. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Frantses eta ingeles irabazleen arteko kidetasun ederra laster desegin zelakotz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.

Kidetasun berezi bat da, okerrean dabiltzan bi lagunen artean sortzen denaren gisakoa.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 121. orr.

Beren obren artean kidetasun handia dagoela-eta.  Berria - Kultura   2006-03-14

Zirrara atsegingarri bat, halako kidetasun edo haurridetasun kontsolagarri bat-edo.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.

Liburuaren hasieran esaten zaigunez aspaldiko kidetasun batek lotzen ditu pertsonaiok, baina bukaera aldera jakingo dugu paper arriskutsu batzuk direla harreman horren lotura.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 23. orr.

Lantegiko emanaldietan zehar, benetako kidetasuna sortu zen bien artean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 388. orr.

Bai, Gabinek halako kidetasun bat nabari du Hausterrekin.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 51. orr.

Anaitasuna berriz, [...] ez zitzaion axola, jendeen arteko kidetasunean ez baitzuen sinesten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 161. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zenbait animaliak kidetasun-lotura sendoak sortzen dituzte, elkarren arteko dependentzia loturak esango genuke.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 147. orr.

Kultur oinarri heleniko komunak ez zuen haren bihotzean kultura beraren oinordeko ziren greziar garaikideekiko kidetasun-sentimendurik sortu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 226. orr.

Eta mundu bereizi bat da, bere kidetasun-zentzu, bere hizkuntza, kode, mito eta ohiturekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Gizakiak aparte, ez dugu Naturaren baitan deus berezirik ezagutzen haren Izpirituak bozkaria gaitzakeenik, eta harekin adiskidetasunak edo beste kidetasun mota batek lotzen ahal gaituenik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 523. orr.

Beraz, ez dut uste ekonomia kontua denik baizik eta kidetasun kontua.  Berria - Mundua   2004-10-22

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Troiarren eta pertsiarren artean, biak "asiar" ziren aldetik, sentimendu-kidetasuna zegoela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.

Urkatzeekiko arreta galtzen hasita zegoen, bada, Nora, Alice eta Mary ahizpak oholtza gainera igo eta haien antz-kidetasunarekin entretenitu zenetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kidetasunezko irribarrea (3)


kidetsu izond gutxi gorabehera kidekoa.

Ez arrunta eta edonoren begi-bistakoa, ez eta handixeago izan arren beronen kidetsukoa, askoz ere argiagoa eta distiratsuagoa izanik, bere handitasunean oro betez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 224. orr.


kidetu, kide(tu), kidetzen da/du ad kide bihurtu; kidetasuna iritsi.

Halatan, bertze guztiengandik bereizia du; eta bere gorputza zuri ematen dizularik ere, harekin baizik ez da kidetzen. Niri kosta egiten zitzaidan lanbidez kideturik geundela pentsatze hutsa.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 372. orr.

Gaur egun, Likud eskuineko alderdia utzi duten 13 diputatu Kadiman kidetu dira.  Berria - Mundua   2006-01-07

Europako Batasunean kidetuta dauden herrialdeetako egoiliarrak.  Berria - Mundua   2004-01-06

NATO Aliantza Atlantikoan berriki kidetutako zenbait herrialdetan.  Berria - Mundua   2004-08-17

Gizarte Segurantzan kideturik eta alta hartuta edo horren antzeko egoeran egotea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

Euler-ek ez zuen balentriarik egin nahi, bere oroimenean gordetako zenbaki horiek guztiek bere lanetarako balio izan zioten: zenbakiekin kidetu zen horrela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 418. orr.

Profetek, "sorkaria bere Sortzailearekin" kidetu zutela, Jakintsuen hitzetan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 114. orr.

Gazteak, guziz, hor zituen Marianok: hauetan, dantzariak, oraino ez aspaldi mutil-dantza batean berak segitzen eta kidetzen zituen lagunak.  Herria   2001-01-18

Erregeren gorteetan haur bastartak legezkoekin nahasten dira; halakoetan baizik ez da ezagutu, teilatupe berean, odolen nahastekamenduek kideturiko gisa bereko neska-mutil saldo nabarrik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 161. orr.


kidetza 1 iz kidetasuna.

Benetako kidetza: Turkiak nahi du negoziaketen helburu argia EBko kide bihurtzea izatea, eta ez du beste eredurik onetsiko.  Berria - Mundua   2004-12-11

Elosuak [...] desobedientzia zibilean aritzeagatik ETAko kidetza leporatzeko epaileak zer irizpide erabili dituen azaldu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Beraz, kidetza, kolaborazioa eta indukzioa leporatzen dizkigu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

2 (hitz elkartuetan)

Turkiarekiko kidetza negoziaketen hasteko data bat dela finkatu behar adierazi zuen.  Berria - Mundua   2004-12-11


kidetze iz kide bihurtzea; kidetasuna iristea.

Frantziak gai guztiak aipagai ezarriko ditu Turkiaren kidetze negoziaketen barruan. Baina Jainkoaren (gorets bedi betegintza eta kidetze ororen gainetik!) figura eta neurriari dagokienez, [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 235. orr.

Erdoganek, dena den, berretsi zuen Ankarak ez duela «arau berririk» konplitu beharra onartuko EBko kidetzerako elkarrizketak abian jartzeko.  Berria - Mundua   2004-12-11


kiebra 1 iz porrota, hutsegitea.

Artean telebistako kiebra ekonomikoa ez zen egunkarietako hipotesi bat baino.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.

Kiebren auzitegiko epaileak.  Berria - Ekonomia   2004-12-19

Eskualde honetako ekonomiak astindu dituen krisia, ordainketa-balantzen krisia izan baino lehen, eskaintza mugatuko aktiboen (higiezinen, orubeen, akzioen) merkatuen kiebran gauzatu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Hasteko, kiebrara eramango gaitu.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 163. orr.

Taldearen kiebra eragozteko.  Berria - Ekonomia   2004-07-08

Enkantea ez egiteko, Jukosek kiebra aitortzeko eskatu die AEBetako epaileei.  Berria - Ekonomia   2004-12-16

2 (hitz elkartuetan)

Kiebra egoera eskatzera jo du US Airways aire konpainiak.  Berria - Ekonomia   2004-09-14

· Sekuentzia hori [...] era berean gertatu zen Mexikoko 1994ko abenduko finantza-kiebraren hasieran.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

3 kiebra jo porrot egin.

Izar taldeak kiebra joko du bi hilabeteren buruan.  Berria - Ekonomia   2004-09-21

Bi hilabetean lau bankuk kiebra jo dute.  Berria - Ekonomia   2004-07-11

Urtetan inbertsio txikiena egin gabe, zaharkituta eta deskapitalizatuta zegoen erabat enpresa, eta ordainketa-etena agindu zuen halako batean, kiebrak jota.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 83. orr.

Kateak kiebra jo eta langabezian gertatuko ote ginen beldur.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 28. orr.

1974an zalaparta handiz kiebra jo zuen alemaniar bankuaren izena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.

Merkataritza-burgesiak prezio onean erosi zituen jaun feudal kiebra jotakoen lurrak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kiebra jo (16); kiebra jo zuen (6); kiebra joko (14); kiebra joko du (3); kiebra jota (4); uztailean kiebra jo (3)


kietismo iz gisa arimaren betegintzarre osoa Jainkoaren kontenplazioan datzala dioen erlijio doktrina.

Erlijio berri bat, berea, halako kietismo pagano bat.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 136. orr.


kietista iz kietismoari dagokiona; kietismoaren aldekoa dena.

Lao-Tsek Wu Wei-ren indar subkontzienteen berezko jardunerako eremu libre bat uzteko zuen sinesmen kietista.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.


kieto adlag

88 gradutan kieto, hilotz gelditu zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 22. orr.

Hortxe egonen duk, kieto, epailea etorri eta altxatzeko agindua eman arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Nago, horrelakoetan, mikro-ziriaren aurrean kieto egotearen ohiturak ez diola onik egiten bertsolariari.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 34. orr.

Kieto geratu ziren bertan, nolabait esan, gure inguruko hondakin guztiak eta emanari utzi zion halaber urak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 102. orr.

Etxean kieto gelditzea erabaki zuen Ivanek, baina gauzak izugarri zaildu ziren ordutik aurrera.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kieto gelditu (4); kieto geratu (4); kieto kieto (3)


kievtar izlag/iz Kievkoa, Kievi dagokiona; Kievko herritarra.

Kievtarrek sortua.  Berria - Mundua   2004-11-30


kifi iz haxixa.

Kifi pipatu izan bazenu bezala, mundua bat-batean gelditu eta mututu egin da.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 78. orr.

Lehengo egunean kifia eskaini zizun agure bizar-urdin bera.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 65. orr.


kijotizatu ik kixotizatu.

kijotizatze ik kixotizatze.

kikara (orobat kikera g.er; Euskaltzaindiaren Hiztegian kikara agertzen da) 1 iz kafea eta beste zenbait edari hartzeko erabiltzen den ontzia, katilua baino txikiagoa eta eskutoki bat bakarra duena.

Amak kikara bat bete zion kafe egin berriaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 155. orr.

Etenaldi bat egin zuen kikara ahora eramateko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 189. orr.

Kikara ezpaineratu, barrukoa hustu, eta erretiluan utzi ondoren zutitu egin zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.

Pentsatu gabe, nire kikara hartu, te hondar bat baitu, eta ezpainetara eraman dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 247. orr.

Osaba Vernonek tearen kikara hustu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.

Kafea zerbitzatu zion gero kafeontzitik kikarara.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 117. orr.

Ur beroz betetako kikaretan ipini zuen kafe hautsa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 122. orr.

Azkenean kikara irauli egin zitzaidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 248. orr.

Nevillek bigarren kikara apurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 90. orr.

Harraskara eramaten ditu kikara eta platera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 39. orr.

Zutitu eta kikarak jaso nituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 25. orr.

Aita itzuli egin zen mahairantz, kikara eskuan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 23. orr.

Fereka egin nion neure kikararen gider tikiari, ezpainetara gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 127. orr.

Portzelanazko kikara politetan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 23. orr.

Kafea kikaretan hozten ari zen, hirugarrenez.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 178. orr.

Kikarako kafeari begira gelditu zen, edateko gogoa zapuztu egin izan balitzaio bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.

Kikarakoa edan eta mahai gainean utzi zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 72. orr.

2 (edukia) ik kikarakada; kikaratara.

-Tira, hartuko al dugu kikara bat te? -esan zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 243. orr.

Etxera igo eta kikara bat kafe prestatu nian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 179. orr.

Emakume gizen bat kikara bat kafe eskatzen ari zen barran.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 252. orr.

Kikara bat salda.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 426. orr.

Kikara bana ur zekarrela eskuetan itzuli zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 104. orr.

Pare bat kikara kafe hartu zuen purutxo bat erre bitartean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 237. orr.

Zerbait marraskatzen ari zen, gero mamurtzeko eta kikara kafez bultzatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 360. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Adelak irribarre egin zuen, kikara barrura begira, koilaretxoarekin jolasten zen bitartean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 97. orr.

Kaferako kikara-multzo bat erosi nion, Bidasoako portzelanazkoa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.

Bi senar bidaliak zituen beste mundura beste horrenbeste kikara-kolpez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 99. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hartu te-kikara bat apaletik, etorri niregana eta bete egingo dugu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 88. orr.

Bi kafe kikara hutsen artean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 189. orr.

Kafe-kikara baten aurrean eserita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 479. orr.

Esku ahurretan bildu zuen kafesne-kikara.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 51. orr.

Mezzorado kikara bat oso bildua paperean eta soka batekin lotua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 46. orr.

Plastikozko ume-kikarak, haur gutunak klarionaz idatziak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kafe kikara (30); kafe kikara bat (7); kikara bat bete (3); kikara bat kafe (6); kikara bat te (6); kikara bete (4); kikara eskuan (4); kikara eskuetan (3); kikara ezpainetara (3); kikara hartu (5); kikara hustu (6); kikara hustu zuen (3); kikara mahai gainean (4); kikara utzi (5); portzelanazko kikara (3); te kikara (13); te kikara bat (6)

kafe kikarak (5); te kikarak (6)

kafe kikararen (3)

kafe kikarari (5)


kikarakada iz kikararen edukia. ik kikara 2.

Beste kikarakada bat te eskatuko dut.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 69. orr.

Biharamun goizean, Tomek ohiko irribarre horzgabearekin eta kikarakada tearekin esnatu zuen Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 61. orr.

Kikarakada te beroa aurrean zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 179. orr.

Bideko azken te-kikarakada dastatzen genuen bitartean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 172. orr.

Te-kikarakada bana eta fruta-opil batzuk baino ez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

te kikarakada (3)


kikarakadatxo iz adkor kikarakada.

-Kikarakadatxo bat iltze-belar?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.

Urdaileko lanari eragiteko aski da kikarakadatxo bat kafe hartzea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 48. orr.


kikaratara iz kikararen edukia. ik kikara 2.

Aitak eta nik bigarren kikaratara bat edan genuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 21. orr.


kikaratxo iz kikara txikia.

Maritxu kontu-kontari hasten bazaizu, kikaratxoan hoztuko zaizu-eta kafea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 179. orr.

Raimundo Silvak bi kafe-kikaratxo edan zituen baten ordez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 63. orr.


kikera ik kikara.

kikil (orobat kokil g.er.) 1 izond adore gutxikoa, ezeri aurre egiteko gauza ez dena.

Nola igarri ahal izanen zenukeen zure logelako erdi-ilunpean egondako neska kikil hura ni nintzela!  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.

Ez zen mutil kikila; goiz batez, haserre bainoago ezaxola, bizpahiru ukabilkada trukatu zituen unibertsitateko greba batean parte hartzera bortxatu nahi zuten kide batzuekin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 191. orr.

Bata zen betikoa, eguzkia bezain distiratsua, harroa eta ausarta, eta bertzea zen guztiz bertzelakoa, uzkurra eta kikila, ilunaldi haiek zetozkionean batik bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 365. orr.

Ez zen kikila ez gorra ez zinikoa; ez zen egokitu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 292. orr.

Baina hain nintzen herabe, hain kikil, hain mirabe eta ahul zure aurrean.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 54. orr.

· Senarra kikil antzean logelako sabaiari begira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 232. orr.

Gizonak txoratuta gelditzen dira kikil antzeko emakume horiekin.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 32. orr.

2 (gauzei buruz)

Ez dago itzulinguruetarako eta ñabardura kikiletarako leku-astirik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.

Eskrupulu kikilen bategatik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 239. orr.

3 (adizlagun gisa)

Kokil jokaturik, betiko esamoldeak erabiliko ditugu, bidean deus arriskatu gabe.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 69. orr.

4 kikil-kikil egin

Roman sukaldearen izkina baten kontra zegoen kikil-kikil eginda, kolpe bat hartzeko beldur balitz bezala, besoa babestzat jasoa.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 30. orr.


kikilarazi, kikilaraz, kikilarazten (orobat kokilarazi) du ad kikiltzera behartu.

Edonor asaldarazi eta kikilarazten dute halako isiluneek, eta tomate-zopaz hitz eginarazten diote etsi-etsian, eta "lilipa-belartxoro-polit" edota antzeko ergelkeriaren bat esanarazten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 141. orr.

Mehatxatu, kokilarazi eta nahi dituzten lege guztiak urratu.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 159. orr.


kikildu, kikil(du), kikiltzen (orobat kokildu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kikildu agertzen da) 1 da ad adorea galdu, ezeri aurre egiteko ezgauza gertatu.

Azaro sagar helduaren gisan arratsaldeari gaua jaulkitzen zaionean, izakia kokildu egiten da; eta aldaketa hau bere bizitza guztian egunero gertatzen den arren, ez da hartara ohitzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 149. orr.

Polita zuen eta beharbada kikildu egingo zen halako emakume apartaren aurrean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 166. orr.

Elefante izugarrien azpian kokiltzen den inurri baten antzera sentitzen nintzen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 60. orr.

Kikildu egin ziren lege-ukatzaileak hark ematen zien beldurraz.  Elizen arteko biblia   1 M 3,6

-Ez dakit zertaz ari zaren -ez zen kikildu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 266. orr.

Ez kikildu, ez izan beldur!  Elizen arteko biblia   Dt 20,3

Fang basurdetarako txakurrak kikildu eta intziri egin zuen saskian-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 221. orr.

Legolas elfoarena izan ezik -hura ez baitzen Gizakien Espektroen beldur- beste guztien bihotzak erabat kikildu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.

-Ez hadi zerri hauen aurrean kikildu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 142. orr.

Jaurlaritza komunikazio talde handien aurrean kikildu egin da.  Berria - Harian   2005-12-27

Ezinegonak gero eta kikilduago zegoen, abailduta, goibel eta ahulduta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 178. orr.

Kartzelan gertatu litekeen okerrena duk hi kikiltzea, nahiz eta jakin galduko duala, hire froga egin behar duk, hori bizilegea duk kartzelan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 75. orr.

Hurrengoan argiago izango du bertsolari bakoitzak ze egoeratan kokildu eta noiz arriskatu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 71. orr.

Alabaina, Soria ez zen aise kokiltzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.

• 2 du ad adorea kendu

Etorkizunaren kezkak, berriz, kikildu ordez, adoretu egiten ditu ontziko guzti-guztiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.

Kikiltzen ninduen isilunea ez da luzatu.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 110. orr.

Arriskuak ez zuen kikildu, eta bere bizimodu lizun eta libertinoarekin jarraitu zuen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 18. orr.

Inork pentsa dezake besteen biluztasunak kikildu egiten nauela.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 171. orr.

Odolak kikildu egiten dik gure Werner.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 87. orr.

Jainkoak kikildu nau, Ahaltsuak ikaraz bete.  Elizen arteko biblia   Jb 23,16

Um Husain emakume deliberatua zen, giza errespetuek kikiltzen ez duten horietarikoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.

Zuhaitzaren hurbiltasunak kikildu egin gaitu, eta isilik egon gara.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 386. orr.

Bere suhartasunak kikildu egin ninduen, eta irudipena nuen hain zuzen ere nire geldotasunak jartzen zuela galdan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.

-Ez didak, bada, esango... heriotzaren gertuak kikildu hauenik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 131. orr.

Nazioarteko presioek nazionalsozialistak kikildu arte, amona Erikaren hitzekin esateko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 273. orr.

Bihotza kokiltzen dit.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 180. orr.

Gerrikoa, prakak, alkandora… kendu ahala, ahultzen sumatzen nuen neure adorea, kokiltzen ausardia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 85. orr.

Izan ere, unibertsitateak kokildu egin hau, ezta, Sartre jauna?  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 119. orr.

Gauaren hotzak kikiltzen zituela kanpoko sugeak eta behartzen beren gordelekuetan egoiterat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 176. orr.

"It's okay", esan nuen, ez neure burua kikiltzen utzi nuelako, berehalaxe sumatu bainion ardoari kortxoaren kerua, baina bai eztabaidarik nahi ez nuelako: "it's okay".  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Familia aberatseko semea zen, baina ukuilu hartan, judu kikildu bat, horixe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 85. orr.

Diosal kikildu bat murmurikatu nien nire paretik pasatu zirenean.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 88. orr.

Gaixotasunak, ordea, gizartean jantzi ohi dugun gaineko geruza hori kendu egiten digu, eta gizon kokildua ematen zuenak ausart joka lezake zoritxarren aurrean, edo handi-mandia errukarri agertu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 138. orr.

4 (era burutua hitz elkartuetan)

Gabardina barruan kikildu itxura eman arren, erne zihoan espaloiaren erdi-erditik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apur bat kikilduta (3)


kikilgarri izond kikiltzen duena.

Ostiralean Rubens Barrichellok Variante Bassa txikane azkarrean istripu kikilgarria izan zuen, baina osorik atera zen.  Berria - Kirola   2004-04-30

Damu bakarra dut, ondoan izan zintudan guztietan nire bularraz jabetzen ziren sentimendu biziei bide ematen uzten ez zidan tenore kikilgarrian zu ezagutu izana.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 64. orr.


kikiltasun iz kikila denaren nolakotasuna.

Mutilak, berriz, kikiltasun eta mesfidantza zantzuak ikusi uste ditu neskak esandako horretan, baina ez du estu hartu nahi izan, beste garaietan ez bezala.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 133. orr.


kikiltzeke (corpusean kokiltzeke soilik) adlag kikildu gabe

Zeunerrek, komisarioaren aurrean kokiltzeke, bere hitzen dantza armoniatsuari eutsirik, ordu arteko ahaleginek hutsa izan zutela ondorio erantzun zion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 192. orr.


kikimako iz

Oroitzapen zaharrok ere han edo hemen sortutako albiste, iruzkin edo kikimakoren baten bultzadatxoa aski dute, arrapaladan hasierakoaren kateko gero eta oroitzapen gehiago erakartzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 44. orr.

Eta ondo geroago, geure onera etortzen Exkaluk adina denbora hartu behar izan bagenu bezala, hasten zuen norbaitek kikimakoa zenbat urteko kontua ote zen galdezka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 168. orr.


kikiriki iz oiloaren oihua. ik kukurruku.

Haren kikirikirik gabe atera zait, ordea, agurra.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.

Zinez Euskal Herrian ginauden, holako kikiriki ezti batekin.  Herria   2003-07-17

Baina haiek ere han geratu ziren oilar lumatuen antzo, hitzik gabe eta mutu, ez kikiriki, ez kukurruku.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.


kikirriki izond kolore askotakoa, kolore-nabarra.

Alboan Justina zetorren, tabernariaren alaba maitabera, tabernariaren alaba bezala jantzia: zapi gorria buruan, soineko zuri, gorri eta kikirrikia, zabalagatik gorputza erakutsi baino, ezkutatu eta desagerrarazi egiten ziona.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 74. orr.

Joanesek Justinaren gona zuri, gorri eta kikirrikia ikusi zuen hegaka, zikoina bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 101. orr.

Ate ondoan zutik geratu nintzen dena miretsi ahal izateko, zure gauza guztiak hain baitziren bereziak, nik egundo ikusi gabeak; baziren idolo indiarrak, eskultura italiarrak, margolan handi, kikirrikiak; eta gero, hori gutxi balitz, liburuak heldu ziren, handi eta ederrak, nik egundo irudikatu ezinak.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 13. orr.


kiko iz

Horien artean zegoen, esaterako, Kikoen mugimenduko sustatzaile Kiko Argüello, eta Opus Deiko gotzain Javier Etxeberria.  Berria - Gaiak   2006-01-26


kiku egin du ad zelatatu, kirik egin.

Beltzarana, apal orraztua, argala, haren begietatik alaitasunak kiku egiten du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 253. orr.

· Egingo dizut kiku bat, han goikoek baimena ematen badidate.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 152. orr.

Kiku ttikiak eginez ibili ohi da, batzuetan, eguzkia inguru hauetan, neguko arrats laburrenotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.


kikuka adlag zelatan.

Horrelakoetan, eguzki apurrak, oso papur eta pittin utzi ohi dizkigu, laino artetik kikuka ibili behar izaten baitu eguzki lotsatuak berak ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 350. orr.

Arlt-en Buenos Aires liluragarri hartan bezala, ezarian-ezarian hizkuntza gaitu eta ereduak ezartzen ari den egunkari honen publizitatea ari zait kikuka: "berritzailea" izango ei da ostegunetik aurrera, "ezberdina", "kalitatezkoa", "modernoa"... eta "interpretatiboa".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 134. orr.


kikunbera iz murgialdia.

Batak bestearen ostean egiten zuten istriborretik kikunbera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 70. orr.


kilate 1 iz harri bitxien masa banakoa, 200 mg-ren baliokidea.

Ukabila bezain handia zen eta 3.106 kilate zituen (seiehun gramotik gora).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 77. orr.

Diamantea 10 bilioi trilioi trilioi kilatekoa, eta Zentaurus konstelazioan dago, Lurretik 50 argi urtetara, gutxi gorabehera.  Berria - Gaiak   2004-02-17

2 nahastura batek daukan urre hutsezko kopurua adierazten duen banakoa, nahasturaren guztizko masaren 24 partetan parte bat urre hutsi dagokiona.

Bada beste urre-mota bat, kilate gutxiagokoa egiazki, baina guztiok eska eta lor dezakeguna: norberaren bihotz-berritzea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 51. orr.

3 irud

Bertso osoa, bestetik, kilate gorenetakoa da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 161. orr.


kili-kili 1 iz kilika; kilima.

Kili-kili batzuk egin nizkion eta borrokari plantan hasi zitzaidan, telebistako marrazki bizidun japoniar pairaezinetako pertsonaien gisara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.

Koitoarekin kili-kili moduko zerbait sentitzen dut, ia-ia plazera modukoa, baina indarra falta zaiona.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 230. orr.

Alde guztietara zabaltzen den plazera, kili-kiliak eta beroaldia sentitzen dituzu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 32. orr.

Horixe zen nik barrenean nuena: gosearen kili-kilia.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 134. orr.

Bitsa emeki-emeki zabaltzen ari zitzaion masailetan, sudurrean kili-kiliak eraginez; belarrietatik ere sartzen ari zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 36. orr.

Horrela, gurariak eta kili-kiliak sentitzen dira, garbitzeaz bat itzali egiten direnak; ezin da sinetsi zenbateraino luza daitezkeen sentimenak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.

Horrek ateratzen zuen Kako-oker bere senetik; kili-kiliak sortzen zizkion burdinazko atzapar hartan, eta gauez intsektu bat balitz bezala amorrarazten zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 160. orr.

Sabelean nahiz bizkarrean, kili-kili eta kili-kili, irri eta atsegin, zuk ez baitakizu zer den ona.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 144. orr.

2 kili-kili egin kilika egin; kilima egin.

-Kili-kili egiten dit lepoan zure ileak. Haren aurpegiko hautsen lurrinak kili-kili egiten zidan sudurrean eta une batez haren arnasaren hots sakona, erogarria, entzun ahal izan nuen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 211. orr.

Sabaitik zintzilikatutako fokoen argiak kili-kili egiten zidan bizkarrean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 149. orr.

Weasley bikiak eta Lee Jordan kili-kili egiten ari zitzaizkion ur-ertzean eguzkitan zegoen olagarro handi bati erroetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 238. orr.

Adrianari deitzekotan egon nintzen, kili-kili egiten utziko ote zidan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 82. orr.

Hortxe dago emakumeon sentikortasun osoa; nire guztiak hortxe du etxea; ezin dut hor kili-kili egin plazerez kordea galdu gabe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 43. orr.

Kili-kili egiten digun gaia da hori, zinez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 192. orr.

Kili-kili egin zidan ikuskizunak eta, mutila biluztu zain egon gabe, lagunarengana hurbildu nintzen, eta haren titi ederrak ferekatu nituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 75. orr.

· Hats epelak kili-kili belarri puntan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 43. orr.


kili-kolo (74 agerraldi, 20 liburu eta 49 artikulutan; orobat kilikolo 2 agerraldi, 2 liburutan) 1 adlag ongi finkatu gabe.

Oso kili-kolo sentitzen naiz ibiltzean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 130. orr.

Mezetara joateari utzita nengoen, eta sinesmena ere kili-kolo, horretaz gehiegi pentsatzen ez banuen ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 40. orr.

Gizasemeak lasterka ikusi ditut, kili-kolo balantzaka, eta lurrera jausten trumilka. Zutitu eta aterantz joan zen, urratsa kili-kolo.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 187. orr.

Eta kalera atera nintzenean, kili-kolo xamar, neguko goiz ezti bat ari zen urratzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 126. orr.

Ordu arteko gerrek, eta bat baino gehiago ezagutu zituen, ez zioten kendu barneko bakerik; ez zioten kili-kolo jarri bere uste oso bat bakarra ere.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 198. orr.

Hau ez badugu itun baten bidez konpontzen enpresak martxan jarri nahi duen proiektu berriaren etorkizuna kili-kolo geratuko da.  Berria - Ekonomia   2004-04-07

Hegazti gripeak oilaskoa kili-kolo laga duela.  Berria - Ekonomia   2006-03-02

2 kili-kilo egin

Coca-cola poteak kili-kolo egin eta mahaitik erortzen da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 140. orr.

Aurrerantz kili-kolo egin, alde batetik bestera, gizon zuriaren zama gainean daramanaren antzera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 237. orr.

3 kili-kilo egon

Eskarmentu handiko boxealariak bezala, kili-kolo egon arren, artean eutsi egiten zion borrokari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 221. orr.

Danbatekoarekin kili-kolo zegoen gargola bat lurrera jausi zen abaila beldurgarrian.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 186. orr.

Ezker hankan zituen arazoak tarteko, Orbaiz ere kili-kolo egon da astean zehar, baina jokatzeko prest dago.  Berria - Kirola   2004-03-27

NOBko ordezkariek ez zuten nahi 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan gertatutakoa errepikatzea, hots, kirolgune eta eraikin asko lehiaketa hasi bezpera arte kili-kolo egotea.  Berria - Harian   2006-02-09

4 kili-kilo ibili

Kili-kolo dabilen mahaiaren azpian.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 118. orr.

Asier Riesgo atezaina, berriz, kili-kolo ibili da aste osoan zehar. herria¬

Canobbio, aldiz, aulkian geldituko da ziurrenik, kili-kolo dabilelako.  Berria - Kirola   2006-03-22

Merkatua «kili-kolo» dabil, ziurgabetasun egoerak «bere horretan» dirau.  Berria - Ekonomia   2006-03-10


kili-koloka (corpusean kilikoloka soilik) adlag kili-kolo.

Kate eta Julia berehalaxe heldu ziren eskaileretan behera pauso txikian eta kilikoloka.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 263. orr.


kili-kolotasun (corpusean kilikolotasun soilik) iz kili-kolo dagoenaren nolakotasuna.

Koloreen pobrezia, egituraren kilikolotasuna, sekula amaierarik asmatzen ez duten parrafo arnaslarrituak, azkenik gabeko itzulikan aihenkatuz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.


kiliastiko izond milenarista.

Aski da ikustea, espartakistak, sindikalista iraultzaileak, profeta kiliastikoak eta beste zer jendaje dabilen Max Weber-en lerroetan aipatua gai honen inguruan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 37. orr.


kilika 1 iz gorputzaren edo gogoaren zernahi ahalmenen susperraldia. ik kilima.

Sabelean kilika sumatu zuen, estutasun bezalako zerbait haren goialdean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 261. orr.

Goiz-goizetik nabari da halako kilika berezi bat, beste jolas guztiak alde batera utzita "Altxorraren bila" jardun beharko baitute, taldeka bilduta, goiz osoan zehar. Kilika sakon bat sentitu nuen izterretatik sabelera igotzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 23. orr.

Burutasmo haren kilika sumatzen nuen, alabaina, larruazal guztian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.

Kilika, Poztasun bat da, Gorputzari dagokionez, honen parte bat edo batzuk, besteak baino gehiago hunkituak baitira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 459. orr.

• 2 adlag

Hala hasten ginen elkarri kilika, zirika eta zipriztinka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 306. orr.

Ez da kristal artetik kilika geratzen naizen lehenengo aldia, ikusten nago nola mugitzen duen gorputza erritmoari jarraituz, nola nabarmentzen zaizkion giharreak ahaleginarekin, nola dizdiz egiten dion larruak izardiarekin...  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 82. orr.

Herriko gazteei Ertzaintzan sartzeko kilika ibilia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 136. orr.

3 kilika egin

Lasai igo zituen eskailerak, nahiz eta halako urduritasun bihurri batek kilika egin urdailean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 222. orr.

Jolas, kantu, bertso, hizketa eta abarrek kilika egiten diote; erritmoa eta jarioa, izatearen jariatze bat dutelako, kilika eginez berekin eramaten eta suspertzen dute.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 79. orr.

Emakumeak segitzen zuen paparra bere gerruntzearen barrenean existitzen zela sentitzen, pentsatzen: "nire titiak, nire fruitu ederrak" irribarre misteriotsu batekin, bere bularren zabaltzeari erne, kilika egiten baitzioten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 220. orr.

· Baina sentimendu traidore batek kilika eta kilika egin, eta jakin nahi izan ninan hire berri.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 186. orr.

Bere arnasa lepoaren kontra senti dezakezu, lasai eta bero, eta arnasgora bakoitzean bular leunen igurtziak kilika fin eta biguna egiten dizu bizkarrean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 199. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kilika egin (3)


kilikabera izond kilikorra.

Ahopeko irribarre kilikabera bat entzun nuen, zetazko jantziren baten fereka eta zure ahotsa isilka.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 25. orr.

Horregatik, Petrushka jantziak eranztera eta botak kentzera inguratzen zitzaion bakoitzean, iltze-belarra ipintzen zuen sudurrean, eta neskagazte batenak bezain kilikabera izaten zituen sarritan kirioak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 340. orr.


kilikadura iz kilika.

Gutxi dira material erotikoarekin artearen mailara igotzen direnak, larruaren kilikaduratik haratago zure barneraino sartu eta han aztarrika ibiltzera iristen direnak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 101. orr.

Bihotz taupaden erritmoa bizkortu zitzaion, garondoko kilikadura areagotu, nerbioak dantzan jarri.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 182. orr.

Bat-batean Tabiraz gogoraturik, urdailean kilikadura bat sentitu zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 97. orr.

Ikuskizun horren ondorioz halako kilikadura bat sumatu nuen barrabil aldean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 65. orr.

Haren eskuaren ukitu eztiak halako kilikadura bat sortu zion gorputz osoan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 101. orr.

Haren gorputz txiki liraina; haren arropa sexiak; haren begiak, kilikaduraz distira zerienak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 222. orr.

Begietan kilikadurazko dirdira erakutsiz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kilikagarria iruditu (4); kilikagarria izan (3)


kilikagarri 1 izond kilikatzen duena.

Abentura kilikagarri baten aurrean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 58. orr.

Amu gisa mezu kilikagarri eta ausarta sartu zuten sarean: [...].  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 92. orr.

Lehenbiziko elkartzeak baino askoz kilikagarri eta misteriotsuagoak izaten dira tarte luze baten ondokoak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 123. orr.

Ekintza kilikagarri hark ustekabean harrapatu ninduen zeharo eta, zirrararen zirraraz, esnea bortitz atera zitzaidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 20. orr.

Gogoan dut zirrara hura lilura kilikagarri-asebetea bilakatu zela gau zohardi batean liburuko marrazki haiek zeruko konstelazioan identifikatu nituen gauean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 98. orr.

Urrin kilikagarriak eta doinu alaiak. hiriaren laztan kilikagarria nabaritzen du hatz artean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 167. orr.

Neskaren ukitu leunak azaleratu dizkidan sentipen kilikagarriak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.

Beren gorputz kilikagarriak xukaderaz lehortu, eta etzan egin dira.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 105. orr.

Deskubrimendu kilikagarria egin uste zuen argazki hartan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 111. orr.

Emakume gazteak biluzik eta jarrera erotiko kilikagarrietan erakusten zituzten irudiak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.

Zalantza kilikagarriz betetako segundo batzuen ostean.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 77. orr.

Kolonia sarkor-kilikagarria.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 37. orr.

2 (-en atzikiaren eskuinean)

Berri usain zoragarria sudurraren kilikagarri.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 75. orr.

Paretari itsatsirik ohea, non Mignon baitzetzan, ene begien gozagarri eta ene gorputz osoaren kilikagarri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 480. orr.

3 (izan eta kideko aditzekin)

Kilikagarri eta berria zen, ordea, beste sentsazio bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.

Niri, kilikagarri zait oraindik ere txapelketa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 175. orr.

Eta, horrez gainera, horretan ziharduela, kilikagarri zitzaionan aita jakinaren gainean egongo ote zen beldur hura!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 353. orr.

Bertsoena jolas bat da; jolas kilikagarria.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 23. orr.

Zeure burua ezagutzeko edozein baliabide zaizu kilikagarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.

Besarkada labur bat kilikagarri gerta dakioke gizasemeari baina luzeegi bat nekoso.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.

Bixenta hurbildu zitzaidan, bere edertasun gaztean kilikagarri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 58. orr.

Bertigoa ematen bazion ere, kilikagarria zitzaion jauzia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 167. orr.

Hain dira kilikagarriak, hain dira benetakoak!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 119. orr.

Bide alternatibo eta kilikagarriagoa delako bizibidea irabazteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 150. orr.

Zeharo biluzi zirenez geroztik haien mugimenduak are kilikagarriagoak bilakatu ziren.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 105. orr.

Hango unibertsitate giroa, jendetsua eta bizia, oso kilikagarria egin zait.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 64. orr.

4 (adizlagun gisa)

Llum kilikagarri hasten da dantzan, eta Joanek jokoa segitzen dio.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 44. orr.

Maiteren alua unetxo batez irrikatsu eta kilikagarri zabaldu zen nire begien aurrean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 36. orr.


kilikagarritxo iz adkor kilikagarria.

Abentura kilikagarritxo bat egin nahi baduzu, har ezazu rikshaw bat trafikoa bete-betean dagoenean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 44. orr.


kilikaño iz adkor kilika.

Kattalinek halako kilikaño bat senditzen du, sabeletik goiti zainetan barna hedatzen zaiona.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 180. orr.


kilikapen iz kilikatzea, kilika.

Begietan nire kilikapenari antzeman ziola uste dut.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 102. orr.


kilikarazi, kilikaraz, kilikararzten du ad kilikatzera behartu.

Kaiolak bezalako geletan daude, gorputzari eraginez, ilea orraztuz, nola edo hala bezeroak kilikarazteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 219. orr.

Iduri lizun haietarik bakoitzak iratzartzen zizkidan apur bat nerbioak, sutzen zidan apur bat odola, ernarazten eta kilikarazten zizkidan apur bat burmuinak, berretzen eta emendatzen zizkidan neure gizonezkotasun ustezkoari zegozkion humoreak  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.


kilikari 1 izond kilikatzen duena.

Arropa aproposez nabarmendutako alderdi kilikariak atseginez eskertzen badizkiozu, obseso zikina zu; eta ezikusiarena egiten badiezu, marikoi erreprimitua edo auskalo?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 192. orr.

Hala diote L. Dassance eta J. Elissalde jaunek txori kilikari honetaz: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 27. orr.

Ezerk ez baitzizun jada kilikarik egiten.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 128. orr.

2 (-en atzikiaren eskuinean)

Menda belarraren fin betegarria; olioaren arina; Pertsiako arrozaren samurra; Arabiako kafe-ale lehorren kilikaria; Siziliako ardoaren gozoa; Corintoko mahaspasa lehorraren lurrintsua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

• 3 (adizlagun gisa)

Ahur bat titietan kilikari utzi eta bestea zangartera ekartzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

Neskaren ezpainak nabaritu zituen kilikari, mihia mihi bila.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 10. orr.

Korbata zerion lepo gotorretik beheiti, sabel berriki arte hanpatuaren gainean kilikari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Bilkuretara joateko bidaiak egun argiz egiten nituen, ekia begietan eta ertzeko belar usain gatibatzaileak sudur mazeletan kilikari.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 177. orr.

Isiltasuna genuen usain gozo eta sarkorreko landareen basoa, beti berri eta beti garbi, sudur mintzen kilikari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 291. orr.


kilikaska iz

Haratxago, kriskitinak, kalaka eta kilikaskak, bai eta beste soinu-tresna asko, arrunt lehengoak, baserrian kasik nornahik muntatzen zituenetarik, zur mutur batekin edo hezur zerbaitekin lantuak berdin...  Herria   2004-04-29


kilikatu, kiluka(tu), kilikatzen 1 da/du ad gorputzaren edo gogoaren zernahi ahalmenen susperraldi bat eragin; eragin horren ondoriozko egoeran gertatu. (norbait)

Marcia kilikatuta zegoan planak egiten, eta etxe bat lortuko zuela esan ziguan.  Berria - Kultura   2006-02-16

Batere maleziarik gabe [...] bakarrik ikusteko hain segur zer ihardespen emanen ginion, irakurle batek pullikiño kitzikatu gaitu, edo bederen kilikatu, joanden asteko HERRIA-ren gainetik.  Herria   2001-01-11

Haren harridurarako, albisteek ez zuten Hermione ez kilikatuta, ez jakin-minez utzi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 184. orr.

Gizaki zuhurra arretaz ibiltzen da beti, bekatuak kilikatzen duenean ihes egiten du hutsegitetik.  Elizen arteko biblia   Si 18,27

Eta beste amets asko ere etortzen zitzaizkion burura, sarritan gizakia kilikatu, zirikatu, inarrosi eta unean uneko errealitate aspergarritik ateratzen duten horietakoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 399. orr.

Klarinetearen hots eztia altxatu zen errauts zutoin baten pare, hamabi soketako gitarrarenak izpiritu nahasiak kilikatu zituen, [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 319. orr.

Ezin izango zuen esan une hartan zerk kilikatzen zuen gehien: gizonak berak edota menturak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 241. orr.

Bitxia da eskandaluaren lurrinak nola kilikatzen dituen emakumeak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 194. orr.

2 (zerbait)

Garçon, ardoa edateko asmatu zen, eztarritik pasa ondoren lurrunak garuna kilika dezan, eta ez poesia egiteko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 196. orr.

Ogi egin berriaren urrinak sudur mazelak kilikatu zizkion eta gosea nabaritu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.

Goseak urdaila kilikatu zidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 131. orr.

Gainera, hotz handietan bereziki, zerbait bero zintzurretik behera jautsarazteak on egiten zion, barnea berotzen eta kilikatzen zion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 127. orr.

Aspaldi gure sudurra kilikatu zuen usain edo lurrin batek.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 9. orr.

Iragan igandeko partida zoragarriaren zati bizkorrenek izpiritua kilikatu zidaten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 128. orr.

Mendeku txiki baten antzekoak dira, irudimena kilikatu eta une bateko olgeta eskaintzen dutenak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.

Egia da ezinegonak eta jakin-minak kilikatzen zidala arima, eta amorratzen nengoela beste behin ere etxe hartatik ihes egiteko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 118. orr.

Adarrak kilikatzen badizkiozu, barakurkuilua bere kuskuan sartzen da.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 160. orr.

3 (sexuari buruzkoa; norbait)

-Charles, geldi, kilikatu egiten nauzu, maitea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 97. orr.

Postura hura biziki lizuna iruditzen zitzaidan eta, horregatik, gero eta gehiago kilikatzen ninduen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 26. orr.

Bete nazazu zeure esneaz! -agindu nion kilikaturik, larrujotze haren uhinik gorenean nengoela.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 124. orr.

Eta are gehiago kilikatu ninduen, gelan sartu bezain sarri Mignonek ezpainetan eman zidàn musu luze hark.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

4 (sexuari buruzkoa; zerbait)

Zakila arrosaren puntta minbera kilikatu zuen, begiak apal eta auhenka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

Beltzaranaren titiak kilikatzen zituen, kukurusta gorria zimikatzen zion eta belarria ausikitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 82. orr.

5 kilimatu, kili-kili egin.

Baina, handik gutxira, nire gainean hankalatraba jarri, eta ume bat balitz bezala kilikatzen hasi zitzaidan barre eginarazi nahian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 355. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biziki kilikatzen (3); gehiago kilikatzen (6); gehiago kilikatzen ninduen (4)


kilikatzaile izond kilikatzen duena.

Halako batean, jaun kilikatzaileak bere sudurrera eraman zuen luma, eta baita sakonki usaindu ere haritxoei zerien lurrin gozo mingotsa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 130. orr.

Emakumea, horra, nolakoa da emakumea? hor dagokigu begira, kilikatzaile, erakargarri.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 59. orr.


kiliki 1 iz buruhandia.

Igande 5ean, goizeko 11etan zigante eta kilikiak, 13.30etan Larrañe eta Atharratzeko dantza taldeak, 15etan bazkari herrikoia pilota plazan.  Herria   2004-09-02

Orain arte hauteskunde garaiko kutxak eta garai batean Iruñeko kilikiak eta erraldoiak gordetzeko erabili izan dutela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Kale animazioa: kilikiak, erraldoiak, zezentxoak, fanfarreak, joaldunak [...].  Berria - Harian   2005-05-21

2 kilima.

Luze gabe, kiliki eta zirrika abiatu ginen, zangoak tresna bakar genituela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

Kaka zahar horrekin kilikiak ere ez dizkiok eginen, baina bai aldiz hemen garela gaztigatuko.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 18. orr.

3 kiliki egin

Haren hatsak kiliki egin zidan belarri ondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.


kilikor izond kilikei sentibera dena.

Rosek zirkinik ere ez zuen egiten, konfiantza hura ez salatzeko; atximurka eginez haragia odoletan uzten bazion, bera ez zela kilikorra esaten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.

Hirugarren kapituluak gaztaroko garai kilikorra, batzutan hain minberakorra, dauku aipatzen, ingurukoen behakoak hain inportantzia handia duelarik.  Herria   2002-11-14


kilima 1 iz larruazalean egindako ukialdi arin eta errepikatuez gorputzean eragiten den zirrara, irri dardaratia ekartzen duena.

Eguzkiaren kilimak bizkarrean senti ditzaket ia.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 54. orr.

Haize beroaren kilimak bere muxuen kilimekin nahastu ziren, adatsekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 55. orr.

Epela zegoen ura, eta ardora zilartsuaren kilimak sentitu zituen oinetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 220. orr.

Barneraino sartzen zaidan eta dena hartzen nauen kilima bizi arina sentitzen dut nire hamar hatzen puntan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 256. orr.

Sexuan kilimak igarri ditu herrira iritsi direnean, gaztetan ere gertatzen zitzaion halakoetan, nerbioengatik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 25. orr.

Kilimak izango balitu bezala, neskatoak burua astindu zuen arinki.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 87. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gure atsegin-kilima motelenak ere ukitu egingo gaitu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 193. orr.

3 kilima egin kilinak egin.

Haren aurpegia masailetik gertu sumatzen nuen, haren ezpainen berotasuna belarrian, haren ile kizkur solte bat nire kopetan kilima eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.

Ezin nion barre egiteari utzi, zerbaitek kilima egingo balit bezala. · kilika egin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 104. orr.

-Ez egidak esan kilima egiten ez dianik tonu bibliko latino honek, euskara arkaikoaren sintaxian halako sentsualtasun batez bilduta...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.

Irakurlearen subjektibitateari ez kilima, ez zimiko, ez zirrara egiten ez dioten berri horiek guztiak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 189. orr.

4 kilima eduki

Beote baserriko behi batek kilima zeukaan; beste hitzetan esanda, errapeak minbera zitian eta ez zian erraz iraina eraisten.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 207. orr.

Kontuak kontu, Ama kilima zeukan behiarekin hasi zuan lanean eta, honek, zeharo zakartuta, ostiko eman eta Ama lurrera bota zian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 207. orr.

5 kilimak egin ik kilimatu.

Belarrak sudurrean kilimak egiten dizkiola.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 146. orr.

Neure buruari kilimak egitea bezalako zerbait sentitzen diat, margotzen ari naizela: gorputz guztiak barre eragiten zidak... Kilimak egingo balizkio bezala barrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 353. orr.

Baziren indioilo luma luze beltzak eta antzara luma zuri lauak, gazteei belarrietan kilimak egiten zizkietenak, ohatzean biratzen zirenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.

Cadinek barre egiten zuen, "astakiloa" deitzen zion eta buka zezala oihuka esaten, kilimak egiten baitzizkion sudur puntarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.

Emakumeak, ordea, txantxetan jardun nahi zuen, elkarri kilimak egin, maitatu, azken finean, berak zekien bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 336. orr.

Eskuaz bularra laztandu zuen eta eskuan titiburuak kilimak egin zizkion.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 102. orr.

· Gantz sortu berriak mila kilima egiten zizkion larruazalean, haren izate osoaren inbasio geldia zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.

Hankatxoek egiten dizkioten kilima ttipiekin dibertitzen da.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 106. orr.

· Emaiozu masaje on bat oinetan, kilimarik egin gabe.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 145. orr.

6 kilimak eragin

Mahuka listuek kilimak eragiten zizkioten eskumuturretan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 224. orr.

7 kilimak ezagutu

Eta deabruaren ikasle baldin bada, ortodoxia finkatzeko hautsi duela ortodoxia; deabruari erronka irabazteko, kilimak ezagutu behar zaizkiola...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kilima egiten (4)

kilimak egin (6); kilimak egiten (24); kilimak egiten zizkidan (3); kilimak eragiten (4)


kilimaka adlag kilimak egiten.

Horretan ari zela, Aitor beregana ekarri eta kilimaka hasi zaio.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 78. orr.

Kilimaka eta barrezka gindoazen biok.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 33. orr.


kilimakor izond kilikorra.

Haren oin txikiek ozta-ozta ukitzen zuten lurra; bozkarioak airean zeraman, fereka kilimakorrez beteriko haize bolada batek bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 316. orr.


kilimakur iz kilimakurra.

Lagunekin Europan barrena egindako tren bidaian hasi ziren kilimakurrak sabelaldean, bagoian berarekin bakarrik egoteko grina ulertezina, adieraztezina.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 91. orr.

Han, kristalaren kontra galdurik begirada, kilimakurrei oles egin nien, sabelean jarriz arreta osoa, zure etorreraren zain.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 100. orr.

Baina ez fida Santxo, mantxatar jendea zintzoa bezain haserre-beroa baita, eta kilimakur eramanik ez duena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 124. orr.


kilimala iz ipar kilima.

Eta hala kilimala katramilarekin auzapezaren bizkar.  Herria   2004-09-30


kilimati izond kilikorra.

Proposamen leun ahalik eta gozatuena zen: paseoko mutilen txilio gordin txorrotxen ostean, badakizu, neska ahotsak badu ba, belarri-ixkinan halako doinuxka kilimatiagoa...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 98. orr.


kilimatu, kilima(tu), kilimatzen du ad kilima egin, kilimak egin.

Mutikoaren txima gorriek aurpegia kilimatzen zioten Giuliettari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 505. orr.

Hemen ikasle baten oina kilimatu, han beste baten txanoaren borlari tira.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 81. orr.

Hatzen artetik irristatzen zitzaidan, azala fereka berezi batez, hildako baten ferekaz, kilimatuz. Jamesek agerian zeukan belauna zerbaiten adaskarekin kilimatzeko makurtu zenean, apetatsu eta isekati, emazteak purrust egin zion "gazte gizarajo hura", Charles Tansley, ondotik bialdu zuelako.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 36. orr.

Baztertu egin zuen kilimatzeko txotx hura, harekintxe zirikatzen baitzuen seme gazteenak agerian zeukan hanka, hain modu berezian, seriostasun eta umore artean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 36. orr.


kilimixka iz ipar txantxa.

Ihizlaria honi kilimixkan hasi, hau joküan sartü (ai kokillota!, ihizlaria berotüze, bena ordüz ohartü bere lagün bat züala, ihizlaria hau ere!  Herria   2001-02-22


kilimusi 1 iz diosala edo keinua, batez ere gehiegizkoa.

Nik txirrina jo behar nuen etxeetan sartu aurretik, eta gero eskupekoen zain geratu, nahiko eskuzabalak izaten baitziren, esaterako, kilimusiak eginez gero. Batek kilimusi, beste batek oihu, denak batera ari zaizkit.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 171. orr.

Neskak kilimusi lotsakor batez itzuli zion irribarrea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 40. orr.

2 kilimusi egin

Mihia ateratzen dit mulata batek, miresmenez begira nagokiolako: mihi arrosa, aurpegi ilunean; nik barre eta kilimusi egiten diot: bera ere barrez hasten da, hortz zuriak ageri ezpainen lore gorritan (hala esan badaiteke).  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 260. orr.

Knot jaunak kilimusi egin zuen, zeremonia-imintzio isilez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 147. orr.


kilinkan adlag ipar keinkan.

Egia da gure mintzaira desagertzeko kilinkan dela, hemen ere, Baxenafarroan.  Herria   2004-05-13


kilker 1 iz intsektu beltza, gaineko hego gogortuak igurtziz, udako iluntzeetan, hots zoli eta errepikakorra ateratzen duena (Gryllus campestris etab.).

Nire kilkerra beltza da, isla gorrizta ttikiekikoa.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 55. orr.

Kilkerrak ere nekez mugitzen ditu hegoak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 99. orr.

Kilkerrak eta matxinsaltoak, berriz, poto batzuetan sartu, eta banan-banan ateratzen nituen, haien hegalak edo barailak aztertzeko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 42. orr.

Gero, kilkerren hots erregularra gauaren isiltasuna neurtzen hasi da, kir-kir-kir.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 26. orr.

Kilkerren kantu monotonoaren antzera beti bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 31. orr.

Josebarekin edo Mary Annekin nagoela kilker baten kanta-hotsa bezala sentitzen dut buruan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 392. orr.

Kilker batek kantatu zuen eta gero beste bat gehitu zitzaion, kilkerrak kilkerrei abisuak ematen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 85. orr.

Uztaileko iluntze epela, kilkerrak lanean.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 86. orr.

Jauregi gibeleko zelai batean kilker bat harrapatzen ari nintzela, Elbira etorri zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 326. orr.

Alpapa atera du, eta hortzaka eginda kilkerra bereizi.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 310. orr.

Behin batean harritu egiten nindutela esan nien, zenbat r eta zenbat k erabiltzen zituzten, eta berak baietz erantzun zidan, ez al nintzen lehenago konturatu, bera eta osaba bi kilker bakarti zirela Amerikako lur zabalean, eta soinu hura hegoak astintzean egiten zutela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.

· Burua kilkerrez beteta zuten andre haiei.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 148. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gauaren argia baino ez zen geratzen, euriaren zizika kilker-zurrumurru baten gisa...udak bakarrik dakarren usain berezi horrekin eta kilker hots artean afaltzea...  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.

Bera zen kilker-zaku honetan ordena jartzeko gai zen gizon bakarra.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 194. orr.

3 adkor sakelako telefonoa. ik segapoto.

Kilkerra atera du gero poltsikotik eta pantailak telefono sarerik ez daukala erakutsi dionean, deskonektatu egin du, bateriarik ez dezan alferrik gal.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kilkerren hotsak (9)


killer 1 iz hiltzailea.

Gizabanako basati, anker eta grinatsu batena, odolgose fanatiko batek bere egindako killer bero eta bertatik bertarakoa, edozertarakoa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 65. orr.

2 serial killer

Fidelak ez diren emazteak kalitzeko xedea baizik ez zuen Oresten gisako serial killer bat ote zara?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 110. orr.

Atxilotu guztiak beren argazki polizialean halako serial killer aurpegiarekin agertzearen arrazoia huraxe zela: [...].  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 53. orr.

Herriko plazan kateme bustiak goseti bilatzen zituen serial killer baten balizko presentzia imajinatu nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 202. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

serial killer (6)


kilo 1 iz kilogramoa.

Mahatsa, kiloa 5 florin, andere mahatsa, 70 zentimo kilo erdia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 124. orr.

Eskuz hobeto motel; kilo asko ez dituk eta...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 48. orr.

Kilo erdiko pieza, hi, esan zuen Pellok.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 64. orr.

Eskeletoaren berrehunetik gora hezurrek 9 kilo inguru pisatzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

100 eta 220 kilo arteko harriak. herria¬

Ingude-altxatzen, lau kirolari ariko dira lehian 18 kiloko ingudearekin.  Berria - Kirola   2004-07-31

45 kilo edo gehiagoko tentsioari aurre egin diezaioke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 62. orr.

Mahatsa, kiloa 5 florin, andere mahatsa, 70 zentimo kilo erdia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 124. orr.

Pezeta egiten dik kiloak txatarrerian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.

Hogeita bosten bat kiloko zakua zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 74. orr.

Hemezortzi bat duro aluminio kiloko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 41. orr.

Urrezko babeski bat ekarri ziguten, seiehun kilokoa.  Elizen arteko biblia   1 M 15,18

Zenbait minutu berantago, agertu zen Heinkel 111 bat, 6 bonba 50 kilokoak botatuz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 146. orr.

2 (gizakien pisuan)

1,90eko luzerarekin eta ehun kilo inguruko pisuarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.

Aurpegia erabat puztua zeukaan, eta ematen zian hogei kilo irabazi zituela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 388. orr.

Baina biziki flakatua hogoi bat kilo galdu nituen hilabete bat eskas barne.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 60. orr.

Hogeita hamar kilo gizendu ondoren.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 102. orr.

Zuk, aldiz... kilo batzuk hartu dituzu... baina itxura ederra duzu!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 32. orr.

Urteak pasatu ahala gero eta zailago da neguan harturiko kiloak kentzea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 17. orr.

Bi kilo galdu zituen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 197. orr.

Hogei kilo argalduta eta gorputza ubelduraz josia ekarri zian, masajeengatik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 208. orr.

Gizon handia zen (ahaztu zait esatea), metro bat eta laurogei pasa eta ehun eta hogei kilo.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 144. orr.

· Alaskatik itzuli eta Obaban hotela eraiki zuen garaian don Pedro ehun eta hogei kilo inguru zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.

3 (harri jasotzaileen probetan)

Lau harri erabili beharko ditu: 125 edo 150 kiloko koadroa, 125 edo 150 kiloko zilindroa, 112,5 kiloko kuboa eta 100 kiloko bola. 52 kiloko kuboarekin 15 jasoaldi hiru minutuan.  Berria - Kirola   2004-10-23

Gipuzkoar gaztearen asmoa 200 kiloko koadroa leporatzea da, baina esku bakarrez.  Berria - Kirola   2004-02-28

Gaur, 560, 640 eta 720 kiloko finalak jokatuko dira.  Berria - Kirola   2004-05-29

Emakumezkoei dagokienez, Laukizko Gaztedi gailendu zen 260 eta 280 kiloko lehen jardunaldian.  Berria - Kirola   2004-05-29

Altamira sartu da 600 kiloko finalera.  Berria - Kirola   2004-01-27

Gaur, gizonezkoen 560 eta 640 kiloko eta emakumezkoen 520 kiloko txapelketak jokatuko dira.  Berria - Kirola   2004-02-19

Leitzarrak bost jasoaldi eta 850 kiloko aldea kendu zion Ostolazari. herria¬

4 (zenbaketetan, neurtzen denaren ezkerrean)

Italiano airekoak Saboya 79 motakoak ziren, 1 000 kilo bonba garraiatzeko eginak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 145. orr.

Huskeria batean eros zitezkeen zazpi kilo irin garbi nahiz hamalau kilo garagar.  Elizen arteko biblia   2 Erg 7,16

Horien ordainetan bi mila eta zazpiehun kilo zilar emango dizkizugu.  Elizen arteko biblia   1 M 15,35

Biriatun arrastatua izana 35 kilo haxixekin.  Herria   2005-04-21

Kilo erdi okela katuarentzat hozkailuan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 33. orr.

Kilo erdi bat gurinek kilo erdi bat TNTk baino hiru aldiz energia gehiago askatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.

Milaka kilo patata zuritzen ari zen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 55. orr.

Neure liburu guztiak: ehunka kilo matematika-liburu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 12. orr.

· Behi horrek maiatzaren 22-an eginen bost urte, 1058 kilo pisu.  Herria   2003-03-06

5 (hitz elkartuetan)

Solomo kilo dezente izozkailuan metatuta. antxoaren ordez, berdel kilo merke batzuk baizik ez ziren agertu gau guztian.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 13. orr.

· Gero, igualeko kopurua egiteko bildu beharreko diamante kilo kopurua kalkulatzen saiatu zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 118. orr.

6 milioi bat pezeta.

La Navaleko nominei buruzko informazioa jaso genuen: 30 kilo; hilaren azkenean hurbiltzen omen ziren langileak kobratzera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

berrogei kilo irineko (4); ehun kilo inguru (4); hamabost kilo urre (4); hamar kilo zilar (4); hamarren bat kilo (4); hiru kilo galdu (6); ia kilo (4); kilo antxoa (4); kilo asko (4); kilo baino gehiago (7); kilo baino gehiagoko (6); kilo bakoitzeko (5); kilo batzuk galdu (6); kilo dauzka (9); kilo dinamita (7); kilo ditu (29); kilo droga (5); kilo erdi (20); kilo erdi bat (4); kilo erdia (4); kilo erdiko (5); kilo esperantza (9); kilo eta erdi (15); kilo galdu (63); kilo galdu ditu (30); kilo garagar (8); kilo gehiago (20); kilo gehien (8); kilo gizendu (4); kilo haxix (18); kilo heroina (4); kilo hondakin (7); kilo inguru (22); kilo inguru pisatzen (4); kilo inguruko (7); kilo irin (12); kilo irin garbi (5); kilo irineko (4); kilo izan (7); kilo izango (8); kilo kloratita (5); kilo kokaina (26); kilo kokaina atzeman (9); kilo lehergai (18); kilo lehergai zituen (4); kilo lehergailu (7); kilo lehergaiz (5); kilo mahats (7); kilo ogi (6); kilo ogi irin (4); kilo pisatu (4); kilo pisatzen (35); kilo pisatzen ditu (12); kilo pisatzen du (11); kilo pisatzen zuen (5); kilo pisu (6); kilo plutonio (8); kilo speed (5); kilo urre (21); kilo zabor (10); kilo zilar (24); mila kilo zilar (9); milaka kilo (4); zazpi kilo galdu (4); zortzi kilo galdu (4)

kiloko aldea atera (5); kiloko bigarren jardunaldia (8); kiloko bonba (4); kiloko finala (9); kiloko finala jokatuko (6); kiloko finalean (7); kiloko finalera (7); kiloko finaletan (5); kiloko harri (13); kiloko harria (24); kiloko harria erabiliko (8); kiloko harriarekin (4); kiloko hirugarren jardunaldia (4); kiloko koadroa (9); kiloko kuboa (6); kiloko kuboarekin (19); kiloko lehen jardunaldian (5); kiloko lehian (4); kiloko paskualsoro harri (4); kiloko pisua (14); kiloko txapela (8); kiloko txapelketetan (4); kiloko zilindro (10); kiloko zilindro kopa (4); kiloko zilindroa (11)

kilokoa jaso (5)

kilokoen lehen jardunaldia (7)

ehun kilotik gorako (4); kilotik gora (12); kilotik gora galdu (6)


kilogramo 1 iz pisu (edo masa) banakoa, mila gramoren baliokidea dena (kg).

Hemoglobinak afinitate handia du oxigenoarekiko, eta odolean dagoen hemoglobina kantitate apalak (kilogramo bat inguru) bizi-prozesu guztiei eusteko adina oxigeno garraiatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 157. orr.

Gramoak eta kilogramoak eta miligramoak, metroak eta kilometroak eta milimetroak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.

Pud: Errusiako pisu-neurri antzinakoa (16,3 kilogramoren baliokidea).  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 80. orr.

1,93 metro da luze eta 85 kilogramo pisatzen ditu.  Berria - Harian   2005-07-10

1,93ko garaiera du eta 82 kilogramoko pisua.  Berria - Mundua   2004-02-12

2 (zenbaketetan, neurtzen denaren ezkerrean)

Kilogramo bat urek hirurehun eta hirurogeita hamar gramo baizik ez du pisatzen han!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 391. orr.

15 edo 20 kilogramo lehergai zituen bonba batek eraginda.  Berria - Mundua   2004-12-11


kiloka 1 adlag kiloa neurri hartuz; kopuru handian.

Neurtu, nola? kiloka, litroka, puntoka agian?...  Berria - Kirola   2004-03-24

Porlana eta harea kiloka sartu behar genuelako herrian.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 79. orr.

Litroka xaboi eta kiloka pazientzia beharko dituen harrikoaren zain.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 118. orr.

Lurperaturiko aberastasunaren lilura, milaka kiloka botatzen den harritza alferrari atxikiriko metal zilarkara noblezko bi kiloen xarma, ez da oraindik iraungi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.

2 kilokako izlag

Eta emakume horrek kilokako karga zeraman.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 93. orr.


kilokaloria iz beroa neurtzeko banakoa, mila kaloriaren baliokidea.

Horregatik, kaloria edo, hobeto esanda, kilokaloria (mila kaloria) erabiltzen da elikagaiak edo erregaiak duen energia kantitatea adierazteko unitatetzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.


kilometra ik kilometro.

kilometraje iz kilometroak, kilometro kopurua.

Enpresaburuek dieta erdia ez dute ordaintzen «behar bezala», ezta kilometrajea ere pagatzen langile guztiei.  Berria - Ekonomia   2004-05-11

Patronalak, baina, ez du lanaldirik murriztu nahi, eta sindikatuei exijitu die dieta, kilometraje, gaixo-agiri, azpikontrata eta kontratazioaren inguruko proposamenak bertan behera uzteko.  Berria - Ekonomia   2004-05-11

Azkenekin iritsi naiz Marand deritzon herri honetara, pot eginda iritsi ere, kilometraje luzeagatik eta txakur gaizto ugariengandik ihesi egindako ahaleginengatik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 95. orr.


kilometriko izond oso luzea.

Ordukoz, bertzalde, neskek izeba Milagrosen ziztor kilometrikoek baino tira handiagoa egiten ziguten. praketako kremailera kilometrikoa zabal-zabalik zuela agertu zitzaigun gelara, eta ezin esan ikastaro hartan ezer erakutsi ez zigunik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.


kilometro 1 iz bide edo distantzia neurri ohikoa, mila metroren baliokidea.

Amazonas ibaian, 1.000 kilometro ibai gora.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Milaka kilometro urrun.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 515. orr.

Hamar kilometro urrunago.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 18. orr.

Torinotik oso kilometro gutxira baitaude Alpeak eta Italiako eski-gune nagusiak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 11. orr.

Etxe saihetseko orga-bidetik pasatuz, kilometro baten buruko oihanean sartu nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 105. orr.

Saltoki itzelak, askotariko salgaiz gainezka, amaierarik gabe hedatzen dira kaietan barrena, kilometro askotan zehar.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Kilometro eskaseko bide hartan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 80. orr.

Lehen bost kilometroak, goizeko freskuran, lorian eraman ditut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.

· 770 kilometro xuxen ditu bideak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.

Handik ehun eta hogeita hamar kilometro inguru urrundurik.  Elizen arteko biblia   2 M 12,17

2 (aditzekin)

Kilometro eta erdi ibili zirelarik, arabiar gudu-talde batek eraso zien.  Elizen arteko biblia   2 M 12,10

Urratsa zalu zalua, ibiliaren bortxaz, harek ere bazituen 1200 kilometro kurriturik. Zenbait kilometro egin ondoan, gibelera itzuli dela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 115. orr.

Eguneko 100 kilometro eginez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Elkarrekin egiten ditugu hiru kilometro.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 132. orr.

Bolanteari sendo eutsi nion, eta kilometroak egin genituen horrela, isilik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.

Bospasei kilometro arraunean egin ondoren.  Elizen arteko biblia   Jn 6,19

Ia berrehun kilometro trenez egin eta gero.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 142. orr.

120.000 kilometro eragin dizkiogu gure autoari.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 126. orr.

3 (dimentsioekin)

181 kilometro luze izanen da ubidea.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 31. orr.

Hamabi kilometro eta erdi izango da luze eta hamar kilometro zabal.  Elizen arteko biblia   Ez 45,1

Eremu sakratuaren ondoan, bost kilometro luzeko bi zati geldituko dira.  Elizen arteko biblia   Ez 48,18

300 kilometro zabaleko bokalea!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Milaka kilometro koadro.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 79. orr.

Txinak 1.220 milioi biztanle ditu, Nauru izeneko isla batek 12.000 inguru bere 21 kilometro koadrotan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 186. orr.

Lau kilometro koadroko eremu batean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.

4 (abidura adierazten)

Bidaian, hegaz, 900 kilometro orduko.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 19. orr.

140 kilometro orduko harrapatu omen zituzten haize-bolada beldurgarri eta zirimolatsu haiek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.

Lurrak ere, horrelaxe, segundoko berrogeita bi kilometro eginagatik, geldiro egiten du eguzkiaren bira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Oraingo gure abiada orduko 960 kilometrora igo da, 10.100 metrotan gaude eta tenperatura zeropetik 44 gradukoa da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.

Orduko 70 kilometroko haize boladekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 166. orr.

Martxa betean mur egiten badut, ezin eragotziko dut orduko ia zortziehun kilometroko lastertasuna harrapatzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 71. orr.

Orduko 5 kilometroko abiaduran oinez doan gizakia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.

· Orratzak ehun eta hogei kilometro orduko abiadura markatzen du [= orduko ehun eta hogei kilometroko abiadura], eta erloju digitalak hirurak eta zazpi minutu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 28. orr.

5 (hitz elkartuekin)

Kilometro-kontagailuari begiratu gabe.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 32. orr.

Uraren gainalde leun, beltz eta beiraren antzekoa ikusi zuen kilometro-pare bat beherago.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.

· Bost trenbide-kilometro horien eraikuntzakoak eta orduko gizarte-giroaren nondik norakoa kondatzearren.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 16. orr.

Beste hamaika merkantzia tren, beste milaka auto-stop kilometro zain zituen New Yorkera itzuli aurretik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bost kilometro egin (4); bost kilometro inguruko (4); bost kilometro zabal (4); handik kilometro batera (4); helmugarako bi kilometro (4); kilometro asko egin (5); kilometro batzuk egin (6); kilometro batzuk hegoalderago (4); kilometro bete (9); kilometro bizikletan (6); kilometro da luze (4); kilometro daude (14); kilometro dezente (4); kilometro dira (4); kilometro ditu (52); kilometro doi egiteko (4); kilometro egin (108); kilometro egin zituen (13); kilometro eginda (7); kilometro egingo (14); kilometro egiteko (12); kilometro egiten (14); kilometro erdi (7); kilometro erdi bat (4); kilometro erdiko (4); kilometro eskas (11); kilometro eskasera (10); kilometro eta erdi (18); kilometro eta erdira (9); kilometro falta (25); kilometro falta zirela (11); kilometro gelditzen (5); kilometro geratzen (17); kilometro geratzen zirela (16); kilometro gutxi (14); kilometro gutxi batzuk (4); kilometro gutxiago (5); kilometro gutxira (23); kilometro gutxira dagoen (4); kilometro gutxitara (5); kilometro hurbil (4); kilometro inguru (50); kilometro inguru daude (5); kilometro inguru egin (7); kilometro inguru egingo (4); kilometro inguruko (29); kilometro inguruko auto (7); kilometro ingurura (17); kilometro ipar mendebaldera (4); kilometro iparraldera (23); kilometro karratu (4); kilometro karratuko (5); kilometro koadro (32); kilometro koadro ditu (4); kilometro koadroko (22); kilometro korrika (13); kilometro kuadro (4); kilometro kubiko (5); kilometro kubo (9); kilometro luze (27); kilometro luze da (4); kilometro luzeko (11); kilometro mendebaldera (9); kilometro mordoa (4); kilometro oinez (4); kilometro orduko (100); kilometro orduko abiada (5); kilometro orduko abiadan (6); kilometro orduko abiadura (22); kilometro orduko abiaduran (21); kilometro ordukoa (5); kilometro orotara (4); kilometro pasatxo (9); kilometro txandakakoa (4); kilometro urrunago (15); kilometro urrundu (10); kilometro urrundu zen (4); kilometro zabal (8); kilometro zituen (10); kilometroz kilometro (6); mila kilometro inguru (5); milaka kilometro (17); milaka kilometro egin (4); milioi kilometro (22); milioi kilometro egin (6); milioi kilometro koadro (5)

azken kilometroa (11); azken kilometroa arte (4); lehen kilometroa (6)

azken kilometroak (17); erlojupeko kilometroak (11); kilometroak egin (9); kilometroak egiteko (7); kilometroak egiten (9); kilometroak eta kilometroak (6); lehen bost kilometroak (4)

azken kilometroan (23)

azken bi kilometroetan (4); azken kilometroetan (31)

hiru kilometroko erradioan (4); kilometroko abiadan (6); kilometroko abiadura (7); kilometroko abiaduran (10); kilometroko aldapa (5); kilometroko auto ilarak (26); kilometroko bidaia (7); kilometroko bidea (28); kilometroko bidea egin (7); kilometroko diametroa (12); kilometroko diametroa du (6); kilometroko distantzia (5); kilometroko distantziara (8); kilometroko erlojupeko (9); kilometroko erlojupeko laua (5); kilometroko erlojupekoa (41); kilometroko erlojupekoa jokatuko (5); kilometroko erlojupekoa korrituko (4); kilometroko erlojupekoak (5); kilometroko erlojupekoan (9); kilometroko erlojupekoarekin (6); kilometroko erradioan (5); kilometroko etapa (15); kilometroko hesia (4); kilometroko ibilaldia (5); kilometroko ibilbide (6); kilometroko ibilbidea (29); kilometroko ibilbidea egin (5); kilometroko ibilbidea osatu (6); kilometroko ibilbidean (5); kilometroko igoera (4); kilometroko ilarak (10); kilometroko jazarpen (6); kilometroko lastertasunean (8); kilometroko luzera (19); kilometroko luzera izango (5); kilometroko taldekako erlojupekoa (7); kilometroko tartean (5); kilometroko trenbidea (5); kilometroko zatia (4); zazpi kilometroko ibilbidea (5)

ehunka kilometrora (10); hamar bat kilometrora (7); hamar kilometrora dagoen (4); herritik milaka kilometrora (4); kilometrora bizi (11); kilometrora dago (37); kilometrora dagoen (51); kilometrora daude (5); kilometrora dauden (6); kilometrora den (4); kilometrora egon (10); kilometrora kokatua (4); kilometrora kokatua den (4); kilometrora zegoen (20); milaka kilometrora (21)

kilometroren buruan (5); kilometroren faltan (11)

milaka kilometrotara (13)

kilometrotik gora (13); kilometrotik gora egin (4); kilometrotik gorako (8)

kilometroz kilometro (6)


kilonbo iz

Bera kilonbo hartako burua zela sinbolizatzen zuen arrautza zen Guebokinderren ikur bereizgarria.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 24. orr.


kiloparsec iz izarretarako distantzia neurtzeko banakoa, mila parsec-en -hots 3.260 argi urteren- baliokidea

Hemengo esperientzia aberasgarria eta positiboa izan zen haientzat, baina ez 231 kiloparsec-eko bidaia hartan izango zuten zirraragarriena, ezta alderatzekorik ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 107. orr.


kilotoi iz potentzia banakoa, mila tona trinitrotoluenok askatzen duen energiari dagokiona.

Halako lehergailu batek 20 kilotoiko indarra askatuko luke.  Berria - Mundua   2006-01-18

Horrelako bonba batek 50 kilotoirainoko indarra izan dezake.  Berria - Mundua   2006-01-18


kilotxo iz adkor kiloa.

Gerri bueltan, urteek pilatu eta arineketa urriko bizimoduak itsatsitako kilotxoen sobera nabari zaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.


kilovolt iz potentzial diferentziako edo tentsioko banakoa, mila volten baliokidea.

Hala, abiadura handiko burdinbideetan korronte alternoko 25 kilovolteko tentsioa duten katenarietan ibili ahal izango dira, baita korronte zuzeneko hiru kilovolteko ohiko lineetan ere.  Berria - Ekonomia   2004-02-25


kilowatio ik kilowatt.

kilowatt (orobat kilowatio) 1 iz potentzia elektrikoko banakoa, mila watten baliokidea. ik kW.

Autobus horiek daramaten hidrogenozko pilak 205 kilowatteko potentzia ematen die.  Berria - Gaiak   2006-02-10

Mihamako zentraleko bigarren erreaktorea 500.000 kilowatt ekoizteko gai da.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

Bi urtegien artean 7,3 milioi kilowatt sortzeko gai izango dira 2014an.  Berria - Gaiak   2004-07-18

2003an kilowattaren kostua 2,151 zentimo izan zen.  Berria - Harian   2005-07-20

· Gainera, ia bikoiztu egin du energia berriztagarrien ekoizpena 3.806 milioi kilowatt orduko.  Berria - Ekonomia   2004-10-10

221.000 euroko sarrerak izan ditu, orduko 3.817.000 kilowatt saldu baititu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

3.817.000 kilowatt ordu saldu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

2 (neurri gisa)

50.000 turbina eoliko jarrita, 720.000 milioi kilowatt argindar sortzea legokeela dio Greenpeace erakundeak.  Berria - Gaiak   2004-03-09

Haietan, 25,7 milioi kilowatt argindar ekoizten da. herria¬

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kilowatt argindar (4); kilowatt ekoizten zituen (3); kilowatt orduko (5); milioi kilowatt (12); milioi kilowatt argindar (4); milioi kilowatt orduko (4)


kima1 (orobat kuma) 1 iz zaldiek eta beste abere batzuek lepagainean dituzten zurden multzoa; tximak.

Haien zaldiak sendoak eta itxura harrokoak ziren, kima kizkurdunak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.

Kima zuri eta uzkorno galantarekiko [zaldi] bat badut neure.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.

Morroi bat, nahiz kalerako nahiz lur Ianerako balio zuena, zalditzarra zelatzeko nahiz kima-guraizeak hartzeko prest zegoena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.

Bi zangoen gainean xutitzen da, erortzen eta bat-batean sekulako ostikoan altxatzen da, airatzen, besoak eta zangoak luzatzen ditu, haren kuma eta buztan xuriak hedatzen dira, bela zabal eta eder bat bezala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 209. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gutun edo letra bat eman ondoan Pekoetxetako neska bati, honek buruan gordetzen zuen, bilo edo ile kuman, orduko modan iresia, aitzineko partea aski gora.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 139. orr.


kima2 iz kimatzea.

Baserriko lanetan, inausketa eta kima-lanak egiteko orduan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.

Eta oraindik, han hemen lizar kiman ikustean inor, poztu bezala egiten naiz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.


kimatu, kima(tu), kimatzen 1 du ad abarrak edo abartxoak kendu. ik inausi.

Fruiturik ematen ez duen aihena ebaki egiten du Aitak, eta fruitua ematen duena garbitu eta kimatu, fruitu gehiago eman dezan.  Elizen arteko biblia   Jn 15,2

Lorategia txukundu, arrosak kimatu eta ureztatu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.

Hortentsia sail oparoa mimoz ureztatu, ongarritu eta kimatzen baitzuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 79. orr.

Sprout andereñoak Abisiniako pikondoak kimatzen jarri zituen guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 225. orr.

Udaberri aldera, lizar adaxka lodiskonak eta xuxenenak berextu eta kimatuz lizar arbak egiten genituen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

Ayub-ek ondo kimatu ditin bide ertzeko zuhaixkak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 35. orr.

Kimatu gabeko Sophora japonica-ren azpitik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 156. orr.

Lepoa moztu zion kimatzeko guraize batzuekin.  Berria - Gaiak   2004-06-05

2 irud

Beste lan batzuk egiteko oztopo gisa ikusten zuen margolaritza, eta, horregatik, alderdi hori kimatu egin zion bere sormen lanari.  Berria - Kultura   2004-04-29

Artistak egitura bat nahi du, logika bat, eta sasiak garbitzen hasten da, kimatzen, soiltzen, errealitatean ez bezalako simetriak eta eraikuntza zehatzak sortzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 78. orr.

Horrela, irakurketak egin bitartean, jatorrizko gaira bueltatzea komeni da, handik eta hemendik hura kimatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 332. orr.

Basa oihana bihurturiko lorategi batean bezala, bizian moztu, inausi, kimatzeko zoriona jabetu zen nitaz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 59. orr.

3 kimuak erne, kimuak eman.

Eta asko eta asko kimatzen hasiak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 107. orr.


kimatzaile iz kimatzen duen langilea.

Borda inguruko lizar zimaluzeek berantetsi egin dute bi urtetik behingo kimatzailea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 11. orr.


kimera 1 iz irudimenak gertagarri edo egiazkotzat hartzen duen gauza, nahiz eta halakoa ez den.

Ustekizun eta kimera deitzen diote, ezinezkoa izanik ere, irudimenak sorrarazten duenari, esaterako, Jainkoa gorputz gisa eratua izateari.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 216. orr.

Kimera eta ameskeria liberalaren garaia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

Utopia edo kimera liberala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.

Jabetu gara lehendabiziko legegileek zuhurki asmatutako kimera hura ez zela gu katez lotuta edukitzeko beste baliabide bat baizik. Jainkoaren kimera zapalduta geratu zenetik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 216. orr.

Beste guztia, bere burua arautzen duen merkatua, kimera hutsa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 331. orr.

Beharrezkoa da lehiakortasunaren kimera erretoriko hori kritikatzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 93. orr.

Eta Virgiliok Eneida erre nahi du, giza irudimenaren emaitzen kimeraren eredu behinena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.

Beren buru kimeraz, deabruz, ametsetako piztiez, lore munstroz beteak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 311. orr.

Ez diezagutela gehiago hitz egin beren kimeretako izakiaz eta beren erlijio sinestezinaz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 224. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kimeriko.

Hain zuzen, gutako bakoitzaren baitan, kimera-indar amaigabe bat dago, hots, oroimena, munstro beldurgarria.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.

Nagusi eta libre jardun ohi duen kimera-munduak imajinatzen ditu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 92. orr.

3 mitologian, burua lehoiarena, gorputza ahuntzarena eta isatsa dragoiarena zuen animalia, garrak kaurtikitzen zituena.

Nola zitekeen gorputz hirukoitzean bakarra zenak, burua lehoi, isatsa dragoi eta enborra Kimera edo Ahuntz zuenak berak, gorputzeko gar biziak ahotik jaurtitzea?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 359. orr.

Baita aho izugarritik garra darien Kimerak ere izadia bazkatzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 137. orr.

Frutaz kargaturiko txalupan, poste baten puntan pausatu den kaioan, nonahiko hormetan ikusten diren kimera, grifo, maskaroi, gurutzeetan...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 67. orr.

4 kimerazko ik kimeriko.

Hortaz, ez da kimerazkoa esatea hizkuntza dela, hain zuzen, mintzairaren banakoa dena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 37. orr.


kimeriko izond fantasiazkoa edo irudimenak sortua. ik kimera 2; kimera 4.

Merezi al dizu osasuna suntsitzeak ustezko harrapakin kimeriko baten atzetik jarraitzeko? Saio kimeriko horri buruzko maisulana da Karl Polanyi pentsalariak 1944an argitara eman zuen The Great Transformation liburua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 37. orr.

Deliturik ankerrenak, edota ilun eta kimerikoenak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 89. orr.

Bere baitan daramatza alegiazko nortasunak, makina bat pertsonaia kimeriko, egiazko eta irudizkoaren arteko poliexistentzia, amets eta esna-aldiaren artekoa, mendetasun eta hausturaren artekoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.


kimia ik kimika.

kimika (orobat kimia g.er.) 1 iz gaien osatze, tasun eta eraldatzeak aztertzen dituen zientzia.

Kimika ikasi zuen, eta filosofia, eta zuzenbidea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 373. orr.

Kimika Orokor eta Ez-organikoa ikasgaiaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.

Kimika ez-organikotik organikora pasatzeko urratsa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 12. orr.

Gainazal fotosentiberen kimika.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 173. orr.

Egituren eta kimika zelularraren materiala determinatzen duten geneak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 126. orr.

Kimika misteriotsua iruditzen zaizue, baina ez du ardoa inoren odol bihurtzerainoko abildaderik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 101. orr.

Hauts ginela esaten ziguten lehen, orain kimika hutsa garela.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 28. orr.

Kimikaren mundua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 10. orr.

Baina ez naiz izutzen: ertzaina estrabikoa da, Perti kimikako irakaslea bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 18. orr.

R. jauna -Kimikako Nobel saridun ezaguna- Bartzelonara iritsi zenean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 177. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kimiko.

Arma ikaragarriak, kimika-armak eta bertze...  Herria   2003-04-17

Egituraren aldetik izan litezkeen konposatuez kezkatzen den kimika teoriaren atalaren analogia erabil genezake.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 73. orr.

Kimika-liburu bat emango baliote ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 38. orr.

Irakurlea, honetara ezkero, ongixko konturatuko zen hau ez dela kimika-tratatu bat. Turingo Unibertsitateko Kimika Ikastegiko biblioteka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 295. orr.

UEUko Kimika saileko ikastaroan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Hamazazpi urte zituela, Edinburgon kimika-irakasle zen Lyon Playfair-en irakaspenak jasotzera bidali zuten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

Kimika ikasketak egitera behartu zuen aitak.  Berria - Kultura   2004-07-20

Ni, gaiztakeriarik gabeko kimika-lizenziatu koxkor bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.

Gibela da gorputzaren kimika-instalazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.

Kimikari nintzen kimika-lantegi batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.

Kimika enpresa batean egiten du lan.  Berria - Mundua   2004-11-09

Beste era batera esanda, beraz, kimika-laborategi erraldoi bat da erretina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Kimika sektoretako enpresek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Kimika zapore berezi, garratz eta higuingarria.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 96. orr.

Kimika usaineko egurrezko bainuontzia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 183. orr.

Apaldegi makulagabe, kanfor, argizari eta mendeetako kimika-nekez usaintsu haietan beste ikerraldi bat eginez, zera ikasi nuen: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

Eromena kimika arazoa duk soil-soilik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.

UGTko Kimika Federazioko idazkari nagusi Eduardo Markinak.  Berria - Ekonomia   2006-05-04

Hiru ikertzailek jasoko dute aurten Kimika Nobel saria.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Alemaniako Max Plack Kimika Institutuko zientzia zuzendariak.  Berria - Gaiak   2004-01-22

3 kimika ikasketak.

Kimikako laugarren ikasturteko programaren barnean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.

Kimikako klasera joateko gogoa piztu zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 138. orr.

4 irud/hed

Ordu hartan esaten zen bezala, bien artean "kimika txarra" zegoen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Jolas sexuala albo batera uzten badugu, desioa ez da piztuko, kideen arteko kimika ez da sortuko, maitasun lurrinik ez da agertuko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 125. orr.

Orain ongi ulertzen du "kimika ona egon da" esaldia.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 63. orr.

Alalabaina, ez dakit zer kimika mota berezi sortu zen bi izaki barne nahiz kanpo hain ezberdin horien artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

5 kimika-gai (orobat kimikagai)

Badira kimika gaiak gorpua usteltzetik betiko gordeko dutenak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.

Belgikako talde bat, bestalde, DDT kimikagaiak eta beste pestizidek hormonetan duten eragina ikertzen ari da.  Berria - Gaiak   2006-02-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kimika federazioko (4); kimika hutsa (3); kimika irakaslea (9); kimika nobel (3); kimika ona (5); ugtko kimika federazioko (4)

kimikako irakaslea (3); kimikako nobel (6); kimikako nobel saria (3)


kimikagai ik kimika 5.

kimikagintza iz kimika industria.

2006rako altzairugintzan, zementugintzan eta kimikagintzan ari diren enpresak neurri horiekin lanean hastea espero du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Jakina, lehen adieran, kimikagintzan jardun diharduena da "kimikari militante".  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 10. orr.


kimikalari ik kimikari.

kimikari (orobat kimikalari) 1 iz kimikari buruzko ikerketak, esperimentuak edo saioak egiten dituen pertsona.

Kimikari izango ginen, bada, Enrico eta biok.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.

Elias Corey kimikariak [...] aditzera eman duenez, botika hori bizkorrago eta merkeago egiteko sistema asmatu du.  Berria - Gaiak   2006-05-07

Kimikaria lanbidez eta artista zaletasunez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 77. orr.

Kimikariaren lanbidea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 89. orr.

Kimikari analitikoak laborategira eraman ohi ditu bere laginak, aztertzera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 150. orr.

Frantziako Institutuko hitzaldiak, kimikari ospetsuek emanak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 32. orr.

Lurrinean interesaturiko kimikari batek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.

Gauzak egoki biltzearen arazo larriarekin egiten baitugu hor topo, eskarmentua duen kimikari orok ongi dakienez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.

Ai kimikari batek sudurrik ez balu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Giza kimikari saiatuaren grina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 12. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kimikari lanean jardun nahi huen eta hortxe habil kimikari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.

Kimikari lanbideak (nire kasuan Auschwitzeko esperientziak sendotua) inolaz ere ezinbesteko eta jaiotzezko ez diren zenbait higuin gainditzen irakasten digu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

Neure kimikari-zuntzak kizkurtzen sentitu nituen lotsagarrikeria haren aurrean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.

Bizi guztia grafitoari zein diamanteari eskaini dion kimikari-estilitaren bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 296. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kimikari militante (5)

ali kimikaria (3)


kimikaritasun iz kimikaria izateko nolakotasuna.

Jakina, urrea bilatuko nuela: ez aberastearren, baizik giza trebetasun berri bat lantzearren; lurra, airea eta ura bizi ziren bazterrak berrikustearren, amildegi egunean-egunean zabalago batek bereizten baininduen haietatik; eta neure kimikaritasuna berreskuratzearren, lanbide horren forma funts-funtsezko eta jatorrizkoan, "Sheidekunst" delakoan, hots, metala zaborretik bereizteko artean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 184. orr.


kimikatu, kimika(tu), kimikatzen du ad kimika analisia egin.

Piamontera ezin hobean, bada, Asti aldeko ukitu sotilez, esan zidan azukrea zekarrela kimikatzeko: jakin nahi zuen ea azukrea zen ala ez, edo eta ez ote zuen nahasturik satsukeriaren bat ("saloparía").  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 225. orr.


kimikatzar iz adkor kimika.

Baina liburu horretan berariaz utziko nuela albora kimika handia, industriategi kolosalen eta fakturazio-ustelkeria zorabiagarrien kimikatzar loriosa, hori lan kolektiboa baita eta, beraz, anonimoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 268. orr.


kimiko 1 izond kimikari dagokiona. ik kimika 2.

Erreakzio kimiko arruntak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 36. orr.

Analisi kimiko bat egiten denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 151. orr.

Eredu kimiko hori zabaldu egin da fisika eta genetikako ideiak bereganaturik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.

Horrela askatzen den energia kimikoaren parte bat lan bihurtzen da, eta, beste parte bat, berriz, bero.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

Energia kimiko handia beharko litzateke proteinaren nitrogenozko hondakina nitrogeno-gas bihurtzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.

Konposizio kimiko egonkorra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

Kometaren nukleoaren osaera kimikoa.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Datatze hori egin ahal izateko, elementu kimiko batean oinarritu dira astronomoak, berilioan.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Organismo infekziosoetatik eta ehun arrotzetatik babestua ez ezik, gai kimiko kaltegarrietatik ere libre.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Oxigenoa eta ezinbesteko beste substantzia kimiko batzuk.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Produktu kimiko arriskutsuak desagerrarazteko neurriak.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Hidroxiapatitoa da mineral hori: ez da, zehazki, konposatu kimiko bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Lubrikagarriaren ezaugarri kimikoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Anplifikagailu kimiko bat dago muskuluaren eta nerbio-zuntzaren arteko lotunean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Soinu-bibrazioak seinale elektriko (edo agian kimiko) bihurtzen direla belarrian.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 113. orr.

Kuantu bat xurgatzeak eragin kimiko bat sortzen duela eta, ziur asko, bulkada elektriko bat ikusmen-nerbioaren zuntz batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Bazterretan hondakin kimiko gehiago pilatu ez dadin.  Berria - Gaiak   2004-09-17

Lehenengo gizakien ingurunea, zentzu kimikoan, gaur egungoa baino askoz garbiagoa zen, baina larruazalak, hala ere, aurre egiten die oraingo eraso kimiko gehienei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.

ADN da, hain zuzen ere, geneak biltzen dituen molekula luze bat eta barruan ditu milaka milioi [...] letra kimiko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 91. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eraldakuntza fisiko-kimikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.

Ohitu egiten gara, eta hasierako mozkorraldi kimiko-hormonala pasatu egiten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 257. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arma kimiko (12); atentatu kimiko bat (3); ekai kimiko (3); elementu kimiko (3); erreakzio kimiko (11); fisiko kimiko (3); gai kimiko (12); hondakin kimiko (3); industria kimiko (6); istripu kimiko (3); konposatu kimiko (5); larrialdi kimiko (4); larrialdi kimiko baten (3); produktu kimiko (9); prozesu kimiko (4); substantzia kimiko (19); substantzia kimiko bat (5)

anestesia kimikoa (4); energia kimikoa (3); industria kimikoa (3); konposizio kimikoa (7)

arma kimikoak (14); enpresa kimikoak (4); erreakzio kimikoak (3); ezaugarri kimikoak (3); gai kimikoak (14); industria kimikoak (3); mezulari kimikoak (3); osagai kimikoak (3); produktu kimikoak (7); substantzia kimikoak (6)

energia kimikoaren (5); energia kimikoaren parte (3)

gai kimikoek (5)

gai kimikoekin (5)

arma kimikoen (6); gai kimikoen (9); produktu kimikoen (6); substantzia kimikoen (4)

substantzia kimikoren (3)

gai kimikorik (3)


kimikoki adlag kimikaren bidez; kimikaren aldetik.

Larrua, izan ere, animalien dermisa kimikoki tratatuta lortzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Oxigenoa ezinbestekoa da elikagaiak kimikoki deskonposatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 153. orr.

Horregatik, okela eta beste proteina arrotz batzuk kimikoki desegin behar dira gorputzean sartu aurretik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 188. orr.

Ez da produktu kimikorik erabiltzen, ez belar pozoinik, ez onkailurik [...] kimikoki fabrikatua denik.  Herria   2001-09-20

Fotosintesia ez dela soilik karbonoa bizidun egiten den bide bakarra, baizik eta, orobat, eguzkiaren energia kimikoki baliagarri bilakatzeko gai den bakarra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 304. orr.


kimio (orobat ximio g.er.) iz kimioterapia.

Lehengo ostegunean jaso nuen 8. saioa eta orduan kimioa hartu eta hiruzpalau ordutara erre nuen.  Berria - Harian   2005-04-17

Kimioa jasotzen duen egunean ondoeza izaten du.  Berria - Harian   2005-04-17

Kimioa jasotzen duen egunean ondoeza izaten du.  Berria - Harian   2005-04-17

Erredurak eta kimio-saiotan ahuldu eta erretako azala goxatzeko probatu duenak, badaki zer den intsus-ukendua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.

-Ez dik kimio eta zimio beharrik gaizoak!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.

Hemezortzi hilabetez minbiziarekin borrokan ari izan da; sei hilabeteren buruan uste zuen garraitua zuela... zeren ximioak eta horiek hartuak zituen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 228. orr.


kimioprofilaxi iz gai kimikoen bidezko profilaxia.

Gaixoaren ondoan egon direnei, denbora tarte labur batean, antibiotiko jakin bat ematea da kimioprofilaxia. Txertorik ezean, birusaren bidea geratzeko bigarren aukera kimioprofilaxia da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12


kimioterapia (orobat ximioterapia g.er.) 1 iz gai kimikoen bidezko sendabidea.

Erradioterapia saioez gain kimioterapia ere baliatzea komeni zela, tratamendua albait eraginkorren gerta zedin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 58. orr.

Bi hilabete doi omen daramatza kimioterapia egiten.  Berria - Kultura   2004-08-03

Kimioterapia hartzea gogorra da, eta gogorragoak hurrengo ordu eta egunak.  Berria - Harian   2005-04-17

Kutsatzeko arriskua handiagoa da, gaixoa kimioterapia jasotzen ari baldin bada edo pertsona horri sabeleko ebakuntza egin badiote.  Berria - Gaiak   2004-08-08

Iñaki Saizarrek kimioterapiak eragiten dion goragalea kentzeko kalamua erretzen du.  Berria - Harian   2005-04-17

Kimioterapia bukatutzat emateko zein irizpide dituen galdetu dio doktoreari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 108. orr.

Baxu ditu defentsak gaixoak, eta bertan behera utzi behar izan dute kimioterapia oraingoz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 128. orr.

Geroztik jasan ditu gorriak eta beltzak, eritasunarekin borrokan, ximioterapia eta gaineratiko.  Herria   2005-04-07

Bi hilabete doi omen daramatza kimioterapian.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 44. orr.

Ez zela lortu kimioterapian baliatzen ziren botikek bereizketarik egitea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 96. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kimioterapia-saioen ardura zuen doktorea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 159. orr.

Erradiazio- eta kimioterapia-tratamenduen oinazealdi ahulgarriak igaro ondoren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kimioterapia eta erradioterapia (4)


kimono iz japoniar tunika modukoa.

Stellak soinekoa erantzi du eta satinezko kimono urdin argi bat jantzi du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 89. orr.

Emakumeak kimono bat alkandora arrosa baten gainean beste jantzirik ez zeukan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 451. orr.

Udako kotoizko kimono arina.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 126. orr.

Herensuge eta krisantemo irudiez apaindutako sedazko kimono hori batez jantzita.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 148. orr.

Logelan sartu zen kimonoa kentzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 264. orr.

Kimonoa edo yukata lotzeko erabiltzen den ehunezko gerrikoa.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 125. orr.

Ohiko bata akoltxatuaren ordez kimono mahuka-zabala zuen jantzita.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 134. orr.


kimonodun izond kimonoa daramana.

Karrikaratzean, emakume kimonodunaren itxuraz egin nuen txiste errazak ez zion ihardespenik merezi izan Anari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.


kimu 1 iz landare bati aterazen zaion abartxo berria. ik muskil.

Lur bigunera aldatuta arbola mardul bilakatzen den haziaren antzeko dugu kimu ttipi hori.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 295. orr.

Elorriaren kimu txiki ñimiñoak, zuri-zuriak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 118. orr.

Kimu berri bat hartuko dut haren adar-puntatik.  Elizen arteko biblia   Ez 17,22

Kimu berriak moztu egin ohi dira inauskaiaz, moztu eta bazterrera bota.  Elizen arteko biblia   Is 18,5

Kimu berriak loratzen ikusteko baratzea.  Berria - Kultura   2004-03-30

Kimu ederrak eman ditut mahatsondoak bezala, lore eta fruitu bikain eta joriak.  Elizen arteko biblia   Si 24,17

Espaloi bazterretako hostoak gaztainondoetara itzuli dira kimu dardarati bilakaturik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 153. orr.

Ikasi pikuondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela.  Elizen arteko biblia   Mk 13,28

ik kimuberritu.

Kimuak botako ditu; haren ederra olibondoarena bezalakoa izango da.  Elizen arteko biblia   Os 14,7

Haziak ernatu eta landare berriak sortzeko garaia, puja eta kimuak ateratzeko sasoia.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 114. orr.

Kimu bat aterako da Jeseren zuhaitz-ondotik, adaxka bat erneko haren sustraietatik.  Elizen arteko biblia   Is 11,1

Ikusten nituen kimuak udaberrian hazten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 41. orr.

Han zegoen pagoaren kimua, arbola berri baten itxaropena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 138. orr.

2 irud

Seme-alaba asko izango duzu, zeure kimuak landako belarra bezain ugari. Ama putaren kimu ustelak!  Elizen arteko biblia   Jb 5,25

Oroit nola jo zuen aitatxik Agaramontarren kimu gaztearengana.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 237. orr.

Bihotzaren lehen garatze horiek ere jagon behar dira, grinaren hasierako kimuak zuzendu eta zigortu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 61. orr.

Unibertsitateko kimu, Marcosek bikain idazten du, ondo ezagutzen ditu literaturaren liluramenduaren nondik norakoak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 10. orr.

Zibilizazio Sumerikoaren lehen kimu siriako, hitita eta babilonikoaren jaiotza eta heriotza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 20. orr.

Gizarte Sumerikoaren kimu bezala (Gizarte Indikoaz gain), beste bi gizarte aurkitzen ditugu: […].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 418. orr.

Ukazio eta zatiketaren zuhaitzak kimu berririk ez du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zer dela eta, bada, bere testuen, bere sorkarien esanahiak edozein literatur kritikari kimu-berriren esku uztea?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 169. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hasia da muskiltzen pikuondoa, usaina zabaltzen mahats-kimuak.  Elizen arteko biblia   Kt 2,13

Libanoko zedro-kimuak edo palmondoak bezala.  Elizen arteko biblia   Si 50,12

Etxe aurrean geneukan haritz kimua ureztatzen ari nintzen batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 30. orr.

Txekorren larre eta etzaleku bihurtu da; bertara datoz adar-kimuak jatera.  Elizen arteko biblia   Is 27,10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kimu berri (3); kimu berriak (11)


kimuberritu, kimuberri(tu), kimuberritzen (orobat kimu(-)berritu) 1 da ad kimu berriak bota. ik muskilberritu.

Israel herria loratuko da eta kimuberrituko, eta mundu osoa fruituz beteko dute.  Elizen arteko biblia   Is 27,6

Mahastiak kimuberritzen, granadondoak loratzen ikustera.  Elizen arteko biblia   Kt 6,11

kimuberritu egin zen bere garaian gereziondoa, lorez eta orriz jantzi zen eta ohi zuen eran fruitua eman zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.

Kimu-berritzen hasi direla ikusi eta, besterik gabe, badakizue uda hurbil dela.  Elizen arteko biblia   Lk 21,30

Egurra egiten zuten anaiei, debekatu egiten zien zuhaitza orpotik ebakitzea, kimu berritzeko aukera izan zezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 383. orr.

-Bai, hildakoak ere ez dira kimuberritzen -eta gehitu zuen-: zoritxarrez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 140. orr.

• 2 du ad kimu berriak botarazi.

Espainian, Sahagun hirian, San Frantziskok, itxaropen ororen kontra, miragarriro kimuberritu zuen erabat ihartuta zegoen gereziondo bat, orri, lore eta fruituz jantziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 871. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Harrapa azeriak, azeri txikitxoak, gure mahasti kimuberrituak hondaturik uzten dizkigutenak.  Elizen arteko biblia   Kt 2,15


kimutxo iz kimu txikia.

Artean, kimutxo ahula izango zen.  Berria - Kultura   2004-03-13


kina1 iz kinika duen edaria.

Kina-zurrutada handi bat bota bere baso hustuan, eta marrubizko jarabe pixka batez gozatu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

Marrubizko kina bat hurrupaka edanez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 40. orr.


kina2 iz loteria zaharrean, bost zenbaki asmatzea.

Isila, ez zen gu bezalakoa, baina Gabon gau hartan kinan -halaxe esaten zitzaion gure etxean bingoari- irabazi zigun denoi eta Juan Simonen kantua kantatzen bukatu zuen, Antonio Molinarena.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 180. orr.


kinada ik keinada.

kinario iz erromatar dirua, zilarrezkoa, bost asen edo denario erdiaren baliokidea.

Kinario izeneko erdiak ere egin zituzten, dio autore horrek, bai eta sestertzio izeneko laurdenak ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 357. orr.


kinasa iz hainbat ehunetako gaia, ehun horien berezko entzima abiarazten duena.

Fosfato bat gehituz beste proteina batzuk aktibatzen dituzten entzimen «etengailu» antzekoak dira kinasak. Ikerketak MAP kinasa izeneko proteinak kormatinaren aldaketan duen funtzioa argitzen du.  Berria - Gaiak   2004-10-23


kinatu ik keinatu.

kinatu ik keinatu.

kindergarten iz haurtzaindegia.

Kindergarten baten eta ardandegi baten artean, hantxe zegoen ikastetxea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 170. orr.


kinema ik zinema.

kinesia iz gorputz higiduren azterketa.

Eta bertsolarien kinesiaz zer esan? baliabide paratestualak epai irizpideetan ostatu hartu duten honetan, badira horri etekina ateratzen asmatu dutenak.  Berria - Harian   2005-12-18


kinesiko izond gorputz higidurei dagokiena.

Espazioaren kontzeptuaren jatorria ikusmenezkoa adina da, beraz, ukimenezkoa eta kinesikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

Antzerki-lan amerikar honetako alderdi kinesikoa ere arrotza egingo zaio zure moduko irakurle euskaldunari: hatz-koskorrak ezpainetan, esku irekia bekokian, atzamarrak lepoan...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 8. orr.


kinesiterapeuta iz gorputz higiduren bidezko sendabidea erabiltzen duen sendalaria.

Jokalarien prestaketa eta osasun zainketarako prestatzaile fisiko bat, bi kinesiterapeuta, osteopata bat eta hiru sendagile ditu.  Berria - Kirola   2004-05-18

Aterpetzen dituen pertsonen jarraipena egiteko lau sendagile, hiru ergoterapeuta, ortofonista bat, 12 kinesiterapeuta, gizarte laguntzaile bat eta psikologo bat ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

«Galdera zehazteko, hautua egiteko, agindua errepikatzeko, urrats guziak aurkeztuko dizkio erabiltzaileari», dio Laurent Larrieu kinesiterapeutak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Duela bi urte kinesiterapeuta sarea osatu zuten bronkiolitis izurriteei buru egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04


kinetoskopio iz argazki sailak proiektatzeko tresna, egungo zinemaren aitzindaria.

Gauza jakina da proiektatzen zen irudiaren tamainari esker izan zuela Lumière anaien Zinematografoak izan zuen arrakasta (besteren artean, Edisonen kinetoskopioari kendu zion lekua, irudi txikiak baizik ez baitzituen erakusten hark).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.


kiniela 1 iz futbol trabesa; kirol trabesa.

Hamalauko kiniela noiz asmatuko jarri zen bizitzen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 55. orr.

Kinieletan irabazteko metodo bat.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 59. orr.

-Kiniela asmatzea bezala, noski; baina ezinezkoa ez, antza denez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 56. orr.

Lurra kiniela boleto porrokatu eta txikituz beteta dago.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.

Dirudienez, berdin dio hamabost barianteko kiniela izan zein sei zenbakiko bonolotoa: aukera zantzurik baldin badago, dena geratzen da denboraren esku.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 94. orr.

Kiniela guztien aurka, Los Angeles Lakersi irabazi zioten etxean.  Berria - Ekonomia   2004-06-08

Kiniela erako lehen Munduko Txapelketa, aldiz, Paueko pilotalekuan jokatuko da apirilean.  Berria - Kirola   2006-01-26

Durangoko enpresak kiniela erako 60 jaialdi eskainiko ditu bertan urtero.  Berria - Kirola   2006-02-23

2 hed/irud apustua.

Ostera, kinielak edo apustuak egin daitezke honenbeste euskaldunduko diren eta harenbeste erdaldunduko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Joan den urteko ekitaldian bezala, kritikarien kinieletan agertzen ez zen film batek eraman zuen atzo Berlinaleko sari nagusia.  Berria - Kultura   2006-02-19

Orain arte, kiniela guztietan Michael Winterbottomen The road to Guantanamo eta Robert Altmanen A prairie home companion azaltzen dira. herria¬

Nobel sarirako kinieletan zegoen hil zenean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 119. orr.

Faborito ageri da kiniela guztietan.  Berria - Kirola   2004-07-28


kinina iz kinkina-azaletik ateratzen den alkaloidea, helgaitzak sendatzen dituena.

Ironia erremedio zuhurragoa da minaren kontra, kinina sukarraren kontra baino Sukar hori bi botikarekin sendatzen zuten; lehenari, garai hartan, kefir deitzen zioten eta galdutako esne garratza zen, bigarrena kinina zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 5. orr.

"Andereño gaixoa", esango dute, "kininak ez dio onik egin".  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 259. orr.

Orduan, kinina ematen ziotenean begitazio izugarriak izaten zituen eta iruditzen zitzaion itsas zabalean zebilela zabuka.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 104. orr.


kinka (orobat keinka eta kenka) 1 iz egoera estua, herstura.

Hogei urte besterik ez duelarik, sekulako heldutasuna erakutsi dik hire arrebak kinka honetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 224. orr.

-Gu biok kinka honetatik ateratzeko bidearen bila ari naiz bakarrik, Tom.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 160. orr.

Ez zen, ordea, Baiona kinka horretan zegoen hiri bakarra: han-hemendik tarteka heltzen zitzaizkien albiste-soinu nahasien esanetan, gainezkaturik zeuden Ebrotik Lorenara bitarteko ia ibai guztiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 175. orr.

Ezdeuskeria huts kausi daitekeena, baina kinka hartan jadanik enetzat aski latza eta nahasia zen eguna oraino gehiago laztu eta nahasi zuena.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.

Onik atera zen kinka hartatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 309. orr.

-Urkatu horien kinka baino askoz ere itzalagoa dinagu geurea, alaba.Zirt edo zarteko kinketan errusiarrak ohi duenez, ez zen luzamendutan ibili, eta, tupustean, eskuinetara jo zuen aurreneko bidegurutzean, zaldiei garrasika: "Axa, lagun agurgarriok!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.

2 (izenondoekin)

Kinka larri hark hartzen zien arreta oso-osoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 401. orr.

Aurreko atalean ikusitakoaren arabera, teoria metaetiko zenbaitek kinka larrian jartzen du filosofia moralaren jarduna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Kinka larrian zaude, bada, diodana egiten ez baduzu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 214. orr.

Kafetegiko nagusiak atera behar zuen kinka estutik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 130. orr.

Eta hori gutxi bailitzan, zu txosten konprometigarri baten kontuarekin zatoz, ustez Andoni kinka estuan jartzen duen txosten baten kontuarekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 245. orr.

Lajos, ordea, diru behar larrian zen une haietan, amaitzear baitzuen kanbio-letra batzuk ordaintzeko epea... kinka gaiztoan zen labur esanda.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 51. orr.

Bost urte hartan zegoen, egia esan, Espainiako egoera politikoa kinka gaiztoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 10. orr.

15-16 urte iri hortan ukan nuen keinka bat frango txarra ene bizian; aita galdu nuen lehenik, supituki joan zen eta ama eritu eta...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 137. orr.

Duela 15 bat urte deitua izan zen zuzendari, elkarte hori kinka txarrean zelarik.  Herria   2005-10-06

Hala eta guztiz ere, kinka ez zen lasai egoteko modukoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 273. orr.

1569ko udaberri hartan, ez zegoen kinka goxoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.

3 kinkan zorian.

Erantzuteko kinkan jarrita, hala esan omen zuen Schlegelek, alegia [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 155. orr.

Mari maite zuen, alaba balu bezala, eta dolu zuen, bere aita izan zitekeen gizona senartzat hartzeko kinkan gertatu baitzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 183. orr.

Ipar-Amerikanoek urtarrilaren 16-an igorria zuten espazio-untzia, zazpi kosmolari edo astronauta barnean, bat-batean zartatu da eta dena xehatu lurrerat berriz heltzeko keinkan, joanden larunbatean...  Herria   2003-02-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erakundea kinka larrian (3); etorkizuna kinka larrian (5); geroa kinka larrian (3); kinka gaiztoan (6); kinka hartan (9); kinka hartatik (5); kinka horretan (6); kinka larri (19); kinka larri hartan (5); kinka larri honetatik (3); kinka larria (8); kinka larriak (3); kinka larrian (127); kinka larrian bizi (3); kinka larrian da (4); kinka larrian dago (16); kinka larrian egon (5); kinka larrian jarri (4); kinka larrian utzi (3) kinka larritik (5); kinka txarrean (5); oso kinka larrian (3); taldea kinka larrian (3)

hartzeko kinkan (3)

biziki kenka gaixtoan (4); kenka gaixtoan (9); kenka txar (5); kenka txarrean (6)


kinkaldi iz kinka.

Allikenen bi pertsona bakarrik konturatu ziren nire kinkaldi gaiztoaz: ama bata, eta Ixaskun arreba bestea.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 114. orr.


kinkallero ik kinkailari.

kinke iz petroliozko argiontzia, andel batez, hodi batez eta garra babesteko estalki batez osatua.

Gure aurrekoak batere argirik gabe biziak ziren, kinkea deitzen zitzaion petroliozko ontzi txiki hura besterik ez zutela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 179. orr.

Atea zabaldu eta ile zuri-zuriko atso txiki bat agertu zen, eskuan kinke bat zuela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 68. orr.

Begien aurrean dilindan nuen kinkearen argia da oroitzen dudan azken gauza.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 121. orr.

Kinke baten argitan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.

Sabaiko kinke kulunkaria.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.


kinkenal izond bost urte irauten duena.

Gorvachoven lehen asmo kinkenalean ipini zen abian: labore eta zereal uzta gehitu nahi ba, bestela amerikanoei erosi beharrean baitzeuden  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.


kinketako iz

Kinketako batekin asaltoen hasiera edo bukaera adierazten zuen; kinketako larriekin, boxeolarien azpi-kolpeak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.


kinketxo iz adkor kinkea.

Baina mundua samurragoa zen, neguko gauak luzeagoak zirelako, eta sukaldean egon ohi zen kinketxo haren argitara gurasoek, eta aiton-amonek igual, kontatzen zituzten ipuinak, esaten zituzten kontuak, edo bertsoak ere, denak modu berezi batean heltzen zirelako entzuleen belarrietara: erabat sinetsi eta inoiz ez ahazteko moduan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 179. orr.


kinki1 (kolpearen onomatopeia)
1 kinki eta kanka

Antoxin urdinari zartakoa eman eta lurrera bota zuen, eta zerbitzuburuak halako ostikoa eman zion ezen armairu azpiraino bidali baitzuen hegan kinki eta kanka.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 56. orr.

Makila konkor bat hartu eta, honexengandik hasi-eta kinki eta kanka ez dudala mediku bat bakarrik uharte honetan guztian utziko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 180. orr.

2 kinki-kanka

Arkatzez beteriko erretilu bat lepoaldetik zintzilika eta espaloia kanabera-makilaz kinki-kanka joz zetorren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 229. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kinki eta kanka (3)


kinki2 iz litxarreroa, lapurra.

Badu, kinki edo ijito itxura pixka bat ere.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 127. orr.

Kinki itxurako lagunak irri maltzurra baina jatorra egin dit.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 128. orr.

Oso behe mailako kinkia.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 228. orr.


kinkila 1 iz metalezko gauzaki merkeen multzoa.
2 kinkila denda (orobat kinkiladenda)

Giltzarrapo bat erosi nuen kinkila denda batean. Katalogoa ez da ia aldatzen, eta aditua da kinkila dendariekiko tratuan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 47. orr.

Igandean bizikleta hartu, eta auzoko ostatuak eta inguruetako janari eta kinkila-dendak ikustera joan ziren. Harantzago, telegrafo-bulego bat, kinkiladenda bat, tindategi bat eta erre-usain misteriotsua zerion ikuztegi txinatar bat.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 27. orr.


kinkilari (orobat kinkillero eta kinkallero) iz kinkila satzen duen pertsona.

Itzulitakoan, kinkilariaren ezdeuskeria osoa aurkitu dut ene mahai gainean: Zaragozako urrezko kutunak, gorriz eta filigranaz, Segoviako oroititzak dituzten galtza-kordak, Bilboko ur bedeinkatu ontzi beirazkoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

Larunbat goizetan azoka izaten zen herrian, herriko jendeak kinkilleroak esaten zien, gaztelau asko tratuak egitera elkartzen zirelako edo.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 162. orr.


kinkileria iz kinkila.

Altxorrak gordetzen dituen kinkileria (altxorrak ez dira, jakina, horren agerian eta inozo aurkezten), metalezko objektu zaharrak, [...].  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 81. orr.


kinkili-kankala adlag balantzaka.

Pilar, erantzunik jaso gabe, kinkili-kankala atera zen egongelatik, eta halaxe igo zituen eskailerak bere logelara joateko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 132. orr.


kinkilioi (corpusean kinkilloi soilik) iz milioi bat kuatrilioiko kopurua.

Drakeren aspaldiko ekuazioa: N = N*·fp·ne·fl·fi·fc·fL, non N letrak gure galaxia kiribilean izan daitekeen zibilizazio kopurua adierazten duen, hau da, estimaziorik ezkorrenak kontuan hartuta, "kinkilloia", Portuk esango zukeen moduan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 94. orr.


kinkillero ik kinkilari.

kinkirrin iz herrena, herrenka egitea.

Jende hiztun jakituna ur-axalean kinkirrin ergelean nekatzen den harri xapalaren pare da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.

Hor ez da euskararik ahoraino iristen edo esan ezinkako kinkirrin baldar batean iristen da, erdara mordo baten sasipean kuxkurturik gainera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 87. orr.


kinkiti
1 kinkiti kanka kanpaien hotsaren onomatopeia.

Kinkiti-kanka eta puzkarka, Sak kurrixka egin zuen espaloi isilaren parean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 155. orr.


kinkuagesima iz garizunako lehen igandearen aurreko igandea.

Baina, behar zen bat, denak batera ospatzeko ere, eta hau zen hurrengoa, inauterietakoa, kinkuagesima ondorengoa, denentzakoa, orokunde deituko zitzaiona.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 94. orr.


kinper ik binper.

kinta iz soldadualdia.

Hala ere, Antonio Juanito baino gazteagoa zen eta litekeena da, artean, haren kinta deitua ez izatea frentera joateko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 197. orr.

Gero kintak jasotzen asi ziran, da orduan ziran komeriak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 21. orr.

Horrela orotara sei edo zazpi kinta edo klase altxatuak izan ziren Franco-ren alde joaiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.

Zazpi urte zaharragoa zen Uztapide, eta kintetan, bazegoen aurretik nori deitu.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 21. orr.

Kintetara deitu zioten soldadutza egiteko eta Soldadu Langileen Diziplina Batailoietan aritu zen Sondikako aireportua-eta egiten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 41. orr.

Gu, artean, gure kintako denok, larrurik jotzeke geundean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

Soldadutzara orduko ekarri zuen aitak, kintako beste batekin.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 127. orr.

Hura nire kintakoa baitzen: eskolan elkarrekin ibiliak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 117. orr.

Errukarriak, berrogeiko kintakoak...  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 104. orr.


kintaesentzia ik kintesentzia.

kintal 1 iz pisu neurria, ehun libraren baliokidea.

Gurpilez mugitzen ziren bi edo hiru kintaleko galdara xumetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 200. orr.

Seina pezeta kintaleko.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 42. orr.

2 (neurri gisa)

Kintal bat gari saldu zuen, ardoa erosteko.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 153. orr.

Kintal bat dinamita lotu behar nuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 67. orr.

-Banekielako etxe zaharraren azpiko hartzuloan sei bidoi gasolina, [,,,], zazpi ametrailadora eta hiru kintal dinamita zeudela ezkutaturik. hainbat kintal azido pirubiko jariatu genuen, trogloditen duin zen tresneria batez ekoiztua, Gazta sartu ziguten, kintaletan, bizkotxoa bezala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 86. orr.

3 kintal erdi (orobat kintalerdi)

On Camillok kintal erdiko kandela-makila bati heldu eta mehatxuka astindu zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 153. orr.

Apaiz jaunak, latina jakinda eta kintalerdiko liburuekin ikasi badu ere, […].  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 321. orr.

Zer akidurak biltzen ziren beti kurri eta zenbait aldiz zaku pisu bat bizkarrean, berdin kintal erdikoa!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.

4 kintal metriko sistema metrikoko kintala.

Denen artean, begira botata, 1.205.000 kintal metriko belar jo zuten, eta seina pezeta kintaleko: 7.230.000 pezeta... orduko pezetak, noski.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 42. orr.


kintalerdi ik kintal 3.

kintalka adlag kintala neurri harturik, kopuru handietan.

Soroa, lastoa, artoa eta egurra kintalka edeki zizkien inguruan finkatu soldaduek premiazko gauzen eskasiarik ez zezaten ukan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 206. orr.

Kintalka botatzen baitu itsasoak petrolaki zikina. Kintalka argazki-xafla errefusatuak.  Herria   2002-12-26


kintario iz

Hamaika, seiari bosta gehituz ateratzen da, hau da, kintario bat, eta grezieraz horri epipemptos deitzen zaio; hamabia da zenbaki oinarrizkoa, seia bi aldiz batuz ateratzen delako, eta grezieraz diplasios deitzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.


kinteroi iz zuriaren eta kuarteroiaren semea edo alaba.

Erdian: mestizoak, mulatoak, kuarteroiak eta kinteroiak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 20. orr.


kintesentzia (orobat kintaesentzia) iz funtsaren funtsa.

Hemen guztiaren erro eta arima -nazioaren kintesentzia, arrazaren zentzu, mundu-ikuskeraren egitamu, patu historikoaren argi, eta zer ez-, hizkuntza da, hitza.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 141. orr.

Baina erne ibili: adierazpen hori nik egiten dudanean landu-landua da, kintaesentziazkoa, eta ez du batere zerikurisik beste batzuei erraietatik ateratzen zaizkien enuntziatu baldarrekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 157. orr.


kinto 1 iz soldadugaia.

Eta kinto ez joatearren erruz lotu zitzaizkien ihesari euskal gazteak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 19. orr.

Azken batean, 1936 eta 1941 urte arteko kintoetan, erregimenak "desafekto" izendatuentzat prestatutako soldadutza bereziak ziren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 39. orr.

Kintoen jai horietako bat gogorarazten diola aipatu du norbaitek, ahapeka.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 87. orr.

Gerrateko urte parean ere han ziharduten fraide ikasle gazteenek, kintoetatik libre.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 55. orr.

Lehenik estropadak, gero kinto bazkaria eta arratsaldean partida Realakin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 164. orr.

Leioan bertan eta ordu berean jokatuko dute kintopekoen txapelketa bost harri-jasotzaile gaztek.  Berria - Kirola   2004-09-11

2 soldadualdi berekoa.

Kintoak ginen, urte berekoak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 107. orr.


kintze iz pilota jokoetan eta tenisean, tantoa.

Geroago, Iparraldean, "tanto" edo "kintze" hitzaren orde, erraiten zakoten xaxa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 18. orr.

"Kintze" oraino ere ibiltzen da zenbait tokitan ; tanto eder bat gertatzen delarik, nork ez du entzun : "Zer kintze ederra !"?  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 19. orr.

Kintzez berdin! trebesa libro!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 19. orr.

Titinek 3 kintze botetik, Olaizolak bat.  Herria   2001-02-22

Bizpahiru kintze baizik ez zituen eskas berdinketaren lortzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 38. orr.

Baina bost aldiz ados azken hogei kintzeetan.  Herria   2001-06-21

Kintzea laster trenkatu nahian.  Herria   2001-01-18

Azken kintzea trenkatu zutelarik, oihu eta esku-zartak ixildu baino lehen ere xutitua nintzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 33. orr.

Amorratuak ari dira lauak, indar guziak bildurik, izerdi uretan, hiru minutaz kintze bat ezin trenkatuz, eta trinketean hiru minutako kintzeak luze emaiten du, jendea jarririk, xutik, orroaz, txaloka, elgarri mehatxuka, zangoekin zanpaka.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.

Claude ondar kintzeraino borrokatu eta nagusitu.  Herria   2001-06-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kintze botetik (5); kintze eder (7); kintze ederrak (5); kintze ederrak ikusi (3); kintze egin (8); kintze egin ditu (5); kintze luze (4); kintze pollitak (3); kintze segidan (4); kintze xoil (6); kintze xoil batez (3); nahiz kintze (4)

azken kintzea (10)

azken kintzean (4)

kintzeko lerroa (5)


kintzeka adlag banako gisa kintzea hartuz.

Artzainak, artaldea ongi artatu ondoan, aritzen ziren pilota luzean eta beren kondatzeko moldea zuten orain tenisean bezala, kintzeka eta jokoka.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 18. orr.


kiñu ik keinu.

kinuka ik keinuka.

kiosko 1 iz aldizkariak, loreak eta kidekoak saltzen diren kale-etxola modukoa.

Gero kiosko batean aldizkari bat erosi eta inguruko kafetegi batera sartu zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 270. orr.

Kiosko txiki batean posta-txartel banaka batzuk erosi ditu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 168. orr.

Mirande tren geltokian zegoen, egunkarien kioskoari begira.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 204. orr.

Egunkaria erosi zuen tren geltokiko kioskoan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 31. orr.

Lore bat erosi zion Josebak kiosko batean hozturik zegoen adineko gizon bati.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 160. orr.

Sabeth kiosko batera doa, zigarreta bila.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 288. orr.

Gure ondoan kiosko txiki bat zeukan emakume batek esnea eta ogia eman zigun.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 109. orr.

INEMen bulego ondoko telefono kabinaren ordez ONCEren kiosko bat zegoen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 125. orr.

Goiz batez, bertaratu, eta kioskoa itxita aurkitu nuen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 91. orr.

Gero emaztea hil zitzaion tronbosi batek jota, eta kioskoa itxi zuen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 91. orr.

2 musika kioskoa.

Donibane Lohizuneko plaza jendez mukuru, orkestra kioskoan, ostatuak eta kafetegiko terrazak beteak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 44. orr.

Hamabietan udal bandaren kontzertua kioskoan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 21. orr.

Zapatu arrastian, Barakaldoko kiosko batean jorik, domekan be bardin ekingo eutsien, barriro Andrakan lo eginda.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 83. orr.

XX.mende hastapenean, kioskoak gazteriaren bilguneak ziren, musikaren entzuteko, dantzatzeko edo elgarren ezagutza egiteko.  Herria   2003-06-12

Kioskoko eskaileretan geunden eserita.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 126. orr.

Donostiako Bulebarreko kioskoaren aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

3 (hitz elkartuetan)

Zuhaitzek eta eserlekuek ez ezik errepidearekin parez pare luzatzen ziren hiru kiosko-dendak inguratzen zuten Plaza Nagusia.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 130. orr.

· Hurbil zegoen prentsa-kiosko baterantz.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 13. orr.

Bertan lursail landu gabe bat zegoen, izozki-kiosko bat zegoena, eta aldiriko azken etxeak ikusten ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 97. orr.

4 musika kiosko

Parke itxietan musika kiosko hutsak eta estaliak, barandak igotzen errazak zituztenak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.

Arratsaldean, parkean, bakarrik egon nintzen musika kioskoaren ondoan eserita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bulebarreko kioskoan (5); plazako kioskoan (5)

bulebarreko kioskoaren aurrean (3); kioskoaren ondoan (4)


kioskotxo iz kiosko txikia.

Kioskotxo batera goaz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 333. orr.


kiotar izlag Kio greziar uhartekoa, Kiori dagokiona; Kioko herritarra.

Kion ere, ikusiz etsaiek erasoko zubiak jarri zituztela itsasontzien gainean, kiotarrek gauez lurra, harea eta harriak bota zituzten harresiaren aurrean itsasora.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5270. orr.


kipe iz Perun, bizkarrean eramaten den fardela.

Bizkarrean kipe handia daraman eta gelditu gabe segitu duen andre horrek.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 80. orr.

Indioz, kipez eta oiloz betetako hirugarreneko bagoietara pasatuko zara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 121. orr.


kirasdun (31 agerraldi, 21 liburu eta artikulu 1ean; orobat kirastun 12 agerraldi, 8 liburutan) 1 izond kiratsa dariona. ik kiratsu.

Ur likatsu eta kirasdunean uzkurtu naiz, aterpe bila.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Ur beltz geldi kirasdunak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

Gela kirasdun eta kez beterikoan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 267. orr.

Doministiku egiteko hautsak, bonba kirastunak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 186. orr.

Tren hark ganadua garraiatzeko hirurogei bagoi beltz, hirurogei bagoi kirasdun, hirurogei bagoi hondatu [...] ekartzen zituen jendez beteta astelehenero.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.

Larru-lantegietako zabor kirasduna.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 188. orr.

Gaztaren zakartasun kirasduna.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.

Guri, zital eta doilor, ustel eta kirasdun, eskergabe eta gaiztooi, on guztiak egin eta egiten dizkiguna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

2 irud/hed

Ez hori bakarrik, urteetan Hollywooden ikusitako negozio kirasdunari zaplazteko dotorea emateko aprobetxatu zuen.  Berria - Kultura   2006-03-01


kirastu, kirats/kirastu, kirasten 1 da ad oso usain txarrekoa bihurtu.

Baltsamoa eta musketa nahasten ditut, anbar zuria eta zibeta, airea kirasten denean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 594. orr.

Airea kirastuz gero, akabo!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 92. orr.

Hil egingo dira arrainak eta kirastua geldituko ibaia.  Elizen arteko biblia   Ir 7,18

Bi edo hiru egun ematen zituen kanpoan, eta gero zerri eginda itzultzen zen eta zarpailduta eta kirastuta.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Munduak lehen bezain hits eta kirastua izaten segitzen du Bukaresteko kale azpiko txiroentzat.  Berria - Mundua   2004-06-20

2 du ad oso usain txarra bota.

Euli hilek lurringilearen olioa kutsatzen eta kirasten duten bezala.  Elizen arteko biblia   Koh 10,1

Zapuztua izateak buru-barrenak kirastu zizkion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 60. orr.

Marjolin isildu zen usainen bilkurak kirasturiko bazter hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

Gorputza lizuntzen, izpiritua zukutzen eta gogoa kirasten dioten kaiola-zuloraino bota dute legearen atzapar beti bidegabezkoek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 148. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Haur narratsez beteriko adreiluzko kale kirastuetan zehar. Birikak airez bete ditu Parisko aire kirastutik kanpora.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 108. orr.

Kandelek sorgindu egiten dute salako giro kirastua eta dena da haragi eta itzal, ke eta alkohol.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 35. orr.

Ene zorigaiztoaren putzu kirastuan sudur-mintzetaraino lokazturik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Mendi zabortuak, hiriaren estolda ustel-kirastuak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.


kirastun ik kirasdun.

kirats (orobat kirets g.er.) 1 iz oso usain txarra.

Gero, ekaineko arratsalde sargorietan, kiratsa lurretik gora altxatu eta lurrun atsitu batek astundu zuen eguratsa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Sekulako kiratsa ekarri zuen aireak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Kiratsa zerion Piet Kramerren izerdiari.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 101. orr.

Zomorroz beterik eta kiratsa zeriela.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 69. orr.

Hildakoak bazterretan botako dituzte: haien gorpuek kiratsa botako dute.  Elizen arteko biblia   Is 34,3

Zingirek kirats ustela zabaltzen ditek, euriak beroa ematen dik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.

Haren ustel-usaina zabalduko da, kiratsak airea beteko du. Kirats eta zarata handia zegoen.  Elizen arteko biblia   Jl 2,20

Erretako ilearen kiratsa aditzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 127. orr.

Irentsi ezak kirats hori eta izorra hadi.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 91. orr.

Nondik zetorren atzera eragiten zuen kirats hura ordea?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 127. orr.

Karburoarena bezalako kiratsak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 157. orr.

Malastasun-usain hura, umotasun ustelduzko kirats hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.

Trinko-trinkoa zen kiratsa; eta epela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.

Baina kiratsaren sarkorrak berak geldotzen ninduen, soraiotzen, sortzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 281. orr.

2 (izenondoekin)

Bidean bereziki nazkagarria zen putzu bat ikusi zuen, kirats handiko lohi berde higuingarria zuena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 229. orr.

Kirats arina artean, hezetasun sunda gozoa bezain higuingarria.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Halako kirats mindu arin bat iristen zaio, garbitu gabearena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 166. orr.

Petrolioari zerion kirats itogarriaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 202. orr.

Gero, kirats nazkagarriak, arrain ustelen usainak, igaro ziren haren ondotik, goragalea eraginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.

Mofetaren kirats nardagarriak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 80. orr.

Gazta eta gurinen kirats atsitua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Normandiar ederraren postuaren aurrera iristerakoan, kirats jasangaitza sumatu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Luzaroan eraman genuen bidailagun kirats gozo hura, gehiago ezin izan genuen arte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.

Bazen leku hartan kirats gozo melenga bat, lokatzak eta ur geldiak baino areagoko zerbaitek eragindakoa behar zuena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

3 irud/hed

Erreformaren kirats infernuzkoa zerion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Senarrak esku-zartatxoak eman zizkion emazteari, kirats-usaina zerion sorbalda zeta beltzez estalitakoan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 55. orr.

Merkatuak uztailaren gaualdi sargorietan izaten duen kirats tanta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Ate irekien artetik datorren haize umelak kirats bafadak ekarri dizkio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 90. orr.

Jantzietan ere nabaria zen zuloetan jasotako kirats nahastea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 65. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arrain kiratsa zerion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.

Pattar-kirats nazkagarria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 340. orr.

Barruko gelan, gernu-kirats larria darion giroan, Bev Shaw ari da lanean altzairuzko gaina duen mahai apal baten aurrean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 107. orr.

Baina nor limur dezaket nik zuldar zorne-kirats hauekin?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 168. orr.

Bertan ukuilu-kiratsa nagusi zen eta zaborrez beteriko espaloien gainean umeak katuka zebiltzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.

Eta ustel kirats itogarria itzuri zen luzaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 282. orr.

Musika melodikoak badu halako zahar kirats bat gaurko gazteentzat.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 52. orr.

Bere baleontziak baino arrain kirats handiagoa zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.

Karburo-kirats pixka bat.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 211. orr.

Han ez zegoan, benetan, gerra-hotsa eta bolbora-kiratsa besterik. edo Verari indultua emanez GAL kiratsa duen auzian eskuak zikindu, edo Gonzalezi aurre egin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 24. orr.

· Ohiko arrain-ustel kirats azkarra falta zen, ordea  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 41. orr.

• 6 izond oso usain txarra dariona, kirasduna.

Sua egina zegoan patioaren erdian, eta ke kirats bat igotzen zuan, gamelu-gorotza baitzen hango erregaia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.

Haren jaiotza-datarik ez dakigu; baina egun beltz batez sortu zen, urte kirats batean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Satsukeria kirats hartaz ez zitzaigun artean iritsi inolako berri zehatzik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 173. orr.

Migeli hezetasunak hezur-mamiak ustelduko zizkion edo larruei darien laino kiratsak birikak erreko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Kutrea bai, baina han arnas zitezkeen kontzertu potente baten osteko izerdi kiratsa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 20. orr.

Gogoa, itsasorik gabeko arraina, kirats izatera zigortua.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kirats izugarria (3); kirats nardagarri (4); kirats nazkagarri (3); kirats nazkagarria (4); ustel kirats (3)

ahoko kiratsa (3); arrain kiratsa (3); hatsa eta kiratsa (4); hori kiratsa (3); ikaragarrizko kiratsa (3); kiratsa aditzen (3); kiratsa botako (4); kiratsa botatzen (8); kiratsa darie (6); kiratsa dario (10); kiratsa jasanezina (3); kiratsa zabaltzen (3); kiratsa zegoen (3); kiratsa zerien (9); kiratsa zeriola (3); kiratsa zerion (18); nolako kiratsa (3); sekulako kiratsa (3); ustelaren kiratsa (5); zerion kiratsa (3)

kiratsez bete (5); kiratsez bete zen (3)


kiratsu (orobat kirastsu g.er.) izond kiratsa dariona. ik kirasdun.

Aire kiratsu eta pozoitsu honekin ez dira biziko!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 234. orr.

Ezustean bere bota garbi-garbiak istil kiratsu, lohitsu batean sartu balitu bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 254. orr.

Hilotz kiratsuak erretzean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 121. orr.

Haien aurrean, Mordorrerantz, padura zornatua eta zingira kiratsuak hedatzen ziren lubaki gisa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 203. orr.

Dakusgun orain zergatik izaki bakoitzak janari ezberdina behar duen eta zergatik batzuentzat kiratsu eta mingots dena beste batzuei ezin gozoago irudi dakiekeen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 267. orr.

Lurrin kiratsu eta mistiko bat, opakoa, astuna, nekez antzematen zena, berun-kolorea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 34. orr.

Etil merkaptanoa (mofetak duen substantzia kirastsu bat) oso kontzentrazio txikian detektatzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.


kirets ik kirats.

kirgiz 1 izlag kirgizistandarra, Kirgizistangoa.

Kirgiz talde bati.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 47. orr.

Zurrumurrua zebilen ahoz aho herri kirgizak altxatu ote ziren eta tatariarrek inbasioari ekin ote zioten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.

• 2 iz kirgizistandarra, Kirgizistango herritarra

Bi herri: kirgizak eta txuktxiak, biak Errusiaren menpe gaur egun.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 39. orr.

Beldur izatekoa baitzen kirgizen artetik askok eta askok bat egingo ez ote zuten tatariarrekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 47. orr.

Kirgiz ibiltarien leinu handiko tribu zenbaitek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 176. orr.

Siberiarantz oldartu da, kirgizen estepetarantz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 43. orr.

Aspalditik saiatzen ari ziren Turkestango tatariarrak [...] bai indarrez bai limurtasunez kirgizen herriak Errusiaren mendetik ateratzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 48. orr.


kirgizistandar izlag Kirgizistangoa, Kirgizistani dagokiona, Kirgizistango herritarra.

Bertzeetan bezala polizia eta soldadoak aldatu dira Kirgizistandar asaldatuen alde ezarriz.  Herria   2005-03-31


kiribil 1 iz espiralaren itxurako gauza; helizearen itxurako gauza.

Ile gorrixkaren mataza izurtu batek kiribil lisoez zedarritzen zion kopeta luze eta estua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 84. orr.

Ilea, kiribil xelebreetan bizkarrean beheiti egiten ziona.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 242. orr.

Eta hain kiribil luzeak zituen ilean, urrunetik kandela beltzak ziruditen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 84. orr.

Kiribil txikiak egingo dira, gainera, abakoaren erdian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.

Are nabarmenagoak dira kizkur eta kiribil horiek hatz-mamietan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Sugarrezko kiribil urdinskak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 445. orr.

Lambda bakteriofagoaren eta laktosa sistemaren kiribil erregulatzaileetan bakarturiko mutante negatibo azpiratzaileak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.

2 irud/hed

Jon Juaristiren kiribil malenkoniatsuaren gatibu garenoi.  Berria - Kultura   2004-09-22

Elkarrekin etzan dira kiribil bat eginda.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 105. orr.

Gogoaren kiribil bihurri haietan sartzen saiatuz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 43. orr.

Absurduaren kiribilean sartzen zara hor.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 158. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Kiribilak eginez jo du lurrerantz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 124. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egun luze hartako maitasunak zurrunduak zizkion ile- kiribilak... ile-kiribil beltzak...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 335. orr.

Kopetarainoko ile-kiribil luze ongi apainak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 63. orr.

Gabarrak, beren ke-kiribil leunengatik urrutira ezagun.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 33. orr.

Mahatsondo-kiribil likatsuen antzera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 336. orr.

Intsentsu-kiribilak erabat desagertuak zirenez, errazago hartzen zuen arnasa Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.

Mahaiaren gaineko pergamu-kiribilak aztertu nituen lehenik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.

4 izond espiralaren itxurakoa; helizearen itxurakoa.

Galaxia kiribil baten inoizko irudirik zehatzena lortu dute.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Lerro hori kiribil gero eta txikiagoetan biltzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 353. orr.

Oinutsik zegoen, eta motots batera bildua zeraman adats kiribil gaztainkara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.

Adats uhin luze eta kiribilak bizkarretik behera erortzen zitzaizkion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 44. orr.

Pontxearen lurrun kiribilaren usaina.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 135. orr.

Estua eta kiribila zunan eskailera, eta kontuz jaitsi behar zitunan mailak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 99. orr.

ik beherago 8.

Aihen zuri kiribil batek tira egiten dio iletik.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 121. orr.

5 irud/hed

Baltse baten doinu kiribila igotzen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

6 (adizlagun gisa)

Soilgune baten ertzean boa bat erdizka ikusi zuelako, isatsa kiribil, burua tente.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

7 kiribilean adlag kiribila osatuz.

Kea kiribilean gorantz doala.  Elizen arteko biblia   Is 9,17

Bat gorantz hegaldatu zen kiribilean, hegal zuriak eguzkiaz gainezkatu ziren. nire gibelaldean kiribilean bildurik ageri zen buztan txikia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

Jira eta bira ibili zen, kiribilean, sigi-saga, itzulipurdika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 145. orr.

Beste saski batzuetatik zetozen garrasi etengabeek indarge gora egiten zuten kiribilean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.

8 eskailera kiribil ik beherago 10.

Garrotaren dendak eskailera kiribil bat zuen lehenengo solairura igotzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 236. orr.

Eskailera kiribil baten maila koipetsuekin trabatzen zelako. Oihal gorriz apainduriko eskailera kiribil baten azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 238. orr.

Harry, Ron eta Hermione eskailera kiribil estu hartan gora igo ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.

Presaka eskailera kiribilean behera joan zen Lavenderrengana.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 261. orr.

9 kiribil-kiribil

Erratz gainean kiribil-kiribil eginda zegoen, zangalatraba.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 26. orr.

Bere erdiloan maindire gainean kiribil-kiribil eginda.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 68. orr.

10 zurubi kiribil eskailera kiribila.

Zurubi kiribil luze batetik behera abiatu nintzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskailera kiribil (11); eskailera kiribil estu (3); ile kiribil (8); kiribil estu (3); kiribil kiribil (4); kiribil kiribil eginda (3)

ile kiribila (4)

ile kiribilak (3)

eskailera kiribilean (11); eskailera kiribilean behera (9)


kiribilarazi, kiribilaraz, kiribilarazten du ad kiribiltzera behartu.

Beldurrak gure baitara kiribilarazten gaitu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.

Galtzak gerri inguruan gakorratzez jostarazi zizkion Big Lannieri eta berna-hezurretan gora kiribilarazi.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 268. orr.


kiribilatu ik kiribildu.

kiribildu, kiribil(du), kiribiltzen (orobat kiribilatu) 1 da ad zerbait edo norbait, zerbaiten edo bere buruaren inguruan kiribilean jarri. ik kiribilkatu.

Dardarka kiribildu zen bere baitan, eta eskuak igurtzi zituen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.

Nathanielen kontra kiribildu zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 71. orr.

Monikak abagunea aprobetxatzen zuen nire ondoan kiribilduz txerak eta balakuak egiteko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 90. orr.

Bainuontzia zabala zen, baina anderearen hankak nireekin kiribildu ziren.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 13. orr.

Nire hanka eta besoak bere gerrian kiribildu dira.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 84. orr.

Katuaren isatsa kiribildu egin zen eta begiak txikitu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 13. orr.

Eta haren aihenak orkatiletan sugea bezala kiribilatzen ari baitzitzaizkion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 250. orr.

Basiliskoaren burua beheratzen ari zen, gorputza kiribilatzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.

Pilota baten antzera kiribildu naiz, triku baten moduan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 24. orr.

Ni Norma Lúciaren boa nintzen eta hura sagutxoa, haren inguruan kiribildu, eta irentsi egingo nuen presarik gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 69. orr.

Lepoa altxatu behar izan dut korrontea nire inguruan kiribildu denean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 99. orr.

Bapore-untzi batek ke adar luzea marraztu zuen airean, eta han geratu zen apainkiro bihurritu eta kiribiltzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 179. orr.

Iluntasun arrosakaran tabakoaren kea poliki kiribildu eta barreiatzen zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 129. orr.

Sua zutabeen kapiteletan kiribildu zen, gangaz ganga sabaietan barrena irristatu.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

Sendakutzaren sinboloan ere Jainkoaren makilan kiribildurik sugea ikusten dugu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 156. orr.

Abere zaurituak bezala kiribildua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Lurrean etzanda dago berokipean kiribilduta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 136. orr.

Ilea garbi eta emeki kiribildua lepoalde mehean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 42. orr.

2 irud/hed

Zelda hartako hotza hezurretaraino kiribiltzen zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 91. orr.

Ahots biak, sopranoa eta tenorra, aurrez aurre, elkarren inguruan kiribiltzen, sugeak bezala, hitzik gabe.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.

Mingarriro laztantzen nau haren oihartzunak, arima barruraino sartzen zait, bihotzaren inguruan kiribiltzen da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.

Sermoi luzerako bidea hartzen zuenean, jende gehiena nor bere barneko pentsakizunetara kiribiltzen zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 75. orr.

Gero, istorioa oso kiribiltzen da, bizpahiru hilketa daude, ezpata borrokak barne.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 80. orr.

Egun batez, ordea, denen irri-bazka izateaz nazkaturik, mututasun erabatekoan kiribildu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 107. orr.

Eztabaida neska haren inguruan kiribildu zen segituan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.

• 3 du ad zerbait zerbaiten edo bere ardatzaren inguruan kiribilean jarri.

Esan gabe doa gutuna kiribildu eta kutxan gorde zuela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 237. orr.

Izararen ertz bat hartu, eta huraxe kiribildu zuen hatz artean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 70. orr.

Hestebetegileak koilarakada handiz onila bete ahala, odolkia kiribiltzen zuen metalezko azpil biribil batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.

Adaren burkopetik ateratzen zen ile-adats bat kiribiltzen hasi zen gero bi hatz jolastiren artean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.

Printzesa ikusi eta txanoa kendu zuen, hurbildu zitzaion, begiratu zion, tartariar erako bibote puntak kiribildu zituen irribarrez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 121. orr.

Bi hatzekin bibotea kiribiltzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 199. orr.

Bere behatz erakuslean nire ilea kiribildu eta barre egiten zian tarteka.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 165. orr.

Irribarre xume bat eginik, nire bularreko biloa kiribildu zuen hatz puntekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 89. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Erantzun modura, eskribauak pergamu kiribildu bat eskaini zion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 54. orr.

Orri kiribildu bat heldu zen bulego batetik bestera mezuak banatzeko erabiltzen zituzten tutu pneumatikotik erretilu batera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 133. orr.

Harryk txerri-buztan kiribildua ikusi zion, praketako zulotik kanpora irteten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 58. orr.

Zure bihotza, suge kiribildua bailitzan -beldurra askotan espiral bat da, zabaldu egiten da espiralaren jatorri zehazgabetik- azalberritzen sentitzen duzu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 74. orr.

Nire izen-deiturak letra handi kiribilduaz idatziak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

Idazkera kiribildu batez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 159. orr.

Ehunezko xafla fin sendo batek bitan banatzen du hodi kiribilduaren barrua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Alanbre kiribildu batekin iltze bati lotuta dago [...] atea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.

Txolarrea ikusi du [...] alanbre kiribilatuan hankatik kateatuta, lau-bost metroko altueran.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 187. orr.

Labirinto kiribilatu hau zentzugabekeria sinestezinez betea aurkituko du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gorputzean kiribildu (3); inguruan kiribildu (4)

inguruan kiribiltzen (7)


kiribildura iz kiribil formako gauza.

Heldu-lekuaren kiribildura aker-adarren antzeko hari esker.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 105. orr.

Hatzak berotzeke, biolin hariak afinatzeke, bi eskuak doblaturik, hatz erdikoa biolinaren kiribilduran ipinirik, itsua jotzen hasi zen bat-batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 91. orr.

Berehala, ordea, burua altxatu zuen eta bi esku irekiez harturik, batak kiribilduratik, botoitik besteak, biolina argitara ekarri zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.


kiribilka adlag kiribilak egiten.

Kopeta zabala zuen [...] eta adatsa ugaria eta kizkurra, kiribilka ihesi zihoakiona, kapela moskutarra jantzita zeukalarik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Sugarrek hondakinen artean dantzan eta kiribilka jarraitu zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 160. orr.

Berpiztea islatzen duten landareak dira, kiribilka espiralean aihenatzen direlako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

Ke adar zenbaitek, zeru ertzetik gora kiribilka, herrixkak eta baserriak oraindik erretzen ari zirela adierazten zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 225. orr.

Elur-maluta handiak jira eta bira zebiltzan, haien inguruan kiribilka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 406. orr.

Katua magalean kiribilka zebilkidan, bizkarrez behera. Alkoholaren lurrinak kiribilka egiten zuen gora.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 311. orr.

Txokolate egosiaren usaina leihoen azpiko burdinsareetatik gora igotzen zen, kiribilka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

Eguzkiaren argia kiribilka zebilen bela handi zuri-zurien inguruan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.


kiribilkari izond kiribilean biltzen dena.

Amak 1970 ean, lagun bat Berlinen ezkondu zeneko hartan, jantzi zuen soineko beltz txiki gerri baxua, gona kiribilkaria eta parpaila beltzez hornituriko mahukak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

Sordinaz jotako musika kiribilkariak Hindustan zekarkigun gogora.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.


kiribilkatu, kiribilka(tu), kiribilkatzen 1 da ad kiribildu. ik karabilkatu; kurubilkatu.

Sugea gorputzaren inguruan kiribilkatu zitzaion eta leizera eraman zuen herrestan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 151. orr.

Banderak milikatzen, kiribilkatzen, bihurrikatzen ari ziren, mihi gosetien gisan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 371. orr.

• 2 du ad

Nebak, ordea, burdin haria lepoan kiribilkatu zion eta indar handiz estutu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 104. orr.

Goseak erraiak kiribilkatu zizkidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 144. orr.

Bufanda kiribilkatzea izan zuen ispilu aurreko azken egitekoa. Antsiak kiribilkatzen zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 7. orr.


kiribilo iz kiribila.

Eskua gora eta behera zerabilkion aluan, eta neskak oihu egin zuen, kiribilo bat eginda: "akabatu egingo nauzu! akabatu egingo nauzu!"  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 129. orr.


kiribiltsu izond kiribilez betea; bihurgunetsua.

Bikote antzuen arazoa konpontzeko, kimikaren bide kiribiltsuagoak erabiltzen urteak zeramatzaten Pariseko Pasteur Institutuan eta New Yorkeko Sloan Kettering ospitalean, besteak beste.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 23. orr.


kiribiltxo iz kiribil txikia.

Transkripziorako, herskari ahostunen ikur arrunta kiribiltxo moduko batez luzatzen da gora eta eskuinetara.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.


kirie iz mezan, introitoaren ondoan, apaizak Jainkoari egiten duen deia; dei hori abesten den musika.

Santesteban maisuaren mezaren "Kirie"aren lehen konpasekin lotuta daudela azpimarratzen du.  Askoren artean   «Rataplan» - 87. orr.


kirieleison iz

Politikak kirieleisona ere galarazten dio!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 243. orr.


kirik egin zelatatu, begiratu. ik kirika 3.

Erdi-gordetako leihotxo batetik kirik egitera joan zen; hartara, gau argia zenez, harritxo jaurtitzailea nor zen ikusi eta atea irekitzera joan zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 235. orr.

Espaloi ertzeraino joan, kirik egin eskuinera eta ezkerrera, kalean gora eta behera, eta keinu egin zion auto bati.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 176. orr.

Espaloi ertzeraino joan, kirik egin eskuinera eta ezkerrera, kalean gora eta behera, eta keinu egin zion auto bati.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 176. orr.

Begi-ertzaz elkarri kirik eginez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 85. orr.

Orduan kareletik kirik egin nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 55. orr.

Benetako munduari kirik egin ondoren, zer komeni zaion jakin du.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 186. orr.

Dembak ate aldera kirik egin eta kalkulatu zuen, larrituz gero, bi saltotan egon zitekeela kanpoan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 151. orr.

Leize zulora kirik egin eta begi argitsu bat ikusten du.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 60. orr.


kirika 1 adlag zelatan.

Gure hormaren atzean gelditu da, leihoetatik zelatan, leiho-sareetatik kirika.  Elizen arteko biblia   Kt 2,9

Haren leihotik kirika egoten da, ate ondoan entzuten.  Elizen arteko biblia   Si 14,23

Gero, ohetik altxatzean, haien begiak sentitzen ditu kirika, berari jakin-minez begira, ezkutuan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 14. orr.

Ateko zirrikitutik kirika.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 55. orr.

Hasieran iruditzen zaio pixa egiten ari dela: gero ohartzen da bainugelako leihotik barrura ari dela kirika, Lucyri kirika.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 265. orr.

Hiru mutil txikiren aurpegiak ikusten ditu, zementuzko hormaren gainetik kirika.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 272. orr.

Eta, patiora ematen zuen leihotik kirika, erantsi zuen-: [...].  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 272. orr.

• 2 iz zelata

Begiradaren partez kirikak izaten zituen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 133. orr.

Zuhaitzen artean kirika lotsatiak egiten zenizkion, katez lotuta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 223. orr.

3 kirika egin kirik egin.

Izkina batetik kirika egin genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 215. orr.

"Orain ulertzen dut", esan zuen Lubisek leihotik kirika eginez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 98. orr.

Eguraldia grisa zen, eguzkiak kirika egiten zuen laino artetik, paisaiak ez zidan ezer esaten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 294. orr.

Estalkia apur bat altxatu zion eta kirika egin zion lore-sorta ezkoztatuari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 218. orr.

Kirika egiten zion bizitzari, argi antzematen baitzuen hantxe zegoela, benetako zerbait, berea bakarra, seme-alabekin edo senarrarekin elkarbanatu ez zuena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 62. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

leihotik kirika (4)


kirikaka (orobat kirikeka) adlag kirika, zelatan.

Kirikaka so eginez, Brugesko satinaz, tafetanaz eta Florentziako raxaz apaindua zen baldakin-ohea ikusi zuen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 61. orr.

Ilargia hodei artean kirikeka agertu zitzaionean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 36. orr.


kirikatu, kirika(tu), kirikatzen du ad kirik egin, zelatatu.

Sukaldeko leihora hurbildu eta kontu handiz kirikatu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 238. orr.

Teleskopioz kirikatzen zuten elkar gure bizitzek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 52. orr.


kirikeka ik kirikaka.

kiriketan adlag kirik egiten.

Neska begiargi askoak, mototsak ederki bilduta, eta gu kiriketan haiekin; mutxangerak ere bazituan tartean; baita karitxiarto begizorrotzak ere, baina guri dena berdin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.

Etxean sartzean, sukaldean kiriketan egin, eta neskamea bi amuarrain garbitzen ari zela ikusi zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.

Bizilagunak leihotik kiriketan aritu ziren, baina gortinak botata zeuden.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 45. orr.

Horretan ari nintzela, zure aldamenekoa atera zen, kiriketan zegoen nonbait.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 108. orr.


kirikino 1 iz trikua.

Mira eginik lotu zen, han behean kirikinoa begiztatu eta hari noiz ekingo airean geldi geratua den mirua legez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 105. orr.

Bestalde, kaiola metalikoetan atxikitzen genituen kirikino erraldoiak, arantzez beteta eta guztiz otzanak, horratik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 110. orr.

2 itsas kirikino

Denetarik jaten, lanpernak, lapak, itsas kirikinoak eta karramarroak, eta algak eta horrelakoak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 134. orr.


kirikolatu izond kizkurra, kiribildua.

Atzamarrak adatseko ile kirikolatuen artean sartzean egiten duen keinu lizunak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 55. orr.

Sumatzen duzu orain nire bular zabaleko kizkur kirikolatuen azkuratxoa bizkarreko azalean?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 29. orr.


kirikolazturik adlag lazturik.

Ate piramidala burdinorizko iltzez kirikolazturik baitzegoen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 34. orr.


kirikun-karikun-pek

Ateri dela, euria dela, / kirikun-karikun-pek, / egunak labur, bidea luze, / kirikun-karikun-pek!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 113. orr.

-Zu kantatzen ari zinen doinu horixe bera entzuten dut ametsetan, kirikun-karikun-pek, musika-kutxa horietako batean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 133. orr.

Orratz-kutxa bat zabaldu orduko, etxe guztia kriskitinka betetzen zuen doinu alai batek hartua zuen airea, kirikun-karikun-pek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

Orratz-kutxako kirikun-karikun-pek hura!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 98. orr.


kirimolatu, kirimola, kirimolatzen du ad

Aspaldi handian aditu gabea neukan hitz baten inguruko oroipenak berritu zaizkit, behialako sorgin xaharren baten arimak bihotza kirimolatu balit bezala edo...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 167. orr.


kirio 1 iz nerbioa.

Beraz, arima osoak hazi txiki-txikiz egina behar du, zain, errai eta kirioetan zehar bilbatua.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 179. orr.

Ezin zituen burua eta besoa inora bihurtu, kirioen uzkurduragatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 454. orr.

Ikusmenaren kirioen hutsegite bat izan zen, eta kito, odol kolpetxoren bat agian.Kirio hauskorreko emakumeek ohi duten ahots kementsuaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 179. orr.

Haserre gorri, arima gori, kirioak txingar, logelara jo zuen eta hango armairuan gorderik zuen sastakaia hartu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 127. orr.

Gabik, bitartean, segitzen du hodien artean bilaka, kirioak dardaran.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 97. orr.

Ez zekien kirio guztietako dardara hura pozarena zuen ala izuarena, jakin-minarena ala utzikeriarena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 118. orr.

2

Baina hitz egin zuen, kirioak dardararazten zituen ahots gozo samin batez hitz egin zuen.Zeberio, Auzmendi eta Ezkurra lasai ariko dira, Ionek, berriz, kirioei eutsi beharko die.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.

Ikusi egin beharko da Irujok kirioei eusten asmatzen duen oraingoan.  Berria - Kirola   2004-03-27

Lehenengo koadroan ertzain bat agertzen zen, kirioak jota, izu-laborriaren menpe begiak irten beharrean.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 21. orr.

Ezindua sentitzen da, kirio guztiak eten balizkio bezala tirazoa ezker-besagainera eta lepora zabaltzen zaionean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Sarritan, larritasunak kirioak estutu eta ibiltzeko beharra izaten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Kirio eta gihar guztiak zurrun zeuzkan, baina ez zuen minik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.

Nire hobe beharrez hartzen ditut, egunean hiru aldiz, kirio guztiak motel-motel uzten dizkidaten pilulak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

Kirioak lehertu aginean egon zen, harik eta, zorabiaturik, lurrera zerraldo jausi zen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 292. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Emigratzen du, kirio-zelula baten atean jotzen du, sartu, eta zelularen parte zen beste karbono bat ordezkatzen du. kontua da gure kirio-multzoa ahalik eta zirikada bortitzenaren bidez astintzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 306. orr.

· Baina halaxe nuen gogoa, gela ilun bateko amaraun-sare sarriena esku-kolpeka kentzen baino kirio-joago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 165. orr.

4 kirioak airean adlag

Eskuak dardaran zituen, kirioak airean, bihotza punpaka.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.

Iluntzean kirioak airean itzuli zen etxera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 310. orr.

Kirioak airean atera da gelatik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 48. orr.

Orduan, kirioak airean, krisiaren ertzean, etsipenak hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.

Ama kirioak airean ibiltzen zen hark zer esango, eskuak burutik gora dantzan. · Zain geratu naiz, kirio guztiak airean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 96. orr.

5 kirioak atezuan adlag kirioak airean, kirioak datnzan.

Elkarrizketa bitartean kirioak atezuan egon da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 284. orr.

· On Camillok atezuan zeuzkan kirio guztiak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 310. orr.

6 kirioak dantzan adlag

Atea jotzeko lauzpabost metro besterik falta ez zenean, hiru emakumezkoek oihu egin zuten kirioak dantzan. -A, Ruth, leku honek kirioak dantzan jartzen dizkit.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 154. orr.

Osaba Jackek kirioak dantzan dituela ematen du.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 159. orr.

Kirioak dantzan, George Baldwingek atzerantz egin zuen, aulkiaren bizkarrari helduz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 204. orr.

· Harryk dantzan zituen kirioak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 255. orr.

7 kirioak izotz jarri

Libururik gabeko etorkizun baten mehatxuak kirioak izotz jarri nau, hori da egia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 232. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kirioak airean (25); kirioak airean jartzen (3); kirioak dantzan (17); kirioak lehertu (3)

kirioei eusten (5); kirioei eutsi (6)


kiriobera izond kirioak jota gertatzeko joera duena.

Ez, ez, ez, joan zaitez -isilune labur batean elkarri begira geratzen dira makurtu eta aztoratuta dagoen señora kiriobera, eta esfinge baten aurpegiera inperterritoa beti-bat mantentzen duen maiordomoa-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 64. orr.


kiristi 1 iz kristaua, giristinoa.

Müsülman eta kiristi, algar ezagüt dezagün.  Herria   2005-01-06

Üdüriala horren bidetik abiatü zen Mahomet, kiristiekin harremanetan beitzen.  Herria   2005-01-06

Fededüna izanez, lehenetarik düt prefosta kiristi sinestea.  Herria   2003-12-11

Bena kiristi fedeak biltzen dütü.  Herria   2005-12-01

2 (pastoraletan)

Kiristi, türk eta satanen ateraldiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 116. orr.

Pastorala bego bere bidetik, "türk" gorriekin eta "kiristi" urdinekin.  Herria   2003-09-18


kiristiki adlag kristauki, giristinoki.

Bere botz ozen eta gozoaz, bere indar baketsü eta alageraz, hebenko eliza harrotü dü, kiristiki prefosta, bena türk ürratsean, bai ofizio ederretan, baita üngürüko obra honetan.  Herria   2001-09-13


kirkileria ik girgileria.

kirkir iz kilkerra.

Beraz, mota guztietako larrapoteak, kirkirak eta matxinsaltoak jan ditzakezue.  Elizen arteko biblia   Lb 11,22


kirofano (Euskaltzaindiaren Hiztegian operazio gela eta ebakuntza gela agertzen dira) iz operazio gela, ebakuntza gela.

Bizkor igaro dira azken egunak, eta kirofanora daramate gaixoa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 38. orr.

Ez duela berriz kirofanoan sartu nahi, dio berak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 140. orr.

Kirofanoko argi bateria baten pean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 214. orr.

Izaraz estalirik zekarten kirofanotik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 178. orr.

Ni orduan erizaina nintzen, eta kirofano batean egiten nuen lan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 24. orr.


kirol 1 iz gorputz ariketa berezkoa duen jarduna eta bereziki jokoa, bakarka edo taldean egiten dena; jardun horren era berezi eta arautuetako bakoitza.

Ez omen dago zuretzat igeri egitea baino kirol hoberik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 95. orr.

Mezkirizko "Bost kirol" lehiaketa famatuan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.

Denok praktikatu nahi dugun kirol ez-deus bat besterik ez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 154. orr.

Populuaren opioa da kirola.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 23. orr.

Izugarri gustatzen zitzaion kirola, beisbola bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Esan beharra dago eskola adina gorrotatzen dudala kirola.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.

Betidanik kirola praktikatzen nuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 105. orr.

. Egoera horrek kirolari kalte egiten diola iritzi zion fiskal nagusiak.  Berria - Kirola   2004-02-20

Presa kirolari dagokion ezaugarri bat da, bizitzari bezalaxe.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 256. orr.

UNESCOk eta NOBk ere xakea kiroltzat dute.  Berria - Kirola   2004-04-28

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kirol instalazioetatik kanporatzen ari nintzela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

Moilan txalupa bat hartu eta amerikarraren kirol-ontzira abiatu ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 68. orr.

Batzuk praka motzetan, besteak kirol arropetan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 112. orr.

Galtza bakeroak, marinel-jertsea eta kirol-zapatilak janzten zituen emakume gazteak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 174. orr.

Txinatar kirol-oinetakoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.

Eskuan neramàn kirol-poltsa hatzaz seinalaturik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 92. orr.

Bi kirol automobil nituen, ez dakit zenbat zalditako moto bat.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 227. orr.

Kirol astekari bat erosi nion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 62. orr.

Atzerantz jo zuen, kirol orrialdeen bila.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 132. orr.

Eta orain, kirol albisteak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 296. orr.

Une horretan telebistan kirol-berriak ari dira ematen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 151. orr.

Kirol irudiak hartzen hasi zen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 94. orr.

Kirol kazetariek esaten zutenez.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 142. orr.

Kirol medikuak debekatua zidan lasterka ibiltzea.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 69. orr.

2001. urtean Mapeiko kirol zuzendaria izateko eskaintza egin zioten.  Berria - Kirola   2004-03-16

Bere kirol karreran egindako unerik gozoenak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 7. orr.

Kirolariei soldaduen tankera ematen dietenak, baina, ez dira kirol federazioak soilik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 111. orr.

Bere kirol karreran egindako unerik gozoenak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 7. orr.

Hala nola pilotan, lasterka, eta edozein kirol motetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 207. orr.

Ez zen harropuzten bere kirol-gaitasun eta gizon-kemenez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 39. orr.

-Kirol mundua, politika mundua... holako gai horiek maite dituzu?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 180. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irailaren 3tik 6ra ur-kirolak eta bertsolaritza uztartuko dituzte, eta 50 lagun batuko dira bertan.  Berria - Kultura   2004-06-26

Makina bat arrisku-kiroletan aritzeko material espezializazio handikoa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 83. orr.

4 herri kirol

Ez da ahantzi behar pilota ere euskal herri-kirolaren arboleko adar bat dela.  Berria - Kirola   2004-05-20

Musikea ulertzeko era ruralagoa zan, herri kirolari lotuagoa, ia herri kirol bat gehiago balitz lez.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 93. orr.

Eguerdian herri kirolak egin zituzten plazan eta ondoren bazkari herrikoia izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

5 kirol denda

-Egunen batean kirol-denda bat jartzeko asmoa dut.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 121. orr.

Kirol dendako Martina zen, gure zerrendako politen artean laugarrena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.

Kirol denda moduko bat da, beste gauza batzuk ere saltzen dituzten arren.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 23. orr.

Kirol denden kate bateko jabea da, eta mendi materiala eraman behar zuen Sabiñanigora. herria¬

6 kirol etxe (orobat kiroletxe g.er.)

Biltzarrak atzo izan zuen lehen eguna, Donostiako Anoeta estadioan dagoen Kirol Etxean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletako 11 urte inguruko ehun bat haur bildu ziren atzo, Kirol Etxean. Horrela baieztatu zuen Edurne Pasaban mendizaleak bere aulki gurpildunetik, atzo, Donostiako Kirol Etxean egindako agerraldian.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

· Mark Parker izango da gaurtik aurrera Nike kirol etxeko presidentea, atzo William Perezek kargua utzi eta gero.  Berria - Ekonomia   2006-01-24

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko goi mailako parte-hartzaileen izenak ezagutarazi ditu Fila kiroletxeak: gizonezkoetan, Kasimili eta Ngetich kenyarrak, Chatt marokoarra, Fernandez espainiarra, Ziani oriotarra eta Adan galiziarra.  Berria - Kirola   2004-03-09

7 kirol gela (orobat kirolgela g.er.) ipar

Hau Mendeala kirol gelan iraganen da helduden igandean irailaren 18an eta egun guzian izanen dira lehiaketak.  Herria   2005-09-15

Hain zuzen, pilota plaza nagusia, Mauleko gaineko arrabota, Maule Baitha zinema aretoa, San Frantses ikastetxeko kirolgela, Adinekoen Etxea eta Udalbatzarraren aretoa dira [antzerki] ikusgarrien jokaleku izango.  Berria - Kultura   2006-05-10

Bi urte barne eskola hori handitu eta berritu du [Angelu] hiriak: iaz kirol gela handi bat ezarri zuten, aurten sukaldea eta jantegiak eta urte guzian gela bat aldian berriz tindatuko dute.  Herria   2003-09-04

Kanboko kolegioko kirol gelen eta Ziburuko trinketaren berritze lanak lagunduko ditu departamenduak.  Herria   2005-08-04

8 kirol ontzi ik kirolontzi.
9 kirol portu (orobat kirolportu g.er.)

Gaur egun daukagun portua modu orekatuan eta arduratsuan aprobetxa daiteke arrantza portu, kirol portu edota aisialdirako portu gisa; baina, ingurua txikitu gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Badu urteak eta urteak (hogoita-hamar urte gutienetik) aipu dela kirol-portu edo deskantsu-portu baten muntatzea Zokoan.  Herria   2004-10-14

Hendaian, hiru egunez segidan, egin da aurten ere, itsas-kirolportuan eta ondo hetan, itsas-joko eta ibilaldieri buruz muntatzen duten [...] erakusketa.  Herria   2004-05-06

Obran hasiak dira Hendaian kirol-portua handitu beharrez, 115 untzi gehiago kokatzeko gisan.  Herria   2004-02-12

Ezkerraldean ikus zitezkeen zerurantz altxatzen ziren itsasontzien mastak, Bidasoa ibaiaren babesean eraikitako kirol-portuan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.

10 kirol zelai (orobat kirolzelai)

Partida hau jokatu da Donostiako kirol zelai ederrean, Anoetan.  Herria   2005-04-07

Jack Oakiek eta biok kirol zelai osoa egin genuen lasterka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 185. orr.

Lasterketa iraganen da abendoaren 2an, aratsaldeko 2etan, Mixel Labeguerie kirol zelaian.  Herria   2004-11-25

Bestela ere nahiko ordu pasatzen baikenuen apaizen eskuetan, libre geneukan aukera bakarrean ere ikastetxe barruan gelditzeko, kirol-zelaietan izanda ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 109. orr.

Debekatua dute [juduek] igerilekuetan, tenis, hockey edo bestelako kirol zelaietan sartzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.

Fokuak bere indar guztian zeuden piztuta, eta kirol zelaira zuzenki iristen zen argiak aparteko zehaztasuna ematen zien txirristei, saski-zutabeei, lurreko marrei.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.

Bilkura hortan jakin da ere jartoki berriak eginen direla Agilerako kirolzelaian.  Herria   2004-07-05

Ortzegun aratsean, Bidarten, behi-lasterrak Uhabiako kirolzelaian.  Herria   2005-07-28

11 kirol-lege kirolean jendetasunez aritzen denaren jarrera.

Berdinketa kirol legez onartzen jakin ez, eta protestaka bukatu zuten zuriek.  Berria - Kirola   2006-04-09

Hori gutxi balitz bezala, Manzanoren jarrera zikina da, ez da kirol legez egindakoa.  Berria - Kirola   2006-04-09

12 kirola egin

Kirola egitea komeni zait. kirola egitean, adrenalina bota ondoren, konpensatzeko, endorfinak isurtzen ditugu, halako lasaitasun-sentsazio bat ematen dutenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 68. orr.

Denborarekin ikasiko dut halaber ibiltokian kirola egiten, batzuetan lasterka arizanez ibilbide luzeena hartuz, eta ibiltoki gaineko sareari lotuz tiraketa batzuk edo luzamenduak egiten ere bai...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.

Kirola egiteko orduetan flexioak egitera behartzen dituzte.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 183. orr.

Kirola egiten duten edadetu guztiek bezala, abailduraren marka darama aurpegian.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

euskal kirol federazioen (10); gorospe kirol zuzendariak (7); herri kirol (39); herri kirol federazioak (8); jaurlaritzako kirol sailak (5); kataluniako kirol federazioen (6); kirol aldetik (7); kirol arbitratze (12); kirol arduradun (8); kirol arduradunak (11); kirol arduradunek (19); kirol arloa (8); kirol arloan (72); kirol arloari (17); kirol arloari dagokionez (9); kirol arloaz (5); kirol arloko (16); kirol arlotik (7); kirol azpiegitura (7); kirol batzordeak (5); kirol bizikleta (7); kirol bizitzako (8); kirol denda (13); kirol diziplina (30); kirol diziplina batzordeak (16); kirol egunkari (12); kirol egunkariak (8); kirol ekitaldi (5); kirol ekitaldiak (6); kirol elkarte (15); kirol elkarteak (23); kirol elkartearen (8); kirol emaitzak (8); kirol eskola (5); kirol eta kultur (9); kirol eta kultura (7); kirol federazioak (20); kirol federazioen (25); kirol federazioen batasunak (7); kirol federazioen batasuneko (7); kirol gune (7); kirol hiria (6); kirol ibilbide (18); kirol ibilbidea (67); kirol ibilbidean (38); kirol ibilbideari (6); kirol ibilbideko (63); kirol ibilbideko garaipen (9); kirol ibilbideko une (6); kirol ibilbideko unerik (5); kirol idazkariak (8); kirol instalazio (5); kirol instalazioak (7); kirol instalazioetan (7); kirol irizpideak (7); kirol jarduera (11); kirol jarduerak (5); kirol jarduna (12); kirol jauregian (5); kirol kazetariek (5); kirol kontseilu (29); kirol kontseilu gorenak (13); kirol kontseilu gorenaren (8); kirol lege (7); kirol legea (6); kirol legez (5); kirol lehiaketa (5); kirol maila (9); kirol mailan (14); kirol merituak (5); kirol merituen (5); kirol ministroak (5); kirol mota (12); kirol munduan (8); kirol oinetako (5); kirol oinetakoak (8); kirol poltsa (6); kirol portu (7); kirol portua (12); kirol portuan (8); kirol profesionala (5); kirol profesionalean (5); kirol proiektu (7); kirol saila (6); kirol sailak (8); kirol selekzioek (7); kirol talde (12); kirol taldeak (9); kirol zapatilak (5); kirol zelai (18); kirol zelaia (9); kirol zelaian (44); kirol zelaiaren (9); kirol zelaiko (10); kirol zuzendari (68); kirol zuzendaria (97); kirol zuzendariak (138); kirol zuzendariarekin (15); kirol zuzendariaren (25); kirol zuzendariari (5); kirol zuzendariek (8); kirol zuzendarien (5); kirol zuzendaritza (5); kirol zuzendaritzak (8); kirol zuzendaritzarako (5); kultur eta kirol (8); lerra kirol (6); matxin kirol zuzendariak (5); nafarroako herri kirol (6); nire kirol ibilbidea (8); nire kirol ibilbidean (5); nire kirol ibilbideko (7); olabe kirol zuzendariak (7); realeko kirol zuzendaria (6); realeko kirol zuzendariak (13); saiz kirol zuzendaria (6); saiz kirol zuzendariak (5); taldeko kirol (76); taldeko kirol arduradunek (8); taldeko kirol zuzendari (8); taldeko kirol zuzendaria (22); taldeko kirol zuzendariak (16); taldeko kirol zuzendariaren (6)

eskola kirola (8); herri kirola (5); kirola egin (7); kirola egitea (19); kirola egiteko (20); kirola egiten (25); xakea kirola dela (7)

herri kirolak (75); itsas kirolak (5)

euskal kirolaren (7); kirolaren legea (6); kirolaren legeak (5)

herri kirolek (5)

herri kirolen (9); lerra kirolen (5)

herri kiroletako (7)

herri kiroletan (7)

kirolik egiten (5)


kirolaldi iz kirola egiten den aldia.

Hauek egun hortan izan diren lasterkaldi eta kirolaldietan laguntzaile izan dira.  Herria   2004-05-27

Bihotza lehertzeraino jauzika, lepoko zainetatik odola sutan bezala pasatzen, hatsa ezin bilduz, izerdi uretan bururatu zuen Joanesek, bertze guziek bezala, igande goiz hartako kirolaldia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 169. orr.


kirolari 1 iz kirola egiten duena.

Guztira hamar kirolari lehiatuko dira.  Berria - Kirola   2004-08-28

Gizarteak ezartzen dio kirolariari presio hori.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 24. orr.

Haiek goren mailako kirolariak baitira.  Berria - Kirola   2004-11-02

Zergatik dira, ordea, eliteko kirolariak hain irakasle on?  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 23. orr.

Etapa batzuetan erromesa kirolari bihurtzen da eta ibiltaria korrikalari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 205. orr.

Erdi itzalean etzanda, kirolari bat aldagelan borrokaren aurretiko minutuetan bezala sentitzen nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.

27 kirolari daude THG esteroidearen ustezko kontsumitzaileen artean.  Berria - Kirola   2004-04-28

Kirolari amorratua da Peña.  Berria - Kirola   2006-01-11

Kirolari bikaina zen, galera izugarria da.  Berria - Kirola   2004-11-26

Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Usurbilgo kirolari ez profesionalen arteko hainbat lehia.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Kirolariak bandera baten menpean lehiatzera behartzen diren garaiotan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 111. orr.

2 (izenondo gisa)

Handia, gihartsua, kirolaria...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 115. orr.

Bertus mutil serioa, atsegina eta kirolaria da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 315. orr.

Zure familia oso kirolaria izan da beti.  Berria - Kirola   2004-02-04

3 (hitz elkartuetan)

Ikusten ahalegintzea neketsua izan arren, kirolari jarreraz hartu zuen ahalegin hori Virgilek, eta etengabe egin zituen aurrerapenak. "Kirolari-ikasle" talde bat zen, beren matematika-irakaslearekin ikas-txangoan irtena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 137. orr.

· Ikasle-kirolarien taldeko batek, Ruche jauna gainean eraman zutenetariko batek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 400. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kirolari ezagun (4); kirolari gazte (3); kirolari gisa (3); kirolari lehiatuko dira (4); kirolari ona (6); kirolari onenaren (3); kirolari onenaren saria (3); kirolari profesional (4)

goi mailako kirolaria (3)

eliteko kirolariak (3); euskal kirolariak (10)

emakumezko kirolariek (3); euskal kirolariek (8)

euskal kirolarien (7); euskal kirolarien artean (3)


kirolategi ik kiroldegi.

kirolatoki ik kiroltoki.

kiroldegi (478 agerraldi, 12 liburu eta 376 artikulutan; orobat kirolategi g.er. eta kiroltegi g.er.) 1 iz hainbat kiroletan aritu ahal izateko prestatua dagoen eraikuntza edo instalazioa. ik kirol 8; kirolgune.

Bilera eta irakurketa gelak, liburutegia, kiroldegia, anbulatorioa eta antzokia ipini nahi ditu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 91. orr.

Bilera eta irakurketa gelak, liburutegia, kiroldegia, anbulatorioa eta antzokia ipini nahi ditu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 91. orr.

Ezker paretaren gibelean ageri da bastimendu berri eder bat eta hori da herriko etxeak eraiki duen kiroldegi berria.  Herria   2005-09-22

Tolosako Usabal kiroldegian zuen igeriketa irakasle lanpostua galdu berri du, eta langabezian dago.  Berria - Kirola   2006-01-11

Zorrotza kiroldegiko pistan.  Berria - Kirola   2004-06-17

Larunbatean eta igandean jokatuko dira Artxandako kiroldegian [...] Euskadiko Esgrima Txapelketak La Casilla kiroldegian zein bestelako aretoetan jarritako ringetara hurbildu arte. herria¬

Sopelako kiroldegian ariko da Miarritzeko Baleta hilaren 30ean.  Berria - Kultura   2004-04-18

Bazkari hauta Tafallan Migel Indurain kiroldegian Alkartasun Eguna-ko bazkaltiarrekin batean.  Herria   2005-09-01

Kiroldegitzat jo zuen eraikuntza bat hauteman zuen ezkerrean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 78. orr.

Unibertsitateko kiroldegian bazen beste zakur bat, nahiko handia.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 99. orr.

Lekua eta ordua: Udal Kiroldegia, 18:30.  Berria - Kirola   2004-12-11

Aguraingo pilotaleku-kiroldegian.  Berria - Kirola   2004-10-08

2 kirol zelaia.

Denok dakizue kiroldegian partaide guztiek egiten dutela lasterka, baina saria batek bakarrik jasotzen duela.  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,24

Egin zuen, bada, kiroldegia atsegin handiz gotorlekuaren azpian, eta gazterik hoberenak greziarren erara hezitzera bultzatu zituen.  Elizen arteko biblia   2 M 4,12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kiroldegi berri (4); kiroldegi berri bat (3); kiroldegi berria (5); kiroldegi berrian (5)

kiroldegia bete (7); kiroldegia lepo bete (3)

arrigorriagako kiroldegian (3); azpeitiko kiroldegian (8); baionako lauga kiroldegian (3); bilboko casilla kiroldegian (4); eko anaitasuna kiroldegian (9); iruñ kiroldegian ariko (5); kiroldegian ariko da (3); kiroldegian egingo (9); kiroldegian egingo da (4); kiroldegian izango (13); kiroldegian izango da (10); kiroldegian jokatu (3); kiroldegian jokatuko (11); kiroldegian jokatuko da (7); mendizorrotza kiroldegian (10); mendizorrotzako kiroldegian (5); oiartzungo elorsoro kiroldegian (4); tolosako usabal kiroldegian (3); udal kiroldegian (8); zarauzko kiroldegian (4)

eskola eta kiroldegietan (3)


kiroletxe ik kirol 4.

kirolgela ik kirol 5.

kirolgune iz kirola egiteko prestaturiko gunea; kiroldegia.

Ehun egun eskas falta dira Atenasko Olinpiar Jokoetarako, eta bertako hainbat kirolgune amaitu gabe daude oraindik, urduritasuna da nagusi.  Berria - Kirola   2004-05-05

Olinpiar estadioa, kirolguneak, garraiobideak... dena dago erdizka.  Berria - Kirola   2004-05-05

Las Rozasen (Madrilen), Espainiako Futbol Federazioak duen kirolgunean.  Berria - Kirola   2004-01-15

Larunbatean, Donostian, Anoetako kirolgunean, euskal egunkari berriaren aurkezpena.  Herria   2003-06-12

Borrokaldiak larunbatean abiatuko dira Hazparneko Mendeala kirolgunean.  Berria - Kirola   2004-05-27

Gimnastika kurtsoak berriz hasiko dira Louis de Foix karrikan dagon kirolgunean.  Herria   2005-09-15


kirolketa iz kirol saioa.

Egun guzia irauten duen kirolketa hunek arrakasta gaitza bildua du eta urte guziez parte hartu nahi duten talden zerrenda luzatzen da.  Herria   2004-05-20


kirolkoi izond kirola egiteko joera duena.

Basabazter haietan sugeak, eltxoak, inurriak eta mendigoizale kirolkoiak jasan behar direla.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.


kirolontzi (corpusean kirol ontzi soilik) iz kirola egiteko ontzia.

Badago nahiko leku arrantza-ontzientzat eta kirol ontzientzat. Norbaitek Newporteko Erregina kirol-ontziaren alde topa egin zuen eta gero norbaitek azken partida handi bat egitea proposatu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 70. orr.

Ziburuko portuko kirol-ontziei begiratu nien.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 184. orr.

Handik hamar bat minutura kirol ontzira igotzen eta tranpolina alferrik miatzen ikusi dugu denok.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 119. orr.

Moilan txalupa bat hartu eta amerikarraren kirol-ontzira abiatu ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 68. orr.


kirolportu ik kirol 7.

kiroltasun iz kirol-legea.

Nafarrek ez omen zuten kiroltasunez jokatu.  Berria - Kirola   2004-11-19

Baina kiroltasunez aritzea printzipiotzat daukan horietakoa naiz ni.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 150. orr.

Kiroltasuna eta joko garbia.  Berria - Kirola   2004-03-17

Sarrera itsusiak, eztabaidak, eta kiroltasunik batere gabeko jarrerak.  Berria - Kirola   2004-12-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kiroltasunaren aurkako falta (3); kiroltasunaren kontrako falta (3)

kiroltasunez jokatu (3)


kiroltegi ik kiroldegi.

kiroltoki (corpusean kirol toki eta kirolatoki -g.er.- soilik) iz kirolgunea; kiroltegia.

Badu aste bat osoa hasia dela teniza Pariseko "Roland Garros" deritzan Kirol tokian.  Herria   2005-06-02

Mixel Labèguerie kirol tokiaren sartzeak berrantolatuak izanen dira, sartze berexiak eginez bai errugbia eta bai zangobaloiarentzat.  Herria   2004-01-22

Jauregiko zelaian kirol tokiko obra handiak aintzina doatzi.  Herria   2004-01-15

Santiago zeiharkatzean, Victor Jara kirolatoki parrean aurkitzean.  Herria   2004-02-19


kiroltsu izond kirolez betea.

Goiz kiroltsua.  Herria   2005-09-22


kirolzale (orobat kirol zale) iz/izond kirolaren zale dena.

Olabarriak 28 urte ditu, eta kirolzale osoa da.  Berria - Kirola   2004-03-16

Ikasle saiatua eta kirolzale aparta; lider petoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 129. orr.

Euskaltzale zintzoa eta kirolzale sutsua genuen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 26. orr.

Kirolzalea zen, baina kirolak ez zuen itsutzen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 247. orr.

Ni ez bainaiz sekula aparteko kirolzalea izan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 84. orr.

Friburgon gaztedi kirolzale jatorra topatu nuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 85. orr.


kirolzaletasun (orobat kirol zaletasun) iz kirolzale denaren nolakotasuna.

Bi gauza izan zaizkit debekatuak: erlijioa eta kirolzaletasuna.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 45. orr.

Orduantxe jaioa zen Patxi Ibarluzea bien antzekoa zen, gorpuzkeraren aldetik bezala kirolzaletasunaren aldetik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 25. orr.


kirolzelai ik kirol 8.

kiromano iz

Bahiako kiromanoak, eskuaren bizioa zutenak, alegia, gizon guzti-guztiak ia, oso aztoratuta zebiltzan, baina bost inporta guri.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.

Bahiako kiromanoak -Mendonça irakasle zaharrak erakutsi zigun hitz hori […]-  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.


kiromantiko iz ahur-irakurlea.

Elizabethek nebaren eskuak hartu, eta kiromantiko baten moduan pasatu zituen hatz-puntak nebaren esku-ahurreko erreten txikietatik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 71. orr.

Oinak motzak eta behatzaldean zabalak; estua bularra; besoak argalxkak; eskuineko eskuko hatzak bata bestearengandik bereiziak, hainbesteraino non kiromantikoek ergeltzat eta kaikutzat hartu baitzuten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 288. orr.


kiromantzia 1 iz ahur-irakurketa.

Etorkizuna argitzen oso eskuliburu ona da etorkizuna igartzeko oinarrizko metodo guztiak ikasteko: kiromantzia, kristalezko bolak, hegazti-erraiak...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 48. orr.

kiromantzia, etorkizunaren iragarpena, magia beltza...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 85. orr.

Denetik egin omen zuen, askotan aldi berean: kartomantzia, kiromantzia, te-hondarren irakurketa, ouija...  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 101. orr.

Trelawney andereñoa kiromantzia irakasten hasi zitzaien, eta berehalaxe jakinarazi zion Harryri berak inoiz ikusitako bizi-marrarik laburrenak zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 192. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kiromantzia ikastaroari zegokionez, zer damuturik ez nuen izan beharko handik aurrera.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 70. orr.


kirra-kirra adlag karraskatzean, hortzikatzean edo marraskatzean egiten den hotsaren onomatopeia.

Begiratzen du lertxunaren sustraietara, eta ikusten ditu bi sagu -txuria bata, beltxa bestea- kirra-kirra, sustraia gutxika janez ari direla.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 183. orr.


kirri1 1 iz karranka.

Zalgurdia kirri eta marra hasi zen ibiltzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 102. orr.

2 kirri-karra

Pipia edo... Zulo handi samarrak dira, igual beste eskarabajoren bat ari da kirri-karra hor.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 156. orr.

3 kirri-kirri

Milaka usain zebiltzan airean enara kirri-kirrien modura.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.


kirri2 1 iz hozkirria.

Istorio eta desioak darizkio Po ibaiaren kirriari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.

Haize-giro sargoritsuak ez zuen kirri apartsua besterik eragiten itsas gainean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.

2 haize kirri (orobat haizekirri g.er.) ik brisa.

Haize kirriak granada-arbolaren adarrak astintzen zituen, euri lodi bat zurrustaka jariaraziz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.

Euria haize kirri bihurtzen zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.

Haize-kirri atsegin bat dator hurbiletik, bere betiereko bidea egiten ari den Po ibaiaren aldetik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 14. orr.

Haizekirri iheskorrei egin nien galde, eta hegaztiekin batera aire zabal osoak erantzun: [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 242. orr.

Sortaldeko haize kirriak bere perfumea hauspotzen du nekropolisean gaindi.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

haize kirri (4)

haize kirriak (6)


kirrika 1 iz kirrinka.

Misagren kirrika eta morroiloen intziria.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 138. orr.

Harryk kirrika-hotsa entzun zuen kanpoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 45. orr.

• 2 adlag

Altzariak eta zurezko zoruak kirrika ari ziren amultsuki.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 98. orr.

Zaldi-kotxea kirrika zihoan Bluestone Roaden behera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 212. orr.

Orga bat kirrika, zakurra nonbait zaunka.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 141. orr.

3 kirrika egin

Bere eskuak bi erraldoi bihurtu ziren, matxinatu ziren, kateak kirrika egin zuen...  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 171. orr.


kirrikatu, kirrika(tu), kirrikatzen du ad kirrinka egin.

Gurdiek harri potorretan kirrikatzen zuten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.


kirrimarra iz kirrinka.

Etxe barruan beste ordu laurden batez oheen kirrimarrak eta malguki etenen karraskak entzuten dira oraindik, eta gero isiltasuna  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.


kirrimarro iz erremerrea denaren akatsa.

Ume batzuen kirrimarroa zuzentzeko ere, r gogorraren soinua ahalik eta gehien errepikatzea dute helburu esaldi hauek.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 105. orr.


kirrinka 1 iz karranka.

Geroxeago, mekanismoaren kirrinka ere entzun uste izan zuen, koipeztatu gabeko gurpilen karranka.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 80. orr.

Raxien abarrotsa eta tranbien kirrinka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 269. orr.

Montmartre kalean sartzen ziren zalgurdien kirrinka entzuten zuen garbi-garbiro.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

Gurdien kirrinka jarraituaren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.

Gurpil-aulkiaren kirrinka, ohikoa bihurtua zitzaidan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 13. orr.

Kamioi baten palanken kirrinka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 433. orr.

Balazten kirrinka luze batez gelditu zen autoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 114. orr.

Kirrinka garratza egin zuen gontzetan [ateak].  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.

Kanpoko atearen kirrinka entzun duenean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 62. orr.

Zoruaren kirrinkak lehenik eta jesarlekuarenak gero salatu dute zein izan den Abelen ibilbidea ilunpean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 70. orr.

Oheari kirrinka gupidagabeak eraginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.

Hitz egokien bila balebil bezala geratu da pixka batez, hortzei kirrinka eraginez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 202. orr.

Metrailadorearen tiro-hotsaren soinu motelduak iratzarri nau, obusen kirrinka urrunekoak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 174. orr.

Milaka trumoiren kirrinka latza!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 115. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gurdi kirrinka urrunek antzeko ilarak iragartzen zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

3 (adizlagun gisa)

Sarrailak kirrinka entzun nituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.

Malgukiak kirrinka hasi baitira.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 45. orr.

Jarlekua behera egin eta kirrinka hasten baita berehala haien azpian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.

Zigortu zuen zaldia eta kotxea kirrinka abiatu zen ibaiertzean aurrera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 311. orr.

Intziri txiki bat ateratzen zitzaion, hortzak kirrinka elkarren kontra estutzearen ondorioz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 200. orr.

4 kirrinka egin

Atsegin zuen ibilgailua hain abiadura handian eramatea, non gurpilek kirrinka egiten baitzuten orratzetan, eta tranbia, jendez gainezka, zabuka zihoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 231. orr.

Gurpilek kirrinka egiten zuten, bideko hartxintxarrak birrinduz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.

Kirrinka egin du sarrailak ireki bitartean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 187. orr.

Gontzek kirrinka egin zuten, atea zabaldu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 217. orr.

Haztamuka eta besoak luzaturik eman ditu lehenengo urratsak, eta zurak kirrinka egin du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 68. orr.

Kirrinka egin zuen oholak, intxaur kraskatuaren zarataz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Mailak, ohol mehez eginak, kirrinka egiten zuten intzirika. Kateek kirrinka egin zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 19. orr.

Biolinek kirrinka egiten zuten, danbor bat danbaka ari zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 173. orr.

Gramofonoko kanta amaitu eta diskoak bira eta bira jarraitu zuen, kirrinka eginez. · Gurpilek asfaltoaren gainean egindako kirrinka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 299. orr.

Ate Beltzaren erdiko orriak kirrinka zaratatsua egin zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 203. orr.

5 kirrinka hots (orobat kirrinkots g.er.)

Hanka-hots astunak entzun ziren, eta gero kirrinka-hotsa atea zabaltzerakoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 177. orr.

Gurpilen kirrinka hotsekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 154. orr.

Eskutoki beltza altxatu zuen, eta ponpa zentrifugoaren kirrinkots larri garratza erregailuaren trumoihots sakonari gainkatu zitzaion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 216. orr.

Entzuten nuena nire hortzen kirrinka hotsa zela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 190. orr.

Kirrinka-hotsen bat edota parpailaren firfira.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 199. orr.

· Gurpil kirrinka hotsa zetorren etengabe isiltasun hura urratzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atearen kirrinka (5); atearen kirrinka entzun (3); gurpilek kirrinka egiten (3); gurpilen kirrinka (3); kirrinka egin (25); kirrinka egin zuen (9); kirrinka egiten (18); kirrinka egiten zuen (7); kirrinka egiten zuten (6); kirrinka entzun (8); kirrinka hots (4); kirrinka hotsa (5); oheak kirrinka (4); sarrailak kirrinka (3)


kirrinkada iz

Kirrinkada, mekauen satanas! (pentsamenduaz).  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 23. orr.


kirrinkaka adlag kirrinka eginez.

Ate zaharra kirrinkaka ireki zen eta danbatekoak egurrezko pertsianak mugiarazi zituen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 65. orr.


kirrinkarazi, kirrinkaraz, kirrinkarazten du ad

Masailean bete-betean hartu nuen kolpea, hortzak kirrinkaraziz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 169. orr.


kirrinkari izond kirrinka eginten duena. ik karrankari.

Nor zen traste kirrinkari haren gidaria?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 54. orr.

Okindegiaren kamioi kirrinkariak ziztu bizian eraman gintuen Baionako errepidetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 27. orr.

Huraxe bai gurdi kirrinkari gurpil-oker herrena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 193. orr.

Erretratu marmartien eta armadura kirrinkarien ondotik igaro eta harrizko eskailera-zati estuetan gora igo ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 73. orr.

Poliki zetorren eskailera zahar eta hondatuaren maila kirrinkarietan gora.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.

Ahots kirrinkari eta zorrotz batek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 139. orr.

Barreka hasi zen; barrea itoa eta kirrinkaria zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 528. orr.

Iratzargailuaren kexu kirrinkaria garuna zulatzen ari zaizu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots kirrinkari (3)

ahots kirrinkariz (3)


kirrinkatsu iz kirrinkaz betea.

Gurdi zahar kirrinkatsuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.

Burdinazko aulki txatxar deseroso eta kirrinkatsuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.


kirrinkatu, kirrinka(tu), kirrinkatzen da-du ad kirrinka egin.

Ate orpoetan kirrinkatzen den brontzea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 123. orr.

Lurrin-errematxagailuak etengabe kirrinkatzen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.


kirrinki-karranka adlag

Han gindoazela, kirrinki-karranka Towy zubi alderako harlauzen gainetik, aitonaren gaueko bidaia zaratatsuak etorri zitzaizkidan gogora, ohea kulunkarazten eta paretak dardarka jartzen zituztenak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 52. orr.


kirrinkots ik kirrinka 5.

kirris-karras adlag kirrinka.

Kirris-karras, pasabideko harri txintxarren gainetik, panteoi bateraino joan dira.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 138. orr.

Tapa-tapa entzun zituen haren oinotsak zementuzko espaloian eta kirris-karras gero etxe berri gorrien aurreko errauts-bidean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 53. orr.


kirrizka iz kirrinka.

Kutxaren atzean, itzalean, kirrizka egin zuen zerbaitek.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 131. orr.

Zaindarien urratsak korridorean, orduen kanpai-hotsa, haizearen xuxurla burdinazko teilatuan, kaleargien kirrizka.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 68. orr.


kirrizkatu, kirrizka(tu), kirrizkatzen du ad kirrinkatu.

Munduko zelai zabala ere burrunbatzen dute, inoiz antzoki handietan zabalduriko errezela masta eta zutabe artean kirrizkatzen den bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.


kirru 1 iz izurra, uretan edo ilean eratzen diren uhin modukoetako bakoitza.

Itsas azalaren kirru gozoak, farolen izpiek, mendi ilunduek...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 172. orr.

-Larri ibili nintzen, kirru handi bat egin nuen zerurantz, eta bertikala hartzen ari nintzela gaitzeko eztanda batek astindu zuen Polikarpov gaixoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 145. orr.

Bibiren eskuek [...] astiro egin zuten laban bularretik gerrira, eta astiroago oraindik gerritik sabelpeko kirruetara, presa barik.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 60. orr.

• 2 izond ileaz mintzatuz, izurrak dituena. ik izur 6.

Ume alai eta ederra, ile kirru beltzekoa.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 97. orr.

Ile sarri, hori eta kirrua.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 208. orr.

Ile kirru eta beltza bular eta lepoan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 102. orr.

Ilea kirrua eta luzea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Ule kirru zurian pasa zituen eskuak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 62. orr.

Idun jasoko polo beixaren gainetik galtzen zaio adats kirru gominatua.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 40. orr.

Ilea kirru, bizarraren urdinduak kokotsean.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 35. orr.

3 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela).

Brasilen jaiotako emakume begi-eder eta ile-kirruak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ile kirrua (3)


kirrutsu izond kirruz betea.

Bibiren adats kirrutsuak igarri zituen lepoan, bere jainkosaren laztan kilimak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 60. orr.


kirrutu, kirru(tu), kirrutzen du ad kirru bihurtu.

Eztul eginen du, bekaineko ileak areago kirrutzen hasiko da atzamarrekin godaletekoari jaramonik egin gabe, gogoetan, hitzen esperoan isiltzen denean bezala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 45. orr.

Ostertzeko mendiak, ilunabarrak lausotuta, forma zoragarriak hartuak ziren; ordokia ilun zen; Arga, mila islatze argitsuk kirrutua, zilarrezko suge bat bailitzan zihoan zuhaitzen artean narraska.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 201. orr.


kirruxkada iz kirrizka, kirrinka.

Bihar, zezen beltzak Auskalandian ikusle artera eginiko jauzia, jendearen oihu, txilio, kirruxkada eta guzti.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 122. orr.


kirtar izlag

Elamdar gudariak zaldi eta gurdietan datoz, prest dituzte geziak; babeskiak atera dituzte kirtarrek.  Elizen arteko biblia   Is 22,6


kirten (orobat girten g.er.) 1 iz lanabes, tresna eta ontzien eskutokia.

Ez zen gelditzen oinetako bakar bat osorik, betunik gabeko paretarik, erreminta bat bere kirtenarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 52. orr.

Lanabesen kirtenak estutuz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 36. orr.

Aiztoak leun-leun egin zuen bidea, kirtenak garondoan tope egin arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 89. orr.

Labana atereaz, Bankes jaunak oihala ukitu zuen hezurrezko girtenarekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 56. orr.

Mailuaren kirtenari noiz eutsiko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 156. orr.

Ponparen kirtena ala txorrota joko ote du lehenbizi?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 273. orr.

Hantxe jarraitzen du aterkiaren kirtenari helduta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 118. orr.

Berriro jo zuen zigorraren kirtenaz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 64. orr.

Pistolaren kirtenaz jo nuen buruan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.

Kirten luzeko eta onil itxurako burruntzali xelebre batekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 108. orr.

Koilarak eta kirten luzeko sardexkak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Ezpata dotore apain baten kirten landua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 66. orr.

Beste eskuan mutur zabaleko eta kirten motz eta hautsiko lantza zeraman.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.

Azken orduko lasterketa-erratz honek lizarrezko kirten aerodinamiko superfina dauka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.

Haztegiz haztegi zebiltzan, arrantzan, kirten laburreko sareak eskuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Aitzur baten zurezko kirten puskatua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 173. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kirten-azala bufaloaren adarrez egina zuena.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 32. orr.

3 (elkarketak izenondo balioa duela; ik beherago 7)

Guardasol kirten motz bat.  Berria - Kultura   2004-04-23

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lilyren eskuari urbonba girten bati bezala eraginez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 28. orr.

Larunbatero joaten omen zen sabbat-era erratz kirten baten gainean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.

Haren lantza-kirtena ehuleen ardatza adinakoa zen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 20,5

Mendi-gailurrean utzitako bandera-kirtena.  Elizen arteko biblia   Is 30,17

Nolanahi ere, arrunt ongi ez zuten hartuko aza-kirten batek ostikoka iratzartzea, inondik ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

5 (irain gisa)

Zer ari haiz esaten baina, kirten hori!  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 24. orr.

Zer nahi duk, kirten halakoa, ene familiaren hondamena?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 135. orr.

Ergel hutsa besterik ez den gizon batekin zaudela ezkonduta, handi usteko kirten batekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 242. orr.

Nire ustetan kirten bat haiz dudarik gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 172. orr.

Kirten ezjakin horiek mantendu eta janzteko? ...besterik ez dira eta!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 237. orr.

Kirten samarra izango duk, baina atsegin zitzadaan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 44. orr.

Kirten handitzat baitaukate herri honetan guztiek nire gizona.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 190. orr.

Nire senarra kirtena eta jeloskorra da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 117. orr.

Zein kirtena naizen!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 124. orr.

6 zakila.

Izan ere, ahizpa batek kirtena haztatzen zidan eta besteak ipurdia haztatzen zidan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.

Esaten zidan kirtena gogortzen zitzaiola amari atzetik begiratzen zion bakoitzean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 185. orr.

Berehala kirtena galtzetatik ateratzeko ohitura zuten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 68. orr.

Txistuz edo labaingarriz bustiko du bere kirtena, eta xamurki aurkeztuko dio sakondu nahi duen zulo politari.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 125. orr.

7 kirten-luze (orobat kirtenluze) izond kirtena luzea duena.

Zerrategiko langileen aizkora kirten-luze haietako bat zeukan eskuan, eta airean zerabilen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.

Xalabardo kirtenluze bat esku batean eta pipa bestean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erratz kirten (5); erratz kirten bat (4)

erratz kirtena (3); eskoba kirtena (3); lantza kirtena (3)

erratzaren kirtenarekin (3); kirtenarekin jo (3)

kirtenean bermatu (3)


kirtendegi iz

Zaldualde ondoko barrakoi handia, 1956, Zumarragatik Legazpira bidean, kirtendegi paretsuan, eskuinetara.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 6. orr.


kirtendu, kirten(du), kirtentzen du ad ergeldu.

Ez da naturari aurka egiten dion biolentzia bat, ez da zuen seme-alabak hiltegira bidali, zuen garunak kirtendu eta zuen arimak exorzizatzen dituen Estatuarena bezalakoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.


kirtendun izond kirtena duena; kirteak dituena.

Betaurreko kirtendun batez Cecily arreta handiz aztertu ondoren.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 120. orr.

Orduan ontzi lau eta kirtendun batekin agertzen zen eta burusien azpian jartzen zuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 200. orr.

Hormetan altzairuzko xafla luze batzuk ageri ziren zintzilik, urrezko kirten dunak, zintzurrak ebakitzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 34. orr.

· Metal zuriko kirtendun sardexka hartu zuen plateraren ertzetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.


kirtenkeria iz ergelkeria.

Ez bainuke nahi nire kirtenkeriagatik errudun bat kalean ikustea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 171. orr.

-Diruagatik?... -sinesgaitz begiratu zion, kirtenkeriaren bat entzun izan balu bezala.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 185. orr.

Makina bat kirtenkeria sinetsarazi nahi digute giza-izaera horrelakoa dela esanez, baina nirekin jai dute. Beraz, kontu handiz ibiliz, kirtenkeriarik egin gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 171. orr.

Baina hau eliza da, ez eskolako patioa kirtenkerian ibiltzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 43. orr.


kirtenluze ik kirten 5.

kirtentxo iz kirten txikia.

Coca-Cola gustuko chupa chups goxoki bat zeukan ahoan, eta haren kirtentxoa zigarro bat bezala ernatzen zitzaion ahotik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.

Gero, belauniko jarrita, kirtentxoa samur antzean oratu, eta aspiradora pasatzen hasi zaio grazia ederrean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 24. orr.


kirundi iz Burundin mintzatzen den hizkuntza.

Erasotzaileek Kongoko hizkuntzetatik bitan, bafuleroz eta lingalaz, egiten zuten berba, baita Burundiko mintzaira nagusia den kirundiz ere.  Berria - Mundua   2004-08-15


kirurgia 1 iz medikuntzaren adarra, gaixoak sendatzeko eskua edo tresna bereziak erabiliz, ebakuntzak egitea helburu duena.

Lokalizatu denean, kirurgiaren bidez desegin edo ken daiteke garuneko gune gaixotua, gaixotasuna sendatzeko. Traumatologia: kirurgia txikia, 3 hilabete [zain]; kirurgia handia, urtebete.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 221. orr.

kirurgia kardiobaskularreko operazioengatik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Andrew Levitt izeneko kirurgia plastikoko doktore baten adiskide egin ziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Kirurgia estetikoa baliatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 71. orr.

Sudurreko kirurgia endoskopikoa egiten ari garenean.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Aurpegiko kirurgia egiteko lehen zentroa. gaur egun gero eta gehiago hitz egiten da kirurgiaren ordezko teknikez; laserraz, esaterako.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Gorputzeko barrunbe natural batean ezartzen denez, ez dago kirurgiarik egin beharrik, ez jartzerakoan, ez kentzerakoan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 99. orr.

2 irud/hed

Gatazka elikatzen duten sustraietara jo eta horiei kirurgia politikoa egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kirurgiko.

Kirurgia-tekniken eta autopsia-metodoen bidez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 63. orr.

Ordu bete baino gehixeago iraun zuen kirurgia-lanak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.

Konplexuena eta nekagarriena den kirurgia-saioan bi ordu eta erdi eman ondoren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.

Kirurgia operazioak egiteko tresneria.  Berria - Mundua   2004-12-30

Aldamenean zeukan alaba, benetako kirurgia-ebaketa balitz bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 150. orr.

Patologia- edo kirurgia-liburu bat zabalik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

Kirurgia Fakultateko erlojuraino joan zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 85. orr.

Donostiako ospitaleko angiologia eta hodietako kirurgia saileko medikua da.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Kirurgia bidez, garunaren bi erdiak bereizi zitzaizkion gaixo bati.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 233. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kirugia orokorra (4)

hodietako kirurgia (5); kirurgia bidez (5); kirurgia estetikoa (3); kirurgia orokorreko (3); kirurgia plastikoa (3); masail aurpegietako kirurgia (4)

kirurgiaren bidez (3)


kirurgialari (48 agerraldi, 4 liburu eta 8 artikulutan: orobat kirurgilari 6 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan, eta kirurjilari g.er.) 1 iz ebakuntzak egiten dituen medikua.

Bihotzeko kirurgialaria naiz, egia, baina azken finean mekanikari bat besterik ez naiz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 159. orr.

Garrantzizkoak dira loki-lobuluak […], zeren, kirurgialariak lobuluok kentzen baditu, oroimen gehiena galtzen baita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.

Kirurgialariek izterreko tendoiaren zati bat betazaletan jartzea erabaki zuten.  Berria - Gaiak   2004-08-03

Geldialdi luzea egin zuen kirurgilari trebe batek gazteturiko bularretan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

Emakumeen aldizkariek kirurgialari estetikoen helbideak eskaintzen zituzten, […] baina nik ez nuen berriz amaierarik gabeko istoriotan abiatu nahi.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 39. orr.

Jostunarenera, sendagilearenera, kirurgilariarenera eraman dugu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 132. orr.

Kirurgialari baten lan zail, zehatz eta delikatua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 93. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Duela urte batzuk, kirurgialari-lana utzi zuen urtebetez, Victoriako Unibertsitatean bi gaiok ikasteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 93. orr.

Nortasun eta jokabide osoa [...] aldatu egiten zaizkio kirurgialari-mantala janztean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.


kirurgiano iz kirurgialaria.

Ander Letamendia kirurgianoa pilotaria izana da gaztetan.  Herria   2003-02-27


kirurgiko 1 izond kirurgiari dagokiona.

-Tratamendu bakarra kirurgikoa da -erantzun du doktoreak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 21. orr.

'Tresneria kirurgikoa zeure esku dago,' esango dizu Swen Foynek.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 266. orr.

Emakumeak abortu farmakologikoaren eta kirurgikoaren artean aukera dezake.  Berria - Euskal Herria   2004-08-31

Haurdunaldia oso laburra denean, [...], badago metodo farmakologikoa erabiltzea, kirurgikoaren ordez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 115. orr.

Arrisku kirurgiko handirik gabe egitekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.

Walter Freeman neurologoak hurbilbide kirurgiko berri bat asmatu baitzuen, berak lobotomia transorbitala deitzen ziona.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Bestelako prozedura kirurgikoak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

2 ebakuntza kirurgiko.

EAEko ospitaleetan 2001ean baino 4.887 ebakuntza kirurgiko gehiago egin ziren 2002an.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Osakidetzako ebakuntza kirurgikoen batez besteko itxaronaldia 49 egunekoa izan da aurreko hilabeteetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ebakuntza kirurgiko (4)

tratamendu bakarra kirurgikoa (4)


kirurgilari ik kirurgialari.

kirurjilari ik kirurgialari.

kiska ik kixka.

kiskaildu ik kiskaldu.

kiskaldu, kiskal, kiskaltzen (kiskaldu* bakarrik: 13 agerraldi, 10 liburu eta artikulu 1ean; orobat kiskaildu g.er., kixkaildu g.er., kixkaldu g.er. eta kixkildu) 1 da/du ad kiskali.

Frantzia iparraldean bi haur kiskaldu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 216. orr.

Denak olio irakinetan kiskalduta gelditu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 114. orr.

Kristoren maitasunez sutua eta kiskaldua zegoela zirudien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1037. orr.

Uste baduzu gauza guztiok lehen ere izan zirela, baina gizaldiak sutan kiskaldurik hil zirela, edo hiriak munduaren astindu izugarrian erori zirela […].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 327. orr.

Labetik hurbil zeuden babiloniarrak kiskaldu egin zituzten.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,48

Halako batez neure eskua jarri bainuen, iñoxo honek, […] iturri horietako zorrotada batean; eta dexente kiskaldu baininduen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 122. orr.

Marseillako eskualdean, bi mila hektara nunbait han erre kixkildu dira eta su-hiltzaleek lanak ukan dituzte etxe batzu ezin begiratuz.  Herria   2004-07-29

Bazter guziak kixkilduak, ura xuhurtua, kabalek ere azkarki sofritu dute ainitz tokitan.  Herria   2003-09-04

2 (era burutua izenondo gisa)

Lagunen gorpu kiskalduetatik itxura fantasmagorikoak sortu ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 48. orr.

Hori esanda, azken zupada jo dio txirriari, urrun bota du kartoitxo kiskaldua, eta lasai gelditu da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.

Eraikuntza hondakin kiskalduen artetik]  Berria - Mundua   2004-07-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erre kixkildu (7); erre kixkildu dira (5)


kiskalgarri 1 izond kiskaltzen duena.

Errebeldeak irentsiko dituen su kiskalgarria besterik ez dezakegu espero.  Elizen arteko biblia   Heb 10,27

Udaminaren barruan, ohikoak izaten dira bero-bolada kiskalgarri horiek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 280. orr.

Haize kiskalgarria dator basamortutik nire herrirantz.  Elizen arteko biblia   Jr 4,11

Udako bero kiskalgarrian zein neguko hotz gogorrean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Eguzki kiskalgarritik gordetzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.

Eguzki bero kiskalgarria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 444. orr.

Eguzki-galda kiskalgarri hartan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.

Asfalto kiskalgarriaren gaineko autoen erreka azkengabeari begira zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 274. orr.

Eguzkia, ordea, kiskalgarria zen, bizia, lurra harrotu eta biziarazten duten horietakoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 255. orr.

2 irud/hed

Leiho handien artetik, abuztuko eguzkiak bere indar kiskalgarria iragazten zuen, mila aldiz areagotua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.

Odola dut [...] aurpegian behera, eta berehala min kiskalgarri batek astindu dit burua.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 173. orr.

Eta urduritasun kiskalgarri batek hartzen dizu urdaila.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 17. orr.

Funtsean, maitasuna besterik ez baita: freskura bat nekearen ondoren, betetasun kiskalgarri bat bizitzaren hutsune hotzaren erdian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 84. orr.

3 (erkaketan)

Badator eguna, labea bezain kiskalgarria.  Elizen arteko biblia   Ml 3,19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bero kiskalgarri (3)

bero kiskalgarria (8); bero kiskalgarria egiten (3); su kiskalgarria (14)

eguzki kiskalgarriaren (4); eguzki kiskalgarriaren pean (4)


kiskali (kiskali* bakarrik: 345 agerraldi, 94 liburu eta 71 artikulutan; orobat kiskaili g.er., kixkali g.er eta kizkali g.er.), kiskal, kiskaltzen 1 du ad erabat erre. ik kiskaldu.

40 etxe baino gehiago kiskali zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 67. orr.

Sute baten erdian zaudenean, normalean keak itota hiltzen zara, suak kiskali baino lehen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 130. orr.

Bat-batean zerutik sua jaitsi eta kiskali egin zituen beste buruzagi hura eta berrogeita hamar gizonak.  Elizen arteko biblia   2 Erg 1,12

Espainiar tertzioek Amberes lehendabiziko aldiz kiskali zutenean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.

Institutuan, zuzendariari autoa kiskali zioten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 9. orr.

Jauretxeko zutarri sakratuak atera eta kiskali egin zituzten.  Elizen arteko biblia   2 Erg 10,26

Suak kiskalitako pinu-enbor zaharrak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

Hondarrezko lau mendiren arteko zulo eguzkiak kiskali hartan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Tximista batek jota baino kiskaliago geratu nintzen hori entzutean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 39. orr.

Jarri eskua: kiskaliko ez du ba!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 244. orr.

2 irud/hed

Imajinatzen duelako tribuko kontalari profesionala ipuin baten erdian [...] edo Limako Plaza de Armas-en eguzkiak kiskalitako peruar bat.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 40. orr.

Hala ere, jainkozko suak barrua kiskaltzen zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 500. orr.

Sukar irultzaileak kiskalita, ordutik aurrera alderdi "patriotikoko" panfleto-egile eta suspertzaile handiena egin zen Jean-Baptiste Cloots.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 108. orr.

Botere goseak kiskaltzen zuen arima bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 304. orr.

• 3 da ad erabat erre.

Ia-ia goitik behera kiskali naiz.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 62. orr.

Begi izutuak ziren, hiri oso bat sutan kiskaltzen, erretzen, belzten ikusi dutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Tradebe Grupo enpresan sua piztu eta lantokia erabat kiskali zen.  Berria - Ekonomia   2006-02-28

Erregaitarako kamioi bat lehertu eta 30 bat auto kiskali dira Lizarran.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Dena kiskali zen: bildutako garia eta artean ebaki gabe zegoena, eta are mahastiak eta olibadiak ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 36. orr.

Zortzi milaren bat hil ziren ezpataz nahiz sutan kiskaliak.  Elizen arteko biblia   1 M 10,85

Joan den astean, kiskalita hil zitzaidan arotza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 80. orr.

Infernuko garretan kiskaliko da agian!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.

Ni hippy baten motorra baino kiskaliago nengoen!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 33. orr.

Abioia kiskalita geratu zen.  Berria - Mundua   2004-02-11

Historiak dioenaz arratsalde hartan kiskaltzeko bero bat egin zuen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Eztanda egin zuen ibilgailu barruan aurkitutako gorpu kiskalia Dani Anderson fiskalarena zela.  Berria - Mundua   2004-11-20

Gorputz kiskali batek gauza bakarra frogatzen du: gorputz hori zegokion pertsona hilik dagoela, horixe besterik ez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 127. orr.

Zurezko aulki kiskali baten hondarrak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 117. orr.

Hareatza kiskalietan aintzirak, paraje agorretan iturburuak.  Elizen arteko biblia   Is 35,7

Arsinoe-tik abiatu eta basamortu kiskalian sartu ginen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.

Kolore beltz kiskalia zuen adreiluak bururatzen zituen egurrak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 119. orr.

Oroitzapen bat bera ere ez; maitasun gupidagabea eta kiskalia, abarorik gabea, perspektiba hartzeko aukerarik gabea, aterperik gabea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 117. orr.

Larru kiskaliaren usaina zeriela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auto kiskali (4); erabat kiskali (3); erre eta kiskali (5); suak kiskali (9); suak kiskali zuen (3); sutan kiskali (4)

egur pusketa kiskalia (3); lur kiskalia (3)

ateak suak kiskaliak (3)

erabat kiskalita (13); erabat kiskalita gelditu (5); guztiz kiskalita (3); kiskalita gelditu (6); kiskalita gelditu zen (3); kiskalita geratu (9); kiskalita geratu zen (5); kiskalita hil (6); kiskalita hil ziren (3); sutan kiskalita (3)

eguzkiak kiskalitako (6)

barrua kiskaltzen (3); barruak kiskaltzen (3); erraiak kiskaltzen (3)


kiskalmen iz kiskaltzea.

Hortzak karraskaz eta ezpainak more harkaitz pirataren gainean kiskalmenak hartzen egon arren.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 9. orr.


kiskaltze iz guztiz erretzea.

Zenbat heriotz eta kiskaltze ekidin ote ditu Benjamin Franklinen asmazio bikain honek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 297. orr.

Kiskaltze saio berri bat.  Berria - Mundua   2004-08-17


kisketa (orobat krisket; Euskaltzaindiaren Hiztegian kisketa agertzen da) 1 iz eskuaz eragiten zaion hagaxka edo xafla bat duen sarraila txikia. ik maratila; txinget.

Ez dago sarrailarik edo kisketarik, soilik alanbre txibista bat iltze batean katigatzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 173. orr.

Baita hango komun-gelaska baten ate kisketaz itxiaren atzean ezkutatu ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

Gozotasunik ez zuen irribarre saiakera haietako bat egin eta kanpoko ateko kisketa bikoitza itxi zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.

Zurrumurru bat entzuten da; kisketaren hotsa ondoren; ateari bultza egin eta ireki egiten du.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 228. orr.

Balkoiko atea zabalik dago, eta, lurraren erdi-erdian, krisketaren muturra lotzeko txulotxo bat dago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 47. orr.

Ate horren krisketa mendearen amaieran hasi zen krak egiten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 88. orr.

Krisketatik zetorren giltzaren zigizaga hotsak ikaraz jarri ninduen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 182. orr.

Leihoko krisketera iritsi baino lehenago, baina, mutila emeki-emeki higitu eta balkoiaren eskuinaldean ezkutatu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.

2 (aditzekin)

Kisketa bultzatu eta atea zabaltzen saiatu zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.

Eva nekez sartuko zen baimenik gabe bulegora, baina kisketa itxi zuen hala ere, badaezpada.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 11. orr.

Kisketa eskuaz jiratuko du emakumeak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 144. orr.

Besaulkian jarri eta besoa luzatzen du gibeleko ateko krisketaren tiratzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 179. orr.

Gelatik irten, eta sarrail-zuloan krisketa astiro irristatuz, joan egin zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 113. orr.

Como tires algo por el retrete te mato a hostias, esan zuen batek atea jotzen zuelarik, baina ez zeukan krisketa jarrita, Anjel segituan atera zen komunetik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 52. orr.

Eskozia osoan ez badago sarraila-zalerik krisket bat konpon dezakeenik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 33. orr.

3 hed ik krisket1.

Ellenek kisketa jasotzeko botoia sakatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 357. orr.

Argazki-kameraren estalkia irekitzeko kisketari eragiten zion Mentxuk behin eta birritan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 110. orr.

Laugarren solairuraino igo zen eta argiaren kisketari eman zion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 14. orr.

4 ate kisketa atean, deitzeko, izaten den metalezko mailu modukoa.

Jaiki zen, jantzi, eta deitu baino lehen zabaldu zuen atera, ate-kisketaren hotsa gogoratzeaz beldurturik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 244. orr.

Ate-krisketan jarri du eskua ene maiteak: dardar dagit barruak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 132. orr.

· Ezker-eskuma jo zuen kisketaz, Antoniari sar zitekeela klabez ohartarazteko edo.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 31. orr.

5 kisketa eman

Atea zabaldu, sartu eta kisketa emanda itxi zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 270. orr.

Atea, krisketa eman gabe zegoenez gero, suabeki hasi zen zabaltzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 141. orr.

Legeak, ordea, aspaldi emana zien emakumeen kantuzko kriskitinei krisketa: [...].  Berria - Kultura   2004-07-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ateko kisketa (3); kisketa itxi (3)

kisketaren hotsa (3)

kisketari eman (3); kisketari eragin (4); kisketari helduta (4)

atea kisketaz (3); kisketaz itxi (5)


kisketatu, kisketa, kisketatzen du ad kisketaz giltzatu.

Hantxe kisketatu gintuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 79. orr.


kiskil ik kixkil.

kiskiti-kasketa iz

Zer erran, oro har, Angeluko Trofeokotz jokatu partida horietaz, aitzinean Garaziko finalarekin bururatua zenaren ondotik? halako arrapizte bat eskatzen diotela pilotari holako kiskiti-kasketek, bainan ez dutela auziek eta tribunalek xurituko gure pilotaren egiazko eritasuna.  Herria   2005-05-26


kiskun-kaskun 1 adlag ipar aho-oztopoka, nahasiki.

Kiskun-kaskun kondatu nion zer ikaragarrikeria gertatu zitzaigun.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 41. orr.

Lanean ari ziren, frantsesez hitz egin behar zutela kiskun-kaskun.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 71. orr.

Horra nun frantses administrazioak erabaki duen, ingles horien errextasunaren gatik eta nahiz gehienek frantsesa mintzo duten kiskun-kaskun bederen, lekuka enplegatu batzu izanen direla inglesez ariko zaizkiotenak, argitasun guziak gisa hortan emanez.  Herria   2005-03-17

Bai, 9 hizkuntza badakizkit, eta kiskun kaskun mintzatzen ditut.  Herria   2003-12-25

2 (izen gisa)

Gure arteko kiskun-kaskunean galdegiten dit: "tu, pastor" nik, baietz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 45. orr.


kiste iz zakutxo baten itxurako tumorra, isurkari lodi samar batez edo gai gotor batez betea.

Ebakuntza egin zioten abenduaren 23an kiste bat kentzeko.  Berria - Kirola   2004-01-07

Sergi Vidalek kiste txiki bat du orkatilaren alde batean, eta ez dago garbi jokatuko duen.  Berria - Kirola   2006-01-18

Ekografiari esker, kisteak eta miomak garaiz atzeman daitezke.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 52. orr.

Sonogramak erradiologoarekin aztertu -kistearen murriztea berretsi zioten-, eta gero, itzuli, eta gaixoa lasaitu zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Zaldia gainera eroria zitzaion estropezu eginda, eta pankreako sasi-kiste izugarri bat garatu zitzaion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.


kistiko izond kistearena, kisteari dagokiona.

Test berezi batek -fluoreszeina-angiografiak- makulako edema kistiko txiki bat agerrarazi zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.

Pankreako fibrosi kistikoa mukobizidosi eta Huntingtonen gaitza dira horietako bi.  Berria - Gaiak   2004-11-02


kisu ik gisu.

kisulabe ik gisu 4.

kitaezin izond ezin kitatuzkoa.

Berarekin dugun zor kita ezinagatik, ezin dugu etsi; ezta barkatu ere.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 32. orr.

Ez diote barkatuko zigorra, tximeletak banaka-banaka ordaindu beharko ditu; eta, hala ere, ez du bere zorra kitatuko, ezarri zaion kondena kitaezina baita, betierekoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 116. orr.


kitaketa iz kitatzea.

Hori dela eta, bozak alderdi «ofizialen» aurkako kontu kitaketa bilakatu dira, PDS ere jada alderdion artean sailkatzen delarik.  Berria - Mundua   2004-09-21


kitantxa ik kitantza.

kitantza (corpusean kitantxa soilik) iz kitatzea, kitapena.

Donibane Garazin zituzten egiten urte oroz behar ziren deklaratzeak beren azinden akiten edo kitantxen ardiesteko; gero libro ziren harat eta honat ibiltzeko beren azindekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 26. orr.


kitapen 1 iz kitatzea.

Nork bere barruko zaurien ukendua nahi luke aurkitu, nork bere baitako mendekuen kitapena lortu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 12. orr.

Zorrak besterik gabe kitatzea ere ez da oso irtenbide aproposa, horren ondorioz inoiz ere beste mailegurik jasotzeko eskua ere kitapen horrekin galduko balitz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 301. orr.

Lehenbailehen saldu ezean, Justizia Administrazioak enpresaren kitapena agindu eta guztiak kale gorrian geratzeko beldur dira.  Berria - Ekonomia   2006-02-26

Kitapen garestiegia izan zen hura, krudela eta mingarria.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 96. orr.

Liburu hau idazteko, maila arinago edo sakonagoan iturri, etorri, idazkera eredu edota ideia harrobi gisan erabili ditudan pertsonekiko zorren kitapena egin nahi dut, eskerrak agertuz, zeini eta hauei: [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 7. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gurutzeak egin zituen bere itaunketa guztien gainean, eta bere atzemate-kitapenen gainean bezalako marka ezarri.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 149. orr.


kitara1 (orobat kittara) 1 iz pilotan, errebantxa.

Horra beraz nola Asier Olaizola eta Zearrak irabazi duten beren lehen partidaren kittara edo errebanja.  Herria   2005-03-03

Aldiz berezkoetan Panpi Idiartek zango bat airean, 17etarat heltzea ez da gaizki! partida horrek merexi du kittara. Kittara: Baionak irabazi zuen Miarritzen, larunbatean Miarritzek jo du Baiona eta hori Baionan.  Herria   2005-02-03

29 an jokatuko da kittara Hazparnen, hau eta ondokoa ere tenore beretan.  Herria   2001-02-15

Ageriko nola joanen den igandeko kittara Arrangoitzen, aratsaldeko 4-etan lehen partida.  Herria   2003-09-25

2 kitarako partida

Lehen emaitzak ikusita, litekeena da kanporaketa guztiak bi partidetan erabakitzea, kitarako partidarik gabe alegia.  Berria - Kirola   2006-02-07

Kitarako partida irabazten dutenek Irujo eta Eulate izango dituzte aurkari hurrengo kanporaketan. herria¬

Kitarako partida baino gehiago kontu garbitzea izango da, Gaur irabaziz gero, finalerdietako kitarako partida behartuko lukete.  Berria - Kirola   2006-02-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kitarako partida (14)

kitarakoa behartu (4); kitarakoa hartu (4); kitarakoa hartu zuen (3); kitarakoa jokatu (9); kitarakoa jokatu zuten (3)


kitara2 ik zitara.

kitarazi, kitaraz, kitarazten du ad kitatzera behartu.

Soldadu zaharrenek uzki-zorra kitarazi nahi izan ziotean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.


kitarra ik gitarra.

kitarradun ik gitarradun.

kitatu1, kita(tu), kitatzen 1 du ad zor zen diru kopurua ezabatu. (ordaintzen delako) ik berdindu. (zorrez mintzatuz)

Horretaz aparte, zorra kitatuta, ikusiko duzu zeinen lasai egingo duzun lo.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 135. orr.

Eragiketa haren xedea errepublikak hiritarrei zor ziena kitatzea zen, ez hiritarrek elkarri zor ziotena kitatzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 83. orr.

Zorra bi epetan kitatzeko.  Berria - Kirola   2004-01-03

Izan ere, sultanak ere bazuen piratarekin zorrak kitatu beharra, eta zintzurra moztuz kitatu nahi zituen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 32. orr.

Prezioa igo zion, eta ez zuen "beste fabore" baten truke zorrik kitatu nahi izan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.

Urtero dirutza jakin bat erabiltzen da interesak eta zorra kitatzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 35. orr.

Jukosen zerga zorra kitatzeko, filialaren akzioen %76,9 salduko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-11-20

Inori zorrik gabe zorrak kitatzen, deus galdu gabe zorrak barkatzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 213. orr.

2 (bestelako zorrez mintzatuz)

Kapitaletik interesetan ordaindutakoa kenduko zela, eta beste guztia hiru ordainketa berdinetan kitatuko zela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 92. orr.

Urtarrileko hirugarren astean, ordainketa bakar baten bidez, 2004ko atzerapenak kitatuko ditu Espainiako Gizarte Segurantzak.  Berria - Ekonomia   2004-12-16

3 (hartzekodunak barkatzen duelako)

Londresek jada kitatu du herrialde pobreenek berarekin zuzenean zuten zorra.  Berria - Ekonomia   2004-10-03

· Huts horiek kitatuak dirateke agian idazlanaren izateari berari dagokion dohain batez.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 33. orr.

Oro har, gauza txikiak ziren, eta On Camillok hamar Aitagure eta Agur Mariarekin kitatu zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 49. orr.

4 irud/hed

Aldian behin bisita eginik kitatu nahi izaten dute batarekiko zein bestearekiko zorra.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 70. orr.

Hiltzailea kalean zegoen, legearekiko zorrak kitatuta.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 80. orr.

Odolezko zorrak kitatzearren.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 25. orr.

Inoiz ez ninduen oporrik utzi, ezta emetasunaren zor odoltsua kitatu behar zuen egunetan ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.

Euskal gizarteak zorra kitatu behar du biktimekin eta bizikidetzara iristeko bidea ibili behar dugu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Omenaldiarekin, genuen zor historiko bat kitatu dugu.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Bihurtze hau berriro betetzen denean, zor guztia kitaturik dago, nahiz eta mundua sortu denetik bizi izan diren gizaki guztiena adinakoa izan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 71. orr.

5 diru kopuruez mintzatuz, berdindu edo ordaindu.

30 bider handitu zuen irabazi garbia [...] eta Allianz aseguru etxearekin bat egin zuenetik lehen aldiz bere diru sarrerekin kitatu zituen kostuak.  Berria - Ekonomia   2006-03-21

Bi nazioek ehun mila markoko dirutza kitatuko liokete elkarri, baina Frantziak hamar mila marko zor lituzke artean Espainian.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Gainerakoek baino zerga gehiago ordaintzen zituztelako eta erresumako diru-kontuak kitatzeko haiek egindako maileguak lagungarriak izan zitezkeelako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 144. orr.

Bistakoa zen Olaberi dirua ordaindu beharko ziotela 500.000 euro jaso zituen kontratua kitatzeagatik. Gutxieneko osagarririk ez duten 5.000 pentsiodunek beste diru sarrerarik ez dutela frogatu beharko dute eta «beharrezko kenkaria» erabiliko da errenta kitatzerakoan.  Berria - Kirola   2006-01-26

6 (bestelakoez mintzatuz)

Ez dago frankismoaren biktimen sufrimendua kitatuko duen dirurik...  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Gerrara oinarri faltsuekin joatea ezin da erantzukizunak kitatu gabe utzi.  Berria - Mundua   2006-01-10

Bederen iduri du gudukatokietako nekeak haren besoetan kitatu zituela Migel Mailuk.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.

Lurrak aireari eta aireak lurrari, kitatu ezinean, fluktuazio etenbakoan dabiltza biak: gauez hozten eta egunez berotzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 155. orr.

Berorren ihardespenaren zain nauka kitatu nahi dudan damuaren egonezinaz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 391. orr.

Emadazu ontzat, arren, hoben hau kitatzeko aukeratu dudan penitentzia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 675. orr.

Badira, legeak zigorra ezartzen duenean, zigorra modu boluntarioan onartzen badute, lege zibilaren kontrako delituak kitatu dituztela uste dutenak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 213. orr.

7 (era burutua izenondo gisa)

Alexandro-osteko helenismoaren eta bere garaikideen arteko transakzio artistiko eta intelektualak, [...], garai honetarako, kontu kitatuak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 234. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dolarreko zorra kitatu (3); euroko zorra kitatu (3); kitatu gabeko (3); zorra kitatu (21); zorra kitatu du (3); zorrak kitatu (13)

zorrak kitatuko (3)

zorra kitatzea (7); zorrak kitatzea (4)

zorrak kitatzearren (4)

defizita kitatzeko (4); ehuren defizita kitatzeko (3); iraina kitatzeko (5); kitatzeko aukera (3); kitatzeko epea (4); kitatzeko parada (3); kontuak kitatzeko (6); kontuak kitatzeko epea (3); ogasunarekin kontuak kitatzeko (3); zorra kitatzeko (32); zorrak kitatzeko (23)

zorra kitatzen (5); zorrak kitatzen (4)

zorrak kitatzera (6)

errenta kitatzerakoan (4)


kitatu2, kita(tu), kitatzen du ad utzi.

Markitxaineko Marie-Jeanne-k kitatu gaitu 78 urtetan.  Herria   2005-04-28

Theresek demagun, hogei bedatsetan Arrokiagako herria kitatu zuen Parisera lanera joateko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 10. orr.

Uste dut mozkor kimiko egoera hartan egin nuela lehen aldiko, kitatuko ez ninduen "Azken Eskualdunaren Ehorzketa" haren ametsa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 138. orr.


kitatze iz zor dena ezabatzea.

Liskarren batean hil nautela, zain neuzkala, gure arteko kontu kitatze bat izan dela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 260. orr.

Zorren kitatze prozesua moteldu izanak eragin du defizitaren goranzko joera.  Berria - Ekonomia   2004-04-08

Orain arte egin izan dugun ohiko kontu-kitatzearen ordez.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 42. orr.

Bere iraganarekiko kontu-garbiketa gordina dago liburu osoan, eta batik bat bere amaren oroitzapenarekiko zor-kitatze zirraragarri bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 15. orr.


kitiar izlag

Jabanen semeak, Elixa, Tarsis, kitiarrak eta rodatarrak.  Elizen arteko biblia   Has 10,4


kitina iz karbono hidrato nitrogenoduna, artropodoen azal gogorraren osagai onarrizkoa dena.

Intsektua ernaldurik gertatzen da, arrautzak jartzen ditu eta hiltzen da: gorputxoa oihanlurrean datza; bere umoreez hustu da, baina kitinazko oskolak luzaro dirau, ia suntsiezin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.


kitinatsu izond kitina ugari duena.

Bi hego-paretik bat kitinatsua eta gogorra dute eta honek babesten du bigarren parea -imajinatu marigorringo txiki eta beltz bat eta samuaren gutxi gorabeherako irudia izango duzu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 151. orr.


kitirar iz Kitirako herritarra.

Anartean, ihesi joandako kitirarrek laguntza eskatu zieten beste kitirarrei; barrualdean bizi ziren kitirarrak gehiago ziren, eta hobeak, borrokan zailduak, hala gurdiz nola oinez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 48. orr.

Helios eguzkiak idiei uztarria kendu zienean (hots, ilundu zuenean), kitirarrek atzera eginarazi ziguten, eta ontzi bakoitzeko sei akaiar adats-eder hil ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 48. orr.


kito (637 agerraldi, 144 liburu eta 113 artikulutan; orobat kitto 255 agerraldi, 79 liburu eta 32 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian kito agertzen da) 1 adlag zorrik edo hartzekorik gabe.

Zor-hartzekoetan kito nago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 122. orr.

Ez al daude oraindik bi giza sexuak zor-hartzekoetan kito?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.

Horrela, bere zorra ordainduko zion eta behin betiko kito izanen ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 69. orr.

2 irud/hed

Ibaian burua hirutan sartu eta Jainkoaren aurrean beren bekatu guztiez kito gelditu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 191. orr.

Demagun hark irain egin dizula, baina zuk ordaina bihurtu diozu: kito zaudete.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 403. orr.

Gu bakean kito gaudek.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 43. orr.

3 (zerbaiten bukaera adierazteko)

Kito ziren goizeko hamarretako zalapartak, bultzadak eta zapaltzeak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.

Amaitu duk dena, akabo, kito betiko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 185. orr.

Ondotxo genekien bukatu zirela, behingoz, olgetak eta ameskeriazko jolasak, kito betiko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Kitto! debeku agindu bat eskatuko dut, horixe da egingo dudana!  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 124. orr.

-Kito -esan zuen petrikiloak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.

-Kitto..., kitto zer? -esaten dio Danik urduri baino urduriago.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 116. orr.

Gaurko gaua eta gero, kito dena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 121. orr.

Egurra amaitzean, sua itzali; iraintzailerik gabe, kito liskarra!  Elizen arteko biblia   EsZ 26,20

Gaiztoa hiltzen denean, kito haren itxaropena!  Elizen arteko biblia   EsZ 11,7

-Kitto festa -esan zion xuxurlaka mutilak bere basoari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 211. orr.

Kito fantasiak, kito sineste bitxiak, azalpenik ez duen guztiak badu orain azalpena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 212. orr.

Eta Hannak, derrepente, kitto, hautsi egin nahi zuela gure harremana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 70. orr.

Baina nik ez nion uzten, kito, esaten nion, eta mendeku keinuz isiltzen zen, besoak gurutzatuz.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 21. orr.

Artean ez genekien, baina aurki gure bizitzatik erabat aldentzeko zorian zegoen; kito betiko orduan haren haserre biziak, mehatxu guztiak eta gaitzespen-hitz ziztrinak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 39. orr.

Kito, bada, halako konturik, eta harira.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 137. orr.

-O, laztana, ene kuttuna halakoa... ala, kito.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 48. orr.

Pertika-jauzilaria izan nahi zuen, eta arratsaldero joan zen urte oso batez zintzo-zintzo entrenalekura [...] harik eta 3,50 metrora iritsi zen arte, jomuga zuenez, eta horrenbestean kito.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 40. orr.

4 kitoriksup_1 adlag bukaturik.

Bellerocherena finitua da: auzia kitorik, gastua ordaindurik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 440. orr.

5 kitoriksup_2 adlag ipar urririk, doan.

Badakit kitorik emanen dauzula.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.

Hori guzia kitorik denaz geroz, dena hartuko dugu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 151. orr.

Geroxeago, apezari egiten zioten fabore bereziari esker, ikasketak kitorik egin zituen katedraleko eskolan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.

Eguerditan zikiro jatea kitorik Jai Alaian.  Herria   2005-09-08

Betiko errana: gauza emana ez dela sekulan kitorik emana.  Herria   2005-01-20

6 eta kito

-Botiketarako behar dudan dirua bidali eta kito -esan zuen Rufusek xuxurlaka-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 257. orr.

Nitaz aspertu baldin bazara, esan eta kito.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 176. orr.

Atzamarraren presio txiki bat gakoan eta kito, presio txiki bat eta dena amaituko da.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 156. orr.

Bihar entregatu, beste garraio bat egin eta kitto.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 84. orr.

Morse andreak luzaroan begiratu zien bere eskumutur meheetako zain urdin-urdinei... bizar-xafla batez egin ebakia, eta kito betiko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 170. orr.

Eta kito, beste kontu batera!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 33. orr.

Horrela da eta kito!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 47. orr.

Ulergaitza izan zen hura guztia; gertatu egin zen, eta kito: hain pozik zaude, eskuan argizari izekia duzula, eta jotzen du haizeak, eta itzali egiten dizu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 94. orr.

Zeharo normala izango baitzen, han bertan ere, elkarren aldamenetik pasatzea eta kito, besterik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 107. orr.

Eta deus egin gabe, masajeren bat noizean behin eta kito.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 38. orr.

Etengabeko arrazoiketa eroak nonbait pausatu behar, nonbait etsi behar, eta horra pentsatzeari eta pentsamenduari etsi bat eman, etsipena eman: "hauxe eta kito".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Etsi-etsian hauxe eta kito.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Ez zait interesatzen eta kito.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 8. orr.

-Bat eta kito, Manu.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 143. orr.

· Itxaron pixka bat, eta kito gaiztoa, bilatu arren, ez duzu gehiago aurkituko.  Elizen arteko biblia   Sal 37,10

Bera baino ez zen sartuko gela hartan, eta kito horrela besteok sor genitzakeen eragozpenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 175. orr.

7 kito egin

Iriarterekin zorrak kito egiteko egunen bezperetan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 30. orr.

Agindu haiekin kito egin baitzuen diruen kontua behingoz. Presta zezala bakoitzak irakasgaiaren inguruko zerbait, eta horrenbestez kito egitea proposatu nien.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 127. orr.

Ez al da kontzientzia betekoa beso honekin kito egitea harekikoa?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 213. orr.

· Ikusten duzu ni ari naizela neure hitza betetzen, nahiz zuk ez duzun kitorik egin nirekin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 429. orr.

8 kito izan da ad

Horrela, bere zorra ordainduko zion eta behin betiko kito izanen ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 69. orr.

Itzuli egingo diot dirua, eta kito izango da orduan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 240. orr.

Mikel Strogoff berehala izango zen, bada, poliziarekin kito eta nahi zuen lekura joateko aske.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 102. orr.

Hurrengo, nahikoa bat-batean, nire hamabigarren urtebetetzeaz geroztik-edo, kito izan ziren betiko jolas haiek denak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 53. orr.

Kito ziren goizeko hamarretako zalapartak, bultzadak eta zapaltzeak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.

9 kitoa eman bukaera eman.

Eskerrak eman, nire numeroa zintzo-zintzo egin, produktu berri jakin bat famatu, enkargu aski mardul baten oharra hartu, agur esan, eta kitoa eman nion aferari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 260. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat eta kito (6); bota eta kito (3); egin eta kito (10); eman eta kito (3); erran eta kito (4); esan eta kito (3); eta hortan kito (4); eta kito (434); gero kito (3); jo eta kito (3); kito betiko (7); kito da (4); kito dena (3); kito eta akabo (3); muturreko eta kito (3); ordaindu eta kito (3); orduan kito (4); sartu eta kito (4); utzi eta kito (3); zorra kito (6)

dretxoa badutela kitorik (4); kitorik erakasleen aldetik (3); sartzea kitorik (3)


kitsch izond estetika handiustekoa eta dotore-ustea, gustu txarrekoa edo boladaz pasea dena.

Ez zaio kitsch-ari muzin egiten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 185. orr.

Kitscha kontsumo gehiegiak eragindako beherakoaren ondorioa den bitartean, horren beste puntako [...] manifestazioa da, justu, herri-kultura.  Berria - Kultura   2006-02-12

Handik eta hemendik hartutako gauzez antolatutako eraikin kitsch nabarmen bat baizik ez baitzen Madrilgo Burtsaren Etxea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 164. orr.

Ukitu kitsch bat zuen bere janzteko erak: amonarenak izan zitezkeen gona eta takoizko zapata horiak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 132. orr.

Eszena kitsch baten tranpa sentiberan erortzen ari naizela esaten ari zaidan ahotsa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 189. orr.

Postal kitschetako txistularia ematen zuen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 138. orr.

· Marco Antonioren eta Cleopatraren arteko maitasunaren kitsch bertsioa,  Berria - Kultura   2006-03-23


kittara ik kitara1.

kitto ik kito.

kitu ik ijito.

kitxua (orobat ketxuar -bigarren adieran- g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kitxua agertzen da, “hizkuntza” argibidearekin) 1 iz Perun, Bolivian eta inguruko hainbat eskualdeetan mintzatzen den indiar hizkuntza.

Perun zortzi milioi lagun inguruk hitz egiten dugu kitxua.  Berria - Gaiak   2004-04-13

Bere irratsaioak Amerika osoan ez ezik, Filipinetan eta AEBetan ere entzungai izan ziren eta hainbat hizkuntzatara itzuliak (portugesa, kitxua eta aimarara, besteak beste).  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 121. orr.

· Gaztelaniaz eta kitxua hizkuntzan emanak.  Berria - Kultura   2004-10-22

• 2 izlag/iz Perun, Bolivian eta inguruko hainbat eskualdeetako indiar herri bati dagokiona; herri horretako kidea.

Kitxua etniako indigena da Luis Macas.  Berria - Harian   2005-04-20

Ketxuar igerilari iaio bat.  Berria - Kultura   2004-11-20

Andreak bere ibilera gelditu gabe eta kitxua doinuko gaztelaniaz erantzun dit: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 80. orr.

Neska kitxua batekin ezkonduta.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.

Aimarak, kitxuak, txikitaoak eta guaraniak.  Berria - Harian   2005-12-20

Herrialde osoko milaka aimara eta kitxua bildu ziren hiriburuan.  Berria - Mundua   2006-01-24

Hameka amerindiar naziotako ordezkariak ziren bilduak: andoa, kofan (650 hiztun), txatxi (10.000 hiztun), epera (30.000 hiztun), kitxua (3.050.000 hiztun), sapara (50 hiztun), xuar (80.000 hiztun), xiwiar (1000 hiztun), tagaeri (500 hiztun), tsatxila (2000 hiztun) eta waoraniak (2000 hiztun).  Herria   2005-03-24

Kitxuen brontzezko aurpegiak ikusiko dituzu ahozabalik, euren hagin urri ustelduak erakutsiz barreka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 119. orr.


kitxuera (orobat quechuera) iz kitxua (hizkuntza).

Peru iparraldean dago, Cajamarca eskualdean, Hego Amerikako urre meatzerik handiena: Yanacocha (Urmael Beltza, kitxueraz).  Berria - Gaiak   2004-08-26


kitzika 1 iz kitzikatzea, zirikatzea; horren ondorioa. ik kitzikadura; kitzikapen.

Tokiko 26 gaztek eskainiko dute ikusgarri berezi bat, dantza-kantu-antzerki nahasketa bat, dena ironia, kitzika, eroaldia, arralleria.  Herria   2004-04-08

Baina, aldi berean, egitasmoaren kitzika ere sentitzen nuen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 15. orr.

Aldakuntza funtsezko eta iraunkor batzuen gauzatzeko izendatua izana dela eta sail hori nahi duela aintzina segitu, bazterretik nornahi dena piko eta kitzika arizanik ere.  Herria   2004-06-24

• 2 adlag kitzikan, zirikatzen.

Unai inguruan nuen beti, zirika eta kitzika, berarekin jostetan segi nezan, eta ez zen erraza haurrari eta amari batera kasu egitea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.

Handik zirika, hemendik kitzika, emazteak garbi aitortu zuen berak antolatu zuela senarraren hilketa.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 41. orr.

3 kitzikan adlag

Eta, kokina, kitzikan hasiko zaio, barnean dituenak aterarazi beharrez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 125. orr.

Beldur maltzurra, kitzikan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 60. orr.

Izarra izen-ordea zeukan norbait ari zitzaion kitzikan, nongoa zen, zer adin zuen, lehen aldia zuenetz minetelerat hola heldu zela, [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 165. orr.

· Bat-batean zoriontsu nintzen baina denbora berean buruko mina berriz hasi zitzaidan kitzika gorrian.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 175. orr.

4 kitzika egin

Bere loro nazkagarriaren kaiolarantz joan eta bapo gorrian kitzika egin zion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 167. orr.

Eskutila zuriko ateak kitzika egiten zion, eta beldurra garaiturik, eta artean hoteletako gelen ohiturarik ez bazuen ere, jeiki eta erabaki zuen ateak nora ematen zuen ikertzea.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 60. orr.


kitzikadura 1 iz kanpoko edo barneko eragile batek, gutxieneko maila lortuz gero, sorrarazten duen prozesu fisiologikoa.

Efektu hauek argi erakusten dute zelula batzuek, aldi batez kitzikatu baldin badira, kitzikadura hori bukatu eta aldi batez funtzionatzen jarraitzen dutela oraindik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

Nire garunen kitzikadura anormalek eroan nautela gaizkintza politikora.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 144. orr.

Freudentzat "gorputzaren barrenetik sortu eta psikismora iristen diren kitzikaduren adierazle psikikoa" da irrika: gorputzeko kitzikadura baten eta kitzikadura hori menderatzeko helburua duen aparatu psikiko batean duen adierazpenaren arteko topagunea da irrika.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

Kitzikadura nabarituko zaio ahotsaren gorabeheretan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 107. orr.

Kitzikadura pasatua zen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 81. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Rousseau, adibidez, zigorkada asko jasotakoa zen eskolan, eta, berak aitortu izan zuenez, sexu-kitzikadura handia eragiten zion.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 27. orr.

Ugaztunen kasuan, ikustezko eta entzutezko pertzepzioak espazio- eta denbora-kode baten bitartez integratu dira, eta kode horrek gaitzen gaitu, hain zuzen, denboran eta espazioan irauten duten sorburu erkide batzuei atxikitzeko hots- eta argi-kitzikaduren jatorria.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 179. orr.

3 kitzikatzea; kitzikapena.

Kitzikadura bat sentitzen nuen nik, txingurritze bat, makalaldi bat gorputzean, pozik zaudenean bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 212. orr.

Nire kitzikadura zeharokoa zen, nahi nuen gizon hura ferekatu, musukatu, gozamenez urtu.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.

Ez zegok kitzikadura erotikoa besterik!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.


kitzikagarri 1 izond kitzikapena eragiten duena.

Sei eskuren fereka sentitzea oso-oso kitzikagarria zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 119. orr.

Halako batean, Antoniori egoera kitzikagarri hark zakila gogorrarazi ziola ohartu nintzen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 114. orr.

Horren arabera, koitoa da estimulu sexual indartsuena eta kitzikagarriena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 207. orr.

Klitoriaren estimulazioa askoz biziagoa da, askoz kitzikagarriagoa, koitoa baino.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 231. orr.

Gizonarentzat, jarrera hau ere oso kitzikagarria da; ipurmasailak, horren biribilak, horren guriak, hain gertu ikustea...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 253. orr.

Beren parte sentikorrena, erogenoena, kitzikagarriena eta benetan bero jartzen dituena laztanduz, hau da, klitoria.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.

Mihi samur, epel eta hezeak klitoria maitasunez laztantzen eta miazkatzen duenean, berotasun, eszitazio eta pasio uholdeak hartzen du emakumea, eta horrek haren maitalea ere, lurrin kitzikagarriek mozkortuta, erabat betetzen du, pozik biek sentitzen duten plazeragatik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 154. orr.

Plazer eta fantasia kitzikagarrienekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 183. orr.

Haren hurbiltasun kitzikagarriaz gozatuz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 24. orr.

2 zirikagarria, gogo-pìzgarria.

Agustin deuna bezalako klasiko baten lana irakurtzea kitzikagarri gerta dakigukeela gure eguneroko ametsetatik iratzarri eta izatearen erroetara biltzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 8. orr.

Atzerriko emakumeekin izandako plazerezko eta amodiozko abentura kitzikagarriak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 19. orr.

Iraultza-egunak kitzikagarriak zitzaizkion, abentura berrien iturburu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 136. orr.

Ingeniaritza biomedikoaren iraultza izan daiteke hurrengo aurrera-pausoa, eta bera da mundu modernoan zientzialariek eta teknologoek dituzten aukera guztietan interesgarriena eta kitzikagarriena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 269. orr.


kitzikamen iz kitzika.

Hasiera batean kitzikamen bat zen berarentzat mutil-lagun bat izatea, eta, gero, mutila gustatzen hasi zitzaion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 57. orr.


kitzikapen 1 iz sexu desira piztea; pizte horren ondorioa.

Bioletarekin sentitu berria nuen zirrara, berotasuna eta kitzikapena harekin sentitu ezinak sortzen zidan etsipenagatik eta frustrazioagatik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 356. orr.

Handik urte batzuetara egin nion felazioa mutil bati, nire lehenengo senargaiari, eta ez nazka baina ezta kitzikapenik ere, ez nuen ezertxo ere sentitu.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 63. orr.

Eta ez badago kontakturik edo igurtzirik, ez dago kitzikapenik, eta horrela emakumeak nekez lortuko du orgasmoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 245. orr.

Zakilaren neurriak, erekzio mailak eta iraupenak ba al dute eraginik emakumearen kitzikapen, plazer eta orgasmoan?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 243. orr.

2 kitzikapen sexual

Sentipenak hobeto bereizteko eta kitzikapen sexuala areagotzeko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 156. orr.

Berez, ia ezinezkoa da norberaren burua masturbatzea kitzikapen sexuala testuinguru baten barruan sartuko ez duen fantasiarik gabe.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 162. orr.


kitzikari 1 izond kitzikatzailea.

Ele kitzikariak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 331. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Tamalez -Edurnek, kitzikari, ezpainak nireetara hurbiltzen zituela-, ez duk behar adina saiatu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 341. orr.


kitzikatu, kitzika(tu), kitzikatzen 1 du ad kitzika eragin.

Hastapenean lagunek kitzikatzen zuten, deportazioko bizipenetaz mintzarazi beharrez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 103. orr.

-Euskaldunok oso maitea dugu mister Haydn -gaineratu du Etxeberryk, ardoak kitzikaturik, adore berriturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 165. orr.

Hasieran folio zuriak eszitatu egiten ninduen, kitzikatu egiten zuen nire irudimena.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 6. orr.

Halako galdera goratsuek kitzikatuta, koaderno beltza [...] atera behar izan dut egoera laburbiltzeko: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 142. orr.

Pozik entzun zuen marinelaren historia da Ruak, eta, pozaldi hark lagundurik eta kitzikaturik, txirula joka hasi zen: haize txikia itsas haize handiarekin lehian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.

Nik hilko ditut guztiak -esan zion Mikelek Pilarren ahizpa bikiari, benetan kitzikaturik, beronengandik azken gertakarien berri jaso zuenean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 79. orr.

Kezka batek kitzikatzen ninduen ere: giltza galduaren istorioa ez ote zenetz aitzakia bat?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 147. orr.

Jakin-minak kitzikatuta.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 167. orr.

Larunbatetako alkoholak kitzikaturik, erraz zakartzen ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 215. orr.

Ez zen gerrazalea, baina, kitzikatzen bazuten, bortizki ihardokitzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

Baina zeramikak ez nau kitzikatzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 144. orr.

2 kitzikadura eragin.

Efektu hauek argi erakusten dute zelula batzuek, aldi batez kitzikatu baldin badira, kitzikadura hori bukatu eta aldi batez funtzionatzen jarraitzen dutela oraindik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

Hartzaileak estimulua hartu duenetik kortexa kitzikatzen den arte 50-150 segundo milaren igarotzen dira gutxienez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.

Argi gorriak batez ere konoak kitzikatzen dituenez, makilak ilunetara egokituta geratuko dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

Hartzaile multzo bat zelula bati metaketazko konexioz lotuta baldin badago, zenbat eta hartzaileak kitzikatuago orduan eta kitzikatuagoa izango da zelula ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.

Usaimena, hala kitzikatua, dastamenaren osagarri gertatzen zaigu jakiei zaporea hartzerakoan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.

Argiak nekez kitzikatuko du sudur barruko kolorezko gunea, baina erreakzio kimikoetatik edo auzoko molekuletatik datorren energia xurgatzeak antzeko efektua sor dezake.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.

3 kitzikapena eragin.

Erotizatzen eta kitzikatzen gaituzten gorputzen irudiak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 164. orr.

Elkar ukitzeak kitzikatu egiten gaitu, eta plazera, maitasuna, samurtasuna eta segurtasuna ematen digu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 179. orr.

Gure larruazal guztian daude sentimen errezeptoreak-plazeraren mezulariak-, eta horiek kitzikatu, sutu eta zoratu egiten gaituzte, baina klitorian eta zakilean askoz gehiago eta askotarikoagoak ditugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 228. orr.

Hain kitzikatua nengoen, ezin izan nion eutsi, orgasmoa ezustean etorri zitzaidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.

Horrek guztiak kitzikatu egiten ditu, eta emeak gertu dagoenean bakarrik onartzen du sartzea; arrak lehenago sartu nahi izan arren, emeak ez dio utziko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 125. orr.

Jolas sexualak komunikaziorako bidea zabaltzen du; desioa areagotzen du, sutan jartzen gaitu, kitzikatu egiten gaitu, eta, ondorioz, zenbait aldaketa fisiologiko gertatzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 125. orr.

Masturbazioak desioa asetzen du, kitzikatu eta lasaitu egiten gaitu, eta beste norabait eramaten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 35. orr.

Elkar musukatu, besarkatu, kitzikatu, orgasmoa lortu, eta jantzi, elkarri begiratu, eskertu bien arteko konplizitatea, barre txiki bat egin, elkarri musu eman eta despeditu egiten dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 262. orr.


kitzikatzaile 1 izond kitzikatzen duena.

Gazteak gazte gisa mintzo, erran nahi baita aski ausart eta kitzikatzaile, adinari doakion moldean, bazterrak xirikatuz.  Herria   2004-02-12

Gonbidapen kitzikatzaile bat, bikote baten arteko perfektutasunaren eremu zabalaz hausnarketa egin nezan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 361. orr.

Sinapsiak, adibidez, ez dira errele soilak; eginkizun eraginkorra dute, "kitzikatzaile" baitira batzuk, eta "inhibitzaile" besteak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Amets-kitzikatzailea; horixe zuan benetan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 37. orr.

2 (adizlagun gisa)

Sei orrialde bikoitz haietan hamabi argazki baino gehiago ageri ziren "Rory Bikaina" izenburuaren pean, eta hainbat jarreratan ageri zen, biluzik eta kitzikatzaile.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.


kitzikatze iz kitzika, kitzikadura edo kitzikapena eragitea.

Atzeko hanketako iletxoetan sortzen da kitzikatze hori, eta horrexek bihurtzen ditu, hain zuzen ere, horren suntsitzaile. Kitzikatze sexualaren ondorioz, paretak umeldu eta lubrifikatu egiten dira, zakila errazago sar dadin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.


kiwi iz Asiako aihen landarea, zurtsua eta igokaria (Actidinia deliciosa); landare horren fruitua, jateko ona.

20 erakusmahai paratu dituzte ekoizpen franko presentatuz, bai, bistan dena, etxakin ezagutuak, gasna bezalakoak, baina ere gauza berriak, inork gutik ezagutzen dituenak, hala nola kiwi erreximenta.  Herria   2001-05-31

Titiburuak kiwi kolorez makilatuak ditu, ezpainen antzera, baina tonuera pastelagoan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.


kixka (orobat kiska eta kliska g.er.) iz ipar loaz mintzatuz, kuluska.

Lo kixka bat egin dut, laburra bezain ona.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 121. orr.

Amesgaixtoz bete lo kiska bat eginik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 27. orr.

Lo kixka bat, eta banoa ni ere hiriburura.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 38. orr.

Unatua baitzen ohatzean etzan eta lo kiska baten egiteko gutizia zuen, baina hori egiteko partez, Ziriki utzi zuen pausatzera, eta hondartzan ibiltzera joan zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 224. orr.

Raido herria pasatu orduko lo kixka bat egin dut iratze laira hori berdeen erdian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 226. orr.

Erailketa hasi aitzin, lo kliska baten egiteko astia bazuen oraino.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 285. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kixka bat egin (4); lo kixka (7); lo kixka bat (5)

lo kiska (5)


kixkaildu ik kiskaldu.

kixkaili ik kiskali.

kixkaldu ik kiskaldu.

kixkali ik kiskali.

kixkarratu, kixkarra, kixkarratzen du ad gardostu; kiskali,

Honetan, jonki mokordoa garrasika hasi da heroinaren lausotik: "Lagundu! ez utzi hemen barruan! ez diat kixkarratuta hil nahi!" Georges Berniard La Petite Gironde egunkariko kazetariari Gernika kixkarratua erakustera joan zen hara.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 26. orr.


kixkero iz txiskeroa, pizgailu metxaduna.

Hondarretan utzi ditu galtzak diru apur batekin, kixkeroa, eta Gioconda Belliren poesia liburu bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 240. orr.

Aluminioaren gainera zaldi hautsa botatzen zuten, inoizka koka nahastuz, kixkeroarekin azpitik berotu eta ateratzen zuen kea paperezko hodi baten bidez barneratzen zuten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 228. orr.


kixkil (orobat kiskil) 1 iz doilorra.

Hauxe gizon kiskila! eskerrak Sirakusako gudari irabazleek burua moztu zizutela, ekiak erre harrobi haren maldan, beldur baitziren eskapatzea lortuko zenuela aberatsa izanez.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 127. orr.

Gauzak ongi pisatuz, Joanttok bizian topatu zituen jendeetan amultsuak kiskilak baino gehiago ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 232. orr.

Monarkietan lehen tokietara heltzen direnak, maizenik deus ere ez dira, gaizkile kiskil, axpikari girgil eta nahastekari xirtxil batzuk baizik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 115. orr.

2 kaskarra.

Bere kezka haundia du beti berak eskaini bakeari buruzko armen ixiltze hura iraunaraztea, bereziki juduen aldetik jin diren urrats kixkil batzuen aitzinean.  Herria   2005-02-17

Eta zein luze diren berrogeita hamar metro kixkil, gibeletik tiroka ari zaizkizularik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 61. orr.

Nik halere, batzuetan, telefono ukaldi kiskil hari pentsatzen nuen baina ikusiz nagusia, bekoz beko, zein sanoki mintzatzen zitzaidan, barkatu bezala nion bere jendetasun eskasa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 135. orr.

Kixkila, xirtxila eta bipila, horra nolakoa izaiten den apirila.  Herria   2004-04-01


kixkildu ik kiskaldu.

kixkur ik kizkur.

kixkurtu ik kizkurtu.

kixote iz pertsona idealista, interesik gabe aritzen dena bidezkoak iruditzen zaizkion kausen alde.

Alegia, anomalia baten kontra kixote izan daitekeela; baina arau orokor baten kontra kixote izateak zentzurik ez du.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.

Uste dut alta gisa hortako kixoteak baitezpadakoak dituela gaur Euskal Herriak, aintzinamendu zerbait ardiestekotan, hasiz orain abiatzen den Batera kanpainatik.  Herria   2003-01-09

Bai, adin guzietako kixotek ekar dezatela hats berri bat Euskal Herriari!  Herria   2003-01-09


kixotear (orobat kixotetar) izlag kixote denari dagokiona.

Kixotear, [...] burugabeki zaldundarra, Don Kixote bezala.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 174. orr.

Izan ere, bada kixotismo filosofikoa, noski, baina filosofia kixotetarra ere bai.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 39. orr.


kixotetar ik kixotear.

kixotismo iz kixote denaren izaera.

Izan ere, bada kixotismo filosofikoa, noski, baina filosofia kixotetarra ere bai.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 39. orr.


kixotizatu, kixotiza, kixotizatzen (corpusean kijotizatu soilik) da ad kixote bihurtu.

Baina liburuak aurrera egin ahala bera ere kijotizatu egiten da, baina, tira, oro har, gizon zentzuduna da.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 9. orr.

Sastraka atzeren batean...: Santxo guztiz "kijotizatuta" dago.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 205. orr.


kixotizatze (corpusean kijotizatze soilik) iz kixote bihurtzea.

Ezkutariaren kijotizatze prozesuaren betean gaude.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 157. orr.

Nagusiarena ikusita...: hemendik aurrera hasten da Santxoren "kijotizatze" prozesua, Salvador de Madariagak aztertu duen bezala.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 50. orr.


kixu ik gisu.

kizkali ik kiskali.

kizki iz makila kakoduna; kako mutur-zorrotza, gauzei heltzeko erabiltzen dena.

Kizki bat eskuan, beltz batek lasterka egin zuen brankarantz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 183. orr.

Batzuek akuilu luzeak zeramatzaten muturrean labanak lotuta; beste batzuek berriz, arrantzarako arpoi txikiak, edota amu lodiak kizki moduan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 103. orr.

Burdinazko barrak edo arkuak egingo dira eta burdinazko kizkiekin solibetatik zintzilik jarriko dira sarri-sarri.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.


kizkol 1 iz kozkorra.

Bagoitik jauzi egin behar da, ortutsik elur hormatuz estali railen eta harri kizkolen gainera.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 39. orr.

2 izpi modukoa.

Ateri da, baina lanbro-kizkolak dakartza haizeak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 143. orr.


kizkur 1 izond ileaz mintzatuz, kiribildua dagoena.

Txikitan ile kizkur eta beltza zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 63. orr.

Ile horia zuen, motza eta kizkurra.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 125. orr.

Ile gris kizkur ugaria zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 127. orr.

Ile kizkur luzearen gainean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 107. orr.

Ile kizkur luzeko neska bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 185. orr.

Ile kizkurreko gizonak agur egin zigun bordaren atetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.

Gorpuzkera txikikoak izaten dira, beltzaranak, ile kizkur eta begi beltzekoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2730. orr.

Arretaz apaindutako pubiseko bilo kizkurrak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.

Cadineren ileko xerlo kizkurrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

Txima beltz kizkur harrotuez hornituriko buru txiki bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.

Haren ile kizkur solte bat nire kopetan kilima eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.

Aurpegia jaten zion bizar kizkur eta garbia.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 62. orr.

Begiak urdin-urdinak eta betileak oso kizkur eta usuak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 32. orr.

Arrtile kizkurreko izpi luzeez egindako alfonbra harro horietako bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

40-50 urte, ile kizkurrekoa, beltzarana.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 152. orr.

• 2 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa) kizturtasuna.

Begien distira, ilearen kizkurra, lepoaren segaila.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 125. orr.

• 3 iz ilean gertatzen kiribila.

Ilea gorria eta kizkurra du, kizkur bihurriz josia. Kizkur gaztainkara distiratsuak eta begi ilunak zituen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 113. orr.

Han uzten zituen, lotan, Cadineren txima beltzak Marjolinen kizkur horiekin nahasirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 238. orr.

Bizarraren kizkur luzeak ebaki zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Kapitelean bolutak jarri zituzten ezkerretik eta eskuinetik zintzilika, ilearen kizkur kiribilduak balira bezala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1810. orr.

Adelaren adats beltzetik aurpegian behera zerion kizkur zorabiagarriari begiratzen nion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 37. orr.

Ilea moztu zuen, kizkurrak moldatu zituen lokietan, eta aitaren arropak jantzi zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 186. orr.

Ilea laztantzen nion, eta kizkurretan hatza sartu eta jiraka aritzen nintzaion, jolasean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 222. orr.

Uso-begiak ageri dira zure kizkurren artean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 170. orr.

• 4 izond ile kizkurraren itxura agertzen duena; uhin eta toles modukoak dituena.

Iraileko haize freskoak altzairuzko distira ematen zien portuko uhin kizkurrei.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.

Paperezko xingola kizkur beltzak eta laranjak Halloween egunerako.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

Zer, gero? -galdetu zuen Tentetnikovek, ke-hodeitxo kizkur bat jaregiteaz batera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 401. orr.

Orkak sudurretik jaurtitzen zuen iturri zuri kizkurra zen odaiertzean ikusten zen lurrun hura.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 99. orr.

Itsaso kizkurra atsegin zitzaion Joani maitasuna egiteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 286. orr.

· Haren buru beltz kizkurra eta haren begi argiak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 211. orr.

5 (izen gisa)

Are nabarmenagoak dira kizkur eta kiribil horiek hatz-mamietan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ilar-kizkur mehe bat atera zitzaion makila magikotik eta lainoa bezala goratu zen bere aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 310. orr.

Zilar-koloreko gas-kizkurren modukoa zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 195. orr.

Europatik izotz-kizkur zetorren haizeak, gero Afrika burutik jira hartu ostean [...] Galizia aldea berotzen zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.

6a (elkarketak izenondo balioa duela)

Arimaren barruan Adelaren irudia aurkitu dut, bizitzaren Nilo horren sinbolo eskuraezin gisa, baina, aldi berean, egunsenti kizkur-eder gisa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 218. orr.

7 aza kizkur

Aza klaseak berak ez ditugu gutxi: aza beltza, aza zuria, aza berdea, aza kizkurra (Milango aza) urraza (letxuga), [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.

Aza kizkurrak, beren hosto handiekin brontzezko ontzi mahai-apaingarriak ziruditenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

8 ile-kizkursup_1 iz ilezko kizkurra.

Bibote puntaduna zuen eta ile-kizkur bat kopetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Ile-kizkurrak begi paretik kentzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 422. orr.

Ile-kizkur pollit-pollitak zituen!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 88. orr.

-Hori ez da musua izan -esan zuen Nevada Jonesek, ile-kizkurrak begi paretik kentzen ari zela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 422. orr.

Burua ihintzez betea daramat, ile-kizkurrak gaueko tantaz bustiak.  Elizen arteko biblia   Kt 5,2

9 ile-kizkursup_2 izond ile kizkurra duena.

Bestea musugorri eta ile-kizkur bat, beti irribarrez zegoena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 254. orr.

Gizaseme gazte bat eta mutil ile-kizkur bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Hortzak erakutsiz barre egiten zuen neska ile kizkur txiki bat, urdinez jantzia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 51. orr.

Langilea ile-kizkurra zen, eta irribarre egitean ezpainak ere kizkurtu egiten zitzaizkiola zirudien.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.

Laugarrena, txikia, mehea, ipurtarina, [...], ile-kizkurra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 100. orr.

Astindu egiten zen caniche ile-kizkur bat bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.

10 kizkur-kizkur izond

Ile beltza du, luzea eta kizkur-kizkurra.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 147. orr.

Kizkur-kizkurrak zituen lokietako xerloak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.

Ile kizkur-kizkurreko mutikoa zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.

11 adlag

Kizkur-kizkur jarri nintzen, hotzari eusteko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 93. orr.

Baina kizkur-kizkur etsita iraun zuen luzaro.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.

Lurrean kizkur-kizkur etzanda dagoela. Bekaina kizkur-kizkur egiteak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beltz kizkur (3); bere ile kizkur (4); ile kizkur (40); ile kizkur bat (6); kizkur kizkur (4); kizkur luzeak (3); kizkur txiki (3)

beltz kizkurra (5); ile beltz kizkurra (4); ile kizkurra (24); ile kizkurra zuen (3)

ile kizkurrak (12)

ile kizkurraren (3)

ile kizkurreko (10); ile kizkurreko gizonak (3)

ile kizkurrekoa (3)


kizkurdun izond kizkurra duena; kizkurrak dituena.

Haien zaldiak sendoak eta itxura harrokoak ziren, kima kizkurdunak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.

Gizon ondo orraztuak eta kizkurdunak edo ilea larru-arras mozturik eramaten dutenak batere gogoko ez dituzten pintore horietako batentzat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.


kizkurdura iz kizkurtzea; kizkurtzaren ondorioa.

Bere bekokiaren kizkurdura bekainen artean, zerbait esaka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 286. orr.

Ginebraz eta mendafinez perfumatutako itsas haize goxoko gau izarratuak, kideekin egin ohi zuen eguneroko solasaldia hausten zuen iparreko ekaitzen bihotz-kizkurdura sortzailea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.


kizkurgailu iz ilea kizkurtzeko zilindro txiki barne-hutsa eta zuloduna.

Ez nituen jadanik ikusten emakumeak, kizkurgailuak buruan, lasai asko paseatzen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 124. orr.

Luzea, handia, lodia, ilea kizkurgailuz betea, azala ilun.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 147. orr.

Ileak ere lanak eman bide zizkion; kizkurtu egin zuen eta aske laga, eta kizkurgailuaren atzaparretatik ihes egindako ile-adatsak ordurako buru-orratzetatik kanpo aske zebilzkion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 207. orr.


kizkurka adlag kizkurrak eginez.

Ur xirripa bat bezala azaltzen zen basoko pago-lizarren artean, eta haranean behera abiatzen zen kizkurka, bizkor, "itsasora lehenbailehen iristeko erabakia hartu izan balu bezala", Redinen hitzetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

Mutil hark ilea kizkurka eta eguzkiak koloregabetua zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.


kizkurraldi iz zerbait zizkurtzen adietako bakoitza.

Orain zortzi kandela zeuden mahai gainean, eta lehen kizkurraldiaren ondoren sugarrak tentetu eta argitara bildu zuten mahai luze osoa, erdian fruta-erretilu hori purpura bat zeukana.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 96. orr.


kizkurrarazi, kizkurraraz, kizkurrarazten du ad kizkurtzera behartu.

Goizeko eguzki-printzek, diz-diz egiten baitzuten hiriko errepide nagusi osoan zehar, ez zizkioten begiak kizkurrarazi, ez eta burua makurrarazi ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 228. orr.

Eguzkiak bete-betean jotzen du mahaia eta begiak kizkurrarazten dizkio aitari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 150. orr.


kizkurtsu izond kizkurrez edo kizkurdurez betea.

Royk bere buru kizkurtsua eta bere bisigu-begi grisak atera zituen atetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 438. orr.


kizkurtu, kizkur(tu), kizkurtzen 1 da/du kizkur bihurtu, ile kizkurraren itxura hartu edo eman.

Ilea atzeraka orraztuta eramaten zuen, kizkurtuta buru gainean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 351. orr.

Kalpar lehoi-kolorea zeraman, luze-luzea, kizkurtua garondo aldean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 89. orr.

Edo euria zuan beharbada, ilea kizkurtzen ziona.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 48. orr.

Arantzurde bati ilea kizkurtu nahi izatea.  Berria - Harian   2005-11-03

Begiak hondoraturik eta ilea kizkurturik zituen erremolatxa-aurpegiko gizon sendokote bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 344. orr.

Kizkurtu zituen bibotearen puntak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.

Ileak ere lanak eman bide zizkion; kizkurtu egin zuen eta aske laga.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 207. orr.

· Ordurako osorik ikusten genuen putzua, ur azala arrainek kizkurtua.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 109. orr.

2 uzkurtu; tolestu.

Eskuetako giharreak kizkurtzen eta lohadarrak dardaratzen ziren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.

Laster kizkurtuko dira errege nagusiaren zamapean.  Elizen arteko biblia   Os 8,10

Komisarioak sorbaldak eta lepoa kizkurtu zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 125. orr.

Hotzak kizkurtua, zigarro bat piztu eta tipi-tapa abiatu nintzen sarrera nagusira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.

Heure barruan sartuta eta trikua bezala kizkurtuta. ipar poloko aire poltsa handi hori kizkurtu egingo litzateke, gutxitu.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 79. orr.

Sabai-zulotik eguna noiz zabaldu zain egon nintzen eserita lasai, belaunak bularraren kontra kizkurtuta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 92. orr.

Belaunak kizkurtuta arazorik gabe lo egin zitekeen han barruan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 80. orr.

3 kiribildu.

Lau zerri, lau buztan biluzi arrosa-kolore, oinazez eta pozez kizkurtzen zirenak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.

Congok zapatak, galtzerdiak eta prakak erantzi eta katu baten modura kizkurtu zen bere ohean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 68. orr.

Mantan bilduta, kizkurtuta eta dardaraz nengoen ni.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 190. orr.

Gogotik ari zuen euria eta sofan kizkurtuta zegoen Olatz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 17. orr.

Han zain gelditu zen, tximinia baten atzean kizkurturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.

Azkenean mintza-tutu luze eta kiribilean kizkurturiko bat egokitu zioten, heste luzearen oso antzekoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Bortizki kizkurtzen eta estutzen zituen eskuak giderrea.n Eskuak fusiletan kizkurtuak eta otoitzak marmaratuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 166. orr.

4 begiez edo bekainez mintzatuz, bekozkoa ipini; ezpainez mintzatuz, zimurtu.

Ahalik eta argi gehien biltzeko begiak kizkurtu, eta irakurtzen hasi zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 77. orr.

Begiak kizkurturik, luzaz egon nintzen urrutira begira, hauts harrotan bilduta zetorrenaren isla osatu nahian.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.

Betazalak kizkurtuz, adituarena eginez, arretatsu, serio, arte kritikoek bezala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 296. orr.

Bekainak kizkurtu zituen Andreasek, eginahalak eginda ere deus ulertzen ez duen baten moduan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 129. orr.

Burutik ideiaren bat pasatu izan balitzaio bezala kizkurtu zuen gero bekaina.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 155. orr.

Begi keinua kizkurtu zuen berriro ere, zerbait gogoratu nahiko balu bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 192. orr.

Langilea ile-kizkurra zen, eta irribarre egitean ezpainak ere kizkurtu egiten zitzaizkiola zirudien.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Adatsa beltza zuen oso, kizkurtua eta luzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 457. orr.

Saskitik zetorren garrasi moduko bat entzun nuen, eta buztan arrosa baten punta kizkurtua ikusi nuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 13. orr.

Inoiz, aura lotsagabeek urraturik, sumintzen dira eta paper kizkurtuaren hotsa ateratzen dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.

Bide laburra luze, izotzez estalitako goilautada kizkurtua etsigarri...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiak kizkurtu (8); begiak kizkurtu zituen (5)


kizkurtxo iz adkor kizkurtxo txikia.

Abokatua jabetu zen Nelliek bekokiko kizkurtxoak nahasirik zeuzkala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 137. orr.


klabe1 1 iz giltza; ikurrezko giltza.

Nortasun agiria, helbidea, kontu korrontea, lantegiko telefonoa, posta elektronikoko klabea...  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 122. orr.

Azken zuzenketak egin, ohiko klabea idatzi eta behar baino indar handiagoaz zanpatu nuen itzulera-tekla.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Elkarri boxeolari plantak egitea bezala, zeharka mintzatzeko molde hori ere gutarteko klabea zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.

Irakurketa-klabe berrien eraginez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 110. orr.

2 kodea.

Etxeko garajean sartzeko klabea.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 87. orr.

Klabeok deskodetzea lortzen duenari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 180. orr.

Atariaren klabe zenbakia 4723.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 122. orr.

Ezkutuko klabe hori deszifratu ezean, egilearen mezua galdu egiten da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 116. orr.

klabea markatu, eta saldoa eskatu nuen..  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 94. orr.

Euskaltzale batek esaten zidan bere andrea ere, ikastolako andereño, halako klabe ezezagun batean hasi dela hizketan orain, "ikastolako hizkeran".  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 79. orr.

3 giltzarria.

Gure gazte garaiak pilula bizi izan du eta hori klabea izan da emakumeak, lehenengoz, bere gorputza eta amatasuna kontrolatzeko aukera izan duelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 202. orr.

Konkista hori klabea izan da emakumeen autonomian.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 202. orr.

Don Quixote Espainiako historiaren intepretaziorako klabe bihurtu da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 148. orr.

Bi klabetan idatzi ditu 56 poemak: materialtasunetik eta nitasun indibidualetik.  Berria - Kultura   2004-10-09

4 (izenondo gisa) giltzarrizkoa.

Korrelatibo objektiboa duk haren kontzeptu klabea, eta hik hire gogoetan ez duk aipatu ere egiten  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 34. orr.

5 (-n atzikia daraman izenondo batekin) aipatzen dena oinarri harturik.

Kafka klabe umoretsuan irakurtzeko aukeraz ere mintzatu dira hainbat autore, Kundera azkenetakoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 60. orr.

Hautu hori, soil soilik klabe politikoen arabera epaitzeko joera dugu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 36. orr.

Poema klabe horretan irakurri behar delakoan nago ni.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 128. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Operazioari Eguzki Beltza klabe-izena jarri zioten. Klabe-hitzak: bermea, kolesterol, farmazian salgai, bifidus, aminoazido, bio-, omega3, antioxidatzaile, kontrol zorrotzak, nutrizioa, etc.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klabe hitzak (6); klabe politikoan (4)


klabe2 iz klabezina.

Honela aurkeztu ziren klabea, harpa eta pianoa.  Berria - Kultura   2006-03-28

Dagoeneko hiru partitura prest daude: klabeko kontzertua, Gnosis haizezko boskotea eta Hojas de Album izeneko harizko talderako obra.  Berria - Kultura   2004-01-22


klabelin ik krabelin.

klabezin (orobat klabezino g.er.) 1 iz musika tresna tekladuna, teklei lotuak dauden ziri batzuek zimikatzen dituzten sokak dituena.

Dohain aparta izan zuela musikarako Wolfgang Amadeusek txikitatik, bost urte bete aurretik ikasi zuela lehenengoz klabezinean pieza bat jotzen, eta beste hainbat kontu.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 37. orr.

Wellington karrikako liburu higatuz kolkoraino estalia den saltoki erraustuan, klabezinoaren soinua entzuten da arratsaldero.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 126. orr.

Boccheriniren klabezinerako sei sonatak.  Berria - Kultura   2006-02-21

2 klabezin-jotzaile

Juan Manuel Ibarra klabezin jotzaileak. herria¬

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klabezin jotzaileak (3)


klabezinista iz klabezin-jotzailea.

Pierre Hantai klabezinistak  Berria - Kultura   2004-08-11


klabezinistiko izond klabezinarena, klabezin-.

Izaera klabezinistikoa daukaten lan hauek.  Berria - Kultura   2004-04-04


klabiatura iz

Heinrich Suso, beste mistiko dominikar handiaren eta era berean Eckharten ikaslearen garaikide izan zen; horrengandik klabiatura izpiritual desberdinak bereizten zuen, Taulerrena, Eckhartena bezala, lehorragoa baitzen, eta Susorena irudimenera eta grafismo bapikatuetara isuriagoa, Erdi Aro berantiarreko herri-pietatetik hurbilago zegoena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.


klabier iz teklatua.

Idazmakina edo ordenagailuetako klabierrak ematen digu bereizketa horietako baten arrazoia.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 214. orr.

Klabierraren ezkerreko aldea emankorragoa da euskaraz, bi bokal besterik ez izan arren, eta q, w, c eta v letra ezdeusak agertzen badira ere, a eta e bokalez hornituta dagoelako.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 214. orr.


klabija iz kabila, larakoa.

Modelo zaharrekoa zen zentralean klabijak sartu eta atera ziharduen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 252. orr.

Minutu batzuk lehenago infernuko klabija-mataza hartan hautsi zaion azkazal bat arta ezin handiagoaz konpontzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 254. orr.


klabikordio iz pianoaren antzeko musika tresna antzinakoa.

Izan ere, XVIII. mendea arte, klabikordioak betetzen zuen pianoaren lekua.  Berria - Kultura   2006-01-27

Klabikordiotik pianofortera egon zen jauzian protagonista izan zen Mozart.  Berria - Kultura   2006-01-27

Loreak maite zituen (hori esan didate) eta musika goxoa (nahiko txukun jotzen zuen klabikordioa).  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 166. orr.


klabikula iz lepauztaia.

Klabikularen gainera iritsi zen; haren erliebea jarraitu zuen, presiorik egin gabe, eta gero bularreraino eraman zuen eskua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 150. orr.

Azkenean, atzera odolera itzultzen da linfa, klabikula edo lepauztaien atzean dauden zain subklabioen bitartez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.


kladismo iz taxonomia metodoa, organismo bat taxon batean kokatzeko ezaugarri guztiei balio bera ematen diena.

Kladismoak muturreraino eraman du irizpide filogenetikoaren defentsa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.


klakada iz zerbaitek hausten denean edo bi gauzek elkar jotzen dutenean egiten duten zarata.

Malgukiak jauzi egin zueneko klakada entzun zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 199. orr.

Hainbat eta hainbat aldiz egon izan da Raimundo Silva ate hau barrutik noiz irekiko dioten zain, itxitura elektrikoa martxan jartzen deneko klakadarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 199. orr.

Klakada zorrotza eta bizia ataraten eban, inpernuko subea eskuetan aztoratu balitxako lez.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 34. orr.


klaket (orobat klake) iz metalezko xaflak dituzten oinetakoekin egiten den dantza.

Kalean klakea dantzatzen duten haurrak dabiltza turisten entretenigarri.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.

Eta dantzaren ildotik, halaber, Tap Tap Ole taldeak klakea ekarriko du Kataluniatik Konstituzio plazara.  Berria - Kultura   2004-05-27

Jazz eta klaketak.  Herria   2001-11-15

Ereserkiak eta laudoriozko hitzaldiak, goraipamenezko klake-dantza.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 165. orr.


klaketa iz bi xafla giltzaduradunek osatzen duten tresna, filmatze saioetan erabiltzen dena.

Bergaran ohitu dira herritarrak kamerak ikustera, klaketa hotsa entzutera.  Berria - Kultura   2004-09-01

Ikuskizuna zuzentzen zuen eta entsegu-moduko bat egiten zuen Fernandorekin hasi aurretik, lehenbizi egidazu hau, eta gero beste hau, prest?, klaketa, Fernando Billi ipurditik ematen, lehen hartualdia, argia, kamera, aurrera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 124. orr.


klakzon ik klaxon.

klamide iz greziarrek eta erromatarrek erabiltzen zuten kapa labur eta arina.

Arkitektoak klamide itxura eman zion hiriari Alexandroren ohorez; jakin behar da jeneralari bere konkistetan laguntzen zioten mazedoniar zaldunen kapa purpura astuna zela klamidea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.


klan 1 iz herri batzuk antolatuak dauden leinu edo familia sistema.

Klan bakoitza bere sutearen inguruan batu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 41. orr.

Jantzien gris-gorri koloreek adierazten zuten Irlandako klan printzipalenetako bateko kidea zela.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 9. orr.

Gerrako bi jaunek zuzentzen dituzten bi klan borrokatu ziren, lurra zela eta.  Berria - Mundua   2004-06-02

-Klan guztiak erregea pertsonalki agurtu eta berarekin topa egiteko zain daude.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 42. orr.

Elkarren aurka gerran dabiltza klanak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 211. orr.

Inspektorearen ustez, klanen arteko kontu-garbiketa argia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 106. orr.

Oinarrizko ekonomia-unitateak (familiak, klanak, herriak), beren baitara bildurik bizi dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Klan familiarra eta senidetasun sarea amen eta haien anaia eta ahizpen eta seme-alaben inguruan eraikitzen zen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 273. orr.

Milenkovic Zemun klan mafiosoaren ustezko kidea da lehen ministroaren hilketa leporatzen diote taldeari eta eta atxilotu egin bazuten ere gerora aske jarri zuten.  Berria - Mundua   2004-05-16

Abramovek ez duela klan txetxeniarren artean Kadirovek zuen itzala.  Berria - Mundua   2004-05-11

Erabaki zuhur horri esker, bestalde, bi klan etsai horietako buruzagiak zoriontsu bizi izan ziren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 89. orr.

Klaneko 'capo'-a.  Berria - Kirola   2004-11-02

-Ez naiz inongo klaneko kidea.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 88. orr.

Bere klanari zor zion leialtasunak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 57. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Klan buruzagi bakoitzak hona igo eta eskua harriaren gainean jarriko du.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 32. orr.

· Lehenengo gizarte egitura emakume klanaren inguruan eraiki zen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 273. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

uharteko klana (3)

biscayne klanaren (4); morna klanaren (4)

klanen arteko gerra (5)


klandestinitate 1 iz klandestinoa denaren nolakotasuna; isilpean dagoenaren egoera.

Klandestinitatean sartzeko kontua aipatu zuen aitak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 30. orr.

Klandestinitatean lerratuz geroztik Txokoren aita hil zen, minbiziak eramana.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 54. orr.

Klandestinitatean jasotako hainbat aldizkari eta liburuekin euskaltzaletua da Katakunbetako belaunaldia deitua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.

"Kaioletako" gizon hauek langile pobreak ziren, denak klandestinitatean etorriak, ondorioz dokumentazio ofizialik gabekoak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 131. orr.

Klandestinitateko seguritate neurriak zorrotz errespetatzen zituen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 65. orr.

Klandestinitatearen zama jasanezina zenean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 125. orr.

Ez du geldituko legez kontrako immigrazioa, etorkinak klandestinitatean bizitzera behartuko ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03

1981ean klandestinitatera jo behar izan zuen  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

2 (hitz elkartuetan)

Gai hura tabu samarra zen-eta klandestinitate-garai haietan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

Klandestinitate egoeran.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 228. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klandestinitatean bizi (8)


klandestinizatu, klandestiniza, klandestinizatzen du ad klandestino bihurtu.

Ekineko kideak «komisario politi-kotzat» jotzeak Ekin «kriminalizatzeko eta klandestinizatzeko» nahiari besterik ez diola erantzuten.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Mugimendu pila bat klandestinizatzera bultzatu du.  Berria - Harian   2005-02-24


klandestino izond legearen edo agintearen isilpean edo ezkutuan egiten dena.

Isilpeko kontua zen beti, klandestinoa. Lucaniako konfinamendura bidali zuten (1935-1936) "Justizia eta Askatasuna" talde klandestinoetan parte hartzeagatik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 283. orr.

Leone egunkari klandestino baten buru zen eta etxetik kanpo egoten zen beti.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 209. orr.

Joseba, Agustin eta hirurok borroka klandestinoan genbiltzan garaiko gertaera bat azaltzen da bertan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 395. orr.

Ez zutela etsi Angelok zeukan irrati klandestinoa aurkitu eta zirtzildu zuten arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 259. orr.

Berriz libre gelditu zenean, Milanen mugimendu antifaxista klandestinoa antolatu zutenetako bat izan zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 281. orr.

Fusilamendu klandestino haiek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 24. orr.

Apustu klandestinoen hedapena.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 199. orr.

Askotariko tresna eta trastez betetako zabortegi klandestinoa.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.

Asanbladak klandestino izatetik erdi-klandestino izatera pasatu ziren.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 187. orr.

Literaturak Venezian kokatu dituen istorio erotikoek, inauteriek eta inauterietako mozorroek, kale estuetako enkontru klandestinoek...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.

Sekretuak gordean du xarma, eta maitasun klandestinoek ere halaxe.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 27. orr.

Bitartean, euskara nekez eta ia modu klandestinoan hasi zen tokia hartzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erakunde klandestino (7); erdi klandestino (6)

aldizkari klandestinoa (3); ia klandestinoa (4); immigrazio klandestinoa (4)

modu klandestinoan (3)


klandestinoki adlag ezkutuan, isilean, modu klandestinoan.

Klandestinoki abortatu zuten emakumeen kontakizunetan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 56. orr.

Calaisetik Ingalaterrara klandestinoki pasatzen saiatzen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

Klandestinoki itzuli behar duk?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 178. orr.

Ia klandestinoki eramaiten bazituzten preso.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 98. orr.


klanista iz

Zuccarelli bezalako klanista arkaiko baten gehiengoaren eta indar erreformistaren artean hautatzeko aukera badugu, dudarik gabe, azken horien alde egingo dugu.  Berria - Mundua   2004-03-21


klanka 1 iz kolpe metalikoen onomatopeia.

Eta bat-batean, klanka!, ene atearen gaineko zerrapoa, klanka!, pekoa, klaska! klaska!, giltza zerrailuan eta zaintzale bat agertzen da atean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 33. orr.

Gau batean zakua bete harri joan zuan fabrika kanpora eta, klinki, klanka, kristal guztiak txikitu zizkian. ik klinki.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 117. orr.

2 klanka-klanka iz

Zaldi-trostak kalesari eragindako klanka-klankarekin bat egin zuten aitaren azken hitz errepikatuek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.

3 klinki-klanka (onomatopeia)

Goizero joaten zen, eguna burdin-ur usainez itoa eta mailu gotorren klinki-klanka herotsez zapaldua bukatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 52. orr.

· Ziegatik heldu zen kateen klinki-klanka besterik ez zen aditzen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 53. orr.

Istorio honek klinki-klanka motel haren erritmoan dantzatzen baitu.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klinki klanka (3)


klankaka adlag zabuka, aldaroka.

Salemdik iparralderanzko bidean zihoan kalesa, hiru gabiraiak inguruan zituela, eguzkiak sikaturiko bideko zokor-zuloetan klankaka.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.


klankatsu izond klankaka dabiilena.

Zartailu beldurgarri bat inarrosten zuen besotxo hartan, eta zarta bakoitzeko tiroari punpa eragin eta ilunpean amiltzen zuen, burua makur eta gorputza gorri, lurrikara baten zalapartaz zubi-galtzadetan jauzi eta gurpil zebilen gurdi ozen, klankatsu hau guztia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 179. orr.


klar izond argia.

Zerua urdin klar batean oraino, baina eguna han hara joaki eta "To, banihak" egiten dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 150. orr.

2 (adizlagun gisa)

Horra argi eta klar burutua zazpi mila urteko bidea, otu zitzaion Gabini. Iruñen sartzean, eskuinetik, bazen etxe apal bat, "Arbitrios" deitzen zutena eta izena aski klar ageri zen urrunetik...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 179. orr.

Hortako behar dugu gogoa xuxen eta klar atxiki ikusteko nun herrak kausi dezaken bere iturria, biziki aise baititake alabainan terrorismo bilaka.  Herria   2001-09-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argi eta klar (3); klar eta garbi (3)


klaraboia iz sabai-lehioa, argizuloa.

Gimnasio gehienak baizen argitsuagoa, klaraboia erraldoi batek adierazten zuen inoiz ontzitegi izandako pabilioiko sabaiaren erdigunea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 53. orr.

Beira polikromatuak klaraboietan, zur ilun garestia paretetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 12. orr.


klaratar izlag/iz lekaimeez mintzatuz, Santa Klararen ordenakoa; ordena horretako kidea. ik klarisa.

Albiko Klaratar seroren komentuan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.

Moja klaratarrek egindako pastak.  Berria - Kultura   2004-05-18

Pragako Santa Ines ospetsua, klaratarra, Santa Klararekin gutun harremanak izan zituena. Erregelak Klararen helburuetako bat betetzen zuen: klaratarrak Frantziskoren Ordenari estuago lotuak geratzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1141. orr.

1226tik 1228ra klaratarren bisitatzaile izan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 346. orr.

Frantziskotar bat zen, Uraitzeko klaratarren komentuko kaperau izendatu zutena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 79. orr.


klaretiano izond elizgizonez mintzatuz, A.M. Claret-ek XIX. mendean sortu zuen kongregaziokoa.

Misiolari klaretianoei lursaila erosi zien Udalak, eta 2001. urtean Rafael Moneo arkitektoari proposatu zioten lur azpiko aparkalekuaren diseinua egitea.  Berria - Kultura   2004-08-14


klaridade iz argitasuna.

Bere izena bezain argia, eklipserik gabea, klaridade garbiena ukan zuen herriko erdi-txoro oihal-saltzaile Frantzisko eroxka harengan, aparteko klaridaderen bat bazegoela ohartzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 324. orr.


klarinete (orobat klarinet g.er.) 1 iz haize musika tresna mihiduna, giltzen bidez ixten diren zuloak dituen zurezko hodi beltz batek osatua.

Isiltasun une laburraren ondotik, klarinetearen hots eztia altxatu zen errauts zutoin baten pare.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 319. orr.

Klarinetea joko du, New Orleans Jazz Band taldeak lagunduta.  Berria - Kultura   2004-12-29

Nahi baitzituen klarineta jotzeko eriak […] zalu atxiki, arotz lanetik urrundu zen guti edo aski.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 176. orr.

Klarinetea jotzen zuen hark, hiriko kabaret handien eta xikenean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 36. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Andreak erantzun zidan klarinete bat zegoela, munduko soinurik eztienak egiten zituen tresna.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 36. orr.

Piano, klarinete eta biolarako pieza.  Berria - Kultura   2004-04-01

Klarineterako eta orkestrarako idatziriko obra hau Enrique Perez Piquer klarinete bakarlariak eskainiko du orkestrarekin, Rumon Gambaren zuzendaritzapean.  Berria - Kultura   2006-04-19

Menendezen klarineterako eta pianorako zortzi estudio interpretatu ditu.  Berria - Kultura   2004-11-21

Klarinete baxuak, biolontxeloak eta pianoak.  Berria - Kultura   2004-05-06

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hauspoa berotutako hautatuen artean, klarinete-hodi bat zegoen.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 155. orr.

Klarinete-solo batek erantzuten du, mehetuz doa, isiltasuna egiten da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 238. orr.

Mozarten klarinete boskotea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.

3 klarinete-jotzaile ik klarinetista.

Richard Rimbert klarinete jotzailea eta Jean-Philippe Guillo pianista ariko dira.  Berria - Kultura   2006-04-09

Garaiko konpositoreak ere interesatzen zaizkio klarinete jotzaileari.  Berria - Kultura   2004-05-09

Klarinete jotzailea zuen aita.  Berria - Kultura   2006-04-09

· Munduko klarinete baxu jotzailerik onenetakoa.  Berria - Kultura   2004-12-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klarinete jotzaile (8); klarinete jotzailea (6); klarinete jotzaileak (3)

klarinetea jotzen (6)


klarinetista iz klarinete-jotzailea.

Tasmmin Little biolin jotzailea eta Emma Johnson klarinetista izango dira birako bakarlariak.  Berria - Kultura   2004-05-09


klarion (orobat klariona) 1 iz klera.

Klarion zuriaren kolorekoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 264. orr.

Klarion berriaren usaina zabaldu zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 132. orr.

Kirol dendako Martina eta beste bi emakume zinta-karreraren esparrua klarionarekin markatzen ari ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

Erdian, klariona gorriaz marrazten zuen ilgoran dagoenean ilargiak daukan itxurako herrialde bat: Kurdistan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 56. orr.

Klarion beltz batekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.

Koloretako klarionez mapa bat marrazten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 147. orr.

Lapurrak atean marka bat egin zuen klarionaz.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 104. orr.

Gelatinak baditu kaltzita- edo aragonita-kristalak (kaltzio karbonato edo klarionaren kristal-formak): otolitoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

2 (erkaketetan)

Klariona bezain zurbil zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 316. orr.

Klariona bezain zuri zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 219. orr.

Klarionaren pare zurbildu zen Hanna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Bere ahotsak kirrinka egiten zuen, klarionak arbelean bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 330. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Paperontziak burura bota, hankapeko alfonbrei tira egin edo klarion-zatiak botako zizkizun.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 122. orr.

Arbel batean idatzi eta marraztutakoak ezabatu eta gero gelditu ohi diren klarion-mantxa islarik gabeak ziren Bostongo kale, plaza eta etxadiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

Klarion puskak arbelpetik hartu eta bataila hedatu zen berehala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 240. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klarion puskak (3)

klariona bezain (3)


klarisa izond/iz klaratarra.

Bere erregelaren arabera bizi nahi zuten moja klarisen komentuak zabaltzen zihoazen ordurako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 325. orr.

Bi serora klarisa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 136. orr.

Durangon eliza eta klarisen komentua eta Bilboko Iralabarrin frantziskotarron parrokia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 238. orr.


klarki adlag argi, argiro.

"Ondarrola" izenak berak erakusten digu aski klarki gune horretan zela azkenik sortu ola.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 39. orr.

Hitzemana daukute, klarki, Iholdi-Oztibarreko Herri Elkargoan lanean hastea zela beren xedea.  Herria   2004-02-12

Ageri batzuek diote klarki nola, 1824an bereziki, Nafarroak bazituen harremanak Frantziarekin, Erriberatik hasirik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 157. orr.

Jakinez klarki berantegi zela eta ez zela gibelerat egiterik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 107. orr.

Klarki mintzatzea.  Herria   2001-06-21

Irakurri nuen, klarki eta goraki.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.

Mahaitik tarte handixkora jarria, ez nuen klarki bereizten ahal zer zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.

Ebanjelioak ezin klarkiago dioen bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 416. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klarki ageri da (3)


klaro (74 agerraldi, 23 liburu eta 3 artikulutan; orobat klaru 14 agerraldi, 11 liburu eta artikulu 1ean; Euskaltzaindiaren Hiztegian klaru agertzen eta argi hobesten) 1 izond argia.

Hortik ikus daitekeen izar klaro bakarrari Kanopos deritzate.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 78. orr.

Igeldo ostean ezkutatu zaharra ez den eguzkiak urdin aratz argitzen du itsasaldean ostertza, eta, hondo klaro horren kontra, badia inguratzen duten molkoak arre-nabartuz doaz ezari-ezarian kontrargitan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.

Euskadi Irratiak asmatu eta landu zuen udako goizetako saioa xotila zen, asmo garbi eta klarua zuena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 92. orr.

Beste garai batzuetako giroa seinalatzen dutela, hori kontu klaroa da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 451. orr.

2 (adizlagun gisa)

Orain argi eta garbi, garden eta klaru entzuten nituen zurezko ate batez haratago izaten ari ziren solasak eta elkarrizketak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 26. orr.

Giza gogoak ugaldu duen xinplezia itogarria klaro azalduz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 247. orr.

Egun hartatik, jakina, klaro asko ulertu nuen ez nintzela Golubtxiken semea, Krapotkinena baizik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 26. orr.

• 3 adlag noski, jakina.

Romanen ezagun guztiek erosi ziotela behintzat; baina, klaro, orduko Idus ez zen gaurko Idus, ezta antzik ere.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 77. orr.

-Klaro: zuek muskulua besterik ez duten robot horiek desio dituzue, noski.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 155. orr.

-Gu ere bai, klaro.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klaro asko (5)


klartasun (orobat klarutasun) iz argia denaren nolakotasuna.

Goizalbako klartasunak kalezuloa argitzen zuen eta eguzki izpi batek bazarreko eta bizartegiko hormen gainaldea jotzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 360. orr.

Haren azpian, begitarte zuri-gorrixka, ilargiaren klartasunaren gisara, dirdaika.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.

Hamida begira geratu zitzaion kontralehio itxien arteketatik iragazten zen kafe etxeko klartasunari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 255. orr.

Zeru argitsuaren azpiko haurrak, klarutasun atikarreko izpirituak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 230. orr.


klaru ik klaro.

klarutasun ik klartasun.

klasa ik klase.

klasamendu iz ipar sailkatzea

Egina dieten klasamendu hortan, Poloniak du nota txarrena, oraino ez delakotz erreglan bederatzi pondutan.  Herria   2003-11-13

Helduden astelehenean, Garatenean, pilotarien klasamenduko partida.  Herria   2001-02-08

Hau ez da finala baina klasamendukoa, nor hirugarren.  Herria   2001-05-31


klasatu, klasa(tu), klasatzen du ad ipar sailkatu.

Eta hauk dira lerroan bigarrenetik seigarrenera klasatu : Fredi Paia bizkaitarra, Arkaitz Goikoetxea gipuzkoarra [...].  Herria   2001-10-25

Dermit eta goragoko lauretan lehen klasatuko dena.  Herria   2002-12-19

Jauregi hau, 12garren mendekoa da, eta monumento gisa klasatua.  Herria   2002-07-18

"Xanti afera", hortan bukatzen zen, hemendik goiti segida gabeko afera bezala klasatua zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 162. orr.


klase (orobat klasa g.er.) 1 iz gizarte maila edo etorki bera eta antzeko ezaugarriak dituzten pertsonen multzoa.

Nazionalitate, kasta eta klase orotako indiar guztiei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.

Klase bateko kideek bakarrik, eta ez guztietakoek, atera zuten onura egoera hartatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.

Merkatarien klasearen eta nazioarteko merkataritzaren existentziari dagokionez, badira bien lekukotasunak Antzinaroko Mesopotamian, Lurra gizarte-klase berri batek lantzen du, jopuen klaseak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Ekialdeko Mediterraneotik Italiara ekarritako esklabo-saldoetatik "libertoen" klase bat sortu zen, ikaragarri ahaltsu bihurtu zena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 424. orr.

Diru apur bat irabazteko ez zuten goiko klaseetako jauntxoen beharra.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 66. orr.

Erdiko klasearen «miseria indizea» aurkeztuko du astelehenean John Kerryk.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

Klase batzuk esplotatzaileak direla eta beste batzuk, berriz, esplotatuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 101. orr.

Ahaztu klaseen arteko gerra hori.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 141. orr.

ik klasearteko.

2 (izenlagunekin)

Gizarte honetan klase sozialak daudela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 101. orr.

Klase menperatzailearen kontraesanak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 33. orr.

Merkataritzako eta finantzetako jarduerak ez zeuden ondo ikusiak, klase nagusientzat ez baitziren duinak. "Mendebalde modernoko" zibilizazioa "klase ertainaren" zibilizazioa da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Klase ertaineko administratzaile profesionalen anaidi berria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.

Hiriko klase goi-ertainetako kumeen habiaren ohiko kokalekua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Herri honetako klase politikoa eta mediatikoa ez daudela benetan bake prozesua egiteko prest.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Austriako klase zuzendariek harrokeriaz bizi dute dekadentzia hori.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.

Aspaldi desagerturiko "aberats astitsuen" klase pribilegiatuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 397. orr.

Ez klase txiroak bakarrik, baita klase altuak eta baita poliziak berak ere.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 106. orr.

Gaur egun, «klase kontsumitzailea» 1.700 milioi lagunek osatzen dute.  Berria - Gaiak   2004-01-10

Gero eta klase sendoagoa eta bere buruarekin sinetsiagoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nazionalitate-aldaketa horietatik erlijio- eta klase-aldaketak aztertzera igarotzen garenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 326. orr.

Klase-zatiketa ezabatuz klase-gatazkatik libratzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 389. orr.

Karl Marxen filosofia apokaliptikoak klase-gerrari, proletalgoaren diktaduraren ondoren, gizarte-ordena berriak jarraituko diola aldarrikatzen du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 436. orr.

Klase borrokaren eta lehia biologikoaren arteko analogian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 75. orr.

Horiek kalumniak dituk, klase-gorroto baten barne-adierazpen zikinak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 352. orr.

Kooperatiba hauetan klase diferentziarik ez dagoela esaten dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.

Klase-kontzientzia duen eta K.o. 1952an [...] azkar disolbatzen ari zen Ingalaterra modernoan, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 326. orr.

Klase-ikuspegi batekin.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Interes ekonomiko, politiko, erlijiosoetan edo klase interesetan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 172. orr.

Betidanik, klase-esnobismo batengatik beharbada, estimatu zuen Yvanek junk fooda  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 113. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lurra gizarte-klase berri batek lantzen du, jopuen klaseak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Beste gizarte-klasea, noblezia guztiz guduzalea da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.

Emakume lesbianak gizarte klase guztietan daude, milaka dira, eta ideologia guztietakoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 57. orr.

Cornwallisek... gobernari-klase berria sortu zuen, indiar guztiak gobernu-postu gorenetatik baztertzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.

Laborari-masa bat agintari-klase pribilegiatu txiki bati eusten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 91. orr.

Altzariak, agintari klase berriaren gustura, klasikoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 83. orr.

Bourgeoisie eta langile-klasearen arteko desberdintasun ekonomikoa ezabatzeko mehatxua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 327. orr.

Patu hori zen hirietako langile-klase industrial berriaren jaiotza-marka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.

Enpresaburu-klase nazional bat sustatuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.

5 mota.

Nekrofiloak eta klase horretako jendaila?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

Lajos, aldiz, klase guztietako arriskuen artean galdu zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 39. orr.

Klase guztietako asmo, pentsamendu eta nahiak leporatzen dizkiete atxilotuei.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

· Konturatzen baitzen nolako klasea nintzen ni, iniziatibarik hartzen ez duten horietakoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 158. orr.

Giulia ez zen sekretuak gorputza pozoitzeraino barruan gorderik edukitzen dituztenen klasea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ze garagardo klase nahi duzu?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 175. orr.

Bulegariarentzat berdailu edo naturaleza besterik ez dena, nekazariarentzat aleunka belar eta landare klase konkretu dira.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.

Zaldiak gose bakarra dizu, gizakiak ordea gose klase asegaitz asko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 116. orr.

Fedea biolentzia da, edozein fede klase: erlijiosoa, politikoa, ekonomikoa, artistikoa, kirolekikoa...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 182. orr.

Beste kultura batzuk eta beste bizimodu klase batzuk ezagutzeko aukera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 279. orr.

Baina zelula ama klase asko daude.  Berria - Gaiak   2006-03-07

Zer logika klase du hatsaren laburra eta heriotzaren luzea lotzeak?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 13. orr.

Beste hamaika gaitz eta zauri klase sendatzeko ere ikusia nago askotan piza erabiltzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 70. orr.

Baita piza klase desberdinak ere: astoarena, gizakiarena, behiarena, amona zaharrena, neskagazteena, haur jaio berriena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 70. orr.

Bihurrikeria klase guztiak egiten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.

Jende klase hori indartu egiten da borrokarekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.

Esan zidan bazekiela zer neska-klase gustatzen zitzaizkidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 230. orr.

Txoro klase horretakoak lasaiak izaten dituk arruntean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

Maite dugu mina, hala dirudi, baina ez nonbait edozein min klase: ardo min edo minduarena ez; piper minarena bai.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Zer amets-klase da hori?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 104. orr.

Zer zoroetxe klase da hau?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 208. orr.

Lehenbizi jakin nahi diat zer kaka-zahar klase den hau.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

Ze gau ero klase da hau, pentsatu nuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 115. orr.

7 zerbitzuez mintzatuz, maila.

Bidaia gauez egin behar bazuen ere, hirugarren klasean joatea nekagarriegi izango zela iruditu zitzaion Andresi, eta lehen klaseko txartela hartu zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.

Eskumakilari dagokionez, bestetik, gizarte-mailaren ezaugarri zen garai hartan, gaur egun trenean lehen klasean bidaiatzea bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

Hegazkinaren modelo tipoa 555 bidaiarentzakoa da, hiru klasetan banatuta (22 lehen klasean, 96 business-ean eta 437 turista klasean).  Berria - Harian   2005-01-19

Entierroa nahi dut egitea niri bigarren klasean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.

8 eskola.

Gau eskolan klaseak emaiten ditut.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 31. orr.

Klase orduan begiak zabalik, belarriak arretaz tente, ahoa josita egon behar genuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 130. orr.

Badakit klase asko huts egin ditudala, baina antzezlanak jaten dit denbora guztia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 39. orr.

Kandido Mierrek institutuan ematen dituen klase berezietako batean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.

Geografia klase haietako batean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 176. orr.

Lehenengo orduan geneukan matematikako klasea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 28. orr.

Urte batzuk lehenago euskarazko klase batzuk eman zizkiguten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 81. orr.

Genevièvek [...] hotelean antolatutako frantseseko klase partikularretara.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.

Klase partikularretan ingelesa ikasten hasi nintzelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 66. orr.

Miarritzeko Sainte Marie eskolan, Orzaizen eta Hendaiako Sainte Germaine deituan ditugu klase berriak lehen mailan.  Herria   2002-09-19

9 gela bateko ikasleen multzoa; ikasgela.

Milango lizeo batek klase aparte batean bildu nahi ditu bertako ikasle islamdarrak datorren urtean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 64. orr.

Klasea amaitu orduko, klase guztiak zekien albistea, frontoi bazterrean borroka genuela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 269. orr.

Barkamena eskatu zion ikasle hari klase guztiaren aurrean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 140. orr.

Klase guztiak inbidia zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 60. orr.

Bederatzi klase ideki dira lehen mailan eta bost kolegio/lizeoetan.  Herria   2002-09-19

Miarritzeko Sainte Marie eskolan, Orzaizen eta Hendaiako Sainte Germaine deituan ditugu klase berriak lehen mailan.  Herria   2002-09-19

Egun batez fotografoa heldu zen, urtero bezala klasearen erretratua atera behar zuelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 338. orr.

Untel andereñoaren klasean dago.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 51. orr.

Hirugarreneko klasean zuen bere erakasle lana.  Herria   2001-09-13

Klasearen atzealdean utziak genituen maleta beteak jaso eta, [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 130. orr.

10 zientzietan, sail edo mota nagusia.

Joera horren bidean zenbait filosofok esan zuten espezieek eta, oro har, maila goreneko taxoiek ez dituztela klaseak adierazten, indibiduoak baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Lehenengo klaseari kategoria matematikoena deituko nioke, bigarrenari, dinamikoena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 65. orr.

Espeziea ez da ulertu behar hemen klase baten zedarritze abstraktutzat, baizik eta beren esentziaren indarrez propietate komun batean partaide diren banakoen multzotzat.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 17. orr.

Hortaz, eleberrien klasea eta Wittgensteinen jokoen klasea mota berekoak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 236. orr.

11

Luziak klasea zuen, berezko duintasun bat, edertasunaz gain.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 73. orr.

Dotorea, gero; klase handikoa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 79. orr.

Bhutsa da, jatorri eskasa adierazten du, eta heziketa-falta, eta klase-falta, eta kultura-falta, eta sofistikazio-falta.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 110. orr.

Gelatxoren fandangoak eta arin-arinak, aparteko grazia zuten, ez ziren konplikatuak, baina klasea zeukaten.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 61. orr.

12 goi klase

Arrisku handian jarriko lituzke goi-klaseak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 47. orr.

Goi-klaseetan Nahigabea Eragozteko Elkartearen aldeko karitatezko sermoi gisa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 81. orr.

Hierarkia hori puskatu nahi duenarekin, ordea, ez dute goi klasekoek erruki handirik izaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 59. orr.

Goi-klaseetako konbertituak irabaziz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.

· Auzo berri samar batean ginen, familiabakarrekoen moda etorri arte hiriko klase goi-ertainetako kumeen habiaren ohiko kokalekua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agintari klase (3); altxor klase (3); arrain klase (3); belar klase (7); birus klase (3); botika klase (4); euskal herriko klase (7); euskara klase (4); gaitz klase (3); gizarte klase (9); gizon klase (7); gobernari klase (3); haize klase (6); jende klase (12); jende klase hori (3); klase arteko (4); klase asko (10); klase askotako (7); klase berri (6); klase berriaren (3); klase borroka (13); klase borrokak (4); klase borrokan (4); klase borrokaren (7); klase borrokaz (3); klase edo nazio (3); klase egin (4); klase elebidun (3); klase elebidunen (3); klase ertain (19); klase ertaina (16); klase ertainak (6); klase ertainaren (24); klase ertainari (3); klase ertaineko (27); klase ertainen (3); klase gatazka (4); klase gatazkaren (3); klase handiko (3); klase ikuspegitik (3); klase jakin batek (4); klase kontzientzia (3); klase mediako (6); klase natural (3); klase natural bat (3); klase partikularrak (5); klase politiko (4); klase politikoa (13); klase politikoak (11); klase politikoan (3); klase politikoaren (11); klase politikoari (4); klase politikoko (3); klase sindikatu (4); klase sozial (10); klase sozialen (8); klase sozialen arteko (3); klase sozialik (3); lan klase (4); landare klase (5); langile klase (5); mendebaldeko klase (14); mendebaldeko klase ertainaren (9); min klase (3); pertsona klase (5); plazer klase (3); txori klase (3); ze pajaro klase (6); zer gizon klase (3)

frantseseko klasea (3); gizarte klasea (4); klasea amaitu (3); klasea ematen (3); klasea hasi (4)

euskarazko klaseak (11); euskarazko klaseak ematen (3); frantseseko klaseak (5); ingeleseko klaseak (4); klaseak amaitu (4); klaseak eman (6); klaseak ematea (5); klaseak emateko (5); klaseak ematen (21); klaseak ematen ditu (3); klaseak hartzen (4); klaseak jasotzen (3); langile klaseak (8)

bigarren klasean (3); klasean nengoela (3); latineko klasean (3); lehen klasean (8); lehenengo klasean (3); turista klasean (3)

langile klasearen (15)

langile klaseari (3)

gizarte klaseen (4); klaseen arteko (19); klaseen arteko borrokaren (4)

klaseetara joan (4); klaseetara joaten (4)

bigarren klaseko (4); hirugarren klaseko (9); klaseko lagun (3); klaseko munduko (4); klaseko txartela (3); lehen klaseko (6)

lehen klasekoa (4)

klasera itzuli (3); klasera itzultzeko (3); klasera joateari (3); klasera joaten (3); klasera sartu (3)

klaserik gabeko (3)

klasetako ikasleen (3)

klasetik landa (3)


klasearteko (orobat klase(-)arteko) iz gizarte klaseen artekoa

Ideologia nazionalistari jarraiki, klasearteko lankidetzan sinisten zuen oraindik ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 215. orr.

Zeren, klasearteko ideologia nazionalistari jarraitu gabe, militanteek langileriaren zerbitzuan jarri nahi zuten erakundea.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 194. orr.

Morrisonen literatur lanetan, arraza-, sexu- eta klase-arteko gatazkaren deskripzio errealistaz gain, fantasia eta elementu mitikoak ageri dira.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 8. orr.

Bertan, gizartearen metafora da eskola; klase arteko borrokaren isla.  Berria - Kultura   2004-09-22

"Batasuna" izeneko kanpainaren aurka ere altxatu ziren, klasearteko fronte baten aldekoa zela-eta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 226. orr.

ETA, artean, heterogeneoa eta klaseartekoa zen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 213. orr.


klaseka adlag ipar klaseen arabera.

Han hemenka behi deiztegi batzu, bainan oraino gehienak haragitakoak estatu ederrean, nahiz bazka idortua den indar gaitza omen dauka bereziki urari esker, tropak ehunka eta klaseka, aratxe gehienak orai sortzen baitira, neguko azkartzeko gisan.  Herria   2003-10-23


klasekide iz klase berekoa.

Klasekide izanak ziren biak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 63. orr.

Zer esanik ez, kontua ez zen soilik klasekideek baino arinago asmatzea: hitz guztiek ez zuten berdin balio.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 30. orr.


klasifikatu, klasifika, klasifikatzen du ad sailkatu.

Arasa bat daukat musuz betea, lepo, denak txukun-txukun klasifikatuak: kolorez, zaporez, tamainaz, egituraz, estiloz, sakoneraz, iraupenez, orekaz, doinuz, eta abar.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 90. orr.

1,8 miloi espezie inguru deskribatu eta klasifikatu badira ere, [...].  Berria - Gaiak   2006-04-16

Dena sailkatzeko zuen behar obsesiboak begiradak berak ere klasifikatzera eraman zuen Cesar Telleria.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 27. orr.

1806an, Beaufort almiranta izan zen, berriz, haizeen indarrak eta haize-boladak klasifikatzeari ekin ziona.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 446. orr.

Klasifikatuak izateko beldur.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 207. orr.

Baina hantxe zegoen, SSA-7.894 signaturarekin klasifikatua, orri horiztatuez osatutako koaderno txiki bat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 173. orr.

Bono prest dago klasifikatu gabeko informazioa Kongresuan azaltzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-09


klasifikazio iz sailkapena.

Bitartean, ordea, Darwin dago, Mendel dago, garezurren neurketak eta arraza klasifikazioak Europa osoan modan jarri dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 182. orr.


klasika iz klasikoa.

Musika klasika biziki maite dut.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 226. orr.


klasiko 1 izond ereduzkoa gertatzen dena, batez ere zaharra izanik.

Biblia bezalako testu zahar eta klasiko batean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 240. orr.

"Hildako" literatura klasiko batetik bizirik iraundako lanak bildu, editatu, anotatu eta argitaratzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Konfuziar kanoneko literatura klasikoaren estiloa berregiteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 86. orr.

Pedro Lombardoren Sententzien Liburua zen hura, gero XIII. mendeko unibertsitatean teologiako eskola-liburu klasiko bihurtuko zena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.

Film klasiko gehien-gehienetan ikuspen-zentro baten edo biren inguruan eraikitzen da irudia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.

Gure idazle klasiko handienak, Axularrek, adimen handiko gizonaren ospea zuen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 157. orr.

Liburua, zahartzean, klasiko bihurtzen da, liburu izateaz gain beste zerbait bada behintzat.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 92. orr.

Obra klasiko bat itzultzeko, zer egokiago prosa-molde klasikoa erabiltzea baino?  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 24. orr.

Obra klasiko eta garaikideak.  Berria - Kultura   2004-08-24

Txillardegi filosofo klasiko bat da, Platonen ezpalekoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 146. orr.

Velazquez, Goya, Greco, Zurbaran eta beste hainbat pintore klasiko izan zituen eredu.  Berria - Kultura   2004-06-16

2 hizkuntzez mintzatuz, ereduzkotzat hartzen den epekoa.

"Inperio Ertain" egipziakoan, adibidez, hizkuntza eta idazkerak egiptoera klasikoa eta karaktere hieroglifikoak izan behar zuten nahitaez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.

Erdi Aroko latinean eta latin klasikoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 908. orr.

Federico Krutwig izan zen, esate baterako, 1950 aldera, lapurtera klasikoa, Leizarragaren eredua, aldarrikatu zuena.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 147. orr.

Lapurtar klasikoan idatzi zuen Gabriel Arestik Boccaccioren Dekamerone tipi bat (1979).  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 224. orr.

3 arauzko edo ohiko ereduaren araberako dena.

Nominalista klasiko bat Ockham (1287-1347) dugu, eta, halaber, egungo filosofian, Quine (1908-2000).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 173. orr.

Karl Polanyik aurkeztu zuen 1944. urtean eredu klasiko horren eboluzionismoaren eta eurozentrismoaren kritika zorrotzenetako bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Teoria klasikoaren arabera, ondasunak ekoizteko behar den lan-kopuruaren gainean osatzen dira prezioak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Euskal Telebistak astero antenaratzen duen Hitzetik Hortzera bertsolaritzari buruzko programa klasiko bilakatua da dagoeneko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.

Amerikar klasikoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 147. orr.

Hona hemen gure arteko etxekoandre klasiko ganoradun batek, oro har, familiaren elikadura dela eta, izan dituen zereginak: [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 55. orr.

Lanaren -denbora betetzearen- kontzeptu klasiko horren arabera, aisia txarra da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 77. orr.

Lege honen funtzionamenduaren bi adibide klasiko San Benediktoren eta Gregorio Handia aita santuaren lorpenak izan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 136. orr.

Bada artzai ipuin klasiko bat gure artean hagitz ezaguna dena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 341. orr.

Egungo txarkuterian, adibidez, urdearen ordez, oilaskoa, indioilarra eta tankerakoak baliatzen dira produktu klasiko eguneratuak moldatzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 46. orr.

Haren errima jokoak, haren bertsokera klasiko eta aldi berean modernoa.  Berria - Kultura   2004-01-18

Ez al zen hura Duke zaharraren konposizio klasiko bat?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.

· Aita oso klasikoa zen janzkeraz, beti gorbata jantzita.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 12. orr.

4 antzinateko Grezia edo Erromari dagokiona; antzinateko Grezia edo Erromako arteari edo kulturari jarraitzen diona, edo haren eragina duena.

Idazlea enetzat artista da eta artisaua, Grezia klasikoan zen eran, mitifikatze erromantikorik gabe.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 138. orr.

Antzinate klasikoaren maisutasunari arkitekturaren arau modernoen definizioan eman behar zitzaion egitekoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 90. orr.

Atenas, aro klasikoan, finantzagune indartsua zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Ubi sunt, zioen poeta klasikoak."Humanistak" [...] autore klasiko greko eta, oroz gain, latinoen irakurketan murgilduak bizi dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 276. orr.

Urrezko Aroaren goraipamena, mundu klasikoaren isla zelakoan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 45. orr.

Natura eta gizakia lotzen zituen batasun klasiko biribila puskatu da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 105. orr.

Filologia klasikoan aditua.  Berria - Kultura   2006-01-22

Greziar klasikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 69. orr.

EHUko Filologia fakultateko Ikasketa Klasikoak departamentuko irakasleak Hizkuntza Klasikoak eta Hizkuntza Modernoak eta bere Literaturak.  Berria - Kultura   2006-03-23

5 literaturan, neurria, oreka, arauekiko begirunea erakusten duena. ik erromantiko.

Tradizio klasiko hertsiak ez bezala, Angel Errok kultura jasoaren eta herri kulturaren arteko bidegurutzean sortu ditu bere poemak, klasizismoa berrirakurtzeko estetika eta poetika berri bat proposatuz. herria¬

Klasiko erromantikoa edo erromantiko klasikoa.  Berria - Kultura   2006-03-05

6 musikan, Haydn eta Mozart-ek egituratu zuten estilokoa, sonata formaren gain eratua; hedaduraz, sartaldeko musika tradizioko autore handien musika.

Musika klasiko deitzen den horrek.  Berria - Kultura   2004-08-27

Sinfonia klasiko bat sekuentziaz sekuentzia atzematen baita, eta, hartan, gertatu den guztia etengabe aldatzen baitu gertatzen ari denak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 230. orr.

Haize bolada batek pieza klasiko baten notak belarriratu zizkion Del Valleri.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 57. orr.

Musika klasiko eta dantza ikuskizunetan aretoa %97,73 bete zen.  Berria - Kultura   2004-12-23

Giroaren bizkarrezurra musika da, musika klasiko-abangoardista zuzenean jokatua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 308. orr.

Alexandre de la Cerda musika klasiko zale amorratua da.  Berria - Kultura   2004-03-19

Brahms-en 1.go sinfonian zuzendariak bertsio klasiko-erromantikoa eskaini zigun.  Berria - Kultura   2004-11-06

· Irango musika klasikoa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 112. orr.

• 7 iz autore edo obra klasikoa.

Musika hori sintaxiaren barru-barruko joskeran dago, eta, doinu horretaz jabetzeko, ezinbestekoa da klasikoak irakurtzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 255. orr.

Inork ezin dituela klasiko guztiak irakurri, hori materialki ezinezkoa delako.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 91. orr.

Klasiko bat edo beste: Goethe, Byron, Shakespeare; amerikar batzuk ere bai: Faulkner, Dos Passos, Hemingway...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 79. orr.

Judutar filosofiaren lehenengo klasiko handia, Rabenu Saadia Gaon, irakurri behar den bezalaxe, Maimon bera ere irakurtzen duten tradizionalistak daude.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 14. orr.

Erdi Aroko Mendebaldeko kristauek berandu osatu zuten beren liburutegi helenikoa, kontserbatu ziren "klasiko" guztiak beren jatorrizko hizkuntzan eskuratuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 229. orr.

Ekonomiaren pentsamenduaren klasiko batzuk baditugu euskaraz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 335. orr.

Euskal literaturaren klasiko batzuen itzulpenak.  Berria - Kultura   2004-06-26

Eta Fukuzawa Yukitxiren Gakumon no susume (1872-76) klasiko modernoa ere egungo japonierara itzuli dute.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 16. orr.

Klasikoen -beraren klasikoen- nostalgiatzat ulertu behar dela uste dut Borgesen klasikotasuna.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.

8 txirrindularitzan, urtero eta ibilbide bera korrituz antolatzen den lasterketa.

Ermuarrak ondo prestatzen ditu klasikoak, [...] lasterketa irakurtzen gutxik bezala daki.  Berria - Kirola   2004-08-07

Garaipen batzuk lortu ditut, klasiko batzuetan postu onak, Paris-Nizan bigarren postuan sailkatu naiz hiru egunetan.  Berria - Kirola   2006-03-17

Hanburgoko Klasikoa jokatuko da gaur, Munduko Kopako 6. proba.  Berria - Kirola   2004-08-01

Amstel Gold Race dauka buruan Freirek, eta Lieja-Bastogne-Lieja klasiko handia ere bai, bi aste barru. herria¬

Milan-San Remo klasiko handia jokatuko da gaur. herria¬

Piamonteko Giroaren 89. ekitaldia korrituko da gaur, Milan eta Turin hiriak lotzen dituen klasiko ezaguna.  Berria - Kirola   2004-10-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adibide klasiko (4); adibide klasiko bat (3); autore klasiko (4); bastogne lieja klasiko (5); dagoeneko klasiko bihurtu (3); dantza klasiko (4); gaur egungo klasiko (3); hizkuntza klasiko (3); idazle klasiko (6); klasiko bat da (12); klasiko bihurtu (9); klasiko bihurtu diren (5); klasiko bihurtzen (3); klasiko bilakatu (6); klasiko ezaguna (3); klasiko handi (6); klasiko handia (22); klasiko handia korrituko (5); klasiko handiak (7); klasiko handian (5); klasiko handiko (3); liburu klasiko (5); literaturaren klasiko (3); musika klasiko (10); obra klasiko (6); paris roubaix klasiko (8); tradizio klasiko (4)

adibide klasikoa (11); autismo klasikoa (4); azterketa klasikoa (3); dantza klasikoa (8); donostiako klasikoa (15); estilo klasikoa (4); euskal literatura klasikoa (3); eztabaida klasikoa (3); garai klasikoa (3); honen adibide klasikoa (4); joko klasikoa (3); klasikoa bihurtu da (3); klasikoa deitzen (5); klasikoa eta garaikidea (4); klasikoa irabazi (3); klasikoa jokatuko (4); klasikoa jokatuko da (3); klasikoa jotzen (3); klasikoa korritu (5); klasikoa korrituko (3); lan klasikoa (3); lapurtera klasikoa (4); literatura klasikoa (3); musika klasikoa (61); musika klasikoa jotzen (3); ordiziako klasikoa (3); oso klasikoa (4); paris roubaix klasikoa (3); udaberriko klasikoa (12); zinema klasikoa (3)

donostiako klasikoak (3); erretorika klasikoak (3); euskal klasikoak (3); film klasikoak (3); gure idazle klasikoak (3); gure klasikoak (3); idazle klasikoak (7); iparraldeko klasikoak (4); ipuin klasikoak (4); kantu klasikoak (3); klasikoak korrituko (4); klasikoak maite (3); lan klasikoak (4); musika klasikoak (6); obra klasikoak (3); pentsamenduaren klasikoak (9); poeta klasikoak (3); politiko klasikoak (3)

aro klasikoan (4); dantza klasikoan (3); donostiako klasikoan (4); erretorika klasikoan (9); garai klasikoan (11); grezia klasikoan (4); hamburgoko klasikoan (3); musika klasikoan (3); udaberriko klasikoan (4)

musika klasikoarekin (3)

antzerki klasikoaren (5); antzerki klasikoaren jaialdia (3); dantza klasikoaren (4); erretorika klasikoaren (3); grezia klasikoaren (3); literatura klasikoaren (3); logika klasikoaren (3); musika klasikoaren (11); teoria klasikoaren (5)

mundu klasikoari (3); musika klasikoari (4)

idazle klasikoek (4)

idazle klasikoen (7)

antzerki klasikoko (3); dantza klasikoko (4); garai klasikoko (3); latin klasikoko (3); musika klasikoko (19)

klasikotzat jo (4)


klasikodun izond klasikokoa.

Lagin zabal eta adierazgarri honek ibilbide poetiko barnerakoia eraikitzen du, molde klasikoduna, baina ikuspegi ezberdinetatik errealitatea hizkera moderno batez erakusten duena.  Berria - Kultura   2004-10-12


klasikoki adlag era klasikoan.

Amarenganako desira eta itzuleratzat interpretatu izan bada klasikoki fetixismoa, euskal arkeologiak eta antropologiak lagundu digu Ama Lurrarenganako itzulera horretan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 70. orr.


klasikomano iz proba klasikoen zale den txirrindularia. ik klasikozale 2.

Talde apal batean egon arren, [Astarloak] klasikomano peto-petoa dela erakutsi izan du aukera eduki duen bakoitzean.  Berria - Kirola   2006-04-23

Dena dela, duen palmares laburren garaipen handiak ditu Rabobankeko txirrindulariak, ez alperrik, klasikomanorik onenetakoa baita.  Berria - Kirola   2004-08-07


klasikotasun iz klasiko denaren nolakotasuna; klasizismoa.

Klasikotasuna eta edertasuna bat eginak zeuden Gabriellengan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 111. orr.

Klasikotasunaren dotoreziaz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 246. orr.

Barrokismoa eta klasikotasuna, biak batera egozten zaizkio Borgesi.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.

Klasikoen -beraren klasikoen- nostalgiatzat ulertu behar dela uste dut Borgesen klasikotasuna.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.

Denboraz gaindi den orori lotzen zaion herdoila bera baino gaitz asekaitzagoa da tribializazioa: desitxuraketaren gailur demokratikoaz berdintzen ditu arrunkeria eta klasikotasuna, moda eta artea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

Klasikotasunaren ereduak eta arauak.  Berria - Kultura   2004-08-17


klasikozale 1 izond klasikoen zale dena.

Eta jakinda Queneau zeinen klasikozalea zen eta zeinen maitea zuen alexandrinoaren neurria (7 + 7) , ez da batere harritzekoa iturri horietatik ateratzea bere liburua osatzeko ideia.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 9. orr.

Klasikoen -beraren klasikoen- nostalgiatzat ulertu behar dela uste dut Borgesen klasikotasuna: klasikozaletasuntzat, alegia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.

Saio horrek ordu arteko euskal gorabeherei buruzko ikuspuntu klasikozaleegia -klerikalegia- aldatzea zuen helburu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 130. orr.

2 proba klasikoen zale den txirrindularia. ik klasikomano.

Klasikozaleentzako etapa aproposa jokatuko da gaur.  Berria - Kirola   2004-07-06

Esprinterrak eta klasikozaleak biak, azkarrak, indartsuak.  Berria - Kirola   2004-06-12

Astarloa eta Horrillo dira euskal klasikozale onenak.  Berria - Kirola   2004-03-19

Munduko Kopako talde onenean korritzen duelako, eta euskal klasikozale petoena delako.  Berria - Kirola   2004-03-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klasikotzat jo (4)


klasismo iz jarrera edo joera klasista.

Ez dago klasismorik, ez dago xenofobiarik albistearen trataeran?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 53. orr.

Iritzi horiek, noski, gizarteko alderdi behartsuenei buruzko klasismoaren manifestazio huts dira, eta ez lukete ardura handirik mereziko baldin eta hain zabalduak ez baleude.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 77. orr.

Klasismoaren bertsio larri bat nozitu genuela guk, arrazismoaren atariraino ere iristen zena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 74. orr.


klasista izond gizarte klaseen arteko denberdintasuna adierazten duena; desberditasun horren alde dagoena.

Gure kideek, joera klasistak dituzten gehienek bezalaxe, aristokraziaren ukitu distiratsuarekin hornitu nahi zuten beren burua.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 74. orr.

Mendebaldean gizarte kapitalistan bizi baita; gizarte patriarkal eta klasistan, beraz.  Berria - Kultura   2004-06-25

Bere arima klasistaren sakonean, erabat sinetsirik zegoen lizentziatu bat ezin zela izan benetan "subertsibo" bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.

Herri txiki batean jaioak ginen, nekazari giroan heziak, beraz gure ikaskide hiritarrek kutxan gordetako irainak harrotzen zituzten edo, zehatzago, hizkuntza klasistak eskura jarritako metraila guztia erabiltzen zuten gure aurka.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 73. orr.

Ironia zirikatzailearekin batean handikeria klasista puska bat darion pasarte honetan: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 89. orr.

Ikastetxea iluna zen eta mojak, klasistak, odol gaiztokoak eta zapaltzaile hutsak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 73. orr.

PSOE gaur ezkertiar moderatua da, ez da klasista, ez da internazionalista, urteotan hagitz aldatu da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.

Aberatsa da, baina ez aberats tonto, harro eta klasista horietakoa.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 52. orr.

Nola izango naiz klasista, langile klasekoa izanik?  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 51. orr.

Klasista, arrazista eta xenofoboa izango ez den feminismoa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

«Atzerakoitzat, antisozialtzat eta klasistatzat» jo zuen orduan Zigor Kodearen erreforma.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01


klasizismo 1 iz klasikoa denaren nolakotasuna (ik klasikotasun); estilo klasikoa.

Jean-Auguste-Dominique Ingresen klasizismotik Paul Cezanneren geometria argitsu eta koloretsura.  Berria - Kultura   2004-06-29

Ingeniari erromatarraren ideiak Cinquecentoko klasizismoaren problematika arkitektonikora [...] egokitzen saiatzen zirenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.

Liberalismoa, klasizismoa, erromantizismoa, tradizionalismoa, erlijio katolikoa, espainoltasuna, patriotismoa, honezkero dena nahas-mahasten da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 46. orr.

Klasizismoa frantsesa ote, eta erromantizismoa espainol jatorra?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 46. orr.

Musika frantziarra, Vienako klasizismoa, Mannheimeko eskola [...].  Berria - Kultura   2006-01-27

2 garai klasikoa.

Barrokoko edo Klasizismoko errepertorioak lantzeko.  Berria - Kultura   2004-04-11


klasizista izond klasizismoarena, klasizismoaren araberakoa.

Haien aurrean zen Toarena etxea, bere fatxada klasizista bereziarekin.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.

Literaturaren historikotasun eta baldintzatze sozialaren doktrina ezarri behar du (prezeptiba klasizistaren aurka). Idazle klasizista frantsesen poetiketara.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 29. orr.

Mishimak exijentzia estetiko handiko mundu bat eraiki zuen bere literatur lanetan eta bere hizkuntzako gailurretara heldu zen kutsu klasizistako hainbat lanekin.  Berria - Kultura   2004-02-08


klask (orobat klaska eta kliska g.er) 1 adlag elkar jotzen duten bi gauzen onomatopeia. ik klixka.

Klask!, entzun da ostera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.

Makilatxo bat jaurtikitzen diot airera, lasterka egin dezan; eta txakurrak, jauzi eginik, klask! hartzen du ahoan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 64. orr.

Klask itxi zuen Baedeker-a.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 176. orr.

Lasaitzen zara, amore ematen duzu, zepoa klask, itxi egiten da, zu ohartu ere egin gabe, eta garaile ateratzen da sedukzioaren amarrua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.

Goian ate bat zabaltzen entzun zuten, klaska, eta oin-urratsak gero arineketan baina astun samar, eskaileretan behera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 73. orr.

Bonjour! eta erantzunaren beha egon gabe berritz hesten du atea, klaska!  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.

Barneko hesia idekitzen du: kliska!, burdin harrabotsa.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.

2 (izen gisa) ik klaska.

Semaforoen klask idorra baino ez zen entzuten.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 146. orr.

3 klask egin

Tomek bere hatzez klask! egin eta sua sortu zuen beheko sutegian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 40. orr.

Klask egin zuen mihiaz, errukituta bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 206. orr.

Mihiaz klask egin, ezpainak miazkatu, eta ahoan bildutako listua jaurti zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 48. orr.

Klask, klask, klask egin zuten armiarmen matxardek zuloaren inguru guztian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 232. orr.

Antzarak ihesi joan ziren, izutuak, burua aurrerantz, txistuka, mokoarekin klaska eginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 278. orr.

4 klask-klask adlag

Hormaren kontra izu egina eta hortzak klaska-klaska, Kako saiatu zen hari uhaletatik heltzen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 72. orr.

Eta bat-batean, klanka!, ene atearen gaineko zerrapoa, klanka!, pekoa, klaska!  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 33. orr.

klaska!, giltza zerrailuan, eta zaintzale bat agertzen da atean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 33. orr.

5 klask-klask-klask adlag

Agerreko Juanen senideek, jenioen loa baliaturik, estalkia iltzatu dute, klask-klask-klask, ohera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 67. orr.

Berritz giltza harrabotsak zerrailuetan, klaska!  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.

klaska!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 359. orr.

klaska!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klask egin (6); klask egin zuen (3)


klaska 1 iz elkar jotzen duten bi gauzen hotsa.

Larruzko zigor baten klaska entzun da airean, bortitz eta firrindari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.

Armen klaskak, alemaniar oihu bortitzak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 87. orr.

Altzairuzko mihia erori zen, klaska idor batez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 288. orr.

Lehen pilota klaskak astearte huntan entzun dira.  Herria   2005-07-07

Haren atzetik, Harryk karraska eta klaska-hots bitxiak entzuten zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 208. orr.

Matxarden klaska-hots ozenak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 233. orr.

"Tiki-taka, tiki-taka", ganibetaren kadentziari mingain klaska batez lagunduz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 384. orr.

Gero eta hurbilago eta iduriz jakiontzi harrabots batzuk bi klasken artetik.· Argazki tresnaren hiru flash ukaldien ximisten klaska.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.

Bere autoa entzuten du abiatzen, eta pneumatikoek legarra zapaltzean egiten duten klaska.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 128. orr.

· Mingainarekin klaska arin bat egiten zuelarik, Balthazarrek belarriak tente jarri eta pausoa luzatu egiten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.

Andreak mihi klaska bat egin zuen eta supazter xokoko aulki apalean jarri zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 21. orr.

2 klaska-klaska (orobat klaxka-klaxka) iz

Pitbullak estekan eramaten zituzten gizon oskien burdinazko aztalen klaska-klaska metalikoen herots beldurgarriak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 209. orr.

Zaldi-oinetako burdinak klaska-klaska ozenez antzeman ziren eta erritmo lagungarriaz baliatzeko, denbora pasatzeko, kantuz hasi zen neskatoa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.

Ur beltz dirdiradunaren klaxka-klaxka ilargi zuritan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klaska eginez (5); klaska hots (5); klaska klaska (6)


klaskada iz klaska.

Mekanismoaren klaskada harrigarriro ozen entzun zen kriptako isiltasun pisuan. Metal klaskada bortitz batek adierazi zigun metrailetaren mekanismo hilgarria prest zegoela berriro.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 284. orr.

Azkenean, baina, klaskada labur bat ateraz, zabaldu egin zen leihoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 159. orr.


klaskaka iz klask eginez.

Hortzak klaskaka, eskuan daldarikan hartu zuen gutuna.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 13. orr.

-Goazen -esan zuen Ronek, hortzak klaskaka zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 269. orr.

Williams andrearen aurretik zihoan urduri, korridore lauzatuan zehar, batera eta bestera burua, klaskaka mingaina.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 30. orr.

Ez duguia ikusi bera ere irri eta klaskaka […]!  Herria   2001-09-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hortzak klaskaka (5)


klaskarazi, klaskaraz, klaskarazten du ad klaskatzera behartu.

Oihu basatiak barreiatuz eta ateak klaskaraziz Wernerren bulegotik kanporatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 104. orr.

Aztalak zoladuran klaskaraziz, atea berdin, nihaur utzi ninduen, irri ahalkor zozoa ezpainetan dilindan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 184. orr.

Hazel Morse emakume ilehori bikaina zen, gizaseme askori mihia klaskarazten dioten horietakoa, eta "horail" hitza esanez bat burua maltzurki astinarazten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.


klaskateko iz klaska.

Klaskateko bat entzun zen eta begi ilun gaiztoko eta aho zabaleko gizontxo bat agertu zen, zangoak gurutzatuta airean flotatzen, makilei helduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 118. orr.


klaskatu, klaska(tu), klaskatzen du ad (hatzekin edo kidekoekin) hots zolia egin.

Ohean ahoz gora etzanda pare bat minutu zeramala, hatzak klaskatu eta, irribarre zabala aurpegian, ia laurehun arimaren jabe zela gogoratu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 199. orr.

Erregearen mezulariak! -hatzak klaskatu zituen Frodoren sudurraren aurrean-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 357. orr.

Emakume beltzak atzamarrak klaskatu ditu lizunki gizona ikustean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 149. orr.

Eskuak klaskatu ditu, eta lehen notarekin dardara modukoa atera dio pianoari, "esna zaitez!" oihukatu balio bezala.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 60. orr.

Zakurra altxatu zen, nor nor zen ikustera joan balitz bezala eta, harengana hurbiltzeko keinua egin zuen, baina nagusiak mihia klaskatu zuen eta aberea berriz jarri zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 162. orr.

Eta Erregearen hitzaldiari buruz, zer? -esan zuen Lyons jaunak, zurrut bat edan eta ezpainak klaskatu ondoren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 192. orr.

Buckbeakek mokoa klaskatu zuen eta bizkorxeago abiatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 324. orr.

· Bautistak, asaldatuta, garrasi bizian klaskatzen zuen zigorra.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.

Armiarma erraldoi bat, bi metro altu eta ilez estalia, Ronengana zihoan, matxardak mehatxuz klaskatzen zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 115. orr.

Atea klaskatu zuen "mila esker" zurruna ahoskatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hatzak klaskatu (5); hatzak klaskatu zituen (3); mingaina klaskatu (5)

hatzak klaskatuz (3)


klatrato iz gai kimikoa, molekula mota jakin bat atxikitzen duen beste molekula mota desberdin bateko sareak osatzen duena.

Lurrazpiko izotzean eta urazpiko sedimentuetan metano klatrato gas kopuru handia dago harrapaturik.  Berria - Gaiak   2004-10-19


klaustro 1 iz barne lorategi edo patio bat inguratzen duen ibilbide arkupeduna.

Bi estaitako klaustro balkoidun ederra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 270. orr.

Klaustro handi hartan zebilen italiar bikotea gehiago interesatzen niri, ordea, hango estatua guztiak baino.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.

Klaustro txikian -beirateduna zen- zortea izan nuen: [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.

Beherean, klaustro ttipi bat, claustrillo deitzen dena, erromanikoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.

Freskoak, korua, klaustro erromanikoko kapitelak...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

Katedraleko klaustro gotikoa egin zuten garaia.  Berria - Kultura   2006-02-11

Hantxe ikasi nuen, adibidez, Gobernu Liberalak Oñatiko Unibertsitatea hestea erabaki zuela; eta arkupe, klaustro eta gela eder haietan soldaduak ostatatzea erabaki zuela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 289. orr.

Emanaldiak Santa Maria elizako klaustroan izango dira, 20:30ean hasita.  Berria - Kultura   2004-08-05

Guztiak gotzaindegiko klaustroan bildurik zeudela, […].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 593. orr.

2 irakasle kontseilua, batuzetan ikasleak ere hartzen dituena.

Berez, Klaustroa da unibertsitateko erakunde gorena, baina praktikan Gobernu Kontseiluak indar handiagoa dauka.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Klaustroa 300 kidek osatzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Martxoaren 12rako Klaustro berezia deitu du EHUk.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

EHUko klaustroaren batzarra.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Klaustroa aukeratzeko bozketak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Ikasleek klaustroan izan behar dituzten ordezkariak hautatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Lehen Klaustro horretan aukeratuko dira Gobernu Kontseiluko 24 kide.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

ik klaustrokide.

Klaustro hura egin zen goizean hitzordua izan zuela berak sendagilearekin.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 141. orr.

Hilabete pare bat lehenago Unibertsitate Klaustroa boikoteatu zutenen artekoa izatea leporatzen zion Amaiari orduko errektorego-taldeak, Klaustro hartako istiluetan aritu izana, alegia.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 140. orr.

Melide herriko Institutuko klaustroak.  Berria - Mundua   2004-02-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klaustro berezia (3)

errektorea eta klaustroa (3)

klaustroak aukeratzen (6)

klaustroko kideak (3)

klaustrorako hauteskundeetan (3)


klaustrofobia iz barruti itxietan egoteko beldur edo izu gaixotia.

Ohitu arte klaustrofobia ematen dit autoak. Klaustrofobia ematen zion Pasaiak, N-1 errepide zaratatsu hark.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 49. orr.

Talgoak klaustrofobia eragiten dit, batez ere bidaiaren azken orduan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 98. orr.

Animalien garraioa egoera beldurgarrietan egiten da, klaustrofobia sortzeko moduko iluntasunean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 64. orr.

Bat-bateko klaustrofobiak jota, kanpo giro goibeldura behartu nuen neure gogo higatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.

Grisu-leherketa bat eta hildakoak, silikosia, zulo barruko ilunpea eta klaustrofobia… Egia esan, inoiz ez naiz klaustrofobia atake batetik hain hurbil sentitu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 75. orr.


klaustrofobiko izond klaustrofobiarena, klaustrofobiari dagokiona.

Beraz ez zekiten, fitsik, zein klaustrofobikoa den orotariko gizaberez beterekiko autobusa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 249. orr.

Anartean, aita zorrotz, aspergarriak eta herri tiki bateko pentsakera klaustrofobikoetatik askatuko duen printze baten zain dago Muriel.  Herria   2001-03-01


klaustrokide iz klaustro bateko kidea.

Hautagaiek euren programak defendatuko dituzte klaustrokideen aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Ikasle Abertzaleak taldeeko klaustrokideek Perez Iglesiasen alde egingo zutela agertu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Zentro bakoitzari sektore bakoitzeko klaustrokide jakin batzuk dagozkio, sektore bakoitzean dituzten kideen arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Estatutuetako bi puntuen berrikuspena aurrera ateratzeko, 124 klaustrokideren aldeko botoa behar zen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24


klausula 1 iz hitzarmen, agiri edo antzeko idatzietan, xedapen berezia.

Gure definizioari beste klausula bat gehitu behar diogu, nonbait: irudi errealista informazio egoki gehien bideratzen duena da, aise eskura daitekeen informazio gehien duena, alegia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.

Zuk, Endre, erantsi iezaiozu klausula zorrotz bat, legezko balioa izango duena, Nunuk beharrezkoa duen apurra ez dadin Lajosen eskuetan galdu.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 137. orr.

1223ko Erregelak kendu egiten du klausula hori ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 781. orr.

Feudo horien pribilegioak jasotzen zituzten klausulak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 331. orr.

Gure artean ezarritako klausulak, alargun irautekoak, zuzenbide zaharraren kontra doaz. Bigarren mailako klausula gehigarriak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 114. orr.

Zientzia berezietan, biologian esaterako, lege ez-zurrunak (ceteris paribus klausulak dituztenak) erabiltzen dira fenomenoak azaldu eta aurreikusteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 194. orr.

Berrikusteko klausula bat jasotzen du itunak.  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Siriako Gobernuak PAN onartzea erabaki du, baita Israel onartzea eta harekin elkarrizketatzea zein bakea sinatzea debekatzen duen klausula Konbentzio Nazionaletik ezabatzea ere.  Berria - Mundua   2004-06-16

Klausula horietako asko ez daude «argi eta garbi» idatziak.  Berria - Ekonomia   2006-04-28

Salbuespenezko baldintzen klausulak.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Honela zehazten du oinordetzaren notario-klausula batek: "Hildakoak ez ditu gaurdainokoan bere azken borondateak zehaztu".  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 23. orr.

Esklusio klausula, Erresuma Batuak Ituna sinatu zuenean lortu zuenaren antzekoa, Ekonomia eta Diru Batasunean eta defentsa gaiei buruz nahi izanez gero kanpoan gelditzeko aukera, alegia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 192. orr.

Berrikuspen klausulak eta hobari sozialak aztertu.  Berria - Ekonomia   2004-12-30

Hegaleko argentinarrak Baskoniarekin duen kontratua 2006. urtean amaitzen da, eta bere irtete klausula urtero aldatzen da.  Berria - Kirola   2004-07-14

Joseba Beloki libre dago, Saunier Duval taldeari etete-klausula ordaindu ostean.  Berria - Kirola   2004-11-23

18 milioi euroko etete klausula du, ordea, uruguaiarrak, eta fitxaketa merkatzeko Sergio Garcia etor daiteke Iruñera. herria¬

Hegoaldeko herrialdeek biziki kritikatu dituzte gizarte- eta ekologia-klausula horiek, benetako izena aitortzen ausartzen ez den neoprotekzionismo bat ikusten baitute haietan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etete klausula (45); etete klausula du (4); etete klausula ordaindu (9); euroko etete klausula (12); herriaren klausula (3); irtete klausula (9); izateko klausula (3); klausula negoziatu (3); klausula ordaindu (12); klausula ordaintzeko (3); klausula ordaintzen (5)

etete klausulak (4); zigor klausulak (3)

euroko etete klausularekin (3)

klaxon kolpe (6); klaxon kolpe bat (3)

klaxona jo (7); klaxona jotzen (3)


klausura iz komentu edo kideko batean, beste sexuko pertsonak ezin sar daitezkeen barrutia; barruti horretatik irteteko edo bertan sarteko debekua; egoera horri dagokion bizitza erregimena.

Molde eta eredu monastikoa onartuko dute Frantziskok eta Klarak, klausurako bizitza, alegia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.

Mutrikuko klausurako mojen komentuko elizara, Santa Katalina izenekora.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01

Ermita, hilerri eta klausura komentuetarako lanak egiten aritu naiz.  Berria - Kultura   2004-06-20

Klausuraz kanpo zerbitzatzen duten ahizpek ez dute monasteriotik kanpora denbora luzez egon behar, premia nabariren batek hala eskatzen ez badu behintzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1184. orr.

Barruaren esplorazioak ere baziren, klausura ezkutuz eta misterioz beterik zegoelako, eta hirugarren egunean bertan parte hartu nuen barrutegi itzaltsuak errekistatzen ia gauerdian egin genuen ibileran.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 147. orr.


klaxka ik klaska 2.

klaxon (orobat klakzon g.er.) iz ibilgailuen turuta.

Kaleko ahotsak datozkizu, klaxonak eta metroaren burrunba. Hiru alditan jo du klaxona.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 15. orr.

Urrun zen eta, Tapaxek klaxona jo zion.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 44. orr.

Dozena bat ibilgailuren gainean beren armekin igota, erdiguneko karrikak korritzen dituzte, klaxonak joz eta beren buruzagia goratuz.  Berria - Mundua   2004-02-29

Giancarlok kotxera hurbildu eta klaxona sakatu zuen. Klaxonaren hotsa entzun zuenean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 39. orr.

Atzean entzundako klaxon zaratak errealitatera ekarri du.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 15. orr.

-"Koño!" -piztu zen Amatxi klaxon kolpe bat emanez aitzineko beribilari-.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 26. orr.


klaxonkada iz klaxon joaldia.

Eta berriro Alfa Romeo hura, haren klaxonkadak kalesketan, haren balaztadak, haren loka-guneko sakadak, haren latorrizko durundia gauaren erdian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 186. orr.


kleenex (orobat klinex g.er.) iz paperezko musuzapia.

Ebe kleenex bat topatzen hasi zen artilezko poltsa handian.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 202. orr.

Apaintze-mahaira joan eta Kleenex bat eta bekainetarako lapitza hartu ditu idazteko.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 122. orr.

Zure sakeletan bilatzen duzu eta "klinex" garbi bat eskaintzen diozu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 306. orr.

Komunean ezpainak margotu eta margo gehiegi eman zuela iruditu zitzaionez, kleenex batekin xukatu zuen soberan zegoela irizten zuena. Semaforo batean, kleenexak saltzen ari zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 13. orr.

Kleenex batez hartu zituen Matiasek labezomorroa eta tripak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 15. orr.

Hartu, erabili eta bazterrera... kleenex bat bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 201. orr.

Kleenex paketea luzatu diot, ea lehenbailehen isiltzen den.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 54. orr.

· Poltsatik kleenex mukizapia atera eta begietako malkoak xukatu nituen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 83. orr.


klematide iz zuhaitzen adarretan kiribilatzen den landarea, hosto elkartuak eta lore zuriak dituena (Clematis vitalba).

Klematidea bioleta distiratsua zen; horma berriz zuri nabarmena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 25. orr.

Baina oraingoan, zentzu guztiak hain zorrotz, so eginez, grinati, hormaren eta atzeko klematideen koloreak begietan erre zioten arte, konturatu egin zen norbait zetorrela etxetik, beragana zetorrela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 24. orr.


klementzia iz errukitasuna, bihozberatasuna.

Alferrik zela ikusita, bi mutikoentzat eskatu zuten gero, eta, Klemente egoskorrak hori ere emango ez zuela garbi zirudienez, Bernardo hamabi urteko mutikoarentzako klementzia eta errukia eskatu zioten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 40. orr.

Gure mundu honetan ez zegoela amorioarendako ez klementziarako lekurik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 583. orr.


klenbuterol iz gai anabolizatzailea, batez ere abelburuak iruzurrez gizentzeko erabiltzen dena.

Efedrina, anabolizanteak, esteroideak eta klenbuterola, dira, besteak beste, aurkitutako substantziak.  Berria - Gaiak   2004-07-16

Bere amak asmarentzat hartzen dituen klenbuterolezko pilulak zirela nonbait.  Berria - Kirola   2006-02-15

Klenbuterolarekin positibo emateagatik Nazioarteko Tenis Federazioak ezarri ohi duen zigorra da.  Berria - Kirola   2006-02-15

Aitortzen dut nire gorputzean klenbuterol arrastoak zeudela, baina nik ez nuen hartu  Berria - Kirola   2006-02-15


kleptomano iz lapurretarako ezin eutsizko joera duen pertsona.

Berariaz eta aldi berean nahi gabe erreparatu nien besapeko ile bakan horiei, kleptomanoak gauza ezdeusak lapurtzen dituen plazer bertsuarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 68. orr.

Kleptomano halakoa!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 23. orr.


klera 1 iz igeltsu edo buztinzurizko barratxoa, arbelean-eta idazteko erabiltzen dena. ik klarion.

Argazkian 334 zenbakia kleraz idatzi zuten taula bati eusten ageri zen aita.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 53. orr.

Kleraz gurutzearen ikurra eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 748. orr.

Arbel ezabatu berri batean geratu ohi den klera-orban formarik gabea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.

Oihal zatien ertzak klera mehe batez trazatzen, zati bakoitza mozten.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

Arrautza saskiek klera zuritasuna zabaltzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

Sasoi hartan paper gaineko klera eta pastela teknikak erabili zituen.  Berria - Kultura   2004-12-12

Bertolt Brechten Kaukasoar klerazko biribila eman beharra zuen aurtengo urrian Chimeres antzerki taldeak.  Berria - Kultura   2004-08-29

2 buztinzuria.

Etxeari argizari, erretxin eta klera usaina zerion zoko guztietatik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 124. orr.

Zubiaren karelean eseri nintzen, aurreko gauean klera buztinez arretaz zuritu nituen belakizko oinetakoei onespenez begira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 31. orr.

3 (erkaketetan)

Hiru solairuko etxe handia zen, harrizkoa, klera bezain zuria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 208. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaukasiar klerazko borobila (3); kaukasoar klerazko biribila (4)


kleratsu izond klera asko duena.

Beraz, egin behar dira lur kleratsu zuriz edo buztin gorriz, eta baita pikor lodi samarrak dituenaz ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 990. orr.


klerezia 1 iz kleroa.
2 klerezia poesia erdi aroko espainiar poesia eskola, neurtitz landuak ontzen zituzten elizgizonek osatua.

Klerezi poesia, nobela pikareskoa eta abar.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 8. orr.


klerigo ik kleriko.

klerikal 1 izond/iz kleroarena, kleroari dagokiona.

Anaiarteak Santuaren bizitzan bertan hartu zuen orientazio klerikal eta kultuaren kontrako zeharkako protesta gisa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

Saio bat zen, eta saio horrek ordu arteko euskal gorabeherei buruzko ikuspuntu klasikozaleegia -klerikalegia- aldatzea zuen helburu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 130. orr.

2 klerikalismoaren aldekoa.

Mozolo nagusia alkatea zen, gizon argal bat, beltzez jantzia, oso klerikala, manera leuneko jauntxoa, leunki-leunki udaletik ahal zuen guztia eramaten ari zena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 215. orr.

Berori, adibidez, apaiza da, bai, baina ez apaiz klerikala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 240. orr.

Alabaina, Tellagorrik Arbeako bikarioa errespetatzen zuen, klerikalek liberaltzat eta erotzat salatzen zutena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 42. orr.


klerikalismo iz kleroaren gehiegizko eragina eta itzala gizarte zibliean.

Kristau Elizaren buruzagiak. [...] badirudi beren bidetik aldendu egin direla, beren Fundatzailea ukatzeko juduen klerikalismoa eta fariseismoa berenganatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.

Borboi familiako kideak beren arteko borrokan boterea lortzeko, eta Errepublika, foruzaletasunaren, karlismoaren eta klerikalismoaren babesle azaltzen den Gernikako Arbola apurtzen.  Berria - Kultura   2004-01-29

Gure historian izan diren klerikalismoa eta antiklerikalismoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 269. orr.


klerikalista izond klerikalismoaren aldekoa.

Abertzaleak klerikalistak omen zirelako.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.


klerikalizatu izond kleroaren eraginpean jarria.

Mugimendu horiek, oso klerikalizatua zegoen Eliza ofizialarekiko oposizio-karga handia zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.


kleriko 1 iz kleroko kidea.

Tontsura edo hile-mozte honek kleriko bihurtzen zituen, hau da, agintari zibilen eskumenetik ateratzen zituen eta Elizaren babespean jartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 757. orr.

Kristau guztiei: erlijioso, kleriko eta laiko, gizon eta emakume.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 98. orr.

Horrela bada, anaia guztiek, kleriko nahiz laiko, erreza bitzate ofizioa, gorespenak eta beste otoitzak, behar duten eran.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 134. orr.

Denera,12 kleriko eta 15 laiko izan ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1125. orr.

Garai hartan, klerikoak zabar eta arduragabe ziren maiz Jainkoaren Hitza iragartzerakoan nahiz Eukaristi sakramentua ospatzerakoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 106. orr.

Zesareo izeneko kleriko bat [...] Ordenan hartua izan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1118. orr.

Latinezko testuan magnum clericum, kleriko handia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 401. orr.

2 irud/hed

Kleriko musulman sunita bat hil dute tiroz Karachin.  Berria - Mundua   2004-10-10

Riaden milaka pertsona bildu ziren, tartean, buruzagi tribalak, klerikoak, alkateak eta hamalau eskualdeetako gobernadoreak.  Berria - Harian   2005-08-04

3 (izenondo gisa)

Anai Arnoldo, nobizio klerikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1131. orr.

Honako anaia klerikoak aukera bitez anaiarik santuen, hoberen eta jatorrenen artetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 671. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agintari eta kleriko (3); kleriko eta laiko (4); kleriko nahiz laiko (12)

klerikoei laguntzera (3)


klero iz apaizeria.

Klero berri bat dugu, eliz-gizon berriak ditugu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 50. orr.

Kristau Eliza, tokikoa eta unibertsala, bi erlijio-klasetan egituratu zenean, "laikotza" eta "kleroa" alegia, eta kleroa bere aldetik "ordena"-hierarkian mailakatu zenean, beharrezko terminoak greko eta latinez zegoen hiztegi sekularretik hartu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.

Mendebaldeko Kristandadean kleroa bakarrik zen eskolatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 218. orr.

Gotzainak bere hiriko kleroa bildu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1130. orr.

Orduan klero guztiak, erlijiosoak barne, hiritik atera behar izan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1142. orr.

Klero sekularrarekin izandako eztabaidetan parte hartu zuen Ordenaren defentsan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 733. orr.


kleron iz turuta.

Kleron eta atabalekin klika zena bilakatu da fanfara.  Herria   2003-09-04

Trebe jotzen hasi zen atabal klerona. Kantatu ere egun horri doakion kantua, eta airatu ere kleronen soinu berezia.  Herria   2003-09-18


kliente (orobat klient eta kliant g.er.) iz bezeroa.

Eduardo Robledo 40 urteko taxista Bilbon hil du kliente batek lepoa moztuz.  Herria   2005-12-22

Enpresan egiten dena sobera berezia zela, ez zuala aski klientik eta berriz abiatzeko sos hanitx behar zelakoz.  Herria   2003-05-29

Klientekin ere pazientzia laster galtzen nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 183. orr.

Merkatua arakatu ikusteko zoin diren ahalezko klientak.  Herria   2001-03-01

Gure auzoetan gure bezeroek (klientek) badituzte beren usaiak, ezagutzen gaituzte eta haien leialtasunak erakusten digu gure presentzia beharrezkoa dela.  Herria   2002-08-15


klientela iz bezeria, bezeroak.

Bezeroak ez du deus balio hor, oraindik aski klientela baduelako sagardotegiak, ustez.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.

Huraxe zen denda, jatetxe eta kafetegietako klientela nagusia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 36. orr.

Erran dezaket ere ez naizela haren klientelari esker bizi, bihi batek ez baidaut zerbait erosten.  Herria   2003-11-06


klientelismo iz alderdi politiko batekin, babesaren truke elkarlanean aritzean oinarritzen den politika.

Manuel Fragaren gobernuak bultzatutako «klientelismoa» eta «manipulazioa» amaitu eta Administrazioaren gardentasuna bultzatu nahi du koalizioak.  Berria - Harian   2005-07-26

Klientelismo fiskal hutsa da, errentaren gaineko zergaren jaitsiera ezkutua zerga handiena ordaintzen dutenentzat.  Berria - Ekonomia   2004-09-19

Besteek hori oztopo dela uste dute: pertsonalismoa, botere gehiegi eskuratzea, klientelismoa sortzea, autoriarismoa eta ustelkeriaren aurkako lanari bete-betean ez ekitea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 84. orr.


klik1 1 iz klaskaren kideko hotsa, hura baino ahulagoa.

Halletik zetozen oin-hots batzuek belarriak zolitu zizkioten; sarraila baten klika.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 258. orr.

Manipulatze laster bat, hezur baten klika.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.

Komunikazio bulegoko kabinan klik ttiki bat besterik ez da sumatzen, norbaitek kaferako koilaratxo bat erortzen utziko balu bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.

Klik bat entzuten da, eta Llum hizketan hasten da berriro.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 116. orr.

Klik txiki bat entzun zen eta atea zabaldu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 28. orr.

Bota ilunen hotsa nasa busti isilean, seguru asko armaren batena izango zen klik metalikoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 351. orr.

Iturbide, behintzat, zeharo ikaratuta gelditu zen armaren "klik" ozena entzundakoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 266. orr.

Katua sakatu eta klik ala danba entzunen ote duen ez dakienaren antzera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 198. orr.

• 2 adlag

Klik, iragarkiak; klik, A3ko reallity show morbosoa; klik, enegarren aldiz programatutako film amerikarra; klik; klik; klik... gero eta azkarrago, atzamar potoloa ondo nekatu arte.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 59. orr.

Damian Arrutik eskegi egin zuen telefonoa, klik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 119. orr.

-Mozoloa zara! -eta, klik, eskegi dio telefonoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 175. orr.

Eta ezker begiaz klik.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 13. orr.

Gero emakumezko batek protesta egiten du argazkilariak beren kasa dabiltzalako, klik eta klik, begirunerik gabe.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 326. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zer izan da klik-hots bitxi hori? -esan zuen Fredek, tximista bezala izkinan beste aldera igarotzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 95. orr.

Bigarren argazkiaren klik hotsa aditu orduko, arras aldatu zaio aldartea.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 63. orr.

4 irenstearen onomatopeia.

Eskuak eta arpegia freskatu, tragoska bat egin, klik klik,  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.

5 begi klik begi kliska.

Hain erraza egiten zaie Jainkoarekiko intimitatea, non begi-klik batean, berek nahi dutenean, bil bailitezke beren barnean, berezko inpresioak baino harantzago joanez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 83. orr.

Orduz geroko nire lehen begi-klika naturari doakio goiztirian, begirada zientifikoa bezala frantziskotarra ere.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 67. orr.

Erlazio jainkozkoak ehun mila aldiz azkarrago osabetetzen baitira begi-klika baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 79. orr.

6 hurrup eta klik

Saristatze eta " hurrup eta klik "-en ondotik, xerri ttipia jastatuz egunaren bururatzea proposatua zauku.  Herria   2004-10-07

Ondotik hurrup eta klik.  Herria   2001-10-11

12etarik harat: hurrup eta klik, Ezpeletako txarangak eta Gaiteroek animaturik.  Herria   2004-04-08

Etor zaitezte hurrup eta klik egiterat! harri batez bi xori...  Herria   2003-03-20

Urriaren 14 an igandearekin, HAZPARNEn, 11etan ipuinak hurrup eta klik Xuriatean.  Herria   2001-10-11

7 klik eginsup_1

Tapak idazmakinen gainean klik egiten ari ziren, idazmahaiak ixten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 239. orr.

Nola egiten zion klik ezkerreko begiarekin.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 13. orr.

Elur-hontzak mokoaz klik egin zion eta Harryren besora joan zen hegan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 44. orr.

Kameraren begia edonon jarri eta klik egin, ez zen besterik egin behar.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 83. orr.

Gernikan, argazki lazgarri bat ateratzeko, ez zeneukan zeri klik egin pentsatu beharrik; dena zen lazgarria.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 83. orr.

Sarrailak klik egin eta atea zabaldu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 145. orr.

Gorriak pistolaren katua sakatu eta katuak klik egin zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 170. orr.

Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea irakurtzeak berehala egin zidan klik memorian.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 63. orr.

· Ozta-ozta egin zion lau bost bider klik Robertek.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 122. orr.

8 klik eginsup_2 ik klikatu 4.

Ordenagailua piztu eta klik egin nuen Kieletik bidalitako izkribu elektronikoan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 70. orr.

Attachement-etik pantailara ekarri nuen fax hura, arratoiarekin bi aldiz klik eginda.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 71. orr.

9 klik-klak adlag/iz

Bere Zippoarekin zigarroa klik-klak piztu du, garra eskuekin babestu gabe, dotore dotore.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 58. orr.

Gabiri gustatzen zaio txiskeroaren klik-klak hori.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 87. orr.

Atea itxi zuen hurrena, klik klak eginez, eta asalduan nahasi zen guztia airean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 125. orr.

10 klik-klik adlag

Begi parean orraziak eta artaziak ikusi ditudanean, begiak zarratu eta ile mozkinak klik klik erortzen zaizkit lepo eta bular gainera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.

Lana utzi, eta atseden hartuz, ur xirripa baten alboan esertzea, eskuak eta arpegia freskatu, tragoska bat egin, klik klik, eta hostapeko itzalean hozka batzuk zerozeri.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hurrup eta klik (10); klik egin (9); klik eginda (3); klik egiteko (3); klik eta klik (3); klik hots (3); klik hotsa (3); klik klak (7); klik klik (4)


klik2 iz airea barrurantz bultzatuz egiten den kontsonantea.

Barruranzko une bat gertatzen da klik deituriko kontsonanteetan ere.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Esaterako, ezetz esateko egiten diren hots batzuk klikak izaten dira, eta, halaber, zerbaitekiko etsipena edo ezina adierazten duena eta haurrei debekua edo kontuz ibili beharra adierazten diena.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Muxu zaratatsuak ere klikak izaten dira eta, ongi erreparatuz gero, hotsok egitean barruranzko tira egitea nabaritu daiteke.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Klikak egiteko ere hersketa bi egiten dira, baina, kasu honetan, mihiaren bidez egiten dira biak (klik ezpainkariaren kasuan ez beste).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Badira Afrikako hizkuntza batzuetan klik albokariak edo galesez igurzkari albokariak ere.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.


klika iz ipar musika taldea, batez ere metal musika tresnez osatua.

Aratsaldeko 6etan, Urruñako klikak airostuko ditu bazterrak.  Herria   2004-10-28

Hunen airosteko hor dira bertsulariak, klika, dantzariak, haundi eta ttipi, eta Bestaberri herrian bezala.  Herria   2002-09-12

Hor ginuen Airoski klika ere denen laguntzaile.  Herria   2001-05-17

"Elgarrekin" korala han zen eta ere klika xoragarri bat denen alegeratzeko.  Herria   2005-03-10

21.30etan karriketan barna Hazparneko Joaldunak eta klikak.  Herria   2001-06-21

Kleron eta atabalekin klika zena bilakatu da fanfara.  Herria   2003-09-04

Herriko klika edo fanfarrak eginen du gau aldi bat ekainaren 8an aratseko 9 orenetan herriko elizan.  Herria   2001-05-31

Goizeko 10.30etan, meza nagusia klikarekin, eta ondotik zintzur kilikatzea.  Herria   2001-09-06

Igandean, Makean, Union Basque erakundearen eskutik, klika eta soinulari taldeen zoin-gehiagoka eta besta.  Herria   2004-05-13

Arrangoitzeko klikako zuzendari ere zen.  Herria   2001-10-11

Urruñako klika bere jauntzi ederrez apaindua.  Herria   2005-09-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ako klika (3); irrintzina klika (4); urruñ

klikak airosturik (3)

lagunak klikarekin (13)

meza nagusia klikarekin (5)

hiru herrietako klikek (3)


klikada 1 iz hurrupa. ik kluka.

Coca baten bila joan nintzen sukaldera eta klikada batez edan nuen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 74. orr.

2 klik egitea.

Aldez aurretik entseatutako atzapar-mugimenduak atzenekoz berretsi guran, klikada batzuen simulakroa egin zuen argazkirik egin barik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 105. orr.

Gurutzatuak hemen baleude, begi-klikada batean garraiatuko bailituzkete soldaduak aurrera-fronte izugarri zabalean, mairuak ertzean zehar barreiaraziz, eta, ondorioz, defentsa ahulduz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 260. orr.

-¿Cómo dice? -galdegin zidan azkenez, eta telefonoaren eskegiteko klikada baizik ez nion eskaini, putaseme hari.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 185. orr.


klikarazi, klikaraz, klikarazten du ad klikatzera behartu.

-Lanpara zure irismenetik kanpo balego, izango al zenuke klikarazi beharra? -galdetu nion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Halako batean, errabiaz, Tzarkok 38.p atera zuen eta gixon segitzaile baten barrabiletan pausatu, pistolaren mihia behin hutsean klikaraziz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 43. orr.


klikatu, klika, klikatzen 1 du ad irentsi.

Jaikitzen nintzen gero eta eroaren pare gasna puska bat klikatzen nuen, zainen jabaltzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 142. orr.

Goseak erraiak kiribilkatu zizkidan eta arraina gordinik klikatzen zen jantoki batera gonbidatu nuen Jessica.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 144. orr.

-Ase ederra egin genezake, azalak ere klikatzen ahal bagenitu!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 219. orr.

Lehen egunean, ahal zituzten guziak klikatu zituzten Ali Babaren harpeko urre guziaren aitzinean izan balira bezala.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 206. orr.

Zer pinterdi goxoa klikatu nuen Laket-Leku ostatuan!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 193. orr.

Hiruek basoetan zutena klikatu zuten, eta ostalerrak beste basotara bana zerbitzatu zien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 258. orr.

Zeldako preso kide bat ikusten zuen salda haren klikatzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 81. orr.

Txokok bat-batean emazte baten aluaren klikatzeko gutizia ukan zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 35. orr.

2 kliskatu.

Begiak klikatu nituen, sinetsi ezinik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 72. orr.

Zer genuen guhauren ninien horrela ahoa beteka klikatzeko?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 41. orr.

3 klik egin.

Eskuineko hatzak klikatuz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 74. orr.

4 ordenagailuaren saguari sakatu edo eragin.

Mesedez, klikatu pantailan.  Berria - Kultura   2006-04-26

Osasunaren webgunean sartuta, harridura: euskaran klikatu, eta atalen izenak bakarrik agertuko zaizkizue euskaraz.  Berria - Kirola   2004-10-05

Koldo Izagirre Parisko txolarrea-ren estrofa bat errezitatzen entzun ondoren, adibidez, irudietan klikatuz 68ko maiatzaren inguruko informazioa, garaiko ikasleek erabiltzen zituzten leloak, Frantziako Iraultzari buruz jakitekoak eta Parisko Komunaren gainekoak irakur daitezke, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-10-31

Haren gainean klikatu nuen eta makinak amen batean pantailaratu zidan: "Baphomet-en adoratzaileak", "Maitasun gnostikoaren habia" eta abar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

Baina, egia osoa esan behar badut, oraindik ez dakit ondo-ondo jolasten, eta zalantzan nagoenean lehengusuak esan ohi dit non klikatu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 118. orr.

Batzuetan, gogor klikatu arren, ezin dut erabat kontrolatu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 123. orr.


klikatzaile iz klikatzen duen pertsona.

Osinbeltz Horosakola bankaxefa eta ondoko klikatzaileak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 45. orr.


klima 1 iz lurralde bateko egurats giroaren eta eguraldiaren ezaugarrien multzoa.

Eguraldia eta klima.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 371. orr.

Muturreko klima.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Klima aldatzen ari da?  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 176. orr.

Nekez jasaten omen zuen klima, nonbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.

Klima berotzen hasi zenean basoak Italiako penintsulan barrena iparraldera zabaltzen hasi ziren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 138. orr.

Zientzialariak, bestalde, etorkizuneko klima aurreikusteko eginahalak egiten ari dira.  Berria - Gaiak   2004-09-17

Esan ohi da klima jakin eta inguruabar zehatzen azpian, poligamia ere onargarriagoa izan daitekeela, beste inguruabar eta klima batzuetan baino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.

Klimaren bilakaera orokorrari dagokionez Klimaren beroketa salatzeko, Baionako Esso gasolindegia plastiko beltzez itxi du Abk.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

1979: Munduko Klimaren Konferentziaren lehen bilera.  Berria - Harian   2005-02-16

2 (izenondoekin)

Europako leku askotan, baina klima mediterranearra dutenetan batik bat, badira Lycosa generoko armiarma handi, iletsu eta saltari batzuk.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 18. orr.

Ekuatore maila horretan, Lurraren gerrian, klima tropikala dago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

klima azpitropikaleko ur meheko erreka geldoetan.  Berria - Gaiak   2006-04-07

Klima lehorra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.

Klima epeletan ere arazo bera dute ile sarria duten animaliek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

Klima epeleko leku batean, gutxi gorabehera 250 ml ur eta 350 kcal bero (350 janari-kaloria) galtzen ditu pertsona nagusi batek egunero arnasan botatako airean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

Ipar poloaren gertuen diren lurralde guztiak harrapatzen ditu klima hotz honek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

Klima polarra deitzen dioguna, Alaskan, Kanadan, Groenlandian eta Errusiako ipar-iparrean daukagu, eta noski, Antartidan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 484. orr.

Mediterraneo Itsasoaren ertz eta aldamenean, klima gozo leun berezi-berezia osatu da. tenperatura gozoagoa egiten zuela diote, baina klima egonkorragoa izaten zela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 481. orr.

Lur emankorra eta klima egokia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Klima gogorra ia lurrik gabeko ordokian  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik klimatiko.

Azken klima aldaketa naturala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.

Giza-jarduera klima aldaketan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 282. orr.

Klima aldaketaren eraginak larriagotuz joango dira, ez garelako kalte horiek saihesteko mailara iritsiko.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Baina datuok zuhur hartu behar dira, epe luzerako klima azterketek orain dela 30 urte ziotelako 2000. urterako hainbat leku ur azpian izango zirela berotzearen ondorioz, eta ez da gertatu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Horregatik daude hainbat klima-mota, zein eskualdetan kokatzen garen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 373. orr.

Kerry Emmanuel klima gaietan adituak adierazi du [...].  Berria - Harian   2005-09-03

Eskualde guztiak desberdinak direla klima-klase desberdinen arabera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2770. orr.

Klima kontua, beharbada.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 153. orr.

Norvegiako klima ikerketarako zentroko zuzendaria.  Berria - Gaiak   2004-11-11

CO2 isurketak arautuko dituen Klima Plana «oporren ondotik» aurkeztuko duela.  Berria - Ekonomia   2004-07-13

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Tropikalak, lehorrak, epelak, elur-klimak, polarrak, mendi-klimak, estepakoak, basamortukoak, montzoi-klimak, hezeak, neguan urtaro lehorrekoak, udan urtaro lehorrekoak, tundrakoak, izotz betikoen klima, itsasaldekoak...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 373. orr.

5 irud/hed giroa.

Augustoren garaiko klima politikoarekin guztiz koherentea den aukera kultural eta estetiko baten ondorioz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 250. orr.

Giro politiko berri bat sortu da, klima politiko berria Zer filosofiak edo moral gaiek definitu duen euren hausnarketaren klima.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artikoko klima (4); artikoko klima aldaketaren (3); etorkizuneko klima (3); iraganeko klima (3); klima aldaketa (81); klima aldaketa eragiten (4); klima aldaketa gelditu (4); klima aldaketa ulertzeko (3); klima aldaketak (23); klima aldaketan (4); klima aldaketarekin (4); klima aldaketaren (91); klima aldaketaren aurka (9); klima aldaketaren aurkako (3); klima aldaketaren eraginak (3); klima aldaketaren eraginez (4); klima aldaketaren inguruan (3); klima aldaketaren inguruko (13); klima aldaketaren konferentzia (3); klima aldaketaren ondorio (3); klima aldaketari (12); klima aldaketari buruzko (3); klima aldatzen (7); klima aldatzen ari (6) klima gozo (3); klima mota (3); klima tropikala (6); lurreko klima (3); ondoriozko klima (3)

klimaren aldaketa (6); klimaren aldaketaren (3); klimaren aldaketari (3)


klimaterio iz pertsonen bizitzako garaia, sexu guruinen jarduera nabarmen apaltzen dena.

Klimaterioa, menopausia eta andropenia errudun unibertsal direla aldarrikatuko dugu, kaltetuak eta errudunak lasaiago uzteko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 45. orr.

Zer uste duzu, emakume bati, klimaterioan, ez zaiola beste ezer interesgarririk gelditzen, ala?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 218. orr.

Gizonezkoen klimaterioan.  Berria - Kultura   2004-05-09


klimatiko izond klimari dagokiona. ik klima 3.

Beste hilabeteotan esan dugu nola, mende horretan, aldaketa klimatiko koxkor bat egon zen hotz markatuaren alderakoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.

Azaroak nolako ezaugarri klimatikoak islatzen ditu? errealitate geografikoak, historikoak eta klimatikoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 429. orr.

Datu klimatikoak bildu, txukun gorde eta beroiek behar diren eran zerbitzatu eta erabiltzea dagokio klimatologiari.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 175. orr.

Tenperatura igoerak beste ondorio batzuk eragingo dituela ere ohartarazi du EEAk; muturreko baldintza klimatikoak sarriago gertatzea, esaterako.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Nazio Batuen Erakundeko txosten baten arabera, deforestazioa ez da uholdeen eragilea eta ezaugarri klimatikoek eragiten dituzte montzoiak.  Berria - Mundua   2006-01-05


klimatizatu, klimatiza, klimatizatzen 1 du ad espazio itxi eta mugatu bateko aireari tenperatura eta hezetasun maila egokiak eman artifizialki.

Heldu diren beroeri aintzinetik uko egiteko, Etxetoaren alde bat klimatizatua izan behar daiteke ondoko hilabetetan.  Herria   2004-01-29

2 (era burutua izenondo gisa)

Taxiaren aire klimatizatua.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 196. orr.

Alde Zaharrerako igerileku klimatizatu bat eskatu izan dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Pasabide klimatizatu luzean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 159. orr.


klimatizazio 1 iz klimatizatzea.

Luxu harrigarria, klimatizazioa eta erabateko erosotasuna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 508. orr.

klimatizazioa, argiteria eta ura.  Berria - Kultura   2006-05-10

Argi, elektrizitate, iturgintza, klimatizazio eta suteen kontrako instalazioak ere berrituko dituzte.  Berria - Harian   2005-07-22

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Duela zenbait hilabete Frantziako gobernuak klimatizazio sistemak egokitzeko agindua eman zien erretreta etxeei eta erietxeei.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Sudurraren klimatizazio-sistema, ingeniaritzari dagokionez, oso ondo diseinaturik dagoela gogorarazten digute halako mekanismo artifizial bat sortzerakoan topatzen diren zailtasunek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

Munduko klimatizazio zentro bikainena dago sudur-zuloen atzean, eta, harekin konbinaturik, detekzio-sistema bat, sentikortasun harrigarrikoa, kimikari analitikoek oraindik ezin esplikatu izan dutena eta, are gutxiago, imitatu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klimatizazio sistema (3)


klimatologia 1 iz klimaren azterketa.

Ez da nahastu behar [...] klimatologiak egin ohi duen lana eta meteorologiari dagokiona.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 175. orr.

Valentziako Autonomia Erkidegoan, klimatologiako datu-bilketaz gainera, meteorologia azterketa eta inbestigazio sano bezain sakona daramate.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 178. orr.

Behatokien eta klimatologia hornituko duen azpiegitura sarearen zaintza.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 185. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik klimatologiko.

Arabako ur gehienak Ebro ibai handirantz doazenez, klimatologia datuak ere Zaragozako Meteorologia Zentrora joango dira.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 180. orr.

1654an, Toskanako Dukeak [...] klimatologia saio handi bat organizatu zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 445. orr.

Euskalerriko Klimatologia eta Meteorologia Elkartea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 22. orr.

Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritza.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 185. orr.

Euskal Herriko Klimatologia eta Meteorologia Fundazioaren eta Euskalmeten iragarpenen arabera. herria¬

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saileko Metereologia eta Klimatologia Zerbitzuak.  Berria - Kirola   2004-01-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal herriko klimatologia (5); klimatologia datuak (3); klimatologia eta meteorologia (4)


klimatologiko izond klimatologiarena, klimatologiari dagokiona. ik klimatologia 2.

Aldaketa klimatologikoak anitzez bortitzagoak izanen dira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Egoera klimatologiko txarrei aurre egiteko prest.  Berria - Ekonomia   2004-08-15

Efemerideen zakura bota ditugun hainbat datu klimatologiko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 268. orr.

Sasoi hau apartekoa izan zenez, hotzaldi klimatologiko nabarmena izan zelako, efemeride zakua askoz beteago azaldu ohi da ehun urte hauetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 145. orr.


klimatologo iz klimatologian espezialista den pertsona.

Zuhaitzen hazkuntza eraztunak, maskor fosilak eta munduko 14 gunetan harturiko izotz laginak aztertu dituzte klimatologoek. Klimatologoen betebeharra zen gehienik meteorologia izeneko behatokietan betetzen zena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 174. orr.

NASAko klimatologo nagusi James Hansenek adierazi duenez, [...].  Berria - Gaiak   2006-01-31

Erresuma Batuko klimatologo talde batek.  Berria - Gaiak   2004-10-19


klimatolokikoki adlag klimatologiaren ikuspegitik.

Jaizkibelgo hegoaldeko zatia klimatologikoki oso desegokia da ke eta kutsaduren emisioak eraikitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16


klimatxo iz

Kultura mailan, klimatxo bat igo dugun seinale ere bada hori: eskaileran gora mailatxo bat gora ote goazen...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 111. orr.


klimax 1 iz jarduera baten goren unea.

Bere kontakizunaren klimaxera iristen ari baitzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 275. orr.

Oso erritmo egokian argitzen baititu narrazio honetan dauden klimaxak.  Berria - Kultura   2004-05-08

Albisteak zuzeneko ekintza-telefilm bilakatu dira, beren klimax eta guzti.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 22. orr.

Ia beti, pianissimo hasten ginen, bestearen jokabidea aztertuz bezala; hurrena, hizketaren tonua gero eta gorago igotzen zen, errieta bizian amaitzeraino, klimax gorenean; azkenik, behera jaisten zen, xuxurlaka amaitu arte, bare-bare.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.

Halako klimax odoltsu baten bila abiatuko balitz bezala...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 100. orr.

Behin goraka joan bagara, gero beherakakoa hasten den puntta-mutturra edo kaxkoa litzateke klimax hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 437. orr.

Klimaxik gabeko melodia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.

Telefono deien inflazioa iruditzen zait eragin dugula, eta crescendo horrek behar bezalako klimaxik ez duenez, hobe batzu-batzuk kentzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 173. orr.

2 (sexu harremanean)

Joatea, hustea, klimaxera iristea edo orgasmoa izatea, horrela deitzen zaio bizidunen (ez giza primateena bakarrik) esperientzia bizi eta atseginenetako bati.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 183. orr.

Ez zen delako tristitia post coitum hori, sasijakintsu batzuek, klimaxaren ondorengo lehen momentu horietan eraso egiten zuen abaildura sentsazio bitxi hori esplikatu nahian aritzen zirenean aipatzen zutena.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 232. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Akzioa klimax unean datorkigu batik bat.  Berria - Kultura   2004-12-30

· Ondorengoa ere jakina zen, eta anti-klimax hura areagotu besterik ez zuen egin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.


klin 1 adlag kristala edo kideko gai bat jotzean sortzen den hotsaren onomatopeia.

-Ez, mostoa -esan nion basoko izotz puskak klin-klin mugitzen nituela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 141. orr.

Begiak irekitzean, gosaltzen ikusi nituen denak; koilarek te-katiluetan klin-klin egiten zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.

Labanaz ardo kopan hasi zen jotzen, klin-klin-klin, isildu ginen arte.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 82. orr.

2 (izen gisa)

Pasilloan barrena, eskuetatik ihesi zoruan erortzean klin klin klin amaigabea egin du perlazko idunekoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.

3 klin-klon igelaren oihuaren onopatopeia.

Illunabarrean klin-klon zebilen zapoa ere, haren kliklakoa atsedengarri eta urduritasun ororen uxale izateaz gainera, mentura oneko soinua irizten genuen: Zapoa klin klon, bihar eguraldi on!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klin klin (6)


klinex ik kleenex.

klinika 1 iz arlo berezi bateko edo batzuetako sendagileak aritzen diren eritegia, batez ere pribatua.

Orain klinika bat zabaldu dik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 255. orr.

Klinikak zabalik dirau, hormak birrinduta eta medikuen sarbidea galarazita egon arren.  Berria - Mundua   2004-05-22

Gaur egun erakundeak 23 klinika eta zenbait ospitale zuzentzen ditu.  Berria - Mundua   2004-04-02

Klinika bihurtzen da bere etxea, apopilo-etxea baino gehiago.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 272. orr.

Klinikak bi funtzio nagusi betetzen ditu: prebentzioa eta arazorik balego konpontzea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-31

Bartzelonako Dexeus klinikan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 288. orr.

Quiron Klinikako Estomatologia eta Odontologiako Zerbitzuburua.  Berria - Harian   2005-07-16

Erosketa poltsan sartu eta zakurren eta katuen klinika batera eraman zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

Animalien klinikako ateak giltzaz itxita egoten dira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 186. orr.

Larunbat goizeko bostak inguruan Iruñeko San Miguel klinikako larrialdietara jo zuen.  Berria - Kirola   2004-10-31

Klinikako aparkalekuan utzi zuen autoa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 322. orr.

Gehienetan Shevirev doktorea oso gizon berekoia zen, mozkorra eta libertinoa, eta inozoak lumatzeko soilik egin zuen klinika.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 195. orr.

Salbatu ninduen moja bisitatzera klinikara joateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 410. orr.

Klinika batean lan egiten zuen erizain ez oso gazte bat.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 44. orr.

Klinikarik ezean, etxean gelditu eta norbaitek zaintzeko agindu zion medikuak, Don Anizetok.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 145. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Klinika pribatu hura erosi zuen eta handik aurrera huraxe izan zuen denborapasa nagusia.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 37. orr.

Pertsona aberatsen artean dirua bildu eta klinika psikiatriko pribatu batera bidali zuten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 181. orr.

Iruñeko Klinika Uibertsitarioko adituen arabera.  Berria - Gaiak   2004-02-13

Zisjordaniako emakumeentzako klinika mugikorra.  Berria - Gaiak   2004-09-05

Urtarrilean, adibidez, 218 gaixo artatu zituzten Klinika Unibertsitarioan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Unibertsitateko klinikako medikuak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 230. orr.

Medikuntza orokorreko klinika zen garai hartan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 136. orr.

Bazen Ann Arbor-eko aldirietan intseminazio artifizialeko klinika bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 79. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osgai gisa)

17 urte zituen, eta klinika-laguntzaile izateko ikasten ari zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 125. orr.

Barruan lau langile falta ziren: hiru erizain eta klinika laguntzaile bat.  Berria - Harian   2005-04-09

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nafarroako Unibertsitate Klinikako adituek gizentasuna minbiziarekin lotu dute.  Berria - Gaiak   2006-02-25

Estomatologia klinika baimenik gabe lanean ari zela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Herrialde Katalanetako ginekologia klinika batek. 2020. urtean gaude, bikote gazte bat etxe ondoko ugaltze-klinikara joan da umea izatera.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Esperimentazio klinika bat martxan jartzea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klinika pribatu (5); klinika pribatuetan (5); klinika psikiatriko (3); klinika unibertsitarioan (3); lafourcade klinika (3)

quiron klinikako (6)

klinikara joan (6)


klinikaburu iz klinika bateko burua.

Ixtan bat honetan hasiak dira negoziatzen lan konbenio berria klinikaburuekin eta bilkura inportante bat beharra zen biharamunean Parisen.  Herria   2001-04-26


klinikari iz medikuntza klinikoan aritzen den medikua.

Andres sinetsita zegoen terapeutika azkar bat klinikari on baten eskuetan baizik ezin zitekeela onuragarria izan kasurik gehienetan, eta klinikari ona izateko, horretarako dohain bereziez gainera, nahitaezkoa zen oso praktika luzea izatea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Barneko ikasle berri hura ez zegoen klinikari izateko bide onean; gauzen alderdi psikologikoak interesatzen zitzaizkion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.


kliniko izond eria zuzenean ikertuz zertzen den medikuntzari dagokiona.

Gregen kasuan, lesio zabaldu horrek oso koadro kliniko korapilotsua sortua zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Sintoma klinikoen aurreikuspena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 137. orr.

Hainbat analisi kliniko egin dizkiogu, ehun lagin ditugu, odol azterketaren emaitzak...  Berria - Mundua   2004-12-19

Senarra urduri dabil jaso beharreko azterketa kliniko batzuk direla eta.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 90. orr.

Bi helburu nagusi izan ditu saio kliniko honek.  Berria - Gaiak   2004-10-16

Botika probatzeko saio kliniko batean parte hartzen ari ziren. herria¬

Esperimentu kliniko txiki bat egin genuen, Madrilgo Principe de Asturias eta La Paz ospitaleen laguntzarekin.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Ez da ikusi, ordea, emaitza kliniko horiek beste inon egiaztatu direnik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.

Ezaugarri kliniko hauek kezkatzeko modukoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Handik bi egunetara, luze eta sakon mintzatu ziren gurasoak ospitaleko psikologo klinikoarekin.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 29. orr.

-Hau Roberto doktorea da, Ospitale Klinikoan lan egiten du: Joan tratatzen zuen medikua da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 163. orr.

Medikuntza klinikoaren antolakuntzan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 185. orr.

Historia kliniko hori nobela bat da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 220. orr.

Korrelazio anatomo-kliniko sinpletik prozesu fisiopatologikoen azterketa fineraino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

Ikuspuntu kliniko batetik begiraturik, borreroak praktikatzen duena eutanasia aktiboa da.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esperimentu kliniko (4); saio kliniko (6)

historia klinikoa (8); medikuntza klinikoa (4); saio klinikoa (4)

diskurtso klinikoak (4); entsegu klinikoak (3)

medikuntza klinikoaren (8)

ospitale klinikoko (5)


klinikoki adlag ikuspuntu klinikotik.

Klinikoki, ez du aparteko garrantzirik, baina metodo sinplea da neurona horiek dauden nerbio-sistemaren osasuna probatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 232. orr.

Arafat klinikoki hilda dagoela ukatu dute PANeko buruzagiek.  Berria - Mundua   2004-11-05

Klinikoki, ordea, ez da oraindik halakorik frogatu.  Berria - Harian   2005-04-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klinikoki hilda (5)


klink 1 iz kristal edo metal hotsaren onomatopeia.

Klink bakarra entzun zelako.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 86. orr.

[Mahuketako] bikiekin klink hotsa eginaz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 95. orr.

• 2 adlag

Klink utzi zuen Mariak telefonoa. Basoek basoei klink eta gogotik hasi gara jaten.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 63. orr.

Guardiako soldaduari kaskoan jo ziola uste dut, eta klink entzuteaz batera harriturik geratu ginen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 86. orr.

3 klink egin klik egin, hurrupada bat egin.

Josebak klink egin zuen, ezpaina ezpainaz lehortu eta goizean gertatu zitzaiona hasi zen kontari.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 46. orr.

Musua okertu eta, klink egiteko sinua egin zuen Mikaelak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klink egin zuen (3)


klinka iz ipar garaia.

Urte guziz, klinka huntan egiten da, ardurenik urriko azken igandean, bainan haatik azkenaren aintzinekoan Omiasaindu bezpera igandea delarik aurten gertatzen den bezala.  Herria   2004-10-21


klinkada iz hurrupada.

Nik ez dut txibatoa bihurtu nahi -klinkada bakarrean sikatu zuen kopatxoa-.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 15. orr.


klinki ik klanka.
1 klinki eta klanka

Beti arrabots berdinek dutela zeldako ixiltasuna hausten: giltzen kliski eta klaskak, burdinezko ateen klinki eta klankak...  Herria   2004-11-25

2 klinki-klanka (onomatopeia)

Goizero joaten zen, eguna burdin-ur usainez itoa eta mailu gotorren klinki-klanka herotsez zapaldua bukatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 52. orr.

· Ziegatik heldu zen kateen klinki-klanka besterik ez zen aditzen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 53. orr.

Istorio honek klinki-klanka motel haren erritmoan dantzatzen baitu.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klinki klanka (3)


klip1 1 iz bideo-klipa.

Klip bat zara nire memorian.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 103. orr.

MTV kateko klip musikalek halako irrati musika bat osatzen zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 171. orr.

2 bideo-klip

Bosna kantu eta bideo-klip bana jasotzen dituzten bi EP kaleratu dituzte Mikel Aizpuruak eta Ritxar Gomezek.  Berria - Kultura   2004-12-22

Azkeneko urteetan kaleratutako Aurtengo Gorakada bildumek bezalaxe, zortzigarrenak ere bideo-klip sorta bat dakar: Su Ta Garren Bizitzaren borroka, Lor taldearen Sofa erosoak eta Tijuana in Blueren Maki Navaja.  Berria - Kultura   2004-07-06

Gainera diskak, 12 kantuez bertzalde, bideo-klip ikusgarri bat ere dauka bere baitan.  Herria   2003-10-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bideo klip (4)

bideo klipak (3)


klip2 iz paper esteka.

Klip batez bildurik azaldu ziren halaber nik, amategian bakar-bakarrik, irailaren 5 era arte eginiko egonaldiaren fakturak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.

Gaur hogei torloju behar dituen pieza batek bihar birekin nahikoa izatea lortu behar dugu, edo gaur itsatsita datozen piezak bihar klip batekin edo erraz askatzeko moduko beste sistema batekin lotzea.  Berria - Gaiak   2004-07-01


klis
1 klis-klassup_1

Ataunen ere ezaguna baita Ali Baba eta berrogei lapurrak ipuina, nahiz eta hemen "Sesamo, zabaldu!" esan beharrean, lapurren buruak "Abrite portas, klis, klas!" esan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 84. orr.

Leizeko sarrera zigilatzen duen harkaitzari "Abrite portas, klis-klas" erratea bezain erabatekoa izan zen: ordenagailuaren ziber-ezpainetatik ateratako ohiko txistuak eta ezinbertzeko txarteltxoak adierazi zidaten sistemak ongi etorri egiten zidala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 271. orr.

2 klis-klassup_2 (orobat klisk-klask)

Begiak klis-klas zabaldu eta itxi aritu zen une batez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.

Begiez klis-klas egin, eta katar-murmurraren antzeko eztarri-hots bat atera zaio: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.

Nik hori esanda haren begiek .../... hola klis-klas egin dute.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 207. orr.

Zorabiaturik, balantzaka igo zen kaleraino, non etxeen argiak klisk-klask ari baitziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klis klas (11); klis klas egin (3)


klisk1
1 klisk-klask ik klis 2.

klisk2 ik kliska1 4.

kliska1 1 iz (begien eta kidekoen) keinua.

Iparralderantz zuzenduta zegoen suzko sastakaia: begi zelatari eta sarkorraren kliska.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 271. orr.

Bere begi bustien klisketan eta ahoaren dardara ttipietan ziurtasun baten zama dago.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 61. orr.

Von Neumannek edozein kalkulagailu elektroniko baino azkarrago kalkula zezakeen, edozer gara zezakeen kliska laburrena amaitzerako.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 193. orr.

Neskaren kliska, keinu eta imintzioak lagun, […].  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 168. orr.

Begirada bete kliska zuzendu zion Otxotorenak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 168. orr.

Kliska batean lohiz mukuru zen xenda baten gora abiatzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 76. orr.

2 hed/irud

Dantzazuloan oro zen argi-kliska. Hatz-kliska egin zuen alkateak, ez behin, bi aldiz baizik, eta Justinak begiak itxi.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 63. orr.

3 begi kliska (orobat klixka g.er.) begi itxi-irekia.

Ninak begi kliska batez bainugelako dutxaren azpian aterbetzera korrika egin zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 53. orr.

Aldaketak ez dira begi kliska batez ardiesten!  Herria   2005-01-13

Printzesak, ohean etzanda lo zegoen printzesa zuriak, begi-zirkin egin zuela iruditu zitzaion Joanesi: begi-kliska, ustez, begi ireki eta ixte ikusezin bat ia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

Deus esan gabe barrez, begi kliska isekariak egiten zizkiola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

Batzuetan aski da begi kliska bat, keinu bat, oreka urriegia denean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.

Begi-kliska baten zain, ustekabeko loturaren baten aiduru.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 164. orr.

Amesgaizto bat behar zuen izan, inondik ere, behin atzarriz geroz begi-kliska batean aienatu behar zuena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

Niri, berriz, begi klixkarik ere ez zidan opatu handik kanporatzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 196. orr.

4 kliska egin (orobat klisk egin) kliskatu.

Baina ez zuen ulertu, antza, lekukoen aulkira zihoala egin nion kliska.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 222. orr.

Begiez kliska eginez, luzaroan aztertu zuen marraztu berria zuen ikurra. Ilunpe more-anil zabal batean itsasargi batek kliska egiten zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 297. orr.

Kliska egin zien zuzendariak dena ongi zihoala adieraziz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 267. orr.

Bazter batean zizekan su-argia indargetzen hasi zen; gero kliska egin, eta azkenerako itzali egin zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 54. orr.

Baditugu eguzki-orenak, harri gorrizko horma amaiezinezkoan kliska egin eta gero ezkutatzen direnak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.

Sinkope transzendentala, kliska egiten duten formen jokoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 148. orr.

Eztarria garbitu zuen, eta esmeralda-begi haiek klisk egin zutela iruditu zitzaion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 255. orr.

5 kliska eta kliska

Begiak kliska eta kliska ari zen etengabe.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 75. orr.

So bakarraz kliska eta kliska ari ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 63. orr.

Night-cluben argiak kliska-kliska ari dira, autobidearen ertzean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 192. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begi kliska (20); begi kliska bat (3); begi kliska batean (3); begi kliska batez (6); kliska bat (3); kliska egin (5); kliska egiten (5)


kliska2 ik kixka.

kliska3 ik klaska.

kliskada 1 iz kliska.

Negar-jariakinaren emari etengabea (substantzia antiseptikoak dituena) eta kliskadaren maiztasuna (hiru segundotik behin, gutxi gorabehera).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 159. orr.

Lanpararen olioa txinpartaka ari zen eta garra gero eta ahulagotuz zihoan kliskada.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 136. orr.

Ni hau eta hau kontatzen ari natzaizu eta sinets ezazu nahi baduzu, baina badakizu begiaz keinu egiten dizudala kontatzen dudanean, eta zeuk ere irribarre maleziatsua egin behar didazula kliskadaz ohartu orduko.  Berria - Kultura   2006-03-17

2 (hitz elkartuetan)

Hegazkinaren gurpilek pista zuria ukitzeari utzi orduko aienatu ziren begien bistatik zoru gaineko argi horiak, haien kliskada-arrastorik ez, eta geroxeago Manhattanen arrastorik ere ez, hainbesteko elurra ari zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.

· Izuikara-kliskada bat ikusi diot begietan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 187. orr.

3 begi kliskada begi kliska.

Gonbidatuak begi-kliskadak eginez erreparatzen dio eszenari.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

Balantza-higidura txiki-txikia zen, ez atzemateko modukoa ia, baina aski zen begi-kliskada batean txiki-txiki egiteko trenak goitik parrastaka botatzen zituen haitz-puskak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.


kliskadaka adlag kliskaka.

Jeneralak berriro ingurura begiratzen du, begi-kliskadaka, zerbaiten bila balebil bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 224. orr.


kliskagailu iz kliskatzeko gailua.

Distantzia kalkulatu -20 bat metro- objektiboa hurbilarazi eta zanpaka hasi zitzaion kliskagailuari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 65. orr.

Emaztea mundua den taula handian berari alfilaren patua egokitua zitzaiola pentsatzen ari zela sakatu ote zuen kliskagailua?  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 162. orr.


kliskaka adlag kliska eginez.

Emakumeak erraz ito zezakeen: gizona zezelka ari da, hitz zentzugabeak esaka, begiak ixten ditu, negarrez hasten da, ezpainak kliskaka.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 44. orr.


kliskarazi, kliskaraz, kliskarazten du ad kliskatzera behartu.

Behetik gorantz begiratu zidan, lore artetik makurtuta, eguzki-argiak begiak kliskarazten zizkiola, zahar eta lasai.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Urruneko tximistaren oihartzunak begiak kliskarazi zizkion une batez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 144. orr.

Begiak zabal-zabal egin nituen, eta gogotsu kliskarazi; eta aire hotza barneratu nuen arnasaldi sakon batean, ernai irautearren.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiak kliskarazi zizkion (3)


kliskatu, kliska(tu), kliskatzen (orobat klaskatu g.er. eta klixkatu g.er.) 1 du ad begiez mintzatuz, laster itxi eta ireki.

Dobbyk begiak kliskatu zituen, estu eta larri Harryri begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 22. orr.

Agureak berriro kliskatu ditu begiak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 96. orr.

Zuzenean begietara so egin, eta saiatu begiak ez kliskatzen... begiak indarrez kliskatu eta, kokotsa gorantz, aurrera egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 97. orr.

Mutil gazte gizen eta baldarra zen, ilun eta isekari antzekoa, eta etengabe kliskatzen zituen begiak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.

Ostalerrak begiak bizpahiru aldiz kliskatu zituen, eta ohartu zen hark baizik ez zuela hitz egin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 259. orr.

Minutu batzuk eman ditu ilunpean, eskuak bolantean, begiak kliskatu gabe, aurrera begira.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 110. orr.

Um Hamidak bekainak uzkurtu zituen, begia kliskatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.

Eta semeari ezkutuka kliskatu zion begia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 272. orr.

Evak buelta eman zuen eta elkarri begiratu zioten, elkarren ninietara so gelditu ziren, betazalak ere mugitu barik, kliskatu egiten duenak galtzen duen haurren joko horretan olgetan baleude bezala.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 145. orr.

-Kasu putarik ez mutur-beltz honi -klixkatu zidan begia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

2 irud/hed

Honakoan bankutik pasatu behar izan dut, eta pasaeran argi gorriak behin kliskatu du.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 78. orr.

Kalean, gasezko farol batek triste eta loguraz kliskatzen zuen...  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.

Malko freskoak kliskatuz hurbildu zitzaion Denver...  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 151. orr.

Hedwigek mokoa kliskatu zuen, bere duintasunak hura gaitzesten balu bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 348. orr.

Argazkilari horien artea [...] une hori arin batean harrapatu, koadratzen jakin eta ziurtasunez kliskatzean datza.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 218. orr.

• 3 da ad

Begiak ziruditen argi ahulak ikusi izana iruditu zitzaion, baina berehala kliskatu, itxi eta aienatu egin ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 264. orr.

4 hatzez mintzatuz, klaskatu, kriskitin egin.

Hatzak kliskatzen zituen bihotzaren parean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 64. orr.

Eta hatzak kliskatzen zituen, sekulako deskubrimendu zientifikoa egin izan balu bezalako pozez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.

Normalean baino hots handiagoa ateratzen zuen hatzak kliskatzerakoan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begia kliskatu (12); begia kliskatu zidan (3); begiak kliskatu (49); begiak kliskatu ditu (8); begiak kliskatu gabe (7); begiak kliskatu zituen (20); begirik kliskatu (7); begirik kliskatu gabe (3); berriro kliskatu (3); kliskatu ditu begiak (3); kliskatu zituen begiak (3)

begi bat kliskatuz (3); begia kliskatuz (5); begiak kliskatuz (17)

begia kliskatzen (5); begiak kliskatzen (11); begiak kliskatzen zituen (3); begirik kliskatzen (4); berez kliskatzen zitzaiola (3); hatzak kliskatzen zituen (3)


kliskatze 1 iz begiez mintzatuz, laster itxi eta irekitzea.

Belarriak tente eta begiak zabal-zabalik, ia kliskatzerik gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 161. orr.

2 hatzez mintzatuz, klaskatzea, kriskitin egitea.

Hatzak kliskatze hutsa aski banu autista izateari uzteko, ez nuke halakorik egingo...  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 281. orr.


kliski-klaska 1 (onomatopeia)

Ateak kliski-klaska zabaltzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 67. orr.

Hezurrak kliski-klaska, hortzak banbaka, esku ahurrak heze eta haragiak daldarez zebilzkigun.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.

Isilik egin genuen beheratako bidaia, zeharkatu ahalean pisu bakoitzaren berri kliski-klaska argiztatuz ematen ziguten botoiei begira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.

Atsegin zuen haien takoi-hotsa, zola gainean kliski-klaska, haien barre-algaratxoak arnasestuka.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 49. orr.

Kotxeko leihoak bide guztian kliski-klaska, eta mendebal-haizea sartzen zitzaigula Merrion pasatuz gero.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 267. orr.

2 (izen gisa)

Goizetan, zaindariek zeldako atea kliski klaska ozen eta bortitz bat eginez irekitzen zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 80. orr.

Apezaren ondotik, kliski-klaska eztiz, apezpikuak intsentsua barreiatu zuen elizaren barnean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 140. orr.

-Geldi! -esan zion purrustaka Harryk, kliski-klaska hark buru mindua zigortzen baitzion-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kliski klaska (8)


klitori (311 agerraldi, 8 liburu eta 6 artikulutan; orobat klitoris 31 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan) iz bulba goialdean kokaturiko organo zutikor txikia.

Bi gune gutxienez badira: klitoria eta G puntua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 246. orr.

Plazerik handiena ez dutela bagina estimulatuz lortzen, baizik eta klitoria laztanduz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 32. orr.

Klitoria odolez betetzen da, zakilaren moduan, eta handitu eta gogortu ere egiten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 43. orr.

Klitoria harro dago, tente, gori-gori.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 65. orr.

Bere klitoria eskainiko dit milika diezaiodan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 136. orr.

Bazekielako musu bakar batez, mingainaren zaporea eta listuaren umeltasuna sentitzeaz bat, klitoria ere lanbrotzen zitzaiola, ihintzaz estaltzen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 105. orr.

Zein gauza ederra txorrota klitorian edukitzea!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 296. orr.

Sodomizatzen zaituztenean, ez utzi inoiz klitoria masturbatu gabe: ez da bi atsegin horiek batera baino plazer handiagorik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.

Etengabe elkarri konektatuta baititu klitoria, bizkarrezur muina, burmuina eta hatzak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 252. orr.

Ez dago klitoriko orgasmorik, ez baginakorik, ezta utero ingurukorik ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 217. orr.

Normalean, baina, ebakuntza hori egitearekin batera klitoriaren zati bat edo klitori osoa ere kentzen da.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Alaba ez ezik, beste lau neska ere klitoria erauzteko erritualetik salbatzea lortuko du.  Berria - Kultura   2004-09-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klitoria erauztea (3); klitoria estimulatuta (5); klitoria estimulatzen (5); klitoria igurtzi (3); klitoria laztantzen (5); klitoria mugitu (5)

klitoriaren estimulazioa (4); klitoriaren estimulazioak (6); klitoriaren eta zakilaren (5); klitoriaren glandeak (3); klitoriaren mokoa (3); klitoriaren zurtoina (3); zakilaren eta klitoriaren (6)

klitoriko orgasmoa (5); klitoriko orgasmoak (3)

klitorisa igurzten (3)


klitoridektomia iz

Emakumeari klitoria erauztea da klitoridektomia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 200. orr.

1981. urtean, ginear neska gazteen % 84ri egin zieten klitoridektomia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 201. orr.


klitoridiano iz klitoriari dagokiona.

Batzuetan emakumea sentitzen da errudun; bere buruari galdetzen hasten da ea gaizki egina ote dagoen, frigidoa ote den, oso klitoridianoa ote den, zergatik ez duen inoiz baginako orgasmorik izan, beharbada ez dela behar beste kontzentratzen... hasten gara pentsatzen oso maitale txarrak garela, edo frigidoak garela, edo motelegiak, edo klitoridianoak, edo gure zintzilikarioak ez duela behar den neurria.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 241. orr.


klitoriko izond klitoriari dagokiona; klitorian gertatzen dena.

Nire orgasmoak klitorikoak dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 241. orr.

Orgasmo mota bat baino gehiago al dago (baginakoa, klitorikoa...)?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 243. orr.


klitoris ik klitori.

klitxe ik klixe.

klix (onomatopeia)
1 klix-kilixk

Urrezkoak ziren: "Klixk-Klixk-Kilixk..." ixiltzen eta berriz: "Klixk-Kilixk...", lehenbiziko izarraren keinuak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Baina guri hurbil dago, keinuka ari zauku beti "klixk-kilixk-klixk" giro iluna izana gatik, ez gituela ahanzten, nahi zuen etorkizunari fidel dagola, eta gutartera berriz etorriko dela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klixk kilixk (6); klixk kilixk klixk (4)


klixe (orobat klitxe g.er.) 1 iz irudi bat irarrita duen edo argazki irudi edo kideko bat duen xafla, kopiak egiteko erabiltzen dena.

Ondoren, klixeak kameraren barruan zelan ipini, luze jardun zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 77. orr.

Juan Mari horrek berak azaldu zigun multikopistaren sistema ere: klixeak ziren garrantzizkoenak, argizari antzeko gai batez estalitako orri batzuk, haien gainean, geruza hura kenduz, makinaz idazteko edo eskuz ere bai, puntzoi batekin; han idatzitakoa negatibo gisa geratuko zen grabatuta, eta hortik nahi adina kopia aterako genuen gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 123. orr.

Papera eta klixeak hartuta Juan Mariri eman genion dena; hark kopiak egin eta paper inprimatu guztiak guri itzuli zizkigun atzera, orriak elkartu eta grapaz josteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.

2 gehiegitan erabiltzen den ideia edo esaldia.

Baina, aldi berean, beren figurak hain daude erabiliak eta gastatuak non dagoeneko klixe bihurturik dauden.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.

Figura "gastatuek", klixe bihurtuek, eguneroko hizkuntzan sartzeko joera izaten dute, beren figura-balioa galdurik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 236. orr.

Klixe eta estereotipoetatik hurbilago dagoela haien kezka errealetatik baino.  Berria - Kultura   2006-05-02

Nekazariei buruzko klixea irauli nahi zuen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 147. orr.

Klixetik plagiora bide luzea dago.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.

Izan ere, hamazazpi aldiz erabili izan dute klixe hori irudimen eskaseko idazle pattalek.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 163. orr.

Alde horretatik, nahi nuke horrelako klixe mugatuak hausteko balio izatea nire nobelak. berak baino lehenago bere amak ohi zuen bezalatsu, arraroa da hizketan klixeak besterik erabiliko ez duen eguna -klixeak edo egungo jakituriaren zabortegiak gainez egiteraino betetzen dituzten esaldi akitu eta bigarren eskuko ideia horiek oro.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 245. orr.


klixedun izond

Baina ez gaude sekulako interpretatze lan baten aurrean, arintasuna eta pertsonaia klixedunak hobetsi direlako itxurakeria eta kritika satirikoari lehentasuna ematearren.  Berria - Kultura   2006-03-08


klixka adlag ik klaska.

Barneko hesia hesten dute, klixka!, atea klaska!  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 87. orr.

Bonsoir! erranez barneko hesia hesten didate, klixka!, atea gero, klaska! klaska! giltzarekin bi itzuli, eta, klanka!, gaineko zerrapoa, klanka!, pekoa.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 54. orr.

Zaintzaleek beti bortizki zerratzen edo idekitzen dituztenak; klaska!, zeldako ate zerrailuan giltza; klunka!, ibiltokira doan burdinazko atea; klixka!, hesietako zerrailuak...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 57. orr.

Oren erdi guziz, zaintzaleek beren itzulia egiten dute kartierreko zelda guzietan, begi xilokatik begiratuz, klixka!  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 97. orr.

klixka!  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 5. orr.

klixka!  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 97. orr.


klixkatu ik kliskatu.

kloaka 1 iz karkaba, estolda,

Eta guk geure egitekoa egin, eta morroi-neskameak haien garbitzeaz arduratzen ziren, establietako eta ukuiluetako kloaketan eta putzu beltzetan husten zituztela  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 124. orr.

2 hegaztien, narrastien, urlehortarren eta beste zenbait arrain eta ugaztunen hestearen amaiera zatia, digestio aparatuaren eta sistema urogenitalaren hustubidea dena.

Narrasti emeek hodi bera erabiltzen zuten (kloaka) arrautzak, gorozkiak eta pixa kanporatzeko, baina ugaztun emeek, ordea, beste bide bat garatu zuten gorozkiak kanporatzeko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 221. orr.

Hodi horri kloaka esaten zaio.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 43. orr.

Emeek klitoria lekurik egokienean eta eraginkorrenean ezarri zuten: kloakako sarreran justu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 220. orr.

Koitoa egiterakoan, berriz, kloakak zakila estimulatzen du, eta zakilak klitoria igurtzi eta estimulatzen du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 220. orr.


klofazimina iz legenarra tratatzeko erabiltzen den sendagaia.

Azken 15 urteetan 12 milioi legenardun sendatu dira dapsona, rifampizina eta klofazimina nahastuz osatutako tratamenduari esker.  Berria - Gaiak   2004-01-25


klon1 (orobat klona g.er.) 1 iz jatorrizko zelula batetik berdin-berdin errepikaturiko banakoa.

Dolly ardia atera zuten laborategi batean, beste ardi baten kide, beste ardi baten klona, beste ardi baten ispilu bizia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 123. orr.

Ondoko urtean R. Yanagimachi agertu zen 31 arratoi klonatu zituela besapean, haietako zortzi bere aldetik klonen klonak izaki. Mikroorganismoetan, zera adierazten du klon izenak: erdibitzez -hots, ugalketa sexugabez- organismo bakar batetik datozen banakoen multzoa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 88. orr.

Funtsean, klon bat da, hots, bilduma bat, hainbat motatako zelulena: gihar, nerbio, guruin eta abarretakoak; guztiak ere abiaburuko zelula batek berak -arrautza ernalduak- sortuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 103. orr.

2003an hildako katu baten klona eskatu zuen Texasko emakume batek eta, horretarako, 50.000 dolar ordaindu zizkion Kaliforniako bioteknologia enpresa bati.  Berria - Gaiak   2004-12-28

Lehen klon komertziala saldu zuen Ameriketako Estatu Batuetako enpresa batek abenduan.  Berria - Gaiak   2004-12-28

2 (hitz elkartuetan)

Giza-klonak sortzea etikoa al da?  Berria - Gaiak   2004-01-21

3 hed/irud

Stevie Wonderren klon batek We are the World ezaguna abestu zuen.  Berria - Kultura   2004-11-21

Eta, baldin eta kopiak ez baziren perfektuak, Smith-en lanen klon peto-petoak, kartzelan amaituko zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.

Hemeretzigarren mendeko klona ideologikoak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 38. orr.

Klon pilo bat ere beharko dugu noski: besteak beste, Metxaren eta Mikel Antzaren klon mordoxka ederra.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 55. orr.

Gauza danak ordezkatu leitekezela bere klon bat erosita.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 32. orr.

Liburu klonak sortu aurretik, zera!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.


klon2 iz zapo eta kidekoen oihua. ik klin 3.

Horretan, ordea, nire eskuinetara, ondo-ondoan, igel batek klon egin zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 93. orr.


klonatu, klona(tu), klonatzen 1 du ad organismo baten klon bat sortu.

Gizakiak klonatu ditzakegu, eta norberaren "kopiak" egin?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 121. orr.

30 giza enbrioi klonatu dituzte, «erabilera terapeutikorako».  Berria - Gaiak   2004-02-13

Gizakia klonatzeko enbrioia emakume bati txertatuko liokete.  Berria - Gaiak   2004-08-31

ADNa klonatzeko, biderkatzeko, haren sekuentzia ateratzeko aukera izateak deuseztatu egin ditu hainbat debeku eta muga, organismoen ugaltze-zikloak zein geure kulturak ezarritakoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 146. orr.

Desagertutako espezieak klonatzeko.  Berria - Gaiak   2004-07-28

2 hed/irud

Beldurra diot neure burua behin eta berriro klonatzeari. Metrologia Sarikal enpresak klonatu ahalko lituzke ABB konpainiaren robotak.  Berria - Kultura   2004-10-22

Metrologia Sarikal enpresak klonatu ahalko lituzke ABB konpainiaren robotak.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

3 (era burutua izenondo gisa)

Zelula klonatuetatik ateratako zelula amak ikerketarako erabiltzeko aukera ematen zuen.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Enbrioi klonatuen ikerketan. · Ondoko urtean R.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 88. orr.

Yanagimachi agertu zen 31 arratoi klonatu zituela besapean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 88. orr.

Beste leiho batzuk ikusten dira eta haien barnealdean gela klonatuak daude, ehunka, eta euren leihoetatik nire gelaren leihoa ikusten da neuretik eurena bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enbrioi klonatu (4); giza enbrioiak klonatu (3)

klonatutako enbrioietako zelula (3); klonatutako enbrioietatik (6); klonatutako enbrioietatik lortutako (5)

erabilera terapeutikorako klonatzea (3); giza enbrioiak klonatzea (4); gizakia klonatzea (6); klonatzea legezkoa (3); klonatzea lortu (5)

giza enbrioiak klonatzeko (10); gizakia klonatzeko (9); gizakiak klonatzeko (3); klonatzeko asmorik (4); klonatzeko baimena (9); klonatzeko baimena eskatu (4)


klonatze iz organismo baten klon bat sortzea.

Irratian ziotenaren arabera, klonatze teknika jendeetara hedatuko zuten denbora labur barne.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 18. orr.


klonazio 1 iz klonatzea.

Duela hamar edo hamabost urte, hala, artikulu mordoa plazaratu zen halako klonazioaren abantailak edo, sarriago, ondorio latzak deskribatuz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

Zer da naturala (physis) eta zer artifiziala (téchne) klonazio eta bioteknologien garaian?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Klonazio terapeutikoaren aldeko kanpaina abian da.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Klonazio mota guztiak debekatu nahi dituzte Ameriketako Estatu Batuek.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Ugalketa bidezko klonazioa: organismo berria sortzen da heldu baten zelula soil batetik.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Abortoaren eta klonazioaren aurkako taldeek. herria¬

Klonazioa debekatzeko eskaera aintzat ez hartzeko eskatu dute.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Bernard Siegel Floridako [...] Giza Klonazioari buruzko Politikarako Institutuko zuzendaria da.  Berria - Gaiak   2004-08-31

2 hed/irud

Banda magnetikoaren klonazioa, bestalde, asko zabaldu da.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

Saltokietan edo gasolina zerbitzuguneetan txartela beti bistan edukitzen saiatu, klonazioa eragozteko.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

giza klonazio (14); giza klonazio mota (4); giza klonazio terapeutikoa (4); klonazio bidez (3); klonazio mota (15); klonazio terapeutikoa (17); klonazio terapeutikoak (4); klonazio terapeutikoaren (12); klonazio terapeutikoaren alde (3)

giza klonazioa (15); klonazioa debekatzea (3); klonazioa debekatzeko (4); ugalketa bidezko klonazioa (3)

giza klonazioaren (8); klonazioaren aurkako (3); klonazioaren gaineko (4); klonazioaren gaineko eztabaida (3); klonazioaren inguruko (5); klonazioaren inguruko eztabaida (3)


kloniko 1 izond klonazioz lortua.

Egun badakigu emaitza guztiak, aurretik sortutako txakur klonikoa izan ezik, gezurrezkoak zirela, prestatuak eta faltsutuak.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Kasu hartan, zelula amak eskuratu zituzten enbrioi klonikoetatik.  Berria - Gaiak   2004-06-17

2 hed/irud

Beti saio bera, eta berbera ez bazen biki izpirituala, edo klonikoa, gaurko egunean esaten den bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 211. orr.

The Strokes taldekoei ezin zaie leporatu bere garaian sortu zuten eraginak talde kloniko sorta ekarri izanaren errua. bere azken urteetako jarduera aurreko lanen erreprodukzio klonikora mugatzen zen, besterik ez zitzaion-eta bururatzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 168. orr.

Horregatik uste dute ez dagoela «arrazoi bakar bat bera ere azalera handiko merkataritza gune gizatasun gabeko eta kloniko gehiago ezartzeko».  Berria - Ekonomia   2004-07-13


klorakne iz akne mota, dioxina kloratuek eta dibenzofuranoek eragina.

Hala ere, patogeniak pentsarazi zigun Justxenkoren osasun arazoen eragilea dioxina zela, klorakneak gehienbat.  Berria - Mundua   2004-12-19

Hori izan da gaitzaren zantzu argienetik, kloraknetik, ondorioak ez ateratzeko arrazoia.  Berria - Mundua   2004-12-19


kloral izond kloroak alkoholari eragiten dionean lortzen den isurkaria.

Konbentzituta zegoen ardoa bezalako hipnotikorik ez zegoela, eta sulfonala eta klorala engainagarri hutsak zirela, harekin alderatuta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.

Egunean 180 gramo kloral hartu arren, eta morfina eta alkoholaz gainera whisky, brandy eta ardo beltza litroka, 1882 arte iraun zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 221. orr.


kloratita 1 iz potasio kloruroz, sufrez eta aluminio hautsez eginiko lehergaia.

Erabilitako lehergailu bakoitzak kloratita kilo bat edo bi zuela esan du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Lehergailuak 15 kilo kloratita zituen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Usurbilgo eta Ormaiztegiko lehergailuek launa kilo kloratita zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Barruan lehergailua zegoen, zazpi bat kilo kloratitaz egindakoa.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

4-5 kilo kloratitak osatu lehergailua.  Herria   2005-12-22

Ertzaintza lehergailuaren osaketa aztertzen ari bada ere, kloratita motako kilo bat inguru lehergai zuela eta titadine motakoaz indarturik zegoela adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

-Zertarako behar dituk hik hamazazpi kilo T8 eta bost litro kloratita?  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 117. orr.

Amonalez eta kloratitaz betetako poltsak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-24

2 hed/irud

Objektiboa izan nahi du, baina kloratita darama hitzetan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kilo kloratita (5)

kilo kloratitaz (3)


klorato iz azido klorikoaren gatza.

Eskuan zerabilen potasio-kloratoak su hartuta kiskali omen zituen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 153. orr.

Gasolinak azido sulfurikoarekin eta potasio kloratoarekin bat egindakoan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 225. orr.

Lehergailua sodio kloratoz osatua zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16


kloratu izond kloroa daukana.

Fenolaren deribatu kloratu baten fabrikazioan lortzen den azpiproduktua da.  Berria - Gaiak   2004-11-05

Zaborra erretzean eta produktu kloratuak erretzean sortzen da, besteak beste.  Berria - Gaiak   2004-11-05


klordano iz pestizida gisa erabili zen konposatu organiko kloratua.

Aldrina, klordanoa, DDTa, dieldrina, endrina, heptakloroa eta fosfato organikoak dira horietako batzuk.  Berria - Gaiak   2004-09-17

Klordanoa: Termiten aurkako pestizida.  Berria - Gaiak   2006-04-28


klorhidriko izond azidoez mintzatuz, kloroaren eta hidrogenaren konbinazioeren ondoriozkoa.

Urdail-urinak, urdaileko paretako zelulek sortua, azido klorhidrikoa dauka; azido klorhidrikoak hil egiten ditu janarian dauden germen guztiak, eta okelaren eta beste janari batzuen zuntz gogorrenak biguntzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Azido klorhidrikoak metal guztiei erasotzen dienez, ontziok beirazkoak edo zeramikazkoak izan behar zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Azido klorhidrikoan disolbarazten genuen, bada, eztainua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Ezkaratza azido klorhidriko kontzentratuz beteriko saski-bonbilen biltegia zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.

Azido klorhidrikoak metal guztiei erasotzen dienez, ontziok beirazkoak edo zeramikazkoak izan behar zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Azido klorhidrikoak metal guztiei erasotzen dienez, ontziok beirazkoak edo zeramikazkoak izan behar zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Azido klorhidriko isuria Ororbiako enpresa batean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azido klorhidriko (5)

azido klorhidrikoa (8)

azido klorhidrikoak (3)


klorinato iz

Hala ere, onurak ere baditu, Georgiako Teknologia Institutuko zientzialarien arabera: «Klorinatoak, fluorinatoak, kloro-fluoratuak eta beste zenbait substantzia kimiko xurgatzen ditu Lemna Minor ur dilistak».  Berria - Gaiak   2004-08-24


kloro 1 iz halogenoen saileko gai bakuna, gas hori berdaxka, itogarria, eztula eragiten duena (Cl; at. z. 17; at. m. 35, 5).

Karga negatiboa duten ioiak (kloroa, adibidez).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

Dioxina, kloroa duten produktu batzuk erreta sortzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Kloroaren antzeko usain gotor bat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 104. orr.

Igerilekuetako kloroak biriketako gaixotasunak eragiten ditu haur txikietan eta asma ere eragin dezake.  Berria - Gaiak   2004-06-13

Balmasedan 200 litro kloro isuri dituzte Kadagua ibaira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Kloroa, soda kaustikoa eta azido klorhidrikoa ekoizten ditu Electroquimica de Hernani enpresak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Aitak eta Peterrek pixa eta gorotz ontziak ur beroz eta kloroz garbitu zituzten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 272. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Adituen arabera, 2,5 miligramo kloro gas aski dira heriotza eragiteko.  Berria - Mundua   2004-04-18

Van Daan andrea kloro hautsen bila joan zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 269. orr.

Kloro isuri gehiago saihesteko enpresak garatu beharko duen mantentze planaren jarraipen zorrotza egingo du Industria Sailak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Klorinatoak, fluorinatoak, kloro-fluoratuak eta beste zenbait substantzia kimiko xurgatzen ditu Lemna Minor ur dilistak.  Berria - Gaiak   2004-08-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kloro isuri (3)


klorobentzeno iz konposatu aromatiko organikoa, isurkari koloregabea, disolbatzaile gisa eta beste hainbat produktu kimiko ekoizteko erabiltzen dena.

Lehen urrats gisa, berak egiten ez zekiena egin behar nuen: garai hartan ez zen erraza analisirako produktu pururik aurkitzea, eta zenbait aste eman beharko nituen bentzeno, klorobentzeno, klorofenol, toluidina eta beste arazten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.


klorofenol iz fenolaren konposatu kloratua.

Lehen urrats gisa, berak egiten ez zekiena egin behar nuen: garai hartan ez zen erraza analisirako produktu pururik aurkitzea, eta zenbait aste eman beharko nituen bentzeno, klorobentzeno, klorofenol, toluidina eta beste arazten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.


klorofila 1 iz gai organikoa, landareen hostoei eta, kolore berdea ematen diena.

Ondoren liken, alga eta belarren klorofilari esker -bakterioak kloroplastoan kokatuak izaki, bizitza garatzeko "heziak"- fotosintesia garatuz joan zen, oxigeno geruza sortuz.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 29. orr.

Inor ez da hiltzen txokolate tableta batengatik, klorofilaren kolorekoa bada ere.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 161. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lucasek klorofilako txiklearen kolorea ikusten zuen paretan  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 8. orr.


klorofiliko izond klorofilari dagokiona.

Banuen amets-asmoa karbono-atomo baten saga idazteko, jendeei ulertarazteko fotosintesi klorofilikoaren poesia bikain bezain -kimikarientzat izan ezik- gordea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.


klorofluorokarbono iz kloroa, fluora eta karbonoa dauzkan konpostau organikoa.

Nafarroako 923 enpresetan Guardia Zibilak egin duen gas kutsakorren kudeaketaren ikerketan, 749k klorofluorokarbonoak eta bestelako gasak legez kanpo erabiltzen dituztela aurkitu du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

Horren errudun nagusia klorofluorokarbono igorpenak zirela atzeman zuten ikertzaileek orain urte batzuk.  Berria - Gaiak   2004-07-11


klorofluorokarburo iz karbono, hidrogeno, kloro eta fluor konposatu gaseosoa.

-Klorofluorokarburoen arazoa, ozonoa jan eta jan, urteak hor goiko geruzetan irauten duen gas ozono-suntsitzailea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.


kloroformatu, kloroforma, kloroformatzen du ad kloroformoarekin anestesiatu.

Benetako profesionalek bakarrik lor zezaketen horrela egun argiz etxean sartu, Nofutur kloroformatu, eta inork haiei erreparatu gabe alde egitea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 411. orr.


kloroformo iz isurkari koloregabea (CHCl3), usain ezaugarria duena, konortea galarazteko erabiltzen dena.

Usain etereoak: alkohola eta kloroformoa, esate baterako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

Kloroformoaren hats itogarria.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 11. orr.

Lagundu egidazu kloroformoa jartzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 266. orr.

Morfina, kokaina, kloroformo urtua, alkohola eta aromatizantea, dena nahastu eta ondo eragina.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 178. orr.

Kloroformoaren hats itogarria.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 11. orr.

Kloroformo usain loarazlea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 110. orr.


klorokina iz malaria eta amebek eragindako infekzio batzuek tratatzeko erabiltzen den gaia.

1950eko hamarkadaz geroztik, klorokina erabili izan da gaitzari aurre egiteko.  Berria - Gaiak   2004-04-25

Lehen klorokina banatzen zuten, baina infekzio erresistenteen aurrean ez zen batere eraginkorra, eta arazoak zekartzan.  Berria - Gaiak   2006-04-26

Indian, gainera, 2004. urtean klorokina tratamenduak sustatzea leporatu diote Bankuari.  Berria - Gaiak   2006-04-26


kloroplasto iz klorofila daukan plastoa.

Eraldaketa haietatik lehenbiziko egitura organiko konplexuak loratu ziren; ondoren liken, alga eta belarren klorofilari esker -bakterioak kloroplastoan kokatuak izaki, bizitza garatzeko "heziak"- fotosintesia garatuz joan zen, oxigeno geruza sortuz.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 29. orr.


klorotiko izond klorosiak –anemia mota batek– joa.

Aran gardenek birjina baten gozotasun klorotikoak agertzen zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.


kloruratu iz sodio kloruroa daukana.

Ur sulfatatuak (sulfatatu kloruratuak).  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Giharre uzkurdura: ur kloruratuak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Erreumatismoa: ur erradioaktiboak, bikarbonatuak (bikarbonatu kloruratuak), sulfuratuak, karbogaseosoak eta metal urak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Fiteroko urak kloruratu sodiko sulfatatuak, fluoratuak, bromuratuak eta litinikoak dira eta 48,5 graduko tenperaturarekin ateratzen dira lurretik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sulfatatu kloruratuak (5)


kloruro iz azido klorosoaren gatza.

Eros eztainua eta sal eztainu kloruroa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.

Nikel kloruroa egiteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.

Amonio klorurozko laino itxi zurixka batek harturik zegoen beti laboratorioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Odolean dauden gatz mineral guztien proportzioa % 0,9 inguru da (sodio kloruroa da nagusi).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 165. orr.

Aski da, horretarako, potasio kloruro soluzioa aplikatzea garun ageriari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 262. orr.

Nutrizio alderditik begiratuta, sodio-kloruroaren ordez potasio-kloruroa baliatzen hasiak dira goi-sukaldari aitzindari batzuk.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 38. orr.

Potasio kloruroa da Frantziako Poliziak atzemandako substantzia, alegia, kloratita izeneko lehergaia egiteko behar den oinarrizko osagaia .  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

PVCaren produkzioan aska daitezkeen produktuen artean kloroa, etilenoa, hidrogeno kloruroa eta monomeroa bera (binil kloruroa) ditugu.  Berria - Gaiak   2004-07-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amonio kloruroa (3); eztainu kloruroa (3)


klown (4 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan; orobat klun) iz pailazoa. ik clown.

Familiaren jostagarria izanez hazi zen Wood-tarren etxean, klown beti maltzur eta zalapartari bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.

Klown bat bezala uzkurtzen da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 141. orr.

Gaur hasi eta maiatzaren 23a arte kabareta, poesia, klownak, umorea eta musika izango da.  Berria - Kultura   2004-05-07

Bainan klun on izaitea zinez gustatuko litzaidake...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 18. orr.


klowngintza iz klownaren langintza.

Erakasle izan ondoan, klowngintzari lotu zen eta zenbait urtez mundua kurritu du "Cirque du Soleil" ospetsuarekin, 800 bat ikuskizun eskainiz eskuin eta ezker.  Herria   2004-03-18


kloxar ik clochard.

klub (orobat kluba g.er. eta club g.er.) 1 iz kirol, jolas edo kultura elkarte pribatu askok hartzen duten izena.

Swapper-en artean talde batzuk, edo klub batzuk, orduan esaten genuen bezala, astun-astunak ziren, erlijiosoak, begetarianoak, esperantistak, imajinatu dezakezun guztia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 118. orr.

Etxe sekretu hari klub dei zekiokeen arren, agure gutxi batzuk besterik ez ziren haren kide, antza.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 28. orr.

Zu bazkide zaren klubean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 91. orr.

Herriko Klub hura oso gauza ona zen: areto-biltoki bat, antzezpenak egiteko eta mintzaldiak eta holakoak antolatzeko; liburutegi txiki bat, irakurri eta idazteko gela batekin; eta kirol-entrenamendu eta negu-jokoetan aritzeko toki estalia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 147. orr.

Aitak esan zion ea nahi zuen berarekin joan bere klubera afaltzera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 267. orr.

Alderdi sionistaren klub batera joaten naiz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 27. orr.

Adinekoek banatuen eta dibortziatuen klubak eta elkarteak sortzen dituzte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 285. orr.

Bikote-trukeko klubak sex-shopak baino etorkizun hobea daukala dio tipoak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 134. orr.

Athletic bezalako klub batek.  Berria - Kirola   2004-09-14

Klubaren egoitza nagusia den Ibaigane jauregira jo nuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 22. orr.

2 (izenondoekin)

Utzia zion klub pribatura joateari.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 172. orr.

Klub profesional bateko lehendakari izatea oso zaila da.  Berria - Kirola   2004-04-20

Baskonia klub berezia delako.  Berria - Kirola   2006-04-26

Klub ertainei, kudeaketan asmatuz gero, jokalari interesgarriak eta lehiakorrak fitxatzeko aukera emango zien.  Berria - Harian   2005-12-14

Azken denboraldietako klub garrantzitsuenak.  Berria - Kirola   2006-04-01

Klub xumea zena punta-puntakoa izan da handik aurrera.  Berria - Kirola   2004-11-28

Une honetan Euroligako klub indartsuenak dira.  Berria - Kirola   2004-11-17

3 politika gaiak eztabaitzen diren zirkulua, orobat estatuek osatua.

Robespierreren aginduaren ondorioz jakobinoen klubetik egotzi zuten Cloots, eta gero epaitzera eraman.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 110. orr.

Estatuei dagokien zorra Pariseko Klubaren baitan birnegozia daiteke, bertan biltzen baitira, kasuz kasu, zordunak estatu hartzekodunekin edo merkataritza-kredituen estatu bermatzaileekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.

1970 ean, munduko gizartearentzako mehatxu diren faktoreei buruzko azterketa bat egiteko agindu zuen Erromako Klubak -jakintsuen guneak-.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 18. orr.

CDU-CSUko koalizio kontserbadorearen hautagaia Turkia klubean sartzearen kontra dago.  Berria - Harian   2005-06-19

4 gau lokal musikaduna, edariak zerbitzatzen direna eta askotan prostitutak dituztena.

"Copas Night" izeneko klubean zerbait edan zuten.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 68. orr.

Soho auzoko club-etara sartzeko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 176. orr.

Hiriko beste muturrera joan zen, hantxe baitzeuden luxuzko klubak, putetxeak edo zirenak zirelakoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 59. orr.

Eta zenbat puta sartuko dituzue klub horretan?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 177. orr.

Zinemak, jolas-aretoak, tebeoak aldatzen zituzten dendak, taberna dotoreak, ate gorriko klub badaezpadakoren bat edo beste.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 16. orr.

Epaitegi horren ustez, bi neska errumaniar adingabe prostituta lanean ari ziren klub horretan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Nik uste nian hire klub horretan zerbitzua eskaintzen zuten neskatila guztiak Hassan erregearen subditoak zirela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 311. orr.

Munduko ofiziorik zaharreneko lantegietan sudurra sartzea erabaki zuen, ea luxuzko klub edo zulo haietan txiripaz arrastoren bat aurkitzen ote zuen, nondik edo norantz jo zezakeen jakiteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 59. orr.

Dena dela, ez dut uste bera bezalakoek klub batean aritu beharra daukatenik, ezta gutxiagorik ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 57. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zazpi zuen herriaren etxerako eta hiru herriaren umeentzako klub-jostalekurako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 96. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Seietan, lana bukaturik, gimnasio eta igerilekua duen emakume-klub batera joan zen Elsarekin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 148. orr.

Ez zuen arrakastarik lortu, baina berehala bideo-klubetako thrash filmen jarraitzaileek kultuzko lan bihurtu zuten.  Berria - Harian   2005-09-15

Jazz klub batean entzuteko oso egokia.  Berria - Kultura   2004-10-10

Partidu kontserbadoreko kide egin naiz, eta xake-klub batekoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 204. orr.

Ile eta bekain tindatuak, zetazko lepokoak eta belaontzi-klubetako blazerrak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Garden of Earthly Delights izeneko strip-tease klub baten atarian.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

Hirietako suburbio, bus geltoki, gau-klub, zinema areto, metro estazio eta aireportuetan barna.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.

Hiri horretako homosexual klubetan bazkide oso ezaguna da eta aintzakotzat hartua.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 100. orr.

Izena emanda nago fitness klub batean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 233. orr.

Futbol klub handienaren urtebetetzea.  Berria - Kirola   2004-05-21

1921ean sortu zuten, Ingalaterran, Pen Kluba, eta mundu osoan tokian tokiko 130 Pen Klub daude egun.  Berria - Kultura   2004-03-26

Azpimarratzekoa da Aznarrek fan klub aparta daukala.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

europako klub (5); gau klub (5); jazz klub (4); klub bakarra (3); klub barruan (3); klub batera joango (3); klub handi (3); klub handia (3); klub mailan (3); klub zuri (3); pen klub (15)

bihotz bakartien kluba (4); euskal pen kluba (13); idazleen pen kluba (4); kluba elkarte (4); kluba elkarte anonimo (3); kluba erosteko (5); kluba hartu (3); kluba sortzeko (7); kluba utzi (10); kluba utziko (6); kluba utziko zuela (4); kluba zuzentzeko (4); pen kluba (22); pen kluba sortzeko (6)

asmoa du klubak (3); aurkeztu du klubak (3); aurkeztu zuen klubak (3); bihotz bakartien klubak (13); bilboko klubak (6); egin du klubak (5); eko klubak (4); euskal pen klubak (16); gasteizko klubak (13); ingalaterrako klubak (3); iruñ jazz klubak (3); klubak antolatu (3); klubak antolaturiko (4); klubak antolatutako (5); klubak atzo jakinarazi (5); klubak hartutako (4); klubak jakinarazi (6); nazioarteko pen klubak (10); pen klubak (37); tenis klubak (3); zine klubak (3)

gasteizko klubarekin (3)

bihotz bakartien klubaren (3); eko klubaren (3); euskal pen klubaren (14); gasteizko klubaren (4); iruñ klubaren alde (3); klubaren baimena (3); klubaren egoera (18); klubaren egoera ekonomiko (3); klubaren egoera ekonomikoa (6); klubaren egoitza (3); klubaren eguna (7); klubaren eguna izendatu (3); klubaren erabakia (3); klubaren etorkizuna (4); klubaren filosofiak (3); klubaren historiako (8); klubaren historian (4); klubaren inguruan (3); klubaren izena (3); klubaren jarduna (3); klubaren mendeurrena (4); klubaren onarpen ofiziala (3); nazioarteko pen klubaren (9); pen klubaren (32); pen klubaren onarpen (3)

gau klubari (3); klubari laguntzeko (8); klubari laguntzeko eguna (4); klubari su eman (3); pen klubari (3)

donostiako klubean (4); klubean jarraituko (6); klubean jarraitzeko (5); klubean sartu (3); nautika klubean (4); sanxenxoko nautika klubean (3); tenis klubean (4); zine klubean (3)

europako klubek (3); klubek hartuko dute (3)

bihotz bakartien klubeko (5); euskal pen klubeko (12); klubeko agintariek (4); klubeko arduradun (3); klubeko arduradunek (5); klubeko jokalari (3); klubeko kide (6); klubeko kideek (4); klubeko kirol zuzendaria (3); klubeko langile (3); klubeko langileak (3); klubeko lehendakari (3); klubeko lehendakaria (6); klubeko lehendakariak (7); klubeko presidente (5); klubeko presidenteak (3); klubeko sendagileek (3); klubeko zerbitzu (3); klubeko zuzendaritzak (8); oxford klubeko (4); pen klubeko (18); pen klubeko lehendakaria (5); pen klubeko lehendakariak (5)

euskal herriko kluben (10); kluben artean (6); kluben arteko (35); kluben arteko euskadiko (4); kluben arteko munduko (5); kluben arteko txapelketa (5); kluben arteko txapelketako (4); kluben artekoa (4); kluben elkartea (11); kluben elkarteak (6); kluben elkarteko (14); lehen mailako kluben (3); mailako kluben (4); tke traineru kluben (9); traineru kluben (21); traineru kluben elkartea (10); traineru kluben elkarteak (4); traineru kluben elkarteko (6); traineruen kluben (10); traineruen kluben elkarteko (8)

klubera joaten (3)

klubetako ordezkariek (6)


klubeka adlag kluben arabera.

Laukizkoek jantzi dituzte bi txapelak eta Munduko Txapelketari ekingo diote ostegunean, klubeka.  Berria - Kirola   2004-08-28


kluk
1 kluk egin porrot egin.

Luis Estherrekin elkar hartuta ei dabil, eta Rubenen denda libre izango zuela agindu zion, baina baliabide guztiak jarrita ere, kluk egin du. Berrikitan bizpa hiru elkartek, eta munduan diren haundienetarik, edo berdin haundienak, kluk egin dute eta aitortu behar izan dute arras jakinean kondu makurrak ager araziak zituztela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 155. orr.


kluka iz hurrupa. cf klik1.

"Edan ezak beste kluka bat oraino!", eta nik, gogotik edaten nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 137. orr.

Thierry kluka bat irents ezak Yvesen oroimenez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.

Beste kluka bat jo diat, botila amaitze aldera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 94. orr.

Gero botila koñak batetik kluka luze parea edan, eta apar ugari sortu diat.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 93. orr.


klun ik klown.

klunitar izlag Frantziako Cluny beneditar monasterioari dagokiona edo harekin lotua.

Benediktar bizimodu monastikoaren hamargarren mendeko klunitar gaztetzea izan zen Mendebaldean ondoren izandako gizarte-erreforma guztien, erlijioso nahiz sekularren, arketipoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.

Bizitza monastikoaren klunitar erreformak eliz sistema osoaren hildebrandotar erreforma ekarri zuen aita santuaren gidaritzapean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.

Jatorri horretakoak ziren, era berean, Nafarroako monasterioak bete zituzten fraide klunitarrak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 26. orr.


klunk iz (onomatopeia)

Trenaren gurpilak burdinbideko ozken gainetik pasatzean ateratzen zen klunk bikoitz gero eta bizkorragoek zer ximikoa egiten zioten bihotzean Zintzurrean korapiloa, begi izkinetan hatza, gorputzean ikara.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 79. orr.


klunka iz (onomatopeia) ik klanka.

Burdinazko atea berritz hesten, Klunka!, urrats batzuk barnealdean eta berritz isiltasuna.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 51. orr.

Ikus dezagun, danba!, kartierrean sartzeko ate handi hura; klanka!, zeldako ate gaineko eta behereko zerrapoak, zaintzaleek beti bortizki zerratzen edo idekitzen dituztenak; klaska!, zeldako ate zerrailuan giltza; klunka!, ibiltokira doan burdinazko atea; klixka!, hesietako zerrailuak...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 57. orr.


klunkada ik kulunkada.

kluster (45 agerraldi 12 artikulutan; orobat cluster 13 agerraldi 7 artikulutan) iz merkatu edo produktu batek lotzen dituen eta eskualde jakin batean aritzen diren hainbat enpresa, erakunde edo agenteren elkarretaratzea.

Hamaika kluster daude: etxetresna elektrikoen, autogintzaren, ingurumenarekin lotutako baliabideen, makina-erremintaren, energiaren, papergintzaren, itsas industrien, aeronautikaren, Bilboko portuaren, ezagueraren eta telekomunikazioen klusterrak, alegia.  Berria - Ekonomia   2004-04-03

Ezagutzaren Clusterrak euskal enpresen nazioartekotzeari buruzko txostena aurkeztu zuen atzo Bilbon.  Berria - Ekonomia   2004-11-13

Sektoreko euskal enpresa nagusiak Aeronautika Clusterrean biltzen dira, elkarlanerako.  Berria - Harian   2005-01-19

Klusterretako zuzendariek informazioa trukatuko dute lehen-lehenik.  Berria - Ekonomia   2004-04-03

Bai klusterreko enpresen artean, baita telekomunikazioen alorrean «zer esana» daukaten erakunde publikoen artean ere.  Berria - Ekonomia   2004-05-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klusterra sortu (3); soziolinguistika klusterra (5)

soziolinguistika klusterrak (3); telekomunikazioen klusterrak (3)

soziolinguistika klusterraren (3)


km (orobat km.) kilometroaren sinbolo nazioartekoa.

Gizonezkoen kros motza (lau km) bihar jokatuko da, 13:30ean, eta emakumezkoen kros luzea (8 km), 14:10ean.  Berria - Kirola   2004-03-19

VI Lizarra - Urantzia (19 km).  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 56. orr.

Asistik ekialdera hamabost bat km-ra dago Foligno.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 187. orr.

Abiapuntutik 3 km eta 600 m-ra.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 45. orr.

Automobil asko dabiltza oraindik 8.000 km-tik behin ardatza eta malgukiak begiratu behar zaizkienak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.

Bost egunean egin zituen 250 km-ak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 183. orr.

Legoa luzera-neurri zaharra da, gutxi gorabehera 4 km-ren baliokidea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

37 km/h-ko abiaduran, 91,44 metro; 22,5 km/h-ko abiaduran, 32 km.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.

125 km orduko ibili zen haizea, behin eta berriz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 474. orr.

Orduko 130 km.-ko haize bilaua nagusitu zen. zazpi euskal herriek betetzen dituzten 20.000 km2etarik Nafarroak berak hartzen dituela 10.000 km2, Hegoaldeko beste hiru eskualdeek 7.000 km2 eta Iparraldeko azken hirurek hondar 3.000 km2ak, hots, 6/7etatik 1, ezbaian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

km inguru (5); km karratu (3); km orduko (3); km orenean (3); km ra dago (3); mila km karratu (3)


knesset iz Israelgo legebiltzarra.

Sharonek, akordioari esker, hemeretzi diputatu laboristaren sostengua izango du Knesset legebiltzarrean.  Berria - Mundua   2004-12-19

Knesset Israelgo Legebiltzarrerako bozetako garaileak, Ehud Olmertek.  Berria - Harian   2006-03-30

Ezkerrari esker onartu du Knessetek Sharonen gobernua.  Berria - Harian   2005-01-11

Alderdi Laboristak espero baino ordezkaritza gutxiago lortu du Knesseten.  Berria - Harian   2006-03-30

Sharonen plana Knesseten.  Berria - Mundua   2004-04-23

Kadimak bildu duen jendea hurrengo Knessetean aulki seguru bat lortu nahi duten oportunistak dira batzuentzat.  Berria - Mundua   2006-01-07

1973tik da Knesseteko diputatu, iazko udazkena arte Likuden eta ordudanik Kadima alderdian.  Berria - Harian   2006-03-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

israelgo knesset (5); knesset israelgo (5); knesset israelgo legebiltzarrean (3); knesset legebiltzarrean (7); knesset legebiltzarreko (5); knesset legebiltzarrerako (3)


knut 1 iz larruzko zerrenda metalezko puntadunez eginiko zigorra.

Knutak hainbat uhal dauzka, larruzkoak, eta, haien muturretan loturik, burdin hari bihurritu bana.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 298. orr.

Eta, knuta gora altxaturik, urratu egiten dio aurpegia Ivan Ogareffi alderik alde.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 299. orr.

Hiri sekula ez zaik joango traidore aurpegi horretatik knutaren seinale laidogarria!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 313. orr.

Knut kolpe ederra eman zenion madarikatu hari aurpegi betean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 397. orr.

2 alegiazko dirua, brontzezkoa.

Jakina, aztien munduan bakarrik zeukan dirua; ezin dira galeoiak, sickleak eta knutak muggleen dendetan erabili.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 44. orr.

Harryk, Gringottseko gela blindatuan bere diru-poltsa urrezko galeoiez, zilarrezko sicklez eta brontzezko knutez bete ondoren, bere buruaren kontrol handia behar izan zuen dena batera ez gastatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 46. orr.

Brontzezko knut txiki mordoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 72. orr.

Bost knut kostatzen zen koilarakada  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.


koadernaketa iz (liburu) jostea, azaleztatzea.

Azken berrikustea eta aurkezpena: arreta handiko berrirakurketa eta zuzenketa, ezaugarri formalak, inprimatzea, koadernaketa: %10.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 356. orr.


koadernatu, koaderna, koadernatzen 1 du ad liburuez mintzatuz, josi, azaleztatu.

Spielberg zaharrak liburu asko eraman ditu koadernatzera.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 24. orr.

Larru gorriarekin koadernaturiko liburu mardul bat zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 387. orr.

Ondo koadernatutako berrehun bat orrialde ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Luxuzko beste zenbait argitalpen: Koenigsmark, larru urdinez koadernatua, Paul Doumerren Nire haurren liburua, lore purpurekin apainduriko larru beixean koadernatua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 86. orr.

Aldizkariak, liburu bat eta koadernatu gabeko eskuizkribuak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 109. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Poltsatik liburu koadernatu bat atera zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 260. orr.

Anatole Franceren obren bilduma koadernatu birrindua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 23. orr.


koadernatzaile iz (liburu) joslea, azaleztatzailea.

Koadernatzailearekin ezkonduko zen segur aski", esan nion neure buruari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 71. orr.

Koadernatzaileek eta liburu-konpontzaileek ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 408. orr.


koadernatze iz (liburu) jostea, azaleztatzea.

Alemanian kontrabandista izana zen, eta koadernatze lantegi bat zabaldu eta aberastu egin zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 70. orr.

Moldiztegi modernoa, ertaina, zilindroez, Kelley-ez, Miller elikagailuez, prentsa txikiez, linotipo-makinez eta koadernatze-tailer oso batez hornitua...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.


koaderno (627 agerraldi, 108 liburu eta 41 artikulutan; orobat kuaderno 4 agerraldi, 3 liburutan) 1 iz paperezko orri zuri jositakoz osaturiko liburu modukoa. ik kaier.

Horrez gain koadernoa eta bolaluma, idatzi beharrekoak idazteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 44. orr.

Gutunen kaxa arakatu zuen berriro, eta koaderno bat atera zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.

Koaderno bat iritsi zait eskura, non Obaban fusilatutako guztien aipamena egiten den.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 161. orr.

Eta Hori ere, hitzez hitz, Super Conquerant koadernora pasatu dut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 12. orr.

Ukitu leuna du koadernoak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 12. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Koaderno berde ilun bat (France, 210 x 297 mm.) estreinatu dut kontakizun nagusiari erantsitako iruzkin eta azpikontakizunontzat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 14. orr.

Fitxategiak estaltzen zuen koaderno tapa-beltz baten ertza bistaratu zitzaion.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 191. orr.

Harriduraz ikusten dut larru beltzezko koaderno bat sakelatik ateratzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 184. orr.

Jakaren poltsiko sakonetako batean gorde zuen belus horiko azalekiko koadernoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

"Egunkaria" izenburu dotorea duen azal gogorreko koaderno hau.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 18. orr.

Zubia argitaletxearen Matematikako koadernoak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Lehergailuei buruzko koadernoa irakurtzen hasi zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 294. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Slowackik gerrari buruz hitz egiteari utzi eta kontaduria koadernoa ireki zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 40. orr.

25 orriko bost eskola-koaderno.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 87. orr.

Oraingoz, arkatzez idazten dut ikasle-koaderno batzuetan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 59. orr.

Hortaz, karpeta urdina zabaldu, eta emaitza-koadernotxoa luzatu nion poz-pozik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 137. orr.

Julio nire ariketa-koadernoa zuzentzen ari zelarik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.

P.-R. andrearen abizena zegoen orria berehala erauzi nuen nire helbide-koadernotik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

Bere ohar-koadernoetako batean irakur daiteke: […].  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 161. orr.

Bidaia-koaderno baten itxura izango du testuak?  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitaren koaderno (3); azal gogorreko koaderno (3); azalekiko koaderno (3); koaderno beltz (5); koaderno beltza (13); koaderno beltza atera (4); koaderno beltza zabaldu (3); koaderno beltzean (4); koaderno gorria (8); koaderno gorrian (3); koaderno txiki (15); koaderno txiki batean (5); koaderno txikian (3); koaderno urdina (10); koaderno urdinean (5); koaderno zahar (3); ohar koaderno (7)

azal gogorreko koadernoa (3); koadernoa atera (3); koadernoa eskuan (3); koadernoa eta arkatza (3); koadernoa ireki (3); koadernoa itxi (6)

koadernoan idatzi (3); koadernoan idazten (6)

koadernoaren bila (3)

koadernoko zerrenda (3)

patrikako uztai koadernotxoan (3)


koadernodun izond koadernoa duena edo daramana.

Ertzain koadernodunak zeharka eta agiraka begiratu zidan, hiltzaileari buruz ezer idatzi ezina nire errua balitz bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 119. orr.


koadernotxo iz koaderno txikia.

Koadernotxo hori-gorrixka mehe bat Poltsa zabaldu zuen, paper batzuk eta koadernotxo bat utzi zituen mahai gainean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 197. orr.

Koadernotxotik orria kendu eta bloka eta boligrafoa itzuli zizkion gelakideari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 187. orr.

Paper erreziklatuzko patrikako uztai-koadernotxoan lehen hitzak idatzi ditut: [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 17. orr.


koadrado ik kuadratu.

koadrante (14 agerraldi, 6 liburu eta artikulu 1ean; orobat kuadrante 3 agerraldi, 3 liburutan) 1 iz zirkunferentziaren edo zirkuluaren laurdena bi erradio elkarzuten artekoa.

Esaten da Aristarko Samoskoa izan zela koadrantea edo hemisferioa asmatu zuena, eta baita azalera lau baten gainean jarritako diskoa ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.

Abakoaren azpitik hasita, goitik behera, egin erradioa, eta izan dadila koadrante bakoitzean begiaren diametro-erdi bat txikiagoa, abakoaren azpian dagoen koadrantera iritsi arte. derrigorrezkoa baita triglifoak kolomen tarteko koadranteen erdian kokatzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1690. orr.

2 arku formako eskala.

1 eta 1000 arteko markak zituen kuadrante handi batekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 102. orr.

Termometro eta manometroen koadranteak ez zeuden graduaturik: kolorezko zeinu konbentzional batzuk besterik ez zeramaten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.

Altzairu dirdirarazizko orratza, koadrante horailaren gainean bare beltz baten gisa aldaro eginez, 95°an geratu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 214. orr.

Nire erresumako koadranteak, palankak, heldulekuak, botoiak kontatzen ditut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 40. orr.

3 (haizeez mintzatuz)

Fuela beti itzultzen da kostaldera, eta zer esanik ez arazoan, hirugarren eta laugarren koadranteko haizeekin.  Berria - Gaiak   2004-02-07

Haizea hirugarren eta laugarren koadranteetakoa izanez gero gaitz egiten baita belak maniobratzea.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 11. orr.

4 astronomian, angelu graduak markaturik dituen zirkulu laurdeneko egitura batek osaturiko lanabesa, angeluak neurtzeko erabiltzen dena.

Hau hain da egia garbia, ezen ez baita ez kuadranterik eta ez teleskopiorik behar hau aurkitzeko, edozein adimen kaskarren begibistan baitago.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 41. orr.

5 erlojuez mintzatuz, biribilkia.

Koadrantearen zuritasunean orratzak ez ziren besterik gabe beltzak, kopetilunak ziren.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 117. orr.

Leihoan gurpilak, gurpiltxoak, erloju orratzak eta erloju koadranteak zeuden, beste ezertan ez zen ezagun hura erlojugile baten etxea zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.


koadrarazi, koadraraz, koadrarazten du ad koadratzera behartu.

-Eman dezagun dirua nola edo hala itzultzeko moldatzen naizela, diru hori eskuratzen dudala alegia, eta gero aurkitzen dudala mugimenduak koadrarazteko moduren bat, inor sekula ezer okerrik izan dela ez ohartzeko modukoa.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 40. orr.


koadratu1, koadra, koadratzen (orobat kuadrado g.er., kuadradu g.er. eta kuadratu g.er.) 1 du ad figura geometriko bat, haren azalera kalkulatzeko, azalera bereko lauki batera ekarri.

Horrek guztiak kurbak zuzentzeko, azalerak koadratzeko, eta solidoak kurbatzeko balio zuen; luzera bat, azalera bat, bolumen bat kalkulatzeko, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 366. orr.

Arkimedesen espirala, parabolak, hiperbolak, zikloidea... bide luzea egina zuen kontu hark Hipokrates Kiosekoak lunulak koadratu zituenetik!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 366. orr.

2 kontabilitatean eta kidekoetan, zor-hartzekoak egokitu.

Gero berrogeita hamar dolar sartuko zituen, eta diru-ateratze faltsuaren txartelak bere kutxaren balantzea ongi koadratuko zuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 50. orr.

Badakik ontzien berri, badakik izkiriatzen, badakik kontuak koadratzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 124. orr.

Eskudiruak koadratzen du, balantzeak koadratzen du, eta txartelek ere bai.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 51. orr.

Gure txartelak ere koadratu beharra zeukan, noski, eta hala berak ere han ezarriko zuen diru-ateratzea, baina idazpen faltsu bakoitzaren aldamenean lapitzez marratxo bat egiten zuen, ikusi nuen nik, eta horrek adieraziko zion balantze zuzenak zenbat behar zuen, aurrezleak galderaren bat egiten bazuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 50. orr.

Sheila han zegoen nik harena kontatu nuenean, ezer adierazten ez zuen aurpegi soraioarekin, eta xentimoraino koadratzen zuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 36. orr.

3 irud

Pasadizoaren balantzea koadratzeko orduan horra haserrealdiak, horra adrenalinaren gorakadak eta hara biraoak gora zerurantz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 42. orr.

Berak ikasiak eta bizitakoak, han eta hemen bildutakoak, denak ondo koadratu dituenean, horren berri eman behar izaten du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.

Han [baserrian] lana egutegiarekin koadratu beharra zegoen; barauak eta bijilia kontuek, kalekoa baino areago jotzen zuten baserritarra: okela, txerrikia eta lukainka jeneroa zen erabiltsuena han.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 147. orr.

Kontzilio osteko egutegi berritze [...] horretan, ekialdekoekin koadratzeko, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 488. orr.

Zeinen erraz koadratzen dituzten batzuek, kanpotik zein barrutik, honako ekuazio hauek: euskaltzale berdin abertzale, euskara berdin Cosa Nostra.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 49. orr.

Pieza gehienek koadratzen ditek behingoz: suizidioaren fartsak, Monikaren izenean idazten jarraitzeko asmoak eta bizitoki aldaketak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 155. orr.

4 argazkigintzan eta kidekoetan, laukian sartu.

Argazkilari horien artea [...] une hori arin batean harrapatu, koadratzen jakin eta ziurtasunez kliskatzean datza.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 218. orr.

Koadratu aditza, margolaritzako eta argazkigintzako irudietan, angelu jakin batetik begiratua, eremu mugatuko irudi bat sortzeko prozesu mental eta material hori izendatzeko agertu ziren zinemagintzan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.

Bularra, edota burua, koadratzen zuten lehen planoek gaitzespena eta arbuioa eragin zuten luzaro.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.

Ertz hori irudi-objektuari hura koadratzeko, inguratzeko balio duen beste gauza baten bidez indartzen da; marko-objektua deituko diogu horri.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

Degas, koadratzean inor maisu izan bada egiaz maisu denak, [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 151. orr.

Lehen-lehenengo filmetan, kameratik filmatzen zen filmagaira bitarteko distantzia ia bera izaten zen beti, eta filmatzen ziren pertsonak koadratzean zutik ager zitezen egiten zen horrela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.

• 5 da ad irmo jarri.

Orduan nik kaserna-hizkerako alerik gogorrenak bota nizkion muturrera, eta "Koadratu zaitez!" eta "Ezta pentsatu ere!" izan ziren entzun ziren gauzarik xuabeenak, eskua paparrean jarri zidan arte.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 23. orr.

Orduan gogoratu zitzaidan gizon hura nire aurrean koadratu behar zela, txanoa erantzi ere bai, eta haserrez irakiten jarri zitzaidan barrena aitaren zerbitzuko lekaio haren ozarkeriagatik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 49. orr.

6 (era burutua izenondo gisa) (orobat koadrado g.er, kuadrado g.er., kuadradu g.er. eta kuadratu g.er.) ik karratu1.

Haren forma koadratua. Lurrean kaxa koadratu bat zegoen, saltzaile baten erakusgaien maleta zirudiena.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 153. orr.

Panel koadratuetan, ez biribiletan.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,31

Ilea erortzen hasia zitzaion eta orain buru kuadratu ia-ia soila zuen, ile kizkur hori harrotuez inguratua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 104. orr.

Patioko zeru-sabai koadratuan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 130. orr.

· ik kuadro; karratu1.

Hortarako 71 kilometra kuadratu behar ziren eta hango campo gehienak espropriatu zituzten.  Herria   2005-05-05

Emakumezkoek 45 metro koadradoko (10 x 4,5 m.) saila ebakiko dute eta gizonezkoek 100 metro koadradokoa (10 x 10 m.). herria¬

Etxeberriak sei segundo gehiago behar izan zituen 100 metro kuadradoko saila ebakitzeko. herria¬

Baditu 800 kilometro kuadradu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 199. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

metro kuadradoko (3)


koadratu2 (orobat kuadratu g.er.) iz laukia.

Hormako egutegian zirkulu batekin inguratzen nuen aita itsasora joaten zen eguna, eta koadratu batekin itzultzen zenekoa.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 16. orr.


koadratura 1 iz figura geometriko bat area bereko lauki batera ekartzea.

Lunulen koadratura ezarri zuen Hipokratesek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 113. orr.

Hura izan zen irudi kurbatu baten lehen koadratura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.

2 koadraturan 90 graduko angeluan.

Ilgora zegoen ilargia, eguzkiarekin "koadraturan".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 351. orr.

Ilargia koadraturan dagoenean, orduantxe daude Lurreko itsaso eta ozeanoetan mareak beheren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

3 zirkuluaren koadratura

-Emandako zirkulu baten berdina den karratua eratzeari zirkuluaren koadratura esaten zaio.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 196. orr.

Berriz aipatu, geroago, greziar matematikaren hiru arazo nagusiak: zirkuluaren koadratura, kuboaren bikoizketa, angeluaren trisekzioa. Zirkuluaren koadratura hain da ospetsua, non elezahar bihurtu baita -esan zuen Maxek Nofuturen ondoren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.


koadratze 1 iz lauki bihurtzea.

Zuzentze batetik koadratze bat ateratzen zen!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

2 laukian sartzea.

Koadratzea eta ikuspuntua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.

Koadratze bat betiere ikuspuntu zentratu samar baten edo gutxienez zentra daitekeen baten materializazioari lotzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.

Koadratze hitza, eta koadratu aditza, margolaritzako eta argazkigintzako irudietan, angelu jakin batetik begiratua, eremu mugatuko irudi bat sortzeko prozesu mental eta material hori izendatzeko agertu ziren zinemagintzan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.

Koadratzea, beraz, markoaren eginkizuna da, haren mugikortasuna, bere baliokidea duen leihoaren lerratze etengabea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.

"Koadratze" hitzaren esanahia aldatu egin zen, eta markoak irudikatzen zen eszenari buruz izan zitzakeen kokaera jakin batzuk adierazteko hasi zen erabiltzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.

Koadroari dagokionez, Pascal Bonitzerrek deskoadratzea deitu duena da, koadratze desbideratua, alegia, koadratze gisa markatua eta koadratze hori automatikoki begiradarekin berdintzetik urruntzen ahalegintzen dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.

Hala sortu ditu [zinemak] hainbat esapide, hala nola, "gainbeherako koadratzea" (filmagaia gainetik hartzen denean), "azpitiko koadratzea" (filmagaia azpitik gora hartzen denean), "koadratze laprana", "hurbileko koadratzea", "aurretiko koadratzea", eta abar.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.

Koadratzearen eta koadratze-angeluaren erabilera kodetuetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 230. orr.


koadriga iz antzinako Erroman, lau zaldik tiraturiko orga, batez ere lasterketetan erabiltzen zena.

Zaldi lasterketak edo koadrigak onespen handia zuten.  Berria - Kirola   2004-08-10

Koadrigan nenbilela.  Berria - Kultura   2006-04-20

Sare telematikoaren bidez halaxe barreiatu da galaxia guztietan, eraso egin baino pixka bat lehenago beren koadriga amildegitik jausi eta hirurak hil zirela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 61. orr.

Eta, behin hil eta gero, koadrigan sartu eta amildegitik behera bultzatu, harritzaren aurka hartutako zartakoek sorraraziko ubelduak, matxurak, koskak eta mailatuak poliziaren lana ezkuta zezaten.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 61. orr.


koadrikula (17 agerraldi, 8 liburu eta artikulu 1ean (eratorriekin]; orobat kuadrikula [eratorriekin] 5 agerraldi, 4 liburutan) iz bi lerro pararelo sail elkar ebakitzen dutenean sortzen diren laukietako bakoitza; lauki horien multzoa.

Kaier koadrikulaz bete bat eta errotuladore fin beltz bat ekarri dizkidate.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 40. orr.

Profita itzazu erizainek ekarritako orri koadrikulaz beteak egiazko egiara iristeko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 46. orr.

· Betiko kale-koadrikula mugatuan, ibilbide berriak asmatzen ahaleginduz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 176. orr.


koadrikuladun izond laukiduna.

Goizean gurasoek gelan bakarrik laga zutenetik, komunera joateko eta koaderno koadrikuladunean zerbait idazteko ahalegina baizik ez zuen egin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 41. orr.


koadrikulatu 1 izond laukiduna; laukietan eratua.

Koadernoko orri koadrikulatuak betetzeari lotu nintzaion, hura mintzo bitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.

Goioren koadernoa begiratu eta orrialde koadrikulatuaren bazterrean irakurri nuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 176. orr.

Paper koadrikulatu batean idatzi genizkion.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 130. orr.

Guk koaderno koadrikulatuak erabiltzen genituen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 206. orr.

Itzultzean paper bat zekarren, noizbait gorribizi izana; orain, berriz, arrosakolore, mehea, koadrikulatua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

Kale koadrikulatuen nahasketa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 162. orr.

2 irud

Amerikanoak parranda erdian ere izaten dira astunak eta koadrikulatuak, askoz ere okerragoak dira alemaniarrak baino.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 118. orr.


koadrila ik kuadrilla.

koadrilatero (orobat kuadrilatero) 1 iz laukia.

Kuadrilatero eder bat da, kruzeroek hamalaugarren mendeko leihaje aberats eta sendoak marrazten dituzten ojiba handiz inguratua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.

2 boxeo borrokak jokatzen diren laukia.

Soken kontra jaurtiak ginenean soka horiek berek bueltatzen gintuzten koadrilateroaren erdira.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

3 irud

Ziri-jokoen koadrilateroan, puntuetara bazen ere, azkenean Manuel garaitu zuen, nahiz eta tabernariak pentsakor utzi.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.

"Nola joko nauk ba hemen, David? Ez al duk ikusten kuadrilaterotik kanpora gaudela?" Maderas de Obaba jartzen zuen laukia seinalatu zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.


koadrilla ik kuadrilla.

koadro (2334 agerraldi, 161 liburu eta 635 artikulutan; orobat kuadro 48 agerraldi, 3 liburu eta 29 artikulutan) 1 iz margolana.

Rossetti-ren koadro asko zituen liburuak, baina Beata Beatrix-en ikuskizunak erakarri ninduen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 220. orr.

Ez nuen jarri nahi San Agustinen koadroa aditu batengana alferrik bidaltzeko arriskuan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 183. orr.

El Grecoren koadro batetik aterea zirudien.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 47. orr.

Caravaggioren San Mateo eta Aingerua koadroaren bi bertsioak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.

Bada Van Goghen koadro bat gaueko billar-gela irudikatzen duena.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 79. orr.

Koadroa ez zetorren fundazioaren funts estatubatuarretatik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 156. orr.

Azken berrogei urteotako Ingresen atzera begirakorik handiena da eta 79 koadro eta 101 marrazki ditu.  Berria - Kultura   2006-02-18

Koadro inpresionista bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 32. orr.

20ko eta 30eko hamarkadetan koadro figuratiboak egin zituen.  Berria - Kultura   2004-06-08

Formatu handiko koadro asko saldu zituen, Erakusketa iraunkorreko geletatik paseatzen ari nintzela, izkina ez oso argitsu batean, atentzioa eman zidan koadro bat ikusi nuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 155. orr.

Leihoak koadro arraro bat zirudien, goiko aldeko eskuineko angeluan zuen ilargi betearekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 195. orr.

Margolari onenek ere ez dute astero koadro on bat egiten.  Berria - Kirola   2004-05-05

2 (hitz elkartuetan)

Ikuspegi bikoitz hori islatu izan da ia beti, bai Passeronen gainbegiratu historikoetan, bai Arnheimek egin zituen koadro-azterketetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 251. orr.

· Gelaren bazter batean, argazki koadroak zeuden piano baten gainean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 94. orr.

Eskultura edo pintura-koadroa.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 32. orr.

3 eszena.

Frantziskoren haurtzaro eta gaztaroari buruz aurkezten duen koadro guztiz ilunak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.

Metodo groteskoa baliatuz, giza bizitzaren oso koadro eskematiko eta pesimistak marrazten zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Uste dut beste bi edo hiru zakil beharko genituela antolatu duzun koadro hori osatzeko, madame.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 164. orr.

4 laukia.

Edo eguzkiak biribila izatea egokiago, koadro edo triangelu formakoa izatea baino.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 223. orr.

Xakearen koadro zuri-beltzetan barrena galdu nahi nuke neure burua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 68. orr.

Koadro eskoziarrekiko manta ere prest zeukan, gortinak orobat itxita.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 154. orr.

Alkandora koadro-txikia txamarra larriaren azpian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Cadinek, aldiz, soineko koadro zuri-urdindun bat, ama Chantemessek erabilitako tartan oihal batez egindakoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

· Erabat edo neurri batean analogoak diren enuntziatuak sailkapen-koadro batean integratzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 85. orr.

5 pilotalekuan, marren bidez, banatzen den zatietako bakoitza.

Triciokoa ez dago atzelari jotzaileekin jokatzera ohituta, eta Pascual, bestalde, laugarren koadroan punpa egiten duten pilota errazak bederatzigarren koadroan uztera ohituta dago.  Berria - Kirola   2004-08-07

Azkenean, zortzigarren koadroan bote egin eta erreboteko paretan jarri zuen pilota.  Berria - Kirola   2004-01-18

Sake on baten ostean, Peñak aukerako pilota utzi zion bigarren koadroan Xalari.  Berria - Kirola   2006-04-18

Lau koadro t'erdiko kaiolan, hain zuzen.  Berria - Kirola   2004-09-18

Tantoak aurreko koadroetan erabakitzen dira, 10.  Berria - Kirola   2004-12-16

koadrotik tantoak egitea oso zaila da.  Berria - Kirola   2004-12-16

6 gailuak edo tresnak kokatuak dauden taula modukoa.

Koadro horretan Lete ibili duk polimetroarekin eta, hor ez duk indarrik behinik behin.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 10. orr.

Autoko koadro digitalera egin nuen so: 99.08.05 01:32 17ø5ºC.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Aginte-koadro nagusia azaldu nion neskari gutxi gorabehera, xehetasunetan sartu gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.

Ronek zilarrezko botoitxo bat sakatu zuen aginte-koadroan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 62. orr.

7 taulena.

Lorategia handia zen, bai, fruitu-arbolaz betea; Nunuk kendu egin zituen lore-koadro erromantikoak, buztin gorriz estalitako bidezidor bihurriak Luzerna edo gari koadro handiak eta baso hirukiak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 43. orr.

Hantxe ageri ziren soropil koadro txiki bat, sarbidea, autoen estalpea, eskailera nagusia, leiho handi irtena eta sukaldeko leihoa, ni begira egona nintzena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 24. orr.

8 bizikletez mintzatuz, egitura nagusia.

Zaldika geratuz errepide erdian, bizikletaren koadroaren gainean, hankak lurrean.  Berria - Kultura   2004-03-14

Arkadi lurrean eserita, gorputza bizikleta-koadroaren aurka, beso bakoitza gurpil banari lotuta, begirada irmoa, mitxeleta bat haren irribarrean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 266. orr.

Eligiori, orduak ziren San Giovanniko bere lagun taldeak alde egin ziola, anaia txikiek gidatzen zuten gurdian: bizikleta koadroan eraman beharra zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 29. orr.

9 harri koadroa.

Hau da, lau harri erabili beharko ditu: 125 edo 150 kiloko koadroa, 125 edo 150 kiloko zilindroa, 112,5 kiloko kuboa eta 100 kiloko bola.  Berria - Kirola   2004-10-23

Koadroak erabaki dezake txapela, hein handi batean.  Berria - Kirola   2004-10-23

Egungo 225eko koadroa ere harri motz hori baino errazago altxatzen da; pentsa!  Berria - Kirola   2004-11-26

Handik zortzi egunera, berriz, 22 jasoaldi egin zituen kuboarekin, eta gero koadroarekin jardun zuen.  Berria - Kirola   2004-01-30

Irigoienek 18 urte bete aurreko marka ezarri nahi du, esku batez 200eko koadroa jasota.  Berria - Kirola   2004-02-24

10 enpresa, erakunde edo kideko bateko buruen taldea; horrelako talde bateko kidea.

Iparraldean, Frantziako Estatuko beste alde batzuetan eta Belgikan zebiltzan koadro askok, zenbait buruzagi historiko ezagun tartean, alde egin zuten erakundetik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 12. orr.

Beste koadro historiko batzuek, erakundearen antolamendu militarraren zuzendaritzakoak izandakoek, [...].  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 12. orr.

Unibertsitatean prestatutako koadro berriak profesionalki ondo trebatuta irtetea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 65. orr.

Xavier Etcheverry galkategi horretako kuadro ohiak lantegiaren parte erosteko proposamena egin du.  Herria   2005-03-03

11 taldea.

US Openeko gizonezko koadroa aurkeztu dute.  Berria - Kirola   2004-08-27

Frontisek bere pilotari koadroa handitzen jarraitzen du.  Berria - Kirola   2006-04-28

Koadro erremontistan osa daitekeen bikote onena, Ezkurra eta Lizaso  Berria - Kirola   2004-10-07

• 12 izond lauki formakoa.

Gaztelako erregearen bandera zeraman mastaren goian; oihal zuriak eta koadroak zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Poliki-poliki beren eskuetan haizea preso hartu zuten oihal koadroak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

13 (azalera neurriekin) ik beherago 16.

Mila kilometro koadro inguruko eremu batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Larruazalaren zentimetro koadro bakoitzeko ile kopurua bertsua dela gizakietan eta gainerako primateetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Bina kaloria jasoko luke zentimetro koadro bakoitzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 152. orr.

14 harri koadro apustuetako harria prisma formakoa. ik gorago 9.

Hamaika kiloko magnetofoiak, 315 kiloko harri koadroa baino handiagoko idazmakinak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.

Harri handietako Euskadiko txapeldun ohiak eite zaharreko harri koadroa erabiliko du; 200 kiloko harri pottokoa, alegia.  Berria - Kirola   2004-11-30

Eite zaharreko 200 kiloko Paskualsoro harri koadroa (53 x 34 x 34 Cm.).  Berria - Kirola   2004-11-30

Urte bat, bost hilabete eta lau aste igaro dira Iñaxio Perurenak harri koadroarekin bi eskuez azken marka ezarri zuenetik.  Berria - Kirola   2004-10-12

15 koadro kliniko ezaugarri klinikoak.

Gregen kasuan, lesio zabaldu horrek oso koadro kliniko korapilotsua sortua zuen, batzuetan tolespeturiko sintomak, edo are elkarren kontrakoak, eta sindromeak zituena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Depresio bat bera ere ez izateko zortea izan dut, baina banekien zer-nolakoa izan zitekeen gutxi gorabehera Sararena, hamaika gaixo depresiborekin tratatu behar izan baitut kontsultan, antzeko koadro klinikoekin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 158. orr.

16 metro koadro (312 agerraldi, 25 liburu eta 187 artikulutan; orobat kuadro 18 agerraldi 13 artikulutan) lau aldeak metro batekoak dituen laukiaren azalera.

Erradak, zer neurri dik hire aberri horrek, zenbat metro koadro dizkik hire Euskadi bedeinkatu horrek?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 169. orr.

Eraikuntzaren luze-zabala izugarria bada ere (10.000 metro koadro ditu erabilgarri), lau bat pisuko altuera doiak liburu erraldoi etzan baten itxura ematen dio.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Tabako Fabrikaren 30.000 metro koadroak hiru solairutan banatzen ditu proiektuak.  Berria - Kultura   2006-01-13

Hogeita bost metro koadroko etxebizitza bat, behinola babes ofizialekoa izandakoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 66. orr.

1,2 metro koadroko nire idazmahaiaren gainean, paketetxo bat aurkitu nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 260. orr.

Hamabost metro koadro inguruko gela bat zen, ohea eta freskatzeko konketa besterik ez zituena.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.

1935eko erroldak Argentinak 1.100.000 metro koadro oihan zituela zioen.  Berria - Gaiak   2004-05-01

60 litro metro koadroko bota zituen ordu betean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

Azokaren 3.500 metro koadrotan 50 herrialdetako 670 enpresa elkartzen dira.  Berria - Kultura   2004-06-03

"Guk metro koadroetan neurtu diagu eta," begi ñika Gastonek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hamar metro koadro (4); kilometro koadro (32); kilometro koadro ditu (4); koadro handi (9); koadro handiak (4); koadro zuri (4); metro koadro (140); metro koadro ditu (10); milioi kilometro koadro (5); milioi metro koadro (13); moneten koadro (4); pisuko koadro (4); renoirren koadro (5); renoirren koadro bat (4); zentimetro koadro (6)

ederra koadroa (5); guernica koadroa (4); harri koadroa (4); kiloko koadroa (9); koadroa ikusteko (4); koadroa ikustera (4); koadroa osatzeko (5); koadroa pintatu (4); metro koadroa (8); taumanen koadroa (8)

erakusketa bateko koadroak (6); koadroak erakusten (5); metro koadroak (13)

koadroari begira (13)

atzeko koadroetako (5)

atzeko koadroetan (30); aurreko koadroetan (44)

aurreko koadroetara (4)

atzeko koadroetatik (4)

kilometro koadroko (22); litro metro koadroko (6); metro koadroko (129); metro koadroko azalera (10); metro koadroko eremu (5); metro koadroko eremua (4); metro koadroko lur (4); metro koadroko saila (5); zazpi koadroko (7); zentimetro koadroko (5)

metro koadrotan (6)

laugarren koadrotik (4); metro koadrotik gora (4); seigarren koadrotik (6)

metro kuadroko (9)


koadrodun izond koadroak dituena.

Arrats batean metrotik ateratzen ari nintzenean txano koadroduneko ziklista harekin egin nuen topo.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.

Lepoko zuria eta txano koadroduna zeramatzan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 64. orr.

Urdinez jantzita zegoen eta kasketa koadrodun bat zeraman, eta esan zuen nazioarteko lapurra zela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 208. orr.

Astegunetan kotoizko atorra koadrodunak janzten zituen lan egiteko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 49. orr.

Italiarren erara moztutako jaka koadrodunarengatik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

Soineko zuri-gorri koadroduna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.

Beroki koadrodun apainez jantziriko dama bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.

Oinetan etxeko zapatilla koadrodunak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 71. orr.

Manta koadrodun batean bil-bil eginda zegoen. franelazko txaketa koadroduna jantzi eta, goiz eguzkitsua egiten baitzuen, lorategira irten naiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.

Bere anaia, leku hartan bertan, koadrodun alkandorarekin ibiltzen zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.


koadrotxo iz koadro txikia.

Eskuinean, goian, leihotxoaren kontrako aldean, koadrotxo bat zegoen, zilarrezko bihotz bat zuena barruan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 345. orr.

Jarraian, koadrotxo batean, epigrafe modura, Hollywoodeko zuzendari baten adierazpenak datoz: [...].  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 41. orr.

Mahai gainean paper handi batzuk zituen, taula handiak, koadrotxoetan numeroak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 205. orr.

Sei koadrotxo aurrera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 72. orr.

Mundua bakarra baina zabala da, errealitateak asko dira, eta literatur testuak osotasunaren zatitxoak dira, sare amaigabe baten koadrotxoak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 356. orr.


koadrotxodun izlag koadrotxoak dituena.

Horren osagaiak, ordea, harritzeko moduko sinpleak dira: zinta koadrotxodun bat, koadrotxotan idazteko eta bertan idatzitakoa irakurtzeko mekanismo bana eta egoera ("logiko") multzo mugatu bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.


koadrupedo izond animaliez mintzatuz, lan hanka dituena.

Euskaraz, hor duzue oraindik kontsultatu nahi baduzue ere, kazetaritzaren historia lotsagarrirako alea, Eitb24.com-en: "Gizaki koadrupedoak, Turkian".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 210. orr.


koagularazi, koagularaz, koagularazten du ad koagulatzera behartu.

Ikertzaileek uste dute antigorputzek hazia koagularazten laguntzen duen substantzia natural batekin elkarreragiten duela.  Berria - Gaiak   2004-11-14


koagulatu, koagula, koagulatzen 1 da/du ad odolaz mintzatuz, gatzatu.

Odola koagulatzea eragozten duen gaixotasuna.  Berria - Mundua   2004-11-18

Odola koagulatzen hasi eta Azkarate ospitalera eraman dute.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Odola ez koagulatzeko zaintza berezia eta medikazio zehatza behar ditu Azkaratek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Ebakuntzaren ostean, odola ez zitzaion koagulatzen, etengabe odola galtzen ari zen eta osasun egoera etengabe okertzen ari zitzaion, lehengo ostegunean hil zen arte.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

2 (era burutua izenodo gisa)

Hasieran odol lodi, koagulatua ez zen ateratzen irekitako zainetik; gero, poliki-poliki hasi zen irteten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 234. orr.


koagulazio iz koagulatzea, gatzatzea.

Hemofilia eritasun hereditarioa da; koagulazioaren atzerapena eta traumatismorik txikienarekin odoljario luze eta iraunkorrak azaltzen dituena. herria¬

Zenbaiten ustez, koagulazioaren kontra botika gehiegi eman zizkioten medikuek eta horren ondorio izan zen bigarren odoljarioa.  Berria - Mundua   2006-02-12

Buruak banatu ondoren, baina, eta koagulazio arazoek eraginda, haurra shock egoeran sartu zen.  Berria - Gaiak   2004-02-08


koaita iz atsekabea, pena.

Itzultzaile gaixo baten koaitak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 139. orr.

Zuri bere arrangurak, egitekoak, koaitak, eta ondikoak konta.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 198. orr.

Batailoietako bat aukeratu du, zoriz, soldaduekin horrela zuzenki mintzatzekotan eta koaitak solastatzekotan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 141. orr.


koalifikazio ik kualifikazio.

koalitate ik kualitate.

koalizio 1 iz alderdi politikoen edo estatuen arteko hitzarmen edo elkartea.

Bozetan bi koalizio aurkezten ziren.  Berria - Mundua   2006-04-11

Koalizio bat egiteko elkarrizketak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Sharonek Likuden basesa jaso du laboristekin koalizioa negoziatzeko.  Berria - Mundua   2004-12-10

EAJ-EA koalizioak 50 ordezkari izango ditu Kutxako biltzarrean.  Berria - Ekonomia   2004-04-08

Romano Prodik eta zentro-ezkerreko koalizioak oso boto gutxirengatik irabazi zituzten Italiako hauteskundeak.  Berria - Mundua   2006-04-13

Demokristauen eta ezkerreko nazionalisten arteko koalizioaren garaipena.  Berria - Mundua   2004-06-12

Hiruko koalizioaren eskemak ez dio balioko Ibarretxeri. Olibondoa koalizio izan da, bere hitzetan, bozen «irabazle handia».  Berria - Harian   2005-04-18

Koalizioaren zerrendetako kideek uko egin zioten kargua hartzeari.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Fronte Popolare komunistak eta sozialistak bat eginik aurkezten ziren koalizioa zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 266. orr.

2 (izenondoekin)

Azken urteotan, erakunde eta alderdi edo koalizio politikoen legez kanporatzeak asko erraztu du preso politikoen ugaltzea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 189. orr.

NATO Ipar Atlantikoko Trataturen Erakundeko koalizio militarrak.  Berria - Mundua   2004-06-27

Legebiltzarrerako bozetan koalizio nazionalista bat nagusitu zen. herria¬

Koalizio handia erronka handia da beren burua definitzen saiatzen ari diren sozialdemokratentzat.  Berria - Mundua   2006-03-03

Koalizio Handiak Legebiltzarreko diputatuen ia %73ren babesa du.  Berria - Mundua   2006-03-11

Bushek Irakerako eratu zuen koalizio hauskorra desegiten ari dela.  Berria - Mundua   2004-05-23

Nafarroan koalizio indartsua behar dela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Shas alderdiak, dena den, baldintza batzuk ezarri ditu koalizio gobernua eratzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 133. orr.

Koalizio gobernua sendo.  Berria - Mundua   2006-03-03

2001eko hauteskundeetako koalizio akordioko baldintzei eutsiko diete funtsean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

EAren lehenengo hautagaiak koalizio zerrendako bigarren lekuan joan ziren Gipuzkoan eta Araban, eta laugarren lekuan Bizkaian.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Ekintzaile suizida batek gidatzen zuen bonba- autoak eztanda egin zuen koalizio indarren agintegunearen esparru babestuaren sarreran. herria¬

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gobernu-koalizioaren krisia.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 83. orr.

EAJren eta EAren arteko laugarren hauteskunde koalizioa izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Ez hauteskunde koalizioa bakarrik, gobernu koalizioa ere bai.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Duela hiru urte, Beustek aukera eman zion Schilli aginte koalizioa egiteko, baina oraingoan ez dio inongo eginkizunik emango.  Berria - Mundua   2004-03-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koalizio akordioa (6); koalizio berri (5); koalizio berri bat (3); koalizio gobernu (11); koalizio gobernu bat (3); koalizio gobernua (77); koalizio gobernua eratzea (3); koalizio gobernua eratzeko (8); koalizio gobernua osatu (4); koalizio gobernua osatzea (5); koalizio gobernua osatzeko (20); koalizio gobernua osatzen (9); koalizio gobernuak (9); koalizio gobernuan (11); koalizio gobernuaren (5); koalizio gobernuko (8); koalizio gobernutik (3); koalizio handi (7); koalizio handi bat (4); koalizio handia (12); koalizio handiak (4); koalizio indarrek (3); koalizio indarren (7); koalizio indarretako (3); koalizio militarrak (11); koalizio militarraren (12); koalizio militarrean (3); koalizio militarreko (19); koalizio militarreko indarrek (3); koalizio nazionaleko (3); koalizio nazionalista (4); osatutako koalizio (3)

alderdien arteko koalizioa (3); aralar zutik koalizioa (5); biltzen dituen koalizioa (3); eaj ea koalizioa (14); eajrekin koalizioa egiteko (3); eajrekin koalizioa osatzearen (3); ezkerreko koalizioa (3); galeusca koalizioa (5); galeusca koalizioa osatzen (3); gobernu koalizioa (15); hauteskunde koalizioa (5); koalizioa egin (6); koalizioa egitea (4); koalizioa egitearen (3); koalizioa egiteko (7); koalizioa eratu (3); koalizioa kolokan (3); koalizioa nagusitu (3); koalizioa osatu (13); koalizioa osatu dute (3); koalizioa osatuko (3); koalizioa osatzea (15); koalizioa osatzearen (4); koalizioa osatzeko (25); koalizioa osatzen (50); koalizioa osatzen duten (43); koalizioa sortu (5); koalizioa utzi (4); koalizioa utziko (3); nafarroa bai koalizioa (36); olibondoa koalizioa (3); oposizioko koalizioa (3); osaturiko koalizioa (3); osatutako koalizioa (5)

aebek gidatutako koalizioak (3); aralar zutik koalizioak (21); eaj ea koalizioak (19); europako herriak koalizioak (3); ezkerreko koalizioak (12); galeusca koalizioak (5); gidatutako koalizioak (4); herrien europa koalizioak (9); irabazten duen koalizioak (4); koalizioak egin (3); koalizioak egitea (5); koalizioak lortutako (4); koalizioak osatzeko (3); koalizioak sortu duen (3); nafarroa bai koalizioak (24); osatu duten koalizioak (3); osatutako koalizioak (6); zentro ezkerreko koalizioak (10)

eajrekin batera koalizioan (3); eajrekin koalizioan (10); earekin koalizioan (5); galeusca koalizioan (3); gobernu koalizioan (6); hauteskundeetan koalizioan aurkezteko (3); herrien europa koalizioan (3); koalizioan aurkeztea (4); koalizioan aurkezteko (6); koalizioan aurkeztu (9); koalizioan aurkeztu ziren (3); koalizioan aurkeztuko (9); koalizioan aurkeztuko da (3); koalizioan joan (5); koalizioan joango (4); koalizioan joatea (6); koalizioan joatearen (3); koalizioan joateko (7); koalizioan parte hartzea (6); koalizioan parte hartzeko (6); koalizioan sartzeko (7); koalizioan sartzeko aukera (3); nafarroa bai koalizioan (11); osatutako koalizioan (3)

nafarroa bai koalizioarekin (3)

aebek gidatutako koalizioaren (3); aralar zutik koalizioaren (4); eaj ea koalizioaren (11); ezkerreko koalizioaren (8); galeusca koalizioaren (4); gidatutako koalizioaren (3); gobernu koalizioaren (3); herrien europa koalizioaren (9); koalizioaren ekitaldi (3); koalizioaren garaipena (4); koalizioaren helburu (4); koalizioaren zerrendan (6); nafarroa bai koalizioaren (17); zentro ezkerreko koalizioaren (5)

eaj ea koalizioari (5); nafarroa bai koalizioari (12)

nafarroa bai koalizioaz (3)

aralar zutik koalizioko (10); eaj ea koalizioko (7); eskuineko koalizioko (5); ezkerreko koalizioko (5); gobernu koalizioko (5); gure ukraina koalizioko (4); herrien europa koalizioko (11); hiruko koalizioko (3); koalizioko alderdi (4); koalizioko alderdiek (6); koalizioko arduradun (3); koalizioko buru (9); koalizioko burua (4); koalizioko buruak (5); koalizioko hautagaia (3); koalizioko hautagaiak (7); koalizioko indarrek (7); koalizioko indarren (5); koalizioko kide (12); koalizioko kideak (6); koalizioko kideek (5); koalizioko kideen (3); koalizioko kongresurako (3); koalizioko lau (6); koalizioko ordezkariek (4); koalizioko zerrendaburu (3); koalizioko zerrendaburuak (4); nafarroa bai koalizioko (12); zentro eskuineko koalizioko (5); zentro ezkerreko koalizioko (4)


koalizioburu (corpusean koalizio buru soilik) iz koalizio baten burua.

Gertaera larri hauek komentzatzean, Errusiako eta Irango Atzerri ministroek koalizio burua den Ameriketako Estatu Batuen «neurriz kanpoko erantzun militarra» salatu dute.  Berria - Mundua   2004-04-07


koaliziokide (orobat koalizio kide g.er.) iz koalizio bateko kidea.

Lega Nord alderdi independentista ere koalizio kide da.  Berria - Mundua   2006-04-11

Dolarrak aginte tresna nagusitzat dituen Jainko modernoak, ordea, zenbat denbora beharko du bere tropek eta bere koalizio kideenek suntsitutako Irak berreraikitzeko?  Berria - Mundua   2004-06-30


koanto ik kuanto.

koarta
1 koarta-tenpora (orobat kuarta-tenpora g.er.) iz

769ko urtean, Karlomanok berak gomendatu zien gotzainei koarta-tenporak gogorarazteko duten obligazioa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 91. orr.

IV. mendean, Elizak orduko liturgia-egutegia finkatu zuenean, koarta-tenpora egunak 14ko Gurutze Santuaren egunaren ondorengo asteazken, ostiral eta larunbatean seinalatu zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 362. orr.

Eguraldiaren errebueltak eta gora-beherak koarta-tenporekin loturarik baldin balute edo baldin badute, hori norbaitek usnatu eta antzeman duelako da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 91. orr.

Martxoaren abiera inguru horretan bai, hor egokitzen dira gehienbat, koarta-tenpora garizumakoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 96. orr.

Udazkeneko koarta-tenporak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 361. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koarta tenpora (8); koarta tenporak (24); koarta tenporen (11); koarta tenporetako (7); koarta tenporetan (3)


koartada 1 iz alibia.

Hiltzaileari denbora eman koartada bat asmatzeko edo frogak ezkutatzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.

Haren koartada ziurtatu beharra zeukan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 235. orr.

Ingelesek nire koartada prestatzeko emandakoei aitaren bildumako beste dozena bat gehitu nien.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 72. orr.

-Koartada emakumea da, ez dago esan beharrik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.

Frogagarria ote zen Arrietaren koartada?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 239. orr.

Dena dela, Miren Arteagarena ez dut uste leporatu ahal izango diozunik, koartada sendoa dauka eta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 272. orr.

Nik badut koartada.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 41. orr.

2 zurigarria.

Hori gizartearen beste koartada bat da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Orain, Ximurrarekin nola jokatu genuen hozki aztertuta, ez nago seguru gure koartada ideologikoen azpian bekaiztoa baino aise ere gehiago ote zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

Koartada bat besterik ez da Nafarroa Bairi proposamena egin diotela esateko, ondoren hark ezezkoa erantzun diela azaltzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Kultura eta hizkuntza onartu beharreko aitzakiak baino ez ziren, botereak gainetik kendu ezin zituenak, koartada bat ematen ziotelako.  Berria - Kultura   2004-11-11


koarteko (orobat kuarteto) iz lau musika-jotzailek osatutako taldea; bereziki bi biolinek biola batek eta biolontxelo batek osatua.

Benny Goodman-en kuartetoa entzuteko. Musika pixka bat jarriko diat bide batez, Haydnen koartetoren bat, edozein.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 58. orr.

Schummannen bigarren kuartetoa.  Berria - Kultura   2006-04-06

Transilvan Koartetoa ariko da, gaur, Gasteizen.  Berria - Kultura   2006-01-31

Maiakovski hari-kuartetoarekin jotzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.

Bilboko Udalak Juan Crisostomo Arriagaren lan osoen azterketa eta edizio kritikoa kaleratuko du, baita Hari Koartetorako Lan Osoa-ren partiturak ere.  Berria - Kultura   2006-01-20


koartel ik kuartel.

koartila iz orri laurdena.

Hara, bihar goizean izango dugunaren esku-orria -koartila bat eroan zuen mahai gainetik Mentxuren eskuartera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 73. orr.


koartillo ik kuartillu.

koartza iz hegazti zangaluzea eta buru-txikia, moto luze grisa duena (Ardea purpurea etab.)

Zikoina, mota guztietako koartzak, martioilarra eta saguzarra.  Elizen arteko biblia   Dt 14,18

Koartza bat, ahate bat eta bederatzi beltxarga topatu dituzte bost herritan Ibaian kulixkak entzun ditzakezu, edo koartzak, kurlinkak, hegaberak eta ibaiertzetako beste hegazti batzuk antzeman.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

koartza hauskara bat agertu zen hilda Falciu herrian, Moldaviako mugan.  Berria - Harian   2005-10-22

Koartza zuria maitasunaren sinboloa da, Perun.  Berria - Gaiak   2004-05-02


koaternario ik kuaternario.

koba 1 iz kobazuloa.

Harkaitz artean bizi ziren, koba eta haitzuloetan.  Elizen arteko biblia   Jb 30,6

Koba barruan otoitz egiten zuen debozioz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 499. orr.

Zigoitiko Debako koba batean ere indusketak hasi ditu Aranzadik.  Berria - Kultura   2004-05-27

Onik atera da Baltzolako kobetan zortzi ordu harrapatuta pasatu dituen espeleologo bat.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Udala isilik egon da orain arte Mairuelegorretako leizea [...] ustiatzeko egitasmoaren inguruan, baina hori aldatzea nahi dute udalerriko hainbat bizilagunek, eta koba babesteko plataforma osatuko dute.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Koba hartako lehenengo partean, suil handi batzuk zeuden horman erdi sartuta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.

Mamuak omen daude koban.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.

Gure Euskal Herri malenkonizatuak ere, antzinatea mila kobetan altxor gisa gordea, Ama Lur fetixizatu horren irakurketa psikoanalitikoa merezi du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 70. orr.

· Koba guztiak erreta daude eta hau da lekurik seguruena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 33. orr.

· Lagun taldean barre egiten zidaten, uniformez jantzita azaltzen nintzelako jazz-kobetara.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 133. orr.

ik jazz 18.

2 koba-zulo ik kobazulo.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mairuelegorretako koba (3)


kobalto iz gai bakuna, zilarraren koloreko metala, burdina baino gogorragoa, 1492 °C-tan urtzen dena (Co; at. z. 27; at. m. 58,9).

Sestaoko Bizkaiko Altzairutegi Trinkoan kobalto-60 gai erradioaktiboaz kutsatutako txatarra atzeman zuten joan den astean, asteazkenean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Leiho zabal batetik kaleko zumarren adaburu beltzak ageri ziren ilunabarreko urdin kobaltoarekin jolasean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 202. orr.

Leiho zabal batetik kaleko zumarren adaburu beltzak ageri ziren ilunabarreko urdin kobaltoarekin jolasean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 202. orr.


kobarde izond koldarra.

Iraultzaile kobardeak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 73. orr.

Kontzientziak gizatxarra, miserablea, kobardea nintzela esaten zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 124. orr.

Ez gerra garaiko nahasmenduan tartean suertatutako norbait; ez pertsona inozoa, kobardea, ezinbestean konplize izandakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 189. orr.

Oraingo funtzionariook diplomazia zuriz eta paperez saiheska egiten baitituzte beren azio kobardeak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.

Eta inoiz ez diot barkatuko neure herriari, ijito ohitura kobarde hori.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.


kobatxo iz kobazulo txikia.

Kobatxo hark 13 metro zituen luzeran, eta gerra karlistatik gelditutako bala batzuk gordetzen zituen.  Berria - Kultura   2004-11-27


kobazulo (orobat koba-zulo) 1 iz haitzuloa, harpea.

Harrezkero, kobazulo hura, begirada orotatik urruti, haien maitasun bileren gordeleku bihurtu zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 8. orr.

Kez eta jendez gainezka zegoen kobazulo baten sartu ginen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 81. orr.

Alhama ibairaino jaisten den maldan kobazulo bat ageri da, "mairuarena".  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 128. orr.

Sastraken artean, kobazulo baten ahoa ikusi baino igarri egiten zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 105. orr.

Kobazuloko korridoreak bihurgunez beteta zeuden, eta igarogaitzak ziren batzuetan, Kobazulo honek bobedako zirrikitu guztietarik tantaz tanta erortzen den ur ugaria.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 127. orr.

Lakioak jartzen zizkien igarabei Amabiturrietako kobazuloan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Ekaingo kobazuloaren erreplika egiteko egitasmoak.  Berria - Kultura   2006-02-17

Nire babestokia da eta nire "Ali Babaren kobazuloa”.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 24. orr.

Kobazuloaren oihartzunak ez zuen han erantzun goibelik sortzen, eta ni ere, bizkortuta bi anaien alaitasunarekin, urmaelera sartu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Kobazuloetako arbasoen antzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 190. orr.

-Demonioak kobazuloen bidez sartzen dira gure mundura.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 163. orr.

Kobazulotik gosetuta ateratzen dira animaliak.  Berria - Harian   2005-04-10

Basapiztien itzalak, siluetak, aztarnak, oinatzak kobazuloetan marrazten.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 170. orr.

Hiri horietan guztietan unibertsitate katoliko garrantzitsu bat baitago, eta, ele guztietan, unibertsitatetik gertu, deabruak kobazulo bat dauka zabalik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 159. orr.

2 irud

Baina ipurmasailetatik ongi oratuta nauka, eta ahoa nire kobazuloetan barneratu du eta, klitorisean emandako mihi-kolpe txiki bat dela medio, kalanbre batek zeharkatu nau oso-osorik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kobazuloan sartu (3)

ekaingo kobazuloaren (3); kobazuloaren erreplika (3); kobazuloaren sarrera (3)


koberatu ik kobratu.

kobertura iz estaldura.

Ikusita nago euskarazko testu batzuetan "estaldura" esaten zaiola koberturari.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 120. orr.

-Hemen ez zegon ia koberturarik eta ez dinat oso ongi entzuten.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 40. orr.


kobla iz bertsoa.

Maiatzaren 18, 19 eta 20 an ospatüren beitira Urdiñarben Müsikaren Egünak, karia hortara bertsü edo kobla idatzi txapelketa bat antolatzen dü horko "Bil Xokoa" alkarteak.  Herria   2001-04-26

Amuriza eta Iturriaga kobla egiten ziren hasi.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 9. orr.

Euripidaren kobla horiekin aspertzen nauzu, o, Sokrates!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 151. orr.

Mugi zaitez; bi astopulo marrakari horiek elkar hilen dute! Saulek ez zuen kobla hori pozez entzun  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 151. orr.


koblaka adlag

Düala laster hiru urte parte hartü züan «Etxahun Saria 99» koblaka primakan, eta haur andana eder baten artean bigerren leküa hartü.  Herria   2002-09-05


koblakari iz bertsolaria; neurtizlaria.

Xedea aho-mihizko bertsülarigoaren piztea beita Xiberoan, hoberena da koblakarien bertset klasikoen erabiltea, hala nola zortziko edo hamarreko txipian (13 silabako neurtitzetan : 7/6) ala handian (18 silabakoetan : 5/5/4/4)...  Herria   2004-05-06

Xalbador koblakari famatüak.  Herria   2005-06-02

Hortan emanen ditugu Lapurtar koblakarien bertsuak.  Herria   2002-09-26

Lehengo «troubadour» edo koblakarien gisa, oinez doatzi herri batetik bertzerat, beren antzerkiak eskainiz.  Herria   2002-09-05

Behin batean, dorretxekoen afalostea alaitzera koblakari gazte bat iritsi zen, Barasoaingo Gutier.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 44. orr.

Koblakari kurdu eta turkiarrek gordetako tradizio ahozkoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 9. orr.

Beñat Mardo, XVIII. menteko barkoxtar koblakaria.  Herria   2002-10-31


koblakarigo iz bertsolaritza.

Uste duzu Zuberoan koblakarigoa deitzen dugun hori berpiztu daitekeen?  Berria - Kultura   2004-05-14


koblazaletasun iz koblen zale denaren nolakotasuna.

Liburuko kantu honetan koblazaletasunaz ari da egilea.  Berria - Kultura   2006-04-04


kobra iz Asiako hego-ekialdeko suge mota, pozoi guruin handi bat duena (Naja tripudians etab.).

Kobra harrapatzeko lehendabiziko urratsa kobraren zuloa aurkitzea da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 158. orr.

Gauez sartu txabola batean kobra eta lo dauden gurasoei eta haurrei heldu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 163. orr.

Kobrak ziztatu eta lau bat ordura, harrapatzailearenak egin du.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 159. orr.

Kraitak kobrari lepondoan ausiki zion baina kobrak ere kraitari buztanean heldu zion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 164. orr.

Kobrak, burua txut, hortzaka egiten zion kriskitin-sugeari; honek, berriz, ahal zuen bezala begiratzen zuen bere burua eta buztanaz erasotzen zion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 165. orr.

Hurrengoan kobra akabatzen bazuen, ohore guztiekin lurperatuko zuela agindu zien, behar bazen, musika ere joaz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 158. orr.

Behin-betiko jauzia egiteko prestatzen ari den kobra batek bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 130. orr.

Kobrak ere halaxe kulunkatzen dira, beren tximista jaurtitzen, eta beren kulunkara itzultzen berriro.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.

Orain kobren dantzak ikusteko irrika, ia turistek bakarrik izaten dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 161. orr.

Antiojodun kobra 1,80-2,20 metro luze izaten da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 158. orr.


kobradore iz kobrazailea, diru-biltzailea.

Autobuseko kobradoreari behin eta berriz galdetzen zion ezagutzen ote zuen trikitixan ikasi nahi zuen inor, bezero gabe zebilen aspaldi...  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 24. orr.


kobraezin izond ezin kobratuzkoa.

Mailegu ordainketak berandu itzultzen dituztenen eta kobraezinen ratioa oso maila apaletan dago.  Berria - Ekonomia   2004-02-11

Erabat kobraezina den zenbait herrialdeen kanpo-zorra barkatzerakoan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 325. orr.


kobraketa (6 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan) iz kobratzea. ik kobrantza.

Eskubide horien kobraketa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 90. orr.

Sarbideak berak autoaren kristalari itsatsitako txartela irakurriz egiten baitu kobraketa.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

Baltasar Garzonen iraultza zergaren kobraketa batean parte hartzea leporatu zien. herria¬

Mesedez, dei ezazu Euskal Herriko edozein tabernatara kobraketa itzulian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 193. orr.


kobrantza (15 agerraldi, 6 liburu eta 5 artikulutan) iz kobratzea. ik kobraketa.

Bai etxez etxe banatzen zen ikatzaren horniketaz bai haren kobrantzaz ere arduratuko omen nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 219. orr.

Faltsukeria franko eta isilpeko kobrantza ugari.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 144. orr.

Partzuergoak hiru hilero egiten die neurketa eta kontsumoaren araberako kobrantza.  Berria - Harian   2006-03-15

Langileen mugikortasunak eragindako kobrantza arazoak.  Berria - Ekonomia   2004-03-20

Kontsumitzaileen Federazioak udalei eta aparkalekuetako patronalari eskatu die kobrantza sistema hori «erabat baztertzeko».  Berria - Ekonomia   2004-03-28

Kobrantza Berezien Bulegoko funtzionario bat.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 31. orr.


kobratu, kobra, kobratzen (orobat koberatu g.er.) 1 du ad norbaitek, zor zitzaiona edo hartzeko duena, eskuratu.

Zubiraino ere marea iristen zela argudiaturik, Puyannek hantxe jarri zituen soldaduak zubi-saria kobra zezaten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 100. orr.

Berak kobratzen baitu tratu horiei dagokien tasa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 151. orr.

-Nire partea kobratu gabe geratuko nintzateke.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 34. orr.

Pierre Foldesek dioenez, kobratu gabe egin ditu ebakuntza horiek.  Berria - Gaiak   2006-02-07

Gabonetako ordainsaria kobratu gabe zegoen oraindik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 136. orr.

-Zelan ehun dolar? Normalean erdia kobratzen duzue, ezta?  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 80. orr.

Libretista izan ondoren -hilean sei duro kobratuz- [...].  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.

Ez zion ezer kobratu nahi izan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 137. orr.

Langabeziaren ordaina kobratuz iraun nezakeela pentsatu nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 213. orr.

Legeztatze-tasaren erdia bakarrik kobratu zioten, eta beste erdia, batek daki nola, beste erosle baten zorrari gehitu zioten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 219. orr.

Mailegua ez ukatzeaz gain, ez diot korriturik kobratuko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 461. orr.

Igual uste zian errenta kobratzera zetorkiola.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 356. orr.

Hilero kobratu beharreko kupoiak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 277. orr.

Hemen denok berdin kobratu behar diagu.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 23. orr.

Gainera, erretretan gutxiago kobratuko dutela ohartu dira.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

Udal garbitzaileek beste kobratu guran ekin zioten grebari. herria¬

Zer kobratuko zenukete guk hemen grabatzeagatik?  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 59. orr.

Eta zenbat kobratu nahi duzu bi eguneko lanagatik?  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 19. orr.

-Zelan ehun dolar? normalean erdia kobratzen duzue, ezta?  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 80. orr.

Aizu -kamareroari-, kobratuko didazu?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 179. orr.

-Kobra ezak hemendik -agindu zion Noraren aitak dendaren kargu zegoen mutil gazteari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 55. orr.

2 ezin kobratuzko

Bestela balitz, kredituak "ezin kobratuzkoak" zirela aldarrikatu beharko zuten, eta horrek, nahitaez, zegokien bankuen akzioen burtsako balioa erortzea eragingo zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dolar kobratu (3); euro kobratu (6); gehiago kobratu nahi (3); kobratu gabe (18)

euro gehiago kobratuko (3); ezer kobratuko (3); zenbat kobratuko (6)

kobratzea erabaki (3); soldata kobratzea (4)

dirua kobratzeko (3); kobratzeko asmoa (3); kobratzeko aukera (4); kobratzeko bitartekari lanak (4)

asko kobratzen (4); euro kobratzen (11); euro kobratzen dituzte (4); gehiago kobratzen (3); gutxiago kobratzen (5); interesak kobratzen (3); pentsioa kobratzen (3); sarrera kobratzen (3); segundoka kobratzen (3); zenbat kobratzen (4); zentimo kobratzen (4)

kobratzera joan (3)


kobratzaile iz kobratzen duen pertsona, bereziki ogibidez, diru-biltzailea.

Tranbiako kobratzailea komunista duk, Klausek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 49. orr.

Kobratzaileari pezeta bat, edo bi, eta geroago ogerlekoa ordaintzen zitzaion.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 82. orr.

Bere aitak jotzen zuen bitartean, bera kobratzailea zen korroan zegoen jendearen artean.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 81. orr.

Kobratzaileak eta gainontzeko bidaiariek jakinarazi didate: ibilgailuan bidaiari judurik balego, jaitsi egin behar du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 51. orr.

Zorren kobratzailetzat ikusten dute euren burua, zerga-biltzailetzat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 207. orr.

Aseguru konpainia bateko diru kobratzailea zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 126. orr.


kobratzar iz tamaina handiko kobra.

Dudleyk eta Piersek kobratzar pozoitsuak eta gizakiak estutzen dituzten pitoi sendoak ikusi nahi zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 29. orr.


kobratze iz norbaitek, zor zitzaiona edo hartzeko duena, eskuratzea.

Garabi enpresen kobratze datak.  Berria - Ekonomia   2004-08-18

Tarifak duinduz gero, malgutasun handiagoz jokatuko dugu kobratze daten eta gastu osagarrien auzian.  Berria - Ekonomia   2004-08-19


kobre 1 iz gai bakuna, metal gorria, 1084 °C-tan urtzen dena, oso malgua, elektrizitatearen eroale ona (Cu; at. z. 29; at. m. 63, 5).

Hango harriek burdina dute eta mendietatik kobrea aterako duzue.  Elizen arteko biblia   Dt 8,9

Burdina lurzorutik ateratzen da eta haitzak urtuz kobrea lortzen.  Elizen arteko biblia   Jb 28,2

Argi-argi ez zakiat, baina edozerekin egingo zian horrek dirua: kobrearekin, puntillekin, xanpainarekin, Bordeleko ardoekin, ganaduarekin...  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 101. orr.

Kromoa, kobrea eta beruna, horixe dauka Txertetxa belarrak bere zainetan gora eta behera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 162. orr.

Transformadoreko kobrea lapurtu nahi zutela.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 58. orr.

Kobrea urturik joareak egiteko.  Berria - Kultura   2004-04-15

Orain mokoka dituzu kobrezko bi txanpon direla eta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.

Amerikar erako sukaldean, kobrezko zartagina.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.

Kobrezko lanpara zintzilikariaren distirek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.

Kobre gorrizko samovarra aldamenean zeukala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Itsasontziaren sotoa berriro betetzen zieten bitartean, postako gauzez gainera, gariz eta kobre meaz bete ere, astebeteko atsedenaldia hartu zuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 58. orr.

Gomaz estaliriko bi kobre-hari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Kobre-xafla bat mailupean bezala uspeltzen zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 158. orr.

kobre-esmaltezko antoisin bat ziapearentzat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.

Hartzak, bada, erreakzio-gaitegitik kobre sulfato soluzioa, tanta bat bota heure azido sulfurikoan, eta horra hor erreakzioa abian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.

Ilea kobre kolorez tindatu duzula orain ez asko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 66. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Kapela berdea atzerantz erorita eta kobre-koloreko ile kiribilak harro-harro eginda.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.

Ellenek ezarri zuen brontzezko azken urkila bere ile kizkur kobre-kolorekoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 294. orr.

3 kobrezko muska tresna.

Kobre eta Gaitak.  Herria   2003-01-28

Kobreak dira nagusi : tronpeta, sakso, tronboia, kontrabaza, perkusio eta horiekin bi gaitero trebeak. Tribal poursuite taldea (kobre eta perkusio).  Herria   2003-01-28

4 kobre-kolore izond ik kobrekara.

Hodei kobre-kolore bitxi batek estalia ikusi genuen ostertza.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kobre kolore (3); kobre koloreko (7); kobre koloreko ile (3)

kobrezko hari (3); kobrezko ontzi (4); kobrezko txanpon (4)


kobrekara izond kobre-kolorea.

Kontu egiten zuen, eta atsegin hartzen, Raduan Husaini bizar kobrekaratik heltzen ziotela, eta labea bete garreraino herrestan eramaten zutela, han errauts doi bat bihurtzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 82. orr.

Neskaren hazpegi eder kobrekara laxatu egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 113. orr.

Kobrekara aurpegiko larruazala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 43. orr.


kobreztatu izond kobrezko xafla batez estalia.

Esan areago zerraldoaren zarata zela arrebak urratu duenean, eta bere presondegiaren burdinazko gontzen kirrinka, eta haren ahaleginak sotoko arkupe kobreztatutik atera nahian!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.

Eguzki beteak dirdiraka zeuzkan banderaren gain-gaineko egurrezko arranoaren moko eta atzapar kobreztatuak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.


kobro iz kobratzea. ik kobrantza; kobraketa.

Garbiketa, argindarraren fakturen kobroa, konponketak edo arazo sozialak kudeatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19


koda iz musika lan baten azken zatia; literatura lan baten azken zatia.

Horrela, batzuek jatorrizko bertsioan ageri ez ziren egitura-elementuak erantsi dituzte (zubiak, interludioak, kodak).  Berria - Harian   2006-04-05

"Arimaren kontuak" du izena, eta hiru ekitaldi eta koda bat ditu osagarri.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 131. orr.

Eutsi egin dio, koda egoki batek azken orduko arazo asko konpon baititzake muntaketan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.

Koda bat jar dezake inguratzen den irakurleak.  Berria - Kultura   2004-04-07


kodaina iz sega.

Eskilara zarratuak eta erripeak ziran eta alboan, trabeseko haga batean, kodainak-eta egoten ziran eskegita.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 59. orr.

Goiori tresna ikaragarria iruditzen zitzaion kodaina.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.

Zer zehatza kodainaren mugimendua, zer txukuna belar moztuaren etzankera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.


kode (991 agerraldi, 92 liburu eta 255 artikulutan; orobat koda g.er.) 1 iz informazio jakin bat irudikatzeko eta igortzeko helburua duen sinbolo sistema; ikurretan eta ikur multzoetan egituraturiko erlazio sistema zehatza. ik kodigo.

Munduan argi egiteko bi kode daude, hitzarena eta zenbakiarena, eta bi argibide horiek gero eta urrunago daude elkarrengandik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.

Entzuleak ez badu hiztunaren hizkuntza ezagutzen, horren esanak ez ditu inola ere interpretatuko, kode ezberdinak erabiltzen dituztelako.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 162. orr.

Bertsolariak eta entzuleak kode bera darabilte batzuetan (edo ia bera), eta beste batzuetan, berriz, sekulako amildegia ageri da bataren eta besteen kodeen artean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 145. orr.

Hizkuntza, kode batek arautua agertzen da; baina kode hori bera, bere aldetik, arau idatzi bat da, erabilera zorrotz bati -ortografiari- lotua dagoena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.

Non eta Norekin gauden, kode bat edo beste erabiltzen dugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 72. orr.

Horrekin, eredu bat, ideologia bat, kode bat eta mezu bat transmititzen ari gara, eta ikasleek eta seme-alabek hori guztia bereganatzen dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 293. orr.

Kodea tekleatzen hasi zen Perrette.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 481. orr.

Espainiako Enbaxadaren kode zifratuak eskatu zizkion Asensiori.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 177. orr.

Logika baten arabera eraiki ahal dira hitzak zifratzeko kodeak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 176. orr.

Honek eskatu dizkio [...] ordenagailuetako kodak.  Herria   2002-11-21

Azpian ageri den telefono zenbakiak Gipuzkoako kodea du.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 43. orr.

Neska bankuko web orrian sartu eta Mutilaren jaiotza data saiatuko du kodean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 91. orr.

2 (izenondoekin)

Konfiantzazko hiruzpalau lagunek ezagutzen genuen kode sekretu bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 89. orr.

Jadanik bai baitzeukan bere kode pribatua, bere hizkuntza sekretua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.

Zein une aukeratu eta une horren definizioa ere, tradizioz Andre Mariaren bost gogo-aldarterekin egokitzen ziren bost une bereizten zituen kode erretoriko batean oinarrituta erabaki dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 217. orr.

XVIII. mendearen amaieratik aurrera pastoralen kode dramatikoa gailurrera iritsi zela.  Berria - Kultura   2004-05-19

Kode ikonikoak berak ere hitzezkoarekin loturik baizik ez direla existitzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 232. orr.

Kode genetikoa dezifratzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

Arimarako atea zabalduko dion kode ezkutuaz jabetu nahirik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 100. orr.

Ate aurrean gelditu naiz, itxita zegoen, kode digital batez.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 83. orr.

Kode alfanumeriko bat izan daitekeena irakurtzen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 132. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagi gisa)

Kode-sistema bereziak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 193. orr.

Kode-arauen idazle nagusia.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 97. orr.

Giza gorputza hautemateko teknika eta kode-multzo oso baten artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 63. orr.

Lehenengoak Thomas kode-hitza zuen polizia-operazio bat kontatzen zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hizkuntza kode guztiak berdinak dira izaeraz, eta mailaka desberdintzen dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 19. orr.

Kode horietako batzuk ia unibertsalak izango dira (pertzepzioari dagozkionak), beste batzuk nahiko naturalak oraindik, baina gizarteak itxuratuagoak (analogia-kodeak, adibidez)."Ikono bidezko izendapen kode" kontzeptuarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 233. orr.

Nazien kontzentrazio esparruan egin ez dizuten marra-kode tatuaia ezabatu nahian bezala.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.

Elikagaien barra-kodea irakurritakoan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 62. orr.

Aitak halako gertaerak kontatzen zizkigunean, bere arimaren sarrera-kode ezkutuaren zati bat erakusten zigun.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 100. orr.

Sexu-kode moralak erlatibizatu beharra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 47. orr.

Morse kode baten antzekoa zen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 67. orr.

Erabiltzaile-kodea eta giltza pertsonala lortzea ez da oso gauza zaila.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 90. orr.

Filadelfiako eskualde-kodea zeukan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.

5 lege bilduma ordenatu eta metodikoa.

Herrialde batean usadio ugari direnean, errazagoa da denak kode batean idaztea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 246. orr.

Lege frantziar guztiak kode bakar batean biltzen saiatu zen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Israeldar legeriaren hurrengo piezak, adituek "Itunaren Kode " deitzen dutenak, Hamurabiren Kodearekiko duen zorra erakusten du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.

Frantziako Kode Zibilaren lehen proiektua.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 6. orr.

Kode Zibilaren idatzaldiak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 15. orr.

Auzipetze bikoitza jasan zuten, kode militarra eta zibila aplikatu baitzitzaien.  Berria - Mundua   2004-05-05

1900ean aldatu zen Espainiako kode penala.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 53. orr.

Kode Penaleko 270 eta hurrengo artikuluak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 2. orr.

Hartara, Kode Zibila, Zigor Kodea, Merkataritzako Kodea eta Prozedura zibil zein kriminaleko kodeak Napoleon Bonaparteren armadak hedatu zituen Europan zehar.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 10. orr.

6 arautegia.

Kode deontologiko guztiak urratu dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.

Pro-Tour Ligako taldeek sinatutako kode etikoa onartu du Tourrak.  Berria - Kirola   2004-12-15

Lurralde Kolektibitateen kodearen L1112-16 artikuluak hau dio: […].  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Enpresa batek jokabide kode bat onartzen duela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 247. orr.

Lan Kodea erabat hausten ari dira.  Berria - Harian   2006-02-07

Lan-baldintzen kode edo estandarrei buruzko proposamenen benetako gabeziak aztertu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 257. orr.

Gizarte harremanetarako kode estu eta zehatzak zituen gizatalde baten ispilu dira gutunak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 13. orr.

Telebista Edukietatik Haurrak Babesteko Autoerregulazio Kodea  Berria - Harian   2005-12-04

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Cambacérès kontsulak, urte batzuk direla, halako kode-proiektua argitaratu zuen.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 15. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Augustoren lege hori lege-kodea zen zehazkiago, gai hartaz egin zitezkeen araudi guztien gorputz sistematikoa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 109. orr.

Lege-kode arrazionalizatuek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.

Zigor Kode berria Espainian PPren gobernua agintean zegoenean onetsi zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Biziaren bukaerari buruzko medikuen deontologia kodea eta osasun kodea aldatuko ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Portaera kode bat adostu dute denen artean.  Berria - Gaiak   2004-12-04

«Borondatezko» jarrera kode bat ezartzea proposatu du Bruselak.  Berria - Mundua   2006-02-10

Hango parlamentuak bere gaztigu koda edo legediarekin.  Herria   2004-09-30

Ordu arte Mendebaldeko erresumen legeria barbaroen tribu-kode zaharren kristau-eranskin gisako bat izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

Biktimekiko Elkartasun Kode Etikoaren helburua.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biktimekiko elkartasun kode (5); elkartasun kode (6); elkartasun kode etikoa (4); espainiako kode zibila (3); espainiako kode zibilaren (7); frantziako kode zibilaren (6); hizkuntza kode (5); kode baten bidez (3); kode berean (5); kode berria (13); kode berriak (5); kode berrian (4); kode berriaren (3); kode deontologiko (3); kode deontologikoak (3); kode etiko (4); kode etikoa (20); kode etikoa egitea (3); kode etikorako (3); kode genetikoa (6); kode genetikoan (4); kode irekiko itzulpen (3); kode jakin (3); kode penala (5); kode penalak (4); kode penalean (9); kode propioa (3); kode sekretu (4); kode sekretu bat (3); kode zibil (19); kode zibil baten (5); kode zibil berriak (3); kode zibila (22); kode zibila aldatuko (3); kode zibila aldatzeko (4); kode zibilak (9); kode zibilaren (44); kode zibilaren aldaketa (4); kode zibilean (7); legeen kode (3); zigor kode (18); zigor kode berria (11)

azalaren kodea (7); barra kodea (6); iturburu kodea (5); justinianoren kodea (4); kodea alda (3); kodea aldatu (5); kodea aldatzea (3); kodea aplikatu (3); kodea betetzen (3); kodea erabiltzen (4); kodea onartzea (3); kodea sinatu (3); lan kodea (9); marco polo kodea (6); morse kodea (4); napoleonen kodea (7); polo kodea (6); polo kodea aplikatu (3); teodosiar kodea (3); zigor kodea (38); zigor kodea alda (3); zigor kodea aldatu (4)

espainiako zigor kodeak (3); jokabide kodeak (8); lan kodeak (3); legeen kodeak (3); zigor kodeak (19); zigor kodeak jasotzen (3)

espainiako zigor kodean (6); zigor kodean (20); zigor kodean egindako (5)

zigor kodearekin (4)

espainiako zigor kodearen (7); kodearen aldaketa (7); kodearen arabera (12); kodearen arabera epaitutako (3); kodearen erreforma (9); kodearen erreformaren (3); lan kodearen (3); zigor kodearen (42); zigor kodearen aldaketa (7); zigor kodearen arabera (9); zigor kodearen erreforma (7); zigor kodearen erreformaren (3)

barbaroen legeen kodeetan (4)

zigor kodeko (13)


kodeatzaile ik kodetzaile.

kodedun izond kodez hornitua dena.

Zelula bizi miragarri konplexuak eta desberdinak, bakoitza bere gene kodedun DNA eta guzti.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 96. orr.


kodegin iz kodeak egiten dituena.

Bertan, kodegin, lau legelari hauek..  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 14. orr.


kodegintza iz kodeak egitea.

Portalisen hitzaldia, XIX. mende hasierako kodegintza bidean.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 9. orr.

Esan beharrik ez badago ere, kodegintza berriaren helburuak bide irekitzetik datoz.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 15. orr.


kodeina iz opioaren alkaloidea, sorgortzailea, eztula jabaltzeko erabiltzen dena.

Horiek egiteko opioaren landaretik ateratako gaiak morfina, kodeina edo hidromofona, kasu erabiltzen dira.  Berria - Gaiak   2004-03-04

TCH-ren 20 mg-ko dosiak kodeinaren 120 mg-koaren eragin berak ditu.  Berria - Harian   2005-04-17

Behin eta berriro gertatu zen hori, harik eta norbaiti kodeina ematea bururatu zitzaion arte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 102. orr.


kodeketa iz kodetzea.

Ez da kasualitatea bere kodeketa-ahalegin hori ohiz kanpoko une historiko horrekin bat etortzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.

Eszena-antolamenduaren kodeketa semantikoetan oinarrituta.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 217. orr.

Era askotako jakintza espezializatuak izatea eta indar handiko kodeketa sinbolikoz baliatzea eskatzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 177. orr.

Ikuspenean kodeketa gertatzen bada ere, kodeketa hori ezin izan daiteke irudiaren konnotazioei dagokien era bereko kodeketa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 191. orr.


kodekologia iz

Datatzeko teknikak, kodekologia ezagutzen ditut.  Berria - Kultura   2004-03-09


kodetu, kode(tu), kodetzen (85 agerraldi, 16 liburu eta 12 artikulutan) 1 du ad kode baten arabera taxutu. ik kodifikatu.

Hor lege inperial batua kodetu zuten agintari inperialek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Legeria zibila kodetzeko premia.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.

Informazio guztiak bezala, kodetuta dago hau ere, hitz horri semiologian eman ohi zaion zentzuan zehazki ez bada ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Alde askoko oinarri baten gainean kodetu ziren nazioarteko diru- eta merkataritza-harremanak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

Jakintza kodetzeko eta era anitzeko praktika teoria aldaezin bihurtzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.

Ia hiru mende behar izan zirela [...] "théâtre à l'italienne" izenarekin, nagusi izan zen antzerkiko irudikapen modua nahiko finko kodetzeko, eta antzerkiko ilusioa kodetzeko batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 212. orr.

Irakaskuntza kodetzeko.  Berria - Mundua   2004-04-13

Geneek proteinak kodetzen dituzte, eta gene batek proteina desberdinak kodetu ditzake.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Proteina baten baitako aminoazido-sekuentzia, jakina denez, proteina hori determinatzen duen genearen baitako nukleotido-sekuentziak kodetzen du.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.

Kamerak bidaliriko seinalea kodetuta zegoen.  Berria - Gaiak   2006-01-05

Testuak finkatu behar dira, kodetu eta sistema informatiko berezia garatu.  Berria - Kultura   2004-07-08

2 (era burutua izenondo gisa)

Hizkera kodetuan idatzi ote zituen Grosrouvrek bere demostrazioak?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 292. orr.

Irudi mentala ez da, beraz, errealitatearen halako barne "argazki" gisako bat, errealitatearen irudikapen kodetu bat baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.

Errealitateari buruzko jakintza forma kodetuan bideratzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.

Irudiak zenbateraino betetzen dituen izatez erabat historikoak ("kodetuak" dio Oudartek) diren konbentzioak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

Irango Inteligentzia eta Segurtasun Ministerioak Bagdaden duen buruari jakinarazi ziola AEBak Irango zerbitzu sekretuen komunikazio kodetuak irakurtzen ari zirela.  Berria - Mundua   2004-06-03


kodetzaile 1 iz izond kodetzen duena.

Ezagutze-gune hori gene segmentu batek determinatzen du, segmentu kodetzaile edo exon deritzonak, eta hari dagokio inertzia hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.

Ez dagokie genearen segmentu ez-kodetzaile edo intronei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.

Baina, kolorea sortzeko, beharrezkoa zen V4ko zelula kolore-kodetzaileetan konparatu edo korrelazionatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.

2 kodetzen duen pertsona.

Leon Battista Albertik, perspektibaren kodetzaileetako bat izan zen Berpizkundeko margolari eta matematikari ospetsuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.

Hala ere, luzera, patua jator portatzen da kodetzaileekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.


kodetze iz kode baten arabera taxutzea.

Erromatar Legearen kodetzerantz egindako lehen urratsa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Napoleonek frantziar legearen kodetze egin berria sartu zuen bere inperioko italiar, flandriar, alemaniar eta poloniar lurraldeetan. Objektuak eta gertakariak handik hilabete edo urtetara ezagutzeko gai izateak askoz ere kodetze-sistema landuagoa eskatzen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.

Demostrazioen kodetzeari buruzko beraren hipotesia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 292. orr.


kodex (8 agerraldi, 4 artikulutan) iz antzinako eskuizkribu mota, liburu modernoen antzera taxutua.

Kodexak: Erdi Aroko garai ilunena gainditzen hasi zenean, erregeak, jauntxo berriak alegia, haien boterearen oinarria ezartzen ahalegindu ziren, eta testu idatzia baliatu zuten horretarako.  Berria - Kultura   2006-02-07

Erdi Aroko kodex erlijiosoetako ilustrazioak euskal artearen historiako katebegitzat hartu ditu, «zuzenean erromanikoko artearekin lotura egiten du».  Berria - Kultura   2004-07-18

1481-1505eko Libro de los Bollones kodexa dago ikusgai: errege aginduak, agiri administratiboak eta probintziaren eskumenei zegokien dokumentua biltzen zituen.  Berria - Kultura   2004-09-08

Bi multzotan sailkatu ditu partiturak: osorik dauden kodexetan daudenak, alde batetik; eta orri solteak, bestetik.  Berria - Kultura   2004-06-11


kodifikatu, kodifika, kodifikatzen (11 agerraldi, 7 liburu eta 2 artikulutan) 1 du ad kodetu.

Irratiz igorri behar dituzten mezuak aldez aurretik adosturiko liburu jakin bateko orrialdeen arabera kodifikatzen dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 197. orr.

Schleicher izan zen zatizko ikerketen emaitzak kodifikatzen ahalegindu zen lehena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.

Diseinuak besterik ez ziren, kodifikatutako arauak, testu ilunak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 116. orr.

PIK3CA genea entzima jakin batzuk kodifikatzen dituzten geneen familiakoa da.  Berria - Gaiak   2004-08-15

2 (era burutua izenondo gisa)

Adierazpen-sistema kodifikatu eta normatibo baten bidez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 43. orr.

Gerora, bakarka hasitakoan, erakutsi du estilo kodifikatu baten barruan arituta ere, nortasuna duela  Berria - Kultura   2006-01-19


kodifikatzaile iz kodetzailea.

Tradizioz helenikoa zen eta tenplu greziarraren irudi idealean gauzatzen zen arkitektura dintelduaren kodifikatzaile handia izan zen Vitruvio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 250. orr.


kodigo (15 agerraldi, 8 liburu eta 5 artikulutan) iz kodea.

Inork ere ez digu zalantzan jarriko badela naturaren kausa bat, zientziaren forma bat eta bizitzaren kodigo bat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 357. orr.

Espainiako legediari atxikiz, 2301 izeneko kodigoaren pean egiten ditu bere esportazioak Nigeriara eta beste herri batzuetara.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 74. orr.

Kodigo horren esanahia argia da: produktu horrek ez du balio gizakiak elikatzeko eta horregatik, ez dauka inolako kontrolik iragan beharrik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 74. orr.

1835ean argindarrezko telegrafoa asmatu zuen [Morsek], eta handik 3 urte, bere izena gorde duen alfabetoaren kodigoa.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 27. orr.

Kodigo sekretu baten funtzioa dauka kasu honetan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 262. orr.

Ez zutela sekula halako bikoterik ikusi, kodigo propio eta pribatu baten jabe, mundu estralurtar batean bizi zirela zirudien.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 48. orr.

Lan kodigoaren L221-5. artikulua.  Herria   2004-12-30

Kodigo penalaren 225.15 artikuluaren arabera.  Herria   2003-05-08


kodize (14 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan) iz kodexa.

Sutan erre ziren palimpsestoak eta kodizeak, baina sutearen bihotzean, errauts artean, ia kalterik gabe iraun zuen Civitas Deiaren hamabigarren liburuak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 135. orr.

220a ez dator Asisko kodizean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 419. orr.

Grekerazko kodize batean gorderik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 140. orr.

Kodize-sail bat aurkitu zuen leku horretako liburutegian, eta kodize horien artean hainbat altxor miresgarri, esaterako: Quintilianoren Institutiones oratoriae izenekoa edota Zizeronen zortzi diskurtsori egindako iruzkinak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 70. orr.


kodizia iz diruzalekeria.

Handiustea, kodizia, haragikeria, hira, jatunkeria, inbidia eta nagikeria izendatu zituen Tomas Akinokoak bekatu nagusi.  Berria - Kultura   2006-03-16


kodro iz Atenasko errege Kodrok bezala jokatzen duen pertsona.

Argi dago zaila litzatekeela kodroak eta kurtzioak kondenatzea; ez dago soberanorik beragatik bere burua hil duen gizon baten familia zigortuko duenik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.


koefiziente 1 iz monomio bat biderkatzen duen zenbakia edo parametroa.

P aldagai bat baino gehiagokoko polinomioa da, eta haren koefizienteak zenbaki osoak edo arrazionalak dira.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 377. orr.

Tanta bat, ordea, ez da halako zenbaki-koefiziente zehatza jasotzeko moduko unitate zehatz inolakoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 210. orr.

A mailako hiru estropada falta direla, Arkotek 22ko koefizientea du, perfekzioa.  Berria - Kirola   2004-08-17

2 indizea, tasa.

Bihurdura-problemak, igurzketa-koefizientea, altzairuaren bibrazioaren eraginezko nekadura eta abar, horiek guztiak nerabiltzan nik orduantxe gogoetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.

Giza giltzadura askoren marruskadura-koefizientea 0,005 eta 0,02 bitartekoa da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Adibide gisa, alde askoko garapen-banku baten gaineko kreditu baten arrisku-koefizientea %20 da, higiezinen kreditu batena %50.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

Kupoari dagokion kopurua kendu ondoren, koefiziente bertikala ezartzen du Ekarpenen Legeak: diru guztiaren %70,44 Jaurlaritzak eskuratzen du, eta gainerakoa aldundien esku geratzen da.  Berria - Ekonomia   2006-01-07

Gobernuari eman beharreko dirua, berriz, koefiziente horizontalak zehazten du, eta aldakorra da.  Berria - Ekonomia   2006-01-07

Arabararen ekarpen koefizientea %16,74koa da, Bizkaiarena %50,28koa eta Gipuzkoarena %32,98.  Berria - Ekonomia   2004-02-17

Zenbatekoa kalkulatzen da bi osagai biderkatuta: katastroaren balioa eta tipo edo zerga koefizientea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

3 adimen koefiziente adimen kozientea.

Hizkuntza arloko AKan (adimen-koefizientea) 52 besterik ez baitzuen lortu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 201. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adimen koefizientea (3); hastapeneko koefizientea (3)


koerlatibo ik korrelatibo.

koertzio iz hertsatzea, hertsadura.

Kultur koertzioak, oro har, gailendu egin zaizkie geure-geureak ditugun grinoi, neurotikoen kasuan izan ezik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 42. orr.


koexistentzia 1 iz aldi berean izatea edo existitzea.

Ez diten koexistentzia baketsua aipatu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 371. orr.

Osagai heterogeneoen arteko justaposizioa, koexistentzia edo elkarreragitea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 84. orr.

Matematikoki kalkulatzen zitenan zorira hartutako pertsona batek bizirik irauteko zer probabilitate zuen; eta hainbat lagunen koexistentziaren probabilitatea ere berdin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 371. orr.

Baldintza batekin: haien existentziak koexistentzia izan behar du.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 312. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Denboran portuaren eta herriaren artean izaniko koexistentzia moduak ikertu behar dira.  Berria - Kultura   2004-05-23

Enuntziatuen arteko koexistentzia-mota guztiak, estrategia diskurtsibo guztiak ez dira modu berean ahalezkoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 85. orr.

Ez dago enuntziaturik bere inguruan ez duenik koexistentzia-arlo bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 116. orr.

Enuntziazio-funtzioa gauzatzen den koexistentzia-eremua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enuntziatuen arteko koexistentzia (3)


koexistitu, koexisti, koexistitzen da ad aldi berean izan.

Kausa hori egintzazkoa bada, ondorioa ere nahitaez bere egintzazko kausarekin koexistitzen da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 173. orr.

Hemen ez zaitu kezkatu behar Jainkoak (askatasunean) mundua sortarazi duen edota berau, filosofoek uste dutenez, nahitaez Harekin koexistitzen den pentsatzeak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 174. orr.

Adin berean hiltzen bagara, geure bizitza osoan koexistituak izango gaituk.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 371. orr.


kofadura iz hutsunea, hutsartea.

Denda osoa, goi eta behe, liburuz gainezka zegoen, liburu-metak bazter guztietan: apaletan, lurrean, leihoetako kofaduretan (kanpoko argia sartzea galarazteraino), goiko pisura zeramaten eskailera-mailetan, [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 228. orr.


kofesategi ik konfesategi.

kofesatu ik konfesatu.

kofesatzaile ik konfesatzaile.

kofesio ik konfesio.

kofesor ik konfesore.

kofia iz kapela.

Emakumeak kofia bat zeukan jantzirik, eta haren aurpegia estua eta luzanga zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.

Oso emakume garaia zen; kofia bat zeraman buruan, etxeko tindagaiez margoturiko xingolaz apaindua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.

Dena beltzez jantzita baina mantala eta kofia ezin zuriagoez hornitua.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 272. orr.

Buruan zeraman kofia moduko bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 262. orr.

Buruan, kofia estu aparteko eder bat.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 86. orr.


kofinantzatu, kofinantza, kofinantzatzen du ad elkarren artean finantzatu.

Guztira, 124 programa aurkeztu zituzten beste hainbeste udalerrik, eta, behin aukeraketa eginda, horietako 68 kofinantzatuko ditu EAEko gobernuak, 2004 eta 2009 urteen artean.  Berria - Ekonomia   2004-07-23


kofoi ik kofoin.

kofoin (orobat kofoi; Euskaltzaindiaren Hiztegian kofoin agertzen da) iz erlauntza, erle ontzia.

Kofoin gorri batean txilintx bi medaila eder.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 154. orr.

Gutarik batek erletan gostu izanez badu hitzordua Uruguay-ko jaun batekin 900 erle kofoin dituena.  Herria   2004-02-26

Gure gau hormatu eta ke urrineko bideen aldean, boteredunek beren gelak, erle kofoin gerizatuen antzera, aire tepo artifizialez hanpatzen zituzten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 81. orr.

"Bertsuzaleen elkartea" zinezko bertsuaren erle kofoia bilakatua da: 590 000 euroko buxetarekin, biltzen ditu 1700 bazkide, horietan 143 gazte partikularrak eta 45 elkarte.  Herria   2003-03-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erle kofoin (5)


kofradia 1 iz arrantzaleen elkartea.

Bermeoko kofradiako presidentearen arabera, orain bi asteazken 400.000 kilo sartu ziren portura.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

Vigoko Kofradiako patroi nagusia.  Berria - Mundua   2004-06-04

Kofradiako medikua eta marinel gihartsua ahaideak ziren.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 143. orr.

Kofradien plateamendu teorikoa, beraz, guztiz demokratikoa zen: arrantzaleen barruko funtzionamendurako ezin hobea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 63. orr.

Kofradiaren araudia.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 63. orr.

Hondarribiako mareanteen kofradiako artxiboaren zerrendan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 176. orr.

Gipuzkoako arrantzaleen kofradien konfederazioko Esteban Olaizola lehendakariak. herria¬

2 anaidia.

Kristoren Odolaren kofradiako penitent batzuk ari baitziren bizkarra lizifrinaz zehatzen eta zafratzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 388. orr.

Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak zaindu, mantendu eta artatu du, mendeetan zehar, santutegia.  Berria - Kultura   2006-01-06

Ezpeletako herriak eta bereziki Biperraren kofradiak.  Herria   2004-10-28

Monasterioetan, unibertsitateetan, gremioetan eta kofradietan ikasketa-antolaketak taldea zuen oinarritzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 313. orr.

René Hargous, 66 urteko Baiones ezagutua, Baionako xingarraren kofradiaren presidenta.  Herria   2002-08-01

· Clavariesa: Valentzian emakumezkoen kofradia bateko lehendakaria Sarraski-jaleen kofradia ni gabe egoten ahalko duk istant batez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 145. orr.

3 kofradiaren egoitza.

Ez nintzen tabernetan sartzen, deskarga amaitutakoan baforean gelditzen nintzen makinistarekin kofradiara joan gabe gosaritara.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.

Gero portura joan zen kofradiako tabernan bazkari legea egitera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 259. orr.

Amorruz kentzen genituen kofradiako zutabean ageri ziren txatal haiek, euskal patroiak esku hartu behar zuela justizia sozialean, nazioartekotasunak euskal izatearen hondamena zekarrela, guretasuna erdaldundu nahi zutela jainkogabeek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 51. orr.

4 (hitz elkartutetan bigarren osagai gisa)

Arrantzale-kofradiei eman beharreko kalte-ordain gehienak ordaindu dituztela esan zuen atzo Maria Teresa Fernandez Espainiako Gobernuko presidenteordeak.  Berria - Gaiak   2004-09-11

Artista-kofradia osatzen zuten gainontzeko kide xelebreak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 185. orr.

Gero, jauregi zaharraren ondoan, biper-Kofradiaren biltzar nagusia.  Herria   2001-11-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrain saltsakiaren kofradiak (3); biper kofradiak (3); itsas gizonen kofradiak (4); xingarraren kofradiak (3)

bermeoko kofradiako (4)

bizkaiko kofradien (4); gipuzkoako kofradien (11); gipuzkoako kofradien federazioko (6); gipuzkoako kofradien presidenteak (3); kofradien federazioko (8); kofradien ibilaldia (3); kofradien presidente (3)

gipuzkoako kofradietako (7); kofradietako presidente (3)


kofraje (corpusean kofraia eta kofraja) iz kofratzea.

Gibelean, ezkilaren kofraja prest izaki balenka batekin zilatzen dute labea eta purrustan ateratzen da nahasketa sutan hiru minuta inguruz betetzen da kofraia.  Herria   2005-06-30


kofratzaile iz kofratze lana egiten duen langilea.

Peoi lana aurkitu eta denborarekin esperientzia hartu ostean kofratzaile postuetan-edo diharduten pertsonak ere badaude  Berria - Ekonomia   2004-07-16


kofre iz ipar ibilgailuetako matelategia.

Beren kotxearen kofrean gakotu ninduten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 221. orr.

Berebileko kofrea ezkaratzeko ateari buruz itzuli zuten, deskarga errexteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 37. orr.

Barazki eta poalla saltzaileak beren autoak deskargatzen segitu nituen: kofreak espaloira husten zituzten, piperrak, tomate hirotuak, arrautza sailak, [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 77. orr.

· Jarlekuaren azpiko kofretik kaskoa atera zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.


kofretxo iz tamaina txikiko kofrea.

Kaskoa jarlekuaren azpiko kofretxoan sartzen ari zen motorraren gidaria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.


kogenerazio iz bi energia mota batera sortzea.

Gainerakoa, kogeneraziora edo elektrizitatea eta energia termikoa ekoiztera bideratuko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-12-29


kognitibismo iz kognizioa zientifikoki azter daitekeela uste duten teoria psikologikoen multzoa.

Filosofia analitiko anglosaxoiak konputagailuen adimen artifizialaren eta gizakiaren adimen naturala ere aztertu ditu: hasieran, Gilbert Ryle eta Wittgensteinek Descartesen gogamen pribatua kritikatu zuten gogor [...] eta ondoren, Noam Chomsky-ren linguistikak eta kognitibismoak bultzaturik, konputagailuen eta adimenaren semantika. Baliteke hurbilketa hori zenbaiti eskandaluzkoa iruditzea, kognitibismoaren (eta, horrenbestez, antipsikoanalisiaren) leku gorenetako batetik, MIT-etik [...] abiatu baitzen, orain dela hamarren bat urte, irudi mentalen azterketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.


kognitibista 1 izond kognitibismoari dagokiona.

Zientziaren Filosofiaren ikusmolde kognitibistak (psikologiaren, neurofisiologiaren zein beste natur zientzien metodoak eta emaitzak erabiliz, hainbat filosofok proposatu duten bidetik: P. Churchland, P.M. Churchland, P. Thagard, R. Giere, edo P. Kitcher) [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.

Arazo horrek psikologia konduktistaren barruan eskola kognitibistaren sorrera ekarri zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Teoria kognitibistak, [...], konstruktibismoa dute oinarrian: pertzepzio oro, epai oro, ezagutza oro, eraikuntza da, modu orokorrean, hipotesiak eta zentzumen-organoek emandako datuak alderatuta egina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.

Psikologia kognitibistaren sortzaileetako bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 58. orr.

Dagoeneko bada [...] irudiari buruzko literatura "kognitibista" zabal bat, irudi artistikoari buruzkoa gehienbat, baina "psikologia kognitiboaren" jakintzaren garapen gisara aurkezten da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.

Arazo horrek psikologia konduktistaren barruan eskola kognitibistaren sorrera ekarri zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Zientziaren Filosofiaren naturalizazioa, baina orain enpirismo logikoan ez bezala, zentzu historiko-sozial eta kognitibistan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 157. orr.

• 2 iz kognitibismoaren aldeko filosofoa.

Inkontzientearen toparria geratuko da, ordea, bi ikuspegi horiek beti bereiziko dituena, kognitibistek ez baitiote inolako usterik eskaintzen, dela guztiz ezagutu ezinezkotzat daukatelako, dela inkontzienterik badenik ere ukatu egiten dutelako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 114. orr.


kognitibo 1 izond ezagutzeari dagokiona. ik kognizio. 2.

Psikologia kognitiboa azken hamarraldian ikusgarri garatu den psikologiaren adar bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.

Burmuinaren bolumena txikitu eta hondatze kognitiboa eragiten duela [alkoholak], besteak beste.  Berria - Gaiak   2004-03-20

Funtzio kognitiboak lantzen ditugu.  Berria - Harian   2006-02-05

6-10 urte artean abstrakzio kognitiboa garatzen hasten dira.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Gogoratzearen eta ahaztearen alderdi kognitibo eta afektiboak.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Garapen kognitibo eta sozio-afektiboaren aldetik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Oso zaila litzateke gizakiaren prozesu kognitibo batean errorerik ez agertzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.

Haurraren egitura kognitiboa aztertzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 324. orr.

Hizkuntza sistema kognitibotzat hartzen duen teoriarekin guztiz bat datorren lehen gramatika-liburua.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 7. orr.

Emaitza kognitibo zabal hori agente kognitiboaren ezagutza da, eta batez ere ezagutza zientifikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

Kuhnen lanak, ordea, berebiziko iraultza ekarri zuen ortodoxia akademikora, zientzia ezagutzaren berri emateko irizpide kognitiboez gain irizpide sozialen garrantzia azpimarratu eta argudiatu baitzuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Zientziaren Filosofian erlatibismoaren arazoa erlatibismo kognitiboaren inguruan gauzatzen da, batez ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

2 sozio-kognitibo

Eratze-prozesu konplexu hori ulertzeko lehen gai-zerrendaren muga gainditu eta prozesuaren dimentsio sozio-kognitiboan sartu behar dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

funtzio kognitiboak (3)


kognizio 1 iz ezagutzeari loturiko prozesuen multzoa.

Eta, hala ere, erreserba horiek hor direla jakinik, erakargarri zaizkio Frith eta kognizioaren beste teorizatzaile batzuk.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 280. orr.

Azken finean, irudiaren osagai jakin bakoitzari dagokionez, kognizioaren modu oso orokorrek nola jokatzen duten esplikatzean datza psikologia kognitiboa (inferentzia, arazoen ebazpena, eta abar).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.

Hizkuntzaren ezagutza ulertzeko modu bi zituzten Piagetek eta Chomskyk: konstruktibista zen bata, kognizioaren aldekoa bigarrena.  Berria - Euskal Herria   2006-03-25

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kognitibo.

Kognizio-psikologia disziplina berrian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

Kognizio-zientziak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

[Naturaren argia] alantzan jarri ezin diren emaitzak sortzen dituen zerbait dela dio Descartesek; emaitza "nabariak" eta "argi eta garbi egiazkoak" ematen dituen kognizio-ahalmena dela, alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 105. orr.

Lehenago ez nuen sekula hurbiletik ezagutu savanten dohainen kognizio-egitura.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.

Kognizio-funtziorik ez duten barne-sentimenak ere badirela -morala, handitasuna, edertasuna, etab.-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 239. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hala ere, pertzepzio-kognizio prozesuak fisiologikoak badira ere, norberarenak ere badira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.


kohabitazio 1 iz bizikidetasuna.

Hara arbasoen eta jaioberrien arteko kohabitazioaren adibide ederra!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 312. orr.

2 (politikan)

Ezker ofiziala nagusitu zen eta bost urtez kohabitazioan ekiteko beste aukerarik ez zuen izan presidenteak  Berria - Mundua   2004-03-31


koherente 1 izond koherentzia duena.

Agirien corpus koherenteak eta homogeneoak osatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Irudiaren osotasunaren ikuspen koherentea eraikitzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 87. orr.

Kontzeptu iraunkor eta koherenteen sistema.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 43. orr.

Maisuaren kontakizuna koherentetzat jo du laugarren epaitegiko buruak sententzian.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Tik koordinatugabe konbultsiboetatik mugimendu ongi lotu eta koherentera pasatzea istant batean gerta liteke tourettedunengan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 108. orr.

Baina guk, emakumeok, ezin dugu beti jokatu hain modu zentzuzko eta koherentean...  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 136. orr.

Nazio-ekonomien osaera zegoen une hartan jokoan; beste era batera esanda, espazio ekonomiko koherenteak eratu nahi ziren, estatuek egituraturiko espazio politikoen gainean osatuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Hiriek, pertsonek bezala, unean uneko jarrerak baitituzte, ez beti berdinak, ez beti koherenteak, ez beti positiboak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 84. orr.

Modu koherente eta argian.  Berria - Mundua   2006-01-07

Ohartu nintzen eztabaidatzen hasten ari nintzela, ez modu oso koherentean beharbada, baina egiazko hitzez behintzat, benetako emozioez, eta haiei alferrik saiatzen nintzen eusten.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

2 (izan adizarekin)

I. jaunaren erantzun guztiak koherenteak ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.

Ni tratatzeko duten modua ez da batere koherentea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 152. orr.

Begiratu, baita ere, ea argudiatua den, egiturarik ba ote duen, koherentea den, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 341. orr.

Zoroa izanagatik koherentea izateari ez baitio uzten mundu honek.  Berria - Kultura   2006-02-07

"Oso pertsona koherentea" omen naizela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

Horiek dituk koherenteenak, funtseraino doazen bakarrak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 95. orr.

Koherentea izan nahi duzu predikatzen duzun sozialismoarekin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.

Beren jarrerarekin koherenteagoak izateko eta gizarte matxistatik beren burua hobeto babesteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 199. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diskurtso koherente (3); sistema koherente (3)

erabat koherentea (4); guztiz koherentea (4); jarrera koherentea (4)

modu koherentean (3)


koherenteki adlag modu koherentean, koherentziaz.

Paralelismo horri helduz, koherenteki eta erraz azal ditzake perpausen eduki semantikoa eta haien egia-baldintzak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 173. orr.

Horretarako, sarreragileei aro historikoen ardatz filosofikoak koherenteki azaltzeko eskatu diegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 16. orr.

Vitruvio [...] testuinguru literario-kultural jakin batean txertatzen da koherenteki, komunikazio-modu oso zehatzak erabiliz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.


koherentetu, koherente(tu), koherentetzen ad/du ad koherente bihurtu.

Ontzen, zintzotzen, duintzen, koherentetzen eta gajo-gizajotzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 271. orr.


koherentismo iz egiaren koherentziaren teoria.

Koherentismoak gainditu nahi dituen arazoak hiru motatakoak dira: aipaturiko erregresua, sentimen-hautematea eta egia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

Oinarri sendo batetik abiatuta eratutako ezagutzaren justifikazioa zertan datzan oso argi ezin esan denez gero, koherentismoaren alternatiba proposatu zen epistemologian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

Kartesianismotik at, dena den, eszeptizismoa errefusatzeko asmoz makina bat alternatiba aurki dezakegu: fundazionismoaren aurrean, koherentismoa; internismoaren aurrean, esternismoa; baina baita pragmatismoa ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.


koherentista 1 iz koherentismoari dagokiona.

Justifikazio koherentista, beraz, kanpoko zerbaitekin loturik dagoen (ustez) egiaren noziotik aldentzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.

• 2 iz koherentismoaren aldeko filosofoa.

Kanpoko hori kontuan serio hartuko balu koherentistak, orduan fundazionismora hurbilduko litzateke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.


koherentzia 1 iz gauzen, ideien… arteko lotura logikoa.

Koherentziaren esanahia definitzea eta bere esparrua mugatzea oso gauza sinplea zen: koherentzia zen zeure bizitzarekin babesten zenuen hitza.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 54. orr.

Ezin uka daiteke hilda egoteak, hildakoak, baduela, bi hanken gaineko gizaki gogogalduak ez bezala, halako zintzotasun bat, duintasun bat, koherentzia bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 270. orr.

Eraiki behar duen testuko koherentzia eta edertasuna ditu artistak legedi.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 54. orr.

Narrazioari koherentzia egokia ematea lortu dute.  Berria - Kultura   2004-01-09

Liburuan bazegoen lotura narratibo hori, baina zinemak bestelako hari bat jarraitzen du, irudiei lotutako koherentzia narratiboa behar du.  Berria - Harian   2005-08-25

Hegan egiteko estilo bihurri bat, ideologien kaiolak eta koherentzia txintxoaren txorimaloek izutzen ez dutena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 199. orr.

Hizkuntzen koherentzia morfologikoaren eta eboluzioaren ideia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 199. orr.

Perpaus bat egiazkoa da horrekin harremanetan dagoen uste-sistemari koherentzia handiagoa ematen badio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.

Lexikoaren koherentzia beharrezkoa da filosofian, askotan hiztegiaren aldaketak esanahiaren aldaketa baitakar. Koherentzia zuen euskararen barruan: z / tz eta s / ts bezala, x / tx erabiltzea egoki zetorren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 366. orr.

Garrantzitsuena, ikur fonetikoak erabiltzean, koherentzia dela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 101. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erakundeen ahultasuna, proiektu politikoen koherentzia falta.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Nire adiskidearen maneren koherentzia faltak, haien lotura ezak, berehala txunditu ninduen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.

PPk eta PSE-EEk «koherentzia eza» eta herritarrak «nahasi» nahi izatea egotzi zioten EB-IUri.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Koherentzia-lege hau arau heuristikoa da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 170. orr.

Egiaztatze eta koherentzia-arauak balioestea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 212. orr.

Ez dute osatzen koherentzia akats huts bat, haatik, alternatiba bat sortzen dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 77. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egin duzuna berrikusten duzunean, harritu egiten zara, harreman hori harrigarria delako, barne koherentzia hori irudien artean...  Berria - Kultura   2006-03-28

4 koherentziaz adlag

Desegin da, azukrea kafe berotan bezala, mundua eta gizakia koherentziaz eta osoro esplikatzen zituen estilo handia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.

Diskurtsoa koherentziaz taxutzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 213. orr.

Instituzio guziek [...] hizkuntza politikaren erantzukizuna hartu eta koherentziaz jokatu.  Herria   2005-12-22

Garai zailetan erronka politiko eta pertsonalei «koherentziaz» aurre egiteko izan zuen gaitasunagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barne koherentzia (6); koherentzia emateko (5); koherentzia ematen (4); koherentzia eskatu (5); koherentzia eza (3); koherentzia falta (14); koherentzia nabarmendu (3)

koherentziarik eza (3)

koherentziaz jokatu (3)


koherentziagabe izond koherentziarik ez duena.

Are elektroentzefalograma, denbora gehienean hain baxu eta koherentziagabea, bare eta erritmiko bihurtzen zitzaion musikarekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 80. orr.

Orain, pobretua ez ezik, arrotz, koherentziagabe eta ia amesgaiztoko iruditzen zitzaion bere mundua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 53. orr.


kohesio 1 iz gorputz gisa hartzen den zerbaiten osagaien edo zatien banatzeari kontra egiten dion indarra.

Ez baitago ezer bere lehen elementuak estuago eta kohesio handiagoz trabaturik dauzkanik burdinaren izaera gogorra eta zurruntasun hotza baino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 449. orr.

Inperioak kohesioa, batasuna, "ordenamendua" dakartza.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.

Elkarrekin bizitzeko eta taldeari kohesioa emateko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 165. orr.

Kapital handitzeak Realaren identitatea eta kohesioa sendotuko ditu; balio horiek iraunkorrak izan behar dute.  Berria - Kirola   2006-01-06

Berdintasuna, elkartasuna eta kohesioa bermatu behar dira.  Berria - Harian   2005-05-12

Azken 25 urteotan gizartean lortutako «kohesioa» urratzen duela salatu zuen Rabanerak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Sinatzaileen arteko harremanak sendotzeko, kohesioa lantzeko, ideien elkartrukea ahalbidetzeko eta indarrak norabide berean jartzeko  Berria - Harian   2005-11-09

2 (izenondoekin)

Gure helburua kohesio soziala erdiestea da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Aldaketa egin behar bada, Europaren garapen ekonomikoa eta kohesio soziala aintzat hartuz egin behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Elkarbizitzaren bideratzaile eta euskal komunitatearen kohesio soziokulturalaren eragile.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kohesio-hastapen bat bilatu beharra dauka, diskurtsoa antolatzeko eta berari itzultzeko ezkutuko batasuna.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 170. orr.

Ez dago balio (kohesio gradu) absoluturen bat gabeko gizarterik eta kulturarik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 200. orr.

Inguru-testuaren kohesio edo trinkotasun mailak sekulako garrantzia du bat-bateko bertsogintzan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 144. orr.

Europako Batzordeak kohesio politikari buruz aurkeztutako erreforma «abiapuntu ona eta gutxienekoa» dela deritzo.  Berria - Ekonomia   2004-05-12

Egoera hori aldatzeko Batasunak duen aurrekontua oso txikia da [...] eta ez dago inolako birbanaketa mekanismorik, izan ere Kohesio Funtsak oso txikiak izanik, herrialde bakoitzaren sarrera publikoak bertan gastatuko baitira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 200. orr.

Euskal Herriaren eraikuntza nazionalaren alde buru-belarri lanean ari den kohesio funtsa da Udalbide.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garapen ekonomikoa, ingurumena eta gizarte kohesioa harmonizatzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 32. orr.

Gizarte kohesioa eta gizarte kapitala indartzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 86. orr.

Gizarte eta lurralde kohesioa hautsi ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Lurralde kohesioa udal hautetsien helburu. Bostek erakusten dute talde kohesio handia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Bi ildo dauzkagu: barne kohesio, gorpuzte, etorkizunera begira talde sendoa lortzea.  Berria - Harian   2005-12-18

Normala da halako kasuan botere borroka edo kohesio falta izatea.  Berria - Mundua   2004-11-05

5 gizarte kohesio

Gizarte kohesio beharra sumatu du Frantziako Gobernuak.  Berria - Ekonomia   2004-07-01

Enplegu, Lan eta Gizarte Kohesio ministro berriari dagokionez, Jean-Louis Borloo izango da postu hori beteko duena.  Berria - Mundua   2004-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizarte kohesio (3); kohesio funtsa (4); kohesio funtsak (3); kohesio soziala (11)

gizarte kohesioa (8); gizartearen kohesioa (8); lurralde kohesioa (6); lurraldeen arteko kohesioa (3)

gizarte kohesiorako (9)


kohete 1 iz suziria.

Egunotan, berriz, hamaika Al Kassam kohete bota dituzte ekintzaile palestinarrek Israelera.  Berria - Mundua   2004-10-08

Ekintzaile palestinarrek gutxienez 10 kohete jaurti zituzten Sderot hiriko inguruneetara.  Berria - Mundua   2006-01-04

Joan den irailaren 16an Karzai presidentearen helikopteroak lur hartu behar zuen lekutik gertu erori zen kohete bat.  Berria - Mundua   2004-10-07

Kohete bat espaziora bidaltzen den bakoitzean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Gaur abiatuko da Arianne 5 kohetea espaziorantz.  Berria - Gaiak   2004-02-27

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bazookak eta kohete-jaurtigailuak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 149. orr.

Pertsonen kontrako minak, kohete jaurtigailuetarako munizioak, mortero obusak eta 120 milimetroko kanoiak aurkitu zituzten, besteak beste.  Berria - Mundua   2004-01-18

Erresistentzia palestinarraren kohete jaurtiketei aurre egiteko.  Berria - Mundua   2006-01-04

Bost judu hil ziren Israelgo Sderot herriaren aurka ekintzaile palestinarrek egindako kohete erasoan.  Berria - Mundua   2004-10-17

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

NATOko soldaduek zaintzen zuten espazio-kohetea atzematea eta lapurtzea zen ekialdekoen helburua.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

al kassam kohete (4); erresistentzia palestinarraren kohete (3); kohete bat jaurti (3); kohete bota (8); kohete bota zituzten (6); kohete erasoak (3); kohete jaurti (4)

al kassam koheteak (5); al kassem koheteak (5); koheteak bota (3); koheteak jaurti (5)


kohorte iz erromatarren armadako banakoa, legioiaren hamarrena zena.

Adriano-ren harresian bada idazkun bat, zeinean barduliarren lehendabiziko kohorteak tenpluaren eraikuntza jainkosa amei eskaintzen dien.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.


koilara (orobat goilara g.er., koilare g.er., goilare g.er. koillare g.er. eta kutxare g.er.) 1 iz salda hartzeko edo antzekoak ahoratzeko tresna.

Koilara kafesnean sartu zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 79. orr.

Koilara eskuan, esneari eragiten ariko zara. Koilara katilu hutsean libre utzita, bere arrantzale eskuak katilu eta plateraren alde banatara jarri zituen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 79. orr.

Emakume oreztadunak entsalada zerbitzatu die plastikozko koilara eta sarde oso handiekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 16. orr.

Zenbat balio dezake zilarrezko koilara mailatu mordoxka batek..  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.

Sebastianek botila huts bat zeukan eskuan, koilara batekin jotzen zuena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.

Askoz ere erabilgarriagoa da koilara giderduna. Gerra -eransten zuen Asensiok, koilara zopetan sartuz-, ez da batere gauza ona.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 274. orr.

· Kazetari martin-saltsero bat, koilara zopatan harrapatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baxerategian zeuden ilaran platerak, azpilak eta edontziak, eta labana-, sardexka- eta koilara-sortak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.

Koilara-kirtenaz plateren ertzean erritmoa markaturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 214. orr.

Ondoko gelatik plater eta koilara-hotsa zetorren.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 84. orr.

Limoia koilara kolpez zanpatzen zuen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 163. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baserri askotan, sarde-koilarak urki-zurez egin ohi zituzten: ziurtzat zuten, erraminta horiekin janez gero, hezueria eta beste gaitz asko uxatuko zituztela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

4 irud/hed

Iñaki, baina nik ezin diat koilara mekaniko bat sartu etxebizitza batean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

giderrik gabeko koilara (8); katilua koilara galletak (3); koilara bete (5); koilara eskuan (4); koilara hartu (3); koilara txiki (6); koilara zopatan (3); zilarrezko koilara (3); zurezko koilara (14)


koilarakada (orobat koilarekada g.er. eta kutxarakada g.er.) 1 iz koilara baten edukia.

Lehen koilarakada ahoan eman aitzin, mahaikide zaratatsuetarik bat zutitu zen, oihu sustatzaileen eta txaloen erdian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 102. orr.

Koilarakada bete hartu dut nik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 109. orr.

Beste koilarakada bat irentsi du umeak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Geroz eta txarragoa zen janaria: bi koilarakada zopa, eta okela puska gogor beltz bana; ogia ere neurtuta zegoen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 61. orr.

Gutxitan jaten zuen koilarakada bat janari bero.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 27. orr.

Hiru koilarakada gurin mardul-mardulak bota zituen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.

Hemen ezagutu dut halaber Zulage kontzeptua, ohiko margarinaz gain saltxitxa edo koilarakada marmeladaren itxura har dezakeena.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 128. orr.

Bost knut kostatzen zen koilarakada.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Azken salda-koilarakada irentsi orduko, leihotik kanpoaldera begira jarri nintzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Kafe koilarakada batzuez bete, ura gehitu, eta martxan jarri zuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 139. orr.

Izozki-koilarakada bat zurrupatu zuen bere aho biribila nabarmenduaraziz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 229. orr.


koilarakadaka adlag koilara erabiliz.

Koilarakadaka edaten zuen, zurrupatuz, zopa balitz bezala.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.


koilarakadatxo iz koilarakada txikia.

Aski duzu koilarakadatxo bat kafe, lau bat kikara goxo egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 48. orr.


koilaratara iz ipar koilarakada.

Gatzagia botatzen zitzaion, koilaratara bat eskas, eta uzten zen, haurrek eskolako lanak egin bitartean, kailatzera, burburaka eta ketan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 38. orr.


koilaratxo (orobat koilaretxo g.er.) iz koilara txikia.

Cassie te-zurrutada txikiak edaten ari zen koilaratxoaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 262. orr.

Koilaratxoari eragin bitartean isilik egon zen Maiza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 107. orr.

Arretaz begiratu nion koilaratxoarekin kafeari eragiten zion bitartean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.

Lepic andreak, koilaratxoz koilaratxo, jaten eman dio bere haurrari.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 24. orr.


koilaratxokada iz koilaratxo baten edukia.

Badakizu neurria: koilaratxokada bat hamar litro ur bakoitzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 85. orr.


koilare ik koilara.

koilarekada ik koilarakada.

koilaretxo ik koilaratxo.

koilatu, koila, koilatzen da ad izoztu.

Koilatu eginen da.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 83. orr.


koillare ik koilare.

koinata 1 iz norbaitentzat, bere ezkonlagunaren arreba edo ahizpa, edo bere anaiaren ezkonlaguna. ik koinatu.

Ene koinata zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 12. orr.

Bakarrik geratu zen Klodia Erroman bere koinata Muziarekin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.

Laukizen, Butroiko gaztelutik hur, badago Erreskondo izeneko jatetxe bat, Txetxuren koinata Rosalik daroana.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 31. orr.

Amaginarreba Alzheimerren gaitzaz gaixotu zitzaienean ere, koinatak hartu zuen haren ardura, neska zelako.  Berria - Harian   2005-05-13

Haren koinataren lehengusua baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 611. orr.

Anaia eta koinata etorri zitzaizkion etxera, goizean goiz, elkarrekin joateko beilatokira.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 88. orr.

Eta ni, gaizo zozoa, amorostu nintzela ene koinata alargundu berriaz!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 186. orr.

Koinatarengana joan zen lakaria itzultzera eta eskerrak ematera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 97. orr.

Horregatik, koinatarekin etzaten zen bakoitzean, lurrera isurtzen zuen hazia, bere anaiari ondorengorik ez emateko.  Elizen arteko biblia   Has 38,9

2 (hitz elkartuetan)

Anai-arrebak, koinatu-koinatak, ilobak, semea, neska-laguna...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 203. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anaia eta koinata (3)


koinatu (orobat koinat g.er.) 1 iz norbaitentzat, bere ezkonlagunaren anaia, edo bere ahizparen ezkonlaguna. ik koinata.

Genevan bere ahizpa Gina eta bere koinatu Guglielmo Ferrero zituen, urte asko lehenago arrazoi politikoengatik hara alde eginak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 117. orr.

Hura Zuberoan zen, alabaina, bere koinatu Beltzuntzeri buru ematen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 283. orr.

Nire koinata Dijla-ren koinatua zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 94. orr.

Kirxak ongi etorria egin zien semearen emazteari eta koinatuari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 272. orr.

Koinatuak emaztetzat hartu nahi ez badu, [...].  Elizen arteko biblia   Dt 25,7

Henrike Nafarroakoak koinatuaren alde egin zuen oraingoan ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 68. orr.

Bere seme ta alaberi, iloba, koinat, eta familiako guzieri, gure doluminak.  Herria   2004-11-25

Gustatuko litzaidake agur esatea arrebari eta koinatuari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 439. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Anai-arrebak, koinatu-koinatak, ilobak, semea, neska-laguna...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 203. orr.

Argi zegoen Unairen patua arreba-koinatu-ilobenarekin uztartua zegoela abuztuko igande horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 214. orr.

Aurrekoen seme-alabak, esate baterako, edo koinatu-errainak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 208. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

defentsa ministroaren koinatua (3); ministroaren koinatua bahitu (3)


kointzidentzia (orobat koinzidentzia g.er. eta kointzidentzi g.er.) 1 iz bat etortzea; batera gertatzea.

Kointzidentziak esanguratsuagoak iruditu zaizkit, ordea.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 28. orr.

Kointzidentziak ez zuela gauza onik adierazten iruditu zitzaion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 17. orr.

Ez dut kointzidentzietan sinesten.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 73. orr.

Kointzidentzia hutsa da, baina deigarria da oso.  Berria - Kirola   2006-03-07

Ez da lehenengo aldia halako kointzidentzia harrigarriren bat gertatzen zaidana.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 141. orr.

Ugari bezain nekagarri zirela era horretako kointzidentziak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 77. orr.

Arrazoi ezkuturen bat egon behar zuen kointzidentzien segida hartan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 101. orr.

-Kointzidentziak errealitateari atzematen dizkiogun errimak dituk.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 102. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hori horrela izanik, CCOOk eta UGTk ere ituna sinatuko badute, kointzidentzia kontua izango da.  Berria - Ekonomia   2004-12-04

· Emakumearen izena esaterakoan ahotsa goratu zuen pixka bat, Stendhalek maite izan zuen eta Julien Sorelek maitatutako emakumearen izen-kointzidentziaz jabe nendin seguru asko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kointzidentzia hutsa (5)


kointziditu, kointzidi, kointziditzen 1 du ad bat etorri.

Euskal kultura nola sortu, Baroja-k Unamuno-rekin zeharo kointziditzen jarraitzen du: […].Baina, horra!, aurrez aurre eserita, ez dute elkar ulertzen; ia ezertan ez dute kointziditzen, bi mundu elkartezin dira, bi mundutatik ari dira hitz egiten, bi hizkuntza.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 247. orr.

-Kointziditu ere ez diagu hainbeste egiten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 57. orr.

2 batera gertatu.

Aitaren hobealdiak nire karreraren hasierako arrakastarekin kointziditu baitzuen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 110. orr.

Etxebizitza berean kointziditzea ez izan kasualitatearen ondorio ustekabekoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 90. orr.


koinzidentzia ik koinzidentzia.

koiote 1 iz Ipar Amerikan bizi den ugaztun haragijalea, txakalaren kidekoa (Cannis latrans).

Ezin du katua basamortuan utzi, koioteak akabatuko du bestela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.

Koioteak artaldeko bildots bat kendu ziola.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 68. orr.

Denbora tarte laburrean koioteen uluak entzuten hasi ziren.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 157. orr.

Noiztenka koiote garrasi bat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 44. orr.

Bueno, honezkero harrapatuko zuten koioteek.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 130. orr.

2 Mexiko eta Estatu Batuen arteko mugalaria.

"Abandonatu nauten koiotekin ez dut gehiago kurutzatu nahi" zion hondurarrak.  Herria   2004-11-25

Zauriaren gainean pikoa, jada 1800 dolar emanak ziozkan koiote bati, mugan igan-arazle baliatzale bati.  Herria   2004-11-25


koipatsu ik koipetsu.

koipatu ik koipetu.

koipe 1 iz zenbait animaliaren gantzarekin egiten den eta etxean edo industrian erabiltzen den gaia. ik gantz; olio.

Koipe gutxiko jakiak jan.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Lan-jantzia koipe zikinez belzturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 24. orr.

Zartagineko koipe kirrinkarira arrautzak botatzen ari zen bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.

Koipe beroaz igurtzitzen zizkion ziztadak abere gaixoari, Siberiako usadioari jarraituz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.

Hanburgesa gurditxoak koipe errearen usaina hedatzen zuen kalean zehar.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 98. orr.

Abiadura handiaren arrazoia gurpiletarako erabiltzen zen koipe aparta finean zetzala, eta koipe fin hori, nola ez, umeen gantzetik bakarrik atera zitekeela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.

Koipe ugarirekin igurtzi ehizako oinetakoak, eta argizari oso gutxirekin botinak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 68. orr.

Baliteke larruazalean den koipe edo hezetasuna lurruntzea eta horrek geruza babesle bat eratzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

Karbohidratoak koipe bihurtzen dira berehalaxe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.

Kriseiluarentzako koipea da balea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 257. orr.

Jantokian jarraituko zuten arrautzak maionesarekin eta muskuilu frijituak jaten, koipetan ezpainak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

Arrautza horretan daude eraikuntza-materialak: proteinak, koipeak, azukreak, mitokondrioak, eta gunea, hantxe baitaude irarrita eulia sorrarazteko behar diren aginduak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Koipe-lan bikoitza, erabil oparo olioa eta gantza.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 160. orr.

Itunaren arabera, elikagaien koipe, azukre eta gatz kopurua mugatu behar dute agintariek.  Berria - Gaiak   2004-05-23

koipe ontzi batzuen barnean ezkutatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Berak atera zuen salboina egiteko behar zen koipe mondongoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.

Barruan jende asko zagok, jan-edanean, koipe usaina baitator, eta liraren soinua.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 127. orr.

Behin koipe-zarakar zail hori kendurik, azazkalak ez zitzaizkian gehiago apurtzen.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 16. orr.

Trajea koipe-orbanez betea zeraman, txapela zikina, ilea luzea, gorbata ahaztu egiten zitzaion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 109. orr.

Bidegainean koipe orban bat zegoen eta, handik igarotzerakoan, gurpilak labain egin eta oreka galdu zuen, antza.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 86. orr.

Aza minduaren usaina zen nagusi koipe-zulo hartan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 214. orr.

· Koipe erre usaineko etxe zatarra.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 128. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta bazirela suziri antzeko batzuk ere, landare-koipe miresgarri batez ondo bustirik airera jaurtitzekoak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 165. orr.

Belarrak, basarto-irina, kakahuete-koipea eta patata gozoak erostera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.

Haurdunaldian arrain koipe asko eta haziak jaten dituzten amek.  Berria - Gaiak   2006-01-21

Balea-koipeaz betetako upelak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Itsastxakur koipea igurtzi.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 398. orr.

Baina sinatu hemen, osaba, sinatu, ontzia ez baita gure zain egongo eta txerri koipea bueltan abia daiteke.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 52. orr.

Gurin koipe gehiegi hartzeak dakartzan eritasunen bilakaera paraleloa.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 38. orr.

4 (erkaketetan)

Arkume otzan bat bezalakoa da-eta nire anderea; koipe-puska baino beragoa bera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 132. orr.

5 koipe-emaile izond adkor losintxaria.

Horri koipe-emaile profesionala deritzo, bere nortasunaren exkaxa literatoen onespenaz berdindu nahian dabilena  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 11. orr.

6 koipe-jario izond/adlag losintxaria.

Isil zaitez, koipe-jario hori.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 74. orr.

· Letrajale lerdetsu horietakoa, klasean aipaturiko goiti-beheitiez galdezka, bibliografia eske, koipe-jario.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 28. orr.

Koipe-jario lotu nintzaion, Ttipirekin sekula huts egin ez zidan jukutria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.

Salto txikiak emanez, eskuak fraide batek bezala igurtziz, jendea koipe-jario agurtuz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 289. orr.

7 koipe-zaku (orobat koipezaku) izond adkor ik koipezto.

Aurreko egunean KOz galdutako morroi koipezaku bat ipini zidatean aurrean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 63. orr.

Piezen erdiekin ere garaituko hinduket, koipe-zaku hori!  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 49. orr.

Zoruko zikinkeriaz kexatzen zara, koipe-zaku hori, baina nitaz ez zara batere kezkatzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 47. orr.

8 koipea emansup_1

-Bere buruko zati itxia ireki egin zen, sarrailari koipea emanda bezala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 70. orr.

9 koipea emansup_2 adkor losintxatu.

Arazoa da umore-sen handiegia duela enpresaburuei eta ikusleei koipea emateko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 251. orr.

Ondo prestatuta hago, horregatik! -esan dizu koipe pixka bat emateko bezala-.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 127. orr.

Hainbeste koipe emanda seguru zer edo zer esan behar didazula.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 172. orr.

Orain koipe emoten?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koipe jario (5)


koipegin iz

Baina koipegin hordi batek labanorri zabal bat hondoratua zion lepoan, elkarrekin zeutzala, landa-arras, ehorztegi abandonatu bateko lauzen gainean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 67. orr.


koipegintza iz

-Ez zagok txarto!, gu Tele Puzza eta Putza Hut pintadak egiten eta zuek koipegintzan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 60. orr.


koipekeria iz adkor koipe emate gaitzesgarria.

Oi, sentitzen dut, Baroi Odoltsu agurgarri hori -esan zion koipekeria handiz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 247. orr.

Parlamentuan koipekerietan urtzen ziren bere jarraitzaile mengeletatik kanpo denak zituen aurka Oliver Cromwelek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 222. orr.

Traizioak berak baino gehiago amorrarazi du aurrekariak, traidorearen hitzei koipekeriatik haratagoko ezer susmagarririk ez antzeman izanak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 144. orr.

Alderdikideek koipekeriaz jokatzea eta herrialdea zuzentzeko gaitasunik eza leporatu zioten.  Berria - Mundua   2006-03-02


koipero 1 izond adkor koipe-emailea.

Kandela luze bat fluoreszentea guardaren eskuan, Adoracion Nocturna-koa izanen haiz koipero hori.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.

2 (adizlagun gisa)

Beste morroi bat hurreratu zitzaidan, koipero.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 214. orr.


koipetsu (orobat koipatsu g.er. eta koipetzu g.er.) 1 izond koipe asko duena, koipea dariona.

Bizarra utzia zuen eta ile luzea zeraman, zikina eta koipetsua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 59. orr.

Belarrien atzean eta lepondoan behera zetorkion izerdi koipetsua lehortzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 60. orr.

Jaka koipetsuz jantzitako zamaketariak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.

Sei saltxitxa koipetsu eta kiskali samarrak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.

Zerra gogor bat patata frijitu koipetsuekin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 243. orr.

Paper koipetsuzko orri batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 371. orr.

Pneumatikoek txistu egiten zuten macadam koipetsuan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 276. orr.

Ur koipetsuak zeramatzan erreten luzearen ondoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 87. orr.

Sukaldeko ke koipetsuaren erdian egun osoa pasatu duen sukaldari gazteak.  Berria - Ekonomia   2004-08-29

Airea janari-usain koipetsuz blai zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.

Tabernetako iluntasun koipetsuan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 42. orr.

Koipetsu zegoen zorua, eguraldia lehorra izan arren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.

2 koipea duena.

Entzima horiek, berriz, molekula koipetsuak aldarazten dituzte.  Berria - Gaiak   2004-08-15

Gurinaren gai koipetsuak ezabatzeko prozedura berri bat.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 34. orr.

Kanpoko presioa gutxitzen denean (ur gainera etortzean) odolak nahiz ehun koipetsuek nitrogeno-gasa burbuilaka askatzen dutelako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.

3 koipekeria adierazten duena.

Ametsen mundutik benetako mundura etortzeko zubia aurkitu omen du -gaineratu zuen alkateak, doktoreari irribarrerik koipetsuena eskaintzen ziolarik-.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 138. orr.

-Oso etxe polita daukazu -laudatu diot etxebizitza, tratularien xuxurla koipetsuan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 45. orr.

Alkateak esku keinu zeremoniatsu eta koipetsuaz hasteko agintzen dio.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 205. orr.

Haiek atea itxi orduko, Borgin jaunak bertan behera utzi zituen bere manera koipetsuak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 50. orr.

Balaku koipetsuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 238. orr.

Italiako karreristak omen dira lausengatzaile, koipetsuenak.  Berria - Kirola   2004-07-01


koipetsudun izlag koipetsuko.

Salmahaira azkar itzuli zen eta soilune koipetsudun gizon italiar lodi eta txiki batekin estropezu egin zuen, gerentearekin, alegia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 426. orr.


koipetu, koipe(tu), koipetzen (orobat koipatu g.er.) 1 du ad koipeztatu, koipez hornitu.

Txistu mehe bat zabalduz bazterretara, gaizki koipetutako ardatzaren antzera.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 72. orr.

2 adkor erosi, busti. ik koipeztatu 2.

Joan zen, hala ere, Louvrera, eta, zaindari eta gidariak diruz koipetu arren, inork ez zion inolako berririk eman argazkiaren erdian zegoen jakintsu zahar hari buruz; hain gutxi Talesi buruz  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.

3 (era burutua izenondo gisa) koipez betea. ik koipeztatu 3.

Sorbaldan konkorra egiten zion soineko azpiko flanela koipetuak, bizkarra sendatzeko jarriak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.


koipetzu ik koipetsu.

koipezaku ik koipe 7.

koipeztatu, koipezta, koipeztatzen 1 du ad koipez hornitu.

Hurrengo egunetan, ezkutuan, pistola garbitzen eta koipeztatzen aritu nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 55. orr.

Mekanismoa koipeztatzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 129. orr.

Balazta gaizki koipeztatu bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.

Gaizki koipeztatutako bi gurpil horien karranka haserreak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 72. orr.

Koipeztatu gabeko gurpilen karranka.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 80. orr.

Domingok beratzen eta koipeztatzen ematen zuen espartzu latza, aiseago korri zezan urka-bilurrean barrena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 94. orr.

Afaltzera gonbidatu zuen, eta han joan zen mutila, oso dotore, koipeztaturik ilea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.

Psilopa petrolei hauek oinak estaltzen dituzten iletxoak koipeztatzeko guruinak dituzte eta guruin horien bidez labaintzen dira petrolio gainean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 120. orr.

Ivanovicek entrenamenduen erritmoa gogortzea erabaki du, eskuartean duen saskibaloi-makina behar bezala koipeztatzeko.  Berria - Kirola   2004-02-11

2 erosi, busti.

-Polizia koipeztatu beharko zenuen, ez da, Jack? -esan zion M'Coy jaunak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 237. orr.

3 (era burutua izenondo gisa) koipez betea.

Gabardina zahar koipeztatua eta zapata maiztuak dituela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 40. orr.

Mekanikoa ere bazenez, batzuetan goizerdian agertzen zen, bere buzo urdin koipeztatuaz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 32. orr.

Orri koipeztatu bat atera du patrikatik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.

Zatarki-paper koipeztatu batez bilduriko pakete bat darama besapean  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 222. orr.


koipezto iz adkor koipetsua.

Potoloa koipezto hutsa da.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 59. orr.

Maria eskaileretatik jausi zenekoa, gazte koipezto hori etxean hartu zutenekoa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 83. orr.

Hara agertu den Ernest Hemingway ez da gerra kazetari ohia, Habanan izaten dakien gizon ugerdo eta koipeztoa baino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 240. orr.

Arabiar koipezto guztiek Palestinatik alde egin beharko luketeela esan zidan.  Berria - Kultura   2004-10-23

· Boligrafo bat eman zion Matiasi, koipeztoa oso koipeztoa, eta koaderno bat.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 213. orr.


koipeztu, koipez, koipezten 1 du ad koipeztatu.

Fabrika zaharra: Agnellitarren gurasokeriak eta langileen izerdiak koipeztutako makinak. Alkoholak koipeztu egiten dio mihia.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.

2 koipez bete.

Eguzkitan beltzarandutako lepoak, sodaz eta hot dog-ez koipeztutako ahoak...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

3 (era burutua izenondo gisa) ik koipeztatu 3.

Irribarre nazkantea bizar koipeztuaren gainean, kubata basoa eskuan eta nire bularretara so.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 208. orr.

Baina laprast egin bere esku koipeztuetatik eta lurrean puskatu zaio Isidorari olioaren portzelanazko ontzia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 158. orr.


koipu iz ugaztun karraskaria, berez Hego Amerikakoa kastorraren kidekoa (Myocastor coypus).

Koipuek 50-70 zentimetroko luzera eta 5-10 kiloko pisua izaten dute normalean; arrak emeak baino handiagoak izaten dira.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

190-220 koipu inguru daude, lau arroatan banatuta: Bidasoan, Oiartzunen eta Urumean finkatuta daude; Orian antzeman badira ere oraindik ez dira finkatu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Salsamendik adierazi duenez, ordea, «bioaniztasunari kalte handiak» eragin diezazkioke koipuak denbora gutxian.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29


koitadu (orobat koittadu g.er. eta koittau g.er.) 1 izond errukarria, gaixoa. (pertsonez) ik gizagaixo; gajo.

Ama koitadua haren atzetik joan zen malko eta erregu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 121. orr.

Gaur egun etorkin koitaduak soilik ikusten dira karrakan zakua lepoan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 70. orr.

Neska koitaduari hobe ezer esan ez.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 96. orr.

Mutiko koitadua!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 294. orr.

Egunik egun inuzenteagoa da koitadua.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 132. orr.

Tuberkulosiak jota, koitadua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 143. orr.

Arra-arra ari zuen erauntsia, eta niri, koitadu honi, korridorean traban paratutako bidai poltsa batek ohartarazi berria zidan aterpe berriren bat bilatzen hasi behar nuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

Koitadua zeu, trapuan pupua baizik ez duen gaizo hori.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 15. orr.

Nahikoa da erreparatzea etxeak bahituta eta enkantean salduta ikusi dituzten koitadu horiei, inoiz bukatzen ez ziren interesak zituzten zorrak zirela medio.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 79. orr.

Koitadu urrikalgarria, bai, baina desirak barkamenik ez, eta arimak gaizkian izan jomuga.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.

Ondo koittadua ere! -entzun zuen Norak inguruko gizonen baten hizketa ahots-argia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 161. orr.

2 (bestelakoez)

Nork askatuko du arima koitadua heriozko gorputz honetatik, Jesukristo gure jaunaren bitartez Jaungoikoaren graziak askatzen ez badu?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 322. orr.

Beatrice gaztetxoa, ordea, arkume koitadua otsoaren aurrean bezala geratu zen etxean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 34. orr.

Eta nik bota nuen garrasia katu koitadua arropa artean itoa topatu nuenean!  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koitadu urrikalgarria (3)

ama koitadua (3)


koitadutxo izond adkor koitadua.

Han egon direnek diote Pedro Páramoren andrea bizi den gela dela, iluntasunari beldurra dion koitadutxo bat bera, burutik eginda dagoena.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 148. orr.


koito iz gizon-emakumeak edo animaliak sexu harremanean batzea.

Berak esana da jaiotza, koitoa eta heriotza direla bere gaiak (besterenak ere horiexek ez balira bezala).  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 9. orr.

Emakumearen obulazioa ugariena den egunetan, bikoteak sexu harremanak izan beharko ditu (koito zuzendua).  Berria - Harian   2005-07-16

Kontrazepzio metodoak -kondoia, espermizida, pilula, DIUa, basektomia- koitoa egin baino lehen edo koitoa egin bitartean erabiltzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 108. orr.

Uzkiko koitoa, baginakoa, musuak, miazkatzeak eta laztan eta fereka klase guztiak egin ditzakegu lagunarekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 170. orr.

Galdera da nola koitoan ere klitoria estimulatzen jarraitu, ez nork estimulatu behar duen klitoria.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 251. orr.

Baginaren estimulazioa (koitoa) eta klitoriarena alderatzerakoan, % 13,4k diote errazago lortzen dutela orgasmoa koitoarekin, eta beste % 84,4k, berriz, klitoria estimulatuta.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 209. orr.

Koitoa egiten badugu (baginatik nahiz ipurditik), ezinbestekoa da kondoia erabiltzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 121. orr.

Bada uzkiko koitoa homosexualitatearekin lotzen eta perbertsiotzat jotzen duenik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koito anorgasmia (3)

koitoa egin (20); koitoa egin aurretik (4); koitoa egin bitartean (4); koitoa egin ondoren (3); koitoa eginda (6); koitoa egitea (6); koitoa egiteko (3); koitoa egiten (18); koitoa egiten saiatzen (3); koitoa egiterakoan (19); koitoa ezin egin (4); uzki koitoa (8); uzkiko koitoa (11)

gizakien arteko koitoan (3)

koitoaren bidez (14); koitoaren bitartez (9); orgasmoa koitoaren bidez (3)


koittadu ik koitadu.

koittau ik koitadu.

koiuntura 1 iz egoera, abagunea.

Estatuaren kontuetan oreka idealerantz jo behar da, koiunturari begiratu gabe.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 95. orr.

Finantza publikoen saldoa koiunturaren eragin orotatik kanpo balego, zergen mailak, aldiz, ekonomiaren hazkunde-ahalmenari eragingo lioke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Hamaiketakoa egiten, negozioak zertzen, koiuntura eztabaidatzen, posta bideratzen eta tarteka egunkariak aztertzen, gainbegiratzen edo kotizazioen buletina zikiratzen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 76. orr.

Koiuntura politikoaren arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Estatuak sortu ziren garaian indar korrelazioa eta koiuntura historikoa kontra izan zituztelako.  Berria - Harian   2005-05-31

Koiuntura hutsezko ikusmoldetik, 1990eko hamarraldian hasitako zikloa ez da aurrekoen oso desberdina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik koiuntural.

Koiuntura-desberdintasunek sorturiko aukerak baliatu ahal izateko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 83. orr.

Koiuntura mailako neurri boluntarista orori eta gai fiskaletako eta araudietako subiranotasunaren parte handiei uko eginez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.

3 kointurazko ik koiuntural.

Estatu Batuetako koiunturazko aldaketak [...] estatubatuar balantza korrontea ia guztiz orekatu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Eremu honetako ekonomia handien artean koiunturazko desberdintasunak sortuko balira, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Esku-hartze hori lau alor nagusitan gertatzen zen: koiunturazko kudeaketan, konkurrentziaren eta prezioen eraketan, errentaren banaketan eta gizarte-babesean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Estanflazioak, izan ere, koiunturazko politikaren usadiozko egitura desegin zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.


koiuntural izond koiunturaren mende dagoena, koiunturazkoa. ik koiuntura 2.

Krisia ez baita koiunturala, estrukturala baizik. Arazo koiuntural hauek industrializazioak gizadiari ekarri izan dion nolabaiteko ordain gisa ere ikus daiteke.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 254. orr.

Japoniar-estatubatuar merkataritzaren desoreka baino ez zen geratzen, 1993tik aurrera berriz areagotu zena, japoniar atzeraldiak eta estatubatuar suspertzeak ekarritako diferentzia koiunturalaren ondorioz. lan karga koiuntural hipotetiko bat ez delako bideragarritasun plan bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Mundu guztiak ditu adarrak, ez baldin baditu ere kontu koiuntural tekniko xinple batengatik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 112. orr.


koiunturalki adlag modu koiunturalean.

Zerbait berria ekarriko digula suposatu eta etorkizunaren esperoan eman dugu denbora, asmoekin, usteekin, koiunturalki, egoeraren arabera, egunkarien titularrak gosalduz, orain gertatu beharrean dena geroan gauzatuko delakoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 31. orr.


kojidu, koji, kojitzen du ad hartu, harrapatu.

-Eper bizia kojiduteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 158. orr.


kojin ik kuxin.

kojo izond herrena.

Haiekin batera ezagutu zituen Txorierrikoak, goizero trenez etortzen zirenak, eta Ernesto bera, Arbolantxako kojoa, eskumako zapatarik behar ez zuena.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 83. orr.

Sofa hondatu eta aulki kojo ipurdibako batzuk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 53. orr.


kojoka adlag herrenka.

Kazkazuri bezala kojoka ibili arren, laster harrapatzen zuen gezurtia.  Berria - Kultura   2004-09-08


kojonudo izond adkor on demonio.

-Puru horiek kojonudo zaudek.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 62. orr.

-Nik esan nahi dizut zure liburua deputamadre dagoela, kojonudo.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 21. orr.


kok iz erregai solidoa, beltza eta harroa, harrikatza partez destilatuz lortzen dena.

Gatz gema, burdin minerala, kok ikatza, zink pirita eta halakoak eskatzen zizkigun, ekartzeko portutik, sekula ez txanpon holandarrik edo Camel edo Chester, Erkizia ergel hark.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 38. orr.


koka 1 iz kokaina.

Behin batean, koka esnifatzen ari ginela, Rodolfok titi bat txupatzen uzteko eskatu zidan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 105. orr.

Lerro bat koka sudurreratu nuela ematen zuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 166. orr.

Koka hartzen ari direnentzat, hartzen ez duten guztiak dira gogaikarriak eta atzeratuak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 136. orr.

Mikelek beti edukitzen du oso koka ona, saltzen ez duena batez ere.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.

Ximurra zuzen zegoen: kokak on egiten zion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Kokak, hala ere, lehenago aipatu dudan akats hori dauka, besteak beste: burua pizten dizu, baina organo sexualak itzaltzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 144. orr.

Galdetzen zion "gaur, koka ala txorta?" Kurtena zen Ivanek erre zuen lehenengo kanutoa, eta baita sudurreratu zuen lehenengo koka-lerroa ere, urte batzuk geroago, Kasselera egin zion bisitaldi batean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 30. orr.

Hasieran, FARCek ez zuen begi onez ikusi drogari loturiko nekazaritza bultzatzea eta kokazaleei koka zerga kobratzen zien.  Berria - Mundua   2004-05-27

2 ik coca.
3 koka hosto koka landarearen hostoa, kokainaz aberatsa.

Mea zuloan otordu txikia jateko betarik ez diete uzten eta, gosea atzenarazteko, koka hosto mingotsak eta lejia (quinaren zuztarren hautsa, arroza eta anisarekin nahastuta) mastekatzen dituzte.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 62. orr.

Koka hostoak biltzen lan egiten zuten 34 gizonezko hil zituzten tiroz Catatumbo eskualdean.  Berria - Mundua   2004-06-17

4 koka landare Amerika tropikaleko zuhaixka, hostoak kokainaz aberatsak dituena.

Akordioa lortu behar dugu koka landarea landatzearen inguruan, droga trafikoan eta bioaniztasunean».  Berria - Mundua   2006-04-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koka sailak (7); koka sailak suntsitzeko (3)


koka-kola ik coca-cola.

kokaera iz kokatzeko era.

Hiru dimentsio horiek aise uler daitezke intuizioz, oinarritzat gure gorputza eta gorputzak espazioan duen kokaera harturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Ordena joniarrean ere dentikuluen kokaerak bere proportzio propioa du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.

Erdigunean, kobrezko hariarekin eta eztainuarekin sortutako Aingeruak daude, hainbat forma eta kokaera dituzten miniatura hotzak.  Berria - Kultura   2006-03-05

Bigarren fonema artikulatzeko beharrezkoa den organoen kokaera lortu ahal izateko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 84. orr.

Etsaiaren kokaerari buruzko garrantzi handiko informazioak etsaiak berak emango ditu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 23. orr.

Kokaera politikoa erabakitzeko neurgarri klasiko horietan moderatu samarra nintzen beraz, baina, aldi berean, banuen beti kontra agertzeko joera bat ere, aurreko urteetako anarkismoaren hondarra agian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 91. orr.


kokaezin izond ezin kokatuzkoa.

Emakumeak Iban Zaldua neu ote nintzen galdetu zidan, gaztelaniaz -baina kokaezina egin zitzaidan azentu arin batez-, eta une labur-labur batez ezetz erantzun behar niola pasatu zitzaidan burutik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 167. orr.


kokagune 1 iz zerbait kokatzen den gunea. ik kokaleku.

Laugarren tribuaren kokagunerantz jo zuen taldeak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 12. orr.

Herrialde bakoitzaren kokagune geografikoaren arabera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 292. orr.

Eguzkiaren beraren kokagunea, edo lurraren angelua, hobe esan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.

Ez dugu Rivo Tortoren kokagune zehatza ezagutzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.

Leku honek daukan gauzarik onena kokagunea bera da, kokagunea eta ikuspegia.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 58. orr.

Nire eserlekuaren kokagunea oso atsegin zitzaidan, batik bat neure burua ezkutatzeko aurkitzen nituen erraztasunengatik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 132. orr.

Hurritzak gurean horixe izan zuen bere kokagunea: ur-ixurien araberako pendizen beheko ur-habien seinalea emateko hautatua bera izan baitzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.

Austriako Michael Glawoggerren filmak Viena eta Txekia ditu kokagune.  Berria - Kultura   2006-02-11

Frío sol de invierno-ko kokaguneak bilatzean, barnetegi hau ezagutu genuen.  Berria - Kultura   2006-04-05

Gipuzkoako bigarren errauste plantaren balizko kokaguneen gaineko txostena. herria¬

Bestalde, sedentarismoaren eta giza kokagune gero eta handiagoen ondorioz, gizarte egitura gero eta konplexuagoa zen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 276. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 irud/hed

Agustinek berak Erromatar Inperio berantiarrean baitu bere kokagune historikoa, Erdi Aroa esan zaiona baino zenbait mende lehenago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.

Une historiko honetan Euskal Herriak legitimitatea du, demokrazia erradikalaren aniztasunaren aurrebaldintzan oinarriturik, subjektu politiko gisa bere kokagunea Espainian eta Europaren baitan zer nolakoa izan behar duen erabakitzeko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 97. orr.

3 giza kokagunea.

Gazako kokaguneetan kolonoak eta hauei sostengua ematera joandako milaka juduak baino ez daude. herria¬

Zisjordaniako kokaguneak bertan behera uzteko asmoak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 133. orr.

Sharonek kokagunea hemen ezartzeko esan zigun eta guk kasu egin genion.  Berria - Harian   2005-08-17

Kokagunearen sarreran pilatu dira kolonoak goiz-goizetik.  Berria - Harian   2005-08-16

Neve Dekalim kokagunea erresistentziaren ikur bilakatu da Gazan.  Berria - Harian   2005-08-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gazako kokagune (10); gazako kokagune guztiak (4); kokagune judu (11); kokagune juduak (18); kokagune juduan (4); kokagune juduaren (8); kokagune juduen (9); kokagune juduen aurkako (3); kokagune juduetatik (3); kokagune juduren (3); kokagune judutik (3); kokagune nagusiak (4); kokagune txiki (3); kokagune txikiak (4); kokagune txikiak bertan (4); netzarim kokagune juduaren (3)

aritzetako kokagunea (3); behin betiko kokagunea (3); errauste plantaren kokagunea (4); kokagunea erabakitzeko (4)

gazako kokaguneak (26); gazako kokaguneak husteko (3); gazako kokaguneak uzteko (4); kokaguneak bertan behera (20); kokaguneak desegiteko (3); kokaguneak husteko (5); kokaguneak uzteko (9); zisjordaniako kokaguneak (9)

kokaguneari eraso (3)

gazako kokaguneetan (4); kokaguneetan bizi (8); kokaguneetan bizi diren (5)

kokagunetik gertu (3)


kokaina 1 iz koka hostoetatik ateratako alkaloidea, sendagintzan sorgarri bezala, eta orobat droga bezala, erabiltzen dena.

Alkohola eta tabakoa kontsumitzen dira gehien; kokaina da arriskutsuena.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

Kokaina efektua egiten ari zen nerbio sisteman.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 50. orr.

Kokainak ematen duen bizitasuna eta alkoholak eragindako logura leuna.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 85. orr.

Larrua jotzea ez da gauza bera kokainarik gabe.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.

Kokainak arteztu dio alkoholak okertutako berbakera.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 125. orr.

Salatutako baten abokatuak kokaina hartu zuen epaiketa bidean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 181. orr.

Anfetaminei eta esnifatzen nuen kokainari esker eutsi ahal izaten nion.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 219. orr.

Kokaina zainetan sartzen dutenak gero eta gehiago direla.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Europa Ekialdeko tenislari ospetsu bat, kokainaz lepo eta Versaceren top model hankaluze baten besotik agertu zena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 175. orr.

Kokainaz beteriko 20 kutxa atera zituen poliziaren urpekari talde batek.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 144. orr.

Burmuina kokainaz edo anfetaminaz gainezka.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 101. orr.

2 (neurri banakoekin)

Bizkaiko kostaldera zetorren belaontzi batean 800 kilo kokaina atzeman, eta 18 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 203. orr.

900 kilo kokaina konfiskatu dituzte Bilboko portuan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Operazio berean 7.000 dosi heroina, 4.000 dosi kokaina eta 15.000 euro aurkitu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Lau edo bost lerro lodi kokaina sudurretik gora eta sermoia egitera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 100. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kokaina dosiak igoz joan nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 228. orr.

Kokaina gaindosi batek eragin zuela dio forenseak.  Berria - Kirola   2004-03-20

Kokaina trafikoak gero eta indar handiagoa duela.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Kokaina kontsumoak nabarmen egin du gora EAEko gazteen artean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Kokaina poltsa gehiago heldu dira Miarritze eta Angeluko hondartzetara.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Seme-alaben odolean alkohol eta kokaina arrastoak aurkitu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Kokaina-hartzailea, pertsona zaharren gaixotasunik izan gabe ere, arterioesklerosia eta horrelakoak, bat-batean hil daiteke.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 164. orr.

Kokaina sare banatzaileek zeharo kontrolatzen dute merkatua.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi kilo kokaina (3); kilo kokaina (26); kilo kokaina atzeman (9); kokaina atzeman (9); kokaina dosi (3); kokaina gaindosi (4); kokaina hartu (3); kokaina kontsumitu (3); kokaina poltsa (3); kokaina poltsak (3)

kokainarekin positibo emateagatik (3)


kokainazale izond kokainaren zale dena.

Nabalkada garbi batek marrazturiko tatuaje gorria, ordainketak eguneratu gabeko kokainazale berantiarraren bularraldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

27 kokainazaleren burmuina ikertu du Bostongo sendagile talde batek eta amigdala deituriko atala kontsumitzaile ez direnek baino txikiagoa dutela ikusi dute.  Berria - Gaiak   2004-11-20


kokainomano iz kokainazalea.

Hasiera batean ospakizun anfetaminiko-kokainomanoa izango zela erabaki genuen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 155. orr.


kokakola ik coca-cola.

kokaleku 1 iz kokatzeko lekua.

Zerua ezagutzeko, izarren kokalekua jakiteko eta planeten mugimendua atzemateko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 249. orr.

Hilaren 19an erabakiko dute errauste plantaren behin betiko kokalekua.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Espetxeari dagokionez, bederatzi kokaleku aztertzen ari direla esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Auzo berri samar batean ginen, familiabakarrekoen moda etorri arte hiriko klase goi-ertainetako kumeen habiaren ohiko kokalekua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Erantzungailuari eman nion neure egoeraren eta kokalekuaren berri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Mahaian jokaera eta kokaleku finko eta beti-batekoak hartu behar ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

Lau kanoi handi, kokaleku finkoetan, gazteluko alde bakoitza zaindu zezaten, eta bertze horrenbertze kulebrina, txikiagoak, lekuz aldatu ahal izateko erasoa nondik heldu zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Txorien kokaleku den baratzeko elorria bezala dira.  Elizen arteko biblia   JrGt 1,70

Baiona Ttipia, herriaren defentsarako eraikitako Gaztelu Berriaren kokalekua.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 165. orr.

Azentuaren kokalekua bilatu.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 130. orr.

Ibar zabal bat, herri ketsu baten kokaleku.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 397. orr.

Reno dute kokaleku liburuan elkarrekin gurutzatzen diren istorio guztiek.  Berria - Kultura   2006-04-06

Etorkizunean borroka eta liskar ugarien kokaleku izango zen bailara zabala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.

Antzezlanek eman diote ohorezko kokalekua literatura unibertsalean.  Berria - Kultura   2006-01-17

Herrialde Katalanek eta Euskal Herriak, kokaleku geografiko desberdinak dituztenez, eguraldia aztertzeko sistema desberdinak dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Mendiek esparru sinbolikoa osatzen dute, bizitza basati eta marjinatuaren kokaleku dira.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 181. orr.

2 giza kokagunea. ik kokagune 3.

Hala ere, Eszilax eta Polibioren lanetan aurkitzen dugunez, kartagotarrek kokaleku handiak zituzten kosta haietan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izango du kokaleku (3); kokaleku zehatza (5)

azentuaren kokalekua (5); behin betiko kokalekua (3); errauste plantaren kokalekua (6); izango du kokalekua (3); kokalekua erabaki (3); kokalekua erabakitzeko (8); plantaren kokalekua (8); plantaren kokalekua erabakitzeko (4)


kokalero izond/iz koka landarea lantzen duen nekazaria. ik kokazale.

Evo Morales buruzagi kokaleroa eta Rigoberta Menchu Bake Nobel sariduna. Droga trafikoa desagerraraztea da gure helburua, baina beti ere kokalero txikiei kalterik egin gabe.  Berria - Mundua   2004-01-16

Tropikoko Kokaleroen Federazioko buruzagi izan zen  Berria - Harian   2005-12-20


kokamodu iz kokaera.

Bertsolaria oholtzaren erdian, ertz batean, aurrean edo atzean jarrita sormenean zer eragin izan dezakeen ikusiko da; hots, inguruarekiko daukan kokamodu fisikoak sormenean zein ondorio duen.  Berria - Kultura   2004-01-23


kokapen 1 iz kokatzea; kokalekua.

Xakeko partida batean, peza baten edozein kokapen ez dago peza horrek lehen izan dituen kokapenekin lotua, ez du axolarik non egon den lehen kokatua, eta ez du axolarik zein bidetatik iritsi den kokapen horretaraino.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 122. orr.

Ordea, kokoriko dagoen neska gazteak ez ditu kontuan hartu begiluzeek har ditzaketen kokapen guztiak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 47. orr.

5.000 Hz baino gehiagoko maiztasunetan, bi belarrietako seinaleen indarren diferentzia da soinuaren kokapenerako oinarria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 118. orr.

Kokapenari dagokionez, hauxe besterik ez dakigu: garun-azalean daudela, itxuraz, oroimenaren alderdi konplexuak, ikuste- eta entzute-esperientzien oroitzapen eta asoziazioarekin zerikusia dutenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

Artikulazio guneak, kokapena gorabehera, beti irekidura bat azaltzen du, hau da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.

Gorabehera bakoitzak bere maila eta bere kokapen formala du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 215. orr.

Azentuaren lege bat, hizkuntza sistemari dagokion guztia bezala, terminoen kokapen jakin bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 118. orr.

Peru Abarka doktoratu zen unibertsitatearen kokapena deskubritzea gelditzen zaigu orain.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 129. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

"Zerbait" horrek, "kokapen-informazio" horrek, martxan jarriko ditu guneko geneak, erdiak aitarengandikoak eta erdiak amarengandikoak. ez du ezerk aldez aurretik bermatzen eremu honek -ni orain nagoen kokapen-puntu landu gabe honetan- iraunkor eta autonomo iraungo duenik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 64. orr.

Eskua hala-hola jaso eta, gogoetatsu, kapelaren kokapen angelua aldatu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 81. orr.

Esprinterako kokapen borroka hasi da.  Berria - Kirola   2004-07-10

Kokapen-gerraren errutina nekagarrira makurtu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

Baby Suggsen sukaldean kriseilu baten argitan, Kokapen Kuotaz mintzatu bitartean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 335. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eurreko agerpenei begira a priori determinatutako denbora-kokapen bat atxikitzen dion heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 110. orr.

Liburu-kokapen lantsua amaituta, […], ustekabeko Fotos bildumari esker, eta birrinduta egon arren, galdutako urte urrunen atsegin malenkoniatsua goza dezaket.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kokapen egokia (3); kokapen ezberdinak (3); kokapen jakin bat (4); kokapen ona (14); kokapen zehatza (7); liburuen kokapen aldaketa (4)

kokapena aldatu (3)


kokarazi, kokaraz, kokarazten du ad kokatzera behartu.

Makina bat jarreratan kokarazi zuen bere irudimenean neskaren bekokiko girlanda hura.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 91. orr.

Berreraiki zuen Zedron hiria eta zaldizko zein oinezko gudariak kokarazi zituen bertan.  Elizen arteko biblia   1 M 15,41

Sentimenak, izan ere, ikusmena begininian kokarazten du, batez ere zer distiratsuak ikusi ezin ditugunean, argi larregiak gure ikusmenari traba egiten baitio.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 187. orr.


kokatu, koka(tu), kokatzen 1 da ad (norbait) toki batean bizitzen-edo jarri.

Abelek berehala bete du bidelagunaren agindua eta errotako bihurgunean kokatu da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 113. orr.

Familia Andaluzian kokatu zen, Baeza hiri gotorrean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 201. orr.

Laster, hala ere, Lazkaon kokatu ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 5. orr.

Erik Gorriak aurkitu zuen [Groenlandia] X. mendean, eta eskandinaviarrak kokatu ziren mendebaleko itsasertzean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.

Armada aldiz Donibane Garazin kokatu zen lehenik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 91. orr.

Kokatu naiz ahal bezala, zakua aulki pean pausatuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.

Burgundiarren legean esaten da herri horiek Galietan kokatu zirenean lurren bi herenak eta jopuen herena hartu zituztela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 273. orr.

Herrian kokatu soldaduen kopurua herritarrena baino hamar aldiz handiagoa izateak egoera korapilatzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 177. orr.

2 (norbait) modu jakin batean ipini.

Bere atzean kokatu ninduan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 388. orr.

Koka zaitez nik zure ipurmasailak musukatzeko moduan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 300. orr.

3 (zerbait)

Horrela, ehun eta berrogeita hamar egunen buruan [...], Ararat mendi gainean kokatu zen ontzia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 28. orr.

Horren froga, erlijio arrotzak Japonian zein erraz kokatu diren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.

Globalizazioa, beraz, dinamika luze batean kokatzen da, non espazio fisiko eta sozial oro, apurka-apurka, kapitalaren legearen mende ipintzen baita.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Maimonen jarrera, fundamentalista ez den ortodoxian kokatzen da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 12. orr.

• 4 du ad (norbaitek beste norbait) toki batean ipini.

Gutako batzuek Frantziara jo genuen, Baionan kokatu gintuzten umeen eskoletan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 48. orr.

Bulego nagusia eta informazioaren tresneria (egunkariaren idazkaritza, nolabait esateko, telegrafoa barne), Kale Nagusiko 45ean kokatu genituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 195. orr.

Beste literatura joera zabalago batean kokatu behar da Raymond Carver.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.

5 (norbaitek zerbait)

Dibanak kokatzen eta berogailua pizten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.

Gero lanparak erosi zituen, eta zokoetan kokatu.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 116. orr.

Goizeko hirurak ziren etxeko giltza atean kokatu nuenean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 95. orr.

Han kokatu zuen oihal-etxola, Betel mendebaldera eta Ai ekialdera zituela.  Elizen arteko biblia   Has 12,8

Betaurrekoak zuzen kokatu zituen eta aurpegira so egin zidan dendariak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 19. orr.

Ezkerrerantz zihoan bide estuan kokatu zituen begiak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 50. orr.

Hantxe kokatu zuen bere atsedena.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 54. orr.

Iragana pittin bat zuzentzea errebindikazio horren baitan kokatzen dut nik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 36. orr.

Hendaiako kirol-portuan kokatzen zuen jarraipenaren amaiera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.

· Hark emango die aukera enbrioiak eratuko dituen zelulei beren burua kokatzeko eta beren nortasuna definitzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

6 irud/hed

Uda-gau bateko ordu txiki sargorietan kokatu beharko nuke Rimbaud ezagutu nuen mentura.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.

Morganek eta haren eskolak geneak kromosometan kokatu izanak galdera andana berri bat ekarri zion biologiari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.

Testuinguru jakin batean kokatu du EAEk manifestaziorako deialdia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

7 koka(-)ahala ipar gainezka.

Eguerdiko, elizako plaza koka ahala betea zen.  Herria   2003-05-01

Gizonkia zuten garraiatzen, bagoietan koka ahala jende sartuz, tinke tinkea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 83. orr.

Jendea koka ahala sartu da Aldudeko eliza barnera, gaineko galerietako zokoetaraino.  Herria   2001-11-01

Eguerdiko, elizako plaza koka ahala betea zen.  Herria   2003-05-01

Gela ttiki hartan, koka-ahala baino jende gehiago izanez, atera nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koka ahala (14); koka ahala betea (3); koka ahala jende (4)

aldamenean kokatu (3); ardatzean kokatu (3); arloan kokatu (3); atzealdean kokatu (3); atzean kokatu (9); atzean kokatu ziren (3); atzerago kokatu (3); aurrean kokatu (7); aurreko giroan kokatu (4); azpitik kokatu (4); azpitik kokatu zen (3); barnean kokatu (18); barnean kokatu zuen (3); barruan kokatu (48); barruan kokatu zuen (14); bidean kokatu (4); buruan kokatu (4); erdi erdian kokatu (3); erdian kokatu (11); eremuan kokatu (4); eroso kokatu (3); esparruan kokatu (4); etorkizunean kokatu (4); ezkerrean kokatu (4); faboritoen artean kokatu (3); finalean kokatu zuten (3); gainean kokatu (18); gainean kokatu zen (6); gainean kokatu zuen (5); giroan kokatu (5); hegalean kokatu (3); herrian kokatu (9); hobeto kokatu (7); ildo horretan kokatu (9); inguruan kokatu (5); kanpainaren barruan kokatu (4); kanpo kokatu (5); kokatu beharra (8); kokatu beharra dago (3); kokatu beharreko (3); kokatu berria (3); lauko finalean kokatu (3); lekuan kokatu (14); lurraldean kokatu (3); mailan kokatu (3); nola kokatu (8); non kokatu (38); non kokatu erabakitzeko (3); ondo kokatu (11); ondo kokatu zen (4); ondoan kokatu (7); ongi kokatu (7); postuan kokatu (3); testuinguru horretan kokatu (11); testuinguruan kokatu (12); ziburun kokatu (4)

auzoan kokatua (3); ekialdean kokatua (4); ekialdean kokatua den (3); erdian kokatua (6); europan kokatua (3); euskal herrian kokatua (3); gainean kokatua (3); gunean kokatua (4); hazparnen kokatua (3); hegoaldean kokatua den (5); herrian kokatua (7); hurbil kokatua (6); hurbil kokatua den (3); iparraldean kokatua den (3); kilometrora kokatua den (4); kokatua den bikote (3); lurraldean kokatua (3); mendebaldean kokatua (5); mugan kokatua (3); ondoan kokatua (5); ongi kokatua (4)

barruan kokatuko (3); ondoan kokatuko (3)

barruan kokaturik (4)

ardatzean kokaturiko gauza (3); euskal herrian kokaturiko (18); gainean kokaturiko (4)

barruan kokatuta (10); erdian kokatuta (3); estu estu kokatuta (4); gaizki kokatuta (5); kokatuta duen bulego (3); ondo kokatuta (25); ondo kokatuta egoten (3); ongi kokatuta (11); ongi kokatuta jardun (3); sailkapenean ondo kokatuta (3)

auzunean kokatutako (3); ekialdean kokatutako (5); hegoaldean kokatutako (11); hurbil kokatutako (5); iparraldean kokatutako (4); mugaldean kokatutako (3)

barruan kokatuz (3)

gainean kokatzea (3); kokatzea erabaki (5); ondo kokatzea (3)

barnean kokatzeko (3); bere lekuan kokatzeko (3); bere testuinguruan kokatzeko (3); berriro kokatzeko (3); kokatzeko ahalegina (4); kokatzeko asmoa (3); kokatzeko aukera (7); kokatzeko erabakia (3); kokatzeko eskatu (4); kokatzeko joera (4); testuinguruan kokatzeko (4)

; alorrean kokatzen (5); apaletan kokatzen (3); arloan kokatzen (3); aurrean kokatzen (3); auzoan kokatzen (3); barnean kokatzen (14); barruan kokatzen (51); erdian kokatzen (9); erdigunean kokatzen (3); eremuan kokatzen (9); esparruan kokatzen (6); euskal herrian kokatzen (5); ezkerrean kokatzen (4); hegoaldean kokatzen (3); horien artean kokatzen (6); horren baitan kokatzen (4); horren barruan kokatzen (4); hurbil kokatzen (4); lekuan kokatzen (4); mailan kokatzen (3); ondoan kokatzen (6); ongi kokatzen (3); parean kokatzen (3); testuinguru horretan kokatzen (3); testuinguruan kokatzen (7)


kokatze iz norbait toki batean bizitzen-edo jartzea; zerbait toki batean jartzea.

Kokatze horren helburua merkataritza hedatzea izan baitzen, ez hiri bat edo inperio berri bat sortzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 60. orr.

Enpresen kokatze estrategikoarekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 164. orr.

Ezpainen luzatzea edo barreiatzea, barailaren irekitzea eta mihiaren kokatzea baliatuz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 72. orr.


kokazale iz koka landarea lantzen duen nekazaria. ik kokalero.

Hasieran, FARCek ez zuen begi onez ikusi drogari loturiko nekazaritza bultzatzea eta kokazaleei koka zerga kobratzen zien.  Berria - Mundua   2004-05-27

Eskualdeko 150 herritar hiltzea egotzi diete paramilitarrei, haien lurrekin geratzeko, gero Kolonbiako beste lekuetatik eramandako kokazaleekin populatzeko.  Berria - Mundua   2004-06-17


koket 1 izond pertsonez mintzatuz, beste pertsonak erotikoki limurtzen saiatzen dena, banitateagatik edo denbora-pasa. ik kriket2; lakrikun.

Buruaren atze alderaino jasotzen dute [mantelina] gipuzkoarrek, eta horrek ez die kentzen, neholaz ere, arras koket eta grazios izatea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 89. orr.

Beha hor doan herriko neska horri; zoragarri polita da, ezin egokiago orraztua, koketa da eta madona bat bezain apaindua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 183. orr.

Lehenik maratza, gero alaia, gero koketa eta batzuetan aurpegi pollit bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 135. orr.

-Bai, emakumea koket samarra ez bada, ez zaidak gustatzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 260. orr.

2 koket-koket (adizlagun gisa)

Apenazko begirada bat, koket-koket joan ziren haiek ere gorantza.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 165. orr.


koketeria iz pertsona koketaren jokaera.

Madrildarrek hain koketeria handiz eta graziaz begietaraino daramaten mantelina hori.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 89. orr.

Azal erori zaildua ezkutatzera behartzen du koketeriak, baina leunek gorputz nekatua deskantsatzen diote  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 43. orr.


koketo izond gizonezkoez mintzatuz, koketa.

Hala ere, historia postmoderno bat kontatu behar bazen, neskak berera erakarri beharko zuen mutila, koketo bihurtu, look-a aldarazi; eta hori dena, niri ez gustatzeaz gainera, pigmalion-istorio berri bat izango zen, eta ez sedukzio zera bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.


kokil ik kikil.

kokilarazi ik kikilarazi.

kokildu ik kikildu.

kokiltzeke ik kikiltzeke.

kokin 1 izond bihurria, barrabasa. ik frikun; pikaro.

Ama baten beharra besterik ez zuen neskatxa kokina horrek!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 62. orr.

Baina nora joan ote zen, haur kokin hori?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 86. orr.

-Ageriko... -erran zion trufa ezpainetan apez kazetari kokin batek.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 62. orr.

Beti hobendun, emaztea: hamasbosgarren mendean, Hermann Künig von Vach fraile alemanak, Caminoa egin ondoan, ez ote zuen erran Navarreteko Santiago aterpeko ostalertsa kokina zela erromesekin?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 90. orr.

2 (gauzkei buruz)

Maialen zunan... -azaltzen zion anaiak, irri kokina begietan-.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 53. orr.

Begitarte erne, kokin eta sorgin batekin biltzen du Txominen arreta guzia Graxik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 43. orr.

So kokinik ez zuten Alemanian...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 133. orr.

Ahalge kokin batekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 106. orr.

Eta gonbidapenezkoa nahi zuen keinu erdi lotsati erdi kokina gaitzespentzat hartu mutiko herabeak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.

Tonuan biziki ongi kausitzen dute, eskolako ikasgaien terminologiak baliatuz eta haratago eramanez malezia kokin batekin.  Berria - Kultura   2004-04-23

Hura zuten mementorik kokinena, zakurrak erausiaka hasi gabe behar baitzituzten lekuak hustu eta mugaz bertzaldera iragan, Burkatxen bordako aldera.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 22. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Eta Gillen Hiribarren itsasuarra, Patxi Iriart hiriburutarra eta Mizel Mateo gure herritarra arizan dira trebetasun eta omore handiz bertsutan, kokin aire batekin ere batzutan.  Herria   2003-11-13

Kokin-aireak harrotu zion burumuin desolatua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 229. orr.


kokinkeria iz bihurrikeria. ik frikunkeria.

Argazkietan gero, laurogeita bederatzi urteak konplitu berrian begien hondoan zeraman nortasunaren kokinkeria nabaritzen zitzaion.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 165. orr.


koklea 1 iz barne belarriaren zatia, barakuilu baten maskoarren itxura duena.

Hodi biribilkatu bat da koklea, barraskilo baten maskorraren itxurakoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Orekarekin zerikusia duten egiturak ditu barne-belarriak, baina, oraingo gure xedeari dagokiola, koklea da (latinez barraskilo adierazten duen hitza) haren atal nagusia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Soinuak, koklearen leiho obalera iristen denean, bibrazioa sortzen du haren barruko fluido urtsuan. begian erretina eta belarrian koklea daude barneratzen den seinalearen eta garunaren artean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 116. orr.

Nerbio-gorreria duen jende askori lagundu dio koklea artifizialak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

2 Arkimedesek asmaturiko tresna, ura igotzeko balio duena, barruan helize formako xafla bat duen hodi makurtu birakari batek osatua.

Egur horietan burdinaz forratutako zuloak egingo dira, eta zulo horietan ziriak sartuko dira; hala, gizonek hankekin eraginez ibiliko dira kokleak biraka.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4870. orr.

Badago koklea-mota bat ere, ur-kopuru handia ateratzen duena, baina gurpilak bezain gora altxatzen ez duena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.


koklear izond koklearena, kokleari dagokiona.

Audifonoak ez die ezertarako balio eta inplante koklearra behar dute ezinbestez. Urtero, batez beste, bost-sei inplante koklear jartzen ari gara Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian.  Berria - Gaiak   2004-10-15


koko1 1 iz kokondoaren fruitua, handia eta oskol-gogorra, barrualdean ur gozo bat eta, oskolari atxikia, mami zuri oliotsua, jateko ona, duena.

Ondo jaten zuten: arroza, lentejak, barazkiak, koko xehatua esnetan azukrearekin egosia.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 260. orr.

Itsasoaz haratagoko lur basatiak emankor bihurtu behar ziren: kakaoa eta kafea, kainabera eta kokoa...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.

Uharteren batean luzaro arrain gordina eta kokoak bakarrik jaten  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 37. orr.

2 koko-azala.

Zigarroa itzali dut koko landu zati batekin eginiko hautsontzian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 49. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kadur herrixkan elefante batek bi barrika bete koko-ur edan zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 168. orr.

Dantzariak izerdi-patsetan eta koko-esnea edaten ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.

Horren ostean, koko olioz prestatutako arroza eskaini ziguten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 195. orr.

Koko, palma eta palmito olioak saturatuak baitira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 88. orr.

Koko azala bete itsaski edan baietz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 197. orr.

Deserta: congolais (koko pastela).  Herria   2005-04-14

'Koko ogia,' erantzun didate.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 17. orr.

Koko mamia diruditen haginak erakutsiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 43. orr.

Bide ertzean atzemaniko patata erdi ustelen bat, koko puxka, azukre kanabera zati bat, sustrai batzuk, karramarro bat...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 261. orr.

4 koko intxaur kokondoaren fruitua.

Nekazaritza (arroza, azukrea, anana, koko intxaurra...).  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 170. orr.


koko2 1 iz zomorroa.

Dutxa, labezomorro moduko koko beltzez josirik topatu zuen Estherrek.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 128. orr.

Beste landareak ere onartzen ditu: bai inguruan eta bai gainean edo enborrean gora, hasi goroldioetatik, ardagai eta onddo, eta xomorro, koko eta beste, txori klase asko...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 236. orr.

Ezin zela joan erantzun zidan, ouricuri kokoak biltzera joan behar zuela amarekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 27. orr.

Eskuartean hartu zuen ahurtara bete [arto] ikusteko ea ez zuen kokoak jo.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 93. orr.

Edota sugeek, arrabioek, molde anitzeko kokoek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 160. orr.

2 irud/hed

Juanito mendian, "kokoek" paratu duten kontrolari begira dago.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 48. orr.


koko3 iz mamua.

Hor nonbait behar du... -esan dio bisitariari koko-jantzian kriskitinka dabilen batek.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 222. orr.


koko4 iz espainolak-edo izendatzeko erabiltzen den gaitzizena.

Kanpoko arrotz jendea, koko jendea, jito jendea, jo izan duela "karakol jaletzat" euskaldunak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 63. orr.

Eta jakina denez, aspaldi handiko Ziripot zarpail honek, oro har, deabru, sorgin, koko, bufoi, juglare, edo momo irrigarri/izugarri/errukarria gorpuzten du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 130. orr.


kokodrilo ik krokodilo.

kokolo1 1 izond inozoa, ergela.

Nerabe kokoloenak ere badaki nola egiten duten neskek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 29. orr.

Modesto argi gutxiko kokolo bat dela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 217. orr.

Ni naiz ni kokoloa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 306. orr.

Asmazioak, hasieran, ez du kokoloen txantxa batek baino funts handiago. -Kokolo halakoa! -haserreak gainez egin zidan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.

Poltsa banatan erdia eta erdia, nik, kokolo halakoak, halaxe bainituen diruak banaturik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 360. orr.

Gerran errukitsu direnak, ez dira kokolo hutsak baino.  Berria - Kultura   2004-01-06

Isildu egin nintzen noski, behin egiazko irakasle ezkertiar bat egokitu eta ezin hasiko nintzen kokoloarena egiten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 95. orr.

2 (adizlagun gisa)

Txilibrinen inguruan ez egoan kokolo ibilterik.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 87. orr.

Ikatza uzkitik sartuta baino kokoloago utzi duk putakume hori!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kokolo halakoa (3)


kokolo2 iz txokolatea.

Haur hizkeran: apapa, kokolo, mamarro, tatan...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 27. orr.


kokolokeria iz inozokeria, ergelkeria.

Monakoko kokolokeriak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 39. orr.


kokolotu, kokolo(tu), kokolotzen da/du ad kokolo bihurtu, inozotu.

Benetan kokoloturik aditu nituen Martinen hurrengo argibideak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 107. orr.


kokondo iz palmondoen antzeko zuhaitza, zurtoina luzea eta liraina duena, fruitutzat kokoa ematen duena (Cocos nucifera).

Hala bada, langileekin batera kokondo pila zegoen baso batera joan nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 203. orr.

Lumaje distiratsuko txori batzuk txilioka eta txorrotxioka ari ziren kokondoen goialdean. hark gezurra esan zuen, gainbegiratu behar zuela kokondoak nola garbitzen zituzten, aurretik prestatua genuen dena bakar-bakarrik gelditzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Sarekada zabalaz, zioen bere kemenaren sustatzeko bezala, kokondoa inarrosiko dut eta eroriko diren intxaurrak, ezpalak barne, arraiki bilduko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 39. orr.

ik koko1 4.


kokor
1 kokorreraino adlag leporaino.

Alta lehen, bat baldin bazen rugby munduan kokorreraino sartua, hura zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 51. orr.

Eliza guztia jadanik kokorreraino betea zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 91. orr.

Oren laurden bat lehenago hilez kokorreraino betea zen kamioian sartu ziren.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 185. orr.

Ez ditut sekula ahaztuko Indiako zinemak, kokorreraino jende behartsuz, erdi larrugorri doazen ikusliarrez beteak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 10. orr.

Betea bai, kokorreraino, Izturitzeko trinketa igande aratsalde osoan gazteño horien finalendako.  Herria   2005-03-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kokorreraino betea (7); kokorreraino betea zen (3); trinketa kokorreraino betea (3)


kokorazka (orobat kokorozka) adlag karaka eginez, karakaka.

Paul, berrogei urteko gizon mutur-handi kotzilo bat baina langile porrokatua; Georges, ni baino bi urte gazteagoa, ezdeus batendako irriz kokorazka hasten zena eta gure ofiziorako zinez urrezko eskuak zituena; Silveira portugesa, lan zikin eta bortitzenak hari uzten genizkiona...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 29. orr.

Eta bertze gauza bat: jakin nahi nuke nola doan zure esperimentua eta zertan akabatzen duten oiloaren babesean hazi ahattoek, paparaka edo kokorozka...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 180. orr.


kokorikatu, kokorika, kokorikatzen du ad kokoriko jarri.

Orduan, Emma ziloaren hegi-hegiraino hurbildurik, kokorikatu zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 123. orr.

Zegoen lekutik mugitu barik kokorikatu zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 150. orr.

Abel kokorikatu egin da botila hartzeko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 69. orr.

Pippin zurbildu eta harresiaren kontra kokorikatu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 38. orr.

Hurbildu nintzaion, baina ez sobera, izi ez zedin, kokorikatu eta alderdi hoberena bilatuz bizpahiru argazki hartu nizkion.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 133. orr.

Selvaggiak hantxe ematen zuen egun osoa, Uccellok forma unibertsalak marrazten zituen murruaren aurrean kokorikaturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 92. orr.


kokoriko1 1 adlag orkatilen gainean eseririk. ik kukubilko; pikotxean.

Bide erdian gelditu behar izan du, kokoriko, dardara gero eta bortitzagoari eustearren.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 125. orr.

Badago igel erraldoi bat muino goi baten tontorrean kokoriko.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

Atso bat ikusi nuen kokoriko, geldirik, berriki zuritutako horma batean bizkarrez emana.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 171. orr.

Kokoriko makurtu naiz, aurpegia belaunburuen artean ezkutaturik, eskuak kasket gainean, arren nire buruaren gaindik lerra dadin otoika, lubakiaren gaindik jo eta besteren baten bila egin dezan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 159. orr.

Pete kokoriko uzkurtu zaigu alboan orain, bekokia bere fusilaren kontra estututa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 176. orr.

Ordea, kokoriko dagoen neska gazteak ez ditu kontuan hartu begiluzeek har ditzaketen kokapen guztiak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 47. orr.

Haien aurrean kokoriko eserita, gizon arraro bat zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 125. orr.

Askatu eta gero kontatu zigunez, flexioak eginarazi zizkioten etengabe, kokoriko ibilarazi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 96. orr.

2 kokoriko jarri

Swan andrea kokoriko jarri zen bat-batean mutikoaren aurrean, bien aurpegiak elkarren parez pare gera zitezen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.

Lurrera hurbiltzeko beharra sentitu du, eta kokoriko jarri da, bi eskuak belarrean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 11. orr.

[Haurrak] espaloian lerro-lerro kokoriko jarri eta kaka egiten ari zirenean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 151. orr.

Bere gainean jarri naiz kokoriko, eta zaldikatzen hasi natzaio, jaisten naizen bakoitzean, mokor-kolpe indartsu batez aireratzen nau berriro, baina bere zakilak nire baitan jarraitzen du mirakuloski.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kokoriko jarri (15); kokoriko jarri da (4); kokoriko jarrita (3)


kokoriko2 (adiera honetarako, Euskaltzaindiaren Hiztegian kukurruku agertzen da) oilarraren oihua.

Hala erranen dautzute bai zonbaitek, dena kukuruku eta kokoriko, eta hau eta hura...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 153. orr.

Letra batzuk gaineratuta sortzen diren horrelako totelgramak ziklogramak ere badira, hiru bider errepikatzen dira silabak edo letra multzoak: kakarazaka, kokoriko, kukurruku, pipirripi, tutulikatu, txitxibiritxi...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 27. orr.


kokorozka ik kokorazka.

kokorreraino ik kokor.

kokospe 1 iz kokotsaren azpialdea, kokotsaren azpiko alde haragitsua.

Komeriak ibili nituen muturretik edatearren berriz betetzeko ez den ontzitik, kokospea eta aho ingurua blaitu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Hiru-lau eguneko bizarra darama Aitorrek kokospean, bisitaldi horretarako propio egina.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 60. orr.

Eta erasotzen badit, kokospeko bizarretatik helduta jo eta akabatu egiten dut.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 50. orr.

ik kokospeko 2.

Feli lepasendoak, haragi maxkalak kokospean, ezpain ertzak oker, begi hezeak eta urduri.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 88. orr.

ik kokospeko 3.

Ama batek bere umea altxatuko lukeen bezala altxatu biolina, ezkerreko besagainera eraman eta han kokatu zuen kokotsaren eta kokospearen artean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 57. orr.

Zapi gorri bat zeukan lepo inguruan, kokospean bi edo hiru korapiloz lotuta.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 108. orr.

Jo gogor kokospean!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 54. orr.

On Camillok kokospean asmatu zion eta Peppone lurrera erori zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 54. orr.

Kaskezurra zartarazi zuen ihiziko arma kokospetik hustuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.

Adinari oso ongi egina zion aurre, hala iruditu zitzaidan, batez ere aurpegiaren aldetik, nahiz eta kokospeko azalean ez hainbeste, sugandilarena baitzekarkidan gogora...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 209. orr.

ik kokospeko.

Hogei duroko baten neurriko orezta zuela kokospeko zintzur-korapiloa baino beherago, bena jugularraren parean hain zuzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 374. orr.

Haren kokospeko sugandila-larmintza, haren baldokietako ximurrak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 233. orr.

Alderik alde ebaki orbaindu bat zuen, ahoa gurutzatu eta kokosperaino zihoakiona.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.

2 pl

Dudley ahatea bezala ibiliz etorri zen atondora, bere ile horia buru handian liso zanpatuta, lepoko begizta ozta-ozta ikusten zitzaiola kokospe ugarien azpian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 24. orr.


kokospeko 1 iz kokospeko bizarra. ik kokots 6.

Ez zeukan bibote sarri eta ia urdindua bakarrik, ezpada [...] kokospeko zuri, apain eta txikia ere, gustu onez eta zorrotz moztua.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 197. orr.

Ile kizkurra eta kokospekoa zeukana.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 54. orr.

José Martí ematen nuen neure kokospeko dotorearekin. ia astero desberdin etortzen zaigu, batean kokospekoa utzi duela, bestean patillak honela edo horrela ebaki dituela.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 104. orr.

Beno, kokospekoa azken egunetan utzi diat, iraganari egindako opari moduan edo.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 103. orr.

Kokospekoa laztandu zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 69. orr.

Kokospekoaz gainera, bi-hiru eguneko bizarra dauka.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 77. orr.

Musu eman, kokospekoaz laztandu pintzel batez bezala, eta alde egiteko zutitu da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 84. orr.

2 kokospeko handitu haragitsua.

Dudleyk udako denborarik gehiena sukaldean sartuta eman zuen, bere txerritxo-begiak pantailari josita eta bost kokospeak dardarka zituela, etengabe jan eta jan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 19. orr.

Begizta ozta-ozta ikusten zitzaiola kokospe ugarien azpian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 24. orr.

Bitartean Erdoi astoari kokospean ferekak egiten ari zitzaion eta, astoak eskua lamizkatu zion.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 72. orr.

3 kokospea estaltzen duen zapi modukoa.

Dibertigarri zitzaidan nolako destaina harro-nabarmenez janzten zuen azterketetan, arauzko alkandora faxistaren ordez, kokospeko beltz xelebre bat, arra bat zabal, zeina mugimendu zakar bakoitzean jakaren ertzetatik irteten baitzitzaion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.

4 kokospea.

Kokospeko zorrotza baitzuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 172. orr.

Agravain joan zenean, haatik, Artur kezkaturik geratu zen, eskua kokospean ipinita.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kokospekoa laztandu zuen (4)


kokot ik kokote.

kokote (orobat kokot g.er.) iz lepondoa.

Bi pauso eman, paparretik heldu, eta errebolberra kokote azpian jarri zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.

-Jarri eskuak kokote atzean! -esan zuen beltzaranak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.

Haren arnasa sentitzen nuen kokotean, eta bizkarreko ile guztiak tente nituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.

Tiro kokotean eta lurrera.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 125. orr.

Bere ile naroa kokotean bildu eta korapilo faltsu bat egin zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 68. orr.

Gogor eusten zion kokoteko ileetatik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 184. orr.

Kokoteraino zegoen etxeko lanak zertu beharraz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 163. orr.

-Kokoteraino nago zure letra intimistekin, ulertzen?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 87. orr.

Kokoteraino nago, pikutara dena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kokotean bildu (3)

kokoteraino nago (14); kokoteraino nengoen (4); kokoteraino zegoela (5); kokoteraino zegoen (5)


kokoteko iz kokotean kartu edo emandako kolpea.

Eta halako batean, barraranzko aurrerakoan, kokoteko dotore bat eman zion gizonak, eskuaren zabalera egokiaz, abiadura ona eta distantziaren laburra kontuan izanik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 193. orr.

-Zuk ere hobe zenuke salto bat egin eta hemendik hegan ospa egitea, kokoteko on bat hartu nahi ez baduzu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 258. orr.

Hamabost egunerako fabrikatik bidali ninduten eta aitaren kokoteko pare bat ere jaso nituen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 179. orr.

Dudarik gabe, kokoteko gogoangarri bat!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 193. orr.

Kokoteko mingarri batzuk eta birao ozenak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 37. orr.


kokotero iz kokondoa.

Baina kokoteroa inarrostea aski datekea Front Nationalaren uhinaren haustea trabatzeko, partikulazki ezkerra eta alderdi sozialista izugarri ahul dauden une hauetan?  Berria - Kultura   2004-02-03

Eguzkia badiako gesalarekin, kokoteroak euren izar gerizpearekin, egun lasaia liburuetako tropikoaren ezaugarri guztiekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.


kokots (orobat kokotz g.er. eta kokotx g.er.) 1 iz gizakien aurpegiaren aho azpiko zatia, eta bereziki honen irtengunea.

Ellie uzkurtuta zegoen, kokotsa belaunen kontra estututa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.

Kanoia kokots azpian ezarri eta hatz lodiaz sakatu zuen katua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 326. orr.

Sudurraren eta kokotsaren artean ezarri zion eskua Egutxik, eta ahoa itxi zion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 84. orr.

Gizon gaztea zen eta hazpegi zuzenak eta kokots haragitsua zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 373. orr.

Nik higuina zionat jende kokots gabeari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.

Haren aurpegi kokots gabeak sutan amorratzen jarri nain bat-batean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 99. orr.

Kokots gaina bizarrez osatutako triangelu batek janzten zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 77. orr.

Aurrenik kokots azpiko pikorta igurtzi zuen Jonathanek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 31. orr.

Dar-dar ari zitzaion kokotsa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.

Kokotsa dardarka zuen, halaxe jartzen zitzaion urduritzen zenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 58. orr.

Kokotsetik oratu eta aurpegia jasoarazi zidan, begiak ikusteko: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 94. orr.

Karmen zegoen aldera seinalatu zuen kokotsaz.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 94. orr.

Mutilak neska gaztearen kokotsean behera lerratu zituen hatzak, harik eta aurpegia komeni zitzaion pareraino goratu zion arte.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 104. orr.

Hotz, behakoa aitzina, kokotsa harro, putzantu koldar haiek mesprezatuz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 149. orr.

Hankak telegrafoaren mahai gainean zituen, besoak antxumaturik, kokotsa bularraren kontra, lotan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 47. orr.

Aurpegiaren isla antzematen nion, kokotsa bular gainaren kontra zuelarik, baina ez aurpegiko zirkinik, edo haren barne-mugimenduen berri emango zidan ezer.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 77. orr.

Aizkoraz ebakitako kokotsak eta sudurrak, euskal tipo eredugarriak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 122. orr.

Odola zerion kokotsean behera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 112. orr.

Pitzadura bat ote zen Johnnyren kokotsekoa, ala xulo bat besterik ez, masailezurra aldatzearekin batera desagertuko zena?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 194. orr.

2 (aditzaren objektu gisa)

Eta gero kokotsa jaso zidan hatz puntaz: adorea, mutil, adorea, eta jan piku horiek, oraintxe daude-eta onenean!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 158. orr.

Berari begira, kokotsa altxatu zuen, kontatzen hasteko aginduz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 37. orr.

Smithers andrea ere altxatu egin zen, eskuak aldakan jarrita eta kokotsa aterata.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 88. orr.

3 (izenondoekin)

Ilehoria eta liraina zen, hazpegi fin eta neurri-neurrikoak zituen, kokots zorrotza. -Zuek segi ikasten, gogor, ongi ari zarete-eta -ekiten zigun, bere kokots punttaduna ferekatzen zuela-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 244. orr.

Irri egiten zion, kokots sendo eta irtena eta besagain lodiak inarrosiz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 234. orr.

Boxeolari sudurra zuen eta kokots irtena, bizarrak gorritua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.

Haren aurpegia, haren kokots zuloduna.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 160. orr.

Xerloak estutzen zituen, kokots bizargabeari tiratzen zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 213. orr.

Oso sudur luzea eta oso kokots luzea zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 144. orr.

Beharbada eskua normalean baino gehixeago ahaztu zitzaion nerabe haren kokots leun-leun haren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.

Bazirudien lehen baino itxura hobea zuela: politagoak masailak, erakargarriagoa kokotsa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 518. orr.

· Bere kokots bizar gabea ferekatzen zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 87. orr.

Haren kokots bizar-moztua zur begitsua bezain zimurra zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

4 (hitz elkartuetan, elkarketak izenondo balioa duela)

Deabru begi-txiki kokots-zorrotzaren antza hartu zion ostera Tomek Hucken aurpegiari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 129. orr.

5 kokots alde (orobat kokotsalde) iz

-Jainkoa lagun! eta ezkutariei ere, zaldunei bezala kokots-aldeak garbitzeko usadiorik ez ote da lurralde honetan!  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 162. orr.

Beste mutilek adarra jotzen zidaten haren kontura: nini baten ipurdia bezain soila nuela kokotsaldea eta ez nuela bizarra egiteko premiarik, nahiz eta egia ez izan; edota, nire ahots kirrinkaria zela eta ez zela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 118. orr.

Ihia baino meheagoa, sudur luze hezurtsu baten jabe, pikorrak nabari kokots aldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.

6 kokots-bizar iz ik kokospeko 2.

Denbora guztian, indarrez atximurkatzen zuen bere kokots-bizar argi nahasia.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Kokots-bizarra atximurkatzen zuen bitartean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 28. orr.

Kokots-bizar ederra zuen, urdintzen hacia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 26. orr.

Giselak uste zuen komunista guztiek bibotea zutela, eta anarkistek, berriz, kokots-bizarra.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 86. orr.

· Atzeko hormaren kontra zutik, Ryan dago, belarritakodun eta kokots-bizardun mutil-laguna.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 250. orr.

7 kokots-handi izond (orobat kokotsandi)

Bera zen, kokotsandi hura, zazpigarren garabiko kabinan ez baina gure aldagelan sartua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.

Kamioian abiatu eta, aroztegi parean, Jone ikusi zuen: kokots-handia, dotore bere moduan, besapean karpeta zeramala, Tapax buru keinu eta irribarre batez saludatu zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kokots azpian (7); kokots bizar (5); kokots bizarra (5)

kokotsa altxatu (6); kokotsa altxatu zuen (4); kokotsa bularrean (3); kokotsa gora (3); kokotsa goratu (4); kokotsa hartu (3); kokotsa jaso (8); kokotsa luzea (3); kokotsa ukitzen (3); sudurra eta kokotsa (3)

kokotsaren azpian (7); kokotsaren parean (4); neskaren kokotsaren (3)

kokotsari helduta (4)

eskua kokotsean (4); kokotsean behera (7)


kokotsalde ik kokots 5.

kokotsandi ik kokots 7.

kokotx1 ik kokots.

kokotx2 iz legatzaren eta bakailaoaren buruaren behealdean dauden bi handitu haragitsuetako bakoitza.

Gero, kokotxak pil-pilean eta angulak.  Berria - Kirola   2004-01-13

Gure angulak, kokotxak, txipiroiak, eskuragarritasunaren aldetik, kabiarraren pareko bilakatzen ari dira, eta plater baten funtsa edo oinarria izan daitezke, baina ez plater osoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 162. orr.


kokotz ik kokots.

koktail ik koktel.

koktel (orobat koktail g.er. eta cocktail g.er.) 1 iz Likoreak eta bestelakoak astinduz nahasirik prestatzen den edaria.

Zer behar duzu, tea ala koktel bat?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 80. orr.

-Phil, har dezagun koktel bana -esan zuen Baldwinek kartaren atzealdetik-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 116. orr.

Hona etorri nahi zuten orain koktelen bat edo beste edatera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 115. orr.

Koktelak prestatzera joango naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.

Hiriko koktelik onenak zerbitzatzen dituzten pub-ean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 52. orr.

Zuri koktel lehorrak gustatzen zaizkizu, ezta ba?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 114. orr.

Kokteltxo zorabiagarria eskaini didazulako.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 206. orr.

Tira, gau on pasa, Hobie, eta eskerrik asko zure koktel ezinago gozoengatik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 118. orr.

Toldo marradun baten azpian, koktel eta freskagarri exotikoz beteriko mahai borobilen inguruan eroso eserita.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

Gogoan dut koktel bereziak jarri zirela modan, zein baino zein xelebreagoak: esnea pippermint-arekin, garagardoa patxaranarekin eta horrelako nazkagarrikeriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 105. orr.

Festak bata bestearen atzetik datoz: tea, askariak, cocktailak...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 134. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Koktel-festa bat izan du bere apartamentuan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 114. orr.

Izan ere, campuseko cocktail party-an ezagutu zuenetik ezin zuen errubia oxigenatu hura burutik kendu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Ingurune zaratatsuetan, gai da belarria, arreta bilduz, soinu batzuk hautatzeko eta gainerakoak ez entzuteko; koktel-jaialdietako efektua da hori, jendez betetako gelako berbaroaren erdian entzule saiatuari ahots bakar bat edo elkarrizketa bakar bat entzutea ahalbidetzen diona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.

Manina edo Vanina delako anorexiko nazkante hark "Porco Dio" oihuka eman zuen afal aurreko koktel garaia, harik eta esku errukitsu batek piszinara bultzatu zuen arte.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 175. orr.

Barra aurrean, zerbitzari bat zutik zegoen, koktel-edontziz betetako erretilu bat eskuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 309. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Orduantxe xanpain koktel bana ekarri zieten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 161. orr.

Nahi al duk Mouquin´s-era nirekin joan, absenta-koktel bat edatera?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 246. orr.

4 irud/hed

"Hiru pilulen koktela" deitzen dioten hori.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.

Alkoholak eta arrangurak koktel makurra osatzen zuten.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 262. orr.

Iluntzea, prostitutak, hiriaren xarma... koktela lehergarri izan daiteke.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 244. orr.

Herrialde anitzetako agente sekretuak, espioiak eta espioi-ehiztariak, era guztietako isil-mandatariak, ekintzaileak, iheslariak, soldadu ohiak eta soldadu izatea amesten zutenak... guztiak koktel lehergarri batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 48. orr.

Laztanak, usainak eta zaporeak: koktel bikaina sexu festa baterako.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 181. orr.

Horri guztiari irudimena eta samurtasuna gehituz gero, lor litekeen koktela benetan txundigarria da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 91. orr.

Esaterako, benetako egunkari-tituluak eta garaiko kantak egokiro nahasita, "newsreels" izeneko koktel informatiboak sortzen ditu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 10. orr.

Osagai horiek guztiak dituzunean, kokteleran sartu, astinaldi bat eman, eta koktel horretatik atera diren liburu batzuk gainerakoetatik bereizi: hor daukazu kanon literario bat.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 58. orr.

5 koktel festa

Baina hori beste istorio bat da, koktel batean izan zen, Beverly Hills-en, geroago kontatuko dizut.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 121. orr.

6 molotov koktela.

Ertzainak zein gaizki armatuta zeuden ikusita, beren bola metalikoak eta koktelak jaurtikitzen hasi zaizkion eta ertzainek atzera egin diten.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 15. orr.

Berehala Ertzaintzaren aurka harriak eta autoen azpialdeetan gordetzen zituzten koktelak beldurrik gabe eta punteria bereziz jaurtitzen nituela konturatu ziren bezain pronto, mesfidantza guztiak desagertu ziren.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.

Sutan miretsi zituzten, zikin ontziak lurrean erretzen, koktel gisa hanpatu garagardo botilak eta etxetik ekarri arrautza tortak "indar errepresiboen" aurpegietan eta bereziki Kerguelen komisarioaren sudurrean zartatzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 16. orr.

Karrika borroka horietan trebatzen ari zen Txoko, harri, arrautza, tomate hiro eta koktel botatzen, besoek eman ahala eta ihes egiten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

Lasterketak, harriak, koktelak, oihuak... dena irakiten jarri da.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 143. orr.

Koktelak kalte arinak eragin zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

7 molotov koktel (orobat molotof koktel g.er.) etxeko arma sute-eragilea, gasolinaz beteriko botila metxadun batez osatua.

Molotov koktelez eraso diete CCOOren egoitza bati eta bi banketxeri.  Berria - Euskal Herria   2004-09-25

Parte Zaharrean zain zeuden beste gaztetxo batzuk autobusera hurbildu ditun molotov koktel bana eskuetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 15. orr.

Automobila birrinduta zegoen, kiskalita, baina ez bazooka baten eraginez, molotov-koktel batek jota baizik, segur aski.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 8. orr.

Eskuetan garagardo botiletan egindako molotof koktelak zeramatzaten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

8 koktel molotov (orobat cocktail molotov g.er.) molotov koktela.

"Koktel molotova, motel".  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 268. orr.

Metafisika platoniko pixka bat, gehi Marx pixka bat, cocktail Molotov aproposago ezina da sabotaia-gerra ideologiko baterako.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 153. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koktel bat edango (3); koktel bat jaurti (4); koktel jaurti (5); koktel ontzi (3); molotov koktel (18); molotov koktel jaurti (4)

koktelak bota (6); koktelak bota zituzten (5); koktelak eta harriak (4); koktelak jaurti (12); koktelak jaurti zituzten (5); molotov koktelak (35); molotov koktelak bota (5); molotov koktelak jaurti (9)

molotov koktelen (3)

koktelez eraso (6); koktelez eraso diote (3); molotov koktelez (9); molotov koktelez eraso (4)


koktelera iz koktelontzia. irud/hed

Tonua ez ezik, gaiak ere apartekoak: [...] baina batez ere, hori guztia koktelera batean sartzean, emaitza ezin da konbentzionala.  Berria - Kultura   2006-04-18

Osagai horiek guztiak dituzunean, kokteleran sartu, astinaldi bat eman, eta koktel horretatik atera diren liburu batzuk gainerakoetatik bereizi: hor daukazu kanon literario bat.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 58. orr.

Ez dakit, dena kontuan hartu, osagarri guztiak kokteleran sartu, astindu, eta uste dut ateratzen zen likoreak ez zuela beldurraren ahogozorik, ez zuela zerikusirik porrot sentsazioarekin, ez miseria fisikoarekin; uste dut barneago tinkaturiko zerbait zela, nola esan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 110. orr.


koktelonzi (orobat koktel-ontzi) 1 iz koktelak prestatzen diren ontzia.

Koktelontzi bat zeraman esku batean eta edontzi bete bat bestean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 205. orr.

Koktel-ontzi bati eragiten ari zen bere esku iletsuen artean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 309. orr.

Eutsiz zilarrezko koktelontziaren iragazkiari, kopara izotz-zatirik eror ez zedin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 15. orr.

2 irud/hed

Horren harira dio, txerriak erraz kutsatzen direla, eta sarri «koktel-ontziaren» funtzioa betetzen dutela; birus azpimota ezberdinen geneak nahastu eta aldagai berriak sortzen dituzte. herria¬

Gure hirietako kultur agendetara hitzen nahaspilaz osatutako postala ekarri digute oraingoan, koktel-ontzian sartu eta zalantzan jartzeko moduko irizpideekin kanporatutako kontzeptu nahasiekin.  Berria - Kultura   2004-09-11

Hartu naziak, Karlomagno, islamistak, apaizak, Antso Handia eta etorkinak koktel ontzi batean, astinduz ondo nahastu, eta abertzaletasuna izango da emaitza.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03


kokteltxo iz adkor koktela.

Zera... gure artean egin dugu, ea kokteltxoren bat onartuko ote zenigukeen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 206. orr.


kokzix iz uzkornoa.

Orgasmoa pubis kokzixetako giharren uzkurdura nahi gabekoa eta espasmodikoa da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.

Pubis kokzixetako giharrak dira, hau da, pubisetik kokzixeraino doazenak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.


kola1 1 iz lekeda.

Gutuna prestatu, mingainean kolaren garraztasuna nabaritu eta gorde egin zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 90. orr.

Aminoazido-nahastura bat da kolagenoa, eta hezurrak egosten direnean lortzen den kola eratzen du. Erretxina sintetiko bat zen bakelita jatorriz, nahiko erabilgarria kola edo isolagarri gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Gurpilak zulatu dizkiote, kolaz bete dituzte sarraila-zuloak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 43. orr.

Galipotaren usaina, koipearena, [...], egurrentzako kolarena, tabakoarena eta gainerakoena.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 26. orr.

Hezurrak, esan dugun bezala, hareaz eta kolaz eginak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 267. orr.

Ertzaintzaren analisien arabera kola, disolbente, pintura plastiko eta lokatz-nahasketa bat omen zen eta, okerrena, nekez ken zitekeen kristaletik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 23. orr.

Kola gris itsaskorraren antzeko zerbaitez estalita zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 160. orr.

Egosi, eta kola egiteari ekin nion, eta berrogei mila errublo irabazi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 455. orr.

Derivados Forestales enpresak Frantziako Gironda departamendua hautatu du kola ekoizten duen lantegi berria plantatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

Elkarrekin kolaz pegatutako pospoloekin erregimentuak eta brigadak osatzen zituen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 92. orr.

Kolaz itsatsi behar izan zituen [...] jainko hauskorraren bi puskak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 71. orr.

Xafla bakoitza kolaz igurtzita dago, eta xagua xaflara igo bezain pronto kolatan itsatsita geratuko omen da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 64. orr.

•2 (droga gisa)

Kola industriala plastikozko zakutxoetan "snifatuz".  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 214. orr.

Haren lantegitik egun guziz kola pixka bat ateratzen zuen eta lagunekin banatzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 128. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nik, beti bezala, kola-ontzia garraiatzen nuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 88. orr.

Baziren Shasta kola poto huts batzuk ere.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 119. orr.

Blancpignon-go sala jendez bete zen joan den ostegunean, Derivados egur kola lantegi proiektuaren argitasun bilkuraren karietara.  Herria   2002-10-24

Zedrozko arkatz berrien usaina, edo kola-botila batena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 156. orr.

4 kola-intxaur

Hamar kola-intxaur, Malin emazteagatik ordaintzen den kopurua.  Berria - Kultura   2004-02-07

Emigrazioa kola-intxaurra bezalakoa da: behin dastatuz gero, ez da samur bazterrera lagatzea.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 136. orr.


kola2 iz ilara.

Batzuetan haurrak bidali behar ditu kola egitera, eta arriskutsu izan daiteke.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 63. orr.


kola3 (orobat cola g.er.) 1 iz Cola generoko landareetatik ateratzen den gai suspergarriarekin egiten den edaria.

Menua hanburgerrek, patatek eta kola freskagarriek osatzen dute, neurri handi batean.  Berria - Kultura   2004-09-25

Hanburgesa eta cola Unairentzat eta zerbeza niretzat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.

Ez zion muzinik egin kolari erantsi nion ron merkeari, eta agur labur batez urrundu zen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 112. orr.

Suskripzio kanpaina bat abian da hemen gaindi EHKA (euskal herriko kola alternatiboa) edariaren inguruan.  Herria   2003-05-29

2 (hitz elkartuetan)

Paperezko ezpain-zapia luzatu nion aho ingurutik cola arrastoak garbi zitzan  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.


kola4
1 kola-kola egin txora-txora egin. ik kolatu1.

-Ez didan erantzun, kolatuta nagon hirekin, kola-kola eginda, eta hi zer?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 329. orr.


kolabo iz kolaborazionista.

Non da elkartasuna?, oilo busti alaena, kolabo, heurekoi, herria hilduran eta hi potrojorran...  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 31. orr.

Horiek denak Francoren poliziari eskuetan eman zizkioten Vichyko Gobernuko nazi-kolaboek, Companys eman zioten moduan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 175. orr.


kolaboratu, kolabora, kolaboratzen 1 du ad lankide gisa aritu, elkarlanean aritu.

Hainbat aldizkari, egunkari eta irratitan kolaboratu izan du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 171. orr.

PJ Harveyrekin, Nick Caverekin eta Jon Brionekin kolaboratu du Before the poison diskoaren grabazioan.  Berria - Kultura   2004-10-26

Mundu osoko 1.700.000 ekintzailek kolaboratzen dute web orri honetan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 50. orr.

McCarthy senatorearen sorgin ehizan kolaboratu izana justifikatzeko egin zuen filma Kazanek.  Berria - Kultura   2004-07-03

De Villepinek ere kolaboratu beharko du, Ipar Euskal Herriko euskaldunen erabakitzeko eskubidea onartuz.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

KGBrekin kolaboratu izana ukatu zuen, dena den.  Berria - Mundua   2004-04-29

Tel Avivekin kolaboratzen duten palestinarren aurka.  Berria - Mundua   2004-07-03

Aterpea eta atsedenlekua eman ziela, haiekin kolaboratu zuela?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 50. orr.

2 kolaborazionista lena egin.

Garai hartako indar okupatzaileekin kolaboratu zutenak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 154. orr.

Maritxu kartzelan sartu zuten gerra garaian etsaiarekin kolaboratu zuelako salaketapean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Gérard-en aitatxik SS-ekin kolaboratu zuela eta Joanes bezalakoen sufrimenduen hobendun zela, gisa batez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 166. orr.

Teorian kontra agertzen diren alderdi abertzale batzuek, praktikan, politika horrekin kolaboratzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldizkari askotan kolaboratu (3)

kolaboratzea leporatzen (3)

kolaboratzeko eskatu (3); kolaboratzeko prest dagoela (3)


kolaboratzaile iz lankidea, kolaboratzen duena.

Chavezen lagun eta kolaboratzaile handia.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 109. orr.

Bizimodu hobe baten premiak edonor bihur baitzezakeen erregimenaren kolaboratzaile.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 114. orr.

Hainbat komunikabidetako kolaboratzailea da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 385. orr.

Carme Canela kantaria ere, diskoko kolaboratzaile bakarra, hangoa da.  Berria - Kultura   2004-12-30

Before the poison-en, abestiak egiteko teknika berezia garatu du Faithfullek bere kolaboratzaileekin.  Berria - Kultura   2004-10-26

Tomaso kolaboratzaile zutela uste genian, baina hura ere fusilatu egin ditek.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 52. orr.

Laguntzaile dituen euskal kolaboratzaileak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 60. orr.

Kathleen Brennan ohiko kolaboratzailearekin idatzi du Waitsek.  Berria - Kultura   2004-07-11

Kolaboratzaileekin lan egiten zutela, [...], eta asko eta asko, gehienak, ez zirela profesionalak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 118. orr.

Kolaboratzaile sare zabala izan du Axular disko jartzaileak.  Berria - Kultura   2004-11-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kolaboratzaile sare (5)

ohiko kolaboratzailea (4)


kolaborazio 1 iz lankidetza, elkarlana; laguntza.

Entzule eta laguntzaile mordoska ederraren kolaborazio bikaina baliatuz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 135. orr.

Nancy Sinatrak kolaborazioz betetako diskoa kaleratuko du.  Berria - Kultura   2004-10-05

Gariren «luxuzko kolaborazioa» izan dute.  Berria - Kultura   2004-04-23

1956ko balizko 'kolaborazio' hori ez ote da Rolando Cubela eta beste ekinkidearen ihesaldiaren pasadizoa, beraren azken bururaino Juan Duñabeitiak eroan zuena?  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 289. orr.

Christian Polterak berriz, estreinako kolaborazioa izango du EOSekin.  Berria - Kultura   2006-01-13

Xabier Zapirainen «ezinbesteko kolaborazioarekin» egina da labetik atera berria duten dokumentala.  Berria - Kultura   2006-01-10

Beraz, kidetza, kolaborazioa eta indukzioa leporatzen dizkigu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Martinez Lizarduikoa espetxeratu du Garzonek, «kolaborazioa» egotzita.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Palestinar bat exekutatu dute, kolaborazioagatik.  Berria - Mundua   2004-07-03

Pirinioez gaindiko kolaborazioa sendotuko litzateke instituzio ezberdinen artean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Hirian maisu agertu zirelarik, Hirohito enperadorearen armadaren buruzagiek bertako dirudunen kolaborazioa nahi izan zuten segurtatu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 188. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kolaborazio lanak egin izan ditu La Semaine astekarian.  Berria - Kultura   2006-04-07

Kolaborazio garaiak ziren ordukoak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 117. orr.

Ez du beste kolaborazio pasadizorik aipatzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 288. orr.

Kolaborazio delituarentzat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 53. orr.

Hainbat gaztek polizien kolaborazio eskaera eta mehatxuak salatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zutabeak idazten, irrati-kolaborazioak egiten.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 109. orr.

Hiru-lau minutu emango ditu zutabea irakurtzen, irrati-kolaborazioa entzuten edo hiru bertsoak jasotzen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 108. orr.

4 lankide artikulua.

Liburuak jaso dituen bi kolaborazio.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Testuak biltzeko buzoi bat jartzen zen, kolaborazioak batzuk izenpetuak eta beste gehienak anonimoak dira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 136. orr.

Garan noiz edo noiz kolaborazioak idazten dituen play-boy neo-hippy horrek.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 119. orr.

Kolaborazio bat idazteko.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 121. orr.

Kolaborazioak egingo zituen ezkerreko aldizkarietan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 181. orr.

Azken batean, zenbateko aldea dago ba, egunkarirako zutabe, irratirako kolaborazio eta hiru bertsoko sorta baten artean?  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kolaborazio lanak (4)

kolaborazioak egiten (3)


kolaborazionismo iz kolaborazio politika; kolaborazio ekintza.

Herriari eginiko traizioa, Etxegoien anarkista ohiaren kolaborazionismoan irudikatua, emazteari fideltasunik ezaz eginiko traizioa, gertueneko lagunei, maitaleei eginiko traizioak.  Berria - Kultura   2004-04-03


kolaborazionista izond/iz indar okupatzaileekin kolaboratzen duena.

Hala, 1940ko ekainean kapitulazioa sinatu eta Alemaniarekin hitzarmena adostu zuen Frantziako gobernu kolaborazionistak. "Hire familiaren ohorea zikindu duk!", esan zion aitak; bitartean, osabak kolaborazionista bat zela esan, eta tiro egin zion.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 69. orr.

Erresistentziak ere jomuga jakinak ditu: okupatzaileak edo kolaborazionistak.  Berria - Harian   2005-01-30

Bertsio ofizialak dio aliatuak zirela zintzoak, naziak eta kolaborazionistak gaiztoak.  Berria - Kultura   2004-04-03

Osaba Jeanen argazkia, amaren oroitzapen eta eromenaren objektua; eta anaia gerran kolaborazionistek hila gogoratuz erraten du, zuhurtzia handiz [...].  Berria - Kultura   2004-06-23

Maurice Papon kolaborazionistaren zigorra berretsi dute.  Berria - Mundua   2004-06-12


koladun izond kola (hirugarren adieran) duena.

Gure gehiegizko koipeak xurgatuko dituzten koladun freskagarriak, odol-zirkulazioa erraztuko duten karameluak, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 83. orr.


kolageno iz hezur ehunaren, eta ehun konjuntiboaren eta kartiloginosoaren osagaia den proteina, egosten denean gelatina eta lekeda bihurtzen dena.

Kontserbarako balio ez duen arrain hondakinekin irina, kolagenoa, gelatina eta olioa ere egiten dute.  Berria - Gaiak   2004-04-03

Ia kolageno hutsa da hezurra; aminoazido-nahastura bat da kolagenoa, eta hezurrak egosten direnean lortzen den kola eratzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Katramilaturik egoten dira batzuetan kolageno-zuntzak, baina eredu erregular bat osatzen dute gehienetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Batez ere kolagenoz osatuta dago dermisa; erabilera asko dituen proteina bat da kolagenoa, tendoietan eta hezurretan ere badagoena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.


kolagile iz kola egiten duen persona.

Gure aurreko Patrick Morkan zena, gure aitona alegia -azaldu zuen Gabrielek-, azken urteetan, arrunki, jaun zaharra izenez ezagutua, kolagilea zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 308. orr.


kolaio iz mielgaren antzeko arraina, jateko ez oso aintzat hartua.

Badakizu kosta txarrak botatako sareak dena harrapatzen duela, arrosela eta kolaioa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 65. orr.


kolakao ik cola-cao.

kolanta iz itsasgarria. ik pegatina.

Nire kolantak urratu dizkidazu! Non uste duzu zaudela?  Berria - Kultura   2004-01-24


kolapsatu, kolapsa, kolapsatzen 1 da ad kolapsoa jasan.

Asko jota 100 edo 200 sarrera saltzen zituen webguneak, 10.000 eskaera jaso zituen kolpetik, eta erabat kolapsatu zen.  Berria - Harian   2006-01-20

Baina horrek kolapsatuta utzi du pasabidea.  Berria - Mundua   2006-04-06

Taldeko buruak partidara aurrez joateko erregua egin diete zaleei, Bizkaia Arenako sarrerak ez daitezen kolapsatu.  Berria - Kirola   2006-01-22

Penintsulako judu-diasporaren ongizateak ez zuen iraun botere musulmana kolapsatzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.

Izar baten bizitza bere azkenetara heltzen zenean izarraren bihotza bere baitara kolapsatzen zen grabitatearen poderioz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 120. orr.

Uhina kolapsatu egin zen: orain errealitate hutsa zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 70. orr.

2 du ad kolapsoa eragin.

Hiru Erregeen karroza ofizialek Bilbo kolapsatu zuten iluntze berberean.  Berria - Kultura   2006-01-07

• 3 (hitz elkartuetan)

Inperio kolapsatuaren probintziarik aberatsenaren jaun eta jabe bat-batean bihurtu zenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.

Zibilizazio kolapsatu baten historiako desintegrazioaldian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 330. orr.

Harik eta gizarte kolapsatu baten desintegrazioaren ibilbide erregularra behar bezala osatu arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 331. orr.

Ez, haiek ezin zitezkeen bihotz kolapsatu baten fruituak izan  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 112. orr.


kolapso 1 iz jarduera baten erritmoaren paralizazioa.

Ezinezkoa izango da garraioaren kolapsoa saihestea, Ondorioz, kolapso handia sortu zen Madrildik Valentziara, A Coruñara, Burgosera, Extremadurara eta Andaluziara doazen errepideetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

2 erakunde edo sistema baten suntsiketa.

Gizarte Helenikoaren kolapsoa. Kristautasuna Zibilizazio Helenikoaren kolapsoaren ondoriozko neke espiritualetatik sortu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 107. orr.

Hala ere, latinak iraun zuenez Erromatar zibilizazioaren kolapsoaren gainetik [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

Aldi bateko kolapsoaren ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 51. orr.

Gizarte Helenikoaren kolapsoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 96. orr.

Bagenekien zibilizazioek kolapsoak izan zituztela iraganean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 301. orr.

Den-dena, argia barne, zurrupatzen duen kolapso erabatekoa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 48. orr.

Baina laguntza behar dut, uste dut kolapsoak jotzeko zorian nagoela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 127. orr.

Gure hurrengo zeregina kolapso horien kausak aurkitzea da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 430. orr.

Kolapsoaren izaera hiru puntutan labur daiteke: [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 430. orr.

3 odol zirkulazioaren hutsegitea

Heriotzaren eragilea bihotzaren kolapsoa izan zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 307. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sorrera, hazkunde eta kolapso-aldietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 450. orr.

Kolapso eta desintegrazio-faseetan aurki litekeen erregulartasuna hemen ez da agertzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 459. orr.

Epaileak, senatariak, diputatuak eta agintariak kolapso egoera batean daude.  Berria - Harian   2005-04-20

Historialariek ezagutzen duten estatu unibertsal baten lehenengo kolapso-kasuarekin elkartua zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 107. orr.

Hamalau kolapso-kasu garbietatik, kasu guztietan anaiarteko gerraren gaitza ez dela bukatu estatu gerra-egile guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 335. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iragan astean bihotz-kolapsoa izan ostean, Bolton taldeko jokalariak jokatzen jarraituko du, taupada-markagailua erabili beharko badu ere.  Berria - Kirola   2004-11-02

Martxoaren 9an, Espainiako errepide sarean buruturiko lau ekintza, kalteak eta errepide kolapsoa eraginez.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Gizarte-kolapsoa gertatu orduko, hazkundealdiaren ezaugarri den aniztasun eta desberdintasunerako joera uniformetasunerako joerak ordezten du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 330. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kolapso eta desintegrazioen (3)

zibilizazio batek kolapsoa (3)


kolateral iz albokoa, albo-.

Urtainen iloba gasaz itotzea astakeria eramanezina zaion bezainbesteko naturaltasunaz onartzen ditu gurean gertatzen diren "kalte kolateralak".  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 64. orr.

Liburuak eta diskoak ere bai, kultura eta min kolateralak, industriaren ajeak, erromantizismoaren garaia aspaldi da iragan.  Berria - Kultura   2004-12-11

Gaineratu zuen jakin badakiela tortura elementu «kolaterala» dela ezker abertzalearen kontra egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Gaineratu zuen jakin badakiela tortura elementu «kolaterala» dela ezker abertzalearen kontra egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15


kolateralizazio iz

Bankuak joko horretan parte hartzera bultzatzeko, bermaturik zeuden antzinako kredituen truke jasotzen zituzten obligazioak, bai parte nagusia itzultzeari zegokionez (kolateralizazio deritzan teknika), bai interesen ordaintzeari zegokionez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.


kolatu1, kola(tu), kolatzen da/du 1 ad itsatsi, pegatu. ik kolaztatu.

Hezurretaraino bustia zegoen gizon hura, bilo luzeak aurpegiari kolaturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 70. orr.

Orduan konturatu zen zinten emultsioak itsatsiak, kolatuak, geratu zirela eta bideo aparatuek ezin zituztela jiratu...  Berria - Kultura   2006-04-26

"Abertzaleen Batasuna" alderdiak kolatu dituen afixak "gure lurra ez da salgai" erraiten dutenak.  Herria   2001-09-06

Artikuluak murruetan, ateetan, iskilinbatu edo kolatu ditu. orrialdeak elkarri kolatuak izan dira... deskolatzen badituzu, barnean, argazki bat aurkituko duzu...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 303. orr.

Ehun bat erranaldi kolatu dituzte euskaraz frantsesezkoen azpian edo aldean, Papoko larruak oihalari kolatua zirudien.  Herria   2001-04-26

Pegatina edo idatzizko dei kolatuak orotan ezartzeko, euskararen alde.  Herria   2001-08-09


kolatu2, kola(tu), kolatzen da ad 1 ilara batean txanda pasa.

Ni, erosketak egiten ari naizela gizon batek kolatu nahi badu, ez diot segur aski utziko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 39. orr.

· Danimarkarrek sartutako golak ikustearekin ez naiz konformatu, eta finalerdietan kolatzen saiatuko naiz.  Berria - Kirola   2004-06-29

2 guztz maitemindu. ik kola4.

-Ez didan erantzun, kolatuta nagon hirekin, kola-kola eginda, eta hi zer?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 329. orr.

3 burdin kolatu burdinurtua.

Futbolin zahar bat ere bazegoen, eta hantxe, alde batera botata, burdina kolatuzko labea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 53. orr.


kolatzaile iz kolatzen, itsasten duena.

Bakarretan kaputxaz gorde iragarki-kolatzaileak, lema hormatu marrazkilariak edo polizia armatu kontrolak harrapatzen nituen eta ziuntan urruntzen nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 31. orr.


kolatze iz itsastea.

Margo arkatzak eta eretxekitze edo kolatzeak egiteko pastak.  Herria   2004-11-11


kolazio (orobat kolazione) iz otordua.

Mutzuenea ostatuan iragarria zen kolaziora deituak izan ginen herritarrak oro.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 142. orr.

Kolazionea bada Papunen ostatuan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 166. orr.

Ehortzeta amaitzeko kolazionearen karietara.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 162. orr.


kolazione ik kolazio.

kolaztatu, kolazta, kolaztatzen du ad kolaz itsatsi.

Berniza eman behar diet Rastroan erositako bizpahiru laukiri, eta aulki pare baten mihiak kolaztatu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 32. orr.

Gero, zati hautsiak kendu eta berriak kolaztatu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 54. orr.


koldar 1 izond zernahi eratako arriskuen beldur dena, arriskuari ihes egiten diona. ik beldurti.

Gizon koldar zuri faltsuaren martingala bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Don Laureano bezalako apez koldar batekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 288. orr.

Ikusi al duzu gazte andre-gixon koldar bat, justiziatik ihesi dabilena?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 641. orr.

Knutez egin nian ebakia ikusten diat, traidore koldar hori!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 452. orr.

-Hago isilik, oilo koldar hori!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 536. orr.

Gizatxar koldar bat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.

Artegintzan ez dago deus arriskutsuagorik, artista koldar bat baino Barchini koldar horrek esan ez zidan, ba, dena ondo zegoela!...  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 62. orr.

Aita Bartolomeren lagun min bat, nortasun eskasekoa, uzkurra eta koldarra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 288. orr.

Gazte eta zaharrei, bihoztun eta koldarrei.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 218. orr.

Ez eskatu aholkurik emakumeari bere lehiakideaz, koldarrari gerraz, merkatariari negozioaz.  Elizen arteko biblia   Si 37,11

Koldar eta bihotz gutxikook, zergatik egin duzue ihes?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.

-Koldarra ez bestea.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 67. orr.

-Koldarra, koldar alaena...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.

Ni, heriotza heroikorako adorea besterik ez neukan koldar hau.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 168. orr.

2 (animalia eta gauzei buruz)

Ea, presta zaitezte borrokarako, zakur koldarrok.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 177. orr.

Gorpu utzi dute ehiza-or koldarrek.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 196. orr.

Latorrizko gizona eta lehoi koldarraren roletan. Gobernu koldar eta gezurti baten aurrean gaudela.  Berria - Kultura   2004-04-17

Herr Haspernek Hitlerren aurkako jardun koldar eta disimulurik gabearekin segitzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Jokaera koldar batek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.

Eraso koldar horren biktimen omenez.  Berria - Mundua   2004-03-03

Sabotaje-ahalegin zital eta koldarra.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 215. orr.

Ekintza koldar eta kriminala da, bere ohorea estatubatuarrei saldu dien gobernu traidore batek gauzatua.  Berria - Mundua   2004-08-20

Traiziozko ekintza koldar bat.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 225. orr.

Gerra hasi bezain laster lerro batean ipinarazi ei zituen bere laborariak, sei aukeratu eta besteen aurrean tiro koldarra eman.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 105. orr.

Geure adimen koldarra eta geure hantustea gor abehera, ez ginela izan gauza geuretzat ezer lortzeko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 226. orr.

Londresko udako bero larria bero koldarra da, etxeetako teilatu beltzek eragindakoa.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 141. orr.

3 (beste izenondo baten ezkerrean)

Gerra batean jendea aldatu egiten da, ausarta dirudiena koldar hutsa bilakatzen ahal da...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 236. orr.

Koldar hutsa naiz, bakardadeak bildostu egiten duen azeri usteko bat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 54. orr.

Aurre egiten zaienean koldar nazkagarriak baino ez dira.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 192. orr.

Beaumontes zikinak, batzuk; koldar ustelak, gehienak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 40. orr.

"Zein borrero errejimentutakoa da koldar heste-ustel hori?" galdetu zuen Mikadoak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.

Herrian badagoela doilorkume bat, koldar beltz bat, mingain pozoitsua daukan Judas Iskariote bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 60. orr.

Koldar samarra ote zen, poliziak eraman zuen hartan zirenak eta ez zirenak kantatu ote zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 168. orr.

4 (izan aditzarekin)

Ez ninduan izan ez koldar ez ausart, eta ez nian burua galdu.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 197. orr.

Eta halakoak gara gizonok: batzuetan heroi, bertzeetan koldar.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 496. orr.

Ni ez naiz koldar bakarra, antza, ez dut uste koldarkeriaz hitz egin dudanik, kemen faltaz bai, ordea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.

· -Koldarra haiz gero -errepikatu zuen gazteak, ahots iraingarriagoarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.

Bortizkeriazalea eta koldarra zen, gustatu egiten zitzaion bere azioak kontatzea, ankerkeria erakusten zuen koldartasuna ezkutatzeko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Galtzailea ez da nahitaez koldarra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 414. orr.

Anker eta maltzurra zen, baina ez koldarra.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 191. orr.

Banekian nire esperantzak ergel eta koldarrak zirela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 170. orr.

Koldarrak, alprojak eta lapurrak izatea aurpegiratzen zieten batzuek besteei.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

Ez izan koldarra justizia egin behar duzunean.  Elizen arteko biblia   Si 4,9

Koldarregia izan naizelako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 288. orr.

5 (adizlagun gisa) ik koldarki.

Ez diat nahi haiek pentsatzerik koldar jokatu nuela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 183. orr.

Pixka bat koldar jokatu dute, amore emanez.  Berria - Kultura   2004-06-30

Besteren begietara koldar agertzeko arriskua gorabehera, erabaki sendoa hartua zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 19. orr.

Gauez, berriro ere katez loturik eta ekaitzak ondoko bi lagunen artean jirabiraka zerabilela, koldar sentitzen zen, negar egiten zuen, pozik, inork ikusi gabe negar egin zezakeelako...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 130. orr.

Beldurra eman zidan ez ote nintzen haren aurrean koldar geratuko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 382. orr.

Gizona isildu egiten da, koldar, neskameak maindireak aldatzen baditu, bere borondatez alda ditzala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 304. orr.

Koldarregi bota zuen pilota, suabeegi.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koldar alaena (5); koldar hutsa (10); koldar hutsa naiz (4); koldar hutsak (6); koldar jokatu (3)

koldarra izan (5); koldarra izango (8)


koldarkeria 1 iz adore eta ausardiarik eza; koldarrari dagokion egintza.

Berak koldarkeria esaten zionari beste batzuek zentzua esaten zioten.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 184. orr.

Indarkeriaren lilura eta pentsamenduaren koldarkeria.  Berria - Kultura   2004-05-27

Isiltasuna koldarkeria da, ez delitua.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

15.000 lagunen artean ezkutatuta irainka aritzea koldarkeria da.  Berria - Kirola   2006-01-20

Beldurra eta amorrua, adorea eta koldarkeria, aldi berean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 55. orr.

Nire zentzu kritikoa koldarkeriaren aitzakia hutsa ote den.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 134. orr.

Koldarkeria ankerkeria izan daitekek batzuetan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 128. orr.

Esan zitekeen aitaren ausardiaren ordez koldarkeria hartu zuela semeak berezko, bigarren azala bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 91. orr.

Ausardia hausnargabea balio bilakatu zen; zuhurtasun neurtua, koldarkeria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.

Kontua da papera eta arkatza eskuetan hartu nituenean berriro ere betiko sentimendua nagusitu zitzaidala: koldarkeria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 378. orr.

Bere nagikeria eta koldarkeria aitortuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 502. orr.

Koldarkeria ari zen haren bihotzaz jabetzen osoki.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

Baina bere espiritu prestua Jainkoagana jasorik, izan zuen koldarkeriagatik salatu eta epaitu zuen bere burua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 287. orr.

Koldarkeria eta arduragabekeria egotzi dio Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak PPri.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Aitzakiaz mukuru nengoen, bada, neure koldarkeria zuritzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 93. orr.

Koldarkeriak egiten ditu bulartsu.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 38. orr.

Koldarkeria gainditu ezinaren harra kontzientziaren bazkan ari zitzaiola.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 126. orr.

Koldarkeriaz jokatzea egotzi dio PSOEk PPri.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

2 (izenondoekin)

Erresuma Batuko Gobernuak gertaerari atzo arte emaniko erantzuna «koldarkeria moral» gisa deskribatu zuen unionistak.  Berria - Mundua   2004-02-26

Sozialistei erasoa ikertzeko borondatea ez izatea leporatzea «arduragabekeria» eta «koldarkeria hutsa» zela.  Berria - Mundua   2004-12-14

3 (hitz elkartuetan)

Nire ustez ez duk koldarkeria istorio bat...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 179. orr.


koldarki adlag koldarkeriaz. ik koldar 4.

Noiz eta jakin baitzuen ezen guztia galdua zegoela eta gaztelau tropek inguraturik zegoela, bere burua koldarki hil baitzuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 59. orr.

Bizirik irteten baldin bahaiz, esaiok noizbait nire alabari ez nintzela koldarki portatu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 164. orr.

Ez dira koldarkeriarako garaiak, ezin da koldarki jardun, eta bidean oztopoak jarri.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10


koldartasun iz koldarra denaren nolakotasuna.

Jakintsua, hasieran, gehiegizko koldartasunez hurbiltzen da ikergaira, astiro, uzkur, oso galdera apalak eginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 274. orr.

Bortizkeriazalea eta koldarra zen, gustatu egiten zitzaion bere azioak kontatzea, ankerkeria erakusten zuen koldartasuna ezkutatzeko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.


koldartu, koldar(tu), koldartzen da/du ad adorea edo ausardia galdu edo kendu, koldar bihurtu.

Orri zuriek koldartu egin naute.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 84. orr.

Ez da handiusteko emakume ziztrin baten ezezko zitalarekin koldartzen den horietakoa.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 189. orr.

Uzkurturik zirudien, adinak oharkabean koldartuta.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 133. orr.

Bestea atzeratu egin zen koldarturik, kolpe baten mehatxupean bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 204. orr.

Iruditu zitzaidan ezen bihotza bularretik ateratzerat zihoakidala, hain bainindoan kikildurik eta koldarturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 60. orr.


kolega 1 iz lankidea; laguna.

Ez gaitezen politikoekin gaiztoegiak izan, ene kolega batek errepikatzen duen eran, ez baitakigu bihar edo etzi nola itzulikatzen ahal garen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 76. orr.

Elkarrekin joaten ziren tabernaz taberna, lagunak izan ziren, edo kolegak behintzat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 11. orr.

Nire anaiaren kolega batek pasatu zidak eguerdian.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 47. orr.

Txapli bere kolega birekin zegoen tabernan, auzoko trapitxero bi.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 199. orr.

Kolega bat, gure salbatzailea kasu honetan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 215. orr.

Ez haiz ba orain hire kolega baten etxera joango, eta hura ere hire marroi honetan sartu, ezta?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 239. orr.

-Iepa, kolega -besarkatu du Dylanek-, hi ere hiri handira etorri haiz, e?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 333. orr.

-Nor da kaskagorri anorexiko hori, kolega? -bat-bateko jakingura agertu du Koiotek.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 9. orr.

Kolega prezioan, e!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 103. orr.

2 (izenondo gisa)

Ile-apaindegiko mutil kolega batekin ateratzen zela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 94. orr.


kolegial iz kolegio eliza.

Sartu da berehala koinatarekin Orreagako Kolegialean, egiaztagirian zigilua ezararaztzeko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 33. orr.

Denak elkarrekin, kantuz eta umore onean, Santiagoko bidea hartuz, Orreagako kolegiala arte igo dira.  Herria   2005-09-15


kolegialitate iz maila berekoen artean egiten denaren nolakotasuna.

Ideia berri eta ofizialek parrokiko gazteak berotzen zituen: ekumenismoa, kolegialitatea, erlijio -askatasun printzipioaren adopzioa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 102. orr.


kolegiata iz kolegio eliza.

Kolegiatako priore Jesus Labianok.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Etxe hori Orreagako kolegiatarena izan zen 1276etik aitzina.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 15. orr.

Ostean, gotzaindegia Kalagorrira eraman zuten eta Armentiakoa kolegiata bihurtu zen.  Berria - Kultura   2004-06-19

Kolegiatako kapellan-ordea eta giltzaina.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orreagako kolegiatan (3)


kolegiatu (orobat kolejiatu g.er.) 1 izond elkargo profesional bateko kide dena.

Ikus dezakezunez detektibe pribatua naiz, detektibe kolegiatua -zehaztu zuen, azkenari indarra emanez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.

2 maila bereko zenbait kidek osatua.

12 urte zuzendaritza kolegiatu batean eta beste 12 urte koordinatzaile, zuzendari nagusi bezala.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

Kargu kolegiatua da aukeratutakoa, eta bertan lanak banatu behar dira.  Berria - Kultura   2006-04-23


kolegio (orobat kolejio g.er. eta kolesio g.er.) 1 iz ikastetxea.

Maisu zebilen kolegio batean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 160. orr.

Gure ama kolegio batean egon zen urte askoan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 26. orr.

Alberto, duda eta ezbai askoren ondoren, kolegio batean sartu zuten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 95. orr.

Zorionez herriko kolegioan ez genuen uniformerik erabili behar.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 22. orr.

Nire kolegio hura, Donostiako La Salle, toki ona izan baitzen niretzat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 18. orr.

Lekarozko kaputxinoen kolegioa salgai da.  Herria   2002-11-21

Aldirietako kolegio handi bateko irakaslea zen Honoré.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 11. orr.

Katedrala, unibertsitatea, irlandarren Kolegio Nagusia...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 158. orr.

-Kolegio sakratuan, badakizue, kardinal, artzapezpiku eta apezpikuenean, bi gizon irten ziren kontra, eta beste guztiak alde zeuden.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 250. orr.

Albertok kolegioa utzi eta Turinera etorri zen lizeoko diploma lortzeko azterketa egitera.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 112. orr.

Bilboko moja kolegioan ikasten eta asteburuak Opus-en paperezko loreak egiten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 177. orr.

2 (Iparraldeko hezkuntza sisteman)

Iparraldeko kolegio eta lizeo desberdinetan, izan publikoan, pribatuan ala ikastoletan.  Herria   2005-03-24

1900 haur baino gehiago banatzen dira sail huntan, 30 eskola, 8 kolegio eta 3 lizeoren artean. herria¬

Neli Challet Hazparneko Urtsuia kolegio pribatuan eta San Josepe lizeoan ari denak.  Herria   2005-03-24

Ni latin eta frantses irakaslea nintzen, erdi kolegioan, erdi lizeoan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

Ikasleen kopurua emendatzen ari da: lehen mailan orokorki 1407 haur badira, kolegioan: 435, eta lizeoan 133 ikasle.  Herria   2002-09-05

Dena dela, herriko eskolan hain ongi ari zen mutikoak kolejioan ez zituen emaitza bikainak erdiesten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 32. orr.

Kolegioan sartu orduko, hamaika urterekin, eta batxilergoa arte, [...].  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

Arretxeko eskola kolegio bilakaturik.  Herria   2004-06-03

Gorpuzten ari da Hiriburun eraikiko den kolegio publikoaren proiektua : 600 ikasletaraino hartzen ahalko ditu [...]; bi sail elebidun izanen ditu: bata euskara/frantsesa, bestea frantsesa/espainola.  Herria   2005-04-07

Parekotasuna finkatzen du euskara/frantsesaren artean kolegio eta lizeoetako gela elebidunetan.  Herria   2003-06-26

Metodo hori erabilia da gehiago beste ikastegi batzuetarik heldu diren ikasleak dituzten kolegio edo lizeo giristinoetan. Mauleko San Frantses kolegio eta lizeoko hirurogei bat gazte.  Herria   2003-01-21

1.926 ikasle daude irakaskuntza katolikoan, haietarik 434 kolegio eta lizeoetan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Hogeita hemeretzi urtetan hor ezarri ninduten kolegio hortan egiteko eskola berri bat.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 96. orr.

Kolore ederrenekin atzaparka gora igoko kolegio aitzineko murruan betiko aihen-basa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 119. orr.

Kolegio nagusia laborarien ordezkariena izanen da.  Berria - Harian   2005-01-15

Fisika (Kanboko kolegioan): denbora osoz.  Herria   2001-05-31

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kolegio-lizeo horrek, nolako harrera lukeen ministeritzaren baitan.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 58. orr.

Mauleko Saint François (d'Assise) kolegio-lizeo katolikoan.  Herria   2001-11-08

Horrela, nahi duten ikasleek kolegio maila elebitasunean segitzeko parada dute.  Herria   2001-02-08

Irrati eta telebista sortzaile (Irulegiko Irratia, Lapurdi Irratia, Aldudarrak Bideo), kolegio zuzendari (Baigorri-Biletxea eta gaur Kanboko San Mixel).  Herria   2005-03-17

4 Errusian, gobernu sail nagusia.

XVIII mendean, "kolejioa" esaten zieten gobernu-sail nagusiei, harik eta XIX. mendearen hasieran ministerioak sortu zituzten arte.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.

Korobotxka lurjabea zen, kolejio-idazkaria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.

Pavel Ivanovitx Txitxikov, kolejio-kontseilaria, lurjabea, neure zereginetarako etorria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.

5 elkargoa.

Arartekoak abokatuen kolegio guztietara jo zuen, ea halako egoeraren batean aurkitu ginen galdezka.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22

Nafarroako Medikuen Kolegio Ofizialean.  Berria - Harian   2005-10-25

Kataluniako Kazetarien Kolegioaren egoitzan.  Berria - Harian   2005-04-23

Mailaz goratu eta kolegio-errejistratzaile izendatu zuten bere garaian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.

6 kolegio eliza katedrala ez izanik, kalongeak-eta dituen eliza. ik kolegiata.

Orreagako kolegio elizako datuak aintzat hartuta, orain urte batzuetatik hona nabarmen egin du gora erromes kopuruak, 1994an, esaterako, 7.000 erromes inguru pasatu ziren handik; 2003an 23.000 inguru, eta iaz, berriz, 45.000.  Berria - Harian   2005-08-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal kolegio (3); kolegio eta lizeoan (3); kolegio eta lizeoetako (3); kolegio eta lizeoetan (6); kolegio eta lizeoko (3); kolegio lizeoetan (3); kolegio nagusia (3)

xalbador kolegioa (4)

abokatuen kolegioak (5); eaeko abokatuen kolegioak (5); mixel garikoitz kolegioak (4)

donaixtiko kolegioan (3); kanboko xalbador kolegioan (6); kolegioan sartu (3); mixel garikoitz kolegioan (5); san mixel kolegioan (4); xalbador kolegioan (7); ziburuko kolegioan (6); ziburuko larzabal kolegioan (3)

kazetarien kolegioaren (3)

manex erdozaintzi kolegioarentzat (5)

abokatuen kolegioko (4); erdozaintzi kolegioko (4); etxea kolegioko (4); kolegioko ikasle (3); kolegioko lasterketa (6); kolegioko presidente (3); mixel garikoitz kolegioko (9); san mixel kolegioko (11)

kolegiora joan (3)

kolejio idazkaria (4); kolejio kontseilaria (3)

ako kolejioan (3); arretxeko kolejioan (3); iruñ

kolejioko zuzendari (3)

jesuiten kolejiorat (3)

erdozaintzi etxart kolesioan (3)


kolejiatu ik kolegiatu.

kolejio ik kolegio.

kolektibazio ik kolektibizazio.

kolektibismo iz produkzio bitartekoen jabegoa kolektibitatearen, eta ez gizabanakoen, esku dagoen ekonomia sistema.

Razionalismo eta progresismo burgesen etsaia, sozialismo eta anarkismo tankerako demokratismo erradikal eta kolektibismoen arerioa orobat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 220. orr.


kolektibitate 1 iz berez, edo helburu komun baterako, bildu diren gizabanakoen multzoa.

Euskal kolektibitateko kideek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Kolektibitatean babestu ginen, batetik taldean, eta bestetik, gu esatean, herrian.  Berria - Kultura   2004-12-01

Idazlea kolektibitatearen ahotsa baita.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.

Kolektibitate bat ez da inoiz mugiaraziko esanez: baliteke beste forma sozial hobe bat izatea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.

Familia batzuek komunak sortu zituzten eta seme-alabak ez ziren bikotearenak kolektibitatearenak baizik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 202. orr.

Nola dago hizketa ezarria kolektibitate honetan?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 46. orr.

Kolektibitatearen moral bat, Gizona ahazten duena, ikusi dugu sartzen, ohartu gabe.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 178. orr.

Animalia gehienek, baita taldean bizi eta elkarren arteko erlazio handiak dituztenek ere, nahiago izaten dute norberaren umeak aurrera ateratzea kolektibitatearen onarengatik aritzea baino.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 95. orr.

Horrek koadro juridikoa ematen die Pirinioz bi aldeetako tokiko kolektibitateen arteko harremanei.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Proposatzen du ere lantegiaren lur eremua lekuko kolektibitateek eros dezaten.  Herria   2003-06-19

2 lurralde koletibitate

Hizkuntza politika eta dezentralizazioa: lurralde kolektibitateen eskuduntzak eta ahalak lelopean iraganen dira topaketak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Lurralde Kolektibitateen kodearen L1112-16 artikuluak hau dio: “Lurralde kolektibitate bateko erroldan izena emana duten hautesleen hamarren batek kolektibitate horretako biltzar erabakitzaileari kontsulta bat antola dezan eska diezaioke”.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Frantzian ez dago eskumen bera bi lurralde kolektibitateri emateko eskubiderik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lurralde kolektibitate (3)


kolektibizatu, kolektibiza, kolektibizatzen 1 du ad produkzio bitartekoak taldearen zerbitzupean jarri.

Industria nazionalizatu zen, nekazaritza kolektibizatu.  Berria - Mundua   2004-04-29

Azkenaldian hainbat lantegi itxi dituzte eta gure sindikatuak enpresa horiek bere gain hartu eta kolektibizatzea erabaki du.  Berria - Mundua   2004-05-21

2 (era burutua izenondo gisa)

Metodoak, berriz, antzinako herrialde komunistetako planifikazio zentralistetatik hartuak izaten ziren, eta, horrekin batera, sarritan, nekazaritza kolektibizatu baten utopia ere izaten zen, haren soberakinak hiri-sektorera aise eramango zirelakoan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.


kolektibizazio (orobat kolektibazio g.er.) 1 iz kolektibizatzea.

Zapaten kolektibizazioa: zureekin aspertzen zarenean zintzilika itzazu beste norbaitek har ditzan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 113. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mendebaldeak, urrutira joan gabe, kolektibazio lan itzela egin du.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 96. orr.

Ez dakit, baina segur aski egongo da espainolena baino kolektibizazio nahi handiago bat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 53. orr.

1932: Zazpi milioi ukrainar gosez hil ziren Stalinen kolektibizazio kanpainaren ondorioz.  Berria - Mundua   2004-11-30

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Stalinek, politika hori baztertu eta nekazari kolektibizazioa ezarri zuen.  Berria - Mundua   2004-11-30


kolektibo 1 izond kolektibo bati, jende multzo bati dagokiona.

Diskriminazioa jarrera kolektiboa da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 163. orr.

Gizarte oso (gizon eta emazte) baten problematikak dira, kolektiboak, gehien batean etxeko eta eskolako hezkuntzari lotuak direnak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 163. orr.

Kontzientzia kolektibo bati eragingo liokeen agindu bat entzunda bezala desagertzen ziren denak nire ingurutik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 88. orr.

Garaiak arin doaz eta oroimen kolektiboan astiroago gauzatzen dira aldaketak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 201. orr.

Hala heltzen zaizkio irakurleari, entzuleari eta ikusleari, eta halaxe fosiltzen dira imajinario kolektiboan, munduko gauzarik naturalena balitz bezala.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 119. orr.

Horrela, anitzek sentitu dute barne kartzela kolektibo hori nola den, baita, zentsura edo autozentsura zer den.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 306. orr.

Gilen ikusi behar dut jendeketa baten barnean, betan indibiduo eta izaki kolektibo gisa, atomo baina atomo makodun.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 47. orr.

Herri indigenen gizabanakoen eskubideak eta eskubide kolektiboak.  Berria - Gaiak   2004-11-26

Zer oreka atzamaiten ahal da interes kolektibo eta pribatüen artean?  Herria   2004-05-27

Negoziazio kolektiborako irizpideak.  Berria - Ekonomia   2004-02-20

Metalgintzako hitzarmen kolektiboen edukiak.  Berria - Ekonomia   2004-12-04

Gatazkari irtenbidea aurkitzeak prozesu kolektiboa izan behar du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Lur kolektiboak pribatizatu izanaren arazoaz.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Garrantzitsua da memoria historikoa berreskuratzea modu kolektiboan, norbanakoena bakarrik izan beharrean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Baina ez berak burutu zuen bezala, [...] era kolektiboan eta irauteko bokazioz baizik.  Berria - Kultura   2004-06-29

2 kolektibo batek egina, kolektibo batek erabiltzen duena.

Emakumezkoek idatzitako ipuin liburu kolektibo bat argitaratzea pentsatu genuen. autodeterminazio nazionala, subiranotasuna eta interbentzionismoa dira aztergai, besteak beste, lan kolektibo izugarri honetan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 380. orr.

Obra kolektibo bat, hirukote ezagun batek aintzina ereman duena.  Herria   2004-04-08

Bideo kamarak haizuko dira garraio kolektiboetan.  Herria   2005-12-15

Oso gogoan ditut oihu kolektibo horiek: behetik hasi, erpinera igo eta berriz ere behera etortzen zen haien ozentasuna, Gauss-en kanpai baten eskemari jarraituz bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 27. orr.

Mea culpa kolektibo hau, tamalez, guri bakarrik, hots, euskaldunoi baino ez dagokigula.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 64. orr.

Otorduak jantoki kolektibo batean egiten genituen. Dolmus baten sartu naiz, Turkian ohikoak diren furgoneta kolektibo horietariko baten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 192. orr.

Gero hoteleraino lagundu dit taxi kolektibo baten.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 100. orr.

Bideo kamarak haizuko dira garraio kolektiboetan.  Herria   2005-12-15

Hara zergatik baratze kolektiboak landuak izanen diren.  Herria   2004-01-08

• 3 iz jarduera edo helburu jakin batek elkartzen dituen pertsonen multzoa.

Kolektibo osoaren izenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 258. orr.

Bazterketaren bat jasan duten kolektiboetako kideengan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 201. orr.

Alemaniako zenbait kolektibo autonomok garatu dituzten taktikak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 62. orr.

Talde ekologistetan sarturik zebilen, kolektibo feministetan, komite internazionalistetan eta beste bizpahiru mugidatan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 71. orr.

Presentzia eta partaidetasun hori gure irudimenean, bakoitzarenean eta kolektiboarenean, naturaltasunez sartzen denean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 262. orr.

Emazteen kolektiboaren ustez, ele horiek iraingarriak dira, emazteen aurkako eraso zuzena.  Berria - Harian   2005-08-11

Ipar Euskal Herriko emakumeen kolektiboek barkamena eskatzeko exijitu diote Baionako auzapezari.  Berria - Harian   2005-08-11

UTAko DC 10eko biktimen familietako kolektiboko presidenteak.  Berria - Mundua   2004-01-10

"Humani-Terre" kolektiboak antolaturik.  Herria   2004-11-11

Gauean, rap eta hip hop ikusgarria As Crew kolektiboarekin.  Herria   2001-05-31

Kolektiboko abokatuen kolektibo osoak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 162. orr.

Bai bakarka bai kolektibo gisa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 116. orr.

Euskal idazleak, kolektibo bezala ulertuta, ba al dauka gorputzik?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 249. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalegin kolektibo (3); erakusketa kolektibo (4); eskubide kolektibo (4); hainbat kolektibo (3); hitzarmen kolektibo (11); hitzarmen kolektibo duin (4); kolektibo berri (5); kolektibo gisa (24); kolektibo gisa jarduteko (4); kolektibo jakin (3); kolektibo oso (3); kolektibo osoaren (3); kontzientzia kolektibo (5); lan kolektibo (4); lan kolektibo bat (3); liburu kolektibo (4); liburu kolektibo bat (3); negoziazio kolektibo (10); obra kolektibo bat (3); proiektu kolektibo (3); subjektu kolektibo (3); taxi kolektibo (3)

arloko konbenio kolektiboa (3); batasun kolektiboa (3); erakusketa kolektiboa (3); euskal presoen kolektiboa (8); gure kolektiboa (3); hausnarketa kolektiboa (3); hitzarmen kolektiboa (53); hitzarmen kolektiboa negoziatzeko (10); hitzarmen kolektiboa sinatu (8); iheslarien kolektiboa (3); itun kolektiboa (10); izaera kolektiboa (3); katalogo kolektiboa (3); kolektiboa osatu (4); kolektiboa osatzen (3); konbenio kolektiboa (3); kontzientzia kolektiboa (3); memoria kolektiboa (4); negoziazio kolektiboa (77); nortasun kolektiboa (3); preso politikoen kolektiboa (12); presoen kolektiboa (11); selektah kolektiboa (4); urterako hitzarmen kolektiboa (4); zigor kolektiboa (4)

artisten kolektiboak (3); atxik kolektiboak (3); ertz kolektiboak (4); eskubide kolektiboak (18); euskal presoen kolektiboak (4); gure kolektiboak (3); herriaren eskubide kolektiboak (3); hitzarmen kolektiboak (4); iheslari politikoen kolektiboak (3); iheslarien kolektiboak (5); indibidual eta kolektiboak (5); negoziazio kolektiboak (17); nortasun kolektiboak (8); politikoen kolektiboak (44); politikoen kolektiboak eppk (7); preso politikoen kolektiboak (40); presoen kolektiboak (13)

hitzarmen kolektiboan (6); memoria kolektiboan (4); negoziazio kolektiboan (39); oroimen kolektiboan (5); preso politikoen kolektiboan (3)

kolektiboarekin harremana izan (3); negoziazio kolektiboarekin (3); preso politikoen kolektiboarekin (3); presoen kolektiboarekin (4)

aurtengo negoziazio kolektiboaren (4); euskal presoen kolektiboaren (6); gure kolektiboaren (7); hitzarmen kolektiboaren (25); hitzarmen kolektiboaren inguruan (3); hitzarmen kolektiboaren negoziazioa (3); iheslarien kolektiboaren (6); itun kolektiboaren (5); kolektiboaren arabera (5); kolektiboaren iritziz (3); kolektiboaren izenean (9); kolektiboaren kontrako (4); kolektiboaren parte hartzea (4); kolektiboaren ustez (3); memoria kolektiboaren (5); negoziazio kolektiboaren (57); negoziazio kolektiboaren bidez (7); negoziazio kolektiboaren bitartez (3); negoziazio kolektiboaren eredua (4); politikoen kolektiboaren (13); preso politikoen kolektiboaren (13); presoen kolektiboaren (10)

negoziazio kolektiboari (16); negoziazio kolektiboari buruzko (6)

negoziazio kolektiboaz (6)

eskubide kolektiboen (10); hitzarmen kolektiboen (5); indibidual eta kolektiboen (4); kolektiboen eskubideak (3)

negoziazio kolektiboetan (5)

iheslarien kolektiboko (9); iheslarien kolektiboko kide (3); kolektiboko bozeramaileak (3); kolektiboko kide (10); kolektiboko kideak (7); negoziazio kolektiboko (9); politikoen kolektiboko (8); preso politikoen kolektiboko (7); presoen kolektiboko (4)

hitzarmen kolektiborako (4); negoziazio kolektiborako (17)

eskubide kolektiborik (3); hitzarmen kolektiborik (3)


kolektiboki adlag era kolektiboan, elkarrekin.

Bakarrik, kolektiboki eta indibidualki bizitzen ditugun momentuetaz oroitzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 300. orr.

Bai pertsona modura, eta baita kolektiboki ere, gizarte modura.  Berria - Harian   2006-03-25

Eskertzen ditügü ere, bakarka edo kolektiboki beren süstengüa ekarri deiküen güzier.  Herria   2005-02-27

Ekintza horiek kolektiboki eta talde baten barruan eginak izan ziren.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Kolektiboki kudeaturiko autonomia emanez berriz diru-politikari, eta ordainketa- balantzen eragozpen nazionalak ezabatuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.


kolektibotasun iz kolektiboa denaren nolakotasuna.

Bestalde, presoen kolektibotasuna azpimarratu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Sakabanaketarekin kolektibotasun hori apurtzen saiatzen direla nabarmendu da. Egunero erasotzen eta erasaten diguten kolektibotasuna egunero berrosatu behar dugu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 92. orr.

Bestalde, nitasun indibidualari lotu zaio «kolektibotasuna saihesteko».  Berria - Kultura   2004-10-09


kolektore 1 iz estolda nagusia.

Hiriko hoditerian barrena joanen dira, kolektore zulo beltz nagusian bildu eta handik itsasoraino.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 215. orr.

Kolektore berria eraikitzeko lanak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

2 bilgailua.

[Genesis] kapsulak silikonaz, urrez, zafiroz eta diamantez egindako kolektoreak zituen.  Berria - Gaiak   2004-09-09


kolekzio (orobat kolekzione) iz bilduma.

Afrikako kolore argiak dituzten jauntzien kolekzioa lehen aldikotz hor aurkeztua izanen zauku.  Herria   2003-04-24

Kolekzio handi bat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 8. orr.

Ahal zituen tinbre berri guziak erosten zituen bere kolekzionearentzat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 85. orr.

Nire hosto kolekzioa eraman dezaket? ez nuke galdu nahi, eta miaketetan badakizu, nahi gabe noski, gauzak desagertu egiten dira… 2004eko jauntzi kolekzionearen aurkezpenarekin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 66. orr.


kolekzionatu, kolekziona, kolekzionatzen du ad bildumatu.

Mirailak kolekzionatu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.

Ez nekien horrelako dokumentalak kolekzionatzeko bizio ezkutua zenuenik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 74. orr.


kolekzionatzaile iz bildumatzailea.

Bake festibal horren lehendakaritza hartuko dute Paul Haïm arte-kolekzionatzaileak eta Jeanette Leroy margolariak.  Herria   2005-02-24


kolekzione ik kolekzio.

kolekzionismo iz bildumatzeko zaletasuna.

Alferrik ari dira, ordea; izan ere, bizirik jarraitu ahal izateko bilatzen duten iraganeko hori are morbidoagoa baita: artista ezezagunen biografiak, kolekzionismo kitch-a...  Berria - Kultura   2004-01-21


kolekziozale izond bildumazalea.

Ez dakit non den ate hura, ez dakit San Juan su batean erre zuten edo kolekziozale yankiren batek erosi zuen edo Quebec-eko museoren batean ote dagoen orain.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 15. orr.


koleoptero 1 iz ahoa mastekatzailea eta aurreko hegoak gogorrak dituen intsektoa.

Koprofago amorratuak badaude-eta koleopteroen artean, bai horixe, inolako presarik gabe gorotzez elikatzeari ekiten diotenak!  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 40. orr.

Kakalardoak (hau dugu koleopteroen familiako intsektu beltz bat) zilatzen du zumarraren enborra, galeria batzu eginez, eta ondotik zilo horietan onddo bat hedatzen da, zumarra ustelaraziz.  Herria   2003-12-04

Cocuyo da, zoologian, Pyrophorus generoko koleoptero elateridoen hainbat espezieri ematen zaien izena.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 138. orr.

Bortizki iragan da koleopteroen gaineko ikasketetatik teoria kuantikoa ikastera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.

2 irud

Betikoa zen, irudimenaren koleopteroa, iruditeriaren brontosauroa, Kretazeotik iraun duena, sardinak kutxatan sutan jartzen dituen betiko sukaldari maisua.  Berria - Kultura   2004-11-27


kolera1 1 iz haserre bizia.

Aitaren kolera ekiditearren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 91. orr.

Probokaziorik ttikiena ere [...] aski zen haren kolera pizteko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 320. orr.

Burubide haiekin guztiekin kolera eztitzen hasi zitzaion, aldartea hobetzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 182. orr.

Hobe algara eragitea eta ez kolera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 183. orr.

Kolera gogobetetasunarekin nahasi zitzaion berriro ere, eta bere baitan bortizkeria eta desafiozko desira ilun bat nabaritu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 204. orr.

Berehalakoan, merkatariaren kolera behera etorri zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 233. orr.

Bistan da kondearen koleraren beldur zela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 233. orr.

Ez utzi etsipenak eta kolerak har zaitzaten.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 182. orr.

Kolerari eusten ahalegindu zen Kirxa kaxaren atzealdean zutitu zen, kolerak mututua, kopeta ilundua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 135. orr.

Neke zen bereiztea zer nagusitzen zen haren bisaia zurbilean, oinazea ala kolera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.

Bihotza koleraz beterik zuen, baina zertarako balio zuen kolera hark?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 326. orr.

Kolera izan zuen orduan zuhurtzia baino iradokitzaile hobea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 117. orr.

Bere koleran, sekulako ukabilkada eman zidan bular gainean.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.

Adiskidea koleran ikusi zuelarik, osaba Kamili bihotza erdiratu egin zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 298. orr.

2 (izenondoekin)

Kolera handi batek hartu ninduen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 162. orr.

Hitz horiek esan orduko neure buruaren kontrako kolera biziak hartu nau.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 76. orr.

Jasan beharreko guztiak eragiten zion nahigabea eta kolera gaiztoa zirela-eta, barkamena eta gupida eskatzen zizkion Jainkoari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 122. orr.

Inoizko kolerarik gorriena jabetu zen bere buruaz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.

Nafar nobleak, alde guzietatik kolera gorrian, Gorritira bidean dira.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 135. orr.

Narratzaileak berak horrelako galdera bat entzunez gero erakutsiko zuen kolera hotzaren beldurrez.  Berria - Kultura   2004-03-10

Aitak, halako kolera gorde batekin eta burua inarrosiz galdatu zigun: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 21. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Baditut kolera bulta itsusiak eta zinez orduan arrunt kexatzen naiz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 19. orr.

4 kolera aldi

Haren kolera aldiak aintzat hartu beharrekoak ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 43. orr.

Atzera berriz sumintzeko zorian egon zen, baina neskaren beste kolera aldi baten beldur izan zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 338. orr.


kolera2 1 iz eritasun larria eta kutsakorra, etorkiz Indiakoa, beherakoak, gorakoak, arranpak eta ahuleria handia eragiten dituena.

Baliteke kolera izatea -esan zuen Paul D-k.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 85. orr.

Uste dinat kolera daukana botaka aritzen dela etengabe.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 87. orr.

Indian egona zen -han kolera harrapatu zuen eta sukar horia ere bai, ustez-.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 62. orr.

Kutsaduraren ondorioz kolera agertu da eta dagoeneko bost pertsona hil dira kolerak jota, CNN telebista katearen arabera.  Berria - Harian   2005-09-08

Usaindu duzu bagoi hauek hanpaturik dituen fenol usaina, kolera hor nonbait den seinale.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 219. orr.

Minbizia eta kolera opa nizkiola.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 87. orr.

Urruñan berean 149 lagun hil baitziren hiru hilabete barne, kolera gaitzarekin.  Herria   2004-04-01

Kolera eta malaria etengabe zabaltzen ari dira.  Berria - Mundua   2004-01-09

Kolera bestelako gauza bat da, Ikusezina da, behinolako, lehenagoko garaietako izurria da, berriro itzuli den Izpiritu gaizto bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 219. orr.

1855eko kolera beltzaren kutsutik libratu nahi zutenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 31. orr.

Koleraren aurkako kanpaina abiatu dute Mozambiken.  Berria - Gaiak   2004-01-15

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak Zambian kolera izurrite larria zabaltzen ari dela jakinarazi du.  Berria - Gaiak   2006-01-06

Apaiz batentzat aukera bikaina duk kolera-epidemia baten, lurrikara baten edo gerra baten erdian egotea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 327. orr.

Kolera agerraldi masiboak.  Berria - Mundua   2004-06-30

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mahastiak zein zeta-harrak, oilo-kolera zein errabia hartu aztergai, Pasteur-ek modua bilatzen zuen arazoari buelta emateko, beste termino batzuetara itzultzeko, esperimentu-gai bihurtzeko hura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kolera izurritea (3)

kolerak har (3); kolerak hartua (3); kolerak jota (3)


koleratsu 1 izond

-Izigarri koleratsua naiz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 19. orr.

Hala bada, ohean agondu da, zorura jauzi egin, eta suge koleratsu baten gisara lerratu zaio gizonari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 284. orr.

2 (adizlagun gisa)

Zer egiten duzue ene lurretan? -galdegin zien osabak, koleratsu, herritarrenganik borzpasei urratsetarat paratzen zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 418. orr.

Neskak, orduan, koleratsu: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 217. orr.


koleratu, kolera(tu), koleratzen 1 da/du ad biziki haserretu.

-Koleratuko dun, itsuski koleratu ere, eta nitaz sekulakoak eta bat erranen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Oroitzen al dun nola koleratu hintzen soineko hutsal baten gorabehera zela eta?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.

-Neska honek koleratu egiten nau -esan dio Lainezi-.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 76. orr.

Koleratu egin gintuzten hasieran, hondoratu gero.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 22. orr.

Zuberoa Frantziako erregeren jabetza izan arren, auzoa -Nafarroako erregina- koleratzeko beldur ziren oraino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

Santakrutzek, orduan, koleraturik, "kuartelik gabe" erasotzeko agindua eman dik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 25. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Itsaso koleratuan arrazoinaren untzia galdu zuen gizona bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 145. orr.


koleriko iz kolerari dagokiona.

-Iharduki epidermikoa eta kolerikoa duzue!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 121. orr.


kolesio ik kolegio.

kolesterol 1 iz gai koipetsua, animalien odolean eta gorputzeko ehun gehienetan izaten dena.

Garuna aktibatzeko, kolesterola ezabatzeko edo zahartasuna uxatzeko gaitasunaren arabera aukeratuko dugu jana.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 77. orr.

Faktore horien guztien artetik bat nabarmendu dute: kolesterol txarraren eta onaren artean desoreka handia izatea. herria¬

Bihotzerako ona omen da, esaten dio Leon Martyk, odolean kolesterol bilgune handiak osatzea eragozten duela bihotzekoak emateko arriskuak ezerezera murriztuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.

Simvastatina: Kolesterol altua duten pertsonentzat da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Kolesterola 160tik 225era igo zitzaidan.  Berria - Kultura   2004-09-25

Kolesterolaren kontrako sendagai batek hiesaren kontra egiteko ere balio dezakeela frogatu berri du zure taldeak.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Estatinek kolesterola sintetizatzea eragozten dute.  Berria - Gaiak   2004-08-18

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zabor-jendeak ez bezala, andre-gizon gisakoek halako gider koipetsuei kontzen diete, beren kolesterol tasak bihotz-kargarik gabe gainezkatzekotan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

Bihotzekoa eragiten duten bederatzi faktore nagusi daudela: kolesterol maila altua izatea, tabakoa erretzea, [...].  Berria - Gaiak   2004-09-01

Kakao zuntza hartzeak odoleko kolesterol maila jaisten laguntzen du.  Berria - Gaiak   2004-09-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kolesterol altua (4); kolesterol maila (19); kolesterol maila altua (3); odoleko kolesterol maila (7)


koleta iz mototsa.

Gaur Leireri ez diote ile-adatsek batere izorratuko, zinta gehi koleta jarri baititu.  Berria - Kultura   2004-09-22


koletadun iz mototsduna.

Neska baten argazkia, oreztaduna eta koletaduna... bere neska ohia ote?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 163. orr.

Alboan, kontsolatzen saiatzen diren lagunen artean, koletadun neskato are gazteago bat negar batean dago  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 97. orr.


kolga-kolga egin ik kolgatu 4.

kolgatu 1 ad zopatu. ik kolokatu2 2.

Ebe beti dago kolgatuta.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 99. orr.

Utzidak asmatzen: erdi kolgatuta geratu hintzen, eta hurrengo gauean usoaren arrastorik ez.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 99. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hona hemen gure psikologo kolgatua... psikologo jonki galdua daukat! Natxo atzera makurtu eta laguna iratzartzen saiatu da, nahiz eta, egia esan, pasa-pasa eginda ikusi, amnistiaren aldeko pankarta baino kolgatuago.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 129. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Batzuetan asteak pasatzen ziren kolgatu jakin bat ikusi barik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 36. orr.

4 kolga-kolga egin

Eta gu autopista bazterrean, orain eskuinaldean, kolga-kolga eginda, poltsa banarekin.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 47. orr.


koli (orobat kolia) [fr coli] iz bilgoa, paketea.

Parada pollita emana zauku hola koli zenbaiten artoski begiratzeko, eskapatzeko laguntza zerbait, iparrorratz, état-major karta, diru edo jantzi, badaukatela dakigularik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.

Lixta ikusia izan da, nork errezebitu behar zuen Eguberriko kolia hori.  Herria   2005-02-27


kolibazilo iz gizakiaren eta zenbait animaliaren hesteetan bizi den baziloa, eskuarki patogenoa dena.

Eredu hori abiaburu, François Cuzin lagun harturik, kolibaziloaren mutanteak bakartu eta aztertzeari ekin genion; erdibitzea edo/eta erreplikazioa matxuraturik zeuzkatenak, alegia. Baina kolibaziloarentzat baliagarri ziren teknikak gaizki egokitzen zitzaizkion elefanteari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.

Artean oso gutxi erabilia esperimentu-gaitzat, zera zen haren bertute nagusia: aise eta bizkor ugaltzen zela, kolibaziloz ereindako agar-ontzietan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.


kolibri iz Ameriketako txori guztiz txikia, mokoa luzea eta lumak distiratsuak dituena (Trochilus colubris etab.).

Eta kolibriek hegoak astintzen segitzen zuten.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 225. orr.

Kolibriak, esate baterako, hotz-beroa gutxi aldatzen den lekuetan bakarrik bizi daitezke.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 105. orr.

30 milioi urteko bi kolibriren fosilak aurkitu dituzte Alemanian.  Berria - Gaiak   2004-05-08

Arkeologoek diote orain arte aurkitutako kolibrien hezurdurak egungoen «oso desberdinak» direla.  Berria - Gaiak   2004-05-08

Begira esku honi; kolibri bat bezain irmo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 123. orr.

Krokodiloa harriz egina dagoen bezala eta kolibria airez eta eguzkiz egina dagoen bezala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

Ivy bere kolibri-kapelaxka buruan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.

Nahiz frakarentzako korapilo zuri sinpleak, nahiz topazio-kolibria bezain kolore sutsu aberatsekoak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 135. orr.


kolier iz ipar koilarea.

Harriturik behatu zioten, zeremoniako soinekoak jantziak zituen, arrano lumazko burukoa, karibu larruzko gaina eta galtzak, [...], lepoan turkesa, hexur, porkepika sista eta larruz egin kolierra.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 120. orr.


koliko 1 iz hesteetako min zorrotza, espasmoak eragiten dituena.

Okela, errea eta oso egina, jateko moduan zegoen; baina egosia, kiratsa zerion eta maiz kolikoak eragiten zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 132. orr.

-Abere hauek […] ezer ez eta kolikoa harrapatzen dute...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.

· Lurraren erraiak koliko batek jota baleude bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.

2 sabelaldeko errai bateko min zorrotza, barne hodi baten hersketak eragina.

Aldi berean gaixotasun berdinak jotzen ditik biak, gibeleko koliko batek edo apendizitis batek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 126. orr.

Giltzurrunetako edo besikulako kolikoa zeukan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 59. orr.

Ezkerreko giltzurrunean kolikoa zuela baieztatu zuten medikuek.  Berria - Kirola   2004-10-31

Amalia koliko nefritiko batek jota zendu zenean, […].  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koliko nefritiko (3)


kolinesterasa (orobat kolinesterosa)iz

Gerra biologikorako ekoitzi diren nerbio-gas batzuk kolinesterasaren inhibitzaile dira, hau da, kolinesterasari bere eginkizuna betetzea galarazten diote, eta, hartara, nerbio-bulkadaren transmisioa erabat oztopatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Lotuneetan beti egon ohi den entzima bat da kolinesterasa. Azetilkolina desegiten duena kolinesterosa da, nerbioetan normalki egoten den substantzia bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.


kolirio iz begi ura, begian ezartzen den sendagai isurkaria.

Kauterizazioa egin zioten buruko hainbat lekutan eta ebakiak zainetan, enplastoak jarri zizkioten eta kolirioak begietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 246. orr.

Erosi kolirioa begietan emateko, ikus dezazun.  Elizen arteko biblia   Ap 3,18

Urizarrek forenseari begia handituta zuela esatean, bainuntziaren eragindako infezioa soilik izango zela erantzun eta, kolirioa eskaini zion auzitegiko sendagileak, besterik gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29


koliseo iz antzoki handia.

Partenoia, Erromako Koliseoa, Reimsko Katedrala.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 118. orr.

Haren ordez, Luna deritzon bat jarri du, eta hor da, eguzki berotan, koliseoaren erdian.  Berria - Kirola   2006-02-28

Cesar Piterman koliseoan dago, bere urrezko aulkian eserita, bi astetik behineko borroka hastear dela.  Berria - Kirola   2006-02-28


kolisio iz elkar jotzea.

Besteak beste, supernobak, galaxien arteko kolisioak, eta materia ilunak behatu ditu.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Kolisioz jositako bidai luze baten ondorioz, objektu handienek txikienak irensten dituzte, eta egoera iraunkorrean planetak bakarrik geratzen dira eta diskoaren arrasto gutxi.  Berria - Gaiak   2004-10-21


kolitis iz kolonaren hantura, gehienetan beherakoa eragiten duena.

Bularreko minbiziari, kolitis ultzerosoari eta gisako gaitzei aurre egiteko, ikerketa gehiago egin behar dira. Lasaiago nabilenez, hobeto moldatzen naiz jendearekin, eta konponduak ditut estresarekin loturiko osasun-arazoak; kolitisa, esate baterako. herria¬

Bautista Barandalla etxarriarrari hiru ebakuntza egin behar izan dizkiote azken bi urteetan, kolitis ultzeraduna gaixotasuna dela eta.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30


kolka iz loka.

Halako kolka txintxoa edukita!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 133. orr.

· Urrikaldu egiten zen jarraian, nola oilo-kolka bere txitarik ezdeusenarekin...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 155. orr.


kolkiar izlag

Kolkiarren herrian, Pontoan, baso aberatsak dituztenez, bi zuhaitz oso jartzen dituzte ezker-eskuin lurrean etzanda, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.


kolko (orobat golko g.er.; ik golko) 1 iz jantziaren eta bularraren arteko hutsartea.

Atera zuen Santxok bere kolkotik karta ireki bat eta honela ziola ikusi zuen dukesak: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 166. orr.

Pistola bat atera zuen kolkotik, egunkarian bildu zuen eta sasiartean ezkutatu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 242. orr.

-Orain sar eskua kolkoan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 151. orr.

Sugegorria hotzez ikusita, errukitu eta kolkoan sartu zuen bero-tzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 84. orr.

Gainerakoa, jaten zuen itxura eginez, kolkoan gordetzen zuen, eskua ahora eramanez egiten zuenaz inor ohar ez zedin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Guardia zibilak Markinako karmeldarren komentuan sartu zirenean, kolkoan gorde zituen koadernoak Urionaguenak, eraman ez zitzaten.  Berria - Kultura   2006-02-12

Eskuak jertsepera ekarri zituen, kolkora, lehortzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 237. orr.

Luze gabe azaldu zen barriro, kolkoa hutsik eta maleta bizkarrean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 78. orr.

Hiru, hiru, hiru, kolkoa bete diru!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 125. orr.

2 (soinean eramaten den jantziaren zati gisa)

Jakanarruaren kolkoak jaso eta belarriak estaltzen saiatu zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 266. orr.

Haiek ibilerak, gureak, ezpainondo guzia eta ator xuriaren kolkoa gerezi mantxaz moretua genuela!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 219. orr.

Legezko bost auziak baino ez -esan zion Ellenek begiak ostrak bezalakoak zituen gizon hezurtsu bati, haren alkandoraren kolkoari hitz eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

Eskuan zeramatzan karpetak ohe gainean utzi eta Mikelek pijama gisa erabiltzen zuen nikiaren kolkotik heldu zion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 60. orr.

Gitarra-jolea kolkotik helduta oholtzara igoarazteko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 142. orr.

Teknikari gibelaundia kolkotik heldu eta etxeraino ekarri dut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 109. orr.

3 bularra; barnea.

Amaren zentzea itxuratzean, gizonaren sabelpetik kolkoan gora ikara eta izerdi hormatua igotzen sentitzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

Zilar koloreko ertzak zituen mantal urdina kolkoaren kontra bermatu zuen gorputz dardaratia babesteko.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 74. orr.

Esklabu baten gisa tratatu naute, ezin dut hori kolkotik kendu...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.

Bihotza kolkoan saltoka.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 59. orr.

Ordu arteko ezinegona baretu baitzion bere kolkoa hustu izanak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.

Bush batek ere zer duen zinez golkoan jakin nahi lukete.  Herria   2003-03-06

Nathanielek, duintasuna kolkoan gorderik, liburua beste inork jaso ote zuen galdetu zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 64. orr.

Ederra joan ninduan ba ni Bilbora, kolkoa beteko korapiloarekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.

Kolkoan duena atera arte ez da isilduko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 175. orr.

Harrezkero, izen batzuk eta aurpegi batzuk baino ez zaizkigu geratzen, gure gogoan eta kolkoan daramatzagunak: Erriberako merkatua, Begoñako zelaiak, Arenaleko itsasontziak, eta Gorbea mendia.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 61. orr.

-Gorpuzkera? -egin dio bere kolkoari galde-.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Neure kolkorako gorde nuen amorruaren logika.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 69. orr.

Entzun, kolkoan gorde eta, horrezkero, Xarrienen proposamena Manuel Irujori helaraztea da Jesus Galindezen zeregina.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 90. orr.

Goldatutako soroan, eguzkia piko badago, % 88 edo 90 jasotzen du bere kolkorako; beraz, 10-12 islatuko da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 154. orr.

4 (edukiera neurri gisa)

Mahastiak hain dira bereziak non gizon azkar batek aski lanekin ereman dezakeen mahats-kolko bakar bat bizkarrean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 72. orr.

5 neure, bere... kolkorako neure, bere... artean.

"Bai burugogorra emakume hau!", pentsatu zuen Txitxikovek bere kolkorako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 82. orr.

"Deabruak eramango ahal hau, txerrenkume malapartatu hori!", murduskatu zuen bere kolkorako, haserre bizian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.

"Horrelako zazpi zeudek!", neure kolkorako.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 12. orr.

"Etxeratzeko tenorea, gainera", neure kolkorako.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 168. orr.

Zer nahi digu atera, zer egin behar du gurekin? -eta gero ahapeka, ia bere kolkorako-: ezer gutxi zait bizitza, hiltzerik ez badaukat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.

Harako hartan karramarroak izan ziren -esan zuen, bere kolkorako ari balitz bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 81. orr.

Barre egin nuen nire kolkorako: "o ene... ez da, baina, beharrezkoa!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 50. orr.

Hatzak teklatuan dantzari, kantatzen hasten nintzen neure kolkorako.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 72. orr.

Baina eutsi beharra zegok esaten diozu behin eta berriz zeure kolkoari, eta horrela segitu ahal izan duzu aurrera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 38. orr.

6 bihotza kolkoan

Bihotza kolkoan, bertara sartu zen Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 218. orr.

Bada, bihotza artean kolkoan, Hotelera joan nintzen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotza kolkoan (9); kolkoan gora (3); kolkoan sartu (4)

zeure kolkoari (3)

bere kolkorako (84); bere kolkorako ari (3); ia bere kolkorako (4); kolkorako gorde (6); kolkorako gorde nuen (3); neure kolkorako (42); neure kolkorako gorde (3); nire kolkorako (8); nork bere kolkorako (4); zeure kolkorako (4); zioen bere kolkorako (6)

kolkotik heldu (3); kolkotik helduta (3)


kolkoratu, kolkora(tu), kolkoratzen 1 da ad kolkora etorri.

Apaldu eta mirazkatu zuen: bezperako motozerraren ametsa kolkoratu zitzaion, odol isuririk ez zitzaion susmatzen arren, nehondik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 120. orr.

2 du ad kolkora ekarri.

Auzoak arrandiaka hasten dira kopa bat Fundador kolkoratuz gero.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 40. orr.

Beste edontzi bete limoi ur kolkoratu zuen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 140. orr.

Urrezko domina kolkoratu du 560 kilokoan, finalerdietan Gaztedi mendean hartu ondoan.  Berria - Kirola   2004-09-04

Hain justu, talde horrek brontzezko domina lortu zuen, eta Herbehereetako Boysek kolkoratu zuen urrezkoa.  Berria - Kirola   2004-09-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

domina kolkoratu (7); urrezko domina kolkoratu (4)


kolofoi iz bururatzea, amaiera.

Atalak zirenak, liburu bihurtu zaizkio, baina merezi duten lanek azkenean beren kolofoia izaten dutenez, biografoaren lana, hainbat eta hainbat eskuizkribuz osatua, prest dago inprentara eramateko. Ez du, halaber, liburuaren azken partea kaltetu nahi: bertan, gorago ere esan den bezala, Garibairen arimari buruzko gaia tratatzeko asmoa du, auzi horri buruzko atalak behar du izan liburuaren kolofoi distiratsua.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 51. orr.


koloidal iz koloide egoeran dagoena.

Horrenbestez, entzima-zorro bat da zelula, eta entzimok -erreakzio kimikoen katalizatzaileak- igeri dabiltza "likido koloidal" tanta batean, entzimen ekintza sustatzen duen gelatina moduko bat baita hura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 103. orr.

Mende-hasieran, esate baterako, nagusiki "koloidala" da "txakur biologikoa".  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 103. orr.


koloka1 1 adlag irmo finkatu gabe, kolokan; zalantzan. ik kordoka.

Ahulezia sartu zait hezurretaraino, koloka ditut oinak.  Elizen arteko biblia   Hab 3,16

Gizonak garaitu ezin zuela ikusirik, izter-giltza ukitu zion Jakobi eta koloka utzi zion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 92. orr.

Nire munduaren zimentarriak oro koloka jarri balira bezala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 203. orr.

Adore galdurik bihotzak, koloka belaunak, dardaraz gerriak, zurbil aurpegiak.  Elizen arteko biblia   Na 2,11

Sartu egin da, zaputz eta mesfidati, bere hanka luzeen gainean koloka, soinari nekez eusten diotela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 120. orr.

Takoi altuen gainean dabil koloka agertokiaren gainean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 248. orr.

Nik neuk behintzat koloka sumatzen dut neure lana.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 84. orr.

Hagina bere lekuan oso dagoelarik, ez dago koloka, ez du deus esaten, eta, hantxe egonik, ez balego bezalaxe da; orain, hagina zuztarretik atera ezkero, minxor bat gelditzen da luzaroan, "han dagoela esaten du" […], eta han ez egonik ere, hantxe balego bezalaxe da, ezago eta egonago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.

Teoria koloka geratzen da, ordea, nerbioei eta garunari buruz orain dakigunaren argitan begiratzen bazaio.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 113. orr.

Israelgo Gobernua koloka.  Berria - Mundua   2006-01-04

Hauteskundeak zenbat eta hurbilago, orduan eta gehiago kontzentratuko dira bi kanpainak botoa koloka dagoen 10 estatuetan.  Berria - Mundua   2004-10-15

2 (izenondo gisa)

Baratzera jalgitzen ahal da, zurezko ate koloka batetik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 190. orr.

Denbora pixka batez haren urrats koloka zaratatsuak entzun nituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 360. orr.

Florenti begira gelditu zen Claude jakin-minez; irudi luze argal koloka hura xelebrea iruditzen zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 37. orr.

Ohol koloka batzuen gainetik igarotzera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 206. orr.

Mahukak, luzeak galtzak, baldarra eta koloka ibilera, eta besteen oinak zapaltzen zituen behin eta berriro.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.

· Argimutilaren aldamenean kobrezko elbarri koloka bat jartzen zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 46. orr.

3 kolokan adlag irmo finkatu gabe, koloka; zalantzan. ik kordoka 3.

Jantokiko gure mahaiak hanka bat kolokan zeukala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 95. orr.

Beldurrez zegoen-eta zama astun horrek ez ote zuen gabarra kolokan jarriko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 193. orr.

Berrogei zentimetro luze, hantxe zegoen hura kolokan bere hanka ilunen gainean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Beren bidaia kolokan zegoela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 442. orr.

Inori ez zitzaion burutik pasatzen bere lanpostua kolokan jartzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 76. orr.

Une batez kolokan jarri zuen horrek nire erabakia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 147. orr.

Zaldi batengatik jarri behar ote zuten kolokan beren ohorea?  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 37. orr.

Hezkuntza modernoari buruzko teoria osoak kolokan dauzka oinarriak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 47. orr.

Iragana arbuiatzeak oraina beti jartzen duela dantzan eta nortasuna kolokan. Emakumeek laguntza handia ematen dietelako beti kolokan bai egingo ez egingo dabiltzan gizonei.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 44. orr.

4 koloka egin

Zintzoak ez du inoiz koloka egingo, haren oroitzapenak beti bizirik iraungo.  Elizen arteko biblia   Sal 112,6

Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu du, Jaungoikoa erdian duela, ez du koloka egiten, eta, gero, Browne jaunak baxerategitik irri zuri bat egiten ziola ikusirik, gela zeharkatu zuen, hankek aski koloka egiten ziotela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 274. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koloka dago (3); koloka ditut (4); koloka egiten (3); koloka jarri (4); koloka utzi (4); oilo koloka (4)

agintea kolokan (3); askatasuna kolokan (3); batasuna kolokan (3); bideragarritasuna kolokan (7); egoera kolokan (4); egoera kolokan dagoela (3); egonkortasuna kolokan (13); egonkortasuna kolokan jarriko (3); egonkortasuna kolokan jartzen (3); entrenatzailea kolokan (3); eredua kolokan (8); esku hartzea kolokan (4); eskubideak kolokan (4); eskubideak kolokan daudela (3); etorkizuna kolokan (29); etorkizuna kolokan dago (7); etorkizuna kolokan dagoela (3); geroa kolokan (7); hartzea kolokan (11); hartzea kolokan dago (3); hartzea kolokan egon (3); koalizioa kolokan (3); kolokan egon (29); kolokan ez jartzeko (5); kolokan ezartzen (8); kolokan gelditu (3); kolokan geratu (7); kolokan geratuko (3); kolokan ikusirik (3); kolokan ikusten (5); kolokan izan (6); kolokan izango (3); kolokan jar (19); kolokan jarri (109); kolokan jarri du (24); kolokan jarriko (19); kolokan jarriz (3); kolokan jartzea (15); kolokan jartzeko (15); kolokan jartzen (66); kolokan utzi (11); kontrataturen etorkizuna kolokan (3); lana kolokan (6); lana kolokan jartzen (3); lanpostu kolokan (3); lanpostua kolokan (3); lanpostuak kolokan (5); nortasuna kolokan (3); oreka kolokan (3); oso kolokan (3); parte hartzea kolokan (7); plana kolokan (3); segurtasuna kolokan (8); sinesgarritasuna kolokan (4); sistema kolokan (4)


koloka2 1 adlag loka.

Karriken artetik haur irriak eta ama aspertuen deiak biderkatzen ziren, oilo koloka karakaka zenbait eta txakur txanpak ere bai.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 236. orr.

Erradak ze bizimodu behar zuen izan nere iduriko oilo koloka batek horrenbertze oilarren artean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 139. orr.

· Edo, euskaraz oso naturala dena, izar-loka edo izar-koloka deitzea ere ez legoke batere gaizki.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 449. orr.

2

Gizon batek izter-koloka ipini zuen neska bat neure gainean eta, horren ahul nengoen arren, areto guztia korritu behar izan nuen, luzeran, zabaleran nahiz zeharrean, barrez lehertzeko zorian zegoen neska gazte hura lepoan neramala.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 90. orr.


kolokarazi, kolokaraz, kolokarazten du ad koloka jarrarazi. ik kordokarazi.

Erlijioaren oinarriak kolokarazten dituztelako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 86. orr.

Rifeko menditarrek K.o. 1921ean Annualeko hondamendia eragin zieten espainiarrei, [...] eta Frantziak Ipar-mendebaldeko Afrikan zuen gobernua bere oinarrietan kolokarazi zuen 1925ean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.


kolokatu1, koloka(tu), kolokatzen 1 du ad koloka jarri. ik kordokatu.

Orduan, sendo sartua zegoen iltzea kolokatu eta erori egingo da, eta bertatik zintzilik zegoena apurtu.  Elizen arteko biblia   Is 22,25

2 (era burutua izenondo gisa)

Ahoan bizpahiru hortz zahar kolokatu, beste armarik gabe.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 49. orr.


kolokatu2, koloka(tu), kolokatzen 1 da/du ad jarri, kokatu.

Euskal politikan, geografian ez ezik, ez da posible Olibesarioko saroian ipini den bezalako monolitorik kolokatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Baina abstrakzioan kolokatzen bagara, hor sortzen da arazoa.  Berria - Kultura   2004-10-31

2 (dirua)

Banketxeetako gerenteek dirua eraman egiten zuten, asteburuan apustuak egin, han-hemenka kolokatu, epe laburreko salerosketak egin, eta astelehenean itzultzeko, irabaziak beraientzat gordeta.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.

3 lanean hasi, lanean jarri, enplegua eman.

Zu, berriz, auskalo, beharbada aseguru-etxe batean kolokatuko zara egunen batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 60. orr.

Expaleko buruek Iruña Okako lantegia udan itxiko dutela jakinarazi dute eta langileak Espainiako bi lantegitan kolokatzeko asmoa adierazi.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

4 zopatu. ik kolgatu.

Huelepega pegamentoa usainduz kolokatzen diren haur edo gazteei deitzen zaie, eta iaz egindako film bat da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 28. orr.

Kolokatua egoteak ez du esan nahi ezertaz jabetzen ez zarenik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 10. orr.

Ezin diozu erantzun, lar mozkortuta, lar kolokatuta, lar triste zaude.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 106. orr.

Tabernari laguna, beraiek eta Txapliren kolega bi ipurtzuloraino kolokatuta...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 34. orr.

Estar fachado: kolokatuta, kokarekin batez ere.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 28. orr.


kolokatxo izond koloka samarra.

Bakarrik, absolututasun horrek gizon-emakume jakinen fedea aurresuposatzen du, oinarri kolokatxoa da berau.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 42. orr.


kolokazino ik kolokazio.

kolokazio (orobat kolokazino g.er.) 1 iz kokaera, kokalekua.

Asko zaindu dugu obren kolokazioa, bata bestearekin gaizki doazen obrak ondoan jarriz gero eragin erabat negatiboa egingo dugu.  Berria - Kultura   2004-04-16

Atzamarren kolokazinoari eta holakoai ez eutsen ardura handirik emoten.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 66. orr.

2 emplegua.

Milaka lanpostu isilpean suntsitu dira, eta pertsona horiek kalean geratu dira, aldez aurretiko erretirorik gabe, beste kolokaziorik gabe, eta kalte-ordain mamitsurik gabe.  Berria - Ekonomia   2004-10-23

Kolokazio agentzietara bidaliko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-12-09


kolokial izond hizkeraz mintzatuz, lagunartekoa.

Umeok euskara eta gaztelania hain arin eta dotore ikasi badute ere, hizkuntza kolokiala, lagunartekoa ikasi dute, baina beste mundua da hizkuntza akademikoa.  Berria - Harian   2006-03-21

Horrelako hitzak erabiltzeak ez dakar euskara "kolokialagoa" eta "komunikatiboagoa" egitea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 204. orr.

Alua da, hain zuzen, Ertamerikako indigenek cocuyo intsektua izendatzeko erabiltzen duten hitz usuago, familiarrago, informalago eta kolokialagoa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 141. orr.


kolokio iz solasa, hizketaldia.

2003-ko primaderarekin batera kolokio bat antolatuko dute Baionan lege horren bilanaren egiteko.  Herria   2002-10-17

"Aljeriako gerla eta Euskal Herria (1954-1962)", Kanbon 2003an egin zen kolokioaren lanen bilduma da.  Herria   2005-04-14

"Pierre Haristoy historialaria", Aiherran 2001ean Manex Goienetxe zenak kudeatu zuen kolokioko ekarpenekin.  Herria   2005-04-14


koloma iz zutabea.

Tenplu dipteroak zortzina koloma ditu aurrean eta atzean, baina bi koloma-ilara ditu santutegiaren inguru guztian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1550. orr.

Kolomen arteko tartea gangatu egingo da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.

Kapitel eta koloma bolutadunetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 570. orr.

Koloma doriarren edo joniarren proportzioarekin jartzen dira koloma korintoarretan ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1790. orr.

Plintoa kendu eta gainerakoa, hau da, kolomaren diametroaren herena izango dena, zazpi partetan banatuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1670. orr.

Idulkien gainean kolomak jarriko dira cella-ren inguruan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2070. orr.

Goiko kolomak behekoak baino laurden bat txikiagoak izango dira; beheko horiek pisu handiagoa hartuko dutenez, goiko kolomak baino sendoagoak izan beharko dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2170. orr.

Beldur zinen, ez zenekien, ezin zenuen, ikasturte amaierako bidaiaz akordatzen zinen, Amsterdamgo kafe gorrian biok bakarrik, harrizko koloma baten atzean, suabe hizketan, isil.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goiko kolomak (3); kolomak jarriko (3); kolomak jartzeko (3)

kolomaren diametro (3); kolomaren diametroa (4); kolomaren diametroaren (3); kolomaren diametroari (3)

kolomen altuera (3)


kolomadi iz zutabedia.

80 metro baino gehiagoko luzera zuen, eta hainbat eraikin txiki zituen berean: barruko patio ederra eta eraikina inguratzen zuen kolomadia, besteak beste.  Berria - Kirola   2004-08-10


kolomarte iz habeartea.

Koloma horiek, gainera, pareten inguru guztian kolomartearen berdina izango den tartea utzi behar dute, alegia tenpluaren cella-ren jira guztian ibiltzeko tokia utzi behar dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1530. orr.

Kolomarte guztietan bina triglifo jarriko dira, tenpluaren aurrealde eta atzealdeko erdikoetan izan ezik, hauetan hiruna jarriko baitira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.

Diastiloaren konposizioa, berriz, honelakoa izaten da: kolomarte-tartean hiru kolomaren diametroa sartu ahal izatea eskatzen du, adibidez Apolo eta Dianaren tenpluan bezala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.

Kolomarteak handitzen joaten diren neurrian, fustearen diametroa ere neurri berean handitu beharko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.

Kolomarteen itxitasunaren eta estutasunaren eraginez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.


kolomatxo iz zutabetxoa.

Kolomatxo batean orduak markatuko dira zeharka, analemmaren arabera, eta era berean markatuko dira hilabeteei dagozkien lerroak ere  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.


kolon iz heste lodia.

Ordutik, hainbat ebakuntza egin dizkiote; tartean, kolona kendu eta gorotza kanporatzeko poltsa jarri diote.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Hasieran kezka hutsala baino ez zena, ordea, larriagotu egin zen denboraren joanarekin, harik eta, tratamendua zela eta kontsultara joan ziren batean [...] Casado doktoreak kolon-ileoa antzeman zion arte.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koloneko minbizia (5); koloneko minbiziaren (3)


kolon-aurreko (orobat kolonaurreko) izlag C. Colon Ameriketara heldu aurrekoa.

Kolonaurreko hilerri bat aurkitu dute Huandoytik gertu, Perun.  Berria - Gaiak   2004-09-14

1600: Kolonaurreko jatorriko biztanlengo osoa desagertu zen ia Kariben.  Berria - Gaiak   2004-01-02

Kimikagintza kolon-aurreko eta traperokara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.


kolona ik kolumna.

kolonbiar (orobat kolunbiar g.er.) 1 izlag Kolonbiakoa, Kolonbiari dagokiona.

Enrique Grau kolonbiar margolari eta eskultorea (Panama, 1930), XX. mendeko artistarik handienetakoa aditu batzuen ustez, atzo hil zen, 83 urte zituela, Bogotan.  Berria - Kultura   2004-04-02

Kolonbiar jatorriko bi etorkin.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Lehen saria, urrezko iguzkia, ardietsia du kolonbiar filma batek.  Herria   2002-10-10

Hildakoetatik 11 ELN Nazio Askapenerako Armada gerrillari taldeko kideak ziren, zortzi FARC Kolonbiar Indar Armatu Iraultzaileak taldeko kideak eta bat AUC Kolonbiako Autodefentsa Batuak talde paramilitarrekoa. herria¬

Kataluniak bereak zituen kide alemaniar, argentinar, kolonbiar eta egiptoarraren botoak.  Berria - Kirola   2004-11-26

Paolaren lagun kolonbiarrek osatzen duten foru hispanoak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 70. orr.

Ingrid Betancourt andere zenaturra, 41 urte, frantses eta kolunbiar paperen jabea, bahitu zuten 2.002 ko maiatzean kolunbiar jazarle batzuek eta geroztik nehork ez daki deus xuxenik hartaz.  Herria   2003-07-31

2 iz Kolonbiako herritarra.

Hori da kolonbiar guztiok terrorismoa bukatzeko prest gaudela adierazteko modurik onena.  Berria - Mundua   2006-03-03

Arnasa, Felix Cardenas kolonbiarrak Baque taldeari emango diona.  Berria - Kirola   2004-09-23

Bizkaian, esaterako, egoera arautzeko eskatu dutenetatik %40 inguru izan dira kolonbiarrak, eta Gipuzkoan %31,13 Ekuadorrekoak.  Berria - Harian   2005-05-11

Japoniar espedizio batek ez ziela jaramonik egin hirugarren kanpamentuan hilzorian zeuden kolonbiar batzuei.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 72. orr.

Kolonbiar gazteak ikusmin handia sortu zuen Arabiar Emirerri Batuetan jokatu zen 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan. herria¬

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

felix cardenas kolonbiarra (3); jokalari kolonbiarra (3); kolonbiarra hil (3); rivas kolonbiarra (4); sortzez kolonbiarra (3)

armatu iraultzaile kolonbiarrak (19); cardenas kolonbiarrak (3); iraultzaile kolonbiarrak (20); paramilitar kolonbiarrak (3)

armatu iraultzaile kolonbiarrek (4)

paramilitar kolonbiarren (3)


kolonel ik koronel.

kolonia1 1 iz atzerritar estatu baten mugetatik urrun dagoen lurraldea, ekonomikoki, administratiboki eta militarki erabat haren mende dagoena.

India britainiarren kolonia zen garaian.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 275. orr.

Holandaren kolonia izandako Surinamen jaio zen 1973an.  Berria - Kirola   2004-02-05

Erresuma batua eta haren bi kolonia ohi Australia eta Kanada aurka daudelako.  Berria - Gaiak   2004-11-26

1750. urtean mundu osoko kolonia aberatsena zen Haiti, orduko kolonizatzaileen etekin ekonomikoen arabera.  Berria - Mundua   2004-02-15

Espainiar inperioak, kasu, hainbat koloniatan olibondoak eta mahastiak landatzea debekatu zuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.

Munduko diamante-meatokirik handienak aurkitu ziren holandarren antzinako kolonia horretan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Independenteak ziren ordurako amerikar kolonia gehienak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Gibraltar Britainiar Koroako kolonia izendatu zuten.  Berria - Mundua   2004-08-05

1958. urtean itsasoz bestaldeko kolonia izendatu zutenetik, artxipelagoa Frantziaren menpe dago erabat.  Berria - Mundua   2004-06-11

2 hed

Gaur egun, Zisjordaniako kolonia handiena den Maale Aduminen 28.120 bizilagun badaude.  Berria - Mundua   2004-08-03

Orain arte 32 kolonia zituztelarik israeldarrek Palestinar eta Siriarren lur inguruetan, huna berriz orain beste 9 kolonia egitekotan direla.  Herria   2004-01-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kolonial.

1602an sorturiko Ekialdeko Indietako Holandar Konpainiaren ereduaren gainean eratu ziren, Ingalaterran [...], Frantzian, Danimarkan, Suedian [...] kolonia-konpainiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Kolonia-inperioen osaerak sistemako unitate politiko nagusien arteko lehia izugarria islatzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Kolonia-herrialde nagusien arteko gatazkak aski mugatuak ziren garai batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Kolonia-itunak [...] herrialde kolonizatua beharturik uzten zuen lehengaiak esportatzera eta bertako merkatua metropoliko manufaktura-ekoizpenetara zabaltzera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 123. orr.

Munduko «azken kolonia-gatazka» konpontzeko.  Berria - Harian   2005-08-27

Kolonia-baliabideen ustiaketarako monopolioen kontzesioa izan zen merkataritzaren hedapenaren bigarren eragilea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

XV. mendearen erdian hasi zen Mendebaldeko Europaren merkataritza- eta kolonia-zabalkundea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Manufaktura-lanaren, merkataritzaren eta kolonia-hedapenaren apologia ziren doktrina honen gai nagusiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Kolonia garaiak oso dira antzinako kontuak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 153. orr.

4 eskualde, etnia edo erlijio bereko pertsona taldea, bestelako lurralde batean, jendeztatzeko eta lurra lantzeko kokatzen dena.

Erromatar eta arabiar goarnizioak kolonia zibilen gune bihurtu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Gertatu zen, ordea, Melasek eta Arevaniasek kolonia bat eraman zutela leku horretara Argos eta Troezenetik, eta kolonia horrek bertatik bidali egin zituztela barbaro kariar eta lelegiarrak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.

Aurrerago, atenatarrek, [...] hamahiru kolonia bidali zituzten Asiara, denak aldi berean, eta buruzagiak jarri zituzten kolonia horietako bakoitzean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1790. orr.

5 espezie bereko animalia multzoa, toki jakin batean denbora jakin batez bizi dena.

Tardarida saguzarren koloniak izugarriak izaten dira garai honetan, sinestezina badirudi ere, kalkulatu da 100.000.000 saguzar eme ume egiteko elkar daitezkeela Texasko bost leizetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 95. orr.

Kontua da gure gorputzak beti daudela infektaturik, mikrobio pila izaten baitute barruan; besteak beste, gaixotasun arruntak eragiten dituztenen koloniak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 159. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Erle-abaraskak eta inurri-koloniak eta hostoen ehun higikorra atomo-mordokatzeen mordokatzea begitandu zitzaizkion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.

Eraikuntza-ahaidetasuna, lehenik, zeren, zelula argiratu denetik, organismo bizi oro "klon"tzat jo baita, zelula-koloniatzat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.

7 pertsona talde jakin bat zeregin edo denbora jakin baterako hartzeko lekua.

Ushuaia kolonia penitentziarioa izan zen luzaroan, XXgarren mendearen lehen erdi osoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 396. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erresuma batuaren kolonia (5); erromatar kolonia (5); frantziaren kolonia (3); kolonia berriak (3); kolonia izan (10); kolonia izandako (4); kolonia izendatu (4); kolonia izendatu zuten (3); kolonia judu (3); kolonia ohi (3); kolonia ohiak (3); kolonia txiki (3)

goarnizioak eta koloniak (3)

afrikako kolonietan (3)


kolonia2 1 iz urez, alkoholez eta lore esentziez eginiko gai likidoa.

Alkandora aldatu eta kolonia bota nuen, ugari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 165. orr.

Kolonia jarri berriaren usain gozoa aditu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 84. orr.

Usain gozoko emakume zuria, laranjak ekarri zizkiona eta kolonia eta artilezko gona onak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 170. orr.

Bueno, orain betiko gauza horiek: kolonia, xaboia...  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 60. orr.

Kolonia merkearen kiratsa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 84. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Belakia busti baino lehen urari kolonia-tanta batzuk botatzeko ohitura hartu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.

Itziarren zain, ahal izan zuen dotoreen jantzirik, kolonia ukitu batekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 251. orr.

Orraztuta eta kolonia usaina zeriola itzuli zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 174. orr.

Kolonia-kirats hura, untxiei aurrena zirrara eragiten ziena eta gero nahasmena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 53. orr.

Kostoak kolonia zaporea dauka.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 174. orr.

3 kolonia-ur kolonia.

Bainu gatzak, talkoa, kolonia ura. Kolonia-uraren ontzia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.

Kolonia-uraren flaskoa lurrera erori zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 519. orr.

Jantzitakoan, gorputza kolonia-urez zipriztindu, eta, hotzetik ondo babesturik, kalera irten zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 307. orr.

Batistazko sudur-zapiari emaniko astindu arinek kolonia-uraren lurrina zabaldu zuten etxe osoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 394. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kolonia uraren (6); kolonia usaina (3)


kolonial izond koloniarena, koloniari dagokiona.

Ipar-Hego inbertsioen fluxua, garai hartan, inperio kolonialak edo eragin zabaleko eremuak osatzeko norgehiagokaren isla baino ez zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

Gero eta itogarriagoa zen gobernu kolonialaren zerga-sistema.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.

Espainiar edo portugaldar administrazio kolonialaren ordez Estatu Batuen hegemonia hartzearen ordainetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 369. orr.

Britainiar armada kolonialeko kapitainen antzeko jantzia zuen soinean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 17. orr.

Armada kolonial batean sartu nahi ez duten gazteak.  Berria - Mundua   2004-07-13

Haren eginbeharra gerra koloniala gerra zibil bihurtzea dela.  Berria - Mundua   2004-05-11

FANeko gerrillariek Frantzia, potentzia kolonial ohia, presionatu nahi zuten.  Berria - Mundua   2006-04-16

Gatazka kolonial bat baino gehiago botere borroka baita India eta Pakistanen artekoa.  Berria - Mundua   2004-06-13

Espainiako Inperioaren gainbeheraren bizkar hasi ziren Frantziaren nagusitasun politikoa, Ingalaterraren hedapen koloniala eta Herbehereen dinamikotasun ekonomikoa.  Berria - Kultura   2006-02-05

2 estilo kolonialekoa.

Balkoi kolonial zabaletako jendetzak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 156. orr.

Phineas P. Blackhead madarikazioka ari zen kaobazko bere ohe kolonial zabalaren erdian eserita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 525. orr.

Jauregiaren estiloa koloniala da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 95. orr.

3 ez-kolonial adlag

Ez duela onartuko Gibraltarren eta Erresuma Batuaren arteko harreman «moderno eta ez-koloniala» arriskuan jar dezakeen aipamenik Konstituzioan.  Berria - Mundua   2006-03-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

traste kolonialen biltegi (3)


kolonialismo iz koloniak hedatzearen eta haien ondasunez baliatzearen aldeko politika.

Kapitalismoari, kolonialismoari eta inperialismoari gailentzeko.  Berria - Mundua   2004-05-21

Kolonialismoa naturari etekina ateratzen eta herria aurrerabidean bultzatzen ahalegintzen zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 15. orr.

Sekulako hustuketa ekonomikoa egin zuen kolonialismoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.

Parisek kolonialismo zaharraren ondorengo kolonialismo berria bultzatu nahi du.  Berria - Mundua   2006-04-16

Lehengai horiek esportatzen dituzten garapen-bideko herrialdeen benetako arazoa ez da prezioen egonkortasun iritsi ezinezko bat lortzeko borrokatzea, kolonialismoaren garaitik heredatutako espezializazioaren segadatik ateratzea baizik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Bidea errebolta nazionalista zen kolonialismoaren aurka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.

Hego Ameriketan kolonialismoak egindako kaltearen kronika. Kolonialismotik irtendako herrialdeetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.

Italia kolonialismoaren epigono gisa jokatzen hasi zen [...] Grezia, Libia, Egipto edo Abisinia konkistatzeko ahalegin eroan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 55. orr.

Zalantza ere sortu zitzaidan, hirugarren mundua deitzen dugun hori laguntzeko gure plataforma horiek guztiak zenbateraino ez ote diren kolonialismo berri baten zurigarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 53. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Barne kolonialismoa zen eta ez zegoen aterabiderik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 170. orr.

Elikagaien deslokalizazioa, elikadura-kolonialismoak (macdonalizazioa), orduz kanpoko "ezinbesteko" elikatze-azturak, [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kolonialismoaren aurkako (4)


kolonialista 1 iz kolonialismoarena, kolonianismoari dagokiona.

XIXgarren mendeko mapak oso eurozentrikoak zirela kontatuko dizu, europar gobernu kolonialisten interes komertzial, politiko eta zientifikoen arabera moldatuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.

Frantses botere inperialista eta kolonialistari.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 32. orr.

Garbi dago jarduera kolonialista dela.  Berria - Harian   2005-06-21

Epailea, hainbat intelektual eta politikari bezala, frantziar ikuspegi kolonialista hertsi baten oinarritzen dela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Giro kolonialista batean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 88. orr.

Izaera kolonialista du.  Berria - Mundua   2006-01-13

2 kolonialismoaren aldekoa.

Baina noiz izan da oztopo Europako gizarte merkatari eta kolonialistarentzat horrelako txikikeria bat?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.

Orduko oldarraldiaren bidez kolonialista britainiarren porrota hasi zen.  Berria - Mundua   2004-04-08

Perun espainiar kolonialisten menpean bizi ziren giza klaseen arteko borroka.  Berria - Harian   2005-03-24

3 kolonoa.

Ariel Sharonek Gazako lur zerrendatik kolonialisten erretiratzea ez zuen onartzen, denek dakitena baina, lehenagotik ere, ezin iretsia zuen berak 1999ko bozak galdurik.  Herria   2005-08-11


koloniar1 izlag Koloniakoa, Koloniari dagokiona; Koloniako herritarra.

Itsasontziekin etorri ziren bi gizon gormutu, ingeles, akitaniar, bretoi, flandestar edo koloniar ote ziren jakiterik izan ez den arren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 394. orr.

Baina totelka mintzatzen ziren, ordea, halako moldez non ez zegoen antzematerik zer hizkuntzatan ari ziren, ingelesen hizkuntzan, akitaniarrienean, bretoienean, flandestarrenean edo koloniarrenean ari ote ziren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 394. orr.


koloniar2 iz kolonoa.

Lagundu zioten Andrew Jacksoni borrokan creeken kontra, prestatu zuten artoa jateko, idatzi zuten konstituzio bat, eskaera egin zioten Espainiako Erregeari, erabili zituen Dartmouthek esperimentuetarako, sortu zituzten asiloak, idatziz jarri zuten beren hizkuntza, gogor egin zieten koloniarrei, ehizatu zuten hartza eta itzuli zuten eskritura santua.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 159. orr.


koloniatu izond kolonizatua.

Gazako lurraldeko leku koloniatu horiek.  Herria   2005-09-01


koloniatzaile (orobat koloniatzale) iz kolonizatzailea.

Frantzia ere hor dute, lehengo koloniatzailea.  Herria   2005-11-03

Israelgo lur jabe eta koloniatzaleen gosea mugatu behar dela Palestinako lurretan.  Herria   2003-06-19


koloniazale iz koloniak edukitzearen alde dagoena. ik kolonialista.

Horregatik guztiagatik, «ideologikoki atzerakoi, eskuindar, monarkiazale, koloniazale, inperiozale eta abar izanagatik ere», Hiriart-Urruti oso idazle interesgarritzat du Altzibarrek.  Berria - Kultura   2004-09-07


kolonisatu ik kolonizatu.

kolonisatzaile ik kolonizatzaile.

kolonizatu, koloniza, kolonizatzen (orobat kolonisatu g.er.) 1 du ad kolonia bidez lurralde baten baliabideez jabetu; herrialde bat kolonia bihurtuz menderatu.

Adibidez, ipar-ekialdeko anatoliar barrutiak […] Islamera konbertitutako albaniarrez kolonizatu zituzten osmanliarrek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Berrogei bat urtetan, Espainiak mundu berriaren konkista burutu zuen, eta hura kolonizatzen ere hasi zen, […] bidean azteken eta inken zibilizazioak deuseztatuz, eta bertako biztanleria suntsituz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

XIX. mendearen erdia arte, ez zirudien europarrek Afrika beltza kolonizatuko zutenik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Filipinak, 1565ean Mexikoko espainolek kolonizatuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

· Kultura sortzea beti kolonizatzea da, onerako edo txarrerako: [...] (cultus bakoitza kolonoa da, baserritar basatia).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.

2 eskualde, etnia edo erlijio bereko pertsona talde bat, bestelako lurralde batean, jendeztatzeko eta lurra lantzeko kokatu.

Gero Frankoek kolonizatu omen zuten [Okamendiko Villafranca] desagertzear zegoen herrixka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 101. orr.

Batzorde honen eskutik 3.000 inguru familia euskaldun sartu zen, eta 131.000 hektarea kolonizatu zituzten Argentinako lur zabal haietan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 70. orr.

3 espezie bereko animalia multzo bat, toki jakin batean denbora jakin batez bizitzen jarri.

Kursaaleko pareta koral, polipo edo lore familia batek kolonizatu du eta forma itsaskorrekin batera, unibertso organikoa eta koloretsua osatzen dute.  Berria - Kultura   2006-04-02

Zelulek gaia kolonizatu ahala, desagertzen da hezur sintetikoa eta hezur naturalak hartzen du haren lekua.  Berria - Gaiak   2004-10-20

4 (era burutua izenondo gisa)

Kolonia-itunak […] herrialde kolonizatua beharturik uzten zuen lehengaiak esportatzera eta bertako merkatua metropoliko manufaktura-ekoizpenetara zabaltzera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 123. orr.

Adinean aurrera egiteaz gain, "kolonizatuaren sindromeak" bizi nau, antza.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 61. orr.


kolonizatzaile (orobat kolonisatzaile g.er.) 1 izond kolonizatzen duena.

Frantziako lehen kolonizatzaileak 1543an heldu ziren Kebecera, eta Quebec izena jarri zioten.  Berria - Mundua   2004-07-04

Espainiar Monarkiaren egiteko kolonizatzaile eta zibilizatzailean buru-belarri murgiltzera.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 110. orr.

Filipindar jakintsu gazte batzuek ikasketak Europan segituko dituztelarik, etxera itzultzean botere kolonizatzailearen kontrako mugimendu zabal baten pindarrak piztu dituzte.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 177. orr.

Enpresa kolonizatzaileak pagatzen zidaan dena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 89. orr.

• 2 iz kolonizatze lanean parte hartzen duen pertsona.

Legazpi kolonizatzaileari buruzko dokumentala Ingeles kolonizatzaileen frantziar lehiakideek.  Berria - Kultura   2004-07-17

Batzuk, oso gutti, espainol kolonizatzaileen ondorengoak dira.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 168. orr.

Kolonizatzaile ingelesaren lehen helburua landan bizitzea zen normalean eta bizibidea lurra landuta ateratzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Mundu berri hau Magna Grezia bihurtu zutelarik landan nekazari-kolonizatzaile helenikoen ezarpen bizkor eta ugariaren bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 235. orr.


kolonizatze iz kolonia bidez lurralde baten baliabideez jabetzea; herrialde bat kolonia bihurtuz menderatzea.

Eta beti segitzen dute kalapitek palestinar lurren kolonizatze eta holakoez. Hori da Euskal Herriko kulturaren ardatza, eta zanpatzaileen arrakastarik handiena: hizkuntza hori deuseztatzea lortzen badute, euskalduna haiek nahi duten izaki abstraktua izango da, eta espainiera, hau da, inoiz bere hizkuntza izan ez den hori, erabiliko du; baina, zanpatua izaten jarraituko duenez, nahikoa izango da kolonizatze horren kontzientzia hartzea euskara berpizteko.  Herria   2004-03-25


kolonizazio 1 iz kolonizatzea.

Frantziak, aurrenik, 1830ean heldu zion Aljeriaren kolonizazioari, eta hala, 1900erako, seiehun mila europar bizi ziren bertan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Kolonizazioak, menperatze modu bat baizik ez denak, ingurugiro desberdinetara hedaraziko du hizkuntza bat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 48. orr.

Herrialderik gehienetan, kolonizaziotik sorturiko oligarkia indartsuaren interesek [...] kontra egin zioten, arrakastaz, tokiko industriak babesteko politika-bide orori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Kolonizazioaren aroa bururatua da.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 213. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orain duguna kolonizazio era berri bat da.  Berria - Harian   2006-01-21

Munduko Bankuak eta MME Merkataritzaren Munduko Erakundeak bultzatutako kolonizazio aroa amaitu nahi dugu.  Berria - Harian   2006-01-21

Kolonizazio garaitik, indigenek tratu txarrak baino ez dituzte jaso.  Berria - Gaiak   2004-08-20

Kolonizazio urteek eragindako kontraesanak. Alde batetik arazoaldiak aurkitzen ditugu, proletalgo deserrotu eta arranguratsuak ez ezik, kolonizazio-enpresak ere eskala handian sortzen dituztenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Neurri handi batean egia da kolonizazio-politika konstruktibo eta gizatiar samarra estatu unibertsalen ezaugarrietako bat dela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Saharar gatazkaren azken gertaerak aztertu ostean, herriak izan duen «kolonizazio prozesua» oraindik ere konpondu gabe dagoela berretsi zuten biltzarrean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Britainiarren kolonizazio ospakizunek Espainiaren haserrea berpiztu dute.  Berria - Mundua   2004-08-04

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Barne-kolonizazioaren mota bat, estatu unibertsal baten historiaren azken fasean nagusitu ohi dena, nekazari barbaroak jartzea izaten da [...] despopulaturiko lurretan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.


kolono (orobat kolon g.er.) 1 iz bereaz bestelako lurralde batean, hura jendeztatzeko eta lurra lantzeko bizi dena.

Lehen garaietatik, greziarrek [...] kolonoak bidali zituzten Propontidara eta Ponto Euxinora; kolonia haiek beren legeak eta askatasuna gorde zituzten pertsiarren garaian.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 49. orr.

Lur-sailen jabeak atzerritarren kolonoak besterik ez dira izango han.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.

Hasierako kolonoen hizketa-modua gogorarazten zuen Noraren aitaren jardun zakarrak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Emeki emeki, Frantziatik eta hurbileko Madagascar ugartetik kolonak beren esklaboekin hor kokatzen dira.  Herria   2001-11-08

Elei Sinaiko kolonoek beren borondatez joatea erabaki bazuten ere, atzo Armadari aurre egiteko prest agertu ziren batzuk.  Berria - Harian   2005-08-17

Gazako kokaguneetan kolonoak eta hauei sostengua ematera joandako milaka juduak baino ez daude. herria¬

"Integrazio" hitzak, hemen, Europak eta europar kolonoek bortxaz eta sistematikoki beretu zituztela kontinenteko meategi eta nekazaritza-aberastasunak esan nahi du, eta bertako zibilizazioak suntsitu eta biztanleak akabatu zituztela, Mundu Berria Zaharraren kontsumorako fruitu heldua bihurtu ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Gure herrialdean militarrentzat edo kolono alemaniarrentzat eraiki ohi diren etxe horietakoa zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.

2 irud/hed

Kultura sortzea beti kolonizatzea da [...] (cultus bakoitza kolonoa da, baserritar basatia).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.

3 (izenondo gisa)

Belaunaldi berriko laborari kolonoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gazako kolono (4); kolono bizi dira (3); kolono israeldarrak (5); kolono judu (7); kolono juduak (7); kolono juduei (3); kolono juduen (8)

bizi diren kolonoak (3); gazako kolonoak (3)

kolonoei sostengua ematera (4)

soldaduen eta kolonoen (5); zisjordaniako kolonoen (3)


kolonoskopia iz kolona ikertzea, hartako den instrumentu batekin.

Kateterismorik egin barik koronarioak ikusteko aukera eskaintzen dute; gaixoari hodirik sartu gabe kolonoskopiak egiteko aukera ere eskaintzen dute, eta baita biriketako minbizia garaiz detektatzeko aukera ere.  Berria - Gaiak   2004-03-20


koloraje iz adkor kolorea.

Gauza ezaguna da munduan, kasta desberdinetako jendea, beren larrujea edo kolorajea nabarmenduz bereizteko usario zabaldua: moroak, beltzak, horiak (ekialdekoak), larrugorriak (indioak), [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.

Beste miraria, lizarrondoek elur zuritan erakusten duten kolorajea da neretzako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.


kolorante iz kolorea ematen duen gaia. ik koloratzaile 2.

Hidrokarburoak, koloranteak, nitratoak eta pestizidak dira produktu arriskutsuenak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Saltokietako elikagaiek dauzkaten kolorante, kontserbadore eta bertze emendakin kimiko mota frangoren zerrenda.  Herria   2002-10-17


koloratu, kolora, koloratzen (orobat koloretu; Euskaltzaindiaren Hiztegian koloratu agertzen da) 1 da/du ad kolorea hartu edo eman, kolorez hornitu. ik koloreztatu.

Pila haiek, ibai hura, perla koloreko itzal delikatuez hornitzen ziren, more bigunez, [...], kolore leun guztiez koloratzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Ardoak koloretu egin baitzion portzelanazko azal zuria. Malenkoniak koloratzen du liburu guztia.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 131. orr.

Udazkena, uzta biltzeko denbora, mendiak eta arbolak koloratzen dituen sasoina.  Herria   2003-03-13

Oihalkiak nasaiki koloratuak, kolorezko kristalkiak gasagarrean edo labean landuak, larrukiak, [...].  Herria   2002-12-19

2 (era burutua izenondo gisa)

Horien arteko harremana ez da kolorea eta gorputz koloratuaren artekoa, kolorea gorputzean dagoelako subjektuan ez dauka beragan substantzia berezkorik; gorputz koloratua baita substantzia, kolorea, aldiz, substantzian dago.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 304. orr.

Bazuen sekretu bat beira koloretuentzat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.


koloratura iz

Koloraturak, adierazkortasuna, grazia.  Berria - Kultura   2004-11-28

Ofelia Salak, Oscar-en paperean ederki ere, koloratura pasarteak biribil eskaini zituen.  Berria - Kultura   2004-08-20


koloratzaile 1 izond kolorea ematen duena.

Xanpu koloratzaile bat aholkatzen dit ile-apaintzaileak.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 43. orr.

2 iz kolorea ematen duen gaia. ik kolorante.

Alferrikakoak liratekeen lodigarri, egonkortzaile, usain-emaile eta koloratzaile ugari gehitzen bide zaizkie janariei.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 45. orr.

Usain-emaile natural eta sintetikoak, koloratzaileak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 59. orr.

Neutrofiloak immuno sistemako zelulak dira berez, koloratzaile neutroz tindatzen diren zelulak.  Berria - Gaiak   2004-06-04

Kolore zuria daukate baina ez dute ahalmen koloratzaile handirik eta honek materialaren kolorea kontrolatzeko aukera eskaintzen du.  Berria - Gaiak   2006-03-10


koloratze iz

Poemak koloratze moduak dira / hauen bidez bere koloreez zalantzak dituzten pertsonek koloratze / frogak egiten dituzte egiazko koloreak imitatzeko edo / detekzioari iruzur egiteko.  Berria - Kultura   2006-02-21


kolore 1 iz gauzakien gainaldearen nolakotasuna, mota jakin bateko argi izpiak sortzean edo islatzean datzana, begiari era jakin batean eragiten diona. ik margo.

Aldagaitza da uhin-luzeraren eta kolorearen arteko erlazioa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 41. orr.

Oinarrizko koloreak esaten zaien hiru koloreez baliatuz beste edozein kolore atera daiteke, hiru kolore horiek dosi egokietan nahasturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

Laurden bakoitza kolore batez pintatuta zegoen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 202. orr.

Euriak lurra busti du eta espaloiko kolorea biziagotu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 37. orr.

Zahar ala gazte, guztiek ere kolore bereko aurpegiak eta kolore bereko jantziak zituzten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 463. orr.

Multzo horrek guztiak kolore anitzeko etxe-mosaiko ikusgarri bat osatzen zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

ik beherago koloreanitz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Kolore anitzeko soinekoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

Eta orain begiak margotzeko ez dakizu zein kolore aukeratu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.

Hirian kolore apur bat balego, bizimodu gogor eta zurrun hau bertan behera eroriko lukek...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 354. orr.

Inuitek hiru kolore bakarrik bereizten omen dituzte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 184. orr.

Koloreekiko itsutasun erabatekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Neurri eta kolore guztietakoak gaudek munduan, neurri eta kolore guztiak asetzeko hain zuzen ere.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 68. orr.

Edalontzia ez baita edari, ez gorputza kolore, ez airea argitasun edo bero.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 356. orr.

Urak kafearen kolorea du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

Azazkalak ubel, besoak arre, eskuak zurixka, belakien kolore...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.

2 (izenondoekin)

Kolore deigarri bakarra bere betaurrekoen euskarriaren arrosa zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Gorri ageri ziren idi eta arkumeak, kolore zurbilagoz txahalak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Letra larri gorri edo beltz handi-handiz idatziak zeuden, atzealdeko kolore margularen gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.

Eguna astiro zabaltzen zuen, kolore gris leun-leunekoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Bai eta bi urdaiazpiko ere, bata kolore arrosa argikoa, eta bestea egosi berria.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.

Azken txanpak kolore bakarra izan zuen, gorriena.  Berria - Kirola   2004-12-21

ik kolorebakar.

Kararik kara Areso, porlan kolore bakarreko ostarkupean harritua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 127. orr.

Egunsentian zerua zetazko oihal aldakor bihurtzen duten kolore leun guztiez koloratzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Kolore argiko mantal bat zeukan soinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 48. orr.

Kolore zuriko marrazki bat zuen fruituak azalean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 11. orr.

Sentsazio jakin bat zergatik jasotzen den kolore gorrizkotzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

Ni poeta kaxkar bat naiz, eta kolore urdinez eskribitzen dut gauez...  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 197. orr.

Kolore zeru-urdina edo sagar-berdea zituen gustuko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

3 (hitz elkartuen lehen osagai gisa)

Kolore puntutxo batzuk.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 342. orr.

Alcatraz bati tiro, kolore eztanda, hori, gorri. iruditxoak kaxetatik atera, garbitu, kolore-ukituak eman eta koskak konpondu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 353. orr.

Iruditxoak kaxetatik atera, garbitu, kolore-ukituak eman eta koskak konpondu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 353. orr.

Kolore-ikusmenaren bat-bateko eta erabateko eten baten historia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Ulertezinak ziren margolanak, kolore-nahaste bat begi normalentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.

Kolore-eskala (beltza - gris mailak - zuria).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 248. orr.

Garunetik kolore-ezagupenak erabat erauzi balizkiote bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

Hori ezin zitekeen izan, argi eta garbi, uhin-luzerak kolore bihurtze hutsa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Kolore-sistemaren hondamena konpentsatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 55. orr.

Beraren barneko kolore-burrunbada aberatsa balitz bezala bizitzen zuen beti musika.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.

Hasieran pentsatzen genuen kolore-agnosia edo kolore-anomia izango zuela, ausaz: kolore-asoziazioaren eta kolore-izenen gaineko akatsak, garuneko alde jakin batzuetako lesioen ondoriozkoak izan ohi direnak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 134. orr.

Ez ziren gauza izan kolore-ñabarduren esanahiaz jabetzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Maxwellen kolorearen teoria eta kolore-triangelua kolore-elkartzearen kontzeptuan oinarriturik zeuden.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

Baliteke V4 aldea sorburuko kolore-sortzailea izatea. baina ezin zituen erabili V4ko mekanismo kolore-sortzaileak; goi mailakoak, alegia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.

Bakoitzari bere kolore-ezaugarria txertatzen dio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3830. orr.

Kolore-bizitasunik gabeko aho zimelduan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

4 (hitz elkartuen lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Erretinako zelula kolore-sentiberek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

Bere ipurmasaila kolore-gorriak ikusten nituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.

Hiru irudi "kolore-banatuak" lorturik, berak esaten zien bezala, [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.

Kolorea sortzeko, beharrezkoa zen V4ko zelula kolore-kodetzaileetan konparatu edo korrelazionatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.

Emaztea Elba zen, aurpegi gozoko emakumea, larrua kolore-zuri, beti arropa zuri artean bil-bil eginda bizi zena. Haren masail puztu kolore-zuriek errauts beroak ziruditen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 221. orr.

Hatz luze kolore-zuri haiek eutsita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.

Txori txiki moko-luze kolore-urdinak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 143. orr.

5 (hitz elkartuen lehen osagai gisa, bigarrena aditz bat dela; ik koloregaldu)

Isiltasuna ere oro kolore-berdintzen duena izan ohi da halakoetan, bat eta erabatekoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.

Sartu orduko, baina, erabat gris eta kolore-husturik aurkitu zuen estudio osoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.

Biratu zen lagunengana, eta kolore gorrituz, galdegin zien: [...].  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 103. orr.

Sukalde bazter batean kolore gorriturik begira zituzten Alba eta beste neskak ere.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 160. orr.

Salmahai kolore eta pintura gabetu haren atzean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 178. orr.

6 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Azal-kolore ilun eta lustre gabea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 258. orr.

Eguzkiak han urre kolorea hartzen du, eta urak urrea ekartzen, hondar aleen artean nahastuta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Su likidoaren urre-kolore bizkor hura.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 405. orr.

Ilargiaren esne-kolore indargea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 321. orr.

Zilar kolore gris leun-leunez margoturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Ronen gelan ia dena [...] laranja-kolore bizikoa zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 40. orr.

Laranja-kolore distiratsuko soinekoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 40. orr.

Aza gorriak, goizargiak kolorea aldatu eta beren loratzearen ardo kolore aparta erakusten zutenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

Halako kondena bat nabaritzen zuen altzarien haritz kolore argian, lanpara garbiegian, espartzuzko alfonbra berriegian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 209. orr.

Sorbaldan, soingaineko beltza edo su-kolore gorriminekoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.

Ez du bizarrik, begiak almendra kolore bizikoak ditu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 205. orr.

· Atenas osoan gaindi nagusitzen ziren marmolezko urre-koloreko zutabeak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 31. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hainbat koloretako ohe-estalkiak ikus zitezkeen zintzilik bertan: batzuk, zeru-urdinak; beste batzuk, izokin-kolorekoak; eta beste batzuk, berriz, hori ilunak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

7 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Leiho gehienak ere gorrail, berde edo gaztain-kolore. Jantzi azafrai-koloreak soinean.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 107. orr.

Satinezko etzaulki abrikot-kolorearen inguruan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.

Begi txiki gaztaina-koloreak, begi txiki jostalariak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 162. orr.

Bere bekain iletsu, ikatz-koloreen azpitik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.

Kotoizko soineko lasto-kolore batek bereganatu zuen bien arreta.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 154. orr.

Hodei kobre-kolore bitxi batek estalia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 67. orr.

Gorbataren ordez zapi txokolate-kolore bat zuen lepoaren bueltan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 138. orr.

Gure amarena izan zen xal izokin-kolore batez bilduta.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 45. orr.

Begi handiak zituen, esne-koloreak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 259. orr.

Biolina eman nahi baitzion itsuari, biolin gorri-kolore eta gerezi usainekoa, berandu baino lehen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.

Edertasun urre-kolore lerro-argi hura kale gorrian.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 116. orr.

Hartu izanaren agiriak sinatu behar nituen nik, eta haiek zigilu turkesa-kolorea jartzen zieten gainean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 67. orr.

Feltrozko kapela, laneko alkandora kaki-kolorea, oihal bakerozko jaka eta galtzamantala erabiltzen zituen beti.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.

Itsaso urdinera jotzen zuen gela apain eta hori-kolore batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 82. orr.

Zuriak, harentzat, distiratsuegiak ziren, baina aldi berean margulak eta hezur-koloreak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

Beltzarana oso, larrua olio-kolore.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 44. orr.

8 kolore-bizi (orobat kolorebizi) izond

Mingain astun samarrean hitzen doitasun kolore-bizia azpimarratzen zuen zalantza apur bat zuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.

Urteak joan ahala gero eta xehetasun kolorebiziago eta sinesgaitzagoz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

Hitzen doitasun kolore-bizia azpimarratzen zuen zalantza apur bat zuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.

9 urre-kolorekotu ad urre koloreko bihurtu.

Arrats argi, alaia zen, jendea lasai eta pozik pasatzen zitzaigun ondotik, aurpegia arratseko eguzkiak urre-kolorekotua zuela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arrosa kolore (19); gaztaina kolore (8); kolore aldaketa (5); kolore anitzeko (20); kolore apur (5); kolore argi (5); kolore argiko (11); kolore arrosa (12); kolore asko (6); kolore askotako (21); kolore askotariko (6); kolore bakarra (15); kolore bakarreko (6); kolore bateko (5); kolore batekoa (7); kolore beltz (8); kolore beltza (21); kolore bera (6); kolore berde (13); kolore berdea (10); kolore berdeko (5); kolore bereko (32); kolore berekoa (9); kolore berekoak (5); kolore berezia (7); kolore bizi (15); kolore biziak (15); kolore biziko (46); kolore bizikoa (5); kolore bizikoak (10); kolore biziz (20); kolore desberdineko (6); kolore desberdinetako (5); kolore eta forma (12); kolore ezberdineko (5); kolore ezberdinetako (6); kolore gabeko (7); kolore gehiago (7); kolore gorri (25); kolore gorria (22); kolore gorrixka (6); kolore gorriz (7); kolore gris (9); kolore grisa (6); kolore griseko (6); kolore guztiak (32); kolore guztietako (42); kolore guztietakoak (9); kolore horia (8); kolore horiak (5); kolore horiko (8); kolore ilun (7); kolore iluna (6); kolore iluneko (5); kolore ilunez (6); kolore pixka (5); kolore urdin (27); kolore urdina (6); kolore urdineko (6); kolore zurbil (6); kolore zuri (13); kolore zuria (10); kolore zuriko (5); laranja kolore (16); larru kolore (5); urre kolore (23); zilar kolore (6)

arrosa kolorea (15); aurpegiko kolorea (8); azalaren kolorea (12); begien kolorea (7); gaztaina kolorea (5); gorri kolorea (5); ilearen kolorea (7); kolorea aldatu (6); kolorea emateko (5); kolorea ematen (5); kolorea galdu (5); kolorea hartu (13); kolorea hartu zuen (7); kolorea hartzen (12); kolorea izan (5); laranja kolorea (9); lurraren kolorea (6); urre kolorea (12); zeruaren kolorea (5)

koloreak gorri (5); koloreak gorritzen (6); urre koloreak (8)

koloreekiko itsutasun (5)

arbel koloreko (5); ardo koloreko (5); arrosa koloreko (44); berde koloreko (12); berun koloreko (5); errauts koloreko (12); esmeralda koloreko (7); esne koloreko (5); gaztaina koloreko (30); gaztaina koloreko ile (8); gorri koloreko (7); hiru koloreko (5); hori koloreko (8); ilun koloreko (5); izokin koloreko (7); kaki koloreko (5); kobre koloreko (7); koloreko aurpegi (6); koloreko azal (5); koloreko azala (5); koloreko begi (14); koloreko begiak (5); koloreko distira (5); koloreko frak (5); koloreko ile (19); koloreko ilea (14); koloreko soineko (5); krema koloreko (16); laranja koloreko (30); larruaren koloreko (7); lila koloreko (5); lur koloreko (7); malba koloreko (7); odol koloreko (6); oliba koloreko (14); pastel koloreko (6); perla koloreko (6); purpura koloreko (21); sepia koloreko (6); sugar koloreko (9); turkesa koloreko (8); txilar koloreko (5); txokolate koloreko (8); urdin koloreko (8); urre koloreko (103); zilar koloreko (49); zuri koloreko (8)

arrosa kolorekoa (12); berde kolorekoa (5); errauts kolorekoa (5); gaztaina kolorekoa (6); ilun kolorekoa (5); laranja kolorekoa (9); larrosa kolorekoa (5); marroi kolorekoa (5); urre kolorekoa (10); zilar kolorekoa (5)

arrosa kolorekoak (11); laranja kolorekoak (6); urre kolorekoak (9)

ez dago kolorerik (5); ez du kolorerik (6); kolorerik gabe (8); kolorerik gabea (5)

arrosa kolorez (5); koloretako argazkiak (6); koloretako telebista (7); kolorez aldatzen (6); kolorez jantzi (9); kolorez jantzita (5); kolorez jantzitako (5); kolorez margotu (6); urre kolorez (12)


koloreanitz (orobat kolore-anitz) izond koloreaniztuna.

Gonaren alozak ur-jauzi koloreanitz baten gisara barreiatzen ziren haren zango sendoen gainera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 391. orr.

Txirikorda luzeak zihoazkien ihesi durbante kolore-anitzetatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.

Eskuak garbitu zituen eskuzatar moduko lits-mordo koloreanitz batekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.


koloreaniztun (orobat kolore-aniztun) izond kolore askokoa dena.

Halako talde koloreaniztun eta aldakorra osatzen zuten, eta ohi izatea zen, hain segur, beren ezaugarri komun bakarra.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 34. orr.

Ohe-atorra jantzi zuen, buruko sarexkan bildu ilea eta bizi-bizi orraztu zituen adats lehor kolore-aniztunak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 174. orr.

Batari nola besteari espermazko txorro koloreaniztun emankor, oparo, naro bana oparitu zien.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 90. orr.


kolorebakar (orobat kolore-bakar) izond kolore bakarra duena.

«Inposatzen diguten Espainia kolorebakarraren aurrean, autogobernua handitzea» eskatzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Soineko kolore-bakarra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 412. orr.

Nafarroa kolore bakarra eta erdaldun hutsa ekarri nahi digutenei.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08


kolorebako ik koloregabe 2.

koloreberritu, koloreberri, koloreberritzen da/du ad (zerbaiten) kolorea eraberritu.

Gau horietako batean, pintzelaz koloreberritu zuen igeltsuzko Haurtxo berberaren aurrean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 358. orr.

Jesus Haurra bukatuta zegoen jada eta, koloreberrituta eta hain arrosa eta hain argi, bazirudien distira egiten zuela Pepponeren eskutzar ilunaren barruan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 357. orr.


kolorebizi ik kolore 8.

koloredun 1 izond kolorea duena; koloreak dituena.

Kandela txinatarren antza zuten kriseilu koloredun ugari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 93. orr.

Margolan koloredun distiratsuz beteta.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.

Komiki koloredun horiek erosteko dirua.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 161. orr.

Burutik oinetaraino oihal lodi eta koloredun batez estaltzen zen, mairuen gisara. galtzerdi berriak erosi eta koloredun hauek zakarretara botatzeko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 92. orr.

Gizakien mundu koloredun txikian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 213. orr.

Abaniko ireki eta koloredun bat.  Berria - Harian   2006-04-05

• 2 izlag koloreko.

Koloredun alkandoraz eta mila motako kapelaz agertu zitzaigun taldea, funk sutsu eta kutsagarria egiteko asmoz.  Berria - Kultura   2004-03-28

Krema koloredun espaloian behera jo zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 21. orr.


koloregabe 1 izond kolorerik ez duena. ik kolorge; margul.

Grisa da [zinka], eta bera osagai duten gatzak, berriz, koloregabeak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

Hala sortutako distira eta formak ere koloregabeak ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.

Haren metodoak, zurbil eta koloregabea, ezin du arrakastarik izan bere tankera bereko gizonekin ez bada, arrazoiak onar ditzaketen intriganteekin, politikariekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 46. orr.

Eztainu kloruroa prismatxo lirain-bitxi, koloregabe eta gardenetan bereizten zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Lehenengo zientzia, Abstraktoaren itsaso koloregabeetatik sortua, itsas aparrak putz egindako Afrodita haragikoiaren jantziz estaltzen da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 397. orr.

Urragoma papurrak diruditen atomotxo koloregabeak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.

Oso luzeak, formagabeak eta koloregabeak ageri zitzaizkion ezpainak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 108. orr.

Pertsona aspergarri eta koloregabe horietako bat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 172. orr.

2 koloregabeko (orobat kolore gabeko eta kolorebako) izlag koloregabea.

Koloregabeko ideia berdeek haserre lo egiten dute.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 33. orr.

CRSek aldean, aurrean, atzean moldatzen zuten kolore gabeko harresi baten zirrikitutik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

Berehala nabarmendu zen atsegin izate hori kolore gabekoa zela, alienatua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 54. orr.


koloregabetu, koloregabe, koloregabetzen 1 da/du ad kolorea galdu; kolorea kendu. ik kolorgetu; marguldu.

Janari-dendetako erakusleihoetako galleta lizunduak hantxe zeuden, koloregabetzen. Isiltasuna zen bere kartzelatik libratua, inork ahora ekarri nahi ez duen bekatu latz bat bezala, estalitakoa oro koloregabetzen duena laino zikina bezala, azalean inora ezin geratzen metal pisua bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 34. orr.

Beltzaran zeuden bi-biak eta ile horia zuten, atari zabalean ibiltzearen ondorioz koloregabetua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 209. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Kortaturen garaiko nire kamiseta koloregabetua, praka higatuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.

Begi handiak zituzten, urdin argiak, jeans koloregabetuen tankerakoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.


koloregaldu (orobat kolore-galdu) 1 izond kolorea galdu duena.

Argazki koloregalduek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Hura ezin zen lapurreta izan: inork ezin du apaiz baten sotana zahar koloregaldu baten gutizia izan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 197. orr.

Ordu arte, kolore bizikoak izan zituen ametsak beti, batez ere paisaia eta margolanekin amets egiten zuenean; orain, ordea, amets koloregaldu eta margulduak izaten zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.

Egun batean, ostadarra ikustean, lur jota gelditu zen: zirkulu-erdi koloregaldu bat besterik ez zuen ikusten hantxe zeruan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.

Axuleiu kolore-galduak galeriako hormetan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

2 koloregaldurik adlag

Eskuinekoa, berriz, koloregaldurik eta dilataturik ageri zen, txanpon baten zabalerako argikoroa arrosakolore bat bihurturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 233. orr.


koloregaltze iz kolorea galtzea.

Ez dut uste nik euskararen koloregaltze hori nahitaez euskara batuarekin lotua dagoen, hain modu zuzenean bederen ez.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 168. orr.


kolorekotu ik kolore 9.

kolorestatu ik koloreztatu.

koloretasun iz kolorea; kolore bizitasuna.

Gero, ohetik jaiki, eta Moneten koadroa, arestian zuri baino zuriago ikusi nuena, bere koloretasun eta bizitasun osoan agertu zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 161. orr.

Lehenkiei inolako koloretasunik eman ez bazaie, eta gauza mota guztiak sortzeko eta koloreztatzeko moduko forma ezberdinez horniturik badagoz, […].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 139. orr.

Eguzkiak aurpegian behera isurtzen dien koloretasunak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 15. orr.


kolorete iz aurpegirako gorria.

Nik erantzun nion koloretez betetako aurpegi harekin eta horrela jantzita ez nuela inora eramango.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 233. orr.

Koloretez zikindutako masail haiekin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 232. orr.

Emakumeak kartoizko panpina zirudien bere kolorete biribil eta margo biziko soinekoaz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 57. orr.


koloretsu 1 izond kolore askokoa, kolore askotakoa.

Lepoan zapi koloretsuak daramatzate.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 173. orr.

Ardi larruzko kapelu beltzekin gizonak, artilezko kapelu koloretsuekin emakumeak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.

Txinatar jainkoen itxura koloretsuek itsas hegia alaitzen zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 138. orr.

Hango karrika koloretsu gordeetan paseatzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.

Gau-klubetako argi koloretsuak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.

Hegazki koloretsuak, urgune gozatsuetara maiz jotzen dutenak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.

Sufesta koloretsuetan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 322. orr.

Beste hainbat gizatalderen soinu eta kantak ere entzun ahal izan ziren, halaber, festa koloretsu hartan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 19. orr.

Zinez ikusgarri koloretsu eta bizitasunez betea.  Herria   2003-12-25

Eskala bizkor eta arpegio koloretsuen tirania. argi eta koloretsua zen, lorategi bat bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.

Eta guk [amodioa] kolorezkoa eta koloretsua zela uste, bai baiezkoan eta bai ezezkoan: gizajoak gu!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.

Ahotsa koloretsua baitzen, udaberria bezain koloretsua, hiria bezain koloretsua, bizitza bezain koloretsua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.

Nahi den koloretsuena, baina anekdota bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 41. orr.

2 (adizlagun gisa)

Orpoz orpo, Dantxarinetikako errepidetik gorantz, soldadu ilara trinko bat ikusi dut, koloretsu, zalapartan Zugarramurdirako bidetik igotzen ari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikusgarri koloretsu (4); koloretsu eta bizitasunez (3); marrazki koloretsu (3); zapi koloretsu (3); zapi koloretsu bat (3); zinez ikusgarri koloretsu (3)

manifestazio koloretsua (5)

soineko koloretsuak (6); udako jauntzi koloretsuak (3)


koloretu ik koloratu.

koloretxo iz adkor kolorea.

Zenbait koloretxo eta urrin zituen, asko pentsarazten zidatenak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 46. orr.


koloreztapen iz koloreztatzea.

Irakurria omen zuen [...] aloxanak, mukosak ukitzean, koloreztapen gorri ezinago iraunkorra ematen diela, ez baita gain-ezarketa bat, berniz bat alegia, ezpain-margoa den bezala, baizik eta tindu peto-peto bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 234. orr.


koloreztatu, kolorezta, koloreztatzen (orobat kolorestatu; Euskaltzaindiaren Hiztegian koloreztatu agertzen da) 1 da/du ad kolorea eman, kolorez hornitu. ik koloratu.

Arrosa-koloreko tindu arin batek koloreztatzen zuen masail bat; bestea, berriz, zurbil zegoen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Eta teilatu gainean zegoen argizko gurutzeak gorriz koloreztatzen zuen gauaren sakona.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 48. orr.

Eguzkiak hodeizko altzoan sartzen hasi eta dena arrosa biziz koloreztatu zuenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.

Zundaren bitartez ADNaren molekula jakin batzuk koloreztatu daitezke.  Berria - Gaiak   2004-05-01

Gero, hisiak bultzatuta, kuskuan gordetako tximeleta ahularen egoskortasunarekin, barnean eta ezkutuan zeukan edertasun guztia koloreztatzen joan zen hurrengo urteetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Errezelen eta ate-oihalen brokatuak, izur bikain-bikainekoak, gorrindolez koloreztaturik zeuden.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Zenbait eliza eta haien kupula bizantziarrak, berdez eta urrez koloreztatuak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 240. orr.

Jakin-gose bainenbilen denboraren zulo hautsi eta itsuan barna, esperientzia zoriontsuekin eta mingarriekin koloreztatutako kristal zatiak oroimenera ekarri nahian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 51. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Argazki koloreztatu batzuk zeuden han-hemenka zintzilik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.

Ur koloreztatuz beterik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.

Austerlitz eta Marengo-ko bi grabatu koloreztatu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 87. orr.

Zurezko habe koloreztatuan.  Herria   2003-08-07

Bolbora koloreztatuaz kargaturik txinatarren eran.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 320. orr.

Beirazko anpulutxo koloreztatua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.


koloreztatze iz kolorez hornitzea.

Haren espatula-kolpe zakarrak, haren koloreztatze trinkoa eta han-hemenka halabeharrez barreiatutako tantak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.


koloreztu (era burutua soilik eta adizkirik gabe) koloreztatua.

itsasoa mugagabe irakiten, dena eguzkiz beteta, urrutiko itsasertz urdinez koloreztuetaraino.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 58. orr.

Gero hegotzar handi batzuk jarri zituzten bizkarrean, lumen zentzuaren arabera zuriz, urdinez, purpurinaz koloreztuak  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 204. orr.


kolorge (orobat kolorga g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kolorge agertzen da) 1 izond koloregabea. ik margul.

Heydrichen begi urdin kolorgeek arrain batenak ziruditen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 196. orr.

-Emanen didazu zure izena, mesedez? -galdetu zion hariaz bestaldeko emakume ahots kolorgeak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 229. orr.

Hura baino lehenago bizi izandakoaren oroitzapen guztiak kolorgeak begitantzen zitzaizkidan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 43. orr.

Zeru oskarbi baina kolorgean lurrun zurien artean hegan zintzilik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 89. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Handik hurbil, gizon begi kolorge bat zebilen, koadrodun jaka jantzita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 287. orr.


kolorgetu, kolorge(tu), kolorgetzen 1 da/du ad koloregabetu.

Masailak kolorgetu egin zitzaizkion, kolore oro bere sudur mela-mela egindakora aldatu izan balitzaio bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.

Neguan arretu eta kolorgetu diren ibai eta belazeak berdekara biziaz makilatzen ditu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.

Markesaren irudia tinta hau bezalakoxea da: nabarmen kolorgetu da esku artean darabildanetik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 42. orr.

Kristalek beltza den guztia kolorgetzen, urdin bihurtzen dute.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Haien urre-koloreko hizki zartatu eta kolorgetuek osaturiko hitzak Harryk ulertzen ez zituen hizkuntzetan zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 185. orr.


kolorido iz kolore bizitasuna.

Eta orduan Jainkoa erabiltzen zuen une batez buruan, kristaua, eta bestelako Jainko batzuk ere bai, ezezagunagoak, kolorido handikoak beti ere.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 125. orr.

Errimaren koloridoak itsutzen zaitu.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 59. orr.


kolorista 1 izond/iz kolorezalea.

Dryer-ek, bere lanaren intelektualismo hotza gorabehera, berezko dohain ikaragarriak zeuzkan marrazkilari eta margolari kolorista gisa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

Bere paletako kolore guztiak agortuko zituen koloristarik kartsuenak, hura islatu nahian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.

2 koloretsua.

Eta oso hizkuntza kolorista ere bai.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 210. orr.

3 koloreztatzailea.

Oraingoan bezala, kateko lana egingo dute Pello Gutierrez gidoigileak, Daniel Redondo marrazkigileak eta Igor Astondo koloristak.  Berria - Kultura   2004-01-30


kolosal izond eskerga, itzela.

Baina liburu horretan berariaz utziko nuela albora kimika handia, industriategi kolosalen eta fakturazio-ustelkeria zorabiagarrien kimikatzar loriosa, hori lan kolektiboa baita eta, beraz, anonimoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 268. orr.

Krone zirkoa etorriko dela laster Alemaniatik, eta kolosala izango dela.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 137. orr.


koloso iz erraldoia.

Bada beste bat, orobat ezagutzen duzuena: Rodasko kolosoa, oso-osorik brontzezkoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 147. orr.

Bost urteko haur baten umekeria zeukan koloso baten gorputzean. Atseden hartzen ari den koloso baten bakea da.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 358. orr.

Koloso xalo baten gozotasuna zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

Buztinezko oinak dituen koloso erraldoia.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 298. orr.


kolpadura iz zauritzearen ondorioa.

Filipe ari zen Biscouby-ren orde, hunek zangoan kolpadura bat jasanik.  Herria   2001-10-11


kolpatu, kolpa, konplatzen 1 da/du ad zauritu. ik kolpekatu.

Igande huntan Tel Aviv-eko karrika batean dituzte tiroz kolpatu hamar bat presuna.  Herria   2001-08-09

Eta ilun beltzean, Alainek gogorki kolpatu zuen hura bere xabalinaz sorbalda bien artean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 111. orr.

Zangoetako eriak kolpatu ditut jauzi egitean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 39. orr.

Italiar bat hila eta kasetari anderea kolpatua.  Herria   2005-03-10

Hor ere ainitz hil izan dira eta kolpatu, Yasser Arafat-en zaintzaleetan bederen zazpik bizia galdu dute.  Herria   2001-05-24

Fructuoso zegoen lurrean, kolpatuta inondik ere; bazirudien burdinazko tramankulu bat zeukala orkatila parean hankari erantsita.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 109. orr.

Joan den larunbat goizean, Etxoineko Jerome Minjou 15 urteko gaztea larriki kolpatu da.  Herria   2004-03-18

Igande goizalderat, Bilboko ondoan, Portugalete hirian, ertzaintzako bi lagun handizki kolpatuak izan dira.  Herria   2001-08-09

197 presuna arinki kolpatuak, 22 larriki eta lau hilak.  Herria   2001-09-06

Poliza-gizon bat bada arras larriki kolpatua.  Herria   2005-10-06

Aitzineko partidan finala ezin bururatuz gelditua Ibarrola kolpaturik, 17ra zirelarik, [...] noiz-eta pilota bat bisaian hartu baitu biriatuarrak. ik lesionatu.  Herria   2005-09-08

Hau ez da finalean arizan kolpatua baita.  Herria   2003-05-29

Oren guztiek dute gizona kolpatzen, azkenekoak du hobira igortzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

2 (adiera honetarako, Euskaltzaindiaren Hiztegian kolpekatu agertzen da) jo, kolpekatu.

Larru onduak jotzen eta kolpatzen zituzten, zirti-zarta, uda eta negu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.

Targeta kolpatzea da publizitatearen helburua.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 119. orr.

Zela behin baizik ez zuen erabili, hain juxtu ere heriotzak kolpatu zuen egunean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 282. orr.

3 (era burutua izenondo gisa) zauritua.

Zenbat holako uso kolpatu eder ote da, jauntxo izandun batek haurdun utzi ondoren, diru edo musu truk beste gizajo pobreren bati disimuloan erantsia?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 164. orr.

Ez, baina laster jakin zen amerikano airekoak zirela eta Miarritzeko hondartza edo plaiara bonbak aurtiki zituztela, anitz hil eta kolpatu eginez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.

Asteartean zioten 73 lagun hil zirela ixtripu hortan eta kolpatuak bazirela lau ehunez goiti.  Herria   2005-04-28

EITB-ko helikoptero bat erori da Bizkaia-Aulesti herrian, hiru hil eta kolpatu larri bat utzi ditu.  Herria   2001-05-24

Zernahi odol emaile presentatu direla atentadu hortan berean izan diren 113 kolpatuen eta beste holakoen sokorritzeko beren ahalen arabera.  Herria   2004-02-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bortizki kolpatu (3); ehun bat kolpatu (5); etengabe kolpatu (5); gogor kolpatu (6); hil eta kolpatu (8); lurra kolpatu (3); poliziak kolpatu (4)

azkarki kolpatua (3); frango handizki kolpatua (3); handizki kolpatua (13); handizki kolpatua altxatu (3); handizki kolpatua ereman (3); handizki kolpatua izan (3); kolpatua altxatu (4); kolpatua altxatu dute (4); kolpatua ereman (4); kolpatua ereman dute (4); kolpatua izan da (5); kolpatua izan zen (3); kolpatua izana (3); larriki kolpatua (3)

hilak eta kolpatuak (10); kolpatuak izan (14); kolpatuak izan dira (8); kolpatuak izan ziren (4)

kolpaturik gelditu (3)

emakumea kolpatzen (3); gizona kolpatzen (3)


kolpatze iz

Etxeetan indarrez sartze, ebaste, su emate, ukaldika erabiltze, emakume bortxatze, aihotzez kolpatze... nork bere istorio ikaragarria zekarren  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.


kolpe (orobat golpe g.er.) 1 iz zerbaitek zerbait jotzea; jotze horren ondorioa. ik ukaldi.

Kolpe bat izan da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 377. orr.

-Zartailuaren kolpeak, gazte!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 187. orr.

Lehen kolpeak begiak lausotu zizkidan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 283. orr.

Kolpeak burua ireki zion.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.

Nor zen kolpe hura eman zion gizona?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 187. orr.

-Ai ene! -esan zuen Ronek, ikusezintasunaren eragingailuari kolpe bat emanez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 63. orr.

Nadia makalagoa izatera, etsi egingo zuen halako bi kolpe hartuta.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 280. orr.

Irristatu eta kolpe txar bat hartu du harkaitz puntaren batekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 367. orr.

Aizkora hartu, zorroztu, kolpea jo, eta lepoa mozten dio jainko-ustekoari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 163. orr.

Kolpe pare bat jo zuen kabinan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 55. orr.

Kolpe larregi jaso zituen, jasan ahal zituenak baino gehiago, eta haietako batzuek erdi tontotuta utzi zuten.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 26. orr.

Chevroletak ondo jaso du kolpe izugarria, atzeko partea handia eta gogorra daukalako.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 46. orr.

Avernorako beherabide horretatik abiatzeko joera berezia izaten du kolpe gogorren bat jasan ondoren, kolpea bere etxekoek eman badiote, batez ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.

Kolpez josi eta elurrez beteriko zulo sakon batera jaurti zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.

Lauzpabortz kolpez akabatu nuen narrastia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 167. orr.

Emakume-garrasi zorrotz bat aditu zen, eta gorputz baten kolpea lurraren kontra.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

Kolpeak autotik kanpora bota ninduen, antza.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 117. orr.

Ukondoan kolpe txiki bat sentitu nuen arte.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.

Gaixoei konortea galarazten zaie kolpe batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.

ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bi kolpe harri batez.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 28. orr.

2 (izenondoekin)

Kolpe sor bat entzun nuen handik pixka batera. Hiru kolpe on ematea lortu zuen bigarren asaltoan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 55. orr.

Irristatu eta kolpe txar bat hartu du harkaitz puntaren batekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 367. orr.

Alexandre deitzen zion Claudek, eta kolpe txikiak jotzen zizkion besoetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

Kolpe galanta hartu zuen jakin zuenean Maria Chica, garbiketetako bere enplegatua, haurdun zegoela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 141. orr.

Bularrean kolpe handi bat hartu balu bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 76. orr.

Handik gutxira, elbarritzat jo ninduten belaunean izan nuen kolpe txar baten kulpaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 142. orr.

Kolpe latz hark azken pozak suntsitu zizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 410. orr.

Hau kolpe latza!  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 34. orr.

Kolpe izugarria izan zen hura, bai, eta, halarik ere, are kolpe gogorragoak jasan behar izanen zituen berant baino lehen...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 367. orr.

Kolpe bortitz batez atea itxi eta Roberto Goaza komisarioa kalera irten zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 126. orr.

Kolpe hilgarria eman aurretik, sagu haiekin ankerki jolasteko asmoa zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 203. orr.

-Hemen zauri larria dugu, kolpe benetan handia -esan zuen-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 174. orr.

Hara eta hona hasi ziren lasterka, kolpe basatiak joz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 191. orr.

Patuaren kolpe sendoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 242. orr.

3 estatu kolpea.

Beste guztiek pentsatu zuten Chavezen kolpeak huts egin zuela, baina Chavezek ez, Chavezek bazekien ez zuela huts egin, ez baitzen kolpe bat, altxamentu militarra baizik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 55. orr.

Kolpe baterako gidoia.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 42. orr.

Kolpe militar bat egon daitekeela dioten zurrumurruak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 42. orr.

Ez zen kolpe zibiko-militarra izan, [...], ez zioten inori abisatu, ez zen politikoki antolatutako laguntza zibilik egon.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 116. orr.

Otsailaren 4ko kolpea izan zenean, denok galdetzen genion elkarri, baina nork eman du kolpea?  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 54. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gero, kolpe-hotsak areagotu ziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 250. orr.

Adar basatien kolpe-hotsik gabe irten baitziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 307. orr.

Ez zidan aurpegiko kolpe-arrasto nabarmenez galdegin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Kolpe imintzio batzuk egin zizkion Joseluren lagunari guardia zelan goratzen zuen frogatzearren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 54. orr.

Gorputzaren barruko egituren eta kanpoko ingurunearen arteko kolpe-motelgailua den aldetik, ezaugarri praktiko asko ditu larruazalak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.

Hango kolpe-jasa!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 22. orr.

Kolpe zaparrada bateko lehenengo kolpea baizik ez da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 129. orr.

Soka-saltoan jardun zuen Joseluk hamar minutuz, eta ondotik beste hainbeste kolpe-bolarekin.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 136. orr.

Kolpe zakua, horixe bihurtu zuten.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 26. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gurdizainen oihuak eta zartailu kolpeak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

Lepoarekin egin du azken indar-kolpea.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 47. orr.

-Hutsetik hasi behar -esaten zuen Charvetek, motz, aizkora kolpea jo izan balu bezala-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 214. orr.

Sardinzarrez beteriko saski bat lurrera bota baitzuen ukondo kolpe batez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.

ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ardi buruak borra kolpe batez banan-banan nola hausten zituzten begiratuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Lantza kolpe batez zauritu zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 354. orr.

Bultza egin nion gorputz osoaren kolpe batez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 139. orr.

Ezten-kolpe bat bezala sentitu nuen belarrondoko hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 327. orr.

Euriaren atabal kolpeak aditzen ziren leihoetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

Odol-kolpe batetik hurbil ematen zuen, hain baitzegoen gorri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.

Inoiz ez nuen hain sukar-kolpe bortitzik sufritu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

Aita hilik zela, itsas kolpe batek ontziaren zubitik eramanda.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 100. orr.

Galdera batek bere haize- kolpea jo orduko bertze bat baitatorkit, bertze haize-kolpe batekin...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 649. orr.

Gida-kolpe haietako batean ozta-ozta kontrolatu zuen autoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 349. orr.

"Klaxon" kolpe kexatia.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 295. orr.

Egoera hartan, alferrik zen autoritate-kolpe bat hura bere onera ekartzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 334. orr.

Jendetza izan zen, bada, lehen begi-kolpean zeharo harritu ninduena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 296. orr.

Zorte-kolpe bat!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 284. orr.

6 kolpean adlag bat-batean.

Kolpean kendu zizkigun lausoak begien aurretik, azalari itsatsitako txaplata kolpetik kentzen dizun erizainak bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 135. orr.

Irakasle-gelako atea kolpean zabaldu zen berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 246. orr.

Marck Kaskagorrik aipatu zigun urkatua etorri zitzaidan kolpean burura, Kolpean burua itzuli zuen Dursleytarren egongela iluneko leihora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 104. orr.

Kolpean gelditu da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 29. orr.

Kolpean eta ahoan erabili gabe irensten dut tomate-xerra.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 56. orr.

Urduriarekin edo, rra! pieza kolpean jaitsi dik eta, danba! piezak tornua jo.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 64. orr.

Leihorantz begiratzen dut, gela osoan ia kolpean barreiatu den argitasunaz harrituta. izebak, berriz, kontuak eramateko liburua itxi zuen kolpean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

7 kolpetik adlag bat-batean.

Kolpetik esnatu nintzen, eta une batzuk behar izan nituen nire onera etortzeko. Kolpetik isildu zen Héraclius.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 261. orr.

Trena kolpetik geratu zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 70. orr.

Aurrera jarraitu nuen, eta, kolpetik, Adelarekin egin nuen topo aurrez aurre.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.

Nire ezpainetan "ezkontza" hitza azaldu zenean ulertu nuen, kolpetik, mahaiarena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 167. orr.

Ahotsa mehartu egin zitzaion berriro, kolpetik hautsi balitzaio bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 66. orr.

Zerbaitek gaztetako ahalmen ezkutu bat kolpetik piztu izan balio bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 12. orr.

Den-dena ondo zihoan, baina kolpetik okertu egin zen zerbait.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.

Eta gero, bat-batean, hor zen, eguna bezain garbi: existentzia agerian zen kolpetik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 210. orr.

Segundo bakoitzeko zenbat bero bidaltzen ote digu? eskerrak urruti gauden: 11.600 milioi tona ikatz kolpetik erretzeari legokiokeena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.

Ibaia, iraganezina ordu arte, libre gelditu zen kolpetik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 442. orr.

Badakizu nork konpondu zigun bizimodua, kolpetik?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 264. orr.

Sahatsaren hila soilik esanda, auskalo zer pentsatuko duzuen, horrela kolpetik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 158. orr.

8 kolpez adlag bat-batean.

Kolpez gelditu zen gure atzetik eskolta lanetan zetorren kamioia, eta berehala jaitsi ziren gudariak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 104. orr.

Magaliren begiak kolpez handitu ziren eta berriz negarrez bete.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 156. orr.

Eta hona non, Uztaritzeko apezen oroitzapena heldu zaidan, kolpez gogora.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.

Horra non beraz pizten hasia zen landare pollit hori kolpez moztu zuen herioaren sega maltzur zorrotzak!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.

Halako samur batek kolpez hartu banindu bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.

Bozkarioaren bozkarioz, ene lagunen hiru basoak kolpez hustu nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.

Bere autoaren azpian ezarria zioten lehergailu bat zartaturik, kolpez hil da 51 urteko gizon bat.  Herria   2001-02-01

Aitaren hasarrea, hain haundia non hiltzen den kolpez.  Herria   2001-05-31

9 estatu kolpe pertsona talde batek, eskuarki militar talde batek, bortxaz eta ilegalki lurralde baten gobernua bereganatzea.

1851ko abenduaren 2an Luis Napoleonek estatu kolpea eman zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

Pinochetek, Estatu Batuetako indarra zuela atzean, estatu kolpea eman zuen Txilen, 1973an.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 86. orr.

Bi izen entzuten ziren irratian etengabe; buruz nekizkien: Ahmad Hassan Al-Bakr eta Saddam Hussein Takriti, estatu kolpea eman zuten biak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 17. orr.

Fulgencio Batistak estatu kolpea jo zuen, martxoaren 1ean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 285. orr.

Aitaren irratian, estatu-kolpea jo zuten biak salatzen zituen Mosku Irratiak, eta Barzani jenerala jotzen zuen herri kurduaren askatzaile..  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 22. orr.

Faure Gnasingbe, lehengo Eyadema president zendu berriaren semea, batere bozik gabe, estatu kolpe bat eginez president sartua da.  Herria   2005-02-24

Napoleon Errusian zegoela profitatuz, Malet jeneralak estatu-kolpe bat saiatu zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.

Gasteizen ez zen ia gerrarik izan, militarrak estatu-kolpearen alde agertu ziren hasieratik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Primo de Riveraren estatu-kolpearen ondoren ez zuten jendea multzoka fusilatu, ezta Sanjurjorena gertatu zenean ere.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

9a haize kolpe haize bolada. ik ufada.

Haize kolpe batek kandela itzaltzen duen bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 150. orr.

Haize-kolpe batek burutik kapela kendu eta belazeraino eraman zion, hartxintxarrezko bidean barrena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 37. orr.

Bat-bateko haize-kolpe batek azpikoz gora jartzen du aterkia; autorantz doaz elkarrekin lasterka, baldarki.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 29. orr.

Haize kolpe batekin airatu da Hendaian Moby Docks izeneko muble edo altzari saltegiko teilatua.  Herria   2002-11-28

Ahotsa, izan ere, haize-putzaldi baten antzekoa da, entzumenaren bitartez atzematen den haize-kolpea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.

Zenbaitetan, haize kolpe ikaragarri baten eraginez, baso osoa etzaten zen alde berera, oinazezko intziri batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 115. orr.

Estalkia sendo loturik egon ezean, tarantasa lehenengo haize kolpean geldituko zen aterperik gabe.· Nahastuta gogoa nola izaten baitu gela itxi batean luzaroan egon ondoren irten eta haize bortitz eta krudelaren erasoarekin zorabiatzen denak, errealitatearen haize kolpearekin alegia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 149. orr.

10 kako-kolpe (boxeoan)

Bere pisu guztia atearen kontra bota zuen irteteko, baina ia berehala jo eta atzera bota zuen, Harryren altzora, beste adar batek emandako kako-kolpe maltzur batek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.

11 kolpe batean adlag kolpe batez.

Luisa kolpe batean zutitu zen bere ohetik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 93. orr.

Nik kolpe batean gerritik heldu eta airean zintzilik jarri dut, eta garrasika hasi naiz: "Egin korri, salbatu ahal baduzue!".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 462. orr.

Kolpe batean jaten dut lehendabiziko ogi txigortua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 91. orr.

Ehun eta berrogeita hamar puntu galdu kolpe batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 93. orr.

Mila errublo gastatzen ditiztek kolpe batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 256. orr.

Istant bat gabe hilerriko lau langileek -"bat, bi, hiru!"- horma-hilobiraino goititu zuten kolpe batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

Farlopa, esan zuen Pikutak, mozkin ederrekoa duk; kolpe batean, lau bost kilo ekarri, bizimodu ederra.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 12. orr.

Ezpain-harro, soin ederrekoa, barratik baso txikiari heldu eta kolpe batean hustu zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 63. orr.

Buruargitasuna, aizu, zergatik ez? esate baterako, Zé Luisen potentziala deskubritu nuen kolpe batean, ziplo.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.

Halatan da heriotzaren besoetaratu, gozo-gozo nahiz kolpe batean, heriotza naturalez edo eznaturalez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 270. orr.

· Atxikoria-hondarra kolpe bakar batean eztarriratu, eta lasterka joan nintzen logelara.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 30. orr.

12 kolpe batez adlag behingoan.

Kolpe batez itzuli, eta ikusi gosez begira ari zitzaion izakari beldurgarri bat sumatu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.

Norbait jaitsi eta atea kolpe batez ixten du.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 56. orr.

Kolpe batez hustu zuen basoerdia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 105. orr.

-Bai -aho barneko guztia kolpe batez irentsita-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 308. orr.

Ura eman diot, eta kolpe batez edan du.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 66. orr.

Kolpe batez erantzi dut maskara, eta aire ona arnasestuka hartu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.

Sailkatzaileek galtzak bete lan zuten; pilen gainetik saltoka, saskiak hartu, kolpe batez lastoa kendu, hustu eta bota egiten zituzten bizi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Zernahi gisaz nabari da eliza hau ez dela kolpe batez egina, baina mendez mende ekarriak izan zaizkiola haunditze, aldatze eta berritze frango.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 62. orr.

Ipurdia malgutu egin zaio eta, kolpe batez, irentsi du zakil osoa, potroek aluarekin talka egin dutelarik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 51. orr.

· Bertan Franceville kolpe bakar batez erabat suntsitzeko arma fabrikatu dute.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 14. orr.

13 kolpe-leungailu (orobat kolpeleungailu) kolpe motelgailua.

Kolpe-leungailuak atzeko argiekin bat, lohi-babesak elkar marruskatuz, motoreak marruka, ihes-tutuak ketan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

Errebuelta itxia eginez sartu da zubi erdiraino, kolpe-leungailu baxuak eta gurpil zabalek lagunduta.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 79. orr.

Trabeska gelditu zen Volvoaren aurrean, kolpeleungailutik metro erdia baino gutiagora, zoruak zauri gurpiletako kautxoari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

14 kolpea/kolpeak huts egin

Baina, istilu hartako zalapartagatik, huts egin zuen kolpea.  Elizen arteko biblia   2 M 14,43

Huts egindako kolpeak dira horiek, ordea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 131. orr.

· Baina, lehenengoan bezala, bigarrenean ere huts egin du kolpeak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 450. orr.

15 kolperik ez jo

Ez jo kolperik, zure enplegatzaileak kontratu on bat duenean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 99. orr.

Ez dut kolperik jo lanean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.

Eskolan ez duzu kolperik jotzen, kalera bota zaituzte.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 49. orr.

· Ez nuen kolpe zorririk jotzen egun osoan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 45. orr.

Kolpe zorririk ez jotzen ohituta, ikaragarria iruditu zitzaion detektibeak esandakoa-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 67. orr.

Espainia, funtsean, Indietarik eta Ameriketarik kolperik jo gabe elikatu den kapareen herria da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 177. orr.

16 lehen begi kolpean

Lehen begi kolpean ikusi nuen hori -esan zuen etxekoandreak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 45. orr.

Aise uler dezaket emakumeei hain erakargarri gertatzea... lehen begi-kolpean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 191. orr.

Jendetza izan zen, bada, lehen begi-kolpean zeharo harritu ninduena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 296. orr.

Iduri luke, lehen begi kolpean, erran nahi duela herri bat zubirik gabekoa... egia besterik da.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 74. orr.

Gainera, bertzeetan ez bezala, sormenak bere lekua du, behaketen ondoan ez baita lana bukatu: menpekoen keinu edo hitz bakoitzean irakurtzen jakin behar da, lehen begi kolpean atzeman ez daitekeenaren erranahi sakonaren bila.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 52. orr.

17 lehen kolpean lehen saioan.

Giltza lehen kolpean sartu nuen zulottoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Baina liburuko pasarte guztiak ez ziren lehen kolpean idatzi.  Berria - Kultura   2006-02-28

Hazparnen berean, Beñat Inchausperi kintze bat eskastu zaio, lehen kolpean partidaren eremaiteko.  Herria   2004-03-25

Eszena gainean lehen kolpean ikusten duguna nahiko txundigarria da.  Berria - Kultura   2004-10-29

Baina nik lehen kolpean hautatu nuen nire mutila.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 21. orr.

Irakurleak aipua lehen kolpean identifika dezan, letra etzana erabil dezakezu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 371. orr.

Horrela hasten denean ezin izaten diot lehen kolpean igarri benetan ari den edo adar joka.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 168. orr.

Lehen kolpean, gure gustu modernoetara ez da hain ongi egokitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.

Ez da lehen kolpean iruditu zitzaion bezain garaia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 120. orr.

18 zigor kolpe errugbian, gaztigu ostikoa.

Griffithsek zigor kolpe jaurtiketa gauzatu zuen. herria¬

Bi zigor kolpe zelai erditik gauzatu zituen.  Berria - Kirola   2004-09-19

Entsegu bat, transformaketa bat eta bost zigor kolpe.  Berria - Kirola   2004-09-19

Hamar aitzin pase eta hamalau zigor kolpe egin ditugu, eta hori gehiegi da.  Berria - Kirola   2006-03-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aizkora kolpe (6); arrasta kolpe (6); ate kolpe (8); ate kolpe bat (6); begi kolpe (26); begi kolpe batez (13); beste kolpe (31); beste kolpe bat (18); bi zigor kolpe (36); efektu kolpe (5); emandako kolpe (7); esku kolpe (6); estadu kolpe (5); estatu kolpe (107); estatu kolpe bat (29); estatu kolpe saio (8); estatu kolpe saioa (11); estatu kolpe saioaren (8); ezpata kolpe (6); haize kolpe (17); haize kolpe batek (7); hartutako kolpe (9); hatz kolpe (5); itsas kolpe (6); itsas kolpe batek (5); jasotako kolpe (8); klaxon kolpe (6); kolpe arin (6); kolpe bakar (19); kolpe bakar batez (13); kolpe bakarra (5); kolpe bakarrean (9); kolpe bat eman (44); kolpe bat emanez (8); kolpe bat ematen (6); kolpe bat entzun (9); kolpe bat hartu (11); kolpe bat izan (9); kolpe bat jaso (5); kolpe bat jo (7); kolpe batean (37); kolpe baten (33); kolpe baten ondorioz (12); kolpe batetik (6); kolpe batez (146); kolpe batez itxi (7); kolpe bati (5); kolpe bizia (6); kolpe bortitz (13); kolpe bortitza (12); kolpe bortitzak (7); kolpe bortitzez (6); kolpe ederra (5); kolpe egin (6); kolpe eman (12); kolpe erabakigarria (5); kolpe freskoa (6); kolpe gogor (14); kolpe gogor bat (6); kolpe gogorra (78); kolpe gogorra da (6); kolpe gogorra hartu (9); kolpe gogorra izan (32); kolpe gogorra jaso (8); kolpe gogorrak (8); kolpe handi (30); kolpe handi bat (10); kolpe handi samarra (15); kolpe handia (88); kolpe handia du (5); kolpe handia hartu (16); kolpe handia izan (20); kolpe handia izango (6); kolpe handia jaso (5); kolpe hotsak (5); kolpe itzela (6); kolpe izugarri (9); kolpe izugarri bat (8); kolpe izugarria (12); kolpe latz (7); kolpe latza (63); kolpe latza hartu (5); kolpe latza izan (26); kolpe latza jaso (7); kolpe lehor (21); kolpe lehor batez (5); kolpe leun (6); kolpe militarra (6); kolpe oso gogorra (8); kolpe saio (8); kolpe saioa (14); kolpe saioa egin (6); kolpe saioak (6); kolpe saioaren (8); kolpe txar (7); kolpe txiki (18); kolpe txiki bat (11); kolpe txikiak (10); kolpe tzar (5); kolpe ugari (14); kolpe zakar (6); kolpe zorrik (5); kolpe zorririk (9); kolpe zorririk jo (8); lantza kolpe (5); lau zigor kolpe (21); lehen kolpe (5); odol kolpe (7); pedal kolpe (28); zigor kolpe (305); zigor kolpe bat (40); zigor kolpe jaurtiketa (164)

aizkora kolpea (5); aurkako estatu kolpea (5); azken kolpea eman (7); behin betiko kolpea (9); estatu kolpea (104); estatu kolpea eman (27); estatu kolpea izan (5); estatu kolpea jo (10); hartu zuen kolpea (12); hartutako kolpea (9); kolpea egin (7); kolpea eman (79); kolpea emateko (6); kolpea ematen (18); kolpea hartu (29); kolpea hartu zuen (12); kolpea hartuta (5); kolpea izan (24); kolpea izan da (5); kolpea izan zen (10); kolpea jaso (12); kolpea jaso zuen (11); kolpea jo (35); kolpea jotzeko (6); kolpea jotzen (5); sekulako kolpea (13); zigor kolpea (51); zigor kolpea gauzatuta (6)

buruan kolpeak eman (5); emandako kolpeak (5); estatu kolpeak (8); hartutako kolpeak (5); kolpeak eman (33); kolpeak emanez (7); kolpeak ematen (25); kolpeak entzun (8); kolpeak eragin (5); kolpeak hartu (5); kolpeak jaso (11); kolpeak jotzen (6); zigor kolpeak (9)

atea kolpean zabaldu (8); begi kolpean (19); estatu kolpean (14); kolpean itxi (10); kolpean parte hartu (6); kolpean zabaldu (15); kolpean zabaldu zen (11); lehen begi kolpean (16); lehen kolpean (23)

estatu kolpearen (38); kolpearen eraginez (5); kolpearen ondoren (9); kolpearen ondorioz (61)

emandako kolpeen (5); hartutako kolpeen (5); jasotako kolpeen (12); jasotako kolpeen ondorioz (8); kolpeen eraginez (8); kolpeen ondorioz (31)

kolperik eman (5); kolperik handiena (5); kolperik jo (5)

estatu kolpetzat jo (5); kolpetzat jo (7)

kolpez egin (5); kolpez hil (16); kolpez hil da (8); kolpez kolpe (16)


kolpeka 1 adlag kolpeak joaz.

Etsaiak kolpeka ari ziren, parkeko argi zurbailaz baliatuz are indartsuago ekiteko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 276. orr.

Aulkitik lurrera bota, eta ostikoka eta kolpeka hasi zitzaigun.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 53. orr.

Horrela eduki ninduten puxka batean, kale jantzian zegoen norbait bizkarretik heldu eta kolpeka hasi zitzaidan arte.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 144. orr.

Ezker-eskuin kolpeka eta ostikoka zebilen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 201. orr.

Esan gabe doa jende hark Bakbaka piura hartan ikusi zuenean, oihuka eta kolpeka hartu zuela, harik eta gizona zorabiatua jausi zen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 93. orr.

Sakabirekin aritzen zenean bezala, bere ohitura bitxi harekin, erritmoa jarraitzeko zapatarekin mikroaren hankari kolpeka.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 71. orr.

Pobreziaren ateetan kolpeka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 295. orr.

Ororen gainetik odola kopetan kolpeka bezala.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 40. orr.

2 (dagokion izen baten eskuinean)

Umeteria hasi da ataga arakatzen, doi-doi jotzen, hasieran zuhur, gero zakar, eskalapoi-kolpeka eta.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 73. orr.

Harrobi batean erail zuten mazo-kolpeka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 452. orr.

Lasterkariak ikusten ziren, matraka kolpeka lurrean errendituak, kopetan behera odola zeriotenak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

Billy Jonesek uso bat pala kolpeka nola hiltzen zuen ikusi nuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 37. orr.

Gaztategietako kobrezko galdarak aizkora-kolpeka apurtuz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 225. orr.

• 3 iz kolpe errepikatua.

Une batez, Pierrak, hortzen martzilika, zintzurren irenste hotsa eta euriaren kolpeka baino ez zituen entzun.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buruan kolpeka (3); kolpeka ari (5); kolpeka atera (3); kolpeka bezala (4); kolpeka egiten (3); kolpeka hartu (4); kolpeka hasi (20); kolpeka hasi zen (4); kolpeka hasi ziren (4); kolpeka hasiko (5); kolpeka hil (3); segi kolpeka (5)

elkor eta kolpekatua (8)


kolpekaldi (orobat kolpeka aldi) iz kolpekatzea.

Dakiguna da gauzak gaizki itzulikatu direla eta kolpekaldi ederrik izan dela.  Herria   2002-09-19

Konfiantza ematen baldin badiguzue, salbatuko zaituztegu eta futxo, harri berdinarekin kolpeka aldi berean euskara ere salbatuko dizuegu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 194. orr.


kolpekari 1 izond kolpekatzen duena.

Ez zen hain gizon handia ere, baina haren altzairuzko begiek barne-muineraino zulatzen gintuzten, eta haren ahots-marruma kolpekariak ikaratu egiten gintuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 115. orr.

Furgona berri honen motor isila berrehun zaldiko bou zaharrarena bezain kolpekaria bilakatu da, dardara batean jarri da karrozeria osoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 197. orr.

• 2 iz su arma batzuetan, balaren zorroa kolpekatzen duen gailua.

Hurrengo egunetan, ezkutuan, pistola garbitzen eta koipeztatzen aritu nintzen; katua eta kolpekaria ongi zebiltzan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 55. orr.

Conradek kolpekaria atzeraka erakarri zuen eskuin eskuko hatz lodiarekin.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 162. orr.

Hartarako armaren kolpekaria atzera eraman zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 266. orr.

Pistolaren errekamara eta kolpekaria zuzen zebiltzala egiaztatu zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 136. orr.

-Eskuak altxatzeko erran dizuet! -agindu nien, kolpekaria altxatuz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 284. orr.


kolpekatu, kolpeka(tu), kolpekatzen 1 du ad kolpeak jo.

Arrain azokan, Méhudin zaharra, berriz bere postuaren jabe, arrainak kolpekatzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 412. orr.

Ibaian behera zetozen izotzek kolpekatzen zuten, sakatzen zuten oztopoaren kontra eta erabat ibilgetzen, itsasoko uharri batean hondoa jo izan balu bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 409. orr.

Bere lanbideaz aparte beste ezer ez zitzaion interesatzen; auskultatzea edo kolpekatzea, gernua edo kerrua aztertzea ez zen guztia [...] ezertarako ez ziren kontuak ziren harentzat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

Kolpekatzean opakotasun apur bat aurkitu zuen eskuineko birikaren erpinean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Olde oihutsuak karrikan pasatzen zen aleman armadaren urrats kolpekatuei gehitu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 96. orr.

Ez dut zure hatsartze elkor eta kolpekatua gehiago aditzen: nahi ote duzu medikua dei dezadan?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 331. orr.


kolpeleungailu ik kolpe 12.

kolpeño iz kolpetxoa.

Egun, gaineratikoetan sartu gabe, begi kolpeño bat emanen dugu zoin diren gisa hortan sartzekoak diren hamar herrialdeak eta zonbat jende duten...  Herria   2003-05-08

Gertatu dena da azken hogoi bat urte hotan, gisa hortako bozetan jendearen parte hartzea beti beheiti zoala eta hor beheititze horri eman zaiola arrasta kolpeño bat...  Herria   2004-03-25


kolpeondo iz

Kolpeondoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.


kolpetxo 1 iz kolpe txikia.

Bi kolpetxo entzun ziren atean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 291. orr.

Sorbaldan eman zidaten kolpetxo batek atera ninduen neure baitatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 85. orr.

Kolpetxo suspergarri batzuk eman zizkion buruan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

-Aurrera, ba! -oihu egin zion Hagridek, kolpetxoak emanez hipogrifoaren atzealdean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 98. orr.

Ponyari muturrean kolpetxo batzuk jo eta azukrea eman zion-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.

Kolpetxo batzuk jo zizkion oheari.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 18. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Miretsirik nengoen neure dedukzio-ahalmen ikaragarriarekin, beste ni bat izan ledin nahi nuen, neure buruari soinburuan onespen-kolpetxoak emateko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 103. orr.

Noizean behin, mailu kolpetxoak eten eta eskua pasatzen zuen gainazaletik, txirbil arrastoak kentzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 202. orr.

Une hori harrapatzea da kontua: nola bere zizel-kolpetxoez diharduen, inguratzen duen jendeaz ohartu gabe.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 139. orr.

Ikusmenaren kirioen hutsegite bat izan zen, eta kito, odol kolpetxoren bat agian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kolpetxo bat eman (15); kolpetxo bat jo (5); kolpetxo batez (3); kolpetxo batzuk (21); kolpetxo batzuk eman (5); kolpetxo batzuk jo (7)

kolpetxoak eman (22); kolpetxoak eman zizkion (10); kolpetxoak emanez (16); kolpetxoak ematen (9); kolpetxoak jotzen (9)


kolpetzar iz adkor kolpe handia.

Ezpata haranzkoan baztertu ez balitzaio, kolpetzar hura aski izango zen borroka zital hura bere hartan amaitzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 42. orr.

Baina nik ez ditut gogozko kolpetzar haiek, nire aitak hain maite dituenak, zaldunen minbera hitzak baizik, urrutitik beren andereei esaten dizkietenak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 76. orr.


kolpezale izond kolpeen zalea dena.

Gozo iritzi zion, ederra, bere bizimodu bakarti eta kolpezalea baino humanoagoa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 50. orr.

Nahiz, egia esango badut, aurreko asteetako gertakarien ilara ikusirik, Espainia bezalako estatu kolpezale batean, arestian aipatua dudanez, Tejero koronela horren harrigarri ez izan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 177. orr.


kolpismo iz herrialde bateko gobernuera estatu kolpearen bidez aldatzeko joera politikoa.

Kolpismo judizialaren ondoan, militarrena txantxa hutsa da.  Berria - Mundua   2006-02-05

Kolpismoaren apologia da eta uko egiten die oinarri demokratikoei.  Berria - Mundua   2006-01-07

Herri venezuelarraren gaurko garaipen handia indarkeriaren, kolpismoaren eta faxismoaren aurkakoa izan da.  Berria - Mundua   2004-08-17


kolpista izond/iz estatu kolpe bat ematen edo sustengatzen duena.

Bitxia izan zen prestigioaren labela duten Espainiako zenbait kazetak Carmona presidente kolpistari eman zioten ongietorria.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 41. orr.

2002ko apirilaren 11ko kolpea saiatu zuten sektore kolpista eta terrorista ber-berak. herria¬

Friendless delakoaren txostenek usteltzat ez ezik kolpistatzat ere jo izan dute Benitez jenerala.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 198. orr.

Benetan ari badira, kolpista horiek etor daitezela hona!  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 29. orr.

Dozena bat kolpista atxilotuak izan direla.  Berria - Mundua   2004-06-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kolpistei egotzi (3)


kolpo iz hurrupa.

Eleka egon ziren, kolpo bat edan zuten eta sarrera nagusirantz abiatu emeki emeki.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.

-Ni ere bai, azpimarratu zuen Danek indarrez, guztiak ostatura adiskidantza kolpo baten partekatzera gonbidatuz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 128. orr.


kolposkopia iz baginaren azterketa.

Begiekin egiten duten azterketan ikusten badute kozkorren bat, kolorea aldatua duen guneren bat edo beste edozer, kolposkopia egiten dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 52. orr.

Zitologia eta kolposkopia ez direla mingarriak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 52. orr.

-Ni ere bai, azpimarratu zuen Danek indarrez, guztiak ostatura adiskidantza kolpo baten partekatzera gonbidatuz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 128. orr.


koltan iz mineral gris ilun metalikoa, kolunbioaren eta tantalioaren meen nahastea dena.

Koltanaren borroka.  Berria - Mundua   2004-06-19

Bayer taldeko enpresa da, besteak beste, bertako koltan erosle nagusia.  Berria - Mundua   2004-06-19


koltxa iz ohe estalkia, ohazala.

Koltxa berde bat ohe handian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 177. orr.

Gizona neskaren potxotxa jotzen hasi da bere barrabilekin, eta honek hasperen dagi, koltxari oratzen dio, eta zin egingo nuke korritu egin dela.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 53. orr.


koltxoi iz lastaira.

Zementuzko ohearen gaineko koltxoi gogorrean etzanda zaude.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 104. orr.

Artilezko koltxoi bigunen gainean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 210. orr.

Hormazarraren kontra, espumazko koltxoiak pilatzen ari ziren bi mutili.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 53. orr.

Ohe-estalkia kendu zuen koltxoia erakusteko.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.

Koltxoia azalik gabe zegoen, eta maindire marradunak chiffonierraren gainean zeuden, bi burkoren ondoan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Koltxoi bat eta somierra ere utzi dizkit.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.

Kandela izango duzu, baita oheko koltxoia saldu behar badut ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 217. orr.

Koltxoi modura manta zahar batzuk jarri zituen azpian.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 178. orr.

Aurrez aurre biak, bizkarra paretari emanda, lurrean botatako koltxoi banaren gainean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 10. orr.

Pilatzen ari nintzen dirua, ordurako mordoxka, koltxoi-zulo batean sartu eta aurrera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

Soseguz narama, musukatzeari utzi gabe, bere ariketa- koltxoiraino.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koltxoi bat erosteko (3)

lastozko koltxoia (3)


koltxoneria iz lastaira denda.

Hori beste behin Irulegiren koltxonerian edredoiak osten harrapatu zitean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 24. orr.


koltxonero iz lastairagilea.

Gaur egun, batez ere ikus-entzuneko komunikabideak aditu eta Eibarreko jokalariak armeroak dira, Real Madrilekoak merengeak edo zuriak, Athleticekoak lehoiak, Atletico Madrilekoak koltxoneroak, Osasunakoak gorritxoak eta horrela etengabe.  Berria - Kirola   2004-01-20


koltxoneta iz lastaira mehea eta estua.

Hainbat denbora geroago lastaira ireki zuen, artilea harrotzeko asmoz, eta han aurkitu zuen etxekoek bidalitako eskutitza ere, eta ohartxo bat azalean idatzia: "koltxonetaren barnean doa eskutitza".  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 73. orr.

Koltxonetan etzanda, eskuak garondoan, goiko leihora begira zaude argia noiz egingo. bekain bat ireki zitzaion Koldori koltxonetaren azpiko zementuaren aurkako kolpearekin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 255. orr.

Bi koltxoneta elkarren gainean jarrita.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.


koltza (orobat kolza g.er.) 1 iz olio-arbia.

Landare olioa egiten du, ekilore edo kolzatik abiatuz, hori bera botatzen dio bere autoko motorrari.  Herria   2005-11-17

Hurrengo udaberrian, Gaitzaren espirituaren lurralde guztiak bete-beterik zeuden gari lodiz, ezkila dorreak ziruditen olo gizenez, lihoz, koltza ederrez, hirusta gorriz, ilarrez, azaz, orburuz, bihitan edo fruitutan eguzkitara ontzen den guztiaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 138. orr.

Behar bezain asegarri dira koltzazko elikagaiak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 29. orr.

Egun gehien landatzen diren landare transgenikoak artoa, soja, koltza eta kotoia dira.  Berria - Gaiak   2004-05-18

Europako Batasunak lehenbailehen onartu nahi dituen transgenikoen artean GT73 koltza eta MON 863 artoa daude.  Berria - Harian   2005-03-23

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Koltza olioaren garaia zen hura, hegazti gripearena hau.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

Koltza landaketa transgenikoak eta arruntak konparatu dituzte lau urtean.  Berria - Harian   2005-03-23

Herbizida indartsuagoak jasan ahal izateko dago eraldatua koltza mota hori.  Berria - Harian   2005-03-23

Estatu Batuetako arto, soja eta koltza soroetan.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Jatorriz transgenikoak ez diren arto-hazien %50etan ADN transgenikoa aurkitu zuten; berdin soja hazien %50etan eta koltza-hazien %100etan.  Berria - Gaiak   2004-08-25


kolumna (orobat kolona g.er.) 1 iz soldaduek edo gerra orgek osaturiko ilara.

Hantxe topatu genuen El Campesinoren kolumna.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 57. orr.

Faxisten lehen kolumna.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 95. orr.

Noranzko bidea aukeratu behar du kolona blindatuak etsaiaren atzealdeari erasotzeko? ez daki zer erantzun.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 159. orr.

Ernest Hemingwayk ez daki El Campesino haren kolumnakoen artean euskal jatorriko Pako Garai kubatar internazionalista zela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 57. orr.

2 bosgarren kolumna gerran dagoen herrialde batean, isilean eta ezkutuan etsaiaren alde aritzen den talde egituratua.

Ikusi ez beharreko zerbait ikusiak ginen, edo jakile ginela usteko zuten, Mola jeneralaren bosgarren kolumna ziren, tiroketa eta atakada saioak egitera isilean etorriak.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 13. orr.

Ba, enbaxadako ganbara batean irrati-aparailu bat topatu dutela, bosgarren kolumnakoek erabiltzen izan duten aparailua; baina irratiko espikerrik ez dutela topatu, hegan egin duelako.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 92. orr.

Felipe II.aren bosgarren kolumna.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 177. orr.


kolumnata iz

Pariseko gure Saint Louis karrikako Sakramendu Sainduko Saint-Denis kolumnata.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 195. orr.


kolumnista
1 bosgarren kolumnista iz bosgarren kolumnako kide den persona.

Gerran parte hartuko luketen indar armatuak eratzea eskatzen dute, eta horrekin batera bosgarren kolumnistak [...] horiek erbestera egoztea edota preso-eremuetan sartzea galdatzen dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 130. orr.

Eskema nagusia Habanan kontrainteligentzia erakundea atontzea zen, horren bidez Kuban ziri-ziri sartzen ziharduten naziak eta bosgarren kolumnistak ehizatzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 143. orr.


kolunbario iz errauts kutxak gordetzeko horma hobiak biltzen dituen eraikuntza.

-Arestian erakutsi diadan hilobia, nire irakasleak erakutsi zidana, ez duk Arkimedesen hilobia, erromatar kolunbario gisako bat baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 480. orr.


kolunbiar ik kolonbiar.

kolunpiatu, kolunpia, kolunpiatzen da ad kulunkatu.

Koral gorriekiko lepokoa daramala, gurdiaren pertikan jarrita, kolunpiatu egiten da.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 74. orr.


kolunpio iz zabua.

Hantxe nago ni, urte eta erdirekin, kolunpio batetik zintzilik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 63. orr.

Segituan antzematen zaio amari noiz den umea kolunpioan esertzen duen lehendabiziko eguna.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 67. orr.

Gune hesitu bat ere bazuen, zoragarria, gimnastikarako zelai, pista, igerileku, haurrentzako jostaleku eta guzti, eta azken hau, gainera, karrusel, kolunpio eta abarrekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 147. orr.

Haurrentzako kolunpioak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 129. orr.


kolza ik koltza.

koma1 1 iz ortografia marka (,), geldialdi laburrak adierazteko erabiltzen dena.

Komak eta harridura markak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 61. orr.

Egileak bi badira, bi izenen artean koma jarri ohi da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 374. orr.

Pentsatu ere, ordena barik pentsatzen zuen, koma askorekin, esaldi etenekin, esaldi laburrenekin edo luzeegiekin.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 68. orr.

Bere garaian eginiko testigantzaren «koma bat bera ere» ez zuela aldatuko erantsi zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Ez dute euren proposamenaren koma bat ere aldatu nahi.  Berria - Harian   2005-06-23

2 zifretako marka, koma ortografikoa bezalakoa, kopuruetan osoen eta dezimalen arteko bereizketa seinalatzeko erabiltzen dena.

Bederatzi mila ehun eta hamahiru, koma hogeita sei, kopuru zehatza nahi baduzu.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 39. orr.

Sukarra neurtu eta hogeita hamazazpi koma lau zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 154. orr.

Ez dago txartel bakar bat, koma bakar bat, xentimo bat falta denik... eta nik lasai lo egin dezaket, Dave.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 71. orr.

3 puntu eta koma ortografia marka (;), komaren eta puntuaren arteko geldialdi bat adierazteko erabiltzen dena

Nolanahi ere, oso lagungarria da gainerako puntuazio markak ere egoki erabiltzea: puntu eta koma, bi puntuak, marra luzeak eta abar.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 125. orr.

Gauza guztiek behar dute puntu eta koma bat ezartzea noizbait.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 6. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hamazazpi koma lau (4); puntu eta koma (10)


koma2 1 iz osasun egoera larria, gorputzaren funtzio gehienak galtzen direnean sortua.

Xoka du orain, baina koma moduren bat ere izan daiteke.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 67. orr.

Birus-aren xitatzeak bizpahiru aste irauten zuen; gero sukar bat gaixtoa, eta koma 8/9 egunez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.

1950eko azaroan, Harlemgo kale batean atzeman zuten, koman.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 226. orr.

Itsu bihurtu zen ia; perlesiak zangoak hartu, arnasa ia gelditu, eta koman sartu zen hamar egunen buruan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.

Astebete koman pasa ondoren, bertan hil zen gajoa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 29. orr.

2 (izenondoekin)

Koma etilikoaren lausoak jota eraman zuten erietxera, eta han hil zen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.

Haren ondoan egon nintzen, bizia salbatu nahian, arnasa hartzen lagunduko zion koma artifizial batean murgilaraziko zuten aurretik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 29. orr.

Jokin Gorostidi koma sakonean dago, oso larri, Donostia ospitalean, arnas makina bati lotuta.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Gaur goizean koma sakonagoan sartu da.  Berria - Mundua   2004-11-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bi aste koma egoeran egonik doi-doia iratzarri Ttotte isilik zegoen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 131. orr.

Dena dela, atzo bertan koma egoeratik atera zen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Bera behiala koma egoerako zulo zuritik ihes egina zen, baina zulo beltzak beste zerbait ziren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

Auzitegia «koma egoeran» dagoela dio Del Pontek.  Berria - Mundua   2006-03-15

Nire gorputz honek gogoan ditu izandako erorikoak, burezurrean izandako hausturak, koma aldi siropa bezain likatsuak, ospitalean emandako gauak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 45. orr.

Diego Ugartek gose greba utzi du, «koma arriskuan» zegoelako.  Berria - Euskal Herria   2004-09-07

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eritasun barkagaitzaren hurrengo erasoaldiraino halako lo-koma batean amiltzen zen gero.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.

Oraindik lo koman.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koma egoeran (32); koma egoeran dago (7); koma egoeran sartu (6); koma egoeratik (5); koma egoeratik atera (3); koma sakonean (5); koma sakonean dago (3)

koman da (3); koman dago (6); koman egon (7); koman geratu (3); koman geratu zen (3); koman sartu (6); koman sartu zen (4)

komatik atera (5)


komadre iz mari-berritsua.

Kotxezaleek euren bankuan jarrita zerbeza edaten zuten, gurdien azpian umemoko zarpailtsuak jolasten ziren, komadre lodiek elkarren hildakoak belzten zituzten aterik ate.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 179. orr.


komandante (orobat komandant g.er., kommandant g.er. eta komenant g.er.) 1 iz batailoi baten burua.

Ongi, komandante jauna.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 28. orr.

Karabineroen batailoi bateko komandante aritu zen Bizkaian.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Guardia Zibileko komandanteak.  Berria - Harian   2005-08-12

Trujillok zin egin zuen Blanco hiltzen zuena kapitain egingo zuela eta kapitaina bazen, komandante izendatuko zuela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 80. orr.

Afganistango Armadako komandante Khan Mohammedek adierazi zuenez, [...].  Berria - Mundua   2004-05-27

Irango Guardia Iraultzaileko komandante jeneral bat.  Berria - Mundua   2006-01-10

Bera zen komandante guztien burua.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 57. orr.

Ratko Mladic komandante ohia epaitu arte.  Berria - Mundua   2004-02-12

Armadako bi komandante matxinoren tropek Bukavu hiria [...] hartu zutenean. herria¬

Orain komandante torturatzaile baten amorantea zela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 136. orr.

Izeta izeneko komandante karlista bat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

Euzko Gudarosteko komandante bat.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 129. orr.

Komandante ona zen, bazekien epeltasuna ematen heriotzari barre egin ahal izateko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 196. orr.

Komandantearen bulegoa landetxe batean baitago jarria.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 20. orr.

· Bilboko Epaitegi Militarreko Instrukzioko epaile komandanteak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 271. orr.

2 hegazkin edo gerraontzi eskuadrilla bateko burua.

Polikarpov I-16 Nº 2 Ehiztari Eskuadrillakoa, Anton Kovalevski komandantearen gidaritzapean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 34. orr.

Marinelik gabeko kapitain, komandante eta komodoroz jositako barkuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 323. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Santiago anaia, berriz, ikasle izan arren, Komandante gradura iritsia zen, omen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 15. orr.

Komandante kargua lortu [zuen] erregerengandik Kid kapitainarentzat.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 140. orr.

Komandante mailara iritsi arte.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 202. orr.

Komandante-uniformea eta kordoi urre-koloreak zeramatzan, jeneralen laguntzaileen modukoak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 212. orr.

Gerra garaiko Lauaxeta zen marrazkikoa, komandante jantzian eta betaurrekorik gabe.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 20. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Euzko Gudarosteko intendentzia komandantea.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 100. orr.

Gure bloke-komandanteak lau urte zeramatzan hemen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 116. orr.

Ikerketa zerbitzuetako beste hiru polizia komandante bat eta bi agente tiroka hil zituzten Diala probintzian.  Berria - Mundua   2004-12-04

5 gudari talde baten burua.

Alemaniarrek eta eslovakiarrek osatutako Alemaniako Armadako unitate bateko komandante gisa.  Berria - Mundua   2004-01-20

Honzík ingeniariaren ondoan konboi hartako komandantea zegoen, Austriako basozainen txanoa zeraman kapitain bat.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.

Serbiako Poliziako Operazio Berezietarako Unitateen komandante zen Milorad Lukovic.  Berria - Mundua   2004-05-04

Beste komandante bat genuen konpainiako buru, Buckland lotinanta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.

Destakamenduko burua pendjabaschi bat zen, berrogeita hamar soldaduren komandante bat, alegia, eta deh-baschi bat zuen laguntzaile, hamar soldaduren komandante soila.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

6 hegazkin edo kideko ontzi baten burua.

Izan ere, ISSren aurretikoa izan zen MIR Errusiako Espazio Estazioko komandante izan zen sei hilabetez.  Berria - Gaiak   2004-04-22

Gerrikoa lotzeko eskatu zien hegazkineko komandanteak bidaiariei.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 505. orr.

7 komandante nagusi

Komandante nagusiekin batzartu zen jenerala hirugarren egunean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 196. orr.

Joakin Elio Ezpeleta (1806-1876) militar nafarra bere probintziako karlisten komandante nagusia izan zen lehen karlistaldian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 101. orr.

Errepublikaren historian [...] militarrak noizbait hezur eta arima euren Komandante Nagusiarekin baturik egon badira, herriarekin, hori gaur gertatzen da hemen, Venezuelako Errepublika Bolivartarrean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alias komandantea (10); armadako komandante (4); gudarosteko komandante (3); komandante buru (4); komandante jauna (18)

oskotz komandantea (4)

alejo bilbao komandanteak (3); alias komandanteak (3); bilbao komandanteak (3); oskotz komandanteak (7)

alejo bilbao komandantearen (3)


komandanteburu (orobat komandante-buru) iz estatu bateko armada guztien burua.

Adierazi zuen bera ez zela Euzko Gudarosteko komandanteburua, hornidura arduradun soila baizik.  Berria - Harian   2005-08-13

Afrikako militar oilartu batzuk eta Iruñeko komandante-buru Mola jeneral faxistak Errepublikaren kontra jo zuten.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 53. orr.

Gurutzea ikur militarra da eta Kristo komandante burua (imperator).  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.


komandanteorde (orobat komandante-orde eta komenant orde g.er. ) iz komandantearen azpikoa.

EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistako komandanteorde Marcosek.  Berria - Mundua   2004-08-20

Zapatismoa, eta bereziki Marcos komandanteordea, poetika berri horren adierazle garbia da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.

Euzko Gudaroste Sekretuaren sortzailea eta komandanteordea naiz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 217. orr.

Eta komandante-ordearen erantzuna etorri da: konprenitzen duela pantomiman eskuartzeko gogorik ez edukitzea, tragedian parte hartzearekin aski dutela eta.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komandanteorde zapatistak (4); marcos komandanteorde (4); marcos komandanteorde zapatistak (3)

marcos komandanteordea (6)

marcos komandanteordearen (4)


komandantetza iz komandantzia.

Noski, nik guardia zibil baten kontrako salaketa bat jartzen badut epaitegian, eta epaileak komandantetzari horren berri ematen ez badio, hark ez du ezer jakingo, eta, beraz, ez du ezer egingo.  Berria - Harian   2005-08-12


komandantur (orobat kommandantur) 1 iz alemaniarren komandantzia.

Erratekoa zen komandanturrarekin ere tratu onak bazituela, bestela ez zuen bere afera neholaz aitzina eramaten ahalko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 103. orr.

Janinak lau herritarren biziaz urrikaltzeko otoiztu zuen komandanturreko kapitaina.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 107. orr.

Segituan jakinarazi zidaten Kommandantur-eko bilera batean hauxe esan zuela: [...].  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 12. orr.

2 (egoitza)

Komandanturreko marmolezko eskaileretan aditzen ziren bere oski aztaldunen oiharrak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 104. orr.

Hendaiara ereman zituzten, geltokiaren aitzineko eraikin batean antolatua zuten aleman komisaldegira, komandantur-era.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 49. orr.


komandantzia 1 iz komandantearen kargua.

EZLNko Isilpeko Batzorde Iraultzaile Indigenaren Komandantzia Nagusiak.  Berria - Harian   2005-06-22

2 komandanteak bulegoa duen eraikina.

Komandantziako leihoak argituak zeuden beheko solairuan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.

Komandantziako lau eskailerak bajatzen hasi orduko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 99. orr.

Kartzelatik atera eta Donostiako komandantziara eraman zuten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 104. orr.

Lehenbailehen behar nindutela komandantzian, Manterolaren partetik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 187. orr.

Komandantzia militarreko patioraino sartzen ziren furgoiak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 99. orr.

Ez nekien zer nahiko zuten komandantzian, ni han zertarako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 187. orr.

Guardia Zibilaren komandantziatik irtendakoan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 72. orr.

3 itsas komandantzia.

Bafore bat omen zetorren arribadan hildako batekin, komandantziakoei irratiz jakinarazi zietenez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 275. orr.

Soldadutza lehorrean egin zuen, komandantzian, jeneral baten laguntzaile.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 36. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Komandantzia-bulegoak, jendarmeria eta ikerketetan diharduten beste agintari batzuk dauden lekuan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 75. orr.

5 itsas komandantzia

Espainiako Armadak Donostian duen Itsas Komandantziaren kontrako erasoa, berriz, gaueko 22:15ean izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsas komandantziako (3)

itsas komandantziaren (3)


komandita
1 komanditako izlag sozietateez mintzatuz, bazkideen zati batek negozioan duen interesa eta erantzukizuna zenbateko batera mugatuak dituena.

Komanditako sozietatea, nazioarteko kapitalez osatua askotan, nagusitu zen azkenean urrutiko merkataritzan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.


komanditario izond sozietateez mintzatuz, komanditakoa.

Lehen Mundu Gerra bukatzean berriro anarkian desegina ageri zen Errusia, bitartean Japoniak onura neurrigabeak atera zituelarik Mendebaldeko koalizio garailean gutxi-asko bazkide komanditarioa zen aldetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 213. orr.


komando (orobat kommando g.er.) 1 iz ekintzaileen talde armatua.

Frantziako Armadako komando batek ekologisten ontziko belak urratu zituen labanez.  Berria - Gaiak   2004-10-05

1999an Öcalan buruzagi kurdua atxilotu zuten turkiar komandoek Nairobin.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 55. orr.

Hara-hona iheslari eta erresistente bila ibiltzen zen komando nazi ibiltari bateko buruzagi bat zen Otso.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 342. orr.

Armada irakiarreko komando bat zegoen autoaren inguruan, armak guri begira.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 100. orr.

Ekintzaile islamikoen komando batek.  Berria - Mundua   2004-12-07

Gau batez komando ezberdinen artean banatu zen dinamita, ekintza berriak planifikatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 31. orr.

ETAko komandoei mezuak helarazteko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-08

Tiroketa bat izan zela, halako tokitan, Ertzaintzaren eta ETAko komando baten artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 93. orr.

Lehergailuak hiru lagunez osatutako komando ibiltari batek jarriak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Komando berezi mugikorrago, txikiago eta eraginkorragoak.  Berria - Harian   2005-07-09

Antena errepikagailuetan hainbat bonba jarri zituen komando bateko kidea zela.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 125. orr.

ik komandokide.

Komandoa atxilotu ondoren, polizien itaunketa maleta baten inguruan da.  Berria - Kultura   2004-07-17

Tankeak, morteroak, lehorreratzeak, aire-bonbardaketak, komandoen segadak...  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 101. orr.

Sarekada honetarik ere Ildo komando osoa salbatu zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 54. orr.

2 ipar bigarren Mundu Gerrako kontzentrazio esparru batean, egiteko jakin bat zuen taldea.

Dotzena bat egun hartan kanpalekuan egiten nuen lan, lantegietara edo komandoetara joan aitzin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 52. orr.

Presoak komandoetara izendatzen dituen bulegoko buruzagia txekiar bat dela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 65. orr.

Dachau-ra igortzen zituzten deportatu taldeen artean -aliatuek hartua ez zuten leku bakarra baitzen- frantses komando ttipi bat jin zen, eta gure ondoan ziren block 24ean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 138. orr.

Kanpalekuko guardien komandoan zen Luxembourgotar bat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 92. orr.

Bavariako deputatua tallurren komandoko buruzagi-ordea da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 65. orr.

Michelet jauna garbiketa komando batean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 126. orr.

Komando 624erat izendatzen nute, Deutz auzoan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 115. orr.

Orduantsu jin zen berriz Büchenwald-era Harignordoquy apeza, bere komando lagun batzuekin lan egiten zuen lantegia bonbardatua izan zen eta xehatua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 106. orr.

Hamabost bat egunez, komando andana bat joan zen hara hilen bilatzeko eta ehorzteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 115. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Candanchu aldean [...] elurrolde batek suntsitu zuen militarren komando unitate bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.

Komandoa isilekoa zenez, nire komando-lagunek bakarrik zekitean ETAn ibilia nintzela, eta haietako inor ez zuan gure auzokoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 168. orr.

4 Komando Nagusi

AEBetako Komando Nagusiko bigarren buruak, Lance Smith jeneralak.  Berria - Mundua   2004-12-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etako komando (4); etaren komando (3); herri frontea komando (3); ildo komando (7); ildo komando kideak (3); komando autonomo (13); komando autonomo antikapitalistek (4); komando autonomo antikapitalistetako (6); komando autonomoek (3); komando kideak (6); osatutako komando (4)

bizkaia komandoa (3); ildo komandoa (3)

etaren komandoak daudela (3)

bizkaia komandoko (7); komandoko kide (5); komandoko kidea (3)


komandoburu (orobat komando-buru) iz komando bateko burua.

Matxinoek pertsona baten izena aipatu zuten etengabe: Guy Philippe komandoburua. Hau komando-burua duk, edo izan duk.  Berria - Mundua   2004-03-11


komandokide iz komando bateko kidea.

Komandokideen nahiz haien laguntzaileen gaineko informaziorik ez zuela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 95. orr.

Odolberoa izaki, mugitzen hasi bezain azkar bereganatu zuten, hasieran laguntzaile gisa, pixkanaka eta gehiegi pentsatu gabe komandokide bihurtu arte.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 163. orr.


komantxe iz

"Nik komantxe", "nik txeroki", "nik txeiene".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 151. orr.


komarka iz bailara, eskualdea.

Komarkako behi guztiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 32. orr.

Bolognako komarka eta terminoetarat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 244. orr.


komarkal 1 izond bailarari dagokiona, bailara-.

Periodikoen azpian zegoen errepide komarkalen mapa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

Albistearen arabera, 800 ajente izango zituen Polizia autonomikoak, arma laburrak baino ezingo zituzten eraman eta «errepide probintzial eta komarkalak» baino ez zituzten zainduko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

2 erietxe komarkala.

Ez dakiela, Damianek, Irungo Komarkalera edota Iruñeko Ospitalera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 174. orr.


komatoso izond koma egoeran dagoena.

Garai hartan, puri-purian zegoen Karen Ann Quinlan komatosoa, eta, haren izena eta patua aipatzen zuten bakoitzean, deseroso eta isilik geratzen zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.


komatxo 1 iz adkor koma.

Bere burutazioetan puntu eta aparte bat, puntu eta koma bat edo komatxo soil bat eginez bezala.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 187. orr.

2 komatxo artean aipu marken artean.

Asko hitz egin ohi dute komatxo artean bezala; ez zaie jaiotzen, ateratzen edo igotzen beretik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.

Anjak igorritako faxean, Hans Lauerrek epaiketa egunean esandakoa zetorren komatxo artean azpimarratuta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 73. orr.

Bigarren testuan zergatik datoz hitz batzuk komatxo artean eta beste batzuk ez?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 178. orr.

· Gehiegitan (eta gaizki) aurkitu ohi ditugu komatxo arteko hitzak gure itzulgaietan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 176. orr.

3 komatxo bikoitz pl aipu markak.

Komatxo frantses edo bikoitzak erabiltzen dira adierazpenetarako.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 176. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komatxo artean (8)

komatxoak marraztu ditu (3)


komedia 1 iz helburutzat ikus-entzuleak jostaraztea duen antzerkia.

Gau batez antzokian elkartu ziren, elkarrekin komedia bat ikusteko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 30. orr.

Komedia honek ez du ez ekitaldirik ez agerraldirik.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 17. orr.

Komedia bat egingo dut honetaz, hiru ekitaldikoa eta hitz lauz.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 119. orr.

komediak taularatuko dituzte bihar, etzi eta etzidamu.  Berria - Kultura   2004-08-19

Emakumezko aktore onenaren saria, berriz, Diane Keatonek jaso du, Something's gotta Give komedian egindako lanarengatik.  Berria - Kultura   2004-01-27

Pasarte xelebre bat komediako tonuan kontatu.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 10. orr.

Baita antzinako komedia grekoak idatzi zituzten poetek ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2670. orr.

Nork esan du antzerkia, tragedia zein komedia, serioa ez denik, bestela ere?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 10. orr.

Fidel izan beharraz gertaerak eta pertsonen arteko harremanak katramilatzen eta korapilatzen doazen komedia -edo melodrama baten parodia- bat da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 13. orr.

Eta Kalbarioko hura teatroa zela: ez tragedia, komedia hutsa baizik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 384. orr.

Komedia italiar bateko pertsonaia izan banintz, behingoan jausiko nintzen bertan, konortea galdurik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 68. orr.

New Yorken arrakasta handia izan zuen komedia musikala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 417. orr.

Eginkizunen itzulikatzea: komedia burgesetako osagaia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 23. orr.

Komedia erromantikoen parodia bat da nire filma.  Berria - Kultura   2004-09-30

Komedia gazi-gozoa da Eramos pocos.  Berria - Kultura   2006-01-25

Komedia korala eta road movie bat da El síndrome de Svensson.  Berria - Kultura   2006-05-09

Rafael Villasús jaun hura gizagaixo bat zen, bertsozko komedia eta drama negargarriak idazten zituen antzerkigilea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.

Badirudi komedia bat edo halako antzerkiren bat jokatzen ari garela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 156. orr.

Komedia bat ari dituk antzezten.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 194. orr.

Pentsa dezatela zineman daudela, komedia bat ikusten ari direla.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 167. orr.

2 (literatura obren izenetan)

Danteren Jainkotiar Komedia errusiar erara, nolabait esatearren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

Komedia Jainkozkoaren imajina sinoptikoetan aurki zitekeen Infernuaren irudi eskematikoen antzekoa zen guztiz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.

Balzacen Giza Komedia-ko 85 tituluak bost liburuki potoloetan biltzen zituen edizioa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 48. orr.

3 irud/hed

Zer da bizitza, drama ala komedia? Haren ezkontza komedia bat zen, urrats hura bete izanaz damutzen ez zen arren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 210. orr.

Amaiera ezaguna zuen komedia bat antzeztu dutela salatu du Donostiako alkateak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Fouquier-Tinville epaileak nehori ez zion barkatzen, epaiketak komedia hutsak izanik ere, ordukotzat, pobre eta aberatsak, errege eta bilauak berdintzen zituen gillotinara jendeak ehunka bideratuak izan ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 266. orr.

Sobera komedia egiten dik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 180. orr.

Urte eta erdiz komedia egiten aritu naiz, egunero-egunero; ez naiz kexatu, ez naiz atera niri zegokidan paperetik, ez, eta orain ez dut gehiago borroka egin nahi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 295. orr.

Komedia hutsean aritu naiz, konturatu ere gabe.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 298. orr.

Latinoa, ordea, axalkeria da, itxurakeria, faltsukeria eta komedia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 226. orr.

Britainiar salerosgaiak baztertzeko komedia egin zuen Berlingo dekretuarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Paretak Hollywoodeko komedia-izarren zuri-beltzeko argazkiekin daude beterik Espero genuen komedia kutsua ez da nagusitu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.

Komedia edo musikal ataleko film onena izendatu zuten.  Berria - Kultura   2006-01-18

Almagro bisitatu genuen, noski, hango plaza eta komedia-antzoki zaharrarekin.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 77. orr.

Argi dago komedia giro nabaria eman nahi izan diotela lehen minututik amaiera arte irauten duen egoera degradagarri horri.  Berria - Kultura   2004-03-05

Hauetaz gain, kartzela-zainek aurkitu, kendu eta erretzen dioten komedia zerrenda luze bat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 24. orr.

Egia da komedia mota bat dela politika.  Herria   2003-03-17

Komedia iduriko hark nihaur ninduen aktore nagusi, eta lagunak ikusle, untzi gaineko eszenarioan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 494. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

II matrimonio segreto maitasunez eta umorez betetako korapilo-komedia da.  Berria - Kultura   2004-01-08

Eta elkar besarkatzeko eta ukitzeko amodio komedia hura egiten genuen hitz goxo hauekin: maitea, maite al nauzu?  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.

6 ik komeria.

Eta egunero, ordutsu berean, hau komedia, hau!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 48. orr.

Bainan hauxe da komedia! mozkin-zergak guti aski beheiti egin orduko, horra nun beste zerga batzu goiti doatzin!  Herria   2005-02-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buruzko komedia (3); hauxe da komedia (6); hauxe komedia (3); jainkotiar komedia (3); komedia bat antzeztu (3); komedia beltza (3); komedia egiten (5); komedia eta drama (3); komedia musikal (3); komedia musikala (7)


komediant ik komediante.

komediante (orobat komediant g.er. eta komeriante g.er.) 1 iz komedia-antzezlea.

Komediante alu hark loa galarazi zion ordea, luzaro.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 10. orr.

Komediante ibiltariak, Shakespeareren dramak jokatzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Charles Chaplin komediantea, Adolf Hitlerrek gidaturik AEBetako konkistari ekitera doan nazien ontzian preso.  Berria - Harian   2005-10-12

Beste eginkizunetarako grina handirik ez eta eskale eta komedianteen bizimodua aukeratzen zutenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 113. orr.

Zergatik dago hainbeste maritxu komedianteen artean?  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 39. orr.

Plazaz plaza ibiltzen ziren komedianteen moduan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 134. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

1942ko ekainaren 6ko beste lege hura, niri dagokidana, juduei komediante lanbidea debekatzen diena.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 11. orr.

Ondo begiraturik, begiaren norabidea koadroaren hondotik aurrealdera eramanik, tropa bat baino, alemanek maite zuten gizon armatuen multzoa baino, antzerki konpainia dirudi gehiago: iluntasun eta itzal artetik argira, bizitzaren azpi-azpian ezkuturik dagoen anabasatik ordena geometriko berrira doan komediante-konpainia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.

Gogoratuko duk taberna zuloetan sartuta ginenean, komeriante koadrila.  Berria - Harian   2005-08-07

3 irud/hed

Ez ote da komediante hutsa besterik?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 108. orr.

4 (izenondo gisa)

Seme alabak egonen dira aitaren kopeta tzar amultsuari so, eta beren arteko kalapita komediantak ahantzirik, aitaz alegia trufatuko dira.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 157. orr.

Akordeoia eta gitarra joko da, baten batek baldin badaki, eta solas geroago eta komedianteagoak entzungo dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 264. orr.


komediantetxo iz adkor komediantea.

Shoreditch-eko Antzezoihal Berdera eraman zuten antzezleek, non dardaraz jarri baitzen Jeronimoren papera ulukatuz bitsa zerion komediantetxoaren amorru-aldien aurrean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.


komedore iz jangela.

Pasillotik komedorerako bidean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 83. orr.

Ordu laurden genuen komunera joan eta janzteko, gero komedorera heldu eta, gosaldu baino lehen, padre nuestro errezatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 131. orr.

Jexux, komedoreko besaulkian eserita.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 41. orr.

Etxeko atea erdi irekita, oraindik kanpoan hanka bat dudala, komedoretik datorren telebisioaren hotsa entzun dezaket.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 215. orr.

Komedorea‘re oso aundie da, ta dare mai batzuk luze luzek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 15. orr.

Eskolako komedorerako aurten kendu digute laguntza; argindarra ere pagatu behar da.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 169. orr.

Treneko komedorean.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 147. orr.


komekatu, komeka, komekatzen da ad Jauna hartu.

Eraman handiz, komekatzeko tenorea ailegatu arte itxoin nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.

Komunioak komunio dira, baita paperezko ostiekin komekatuta ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.


komenant ik komandante.

komendadore iz

Biei zirrara handia eragin zieten Marieren ezbeharrek; komendadorea gizon gaiztoa zen oso, eta Pierrotek barre eginarazten zien, oina agertokian jarri orduko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.

Rosemonde andrea bakarrik egokitu zen mahaian T...ko komendadore zaharrarekin batera.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 226. orr.

Mahoma profetaren ondorengo zuzena baitzen kalifa, era berean zen, lotura horrexen bitartez, Fededunen Komendadorea ere; islamanaren titulu gorena zen hori.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.


komenentzia (35 agerraldi, 18 liburu eta 5 artikulutan; orobat komenientzia 40 agerraldi, 20 liburutan, eta konbenientzia g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian komenentzia agertzen da) 1 iz onura, interesa, komeni izatea.

Eta orain, komenentzia denean, jakiteko presa, ezta?  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 189. orr.

Haren komenentzia nora, haraxe gertu enea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 244. orr.

Turkiak EBrekin bat egiteari buruzko erreferenduma egiteko komenentziaz mintzatu da Angela Merkel.  Berria - Mundua   2004-10-17

Unean uneko komenientziaren araberako jarrera erakusten zuen egokiera guztietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 108. orr.

Melostarrek salatzen dutenez, probetxuaren eta komenientziaren legearen bidez neurtzen du Athenaik zuzenbidea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.

Erabakia beren interes eta komenientzien aurka zihoala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 186. orr.

Erdi Aro izenekoan erruz baliatzen zela jakintsu jendea fantasiaz, edozein gizon santutzat jotakoren argialdiak dogma bilakatzen zituztelarik txit arinki eta komenentziara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Izan ere, bere komenentziara hartzen edo bazterrera uzten, kentzen edo eransten, aldatzen eta egokitzen ditu kontakizunak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.

Guk tratua hola eginda zaukanagu; elkarren komenientzietara.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 26. orr.

Gutarren tabernak mordoa dira gure herrian, asko konbentzimenduz eta beste zenbait komenentziaz, gutarrek indar dexente baitaukagu herri honetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 87. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baina ez dira konbenientzia arrazoiak bakarrik, zerbait gehiago dago, alemaniarrek geure patua aurkitu ote dugun ustea eta geroa, olatu geldiezin baten gisan, gainera dakorkigulakoa.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 20. orr.

· Negozio-xedeetarako geografi komenentziak Babilonian biltzen zituen inperioko arazoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.

Irizpide nagusia administrazio-komenentzia bada, komunikabide onak dituen erdiko tokiren bat aukeratuko da ziur aski.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 51. orr.

3 komenientziazko izlag

Noiz-nola, komenentziazko haizearekin batera dabilenari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.

Komenentziazko hizkuntza bat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 82. orr.

Komenentziazko militante asko omen zebilen, haizea nora karneta hara egiten zuena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.

Gure arbasoek mozkortzeko aitzakiatarako sortu zuten jainko komenentziazko bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 53. orr.


komeni izan 1 zaio ad norbaitentzat edo zerbaitentzat ona edo onuragarria izan.

Indartsuenari komeni zaiona besterik ez dela zuzentasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.

Komeni zaik jakitea kabroi bat haizela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 88. orr.

Kontzeptu lauso eta nahasia da, oraindik ere, Garapen Iraunkorrarena, eta bakoitzak nahi duen -edo komeni zaion- adieran erabiltzen du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 14. orr.

Pastillak hartzen ari da, eta ez zaio alkohola komeni.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.

Horregatik, komeni zaizu, zure ideia ongi azaltzea ez ezik, hura ongi defendatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 334. orr.

Propagandak badaki gure berri, badaki zer komeni zaigun eta hobe beharrez ari zaigu gainera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.

Ez zaigu komeni zu bezalako gizon ezjakin eta mespretxagarririk, ez zaitugu errege nahi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 370. orr.

Rousseau zen burgesiari komeni zitzaion gizona.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 32. orr.

Nahi duzuna ez lortzea baino zorigaiztoagoa da komeni ez zaizuna lortu nahi izatea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 58. orr.

Komeni zitzaizkienak hartu, eta besteak utzi egin zituzten. isildu egiten dira, ordea, beren laudorioak komeni zaienarengana ez direla iristen uste badute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 394. orr.

Biziki komeni zaio bere indar guztiez baliatuz mugitzea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 39. orr.

Ez zaizu batere komeni apala izatea, Anne.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 57. orr.

Horixe da gehien komeni zaidana.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 67. orr.

2 (da inpersonala)

Baina galdu-usteak edo, hobeki esanda, galminak bizimindu egiten gaitu, eta biziarazten, urduritzen, [...], asetzerik izan ez dezakeen gose-egarri batekin adiskidetzen..., eta hori ez da komeni nonbait, eta horixe da dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

Komeni da hemen prozesu horren bi zedarri aipatu eta azpimarratzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 90. orr.

Era berean komeni da arkitektoak ubideei buruzkoak eta horien gisako beste gauzei buruzkoak ezagutzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 470. orr.

Erdiestea komeni ez den ezaguera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.

Puntuazio egokia zein den jakiteko komeni da, behin testua idatzi ondoren, hura arnasa kontrolatuz irakurtzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Bada jendea ahots sozialaren azpian gordeta bizi dena, beti komeni diren gauzak esaten dituena.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 45. orr.

Hortaz, komeni izaten da haiengandik ahalik eta gertuen ibiltzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 330. orr.

Ez zela komeni analisiaren emaitzak puztea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 104. orr.

Psikiatra baten aurrean jarri naute bizian aurreneko aldiz, halaxe komeni omen zela-eta.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

3 (aditz laguntzailerik gabe)

Ile-gorri luzanga, komeni baino meharragoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 304. orr.

Dianak komeni bezain borobil atera arte ez nuen etsi.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 92. orr.

Egiazko datuak oinarri hartuta, komeni bezala azalduko dituzu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 176. orr.

-Andoni: ondo ni; halaxe komeni!  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 191. orr.

• 4 du ad

Gizakiak beste gizaki batekin harremanetan diharduenean, zuhurra eta zentzuduna behar du izan; eta bere interesaren alde jokatu, komeni dituen jakinbideak eskuratu eta onuragarri zaiona ez zokoratu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ahaztea komeni (6); aztertzea komeni (5); betetzea komeni (5); edukitzea komeni (9); egitea komeni (51); egitea komeni da (16); egotea komeni (18); ematea komeni (14); erabiltzea komeni (7); erostea komeni (4); esatea komeni (10); gehiago komeni (4); gehien komeni (11); gogoratzea komeni (6); hala komeni (10); halaxe komeni (5); hartzea komeni (12); hastea komeni (4); ibiltzea komeni (10); irabaztea komeni (4); izatea komeni (27); jakitea komeni (9); jarraitzea komeni (4); jartzea komeni (4); jatea komeni (4); jokatzea komeni (6); komeni baino gehiago (4); komeni bezala (5); komeni izaten (10); komeni izaten da (6); komeni ote zaion (4); komeni ote zen (5); komeni zitzaien erritmoa (4); mintzatzea komeni (4); zer komeni den (4); zer komeni zaion (9); zer komeni zen (5)


komenientzia ik komenentzia.

komenigarri izond komeni dena, onuragarria.

"Dena zilegi dut", dio zenbaitek; baina ez da dena komenigarri.  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,12

Besteen oniritzia izatea komenigarri ez ezik beharrezko bihurtu zen amildegian ez erortzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 44. orr.

Desberdintasuna ezinbestekoa eta komenigarria dela gizartean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 65. orr.

Periodikoek zer esaten duten jakitea beti duk komenigarria.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 61. orr.

Ikerketa haria aldatzea komenigarria izan ote litekeen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 124. orr.

Desberdintasunak egotea etikoki bidezkoa den ala ez alde batera utzita, ekonomikoki komenigarria al da? ez dela batere komenigarria jaun agurgarri horrekin traturik txikiena ere egitea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 277. orr.

Deus ez zait komenigarriago nola neure ahalkea biltzera noan gau iluna.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 461. orr.

Komenigarri ikusi zen hura kargutik kentzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egitea komenigarria (3); egotea komenigarria (3); hartzea komenigarria (3); komenigarria iruditu (3); komenigarria iruditzen (3); komenigarria izan (8); komenigarria izango (9); komenigarria izango litzateke (5); komenigarria izaten (12); komenigarria izaten da (8); komenigarria litzateke (17); oso komenigarria (9)

komenigarritzat jo (3)


komenigarritasun iz komenigarria denaren nolakotasuna.

Badira arrazoi batzuk, komenigarritasuna eta ekitatea, besteak beste, jabearen familiari uzteko ondasun horiek.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 92. orr.

Ordezkaria bera izan zen Lehendakariari telegramak igortzeko komenigarritasuna adierazi ziona.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 290. orr.

Hutsegite eta bidegabekeria iturri oparoa dira legegileek sortzen dituzten komenigarritasunari buruzko ideia okerrak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 106. orr.

Komenigarritasun-ideia okerrak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 106. orr.

Azkenik, komenigarritasun-ideia faltsua da, izena izanaren aurretik jarriz, onura publikoa eta gizabanako bakoitzaren onura ezberdintzen dituena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 107. orr.

Sentimenduak ahuldu egiten dira hedatzen direnean; berezko euskarria behar da, komenigarritasun uztardurak egin ahal izateko.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komenigarritasun ideia (5)


komenio ik konbenio.

komentario 1 iz iruzkina.

Nire komentario batekin hasi zen haserrealdia. Liburua Bakearen otoitzaren komentarioa da.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 207. orr.

Komentarioa Boswell-en Life of Johnson-etik hartua da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 281. orr.

Han-hemenka irakurri ditudala liburuari buruzko komentarioak, aipatu diot, 'neuk ez dut irakurri baina!'.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 44. orr.

Egunkaria irakurtzen ari ginen gustatzen zaigun moduan: biok batera, eta berrien komentarioak eginez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 73. orr.

Badakizu zer komentario egin zuen lehengo egun batean, bazkarian, sozio sartu naizen klubaren berri ematen ari nintzela?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 177. orr.

Pentsatu nuen azkarregi nenbilela bere konplizitatea bilatu nahian, eta baldarkeria bat izan zela komentarioa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Beltzei buruzko halako komentario bat egin zuten azken aldian eta geroztik ez da etorri.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 29. orr.

Bere komentarioak haserretu egin ninduen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 288. orr.

Orduan sartzen dira komentarioetan.  Herria   2002-08-15

2 (izenondoekin)

Komentario labur bezain gordin bat egin zion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 174. orr.

Ahal bezala erantzun nion, komentario hutsal batekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 207. orr.

Komentario argigarri eta kritiko ugariz lagundua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.

Hark bere herrialde maitatuari buruz egiten dituen komentario isekari eta mesprezuzkoengatik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 253. orr.

Noizean behin jendetasunezko komentario txiki bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 176. orr.

· Helduek inbidia digute, gazteak garelako eta beren komentario pozoiz beteek ardura ez digutelako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 247. orr.

Komentario interesik gabea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 357. orr.

Komentario itxuraz inozoen bidez.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 35. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ikusiko dugu zer komentario mota entzunen dugun TF1 delako horretan.  Herria   2004-12-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egindako komentario (3); komentario bakarra (3); komentario bakarra egin (3); komentario hura egin (3); komentario labur (4)

komentarioa egin (5)

komentarioak eginez (3); komentarioak egiten (5)

komentarioren bat egiten (3)

komentariorik egin (9)


komentarista 1 iz autore edo obra bati buruz iruzkinak egiten dituen idazlea.

Aristotelesen komentarista ospetsua, K.o. II. mendaren mendearen bukaeratik III. mendearen hasieran bizi izandakoa, grekoek zein arabiarrek autoritate handitzat hartua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 243. orr.

Kapitel joniarraren asmakizuna: Vitruvioren komentarista desberdinen artean surik handiena piztu zuen problema konkretuetako bat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.

2 hedabide batean iruzkin edo iritziak agertzen dituen pertsona. ik komentatzaile.

Uxue Barkosek irrati kate batek gonbidatuta Osasuna-Reala partidan komentarista lanak egin zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09


komentatu, komenta, komentatzen 1 du ad iruzkindu.

Geldialdi bat egin genuen, gertatutakoa komentatu eta zer egin erabakitzeko.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 99. orr.

Kanpainaren gorabeherak komentatuz, auzoa goitik behera zeharkatu genuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 88. orr.

Dena entzuten zuen, dena komentatzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 143. orr.

Azken hilabeteotako hilekoarena ez diozu komentatu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 104. orr.

Norbaitek komentatu zuen -eta denok onartu genuen- Darcyren pertsonaia perfektua iruditzen zitzaiola, perfektuegia aukeran.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 148. orr.

Busturiakoa zela komentatu zien, Axpeko elizan ezkondua. "Hamahiru urte ditu, beti gurekin ibili da..." komentatu zuen kapitainak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 92. orr.

"Kristorenak ari omen dira ematen" komentatuko du baten batek ahopeka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 95. orr.

Talde bikainak -komentatu zuen Gregek-, baina Grateful Deadek gehiago betetzen nau.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 64. orr.

Zurekin komentatu nahi nituzke... egingo al dugu dardotan?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 140. orr.

Bazaukat bidean kontu pare bat hirekin komentatzeko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 114. orr.

Gaurko idazleak ere ezagutzen dituzu beraz! -komentatu nion harriduraz.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 51. orr.

Txorik zer edo zer komentatu du ongarri kimikoen prezioaz, baina Jorgek ez dio elkarrizketari eutsi.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 70. orr.

Kutxan zine ziklo bat botatzen ari dituk, pelikulak komentatuz eta abar...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 296. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bertso-saioetako grabazioak hedatzen dituzten astean behingo programak dira, bilduma komentatuak eskaintzen dituztenak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.

Petrarcaren Canzionere (Kantutegia) erosi dut gizonak aholkatu didan edizio komentatu -eta merke- batean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 74. orr.


komentatzaile iz hedabide batean iruzkin edo iritziak agertzen dituen pertsona. ik komentarista 2.

Telebistako komentatzaileek ohore anitz egin zieten Baionako jokalariei.  Berria - Kirola   2004-02-11


komentu (orobat konbentu g.er.) 1 iz elizgizonak edo mojak elkarrekin bizi diren etxea.

24 urtez frantziskotar komentu batera bildu zen Monforten, Valentzia aldean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 203. orr.

Jeronimoen komentu itsugarriro eder eta handiustearen ondora garamatzate.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 34. orr.

San Anton komentuaren murruak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 119. orr.

San Anton komentuko hondakin ederrak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.

Komentuko kalostrapean putzu baten muntatzeko.  Herria   2003-05-01

Komentuko lurretan ehortzia izan nahi zuela.  Herria   2003-05-01

Egun guziez komentuko kaperan entzuten zuen meza.  Herria   2001-09-06

Belokeko komentuan arrastatu zuen Gestapoak.  Herria   2003-04-24

Urbinoko anai Servodiok -orduan Anconako komentu zaharreko goardiano zenak-, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1022. orr.

Lizarrako eliza eta komentu guztietako erloju-kanpaiak entzun nituen ilara azkengabean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 202. orr.

Euskal Herriko beste komentu askotan bezala, San Salbadorreko kaputxinoenean ere aterpea eman zitzaiela euskal erresistentzian zebiltzan hainbat gazteri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 44. orr.

Komentu horiek dira izpiritualitate mistikoaren benetako zentroak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Etsipenera eta komentuan sartzera behartuko baninduzu ere, [...].  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 465. orr.

Komentu erretzen harrapatu duten anarkista.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 12. orr.

Komentu barruko patioan zehar ari ginen paseatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 43. orr.

Galdetu zion berriz, nor zen orduan komentuko buru.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 61. orr.

Komentu ohia zegoen karrikara sartu aitzin, geldialdi bat egin zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 270. orr.

Gaztelu berria eraikitzera komentu lurreratuaren tokian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.

Lehen, komentuetako egongela edo pasabide guztietan aholku batzuk letra larriz idazten ziren horma paretetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 143. orr.

Agerian zituen etxe guztiak komentu izan zelako arrastoak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 114. orr.

Sukaldera ematen zuen leihatila bat zeukan, tornu batekin komentuetan bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 114. orr.

2 mojak elkarrekin bizi diren eraikina edo etxea.

Albiko Klaratar seroren komentuan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.

Alaba komentu batean sarrarazi zuela, bortxaz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.

Komentua du alarguntsa batek egiazko aterbe.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 462. orr.

Komentu eta monasterioak debekatu zituzten, aspaldiko egoiliarrak, bereziki serora zaharrak, han geldi zitezen onetsi zuten arren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 135. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jende tirokatze, eliza eta komentu erretze eta horrelako abrekeria edo basakeria frango.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 179. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bi lorategi zeuden; bata nesken ikastetxe batekoa, bestea fraide komentu batekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 132. orr.

Non da emazte komentu hurbilena? -tematu zen gaztea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.

Bazituen bi arreba serora komentu bortitz batean zerratuak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 135. orr.

Bere sermoi eta hitzaldi gehienak [...] Rhin Garaian zehar zeuden moja-komentu ugarietan aletuz doaz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Alcobaçako Erret Komentuko artxibategian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

frantziskotarren komentu (3); komentu batean bizi (3); moja komentu (6)

san frantzisko komentua (7); santa teresa komentua (3)

asisko komentuan (3); belokeko komentuan (4); komentuan bizi (5); komentuan bizi zen (4); komentuan sartu (5); komentuan sartuko (4); moglianoko komentuan (3); seroren komentuan (4); ziburuko komentuan (3)

komentuko aldarearen (3); san frantzisko komentuko (3)

komentura eraman (3); komentura heldu (3); komentura iritsi (3); komentura itzuli (5)

komentutik atera (3)


komentukide iz komentu berekoa.

Zenobita komunitate erlijiosoetako komentukidea da; anakoreta, berriz, bakardadean bizi den erlijiosoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 303. orr.

Komentukideen begirada deitoragarrien zama nabaritzen zuelarik.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 11. orr.


komentutxo iz komendtu txikia.

Behin batean, anai Junipero anaien komentutxo batean zegoela [...] bakarrik gelditu zen etxean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1059. orr.


komentutzar iz adkor komentu handia.

Atzerago, San Martingo kanposantuko hilarri mordoa ikusten nuen gelatik, San Bartolomeko komentutzar berriaren aurrean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

San Frantziskoren komentutzar gotor, gaitz, beldurgarria gelditu zen liberalen manupean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 164. orr.


komentzigarri ik konbentzigarri.

komentzimentu ik konbentzimendu.

komentzio ik konbentzio.

komentzitu ik konbentzitu.

komeria 1 iz gertaera bitxi edo nahasia, baina barregarria edo larritasunik gabekoa.

Polita izango zen zuen aitak kanpaia hartuta kanpandorrera igotzeko zein komeria ibili zituen ikustea.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 167. orr.

Aitak ordurako bilatua zion andregaiari ezetz esan zion, eta orduan izan ziren komeriak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 76. orr.

Eta orain datoz komeriak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.

Hortik aurrera hasi zituan komeriak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 157. orr.

Izotzarekin komeriak izango ditugu.  Berria - Harian   2005-01-26

Bai, zuei edaten utzi, eta gero komeriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 108. orr.

Jendeak diru handiak mailegatzen ditu, eta gero txikiak emateko komeriak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 10. orr.

Astero-astero daukagu komeria berbera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 23. orr.

Hau da komeria hau!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.

Izan ere, hau komeria izkiriatzen ez jakitea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 74. orr.

Eta ondoren, hamaika komeria...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 270. orr.

Komeria dezenteren ostean, baina iluntzerako Murtzian ziren guztiak.  Berria - Kirola   2004-02-29

-Neska bat, kazetaria dela eta Mikel Arreserekin hitz egin nahi duela eta ez dakit zer komeria -ahotik urrunduta aurikularra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 169. orr.

Komeriak komeria, garrantzitsuena taldearen ibilbide ona da.  Berria - Kirola   2004-02-07

Bigarren zatian ere komeria franko.  Berria - Kirola   2006-02-09

· Primo de Riveraren diktadura etorri zen gero, bozketarik eta komeriarik gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 56. orr.

2 ik komedia.

Ikasgela zabaldu zuten, eta ikasleak komeria entretenigarri bat ikustera balihoaz bezala hasi ziren sartzen, presakatuz eta elkarri bultza eginez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komeria berbera (4); komeria franko (3); komeriak komeria (3)

komeriak izan (17); komeriak izan zituen (7); komeriak izango (6); komeriak izaten (9); komeriak komeria (3); komeriak kontatzen (3)


komeriante ik komediante.

komertsa ik komertzio.

komertsagune ik komertziogune.

komertsalari ik komertziolari.

komertsaldegi ik komertzialdegi.

komertsant ik komertziante.

komertsial ik komertzial.

komertsialdegi ik komertzialdegi.

komertsio ik komertzio.

komertsiogune ik komertziogune.

komertzial (orobat komertsial g.er. eta komerzial g.er.) 1 izond merkataritzari dagokiona. ik merkataritza.

Agente komertzial, enpresetako nagusi eta burtsako bisitari guztiak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 76. orr.

Balio komertzial handiko zereal patagonikoa, klima honetara ederki egokitua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 245. orr.

Katalogo komertzial batzuk.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.

Liburu hau The Business Side of Hanging izan zen, hau da, urkatzearen alde komertziala edo nola atera etekina urkatze-lanei.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 99. orr.

Disko hark harrera komertzial eta kritiko oso ona izan zuen mundu osoan.  Berria - Kultura   2004-12-16

Albiste baten funtsa operazio komertzial bat baino ez denean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 101. orr.

Consum eta Charter izen komertzialei.  Berria - Ekonomia   2004-02-05

UCI diruaren usainean ari da, irizpide komertzial hutsak agintzen du.  Berria - Kirola   2004-06-02

Iragarki komertzialek behin eta berriro zatikatzen zuten musika programa bat zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 133. orr.

Arrazoi komertzialengatik elkartzen badira.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 60. orr.

AEBetako defizit komertzial itzela handitzen dela?  Berria - Ekonomia   2004-03-11

Airbusen erronka komertzial berria A380 modeloa da.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

Europako Batasunak beste gerra komertzial bat irabazi die AEBei.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

Europako Batasuna da Txinaren bazkide komertzial nagusia.  Berria - Ekonomia   2006-01-12

Fatronikeko Zuzendari Komertzial Inma Uzkudunek.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

2 denda eta saltoki asko dagoena.

Buru gainean eutsi zion kapelari, baina hori ez zen nabarmena auzo komertzialaren erdiko kafetegi hartan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 76. orr.

Jendea gune komertzialetan bazkaltzen ari denean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 29. orr.

3 arte lanez mintzatuz, helburu komertziala duena.

Artegintza komertziala, saltzeko arte objektuak egiten dituen hori, galdu xamar dabilela esanen nuke.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 31. orr.

Three kings film komertzial eta demagogoa.  Berria - Kultura   2006-01-11

Lepoa jokatzen dinat, film komertzialak baizik ez zaizkiola gustatzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 151. orr.

Heavy komertzial eta melodikoak han izan zuen aterpe gero, sleazy-arekin hard-rockak beste bide batzuk hartu zituen arren.  Berria - Kultura   2006-03-30

Emaitza, ordea, ez da modan den munduko musika metaketa komertzial horietako bat.  Berria - Kultura   2006-02-17

Liburu bat komertziala ez bada, eta sarerik ez badaukazu, obrak ez dauka baliorik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 405. orr.

Ama-alabak eztitan zeuden musika amerikar komertzialarekin.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 153. orr.

Musika pop komertziala baitzen, nazkagarria ni bezalako nerabe purista batentzat.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.

Zerbait normaltxoagoa asmatu beharko zenuke, gaurkoagoa, komertzialagoa.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 117. orr.

· -Hire zabor komertziala baino hobea izango duk behintzat.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 60. orr.

4 irud/hed

Irrati kate komertzial eta pribatu guztiek zerga ordaindu behar dute publizitateagatik.  Berria - Harian   2005-06-01

Galarragak 20 urte barru areto komertzial guztietan filmak euskaraz ikusi nahi ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-02

Kaliforniako Mojave desertuan dagoen aireportu komertzial batean egingo du ontziak bere lehen hegaldi ofiziala. herria¬

Antolatzaileak ez ziren askorik fio taldearen arrakasta komertzialarekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 31. orr.

• 5 iz saltzailea.

Langabezian ibili ondoren, argitaletxe bateko komertzial gisa hasi zen beharrean, gora eta behera Euskal Herriko errepideetan zehar.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 97. orr.

Urola-Kostako Hitza-k hamaika langile izango ditu: sei kazetari, bi komertzial, kudeatzailea, teknikoa eta zuzendaria.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Une honetako bertsolaritzaren gailurra, bi irakaslek, hiru ikaslek, elektrikari batek, kazetari batek, komertzial batek, […] osatzen dute.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 56. orr.

Zerbaiten ordezkaria da, marka komertzial edo nazional batena eskuarki.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 280. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

interes komertzial (5)

bultzada komertziala (12); defizit komertziala (4); komertziala izan (3); sare komertziala (3); zinema komertziala (4)

arrazoi komertzialak (3); bidaia komertzialak (4); harreman komertzialak (4); hegaldi komertzialak (4); literatura komertzialak (3)

helburu komertzialekin (3)

kate komertzialera iritsi (5)

areto komertzialetan (14); zinema areto komertzialetan (3)

interes komertzialik (3)


komertzialdegi (orobat komertsaldegi eta komertsialdegi) iz ipar saltokia. ik komertziogune.

Alain Lamassoure euro-deputatuak mintzaldi bat eskainiko du Baionako komertzialdegiko entzuntegian.  Herria   2003-02-13

Paraguain [...] sute izigarri batek sekulako makurrak egin ditu komertzialdegi haundi batean.  Herria   2004-07-05

Parmalat elikadura-jangailu komertzialdegi haundiaren sortzailea den Calisto Tauzi [...] arrastatu dute Milanen.  Herria   2004-01-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baionako komertzialdegian (4)

baionako komertsaldegian (8)


komertzialdegiburu (corpusean komertsaldegiburu eta komertsialdegi buru soilik) iz saltoki bateko burua.

Berri lasaiago batzu: Alain Lamassoureaintzina euro-deputatu, Jean-Marie Berckmansaintzina komertsaldegiburu, Jean-Louis Davanteta Filipe Oihanburuomenduak Sarako Biltzarrean, omenduak ereMaurice Harriet, Janamari Malharineta Telesforo de Monzon.  Herria   2004-12-30

Jean Marie Berckmans komertsialdegi burua kargu hortan aintzina segitzekotan dabila.  Herria   2004-10-14


komertzializatu, komertzializa, komertzializatzen 1 du ad merkaturatu.

Windows erabil dezaketen sakelakoak komertzializatzen dituen lehen operatzailea.  Berria - Ekonomia   2004-07-08

Eroski Bidaiak-ek Alsa garraio konpainiako produktu guztiak komertzializatuko ditu.Gerra amaitutakoan, luma berria, garaiko idazlumen antz handia zuen bolaluma sendoa, edozeinentzat izateko asmoarekin komertzializatzen hasi ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.

Egun komertzializatzen den haragi asko infekzio-iturri denez, haragizko produktuek antibiotiko ugari txertatuak dauzkate.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 84. orr.

Kulturaren egoera eta bilakaerari buruz segimendua egiteko sistema egituratzea, edo kultura bera ekoitzi, komertzializatu eta hedatzea. herria¬

Kanpoko uniformismoa imitatu eta geurean ergelkiro komertzializatu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Aspalditik nolanahiko festamodutan nazkatzeraino ikusiak dauzkagun komediante "populatxeroenak" eta "komertzializatuenak" ikusteko aukera izanen dugu orain, UEMAren azken mesedeari esker.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 32. orr.


komertzializazio iz komertzializatzea.

Orain arte transgenikoen komertzializazioan zegoen etena «berreraiki» behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Balioen anarkiaz, balioen esanahi ilunegiaz, [...], balioen komertzializazioaz, etab.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 60. orr.

Gure musika ezagutarazteko bide bat bezala ikusten dut [...] eta ez komertzializazio helburuarekin.  Berria - Harian   2005-12-29

Liburugintzako arduradunen hitzetan, liburu dendek eta komertzializazio sareak ere «izugarrizko jipoia» jasoko dute.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01


komertzialki adlag merkataritzaren ikuspuntutik; salmenten ikuspuntutik.

Egiaz, motorra 106 gradukoa zen, baina komertzialki 111 zenbakia erakargarriagoa zela-eta azken hori aireratu zuten.  Berria - Kirola   2004-02-18

Horrek komertzialki zein produktuaren kalitatean zuzenki eragiten du. Zinemagile estatubatuarra ez da guztien gustukoa, eta komertzialki ia beti porrot egin du.  Berria - Ekonomia   2004-08-12

Running on empty (1977) diskoarekin zerua ukitu zuen komertzialki Brownek, eta ordutik aurrera, mainstream-ean sartzen joan zen.  Berria - Kultura   2006-03-16

Komertzialki baliagarri (eta patentagarri) diren geneak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.


komertzialtasun iz komertziala denaren nolakotasuna.

Gustuko lanak prestatzen dituzte, komertzialtasunari begiratu gabe.  Berria - Kultura   2004-05-20

Komertzialtasunari begiratzea ezinbestekoa da, eta inoiz esan dugu ezetz, nahiz eta liburu interesgarria izan ez diogulako aterabide komertzialik ikusi.  Berria - Kultura   2006-04-14

Komertzialtasun ageriko pop melodiak.  Berria - Kultura   2006-03-30

Niri komertzialtasuna bost.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 118. orr.


komertziante (orobat komertsant eta komertsante g.er.) iz saleroslea; dendaduna.

Emakume sendagileak Bangalorera eraman zuen Geetha, eta han komertziante bati saldu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 140. orr.

Komertsanten batasunak (Union Commerciale) antolatu du uztail honetan lehenbiziko "berina apainduen lehiaketa".  Herria   2002-08-15

Katedral inguruko komertsantei gogoratu zaie Montaut plaza arras egokia zela fruitu gorrien merkatu baten egiteko larunbat honetan.  Herria   2001-06-28

Kanboko komertsanteek bi aste berezi proposatzen dauzkute urte ondar honetan.  Herria   2002-12-19

Hitzaren komertziante eta komediante huts bihurtzen baita atzenerako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komertsanteen batasunak (4)

angeluko komertsanten (4); komertsanten batasunak (3)


komertzio (orobat komertsa, komerzio g.er. eta komertsio) 1 iz merkataritza, salerostea.

Botere publikoen, industriaren eta komertzioaren betekizuna. Komertzioaren globalizazioaren ondorio izan da hori.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 34. orr.

Herri guztien elkar osagarritasuna, komertzio librea, eta askatasun eta anaitasun unibertsala.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.

Indiako komertzioaren %46 hortik sartu-irteten da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 208. orr.

Ez zuen martxanterik eduki inoiz, eta artearen komertzioa gaitzetsi zuen beti.  Berria - Kultura   2004-01-08

Tabakoa, alkohola eta emazteak lortzen zizkien, eta ordainez, komertzioan jarraitzeko edozein erraztasun mota erdiesten zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 236. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ingeles kolonizatzaileek portu bat behar zuten Komertzio hamabostaldia.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 78. orr.

Aisi eta komertzio zentrora iristeko zeuden arazoak konpontzeko akordioa lortu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-25

Txinaren hegoaldearekin komertzio harremanetan aritzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 78. orr.

Paueko komertzio aüzitegiak.  Herria   2001-10-25

Artea gero eta gehiago komertzio kontu bat bilakatzen ari da.  Berria - Harian   2005-12-29

Gizonezko bat bere maletarekin, komertzio bidaiari itxura zuena.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 68. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Euskara eta frantsesa menperatzea, esperientzia disko salmentan edo komertzioan. Kanpo komertzioa segurtatzeko. herria¬

Extranet - intranet eta e-komerzioa.  Herria   2001-03-01

4 denda, saltokia; dendak.

Etxez etxeko denda edo inon ere ez omen den denda: handi eta txikiak, espezializatu eta orokorrak, jeneralizatzen hasiak dira horrelako komertzioak (banka, aseguru, liburu-banatzaile, bidai agentzia, etc.) zerbitzu sektorean, batik bat.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 121. orr.

Haien komertzioan badira oihalak, tabakoa, bihia, armak...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 93. orr.

Zazpikaleetako komertzio batzuk itxita daude, baina asko zabalik.  Berria - Harian   2005-08-19

Horretarako, ia 300 etxebizitza, 19 komertzio, akademia bat eta industrialde bat bota behar zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Aita komertzio handi batean arduradun.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 94. orr.

Komertzio bakarra dago, tabakoa saltzen duen ostatu bat.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Horrek krisialdi larrian dagoen komertzio txikia suspertuko du auzoan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Eskola, posta, komertzio ttipi, osasun etxe eta beste.  Herria   2004-03-11

Komertzio eta ostalaritzan ere eragin dezente izan zuen greban.  Berria - Harian   2006-03-10

Artegintza eta zahargai komertsak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.

5 komertzio gune ik komertziogune.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

salmentan edo komertzioan (4)

komertziotik kanpo (3)

komertsa auzitegiak (4); komertsa auzitegiko (3)

baionako komertsio (5); komertsio auzitegiak (8); komertsio zuzen (7); komertsio zuzen bat (4); komertsio zuzen baten (3); komertsio zuzena (8); komertsio zuzenaren (7); komertsio zuzeneko (3)


komertziogune (corpusean komertzio gune, komertsagune, komertsiogune eta kometsio(-)gune soilik) iz ipar saltokiak dauden gunea. ik komertzialdegi.

Eremu hortan eginen da ere hotel bat eta izanen da komertsio-gune bat.  Herria   2003-11-06

Tira bira luzea ari da bi urte honetan Angelun, Baby-Relax lantegi ohiaren lekuan eraikitzen ari den "Erdian" komertsagunean.  Herria   2005-06-16

1587 aldean, Amerindianoek jadanik baliatzen zuten [Kebek] azken bi mila urteetan, ihizirako eta komertzio gune gisa.  Herria   2002-08-08


komertziolari (corpusean komertsalari soilik) iz ipar saleroslea.

Hor baita hiritarra ere; edo, ez hiri ez baserri, bien arteko langile, enpleatu eta beste ofizioetakoak, erizain edo tratulari komertsalari.  Herria   2001-04-26


komerzial ik komertzial.

komerzio ik komertzio.

kometa 1 iz Eguzkiaren inguruan elipse formako orbita oso luzeetan bira ematen duen argizagia, gune distiratsu batez eta Eguzkira hurbiltzen denean heinean nabarmenduz doan adats batez osatua.

Izarrak, planetak, kometak, milioika mugitzen dira espazioan, hasierarik eta bukaerarik gabe, batere planik edo zertarakorik gabe.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 179. orr.

Nire aurrean, iluntasuna zipriztinduz, milaka izpi argitsu zeudela, izarrak eta planetak, asteroideak eta kometak. Egun haietan ikus zitekeen kometa erakutsi nion, ipar alderantz. Beren parabola mugagabea kurba itxi bihurtzen zaie, eta horregatik kalkula dezakegu kometa periodikoaren itzulera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 134. orr.

Ura topatu dute Tempel 1 kometaren muinean.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Lehen aldia da izotza aurkitzen dutela kometa baten nukleoan.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Izotza kometen azalean egoten dela uste izan dute zientzialariek orain arte.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Kometen lorratza aztertuta, ur lurrunaren arrastoak hauteman dituzte hainbatetan.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Kometaren nukleoaren osaera kimikoa [...] kometaren haloaren edo argi koroaren oso antzekoa da.  Berria - Gaiak   2006-02-04

2 haize parpaila, haurren jostailua. ik parpaila2.

Kometak hegaldatzen Hondarribiko hondartzan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 94. orr.

Eskutik ihes egin eta, orain, kometa airean zebilen hara-hona.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 130. orr.

Kometa baten haria mutiko txiki baten eskuetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 33. orr.

Gero, kometa isatsetik hartu eta tiraka hasi zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 131. orr.

Lata zahar bat lotu diote kometaren isatsari...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 225. orr.

Kometak hegan jartzeko sistema erakusten ari zitzaion ume talde bati.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 466. orr.

Labar gaineko kaio eta kuliskei jostailuzko kometa zuriak bailiren begiratzen nien euren hegaldi askearen inbidiatan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kometa baten isatseko (3)

kometara iristeko (4)

kometaren buztana (4); kometaren irudiak (7); kometaren isatsean (3); linear kometaren (4); linear kometaren irudiak (3)

kometatik hartutako (3)

kometen nukleoak (4)


kometalari iz

Parkean, kometalari bat -ez dakit hitz hori existitzen den- kometak hegan jartzeko sistema erakusten ari zitzaion ume talde bati.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 466. orr.


kometitu, kometi, kometitzen du ad egin.

Kometitu ez zuen delitu baten errudun.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Hutsik kometitu gabe.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 43. orr.

Krima bat bezala, kometi ezazu olerki bat!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komiki jaialdiko (4); komiki jardunaldiak (3); komiki liburua (7); komiki tirak (3); komiki zerrenda (3)

komikietako pertsonaia (3)

komikiko pertsonaiaren (3)


komiki 1 iz marrazki, hitz eta ikurrren bidezko adierazpidea; horrez baliatuz ondutako kontakizuna, liburuetan, aldizkari edo kidekoetan argitaratua. ik beherago 4.

Akim, roi de la jungle izeneko komikiaren aleak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 128. orr.

Uste dut komikietako pertsonaia bihurtu naizela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

Ondoren, liburu edo komiki bat eskuetan, lo hartu arte irakurtzen nuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 144. orr.

Spider-manen komiki batzuk irakurri ditut.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 42. orr.

Komiki bat, adibidez, irudiz irudi irakurtzen da, alde batetik, baina aldi berean [...] globalki ere irakurtzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 154. orr.

Komiki asko ikusten dituzu, inondik ere.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 12. orr.

Komikiak ere egiten ditu.  Berria - Kultura   2004-10-09

"Lucky Luke" belgiar komiki famatuetan agertzen diren txinatar langile zintzoen karikaturak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 107. orr.

Komiki koloredun horiek erosteko dirua anaiak ematen zidan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 161. orr.

Josuren liburutegiko apalak miratu eta komiki bat hautatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.

Hamasei orrialdeko komikia, marrazki eta idazki pollitekin.  Herria   2005-05-12

Irudi mugikor edo iraunkorretan (filmetan, bideoetan) edo irudi anizkoitzetan (komikian).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 151. orr.

Komiki batetik biñeta bat ateratzeak [...] irudi anizkun bat irudi bakar bihurtzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

Aldizkari eta komiki lizunak saltzen zituen agure konkordun batengana jo nuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

Komiki bizidunen antzera.  Berria - Kultura   2004-01-30

Komiki underground-aren eragina umorez jasoz.  Berria - Kultura   2006-02-09

Komikia literatur generotzat har ote daitekeen.  Berria - Kultura   2004-12-04

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arazoa da manga komiki molde jakin batzuekin lotzen dugula hemen.  Berria - Kultura   2004-02-04

Komiki munduan duela 15 urte hasi zen, eta Frantziako komikigintzaren egile berritzailea izan da. Komiki irakurleak azalpen ugari eman behar izaten ditu literaturazalearen aurrean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 99. orr.

"Tintin" Komiki pertsonaiaren abenturetan agertzen den bezalaxe.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 117. orr.

Ukabilkadak jotzen zituen jendearen komiki bilduma handia egin nuen, batez ere Dick Fulmine izeneko batenak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 162. orr.

HABE-ren komiki sortan umorea nahiz drama ageri dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Antton Olariagaren komiki lana.  Berria - Kultura   2004-05-06

Kalitate handiko komiki argitalpena.  Berria - Kultura   2004-03-06

Komiki Jardunaldiak antolatu ditu Ondarroako Luterl taldeak.  Berria - Kultura   2004-02-03

Getxoko Komiki Aretoak Max marrazkilaria omenduko du bihartik igandera bitartean.  Berria - Kultura   2004-12-09

Zep komikigileak erdietsi du aurtengo Angulemako Nazioarteko Komiki Jaialdiko Grand Prix saria.  Berria - Kultura   2004-01-25

3 komiki liburu (orobat komikiliburu g.er.)

Euskal liburugintzan zenbakiek gorantz egin badute ere, komiki-liburuen argitalpenak gertakari ezohikoak dira.  Berria - Kultura   2006-03-14

20etan "Gartxot" beren azken komikiliburua aurkeztuko dute eta salduko Marko eta Asisko marrazkilariek.  Herria   2004-02-12

2004an Patxi Gallegok Pololoak izenburuko komiki-liburua argitaratu zuen, zer esana eman zuena.  Berria - Kultura   2006-03-14

Azken bi urteetan buru-belarri aritu ondoren argitaratu du bere komiki liburua.  Berria - Kultura   2004-07-29

Zuzenean bertsulariak eta marrazkilariak lehian, komiki liburu aurkezpen, musikaldi, sari emaite eta besta giro goxoa.  Herria   2005-03-10

4 komiki tira (19 agerraldi, liburu 1 eta 10 artikulutan) ik beherago 5

Kirol orrialdeak eta bukaerako komiki-tira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Lurrean etzanik, Uil eta biok komiki tirei begira geunden.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 10. orr.

Komikigintzaren eremuan sarri gertatu bezala, (herri-)prentsako komiki-tiratik libururanzko jauzia egin du komiki-pertsonaia batek, Otsobeltzek. hainbat komiki tiraz osatutako liburua argitaratu du.  Berria - Kultura   2006-03-14

5 komiki zerrenda (12 agerraldi, 2 liburutan) komiki tira.

Bazkaldu bitartean, barre bihurriak eginez, komiki-zerrenda bat marraztu zuen; guztiok mahaian agertzen ginen, eta berak haizea ematen zidan haizemaile batez. Komiki-zerrenda bitxiak bainugelako hormetan eskegita.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 212. orr.

Esaldi zorrotz haiek, vaudevilletako agerraldietatik edota komiki-zerrendetatik atereak ziruditen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 148. orr.


komikigile iz komikiak egiten dituen pertsona.

Andre Cheret komikigilearen Rahan pertsonaia. Bertsolaria da graffitigilea, komikigilea, komiki-tirak egiten dituena, kantautorea, sermoilaria, egunkarietako zutabegilea... poeta hainbat edo gehiago.  Berria - Kultura   2004-01-22

Munduko komikigileen elkargunea, zabalik.  Berria - Kultura   2004-01-22


komikigintza iz komikiak egitea.

Finlandiako komikigintzak leku berezia izango du aurtengo jaialdian.  Berria - Kultura   2006-01-26

Frantziako komikigintzaren egile berritzailea.  Berria - Kultura   2006-01-31

Hor legoke euskal komikigintzaren bidea.  Berria - Kultura   2006-03-14

Komikigintza eta narratiba konbinatu ditu egileak liburuan.  Berria - Kultura   2004-11-17

Helduentzako komikigintzaren aurkako aurreiritziak.  Berria - Kultura   2004-11-17

Zinematik, argazkigintzatik eta komikigintzatik gertu eta bazterreko pertsonaiez betea dago Mikel Zubeldiaren nobela hau.  Berria - Kultura   2004-07-17


komikilari iz

Xabinaitor super-heroiaren abentura harrigarri, hiperboliko, ikusgarri, ikonoklasta eta lotsagabeen bitartez, «Euskal Herriko topiko batzuen inguruan irribarre ironikoa» bilatu du Patxi Gallego komikilariak. Sei erakusketa ikusiko dira: Enrique Ventura komikilariarena, Jose Luis Macias zientzia-fikzio ilustratzailarena, […].  Berria - Kultura   2004-11-17

Iparraldekoak, hegoaldekoak, poetak, narratzaileak (luzean nahiz motzean aritzen direnak) eta komikilari bat.  Berria - Kultura   2004-06-05

Komikilari taldea, 1988an Iruñean sortua.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 143. orr.


komikiliburu ik komiki 3.

komikiratu, komikira(tu), komikiratzen du ad komiki bihurtu.

Ohore handia da niretzat Morauren doinuak tinta eta pintzelaz janztea eta komikiratzea.  Berria - Kultura   2004-02-27


komikitegi iz komiki liburutegia.

Uil eta biok ia egunero joaten ginen komikitegirara, edo jolastokira.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 35. orr.

Uil komikitegira maiz joaten hasi zen; han, egun osoan ikus zezakeen telebista.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 89. orr.

Komikitegiko komiki guztiak irakurri genituen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 35. orr.


komikizale iz komikien zale dena.

Kalitate handiko lana da, eta berri pozgarria honelako produktuen gose izan ohi diren euskal komikizaleentzat.  Berria - Kultura   2004-03-06

Ikus Igor Leturiaren e-gor blogaren e-gor komikizalea atala, besteak beste.  Berria - Kultura   2006-03-14


komiko 1 iz antzezleez mintzatuz, komediak jokatzen dituena, komedia-antzezlea. ik komediante; pailazo.

Bada komiko bat hemen, Joselo.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 114. orr.

Hil zen arte herriz herri ibili zen, aintzinako komikoak bezala.  Berria - Kultura   2006-02-17

Sinets iezadazu, jaun estimatu horrek, komiko lanbide hau guztiz dela lanbide noblea.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 33. orr.

Hamabi urterekin etxetik alde egin eta komiko konpainia batean sartu zen.  Berria - Kultura   2004-12-31

• 2 izond komediari dagokiona.

Hiru eratako eszena-motak daude: bata tragikoa deitzen dena, bestea komikoa, eta hirugarrena satirikoa deitzen dena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2410. orr.

Grekoek logeion (solas-plaza) deitzen diote, aktore tragikoek eta komikoek eszenan egiten dituztelako beren hizketaldiak, gainerako antzezlariek beren lana orkestran egiten duten bitartean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2430. orr.

Poeta komiko grekoek.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2150. orr.

Eszenetako fatxadak egiten hasi ziren kutsu tragiko, komiko edo satirikoarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3370. orr.

Williams, antzerki-paperen bat jokatu behar nukeela ari da adierazten, noski, komikoa bada, hobe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 245. orr.

Bai film komiko eta musikaletan bai western dramatikoetan.  Berria - Kultura   2004-10-05

· La gazza ladra, La scala di seta, Il turco in Italia eta batik bat Il barbiere di Siviglia dira Rossiniren lan ezagunenak, opera komikoak guztiak.  Berria - Kultura   2004-08-31

3 barre-eragilea.

Tivoli-n akrobata eta artista komiko gisa aritzen zen bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 137. orr.

Ikuskizun komiko bat eskaini nahi zuen soilik, esperpento sozial bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 228. orr.

Petra, txardin-saltzallea, Sarriegi eta Iraolaren pieza komiko laburra.  Askoren artean   «Rataplan» - 98. orr.

Lau sujet euskaldun azaltzen zaizkigu zinta komiko batean, hiru txapelarekin eta laugarrena gotzain jantziekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 56. orr.

Eta zio esaten zuen aldiro, ia modu komikoan markatzen zuen zeta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 193. orr.

Egoeraren garraztasuna unetxo komiko batez eteteko.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 92. orr.

Harrotasun ia komiko hori.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 113. orr.

Keinu komiko bat azaldu zuten neskaren ezpainek. holakoetan, itxura serioa hartzen zuen, jarrita egotea oso gauza komikoa iruditzen zitzaion eta.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 24. orr.

Pedagogo ohoragarri batengan hain penagarria eta ezohikoa den bokazio komiko horrexengatik.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 15. orr.

Kartzela garai hartatik, anekdota tragiko-komiko batzuk baizik ez zizkidan kontatu.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 54. orr.


komikoki adlag barre eragiteko moduan.

Eskuak dardarka nituen eta argazkiak komikoki mugitzen ziren nire behatzen artean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Ulertzen saiatzen dira komikoki eta maisua bezala hitz egiten dute.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 101. orr.


komikotasun iz komikoa denaren nolakotasuna; komiko izateko nolakotasua.

Hortxe dago filmaren komikotasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 57. orr.

Antzezlan hauek komikotasun ikaragarria dute, eta jendeak oso ondo pasatuko du.  Berria - Kultura   2004-08-19

Arrazoi berberagatik erabili du komikotasuna, baina filmeak aurrera egin ahala dramatismoak eta azkenean tragediak hartuko diote lekukoa.  Berria - Kultura   2004-09-25

Batzuetan bazuen, nola esan, halako ukitu jansenista bat, komikotasunaren ateetan jartzen zuena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 93. orr.

Borondatezko komikotasun itxuratiaren atzean egiazko barregarrikeria disimulatzeko ahaleginean berriz ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 206. orr.


kominiatu ik komuniatu.

kominione ik komunio.

komino ik kumino.

komisaldegi (Euskaltzaindiaren Hiztegian polizia-etxe eta komisaria agertzen dira) iz polizia-etxea, komisaria.

Atxilotuak Saintesko komisaldegira eraman zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Ertzaintzaren komisaldegi batera jo zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Bi egun zeramatzan gizonkoteak komisaldegian.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.

Ostera komisaldegian nintzela iruditu zitzaidan, berriro infernu hartan...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 38. orr.

Komisaldegiko ziega zikin eta heze batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

Geltokiaren aitzineko eraikin batean antolatua zuten aleman komisaldegira, komandantur-era.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komisaldegira eraman (8)


komisari ik komisario.

komisaria (106 agerraldi, 28 liburu eta 23 artikulutan) iz polizia-etxea. ik polizia 11.

Horko poliziaren komisarian salaketa bat jarri dute.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 110. orr.

SS-en komisariara joateko dei bat iritsi da aitarentzat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 31. orr.

Bilboko Komisarian nago atxilotuta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 249. orr.

Hamabi ordu komisarian, hamabi ordu besterik ez...nekez idazten dut hala ere.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 66. orr.

Aborigen bat komisaria batean torturatuta hil zuen Australiako Poliziak joan den astean.  Berria - Mundua   2004-11-27

Manifestariek Irakeko Poliziaren zenbait komisaria okupatu zituzten.  Berria - Mundua   2004-04-06

Hondamendi batetik onik atera den pertsona bakarra zirudien komisariako itxarongelan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.

Neure burua ikusten dut berriro komisariako korridore hutsetan, laugarren galdeketara noala, gauerdian.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 78. orr.

Ez zait inporta kartzelara joatea, baina ez dut komisariara itzuli nahi...  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 82. orr.

Begitarteak estalirik, arrastatuak komisariara eramaten eta galdezka une osoan berogailuei esku burdinaz loturik atxikitzen zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 28. orr.

· Gogo berezirik gabe igo zituen komisariakoek bereziki alokatu zioten apartamentu hartako eskailerak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komisaria barrura (3); poliziaren komisaria (3)

komisariara deitu (3); komisariara eraman (11); komisariara joan (6); komisariara joatea erabaki (3); komisariara joateko (4)

espainiako poliziaren komisariaren (4)

komisariatik atera (3); komisariatik pasatu (3)


komisariatu (12 agerraldi 12 artikulutan) 1 iz komisariotza.

UNHCR Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Komisariatu Nagusiko eledun Ron Redmondek.  Berria - Harian   2006-04-20

Giza Eskubideetarako NBEko komisariatu nagusi Louise Arbourrek.  Berria - Harian   2005-12-11

Nazio Batuen Erakundearen Errefuxiatuentzako Goi Komisariatuak (UNHWR) 90 milioi dolar beharko ditu hurrengo bi urteetan.  Berria - Mundua   2004-07-04

Giza Eskubideen Goi Komisariatuak egoera aztertzeko egitekoa den txostenaren zain dago.  Berria - Mundua   2006-04-29

2 goi komisariatu

Giza Eskubideen Goi Komisariatuak egoera aztertzeko egitekoa den txostenaren zain dago erakundea erabaki komun bat hartzeko.  Berria - Mundua   2006-04-29

Nazio Batuen Erakundearen Errefuxiatuentzako Goi Komisariatuak urtero banatzen duen saria da Nansen.  Berria - Gaiak   2004-09-23

Nazio Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Erakundeko Goi Komisariatuko bulegoari egin zioten eraso Kandaharren.  Berria - Mundua   2004-01-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errefuxiatuentzako komisariatu (6); errefuxiatuentzako komisariatu nagusiak (3)

goi komisariatuak (4)


komisario (orobat komisari g.er.) 1 iz poliziaburua.

Espainiako Poliziako komisario batek.  Berria - Mundua   2004-07-07

Komisario izendatua izan zen garaian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 121. orr.

Komisario bat inputatuta Irunen, prebarikazioagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Azkenaldi horretan polizia guztia zoratzeko zorian zeukan gizonaz hizketan aritu ziren polizia-etxean, eta komisarioak, gizon zahar, mozkor, xelebrearen zinismoarekin, heroia deitu zion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 170. orr.

Ticketa seinalatu eta bertan idatzitako izenak ikusarazi zizkion komisarioak Cesarri.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 64. orr.

-Nor da, ba, Senperena hori? -lehenengo galdera komisarioak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 117. orr.

1944ko agorrilaren 15ean, komisarioaren aitzinera herrestan bezala naramate.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.

Ohiduraren segitzeko, poliziak finak balinbadira komisarioa, aldiz, zozoa.  Herria   2003-06-12

Handik zuzenean poliziaren komisario zentralarengana joan nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 407. orr.

Komisarioak uretan murgilarazi zion berriro ere burua, tarte luzez, harik eta eskuburdinen arteko hatzen dardara amaitu zen arte.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 134. orr.

Krimenari buruz komisarioak zuen ezaupide guztia liburuetakoa zen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 32. orr.

Ezagutzaren gurutze handia eman dio espainiol gobernuak Meliton Manzanas komisario torturatzaile zenari.  Herria   2001-01-25

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Julie Lescaut izan da lehen aldikotz telefilmetan emazte batek komisario kargua ukan duena, erran nahi baita manatzaile zela eta bere menpean zituela gizonak.  Herria   2003-08-14

Laurence (Astrid Veillon) izanen dela hemendik goiti Komisario tituluarekin polizia taldearen nagusia.  Herria   2001-09-13

Etorri nauk hiri erratera ene Sarako komisario postua uzten dudala.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 191. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Atzetik bost gizon datoz, herri-komisaria eta lau soldadu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 162. orr.

4 aldi bateko betekizun bereziez kargutzen den pertsona.

Herri honetan eta inguruetan, legeak betetzen direnentz zaintzeko igorria izan den komisarioa naiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 73. orr.

-Eskualdeko komisarioa naiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 205. orr.

Hona Ithurbide herritarra, Sarako komisarioa, Zuzendaritzaren ordezkaria.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 156. orr.

Bere aitonaz mendekatzeko Sarara itzuliko da, Frantziako Iraultzako komisario dela.  Berria - Kultura   2004-12-03

Gogoan izango dun partiduko komisarioak zelan mesfidatzen ziren nitaz...  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 80. orr.

Euskal elkarteen 8 ordezkari, legezko 8 ordezkari, 4 pertsonalitate kalifikatu eta konduetarako komisario bat (Mixel Fagoaga senpertarra).  Herria   2004-04-22

Obra horiek guziak inkantean salduko dira St Laurent de Gosseko ezkerparetan, Marie France Carayol miarriztar komisario-inkantalariaren ardurapean.  Herria   2005-09-15

Inkisizioneko komisarioak igandeko mezan irakurri zuen ediktu hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 91. orr.

Komisario salatzaileak lehentasuna zuen zigortutakoaren ondasunak eskuratzeko, Inkisizioak salgai jartzen zituenean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 64. orr.

Nola presentatu zuen Errepublikako komisarioa (hots, prefeta) erakutsiz Frantziako gobernuak izendatua zela.  Herria   2004-06-10

Frantziako gobernu komisarioak, Yann Aguila magistratu independenteak, Clemenceau hegazkinontziak Indiara bidean daraman bidaia bertan behera lagatzeko eskatu du  Berria - Gaiak   2006-02-14

5 Europar Batasuneko gobernuko sailburua. ik beherago 6; ik komisionatu 2.

EB-ko batzorde murriztua: 2014 arte estatu bakoitzak komisario bat izango du.  Berria - Harian   2005-06-07

Baina Buttiglione ez da Barrosoren komisario polemiko bakarra.  Berria - Mundua   2004-10-31

PPko ministro zein Europako komisario izandakoa da.  Berria - Mundua   2006-03-18

Rocco Buttiglione italiarrak Europako Batzordeko komisario izateari uko egin zion atzo.  Berria - Mundua   2004-10-31

Europako Atzerri komisario Benita Ferrero-Waldnerrek. herria¬

EBren Hedapenerako komisario Guenter Verheugenek.  Berria - Mundua   2004-09-17

Batzorde berriaren ezaugarri eztabaidatsuena, baina, Herbehereetako Neelie Kroes liberala Lehiakortasun komisario karguan eustea izan da.  Berria - Mundua   2004-11-19

Hainbat diputatuk esan dute ez direla fio komisario batzuekin.  Berria - Mundua   2004-11-19

Laszlo Kovacs [...] Energia komisariogai izatetik Zerga komisario kargura aldatu du baztordeburuak.  Berria - Mundua   2004-11-19

6 arte ekakusketa baten antolatzaile den aditua.

Irizpide artistikoak bermatzeko, urtero komisario bat izendatzen du [Arco] azokak, artistak aukera ditzan.  Berria - Kultura   2006-01-20

Bisitari arruntaz gain, museo zuzendariak, bildumagileak, arte komisarioak eta prentsa espazializatua ere Kursaalean izango dira.  Berria - Kultura   2006-03-18

Gure Artea erakusketako komisario Peio Agirrek.  Berria - Kultura   2004-12-18

Nazioarteko aditu, komisario eta musoetako arduradunek hautatu dituzte galeriak.  Berria - Kultura   2004-04-15

Hizlarien artean, besteak beste, hauek izango dira: Manifesta 5eko ordezkari Bartomeu Mari, Berlingo Biurtekoko komisario Ute Meta Bauer, Jens Hoffmann komisario ezaguna eta Antonio Ortega artista.  Berria - Kultura   2004-06-02

Thomas Krens Guggenheim fundazioko zuzendariak gidatu du Errusia! erakusketa antolatu duen komisario taldea.  Berria - Kultura   2006-03-29

Margit Rowell aritu da komisario lanean.  Berria - Kultura   2004-10-02

7 goi komisariosup_1 ik komisionatu 2.

Javier Solana Europako Segurtasun eta Atzerri Politikarako goi komisarioak. herria¬

EBko Atzerri Politika eta Segurtasun gaietarako goi komisario Javier Solanarekin bildu zen Mottaki. herria¬

EBko Atzerri Politika eta Segurtasunerako goi komisario Javier Solanaren ustez, egoera berri bat sortu da orain.  Berria - Harian   2005-05-31

EBko Atzerriarekiko Harremanetarako goi komisario Benita Ferrero-Waldnerrek.  Berria - Mundua   2006-01-31

8 goi komisariosup_2 ik komisionatu 3.

Giza Eskubideentzako Nazio Batuen Goi Komisario Louise Arbourrek atzo agertu zuenez, kezkatuta dago biktima zibilei buruz jasotzen den informazio eskasa dela eta.  Berria - Mundua   2004-11-17

Louise Arbour NBEko Giza Eskubideen goi komisarioak.  Berria - Mundua   2004-11-17

Ruud Lubbers Errefuxiatuentzako goi komisarioak.  Berria - Mundua   2004-11-21

9 komisario-buru ik komisarioburu.
10 komisario nagusi ik komisarioburu.

Mingorance [...] polizian sartu zen, eta, denboraren poderioz, komisario nagusi izatera iritsi zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 35. orr.

Ingelesaren etxean sartzen ari nintzen, komisario nagusiarekin eta jendarmeriako kapitainarekin batera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 188. orr.

Fernando Amo Donostiako gaur egungo komisario buruaren eta Poliziako Zuzendaritza Nagusiko komisario nagusiaren aurka zigor prozedura zabaltzea proposatu zuen akusazio partikularrak.  Berria - Harian   2005-06-10

Donostiako polizia etxeko gertaeren garaiko (Informazio) komisario nagusiari deklarazioa hartzea.  Berria - Harian   2005-06-10

Larrañagak, Babeserako Batzarraren komisario nagusi komunistak, matxinatuei hartu zizkieten arma bat ere gabe utzi zituela CNTkoak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 73. orr.

· ik komisarioburu 2.

Horiek hola, Françoise Viatte Parisko erakustokiko komisario nagusiak Baionan bertan zerbaiten egitea proposatu zuen  Berria - Kultura   2004-08-03

11 komisario ondoko

Orain aste batzuk Polizia Nazionalaren komisario ondoko bat atxilotu zuten, bahiketa sare bateko buru izatea leporatuta.  Berria - Gaiak   2004-07-04

12 komisario politiko Alderdi Komunistako ordezkaria, armadako agintarien erabakietan esku hartzeko egitekoa zuena.

Etxebarria zen, ez dakit zein batailoiko komisario politikoa. Císcar gudontziko komisario politikoa ere izan zen, tarte batez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 81. orr.

Banekien gazte hitlerzaleen talde askotan komisario politiko bat egoten zela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 44. orr.

Portboutik sartu ziren Bartzelonara eta han, hiriburuan, Nikolai Kauffmannek bere neurria erakutsi zuen, komisario politiko izendatu baitzuten, iritsi eta berehala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 279. orr.

Ekineko kideak «komisario politikotzat» jotzeak Ekin «kriminalizatzeko eta klandestinizatzeko» nahiari besterik ez diola erantzuten.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

"Nolatan gero Hitler eta Stalin sarraskikide?", zioten ortodoxiaren zaintzaile eta jagoleek, egiaren komisario politikoek.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 74. orr.

13 polizia-komisario poliziako komisarioa.

Polizia-komisarioa behin baino gehiagotan etorri zen gerra erruki gabe hura gelditzeko agintzera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 88. orr.

Ikuskatzaile bat polizia komisarioa da eta bake epailea, biak batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 172. orr.

Havreko, Rouengo, Vernongo polizi komisarioek Florent Parisa zetorrela iragartzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 371. orr.

-Oraintxe deitu dit Bilboko Polizia komisarioak, eta esan dit Gobernadorearen agindua dagoela Polixene Trabudua de Mandaluniz atxilotu eta Carmengo agintaritzara eramateko...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 64. orr.

Poliza komisario erretreta hartu baino bi egun lehenago.  Herria   2005-03-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrantza komisario (4); atzerri harremanetarako komisario (4); atzerri komisario (4); batzordeko komisario (4); batzordeko lehiarako komisario (4); ekonomia komisario (3); erakusketako komisario (13); erakusketaren komisario (3); europako batzordeko komisario (4); europako komisario (6); garraio komisario (3); goi komisario (27); harremanetarako komisario (8); hedapenerako komisario (7); kanpo harremanetarako komisario (4); kerguelen komisario (3); komisario benita ferrero (13); komisario berriak (8); komisario buru (3); komisario burua (5); komisario buruak (4); komisario espainiarrak (3); komisario gisa (3); komisario guenter verheugenek (4); komisario izendatu (3); komisario jauna (6); komisario javier solanak (14); komisario mario montik (4); komisario nagusia (4); komisario nagusiak (6); komisario nagusiari (3); komisario politiko (7); komisario politikoa (5); lehiarako komisario (9); mingorance komisario (6); nekazaritza komisario (4); osasun komisario (3); segurtasunerako goi komisario (19); segurtasunerako komisario (3)

erakusketaren komisarioa (6); etxarte komisarioa (3); europako komisarioa (4); kerguelen komisarioa (6); merkataritza komisarioa (4); urrutikoetxea komisarioa (4)

; almunia ekonomia komisarioak (6); batzordeko komisarioak (5); batzordeko lehiarako komisarioak (5); diru gaietarako komisarioak (3); ebko hedapen komisarioak (4); ekonomia komisarioak (8); erakusketako komisarioak (18); erakusketako komisarioak azaldu (3); erakusketaren komisarioak (4); garraio komisarioak (4); ginsburg komisarioak (4); goaza komisarioak (4); goi komisarioak (10); hedapen komisarioak (7); kerguelen komisarioak (11); komisarioak agindu (3); komisarioak azaldu (11); komisarioak azaldu zuenez (6); komisarioak esan (7); lehia komisarioak (3); lehiarako komisarioak (22); merkataritza komisarioak (7); monti lehiarako komisarioak (4); nabarmendu zuen komisarioak (3); nekazaritza komisarioak (4); osasun komisarioak (3); roberto goaza komisarioak (4); urrutikoetxea komisarioak (4)

batzordeko lehia komisarioarekin (3); komisarioarekin bilduko (3)

erakusketako komisarioaren (5); erakusketako komisarioaren esanetan (4); etxarte komisarioaren (3); goi komisarioaren (3); kerguelen komisarioaren (6); komisarioaren arabera (17); komisarioaren aurrean (4); komisarioaren bozeramaileak (4); komisarioaren esanetan (11); komisarioaren esku (3); komisarioaren ustez (6); lehiarako komisarioaren (6); lehiarako komisarioaren bozeramaileak (3); nekazaritza komisarioaren (3)

urrutikoetxea komisarioari (3)


komisarioburu (orobat komisario(-)buru) 1 iz komisario nagusia.

Mingorance komisario-burua.  Berria - Kultura   2006-03-18

Scotland Yardeko komisarioburu Ian Blairrek.  Berria - Mundua   2006-01-31

Garai hartan Donostiako komisario buru zena.  Berria - Harian   2005-06-10

Fernando Amo Donostiako gaur egungo komisario buruaren eta Poliziako Zuzendaritza Nagusiko komisario nagusiaren aurka zigor prozedura zabaltzea proposatu zuen akusazio partikularrak.  Berria - Harian   2005-06-10

2 (arte erakusketetan)

Irudi garaikidearen kritika eta eraikuntza izenburupean berriz, David Travis Chicagoko Art Instituteko komisario burua, Rosa Olivares Madrilgo Exit Mediako zuzendaria eta Carles Guerra, Chris Boot, Alberto Martin eta Marta Gili arte kritikariak ariko dira.  Berria - Kultura   2006-03-18


komisariogai iz Europar Batasuneko gobernuan komisario izateko aurkezten duten pertsona.

Laszlo Kovacs [...] Energia komisariogai izatetik Zerga komisario kargura aldatu du baztordeburuak.  Berria - Mundua   2004-11-19

Legebiltzarrak atzera bota zuen Barrosoren proposamena, hainbat komisariogairen profesionaltasun eza argudiatuta.  Berria - Mundua   2004-11-18

Rocco Buttiglione Europako Batzordeko komisariogaiak haurrek familia tradizional baten barruan jaio behar dutela esan du.  Berria - Mundua   2004-10-17

Justizia, Askatasun eta Segurtasunerako komisariogai ohiak, bere burua «biktima errugabe» gisa definitu ondoren, [...].  Berria - Mundua   2004-10-31

Askatasun komisariogai kargua utzi ezean, Batzordearen aurka bozkatuko dute sozialistek.  Berria - Mundua   2004-10-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esan zuen komisariogaiak (3)


komisariorde 1 iz komisarioaren ondorengoa.

Lancashireko Poliziako komisariorde Julia Hodsonen arabera gertaera «susmagarria» da.  Berria - Mundua   2004-02-07

Londresko Poliziako komisariorde Brian Paddickek adierazi zuen inork ez zuela atentatuen aurretik oharkizunik egin.  Berria - Harian   2005-07-08

2 goi komisariorde

Hala azaldu du Kamel Morjane [NBEko] goi komisariordeak; eskualde horretan izan zen iragan astean.  Berria - Mundua   2004-07-04


komisariotza (4 agerraldi 3 artikulutan) 1 iz erakunde nazional edo nazioarteko baten mende dagoen organismoa, erakundearen egiteko jakin batez aritzen dena. ik komisariatu.

UNHCR Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Komisariotza Nagusiko arduradun Antonio Guterresek azaldu zuenez, [...].  Berria - Harian   2005-10-08

Asilo eskaerak aztertzeko eskatu dio Madrilgo gobernuari NBEko Errefuxiatuentzako Komisariotza Nagusiak.  Berria - Harian   2005-10-08

Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako Goi Komisariotzak.  Berria - Mundua   2004-06-05

Eugenio Irastorza preso ohiak, Bergarako ekimeneko Arantxa Arrutik, [...] eta SAko Joseba Alvarezek gaur 15:00etan aurkeztuko dituzte salaketak Nazio Batuen Erakundeko Goi Komisariotzan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

2 goi komisariotza

15:00etan aurkeztuko dituzte salaketak Nazio Batuen Erakundeko Goi Komisariotzan. Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako Goi Komisariotzak atzo argitara eman zuen txosten batek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10


komisio1 (orobat komisione g.er.) 1 iz batzordea.

Atzo izendatu du gobernuak komisio bat zor laborala zenbatekoa den zehazteko, ez ordaintzeko, baizik eta zenbatekoa den jakiteko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 117. orr.

Legebiltzarra oraindik aztertzen arituko da zein alderdi sartuko den talde bakoitzean eta bakoitzak zein komisio hartuko duen bere gain.  Berria - Mundua   2004-06-11

Espainiako Kongresuko Justizia komisioan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Mediku militarren komisioaren aurrean.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 26. orr.

Konpartsen komisioaren eta Udalaren arteko harremana.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 15. orr.

Azkoyenek burtsan zuen kotizazioa eten egin zuen ostegunean Balio Merkatuen Komisio Nazionalak. herria¬

CNE Espainiako energia komisio nazionalak.  Berria - Ekonomia   2004-03-27

Bide Segurtasunerako Komisio Teknikoa jarri da abian Eudelekin elkarlanean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Komisio bat igo omen duk alkatearekin hitz egitera.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 117. orr.

Hego Osetia eta Georgiako agintariek osatzen duten Kontrolerako Komisio Mistoak.  Berria - Mundua   2004-08-20

Terrorismoa Finantzatzeko Aktibitateen Zaintza Komisioak kontuak blokeatu eta kontu berriak irekitzea debekatu ahal izango du.  Berria - Harian   2005-03-12

Pentagonoak ez du erabaki akusatuak komisio militar baten aurrera ala epaitegira joango diren.  Berria - Mundua   2004-02-25

Komisioa aholku-emailea soilik izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Portugesa izanen ote da, helduden aldakuntzan, europear komisioaren president berria?  Herria   2003-12-18

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Nekazaritzako Komisioko buruak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 44. orr.

ik komisioburu.

Txingudin egitekoak diren errauste plantak medikuen komisioko kideon artean sortzen duen kezka azaltzeko antolatu dugu sinposioa.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

2 (hitz elkartuetan)

«Behar zen guztia ez egitea» egozten dio [FBIri] Ikerketa Komisioak.  Berria - Mundua   2004-04-14

· EAJ alderdiaren ordezkaritza honako hauek osatuko dute: Euskadi Buru Batzarreko lehendakari Josu Jon Imazek [...] eta Kanpo Komisioko arduradun Gorka Agirrek. herria¬

3 Europako Komisio

Europako Komisioak ikus-entzunezkoen industriak eta zinematografikoak duen «izaera estrategikoa» nabarmendu berri du iragan astean kaleraturiko agiri batean.  Berria - Kultura   2004-04-01

Europako Komisioak gai kutsagarrien isuria neurtzeko arteztaraua ezartzeko azken deia egin zien atzo Europako 21 herrialderi.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Europako Komisioak suntsitze esparruekin loturiko artxiboak gordetzen laguntzeko diru laguntzak emango ditu.  Berria - Kultura   2004-08-01

· Europako Parlamentuak eta Komisioak bultzatu egin beharko luketela Ekialdeko eta Mendebaldeko herrietako idazleen arteko elkarrizketa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 316. orr.

4 goi-komisio

25.000 salaketatik gora aurkeztu zituen atzo erakunde horretako Goi Komisioan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komisio mistoak (3); komisio nazionalak (3); kontrolerako komisio (3)

euroko komisioak (3); europako komisioak (3)

europako komisioko (4)


komisio2 1 iz salerosketa edo merkataritza eragiketa bat zertzen duenak kobratzen duen saria.

Komisioak dira bankuetako eta kutxetako bezeroen kexa iturri nagusietakoa.  Berria - Ekonomia   2006-02-02

Gainerako abalak, %0,6ko komisioarekin eskainiko ditu.  Berria - Ekonomia   2006-02-04

Ez dizkietela komisioak kobratzen bezeroen %65i.  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Kontua da ez dakigula zenbateko komisioa kobratzen duen.  Berria - Harian   2005-11-05

Asko saltzeagatik jasotzen zituen komisio, hobari eta gainerakoekin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 283. orr.

Salmenta batekin irabaziko nuen komisio xumearen truke.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 323. orr.

komisio txiki baten truke komandanteak dena gurean erosiko dutela segurtatzen digu.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 40. orr.

Salmenten kopurua bere onera sekula ez zela itzuliko pentsatzen zuenez, komisio handia eskaini zion gazteari.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 78. orr.

komisio polita jasotzen zuen mutilak saltzen zuen pieza bakoitzeko.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 77. orr.

Komisio eta aseguruetatik jasotakoa 2004an baino %16,4 gehiago izan zen.  Berria - Ekonomia   2006-01-26

Arduradun horrek hamar kilo 'ketchup' saltsa ahantzi zituen bere komisio zerrendan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 183. orr.

Bihar gauerako azken manganeso-koilarakada ere lehorreraturik ez badago, komisio erdia baino ez dizut ordainduko...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 142. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lan komisioak agindu zituen ureztatze-sareak ez ziren egin.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 67. orr.

3 komisio-hartzaile

Etengabea zen, halaber, komisio hartzaileen eta bezeroen emana.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.

Bere idazmahaiaren atzealdean eseririk, komisio hartzaile judu baten eitea hartzen zuen, buruargi eta erne.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 93. orr.

4 legez kanpoko komisio

Fragata militarren salmentarekin lotutako legez kanpoko komisioen ordainketei zegokiola. herria¬

Bosch Siemens multinazionalak ustez legez kanpoko komisioetan 200 milioi pezetako ordainketa egin zuenean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komisiorik gabe (3)


komisio3 (corpusean komisione soilik) iz ipar betekizuna.

Zentinelak komisionea egitea onartzen bazuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 20. orr.

Eta egia esan, inoiz baino aiseago egin dugu komisionea.  Berria - Kultura   2004-10-06

Pabera itzuli zen komisionea egin gabe.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 25. orr.

Harekin otoitz egiten zuen eta emazte harek egun batez komisione bat eman zion.  Herria   2005-09-22


komisioburu (corpusean komisio buru soilik) iz batzordeburua.

PAC laguntzen kanbiatzea zen Fischler komisio buruaren ideia, karia hortarat izan ere da manifestaldi asko.  Herria   2003-06-19


komisiolaritza iz

Komisiolaritzako hiru txori bakan haiek oso antiklerikalak ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.


komisionatu (orobat komisionadu g.er.) 1 iz

NBEk Afganistanerako zuen komisionatu Lakhdar Brahimik.  Berria - Mundua   2004-04-02

NBEko errefuxiatuen komisionatua «oso kezkaturik» agertu zen Italiako Gobernuak hartu dituen neurriengatik.  Berria - Mundua   2004-10-06

Jose Mari Muñoa Jaurlaritzako kanpo harremanetarako komisionatua.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

2 Europar Batasuneko gobernuko sailburua. ik komisario 4.

Europako Batasuneko Atzerri Aferetarako komisionatu Charles Patten.  Berria - Mundua   2004-07-24

«Benetako iraultza teknologikoa dakar honek», esan zuen atzo EBko Garraio komisionatu Jacques Barrotek.  Berria - Gaiak   2004-12-11

3 goi komisionatusup_1 ik komisario 7.

Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideetarako goi komisionatu Louise Arbour Errusiako presidente Vladimir Putinekin bildu zen atzo Moskun. herria¬

Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Goi Komisionatuko bozeramailea da Jose Diaz dominikarra. herria¬

Nazio Batuen Erakundeko langile batek sexu jazarpena leporatu ondoren, ikerketa bat abiatu dute Ruud Lubbers iheslarien goi komisionatuaren aurka.  Berria - Mundua   2004-05-19

Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuentzako Goi Komisionatuak iragan ostegunean bertan behera utzi zuen errefuxiatuak itzultzen laguntzeko zeukaten misioa. herria¬

Luis Carlos Restrepo Bakerako goi komisionatuak Gobernuko egoitzan asteazkenean irakurri zuen komunikatuak zioenez.  Berria - Mundua   2004-08-20

4 goi komisionatusup_2 gobernuak aginduriko betekizun jakin bat duen pertsona.

Gregorio Peces-Barba Espainiako biktimen goi komisionatuaren ustez.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Peces Barbak Biktimen Arretarako Goi Komisionatu kargua utziko du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arretarako goi komisionatu (3); eskubideetarako goi komisionatu (5); goi komisionatu (15); komisionatu louise arbourrek (4)

goi komisionatuak (8)

goi komisionatuaren (4)

goi komisionatuari (3)


komisione ik komisio1.

komit ik gomit.

komitatu ik gomitatu.

komitatzaile ik gomitatzaile.

komite (485 agerraldi, 19 liburu eta 336 artikulutan –gehie-gehienak Herria aldizkarikoak-) 1 iz batzordea.

Zer nahi dute komite horretako kazetari, kritiko, profesore eta abarrek?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

Talde ekologistetan sarturik zebilen, kolektibo feministetan, komite internazionalistetan eta beste bizpahiru mugidatan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 71. orr.

Horien antolakuntzan, SOS Arrazakeria, Komite Internazionalistak eta Zabaldi elkarteak ariko dira elkarlanean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

Amerikaren aurkako ekintzen kontrako Komitea.  Berria - Kultura   2006-02-05

Gaur Pekinen hastekoa den Alderdi Komunistaren Komite Zentralaren bileratik erreforma politikoen aldeko aurrerapausuren bat espero dituzten baikorrak.  Berria - Mundua   2004-09-16

Uztaritzeko zinegotzi eta Bidarten aldeko komitearen bozeramailea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Ez-eskuartzearen Komiteko begirale.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 33. orr.

INAO sormarken komiteak arras baldintza zorrotzak ezarririk, [...].  Herria   2005-11-24

Bestetako komitearen biltzarrea.  Herria   2003-04-17

Ondotik, komiteak eskainitako aperitifa.  Herria   2005-09-22

Errepresioaren Aurkako Korsikako Komiteak.  Berria - Mundua   2004-08-08

Europako Batzordeko Torturen Prebentziorako Komiteak (CPT) esandakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Robespierre, Montagnards taldeko Jakobinoak bere burua jarri zuen Salbakuntza Publikoaren Komitearen buruzagi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 226. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hainbat emakume elkartu eta hilero izaten zituen aholku-batzarrak, solasaldiak eta komite-bilerak bere etxean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 153. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Telefonicako Enpresa Komiteko ordezkariak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Nazio Komiteko kide guztiak EHNA eskuetan zutela agertu ziren hedabideen aurrean. Greba komiteko zenbaitek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Karrikako besta komiteak antolatu ihauteriak iragan dira joanden larunbatean.  Herria   2005-02-24

Ez daude ados, gainera, zuzendariek segurtasun komitearen eta lana eta familia uztartzeko neurrien harira proposatutakoarekin.  Berria - Ekonomia   2006-04-08

Etika-komiteek azpibatzorde espezializatuak sortuko dituzte.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.

Filipe Bidarten sostengu komiteko kideak haserre daude.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Nazio Batuen deskolonizazio komiteak egoera aztertu aurretik.  Berria - Mundua   2004-08-05

Departamenduko turismo Komitearen zuzendaritza.  Herria   2004-07-15

Zainketa Komiteko Hiriart eta Harismendi herritarrak ondoan zituela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 246. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enpresa komite (4); komite internazionalistak (19); komite internazionalistetako (3); komite teknikoak (3); sustengu komite (7)

besta komitea (22); enpresa komitea (6); kontrako komitea (3); pesta komitea (4); sostengu komitea (4); sustengu komitea (5)

aurkako komiteak (3); besta komiteak (48); besta komiteak antolatu (3); besta komiteak antolaturik (4); besta komiteak antolatzen (6); bestetako komiteak (4); donazaharreko besta komiteak (3); enpresa komiteak (7); herriko besta komiteak (3); herriko komiteak (3); karrikako besta komiteak (7); komiteak antolatu (5); komiteak antolaturik (10); komiteak antolatzen (11); komiteak antolatzen du (4); komiteak eskainirik (5); komiteak eskainitako (3); pesta komiteak (14); sostengu komiteak (6); sustengu komiteak (17); ziburuko besta komiteak (3)

pesta komitean (5)

besta komitearen (3); enpresa komitearen (6); filipe aska komitearen (3); komitearen biltzar (4); komitearen biltzar nagusia (3); komitearen izenean (5); komitearen xedeak (3); pesta komitearen (3); sostengu komitearen (3); sustengu komitearen (6)

besta komiteek (4)

sustengu komiteen koordinaketak (3)

besta komiteko (25); besta komiteko gazteek (9); enpresa komiteko (6); karrikako besta komiteko (5); komiteko gazteak (4); komiteko gazteek (15); komiteko gaztek (8); komiteko kidea (3); komiteko kideak (3); pesta komiteko (17); pesta komiteko gazteek (4); sostengu komiteko (4); sustengu komiteko (3)

aiherrako pesta komitekoek (3); besta komitekoek (3); pesta komitekoek (5)


komitekide iz komite jakin bateko kidea.

Sekulan ezin zen jakin nor zen solaskidea, eta bi gizon apaindu haiek, xingola palto hegian, zainketa komitekideak izan zitezkeen berdin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 258. orr.


komitiba iz laguneria, jarraileria.

Hamabietan, komitibako hamar autok babestuta, Espainiako errege-erreginak agertu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09


komizitate iz komikotasuna.

Pentsamenduetarako terapia deitu dudan hori komizitateak eta umoreak sortzen zuten gehienbat.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 5. orr.


kommandant ik komandante.

kommandantur ik komandantur.

kommando ik komando.

kommemorazio (corpusean konmemorazio eta konmemorazione soilik) iz ospakizuna.

Estakuru bikaina zen konmemorazione hura, beraz, aitaren asmoetarako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 157. orr.

-Konmemorazio egunaren antolakuntzak zertan dira?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 58. orr.


kommozio (orobat konmozio) iz zirrara, inarrosaldia.

Kanporatzen duzun zerbaitek konmozioa lortzen badu, komunikatzen ari zara.  Berria - Kultura   2004-12-01

Aita teilatu baten zurajea konpontzen ari zela erori ostean hitz egin ezinik eta konmozio larri batez ekarri zuten egunean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 27. orr.

Buruan kolpe larri bat hartu ondoren, hark eragindako kommozioak, gehienetan, oroimena galarazten du aldi baterako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

Garuneko konmozioa eta burezurraren haustura izan zituen, eta horren ondorioz hil zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 238. orr.

Auzoko erietxeko larrialdi-gelan, kommozio zerebrala nuela esan zidaten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.


kommutadore (corpusean konmutadore soilik) iz kommutagailua. ik etengailu.

Konmutadore bati eragin zion don Ottaviok.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 453. orr.


kommutatu, kommuta, kommutatzen (corpusean konmutatu soilik) du ad zigorrez mintzatuz, ordeztu.

Santoñan atxilotua, heriotza zigorra ezarri zioten, gero hori konmutatu eta, azkenean, kartzela pairatu behar izan zuen, 1943an aske utzi zuten arte. Handik hiru egunera heriotza zigorrak konmutatu zituen Francok.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 232. orr.


kommutazio iz kommutatzea.

Zigorraren konmutazioa itxaroten zuen artean.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 218. orr.


komoda iz mahai bat baino zerbait garaiagoa den altzaria, gainean taula bat duena eta alderik aldeko hiruzpalau tiradera zabalez hornitua dena.

Komodako ispiluan islaturik nekusan irudiari mintzatu nintzaion. Txanponez txanpon dirua bildu eta komodako kaxoietan ezkutaturiko ehun latzezko zakutxoetan sartzen duten andre lurjabe txiki horietakoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 203. orr.

Kotoizko txaleko zuria eta udako galtzak komodan gorde zituzten arropa zuriarekin batera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 395. orr.

Kaierak bi urte zeraman komodan gorderik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 199. orr.

Ez zituen berekin ekarri, halere, ez lapis lazulizko paparreko orratza, ez olibinozko besokoa, ez eta topazio eta amatistadun eraztunak ere; etxean utzi zituen bere komodako tiradera batean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.

Louren argazki bat kartoizko lauki batean eskutokirik gabeko komoda baten gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 227. orr.

Demba altxatu eta komoda gaineko panpinei begira jarri zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 113. orr.

Komoda-gain hura leku sakratua zen niretzat, txinatarrentzat etxean izaten duten aldarea bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komoda gainean (6)

komodako ispiluan (4)

komodan gorde (3)

komodaren gainean (4)


komodidade ik komoditate.

komodin 1 iz joko kartetan, jokerra.

Eta kartak aipatu ditudanez, hiztegira jo dut gaztelerazko comodín hitza nola erran behar den jakiteko: komodina Hegoaldean eta jokerra Iparraldean. Komodinik bai, partida honetan?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 41. orr.

2 zernahitarako balio duen gauza.

Guztiok dugu gure zorte onaren arrazionamendu txartela, botere kuotarena, maitasunarena, edozertatik libra gaitzaketen komodin pare bat edo hiru.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 183. orr.

Bere bizitza estiloa erabat definitzen duen hitza, edozertarako balio duen komodin horietako bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.


komoditate (orobat komodidade; ik komoitate) iz erosotasuna.

Artaldean bizitzeko ohiturik baitzeuden, komoditateak, menekotasunak eta imajinazinoaren eskasak hartaraturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 136. orr.

Kanpinak ez dauka etxearen komodidaderik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 91. orr.


komodo (orobat komodos g.er.) iz erosoa.

Jarrera komodo bat bilatzen saiatu nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 22. orr.

Etxeko arropa komodo baina dotorez jantzirik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 105. orr.

Komodoegia da, edozergatik ere gogoko ez ditugun testu moduak baztertzea edo baliogabetzea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 39. orr.

Buchenwald-eko kontzentrazio zelaia biziki zabala da, 600 metra gora eta biltegiak badira kondagaitzak, zenbaitek iduri baitute komodosak, Thuringe-ko mendi patarretan kokatuak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.

Muga harriak bezala baitira, neurtzeko komodoak direnak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 156. orr.

Ez dakit, baina bera nahiko komodo dago erlazioan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 278. orr.


komodo (orobat komodos g.er.) iz erosoa.

Jarrera komodo bat bilatzen saiatu nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 22. orr.

Etxeko arropa komodo baina dotorez jantzirik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 105. orr.

Komodoegia da, edozergatik ere gogoko ez ditugun testu moduak baztertzea edo baliogabetzea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 39. orr.

Buchenwald-eko kontzentrazio zelaia biziki zabala da, 600 metra gora eta biltegiak badira kondagaitzak, zenbaitek iduri baitute komodosak, Thuringe-ko mendi patarretan kokatuak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.

Muga harriak bezala baitira, neurtzeko komodoak direnak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 156. orr.

Ez dakit, baina bera nahiko komodo dago erlazioan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 278. orr.


komodoro iz itsas armadako ofiziala.

Karguak eta karguak baizik ez, amaierarik gabeko organigrama garaietan: marinelik gabeko kapitain, komandante eta komodoroz jositako barkuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 323. orr.

Perry komodoro amerikarraren 1853-1854ko espedizio famatuen ondoren Japoniaren subiranotasunak pairatzen zuen mehatxua zela-eta, zentralizazio-politika abian jartzea eta nazio barneko ekonomia liberalizatzea izan zen japoniarren erreakzioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.


komodotasun (corpusean komodostasun soilik) iz erosotasuna.

Komodostasunak manatzen du gisa hortako obra larria, zeren gaur egun beste aldetik itzulia eginez heltzen baita jendea zinetegi horretara.  Herria   2005-08-04


komoitate iz ipar pl komuna.

Mahai ttipi bat, murruaren kontra altxatzen zena (nik uste), alki bat, lastozko matalaza, Beloken utzia nuen hura bezain tinkia edo gehiago, burdiko bat, manta erdi bat, nabarra, komoitateak murruan sartuak, gainean ur-untziarekin, gela sabaia biziki gora, eta hantxe, gorenian, leiho ttipi bat burdin barraz garnitua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.

Trukeko merkaturik hoberena kanpaleku ttipiko komoitateak ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 96. orr.


komoretar iz Komoretakoa, Komoreei dagokiena; komoreetako herritarra.

Gero Ekaldetik, xinatar, indiar, komoretarrak, eta Afrika hegoaldetik ere.  Herria   2001-11-08


komulgatu, komulga, komulgatzen du ad Jauna hartu.

Gero Ekaldetik, xinatar, indiar, komoretarrak, eta Afrika hegoaldetik ere.  Herria   2001-11-08

Euskara Ostia bat da, biribil-biribila eta gusturik gabea, edo betibateko gustuduna, denok bat izateko eta denok batera komulgatzeko egina.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 83. orr.


komun1 1 iz pixa egiteko eta gorputza libratzeko gela.

Ondoan sukalde zabal bat, ur berogailuarekin eta suarekin, eta sukaldearen ondoan komun bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.

Apartamentua ederra da: sala handi bat, bi gela eta komuna.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

Komun txiki hartan maniobra zaila zen mugimendu txikiena ere.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 228. orr.

Komun bakoitzaren zurezko atea ezpalduta zegoen eta urratuta, eta haietako bat erroetatik kanpo zintzilika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 133. orr.

Komunak patioan zeuden.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 37. orr.

Pasilloaren azkenean dago komuna, eta, gerturatu ahala, gero eta kirats nazkagarriagoa dario.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 89. orr.

-Eskerrak kafearengatik eta komuna erabiltzen uzteagatik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 26. orr.

Gero lanbasa berriro hartu eta komuna garbitzera joan zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 104. orr.

Inork garbitzen ez zituen komunak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 109. orr.

Komun banatan sartuko gara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 183. orr.

Komun batean ezkutatu nintzen ni, eta bertan egin nuen, museoa itxi eta gero ere, guztiz ilundu arteko denbora.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 224. orr.

Meditaziorako leku aproposa da komuna.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 148. orr.

Guk launaka joan behar genuen gizonentzako komun publikoetara, eta horietako bi beste biren lepora igo handik begiratzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 89. orr.

-Nesken komuna da! -esan zuen Harryk arnasestuka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 304. orr.

Ez zegoen berrogeita laugarren solairuko emakumezkoen komuna baino gela intimoagorik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 131. orr.

Turkiar erako komun bat.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 84. orr.

2 komun ontzia.

Patio ttipian urak zuzenean ibaira botatzen zituen komun bat.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Eskaileratik eskuinera leihorik gabeko gela bat, konketa batekin eta komun itxi batekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 36. orr.

Ate ondoko izkina batean komunak, ondoan txorrota; atearen beste aldean, hormari loturik, betoinezko apal batzuk.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 27. orr.

Komunak jarioa du, eta kanilak haria hondatuta dauka.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 276. orr.

Konketa, komun zikin bat eta ispilu txiki bat zeuden han.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 24. orr.

Begira iezaiok sukalde kedartu honi, begira hire komunari, hire bainugelari.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 58. orr.

Horrek izorratzen du nire emaztea gehien: komunaren estalkia altxatua topatzeak, iratzarri osteko txiza bonba eman gabe uzteak, eta dutxaren paretetan itsasirik geratzen diren ile kizkurrek.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 45. orr.

3 (hitz elkartuen lehen osagai gisa)

Komun konketan eserita.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 21. orr.

Komun-esertokian eseririk, sabelekoa hustu zuen aparteko tarratetan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.

Komun gela etxeari zegokion bezalakoa zen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 20. orr.

Berriro jaitsi nintzen behe-sotora, baita hango komun-gelaska baten ate kisketaz itxiaren atzean ezkutatu ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

Sukaldaritzan, txofertzan, komun-garbikuntzan eta beste hainbatetan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 26. orr.

4 komun-garbitzaile izond/iz komunak garbitzen dituena.

Eta orduantxe eman zidaten nire azkeneko egiteko hau: komun garbitzailea. Emakume komun- garbitzaileak, bere aldetik, etsipenaren arruntasun itogarria ezagutzen du.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 120. orr.

5 komun ontzi (25 agerraldi 11 liburu eta artikulu 1ean; orobat komunontzi 6 agerraldi 3 liburutan)

Bainugela berritu berria genuen, eta distiraz ageri zen han den-dena, berriaren berriz: paretako lauzak, armairuak, botiken tiraderak, konketa, bainu-ontzia eta dutxa, komun-ontzia... den-dena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.

Komun-ontziaren parean belauniko paratu eta hatzak eztarriraino sartuta.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 15. orr.

Puska guztiak ostatuko komunontzira bota nituen ezkutuan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 136. orr.

Dena zen zuri izandakoa han, komun ontziaren tapa beltza izan ezik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 20. orr.

Komun-ontzi zikinak garbitzen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 120. orr.

6 komun zulo (26 agerraldi 15 liburutan; orobat komunzulo 20 agerraldi 7 liburutan eta komuntzulo 4 agerraldi 4 liburutan)

Komun-zuloko taparen gainean kristalezko hiru edalontzi zeuden prest.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.

Komun zuloak garbitzeko likidoa da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 222. orr.

Emandako botika guztiak komun-zulotik behera bota nituen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 38. orr.

Buruz behera zuzenean komun-zulora sartu zen, inguruko guztiak urez zipriztinduz eta bistatik desagertuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 134. orr.

Maskuria komunzulora hustu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.

Alferkeria, pentsamendu txar guztien komun-zuloa, kosta ahala kosta saihestu behar dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.

Komunzulokoak patxadaz egin eta lasai aski garbitu nituen eskuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.

7 komuneko paper

Frantziako presondegietan dena erosi behar da: komuneko papera, xaboia, janaria, oinetakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Komuneko papera aldatzea, argiak itzaltzea, katua uxatzea sofa gainetik ken dadin. Gero, aurpegia lehortu zuen komuneko paperaz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 114. orr.

Seguru gixajoak oraindik ere komuneko paper latz harekin garbitzen dituela mukiak.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 63. orr.

Mezuak uzten zizkieten elkarri egunero-egunero komuneko paperean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 132. orr.

Gutun luze bat idazten ari naiz komuneko paper amaiezin batean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

· Komuneko paper-bilkariak ere berrituko beharko nituen kabina bakoitzean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 117. orr.

Sailean zeuden komuneko paper-erroiluak izan ziren, besteak beste, ezagutu zituen lehenbiziko gauzak, bendak kendu zizkioten egunean bertan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komun ontzi (7); komun ontzia (8); komun ontziaren (8); komun publiko (5); komun publikoetara (3); komun txiki (4); komun zulo (3); komun zuloan (4); komun zuloaren (3); komun zuloko (3); komun zulora (7); komun zulotik (4); komun zulotik behera (3)

gizonezkoen komuna (3); nesken komuna (3)

etxeko komunean (7); gizonezkoen komunean (6); komunean eserita (3); komunean sartu (26); komunean sartu da (5); komunean sartzen (3); taberna bateko komunean (4)

komuneko atea (26); komuneko atea ireki (7); komuneko atean (5); komuneko atearen (9); komuneko atearen ondoan (3); komuneko ispiluaren aurrean (4); komuneko leihoa (3); komuneko paper (9); komuneko papera (12); komuneko paperean (3); komuneko ur (4); komuneko zuloan (6); komuneko zulotik (6)

gizonezkoen komunera (5); komunera abiatu (8); komunera altxa (3); komunera bidean (9); komunera eraman (7); komunera jo (9); komunera jo nuen (4); komunera joan (77); komunera joan beharra (4); komunera joan gabe (4); komunera joatea (3); komunera joateko (35); komunera joateko altxatu (5); komunera joateko baimena (3); komunera joaten (11); komunera sartu (20); komunera sartzeko (3); sartu zen komunera (3)

komunerako bidea (3); komunerako bidean (5); komunerako buelta (3)

komunetan eta bulegoetan (3); komunetan sartu (4)

komunetara joan (7)

komunetik atera (13); komunetik behera (5); komunetik bueltan (7); komunetik irten (13); komunetik itzuli (3); komunetik pasa (4)


komun2 1 izond guztiek edo gehienek batera dutena, guztiei edo gehienei dagokioena. ik erkide.

Oheak elkarren gainka dituen logela komun batera.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 60. orr.

Tetraodon nigroviridis arrainek eta gizakiak gene komun batzuk dituzte, eta horrek iradokitzen du asaba berdinak izan zituztela.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Haien historien ezaugarri komun bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 214. orr.

Gorputz guztiekiko komunak diren propietateak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 16. orr.

Erabaki komun bat onartzeko prest egotea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 63. orr.

Kantuzko memoriaren bidez ondare komun batean parte hartzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.

Helburu komun batek bateratzen dituen herrialdeen artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 195. orr.

Gizartea ez da gizabanako baten harreman-sarearen eta beste batenaren arteko lurralde komuna baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.

Nahiz eta dudarik gabe Mendebaldeko Europa osoarentzat historia komun eta zibilizazio komun bat egon, jendea ez zegoela elkartuta batasun politiko formal batean, eta herrialde guztia ere ez dela inoiz gobernu komun baten mende egon.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 357. orr.

Ideia komun banaka batzuk gordetzen dituzte, kopuru algebraiko konplexu askok zatitzaile komun berdina onartzen duten bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 43. orr.

ZKH ospetsua, Zatitzaile Komun Handiena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 160. orr.

Eta MKT, bestea bezain ospetsua, Multiplo Komun Txikiena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 160. orr.

Sailkaketa hau sistematikoki egin da printzipio komun batetik abiatuta.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 64. orr.

Propietate komun hori ez da pertzepzio imajinatiboek soilik eskuratutako zerbait.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 16. orr.

EUTGn, ordea, komunak ziren lehen hiru ikasturteak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 38. orr.

Eta hor ondo dator "libratzen" horren adiera komuna -edo komuneko adiera- ere.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 106. orr.

Komuna denak naturala izan behar du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 300. orr.

2 berezia ez dena, arrunta, ohikoa.

Preso komun edo sozialak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 179. orr.

Dirua ez dela gauza bat, zerbaitetarako balio duen gauza arrunt eta komun bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.

Heriotza arrunt komun baten xehetasunak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 167. orr.

Gurean ere esan komuna da, gaitzak goiz etorri eta berandu joan ohi direla.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 179. orr.

Bakardadea ez zen beti min, eta bakarturiko jendeak jende ziren oraino, ez uste komunak zioen eran eriak edo arazodunak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 220. orr.

• 3 (predikatu gisa)

Mendebalde modernoko klase ertainak eta intelligentsia garaikideek komun zuten beste esperientzia bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 214. orr.

Izatearen unibertsaltasuna ("izatea gauza guztiei komun zaie").  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Baldin maitasun hori elkarrekikoa bada, lilura hori biok komun dute.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 340. orr.

5 Komunen Ganbera Britania Handian eta britaniar erkidegoko herrialde batzuetan, herriak hautatzen duen ganbera.

Iazko martxoaren 18an Komunen Ganberak «beharrezko baliabide guztiekin» gerra abiatzearen aldeko boza eman zuen.  Berria - Mundua   2004-07-21

Legebiltzarrak agindutako txostenaren inguruko eztabaida egin zen atzo Komunen Ganberan.  Berria - Mundua   2004-07-21

Lehen ministroa arrunt lasaituta azaldu zen Komunen Ganberan eginiko agerraldian.  Berria - Mundua   2004-01-29

Erresuma Batuko Komunen Ganberako buru eta Alderdi Laboristako diputatu Peter Hainek. Beraz, erregea bakar-bakarrik sartu zen Komunen Ganberan, hango lehendakariari eskatzeko saldukeriaz akusaturik zeuden bost diputatuak atxilotzeko entrega ziezazkion. herria¬

6 zentzu komun sen ona.

Betor zentzu komunaren politika eta bertsolariaren logika hautsia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.

Hau dena oso logika sinplea besterik ez da eta zentzu komun oso apala.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 152. orr.

Zentzu komunaren aurka badoa ere, sexualitatea espero ez ditugun lekuetan ere azaltzen dela (gogo-nahasteetan, erlijioan, artean, politikan, hezkuntzan eta abar).  Berria - Harian   2006-05-06

Jakitea eta zientzia azkenetan daudenean, orduan eta ez lehenago, zentzu komunera jotzea, azken denbora hauetako asmakeria sotila besterik ez da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 303. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arazo komun (3); erabaki komun (3); erakunde komun (5); erran komun (4); ezaugarri komun (19); gai komun (3); gobernu komun (3); gobernu komun baten (3); helburu komun (6); hobi komun (12); hobi komun batean (3); ideia komun (5); izendatzaile komun (4); leku komun (3); nozio komun (6); oinarri komun (5); politika komun (3); proiektu komun (3); propietate komun (4); puntu komun (4); zatitzaile komun (3); zentzu komun (5)

egitasmo komuna (3); erran komuna (3); estrategia komuna (4); etorkizun komuna (5); ezaugarri komuna (4); gure etorkizun komuna (3); hizkuntza komuna (3); lan komuna (3); lege komuna (3); lurralde komuna (3); objektu komuna (3); planteamendu komuna (3); politika komuna (5); sistema komuna (3)

arazo komunak (4); erran komunak (4); ezaugarri komunak (7); hilobi komunak (3); hobi komunak (4); interes komunak (4); neurri komunak (3); oinarri komunak (5); planteamendu komunak (3); planteamendu komunak dituztela (3); proiektu komunak (5); zentzu komunak (3)

iritzi komunaren (3); politika komunaren (5); zentzu komunaren (3)

naturaren ordena komunari (3); ordena komunari (4)

hilobi komunean (9); ordena komunean (4)

komunen ganberak (4); komunen ganberan (12); printzipio komunen (4)

segurtasun komunerako (11)

hobi komunetan (8)

adostasun komunez (3)

ezaugarri komunik (5); gurekin zerbait komunik (3); neurri komunik (3); zerbait komunik (6); zerbait komunik baduelako (3)


komuna iz elkarrekin bizi den pertsona taldea, ondasunak partekatuz eta bizikidetasun arau alternatiboen arabera jokatzen duena.

Familia batzuek komunak sortu zituzten eta seme-alabak ez ziren bikotearenak kolektibitatearenak baizik. Ez, komuna bat ez... komunitate bat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 202. orr.

Parisetik zetorren 68ko maiatzaren mugimendu libertarioa, hippismoa, komunak, bikote harremanak kolokan jartzea...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 181. orr.

Mojatarako ibilia, komentutik atera eta komuna begetariano batean bizi izan zen bizpahiru urtez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

Narrazio-liburu pare bat argitaratu zuen, antza, komuna hartan bizi izan zen garaian.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

parisko komuna (7)

parisko komunaren (4)


komunal izond herriko biztanle guztiei dagokiena, herriarena.

Udalerri bakoitzean plataforma komunal bat eratzeko asmoa duzue?  Berria - Mundua   2004-04-13

Bestalde, Italiako erdi eta iparraldean bereziki, gizarte antolakuntza berria ari zen sortzen, mugimendu komunalaren indarrez batez ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Millet sistema Otomandar Inperioan gizarte-egitura komunalaren bertsio antolatua baino ez zen izan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.

Partikularrek jakin zutenez, Albako etxeak hainbat lur erosi zituen, komunalak, herriaren lur izandakoak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 68. orr.

Amikuzeko oihan komunala zati-zatika saltzen zuten Donapaleuko notableek, beren hiriaren ureztatzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 83. orr.

Berak etxe bati "eraikin komunala" jarri zioan izena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.

Austria Behereko urtekaria, Vienako urtekari komunala, eta monarkia austro-hungariarraren gorteko eta hiriko liburua ere eskatu zituen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.


komunazale iz

Parisko komunazale zaharren kantua zen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 50. orr.


komunean adlag elkarrekin. ik amankomun.

Horretarako, "inputatuek komunean dituzten zioak modu bateratuan" plazaratuko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Asko dute komunean, eta hori ikusteko parada eman zuen atzo Gasteizko Arriaga liburu dendan izandako hitzorduak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Lauaxetaren nazionalismoa eta ETArena testuinguru oso desberdinetan garatu baziren ere, biek ere funtsezko faktore bat dute komunean: abertzaletasunaren aldarean egin zuten bizitzaren sakrifizioa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 34. orr.

Irletan sortzen diren literaturek komunean ba ote duten ezaugarri bereziren bat jakin gabe amaitu zen trenaren ibilbidea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 32. orr.


komunero iz 1520an Karlos I. Gaztelako erregearen aurka altxatu zen alderdikoa.

Gaztelako komuneroak -euskaldunek laguntzen zuten Karlos V.aren aurka guduan- ia gaur arte iraun duen askatasun "herritarraren" sinbolo bihurtu dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 72. orr.

Nafarroaren birkonkistatzeko osatu genuèn armada, batik bat Esparrosek izan zuen deskalabruaren ondotik, Gaztelako komuneroen laguntzan Gaztelan barrena zihoala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 630. orr.


komuniant iz ipar jaunartzailea.

Igandean Aiherran lau herrietako 15 komuniantek bataioko agintzak erreberritu dituzte.  Herria   2004-07-08

Meza nagusi bat guziz ederrean komuniantek parte hartu dute irakurtzeak eginez bai eta kantikak emanez edo denek betan edo multxokia eta ere bakarka.  Herria   2001-06-07

Meza hunkigarria izan da, jende guziek dutelakotz parte hartu kartsuki otoitz eta kantuetan... holako eguna bizirik, komuniantek atxikiko dute orroitzapen ona.  Herria   2001-05-31


komuniatu, komunia, komuniatzen du-da ad ipar Jauna hartu.

Belaunikatu niz eta komuniatu dut.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 47. orr.

Anitzak guti kofesatzen baziren, ardura komuniatzen ziren baina orduan zen bereziki kasu egin behar, profanazioneen beldurrez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 100. orr.

Amak komuniatu du bainan biz-pa-hiru lagunekin bakarrik.  Herria   2003-03-06

Zenbaitek egun guziz komuniatzen zuten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 101. orr.

Ongi etorri, igande handi eta on, komuniatuko diren haur eta familieri diotegu desiratzen.  Herria   2005-06-09

Komuniatzera beti heldu ziren, kantuz, beti heldu, nik eskua akitua kokospean platoaren atxikitzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 61. orr.

Kofesatu nintzen, komuniatu ninduen, eta azken oliadura eman.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 54. orr.


komunikabide (orobat komunika bide g.er.) 1 iz komunikatzeko, berri edo adierazpen bat hedatzeko erabiltzen den bidea. ik hedabide.

Komunikabide asko eta ezberdinetan ibilia zara: prentsa idatzia, telebista, irratia...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 32. orr.

Komunikabide berri batzuetan (posta elektronikoa, chat delakoa, SMS, eta abar), idatziz gauzatzen diren arren, orain arte ahozkotasunaren berezko ezaugarritzat hartu diren estrategien araberakoak dira diskurtsoak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 227. orr.

Hedabideen diru laguntzaren aurtengo igoera, ordea, 450.000 eurokoa da [...], eta komunikabide guztien artean banatuko da (irratiak, telebistak...).  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Komunikabide batzuk jo eta su hasiko lirateke berria zabaltzen, direnak eta ez direnak nahasten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 200. orr.

Hainbat komunikabide eta aldizkaritan kolaboratu izan du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Ekonomiaren eta komunikabideen globalizazioak Estatuaren funtzio instrumental nagusiak murriztu dituela.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 55. orr.

Komunikabideak ahaltsuago, eta propaganda erabakigarriago.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 169. orr.

EiTB taldeko komunikabide guztien egungo egoera.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Komunikabide eta hedabide guztietako lehen albistea izan zen gertakizun hura.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 103. orr.

Komunikabide guztietan agertu ziren, fusio hotza lortu zutela iragarriz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 167. orr.

Adierazi zuen edozein komunikabide ixtea «guztiz salbuespenezko» neurria dela. herria¬

Komunikabideen eta teleteknologien garaian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Eskualdeetako komunikabideak sortu eta garatzea.  Berria - Harian   2005-06-12

Aurka zituen komunikabideak isilarazi zituen.  Berria - Harian   2005-02-15

Komunikabideak kontrolatzeko legedia.  Berria - Mundua   2006-02-10

Komunikabideak, gizarteko beste alor asko bezala, gizonezkoen esku daude, oro har.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 112. orr.

Donostian beste euskarazko komunikabide bat abian jartzea «beharrezkoa» dela azaldu zuen.  Berria - Harian   2005-02-17

2 (izenondoekin)

Komunikabide modernoek beste irakurle mota bat erakartzen dute.  Berria - Kultura   2004-02-17

Orain, komunikabide berriei esker, nahi adina leiho ditugu, munduari begira egoteko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 66. orr.

Hizkuntza dela gizaberearen komunikabide propioa eta lehena, beste abere mota guztietarik gizona bereizten duena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 176. orr.

Galdu dugu ahozko gizarte hura, iritsi zaigu komunikabide idatziena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 287. orr.

Estatutuak dio katalanez egin behar dutela «Katalunian dauden» administrazio eta komunikabide publikoetan.  Berria - Mundua   2006-01-19

Komunikabide alternatiboek lehen informazio iturri izan nahi dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-23

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehenik, komunikabide tresna bat da Hizkuntza.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 176. orr.

Egunkaria «nahi eta ahal zutelako» itxi zutela esan zuen Uriak, euskarazko komunikabide sare «sendoa» osatzen ari zelako.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Probintzien gain gobernu zentralaren kontrolari eusteko komunikabide-sistema inperiala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.

Euskarazko Komunikabide Taldeko (EKT) Administrazio Kontseiluko idazkariak.  Berria - Harian   2005-10-11

BBC British Broadcasting Corporation kateako (Komunikabide Korporazio Britainiarra) presidente Gavyn Daviesek.  Berria - Mundua   2004-01-29

Euskal Herriak bere leku osoa hartzeko gisan komunikabide teknologia berrietan.  Herria   2005-10-20

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri-komunikabide horiek apaltasunez jalgi ziren plazara eta, pixkaka, maila profesional duina erdietsi dute.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 135. orr.

Durangaldeko Herri Komunikabideak.  Berria - Harian   2005-10-11

5 pl bide eta errepideak.

1920an ziren hasi komunikabideak Luzaide, Auritze eta Iruñeren artean, garai hartako autoen medioz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 123. orr.

Komunikabideen aurrerapenei esker, lastertasun beldurgarriaz zabaldu zen izurria kontinente osoan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Erromatar komunikabideek lagundu zuten merkataritza espiritualean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

Ez zen Mendebaldeko kristautasuna Mendebaldeko komunikabideez baliatu zen erlijio bizi bakarra izan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal komunikabide (3); euskarazko komunikabide (10); komunikabide alternatiboen (7); komunikabide berri (4); komunikabide berriak (4); komunikabide berriei (4); komunikabide berriei esker (3); komunikabide berriek (3); komunikabide guztietan agertu (3); komunikabide handien (4); komunikabide publikoak (3); komunikabide publikoetan (5); komunikabide sistema (4); komunikabide taldeak (3)

eko komunikabideak (3); euskal komunikabideak (3); euskarazko komunikabideak (17); herri komunikabideak (5); iruñ

euskarazko komunikabideei (4); komunikabideei bidalitako (4); komunikabideei igorri (5); komunikabideei igorritako (6)

espainiako komunikabideek (7); estatu batuetako komunikabideek (3); euskarazko komunikabideek (5); israelgo komunikabideek (3); komunikabideek ematen (3); nazioarteko komunikabideek (3)

komunikabideekin harreman (3); komunikabideekin hitz egin (3)

euskal komunikabideen (8); euskal komunikabideen egitasmoak (3); euskarazko komunikabideen (8); komunikabideen aitzinean (3); komunikabideen arloan (3); komunikabideen arreta (5); komunikabideen askatasuna (3); komunikabideen aurrean (93); komunikabideen aurrean agertu (6); komunikabideen aurrean egindako (10); komunikabideen aurrean mintzatu (3); komunikabideen aurreko (5); komunikabideen bidez jakin (8); komunikabideen bidez jaso (3); komunikabideen bitartez jakin (3); komunikabideen egitasmoak (3); komunikabideen egitasmoak bideragarriago (3); komunikabideen eta (7); komunikabideen independentzia (3); komunikabideen inguruko (3); komunikabideen itxiera (3); komunikabideen itxierak (5); komunikabideen jarrera (3)

euskal komunikabideetako (3); komunikabideetako ordezkariak (3); komunikabideetako ordezkariekin (3)

espainiako komunikabideetan (3); komunikabideetan agertu (3); komunikabideetan agertzen (8); komunikabideetan euskara sustatzeko (4); komunikabideetan lan egiten (4); nazioarteko komunikabideetan (3)

komunikabideetara bidali (3); komunikabideetara bidalitako (4); komunikabideetara igorritako (4)

komunikabidek argitaratu (3)


komunikabidegintza iz komunikabideak egitea.

Euskarazko komunikabidegintza garatzen ari garen enpresa eta erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta lantzea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11


komunikaezin izond ezin komunikatuzkoa.

Ez irudi determinatuak, margolariek eta fisionomistek buruan omen dituztenen antzeko irudiak, beren produktuen edo juzgaketen zirriborro komunikaezinak omen direnak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 210. orr.


komunikagintza iz

Bistan dena bete betean sartzen gara gaurko komunikagintzan, Interneten "sagardun.com" gunea idekia dugu, euskaraz eta espainolez, ixtante frantsesez ere.  Herria   2005-05-19


komunikapen 1 iz komunikatzea.

Diotenez hodi horiek dira Internet komunikapen nasaiaren segurtatzeko muntadurak, Suedia kaskotik haste eta Mediterraneo hegiraino.  Herria   2001-07-26

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hizkuntza eta elez gaindiko beste komunikapen formak.  Herria   2003-01-28

Komunikapen tresna berriak.  Herria   2001-11-15

Xiberoko "Artzainak" enpresa multzoak 126 000 euro ukanen ditu bere baitako komunikapen sarearen pikoan emaiteko.  Herria   2003-12-18

Komunikapen Teknologia Berriez (katebez) axolatzen den ANTIC elkarteak.  Herria   2005-10-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komunikapen teknologia (4)


komunikatibo 1 izond komunikazioari dagokiona. ik komunikazio 2.

Hemengo estratega komunikatiboek AEBetan dute beren iparra.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 21. orr.

Arau komunikatiboak izan behar du hizkuntz prozesuaren ardatza.  Berria - Euskal Herria   2004-03-13

Egoera eta premia komunikatibo horietara egokitu behar da hizkuntza eta hiztuna.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 240. orr.

Hurrengo topaldietan ez zuen hobetu bere gaitasun komunikatiboa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 85. orr.

Gure helburu komunikatiboa lortze aldera, irudiak aparteko garrantzia dauka.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 53. orr.

Bere eredu komunikatiboaren giltza mezu-hartzaileekin duen harreman berezian datza.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.

Alternatibotasunaren etiketapean 70 eta 80ko hamarraldietan mendebaldeko Europako zenbait alderdi komunistak landu zuten eredu komunikatiboak porrot egin zuen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 87. orr.

Zinemak eta telebistak mitoak eta kondairak zabaltzeko orduan duten funtzio komunikatiboa aztertzea.  Berria - Harian   2005-12-04

Logi Bergmannek Islandiako sistema komunikatiboari buruzko azalpenak emango ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Batasunaren datozen hilabeteetako «erreferentzia politiko eta komunikatiboa» herri kontsultaren defentsa izango dela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

2 komunikatzea lortzen duena.

Euskara komunikatiboan sortutako testuak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.

Bikozketak oso zainduak dira, eta erabiltzen den euskara oso erraza eta oso komunikatiboa da.  Berria - Kultura   2004-10-20

Hzkuntzak barnean du zulora eramango duen harra, ez da kanpora begiratu beharrik, eta har horrek eragozten dio benetan hizkuntza komunikatibo erabilgarria izan dadin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 173. orr.

Nik idatzi izan ditudan lanetan adierazi nahi nuena ahalik eta modurik zuzenean, txukunenean eta komunikatiboenean adierazteko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 183. orr.

Nerudak poesia «komunikatibo eta unibertsala» egiteko zuen gaitasuna goratu zuen.  Berria - Kultura   2004-06-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bestelako eredu komunikatibo (3); estrategia komunikatibo (3)

bestelako eredu komunikatiboa (3); eredu komunikatiboa (4); euskara komunikatiboa (4); gerrilla komunikatiboa (3)

arau komunikatiboak (3)


komunikatiboki adlag komunikazioaren ikuspegitik.

Badakit horrela zaila dela euskarazko testu komunikatiboki indartsuak sortzea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 120. orr.

Alderdi konstituzionalistak, berriz, Lizarra-Garazi indarrean egon zen bitartean, noraezean ibili ziren, komunikatiboki guztiz out, defentsibara, gotorlekuetan tinko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 142. orr.


komunikatu1, komunika, komunikatzen 1 du ad harremanean jarri, elkarri adierazi.

Oso eritasun bitxia zuela komunikatu zioten medikuek.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 27. orr.

Peter nitaz maitemindurik omen dago; gustatuko litzaidake [...] zeren hala berdindurik egongo ginateke, eta askoz errazago komunikatu ahal izango genuke elkarrekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 255. orr.

• 2 da ad

Irratiz komunikatuko dira laster, auskalo norekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 345. orr.

Tita ohartuko da prestatzen dituen janak sentimendu igorle direla, eta haien bitartez maite duen pertsonarekin komunikatu daitekeela.  Berria - Kultura   2004-11-10

-Ezin da euskaraz komunikatu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 159. orr.

3 (aditz laguntzailerik gabe)

Nola dezake ahantz bestalde Fedearen arduradunak, gizartearekin komunikatuz edo hizkuntzaren bitartez dela egituratzen nagusiki gure izpiritua?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 186. orr.

Gau osoa eman zuen idazleak komisaldegian, hotelaren izena gogoratu ezinik eta poliziekin komunikatu ezinik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 147. orr.

Nahiz eta hiri hori Irkutskekin telegrafoz komunikaturik egon segur aski, [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 342. orr.

Elkarrekin seinale bidez komunikatuta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 104. orr.

Pena handia ematen dit eurekin ia keinu hutsez komunikatu behar izateak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 62. orr.

Ez da kulturala bakarrik emakumeok daukagun komunikatu beharra.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 201. orr.

4 komunikazioa izan.

Yorken hori gertatzen da: ez da hain garrantzitsua non bizi zaren, baizik eta ondo komunikatutako tren zuzenak dituen metro geltoki bat gertu edukitzea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 63. orr.

Imajinatzekoa da zelako zirrara sentituko zuten tunelaren alde bietako langileek, tunelaren bi muturrak elkar hartu eta alde biak komunikatuta geratzen zirenean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 141. orr.

Bi zakur atera zituzten bertatik, arrastaka eraman zituztenak pabilioiarekin komunikatutako beste egoitzaren batera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 117. orr.

Toki guztiekin ondo komunikatuta dagoelako.  Berria - Kirola   2004-04-09

Plutoneko geologia, tenperatura eta atmosfera aztertzeko propio prestatutako teknologia du, eta Lurrarekin komunikatuta egoteko 2,1 metroko antena. herria¬

5 (era burutua izenondo gisa)

Ontzi komunikatuen teoria azaldu nion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

besteekin komunikatzeko (4); elkarrekin komunikatzeko (9); euskaraz komunikatzeko (3); komunikatzeko debekua (4); komunikatzeko erabiltzen (4); komunikatzeko gaitasuna (3); komunikatzeko hizkuntza (4); komunikatzeko modu (4)


komunikatu2 1 iz jendaurrean hedatzeko idazten den testua edo adierazpena.

Dakar Rallyak bere doluminak adierazi zizkion hildakoaren sendiari, komunikatu baten bidez.  Berria - Kirola   2006-01-14

IRAk komunikatua atera aurreko orduetan.  Berria - Harian   2005-07-29

ETAk argitaratutako azken komunikatura.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 53. orr.

Gustura bidaliko nieke Ruberten liburua komunikatu hori idatzi dutenei.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 87. orr.

CCMk eta Gamesak batera kaleratu zuten komunikatuaren arabera.  Berria - Ekonomia   2006-04-26

Nazioarteko langileak askatu eta hurrengo egunean komunikatu bat helarazi zuen taldeak: [...]. Komunikatua irakurtzeari ekin zion.  Berria - Mundua   2006-02-10

Komunikatua sinatu duten alderdien artean.  Berria - Mundua   2004-11-28

Aspaldikoa zen egonezina, eta komunikatu batean laburbildu dute azkenean.  Berria - Kirola   2004-05-05

Auzitegiko medikuak bere lana bete arte ez da komunikatu ofizialik izango.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 279. orr.

Komunikatu txepeletan begiak erre arren, argirik eskaintzen ez zaigunontzat.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 78. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lore eskaintzak, bertsoak, komunikatu irakurketak, besarkadak eta musuak... dena ohi bezala.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 16. orr.

Batzu-batzuek, komunikatu edo manifestu-eitea eman diote hitz egiteko beren gogoari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 17. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Alderdiok [...] salaketa komunikatua idazten ari dira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Sailak, Sindikatuen Mahaiak eta Dekanotzak gaitzespen-komunikatu bana erredaktatu dute.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 35. orr.

Valentziako Unibertsitateak zabaldutako prentsa komunikatuak dioenez.  Berria - Gaiak   2004-02-19

Prentsa komunikatuak esaten duena oinarri hartuz.  Berria - Harian   2005-12-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etaren komunikatu (4); komunikatu bat kaleratu (4); komunikatu batean adierazi (6); komunikatu baten bidez (14); komunikatu bateratu batean (3)

etaren komunikatua (3); komunikatua irakurri (6); komunikatua kaleratu (5)

etaren komunikatuak (3); kaleratutako komunikatuak (4); komunikatuak zioenez (3)

komunikatuaren arabera (9)


komunikatzaile 1 iz komunikatzen duen pertsona; zerbait komunikatzen duen pertsona.

Antzinateko hizlariek eta egungo komunikatzaile gehienek ez bezala, bat-bateko bertsolariak segundo gutxi batzuk baizik ez ditu argudio egokiekin topo egiteko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 185. orr.

Komunikatzaileak parean duen entzulearen egia aditzeko gai izan behar du beti.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.

Komunikatzaile ona izateko norbere burua maite behar dela lehenbizi.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 67. orr.

Maryk azalpen ugari eman zigun kantu batzuetan, komunikatzailea ezin hobea dela erakutsiz.  Berria - Kultura   2004-11-09

Bere egitasmoa azaltzen ere ez du asmatu, komunikatzaile txarra izan da.  Berria - Harian   2005-06-30

Geroztik maiz pentsatu zuen nor izan zitekeen komunikatzaile anonimo hura.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 126. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gizarte komunikatzaile orok iturriak gordetzeko eskubidea du.  Berria - Gaiak   2004-08-13

• 3 izond komunikatzen duena.

Hizkuntzaren garapen soziala bermatu beharrez hizkuntzaren orotariko ahalbide komunikatzaileez ahanzteko arriskua duten irizpide horiek.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komunikatzaile ona (3)


komunikazio (orobat komunikazione g.er.) 1 iz komunikatzea, elkarri adieraztea.

Sexualitatea plazerarekin, jolasarekin, komunikazioarekin, samurtasunarekin eta maitasunarekin lotuta dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 283. orr.

Jolas sexualak komunikaziorako bidea zabaltzen du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 125. orr.

Ahozkoa ez den komunikazioa, hau da, keinuen komunikazioa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 144. orr.

Hizlariaren eta entzulearen arteko komunikazioa zapuzten duten egoerak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 161. orr.

CIAren eta FBIren arteko komunikazioa eskasa dela-eta informazioa interpretatzeko arazoak dituztela ondorioztatu dute.  Berria - Mundua   2004-07-23

Gizakien arteko komunikazioaren ezintasuna.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.

Ez bakarrik Internet: komunikazio eta informazioaren inguruan gertatzen ari den guztia da aski harrigarria.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 154. orr.

Arriskutsua zen bai gurasoentzat eta bai niretzat ere elkarrekin harremanetan jartzea, eta baztertua genuen bai telefonozko baita gutunen bidezko komunikazioa ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 218. orr.

Urte horretan bertan hasi ziren satelite bidezko komunikazioak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 81. orr.

Interneteko komunikazio oro espiatzen duen sare erraldoia.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 30. orr.

Bi pertsona elkarrekin komunikazioan jartzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 125. orr.

Erantzun gabe eten nuen komunikazioa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 28. orr.

Komunikazioak etenda zeuden.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.

Komunikazioa galduta dugu, baina errekuperatzeko asmoarekin idazten dut.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 306. orr.

2 (ozenondoekin)

Emakumeen arteko komunikazio mutua, naturaren misteriorik handienetakoa, nire aburuz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 109. orr.

Komunikazio partehartzailea mito bilakatu zen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 88. orr.

Komunikazio totala utopia bat da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 363. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik komunikatibo.

Gizarte zibila bera da protagonista nagusia hemen proposatzen ari garen komunikazio eredu berrian.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.

Hizkuntza, ezer izatekotan, komunikazio tresna da, Komunikazio-ekintza antolatzeko gaitasunak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 49. orr.

Komunikazio zirkuitu alternatibo gisako bat da bertsolaritza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 60. orr.

Ikusmenean soilik oinarrituriko komunikazio prozesua simulazio hutsa da, komunikazio-kodeen prostituzioa, mendeetan atzera egitea, arrazionalismoaren aurreko garaietara bueltatzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 16. orr.

Ze metafora darabilzki bertsolariak, ze argudiaketa-modu, ze komunikazio estrategia.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 28. orr.

Komunikazio hizkuntza eraginkorra.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 153. orr.

Handia da formulen komunikazio-garrantzia haren [Amurizaren] bertsoetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 166. orr.

Sor ditzagun komunikazio sareak, eta elkar gaitezen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 108. orr.

Komunikazio bulegoan etengabean telegrafo eta telefonoen urruma goxoa eta txilinhotsa eta murmurioa aditzen ziren.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.

Globalizazioaren eta informazio eta komunikazio teknologia berrien (IKTB ) aroan, informazioaren ugaltze izugarria manipulazioen hazkunde esponentzial bilakatu da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 97. orr.

Komunikazio-ezintasun guztiak baino sakonagoa da ontzikide babeldarrek bizi duten elkartasuna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 27. orr.

Ikus-entzunezko komunikazio eta publizitate kontuak irakasten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

Politikarien komunikazio arduradunak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 30. orr.

Komunikazio-marketinaren urrezko araua: txiste bat bera ez dago edozein entzuleriaren aurrean kontatzerik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 176. orr.

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanoak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 129. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gramofonoa edo irratia bezalako masa-komunikazio moduen presentzia.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.

Venezuelan egon zen bitartean Latinoamerikako Herri-Komunikaziorako Tailerrak sortu zituen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 122. orr.

Irratilariak ikus-komunikazioan jarri behar ditugu entzuleekin.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 41. orr.

Ia ziurtzat eman daiteke estatu unibertsal batek buru-komunikaziorako baliabide ofizialez hornituko zuela bere burua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.

5 bide eta errepideak. ik komunikabide 5.

Geroztik, aire, autobus eta trenbide komunikazioak ireki dituzte, harreman diplomatikoak indartzeaz gain.  Berria - Mundua   2004-06-13

Ez genuke nahikoa ontzi jende gehiago sartzeko, [...] eta gizon horien egitekoa izango da itsaso bidezko komunikazio guztia etetea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 262. orr.

Legeak «erregulazio osoa» emango du bidaiariak errepideetatik joatea ahalbidetzen duen alorraren gainean, «komunikazioena sektore estrategikoa izanik, garapen ekonomiko eta sozialarekin guztiz loturik».  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Horrelako azpiegitura bat [Euskal Y-a] gure herrian eginez gero, Astigarragak komunikazioen gune estrategiko izaera berreskuratuko du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Urruntzearen hirugarren kausa India eta Ingalaterra arteko komunikazioen bizkortzea izan zen, horrela britainiarrek sarri bidaia baitzezaketen hara eta hona eta ingeles lurrean kokaturiko etxe batean helbideratuta egon psikologikoki.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.

6 txostena.

Aztertua du Templek gai hori, eta komunikazio bat idatzi du hartaz, klasiko bilakatu dena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.

18:15-19:30 komunikazioak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

eako komunikazio arduradunak (6); eako komunikazio idazkari (4); elako komunikazio arduradunak (5); euskarazko komunikazio taldea (9); euskarazko komunikazio taldeak (4); euskarazko komunikazio taldeko (10); garraio eta komunikazio (10); gizarte eta komunikazio (15); harreman eta komunikazio (4); informazio eta komunikazio (16); kataluniako komunikazio saria (5); komunikazio arazoak (9); komunikazio arduradun (25); komunikazio arduraduna (16); komunikazio arduradunak (46); komunikazio arduradunarekin (4); komunikazio arduradunaren (7); komunikazio bide (12); komunikazio bideak (8); komunikazio bulegoan (5); komunikazio bulegora (4); komunikazio ekintza (6); komunikazio enpresek (6); komunikazio eredu (4); komunikazio eskubidea (5); komunikazio esparru (4); komunikazio esparrua (8); komunikazio esparruaren (6); komunikazio eta informazio (5); komunikazio eza (4); komunikazio falta (17); komunikazio gaitasuna (4); komunikazio greba (4); komunikazio hizkuntza (5); komunikazio idazkari (15); komunikazio idazkariak (14); komunikazio idazkariaren (5); komunikazio kanpaina (4); komunikazio kontseilari (6); komunikazio lana (5); komunikazio modu (5); komunikazio mota (7); komunikazio plana (4); komunikazio sare (4); komunikazio sarea (5); komunikazio saria (5); komunikazio sistema (5); komunikazio talde (8); komunikazio taldea (11); komunikazio taldeak (9); komunikazio taldearen (4); komunikazio taldeko (13); komunikazio teknologiak (6); komunikazio teoriako (4); komunikazio tresna (10); komunikazio zerbitzuak (6); komunikazio zientzien (17); komunikazio zientzien fakultatean (4); komunikazio zientzien fakultateko (11); kultura eta komunikazio (6)

bestelako komunikazioa (18); komunikazioa errazteko (5); komunikazioa eta elkarlana (4); komunikazioa eten (4); komunikazioa hobetzea (4); komunikazioa lantzeko (4); komunikazioa lortzeko (4)

bestelako komunikazioak (6)

bestelako komunikazioaren (7); informazioaren eta komunikazioaren (4); komunikazioaren teknologia (4)

komunikaziorako estatu idazkari (6); komunikaziorako gaitasuna (5); komunikaziorako tresna (6)


komunikaziogune (corpusean komunikazio gune soilik) iz komunikatzeko gunea.

Gazte Topaguneak hainbat gune izango ditu: Gaztetxe gunea (musika, zine eta kafe karpa egongo dira bertan), Euskal Herria gunea (eztabaidak, hitzaldiak, erakusketak eta nazioarteko txokoa), komunikazio gunea (Internet...) eta karpa erraldoia (sagardotegia, kontzertuak eta ekitaldi politikoa).  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

komunikazio gunea (4)


komunikazione ik komunikazio.

komunio (orobat komunione) 1 iz jaunartzea.

Liturgia honetan errito nagusia Komunio Santua zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 131. orr.

Eta komunioa ere eman zigun, gu egitekotan ginen hura jainko bakar eta benetakoaren aldeko gerra zenez, gure bekatuak euron aitormena egin barik barkatu zizkigulako.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 144. orr.

-Eri den fededun bati komunioa eraman diot -esplikatu zion, haren heinera heldu zelarik-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.

Urte guztiko bekatuen barkamena Portzinkula Egunean meza entzun, komunioa hartu, konfesatu eta pare bat errezo egitearen truke.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 151. orr.

Gaur komulgatu egin behar zuen, baina ez du egon behar grazian, ze aita Renteríak ez dio ekarri komunioa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 147. orr.

2 batasuna, elkartasuna, erkidetasuna.

Itxarongelan, ikusia zuen komunio moduko bat sortzen zela gaixoen artean, lubaki berean dauden soldaduen artean bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 80. orr.

Edan ahala gero eta hobeto sentitzen naiz, alaiago, besteekin bat-eginago, [...] zure gorputz eta gogoa hedaturik nabaritzen dituzun arte, urtu egin direla konbentzioak eta beldurrak, egiazko komunio batera iristen zarela, komunio kosmiko batera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 104. orr.

Lur eta zeruarekiko komunio berri bat sentiarazten zidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.

Isildu egin zen, iraganarekin komunioan balego bezala, eta gero, zuhurki, esan zuen: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 24. orr.

Arbasoekiko komunio mistikoak alde batera utzirik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 15. orr.

Komunio berri bat, jaunartze berri bat asmatu dugu, elizetako, estadioetako, telebistaren aurreko edo kultur munduko komunioetan gehiegi sinesten ez dutenen neurrira egindako komunio bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

Tabernetako komunak dira komunio horren tenpluak, eta zulo haietan, Ostia Biribila gurtu beharrean, karnetarekin egindako Lerro Zuzena gurtzen dugu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

3 komunio handi

Ganden igandean gure herriko 19 nexka eta mutiko gaztetxok egin dute komunione handia edo orai erraiten dena Fedearen aitormenaren erreberritzea.  Herria   2003-06-12

Eskuinetarik, lehen alkietan, komunione haundia egina ez zuten mutikoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 65. orr.

4 komunio txiki

Komunione ttipia edo orai erraiten den lehen komunionea maiatzaren 25 eko igandean izan dugu gure parropian.  Herria   2003-06-05

Iragan igandean ginuen, haur multxo baten komunione ttipia.  Herria   2005-05-19

5 lehen komunio

Salbatorez 17 haurrek egin dute beren lehen komunionea. herria¬

Lehen komunioneko haurrak esku-zartaka eta agurka.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komunione handia (21); komunione haundia (8); komunione ttipia (11)

haurren lehen komunionea (4); komunionea egin (10); komunionea izanen (6); lehen komunionea (49); lehen komunionea egin (6); lehen komunionea izanen (5); lehen komunionea salbatorez (4)

lehen komunioneko (7); lehen komunioneko urratsa (5)


komunione ik komunio.

komunisgo (orobat komunixgo g.er.) iz ipar komunismoa.

Errusian ere ez dira oraino gauzak haxean, hurbiltzekorik ere, lehengo komunisgoaren makurrak ezin xuxenduz eta demokrazia on bat haren lekuan ezarri artean.  Herria   2004-05-06

Halere Titoren komunisgoak ez zuen ondarrekotz Sobietar menpekotasuna onetsi eta 1949 an elgarren arteko haustura egin zuten Stalin eta Titok.  Herria   2001-11-15

Laster ulertu zuen Komunisgoa Jainkoaren kontra zela, eta kidekoeri galdegiten ziotela Jainkoaren baztertzea.  Herria   2004-12-23


komunismo iz jabego pribatuaren ezabatzean datzan ekonomia eta gizarte sistema; alderdi komunisten politika edo dotrina.

Anarkismoak berdin-berdin ukatzen zituela kapitalismoa eta komunismoa, estatuaren boterean oinarritzen baitziren biak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.

Komunismoa jatorriz, liberalismoa eta faxismoa bezala, Mendebalde modernoan kristautasunaren ordezko gisa sorturiko ideologia sekularretako bat zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 173. orr.

Errusiar tsarismoak porrot egin zuen lekuan errusiar komunismoak arrakasta izan zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 213. orr.

Txina komunismoaren mende eta Japonia amerikarren kontrolpean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 453. orr.

Indian komunismoa ezartzen saiatu zen iraultzaren bidez.  Berria - Harian   2006-03-01

Titoren heriotzak eta 80ko hamarkadan komunismoak izan zuen gainbeherak bultzatu zuen Eslovenia independentzia aldarrikatzera.  Berria - Mundua   2004-04-30

Ez dago komunismorik klase-diferentzia hori ezabatuko duenik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 101. orr.

Komunismoa mamu beltz bat izan zen gure hezitzaileen ahotan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.

Funtsezko ideia horiek bultzatu zuten faxismoaren eta komunismo dogmatikoaren kontra borrokatzera.  Berria - Kultura   2004-01-15

Komunismo historikoak porrot egin du.  Berria - Kultura   2004-01-15

Komunismo libertarioa aldarrikatu eta lurralde-banaketa egin zuten.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 160. orr.

Battisti Italiako PAC Komunismorako Langile Armatuak gerrilla taldekoa izan zen 1970eko hamarkadan.  Berria - Mundua   2004-08-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nazismoa eta komunismoa (3)

komunismoaren aldeko (7); komunismoaren aldeko langile (7); komunismoaren aurka (4); komunismoaren aurkako (3); komunismoaren kontra (3)


komunist ik komunista.

komunista (orobat komunist g.er., komunixt g.er. eta komunizt g.er.) 1 izond komunismoari dagokiona; komunismoaren araberako gizarte iraultza bultzatzen duena.

Gero, iraultza komunistarekin, Mosku lehengora etorri zen berriro.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 57. orr.

Programa komunistak bere bidea egiteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Egia da bazela anbiguotasun bat Sobietar Batasunak eta ideologia komunistak Mendebaldeko Zibilizazioarekiko zuten harremanean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 173. orr.

Harrigarria egiten da hain elkarren etsai izatea bi alderdi komunista.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

Maizago eta bixiago har nezala parte alderdi komunistaren zelula edo atalen bileretan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 256. orr.

Italiako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 286. orr.

Herrian eta eskualde osoan bizi ginen etorkinok fabrika guztietan langileen gehiengoa osatzen genuen eta partidu komunistaren inguruan egituratuta geunden.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 184. orr.

Liga Komunista Iraultzaleak agertzen du ezkerburuan bere zerrenda.  Herria   2001-02-01

Badira oraindik ere erregimen komunista batzuk, Txinakoa adibidez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

«Totalitarismo komunista» gaitzetsi zuen atzo Europako Alderdi Popularrak, Bruselan eginiko bozketan.  Berria - Mundua   2004-02-06

Diktadura komunistak pairatu ditugun herrialdeok.  Berria - Mundua   2004-04-03

Estatu komunistaren sortzailearen irudiari gorazarre egitea.  Berria - Mundua   2004-07-09

Beren asmoa monarkia ezabatu eta errepublika komunista ezartzea zen.  Berria - Mundua   2004-08-25

2 komunistez osatua.

Larrañaga batailoi komunista antolatu zen han, eta Santoña aldera gero.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 41. orr.

Brigada komunistak osatua den Dibisioa, hain zuzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Zelula komunista batean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 111. orr.

35 urte daramatza borrokan gerrilla talde komunistak.  Berria - Mundua   2004-05-12

• 3 izond/iz komunismoaren aldekoa; alderdi komunista bateko kidea.

-Nire armakide komunistak zu eta ni bezalako gizakiak ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 253. orr.

Juan Astigarribia buruzagi komunista historikoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 230. orr.

Preso komunist frantsesak ardurenean frantses baino komunistago ziren. El Campesino jeneral komunistaren Brigada.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Schafik Jorge Handal (Usulutan, 1930) buruzagi komunista herenegun hil zen.  Berria - Mundua   2006-01-26

Errusia komunistak gerra ideologikoaz indartzen ditu armamentuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 455. orr.

Erdialdeko Europa eta Baltikoko herrialdeak badirudi ondo prestatuak daudela; izan ere, haien industrializazioa, historikoki, eremu komunistak indarrez beretu aurrekoa da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

-Komunista naiz, aita bezala -jarraitu zuen Adelak-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 61. orr.

Gure lagunek ez lukete zertan kezkatu Euzkadiko gobernuarekin: gu ez gara ez faxistak ez komunistak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 36. orr.

Hura aterpetxe egina zuten anarkistek eta komunistek.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 58. orr.

Oskar, Oskar zuen izena komunista alu hark.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 55. orr.

Tabernan Kortabarria sartu zen, apaiz izandako komunista euskalduna.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 188. orr.

Komunist frantses batzuek beste frantses batzuk heriotzera zeramatzaten komandoetara igorri dituztela [...] edo komunisten kontrakoak zirenak, kapitalistak zirelakoan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 86. orr.

Komunista, burdin-bidetako langilea Bordelen, bi haur gazteren aita.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi komunista (56); alderdi komunista berregituratuko (4); alderdi komunista marxista (3); alderdi komunista ohia (3); alkate komunista (3); benetako komunista (3); bloke komunista (3); buruzagi komunista (8); erregimen komunista (3); errepublika komunista (3); espainiako alderdi komunista (5); estatu komunista (9); filipinetako alderdi komunista (3); frantziako alderdi komunista (3); herrialde komunista (3); komunista bihurtu (3); komunista egin (3); komunista eta sozialista (3); komunista izan (6); komunista izaten (4); komunista ohia (5); komunista ohiak (4); liga komunista (5); militante komunista (5); nepalgo alderdi komunista (3); preso komunista (3)

alderdi komunistak (52); anarkistak eta komunistak (3); errusia komunistak (3); euskal herriko komunistak (5); greziako alderdi komunistak (3); marie borda komunistak (5); pcf alderdi komunistak (3); talde komunistak (3)

alderdi komunistako (62); alderdi komunistako buru (5); alderdi komunistako buruzagi (3); alderdi komunistako idazkari (6); alderdi komunistako kide (14); alderdi komunistako kidea (3); talde komunistako (3)

alderdi komunistakoa (3)

alderdi komunistan (5); alderdi komunistan sartu (3)

abdula bizargin komunistaren (3); alderdi komunistarekin (6)

alderdi komunistaren (27); erregimen komunistaren (4); euskadiko partidu komunistaren (4); partidu komunistaren (6)

alderdi komunistari (3)

alderdi komunistatik (4)

berdeek eta komunistek (3); komunistek eta anarkistek (3); komunistek eta berdeek (3); lagun komunistek (3)

erregimen komunisten (3)


komunistazale izond komunisten zale dena.

Gerra denboran ezagutu nituen argazkilariak etorri zitzaizkidan; komunistazaleak omen ziren.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 58. orr.

Izan ere, azken finean espirituz leiala izan arren, komunista edo komunistazalea izandako garaia barne, burges hutsa izan baitzen beti.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 244. orr.


komunitario 1 izond komunitatearena, komunitateari dagokiona. ik komunitate 2.

Azken urteotan hedabide alternatibo eta komunitarioek garapen handia izan dute Venezuelan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 41. orr.

Enpresa gizarte justiziaren eta garapen komunitarioaren eragile gisa ikusten zuen, ez inoren patrika indibidualak betetzeko eragile gisa. V.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 181. orr.

Programa inflexio puntu bat izan zen politika komunitarioan, zeren eta Lurraren Goi Bilerari (Rio 1992) emandako erantzun komunitarioa zen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 30. orr.

1972an [...] hasi ziren lehenbiziko ekintza komunitarioak, elkarren segidako lau ekintza programaren ildotik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 29. orr.

Zientzia-produkzioaren izaera komunitarioa azaldu nahi izan zuen Kuhnek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

2 Europar Komunitatekoa.

Euskadi eta Nafarroaren eskubide historikoak, Zuzenbide Komunitarioaren baitan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Elena Rodriguez Osasun Komunitarioan katedradunaren hitzak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

Konstituzioak, Irujoren ustez, EBeko legebiltzarraren protagonismo handiagoa, lege komunitarioen garapena eta oinarrizko eskubideen karta indartzea ekarriko luke.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

«Gure jarrerak berdinak dira eta ez soilik gai komunitarioetan», adierazi zuen Kantzilerrak.  Berria - Mundua   2004-02-10

Europako Batzordeko ordezkariek konpainien funtzionamenduarekin lotuta dauden direktiba komunitarioei buruz hitz egingo dute.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Europako Batasunean jokalari komunitarioei ezin zitzaiela kuporik jarri ebatzi zuen auzitegiak.  Berria - Harian   2005-12-14

Epai horretan oinarrituta aurrerantzean Europako Batasunean sartzear dauden estatuetako jokalariak ere komunitario izaera bera eska dezakete.  Berria - Kirola   2004-01-22

Nihat komunitario izango da.  Berria - Kirola   2004-01-22

David eta Macijauskas komunitario gisa nahi ditu Tauk.  Berria - Kirola   2004-02-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jokalari komunitarioak (3)


komunitarismo iz gizabanakoan baino areago komunitateetan eta gizarte zibilean oinarritzen den doktrina.

Tribalismoa, zokokeria morala, komunitarismo etnikoa eta, noski, nazionalismoa -bai zapaltzailea eta bai baztertu zalea- harriak dira, ahalegin zibilizatzaile unibertsala oztopatzen dutenak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 7. orr.

Euskararen ekarpentxoa, gaur egun hain modako dugun indibidualismoaren eta komunitarismoaren arteko eztabaidarako.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 183. orr.


komunitarista izond/iz komunitarismoaren aldekoa.

Sekta protestante komunitarista baten jarraitzaileak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 282. orr.

Hori dela eta, planteamendu hori defendatu duen zenbait autore komunitaristatzat hartu da, eta XX. mendeko filosofiaren mugarrietako bat izan zen komunitaristen eta liberalen arteko polemikari erreferentzia egiten dio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.

«Xenofoboek, mota orotako nazionalistek, komunitaristek eta abar Europa leherraraziko lukete», Montebourgen ustez.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11


komunitate 1 iz elkarrekin bizi diren, interes edo helburu bera duten pertsona taldea. ik erkidego.

Ez, komuna bat ez... komunitate bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 124. orr.

Berebiziko argitasun sentimen batez sentitzen dut komunitate hau: "2/33 Taldekook!".  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 143. orr.

Identifikazio horretantxe biltzen da komunitatearen zentzua.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 80. orr.

Halakoxea da, beraz, bertsolaritza aterbetzen duen komunitatea, euskararen komunitatea: komunitate koxkorra, biziraupen eta moldaketan esperientzia deigarri bat duena, [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.

Judu komunitate osoarena.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 40. orr.

Fraideen komunitatearen oniritziaz eta abegi onaz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 14. orr.

Gizonen komunitatearen parte eta osagarri naiz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 164. orr.

Ea emakumeak ez ote liratekeen zoriontsuago emakume-komunitateetan biziko balira, gizonen bisitak eurek nahi dutenean bakarrik onartuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 138. orr.

Izaera nazionala duen komunitate bat.  Berria - Harian   2005-07-26

Nolabait, gure jatorrizko komunitatea desagertzen ari zela iruditzen zitzaidan, bazihoala.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 30. orr.

Nazioarteko komunitateak aho batez goraipatu du ETAren su-etena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 147. orr.

Europako Komunitatearen helburuen artean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 30. orr.

2 (izenondoekin)

Errenazimenduko errepublikazaleek komunitate politikoa, alegia politeia, herritartasun gisa hartu zuten.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 14. orr.

Zenobita komunitate erlijiosoetako komentukidea da; anakoreta, berriz, bakardadean bizi den erlijiosoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 303. orr.

Osmanliarrek Espainia eta Portugaleko judu sefardita iheslarien komunitate zibilak ezarri zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Ohio, Pennsylvania eta Floridan, esaterako, komunitate musulmana aski handia da.  Berria - Mundua   2004-10-21

Hainbat komunitate indigena desagertzeko arriskuan daudela.  Berria - Mundua   2006-04-06

Komunitate sunitako talde politiko nagusiek.  Berria - Mundua   2004-12-11

Komunitate akademikoko hainbat aditu izan ziren bertan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.

Beti pentsatu izan dut noizbait arnasa hartzeko arazoak izan ditugunok, halako komunitate ofizioso bat osatzen dugula, ahulen legio bat bere ahuldadearen eta ingurukoen ahuldadearen kontzientzia duena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 82. orr.

3 (hitz elkartuetan leen osagai gisa) ik komunitario.

Zigor arina ezarri zioten, bi hilabete estatuko kartzela batean eta komunitate-lanak hamaika asteburutan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 44. orr.

Berriro indartu dut nire baitan isilean dastatzeko den komunitate sentimen hori.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 145. orr.

Puertorrikarren komunitate zentzuaz aritu gara Nikholaren etxean. Komunitate-homogeneotasunaren ideala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 164. orr.

4 (hitz elkartuetan igarren osagai gisa)

Konplizitate horretan oinarritzen da giza komunitatea. Zail da aurkitzen hizkuntza komunitate homogeneorik, Euskal Herriko leku askotan behintzat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 77. orr.

Euskal Herriko Autonomi Elkartea eta Nafarroako Foru Komunitatea Estatu Espainiarrean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 13. orr.

Pragako fraide-komunitate oso-oso batek bere buruaz beste egin zuen, ordu arte sinetsi zutenari uko egiteak Inkisizioaren tortura baitzekarkien.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 87. orr.

Nekazari komunitate batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 76. orr.

Unibertsitate-komunitatea aztoraturik dago.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 35. orr.

Kultur komunitate batean funtsezkoak diren hainbat arlo.  Berria - Kultura   2004-10-29

Hezkuntza komunitate osoaren ardura.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Hiri-komunitate askotan gertatzen den gauza bera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.

Toki-komunitate lehiakideetako gobernarien artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 91. orr.

Japonia uharte-komunitate estu-estua izateak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 453. orr.

Ethos-komunitate honen froga honetan aurkitzen da: [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal komunitate (16); euskal komunitate zientifikoa (3); hezkuntza komunitate (5); hizkuntz komunitate (7); hizkuntza komunitate (18); komunitate bateko partaide (3); komunitate beltzaren (6); komunitate erlijiosoen (3); komunitate greziar (3); komunitate indigena (3); komunitate indigenak (3); komunitate judu (4); komunitate judua (4); komunitate juduaren (5); komunitate musulmanak (5); komunitate musulmanaren (4); komunitate musulmanari (3); komunitate musulmanean (3); komunitate nazionala (5); komunitate nazionalaren (3); komunitate nazionalista (5); komunitate osoak (4); komunitate osoaren (7); komunitate osoari (3); komunitate sunita (3); komunitate sunitako (4); komunitate txiki (8); komunitate txiki batek (3); komunitate unibertsitarioa (3); komunitate zientifikoa (6); komunitate zientifikoaren (5); nazioarteko komunitate (7)

emakumeen komunitatea (3); euskal komunitatea (3); euskararen komunitatea (3); hizkuntza komunitatea (6); komunitatea osatzen (3); nazioarteko komunitatea (18); valentziako komunitatea (4)

euskal komunitateak (4); hizkuntz komunitateak (5); nazioarteko komunitateak (62)

euskal komunitatean (4); komunitatean bizi (3); nazioarteko komunitatean (4)

euskal hizkuntza komunitatearen (3); euskal komunitatearen (4); euskararen komunitatearen (3); foru komunitatearen (6); hezkuntza komunitatearen (3); hizkuntz komunitatearen (4); hizkuntza komunitatearen (6); komunitatearen babesa (3); komunitatearen egoera (3); nafarroako foru komunitatearen (4); nazioarte komunitatearen (3); nazioarteko komunitatearen (50); nazioarteko komunitatearen sostengua (6)

euskal komunitateari (5); nazioarteko komunitateari (32)

hizkuntz komunitateek (3)

euskal komunitateen (4)

komunitateetan bizi (3)

estatu independenteen komunitateko (3); hezkuntza komunitateko (3); madrilgo komunitateko (5); nazioarteko komunitateko (4)


komunitatezale izond komunitateen zale dena.

Filosofiaren esparruan hainbat lan argitaratu ditu, besteak beste, Karl Marx, Teoria eta Politika, Modernitatearen alde eta Euskaldunak, liberalak eta komunitatezaleak izeneko liburuak  Berria - Kultura   2004-06-03


komunixgo ik komunisgo.

komunixt ik komunista.

komunizt ik komunista.

komunki ik komunzki.

komunontzi ik komun1 5.

komuntasun iz komuna edo arrunta denaren nolakotasuna.

Bere antzinatasun, komuntasun eta arruntasunaren marka garbia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 223. orr.

Interesen komuntasunetik abiatuta.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 268. orr.

Tomas Akinokoak, bestalde, Aristotelesek erakutsi zuen legez, botere eta komuntasun politikaren azken helburua guztien ongia zela adierazi zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 221. orr.


komuntzulo ik komun1 6.

komunzki (orobat komunki g.er.) adlag eskuarki, gehienetan.

Serorek komunzki ez dute argibiderik ematen, hurbileko ahaideei salbu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 41. orr.

Egunaz komunzki irekirik egoten zen atea hetsi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 26. orr.

Komunzki, jan ondoan, gose ginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.

Komunzki, alabaina, delako boterea edozein hiri motari eman ohi zaio. Delako ahalmen sentsitiboa, sentsualitatea deitzen dena komunzki, tirria ere badela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 135. orr.

San Tomasek erraten baitu, komunzki onartzen den bezala, bereziki Espainian, Aita Sainduak eta haren Kardinalek ezin dutela hutsik egin heresia kasuetan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 158. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komunzki eta eskuarki (4)


komunztadura iz esaldi berean loturik dauden bi hitzen artean gertatzen den kideko morfemen arteko adostasuna.

Matxinatuaren sugarrez lotu nintzaion neure testu preziatua zuzentzeari: adjektibo desegoki bat hemen, komunztadura okerra hor, esaldiaren barne antolamendu traketsa han.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 36. orr.

Heren bat irakurri du, komunztadura-falta batzuk zuzendu, zenbait argibide proposatu ditu, eta are, diskretuki, ortografia-akats batzuk ere zuzendu ditu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 148. orr.

Perpausaren aditz elementuak pasiboaren subjektu gramatikal berriaren numero komunztadura bera izan dezan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 69. orr.

Ipar Euskal Herrian eta Nafarroako ekialdean ez da datiboarekiko komunztadura beti eta nahitaez betetzen.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 200. orr.


komunztatu, komunzta, komunztatzen 1 da/du ad komunztadura gertatu edo egin.

Hau da: komunztatzean nori bere jarduera gehitzen dion horrekin erlazionatzea eta, botere-erlazioak ez osatzean, nori bere jarduera gutxitzen dion horretatik aldendu edo saihestean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.

2 (gramatikan)

Latina kanpotik etorria da, zentzu horretan, eta hemen aurkitu zuen dagoeneko perpausak justuki eta aberaski komunztatzen zituen beste hizkuntza bat, hitzen oparotasunak josia.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 190. orr.

Frantses modernozko gramatika tradizionalak, esaterako, esaten du orainaldiko partizipioa, kasu batzuetan, aldakorra dela, eta komunztatua doala [...] eta besteetan aldaezina dela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 129. orr.


komunzulo ik komun1 6.

koñak 1 iz alkohol gradu asko dituen edari bizia, ardo motelen destilatzetik lortua, berez Frantziako Cognac eskualdean egiten dena.

Soda ura balitz bezala edaten du koñaka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 59. orr.

Ez, ez dut digestiborik nahi, horixe da jatetxeen herriak pattarren, uxualen eta koñaken leinuari ematen dion izena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.

Igande edo jaiegunetan, 3 izarretako koñak frantsesa.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 139. orr.

Haatik koñakak suspertu egin ninduen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 211. orr.

Eztia eta koñaka erantsi zizkioat esne bero-beroari. Zazpi basokada limoi ur koñakarekin nahasturik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.

Edalontzi bat bete limoi ur hartu zuen, koñak pixka batekin nahastu zuen, eta lurrean eserita zer gertatuko geratu zen Joanes.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.

Gero botila koñak batetik kluka luze parea edan, eta apar ugari sortu diat.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 93. orr.

Andresek zerbeza eta beste kopa bat koñak eskatu dizkio tabernariari.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 125. orr.

Sartu-ateraldi bat egin zuen tabernara, kopa bat koñak eskuratzera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 229. orr.

Beste bi botila koñak edandakoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 48. orr.

Soldaduen begi bistara azaldu zen, lau botila koñak eskuetan, txin-txin hoska.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.

Botila bat koñak frantses harturik, enbaxadorearen opari, balkoiraino lagundu zion lord Brandyri.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 60. orr.

Angelok hiruzpalau goizetan ekarri zidan koñakaz bustitako esne beroa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 214. orr.

2 kopa bete koñaka.

Koñak bat edango dugu a l´eau de selz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 380. orr.

Koñaka eskatu du gizonak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 11. orr.

Espainiako koñak higuingarri bat hartzera behartu gura zuen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 44. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Koñak kopa mahai gainetik hartu eta dzanga hustu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 299. orr.

Aitak koñak-botila bat ematen zidan senarrarentzat.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 68. orr.

Kafe hari bere petakako koñak tanta batzuk gehitu ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ak (5); ak bat (3); ak botila (4); botila koñ koñ koñ

aka edaten (3); koñ


konato ik konatu.

konatu iz ahalegina, saioa.

Arin irten zen dutxatik orduan, eta ate ondoan hasi zen gorputza lehortzen, norbaitek komunera sartzeko konatoa eginez gero atea berehala ixteko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 70. orr.

Horiek bestelako konatuak izango dira.  Berria - Kirola   2004-06-20


konbalezentzia iz eriondoa.

Eta Adrian ere, bere konbalezentzia dela eta, oso gutxitan etortzen zait.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 103. orr.


konbalidatu, konbalida, konbalidatzen du ad baliozkotu.

Unibertsitate publikoan segitzeko Historiako lizentziaturarekin, aprobatuta neuzkanak konbalidatzen bazizkidaten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 70. orr.

EHUko ikasleek, matrikula merkeago izateaz gainera, aukera askeko kreditu bi konbalidatzeko aukera izango dutela azaldu zuten antolatzaileek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30


konbat ik konbate.

konbate (orobat konbat g.er.) 1 iz gudua. ik borroka.

Atzeguardiako konbatea izan zen, ezinbestez galdu beharrekoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 35. orr.

Disimulurik gabe eta gauzak diren bezalaxe agertuz, konbate garbian.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 24. orr.

Nola aterako nintzen, bada, kontzientziaren gudu eta konbat haietarik garaile?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 383. orr.

2 boxeoan, borroka.

Young Play diskotekan gau hartan bertan ospatzekoa zen boxeo konbaterako sarrera bat topatu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 52. orr.

Hemen Bilbon antolatu zuten konbate batera deitu zidatean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 63. orr.

Jokatu berria zen orduantxe, New Yorkeko Madison Square Gardenen, Cassius Clay eta Sonny Listonen arteko boxeo konbatea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

Cassius Clayk, konbatea hasi orduko, erdi dantzan paseatu zuen Madison Square Garden ikaragarri hartako ring argitsua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 388. orr.

Denak amateurrak, ez konbate ofizialak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 49. orr.

-Ez duk konbatearen amaieraraino itxaron nahi?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boxeo konbateak (3)


konbatitu, konbati, konbatitzen du ad gudukatu, borrokatu.

Gero, konbatitzen diren erlatibismo edo subjetibismoak eta kulturaren kontzeptu nahasketak berak, salatzen den "postmodernia" hitz batean, frantsesa da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 124. orr.

Erlatibistak konbatitzea, beren beldurrak konbatitzea eta segurtasuna segurtatzea besterik ez da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 201. orr.


konbekzio iz beroaren hedapena, berotasun desberdineko isurkari geruzen higiduraren ondoriozkoa.

Automobileko urak motorraren beroa hartzen du; beroaren parte bat, bidaiariak berotzeko erabiltzen du, eta gainerakoa, berriz, erradiazioz edo konbekzioz, airean galtzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.


konbeni ik komeni izan.

konbenientzia ik komenentzia.

konbenio (orobat komenio g.er.) iz hitzarmena.

Eraikuntza greban, konbenioaren alde.  Berria - Ekonomia   2004-05-29

Herrialdeko gutxieneko konbenioa lortzeko.  Berria - Ekonomia   2004-06-26

Datozen lau urteetarako konbenioa sinatzea ere eskaini die sindikatuei.  Berria - Ekonomia   2004-02-18

Euskal ekoizleen elkartearen arabera, ETBk ez du onartu Ibaiarekin zuen konbenioa berritzea.  Berria - Kultura   2004-04-01

Sektoreotako langileek berezko konbenioa dutela.  Berria - Ekonomia   2004-06-03

Animazio arloko Konbenio Kolektiboa.  Herria   2004-11-18

Eskerrak gero, konbenioarekin, berronartuak izan zineten...  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 168. orr.

Lan-konbenioak, eskakizun laboralak, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 64. orr.

Uztaritzeko Herriko Etxean izenpetu dira Udalbide eta bost elkarteren artean laguntza konbenioak 2005erako.  Herria   2005-12-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

animazio arloko konbenio (3); konbenio bat izenpetu (3); konbenio kolektiboa (3)

lan konbenioa (3)

aurtengo konbenioaren gainean (3); konbenioaren alde (4)


konbentu ik komentu.

konbentziarazi, konbentziaraz, konbentziarazten du ad konbentzitzera behartu.

Andresek ahaleginak egiten zituen konbentziarazteko komunitateari egindako lapurretaren kaltea pertsona partikular bati egindakoarena baino handiagoa zela; baina Dorotea ez zen konbentzitzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.


konbentzidu ik konbentzitu.

konbentzigarri (orobat komentzigarri g.er.) izond konbentzitzen duena, sinesgarria.

Argudio konbentzigarririk gabe.  Berria - Mundua   2004-08-18

Gazteluko gizonen bertze eginbide bat zen erresumako zerga-biltzaileari sostengu ematea, beren arkabuzen aho konbentzigarrien bertutez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.

Arnheimek egiten dituen analisiak irudi exzentratuez edo deszentratuez diharduenean dira batez ere konbentzigarriak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.

Eta, kontu hura hain modu konbentzigarrian garbitzen genuela, osabak erran zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 290. orr.

Zinez konbentzigarri gertatuko nintzateke telebista pantailan, pena-emangarri arrunt.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.


konbentzigarritasun iz konbentzigarria denaren nolakotasuna, sinesgarritasuna.

A priori-zko erantzunen konbentzigarritasunik eza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 354. orr.


konbentzimendu (71 agerraldi, 32 liburu eta 14 artikulutan; orobat komentzimendu g.er.) 1 iz uste osoa, sineste sendoa. ik konbikzio.

Lasaitzeko asmo hutsez errana izanagatik ere, konbentzimendu osoz ari nintzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.

Estatu nagusiek konbentzimendu handiz igortzen dituzte inora iritsiko ez diren aginduak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 22. orr.

Ni ere bilatzen laguntzekotan geratu nintzen, konbentzimendu handirik gabe baina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 200. orr.

Amonak, ordea, objekzio guztiak ezeztatzen zituen hartutako erabakian fede osoa duen baten konbentzimendu pitzadurarik gabeaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 156. orr.

Praktikan denok geure konbentzimenduen "ebidentziatik", hots, "barruak" agindu bezala balioesten dugu eta jokatzen dugu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 26. orr.

Gutarren tabernak mordoa dira gure herrian, asko konbentzimenduz eta beste zenbait komenentziaz, gutarrek indar dexente baitaukagu herri honetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 87. orr.

Etorkizun hobe baten konbentzimendua da gure indarra.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Hau lehen bertsioa da, gehiago egongo diren komentzimendua dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Indarkeriak ondorio onik ez duelako konbentzimendua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 31. orr.

Eta, hartaz zerbait idatzi behar zuelako konbentzimenduan, gogoz ekin zion burua estutzeari.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 64. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Badiat haren konbentzimendu ahalmenaren berri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

Halako fede falta bat baduzu, konbentzimendu falta bat.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konbentzimendu handirik gabe (3); konbentzimendu handiz (7); konbentzimendu osoz (5)


konbentzio (orobat komentzio g.er. eta konbenzione g.er.) 1 iz egiunea, abenikoa.

Hizkuntza zerbait bada, tresna konpartitua da, euskal hiztunen arteko itun itxurako konbentzio bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.

Irudi horri, modu jakin batean marko batean sarturik dagoenez, konbentzio jakin batzuen arabera begiratu behar zaiola.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.

Aitzitik, sofistek konbentzioa ikusten dute, hemen eta han, zuzenbidearen azpitik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.

Badira konbentzio batzuk beste batzuk baino naturalagoak direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

Analogia: konbentzioa ala errealitatea?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

Gure zibilizazioan horrelako konbentzio bat existitu izana ezin esplika daiteke egiaz, baldin eta konbentzio horrek egiaz baliagarritzat [...] jotzen diren eginkizunak betetzen ez baditu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.

Gizarteak bizitza ulertzeko erabaki dituen arau eta konbentzioak apurtu, legeak zalantzan jarri, [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 234. orr.

Norbanakoen arteko harremanak arautzen dituzten konbentzioen indarrez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.

Konbentziook ohitura bihurtu direla, eta beren arbitrarietatearen kontzientzia galdu dela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.

2 (izenondoekin)

Denok dakigu zuzenbidea konbentzio hutsa dela, hau da, legeak eta arauak garai batean moldatu eta beste batean utzi eta aldatu egiten direla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.

Irudien produkzioa eta kontsumoa arautzen dituzten konbentzio sozialak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 141. orr.

Idealak ez dira konbentzio abstraktuetan gauzatzen, inguratzen gaituen eguneroko bizitzan baizik.  Berria - Kultura   2004-09-22

Antigona sinboloa da, konbentzio injustuaren aurrean altxatu egiten den moral pertsonalaren sinboloa.  Berria - Kultura   2004-03-10

Irudikapenezko arte kanonikoa, berriz, ezin da existitu konbentzio intelektual batzuei esker ez bada, konbentzio matematiko batzuei esker, azken finean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.

Konbentzioz, oso konbentzio finko eta zurrunez gainera, adierazgarriak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.

Gizakiak [...] ezin sentitu edo gozatu dezake deus, sinetsiz ez bada, gogoa estutzen eta etsitzen dioten konbentzio sakratuak bere gisa urratuz ez bada.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

Ez da dudarik konbentzio errealista hausten duela horrek, baina, ondo pentsatuz gero, ez da sinesgaitzagoa hori errealismo petoaren beste prozedura batzuk baino: narratzaile orojakilea bera dut gogoan adibide nagusi.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Adierazpena ez baita inoiz absolutua [...] konbentzio multzo bati atxikia baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.

Horietan egiazko presentzia bat sentitu nahi izatea [...] onginahiezko desira, fantasma edo konbentzio kontuak baizik ez dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.

Jakituriak ezinbestekoa duela konbentzio-hauste puntu halako bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 57. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagi gisa)

Hizkuntzan oinarritzen diren gizarte-konbentzio batzuen arabera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 191. orr.

Ikusi zer den giza konbentzio soiletatik sortutakoa, eta zer behar komuntzat jotzen denetik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.

Kultur konbentzio eta seinaleen mundu batean bizi garenez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 261. orr.

Panofskyk ez du adierazi nahi perspektiba konbentzio arbitrario bat denik, historiako aldi bakoitzak "bere" perspektiba izan duela baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 202. orr.

Pinturan, eta geroago argazkilaritzan, aplikatzen den perspektiba geometrikoa, partez arbitrarioa den irudikapen-konbentzio batetik datorrena eta, horrenbestez, baliabide artifizialez sortu behar izaten dena  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 42. orr.

5 hitzarmena, akordioa.

Haurren Eskubideen Konbentzioan jasotakoa betetzetik urruti gaude.  Berria - Gaiak   2004-12-10

Espainiak ez du Giza Eskubideen gaineko Europako Konbentzioaren 3. artikulua urratu, torturak eta tratu txar umiliagarriak debekatzeari dagokiona. herria¬

Gobernuak Genevako Konbentzioan salbuespenak nahi ditu Iraken harrapatutako zenbait presoren tratamendua zorrotzago egiteko.  Berria - Mundua   2004-10-27

Eta hau grabeagoa da, estatuek hainbat konbentzio sinatu baitituzte nazioarte mailan giza eskubideak bermatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Lehenagotik abiatutako kanpaina 1998an ECOWAS Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Komunitateak hitzartutako moratoria konbentzio bihurtzeko lanean ari da.  Berria - Harian   2006-01-21

Deklarazio horiek konbentzio bihurtu eta bete beharreko arau bihur al daitezke?  Berria - Gaiak   2006-04-04

1989an hitzartu zuen Konbentzio hori Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak, eta giza eskubideen aldeko idatzi batek inoiz izan duen onespenik handiena jaso zuen.  Berria - Gaiak   2004-12-10

6 alderdi politikoen eta kidekoen biltzar orokorra.

Segurtasun neurri handiekin hasi zuten, atzo, New Yorken, AEBetako Alderdi Errepublikanoaren Konbentzio Nazionala.  Berria - Mundua   2004-08-31

Bostonera heldu zen atzo John Kerry, Alderdi Demokrata konbentzioa egiten ari den hirira.  Berria - Mundua   2004-07-29

Konbentzio nazionalak Estatu Batuetako Kongresuari 1794an bidalitako lehenengo metro-eredu hura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.

Leherketen oihartzuna, txaloekin nahastu zen atzo Bagdadeko Konbentzio Zentruan, Gobernu Kontseiluko 25 kidek behin-behineko konstituzioaren artikuluak jasotzen dituen agiria banan-bana sinatzen zutenean.  Berria - Mundua   2004-03-09

Lula presidentearen koalizio gobernutik ateratzea erabaki zuen PMDB Brasilgo Mugimendu Demokratikoaren Alderdiak [...] igandean eginiko konbentzio polemikoan.  Berria - Mundua   2004-12-14

Jesus Maestrok, bestalde, Aznarren alderdia Europako Konbentzioan izan duen jarrera gaitzetsi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Europako Konbentzioa lanean hasi zen, Europako Batasunerako konstituzio proposamen bat egiteko.  Berria - Harian   2005-06-07

7 (historian)

Aitak Konbentzio Gerraren garaiko fuerte bat zela aipatu zuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 92. orr.

Uniforme hura Konbentzio garaiko armada frantsesarena zela uste du.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 94. orr.

Oraino legerik ez izan arren, tematuki zioten Konbentzioa esklabotasunaren ezeztatzeko xedetan zela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 195. orr.

Ni Laborde herritarra naiz, Konbentzioak izendatu agente nazionala, eta galdera bat egin dizut.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 261. orr.

8 konbentzioz egiunez, abenikoz.

Koloreak, esaterako, konbentzioz dira, hau da, iritziaren edo gizakiaren araberakoak dira, baina ez dira e rrealitatean existitzen; errealitatean atomoak eta hutsa baino ez dira existitzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 177. orr.

Erretinako irudia eroso erakutsi ahal izateko, ikuspen-ardatzaren perpendikularreko plano batean marraztu ohi da sarri, konbentzioz, gauzen gainazalen islen proiekzioa; hori ordea konbentzio eroso bat baizik ez da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

Terminologia horretan, errealitatearen sinbolizatze prozesuaz hitz egiten da beti, gizarte batean "truka" daitezkeen eta konbentzioz errealitatea aipatzeko balio duten sorkarien produkzioaz, alegia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.

Tetran nengoen berriro ere, konbentzioz orainaldia deitzen dugun zera horretan, eta pertsianaren zirrikituetatik egun berriaren argia sartzen zen jada.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 75. orr.

9 konbentzio zentro konbentziogunea.

New Orleansen lau egun pasa ziren Konbentzio Zentroan eta Superdomen elikagairik, urik eta osasun artatzerik gabe zeuden 50.000 lagun inguruk inoren laguntza jaso arte.  Berria - Harian   2005-09-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irudikapen konbentzio (3); konbentzio hutsa (3); konbentzio multzo (3)

errepublikanoen konbentzioa (3); genevako konbentzioa (4); konbentzioa onartu (4); nazioarteko konbentzioa (3)

europako konbentzioak (5); genevako konbentzioak (4); konbentzioak landutako (4); konbentzioak landutako konstituzio (3)

eskubideen konbentzioan (3); genevako konbentzioan (3)

eskubideen europako konbentzioaren (5); europako konbentzioaren (7); genevako konbentzioaren (6)

giza eskubideen konbentzioko (3)


konbentziogune (corpusean konbentzio gune soilik) iz konbekzioak egiteko gunea. ik konbentzio 9.

Forum eraikinean eta Bartzelonako Nazioarteko Konbentzio gunean, nazioarteko 65.000 kongresistak eta 1.500 hizlarik parte hartuko dute hitzaldi eta debateetan.  Berria - Kultura   2004-02-05


konbentzional 1 izond konbentzioen araberakoa, abenikozkoa.

Hizkuntza, gauza ikasia eta konbentzionala da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 36. orr.

Zinema klasikoaren muntaketa "gardenaren" garapena gertaeren denboraren irudikapen sinboliko konbentzionalean oinarritzen da, Hurrenkera sistema konbentzional baina orokor bat hartuko dugu erreferentzia gisa: alfabetoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.

Horregatik bereizten dira bilakabide naturalak (fisikoki justifika daitezkeenak, oharmenaren aldetik edo ebakerarenetik) eta erregela konbentzionalak (hizkuntzaren gramatikarekin edo hiztegiarekin ikasten direnak).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 114. orr.

Lege zibilek arautzen dituzte harreman naturalak eta konbentzionalak, aginduzkoak nahiz borondatezkoak, nahitaezkoak zein komenientziazkoak, norbanako guztiak beste norbanako batekin edo batzuekin lotzen dituztenak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.

Ezaugarri konbentzionalak zituztela: Iparraldea goian egotea, hegoaldea behean, zero graduko longitudea Greenwichen finkatzea eta Europa maparen zentroan jartzea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.

2 ohikoa, berezitasunik ez duena, arrunta.

Gaur egun tratamendu berak edo bertsuak baliatzen dituela leku guztietan medikuntza konbentzionalak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.

Hor, gerra konbentzionalean, benetan erabakigarri suertatzen dena soldaduen indarra eta adorea da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 117. orr.

Gizartea «bere burua zuri, seronegatibo, patriarkal, kapitalista, heterosexista eta konbentzional» gisa azaldu nahian dabilela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Renon bizi izan nintzenean, era guztietako jendea ezagutu nuen, baina gehienak konbentzional samarrak ziren, eta ni neu ere halakoxea naizela uste dut.  Berria - Kultura   2006-04-06

Bere poema sukartu bat irakurtzen hasiko zaio Klara izeneko neska eder bezain konbentzional bati.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.

Grabagailu konbentzional bat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 190. orr.

Kontakizun horiek, izan ere, ez ziren konbentzionalak; Joyceren narrazio laburrak Irlandan garai hartan zegoen mugimendu literarioaren kontra altxatzen ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 6. orr.

Badakigu, hori bai, nolakoa nahi zukeen bere bizitza partekatzeko emakumea: batere arrunta ez, ezta konbentzionala ere, ideia propíoak zituena, berarekin harreman konplizea izateko egina.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

medikuntza konbentzionalak (3)

modu konbentzionalean (4)


konbentzionalismo 1 iz gizarte konbentzioz ontzat hartzen den iritzi edo jarrera.

Ikusi duk publiko eder bat daukaala, konbentzionalismoek hondatu bakoa. Nik ere telebista daukat -defenditzen zen Armando, konbentzionalismoaren aurkako borrokan muga non ipintzen zuen adierazten ariko balitz bezala.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 43. orr.

Tok-tok (konbentzionalismo bat).  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 59. orr.

2 (dokrina filosofiko gisa)

Edo razionalismo argi modernoa nola oskurantismo iluna bihurtzen den, Straussen analisi polita; h. d., indibiduoaren absolutismoa konbentzionalismoan eta erabat erlatibismoan zelan jausten den.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 191. orr.


konbentzionalista izond konbentzionalismoarena, konbentzionalismoari dagokiona.

Errealismoaren eta instrumentalismo konbentzionalistaren (Poincarérena eta Le Roy-rena esaterako) ikusmoldeen artean, Duhemek hirugarren bide bati ekiten dio (horrek zailtzen du Duhem eskema klasikoen arabera kokatzea, ez baita konbentzionalista, errealista, instrumentalista, etab.).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.


konbentzionalitate iz konbentzionalismoa.

Konbentzionalitatea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 167. orr.


konbentzionalizatu izond konbentzional bihurtua.

Hain zuzen ere, irudiak, gauza sozializatu, konbentzionalizatu eta, hala nahi bada, kodetu bat den aldetik (eta ez gauza ikusgarri soil bat), badu erabiltzeko modu jakin bat, irudiaren kontsumitzaileak, ikusleak alegia, aurrez ezagututzat ematen dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 155. orr.


konbentzionalki 1 adlag konbentzioen arabera.

Edozein dela euren maila formala gai hauek eta teoria hauek, konbentzionalki, "estrategiak" deituko dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 75. orr.

2 ohikoa den eran.

Le Livre d'Or de la Poésie Française-ren egileak ez zuen konbentzionalki jokatu, ez zuen aurreiritziz ezer baztertu, den-denei eman zien irakurleen aurrean aurkezteko aukera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 118. orr.

Gaiztakeria zurrunbilotsuak gai kilikagarri eta inspiragarrien altxor bat eskaini ziela Erromako hizlari publikoei, harropuzki ordenaturiko Trajanoren garaian haien epigonoek konbentzionalki izugarrikeriatzat gaitzets zitzaketenak  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.


konbentzionaltasun 1 iz konbentzionala denaren nolakotasuna.

Paisaiaren irudikapenak, esate baterako, konbentzionaltasun-maila bera du, horien iritzian, Txinako pintura tradizionalean izan, faraoien garaiko Egiptoko marrazki batean izan, XVII. mendeko Holandako koadro batean izan ala Ansel Adams-en argazki batean izan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 100. orr.

2 ez-konbentzionaltasun

Eta haren [Sherlock Holmesen] ez-konbentzionaltasun mutur-muturrekoa, poliziek beren adimen konbentzionalez ezin argitu dituzten kasuak berari maiz argitzen laguntzen diona.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.


konbentzitu, konbentzi, konbentzitzen (orobat konbenzitu g.er., gonbentzitu g.er., konbentzidu g.er. eta komentzitu g.er.) 1 du ad norbaitek zerbait pentsatu edo egin dezan lortu arrazoien eta argudioen bidez. ik bairatu; gogatu.

Laburtzeko, nirekin abentura batera etor zedin konbentzitu nuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.

Denbora dezente behar izan zuten Hermione komunetatik irten zedin konbentzitzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 191. orr.

Gure ama konbentzitu nahi zuen bera ere Casoratiren eskoletara joan zedin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 120. orr.

Ea bada, gure aingerutxoa, konbentzitu al zaitugu? utzi al diozu sodomia krimena dela pentsatzeari?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 192. orr.

Nire manerek konbentzitu zituzten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 92. orr.

Ni behinik behin ez naute batere konbentzitzen ematen dituzten arrazoiek.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 61. orr.

Ez zen modurik izan hura konbentzitzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.

Anaia ministroak Frantzisko konbentzitu nahian zebiltzan, anaiei elkartean bederen zerbait edukitzen utz ziezaien, anaiarte hain handiak zeri heldu eduki zezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 548. orr.

Agureak ez zuen nahi, ezezko biribila ematekotan izan zen, baina azkenean taldekoek konbentzitu egin zuten.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 35. orr.

Jontxuk bazuen halako ahalmen bat gainerakoak bere usteaz konbentzitzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 68. orr.

Zer trikimailu baliatuko nuen Ada arriskuaz konbentzitu, beharrezko neurriak hartu, eta Herio engainatzeko?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 222. orr.

Ezin dut konbentzitu, haserraraztea baizik ez nuke lortuko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 245. orr.

2 (konpletibo batekin)

Azkenean, Rossetti niretzat oinetako marka bat zela konbentzitu nuenean, funtsezkoena kontatu zidan: [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 132. orr.

Gure amak, hitz gozoak erabiliz, konbentzitu zuen hura zela bere patua.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 99. orr.

Botere publikoak konbentzitu behar ditu EEP-ek orain artinoko diru maila bederen segurtatzen segitu behar dutela.  Herria   2005-12-29

Zinak eta minak ikusi zituen Idisoro zaharrak Napumoceno jauna konbentzitzeko ez zela bere asmoa inor iraintzea, hitz egiteko modu bat baino ez zela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 85. orr.

Beste nonbait bizi zela konbentzitu nahi zuen bere burua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 280. orr.

3 (-tzeko perpaus batekin)

Azken entrenamendu-saiora joateko konbentzitu zuen Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 208. orr.

Nola arraio konbentzituko ote zuen osaba Vernon edo izeba Petunia baimena izenpetzeko?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.

Horregatik, bera joatea erabaki zuen, ea adiskide giroko elkarrizketan kargua hartzeko konbentzitzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1134. orr.

Humirzahk txanoaren azpian ilea hazten uzteko konbentzitu zuen, eta txirikordak egiten zizkion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.

Martin falta zela ikusita, mojak berreskuratu egingo zuen, dudarik gabe, garai batean Katalinaren gainean zuen itzala, eta berarekin komentura itzultzeko konbentzituko zuen  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.

4 (bere burua-rekin)

-Gu lasai -errepikatu zuen Imanolek, gehiago bere burua konbentzitzeko Alex baiesteko baino-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 24. orr.

-Onik aterako da -esan zion Harryk, bere burua konbentzitu nahian-. Dena bere gustura ikusten zuen, eta bere burua konbentzitzen zuen gertatuak bere fantasiak marrazten zituen bezala zirela.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 125. orr.

Bai baitzekien besteak konbentzituko zituela beharbada, baina ez bere burua; erabat ez, behintzat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 34. orr.

• 5 da ad

Historia gauza hutsa dela konbentzitu zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 230. orr.

Gizon hark bere garaikidea izan behar zuela konbentzitu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 59. orr.

Hori baino gehiago, amodioa bera ipuin bat zela konbentzitu nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 61. orr.

Behin berriro konbentzitu nintzen ezen herri madarikatu honetan zorigaitza zelatan dagoela, noiznahi eraso egiteko pronto.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 48. orr.

Konbentzitu egin da, eta besoa askatu dit.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 202. orr.

Harik eta konbentzitu nintzen arte atsegin nuela bizio hura.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 192. orr.

Harik eta Jainkoaren batasunaz eta liburu profetikoen egiazkotasunaz konbentzitu arte.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 95. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Ni ordurako ateo aitortua eta konbentzitua nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.

-Faxista konbentzitua, beraz.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 209. orr.

Hala ere, erretzaile konbentzitua nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 100. orr.

Sendagileak konbentzitu itxuraz erantzun zion: [...].Amak, buruari eragin ostean, hizketa molde konbentzitua erabiliz: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 340. orr.

7 konbentzitua/konbentziturik/konbentzituta

Konbentzitua naiz denborak beste maila batean kokatzen dituela obrak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 149. orr.

Hermionek konbentzitua zirudien, baina Ronek ez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 223. orr.

Erran behar zuenaz konbentzitua zegoelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 223. orr.

Hau ordea ez zen oso konbentzitua agertu Estebanek bere premia larriaren berri eman zionean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 165. orr.

Ezagun zuen konbentziturik zegoela esaten ari zenaz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 109. orr.

Peru oso konbentziturik dago bere paperaz, baina sinesgarritasun handia ikusten diogu bere jarrerari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 145. orr.

Baina Sabethek konbentziturik segitzen zuen adarra jotzen niola.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.

-Horixe -erantzun diot, konbentziturik-, Ekialdearen atea, Asiarako zubia.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 175. orr.

Andresek, halako katalepsiarik ez zela konbentzituta zegoen arren, estetoskopioa atera eta bihotzaren parean auskultatu zuen gorpua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.

Kalera bota behar nindutela konbentzituta joan nintzen erredakziora.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 61. orr.

Baina ez dut uste konbentzituta geratu denik...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 261. orr.

Denbora luzez bere barrurako aritu zen xuxurlaka, Smeeri begira, toles bat josten ari baitzen lasai-lasai, ume guztiek beldurra ziotela konbentzituta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 176. orr.

Ez ninduen oso konbentzituta ikusiko, zuloaren aurrean jarri eta ez baitzidan pasatzen utzi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ama konbentzitu (3); bere burua konbentzitu (5); jendea konbentzitu (4); joateko konbentzitu (3); uzteko konbentzitu (3)

oso konbentzitua (4)

konbentziturik egon (3); oso konbentziturik (3)

konbentzitzea lortu (5)

iritzi publikoa konbentzitzeko (3)

bere burua konbentzitzen (3); egiteko konbentzitzen (3); erabat konbentzitzen (4); guztiz konbentzitzen (3); konbentzitzen ahaleginduko (4); konbentzitzen saiatu (11); konbentzitzen saiatuko (6); konbentzitzen saiatzen (3)


konbentzitze iz norbaitek zerbait pentsatu edo egin dezan lortzea arrazoien eta argudioen bidez.

-Zergatik ez? -galdetu zuen Arantxak, konbentzitze prozesuan oraindik-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 88. orr.


konbenzione ik konbentzio.

konbenzitu ik konbentzitu.

konbergente 1 izond bat datorrena, hurbilkorra.

Batzeko prozesuan, urrats konbergenteak egiten saiatuko gara, dinamika guztiak uztartuz eta elkarrizketa iraunkorra irekiz gainontzeko udal hautetsiekin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-27

2 lerroez eta kidekoez mintzatuz, puntu baterantz jotzen dutenak.

Erdi Aroaren azken aldiko iluminazio askotan badira sakontasuna adierazten den eszenak, baina ustez irudiaren planoari buruz perpendilularrak behar zuten marrak konbergente eta ihes-puntu baterantz zuzenduta marraztu ordez [...] dibergente marrazten direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

Aitzitik sinesten zuen denbora serie infinituetan; denbora dibergente, konbergente eta paraleloen halako sare gero eta zabalago, zorabiozko batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.

3 leiarrez eta kidekoez mintzatuz, argi izpiak puntu baterantz abiarazten dituena.

Akats hori zuzentzeko asmatu ziren XV. mendean leiar konbergenteak: beren gainalde osoan argia jaso eta puntu bakar batean biltzeko bereziki zizelatutako beira zatiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.


konbergentzia 1 iz bat etortzea, bat egitea; puntu baterantz jotzea.

Herrialdeen arteko konbergentziaren eta antolaketaren inguruan Eusko Jaurlaritzak duen ikuspegia azaldu zuen Iztuetak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Nola egingo diozu aurre titulazio mapen konbergentziari? Bilakaera nominalen halako konbergentzia batek argi eta garbi baldintzatzen zuen diru-batasunaren proiektuaren susperraldia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.

Konbergentzia teknologikoa eta gizarte arloko konbergentzia lortzea dira legealdirako erronka nagusiak.  Berria - Harian   2005-06-23

Europako konbergentzia lortzeko bidean agertzen da finantzazioaren gaia.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Europako Unibertsitate Eremuaren Konbergentzia eta Ebaluazioa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

2 (optikan eta kidekoetan) konbergentea denaren nolakotasuna.

Kristalinoa, optikaren ikuspegitik, konbergentzia aldagarria duen leiar ganbilbiko bat da; aldagarritasun horri egokitzea deitzen zaio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 21. orr.

Ponzo-ren ilusioan, adibidez, goiko marra "urrutiago" balego bezala ikusten da, zehar-marren konbergentziak eragiten duen perspektiba-efektuak eraginik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 66. orr.

Lerroen norabideei erreparatzera mugatzen zen, zimenduetatik hasi eta gailurretaraino; eta elkar-ebakigunera zihoazen lerro zuzenen konbergentziari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Konbergentzia-gradua aski arbitrario geratzen da, eta sistema honek oso gaizki arautzen ditu batez ere koadroaren planoari buruz perpendikular ez diren gainerako zuzenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 200. orr.


konbergiarazi (corpusean konbergituarazi) du ad konbergitzera behartu.

Azkenik, behin argiak begi-ninia igaro duenean, kristalinoa ere igaro behar du, eta hark ere gutxi-asko konbergituarazten du argia. irudia begiaren atzean zehatz ager dadin, zenbat eta argi-iturria hurbilago, orduan eta gehiago konbergituarazi behar dira argi-izpiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 21. orr.


konbergitu, konbergi, konbergitzen du ad bat egin; puntu baterantz jo.

Batzuk oso motel konbergitzen dute, dortokek bezala egiten dute aurrera; askoz azkarrago doaz beste batzuk.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 401. orr.

Irudiaren planoari buruz perpendikular diren zuzenak irudikatzen dituzten lerroek [...] puntu batean konbergitzen dute, ihes-puntu nagusian.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.


konbersazio ik konbertsazio.

konbertiarazi, konbertiaraz, konbertiarazten (corpusean gonbertiarazi soilik) du ad konbertitzera behartu.

Basajende, pagano edo hereje omen zirelakoak bataioko ur santu edo Kristoren mezu bidez San Juanek gonbertiarazi baitzituen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 69. orr.


konbertidu ik konbertitu.

konbertitu, konberti, konbertitzen (orobat konbertidu g.er.) 1 da ad norbaitek erlijio jakin bat -bestelakorik aipatzen ez bada erlijio katolikoa- hartu.

Eritasunak hautsi zion bihotza. eta nahi izan zen konbertitu.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 221. orr.

Nola San Antoniok arrainei predikatu zien eta, miraria ikustean, nola heretikoak konbertitu ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1017. orr.

Konbertitu berri den orok eskatzen duena eskatzen du Frantziskok ere: "fede zuzena, itxaropen ziurra eta maitasun betea".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 66. orr.

Konbertitu berritan hiru liburu idatzi nituen gai honetaz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 337. orr.

· Jesus gure etxean sar dadin, haren aintzinetik kendu behar ditugu traba guziak; behar dugu konbertitu, bihotz-berritu.  Herria   2002-12-05

2 (zertara adieraziz)

Baldo, Ebanjelio-bizitzara konbertitu aurretik, Lyongo laiko ezkondua zen, merkataria eta aberatsa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Zibilizazio hau azkenean deuseztatu egin zen islandiarrak kristautasunera konbertitzearen ondorioz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Klovis Frankoak, adibidez, [...] katolizismora konbertitu ondoren, Konstantinoplan urruti zegoen Anastasio enperadoreagandik prokontsul-titulua eta kontsul-intsigniak eskuratu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

· Siriako gudu-zelaietan kaliferriaren agintepeko lurrak inbaditzean Islamera konbertitu ziren turkiar barbaroak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

Ekialdeko Bengalan hinduismora konbertitu berriak ziren paganoen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 268. orr.

Mundua komunismora konbertitzeko eginkizuna kilikagarriagoa zen munduan irabaziak egiteko edo greba egiteko eskubidea babestea baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.

• 3 du ad norbaiti erlijio jakin bat -bestelakorik aipatzen ez bada erlijio katolikoa- harrarazi.

Nola San Frantziskok bi ikasle konbertitu zituen Bolognan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 998. orr.

Memento batez misionest nahi bainuen ere egin, eta urrunean jendea konbertitu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 36. orr.

Apeztu nahi nuela, nabari, baina zertako ez paganoak konbertitu?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

Zeren eta san Inazioren miresle sutsua baikenuen aita, [...] beaumondarren alde guduztatu zelako, nik uste, eta Frantzisko Xabierkoa konbertitu zuelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 201. orr.

4 (era burutua izenondo gisa) ik konbertso.

Konbertitu helenikoen politeismo eta idolatriari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.

Behin errugabetasun aitormena eginda, Gustavo Duranek konbertitu berriaren fedea erakutsiko du aspaldiko alderdikideen ehizan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 204. orr.

Konbertitu edo "arnegatuok" erresuminkor zulatzen ikusten ditugu besteon kontziente eta inkontziente "zikinen" [...] barruetaraino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konbertitu berriak (4); konbertitu berriak ziren (3)


konbertitzaile iz konbertitzen duena.

Hori izan daiteke misiolari eta konbertitzaileen txit gustukoa; baina gizarte multikultural bati, bestearen hautu fundamentalen errespetuan bakarrik eutsi dakioke.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 97. orr.


konbertitze iz norbaitek erlijio jakin bat -bestelakorik aipatzen ez bada erlijio katolikoa- hartzea.

Konbertitze bat-bateko hauek ez zaizkit atsegin.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 85. orr.

Aita Sainduaren eritasuna, dena ere arras doloretsuki erakutsia eta Elizaren beste kargudunen hitz guti horiek aski ote diren konbertitze denbora huntan fededunen bihotzaltxagarri.  Herria   2005-03-03


konbertsazio (orobat gonbertsazio g.er., konbersazio g.er. eta konbertsazione) iz hizketaldia, solasaldia.

Begiak malkotan esaten zidan Gabrielak gutaz galdera eginez etorri zela hemen izenik gabe azaltzen den gizon hori, eta, gu etxean aurkitu ez-eta, konbertsazioa ematea gizalegezkoa iruditu zitzaiola.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 58. orr.

Susmoa daukat konbertsazioa baino gehiago emateko moduko neska ez ote den.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 59. orr.

Louvreko eskulturak ezagutzen ez ditudanez, nire roboten aldera lerrarazten du gonbertsazioa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 114. orr.

Barrako neska hasi, arropa-modelo jarraitu eta stripper amaitu zuen, eta bitartean, tabernako konbertsazio-emaile, edaleen adiskide eta bezeroen ohekide izateaz gain, seme-alaba pare bat bildu zituen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.


konbertsazione ik konbertsazio.

konbertsio (orobat konbertsione) 1 iz norbaitek erlijio jakin bat -bestelakorik aipatzen ez bada erlijio katolikoa- hartzea.

Sauloren konbertsioa eta deia.  Elizen arteko biblia   Eg 9,1 tit

Konstantinoren konbertsioa arteko hiru mendeetan, Eliza beti egon zen erromatar politikarekin tupust egiteko arriskupean. Apaizak, erabat txunditurik eta haren bat-bateko konbertsioaz harri eta zur, ezin zuen sinetsi.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.

Ez dugu ezer aurkitzen Frantziskoren idazkietan haren konbertsio aurreko bizialdiaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

Autore moderno nagusi ugarik erabili du konbertsio erlijiosoaren erretorika bere nortasun aldaketa azaltzeko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 98. orr.

Integrista batzuek Aita Santu "liberalaren" konbertsiorako errezatzen zuten orduan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 61. orr.

2 irud/hed

Zentzu komun hau da gauzarik zailena, jakina, norberaren identitatea eta posizioak ez direla erabat finkoak eta behin betikoak onartzea eskatzen baitu, hau da, "konbertsio" moduko aldaketa bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 97. orr.

Konbertsioaren erakargarritasuna hortik dator, identitatearen hondakinen aurrez itxuraldaketa bat gauzatzeko egitura sinbolikoa eskaintzen dizula.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 99. orr.

Konbertsioaren egitura iniziatikoak, Arestik Maldan beheran erakutsi zuen eran, honako hauek ditu pauso obligatuak: infernuetara jaitsi, han heriotza sinbolikoa ezagutu, eta, bidean gora altxatuaz, pizkundea irabazi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 101. orr.

Kristautasunaren jatorrizko esperientzia itzulera da, konbertsioa,  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 139. orr.

3 bihurtzea.

"Konbertsioa", garai batean arima Jainkoagana bihurtzea esan nahi zuena, erabiliagoa da orain ikatza argindar bihurtzea (konbertitzea) edo %5eko interesa %3 bihurtzea (konbertitzea) bezalako testuinguruetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 132. orr.

Energien konbertsioa, espazioaren konkista, ozeanoen ustiatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 27. orr.

Koadraturaren posibilitatetik haren ezintasunera igarotzea izan zen lehenengo konbertsioa; geometriatik aljebrara igarotzea izan zen bigarrena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 438. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Frantziskoren konbertsio-prozesuak hainbat urte iraun zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Hasieran bere konbertsio-esperientzia kontatzen digu hitz gutxitan: "Jaunak honela eman zidan niri, anai Frantziskori, bihotz-berritzen hastea”.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Frantziskoren konbertsio-bidean loturik ageri zaizkigu Jainkoaren ekimena eta giza erantzuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Abbastar erregimenaren kolapsoak borondatezko masa-konbertsioen lubizia ekarri zuen arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.

Galtzailearen gutxiagotasuna erlijio-konbertsioz senda daitekeela onartuko da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 262. orr.

Kultur konbertsioen azken ondorioen ikerketa honen efektu orokorra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

frantziskoren konbertsio (5); konbertsio bidean (4); konbertsio miragarria (3)

konbertsioaren hasieran (9); konbertsioaren hasieratik (8)


konbertsione ik konbertsio.

konbertso iz konbertitu den pertsona.

Egun batean, konbertso askorekin gertatzen den lez, frogen froga garaitu behar zuela bururatu zitzaion: bai, bere sinesmen hura inorena baino handiagoa zela erakutsi behar zion mundu zabalari!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 129. orr.

Konbertsoaren lehen paradoxa hortik dator: sinestarazi nahi digu erabat aldatu dela eta betiko, baina lehengo "ni" izenordain bera erabiltzen du oraindik, eta urte asko gelditzen zaizkio berriro ere aldatzeko eta berriro ere "ni" esaten jarraitzeko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 99. orr.

Bere hasieretako idazlanen bat edo beste edo garai bateko «bere posizioa» ulertu ez bagenuen ere, zalditik (edo astotik) erori ginen eta duela dezentetik gara konbertso eta atxagazale, are gehiago bere idatzien kalitatea dastatu, pertsona ezagutu eta bere konbertsazioa entzunaz geroztik.  Berria - Kultura   2004-02-04


konbexu izond ikuslearen ikuspuntutik erdialdea ertzak baino urrutiago dituena. ik ganbil. ant konkabo.

Muskulu ziliarra uzkurtzen bada, zuntzen tentsioa gutxitu egiten da, eta kristalinoak, erlaxatu, eta forma konbexuagoa hartzen du, hau da, erdigunean sabeltzera egiten du nabarmen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Ikusi nuen mahats-mordorik, elurrik, tabakorik, metal-zerrorik, ur-lurrunik; ikusi nuen ekuatorealdeko basamortu konbexurik eta haietako hondar ale bakoitza.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.


konbi iz

Kirol horrentzat ezarri behar diren konbi jantzien kasuan 3 000 jantzi berezi urtean saltzen da gutxi gora behera.  Herria   2003-11-20


konbibentzia iz elkarrekin bizitzea, elkarbizitza.

Legeak dituk gure konbibentziaren oinarria, legerik gabe hau pikutara ziak!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 294. orr.

Gainerako grilulagunei bezalaxe atzeratu digute guri biseanbiseko hau, ez gehiago, Maritxu eta biok konbibentziako agiri faltsu bat besterik ez edukiagatik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 140. orr.


konbibitu, konbibi, konbibitzen du ad elkarrekin bizi, bizikide izan.

Uste dut belaunaldi berria oldarkorragoa dela, eta errespetu gutxiago sumatzen diet gizonen irudiarekiko; mespretxua ere nabari zaie neska batzuei, agian mutilekin guk baino gehiago konbibitu izan dutelako gaztetandik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 215. orr.


konbidapen ik gonbidapen.

konbidatu ik gonbidatu.

konbiktu iz erruduna; espetxeratua.

Jendeak pentsatzen bide duelako justiziaren ideiari indarraren eta jauntxokeriaren ideia nagusitu zaiola oraingo sistema kriminalean; akusatuak eta konbiktuak nahasi botatzen direlako kobazulo berera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 85. orr.

Hiltzaile konbiktua da, baina aztien presondegitik ihes egin zuen eta oraindik ere ihesi dabil.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 350. orr.

Konbiktuekin alde egin zuen aldia izan zen luzeena, cherokee-ekin egon zenean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 360. orr.


konbikzio (27 agerraldi, 10 liburu eta 13 artikulutan) 1 iz uste osoa, siniste sendoa. ik konbentzimendu.

Nire konbikzioen, nire lehenagoko egintzen eta nire Luteziaganako amodioaren justifikazioa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 126. orr.

Konbikzio pertsonalaren fruitu dena iritzi kolektiboan txertatu behar du, eraginkorra izango bada.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Konbikzio sendo eta garaiezina.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 159. orr.

Jokoan erantzukizunaren eta konbikzioaren etika bateraezinak daude.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Bokazioz eta konbikzioz izan zen jesuita.  Berria - Kultura   2006-01-21

Senez idatzia, konbikzioz egina.  Berria - Kultura   2006-02-19

Haiek bai urte onak, kemenez eta konbikzioz beteak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 350. orr.

Konbikzioa falta zitzaiola.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 211. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Konbikzio delituak daudenean, delitua amaitzeko konbikzioa aldatu behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19


konbinadore iz konbinatzen duen tresna.

Ez nuen funtsezko lanik egin hartan, amanteroari errieta ematen aritu nintzen goiz osoan, kargak zakar jasotzen, erriadak premiarik gabe bizitzen, zama kolpeka uzten nuela moilan, kargaldi guztiak jarraian, konbinadorearen gainean kakolduta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 189. orr.

Horrela, konbinadorearen puntu guztiak pasatuko ditiat indarrik animalena egiteko, hor nonbait ongi sartua daukaan zuztar gaiztoa kentzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.


konbinaera iz konbinatzeko era.

Prosodiaren osagaiok (garaiera, ozentasuna eta luzera) gauzatzen dute azentu deritzona, hizkuntzatik hizkuntzara alda daitezkeen konbinaera eta neurrietan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 93. orr.


konbinagai iz beste batzuekin konbinatzeko gai dena.

Hitzak osatzen dituzten hotsak ez dira bereizgarri bakarrik izaten, gainera, ebakigarri, konbinagai eta hautemangai (ertikulatuak eta entzunerrazak) izan behar dute.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 80. orr.


konbinagarri izond konbina daitekeena.

Sare erregulatzaileen sortze-ahalmena sareok hierarkizatuak eta konbinagarriak izateari zor zaio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Etxe barruan, etxea bera erakusten dio, planetarium bat gertatzen dena berau: literatur lana, kosmoa bezala, atomo (hizki) konbinagarriz osatzen da, zeintzuen konbinazioz literatur lana sortzen den.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.


konbinaketa (78 agerraldi, 24 liburu eta 12 artikulutan) 1 iz konbinatzea; konbinatzearen ondorioa. ik konbinazio.

Hizkuntzalaritzak, beraz, bi ordenatako elementuak konbinatzen diren esparru mugakidean dihardu; konbinaketa horrek forma bat sortzen du, ez substantzia bat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 17. orr.

Ia ezinezkoa da sonanteen kontua eztabaidatzea, fonemen konbinaketak eraentzen dituen legeak modu zehatzean atzematen ez badira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.

Bi postu, lau hautagai Arteta, Alkiza, Alonso eta Aranburu, eta jada konbinaketa guztiak agortu ditu.  Berria - Kirola   2004-11-25

Antolaketak agintzen du osagaien hurrenkera, osagai horien arteko erlazioa ahalbideratzen du, konbinaketa batzuk onartzen ditu eta beste batzuk ez ditu onartzen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 88. orr.

Ez zait inoiz konbinaketa ona iruditu marmeladaren gozoa eta mariskoaren gazia.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 66. orr.

Nire aburuz, desagertuak aukera bien arteko konbinaketaren emaitza dira.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 65. orr.

2 (izenondoekin)

Musika matematika da, matematika alai jostalaria, matematika eroa, musika-noten arteko konbinaketa infinitua izan baitaiteke, ezin zenbatuzkoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.

Laboratorioan konbinaketa kimikoak nola, halaxe ahalegintzen zen dotrina konbinaketak egiten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ba da inork uste duen baino konbinaketa parada gehiago, hain zuzen horietarik anitz ikusiko ditugu Baionan muntatzen ditugun esku dantza topaketetan ekaineko 9 eta 10-etan.  Herria   2001-05-31

· Prest da diruaren sartzeko garraio konbinaketa sistemetan: kamioiak itsasuntzietan ezarririk bidaiatzeko, edo Mugerren bezala trenetan garraiatzeko.  Herria   2003-11-27

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Noizean behin esnatu, maletatxoa ezkutuan ireki zenbaki-konbinaketa jakin batez, eta xarabe-potoa eta pilula mordoa ateratzen du.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 170. orr.

Zein osagarri konbinaketaren bitartez?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 64. orr.

Faktore konbinaketa lehergarria gertatzen da han: Txinako ekonomiarik liberalena, krimen maila handienetakoa eta prentsa erasokor eta independenteena.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Jolasak dakartzan literatur konbinaketen mugagabetasuna eta idazlearen beraren literatur ahalmen eta ezagutza erakusteaz haratago, beste zerbait da liburuari gaurkotasuna eta irakurgarritasuna ematen diona: umorea, alegia.  Berria - Kultura   2006-03-21

Kontsonante trabari ahostunek ere eskaintzen dute zarata eta hots konbinaketa interesgarria.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 107. orr.

Lerro konbinaketa berri bakoitzean asmatu uste izaten zuen sortzeko modua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 91. orr.

Luze gabe, bozgorailuetatik bidaiariei beste norabide konbinaketa bat hautatzeko aholkatu zaie.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 165. orr.

Laboratorioan konbinaketa kimikoak nola, halaxe ahalegintzen zen dotrina konbinaketak egiten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.

Tasun-konbinaketa batzuk beste batzuk baino hobeak dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 96. orr.

(15. min.): eraso konbinaketa Miarritzek.  Berria - Kirola   2006-04-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tasun konbinaketa (7)


konbinatoria 1 iz konbinatzea, konbinatzeko eren multzoa.

Izadiko konplexutasuna elementu kopuru txiki baten konbinatoriari zor zaio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.

Ereduon konbinatoriak dakar proteinen aniztasun eta desberdintasun zabala.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 106. orr.

Espezieak konbinatoria batek, "Lego" joko edo mekano moduko batek sortu balitu bezala.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 120. orr.

Geneen konbinatoria infinitu horrek bilakatzen du gutariko bakoitza munduan bakarra.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 138. orr.

Konbinatoria hutsa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 94. orr.

Konbinatoria aski konplexuen bidez gertaera natural guztien azalpenak eman ahal izango zirela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 52. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Zu ere, metal-puska horien gainazaleko lerro-konbinatoria posible guztiak arakatzean, nik kalerik kale egiten dudan bilaketa berberean ari zara.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 205. orr.

3 matematikaren adarra, multzo bateko elementuen konbinazio posibleen kalkuluaz ari dena.

Aljebra, konbinatoria eta trigonometria sortu zituzten arabiar matematikariek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 82. orr.

Probabilitateak eta konbinatoria: Pascal, Fermat, Jacques Bernoulli.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.


konbinatorio 1 izond konbinatoriarena, konbinatoriari dagokiona.

Fonologia konbinatorioak, aldiz, ahalbideak murrizten ditu eta elkarren mendean dauden fonemen erlazio iraunkorrak finkatzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.

Fenomeno fonetikoak berez gertatuak eta konbinatorioak izan daitezkeela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 183. orr.

2 analisi konbinatorio ik konbinatoria 3.

Trigonometria eta analisi konbinatorioa (multzo baten elementuak konbinatzeko era guztiak aztertzea).  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.

Analisi konbinatoriozko adigaiak, eta haien lagungarri, mugarik gabeko errepikapenezko aldakiak adibide.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 61. orr.


konbinatu1, konbina, konbinatzen 1 du ad gauzak eredu jakin baten arabera antolatu eta elkartu.

Jokaldiak konbinatzea zaila zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 51. orr.

Ondo konbinatzen ditu argitasuna eta laburtasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 19. orr.

Berez bizidunok 20 aminoazido konbinatzen ditugu proteinak sortzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-16

Jakintza praktiko eta teoriko askotarikoenak konbinatu behar dituela mailarik gorenenean: marrazketa, geometria, aritmetika, optika, filosofia, literatura, historia, musika, medikuntza, zuzenbidea, astrologia...  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 180. orr.

Giltzadura bateko bi hezurrak [...] bata bestearen arabera mugitzen da, biraketa eta labainketa konbinatuz. Diafragma eta obturadorea konbinatuz, ordea, argi-intentsitateen eskalaren esparru zabalagoan lortuko ditu argazkilariak emaitza asebetegarriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Adierazgarritasun-elementuen zerrenda ez da luze-luzea, berez, baina aise ikusten da haiek konbinatuz era daitezkeen konfigurazioen kopurua ia infinitua dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.

Muskuluko oxigenoaren kopuru txiki bat baino ez da konbinatzen hemoglobinarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.

Hain dira, alabaina, geldo [...] ezen ez baitira tartean sartzen inolako erreakzio kimikotan, ez eta beste ezein elementurekin konbinatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 16. orr.

Gaitza gizakien gripearekin konbinatu eta mutazio arriskutsua sortuko den beldurra handituz doa.  Berria - Gaiak   2004-09-29

Diru- eta finantza-merkatuen liberalizazioak, trukeen kontrolen ezabatzeak eta finantza-berrikuntzen garapenak, guztiak elkarrekin konbinaturik, finantzaketa zuzenaren igoera areagotu dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

Metafora horiek guztiak, eta gehiago ere, aurki daitezke pilatuta, behin eta berriro errepikatuta eta konbinatuta, eremu plastikoaren sorkuntzazko ikusmolde gehienetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 263. orr.

Irudimena erabiltzea buruan gogo-objektuak konbinatu eta manipulatzea da, irudi nahiz sinbolo.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 187. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

dosi txikiko ahozko antikontzeptibo konbinatuak (AOC) oso egokiak dira harreman sexual iraunkorrak dituzten nerabe eta gazteentzat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 93. orr.

Orain artemisinan oinarritutako terapia konbinatua eskaintzen diete [malaria] eriei.  Berria - Gaiak   2006-04-26

Baina bi hots konbinatuen ahoskatzeari gagozkiola, kontua korapilatsuagoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.

Araban ziklo konbinatuko zentrala jartzeko toki bila dabil Gas Natural.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Proba konbinatuen Europako Txapelketa.  Berria - Kirola   2006-03-01

Proba konbinatuak bost kirol hartzen ditu: koskoak, txinga eroatea, zaku lasterketa, korrika eta arpana.  Berria - Kirola   2004-03-20

3 plater konbinatu askotariko platera.

Bi bermut hartu, plater konbinatu bat jan, eta etxerantz bideratu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.

Plater konbinatu bat eskatu zion kamareroari, 4 zenbakia, eta garagardo bat edateko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konbinatu nordikoa (10); konbinatu nordikoan (6)

konbinatuak egiten (3); proba konbinatuak (5)

proba konbinatuan (8)

proba konbinatuetan (9)

ziklo konbinatuko (64); ziklo konbinatuko planta (8); ziklo konbinatuko zentral (10); ziklo konbinatuko zentrala (12); ziklo konbinatuko zentralak (6)


konbinatu2 1 iz koktela.

Bera han geratu zen, Tanger tabernan, beste konbinatu bat hartzen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 113. orr.

Trago luze bat jo diot konbinatuari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 335. orr.

Norbaitek bultza egin dio eta konbinatuaren tanta batzuk Asierren paparrera erori dira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 269. orr.

Horrelaxe, konbinatua erdian dutela, apurtxo bat mugitzen hasi dira, dantza moduko bat eginez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 270. orr.

"Uztak hor basoa!", konbinatua amaitu da eta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 271. orr.

2 proba konbinatua.

Eski alpinoa: konbinatu nordikoko lehen eslalom jaitsiera.  Berria - Kirola   2006-02-17

Tranpolin arrunteko konbinatu nordikoan.  Berria - Kirola   2006-02-12


konbinatze iz gauzak eredu jakin baten arabera antolatzea eta elkartzea.

Matematikaren arlotik datozkigun kontzeptuak hizkuntzara bihurtuta, honako eragiketa hauek bereizten ditu bere sailkapenean: gehitzea, kentzea, bidertzea, konbinatzea eta ordezkatzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 20. orr.

Morfemen artean egon daitezkeen aldeak hobeto azaltzen dira, dirudienez, emankortasuna, konbinatze-askatasuna, eta ordezkatze-taldearen neurria bezalako kontzeptu gramatikalen bitartez, esanahiari dagokion ustezko ezaugarri baten bitartez baino.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 141. orr.


konbinazio (190 agerraldi, 52 liburu eta 42 artikulutan; orobat konbinazione g.er.) 1 iz konbinatzea; konbinatzearen ondorioa. ik konbinaketa.

Lerroen konbinazio haiek planoen, hieroglifoen, marrazki abstraktuen kalitatea zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.

Burdina, magnesio eta silizioaren arteko konbinazio bat da olivina.  Berria - Gaiak   2004-01-22

Hezurraren eta muskuluaren arteko konbinazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

[Ura] hidrogenoz eta oxigenoz osaturiko konbinazioa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 137. orr.

Begian, berriz, erretinan irudi fokatua eratzeko, korneak [...] eta kristalinoak osatzen duten konbinazioaren foku-luzera egokitu eta doitu egiten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.

Beste aukera batzuk, beste konbinazio batzuk asmatuz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 76. orr.

Fordismo deitu ohi zaio konbinazio horri, hots, intentsibo bihurturiko eta barne-merkatuen hazkundean oinarrituriko [...] metaketa-dinamikaren eta gizarte-konpromisoen estatu-erregulazioaren konbinazioari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 105. orr.

Orotarikoak irudikatu zituen [...] perspektibaren ager-molde guztiei jarraiki, konbinaziozko mundu oso bat aurkitzen baitzuen mazocchioaren tolesturetan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 90. orr.

2 (izenondoekin)

Ibilbide berriak asmatzen ahaleginduz, noizbait konbinazio magikoa aurkituko duelakoan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 176. orr.

Sinboloen konbinazio infinituari esker, geure baitan askotariko munduak asmatzeko aukera ematen digu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 184. orr.

Ikusi zen nola, HLA geneen konbinazio jakin batzuk zeramatzaten banakoak beste batzuk baino errazago jotzen zituen eritasun batek edo besteak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 130. orr.

Hogeitaka ortografia-ikurren konbinazio posible guztiak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 62. orr.

Hortik aurrera, konbinazio matematiko guztiak dira zilegi.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 176. orr.

Elementu bateraezinen konbinazio adostasun gabea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 271. orr.

Gero girlanda, landare eta triangeluen konbinazio desberdinak egin zituzten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3370. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Faraoien garaiko Egiptoko artea, irudi jakin bat eskema tipikoak ahalik eta modu literalenean irudikatzen duten irudi partzialen konbinazio multzoa baino ez dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.

Meategiko berrogeita hamar biztanleek [...] beren artean erreakzionatu zuten noizbait, binaka-binaka, eta, konbinazio-kalkuluan bezala; alegia, bakoitza beste guztiekin, eta bereziki gizon bakoitza emakume guztiekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.

Atomo moten finitutasuna, euron konbinazio arauen finitutasuna, eta, batez ere, sortutako formen, naturak burututako gauzen finitutasuna.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 10. orr.

Espazioko edozein puntutatik bertaratutako zirkulazioa beste edozein puntutara bidera dezakete konbinazio-aukera mugagabean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Historiak eskain ditzakeen krimen, eraispen, heroismo eta bidegabekeria, ontasun eta gaiztakeria-konbinazio guztiak. Beira mota desberdinez egindako leiar konbinazio bat erabiltzea izaten da konponbiderik ohikoena. faktore konbinazio konplexu baten ondorioz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 230. orr.

Nire hainbat hitz konbinazio eszitagarri, hainbat metafora sarigarri.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 87. orr.

Edozein nota-konbinazio behin entzutea nahikoa zuen, hura gogoan hartzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 190. orr.

Hauen ibilgailuak: haur-kotxe eta buffete konbinazio bat, gehi bizikleta-erdia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 269. orr.

Presio eta bero konbinazio horrengatik.  Berria - Gaiak   2004-11-07

Zatiki hauek [...] askatasuna lortzen dute, beste zibilizazio garaikide batzuetatiko osagai atzerritarrekin gizarte eta kultur konbinazioak osatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.

Ez daki bere helmugara iristeko linea konbinazioa zein den.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 142. orr.

Gidari-auto konbinazio onena Raikkonen-McLaren izan zelako.  Berria - Kirola   2004-08-31

5 koktela. ik konbinatu2.

Konbinazio-erdiaren beste trago bat hartu du, eta leiho aldera hurbildu da.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konbinazio berriak (3); konbinazio posible guztiak (3)


konbinazione ik konbinazio.

konbinzente izond sinesgarria, konbentzigarria.

Taldearen emaitza oso ona izan zen, erabat konbinzentea.  Berria - Kultura   2004-10-24


konbit ik gonbit.

konbo iz musika taldea.

Ostiralean, hilaren 30ean, harizko tresnen ikastaroetako ikasleek kontzertua egingo dute, 20:00etan, Antoniano aretoan, eta ondoren ikasleen konboak izango dira.  Berria - Kultura   2004-07-25


konboi 1 iz trena, lokomotorraen eta bagoien multzoa.

Alemaniarren konboiak deskarrilatzeko sabotajeak egiten zituen erresistentziak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 67. orr.

Heriotzako esparruetara eraman zituen konboiaren zenbakia.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 60. orr.

Konboiaren muturrean zegoen lokomotora zaharrera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.

Abu Muslimen geldituta zegoen konboiaren 51 bagoiak lokomotoretik askatu ziren.  Berria - Mundua   2004-02-19

2 ibilgailu edo itsasontzien multzoa, eskoltarekin doana.

Konboia lau kamioiz, hiru anbulantziaz eta minibus batez osatuta dago.  Berria - Mundua   2004-11-16

Txalabi Bagdaderat zeraman konboia tirokatu zuten.  Berria - Mundua   2004-09-02

Lehenengo konboi hura abian zen itsasontzietarantz eta erbesterantz, eskumuturrak bilurrez lotuta, bi jendarme ilara alboetan, fusilak kargaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

Agindu zorrotzak emanak zizkieten konboiko buruei Tomskera biderik laburrenez joateko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 287. orr.

Honzík ingeniariaren ondoan konboi hartako komandantea zegoen, Austriako basozainen txanoa zeraman kapitain bat.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.

Bagdaden lehergailu batek eztanda egin zuen AEBetako Armadako konboi bat igarotzean. herria¬

AEBetako tropentzat fuel olioa zeraman konboi bati eraso ondoren.  Berria - Mundua   2004-04-11

Itsasontzi berezia, kutxa gotor handi eta guzti, itsasontzia zaintzeko armadako ontzien konboia...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 78. orr.

Aliatuak euron garraio-ontziak konboietan sailkatzen eta abiarazten hasiak baitira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 161. orr.

2 (izenondoekin)

Frontearen hondamena gelditzeko eginahaletan laguntzera zihoazen hogei konboi militar horiek.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 84. orr.

Ekologistek bidea itxi diote konboi atomikoari.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Konboi amaigabea poliki urrundu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 22. orr.

· Gerrillariek konboi zorrotz begiratu bat leherrarazi eta airean bota dute.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jagole barik utzia zioten konboi zatiko zamakoetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 82. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Danimarkako erregearen mehatxuei aurre egiteko, itun bat osatu zuten (Hansako Liga), eta hark antolatzen zuen merkatari-konboien babes militarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Armadarentzat izendaturiko salgai-konboi harez gainera, baziren beste kotxe batzuk ere lepo-hezurreraino gauzez beteak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Erresistentziak AEBen horniketa konboiei eginiko erasoak direla-eta.  Berria - Mundua   2004-12-18

Kerbalatik hurbil, berriz, Bulgariako presidentearekin zebilen auto konboi bat tirokatu zuten, baina eraso honetan ez zen biktimarik egon.  Berria - Mundua   2004-04-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako armadako konboi (8); aebetako armadaren konboi (3); aebetako konboi (5); aebetako konboi militar (4); armadako konboi (11); armadako konboi bat (6); armadako konboi bati (3); armadaren konboi (6); armadaren konboi baten (4); konboi baten aurka (3); konboi baten kontra (4); konboi baten kontrako (3); konboi bati eraso (7); konboi militar (15); konboi militar bat (6); konboi militar baten (4); konboi militar bati (3)

konboiaren aurka (7)


konbokatoria iz deia, deialdia.

Izatez, edo konbokatoria onartzen duzu, edo kalera zoaz.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 103. orr.


konbokatu, konboka, konbokatzen du ad deitu.

Lau urteren buruan Charles erregeak hiru aldiz konbokatu eta beste hainbestetan desegin zuen Parlamentua, ez baitziren hango ordezkariak erregearen esanetara makurtzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 216. orr.

Ez zituztela oposizioak konbokatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Eraso faxista berri honen aurkako mobilizazioak konbokatu dira Euskal Herri osoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 261. orr.

Marta, Manu eta Pintxo agertu dira klasearen erdian eta asanblada konbokatu dute hamaiketarako.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 358. orr.

Askatasunak konbokatu manifestazioa 19:30ean atera da Herriko Etxe aitzinetik.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Dekretua euskaratua izan zen, denek hobeki ulertzeko gisan, eta auzapezak karia horretarako konbokatuak izan ziren herritar guzien aitzinean leitu zuen, herriko plazan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 137. orr.


konbokatzaile iz deitzailea.

Orduan, konbokatzaileek ziur dute garaipena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 261. orr.


konbokazio iz deia, deialdia.

Hasiak dira auziperatzeko konbokazioa ukaiten.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05


konbultsibo iz konbultsioari dagokiona; inarrosaldiak dituena.

Bere izaera guztiaren bibrazio konbultsibo eta etengabea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 343. orr.

Tik tankerako laztan konbultsibo batez laztandu zien burua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Deus ere ez da finkoa izango, dena ezegonkorra, dena konbultsiboa, eta dantza egitea erraza izango da musikaren zaratotsak aginduriko arduragabezia argi horrekin. hasierako barre lasai eta isila, itxialdiagatik beharbada, erabat konbultsiboa bihurtu zaizu bat-batean, eta negarrez hasi zara azkenean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 431. orr.

Tik konbultsiboak, besteren hitz edo egintzak nahi gabe imitatzea edo errepikatzea (ekolalia eta ekopraxia) eta madarikazio nahiz zantarkeriak gogoz bestera eta konpultsiboki botatzea (koprolalia).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.

Tik koordinatugabe konbultsiboetatik mugimendu ongi lotu eta koherentera pasatzea istant batean gerta liteke tourettedunengan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 108. orr.

Epilepsiaren krisi konbultsiboak zehatz non hasten diren jakitea.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Gihar horiek orgasmoa gertatzen denean modu konbultsiboan uzkurtzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.

Hiru silaba oihukatzen hasi zen modu konbultsiboan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

krisi konbultsiboak (3)


konbultsiboki adlag modu konbultsiboan.

Konbultsiboki behartua ote zegoen iraganeko segmentu izoztuak, garuneko artxiboko "argazkiak" ikustera?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 175. orr.

Ez daukate esertzerik besteak ukitzea eragotziko dien tartea utzi gabe; bestela, haiek eskuaz ukitzera edo haiei keinadaka nahiz konbultsiboki bultzaka ekitera behartuta senti daitezke.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.

Bizi-eskarmentuaren erregistro jarraitu eta osoa osatzen du oroimenak, eta, halako krisialdietan, haren segmentu bat gogora ekarri eta konbultsiboki bizitzen da, nahi gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 175. orr.


konbultsio 1 iz gihar baten edo gorputzaren zati baten uzkurtze bortitz eta oharkabekoa.

Berotasuna, kili-kiliak, uzkurdurak, taupadak, konbultsioak, dardarak... Asma atakeak, konbultsio epileptikoak eta orro ozenak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 240. orr.

Intziriak, negar-zotinak eta konbultsio histeriformeak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 53. orr.

Pozak zoratzen, urduri, zementuzko etzalekuan eseri zara, eta konbultsio bizi batek harrapatu zaitu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 264. orr.

Buruko zauriak hain azalekoak zirela non ez baitziren indar handiko beso batek eginak, esku ahul eta konbultsioak zituen batek eginak baizik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 239. orr.

Gaixotasun akutu horrek konbultsioak eragin zizkion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.

Halako batean konbultsioz bihurrika hasten gorputz hori.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 147. orr.

Besarkada konbultsiozkoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 43. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eskualdea barne konbultsioa pairatzen ari delako Sobiet Batasuna hautsi zenetik.  Berria - Gaiak   2004-10-31


konbultsioka adlag konbultsioak izanez.

Zotinka hasi zen, konbultsioka.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 161. orr.

Margaretek gosaria saskitik ateratzen zuen bitartean, Stephenek, erdi konbultsioka, harantz luzatzen zuen burua, eta Margaretek ateratzen zuen guztiari usain egiten zion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 213. orr.


konbultsionatu, konbultsiona, konbultsionatzen 1 du ad konbultsioak eragin; inarrosaldiak eragin.

Aldi berean aroa hondamendi natural, ausiabartza, lurrikara eta uholdeek konbultsionaturik eta izularriturik aurkitzen da, baita heriotza beltzaren espektro lazgarriak ere.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eztul konbultsionatuak, kexuen oihartzun eten legez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 105. orr.


konbustio 1 iz errekuntza.

Konbustioa nahiko prozesu kimiko konplikatua da, eta ez da nahastu behar erretze mota landugabeagoekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.

Erregaiaren konbustiotik lortzen du gorputzak energia, batez ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ordutik, baina, transbordadoreen konbustio sistemak asko hobetu dituztela esan dute.  Berria - Gaiak   2004-11-02


konda izan 1 da ad ipar axola izan, kontuan hartzeko izan.

Ez bakarrik horrengatik bainan hori ere konda da enetako.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 28. orr.

"Bainan konda dena da zer egiten den funski", dio Mixel Berhocoirigoin-ek.  Herria   2005-05-26

Eta denak konda dira holakoetan.  Herria   2001-05-10

Gure Otabak bazuen nihun kausitzen ez den zerbait berezi eta hori da konda.  Herria   2003-07-03

Kermeza iragan da usaiako omore onean, eta hori da konda!  Herria   2002-10-03

Makur handiagorik gabe atxemana izan baita, hori da konda azkenean...  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 47. orr.

Lasterraldi hori konda zen Egunkaria-k muntatu Euskal-Herriko xapelketarentzat.  Herria   2001-06-07

2 denak konda oro konda.

Denak konda besta ederra izan da.  Herria   2003-07-31

Oro har haatik, eta denak konda, jaz bezenbat entzule izan da Musikaldian, gauza guti eskas.  Herria   2005-09-22

2 oro konda dena kontuan izanik.

Oro konda, Fischer jauna [...] da egiazko irabazlea.  Herria   2002-10-03

Horiek hola, bozez, oro konda, ezkerrekoak nunbait han heldu dira gehiengo osorat.  Herria   2004-04-01

Alemanianere langabezia biziki haundia da, denetako haundiena konduak xuxen eginez, hots bost miliun lanik gabe orotara; herri horrek egundaino ukan duen egoera hitsena dute, oro konda, Hitler atera zen 1933 urte hartako hain bera.  Herria   2005-02-10


kondaera ik kontaera.

kondagaitz ik kontagaitz.

kondaira 1 iz historia. ik kondaira.

Gizadiaren kondairan izadiak sortu izan duen hondamendirik handiena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 22. orr.

Austrasiako errege merovingiarrak alfertzar galantak ziren Frantziako kondaira ofizialaren arabera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 86. orr.

Iparraldeko kondairan gizon gutxi dago Oihenarte baino goragokorik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 59. orr.

Gure herriaren kondaira ezagutu beharra sentitzen nuen batez ere.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 116. orr.

Diru-txanponetan ere, kondairan lehenengo aldiz, Nafarroako armarria ezarri ditek orain sosaren atzealdean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 293. orr.

Baina neure kondaira pertsonala azaldu diot, xeheki, luzaz, itzuli-mitzulirik gabe.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 194. orr.

2 iraganaldiko kontakizuna, istorioa.

Beatriceren kondairak dioenez, Klemente VIII.aren zigorra betearazi zuten bi borreroek akabera gaiztoa izan zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 42. orr.

Borroka honen kondaira idatzi zuenak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 41. orr.

Nazka ematen didate zalduneria ibiltariaren kondaira munduzale guztiek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 202. orr.

Tirante Zuri Zaldunaren Kondaira.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 30. orr.

Gonzalo Fernandez Kordobako Kapitain Handiaren Kondaira.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 76. orr.

Kondaira heroikoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 449. orr.

Wagnerrek Grialaren kondaira oinarri hartu zuen bere opera batzuetarako.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 254. orr.

Kondaira arturikoetan bezala.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 15. orr.

Kondaira zaharretako munstro hiltzaileek haurrengan pizten duten zirrara.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 136. orr.

Kondaira txiki bateko heroiaren gisako zerbait.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 288. orr.

Edale santuaren kondaira.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.

Istorio eta kondaira ugari esaten dira arrosari buruz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 140. orr.

Kondaira guztiek ez al dute oinarri bat izaten benetako gertakarietan?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 128. orr.

Piltdowneko gizonaren inguruan bada kondaira edo leienda bat, inork baieztatu ez badu ere inork ezeztatu ez duena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 81. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esan eta egin zituztenak kondaira-liburuetan jasorik daude, Irlandaren oroimen suharrean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.

Ongi-etorria ematera joan nintzaionean, "Don Kijote Mantxako kapare bizkorra" deitura dualarik, berorren kondaira liburuetan dabilela esan zidan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.

Kondaira-itzultzaileak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 114. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Xarmatze-kondaira bateko pertsonaia aproposa zatekeen neskatoa.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.

Begoña Bilbaoren herri kondaira.  Berria - Kultura   2004-10-16

5 kondairazko historikoa.

Judu-errabino baten hil osteko garaipena [...] Dionisos eta Herakles bezalako kondairazko "erdijainko" ahaidetuen lehenagoko garaipenen maila bereko balentria pagano bat zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 296. orr.

Klan guztietako gerlariek bultza egiten zioten elkarri, beldurrez eta mirespenez, ezpata kondairazkoa gertu-gertutik ikusi ahal izateko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 43. orr.

Ikuskizunetako kanten eta jazzeko klasikoen hitzak ahoskatu irudi eginez emakume-ahots kondairazkoek kantatzen zituzten bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 262. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

edale santuaren kondaira (4); kondaira bizi (6); kondaira bizitzen (4); kondaira zahar (3); norberaren kondaira (32); norberaren kondaira bizi (6); norberaren kondaira bizitzen (3)

keuner jaunaren kondairak (3)

kondairak dio (5); kondairak dioenez (10)

kondairaren arabera (11); norberaren kondairaren (9); norberaren kondairaren bila (5)

norberaren kondairarik (3)

norberaren kondairaz (3)

euskal herriko kondairen (3)


kondairagile historialaria; kondairak idazten dituena. iz

Eta nola daiteke -esan zuen Santxok- Zide Amete Berenjena izatea kondairagile horren izena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 108. orr.

Hara, gurutze santua eginez harriturik gelditu nintzen, nola ikasi ahal izan dituen horiek idatzi dituen kondairagileak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.


kondairatu, kondaira(tu), kondairatzen du ad kondaira bihurtu.

Nire oi-ezinezko historia kondairatu beharko duzun horrek, ez al zaizu ahaztuko (arren eta arren desaizut) nire Rozinante zintzoa, nire bide eta lasterketan beti-betiko laguna.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.


kondairatxo iz adkor kondaria.

Itzuli duen testua aldez edo moldez berea ere baduenez, bere egin nahi luke itzultzaileak Brechtek sortutako K. jaunaren kondairatxo hau.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 64. orr.


kondaketa ik kontaketa.

kondalari ik kontalari.

kondalaritza ik kontalaritza.

kondan
1 historio kondan ipar istorioak kontatzen.

Zuk, irakurlea, antzemana diozu solas huni, ez naizela ni ere nunbaiteko ixtorio kondan ari baina gure herrikoez.  Herria   2001-05-10

Ondotik, Ramuntxo Carrere, Naia Robles, Pantxix Bidart, Pantxoa Carrere, Yves Bidart, Mirentxu Aguerre, Frantxoa Cousteau, Txomin Hegi, Maialen Eztekahandi kantuz, Ugutz ixtorio kondan, Irkuts Robles eta Gonzalo Etxebarria margo edo marrazki egiten, triki-trilariak eta bertsulariak.  Herria   2003-05-22

Amerikako familiako gertakariek biziki interesatzen ninduten eta hain ongi zakien ixtorio kondan.  Herria   2005-03-31


kondar 1 iz hondarra, hondoan edo bukarean gelditzen dena. ik hondakin.

Teacher'saren kondarrak basoetara atera eta izotz kozkorrak eta ur zurrusta bat eransten ditut.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 37. orr.

Remy Martinen kondar gaiztoren bat zebilen neure baitan zirika.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 233. orr.

Zigarretaren kondar horixka leihotik bota eta beste bat biribiltzeari ekin zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 80. orr.

Platereko azken kondarrekin ari ziren jostatzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 108. orr.

Aberatsen mahaietako kondarretatik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 86. orr.

Hankapean zakurrak, kondarrak non harrapatuko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.

Haren liburutegia kondarrez ari zen osatzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.

Mandi, Joxemari eta Gaston eskoba-palarekin obrako kondarrak zemento zakuan sartzen ari ziren.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 174. orr.

Nire oroimenaren ur ez oso lasaietan dabiltzan kondarrak bildu eta liburu batean gordeta utzi betiko; errauts-kutxa batean bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Begiak berriro itxi eta, ametsaren azken kondarrari esker, urrun ikusi nuen neure burua, nire gela kapsula bat balitz bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.

Horrelakoetan, saioaren kondarrean, halako desasosegu bat geratzen zaio bertsolariari.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 81. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Junturen tarteko materialak izotzaren kalterik izan ez dezan, urtero neguaren aurretik ondo bete olio-kondarrekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.

Hori bezain ona izango da ardo-kondarrekin egiten dena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.

Adelak kafe kondarrak ematen dizkiolako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 219. orr.

Beti izango duzula zopa-kondarren bat etxe honetan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 59. orr.

Su-kondarrak bezala kantatzeko gogoa ahituz joan zaien arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 110. orr.

Ikatz-kondar xehatua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 219. orr.

Eta zain geratu nintzen, enborrari atxi-atxikirik, itsasoan galdua ontzi kondar bati bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 352. orr.

3 amaiera.

XIX. mendearen kondarrean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 82. orr.

4 bi zati dituzten txarteletan, bereroak gordetzen duen zatia.

Hegazkinera sartzeko prest nengoen bidaia-txartelaren kondarrari hatz lodiaren eta erdikoaren artean arinki eusten niolarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 15. orr.


kondari ik kontari.

kondatu ik kontatu.

kondatzaile ik kontatzaile.

kondatze ik kontatze.

konde (orobat konte g.er. eta kunte g.er.) 1 iz aitoren semeen hurrenkeran dukearen ondoan datorrena.

Dukeak zenbait konde izaten zituela bere mende, nahiz eta baziren gainetik dukerik ez zuten zenbait konde ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 287. orr.

Aurrez duke, konde, baroi, apezpiku, abadeen artekoak epaitzen zituen, edota erregearen eta mendekoen artekoak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 241. orr.

Aspaldiko baroiak konde bilakatu zituen erregeren esker onak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 238. orr.

Herri hartako nagusia konde bat zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.

Ilehoriaren familiakoak konde haren zerbitzura zeuden.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.

Kondeak lapur bat bere aurrera eramateko agindu eta obeditu ez ziolako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 236. orr.

Erregeak hiru basailu-mota bereizten ditu: erregearenak, apezpikuenak, kondearenak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 285. orr.

Kondearen jurisdikziopean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 338. orr.

Kondeak heriotza-zigorra eman zezakeen, askatasunaz eta ondasunak itzultzeaz epai zezakeen, eta zenturioiak ezin zuen halakorik egin.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 226. orr.

Konderriak kondearen semeei emango zitzaizkiela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 341. orr.

Haren seme Antonio zen orain, erregek konde egin berria, leinuko burua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.

Adineko konde inperial alargun bat.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 47. orr.

Buffon konde dontsuak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 75. orr.

Drakula kondearen gaztelua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 269. orr.

Halako batean, hautua egin eta konde batekin ezkondu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 142. orr.

Lehenengoen buru Fernando Ruiz zen, Kastroko jaun kondea.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 172. orr.

Egun haietan aditu nuen lehen aldiz Montgommeryko konde Gabriel de Lorgesen izena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.

Konde baten etxea omen duk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 104. orr.

Nire Jaun guztiz agurgarria den Gillermo, Devonshireko Konde txit gorenari.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 29. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Morrontzan aritu eta gero, konde-tituluren bat eman ohi zieten.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 34. orr.

Atezainak berak jeneral handi baten itxura zuen: makila urrekara, konde-aurpegia, ondo gizenduriko dobazakur potoloa ematen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 292. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berryko konde (3)

jaun kondea (4); mirasol kondea (4); touraineko kondea (3)

gercourteko kondeak (3); mantillanako kondeak (5)

mantillanako kondearekin (3)

dukearen eta kondearen (3)


kondekoratu, kondekora, kondekoratzen du ad medailatu.

Eta horretaz zekien gizona zen; Aljeriako kanpaina loriatsuan hiru aldiz kondekoratua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 90. orr.

Choderlos de Laclosek (1741-1803), obusa asmatzeaz gainera -horren kariaz Napoleonek kondekoratu zuen-, Harreman arriskutsuak espantigarria izkiriatu ere zuen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 72. orr.

· Bizitzak kondekoratu ez dituenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 357. orr.


kondekorazio (orobat kondekorazione g.er.)iz ohore domina.

Kondekorazio bat aurkitu dugu, Isabel Katolikoaren Gurutzea.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 63. orr.

Berak ere ez zuen kondekoraziorik, ez mailarik.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 95. orr.

Makila eskuan, gau beilako kapa soinean, kondekorazioa paparrean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 101. orr.

Kondekorazioz betetako uniformea soinean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 91. orr.

Kondekorazio gisa bularrean izar bat daraman goi-mailako funtzionario itxura prestuko bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 110. orr.


kondekorazione ik kondekorazio.

kondena 1 iz zigorra, kondenatzea. ik kondenazio.

Eta horixe da gure kondena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 40. orr.

Auzia idekitzea agindu duenak berak ematea barkamena edo kondena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 157. orr.

Eta jaso din kondena: mila koroako isuna.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.

Ezarri zaion kondena kitaezina baita, betierekoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 116. orr.

Kondena are gehiago murritz ziezaioten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 58. orr.

Kondena betetzen ari den preso zahar bat baino ez naiz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 277. orr.

Kondena beteta kaleratzen den presoaren sentipena.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 74. orr.

Presondegiko kondena bukaturik, Frantziako Poliziak Espainiaratu egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Kondenak luzatzen, baldintzapekoa ukatzen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Beste kondena bat zeukan, sei urtekoa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 99. orr.

2001ean arrastatua izan zen eta preso ezarria, bost urteren kondena batekin.  Herria   2005-11-10

Ez ote den izkribatzaile fede gaiztoren bat izan gure kondena makur hau asmatu zuena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 75. orr.

Hi haiz kondena astunena duena, ezta?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 36. orr.

Lan egin beharraren kondena biblikoa pairatzen duten biztanle hilkor gehienentzat. Kondena moralaren trumoiek gor utzi zuten mundu osoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Iheslariak gordetzen eta estaltzen dituenak heriotzako kondena duela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 641. orr.

Topikoak errepikapena du kondena, mila aldiz erabili izanak bihurtzen du lelo bat astun.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 29. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Epaia kondena-epaia da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 197. orr.

Denboraren bide lokaztuak ere hondoratzeko zorian zeuzkan kondena-garaiaren arrastoa eta kondenaren zergatia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 74. orr.

Han zeukatean, den-dena, nire aurrekarien kondena-agiritegian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 184. orr.

Kondena-mozioa egin behar al da?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 48. orr.

Kondena eskari kolektibo hori erabili zuen argudio gisa Jean-François Blanco abokatuak, «auzi politikoa» izan dela salatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

3 gaitzespena.

Eta etzi, edo bihar bertan, gaitzespenak eta kondenak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 34. orr.

Terrorismoaren kontrako biltzar nausi bat egin dute Madrilen europear herri gehienen ordezkariek, protesta eta kondena haundi bat baino gehiagoko erabakien hartzeko.  Herria   2005-03-17

"Biolentziaren kondena" absolutua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 200. orr.

4 heriotza-kondena heriotza-zigorra.

Hori eginez bere heriotza kondena sinatu zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 35. orr.

Bere heriotza-kondena entzun behar duen presoaren piura penagarria zeukan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 243. orr.

Diharce berak esplikatu zion akusapen horrek heriotza kondena zekarrela baina gehitu zuen, bihotz altxagarri gertatu zitzaion irri batekin, haren kasuan ez zela kezkatzerik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 279. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

heriotza kondena (4); kondena betetzen (3); kondena gogorregia (3); urteko kondena (7)

kondenaren arrazoia (3)

kondenen aplikazio (4)


kondenaezin (corpusean kondena ezin soilik) izond ezin kondenatuzakoa.

Biktimen bortizkeria nolabait zuzena, kondena ezina zela eta dela (palestinar komando-suizidena) iritziz, euskaldun dela dioenak ez ditu demagun, atentatuak kondenatzen, arras arraiki txalotzen ez baldin baditu ere.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 87. orr.


kondenagarri izond kondenatzea merezi duena. ik gaitzesgarri.

Atentatu kondenagarriak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 169. orr.

Krimen kondenagarriak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 314. orr.

Nahasi gabe euskal kulturaren defentsa baketsua eta erakunde baten borroka armatu kondenagarria.  Herria   2003-03-20

Ideal baten izenean inor hiltzea kondenagarria da, baina oso ekintza zuzena da aberriaren izenean aldraka hiltzea.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 118. orr.

Libertatearen izenean egiten dituzten joko ilun eta kondenagarri horiek.  Herria   2005-04-14

Plajioa moralki gaizki ikusia eta lege aldetik ere kondenagarria izaten hasi zenetik, egonezina hedatu zen literatur gizartean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.


kondenamen iz kondenamendua.

Eta eska iezaiozu Jainkoari nire alde, ahal bada, nire kondenamen epaia ezezta dezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1015. orr.


kondenamendu 1 iz zigorra, kondena.

Jujeak gogor eta bortitz agertu dira, azpimarratuz prefetaren hiltzea izigarrikeria bat izan zela eta gisa bat edo beste partzuer izan direnek merexi dutela kondenamendu zorrotza.  Herria   2003-07-17

Legegizon batzueri iduritzen auzitegian bildu kondenamenduaz bestalde legearen manuz baduela oraino bost urteren «penitentzia» egiteko.  Herria   2005-12-29

Auzia galdu baitu Barne Minixterioak, hau da hunek ordaindu beharko duen kondenamendua: 54.646 euro edo 365.000 libera, zuzenkontrako debeku harentzat.  Herria   2001-07-26

2 (hitz elkartuetan)

Urte baten presondegi kondenamenduarekin.  Herria   2005-11-10


kondenarazi, kondenaraz, kondenarazten du ad kondenatzera behartu.

Dongek ez zuen behin ere aski elementurik izanen Jack kartzela zigorrera kondenarazteko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 246. orr.

Ez ibili herritarraren izena belzten; ez egin salaketa faltsurik lagun hurkoa heriotzara kondenarazteko.  Elizen arteko biblia   Lb 19,16

Espainian Garzon jujeak egin ditu inkestak eta kondenarazi bi ministro.  Herria   2001-03-08


kondenatu, kondena, kondenatzen 1 du ad epaitu ondoan (norbaiti) zigor jakin bat pairarazi; epaileak (norbait) errudun dela adierazi.

Epaile ezjakin edo aurreiritziz betetako batzuek errugabea kondena dezaten.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Sodoma eta Gomorra hiriak ere kondenatu egin zituen eta erraustu.  Elizen arteko biblia   2 P 2,6

Chapeleau, bizilagunaren behiak pozoitzeagatik kondenatu zuten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 99. orr.

Geroago benetako erruduna kondenatu zuten, eta Dreyfus libre utzi.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 283. orr.

Zenbait aldiz kondenatu zuten auzitegi faxistek.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 282. orr.

Sakrilegotzat kondenatu zuten.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

"Guztiz heretiko susmagarri" gisa kondenatua izan zen Carranza eta haren Katixima liburu debekatuen "Index"-ean sartu zuten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 25. orr.

Ez da kulpadunik kondenatzen egin duen gaizkia hari erran gabe, akusatzaileak hari izendatu gabe.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 119. orr.

2 (-ra sintagmekin eta -tzera perpausekin)

Anaxagoras Klazomenekoa, berriz, espetxera kondenatu zuten, baina ez geometria lantzeagatik, astronomian aritzeagatik baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.

Irizpide honi jarraituz kondenatu zuten Juan Calas gurpilera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Urkamendira kondenatu zuen merkataria.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 65. orr.

Haietarik bat gillotinara kondenatu omen dute, eta bihar hilen dute Donibanen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 283. orr.

Batzarrak sinetsi egin zien, eta Susana heriotzara kondenatu zuten.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,41

Eta hiru dohakabe haiek, aldiz, hiltzera kondenatu zituen.  Elizen arteko biblia   2 M 4,47

Laurdenduta hiltzera kondenatu zuten.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Senarra heriotza zigorrera kondenatu eta gero, [...] gizona beharrean, bera hil zezaten bere burua eskaini zuen emakumearena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Oso zigor gogorrera kondenatu duzula, eta arrazoirik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1052. orr.

Hitzez mintzen duena, infernuko sutara kondenatua izango da.  Elizen arteko biblia   Mt 5,22

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ezin hilez bizitzera kondenatu zutela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 121. orr.

3 irud/hed

Narváez da euskaldunok zalgurdira kondenatu nahi gaituena, ez digu-eta trenbide-metro bakar bat ere erregalatuko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 207. orr.

Horietako asko, ordea, etsipenera kondenatu ditugu hedabideetan eta eskolan darabilgun euskararen bidez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 62. orr.

4 gaitzetsi.

Euskaldun dela dioenak ez ditu demagun, atentatuak kondenatzen, arras arraiki txalotzen ez baldin baditu ere.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 87. orr.

Zezen lasterketak kondenatzen zituztenek.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 106. orr.

Ez bezate inor juzga, ez inor kondena!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.

Ez kondenatu lagun hurkoa.  Elizen arteko biblia   Erm 14,13 tit

• 5 da/du ad infernuratu.

Botila horrek, ordea, arrisku handia du: hil aurretik ez bada saltzen [...] jabea kondenatu egiten da, eta infernura joan...  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 72. orr.

Gizakiaren arima [...] berenaz hain handia, hain gora eta hain ohoragarria dena, arrazoiaren erabiltzeko mailara heldu orduko behar dela bizi honetan salbatu edo kondenatu, gizatiarrak, humanoak edo moralak deitzen diren haren erabakien eta ekintzen arabera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 88. orr.

Nola gure Konfesoreen Eskuliburu guzian mintzo garen arimaz eta haren ekintza onez edo gaiztoez, haiek baitute hura salbatu edo kondenatu behar sekulakotz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 71. orr.

Jainkoak azaldu dit zeure bekatuengatik Ordenari uko egin eta Ordenatik kanpora hilko zarela; eta Jainkoak agertu dit, gainera, kondenatua zaudela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1015. orr.

6 (era burutua izenondo edo izen gisa)

-Ez haiz joango hemendik, Justina madarikatu eta kondenatu hori.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 121. orr.

Antikristoren semea, Peppone kondenatu horren kastakoa, Bost kondenatu urkamenditik libratu ziren.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 71. orr.

Borreroak, behiala, kondenatu bati bezero deitzeko tentazio itsusia izan zuen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 66. orr.

Soldaduz inguratutako nasa jendegabean kondenatuak motel argiztaturiko bagoietarantz abiatu zirenean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 97. orr.

Jainkoaren barkamenari uko egin zion kondenatu baten oihu lazgarriak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 203. orr.

Sonanbulu baten ibileraz, kondenatu baten begirada galduaz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 81. orr.

· Honetan datza kondenatuen oinazerik handiena, inoiz ere izango ez dutelako Jainkoagana joateko erroko joera asetzerik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 99. orr.

Kafkak zioen kanturik hunkigarriena infernuko kondenatuena dela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

altxatu eta kondenatu (4); betetzera kondenatu (5); bizitzera kondenatu (3); bultzatzeagatik kondenatu (3); espetxe zigorrera kondenatu (10); euro ordaintzera kondenatu (7); heriotza zigorrera kondenatu (10); heriotzara kondenatu (18); hiltzera kondenatu (23); hiltzerat kondenatu (4); kondenatu bat (5); kondenatu baten (3); ordaintzera kondenatu (11); presondegira kondenatu (4); salbatu edo kondenatu (3); urkamendira kondenatu (4); urkaturik hiltzera kondenatu (5); zigorrera kondenatu (22)

bizitzera kondenatua (3); egotera kondenatua (3); heriotzara kondenatua (10); hiltzera kondenatua (10); hiltzerat kondenatua (7); izatera kondenatua (5); sutara kondenatua (3); zigorrera kondenatua (4)

heriotzara kondenatuak (7); hiltzera kondenatuak (5)

h eriotzara kondenatuko (6)

bizitzera kondenaturik (4)

hiltzera kondenaturiko (3)

bizitzera kondenatuta (4); desagertzera kondenatuta (3); egitera kondenatuta (4); hiltzera kondenatuta (6); ibiltzera kondenatuta (5)

heriotzara kondenatutako (5); hiltzera kondenatutako (4)

heriotzara kondenatzeko (4); kondenatzeko arrazoirik (3)

akusatzen eta kondenatzen (3); bere burua kondenatzen (3); heriotza zigorrera kondenatzen (6); heriotzara kondenatzen (6); hiltzera kondenatzen (11); ordaintzera kondenatzen (3); zigorrera kondenatzen (7)


kondenatuki adlag

Oraingo honetan ezin izango zuela inorengan delegatu, eta norbera hiltzea kontu aspergarriki, higuingarriki eta kondenatuki pertsonala zela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 43. orr.


kondenatzaile 1 izond kondenatzen duena.

Haren boz akusatzaileak eta kondenatzaileak behin eta berriro akusatzen eta kondenatzen ninduela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 347. orr.

• 2 iz kondenatzen duen pertsona.

Bere gain hartu zuen beraz Doktor Nafarrak artzapezpikuaren defentsa, batere dudarik gabe sinesten baitzuen ez zela hura hobenduna, baina baldintza honekin, hots, sekula frogatzen baldin bazen heretikoa zela, bera izanen zela haren kondenatzaile lehena. Zenbait kondenatzailek ez du aski berak kondenatzea: besteek ere kondena dezaten setatu egiten da.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 23. orr.


kondenatze iz epaitu ondoan (norbaiti) zigor jakin bat pairaraztea; epaileak (norbait) errudun dela adieraztea.

Jaafar al Mussaui fiskalaren iritzian, kondenatze haiek «itxurazko auzi baten osteko ondorioak izan ziren».  Berria - Mundua   2006-03-01

Kondenatze luzeen laburtzea.  Herria   2001-06-28

Italiako presidente ohi Francesco Cossigak adierazi zuen Dell'Utriren aurkako zigortze hori «Berlusconiren kondenatze moral bat» zela.  Berria - Mundua   2004-12-12


kondenazio 1 iz kondenatzea, zigorra. ik kondena.

Ez zuen dokumentuak, horrenbestez, ez buru eta ez aburu, erdia loria eta erdia laido, erdia absoluzio eta erdia kondenazio.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.

Nabarmentzekoa da epaileak Fiskaltzak eskatutakoa baino kondenazio gogorragoa eman duela.  Berria - Mundua   2004-01-31

«Errugabea naizela frogatzeko xedez, borrokatzeari eutsiko diot», adierazi zuen Dell'Utrik, kondenazio honen helegiteko asmoa azaltzean, kazetarien aurrean.  Berria - Mundua   2004-12-12

2 (hitz elkartuetan)

Hala, kondenazio agiriak dioenez, «deitoragarria da, legegileek ez-legezkoak ziren alderdien finantzakerei amaiera bat ematea erabakitzen zuten unean bertan, Juppe jaunak ez zitzan bere alderdi propioari aplikarazi, arau hauen bozkazale izan zelarik, aldiz, bera».  Berria - Mundua   2004-12-02

Kondenazio-epaia zeureganatu duzu.  Elizen arteko biblia   Jb 36,17

3 infernuratzea.

Haren alde eraspen handiz Jainkoari erreguka ari zitzaiola, goi-agerpenez jakin zuen Jainkoak entzun egin ziola otoitza anai Eliasen kondenazio epaiari zegokionez, eta azkenean haren arima ez zela kondenatuko, baina ziur Ordenatik atera egingo zela eta Ordenatik kanpora hilko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1015. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

faustoren kondenazioa (5)


kondentsadore 1 iz kondentsatzen duen tresna.

Energia sortzeko erabilitako lurruna berriro trinkotu eta urtzeko, kondentsadorera bideratuko dute, zentrala osatzen duen bigarren egitura nagusian.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

· 1955etik aurrera ekin zion Oteizak argia ikertzeari, eta horren ondorio sortu zituen argi kondentsadore izendatu zituen irekigune osatu zein osatugabeak dituzten erliebe eta forma exentuak.  Berria - Kultura   2004-10-08

2 karga elektrikoak metatzen dituen gailua.

140 metro koadro behar zuen bere 18.000 balbula elektroniko, bere 70.000 erresistentzia, bere 10.000 kondentsadore, bere 5 milioi soldadura puntu eta bere 6.000 giltza sartzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 99. orr.


kondentsatu1, kondentsa, kondentsatzen 1 da/du ad lurruna likido edo solido bihurtu.

Hemengo urak eguzkiak lurrundu eta ekialdeko haizeak eraman baititu, aire hotzak kondentsatu ondoren, euri-forman erortzen direlarik ura hartzen duen arroan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 143. orr.

Ur-lurrina kondentsatu eta izozten denean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

Arnasa, estua, ai intziri-hots batean kanporatua, kondentsatu egiten zitzaion neguko airean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 164. orr.

Hezetasun gehiago kondentsatu denean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3690. orr.

Uhinaren presio positiboa iristean, burbuilako lurrina kondentsatu, eta prozesu osoan lortutako energia eskualde txiki batean biltzen da.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

2 trinkotu.

Gure sistemako munduak, gure familia txiki honetakoak, eguzki nebulosatik banan-banan askatuz joan ziren gasezko eraztun primitiboak globotan kondentsatzez sortuak direla.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 388. orr.

Materia kondentsatua.  Berria - Harian   2005-09-06ik kondentsatu2. ik kondentsatu2.

3 irud/hed

Balioberdintasun hegemonikoak gizartearen guneak zabaltzera daraman bezala, antagonismoaren logika murriztaileak espazio publikoa kondentsatu eta mugatu egiten du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 94. orr.

Hondakinetan kondentsatzen eta laburbiltzen baita historia, eraikuntza, mugimendu, edo biografia baten esanahia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.

Etortzear zegoen hondamendiaren aurreiragarpena ihintzaldi likits baten modura kondentsatzen zen etxeetan eta kaleetan barrena, kontu handiko solasetan eta kontzientzia modorrotuetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

4 esne kondentsatu

Esne kondentsatu gozoa galleten gainean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 34. orr.

Yogur naturalak esne kondentsatuan nahasi.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 139. orr.

Ume txikiak armairutik debekatutako esne kondentsatu potea hartu eta zulo txikia eginez eztarrian behera tanta lodi eta azukratuak zurrupatzen dituen antzera.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 61. orr.

Ipar amerikarra izaki, gainerako bidaiariak baino askoz hobeki daki produktuak topatzen, edo esne gaingabetua kondentsatutik bereizten.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esne kondentsatu (3)

esne kondentsatua (4)


kondentsatu2 iz kondentsatu2 2.

Bose-Einstein kondentsatuak da materiaren egoera berri horri emaniko izena.  Berria - Harian   2005-09-06

Kondentsatuok dira unibertsoan ezagutzen den materiarik hotzena, izarren arteko espazioa baino hainbat milioi gradu baino hotzago baitago.  Berria - Harian   2005-09-06


kondentsazio 1 iz kondentsatzea.

Ihintzaren fenomenoa gertatzen denean, kondentsazio hori hotzean gertatuz gero, ur-lurrina bertan izozten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 435. orr.

Arratsaldez itsasoko brisarak dakarren freskaldi ipar-kutsukoa profitatuz, kondentsazio lan xume bat jartzen da abian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

2 irud/hed

Inkontzientearen "hizkuntzan" eta haren lekualdaketa eta kondentsazio-prozesuetan oinarritzen den adierazpen subjektibo, neurotikoaren eremua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

Ez dira jada dorre konkistaezinak, ez dira ikur distiratsuak gelditzen zaizkigunak, lehenaren zentzua eta zentzugabekeriaren kondentsazio birrinduak dira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 97. orr.


kondenu iz ipar kondena.

Usaian bigarren graduko dei gortera dei egiten duelarik parte batek, kondenua ez da indarrean emana, aldiz kasu honetan, auzitegiak behartu du Biarritz Culture kondenu guzien betetzera, dei egiteko xedea ukanik ere. Auchan, Promodes eta Continent hiper saltegiek izan dituzte kondenu gorenak.  Herria   2004-09-02

Pleven auzian kondenu gogorrak eman ditu Pariseko auzitegiak, Bretainiako Pleven herrian dinamita ebatsi zutenen kontra.  Herria   2005-07-07

Prokuradoreak baietz ihardetsi du eta kondenua galdatu.  Herria   2002-11-21

Haatik, Biarritz Culturek dei egina du lan auzitegiak ezarri dizkion kondenu ekonomikoen kontra.  Herria   2004-09-23

Euskal preso bidartarra presondegitik libratua izan da joan den larunbatean bere kondenua osoki bete ondoan.  Herria   2001-02-15


kondeorde (orobat konde-orde) iz kondearen hurrengoa, eta, egoera jakin batzuetan, haren ordekoa.

Irisarrik ikusia zuen gobernadorea, Castillo de Merida konde-ordea, etsaietan etsaiena, galak jantzirik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Konde-orde jaunak ihes egiteko nahia berritu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konde ordea (3)


konder (orobat kunder) iz arrosarioa.

Halatan, kutxaren barnean, Joanes plantan baketurik atzeman genuen, igandez apaindua, konderak ahurrean bihikatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 101. orr.

Kunderrak eta igandeetako meza liburua gau mahaiaren gainean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 55. orr.


konderri (orobat konterri g.er.) 1 iz kondearen jaurgoaren mendeko lurraldea.

Perugia konderriko Colle herrixkan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 335. orr.

Kondeak leude ziren beren konderrietan; leudeak, berriz, konde beren jaurerrietan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 287. orr.

Basailu handiek, beren mende zituzten jaunekin ados jarrita, agiri edo establezimendu batzuk eman zituzten beren dukerri edo konderrietako auzitegietan, inguruabarren arabera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 247. orr.

Trebiñuko konderrian izan dira egunotan hainbat hautagai abertzale.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Erabaki zuen bere Kapitularrak-en, konderriak kondearen semeei emango zitzaizkiela, eta araudi horrek feudoetarako ere balio zezan agindu zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 341. orr.

2 herrialde anglo-saxoietan, administrazio banakoa.

Bedford-en, Ingalaterrako Bedfordshire konderriko hiriburuan dago hilarri hori.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 4. orr.

Gure konderriko kazeta ttikiak datorren astean emango din berria.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 122. orr.

Uste nuen gogoan izango zenuela konderriko dantzaldian Lord Kelso-rekin dantzan aritu nintzelako idatzi zenidan eskutitz gogor hura.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 115. orr.

Eagleko konderriko auzitegian (Colorado, AEB).  Berria - Kirola   2004-08-29

New York hirikoa, New York konderrikoa, New York estatukoa...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 344. orr.

Psikiatria liburu mordoxka ateratzen omen du Los Angelesko konderriko liburutegitik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 91. orr.

Houston biltzen duen Harrisko konderriak 26 milioi dolar gastatu zuen 1999an akusatzaile gisa zenbait kasutan, baina 11,6 bakarrik defentsa egokia egiteko abokatuetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armagh konderrian (3)

armagh konderriko (3)


kondesa (orobat kontesa g.er.)iz kondearen emaztea; konderri baten jaurgoa duen andrea.

Emakumea, Juvenalia Mickevicius zen, kondesa bat bere herrian, Lituania urrutikoan, esan zuenez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.

Bazen Eslavonian kondesa bat, nobletasunez ospetsu bezain bertutez bikain zena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 859. orr.

Toscanako Simon, Colazzoneko kondesaren semea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1125. orr.

-Hortaz, andre kondesa edo andre markesa izango haiz hemendik gutxira?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.

Kondesa andrea, zure alabari sei orduko bizitza geratzen zaio gehienez, agian gutxiago.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 84. orr.

Kondesari burumakurtu bat egin zion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 31. orr.

'Eta orain, errege-erregina agurgarriak, printze-printzesak, duke-dukesak, konde-kondesak eta jaun-andre guztiak, froga guztien gaineko froga: euliaren froga!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kondesa andrea (4); kondesa andreak (5)


kondesatxo iz adkor kondesa.

Kondeak alaba kondesatxoa zuen; guk pasatzen ikusten genuen, kapota jaitsia zuen auto bat gidatzen  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.


kondestable iz konestablea, errege armadaren buru gorena erdi aroan.

Beaumont, Luis [...], Leringo III. kondea eta Nafarroako kondestablea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 308. orr.

Noren semea zen jakinik ere, anarteraino inoiz ez zuen grina berezirik agertu kondestablearena ala mariskalarena jokatzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 35. orr.

Bartolome Carranza anaia [...] Argako Miranda herrian sortua zen, Nafarroako kondestable Beaumontarren buruzagiaren aldeko jauntxoen familia batean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.


kondetzar iz adkor kondea.

Polita izango litzateke, kondetzar edo handizki horietakoren batekin ezkondu nire alaba, eta hark, gogoak emandakoan, bilaukume eta sokil-jole baten, gorulexar baten alaba gisa goitik behera bedeinkatzea!  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 113. orr.


kondimentatu, kondimenta, kondimentatzen du ad bizigarria bota.

Etxekoak pimentoneros deitzen dira eta horixe egiten ari dira Liga honetan, espeziak duen funtzioa; apurtxo bat kondimentatu.  Berria - Kirola   2004-02-28


kondizino ik kondizio.

kondizio (orobat kondizino g.er. eta kondizione) 1 iz baldintza.

Hemen geratzeko kondizio bat zuan lanpostua izatea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 75. orr.

Nik beste dakik hik zinezko kondizio larrietan bizitzeaz!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 61. orr.

Ez bazaizkik atsegin nire kondizioak, beste batekin egin beharko duk mugaz harakoa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 110. orr.

Lana gogorra zen, eta kondizioak ikaratzekoak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 167. orr.

Liburua egiteko kondizioak ez baitziren hoberenak  Berria - Harian   2005-05-03

2 izaera; egoera.

Bertsolariaren kondizioaz, izateaz aritu ziren, xume, adiskideari moduan aitortu ziren, irudi hutsa baino gehiago direla azalduz.  Berria - Kultura   2004-01-25

Alabatzakoa ukatu zion, eta ez zion aitortu beraren giza kondizioa ere, txakur bat bailitzan tratatu zuenez. pertsonaien bidezko antzerkia, giza kondizioaz aritzen den antzerkia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 58. orr.

Frantziako Eliza langile-kondizioaz ofizialki arduratzen hasi zela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 108. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alabatzakoa ukatu zion, eta ez zion aitortu beraren giza kondizioa ere, txakur bat bailitzan tratatu zuenez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 58. orr.

Giza kondizioaren minak hunkitua, gizarte aferetan engaiatzerat pusatua da maiz.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 64. orr.

Unibertsaltasun kondizio generikoenganako jarrera.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 137. orr.

Benetan gogo onez egingo dut eskatzen didazuena; baina ordain-kondizio bat beharko da, hauxe: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kondizio batekin (3)

giza kondizioa (3)

baldintza edo kondizione (3)


kondizionadore iz

Oraingo pijotxook, ostera, beitu zer erabiltzen duten: alde batetik txanpua, bestetik gela, bestetik kondizionadorea...  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 94. orr.


kondizional iz baldintzapekoa.

Bigarren aldikotz askatasun kondizionala eskuratzea galde egin du.  Herria   2005-09-01


kondizionamendu iz baldintzatzea; baldintzatzearen ondorioa.

Eta epaimahaietan emakumezkoak egonik ere, ohituraz edo kondizionamendu kulturala indarrean delako, sariak ematen dira gizonezkoei.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 327. orr.


kondizionatu, kondiziona, kondizionatzen 1 du ad baldintzatu.

Multzo bitar batek, elkar kondizionatzen duten zenbait elementu mekaniko eta akustiko inplikatzen ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.

Nola, historiak, ingurugiroak, jatorriak eta familiak bere bizi guziko lana kondizionatu duten aztertzen ahalegintzen da.  Berria - Kultura   2004-02-26

2 (era burutua izenondo gisa)

Pentsamendua beti txit historiko eta kondizionatutzat daukagunontzat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 140. orr.

Zentzu hura, amona Sinforosa aurrean zuenean bakarrik berreskuratzen zuen, erreflexu kondizionatu bat balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 104. orr.

3 aire kondizionatu aire girotua.

Kotxearen barnean aldiz, aire kondizionatua pizturik zegoen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 161. orr.

Aire kondizionatuaren ufakada epel erregularrak baizik ez zituen aditzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 54. orr.


kondizione ik kondizio.

kondo iz kondarra.

Horrela eserita geratu ginen, kandela-kondoa erabat bukatu zain.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 140. orr.

Kandela-kondoa mesanotxean utzi zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.


kondoi 1 iz preserbatiboa.

Kondoi bat hartu, eta zorrotik atera zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 153. orr.

Dadira neskak beren amoranteei kondoia ahoaz jartzen dietenak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 55. orr.

Jantzizak kondoi bat, Asier!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 274. orr.

Ezin izan dut kondoia sekula jasan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 55. orr.

Kondoiak edo beste preserbatiborik erabili nahi izanez gero, bezeroek susmo txarra hartzen diete.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 220. orr.

Hiesaren izurritea saihesteko kondoiak erabiltzearen aldeko agertu zen.  Berria - Gaiak   2004-01-15

Kasu askotan bikotekideak kondoia jarri nahi ez duelako kutsatzen dira emakumeak.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Kondoia haurdunaldiak eragozteko erabiltzea ez dela etikoa.  Berria - Gaiak   2004-01-15

Leku horietan «oso garrantzitsua» da kondoiaren erabilera bultzatzea.  Berria - Gaiak   2004-07-13

Gizonok bi metodo on ditugu eskura: kondoia eta basektomia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 102. orr.

2 irud/hed

Euskaltzale gaixoei maiz xamar zulatzen zaie beren kontzientzia sutsuaren kondoia, eta orduan barrengo hazia ixurtzen zaie komeni ez den tokiraino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 273. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Kondoi kaxa berriro gorde eta Itxasoren ondoan etzan da, sabaira begira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 275. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kondoia apurtu (3); kondoia erabili (5); kondoia erabiltzea (4); kondoia jantzi (3); kondoia jarri (3); kondoia jartzeko (3)

kondoiaren erabilera (3)


kondotxo iz adkor kondoa.

-Nirea aitor, anaia -Basokoarenak berriz- kardaberak eta baxa-udareak eta belar-kondotxoak jatera ohitua ez dago ba nire urdaila  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 133. orr.


kondrita iz harkaitzezko meteoritoa.

Errusiar hondakinen orbita berean bazebilen beste objektu bat, tamainaz ez nolanahikoa, egia esan, baina dentsitate txikikoa hala ere -2,1 g/cm3-koa bakarrik-, espektrometroaren arabera nukleo metalikorik gabeko kondrita karbonatuzko arroka puska bat izan zitekeena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.


kondropatia iz ehun kartilaginosoko gaitza.

Belaunburuak kartilagoa horrenbestetan kolpatzearen ondorioz sortu da kondropatia.  Berria - Kirola   2004-11-10

Kondropatia batengatik ezin dela partida bat bertan behera utzi.  Berria - Kirola   2004-11-10


kondu ik kontu1.

konduktantzia iz eroale batek korronte elektrikoa pasatzen uzteko duen erraztasuna.

Arian-arian, guztiz ezezagun ziren molekula batzuk ere aurkitzen dira; besteak beste, mintz-arteko konduktantziaren erregulatzailea; harexen matxura jakin batzuk dira, antza, mukobiszidosiaren kausa  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 131. orr.


konduktibitate iz eroankortasuna.

Ezaugarri psiko-fisiologikoak (bihotzaren erritmoa ala azalaren konduktibitatea kasu) analizatzen dira.  Berria - Gaiak   2006-02-07


konduktismo iz behaviorismoa.

Konduktismoaren arabera, informazioa berreskuratzeko mekanismoa estimulu-erantzunen arteko asoziazio funtziotik abiatzen da.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Konduktismo epistemologikoaren eskutik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.

Konduktismo analitikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Ia konduktismo-mota guztiek (konduktismo watsondarra, neokonduktibismoa, konduktismo erradikala, etab.) gogo-egoerei erreferentzia egitea gainditu nahi dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.


konduktista izond/iz behaviorista.

Arazo horrek psikologia konduktistaren barruan eskola kognitibistaren sorrera ekarri zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Konduktisten esanetan, gordetako informazioa ahaztu egiten da berreskuratze prozesuan interferentziak gertatuz gero.Sedano, analista denez, ez da trikimailu konduktista horien zale,  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 144. orr.


konduktual izond portaerari dagokiona.

Perpaus baten esanahia perpausak bere testuinguru konduktual eta linguistikoan ezartzen duen erlazio-sistema izango da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.

Funtzio kogntiboei dagokienez, ia onurarik ez zien ekarri tratamendu esperimetalak, baina bestela bai: «Alde konduktuala landu eta oso emaitza onak lortu genituen».  Berria - Harian   2006-02-05


kondukzio iz atxilotu bat kartzela batetik beste batera eramatea.

Egunkarietan eta sarri agertzen dira kartzelaz aldatu dituzten presoen zerrendak, baina kondukzio bat bizi izan ez duenak zer daki, mila orriko historia irakurrita ere, zer daki kondukzio batek suposatzen duenaz?  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 203. orr.

Garai haietan kondukzioa zegoen bakoitzean jipoitzen zuten euskal presoren bat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 153. orr.

Badira urte luzeetan isolamendu moduluetan dauden kideak; kartzela bateko isolamendu modulutik beste kartzela bateko isolamendu modulura, betiereko bakardadean, kartzeleroen mehatxu eta bortxapean, kondukzioetan jipoiak jasanez...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 91. orr.

Kondukzio hauengatik protesta egiteko ateak jo zituzten Herrerako presoek, eta zigorra ezarri zieten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 138. orr.


kondulari ik kontulari.

konduma iz

10ak et'erdietan: pastoraltza urtearen konduma -gerorako xedeak-.  Herria   2003-06-05


konduzitu, konduzi, konduzitzen du ad gidatu.

Iritsi eta Morganek ia konduzitzen ba al nekien.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 82. orr.


konejo ik koneju.

koneju (orobat konejo g.er. eta konexu g.er.) 1 iz untxia.

Konejuen atzetik korrika ibiltzen zen ume-moko hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 37. orr.

Txikitan konejuak, heldutan otsoak, hartzak, bufaloak atzematen zituzten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 92. orr.

Patatez eta babarrunez gain konejuak eta erbiak ere jaten zituzten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 105. orr.

Kazuelan dauden konexu haietatik ez jatea hobe, janari iletsua baita hori.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 179. orr.

Kapelatik konejua atera behar duen magoaren antzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 141. orr.

Geroztik oilo edo konejuentzako tegia izan zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 100. orr.

Ondo eta azkar, konejuak txortan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 208. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Koneju ehiza egin dezaten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 212. orr.


konejutoki iz untxitokia.

Beno, nik arrautzak ikusi nebazan konejutokian.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 22. orr.


koneksio ik konexio.

konektagarritasun iz konektagarria denaren nolakotasuna.

Azken 20 urteotan, okerrera egin dute nekazaritza-sistemetako hegaztiek eta arrain kontinental batzuek, kostaldeko estuarioek eta baso autoktonoen zatikatzeak eta konektagarritasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09


konektatu, konekta, konektatzen 1 da/du ad tresna elektriko edo elektronikoez mintzatuz, lotu.

Atzoko egunez, duela hogeita hamabost urte, lehenengo aldiz bi ordenagailu konektatzea lortu zuten Stephen Crocker eta Vinton Cerf informatika ikasleek.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Synface programak telefonoa eta ordenagailua konektatzen ditu.  Berria - Gaiak   2004-11-16

2 elkar ukitzen jarri; harremanean jarri.

Hiru hezur txikiz osaturiko kate baten bidez konektaturik daude tinpanoa eta leiho obala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Itsasontziekin konektatzeko erabiltzen zuen irratia.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 37. orr.

Telealarma egunaren 24 orduetan larrialdi zentroekin automatikoki konektatuta dago. Txakurrak [...] usaimenarekin konektaturik erabiltzen du garunaren parterik handiena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

Difusio-bobina bati konektaturik dago igorgailua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.

Neurona bakoitza beste 10.000ri konektaturik egon daiteke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.

Etengabe elkarri konektatuta baititu klitoria, bizkarrezur muina, burmuina eta hatzak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 252. orr.

3 (-ra sintagma batekin)

Hogei ordu zeramatzan han, salbutamol inhalazioak hartzen, aldizka oxigenoaren hodira konektatuta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Bi hodiren bidez konektatzen zen gaixoa makinara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.

Ez nazatela makina batera konektatu, artifizialki nire bizitza luzatzeko.  Berria - Harian   2005-02-04

Garoñako zentrala 1971n konektatu zuten sarera.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Instalazioa Telelaguntzaren sistemara konektatuta dago, eta abisua SOS Deiei pasatzen zaie zuzenean. Sakelako telefonoaren bitartez ordenagailu eramangarria Internetera konektatu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 52. orr.

Indar-aho zurietara kable grisez konektatutako mikoordenagailu beltzez inguratuta zegoen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 79. orr.

Kono bakoitza zuntz bakar baten bidez konektatzen baita gehienetan ikusmen-nerbiora.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

4 irud/hed

Kontu horiek aintzat hartu behar ditugu, bestela ez baitugu nerabeen munduarekin konektatuko. herria¬

Straussen musikarekin «oso konektatua» sentitu izan da beti Bitxkov, «oso gertukoa» zaio.  Berria - Kultura   2004-08-27

Dezepzionatua zirudien, nirekin konektatzeko esperantza ingenuoa baitzeukan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zentroekin automatikoki konektatuta (3)

konektatzea lortu (4)


konektatzaile 1 iz hizkuntza banakoak lotzeko betekizuna duen hitza edo hitz multzoa.

Estoikoek proposizioen logikari eman zioten hasiera, hau da, "eta", "edo", "baldin" eta "ez" konektatzaileen logikari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.

2 (logika formalean)

Konektatzaileek hizkuntza naturaleko lokailuen errepresentazioa izan nahi dute; kasu honetan, ukapena eta baldintzatzailea hartu ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 143. orr.

Gainerako konektatzaileak "-" eta "" bidez definitu ditugunez, haien semantika honela zehaztuta geratzen zaigu: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 144. orr.

Konektatzaileek eta kuantifikatzaileek QLren konstante logikoen multzoa osatzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konektatzaileen multzoa (3)


konektore iz konektatzen duen edo konektatzeko balio duen gailua.

Kapela erabiltzen zuen beti buruan, baita bere bulegoko mahaira eserita zegoenean ere; hura eranzten zuen une bakanetan, ordea, berrogeita hamar orratzeko bi konektore elektriko ageri zituen buru gainean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.


konexio (orobat koneksio g.er.) 1 iz konektatzea; konektatzearen ondorioa, lotura.

Horrek erakusten du zer puntutaraino dauden bikoiztuak mekanismo eta konexio garrantzizkoak, fidagarritasunaren mesedetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 262. orr.

Lehen aldia da bi atomoren artean konexio fisikorik egon gabe, bataren ezaugarriak besteari teleportatzea lortzen dela.  Berria - Gaiak   2004-06-18

Burura etorri zait bat-batean, konexio telepatiko bati esker edo, nire lagunen bat oraintxe pentsatzen ari dena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 67. orr.

Hautestontziek zentroarekin konexio zuzena izango baitute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Erabiltzaileak duen konexioa (ADSL, tarifa laua edo dena delakoa) 906 konexio baten bidez ordezkatzen da, erabiltzaileak konexioari eusten dion denbora guztian.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

ADSLa baino mila aldiz azkarragoa den Interneterako konexio bat diseinatu dute.  Berria - Gaiak   2004-01-24

2 irud/hed

Biok elkarrekin prestatzen dugun laugarren diskoa da eta oso konexio ona daukagu.  Berria - Kultura   2006-04-22

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Konexio-kableak ikusi ditugularik, itzul gaitezen orain makinaren diseinu orokorrera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.

Konexio-gurutzatzeen ugaritasun hori garrantzitsua da oroimenari, asoziazioari eta pentsamendu abstraktuari dagokienez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.

Elkarren kontrako bi konexio mota daude neuronen artean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.

4

Handik beste nerbio konexio batzuk abiatzen dira garunaren atzeko alderantz, eta kortex ildaskatura iristen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konexioak egiten (3)


konexionismo izond

Paradigma orokor horrek hainbat forma hartu ditu (errepresentazionalismoa, konexionismoa...) gogoaren arkitektura zein den argi ez dagoelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.


konexu1 izond

Eta teorema andana bat, zenbaki perfektuei, binomioaren formula orokortzeari, grafo konexuei dagozkienak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 393. orr.


konexu2 ik koneju.

konfabulatu, konfabula, konfabulatzen du ad elkar aditu, elkar hartu.

Bi neskatxak nire maitasun etsituaren aurka konspiratzen edo konfabulatzen zutela.  Berria - Kultura   2006-01-31


konfabulazio iz elkar aditzea, elkar hartzea, konplota.

Eta, pixkana-pixkana, argia egiten hasi da jendearen begietan, eta indartu egin da Konplotaren eta Konfabulazioaren teoria.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 13. orr.

Konfabulazio unibertsal erraldoia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 117. orr.


konfardia iz ipar kofradia, anaidia.

Ondotik izan dire hitzaldiak eta gure konfardian partalier berrien sartzea.  Herria   2001-04-05

Amorroin Konfardiaren eguna.  Herria   2004-03-18

Konfardia guziek elgarrekin bazkari bat ederra egin dute Berrotaran ostatuan.  Herria   2005-03-24


konfederakuntza iz konfederazioa.

Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzak «inflazioaren gorakadagatik arduratuta» dagoela aditzera eman zuen.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

Biltzarrean, dena den, Euskadiko Konfederakuntzatik bereiziko da Nafarroako CCOO.  Berria - Ekonomia   2004-06-20


konfederal 1 izond konfederazio izaera duena.

Errepublika Konfederala.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Eska daiteke Konstituzioa aldatu eta Estatu konfederala eratzea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Eredu federal batetik konfederal batera pasatzeko erabakia hartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

2 konfederazioarena, konfederazioari dagokiona.

Euskal Herriaren konstituzio konfederala proposatuko dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Europako Ezker Batuko ELAko zuzendaritzak uko egin dio maiatzetik LABekin bilerak egiteari maila konfederalean.  Berria - Ekonomia   2004-10-23

Ikuspegi konfederala dugula.  Berria - Mundua   2004-06-12

Batzar Konfederala datorren azaroaren 26an eta 27an egingo da, Bilbon.  Berria - Ekonomia   2004-05-06

Talde Konfederaleko eurodiputatua.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Espainia osoko sindikatuko organismoetan eta zuzendaritza konfederalean ere.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Michel Jalmain CFDTko idazkari konfederalak.  Berria - Ekonomia   2004-10-17

Europako Sindikatuen Konfederazioko idazkari konfederala.  Berria - Harian   2006-02-14


konfederalismo iz

Federalismo-Konfederalismo-ko artekoa baino gehiago, kontzepzioen artekoa izan da eztabaida.  Berria - Harian   2006-01-24


konfederalista izond/iz konfederalismoaren aldekoa.

Besteak beste, ezker abertzale eta independentistako jendea, subiranistak, federalistak, konfederalistak, ezker sozial eta alternatiboko jendea, euskaltzaleak, feministak, langile mugimendukoak nahiz arrazakeriaren aurkakoak. herria¬


konfederatu izond konfederazioan bildua.

Benegasek estatu konfederatu batentzako prozedura bat asmatzea leporatu zion Ibarretxeri, eta gogor kritikatu zituen Jaurlaritzako lehendakariaren asmoak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Beren lana zen zauritu konfederatuak bereiztea hildako konfederatuetatik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 359. orr.

Gizakien arteko harreman pribatuak ere ez dira ohargarriak; helburu politiko eta orokorrak dira nagusi, gogokoagoak dira konfederatuak, herrikideak baino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 41. orr.


konfederazio iz estatuek, taldeek edo gizabanakoek helburu jakin bat lortzeko osatutako batasuna.

Jakin gabe zer izanen den zuzen bihar Europako Batasuna: ala Federazio ala konfederazio ala elkargo.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 98. orr.

NBErentzat ikusten zen etorkizunik onena foro hutsa izatetik konfederazio izatera igarotzea zen; baina leize handia dago estatu burujabeen konfederazioaren eta herrien konfederazioaren artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 378. orr.

Alemania ez da estatu unitate zentralizatu bat, Frantzia bezala, ezta estatuen konfederazio bat ere (kideak subiranoak dituen konfederazio batez ari gara).  Berria - Mundua   2004-12-17

GSEE Greziako Langileen Konfederazio Orokorreko presidente Alekos Kalyvisek.  Berria - Harian   2006-05-04

Israelgo Langileen Konfederazio Nagusiak (Histadrut) greba orokor mugagabea hasi zuen atzo Jerusalemen.  Berria - Mundua   2004-09-22

Angelo Marras Sardiniako Konfederazio Sindikaleko ordezkaria.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

Espainiako Negoziazio Kolektiboaren Konfederazio arteko Ituna.  Berria - Ekonomia   2006-01-14

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak eta Iberdrolak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ebroko konfederazio (3); langileen konfederazio (4)

ebroko ur konfederazioa (9); euskal konfederazioa (44); ikastolen konfederazioa (6); pilota konfederazioa (4); ur konfederazioa (10)

ebroko ur konfederazioak (51); enpresaburuen konfederazioak (4); europako sindikatuen konfederazioak (3); euskal enpresaburuen konfederazioak (4); euskal konfederazioak (87); euskal konfederazioak proposatu (3); ikastolen konfederazioak (31); indigenen konfederazioak (4); konfederazioak eta kontseiluak (4); konfederazioak proposatu (3); konfederazioak salatu (4); nazionalitate indigenen konfederazioak (3); pilota konfederazioak (4); sindikatuen konfederazioak (6); ur konfederazioak (55)

ebroko ur konfederazioan (3); euskal konfederazioan (4); pilota konfederazioan (3)

euskal konfederazioarekin (18); euskal konfederazioarekin hitzarmena (4)

ebroko ur konfederazioaren (5); euskal konfederazioaren (26); euskal konfederazioaren izenean (3); ikastolen konfederazioaren (6); konfederazioaren iritziz (4); konfederazioaren izenean (3)

ebroko ur konfederazioari (5); euskal konfederazioari (4)

ebroko ur konfederazioko (37); europako sindikatuen konfederazioko (3); euskadiko kooperatiben konfederazioko (3); euskal konfederazioko (30); euskal konfederazioko lehendakaria (7); euskal konfederazioko lehendakariak (3); ikastolen konfederazioko (4); indigenen konfederazioko (7); indigenen konfederazioko presidentea (3); konfederazioko idazkari (3); konfederazioko kideak (4); konfederazioko kideek (3); konfederazioko lehendakari (5); konfederazioko lehendakaria (7); konfederazioko lehendakariak (10); konfederazioko maixan mercapide (4); konfederazioko presidente (13); konfederazioko presidente ohi (3); konfederazioko presidentea (4); konfederazioko teknikoek (3); kooperatiben konfederazioko (3); nazio indigenen konfederazioko (6); sindikatuen konfederazioko (5); sindikatuen konfederazioko idazkari (3); ur konfederazioko kideak (3); ur konfederazioko kideek (3); ur konfederazioko lehendakari (4); ur konfederazioko lehendakariak (3); ur konfederazioko presidente (8); ur konfederazioko teknikoek (3)


konferentzia 1 iz politikariak, eta diplomatikoak bereziki, gai jakin bati buruz aritzen diren biltzarra.

Konferentziaren bukaeran 56 estatuetako ordezkariek ISAFen hedapena eta eskualdeetako milizien desarmea agindu zuten.  Berria - Mundua   2004-04-02

Espainiako autonomia erkidegoetako presidenteen bigarren konferentzia.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Moktada al Sadr erresistentzia xiitako buruzagiak Irakeko Konferentzia Nazionalak eginiko bake proposamena onartu zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-08-19

Gobernu arteko konferentzia egiten ari dira Bruselan 25 herrialdeetako Atzerri ministro guztiak.  Berria - Mundua   2004-05-18

Konferentzia Islamikoaren Erakundeak iragan astean onartutako ebazpena.  Berria - Mundua   2006-02-16

Gero ezarri ziren, Genebako Konferentzian (1922), Nazioarteko Diru Sistema berri baten oinarriak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

1944an, Bretton Woods-eko Konferentzian […], Berreraikuntza eta Sustapeneko Nazioarteko Bankuarekin batera sortu zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 260. orr.

2000ko martxoan, munduko haurren egoera aztertzeko Manilan izan zen nazioarteko Konferentzian, jakintsuek hauxe esan zuten: [...].  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 215. orr.

Lanaren banaketari buruzko nazioarteko konferentzia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 138. orr.

NBE-k erabaki zuen 1992-an Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia egitea, Stockholmeko Konferentziatik 20 urtera alegia, nahiz oraingoan ingurumena eta garapena estu-estu loturik izango ziren.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 22. orr.

Nazio Batuen Giza Ingurumenari buruzko Konferentziak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 106. orr.

Iraken berreraikuntzarako Emaileen Konferentzia antolatu zuen Madrilek.  Berria - Mundua   2004-03-09

2 hed

Greenpeace erakunde ekologistaren urteroko konferentzian.  Berria - Gaiak   2004-10-12

3 (gotzainen) biltzarra, aldian-aldian biltzen dena.

Baltazar Potras Venezuelako Gotzainen Konferentziako buruak.  Berria - Mundua   2004-11-20

Brendan O'Brien Gotzain Katolikoen Konferentziako presidenteak.  Berria - Gaiak   2004-12-12

4 (hitz elkartuetan)

Uztailaren bukaerarako deituriko Nazio Konferentziari boikot egingo diola esan zuen atzo Muktada al Sadr buruzagi xiitak. herria¬

Munduko Gizarte Foroaren bigarren konferentzia sorta herenegun abiatu zen Caracasen.  Berria - Mundua   2006-01-26

· Bake konferentzia.  Berria - Harian   2005-10-15

5 hitzaldia.

Bilboko "El Sitio" Elkartean 1910ean eman konferentzia honela amaitzen da: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 153. orr.

Konferentzia honen aurretik -1886ko apirilaren 9an-, beste konferentzia bat, edo hobeto, 87koaren lehen partea, emana zuen "Orígenes de la raza vasca" izenburuarekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 93. orr.

Handik hilabete batzuetara, Kenneth White Biarritzera etorri zelarik bertze idazle batzuekin konferentzia baten egitera.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 148. orr.

6 bideo konferentzia

Zisjordanian dauden diputatuek, berriz, bideo konferentziaz bozkatu zuten.  Berria - Mundua   2006-03-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko nazioarteko konferentzia (4); amaituko da konferentzia (3); bake konferentzia (14); bake konferentzia bat (3); bideo konferentzia (4); egindako konferentzia (3); elkartasun konferentzia (6); elkartasunezko nazioarteko konferentzia (5); emaileen konferentzia (5); erkidegoetako presidenteen konferentzia (7); euroeskualde konferentzia (3); ingurumenari buruzko konferentzia (3); irakeko konferentzia (8); irakeko konferentzia nazionala (3); klima aldaketaren konferentzia (3); konferentzia antolatu (7); konferentzia bat eratzea (3); konferentzia egin (7); konferentzia egingo (7); konferentzia egiteko (4); konferentzia egiten (3); konferentzia episkopalak (3); konferentzia islamikoaren (15); konferentzia islamikoaren erakundea (4); konferentzia islamikoaren erakundeak (4); konferentzia islamikoaren erakundeko (4); konferentzia izan (3); konferentzia nazionala (8); konferentzia nazionalak (8); konferentzia nazionalaren (6); konferentzia nazionalean (6); konferentzia nazionaleko (3); konferentzia prestatzeko (4); konferentzia prestatzeko bilera (3); konferentzia sorta (3); lehendakarien konferentzia (3); nazioarteko elkartasun konferentzia (6); nazioarteko konferentzia (36); nazioarteko konferentzia antolatu (3); nazioarteko konferentzia bat (8); nazioarteko konferentzia egin (3); nazioarteko konferentzia egingo (3); presidenteen konferentzia (10); stockholmeko konferentzia (3)

nazioarteko elkartasunezko konferentziak (3); nazioarteko konferentziak (5)

; ekialdeko konferentziako (8); konferentziako bozeramaileak (3); konferentziako finala (5); konferentziako liderrak (4); konferentziako parte hartzaileek (3); mendebaldeko konferentziako (17); mendebaleko konferentziako (3); pagola konferentziako bozeramaileak (3)

berlingo konferentzian (3); ekialdeko konferentzian (4); konferentzian izan (3); konferentzian jorratuko (3); konferentzian onartutako (3); konferentzian parte (21); konferentzian parte hartu (9); konferentzian parte hartuko (3); konferentzian parte hartzeko (3); konferentzian parte hartzen (3); mendebaldeko konferentzian (3); nazioarteko konferentzian (11); presidenteen konferentzian (6)

nazioarteko konferentziara (3); presidenteen konferentziara (3)

bake konferentziaren (24); erkidegoetako presidenteen konferentziaren (3); konferentziaren amaieran (4); konferentziaren aurka agertu (3); konferentziaren barruan (3); konferentziaren harira (3); konferentziaren hasieran (3); konferentziaren helburu (3); konferentziaren inguruan (3); nazioarteko konferentziaren (10); presidenteen konferentziaren (9)

konferentziari boikot (4); nazioarteko konferentziari (4)

bideo konferentziaz (3)

sektore konferentzietan (3)


konfesaezin izond aitorrezina.

Botere antsia ttiki eta konfesaezin bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 90. orr.

Galdutako beste zenbait gauza berreskuratzeko itxaropen konfesaezinarekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 201. orr.


konfesaleku iz aitortegia.

Eskuineko lehen konfesalekuan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 349. orr.

Eskultura barrokoetako oihalezko jantzien azpian begiratzea, konfesaleku barruan sartu eta aitortzetara jolastea [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 42. orr.


konfesari iz konfesorea.

Duffy jaunaren konfesari bihurtu zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 160. orr.


konfesategi iz aitortegia.

Konfesategietan abadeek barkamena eskaintzen diete.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 309. orr.

Beste arrazoi batzuk ere aipatzen ditut Eskuliburuan, egokiago direnak konfesategietan baino ikastegietan aipatzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 93. orr.


konfesatoki iz aitortegia.

Konfesatoki batean itzal beltz iheskorra antzeman du.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 53. orr.


konfesatu, konfesa, konfesatzen 1 da/du ad bekatuak aitortzan esan.

Guztiz gogotsu konfesatuko naiz zurekin, ene adiskide -esan zuen Joana xaloak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 97. orr.

Aita Bartolomerekin konfesatzen zirenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 40. orr.

Hamabost egunean behin konfesatzen ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 47. orr.

Zenbat da ez haizela konfesatzen? Jolas artetik hiltzen dena, aitzinetik konfesatu eta komuniatu balitz ere, ez baita zilegi hilerri sainduetan ehorztea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 105. orr.

Batzuetan ez genekien zer bekatu konfesatu, eta orduan esaten genuen: "Elurra lapurtu dut!".  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 275. orr.

Seguruenik badakiela ordurako egunen batean izango duela konfesatu beharreko zerbait.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 173. orr.

• 2 du ad bekatuak aitortzan entzun.

Horra zergatik Maisu Petri Soto haren konfesore fraide kartsu bezain jakintsuak ez zuen gehiago hura konfesatu nahi izan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 115. orr.

Zer esango dit berorrek? konfesatu egingo nau berriro? zergatik berriro?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 150. orr.

Konfesatu egin nahi zuten, bihar lehenengo ostirala izaki.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 99. orr.

Arratsaldean haurrak konfesatu, lehen predikua herriari astirian.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 11. orr.

Eskuin aldean, berriz, errenkan jarritako aitorlekuetan, fraideak jendea konfesatzen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.

3 aitortu.

Idazle legez ere, konfesatu behar dut 17 urte nituenetik idazten dudala, baina horretan ere ez naiz batere espeziala, pentsa zenbat idazle dagoen Euskal Herrian bertan.  Berria - Harian   2005-07-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konfesatzera joan (4)


konfesatzaile iz konfesorea.

Dena dela sinesten zuen, konfesatzaile ona edo gaur erran genezakeen bezala, artzain ona izateko ez dela aski, bi eskulibururen ikastea tarteka, jolasten ariz, baina behar dela izan teologian, kanonetan eta legeetan ongi moldatua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.


konfesio (orobat konfesione) iz aitortza.

Hango apaiz jaunarekin konfesio jenerala egiten.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 100. orr.

Ez dugu konfesioa amaitu.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 302. orr.

-Konfesioa behar dut, jauna! -esan nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 293. orr.

Konfesioak entzutea eta penitentziako sakramentua ematea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 126. orr.

Aitortzan egindako konfesioa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Aitorleak behartzen zituela emakumeek konfesioan beren seduzitzaile edo bortxatzailetzat jotakoen izenak inkisidoreen aurrean azaltzera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

konfesioz jakin ahal izan omen zuenaren berri emateko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 22. orr.


konfesional izond erlijio sineste baten araberakoa.

Konfesionala ez den estatu laiko batean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Erlijioari buruzko heziketa ez konfesionala derrigorrezkoa izatea nahi du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Gu ez gaude erlijioaren irakaskuntza konfesionalaren alde.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

SCIRI Irakeko Iraultza Islamikoaren Kontseilu Nagusia alderdi xiita nagusia da, konfesionala eta Iranen sustraitua.  Berria - Harian   2006-02-26


konfesionaltasun iz konfesioanala denaren nolakotasuna.

Alderdiaren konfesionaltasuna defenditzera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 47. orr.


konfesionario iz aitorlekua.

Hatz-koskorrez jo zuen konfesionarioko lehiatila, beste emakume haietako bati deitzeko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 104. orr.

Santuen aurrean pasatzean ikaratu egiten nintzen, edo konfesionarioetako errezela granateen aurrean, edo erdi irekitako aho beltza erakusten zuten ateen aurrean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 78. orr.


konfesione ik konfesio.

konfesor ik konfesore.

konfesore iz bekatuak aitortzan entzuten dituen apaiza.

Menturaz konfesoreak lortu zuen bere lankidea barruti sakratu moduan tratatzea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 31. orr.

Buru egiten zion Don Karlosen konfesore aita Larrañagari.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 98. orr.

Savellako kartzelara eraman zituzten, eta, aitormena egiteko konfesore ona baino tortura erabiltzea askoz eraginkorragoa izan denez betidanik, han tormentu emateko agindu. administrazio-gaiez eta gaixo bat larri jartzen zenean konfesoreari deitzeaz baizik ziren arduratzen ospitalean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 37. orr.

Ekarri oraintxe konfesore bat nire aitortza entzun dezan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 202. orr.

Konfesoreen Eskuliburua, 70 urtez 81 argitalpen izan zituena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 28. orr.


konfeti (orobat konfetti) 1 iz forma eta kolore askotako paper zatitxoak, festetan botatzen direnak.

Besarkadak, txaloak, kantuak, pintxoak, konfetiak, irribarreak. Morroi horrek dirua konfetia bailitzan botatzen du, ulertzen?...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

Konfetizko zipriztin distiratsuak tren jasoaren egituraren zutabeetan zehar zabalduz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 187. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Noizbehinka arkupe azpira ere palastatzen da ura, loreak ere konfetti-euri gisa,  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.


konfetti ik konfeti.

konfiantxa ik konfiantza.

konfiantza (orobat konfiantxa g.er., konfiantzia g.er., konfientxia g.er., konfientzia g.er., konfidantxa g.er. eta konfidantza g.er.) 1 iz uste ona, uste osoa. ik fidantzia.

Konfiantza elkarrekiko gauza bat da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 242. orr.

Konfiantza neurriz hartzeko edaria dukezu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 197. orr.

Ume baten sineskortasuna zuen, eta heroi baten konfiantza.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 347. orr.

Konfiantzak mailak dauzka, gero, ezagutzak eta hurbiltasunak bezala.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 200. orr.

Konfiantzak galtzen du gizona.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 170. orr.

Elkartasuna, gainera, Beldurretik sortu ohi da, maizenik, baina konfidantzarik gabe.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 519. orr.

Geroxeago konfiantza hartu dut berriro, eta itxaropen gehixeago daukat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 206. orr.

Zein gauza polita izango litzatekeen norbaitek bere konfiantza niregan jartzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 336. orr.

Zure konfiantza Jaunarengan jar dezazun.  Elizen arteko biblia   EsZ 22,19

Niri, Ramonek, nire buruarengan konfiantza eman zidan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 237. orr.

Mobimendu horren gelditzeak, berriz, esan nahi du hizkuntzarekiko konfidantza galdu dela; nork bere buruarekiko konfidantza, beraz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 107. orr.

Emakumearen konfiantza irabaztearren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 169. orr.

Ororen buruan, denek, beren maneran, konfiantza egiten zidaten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 132. orr.

Jendearen konfiantza geureganatu behar genuela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 19. orr.

Medikuaren lana, neurri handi batean, eriarengan konfiantza piztea da.  Berria - Gaiak   2006-04-27

Horretan arrakastaz jarduteko bezeroengan konfiantza sorrarazi behar da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 252. orr.

Konfiantza hil duzu.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 36. orr.

Urruntasuna, haserrea, konfiantzarik eza, errespetua edo beldurra salatzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

2 (izenondoekin)

Konfiantza osoa bazegoen gu bien artean.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 120. orr.

Konfiantza osoz eta kasik balentriaz erran nion zer egiten nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 137. orr.

Profesional bikaina eta konfiantza osokoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 199. orr.

Konfiantza bete-betea erakusten baitu, maitasunez eta duintasunez oratua, Jainko, Nôssgnôr, Adonai Eloénô, Cadòss Barôkhú delakoarekiko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 24. orr.

Konfiantza handiegiko tratuan ez sartzea aholkatzen baitzidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 93. orr.

Gizaki batek beste bati eman diezaiokeen gauzarik handiena erregalatzen badio, bere konfiantza itsua ematen badio, baldintzarik gabe, bere konfiantza gartsua ematen badio, eta konturatzen bada bestea desleiala zaiola, [...].  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez zuen sekula gogoko izan Harry, baina beti eman izan zion hari konfiantza-tarte bat Alec-engatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Elkarrizketa konfiantza giroan garatu izanak ausartagotu egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 41. orr.

Baina konfiantza galera etorri zen bat-batean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Bere buruarekiko konfiantza falta sentitzen duela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 215. orr.

Konfiantza krisi bat sortzen bada finantza inguruetan, atzerriko inbertitzaileek bertan dituzten inbertsioak masiboki eraman ditzakete.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 229. orr.

Berak ez zidan konfiantza-biderik ematen, eta niri zapuzgarri eta erronka zitzaidan hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.

Maitasun eta konfiantza-sentipenez inguraturik nengoela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 149. orr.

Karlos Setimoren konfiantza-gizona.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 234. orr.

Ikertzeari emaniko «konfiantza boto» gisa.  Berria - Gaiak   2004-11-30

4 konfiantzako (79 agerraldi, 25 liburu eta 34 artikulutan) izlag ik beherago 6.

Mediara joateko, berriz, bila ezazu konfiantzako lagun bat.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 110. orr.

Haren laguna, ordea, konfiantzako gizona da, guretarra.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 122. orr.

Enbaxadorearen konfiantzako gizona.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 198. orr.

Administratzailearen bulegoko zerbitzari konfiantzako batek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 7. orr.

-Lasai, Iñaki, ni ere euskalduna nauk, konfiantzakoa...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 73. orr.

Hiri osoan ez lagunik ez konfiantzakorik ez neukala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 122. orr.

Ni ikustera etortzeko eskatu nion, eta nire konfiantzako bihurtu nuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 144. orr.

5 konfiantzan adlag

Konfiantzan hitz egiteko era bat asmatzen ari garela geure artean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.

Konfiantzan, ezaupidean eta adiskidantzan pertsonen arteko tratua erraztu egiten da, samurtu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 103. orr.

Aurrez eginak zituen, konfiantzan esan zidanez, nik han sarbide izateko egin beharrekoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 206. orr.

-Bainan mintza daitekeia konfiantxan, salataririk gabe?  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 16. orr.

-Hara, Galileo, nik hiri, hemen konfiantzan, nahitasun handia diat.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 68. orr.

6 konfiantzazko (155 agerraldi, 52 liburu eta 49 artikulutan) izlag ik gorago 4.

Konfiantzazko bezeroak baino ez ditut hartzen etxean...  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 24. orr.

Bidelaguna konfiantzazko gizona du, gure herritarra.  Elizen arteko biblia   Tb 10,6

Janizari egin zen, agintari turkoen konfiantzazko soldadu alegia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 193. orr.

Konfiantzazko sendagile batengana joan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 231. orr.

Nire konfiantzazko laguna izatea gustatuko litzaioke.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 228. orr.

Inoiz ez dugu konfiantzazko traturik izan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 135. orr.

Hiruzpalau lagun konfiantzazko geratu arte itxaroten zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 89. orr.

Bidali, bada, zeure konfiantzazko norbait.  Elizen arteko biblia   1 M 7,7

Lonstein zen, Zuzendaritza Batzordekoen artean, nire erabateko konfiantzazko bakarra.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 26. orr.

7 konfiantza izan du ad

Izan konfiantza niregan eta ni saiatuko naiz auzi hau konpontzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 126. orr.

Baina nik, Jauna, zuregan dut konfiantza.  Elizen arteko biblia   Sal 31,15

Bai, Jaunarengan du erregeak konfiantza.  Elizen arteko biblia   Sal 21,8

Itxura irribarretsua eta apala izanagatik ere, berebiziko konfiantza zuen bere buruan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 69. orr.

Konfiantza diedalako hi bezalako zaldi zaurituei.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 61. orr.

Nahiko konfiantza bagenuen elkarren artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.

Berak konfiantza zion gizon bakarra Armin izeneko agure bat izan omen zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 277. orr.

· Auzi-egunerako guk konfiantza osoa dugula.  Elizen arteko biblia   1 J 4,17

Hori izan zen Margari kontatu nion istorioa, erabat sinesgarria zugan gutxieneko konfiantza duen norbaitentzat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 256. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aebetako kontsumitzaileen konfiantza (6); alemaniako enpresaburuen konfiantza (7); aurkako konfiantza (4); behar duen konfiantza (4); bere buruarekiko konfiantza (7); elkarrekiko konfiantza (5); elkarren arteko konfiantza (4); elkarrenganako konfiantza (4); enpresaburuen konfiantza (10); entrenatzailearen konfiantza (13); erabateko konfiantza (14); galdutako konfiantza (4); gehiegizko konfiantza (23); gehiegizko konfiantza izan (5); gizartearen konfiantza (4); herritarren konfiantza (9); izan konfiantza (11); izan konfiantza jaunarengan (4); jendearen konfiantza (6); konfiantza agertu (9); konfiantza aldetik (4); konfiantza apur bat (8); konfiantza behar (11); konfiantza bereganatu (4); konfiantza berreskuratu (15); konfiantza berreskuratzea (10); konfiantza berreskuratzeko (22); konfiantza berreskuratzen (8); konfiantza berretsi (6); konfiantza daukat (7); konfiantza dut (23); konfiantza eduki (9); konfiantza edukitzeko (4); konfiantza egin (5); konfiantza egiten (6); konfiantza eman (43); konfiantza eman zidan (4); konfiantza emango (11); konfiantza ematen (43); konfiantza eskasa (5); konfiantza eta lasaitasuna (4); konfiantza eta ziurtasuna (11); konfiantza eza (11); konfiantza falta (32); konfiantza galdea (6); konfiantza galdu (33); konfiantza galduta (4); konfiantza galtzea (4); konfiantza galtzen (8); konfiantza gehiago (17); konfiantza gehiagorekin (10); konfiantza gehiegi (13); konfiantza giroa (13); konfiantza giroan (6); konfiantza gutxi (12); konfiantza gutxirekin (4); konfiantza handia (86); konfiantza handia eman (7); konfiantza handia ematen (8); konfiantza handia hartu (7); konfiantza handiagoa (27); konfiantza handiagoarekin (4); konfiantza handiagoz (5); konfiantza handiarekin (15); konfiantza handirik (21); konfiantza handirik ez (4); konfiantza handiz (15); konfiantza hartu (30); konfiantza hartzea (4); konfiantza hartzeko (24); konfiantza hartzen (17); konfiantza indizea (4); konfiantza indizeak (6); konfiantza indizearen (4); konfiantza irabazi (6); konfiantza irabaztea (4); konfiantza irabazteko (6); konfiantza itsua (9); konfiantza itzuli (4); konfiantza izan (34); konfiantza izango (7); konfiantza izatea (16); konfiantza izateko (14); konfiantza izateko eskatu (4); konfiantza izaten (10); konfiantza jaunagan (6); konfiantza jaunarengan (8); konfiantza kendu (8); konfiantza kontua (8); konfiantza kontua da (5); konfiantza lortu (8); konfiantza lortzeko (4); konfiantza mozioa (6); konfiantza neurtzen (4); konfiantza osoa (130); konfiantza osoa eman (5); konfiantza osoa ematen (4); konfiantza osoa izan (5); konfiantza osoko (7); konfiantza osokoa (6); konfiantza osoz (29); konfiantza sortzen (4); kontsumitzaileen konfiantza (14); lasaitasuna eta konfiantza (6); zuregan dut konfiantza (6)

konfiantzako abokatuak (4); konfiantzako gizona (5)

konfiantzaren zati bat (4)

kontsumitzaileen konfiantzari (4)

gehiegizko konfiantzarik (4); inolako konfiantzarik (9); konfiantzarik ematen (4); konfiantzarik eza (9)

konfiantzaz beterik (7); konfiantzaz gainezka (9); konfiantzaz lepo (4)

konfiantzazko abokatuak (4); konfiantzazko abokatuarekin (6); konfiantzazko abokatuari (4); konfiantzazko bezeroak (5); konfiantzazko gizona (6); konfiantzazko lagun (4); konfiantzazko laguna (5); konfiantzazko mediku (4); konfiantzazko pertsona (7)

konfidantza handia (4)


konfiantzatsu izond konfiantzaz betea.

Plastikoki itxura guztiz egituratu, ia geometriko batean mamitzen den baieztapen konfiantzatsu eta abenturazale batean du sustraia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 275. orr.


konfiantzia ik konfiantza.

konfiatu, konfia, konfiatzen (orobat konfidatu g.er.) 1 da ad fidatu, uste osoa izan.

Ezin zarete konfiatu ezta?  Berria - Kirola   2004-09-18

Eurak oso konfidatuta daude eta ez dut uste arazorik izango dugunik irabazteko. herria¬

Nire ustez konfiatuegi aritu ginen.  Berria - Kirola   2004-12-21

• 2 du ad gomendio utzi.

Ez baita, alabaina, bere ar ofizioa hastetik buru ederki bete ez dezakeenari emazterik konfiatzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.


konfidantxa ik konfiantza.

konfidantza ik konfiantza.

konfidatu ik konfiatu.

konfident ik konfidente.

konfidente (orobat konfident g.er.) 1 iz konfiantzazko laguna.

Bataren edo bestearen ilusio edo kezken konfident nintzen baina orokortasun batzuk eskaintzen nien mintzatzen zitzaizkidanei.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 97. orr.

Asistenta narras, zakar eta axolagabe bat maritxuaren konfidente izatea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 177. orr.

1816an ahalguztiduna izatera ailegatu zen, Angulemako dukesaren konfidente bakarra alegia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 41. orr.

2 isilmandataria.

Intxaurrondon torturatuta hil zutela adierazi zuten hainbat lekukok, hala nola Angel Lopez Carrillo poliziak, Vicente Soria guardia zibilak eta Pedro Luis Migueliz Txofo konfidenteak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Lehergailuen hornitzaileen kontua, adibidez, Rafa Zouhier konfiudenteak azaldu zion Del Burgori, honek espetxera bidali zion galdetegi polemikoari erantzutean: […].  Berria - Harian   2005-03-10

Ez zaizue burutik pasa haiek satorra zulotik ateratzen ikusi eta bere arrastoa jarraitu ondoren konfidentea zela deskubritu, Alargun Beltzari amua irentsarazi eta informazio okerra pasarazi ondoren desagerrarazi dutenik?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 69. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez al zen guretzat konfidente lanean ari?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 67. orr.


konfidentzia 1 iz isilmandatua.

Ardoaren berotan konfidentzia batzuk egin eta gero.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 123. orr.

Inori eginiko lehenengo aitortza horrek, gure lagunartea indartuko zuelakoan esan diot hori guztia, konfidentziak hurbilagotuko gintuelakoan, baina ez dit jaramonik egin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 95. orr.

Lagunen konfidentziak entzuteko irrikaz egoten nintzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 341. orr.

Santuaren konfidentzia jaso zuen laguna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 238. orr.

Pozaren arrazoia agertzeko, idazle batek sekula egin behar ez omen lukeen konfidentzia xume horietako bat egin nion orduan Patxiri eta egingo diot orain irakurleari: [...].  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 15. orr.

Konfidentzia asko egin zioten elkarri.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 144. orr.

Beren existentziaren konfidentzia doilorra egiten zioten elkarri.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.

Egin dizkiodan konfidentziez damu dut gaur.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 15. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Pentsatu nuen hitz haiek ez zirela hasiera besterik, eta hobe nuela zuhur jokatzea konfidentzia-giroa hondatu gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 243. orr.

Ez da konfidentzia olde bat izan, edonola ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 151. orr.

· Maitasun konfidentziak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 236. orr.


konfidentzial izond isilpekoa, isilmandatuzkoa.

Atxiki ezak gogoan informatzaile konfidentziala naizela, aditu?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

Bere txostenak konfidentzialak dira.  Berria - Harian   2006-02-17

Nik informazio konfidentziala lantzen diat, badakik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.

Iturri konfidentzialen arabera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 139. orr.

Itxuraz arrantzan baina misio konfidentzialean ziharduela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 196. orr.

Berak tonu lasaia hartu zuen, konfidentziala: "Gauza bat esan behar didak aurrena, David”.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.

Medikuaren eta bezeroaren artekoak konfidentziala izan behar du.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

informazio konfidentziala (7)


konfidentzialki adlag era konfidentzialean.

Eta pertsona zuhurra nintzela agerian zegoelako, konfidentzialki esan zidan bazirudiela emanazioek kalte egiten zietela langileei.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 318. orr.

[...] -dio Ferminek konfidentzialki niregana etorrita-.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 101. orr.


konfidetzialtasun izond konfidentziala denaren nolakotasuna.

Konfidentzialtasuna beharrezkotzat jotzen du atxilotuak bisitatzen eta haiekin elkarrizketatzen jarraitu ahal izateko.  Berria - Mundua   2004-12-01

EAEn bizi-testamentua ez da zuzenean gaixoaren txosten medikoan sartzen, konfidentzialtasuna babesteko, Saralegik azaldu zuenez.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Psikologook konfidentzialtasuna gorde beharra daukagu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Konfidentzialtasuna bermatu nahi delako  Berria - Harian   2005-02-04


konfientxia ik konfiantza.

konfientzia ik konfiantza.

konfiguratu, konfigura, konfiguratzen 1 du ad itxuratu, taxutu.

Euskal unibertsitate sarea konfiguratzeko pausoak eman beharko lituzke errektore berriak,  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

2 informatikan, sistemako elementu bat edo batzuek, espero den bezala funtzionatzeko eran konektatu.

Beste ohiko kexa bat sakelako telefonoarekin gertatzen da, ez baitago modurik telefono horiek euskaraz konfiguratzeko. Eta konfiguratu egin nuen, programa txiki bat aldi bakoitzean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 169. orr.


konfiguratzaile iz konfiguratzen duena, itxuratzailea, taxutzailea.

Munduaren konfiguratzaile nagusia den jarduera zientifiko-teknologikoak konfigurazioaren zentzua praktikoki, de facto, inposatzen du, konfigurazio hori halabeharrezko ondorio gisa aurkeztuz.  Berria - Gaiak   2006-01-26


konfigurazio 1 iz itxuraketa, taxuketa.

Estatuaren konfigurazio berri baterantz.  Berria - Kultura   2004-07-01

Elementu horiek [airea, sua, lurra eta ura] elkarrekin koherentzian osatuz, berezko konfigurazioaren arabera, ezaugarri guztiak ematen dituztela espezieen arteko bereizketen arabera osatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3590. orr.

Liburuak espazioaren sailak dira, bolumen oinarrikoak edo materiaren konfigurazio posiblea eragiten duten moduluak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 30. orr.

Barne oroimenik gabeko gizabanakoak, hau da, konfigurazio psikologiko egonkorrik gabeko gizabanakoak, prestatzeko arriskua.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 222. orr.

Planeten konfigurazioa iraunkorra ez bada (eta orbitak gurutzatzen badute) horrelako egoera ezhoikoak izango direla.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Nire zerebroa aztertu ahal izango duzue horrela, nire lobuloen konfigurazioa, zelako asasinoa naizen ikusteko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 124. orr.

Adierazgarritasun-elementuen zerrenda ez da luze-luzea, berez, baina aise ikusten da haiek konbinatuz era daitezkeen konfigurazioen kopurua ia infinitua dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.

Batzuek testu baten barruko konfigurazioa definitzen dute, beste batzuek testu ezberdinen arteko harreman eta interferentzia moduak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.

2 (filosofian)

1930eko hamarkadan antropologo konfigurazionistek (Edward Sapir, Ruth Benedict eta Margaret Mead-ek) idealismoaren Volksgeist kontzeptuari konfigurazioa deitu zioten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.

3 (informatikan) informatika sistema bat osatzen duten unitate elkarri kontektatuen multzoa.

Beste kasu batzuetan, ordenagailuaren konfigurazioak aldarazten dituzte eta, hortaz, sarera konektatzerakoan kostu altuko lotura baten bidez egiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

4 (hitz elkartuetan)

Atzo goizean konfigurazio aldeketekin asmatu eta Juan Pablo Montoyak konfiantza hartu zuen autoarekin.  Berria - Kirola   2004-05-09

· Interpositibotasun konfigurazio bat ez da auzokoak diren diziplinen multzoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 184. orr.


konfigurazionismo iz

Teoria partikularistetan (konfigurazionismoan bezala), kultura bakoitzaren ezaugarri bereziak ikertzen dira, baita ezaugarrien irudikapenak ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.


konfigurazionista izond

1930eko hamarkadan antropologo konfigurazionistek (Edward Sapir, Ruth Benedict eta Margaret Mead-ek) idealismoaren Volksgeist kontzeptuari konfigurazioa deitu zioten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.


konfinamendu 1 iz konfinatzea.

Atxiloketak, epaiketak, konfinamendu eta deportazioak, inoiz eten ez baziren ere, indarberritu egingo dira 1983an GAL agertu ondoren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 171. orr.

1930ean kondenatu zuten, hogei urteko kartzela-zigorra, baina bederatzi kendu eta konfinamendura bidali zuten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 282. orr.

Kartzelatua, eta gero Lipariko konfinamendura bidalia Turatiren ihesean parte hartzeagatik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 281. orr.

Leone eta biok konfinamenduan bizi ginenean, Abruzzon, gure amak oso gustukoa zuen gu ikustera etortzea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 204. orr.

Alberto iparralderagoko beste konfinamendu batera eraman zuten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 206. orr.

Egun batzuetarako baimenarekin etorri ginen konfinamendutik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 200. orr.

Konfinamenduan jar zezaketen edozeren aitzakian.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 165. orr.

Auzibide bat ireki dute haren aurka, 1993an ezarri zioten konfinamendua hausteagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

2 (hitz elkartuetan)

1962an deportazio eta konfinamendu politikari ekin zioten agintari frantziarrek  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 169. orr.


konfinatu, konfina, konfinatzen du 1 ad norbait leku edo eremu jakin batean egotera behartu.

Perpinyá inguruko hondartzetan konfinatu gintuzten hasiera batean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 66. orr.

Alberto Ferrandina izeneko herrian konfinatu zuten, Lucanian.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 139. orr.

Atzemandako iheslariak kartzelatu, konfinatu edo deportatu egiten zituzten eskuarki.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 172. orr.

Sei iheslari Yeu uhartean konfinatu zituzten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 169. orr.

Konfinaturik nagoen uharte honetako nire deportatu izaerari dagokiona zuengana helarazteko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 177. orr.

Zortzi urte egin nituen kartzelan, eta urte eta erdi konfinaturik.  Berria - Kultura   2004-03-23

Atzerrira atera zutelako Siberian konfinatutakoen eta soldaduskan zeuden atzerritar guztien dirua.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 85. orr.

2 (era burutua izen gisa)

Herrian konfinatuei eta herritarrei eman ohi zitzaizkien goitizenak ikasi zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 204. orr.

Gainerako konfinatuak preso hartu zituzten eta, eskuburdinak jarrita eta kamioi batera sartuta, errepideko hautsen artean desagertu ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 210. orr.

Konfinatu guztiok horrela ibiltzen ginen -kalean gora eta behera-.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 205. orr.


konfinatze iz norbait leku edo eremu jakin batean egotera behartzea.

Horrez gain, sistema honek lurrin leherketa handiak ekar ditzake, konfinatze gela zartatzeko modukoak.  Berria - Gaiak   2004-10-26


konfirmante iz sendotza hartu duen pertsona.

Larunbatean, Martxoaren 19an, Konfirmanten elgarretaratzea, hau ere Kanbon goizeko 9etarik 12ak arte.  Herria   2005-03-17


konfirmatu, konfirma, konfirmatzen 1 du ad berretsi, baieztatu.

"Bai, iturri bat", konfirmatu nion nik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 15. orr.

Autopsiak konfirmatu zuenez.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 166. orr.

Positiboa konfirmatuko balitz, segituan jakinaraziko genuke.  Berria - Kirola   2004-08-20

Kasu honetan torturak izan direla konfirmatzen bada.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 123. orr.

Segituan deituko dizut konfirmatzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Hirugarren testigantzak, berriz, salaketak konfirmatu zituen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Etxeberi zutabearen ardura kentzeko erabakia hartua zutela konfirmatu zidaten.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 98. orr.

Egiaren bila abiatu baino, bere egia estetikoa konfirmatuko dioten iritzien eta adibideen bila ari da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 134. orr.

• 2 du/da ad sendotza eman; sendotza hartu.

Eliza bete-betean, Dominixe Errekarte, apezpikuaren ordainak, gutarteko 50 haurño konfirmatu ditu.  Herria   2004-05-27

Jean Elissagaray Donapaleuko erretorak ditu haur horiek konfirmatu, zazpi apez zauzkala inguruan.  Herria   2003-11-13

39 gazte konfirmatuak izan dira.  Herria   2003-10-30

Bertzalde elgarretaratze bat ere izanen da 2003 eta 2004ean konfirmatu diren gazteentzat, apirilaren 17an igandearekin Betharramen.  Herria   2005-04-07

3 (era burutua izenondo eta izen gisa)

Talde konfirmatuentzat zein hasiberrientzat.  Berria - Kultura   2004-02-14

Hendaiako Haize Egoa taldeko pintore amateur konfirmatuenek.  Berria - Kultura   2004-08-25

Jendartean zabaldu baitzen, nabarmen, emakume bakarti hark, puta konfirmatua izan gabe, haragi-tratuak izan zituela graduaziorik gabeko soldaduekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 383. orr.

Haur guziak gomit dira konfirmatuak barne.  Herria   2005-08-11


konfirmatze iz sendotza hartzea. ik konfirmazio 2.

Mendekoste-kari aldiz, eliza-langile eta bereziki katixima erakasleen eguna, bai eta hogoita-hamar lagun gazte eta helduen konfirmatzea.  Herria   2001-01-11

Konfirmatze egunean, apezpikuaren zuzendaritzapean, urteko gurutzetxo guztiak hilerrian dagoen marmolezko hobi txikian sartzen ziren.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 98. orr.


konfirmatzeke adlag konfirmatu gabe.

Hirugarrena ustezko kasutzat jo zuen atzo, konfirmatzeke.  Berria - Gaiak   2006-03-15


konfirmazio 1 iz berrespena, baieztapena.

Nire ibilera haiek egiten nituen tokitik oso hurbil egon behar zuen ongarritegi hark, eta horrelaxe egin nuen nik konfirmazioa, elizara joan gabe.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.

Kurt?, galdetu nuen gau hartan bigarren aldiz, behar--beharrezkoa bainuen bistakoa zenaren konfirmazioa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 192. orr.

Pierra eta Melinda galdu nituelako berriaren konfirmazioa hortz artean hartu nuen brauki.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 28. orr.

2 (orobat konfirmazione) sendotza.

Niri, 7-8 urte nituela eman zidaten konfirmazio hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 50. orr.

Apezpikuaren konfirmazio eguneko bisita.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 128. orr.

Hori esan zidan behintzat aspalditxo konfirmazioak emanez hemendik pasatu zen obispoak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 77. orr.

Iragan igandean Irisarrin eman izan da konfirmazioneko sakramendua 43 gazteri.  Herria   2004-11-25

Konfirmazionea laister izanen dugu Iholdiko elizan.  Herria   2005-06-09

Konfirmazionearen prestatzen ari diren gaztetxoak ere hor ziren. herria¬

Komunione ttipi eta konfirmazione.  Herria   2003-06-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konfirmazionea eginen (3)

konfirmazioneko sakramendua (7)


konfirmazione ik konfirmazio.

konfiskapen iz konfiskatzea.

Prokuradoreak eskatu ditu: bi hilabete presondegi sursiarekin, 250 Euroko isuna eta Nic La police idatzia zeraman jantziaren konfiskapena.  Herria   2002-11-21


konfiskatu, konfiska, konfiskatzen 1 du ad agintariek norbaiti zerbait legez kendu.

Hildakoaren ondasunak konfiskatu egiten dira, zuzenbidez jabeak diren bizidunen eskuetatik kentzen dira, alegia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ingelesen Gutun Nagusiak debekatu egiten du gerra izanez gero atzerriko merkatarien salerosgaiak bahitzea edo konfiskatzea, errepresaliengatik ez bada.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Den-dena lapurtua zegoen edo konfiskatua, bai herrietan, bai posta etxeetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 213. orr.

Gure lurretan eraikitzen ari dira, gure lurrak konfiskatuz, herritarrak banatuz...  Berria - Mundua   2004-07-07

Frankistak lapur handiak ziren, etxebizitza bat konfiskatu zieten izebei anaia EAJkoa zelako.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 23. orr.

Kristautzen ziren judutar guztien ondasunak konfiskatzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 57. orr.

900 kilo kokaina konfiskatu dituzte Bilboko portuan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Atxiloketez gain, 318 CD pirata konfiskatu ditu Guardia Zibilak.  Berria - Kultura   2004-08-12

2 (era burutua izenondo gisa)

Umeek, era berean, beren hipermerkatu konfiskatuetatik bizikletak atera zituzten kalera, ehunka bizikleta.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 19. orr.

Seguru lurrok, kristauei eta koroari bizkar ematen zien bardoren baten lur konfiskatuak zirela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.


konfiskatze iz agintariek norbaiti zerbait legez kentzea.

Hitzaldian […] «alproja handitzat» jo zuen Chavezek George Bush, eta publikoki inperioaren gerra, blokeo eta konfiskatze egoerak eztabaidatu zituen.  Berria - Mundua   2004-03-06


konfiskazio 1 iz konfiskatzea. ik dekomisio.

Andres Soliz Erregai ministroak nazionalizazioa ez dela konfiskazioa nabarmendu zuen atzo: «Konfiskazioa gurea ez den zerbait eskuratzea da, baina guk ez dugu ezer konfiskatu; izan ere, ez dugu ezer lapurtu».  Berria - Mundua   2006-05-03

Hala ere, ez zuen enpresa hauen desjabetzea eta konfiskazioa eskatu.  Berria - Mundua   2004-07-20

2 (hitz elkartuetan)

Garraio-gastuak eta konfiskazio-arriskuak direla eta.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 80. orr.

Ez da funtsezko aldaketarik izango konfiskazio, hilketa, askatasun lapurreta eta Zisjordanian apartheid hesia eraikitzeko politika sionistan.  Berria - Mundua   2006-03-12


konfitatu izond azukrezatatua, melatua.

Lizun usain pixka bat zegoen etxe osoan, geletan, eskaileran, eta baita usain gozoegi bat ere, fruta konfitatuarena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.


konfite (orobat konpitte g.er. eta konpit g.er.) 1 iz goxoki txikia.

Hau bai, hau ez; arrosak bai, geranioak ez; konfiteak bai, astoak ez.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 117. orr.

Konpitte edo beste goxoki klase asko, Erdi Arorako ba omen zen gurean, batez ere errege eta jauntxo aberatsen otorduetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 201. orr.

2 irud

"Euskaraz idaztea munduan eta literaturan egoteko nire modua da" eta horrelako konfiteak eskainiz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 60. orr.


konfiteria (orobat konfiteri) iz goxoki denda.

Egundaino ezagutzen den konfiteriko libururik zaharrena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 201. orr.


konfiteritza iz goxokiak egitea.

Fernando Serranok XVII. mendeko konfiteritzaz hala dio: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 211. orr.


konfitero (orobat konfiteru) iz gozogilea.

Herrian bertan ofiziokorik ez bazen, kanpotik etorriko zen konfiteroa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 202. orr.

Urte batean gozogilearekin egokitu eta joan den mendeko konfiteroen langintza azaldu zidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argizarigileak eta konfiteroak (3)


konfiteru ik konfiteru.

konfitura iz fruitu konfitatua. ik marmelada.

Etxekoandrea gelatik irten zen, platertxo gehiago konfituraz betetzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 151. orr.

Konfituren eta luzoker ozpinduen ontzien erdi-erdian.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 32. orr.

Hain ziren samurrak, non haragi gordinek konfituraren tonu arrosa hartzen baitzuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.

2 irud

-Badakit, bai, haxixa, opioa, konfitura berdea, paradisu artifizialak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 107. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Intelektualak gorderik edukitzen dira, konfitura poteak bezala, Propagandaren apaletan, gerra ondoren jateko...  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 48. orr.

Ogi errea ahabi konfiturarekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 23. orr.

Itsaskien salda apartsua, tomate konfiturazko ohantze baten gainean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 68. orr.

Katiluaren ondoan, hiruzpalau ogi-xerra txigortu berri, gerezi-konfituraz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 91. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gasna irensten zuten apezek, behatz gotorrak gerezi konfitura ontzian deblauki sartuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 44. orr.


konfliktibo 1 izond gatazkatsua.

Mutil konfliktiboak dira, oso ondo zaindu behar dira, eta horrelako egoera batek askoz gehiago eragiten die.  Berria - Ekonomia   2004-04-09

Borondate konfliktiboa izanik ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 364. orr.

2 korapilatsua.

Baziren nolabait konfliktiboak izan zitezkeen puntu batzuk.  Berria - Harian   2005-06-09


konflikto (23 agerraldi, 4 liburu eta 5 artikulutan; orobat konfliktu 3 agerraldi, liburu 1 eta 2 artikulutan; cf gatazka 5297 agerraldi, 125 liburu eta 2146 artikultan) 1 iz gatazka.

Zeren gurean konflikto biolentoa akzidente historiko bat da eta konflikto politikoa, ordea, beste akzidente historiko bat izanda ere, gatazka politikoaren konstantea da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Gurean ez omen da "konflikto politikorik".  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 36. orr.

Ez nuen nahi haur denborako oroitzapen leunak gero piztuko ziren konfliktuek desarranjatu zitzaten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 40. orr.

Balio eta arrazoien arteko konfliktoan erabakitzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 20. orr.

Hots, zein da obraren konflikto dramatikoa?  Berria - Kultura   2006-03-26

Oraindik puri-purian eta enpaztu gabe daukagun konfliktoaren zauria garbitzen-edo saiatu dela.  Berria - Kultura   2004-02-04

2 (hitz elkartuetan)

Konflikto kasuetan, biolentzia gabeko soluzioa izango da etikoena.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 54. orr.

FDSEA-ko konflikto batzorde burua.  Herria   2001-01-25


konfliktu ik konflikto.

konfluentzia 1 iz elkargunea.

Hiria ez liteke kriketago paratzen ahal, muino berdeen erdian, Aturri eta Errobi ibaien konfluentzian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.

2 bat egitea.

Konfluentziak bilatzen genituen,  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 369. orr.


konformabera izond konformaerraza.

Normalean konformabera zen gizon baten eskaera premiazko eta erabat absurduek.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 304. orr.


konformaerraz izond erraz konformatzen dena.

Konformaerraza naiz ni neurez, eta ez nion sekula trabarik ipintzen hark erabakitakoari.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 88. orr.

Izaeraz alai eta konformaerraza izanik, ez zuen batere zailtasunik lagunak egiteko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 113. orr.

Izaki konformaerrazak direla sugeak, elkarbizitzarako arazorik gabekoak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 25. orr.


konformagaitz izond erraz konformatzen ez dena, konformatzen zaila.

Ez du ezer uzten platerean, ez da konformagaitza.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 136. orr.

Eta unibertsitario konformagaitzak, bihar, burges ondratuak bihurtuko zirela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.

Bide berriak ireki zituen artista gazte konformagaitzen artean.  Berria - Kultura   2004-08-17

-Bai, ametsa! eta joan nahi dut!- konformagaitzaren apetaz dio ozenki neskatilak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 97. orr.

Konformagaitza da Saiz, erronkazalea, hobetzeko helburuari mugarik jartzen ez diona.  Berria - Kirola   2004-06-26


konformarazi, konformaraz, konformarazten du ad konformatzera behartu. ik konformatu 2.

Frantzia osoa gobernatzeko Petain marexalaren grina zapuztu eta Frantzia alemaniarrena dela hari ulertarazi ondoren, ohorezko aginpide hutsarekin konformaraztea?  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 9. orr.


konformatu, konforma, konformatzen 1 da ad askitzat hartzen ez denarekin edo nahi dena betetzen ez duenarekin etsi edo amore eman.

Ni, aldiz, zira bustia eranztearekin konformatu nintzen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 117. orr.

Eustearekin konformatu zen, eta eutsi eta eutsi, kolpe latza jaso zuen 92. minutuan.  Berria - Kirola   2004-02-22

Gutxi nahiz asko, konformatu daukazunarekin.  Elizen arteko biblia   Si 29,23

Mirenek gora begiratzen zuen, ez zen lanpostu duin batekin konformatzen, ez horixe, bere balioaz jabetzen baitzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 223. orr.

Dussel datorrenean, nire gelan lo egin beharko du, Margoten ohean, eta hark kamainarekin konformatu beharko du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 75. orr.

Beste 3.000 milioi pertsonak bi eurorekin konformatu behar dute.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 127. orr.

Bizkitartean kafearekin konformatu beharko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 167. orr.

Gutxirekin konformatzeko erraztasuna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.

Han-hemen eskean biltzen zituzten arbiekin konformatu behar izaten zuten gosea arintzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.

Konformatu egiten dira, eta sufritu egiten dute.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 154. orr.

Elkarrekin konformatu beharra zaukaagu biok ere.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 114. orr.

“Ume honi amonarenak bezalako begi tristeak atera zaizkio” esanez konformatu zinelako.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 57. orr.

Ez-egiteko hori egitean bere burua jainkotzen zuela, xomorro izanez konformatu ezinik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 145. orr.

Puta normalekin konformatu ezin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 58. orr.

• 2 du ad konformarazi.

Horrek konformatu egin zituen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 208. orr.

Azkenerako, behintzat, Romanekin, Sabigainen gelditzeko konformatu nuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 32. orr.


konformatze iz askitzat hartzen ez denarekin edo nahi dena betetzen ez duenarekin etsitzea edo amore ematea. ik konformazio.

Hi oso konformatze errazekoa haiz, Dodov.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 144. orr.


konformazio iz konformatzea.

Hala ere, konformazio errazekoa dena ez da noski goseak hiltzen, zeren eta iparraldeko itsasertza urtean bost hilabetez fokaz pil-pil jartzen da, eta hegoaldeko bi uhartetxoak kaio-habiaz beterik daude: txalupatxo bat hartu besterik ez dago, eta nahi adina arrautza aurkitzen du han batek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 134. orr.


konforme (orobat konprome g.er.) 1 adlag norbaitek, konformatzen dela adierazteko erabiltzen duen hitza.

-Konforme -esan zion azkenean zakar-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 23. orr.

Jaunak esan zion: -konforme! heure esku duk, baina errespeta iezaiok bizia.  Elizen arteko biblia   Jb 2,6

-Konforme -erantzun zion Harryk, deseroso samar.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 127. orr.

-Konforme, orduan... -esan zion Lupinek-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 196. orr.

Konforme: heu izango haiz nagusi.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.

-Konforme, polit hori, txarrean nahi badun, txarrean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 23. orr.

-Llum, Joana astoa baino astoagoa dun, konforme, baina arrazoi din.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 36. orr.

Bale, bale, konforme, nahikoa da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.

-Berrogei, konforme -esan zuen gizonak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 18. orr.

Aitak esan zion, konforme, hurrengo egunean joango zela, egin beharra zegoen-eta.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 106. orr.

Tira, ba... konforme.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 331. orr.

Heuk ere hitz egingo duk: konforme horretan ere.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.

Konforme?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.

Bueno, berak niri esplikatzen didan bezala esplikatuko dizut, konforme?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 29. orr.

Nahi dudan moduan jantziko naiz, bai kalean bai oholtzan, konforme?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.

Ez dago beste modurik, bihar eguerdian, ongi iruditzen bazaizu, konforme, bihar arte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 126. orr.

2 adlag/pred konformaturik, ados.

Eta konforme ez bazaude, badakizu, kexatu sindikatuari.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 75. orr.

Ez zegoen batere konforme.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 200. orr.

Ni ez nago, inola ere, konforme, eratu dugun hezkuntza-sistemarekin.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 68. orr.

Aldizka zerbait adieraziz erabat konforme ez zegoela agertzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 99. orr.

Gero eta konformeago nengoen neure buruarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 328. orr.

Inor ez da konforme egokitu zaion zortearekin. eta, bukatzeko, kafearekin, urdaila konforme geldituko da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 45. orr.

Maria Sara, Itxuraz, konforme gelditu zen erantzunarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 312. orr.

Eta, izan ere, tristea da gero, konforme nator harekin, emakumeen ondra hankartean eramatea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 42. orr.

Jornalean ere konforme etorri ziren.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 19. orr.

Ni ez nenbilen oso-oso konforme nire ugazabarekin, ez zidan agindutako soldata eman nahi eta.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 78. orr.

Eta konforme horretan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 129. orr.

Baina hutsik uzten omen zieten errenta lehengusuei, eta horrenbestez konforme.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 63. orr.

Nola Jainkoak predestinatu gaituen bere semearen imajinaren konforme izateko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 102. orr.

3 ez-konforme izond

Eta drogen ondotik hiesa etorri zen, sarraskia ekarri zuen madarikazioa; banan-banan garbitu zituen gazte deserrotuak eta ez-konformeak, politikaz etsia hartutakoak, utopia iraultzaileez nazkatuak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 92. orr.


konformetasun iz konformitatea.

Baina Mariek, konformetasun itxura aditzera eman zuen arren, zurezko maleta zaharra soineko hoberenez eta gurasoen ezteietako erretratu nabar batez bete zuen gau batez, eta goizaldera, etxekoak oraindik lotan zirela, Baionara abiatu zen  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 20. orr.


konformidade (30 agerraldi, 13 liburu eta 2 artikulutan; orobat konformitate 6 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean) iz etsipena, etsi ona.

Nire konformidade horrek, ordea, bere onetik ateratzen zuen Ada.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 53. orr.

Eta zoritxarretik aldenduko dituen ez-itauntze horri ez diote koldarkeria deitzen, konformitatea baizik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 155. orr.

Hara zenbateko konformidadeak zapaltzen zuen gure laboraria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 83. orr.

Zaharragoei, aukeratzeko aukerarik izan ez zutelako, eta hori dela eta guk ez bezalako konformitatez bizi izan direlako.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 41. orr.

Haiek beren gabeziak konformidade handiagoz eraman zitzaten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.

Halako konformitate batean bizitzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 344. orr.

Aski dela zeure buruarekin konformitate bat lortzea, bizitzari ez gehiegi eskatzea, daukazuna maitatzea, mugak ezagutzea eta abar.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 53. orr.

Gurutzatuen ordezkariak badoaz, konformidadean, erregeari esatera baietz ba, Lisboa hartzen lagunduko diotela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 64. orr.


konformismo iz

Konformismoa lagun txarra da. Konformismoa da nagusi.  Berria - Kirola   2006-03-28

Burgesen konformismo ergelaren kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.

Gure gizartean hain erroturik ditugun konformismo eta autoritarismoari aurre egiteko gomita.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 133. orr.

Konformismoa, akademizismoa, espiritu burgesa eta autokritika eskasa.  Berria - Kultura   2004-12-28

Gizarteak bideratzen dituen moldeei aurre egiteko, konformismo, kontsumismo eta inkomunikazioaren atzaparretan ez erortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Euskal konformismo ustelaz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 308. orr.


konformista 1 iz

Pentsalari konformistak urduri jartzen dira...  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 940. orr.

Aktoreen lana are aipagarriagoa da eremu eszenikoaren estetika zeharo konformista ikusita.  Berria - Kultura   2004-12-19

Euskal literaturan idazle gehienak progresistak, aurrerakoiak eta iraultzaileak dira, baina gero literatura egiteko moduan oso konformistak eta kontserbadoreak dira.  Berria - Kultura   2004-11-30

Burgesegiak eta konformistegiak iruditzen zitzaizkion, ezkongaiak ziren eta ez ziren elkarrekin oheratzen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.

2 ez-konformista izond

Bere ikuskera ez-konformista.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 158. orr.


konfort iz ongizate eta erosotasun materiala.

Amerikak eskaintzeko daukana: konforta, munduko saneamendu-instalaziorik onena, ready for use, mundua Ezerez amerikar erara.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.

Organizazio hartako sozio guztiak [...], Mariah bezain posizio onekoak ziren, baina haietako inork ez bide zuen sumatzen inolako erlaziorik beren konfortaren eta inguratzen zituen munduaren dekadentziaren artean.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 147. orr.

Kontent gainera hortxe gaudelako, aisian eta konfortean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 211. orr.


konfortagarri iz bihotz-altxagarria; indarberritzailea.

Whiskyaren zapore konfortagarria suma zezakeen eztarrian, eta horrek baikortasunez bete zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.


konfortatu, konforta, konfortatzen du ad bihotz eman, bihotza altxatu; sendotu, indarberritu.

Indarberriturik nonbait, orain Berlusgoñi liburu-saltzailea izan zen Txomin konfortatzeaz arduratu zena: zer inporta du zergatik, non, norekin, nortzuk, nondik, nora, norantz, norentzat, norako, noiz eta nola hasi ginen...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 44. orr.


konfrontatu, konfronta, konfrontatzen da/du ad aurrez aurre jarri.

Zientziaren Filosofiaren ikusmolde analitikoa beste gai eta ikuspegiekin konfrontatzeko beharra ikusten hasi denean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.

Abarogabetza gorri horrek egia da problema askorekin konfrontatzen gaituela; eta problema horien birpasan datza funtsean Straussen kritika Max Weber-i.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 189. orr.

Abertzaleek berriz lortzen balute batzea, bide bat irekiko luke abertzaletasunaren kontrakoekin adostasun bati buruz joateko? ala bi indar bat bestearen kontra konfrontatuko dira?  Berria - Euskal Herria   2004-04-11


konfrontazio 1 iz aurrez aurrekoa.

Globalizazioak nortasuna indartzeko beharra sortu du jendearengan eta horrek konfrontazioak eragingo ditu.  Berria - Gaiak   2004-02-25

Ez da irtenbidea bilatzen ari, konfrontazioa baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Lau urteren buruan, akusatuen eta alde zibilaren artean konfrontazio zuzena izan zen.  Berria - Mundua   2004-03-13

Irango agintariek «mezua entzun eta konfrontazioaren bidea hartu ordez elkarlanarena» hartuko dutela.  Berria - Mundua   2006-02-05

Iraganean, konfrontazioan eta hausturan oinarritutako Ibarretxeren Plana.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Herenegun zazpi gerrillari eta zortzi soldadu hil ziren konfrontazioetan. herria¬

Indarrezko harremanek, ez eskariaren eta eskaintzaren konfrontazio hipotetikoak, finkatzen dituzte zentroaren eta periferiaren arteko trukearen baldintzak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Osagai politikoak konfrontazio armatuaren gainetik daude orain.  Berria - Harian   2006-01-07

Hauteskundeetan proiektu guztiek konfrontaziorako aukera izan dezatela.  Berria - Harian   2006-03-23

Ideien konfrontaziorako espazioa osatu behar da.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

Pario ausarta bi artistak nahastea, Barrek berak dioen bezala: «Konfrontazio hori desafio alimalea» da.  Berria - Kultura   2004-08-03

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

konfrontazio keinuak distentsio keinu bihurtzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Egoera horrek Aznarren garairik ilunenera eramango gintuzke, liskar eta konfrontazio garaira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

IUrekin konfrontazio eta ukazio jarrera izan du PSOEk.  Berria - Euskal Herria   2004-04-06

Sanzen esanetan, aldiz, berak ez du «inolako konfrontazio girorik» sortu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

Beste sindikatuek «konfrontazio eta borroka maila handiagoa» erakutsi izan balute.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Klase konfrontazio horretan autoritate eta interlokuzio maila berriak lortu behar ditugu. Bere horretan dirauela Ekialde-Mendebalde konfrontazioaren testuinguru berezian eraturiko Estatu Batuen gidaritza militar eta politikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.


konfundigaitz izond nekez nahas daitekeena, nahasgaitza.

Kolpearen hotsak ur gainean korritzen du, hots konfundigaitza da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 269. orr.


konfunditu, konfundi, konfunditzen 1 da/du ad nahasi.

Asko, konfundituta, Don Ebaristoren kontsultara joaten zituan Ebaristoren galdezka.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 161. orr.

Badakit aberria ez dela urruntasunarekin konfunditu behar.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 413. orr.

Ez konfunditu izateko bokazio arduratsua bizitzeko ofizio funtzionarioarekin.  Berria - Kultura   2004-05-15

Ailantoa eta zumakea oso antzeko zuhaixkak direla, konfunditzera hel daitezkeenak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 73. orr.

• 2 nahasarazi.

Ea konfundintzen dugun.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 60. orr.


konfus ik konfuso.

konfusio iz nahastea.

Ez dakit, konfusio bat izan da, barkatu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 127. orr.

Sentitzen dut konfusioa, motel.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 126. orr.

Gure arteko konfusio, gaizkiulertu eta ezinikusi askoren funtsa horretantxe datza: maldan gora bilatzen dugu irtenbidea, maldan gora itxaroten diogu hitzordura agertu ez den lagunari, maldan gora nahi dugu ogia, baina bilatzen dugun okindegia, bueltako bidean bakarrik dago.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 54. orr.


konfuso (orobat konfus) izond nahasia, nahaspilatsua.

Tamalez baiespen hauek konfusoegiak diren arren analisi eta konklusio zehatzik erdietsi ahal izateko, literalki aintzat hartuko ditugu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 161. orr.

Komun eta konfus: hori da gauza egoki esatea; horixe da herriaren bihotza ukitzea!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.


konfuzianismo (orobat konfucionismo) 1 iz Konfuzioren erlifjio sistema.

Max Weber-en obra aipatuaz gain, egin dira ikerketak, adibidez, konfuzionismoak Japonen edukitako eragina aztertzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 293. orr.

Hala ere, Ekialde Urruneko lurrean mahayanaren eta konfuzianismoaren arteko topaketa maila politikotik espiritualera aldatu orduko, haien gerra ia odolgabearen zoria dramatikoki alderantzikatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 285. orr.

2 neo-konfuzianismo

Neo-konfuzianismoa espiritualki mahayanaren mende erori zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 285. orr.


konfuziar izlag konfuzianismoarena; Konfuziori dagokiona.

Konfuziar eskolako filosofoek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 48. orr.

Konfuziar pentsaerako funtzionarioek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.

K.a. bigarren mendeko konfuziar eskolak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 86. orr.

[Herri-administrazioko] hautagaiei eskaturiko meritua konfuziar kanoneko literatura klasikoaren estiloa berregiteko gaitasuna izango zela, eta konfuziar filosofia interpretatzeko gaitasuna, garaiko konfuziar letratuen gogara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 86. orr.

Filosofia konfuziar sinikoaren berpizkundetik Mendebaldeko kristau-historian Aristotelesen filosofia helenikoak izandako berpizkundera igarotzen garenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 285. orr.

Konfuziarren ospea hondatua baitzegoen beraiek bat eginda zeuden estatu unibertsalaren kolapsoagatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 285. orr.


Konfuzio
1 Konfuzio-osteko

Alexandro-osteko historia helenikoan eta Konfuzio-osteko historia sinikoan gerra- eta bake-zikloak aztertuz gero [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 313. orr.


konfuzionismo ik konfuzianismo.

kongelatu ik konjelatu.

kongestio iz odolaren edo beste isurkari baten gehiegizko metatzea gorputzaren alderdi batean.

Pneumonia lobularra zuen, birika baten kongestio larri bat zehazki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

Biriketako kongestioa, eta batez ere, burmuineko edema dira bihotzekoa eragin dutenak.  Berria - Kirola   2004-02-17

Halako ahalegina egin zuen, ordea, non garun-kongestio batek jo baitzuen Euler.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 419. orr.


kongestionatu, kongestiona, kongestionatzen 1 da/du ad gorputzaren alderdi batean odol gehiegi metatu.

Egun horietan genitaletako odol hodiak kongestionatuta egoten direnez, grina handiagoa da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 171. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Beste ugaztun batzuek ere -esaterako, txakurrek eta lehoiek-, behin eta berriz miazkatzen dituzte araldian dagoen emearen genital kongestionatuak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 177. orr.


kongio iz isurkarientzako neurri zaharra, hiruren bat litroren baliokidea.

Oraindik hori baino goragoko lekuetara igo beharko balitz ura, gurpil horren ardatzean burdinazko kate bikoitza jarriko da inguruan bilduta eta beheraino iristen dela, eta zintzilik brontzezko txanbilak dituela bakoitza kongio bateko neurrikoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4830. orr.


konglobazio iz zerbait frogatzeko argudioen multzoa.

Ez, hala ere, jatorri-leinua Idatzi Donean duen prozedura bat berriztu gabe: enumerazio, metaketa edo konglobazioa, alegia  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.


konglomeratu 1 iz gai baten edo batzuen zatikiek edo hautsak osaturiko masa trinkoa.

Sostengu zabal hau azal dezaketen faktoreen artean zentro-ezkerreko aliantzako hainbat buruzagi ezagunek izan duten zuzeneko parte-hartzea aipagarria da eta baita hautagaiak konglomeratu hori osatzen duten alderdi politikoekin izan duen integrazio handia ere.  Berria - Harian   2006-01-17

Kometak izotz konglomeratuak zirela esan zuen Whipplek orduan, eta denborak arrazoia eman dio.  Berria - Gaiak   2004-09-01

Eguzkira gerturatzean izotz konglomeratura lurrundu egiten zela esan zuen, eta lurrundutako partikulek isats luze eta ikusgarria sortzen zutela.  Berria - Gaiak   2004-09-01

2 (izenondo gisa)

Ezin ginen bikoiztu eta geure buru gainetik hegaldatu non geunden jakiteko, eta halaxe jarraitu genuen, ideia eta sentimendu konglomeratu hari uztartuta.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 89. orr.


kongoar (orobat kongotar g.er.) 1 iz/izond Kongokoa, Kongori dagokiona.

Mabe jeneral kongoarraren soldaduek.  Berria - Mundua   2004-08-18

Adituek ez dute baztertzen hiru hutu taldeak batu izana: Mai-Mai kongoarrak, Interahamwe ruandarrak eta FNL burundiarrak.  Berria - Mundua   2004-08-17

2 iz Kongoko herritarra.

Lokua Kanza kongoarra, talendu handiko kantaria.  Herria   2004-12-30

Senegaldarrak, ghanatarrak, maliarrak, gambiarrak, nigeriarrak, ginearrak, sierraleonarrak, bolikostarrak, kamerundarrak, kongoarrak, marokoarrak eta aljeriarrak bizi dira bertan.  Berria - Harian   2006-04-04

Erabakia ez zuela onartzen jakinarazi zien poliziei kongoarrak, eta Baionako Auzitegira eraman zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-13

1989ko irailaren 19ko atentatuak 17 herrialdetako 170 biktima eragin zituen, hauen artean 54 frantziar eta 40 kongoar.  Berria - Mundua   2004-01-10


kongoja iz atsekabe larria.

Kongojarik gabe.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 96. orr.


kongotar ik kongoar.

kongregazio (orobat kongregazione g.er.) 1 iz apaiz sekularrek osaturiko erlijio komunitatea.

Zer dela-eta irten zinen domingotarren kongregaziotik?  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Kristoren Odolaren Misiolariak kongregazioko misiolaria da Andoni Ledesma hernaniarra.  Berria - Gaiak   2004-08-20

Apezak, gehienak bikarioak ziren, erakasleak ere, ordena handietako fraideak edo kongregazione berriagoetakoak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 99. orr.

Buruzagi, buruzagi-orde, sekretario, erizain, ordena edo kongregazioneetako superiorak, omonier eta kalonjeak block-aren parte hortan aterbetuak ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 121. orr.

Gomitak izan ziren herritarren artean, kongregazione berekoen, diosesa berekoen artean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 131. orr.

Medikua apeza zen, kongregazio batean anai.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 82. orr.

2 sekularren elkarte elizkoia.

Gure kongregazioak hirurogei kide baino ez ditu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 294. orr.

Araua omen zen kongregazioko kide zirenen familiek elkarrekin joan behar zutela mezara igandero-igandero.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 309. orr.

Ez dira kongregazioan sartzen hamalau urtera arte.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 296. orr.

Gustatu edo ez, bere kongregazio puta horren kide nintzen, eta jarraitzen niolako itxurak egin behar nituen esaten ari nintzena benetan esango banu bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 312. orr.

-Bai, eta lehen Luistarren kongregaziokoa.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 11. orr.

Hori ez zegoen ulertzerik, ez zegoen jaterik inolako moduz, beren kongregazioko idiolektoaren berri ikasi gabeko batentzat bederen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.

3 kardinaleen eta prelatuen bilkura, eliz egitekoren baten ardura duena.

Hala erabaki zuen atzo Kardinalen Kongregazioak.  Berria - Harian   2005-04-06

Fedearen Doktrinarako Kongregazioko prefektua da Joseph Ratzinger.  Berria - Harian   2005-04-05

Fedearen Doktrinarako Kongregazioko kontseilaria izan zen hainbat urtez.  Berria - Harian   2005-04-05

4 (hitz elkartuetan)

Gutxitan ikusi da fededun-kongregazio bat aitorlekuan sartzeko gu bezain penatua.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.


kongregazione ik kongregazio.

kongresista 1 iz parlametukidea.

Azken hauteskundeen ondoren 12 kongresista ehoak izan dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 204. orr.

Astero 700 eraso inguru daudela esan zuen berriki John Murtha kongresista demokratak.  Berria - Harian   2005-12-15

AEBetako kongresista Joe Pitts errepublikanoa eta Donald Payne demokrata urrunago joan dira.  Berria - Harian   2005-08-27

2 biltzarkidea.

40.000 kongresistatik gora etortzen dira urtero Donostiara; bisitari horiek ere euskal jaialdiak eskatzen dituzte, eta antolatzaileekin bat jaialdiak bultzatu ditzakegu  Berria - Kirola   2004-09-11


kongreso ik kongresu.

kongresu (orobat kongreso g.er.) 1 iz biltzarra.

Ohituta zegoen nire joan-etorrietara, kongresu, mintegi eta hitzaldietara.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 119. orr.

APko Gipuzkoako kongresu batean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 174. orr.

PSOEren Kongresu Federalean aztertutako gaien berri emateko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Kongresu arteko organo gorenak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Kasu horretan alderdiak ezohiko kongresu bat egin beharko luke.  Berria - Mundua   2006-01-22

Teknologia berriak eta teknologien berrikuntza, horiek ziren kongresu edo dena delako haren gai nagusiak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 142. orr.

GENE Gipuzkoako Eritasun Neuromuskularren Elkarteak antolatutako kongresu batean.  Berria - Gaiak   2004-12-12

Columbia hiriburuko unibertsitatean egin zen kongresu zientifiko batean parte hartzera.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 183. orr.

Oslon egindako kongresu batean elkar ezagutu genuenean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 65. orr.

Nazioarteko Kongresu hura berebiziko aukera zen berarentzat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 200. orr.

2 (erakunde baten izan gisa)

Erakunde horrek antolatu du mintegia Europako Kongresu Juduaren eta Europako Rabinoen Kongresua taldeekin batera.  Berria - Mundua   2004-02-20

Cobi Benatoff Europako Kongresu Juduaren presidenteak.  Berria - Mundua   2004-02-20

Hegoafrikako ANC Afrikako Kongresu Nazionalekoek ere.  Berria - Mundua   2004-03-02

Irakeko Kongresu Nazionala alderdiko buru Ahmad Txalabiren bidez.  Berria - Mundua   2004-05-26

Juan Mari Otaegi MCCko Kongresu Kooperatiboko presidenteak.  Berria - Harian   2005-10-21

3 parlamentua.

Kongresu eta Gorte Goren zaharrak desegin ondoren.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 92. orr.

Elkarrizketaren aldeko deia egin ostean, BNGk, CiUk eta EAJk Espainiako Kongresu eta Senatuari begira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Iruñeko Baluarte Kongresu jauregian.  Berria - Ekonomia   2004-06-27

Egunkaria irakurri ondoko paseoak Lingotto izeneko kongresu-zentrora eraman nau.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Lau egun eman genituen kongresu-aretoan ia egun osoz sarturik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 183. orr.

Torinon sartzerakoan errepide ondoan dagoen kanposantu izugarriaz, orain urte dezente kongresu-leku bihurtu zuten Fiat fabrika zaharraz, gogora etorritako guztiari buruz galdetu diot.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baionan izan zen Jubilau-Kongresu miresgarria aipatu dauku.  Herria   2001-06-14


kongresukide iz parlamentukidea.

Kongresukideen ia erdiaren ezetzarekin onartu dute testua.  Berria - Mundua   2006-03-31

Bushek Floridako Porter Goss kongresukide errepublikanoa proposatu zuen zuzendari bezala.  Berria - Mundua   2004-08-28

Martxoan, zenbait kongresukidek Byrd Zuzenketa bertan behera uzteko lege proiekturako proposamena aurkeztu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

Mundu osoko erakunde eta gobernuetara ez ezik, AEBetako senatari eta kongresukide guztiei helduko zaie zure lana.  Berria - Harian   2006-04-29

Estatu Batuetako kongresukide talde baten bisita izan du Gaddafik Tripolin.  Berria - Mundua   2004-01-27


kongresutxo iz adkor kongresua.

Artegintza Garaikidearen Historiak ez du, baiki, N. jaun artistaren aurkikunde hori jasoko, baina nork ukatu pluf! egiten duen urez betetako globotxo bat gerta daitekeela arte kriptikoen kongresutxo batean?  Berria - Kultura   2006-02-12


kongruenteki adlag era kongruentean.

Lehenengoen bitartez kongruenteki eman ezin denez [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 186. orr.


kongruentzia iz zenbait gauzen arteko erlazio koherentea.

Bere helburuekiko kongruentzia osoraino iritsiz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 209. orr.

Erudizioa barra-barra erabiltzea, inongo lotsarik gabe, testuinguruan erabat kongruentziarik gabekoak diren termino tekniko mordoa hedatuz.  Berria - Harian   2006-05-06

Web orri hori gobernuaren ideologiaren kongruentziarik ezaren erakusle dela esan dute.  Berria - Gaiak   2004-07-04


konifera iz pinuaren eta izeiaren klaseko landarea, hosto iraunkorrak eta pinaburu formako fruitua dituena.

Ameriketako Estatu Batuetan badira koniferoen familiako hainbat zuhaitz, altuera eta zuhaitz-enbor harrigarriak dituztenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 197. orr.

Arriskuan daude ikerturiko espezieen herenak, hiru anfibiotik bat, koniferen laurdenak eta lau ugaztunetik bat.  Berria - Gaiak   2006-05-03

Oso landare mota ezberdinak daude multzoan: garoa eta koniferak, esaterako.  Berria - Gaiak   2006-04-09

Mendi-belaunetatik gora, pinu eta koniferoak egongo dira, eta hauek azken zuhaitza dagoen orporaino iritsiko dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 483. orr.


koniko 1 izond/iz konoarena, konoari dagokiona.

Ebakera konikoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.

Sekzio konikoen II. Liburuan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 215. orr.

Horregatik deitzen dira zuen begien aurrean eratutako lau irudi horiek Sekzio koniko; edo Koniko, laburrago esanda.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 172. orr.

Menekmok, berriz, bi koniko erabili zituen: hiperbola eta parabola.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.

Gogoan al dituk harako izarren mugimenduan agertu zitzaizkigun Apolonioren koniko haiek?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 407. orr.

2 kono formakoa.

Beste batek esfera bat ere ez dela; beste batek ez duela forma konikorik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 151. orr.

Mokoarekin zulo konikoa egiten du barneko pastel goxora iristeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 142. orr.

Irudi geometriko biribil (koniko, zilindriko, erdiesferiko) orori zegokiona.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 282. orr.

Feltrozko txano koniko bat zeraman.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 47. orr.

Haren estalki konikoak barreiatutako argi-azaoak zirkulu perfektu bat marrazten zuen harriaren gainean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 171. orr.

Juduak, beren txano konikoengatik ezagunak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.

Txano gorri konikoak edo kanpai formakoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Buru konikoa zuen gizon ingeles ilehori garai bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 506. orr.


konjeladore iz izozkailua.

Halako batean, ez dakit zein estrenaren ondotik konjeladorean atxiki xungo xerra mehe haien eguerdiko berotzea erabaki nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 55. orr.

Konjeladorea zizez beteta zaukaat  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 9. orr.


konjelatu, konjela, konjelatzen (orobat kongelatu g.er.) 1 da/du ad izoztu.

Konjelatzen ahal duxu, biziki ontsa egonen zautxu. Beti izaten dira bazkariak, afariak, konpromisoak, eta kongelatu egiten ditugu horregatik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 176. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hazkurri freskoak eta konjelatuak garraiatzen ditu.  Herria   2004-03-04


konjetural iz aieruzkoa.

"Epistemologia konjeturalaz" mintzo zen eta "kalean aurkitutako ile bakoitzaren enigma argitu edo ahots anonimo bat entzute hutsarekin jabearen nortasuna azkar aurkituko duten profesionalak formatu" behar zirela zioen, beste gauza askoren artean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.


konjugatu, konjuga, konjugatzen da ad aditzez mintzatuz, jokatu.

Berba hori ez dela konjugatzen lehen edo hirugarren erro ahulekoen a[n]tzera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 169. orr.


konjugazio iz konjugatzea.

1769an egin zen sanskritoaren eta latinaren konjugazioen arteko lehen alderaketa berriro eguneratzea. Bestalde, okerbidera eraman dezakeen gai bat ezabatu behar denean, ez dago bera konjugazio-erregela baten bidez baliogabetzerik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 193. orr.

Frantsesezko bost aditz irregularren konjugazioak ikasi ditut  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 70. orr.


konjuntatu, konjunta, konjuntatzen da/du ad multzo harmonikoa lortzeko batu edo bildu.

Don Pasquale operako Pronta Io son duoan ederki konjuntatu ziren bi abeslariak.  Berria - Kultura   2004-02-01


konjuntibitis iz ehun konjuntiboen hantura.

[Lentillak] kristolako konjuntibitisa eragin zidaten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.

Teresaren eta Martinen aitak gaitzen bat zeukan begietan, konjuntibitis kronikoa-edo, eta gorrituta edukitzen zituen beti.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.

Ez zuen entrenatzerik izan iragan astean, konjuntibitisa baitzuen begi batean.  Berria - Kirola   2004-10-12

Igerilekuetan konjuntibitisa hartzeko arriskua handiagoa da.  Berria - Harian   2005-08-06

Gaixotutako oilaskoekin ibilitako teknikari askok konjuntibitisa izan zuten.  Berria - Harian   2006-02-16

Trakoma edo "konjuntibitis granulosoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 590. orr.


konjuntibo izond juntagailuei dagokiena, juntagailuen betekizuna duena.

Lokailuak mota askotakoak daude: esapide konjuntiboak, izenlagunak, juntagailuak, loturako esaldiak, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.


konjunto (orobat konjuntu g.er.) 1 iz multzoa.

Eraman genian... handik hiru hilabetera: ezin zela, hausten zuela... konjunto arkitektonikoa, ez dakit zer esan zuten.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 135. orr.

Postari jubilatu bat ematen zuen konjuntoak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 42. orr.

2 osagai bi edo gehiagoko janzkia.

Dendan aurkitu nuen konjuntorik pikanteena erosi nuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 24. orr.

Emaztekiak gaitzetsitako konjunto bat berriz ere tolesten ari zen Kristina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 323. orr.

3

Tetrakordioak bost dira: lehenengoa baxuena da, grekoek hypaton deitzen dutena; bigarrena tartekoa da, eta meson esaten zaio; hirugarrena konjuntua da, eta synhemmenon deitzen zaio; laugarrena disjuntua da, eta diezeugmmenon deitzen da; bosgarrena denetan altuena da, eta grezieraz hyperbolaeon esaten zaio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2310. orr.


konjuntu ik konjunto.

konjuntzio 1 iz juntagailua.

Adibide bat jartzearren, "" sinboloaren interpretazioa logika elementalean (eta beste logiketan ere) konjuntzioa izango da, alegia, hizkuntza naturaleko “eta” konjuntzioaren esanahia islatzen saiatuko da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

2 bateratzea.

Ahotsen konjuntzioa handia da eta emaitza kalitate handikoa.  Berria - Kultura   2004-08-21

Ez baitira zure haragian hondoratu goizeko zure hats epela dastatu ostean, ez eta ere natazko izterren artean atseden hartu baso usaina itsasoarenarekin nahasten den une horretantxe, une horretantxe, sexuaz ere ez dakien konjuntzio miragarri ia mistiko horretantxe.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 88. orr.

Nolakotasun-multzo baten kontsonantzia edo adostasunaren emaitzaz lortutako arte konplexua da arkitektura [...], nolakotasun horien konjuntzioak ematen baitio azken-azkeneko obrari Vitruvioren formulaziorik ospetsu eta errepikatuenean laburtzen diren hiru ezaugarri horiez hornituta egoteko aukera: firmitas, utilitas, venustas.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 200. orr.


konjuragarri izond (-en atzikiaren eskuinean) konjuratzen duena.

Zer ere preziatuagorik bailekioke hiztun abilago bati otu zuen konjuragarri.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 92. orr.


konjuratu1, konjura(tu), konjuratzen 1 du ad larderiaz agindu.

Konjuratzen zaituztegu [...] Kristoren izenean, jarraitzeko moduko adibideak izan ditzazuen; konjuratzen zaituztegu zuek gurekin hark berak jokatuko lukeen bezala jokatzera, oraindik Lurrean balitz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 152. orr.

Nor da hain auhen bortitzez kexu dena, bere tristura-pleinuz izar alderraiak konjuratu eta haiek geldiarazirik, entzule harridurak joen gisa?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 206. orr.

2 aldendu, uxatu.

Egurats nahastu hartako airean zebilen mamua konjuratu eta uxatu nahiko balu bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 97. orr.

Gaitz bat konjuratu edo sekretu bat argitzeko erabili ohi den ahots leun eta apalarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 62. orr.

Bere bihotzminak konjuratzeko entretenitzen zen halako gogojolas malenkonikoetan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.

Errezelo hori konjuratzeko modurik disimulatuena, errezelo horren onarpenean bilatu du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 290. orr.

Hitz eginaz ez dudala nire heriotza konjuratzen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 238. orr.


konjuratu2 iz konspiratzailea.

Konjuratu gehienentzat, dio Tcherkoffek, aski izanen zen tsarra kargutik kendu eta giltzapetzea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 45. orr.

Rollebon jaunaren zeregina konjuratuak banan-banan hilketara bultzatzea izan bide zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 45. orr.


konjurazio iz konspirazioa, azpilanerako elkar hartzea.

Warnakario izan zen Brunekildaren kontrako konjurazioaren arima.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 308. orr.

Boulainvilliersko kondeak eta Dubos abadeak, zeinek bere sistema egin zuten; bata hirugarren estatuaren kontrako konjurazioa dela dirudi, eta bestea nobleen kontrako konjurazioa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 274. orr.

Jolas batean bezala, familiakoek Francesco Cenci hiltzeko irudimenezko konjurazioak egiten zituztela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 38. orr.

· Konjuraziokoak, zortzi guztira, hiru autotan sartu ziren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.


konjuro ik konjuru.

konjuru (orobat konjuro g.er.) iz araoa.

-Konjurua honela da...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 195. orr.

[...] expecto patronum! Konjuruak, ekaitza eta harria egin ez zezan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 209. orr.

Negarrarekin batean isilkako intziri bat ateratzen zitzaion, damua, beldurra, lotsa edo desanparoa uxatzeko konjuru baten moduan, ahopeka.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 61. orr.

Inauteriak zomorroen kontrako ekintzak dira, intsektuak desagerrarazteko konjuruak.  Berria - Kultura   2004-09-21

Elkarri musu emango diote -geroaren nostalgia uxatzeko konjurorik zaharrena-.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 111. orr.

Orduan emaginak sugandila buztanezko infusioa emateko agindu zuen, sorginkerien kontrako konjuru eraginkorra baitzen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 104. orr.

Deabruaren kontra konjuru ugari botaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 437. orr.

Iritsia da, herri ezjakinen lehenengo izualdietako beldurgarria, apaiz kezkatuek konjuruak botatzen zizkiotena, sorginek eta belagileek gau ilunetan deitzen zioten eta oraindik azaltzen ez zitzaiena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 331. orr.


konjurugile iz araogilea.

Edozein iritzi heresia eta edozein txikikeria kartzelara edo borreroaren oholtzara igotzeko aitzakia zen garai hartan, susmagarria zen oso igarle, konjurugile edo astrologo izatea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.


konjuruka adlag konjuruan boteaz.

Hain ume zuri eta lodi hura, zakutik irribarrez atera eta begiak zabalik jaio zena ikusi zutenean senitarteko eta auzoko guztiak konjuruka hasi ziren, arao egiten, etxe gainera gatza botatzen, dena zerutik eroritako aingerua ematen zuen haurra babesteko asmoz.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 104. orr.


konka1 iz aurkintza.

Beti aitzina joanez Leizar atekako konka horretara, Bentarteko mendi lepo ederrari ohartuko gatzaizkio.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.


konka2 iz antzoki bateko agertokian, gogorarazlea ezkutatzen den gunea.

Agertokian, Gogorarazlearen konka, zuloaren ondoan, bere lekutik alderatuta.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 17. orr.

Argi eta garbi entzungo da konkatik Gogorarazlearen ahotsa.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 101. orr.


konkabo izond begiratzen dionarentzat erdialdea ertzak baino barrenago duena. ik ahur. ant konbexu.

Betaurreko lodi konkaboak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 160. orr.

Demagun kandela bat ispilu konkabo baten aurrean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 27. orr.

Arau klasikoak ispilu konkaboaren matematikarekin eraldatu nahi dituen poeta handiak laster esango digu betiko: gabon!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 166. orr.

Zinbalo konkaboak entzuten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 131. orr.


konkatu izond sabeldua.

Zoladura heze eta konkatuak ere, putzu urtsuz zipriztindurik, are atseginago sentiarazi zuen, gaineko distira xumearen isla izaki.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.


konketa 1 iz ontzi handia eta aho-zabala, garbitzeko erabiltzen dena.

Goizeroko garbiketak egiten ari zen gelazainak eramandako zilarrezko konketa batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 293. orr.

Gizonak ura ekarri zion eztainuzko konketa batean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 143. orr.

Bitarte horretan guztian, atean zutik egoten zen Mikhailo izeneko zerbitzari bat, konketa eta eskuoihala eskuan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 366. orr.

Konketa bat zeraman eta belaki batez kolpetxoak jotzen zizkion bekokian, baina alferrik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 435. orr.

Ondoren, ura konketara bota eta ikasleei oinak garbitzen hasi zen.  Elizen arteko biblia   Jn 13,5

Arreba Ernestinak ekarri ditu konketa, orrazi estu bat eta ozpina platertxo batean; eta hasi da ehiza.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 92. orr.

Baziren nire gelan konketa bat eta ur txarro bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 134. orr.

2 bainugeletan-eta, garbiketak egiteko iturriz horniturik izaten den ontzi modukoa.

Gelaxka ziztrin batera ematen zuen zuzenean: konketa bat, ispilu bat gainean eta ate bat eskuinean, komunekoa.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 84. orr.

Konketan aurpegia garbitzen hasi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 159. orr.

Konketako iturria irekita, ispiluaren aurrean jarri.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 213. orr.

Burua konketaren txorrotaren azpian sartu eta dena garbi geldituko da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 77. orr.

Zazpi konketa zeuden ilaran, bakoitza bere kanilarekin, bakoitza bere ispilu obalatuarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 131. orr.

Konketaren gaineko ispiluan neure buruari begiratu nionean. Konketaren gaineko armairutik hortz eskuila hartzerakoan, Valium potoa ikusi nuen, erdi hutsik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 54. orr.

Ispilu handi, pitzatu eta zikin baten azpian harrizko konketa zartatuen ilara bat zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 133. orr.

-Hor nonbait -erantzun zion Myrtlek, bere komun aurreko konketara zehazgabe keinu eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 251. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Neska puska ederra... sinetsi nahi al didak konketa-musu hori, zera, zakilduna dela?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.

Portuko ur arre konketa-usainekoak baporea gozo-gozo astintzen ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 103. orr.

4 konketa-zulo (corpusean konketazulo soilik)

Aurpegia freskatu zure aurretik beste norbaitek erabili zuen konketazulo hezean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 101. orr.


konketazulo ik konketa 4.

konkiloker iz alproja (?).

Gorka, arreba zaharrenaren semea, konkiloker ederra da, inoiz pikorik jo ez duena, mendian eskasa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 76. orr.

Erredaktore diziplinatuak nahi ditiat, ez non diren sekula santan ez dakidan konkilokerrak, aditu?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.

Konkiloker bat omen ni, haren kume distiratsuarekin ibiltzeko inola ere duin ez zena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.


konkista 1 iz armez baliatuz lurralderen bat edo kidekoren bat beretzea.

Armen bidezko greziar konkistari aurre egiteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.

Jerikoren konkista, tronpeta hotsez eta herriaren bat-bateko irrintzi beldurgarriari esker lortutakoa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 16. orr.

Berrogei bat urtetan, Espainiak mundu berriaren konkista burutu zuen, eta hura kolonizatzen ere hasi zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Haren aginduz egin zen Nafarroako konkista.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 309. orr.

Nafarroaren konkistak [...] juduen eta musulmanen aurkako Gaztelako legeak ekarri zituen Euskal Herriko hegoaldera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.

Ilargiaren konkista Hollywoodeko estudio batean filmatu zela frogatzen zuten lekuko faltsuak aurkitu nituen.  Berria - Kultura   2004-01-23

Energien konbertsioa, espazioaren konkista, ozeanoen ustiatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 27. orr.

Agaramontarren burua konkistaren garaian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 311. orr.

Gaur egun iraultza irudikatzeko era bakarra agintearen disoluzioa da, ez agintearen konkista.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 132. orr.

Iraultza oro konkista da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 40. orr.

2 irud/hed

Gizonok infidel fama daukagu konkistak bakarrik kontatzen ditugulako, engainatu gaituztela esatea gustatzen ez zaigulako, ezkutatu egiten dugu, eta emakumeek kontrakoa egiten dute, konkistak ezkutatu eta senarraren adulterioa aireratu.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zuzenbide politiko partikularrak, gizarte bakoitzari dagokionak; konkista-zuzenbideak, herri batek beste bati egin nahi, ahal edo behar izan dion indarkerian oinarrituak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 155. orr.

35 urteko konkista gerra utziko zuela.  Berria - Mundua   2006-01-08

Ez zirudien setioa edo konkista-saiakera bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 269. orr.

Liberalen Armada, [...] eta gainerakoak, ez dira "beltzen" armada, Euskal Herrira Espainiatik konkista-helburuan bidalitako armada arrotza baizik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 211. orr.

Akeoen konkista-uhinak lehertu eta geratu egin zirela Troia irentsi ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Herriak aspaldi ahaztua zuen konkista-aro hura.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 224. orr.

Bere konkista-sail nagusiaren osatzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 56. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nafarroan dauden alderdiek gobernatzen dute garai hartan lortu zituzten pribilegioei esker, eta haien zilegitasuna gerra konkistari dagokio.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Ea Mendebaldeko Kristandadeak Andeetako munduan eta beste edonon ustez egindako kultur konkistak ez ote ziren, lehentxeago edo geroxeago, azaleko eta aldi baterakoak bakarrik gertatuko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 33. orr.

Erromaren helenizazioa izan zen, noski, greziarrek beren historiako edozein etapatan inoiz lortu zuten kultur konkistarik garrantzitsuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.

Espainian geratzen zen azken lurralde musulmanaren kristau-konkista.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 313. orr.


konkistadore iz konkistatzailea.

Konkistadoreek, europarrak harat heldu aitzin "Giristinoki" eginak ez ziren gauzak debrukeriatzat hartuz, suntsitu zituzten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 176. orr.


konkistaezin (orobat konkista ezin) iz ezin konkistatuzkoa.

Ez dira jada dorre konkistaezinak, ez dira ikur distiratsuak gelditzen zaizkigunak, lehenaren zentzua eta zentzugabekeriaren kondentsazio birrinduak dira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 97. orr.

Paristarrek, ordea, entzungor egiten zieten alarma-deiei: pentsatzen zuten zurrumurru interesatuak zirela [...] eta beren hiriburua, aldiz, konkista ezina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 308. orr.

Amaierarik ez duen paisaia hori, mehatxuz betea, konkistaezina dena, esaldi luzeen bidez baino jasotzerik ez dagoela  Berria - Kultura   2006-02-09


konkistagai (orobat konkista-gai) izond konkistatua izateko gai dena.

Espainiarrek konkista-gai gisa hartu zituzten aurkitutako lurraldeak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 60. orr.

Emakumeengandik, gorputza, esploragaia, konkistagaia.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 156. orr.


konkistagaitz izond ia konkistaezina.

Ordurako bazekielako emakume bat erakartzeko era bakarra zela huraxe, eta handixetik beharko zuela etorri gero eta konkistagaitzago iruditzen zitzaion ordainak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 60. orr.


konkistaldi iz konkista.

Konkistaldiko lapurretetan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 301. orr.


konkistari izond/iz konkistatzailea.

Ipar Afrika okupatu izan duten herri konkistariek.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 174. orr.

Konkistari eta santuen Espainia  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 153. orr.


konkistatu, konkista(tu), konkistatzen 1 du ad armez baliatuz lurralderen bat beretu.

Haien hiri guztiak konkistatu genituen.  Elizen arteko biblia   Dt 3,4

Paraje hura konkistatu zuen bezalaxe mundu osoa ere konkista zezakeela sentitu zuen gazteak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 92. orr.

Inperio erromatarra konkistatu zuten herriak Germaniatik atera ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 268. orr.

Bi Sizilien Erresuma Italia Una-ko misiolari martzialak konkistatu zuen, konkistatua izan nahi zuelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 321. orr.

Kanbisesek Egipto konkistatzeak grekoei kolpe bikoitza eman zien.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 237. orr.

Egia da Alexandrok Indiak konkistatu zituela, baina herrialde bat konkistatu beharra al dago bertan salerosketan aritzeko?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 37. orr.

Hartu egin ote daiteke konkistatu gabe?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 34. orr.

2 irud/hed

Tetrapodoek ez zuten lehorra konkistatu, uretatik ihes egin zuten.  Berria - Gaiak   2006-04-07

Ezkerrak Herriko Etxea konkistatu nahi badu, norekin eginen du?  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Borrokatuz konkistatzen den bizitza, bultzaka hazten den arto landarea bezala.  Berria - Kultura   2006-03-28

Geroago ohartu nintzenez, pertxero hura lurralde konkistatu berrian jarritako masta bat zen: masta hartan jarritako jaka zen bere bandera.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 38. orr.

1985eko abenduan, Saudi Arabiak HPEEk merkatua berriz konkistatzeko estrategiari heltzea lortu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

Kezkatuegi ikusten dut nik jende bat, euskararentzat alor eta eremu berriak konkistatu eta erasoei aurre egiten.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 0. orr.

Hark neska konkistatu nahi baitu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 107. orr.

Rastignacek bere xarmaz emakume aberatsak konkistatu eta goi mailako gizartean sartzea du xede.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 26. orr.

Txiru, eskolako mutilik guapoena konkistatu zuen gure Trinik.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 63. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Gure uhartera herri konkistatu batera bezala etorri eta kakatzat tratatzen gintuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 476. orr.

Estatu konkistatuetako gobernari-klaseak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.

Beste aldean, biztanleria konkistatua egoten da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 91. orr.

Lur konkistatu batera sartzen direla uste dute, eta gaia beraien ikuspuntura hurbiltzeko ahaleginetan dabiltza, ez kontrakoa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Inperiogileak, kasu honetan mongolak, beren mendeko konkistatuak baino askoz kaskarragoak zirenez,  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.


konkistatzaile 1 izond konkistatzen duena.

Arraza konkistatzaileak daude, gudariak, eta herri konkistatuak, azpiratuak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.

Beste nazio konkistatzaileetako buruzagiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 290. orr.

Herri konkistatzaileek legeak bateratzeko batere asmorik ez izateaz gainera, ez zuten izaten ezta herri garaituaren legegile bihurtzeko gogorik ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 193. orr.

Herri zahar konkistatzaile baten lege-arrasto batzuek, duela hamabi mende Konstantinoplan agintzen zuen printze batek bildu zituenak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 23. orr.

2 (izen gisa)

Antzeko arrazoiek bultzatu zituzten Inken Inperioaren espainiar konkistatzaileak lingua franca gisa ketxua erabiltzen uztera beren amerikar mendekoen artean fede katolikoa zabaltzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

Portugaldarrek konkistatzaile gisa trafikatu zuten Indietan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

Zoritxarra da giza izaerarentzat erlijioa konkistatzaile batek ematea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 126. orr.

Garai bateko konkistatzaile erromantikoen gisara.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 82. orr.

Txinaren konkistatzaile mongolek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 229. orr.

Alexandro-osteko konkistatzaile helenikoek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

Zeren eta Andaluziako Omeiatar Kaliferriaren Erdi Aroko kristau katoliko konkistatzaile barbaroak kristau-erkidego homogeneo baten idealera emanak baitzeuden.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.

Konkistatzaile judizial bat balitz bezala joan zen, Mexikoko legediari inolako begirunerik eduki gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

3 (hitz elkartuetan)

Martin kalera atera zen eta, aurpegia erdi estalita eta konkistatzaile-airearekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.


konkistazale izond konkisten zale dena.

Ez ziren Suitza, Alemania eta Holandakoak gaur egun direna baino konkistazaleago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 105. orr.


konklabe iz kardinalek, aita santua hautatzeko, egiten duten bilkura.

Atzo abiatu zen konklabea, Eliza katolikoko buru berria hautatzeko giltzapeko bilera.  Berria - Harian   2005-04-19

Kardinalen Konklabea Sixtoren Kaperan egon ohi dela bilduta, harik eta buruzagi berria aukeratzen duten arte.  Berria - Harian   2005-04-05

Konklabean bildu aurretik pro eligendo Pontifice (aita santua aukeratzearen alde) eginiko mezan.  Berria - Harian   2005-04-19

Konklabeko kardinalen artean gazteenetakoa da.  Berria - Harian   2005-04-05


konkluditu, konkludi, konkluditzen du ad ondorioztatu.

Sentimendu finenak eta sotilenak adierazteko biolina bezalakorik ez dagoela konkluditu nuen iluntze hartan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 159. orr.

Nire belarriek haren arnasketa lizun epela entzun dute: Luisa, inondik ere Luisa da, konkluditu dut.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 34. orr.

Hortik nola konkludi genezake Harengan badirela esentziazko nozio ezberdinak, eta halako baten bidez Hark "jakin", beste baten bitartez "nahi" eta beste baten bidez "ahal" izaten duela?  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 130. orr.


konklusio 1 iz ondorioa.

Premisak eta konklusioa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 232. orr.

Elkarrizketa luzeen ondorioz, konklusio bakar batera heldu ziren: [...].  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 92. orr.

Ageriko zen dena, ezkutuko bihurtu zen; galdeketak, argiketak, frogaketak, aurrez aurrekoak, alderdi publikoaren konklusioak; eta horixe da egungo jardunbidea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 234. orr.

Adierazi zieten bide guziak funtsez miatu zituztela, ez zutela nehongo hatzik atzeman konklusio finko baten emaiteko gisan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 161. orr.

Beraz, hoberik ez dugun artean, behin-behineko konklusio honek lagun diezaguke.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 64. orr.

Eta hasi zait Nafarroaz erran eta erran, behin betiko konklusioa botatzen didala: "Nafarroa es un Estado".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 47. orr.

Kontrako konklusioak aterako dituzte.  Berria - Kultura   2006-02-22

Arrazoizko kateamendu logiko baten bidez ezin onartuzko konklusio batera iristen denean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 232. orr.

Ateratzen dugun konklusioak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 585. orr.

Espainian torturak noizbehinka baino gehiagotan gertatzen diren konklusioa atera zen zure txostenetik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Zeren asko ikas baitezake filosofiak garai hartan nagusi ziren premisa zientifikoetatik atera zituen konklusio teologikoak ulertzeko modutik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.

2 amaiera zatia.

Konklusioa eta azken agiria.  Elizen arteko biblia   Eg 15,22 tit

Parabolei buruz konklusioa.  Elizen arteko biblia   Mk 4,33 tit

Nik gaur soilik ikusi dut hostoak aurten bizi izan duen iraupenaren konklusio eztia.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 73. orr.

Eremitorioetarako Erregela-k ez du sarrerarik, ez konklusiorik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 44. orr.


konkoide iz

Nikomedesek, berriz, handik mende batera, maskor itxurako kurba bat asmatu zuen, konkoidea, harrigarriro ebazten zituena, aldi berean, hala kuboaren bikoizketa nola angeluaren trisekzioa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 203. orr.

Konkoidea; horrek esan nahi dik kasu partikular batean Descartesen obaloa dela, eta beste kasu batean... trisektriza!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 353. orr.

Bere izena zuen kurba bat asmatu ere zian: Pascal aitaren barakuilua; konkoide bat duk.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 353. orr.


konkomitante izond beste bati lagun egiten, beste batekin batera agertzen eta aritzen dena.

Baina berak halaber, saihetseko hurbilketa baten bidez-edo [...] jokoan jar ditzake zenbait positibotasun ezberdin, eta hauen egoera konkomitanteak alderatuko ditu garai jakin batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 179. orr.


konkomitantzia 1 iz konkomitantea izatea; erlazioa edo lotura.

Artikulazio bakoitzaren barruan, fonema motak konkomitantzien arabera -hau da, laringe hotsaren eta sudur erresonantziaren arabera- bereizten dira, eta konkomitantzia horiek bertan ez azaltzea ere elementu bereizlea izango da, bertan azaltzea ere bereizgarria den hein berean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Presentzia-eremu honetaz bereizita, bestalde konkomitantzia-eremu bat ere deskriba daiteke.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 68. orr.

Historia naturalaren konkomitantzia-eremua Linnaeusen eta Buffonen garaian definituko zen zenbait harremanen bidez kosmologiarekiko, lurraren historiarekiko, filosofiarekiko, teologiarekiko, idazketa eta exegesi biblikoarekiko, matematikekiko [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 68. orr.


konkor 1 iz sorbaldako irtengune nabaria, bizkarrezurra desitxuratzearen ondorio dena.

Horregatik diat konkor hau bizkarrean!  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 44. orr.

Lepo falta horregatik, konkorra duela dirudi, eta beste pianista batzuek ere baduten itxura hori du.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 232. orr.

Gizon txiki bat omen zen, konkorra zuena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 233. orr.

Judu herratuak [...] bekaturik larriena zeraman zakuto itxurako konkorrean: jainkoa hil izana.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 289. orr.

Irudipena zeukan bizkarreko konkorra ere egunetik egunera handitzen ari zitzaiola.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 32. orr.

Izan ere, gamelu baktrinoak bi konkor dituzten gameluak dira. hor daramazkiote beren aberastasun bikainak, astoen bizkarretan eta gameluen konkorretan.  Elizen arteko biblia   Is 30,6

Milaka gamelu txiki zeuden, [...]; konkor bakarreko nar izenekoak ageri ziren, ilajea gorria kiribiletan kizkurtua zutenak, sugarren pare.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.

Pertsonaiaren konkor hori errepikakorra da nire liburuetan, agian autobiografikoa izan daiteke, zuzen ibiltzeko esaten baitzidaten beti.  Berria - Kultura   2004-11-18

-Noizko duk zintzur bustitzea? -galdegin zion bizkarrez konkor bezain zardai zenak, zigarroa ezpainetan dilindan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 195. orr.

Fardel bat besapean edo beroki azpian, bat-batean hazitako konkor bat iduri.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 43. orr.

2 irtengune biribila; koskorra.

Hemen horma-moduko malkar horixkak osatuz, sakongune eta haitzartez josirik, hor biribil-formako konkor berdexkak eratuz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.

Eguzkitako higatuak, gorriak, urdinak, moreak, zutoinetan loturik, merkatua konkorrez eta biribiltasun adoretsuz betetzen zutela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 263. orr.

Gauza guztietara ohitzen baitzen: jipoietara, vodkara, hilobien antzeko konkor biribilez jositako zelai elurtuen goibeltasunera.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 34. orr.

Mundu guztiak ikusten dio pistolaren konkorra gerrian.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 53. orr.

Besoak tolestuta eduki beharra zeukan konkor hura ezkutatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 264. orr.

Hermione berriro ziegara sartzen ikusi zuen Harryk, aurrealdean arropa azpian konkor bat zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 159. orr.

Gainera, han goian, konkor eta inguru malkartsuen artean, bidezidor edo bide bat ikusi berri zuen. aldakan oinaze handia zuelako eta nerbio ziatikoan presioa eragiten zion konkorra irten zitzaiolako.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 270. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Igurtzi egin zituen gero hatz-konkorrez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 68. orr.

Munstroaren ipur-konkorrari edo isats-aldeari zegokion tokian.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 19. orr.

Harri konkor batean zizelkatua.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 94. orr.

• 4 izond pertsonez mintzatuz, konkorduna.

Haren gelara onik sartzen ziren bezeroak itsu irteten ziren, edo herren, konkor edo okitu, eskumotz edo hankabakar.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.

Ikastaro-buru irakasle laguntzaile gazte bat zen, argala, luzea, konkor samarra, atsegina eta ikaragarri herabetia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.

Konkorra zen, ginebra eskaintzen zigun, dohainik, dohainik, hotza kentzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 224. orr.

Konkorrak poltsikotik eraztuna atera du.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 158. orr.

5 (adizlagun gisa)

Ondotik herioaren aurrean mutu eta konkor zebilen jendetza zetorren, beltzean beltz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 161. orr.

6 hed

Gatibu-piltzar zikinak lepo konkorretik dilindan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 141. orr.

Zuzendariak sudur konkorra zuen De Gasperiren antzera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 155. orr.

Etxe multzo bat ere bada zubi konkorraren inguruan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 46. orr.

Isiltasuna hedatzen zen gero zubi gain konkorrean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 223. orr.

Papelera Españolako tximinia handiek jaurtitzen zuten hodei konkorrei beha.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 108. orr.

Kanpoan zerua goibel, hodei konkorrekin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 126. orr.

7 konkorreraino bete goraino bete.

Hazparneko eliza konkorreano bete da Mixeli azken agur bat emaiteko.  Herria   2004-07-29


konkordante iz bat datorrena.

Estatu eredua ezin da aldatu Konstituzioak aurreikusitako tresna eta prozeduretatik kanpo, eta autonomia erakundeen eta [Espainiako] Gorte Nagusien borondate konkordanterik gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04


konkordantzia 1 iz bat etortzea, egokitzea; (gauza bi edo gehiago) bat etortzen diren alderdia.

Astrologoek eta musikariek ere izaten dituzte gauza berdinak izarren sinpatiari buruz eta sinfoniari buruz, eta berdin karratu eta triangeluen nahiz lauko eta bostekoen arteko konkordantziaren inguruan ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 490. orr.

Besteak, aipuak, oihartzunak dira, islak, aldian behin konkordantzia osoa aurkituko baduzu ere.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 157. orr.

Beraz, konkordantzia handia dago bikien artean gaixotasun honi dagokiola.  Berria - Gaiak   2006-03-29

2 gramatikan, komunztadura.

Gramatika eta konkordantziaz jabetu (pluralak, ergatiboak, etab.). Consecutio temporum edo denboraren konkordantziaren arabera antolatu behar ziren esaldi subordinatuetan zehar.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 238. orr.

Izenorde erlatiboak bere antezedentearekin jeneroan eta numeroan izan behar zuen konkordantzian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 367. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Konkordantzia-taulak  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 19. orr.


konkordato ik konkordatu.

konkordatu (orobat konkordato; Euskaltzaindiaren Hiztegian konkordatu agertzen da) iz Eliza katolikoaren eta estatu baten arteko hitzarmena.

Oroit gaitezen […] Pio VII.ak, Pio XI.ak edo Pio XII.ak, Napoleonekin, Mussolinirekin, Hitlerrekin, Pétainekin, Duplessisekin, Salazarrekin eta Francorekin egin konkordatuetako hautsi-mautsi gazi-gozoez!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 52. orr.

Onartu aitzin, Konkordatua zegoen indarrean.  Berria - Harian   2005-12-09

OHZ ez ordaintzea 1979. urteko konkordatoan hitzartu zuten Espainiak eta Vatikanoak.  Berria - Harian   2006-01-19

Konkordatua sinatu zuen eta Napoleon I.aren enperadore koroa erdietsi Pio VII.arenganik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 68. orr.

Txekian, deputatuaren ganberak ezeztatu du lehengo konkordatua Eliza katolikoarekin.  Herria   2003-05-29

XVI. mendean berriz, Frantzisko I.a Frantziako erregeak edeki zion, konkordatu bidez, Leon X.ari, beretzat eta bere ondoko guztientzat, erreinuko apezpiku guztien hautatzeko eskua  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 60. orr.


konkordia iz harmonia; adostasuna.

Fito Rodriguez idazle eta EHUko irakasleak Konkordia bila izeneko fikzio-net-a jarri du irakurgai sarean.  Berria - Kultura   2004-03-14


konkordun 1 izond pertsonez mintzatuz, konkorra duena. ik konkor 4.

Errege zapuztuak, mendekuz, zaldizain konkordun bat ekarrarazi din eta gau honetan bertan ditun ezkontzekoak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 41. orr.

Samurki maite zuten elkar nexka txikiak eta ipotx konkordunak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 36. orr.

Senargai konkorduna alde batera utzi, eta gaztearengana hurbildu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 43. orr.

Olivier konkordunak ere ezin izaten zuen laster askorik egin.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 43. orr.

Ez da ez hanka-motza, ez konkorduna.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 28. orr.

Bada, tipoak larrua joko dio, neska Notre-Dameko konkorduna ez bada, behinik behin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 73. orr.

Konkorduna laster irtengo da komunera joateko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 43. orr.

Dena idatzia eta kontatua dago, estiloa da aldatzen dena, nire estiloa konkordunarena da.  Berria - Kultura   2004-11-18

2 irud/hed

Harago, etxeen ilara konkorduna gau beltzean barneratzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.


konkorkara izond konkorduna.

Konkorkara, buru soila, bibote beltzak aho ertzetara luzatuak, traje ilunarekin inpekable jantzita zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 81. orr.


konkorrarazi, konkorraraz, konkorrarazten du ad konkortzera behartu.

Gogoan dut haren aire hauskorra, oso garaiak diren zenbait pertsonengan ohi denez, alegia altuerak eragiten dien bertigoak konkorraraziko balitu bezala.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 208. orr.


konkortsu izond konkor asko duena.

Bera eta osaba Vernon ondoko gelako ohe konkortsura joan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 45. orr.

Fardel handi eta konkortsu batek punpa egin zuen Nevilleren buruan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 76. orr.


konkortu, konkor(tu), konkortzen 1 da/du ad konkor baten itxura hartu edo eman; makurtu.

Sorbaldak konkortzen ari zitzaizkion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 308. orr.

Emaztea ikaraturik konkortu zela ohartu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 135. orr.

Joanes Kapatxun konkortu zen lurreraino.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 75. orr.

Abelek eskuak sakeletan sartu ditu, bizkarra apur bat konkorturik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 22. orr.

Komunerako baimena eskatu nion erizainari, eta obramendurako posturan eseri nintzen, gorputza guztiz konkorturik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.

Denethor atzetik zihoan, makila baten gainean konkorturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 117. orr.

Presiopean konkortzen eta mututzen zen herria zen gurea, zioen Graxik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 315. orr.

Presiopean konkortzen eta mututzen zen herria zen gurea, zioen Graxik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 315. orr.

Sofi, urteek konkortua, hurbildu eta zaldiaren ondo-ondoan gelditu zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 17. orr.

Bakardadean afaldu naiz, beti bezala, egunaren eta biziaren pisuak konkorturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 122. orr.

Lurretik apenas konkortzen zen hondakin pila penagarri hura.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 15. orr.

Sabaia konkortzen ari zela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.

Bere oinarritik itsasorantz konkortzen den harkaitz-labarraren gailur ikaragarrira.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 55. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Soingaineko zahar batek estaltzen zion bizkar konkortua. Emakume txiki, azal-ilun, horzgabe, konkortu bat, ahots kantari pitzatua zuena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.

Agure xahar konkortua eta kasik elbarria. Jauregiko ipotx konkortu itsusiak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 190. orr.

Bere hiriko emakume itxuragabe konkortu bat ekarri zion gogora.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 284. orr.

Erregearen irudi konkortua berehala tentetu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 134. orr.

Zaharkituak, konkortuak, hagin gabeak ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 73. orr.

Itsuak argitu, konkortuak zutitu, deabruak jaurti eta gorrei entzunarazten badie ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 957. orr.

Bide tzar konkortu haietan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.

Haren atzetik atera ginen patiora, bihitegi beltz konkortuak atzean utzirik etxe aldera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 38. orr.

Braillea ez ezik, ingelesa ere erabilia baitzuen eskolan, letra konkortu edo sakondu batzuk baliatuz ikas-tresnatzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.

3 konkortuxe konkortu xamar.

Mutil ile-horia zen, beti konkortuxea, itxuraz xaloa eta geldoa  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 126. orr.


konkortxo iz konkor txikia.

Behera begiratu nuen, eta gerrikoaren gainetik hazten hasia zitzaidan konkortxo desatsegina ikusi nuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 24. orr.

Bere gorputz berdearen hanka arteko konkortxo bat seinalatzen zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 12. orr.

Hala, beste zelula mordo batekin bat eginez, konkortxo bat eratu dugu bularraren barruan, bertan tumore bat osatzeraino.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 66. orr.


konkretatu, konkreta, konkretatzen du ad zehaztu.

Nire asmoa ez zen gai horri heltzea, baizik eta eranskin honen mezu nagusia azpimarratzea: alegoria guztiek ematen dutela irrealak harik eta konkretatzen eta itzultzen diren arte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 58. orr.

Izenak gorpuztu egiten du zoritxarra, ontzi bat hondoratu da! esatetik Pequod hondoratu da! esatera dagoen alde horrek konkretatzen omen du-eta oinazea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 104. orr.

Ikuspegi horren frogatzeko, aski da Parisko bulegari baten hizkuntza nekazari bretoi batenarekin konparatzea: baten abstrazioak besteak konkretatuko baititu; nekazariarentzat paper kontuak besterik ez dira, bulegariarentzat izen eta zeregin zehatz asko direnak; eta alderantziz; bulegariarentzat berdailu edo naturaleza besterik ez dena, nekazariarentzat aleunka belar eta landare klase konkretu dira.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.

Ipuin Orokorra, alegoria den partez, konkretatu egiten dela aldiro, premiaz premia, arlorik arlo.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 69. orr.


konkretizatze iz zehaztea, konkretu edo konkretuago bihurtzea.

Lasserreren xedea horrelako departamenduarekin muga egiten duten «hiru herrialdeekilako harremanen konkretizatzea aldeaskotariko elkarlanaren oinarria» da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02


konkretizazio iz konkretizatzea.

Pentsatzekoa da ondoko hilabeteetan harreman horiek konkretizazio zerbait izaten ahal luketela estrukturalki.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20


konkretotasun ik konkretutasun.

konkretu 1 izond zentzumenen bidez atzemana edo irudikatua izan daitekeena, zehatza, mugatua. ik jakin2. ant abstraktu.

Gizon-emakume konkretuen gizadi erreala eta horien historia erreala.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 117. orr.

Nahiz eta alderdi sinboliko, abstraktuan huts egin, jenio moduko bat dela irudiztapen konkretu edo mimetikoetarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 235. orr.

Objektu konkretuak irudikatu egiten dira, (objektuen) balio abstraktuak adierazi egiten dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.

Eisensteinek modu abstraktuan pentsatzen dik zinea bezalako gauza konkretu bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 131. orr.

Nahi izan dugu erakutsi, etsenplu konkretu batzuen inguruan zer egiten ahal den [...] gai zabal horren inguruan.  Herria   2001-11-15

Haren begirada irmoa, haren tristura konkretua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.

Ez edozein moral, moral oso konkretu bat baizik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 13. orr.

Zein da linguistikaren helburu osoa eta aldi berean konkretua?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 34. orr.

2 (izan aditzarekin)

Arte "abstraktua" askoz ere konkretuagoa da, izatez, gai zuzenagoak, ukigarriagoak baliatzen baititu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.

Konkretua ia beti abstraktoa baino hobea da zuzeneko komunikazioan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 65. orr.

Irudikapenaren eta adierazpenaren arteko bereizkuntzari dagokionez, erreferentearen izaeraren desberdintasunaren arabera definitzen du, erreferente konkretua baita lehenengoan, eta abstraktua bigarrenean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.

3 (beste izenondo batzuekin)

Une jakin eta konkretu batean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 372. orr.

Ikus dezagun nolatsu dagoen momentu eta tokigune jakin konkretu batean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 357. orr.

Rulforen paradigman kezka existentziala […] fatalismoz janzten da, eta zeharo loturik ageri da lurrarekin -lur konkretu, zehatz, historiko batekin-, harekin bat eginik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 12. orr.

Ez dago inolako arrazoi logikorik, arazo konkretu mugatu bat modu absolutuan eztabaidatu nahi izateko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 34. orr.

4 ez-konkretu izond

Eta ez da ez ideia txarra, izan diren hainbat eta hainbat proiektu ez-konkretu eta ez-bideragarri kontuan izanik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.


konkretuki adlag zehazki.

Gizakia -konkretuki, emakumea-.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 30. orr.

Pentsaera nazistan, konkretuki Hitler-en testuetan beretan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 211. orr.

Zauden lekutik dena ikusten da, baina konkretuki ezer ez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 82. orr.

Konkretuki, 1998tik 2001era bitartean aterpetu zutela dio Poliziak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Zuk zer pentsatzen duzu horretaz, konkretuki aitzina doan proiektu bat da ala teorian gelditzen da?  Herria   2003-01-21


konkretutasun iz konkretua, zehatza denaren nolakotasuna.

Konkretutasunak, minuskula indartsu batek, orokortasunak baino indar handiago du.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 10. orr.

Horrelako hilak berpizten saiatu behar dugu, konkretutasuna itzuli behar diegu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 113. orr.

Metonimiaren bidez konkretutasunetik unibertsalerainoko bidaia egingo du.  Berria - Harian   2005-12-06

Munduarekiko erlazio abstraktu bat erlazio konkretu baten kontrakoa da, hain zuzen, eta konkretutasunik ez izate horrexek zuzeneko erreferentzia bat galtzea esan nahi du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 242. orr.

Errealismo eta konkretutasun autista.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.


konkrezio 1 iz konkretatzea, zehaztea.

Neurrien konkrezio aritmetikoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.

Gaur iduri zait gauza sinple bat gertatu zela edo bederen era askotako gauzak konkrezio bakar batean bildu zirela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 104. orr.

2 konkretutasuna.

Corsok bere testuetan kaleko hizkera gordina Emily Dickinsonen estetikarekin eta Japoniako poesiaren konkrezioarekin uztartzen zuen.  Berria - Kultura   2006-01-17

Errealitate ezagunei buruz hitz egiten badu ere, konkrezio berariazkoa ematen dio testuari.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 350. orr.


konkubina iz ohelagunea, ohaidea.

Karlos Mailu -hori baita Charles Martelen esanahia- Heristaleko Pepin gorteko morroi nagusiaren (maiordomoaren) "maitasun-semea" zen, hau da, Pepinek konkubina batekin izandako semea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 85. orr.


konkupiszentzia iz irritsa, sexu grina.

Konkupiszentzia menderatzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 207. orr.

Arrazoimenak arimaren konkupiszentzia hauek guztiak mendean dituenean, orduan esaten da gizakia perfektuki ordenatuta dagoela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 115. orr.

Gure aldetik eta Jaungoikoaren laguntzaz kontrolpean behar dugu eduki konkupiszentzia, haren mende jausi barik. Konkupiszentzia baino aurkakoagorik ba al du borondate onak?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.


konkur 1 iz ipar [fr] lehiaketa.

Bertzalde ganden ilabetean "Morlaas" Biarnes herrian iragan diren Departamenduko kabalen konkurretan Amotz Kamietako familiak gaitzeko ohoreak bildu ditu.  Herria   2005-07-21

Uda huntan Bidarten izan diren konkurretan gure taldeak lehen prima bildu eta ohorezko kopa ukan du.  Herria   2005-07-28

2 (hitz elkartuetan)

Hamazazpi urtetan oihantzain konkurra pasatu nuen, eta bi urte eta erdi pasatu nituen oihantzain eskoletan, Loiret departamenduan.  Herria   2004-10-21


konkurrente iz lehiakidea.

Atzerriko merkatuan orain arte existitzen ez ziren konkurrente berri batzuei aurre egin behar diete Frantziako ekoizleek: Australia, AEB, Hego Afrika, Txile, Argentina eta beste.  Berria - Harian   2005-09-11

Eta segitu baldin badugu handitzen, da gure konkurrenteak txarrak zirelako.  Herria   2001-08-02


konkurrentzia 1 iz merkataritza lehia.

Munduko edozein bazterretatik heltzen dira era guztietako produktuak merke-merke, eta zaila da konkurrentzia horri aurre egitea.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 70. orr.

Konkurrentziak prezioei buruzko lehiaketa mesedegarria sortzen du, eta zerbitzuen kalitatea hobetzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 96. orr.

Garapen-maila desberdineko nazioen arteko konkurrentziaren ondorio negatiboak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.

Merkatu hori ez da ttipitzen baina konkurrentzia gero eta gehiago badugu.  Herria   2003-09-25

Kredituen gaineko gehiegizko konkurrentzia baten ondorioak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

Ardatzak hiri estatuetatik nazio-estatuetara aldatu zirelarik, areagotu egin zen konkurrentzia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Konkurrentzia oztopatuko ez duelakoan.  Berria - Ekonomia   2006-01-11

Konkurrentziaren printzipioaren arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 193. orr.

Diru- eta finantza-eragozpen guztiz larrien aurrean, ekonomia-politikak nazioarteko konkurrentziaren eskakizunen mende geratu dira apurka-apurka.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.

Konkurrentziaren mekanismoa, oro har, emaitza zero izaten duen joko bat izan ohi da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

Espainiako Energiaren Batzorde Nazionalaren (EBN) eta Konkurrentzia Babesteko Zerbitzuaren oniritzia jaso ostean.  Berria - Ekonomia   2006-05-04

2 (izenondoekin)

Asiako herrialdeek egiten duten konkurrentzia desleiala.  Berria - Ekonomia   2004-02-18

Nazioarteko konkurrentzia gogor baten testuinguruan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Konkurrentzia ikaragarria sortu zen bankuen artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Merkatuez eta baliabideez [...] jabetzeko konkurrentzia orokorra dago gaur.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Zerbitzu publikoen defentsa egiten dute, eta «konkurrentzia askearen» proiektua arbuiatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Nazioarteko zuzeneko inbertsioen eragile nagusia, orduan, lurreko eta lurpeko baliabideak eskuratzeko nazioen lehia zen, mundu osoko eskalako enpresen arteko konkurrentzia globala baino areago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

Elkarren lehian dabiltzan pentsamendu-joeren konkurrentzia osasuntsu batek eraginda.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Konkurrentzia ez perfektuzko eta goranzko etekinen testuinguru batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.

3 konkurrenteen multzoa.

Ezen, kontu guztiak aterarik, urtearen amaieran produktu hori merkeago irteten zaiola noski Konkurrentziarena baino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 253. orr.

4 lehia.

Margolariek dagerrotipoaren aurkikuntzaren aurrean izan zituzten erreakzioek [...] argi erakusten dute segituan ikusi zutela aurkikuntza hartatik konkurrentzia arriskutsua zetorkiela ordu arte beren alorra izan zuten imitazioaren eremuan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 243. orr.

Esan dugu lehen ere pintura, zehaztasun optikoaren eremuan argazkiaren konkurrentzia azaltzean, nola aldatu zen berehala lekuz, beste eremu batean sartzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 283. orr.

Erregimen komunistaren garaian Errumaniako literatur kritikaririk irakurriena izan zen Duvrescu... agian [...] konkurrentzia egin ziezaioketen gehienak -guztiak ez esateagatik- kartzelan zeudelako, edo erbestera abiatu behar izan zutelako.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 163. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gero eta konkurrentzia-ahalmen gutxiago duten merkatu-egituren aldeko bilakaeraren hipotesia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.

Enpresa handien konkurrentzia-estrategiek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 83. orr.

Prozesu hau [...] finantza-erakundeen arteko konkurrentzia-liberalizazioan datza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Gizartea zabalkuntza lasterregi batetik edo konkurrentzia-mekanismoaren aplikazio sistematikoegi batetik babesteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.

Inbertsioak konkurrentzia-abantaila argia duten ekoizpenetan kontzentratzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nazioarteko merkataritzaren ezaugarriak ordea, errealitatean, ekoizpen-faktoreen mugikortasun gero eta handiagoa [...] monopolio-konkurrentzia eta goranzko etekinak dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.

Nazioartekotzea, beraz, internalizazioarekin lotua ageri da hemen, merkatuaren hutsuneei emandako erantzun gisa, oligopolio-konkurrentziazko egoera batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

Era horretan, estatuek galarazi egiten zituzten elkarrekin estu loturiko ekonomien arteko diru-konkurrenziaren balizko ondorio izugarri txarrak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.

7 konkurrentziazko

Merkatu autoarautuaren konkurrentziazko sistema.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Barne-merkatu bateratuek osatzen duten konkurrentziazko espazioan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Konkurrentziazko harremanak gaineratu zaizkie Iparralde garatuaren eta azpigaratua edo garapen-bidean dagoen Hegoaldearen arteko mendekotasunezko harreman usadiozkoei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 123. orr.

Mendebaldeko 1930eko hamarraldiko krisiak adierazten du argiena konkurrentziazko mekanismoak duen ahalmen suntsitzailea, guztiz bere kasa uzten zaionean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 193. orr.


konkurtsal
1 lege kokurtsal izond konkurtso legea.

Erabakiak dioenez, likidazio proiektua ordurako aurkeztu ezean, lege konkurtsala jarriko du indarrean Del Olmok.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31


konkurtso 1 iz lehiaketa.

Lehiaketa beste gauza bat da, kirolarekin du zerikusia, telebistako konkurtsoekin.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 55. orr.

2 ipar administrazio publikoko langune bat lortzeko lehiaketa. ik oposizio.

Polizia Akademiaren konkurtsoa lortu eta polizian sartu zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 206. orr.

Pascale Mouesca jadanik idazkari da eta iragan du konkurtsoa administrazioneko laguntzaile izaiteko eta beraz lan kargu hori izanen du.  Herria   2003-11-20

Lehenik behar da konkurtso bat iragan: Cafep deitzen dena bigarren mailan edo CAER, jadanik ordezketak egiten dituztenek pasa dezaketena. erakaskuntza katolikoak emaiten ote du formakuntza konkurtso horren ardiesteko?  Herria   2003-01-21

Batetik, konkurtso batean aurkeztea eta bestetik, enpresa pribatuetara joatea.  Berria - Kultura   2004-09-30

3 hartzekodunen konkurtso zordun baten ondasunak hartzekodunen artean artean banatzeko prozedura judiziala.

Enpresak borondatezko hartzekodunen konkurtsoan deklaratu du gizarte segurantzarekin duen zorra negoziatzen jarraitzeko.  Berria - Kirola   2006-04-05

· Konkurtso honekin enpresak bere hartzekodunak zeintzuk diren azaldu behar dio auzitegiari, kasu honetan Bilboko Merkataritza Auzitegiari  Berria - Kirola   2006-04-05


konkurtsozale iz konkurtsoen zale dena, lehiaketazalea.

Badago telebistatik aparte bizitzerik? gainera, badakizu ez naizela batere konkurtsozalea  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 62. orr.


konmemorazio ik kommemorazio.

konmozio ik kommozio.

konmutadore ik kommutadore.

konmutatu ik kommutatu.

konmutazio ik kommutazio.

konnibentzia iz elkar aditzea.

Zapaterorekin konnibentzia ikusi nuen joan den asteleheneko agerraldian.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16


konnotatibo izond (zerbait) konnotazio gisa daramana. ik konnotazio 3.

Russellen ustez, izen propio puru batek denotatu egingo du soilik, eta ez du inolako arrasto konnotatiborik izango.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.

Britainia Handiko egunkari txepelen irudira, izenburu laburrak, indartsuak, konnotatiboak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 110. orr.

Zentzua (edota bestelako elementu konnotatiboren bat) baztertzen badugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.


konnotazio (orobat konotazio g.er.) 1 iz hitz baten esanahiari hiztunak egoeraren edo testuinguruaren arabera, berezkoaz gain, eransten dion esanahia.

Irudi partehartze publikoaren ideia orokorrarekin geratzeko eskatuko genieke irakurleei, bestelako konnotazioak ahaztuta.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.

Horregatik du egun ere erretorikak halako "hitz-jario hutsalaren" konnotazioa, 'erretolikaren' usaina alegia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 198. orr.

Esandakoari esanahi berriak bilatzeko, esaldirik sinpleenean konnotazioak asmatzeko.  Berria - Kultura   2006-04-30

Irudi orok konnotazio asko bideratzen du, kode batzuen jokoaren arabera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 191. orr.

Niretzat zalantzarik ez dago cocuyo delakoa, euren hizkera arruntean, konnotazio eta iradokizun sexualez mukuru zamatutako hitz markatua izango dela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 139. orr.

"Itzala" hitzak leku gehienetan dituen konotazio txarrak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.

Eskutitzak konotazio politikoz beteta daude.  Berria - Kultura   2006-02-08

Koitoak, beraz, harrezkeroztik, autoafirmazio, nagusikeria eta botere konnotazioak hartu zituen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 102. orr.

Izan ere, bouc akerra da, bai, Anboton-eta aurki daitezkeen ahuntz potrodrun horietarikoa... gazteleraz duen konnotaziorik gabea baina.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 27. orr.

Aldi berean ikuspenaren aldetik zentratua eta konnotazioaren aldetik kalifikatzailea den ikuspuntua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gaur egun irri edo trufa konnotazioak izaten ditu gehienbat prozedura honek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.

3 konnotaziozko izlag

Zeinu plastikoek [...] beren adierazpen-planoa eta beren eduki-planoa izan behar dute, eta denotaziozko eta konnotaziozko adieraziak bideratu behar dituzte.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.

Hitzaren beste bi zentzuak koadratzeak dituen beste balio batzuei, konnotaziozko balioei, ere badagozkiela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.


kono 1 iz buru bat tinko duen eta besteak zirkulu bat edo elipse bat ibiltzen duen zuzenki batek eratzen duen gorputz geometrikoa.

Espazioko izaki matematikoak identifikatuko ditu Euklidesek: solidoak: piramidea, prisma, konoa, zilindroa, eta esfera, jakina; eta horiez gainera, poliedro erregularrak ere bai.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.

Plano baten eta kono baten elkartzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 171. orr.

Konoaren bolumena zilindroarenaren herena dela  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 468. orr.

2 oinarria biribila duen eta puntan bukatzen den gauzakia.

Bi kono egiten dira, bat trinkoa, bestea hutsa, tornuan ondo bukatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.

Mendiaren kono ketsua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 275. orr.

[Kontrahormen] gainean, erdian, kono zentrala altxatzen zen, oinarriaren altueraren erdia besterik ez zuena, krater koskadunak koroaturiko labe edo tximinia erraldoiaren itxurarekin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 270. orr.

Errautsezko kono batek betetzen zuen tximinia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 119. orr.

Baina euriak berean segitu zuen, konoak inbutuarena egin zuen, tapoiaren gainean hogei mila metro kubiko urezko aintzira bat formatu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.

Bodega modernoa, bi urteko ardoak jasotzeko adinakoa, bere zurezko upel eta konoekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.

3 erretina osatzen duten zelula batzuetako luzakin konikoa.

Konoak fobearen inguruan dira batez ere ugari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Melanina-geruzak, hala, kono eta makiletan zehar pasatzean behar bezala xurgatu ez den argi guztia desagerrarazten du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.

Mugimendu hori dela eta, erretinaren hainbat lekutan eratuko da hari fin luze baten irudia, kono askori arinki eragiten diela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.

Arrazoizkoa litzateke pentsatzea kono bat hartzen duen irudiak adierazten duela begiaren erresoluzio-ahalmenaren muga absolutua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 105. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kono itxurako txanoa jantzita agertu da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 29. orr.

Hondoratzeak 3 metroko zabalerako eta 12 metroko sakonerako zuloa eragin zuen gainazalean, kono itxurakoa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Fez: kono-enbor baten forma duen txanoa, gehienetan gorria eta batzuetan borla batez hornitua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 350. orr.

Begiaren behaketa-eremu onenean dagoen kono-ikusmenak xehetasun handia ematen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

Koloreen pertzepzioa erretinako hiru kono mota desberdinen jarduerak erabakitzen du; kono mota horietako bakoitza uhin-luzera desberdin baterako da sentibera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Farol bakarra, goitik beherako argi-kono bat zabaltzen zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 145. orr.

Faroleko euri-kono argitsuari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 145. orr.

Behin eta berriro errauts-konoaren leizearen hondoko labeak gori-gori jartzen ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 216. orr.


kono 1 iz buru bat tinko duen eta besteak zirkulu bat edo elipse bat ibiltzen duen zuzenki batek eratzen duen gorputz geometrikoa.

Espazioko izaki matematikoak identifikatuko ditu Euklidesek: solidoak: piramidea, prisma, konoa, zilindroa, eta esfera, jakina; eta horiez gainera, poliedro erregularrak ere bai.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.

Plano baten eta kono baten elkartzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 171. orr.

Konoaren bolumena zilindroarenaren herena dela  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 468. orr.

2 oinarria biribila duen eta puntan bukatzen den gauzakia.

Bi kono egiten dira, bat trinkoa, bestea hutsa, tornuan ondo bukatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.

Mendiaren kono ketsua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 275. orr.

[Kontrahormen] gainean, erdian, kono zentrala altxatzen zen, oinarriaren altueraren erdia besterik ez zuena, krater koskadunak koroaturiko labe edo tximinia erraldoiaren itxurarekin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 270. orr.

Errautsezko kono batek betetzen zuen tximinia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 119. orr.

Baina euriak berean segitu zuen, konoak inbutuarena egin zuen, tapoiaren gainean hogei mila metro kubiko urezko aintzira bat formatu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.

Bodega modernoa, bi urteko ardoak jasotzeko adinakoa, bere zurezko upel eta konoekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.

3 erretina osatzen duten zelula batzuetako luzakin konikoa.

Konoak fobearen inguruan dira batez ere ugari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Melanina-geruzak, hala, kono eta makiletan zehar pasatzean behar bezala xurgatu ez den argi guztia desagerrarazten du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.

Mugimendu hori dela eta, erretinaren hainbat lekutan eratuko da hari fin luze baten irudia, kono askori arinki eragiten diela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.

Arrazoizkoa litzateke pentsatzea kono bat hartzen duen irudiak adierazten duela begiaren erresoluzio-ahalmenaren muga absolutua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 105. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kono itxurako txanoa jantzita agertu da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 29. orr.

Hondoratzeak 3 metroko zabalerako eta 12 metroko sakonerako zuloa eragin zuen gainazalean, kono itxurakoa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Fez: kono-enbor baten forma duen txanoa, gehienetan gorria eta batzuetan borla batez hornitua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 350. orr.

Begiaren behaketa-eremu onenean dagoen kono-ikusmenak xehetasun handia ematen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

Koloreen pertzepzioa erretinako hiru kono mota desberdinen jarduerak erabakitzen du; kono mota horietako bakoitza uhin-luzera desberdin baterako da sentibera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Farol bakarra, goitik beherako argi-kono bat zabaltzen zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 145. orr.

Faroleko euri-kono argitsuari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 145. orr.

Behin eta berriro errauts-konoaren leizearen hondoko labeak gori-gori jartzen ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 216. orr.


konoerdi iz konoaren erdiaren forma duen gorputz geometrikoa.

Jende gehienak konotzat hartzen duen hori konoerdia baino ez da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 173. orr.


konoide iz kurba batean eta zuzen batean bermatuz higitzen den eta plano bati paralelo mantentzen den zuzen batek sortzen duen azalera.

Konoideei eta esferoideei buruz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 485. orr.


konorte 1 iz zentzumenez baliatzeko gaitasuna. ik korde.

Konortea galtzeko moduko tristezia etorri zitzaidan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.

Ondoz ondoko emozio haiek guztiek ahiturik zeukaten, eta konortea galdu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 64. orr.

Ikusi zuenak berriro konortea galarazi zion ia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 148. orr.

Geroztik ez zaio konortea etorri.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

Konortea itzuli zaidanean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 48. orr.

Astiro-astiro, atzera berriz konortera itzultzen ari zela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

Ni iristerako, bera lurrean zetzan konorterik gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 192. orr.

Konorterik gabe geratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 293. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ukaldi itsu bat besterik ez zen izan lurrera-behar hura niretzat, ahozpezko tupust egite bat konorte-galerarantz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

3 konorte gabe adlag konorterik gabe. ik konortegabe.

Oraindik konorte gabe dago.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 305. orr.

Errol, konorte gabe, mahai gainera erori zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 76. orr.

Ukabila itxi eta Marjolin konorte gabe utzi zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.

Konorte apur batekin behatz suminduak bekokira altxatzen baditu […].  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 40. orr.

· Autoan sartu eta konorte gabeko zakurra entrenamendu-tokira eramango dute  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 95. orr.


konortegabe izond konorterik gabe dagoena.

Hark, bitartean, Ximurra konortegabea biluzteari ekin zion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 374. orr.


konortegabetu, konortegabe(tu), konortegabetzen 1 da/du ad konortea galdu edo galarazi.

Hondarretan zetzan, erorikoaren ondorioz konortegabetua, suposatu nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 192. orr.

Bere inguruko barazkien usain freskoak, azenarioen urrin sarkorrak asaldatu egiten zuten konortegabetzeraino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ni arnasarik gabe hantxe, zutik, neskatxa konortegabetua besoetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 192. orr.


konorteratu, konortera, konorteratzen da ad konortera itzuli.

Lurrera erori zen, eta haizea ematen jarri ginen, baina ez zen konorteratzen, Doktoreak esan zidanez, berriro konorteratu gabe hil zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.

Doktoreak esan zidanez, berriro konorteratu gabe hil zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.


konotazio ik konnotazio.

konpa iz adkor laguna. ik konpañero.

Nola lanak eskuetatik kendu zizkioten, nola handik beste batera deitu zioten... eta pintxe, eta konpa eta puto pila bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 271. orr.


konpai 1 iz adkor laguna. ik konpañero.

Gustura barre egin dut, eta gustura barre egiten sentitu dut nire ondoan Stevenson, injineru farogilearen semea, ahulen komunitateko konpai Robert Louis.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 164. orr.

2 (deiki gisa)

Eskerrik asko, konpai, badakit oso bizimodu latza duzuela blokeoarekin...  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 212. orr.

Hitza, konpai, hitza da, eta auzi honetan nik bete eta zuek jan egin duzue.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 134. orr.

-Esan diat, konpai, nik ez diat lankiderik behar, eta ez ezaala okerretik hartu, ez duk fidagarria ez haizelako, nik bazakiat hi ere...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 76. orr.

Ez duk erraza, konpai, pentsatuko du.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 14. orr.


konpainia (orobat konpania g.er. eta konpañia g.er.) 1 iz lagunartea.

Urruti utzi nahi ditu jendearen konpainia eta konpainia horretan beti, baita egoerarik onenetan ere, sortzen diren ika-mika eta urratuak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 46. orr.

-Pozten nau hemen konpainia aurkitzeak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 180. orr.

Kafe laburra, konpainia hain baitzen atsegina.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 249. orr.

Hementxe izan genuen lehengo gau batean, konpainia eta guzti, sukaldean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 243. orr.

Mamuaren konpainia ere ukatu egin ziotela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 150. orr.

Beatrizek beti laket izan zuela Alvaroren konpainia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 163. orr.

Zure asmo garbia eta xalotasuna ezagutuko ez banitu, oraindanik bertatik gorrotatuko nuke zure konpainia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 829. orr.

Naturaren konpainia isilean nago eta nabil.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 23. orr.

2 (izenlagunekin)

Lubis konpainia ona da, horretan ez dago zalantzarik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Edozein leku nik gogoko, konpainia onean izanez gero.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 249. orr.

Ez zen adimentsua izan beharrik konpainia onean iragan zituzkeela asmatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 144. orr.

Konpainia oneko bidelagunak dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 13. orr.

Iluntzero etxean, zintzo-zintzo, arratseko seiak eta erdietarako, eta hain da konpainia ona, hain alaia eta argia, alajaina.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 145. orr.

Eta konpainia bitxia zela hiru miliziano obispo batentzat.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 80. orr.

Konpainia bikainean negok, pozak zoratzen, barrez eta alai.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 132. orr.

Ez da konpainia ederra [izotza], batez ere, zahartzaroan aurrera joan denarentzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 436. orr.

3 oinezko gudari taldea, ehunen bat lagunek osatua, kapitain baten agindupean dagoena.

Garaile-uste eta geometriaren arabera ordenaturik ageri ziren konpainia, batailoi, erregimentu, brigada eta dibisioak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

Gudarien batailoi bakoitzean lau kaperau izaten zirela, hau da, konpainia bakoitzeko bat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 65. orr.

Zangoza errendiarazi berri zuen aragoiar konpainia batekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 46. orr.

Guk, aldiz, konpainia bakar bat bera ere ezin dugu galdu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 105. orr.

Zenbait konpainia karlista portura atera ziren erasoari ekiteko prest.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 134. orr.

· Barruan sartu zen polizia armatuaren konpainia oso bat  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 234. orr.

4 antzerkiaz mintzatuz, taldea.

Halako batean, konpainia italiar txiki bat etorri zen Vilniusera, eta Monteverdiren Lamento d´Arianna eskaini zuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.

Bere konpainiaren eta beste konpainia askoren antzezpenetan jasotako esperientzia.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 11. orr.

5 merkataritza sozietatea. ik enpresa.

Seven Seas Spray ontzia Cardiff-eko konpainia batek erosi zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 87. orr.

Yumimoto konpainiako langileek.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 16. orr.

Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiako merkataritza-agente harraparietatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 387. orr.

Konpainiako detektibeak inguru hauek miatzen ari dira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.

1999. urtean merkaturatu zuen MSD konpainiak Vioxx sendagaia.  Berria - Gaiak   2004-10-02

Egungo produktu tipikoak, aitzitik, halako enpresan bat-batean sortu, lehiakideek formula elkarri kopiatu eta berehala merkaturatzen dituzte konpainia handiek Konpainia handiak handiago egiten dira beste konpainia handi batekin elkartzen direnean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.

Unibertsoko konpainia handienetako bat zen Yumimoto.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 15. orr.

Greg Coates konpainia ingeles handi bateko exekutiboa zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 202. orr.

Konpainia multinazionalei eta nazioarteko finantza erakundeei.  Berria - Gaiak   2006-03-24

Baldin eta estatu batean akzio ugari lituzkeen konpainia bat sortuko balitz, eta hilabete batzuetan akzio horiek lehen erosketatik hogei edo hogeita bost bider balio handiagoa lortuko balute [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 81. orr.

Unibertsitate publiko (Berkeley, adibidez) edo pribatuetan (Stanford, esaterako) eta konpainia pribatuetan egin duten lanean konputagailu eta programa konplexuak erabiliz 25.498 gene aurkitu dituzte landare honetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 94. orr.

Nekez aurki zitekeen, pentsatu zuen, hura baino Konpainia lehiatsuagorik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.

Konpainia telefonikoaren erantzungailu estandarrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Filipinetako Tabakoen Konpainia Nagusia.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 138. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zeren, handik gutxira, soldadu konpainia erdi bat agertu baitzen Vianako aldetik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 185. orr.

Berrogeita hamarren bat emazte infanteria konpainia iduri ilara bakarrean lerrotuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 102. orr.

Antzezle konpainia bat zen bidez aldatzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.

Gizon armatuen multzoa baino, antzerki konpainia dirudi gehiago: iluntasun eta itzal artetik argira, bizitzaren azpi-azpian ezkuturik dagoen anabasatik ordena geometriko berrira doan komediante-konpainia. iazko udan biran ibili zen errepertorio-konpainia hari...  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.

Antzerki Konpainia bateko antzezle gaixoen ustekabea.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 149. orr.

Publizitate konpainia batean egiten zuen lan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 27. orr.

Aseguru konpainia bateko diru kobratzailea zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 126. orr.

Beren agintarien bermearekin jarduten zuten: hala elektrizitate konpainia nazionalak Frantzian 1970eko hamarraldian, eta garapen- bidean zeuden herrialdeetako enpresa asko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

Taxi konpainia horiek lehentasuna zeukaten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 160. orr.

New York Central tren-konpainiako langileen zabarkeriaren erruz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 85. orr.

Antoine de Saint-Exupéry idazlea zegoela, orduan Latécoère aire konpainia frantseserako lanean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 126. orr.

Aire hegazkin konpainia ofiziala.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 186. orr.

Guarda nazional konpainia baten geriza sendoarekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.

7 -en konpainian -en lagun duela.

Kontrabandista famatu baten konpainian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 114. orr.

Taberna batean egon nintzela hitzordura bitarteko denbora guztian, agure baten konpainian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 194. orr.

Ogi, ardo eta txorixoaren konpainian kontu zaharrak aletzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 172. orr.

Getariako kaian, Zarauzko plaiatik ez hain urruti, Mikel Lasaren konpainian.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.

Ikusgarri hunek eremanen gaitu munduan gaindi, pertsonai harrigarri batzuen konpainian.  Herria   2003-03-13

8 Jesusen Konpainia Jesusen Lagundia.

Eta espainolaren ondotik, Jesusen Konpainia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

Baina Jesusen Konpainia uztea erabaki zuen, han zelarik, 1935ean.  Berria - Harian   2006-01-26

Jesusen Konpainiak buru ezin burutsuagoak dituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 627. orr.

Nola ez aipa, bestalde, XVIII. mendeko aita Larramendi gipuzkoarraren idazkiak eta asmoak, Bohemiako txekiarren hizkuntza eta kultura berpiztu zituzten Jesusen konpainiako haren lagunen lanekin konpara genitzakeenak?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 61. orr.

9 konpainia egin lagun egin.

Begoña arratsaldero joaten zitzaion konpainia egitera, hiruretatik bostak arte.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 128. orr.

Arropak pertxa batean bere sudurraren gainean dilindan ikusteak konpainia egiten zion, norbait zegoela berarekin irudikarazten zion komedianteari.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 80. orr.

Zergatik galarazten diete aitek alabekin ezkonduko direnei, hain kontu handiz, haiei konpainia egitea eta haiekin tratu arrunta izatea? haren ondoan idia, astoari konpainia egiteko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 167. orr.

· Eta konpainia polita egiten ziok Denverri.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 103. orr.

Bakarrik daudenengana joaten naiz, eta konpainia pixka bat egiten diet.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 68. orr.

Bere orduko bizimodua kontatu zidan: aulki hartantxe eserita, irratiak egiten ziola konpainia handia, periodikoa nola irakurtzen zuen, eta hola.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 13. orr.

10 konpainiako animalia lagun egiteko animalia.

Onartzen dinagu olagarroa konpainiako animalia bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 72. orr.

Konpainiako animaliarik ezin zuelako eduki ziegan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 156. orr.

Han geratu zen pianoa ere, animalia barroko hura, Osaba Tomen etxolako sagua kontatuz gero itzaletan abandonatzen genuen bigarren konpainiako animalia.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 178. orr.


konpainiaburu (orobat konpainia-buru) iz antzerki konpainia bateko burua.

Konpainia-burua eta pertsonaia nagusia, ordea, atzeratu egingo dira, historia nola jokatu erabakitzeko.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 17. orr.

Agertokian bertan geratuko dira, Konpainia-burua noiz etorriko.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 19. orr.

Agertoki-aurrera inguratuko da, Konpainia-buruari Sei Pertsonaiak iritsi direla jakinarazteko.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 27. orr.


konpainiadun izlag

Mendema eta mahaska egiteko, aro lehor egonkor siku eta eguzkiaren konpainiaduna hobe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 383. orr.


konpainiatu, konpainia(tu), konpaniatzen 1 du ad lagun egin.

Nik ere konpainiatu nahi izan nituen, baina jaun Marcelek erran zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 216. orr.

2 elkartu.

Horiek hola, munduko gizon goxoena zen denekin eta dena bihotza, ahal zituen lagunekin konpainiatzerat ekarria gainerat.  Herria   2001-11-15


konpakt ik konpaktu.

konpakto ik konpaktu.

konpaktu (52 agerraldi, 10 liburu eta 20 artikulutan; orobat konpakto 44 agerraldi, 14 liburu eta 17 artikulutan, eta konpakt g.er; Euskaltzaindiaren Hiztegian konpaktu agertzen da) 1 izond trinkoa.

Bere baitara bildutako laranja konpaktu horietako bat zen, laranja-atalak elkarri oso lotuta dauden horietakoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 137. orr.

Euskal kultura "masa konpaktua eta oso uniformizatua" da bere ustez.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 278. orr.

Hala ere, dena ez dago denean, izaera konpaktuan trinkotua, gauzen barruan hutsunea baitago.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 51. orr.

Unibertsoa, harentzat, begitazio konpakto bat zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 314. orr.

Badirudi oso hizkuntza konpaktoa daukatela intsektuek.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 210. orr.

• 2 iz disko konpaktua.

Erosi berri dudan konpaktua sartzen dut musika aparatuan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.

Esku bakar batekin irekitzen dut diskoaren plastikozko kaxa eta aparatuaren zirrikitutik sartzen dut konpaktua, Richard Sinclairren ahotsa entzuten dut jadanik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.

Entzuten ahal ziren urte honetan grabatu duten konpakto berriko kantuak.  Herria   2001-07-05

Konpaktu-irakurgailuan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 284. orr.

Konpaktuko kantu pare bat han grabatu zituen.  Berria - Kultura   2004-03-09

3 konpatu-irakurgailua.

Bere konpaktoa ganberan altxatzen zuen, eta hura baizik ez zuen erabiltzen etxean egoten zenetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

Musika jotzen ari delarik, berdin dio konpaktoan, irratian edo dena delakoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 107. orr.

Imajina ezazue musikarik gabeko mundu bat: ez dago konpaktorik, ez dago telebistarik, irratia soilik etxe batzuetan.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 25. orr.

4 disko konpaktu

Esku bakar batekin irekitzen dut diskoaren plastikozko kaxa eta aparatuaren zirrikitutik sartzen dut konpaktua, Richard Sinclairren ahotsa entzuten dut jadanik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.

Ez ditut disko konpaktuen azalak ia ikusten.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.

33 disko gogor, kanpoko bost memoria, 437 disko konpaktu eta DVD.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09


konpañera iz adkor laguna. (deiki gisa)

-Durrutik ate asko zabaltzen ditin, konpañera -sartu zen Fructuoso.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 50. orr.

-Lagun apaiz bat, konpañera! -esan zuen don Romanek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 8. orr.

-Ken hadi paretik, konpañera! -Fructuosok begi bat itxita zeukan apuntatzeko bezala-.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 21. orr.


konpañero iz adkor 1 laguna. ik konpai.

Dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Jabi, bere konpañeroa.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 8. orr.

Nik, adibidez, fotokopiak egiten zizkieat konpañeroei.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 169. orr.

2 (deiki gisa)

-Osasuna, konpañero! -eta ukabila jaso zuen Karmenek, logelara sartu eta atea itxi aurretik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 9. orr.

-Biba Bakunin, konpañero! -erantzun zion Karmenek, hura ere ohean agonduta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 27. orr.

Ez kezkatu, konpañero, egun batekoagatik... ez da inolako arazorik izango.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 273. orr.

-Tira, konpañero, pasatu duk minutua!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 44. orr.


konpania ik konpainia.

konpania ik konpainia.

konparaburu iz konparatzeko erreferentzia edo eredua.

Amodio izeneko hori ere ez da, honako, konparaburu txarra: eza, gabea eta gogoa, gura eta galea, ukanarekin eta edukitzearekin, "daukagunaren gogoa" izatera pasatzen da, […].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.


konparaezin izond ezin konparatuzkoa.

Minbiziari aurre egitea ere esperientzia konparaezina eta aberasgarria da bizitzan, baina ez nau batere tentatzen.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 15. orr.

Derradan behin berriz: "Lisboak" ez ninduen bere parrokiano egin bertako giro konparaezinak tira eginda.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 250. orr.

Inguru paregabea, marko konparaezina, munduan berdinik ez zuen parajea... hainbat aukera agertuz joan ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 61. orr.

Eguzki eder hau, brisa leun hauek, urdin konparaezinezko zeru hau hagitz maite dituztela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 154. orr.


konparagaitz izond konparatzen zaila, ia konparaezina. z

Bestalde, transakzio kostuak murrizten dira, prezioetan transparentzia areagotzen baita, prezioak diru berean adieraziko baitira (hau ikusiko dugu zenbaterainokoa den, izan ere merkataritza departamentuak, saiatu, saiatzen dira prezioak konparagaitzagoak egiten).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 196. orr.


konparagarri izond konpara daitekeena, konparatzeko modukoa.

Honetan ere konparagarri da Jainkoarekin, Beronengan, Dabidek dioenez, dena bete baita: orain egin duena eta egin nahi izan duena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 24. orr.

Zure literatura beste arte batekin konparagarria balitz, zerekin parekatuko zenuke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 358. orr.

Beste hamar [...] izan dira nire kaleko emakumearenaren ondoren, baina, bakoitzak bere teknika eta istorioa eta akaso xarma izan badu ere, ez dira inondik inora lehenengoarekin konparagarriak izan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 151. orr.

Helburu, molde berak dituztea antzezlan guziek? konparagarri ote dira beren artean?  Herria   2005-02-24


konparagarritasun iz konparagarria denaren nolakotasuna.

Gizarteen konparagarritasuna. Zibilizazioen konparagarritasunaren alde.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 419. orr.


konparaketa 1 iz konparatzea, erkaketa.

Konparaketa horiei esker jabetzen da hain zuzen herri bat bere hizkuntzaz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 233. orr.

konparaketa horrek ez zuela ez hankarik eta ez bururik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 61. orr.

Konparaketa ez da guztiz egokia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

Osagaien konparaketaz.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.

Konparaketak egiten direlarik ez doaz frantsesen alde.  Herria   2001-03-08

Hire jauregian ere badituk urdezainak, konparaketarik egin duka sekulan hire eta haien lanaz?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 176. orr.

Indoeuroparren eta euskaldunen arteko konparaketa bat egiten du egileak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 114. orr.

Ongi eginak direnean, konparaketak ez dira bakarrik hiztegi mailan egiten, baita mintzairaren estrukturan, esaldien egituran, gramatikan eta hotsetan.  Herria   2001-10-25

Goma barne-betea da hezurrarekin konparaketa egiteko erabil daitekeen beste gai konposatu bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.

Interesgarri da segur duela hiru urtekoarekin konparaketa bat egitea bainan hein batetaraino bakarrik.  Herria   2001-04-26

2 (hitz elkartuetan)

Adibidean barrendu naizenez, saia dezadan halako konparaketa ahalegintxo bat.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 12. orr.


konparantxa ik konparantza.

konparantza (orobat konparantxa) iz konparaketa.

Konparantzarik barregarriena nork asmatuko ibili zarete.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 52. orr.

Ene iduriko, eternitateak luze irauten duela aditzera ematen duten konparantzek haren ideiatik urruntzen gaituzte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 113. orr.


konparatibista izond

Hori dela eta, kulturaren antropologian hiru kategoria ditugu: unibertsalista, konparatibista eta partikularista.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.

Teoria konparatibistetan (eboluzionismo sozialean bezala), herrien arteko ezberdintasuna aztertzen da erlazio-printzipio orokor bat dela medio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.

Teoria konparatibisten artean eboluzionismoa eta primitibismoa ikusiko ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.


konparatibo 1 izond erkatzen duena, erkatzeko balio duena; konparazioan datzana.

Abiaduren taula konparatiboak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 196. orr.

II. taulan datu konparatibo batzuk ageri dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.

Bere uharte-gotorlekuak ematen zion immunitate konparatiboaz baliatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 311. orr.

Kontsumoa, baita oinarrizkoena ere, beti da konparatiboa, beti dago sozialki matizatua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 83. orr.

Truke librea hobea dela beti autarkia baino […] baldin herrialde bakoitza abantaila konparatibo handiagoa duen ekoizpenean espezializatzen bada.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

Ekialdeko eta Mendebaldeko antzerki tradizioen azterketa konparatiboa.  Berria - Kultura   2004-09-10

Beste animalia eredu bat daukagu genetika konparatiborako  Berria - Gaiak   2004-12-10

2 konparazioari dagokiona.

Max Müller, G. Curtius eta Aug. Schleicher aipatu beharra dago bereziki, hirurek, nork bere aldera, lan handia egin baitzuten estudio konparatiboen alde.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.

3 izenondo edo adizlagunez mintzatuz, konparazioa adierazten duena. ik konparatzaile.

Izatez minor konparatiboa da, 'txikiena' alegia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.

Nik hauxe diot, zeinahi hizkuntzatan delarik ere, konparatibo orok hiru termino eskatzen dituela nahitaez: handiena, txikiagoa, eta txikiena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 304. orr.

"-is-"ez osaturiko konparatiboak zaharkituak gelditu ziren.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 211. orr.

4 gramatika konparatibo ik konparatu 3.

Hori izan zen gramatika konparatibo edo "gramatika konparatua"ren hastapena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 28. orr.


konparatiboki adlag era konparatiboan.

Gerra orokor baten agoniak zirrara sakonagoa eragiten duela psikean konparatiboki eztiagoa den gerra osagarrien sail batek baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 327. orr.

Karlomagno bezain gerra-jaun sofistikatu eta konparatiboki zibilizatuaren inperioaren patuak ezintasun horren adibide dramatikoa ematen digu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Abelen seme-alaba konparatiboki errugabe hauek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 352. orr.


konparatista 1 izond gramatika konparatiboaz baliatzen dena.

Liburu horrek islatzen du hobekien indoeroperaren lehen aroa osatzen duen eskola konparatista honen fisonomia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 30. orr.

Konparatista soila den metodo honek [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 30. orr.

2 iz gramatika konparatuaz baliatzen den hizkuntzalaria.

Konparatistek hatsapen hori onartu behar dute eta haren bidetik lan egin, engainuzko irudipenetan erori nahi ez badute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 242. orr.


konparatu, konpara(tu), konparatzen 1 du ad erkatu, alderatu.

Norekin konparatuko nauzue, norekin berdinduko?  Elizen arteko biblia   Is 46,5

Atxagak Chicagoko beltzekin konparatu gaitu euskaldunok.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 119. orr.

Kriseilu argia eguzki-argiarekin konparatzea bezala izango litzateke.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 70. orr.

Prezioa merkantziak beren artean konparatuta ateratzen da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 73. orr.

Mota bereko edo genero bereko banakoak elkarren artean konparatuz osatzen ditugun adigaiak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 385. orr.

Irudiak eta hizkuntzak informazioa bideratzeko duten modua, eta informazio hori batean eta bestean ulertzen den modua konparatzea da, beraz, arazoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 232. orr.

Ikur bakartu bakar batetik abiaturik, ezin berregin daiteke jatorrizko forma; desberdinak izanik ere jatorri bera duten bi ikurrekin, aldiz, bai soma dezakegu, haiek konparatzean, ikur horiek prototipo batekin lotzen dituen batasun diakronikoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 260. orr.

Aspaldi ez dela, zentral telefoniko batekin konparatzen zen garuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Begia miniaturazko argazki-makina batekin konparatu izan da askotan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Hegazkin baten pilotu automatikoarekin konparatu izan da organo hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 125. orr.

Gorputzaren beste ehun guztiekin konparatuta, bi ezaugarri ditu odolak, haiek ez dituztenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 153. orr.

Aldien tarteak sentitzen ditugu eta elkarrekin konparatzen, eta batzuk besteak baino luze-laburragoak direla esaten dugu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 260. orr.

Eta, alderantziz, tristatuko da, irudikatzen badu bere ekintzak, besteenekin konparatuz, apurragoak direla.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 335. orr.

Hark bezala justu-justu idazten eta irakurtzen zekien jendearekin konparatuz gero, jakituna ere bazen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 290. orr.

Aurtengo menua berezia izanen da eta berria aitzineko urteetakoeri konparatuz.  Herria   2005-06-30

2 (era burutua izenondo gisa)

Geografia konparatuaren metodologian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.

Kuhn, hizkuntzalaritzaz eta mitologia konparatuaz batera arduratu zena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.

Hemen, antropologia konparatuari dagokion arazo bat dago: aldatzen al da, bada, ahoskatze aparatoa arrazarik arraza?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 185. orr.

3 gramatika konparatu aldaera sailak konparatuz aritzen den gramatika. ik konparatibo 4 eta konparatzaile 2.

Gramatika konparatuaren hasierako denbora horietan, filologiak fidakaiztasunez begiratzen zien zientzia berri horren aurrerakuntzei.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.

Indoeuropeoaren gramatika konparatua, aurreko hizkuntza bat hipotekikoki berreraiki nahi duenean, eskumenean dituen datuez baliatzen da; erkaketa, gramatika konparatuarentzat, iragana berregiteko bitarte bat baizik ez da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 113. orr.


konparatzaile 1 iz izenondo edo adizlagunez mintzatuz, konparazioa adierazten duena. ik konparatibo 3.

Are, haietako batek baino gehiagok esango dizu, «inportante», «on», edo horrelako kalifikatibo konparatzaile eta beti erlatiborik gabe, bera izan zela «nire guru», «nire bizitza aldarazi zuen gizona».  Berria - Kultura   2004-02-17

2 gramatika konparatzaile ik konparatu 3.

Gramatika konparatzailearen sortzaileen aurrekoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 163. orr.

Gramatika konparatzailearen historia egitea zen hizkuntzen seme-alabatasunari eta ahaidegoari buruzko aldez aurretiko -Boppen eta Rasken aurretiko- arrastoa berraurkitzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 193. orr.


konparatze iz erkatzea, alderatzea.

Harekin kartzelan bizi guztirako zeuden beste bi zigortu hartu zituen konparatze kontuetarako, "kontraste" gisa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 186. orr.


konparazino ik konparazio.

konparazio (orobat konparazione g.er. konparazino g.er. eta gonbarazio g.er.) 1 iz

Zeroa da -konparazio aritmetiko bat erabiliz- heriotzaren horizontea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 159. orr.

Heriotzaren konparazio ezin hobea da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 99. orr.

Pertzepzio-iraunkortasuna guk egiten dugun konparazio etengabea da, ikusten dugunaren eta ikusi dugunaren arteko konparazio etengabea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 79. orr.

Gogoeta fin bat batean, konparazio ederra bestean, pasadizo barregarria hurrengoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 19. orr.

Bete-betean dagokio orri hauen abiaburu izan den gas geldoekiko konparazio hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 29. orr.

Konparazio edo metafora batek iradokitzen duen bideari segitzeko gauza da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nolabaiteko anbibalentziaren aurrean aurkitzen gara hautaturiko konparazio-terminoetako batean, eta agian, bietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 269. orr.

Igorlearen konparazio gaitasuna.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 43. orr.

Konparazio punttu esanguratsu batekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 84. orr.

Gaurko kultur aniztasunaren konparazio-antropologiaren ahaleginek ius gentiumarekin antz handia dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 301. orr.

Aurreko esaldietan erabilitako konparazio atzizkiak ozentasunaren erlatibotasunari dagozkio.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

3 konparazione (orobat konparazio g.er.) adlag adibidez.

Konparazione, Chirac presidentak aski errepikatzen du zergak behar direla arindu.  Herria   2005-02-17

Konparazione, nahiz frangotan iduritzen zaukun biziki eder dagola, Mediterraneo itsasoa, kasik arrunt zerratua ere dena, arras eri da.  Herria   2005-09-29

Hirugarren estaian konparazione, bi barne badira muntatzekoak.  Herria   2001-07-26

Nork daki konparazione zer gertatzen ahal den jitez aldatu landare horiekin?  Herria   2003-06-26

Erasoak, konparazione, zakurraren beldurrarengatik gerta litezke, bai eta zakurraren harrokeriagatik ere.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 82. orr.

Pentsa, konparazio, itsasoaren abantaila guztiak gertu izateaz gainera, Gipuzkoan bertan ia dozena bat ur-putzu eta zingira urtegitakoak kokatu ditugula.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

Handik aurrera harekin topo egingo dugu, konparazio, Marszalkowska kaleko kafetegi batean.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 234. orr.

Joanden astean guti aski aipatu dugun amnistiarena konparazione.  Herria   2002-07-25

4 konparazio batera (104 agerraldi, 19 liburu eta 9 artikulutan) adibidez.

Konparazio batera, berdinak exotismora kondenatzen, klixe folkloriko-sinpatikora.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 22. orr.

Interesgarriak dira, konparazio batera, tratuak ixteko egiten diren hizketa luze eta 'diplomatikoak' -horrela, esate baterako, Abrahanek Sararen hilobia egiteko lur zati bat erosi nahi duenean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 38. orr.

Nik, konparazio batera, nik hil egin dut gizon bat eta halere erabateko gizon prestua naizela uste dut.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 17. orr.

Hor ditugu, konparazio batera, geroa nolakoa izango den iragartzen diguten albiste horiek guztiak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 123. orr.

Har ditzagun, konparazio batera, beste sei izen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

Eta berebat gertatzen da, konparazio batera, beste jende-modu batzuekin, berebat baina alde erantzira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

Badituk elementu batzuk pertsona batzuen bizitzan itzulkor eta galgarriak; musika, konparazio batera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 193. orr.

5 konparazio baterako (18 agerraldi, 8 liburu eta 3 artikulutan) konparazio batera, adibidez.

Konparazio baterako, lurrun-makina baten eraginkortasuna ez da % 20 baino askoz handiagoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.

Niri, konparazio baterako, gezurra esan zidan maite ninduela esanez, ni beste inor ez zuela maite.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.

Konparazio baterako: errege hilkor batek, urrezko txanponak milioika baleuzka eta horiek zilarrezkoak balira bezala goraipatuko balitzaizkio, ez al luke hori iraintzat hartuko?  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 148. orr.


konparazione ik konparazio 3.

konparezentzia iz agertzea, aurkeztea.

Eta koadro txiki batean, eskuinean, beheko angeluan, kronika bat, Dashiell Hammett-en konparezentziari buruzkoa, Ekintza Antiamerikarren Batzordearen aurrean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 141. orr.


konparsa ik konpartsa.

konpartiezin izond partekaezina, ezin partekatuzkoa.

Baina, Soniaren desio eta asmo onak eskertzekoak baziren ere, Sarak garbi ikusten zuen bere bakardade hura bakarrik ibili beharrekoa zela, oinaze eta hutsune batzuk banaezinak eta konpartiezinak zirelako, besterik gabe.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 92. orr.


konpartimendu ik konpartimentu.

konpartimentatu, konpartimenta, konpartimentatzen 1 du ad konpartimentutan banatu.

Idazle gisa beharbada oso konpartimentatua daukat burmuina alde horretara pasatzeko.  Berria - Kultura   2006-04-12

2 (era burutua izenondo gisa)

Unibertsoari buruzko ikuspegi [...] estatiko, ordenatu, konpartimentatu eta jatorriz laukitze sailkatzaileari irekia. Jada ez zuen armairurik behar, Olivierri kendutako gabardinaren barne-larrua nahikoa sendo josi eta sakela konpartimentatuak eginez gero, patrikak apal bihurtuko zitzaizkion, latak eta bestelako gauzak gordetzeko lain.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 81. orr.


konpartimentu (orobat konpartimendu) 1 iz gune bat banatua dagoen zati bakoitza.

Konpartimendu eta gela ezkutu ilunez beteta daude lokal hauek guztiak. Itxoiteko gela bi konpartimentutan banandua zegoen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 32. orr.

Manparena baino burdin-sarearen antz handiagoa zuten sarezko manpara batzuek konpartimendu bitxiak marrazten zituzten sala honetan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 212. orr.

Bi konpartimentu zeuzkan, ezker-eskuin, erdialdean pasilutxo batek bereizita eta sarreran atari moduko bat, non germaniarrek mahaitxo bat eta bi aulki zeuzkaten jarrita lehendik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 20. orr.

Kajoiko konpartimentu ezkutuko batetik hainbat gauza atera zituen: pistola belgiar bat, begizta urdin batez loturiko gutun sorta bat, [...].  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

Laneko maletatxoa zabaldu, eta izokin koloreko egunkari zimurtu bat atera du larruzko konpartimentuaren barrutik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 157. orr.

2 tren batean, bagoia banatua dagoen zati bakoitza.

Baionako geltokian ere jende asko igo zen trenera, baina inor ez zen gure konpartimentura sartu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.

Kopeta kristalean nengoela, polizia bikote bat sartu zen gure konpartimenduan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 171. orr.

Harry, Ron eta Hermione korridorean aurrera joan ziren, konpartimentu huts baten bila, baina denak beteta zeuden, trenaren azken-azkenekoa izan ezik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 65. orr.

Harry eta Weasley jauna trenaren atzealdera abiatu ziren, jendez beteriko konpartimentuen ondotik igaro eta nahiko hutsik zegoen bagoi bateraino.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 63. orr.

Bagoi osoan zehar, buruak konpartimentuetatik irtenda zeuden jakin-minez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 70. orr.

Oskarren maleta bere konpartimentuko sarean zegoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.

Jendea atzera eta aurrera pasatzen zen haien konpartimentuko ate ondotik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.

Treneko konpartimentu pribatuan sartu ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 170. orr.

Hirugarren kategoriako konpartimentu bat aurkitu zuten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 69. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Janzkeraz jendarmea zirudien interbentore batek azaldu zion bere litera-konpartimenduaren kokapena.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 262. orr.


konpartitu, konparti, konpartitzen 1 du ad partekatu, erdibanatu.

Ez bainengoen garai hartan Montse inorekin konpartitzeko prest.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 167. orr.

Handik ikus zitekeen Alma bere emaztearekin konpartitzen zuen logelaren leihoa.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 19. orr.

Bertsolariek oholtza konpartitzen dute, bertsotan elkarrekin gaiak eta temak partekatzen dituzte, inprobisazioa elkarrekin txirikordatzen dute.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 68. orr.

Harekin bizitokia konpartitzea ez zitzaidan ideia ona iruditu.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 86. orr.

Horrelako mutil batekin gustatuko litzaidakek konpartitzea nire bizitza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 360. orr.

Konpartitutako plazerra bezain goxoa da nork bere buruari eman diezaiokeena.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 96. orr.

Zalantzak konpartitzeko norbait edo norbaitzuk izatea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 249. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hizkuntza zerbait bada, tresna konpartitua da, euskal hiztunen arteko itun itxurako konbentzio bat. Ez nuen pisu konpartitu batera itzuli nahi, ikasle garaian bezala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.

Solilokio konpartituan mintzatu nahi zenuen, psikoanalistarenean bazeunde bezala. Komun eta sukalde konpartituaren inguruan dituzte hauek guztiek beren espazioak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 128. orr.

Metodologia konpartitu baten bateratze-lana.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Subiranotasun konpartitua.  Berria - Harian   2005-02-02

Balio konpartituek krak! egin dute.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 142. orr.


konpartsa (orobat konparsa g.er.) 1 iz festa batean elkarrekin eta mozorroturik desfilatzen duten pertsonen taldea.

Kaldereroen konpartsa, adibidez, elkarte horrek atera zuen lehen aldiz, 1882an.  Askoren artean   «Rataplan» - 56. orr.

Inauterietako konpartsen jaitsiera bertan behera utzi du Bilboko Kultura zinegotziak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa La Euterpe bandak ere parte hartu zuen konpartsan.  Askoren artean   «Rataplan» - 80. orr.

Kaskagorri konpartsako kide batzuek ertzainez mozorrotuta atera nahi izan zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Haizeak Kaskagorri konpartsaren txosnaren goialdeko ohol batzuk askatu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-19

Konpartsen komisioaren eta Udalaren arteko harremana.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 15. orr.

Konpartsen Koordinakundeak ez zuen Udalaren kontra gogor egin nahi izan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Iñaki Uriarte Bilboko Konpartsen Federazioko kidea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Adimenak tarteka errepikatzen den eta somatzen dugun edozein hotsi baietza ematera eta segitzera bulkatzen gaitu, hari koro edo konpartsa egitera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 74. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Danborrada konpartsa horiek besterik gabe sortutako taldeak ziren askotan.  Askoren artean   «Rataplan» - 34. orr.


konpartsakide iz konpartsa bateko kidea.

Konpartsakide batzuek «ez zuten bete nahi izan» jaitsiera baino hogeita lau ordu lehenago lortutako akordioa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Akordioaren interpretazio horrek ezinegona sortu zuen konpartsakideen artean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Iñaki Uriarteri konpartsakide bik dantzatu nahi izan zioten ohorezko aurreskua.  Berria - Euskal Herria   2004-07-29


konpartsazale iz konpartsen zaela dena.

Donostiako biztanleak koruzaleak, musikazaleak eta konpartsazaleak dira, nahiz eta uneotan horiek bertan behera utzita egon, oraingo egoera beldurgarria dela eta.  Askoren artean   «Rataplan» - 11. orr.


konpartsero iz konpartsakidea.

Ez da harritzekoa, kontuan hartzen bada garai bateko konpartsero gazteak guraso direla gaur, eta seme-alabekin agertu zirela atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Konpartseroen Eguna.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20


konpas 1 iz musikan, denboraren neurri banakoa.

Ez zen bi konpas kantatzeko gai izan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 335. orr.

Berez, 3/4 konpasa dana, baltse erritmokoa, Rufinok ez eban zan moduan joten, konpas batzuk janaz eta erritmoa bere erara egokituaz baino.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 68. orr.

Dembak bals konpas batzuk entzun zituen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 148. orr.

Begiak itxi, eta hasierako konpas pianissimoei ekiten diet.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.

Beti konpas berean, beti dantza bera.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 104. orr.

2 irud/hed

Ene pultsuak, zurearen pare, bere konpas doiari eusten dio, eta araberako soinu osasuntsua dagi.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 154. orr.

Nire bihotzaren taupadak konpas ezti eta lasai baten arabera zihoazela sentitzen nuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 83. orr.

Harmoniaren arauetarik haratago joaiten ziren, edo hala zirudien bederen, nahiz eta soinu-tresnen notak eta oihuak, guztiak ere biltzen ziren, finean, biziaren konpaserat eta atabalaren konpas bizi hartarat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 603. orr.

Urtaroen konpas geldoa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 79. orr.

3 arkuak edo zirkunferentziak marrazteko eta neurriak hartzeko erabiltzen den tresna.

Adarretako bat hautsita zeukan konpas bat.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 22. orr.

Tipiak ziren eta biribil-biribilak, konpas batekin pentsatuak bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 328. orr.

Besoa konpas moduan, arku bat marraztu du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 41. orr.

4 ipar orratza

Mapamundi bat, erregelak eta angelu-neurtzaile bat; konpas bat, lenteak, balantza eta pisu-neurriak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 86. orr.

Konpas guztiak erakartzen dituen hegoaren puntu imajinarioan bandera landatu nahi zuten Robert Falcon Scott eta Roald Amundsen esploradoreen elezaharra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 310. orr.


konpasatu izond konpasaren neurrian egina edo jarria.

Laztan konpasatu erritmikoetan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 52. orr.

Aurpegia burukoaren kontra jarri eta negarrez hasten zen zotin luze konpasatuz, haren gorputza negarren astinaldian inarrosten besterik ez zuen ikusten.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 107. orr.


konpasio (orobat konpasione) iz errukia.

Aljerian ikasi nuen naski urrikalmendua, konpasioa eta berdin ohargabean pentsatu sentimentu hori dela sufrimenduaren justifikazio bakarra.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 65. orr.

Minutu gordinak pasatzen zituzten isilik elkarri begira eta solasa harilkatzen zenean, barkamenaz, salbamenduaz, konpasioneaz eta urrikiaz mintzo ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 76. orr.


konpasione ik konpasio.

konpatibilitate iz bateragarritasuna.

Konpatibilitate handiko zelulak lortu behar izaten dira bizkarrezur muineko transplanteak egiteko, eta beti ez da erraza izaten  Berria - Gaiak   2006-03-07


konpatible izond bateragarria.

Dantzari trebeak ere baziren, eta gizakiarekin erabat konpatibleak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 38. orr.

Baina momentuz ez, ze Guinnesa edatea eta manifestuak idaztea ez dira ekintza konpatibleak.  Berria - Kultura   2004-09-16


konpendio iz laburpena, bilduma.

Askotarikoak konpendio honetan bildutako lanak, baina denetan geratzen da agerian San Agustinen pentsamenduaren sakontasuna eta zorroztasuna.  Berria - Kultura   2004-01-17


konpenetratu, konpenetra, konpenetratzen da ad elkar ulertu, bat egin.

Ondo konpenetratzen direla dirudi!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 216. orr.

Nola lortu duzue hain ongi konpenetratzea?  Berria - Kultura   2004-04-28


konpenetrazio 1 iz elkar ulertzea, ideia eta gustoetan bat etortzea.

Elkarrekin bizi, ordu berean jaiki, barberian eguna eman eta postura beretsuan oheratzen ziren anaien arteko konpenetrazioa, trenbideko burdin barra bikoitzena bezain zehatz eta apurtezina zirudiena, hautsi egin zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 95. orr.

Idazlearen ametsa irakurlearekiko konpenetrazioa da.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 131. orr.

Hitzak indarra galtzen du benazko konpenetrazioaren aurrean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 64. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hauxe da konpenetrazio maila lortu duguna!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.


konpensatu ik konpentsatu.

konpentsagarri izond konpentsatzen duena ik konpentsatzaile.

Akats hori erraz zuzentzen da kurbatura konpentsagarria duten betaurrekoen bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 100. orr.


konpentsatu, konpentsa, konpentsatzen 1 du ad gauza baten eragina, gehienetan kaltegarria, kontrako beste batekin indargabetu edo orekatu.

Defizitak konpentsatu egin behar zirela, atzerakada garaiko defizitak oparoaldiko aurrekontu superabitekin konpentsatu behar zirela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.

Alde hori konpentsatuko zaie langileei: 450 euroko ordainketa bat eta %0,6ko igoera soldatan.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Benita Ferrero-Waldnerrek, laguntza zuzenaren ukazioa «konpentsatzeko» giza laguntzaren kontzeptuaren irakurketa «zabalagoa» egitea proposatu du.  Berria - Mundua   2006-04-11

Ukipen-lente ispiludun bat erabiliz, ez da zaila begiaren mugimendu naturala konpentsatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 92. orr.

Kolomaren diametroari kentzen zaiona ildaxka-kopuruari gehitzen zaion horrekin konpentsatuko da proportzioan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1970. orr.

Konpentsatzen ote duen gau horretako plazer istant labur eta zikoitzak, soilik a posteriori idealizaturiko istant horrek.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 182. orr.

Baina ni ondo sentitzen naiz, oso ondo, Askalen aurkitu dudan jendearen izaerak soberan konpentsatu baitu gainerako guztia.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 42. orr.

Arima gabezia larriak konpentsatu eta mozorrotzearren.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 51. orr.

2 kalte-ordaina eman.

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak hartu dituzte neurri batzuk, Francoren garaiko biktimak konpentsatzeko.  Berria - Mundua   2006-02-15

3 (era burutua izenondo gisa)

Bihotzeko gaixotasun kronikoak eta konpentsatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01


konpentsatzaile iz konpentsatzen duena. ik konpentsagarri.

Astialdiak beste funtzio konpentsatzaile bat ere betetzen du.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Bestelako balio konpentsatzaile bategatik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 167. orr.

Zeharkako efektu konpentsatzaileak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 128. orr.


konpentsazio 1 iz konpentsatzea; konpetsatzearen ondorioa.

Diru-sari bat agindu baitzien konpentsazio gisa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 19. orr.

Beste ehunka meatzari kalte-ordaina jasotzear diren arren, orain arte emaniko konpentsazio handiena izan da. Konpentsaziorik ez balitz, bihurriturik, deformaturik baizik ez genituzke ikusiko irudiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 63. orr.

Greban egondako langileei berrehun mila pezetako konpentsazioak eman zizkien.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 192. orr.

Palestinarrei eman beharreko «konpentsazioaz» mintzo da ebazpena.  Berria - Mundua   2004-07-11

Omenaldiak eta konpentsazio moralak nahikoak ez direla dio Amnesty Internationalek Zorrak konpentsazioz iraungitzeko sistema bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Ez da harrigarria garunaren garapenean halako diferentziazioa gertatzea, zentzumen bat hain goiz galdu eta beste zentzumen batzuen konpentsaziozko hobetzearen ondorez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.

Milaka emakume geratu ziren alargun haren ondorioz, eta gobernuak nolabaiteko konpentsazioa asmatu zuen, andrazko haiek ere aukera izan zezaten sexuaz gozatzeko.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 116. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta gauza normala zen, konpentsazio-fenomeno bat barren-barrenean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 228. orr.

Konpentsazio-mugimenduak (bestibuluarenak eta begiarenak), burua edo gorputza mugitzen denean begirada finko edukitzeko egiten direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

Konpentsazio mekanismo desberdinei ematen dioten garrantziari buruz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 133. orr.

Legea onartutakoan desagertu egingo da lurjabeen eta udalen arteko konpentsazio sistema.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Konpentsazio urrats bat.  Berria - Kultura   2004-07-10

Horrek izena ere badu: Konpentsazio efektua.  Berria - Gaiak   2004-02-11

Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak 7,5 milioi euro emango ditu Nafarroan eta Errioxan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zenbait herrialdetan, gainera, kaleratze konpentsazioak desagertzen ari dira.  Berria - Ekonomia   2004-09-02

Diru konpentsazioen truke eraikinak hartzeko prest dauden erakundeekin harremanetan jartzea espero dugu.  Berria - Mundua   2004-05-22


konpetente izond bere egitekoan gai dena, gaitasuna duena.

Profesional konpetenteek ez lukete dudarik egingo elebitasunaren (edo eleaniztasunaren) alde ekiteko, euskaltzaleak izan edo ez.  Berria - Kultura   2004-01-04

Irakurle konpetentea izatea suertatu ez litzaiokeen idazle konpetente bakoitzaren aberastasunak franko handituko lituzke.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 264. orr.

Gizon txaparroa zen, lodikotea, baxua, ez zidan inpresio ona egin, ez zitzaidan konpetentea iruditu.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.


konpetentzia 1 iz lehia.

Bestalde, emakumezkoen arteko konpetentzia ere handia da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 258. orr.

Konpetentzia egingo zieagu panfleto politikoak botatzen dituztenei!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 304. orr.

Baina badira konpetentzia, biolentzia, erasoa bultzatzen duten kultura batzuk; eta badira laguntza, lankidetza eta bizikidetza bultzatzen duten beste kultura batzuk.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Prestigio hori, konpetentziak agintzen duen mundu honetan, lotuago egongo da hurrengo urteetan unibertsitate jakin batekin, eta ikasketa mota batzuekin.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 24. orr.

2 eskumena, eskuduntza.

Gobernuak, Erkidegoko gobernuak, konpetentzia handiak ditu bere esku.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 190. orr.

Hogeita hamar konpetentzia baino gehiago baitzegoen oraingoz Madrilgo gobernuaren esku.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.

Autonomian onarturik dauden konpetentzia asko oraingoz gauzatu gabe zeuden mendearen azken egunean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.

Jaurlaritzak Estatuaren esku dauden konpetentziak ordaindu behar dizkio EstatuariDefentsa eta Atzerria, besteak beste.  Berria - Ekonomia   2004-10-01

«Legeari muzin egitea da», Azkarragaren esanetan, 25 urteren ondoren Gernikako Estatutuak jasotzen duen konpetentzia gauzatu nahi ez izatea.  Berria - Harian   2005-09-16

Udalek ez daukate konpetentziarik gai honetan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

3 (hitz elkartuetan)

Autonomia erkidegoen konpetentzia gaietan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

4 gaitasuna.

Alderdi Demokratiko Unionistak maiz aldarrikatzen du beraiek unionista konpetente berriak direla; ikus dezagun beren konpetentzia.  Berria - Harian   2005-07-31

Derrigorrezko irakaskuntza bukatzeko zorian dagoen ikasleen 15 urteko ikasleak dira ezagupen eta konpetentziak neurtzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

5 (hitz elkartuetan)

Hizkuntz konpetentzia falta izan daiteke gaizki ulertuaren arrazoia: entzuleak hitzen bat ezagutzen ez duelako, esate baterako.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 162. orr.

6 (ekonomian) konkurrentzia.

Enpresen arteko konpetentzia basatia da.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 52. orr.

Herrialde pobreetako nekazari-produktuei Europan sartzen utziko bagenie, nekazari frantsesei egingo lieketen konpetentzia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.

Erabateko lehiaren edo konpetentzia perfektuaren baldintzak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 69. orr.

Lehia ez perfektua edo konpetentzia monopolistikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.

Konpetentzia desleialtzat hartzen da horrenbestez lehia hori.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.

7 lehiakideak.

Gurea zen, eta ez konpetentziakoa lehengo egunean bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.

Konpetentziakoek, bereziki Isabel Sanjose urdesa hantuste horrek, izanen zuten berriz zertaz errabia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

Lehiakideei aurre egiteko, produktuak konpetentziak baino zerbitzu gehiagorekin eskainiz erantzuten zien Airbusek erabiltzaileen eskariei.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

Sektorearen barruko konpetentzia murriztu egingo du, eta konpetentzia beti da ona.  Berria - Harian   2006-01-27

Parte-hartzaileen kopuruaz hitz egitean konpetentzia ere kontuan izan behar dela gaineratu zuen ikastaroen zuzendariak, «milaka ikastaro antolatzen baitira inguruetan». herria¬


konpetibitate iz lehiakortasuna.

Mugaz bi aldeetako harremanei dagokienez, Lamassourek Frantziako Gobernuak abiatuko duen ekimen baten berri eman zuen; enplegu eta konpetibitate mailan emango diren laguntzena.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27


konpetitibo 1 iz lehiakorra, lehiatzeko gai dena.

Emakume batzuk zalantzan jartzen hasi dira lanean konpetitiboa, etxean ezinbestekoa..., eta ama, gainera, dena batera izatea posible ote den.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 79. orr.

Estatutua aldatu gabe EDF-GDF ez litzatekeela konpetitiboa uste du Gobernuak.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

Gaur egun gizarte konpetitiboak 'hoberena' izateko antsia ematen dio jendeari.  Berria - Kirola   2004-01-06

Debaluazioak aldi baterako ekarri zuen abantaila konpetitiboa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 198. orr.

2 konkurrentziari dagokiona.

Debaluazio konpetitiboen posibilitatea baztertzen da eta ekaitz finantzarioak ere erabat uxatzen dira  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 196. orr.


konpetitu, konpeti, konpetitzen du ad lehiatu.

Azalera handiko salmenta espazioek eskaintzen duten gaien aniztasunarekin -eta prezioekin- nekez konpetitu dezakete denda normalek.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 143. orr.


konpetizio 1 iz lehia.

Gure xedea ez da inola ere konpetizioan edo lehian sartzea horretarako, ikustea aski baita zein guti diren sindikatetan barne langileak hemen eta frantses estatuan ere.  Herria   2001-02-08

2 lehiaketa, norgehiagoka.

Kuban parkeetan eta estadioetan ere izaten dira horrelako konpetizioak.  Berria - Kirola   2004-09-05

Kirolari bilakatzen da artetan erromesa: egun batez, ikusi ditut, oihanbide batean, bi senar-emazte, izigarriko abiaduran joaki, abantxu lasterka, konpetizioa eginez bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 112. orr.

25 urteko triatloilariak urte gutxian egin du zaletasunetik konpetiziorako jauzia.  Berria - Kirola   2004-05-12


konpilatzaile iz biltzailea.

Printzearen, bere Estatuaren eta bere herrikideen aurrean baliagarri izan nahi duen eta, horregatik, justizia osoz ospearen saria eta ondorengoen txaloa irabazi nahiko lituzkeen konpilatzaile bezala azaltzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.

VII. liburuaren Sarreran garatu egiten da ideia hori, eta garbi-garbi bereizten ditu konpilatzailearen eta plagiogilearen lana.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.


konpilazio 1 iz bilduma.

Perugiako Anonimoa ez da konpilazioa, obra originala baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 462. orr.

XIV. mendean, konpilazio edo bildumak sortzen dira (horietakoak dira Perugiako Legenda eta Perfekzio Ispilua), "Espiritualen" taldearen eraginez batik bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.

Diska hau konpilazio bat da, jende guzia xarmaturik utziko duten 15 kantu ederrez osatua.  Herria   2001-11-15

Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 34. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Errezeta-liburu hutsa baino zerbait gehiago izan nahi zuen tratatu bat egiteak esan nahi zuen konpilazio-prozesuan, aldi berean, beste maila bateko "arte" izaera harrarazten zion destilazio-prozesu bat ere jasaten zuen jakintza sakabanatu bati estatutu teorikoa eman nahi zitzaiola.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 180. orr.


konpit ik konfite.

konpitt ik konfite.

konplaxent ik konplaziente.

konplazentzia iz atsegina, gozamena.

Konplazentzia eta zinikotasun hantustez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 90. orr.

Osabari behatu zion orduan ere, ez ordea, arestian bezala, konplazentziaz, baina bertze behako harekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 80. orr.


konplaziente (orobat konplaxent g.er.) izond adeitsua; atsegin-emailea.

Laztan edo zimiko konplaziente bat egiten diot, nahi gabe balitz bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 10. orr.

Eta Pantxikeren iruzkin konplazientearen azpian ere.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 16. orr.

Erdarazko liburutto batzu idatzi dituela, bereziki ihiziaz, kontrabandaz eta holako gai herrikoiez, arras alaiak eta irakur errexak, bera zen gizon konplaxentaren hainekoak.  Herria   2001-11-15

· A esmorga-k barregarri uzten ditu egun tatuaiez beteta agertzen diren idazleen liburu terrible-ak eta Galiziako idazle ezagun eta gazte batzuen jarduera konplazienteak.  Berria - Kultura   2004-06-16


konplejo ik konplexu.

konpleju ik konplexu.

konplementaketa iz koplementatzea.

Bi polizi horien konplementaketa.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22


konplementario izond osagarria.

Euskal Herrian zinema egiteko dugun eredua eredu konplementarioa da, ez da subiranoa.  Berria - Harian   2005-05-17


konplemetaritate iz osagarria denaren nolakotasuna.

Hau da, berriz ere aberastasuna eta taldeen arteko konplementaritatea.  Berria - Kultura   2004-11-02

Konplementaritateak lantü behar dira.  Herria   2003-05-29


konpleta iz pl orduen liturgian, zazpigarren otoitz ordua, eguneko azkena, iluntzean, bezperen ondoan esaten dena.

Eguneroko konpletak esan bitzate beti eguzkia sartu orduko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 161. orr.

Liturgi ordu guztietan esaten da, konpletetan eta goizeko otoitzean (priman) izan ezik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 83. orr.

Bart, konpletak esaten ari nintzela, argi sumatu nuen deabrua zetorrela gelara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.

Leireko monastegian, adibidez, monjeek konpletak eta salbea abesten zituztenean.  Herria   2005-02-17

Iluntzean, Konpletak errezatu ondoren lotara joan zen Konpletak noiz iritsiko zain.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 974. orr.


konpleto 1 izond osoa, behar duen guztia duena.

Atezain konpletoa dela erakusten ari da.  Berria - Kirola   2004-03-17

Irujok zerbait baldin badu, konpletoa dela.  Berria - Kirola   2004-06-15

Kostako da beste partida bat hain konpletoa ateratzea.  Berria - Kirola   2004-02-25

Gero, ospitalean, pentsio konpletoarekin egon zuan astebetez.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 18. orr.

Kasto konpletoa duk andereñoa.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 22. orr.

Horrela ere ez dira kontuak kitto-kitto, erabat kitatuta, oreka konpleto eta naturalean suertatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 85. orr.

Egun ona izan dugu gaur, egun bitxia, konpletoa.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 48. orr.

2 kafe konpleto zigarro purua eta kopa ere badituen kafea.

Portuetakoa inoiz ez duk izaten kafe konpletoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 223. orr.


konplexatu izond

-Hik dunan sexu harreman bakarra gasnarekin delako arras konplexatua haiz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 28. orr.


konplexotasun ik konplexutasun.

konplexu (orobat konpleju g.er., konplexo g.er. eta konplejo g.er.) 1 izond askotariko elementuz osatua dagoena.

Erlojua eta antzeko mekanismo konplexuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.

Organismo konplexuei -sexu bidezko ugalketaz baliatzen direnei- dagokienez, [...].  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

Molekula konplexuak matxuratu direnean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 202. orr.

Afrikatuak hots konplexuak izan arren unitate bakunak direla euskal fonologian.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Eraikuntza-joko konplexu baten antza du gorputzak; giltzadura lokaz elkarturiko makila zurrun askoz osaturik dago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Mutur batean, kontrol-kaxa konplexu bat zegoen, hodi sendo batzuen bidez armairu bati lotua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.

Aldagai bat bakartzeak, aldagai konplexua izanda ere, ez baitu inolako zentzurik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 56. orr.

Gainera, aldagai konplexu gehiegi zegoen beti horrelako ekuazio batean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 79. orr.

Margolan gutxik ageri dute, analisi sakon bat eginez gero, egitura geometriko konplexu eta erregularrik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.

Gramatikaren deskribapenerako behar ditugun ezaugarriak dauzkaten formaldatzeen algebra arras konplexu baina guztiz naturala gara dezakegu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 68. orr.

Zuntz eta karbohidrato konplexu gutxiegi eta animalia proteina, lipido saturatu eta azukre soil gehiegi.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.

2 korapilatsua; alderdi asko eta kontrajarriez osatua.

Gizon konplexu bat, arazoz eta angustiaz zamatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.

Emakumeak benetan izaki konplexuak gara.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 203. orr.

Oso gizarte konplexuan bizi gara eta asko dira etengabe iristen zaizkigun berriak, datuak, etab.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 155. orr.

Sarri ahazten dugu gatazkak konplexuak direla; arazoen atzetik gizakiak daudela.  Berria - Kultura   2004-09-23

Beraz, konplexua da auzia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.

Saia gaitezen auzi konplexu honetan zertxobait sakontzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.

Balioen unibertso konplexuan ordena edo sistema bat lortzeko saioak asko eta oso diferenteak egin dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.

Ez gara gauza interrelazio konplexu hauek azaltzeko eredurik, ezta sinplifikaturik ere, emateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 31. orr.

Bere etorkizuna baldintzatzen duen egoera konplexu baten aitzinean dago.  Berria - Kultura   2004-04-11

Kalkulu benetan luze, konplexu eta, egia esatera, gertagaitz baten truke.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.

Formulazio ekonomiko konplexu eta garatuenetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 110. orr.

Alkimia-eskuliburuen hizkera konplexu hark iragartzen zuenetik ezertxo ere ez zen gertatzen ari.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 8. orr.

Bizitza bera bezain sinplea eta konplexua.  Berria - Kultura   2004-01-20

Eragin-truke konplexuzko sistema bat da beti.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 175. orr.

Itxuraz urri eta trakets diren hizkuntzek lehengaia eskaintzen dute kultura landu eta konplexu baterako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 49. orr.

Nobela luze eta konplexu hau (nik baino gehiago dakitenek esan digute "irakurketa bat baino gehiago" daukala) 1939-1947 aldiaz ari da.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 140. orr.

• 3 iz sentimen multzoa, gehienetan guztiz inkontzientea, gizabanakoaren nortasunean eragina dutena.

Ikasle txarra nintzen eta konplexu handiak nituen matematiketan inbalierra nintzelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 283. orr.

Konplexu anitz ditugu nafarrek, eta ez dugu zertan eduki.  Berria - Kultura   2004-03-30

Nire izaera konplexuz betea zela medio, uste dut gehiegi lehiatu nintzela neronek ordaintzeko, gonbita berea izan zen arren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 141. orr.

Urteetan zehar euskaldunon baitan sorturiko konplexua desagertzea nahi dugu.  Herria   2005-02-27

Konplexu gainditu gaberen baten arrastotzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 33. orr.

Sotana janztea zuela don Estebek bere hankaluze-konplexua gainditzeko sendagairik onena.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 38. orr.

Gutxiago zaren konplexua duzu.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 81. orr.

Ausart, bat batean gutxiagotasun-konplexu hura gainditu balu bezala.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 170. orr.

'Gehiagotasun-konplexua' eratzen ari zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.

Edipo konplexua...  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 54. orr.

Espainolen konplexu eta amorru antifrantsesa  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 46. orr.

4 osagai askoz osaturiko gauza.

Orain berreskuratu dugu Cristo Rey konplexu ederra, arkitektura aldetik oso polita den lekua. Konplexu proteikoak eratzeak -batzuetan, oso bolumen handikoak- areagotu egiten du aukera hori.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 24. orr.

5 errudun/erruduntasun konplexu errudun ustea.

Ez diot sekula galdetu Sedanori zertan datzan errudun konplexua, baina ziur naiz nire neurosi obsesiboari egotziko liokeela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.

Erruduntasun konplexu judeokristauak hor zirauen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 204. orr.

Eta halaxe egon zen, egun batzuetan, erruduntasun konplexu baten menera.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 75. orr.

6 gehiagotasun konplexu gehiagotasun ustea. ik gutxiagotasun 3.

'Gehiagotasun-konplexua' eratzen ari zen, India ikusten zuelarik ez bakarrik erakunde txar eta usteldutako jendea zuen herrialde bezala, baita berez hobetzeko gai ez zen herrialde bezala ere...  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.

7 gutxiagotasun-konplexu gutxiagotasun ustea. ik uste 15a.

Euskaldunek topagune erreferentzial bat izatea, gutxiagotasun konplexua gainditzea.  Berria - Kultura   2004-12-14

Eta bere gutxiagotasun konplexuak okerrera egin zuela XVII. eta XVIII. mendeko Frantzia handi haren aurrean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 50. orr.

gutxiagotasun konplexua pairatutakoek behialako garaipen egiazko eta alegiazkoetara jo zutela, edo beren kulturaren dohain inbidiagarriak aldarrikatzera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 51. orr.

8 zenbaki konplexu unitate errealez eta unitate irudizkoz osatua.

Atera zitekeen zenbaki negatibo baten erro karratua, zenbaki konplexuen eremuan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.

Zenbaki konplexu bat egiteko, bi zenbaki erreal behar ziren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.

(2, 0) bikotearekin, berriz, 2 + 0i zenbaki konplexua eratzen zen; alegia, 2, besterik gabe!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.

Beraz, zenbaki konplexu bereziak ziren zenbaki errealak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.


konplexuagotu, konplexuago(tu), konplexuagotzen da/du ad konplexuago bihurtu.

Mundua handitu da, zabaldu, konplexuagotu.  Berria - Kultura   2004-02-24

Garrantzi handiagoa du honenbestez testuak, konplexuagotu ere egiten da arian-arian, eta bertso luzeagoen beharra sentitzen du bertsolariak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 192. orr.


konplexutasun (orobat konplexotasun) 1 iz konplexua denaren nolakotasuna.

Izadiko konplexutasuna elementu kopuru txiki baten konbinatoriari zor zaio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.

Gene kopuruak ez duela izaki bizidun baten konplexutasuna islatzen.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Konplexutasun ikaragarrizko mekanismoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

Bere arrazoibidearen konplexutasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 87. orr.

Aurreko lanaren aldean, labirintoen konplexutasuna zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Adierazpenaren sinpletasunaren eta ebazpenaren konplexutasunaren arteko aldea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 374. orr.

Auzien konplexutasunagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

Egoeraren konplexutasuna ikusirik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Prozesuaren konplexutasuna aintzat hartuz.  Berria - Mundua   2004-10-10

Gizartearen konplexutasun handiagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

Erantzuna bilatzen hasi, eta konplexutasun juridikoa agerian geratzen da.  Berria - Harian   2005-02-04

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eboluzioak berekin dakarren konplexutasun-gehikuntza, berriz, genomei aldiro ADN puskak gehitzearen ondorio zen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.

Aurkikuntza hark erakutsi zuen gene kopuruak eta genomaren tamainak ez dutela lotura esturik konplexutasun mailarekin.  Berria - Gaiak   2004-12-18

Kanalak bilatu behar dira, herritarrek aukera izan dezaten konplexutasun-maila desberdinetan elkarrekintzan jardun eta aldaketak eragiteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 99. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gorputzean gertaturiko guztia hautematen badu arimak, gorputzarekiko kontzientzia gorputz-konplexutasunarekiko proportzioan dago.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 12. orr.


konpliarazi, konpliaraz, konpliarazten (orobat kunpliarazi) du ad konplitzera behartu. ik betearazi.

Migel Mailuk konpliarazi behar, orduan, gogo onez konplitu nahi ez zena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.

PPko eta PSEko ikuskatzaileek ere zorrotz kunpliarazi zuten agindua.  Berria - Harian   2005-04-18


konpliezin izond ezin konplituzkoa.

Borrokaldian galdutako ohorea eskuratzeko asmo konpliezina bete nahian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 119. orr.


konplikagarri 1 izond konplikatzen duena.

Ez al dator koadrila hau, jakinduriaren moda eta modista "konplikagarri" guziak saihestu nahiz, soiltasun xalo baten indar bila?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 339. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Arrazoi handia zuen, Jean Robin koplariak: modak eta modistak "sortzeak eskas eman guzien konplikagarri" ditugu  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 338. orr.


konplikatu, konplika, konplikatzen 1 da/du ad korapilatu, katramilatu, zaildu, nahasi.

Erran niolarik hotel bat hartu behar genuela, orduan gauzak konplikatzen hasi ziren.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 87. orr.

Baina gero, kontakizuna idazteko orduan, dena konplikatzen da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 27. orr.

Alegia, sinpleak behar luketen gauzak zergatik konplikatzen ditugun...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 333. orr.

Gizakiok gauzak konplikatzeko azaltzen dugun joera benetan harrigarria da.  Berria - Kirola   2004-03-24

Bigarren esplikazio honek gauzak gehiago konplikatzen zituela erraztu baino. Egitura etengabe berritu behar izateak, hala ere, ikaragarri konplikatzen du kontua.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 66. orr.

"Nondik gatoz?" galdera zaharraren aurrean, pentsamendu zientifikoak aldi berean sotildu eta konplikatu egin du erantzuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.

Ariketak konplikatuz joan ziren.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 138. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Izpiritua paralisiatua neukan: gauza xinpleenak ere konplikatuak aurkitzen nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 152. orr.

Ez dira gutxi pentsatzen dutenak nazioa makina konplikatua dela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 103. orr.

Gizakiak gai dira mugimendu sotil eta konplikatu ugari egiteko, goi mailako diseinu teknikoari esker.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

Konbustioa nahiko prozesu kimiko konplikatua da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.

Garunak erregistraturiko soinu-sentipen konplikatua da azken produktua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 113. orr.

Konplikatua da mekanismoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.

Konplikatuxeagoa da hezetasunaren arazoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.

Hogeita hamaika nerbio pare irteten dira bizkar-muinetik [...]; handik, nahiko modu konplikatuan, enborrera eta gorputz-adarretara banatzen dira batez ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.


konplikazio (orobat konplikazione g.er.) 1 iz katramila, arazoa.

Nahiago nuke operazio guztiak hain errazak eta konplikaziorik gabekoak balira.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 119. orr.

Xehe-xehe aztertua zuten, bada, zer konplikazio gerta zitezkeen operazioan eta operazioaren ondoren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.

Konplikazioren bat sortuz gero.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 37. orr.

Arazoen bila ibiltzen naizela, konplikazioak gustatzen zaizkidala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 45. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Konplikazio nahiaren beste urrats bat, lau oinak eman eta bertsoa osatzearena izan zen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 139. orr.

Ez dago dudarik, konplikazio-maila handiagokoak direla.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 139. orr.

Konplikazio kate luzea du.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 111. orr.


konplikazione ik konplikazio.

konplimendu (orobat kunplimendu g.er. eta kunplimentu g.er.) 1 iz adietasun edo begirune bereziko esaldia edo egitea, ele ona.

Konplimendurik gabe, betikoa eskatu nion Antonio Musu-tristeri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 334. orr.

Nire andrea [...] ez zen konplimenduetan korapilatu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.

Ez zen konplimendu bat naski.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.

John Smith kapitaina, ostera Virginiara abiatzekotan, ontzira aurretik hari konplimendu egitera etorri zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 124. orr.

Garbi ikusten zen konplimendu bat egin nahi zidala, baina laudorio handirik egiteko gauza ez zenez, begiradaz egin dit konplimendua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 202. orr.

Andreak labur erran zituen konplimenduak, harira joateko presatua zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 86. orr.

Bazegoen zerbait hika egiteko, konplimenduak esateko eta itxurakeriatan jarraitzeko gogoa kentzen ziona.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 118. orr.

Horiek aho betean baina derrigorrean bota beharreko kunplimendu ezdeusak dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.

Claude-k onhar dezaztela gure konplimendurik beroenak eta izan dezatela ainitz zorion beren bizitzan.  Herria   2001-09-13

Gorteko konplimenduetarik bazter.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 160. orr.

Gehiegizko kunplimenduak baztertuta.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 31. orr.

Hobe zuten erraitea nola jokatu diren biltzarrean, dena konplimendu, Sarkozy-k Alain maitea aipatuz, Juppé-k Nicolas maitea erantzunez.  Herria   2002-11-21

Aznar-en solasak dena konplimendu frantses eskuindarren batasuna egin dutenentzat, bainan ere dena larderia bestalde.  Herria   2002-11-21

Gure aldetik konplimenduak eta familia berri horiek izan dezatela luzaz osagarri eta zorion.  Herria   2002-09-05

Konplimendu beroenak 3 gazte haueri!  Herria   2001-08-02

2 (hitz elkartuetan)

Konplimendu-hitzak esan zizkidan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 60. orr.

3 konplitzea, betetzea.

Luzatzerat utzi behar izan zuen bere ametsaren konplimendua...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 611. orr.

4 konplimenduak egin

Izeba Juliari konplimenduak eginez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 299. orr.

Sarjentu zahar bat, andaluza bera, urrumaka hasi zitzaion ama nagusiari, eta konplimenduak egiten zizkion, klasikoetakoak; begiak bi izar "diztirazu" bezalakoak zituela esan zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.

Nire arimak ere berdin egin dezala, bere sudurra itsats dezan kristalen kontra: konplimenduak eginen dizkiote elkarri.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 179. orr.

· Lehen konplimenduak egin orduko, arrebak, pollikiño-pollikiño bere semea besoetan hartu zuen eta erakutsi zidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 180. orr.

Noiz egiten da sasoin huntan bezenbat konplimendu? denak goxoki mintzo, denek ele ona aise emaiten...!  Herria   2004-01-01

4 konplimenduzko izlag

Konplimenduzko hitz haien ondotik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 621. orr.

Askotan hitz egin duten bi lagun zaharrek bukatzen duten bezala, soil eta erraz, konplimenduzko esaldirik gabe.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 122. orr.

Baina irri behartua zen hura, konplimenduzkoa...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 167. orr.


konplimenduka adlag komplimenduak eginez.

Elgarri konplimenduka ere arizan dira eta nola! alta, askoren gostuko, ez dute elgar hain maite...  Herria   2002-11-21

Hautetsiak ere deneri konplimenduka.  Herria   2005-03-24


konplimentatu, konplimenta, komplimentatzen da ad konplimenduak egin.

Eta eskuak eskuetan, hunkimenaren mugetan, elkar konplimentatuz, besarkatuko ziren, oihuka: [...].  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 7. orr.


konplitu, konpli, konplitzen (orobat kunplidu g.er. eta kunplitu; Euskaltzaindiaren Hiztegian konplitu agertzen da) 1 du ad bete.

Antonio Borboikoarekin, berriz, ez zuen gizonez gizon mintzatzeko bere nahia konplitu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

Ez zuen zerbitzualdi osoa konplitu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Berrogei urte konplituz gero, inork ez du begirada bera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 76. orr.

-Eta erditzearekin lana konplitua balitz, hainbatean lukek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.

Gainerakoan, bere espezialitateko estereotipoari dagozkion guztiak bete-betean konplitzen zituen: kalakari isilezina, bidaiari ipurtarina, gautxori nekaezina, edale zoroa eta emakumezale gogorra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Hemen behar zuela haren puska batek bere patua konplitu, erromes galdu baten gorputz eta izpirituaren sustatzaile!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.

Baina ez nuen asmorik promesa kunplitzeko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 21. orr.

Gauza guztien gainetik konplitzeko daukadan betebeharra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 152. orr.

Horrela hiruek aspalditik duzuen gutizia kunplituko da.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 37. orr.

Han zirenei gogorazteko elizako eginbideen konplitzeko obligazioa zutela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.

Nola ulertaraz legeak egiten direla konplituak izateko eta haiek aipatzen zituzten garaiak iraganekoak zirela?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 156. orr.

Desira konplitu gabeen mingotsari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

Konplitu gabeko amets erotikoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Erantzun konplitua eman nion, gure ustezko erasotzaileen kopuruari zegozkionak hanpatuta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.

Baldin egin balitz euskaraz hainbat liburu nola egin baita latinez, frantsesez edo bertze erdaraz eta hizkuntzaz, haiek bezain aberats eta konplitu izanen zen Euskara ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 404. orr.

Kopiatzaileak omen dituk gaur egungo artistarik konplituenak!  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 16. orr.


konplituki adlag osoki, betetasunez.

Egiteko guztiak konplituki betetzen nituen eta arau guztiak hautsi gabe begiratzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 186. orr.

Ordea, xede horren konplituki konplitzea eta betetzea ez da erraza. esperientziaren muga oroz goiti saiatutako erabileraren hedapena eta mugak konplituki eta seguru determinatzea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.


konplitze iz betetzea.

Etxean sartzean, neskaren ganberatik ateratzen zen musika isila iragarpentzat hartu nuen, neure itxaropenik goxoenak konplitze bidean egon zitezkeela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.


konplize 1 iz gaizkidea, erru-laguna.

Bi konplizeak berehala atxilotu zituzten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.

Gauza bera gertatzen da delitu batean konplize bat baino gehiago denean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 102. orr.

Delitu baten konplize salatariari inpunitatea aginduko balio.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 103. orr.

Bernard Weinstein bere konplize izandakoa hil izana leporatu zioten.  Berria - Gaiak   2004-06-23

Deabruaren konplize horrek.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 94. orr.

Transgresore ospetsu hark hala amaitu zuen santutasunaren [...] eta hiltzaileen konplize izatearen arteko leizean, teoria eta moral guztietik haratagoko muga beroetan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 42. orr.

Zure isiltasunak konplize egiten zaitu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Beste guztia baino makurragoa da, erantzule eta konplize sentitzen naizelako.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 170. orr.

Arerioak lagun eta etsaiak konplize nahi ditu Batasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Klitoria nire hatzaren konplize.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 65. orr.

2 irud/hed adkor

Antton Luku eta Mattin Irigoien dira konplizeak horren idazteko mementuan.  Herria   2005-06-23

3 (izenondo gisa) ik konplizitate 2.

Elkarri irribarre eta keinu konplizeak eginez...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 187. orr.

Barreak, begirada konplizeak. Doktoreak barre egiten du, begirada konplize batekin ni nahastu nahian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 122. orr.

Ama-amonek begiratu konplize bat egin zioten elkarri.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 114. orr.

Nolabaiteko keinu eta jarreren dantza konplizeari esker.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 114. orr.

Bere isiltasun konplizearekin beste aldera begiratzen duten politiko profesionalen babes lotsagarriarekin.  Berria - Harian   2005-01-16

Giro lasai eta konplizean  Berria - Harian   2005-02-19

4 (hitz elkartuetan)

Etsaiaren konplize izaera.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 24. orr.

Hilketa baten beharrezko laguntzaile izatearen delitua leporatzetik, konplize delitua leporatzera pasatu da Gorena.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27


konplizidade ik konplizitate.

konplizitate 1 iz

-Kanta pare bat bakarrik -esan du konplizitate bila.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 67. orr.

Neurrien gogorra elizari bazegokion ere, lotsa gabe bilatu zen agintari zibilen konplizitatea.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 48. orr.

Marujari so egoten saiatzen da, emakumearen konplizitatea bilatu nahian.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 126. orr.

Kontsumo gizartearen zutabeak dardararazten dituen kritika, ironia, umorea, gogoeta, irudiak eta abar, irakurlearen konplizitatea eskatu eta lortzen dutenak.  Herria   2002-10-24

Jainkoaren nahiak eta jendearen sofrikarioak halako konplizitate bat moldatzen baitzuten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 22. orr.

Halako konplizitate bat sumatzen zuen Klararen eta txalupariaren artean, eta konplizitate hartatik kanpo sentitu zen bera.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 168. orr.

Maitasunaren esperantza konplizitatean hasten den jakitun, ez zidan konplizitaterik oparitu nahi.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 44. orr.

Konplizitate platoniko horrek zenbait hilabete iraun zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 203. orr.

Sadetarren etxean antolatzen ziren orgia hauek bere emaztearen konplizitatearekin egiten ziren, eta apaiz baten partaidetzarekin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 18. orr.

Gustatzen ez zaizun irribarre berria Luisengan, konplizitate ustezkoaren irribarre ziurregia.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 127. orr.

Igorle eta hartzailearen artean ehuntzen den ezkutuko konplizitate hori ikaragarri indartsua da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.

Vichy-ko gobernuak naziekin izan zuen konplizitatea zela eta.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.

Ezagun zen bien arteko konplizitatea, barrako bi aldeetako lubeltzean urte luzez ondua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 296. orr.

-Ederra sartu zenion gaixoari -gaitzespenez baino areago, konplizitatez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 365. orr.

Hotzagoa bata, konplizitatez babestua bestea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 125. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik konplize 2.

Konplizitate keinu batez erantzun nahi izan zion Olatzek Martaren konfesioari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 198. orr.

Elkartasun eta konplizitate keinuak jaso ditugu Espainiako leku askotatik.  Berria - Mundua   2004-03-25

Natxok konplizitate keinua egin dio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 15. orr.

Hamabost urterekin izaten den konplizitate puntu hori lortu genuela esango nuke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 410. orr.

Gogoratu nuen igande batean, orain hiru aste, ez gehiago, nolabaiteko konplizitate itxura antzeman nuela gauzetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 222. orr.

Konplizitate giro horretan hainbat pasadizo izan zituzten hizpide bi politikariek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Konplizitate harreman berezia sortzen da antzezlearen eta ikusleen artean.Solidaritate edo konplizitate sentimendu bat besterik ez da.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 56. orr.

Inoiz ez nien ez aparteko hizketarik, ez konplizitate arrastorik sumatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 114. orr.

Ez da irakurleari zentzu bikoitz bat adierazteko eta konplizitatearen plazerra eskaintzeko, nik arbuiatu egiten baitut edozein konplizitate era, nostalgia dela, patetismoa dela, iraina dela.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 32. orr.

Horrek guztiak konplizitate elementuak sortu ditu Estatuan.  Berria - Mundua   2004-03-25

3 konplizitatezko izlag

Konplizitatezko barre mota bat zen, hala iruditzen zitzaidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 224. orr.

"Nicht wahr, Herr Offizier" itzuli zen helduen konplizitatezko irribarre xumearekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 87. orr.

Zapata garbitzailearen eta zure artean ez da begirada samurrik edo konplizitatezkorik izango, ez diozu irribarrerik eskainiko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 212. orr.


konplot iz pertsona batzuen arteko hitzarmena beste pertsona baten edo batzuen aurka jokatzeko.

Biren arteko solasa konspirazioa edo konplota izan zitekeen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 135. orr.

Tsarrak deserriratu egin zituen konplotean parte hartutako guztiak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 253. orr.

Konplot izugarri baten biktima zela pentsatzera iritzi zuan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 283. orr.

PANek salatu du Gazako plana «Israelen konplota» dela.  Berria - Mundua   2004-05-05

Arafaten aurkako «konplot bat» prestatzen ari zela.  Berria - Mundua   2004-08-03

Chavezen kontrako ustezko konplota.  Berria - Mundua   2004-05-15

Nazioarteko konplot baten biktima dela salatu du.  Berria - Harian   2005-07-10


konplubio iz erromatar etxeetako burraldean, euri ura biltzeko uzten zen irekidura karratua edo lauzizuzena.

Konplubioaren argiaren zabalera ez da izango atrioaren zabaleraren laurden bat baino txikiagoa; eta luzera, atrioaren proportzioan egingo da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2850. orr.

Estilo korintoarrean habeak eta konplubioa modu berean jarriko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2810. orr.


konponarazi, konponaraz, konponarazten du ad konpontzera behartu.

Kendu zuten prezintoa noizbait, eta orduan aitak sarraila konponarazi zuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 109. orr.

Joaxek tenplua konponarazi.  Elizen arteko biblia   2 Erg 12,5

Aurrerantzean hiriko agintaria, nornahi izanik ere, behartua gelditzen zela etxe hura konponaraztera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 642. orr.


konponbide 1 iz arazo edo auzi bat konpontzeko bidea. ik konponketa.

Egoera petral berean geratu ziren beste asko ere, eta konponbide bila hasi ziren batzuk, klase-borrokaren aztarna handirik ez zeukan herrian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 84. orr.

Askotan, neurri gogorrak hartu behar izaten dira konponbidea jartzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 44. orr.

De Valerak ez zuen berak britainiarrekin konponbidea sinatu nahi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 76. orr.

Galderak egiten badira konponbideak aurki daitezke.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 200. orr.

Arazoak gaiztotu eta konponbideak oztopatu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 108. orr.

Su-etenetik astebetera, apirilaren batean, manifestazio erraldoia egin zen Bilbon gatazkaren konponbidearen alde.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 52. orr.

Epe luzeko konponbideak behar dituzten oso gai sakonak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 80. orr.

Bakezko konponbide bat eskatu zioten erregeari.  Elizen arteko biblia   Eg 12,20

Abu Graibeko zaindari Lynndie Englanden auzia atzeratu dute, «tarteko konponbide» baten bila.  Berria - Mundua   2004-07-13

Arazoak konpondu edota konponbidean jarri.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 49. orr.

Konponbidea, norbera nor izatea da, hots, egiazko nortasuna izatea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 82. orr.

Politikoek bidegabeen konponbiderako neurriak har ditzaten eragozteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 190. orr.

Gatazkaren Konponbiderako Proposamena.  Berria - Kultura   2006-04-30

Arazo berberari konponbide berbera?  Berria - Kirola   2004-12-01

2 (izenondoekin)

Hainbat gabezia eta arazori konponbide egokia aurkitzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 220. orr.

Pozoitze-kasuek konponbide ona dute askotan, dialisiaren bitartez substantzia toxikoak kanporatu eta odola garbitzen baita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 248. orr.

Eragozpen txiki bati konponbide erraz bat eman ostean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 55. orr.

Ez zaio arazoari konponbide errazik ikusten.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 58. orr.

Metilfenidatoa ez da konponbide eraginkorra eguneroko bizian.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Hala ere, sinetsita nago elkarrizketa dela konponbide bakarra.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 69. orr.

Hona konponbide sinple bat: [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 184. orr.

Matxinadari konponbide baketsua bilatzeko itzuli zen Al Sistani.  Berria - Mundua   2004-08-27

Joan den urrian konponbide iragankorra hitzartu zuen kontseiluak, baina luzerako irtenbidea bilatu nahi zaio ataka horri.  Berria - Ekonomia   2006-02-14

Nire iritzia da konponbide egonkorrena irakiarren beraien eskutik etorriko dela.  Berria - Mundua   2004-01-28

Konponbide globalei buruzko azterketa bat egiteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 20. orr.

Gure unibertsitate sistemaren konponbide bateratu bat aurkitu beharko genuke, nire ustetan: konponbide orokor eta bateratua, baina aldi berean unibertsitateen arteko lehiari eutsiko liokeena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.

Gatazkaren konponbide demokratikoari.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Abiatutako konponbide prozesua zintzotasunez lagunduko dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Konponbide Mahaia osatzeko unea iristear dagoela uste du Hitzarmenerako Mahaiak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Kafeak ematen dio konponbide zantzu bat bere egoerari, 'kafearekin zertxobait zuzentzen dut, kafeina intrabenosoa hartuko nuke'.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 84. orr.

Konponbide garaia baliatzea denon ardura dela nabarmendu du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

NBE Nazio Batuen Erakundearen Konponbide Plana onartu zuten Marokok eta Fronte Polisarioak  Berria - Mundua   2006-02-28


konpondu, konpon, konpontzen 1 du ad hautsia, hondatua, erabili ezin zela zegoen gauza, erabiltzeko eran jarri edo antolatu. ik atondu; akomeatu; adelatu.

Teilatua konpontzea zen lehenengoko lana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 160. orr.

Etxea Endreri esker konpondu genuen, oso mailegu moduzkoa lortu baitzigun.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.

Elizako dorrea konpondu eta ibai gaineko zubia birreraikitzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 74. orr.

Sarrerak eta gelak konpondu eta ateak ipini zizkieten. bertako bentaren batean logelak hartu eta autoa konpondu artean oporretan geundelako itxurak egitea.  Elizen arteko biblia   1 M 4,57

Baliteke garajeko ate automatikoa konpondu behar duen teknikoa izatea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 155. orr.

-Itoginak izango dira teilatuan, konpondu egin beharko ditugu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 188. orr.

-Ezin dut traste madarikatu hori konpondu...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 522. orr.

2 (gauza abstraktuak)

Konpondu etxeko arazoak, hil egingo zara eta.  Elizen arteko biblia   2 Erg 20,1

Wittgensteini iruditu zitzaion konpondu zituela jada filosofiaren arazo guztiak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.

-O, Simsbury eta biok auzitegira jo gabe konpondu dugu kontua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 114. orr.

Baina bagenuen beste kontu bat konpondu beharra.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 68. orr.

Lanekoa konpondu behar nuen, astelehen goiz hura ere libratzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 23. orr.

Huts hori ezin da konpondu odola lasterrago zirkularaziz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 157. orr.

Gatazka hau konpondu ahal izateko nola sortu zen ulertu behar zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 114. orr.

Kaltea konpondu nahian ari naiz, Edith.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 134. orr.

Badakizu nork konpondu zigun bizimodua, kolpetik?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 264. orr.

Badakizu Ubanbe nolakoa den, borrokarekin konpondu nahi izaten du dena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.

Beti izaten da konpondu beharrekoren bat.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 109. orr.

Arimak horrelako altxorra galtzen utziko balu, konpondu ezinezko kaltea izango litzateke.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.

3 (inpertsonala)

Eta horrela konpondu zen kontua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 384. orr.

-Konpondu al dira zure arazoak?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 180. orr.

Gauzak ez ziren konpondu; aitzitik, txarretik okerrera joan ziren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 118. orr.

Eure artekoak gizon moduan hantxe konpon genitzan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 159. orr.

Dilema hori oso modu burutsuan konpondu da gizakietan eta beste animalia askotan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.

Erregulazio-mekanismoak huts egiten duenean, bada, taupada-markagailu bat jarrita konpon daiteke arazoa, baina hori baino arazo larriagoak ditu jende askok, eta horiek ezin dira konpondu bihotza bera aldatuta ez bada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 245. orr.

-Uste dut auzi hau onez onean konpon daitekeela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 493. orr.

Hartara, dena berez konponduko zela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 305. orr.

• 4 da ad. eguneroko kontuetan edo zernahi eratako harremanetan, ados etorri edo elkarri egokitu; aritzeko edo zerbait egiteko, aipatzen diren bideei askietsirik jardun.

Eta ohean ere ez ginen konpontzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 67. orr.

Gaizki konpondu ziren beti.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 32. orr.

Ez daukazu harekin ondo konpondu beharrik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 104. orr.

Nire iritziz, ez zaigu interesatzen Amerikarekin gaizki konpontzea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 213. orr.

Biok bikain konpondu gara elkarrekin, Kristo Jauna inolako kontrakotasunik gabe zerbitzatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 412. orr.

Baina aurrerantzean zoragarri konponduko gara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.

Petrushka laster asko konpondu zen Grigorirekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 399. orr.

Konpon zaitez berarekin, bada, eta utz nazazu bakean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 132. orr.

Ez dakigu nola konpondu zen hango eta harantzagoko herritarrekin hitz egin eta elkar ulertzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 91. orr.

Baserritarra, berriz, lurrarekin konpondu behar, bizimodua aterako bazuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 443. orr.

-Konpondu zaitezte zuen artean...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 292. orr.

Hor konpon dadila Gercourt jaun hori, ez naiz ni joan haren xerka.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 129. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ez dakit nola konponduko naizen, idazten denean ez baitu erraza izan behar egunerokotasuna eta norberaren iritzia atez kanpo uztea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 9. orr.

Ondo konponduko zara ni gabe.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 205. orr.

5 hor konpon "hor konpon hadi (zaitez, dadila...)"-ren laburpena, norbaiten jokaera edo arazoekin, edo zerbaiten ondorioekin zer ikusirik izan nahi ez dela adierazteko erabiltzen dena.

Hor konpon, ez naiz orain denbora alferrik galtzen hasiko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 285. orr.

Hor konpon eliza eta hor konpon gurutzea; esbastikak salbatuko du mundua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 78. orr.

-Hor konpon polizia! hori besterik ez balitz!  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 89. orr.

Hortaz, hor konpon portugaldarrak, molda daitezela beren indar nazional urriekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 79. orr.

Tragotxoren bat edan eta hor konpon dena!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 166. orr.

Fabrikak eta bulegoak itxi, eta hor konpon.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 233. orr.

Bi errublo eta erdi bakoitzeko; nahi ez baduzu, hor konpon!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 157. orr.

Horratik, hemen gelditu nahi baduzu, hor konpon.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 28. orr.

Baldin bazekien, ongi, ez zion inori ere kalterik egingo, baina ez bazekien, hor konpon marianton.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 88. orr.

· Baliteke, orobat, irakasleon egitekoa gure jakinduria gelan deskargatu eta horrenbestez hor konpon egitea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 144. orr.


konponduezin ik konponezin.

konponezin (orobat konponduezin g.er.) 1 izond ezin konponduzkoa.

Kalte konponezinen bat zuela ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 83. orr.

«Erru konponezina» izan zela aitortu zuen ETAk martxoaren 30eko agirian.  Berria - Harian   2006-03-23

Konponezina dena konpontzen dela sinetsaraz dezakeen zerbait.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 105. orr.

Londresko parlamentuaren eta errege eta nobleziaren arteko egoera gero eta bihurriagoa zen, konponezina.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 217. orr.

Antinomia konponezinetan korapilaturik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

Komunikazio-inkomunikazio dikotomiak sortzen dituen arazo nire ustez konponezinekin akordatu nintzela orduan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 153. orr.

Iruñeko lau gazteei egindako kaltea «konponezina» dela.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Konponezinak ez, baina konpontzen zailak bai.  Berria - Kirola   2006-01-14

Askotan horixe gertatzen da, konponezinak diruditen korapiloak bide errazenetatik askatzen direla.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 78. orr.

Hurakan bat bezain saihestezin eta konponezina.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 110. orr.

• 2 iz ezin konponduzko gauza.

Nago ez ote diren pasatu konponezin txiki batzuk izatetik ezin konponduzko kontuak izatera.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 61. orr.

Bekatariak sesioa sortzen du lagunartean, konponezina bakean bizi direnen artean.  Elizen arteko biblia   Si 28,9

Hura ez zen pozten amaren eta aitaordekoaren arteko konponezinekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 152. orr.

Bi aldeen arteko konponezina areagotu egin zen Donostiako batzordeak [...] Harkaitz Millan zinegotziaren dimisioa eskatu zuenean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Halako konponezinak nerbio-sisteman bertan dira errotzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.

3 konponezineko izlag konponezina.

Paiva Portuges jaunarentzat ez zegoen konponezineko arazorik.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 56. orr.

4 konponezinezko izlag konponezina.

Antagonismo konponezinezkoetan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 66. orr.


konponezitasun iz konponezina.

Gero, ordea, ikustearen baina ez ikustearen arazoak eta konponezintasunak agertu ziren, ikusmenezko mundua ulertu ezina eta, aldi berean, bere mundua utzi beharra.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 157. orr.


konpongabe izond

Arrazoimen hutsari emandako objektuarekin zerikusia duen galdekizunik ez dagoela giza arrazoimen berarentzat konpongabea denik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 186. orr.


konpongarri iz konpon daitekeena, konpontzeko modukoa.

Desberdintasun hauek liberalentzat konpongarriak ziren eta kontserbadoreentzat ezinbestekoak. beraz, galdekizuna ideiatik abiatuta soilik izan behar da konpongarria;  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 355. orr.


konponketa 1 iz konpontzea. ik konponbide.

egunero-egunero jakinaraziko didala autoaren konponketa nola doan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.

Elizaren konponketa burutu ondoren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 749. orr.

Bideko tailer txiki baten dohainik egin didate konponketa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 95. orr.

Konponketa zenbat kostatuko zaidan galdetzeko lanik ez dut hartu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.

Tenpluaren konponketako gastu guztiak.  Elizen arteko biblia   2 Erg 12,13

2 (gauza abstraktuez)

Isilik egon ginen arazoaren konponketa esku-lan haren ondorioaren mende balego bezala. Valdespinako markesa bera egona zela Lesakan egun haietan, konponketa baten bila.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 323. orr.

Euskal Herriko gatazkak «nazioarteko neurria» izango duen konponketa behar duela gehitu du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-15

Alde batetik izanen dituelarik bere palestinar "gogorrak" eta bestetik Israelekilako konponketa baitezpadakoak.  Herria   2003-05-01

Erran dizudan bezala, askoz ere konponketa gozoago bat eginen dugu.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 94. orr.

Konponketa bat proposatzen diote bere bizimodu libertinoaz damutzearen truke.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 23. orr.

3 musika lanez mintzatuz, moldaketa, egokitzea.

Morriconek orkestrarako konponketa konplexu «eta luzeegia» idatzi zuen.  Berria - Kultura   2006-04-13

En una calle de Paris kantuan, Fran Iturberen gitarraren konponketa ederraz.  Berria - Kultura   2004-10-09

4 pl konpontze lana.

Gasca Kiroldegian ere konponketak egingo dira.  Berria - Kirola   2004-11-12

Marinel zaharrak ordubetez gelditzea erabaki zuen, ezinbesteko konponketa batzuk egiteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 392. orr.

Ikuskapenak edo konponketak egiteko, erreaktoreak geldiarazteko agintzen du araudiak.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Eztabaida bat eskaileran egin beharreko konponketa batzuk direla eta.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 71. orr.

Sorospen taldeek premiazko konponketak egitea lortu zuten.  Berria - Mundua   2006-04-19

Ni lorategiaz arduratzen nintzen, belarra mozten nuen eta sasiak txukuntzen nituen, igerilekua garbitzen nuen, konponketa txikiak egiten nituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 34. orr.

Dendako mutila konponketa txiki batzuk egiten utzia zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 56. orr.

Politikan adabakiak daude, konponketa behin-behinekoak...  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Konponketa- eta garbitze-lanetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 271. orr.

Ezaugarri arkitektonikoak, higaduraren kalteak, egin beharreko konponketa-lanak....  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 160. orr.

Integraturik duen konponketa-zerbitzuagatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Gizakiak egindako makinek ez bezala, badu hezurrak konponketa-sistema moldakor bat beti prest hogeita lau orduko zerbitzua eskaintzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

Negutegiko sabaia aipatzeko, haren konponketa gastua, berrogeita hamar libra agian.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 44. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Badakit ordu hauetan mundu-konponketa alfer asko egin ohi dela, bihar bertan gogoratuko ez ditugunak...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 311. orr.

Kreditu-txartelen eta etxe-konponketetarako maileguen publizitate-gutunak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 13. orr.

Sare-konponketan ari ziren beren untzian.  Elizen arteko biblia   Mk 1,19


konponleku iz zerbait konpontzeko lekua.

Auto konponleku batzuetan egon ohi diren neska gazteenak gogorarazten dizkidate.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 77. orr.


konpontxo
1 konponxo egin adkor aurretik hitz hartua egon.

Behin aitari entzun nion konpontxo egingo zuela faxistekin [Kurtek], bestela ez zela ulertzen aske gelditu izana hain aise.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 158. orr.

Baserri giroetako lur eta baserri jabeen jauntxokeria, eta jauntxokeria horrek boterean dagoenarekin konpontxo egiteko daukan abildadea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.

Esku artatsu batzuek txanponak biltzen zituzten, etxearekin konpontxo egindako poliziak gelan sartzen ziren bitartean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 125. orr.

Portu-burua konpontxo eginda dago Casablancako agintariekin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 29. orr.

Biak konpontxo eginda baleude niri adarra jotzeko?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 99. orr.


konpontzaile 1 iz aipatzen dena konpontzen duen pertsona.

Altzari zaharren saltzailea, bigarren eskuko liburuen saltzailea, eta antzinako oinetakoen konpontzailea, zapataria, alegia, libre zituen uneetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 40. orr.

· Bidegurutzean zegoen konpontzaile baten etxera eraman genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 87. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ahmedabaden bada bizikleta-konpontzaile bat motorrez ibiltzen dena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 40. orr.

-Zer beste eltze-konpontzaile? -esan zuen Hynes jaunak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 177. orr.

Basoan predikatzen zuen zapata-konpontzaile harengana.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 331. orr.

Aterki saltzaile eta guardasol konpontzaile txorroskillero haiek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 234. orr.

Koadernatzaileek eta liburu-konpontzaileek ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 408. orr.

Paola Diamantiniz maitemindu zen Paulo Zubia, San Marco katedraleko organo konpontzailearen alaba zaharrenaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.

Baina beste kontu bat da tsarraren jauregian arazo-konpontzaile hasten denean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 250. orr.

Auzi konpontzaile ez izateaz gainera, auziak konponbidean sartzeko zirikatzaile [...] izateko erantzukizuna ere ez zuen bere ardurapean hartu.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 146. orr.

-Ba ni nintzela Miguelitorentzako nesken tratu-konpontzailea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eltze konpontzaile (3)


konpontze 1 iz hautsia edo hondatua zegoen gauza, erabiltzeko eran jartzea.

Hau guztia konpontze bidean jartzeko diru asko beharko litzateke.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 152. orr.

Europako Batasuneko erakundeen defizit demokratikoa konpontze bidean jartzeko aukerarik ikusten duzu?  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Badute besta hauek zerikusi zerbait gure herrietan ospatzen ziren [...] bizkar besta haiekin, norbaitek bere etxean-edo konpontze lan batzuk egin ondoren han ibilitakoei eskaintzen zien bestekin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 136. orr.

San Damian elizaren konpontze lana amaitu ondoren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 507. orr.

Konpontze-prozesuaren lehen urratsa odolbildu bat sortzea da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Otsailean etxe barruko lanak gehiago, ganbara eta arropa konpontze eta beste...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 78. orr.

Gerrak eta faxismoak bere azken arnasaldietan piztutako gorroto eta etsaitasunek bizirik zirauten, mendekuzko hilketak eta kontu-konpontze politikoak eguneroko gauza ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konpontze bidean (12); konpontze bidean jartzea (3)


konponzale izond konponketaren zalea dena.

Baina ez ahaztu natura konponzalea eta eskuzabala dela, ama onen modukoa.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 81. orr.


konporta iz uhatea, albatea.

Baforearen bodegako konportak baino zabalago zabaldu zuen atea ingelesez edo halako mordoiloan kantari urketariak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.


konportaera iz portaera, jokaera.

Abereen territorio konportaera honek ezin esan araziko digu, jabegoa besterik gabe naturala denik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 34. orr.


konportamendu (orobat konportamentu) iz portaera, jokaera.

Mooter australiarrak, kasu, erabiltzaileen konportamendua ulertu nahi du bilaketa hobetzeko.  Berria - Ekonomia   2004-05-02

Ihes egin, edo "konportamentu txarra" izan, edo aski lanik egiten ez zuenarentzat, zigorra izaten zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 162. orr.


konportamentu ik konportamendu.

konposagile iz konpositorea, musikagilea.

Maisuaren iritziz, Prokofiev ulertu eta guztiz ezagutu gabeko konposagilea da.  Berria - Kultura   2004-08-31

Maiatzaren azken asteetan, bi kontzertu eskainiko dira Erriberriko konposagilearen omenez.  Berria - Kultura   2004-04-15


konposaketa 1 iz konposizioa, antolaketa.

Neurria bezain deigarria du konposaketa ere: argazkiaren ezkerraldean nago ni, lehen planoan, burua pixka bat jiraturik kamera aldera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 86. orr.

Margolaneko puntu jakin-jakin batean, konposaketaren gune nagusian, pausatzen duzu zuk begirada.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 215. orr.

Humek ez du onartzen aprioriko arrazoinamendua ezagutzaren iturria izan daitekeenik; gustuaren kasuan, ezin du onartu "konposaketa-erregelen" (gustuaren arauaren) iturria denik, hain zuzen ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 240. orr.

2 musika lana.

Musikari askok buruz zekizkiten haren konposaketak.  Berria - Kultura   2004-08-31

Anaia Eguzkiaren Kantika-ren konposaketa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.

Disko honetako konposaketek arretaz entzutea merezi dute.  Berria - Kultura   2006-05-04

3 (hitz elkartuetan)

Musikagilea, eta konposaketa eta instrumentazio katedraduna.  Berria - Kultura   2004-07-16

· Kantuari lotu teknikak ikasteko (bertsularitza, antzerkia ezenatokian ibiltzea, koru zuzendaritza, kantuen idaztea, musika konposaketa).  Herria   2001-11-15

4 osaera.

Honekin guztiarekin uste dut azaldu ditudala eta beren lehen kausetarik argitu, Desira, Poztasuna eta Tristura diren hiru lehen afektuen konposaketatik sorturiko afektu eta Izpirituaren gorabehera nagusiak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 347. orr.

Itsasoen konposaketa.  Berria - Gaiak   2004-07-24

NASAren arabera, atomo horiek eguzkia sortu aurreko nebulosaren konposaketa gordetzen dute.  Berria - Gaiak   2004-09-09

Konposaketa aski homogeneoa dutenen artean Txekiar Errepublika, Hungaria, Polonia, Eslovenia eta Malta.  Berria - Mundua   2004-06-08


konposatu1, konposa, konposatzen 1 du ad osatu.

Mila irudi konposatu zituen bere buruan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 126. orr.

Eta lerroon buru-buruan, puntu bikoiti eta bakoitiak bildumatu zituen, lehenbiziko figura konposatzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 70. orr.

Gorputz sinpleenez konposatua den Izakia.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 159. orr.

Cassinik bidalitako azken irudietan ez dago argi ozeanoak zerez dauden konposatuak.  Berria - Gaiak   2004-07-24

Aurretik ezarritako eredu bati jarraiki konposaturiko sekuentziek osatzen dute musika kadentzia bat.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 106. orr.

2 literatura eta musika lanez mintzatuz, ondu.

Antifona eta prosa eder eta deboziozkoak konposatu zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1099. orr.

Ez zuen nahi beste Kixote bat konposatu -aski gauza erraza-, "Kixotea" baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 38. orr.

Goethek aski lasai har zezakeen vox populi zen kontaera bere Fausto handia idazteko, eta are eta lasaiago Quevedok mende batzuk lehenago vanitas-en gaia bere soneto ederrak konposatzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.

Musikagile jaioa zenez, Saforen azkentzea izeneko opera dramatikoa konposatu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.

Ez zuen hitz egiten, eta, setati, egunak eta gauak pasatzen zituen "Miserere" berri bat konposatu nahian.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 62. orr.

Orkestra-lan sinfoniko konplexuak konposatzen ohitua zegoela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 170. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Hitz konposatu hori ez dut maite, klixe bat da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 150. orr.

ik elkartu.

Gorputz askok osatzen duten gorputz konposatu batetik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 155. orr.

4 bakuna ez dena.

Grifoia bera ere izaki konposatua zen, erdi lehoi, erdi arrano.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 143. orr.

Gogamenaren teoria multifaktorial edo konposatuaren mugak dituzte ikerleok hizpide.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 223. orr.

Beira-zuntza da beste gai konposatu ezagun bat, 1945 inguruan asmatua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Material konposatu sofistikatuagoak dira, besteak beste, lastoz egindako adreiluak, animalien ilez sendotutako igeltsua eta papier maché delakoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Bostehun eta hogei dolarren korritu konposatua kalkulatu behar dut, ehuneko lauan ezarriz gero.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konposatu kimiko (5); konposatu organikoak (4)


konposatu2 iz gai konposatua.

Muskuluetan beti dagoen beste konposatu bat da fosfokreatina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.

Oso konposatu pozoitsu bihurtzen dira gibeleko entzimen eraginez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.

Konposatu inorganiko bat da hezur-minerala, kaltzioz, fosforoz, oxigenoz eta hidrogenoz osatua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Ur azaleko konposatu organikoak biltzen ditu ur gaineko landare horrek.  Berria - Gaiak   2004-08-24

Mikroorganismoek deusezta ditzaketen konposatu organikoei esaten zaie biodegradagarriak.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Konposatu disolbagarri bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.

Konposatu sintetiko min bat da fenilo ziape-olioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.

Konposatu zianuriko baten aztarnak ere aurkitu dizkiot biriketan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 130. orr.

Konposatu klorokarbonofluorodunak, CFC.  Berria - Gaiak   2006-05-05

Fosforodun konposatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

musika konposatzeko (3)


konposatzaile iz konpositorea, musikagilea.

Beste konposatzaile batzuek baziren garaian: Pepe Yantzi, Silvestre Almandoz, baina Martinek edo Lajak jotzen zituzten pieza berriak, hamarretatik bederatzi Gelatxorenak izaten ziren.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 62. orr.

Han zeuden konposatzaileek, aurpegi margotuari azkenean malkoak jartzen dizkion umeak bailiran, partituretan banatu zituzten hitzak: 'larghetto' lasaia, 'andantino' biziagoa, 'appassionato' kitzikaria, 'morendo' hilgarria, 'dolcissimo' ezin samurragoa, 'disperato' etsipendua, 'mezzo forte' indartsua... eta beste asko.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konposatzaileen obrak (3)


konposatze iz osatzea; ontzea.

G. Théryk uste du hori izan zela liburuaren konposatze-urtea eta zioa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 7. orr.


konposite iz material oso zaila eta iraunekoa, karbono, beira, boro edo zeramina zuntzez osatua.

Material hauek konposite deitzen dira.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Nanosilize hauek likatasun oso baxua dute, beste nanopartikulekin egindako konpositeekin konparatuz gero.  Berria - Gaiak   2004-09-30


konpositibo izond konposizioari dagokiona.

Atal horretan, Charpentierren «elementu konpositibo guztiak oso nabarmenak dira», zuzendariaren arabera. beste galdera bat egin nion Sabethi, eta erantzunik jaso ez, ea nondik ikasiak zituen bere hitz ezin-taxuzkoago haiek guztiak, esate baterako: arkaiko, lineal, helenistiko, [...], konpositibo eta abar, highbrow hiztegi hura, alegia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 168. orr.


konpositore iz musika lanak ontzen dituena, musikagilea.

Musikari hauta zen eta gehiago dena musikagile edo konpositorea.  Herria   2005-08-11

Ravel, hura bai benazko konpositorea, gure garaietara egokitua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 124. orr.

Bandan zuzendari ez ezik konpositore ere bazen Jose Mari Altuna, Puccini, izan zuen irakasle eta kritiko zorrotzena urteetan.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 51. orr.

Ezkerrean apalategia du, konpositore handien biografiez betea.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 59. orr.

Bach eta beste konpositore batzuen lanak nola jo behar diren.  Berria - Kultura   2004-05-21

Horrelaxe jakin nuen beraz "Camille Saint-Saëns" hemeretzigarren mendean sortu frantses konpositore eta organista bat zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.

Toru Takemitsu konpositorearen Quotation of dream ere joko dute lehen emanaldian, estreinaldia Euskal Herrian.  Berria - Kultura   2004-06-05

Musika, berriz, Richard Wagner konpositore nabarmen harena da, dirudienez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 149. orr.

John Adams konpositore amerikar garaikidearen obra da.  Berria - Kultura   2006-04-09

Aita Madina euskal konpositorearen 11 obra.  Berria - Kultura   2004-05-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konpositore handien (3)

konpositorea hil da (3); konpositorea jaio (3); konpositorea omenduko (3)

euskal konpositorearen (4); konpositorearen obra (4)

euskal konpositoreen (11); konpositoreen lanak (5); konpositoreen musika (4); konpositoreen obrak (8)

euskal konpositoreren (3)


konposizino ik konposizio.

konposizio (orobat konposizione g.er.) 1 iz osatzea, altolaketa.

Konposizioa proportzioen arte bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.

Ezin dezake tenplu batek konposizio egokia izan proportziorik eta erlaziorik gordetzen ez badu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1470. orr.

Pintura imitaziotik urrunduz joan ahala hasi da konposizioa elementu plastikoen, balioen, koloreen, lerroen eta azaleren antolamendua bere barruan hartzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 251. orr.

Hiru figura ikusi genituen, beste garai batekoak ematen zutenak, antzinako margolan baten konposizio landutik irten izan balira bezala.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 109. orr.

Donatienen "partidak" -orgiak- konposizio eta antzezpen teatralak dira ia-ia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.

Ikusten dut irudi horrek konposizio ederra duela eta benetan zait atsegina.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 890. orr.

Egitura geometrikoek, aktiboek nahiz pasiboek, Jorge Oteizaren konposizio espazialean eta dinamikoan izandako eragina.  Berria - Kultura   2004-12-24

Irudiaren konposizio deitu izan den antolamendu plastiko baten mende.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.

Irudi eta konposizioekin jolasteko joera zuen Picassok.  Berria - Kultura   2004-09-14

Fabriken konposizio geometrikoa horizontean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 89. orr.

2 osaera, osagaiak.

Sendagai generikoek izen komertziala duten sendagaien konposizio berbera dute, baina askoz merkeagoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Biziki gustuko dut talde hau, besteak beste, bere konposizio bitxi eta ausartagatik: gitarra jolerik ezean, bi sokadun baxua jotzen du Mark Sandman liderrak eta saxojole nahiz bateria batez osatzen da taldea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.

Zelularen parte urtsuak eta inguruko jariakinek ez dute konposizio bera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Garrantzitsua da odolaren konposizio kimikoa zorrotz mantentzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

Konposizio kimiko egonkorra dute inguruari dagokionez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

Multinazionalak uko egin zion hasieran gas pozoitsuaren konposizio zehatza zabaltzeari.  Berria - Gaiak   2004-12-09

Konposizioan karbonoa, hidrogenoa eta oxigenoa besterik ez dutenez, [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

3 literatura edo musika lana.

Literatur konposizio mota zaharkitua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 231. orr.

Hitz neurtuzko konposizioetan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 192. orr.

Hardcore melodikoa urrun ez duen konposizio mota.  Berria - Kultura   2006-04-12

Itsuarentzat erabat berriak ziren bi konposizio jo zizkioten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 190. orr.

Hiru neskak osatzen dute Sugan, eta disko berriko konposizio guztiak haiek egindakoak dira.  Berria - Kultura   2006-02-14

Ez al zen hura Duke zaharraren konposizio klasiko bat?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.

Ikus-entzunezkoari aplikatutako konposizio elektroakustikoa.  Berria - Kultura   2004-02-04

Musikeneko ikasleen zazpi konposizio estreinatuko dituzte.  Berria - Kultura   2006-05-07

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ohartu San Bonabenturak erabiltzen duen konposizio-baliabideaz, "inklusioa" alegia: […].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 794. orr.

Den bezala onartzen du irudi deskoadratua, eta haren konposizio moduaz gozatzen ikasten du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 151. orr.

Heltayk zuzendaritza eta konposizio ikasketak egin zituen Budapesteko Franz Liszt akademian.  Berria - Kultura   2004-04-01

Espainiako orkestra sinfonikoen elkarteak antolaturiko konposizio lehiaketan.  Berria - Kultura   2006-04-26

Horrek eragin al du konposizio lanean?  Berria - Kultura   2004-10-22

Abesbatzentzako konposizio lana.  Berria - Kultura   2004-02-15

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bi gauza hartu behar dira kontuan musika konposizio horretan.  Askoren artean   «Rataplan» - 93. orr.

Bazirudien, orotara, txakur arrunten argazki-konposizio antzeko bat zela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 50. orr.

6 pertsona bi edo gehiagoren arteko abenikoa.

Ordain haiek bi alderdien arteko abeniko baten bitartez egiten ziren; horregatik, herri barbaroen kodeetan, ordain horiei konposizio deritze.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 289. orr.

Gizon baten biziagatik ezarritako konposizioaren tamaina, hortaz, haren pribilegio handienetako bat zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 290. orr.

Konposizio nagusia hiltzaileak hildakoaren ahaideei ordaindu behar ziena zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 290. orr.

Barbaroen legeetan aurkitzen diren konposizio guztiak gorputz-zigorrei erantsitako interes zibilak baizik ez zirela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 303. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konposizio kimikoa (7); konposizio mota (3)

koadroaren konposizioa (3); konposizioa eta interpretazioa (3); konposizioa ordaintzen (3); soseko konposizioa ordaintzen (3)

konposizioak interpretatuko (4)


konposiziogile iz inprenta konposizioa egiten duen pertsona.

[Proba-zuzentzailea] gaizkile bat, zuk idatzitakoa ez-hanka-ez-buru duen zerbait bihurtu izanaren damua konposiziogileari testua ulertezin bihurtzen utziaz purgatzen duena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 226. orr.


konposizionalitate iz

Era berean, konposizionalitate-printzipioan oinarrituta, perpaus batean osagai bat erreferentzia bereko beste osagairen batekin ordezkatzen badugu, ez da horrenbestez perpausaren egia-balioa aldatuko: "Atxaga asteasuarra da" eta "Joxe Irazu asteasuarra da" perpausek egia-balio bera dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.


konposizione ik konposizio.

konpost (orobat konposta g.er. eta compost g.er.) 1 iz hondakin organikoen eta gai mineralen nahaste hartzituaz eginiko ongarria. ik lurrustel.

Gai organikoaren tratamenduaren bidez konposta lortzen da, nekazaritzarako erabiltzen den ongarria. Donostialdean sortzen den hondakin organikoa konpost bihurtzea etxe eta eskoletako lorategi eta baratzetan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Eguzki talde ekologistak hondakin organikoekin konposta sortzeko proposamena egin die zenbait erakunderi.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Konposta egiteko, fruta eta barazkien hondakinak, arrautza oskolak, kafe eta te hondarrak, […], lorategiko hondakinak eta ohiki zaborretara botatzen dugun beste hainbat gai organiko erabil daiteke.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Guztia nahastu eta lau hilabeteren buruan konpost umela lortuko dugu, eta sei hilabeteren buruan konpost heldua.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Donostialdean konposta egingo duten bostehun boluntario lortzea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Konpostaz osatu ongailuentzat.  Herria   2003-11-06

Konpostaren aukera bideragarria dela uste dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Gure onkailu bakarra "compost" deitzen da: ongarri usteldua eta xehatua da, bizpahiru hilabetez usteltzera utzi ondoan.  Herria   2001-09-20

2 (hitz elkartuetan)

Prefetak azaro ondarrean emana du Bardozeko konpost lantegiaren zabaltzeko baimena.  Herria   2003-12-18

konposta ongailuak lur barnean jarriak direlarik, zanahori, lur sagar eta azalilien lur azpiko parteen axaletan elementu metalikoak eta "HAP" deituak agertzen direla.  Herria   2003-11-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konposta egiteko (5); konposta egiten (4)


konpostaje iz konpostatzea.

Konpostajea da zaborretako osagai organikoak oxigenoaren bidez deskonposatzeko prozesua.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Gaikako bilketa, birziklatzea, berrerabilpena eta konpostajea bultzatuko balira errauste planta ez dela beharrezkoa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

«Eredu iraunkorragoen» alde egiten duela; metanizazioaren eta konpostajearen alde, kasu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Konpostajea nekazaritza lurretan edo jende gutxi bizi den herrietan abian jar daiteke, edo lorategia edo baratzea duten familia bakarreko etxebizitzetan. herria¬

Konpostajearen inguruko tailerra.  Berria - Harian   2005-05-26

Biometanizazio eta konpostaje plantak eraiki ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-25


konpostatu, konposta, konposatzen du ad konpost bihurtu.

Sortutako zaborraren heren bi birziklatu edo konpostatu egingo dituzte.  Berria - Harian   2006-01-03

Gainera, konpostatu eta biometanizatu eta gero, hainbeste zabor botako litzateke?  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Konpostatu eta birziklatu ezin daitekeen %60 horrentzako, bi tratamendu mota daude: errausketa eta tratamendu mekaniko biologikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Urtean 32.463 eta 36.277 tona bitartean tratatzeko gaitasuna izango dute konpostatzeko instalazioek.  Berria - Harian   2006-01-03

Hondakinak egonkortzeko edo konpostatzeko eremu bat egonen da eta, horrez gain, azken hondakinak lurperatzeko eremua.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03


konpostatze iz konpost bihurtzea.

Erraustea birziklatzearen eta konpostatzearen osagarri da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

3 milioi euro birziklatzea sustatzeko, 6 milioi konpostatze lantegia eraikitzeko.  Berria - Harian   2006-01-03

Zubietako Herri Batzarrak herrian bertan konpostatze planta bat jartzeko eskaera egin du.  Berria - Harian   2005-08-23


konpostdun (corpusean konpostadun soilik) izond konposta duena.

Beldur dira kontsumitzaileak erostetik geldituko direla, jakiten baldin badute konpostadun landetarik jiten direla kontserbuko barazkiak.  Herria   2003-11-06


konpostegi iz konpostatze planta.

Erraustegia handitzeaz batera konpostegia eta aurretratamendu mekaniko-biologikorako lantegia ipiniko ditugu hor sistema osatzeko  Berria - Harian   2006-01-03


konpostgailu (corpusean konpostagailu soilik) iz konposta egiteko gailua.

Bostehun konpostagailu Donostialdean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01


konpostgile (corpusean konposta egile soilik) izond konposta egiten duena.

Hor izanen dira "Solagro" energiak berziklatzen dituen enpresa eta Itsasuko "Loreki" koperatiba konposta egilea.  Herria   2002-09-12


konpostgintza iz konposta egitea.

Ez dute hondakin organiko ugari sortzen dituztenen zabor bilketa selektiboa egiten, ez dute beharrezkoa den konpostgintza planta eraiki, ez dute zaborra jasotzeko inolako aterik ateko zerbitzurik jarri...  Berria - Euskal Herria   2006-02-03


konpostgune (corpusean konpost gune soilik) iz konposta egiteko gunea.

Konpost gune zentralizatua edo hiru sarean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30


konpostura iz erabidea, neurritasuna.

Auskalo zer egiten zuen konpostura ez galtzeko!  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 50. orr.

Nola jasaten dituen hainbeste deskalifikazio, irain eta eraso konpostura galdu gabe  Berria - Harian   2005-12-01


konpota 1 iz fruitu zatiak ur eta azukretan egosiz egiten den janaria.

Gerezi sasoian, amak konpota egiten du azokan aurkitzen dituen anpolai gizenenekin eta, gero, potetan sartzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 91. orr.

-Adelak, afalondoan konpota zerbitzatu, eta, denen aurrean, ahots handian esan didanean: [...].  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 152. orr.

-Emango al zenidake ogi-mami pixka bat, mesedez, nire konpota amai dezadan?  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 46. orr.

Marrubi ustelezko konpotarekin jan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Annettek, esku banatan, bi erretilu zekartzan, labean erretako patataz betea bata eta sagar-konpotaz bestea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 14. orr.

Gainean, makilgoxoak, sagar eta azukre karameluak, erroskilak, almendra lehorrak, gerezi-konpota eta bi pitxer edariz beteak zeuden agerian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gerezi konpota (3)


konprendiarazi ik konpreniarazi.

konprenditu ik konprenitu.

konpreniarazi, konpreniaraz, konpreniarazten (orobat konprendiarazi g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian konpreniarazi agertzen da) dio ad ulertarazi.

Colettek buruarekin halako keinu batzuk egin zizkidan konpreniarazteko amarekin ez zegoela ados.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 46. orr.

Emeki-emeki eta maltzurki mintzatuz, konpreniarazi nion hobe genuela ez segitzea. -Jaun horri konpreniarazi diot hemen ez dela nehor burges bat bezala hiltzen, baizik edozoin jende xoil bezala. Orro zenbaitek konpreniarazten digute ez dela irririk han, ez da mintzatu behar ez eta bururik itzuli.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 167. orr.


konpreniezin izond ezin konprenituzkoa, ulertezina.

Gero, jakina, (haur) euskalduna gizon bihur liteke, zu gizondu zinen bezala, edo geldi liteke, nere kasuan bezala, gaur naizen gauza konpreniezin honetan iltzatua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.

Eskuak beldurrez eraman ditu euli-kaken antzeko zeinu konpreniezin horietaraino.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 46. orr.

Gizona niri begira zegoen eta bere begi grisek mezu konpreniezin bat bidaltzen zidaten zimur-zurrunbilo izugarri batean zehar.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 37. orr.

Modu konpreniezin batez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 147. orr.

Arroka gordin zati handiak daude gailurrik gorenetarik behera, denak haritz kasik konpreniezinez beteak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 186. orr.

Saia gaitezen konpreniezina dirudiena ulertzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 79. orr.


konprenigaitz izond ulergaitza.

Hitzez baino zeinu konprenigaitzez erantzun zion Josu R-ri, honek iritzia eskatu zionean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 20. orr.

Zeruari beha gelditzen gara erantzun gabe, haizea gidatuko lukeen orbelen baten zain, askatasunaren mezu konprenigaitz...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 281. orr.

Konprenigaitza, aldiz, nehork kamioiak ez aipatzea.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 104. orr.


konprenigarri izond ulergarria.

Hasperen handi egin eta nire ezpainek hainbat orenetako lehen soinu konprenigarria ahoskatu zuten: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 29. orr.

Konprenigarria, bertzalde, zer opari uzten nion kontuan hartuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 164. orr.

Harold-ek, berriz, bere anaia barkatzeko prest bai, baina ez lege berean Norvegiako errege arrotzaren erasoa, guztiz modu konprenigarrian jokatzen du.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.


konprenitu, konpreni, konprenitzen (orobat konprenditu g.er. eta kunprenitu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian konprenitu agertzen da) du ad ulertu.

Ez dute ulertzen, ez bereizten; begiak itsu dituzte eta ezin ikusi, burua ere ilun eta ezin konprenitu.  Elizen arteko biblia   Is 44,18

Ixtorio huntan ere nork behar du zerbait konprenitu?  Herria   2004-10-14

-Ederki konprenitzen zaitut.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.

Kontatzera natorkin, hik konprenitzen naun eta.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 43. orr.

-Ez dut batere konprenitzen zer diozun...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 14. orr.

Ez dut deusik konprenitzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 26. orr.

Ume hark ez zuen deus ulertu; ezin konprenitu noski, nolatan arin zezakeen ilunak trenaren lasterra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.

Bankoek nola utzi duten ere holako saltsaren muntatzerat, hori ere ezin konprenitua da.  Herria   2002-09-19

Horra beste gauza bat ezin konprenitua eta ezin onetsia.  Herria   2004-05-13

Chirac presidentak etzuen konprenitu mezua, aski argia zena bizkitartean! ez konprenitu edo hor ere ez konprenituarena egin.  Herria   2005-06-02

Hitzak neurtuz mintzatu zen eta, polliki-polliki, haren xedeak konprenitu nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 156. orr.

Erran zituen guztietarik, hitz bat baizik ez nion konprenitu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 137. orr.

Orain konprenitzen ditiat herritarren begirada zeharrak hitaz urguiluz ari nintzelarik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 65. orr.

Baina gero konprenitu nuen esaldi hartan bazegoela mezu pribatu bat.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 113. orr.

Berehala konprenitu nuen etxe berrira joan behar genuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

Makur konprenitu ez banion, magia istorio zirtzilen bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

Eta bat-batean hobeki konprenitu nuen, zergatik, haurtzaroan bezala, inkontzienteki, ezpel-ondo txuriaren saihetsera joan nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 122. orr.

Bainan hori aise konprenitzen ahal den gauza da.  Herria   2003-01-14

Konprenitzekoa da haien harridura.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 157. orr.

65 urtez goitikoetan elebidunak dira % 35, euskara hein bat konprenitzen dutenak % 6, erdaldun hutsak % 59.  Herria   2003-10-02

Nehork konprenitzen ez duen frantses hertsi batetan.  Herria   2001-02-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dena konprenitu (3); denek konprenitu (4); gaizki konprenitu (3); hobeki konprenitu (3); laster konprenitu (5); ongi konprenitu (7); ontsa konprenitu (6); orduan konprenitu (5); orduantxe konprenitu (3); untsa konprenitu (3)

ezin konprenitua (10); ezin konprenitua da (4)

hobeki konprenituko (3); sekula konprenituko (3)

denek konprenitzeko (3); hobeki konprenitzeko (5); konprenitzeko gisan (5)

aise konprenitzen (6); deus ere konprenitzen (4); deus konprenitzen (6); deusik konprenitzen (3); ederki konprenitzen (3); euskara konprenitzen (8); euskara konprenitzen dutenak (3); fitsik konprenitzen (4); frantsesa konprenitzen (3); hobeki konprenitzen (6); ongi konprenitzen (6)


konprentsio (orobat konprentsione) iz ulertzea, aditzea.

Nik eroapen handiz jasan omen nuen besarkada, gizasemeok emakumeen beroaldi edo flakezia horiek jasaten ditugun eran, konprentsioa erakutsiz edo, aski dela adierazteko bizkarrean edo sorbaldan kolpe laburrak joaz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.

Ehun urte egon zara itxaroten, ea sozialistak Unamunok eskatzen zuen euskal identitatearen konprentsio pixka bat izatera noizbait heltzen ote ziren.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.


konprentsione ik konprentsio.

konpresa 1 iz kotoi, gaza edo ehun zatia, doblatuta gorputzaren guneren batean jartzen dena zauriak estaltzeko, odol jarioak geldiarazteko eta kidekoetarako.

Buruko minez zegoela esan duenean, pilula edo konpresaren bat gura duen galdetu diote: baina ez zuen gura ez bata ez bestea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 36. orr.

2 zapi higienikoa.

Hilekoak irauten duen bitartean, emakumeek konpresak edo tanpoiak erabiltzen dituzte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 46. orr.

Beste emakumeren baten odol arrastoak ontzira botatako konpresan. Ziegan nagoela, etxeko gauzak dakarzkidate: arropa, konpresak, ogitartekoak, fruta, termo bat kafesne...  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 71. orr.

Guztiz biluzik zeundenean oinazpiak erakutsi behar zenizkion, ahoa ireki, mihia goratu, [...]... tanpaxa atera edo konpresa jaso.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 196. orr.


konpresio 1 iz konprimitzea, hertsatzea.

Hezur batek [...] jasan ohi dituen indarrak bi motatakoak dira batez ere: konpresioa eta tentsioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

Koska batetik behera jauzi egitean, konpresioa izango dute zangoetako hezurrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

Marmola, beste harri askoren antzera, nahiko gogorra da konpresiorako, baina ahula tentsiorako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Diseinu naturala bat dator berriz ere ingeniaritzaren printzipio antzetsuekin, handiagoak baitira tentsio- eta konpresio-indarrak habe baten erdialdean muturretan baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.

Tentsio- eta konpresio-lerroak izterrezurraren buruan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 28. orr.


konpresor ik konpresore.

konpresore (orobat konpresor) 1 iz presioa handituz gas baten bolumena murrizten duen makina edo tresna.

Automobilaren motorrari errendimendua atera nahi zaionean, konpresore bat ezartzen zaio; konpresoreak zilindroetara bideratzen du aire soberakina, eta lasterrago erretzen da hala erregaia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.

Hegazkinen motorraren antzekoa da turbina horren funtzionamendua: konpresore batek airea xurgatzen du, goi presioan trinkotu eta erregaiarekin nahastu egiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Temple belaunikatu egin zen; gero, ahuspez eta luze-luze eginik "V"-an sartu, konpresorra konektatu (minutu bat behar izan zuen zilindro nagusia betetzeko) eta kontrolei eragin zien.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.

Konpresore erraldoia piztua zuen baten batek  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 230. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mina, min itsusia, mailu-konpresore bat ta-ta-ta hezurren artean, garondo inguruak oinaze batean zapartatzen zizkidana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.


konprimatu ik konprimitu.

konprimitu, konprimi, konprimitzen (orobat konprimatu) 1 du ad zerbait sakatu, hartzen duen bolumena murrizteko.

Balbulek zuloak ixten dituztenean, barruan dagoen airea eta ura konprimatu egiten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4890. orr.

Baldin eta zurezko habe bat [...] erdigunean kargatzen bada, haren azpiko gainazala tenkatu egingo da eta, beraz, tentsioan egongo; goikoa, berriz, konprimitu egingo da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 25. orr.

Hartara, konprimitu egiten dira zainak (muskuluen borondatezko ekintzaz konprimituko liratekeen bezalaxe), eta horrek beste bultzada bat ematen dio odolari bihotzera igotzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.

Kolageno-zuntzak, hormigoi aurretenkatuan altzairuzko hagaxkak nola, hasieran tenkatzen dira, eta inguruko gai minerala, berriz, konprimitu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

2 irud/hed

Truke sareetan 6.000 liburu dituen konprimituriko fitxategi bat dago orain.  Berria - Gaiak   2004-12-09

Lehenbizi musika egokia lortu, eta ondoren konprimitu, inplosio baten bitartez.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 167. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Diamante kosmiko hori, izar zahar baten bihotz konprimitu baten modukoa, kristaldutako ikatz zati bat da.  Berria - Gaiak   2004-02-17

Aire konprimatua eta metanol/etanol nahastean oinarritutako sistemak, esaterako, erabiltzen dira etxeko elektrogailu txikietan eta erregai-pila txikietan.  Berria - Gaiak   2004-06-03

Gaur egun Pexgol-ez eginiko hodiak jariakin asko garraiatzeko erabiltzen dira, aire konprimatuko sistemetan, berotze kolektiboko sistemetan, birfindegietan eta erregaiak garraiatzeko, ...  Berria - Gaiak   2006-01-12


konprimitze iz hartzen duen bolumena murrizteko, zerbait sakatzea.

1800. urtera itxaron behar dugu, John Daltonek gasen hozte eta konprimitze prozesuen berri topatu zuen arte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 446. orr.


konprobatu, konproba, konprobatzen du ad egiaztatu; baieztatu.

Norbaitek begiratzen ote zien konprobatu nahi izan zuen, lotsagatik-edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 92. orr.

Kurtek utzitako giltza sarrerakoa zela konprobatu eta kalera irten nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 202. orr.

Gaixorik nagoen ala ez konprobatzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.

Gelditu, eta ekintza misteriotsu horren subjektua Eskilo zela konprobatu nuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 176. orr.

Begi bat itxi eta bestearekin paretaren zuzentasuna konprobatzen ari zen. mutila hustu zenean, espermaren zaporea berak uste baino gozoagoa zela konprobatu zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 9. orr.

Fakturak konprobatzen jarraitu du.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 62. orr.

Efektu lasaigarria dauka, soziologikoki konprobatuta dago.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 93. orr.


konprobazio iz konprobatzea.

Bazekien, gainera, zer gertatu zitzaion, konprobaziotan ibili beharrik gabe.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 56. orr.

Baina norena zen jakinda aurrena konprobazioak egin nahi izan dituztela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 219. orr.

Konprobazioak eginik, Bennettek trapezioko artisten antzera, hegazkinera jauzi egin, ni igotzen ari nintzen bitartean azeleratu, eta han aireratzen da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.


konprome ik konforme.

konpromesu ik konpromiso.

konprometatu ik konprometitu.

konprometigarri izond kinka larrian jar dezakeena.

Eta hori gutxi bailitzan, zu txosten konprometigarri baten kontuarekin zatoz, ustez Andoni kinka estuan jartzen duen txosten baten kontuarekin. bilatzen ari zena aurkitu zuen, ohar guztiz konprometigarriak, paper grisezko zorro soil batek baizik babesten ez zituenak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 245. orr.

Giltzailua, Runeberg-en departamentuko giltza konprometigarri bezain alferrekoekin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 71. orr.

Iruditu zitzaidan zehaztasun hori garrantzitsua zela, ez zezan pentsa eskaera konprometigarriak egiteko gai nintzenik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 350. orr.


konprometitu, konprometi, konprometitzen 1 da/du ad lotu; behartu; kinka larrian jarri.

Faxismoarekin ez zen konprometitu, eta ongi erreakzionatu zuen arraza-legeen erreaktibora.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 266. orr.

Estatu Batuak beren historiagatik konprometituta zeudela printzipio federala onartzera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 380. orr.

Kausarekin konprometituta sentitzen ez ziren asko beren jarrera aldatzen hasi ziren komisaldegian jipoituak izan ondoren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 93. orr.

Gizarteari erakutsi behar diogu gu ere euskararekin konprometituta gaudela.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Erabaki horiek hartzerakoan, ordea, bere hautu moral indibiduala gauzatzen duen ber, gizaki ororentzat on den moralarekin konprometitzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

Erregimen horretan, izan ere, banku zentrala diru-jaulkipen oro bermatzera konprometitzen da, dauzkan truke-erreserben gainean eta truke-tasa finko baten arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Nazioarteko kredituak herrialde zordunetako estatuak konprometitzen ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Oihukatu zidan neska polit guztiak konprometituta edo ezkonduta zeudela, eta problema polit guztiak ebatzita!  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 95. orr.

Teoria honek defendatzen du judizio moralek printzipio unibertsalekin konprometitzen gaituztela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Akordio honek batzuk konprometitzen ditu, baina ez guztiak.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Konprometituko ez ninduen zerbait esan behar eta, ez zitzaidala askorik gustatzen, ez nion besterik esan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 263. orr.

Ezkerrez eskribitu baitit, bere burua ez konprometitzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 330. orr.

Aurrera egin baitzuen bidean, beso zibilaren inolako laguntza etsigarrirekin konprometitu gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.

"Psssh" erantzun nion, ez nuelako nire iritzia konprometitu nahi.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 76. orr.

Herriaren alde konprometituak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 126. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Beste zinemagile garaikide eta konprometituen lanaz, eta batez ere, engaiamendua esplizituki erakusten duten zinemagileez galdetzen zaionean [...]. Idazle konprometitutzat daukazu zure burua?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 87. orr.

Intelektual konprometitu eta gogotsu haren bizitzako beste konstanteetako bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 10. orr.

Egin liteke literatura konprometitua gizakiarekin, eta egin liteke literatura konprometitua gatazka politikoarekin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 369. orr.

Partidu gaztea, jende gaztez osatua, konprometitua, eta modernoa gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

idazle konprometitua (4); konprometitua eta profesionala (3); literatura konprometitua (3)

estatua konprometitzeko (5); konprometitzeko moduko pausorik (3)


konpromezu ik konpromiso.

konpromisario 1 iz ordezkari hauteslea; ordezkaria.

Arratsaldearen hondarrean jakingo da 860 konpromisarioek zeini eman dioten botoa.  Berria - Ekonomia   2004-02-06

71 konpromisariok parte hartuko dutenez bozketan, gutxienez 36ren babesa lortu behar dute hautagaiek.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Iñaki Galdos gaur egungo lehendakariak konpromisarioen gehiengoaren babesa izango duela ematen du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Kutxako bezeroen artetik, 860 konpromisario aukeratu zituzten, zozketa bidez, joan den urtarrilean.  Berria - Ekonomia   2004-02-18

GAko ordezkariek atzo egindako agerraldian jakinarazi zutenez, 120 konpromisario inguruk parte hartuko dute Nazio Biltzarrean. herria¬

2 (izenondo gisa)

Zuzendari, jokalari, bazkide konpromisario, bazkide arrunt eta zale orok du berea filosofia hori.  Berria - Kirola   2006-02-11


konpromiso (orobat konpromesu g.er., konpromezu g.er., konpromisu g.er. eta konpromosio g.er.) 1 iz konprometitzen denak edo konprometitua gertatzen denak hartzen duen eginbidea.

Erakundeen eta gizarte eragileen arteko konpromiso eta lankidetza aktiboa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 32. orr.

Arlo guztietan, konpromiso handiko militante kualifikatu ugari ditugu Euskal Herrian.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 134. orr.

Konpromiso kristauaren betebeharrak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.

Konpromiso erradikala nazioa eraikitzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Eta urrats hori egiteko konpromisoa hartzeko prest direla.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 119. orr.

Identitatearen teoriak konpromiso bat gehiago hartzen du: aipatutako disposizioak azalduko lituzketen egoera edo propietate fisikoak identifikatu behar dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 190. orr.

Udalbiltzak lau konpromiso hartu ditu: Bai eskolak euskalduntzeari kanpainarekiko atxikimendua adieraztea, kanpaina aurrera eramaten laguntzea eta sustatzea, [...].  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

1982ko abuztuan, Mexikok bere konpromisoak ez zituela beteko adierazi zuen, eta horrelaxe abiatu zen zorraren krisia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Baduk ordua konpromisoak hausteko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 174. orr.

1982ko abuztuan, Mexikok ezin ziela bere konpromisoei aurre egin ofizialki adierazi zuenean […].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Ez nuen zure ezpainen gogo berezirik, eman behar nizun musuak askoz garrantzi handiagoa zuen, halere, konpromiso bat zen, itun bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 243. orr.

Absurdua, argi zegoelako tarteka paseatzera ateratzea onartzen bazuen, konpromiso hutsagatik zela; behartuta, Aranjuezen auskalo zergatik [...] Madril erakusteko eskaini zitzaidalako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 89. orr.

Bere konpromiso ugariek uzten dizkioten ordu libre guztiak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

"Agian bai" esatea iruditu zitzaidan konpromiso gutxieneko erantzuna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 346. orr.

Ortzegunean konpromiso bat zenuela erran zenidanean, ederki isildu zenuen ez zinela gauaz itzuliko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.

Bautistari deitzea gizona konpromiso batean sartzea duk.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

2 hautsi-mautsia.

Batzorde honetako kideon ustean, konpromiso baten bila ari gara, zuk lanpostuan jarraitzeko aukera emango ligukeen konpromiso baten bila, hain zuzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 71. orr.

Italiako komunismoaren eta demokristauen arteko "konpromiso historikoa" deitu izan zenaren aurre-asmatzailea izan zela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 13. orr.

Konpromisozko aterabidea izan da», azaldu zuen Justxenkok eta oposizioak Gobernuaren egoitzen eta Legebiltzarraren kontrako blokeoa, milaka pertsonak egina, altxatuko duela zehaztu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Konpromisozko irtenbidea litzateke eskaileretatik jaistea Porta de Ferroraino.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 332. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ekonomia kapitalista modernoen baitan, botere-harremanak aspalditik daude gizarte-konpromiso instituzionalizatuen gisara kodetuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.

Lehenago ere, normalizazioaren historia labur honetan, konpromiso-hartzeek ekarri gaituzte honetara.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Zer konpromiso-modu esan nahi duzu?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.

Baina badaukate konpromiso maila bat hartzea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

Euskararekiko Konpromiso Eguna ospatu dute Barakaldon.  Berria - Euskal Herria   2004-06-27

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

EDSk ezarririko truke-konpromisoen ondorioz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.

Tokiko eragileek ezin zieten debaluazioak garestitutako finantza-konpromisoei aurre egin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Kohl kantzilerraren hauteskunde-konpromisoak zirela medio.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Hark maitasunez eta era berean bizi-konpromisoz onartu eta mantendu zuen Ordena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.

Hadass ezkon konpromiso bat izana zen dagoeneko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 203. orr.

5 kompromisozko izlag

Andreasek konpromisozko irribarre bat itxuratu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.

Konpromisozko esaldi bat, pentsa zitekeen, "lagunak izaten jarraituko dugula espero dut" formula ezaguna bezain huts eta higatua.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 13. orr.

Ez hark ez nik ez genuen begiradari eusteko adorerik izan eta, konpromisozko bi hitz esan eta gero, Elsbethek burdinazko langa tzarra zabaldu zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 103. orr.

Eta batzuetan, kasu asko eta askotan, jasotzen dituzten txaloak konpromisozkoak izaten dira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko konpromiso (17); aldeko konpromiso argia (4); egiteko konpromiso (5); eskubideen aldeko konpromiso (7); hartutako konpromiso (14); konpromiso aktiboa (5); konpromiso argia (11); konpromiso batzuk hartu (4); konpromiso berriak (6); konpromiso erradikala (6); konpromiso eske (6); konpromiso falta (7); konpromiso handia (6); konpromiso handiagoa (17); konpromiso handiko (4); konpromiso hartu (12); konpromiso hori hartu (7); konpromiso horiek betetzeko (4); konpromiso irmoa (10); konpromiso maila (5); konpromiso osoa (7); konpromiso pertsonala (4); konpromiso politikoa (16); konpromiso politikoak (9); konpromiso publikoa (4); konpromiso sendo (5); konpromiso sendoa (17); konpromiso sendoak (6); konpromiso zehatz (7); konpromiso zehatzak (22); konpromiso zehatzak hartzeko (5)

abiatzeko konpromisoa (5); agertzeko konpromisoa (4); akordioa lortzeko konpromisoa (4); aldatzeko konpromisoa (4); aldeko konpromisoa (43); aldeko konpromisoa berretsi (4); aldeko konpromisoa hartu (6); aritzeko konpromisoa (12); aritzeko konpromisoa hartu (6); ateratzeko konpromisoa (5); aztertzeko konpromisoa (6); aztertzeko konpromisoa hartu (4); babesteko konpromisoa (6); bake prozesuarekiko konpromisoa (6); bat egiteko konpromisoa (6); benetako konpromisoa (4); bermatzeko konpromisoa (9); berrantolatzeko konpromisoa (4); berri emateko konpromisoa (4); betetzeko konpromisoa (13); betetzeko konpromisoa hartu (7); bideratzeko konpromisoa (4); biltzeko konpromisoa (6); biltzeko konpromisoa hartu (5); bukatzeko konpromisoa (5); bultzatzeko konpromisoa (15); bultzatzeko konpromisoa hartu (12); egiteko konpromisoa (79); egiteko konpromisoa berretsi (6); egiteko konpromisoa hartu (34); egiteko konpromisoa hartzen (5); egiten jarraitzeko konpromisoa (5); elkarlanean aritzeko konpromisoa (5); emateko konpromisoa (28); emateko konpromisoa hartu (13); erabateko konpromisoa (4); erabiltzeko konpromisoa (9); erabiltzeko konpromisoa hartu (4); eraikitzeko konpromisoa (6); eraikitzeko konpromisoa hartu (4); erakundeen konpromisoa (4); eramateko konpromisoa (4); eratzeko konpromisoa (5); erosteko konpromisoa (4); errespetatzeko konpromisoa (14); errespetatzeko konpromisoa hartu (8); eskubideen aldeko konpromisoa (4); euskararekiko konpromisoa (9); euskararen aldeko konpromisoa (6); eusteko konpromisoa (8); ez egiteko konpromisoa (6); gainditzeko konpromisoa (5); garatzeko konpromisoa (7); garatzeko konpromisoa hartu (5); gauzatzeko konpromisoa (6); hartutako konpromisoa (38); hartutako konpromisoa bete (9); hartzeko konpromisoa (21); hartzeko konpromisoa hartu (8); herritarren konpromisoa (11); hobetzeko konpromisoa (5); hobetzeko konpromisoa hartu (5); inplikazioa eta konpromisoa (4); ixteko konpromisoa (4); izateko konpromisoa (7); izateko konpromisoa hartu (4); jarduteko konpromisoa (4); jarraitzeko konpromisoa (31); jarraitzeko konpromisoa berresten (6); jarraitzeko konpromisoa berretsi (7); jarraitzeko konpromisoa hartu (7); jartzeko konpromisoa (18); jartzeko konpromisoa hartu (10); jokatzeko konpromisoa (6); konponbidearen aldeko konpromisoa (4); konpontzeko konpromisoa (7); konpontzeko konpromisoa hartu (4)

konpromisoa adierazi (11); konpromisoa adierazten (6); konpromisoa agertu (39); konpromisoa azaldu (6); konpromisoa behar (7); konpromisoa beharrezkoa (7); konpromisoa beharrezkoa dela (4); konpromisoa berresten (14); konpromisoa berresten du (7); konpromisoa berretsi (53); konpromisoa berretsi zuen (14); konpromisoa bete (14); konpromisoa beteko (6); konpromisoa betetzeko (6); konpromisoa erakutsi (7); konpromisoa eskatu (37); konpromisoa eskatu zien (6); konpromisoa eskatzen (11); konpromisoa har (8); konpromisoa hartu (376); konpromisoa hartu behar (16); konpromisoa hartua (9); konpromisoa hartuko (7); konpromisoa hartuz (6); konpromisoa hartzea (24); konpromisoa hartzeko (20); konpromisoa hartzen (54); konpromisoa hartzera (4); konpromisoa hautsi (4); konpromisoa izan (12); konpromisoa jaso (4); konpromisoa lortu (7); konpromisoa lortzeko (4); konpromisoa sinatu (4)

laguntzeko konpromisoa (8); laguntzeko konpromisoa hartu (4); lan egiteko konpromisoa (12); lanean jarraitzeko konpromisoa (10); lortzeko konpromisoa (19); lortzeko konpromisoa hartu (7); mantentzeko konpromisoa (7); mantentzeko konpromisoa hartu (4); murrizteko konpromisoa (5); murrizteko konpromisoa hartu (4); onartzeko konpromisoa (6); osatzeko konpromisoa (4); osatzeko konpromisoa hartu (4); parte hartzeko konpromisoa (8); prozesuarekiko konpromisoa (6); saiatzeko konpromisoa (4); sendotzeko konpromisoa (6); sortzeko konpromisoa (11); sortzeko konpromisoa hartu (8); sustatzeko konpromisoa (9); uzteko konpromisoa (12); uzteko konpromisoa hartu (7); zabaltzeko konpromisoa (5); zabaltzeko konpromisoa hartu (5); zaintzeko konpromisoa (4)

aldeko konpromisoak (16); aldeko konpromisoak hartzeko (7); beharreko konpromisoak (4); benetako konpromisoak (7); beren konpromisoak betetzeko (4); euskararen aldeko konpromisoak (6); hartu beharreko konpromisoak (4); hartu zituen konpromisoak (4); hartutako konpromisoak (48); hartutako konpromisoak bete (11); hartutako konpromisoak betetzeko (4); hitzartutako konpromisoak (8); konpromisoak behar (4); konpromisoak bete (14); konpromisoak beteko (9); konpromisoak betetzea (8); konpromisoak betetzeko (27); konpromisoak betetzeko eskatu (4); konpromisoak betetzen (17); konpromisoak betetzen ari (8); konpromisoak ez betetzea (4); konpromisoak hartu (31); konpromisoak hartu behar (14); konpromisoak hartzea (4); konpromisoak hartzeko (47); konpromisoak hartzeko eskatu (7); konpromisoak hartzeko unea (5); konpromisoak hartzen (12); konpromisoak lortu (4)

konpromisoaren beharra (5)

egiteko konpromisoari (4); hartutako konpromisoari (11); konpromisoari eusten (7)

hartutako konpromisoei (10)

hartutako konpromisoei (10)

konpromisorik hartu (10)

konpromezua hartu (4)


konpromisodun izond

Emakume «argia eta konpromisoduna» zen Stein; emakumezkoen eskubideen aldeko borrokan, esaterako.  Berria - Kultura   2004-08-01


konpromisu ik konpromiso.

konpromosio ik konpromiso.

konpultsatu 1 iz (jatorrizkoaz) erkatu; kopia egiaztatua egin.

Zenbat agiri konpultsatzen den araberakoa da, noski.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 151. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Txusporen ziurtagiri bat eta nire bisaren nahiz pasaportearen fotokopia konpultsatuak eskatu dizkidate  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 108. orr.


konpultsibo 1 izond konpultsioak eragina.

Jokalari konpultsiboa zen, eta horretan ez zegoen adierazteko beste modurik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 20. orr.

Edale amorratua, edale konpultsiboa, edale solidarioa, edale errukiorra, edale zintzoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 171. orr.

Kontsumo alienatu eta konpultsiboa eritasun baten sintoma da.Gutxi bezalako berritsu konpultsiboa izandakoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.

Irakurketa konpultsiboak, hausnartzaileak, zerbitzuzkoak, plazer hutsekoak, buru eragozgarriak, autoestimuaren gizengarriak, modaren agindura burutuak, urari goiti landuak, loguraren kontra eginak...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.

Gure aurrean den helizeari eraso konpultsiboak egiten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.

Modu konpultsiboan aritu ginen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 123. orr.

Era konpultsiboan, erritmikoan, harmonikoan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.

2 obsesibo-konpultsibo

Dislexiari, arreta-faltaren nahasmenduari, nahasmendu obsesibo-konpultsiboei, edo Touretteren sindromeari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.

Joera horiek obsesibo konpultsiboak dira, eta neurotikoa barne gatazkatik babestea omen dute helburua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

modu konpultsiboan (3)


konpultsiboki adlag era konpultsiboan, konpultsioz.

Tik konbultsiboak, besteren hitz edo egintzak nahi gabe imitatzea edo errepikatzea (ekolalia eta ekopraxia) eta madarikazio nahiz zantarkeriak gogoz bestera eta konpultsiboki botatzea (koprolalia).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.


konpultsio 1 iz zerbait egiteko bulkada edo desira hertsagarria.

Tik bihurri eta konpultsio bitxiak nahiz portaera irri-eragingarriak dituen pertsona batek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

Freudek ere plazera bilatzearen gainetik ipini zuen errepikatzeko konpultsio obsesiboa. Bi txakur ekartzea ez ote zegoen, hein batez, loturik egongo simetrikotasunerako konpultsioarekin?  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 85. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baina pedalei erritmikoki eragiteari utzi orduko, tik eta konpultsio sail batek hartu zuen mendean. · Freuden "errepikapen-konpultsioa".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

3 konpultsioz adlag

Haizetakoa konpultsioz ukitzen zuen bat-batean bi hatz erakusleez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 94. orr.


konputagailu (139 agerraldi, 10 liburu eta 15 artikulutan; cf ordenagailu 932 agerraldi, 75 liburu eta 280 artikulutan) 1 iz ordenagailua.

Lehenbiziko konputagailu pertsonala jarri zen salgai, "Altair 8800" izenekoa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 102. orr.

Kalkulu asko eta asko ezin daitezke egin konputagailu konplexurik gabe.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.

Konputagailu aurreratu baten ezaugarri asko ditu garunak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 215. orr.

Aritmetika bitarra erabiltzen du konputagailuak, hau da, biko eskala bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.

Bai, egin liteke konputagailu bat etengailuak besterik erabili gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.

Urte horretan asmatu zituzten konputagailuetan erabiltzen hasi ziren disko malguak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 85. orr.

[Garuna] pentsatzeko, hitz egiteko eta sormen artistikorako gaitasuna duen konputagailua da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.

Atomoaren, genearen eta konputagailuaren inguruan gertatu diren aurrerapenak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 49. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Konputagailu programek kontrol-prozedura integratuak izaten dituzte makinaren funtzionamendu okerrak eragindako hutsak detektatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.

Ez dago esan beharrik hegazkin eta misilek konputagailu-baliabide aurreratuak izaten dituztela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 217. orr.

Konputagailu-diseinatzaileak ezin imita dezakeen trikimailua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.

Microsoftek mehatxu egin ote zion konputagailu egile bati Linux sistema operatiboa bultzatzeagatik.  Berria - Ekonomia   2004-03-25

Arnasketaren edo gorputzeko beste sistema batzuen konputagailu-ereduak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 268. orr.

Alternatiba gisa, koadernoak, folioak, konputagailu-dokumentuak, etab. erabil ditzakezu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 349. orr.

Konputagailu-joko gehienak izugarri bortitzak direlako. Konputagailu multzo bat lanean ari zela datu horiek guztiak lerroan eta hurrenkeran jartzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 89. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kristalinotik zehar igarotako argiaren seinaleak erabiltzen ditu begiaren esposimetroak, garuneko ikusmen-konputagailuak eta erretinak kontrolaturik, baina ispilu eta prisma beharrik gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 91. orr.


konputatu, konputa, konputatzen du ad zenbatu, kalkulatu.

Konputatu nuen ordubete baino lehenago ez zela iritsiko nire jazarlea, Richard Madden.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 76. orr.

Hori gabe, besteren asmoak eta gogo-egoerak "konputatu" egin behar ditu, haiek algoritmiko eta esplizitu bihurtzen saiatu, zeren gainontzekook nortasunari atxikia baitugu ezagumen inplizitu hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 262. orr.


konputazio 1 iz konputatzea.

Land ohartzen zen konputazio edo korrelazio horrek arau finko eta formalak jarraitzen zituela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

Haren ustez, ordea, bazen tartean "gogo-jarduera edo konputazio subliminal"en bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

Konputazioaren etika eta ardura sozialari buruzkoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 387. orr.

Autista savant askok dohain mota bat baino gehiago izaten zutela: musika arlokoak, mnemoteknikoak, ikusmenezko edo grafikoak, konputaziokoak, etab.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pentsa daiteke giza gogamena bikain doitutako konputagailu sail bat dela [...] eta elkarrengandik bereizten gaituena zera dela: nola ditugun "abiatzeko" prestatuak konputazio-tresna horiek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.

Konputazio-ahalmen izugarria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Konputazio Zientzien munduak ez dio ihes egiten guztiz bortizkeriaren fenomeno honi.  Berria - Gaiak   2006-04-05

Bartzelonako Zientzia Parkeko Thera Hizkuntz eta Konputazio Zentroa.  Berria - Harian   2005-02-10


konputazional izond konputazioarena, konputazioan oinarritua.

Esan bezala, funtzionalismoa eta gogoaren eredu konputazionala eskutik helduta dabiltza.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Soziologia konputazionala eta kartografia sinaptikoa izango dute mintzagai Biltzarrera batzen diren adituek.  Berria - Kultura   2004-04-13


konputerizatu izond zerbait konputagailuaren tratamendu edo kontrolpean jarri.

Hatz-kolpe batez isilarazi nuen Ximurraren erantzungailu automatikoko emakume ahots konputerizatua. Gabonetan etorri zen izeba eta robot konputerizatu bat ekarri zion Dudleyri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.


konputologo iz

Horratx aristoteliko, eskolastiko, erretoriko, edo nahinolako "konputologo modernillo" batek sekula konprenituko ez dizun gauza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 337. orr.


konsagratu ik kontsakratu.

konsagrazio ik kontsakrazio.

konsakratu ik kontsakratu.

konseilu ik kontseilu.

konsekrazio ik kontsakrazio.

konsekuente ik kontsekuente.

konsentido ik kontsentitu.

konsentitze ik kontsentitze.

konserbadore ik kontserbadore.

konserbatorio ik kontserbatorio.

konserbatu ik kontserbatu.

konserbatzaile ik kontserbatzaile.

konsigna ik kontsigna.

konsignatzaile ik kontsignatzaile.

konsistente ik kontsistente.

konsortzio ik kontsortzio.

konspiradore (2 agerraldi, liburu 1ean) iz konspiratzailea.

Yusupovtarren Moikako jauregiaren sotoan zeuden Felix eta Grigori, eta goiko gelan gainerako konspiradoreak: Dimitri Paulovitx tsar izan nahi zuen Errusiako Duke Handia, Lazavert doktorea, Vladimir Purishkievitx eskuin muturreko politiko antisemita eta Sukhotin tenientea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 252. orr.

Konspiradoreek larru hura jaso zuten, odolez zikindu ez zedin, eta ilunpean utzi zuten Grigori -hilik zegoelakoan-, gorpuarekin zer egin eztabaidatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 253. orr.


konspiratu, konspira, konspiratzen du ad norbaiten, eta bereziki aginteearen kontra aritzeko isilpean batu.

Nor da konspiratzen duena?  Berria - Kultura   2004-08-06

Erregeak eta nobleek ez zuten onartu nahi girondinoek proposatzen zuten monarkia konstituzionala, are gutxiago jakobinoek aldarrikatzen zuten errepublika, eta konspiratzen hasi ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 109. orr.

Enperadoreek mundu itxietan, sektetan, erlijiozkoetan zein bestelakoetan, antolatzen diren taldeak jazarri egiten dituzte, euren aurka konspiratuko ote duten beldurrez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 19. orr.

Irlanda iparraldeko Polizia gorputzak loialistekin konspiratu izan du iraganean.  Berria - Harian   2005-07-30

Besteek bere kontra konspira dezaketela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 110. orr.

-Don Carlosen alde borroka egitea ez duk "konspiratzea".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 86. orr.

Mendebaldeko klase ertainaren aurkako gorroto ezkutua sortzeko konspiratzen zuen Unibertso osoa hasten da konspiratzen zure desira bete dadin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 215. orr.


konspiratzaile (31 agerraldi, 14 liburu eta 2 artikulutan) 1 iz konspiratzen duen pertsona.

Hitler hil eta buruzagitza nazionalsozialista agintetik kendu nahi zuten konspiratzaileek.  Berria - Mundua   2004-07-21

Salatzailea konspiratzailea bezain erruduna dela pentsatzen dutelako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Errepikatzeko eskatu nion, baina, argitasunak eman beharrean, konspiratzaile baten moduan mintzatu zitzaidan: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 186. orr.

Hobe zen aita eta ama elkarrekin zeudenean esatea bakoitzari bereizita esatea baino, konspiratzaile baten moduan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 103. orr.

Konspiratzaile bat iruditzen zitzaidan orduan, konspiratzaile barregarri bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 66. orr.

1824ko abuztuaren 2an konspiratzaileen bilera izan zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.

2 (izenondo gisa)

Ilunpe konspiratzaile halako bat sortu da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.


konspiratzaileburu (corpusean konspiratzaile-buru soilik) iz konspiratzaileen burua.

Kilpatrick konspiratzailea izan zen, isilpeko konspiratzaile-buru loriosa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 98. orr.


konspirazio 1 iz konspiratzea.

Konspirazioa Luis XI.aren aurka baino gehiago, Richelieu kardinalaren aurka zegoen zuzendua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Erregearen anaiak, konspirazioaren bultzatzaile nagusiak, ez zuen erresuma saltzeko asmo izpirik. Kontua da betidanik liluratu nautela konspirazioen inguruko teoriek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Frantzian, ostera, konspirazio baten berri jakin eta salatzen ez duenak heriotza-zigorra du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Kaio Kalpurnio Pisonek antolatutako konspirazioan esku hartu izanaz akusaturik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 63. orr.

Itxurarik gabeko konspirazio asko piztu izan ditu beti alkoholak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 194. orr.

Konspirazioa garatzen hasi zenez geroztik, ez zen inora joaten bere pistola sakelan eraman gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 344. orr.

"Konspirazio judu-masoniko" famatua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 191. orr.

Ermuko Foroak Ibarretxe lehendakariaren kontrako kereila jarriko du, «errebolta egiteko konspirazioa» egitea egotzita.  Berria - Harian   2005-01-14

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehen konspirazio bilkura hartako hizpidea. Konspirazio-sareko kide galduren baten bila zebilen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 94. orr.

Bitxikeriazale eta konspirazio-teorien maitaleentzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 228. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Grande-Marlaskak ETAko kide izatea eta hilketa konspirazioa leporatuko dizkio.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egiteko konspirazioa (3)

konspirazioaren teoriarako argudio (3)


konspirazioburu iz konspirazioaren burua.

Nik uste baino motibo gehiago zituen barkamena eskatzeko: nitaz gaizki pentsatu zuelako, liburuetako oharrak konplot baterako deitzat hartu zituelako eta konspirazioburua egiten ninduelako.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 229. orr.


konspiraziogune (corpusean konspirazio gune soilik) iz konspiratzen den gunea.

Gaubeila, gazteak nahi ez badu ere, mugimendu peronistaren konspirazio-gune bihurtuko da: presidentearen gorpua bahitu eta gaztearen aitaren hilotzaren ordez aldatuko dute militar erreakzionarioen aurrean diskurtso peronista ezarriko dutelakoan.  Berria - Kultura   2004-08-25


konspiraziokide iz konspirazio bateko kidea.

Harrezkero egunak eta asteak pasatu dira, eta ez ditut Jeanne Undurein eta Michel de Reyau konspiraziokideei edo Dartaieten eta nire arteko hausturaren arrazoiei buruzko galderak beste deus entzun.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 97. orr.


konspirazionismo iz historiaren bilakaeran konspirazioek izen duten garrantzia azpimarratzen duten teoria.

Ezkutatzen zaizkigun piezak bilatuko ditu konspirazionismoak, edo akastunak aurkituko. Konspirazionismoa erosoago sentitzen da, jakina, esamesa gisa zabaltzen denean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 176. orr.


konspirazionista 1 iz konspirazionismoaren aldeko pertsona.

Gainera, egilea bera izan daiteke konplotaren partaide (eta baita argitaletxea ere, nola ez: konspirazionistentzat susmagarritasun iturri agortezin dira aldizkariak, egunkariak, telebistak, irratiak eta komunikabideak oro).  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 180. orr.

2 izond konspirazioarena, konspirazioari dagokiona.

New Yorkeko Dorre Bikietako atentatu latzak oihartzun konspirazionista saihestezinak sorrarazi ditu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 177. orr.


konspiraziozale (orobat konspirazio zale) iz konspirazioen zale den pertsona.

Konspiraziozaleak, hala ere, beti topatuko du lasai (hots, artega) utziko duen irtenbideren bat. Inizial batzuen babesean -zuhurtzia ez da inoiz nahikoa konspiraziozalearentzat- honako hau idatzi zuen norbaitek Hika aldizkariko 123/124 zenbakian, "Eskutitzak" sailean hain zuzen: [...].  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 178. orr.

Alde horretatik, konspirazio zaleek [...] bazka ederragoa aurkituko dute Coppolaren Godfather handiaren hirugarren atal bikainean.  Berria - Kultura   2004-06-30


konstante 1 izond jarraitua.

Heriotzaren presentzia konstante bat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 138. orr.

-Bizitzea hanka sartze konstante bat duk, motel!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 333. orr.

Pertzepzioen desberdintasunak gorabehera, konstanteak atzematen ditugu guk.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

«Zaintza konstantean» segitzen dute.  Berria - Gaiak   2006-02-18

Sostengurik konstanteena.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 204. orr.

Kontzeptualki artistak euskal estiloa azaldu nahi zuen, bi arima edo erritmo dituena: bata irregularra eta jarraikortasunik gabekoa; erregularra eta konstantea bestea.  Berria - Kultura   2004-11-11

Egunero pixka bat eskaintzea, behin ere ez; ez naiz batere konstantea.  Berria - Kultura   2006-01-14

Nahiz eta izatez pertsona konstantea eta koherentea izan [...].  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 189. orr.

2 beti-batekoa, aldaketarik gabea.

Berritze-prozesu horren erritmoa, harrigarria badirudi ere, ez da konstantea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.

Gorputzaren barne-organoak tenperatura konstantean mantentzearekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

Landareen azterketa sistematikoen kasuan hautemate eta hizkuntza kode zorrotza erabiltzen da eskala konstante baten arabera. etekinak konstanteak edo beheranzkoak zirelako hipotesian.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.

Baina hazkunde horren hazkundea, ulertzen didak, konstantea duk gainera: berdin 2 duk. Petrolio gordinaren kontsumoak BPGarekin duen erlazioa, prezio konstanteetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

3 (adizlagun gisa)

Konstante dirautenak ez dira objektuak izango, ezta eurek taxutzen duten eremua ere, konstante dirautenak ez dira, ezta ere, euren azaleratze puntuak edo ezaugarritzeko moduak izango; konstante dirauena, haatik, ahalegin bat izango da azalerak harremanean jartzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 57. orr.

4 (testuinguru teknikoagoetan)

Predikatuen logikan bagaude, terminoak konstanteak edo aldagaiak izango dira bakarrik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

• 5 iz denboran zehar era iraunkorrean errepikatzen den gauza.

Haren aldeko oroitzapena konstante bat izan zen ibilbide osoan zehar. herria¬

Identitatearen problema konstante bat da Agota Kristofen nobeletan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 8. orr.

Badira gizonaren eta irudiaren arteko harremanetan, oro har, zenbait konstante, historian zehar eta are kulturen artean ere iraunkor direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 75. orr.

Nire obran konstante argi batzuk daudela uste dut.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 93. orr.

Nire literaturan bi konstante nagusi daude.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 418. orr.

Sharonen konstante bitalek odol presioa izan ezik egonkor irauten dutela jakinarazi zuen mediku buruak.  Berria - Mundua   2006-01-10

6 (testuinguru teknikoagoetan)

Konektatzaileek eta kuantifikatzaileek QLren konstante logikoen multzoa osatzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

Konstante logikoen esanahia behin betiko finkatuta dago logika bakoitzarentzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

Tipoa zehazten diguten sinboloak hizkuntzaren konstante ez-logikoak dira. t konstante bat bada, hau da, t = ai bada, s*(t) = J(ai) = ai, alegia konstantearen balioa haren denotazioa edo erreferentzia da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

7 (hitz elkartuetan)

QLren azpihizkuntza logiko desberdinak kontsidera ditzakegu horretarako alfabetoan azaltzen diren konstante-sinbolo, funtzio-sinbolo eta predikatu-sinboloen azpimultzoak zehaztuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

Konstante-sinboloak terminoak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

· Denbora tarte horretan, haurrak bizi-konstanteak «egonkor» mantendu zituela jakinarazi zien Riverak kazetariei.  Berria - Gaiak   2004-02-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konstante ez logikoen (3)

idazle jainkotuen konstanteak (3)


konstantzia 1 iz beti-batekotasuna, aldaketarik eza.

Kolorearen konstantzia, berarentzat, pertzepzioaren konstantzia lortzeko dugun moduaren kasu berezi bat zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Bai kontzientzia formen berberatasuna, bai mentalitateen konstantzia edo egitasmo baten errepikapena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.

2 jarraikitasuna.

Hor ere konstantzia behar da, ordutegia askea da, baina esfortzua eta jarraipena egin behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05


konstatatibo izond konstatazen duena.

Austinen hasiera bateko esaldi konstatatibo eta performatiboen arteko bereizketa esaldien indar eta edukiaren arteko bereizketa bihurtu zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.


konstatatu, konstata, kontatatzen 1 du ad egiaztatu.

Historikoki konstataturiko ebidentzia.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.

"Esentziazko atributu bat" konstatatu gabe.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 152. orr.

2 oharrarazi.

Eta, bestalde, zer sintoma konstatatuko zenituzke zuk, jauna?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 21. orr.

Ez bedi ulertu kinka hau negatibotzat daukadanik: horrelaxe dela konstatatu bakarrik, egin nahi dut.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 74. orr.


konstatazio iz konstatatzea.

Konstatazio hutsa da eta ez zen ezer apartekoa: langile-semeak ziren nire lagun eta ikaskide gehienak ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

Aita ez zen kondenaren konstatazio soil horretatik ateratzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 122. orr.

Konstatazio batetik hasten da, eta konstatazio soila ja esplikazio bat omen da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 198. orr.

Konstatazio bakarra nuen, bakarra baina aratza eta garbia: maitemindua nengoen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 127. orr.

Momentu haietan gertatutakoaren konstatazioa besterik ez zen izan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Horren konstatazioa haurdun nengoela izan nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 211. orr.


konstelazio 1 iz itxuraz irudi jakin bat osatzen duen izar multzoa.

Zeruko izar eta konstelazioek ez dute gehiago argirik emango.  Elizen arteko biblia   Is 13,10

Berak sortzen ditu konstelazio eta zeruko izar-multzo guztiak.  Elizen arteko biblia   Jb 9,9

Izarrei beha zaude, Hartz Handia eta gainerako konstelazioak osatzen dituztenei.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 141. orr.

Zodiakoko konstelazioei so.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 135. orr.

CoKu Tau4 izarraren orbitan dago planeta hori, Taurus konstelazioan; Lur planetatik 420 argi-urtera.  Berria - Gaiak   2004-05-29

Konstelazioen harmonia musikalen arabera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2370. orr.

Hegoaldeko konstelazioen kokaera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4410. orr.

2 irud/hed

Gaitzeko borta, zeruraino doan borta, zeruko atea, zura itzez izarreztatua, 585 itze kasko beltz, mugimendu gabeko konstelazioa, zur gorrian landatua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.

Garai hartako Grezia ez zen inperio bat, hiri-konstelazio bat baizik, estatu-hiri independentez osatua, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 183. orr.

Hau dela eta, ikertu behar da diskurtso horri dagokion konstelazio diskurtsiboaren ekonomia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 78. orr.

Nola hartutako erabakiak zerikusia duen diskurtso ekonomikoa agertzen den konstelazio orokorrarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 80. orr.

Gau jendetsuen konstelazioko tabernetan komuna da hitz toki lasai bakarra.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 228. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

taurus konstelazioan (3)


konsternazio iz atsekabe sakona.

Konsternazioa eta samin sakon bat sentitzen ditut gertaera tragiko honengatik  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 123. orr.


konstituiente izond eratzailea.

Oraingo ideia da prozesuari aurre egiten utzi nahi ez dizkioten gizarte-taldeak dinamika konstituiente batean sartzea.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 44. orr.


konstitutibo izond osatzailea, osagarria.

Bere lana behar bezala bete ez duen langile inkonpetenteari esleitzea istripuaren ardura, eta ez sistemaren (giza osagaiak barne) konplexutasun konstitutiboari.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Searle-k bitan banatzen ditu hizketa-ekintzen erregelak: erregela konstitutiboak hizketa-ekintza hori egiteko beharrezkoak dira, erregela horiek betetzen ez badira ez da hizketa-ekintza hori egiten, alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 136. orr.


konstituzio (orobat konztituzio g.er.) 1 iz eraketa.

Inor ezin da baztertu bere konstituzio genetikoa dela eta.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Konstruktibismoa sozialak teknologiaren konstituzio sozialaz dihardu, eta hori prozesu plurala dela erakustea da horren helburuetariko bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.

Teknologien konstituzio soziokulturala aztertzea da haien helburua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.

Horrek guztiak eragin handia izan du Europako erregulazio publikoaren konstituzioan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 253. orr.

2 estatu bateko lege nagusia. ik lege 15.

Horra beraz, Konstituzio berria deputatuek apailatua.  Herria   2005-05-26

Europa batuaren konstituzio edo lege-nagusia behar dea onartu ala ez?  Herria   2005-01-20

Urtearen amaieran, abenduaren 15ean, jadanik idatzita zegoen Konstituzio berria onartzeko erreferenduma izan zen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 92. orr.

Euskal Herria independentea izango balitz eta bere konstituzioa izango balu, konstituziozalea naizela esango nuke.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Espainiako Konstituzioaren 45. artikuluak dioenez.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 94. orr.

Guk ez dugu estatutu berri bat nahi, desio duguna Kataluniako konstituzio bat da.  Berria - Harian   2005-10-01

Konstituzio modernoek babesten duten adierazpen askatasuna.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 98. orr.

Karlomagnoren konstituzioa lonbardiarren legean txertatua dago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 214. orr.

Oton II.aren konstituzioaren sarreran.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 209. orr.

Oraindik orain, Alemanian Konstituzioa aldatu dute, animalien eskubideak onartuak izan daitezen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 67. orr.

Espainiako Konstituzioaren bozketa-emaitzak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 103. orr.

Konstituzio demokratikoa zuen Tarentok, eta zazpi aldiz hautatu zuten Arkitas estratega.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 116. orr.

Nola erlijioaren legeek konstituzio politikoaren eragozpenak zuzentzen dituzten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 134. orr.

Auzitegi Konstituzionalak Ukrainako Konstituzioaren aurkakotzat jo du etxean botoa emateko aukerak mugatzen zituen zuzenketa.  Berria - Mundua   2004-12-26

Sexu bereko bikotekideak ezkontzea Konstituzioaren kontrakoa den ala ez erabaki bitartean.  Berria - Gaiak   2004-03-13

Sexu bereko bikoteen arteko ezkontzak galarazteko, Konstituzioari zuzenketa bat egitea onartu zuen herenegun Massachusettseko Legebiltzarrak.  Berria - Harian   2005-04-05

Euskal selekzioen inguruan Konstituzioz kanpoko afera konpondu gabe dagoela gogoratu zuten.  Berria - Kirola   2004-10-16

3 Aita santuak Eliza osoarentzat emaniko legea; erlijiozko erakunde bat gobernatzeko araudia edo estatutua.

"Patriaren eguna" ospatzeko bezperan, elizgizonen Konstituzio Zibila onetsia izan zen, Aita sainduak Frantziako elizaren gainean zuen buruzagitza kenduz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 57. orr.

Hortik atera baitzuten Apezen Konstituzio Zibila, edo Constitution Civile du Clergé delako araudia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.

Hugolino kardinalak konstituzioak (Hugolinoren Erregela) ematen dizkie San Damiango klaratarrei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1212. orr.

Konstituziopeko erregetza nahi zuen legelari honek.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 14. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik konstituzional.

Konstituzio Epaitegiaren erabakia jakitean.  Berria - Mundua   2004-01-14

Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi zuen Berlusconi babesten zuen Immunitate Legea.  Berria - Mundua   2004-01-14

Frantziako Konstituzio Kontseiluak zaintza eta atxilotze neurriak gogortzen dituen legea onartu du Europako Batasuneko Konstituzio proiektuaz gaur Frantzian egingo den erreferendumaren emaitzen zain.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Hitzartu duten konstituzio zirriborroak klausula bat du autodeterminazio eskubidearen inguruan.  Berria - Mundua   2006-03-19

Konstituzio proposamena hitzartu dute bi aldeek.  Berria - Mundua   2006-03-19

Batzordeak konstituzio erreforma sorta bat iradokitzeko asmoa du.  Berria - Mundua   2004-12-17

Lan talde bakoitzak Konstituzio testuaren 160 artikuluak aztertu eta proposamenak gehitu behar zituzten.  Berria - Mundua   2004-01-04

Konstituzio krisia gainditu, eta Legebiltzarrak erabaki zuen presidentea herritarrek zuzenean aukeratzea.  Berria - Mundua   2004-04-28

Hamid Karzai Afganistango behin-behineko presidenteak Konstituzio Batzordea eratu zuen.  Berria - Mundua   2004-01-04

1789-ko agorrilaren 26an, iraultza handiaren denboran, Konstituzio Elkarteak finkatu ditu ofizialki bere lana gidatuko dituen legeak.  Herria   2005-03-31

Europako Konstituzio Itunaren galdeketaren aurrean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 118. orr.

Abenduaren 14tik ari ziren eskualde guztietako 502 ordezkariak Konstituzio iruzkina onartu nahian.  Berria - Mundua   2004-01-06

XIX. mendea, bere konstituzio-aldaketa etengabeekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 94. orr.

Kristau Eliza Katolikoak Erromatar Inperiotik hartu zuen hiritartasun bikoitzaren ideia nagusia, konstituzio-tresna honek konpondua zuelarik arazo hau: nola baliatu erkidego ekumenikoaren kide izatearen abantailez, leialtasun mugatuagoak zapuztu edo tokiko sustraiak moztu beharrik gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 92. orr.

Baina gero harremanmota guztiak ugaldu egiten dira konstituzio-mota anitz eratu bitartean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

David Lammy Konstituzio Gaietarako estatu idazkariak.  Berria - Gaiak   2004-12-15

ik konstituziogai.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizarte-konstituzio ezagun guztiak bi mutur teoriko horien artean kokatzen dira nonbait.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 391. orr.

6 konstituzio-kontrakotasun (orobat konstitutziokontrakotasun) konstituzioaren kontrakoa izateko tasuna.

Era berean, PSE-EEk Konstituzio-kontrakotasuneko helegitea bertan behera uztea «borondate oneko urratsa» izango litzatekeela gogoratu zuen.  Berria - Kirola   2004-10-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

espainiako konstituzio (4); europako batasuneko konstituzio (6); europako konstituzio (58); europako konstituzio itunak (5); europako konstituzio itunaren (7); europako konstituzio itunari (18); europaren konstituzio (5); frantziako konstituzio (4); konstituzio auzitegiak (13); konstituzio berri (15); konstituzio berri bat (9); konstituzio berria (28); konstituzio berria onartu (7); konstituzio berriak (12); konstituzio berrian (9); konstituzio berriaren (6); konstituzio erreforma (4); konstituzio ituna (7); konstituzio itunak (14); konstituzio itunaren (12); konstituzio itunari (31); konstituzio itunari buruzko (11); konstituzio itunari ezezkoa (5); konstituzio kontseiluak (4); konstituzio plazako (4); konstituzio plazan (22); konstituzio plazara (4); konstituzio proiektua (11); konstituzio proposamenak (4); konstituzio zirriborroa (4); konstituzio zirriborroak (4); konstituzio zirriborroaren (6)

behin behineko konstituzioa (6); behin betiko konstituzioa (4); benetako konstituzioa (5); espainiako konstituzioa (98); europako batasuneko konstituzioa (4); europako konstituzioa (155); europako konstituzioa onartzea (5); frantziako konstituzioa (6); konstituzioa aldatu (32); konstituzioa aldatuko (5); konstituzioa aldatzea (13); konstituzioa aldatzeko (24); konstituzioa berresteko (4); konstituzioa berretsi (6); konstituzioa errespetatuz (8); konstituzioa errespetatzen (5); konstituzioa eta estatutua (16); konstituzioa hitzartzeko (11); konstituzioa izan (4); konstituzioa izango (7); konstituzioa onartu (17); konstituzioa onartua (4); konstituzioa onartzea (10); konstituzioa onartzeko (8); konstituzioa onartzen (4); konstituzioa osatzeko (4); konstituzioa sinatu (7); konstituzioa urratzen (15); mexikoko konstituzioa (6)

aebetako konstituzioak (4); behin behineko konstituzioak (4); espainiako konstituzioak (59); espainiako konstituzioak jasotzen (4); europako konstituzioak (34); konstituzioak dio (5); konstituzioak ezarritako (4); konstituzioak ezartzen (4); konstituzioak jasotzen (7); konstituzioak jasotzen dituen (4); konstituzioak onartzen (6)

espainiako konstituzioan (31); europako konstituzioan (26); konstituzioan jaso (4)

espainiako konstituzioarekin (10); europako konstituzioarekin (6)

ebko konstituzioaren (4); espainiako konstituzioaren (146); espainiako konstituzioaren aurka (4); espainiako konstituzioaren aurkakoa (7); espainiako konstituzioaren erreforma (5); espainiako konstituzioaren erreformak (4); espainiako konstituzioaren eta (8); espainiako konstituzioaren kontrakoa (10); espainiako konstituzioaren mugak (6); espainiar konstituzioaren (4); europako batasuneko konstituzioaren (4); europako konstituzioaren (136); europako konstituzioaren alde (10); europako konstituzioaren aldeko (8); europako konstituzioaren aurka (12); europako konstituzioaren aurkako (7); europako konstituzioaren kontra (5); europako konstituzioaren kontrako (5); europako konstituzioaren proiektua (4); frantziako konstituzioaren (10)

konstituzioaren aldaketa (7); konstituzioaren alde (26); konstituzioaren aldeko (21); konstituzioaren aldeko kanpaina (6); konstituzioaren arabera (23); konstituzioaren atal (4); konstituzioaren aurka (30); konstituzioaren aurkako (21); konstituzioaren aurkako jarrera (4); konstituzioaren aurkakoa (31); konstituzioaren aurkakoak (5); konstituzioaren aurkakotzat jo (7); konstituzioaren barruan (6); konstituzioaren defentsa (5); konstituzioaren edukia (4); konstituzioaren eguna (4); konstituzioaren egunean (5); konstituzioaren erreferendumean (6); konstituzioaren erreforma (23); konstituzioaren erreformak (7); konstituzioaren erreformaren (5); konstituzioaren erreformaz (4); konstituzioaren esparruaren (4); konstituzioaren esparruaren barruan (4); konstituzioaren eta estatutuaren (7); konstituzioaren eta estatutuen (7); konstituzioaren ezkutuko erreforma (4); konstituzioaren gaineko akordioa (4); konstituzioaren irakurketa (4); konstituzioaren kontra (13); konstituzioaren kontrako (14); konstituzioaren kontrakoa (25); konstituzioaren kontrakoak (8); konstituzioaren laugarren xedapen (10); konstituzioaren mugak (10); konstituzioaren mugak gainditzen (4); konstituzioaren mugen (5); konstituzioaren mugen barruan (5); konstituzioaren proiektua (4); konstituzioaren testua (12); konstituzioaren testuan (4); konstituzioaren zaindarien (30); konstituzioaren zaindarien kontseiluak (17); konstituzioaren zaindarien kontseiluari (6); konstituzioaren zina (4); mexikoko konstituzioaren (6)

ebko konstituzioari (4); espainiako konstituzioari (14); europako konstituzioari (94); konstituzioari baiezkoa emateko (4); konstituzioari buruzko erreferenduma (8); konstituzioari buruzko erreferendumean (10); konstituzioari buruzko eztabaida (4); konstituzioari ezetz esateko (8); konstituzioari ezetza eman (4)

espainiako konstituzioaz (4); europako konstituzioaz (18)

espainiako konstituzioko (8); konstituzioko zaindarien kontseiluak (4)


konstituziogai (orobat konstituzio(-)gai) iz konstituzio proiektua.

Kontua da, Irakeko Kurdistan autonomoa hiru probintziaz osatuta dagoela eta, beraz, kurduek ahala baluketetela euren autonomia murriztuko lukeen Konstituziogai bat galarazteko.  Berria - Mundua   2004-03-06

Bainan EZA eskatu du finki erreferenduman ezartzen den lehen konstituzio-gai honi.  Herria   2005-05-26

Eta populuak, Konstituzio gaiaren berri errotik baitzakien, goraki eza eman zion.  Herria   2005-05-26


konstituziogile izond konstituzio bat idazten edo erreformatzen duena.

Espainiako Kongresuko Batzorde Konstituziogilearen lehen bileran.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Ez delako Konstituzioa, estatuen arteko beste tratatu bat gehiago baizik; ez dagoelako erakunde konstituziogilerik. Ez da asanblea konstituziogile bat aukeratu; herriaren kontzeptua borradoretik desagertu da. herria¬

Espainiako Konstituzioa landu eta onartu zuten Gorte Konstituziogileetako kide izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Itun konstituziogilea aldarazten duen bide soberanista.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Eraikuntza europarraren egungo eredua ez da prozesu konstituziogile bat. Biltzar Legegilearen aitzindaria izan zen Konstituziogilea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 93. orr.

Zer da pólisaren konstituzioa eta zer botere konstituziogile/eratzailea? zein da demos eta zein demokratía? zein dira demokraziaren legeak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

prozesu konstituziogile (6); prozesu konstituziogile berri (3)

asanblea konstituziogilea (7); prozesu konstituziogilea (3)

batzorde konstituziogilearen (3)

asanblea konstituziogilerako (3)


konstituziokontrakotasun ik konstituzio 6.

konstituzional 1 izond konstituzioari dagokiona; konstituzioaren araberakoa; konstituzioz hornitua. ik konstituzio 4.

Auzitegi Konstituzionalak Ukrainako Konstituzioaren aurkakotzat jo du etxean botoa emateko aukerak mugatzen zituen zuzenketa.  Berria - Mundua   2004-12-26

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ontzat ematen du Nafarroako Gobernuak Naturguneen inguruan egindako lege berria.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 194. orr.

Salbuespenik gabe, Berdintasunerako legea osorik onartu du Frantziako Kontseilu Konstituzionalak.  Berria - Ekonomia   2006-03-31

Aurrera egin ahal izateko, zuzenketa konstituzionalak aldeko 60 boto behar zituen.  Berria - Gaiak   2004-07-15

Kutxmak moldatutako erreforma konstituzionalak onartu behar izan zituzten.  Berria - Mundua   2004-12-09

Europako Batasunaren 1992ko Itunean jasotako zuhurtzia eta kautela printzipioak ere ez zaizkio testu konstituzionalari erantsi.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 94. orr.

Eredu konstituzionalaren arabera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.

Konstituzio bat, hizkuntza bat, patriotismo konstituzional bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.

CPE artikulua dakarren legea konstituzionala dela erabaki dute.  Berria - Ekonomia   2006-03-31

Zapaterok bi baldintza jarri zituen Estatutua onartzeko: konstituzionala izatea eta hitzartua izatea.  Berria - Harian   2005-11-03

Erregeak eta nobleek ez zuten onartu nahi girondinoek proposatzen zuten monarkia konstituzionala, are gutxiago jakobinoek aldarrikatzen zuten errepublika.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 109. orr.

Erretorika, grekeraz, jendaurreko hizketa adierazteko erabiltzen zen; alegia, deliberazio biltzarretan, auzitegietan eta Greziako hiri konstituzionaletan [...] horretarako propio araututako beste egokiera batzuetan erabiltzen zen artea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 177. orr.

2 konstituzioaren aldekoa.

Arratsalde erditsutan, bertsuak aditu zituen; ikusliarren txaloak biltzen zituzten, alta ez zituzten Lizuniagako bentan bezala egoera politikoa, apez konstituzionalak, espainolak ez eta frantsesak ere aipatzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 146. orr.

Erregerekin edo Errege gabe, federalak izan zein konstituzionalak, hemen Espainia legebakar isabelinoa zetorkiguk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 127. orr.

• 3 iz (K larriz) Auzitegi konstituzionala.

Konstituzionalaren arabera, ez dago «frogatuta» itun horrek Espainiaren «interes orokorrak» kaltetzen dituela.  Berria - Ekonomia   2004-08-06

Funtzionarioen soldata igoera, Konstituzionalean.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

Nafarroako merkataritza legearen zati bat indargabetu du Konstituzionalak.  Berria - Ekonomia   2004-10-21

Mauritaniaren eta EAEren arrantza akordioa bertan behera utzi du Konstituzionalak. herria¬

4 ez-konstituzional izond

Handik gutxira ez-konstituzionala zela adierazi zen arren, lege horrek ekarri zuen azkenik aurrekontu-zorroztasuna Estatu Batuetan sartua zelako edo sartzekotan zelako sentipena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erreforma konstituzional (4); itun konstituzional (4)

auzitegi konstituzionala (17); erreforma konstituzionala (5); estatu konstituzionala (3); itun konstituzionala (9); konstituzionala izan (3); ordena konstituzionala (7)

auzitegi konstituzionalak (176); auzitegi konstituzionalak erabaki (4); auzitegi konstituzionalak onartu (3); batzorde konstituzionalak (3); espainiako auzitegi konstituzionalak (68); itun konstituzionalak (7); kongresuko batzorde konstituzionalak (3); konstituzionalak atzera bota (6); konstituzionalak erabaki (5); konstituzionalak hartutako (7); konstituzionalak onartu (6); kontseilu konstituzionalak (10)

auzitegi konstituzionalaren (67); auzitegi konstituzionalaren ebazpena (6); auzitegi konstituzionalaren ebazpenak (3); auzitegi konstituzionalaren erabakia (12); auzitegi konstituzionalaren erabakiak (3); auzitegi konstituzionalaren erabakiaren (3); espainia konstituzionalaren (6); espainiako auzitegi konstituzionalaren (13); europako itun konstituzionalaren (6); itun konstituzionalaren (12); konstituzionalaren ebazpena (8); konstituzionalaren ebazpenak (7); konstituzionalaren epaia (3); konstituzionalaren epaiak (4); konstituzionalaren erabakia (21); konstituzionalaren erabakiak (5); kontseilu konstituzionalaren (4)

auzitegi konstituzionalari (15); espainiako auzitegi konstituzionalari (8); europako itun konstituzionalari (3); itun konstituzionalari (8)

auzitegi konstituzionalean (75); batzorde konstituzionalean (5); epaitegi konstituzionalean (4); espainiako auzitegi konstituzionalean (23); europako itun konstituzionalean (3); itun konstituzionalean (4); konstituzionalean errekurritu (3)

auzitegi konstituzionaleko (37); auzitegi konstituzionaleko epaileak (3); auzitegi konstituzionaleko presidente (6); espainiako auzitegi konstituzionaleko (9); konstituzionaleko presidente (7); konstituzionaleko presidenteak (3); zuzenbide konstituzionaleko (7)

auzitegi konstituzionalera (15); auzitegi konstituzionalera jo (4); auzitegi konstituzionalera joko (3); espainiako auzitegi konstituzionalera (5); gobernuak auzitegi konstituzionalera (3); konstituzionalera jo (5); kontseilu konstituzionalera (3)


konstituzionalismo iz konstituzioaren nagusitasuna aldarrikatzen duen higikunde politikoa; sistema konstituzionalaren aldeko joera.

Konstituzionalismo baliagarriaren alde egiteko eskatu du Ibarretxek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Espainiako konstituzionalismoan oinarritutako erreforma ala autodeterminazio eskubidean oinarritutako haustura demokratikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

PPk ez du konstituzionalismoan sinesten, haren erabilera egiten baitu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Berrehun urtez Estatu-nazioaren "mitoak" monopolizatu du konstituzionalismoaren ulermena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 61. orr.


konstituzionalista izond/iz konstituzioaren aldekoa. ik konstituziozale.

Burgesiaren ordezkari konstituzionalistak, gehiengo handia, monarkia parlamentarioaren alde ziren, eta aristokratek, taldetxo bat, erregearen beto eskubidea aldarrikatzen zuten.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 93. orr.

Alderdi konstituzionalistak, berriz, Lizarra-Garazi indarrean egon zen bitartean, noraezean ibili ziren, komunikatiboki guztiz out, defentsibara, gotorlekuetan tinko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 142. orr.

98tarra gero, laster faxista, demokrata konstituzionalista hurrengo.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 67. orr.

Konstituzionalistek beste lau urtez izango dute Vitaleko kontrola. herria¬

Abertzalea, konstituzionalista espainiarra, katolikoa, musulmana edota agnostikoa, gizon eta emakume, gazte eta zahar, guztion bizimodu eta ohiturak uztartzeak emango digu benetako euskal gizartearen argazkia.  Berria - Harian   2006-03-26

Kontua da Hitzaurrean aditzera ematen zaigula, konstituzionalistek zabaldu gezurra errepikatuz, soilik irlandar abertzaleek geroratu zutela Dublindarrak-en argitalpena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 70. orr.


konstituzionalki adlag konstituzioaren arabera.

Erakunde honek konstituzioa egingo du, 2005eko abenduaren 31rako konstituzionalki aukeratutako gobernu bat sor dadin.  Berria - Mundua   2004-06-09


konstituzionaltasun iz konstituzionala denaren nolakotasuna.

Bertan, Kaliforniako ezkontza legearen konstituzionaltasuna zalantzan jarri zuten.  Berria - Gaiak   2004-08-13

Kataluniako estatutu berriaren konstituzionaltasuna bermatua dagoela.  Berria - Mundua   2006-01-08

Testuak emakumearen aldeko bazterketa positiboa jorratu nahi du, eta, hain zuzen, horrexegatik lortu beharko dugu testuaren konstituzionaltasun erabatekoa.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konstituzionaltasunik eza (3)


konstituzione ik konstituzio.

konstituziozale izond/iz konstituzioaren aldekoa. ik konstituzionalista.

Indar konstituziozaleek joan den otsailean ziurtatu zuten gehiengoa, bezeroei dagozkien 43 batzarkideak aukeratzeko bozketan.  Berria - Ekonomia   2004-03-31

Berriz ere, alderdi konstituziozaleen eta abertzaleen arteko lehiaren isla bihurtuko da Vital Kutxako bozketa.  Berria - Ekonomia   2004-02-18

Euskal Herria independentea izango balitz eta bere konstituzioa izango balu, konstituziozalea naizela esango nuke.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Espainiako bandera hegazkinen gasekin ikusteak urtikaria sortzen die abertzaleei], baina konstituziozaleak oso pozik gaude Indar Armatuen erakustaldiaz.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Jokaldi juridiko-politiko abil bat zen, liberal konstituziozaleei bezain egoki kontserbatzaileei zetorkiena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 52. orr.

Hain oinarrizkoa den kontu batean ezin didate Espainiako Konstituzioaren kontra egiteko eskatu euren burua konstituziozaletzat dutenek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24


konstrikzio iz hertsatze, hertsakeeta.

Literaturaren historian erabili izan diren konstrikzioez gain, konstrikzio berriak asmatzea izan da Ouliporen eginkizunetako bat.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 20. orr.

Semantikari dagozkion konstrikzioak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 20. orr.


konstruktibismo 1 iz abangoardiako arte higikundea forma dinamikoak lortzen saiatzen dena.

Eta erakusketan, niretzat, ederrenetakoak diren argazki esperimentalak ikus ditzakegu; konstruktibismoaren eta surrealismoaren inguruan egindako lanak, adibidez.  Berria - Kultura   2006-02-19

2 teoria psikologikoa, ikaste prozesua lehenago ikasitakotik abiatuta azaltzen dituena.

Teoria kognitibistak, eta teoria honek gaur egun dituen adar guztiek ia, konstruktibismoa dute oinarrian: pertzepzio oro, epai oro, ezagutza oro, eraikuntza da, modu orokorrean, hipotesiak eta zentzumen-organoek emandako datuak alderatuta egina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.

Puntu honetan, bada, kontrako jarrerak daude teoria innatista baten, Gestalt-en, eta ikasketaren teoria baten, konstruktibismoaren, aldetik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 69. orr.

Konstruktibismo sozialak teknologiaren konstituzio sozialaz dihardu, eta hori prozesu plurala dela erakustea da horren helburuetariko bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

konstruktibismo sozialaren (3)


konstruktibista izond/iz konstruktibismoarena, konstruktibismoari dagokiona; konstruktibismoaren aldekoa.

Hizkuntzaren ezagutza ulertzeko modu bi zituzten Piagetek eta Chomskyk: konstruktibista zen bata, kognizioaren aldekoa bigarrena.  Berria - Euskal Herria   2006-03-25

Irudiaren irakurketari begiratzen bazaio, teoria analitikoak, konstruktibistak, ikuslearen gogoeta-lana azpimarratzen dutenak, egiteko joera izango da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Begirada tolesgaberik ez dago: Gombrichek, bere liburuan [...] posizio konstruktibista hartzen du ikusmenezko pertzepzioaren aurrean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Konstruktibista sozialen ikerketek izaera deskribatzailea dute, eta arrazoiketa arau-emaileari ez diote lekurik egiten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.


konstruktibo 1 izond eraikuntzari dagokiona.

Arkitekturaren alderdi materialak eta konstruktiboak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 200. orr.

Kursaaleko Kuboan erakutsiko diren obra gehienak konstruktiboak dira, arkitekturaren inguruan eginikoak.  Berria - Kultura   2004-05-26

2 irud/hed

Kolonizazio-politika konstruktibo eta gizatiar samarra estatu unibertsalen ezaugarrietako bat dela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Kritika konstruktiboak egiten saiatu naiz.  Berria - Kultura   2004-07-23

Inork ez zuen kritika konstruktiborik egin; kritika zentzugabeak ziren.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Oposizio konstruktiboa egingo dugu.  Berria - Mundua   2004-02-08

Eztabaida konstruktiboak izateko aukera behar dugu.  Berria - Kultura   2004-07-30

Eusko Jaurlaritzarekin harreman «arinak, iraunkorrak eta konstruktiboak» izan nahi dituela adierazi zuen Luesmak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kritika konstruktiboak (3)


konstrukto iz eraikuntza.

Hau da, nobela konstrukto bat da, arkitektura hutsa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 182. orr.

Denbora konstrukto bat da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 418. orr.

Konstrukto teoriko horrek -ahozkotasun primarioa, kultura idatzi inprimatua, ahozkotasun sekundarioa- badu bere egituran kutsu ia bibliko halako bat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 159. orr.

Kultura nuer bat konstrukto hutsa da, nuer zaharrak eta adoleszenteak, gizonezko eta andrazkoak daudelako eta denak diferenteak!  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 145. orr.


konstrukzio 1 iz gauza abstraktuen eraikuntza, eraikitze lana.

Filosoforen batzuen konstrukzioetatik aparte, noiz izan dira edo zein gizon-emakume suerterentzat dira (naturako) gertakari hutsak, inolako balio inplikaziorik gabe, mundua, itsasoa, eguzkia, edo gerra, familia, heriotza?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 88. orr.

Edonola ere, gertakarietatik atera ohi ditu gizadiak -txit razionalki- arauak eta balioak [...]. Baina Stephenek (Casson zuzen badabil) eta Josék eta Nadiak eta beste savant batzuek ez dute, apika, halako "dekonstrukzioak" egiteko premiarik, ez daukate, apika, "konstrukzio" horiek alde batera utzi beharrik, zeren (maila askotan; nerbio-sistemarenean, kulturarenean) sekula ez baitiete lehentasunik eman, edo ez hainbestekoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 88. orr.

Zatiak-ek konstrukzio-dekonstrukzio harremanak aztertzen ditu marrazkien eta eskultura baten bidez.  Berria - Kultura   2004-01-18

2 (hitz elkartuetan)

Eraikuntzan emakumeak eta neskatilak ikus litezke, harri konkorrak eta beste konstrukzio gaiak buru gainean garraiatzen, askok besoetan tatuajeak dituztela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 74. orr.


konsul ik kontsul.

konsuletxe ik kontsuletxe.

konsulta ik kontsulta.

konsultin iz kontsulta etxea.

Analisia konsultin enpresa batek hasi eta beste batek bukatu zuen.  Berria - Kultura   2004-10-30


konsumo ik kontsumo.

konsziente 1 izond pertsonez mintzatuz, zertan ari den dakiela aritzen dena.

-Horrek berak erakusten dizu konszienteak zaretela zuen borrokak fin gaizto egiten duela beti.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 63. orr.

Jendeak, orain baino konszienteagoa balitz ere, ezingo luke hizkuntza zalantzan jarri.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 103. orr.

2 jakinaren gainean egiten dena. ik kontziente.

Hartzen zituen ibilbideek behin eta berriro estaziora hurbiltzen zutela sumatzen zuen, halakorik ez gertatzeko saio konszienteak egiten zituen arren.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 27. orr.


konszienteki adlag ohartuki, ezaguerarekin; jakinaren gainean. ik kontzienteki.

Film batean ikusi zuen Eduardok keinu hori, gaztetan, artean erretzen ez zuela: izugarri dotorea iruditu zitzaion, eta konszienteki kopiatzen saiatu zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 85. orr.

Konszienteki eman dute botoa.  Berria - Harian   2005-06-07

Iruzur kolektibo batean parte hartzea konszienteki.  Berria - Ekonomia   2004-10-17


konszientzia ik kontzientzia.

kontabide iz kontaera, kontaeraren bidea.

Protagonista Iñaki Abaitua duk, idazlea eta hiztegigilea, eta eleberriaren bukaeran, kontabide labirintiko baten ondoren, gero eta linealagoa bihurtzen den kontaketa baten bidez.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 86. orr.

Belaunaldi baten eleberria, beraz, baina badu kontabidezko indar nahikorik 1900ean gazte zirenen belaunaldiaren mugak hausteko, eta ondorioz, ez da kamutsena edozein garaitako gazte kontentagaitz eta haserreengana iristeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 10. orr.


kontabilitate 1 iz ekonomia jarduera bateko kontuak egitea, eta hartarako liburuetan edukitzea.

Bere kontabilitatea zorrak/hartzekoak hutsera mugatzen zelako.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 132. orr.

Italian agertu zen orobat, XIII. mendean, partida biko kontabilitatea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Bankariak kontabilitate bikoitza egiten, upelgileak bolumenen geometriaz baliatzen, eta abar; horrek guztiak XV. mendeko Toscanako gizarteak eredu matematikoetarako zuen miresmena eta zaletasuna erakusten du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 177. orr.

Kontabilitate bikoitza erabili zuela, Kallsbergen berarenak ziren itsasontzietara dirua zuzentzeko.  Berria - Mundua   2004-01-10

Haien ordainketaz Urtxipia bera arduratzen zuan, eta ez dituk bulegariaren kontabilitatean ageri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.

Haren kontuetarako zintzotasunaz hitz egin zuen, kontabilitate zorrotzari hark ematen zion garrantziaz.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 17. orr.

Une hartan, atea ireki eta kontabilitateko arduradun lodikotea sartu zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 109. orr.

Hiruzpalau egun herioa agitu aurretik karnetak, kaierak, kontabilitateko liburuxkak dad is dying oharraz iluntzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 327. orr.

Ez delako kontabilitatea ondo eraman, ez delako egitasmorik zehaztu, finantzaketan arazoak izan ditugulako.  Berria - Kultura   2004-12-18

Alessandro Bassi Parmalateko kontabilitatean aritutakoak bere buruaz beste egin zuen atzo, Parma inguruko zubi batetik salto eginda.  Berria - Ekonomia   2004-01-24

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Logikoa litzateke beste ezer baino lehen kontabilitate liburuak aztertzea.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 83. orr.

Ibarrak eta haren taldeak 13 urtez dantzan izan zituzten 225 milioi euro, sekua kontabilitate liburuetan islatu gabe.  Berria - Ekonomia   2006-02-08

Kontabilitate liburu gisako batean apuntatu dute nire sarrera, eta sinatu egin behar izan dut.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 38. orr.

2002. urtera arteko aurrekontu eta kontabilitate gai guztietan kudeaketa «oso txarra» izan zen.  Berria - Kultura   2004-12-28

Kontabilitate departamentutik pasatu behar zutela fakturek, faktura errepikatu behar zela ondo egina ez zegoelako...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.

Aurrezki kutxaren bulego nagusian egiten du lan, kontabilitate sailean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 68. orr.

Gerard Ducam, Baionako KPMG kontabilitate bulego-burua.  Herria   2002-12-19

Kontabilitate esperientzia.  Herria   2005-02-17

Andrew Fastow, Enroneko finantza zuzendaria eta kontabilitate apainketaren arkitektoa.  Berria - Ekonomia   2006-02-05

Kontabilitate akatsak 50 milioikoak «soilik» direla esan dute zenbait egunkarik.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

70 milioi euroko kontabilitate iruzurra.  Berria - Ekonomia   2004-06-13

Kontabilitate kalkulu guztiak itxi ondotik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia %2,4 hazi zen 2003an, Eustaten datuen arabera.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Nazioarteko kontabilitate neurri berriak betetzeko.  Berria - Ekonomia   2006-01-11

2005ean indarrean sartuko direla Nazioarteko Kontabilitate Arauak.  Berria - Ekonomia   2004-03-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontabilitate liburuak (3)


kontabilitateburu iz enpresa bateko kontabilitatearen buru dena.

Sheila kontabilitateburu gisa ari zen Brenten ordez.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 21. orr.

Sei langile aritzen dira bertan, kutxazaina, kontabilitateburua, beste bi enplegatu, kontabilitateko neska bat eta zaintzaile bat.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 21. orr.


kontabilizatu, kontabiliza, kontabilizatu 1 du ad ekonomia operazioak kontu liburu batean erregistratu.

Kontabilizatu duten auto kopurua egunean egiten zituzten zerbitzuen batez bestekoarekin atera dute eta «horrek ez du hutsik egiten».  Berria - Ekonomia   2004-08-22

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko hainbat zuzendaritzaren gastu guztiak kontabilizatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Diru laguntzak edo diru publikoa sartzen denean, nahiz eta artistek ez bilatu, «kontabilizatzeko beharra» sortzen da, batez ere erakundeen aldetik.  Berria - Kultura   2004-11-25

Garai batez industria sektorean sartzen ziren postu batzuk, zerbitzuetan kontabilizatzen dira orain. BPGan diru truke lor daitezkeen ondasunak eta zerbitzuak kontabilizatzen dira, ez besterik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 56. orr.

2 kontatu, zenbateko zehaztu.

Kontabilizatu egin behar dituztelako, zenduak, bestela honezkero bota nuen eskailera-zulotik behera.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.

Haatik, Frantziako bozka sistemak zuriak ez dauka baliorik eta ez dira kontabilizatuak.  Berria - Harian   2005-05-31


kontabilizatzeke adlag kontabilizatu gabe.

Gure espeziea zein besteak suntsi ditzakeen kudeaketa baten ondoriozko gizarte zein ekologi kostuak kontabilizatzeke eta bere gain hartzeke.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 76. orr.


kontable 1 izond kontabilitatearena, kontabilitaterari dagokiona.

Banku-dirua, alegia, bere aurrezki libretan edo beste finantza-produktu batean agertzen den anotazio kontablea: gordailua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Sekulako tramankulu estatistiko eta kontableak aplikatu zituzten.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 41. orr.

2 iz kontu eramailea den pertsona.

Alberto afaltzera geratuko zela esan zigun amak, sotoko kontuak egin behar zituztela, kontable iaio bihurtua baitzebilen ama azken aldian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 183. orr.

Muga-zergak eta arbitrioak kobratzen zituztenek aurrena, diru-trukatzaileek gero, eta kontulari eta kontableek hurrena  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 368. orr.


kontadore 1 iz kontagailua.

Motorreko giltza birarazi, taximetroko kontadorea abian jarri, posizioko argiak piztu eta arrapaladan jo zenuen hiriaren hego alderantz.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 21. orr.

Halatsu ponpatzen du kontadoreak ura etxeko hodietan barrena.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 81. orr.

Kontadoreko erlojuari begiratu bat eman.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 175. orr.

· Kontadorea zeroan jartzekoak oraingoz itxaron egin beharko du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sukaldeko harraska azpian egoten den armairua -bai, ur kontadorea-eta gordetzen duen txoko hori- toki miragarria da.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 79. orr.

3 kontularia.

Gure armadorearen kontadorea iruditu zitzaidan han bertan, hogei pauso ez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 55. orr.

Kontadorea nire konpartimenduan agertu zen behin eta nire gaizki bideratutako langintzaz errukituta, beste idazketa mota bat proposatu zidan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 83. orr.


kontadu ik kontatu.

kontaduria 1 iz kontabilitatea.

Itxuraz dirua xahutzen zebilen, baina, merkataria izaki, bere gastuen kontaduria zehatza egiten zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.

Bere irudikeriak bertan behera utzi, eta kontaduriaz eta erregistroaren egiaztapenez jardun behar izan zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 226. orr.

Ba ote dut bizitzan kontaduria gainbegiratzea beste zereginik?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 230. orr.

Seguru nago bere ilusiorik handiena udaletxeko funtzionarioa izatea dela, kontadurian edo interbentzioan. -Ez zara sailez aldatuko, hementxe bertan lan egingo duzulako, kontadurian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 51. orr.

Kontaduria orokorreko sailaren ardura baitzuen Saito jaunak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 33. orr.

Kontaduriako sailera itzuli, oinetakoak askatu eta pikutara bota nituen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 74. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Unaji jaunak faktura erakutsi zion alde batetik eta kontaduria liburua bestetik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 59. orr.

Kontaduria koadernoa ireki zuen, zenbaki zerrendak hatz erakusleaz errepasatzen hasiz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 40. orr.

Kontaduria saileko berrogei lankideen aurrean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 106. orr.

3 irud/hed

Orduan, kalte, mesede eta barkakizunen -zor-hartzekoen- etengabeko kontaduria penatzera erortzen gara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.

Ez zekien berak kanpoan pasatutako ordu guztien kontaduria eramateko ohitura hartua zuela amak, ordu bakoitza orri batean markatuz.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 106. orr.

Bere bizitzaren kontaduria osatu gabea zegoela oraino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.

Han egoten omen ziren nor bere aldetik olatuen kontaduria egiten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 33. orr.

Edo kanpora aterako dira bestela, izarren kontaduria egin eta gaueko freskura dastatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 125. orr.

Leihoaren argitan eseri eta bere egunerokoan, kontaduria sentimentala eramateko duen liburuan, zure nota idatziko duela: [...].  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 54. orr.

Bere adiskidearen fobia, fijazio eta obsesioen kontaduriak ez omen zuen emakumearen lilura itzali.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 30. orr.

Presoen erresistentzia eta borroka txiki eta handien kontaduria.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontaduria egiten (5); olatuen kontaduria egiten (3)


kontaduriaburu iz kontabilitateburua.

Zuk langileriaren aldeko apustua egin duzu, eta haien neke eta arazoek kezkatzen zaituzte, eta niri ondo iruditzen zait noski, baina ez ahaztu kontaduria buru zarela eta, neurri batean behintzat, euren etsai.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 101. orr.


kontaera (orobat kondaera g.er.) 1 iz kontzatzea, kontakizuna.

Bagenekien zer kontatu nahi zigun [...] baina ez genion kontaera zapuztu nahi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 29. orr.

Horrela hasten da Emilio Laurenten kontaera. Gregoryk kontaerari ekitean dioenez, berak hamabi urte ditu 1943an.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 33. orr.

Kontaera, bat-batean, hortxe etenda geratu zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 151. orr.

Hemen amaitzen da kontaera.  Elizen arteko biblia   Dn 7,28

Baskoien eta erromatarren arteko batailen kontaeretan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

Ipuin eta kontaera laburrak.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 10. orr.

Ipuinik garratzena "Manexak" dateke, Zuberoa etorkizunean galduaren kontaera ikaragarria.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 101. orr.

Kontaeraren antolaketa biia atsegingarri da irakurlearen belarrietarako.  Elizen arteko biblia   2 M 15,39

Norbaiten esperientzia ahozko kontaera bihurtu zen unera jiratu behar dugu burua.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 64. orr.

2 kontatzeko era.

Hala istorioaren jatorriagatik nola kontaeragatik, ahoz transmititutako istorio baten papereratzearen traza hartzen zaio Riomundo-ri.  Berria - Kultura   2006-03-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sorreraren kontaera (3)


kontaezin 1 izond ezin kontatuzkoa.

Kontaezinak dira oihartzunak, infinituak ia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 33. orr.

Bazarreko nagusia, dirutza kontaezin azkengabe baten jabea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 184. orr.

Ugaldu egingo ditut zure ondorengoak, kontaezinak izateraino.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 46. orr.

Herri guztietatik etorritako jendetza kontaezina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.

Gudaroste kontaezinak dira zurekin.  Elizen arteko biblia   Ez 38,6

Kontaezinak dira, izan ere, larrapoteak baino ugariago.  Elizen arteko biblia   Jr 46,23

Hasieran, istripu bat zela iruditu zitzaidan, lizuna eta kontaezina.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 26. orr.

2 kontaezineko izlag kontaezina.

Errege Jaunak beharko du auziaz arduratu, baina ezingo du, noizean behinka baizik, bere kontaezinezko eginbide guztiengatik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 168. orr.

Kontaezineko herrien burrunba, itsaso burrunbatsuarena bezalako burrunba.  Elizen arteko biblia   Is 17,12

3 kontaezinezko izlag kontaezina.

Jainkoa deitzen dut, absolutuki mugagabea den izakia: hau da kontaezinezko atributuek osatzen duten substantzia, atributu bakoitzak mugagabeko eta betiereko esentzia adierazten duelarik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 33. orr.

Beraz, kontaezinezko zenbaki bat kontaezinezko beste bat baino hamabi aldiz handiago izanen da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 61. orr.

Errege Jaunak beharko du auziaz arduratu, baina ezingo du, noizean behinka baizik, bere kontaezinezko eginbide guztiengatik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 168. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kopurua kontaezina (3)

kontaezinezko gauza (3); kontaezinezko gauzak (14); kontaezinezko modutan (11); kontaezinezko modutan kontaezinezko (7)


kontaezinki adlag ezin kontatuzko eran.

Orain aireaz mintzatuko naiz, gorputz osoa orduz ordu kontaezinki aldatzen duen horretaz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 323. orr.


kontagai 1 iz kontakizunaren gaia; kontakizuna.

Eta kontagaiarekin batera doa kontamodua ere, tarteka atzera-aurrera baitabil istorioa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 9. orr.

Horko kontagai batzuk beste kultura batzuetan ere ageri direnak dira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 101. orr.

Irudimenaren bitartez osa ditzakegula kontagaiaren hutsuneak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 54. orr.

Prosaren intentsitateaz eta kontagaiaren erritmo biziaz.  Berria - Kultura   2004-12-29

Men at War gerrako kontagaien antologia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 151. orr.

Eta marko mitiko batean kokatzen gaitu gu, kontalariak kontagai bihurtuok.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 30. orr.

• 2 izond konta daitekeena.

Prosodiaren zakuan sartu ohi dira unitate kontagaiekin (i.e. bokal eta kontsonanteekin) bat ez datozen ahozkoaren ezaugarri guztiak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 129. orr.

3 kontagai izansup_1 da ad

Zesar eta Mamurraren gaineko eskandaluak ziren kontagai.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.

Urratsak, eskailerak, pasatzen diren autoak, atariak, jendea... edozein gauza da kontagai.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 209. orr.

Gehienetan narratzaileak kontagai den egoeraren erretratua egitea du helburu, egoeraren deskribapen zehatza.  Berria - Kultura   2006-04-11

4 kontagai izansup_2 du ad

Narratzaileak ez du deus lortzen kontagai duen oro beti talaia bakar batetik begiratuta.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 109. orr.

Altzan -nire herrian- izandako hondamena dut kontagai.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.

Bi lagunen bidaia du kontagai Gatlifen lanak ere.  Berria - Kultura   2004-05-20

Palentzian uda pasatzen duen familia baten gorabeherak ditu kontagai filmak.  Berria - Kultura   2004-04-03

Aaronen eta Faraoiren sazerdoteen arteko auzia kontagai duen Bibliako pasartea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 381. orr.

Markesaren alabari benetan gertatu omen zitzaiona kontatzen hasi zitzaidan emakumea, kontagai zituenak une hartantxe bere begien aurrean gertatzen ari balira bezain bizi eta sinesgarri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 160. orr.


kontagailu 1 iz kontatuz neurtzen duen gailua.

Taxiaren kontagailua. Taxilariak kontagailuaren palankari eragin zion eta zenbaki gorriak geratu ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 137. orr.

Kontsumo-kuotak kontrolatzeko kontagailuena.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 25. orr.

· Askatasunen murrizketetan «kontagailua zeron jartzeko» eskatu diozue PSOEri.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

2 (hitz elkartuetan)

Saltzailea izan nauk, bulego batean egin diat lan, ur-kontagailuak begiratzen pasatu nitian hamar bat urte.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 286. orr.

Uraren kontagailuak urrutitik irakurtzeko sistema bat.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Hauspo falta nabarmentzen zuen zelai-tokira laster iritsiko zen kilometro-kontagailuari begiratu gabe.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 32. orr.

Lasterketako pilotua zenez, ez zegoen arriskurik, teorian behintzat, eta hala ere bira-kontagailuari begiratzen nion aldiro, izertzan hasten nintzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 295. orr.

Akusazioak sumario guztia ezagutzeko aukera izaten du eta defentsari frogak eta txostenak tanta kontagailu bidez ematen zaizkio.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22


kontagaitz (orobat kondagaitz g.er.) izond kontatzen zaila, ia ezin kontatuzkoa.

Mila urte badu hasi dela jendea hemen iragaiten, trumilka edo multzoka: jendetza kontagaitz eta kasik betidanikako horren atomo bat baizik ez naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 100. orr.


kontagarri izond kontatzeko modukoa.

Bidaia horietako pasarte kontagarriren bat ere izango duzu.  Berria - Kirola   2004-04-15

Bere bizitzaren zati nagusi bat bere bizitza kontagarri egiten pasatu du.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 64. orr.

Gure zaharrenek bakarrik akordatzen dira gariaren jirako kontu haiekin: kontagarriak izatera iritsi dira haienak ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.


kontagarritasun iz kontagarria denaren nolakotasuna.

Orain irudiak irudikatzen duena aztertu nahi denez, kontagarritasunarekin, oro har hartuta, duen lotura aztertu beharko da lehendabizi, normala den bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 227. orr.


kontagintza iz kontatzeko jarduera. ik narratiba.

Ibon Egañak Karlos Linazasororen kontagintzari buruz idatzitako artikulu bat.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 93. orr.

Daniel Landarten kontagintzan hirugarren urratsa dugu hau.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.

Gramatika eta kontagintza ez dira sekula desesperazioa azaltzeko lain izan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 48. orr.


kontainer (orobat kontener g.er.) 1 iz edukiontzia.

Grua txikian Altuna, pulpoarekin txatarra puxkak meta batetik hartu, kontainerrean sartzen ari zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.

Neronek eramango nituzke kontainerrera zakuak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 135. orr.

Hogei minutu geroxeago kontainer eta garabi erraldoien artean zeuden.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 17. orr.

Tiro bi, aurreko kontainer batean hozka egin zutenak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 59. orr.

Sea-Land Corporation enpresa eratu zuen horretarako, propio kontainer bidezko garraiorako.  Berria - Gaiak   2006-04-30

2 (hitz elkartuetan)

Estatu Batuetako Espazio Agentziaren Deep Impact espazio zundak kontainer-ontzi baten tamainako kobrezko jaurtigai bat botako du Temple 1 kometaren kontra, 2005eko uztailaren 4an.  Berria - Gaiak   2004-01-23

· Obretan zegoen ezkerreko etxea: zakar kontainerra aurrean, zur plantxak atarian, kristalik ez leiho zuloetan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.

Metal kontainer txikiak eta handiak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.


kontaka adlg kontatzen.

Ilusionatuta etorri zitzaion laguna, kontaka eta kontaka, aurpegiko eitea ere ez zuen aldatu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 117. orr.


kontakatilu 1 iz adkor salataria.

Arratsaldean, Quenuri dena esan beharra zuela uste izan zuen, kontakatiluren batek kolpea zakarregi emango zion beldurrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 407. orr.

Karmelo kontakatilu hutsa dela eta dena kontatu diola.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 276. orr.

Kontalari trebea baina ez kontakatilu berritsua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 89. orr.

Ahotik gaiztakeria zerien kontakatilu itsusiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 75. orr.

2 (izenondo gisa)

Inguruko kaleetako andre kontakatiluek ziotenez, Gradelle zaharra dirutza handiaren jabe zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.

Ematxar kontakatilu batekin topo eginen duen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.

3 (adizlagun gisa)

Kontakatilu ibiltzen zen, norbaitek aginduz gero.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 133. orr.

-Niri, ahizpa txikiena bidaltzen zidan kontakatilu.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 95. orr.


kontaketa (orobat kondaketa g.er.) 1 iz kontatzea, kontakizuna.

Orain biharamuneko egunkari batetik moztuta dakart krimenaren kontaketa, poliziak jaso ahal izan zituen xehetasun guztiekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 27. orr.

Historia politikoa garaien deskribapenez eta gertakarien kontaketez osatua dagoenez, [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 112. orr.

Dario Handiaren ekintzen kontaketa Behistango harkaitzean [...] hiru eratan transkribatu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

Bost eguneko inkomunikazio aldian pairatutako torturen kontaketa egiten du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Bere kabuz berreskuratu zuen, nonbait, kontaketaren haria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 272. orr.

Epaileari kexak bidaltzen hasi ginen, kontaketa bakoitzeko kexa bat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 160. orr.

Berlusgoñik eten zuen bere kontaketa, berriz ere.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 64. orr.

Aladinek bere kontaketa amaitu bezain laster.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 215. orr.

-A zer otsoa! -esan zuen Luluk kontaketa entzun zuenean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 117. orr.

Sethe kontaketan ari zen bitartean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 27. orr.

Baina basamortua ezagutzen duen edonork ongitxo daki kontaketa horiek ezin direla egiazkoak izan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 127. orr.

Jaso berria zuen laugarren kontaketa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 127. orr.

Halaxe da, gertaera bat eta kontaketa bi albiste bakarrean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 132. orr.

Badago, jakina, kontaketaren iraupen bat, baina gertaera-segidaren ordenaren arabera ere definitzen da kontaketa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 230. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gertatutakoaren kontaketa kontrajarriak egin dituzte ertzainek eta Atanesen lagun eta senideek. Kontaketa arinak, didaktikoak, baikorrak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Kontaketa linealik ez.  Berria - Kultura   2004-04-18

Hasieran, ahozko kontaketak izan ziren: norbaitek kontatuak, tradizio baten baitan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 12. orr.

Bestelako trataeren gainetik gertaeren kontaketa morbosoak lehenesten direnean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 46. orr.

Kontaketa mistoa, zati bat hitzezkoa eta beste bat mimetikoa dituena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 228. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hogei urte baino gehiago daramatza kontaketa saioak eskaintzen. herria¬

Bestalde, kontaketa modu erraz bat erabiltzen saiatu naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 246. orr.

Edukiaren eta kontaketa erritmoaren arteko oreka gertatu zenean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 257. orr.

1894an bere lehenengo kontaketa bilduma argitaratu zuen: Amori senza amore.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 8. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Abenturaz beteriko bidai kontaketa horiek nolabaiteko xarmari eusten diote oraindik ere.  Berria - Harian   2005-03-24

Ez ezazue, haatik, maitasun kontaketa loraturik espero.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 95. orr.

Atzo izan zen aurkezpena eta aldi berean ipuin kontaketa, umez betetako areto batean.  Berria - Kultura   2004-09-29

Haste kontaketa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 64. orr.

Kontu-kontaketekin eta serieko irudiekin egindako esperimentuek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

5 kontatzea, zenbatzea.

Kontaketak formazioan egin behar izaten zituzten, kornetak deituta.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 101. orr.

Auzitegi Gorenera jo zuten, botoen kontaketa gelditzeko.  Berria - Mundua   2004-10-28

Behin-behineko kontaketa, atzerriko botoen zenbaketa eta gerora egon daitezkeen egokitzapena.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Coalition casualty count erakundearen Koalizioko biktimen kontaketa orrialde elektronikoan gatazkan hildako atzerritarren datuak aurki daitezke. Groggy egon arren, epaileak kontaketa bukatu aurretik altxatzeko ahalegina egiten duten boxeolari patetiko horiek bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 392. orr.

2003ko uztailaren bukaeran egin genuen azken kontaketa eta zazpi hilabetez 73 dira bere buruaz bertze egin duten presoak Frantzian.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Uholdeak izandako lekuetan kalteen kontaketa egiten hasi dira.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

PPren mesederako geratu den boto kontaketa ez dela «erreala» izan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-01

Diru-kontaketarekin hasi aurretik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 122. orr.

Atzera kontaketa.  Berria - Mundua   2004-04-30

6 atzerako kontaketa

Atzerako kontaketa ez da eten: kontsulta epean daude orain, eta behin 15 egun igarota, enpresak hilabete dauka lekualdaketaren berri langileei emateko.  Berria - Ekonomia   2006-03-07

Atzerako kontaketa hasi zuen atzo Nazio Batuen Erakundeak: 89 egun barru legez lotuko ditu Kyotoko Protokoloan kide dituen 128 estatuak.  Berria - Gaiak   2004-11-19

Jukosen amaieraren atzerako kontaketa hasi da.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bozen kondaketa (3); ipuin kondaketa (10); ipuin kondaketa bat (4); jende kondaketa (11)

jende kondaketak (3)

azken jende kondaketan (3); jende kondaketan (4)


kontakizun 1 iz gertari baten edo batzuen adierazpena, batez ere idatzia, eta bereziki literatura balioa duena. ik kontaketa, kontaera.

Duela astebete eman nion hasiera kontakizun honi, jarraituko nuen ala ez seguru jakin gabe.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.

Hamarkada horretan barrena jaio ziren gure kontakizun honetako pertsonaia gehienak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 46. orr.

Kontatzen dena ez ezik, kontakizunaren izaera ere berria da.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 101. orr.

Nire bizitzaren kontakizun hau, nire amaren bizitzaren kontakizuna izan da, nirearena izan den neurri berean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 147. orr.

Kronikaren kontakizunari bizitasun apur bat ematearren.  Berria - Kirola   2004-05-22

Nobela historiko honetako kontakizuna 1199an dago girotua.  Berria - Kultura   2006-01-10

Aitorpenaren kontakizun guzti-guztietan. Leialtasuna da kontakizun honen giltza.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 86. orr.

Kontakizun hartan [...] 1950eko hamarkadan girotutako detektibe eta pozoiketa istorio bat harilkatu nuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 183. orr.

Kontakizuna ahalik eta argien taxutuz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 146. orr.

Super-errealismoak arduraz saihesten du kontakizuna eszena antolatuetan zatikatzeko konbentzio.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.

Hik ere edozein kontakizun asmatuko duk, tunika bat eta estalki bat irabaztearren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 101. orr.

Tartean, XIX. atalburuan, artzain maiteminduaren kontakizuna dator.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 138. orr.

Goazen kontakizunaren harira.  Elizen arteko biblia   2 M 6,17

Behin kontakizunaren doinua aurkitu ondoren, dena errazagoa da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 37. orr.

Maitasuna izan da patuaren itsu-mutil kontakizun honetan, beste hainbat tragedia gogoangarritan bezalatsu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 18. orr.

Geuri ere sinesgaitz egingo zaigun ipuin bat asmatuz, gure identitatea, azken finean, kontakizun bat delako, kontakizunik sinesgaitzena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.

2 (izenondoekin)

Kontakizun luzea bilbatu zuen erreginaren edertasunari buruz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 351. orr.

Horra hor kontakizun laburren xarma ezin ukatuzkoa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 8. orr.

Zientziaren egiek kontakizun ederren beharra dute, gizakiak zientziari atxikiko bazaizkio.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 492. orr.

Areago: zentzuzkoxeago dirudite kontakizun mitikoek, biokimikari eta biologo molekularren solasek baino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.

Kontakizun nagusiari erantsitako iruzkin eta azpikontakizunontzat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 14. orr.

Egileak kontakizun bakarrean kapitulu ezberdinetako oroitzapenak [...] biltzen ditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 975. orr.

Zentzurik gabeko kontakizun aspergarrietan galtzen naiz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 80. orr.

Emakumeak berak ere interesaturik zeuden kontakizun odolgirozko eta sarritan sinestezinezko horietan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 121. orr.

Egundoko kontakizun gatz-ozpinduak iragarriz ehun ogerlekoko argitalpen merkeetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 7. orr.

Epaile bati zuzendu behar nion kontakizun erru-aringarria hasteko modu bat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 14. orr.

Lady Godivaren edertasunen kontakizun lerdejarioa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 45. orr.

Nork asmatu du ahoz aho dabilen kontakizun gaizto hori, [...]?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 48. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lau ipuin luze edo nobela laburrez osaturiko kontakizun-liburua.  Berria - Kultura   2006-04-01

Talde horrek argitaratu zion lehen kontakizun-bilduma.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Kontakizun-mataza txiki bezain bizia ehundua zuen, tentuz eta berariaz aukeraturiko esaldiak baliatuz deskribapenetarako.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 135. orr.

Banekien autobiografiaren bat idaztekotan hor zituela kontakizun iturririk onenak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 196. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri-kontakizunetan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.

Biolonek maite ditu haren ume-kontakizunak, eta esna mantentzen du sekretutxoak eta istorio samurrak kontatuz.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 82. orr.

Zeharka Isaiasen bokazio-kontakizuna aipatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 198. orr.

5 kontakizun izan

Demagun kontakizun zenituzkeen gertakariak sineskaitzak direla.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontakizun labur (9); kontakizun laburra (3); kontakizun laburrak (4); kontakizun nagusia (3); kontakizun zehatza (3); sei kontakizun (3); zortzi kontakizun (6)

jexuxen kontakizuna (3); kontakizuna amaitu (4); kontakizuna bukatu (4); kontakizuna entzun (3)

kontakizunak aurrera egin (3)

kontakizunarekin jarraitu (4)

kontakizunaren ardatza (4)


kontaktatu, kontakta, kontaktatzen du ad harremanetan jarri.

Zorionez, Andonirekin kontaktatu ahal izan dut telefonoz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 31. orr.

Hori baino lehen, Danirekin kontaktatu zuten bera aritzen den txataren bitartez.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 30. orr.

1961eko martxoan Konpainiak AM/LASH kriptonimoaren atzean ezkutatuko zuten gizona kontaktatu zuten; Rolando Cubela Secades zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 312. orr.

Kontaktatzeko moduren bat (e-maila, telefonoa edo helbidea).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 379. orr.


kontaktatze iz harremanetan jartzea.

Kontaktatze lan bat.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09


kontakto ik kontaktu.

kontaktu (orobat kontakto g.er.) 1 iz ukitzea, ukipena.

Larruazalaren kontaktua behar dugu, haren berotasuna, ezpainen berotasuna, eskuen samurtasuna.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.

Eta haiekin batera titimutur harrotuen kontaktua larruazal bustian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 60. orr.

Koitoa egiterakoan, ez dago inolako kontakturik zakilaren eta klitoriaren artean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 225. orr.

Irratia itzali zuen urduri, eta lepoa biratu zuenean, metal hotzaren kontaktua sumatu zuen kolkoan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 162. orr.

Hotza sumatu zuen eskularru beltzaren kontaktua.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 38. orr.

Boxeoa kontaktuko kirola da, eta kolpe txar asko jasotzen dira.  Berria - Kirola   2004-02-15

Gaixotasuna kontaktuaren bidez soilik kutsatzen da.  Berria - Harian   2005-08-26

Kontakturik gabeko txartela erabili ahal izango da Metroan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Anfibioek garatu zituzten lehenengo kontaktu estrategiak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 178. orr.

Zutikako jarrera, berez, ezegonkorra da ingeniaritzari dagokionez, grabitate-zentroa oso goian geratzen baita eta lurrarekiko kontaktu-eremua [...] oso txikia baita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.

Kontaktu moduak desberdinak direnez, gure larruazalak ere hainbat sentimen bukaera ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 156. orr.

Kontaktu falta hori -haren ustez- pertsonekiko harremanean baizik ez zen gertatzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sexu kontaktu bat dagoen bakoitzean, horrek hots ozen eta berezia sorraraziko du, kontaktu bakoitzak bere hots zehatz eta partikularra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 101. orr.

Ez zuen begi-kontakturik izaten, eta, begira ere, beste norabait begira egon zitekeen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 266. orr.

Ez zuen begirada-kontakturik egiten, ez gurasoekin, ez beste inorekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

4 kontaktatzea; kontaktatzen den pertsona.

Gizakien arteko benetako kontaktua presentzia isilaren bitartez baizik ez dela lortzen dio Cioranek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 52. orr.

Aszetismoa, lana eta naturarekin kontaktu zuzenean bizitzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

Kontaktua Madrilen izan zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 312. orr.

Jose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohiarekin kontaktuak izan zituzten, baina ez zuten akordiorik lortu.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

Aireratu, zeruan abiada hartu, lurrarekiko kontaktua galdu eta bere kasa doa ikuspen bila.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 184. orr.

Kontaktuak ditik, komentatzen genuen lagunok ahapeka eta mirespenez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 111. orr.

Gestaporen torturapean, kontaktuaren izena eman zuen azkenean gazteak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 55. orr.

Dianne Short zela Laing kontseilariaren kontaktuetako bat.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 176. orr.

Alpujarretako herri hartan kontaktu bat baitzuen, belarrez eta heroinaz hornitzen zuena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 88. orr.

Txabik baditu kontaktu batzuk zerean...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 217. orr.

Kontaktua: Jean Claude Enrique 0613821486.  Herria   2005-03-03

Venezuelako kontaktua izatea leporatzen diote.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Kontaktu ona, gizon guztiz baliagarria izan da baina, hara, hanka egin nahi izan du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 74. orr.

Errefuxiatuek errepresaliak espero dituztela dio nire kontaktuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 24. orr.

5 autoaren motorraren pizgailua.

Kontaktuarekin puska batean ri-ra aritu ondoren lortu du azkenik Txetxuk arrankatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 174. orr.

Giltza kontaktuan biratu orduko aire egokitua automatikoki pizten da.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.

Autoan eseri, atea itxi, giltzatxoa kontaktuan sartu, irratia sintonizatu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.

Autoaren kontaktu-giltzari eragin zion.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 28. orr.

Kontaktua piztu, eta garajearen ate automatikoa zabaldu dun.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 37. orr.

Hain zuen isila motorra, non kontaktua etenda zeukala uste izan baitzuen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 468. orr.

6 kontaktua egin

Gure lehenengo zeregina itsasontziotako marinel abertzaleekin kontaktua egitea izan da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 273. orr.

Gure Gizonarekin kontaktua azkenekoz egin zutenean. · Axoiak, hala ere, ez du benetako kontakturik egiten dendritarekin.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 134. orr.

Orain bi urte, Tourrean egin zuten lehen kontaktua.  Berria - Kirola   2006-01-15

7 kontaktuan egon

Bainugela bustian utzitako oinatzek ongi erakusten dute zentimetro karratu gutxi batzuk baino ez dituela zoruarekin kontaktuan dagoen eremuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

Airearekin kontaktuan dagoen ura lurrundu egiten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Hegazti kutsatuekin kontaktuan egon zela.  Berria - Gaiak   2006-03-05

Andoniren bidez, Quitoko unibertsitatearekin kontaktuan egon da ia denbora guztian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 432. orr.

· Kapilarrak oso kontaktu estuan baitaude tubuluekin leku askotan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

8 kontaktuan jarri

Odola kanpoko airearekin kontaktuan jartzen denean sortzen da fibrina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.

Animalia askok oraindik ere usaimena baliatzen dute nagusiki gainerako munduarekin kontaktuan jartzeko. Itzultzen ginenean, norbait jarriko zen gurekin kontaktuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

Haiekin kontaktuan jartzea, hori duk kontua.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 53. orr.

Saiatu omen dira zuekin kontaktuan jartzen baina, inork ez omen zuen telefonoa hartzen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 124. orr.

Mars Express zundaren bitartez Beagle 2 robotarekin kontaktuan jartzeko lehen saioak huts egin duela.  Berria - Gaiak   2004-01-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontaktu bakarra (3); kontaktu fisikoa (3); kontaktu ona (3); kontaktu zuzenean (3)

kontaktua egin (5); kontaktua galdu (3); kontaktua izan (3); kontaktua izateko (4); kontaktua izateko aukera (3); lehen kontaktua (6); publikoarekiko kontaktua (3)

kontaktuak izan (3)

airearekin kontaktuan (5); kontaktuan dagoen (4); kontaktuan egon (6); kontaktuan jarri (4); kontaktuan jartzeko (5); kontaktuan jartzen (4); kontaktuan sartu (4)

kontaktuaren bidez (5)

kontakturik egiten (3); kontakturik gabeko (6)


kontaktutxo iz adkor kontaktua.

Eta azpian, katilu gisako burdin hodi baten barruan, zortzi ikatz-mutur, haize-orratza jiratu ahala, zein ikatz ukituko, kontaktutxoa egin orduko, beheko bulegoan bonbillatxo bana pizten zela.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 60. orr.


kontalari (orobat kondalari g.er.) 1 iz kontakizunak edo gertariak kontatzen dituen pertsona. ik kontari, kontatzaile.

1944an, Henry George Martin kontulari ingelesak -kontularia, kontuak egiten dituena, ez kontalaria, kontuak kontatzen aritzen dena-, [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.

Kontalariak, asmatu beharrik gabe, tradiziora jotzen zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 99. orr.

Aita kontalari ona zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 389. orr.

Kontalari ona ez dabil herriz herri istorioak kontari, kontalari ona ipuinez ipuin dabil egiak sortuz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 238. orr.

Kontalari trebea baina ez kontakatilu berritsua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 89. orr.

Gizon ameslaria, ixtoriorik zoragarrienen kontalari bikaina.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 180. orr.

Eta marko mitiko batean kokatzen gaitu gu, kontalariak kontagai bihurtuok.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 30. orr.

· Horietan guztietan kontalari jardundakoa ageri da egile bakar, aita Zavalaren aipamenik gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 54. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aurrena, hitz-aspertu luzeak, idazlegaiaren kontalari-sena eta kontatu beharrekoaren interesa neurtzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 54. orr.

Kontalari-sena Kronikan ere argi nabari zaio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1113. orr.

Hala -kontalari-doinuz ekin zion berriz ere Ruche jaunak-, kurben asmatzaileek ez zuten ebazpen irrikatua ekarri.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 203. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizakia beti da kontu kontalaria, bere istorioez eta besteen istorioez inguraturik bizi da, gertatzen zaion guztia horien bitartez ikusten du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 80. orr.

Ipuin kontalariak egunsentira arte itxaron balu, ohartuko zen Troiako zaldia ez zela zaldi.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 58. orr.

Beste leku askotan bezala, Japonian ezaguna zen ipuin kontalarien langintza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 113. orr.

Mila gau eta bat gehiago jatorri hindu, pertsiar eta arabiarreko pertsonek asmatu zuten, eta mendez mende sortu eta osatu zen, ahotik belarrira, ipuin kontalarien bidez.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 9. orr.

Istorio kontalari sudur-harro bat bere istorioetan galdua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.

Paperak, azken finean, historia-kontalari dira, eta paperetan azeri-begiz arakatu ondoren, aitak matxino bizitza hartzeko arrazoiak zein izan ziren ikasi zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.

Medikukideek ezagutzen ninduten, eta bazekiten txiste-kontalari trebea izan nintekeela, hainbatetan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 190. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erakundeko kontalari berezi (4); ipuin kontalari (13); istorio kontalari (3); kontalari berezi (13); kontalari berezi ohiak (4); kontalari bereziak (3); kontalari bikaina (4); kontalari ona (7); kontalari onak (4); kontalari trebea (3); nbeko kontalari (6); torturaren aurkako kontalari (3); torturaren kontrako kontalari (4); torturari buruzko kontalari (4); torturen kontrako kontalari (3)

ipuin kontalaria (8); kontu kontalaria (3)

ipuin kontalariak (16); nbeko kontalariak (4)

kontalariaren gomendioak (3); nbeko kontalariaren (3)

ipuin kontalarien (5)

ixtorio kondalari (7); ixtorio kondalari gisa (3); koldo amestoy kondalari (4); kondalari gisa (4)

ipuin kondalaria (4); ixtorio kondalaria (4); koldo amestoy kondalaria (6)


kontalaritza (orobat kondalaritza g.er.) iz kontalariaren jarduera.

Gauza asko nahasten dira hor aldi berean: herri-kontalaritzaren aipamena, Döblinen idazkeran ahozkotasunak zuen garrantzia, obrak egituratzeko Döblinen bide parataktiko episodikoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 161. orr.

Beste jardun batzuk ere badira, jakina, ipuin kontalaritza, txiste kontalaritza, maitasun gutunen lehiaketak, behar beste landu ez diren antzerkigintza eta txotxongiloak...  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 145. orr.


kontaminatu, kontamina, kontaminatzen du ad kutsatu.

Zerga kontaminatzen duen autoari.  Berria - Ekonomia   2004-06-22

Kantuak ez dira jaiotzen kristalezko kaiola batean kontaminatu gabe egoteko.  Berria - Harian   2006-04-05

Utziok, etzak gehiago kontaminatu!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 200. orr.


kontaminatzaile iz kontaminatzen duen gaia.

Ongarriak dira kontaminatzaileetako batzuk nitratoak, fosfatoak, nitritoak....  Berria - Gaiak   2004-01-23


kontamodu iz kontatzeko modua. ik kontamolde.

Eta kontagaiarekin batera doa kontamodua ere, tarteka atzera-aurrera baitabil istorioa, denboraren markak galduta eta logikaren arauak apurtuta, nahiz oro har eta sigi-sagaka kontakizunak aurrera egin.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 9. orr.


kontamolde iz kontatzeko moldea. ik kontamodu.

Honako hau antologia izaki, haren ipuin batzuk besterik ez ditugu hautatu; bertsioa izaki, ezin bada haren kontamoldea zehatz-mehatz azaldu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 12. orr.


kontapoesia iz kontatzeko poesia.

Deskripzioei garrantzi handia ematen dien kontapoesia ederra.  Berria - Harian   2005-12-06


kontarazi, kontaraz, kontarazten du ad kontatzera behartu.

Balentria hamalau aldiz kontarazi genion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.

Ronek eta Hermionek behin eta berriro kontarazten zioten ikusitakoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 210. orr.

Mary Phillips -jarraitu zuen Evans jaunak-, ...eta, berriz ere inteligentsiak isilarazten banau, bere ebakuntza guztiak kontaraziko dizkiot, barkaziorik gabe, Roberts jaunari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 140. orr.

· Txanponak kontarazi zituen buruzagiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.


kontari (orobat kondari g.er.) 1 iz kontalaria.

Panpi Laduche kantxaren moldatzaile, Mixel Dunate kondari.  Herria   2001-10-25

Alaitzeko hor izanen da Cazenave ixtorio kondaria.  Herria   2001-11-01

• 2 adlag kontatzen.

Iruditzen zaio ura ari zaiola kontari.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 59. orr.

Ilunabarrean puntu egiten eta elkarri esamesak kontari egoten ziren emakumeek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 27. orr.

Kontu horiek kontari, etxerainoko bidea egin genuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.

Tabernara neka-neka egina iristen zen, eta bere burua gela beiraduneko bankuan erortzen uzten zuen, aldi oro istorio desberdinak kontari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 347. orr.

Kontalari ona ez dabil herriz herri istorioak kontari, kontalari ona ipuinez ipuin dabil egiak sortuz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 238. orr.

Kontalariak istorio berriak asmatu behar ditu, [...] galdutakoak oraitu ezinda beti berriro asmatzen hasi behar du kontari hasten den bikoitzean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 239. orr.

· Eta bidean txantxa-kontari eta barreari emanez zihoazen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.

Tira, tira, gizona, gezur-kontari hasi haiz berriro.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kantu kontari (18); kontari aritu (7); kontari aritzen (7); kontari hasi (8); kontari hasten (5); kontu kontari (107); kontu kontari ari (7); kontu kontari aritu (6); kontu kontari aritzen (5); kontu kontari hasi (6); kontu kontari hasten (4); txiste kontari (3)


kontatu, konta, kontatzen (orobat kontadu g.er., kondatu g.er. eta kundatu g.er.) 1 du ad besteri, ahoz nahiz izkribuz, gertatu den zerbait, edo norberak edo bestek asmatu duen zerbait, esan edo aditzera eman.

Zer konta dezaket besterik? txikia zinenean gertatu zen gauza bat konta diezazuket.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 139. orr.

Dakidana besterik ezin konta dezaket.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.

Dena kontatu zidan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 103. orr.

Gainera, telefonoz ezin nion ezer kontatu.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 73. orr.

Lasaitasuna behar zen zerbait kontatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 33. orr.

Telemakok bidaiaren gorabehera guztiak kontatu zizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 125. orr.

Goetheplatzekoa kontatzen hasi nintzaion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 14. orr.

Liburuaren hari nagusia kontatzeko eskatu diot.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 100. orr.

Kontatua dut historia.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 144. orr.

Sekretu bat kontatzera doanaren jarreraz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 214. orr.

Berak ez zuela kontu haiek kontatzeko abilidaderik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.

Labur kontatuko dizuet.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 131. orr.

Eta istorioa halako gozamenez kontatu duzunez, infernuko zulotik zure hitzak entzuten aritu naiz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 20. orr.

Ceciliak zekien apurra kontatu zion totelka.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 202. orr.

Hitz egin behar nuen, gertatutakoa kontatu, barrena hustu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 26. orr.

Guk hitzarmen bakarra genuen: etxetik kanpoko abenturak elkarri kontatu behar genizkion.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 113. orr.

Aedo batek bezala kontatu diguk gertatutako guztia.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 78. orr.

Lisak lehengusuaren istorioa kontatu zion entzun nahi izan zuen orori.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 94. orr.

Kontatu zuen arteko historia.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 51. orr.

Harrigarria zen zeinen aske sentitu ziren, eta zeinen gezur gutxi kontatu behar izan zuten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 43. orr.

-Ez ezak etxean kontatu autobusa hartu dugunik -esan nion-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.

Florentek kontatu zion Pirouette kalera joana zela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 61. orr.

Kontatu zion nola lagun batek afaria ordaindu zion Baratterenean egun zoragarri batez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.

Nor ikusi dudan kontatu diot Mikeli, 22.000 euro balio dituen furgona batean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 21. orr.

Kontatu zidan ezen, gerra piztu zenean, aitak ez zituela hamasei urte besterik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 109. orr.

Estherrek kontatu zidanaz pentsatzen aritu nintzen, nola ikusi zuen Hitler kafetegian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 89. orr.

Ene!, mundu guztiari kontatzeko irrikaz nago.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 127. orr.

Berak kontatu nahi ez badizu, ni ez naiz nor.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Baina komeria horiek ez dira hemen kontatzekoak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 88. orr.

Bazuten segur zer konda elgarri, eskolako orroitzapen, gazte denborako eta beste.  Herria   2001-10-18

Baluke ziur zer konta.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 162. orr.

2 multzo bateko osagaien kopurua mugatu, zenbaki arrunten segidaren arabera adieraziz joanez. ik zenbatu.

Hamabost fraide kontatu ditut.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.

-Hirurehun versta kontatu ditiat Permetik Jekaterinburgera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 136. orr.

Ordura arte idatzitako sarrerak kontatzeko lanik ez nuen hartu artean, baina ehunetik gertu izan behar zuten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 129. orr.

Gero bagoiak bata bestearen ondotik, bagoi baxuak, estali gabeak, eta haietan, kaxatan, bolbora, lastogeruzaz banandutako kaxak, hiru, lau, bost bagoi, kontatu nituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 89. orr.

Lehenbiziko asteetan ezin nituen neure hatzak kontatu ere egin: ohartzen nintzen han zeudela guztiak, baina, zera, ezin nituen kontatu batetik bestera pasatzean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.

Jarri ditudan kopuruak gutxi gorabeherakoak dira nahitaez; baina dena kontatu dut, nik uste, eta batere labur ibili gabe...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 92. orr.

Bel-en apaizak hirurogeita hamar ziren, emazteak eta seme-alabak kontatu gabe.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 180. orr.

Cella horrek, paretak eta inguruko galeria kontatu gabe, kolomen altuera izango du diametroan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2070. orr.

3 ezin konta ahala

Ulermena gainditzen duten mirariak egiten ditu, gauza harrigarriak, ezin konta ahala.  Elizen arteko biblia   Jb 9,10

Ez dagoela lekurik ezin konta ahala iheslarirentzat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Gotorleku hau ezin konta ahala inurrik eta zenbait soldaduk defendatua dago.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.

Frantzia ezin konta ahala jaurerri txikitan banatuta zegoenez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 200. orr.

Ezin konta ahala opari zuen: Charvet musuzapiak, art moderne eiteko hautsontziak, [...].  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.

Hura ikusi, eta ezin konta ahala ahots hasi zitzaizkidan barrutik irten beharrean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.

Beste gisa bereko ezin konta ahala herritatik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 161. orr.

Ezin konta ahala ziren horrelako aldaerak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 164. orr.

Ezin konta ahala izango direla historiako zuloak, etengabea anakronismoaren arriskua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 54. orr.

4 ezin konta ahalako izlag

Jerusalemgo altxortegia ezin konta ahalako aberastasunez betea zegoela.  Elizen arteko biblia   2 M 3,6

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abenturak kontatu (7); aitak kontatu (5); aitari kontatu (8); amak kontatu (13); amari kontatu (7); ametsa kontatu (10); anaiei kontatu (6); bere bizitza kontatu (5); bere historia kontatu (9); bizitza kontatu (14); bizitza osoa kontatu (6); egia kontatu (14); elkarri kontatu (5); esperientzia kontatu (7); gauza asko kontatu (7); gauza bat kontatu (6); gauza kontatu (7); gauzak kontatu (8); gertaerak kontatu (5); gertatua kontatu (11); gertaturiko guztia kontatu (5); gertaturikoa kontatu (5); gertatutako guztia kontatu (6); gertatutakoa kontatu (28); gorabeherak kontatu (11); guztia kontatu (55); hamar arte kontatu (7); historia kontatu (49); historiak kontatu (6); hori guztia kontatu (6); istorio bat kontatu (11); istorio osoa kontatu (6); istorioa kontatu (44); istorioak kontatu (14); kasua kontatu (5); lagunek kontatu (5); norbaiti kontatu (5); ondo kontatu (5); pasadizoa kontatu (6); titularra kontatu (6); xehetasun guztiekin kontatu (5); zehatz mehatz kontatu (23) zera kontatu (5); zerbait kontatu (23)

historia kontatuko (7); ipuin zoragarriagoa kontatuko (18); istorio bat kontatuko (7); istorioa kontatuko (8); kontatuko zuela hitzeman (18); tesiarena kontatuko (7)

zer kontaturik ez (5)

gauzak kontatzea (5); istorioak kontatzea (11); kontatzea erabaki (9); kontatzea merezi (7)

elkarri kontatzeko (7); esperientzia kontatzeko (5); gauzak kontatzeko (9); gertatutakoa kontatzeko (7); guztia kontatzeko (7); historia kontatzeko (8); istorio bat kontatzeko (6); istorioa kontatzeko (14); istorioak kontatzeko (11); kontatzeko aukera (6); kontatzeko beharra (5); kontatzeko eskatu (14); kontatzeko eskatzen (6); kontatzeko gogoa (8); kontatzeko irrikaz (5); kontatzeko modu (7); kontatzeko modua (10); kontatzeko moduak (5); kontatzeko moduan (8); kontatzeko moduko (8); kontatzeko modukoa (5)

abentura kontatzen (6); abenturak kontatzen (8); amak kontatzen (6); bere bizitza kontatzen (5); bidaia kontatzen (10); bizipenak kontatzen (9); bizitza kontatzen (25); buruz kontatzen (14); dirua kontatzen (5); egunak kontatzen (8); elkarri kontatzen (5); gauza asko kontatzen (5); gauzak kontatzen (13); gertaerak kontatzen (8); gertatutakoa kontatzen (6); gorabeherak kontatzen (23); guztia kontatzen (14); historia bat kontatzen (5); historia kontatzen (36); historiak kontatzen (8); ipuin bat kontatzen (8); ipuina kontatzen (7); ipuinak kontatzen (18); istorio bat kontatzen (11); istorio bera kontatzen (7); istorio hau kontatzen (5); istorioa kontatzen (84); istorioak kontatzen (49) kontatzen den istorioa (5); kontatzen diren istorioak (5); kontatzen duen liburu (5); maitasun istorioa kontatzen (5); pasadizoak kontatzen (10); txisteak kontatzen (7)

bizia kondatuz (5)

bizia kondatzen (5); historia kondatzen (8)


kontatzaile (orobat kondatzaile g.er.) iz kontatzen duena.

Kontatzaile on baten trebezia erakusten du.  Berria - Kultura   2006-03-15

Hiztun ona eta kontatzaile egokia izan behar zuen, beraz, Vitréko merkatariak, erregearen ganberetan bezala geografoaren etxean arreta pizten baitzuen bere kontakizunekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 91. orr.

Istorio kontatzaile petoa.  Berria - Kultura   2004-02-07

Bertze inork ez eginen-eta abuztu horretako gertakizunen kontatzaile lana bizkarreratzean, urrun izan dut duin agertu nahia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 259. orr.


kontatze (orobat kondatze g.er.) iz besteri, ahoz nahiz izkribuz, gertatu den zerbait, edo norberak edo bestek asmatu duen zerbait, esan edo aditzera ematea.

Ez gara geldituko mirariak kontatze hutsean, mirariek ez baitute santutasuna eratzen.  Herria   2001-04-12

Orain, berriz, asko dira, haiek egin zituztenak kontatze hutsarekin, ohorea eta gizakien gorespena jaso nahi dutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 614. orr.

Kontatze-modu horrek, gainera, halako durundi mitiko bat ematen dio kontaketari.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 30. orr.


konte ik konde.

kontenedore iz edukiontzia.

Botila bakoitzak itzelezko burrunbada ateratzen zuen kontenedore barruko milaka kristal pusken kontra jotzean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 184. orr.

30 metra kubikoko kontenedore bat igorri dute Argentinara, 11 tona puskeriarekin: janaria, tresnak, arropak, altzariak, garbikariak, liburuak, erremedioak...  Herria   2005-04-07

Zabor kontenedorean calle de la Providencia 37 idatzirik dago.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 112. orr.


kontener ik kontainer.

kontenitu izond eutsia.

Mikelek goiko ezpaina ezkerrerantz eta gorantz mugitu zuen pixka bat, halako oinaze kontenitu baten metafora tontoa irudikatuz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 131. orr.


kontenplari iz kontenplaziora ematen dena.

Nabarmentzekoa da Frantziskok bi kontenplariri egiten diela kontsulta bere ekintza-bizitzaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 816. orr.

Eta bere baitara itzuliz, beste mundutik baletor bezala, zerutar kontenplariak galdetu zion bere lagunari: "Noiz iritsiko gara Borgora?".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1094. orr.


kontenplatibo izond kontenplazioari dagokiona.

Dela bizitza kontenplatiboan, dela ekintzazkoan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.

Arantxa Jaka, Arritxabaletan 31 urteko aguxtindar serora kontenplatibaren lekukotasun aberatsa.  Herria   2001-02-08

Poliziak galdeketa gogorra egingo dio filosofo kontenplatiboari, Inperioaren mugaldeko bazter latzak bilatu zituen, lintzura dorpeak eta basamortu kontenplatiboak, bakardadeak lagun ziezaion bere patua ulertzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.


kontenplatu, kontenpla, kontenplatzen du ad begietsi, so egon.

Jainko-maiestatearen bikaintasuna kontenplatuz eta miretsiz. "Ispilu" moduko bat eskaini nahi die egileak, non Frantziskoren santutasuna kontenplatu ahal izango duten eta berentzat bizi-eredua aurkitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 943. orr.

Bere bizitza kontenplatzeaz batera. Izpirituak berriz kontenplatuko duela kanpoko gorputza, hor balitz bezala.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 165. orr.

Giza Izpirituak gorputz hori aitzinean balu bezala kontenplatuko du.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 261. orr.

Betikotasunean Jainkoa kontenplatzeko beronen argi jainkozkoan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 19. orr.

Nork bere barrena aztertzeko, hausnartzeko, kontenplatzeko eta hitzez nahiz gogoz otoitz egiteko edozein modu.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 31. orr.

Gauzen kontenplatzeko bi modu horiek deituko ditut hemendik hara lehen moduko ezagutza, iritzia edo irudipena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 203. orr.

Baina eguzkia hartzeko edo itsasoa kontenplatzeko aukera izango zenuten, ez?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere burua kontenplatzean (3)

bere burua kontenplatzen (3)


kontenplatzaile 1 izond

Jarrera diskurtsiboa, ez miresle edo kontenplatzaile soila, prozedura lexiko eta fonetikoekin indartzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.

Maitasun hau ez da kanpoko eta zentzuekiko ardura singlea, baizik eta asmo kontenplatzailea da, norbere borondatearen sakonenean errotua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 80. orr.

2 (izen gisa)

Azkenik, Borgo aspalditxo atzean utzia zutenean, legendunen etxera iristean, zeruko gauzen kontenplatzaileak, beste mundutik baletor bezala, Borgora heltzeko zenbat falta zen galdetu zuen arduraz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 341. orr.


kontenplatze iz begiestea, so egotea.

Kontenplatze edo hausnartze guztiak baino lehen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 61. orr.

Poztasunezko nahiz Tristurazko afektu batek hunkitu duen edozein gauzaren kontenplatze soilagatik gauza hura maita edo gorrota dezakegu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 265. orr.

Zeren etsaia biziki saiatzen baita laburtzen kontenplatze, hausnartze edo otoitze hartako ordu hura.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 37. orr.


kontenplazio 1 iz kontenplatzea.

Taberna bateko terrazan jesarrita zegoen Santos, Santurtziko portutik hurre, eta bere begiak ez zeuden itsasadarra errainu kaleidoskopikoez janzten zuen arrastiriaren kontenplazioan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 114. orr.

Sentitu bai, baina kategorien arabera pentsatzen ez dugunaz (pintura baten kontenplazioan, adibidez).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

Bilkuretan sobera luzaz neska gazteari so egon ez nahiz, nere barnearen barnean nuen ikusten, pertzepzio ihesak kontenplazio iraunkor bilakatuz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 108. orr.

Soroan lan egin nahi nuen, kontenplaziozko bizitza nahi nuelako.  Berria - Kultura   2004-12-11

2 (erlijiozko bizitzan)

Erran nizun lehengoan ezen meditazionea mendi bat dela, eta kontenplazionea haren gailurra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 348. orr.

Kontenplazioaren bidez gizakiak erabat Jainkoagan murgildu behar du bere ahalmen guztiekin, horrela bere ezereztasuna osorik onartua izan dadin eta eraberritua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.

Eremitorioetan [...] kontenplaziora emanak bizi nahi zuten anaien araubide izan zedin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 160. orr.

Adimenez barea, gogoz gozoa, espirituz neurritsua, kontenplazioan jasoa, otoitzari etengabe emana eta gauza guztietan sutsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Euskal literaturak aszeta asko eman ditu [...] baina mistikorik ez, beharbada mistikak bere-berea duen kontenplazioa ez datorrelako bat gure izaerarekin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Zu, ordea, Timoteo bihotz-bihotzekoa, jardun zaitez kontenplazio jainkozkoan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 45. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kontenplatibo.

Predikatzen ala kontenplazio-bizitzan jardun behar zuen jakiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 971. orr.

Era honetan astero lanean jardundakoak kontenplazio-bizitza egitera pasatzen dira, eta kontenplazioko atsedenean egonak zereginetara itzultzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 390. orr.

Santa Teresa Avilakoaren kontenplazio isuria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 280. orr.

"Nor zara zu, ene Jainko txit eztia?" esatean, kontenplazio-argi batean murgiltzen nintzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1087. orr.

Estetika kontrajarria dute: batetik kontenplazio poesia dago: naturaren eta pertsonaren arteko harreman sinple eta naturala duena ardatz, naturaren erritmoak goraipatzen dituena.  Berria - Kultura   2006-01-03

Kontenplazio ordenetarako dohainak nituen, banekien orduan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 55. orr.

Baina jatera ere ez zen ezarritako orduetan joaten, kontenplazio gosea indartsuagoa baitzen, eta oso maiz guztiz menpean hartzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 309. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Merituak irabazteko eman zitzaion denbora zuhurki erabiltzen ikasia zuen: zati bat lagun hurkoen aldeko lan probetxugarrietan ematen zuen, eta beste zatia estasi-kontenplazio lasaietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 821. orr.

5 goi kontenplazio

Oihuka hots egiten zuten zeruko ateetan eta otoitzari ekinez bertan sartzea lortzen zuten, goi- kontenplezioan murgiltzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 926. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontenplazioaren bidez (5); kontenplazioaren gozotasuna (3)

kontenplaziora emateko (3)


kontenplazione ik kontenplazio.

kontent (orobat kontentu g.er. eta kuntent g.er.) 1 adlag pozik, alai.

Kontent joan ginen holako anaitasunak bihozberoturik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 131. orr.

Ahotsari jaramon egitera, ez zirudien gu ikusteaz kontent.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 91. orr.

Bere izatearekin eta inguruarekin pozik eta kontent bizi denak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 126. orr.

Ziur naiz Jack oso kontentu ibiliko dela hemen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 32. orr.

Unaik kontent ematen zuen ni ikusteagatik, eta hori ez zen astoaren goizeko arrantza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

Kontent ematen zuen, eta ez nago ohituta semea nirekin egoteko menturan kontent ikustera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 280. orr.

Eta kontatu zidan kontent eta lasaitua gelditu zela, baina, usadiozko post coitum zigarreta erretzen ari zenean, neskak begiratu eta zera bota ziola: "Eta ipurdia, zer?".  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 45. orr.

· Beti alai eta kontent.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 257. orr.

Honena edo harena jokatzeko eskatzen zidaten eta nik, kontent, haien nahia asetzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 102. orr.

Wilmarth andereñoak, haiek ezagutu izanaz kontent, urte askotarako esan zien bozkarioz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 208. orr.

· Sekula ez ditu oso gustuko izan beti-kontentu horiek.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 16. orr.

Eta tonto-kontentu gelditu zen galdera zorrotz ustea egin eta gero.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 186. orr.

2 kontent egon

Behingoagatik, kontent zegoen nirekin.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 31. orr.

Kontent nengoen neure buruarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Charlie ere nahiko kontent zegoen bere buruaz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.

Nornahi eta nonahi zela ere, kontent egoten ahal zen bere arrakastaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Jendeak isil-isila eta kontent zeuden.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 120. orr.

Jende askori on egin diot, jende asko-askori, eta kontent nago horregatik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 182. orr.

Kontentu zegoen, pixka bat argalduta baina.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.

Askietsi-edo egiten duzu bildua duzun munduari buruzko ezaguera delako hori, kontent zaude, eta, orduan, noizbehinka, zerbait gertatzen da eta erauzi egiten zaitu handigurazko oskol harro horretatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.

3 kontent izan da ad

Denak kontent ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 110. orr.

-Bada, hura ez omen duk batere kontent.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

Pentsa beraz kontent naizenez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 165. orr.

Jatekoaz kontent ez zirenak murruaren gainetik pasatu-eta inguruko laborariei behar zutenaren kentzera joaiten ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 144. orr.

Kontent nintzen Emmarekin egonik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 189. orr.

4 kontent-kontent

Kontent-kontent bizi da azpi-programa hori asmatu duen programatzailea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 168. orr.

Eta bakoitzaren karma konplitu zen, gu Andyrekin jo eta jo, eta Tracy kontent-kontent buztana lehiaz eta hortzez norbaitek jaten ziolako.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras kontent (18); arras kontent dira (4); aski kontent (5); biziki kontent (17); kontent agertu (14); kontent azaldu (4); kontent bizi (4); kontent da (16); kontent dago (8); kontent egon (3); kontent egongo (3); kontent egoteko (6); kontent ematen (4); kontent gelditu (11); kontent geratu (3); kontent izan (3); kontent izanen (5); kontent izango (4); kontent izateko (4); kontent joan (4); kontent kontent (3); kontent mintzatu (3); kontent nago (31); kontent naiz (18); kontent utzi (6); lanarekin kontent (4); ontsa kontent (3); oso kontent (32); oso kontent nago (7); oso kontent zegoen (3)


kontentaerraz izond erraz kontentatzen dena.

Soil-soilki zure bihotza neurriz gain ari da zure adimenaz baliatzen, eta arrazoi txarrak erranarazten dizkio: ni ordea, arras axolatua bainaiz nire burua ez tronpatzera, ez naiz hain kontentaerraza.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 438. orr.


kontentagaitz izond erraz kontentzatzen ez dena.

Eta, jostatzeko, munduko jenderik kontentagaitzena ekartzen dit etxera, gertaera nahasietan sartu eta haietatik nola atera ez dakiten gizonak.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 145. orr.

Baroja atsekabetuta zegoen, kontentagaitza zen, eta, azken finean, mikaztuta bizi zen. Jarrera borrokalari eta kontentagaitz honek bere onetik ateratzen ditu kartzela-zainak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.


kontentagaiztasun iz kontentagaitza denaren nolakotasuna.

Bere iritzi propioa zuen anaiaren gaixotasunari buruz, oso zentzuzkoa, aldez zientzian funtsatua, eta aldez Sasharen gaitza norberaren bizimoduarekiko kontentagaiztasun orokorrak eragin zuelako uste sendoan oinarritua.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 213. orr.


kontentamendu iz kontentua.

otoitz hartan hartzen nuen bertzela nekez hartzen nuèn sosegu eta kontentamendu apurra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 198. orr.

Isiltasun eta kontentamendu horietan luze ari dira solasten.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 13. orr.


kontentatu, kontenta, kontentatzen 1 da ad aski izan, etsi.

Azkenean bere asmoari utzi eta eskuak soilik uretan sartzearekin kontentatu zen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 15. orr.

Nolaz baso txar bat arno beltzez kontentatu?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

Gu, ordea, nesken titietara begira eta haien izterrak ukitzen kontentatu ginen, mozkortuegi geundelako eta, urduritasuna disimulatzeko, edan eta edan segitzen genuelako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

Kontentatzen zaila izateaz harro den pertsona.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 176. orr.

2 du ad gogoa bete, askietsi.

Uste duten guztia baino askoz ere gehiago ahalegintzen naiz ingurukoak kontentatzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 92. orr.

"Gaur egun zaila duk emakumeak kontentatzea," esan zuen Kakok.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 70. orr.


kontentu1 1 iz poza, atsegina.

Gauzen eskasak emaiten zidan nekeziak halako kontentu batez betetzen ninduen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 112. orr.

Udako egarrien ondotik beren kontentua denei erakutsiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 15. orr.

Norberarekiko Kontentua Umiltasunari kontrajartzen zaio.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 363. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Duda franko ibili ondoren deliberatu naiz hemen berriro ateratzera, nahiz horko zenbait esan-moduk ez nauten orain batere atsegin-kontentuz betetzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.

Biak elkarrekin gustura badaude bat-egitea erdiesten da, hots, salgaia erostea, partaide bien gozamen-kontentu begien bistakoz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 255. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

norberarekiko kontentua (7)


kontentu2 ik kontent.

kontentzioso (orobat kontzentzioso g.er.)
1 kontentzioso-administratibo

Espainiako Entzutegi Nazionalaren atal kontentzioso-administratiboan helegitea jartzeaz gain, Espainiako Ingurumen Ministerioko sei karguren aurkako kereila kriminala ere aurkeztu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Aurki beste helegite kontentzioso-administratibo bat aurkeztuko du EAEko Justizia Auzitegi Nagusian.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21


konterri ik konderri.

kontesa ik kondesa.

kontesta iz erantzuna.

Baita kontesta jaso ere laster.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

Mika bezain solasturia, aise ematen zien kontesta nire txantxei, ez dakit zerk hartaratuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Ez zuten nahi gorteko inork ikus zezan beren kontesta irmoan errege bidezkoenganako etsaigorik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.

Etzaidak gogorarazi, seme, esan zidan, ahots apalean, poliki, baina kontestarik ametitzen ez zuen moduan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 110. orr.

-Zorioneko gaudek sorgorkarien edukitza gehitu ez diotelarik kargu horri -kontesta Kixok azkenik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 60. orr.


kontestadore iz erantzungailua.

Marmarka ireki dut atea, laugarren deia joz gero kontestadore automatikoa sartzen baita.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 65. orr.


kontestatu, kontesta, kontestatzen 1 du ad erabaki bat ezeztatzea eskatu. ik inpugnatu.

Bere emaztea berriz Jordanian du, iheslari, eta hogei bat abokat baditu berekin, senarrari egina zaion auzia kontestatzen dutenak.  Herria   2004-07-08

2 erantzun.

Kontestatzen badiazu etxera idatzi, aurki emengoa bukau ta an izango naiz eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 53. orr.


kontestatzaile iz kontestatzen duena. ik inpugnatzaile.

Huna hain zuzen Radjavi hunen emaztea, Maryam Radjavi, (hau ere kontestatzaile beroa) preso hartu dutela Parisen, Fleury-Merogis delakoan.  Herria   2003-06-26


kontestazino ik kontestazio.

kontestazio (orobat kontestazino) 1 iz erantzuna.

-Ezta pentsa bere, ze ez dakizu atzetik zer kontestazino etorriko jatzun.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 42. orr.

2 kontrako jarrera.

Kontestazioari, alternatibak gehitzeko moduan.  Herria   2003-10-02


kontestu1 iz testuingurua.

Kontestu honetan agertzen da liburu hau 1764an.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 9. orr.

Gakoa garbi dago: interes tasa baxuen kontestuak zenbat iraungo duen asmatzea.  Berria - Ekonomia   2004-01-24

Oztopotxo bat du, ordea, nahiz eta kontestuak erraz argituko duen, ustez: polisemikoa dela.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 146. orr.

Arte garaikideko museoak eta beren kontestu soziala. herria¬

Esperantza baino kezka handiagoa dakarten testua eta kontestua.  Berria - Harian   2006-03-24


kontestu2, kontes, kontesten du ad kontestatu, erantzun.

Baina niri zer izan nahi nuen galdetu izan balit inork mutikotan,"mandazain" kontestuko niokeen itsu-itsuan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 140. orr.

"Baita zea re! puzker bateri puntan bi korapillu?" kontesten nion, duro irabazi ustekoa bat-batean galdua neukala konturatzean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 169. orr.


kontestual izond kontestuarena, kontestuari dagokiona.

Zientziaren dimentsio kontestuala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.

Kuhnen teoriak zientziaren irudi kontestuala bultzatu zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Zein da, azkenean, alde kontestual integralaz hornituriko zientziaren irudirako ikusmolde egokia?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.

Eta izenondo horiek sinonimo kontestualtzat jo daitezkeelarik, alferrikako pilatze bat da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.

Guretzat balio bereko dira Iturriagaren "ateraldi" testuala eta Maiaren "ateraldi" kontestuala.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 157. orr.


kontestualismo iz

Epistemologia feminista, kontestualismoa edo epistemologia naturalizatuaren forma anitz eta desberdinak, Quinez harago doazenak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.


kontestualizatu, kontestualiza, kontestualizatzen du ad zerbait testuinguan jarri.

Iñigok kontestualizatu ondoren ulertu zuen keinua, eta atzealdera bueltatu zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 137. orr.

Niri interesgarria iruditzen zait apokrifoak kontestualizatzea.  Berria - Kultura   2006-02-12


kontestualizazio iz zerbait tesuinguruan jartzea.

Raxoik egindako kontestualizazioa papagai baten moduan errepikatu du Sanzek. Zientziaren filosofiak ez du zientzia logikoki aztertu behar, Kuhnen arabera; zientziaren kontestualizazio sozial eta kulturala aztertu behar direla defendatzen du, beste giza jarduera bat balitz bezala.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Niri aldiz, intertestualitatea eta kontestualizazioa interesatzen zaizkit.  Berria - Kultura   2004-12-15


kontinent ik kontinente.

kontinental izond kontinenteari dagokiona. ik kontinente 3.

Haize kontinentala, gurean frantzi-iparra deitzen dioguna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.

Ikuspegi global honetan, Errusia botere kontinental gisa agertzen zen, eta Estatu Batuak uharte-botere gisa...  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 371. orr.

Europa kontinentalean zehar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

Europar Grezia kontinentalaren zati batzuetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 181. orr.

Kublai Khan mongolak [...] Ekialde Urruneko Gizartearen eremu kontinental osoaren konkista lortu zuenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.

Kafetegira sartu eta gosari kontinentala eskatu du.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontinental mailako (14); kontinental mailako talde (3); kontinental profesional (10); kontinental profesional mailako (5)

filosofia kontinentalaren (3)


kontinente (orobat kontinent g.er.) 1 iz

Uharte bat al da, ala kontinente baten muturra?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 94. orr.

Kontinente berriko bekatuak ia beti egotzi izan zaizkio hasiera batean kontinente zaharrari.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 99. orr.

Gaurkoa bezalako egunetan, kontinente urrunetatik datozen puta horietako bat izan nahi nuke.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 246. orr.

Diotenez, iragan 50 urteetan kontinente zurian, batez beste, 2,5 gradu epeldu da klima, eta izotza urtzen ari da.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Gaur egun Estatu Batuak ia subiranoak dira kontinente honetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 380. orr.

Lastertasun beldurgarriaz zabaldu zen izurria kontinente osoan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Kanpo zorra kontinente osoari kentzeko eskatu du Afrikak.  Berria - Harian   2005-07-06

Amérique, Amerika, munduaren parteetako bat da, 42 milioi kilometro karratuko kontinentea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 137. orr.

Ikerkuntzan gehien hazi den kontinentea Asia da.  Berria - Gaiak   2006-01-20

Asiako eta Amerikako kontinenteetako itsasertzetan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 140. orr.

Egia duk berrogeita bat urte egin ditudala Europako kontinentean oina jarri gabe.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 95. orr.

Zazpi itsasoetako eta bost kontinenteetako bidaiariekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 31. orr.

Bost kontinenteetatik bakartutako uharte bat banintz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 106. orr.

Zazpi kontinente, zazpi horma egitasmoaren barruan dute Fitzroy.  Berria - Kirola   2006-02-26

Kontinente berean, Rwandan eta Etiopian amaitu gabeko goseteen mendea izan da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 135. orr.

Oro har hitz eginda, esan zitekeen orain kontinente bakarra zegoela, Eurafrasia, bi uharte handiz inguratua, Ipar eta Hego Amerikaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 371. orr.

Kontinenteen arteko hari telegrafikoa batetik, eta baporezko itsasontziak bestetik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 205. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 irud/hed

Emakumea kontinente ezezaguna dela aitortu zuen Sigmund Freud-ek...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 82. orr.

Ama-alabak, kontinente ezezagunak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 70. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kontinental.

Txinatar kapitalismoa prest dago gaur Txinako kontinente- eremua bere mendean hartzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Amiens Kontinente Kopa ari da jokatzen.  Berria - Kirola   2004-10-22

21 talde ariko dira, Pro Tour Ligako hamalau, eta kontinente mailako zazpi.  Berria - Kirola   2006-03-02

4 azpi-kontinente ik azpikontinente.
5 kontinente arteko (orobat kontinentearteko g.er.)

Tarcila Rivera Liman egin diren Emakume Indigenen Kontinente arteko Topaketetako antolatzaila da.  Berria - Gaiak   2004-04-13

Europako edo Ipar Afrikako aireportuak helburu dutenak, berriz, hiru euro garestituko dira, eta 12 euro kontinente artekoak.  Berria - Ekonomia   2004-08-19

Kontinente arteko ibilbide luzeetarako. Kontinente Arteko Kopa jokatuko dute bihar Once Caldas eta Portok.  Berria - Kirola   2004-12-11

Hiru Liga eta Kontinentearteko Kopa bat.  Berria - Kirola   2004-03-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontinente arteko (12); kontinente arteko kopa (4); kontinente artekoa (3); kontinente kopa (5); kontinente osoan (7); kontinente osoko (3); kontinente zaharra (4); kontinente zaharrean (5); kontinente zaharreko (6)

garai modernoaren kontinentean (4); kontinentean lehorreratzeko (4)

kontinenteen arteko (7)

kontinenteko talde (3)


kontinenteka adlag kontinentez kontinente.

Txostena kontinenteka.  Berria - Gaiak   2006-03-01


kontinentzia 1 iz (grinen) neurribidea.

Kontinentzia bertute ezinezkoa da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 111. orr.

Newton-en buru-jardun gehiegia haren izaeraren kontinentzia absolutuari egotzi behar zaiola.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 15. orr.

Beste zein eskubideren izenean behartu nahi duzue emakumea bere fisikoarentzat ezinezkoa eta bere ohorearentzat guztiz alferrikakoa den kontinentzia gordetzera?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 241. orr.

Nire ustez, kontinentzia jarri behar da oinarri bezala ariman, eta beste bertute guztiak haren gainean eraiki.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 304. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, kontinentzi forman soilik)

Emakumeei gizonezkoei eskatzen ez zaien eratasun- eta kontinentzi maila eskatu diete, lotsaren hausketak bertute guztiak ukatzea esan nahi duelako emakumeengan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 162. orr.


kontingente1 izond gerta daitekeena edo gerta ez daitekeena.

Filosofian sarritan bereizi izan dira egia beharrezkoak eta kontingenteak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Jazo diren aldaketen artean, zenbat eta zein dira beharrezkoak eta zein kontingenteak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

Legeak kontingenteak eta inperfektuak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.

Alde batetik perpaus analitikoak genituzke, a priori egiazkotzat jo ditzakegunak, beharrezkoak; eta, bestetik, sintetikoak, a posteriori egiaztatu beharrekoak, kontingenteak. Ez da deus kontingenterik aurkitzen gauzen izaeran.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.

Jainkoa, bada, ez dugu kontingentea deitzen ahal, zeren nahitaez existitzen baita eta ez kongtingenteki.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 89. orr.

Ez al dira konturatzen legea aldatuta Jainkoa bera aldatzen dutela eta Hura kontingente egiten?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 42. orr.

Gure mundua taxutzen duten indarren alderdi hori erabat kontingentea da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gauza kontingente (4)


kontingente2 iz pertsona multzoa.

Amerikar hiritarren artean, berriz, judu-kontingenteak bere kopuruarekin proportziorik gabeko botere politikoa zertu izan du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 207. orr.

Barbaroak Mendebaldeko Gizartean hogeigarren mendeko barne-proletalgoa osatzen zuten kontingente txikienetako bat ziren benetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 363. orr.

Hirugarren kontingente bat, hiruretako zoritxarrekoena eta, beraz, aktiboki disidenteena, hainbat jatorritako déraciné-ena zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 363. orr.


kontingenteki adlag era kontingentean.

Baieztapen bat kontingenteki egiazkoa da oraingo munduan egiazkoa bada, eta faltsua beste mundu posibleren batean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Jainko izaeraren moduak ere berdin izaera beretik nahitaez datoz eta ez kontingenteki.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 89. orr.

Jainkoa, bada, ez dugu kontingentea deitzen ahal, zeren nahitaez existitzen baita eta ez kontingenteki.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 89. orr.


kontingentzia 1 iz kontingentea denaren nolakotasuna.

Azken batean, Estatua ere errealitate historikoa baita, erakunde politiko guztiak bezala historiaren kontingentzia eta aldaketa hegemonikoetara makurtua.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 62. orr.

Hegemoniak beti osotasunaren absentzia seinalatzen duela, aurre egin behar zaion kontingentzia, bete behar den zuloa, sendatu behar den etena, gainditu behar den negatiboa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 88. orr.

Hizkuntza eta pentsamendua, esperientzia enpirikoa eta kategoriak, bizi izandakoa eta behar idealak, gertaeren kontingentzia eta eginbehar formalen jokoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 88. orr.

Baina izaki beharrezko bakar batek ere ezin dezake azaldu existentzia: kontingentzia ez da gezurrezko itxura bat, desagerrarazi daitekeen irudi bat; absolutua da, beraz funsgabetasun perfektua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 216. orr.

2 gerta daitekeen gorabehera negatiboa.

Horrelako (ustezko) beharrak askotan kontingentziaren mende daude.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

[Ekonomiak] dimentsio teorikoa duenez, errealitateak dituen kontingentzietatik aldentzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bi gertaera-segida horiek aztertzeak ezingo du haien gurutzatzea argitu, ez gertaeraren kontingentzia-dosia uxatu, ez agortu ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 503. orr.


kontinuismo iz egoera batek, bereziki sistema edo gobernu batek, bere hartan irauteko joera.

Kontinuismoa zen: batasun espainiarrari buruzko artikulu ospetsuak, batasunaren bermatzaile izan behar zuen armadari buruzkoak...  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Kontinuismo kritikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03


kontinuista 1 izond kontinuismo implikatzen duena.

Transmisioaren inguruko azterketek oso ikuspuntu kontinuista izan dute beti.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

ELAk eta LABek «akordio kontinuista» kritikatu dute.  Berria - Ekonomia   2006-02-12

2 kontinuismoaren aldekoa.

Ondo egindako gauzekin jarraitzea, kontinuista izatea bada, ni kontinuista naiz.  Berria - Kirola   2004-08-06


kontinuitate iz jarraitutasuna.

Homogeneotasun, espezifikazio eta formen kontinuitatearen printzipioak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 232. orr.


kontinuo 1 izond jarraitua.

Bitxiena da, hilabetero, kopuruen uhina gora-behera kontinuo batean doala, eta beti iparra eta hegoa zainduz ibiliko balitz bezala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 31. orr.

•2 (adizalgun gisa) jarraituki.

Urteroko martxa ohikoa, kontinuo dariona.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 13. orr.

3 baxu kontinuo

D´ell Agnellok biolontxelo barrokoan eta Palombak tiorban eta baxu kontinuoan egin zuten lan.  Berria - Kultura   2004-08-07


kontorsio ik kontortsio.

kontortsio (orobat kontortsione g.er. eta kontorsio g.er.) iz bihurrikatzea, bihurkada.

Trikitixa zen garaiko rockanrola; emakume horiek dantzan ikusita, konturatuko ginateke Elvis Presleyren gerri-mugimenduak txorakeria hutsa zirela, eta heavy metalkideen kontorsioak mugimendu basatiak, ez arte eta ez grazi.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 72. orr.

Kontortsiotan hasi naiz berriro, nire azken paper puskaren bila.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 198. orr.

Materialistak erranen du materia baizik ez garela eta kontortsione mistiko horiek ez direla sanotasun baten seinale.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 152. orr.


kontortsionismo iz kontortsio ariketa.

Ama soinekoa aurpegiko pinturarekin zikindu gabe kentzeko kontortsionismoak egiten ari da.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 157. orr.


kontortsionista 1 izond bihurrikatzailea.

Auto baten barrualde estuan, abilezia kontortsionistak probatzen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.

• 2 iz bihurrikak egiten dituen pertsona, bihurrikatzailea.

Sos batzuk irabaz ditzakezu horrelako akrobaziak eginez..., neurri horretako kontortsionistak, Houdini berriak, ez dira-eta eguneroko gauza.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 19. orr.


kontra (orobat kontre g.er. eta kuntre g.er.)
1 iz kontrako indarra.

Hori urak haizeak bultzatutako ontziari egiten dion kontrari zor zaio,  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 33. orr.

2 gogoz kontra adlag

Eta beti itzultzen naiz haietara, gogoz kontra bada ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 340. orr.

Aski asperturik nengoen gogoz kontra onartutako lanaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

Umeek gogoz kontra joateko itxurak egin zituzten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 189. orr.

Aurpegieran ezagun zuen gogoz kontra ari zela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.

Faroletako argiak gaua indarrez eta gogoz kontra etorrarazi balu bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 126. orr.

Zeren hemen gogorik gabe edo gogoz kontra gauza asko egin daitezke, baina bizi inolaz ere ez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.

-Berorrek erraza du -erantzun zion emakumeak-, bai neure gogoz bai gogoz kontra lor dezake hori.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 241. orr.

Gogoz kontra egiten nuena, aldiz, egin baino gehiago jasan egiten nuela ikusten nuen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 222. orr.

Baina, jauna, zure gogoz kontra bada ere, norbaitentzat idazten duzu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 197. orr.

Bi bider hartu ninduen, hala ere, loak, nire gogoz kontra, segundo batzuetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 179. orr.

Hortik aurrerakoak Brown jaunaren guztiz gogoz kontrara gertatu ziren.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 75. orr.

3 gogoz kontrako izlag

Ihesi nenbilela ohartu naiz, gogoz kontrako bidea egiten.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 174. orr.

Gogoz kontrako ibilera nekatua zekarren.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 42. orr.

Gogoz kontrako aginduren bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 31. orr.

Bonenfant doktorea isildu zen, eta gogoz kontrako ahotsez jarraitu zuen gero: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 148. orr.

Ez da bortxaketa, ez zehazki, baina gogoz kontrakoa edozelan ere, barren-barreneraino gogoz kontrakoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.

Borondatezko bezeroak urritzen hasiak omen zituan eta gogoz kontrakoak bilatzeari lotu omen zitzaioan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 388. orr.

Sentimendu gogoz kontrako eta ezezagun batek.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 405. orr.

Ez bada amore eman edertasunak sortu eta bertuteak justifikatzen duen sentimendu gogoz kontrako bati.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 95. orr.

Eguneko uneetatik gogoz kontrakoena izan zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 123. orr.

4 kontra egin

Ez zuen kontra egin; alderantziz, ikaragarri gustatu zitzaion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 161. orr.

Ministroek muturra belztu zuten, baina ez ziren ausartu kontra egitera. Hiriak batere kontra egin gabe eman zuen bere burua. -Zaldiek kontra egiten ditek, ordea!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.

Mikel Strogoff ez da saiatu kontra egiten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 323. orr.

-Edonola ere -hasi zen Fudge kontra egiten-, askoz okerragoa den zerbaitetik zuek babesteko daude hemen...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 167. orr.

-A, bakea! -esan zuen Martinek, kontra eginez-; hobea duk gerra.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 91. orr.

Eta usoak, kontra egiten ahalegintzen ziren, itoan, kutxen hondoetara itzultzen zituen bitartean, begiak zuri, bortxaz irentsitako elikagai hark mozkorturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 383. orr.

5 –en kontra egin

Errusiako tsarraren kontra egiten zuen borrokan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 15. orr.

Apezpikuek juduen kontra egindako legeak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 193. orr.

Arazoa Afrikan konponbidean jartzeko 3.000 milioi dolar beharko lirateke, Estatu Batuetako biztanle lodikorrek beren gizentasun itsusiaren kontra egiteko urtero gastatzen dutenaren % 6.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 145. orr.

Eritasun kutsakorrak aztertzeko eta haien kontra egiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 80. orr.

Hitz haien kontra egitea zen nire obligazioa, baina ez nekien zer esan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 79. orr.

Barkatu zeure herriari zure kontra egin duen bekatua.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,50

6 –i kontra egin

Alexandro erregea, gudaroste handia bildurik, Demetriori kontra egiteko prestatu zen.  Elizen arteko biblia   1 M 10,48

Eguraldiari kontra egiten lagunduko zidatela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 180. orr.

Ez nion kontra egin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.

Ez nekien kontra egin behar ote nion edo arrazoia eman.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 119. orr.

Oso petral jokatzen zuela kontra egiten ziotenekin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 143. orr.

Bere agintepean herrialdea bakean zegoela eta inork ere kontra egiten ez ziola ikusirik, [...].  Elizen arteko biblia   1 M 11,38

Ez zuen izan kontra egingo zionik.  Elizen arteko biblia   1 M 14,7

Berekoiak bereari jarraitzen dio, besteen aholkuei kontra egiten.  Elizen arteko biblia   EsZ 18,1

Ezin asezko natura horri zerekin egin kontra, egundoko lasterrean irensten baitu den-dena, eta fisikoa den ezerk ezin baitio aurre egin?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

7 kontra egite

Bigarrenez erdiesten saiatu nahi izan nuenean, halako kontra egite bat jasan nuen hasieran.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 414. orr.

Lixardikume marikonduei kontra egite hutsagatik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 210. orr.

8 kontra eman

[Aulki] haietako batean jarri nintzen burua paretaren kontra emanda, eta lo hartu nuen, leher eginda.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 213. orr.

Bultzatu zuen, aurpegia harrizko paretari kontra emanez eta, gona altxaturik, hitzik gabe, musurik gabe, ferekarik gabe, estali egin zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 144. orr.

Hitlerrek juduen kontra emandako legeek.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.

Haizeak gazteluko hormen kontra ematen zituen zartadei.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.

Abertzaleak boza kontra eman du, ezkerreko hautetsiek boza xuri, auzapezaren zerrendakoak denak alde agertu dira.  Herria   2003-12-25

9 kontrako eztarri ik kontrako.
10 kontran

Mikel beste egunkari bat gainbegiratzen ari zen barra kontran jesarrita.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.

Manifestalariak lerro estuetan babestu ziren aurreko etxeetako teilatu hegalen pean, pareta kontran, ateetako zokoetan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 147. orr.

Masaila berearen kontran jarri nuen, eta ahorako bidearen bila lardaskan hasi nintzen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

abertzaleen kontra (10); aginduaren kontra (11); agintarien kontra (9); aitaren kontra (10); aldaketaren kontra (9); alde edo kontra (50); alde eta kontra (21); alemanen kontra (11); amaren kontra (10); amerikanoen kontra (10); amondarren kontra (9); anaien kontra (10); armadaren kontra (13); arroken kontra (9); arrunt kontra (10); atearen kontra (46); aurpegiaren kontra (9); auto baten kontra (16); autoaren kontra (18); baigorriarren kontra (9); barandaren kontra (11); barraren kontra (18); bata bestearen kontra (23); batasunaren kontra (14); bere buruaren kontra (19); bere gogoz kontra (13); bikotearen kontra (9); bizkarra paretaren kontra (10); bizkarraren kontra (15); borondatearen kontra (25); bortizkeriaren kontra (15); bularraren kontra (66); bularraren kontra estutu (9); bularren kontra (9); burua paretaren kontra (9); buruaren kontra (42); demokraziaren kontra (9); denen kontra (13); egiaren kontra (9); egitasmoaren kontra (11); egitearen kontra (18); egoitzaren kontra (14); ekiparen kontra (11); elgarren kontra (47); elkarren kontra (311); elkarren kontra aritu (12); elkarren kontra arituko (16); elkarren kontra jo (13); elkarren kontra jokatu (19); elkarren kontra jokatuko (15); emakumeen kontra (11); erabaki horren kontra (16); erabakiaren kontra (53); erregearen kontra (18); ertzaren kontra (15); eskubideen kontra (11); etsaiaren kontra (9); etsaien kontra (25); etxe baten kontra (14); etxearen kontra (18); euskaldunen kontra (10); euskararen kontra (15); ezker abertzalearen kontra (10); filistearren kontra (9); frankismoaren kontra (12); gaitzaren kontra (12); gerlaren kontra (21); gerraren kontra (21); gizonen kontra (9); gobernuaren kontra (55); gogoaren kontra (28); gogoz kontra (231); gorputzaren kontra (24); gure kontra (93); guzien kontra (11); guztiaren kontra (18); guztien kontra (77); guztiz kontra (13); haize kontra (18); haizearen kontra (23); harkaitzen kontra (14); harresiaren kontra (10); harriaren kontra (18); harrien kontra (9); herriaren kontra (27); herritarren kontra (18); hesiaren kontra (27); hiesaren kontra (15); hire kontra (11); hiriaren kontra (22); hiruren kontra (19); horma baten kontra (18); horma kontra (13); hormaren kontra (157); hormaren kontra jarri (9); hormen kontra (18); hotzaren kontra (11); indarkeriaren kontra (19); indarren kontra (12); ingalaterraren kontra (16); ingelesen kontra (14); inoren kontra (15); interesen kontra (9); iritziaren kontra (17); irlandaren kontra (13); israeldarren kontra (13); izatearen kontra (11); jainkoaren kontra (26); jaunaren kontra (18); jendearen kontra (12); juduen kontra (21); kamioi baten kontra (9); konstituzioaren kontra (13)

kontra abiatu (17); kontra agertu (161); kontra agertzen (19); kontra altxatu (41); kontra altxatuko (9); kontra altxatzen (13); kontra ari (100); kontra ariko (70); kontra aritu (74); kontra arituko (49); kontra aritzea (12); kontra aritzeko (14); kontra atera (12); kontra ateratzen (9); kontra aurkeztutako (10); kontra azaldu (24); kontra bada ere (14); kontra bermatu (17); kontra bermaturik (23); kontra bermatuta (10); kontra borrokan (48); kontra borrokatu (54); kontra borrokatuko (12); kontra borrokatzeko (48); kontra borrokatzen (33); kontra borrokatzera (16); kontra bota (22); kontra bozkatu (93); kontra bozkatuko (17); kontra bultzatu (10); kontra egin (324); kontra egindako (65); kontra eginez (25); kontra egingo (53); kontra eginiko (32); kontra egitea (64); kontra egiteko (196); kontra egiten (206); kontra egitera (15); kontra egon (34); kontra egotea (13); kontra ekingo (13); kontra eman (9); kontra erabiltzeko (10); kontra erabiltzen (15); kontra erakutsitako (9); kontra eraso (12); kontra errebelatu (9); kontra esan (14); kontra estu estu (14); kontra estutu (61); kontra estuturik (13); kontra estututa (9); kontra estutuz (17); kontra estutzen (32); kontra galdu (81); kontra geratu (9); kontra gertatu (11); kontra hartu (12); kontra hartutako (10); kontra haserre (11); kontra hasi (13); kontra hitz egin (10); kontra igurtzi (15); kontra igurtziz (10); kontra igurzten (10); kontra ipini (15); kontra irabazi (45); kontra itzuli (9); kontra izan (46); kontra izandako (14); kontra jaiki (18); kontra jarri (128); kontra jarriko (12); kontra jarririk (18); kontra jarrita (54); kontra jarritako (36); kontra jarriz (9); kontra jartzen (24); kontra jaurti (11); kontra jo (164); kontra joan (28); kontra joatea (12); kontra joateko (11); kontra joka (15); kontra jokatu (207); kontra jokatuko (148); kontra jokatutako (32); kontra jokatzea (32); kontra jokatzeko (41); kontra jokatzen (37); kontra joko (13); kontra jota (9); kontra jotzean (25); kontra jotzeko (17); kontra jotzen (54); kontra kontra (12); kontra lehertzen (9); kontra lortutako (9); kontra mintzatu (9); kontra neurtuko (19); kontra oldartu (20); kontra protesta egiteko (9); kontra talka (21); kontra tiro egin (16); kontra tiroka (13); kontra utzi (11); kontra zanpatu (9)

; korrontearen kontra (10); kristalaren kontra (27); lasaren kontra (9); lege horren kontra (9); legearen kontra (52); legeen kontra (12); legez kontra (24); leihoaren kontra (24); leihoen kontra (12); lepoaren kontra (9); liderraren kontra (16); lukurreriaren kontra (12); lurraren kontra (69); mahaiaren kontra (19); manifestarien kontra (12); murruaren kontra (9); nagusiaren kontra (12); nahiaren kontra (29); neure buruaren kontra (11); nire kontra (143); nire kontra estutu (9); okupazioaren kontra (13); otsoen kontra (14); parearen kontra (20); paretaren kontra (151); paretaren kontra jarri (16); pareten kontra (18); paristarren kontra (10); patuaren kontra (9); planaren kontra (14); politikaren kontra (9); politikoaren kontra (9); politikoen kontra (11); presidentearen kontra (11); proiektuaren kontra (29); proposamenaren kontra (20); sabelaren kontra (11); sailkatuaren kontra (9); santuaren kontra (10); soken kontra (9); sorbaldaren kontra (11); talde baten kontra (14); taldearen kontra (103); taldeen kontra (20); terrorismoaren kontra (45); torturaren kontra (14); txapeldunaren kontra (12); udalaren kontra (12); urtegiaren kontra (16); zeruaren kontra (11); zoruaren kontra (11); zure kontra (80); zutabe baten kontra (13)

abertzalearen kontrako (13); aeben kontrako (9); aldeko eta kontrako (27); arrazakeriaren kontrako (10); askatasunaren kontrako (15); banaketa hesiaren kontrako (15); batasunaren kontrako (13); birusaren kontrako (15); buruaren kontrako (9); demokraziaren kontrako (17); depresioaren kontrako (10); dopinaren kontrako (19); egunkaria ren kontrako (24); elkarren kontrako (46); emakumearen kontrako (9); emakumeen kontrako (176); emakumeen kontrako indarkeria (82); emakumeen kontrako indarkeriaren (35); emakumeen kontrako indarkeriari (16); enpresaren kontrako (9); erabakiaren kontrako (13); errepresioaren kontrako (15); eskubideen kontrako (18); espekulazioaren kontrako (9); estatuaren kontrako (11); euskararen kontrako (30); ezker abertzalearen kontrako (13); faxismoaren kontrako (13); gaitzaren kontrako (22); gazteen kontrako (11); genero indarkeriaren kontrako (14); gerraren kontrako (30); gizateriaren kontrako (16); globalizazioaren kontrako (35); gobernuaren kontrako (31); gogoz kontrako (23); gosearen kontrako (9); gripearen kontrako (18); gure kontrako (18); guztien kontrako (20); guztiz kontrako (11); herriaren kontrako (9); herritarren kontrako (14); hesiaren kontrako (20); hiesaren kontrako (39); hiriaren kontrako (10); indarkeriaren kontrako (56); indarren kontrako (13); irakiarren kontrako (10); itoizko urtegiaren kontrako (18); itunaren kontrako (10); juduen kontrako (21); karikaturen kontrako (9); kideen kontrako (14); kideren kontrako (11); konstituzioaren kontrako (14)

kontrako adierazpenak (11); kontrako akusazioak (15); kontrako aldean (10); kontrako aldera (11); kontrako aldetik (10); kontrako argudioak (12); kontrako atentatu (12); kontrako atentatua (16); kontrako atentatuak (12); kontrako auzia (27); kontrako batzordeak (14); kontrako bidea (31); kontrako bidean (23); kontrako bidetik (13); kontrako bonba (9); kontrako borroka (109); kontrako borrokak (12); kontrako borrokan (95); kontrako borrokaren (30); kontrako borrokari (15); kontrako botika (13); kontrako botikak (20); kontrako botoa (29); kontrako botoa eman (9); kontrako boza (15); kontrako eguna (21); kontrako ekintza (31); kontrako ekintzak (12); kontrako epaia (14); kontrako epaiketa (81); kontrako epaiketak (11); kontrako erabakia (15); kontrako eragina (13); kontrako eraso (74); kontrako erasoa (95); kontrako erasoa egin (12); kontrako erasoa izan (10); kontrako erasoak (99); kontrako erasoan (16); kontrako erasoei (9); kontrako erasoen (10); kontrako erasotzat (10); kontrako erreferenduma (10); kontrako erresistentzia (11); kontrako estradizio (15); kontrako euroagindua (14); kontrako ezer (10); kontrako eztarrira (13); kontrako eztarritik (14); kontrako froga (11); kontrako gerla (17); kontrako gerra (45); kontrako gerran (17); kontrako gerraren (12); kontrako helegitea (38); kontrako helegitea aurkeztu (9); kontrako indarkeria (98); kontrako indarkeriaren (39); kontrako indarkeriari (18); kontrako iritzia (29); kontrako iritziak (14); kontrako ituna (9); kontrako jarrera (82); kontrako jarrerak (19); kontrako jazarpena (16); kontrako kanpaina (54); kontrako kanpainak (10); kontrako kanporaketa (9); kontrako karguak (16); kontrako kereila (13); kontrako krimenak (11); kontrako kritika (9); kontrako kritikak (13); kontrako lege (20); kontrako legea (20); kontrako legeak (18); kontrako lehen (18); kontrako lehia (11); kontrako lehian (11); kontrako manifestazioa (13); kontrako manifestazioak (11); kontrako manifestazioan (11); kontrako mendeku (9); kontrako mendekurik (9); kontrako mezua (11); kontrako mezuak (9); kontrako mugimendua (17); kontrako nazioarteko (19); kontrako neurri (16); kontrako neurriak (52); kontrako norabidean (85); kontrako norgehiagokan (12); kontrako oihuak (25); kontrako operazio (16); kontrako operazioa (18); kontrako operazioan (23); kontrako partida (105); kontrako partidak (14); kontrako partidan (85); kontrako partidaren (26); kontrako politika (19); kontrako polizia (21); kontrako protesta (22); kontrako protestak (30); kontrako protestetan (12); kontrako prozedura (9); kontrako salaketa (76); kontrako salaketa jarri (25); kontrako salaketak (28); kontrako taldeak (18); kontrako taldeek (12); kontrako tratamendua (13); kontrako tratu (13); kontrako tratu txarrak (9); kontrako txertoa (20); kontrako zentsura (11); kontrako zentzuan (12); kontrako zigor (15); kontrako zigorrak (10)

lagunen kontrako (13); legearen kontrako (35); legez kontrako (35); malariaren kontrako (17); minbiziaren kontrako (24); nazien kontrako (10); nire kontrako (23); nuklearraren kontrako (10); okupazioaren kontrako (20); palestinarren kontrako (13); pertsonen kontrako (10); pobreziaren kontrako (14); politikaren kontrako (10); poliziaren kontrako (10); presidentearen kontrako (19); presoen kontrako (13); proiektuaren kontrako (12); proposamenaren kontrako (9); tabakoaren kontrako (20); taldearen kontrako (18); terrorismoaren kontrako (157); terrorismoaren kontrako borroka (19); terrorismoaren kontrako borrokan (17); terrorismoaren kontrako gerra (11); torturaren kontrako (49); torturen kontrako (9); trenaren kontrako (12); udalbiltzaren kontrako (17); urtegiaren kontrako (48); urtegiaren kontrako borrokan (11); ustelkeriaren kontrako (14); zibilen kontrako (15); zuen kontrako (14); zure kontrako (9)

demokraziaren kontrakoa (12); erabat kontrakoa (13); espainiako konstituzioaren kontrakoa (10); guztiz kontrakoa (69); justu kontrakoa (30); konstituzioaren kontrakoa (25); kontrakoa egin (14); kontrakoa egiten (10); kontrakoa esan (25); kontrakoa esaten (16); kontrakoa gertatu (18); kontrakoa gertatzen (29); kontrakoa izan (32); kontrakoa pentsatzen (9); kontrakoa uste (17); legearen kontrakoa (23); legez kontrakoa (22); naturaren kontrakoa (13)

aldekoak eta kontrakoak (21); elkarren kontrakoak (26); kontrakoak izan (17)

aldekoen eta kontrakoen (9)

kontrakotzat jo (19)


kontraagindu (corpusean kontragindu soilik) iz

Kontraginduren bat hartu zuten nonbait, eta Cella-ra ostera, Teruel ingurura.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.


kontraanalisi ik kontranalisi.

kontraand ik kontrabando.

kontraandixt ik kontrabandista.

kontrabajo ik kontrabaxu.

kontrabanda ik kontrabando.

kontrabandista (orobat kontraandixt g.er. eta kontrabandixt g.er.) 1 iz kontrabandoan aritzen den pertsona.

Arkale gizon lodi bizi-bizi bat zen, uzta-biltzaile ohia, zaldi-tratulari ohia eta kontrabandista. Sorgin eta kontrabandista eskualde bat duk; espainolekin tratuak egiten ditiate eta, gainera, beren artean ezkondu eta, aferak egiten ditiate.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Indiar kontrabandista batzuek helburua erdiesteko beren buruak ongi mozorrotzen dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 29. orr.

Irailaren 6an abiaturik Donapaleutik, kontrabandisten bideak nahi dituzte jarraiki, pausoz pauso.  Herria   2003-09-04

· Roy, zergatik ez zara zu ere kontrabandista hasten?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 439. orr.

2 (izen baten eskuinean)

Saran bazen beste emazte kontrabandistarik eta edozein izan zitekeen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 284. orr.

Hirurak abiatu dira: aizkolari-kontrabandista, dinbili dantzan; Xangarin, zalu-zalu; zuberotarra, muga-pasa kontatzen ari zaiguna.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garai hartan, zuhurtasun eta azkartasun ikaragarriz jokatzen zuen kontrabandista-sail ahaltsu bat sortu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 343. orr.

Kontrabandista talde bat Parisen erdi-erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 335. orr.

Gurean ere, kontrabandista fama sekulakoa duen herri honetan, bada zer kontaturik eta inoiz idatziko da kolore guztietako zentsurak bilduko dituen historia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 87. orr.

Merke-lehian ari zen hirian iragaitzaz zegoen kontrabandista-merkatari jatorriz judu eta ahoskeraz alemaniar batekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 497. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hitz hau erabiltzen zen alkohol-kontrabandistei lapurreta egiten zietenak izendatzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 435. orr.

Tabako-kontrabandistaren espetxeratzea ezin da izan sikarioarena edo lapurrarena bezalakoa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 97. orr.

Txistea gauza klandestinoa bihurtuko litzateke, txiste-kontrabandistak agertuko lirateke.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 149. orr.


kontrabando (orobat kontrabanda g.er.) 1 iz herrialde batean, debekaturik dauden edo dagokien muga zerga ordaindu ez duten salgaiak sartzea. ik gau 20.

Kontrabandoko ekaiak pasatzera lehiatzeagatik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 120. orr.

-Hemendik goiti, kontrabandorik ez gehiago -manatu zion Joanttok, azkorrian, neska lehena izan baitzen Sarara itzultzera abian-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 142. orr.

Ezpain batetik zintzilik Winston bat dauka, kontrabandokoa.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 80. orr.

Blanco urte askoan kontrabando egitetik bizi omen zen, Haiti eta Santo Domingoko mugan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 80. orr.

Orain ontzi batzuk erreberrituz, orain ezkur zakukada bat ostuz, orain Portugalgo mugan kontrabando pixka bat eginez.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 66. orr.

2 kontrabandoko salgaia. ik kontrabandogai.

Kontrabandoa harrapatu nahi ote zuten?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 350. orr.

Herritarren erdiak salatu zituen, honelako iruzurgilea zela esanez eta halakok Galitziatik kontrabandoa ekartzen zuela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Badiola ondarrutar ausarditsua baino lehenago inor ez baitzen menturatu, iskiluz lepo beterik zetorren kontrabando-ontzi "huts" eta fantasma hartara sartzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 191. orr.

Azter ezazue edozein kontrabando bide edo, nahiago baduzue, edozein erromatar galtzada.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 42. orr.

Egun hartan gure bilaketak kontrabando kontuekin nahastu ziren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 56. orr.

Hemendik hiru astera, kontrabando operazio bat deskubrituko dute poliziek.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 116. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gerraondoan penizilina kontrabandoa egiten zenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 123. orr.

Ez da behar bezala aztertu gerra ondoko estraperloa, gutxiago liburu kontrabandoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.

Tabako kontrabandoa zuzentzen zuena eta neu agindupeko neukana Mentxu huen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 63. orr.

Buenos Airestik Bilbora zein Bartzelonara egiten den platino-kontrabandoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 273. orr.

5 kontrabandoan adlag

Poliziak ba omen zekien baca delako bat kontrabandoan aritzen zela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 79. orr.

Aduanan jardun zuen denboran kontrabandoan aritu zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 517. orr.

Soldatak jaso ezin direnez, kontrabandoan jardutera behartuta dago jendea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 297. orr.

Ibiliko ziren elkarrekin kontrabandoan, gauezko lanean, mendian gora eta behera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 171. orr.

Animaliak Akizen erosi eta kontrabandoan pasatzen zituen, Aldudetik edo Orreagatik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Egiptotik Palestinara armak kontrabandoan pasatzeko erabiltzen diren tunelak.  Berria - Mundua   2004-03-05

Portugaldik kontrabandoan sartzen zuten kafe xigortua.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 17. orr.

Kontrabandoan ekarritako [...] 22ko Colt pistola.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 247. orr.

Marat zenak sinaturiko pasa-agiriak zeramatzaten, faltsuak seguru asko, kontrabandoan erosiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.

Esaten zuen bazekiela edari eta bitxien kontrabandoan aberastu izana leporatzen ziotela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 88. orr.

Haren adiskideak, kontrabandoan irakatsi zion hark.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 284. orr.

-Beste behin kontrabandoan? -galdegin zion, idor-idorra, paketa erakutsiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.

-Arma-kontrabandoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontrabandoa eragotzi (3)

kontrabandoan aritzea (3); kontrabandoan aritzen (3)


kontrabandogai iz

Zerga handitu ahala, handitu egiten baita onura, eta kontrabandoan aritzeko tentazioa, eta aritzeko erraztasuna areagotu egiten da zaindu beharreko zirkunferentzia handitzen eta kontrabandogaia gutxitzen den neurrian.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 96. orr.


kontrabasista iz kontrabaxu-jotzailea.

Stephane Garin perkusionista, Beñat Achiary kantaria, Nicolas Caumont kontrabasista.  Herria   2004-03-18


kontrabaxu 1 iz biolinen familiako musika tresnen artean handiena eta soinu apalekoena.

Kontrabaxua jotzen du, eta oso ona da.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 26. orr.

Kontrabaxuaren soka-kolpe limurtzailea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.

Kontrabaxuaren soinua doitzea.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 52. orr.

Oso tonu sakona baitzerabilen, kontrabaxuak kontzertuaren unerik bizienean bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 71. orr.

Jostun bati kontrabaxuarentzat zorroa egiteko eskatu zion.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 29. orr.

2 kontrabaxu-jotzaile

Lebita zuriz eta galtza argiz jantzitako lau beltz, horietako hiru biolin-jotzaile eta bakarra kontrabaxu jotzaile, boleroak eta rumbak joka ari ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Reggie Johnson kontrabaxu-jotzailea, Alvin Queen bateria-jotzailea, Jesse Davis saxofonista altua, Grant Stewart saxofonista tenorra eta Terell Stafford tronpeta-jotzailea.  Berria - Kultura   2004-01-20

Niels-Henning Orsted Pedersen Nhop jazz kontrabaxu jotzaile danimarkarrak eta Phil Woods saxofoi jotzaile estatubatuarrak kontzertua emango dute gaur.  Berria - Kultura   2004-03-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontrabaxu jotzaile (8); kontrabaxu jotzailea (9); kontrabaxu jotzaileak (12); kontrabaxu jotzailearekin (4)

kontrabaxua jotzen (5)

kontrabaxuaren barruan (3)


kontrabide iz kontrako norabidea.

Auto-uholdeak datoz Veneziarantz, batere trafikorik ez dago kontrabidean. Bidea oso estua zen, eta kontrabidean zetozen auto urriek, gurea baino apalagoak eta mantsoagoak izaki, bazter-bazterreraino arrimatzen ziren.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 83. orr.

Berak bakarrik egiten zuen barre kontrabideko autoen estutasunekin. abiada bizian doan tren baten pasilloan kontrabidean joango banintz bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 349. orr.

· Kontrabiderik gabeko erantzuna jaso zuen amonarengandik: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 157. orr.


kontrabotere iz kontrako boterea.

Gizarte honetan botereak eta kontrabotereak daude.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Kontraboterea zer den ulertzeko, nire ustez, Nafarroa adibide ona da.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Bestetik, mugimendu sozialek gobernuei egiten dizkieten kritikak; kontrabotere bat bihurtu dira.  Berria - Mundua   2006-01-22

LABeko idazkari nagusiak kontrabotereko estrategia funtsezkoa dela azpimarratu du CSCren III. Kongresuan.  Berria - Ekonomia   2004-11-21

Haren buru Enrique Lopez arrisku bihurtu da, Kontseilu Nagusia Espainiako Gobernuari aurre egiteko kontrabotere bihurtu duelako.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Garzonen arabera «kontrabotererako organo» izateko helburuarekin sortu zen Udalbiltza.  Berria - Euskal Herria   2004-09-23

Kontrabotere sindikaturanzko bilakaera.  Berria - Ekonomia   2004-11-14


kontradantza iz aurrez aurre jartzen diren eta irudiak egiten dituzten hainbat dantzari bikotek eginiko dantza.

Uztailaren 9an, asteazkenez, Zaintegian, kontradantza eta mazurka dantzen ikastegia, arastiriko 7etan, Marylin Simon-ek kudeaturik. Hona orain nola joaiten diren bi lerrotan: aitzinean, bi zaldizko, bi zapur eta bi banderari ; ondotik, bi zigante-peko, gero bolantak, haundiak eta ttipiak ; horien artean kontradantzak emaiten dituzten nexkatoak, eta denen gibeletik, Atsoa eta Tupina.  Herria   2003-07-03

· Haren emakumetzearen beharia izana nintzen, sentimenduen kontradantzan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 87. orr.


kontradiktorio izond kontraesana dakarrena.

Jarrera kontradiktorioak zituen; zerbaiti baietz esan zekiokeen egun batean, eta ezetz hurrengoan.  Berria - Kultura   2004-10-02

Bere izaera kontradiktorioaren parte da hori ere.  Berria - Kultura   2004-10-02


kontradikzio (orobat kontradikzione) iz kontraesana.

Batasunak Anoetan egin deklarazio eta erakunde armatuaren joka moldearen arteko kontradikzioa azpimarratu du Imazek.  Herria   2005-12-22

Garai hartan ez nituen kontradikzio hauek ongi ulertzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 45. orr.

Ez daukat dudarik, baina hala ere, kontradikzioz josita nago.  Berria - Kultura   2004-04-30

Eta, nola sorburuan bat diren, ez dago kontradikzionerik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 98. orr.

Kontradikzioan erori gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.


kontradizkione ik kontradikzio.

kontraebanjelio iz kontrako ebanjelioa.

Horren guztiaren kontra proposatzen dena supergizona da, Nietzschek Zaratustraren kontraebanjelioan predikatua, materialki nahiz formalki apropos ebanjelioen errepika bezala baitago izkribu hori hasi eta buka kontzebitua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 272. orr.


kontraeragin iz eragin jakin baten aurkako eragina.

Eraginean eta kontraeraginean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 122. orr.

Aurkakotasun erreala […] gertatzen den leku guztietan aurkitzen da, h[au] d[a], errealitate bat bestearekin subjektu batean lotua dagoenean batak bestearen eragina ezeztatuz, eta hau izadiko oztopoek eta kontraeraginek jartzen dute etengabe begi-bistan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 132. orr.


kontraeraginkor izond eragin jakin baten aurkako kontrako eragina duena.

Bere ustez, su-etena hautsiz geroztikako «estrategia kontraeraginkorra izan da».  Berria - Euskal Herria   2004-01-10


kontraeraso1 1 iz aurkariaren edo etsaiaren erasoaren aurkako erasoa.

Eraso eta kontraerasoen katea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 244. orr.

Kartagok hartu zuen feniziar kontraerasoaren gidaritza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 237. orr.

Errepublikazaleek defentsa eta kontraerasoa prestatu dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Amorru bizian, kontraerasoa antolatuko du hegoaldeko erregeak iparraldekoaren kontra.  Elizen arteko biblia   Dn 11,11

Bere defentsa arrakastatsua bada, kontraerasoari ekiten dio.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 243. orr.

Washingtonen Kubaren aurkako politika berriak kontraerasoa izan du.  Berria - Mundua   2004-05-04

Herrialde kontsumitzaileen presioen harira, atzo LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundearen kontraerasoa etorri zen.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

2 kontraerasoa egin

Guk, aldiz, kontraerasoa egin genien hiri-sarreraraino.  Elizen arteko biblia   2 Sm 11,23

Egungo egoerak «Estatuei kontraerasoa egitea eskatzen du», Diezen irudiko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Airbusek A350arekin egingo dio kontraerasoa Boeingen 7E7ari.  Berria - Ekonomia   2004-12-12

· Galesko Gobernuan den Alderdi Laboristak kontraeraso gogorra egin zion PCri, bertako zenbait kidek espekulazioa salatu zutenean.  Berria - Mundua   2004-03-07

3 kontraerasoa jo

Espainolek eta nafar arnegatuek hurrengo urteko udaberriaren bukaeran jo zuten kontraerasoa. Israelek kontraerasoa jo zuen: bi palestinar, tartean lau urteko ume bat, zauritu zituen tanke erasoz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 48. orr.

Kontraerasoa jo nuenean ere, ez zen zipitzik apaldu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.

4 kontraerasoan adlag

Guk hiri-sarreraraino bultzatu genituen kontraerasoan, eta, orduan, arkulariek geziak jaurti zizkiguten harresi gainetik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 55. orr.

-Anis kopatxo bat nahi al duzue? -amak, kontraerasoan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 28. orr.

Kontraerasoan ateratzea, ordea, ez da batere erraza defentsak laguntzen ez badu.  Berria - Kirola   2004-01-17

Urzaizek ez du balio kontraerasoan jokatzeko.  Berria - Kirola   2006-02-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egin zuen kontraeraso (3); kontraeraso biziak (3); kontraeraso zital (3)

errebotea eta kontraerasoa (3); kontraerasoa prestatzen (3); kontraerasoa zaindu (3)

kontraerasoak bilatu zituen (4)

kontraerasoan aritzeko (3); kontraerasoan aritzen (3); kontraerasoan ateratzeko (5); kontraerasoan ateratzen (4); kontraerasoan jokatu (4); kontraerasoan jokatuko (4); kontraerasoan jokatzeko (8); kontraerasoan jokatzen (8); kontraerasoan jokatzen saiatuko (4)

kontraerasoen bidez (4)

kontraerasorako aukerarik (4); kontraerasorako izaera (3)


kontraeraso2, kontraerasotzen du ad kontraerasoa jo.

Gainera [Mendebaldeko Kristandadea] turkiarrek Danubion gora eta Mediterraneoan zehar kontraerasotzeko arriskupean zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 343. orr.


kontraerasotzaile izond kontraerasoa jotzen duena.

Oso ohikoa zuen Adak bere burua babesteko modu kontraerasotzaile hura.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 133. orr.


kontraerran iz kontraesana.

Saia gaitezen itxurazko kontraerran hori adosten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 33. orr.


kontraerrankor izond kontraesankorra.

Existentzialismoak ideia kontraerrankorretaz hazten dira, Serge filosofoak ziostanez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 96. orr.


kontraerreforma ik kontrarreforma.

kontraerremate iz

Bukatu ondoan bertsoari kontraerrematea emateko joera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 195. orr.


kontraerritmo ik kontrarritmo.

kontraesale 1 izond kontrakoa esaten duena, kontraesanekoa.

Egia kontraesalea ere ez dago ahazterik: "elurra, zuria delarik, beltza da", "urteak erraz joaten dituk, baina eguna bete egin behar dik", eta beste holako ezin konta ahala, hitzaren jabe denari noiznahi jaio dakizkiokeenak; egia kontraesale hau da, nik esan behar banu, herri-jendeari (ez gizabanako ilustratu motzari) bihotz-belarriak ederkienik gozatzen dizkiona.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.

Kontrakotasuna hemen ez da azken muturrekoa: ez dira bi proposizio kontraesale objektu berari buruz, ez dira kontzeptu beraren bi erabilera bateraezinak, gehiago dira enuntziatuak eratzeko bi modu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.

2 iz kontrakoa esaten duen pertsona.

Besteei hitzez proposatzen ziena lehenengo bere bizitzan betetzen zuenez, ausardia osoz predikatzen zuen egia, inolako kontraesaleren beldurrik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 818. orr.

Zer esaten didazue, zuekin ari bainintzen nire kontraesaleok, sinesten baituzue, halere, Moises Jaungoikoaren zerbitzari zintzo izan zela eta haren liburuak Espiritu Santuaren orakulu?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 263. orr.


kontraesan1 1 iz zerbait baiezten eta aldi berean ukatzen duten bi gauza edo esaldiren artean dagoen erlazioa; elkarren aurkako direnak biltzen dituenaren nolakotasuna.

Ez dela kontraesanik lehen baiespen bien artean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.

-Non dago kontraesana?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 127. orr.

Lauki borobila ez existitzeko arrazoia haren izaerak berak ematen du, kontraesan bat bere baitan baitauka.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 49. orr.

Kontraesana eta hitzontzikeria gustatzen zaizkiona ez da ezer seriorik ikasteko gauza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 226. orr.

Kontraesanak dira munduaren motorra.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 71. orr.

Herri Eskubide eta Giza Eskubideen arteko harreman korapilatsuak eta kontraesanak.  Herria   2004-06-17

Azken bi ondorioen arteko kontraesan edo aurkaritza argitzera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.

Zein kontraesan ikaragarria erresuma bereko legeen artean!  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Kontraesan nabarmena dago lege zibilen [...] eta ohorea deiturikoari buruzko legeen artean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 43. orr.

Kapitalismo egonkortua kontraesana da terminoetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 388. orr.

Polonia modernoan, industrializazioaren hastapenetan, aurreramenduak juduei bereziki sortu zizkien kontraesanak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 10. orr.

Orduko hizkeran, "klase menperatzailearen kontraesanak agerian utzi zituen" ekintza horietako bat.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 33. orr.

Bere nagusia kontraesanez eta ezustekoz betetako gizona zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kontraesan-ezaren asmo hutsak jartzen dira bateragarritasun eta bateraezintasun kontzeptual sare oso nahasi batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.

Kontraesan-mota ezberdinen azterketa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 174. orr.

Kontraesan sorta bat naizela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 347. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nola idatz zezakeen autista batek autobiografiarik? termino-kontraesana zirudien.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 247. orr.

Kapitalismoa barne kontraesanek desagerraraziko zutela aldarrikatu zuen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 16. orr.

Lan honen amaieran hondar-kontraesanak geratzen dira -akzidenteak, akatsak, hutsegiteak-.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 172. orr.

4 ez-kontraesan iz

Zientzia, hortaz, ez da orokortasunetatik abiatzen eta, huts hori estaltzeko nolabait, printzipio komunen beharra dauka, batik bat ez-kontraesanaren printzipioarena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 52. orr.

Proposizioen egia eta batzen dituzten harremanak aztertuta ez-kontraesan logikoen arlo bat defini daiteke.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 171. orr.

5 kontraesanean adlag

Badirudi hau kontraesanean dagoela lehen nik esandakoarekin.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.

Elkarrekin kontraesanean dauden ezaugarriak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 65. orr.

Ez duzu aurretik esandakoa ahaztu edo kontraesanean erori nahi.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 98. orr.

Beti bere buruarekin kontraesanean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 101. orr.

6 kontraesaneko

Gaitz itzela litzateke gizakiak gobernatzen dituzten goiburuak kontraesanekoak suertatzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 54. orr.

Ez dago, ordea, zertan bi ikuspuntu horien artean bat aukeraturik, ez baitira bata bestearen ukatzaile edo kontraesaneko ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Liburu edo izkribu batean aurki daitezkeen kontraesaneko edo aurkaritzako kausak zazpi dira: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 39. orr.

"Kontraesaneko espiritua" omen daukat barreneraino sartua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 291. orr.

7 kontraesanezko

Kontraesanezko argudioak aipatu zituen ugari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 302. orr.

Kanpoko aurrezkiaren eta barneko aurrezkiaren arteko ordezkatze-efektuek luzarorako uzten dute ordainketa-balantza ahuldurik, eta itxura bereziki kontraesanezkoa ematen diote koiunturazko zikloari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Hartueman hau inoiz ez da ez identitatezkoa, ezta kontraesanezkoa ere, eta bertan ezin da ez judizioaren egia, ezta errakuntza ere ikusi.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontraesan handi (3); kontraesan handia (12); kontraesan handiak (4); kontraesan izugarria (5); kontraesan nabaria (4); kontraesan nabarmena (6); kontraesan nabarmenak (3); kontraesan sorta bat (3)

kontraesana badirudi ere (3); kontraesana da (19); kontraesana dago (5); kontraesana dirudi (6); kontraesana dirudien arren (6); kontraesana hor dago (3); kontraesana izan (3); kontraesana sortzen (4); kontraesana sortzen da (3)

barne kontraesanak (3); kontraesanak daudela (5)

kontraesanaren esakunea (3); kontraesanaren oinarri (4)

elkarrekin kontraesanean (3); elkarren kontraesanean (3); kontraesanean egon (4); kontraesanean erori (3); kontraesanean erortzen (7)

kontraesanez betea (9); kontraesanez beteriko (6)

ez dago kontraesanik (5); ezein kontraesanik (4); inolako kontraesanik (8); kontraesanik barnebiltzen (3); kontraesanik gabekoa (4); kontraesanik sortu (5); kontraesanik sortzen (3)


kontraesan2, kontraesaten du ad kontrakoa esan, gezurtatu.

Izan ere, hainbestez, arrazoimenak bere determinazioaren aurka jokatuko luke, bere xedetzat izadiaren antolaketa beteki kontraesango lukeen ideia bat ezarriko balu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 230. orr.

Arrazoimenak ez du arrazoimena kontraesaten, edo Jainkoak ez du Jainkoa kontraesaten.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 50. orr.

Adigaia beti ahalgarria da, baldin eta bere burua kontraesaten ez badu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 300. orr.

"Ezein gauzari ere ez dagokio bera kontraesaten duen predikatua" esakuneak kontraesanaren esakunea izena du, eta egia ororen irizpide orokor baina negatiboa besterik ez da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 95. orr.


kontraesanezin izond ezin gezurtatuzkoa.

Hemendik segitzen da modu kontraesanezinean adimenaren adigai hutsek inoiz erabilera transzendentalik ezin dezaketela izan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 125. orr.


kontraesangarri izond kontraesana dakarrena.

Nazioarteko trukea bi printzipio kontraesangarriren jokoaren mende dago: espezializazioaren printzipioa da bat, osagarritasunen eragile dena, eta konkurrentziaren printzipioa bestea. Filosofia modernoan, orobat, bidaiari eta misiolarien berri kontraesangarriek, arrazoi kontrarioak bermatuko dituzte: izatez "gizakia gizakiarentzat otso" da, Hobbes-en iritzian (XVII); on eta errukitsua, Rousseauren ustean (XVIII).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.


kontraesanka adlag kontrakoa esaka.

'Ababorrera!' kontraesanka ari balitz bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 343. orr.


kontraesankor izond kontraesana daukana, kontraesana dakarrena.

Jainko guztien izaera kontraesankorra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.

Ohartaraztekoa da Tractatusa liburu ironikoa edo kontraesankorra (berariaz kontraesankorra) dela, liburuak berak hizkuntzaren mugak hausten baititu, ezin daitekeenaz hitz egiten baitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.

Nola izan ditzaketen aurkako iritziak, nola egin ditzaketen hautaketa kontraesankorrak. "Hazkunde iraunkor" esapidea errefusatu egin behar da, kontraesankorra baita.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.

Gainera, askotan, datu horietako batuzki kontraesankorrak dira.  Berria - Gaiak   2004-08-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jarrera kontraesankorra (4)


kontraesankorki adlag kontraesana daukalarik, kontraesana dakarrelarik.

Denboran besterik ezin daitezke egon kontraesankorki kontrajarritako determinazio biak gauza batean, hots, bata bestearen ondoren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 47. orr.

Aldaketa, gauza berberan izateari dagokionez, elkarren aurka kontraesankorki ezarrita dauden determinazioen lotura da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 122. orr.


kontraesantsu izond kontraesanez betea.

Kontraesantsuak dira nire pentsamenduak eta nire sentipenak, aldeko eta kontrako.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 98. orr.

Zeren ahaztu nahi hori ere, sentimentuak ohi direnez, kontraesantsua baita errotik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 21. orr.

Euskal herri gogo kontraesantsu bat, beraz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 98. orr.


kontraeskaintza iz beste eskaintza bati erantzuten egiten den eskaintza.

Hain zuzen, Revillarena konpondu zenean, eskaintzen eta kontraeskaintzen dinamika zabaldu zen.  Berria - Harian   2006-01-07


kontraespioitza 1 iz espioitza saihesteko jerduera.

Kontraespioitzaren buru ohiak FBIren antzeko erakundea zuzenduko du. Kontraespioitzarako eusko taldeko kideek.  Berria - Mundua   2004-08-14

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Stephen Lander, MI5 kontraespioitza agentziaren zuzendari ohia.  Berria - Mundua   2004-08-14

Errepublikaren kontraespioitza zerbitzuarentzat diharduen kazetari amerikarra.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 85. orr.

Estatu Batuen kanpo-inteligentzia eta kontraespioitza zerbitzuetako bat da hori.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 141. orr.

Friendless kontraespioitza sarearekin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 193. orr.

Kontraespioitza talde honen zeregin nagusia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 273. orr.

Munduko hiririk bizigarrienean zegoen, kontraespioitza-lan arriskutsu batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 85. orr.


kontraezponda iz bigarren ezponda.

Erreten bat zulatu zuten hesiaren ezpondaren eta kontraezpondaren artean, eta Angararen urez bete zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 417. orr.

Nolako muino zatarra ezpondari kontraezponda egiten diona!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.


kontrafaktiko 1 izond

Zientziaren egitateak teoriak ez bezala eratuta daude, idealizazioen eta hitzarmen kontrafaktikoen bidez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

"K gertaldiak e gertaldia kausatzen du" perpausa kontrafaktikoen bitarteko hurbilketan honela ulertuko genuke: k eta e gertatzen dira, eta k gertatu izan ez balitz, e ez zatekeen gertatuko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 181. orr.

2 (izen gisa)

Badirudi "Mikel jaio izan ez balitz, ez zatekeen hilko" baldintzazko kontrafaktikoa egiazkoa dela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 181. orr.

Ikuspegi hori interesgarria da baldintzazko kontrafaktikoei buruzko zenbait teoria jada finkatuta daudelako eta kausalitatearen arazoa kontrafaktikoen arazora eramatean teoria horietaz balia gaitezkeelako  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 181. orr.


kontrafigura iz beste baten antza handia duen eta harekin nahas daitekeen pertsona.

Beren burua demokratatzat daukaten askok hain demokratikoak ez diren sentimenduak ere badituztela adierazten du, eta agian ez daudela horren gogotsu bakearekin; nahiago dutela, berek ere -alde nazionalistako hainbatek bezala-, kontrafigura bat osatu eta indartu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 75. orr.

Noski, joera horren oinarrian -hau ere adierazia daukat- kontrafigura baten premia zegoen: erregeak bufoia bezala, haiek herritar estereotipatu edo casheroak behar zituzten esnegain -la crème- sentitzeko; goi mailako, dotore, fin eta polit sentitzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 73. orr.


kontraforu iz forua haustea.

Baina koroa lortu eta berehala Karlos kanpora joan zen, eta gobernadoreak berriro kontraforuari ekin zion.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 182. orr.


kontragaitz iz

Gaitza eta kontragaitza.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 64. orr.


kontragiltza iz bigarren giltza.

Oraingoan, alferrik gabiltza ezkutaketan, sherifaren ordezkariek kontragiltzaz ireki baitute, eta arratsaldean etorri den emakume betaurrekodunari bidea zabalik utzi diote.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 106. orr.


kontragindu ik kontraagindu.

kontrahipotesi iz beste baten kontrako hipotesia.

Ortega-k, egunero hipotesi eta kontrahipotesi berri bat agertzen ari den arrazaren kontu, ez daki nola erabaki  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 231. orr.


kontrahorma iz eraikuntza baten hormen kanpoaldean, eraikuntzari eusteko jartzen den horma.

Tunel hura, lehenengoa kenduta Hiriaren gainerako zirkulu guztiak bitan banatzen zituen kontrahorma erraldoia.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.

Ubideei mugak eta hesiak ipini izan bainizkien, hormak eta kontrahormak, uren abiada geldiarazi zutenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 399. orr.


kontrailustratu, kontrailustra, kontrailustratzen du ad kkontrako azpanea eman.

Diderot ilustratuarekin pentsa genezake, naturak aski irakasten diola gizon-emakumeari bere moral zuzena; naturak edozein perbertsitate berdin irakasten duela, Sade ilustratuak kontrailustratu du.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 132. orr.


kontraindikatu, kontraindika, kontraindikatzen du ad sendabideez eta kidekoez mintzatuz, egoera jakin batean kaltegarria edo desegokitzat jo.

Gure senitartekoek dituzten gaixotasun larriak oso berandu diagnostikatzen dituzte, eta askotan kontraindikatutako tratamendua jasotzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11


kontraindikazio iz sendabieez eta kidekoez mintzatuz, hura kaltegarri edo desegokia den kasua.

Kontraindikazioak dituzte eta errezeta behar izaten dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Tabakoaren kontraindikazioak, eraginak eta osagaiak zehaztea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Gainera, truke-tasa finkoek, badituzte, ikusiko denez, hainbat eta hainbat kontraindikazio, bereziki finantza merkatu globalizatuaren garai hauetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.


kontrainformazio iz aldez aurreko informazio bat gezurtatzeko helburua duen argibidea.

Azpildar gehienek jaso dute, komunikabideen bidez, informazio hori, baita azpitiko eta isilpeko kontrainformazioa ere, baina gutxik dakite nola hartu duen albiste hori Nekanek, Txominen amak.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 137. orr.


kontrainteligentzia iz kontraespioitza.

Eskema nagusia Habanan kontrainteligentzia erakundea atontzea zen, horren bidez Kuban ziri-ziri sartzen ziharduten naziak eta bosgarren kolumnistak ehizatzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 143. orr.


kontrairauli, kontrairaultzen du ad

Ez Napoleonek iraultza kontrairauli egin zuelako bakarrik, hedatu ere nolabait egin baitzuen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.


kontrairaultza iz iraultza jakin baten eraginari aurka egiteko higikundea.

Iraultza espainola kontrairaultza bat izan da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 51. orr.

Ez da iraultzarik gauzatu; kontrairaultza ikusten ari gara.  Berria - Mundua   2004-04-25

Kontrairaultzaren egunaren zain bizi da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 96. orr.


kontrairaultzaile 1 izond kontrairaultzarena, kontrairaultzari dagokiona.

Gerra kontrairaultzaileak eta oposizioak Fronte Sandinistari eragindako higatze ekonomiko, sozial eta politikoak.  Berria - Mundua   2004-07-17

2 (izen gisa) kontrairaultzaren aldeko pertsona

-Nik, Robespierrek, iraultza-buru naizen honek, Eneko Ortega kondenatzen dut, kontrairaultzaile guztiek ez baitute besterik merezi. Paradigma edo pentsamendu eskema hori, XIX eta XX. mende bietan kontrairaultzaileek, marxistek, faxistek, eskuinetik nahiz ezkerretik aprobetxatua bezain atergabe kritikatua, birrinduta geratu da.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 61. orr.


kontrairudi iz kontrako irudia.

Maitasun harreman korapilatsu eta sarri zoritxarrekoak ageri ziren nire kontakizun haietan, ez dakit nire bizitza sentimental ordurako nahiko egonkorraren kontrairudi moduan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 74. orr.

Hala, Lezo, eta berdin "beste Pasaia", Pasaia positiboaren kontrairudia bezala dago pertzibituta.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 31. orr.

Badu Aranok, Ibai-Ertz beti baikorraren kontrairudi modura, Itsasondoren kronika iluna egiteko nahikari bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 81. orr.


kontraispilu iz

Ez, ez dira arras gauza bera, baina bai elkarren kontraispilu moduko bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.

Eta ikusi dugu kontraispiluaren astalogika zuri-belztaile horrek zer eginarazten zigun: eskizofrenia lotsagarri bat saldu eta neurosi errukarri bat erosi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 135. orr.


kontraizan iz

Holakoxe kontraizanez eta kontrako ertzen bat-egitez egina dago gure desmundu hau; "elurra, zuria delarik, beltza da" esan ohi zen euskaraz ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 206. orr.


kontrajardun iz kontrako jarduna.

Eta hasten da nere kontrajarduna: dakitenek hiritar ona nahi dute ikusi, konformidadezko hiritar bertangoxo eta bakezkoa, galdu-usterik eta deusen gose-egarririk gabea, eta bere artean dioena: "ez dut deus galdu; dena izan da irabazia; asko daukat, dena daukat; zer falta zait?".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.


kontrajarpen iz kontrajartzea.

Errealismo sozialaren eta telurismoaren arteko kontrajarpen horretan, Arestik badio besterik ere: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 137. orr.

Frantzia/Alemaniaren kontrajarpena, geografikoa eta nazionala izateaz gain, eta guztiz gain, kulturala da politikoa baino gehiago.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 138. orr.

Horrela kontrajarpena borobiltzen doakigu: kristaua berdin latinoa versus euskalduna berdin jentila. Irmotasun gehiago beharko da barneko zailtasun eta kanpoko kontrajarpenen aurrean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 226. orr.

Bi atalen arteko kontrajarpenetik abiatu naiz: esna egoteko poemak dira lehen atalekoak, eta Lotarako kanta-kontuak bigarrenekoak.  Berria - Harian   2005-10-12


kontrajarrera iz beste jarrera baten kontrako jarrera.

Beharbada, europar gizaeraren historia erljiozkoa bi kontrajarrera horien arteko burruka minera biltzen da...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 276. orr.

Funtsezko une/edozein une bikotean jokatzen dena, ikus daitekeena gelditzeko posibilitate teknikoa baino gehiago da irudi finkoan denbora irudikatzeko moduaren bi estetikaren, bi ideologiaren kontrajarrera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 217. orr.

Kaskagogorra, kontrajarrerak maite zituen.  Berria - Kultura   2004-12-28


kontrajarri, kontrajar, kontrajartzen 1 du ad zerbait beste zerbaiten aurrez aurre jarri, haren eragina ezeztatzeko edo biak erkatzeko.

Kierkegaardek bizipen indibidualaren eta kontzientzia pertsonalaren absolututasuna kontrajarriko dio arrazoimen unibertsal abstraktuari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.

Beren berezko behera nahiari gora beharra kontrajartzen zitzaiola.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 69. orr.

Keynesek azaldutako gastu publikoaren ondorio biderkatzaileari, eskari pribatuaren kanporatze efektua [...] kontrajarri zioten klasiko berriek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Kontzientziaren ausikia, azkenik, Bozkarioari kontrajartzen zaion Tristura da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 273. orr.

Baina iritzi honi eragozpen larri hau kontrajar dakioke: [...].Bi alde baino hamaika alde edo aurpegi baititu ekonomiaren errealitateak, eta poliedro batean gertatzen den legez, baita elkarri kontrajarriak ere.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 276. orr.

Gaizkiari kontrajarria ongia dago, heriotzari kontrajarria bizitza.  Elizen arteko biblia   Si 33,14

Harreman hauek guztiek Historia naturala kontrajartzen dute hala XVI. mendeko naturalisten diskurtsoarekin nola XIX. mendeko biologistenarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 68. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Nortasun kontrajarrien arteko oreka.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 120. orr.

Guztiarekin ere, ahots kontrajarriak entzuten nituen neure barruan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 81. orr.

Epistemologian eta ontologian bi korronte kontrajarri ezarri ziren, azalpenarena eta ulertzearena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 93. orr.

Gizakietan, nabarmen laburragoa da besaurrea besondoa baino; lastertasun- eta indar-betekizun kontrajarrien arteko hautsi-mautsi bat adierazten du diseinu horrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.

Azken batean, efektu kontrajarriak daude: enpleguaren kontra eta alde egiten dute, aldiberean, teknologia berriek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 129. orr.

Erritmo eta estilo kontrajarriak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 219. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sentimendu kontrajarri (4); sentimendu kontrajarri horiek (3)

bertsio kontrajarriak (4); datu kontrajarriak (4); erabat kontrajarriak (4); guztiz kontrajarriak (3); ikuspegi kontrajarriak (6); informazio kontrajarriak (6); interes kontrajarriak (4); iritzi kontrajarriak (55); iritzi kontrajarriak daude (10); iritzi kontrajarriak eragin (5); iritzi kontrajarriak sortu (3); iritziak kontrajarriak (3); jarrera kontrajarriak (13); mezu kontrajarriak (3); sentimendu kontrajarriak (14); sentimendu kontrajarriak sortu (3); sentipen kontrajarriak (5); sentsazio kontrajarriak (3)

interes kontrajarrien (3)

kontrajarritako predikatu (3)


kontrajartze iz zerbait beste zerbaiten aurrez aurre jartzea, haren eragina ezeztatzeko edo biak erkatzeko.

Buruz buru dauden osagaiez osaturiko multzo bi horiek egoera fonologiko berean gertatzen dira, eta eskuarki kontrajartze grafiko berberaren bidez adierazten dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 92. orr.

Beste kontrajartze guztien eredua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 172. orr.

Kontrajartze honek azterketaren terminus a quo delakoa osatzen du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.


kontrajatorri iz

Badirudi han, baserri haren bakardadean, mendi haien handitasunean, ilundu baino lehen basotik atera eta etxeko argia aurkitzeko eskutik lihoazkeen umetxo parearen elkartasunak eta bestearekiko beharrak batu dituela berez hain pertsona ezberdin eta kontrajatorrikoak direnak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 154. orr.


kontrajoko iz

Kontrajoko horren erranahi ezkutuaz galdegin dio bere buruari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 145. orr.


kontraka adlag kontrako norabidean.

Terrala zebilen, eta olatuak kontraka harrotzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 54. orr.


kontrakanto ik kontrakantu.

kontrakantu (corpusean kontrakanto soilik) iz musikan, kontrapunto.

Hasierako sarreran kontrabaxua eta fagota, esate baterako, itzel aritu ziren, baita oboea ere bere kontrakanto ironiaz betetako horretan.  Berria - Kultura   2004-06-02

Oboearen soloa eta fagotaren kontrakantoa.  Berria - Kultura   2004-01-24


kontrakantxa iz kantxaren kontrako aldea.

Dejadak txapara joan zitzaizkion, eta gantxoak, kontrakantxako marrara.  Berria - Kirola   2006-01-06

Kantxako jarleku gehienak bete ziren pilotazalez, eta kontrakantxa kazetari eta kamerez.  Berria - Kirola   2004-06-11

Epaileak kontrakantxatik aldageletarako bidea hartzen du, oraingoz ez da inolako protestarik sumatzen.  Berria - Kirola   2004-07-29


kontrakar 1 iz kontra egitea.

-...kontrakarrik ez bortxarik gabe, erreginaren nahigabea eta kolera piztu nahi ezik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 86. orr.

2 kontrakarrean adlag

Hastapenean furfuriaz matxinatu bazen ere, ez zen izan maitalearen asmoei kontrakarrean jartzeko, ezpada bere berezko izaera oldarkorra eta urguilutsuaren kausaz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 324. orr.

Eta, nola hura gizon ezin seriosagoa baitzen, ahakartu zitzaidan eta kontrakarrean jarri, arrazoin osoz, baina alferrik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 324. orr.

Harrotasunak eramaten zaitu niri kontrakarrean egitera, setatia zarelako eta ni haserraraztea gogoko duzulako.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 190. orr.

Ezkerrak nagusi eta eskuinak laguntzaile behar dutenetan sortzen zaizkit arazoak, eskuina baldartu egiten baitzait eta kontrakarrean segitzen baitio ezkerrari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 8. orr.

3 kontrakarreko izlag

Geroenean ere, krimen baten epaiketan, lekukoen bitarteko froga da biztua kontrakarreko esanetatik, salatuaren argudioetatik eta oro har, salatu hori babesteko forma guztietatik.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 78. orr.

Eta, nola hura gizon ezin seriosagoa baitzen, ahakartu zitzaidan eta kontrakarrean jarri, arrazoin osoz, baina alferrik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 324. orr.


kontrakarga (corpusean kontra-karga soilik) iz

Poliziak auto-lapur bat hiltzen badu, kazetariek poliziaren kontrako gutun faltsuak argitaratu behar dituzte, kontra-karga egiteko jendeak "poz izugarria" adieraziz igorritako gutun mordoari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 38. orr.


kontrakatu, kontraka(tu), kontrakatzen du ad ipar kontra egin.

Auzapezak Mosoeletako auzotarren bilkuran atera dituen zifrak buruan buru kontrakatzen ditu kontseilari sozialistak. Itzulia Herriko Etxeko plazatik abiatu dute departamenduaren egoitza aitzinean bururatzeko, hor kokatua den “Euskararen Erakunde Publikoak” ez duela estatuaren jarrera hetsia euskarari buruz kontrakatuko iduritzen zaielako.  Herria   2005-01-06

Hobeki gogoetatuz, Graxi eta Mathieu apezaren mugaraino laguntzeko erabaki hura bakarrik Monduteguyren jokamoldearen kontrakatzeko molde bat zen, menturaz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 107. orr.


kontrako ik kontra.
1 kontrako eztarri zintzurra.

Ura antzo zurrupatu dut airea, kontrako eztarrira joan zait, eztulka hasi naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 176. orr.

Opiltxo bat joan zitzaion kontrako eztarrira te-garaian, eta amak eginahalak eta bi egin zituen arren hura salbatzearren, arnasa hartzeari utzi zion. Gaizki (edo ongiegi?) egindako jendea gara, okerreko bidera edo kontrako eztarrira eroritakoa; jende aldrebesa gara, eta aldrebesa bezain egokia.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 39. orr.

-Mihia kontrako eztarritik joan al zain?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.

Kontrako eztarritik joango zitzaien gehienei errukia, zer erosi zuten konturatu zirenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.

Kontrako eztarritik joango ahal zaizkiok denak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 59. orr.

Joseluk trago luzeegia jo zuen antza, eta burbuiletako airea kontrako eztarrian trabeskatu zitzaion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 117. orr.

· Gaztea atera daiteke alaia, normala, txintxoa eta pakeoxoa, hau da, paranoikoa; kontrako eztarriko psikiatrek idoro ziguten hipernormaltasuna paranoiaren era bat dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.


kontrakontrol iz kontrol bateko emaitzak egiaztatzeko egiten den kontrola.

Horren ondoren, kontrol eta kontrakontrol landu batzuk egiten dira, gutxienez hamahiru gatzatze-faktore alderatuz, horien artean kaltzioa (odolean beti dago kaltzioa) eta fibrinogenoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 184. orr.


kontrakorronte iz kontrako korrontea.

Lanbroaren beheko geruzetatik marru gor iskanbilatsua ateratzen zen korronteek eta kontrakorronteek elkar jotzean sortua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 347. orr.

Kontrakorronteak trukatzeko sistemai.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

Kontrakorrontean ibiltzea  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 52. orr.


kontrakotasun 1 iz kontrakoa denaren nolakotasuna.

Ez ote den hemen kontrakotasunik, alde batetik unibertsitatearen egituraketa bereziki irakaskuntzan oinarritzen dela diogunean, eta bestetik irakasleen promozioa eta soldataren pizgarriak batez ere ikerkuntzan oinarritzen direla baieztatzen dugunean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 125. orr.

XVIII. mendeko naturalistengan aurkitzen den sistema-metodo kontrakotasunak zenbait saialdi bultzatzen ditu bi mutur horiek deskribapen forma bakar batean berridazteko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 177. orr.

Barrukotasunaren eta kanpokotasunaren kontrakotasunak esandako gauzen deskribapen historikoa zeharkatzen du oso-osorik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 140. orr.

Kontrakotasuna hemen ez da azken muturrekoa: ez dira bi proposizio kontraesale objektu berari buruz, ez dira kontzeptu beraren bi erabilera bateraezinak, gehiago dira enuntziatuak eratzeko bi modu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kontrakotasun era hauek guztiek ez dute paper bera jokatzen jardute diskurtsiboan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 176. orr.

· Era berean, PSE-EEk Konstituzio-kontrakotasuneko helegitea bertan behera uztea «borondate oneko urratsa» izango litzatekeela gogoratu zuen.  Berria - Kirola   2004-10-16

3 kontra dagonearen egoera.

Nire praketan amaitu zuen kafe guztiak eta izterrean nabaritu nuen erreak areagotu baino ez zidan egin parean neukan ipotx lotsagarri harenganako kontrakotasuna.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 139. orr.

Erreforma ekonomikoek kontrakotasun handia eragin dute, eta Gobernua dimisioa ematera bultzatu.  Berria - Mundua   2004-04-25

Hala ere, Hamasen nagusitasunak Israelen ez du aurreikusten zen kontrakotasuna eragin.  Berria - Mundua   2006-02-05


kontraktatu ik kontratatu.

kontraktual izond kontratuari dagokiona.

Iragarkian antzematen den zikoizkeria, psikologikoa edo pertsona jakin baten nortasunarekin lotua izan beharrean, arlo komertzialarekin dago lotua; nolabait esateko, kontraktuala da, edozein salerosketaren edo alokairuren negoziazioan azaltzen denaren modukoa  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 205. orr.


kontraktualismo iz

Rawlsen kontraktualismo berriaren inguruan aldizkako beste proposamen batzuk agertu ziren (esaterako, Habermas eta Appel-en politikaren adostasunezko teoria).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 223. orr.


kontraktualista izond gizarte kontratuaren printzipioan oinarritzen dena.

Horregatik, Antxustegi ez dago ados Ernest Renan «liberal kontraktualista bat» zela esaten dutenekin.  Berria - Kultura   2004-11-06


kontraktura iz uzkurdura, bereziki giharren batena.

Berrizkoak kontraktura bat du bizkarreko ezker giharrean.  Berria - Kirola   2004-09-21

Istripuaren ondorioz, Aiensaren arrebak zerbikaletako zaintiratua eta sorbaldako kontraktura izan ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Buruan kolpe handi bat du, lepoan kontraktura gogor bat eta mina bizkarrean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-18

Riazorreko partidan eskuin zangoko aduktoreetan kontraktura bat egin zuen Cesar Krutxagak.  Berria - Kirola   2004-10-03

Asegarceko medikuak kontraktura bat zela adierazi bazuen ere, atzoko probaren emaitzek zehaztu behar zuten lesioaren larritasuna zenbatekoa den.  Berria - Kirola   2004-09-14


kontrakultura iz kultura ofizialaren aurkako kultura alternatiboa.

Alemanian, Ingalaterran, AEBetan eta beste herrialde batzuetan, praktika kontzeptualak lehenago garatu ziren, askatasun handiagoz, baina Espainian Frantziako 68ko Maiatzaren nahiz AEBetako kontrakulturaren oihartzunekin eta frankismoaren amaierarekin egin zuen bat praktika horien hedapenak.  Berria - Kultura   2006-02-01

60ko urteetako Ameriketako kontrakulturako kideen artean, zahartzen hasiak ziren aktibistak mobilizatzeko.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Sarritan eskola gizartearen isla da, baina beste batzuetan kontrakultura egiten ahalegintzen da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Rocka kontrakultura gisa hilik dago: estatuak eta propagandak mantenduriko puta bat da.  Berria - Kultura   2006-03-16


kontrakultural izond kontrakulturarena, kon trakulturari dagokiona.

Eta berdin drogak -68ko maiatzaren eta mugimendu kontrakulturalaren eragin berandukoa, ordura arte oso kasu berezietan baino ez baitzen ageri halakorik gure artean-; drogak bihurtu ziren askatasun-seinale, eta, aldi berean, gatibu tristeen ikur.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 91. orr.


kontrakuntza iz

-Barne-kontrakuntzak sortu zizkieagu! -esan zuen norbaitek Mateoren hoztasuna ezin eroanik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 91. orr.


kontrakzio (orobat kontrazio g.er.) 1 iz uzkurtzea, uzkurdura.

Denboraren eta espazioaren kontrakzioak.  Berria - Kultura   2004-10-24

Momentu arraroak izan ziren, denboraren kontrakzio bat bezala, akorduan dut enarak zebiltzala uda hasierako aire gardenean gezien moduan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 12. orr.

"Bedlam" hitzak[...] garai batean eroetxe esan nahi zuen, Hospital of Saint Mary of Bethlehem, Londresko eroentzako osasun etxe batek zuen izenaren kontrakzioa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 296. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gero uzkurtzen joaten dira, ordea, eta ezin izaten dute zarpeatuak duen zurruntasun-maila mantendu, eta kontrakzio-mugimenduaren eraginez ez dira igeltsuarekin itsasten, eta askatu egiten da igeltsuaren eta adreiluaren arteko lotura.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1010. orr.


kontraleiho iz zurezko atea, leihoari kanpoko aldean jartzen zaiona argia sartzea eragozteko.

Leihoaren eskutokiari eragin zion, hura doi bat zabalduz, eta bi kontraleihoen atzealdean kokatu zen, festa hobeki ikustearren edo.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 205. orr.

Leihoaren alboan kokatu zen gero, kontraleihoen arteketatik kalera begiratzeko. nire gelara joan ginen, kontraleihoaren zirrikituetatik begiratzera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.

Zeren kontraleihoak ondo itxita baitzeuden, lapurren beldurrez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 89. orr.

Hamida begira geratu zitzaion kontraleiho itxien arteketatik iragazten zen kafe etxeko klartasunari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 255. orr.

Ziur nengoen Julioren begiak zelatan zegozkigula kontraleiho itxi haien atzetik, nola azeriak zelatatzen baitu oilategia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 59. orr.

Miarritze teilatu gorri eta kontraleiho berdeko herri txuria da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.


kontralmirante iz itsas armadako ofiziala, almiranteordea baino maila bat beheragokoa.

Schley kontralmirantea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 159. orr.

Leherketa hartatik kontralmiranteen kapela eta hainbat sagu zuri atera ziren bizirik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 183. orr.


kontralto iz emakumezkoen ahotsik apalena; ahots hori duen emakumezko kantaria.

Konpainiako lehen kontraltoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 295. orr.

Franklin andreak, Ernieren burua altzoan hartuta, Artzainaren neska abesten zuen kontralto ahots gozo, trebatuaz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 229. orr.

Tesitura zabalekoa dela esan ohi da sopranotik kontraltora irago daitekeen kantari batez.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 120. orr.

Angel Pazos tenor irundarra eta Francisca Beaumont kontralto iruindarra.  Berria - Kultura   2006-01-20

«Kubako urrezko boza» erraiten diote Eva Grinan, andere kantari Kontraltoari.  Herria   2002-10-17


kontramadarikazio iz

Eta lehenago ere lortuko nuen, Snape kontramadarikazio bat marmarka esaten aritu ez balitz, zu salbatzeko ahaleginetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 260. orr.


kontramaisu (orobat kontramaixu g.er.) 1 iz marinelen ardura duen ofiziala.

Kapitaina hilik, kontramaisuak hartu zuen La Relampagoren ardura.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 154. orr.

Smee kontramaisu irlandarra, ohi ez bezalako gizon jeniala, [...], Kako-oker kapitainaren eskifaiako disidente bakarra.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 83. orr.

Une hartan, Ed Teynte, kontramaisua, txopako gaztelutik irten eta itsasontziaren bizkarretik etorri zitzaien.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 184. orr.

Horixe zen kontramaisuaren zereginetako bat: obeditzen ez zuten edo alferkerian ari ziren marinelak soka batekin jipoitzea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 197. orr.

2 langile talde baten ardura duena.

Beste batean tailerreko lan-taldean egotea egokitu zitzaidan: han kontramaisuek etxetik ekarritako janari-zorroa zabaltzen zuten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 166. orr.

Baina ez edozein langile, pentsatzen du Margak hura gogoratzean: kontramaisua izatera heldu zen Jose Javierren aita.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 51. orr.

Langile bat zerraldo erortzen zenean, nekeak eta bero itogarriak jota, kaleko hotzaren besoetara botatzen zuten kontramaisuek, inolako gupidarik gabe.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 102. orr.


kontramaixu ik kontramaisu.

kontramanifestari iz kontramanifestazio batean esku hartzen duena.

Wunsiedelen ehunka kontramanifestari ere bildu ziren, baina ez zen bi manifestari taldeen arteko borrokarik izan, Poliziak adierazi zuenez.  Berria - Mundua   2004-08-22


kontramanifestazio iz manifestazio baten aurkako manifestazioa.

Haatik, igande goizean hiriburuan kontramanifestazioa egin zuten 10.000 ezkertiarrek, eta Berlingo hainbat herritarrek plaza blokeatu zuten  Berria - Harian   2005-05-10


kontramarko iz bigarren markoa, lehengoaren gainean iltzatzen dena eta beira-leihoak jartzeko erabiltzen dena.

Areto nagusiak bi ditu, eta bien artean kontramarko polit bat dauka, beiraztatua, karratu samarra.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.


kontrametra iz

Egunez, Larruaren Errege Konpainian kontrametra (enkargatua) da.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 83. orr.


kontramito iz mito baten aurkako mitoa.

Leienda gaizto bat -kontramito bat- asmatu zuela aurreko garaiaz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 55. orr.

Pentsatzen dut, oroitzapen horren ildotik, askok eta askok "argitsu" agertu nahi izan zutela Franco diktadorea hil ondoren, eta, kontramito baten bila abiatuta -leku "ilun" baten bila, alegia-, Euskal Herrira jo zutela; gu geu, euskaldunak, hartu gintuztela kontramito horren pertsonaia nagusitzat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 55. orr.

Mitxelenak, mitoaren eta kontramitoaren erdibideak, zera diosku: [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 18. orr.


kontranalisi (orobat kontraanalisi g.er.) iz analisi bateko emaitzak egiaztatzeko egiten den analisia.

Kontranalisiak positiboa baieztatuko balu, homotransfusio bitartez atzematen den lehen positiboa litzateke.  Berria - Kirola   2004-09-22

Horregatik jarri dute kontranalisiaren fidagarritasuna zalantzan.  Berria - Kirola   2004-11-03

Lottok kontraanalisiak egin beharko ditu positiboa berresteko.  Berria - Kirola   2004-07-11

Hamiltonen positiboaren kontranalisirik ezingo dela egin jakinarazi zuen atzo, «giza akats batengatik».  Berria - Kirola   2004-09-25

Kontraanalisiak esaten duenaren arabera hartuko dute behin betiko erabakia. herria¬


kontraorganiko izond

Laboratorioko aire kutsatuan azukre errearen usain etxetiar eta haurtzarokoa zabaldu zen, baina bat-batean, garra zurbildu, eta oso bestelako usain bat aditu zen, metalikoa, aliazeoa, ez-organikoa, ia-ia kontraorganikoa: ai kimikari batek sudurrik ez balu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.


kontraparte iz kontrapartida.

Kontrapartean, britainiar indarren presentzia gutxitu da?  Berria - Harian   2006-04-18


kontrapartida iz zerbaiten eragin okerra kitatzeko balio duen gauza. ik kontraparte.

Imazek esan dio Zapaterori «leialtasun osoa eta kontrapartidarik gabe» eskaintzen diola.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Promiskuitatearen zentzua eta batasunaren zentzua "estilo-zentzuaren" ordezkoak dira, estilo-zentzu hau hazkundearekin batera zertzen den diferentziazio-prozesu objektiboaren kontrapartida subjektiboa delarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 439. orr.


kontrapas iz antzinako dantza eta soinua.

Jon eta Alain Maia dantzariek Ohorezko kontrapasa dantzatuko dute. Emakumeak guti ziren eta gizonak anitz, ez zen denendako bikoterik kontrapaserako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 76. orr.


kontrapasa iz hegaztiak hegoaldetik iparraldera itzultzeko pasa.

Kurrillo eta usoen pasa eta kontrapasa, nork ez ditu usaindu eta zaindu gure paraje hauetan ere?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 443. orr.

Kontrapasan harrapatutako usoak inondik ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 121. orr.

Kontrapasako uso ihizia martxoaren 14a arte idekia da Nafarroan.  Herria   2004-03-11

Eguraldi kontuak, ehiztarien kontrapasakoak bezalaxe, gezurretan gelditzen omen dira sarri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 69. orr.

EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du oraingoz pagausoaren kontrapasa ehiza Bizkaian. herria¬

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontrapasa ehiza (3); ohorezko kontrapasa (3)


kontrapisu 1 iz zerbaiten pisua orekatzeko pisua.

Zer luzera behar duen palankak, zer masa bidali behar den, zer kontrapisu ezarri behar den: balantzen antzeari dagokion guzti-guztia menderatzen zuen Arkimedesek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 475. orr.

Hala, urak kortxoa zenbat igotzen duen, kontrapisuak, behera tiratuz, beste hainbat biraraziko du ardatza, eta ardatzak danborra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.

2 irud/hed

Mendebaldeko deitura hotsandiko hura zuen, berriz, euritako babesgarri morala, bere diru-arazo delikatuaren kontrapisu erabiltzen zuena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 213. orr.

Multinazionalen kasuan uste dut EBk Estatu Batuen kontrapisua izan beharko lukeela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Esperientziak erakusten baitu jendeak ez dituela portaera-arau egonkorrak hartzen [...] bere zentzuak zuzenean astinduko dituzten eragileen bitartez ez baldin bada, adimena etengabe bisitatuko duten eragileak, onura unibertsalaren aurkako grina bortitzei kontrapisua jarriko diotenak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.

Dudan zaldi aurpegia konpentsatzeko erabiltzen ditut askotan eskuak, kontrapisu bezala: hara, esaten diot munduari, zaldi aurpegia daukat baina begira ze esku politak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 10. orr.

Beste kontrapisurik ez duenean legeak ez bortxatzeko. zu beti izan zarelako nire balantza orekatzen duen kontrapisua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 80. orr.


kontraplaka iz

Goi mailako kontraplakak eginen ditu, 108 enplegu izanen omen dira.  Herria   2003-04-24


kontraplano iz zineman eta telebistan, azken planoaren kontrako norabidean harturiko planoa.

Kontraplanoan, telebista-kamera bat ari da festa grabatzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.

Plano-kontraplanoen logika.  Berria - Kultura   2004-06-09


kontrapozoi (orobat kontrapozoin) 1 iz pozoi baten eraginari kontra egiteko sendagia.

Gizon zuhurrak ez bezala, zeinak eskuinean prest baitu pozoina duen kopa eta ezkerrean kontrapozoina, bi eskuz edan nahi nuen nik atsegintasunaren kopa pozoindua...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 474. orr.

2 irud/hed

Alemaniar Mistika xiv. mendean sortu zen Haraindia eta Honaindiaren arteko harmoniarik eza tenkatuaren aurkako kontrapozoi gisara.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.


kontrapozoin ik kontrapozoi.

kontraprestazio iz hartu den edo hartuko denaren truke ematen den zerbitzua edo ordainketa.

Kataluniako eta Euskal Herriko alderdiek kontraprestazioak jaso dituzte, beren babesa agertzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21


kontraproposamen iz promosamen bat aldatzeko edo ordezkatzeko egiten den proposamena.

Akordioa lortzeko asmoz, Dublinek kontraproposamena egin zuen: estatu kideen gehiengoa gehi bat eskatzea.  Berria - Mundua   2004-06-19

Noiztik-eta [...] Madrilgo Euzkadi'ko Ordezkaritza alde bateko eta besteko presoen trukeetan, bahituak bilatzeko zereginetan eta badaezpadako halako beste proposamen eta kontraproposamen batzuetan sartzen hasi zenez geroztik, hain zuzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 87. orr.

Hain zuzen, Estatuaren bortxatze plan horrexen aurka [...] egiten du berak bere kontraproposapena, Euskal Herriaren beraren integrazio borondatezkoarena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 124. orr.


kontraproposatu, kontraproposa, kontraproposatzen du ad kontraproposamena egin.

1922an, bidaia baten kariaz trenez Madrildik Parisera, Ortega berriro itzuli da herrien psikologiaren kritikara, sistematikoago oraingoan, eta modako teoria psikologistei bere moldabidea kontraproposatuz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 165. orr.


kontrapuntistiko izond kontrapuntuarena, kontrapuntuari dagokiona.

Harmonikoa kontrapuntistikoa baino.  Berria - Kultura   2004-08-21


kontrapunto ik kontrapuntu.

kontrapuntu (orobat kontrapunto g.er.) 1 iz musika egiteko teknika, doinu bat eta harekin zerikusia duten bete doinu batzuk konbinatzean datzana.

Martinek bazuela adimen musikal bat, Bachen musikaren egitura-arauez jabetzeko modukoa, eta konplexutasun guztiez ohartzen zela, kontrapuntuaren eta fugen katramilen lege guztiez; musikagile profesional baten adimena zuela, alegia, musikaren arloan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.

Zelula-masatxo horrexen barruan daude algebra eta musika, sintaxia eta semantika, geometria eta kontrapuntua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.

2 irud/hed

Vivaldiren eskala alaiek kontrapuntu latza egiten zioten emakumetxoaren asaldura larriari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 101. orr.

Herri txikiaren kontrapuntu gisa, Londres agertzen da.  Berria - Kultura   2004-04-16

Kako-oker kapitaina Peter Panen kontrapuntua da, baina ez dira lar pertsonaia desberdinak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 13. orr.

Errepika tragiko hau du gai nagusi Bekatuaren itzala-k; baina, jenio handiz, bestelako errepika batez jarri dio kontrapuntua Mendigurenek.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 86. orr.

Euren eredu ez demokratikoa apurtzen duen kontrapuntu politiko eta soziala.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30


kontrara 1 adlag kontrako aldetik; alderantziz.

Bela laburtu zuen, baina, orduan, kontrara zetorren haizeak atzerantz eramaten zuen, ez arrisku gutxirekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 254. orr.

Gure sintaxia kontrara dagoelako antolatua, "sintaxi informatibo-logiko-diskurtsiboak" eskatuko lukeenaren beste aldera.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 173. orr.

[Piramidearen] oina lur-zolan pausaturik eta punta goian; eta kontrara eraikitzea erokeria zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 80. orr.

2 aitzitik.

Inortxok ere ez zion ezer leporatu; kontrara, ekintza ona iritzi zioten, zeren [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 363. orr.

Sanker, kontrara, pozarren zegoen haren eskupekoekin, inoizko handienak baitziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 207. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean)

Hala bada, jendetasunak agintzen duenaren kontrara, ez zion senarraren osasunaz galdegin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.

Erran dute ere bere gogoaren kontrara sartua zela politikan.  Herria   2004-05-27

Hemen ere parioen kontrara joan da partida 8 bote ere sartu ditu Duhauk eta 4 bakarrik biriatuarrak.  Herria   2003-09-04

4 (-z atzizkiaren eskuinean)

Hegaztien moduan goaz gu, oroimenaren zentzuaz kontrara, besterririk besterri.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 336. orr.

5 kontrarako izlag kontrako alderakoa.

Kontrarako hautaketa haren ondorioz, ezgauzen zirenak gertatzen ziren, hain zuzen, han egokien.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.

6 kontrarakoan

Kontrarakoan, hiru egunekoa izan zen niretako bide hori bera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 272. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gogoz kontrara (3); guztiz kontrara (5); oso kontrara (3)


kontrargi iz argiaren kontrako norabidean begiratzen zaion gauzaki batek hartzen duen itxura.

Kontrargitan, leku hura kezko kiribilez beterik ageri zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 195. orr.

DC-7 arrunt bat, oso goian distiratsu, kontrargitan elurra bezain xuri zihoana Mexico-Cityrantz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.

Goizeko lehen argia hiriaren atzeko aldetik ireki zen, poliki, hiria beltz gelditu zen kontrargian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 182. orr.

Kamisoi erdi garden batez jantzirik, soin-ertzak nabarmentzen zitzaizkion kontrargira.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 116. orr.


kontrargiztatu izond kontrargitan dagoena.

Argia esku arteko argazkiei zuzenduta, erabat bihurri eta adierazpen gabeak ageri ziren bion aurpegi kontrargiztatuak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 77. orr.


kontrario 1 iz aurkaria.

Ez ziren jada bidelagunak, kontrarioak baizik, edo, are gehiago, etsaiak, gerraren jokalekuan zeudenez gero.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 244. orr.

Zelaian inoren aurrean ez zen isiltzen, laguna edo kontrarioa izan, baina erabakiak diziplinaz onartzen zituen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 32. orr.

Hor bost pilota joko mota dira praktikatu behar, bata bestearen ondotik kontrario berarekin buruan buru.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.

Kontrarioa ezezaguna zuen, Santutxukoa, aurkezpenean bozgorailuetatik entzun zuenez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 155. orr.

Opin ez duk, gero, kontrario samurra.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Alkatea karlista, kontserbadorea eta abertzaletasunaren kontrario amorratua zen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 74. orr.

Tartean sartu eta airean bidali zituen anaiaren kontrario guztiak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 33. orr.

Zakur pisuagoak errazago har lezake mendean bere kontrarioa.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 92. orr.

Baina hartu behar zion mendeku bere kontrarioari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 56. orr.

• 3 izond aurkakoa.

Bi mutur kontrario horien artean jaki lagungarriz beteriko plater-ilara paraleloak ageri ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.

Filosofia modernoan, orobat, bidaiari eta misiolarien berri kontraesangarriek, arrazoi kontrarioak bermatuko dituzte: izatez "gizakia gizakiarentzat otso" da, Hobbes-en iritzian (XVII); on eta errukitsua, Rousseauren ustean (XVIII).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.

Etengabeko nahasmena gobernu-unitate kontrarioen artean (elkarren lehian) lurraldea eta nagusitasuna lortzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 357. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere kontrario (3); bi kontrario (5)

gure kontrario (3); izango du kontrario (20); kontrario arriskutsua (5); kontrario erosoa (4); kontrario ezerosoa (3); kontrario finalerdietan (3); kontrario gogorragoak (3); kontrario gogorrena (4); kontrario guztiak (4); kontrario izan (4); kontrario izango (9); kontrario zuzena (7)

bere kontrarioa (6); beste kontrarioa (3); du kontrarioa (3); lehen kontrarioa (3)

hasi ziren kontrarioak (3)

kontrarioei dagokienez (3)

kontrarioen (6); kontrarioen aldean (3); kontrarioen artean (3); kontrarioen aurka (5); kontrarioen pilotak (3); kontrarioen pilotekin (3)


kontrariotasun iz aurkakotasuna.

Modernitatea bere osoan razionalismoaren aroa izan da ikuspuntu filosofikotik -horren ukoa azpimarratu duten autore bakanen kasuak barne: razionalismoaren kontrariotasunak ezagutarazten ditu-: arrazoimena zer den, zer ahal duen, zer muga duen, izango dira auzi nagusiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.


kontrarreforma (orobat kontraerreforma) 1 iz erreforma baten aurkako higikundea.

Bestetik, bere garaian lege erreforma «zapaltzaile eta atzerakoiak» sustatu zituztenen aurka, kontrarreforma bat egiteko dei egin zion Garaikoetxeak Zapaterori, «hori izango da benetako froga».  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

2 protestanteen erreformari aurka egiteko eliza katolikoak abiarazi zuen erreforma.

Erreforma protestantea eta Kontrarreforma katolikoa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 22. orr.

Erromako Eliza Katolikoaren Trentoko Kontrarreforma.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.

Baina segituan kontrarreforma bultzatu zuen Eliza katolikoak, eta euskal literatura aszetika eta pragmatika erlijioso katolikoko liburuak egitera bideratu zen.  Berria - Harian   2005-04-13


kontrarreformazale izond kontrarreformaren zalea dena.

Gure klasikoengandik jaso dugun tradizio erreformazale/kontrarreformazaletik, egungo literatura egin nahi dugu; euskara arkaiko hura egungo literatur euskara mamitzeko baliatu.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 29. orr.


kontrarresi iz bigarren harresia.

Angelu bera daukan amildegi batek osatzen du kontrarresia  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.


kontrarritmo iz

Ni liluraturik geratu nintzen erritmoen eta kontrarritmoen kateatze harekin; hitz egiten zuen zurak, eta gorputz osoan sartzen zitzaidan haren mintzoa; eta hori bi makila eta ohol batzuk besterik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.


kontraseina iz pasatzeko hitza.

Txalupa iritsi zen, eta linterna batekin jakineko kontraseina egin nien.  Berria - Harian   2005-06-10


kontrasinatu, kontrasina, kontrasinatzen du ad berriro sinatu.

Hortik aparte, fakultate ospetsuren bateko kide guztiek sinatu eta kontrasinatutako inolako diplomarik ez bazuen ere, horrek ez zion kentzen, horrenbestez, oso gizon duina eta jakintsua izatea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 31. orr.


kontrasorginkeria iz sorginkeriaren kontrako erremedioa.

Sarritan ikusi ditut horren ondorioak; zoritxarrez, ez nengoen bertan egin diotenean, bai baitakit salbatuko zukeen kontrasorginkeria...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 122. orr.


kontrastagarri izond kontrasta daitekeena.

Ohar zaitez baieztatzen dena (datuak, baieztapenak) kontrastagarria den, edo kontrastatzeko bideak ematen ote dituen, batez ere erreferentziak, bibliografia orokorra eta beste iturri batzuk.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 341. orr.

Positibista Logikoek psikologia egiteko modu "introspektiboa" gogor kritikatu zuten, haien ustez publikoki (intersubjektiboki) kontrastagarriak ez diren terminoek ez baitute inolako esanahirik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Perpaus orok errealitatearekin erlazio zuzenean dauden perpaus sinpleagoetara murrizgarri izan behar du esanahiduna izateko, eta perpaus sinpleago horiek errealitatearekin kontrastagarriak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.


kontrastante iz kontrastatzen duena.

Christophersen irakurketa erabatekoa izan zen; azentuazio aldetik ezberdina eta kontrastantea, eta tenpi azkarrak markatuz  Berria - Kultura   2004-06-12


kontrastapen iz kontrastatzea.

Europa eta Asiaren kontrastapena daukagu hor ere.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 233. orr.


kontrastasun iz kontrakotasuna.

Tolesik gabeko xalotasunaren eta mintzaira lotsagabearen arteko kontrastasun hori ez da hain zuzen ondoriorik gabea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 365. orr.


kontrastatu, kontrasta, kontrastatzen 1 du ad zerbaiten zehaztasun edo balioa egiaztatu; teoria edo hipoteis bat esperientziarekin erkatu.

Iritzi kontrajarriak kontrastatu, eta iritzien arteko talka horretatik egia ateratzen ahalegintzea omen da eztabaida.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 46. orr.

Ohar zaitez baieztatzen dena (datuak, baieztapenak) kontrastagarria den, edo kontrastatzeko bideak ematen ote dituen, batez ere erreferentziak, bibliografia orokorra eta beste iturri batzuk.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 341. orr.

Eztabaidagai [...] baten inguruan aldeko eta kontrako autoreen iritziak jaso eta, kontrastatu ondoren, norberaren ahaleginez argitasun gehiago lortzen saiatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.

Hizkuntza asmatzeko askatasunak, ordea, talaia urrutiratzea eskatzen du -irakurri, begiratu, hausnartu...-, errealitatea eta utopia kontrastatuko badira.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.

Kontrastatu gabeko informazioaz.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 56. orr.

2 zerbaitek edo norbaitek beste zerbait edo norbaitekiko desberdintasun nabarmenak agertu, batez ere elkarren ondoan jartzean.

Haren ustez jakintza-sistema osoa da errealitatearekin kontrastatzen dena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.


kontrastatzaile izond kontrastatzen duena.

Beraz, balio fonemikoa du zalantzarik gabe, nahiz eta ez duen, oro har, egiteko linguistiko kontrastatzailerik betetzen hizkuntzaren sisteman.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.


kontrastazio iz kontrastatzea.

Arazo horretan kontrastazioaren gaia aztertzen da, eta zehazkiago, indukzioaren arazoa eta haren justifikazioa. jaso duzun informazioa, hari buruzko analisia (kontrastazioa, eztabaida, erkaketa...), konbentzitzeko teknikak, ikuspegi berriak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.


kontraste 1 iz gauza batek beste baten aldean agertzen duen desberdintasun nabarmena.

Gauaren eta goizaren arteko kontrastea. Gure gogoa, hizketa, kontrastez sortua baita, eta kontrasteak bizi du.  Berria - Kultura   2004-08-07

Biak Errusian izanak dira, eta hiri handien eta herri txikien arteko kontrasteak nabarmendu dituzte.  Berria - Mundua   2004-04-21

Bat-batean, adagio xalo bat jarraitu zitzaion staccatoari, efektu-kolpe kontrastezko batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

Kontraste horretan du indarra tituluak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 113. orr.

Freskoaren beheko partean kontrastea eginez, infernura kondenatutakoen mugimendu desordenatuen orgia.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 75. orr.

Kontrasteak eragindako sentipen gaizto bat zen hura?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.

2 (izenondoekin)

Begirada lasaia [...], Tonyren begiratu urduriekin kontraste handia egiten zuena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 273. orr.

Atzokoa kontraste handiko eguna izan zen: goizeko ibilbidea bihurgunez beterik zegoen [...]; arratsaldean, ordea, bidea zuzen baino zuzenagoa bilakatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 133. orr.

Portaeraren ez-normaltasunak eta berbaldiaren normaltasunak kontraste harrigarria egiten zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Ba al da kontraste ankerragorik epaituaren larritasunak eta epailearen patxadak egiten dutena baino?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.

Kontraste mingarriz beteriko mundu honetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.

Juduek [...] K.a. 166tik K.o. 135era bitarteko hirurehun urteetan egindako hainbat matxinadarekin kontraste bizian, kristauak sekula ez ziren armaz matxinatu erromatar jazarleen aurka, gutxi gorabehera luzera bertsuko denboraldi batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.

3 (koloreetan eta)

Kontrastea: argitasunaren eta ertzen arteko elkarreragina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

Oraindik argi ageri den zeruaren eta dagoeneko belztu diren 4endien arteko kontrasteak lagundurik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 140. orr.

Rembrandt-en edo Caravaggioren koadroetan irudikatzen diren itzalen eta argien arteko kontrastea, esate baterako, askoz biziagoa da egiazko eszena batean izango litzatekeena baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.

Batzuetan, kontraste neurrigabe eta bortitzez nabarmentzen ziren gauzak, silueten tankera hartuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Zinemari dagokionez, Eisenstein agortezinak elkarren segidako planoen arteko harremanak determinatzen dituzten parametroen artean sartu nahi izan zituen kontraste grafikoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 263. orr.

Marrazki fotoerrealista, kontraste handirik gabea.  Berria - Kultura   2004-01-22

Geranio gorri-gorriak balkoiko egur landuzko barandan, leihoetako markoen eta barandaren beraren berde biziarekin kontrastean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

4 (fonetikan)

[t] / [d] kontrastea erabiltzeko.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 51. orr.

Bestela esan, kontrastez ohartzen gara azentuaz, doinuaz, segmentuen luze-laburraz eta baita silabaz ere: beste batzuk edo bestelakoak daudelako aldamenean, beste horiekin kontrastatuz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 137. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

I. jaunaren akromatopsia [...] erabatekoa zen, eta hondamen iraunkorrak zituen kontraste-ikusmenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 50. orr.

Kolore-gama, eta gama horren kontraste-erlazioak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 130. orr.

Erabaki genuen euskalgintzan hainbat erakundetan lanean ari diren pertsonekin kontraste talde bat sortzea.  Berria - Harian   2005-09-21

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zinea asmatu baino lehenagotik ere, argiaren arabera eta argi-kontrasteen bidetik pentsatzen zituen Stendhalek eszena gogoangarrienak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 107. orr.

Liluratu egin naute azken eguzki-printzek meskiten teilatuekin sortzen zituzten kolore-kontrasteek.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 138. orr.

Tenperatura kontraste handiak saihestu, eta ura maiz edan.  Berria - Harian   2005-01-25

Gainera, ñabardura xumeak mailakatu ezinarekin batera, ñabardura-kontraste gehiegizkoa sumatzen zuen I. jaunak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Halako kontraste-efektu zakarra sumatzen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Silaba egituratzearen beste hatsarre garrantzitsu bat nabarmentasun-kontrasterik handienarena da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 134. orr.

Hiztunek ahoskera kontrasteak egitea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 51. orr.

Kazetariak Portugalgo Publico, AEBetako Washington Post, Erresuma Batuko The Guardian eta Frantziako Le Monde egunkariak aztertu ditu, haien arteko «tratamendu kontrastea» ikusteko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontraste bitxia (3); kontraste ederra (3); kontraste handia (11); kontraste handia egiten (5); kontraste handiko (3); kontraste polita (3)

kontrastea egiten (3)

eta kontrastez beteriko (3); kontrastez beteriko (6); kontrastez josiriko (3)


kontrastetsu izond kontraste handikoa.

Eskala bizkor eta arpegio koloretsuen tirania kontrastetsuak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.


kontrasu iz basoan eta kidekoetan, sutea badago suak aurrera ez egiteko, landarerik gabe uzten zen lur zerrenda zabala.

Erdian simetria erabakitzen duen goi elurtua dago, mendi elurtua, kontrasu batek zeharkaturik, azken arboletako adar horixka bustietaraino.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 83. orr.


kontrasuposizio (corpusean kontra-suposizio soilik) iz

Idazleak kontra-suposizio hau onartu zuen, eta Azterlan honen lehenengo sei zatietan fede hori justifikatuta geratzen zela iruditu zitzaion.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 350. orr.


kontrata 1 iz zerbitzu bat emateko edo lan egiteko kontratua.

Enpresa batek kontrata edo azpikontrata baten zerbitzua kontratatzen duenean, lege ordezkariari jakinarazi beharko dizkio xehetasun guztiak: iraupena, lekua, langile kopurua...  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Parque San Vicente sustatzaileak Teisa kontratari eman zion lana, eta horrek Bernabe y Jorge enpresari azpikontratatu zion.  Berria - Ekonomia   2004-01-29

Ezinbestekoa da jakitea zer-nola ibili diren, adibidez, aspaldiko kontrata batean erreaktorean lanean aritutakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Haren eraikuntza enpresaren izena barra-barra agertzen da Foru Gobernuaren eta hiriburuko Udalaren kontratetan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 89. orr.

Pakonio izeneko bati eman zitzaion kontrata.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4730. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kontrata-deia zabaldu zen harrobi haietatik beste oinarri berria ateratzeko  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4730. orr.


kontratatu, kontrata, kontratatzen (orobat kontraktatu g.er.) 1 du ad zerbitzu bat emateko edo lan egiteko pertsona bat kontratu baten bidez hartu.

Hiriko abokatu onenetako bat kontratatu zuen hura defendatzeko. -Emakumea aurkitzeko kontratatu naute.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Administrazioak kontratatzen dituen langile guztiek euskaldunak izan behar dute.  Berria - Harian   2005-03-17

Gizon hura zaintzeko kontratatu ninduten beraz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 133. orr.

Agentziak kontratatu nau eta ez dakit jabeak zeintzuk diren.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 41. orr.

Prentsako iragarki baten bitartez norbaiten zerbitzuak kontratatu zituela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 165. orr.

Horretarako, Txinako Mobile Corp enpresa kontratatu du.  Berria - Gaiak   2004-07-03

2 merkataritza akordio bat lortu, diru edo kideko baten truke zerbitzu bat hartzeko.

37 milioi estatubatuarrek ezin dute mediku pribaturik ordaindu, ez eta asegururik kontratatu ere.  Berria - Gaiak   2004-05-26

3 (era burutua izenondo gisa)

Irakasle kontratatu gisa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 68. orr.

Unibertsitateko irakasleen %49 kontratatuak izatea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 68. orr.

Horrek esan nahi du egonkortasunik gabeko eta zatikako lanaldia izanen dutela kontratatuek.  Berria - Harian   2005-10-26

Baserritarrei laguntza emateko kontratatuen artean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abokatu kontratatu (3); enpresa kontratatu (4); irakasle kontratatu (10); lagun kontratatu (3); langileak kontratatu (5)

irakasle kontratatuak (4)

irakasle kontratatuek (3)

irakasle kontratatuen (16); irakasle kontratatuen egoera (4)

irakasle kontratatuk (4)

langile kontratatuko (3); langileak kontratatuko (3)

irakasle kontrataturen etorkizuna (3)

kontratatutako irakasleak (6)

irakasleak kontratatzeko (8); kontratatzeko aukera (7); langileak kontratatzeko (7)

langileak kontratatzen (7)


kontratatzaile 1 izond kontratatzen duena.

Enpresa kontratatzaileak azpikontraten erantzule subsidiario izango dira Gipuzkoako Ogasunaren aurrean.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

2 (izen gisa)

Garbitzaile grebalarien kontratatzailea FCC enpresa zelako.  Berria - Ekonomia   2004-10-20

26 urtetik beherako gazteei zuzenduta zegoen, eta kntratatzaileak, nahitaez, 20 langiletik gorako konpainia izan behar zuen.  Berria - Harian   2006-04-11

Era berean, gure ikasleak gizartearentzat ahalik eta baliagarrienak izatea nahi badugu, kontratatzaileen babesa ere behar dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enpresa kontratatzaileak (3)


kontratatze iz zerbitzu bat emateko edo lan egiteko pertsona bat kontratu baten bidez hartzea.

Enpresa kopuruak eta kontratatze kopuruak gora egin duela azpimarratu du Jean-Marie Berckmansek.  Berria - Ekonomia   2004-03-10

Proiektua aurkeztu ondoren, Kontratatze Mahaiak erabakia hartuko du.  Berria - Harian   2005-09-14


kontratazio 1 iz kontratatzea.

Araudia jarduera profesionalaren alderdi guztiei zegokien, kontrataziotik hasi eta produktuen kalitatezko arauetan buka.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Kontratazio mugagabea eta kaleratze merkeagoa lotu zituen.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Aldi baterako kontratazioak egin beharko zenituzkete, laneko ordezkapenak betetzeko...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.

Behin-behineko kontratazioa erruz ari da zabaltzen (%33 inguru, Espainian).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 124. orr.

Jatorrizko kontratazioa sustatuko du Jaurlaritzak.  Berria - Ekonomia   2004-10-05

Kontratazioa bultzatzeko pizgarri sistema konplexua egokitzea.  Berria - Harian   2005-05-07

Legez kanpoko kontratazioari aurre egitea.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

Kontratazioan iruzur egiteagatik.  Berria - Ekonomia   2006-01-05

Zerbitzuen kontratazioari eta ondasunen salerosketei eragin behar diete araudiek.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

Irakeko Armada berriaren kontrataziorako zentru baten aurrean.  Berria - Mundua   2004-05-16

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

EAEn erabiltzen diren kontratazio ereduei buruzko txostena.  Berria - Ekonomia   2006-02-02

Bidezko kontratazio ereduen alde egiteko.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

Asteko lehen egunetan %7 handitu dela kontratazio bolumena. Lanpostuak galdu dira eta kontratazio politika enpresaburuen etekinen hazkunde iturria da.  Berria - Ekonomia   2004-10-03

Behin-behinekotasunean oinarritutako kontratazio sistema.  Berria - Ekonomia   2006-02-02

Ez kontratazio proposamen birtualik.  Berria - Ekonomia   2004-02-26

Joxean Muñozek EAEko administrazio publikoaren kontratazio parametroen araberako kontratua izango du.  Berria - Kultura   2006-01-10

Lizentzien banaketa erabaki behar zuen kontratazio mahaiko buru zen Sanz Barea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Barnean, kontratazio sala erraldoi bat, pantaila elektroniko handi baten argitan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontratazio berri guztietan (3); kontratazio mahaia (7); kontratazio mahaiak (15); kontratazio mahaiaren (4); kontratazio mahaiko (8); kontratazio mahaiko buru (4); kontratazio mugagabea (3); kontratazio politika (3)

aldi baterako kontratazioa (5); irakasleen kontratazioa (3); mugagabeko kontratazioa (3)

behin behineko kontratazioak (3)

aldi baterako kontratazioari (3)


kontratenor (orobat kontratenore) iz gizonezko ahotsa, emakumezko kontraltoaren kide dena.

Mena kontratenorraren kontzertuarekin ganbera zikloa bukatuko da gaur.  Berria - Kultura   2004-08-31

Andra Mari Elizako XII. mendeko ataurrean aritu ziren Jose Hernandez Pastor kontratenorra eta Ariel Abramovitx bihuela jotzailea.  Berria - Kultura   2004-08-20

Kontratenoreen munduan ohikoena beste errepertorio bat entzutea izaten da (altuagoa eta koloratura gehiagokoa, Haendel edo Vivaldi, kasu) baina mota honetako errepertorioan emakumeak izaten dira gehienetan abeslari.  Berria - Kultura   2004-08-22


kontratenore ik kontratenor.

kontratenpora iz

Kontratenporei jarraiki, Bizkai-Zubero bi erpinak kontuan hartuz, zortzi egunen uztaia itxiz, hobeto koadratzen dira geroko 90 egunak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 172. orr.


kontratista iz obra-kudeatzailea.

Eraikuntza-arloko kontratista zen hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 322. orr.

Furgoneta bat heldu zen David eta haren aita lan egiten ari ziren lekura, eta handik jaitsi zen kontratistak, igeltseroak behar zituela esan, eta ordua obra hartan baino hiru mila pezeta gehiago ordaintzeko prest zegoela esan zien.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 52. orr.

Armak egiteko plantako kontratista Gobernua zela esan dute, eta harena dela erantzukizuna.  Berria - Gaiak   2006-02-18

Kontratisten eta Eraikitzaileen Elkarteak lan-itxiera erabakiko du astelehenetik aurrera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 286. orr.


kontrato ik kontratu.

kontratu (orobat kontrato g.er.) 1 iz alderdi bi edo gehiago baldintza jakin batzuk betetzera lotzen dituen hitzarmena, gehienetan idatzia.

Alabak zortzi gineako kontratu bat sinatu zuela eta ordaindu egin behar zitzaiola.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 211. orr.

Kanadan banengo ez nuke kontratu honetan izenik jarriko -esan zien don Pedrok-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 254. orr.

Alstomekin osatu duen partzuergoak 75 tren egiteko bi kontratu erdietsi ditu.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Jakina, enpresa horiek kontratu goxoak lortzen dituzte agintari nazien eskutik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 104. orr.

Uztailean Hego Euskal Herrian guztira 573.372 kontratu egin dira.  Berria - Ekonomia   2004-08-04

Kontratuak dio hotelak hiri-hirian egongo direla.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 53. orr.

Langabezia handi horri estu lotua dago kontratu asko eta asko aldi baterako izatea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 124. orr.

Bost urteko kontratua eskaini didate.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 231. orr.

Hiru urterako kontratuarekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 302. orr.

Bronxville-eko etxea saltzeko kontratua sinaturik zegoen jada.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.

Hori Dombrowskirekin sinatu zuen kontratuaren urratze argi eta garbia zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 66. orr.

Kontratupean saltzen du bere lan-indarra, idatzi gabeko kontratuaren pean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 155. orr.

Erromatarren kontratu bidezko maileguaz eta lukurreriaz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.

Nazio kontzeptuak Estatuaren eta pertsona fisikoaren arteko nolabaiteko kontratuzko harremana adierazten duela herritartasuna esan nahi duenean, eta errealitate kulturala [...], berriz, erkidego etniko-kulturala esan nahi duenean.  Berria - Harian   2006-03-02

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Espainian behin-behineko kontratuak egiteko malgutasuna Ameriketako Estatu Batuetakoa baino handiagoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 124. orr.

Lanaldi partzialeko kontratu gutxi egiten dira.  Berria - Ekonomia   2004-12-28

Justizia kontratu sozial baten bitartez soilik lor daitekeela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 203. orr.

Kontratu mugagabeei dagokien kaleratze ordaina murriztea hitzartu dute.  Berria - Ekonomia   2006-05-07

Kontratu finkoa segurua omen duk orain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.

Lau eta sei hilabete arteko kontratu mugatuak.  Herria   2004-07-01

Bere bizitzako lehen kontratu profesionala.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 39. orr.

Ezkontza betiereko kontratua dela, helburuz eta xedez.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 63. orr.

Ezkontza antzaldatzen zuten, egintza misto moduan hartuz, alegia, aldi bereko kontratu zibil eta eliz kontratu moduan, bi izate horiek bertara bilduta.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 58. orr.

Lanean sei hilabeteko kontratu mixerableekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 203. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nik ez nuen kontratu-paperik sinatu, eta berak ez zidan titulu-paperik eskatu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 96. orr.

Zenbat eta lan eta kontratu baldintzak eskasagoak, orduan eta garestiago ateratzen zaio langileari askatasuna.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 143. orr.

90eko hamarkadako erreformek sustatutako kontratu ereduetan egiten dira egun iruzur gehienak.  Berria - Ekonomia   2006-02-02

Gamesako kontratu luzapenak «legez kontrakoak» dira.  Berria - Ekonomia   2004-02-24

Kontratu proiektua irakurketa bakar batean eztabaidatuko dute diputatuek.  Berria - Harian   2006-02-07

Langune berean langileen arteko kontratu-lotura oso desberdinak izatea. adosten duen kontratu-mota.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 121. orr.

Kontratatzen duen horri hobekien deritzan kontratu mota egiteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 51. orr.

Kontratu bidez proiekturen bat egiteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Salerosketa-kontratua emango balie bezala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 252. orr.

Francisco Francoren beraren eskutik etxearen errenta-kontratua eta giltza hartzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 266. orr.

Lan kontratu egonkorren alde egiteko.  Berria - Ekonomia   2006-02-02

Jende guti ezagutu dut lan-kontratu txar bat sinatzeak hain on handia egin diona.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.

50.000 praktika kontratu egingo dira arazoetan diren lanbideetan.  Berria - Harian   2006-04-11

Rouen-Club-ekin futbol kontratu oso on bat sinatu zuelako.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 63. orr.

Zabor-kontratuak dira esparru askotan nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 122. orr.

Esklusibitate kontratu antzeko bat zuen Sakabirekin.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 42. orr.

Reb Alter Vishkowerrek ezkontza kontratu bat ari zela prestatzen eman zuen aditzera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 219. orr.

Beste ezkon kontratu batean sartu nahi naute orain, baina neskak ez nau batere erakartzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.

Gainera, ikas-kontratoen bidez, zazpi urtez gutxienez egonarazten zituzten fabriketan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 254. orr.

· Eginkizun-kontratu proposamena salatu du LABek.  Berria - Ekonomia   2004-01-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aldi baterako kontratu (5); bi urteko kontratu (5); egindako kontratu (3); erreka kontratu (4); etorkizuneko kontratu (3); gazteentzako kontratu (5); kontratu bat sinatu (6); kontratu berezi (3); kontratu berri (25); kontratu berri bat (4); kontratu berria (29); kontratu berria sinatu (3); kontratu berriak (18); kontratu berrian (4); kontratu berriarekin (6); kontratu berriaren (8); kontratu berrien (5); kontratu berririk (5); kontratu berritzea (6); kontratu berritzeak (3); kontratu bidez (4); kontratu egin (7); kontratu egingo (3); kontratu finkoa (8); kontratu finkoak (4); kontratu finkorik (3); kontratu izenpetu (3); kontratu luzapena (5); kontratu luzea (4); kontratu mota (18); kontratu mugagabe (10); kontratu mugagabe bat (4); kontratu mugagabea (20); kontratu mugagabea egin (3); kontratu mugagabeak (15); kontratu mugagabeak sustatzeko (3); kontratu mugagabeen (3); kontratu mugagabekoa (5); kontratu mugatua (5); kontratu on (4); kontratu on bat (3); kontratu planean (4); kontratu prekarioak (3); kontratu profesionala (6); kontratu sozial (3); lan kontratu (37); lan kontratu bat (3); lan kontratu berria (4); lan kontratu mota (3); lehen kontratu (3); lehen lan kontratu (5); milioi bat kontratu (3); sinatutako kontratu (3); urteko kontratu (6)

aldi baterako kontratua (7); amaitzen zaio kontratua (20); asperekin zuen kontratua (4); behin behineko kontratua (10); berritu du kontratua (9); beste urtebeteko kontratua (6); beste urtebeterako kontratua (6); bi urteko kontratua (11); bi urterako kontratua (16); bigarren kontratua (3); bost urteko kontratua (4); bukatzen zitzaion kontratua (5); cpe kontratua (8); cpe lan kontratua (4); denboraldi baterako kontratua (7); denboraldirako kontratua (10); denboraldirako kontratua sinatu (8); egiteko kontratua (14); egiteko kontratua lortu (4); enplegu berrietarako kontratua (3); enplegu berrirako kontratua (3); enplegua sustatzeko kontratua (3); enplegurako kontratua (3); eraikitzeko kontratua (13); eraikitzeko kontratua lotu (3); euroko kontratua (9); euroko kontratua lortu (4); hilabeteko kontratua (3); hiru denboraldirako kontratua (4); hiru urteko kontratua (11); hiru urterako kontratua (7); hornitzeko kontratua (3); hornitzeko kontratua lortu (3)

; kontratua amaitu (6); kontratua amaitzen (16); kontratua atzera bota (3); kontratua berritu (46); kontratua berritu du (8); kontratua berrituko (8); kontratua berritzea (9); kontratua berritzeko (28); kontratua berritzeko eskaintza (4); kontratua berritzen (4); kontratua bete (8); kontratua bete dute (3); kontratua betetzeko (6); kontratua betetzeko asmoa (3); kontratua bukatu (4); kontratua egin (16); kontratua egin dio (4); kontratua egingo (3); kontratua egitea (3); kontratua egiteko (3); kontratua erdietsi (3); kontratua eskaini (14); kontratua eskuan (3); kontratua eskuratu (4); kontratua eten (22); kontratua etetea (9); kontratua etetea erabaki (5); kontratua eteteagatik (3); kontratua eteteko (9); kontratua ez berritzea (4); kontratua hausteagatik (4); kontratua hautsi (7); kontratua indarrean (6); kontratua itxi (3); kontratua izan (3); kontratua izango (4); kontratua izenpetu (13); kontratua lortu (18); kontratua lotu (5); kontratua luzatu (27); kontratua luzatu diote (3); kontratua luzatuko (6); kontratua luzatzea (9); kontratua luzatzeko (22); kontratua luzatzeko aukera (3); kontratua luzatzeko eskaintzarik (3); kontratua moztuz (3); kontratua mugagabea (3); kontratua sinatu (64); kontratua sinatu du (27) kontratua sinatuko (9); kontratua sinatuta (3); kontratua sinatzea (6); kontratua sinatzeko (9); kontratua sinatzeko garaian (3); kontratua sortuko (3)

lan kontratua (83); lau denboraldirako kontratua (3); lau urteko kontratua (5); lau urterako kontratua (3); lehen enplegurako kontratua (3); lehen kontratua (3); lehen lan kontratua (55); milioi euroko kontratua (9); milioiko kontratua (4); mugagabeko kontratua (3); osasunarekin duen kontratua (3); osasunarekin zuen kontratua (3); realarekin duen kontratua (4); realarekin zuen kontratua (6); sinatu du kontratua (4); sinatu zuen kontratua (7); sinatuko du kontratua (5); sustatzeko kontratua (3); taldearekin duen kontratua (3); taldearekin zuen kontratua (4); tren egiteko kontratua (4); urte baterako kontratua (4); urtebeteko kontratua (15); urtebeterako kontratua (11); urtebeterako kontratua sinatu (3); urteko kontratua (34); urteko kontratua eskaini (6); urteko kontratua sinatu (7); urteko kontratua sinatuko (4); urterako kontratua (31); urterako kontratua egin (3); urterako kontratua eskaini (4); urterako kontratua sinatu (10)

aldi baterako kontratuak (20); behin behineko kontratuak (21); eraikitzeko kontratuak (4); kontratuak egiten (8); kontratuak eta oinordetzak (4); kontratuak lortu (4); kontratuak sinatu (5); lan kontratuak (26); lehen lan kontratuak (7); obra kontratuak (6); zabor kontratuak (9)

lan kontratuarekin (5)

behin behineko kontratuekin (5); kontratuaren amaiera (4); kontratuaren amaieratik hurbil (4); kontratuaren arabera (9); kontratuaren aurkako (17); kontratuaren aurkako protestak (4); kontratuaren barnean (4); kontratuaren iraupena (7); lan kontratuaren (64); lan kontratuaren aurkako (16); lehen lan kontratuaren (58)

urte kontratuaren amaiera (4)

aldi baterako kontratuen (7); kontratuen bidez (5); kontratuen ikuskatze (5); lan kontratuen (11); sinatutako kontratuen (5)

kontraturik lortu (4); kontraturik sinatu (6); lan kontraturik (10)


kontratudun 1 izlag kontratua duena.

Behin-behineko kontratudun langile kopurua gutxitzeko helburuarekin.  Berria - Ekonomia   2006-01-31

2 (hitz elkartuetan)

Hogeita bi gizon-emakume, maila ezberdinetako funtzionario eta lan-kontratudunak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 51. orr.


kontratuegile ik kontratugile.

kontratugile (orobat kontratuegile g.er.) iz kontratu bat egiten duen pertsona.

Ba al dago munduan kontraturik, kontratugile bakar batek bere gogo eta nahierara suntsi dezakeena, beste alderdiaren adostasunik gabe?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 68. orr.

Ez direla kontratugilearen kontura joango, jabearen kontura baizik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3410. orr.

Idatzitako legeen indarrez, errenta-hartzailearen eta kontratugilearen aurrean ondo babestua gera dadin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 470. orr.


kontratxapatu izond oholez mintzatuz, zuntzak gurutzatuak dituzten eta kolaz itsatsiak dauden zur geruzez osatua.

Zur kontratxapatua zegoen hainbat kristal hautsiren ordez.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 211. orr.

Xabi Idoateren akriliko kontratxapatuak, Dora Salazarren modelo isilen ondoan.  Berria - Kultura   2006-02-04


kontrazaingo iz zaingoa egiten duten pertsonak zaintzeko jarduera.

Lau bizkartzain hogeita lau ordutan, beste hainbeste kontrazaingoa egiten, eta auskalo zenbat era guztietako zainketetan  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 27. orr.


kontrazal iz liburu edo aldizkari baten atzeko azala.

Bildumako liburu guztiek kontrazalean egilearen argazki bat zeramatenez, adiskide batena sartu behar izan nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 182. orr.

Askotan irakurri duzu promesa hori liburuen kontrazalean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 7. orr.

Life of Pi-ren edizio brasildarraren kontrazalean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 160. orr.

Biografia sinesgarri bat asmatu nion existitzen ez zuen gizon horri kontrazalean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 181. orr.

Kontrazalean dio Libano iparraldean jaio zela 1883an.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 119. orr.

Azaleko argazkia xehatua dago, eta kontrazaleko hizkiak erdi ezabatuak ageri dira hazmamien igurtzi ugarietara.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 90. orr.


kontrazeinu iz pasahitza, hitz ezkutua.

Memento hura aprobetxatu zuen kontrazeinua esateko: "bost dolar jokatuz milioi bat irabaziko dut", eta karta--emaileari begiratu zion zuzenki.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 78. orr.

Oraingoan ez zuen kontrazeinurik eman behar izan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 134. orr.

Itsu hark nik baino hobeto ikusten zuela, eta lelo hura kontrazeinu garrantzitsu bat zela ezbairik gabe.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 36. orr.


kontrazeptibo iz antisorgailua.

Kontrazeptibo lez cocacola erabiltzen genuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 202. orr.


kontrazepzio (orobat kontrazepzione g.er.) 1 iz haurdun gelditzea eragozteko metodoen multzoa.

Pilulak XX. mendean iraultza ekarri zuen kontrazepzioan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 94. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kontrazepzio sistemak gero eta eskuragarriagoak izango direla.  Berria - Gaiak   2004-11-06

Segurtasuna da kontrazepzio metodo bati eskatu behar zaion lehengo gauza.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 99. orr.

Kontrazepzio metodoen segurtasun neurria.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 88. orr.

Espainiako Kontrazepzio Elkartearen topaketa Bilbon egingo dute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espainiako kontrazepzio elkartearen (3); kontrazepzio metodo (13); kontrazepzio metodoak (10); kontrazepzio metodoei (4); kontrazepzio metodoen (4)


kontrazio ik kontrakzio.

kontre ik kontra.

kontrestan adlag kontrastean.

Murruen kolore arrosa eta presunerren atorren zuritasuna biak ezkontzen ziren, zeramatzaten galtza ilunekin kontrestan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 109. orr.

Louiserekin kontrestan, Agata zen jendetasunaren aberrazioa bakarrik bizitzeko egokiago zen: on dagiola behintzat!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 232. orr.


kontributibo 1 izond kontribuzioarena, kontribuzioari dagokiona.

Madrilgo gobernuak datorren urtean gutxieneko pentsio kontributiboak aurreikusitako KPI baino %3 gehiago igotzea aurreikusten du.  Berria - Ekonomia   2004-09-14

2 ez-kontributibo izond

Nafarroako Gobernuak 14 milioi euro bideratu ditu pentsio ez kontributiboetara.  Berria - Ekonomia   2004-01-25


kontribuzio (orobat kontribuzione g.er.) 1 iz zerga; ordainketa.

Casaresen ustean, emakume orok kontribuzio bat, zerga bat zor zion, emakume izateagatik besterik gabe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Gogoratu kontribuzioa ordaintzeko epea hilabetearekin amaitzen dela.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 91. orr.

Iparraldeko herrialde emaileek jaso baino diru gehiago jartzen dutenak mugatu egin nahi dute Batasunari egiten dioten kontribuzioa.  Berria - Ekonomia   2004-04-04

Erretretan egonagatik zergak ordaintzen dituzten pertsonei 0,3 emendatuko diete CSG izeneko Gizarte Kontribuzio Orokorra.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Pentsio osagarrirako egiten den kontribuzioa.  Berria - Ekonomia   2004-06-11

2 ekarpena.

Hogeita bost urte besterik ez zituenean kontribuzio sendoa egin zuen filosofia arloan liburu txiki batekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 29. orr.

Baina urbiaindarrok filosofiaren historiari egun hartan eginikako kontribuzionea eta ekarpena handia izanik, are handiagoa izan zen Dionisos edo Bakoren omenez ondoren egina.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 163. orr.


kontribuzione ik kontribuzio.

kontribuziotxo iz adkor kontribuzioa.

Eta aurrerapenen zerga edo kontribuziotxoa ere bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.


kontrizio (orobat kontrizione) iz damun osoa, onezko damua.

Zeren urrun baino urrunago bainengoen ni orduan atrizionezko edo kontrizionezko damutik, jaun André...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 481. orr.

Erran ezazu kontriziozko akta bat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 164. orr.


kontrizione ik kontrizio.

kontrobertsia iz luzatzen den eztabaida.

Kontrobertsia honetan, Colin Pillinger da aurrera begiratzen duen zientzialari baikorrena.  Berria - Gaiak   2004-05-27


kontrol (orobat kontrola g.er.) 1 iz zerbait zaintzeko edo egiaztatzeko azterketa.

Arazoaren konponbidean kontrol demografikoa ere ezinbestekoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 304. orr.

Kontrol publikoarekin eta kapital pribatuaren parte-hartzearekin.  Berria - Ekonomia   2004-09-09

Nola liteke [marrazkiak] egunkariko barne kontrol guztiak pasatu eta dagoen-dagoenean kaleratzea?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 83. orr.

Istiluak hasi zirenez gero kontrol handia dago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 398. orr.

Presondegian sartzeko pasatu beharreko kontrol umiliagarriak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 56. orr.

Kontrol zorrotzak ezarriko dizkiote hildako hegazti orori.  Berria - Gaiak   2006-02-12

Kondoiak onura asko ditu: segurua da, sinplea da eta ez da kontrol medikorik behar.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 90. orr.

Fabriketako kontrolei eta araudiei esker, Europan ezin berdindu zen maila lortu zuen frantses ekoizpenaren kalitateak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Bien bitartean, bizkar-muinera iristen diren seinaleen kontrola egiten ari dira garunera konektaturiko zirkuitu batzuk.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

2 (zerbait) parametro jakin batzuen barnean atxikitzea.

Azkenean, bere buruaren kontrola lortu zuenean, bera, Harry eta Ron gaztelura itzuli ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 259. orr.

Ia autoaren kontrola galdu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 101. orr.

Adin handian, esate baterako, maskuriko irteera zaintzen duten muskuluek kontrola galtzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.

Higienea eta infekzioen kontrola etorri ziren hemeretzigarren mendean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 269. orr.

Diruaren kontrolari eta finantza publikoen kudeaketari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 206. orr.

Beste muskulu asko, ordea, gogoaren kontroletik kanpo daude.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

Gobernuen kontrola hartzeko eta beren doktrina eta praktikak jazarpen errukigabearen metodoez ezartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 118. orr.

Diru politika, bi hitzetan esanda, diru eskaintzaren eta interes tasen kontrolean datza.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

Bizi zen deflazio garaian inflazioaren kontrola nagusitu zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 66. orr.

Putinek bere kontrako kritikak aspaldi desagerrarazi zituen, komunikabideak itxi edo bere kontrolpean jarriz.  Berria - Mundua   2004-09-12

3 kontrolgunea.

Badaki autobidean egon daitekeen kontrol bakarra Guardia Zibilarena dela.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 127. orr.

Hamar bat kontrol igaro genituen gure ikasle-agiriekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 94. orr.

Hiru kontrol aurkitu genituen ordu arteko bidean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 48. orr.

Eta orain kontrol bat topatzen badugu, zer gertatuko da?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 114. orr.

Foruzaingoak N-240-A errepidean jarritako trafiko kontrol arrunt batean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 69. orr.

Irratiko kontroletik deitzen zidan grabaziotarako beti pronto zegoen nire lagunak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 100. orr.

Kontroleko lankideak adierazten didanez, antenan dugu lehen deia.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 11. orr.

4 kontrolatzeko gailua.

Kontrol automatiko baten eraginpean dihardute muskulu horiek etengabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

Egun haietan ez zegoen kontrol elektronikorik horrelako lekuetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 65. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hegazkinaren kontrol-tresnen azpian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Bihotz-muskuluak ere kontrol-sistema integratu bat du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Gizarte batek beti antolatzen du bere buruaren defentsarako kontrol-sare ezkutua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Konputagailu programek kontrol-prozedura integratuak izaten dituzte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.

Taldearen kontrol mekanismoak ahulduz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 45. orr.

Kontrol neurri zorrotzak eta eraginkorrak.  Berria - Gaiak   2004-04-02

Makina bat galdera egin dizkidate kontrol-postu guztietan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 169. orr.

Goardia zibilaren kontrol leihatilatik pasatu zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 259. orr.

Kontrol kabina presurizatuan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

Jesus Galindezen gogora Madril eta Valentzia lotzen dituen errepidea dator, kontrol hesiz josia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 90. orr.

Gezurra zirudien minutu batzuk lehenagoko kontrol galtze hura.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 67. orr.

Ikaragarri gustatuko zitzaigun karrika haietara joatea eta leku haietan sartzea kontrol behaketa egitera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 113. orr.

Enpresako kontrol teknikariek eta suhiltzaileek.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Hiru astronautak «osasuntsu» daudela esan zuen Errusiako Espazio Hegaldietarako Kontrol Zentroak.  Berria - Gaiak   2004-05-01

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lema-kontrola berriz, trabatuta dago erabat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 42. orr.

Irrati-hargailuetan erabiltzen den bolumen-kontrol automatikoarekin konpara daitekeen baliabidea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

Gizarte-kontrola eta zentsuraren hazkundea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 128. orr.

Beste hiru polizia kontrol geratzen zaizkigu Triesteraino.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 60. orr.

· Sarbide-kontrol sistemak.  Berria - Gaiak   2004-11-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bide kontrol (4); dopin kontrol (15); errepide kontrol (7); errepideko kontrol (6); guardia zibilaren kontrol (5); hiru kontrol (4); ko ntrol politikoa (5); kontrol batzordeak (7); kontrol falta (5); kontrol handia (6); kontrol handiagoa (7); kontrol judizial (4); kontrol lana (16); kontrol lana egitea (4); kontrol lanak (5); kontrol lerroa (6); kontrol mekanismoak (6); kontrol militar (4); kontrol neurri (20); kontrol neurri zorrotzak (6); kontrol neurriak (53); kontrol neurriak zorrozteko (6); kontrol neurriak zorroztu (8); kontrol neurririk (4); kontrol osoa (11); kontrol postu (7); kontrol publikoa (7); kontrol saioan (6); kontrol sistema (15); kontrol sistemak (7); kontrol soziala (6); kontrol zorrotz (4); kontrol zorrotza (7); kontrol zorrotzak (10); polizia kontrol (4); trafiko kontrol (4)

autoaren kontrola (23); autoaren kontrola galdu (20); bere buruaren kontrola (6); dopin kontrola (16); dopin kontrola egin (5); dopinaren aurkako kontrola (6); egoeraren kontrola (6); erabateko kontrola (6); hiriaren kontrola (10); inflazioaren kontrola (4); kontrola areagotzeko (4); kontrola bereganatu (5); kontrola berreskuratzeko (4); kontrola egin (17); kontrola egitea (4); kontrola galdu (63); kontrola galtzen (10); kontrola har (5); kontrola hartu (15); kontrola hartzeko (9); kontrola izango (6); kontrola izateko (4); kontrola pasatu (11); kontrola pasatzeko (5); kutxako kontrola (5); legebiltzarraren kontrola (6); lema kontrola (5); partidaren kontrola (4); poliziaren kontrola (6)

aginte kontrolak (6); aurkako kontrolak (4); dopin kontrolak (6); errepide kontrolak (6); kontrolak areagotu (5); kontrolak egin (4); kontrolak egiten (7); kontrolak ezarri (4); kontrolak jarri (8); polizia kontrolak (6)

gaitzen kontrolerako (9); gaitzen kontrolerako zentroak (4); infekzio gaitzen kontrolerako (8); kontrolerako zentroak (8)

dopin kontroletan (5)

kontroletik at (6); kontroletik kanpo (14)

kontrolik eza (5)

kontrolpean dago (18); kontrolpean dagoela (10); kontrolpean dagoen (8); kontrolpean daude (11); kontrolpean dauden (8); kontrolpean du (5); kontrolpean duela (4); kontrolpean dute (4); kontrolpean dutela (5); kontrolpean eduki (13); kontrolpean edukitzea (12); kontrolpean egon (6); kontrolpean egongo (4); kontrolpean hartu (17); kontrolpean hartzeko (8); kontrolpean izan (17); kontrolpean izango (5); kontrolpean izatea (8); kontrolpean izateko (11); kontrolpean zegoen (10); kontrolpean zutela (4); kontrolpean zuten (6)

kontrolpeko merkataritza (4)

kontrolpetik at (5); kontrolpetik ihes (4)


kontrolaezin izond ezin kontrolatuzkoa.

Prozesu kontrolaezin baten bidez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Sekula ez nau erabat itsutu norbaitenganako maite-grina kontrolaezin batek.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.

Sorbaldak kizkurtu eta lepo-keinu berezia egiteko joera zuen, keinu erreflexu eta kontrolaezin bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 16. orr.

Edo, besterik gabe, sinpatia kontrolaezina ote zen harena?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.

Faktore kontrolagarri eta kontrolaezinen artean bereizketa egiten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Egungo egoera kontrolaezina geldiarazteko.  Berria - Mundua   2004-04-13

Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren hazkuntzak «inflazioaren hazkuntza kontrolaezina» eragin dezakeela..  Berria - Ekonomia   2004-04-25


kontrolagailu iz

Llumek urrutiko kontrolagailua hartu eta telebista pizten du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 115. orr.

Berriro konpresorra konektatu, eta zilindro nagusia betearazi zuen, eta kontu handiz aritu nintzen kontrolagailuarekin probak egiten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urrutiko kontrolagailua hartu (3)


kontrolagaitz izond kontrolatzen zaila, ia ezin kontrolatuzkoa.

Etxebizitzaren prezioen hazkunde kontrolagaitza. Adiskideari ilea moztua zion eta, hitz erditxorik ere esan gabe, orraztu eta orraztu hasi zitzaion, asaldura kontrolagaitz batek hartua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 58. orr.

Auskalo zein bulkada kontrolagaitzek eraginda, agurtu, eta Anaz galdetu dio, berarekin gogoratuko den ez badaki ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 184. orr.

Hala izan ezean, egoera «kontrolagaitza» bihur daitekeela esan zuen Shingur Omik, eta horrek ekarriko lukeen ondorioa «hondamendia» litzatekeela aurreikusi zuen.  Berria - Gaiak   2006-01-13

Tomen adimenaren hoztasunaren eta aldi berean bortizkeriarako joera kontrolagaitzaren zantzuak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 48. orr.


kontrolagarri izond kontrola daitekeena.

Halabeharrezkoak ala kontrolagarriak dira historian zertzen diren naturaren legeak?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 332. orr.

Faktore kontrolagarri eta kontrolaezinen artean bereizketa egiten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Fusioa aprobetxatu ahal izateko kontrolagarria behar luke izan, eta hori ez da lortu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 106. orr.

Hauteskunde Kontseiluak [...] 1.100.000 herritarri eskatu die modu kontrolagarri batez euren sinadura baieztatzeko.  Berria - Mundua   2004-03-07

Kontrolagarriagoak baitira tristeak alaiak baino.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 52. orr.


kontrolagune ik kontrolgune.

kontrolaketa iz kontrolatzea, kontrola.

Presondegi kanpoko erakunde baten kontrolaketa.  Herria   2001-06-28


kontrolari iz kontrolatzen duen pertsona. ik kontrolatzaile 2.

iDuela lau urteko beste esperientzia batzu ere ezagutu ditu gobernuko batek kontrolari batzuen aitzinean.  Herria   2004-09-16

2 (hitz elkartuetan)

Billete-kontrolaria edo polizia etortzen bazitzaizkion, honelaxe esan ohi zien: "Jauna, oinetakoak garbituko dizkizut".  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 143. orr.


kontrolatu, kontrola, kontrolatzen 1 du ad kontrolpean atxiki.

-Ba al dakizu zenbat tresna kontrolatu behar dituen gaur egungo hegazkin pilotu batek?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.

Pilulari esker, emakumeak berak kontrolatu ahal izan du bere ugalkortasuna.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 91. orr.

Berak kontrolatzen zuen egoera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 18. orr.

Eta kontrolatzen ere etxerat nor etortzen den.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 161. orr.

Saiatzen nintzen, hala ere, gorrotoaren bulko haiek kontrolatzen, barru guztia har ez ziezadaten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 223. orr.

Beroa kontrolatzeko mekanismoa oso ondo diseinaturik dago gizakietan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

Ezin nituen bihotzaren taupadak kontrolatu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 133. orr.

Marrok inguruko etxeen hormei egin zien tiro, nora botatzen zuen kontrolatu gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 215. orr.

ik kontrolatugabe.

Urduritasuna kontrolatu ezinik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 49. orr.

Baina baziren Harryk kontrolatu ezin zituen beste faktore batzuk.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Denek nahi gaituztela politikoki kontrolatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 12. orr.

Zazpi egunen buruan, herpesa kontrolatua zegoela esan zien doktoreak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 183. orr.

Espetxean dena kontrolatu beharra dago, nork zer egiten duen, noiz eta zergatik.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 146. orr.

Baina ez zen guztia kontrolatzen ahal.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 24. orr.

Egun osoan lasaitzen, neure burua kontrolatzen saiatu ninduan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 169. orr.

Bere burua ezin kontrolatuz, oihuka hasi zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 206. orr.

Ezin kontrolatuzko indarrak bultzaturik, musukatzen hasi nintzaion.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 186. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Adak telebista itzali zuen amorrazio kontrolatu batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 176. orr.

Kaos kontrolatu baten sentipena izan zen aurreneko hura.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 120. orr.

Natur zientzietan, zientzialariak laborategietan behaketa kontrolatuak egin ditzake eta bere hipotesiak egiaztatu: gizarte-zientzietan, ordea, nekez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 19. orr.

Lurrinketa kontrolatuaren bidez, gorputzaren barne-tenperatura egonkortzen laguntzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Mugimendua modu kontrolatuan egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.


kontrolatugabe (orobat kontrolatu gabe) izond kontrolik gabekoa.

Horiekin jostatzeko, horien beroaldi kontrolatugabea dastatzeko.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 117. orr.

Legez kanpoko jardueren hazkunde kontrolatu gabean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 139. orr.

Irudimenaren eta sentimenaren joko kontrolatu gabeek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Halere, zenbaitño badira kontrolatu gabeak -gehitu zuen, irriz, entzuleen aurpegian etsipena ikusirik-, baina neketsuagoak dira noski, mendian ibiltzeko ohidurarik ez dutenentzat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 82. orr.


kontrolatzaile 1 izond kontrolatzen duena.

Seinale elektriko bat sortzen dute zelula kontrolatzaileek, hipofisira bidaltzen dena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

Tribu handi eta ahaltsu bat, giza aferetan beti eragin menderatzaile eta kontrolatzailea izan duena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 51. orr.

Instituzio kontrolatzaileetako adituen eremua.  Berria - Gaiak   2006-02-23

• 2 iz kontrolatzen duen pertsona. ik kontrolari.

Lan Ministerioko kontrolatzaileak Zerga Administrazioarekin harremanetan jartzen ahalko dira, langabeen egoera fiskala aztertzeko.  Berria - Harian   2006-01-08

Aire garraioaren kontrolatzaile zibilen eta agintari militarren arteko informazio trukaketa oso geldoa eta nahasia izan zelako.  Berria - Mundua   2004-06-18

Genetistak eta kazetariak izango dira XXI. mendeko kontrolatzaileak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 119. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Trapagarango klub batean emakumeen kontrolatzaile lanean aritzen omen zen Bivol.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zenbait bide kontrolatzaile saihestuz.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.

Hegaldi-kontrolatzaileak berehala ezagutu eta alai egiten dio kasu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Hegazkina Errusiako aire kontrolatzaileen pantailetatik desagertu zen.  Berria - Mundua   2006-05-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoera kontrolatu (6); ezagutu eta kontrolatu (3); gobernuak kontrolatu (3); kontrolatu ezinezko (4); kontrolatu gabeko (6); mugak kontrolatu (3); neure burua kontrolatu (3); trafikoa kontrolatu (3)

kontrolatutako jaitsierarik luzeena (3)

gaitza kontrolatzea (4); gaitza kontrolatzea lortu (3); kontrolatzea erabaki (4); kontrolatzea lortu (7); maila kontrolatzea (3); tasa kontrolatzea (3)

kontrolatzeaz arduratzen (4)

egoera kontrolatzeko (5); gaitza kontrolatzeko (7); gaixotasuna kontrolatzeko (4); immigrazioa kontrolatzeko (7); inflazioa kontrolatzeko (4); irrati espektroa kontrolatzeko (3); kontrolatzeko ahalmena (3); kontrolatzeko aukera (11); kontrolatzeko baimena (3); kontrolatzeko eskatu (6); kontrolatzeko neurri (7); kontrolatzeko neurriak (19); kontrolatzeko neurriak hartu (5); kontrolatzeko politika (3); kontrolatzeko sistema (4); mugak kontrolatzeko (3); mugimenduak kontrolatzeko (3); transgenikoak kontrolatzeko (4); ugalketa kontrolatzeko (4)

bere burua kontrolatzen (6); bultzatu eta kontrolatzen (3); gertutik kontrolatzen (3); hobeto kontrolatzen (5); kontrolatzen ikasi (3); kontrolatzen saiatu (5); kontrolatzen saiatuko (3); merkatua kontrolatzen (3); mugimenduak kontrolatzen (3); zorrotz kontrolatzen (3)


kontrolatze iz kontrolpean atxikitzea.

Zernahi ikertze, miratze eta kontrolatze egiten dute.  Herria   2004-02-05

Mugetan eta errebideetan eginen bide du kontrolatze zorrotzago hori.  Herria   2001-07-26

Nortasun kontrolatze hauetatik batean atxilotuak izan ziren bi gizonezko aske utzi zituen atzo poliziak.  Berria - Mundua   2004-02-08


kontroldun izlag kontroleko.

Dudleyk apurtuta zuen zine-kamera berria, txikituta urrutiko kontroldun hegazkina.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 33. orr.


kontrolgabe (orobat kontrol gabe) izond kontrolik ez duena.

Dolarraren erortze kontrolgabeak arazoak ekarriko zizkiela europar eta japoniar ekoizleei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

Inoren lanaren etekinetatik bizi denaren aberaste kontrolgabea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Hazkunde ekonomiko kontrol gabearentzako muga fisikoak badirela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 19. orr.

Zaunka eta ekinaldi kontrolgabeak, aurpegi-imintzio eta keinu bitxiak egiten zituzten pertsonen kasuak [...] ia duela bi mila urte gogoratzen zituen Areteo Kapadoziakoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.


kontrolgune (orobat kontrolagune g.er. eta kontrol gune) 1 iz kontrola egiten den gunea.

Kontrolgune batetik emandako aginduen arabera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.

Poliziaren kontrolgune baten aurka eginiko erasoan.  Berria - Mundua   2004-01-13

Gazako Eretz kontrolgunean.  Berria - Mundua   2004-01-16

Errepideko kontrol gune batean zegoen polizia talde bati.  Berria - Mundua   2004-10-24

Israelen menpeko kontrolguneak igaro beharko dituzte.  Berria - Mundua   2006-04-20

Soldadu estatubatuarren kontrolgune batekin egin zuten topo.  Berria - Mundua   2004-04-09

Smart-1 misioaren lurreko kontrolgunean.  Berria - Gaiak   2004-11-17

Ameriketako Estatu Batuetako espaziorako agentzia NASAk Floridan duen kontrol gunetik. herria¬

Energia hornikuntza ez zen eten eta kontrolguneko pantailetan ez zen matxurarik zenik ageri.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Garuna, makinaren kontrolgunea jatorriz, pentsamendu abstraktua, sormen artistikoa eta, oro har, jarduera mental sofistikatu erregular edo jarraitua ahalbidetzeraino garatu da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

2 (izenondoekin)

Zisjordanian bakarrik 164 kontrolgune militar daude, herritarrak batetik bestera natural mugitzeko aukerak izugarri mugatzen dituztenak.  Berria - Mundua   2004-04-02

Kontrolgune txiki batean gelditu ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 118. orr.

Kontrolgune finkoez gain mugikorrak ere ezartzen dituzte han-hemenka.  Berria - Mundua   2006-01-14


kontrolista iz kontrolaria.

Orain, irrati edo telebistara noalarik, ez dut ezagutzen hango jergarik, ez kontrolistek darabiltzaten tresnarik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.


kontroltzar iz adkor kontrola. kontrolgunea.

Guardia Zibilak kontroltzarra jarri zuen A8 autobidean, Bilbotik Donostiarako norabidean, manifestazioa bukatu eta gutxira.  Berria - Harian   2006-04-02


kontsagratu ik kontsakratu.

kontsakrapen (corpusean kontsekrapen soilik) iz kontsakratzea.

Aurten plaza horrek kontsekrapena eskuratzen du ostiral honetatik aitzina.  Herria   2003-07-31


kontsakratu (orobat konsagratu g.er., kontsagratu eta konsakratu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kontsakratu agertzen da eta sagaratu hobesten) 1 du ad sagaratu.

Apaiza Jesusen gorputza kontsagratzen ari zen, ostia gora jasota, enara buruan bueltaka hasi zitzaionean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 36. orr.

Erregeak erlijioa sostengatzen ikusiko dituzue beti, eta erlijioa erregeak kontsakratzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

"Jaunari kontsakraturiko apaizen" ahotik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 155. orr.

Erregeak kontsakratzerakoan, lehen artikuluetariko batek erlijio nagusiari eutsi behar zitzaiola esaten zuen beti, tronua sostengatzeko oinarri politikorik onena zelako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 217. orr.

2 du ad jarduera jakin batean, norbaiti edo zerbaiti halako prestigio edo lehentasun iraunkorra eman.

Bi hauek, pentsatu zuen Lilyk, bazirudien zeregin zorrotzen baterako kontsakratu zituela patuak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 154. orr.

Emakumeek axaleko trikimailu gehiago dituzte, usadioak eta denborak gaurgero kontsakratuak, eta gizasemeek ez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.

Gure herri txiki honetan [...] jendea liburu bakar batekin jada kontsakratu egiten baita.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 198. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Zer eta apez bat, ostia kontsagratua landatzen emakume baten iztape beltzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.

Gainera, itzulpena, Euskal Herrian bederen, idazle kontsakratuari zor zaion sari inplizitu bat da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 311. orr.

Idazle puntakoa, kontsakratua eta nazioartean maila duena.  Berria - Kultura   2006-01-22

Putzuko hitz kontsakratu horiek ez dira filologoaren belarri-barruan sartu ere egiten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.


kontsakratzaile izond kontsakratzen duena.

Pentsalari edo pentsamenduaren sortzailea pentsamendu biziaren apaiz kontsakratzailea besterik ez da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.


kontsakrazio (orobat konsagrazio g.er., kontsagrazio g.er., konsekrazio g.er., kontsekrazio g.er. eta kontsekrazione g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kontsakrazio agertzen da eta sagara hobesten) 1 iz sagara.

Bertsio batek esaten digunez, Axular meza ematen ari dela kontsakrazioaren puntu-puntuan, Sarako beretterrak tiro batez hil du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 59. orr.

Apaizak kontsagrazioan epiklesi otoitzaren bidez egiten duen bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 6. orr.

2 jarduera jakin batean, norbaiti edo zerbaiti halako prestigio edo lehentasun iraunkorra ematea.

Autore baten kanonizazio prozeduran unibertsitateak ematen duen goi mailako erramu boneta oso garrantzitsua da, zinezko kontsakrazioa ikonoen beharretan den liburuaren merkatuan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 158. orr.


kontsegitu, kontsegi, kontsegitzen du ad lortu.

Lakatos lagunak kontsegitu zidan neska ijito hura.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 83. orr.


kontseilari iz 1 aholkularia.

Roboamek, ordea, ez zuen aintzat hartu kontseilarien aholkua.  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,8

Herritar fidagarriak aukeratuko ditut kontseilari.  Elizen arteko biblia   Sal 101,6

Zednicek kontseilaria sartu zen, agirien karpeta eskuan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 57. orr.

Kontseilariek kargutik kendu zintuzten, baina hala ere Hogwartsera itzultzea komeni zela iruditu zaizu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 279. orr.

Nafarroako Kantzileriako errekerimendu-maisu eta kontseilari izendatu bainaute.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 87. orr.

Erregeren kontseilari jaun Bernard d'Arche.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 408. orr.

Demetrio erregeak Lastenes bere kontseilariari, agur!  Elizen arteko biblia   1 M 11,32

Enpresako kontseilari delegatuarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.

Iñaki Uria Egunkariako kontseilari ordezkariari.  Berria - Kultura   2004-05-06

Patxi Baztarrika Donostiako EAJ-EAko zinegotzi eta Anoetako Kiroldegiko kontseilariak.  Berria - Kirola   2004-09-03

Peter Laing, zientzia alorreko Segurtasun Nazionaleko Kontseilaria.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 31. orr.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren kontseilariak izendatzeko prozesuetan. herria¬

Irakeko Segurtasun Nazionaleko kontseilari Kassem Daudek akordioa beste hiri batzuetara zabaltzea espero zuela esan zuen herenegun. herria¬

2 (izenondoekin)

Bera zen une guztietan nire laguntzaile leial, lankide bizkor eta kontseilari zuhur.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 923. orr.

Non dira zure kontseilari jakintsuak, faraoi?  Elizen arteko biblia   Is 19,12

Idatzi diot Seminarioko kontseilari espiritualari, erranez zertan nintzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 60. orr.

Adalbert Füchsel Kontseilari Inperialaren etxean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 35. orr.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak kontseilari juridiko bat hartuko du.  Herria   2005-03-10

3 irud/hed

Dudarik gabe gaua kontseilari paregabea zela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 42. orr.

4 Espainiako autonomia erkidegoetan, gobernu sail bateko burua.

Galiziako Xuntak, iragarri zuenez, Osasun Kontseilaritzako psikologo talde bat jarri zuen biktimen senideen eskura.  Berria - Mundua   2004-06-04

Nafarroako Gobernuko Herri Lan kontseilariarekin.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 20. orr.

Eusko Jaurlaritzako Barne kontseilari Javier Balzarekin. ik sailburu.  Berria - Mundua   2004-07-29

5 (Frantziako administrazioan) ik beherago 8 eta 9.

Herriko kontseiluan zazpi kontseilari baizik ez zaizkigu gelditzen.  Herria   2004-11-25

Jean Claude Buztingorriren ordez, laugarren axuant karguan hautatua izan da Pierre Pommiez kontseilaria.  Herria   2004-11-04

Jean Bernard Jorajuria kartiereko kontseilariak sustaturik.  Herria   2005-02-10

Kontseilu orokorreko Jean Michel GALANT, eskualdeko kontseilari François MAITIA mintzatu dira.  Herria   2002-09-05

Christian Martin Baiona Iparraldeko kontseilari sozialista.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

2X2 proiektua gaitzetsi Garazi/Baigorriko kontseilariek.  Herria   2005-03-03

Jean Pierre Destrade Hiriburuko kantonamenduko kontseilariari.  Herria   2005-04-07

Lehen aldikotz, Abertzaleen Batasunak badu beraz kontseilari bat Pauen.  Herria   2001-03-22

Auzi horren ondorioz, Hiriburuko kontseilaria alderditik kanporatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

Jean Lissar aihertarra eta Akitaniako kontseilari "berdeak" segitzen du Euskal Herriko "Berdeen" buruzagitzan Abenduaren hamazazpian Bretainiako kontseiluko 83 kontseilariek onartu dute deklarapen batean aho batez, bretoinera eta Gallo hizkuntzak ofizial izanen direla Bretainiako bost departamenduetan.  Herria   2001-10-25

Gaur egun Departamendu osoko 52 kontseilarietan, 21 UDF badira, 15 ezkerreko [...].  Herria   2003-08-07

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Max Brisson hautetsi Miarriztarrak Akitaniako kontseilari kargua uzten du.  Herria   2001-02-22

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Juan Idiakez Estatu-Kontseilaria izan da Garibairen jagolea erregearen aurrean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.

51 auzapez, 38 axuant eta 331 herri-kontseilarik.  Herria   2003-06-05

Sahetsean zituztela ere Max Brisson kontseilari orokorra, Frantxua Maitia [...] lurralde-kontseilaria, Jean François Sibers D.R.A. Zientzia-kontseilariak sorbaldak jaso zituen.  Herria   2004-04-22

Juduen asmoak desegiteko, errege-kontseilariak erosi egin zituzten.  Elizen arteko biblia   Esd 4,5

Pavel Ivanovitx Txitxikov, kolejio-kontseilaria, lurjabea, neure zereginetarako etorria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.

Ez naiz oroit nola eta noiz S.O.S.a igorri nuen, kontzientzia kontseilaria ikustera joanik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 76. orr.

Enpresa kontseilari berezitu zonbaiten ganik.  Herria   2001-06-21

8 kontseilari jeneral (15 agerraldi, liburu 1 eta 14 artikulutan) kontseilari nagusia.

Lehen, Kontseilu Jeneral bat-edo izaten ahal zen Kontseilari Jeneral bat batere ez zena bere kantonamenduaz okupatzen!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 144. orr.

Bernard Gimenez Angeluko kontseilari jenerala den medikua, Jacques Coumet Hazparneko auzapeza eta kontseilari jenerala.  Herria   2002-10-17

Euskal Herriko 21 kontseilari jeneraletarik 12 urrats horren alde agertu direla.  Herria   2002-11-07

Michel Inchauspe mendialdeko kontseilari jeneral eta deputatu jaunari.  Herria   2001-11-15

9 kontseilari nagusi1 (142 agerraldi, liburu 1 eta 77 artikulutan, adiera honetakoak eta 10.ekoak barne) kantonamenduko hautetsia.

Gaur hautatuko dira Ipar Euskal Herriko kontseilari nagusiak. herria¬

Pirinio Atlantikoetako kontseilari nagusi bihurtu zen, Hiriburuko kantonamenduko hauteskundeak irabazirik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

Pirinio Atlantikoetako kontseilari nagusiek etzi bozkatuko dute Pauen 2005eko oinarrizko aurrekontua.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Auzapeza kontseilari nagusi izatea Angelurentzat on dela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Daniel Poulou diputatu eta kontseilari nagusiak ez du bildu nahi izan Anai Artekoekin.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

277 biztanle dituen herriarentzat zorpetze handia izanen dela aitortu du Paueko Kontseilari Nagusi eta Azkarateko auzapeza den Jean Mixel Galantek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Biztanle kopuruaren arabera, Baionari hiru kontseilari nagusi zor zaizkio eta horregatik daude hiru kantonamendu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Maurice Garcia kontseilari nagusi komunistak lehen itzulitik gal lezake kargua.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Sei kontseilari nagusik bat egin dute Batera-ren eskaerekin. herria¬

Orain arteko kontseilari nagusia da, eta Ahurtiko auzapeza. herria¬

Ipar Euskal Herriko 14 kontseilari nagusik izenpetu dute presoen hurbiltzearen aldeko mozioa.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

10 kontseilari nagusisup_2 (bestelakoak)

ERCko presidente Josep Lluis Carod-Rovira, Kataluniako Legebiltzarreko presidente Ernest Benach eta Kataluniako kontseilari nagusi [=conseller en cap] Josep Bargallo. ik kontseilariburu. herria¬

Europako Banku Zentraleko kontseilari nagusietako batek, Ernst Weltekek.  Berria - Ekonomia   2004-03-12

Iralak aurrezki kutxako 100 kontseilari nagusi berrien izendapena baliatu zuen «estrategia aldaketaz» ohartarazteko.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

11 kontseilari orokor (98 agerraldi, 4 liburu eta 85 artikulutan) kontseilari nagusia.

Jean Mixel Galant Baigorriko kantonamenduko kontseilari orokor eta Azkarateko auzapeza.  Herria   2004-09-23

Kontseilari jeneral edo orokor kantonamendu horren kondu izan baitzen dotzena bat urtez.  Herria   2005-03-24

Leopold Darritchon Bastidako auzapeza, duela 6 urte kontseilari orokor kargua galdu zuena..  Herria   2004-03-11

Hartan Jean Grenet Baionako auzapez eta diputatuak utzi du bere kargua eta haren ordez Vincent Bru, Kanboko auzapez eta kontseilari orokorra izendatua izan da.  Herria   2003-03-20

Jean-Pierre Destradedeputatu ohia, Hiriburuko kantonamenduaren kondu kontseilari orokor dena...  Herria   2005-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akitaniako kontseilari (4); angeluko kontseilari (5); auzapez eta kontseilari (9); baigorriko kontseilari (6); barne kontseilari (4); barne saileko kontseilari (4); bbvako kontseilari (3); beceko kontseilari (4); beceko kontseilari ordezkariak (3); egunkaria ko kontseilari (32); egunkaria sako kontseilari (13); egunkariako kontseilari (3); eskualde kontseilari (7); gamesako kontseilari (3); generalitateko kontseilari (10); generalitateko kontseilari buru (5); generalitateko kontseilari burua (4); gizarte ongizaterako kontseilari (4); gobernuko hezkuntza kontseilari (8); gobernuko ingurumen kontseilari (4); herri lan kontseilari (23); herrilan kontseilari (7); herrilan kontseilari ohiari (3); hezkuntza kontseilari (13); inalcoko kontseilari (5); inalcoko kontseilari ohiak (3); inchauspe kontseilari (8); inchauspe kontseilari nagusiak (4); inchauspe kontseilari orokorra (3); ingurumen kontseilari (12); kantonamenduko kontseilari (4); kataluniako kontseilari (3); komunikazio kontseilari (6)

kontseilari buru (9); kontseilari burua (4); kontseilari buruak (3); kontseilari izan (4); kontseilari izendatu (6); kontseilari jeneral (7); kontseilari jenerala (5); kontseilari jeneraletarik (3); kontseilari kargua (4); kontseilari nagusi (45); kontseilari nagusi bihurtu (3); kontseilari nagusi izan (3); kontseilari nagusi kargua (3); kontseilari nagusia (24); kontseilari nagusiak (36); kontseilari nagusiaren (11); kontseilari nagusiaren aulkia (3); kontseilari nagusiari (3); kontseilari nagusiei (7); kontseilari nagusiek (6); kontseilari ohi (4); kontseilari ohia (8); kontseilari ohiak (10); kontseilari ohiari (3); kontseilari ohiari leporatzen (3); kontseilari ordezkari (21); kontseilari ordezkaria (26); kontseilari ordezkariak (41); kontseilari ordezkariaren (11); kontseilari ordezkariari (8); kontseilari orokor (34); kontseilari orokorra (32); kontseilari orokorrak (25); kontseilari orokorraren (4); kontseilari sozialista (4)

kultura kontseilari (3); lan kontseilari (23); nafarroako ingurumen kontseilari (6); nekazaritza kontseilari (3); ongizaterako kontseilari (4); osasun kontseilari (8); saileko kontseilari (6); segurtasun nazionaleko kontseilari (6); segurtasun nazionalerako kontseilari (3)

akitaniako kontseilaria (5); eskualde kontseilaria (3); estatu kontseilaria (8); hezkuntza kontseilaria (5); kolejio kontseilaria (3); kontseilaria izan (7); lurralde kontseilaria (3)

akitaniako kontseilariak (4); arrantza kontseilariak (3); barne kontseilariak (5); ekonomia kontseilariak (4); estatu kontseilariak (7); etxebizitza kontseilariak (4); ezkerreko kontseilariak (3); galiziako arrantza kontseilariak (3); herri lan kontseilariak (5); herriko kontseilariak (6); hezkuntza kontseilariak (4); industria kontseilariak (3); ingurumen kontseilariak (3); kirol kontseilariak (3); kontseilariak argitu (3); kontseilariak azaldu (3); kontseilariak eman (3); kontseilariak esan (3); kontseilariak nabarmendu (3); kultura kontseilariak (15); lan kontseilariak (6); ogasun kontseilariak (5); saileko kontseilariak (3); segurtasun kontseilariak (3); turismo kontseilariak (3); zientzia kontseilariak (3)

kontseilariaren agerraldia (4); kontseilariaren arabera (8); kontseilariaren esanetan (3); kultura kontseilariaren (7)

hezkuntza kontseilariari (4)

generalitateko kontseilariburu (3)

ezkerreko kontseilariek (3); herriko kontseilariek (4)


kontseilariburu (orobat kontseilari buru) iz Kataluniako gobernuan, presidenteordearen kideko kargua.

Generalitateko kontseilariburu Josep Bargallok eta ERCko lehendakari Josep Lluis Carod-Rovirak. herria¬

Josep-Lluis Carod Rovira Generalitateko kontseilari buru eta ERCko idazkari nagusia ETAko zuzendaritzarekin bildu zela jakin eta hiru astera iragarri zuen su-etena ETAk.  Berria - Harian   2006-03-23

Carod-Rovira, ERCko idazkari nagusia izateaz gain, Generalitateko kontseilari burua zen.  Berria - Mundua   2004-02-03


kontseilariorde iz administrazioan, kontseilariaren hurrengoa, eta, egoera jakin batzuetan, haren ordekoa.

AEBetako Estatu idazkariorde David Welch eta Segurtasun Nazionalerako kontseilariorde Elliott Abrams Israelgo jarduneko Atzerri ministro Tzipi Livnirekin elkarrizketatu ziren, Jerusalemen.  Berria - Mundua   2006-03-31

Luis Miguel Macias Eusko Jaurlaritzako Arrantza kontseilariordeak. herria¬

Esther Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko kontseilariordea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04


kontseilaritza 1 iz Espainiako autonomia erkidegoetan, gobernau banatzen den sailetako bakoitza.

Nafarroako Gobernuko Lan Kontseilaritzak nabarmendu zuen emaitzak «oso onak» izan direla Foru Erkidegoan, eta enplegua sortzen eta langabezia murrizten jarraitzen dutela.  Berria - Ekonomia   2004-10-27

Generalitateko Justizia Kontseilaritzak ustezko torturak argitzeko ikerketa bat abiatzea erabaki zuen.  Berria - Mundua   2004-07-01

Galiziako Xuntak, iragarri zuenez, Osasun Kontseilaritzako psikologo talde bat jarri zuen biktimen senideen eskura.  Berria - Mundua   2004-06-04

Ebazpenak baliorik gabe utzi du Valentziako Kultur Kontseilaritzaren agindu bat, katalaneko eta valentzierako tituluen baliozkotzea ukatzen zuena.  Berria - Mundua   2006-04-08

BNGk lau diputatu galdu zituen azken bozetan, lau kontseilaritza irabazi bazituen ere.  Berria - Harian   2005-07-26

2 kontseilaritza nagusi ik kontseilari 9.

Aurten, kontseilaritza nagusiko aulkia ere gal dezake, Robert Villenave Angeluko auzapezak ken baitiezaioke.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

justizia kontseilaritzak (3)


kontseilatu, kontseila, kontseilatzen du ad aholkatu.

Neure anaiei Jesu Kristo Jaunarengan kontseilatzen, ohartarazten eta aholkatzen diet, munduan zehar doazenean, ez dezatela sesiorik eta hizka-mizkarik izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Uztaritzeko apez erakasle batek kontseilatu zidan opor denboretan, etxen, idazle baten liburua hartzeko eta ene kaierean orriak eta orriak betetzeko, kopiatuz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 50. orr.

Ainitz medikuk [...] kontseilatzen dute baso bat jatorduetan edatea.  Herria   2004-12-09

Segur nintzen Mathiasek errezebituko ninduela eta artoski kontseilatuko zidala zer egin.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 121. orr.

Osabak kontseilatutako jatetxean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.


kontseilu (orobat konseilu g.er. eta kontseju g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kontseilu agertzen da) 1 iz aholkua.

Zuhaur ere Jaun Handia, aburu bereko zinen eta hori aitortu zenidan, kontseilu eskatu nizunean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 209. orr.

Ene lanak epea uzten dit kontseilu horri segitzeko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 70. orr.

Hamar aldiz bederen kontseilu galdatua nion anaiari.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 30. orr.

Ebanjelioko kontseilua irakatsi baino lehen praktikan jarriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 192. orr.

Ebanjelio santuaren kontseilua bete zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 197. orr.

Jainkoaren graziaz eta haren kontseiluari jarraituz egin gara behartsu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 473. orr.

Faraoiari ematen dizkioten kontseiluak kirtenkeriak dira. ik beherago 7.  Elizen arteko biblia   Is 19,11

Haren kontseilua gau hartan bertan behar nuen, nahiz eta banekien kontseilu deabruzkoa izango zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 168. orr.

Zorilariengana, hildakoen espiritu eta aztiengana joko dute kontseilu eske.  Elizen arteko biblia   Is 19,3

2 arazo pribatuez eta, bereziki, herri arazoez eztabaidatzen eta aholku ematen duten pertsonen multzoa; pertsona horien bilkura.

Frantziako Gobernua, Akitaniako Kontseilua, Kontseiku Nagusia, Euskal Kulturaren Aldeko Herriarteko Sindikatua eta Hautetsien Kontseilua dira kideak. herria¬

Egun horietan baitzuen Baigorriko kontseiluak erabaki fraileek hor zeukaten eskola hestea.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 56. orr.

Kontseilu honek finkatzen ditu, azken batean, eskoletako edukien programak.Felipe erregeak [...] bere kontseilu osoa bidali omen zuen Corbieko abadearen epaitegian auzi bat epai zezan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 225. orr.

1995eko abenduan Europako Kontseiluak Madrilen egin zuen bileran.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 194. orr.

Lan Harremanetarako Kontseiluak (LHK).  Berria - Ekonomia   2006-02-17

3 (izenondoekin)

Irakeko Kontseilu nazionalaren 100 kideak izendatzeko.  Berria - Mundua   2004-07-28

Estatuaren kontseilu gorenera deituak izan zirenean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 44. orr.

Letoniako Kontseilu Gorenak (Legebiltzarra) 'de jure' independentzia aldarrikatu zuen.  Berria - Mundua   2004-04-22

Aljeriako Kontseilu Konstituzionalak.  Berria - Mundua   2004-04-15

NATOko Kontseilu Atlantikoak.  Berria - Mundua   2004-07-31

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) arazoak dituzte sorreran eman zitzaizkien funtzioak betetzeko.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

Kontseilu legegileko hautagaien zerrenda aukeratzeko ez zen bozketarik egin.  Berria - Mundua   2004-08-19

RPSen kontseilu federalak eztabaida horien ondotik finkatuko du behin betiko jarrera.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Normalizaziorako Kontseilu Politikoak lehen bilera egingo du gaur.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Aginte Judizialaren Kontseilu Gorenak proposatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kontseilu emaile eta juje bezala ikusten zen halere berantean, bonet haundi bat buruan, espanturik gabe. Ezkerreko oposizioak onartu du herriko lur baten saltzea BAM elkargoari kontseilu bilkuran.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 36. orr.

Herriaren finantza-egoera hondamendizkoa eztabaidatzeko bildu den Kontseilu-batzar batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 77. orr.

Baina Wafdean kidetuko bazina, Kontseilu Presidente Sidki Paxari bezalako batek porrota eragiten ahal dizu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 93. orr.

Kontseilu-aretotik bere aitaren ahots lodi eta lakarra ailegatu zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 52. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Loire-Atlantiqueko Kontseilu Nagusiak eta Bretainiako Eskualde Kontseiluak bost departamentuak batzearen aldeko jarrera hartu zuten 2001. urtean.  Berria - Mundua   2004-05-16

Ez ziren nobleak, burgesak baizik, herri-kontseiluan agintzen zutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Gizarte Kontseiluaren bitartez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 37. orr.

Hizkuntza Kontseilu berriaren lehen zeregin urgentea.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 27. orr.

Institutuko Eskola Kontseiluan ikasleen ordezkari izendatu zutenean.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 48. orr.

Faxistek Gerra Kontseilu Egonkorra ezarri zuten Bilbon.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 191. orr.

Gerra kontseilu sumarisimoan epaitzen ninduten kriminal zaildua nintzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.

Gure nahia Gazte Kontseilu parte-hartzaile bat sortzea da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Azken uneko Ministro Kontseilu batek sententziatu ei zuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 105. orr.

Hautesle Kontseilu Nazionaleko zuzendari Jorge Rodriguezek.  Berria - Mundua   2004-02-13

Hauteskunde Kontseilu Nazionaleko zuzendaria da Carabobo estatuan.  Berria - Mundua   2004-03-05

Arrantza Kontseilu Kontsultiboan.  Berria - Ekonomia   2004-12-14

Espainiako Kirol Kontseilu Gorenaren jarrerak ez du inolako lege babesik.  Berria - Kirola   2004-04-01

Probintzia honetan zer irakur, zer jantz, zer pentsa, nola liberti eta gure sosei zertan su eman erabakitzen duten hamabi-hamalau familien zuhaitz genealogikoa egin nahi nuke, administrazio kontseiluz administrazio kontseilu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

6 goi kontseilu

Printze horrek, tronoan eseri bezain laster, dekretu baten bidez, Inperioko Goi Kontseilua sortu omen zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 49. orr.

CSIC Zientzia Ikerketarako Espainiako Goi Kontseiluaaren menpeko Katalisi Institutuak. herria¬

Goi Kontseiluko zenbait kideri.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 49. orr.

7 kontseilu eman aholkatu.

Portaeran gozoa, izaeraz lasaia, hitzetan atsegina, aholku ematen burutsua, hitzemana betetzen leiala, kontseilu ematen zuhurra, zereginetan eraginkorra, gauza guztietan onginahiz betea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Idoloei begiratu diet: ez zen inor, inortxo ere ez kontseilu emateko, nire galderei erantzuteko.  Elizen arteko biblia   Is 41,28

Ordizian, Gipuzkoan hau ere, jubilatuen elkartean, egin dituzte, urtarrilaren 31an eta otsailaren 1ean, Alzheimer eritasunaren jardunaldiak, ainitz argitasun eta kontseilu emanez adin bateko jendeari eta beste batzueri ere.  Herria   2001-02-22

Nork eman dio kontseilu eta argibide, nork irakatsi jokabide zuzena?  Elizen arteko biblia   Is 40,14

Han etortzen zitzaidan kontseju ematera.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 77. orr.

8 kontseilu jeneral (125 agerraldi, 3 liburu eta 91 artikulutan) kontseilu nagusia.

Massard izeneko bat da, nik uste -Seine-ko kontseilu jeneraleko president-ordea, Kanadako eta Estatu Batuetako kazeta katolikoetan idazten zuena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 154. orr.

Euskal gobernuak baditu harremanak hunaindiko kontseilu jeneral edo orokarrarekin, bai eta Akitania lurraldearekin.  Herria   2004-07-29

Horrengatik da Pauen Nafarroako Parlamentua deitzen den palazio bat, departamenduko Kontseilu Jeneralaren biltzar lekua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 68. orr.

Pauen, kontseilu jenerala bildu da bere presidentaren hautatzeko.  Herria   2004-04-08

Kargu guziak ezin atxik eta hautu bat egin behar beraz, erabaki du Izpurako auzapezgoaren uztea, Kontseilu jeneralean eta lurralde-batzarrean segituz aintzina.  Herria   2004-04-08

Zergak ez dituztela berriz emendatzen kontseilu jeneralaren berritzeko bozak hurbilduak direlakotz!  Herria   2003-11-20

Horiek hola, kontseilu jeneraleko bozak izan dira.  Herria   2004-12-30

Kontseilu jeneralak aldiz hiru urtetarik berritzen dira bainan aldian erdia bakarrik.  Herria   2004-02-19

9 kontseilu nagusi (457 agerraldi, 4 liburu eta 267 artikulutan, adiera honetakoak eta 10.ekoak barne) departamendumenduko gobernua.

Frantziako Gobernua, Akitaniako Kontseilua, Kontseilu Nagusia Euskal Kulturaren Aldeko Herriarteko Sindikatua eta Hautetsien Kontseilua dira kideak. herria¬

Departamenduaz arduratzen dela Kontseilu Nagusia, Biarnoa eta Ipar Euskal Herriaren artean banatuak dira laguntzak eta hedapenak.  Berria - Kultura   2004-09-22

Jean Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako kontseilu nagusiko lehendakaria Akitania eskualdeko hauteskundeetan aurkeztuko da UDF alderdiko ordezkari gisa. herria¬

Lasserre kontseilu nagusiko buruak bazuen zer erran.  Herria   2002-10-03

Kontseilu nagusiko alkirat heltzen bada, Hazparne lurraldeko idazkaritza utziko du.  Herria   2003-11-27

Max Brissonek [...] Kontseilu Nagusiaren Baionako egoitzan hartu gaitu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Kontseilu Nagusiak urari eta hondakinei buruz eztabaidatuko du bihar.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Hezkuntza, kultura, gazteria eta kirolaz arduratzen den batzordeko burua da Kontseilu Nagusian.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

10 kontseilu nagusisup_2 (bestelakoak)

Eusko Jaurlaritzaren aurrekari izan zen egitura autonomikoan, Eusko Kontseilu Nagusian, Garraio eta Komunikazio kontseilari izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Erregeren hurbileko Eraso jaunak eskatu ziola galda ziezadan, ea ahal eta nahi ote nuen Errege Jauna zerbitzatu, Gaztelako Kontseilu Nagusian.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 208. orr.

Amultsuki hartu ninduela eta ahalak oro egin zituela, bera buru zen Inkisizioko Kontseilu Nagusian sar nendin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 207. orr.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia dezentralizatzearen alde agertu izan dira, EAEko eta Kataluniako justizia organo propioen garapena aldarrikatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Izendapena Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak egin du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Irakeko Iraultza Islamikoaren Kontseilu Nagusiaren eta Moktada al Sadr buruzagi xiitaren menpeko miliziak. herria¬

Erresuma Batuko Medikuen Kontseilu Nagusiak ez duelako horrelakorik egiteko baimenik ematen.  Berria - Gaiak   2004-07-31

Azaro amaierako Kongresuaren atarian, Kontseilu Nagusia bildu zuen atzo ELAk Donostian.  Berria - Ekonomia   2004-10-23

11 kontseilu orokor (128 agerraldi, 5 liburu eta 111 artikulutan) kontseilu nagusia.

Estatuak, Akitania Eskualdeak, Kontseilu Orokorrak, Herriarteko sindikatak eta Hautetsien kontseiluak.  Herria   2004-07-01

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Pirinio Atlantiarren Kontseilu Orokorreko presidentea bilduko dira gaur, Ajuria Enean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Ekintza frango burutu dituzte demo-ek, hala nola Paueko Kontseilu Orokorretik 21 jarlekuren Euskal-Herriratzea.  Herria   2002-11-21

1981ean, departamenduko kontseilu orokorrak zuen Ospitalea erosi.  Herria   2002-09-19

Ministerio eta kontseilu orokorretako arduradunek.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 108. orr.

Herriko kontseilu orokorrak jakinarazten du, [...].  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 197. orr.

Apezak zuloa erramuz benedikatu zuen amultsuki, kontseilu orokorraren lehendakariak palatara bat lur bota zion hobian emeki sartzen ari zen kutxari.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 141. orr.

·(bestelakoak) Espainiako Abokatuen Kontseilu Orokorrak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22

Kontseilu Orokorra egin zuen patronalak Bilbon.  Berria - Ekonomia   2004-06-30

MCCko Kontseilu Orokorreko presidente Jesus Cataniak.  Berria - Harian   2005-10-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

abokatuen kontseilu (8); administrazio kontseilu (22); administrazio kontseilu berria (5); aholku edo kontseilu (5); baionako kontseilu (6); botere judizialaren kontseilu (35); botere judizialeko kontseilu (22); eaeko kontseilu ekonomiko (5); espainiako abokatuen kontseilu (6); espainiako kirol kontseilu (21); euskal kontseilu (8); eusko jaurlaritzaren kontseilu (6); eusko kontseilu (10); frantziako kontseilu (7); gerra kontseilu (7); hauteskunde kontseilu (17); hauteskunde kontseilu nazionalak (6); herriko kontseilu (17); irakeko kontseilu (7); iraultza islamikoaren kontseilu (18); iraultza islamikorako kontseilu (7); jaurlaritzako kontseilu (5); jaurlaritzaren kontseilu (6); kirol kontseilu (29); kirol kontseilu gorenak (13); kirol kontseilu gorenaren (8)

kontseilu berria (12); kontseilu berriak (6); kontseilu berriaren (5); kontseilu bilkura (9); kontseilu bilkurak (5); kontseilu bilkuran (37); kontseilu ekonomiko (16); kontseilu eske (5); kontseilu gorena (10); kontseilu gorenak (25); kontseilu gorenaren (11); kontseilu goreneko (7); kontseilu jeneral (25); kontseilu jenerala (18); kontseilu jeneralak (19); kontseilu jeneralaren (19); kontseilu jeneralean (27); kontseilu jeneraleko (13); kontseilu jeneraletik (5); kontseilu konstituzionalak (10); kontseilu nagusi (8); kontseilu nagusia (45); kontseilu nagusiak (132); kontseilu nagusian (36); kontseilu nagusiarekin (9); kontseilu nagusiaren (68); kontseilu nagusiari (16); kontseilu nagusiko (126); kontseilu nagusiko lehendakari (8); kontseilu nagusiko lehendakaria (7); kontseilu nagusiko lehendakariak (19); kontseilu nagusiko presidenteak (10); kontseilu nagusira (6); kontseilu nagusitik (6); kontseilu nazional (5); kontseilu nazionala (10); kontseilu nazionalak (14); kontseilu nazionalaren (8); kontseilu nazionaleko (26); kontseilu onak (5); kontseilu orokor (14); kontseilu orokorra (20); kontseilu orokorrak (30); kontseilu orokorraren (23); kontseilu orokorrari (6); kontseilu orokorrean (5); kontseilu orokorreko (22); kontseilu orokorretik (5); kontseilu osoa (7); kontseilu politiko (8); kontseilu politikoa (42); kontseilu politikoak (40); kontseilu politikoan (7); kontseilu politikoaren (35); kontseilu politikoari (9); kontseilu politikoko (9)

loire atlantiqueko kontseilu (6); magistraturako kontseilu (5); paueko kontseilu (18); paueko kontseilu nagusiak (5); paueko kontseilu nagusian (5); pirinio atlantikoetako kontseilu (40); segurtasun kontseilu (8)

administrazio kontseilua (48); akitaniako kontseilua (8); alderdien kontseilua (6); bildu da kontseilua (5); enpleguaren euskal kontseilua (13); enpleguaren kontseilua (7); eskualde kontseilua (5); europako kontseilua (7); euskal kontseilua (27); garapen kontseilua (35); gazte kontseilua (22); gazteriaren kontseilua (8); gerra kontseilua (8); gobernu kontseilua (18); hautetsien kontseilua (24); herriko gazte kontseilua (14); herriko gazteriaren kontseilua (5); herriko hautetsien kontseilua (5); herriko kontseilua (67); hizkuntza kontseilua (8); kontseilua bildu (50); kontseilua bildu da (28); kontseilua bilduko (5); kontseilua eratu (5); kontseilua osatzen (7); kontseilua osatzen duten (5); kontseilua sortu (11); kontseilua sortzea (12); kontseilua sortzeko (9); ministroen kontseilua (13); nazio kontseilua (5); nbeko segurtasun kontseilua (5); segurtasun kontseilua (30)

administrazio kontseiluak (102); akitaniako kontseiluak (12); angeluko kontseiluak (6); auzapezak eta kontseiluak (5); bretainiako eskualde kontseiluak (7); diputatuen kontseiluak (9); eaeko gobernu kontseiluak (6); erakundeko segurtasun kontseiluak (25); eskola kontseiluak (11); eskualde kontseiluak (18); espainiako ministro kontseiluak (7); espainiako ministroen kontseiluak (36); estatu kontseiluak (42); europako kontseiluak (53); euskal kontseiluak (11); frantziako estatu kontseiluak (11); frantziako ministroen kontseiluak (6); garapen kontseiluak (51); gazte kontseiluak (5); gazteriaren kontseiluak (7); geriza kontseiluak (6); gizarte erakundeen kontseiluak (32); gizarte kontseiluak (8); gobernu kontseiluak (97); gobernu kontseiluak onartu (6); gobernuko ministroen kontseiluak (6); goi kontseiluak (5); harremanen kontseiluak (6); harremanetarako kontseiluak (6); hautetsien kontseiluak (44); herriko hautetsien kontseiluak (5); herriko kontseiluak (41); hizkuntza kontseiluak (14); ikus entzunezko kontseiluak (5); irakeko gobernu kontseiluak (19); jaurlaritzako gobernu kontseiluak (14); konstituzioaren zaindarien kontseiluak (17); kontseiluak deliberatu (6); kontseiluak egin (11); kontseiluak egindako (6); kontseiluak eman (5); kontseiluak erabaki (16); kontseiluak eskainirik (5); kontseiluak hartutako (7); kontseiluak onartu (31); kontseiluak onartutako (13); kontseiluak proposatutako (5); kultura kontseiluak (7); lan harremanen kontseiluak (6); lan harremanetarako kontseiluak (6); ministro kontseiluak (12); ministroen kontseiluak (89); ministroen kontseiluak onartu (5); nafarroako kultura kontseiluak (7); nbeko segurtasun kontseiluak (34); nberen segurtasun kontseiluak (15); realeko administrazio kontseiluak (5); segurtasun kontseiluak (157); segurtasun kontseiluak onartutako (5); segurtasun nuklearrerako kontseiluak (5); udal kontseiluak (6); uste du kontseiluak (5)

administrazio kontseiluan (33); erakundeko segurtasun kontseiluan (11); eskola kontseiluan (6); estatu kontseiluan (7); europako kontseiluan (16); euskal kontseiluan (5); garapen kontseiluan (21); geriza kontseiluan (6); gobernu kontseiluan (29); hautetsien kontseiluan (9); herriko kontseiluan (64); kontseiluan beto eskubidea (6); ministro kontseiluan (6); ministroen kontseiluan (34); nbeko segurtasun kontseiluan (18); nberen segurtasun kontseiluan (6); segurtasun kontseiluan (61)

auzapezak bere kontseiluarekin (6); gobernu kontseiluarekin (5); kontseiluarekin bildu (5)

administrazio kontseiluaren (43); akitaniako kontseiluaren (8); erakundeko segurtasun kontseiluaren (11); estatu kontseiluaren (7); europako kontseiluaren (27); euskal kontseiluaren (5); garapen kontseiluaren (41); gazte kontseiluaren (5); gizarte kontseiluaren (7); gobernu kontseiluaren (33); hauteskunde kontseiluaren (5); hautetsien kontseiluaren (23); hautetsien kontseiluaren biltzar (5); herriko kontseiluaren (13); hizkuntza kontseiluaren (11); irakeko gobernu kontseiluaren (9); kontseiluaren arabera (13); kontseiluaren bileran (6); kontseiluaren bilkura (7); kontseiluaren biltzar (8); kontseiluaren ebazpen (5); kontseiluaren ebazpena (9); kontseiluaren erabakia (8); kontseiluaren esku (17); kontseiluaren eskuetan (5); kontseiluaren izenean (13); kontseiluaren lana (6); kontseiluaren ondoren (6); kontseiluaren oniritzia (6); kontseiluaren osaketa (5); kontseiluaren sorrera (9); kontseiluaren ustez (11); ministroen kontseiluaren (8); nazio kontseiluaren (5); nbeko segurtasun kontseiluaren (9); nberen segurtasun kontseiluaren (6); segurtasun kontseiluaren (71); segurtasun kontseiluaren ebazpen (5); segurtasun kontseiluaren ebazpena (6); segurtasun kontseiluaren esku (14); udal kontseiluaren (5); zaindarien kontseiluaren (5)

administrazio kontseiluari (10); erakundeko segurtasun kontseiluari (18); europako kontseiluari (13); garapen kontseiluari (5); gobernu kontseiluari (8); konstituzioaren zaindarien kontseiluari (6); ministroen kontseiluari (6); nbeko segurtasun kontseiluari (9); segurtasun kontseiluari (62); zaindarien kontseiluari (6)

administrazio kontseiluetan (9); ministro kontseiluetan (8)

abokatuen kontseiluko (6); administrazio kontseiluko (117); administrazio kontseiluko idazkari (11); administrazio kontseiluko idazkaria (8); administrazio kontseiluko idazkariak (8); administrazio kontseiluko kide (15); administrazio kontseiluko lehendakari (11); administrazio kontseiluko lehendakaria (7); akitaniako kontseiluko (8); artzapezpikuen kontseiluko (5); barruti kontseiluko (7); eaeko abokatuen kontseiluko (5); ektko administrazio kontseiluko (16); erakundeko segurtasun kontseiluko (9); erromako artzapezpikuen kontseiluko (5); eskola kontseiluko (7); eskualde kontseiluko (12); eskubideen kontseiluko (5); estatu kontseiluko (7); europako kontseiluko (71); europako kontseiluko adituek (8); europako kontseiluko adituen (7); euskararen kontseiluko (6); garapen kontseiluko (42); gazteriaren kontseiluko (6); giza eskubideen kontseiluko (5); gizarte kontseiluko (6); gobernu kontseiluko (103); gobernu kontseiluko kide (28); gobernu kontseiluko kideak (8); gobernu kontseiluko presidente (5); hautetsien kontseiluko (43); hautetsien kontseiluko lehendakari (6); hautetsien kontseiluko lehendakariak (8); herriko kontseiluko (7); hizkuntza kontseiluko (10); irakeko gobernu kontseiluko (40)

kontseiluko adituek (8); kontseiluko adituen (7); kontseiluko asanblea (5); kontseiluko bilkura (5); kontseiluko bilkuran (7); kontseiluko biltzar (7); kontseiluko biltzarraren (22); kontseiluko biltzarraren laburpena (21); kontseiluko buru (18); kontseiluko burua (6); kontseiluko buruak (15); kontseiluko idazkari (104); kontseiluko idazkari nagusi (29); kontseiluko idazkari nagusia (17); kontseiluko idazkari nagusiak (32); kontseiluko idazkari nagusiaren (6); kontseiluko idazkaria (13); kontseiluko idazkariak (11); kontseiluko ildo politiko (11); kontseiluko kide (116); kontseiluko kidea (14); kontseiluko kideak (36); kontseiluko kideek (25); kontseiluko kideen (11); kontseiluko lehendakari (29); kontseiluko lehendakaria (17); kontseiluko lehendakariak (19); kontseiluko ordezkari (10); kontseiluko ordezkaria (5); kontseiluko ordezkariak (7); kontseiluko presidente (29); kontseiluko presidentea (23); kontseiluko presidenteak (26); kontseiluko txandakako presidente (5); kontseiluko zuzendaria (6); kontseiluko zuzendariak (7); kontseiluko zuzendaritzako (5)

nbeko segurtasun kontseiluko (19); segurtasun kontseiluko (99); segurtasun kontseiluko kide (41); segurtasun kontseiluko kideak (5); segurtasun kontseiluko kideek (7)

erakundeko segurtasun kontseilura (11); nbeko segurtasun kontseilura (14); nberen segurtasun kontseilura (7); segurtasun kontseilura (81); segurtasun kontseilura eraman (7); segurtasun kontseilura eramango (5); segurtasun kontseilura eramatea (17); segurtasun kontseilura eramateak (5); segurtasun kontseilura eramateko (7); segurtasun kontseilura iristea (5); segurtasun kontseilura joko (7)

kontseilutik kanpo (5)


kontseiluburu (orobat kontseilu buru) iz kontseiluaren burua.

Lasserre departamenduko kontseiluburuaren baitan.  Herria   2001-11-08

Jan Peter Balkenende EBko kontseilu buruak.  Berria - Mundua   2004-12-09

Erramun Bachoc-ek [Hizkuntza Konrtseiluko] lehendakaritza apirilaren 2an utziz geroztik, bazkideetan nehor ez da aurkeztu kontseiluburu izaiteko.  Herria   2003-06-05

Barruti bakoitzak bere Kontseilua dauka, eta hor auzo elkarteak, kultur elkarteak eta bestelakoak daude, baina Barrutiko Kontseilu burua zinegotzi bat izaten da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Haren ondotik, beste kardinale bat, Giulio Mazzarini, aita sainduaren nuntzio bezala etorria Parisera, Frantziako erregearen kontseiluburu bilakatu zen 1642tik aitzina.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 49. orr.

· Beñat Darretxe Garapen Kontseilu buruaren ustez.  Herria   2004-06-24


kontseilukide 1 iz kontseiluko kidea.

Hautesleek Eskolako Kontseilukideak aukeratu behar zituzten, eta kontseilu honek finkatzen ditu, azken batean, eskoletako edukien programak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 171. orr.

Kulturako kontseilukideak Nafarroako Gobernuak berak izendatzen dituelako.  Berria - Kultura   2004-10-09

Kalliopi Koufa NBEko giza eskubideen batzordeko kidea eta Alexandre Cherkasov Memorial giza eskubideen zentroko kontseilukideak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Europako Banku Zentralean Domingo Solans kontseilukideak utzi berri duen aulkia beste espainiar batek hartuko duela.  Berria - Ekonomia   2004-03-27

Euskal Herrian 15:00ak zirenean hasi zuten atzo bilera Washingtonen Erreserba Federaleko (Fed) hamabi kontseilukideek.  Berria - Ekonomia   2004-11-11

Protesta gisa, kontseilukide xiita batek bertan behera utzi zuen bere partehartzea.  Berria - Mundua   2004-04-11

2 (izenondo gisa)

Herenegun, beste ulema kontseilukide bat modu berean hil zuten Mosulen.  Berria - Mundua   2004-11-24

3 (hitz elkartuetan)

Ni aulki barrubigun batean eserita eta erretzen ari, beste zereginik ezean, eta administrazio-kontseilukideen besaulki hutsak hantxe, nire aldamenean:  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 282. orr.


kontseiluño iz adkor kontseilua, aholkua.

Kontseiluño bat: Donapaleun sei bide kurutzatzen baitira, horietarik xuxen behar duzue hartu Peyrehoraderakoa.  Herria   2003-03-10

Eta halakoei kontseiluño bat eman behar zaie eskuzabalki […]: zuen galdera ez dadila izan sekula noiz arte? antzu otxan hori.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 39. orr.


kontseilutxo iz adkor kontseilua, aholkua.

Eta bere kontseilutxoa, jakina: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 40. orr.


kontseju1 ik kontseilu.

kontseju2 ik kontzeju.

kontsekrapen ik kontsakrapen.

kontsekratu ik kontsakratu.

kontsekrazio ik kontsakrazio.

kontsekrazione ik kontsakrazio.

kontsekuente (orobat konsekuente g.er.) 1 izond

Gizon prestua zela, kontsekuentea, politika arloan ongi erakutsi zuen bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 240. orr.

Arlote tronpeta-jolea, sikeran, kontsekuentea zen bere ideiekin.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 110. orr.

Erraza da demagogia egitea, eta zaila, kontsekuentea izatea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 369. orr.

Horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Oso era kontsekuentean jokatu zuen adigai horiekin eta hauek iradokitzen dituzten oinarri-esakuneekin, hauekin esperientziaren mugez goiti joatea ezinezkotzat adieraztean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 69. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ez Aloña ez ni ez ginen sinestunak, eta geure uste eta iritziekin zintzo eta konsekuente jokatzen saiatzen ginen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 105. orr.

Pazifismo absolutuaren etika, [...] maila pertsonalean ongi dago, "guztian eta denean" kontsekuente jokatzen duen santu batentzat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 33. orr.


kontsekuenteki iz era kontsekuentean.

Orduan kontsekuenteki jokatu dut idealismo enpirikoari garrantzi handia ematean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 167. orr.

Epikurok bederen bere sistema sentsualaren arabera Aristotelesek eta Lockek baino kontsekuentekiago jokatu zuen (bere inferentziek ez baitzuten inoiz esperientziaren muga gainditu).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.


kontsekuentzia 1 iz ondorioa.

Euskal preso politikoak izatea subiranotasun nazionalaren aldeko eta Euskal Herriko liberazio sozialaren aldeko borrokaren kontsekuentzia da, eta beraz aministia negoziatzeak biak negoziatzea esan nahi du, eta ordainetan libertate zatiak saltzea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

2 (filosofian)

Hiru hartueman dinamikoak, beraz, inherentzia, kontsekuentzia eta elkarketarenak dira, eta beraietatik abiatuta sortzen dira gainerako guztiak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 115. orr.

Inferentzia bakoitzean oinarrian datzan esakune bat dago, eta honetatik segitzen den beste bat, hots, ondorioztapena, eta azkenik, inferentziaren ondorioa (kontsekuentzia), zeinaren arabera azkenaren egia aurrenengoaren egiarekin ezinbestean elkarlotua baitago.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 141. orr.


kontsekuentzialismo iz ekintza baten helburuak ekintza horri buruzko zernahi balioespen moralen oinarria direla aldarrikatzen duten teorien multzoa.

Ongi da erantzukizunaren etika edo kontsekuentzialismoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 27. orr.


kontsekutibo izond ondoz ondokoa, ondoriozkoa.

Beraz: lexiko arrunta, ahal den eta kausal-esplikatiborik gutxien, kontsekutiborik ez... esanahirik zabalenean hartuta, ideologiak berak markaturiko adierazpidea da prentsarena ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 125. orr.


kontsensu ik kontsentsu.

kontsentimendu iz baimena, borondatea.

Jauregiko bertze morroien eta neskameen kontsentimenduarekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 60. orr.

Borondate onez ari ote zen, bada, osaba, eta amorosturik zegoelako agertu ote zigun bere ezkontzeko asmoa, pentsaturik ezen aitari edo amari bihotza beratuko zitzaiola eta haien kontsentimenduarekin eraman zezakeela aitzina bere asmo hura?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 359. orr.


kontsentitu izond haurrez-eta mintzatuz, lainezaz betea.

Haur kontsentitu bat haztea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 242. orr.

Kontsentitu bat haiz, eta bide horretatik galdu egingo haiz.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 59. orr.


kontsentitze (corpusean konsentitze soilik) iz onartzea, leku ematea, onestea.

Zeren, Axularrek berak zioen bezala, bekatuaren egiteko aski da puntu bat, gogoaren egozte bat, borondatearen deliberatze bat eta konsentitze bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 383. orr.


kontsentsu (orobat kontsensu g.er. eta kontzentzu g.er.) 1 iz adostasuna, bat etortzea.

Autogobernua sakontzeko eta kontsentsua zabaltzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Olmertek Jerusalemen inguruan dagoen kontsentsua hautsi zuela.  Berria - Mundua   2006-01-11

Konstituzioaren eduki nagusiaz kontsentsua lortu badute ere, hainbat atal eztabaidatzen segituko dute bi aldeek.  Berria - Mundua   2006-03-19

Kontsentsu politiko eta sozial handiarekin eginiko bidea izan da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Estatutu erreformak zilegi dira, Konstituzioaren araberakoak badira eta kontsentsu zabalez egiten badira. Kontsentsuz aukeratutako kudeaketa-organo batek programa zehatz bat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 379. orr.

Lurralde antolaketa eskemarekin eta Garapen Kontseiluarekin ireki zen ustezko kontsentsuzko bide bat.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Zinismoa bihurtu dela egungo gure gizartean jarrera unibertsal guztiz zabaldu eta kontsentsuzkoa.  Berria - Kultura   2004-09-15

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Barne kontsentsu maila handia lortu, eta hori Gorteetara eraman, han berresteko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Elkarrizketa eta kontsentsu giroa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

· Hautetsien Kontseiluak sortzen duen «kontsentsu politiko» giroa nabarmendu zuen lehendakariak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontsentsu zabalez (3)

kontsentsua lortu (6)

kontsentsuaren bidetik (5)

kontsentsuz egin (3); kontsentsuz lortua (3)


kontsentsuatu, kontsentsua, kontsentsuatzen 1 du ad adostu, kontsentsuz onartu.

Anjeles Iztuetak kontsentsuatutako legea egin zezakeen, gure erkidegoak dituen eskuduntzak eta unibertsitatearen autonomia errespetatuko zuen legea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Autodeterminazioaren aldekoen artean bazterketarik gabe kontsentsuatutako zerrendak. herria¬

2 (era burutua izenondo gisa)

Hautagai zerrenda bateratuak, kontsentsuatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16


kontserba (orobat kontserbu g.er.) 1 iz luzaroan irauteko prestaturiko janaria; bereziki, tankan itxiriko ontzi batean gordetzen dena.

Leihoaren aldean kaxetan sartuta zeuden kontserba batzuk identifikatu nahian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Gu eraman ondoren kontserba guztiak harrapakatu zituztela.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 43. orr.

Haragi, barazki eta arrain ultra-izoztuak, zukuak, kontserba appertizatuak. kontserbak egiteko ontzietako bat.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 115. orr.

4.000 lata kontserba.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 88. orr.

Ez, ez dute kontserbako haragirik...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 63. orr.

Kontserbako atuna oso goxoa gelditzen zen tipula pixka batekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.

Gaurko bazkaria patata eta kontserbako aza zimurrez egindako eltze bat izango da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.

Kontserbako produktuak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Ez handiak ez txikiak, kontserbarako eta freskorako egokiak.  Berria - Ekonomia   2006-04-19

Kontserbarako balio ez duten arrain hondakinekin.  Berria - Gaiak   2004-04-03

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kontserba-ontziak gorderik zeuden armairua ere hutsik dago.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 230. orr.

Bazter batean kontserba-poto hutsak pilatuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 147. orr.

Gas-sukaldetxoa, tea egiteko edo kontserba-poteetako janaria berotzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 272. orr.

Garbitzen eta irakiten zituztenean aurreko udako kontserba-txarroak, lokatzaz tapatzen zituztenean oilategiko pitzadurak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 169. orr.

Mendi ibilaldietan denetatik atzematen dugu, plastiko puskak, Coca-Cola botilak, zigarrokinak, kontserba hondakinak...  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

El Grumete kontserba fabriketako neskek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 57. orr.

Barazki kontserbu enpresa larri batek (Bonduelle) debekatzen diete.  Herria   2003-11-06

Barazkien kontserba sektorea.  Berria - Gaiak   2004-04-03

Bizkaiko kontserba eta gazitze industrian protestak hasiko dituzte bihar berriro. herria¬

Jatetxeak, hegaztiz eta ehizaz josiriko erakusleiho bikainak, kontserba denda handiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

Gainera, datorren urtean salduko den kontserba antxoa aurtengoa baino «garestiagoa» izango da.  Berria - Harian   2005-08-21

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Udaletxean preso egon bitartean ikusitako atun kontserbak ere etorri zitzaizkion burura.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.

Atun eta sardina latak ageri ziren, bai eta saltsak, boilur kontserbak, barazki beratuez egindako ongailuak ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

· Bizkaiko 20 arrain-kontserba lantegietan.  Berria - Ekonomia   2004-05-27

Bizkaiko arrain kontserba fabriketako langileek.  Berria - Ekonomia   2004-05-27

4 kontserba-lata (orobat kontserbalata) kontserba-potoa.

Ogiarekin eta kontserba-latarekin gelan sartu zenean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 225. orr.

Soldadu batzuek irekita zituzten kiloko kontserbalata batzuk.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrain kontserba (3); kontserba enpresa (3); kontserba enpresak (8); kontserba enpresek (4); kontserba eta gazitze (7); kontserba lata (6); kontserba latak (5); kontserba ontziak (5)

kontserbak egiteko (3)


kontserbadore (orobat konserbadore g.er. eta kontserbatore g.er.) 1 izond tradizioak, gizarte eta ekonomia egiturak bere horretan uzteko joera duena.

Ideologia kontserbadoreko eta erlijiosoko hainbat talde.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 292. orr.

Ortodoxia kontserbadore zaharberritua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 329. orr.

Alderdi kristau kontserbadoreko prentsa ordezkaria da gizona.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 289. orr.

Alderdi kontserbadorea hiru hiri ospetsu horiek zaharberritzearen aurka egon zen setati.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.

Partidu kontserbadoreko kide egin naiz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 204. orr.

Gobernuko kontserbadore zein sozialistek ez zuten deus egiten kaos hura konpontzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 215. orr.

Tatcher politikari kontserbadorea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 107. orr.

Parisko diputatu kontserbadore Claude GoasguenekEragin kultural kontserbadoreak burua berotu ez badizu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 181. orr.

Alkatea karlista, kontserbadorea eta abertzaletasunaren kontrario amorratua zen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 74. orr.

Don Pedrok esaten zuen pertsona zintzoa zena kontserbadorea baizik ezin izan zitekeela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

1926an jaio nintzen, familia kontserbadore eta erlijioso batean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 15. orr.

Arropa apal eta kontserbadoreko emakumeak gustatzen zitzaizkion, tentu handiz jositako arropak janzten zituztenak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.

2 (adizlagun gisa)

Taldeek oso kontserbadore jokatu baitute.  Berria - Kirola   2004-03-09

• 3 iz joera kontserbadoreak dituen pertsona; alderdi kontserbadore bateko kide den pertsona.

Klase ertain ingeleseko kontserbadoreak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 355. orr.

Dibertsio arina, "moralduna", kontserbadoreek aldarrikatutako Amerikar familia balioen neurri estandarretan sartzen zena.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 185. orr.

Cánovas eta Sagasta errestauratzaileek, Silvela, Maura eta Dato kontserbadoreek, Canalejas, Moret eta Romanones liberalek.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 165. orr.

Europako Legebiltzarreko kontserbadore, liberal eta sozialistek.  Berria - Mundua   2004-11-19

"Kontserbadore errukitsuen" gaineko kalaka inozo hori guztia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 285. orr.

Dena liberal txintxo eta kontserbadore-karlista gaiztoen ipuin ezagunaren zelofanean bilduta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 94. orr.

· Bush administrazioko atzerri politika zuzentzen duten neo-kontserbadore fanatikoek.  Berria - Mundua   2004-10-21

4 (hitz elkartuetan)

gzion bat arras zuzena omen, bainan kontserbadore fama zuena eta Amerikanoen adixkidea.  Herria   2002-12-26

· Gero azaldu zion gizonari arte-kontserbadorea zela Malco, eta koadroa konpontzera ekarri zutela Idusera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi kontserbadorea (13); jarrera kontserbadorea (3); politika kontserbadorea (3)

alderdi kontserbadoreak (19); gobernu kontserbadoreak (4); hautagai kontserbadoreak (4); jarrera kontserbadoreak (3); oposizio kontserbadoreak (6)

alderdi kontserbadorean (3)

alderdi kontserbadorearen (7); gobernu kontserbadorearen (3); liberal kontserbadorearen (3)

alderdi kontserbadoreari (3)

alderdi kontserbadoreek (7)

alderdi kontserbadoreen (3); indar kontserbadoreen (3); kontserbadoreen esku (5); kontserbadoreen eskuetan (5); kontserbadoreen eta erreformazaleen (3)

alderdi kontserbadoreko (17); alderdi kontserbadoreko buru (4)


kontserbadorismo ik kontserbadurismo.

kontserbadurismo (orobat kontserbadorismo) iz joera kontserbadorea. ik kontserbatismo.

New Age mugimendua Ronald Reaganek presidentetza hartu zuen garaian sortu zen, 60ko urteetako Ameriketako kontrakulturako kideen artean, zahartzen hasiak ziren aktibistak mobilizatzeko eta nagusitzen hasia zen kontserbadurismo politikorako joerari aurre egiteko.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Europako eskumaren kontserbadorismo zaharkitutik urrun. Arco arte azoka erraldoiaren aurtengo edizioa iazkoa ere bai, seguru asko kontserbadurismoak jota dago.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28


kontserbagai iz kontserbatzeko gaia.

Aran ustelen, kontserbagai garratzaren eta arrautza ustelen nahaste baten usaina du gelak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.


kontserbagile (orobat kontserba egile) iz kontserbak egiten dituen pertsona edo enpresa.

Kontserbagileak kalera irtengo dira.  Berria - Ekonomia   2004-05-27

Batzu ari dira kontserba egileentzat, Bipia edo Accoceberry-rentzat: laborari horiek biperra biltzen dute eta kesa batzuetan ezarririk kontserba etxeetara eramaiten.  Herria   2001-10-25


kontserbagintza iz kontserbak egitea.

ELAk emandako datuen arabera, guztira 20 enpresa ari dira arrain kontserbagintzan, eta 1.300 langile inguru dituzte  Berria - Ekonomia   2004-05-27


kontserbakoi izond/iz kontserbadorea.

Herriaren arima kontserbakoiak ez dizu anbiguitaterik, absolutuki erreakzionario garbia da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 70. orr.

Gizarte kontserbakoi itxiarekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 105. orr.

Historiografia kontserbakoiaren mitologia nazionalaz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 62. orr.

Iraultzaren eredu progresista deritzona eta kontserbakoia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 220. orr.

Kontzientzia nazional espainolaren kapitulu ezinbestekoa kontserbakoi nahiz liberalentzat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 191. orr.

Kontserbakoiek etorkizuna ere halakoxea gura lukete, hots, iragana berrituzkoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 74. orr.


kontserbakor izond kontserbadorea.

Supermoderno eta postmoderno eta progre bezala saltzen zaigun azken-garrasi merkaduria asko eta asko, tradizio kontserbakor hobereneko zapi zaharrak baino ez direla.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.


kontserbalari iz kontserbagilea.

Urdeki lantegi baten nagusi ondorengoz emanez Pierre Gueraçague kontserbalari ezagutua.  Herria   2004-03-04


kontserbalata ik kontserba 4.

kontserbarazi, kontserbaraz, kontserbarazten du ad kontsebatzera behartu.

Bide beretik, gizakia jaio eta denbora zati batez kontserbarazten duten ahalmenak, beraren hondamena eta galtzea dakartenak berak diren bezala, horrela, sortze eta iraungitzearen mundu osoan, jaiotzearen kausak eta suntsitzearenak berberak dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 194. orr.


kontserbategi (orobat kontserbutegi) 1 iz kontserba fabrika.

Kontserbategietako langileak antxoaren zain daude oraino.  Berria - Harian   2005-06-03

Atxetako Kontserbategiaren ondotik pasatzean aditzen zen kirats okaztagarria.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 103. orr.

Haste hartan [...] kontserbutegiek zuten muntatzen, atunkiaren arrakasta emendatuz joan zadin.  Herria   2001-07-05

Katuak kontserbategiko atepean usnaka ibiltzen diren gisan, zinez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 138. orr.

Erosleak kontserbategiak izan ziren.  Berria - Harian   2005-06-03

2 arrain kontserbategi.

Ziburun, auzogune berri bat sortzekoa da lehengo arrain-kontserbutegiak eta bereziki Saupiquet lantegia ziren tokian.  Herria   2005-09-01

Hori, lehengo arrain kontserbutegien eremuan.  Herria   2005-04-21

Gaitzeko erakusketa muntatu zuten [...] arrantzaleak gogoan, bai eta arrain-kontserbutegietako langileak.  Herria   2004-05-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrantzaz eta kontserbutegiez (3)


kontserbatismo iz joera kontserbadorea. ik kontserbadurismo.

Batzuek ez dute jokatzen Euskal Herriaren interesen defendatzaile papera eta kontserbatismoari lotzen zaizkio tematurik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Kontserbatismoa, periferiako eskualde "atzerakoietan" bereziki sendotua egoten zena, razionalismo modernoaren etsaia da, haren ume liberalismoarena orobat, iraultza liberalarena hortakoz  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 219. orr.


kontserbatore ik kontserbadore.

kontserbatorio (orobat konserbatorio) 1 iz musika irakasten den ikastetxe ofiziala.

Baionako Kontserbatorio Nazionalak.  Berria - Kultura   2004-02-26

Pragatik Vienara joan zen, hango Kontserbatorio ospetsuan ikastera. Badakizu kontserbatorioan bakarrik egin daitekeela piano-karrera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 59. orr.

-Erabaki al duzue institutuan jarraituko dudan ala kontserbatorioan matrikulatuko naizen? -galdetzen diet.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 58. orr.

Ezin emango dizut kontserbatoriora aurkezteko pasea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 8. orr.

Badakizue nik kontserbatoriora joan nahi dudala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 59. orr.

Kontserbatorioko ikaslea zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 270. orr.

Pariseko Kontserbatorioan sartu zuen, eta handik ateratakoan biolin-jotzaile petoa zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 272. orr.

Kontserbatorioaren auditorioan.  Berria - Kultura   2006-02-04

Bilboko Koru Elkarteko Kontserbatorioko Abesbatzak.  Berria - Kultura   2004-03-23

Bilboko kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak.  Herria   2003-01-28

Bestela, nola hartuko zuten, bada, Bagdad-eko Goi mailako Kontserbatorioa bezalako eskola hain berezi batean?  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 89. orr.

Goi mailako Euskal Herrriko kontserbatorioa.  Berria - Kultura   2004-08-24

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baionako Musika Kontserbatorioan ere sartzekotan da gaita.  Herria   2005-10-20

Gasteizko Musika Kontserbatorioko zuzendari ohia.  Berria - Kultura   2004-07-16

Frantziako eskualdeko musika eta dantza kontserbatorioak, gaurko egunean Baiona eta Donibane Lohizuneren artean barreiatzen denak, adar berri bat ukanen du Miarritzen 2005eko ikasturtearen sartzetik aitzina.  Berria - Kultura   2004-02-14

Leioako Udal Kontserbatorioko irakaslea.  Berria - Kultura   2004-07-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amsterdamgo kontserbatorioan (4); baionako musika kontserbatorioan (3); donostiako kontserbatorioko (3); jesus guridi kontserbatorioan (4); jesus guridi kontserbatorioko (3); kontserbatorioko irakaslea (4); kontserbatorioko zuzendari (3); musika kontserbatorioan (13) baionako kontserbatorioko (13); musika kontserbatorioko (4)


kontserbatu, kontserba, kontserbatzen (orobat konserbatu g.er.) 1 du ad iraunarazi, atxiki.

Nafarroako Gobernuak Orbaizko elizako fatxada kontserbatu du.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 141. orr.

Iraunkortasuna «konpromiso emozional hutsal» bat baino gehiago izan dadin, ezinbestekoa da zer kontserbatu edo mantendu nahi den zehaztea.  Berria - Gaiak   2004-04-07

Gizakiak eta beste animalia askok ura kontserbatzeko garatu dituzten mekanismo konplikatu eta eraginkorrek agerian uzten dute lehorrean bizitzeko egindako egokitzapena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 186. orr.

Gure itzala kontserbatu nahi izatea erabaki ideologiko bat da, jakina, baina ez dio unibertsaltasunari bizkarra erakusten.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 161. orr.

· Han erakusten baitute Rasputinena omen zen zakila formoletan kontserbatua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 254. orr.

XI. mendekoak izan litaizkeen hilobiak aurkitu dituzte, harrigarriki kontserbatuak.  Herria   2004-05-06

2 (janariez mintzatuz)

Janari batzuk seguru kontserbatzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 45. orr.

Arraina hobeki aprobetxatu eta kontserbatu beharko dugu, gizaki primitiboaren ereduari jarraiki.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 26. orr.

Ehizakia ondo kontserbatzen da bertan astebetez.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 152. orr.

Labea (elikagaien berogailua), izozkailua (luze kontserbatzeko) eta hozkailua (egun batzuetan mantentzekoa) aparatu bakar eta bera izango da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 62. orr.

3 gorde, atxiki.

Dena kontserbatu nahi izan zuten nire gurasoek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 44. orr.

Idazki hura kontserbatu egin zen, eta gerora mirariak egin ditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 312. orr.

• 4 da ad sasoian egon.

Urteak gorabehera ondo kontserbatuta zegoen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 75. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Rowley Apezpiku zintzoaren sermoi kontserbatu bakarretik hartutako pasarte honetan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.


kontserbatzaile (orobat konserbatzaile) 1 izond kontserbatzen duena.

Modu berean, Natura ere kontserbatzailea baita, koxis delakoan, ipurtezurrean, buztan desagertu baten aztarna daramagu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.

Grina kontserbatzaile honek nire asmoa indartzen du eta segurtasuna ematen dit egin nahi izan dudanari buruz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 159. orr.

Funtzio kontserbatzaile bera egongo da ekinean kultur totalitateen gaian [...], jatorriari buruzko ikerkuntzaren gaian [...], eta historia bizi, jarrai eta ireki baten gaian.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 21. orr.

2 iz arte-kontserbatzailea. ik beherago 4.

Alabaina, kontserbatzaileak artearen adierazpide berri horiek bere egiten hasi beharko dira apurka-apurka, etorkizuneko artea hori da-eta.  Berria - Kultura   2004-09-15

Betiko artelanak zaharberritzeaz gainera, etorkizuneko obrak konpondu ahal izateko teknikak ikertzea da orain, kontserbatzaileen egiteko nagusia.  Berria - Kultura   2004-09-15

Kontserbatzaileek maiz erabiltzen dute X izpien teknika, koadroen konposizioak aztertzeko.  Berria - Kultura   2004-09-11

3 izond/iz kontserbadorea.

Alderdi kontserbatzaile katolikoa zenean, diputatu bakarra izan zuen 15 urtez.  Berria - Mundua   2004-03-20

Matxinada-garai haietan, izpiritu kontserbatzaile eta hego-laburra erakutsi zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.

Bai SPD sozialdemokrataren aldetik, bai haren ondorengo CDU kontserbatzailearen aldetik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.

Hitzetatik haratago, politika praktikoa egin behar dutenean, Europako neoliberalistarik kontserbatzaileenen gisakoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

Beatriz oso neska konbentzionala zen [...] kontserbatzailea, eskuinekoa, espainiazalea.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 174. orr.

Dagoeneko asturiarrak lortu duen aldearekin, iaz denboraldi osoan erabili zuen jarrera kontserbatzailea martxan jar dezake.  Berria - Kirola   2006-05-07

Jokaldi juridiko-politiko abil bat zen, liberal konstituziozaleei bezain egoki kontserbatzaileei zetorkiena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 52. orr.

Kontserbatzaileentzat herria berez erlijioso, erregezale, etc., etc. da, ur bare gardena, haren izpiritua "besteak" turbusten du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 74. orr.

Alonso] asturiarrak lortu duen aldearekin, iaz denboraldi osoan erabili zuen jarrera kontserbatzailea martxan jar dezake.  Berria - Kirola   2006-05-07

4 arte-kontserbatzaile iz museo bateko artelanak zaintzen dituen pertsona.

William Shank arte kontserbatzaileak.  Berria - Kultura   2004-09-11

Guggenheim museoko arte kontserbatzaile Margit Rowell aritu da komisario lanean.  Berria - Kultura   2004-10-02

Bilboko museoko arte kontserbatzaileek eginiko ikerketa lanari esker jakin zuten, urte batzuen ondoren, Sarnellik egina zela.  Berria - Kultura   2004-12-28


kontserbazale 1 izond iraunarazlea.

Moralaren eremura eraman nahi duzun bereizkuntza horren kontra ez luke aita santu batek protestatuko, gizartearen instintu kontserbazaleak baizik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

2 kontserbadorea.

Haatik ez deiogü galtatzen ahal hamar manüetarik bat edo beste ken dezan, ez eta Credoa (Sinesten düt) motxorra dezan : hor kontserbazale izan behar dü Aita Saintüak.  Herria   2005-07-14

Pentsamendu espainol nazional eta original baten patriotak ez bide dira Menéndez Pelayo edo Unamuno bezalako kontserbazale angustiatuak bakarrik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 40. orr.

Oso liberala eta oso kontserbazalea, maitale horiek bizitzen laguntzen badiote.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 260. orr.


kontserbazio 1 iz kontserbatzea.

Garapenerako baliabideen kontserbazio eta kudeaketa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 103. orr.

Gizabanakoaren gorputzean badira, alde batetik, xede berezia duten atal batzuk: batzuek elikatze-organoen antzera, banakoaren kontserbazioa dute helburu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 193. orr.

Energiaren kontserbazioaren legeak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 113. orr.

Artearen kontserbazioari buruzko biltzarra.  Berria - Kultura   2004-09-15

Ondare Historiko eta Artistikoaren Kontserbaziorako Nazioarteko Institutuak antolatuta. herria¬

Tradizioak berezko ditu sormena eta kontserbazioa uztartzea.  Berria - Kultura   2006-01-27

Garapen iraunkorra eta ingurumenaren kontserbazioa sustatzen ditugu.  Berria - Mundua   2004-05-01

Bizia eta bizi-kalitatea bera ere ingurumenaren kontserbazio egokiari eta oreka ekologikoari lotuta daudela.  Berria - Gaiak   2004-06-16

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kontserbazionista.

Gizarte-gorputzaren kontserbazio-instintuak nahiko indar du digeritu ezin duen guztia arbuiatzeko. Arrazaren kontserbazio senean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

Egun galtzeko zorian dauden espezieak dira kontserbazio egitasmoen eta telebistako dokumentalen izarrak.  Berria - Gaiak   2006-03-08

Kontserbazio programen arrakastaren eredutzat dute.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Europako gobernuak eta kontserbazio erakundeak.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Pradoko museoko kontserbazio lehendakariorde eta erakusketako komisarioak.  Berria - Kultura   2004-03-11

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erresuma Batuko Mundu Kontserbazioaren Behaketarako Zentroak (WCMC).  Berria - Gaiak   2004-02-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ondarearen kontserbazioa (3)

naturaren kontserbaziorako (3)


kontserbazioburu (corpusean kontserbazio buru soilik) iz

Bartomeu Mari Bartzelonako MACBAko kontserbazio burua  Berria - Kultura   2006-03-18


kontserbazionista izond/iz ik kontserbazio 2.

Sumatrako elefanteen egoera larria dela salatu zuen atzo Naturarentzako Munduko Funtsa erakunde kontserbazionistak (WWF). Kontserbazionisten arabera, espezieak babesteko munduan dagoen itunik eraginkorrena da CITES. herria¬

Richard Thomas BirdLife International talde kontserbazionistaren eledunak.  Berria - Gaiak   2006-02-26


kontserbera iz kontserba fabrika.

Hondakin-sortzaile handienak direlako elikagaien industria (kontserberak, prekozinatuak), kateringa (enpresa eta antzeko kolektibitate handientzakoak) eta zentro banatzaileak, besteak beste.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 34. orr.


kontserberia iz kontserba fabriken multzoa.

Oihaleria, kontserberia edo industria ta komertzioak prezio ezin hurbilduzkoekin salduz beldurra sartzen ari dutela mundu komunista hortako arranoek.  Herria   2005-01-20


kontserbu ik kontserba.

kontserbuki iz ipar kontserba jakia.

Gure eskualde hotako kontserbuki, sagarno, garragarno, xingar eta gaineratikoak deneri ezagutarazi nahiz arizan direnak...  Herria   2003-03-06

Sagarno eta beste edari, ahate gizen, kontserbuki, biper, erreximenta, ezti, pastiza, fruitu, arrain, gasna, esneki, oilo, xokolet eta goxoki, bada hor denetarik!  Herria   2001-07-19


kontserbutegi ik kontserbategi.

kontserje iz atezaina.

Aluminiozko mahai baten atzean zegoen kontserjea, irratia entzuten.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 44. orr.


kontsezio ik kontzesio.

kontsideratu, kontsidera, kontsideratzen 1 du ad pentsatu, uste izan.

Irabazita zuenaz ahazturik, falta zitzaionean bakarrik jartzen zituen begiak, falta zitzaiona zuena baino gehiago zela kontsideratuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 367. orr.

Teknologiari berezkoa zaion barne-logika bat esleitzen zaio, eta hura (bere diseinua, ezaugarri teknikoak eta abar) azaltzeko inolako kanpo-faktoreen beharrik ez dagoela kontsideratzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.

2 -tzat eduki, -tzat hartu.

Fisiologia imanenteak, aitzitik, izadia sentsuen objektu ororen multzo gisa kontsideratzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 281. orr.

Formari dagokionez, gure adigaiek begiespenean a priori determina ditzakegu, espazioan eta denboran objektu berak sintesi erregularraren bitartez sortzen ditugun heinean eta hauek quanta gisa soilik kontsideratzen ditugun heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 251. orr.

Kasu ideal eta, ondorioz, abstraktutzat kontsideratu da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.

Testu bat buruz ikasten bada, bere errezitazio bakoitza enuntziatu bat al da ala enuntziatu beraren errepikapena dela kontsideratu behar da?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 118. orr.

Jakina, inguru-testuaren nolakotasuna continuum moduan kontsideratu behar da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 148. orr.

Hala kontsideraturik, gure egintza guztiak bidezkoak dira, baina orobat axolarik gabeak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 127. orr.

Beti ikusi eta kontsideratu da mahatsondoa pozaren, alaitasunaren, alegeraren eta kontentuaren zuhaitza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

3 gogoan erabili.

Bi inperatibo horiek batera kontsideratuz gero, emaitzak ez dira oso adoregarriak izango lortu nahi den helbururako.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.

Orain arte gorputzak beren unibertsaltasunean kontsideratu badira, orain nozio komunen atalasea murriztu beharra dago.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 16. orr.

Orain arte gizakia bi ikuspegitatik kontsideratu izan da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 18. orr.

Ondoren kontsideratzen da Jainkoaren bakardadea bere isolamendu baketsuan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.

4 aintzakotzat hartu.

Literatura minorizatu bat gara, oraindik ez gaituzte kontsideratzen, eta askotan egileak berak eman behar du atzerrirako pausoa...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 57. orr.


kontsiderazino ik kontsiderazio.

kontsiderazio (orobat kontsiderazino g.er. eta kontsiderazione g.er.) 1 iz gogoeta, pentsakizuna. ik kontsidero.

Kontsiderazio hauek oso xeheak dira eta ongi ulertu behar dituzu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 153. orr.

Aski sakona den kontsiderazio honek, ordea, bi alde ditu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 21. orr.

Kategorien taula honetaz kontsiderazio zuzenak egin daitezke, agian arrazoimen-ezagutza ororen forma zientifikoari begira ondorio garrantzitsuak izango lituzketen kontsiderazioak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 65. orr.

Ene gorputzak, bere gobernatzaile izan behar zuenak baino hagitzez zoliago, kontsiderazio metafisikoak baztertu eta berez hautatu zuen aitzina jauzi egitea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.

2 beriramena, begirunea.

Aitzitik, arimak eta gorputzak kontsiderazio berbera merezi dute.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 11. orr.

Sortzaileekiko kontsiderazioa, berriz, ez da haien dohain literarioen miresmenak eragina, dohain horiek merkatuaren zerbitzura jartzeko abileziak irabazia baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 63. orr.

3 -tzat hartzea, -tzat edukitzea.

Hori, mendi parajeon Victor Hugoren kontsiderazio "erromantikoan" bezalaxe [...], berak karlistak funtsean egiazko liberalak bihurtu izatean nabaritzen da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontsiderazio hutsetik (3)


kontsiderazione ik kontsiderazio.

kontsidero iz kontsiderazioa, gogoeta.

Erromatarren handitasunaren kausei buruzko kontsideroak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 238. orr.

Intendentzia arazoez hitz egiten hasi [...] eta kontsidero jasoagoetara iritsi ziren batean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 22. orr.

Beste kontsidero batzuen lehenespenagatik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kausei buruzko kontsideroak (4)


kontsigna (orobat konsigna) 1 iz jokabide-agindua.

Eusko komunistei eta komunista errepublikano espainolei espiatzeko kontsigna.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 254. orr.

Inork ez du egun horrelako lanik nahi, lanaren eta pazientziaren sinonimoa delako, egungo kontsignak, egungo ordena-hitzak, unean uneko plazerak, ihardukirik onartzen ez duelako.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 81. orr.

Batailoietan emandako kontsignaren ondorioak berehala nabaritu ziren Lizarrako kalean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 187. orr.

2 eslogana.

Independentzia eta Sozialismoa! eta Euskal Herria Askatu! eta beste bost kontsigna... baina putaidearik ez iraganaz, ez urrunekoaz ez hurbilekoaz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 119. orr.

Kontsignez beteriko iragarkiak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 31. orr.

Gaurko euskaltzaleek bere buruarentzat maiteena duten kontsigna, bat aukeratu behar eta, "euskaraz bizi" delako hori dela esango nuke, duda gutxirekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 86. orr.

Lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Idazleak artikulu horretan terrorismo musulmanari buruz ateratzen zituen ondorioek ipar ideologikoa markatuko zutela puska batean, kasik kontsignaren mailan markatu ere.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 89. orr.

Kontsignei itsu-itsuan jarraitzen dieten burugabeenak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 95. orr.

Kontsignak aldarrikatu, halako edo horrelakorentzat agurrak bota...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 128. orr.

Haien kontsignak errepikatzen zituen, papagaiak iduri.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 128. orr.

3 zaindegia.

Maleta galduko zen, agian, kontsignan geldituko zen...  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 224. orr.

Abuztuaren 29ko eguerdian hiru bonba lehertu ziren Madrilen, ordu laurdenaren barruan, Barajas aireportuko, eta Chamartin eta Atocha tren geltokietako kontsignetan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23


kontsignatario iz gordailuzaina.

Hi ez haiz konturatu hemen ez lukeela ezerk funtzionatuko gu gabetarik, horregatik etortzen zaizkiguk astero kontsignatarioak zorro txipi batekin, "Ongi portatu haiz, har ezak zerri horrek".  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 185. orr.


kontsignatzaile (orobat konsignatzaile) izond merkantzia-jasotzailea.

Aitak emandako Gascue y Cruz etxe kontsignatzailearen agendatxo batean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 19. orr.


kontsignazio iz izendatzea, esleipena,

-Bai, badakit -esan nuen nik-, kontsignazio orriaren eske etorri zara; aziendaz arduratzen zara.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 55. orr.


kontsistente (orobat konsistente) 1 izond logikan, kontsistentzia duena.

Eta ados egoteko, usteek logikoki kontsistenteak izan behar dute [...]: elkarrekiko kontsistenteak ez direnak -hots, inongo mundu posiblean aldi berean egiazkoak ezin direnak izan- ez daude elkarrekin ados.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

Egon badaude munduak logikoki kontsistenteak diren usteek sortuak, baina justifikazio-kasuak ez direnak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.


kontsistentzia 1 iz trinkotasuna, sendotasuna.

Horregatik esaten zuen bereizten eta banantzen direnean ere, ez direla ez hondatzen eta ez desegiten, eta ez direla puskatan zatitzen, baizik eta beren baitan betiko gordetzen dutela kontsistentzia sendoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 990. orr.

2 (logikan) kontraesanik edo enuntziatu faltsurik gabeko kalkuluaren nolakotasuna.

Kontsistentzia logikoa ez da baldintza nahikoa behar dugun koherentziaren gutxieneko maila lortzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

Hori ez da indukziozko argudioetan gertatzen, horietan premisak onar baititzakegu eta ondorioa ukatu, kontsistentzia ahaztu gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.


kontsistorio iz udalbatza.

Lehentxeago abisatua izan zen komisarioaren gizon batengandik mezua ukanik, Sara eta Amotz auzotegiaren erditsutan kokatuak ziren guardek Kontsistorioko kideak azken puntan abertitu zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 154. orr.

Hau guztia kontsistorioan onartu zuen gero.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 522. orr.

Baionan dagoen Israeleko Kontsistorioak eskolan erlijio bereizgarririk ez erabiltzeko eskatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03


kontsola 1 iz mahai modukoa, luzea, paretari atxikia, apaingarriak jartzeko erabiltzen dena.

Likoreak eskumenean zituen, kristal landuzko flaskoetan, kontsola baten zuloetan erdi sartuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

Tximiniari erreberentzia egiterakoan, liburutegiaren ondoko kontsolarekin estropozo egin, eta irudi txiki bat bota zuen lurrera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

2 taula edo mahai modukoa, kontrolerako gailuak dauzkana.

Kontsolako aginteen aurrean eseri zen don Ottavio.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.

Punta-puntako grabazio-estudioa; sekulako kontsola, palanka eta argitxo pila batekin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.

Kirurgialariak kontsola baten bidez gidatzen du robota.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Kirurgialariak kontsola baten bidez gidatzen du robota.  Berria - Gaiak   2004-07-09

3 bidejokoetarako ordenagailu moduko txikia.

Kontsolarekin jolasean mundutik bakartuta dagoen gazte aberatsa bere lozorrotik esnatzeko asmotan.  Berria - Gaiak   2006-04-05


kontsolabide iz kontsolatzeko bidea.

Kontsolabide bakarra geratzen zait horrelakoetan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 80. orr.

Bada beste kontsolabide bat ere: San Paulok dioenez, "maite duena baitu Jaunak zentzarazten eta semetzat hartzen duena du zigortzen".  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 28. orr.

Nor gara?; nondik gatoz; nora goaz? erantzun erabatekorik ezean, umorean bilatu izan du kontsolabidea: «Ez dut geroko bizitzarik sinesten, baina badaezpada ere barruko arropa aldatu dut», dio Allenen ipuin bateko pertsonaiak.  Berria - Kultura   2004-09-17


kontsolaezin izond ezin kontsolatuzkoa.

Negar kontsolaezina etenez.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 25. orr.

Eszeptikoa, mikatza, gupidagabea, misoginoa, misantropoa, krudela, nostalgikoa eta kontsolaezina.  Berria - Kultura   2006-04-26


kontsolagailu 1 iz zakil itxurako gailua, batez ere emakumezkoen marturbazioan erabiltzen dena. ik dildo.

Bezeroa nirea izana zen, bezero oso dotore eta oso zahar horietako bat, arras gustu biziotsuak zituena, eta ukendu, kontsolagailu eta luxuzko tresna horiek guztiak garesti ordaintzen zituena. Lehendabizi dama biok, Saint-Ange Andereak eta zuk, Eugeni, kontsolagailuak jantzi itzazue mesedez, eta andere errespetagarri honi txandaka sartzen hasi, batean ipurditik, bestean alutik, kolperik ikaragarrienak emanez.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 67. orr.

Orain inor hasiko balitz Alabamako kaleetan rifleak eta kontsolagailuak saltzen, atxilotu egingo lukete...  Berria - Mundua   2004-08-01

kontsolagailuak saltzeagatik.  Berria - Mundua   2004-08-01

2 irud/hed

Ez ote da telebista kontsolagailu erraldoi halako bat gure gizartean?  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 145. orr.


kontsolagaitz izond kontsolatzen zaila dena, ia ezin kontsolatuzkoa.

Eta, batez ere, osaba Vaniaren frustrazio kontsolagaitzaz. Ahal zuena eginez Rufus guztiz kontsolagaitza kontsolatzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 249. orr.


kontsolagarri 1 izond kontsolatzen duena.

Beraren heriotzagatik sentitzen zuten pena hitz kontsolagarriz arindu nahian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 415. orr.

Geuk asmaturiko gezur kontsolagarria.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 281. orr.

Erantzun lasaigarri eta kontsolagarri bat jaso zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.

Baziren gauza batzuk Burtek esan nahi zituenak, gauza mingarriak, gauza kontsolagarriak, horrelako gauzak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 123. orr.

Bart gaueko berriak igortzen dizkizut, berriki hartu baititut, eta, ikusiko duzunez, ez dira batere kontsolagarriak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 472. orr.

Kontsolagarrizko berri faltsuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 197. orr.

2 (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean)

Desiratuz Jainkoak bete dezala bere aintza eta goralmena bere esku utzitako jendeen ongarri eta kontsolagarri.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.

Neskatoen larruazal eta usain gaztea barkamenaren kontsolagarri izan zitekeen agure errukarrientzat.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 85. orr.

Gauetako bakardadearen kontsolagarri.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 236. orr.

Besteren atsekabe eta nahigabeak norberarenen kontsolagarri edo gozagarri izan ohi direla ez da kontu berria.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 134. orr.

Tristurak kaburik ez duela dirudien zoko ilun horretan beti, samin guzien kontsolagarri iduri.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.

• 3 iz kontsolatzen duen gauza.

"Eskerrik asko" esan zidan, "baina elizgizonok doan ematen ditugu kontsolagarriak".  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 235. orr.

Ez al da hori izan daitekeen kontsolagarririk pozgarriena?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 80. orr.

Bazuen kontsolagarri bat, hala ere, Antoinek: euliak, hain zuzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.

Kontsolagarri beharrean geunden, baina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Halaxekoak Bellarmino, ziren nere kontsolagarriak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 346. orr.

Hildako batek ez du ezertxo ere nahi, ez du maitasunik eta errukirik eta kontsolagarririk nahi.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.

4 kontsolagarri izan da/du ad

Ibaiko urak kontsolagarri dira exiliatuentzat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 46. orr.

Ziur egon, tentaldi hau oso probetxuzko eta kontsolagarri izango zaizula.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1003. orr.

Askoren zoritxarra beste askoz gehiagoren kontsolagarri ez al da?  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 18. orr.

Oso kontsolagarri izango zaizkizun arrazoi jakintsu batzuk azalduko dizkizut.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 315. orr.

Xapelgoen bururat heldu ez direnentzat badira kopak, kontsolagarri.  Herria   2001-01-18

Zahartzaroan ni ninduen kontsolagarri.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontsolagarri izan (7)

kontsolagarria gertatzen (3)

hitz kontsolagarriz arindu (3)


kontsolamendu 1 iz kontsolatzen duen gauza. ik kontsolagarri.

Ez nekien malenkonia gaindituko ote zuen kontsolamenduak. Galtzaleen kontsolamendua zen hau ere, astelehen huntako lehen partidan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 31. orr.

Nora jo zezakeen kontsolamendua bilatzen zuen ezinduak, Kristorengana besterik?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 170. orr.

Zuk eman ez diozun kontsolamendua.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 163. orr.

Bihotza kezkaz betea izan arren, zeure kontsolamenduaz gozatzen nauzu.  Elizen arteko biblia   Sal 94,19

Jeronimotarren komentuko fraide batzuk ere etorriak ziren, itxuraz kontsolamendu eskaintzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.

Jainko Onak eman dezakola betiereko zoriona eta kontsolamendu utzi dituen etxekoeri.  Herria   2003-09-04

Horixe dut kontsolamendu atsekabean, zure promesak bainau biziberritzen.  Elizen arteko biblia   Sal 119,50

2 (izenondoekin)

Gurutziltzatuaren irudi aurrean ahuspezturik, otoitzaldian gozotasun eta kontsolamendu handiz betea gertatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 879. orr.

Kontsolamendu txikia litzateke, baina kontsolamendua, halere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.

Harengandik baizik ez nezake kontsolamendu doi bat har.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 185. orr.

Hurbilduko ote naiz haren zorigaitzera kontsolamendu errazetan erori gabe, aukeraz baliatu gabe neure ideiak eta interesak haren inguruan harilkatzeko?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 111. orr.

Meza bitartean, berriz, federik ez zitzaidan itzuli baina, halako kontsolamendu-igurtzi moduko bat sentitu nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 105. orr.

Kontsolamendu jainkozkoaren liburua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lubakian dagoen soldaduak, agian, engaina lezake bere burua, ez da alferrik isuriko gure odola eta abar, eta kontsolamendu izpi bat aurkitu horretan, baina gaixoaren lubakitik ikusten den etsaia garaiezina da.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 101. orr.

Kontsolamendu hitz egokiak aurkitu ezinik, eskua hartu dio gizonak bereen artean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 153. orr.

Ez zen haren ezpainetarik atera ez gaizkirik, ez kontsolamendu elerik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.

4 kontsolamenduzko

Amona Erikak egin zituen kontsolamenduzko ahalegin ugarien artean, aitari buruz ere aritu zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 60. orr.

Vladislav aberkideak beso batez lepoa inguratzen dio, kontsolamenduzko hitzak esaten dizkio, nik uste, eta beste serbiar biak ere negar mutu malko gabeko batean direla dirudi.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 171. orr.

Nik lagundu egin nahi nion, kontsolamenduzko zerbait esan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 109. orr.

Jendea erlijio-gosez dagoenean, orduan jasan behar duten estutasun espiritual etsigarriak sutu egin ditzake, erlijio-kontsolamenduzko zainak etorkizunik gutxieneko meatik ateratzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontsolamendu bakarra (15); kontsolamendu bila (6); kontsolamendu eskasa (3); kontsolamendu handia (9); kontsolamendu ororen iturri (3)

egiazko kontsolamendua (3); kontsolamendua aurkitu (3); kontsolamendua aurkitzen (3); kontsolamendua ekarri (3); kontsolamendua eman (4)

benetako kontsolamendurik (4)


kontsolatu, kontsola, kontsolatzen 1 du ad norbaiten nahigabea edo sufrikario morala arindu.

Gozatzeko zoria baldin badugu, oroimen politek kontsolatu eta olgatuko gaituzte zahartzaroan ere.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.

Ez duzu nire hutsunea nabarituko, horrek kontsolatzen nau.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 59. orr.

Ahal zuena eginez Rufus guztiz kontsolagaitza kontsolatzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 249. orr.

Gero, Dabidek bere emazte Betsabe kontsolatu zuen; joan, eta berarekin etzan zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 58. orr.

Eta, kontsolatu nahi ninduelako-edo, gaineratu zuen-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 215. orr.

Hasierako denboretan, jauregiak kontsolatu zuen emakumea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.

"Ene, ene", esaten dio ahapeka, hura kontsolatu nahirik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 37. orr.

Bakar baten eskerron eta poz-malkoak nahikoa izango lirateke ni gizonen mespreziotik kontsolatzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.

Nork kontsolatuko du nor, berak alaba ala alabak bera?  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 140. orr.

Nolabait elkar kontsolatzeko modua aurkitu badute oraingoz, zer kalte du ba horrek?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 342. orr.

Haiek bazekiten elkar nola kontsolatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 45. orr.

-Bihar emango dute behin betiko epaia, eta elkarrekin giltzapetuko gaituzte -kontsolatu zituen Kovaltxukek-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.

Neure burua kontsolatzen saiatu nintzen Lucy Pamelarekin eta haren umeekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 163. orr.

• 2 da ad

Gizaki horrek oraindik geratzen zaizkion hirurogei markoei begiratuko balie eta, galdu dituen berrogeiak ahaztuz, geratzen zaizkionekin bakarrik baliatuko balitz, kontsolatuko litzateke ezbairik gabe.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 16. orr.

Lilaren galtzeaz horrela kontsolatzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.

Laster asko kontsolatu zen andrea marabut beltz harekin, gizaseme batekin alegia.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 97. orr.

Oraindik ez naiz aitaren heriotzatik kontsolatu, eta ama galdu nuenean, aldiz, pozez zoratzen jarri nintzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 95. orr.

3 ezin kontsolatuzko

Mina hor da beti, min handia agian, ezin kontsolatuzkoa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 13. orr.

Ene pena bakarra, baina ezin kontsolatuzkoa, "ene" zaldiak gehiago ez nituela ikusiko baitzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontsolatuak geratu ziren (4)

kontsolaturik geratu zen (4)


kontsolatzaile izond kontsolatzen duena.

Baina hitz gozoek galdua zuten beren indar kontsolatzaile eta liluratzailea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 176. orr.

Gurutzean iltzatutako Semearen heriotza narrazio kontsolatzaile horren orrialde nagusia bihurtu zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 170. orr.

Santu desloratzailea da eta kontsolatzailea andre bakartientzat. Non aurkituko zaitugu, gure arimen kontsolatzaile zaren hori?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 14. orr.

San Antonio, ezkongaien laguntzaile; San Jose, ezkondutakoen kontsolatzaile.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 239. orr.

Denik ere ama nuen kontsolatzaile.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 129. orr.


kontsolatze iz norbaiten nahigabea edo sufrikario morala arintzea.

Sophie eta Gérard-en kalapitaren ondotik segidan heldu den kontsolatze zinematografiko eta alegiazko baketzeak akiarazia du jadanik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 178. orr.

Inork ez luke ulertuko orain goxoki txiki pare baten truke, kontsolatze sari txiki batzuen truke, testuari baietz esatea.  Berria - Mundua   2006-01-25


kontsolazio 1 iz kontsolatzea, kontsolamendua.

Horrela zure espiritua Jaunagan poztuko da, eta kontsolazio handia hartuko duzu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 587. orr.

Hau negar- eta samin-unea izango da anaientzat eta beste askorentzat, baina zuretzat kontsolazio eta alaitasun mugagabea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 198. orr.

Atsekabetuak kontsolatzen dituen Beste inork ez bezalako kontsolazio berezia izan zuen santuaren agerraldiarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 213. orr.

Frantziskoren espiritua kontsolazio eta gozamenez blai zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 591. orr.

Jaunak ez nau sekula kontsolaziorik gabe utzi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 360. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garbi gelditu zen kontsolazio-sariek estima handirik ez dutela pilotarien artean.  Berria - Kirola   2004-08-10

Lan honek ematen duen kontsolazio sentimendua beharrezkoa da mundu osoan; horregatik, oso obra garrantzitsua da.  Berria - Kultura   2004-09-04

Horrela iritsiko zaizue Jaunaren kontsolazio-garaia, eta hark berriro bidaliko dizue Jesus, zuentzat izendatua zeukan Mesias.  Elizen arteko biblia   Eg 3,20

Jakizu laster kontsolazio-bide izango duzula senarra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 304. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horrela, ontzat eduki zuen bere onginahian anai Joani jainko-maitasunaren distira eta sugar hori kentzea, eta inolako espiritu-kontsolaziorik gabe utzi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1037. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontsolaturik geratu zen (4)


kontsolidatu, kontsolida, konsolidatzen 1 du ad sendotu, gotortu.

Baita kultur sarea kontsolidatu ere.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

2 (era burutua izenondo gisa)

Esparru kontsolidatuetan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01


kontsomatzaile ik kontsumitzaile.

kontsomazione ik kontsumizio.

kontsome iz haragi salda, bereziki arrautza gorringoa gehitzen zaiona.

Nire urdail delikatuak gauez entsalada edo kontsomea eta barazki-purea besterik ezin du burutu, baina jan egin behar zer edo zer, senak ziostan energia handia beharko nuela.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 16. orr.


kontsonante 1 izond beste gauza batekin egokitasun erlazioa duena.

Izaten baitira leku batzuk ahotsari berez bidea mozten diotenak: adibidez leku disonanteak, grekoek catechountes deitzen dituztenak; zirkuntsonanteak, haiek periechountes deitzen dituztenak; baita erresonanteak ere, haiek antechountes deitzen dituztenak; eta kontsonanteak, haiek synechountes deitutakoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2450. orr.

Leku kontsonanteetan, azkenik, ahotsa behetik hasi eta indartzen joaten denez, gero eta ozenago joaten da gora altxatzen eta azkenean garbi-garbi iristen dira hitzak belarrira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2450. orr.

2 iz ahoko gune batean edo gehiagotan eragozpena aurkitzen duen ahotsa.

Bestela oso gutxitan kontuan hartzen diren aldaerak zaindu behar dira: hitzen arteko loturak, kontsonante-bokalen oreka, barne-etenak...  Berria - Kultura   2006-04-04

Eskualde horretako haur hizkeran, p, t, k, tx eta m dira kontsonanterik ugarienak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 210. orr.

Hiru kontsonanteko multzoak ere onartu ziren: institutu, konstituzio. Hizki haien makilen eta kontsonante haien kirtenen trazuak, bokal haien bihurguneak lazoan harrapatuak zituzten gurasoen presentziak, absentzia hura halako bizitasunaz hornituz.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 181. orr.

3 (testuinguru teknikoagoetan)

Kontsonante ahoskabearen ekoizpenean, ahoskordak elkarrengandik urrun egoten dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.

Kontsonante trabari ahostunek ere eskaintzen dute zarata eta hots konbinaketa interesgarria.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 107. orr.

Labur eta erraz, gogora dezagun kontsonante ozenak herskari direla neurri batean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Kontsonante hasperendunen fonemikotasunak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Kontsonante horzkari edo hobikariaren ahoskunea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 126. orr.

Horrela ahoskatutako kontsonanteak kontsonante inplosiboak dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Kontsonantearen palataltasuna ez dela adierazgarria, inguruneak eragina baizik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Euskalki horietan, beste hizkuntza edo hizkera askotan bezala, kontsonante sabaikarien artean ez dago herskaririk, baina bai afrikatua.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 26. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kontsonantiko.

Errazagoa da, ebakeraren aldetik, kontsonante bilkura osoan ahoskunea berdintzea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 52. orr.

Muta cum liquida kontsonante taldeak. Ez dago kontsonante pilatze handirik, ezta nolakotasun iluneko bokalik ere.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 120. orr.

Horrek esan nahi du delako hizkuntzak trabari ahoskabeak bakarrik izango dituela bere paradigman, bere kontsonante bilduman.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 53. orr.

Posible da inguruko hizkuntzetatik sartua izatea [f]; garbi dago, halaber, ongi txertatu dela kontsonante sailean eta hizkuntzaren dinamika fonologikoan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 79. orr.

· Kontsonante-bokal hurrenkera silabaren ozentasun egiturari egokitzen zaio.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bokal eta kontsonante (4); kontsonante aurreko (5); kontsonante bikoitzik (4); kontsonante bilkura (4); kontsonante eta bokal (5); kontsonante eta bokalen (3); kontsonante hasperendunak (3); kontsonante multzo (4); kontsonante multzoak (6); kontsonante ozen (3); kontsonante ozenak (7); kontsonante ozenen (10); kontsonante ozenen aurreko (4); kontsonante sabaikarien (5); kontsonante sudurkariak (4)

bokalak eta kontsonanteak (3)


kontsonanterdi izond/iz bokalez mintzatuz, diptongo baten hasieran doana.

Bokalerdi esaten zaio diptongoan bokalaren ondoren ahoskatzen den nolakotasun bokalikoari [...]; kontsonanterdi, berriz, diptongoan bokalaren aurretik ahoskatzen den nolakotasun bokalikoari.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 103. orr.

Izenek badute izanarekin zerikusirik, kontsonanterdiak ebakera itxiagoak izan ohi baitira bokalerdiak baino.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 103. orr.

Kontsonanterdiek osatzen dituzten goranzko diptongoak eta bokalerdiek osatzen dituzten beheranzkoak ere erritmikoki ezberdin dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 104. orr.


kontsonantiko izond kontsonantearena, kontsonanteari dagokiona. ik kontsonante 4.

Germanikoz gertaturiko aldaketa kontsonantikoak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 183. orr.

Horregatik, aurkakotasun kontsonantiko eta bokaliko gutxiago egiteko gauza gara.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 127. orr.

Mutazio kontsonantikoaren lege [...] barruan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 52. orr.


kontsonantismo iz hizkuntzez mintzatuz, kontsonante sistema.

Indoeuropar hizkuntzan, orobat, erroen kontsonantismoa lege zehatzen mendean dago.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 280. orr.

Euskarak bokalismorako duen erraztasun hori aienatu egiten da kontsonantismoaren kasuan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 214. orr.


kontsonantzia 1 iz hoskidetasuna, harmonia, adostasuna.

Nolakotasun-multzo baten kontsonantzia edo adostasunaren emaitzaz lortutako arte konplexua da arkitektura.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 200. orr.

Erdian ez da ezer jarriko, zeren eta sistema kromatikoaren barruan ez baitago kontsonantzia izateko beste soinurik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2350. orr.

Tresna baten hariak jotzen direnean edo ahotsaren kantua erabiltzen denean, ezin da kontsonantzia edo akorderik egin bi bitarte erabiliz, eta ezta hiru, sei edo zazpi bitarte erabiliz ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2310. orr.

Bere doinuetan, tempo brasildarretatik hurbil diren kontsonantziak entzun daitezke.  Berria - Kultura   2006-03-17

Erdian ez da ezer jarriko, zeren eta sistema kromatikoaren barruan ez baitago kontsonantzia izateko beste soinurik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2350. orr.

2 erriman, bokaleen eta kontsonanteen hoskidetasuna.

Errima, arestian aipatu dugun bezala, beti da sail berekoa eta errima-hitzen arteko kontsonantziari balio handia ematen zaio.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 92. orr.


kontsorte izond eskontzaz dena.

Baina ez dago munduan, antza, horren herrialde eroriko errege kontsorte izan nahi duenik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 21. orr.

Francisco de Asís, Isabel II, Espainiako erregina bilakatu beharra zenaren senar eta printze kontsortea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 125. orr.


kontsortzio (orobat konsortzio) iz enpresen edo entitateen arteko elkartea, izaera ekonomikoa duena.

CAFek, Siemensek eta Bombardierrek osatutako kontsortzioak lortu duen 90 treneko eta neurri zabaleko 14 bagoiko kontratuaz gain, [...].  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Nazioarteko sei bankuk osatutako kontsortzio bati.  Berria - Ekonomia   2004-12-19

Airbuseko kideak, akziodunak izateaz gain, industria bazkideak dira, eta hegazkinen produkzioaz eta diseinuaz arduratzen dira, eta kontsorzioa, berriz, koordinazioaz eta kudeaketaz arduratzen da.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

Ikerketa horretan laguntza preziagarria ekartzen digu Dominik Lagadec, Azkainen berriki kokatua den "Txopinondo" eta "Sagardun" kontsorzioko kideak.  Herria   2005-05-19

Nazioarteko lana, eta ingurugiro arauak eta legeak gobernuek ezarri behar dituzte, ez enpresa transnazionalen kontsortzioek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 249. orr.

Hendaiarentzat kontsortzioak du lehentasuna, baina herri elkargoari aterik ez diogu ixten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Guk kontsortzioa osatuko dugu, eta Donostia ez badator, kanpoan geratuko da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

EADS aeronautika kontsortzioak eta Thales arma konpainia frantziarrak bat egiteko aukerari ez dio abegi onik egin Alemaniako Gobernuak.  Berria - Ekonomia   2004-11-16

Aseguruen Konsortzioak ETAk eragindako kalteengatik ordaindutako diru kopuruen txostena.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Nafarroako Suhiltzaileen Kontsortzioak.  Berria - Ekonomia   2004-06-03


kontsortziokide izond kontsortzio berekoa.

Beasaingo konpainiak ekoiztuko ditu bagoiak, eta kontsortziokide dituen Bombardierrek eta Siemensek trakzio sistemak.  Berria - Ekonomia   2004-06-24


kontsorzio ik kontsortzio.

kontsuelo iz kontsolazioa, kontsolamendua.

Kontsolatuko nuke kontsueloa balego.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 116. orr.

Bere kontsuelo bakarra, bere burua konbentzitzen saiatzea izan baitzen, gertatu zenak ez zeukala garrantzirik, eta ez zuela ondoriorik izango.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 293. orr.


kontsul (orobat konsul g.er.) 1 iz Erromako Errepublikan, aginpide gorena zuten bi kargudunetako bakoitza.

Hori K. Marzio Rutilio eta K. Servilio kontsul zirelarik gertatu zen, Erromako 413. urtean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 92. orr.

Apio Klaudio Pulker kontsularen alaba zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 57. orr.

2 estatu baten interesez atzerriko hiri batean arduratzen den ordezkaria.

Portuges hau kontsul izendatua izan zen 1938an, Bordelen.  Herria   2005-02-24

Frantses gobernuak Bilbon duen kontsul nagusia.  Herria   2005-02-03

Liberalen ordezkariak gutun bat igorri zion Baionako español kontsulari erranez nola ez zituzten bildu ahal izan gazte horiek.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 159. orr.

Espainiako kontsul bat Kolonbiako FARCekoekin negoziatzen ari da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 102. orr.

Hiriburuko kontsul amerikarra itsasora ematen zuen etxe batean bizi zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 267. orr.

Kontuz ibiltzeko esan zien kontsul ingelesak, gerraontzi frantsesak zebiltzala-eta bazterretan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 65. orr.

Aitarekin batera joana zen Leonardo, aita [...] Bejaiako kontsul izendatu zutenean; Kabiliako kostaldean dago Bejaia, Aljerian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 275. orr.

Kontsul ohiaren memoria ohoratua da 1988az geroz, "presuna zuzen" gisa.  Herria   2005-02-24

3 (hitz elkartuetan)

Konstantinoplan urruti zegoen Anastasio enperadoreagandik prokontsul-titulua eta kontsul-intsigniak eskuratu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

Pertsiarren erara janzten zen; Klodoveo kontsul-jantzian bezala, alegia.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 301. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontsul izendatu (3); kontsul nagusia (4); venezuelako kontsul nagusia (3)


kontsulado ik kontsulatu.

kontsular izond kontsulari dagokiona; kuntsulatuari dagokiona.

Gure jurisdikzio kontsularraren premia sentitzen zuen hark ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 20. orr.

Ritter von Truxa irakaslea -Zientzien Akademiako partaide (adar filosofiko-historikoan), eta Akademia Kontsularreko dozente-, ez da hain ezaguna.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 19. orr.


kontsulatu (orobat kontsuladu) 1 iz estatu baten interesez atzerriko hiri batean arduratzen den ordezkaritza. ik kontsuletxe.

Espainiako kontsulatuko bi ordezkari ditu zain aireportuan.  Berria - Harian   2005-06-04

Kontsulatutik Suprefeturara, eta handik Herriko Etxera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 361. orr.

Orduko Atzerri ministro Ana Palaciosek 17:28ean Espainiako enbaxada eta kontsulatuetara igorritako telegramak hauxe zioen: [...].  Berria - Mundua   2004-07-08

Egunotan etorkinaren herrialdeko enbaxada eta kontsulatuek gainezka egin dute.  Berria - Harian   2005-02-05

Bihar Irango kontsulatuan esaten didatenaren arabera.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 45. orr.

Goizeko lehenengo orduan joango naiz kontsulatura.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 78. orr.

Ekuadorko kontsulatua Hurtado Ametzaga kalean dago.  Berria - Harian   2005-02-05

Venezian hain zuzen, Nafarroako Kontsulatuan, nafar batekin egin zuen topo.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 176. orr.

Perpinyan, Errepublikaren Kontsulatuko ateetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.

Espainiako Gobernuaren Baionako kontsulatura joan eta han izena eman behar da.  Berria - Harian   2005-03-05

Brasilek Bartzelonan duen kontsulatura jo behar izan zuen.  Berria - Harian   2006-01-12

Hor aurrean negozioetarako amerikar kontsulatua dago -esan zidan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 197. orr.

Han egokitu baitzitzaion fusil-tiroka italiar Kontsulatua jende-aldra basakiro asaldatu baten aurka defendatu beharra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.

Kontsulatuko autoan eraman dute aireportura.  Berria - Harian   2005-06-04

Kontsulatua ireki dutenerako atean nengoen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 80. orr.

Kontsulatuko egongelan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.

2 kontsularen kargua.

Gobernuek beren egintzak erregistratzeko erabilitako metodo bat urtebeteko magistraturaren batean -adibidez, erromatar kontsulatuan- zeudenen izenez baliatzea zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.

Oldarrean ekin zion Miloni, Zizeronen lagun bati, zeina kontsulatua eskuratzeko bidean abiatua baitzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.

Azkenik, kontsulatua eman zitzaionean [...] monarkian nagusi zen ordurako, eta haren eskubide guztiak ezarrita zeuden.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 300. orr.

Gregorio Tourskoak, kontsulatuaz ari delarik, ez dio ezer prokontsulatuaz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 300. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espainiako kontsulatuaren (3); kontsulatuaren aitzinean (3)

kontsulatura joan (3)


kontsuletxe (orobat konsuletxe g.er., kontsul(-)etxe g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kontsuletxe agertzen da) iz kontsulatua dagoen eraikina.

Gure artzainak burrustaka joaten ziren Ameriketara, eta joan aurretik, Estatu Batuetako Bilboko Kontsuletxean azterketa bat egin behar izaten zuten, test baten antzekoa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 79. orr.

Carlos Iñigo aske uzteko eskatu dute Bilboko Frantziako kontsuletxearen aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Bilbon, Frantziako Kontsuletxearen aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Etxerat-ek protesta egin zuen Mexikok Bilbon duen kontsuletxean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

AEBek Saudi Arabiako Jida hirian duten kontsuletxearen kontrako atentatuan 12 pertsona hil ziren. herria¬

Bilbon dagoen Frantziako kontsuletxeko arduradunarekin bilera egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Azken hiru urteotan, bera eta bere senarra Zeelanda Berriko kontsul-etxearen zerrenda batean izan dira, emigratzeko zain.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 16. orr.

Espainiako kontsul etxearen aurrean, 14:30ean.  Berria - Harian   2006-03-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontsul etxearen (3)

bilbon duen kontsuletxearen (3); frantziako kontsuletxearen aurrean (3); kontsuletxearen aurkako (3); kontsuletxearen aurrean (7)


kontsulorde iz kontsularen hurrengoa, eta, egoera jakin batzuetan, haren ordezkoa.

Galion Akaiako kontsulorde zela, judu guztiak batean Pauloren kontra altxatu ziren.  Elizen arteko biblia   Eg 18,12

Joan Frigia Pennates-ek, [...] gero erromatarren kontsulorde eta Jauregi Sakratuko konde izan zenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.


kontsulordetza iz konsulordearen bulegoa.

Eta Demetriok eta bere artisauek inoren kontra ezer badute, hor dituzte herriko auzitegiak eta kontsulordetzak.  Elizen arteko biblia   Eg 19,38


kontsulta (orobat konsulta g.er.) 1 iz kontsultatzea, argibide eskaera, aholku eskea.

Eta azkenean etorri zen bezero amestua, gugandik kontsulta bat nahi zuena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 231. orr.

Lan ideala da kontsulta; eskuak zikindu gabe [...] ospea eta sosak ematen dizkizuna: amantala erantzi, gorbata jantzi, eta isiltasun arretatsuz auzigaia aditu, besterik ez duzu egin behar, eta Delfoseko orakulua bezala sentitzen zara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 231. orr.

1.208 kontsulta eta eskaera jaso ditu [Euskadiko Filmategiak] Interneten bidez.  Berria - Kultura   2004-11-30

Kontsulta Etikoetarako Batzorde Nazionalak atzera bota du hildako baten aurpegia transplantatzeko eskaera.  Berria - Gaiak   2004-03-04

Kontsultak egiteko bideak erraztu eta arintzen direnean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 155. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ministro jeneralak kontsultak egin zituen nor bidali.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1138. orr.

2 galdeketa.

Oraino ez daiteke erran ea, departamendu guztian horrelako kontsulta bat antola baledi, euskal departamenduaren aldeko jarrera nagusituko litzatekeen.  Berria - Harian   2005-11-01

Ezinbestekoa izango da demokratikoki lortutako akordio politiko hori euskal herritar guztiei egindako kontsulta baten bidez berrestea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Kontsulta gakotzat daukazue, autodeterminazioari buruzko kontsulta.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak borondate politikoa baldin badu, kontsulta antolatzeko ez dagoela arazorik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

3 medikuak bere kabinetean eriak hartu eta eta aztertzea.

Ander Olaso medikuarekin goizetik izandako kontsulta.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 50. orr.

Zortzi eta erdietarako joan nintzen anbulatoriora, kontsulta pasatzera.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 146. orr.

Hurrengo kontsulta ginekologikoan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 49. orr.

2002. urtean 12,4 milioi kontsulta egin ziren Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian dauden ospitalez kanpoko 439 osasun zerbitzu publikoetan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Iparraldean Gizarte Segurantzak bere gain hartzen ditu kontsulta pribatuak, bertze lau herrialdeetan ez bezala.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Ospitale publikoez kanpoko kontsulta espezializatuei dagokienez, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Egun batean, emakume bat ezagutu zuela esan zidan; hurrengo kontsultan, berriz, Jesukristo ezagutu zuela, emakumearen bidez.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 114. orr.

4 medikuaren azterketa hori egiten den tokia. ik kontsultategi 2.

Arratsaldeko laurak dira, eta Elena sartu da kontsultan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 85. orr.

Erregeren dentistak Unión kalean zuen kontsulta, Orienteko Jauregitik hurbil.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 61. orr.

Agure eta atsoz betetzen baitzait noiznahi kontsulta.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 48. orr.

Aurkitu nuela herrian bertan toki egoki bat kontsulta jartzeko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 149. orr.

Andresek urdaileko gaixotasunen kontsulta batean aurkitu zuen lana.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 248. orr.

Azeri edo basahuntz ehiza ageri zuten margo gogoikarriak, plastikozko lore zantar-erdokatsuak, moketa lodi eta marrazki zorabiagarriz betea, erizain edadetu bat..., horrela imajinatu izan zituen beti psikologoen kontsultak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 222. orr.

5 kontsultategia.

Sexologiako kontsulta batean lan egiten dugunok oso ondo dakigu horren berri.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 139. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kontsultibo.

Gai gehienetan, ordea, kontsulta eginkizuna baino ez du ganberak.  Berria - Mundua   2004-06-06

Ordunteko parke eolikoari dagokionez, kontsulta fasean dagoela eta une honetan Ingurumen Saileko teknikarien lana dela nabarmendu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Auzapezen bozketarekin hasi eta herrietako kontseiluen mozioekin jarraitu zuen «kontsulta zikloa».  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Kontsulta epean daude orain, eta behin 15 egun igarota, enpresak hilabete dauka lekualdaketaren berri langileei emateko.  Berria - Ekonomia   2006-03-07

Kontseilua soilik kontsulta-organoa denez bertan aztertzen dena jorratu nahi dute, «nahi ala ez egun enplegu eskuduntzak Madrilek baititu».  Berria - Ekonomia   2004-07-20

Kontsulta orduetan, bestalde, gaixoak edozein unetan hitz egin ahal izango du mediku edo erizainekin.  Berria - Gaiak   2004-03-19

Galdutako denbora irabazi nahian-edo, medikua zuzenean sartu zen bere kontsulta-gelan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 10. orr.

Filosofiako ikasleei zuzendua, kontsulta-liburu aparta.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 19. orr.

Biltzarra ezin omen zen pasatu kontsulta-obrazko liburutegi bat gabe.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 213. orr.

San Frantziskoren idazkiak dira zalantzarik gabe hura ezagutzeko kontsulta-iturri hoberena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dusselek bere dentista kontsulta zabaldu du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 86. orr.

Horixe izaten da sexologia kontsulta bateko gai nagusietako bat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 195. orr.

Aldi berean entzutegi, sinagoga, ikasketa gela eta psikoanalista kontsulta.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 8. orr.

Barne kontsulta antolatuko duzue?  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Zeinen gogoko izan zituen beti kirurgiako bere kanpo-kontsultak!  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 105. orr.

8 herri kontsulta (106 agerraldi, liburu 1 eta 69 artikulutan) ik galdeketa 6.

Herri-kontsulta bat eginen da, Espainiako ministroen kontseiluak baimendurik, leitzarrek jakinaraz dezaten harrobia egitearekin ados direnez.  Herria   2005-05-19

Herri kontsulta egin beharko da Iparraldean ere.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Otegik aipatu hiru puntuak (Euskal Herriaren aitortza, autodeterminazio eskubidea eta herri kontsulta) «jadanik proposatu» dituztela gaineratu zuen. herria¬

Herri kontsulta onartuko al duen galdetu dio zuzenean Madrazok Zapaterori.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Herri kontsulta debekatzen duen sistema bat ezin da demokratikotzat hartu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Herri kontsulta egiteko proposamena ontzat eman du IU-Ebk.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Herri kontsulta ez dutela oztopatuko, baina galderak adostua izan behar duela dio Otegik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Legebiltzarrari herri kontsulta egiteko baimena eskatuko diola.  Berria - Harian   2005-06-23

Katalunian Konstituzioa bera erreformatu nahi dute eta herri kontsultak egin.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Leitzak harrobi egitasmoari ez erran dio igandeko herri-kontsultan.  Herria   2005-05-26

2002an egin zen herri-kontsultan, 5545 herritarrek (%43) beren ikusmoldea eman zuten eta horietarik 5352 zentralaren kontra agertu ziren.  Herria   2005-07-21

Horregatik, baimen eskaera baino egokiagoa iruditzen zaizkit herri kontsulta eta galdeketa terminoak.  Berria - Gaiak   2004-11-25

9 kontsulta egin ik kontsultatu.

-Kontsulta egin behar dut.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.

Arduratzen hasi nintzen eta medikuari kontsulta egitea erabaki nuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 16. orr.

Herriari kontsulta egin beharko zaiolakoan gaude.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 83. orr.

San Antoniok Frantziskori kontsulta egin zion, iritzia eskatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 118. orr.

Geroago, berriro ikusi nuen, Lazareto baten aurrean aztoraturik petrikilo bati kontsulta egiten bularraldeak itsusten zizkion zaldar bati buruz. euskal herritar guztiei etorkizuneko gaien inguruko kontsulta eginez eta horietan parte hartzeko aukera emanez. · Hurbildurik, kontsulta bat egin nahi niola esan nion: [...].  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 223. orr.

Italiako Ingurumenaren Epidemiologia Saileko buruari kontsulta batzuk egin eta, hark emandako erantzunak ezkutatu izana egotzi dio plataformak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Arrazoia inoiz ez dago leku batean bakarrik, eta kontsulta asko egin nituen, baita interesatuak zirenei ere.  Berria - Kultura   2006-01-29

Hausnarketa sakonak eta kontsulta ugari egin zituen puntu honi buruz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 18. orr.

Eremu zabaletan laborantza transgenikoa egiteko baimena kontsulta publikoa egin ondoren emanen da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Foruaren Hobekuntza delako hura atera zuten zuzenean patrikatik, hiritarrei inolako erreferendumik edo kontsultarik egin gabe.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barne kontsulta (3); egin zion kontsulta (5); herri kontsulta (93); herri kontsulta egin (8); herri kontsulta egitea (4); herri kontsulta egiteko (9); jaunari kontsulta egin (4); jaunari kontsulta egiteko (3); kontsulta antolatu (3); kontsulta antolatzeko (3); kontsulta bat egin (6); kontsulta bat egiteko (3); kontsulta baten antolatzea (3); kontsulta baten bidez (5); kontsulta bidez (7); kontsulta demokratiko (5); kontsulta egin (50); kontsulta egin zion (11); kontsulta egingo (4); kontsulta egitea (15); kontsulta egiteko (23); kontsulta egiteko eskatu (3); kontsulta egiten (8); kontsulta egitera (11); kontsulta jaso (5); kontsulta liburu (3); kontsulta liburuak (3); kontsulta orduetan (3); kontsulta prozesua (3)

herri kontsultak (10); herri kontsultak deitzeko (4); kontsultak deitzeko eskumena (3); kontsultak egin (4)

asegarceko medikuaren kontsultan (3); herri kontsultan (4); kontsultan izan zen (4); medikuaren kontsultan (6)

kontsultara etorri (4); kontsultara joan (8); kontsultara joaten (6); medikuaren kontsultara (3)

herri kontsultaren (23); herri kontsultaren aldeko (3); kontsultaren aldeko (7); kontsultaren bidea (3); kontsultaren bidez (3); kontsultaren emaitzak (3); kontsultaren gaia (3); kontsultaren inguruan (8)

herri kontsultari (10); kontsultari buruzko (7)

kontsultarik egin (3)

herri kontsulten (3)

kanpo kontsultetako (4)


kontsultagai pred kontsultatzeko moduan.

Orotarikoa-ren edizio digitala, Orotarikoa Interneten kontsultagai, hori bai nabigazioneko liburu bete-betea.  Berria - Harian   2005-05-04

Bestalde, webgunean, 15.000 berri inguru, 3.000 ekitaldi eta 200 liburu daude kontsultagai.  Berria - Gaiak   2004-06-08

Bien bitartean, Eguzkitzaren lanak behin-behineko lokal batean jarriko dituzte kontsultagai.  Berria - Kultura   2006-03-22

Euskal gizarteak bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko duen eskubidea kontsultagai izango litzateke, Madrazoren arabera .  Berria - Harian   2005-07-30


kontsultategi 1 iz osasun zentroa, kontsultak egiteko prestatua dagoena.

Medikuen beharra dutenean, hamarretik zazpitan osasun etxeetara, kontsultategietara eta zentro periferiko edo mediku-etxeetara jotzen dute herritarrek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Horretarako 25 osasun-zentro eta landa zonaldeetan lau kontsultategi eraikitzeko asmoa du Osasun Sailak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Hasieran pittin bat kostatu zitzaion berregokitzea, hiriko kontsultategiko beraren lanpostua hartuta baitzegoen, eta Osakidetzak bailara-buru bateko modulua eratzeko ardura eman baitzion.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 183. orr.

2 kontsulta (4. adieran).

Hirurogeiko hamarkadako kontsultategi mediko gehienek bezala, boulevard de l'Ysereko medikuntza orokorreko sendagilearenak […] saloi burges bat zirudien.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 30. orr.

Bere kontsultategira berehala joateko esan zidan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.

Ruth Prynne medikuaren kontsultategitik irten zen, larruzko bekokia lepoaren inguruan estutzen zitzaiola.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 397. orr.


kontsultatu, kontsulta(tu), kontsulatzen du ad norbaiti aholku eskatu; tokiren batean argibide bila begiratu. ik kontsulta 9.

Berria jakinarazi aitzin kontsultatu zuen Pacheco kardinalea, Espainiako interesen ordezkaria.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.

Ez jo hilaztiengana, ez ibili igarleak kontsultatzen.  Elizen arteko biblia   Lb 19,31

Honi kontsultatu eta hari galdetu ibilia da aita, espresioak nondik atereak diren jakiteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 55. orr.

Mediku horrek gutxienez beste sendagile bati kontsultatu behar dio kasua.  Berria - Gaiak   2004-12-17

Oraindik orain Estatu Batuetako lehendakari izandako batek ez omen zuen erabakirik hartzen aurrez bere emaztearekin kontsultatu gabe.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 23. orr.

Pablo Ardisan nire lagunarekin kontsultatu nuen arazoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.

Zenbat liburu kontsultatu eta begiratu dut lerrook idazteko?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 23. orr.

Lourdesera, kontsultatu dudan Philipe Aziz-en liburuak dioenaren arabera, hiru milioi fededun etortzen dira urtero.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 70. orr.

Azalaren higadura handiak garbi erakusten zuen maiz kontsultatua zuela Grosrouvrek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.

Raimundo Silvak paperak kontsultatzen ditu, buruz jarraitzen dio ibilbideari, Talesi eta greziar matematikaren hastapenei buruzko idazlanak kontsultatu nahi nituzke.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 90. orr.

Artxiboa kontsultatu behar dut.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 71. orr.

Txoferrak erlojua kontsultatu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 87. orr.

Luis Angelek ez zekien, baina kontsultatuko zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 197. orr.

Gaur egun, errepertorioak ere Interneten bidez kontsulta daitezke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.

On line kontsultatu ahal izateko.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erlojua kontsultatu (6)

europako batasunean kontsultatuko (3)

kontsultatzeko aukera (7)


kontsultatze iz medikuak bere kabinetean eriak hartu eta eta aztertzea.

Arropak besaulki batean utzita neuzkan, eta egurrezko aulki zurrun batean eserita nengoen, sendagilearen kontsultatze gelan bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 139. orr.


kontsultazio iz kontsulta, kontsultategia.

Euskara menditik hirira eraman genuen, gu ere gazte sentimentalak baikinen: baserritarren behitegietatik medikuen kontsultazioetara, zikin mantxarik gabeko arto landetatik unibertsitateko arlo landuetara.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 24. orr.


kontsultibo izond kontsultarena, kontsultari dagokiona. ik kontsulta 6.

Kontseilu Kontsultiboa ez dela hori erabakitzeko gunea.  Berria - Ekonomia   2004-12-14

Bi aldeek forum kontsultibo independente bat sortuko dute, gizarte zibila ordezkatzeko.  Berria - Mundua   2004-09-22

Ebazpena ez da loteslea, soilik kontsultiboa; beraz, edukia ez da agindua.  Berria - Mundua   2004-07-10


kontsultora iz kontsulta teknikoei eta kidekoei erantzuteko jarduera duen enpresa.

Zuzendaritzak Bearing Point kontsultorak egindako aurreproiektua izango du abiapuntu Tabako Fabrikaren edukiak zehazteko.  Berria - Kultura   2006-01-13

Hark eginikoa nahikoa ez zela eta, informe berri bat eskatu zioten Bearing Point kontsultorari.  Berria - Kultura   2006-01-13


kontsultorio iz egunkari edo irratiko saila, jendearen kontsultak erantzuten direna.

-Kontsultorio sentimentalean: jendearen galderak asmatu eta zerorrek erantzuten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 163. orr.

Maitasuna gorroto bihurtzen denean bezala, kontsultorio sentimentalen estiloan esateko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.

Jefeak barrenak husten uzten dio, eta bukatzen duenean kontsultorioko sailarekin mehatxatzen du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 184. orr.


kontsultu
1 senatu-kontsultu iz

Senatu-kontsultuak, plebiszitoak, enperadoreen konstituzio nagusiak eta gauzen izaeran, emakumeen hauskortasunean, adinez txikien ahulezian eta baliagarritasun publikoan oinarritutako lege guztiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 265. orr.

Senatuak, botere betearazlea baitzuen, erromatar hiritarrengandik mailegutan hartzeko baimena ematen zuen, batzuetan behar hutsez, besteetan fabore gisa, eta senatu-kontsultuak egiten zituen horretarako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 94. orr.

Senatu-kontsultu orokor bat izan zen interesa hileko ehuneko batean finkatzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 358. orr.

Argi dago senatu-kontsultu hori Lege Papiarraren luzapen bat besterik ez zela; honek, kasu berean, arrotzek ematen zizkieten jarauntsiak eman zizkien emakumeei. Brutok, izen faltsuez baliatuz, hileko ehuneko lauan mailegatu zien, eta hartara bi senatu-kontsultu lortu zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 189. orr.


kontsumagailu iz ipar kontsumigaia.

ONU delako nazioneen batasunak [...] bazuen akordio mota bat asmatua Irakiarekin, petrolio eta janariaren tratua deitua zutena: alde batetik Irakiak bere petrolio beltza eman, eta bestetik nazione batuek janari eta kontsumagailuak ekar.  Herria   2003-04-24


kontsumatu, kontsuma, kontsumatzen du ad eginbidea bete.

Justinianok agindu zuen emazteak senarra zaputz zezakeela horregatik dotea galdu gabe, baldin eta bi urtez ezkontza kontsumatu ezin izan bazuen  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 262. orr.


kontsumerismo iz

Herritartasun alderditik, zergak ordaintzen ditugunez, kontsumitzaileoi eskubide batzuk zor zaizkigu: horiek errespetatzeaz eta saihesteaz kontsumerismoa arduratzen da: iruzurrak, etiketak, legea betetzea, "kontsumo kritikoa", informazioa eskuratzea, euskararen presentzia, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 15. orr.

Telebistan ikusten dugunak antropologiak, ekonomiak, gastronomiak, erlijioak, kontsumerismoak, politikak, psikologiak eta nutrizioak ezarritako oztopo guztiak gaindituko ditu orain edo hurrengoan, firma horren aurrekontuek ahalbidetzen badute.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 100. orr.


kontsumigai pred kontsumitzeko gaia.

Fikzioen eta miseria errealen artean, besteen poz eta minak bizikide bainoago morbo eta kontsumigai bihurtuz.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 20. orr.

Pintzel, zizel ala argazki lanek ez deusetik ateratzen diren obren iraunkortasuna erakusten baldin ba dute, beste anitz artistek mugimendua dakarte, kontsumigai diren elementuekin batera  Herria   2003-06-05


kontsumismo iz gehiegizko eta beharrik gabeko kontsumorako joera.

Kontsumismoak, eman ezin dituen zoriona eta askatasuna agintzen dizkigun jainko koloretsu horrek, beretzat irabazi gaitu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 61. orr.

Kontsumismoa bizitzeko estilo bat bilakatu da, bizitzeko filosofia dohakabe bat.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 109. orr.

Kontsumismoaren aurreko garaietan gauzak irauteko egiten ziren, iraunpozez erosten ziren.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 109. orr.

Giza ahuldade izugarri bat aprobetxatu du kontsumismoak: besteak baino gutxiago izan nahi eza.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 109. orr.

Askotan, gure hizkuntzaren egoerak funtzionaltasunaren ikuspegitik juzkarazten ditu idazlanak, eta zuhurrak izan behar genuke kontsumismo linguistikoaren iruzurrean ez jausteko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 350. orr.

Kontsumismo garai honetako, zer erakaspen ederra!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 115. orr.


kontsumista iz kontsumismoarena, kontsumismoari dagokiona.

Gizakume kontsumistaren aspirazio nagusia kontsumo merkatuko produktuez jabetzea da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 79. orr.

Gu ere herrialde aberats omen diren horien dinamika kontsumista berean murgilduta gaudela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 68. orr.

Inposatzen zaigun kultur eredu kontsumista globalizatuaren gainetik. herria¬

Instituzioetatik bideratzen den aisialdia kontsumista da erabat.  Berria - Harian   2006-04-21

Bizilagunek leporaino irensten dituzte europar orgia kontsumistaren isla diren imajina engainagarri eta anestesiagarri horiek.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 81. orr.

Amets kontsumisten desira ez da itxuraren fetixea erosi beharra besterik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 65. orr.


kontsumitu, kontsumi, kontsumitzen 1 du ad norbaitek bere beharrak betetzeko ekonomia ondasunak erabili.

Ekoizten den jangaia kontsumitu beharko, nahitaez, deus alferrik galdu gabe. landare-zuntzik ez dugu kontsumituko, gure kalterako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 28. orr.

Haragi gorriaren ordez zuria kontsumituko dugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.

Denetara, 22 metro kubiko ur kontsumitu dute etxe honetakoek azken hiru hilabeteotan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 80. orr.

Ahaltsuak bere estatus soziala produktu garesti eta exotikoak janez (kontsumituz) erakusten du oraino ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 100. orr.

Bihotzak zenbat energia behar duen jakiteko, zenbat oxigeno kontsumitzen duen neurtzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.

20-30 urte barru, esaterako, kontsumitutako energiaren %70 inportatutakoa izango da.  Berria - Ekonomia   2006-03-09

Hutsak zeuden EPO sustantziko dosi batzuk antzeman zituen Poliziak, eta txirrindulariak horiek kontsumitu zituela aitortu zuen.  Berria - Kirola   2004-06-26

Baina, gaur egun, bidaiak beste edozein produktu bezala kontsumitzen dira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 154. orr.

Lehengai asko kontsumitzen duten industria astunen pisua murriztea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Ez kontsumitu prentsarik!  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 56. orr.

Amaginarrebak oparitutako salako besaulki berrian pizza jatera jesarri, telezaborra kontsumitzera.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 46. orr.

Futbola kontsumitu garagardoa ordainduz.  Berria - Kirola   2004-06-12

2 ahitu.

Zigarro osoa errautsak kontsumitua duen arren, zigarrokinari estekatua jarraitzen du errauts lerroak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 30. orr.

Orain baino lehen ere pertsona batzuk kontsumitu egin dira, erabat ahitu, hor ikusi dutenagatik sorginduta, edota erotu egin dira, Batzuetan sua eman behar zaie diarioei eta eskutitzei eta bainuontziko urari ere ihes egiten utzi, zurrunbiloak irents dezan gure barruan bizi zaigun gaixotasuna, osterantzean kontsumituko gaituena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 192. orr.

Jainkoaren arnasak hondatzen ditu, haren haserre-hatsak kontsumitzen.  Elizen arteko biblia   Jb 4,9

Bizimodua pozoituko zion maite-su eroak kontsumitu zuen pixkanaka Napumoceno jauna.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kokaina kontsumitu (3)

milioi upel kontsumituko (4)

kontsumitutako energiaren (3)

droga kontsumitzen (4); drogak kontsumitzen (8); haur pornografia kontsumitzen (6); kalamua kontsumitzen (4); kontsumitzen den argindarraren (5); kontsumitzen den energiaren (8); kontsumitzen den gasaren (3); litro kontsumitzen (4)


kontsumitzaile (orobat kontsumitzale g.er.) 1 izond/iz kontsumitzen duena.

Golkoko gerratik ez zegoela petrolio upela hain garesti eta herrialde kontsumitzaileak oso kezkatuta daude mundu zabalean.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Worldwatch Institute erakundearen urteroko txostenaren arabera, gaur egun, «klase kontsumitzailea» 1.700 milioi lagunek osatzen dute.  Berria - Gaiak   2004-01-10

430.000 bazkide kontsumitzaile.  Berria - Ekonomia   2004-05-25

Euskaldunak modernitatearen kontsumitzaile eta ohituren zaindari.  Herria   2005-08-04

Golkoko herrialdeen elkarteak 40 milioi kontsumitzaile ditu eta, merkatu hori hornitzeko, janari eta edarien %90 inportatu egin behar ditu, hango produkzioa nahikoa ez delako.  Berria - Mundua   2006-02-19

Herritarrak izatetik kontsumitzaileak izatera igaro gara.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Industriek gas eta argindarraren bi heren erabiltzen dute, eta heren bat kontsumitzaile pribatuek. Kontsumitzaile zorrotzak "jatorrizko" zaporearen bila, "sustrai bila" segituko du gaur bezala.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 96. orr.

Kontsumitzaileak erosotasunaren aldeko joera du gaur egun.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Euskadiko Kontsumitzaileen Federazioak.  Berria - Ekonomia   2004-10-28

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kontsumitzaile elkarteek eta bestelako gizarte taldeek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 248. orr.

Neure kontsumitzaile eskubideaz ere desjabetua izan nintzelako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 20. orr.

Estatu Batuetan, mediku askok euren zerbitzuak saltzen dizkiete kontsumitzaile rola betetzen duten gaixoei.  Berria - Gaiak   2004-05-26

Kontsumitzaile Batasunen Europako Bulegoak.  Berria - Gaiak   2004-11-23

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

AEBak heroina eta kokaina kontsumitzaile handiak dira.  Berria - Kultura   2004-09-24

Biharko kultura kontsumitzaile izanen diren haur eta gazteei.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 157. orr.

Droga kontsumitzailea harrapatu ostean, Udalak hartzen du espedientea ireki eta gurasoei berri emateko ardura.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Paper kontsumitzaile itzelak dira liburuak, baso irensle azkarrak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 145. orr.

Munduko bigarren petrolio kontsumitzaile nagusia.  Berria - Ekonomia   2004-08-18

· Haur pornografia kontsumitzailearen profila egiterik jada ez dagoela azpimarratu du.  Berria - Harian   2005-07-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontsumitzaile batasunen (3); kontsumitzaile handiena (3); kontsumitzaile huts (3)

aebetako kontsumitzaileen (10); aebetako kontsumitzaileen konfiantza (6); espainiako kontsumitzaileen (5); euskadiko kontsumitzaileen (3); euskal herriko kontsumitzaileen (24); frantziako kontsumitzaileen (3); kontsumitzaileen antolaketak (6); kontsumitzaileen antolaketako (5); kontsumitzaileen babeserako (4); kontsumitzaileen batasunak (4); kontsumitzaileen batasuneko (3); kontsumitzaileen elkartea (3); kontsumitzaileen elkarteak (11); kontsumitzaileen elkartearen (3); kontsumitzaileen elkarteek (20); kontsumitzaileen elkarteekin (3); kontsumitzaileen elkarteko (7); kontsumitzaileen eskubideak (4); kontsumitzaileen eta erabiltzaileen (3); kontsumitzaileen federazioak (3); kontsumitzaileen konfiantza (14); kontsumitzaileen konfiantzak (3); kontsumitzaileen konfiantzari (4)


kontsumitzale ik kontsumitzaile.

kontsumitze iz norbaitek bere beharrak betetzeko ekonomia ondasunak erabili.

Beharrak asetzen dituzten desio guzti-guztiak betetzearen nolabaiteko adikzio berria: kontsumitze hutsagatik kontsumitzea edo eroste hutsagatik erostea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.


kontsumizio iz kontsumitzen dena; hartzen den janaria edo edaria.

Altxatu eta barrarantz joan zen, kontsumizioa ordaintzeko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 92. orr.

Guk kontsumizio ugari egin ohi dugu tabernetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 118. orr.

Hasiera batean pentsatu zuen Red Mountaineko kontsumizioen diru kontua zela baina berehalaxe ohartu zen ezetz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 180. orr.


kontsumo (orobat konsumo g.er.) 1 iz konsumitzea; konsumitzen dena.

Jendeak dirua badu, kontsumoa areagotu egingo da, eta, bide beretik, kontsumoak eramango du hazkundera ekonomia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 58. orr.

Tabakoaren kontsumoa mugatzeko.  Herria   2003-01-21

15 urteko epean kontsumoa %20 murrizteko helburua.  Berria - Mundua   2006-03-25

Etxeko argindarraren kontsumoaren %10 alferrik galtzen da horrela.  Berria - Gaiak   2006-02-01

Prentsaren eta telebistaren kontsumoa egonkortu edo jaitsi egin da toki askotan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 42. orr.

Irudien produkzioa eta kontsumoa arautzen dituzten konbentzio sozialak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 141. orr.

Langabeziaren mamuak kontsumo pribatua galgatu du. Produkzio eta kontsumo biologiko eta ekologikoaren hedapena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 308. orr.

Kontsumo alienatu eta konpultsiboa eritasun baten sintoma da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.

Kontsumo arrunteko ondasunen trukeak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Alkoholaren neurriz kanpoko kontsumoak, eta gibeleko zeluletan gantz larregi pilatzeak.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Gizarteak gehiegizko kontsumoa bizi kalitate hobearekin lotzen du.  Berria - Gaiak   2004-01-10

1950eko hamarralditik aurrera industria astuna eta kontsumoko ondasun iraunkorrak hasi zen ekoizten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Globalizatzen gaituen kontsumo gizartearen aurka.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.

Liburua gaika dago antolatuta: ekonomilarien helburuak eta tresnak, ekonomilarien ideologia, merkatu pentsamoldea, kontsumo-gizartea, lehiakortasuna, [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.

Kontsumo ondasunak erosteko duten ahalmena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 42. orr.

Kontsumo merkatu neoliberalak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 79. orr.

Gizakiak bere utilitatea maximotuz hartzen dituela kontsumo erabakiak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 81. orr.

Baliabideak erabiltzeko modua eta kontsumo-ohiturak aldatzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.

Kontsumo egituran ere aldaketak eginez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 315. orr.

Diru sarrerek, edo hobeto esanda, kontsumo mailak ezartzen du gizabanakoaren estatusa gizartean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 86. orr.

Mundu garatuko kontsumo beharren hazkundeak ekoizpenaren hazkunde mugagabea eskatzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 314. orr.

Gazteek uler dezaten egungo kontsumo erritmoari eusteko modurik ez dagoela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 67. orr.

Kontsumitzaileek etorkizunean bere kontsumo ahalmenari eusteko konfiantzarik eza.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 110. orr.

Garraio kostuak handiak direnean, kontsumo lekuetatik gertu ekoizteko joera izan dezakete ETNek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.

Hirugarren Munduko herrialdeek Lehen Mundukoaren kontsumo estiloak imitatzen dituzte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 298. orr.

KPI Kontsumo Prezioen Indizeak %0,5 behera egin zuen urte hasieratik.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

Errentaren gaineko zergei ala konsumo-tasei lehentasuna eman.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 20. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Industria-ekoizpenaren eta mundu-kontsumoaren lehengai-edukiaren beheraldi lasterraren ondorio da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Baliabide-kontsumoaren eta hondakin-isurketaren arabera.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 63. orr.

Bi jaunak haxix kontsumoaren sorrerari buruzko solasean zeuden murgilduta.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 21. orr.

Erregai-kontsumoari loturik dago beti energia-ekoizpena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 201. orr.

Energia kontsumoa murrizteko politikak.  Berria - Gaiak   2006-03-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barne kontsumo (3); droga kontsumo (4); egungo kontsumo (6); kontsumo eredu (5); kontsumo eta produkzio (4); kontsumo gizarte (5); kontsumo gizartea (4); kontsumo gizarteak (3); kontsumo gizartearen (13); kontsumo handia (5); kontsumo handiagoa (3); kontsumo ohiturak (9); kontsumo ondasunak (3); kontsumo prezio (3); kontsumo prezioak (4); kontsumo prezioen (33); kontsumo prezioen indizea (17); kontsumo prezioen indizeak (6); kontsumo prezioen indizearen (5); kontsumo pribatua (8); kontsumo pribatuak (4); kontsumo pribatuaren (5); kontsumo sailak (3); osasun eta kontsumo (6); produkzio eta kontsumo (7); zainpeko kontsumo (3)

adingabeen kontsumoa (3); alkohol kontsumoa (4); alkoholaren kontsumoa (5); barne kontsumoa (4); droga kontsumoa (4); drogen kontsumoa (5); du kontsumoa (5); energia kontsumoa (14); energiaren kontsumoa (3); erregai kontsumoa (3); eta adingabeen kontsumoa (3); eta kontsumoa (23); familien kontsumoa (4); gehiegizko kontsumoa (7); gorako kontsumoa (3); haragiaren kontsumoa (3); kontsumoa arautzen (3); kontsumoa areagotu (5); kontsumoa areagotzea (3); kontsumoa bultzatzeko (4); kontsumoa debekatu (3); kontsumoa gutxitzeko (7); kontsumoa handitu (5); kontsumoa izan (4); kontsumoa jaitsi (6); kontsumoa murrizteko (7); kontsumoa murriztu (7); kontsumoa saihesteko (3); kontsumoa sustatzeko (5); materialen kontsumoa (4); oilasko kontsumoa (3); produkzioa eta kontsumoa (3); salmenta eta kontsumoa (3); tabako kontsumoa (5); tabakoaren kontsumoa (10); ur kontsumoa (8); uraren kontsumoa (6); zentzuzko kontsumoa (3)

barne kontsumoak (5); droga kontsumoak (3); energiaren kontsumoak (3); kontsumoak behera egin (3); kontsumoak gora egin (6)

droga kontsumoan (3); drogen kontsumoan (3)

droga kontsumoaren (4); energia kontsumoaren (5); kontsumoaren eraginez (3); kontsumoaren hazkuntza (3); kontsumoaren kontrako (4); petrolio kontsumoaren (3)

kontsumora bultzatzen (3)

barne kontsumorako (5); kontsumorako prezioen (3); norbere kontsumorako (3)


kontsumogai (orobat kontsumo-gai) iz kontsumoko gaiak.

Kontsumogaiak itxuragabe ugaltzearekin batera, neurri berean ari dira agertzen ezinaren ezinez zapuzturiko pertsonak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

Autoen eta haien osagarrien, eta kontsumo gaien inportazioak marka historikoak hautsi zituen.  Berria - Ekonomia   2004-06-15

Euskaldunok heriotza ere kontsumo-gai bilakatu dugu: Santu Guztien eguna egunik jendetsuena da herri txiki askotan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 104. orr.

Gizajendea geroago eta hutsago dabil, kontsumogaiez beterik, antzinako panpina lastoz beteak bezala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 79. orr.


kontsumogune (corpusean kontsumo-gune soilik) kontsumorako gunea.

Galdeketa bat bideratu nuen kontsumo-gune nipondarretan eta beste osasun-instituzio batzuetan  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 37. orr.


kontsumozale izond kontsumoaren zale dena.

Fribolitate pixka batekin esan genezake ETAri gaina hartu dion zakurra Puppy zakur neutroa izan dela, turista eta kontsumozaleen postaletako zakurtxoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 68. orr.


kontu1 (orobat kondu g.er. eta kuenta g.er.) 1 iz kopuru baten zenbatze edo mugatzea.

10 eguneko datuen totalak atera, kontuak eta portzentajeak ondo eramateko.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 74. orr.

Maxima-minima, euri-kontuak eta beste, denen kopuru totalak eta batezbestekoak ere, kontu denak paper mutturretan aterako zituen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 61. orr.

Ekialdean abiaturik beti sortalderantz joz gero [...] bidean egunbete aurreratzen dela konturatu zen Pigaffeta, beste inor baino lehen, berak baitzeraman egunen kontua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 342. orr.

Kostu honen kontua argiago gertatzen da, beharbada, hezkuntza kontuetan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 91. orr.

Bi milioi urteren kontua omen da hori.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 43. orr.

Euskal Herri osoko elizbarruti eta kongregazioek misio tokietan zerabiltzaten baliabideen kontu zehatza.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 163. orr.

Giséle Lougarot hautetsi abertzaleak eskatu ditu kontu zehatzak: zenbat sartze zezen lasterretan, zenbat gastu, zenbat langile hor lanean.  Herria   2001-10-18

Oroimen laburrekoa denez, bezero bakoitzari kontatu dizkionen kontu zehatza darama, zeren pertsona berari kontu bera birritan errepikatzea huts larria bailitzateke.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 254. orr.

2 irabazien edo xahutzeen nolakoa eta zenbatekoa dakarren agiria.

Ea, goazen -esan zuen kontua ekar ziezaioten besoa altxatuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 274. orr.

Dokumentaletan ikusten ditugun Afrikako herrialde haietan, animaliez, pobre mozorrotuez eta dirua Suitzako kontu sekretuetan gordetzen duten jeneralez betetako haietan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.

Kontu-liburuak eskatu zituen, hutsak eta okerrak atzeman zituen nonahi, dirutza handiak falta zirela ohartu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.

Kontu epaitegiek garbi utzi dute kontua zein den.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 233. orr.

Bolada hartako kontu-balantzen gainbehera jarraituak behartu zuen Milango Administrazioa esku-hartze drastiko eta purifikatzaile batera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 100. orr.

3 aurrezki kutxa edo banku batean, pertsona baten zor-hartzekoen agiria.

Kontu-jaberen batek libreta ez baldin bazeukan eta saldoa eskatzen bazuen, zenbat zen esateko gauza izan beharra zeukan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 25. orr.

Zergatik saiatu zara zure zor-kontu izugarri hori osaba Jack gizajoari leporatzen?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 99. orr.

Kontuak garbi dauzkat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 122. orr.

4 arreta, ardura, arta.

Kontu handia izan behar da liberal terminoarekin, oso bestela ulertzen baita hitz hori jakintza esparru desberdinetan ez ezik, baita herrialde desberdinetan ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.

Zenbait gehiegikeriaren ondorioz, jainkoek kontu handiagoa dutela eta erabaki dutela ez uztea inori ordezkotzan beren iragartze-ahalmena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 18. orr.

Kontu pixka batekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 149. orr.

Bere amak hain kontu handiz prestatutako ospakizuna hondatu izanaren erantzulea bera zela jakinik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.

Hasieran, tentuz ibili ziren, lurra kontu handiz zapalduz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.

Izan kontu: herri horiek suntsitu ondoren, ez erori idoloen tranpan, haien jokabideari jarraituz.  Elizen arteko biblia   Dt 12,30

Hire gizonen kontu da hire oihanetako lau arboletarik baten abarrak ebaki eta kanpamendu militarreraino eramatea -agindu zion aitatxiri, etxaldetik alde egitekotan izan zirenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 178. orr.

5 arazoa, gorabehera, egitekoa.

-Kontu txiki bati buruz hitz egin nahi nuke zurekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 151. orr.

-Nire aholkua da utz dezazula kontu hori erabat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 147. orr.

Gordonek zenbait kontu esan dizkit zutaz, Harry.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 240. orr.

Angeloren kontu batzuk aipatzen nituen bertan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 252. orr.

Ez dizut utziko nire kontuetan muturra sartzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 47. orr.

Gure arteko kontu guztiak garbitu eta berak barkamena eman arte.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

Iruzurraren eta Harryren atxilotzearen kontu hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 43. orr.

Hori beste kontu bat zen, berari ez zegokiona.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 258. orr.

Beste kontu bat da lantegi barruko harremana.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 175. orr.

-Kontu pila edukiko duk, noski, kontu bitxi samarrak kontatzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 156. orr.

Garibairi arima erosi ziola badio ere, ez da kontu frogatua. Kontu pertsonal batengatik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.

-Ba nik ez dinat uste hain kontu garbia denik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 136. orr.

Badakizue ia kontu segurua dela atzokoa hanka-sartze bat izan zela?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 158. orr.

Kontua da Margak gai hartan ez zuela inongo arrazoibiderik onartzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 240. orr.

Hurbiltzea da kontua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 20. orr.

Eta hori da kontua, azken batean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 34. orr.

Ederra kontua!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 157. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Denbora-kontua baizik ez zen lan hura amaitzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.

Saltzaileak aise igarri zuen oihal-kontuetan aditua zen erosle baten aurrean zegoela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 504. orr.

Lege kontuetan dihardutenen artean.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 9. orr.

Desgrazia eta mixeria kontu ugari ageri da hor. Ez nituen inoiz ere oso aintzat hartu gona-kontu horiek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 161. orr.

Ezkutatu egin zion Betteri amodio-kontu hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.

Maite-kontu bat daukate.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 342. orr.

Ez dugu alderdi baten alde edo erlijio baten alde jotzen jakintza-kontu hutsengatik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.

Bistan da sendatze-kontu hori kazetariak asmatu zuela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

Dolu, eztei edo bataio, ez dakit zer famili kontu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.

· Mintzaldi kontu beti, Kabana Handiak tokian tokiko erran-merran, pasadizo eta gertakariak aipatuz irtenaldietako herri bakoitzean egingo dituenak, jakina, arreta bereziz segituak izango dira.  Berria - Kultura   2004-02-03

7 ipuina. ik beherago 23.

Kontu-kontaketekin eta serieko irudiekin egindako esperimentuek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

Ez da abiapuntu txarra kontu-jaten aritzeko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 13. orr.

• 8 interj

Kontu! ez igaro toki hartatik, hara jaitsi baitira aramearrak.  Elizen arteko biblia   2 Erg 6,9

Baina kontu! erabat suntsitu behar da guztia.  Elizen arteko biblia   Jos 6,18

9 kontuz interj ik beherago 33.

Kontuz!  Berria - Kirola   2004-11-03

-Kontuz! -oihu egin zuen Samek-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 273. orr.

-Kontuz, kontuz! -esan zuen Bizarbolak-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 324. orr.

-Kontuz zapatekin! -esan zuen Anniek. Kontuz zakurrekin jaten ari direnean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 31. orr.

Kontuz, ez egin horrelakorik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 108. orr.

Kontuz su hartu gabe.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 120. orr.

-Kontuz gero! ez esan inori ezer.  Elizen arteko biblia   Mk 1,44

-Kontuz ibili, badaezpada ere.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 149. orr.

-Emakume ederra, ezta? ba, kontuz ibili -esan zidan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 80. orr.

Zabiltza, beraz, kontuz!  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 148. orr.

Kontuz zer esaten duan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.

Kafe aleak kontuz txigortu behar dira, su motelean, erre barik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Ez larritu, kontuz eta diskrezio handiz jokatuko dut eta.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 186. orr.

Kontuz, ordea, ongia eraikitzeko gaizkia baliatzen dutenekin: heroikotasunaren itxura ematen bazaio, gezurra errazago irensten da egia baino.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 90. orr.

Kontuz hartu, berokietan bildu eta hirira eraman genuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 261. orr.

Aurrera kontuz eginez, kanpora atera zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 214. orr.

"Kontuz, arriskutsua" zeukaten atzean idatzita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 78. orr.

Hala ematen du, baina, kontuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.

Gero, pasabidean barneratu zen, kontuz baino kontuzago orain ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.

10 kontuzko izlag arretazkoa, artatsua.

Horren kontuzko gaia izanda ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 185. orr.

Ni nengoen aldera kontuzko begiradaren bat botaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 93. orr.

Txit argigarria iruditu zait jaun horren jarduna, zenbait gauza kontuzko aise ulertzen laguntzen baitu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 239. orr.

Hau nola egin behar zen erabakitzeak oso kontuzko zenbait arazo sortzen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 393. orr.

Badago beste arazo bat, guztiz kontuzkoa dena: identitate diakronikoa-rena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 223. orr.

Harro nengoen etxean hain jende kontuzkoa eta kontuan hartzekoa geneukalako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 168. orr.

11 kontu bera mug gauza bera.

Eta kontu bera musika-formei dagokienez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 171. orr.

Ez baita kontu bera gizon lodi konkortu baten neurriak hartzea edo erratz-kirten bat bezain tente batenak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 316. orr.

Hasieran pentsatu zuen betiko kontu bera izango zela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 248. orr.

Zazpi aldiz kontatuko nion honezkero kontu bera, eta hala ere berriz esan arteko onik ez.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 142. orr.

Kontu berarekin zabiltza beti.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 96. orr.

Asteak zeramatzan kontu berari bueltaka: zergatik ez zuen modu bertsuan ikusten Jabi?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 77. orr.

· Eta herritar guztien artetik euskaradunen kopuruari behatuz, kontu bertsuak ateratzen zaizkigu.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 120. orr.

12 kontu egin

Zure etorkizunari kontu egin beharko zenioke.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.

-Ez kontu egin kale honetako jendeari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 237. orr.

Lubisek oso ondo kontu egiten ziek zaldiei.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 86. orr.

-Nork bereari kontu egin biezaio, eta ahal duena lapur beza -esaten zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Emakumeak, arriskuaz kontu egin gabe, jarraitu egin zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 245. orr.

Egin kontu zenbat tipo bizkor dabilen inguruetan auto-istripuen eta zauri pertsonalen iruzurrak asmatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

Beraz, zutik dagoela uste duenak egin beza kontu eror ez dadin.  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,12

Orain arte arimaren izatasun adierazkorra ardazten deneko poloetako bakarrari kontu egin zaio: in actu existitzen den gorputzaren ideiarenari.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 21. orr.

Kontu egion horrako zer horri.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 98. orr.

-Jainkoak kontu egin diezaiela.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 40. orr.

Kontu egiten ez baduk, hire lagun Bunburyk estutasun larrian jarriko hau egunen batean.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 62. orr.

· Espero dut kontu gehiago egingo diozula senarrari zeure gomendio utzi zen haur hari baino.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 164. orr.

· Egin dezagun kontu, bada, hemen astintzen ari garen amodiozko pena izeneko gaitzak ondoeztua hagoela hi ere. Kontu dagigun, bada, besamotzari segituz, iritsi garela Babelgo Liburutegira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.

13 kontu eman

Hitz horien guztien kontu eman beharko baitute auzi-egunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.

Bai, neure urratsen kontu emango diot, printze bat bezala joango berarengana.  Elizen arteko biblia   Jb 31,37

Badakit pertsona autonomoa naizela, eta ez dut uste egiten dudanaren kontu eman behar dizuedanik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 295. orr.

Adibidez, hogei gizaki aurkitzen badira Izadian [...], ez da nahikoa (20 gizaki horien existentziaren kontu emateko) giza izaeraren kausa orokorki erakustea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 45. orr.

Zer da zutaz entzun dudan hori? emadazu etxezaintzaren kontu, kargutik bota egiten zaitut eta.  Elizen arteko biblia   Lk 16,2

· Forma bat ematea, alegia, handik zentzuzko historia bat atera ahal izateko; huraxe izango da, horrenbestez, ikerketaren kontu-emate ofiziala  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.

14 kontu eskatu kargu hartu.

Baina zuri eskatuko dizut haren heriotzaren kontu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.

Baina nik jagoleari eskatuko diot heriotza horren kontu.  Elizen arteko biblia   Ez 33,6

Horregatik, zuen odolaren, hau da, zuen biziaren, kontu eskatuko diet abereei, eta bere lagun hurkoaren biziaren kontu gizakiari.  Elizen arteko biblia   Has 9,5

Aitak ez baitzion inoiz egiten zuenaren kontu eskatzen-.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 59. orr.

· Ibiliz gero, kontu estua eskatuko dizue Jaunak zeuen Jainkoak, eta errudun bihurtuko zarete.  Elizen arteko biblia   Dt 23,22

Ez dio inork ere egiten duenaz kontu eskatuko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 176. orr.

· Protesta hori baino kontu eskatze are mingarriagoak baliatu nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 145. orr.

15 kontu eske

Aitak kontu eske hasiko zitzaidala ematen zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Ni ez bainaiz nor inori kontu eske hasteko, ez suhiari eta ez besteri.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 93. orr.

Zer egingo dut Jainkoa epaile altxatzean? zer erantzungo bera kontu eske hastean?  Elizen arteko biblia   Jb 31,14

Kontu eske begiratzen dit: "ez al didan lagundu behar lurretik altxatzen?".  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 78. orr.

Ikazkina kontu eske, ez zitzaidan beste aukerarik bururatzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 249. orr.

· Lepoa egingo nuke kontu eskean joan zitzaiola Senpe Joaquini, izokinen gaiarekin Baten batek kalea zaindu beharko dik ba!, erantzun zion Hermannek, baina ez ozpin, Klausen kontu-eskeari garrantzi handirik eman gabe baizik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 172. orr.

16 kontu hartu kargu hartu.

Hurrengo egunean, gosaritan, kontu hartu nion, ea zer dela eta ihes egin zuen bezperan hain goiz.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 145. orr.

Romanek kontu hartu zion obispoari, ez zitzaiola haren bihotzari batere komeni.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 83. orr.

Beldur batean bizi izan gara, poliziak noiz kontu hartuko zure judutasunaren berri ez emateagatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 144. orr.

Ez nuen uste barrua izango zuenik niri kontu hartzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 94. orr.

Kontu hartu behar da, baina, ukendu horiek kortikoiderik gabeak izatea.  Berria - Gaiak   2004-01-24

Nehork, ezen, ez ditu nik erran nahi ditudanak zuzen ulertuko, ez baldin badu biziki kontu hartzen Erregeen ahalmenarekin eta eskuarekin Jainkoaren ahalmena ez nahasteko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 129. orr.

Aitari emaztearen eta seme-alaben kontu hartzeko eskatzera etorri da semea.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 278. orr.

Biharko egunean nire irabazien kontu hartzera etortzen zarenean.  Elizen arteko biblia   Has 30,33

17 kontu-hartzaile (orobat kontuhartzaile g.er.) kontuak begiratzen dituena.

Auditoriumean diru gehiago ez gastatzeko exijitu zion kontratazio mahaiko kontu-hartzaileak udal gobernuari 2004ko maiatzean.  Berria - Kultura   2006-04-25

Udaleko kontu-hartzaileak Musikaren eta Arte Eszenikoen Jauregiarekin zerikusia duten kontratazio oro eteteko eskatu dio.  Berria - Kultura   2004-07-30

Nafarroan, 1990etik, ez dute oposiziorik egin udaletako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak betetzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Kontu-hartzaile izan zen Springfield-en, Massachusets-en.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.

Beraz, duela lau urte, Stanleyk kontu-hartzaile lana utzi zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.

· Egunerokotasunaren aipamen kontu-hartzaileak ("ez zuen bere burua zaintzen"), emaztea izan zitekeela adierazten bazidan ere, ezusteari konponbide berehalako bat eman nahi hotzak maitalea izan zitekeela esaten zidan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 220. orr.

18 kontu-hartzailetza (corpusean kontuhartzaile soilik)

Nik ere, Potzolok bezala, badakit laburbiltzen eta neure uztaren kontuhartzailetza eramaten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 334. orr.

19 kontu-hartze kargu hartzea.

Ez nintzen ausartzen kontu-hartze bakar bat egitera, ez nuen-eta lainorik txikiena ere ekarri nahi gure arteko harremanera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 320. orr.

Keinu hartan ez zegoen inolako destainarik ez kontu-hartzerik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 338. orr.

Esaten nian nik! bezalako kontu-hartzeren bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 139. orr.

20 kontu izan du ad

Baina hemen, leku estu honetan, kontu izan behar duzu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 290. orr.

Plastikoa urtu behar zuen, baina kontu izan behar zuen aurretik ez ikazten.  Berria - Gaiak   2004-08-14

Mutilak kontu izango du bere zama ez arintzen, horrela hazia hobeki administra dezagun.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 200. orr.

Aukera zuenean, harrapaturiko arrainak bizirik itzultzen zituen uretara, berriro harrapa ez zitzaten kontu izateko aginduz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 220. orr.

Neskato honek ez du kontu izaten ezerekin.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 41. orr.

Kontu izan zeuen buruarekin! auzitegi eta sinagogetara eramango zaituztete eta zigortu egingo.  Elizen arteko biblia   Mk 13,9

· Kontu izan zuzenbide eta indar hitzak ez direla elkarren aurkakoak,  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 31. orr.

21 kontu-kontari adlag

Errepide nagusitik gora zihoan bidexka batetik aita eta biok kontu-kontari gindoazen Elkarren ondoan eseri gara mahaian, [...] eta kontu-kontari aritu gara.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 18. orr.

Beste zenbaitzuk gau osoan aritzen ziren euren zorigaiztoko buruhausteak eta gaixotasunak hizpide hartu eta kontu-kontari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 166. orr.

Gurasoak eta aiton-amonak bertso kantari eta kontu kontari aritzen baitziren.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 132. orr.

-Aizu, Gerald -esan zuen Minot jaunak, eta han hasi zen, kontu-kontari, orain hurrena izandako golf-saioa zuloz zulo azaltzen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 210. orr.

Elkarri kontu-kontari hasi ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 137. orr.

Claude bizkorrago ibiltzen hasi zen, kontu-kontari beti ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.

Eta, kontu-kontari, kontatu zigun ezen, mendeku gisa, guztiei trenkatu ziela burua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 521. orr.

Bizpahiru ordu eman genituen kontu-kontari ilundu zuen arte.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 89. orr.

Udan, etxe ondoko aulki batean eserita egoten ziren, berritsukerian eta kontu-kontari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.

22 kontu korronte pertsona baten eta banku baten arteko zorren eta hartzekoen berrri ematen duen agiria.

Postara jo zuten kontu korronte bat irekitzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 68. orr.

Elkarrekin zabaldu berri duten kontu korrontea balitz bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 75. orr.

Kontu korronte jori bat zen Inesen bizigarria.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 43. orr.

Eskale haiek guztiek kontu-korronte oparoak zituzten bankuetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 229. orr.

Batzorde honek Washingtongo Riggs bankuan aurkitu zituen Pinocheten ustezko kontu-korronte ezkutuak.  Berria - Mundua   2004-07-25

Ostegun gauean enpresaren kontu korronteak bahitzeko agindu zuten epaileek.  Berria - Ekonomia   2004-07-04

Khanek eta bere laguntzaileak, Mohammed Farooqek, kontu korronteak izozturik dituzte.  Berria - Mundua   2004-02-01

2003ko otsailaren 19an, Martin Ugalderen kontu korronteak blokeatzeko agindua eman zuen. bere kontu korrontea gizentzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Kontu korronteko diruari kiratsa dariola... ba tira!, sudurra aise ohitzen omen da; izen ona eta itxura, berriz, gorde egin behar dira.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 231. orr.

Arazoaren gakoa ez zegoen balizko adarretan, senarraren desleialtasunak emakumearen kontu korrontean izan zezakeen eraginean baizik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.

Zure identifikazio datuak lapurtu eta kontu korrontea husteko.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Kontu korronte zenbaki batekin.  Berria - Kirola   2006-03-11

· AEBek kontu korronteko defizita handitu arren, dolarra gora.  Berria - Ekonomia   2004-12-17

541.800 milioi dolarrekoa da kontu korronte bidezko defizita.  Berria - Ekonomia   2004-03-13

Desiragarria da truke tasan malgutasun handiagoa izatea kontu korronte superabit handia duten herrialdeek, batez ere Txinak.  Berria - Ekonomia   2006-04-23

Finantzaketaren liberalizazio lasterregiak areago galaraz dezake egonkortasuna; izan ere, kontu korronteko balantzari dakarkion beherakada dela-eta, truke-tasen beheranzko espekulazioa bultzatzen du, eta, horren ondorioz, kapitalak ihes egitera bultzatzen ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

23 kontu zahar (orobat kontuzahar g.er.)

Euskal usarioan izen sorgina da Txomin; ipuin eta kontu zahar askotako protagonista.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 48. orr.

Antzinako kontu zahar bat iruditzen zitzaidan niri hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 91. orr.

Hiztunak eta kontu-zaharren zale aspergarriak parrastaka aurkitzen ditugu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.

Ilunabar ilun luzeetan, sukaldeko lanak egiten ziren bitartean, errosarioa bukatu ostean, zenbat kontuzahar eta esaldi eta beste!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.

Gerrako kontu zaharrak zirela-eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 20. orr.

Guztiarekin ere, kontu zahar samarra duk, hilketa gertatu baino dezente lehenagoko kontua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 162. orr.

Zertan habil ordea, kontu zaharrak astintzen?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 143. orr.

Guk hizketan segitu genuen hainbat kontu zahar berritzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 310. orr.

24 kontuak atera

Aurrez kontuak ateratzea beti ere hobe omen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 106. orr.

Beren kontuak aterata ibiltzen dira horiek beti, eta buruz dakizkite irabazpide guztiak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 128. orr.

Kontuak atera nola egongo nintzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 37. orr.

Kartzelara eramango dituzte, eta kontuak aterako dituzte: kartzelan dauden gaizkile gehienak etorkinak dira.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 133. orr.

Zenbat aurreratu dugun, hortik kontuak atera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 151. orr.

Itsasontzia ez zen mugitu ere egiten, hortik atera kontuak. Hortik atera kontuak sinpatiaren bideskak zein bihurriak diren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 149. orr.

Auzo deitzen diogu, baina 500.000 biztanle dauzka, atera kontuak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 23. orr.

25 kontuak egin

-Zatoz datorren astean eta kontuak egingo ditugu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 117. orr.

Gero, kontuak egiten hasita, Lajosek berrogeita hamar urtetik gora beharko zuela pentsatu nuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.

Bazkariak eta afariak ekarriko zituzten gastuei buruzko kontuak egiten ari zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Lumak, tintontziak eta ezko-oihal koadrodunezko azalekiko koaderno batzuk zeuden han, eskola-umeek kontuak egiteko erabiltzen dituztenak bezalakoak, denak ordena milimetrikoz gordeak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.

Horrela, seinale horiek laguntzen zioten gizakiari bere kontuak egiteko garaian.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 27. orr.

-Hurrena, ezpainak hitzik ebaki gabe mugitu zitzaizkion, kontuak egiten ari bailitzan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 18. orr.

26 kontuak eskatu

-Orduan, ez nauk maite -esan zuen jostetan, kontuak eskatzen baino.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 84. orr.

Harritzekoa dena da -eta inori kontuak eskatzekoa ere bai- gure seme-alabei ere gauza bera gertatzea bizitza akademiko osoa euskaraz egin eta gero.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 186. orr.

Hemendik joatean zerbait gertatzen bazait, erregeak kontuak eskatuko dizkizue.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 114. orr.

Ez nintzen, nonbait, kontuak eskatzen hasteko nor.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 133. orr.

Ez du inork baimenik izango juduei kontuak eskatzeko, ez eta inolako arazorengatik eragozpenik jartzeko ere.  Elizen arteko biblia   1 M 10,35

Kontuak eskatuko dizkiogun beldurrez.  Berria - Harian   2005-06-23

Baina gerenteari kontuak eskatuz bidali genion gutunak ez du erantzunik izan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 265. orr.

27 kontuak garbitu

Kontuak garbitzen hasi orduko, milioi asko zor zizkion zerbitzari bat eraman zioten.  Elizen arteko biblia   Mt 18,24

Kontuak garbitu arteko onik ez zeukaan hark.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 57. orr.

Orduan lehenbizi izen parrasta bat esan nion, gero kontuak garbituko genituen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 116. orr.

28 kontuak hartu

Handik denbora askora, etorri zen nagusia eta morroiei kontuak hartzen hasi zitzaien.  Elizen arteko biblia   Mt 25,19

Ama kontuak hartzen hasten zitzaidan zakartasunez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 30. orr.

-Bihar -egin zuen oihu, makur, Jacuk- hartuko dizkiegu kontuak jauntxoei!  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 140. orr.

Zorionekoa kutsagabe den emakume agorra, legez kontrako harremanik izan ez duena; izango du fruiturik kontuak hartzeko egunean.  Elizen arteko biblia   Jkd 3,13

Egia zen inor ez zegoela niri kontuak hartzeko, baina neu nintzen ospitaleko ginekologia zerbitzuko eta, batez ere, laborategiko buru.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 45. orr.

29 kontuak kontu

Ergelak, onura bailitzateke berentzat: ur gutxiagorekin eztainu gehiago dago eta, beraz, etekin hobea; baina, kontuak kontu, bezeroak arrazoi du beti, bereziki kimikaz ezer gutxi dakienean. Horregatik egiten zaidak hain gogorra hemen barruan egotea; kontuak kontu, gainera, egun galduak dituk lanerako.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.

Merryk ez zuen oso gustukoa izan gizaki basatiei eta gezi pozoituei buruzko kontu hura, baina kontuak kontu, beldurraren pisuak larritzen zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 125. orr.

Tximua, kontuak kontu, zerbaiten petxero bihurtzean egin baitzen gizon. Kontuak kontu, baietz esan nion.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 97. orr.

Kontuak kontu, dirua behar dugu, txilekiko artopil bat bederik inguratuko badugu.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.

Baina ondo pasatzen genuen, kontuak kontu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 46. orr.

30 kontuan eduki (58 agerraldi, 28 liburu eta 10 artikulu) A

ukera guztiak kontuan eduki behar ditugu. Hortaz, kontuan eduki beharko da zientziaren eta teknologiaren aurrerakuntzen atzean interes ekonomiko itzelak daudela.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 79. orr.

Hortaz, interesen eraginaz gainera, ekonomian oso kontuan edukitzekoa da ideia eta teoria "praktikoek" duten eragina.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 65. orr.

Kontuan eduki beharreko alderdi garrantzitsuenak ordenan jarri ondoren.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 88. orr.

-Kontuan eduki zure aita pertsona ezaguna izan zela -esaten zion andre Leonardak enfasia jarriz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 105. orr.

31 kontuan hartu

Harryrengana joan eta esan zion kontuan hartuko zuela egin zion eskaintza.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 41. orr.

Komunikazioko aldagaiak kontuan hartu eta lantzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 44. orr.

Xehetasunik txikiena ere kontuan hartuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 180. orr.

Zuzen ibiltzeari ekin zioten, kontuan hartu gabe non zegoen lokatz gehiago eta non gutxiago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.

Dena batera ezin kontuan hartu nik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 240. orr.

Gauza bat esango niola gainera, ongi kontuan hartzeko: [...].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 46. orr.

-Irakurri dudana kontatu diat, baina kontuan har ezak egunkari hori alderdikoia dela, noski.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 75. orr.

Ez zen kontuan hartzekoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.

Kontuan hartu beharra dago, ordea, beste gorabehera bat: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 184. orr.

Egoera kontuan hartuta, aukera bakarra zegoen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.

Ematen dituen xehetasunak kontuan hartuta, ez dut uste gezurretan dabilenik. Ekoizpen-faktore bakar bat baino ez baitzuen hark kontuan hartzen, lana alegia, produktibitate aldakorra zuena.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 55. orr.

Hori guztia, kontuan hartu, uda bat lehenago gertatu zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 39. orr.

32 kontuan izan (705 agerraldi, 298 liburu eta 280 artikulu) du ad

Kontuan izan koaderno honek hogeita bost urte inguru dituela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.

Hau dena kontuan izan behar da.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 69. orr.

Kontuan izan beharreko beste kontu bat BPGaren edukia da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 55. orr.

-Kontuan izango diat iradokizuna.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.

Herri ez den nazio gehiegi, edo identitatea kontuan izan ordez beste gorabehera batzuk aintzakotzat hartu zituzten estatuak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 170. orr.

Gorpuak hiru zirela kontuan izanik, hura ez zen hain erraza izango.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 257. orr.

-Eta, miseria gorrian nagoela kontuan izanik, jauna, ez zenizkidake emango berrogei kopek bakoitzeko?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 191. orr.

Demografia-eztanda hori ezin ulertu da garapen-maila desberdineko gizarteak harremanetan jartzeak sortzen dituen usadiozko demografiaren hausturak kontuan izan gabe.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

Norbaitek hori pentsatzea irain larria izango litzateke, orain arteko nire bizitza nolakoa izan den kontuan izanda.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 171. orr.

Idolatria nagusi den hiri batean edo beste edozein lekutan sartzen bazara, ezpataren ahotik pasa itzazu guztiak, adina, sexua edo giza maila kontuan izan gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

· Oso kontuan zuen argi gehiegiak itsutu egiten duela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 107. orr.

Zurea, batez ere, oso zekena iruditu zait, kontuan badugu nondik atera zaitudan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 131. orr.

Erruak kontuan badituzu, Jauna, oi Jauna, nork iraun bizirik?  Elizen arteko biblia   Sal 130,3

33 kontuz-kontuz ik gorago 9.

Bederatziak-edo izango ziren eskailerak kontuz-kontuz jaisten hasi zenean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 174. orr.

Eta, atea kontuz-kontuz bultzatuz, itxi egin zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.

Kontuz-kontuz lagundu zioten autoraino, eta aurreko eserlekuan eseri zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 12. orr.

Kontuz-kontuz, ezpainak hurbildu nituen katilu-ertzera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.

Kontuz-kontuz hasi ginen, bada, zereginean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 142. orr.

34 nire (zure, bere...) kontu adlag

Nire kontu zaldun horiek bilatzea.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 95. orr.

-Orduan nire kontu, berak hori egitea -egin zuen hasperen Sethek.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 75. orr.

-Ez, lasai, gaurkoa nire kontu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 112. orr.

Cardhu botila, nire kontu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 91. orr.

-Utzi hori nire kontu. Rubenek esan zion aitari: -utzi Benjamin nire kontu, eta neuk itzuliko dizut.  Elizen arteko biblia   Has 42,37

Gainontzekoa neure kontu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 52. orr.

Eta baduk beste zerbait ere hire kontu utzi nahi dudana.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 180. orr.

Besterik nahi baduk, heure kontu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 29. orr.

Ez berotu, mesedez; amorrazioak, den-denak zure kontu...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

Zeren erraten baitzuten haren kontu emanak ziren hainbeste heresietarik batzuetan erori zela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 178. orr.

Romanek, ordea, lasai egoteko eta bere kontu uzteko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 50. orr.

Eroan dezala ama autoan eta bere kontu bilobak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 84. orr.

Jan-edanak gure kontu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 108. orr.

Ondasun publikoak guztiz bidezkoa luke izen oneko eliztar emakume helduok geure kontu hartuko bagenitu Hester Prynne bezalako gaizkileak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.

Horrela, zuen kontu ezarriko da lurrean isuri izan den errugabe guztien odolaren errua.  Elizen arteko biblia   Mt 23,35

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

amodio kontu (8); bere kontu (19); bertze kontu bat (9); beste hainbat kontu (13); beste kontu bat (221); beste kontu batzuk (21); egik kontu (13); egin dezagun kontu (15); egin kontu (64); egizu kontu (69); egizu kontu ezen (8); egizue kontu (11); gure kontu (9); kontu auzitegiak (15); kontu bakarra (21); kontu bera (44); kontu berarekin (8); kontu berria (18); kontu bitxia (9); kontu egin (67); kontu eginez (8); kontu egiteko (8); kontu egiten (24); kontu egizu (12); kontu eman (25); kontu ematen (8); kontu erraza (13); kontu eske (44); kontu handia (46); kontu handia izan (23); kontu handiagoz (19); kontu handiarekin (20); kontu handiz (527); kontu handiz aztertu (9); kontu handiz egin (11); kontu handiz eta (12); kontu handiz hartu (11); kontu handiz ibili (34); kontu handiz ibiltzeko (10); kontu handiz zaindu (8); kontu hartu (12); kontu honi dagokionez (9); kontu horri buruz (8); kontu hutsa (19); kontu ilun (10); kontu ilunak (8); kontu izan (18); kontu jakina (23); kontu kontari (107); kontu korronte (35); kontu korronte bat (8); kontu korrontea (13); kontu korronteak (23); kontu korronteko (16); kontu publikoak (21); kontu publikoen (15); kontu segurua (9); kontu txiki (8); kontu ugari (12); kontu zahar (25); kontu zaharra (13); kontu zaharrak (22); kontuak kontu (201); mila kontu (10); neure kontu (9); nire kontu (64); zure kontu (8)

aspaldiko kontua (31); atzo goizeko kontua (8); bestelako kontua (18); betiko kontua (28); denbora kontua (45); denbora kontua da (12); diru kontua (19); ederra kontua (25); eguneroko kontua (25); geroagoko kontua (8); goizeko kontua (11); hori da kontua (33); hori kontua (24); horixe da kontua (9); iraganeko kontua (17); konfiantza kontua (8); kontua aipatu (13); kontua atera (13); kontua besterik ez (19); kontua da (1476); kontua da ea (8); kontua da ezen (16); kontua eskatu (15); kontua ordaindu (14); kontua zera da (21); metodo kontua (8); oraingo kontua (15); oso bestelako kontua (10); politika kontua (8); txantxetako kontua (9); zorte kontua (11)

amodio kontuak (8); antzeko kontuak (11); aspaldiko kontuak (24); atera kontuak (94); bestelako kontuak (15); diru kontuak (52); eguneroko kontuak (9); eguraldi kontuak (8); etxeko kontuak (14); gerrako kontuak (15); hortik atera kontuak (30); inguruko kontuak (17); iraganeko kontuak (19); kontuak aipatu (15); kontuak aipatzen (11); kontuak atera (36); kontuak aterata (12); kontuak ateratzen (25); kontuak dira horiek (16); kontuak egin (23); kontuak egiteko (13); kontuak egiten (41); kontuak eman (8); kontuak esaten (14); kontuak eskatu (19); kontuak eskatuko (19); kontuak eskatzeko (14); kontuak eskatzen (12); kontuak hartzeko (15); kontuak kontatzen (11); kontuak kontu (201); lan kontuak (12); nire kontuak (9); politika kontuak (9); urteko kontuak (11)

egoera kontuan hartuta (20); emaitzak kontuan hartuta (11); guztia kontuan hartuta (18); guztiak kontuan hartuta (25); iritzia kontuan hartu (16); kontuan eduki (38); kontuan edukiz (11); kontuan har (57); kontuan hartu (1072); kontuan hartuko (172); kontuan harturik (192); kontuan hartuta (864); kontuan hartuz (244); kontuan hartuz gero (63); kontuan hartzea (103); kontuan hartzeko (178); kontuan hartzeko eskatu (20); kontuan hartzeko moduko (11); kontuan hartzeko modukoa (10); kontuan hartzekoa (81); kontuan hartzekoa da (46); kontuan hartzekoak (38); kontuan hartzekoak dira (18); kontuan hartzen (463); kontuan hartzen badugu (46); kontuan hartzera (8); kontuan izaki (8); kontuan izan (399); kontuan izanda (201); kontuan izanez (9); kontuan izango (30); kontuan izanik (199); kontuan izatea (16); kontuan izateko (9); kontuan izaten (20); kopurua kontuan hartuta (8); oso kontuan hartu (27); oso kontuan hartzeko (19); oso kontuan hartzekoa (10); oso kontuan hartzen (8); oso kontuan izan (23)

diru kontuen (21); kontuen arabera (9); kontuen berri (9); kontuen gainean (9)

diru kontuetan (19); euskara kontuetan (9); hizkuntza kontuetan (21); maitasun kontuetan (9); politika kontuetan (11); sexu kontuetan (16)

kontura aberastu (8); kontura barre egiten (8); kontura bizi (19)

konturik eskatu (9)

kontutan hartu (63); kontutan hartuko (10); kontutan harturik (13); kontutan hartuta (48); kontutan hartuz (33); kontutan hartzen (45); kontutan izan (11)

ibili kontuz (12); kontuz gero (36); kontuz ibil (14); kontuz ibili (229); kontuz ibiliko (12); kontuz ibiltzeko (81); kontuz ibiltzeko esan (8); kontuz ibiltzen (16); kontuz kontuz (33); oso kontuz (28); oso kontuz ibili (11)

batasunaren kondu (8); festibalaren kondu (12); frantziako koparen kondu (8); frantziako xapelketaren kondu (8); herriko xapelketaren kondu (9); kanpainaren kondu (8); kantu xapelketaren kondu (9); kondu ekarria (10); koparen kondu (23); kulturaldiaren kondu (9); nagusiaren kondu (17); sail horren kondu (23); sailaren kondu (30); xapelgo nagusiaren kondu (9); xapelgoaren kondu (11); xapelketaren kondu (37)

urteko konduak (24)

gobernuaren konduko (8); konduko dantza (8); maitaldiaren konduko (8); nagusiaren konduko (8); sailaren konduko (12)

kondutan hartu (30); kondutan hartuak (8); kondutan hartuko (11); kondutan hartuz (32); kondutan hartzen (13)


kontu2, kontzen dio ad eutsi.

Besotik kontu zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Bizkitartean zerbait egin behar-eta, telefonoari kontu nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Anaiak aulkiari kontu behar zion, eta nik, gainean, pareta makinaz zulatu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Gorputzari pultsuan kontzen izterrak eta besoak nekatuxeak izaki, ordea, eta hasi naiz jeisten, bi esku bilduak sokan behera irristan ditudala.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 76. orr.

Estarta bazterretako ezpondapeak ere oso gogoko izaten ditu, bere habiari kontzeko xokanahi gorderik edo erromutur bihurririk inon bilatzen badu, benpe.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 65. orr.

Erromak ordea, jainkozko irudipen eta berokeria mistiko haiei guziei kontzeko harresiak ipini zituen; Erroma tinkotasuna, autoritatea eta dogma zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 276. orr.


kontuar [fr] iz ipar erakusmahaia, salmahaia.

Gizona kontuar gibelean, zut-zuta zegoen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 86. orr.

Alki bat eskuinetarik, sahetsean, sartzean berean, zurezko kontuar bat itzuli osoa egiten zuena, gainean, dena bunbuna untzi, balantza, xirio, burdinezko eta kartoinezko kutxa, mota guzietako puskak dotzenaka, iduriz nola nahika utziak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 55. orr.


kontuhartzaile ik kontu1 17.

kontuhartzailetza ik kontu1 18.

kontulari 1 iz ogibidez kontuak egiten dituen pertsona.

Kontulari batek ere sinatzeko moduko kontua zen hura -zehatza, orekatua eta hutsik gabea-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 275. orr.

Kanpoan genuen egur-biltegiko kontulari eta administratzailea baitzen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 19. orr.

James Packer kontulari erretiratua zen, baina oraindik ere egiten zizkien errenta aitorpenak lehengo zenbait bezerori.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 79. orr.

-Kontularia naiz, eta zinpeko kontularia izatea espero dut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 26. orr.

Neskak, mutil bulegariak, aurpegi griseko kontulariak...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 426. orr.

Maila bat jaitsi behar izan nuen, kontulari hasteko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 120. orr.

Sarjentu kontularia, birao gordinak txekieraz botatzen zituena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 156. orr.

Eskribauek, administratzaileek eta kontulariek unibertsitateko ikasketak izan behar zituztela gutxienez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 448. orr.

Zereginetan, berriz, ni ontziburu eta bera eskribau eta kontulari, hots, sekretario.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 42. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Senarra zena gizon atsegina eta gozoa zen, kontulari lanetan aritzen zena. Bi aste pasa bazuen kontulari lanak utzi nituela dramak eztanda egin zuenean.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 11. orr.

Ez zion kontulari-ikuspegiz begiratu nahi lagunaren liburutegiari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.

3 kontalaria, kontu-kontalaria.

Guri ez euskun berba askorik egiten, gu umeak izanik, adinak asko banantzen ginduzan eta, baina ingurukoakaz kontulari handia zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 67. orr.

Leioako Txopera auzoan jaio zan gizon hau kontulari ugaria eta kontalari gogotsua da.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 77. orr.

Osaba Pepi: armada austrohungariarrean ibilia, zapatari pobretua, edanzale handia, kontulari paregabea.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 239. orr.


kontularitza iz kontuak egiteaz arduratzen den zerbitzua. ik kontabilitate.

Ez nuen oraindik neure lehen soldata jaso, aurrerapen txiki bat baino ez zidaten eman, kontularitzan ordenadoreak hondatu zirelako.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 14. orr.

Zenbait ofiziotan, gainera, kristauek parte hartzea ia debekaturik zutenez (medikuntza, legedia, kontularitza, banka, etab.), gaur egun intelektualtzat hartuko genituzkeen haiek orduko kolektiboen arabera juzgatu behar dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 311. orr.


kontundente izond biribila, ezini estabaidatuzkoa.

Edo arrazoi "kontundente" propagandistiko bihurtzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 34. orr.


kontundentzia iz kontundentea denaren nolakotasuna.

Arestian esan bezala, irakurketa sendoa eskaini du, musikaren handitasunean eta tenpoen kontundentzian arreta berezia ipiniz.  Berria - Kultura   2004-08-31


kontuño iz kontutxoa.

Aspaldi gertatu eta egundo garrantzitsuak iruditu ez zaizkizun kontuño batzuk.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 78. orr.


kontur iz ipar kontagailua.

Diru eskasez elektrika moztua izan zaien familiei berriz konturrak zabaltzen dizkiete.  Herria   2004-12-16


konturarazi, konturaraz, konturarazten du ad konturatzera behartu, ohartarazi.

Iruditu zitzaion norbait ipuin fantastiko bat idatzi guran zebilela berarekin, baina orain erne ibiliko zen: horretaz konturatu zela ez zuen konturarazi behar dena delako hori.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 111. orr.

Gizakiak beren txikitasunaz konturarazteko helburuarekin baino ez zuen jaso Keops faraoiak piramide hori.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

· dio ad Ibaiaren nondik norakoak konturarazi zion zein zen utzi berria zuen lekua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.

Gorka Arresek konturarazi zidan "poemak garbitu" egin behar zirela, sasia kendu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 362. orr.


konturatu, kontura(tu), konturatzen 1 da ad ohartu.

Ia konturatu gabe egin nuen, eta, gainera, zazpi edo zortzi bat urte besterik ez nituen artean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 17. orr.

-Ba, ez haiz konturatzen baina lanean ari naun.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 50. orr.

Ez al zara konturatzen?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 178. orr.

Konturatu al haiz, Extul?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 99. orr.

-Potroetatik zauzkate harrapatuta, Harry, eta konturatu ere ez zara egiten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 152. orr.

Itsu behar nikek ez konturatzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.

Txikia berriz erdizka konturatzen da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Baina, bost orduko itxaronaldiaren ostean, derrepente konturatu ginen: ez zen asteartea, astelehena zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.

Osaba minbiziak jota eta hilzorian zegoela jakin nuen arte ez nintzen konturatu zein bidegabea den bizitza.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 13. orr.

Osaba minbiziak jota eta hilzorian zegoela jakin nuen arte ez nintzen konturatu zein bidegabea den bizitza.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 13. orr.

Ez nintzen konturatu zertaz ari zen, eta aurpegian galdera ikurra irakurri zidan, antza.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 78. orr.

Bai, berehala konturatu haiz nolakoa den.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 235. orr.

Ez zela konturatu aurreko gauean etxean izandako zalapartaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Ederki konturatu zinen horretaz erdi-loan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 44. orr.

Nekazari sorabiarrak beren hizkuntzan entzun nituenean konturatu nintzen horretaz: sorabiarrak, juduen moduan, ez ziren alemanak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 41. orr.

Konturatu ote ziren gertatzen ari zenaz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 125. orr.

-Eta ni batere konturatu ez -esan zuen Martinek-.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.

Konturatu gabe nengoen nola egin izan nion mira nire aspaldiko Erpurutxo doktoreari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.

Konturatu baino lehen, ezkongaiak ginen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 151. orr.

Konturatu gabe, okerreko bidea hartu, eta itxuraz irteerarik gabeko kale batean sartu nintzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.

Gero, konturatu gabe, haren pentsamenduek beste bide batzuk hartu zituzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 64. orr.

Nola ez nintzen atzo konturatu?  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 46. orr.

2 (perpaus konpletibo batez)

Txundituta konturatu nintzen ni ez nintzela ez mundu batekoa ez bestekoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 14. orr.

Ikusmena aztertzen zidaten bitartean, konturatu nintzen ez nintzela gauza letrak edo koloreak bereizteko. aurpegia aztertu eta begien eta ahoaren inguruan egiten ari zitzaizkion zimurrak ikusi nituenean, konturatu nintzen hasieran uste nuena baino zaharxeagoa zela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Hogeita hamahiru urterekin, emazte abandonatua zela konturatu zen Taibele.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.

Orduan konturatu ginen amak koronela limurtu bide zuela etxaldeko bizilagun guztiei miaketan parte harraraztera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 81. orr.

Harriak jaten hasi zen goseak hilko ez bazuen, gaur haitz handi bat bihar txikitxo bi, harriak jan ahala uhartearen ingurumaria murriztzen ari zitzaiola konturatu gabe.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 16. orr.

· Jakizu ez naizela konturatu irain bat zenik norbaiti "mila esker" esatea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

bat batean konturatu (18); berehala konturatu (117); berehala konturatu nintzen (45); berehalaxe konturatu (6); garaiz konturatu (6); geroago konturatu (6); jendea konturatu (9); konturatu orduko (56); laster konturatu (45); lehenago konturatu (14); orain konturatu (14); orduan konturatu (88); orduantxe konturatu (31); segituan konturatu (17); une hartan konturatu (7)

edonor konturatuko (5); laster konturatuko (6); orduan konturatuko (6)

konturatuta nago (5); konturatuta zegoen (6)

jendea konturatzen (5); orain konturatzen (23); orduan konturatzen (6)


kontusio iz makatua.

Horietako bik erredurak zituzten eta beste sei kideek kontusioak eta kolpeak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Medikuak ezker saihetsetako kontusioa diagnostikatu zion.  Berria - Kirola   2004-11-28


kontutasun iz

Horrek prestu eta kementsu sentiarazten ninduen, Herkules Hidraren aurrean bezala, eta berebat tentatua, zeren jabetzen bainintzen eskaeraren emakume-kontutasun nabarmenaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 160. orr.


kontutxo iz adkor kontua.

Kontatuko al dizkit norbaitek ongi bukatzen diren kontutxo tristeak, irribarre batekin eror nadin loaren besoetan.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 132. orr.

-Ez da ezer, ez da ezer -erantzun nion-, geure arteko kontutxo txoroak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 87. orr.

Elkarri bakarka esateko kontutxo asko dute, nonbait.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 44. orr.

-Deribatuen eta jatorrizkoen kontutxo guztiak ondotxo dakizkizu, beraz!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 412. orr.

Eguneroko kontutxo iduriz azalekoak dira inportanteenak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 109. orr.

Lan-kontutxo bat besterik ez zen -esan zuen Aita Keonek-.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 184. orr.


kontuzahar ik kontu1 22.

kontxo 1 interj koño-ren leungarria.

"Kontxo!" esaten duten guztiak inozo hutsak dira, nire irudiko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 99. orr.

Mundu guztiak daki pertsonari "arraioa!" edo "koño!" ateratzen zaiola eta, horren partez, hizkuntzaren beste figura bat bilatu beharrean, jatorri iluneko "kontxo!" onartezin hori erabiltzen da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 99. orr.

-Kontxo, Sierra, zer? koinatuari tragoa lapurtzen?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 188. orr.

-Kontxo, Txomin eta Mirenen iloba al zara, orduan?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 116. orr.

-Kontxo! -atera zitzaion bat-batean Mariri- Hori da nire toaila izorratu didan zakurra!  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 15. orr.

Bai, kontxo, zure emaztea, edo zure andregaia... tira, zurekin bizi zen neska txiki hura...  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 71. orr.

Eta ez zipriztindu, kontxo!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 67. orr.

2 kontxo, kontxo

Kontxo, kontxo, esan nion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 187. orr.

-Kontxo, kontxo, denda saldu zutela uste nuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 117. orr.

Kontxo kontxo... ikusi, sustoa hartu, estropezu egin eta berna-hezurrean zartateko ederra hartzeko moduko kartela  Berria - Harian   2005-04-01


kontzebitu, kontzebi, kontzebitzen 1 du ad bururatu.

Ez abstraktuki kontzebituriko errepresentazio unibertsala determinazio enpirikoetatik, baizik eta kontzeptualizaturikoaren sorrera eta mostrazioa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 24. orr.

Herriaren arima edo izpiritua suprapertsona edo organismo norbanakoen hurrupatzaile gisa kontzebitua, nazionalismoa, xenofobia, etab., Volksgeist espainolaren espezifikoak ematen dute.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 65. orr.

2 sortu.

Berdin lege berezi berarengatik bere kontzebitzeko lehen unetik Andre dena Maria, Jainkoaren Ama, izana da guztiz garbia eta dohatsua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 61. orr.

Ehun bat mila haur kontzebitu berriak hiltzen ditugula sortu aintzin.  Herria   2004-10-14

Kontzebitzen dute eta engendratzen dute eta kumeak egiten dituzte urtero.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 75. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Bertzeak behar ditugu gain gainetik errespetatu, izan diten beltzak ala horiak ala gorriak, esku ala buru langileak, haur kontzebituak xahar ezinduak bezala edozoin arrazakoak eta edozoin adinetakoak, gizon batek munduko urre guziak baino gehiago balio baitu.  Herria   2005-03-03


kontzebitze iz sortzea.

Kontzebitzetik ta hiltzeraino nunahi daike ofentsa.  Herria   2005-07-14


kontzejal iz zinegotzia.

Hala hil zituzten inguruko herrietako hainbat kontzejal, sindikalista, alkate...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 22. orr.

Eta kontzejal izatea maite nuen, gero!  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 98. orr.

Kontzejal bat edo Ertzain bat hiltzeko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 71. orr.


kontzeju (orobat kontseju g.er.) 1 iz udaletxea; udala.

Joanesek poliki-poliki jaitsi zituen kontzejuko eskailera luzeak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 186. orr.

Plazan, kontzeju aurrean, ateetan udal zigilua […] zeraman zalgurdia zegoen, lau zaldi beltzi loturik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 101. orr.

Etxe hau Asisko kontzejuarena da eta gu hemen kontzejuaren ordezkari gara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 642. orr.

Kontzejuko elezioak izan dira eta gorriek irabazi dutela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 69. orr.

· Urte berean, abuztuaren 5ean, Iratiko ibarreko 33 udalek eta kontzejuk Itoizko urtegiaren aurkako jarrera berretsi zuten Agoitzen egindako ekitaldian, eta Nafarroako Erdialdeko eta Erriberako udalei elkarrizketa eskaini zieten.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 33. orr.

2 kontzeju etxe udaketxea.

Aurrez aurre zuten kontzeju etxe zaharkitua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 112. orr.


kontzejupe iz kontzejuko arkupea.

Leitzatik barrena karlistak zetozela eta, lagun kuadrilla bat, kontzejupean eskopetak hartu eta, Amasa aldera abiatu zituan...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 117. orr.


kontzelebratu, kontzelebra, kontzelebratzen du ad (meza) elkarrekin eman.

Ez ditugu aise ahantziko 9 apezek kontzelebratu meza huntan entzun langile lagun, ala adixkideen lekukotasunak.  Herria   2004-08-12


kontzelebrazio (corpusean konzelebrazio soilik) iz (meza) elkarrekin ematea.

Frantziskoren garaian ez zen "konzelebraziorik".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 111. orr.


kontzentratu, kontzentra, kontzentratzen (orobat konzentratu g.er.) 1 da/du ad bildu.

Ile kiribilduan kontzentratu nuen estreina eskuargiaren fokoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.

Orduan nigan kontzentratu zen morroien interes eta grina gaizto guztia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 346. orr.

Egoitza sozialak sobera kontzentratuak dira Baionan Zup aldean, aldiz Angelun eta Miarritzen eskas direlarik. bestela Nafarroako populazioa bost guneetan soilik kontzentratuko bailitzateke.  Herria   2001-05-24

Euskaldun asko kontzentratzen den lekuetan beti ez dela euskara erabiltzen adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Alkoholaren kontsumoa asteburuetan kontzentratu da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Kasu honetan, Iñakirengan kontzentratu dute basakeria.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Kapital horien heren bat baino gehiago bi herrialdetan kontzentratu zen: Txinan (%23) eta Mexikon (%12).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 132. orr.

Enpresa multinazionalen jardueren parterik handiena sorburuko lurraldean kontzentratua egoten da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Bigarren Mundu Gerra arte, nazioarteko zuzeneko inbertsioen parterik handiena nekazaritza eta meatzaritzaren sektoreetan zegoen kontzentratua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

2 (kimikan)

Substantzia batzuk oso ondo kontzentratzen dira gernuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.

Odolean disolbatu ordez, globulu gorrietan kontzentratu da hemoglobina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.

Gero pisu espezifiko jakin bateraino kontzentratu behar zen soluzioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

• 3 da ad elkarretaratu.

Herenegun hartu zuen erabakia eta atzo kontzentratu ziren langileak eta sindikatuetako ordezkariak Bilboko Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzaren aurrean.  Berria - Ekonomia   2004-06-04

Gaurko, kontzentratzeko deia egin dute Euskal Herriko herri guztietan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Hitzaldia eman zien Deban kontzentraturik dauden Asegarceko pilotariei.  Berria - Kirola   2004-09-30

4 arreta bildu.

Bi ama txutxumutxuka ari dira urrutian eta ezin naiz kontzentratu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 80. orr.

Ezin naiz inolaz ere kontzentratu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 30. orr.

Libururik irakurtzeko ezin kontzentratu, telebisioa gogaikarri zitzaion, zeramika egiten hastea rollo bat zen eta puntua berriz, Jesus, puntua!  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 59. orr.

Ez zuen kontzentratzerik lortzen, burua joan egiten zitzaion.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 34. orr.

Fionnek so egin zion eta ondoren, pentsakor, sugarretan kontzentratu zen berriro.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 155. orr.

Errepidean kontzentratzen ahalegintzen da. -Zer nahi duk esatea, nik nahiago diat nire azazkalean kontzentratu.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 28. orr.

Lanean kontzentratu behar du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Bi hatz erakusleez, erritmo beti berdinean, teklak bizkor ez baina seguru sakatuz, mingaina hortz artean, ahalegin betean, zeharo kontzentratuta ari da.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 119. orr.

Umore aldaketak, oroimen galera, kontzentratzeko arazoak.  Berria - Mundua   2004-07-14

5 (era burutua izenondo gisa)

Kamerak, irakurtzen ari den emakumearen eta itxura kontzentratu eta interesatuaz entzuten duen gizonaren aurpegiak eskainiko ditu aldizka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 106. orr.

Ezeri ekin baino lehen kafe kontzentratu baten beharra zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.

Ur asko ez izateak mahats garau txikiagoak eta kontzentratuak ekarri ditu.  Berria - Harian   2005-09-11

Farmaziako laborategietan egiten duten antzera, komunikazio arduradunek ere pilula kontzentratuak fabrikatzen dituzte. Azido kontzentratuak eta tenperatura altuak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 30. orr.

Soluzio diluitu bat eta soluzio kontzentratu bat bereizten dituen mintz batetik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Hala transferituriko sodio kloruroak kontzentratuago bihurtzen du odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 193. orr.

Une horretan jakinminezko eta ustekabezko espresioak arreta kontzentratua ordezkatu zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 307. orr.

6 (era burutua izen gisa)

Ikerketa psikikoen kontzentratu bat inolaz ere.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 51. orr.


kontzentrazari, kontzentraraz, kontzentrarazten du ad kontzentratzera behartu.

Hesi garaiek galarazi egiten diote aziendari ezer asaldagarririk ikustea, eta, hala, beren ibileran kontzentrarazten dute.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.


kontzentrazino ik kontzentrazio.

kontzentrazio (orobat konzentrazio g.er., konzentrazione g.er., kontzentrazino g.er. eta kontzentrazione g.er.) 1 iz biltzea; biltzearen ondorioa.

Kale haietan arropa denden kontzentrazioa izugarria zen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 210. orr.

Erlijio nagusien sorlekuen kontzentrazio geografiko hau.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.

Errenten kontzentrazio sistematikoaren aldeko politiken bitartez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.

Finantzen kontzentrazioa ikusgarria izan zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Diru-sarreren eta mozkinen gehiegizko kontzentrazioak eragindako barneko merkatuen murriztasunak kanpoko merkatuen bilaketa guztiz lehiatsua ekarri zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

2 (kimikan) disoluzio batean, gai disolbatuaren kopuruaren eta disolbatzaile konpuruaren arteko erlazioa.

Uzkurdura abiarazteko behar den kaltzio ioien kontzentrazioa ezin da handitu difusioaren bidez ez bada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Prozesu sinple bat da difusioa, kanpoko eta barruko kontzentrazioen arteko aldearen mende dagoena. Odola diluitzeko eta hura berriro kontzentrazio normalera bihurtzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.

Etil merkaptanoa (mofetak duen substantzia kirastsu bat) oso kontzentrazio txikian detektatzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.

Kontrolatu, odolean dauden hogeita hamar substantzia kimikoren kontzentrazioak kontrolatzen dituzte gutxienez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.

3 elkarretaratzea.

Jokalariok igande hartako eguerdiko 12etan genuen kontzentrazioa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 115. orr.

Ea presoen eskubideen aldeko kontzentraziora lagunduko nion.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 108. orr.

Hamar minutu falta dira kontzentrazioaren amaiera arte.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 105. orr.

Kontzentrazioa isila izan zen, bederen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 108. orr.

4 arreta biltzea.

Sorkuntzarako kontzentrazio handia behar izaten dut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 42. orr.

Gatwickeko aireportuan hegaldirako zain geundela, zirrara egin zidan mutilaren kontzentrazio sakonak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

Nahikoa luke korroskada txiki bat hain beharrezkoa duen kontzentrazio guztia galtzeko.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 67. orr.

Etxea gainbehera etorriko balitz ere, ez luke kontzentrazioa galduko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 203. orr.

Ez nuen, ordea, kontzentraziorik biltzen, nire arreta emakume sartu berriarekikoetan gehiago, Diderotek transmititu nahi zizkidan kezketan baino  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Giltzurrunak, bada, ez dira iragazki edo kontzentrazio-mekanismo huts bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.

Kontzentrazio maila egokituz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.

Enpresen jabetzan izan diren kontzentrazio prozesuarekin batera (fusioak, absortzioak, partaidetzak...), kudeaketa aldetik azpikontratazioa erruz erabiltzea izan da joera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 170. orr.

Hazkunde laster hori ia etengabea izan zen 1973 arte, eta industria-talde handien sorrera bultzatu zuen ekonomia aurreratuenetan, hurrenez hurreneko kontzentrazio-uhinetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Ume autista askok bezala, kontzentrazio ahalmen eskerga garatu zuen laster.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.

Beste bion kontzentrazio gaitasuna oztopatzeko.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 40. orr.

Orduantxe azaldutako zimur ederrak dauzkat begi-ondoan eta kopetan; kontzentrazio-zimurrak, hain zuzen ere.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 39. orr.

Kontzentrazio arazoak omen dauzkat.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 11. orr.

Kontzentrazio faltaren erruz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 80. orr.

Liburu bat eta bi baino gehiago beharko lirateke kartzelek, kontzentrazio barrutiek eta gisako esparruek eman dituzten irudi guztiak, historia guztiak jaso eta idazteko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 11. orr.

ik beherago 7, 8, 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Zenbait kontzentrazio kanpamendutan, zorriak ukaiteagatik hiltzen zituzten presoak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 107. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eguna argitzen hasia duk eta, laster batean etsaia indar-kontzentrazio hau ikusteko gai izango duk.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 256. orr.

Handia agintea da, botere-kontzentrazioa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 225. orr.

Herri txikiak eta eskola kontzentrazioa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 58. orr.

Industria-kontzentrazioa areagotu zelako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Neurriz gaineko bitamina-kontzentrazioa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 77. orr.

Bostehun aldiz amoniako-kontzentrazio handiagoa dago gernuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.

Gai iraziak eta odolak oso antzekoa dutenez sodio-kontzentrazioa, ez da garbi ikusten zergatik itzuli behar duen sodioak atzera odolera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

Garrantzizkoa da glukosa-kontzentrazioa nahiko egonkor mantentzea odolean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.

Batzuek, hala ere, metal kontzentrazio ezinezkoa dute haragian.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 123. orr.

Gizakiak substantzia bat detektatzeko behar duen baino substantzia-kontzentrazio txikiagoa behar du beti txakurrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

7 kontzentrazio eremu (43 agerraldi, 10 liburu eta 13 artikulutan) gerrako presoak edo atxilotu mota jakin batzuk edukitzen diren eremu hesitua.

Italiarrentzako kontzentrazio eremu batean bizi zen, inguru guzti-guztian alanbre arantzaduna zuten kasernatzarrak ziren, hiritik oso urruti.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 103. orr.

Donostiako zezen plaza ere kontzentrazio eremu gisa erabiltzeko prestatu zuten gerra amaitzear zela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 40. orr.

Pentsatzen ahal dut Gourseko kontzentrazio eremuko hondartzetan edo Auschwitzen edo Dachaun edo Ocañan eta denak hau baino askoz gogorragoak zirela oroitu besterik ez daukat, hormok urtzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 100. orr.

Zenbait urte lehenago japoniar guztiak kontzentrazio eremuetan sarrarazteko agindua eman zuen gobernuak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 127. orr.

8 kontzentrazio esparru (89 agerraldi, 7 liburu eta 43 artikulutan) kontzentrazio eremua.

Abereentzako bagoietan kargatzen dituzte eta Westerbork-era bidaltzen dituzte, Drenteko probintzian juduentzat dagoen kontzentrazio esparru handira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.

Naziek Italian eraikitako kontzentrazio-esparru bakarra.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 43. orr.

Fritz Pfeffer (Albert Dussel) 1944ko abenduaren 20an hil zen Neuengamme-ko kontzentrazio esparruan, Buchenwaldeko edo Sachsenhausen-eko kontzentrazio esparruetatik igaro ondoren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 351. orr.

Oto Frank izan zen, ezkutatuta egondakoetatik, kontzentrazio esparruetatik bizirik atera zen bakarra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 351. orr.

9 kontzentrazio zelai (44 agerraldi, 6 liburu eta 2 artikulutan) kontzentrazio eremua.

Tamalez fabrikan eta kontzentrazio-zelaian ez zegoen belar askorik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 165. orr.

Kontzentrazio zelaia Rhin ibarraren gainean dago, hegoari buruz itzulia, Godesberg-etik ez hain urrun.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 115. orr.

Egia erran, kontzentrazio zelaian hiru zelaigune badira eta horietan bizia arras desberdina da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.

Hantxe zeuden Fergosi eta Piesch koronelak ere; kontzentrazio zelaien arduraduna zen azken hori.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontzentrazio barrutietan (3); kontzentrazio eremu (11); kontzentrazio eremuak (3); kontzentrazio eremuan (4); kontzentrazio eremuetako (6); kontzentrazio eremuetan (14); kontzentrazio eremutik (3); kontzentrazio esparru (31); kontzentrazio esparrua (6); kontzentrazio esparruak (20); kontzentrazio esparruan (25); kontzentrazio esparruari (4); kontzentrazio esparruei (4); kontzentrazio esparruen (7); kontzentrazio esparruetako (7); kontzentrazio esparruetan (18); kontzentrazio esparruetara (9); kontzentrazio esparruetatik (4); kontzentrazio esparruko (4); kontzentrazio esparrura (11); kontzentrazio esparrutik (5); kontzentrazio falta (5); kontzentrazio handia (8); kontzentrazio handiz (3); kontzentrazio kanpamenduetan (5); kontzentrazio kanpamenduko (4); kontzentrazio maila (6); kontzentrazio zelai (10); kontzentrazio zelaia (6); kontzentrazio zelaian (18); kontzentrazio zelaien (3); kontzentrazio zelaietan (3)

aldeko kontzentrazioa (3); kontzentrazioa deitu (11); kontzentrazioa egin (27); kontzentrazioa egingo (16); kontzentrazioa egiteko (3); kontzentrazioa egiten (3); kontzentrazioa eskatu (3); kontzentrazioa galdu (3)

kontzentrazioak egin (4); kontzentrazioak egingo (7)

egindako kontzentrazioan (10); plazan egindako kontzentrazioan (3)

kontzentraziora deitu (5)


kontzentrazione ik kontzentrazio.

kontzentriko iz zentrukidea.

Pantailako zirkulu kontzentrikoei begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Diana bat, bere zirkulu kontzentrikoekin.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 35. orr.

Gizon bakar baten egintzak (zioen) bederatzi zeru kontzentrikoek baino munta handiagoa du.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 138. orr.

Puntuaren eta puntu hori agertzen den planoaren arteko erlazioaren azterketak aukera ematen dio Kandinskyri puntu orok dituen "funtsezko oihartzunak", haren tentsio kontzentrikoa, haren egonkortasuna […] eta "gainazalean txertatuta geratzeko" joera, definitzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 248. orr.


kontzentziazio ik kontzientziazio.

kontzentzioso ik kontentzioso.

kontzentzu ik kontsentsu.

kontzepto ik kontzeptu.

kontzeptu (orobat konzeptu g.er. eta kontzepto g.er.) 1 iz adimenak sortzen duen gogo objektua. ik adigai.

Predikatu baten erreferentzia propietatea da eta haren zentzua kontzeptua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 176. orr.

Kontzeptuak, ezagutzaren adreiluak edo oinarrizko osagaiak adimenarenak dira, [...]; Ideiak, berriz, arrazoimenarenak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.

Zientziaren Filosofiaren esparruari dagozkion helburuak, kontzeptuak eta metodologia aztertzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Hortaz, kontzeptuek zentzuek dituzten ezaugarri berak dituzte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 176. orr.

Modernia eta modernitatea bi adierako kontzeptuak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Fregek, besteak beste, "funtzio" kontzeptua logikan nola erabiltzen den aztertu zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Normaltasuna kontzeptua sexu osasuna kontzeptuarekin ordezkatu behar dugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.

Irudikapen kontzeptua: ilusioa irudikapenean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 99. orr.

Garapen Iraunkorra kontzeptua bere konplexutasun osoan azaltzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 11. orr.

Garapen Iraunkorraren kontzeptuak dituen esanahi eta ondorioak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 13. orr.

Egiaren kontzeptua zuzenean definitu beharrean, asegarritasunaren kontzeptuaz baliatu zen aurretik, aldagai askeak dituzten formulak ere kontuan hartzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

Maxwellen kolorearen teoria eta kolore-triangelua, kolore-elkartzearen kontzeptuan oinarriturik zeuden.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

Liberalen inbentua da Estatu-Nazioaren kontzeptua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.

Autismoa barren-barreneraino ezagutzeko, baliteke gaur egun oraindik amesten ere ez ditugun aurrerapenak behar izatea, bai teknikoak eta bai kontzeptuzkoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 241. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Karitatea elkartasunaren kontzeptu orokorraren zati bat da.  Berria - Gaiak   2004-06-02

Zenbait kontzeptu filosofiko euskaraz emateko arazoak izan ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Kontzeptu abstraktuak atzemateko ahalmena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.

Kontzeptu iluna da "esanahia".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.

Judizioan parte duten oinarrizko elementuak honako hauek dira: (1) sentsazioak eta kontzeptuak, (2) kontzeptu enpirikoak eta kontzeptu hutsak (edo apriorikoak), [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.

Beste kontzeptu oinarrizko bat.  Berria - Kirola   2004-03-30

Semantikako kontzeptu nagusiak definitzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.

Ipar eta Hegoa, kontzeptu geografikoak baino gehiago, kontzeptu sozio-ekonomikoak dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 46. orr.

Funtsezko kontzeptuak finkatzeko unean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 7. orr.

Funtsezko unearen kontzeptu hori kontzeptu estetiko soil bat baizik ez da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 217. orr.

Zuk diozu kontzeptu antropomorfiko bat dela borrokaren kontzeptu hori.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 127. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kontzeptual.

Kontzeptu-sistema baten jarraipena. ingurumenaren gaineko kezka ez da soilik maila administratibora igaro esparru politikoan; oso bestela, kontzeptu mailara ere iritsi da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 23. orr.

Kontzeptu-joko bakar honetatik abiaturik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 46. orr.

Fonemaren inguruko kontzeptu eraikuntzan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 108. orr.

Norantz jotzen ari garen jakin ahal izateko kontzeptu-esparru garbiak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 93. orr.

Kontzeptu-arlo bera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 146. orr.

Berriz kontzeptu-nahasketetan ez erortzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 149. orr.

Kontzeptu-mota bakoitzaren karakterizazio estrukturala zein funtzionala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.

· Harreman-sorta honek osatuko du kontzeptu eraketa-sistema bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hots kontzeptu edo hots ideiek bakarrik osa ditzakete pentsaturiko hitzak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 156. orr.

Oinarriko hizkuntz kontzeptu batzuen garapena.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 139. orr.

Filosofian esan ohi da sorta-kontzeptua dela, biziaren propietatea bera ezaugarri askoren bitartez azaltzen baita, bizidun bakoitzak denak bete behar ez baditu ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

Horretako, giltza-kontzeptuak eta giltza-ideiak berriro aztertu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 362. orr.

Kausa-, espazio- eta denbora-kontzeptu horiek adimenetik ezin bereizizkoak dira.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.

Hitz bat eta nazio kontzeptu bi.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 14. orr.

Zer esan nahi du, azkenean, teorian kontzeptu teorikoak ken ditzakegula esanahigarritasun enpirikorik galdu gabe, hori behaketa-kontzeptuetan gauzatzen baita?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

5 finantza-azalpena.

Jaurlaritzak uste du kontzeptu horretan 32 milioi euro jaso behar dituela.  Berria - Ekonomia   2004-05-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

energiaren kontzeptu (4); hitz eta kontzeptu (5); ideia eta kontzeptu (4); kontzeptu berri (10); kontzeptu berri bat (8); kontzeptu berria (10); kontzeptu berriak (8); kontzeptu filosofiko (9); kontzeptu filosofikoak (5); kontzeptu irekia (6); kontzeptu nagusiak (4); oinarrizko kontzeptu (5)

energiaren kontzeptu (4); eta kontzeptu (38); ez da kontzeptu (4); ez kontzeptu (4); hainbat kontzeptu (8); hitz eta kontzeptu (5); ideia eta kontzeptu (4); kontzeptu bat (29); kontzeptu bat da (6); kontzeptu baten (10); kontzeptu batzuen (4); kontzeptu batzuk (4); kontzeptu bera (4); kontzeptu berri (10); kontzeptu berri bat (8); kontzeptu berria (10); kontzeptu berriak (8); kontzeptu edo (7); kontzeptu eta (17); kontzeptu filosofiko (9); kontzeptu filosofikoak (5); kontzeptu guztiak (4); kontzeptu guztien (4); kontzeptu hau (18); kontzeptu hauek (7); kontzeptu honek (5); kontzeptu honen (7); kontzeptu hori (59); kontzeptu hori ez (8); kontzeptu horiek (32); kontzeptu horien (6); kontzeptu horrek (10); kontzeptu horren (19); kontzeptu horretan (5); kontzeptu horri (7); kontzeptu irekia (6); kontzeptu nagusiak (4); kontzeptu oso (4); oinarrizko kontzeptu (5)

adierazgarritasunaren kontzeptua (4); garapen iraunkor kontzeptua (8); izatearen kontzeptua (5); kontzeptua erabili (9); kontzeptua ulertzen (4); maila kontzeptua (4); nazio kontzeptua (6); nazioaren kontzeptua (5)

giltza kontzeptuak (5); kontzeptuak eratzeko (5)

kontzeptuaren arabera (4); kontzeptuaren barruan (4); kontzeptuaren inguruan (5)

nazio kontzeptuari (5)

kontzeptuen eraketa (4); kontzeptuen inguruan (4)


kontzeptual izond kontzeptuena, kontzeptuei dagokiena. ik kontzeptu 3.

Erdi Aroan bereganatu zuen sistema kontzeptuala Aristotelesena izan zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 67. orr.

Euskal nazioa […] maila kontzeptualean bertan onartzeak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 149. orr.

Teoria ekonomikoan eta bere joko kontzeptualaren arauetan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 46. orr.

Fisikaren eraikuntza kontzeptualak berak eramango zaitu, ziurrenera, horretara.  Berria - Gaiak   2004-10-08

Analisi kontzeptuala sotiltasun handiz landuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.

Gizon, euskaldun: errepresentazio kontzeptualak, "artekoak", subjektu ezagutzaile eta ezagutzako objektuaren artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.

Gure diziplinan, "razional" adierazteko "arrazional" hitza erabiltzeak muga kontzeptual bat suposatzen duela uste dugu, "razional", "irrazional" eta "arrazional" hitzek kontzeptu filosofiko desberdinak adierazten baitituzte. ZTG ikasketen aitzindari kontzeptualak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Fundazionistaren ustez, esperientzia horren edukia ez da kontzeptuala: ez da kategorizazio edo sailkapen baten barruan sartzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arte kontzeptuala (3)

arte kontzeptualaren (4)


kontzeptualismo iz doktrina filosofikoa, kontzeptu unibertsalak adimenean soilik, ideia abstraktu gisa, bizi direla aldarrikatzen duena.

Minimalismoari, postminimalismoari eta kontzeptualismoari buruzko erakusketa zabaldu dute New Yorkeko Guggenheim museoan.  Berria - Kultura   2004-03-07

70eko eta 80ko hamarkadetan gailenduriko espresionismotik eta kontzeptualismotik haratago zihoan pintura egin zuen: bizia eta burubakoa.  Berria - Kultura   2004-01-22


kontzeptualizatu, kontzeptualiza, kontzeptualizatzen 1 du ad kontzeptu bihurtu.

Hortaz, ekidin nahi diren ondorio potentzial ezkorrak arrisku terminoetan kontzeptualizatzen dira.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Bera ahalegintzen da erakusten krisi horietan diskurtsoaren objektutzat jo daitekeena, nola aurki daitezkeen kontzeptualizatuta krisi horiek, nola prozesu horietan zehar kontrajartzen ziren interesek euren estrategiak erabil zitzaketen bertan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 191. orr.

Ez ote ziren izendatuko, enuntziatuko, kontzeptualizatuko jardute diskurtsibo batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 219. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Teologia kontzeptualizatu batetik edo Jainkoaren kontzepzio topiko batetik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.


kontzeptualizazio iz kontzeptualizatzea.

Zientzia-jardueraren kontzeptualizazioa Ezin ahaztu, ostera, tradizio analitikotik at, Cassirer-ek neokantismoan [...] edo Bachelard-ek egindako azterketa sakonak kontzeptualizazioaz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.

Artifiziozko kontzeptualizazio hori guztia Ezerezean disolbatzen baita.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.

Eta horrek kontzeptualizazioa eskatzen du, filosofia, alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 261. orr.


kontzeptualki 1 adlag alderdi kontzeptualean.

Dena den, obra kontzeptualki eta bisualki oso konplexua da.  Berria - Kultura   2004-08-24

Kontzeptualki artistak euskal estiloa azaldu nahi zuen, bi arima edo erritmo dituena: bata irregularra eta jarraikortasunik gabekoa; erregularra eta konstantea bestea.  Berria - Kultura   2004-11-11

Honako itzulpen honen helburua, azken finean, testu tekniko kontzeptualki soila azaltzea izan da batetik [...]; bestetik, latinezko idatzi jatorrizkoari leialtasun zorrotza gordetzea izan da asmoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5370. orr.

2 era kontzeptualean.

Pragmatismoaren arabera, posible da indukziozko metodoa aldarrikatzea kontzeptualki.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.


kontzeptualtasun iz kontzeptuala denaren nolakotasuna.

Baina badira, kontzeptualtasunetik at, beste osasun- eta gogamen-forma batzuk ere, nahiz eta neurologoek eta psikologoek gutxitan aintzat hartu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 234. orr.

Ezin dela eremu eszeniko kontzeptualik paratu batere kontzeptualtasunik ez duen antzezlan baterako.  Berria - Kultura   2004-11-13

Iruditeria eta kontzeptualtasunaren arteko oreka estilistikoa zen berak bilatzen zuen poetika  Berria - Kultura   2004-03-21


kontzeptuaurreko izlag kontzeptua baino aurreragokoa.

Antzeko azterketa nola edo hala kontzeptuaurreko maila bati dagokio, kontzeptuak batera existi daitezkeen eremuari eta eremua hau mendean duten arauei.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 71. orr.

Kontzeptuaurreko eremuak agerrarazten ditu diskurtsoaren erregulartasunak eta betebeharrak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 74. orr.

"Kontzeptuaurrekoak", horrela deskribatua, ez du ostertz bat diseinatzen [...], haatik mailarik "azalekoenean" (diskurtsoaren mailan) benetan erabiliak diren arauen multzoa izango da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 73. orr.


kontzeptugile izond

Gizon aktibo, kontzeptugile, ekonomilari, profesionalaren emazte panpina, afariak apaintzen dituztenak, kremez eta masajeez eguneroko bizitza betetzen dutenak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 42. orr.


kontzeptzio ik kontzepzio.

kontzepzio (orobat kontzeptzio g.er. eta kontzepzione g.er.) iz ikusmoldea.

Ekonomiaren kontzepzio klasikoak -edo laburtuz, ekonomia klasikoak- Adam Smith-en obran ditu erroak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 46. orr.

Hor dugu ere ohiko legearen kontzepzio inperatiboa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 155. orr.

Garapenaren kontzepzio zabal eta integral bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 70. orr.

Autoreak filosofiaren kontzepzio jakin bat defendatzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 19. orr.

Artearen bi kontzepzioen arteko gatazkaren erdian gaude.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 138. orr.

Gure kontzepzio etikoa guztiz dago moral kristauaz blai eginda.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.

Kontzepzio tradizionalaren arabera, jarrera proposizionalak moduan eta edukian bereizten dira elkarren artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.

Egiaren kontzepzio semantikoaren alde egin zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.


kontzepzione ik kontzepzio.

kontzertaldi iz kontzertua.

Gero Toccata-n txinparta dizdiratsuak jaurti zituen kontzertaldi osoan jo zuen zati birtuoso bakarrean.  Berria - Kultura   2004-09-28


kontzertante izond orkestra musikaz mintzatuz, bakarlari bat baino gehiago duena.

Brahmsen azkenengo obra kontzertantea.  Berria - Kultura   2004-08-31

Sinfonia kontzertante txikia.  Berria - Kultura   2006-03-28

2. ekitaldiko Io son la misera kontzertantearen bukaeran.  Berria - Kultura   2004-09-03


kontzertatu, kontzerta, kontzertatzen 1 du ad adostu, bat etorrarazi.

Alexeiev zuzendariak ez zuen arazorik izan, orkestra eta pianoa kontzertatzeko goranzko eskalen osteko sarreretan izan ezik.  Berria - Kultura   2004-03-28

Asko gustatu zitzaigun Ubieta, Mansilla eta Davidova hirukote xarmangarri eta ondo kontzertatua.  Berria - Kultura   2006-03-29

2 itun baten arabera antolatu.

Lapurretei aurre egiteko sistema oso egokia da, baldin eta zerbitzua sistema zentralizatu batera kontzertatzen bada.  Berria - Harian   2005-07-21

Haietako 14 kontzertatutako zentruak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

3 (era burutua izenondo gisa)

Ikerketa kontzertatu bat, xede zehatzak dituena eta sozialki oso antolaturiko jarduera bat eskatzen duena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 143. orr.

Zerbitzu pribatu kontzertatuek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

Zerbitzuen unibertsaltasuna eta izaera publikoa (ez pribatua, ez kontzertatua) ezinbestekoa da.  Berria - Harian   2005-12-24

Euskaltegien sare kontzertatuarekin.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Eskola publiko, pribatu eta kontzertatuen arteko desberdintasunak.  Berria - Gaiak   2004-02-18

Ikastetxe pribatu kontzertatuek irakasleak behin-behinean kontratatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Izan ere erakunde publikoek legez ezin dute irakaskuntza kontzertatuko zentro baten eraikuntza lagundu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Zerbitzuen unibertsaltasuna eta izaera publikoa (ez pribatua, ez kontzertatua) ezinbestekoa da.  Berria - Harian   2005-12-24


kontzertatzaile izond kontzertatzen duena.

Abel maisu kontzertatzaileak Szeged-eko orkestrari eman zion indarra eta malgutasuna aipatu behar ditugu.  Berria - Kultura   2006-03-29


kontzertazio (orobat kontzertazione g.er., konzertazio g.er. eta konzertazione g.er.) 1 iz kontzertatzea. bat etorraraztea.

Juanjo Menaren kontzertazio egokia.  Berria - Kultura   2006-01-31

2 itun baten arabera antolatzea.

Laster sortuko den "Euskararen Bulego Publikoaren" baitan, Erretoreak berak departamenduarekin izenpetua duen hitzarmenaren barnean, hor da iraganen kontzertazio antolatua.  Herria   2004-09-23

Hezkunde Nazionala engaiatuko duen kontzertazio horretatik aterako da urte zenbaitetarako programaketa bat.  Herria   2004-09-23

Bil ta Garbik konzertazioan oinarritu prozedura ezarri du plantan eta horren ondorioz errausketa xedea baztertzea deliberatu du Partaide sareko ikastolek kontzertazioen mapa berriro negoziatzeko eskatuko diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. herria¬

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sei edo zazpi kontzertazio lerro gehiago beharko lituzkete, bukatu berri den matrikulazio kanpainan jaso dituzten eskaerei erantzuteko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Gobernuak kontzertazio bidea erabili nahi du Herri Ogasun eta jabeen arteko konponbidea antolatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Erabakia hartu baino lehen, Prefeturak konzertazio talde bat osatu zuen, bertan ingurumenaren aldeko taldeak present zirelarik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Erakunde ezberdinen eskumenak uztarturik daude eta horrek kontzertazio lan bat eskatuko du ardura xedea indarrean ezarri baino lehen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03


kontzertazione ik kontzertazio.

kontzertino iz orkestrako lehen biolinista, bakarkako zatiak jotzen dituena.

Sinfoniaren bigarren denboran, kontzertinoaren solo eztitsuaren bitartez.  Berria - Kultura   2006-04-04


kontzertista iz bakarlari gisa kontzertuak ematen dituen pertsona.

Alvaro Iborra klarinete jotzaileak kontzertista izateko promesa dela erakutsi zigun lanak dituen bi zatietan.  Berria - Kultura   2006-01-07

Orain ez du besterik egin nahi, musika jo, musika ikasi eta ahalaz hortaz bizi, berantxago kontzertista izaitea baita bere amentsa.  Herria   2004-12-09


kontzertu (orobat konzertu g.er.) 1 iz musika emanaldia, batez ere talde batek egina.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu bat.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 31. orr.

Gaiarren eman zuten lehen kontzertu hartan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 125. orr.

Korsikar talde batek, Argusgi, kontzertu bat emanen du.  Herria   2005-04-07

Kontzertu bat bazen Ezpeletako merkatuan: "Itoiz" taldea zuzenean!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 149. orr.

Jende gehien bildu zuen ekitaldia, hala ere, Fermin Muguruzaren kontzertua izan zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 131. orr.

Kontzertu alternatiboetan arrakastarik itzelena lortu duen rockeroa.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 146. orr.

Perkusioa eta musika korala, EOSen kontzertu didaktikoetan.  Berria - Kultura   2004-02-20

Garai bateko kontzertu erraldoiak krisian daudenean.  Berria - Harian   2005-08-09

Kontzertua hasia da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 180. orr.

Kontzertua amaitu ondoren, ezinbesteko kopa parea hartu, eta apartamentura joatea proposatu diot.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 38. orr.

Poliki atera zitzaidan kontzertua eta pozik nengoen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 65. orr.

· Txorien kontzertu beti frexko naturalez gozatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Elkarteak Kontzertu Areto Zaharretan eman behar zituen lau kontzertu nagusietan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 202. orr.

Duela aste pare bat, Bowery Ballroom kontzertu aretoan izan nintzen Morphine rock taldea ikusten.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.

Kontzertu esparrutik irten eta aparkaleku aldera abiatu dira hirurak. Holohan jauna, Eire Abu elkarteko idazkariordea, ia hilabetean ibili zen Dublinen batera eta bestera [...] kontzertu-emanaldiak antolatzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 9. orr.

Hasiera-hasieratik izan naiz Euskadiko Orkestraren kontzertu-zikloetako bazkide. erietxean elkarrengandik banatzean, artean ere, kontzertu-giro nabarmenean murgildurik zegoen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 119. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hemen Vilniusen jazz kontzertuak eskainiko dizkigute datozen hiru egunetan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 204. orr.

Euskal rock kontzertu anitz ba ote zen garai hartan?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 157. orr.

Kafe-kontzertu batean zaudetela uste duzue, ala?  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 40. orr.

· Atzean klaxon kontzertu galanta utzirik aldendu zen Arrieta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 210. orr.

4 berez sonata forma duen musika lana, orkestra eta musika tresna bakarlari batentzat idatzia.

Azken finaren hurbila sumatuta edo goi arnasaren hatsak berriro epelduta, biolontxelo eta orkestrarako kontzertu bat osatu zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 144. orr.

Maurice Ravelek idatzitako piano-kontzertu harekin akordatu nintzen.Txaikovskiren biolin-kontzertu zoragarria jotzera.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 123. orr.

Glazunoven Biolin Kontzertuari ekin zion, bere hil bezpera balitz bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 286. orr.

· Brandeburgoko bigarren kontzertua, hain zuzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 94. orr.

5 irud/hed

Hizkuntzen kontzertuan hots gutxi ateratzen duten hizkuntzetako idazleok pagotxa halako bat dugu dena esanda dago topikoari ihes egiteko  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.

6 kontzertu ekonomikoa.

Duela bost urte Kontzertuak izan zuen lehentasun osoa, eta Kupoa ia aurrekoa bezala geratu zen, aldaketa handirik egin gabe.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

Legebiltzarrean lege proposamen bat aurkeztu dugu Kontzertua ikuspuntu juridikotik bermatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

Kontzertua bi aldeko ituna baldin bada, eurek ere konpromisoak hartu behar dituzte.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

Katalanek ere euskal kontzertuarekin parekatze nahia azaldu dute, eta ez zaio arazoari konponbide errazik ikusten.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 58. orr.

7 kontzertu ekonomiko ekonomiari buruzko ituna.

Kontzertu Ekonomikoa euskal herritarren «eskubide historikoa» dela.  Berria - Ekonomia   2006-02-18

EAEko Kontzertu Ekonomikoaren barruan, Ekarpenen Legeak arautzen du zergen bidez bildutako dirua hiru lurraldeetako erakundeen artean nola banatu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Duela bost urte Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa berritu ziren. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Estatuaren betiko dilema ezaguna da: zenbat eta abantaila gehiago eman, Kontzertu Ekonomikoa barne, orduan eta gehiago nahi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 58. orr.

Kontzertu ekonomikoa blindatu behar dugu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

hiru kontzertu emango (8); kontzertu areto (7); kontzertu bat emanen (5); kontzertu bat eskaini (6); kontzertu bat eskainiko (13); kontzertu bat izanen (11); kontzertu berezi (10); kontzertu berezia (6); kontzertu bikoitza (6); kontzertu didaktikoa (5); kontzertu eder (13); kontzertu eder bat (10); kontzertu ederra (8); kontzertu ekonomikoa (18); kontzertu ekonomikoak (5); kontzertu ekonomikoaren (9); kontzertu eman (8); kontzertu emango (30); kontzertu emango ditu (21); kontzertu emango dituzte (8); kontzertu eskaini (6); kontzertu eskainiko (20); kontzertu eskainiko ditu (14); kontzertu eta dantzaldi (6); kontzertu handi (16); kontzertu handi bat (9); kontzertu handia (5); kontzertu nagusia (7); kontzertu osoa (8); musika kontzertu (15); rock kontzertu (14); rock kontzertu bat (5)

aurkezpen kontzertua (12); eguberriko kontzertua (12); eman zuen kontzertua (7); emango du kontzertua (8); eskainiko du kontzertua (5); eskainiko dute kontzertua (5); eskainitako kontzertua (5); fermin muguruzaren kontzertua (5); kontzertua antolatu (8); kontzertua egin (7); kontzertua egingo (12); kontzertua eman (15); kontzertua emango (52); kontzertua emango du (40); kontzertua eskaini (11); kontzertua eskainiko (49); kontzertua eta dantzaldia (5); kontzertua hasi (11); kontzertua izan (16); kontzertua izango (27); kontzertua izango da (18); muguruzaren kontzertua (8); musika kontzertua (5); omenezko kontzertua (9); organo kontzertua (23); orkestrarako kontzertua (6); piano kontzertua (6); rock kontzertua (7); taldearen kontzertua (25); taldeen kontzertua (6)

aurkezpen kontzertuak (6); kontzertuak egingo (8); kontzertuak egiteko (5); kontzertuak egiten (6); kontzertuak eman (6); kontzertuak emango (5); kontzertuak emateko (6); kontzertuak ematen (15); kontzertuak eskainiko (5); kontzertuak izan (6); kontzertuak izango (17); kontzertuak izango dira (14); musika kontzertuak (5)

emandako kontzertuaren (5)

gospel kontzertuen (6)

kontzertura joan (7)

eskainiko duen kontzerturako (7); kontzerturako sarrera guztiak (6); kontzerturako sarrerak (19); kontzerturako sarrerak agortu (6)


kontzesio (orobat konzesio g.er., kontsezio g.er. eta kontzezio g.er.) 1 iz amore ematea.

Euskaraz bizi gura duen euskalduna egun osoa atergabeko teinka, porrot, kontzesio, enpeinu, stressean bizitzera behartua dago.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.

Zuritasunari egindako kontzesio bakarra diskoaren egilea eta izenburua ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

Bere santutasun bakartian munduari eta errealismoari kontzesio gabe bizi denarentzat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 33. orr.

Berlusconik kontzesio gehiago egingo die koaliziokideei, gobernu krisia buka dadin.  Berria - Mundua   2004-07-15

Maniobra berri bat da Washingtondik kontzesio gehiago lortzeko.  Berria - Mundua   2004-05-05

Ez, kontsezio horiek ez dira Jerusalem zatitzea edo iheslari palestinarrak itzultzea onartzea izango, Gazako kokagune judu batzuk kendu eta Zisjordanian jartzea baino.  Berria - Mundua   2004-03-23

Haiek egin ditzatela nahitaezko kontzesioak, eta gu "saldukeria" salatzeko libre gaude orduan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 77. orr.

2 administrazioak, bere ondasun edo zerbitzu bat kudeatzeko baimena, enpresa edo pertsona bati ematea.

Lur baten kontzesioa eskatu zuen arte.  Berria - Kultura   2006-02-28

75 urteko kontzesioa dute.  Berria - Gaiak   2004-12-15

Kasinoen eta Interneten bidezko jokuaren kontzesioak ustiatzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-10-03

Illunbe kudeatzeko kontzesioa.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

kontzesioa legez kanpokoa zela epaitu baitzuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

Kontzesioa bertan behera uzteko eskatu zion Ordiziako Udalari Iñigo Lamarcak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Ez dakit zeren arabera eta ez dakit zeren truke, hari edo honi egiten zion mea erauzteko kontzesioa, mearen gaineko lurraren jabeari eskuarki.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 43. orr.

Kolonia-baliabideen ustiaketarako monopolioen kontzesioa izan zen merkataritzaren hedapenaren bigarren eragilea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

2,8 milioi jaso zituen kontsezio urbanistiko bat lortzeko informazioaren truke.  Berria - Kirola   2004-03-14

Bankuek orain konkurrentzia bikoitza pairatu behar dute, beren jardueren bi alderdiekin lotua: ekonomia-kredituen kontzesioa eta funtsak erakartzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Kontsezio kontratuaren arabera, «ordezkatzeko eskubidea» aldarrikatu eta bankuek kontrola har dezakete.  Berria - Ekonomia   2004-04-11

· Irrati eta telebistei dagokienez, emisio-kontzesioa eduki behar dute enpresek edo eskatzaileek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontzesio gehiegi egiten (3)

kontzesioak egiteko (3)

kontzesiorik egin (3)


kontzesionario 1 iz kontzesioa bat duen pertsona edo enpresa.

Hamarka ofizina eta denda dituzte inguruotan: hortxe aurrean bertan BBVren sukurtsal bat, Trabajo Temporal SA-ren bulego nagusia, eta baita auto frantsesen kontzesionario bat ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 23. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Auto kontzesionario bateko zuzendaria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 91. orr.


kontzezio ik kontzesio.

kontziente 1 izond jakinaren gainean egiten dena; ohartua, ezaguerazkoa. ik konsziente 2.

Ez duzu, beraz, zeuk erabaki kontzientea egin...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 238. orr.

Ez zen erabaki oso kontzientea izan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 257. orr.

Era kontzienteago batean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 267. orr.

Nortasun kontzienteak psikearen azpimundu subkontzienteari borondatearen eta arrazoiaren kontrolpean eutsi behar diola.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 331. orr.

Horien oroitzapen esplizitu edo kontzienterik ez dago hortik aurrera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

Eragin kontzienteez gain, irakurketek, irudiek eta hotsek idazlearen ganbaran pilatu dituzten arrasto inkontziente bezain errotuak ditu sorkuntza-lan batek iturri nagusi .  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 33. orr.

Margareten esateko modu hori bereganatua baitzuen Stephenek, eta ez nuen garbi ikusten ea automatikoa zen ala kontzienteagoa, umorezko parodia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 214. orr.

Emakumeak ez duelako modu kontzientean sentitzen, eta, horregatik, ez du inoiz aipatzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 215. orr.

• 2 iz kontzientzia.

Erromara egindako bidaia haiei esker Freudek kontzientea eta azpikontzientearen teoria osatu zuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 338. orr.

Literaturak inkontzientean ditugun irudiak kontzientera ateratzeko balio du,  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 194. orr.

3 kontziente izan jakitun izan.

Kontziente izan al zara emakumetasun horretatik idazten duzula?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 213. orr.

Zeren gizakia bere gurariaz kontziente izan ala ez izan, bera da beti guraria.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 349. orr.

Beraz, ongiaren eta gaizkiaren ezagutza hori ez da afektua bera baizik, horren kontziente garen bezainbatean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 401. orr.

Ez nintzen kontziente biluztasuna publiko bihur zitekeenik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 363. orr.

4 kontziente egon konortea izan, ezagueran egon

Gaixoa erabat kontziente egonik eta minik sentitzeke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

Kontziente nago; lehenik kontaera eta liburua gero bilatzea posible balitz moduan erantzun nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 228. orr.

· -Etxean dago baina ez oso kontziente.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontziente bihurtzea (4); kontziente izan (19); kontziente izango (3); kontziente izatea (4); kontziente izaten (4)

modu kontzientean (3)

ahalegin kontzienterik (3)


kontzienteki (orobat konzienteki g.er.) adlag ohartuki, ezaguerarekin; jakinaren gainean. ik konszienteki.

Kontzienteki askotan, ohartu gabe beste batzuetan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 254. orr.

Mugimendu horren parte nahi dut izan, aktiboki eta kontzienteki.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 143. orr.

Benetako adierazpenak kontzienteki kontrolatutakoak dira. Ordutik aurrera kontzienteki idatzi duzu emakume izanik?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 235. orr.

Literatura feminizatu egin da, irakurlea ere, neurri esanguratsu batean, emakumezkoa da eta idazle asko euren literatura feminizatzen saiatu da: kontzienteki edo ez kontzienteki.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 112. orr.


kontzientzia (orobat konzientzi g.er., eta konzientzia g.er.) 1 iz (orobat konszientzia g.er.) zenbaiten ezaguera bat-batekoa eta berezkoa.

Horren guztiaren kontzientzia dago eta, tamalez!, kontzientziaren kontzientzia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 274. orr.

Oso gustura zegoela; hain gustura, non gustura egotearen kontzientzia zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 150. orr.

Kezkatzen ninduena zen, batik bat, Alemanian gertatzen ari zenaz inork kontzientziarik ez izatea Estatu Batuetan.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 66. orr.

Zuk fede diozun hori gure indarraren kontzientzia baizik ez da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 180. orr.

Eta hor da bere existentziaren zentzua: sobran dagoelako kontzientzia da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 272. orr.

Hegoaldean ikusten da, zein barna finkatua den aspaldian euskaldunek nazio bat osatzen dutelako kontzientzia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 108. orr.

Hiztunen konszientzian, nominatiboa ez da, inolaz ere, deklinabidearen lehen kasua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 162. orr.

Konszientzia linguistikoak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 192. orr.

Ekintzarik gabeko kontzientzia ala kontzientziarik gabeko ekintza, horra auzia.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 12. orr.

2 gizakiak bere izateaz eta aritzeaz duen ezaguera.

Norberaren buruaren kontzientzia (apertzepzioa) niaren errepresentazio bakuna da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 52. orr.

Biak gara, izan ere: garenaren kontzientzia, batetik, eta kontzientzia horri babesa ematen dion inkontzientea, bestetik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 81. orr.

Hala gaitu kontzientziak koldar bilakatzen guztiok.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 112. orr.

Hormak eta etxe-barneko gauzak handik eta hemendik ukitu, eta espazioaren, trinkotasunaren eta perspektibaren kontzientzia izateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 136. orr.

Gu ez gaituk soldataren esklabu, gu gaituk gizartearen kontzientzia!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.

Ez dut bada uste aurkituko den legelaririk, zientzia bezainbat kontzientzia baduenik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 167. orr.

3 (aditz baten objektu gisa)

Gizarteak mugatzen du kontzientzia ala kontzientziak mugatzen du gizarte mota?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 76. orr.

Kordea galdu nuen, baina ez dut halere esango kontzientzia osorik galdu nuenik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 96. orr.

Bekatuaren kontzientzia ahultzen zihoan heinean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 32. orr.

Beren irudimena arautu eta kontzientzia sorgortzeko erabiltzen duten edari mistikoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 36. orr.

Behin-betiko euskal kontzientzia astindu zuen eztanda.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 123. orr.

Kontzientzia kezkatzen zion zerbait burura etortzen bazitzaion, berehala aitortzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 545. orr.

Konbentziook ohitura bihurtu direla, eta beren arbitrarietatearen kontzientzia galdu dela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.

Ez dakigu burmuineko prozesu neurobiologikoek kontzientzia zelan sortzen duten zehazki.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 60. orr.

Horretara errenditzen ote zen kontzientzia galarazi zion amodioa?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 244. orr.

4 (izenondoekin)

Kontzientzia osoz hartu nuen, bada, erabakia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 339. orr.

Elkarrekiko mendekotasunaren kontzientzia argiago horrek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.

Ikusleen kontzientzia lozorrotuaren auziarekin hasi, eta begira non bukatu dugun.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 190. orr.

Neure baitatik atera eta besteenganako kontzientzia berri bat sortzen sentitu dut.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 52. orr.

Kontzientzia kolektibo bati eragingo liokeen agindu bat entzunda bezala desagertzen ziren denak nire ingurutik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 88. orr.

Bizipen indibidualaren eta kontzientzia pertsonalaren absolututasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.

Herriaren kontzientzia kritikoa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 21. orr.

Kontzientzia enpiriko ezberdin oro autokontzientzia bakarrean lotu behar da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 291. orr.

Kontzientzia bizi-bizia eduki behar da, edo gutxienez kontzientzia larri horri zegoela ulertu egin behar da, Mirande eta Mirande bezalakoak ulertzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 278. orr.

Heriotzaren, denboraren eta iheskortasunaren kontzientzia bizia duzu...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 151. orr.

Kontzientzia espainolaren "sustrai telurikoak".  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 270. orr.

5 norberaren egintzen zintzotasun edo gaiztotasunaz epaitzea edo epaitzeko ahalmena.

Kontzientzia baita barrendik bizi ditugun, edo, hobeki, barrendik bizi gaituzten aingeruen eta deabruen arteko gudutokia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 141. orr.

Hire kontzientziak esaten badik ondo egin huela, kitto.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 168. orr.

Gure kontzientziak penitentzia bat jarria zigun, eta guk bete egin genuen zigorra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.

Kontzientzia omen damuaren gunea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 239. orr.

Bakean dut kontzientzia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 142. orr.

Beharbada, Achille jaunak ez dauka kontzientzia oso lasai.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 125. orr.

Beti itzultzen da kontzientzia krimenaren lekura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 202. orr.

Zama bat nuen kontzientzian.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 39. orr.

Kontzientziaren ausikia, azkenik, Bozkarioari kontrajartzen zaion Tristura da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 273. orr.

Kontzientzia lasaitu nahian.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 138. orr.

Kontzientzia arintzeko lain izan zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 240. orr.

Barnean gaiztotzen ari zitzaion errua garbitu nahi zuen, bere kontzientzia araztu eta berriz hasi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 73. orr.

Kontzientzia ez zitzaion erabat baretu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 392. orr.

6 (izenondoekin)

Bihotz garbitik, kontzientzia onetik eta itxurakeriarik gabeko sinesmenetik datorren maitasuna indartzea.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,5

Kontzientzia oneko gizona nintzela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 606. orr.

Horrenbesterainokoa baita kontzientzia gaiztoaren eragina.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 360. orr.

Hari umorea hobetzeko, eta niri kontzientzia gaiztoaren zama arintzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 366. orr.

Nabarmen ari bainaiz marmarka, inolako kontzientzia txarrik gabe, ordea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 36. orr.

Egizue apaltasunez eta errespetuz, kontzientzia garbiz jokatuz  Elizen arteko biblia   1 P 3,16

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aurrera egiten duen eta gogoratzen duen kontzientzia eredu orokor batera. Inolako kontzientzi kargurik zertan izan beharrik gabe.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.

Kontzientzia karga zamatsuenetako bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.

Kontzientzi arazoa da haientzat erlijio guztiak onartzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 154. orr.

Nagusiak ez dio kontzientzia-aitzakiarik onartu.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 46. orr.

-Kontzientzia-kasu bat daukat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 291. orr.

Kontzientzia askatasuna, adierazpen askatasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.

Kontzientzi azterketa luze eta larria egin zuen aitortzailearengana joan aurretik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 201. orr.

Gerrek sortzen duten gizarte krisia eta bere baitan sortzen zaion kontzientzia krisia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 8. orr.

Kontzientzia-egoerak bizitza estutasunetan jar zezakeela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 174. orr.

Kontzientzia jarioaren eredua, non orainak etengabe ihes egiten dion bere buruari etorkizunaren irekiduran eta iraganaren atxikipenean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 192. orr.

Halako krisietan gertatu ohi den "kontzientzia-bikoizketa" aipatzen du Hughlins Jacksonek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 169. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mendebaldeko Kristandadearen gizarte-kontzientzia berriaren sorrera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

Hegoaldean alderantziz, Humboldtek aipu zuen herri-kontzientziari esker beharbada, herritarren kemenak irekitzen zituela lantegi berriak, sortzen kooperatibak eta eraikitzen ikastegiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 119. orr.

Talde-kontzientzia dugu, beste hainbat gizatalde indigenak bezala.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 101. orr.

Preso "arriskutsu" horiek izan ohi dira, hain zuzen, nolabaiteko klase kontzientzia daukatenak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 141. orr.

Mirande krisi-kontzientzia honetan dugu idazten hasia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 280. orr.

Barrua bekatu-kontzientzia guztitik garbiturik eta gorputza ur garbiz txukundurik.  Elizen arteko biblia   Heb 10,22

Kristautasunak judaismoarekiko zuen erlazioa ezeztaezina zen juduen begietara eta gogaikarriro anbiguoa zen kristau-kontzientzientzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 296. orr.

Eta bizitza honetan, berriz, nola arinduko dut hiltzaile-kontzientziaren zama, kontzientzia, definizioz, luma baino eta airea baino eta pentsamendua bera ere baino arinagoa baita?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 227. orr.

9 auto-kontzientzia

Aspergerren sindromean, berriz, badago auto-kontzientzia, eta introspekziorako eta kontaketarako ahalmen nolabaiteko bat ere bai, behintzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 241. orr.

Baina ezin izan zuen hain laster desagertarazi gobernari izandakoen auto-kontzientzia politikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.

10 kontzientzia-eragozle iz

Hiru urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Greziako epaitegi batek Giorgos Monastiriotis 24 urteko kontzientzia-eragozleari, Irakera joan nahi ez izateagatik.  Berria - Mundua   2004-09-29

Aleman anitz, Holandesak, kontzientzia eragozleak edo Jehovah-ren lekukoak egun oroko Bibliaren irakurtzeari jarraikiak ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 97. orr.

Mota askotako kontzientzia eragozleak daude, baina mugimenduak denak onartzen ditu.  Berria - Mundua   2004-07-13

Nafarroako ginekologoak kontzientzia eragozleak direla dio kontseilariak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

11 kontzientzia eragozpen

Soldadutza egitearen aurkako kontzientzi eragozpenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.

Ertzainetako beste batek [...] ez du ulertzen zergatik joan behar duten sei gazte bakean bizi diren etxe bat gehiago hustera, baina nagusiak ez dio kontzientzia-eragozpenik onartu.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 47. orr.

Kontzientzia Eragozpen Mugimenduak eta Ekologistak Martxan taldeak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Kontzientzia eragozpena argudiatuz, antisorgailu horri buruzko informaziorik ere ez duela banatzen salatu du EAk.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

12 kontzientzia hartu ik kontzientziatu.

Zaila zen kontzientzia hartzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.

Kontzientzia hartzen dudalarik, horrek izutzen nau.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.

Jendeak suteak kaltegarriak direlako kontzientzia har dezan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 191. orr.

Jendeak kontzientzia har dezan lurra xahutzen ari dugula, gizadiaren geroa gakatuz.  Herria   2005-04-14

Hitz egitea, edo idaztea, kontzientzia hartzeko modurik trebeena baino ez da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 81. orr.

Gauza bat baita emakume izatea, eta beste bat, poemak iradokiko lukeena, emakume izate horren kontzientzia hartzea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 198. orr.

Bere buruaren kontzientzia hartzeak lotsa gorritan utzi zuen Gabriel bat-batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 326. orr.

Euskalduntasunaren kontzientzia hartze horretan, gerla karlistarik landa Hegoaldetik jin errefuxiatuek zerbait eragin eduki zutela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 84. orr.

13 kontzientzia-objektore (orobat objetore) iz kontzientzia-eragozlea.

Hirukia gorria zen preso politikoen kasuan, berdea preso arruntenean, bioleta kontzientzia-objektoreentzat, beltza "asozialentzat", arrosa homosexualentzat.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 14. orr.

Porturi, baina, kontzientzia-objetore aurpegia jarri zitzaion.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

14 kontzientzia-objekzio kontzientzia-eragozpena.

Alde batetik auzapez batzu altxatu dira horren kontra, bereziki Partidu Popularreko eskuinekoak, Auzapezek kontzientzia objekzioaren izenean ezkontra mota horren errefusatzea galdatua izanen zaielarik.  Herria   2005-06-16

Epaiketan semeari ez diote bere buruaren defentsa egiten utzi eta kontzientzia objekziorako eskaera ez dute kontuan izan.  Berria - Mundua   2004-05-28

15 kontzientziako har (orobat kontzientziaren har g.er.)

Baina azken galdera bat neukan hozkaka, kontzientziako harra bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 111. orr.

Anshelenganako maitasun handi batek hartu zuen Avigdor, lotsarekin, kontzientziako harrarekin, larritasunarekin batera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 213. orr.

Zure kontzientziako harra isilarazi nahian hark lapurtutako dirua bere lekuan jartzera zoaz.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 47. orr.

Kontzientziaren harra ausikika hasten zitzaidanean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere buruaren kontzientzia (3); burges guztien kontzientzia (3); euskal kontzientzia (8); giza kontzientzia (9); gizarte kontzientzia (4); izatearen kontzientzia (17); jendearen kontzientzia (4); klase kontzientzia (3); kontzientzia alatzen (3); kontzientzia aldaketa (3); kontzientzia arazorik (5); kontzientzia argia (4); kontzientzia askatasuna (4); kontzientzia berri (7); kontzientzia berri bat (5); kontzientzia berria (3); kontzientzia bizi (3); kontzientzia bizia (5); kontzientzia enpiriko (10); kontzientzia enpirikoa (7); kontzientzia enpirikoaren (3); kontzientzia eragozleak (6); kontzientzia eragozpen (5); kontzientzia eragozpen mugimenduak (3); kontzientzia eragozpena (5); kontzientzia esnatzeko (4); kontzientzia falta (3); kontzientzia faltsua (3); kontzientzia faltsua ahanzteko (3); kontzientzia gaiztoa (6); kontzientzia gaiztoaren (3); kontzientzia galdu (3); kontzientzia garbi (10); kontzientzia garbia (4); kontzientzia handiagoa (4); kontzientzia har (4); kontzientzia har dezan (3); kontzientzia hartu (12); kontzientzia hartze (7); kontzientzia hartzea (16); kontzientzia hartzearen (3); kontzientzia hartzeko (5); kontzientzia hartzen (3); kontzientzia kolektibo (5); kontzientzia kolektiboa (3); kontzientzia larri (3); kontzientzia lasai (15); kontzientzia lasaitzeko (5); kontzientzia lasaiz (3); kontzientzia morala (3); kontzientzia nazionala (7); kontzientzia oso (5); kontzientzia osoa (6); kontzientzia osoz (5); kontzientzia piztu (7); kontzientzia politiko (3); kontzientzia politikoa (8); kontzientzia txar (4); kontzientzia txarra (18); kontzientzia txarrak (5); kontzientzia txarrarekin (3); kontzientzia txarraren (5); kontzientzia txarrik (5); kontzientzia zuzena (4); krisiaren kontzientzia (4); kristau kontzientzia (3); nazio kontzientzia (11); norbere buruaren kontzientzia (3); norbere kontzientzia (4); talde kontzientzia (4)

jendearen kontzientziak (3); kontzientziak agintzen (4); kontzientziak aztertzen (3); kontzientziak esaten (3)

kontzientziako harra (3)

herritarren kontzientzian (3)

euskal kontzientziaren (4); kontzientziaren ahotsa (6); kontzientziaren ahotsa izan (3); kontzientziaren arabera (6); kontzientziaren aurka (4); kontzientziaren ausikia (7); kontzientziaren ausikiak (3); kontzientziaren ausikien (5); kontzientziaren batasun (8); kontzientziaren batasuna (8); kontzientziaren esanera (4); kontzientziaren harra (8); kontzientziaren iratzartzea (3); kontzientziaren kontra (3)


kontzientziadun izond kontzientzia duena.

Bere menpean errepresentazio kontzientziaduna dago (perceptio). pertsona garbien eta kontzientziadunen lagungiroa bilatu nuen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 146. orr.

Gizakiari eta animaliari bizitza ona eta heriotza ona ematea izango da euskarri nagusietako bat, kalitatea zaintzen duen negozio hau bezero dirudun eta kontzientziadunentzat negozio masiboa baino errentagarriago izango baita.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.


kontzientziagabe izond kontzientziarik gabea.

Historia ekintza da; ekintza ezin da natura kontzientziagabetik partitu (hori zirkunstantzia edo baldintza soil izango da).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 170. orr.

Kultura- eta kontzientziagabeenak -zer dakiten ez dakitenak- egiten dituelako denetan jantzienak eta landuenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.


kontzientzialdi iz zerbaiten kontzientzia izaten den aldia.

Zure mespretxu, zure hoztasun, zure ezaxola mota guztiak burutik paseak zitzaizkidan ikuskizun beldurgarrietan... baina hau, ez nire gogaldirik ilunenetan, ezta nire kaskarkeriaren kontzientzialdi larrienetan ere, aintzat hartzen ausartu ez nintzen hauxe, lazgarriena: nire existentzia ere hautemana ez zenuela, inondik ere.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 32. orr.


kontzientziatsu izond kontzientziaz betea.

Izan ere, kontzientziako kontuetan ezin kontzientziatsuagoa nintzen, hertsia, neure eginik ezdeusenen ere etsaminatzerat eta hautemaiterat emana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 382. orr.


kontzientziatu, kontzientzia(tu), kontzentziatzen 1 da/du ad kontzientzia hartu.

Gizartea kontzientziatu delako.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Aurrerantzean ostiraletan irtetearekin konformatu beharko genuela kontzientziatu ginen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 114. orr.

Guztiak nahiko teknika psikokorporalak dira, naturako lau elementu horiekin kontzientziatu, kontzientziarekin bizi, naturaren kontaktua bizi eta gure pentsamenduak, emozioak eta fisikoa orekatzen saiatzen gara.  Berria - Harian   2005-07-02

Galiziako gizartean eztabaida prozesua ireki dute, populazioa kontzientziatzen saiatzeko.  Berria - Mundua   2004-10-23

Gizartea kontzientziatzeko ekintzak antolatzea ikastetxeetan eta elkarteetan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

Jendea kontzientziatzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 62. orr.

Gobernuak kontzientziaturik daude dagoeneko; orain etxe, herri eta enpresen txanda da.  Berria - Gaiak   2006-01-29

Orain, klima aldaketari buruzko hainbeste berri irakurri eta gero, ia enpresa guztiak kontzientziatuta daude.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

2 (era burutua izenondo gisa)

Gazte abertzale eta kontzientziatuak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 13. orr.

Abertzaleen esku zeuden, oro har, euskal dantza taldeak, euskaltegiak, eta Elizaren inguruko hainbat eta hainbat jende, apaiz "kontzientziatuen" gidaritzapean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 57. orr.

Une historiko arriskutsuan, euskara eta euskal nortasuna betiko galtzera zihoazela susma zitekeenean, talde kontzientziatuak herri garaituaren egoera larria aztertu eta subjektibatu egiten du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 123. orr.


kontzientziatxo iz adkor kontzientzia.

Erreformak [...] bakoitza bere kontzientziatxo indibidualarekin Jainkoaren aurrez aurre zuzenean jarriz, Elizaren bitartekaritzarik gabe, gizon-emakumea bere baitara itzularazi du,  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 276. orr.


kontzientziatze 1 iz kontzientzia hartzea. ik kontzientziazio.

Kontzientziatze hori, [...] bilkuren bidez obratzen zen eta bilkurak ez baldin baziren aski, dinamita ezpalak aireratuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 74. orr.

Kontzientziatzea eta trebakuntza funtsezkoak dira urrats hau egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

2 (hitz elkartuetan)

Ikastolak kontzientziatze lan hori ez baldin badu egiten, etxean berean obra daiteke.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 101. orr.

Kontzientziatze kanpaina bat egingo dutela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 68. orr.


kontzientziazio 1 iz kontzientziatzea, kontzientzia hartzea.

Miresmena kontzientziazio bilakatu zen.  Berria - Harian   2005-09-08

Herritarren kontzientziazioaren alde egin behar da, noski, baina zaharkitutako instalazioak eta berritzeko ere planak jarri behar dira martxan, energia asko alferrik horrelakoen erruz galtzen delako.  Berria - Gaiak   2006-03-15

Hizkuntza eskubideen inguruko kontzientziazioan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-06

Geure kontzientziazioan, errepresioa izan da zutabe nagusienetakoa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 58. orr.

LABek «sentsibilizaziotik kontzientziaziorako» urratsa eman duela.  Berria - Ekonomia   2004-04-29

Gizarteak gero eta kontzientziazio handiagoa du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Oraindik kontzientziazio lan handia dago egiteko.  Berria - Harian   2005-04-08

Arrazakeria eta zapalkuntzaren aurkako borrokari eta Ingalaterrako komunitate beltzaren kontzientziazio lanari eman dio Johnsonek bizitza, ez musikaren bidez soilik.  Berria - Kultura   2006-02-02

«Azken bi urteotan herri venezuelarrean piztu den kontzientziazio prozesuaren ondorioa» izan zen halako esku-hartzea.  Berria - Mundua   2004-08-17

«Estatuen kontzientziazio faltak» areagotzen dituela Afrikan osasun arazo nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontzientziazio lana (4)


kontziliar izond kontzientziarena, kontzilioari dagokiona.

Ez dut gogorik paradigma hebraiko edo kontziliarren preso direnei esplikazioak emateko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 96. orr.


kontziliatu, kontzilia, kontziliatzen du ad adostu, bat etorrarazi.

Beste hainbat arlotan ere kale egitea egotzi diote enpresari: segurtasun eta osasun batzordearekin edo etxeko eta laneko bizimodua kontziliatzeko proposamenekin, besteak beste.  Berria - Ekonomia   2006-04-06


kontzilio (orobat konzilio g.er.) iz Eliza katolikoko gotzainen biltzarra, dogmaz eta kidekoz jarduteko Aita santuak deitzen duena.

Gure Eliza ama santaren kontzilioez, kanonez eta konztituzioez ere baliatzen dira.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 205. orr.

Latrango kontzilioak 8. sesioko 1. kapituluaren hastapenean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 57. orr.

Francisco Delgado, Burgosko artzapezpikua eta Trentoko kontzilioko teologoa. Trentoko kontzilioaren erabakiak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 94. orr.

Vatikanoko II. kontzilioaren irakaspenak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 167. orr.

Onarpena Lateranoko IV. Kontzilioak erabakitakoaren aurkakoa zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1169. orr.

Kaltzedonian (K.o. 451) egin zen Laugarren Kontzilio Ekumenikotik igarotako hamabost mendeetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 51. orr.

Joan XII.a aita santuak Kontzilioa bilduta zeukalarik, […].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 209. orr.

Efesoko herria, ikasi zuenean kontzilioko gurasoek erabaki zutela Ama Birjinari Jainkoaren Ama dei zekiokeela, bozkariotan jarri zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.

Parisen bildu zen Frantziako Elizaren Kontzilioa kondenatu zuen aita sainduak, haren baimenik gabe egin zelako.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

trentoko kontzilioak (5); trentoko kontzilioan (7); trentoko kontzilioaren (14); trentoko kontzilioko (4)


kontziliosteko izlag Vatikano II.a kontzilioaz gerokoa.

Oso Kontziliostekoa.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 32. orr.


konurbazio iz hiri handi baten inguruko hirigune independenteen multzoa, hasiz joatean batasun funtzionala osatu dutena.

Konurbazio honetan auzo edo hiri desberdinak badaude: besteak beste, adibidez, Makati, Quezon City, Binondo, Malate...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 169. orr.


konzelebrazio ik kontzelebrazio.

konzentratu ik kontzentratu

konzentrazio ik kontzentrazio

konzentrazione ik kontzentrazio.

konzeptu ik kontzeptu.

konzertazio ik kontzertazio.

konzertu ik kontzertu.

konzesio ik kontzesio.

konzienteki ik kontzienteki.

konzientzia ik kontzientzia.

konzilio ik kontzilio

konztituzio ik konstituzio.

koofizial izond hizkuntzez mintzatuz, beste batekin edo batzuekin ofiziala dena.

Espainiako Senatuak hizkuntza koofizialak bultzatuko ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

Gaztelania eta hizkuntza koofizialak erabiltzeko eskubidea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Hizkuntza koofiziala jakin beharrik ez dagoela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Beste kontu bat da euskara koofiziala ez den lekuetan izaera koofiziala eman nahi izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Europako Batasuneko herrialdeetan koofizialak diren hizkuntzetan mintzo diren herritarrek Bruselako erakundeetan hizkuntza hori erabiltzeko aukera izatea .  Berria - Mundua   2004-05-18

Esloveniarrak italiarrak bezain bertakoak direla Triesten; eslovenierak italieraren eskubide berak dituela, koofiziala dela.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskara koofiziala (3); hizkuntza koofiziala (4)

hizkuntza koofizialak (5)

hizkuntza koofizialen (3)


koofizialdu, koofizial(du), koofizialtzen du ad hizkuntzez mintzatuz, koofizial bihurtu.

Hizkuntza bat koofizializatzeko Konstituzioa aldatu behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25


koofizialtasun iz hizkuntzez mintzatuz. koofiziala denaren nolakotasuna. ik ofizialkidetza.

Katalanar en, galegoaren eta euskararen koofizialtasuna indartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Gutxieneko kontsentsua lortu nahi dugu, koofizialtasunaren kontzeptua garatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Euskarak koofizialtasuna behar du hemen gaindi frantsesarekin.  Herria   2004-04-08

Koofizialtasunak legez esan nahi du gaztelaniaz hitz egin behar duzula eta hizkuntza koofiziala hitz egin ahal duzula.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Euskararen eta gaztelaniaren arteko koofizialtasunaren urratze sistematikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Koofizialtasun printzipioa hautsi egiten dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

[Administrazioak] hizkuntz koofizialtasunaren eragingarritasuna bermatu behar du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskararen koofizialtasuna (6)


kooperaldi iz kooperante gisa eginiko aldia.

Violaine Lopez-Dubeuf eta Thierry-ren lekukotasunak, Burkina Faso-ko kooperaldiaz.  Herria   2004-02-12


kooperant ik kooperante.

kooperante (orobat kooperant g.er. eta kooperanta g.er.) iz nazioarteko hitzarmenen bidez, laguntza profesionala behar duen herrialde batera bidalia den pertsona.

Era bateko eta besteko presioak hasi ginen jasotzen kooperante atzerritar guztiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 74. orr.

Brigadista eta kooperante berriak ere iristen ziren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 75. orr.

Iñigo Egiluz kooperante bilbotarra.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

Bahisaria ordaindu ostean askatu zituzten bi kooperanteak.  Berria - Mundua   2004-09-30

Herrialde horretan egon da bi urtez kooperante gisa.  Berria - Kultura   2004-12-10


kooperatiba (orobat koperatiba g.er., kooperatifa g.er. eta koperatifa g.er.) 1 iz bazkide guztien eskubideak berdinak diren eta irabaziak haien artean banatzen diren enpresa.

Agente ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza eta ekoizpen-bideen gaineko langileen jabetza sustatzen duen doktrinan oinarrituriko enpresak dira kooperatibak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 180. orr.

Vladimirren heriotzaren ondoren, enpresaz jabetu, kooperatiba bat osatu eta fabrika osoki eraldatu zuten langileek.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 103. orr.

Horrela hasi ziren kooperatibak muntatzen eta ikastolak eraikitzen, sistema ofizialetik kanpo.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Herritarren kemenak irekitzen zituela lantegi berriak, sortzen kooperatibak eta eraikitzen ikastegiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 119. orr.

Gure kooperatibak mundu osoan dira ezagunak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 180. orr.

Ulgor kooperatiba hura abian jarri zenetik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 182. orr.

Lurgintza Kooperatibak plan estrategikoa aurkeztuko du.  Berria - Ekonomia   2004-03-17

Kooperatibako zuzendaritzak ez du laborari guztiekin bildu nahi.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

Laborariak dira kooperatibako Administrazio Kontseiluko kide.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

Hango kooperatibako okina duk.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 92. orr.

Kooperatiba federatuen fakturazioa %4,8 hazi da.  Berria - Ekonomia   2004-03-24

Kooperatiba bat dute, beraiek eraikia, eta hor bi dolar ematen diete suge bakoitzarengatik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 159. orr.

Consum kooperatibak Eroski taldea uztea erabaki du.  Berria - Ekonomia   2004-02-05

ELBko 30 bat laborari Makeako Berria kooperatibaren egoitzetan sartu dira.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

Nonahi kalabazez betetako gurdiak, kooperatibetakoek ekarrita kalabaza mendiak han eta hemen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 100. orr.

2 kooperatiba baten egoitza.

Herritik ateratzean, Viñas del Bierzo kooperatiba handia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 186. orr.

Gero, plaza muturrean geratu zen kooperatiba nola erretzen zen begira.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 226. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kooperatibo.

Mundu mailako merkatu globalizatuetako lehian bete-betean murgildurik daude egun kooperatiba-enpresak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 182. orr.

Multimedia-softwarean aipamen berezia Ihardun Multimedia kooperatiba elkartearen Teknologia eta Gizartea CD-ROMak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Esperientzia handia bildua du, nola ere izan baita, kooperatiba lantegien sortzaile, ikastolen sortzaile, [...].  Herria   2004-10-21

Catania gaur egungo MCC kooperatiba taldeko lehendakariaren aburuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 184. orr.

Arrasateko kooperatiba mugimenduaren mito ofizialaren alde desberdinak aztertzen ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.

Urte hauetan zehar denetik izan da kooperatiba saiakuntzaren gainean: mirespena, mistifikazioa, etsipena eta baita kritika latza ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 183. orr.

Langileak oso kritikoak direla kooperatiba ekimenarekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jauntxoen mende zeuden adivasiak bildu eta esne eta fruitu kooperatibak sortu ditu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 69. orr.

Sasoi hartan sortu ziren langile kooperatibak ere Arrasate inguruan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 149. orr.

Kirkukeko nekazaritza kooperatiba baten egoitzaren kontra tiro egin zuten atzo. herria¬

Di-da diseinu kooperatibak eskua emateko jarrera daukan marrazkia sortu du, bi ikastolak bostekoa emateko gertu daudela adierazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-01

Jean Jacques Lasserre Lur Berri nekazal kooperatibako Presidenteak.  Berria - Harian   2005-10-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gurdi kooperatiba (4); kooperatiba bat sortzea (3); kooperatiba bihurtzeko (3); kooperatiba mugimenduaren (3); kooperatiba sortu (4)

kooperatibak eta merkataritza (3)

arrasateko kooperatibako (3); lurgintza kooperatibako (3)

arrasateko kooperatiben (3); elkarlaneko kooperatiben (4); euskadiko kooperatiben (3); euskadiko kooperatiben konfederazioko (3); kooperatiben taldeak (4)


kooperatibismo iz kooperatiben bidezko elkartearen aldeko higikundea.

Elkartasunean ardazturiko kooperatibismoa ez da sozialismorako bidea bakarrik, baita sozialismoan behar den jokabidea ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 181. orr.

Jose Maria Arizmendiarreta Arrasateko kooperatibismoaren bultzatzailea.  Berria - Harian   2005-10-21

Euskal kooperatibismoaren tradizioa zaharra da oso.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 180. orr.

Izan ere, industria arloan, munduan dirauen eta agian izan den esperientzia handiena baita euskal kooperatibismoarena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 180. orr.


kooperatibista 1 izond kooperatibismoari dagokiona.

Mugimendu kooperatibista ezin da gune itxia izan, asmo handiko balioen bozgorailu baizik. herria¬

Euskal Herriko mugimendu kooperatibistaren goraldian.  Berria - Kultura   2004-09-07

Salatu dutenez, bazkide kooperatibistek «behar baino lan ordu gehiago egiten dituzte jarraian eta anbulantzietan behar baino pertsona gehiago eramaten dituzte, eta hori arriskutsua da segurtasun aldetik».  Berria - Ekonomia   2004-01-15

2 iz kooperatiba bateko bazkidea.

Kooperatibista ohiak langile arruntak dira orain. Eroskiren arabera, 10.868 kooperatibistek 54 milioi euroko irabaziak izan dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-01-09

Elkarteak, nolanahi den, ezin du eraikin berria egin, ezin du ikastola sortu, kooperatibistak direlako gurasoak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mugimendu kooperatibistaren (4)


kooperatibo (orobat koperatibo g.er.) izond kooperatibena, kooperatibei dagokiena. ik kooperatiba 3.

Enpresa kooperatiboen dilema.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 180. orr.

«Eskandalagarria» iritzi zion diru publikoa «xantai moduan» erabiltzeari eta Lorra elkarte kooperatiboa «baserritarrak estutzeko tresnatzat» hartu izanari.  Berria - Ekonomia   2006-02-25

Mondragon Korporazio Kooperatiboko arduradunen aburuz.  Berria - Ekonomia   2004-11-19

Industria Kontseiluaren sorrera ere onartu du Kongresu Kooperatiboak.  Berria - Harian   2005-10-21

Globalizazioaren testuinguruan federalismo kooperatiboaren aldeko apustu garbia. globalizazioaren testuinguruan federalismo kooperatiboaren aldeko apustu garbia.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Katalogazio lana modu kooperatiboan planteatzen da.  Berria - Kultura   2004-01-04

Eta homo faber den animalia sozialak kooperatiboa izan behar du, ez badu bere burua suntsitu nahi.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.

Esperientzia kooperatiboak dinamikoa izan behar du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 184. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mondragon korporazio kooperatiboak (5)

mccko kongresu kooperatiboko (4)


kooperatifa ik kooperatiba.

kooperatu, koopera, kooperatzen du ad beste batekin edo batzuekin batean helburu berarekin aritu, lankidetzan jardun.

Zabaldu zuten nola burasoak mutu egoiten ziren, ez zutela kooperatu nahi, gisa horretan haien faltaz egia ez zela sekulan jakinen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 160. orr.

Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalen buru Carla del Pontek misioa ez zela kooperatzen ari salatu zuen atzo. herria¬


kooperatzaile izond kooperatzen duena, laguntzailea, lankidea.

Kooperatzailea izan nintzen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 100. orr.


kooperazio (orobat kooperazione g.er.) 1 iz kooperatzea, lankidetza.

Besteak beste, kooperazioa, segurtasuna eta garapena izango dituzte mintzagai agintariek.  Berria - Mundua   2004-02-28

Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde dauden indarren arteko elkarlana eta kooperazioa bermatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Askatasun sozial edo nazionalaren alde borrokan diharduten munduko beste herriekiko elkartasuna eta kooperazioa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Nazioarteko kooperazio eraginkorra eraikitzen.  Berria - Gaiak   2006-02-17

Argi dago PSOEk ez duela inolako arazorik kooperazio polizialean EAJrekin hitzartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Da kooperazione normala bezala, bainan zu han lanean ari zirelarik ez duzu hainbeste hunkitzen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 202. orr.

Errusiako diplomazia buru Sergei Lavrovek estatuen arteko segurtasun zerbitzuen kooperazioa sendotu behar dela aldarrikatu zuen.  Berria - Mundua   2004-09-10

Baliogarriago izango litzateke kooperazioan aritzea konfrontazioan baino.  Berria - Ekonomia   2004-01-14

Kooperazio Solidarioaren aldeko Nazioarteko Erakundea.  Berria - Gaiak   2004-06-02

Europako Segurtasun eta Kooperaziorako Erakundeak Kosovon duen aholkularia.  Berria - Gaiak   2004-10-31

Espainiako Nazioarteko Kooperaziorako Agentziak.  Berria - Mundua   2006-02-15

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kooperazio jarrera, bertso-dialektikaren sakonean dagoena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 44. orr.

Enpresen arteko kooperazio proiektuak sustatzea.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

Europa eta Iranen arteko kooperazio egitasmoak.  Berria - Mundua   2004-03-11

Afrikara kooperazio lan bat egitera joan zen Christophe Luberriaga.  Berria - Kultura   2004-03-09

Erkidegoetako gobernuen eta justizia organoen artean kooperazio eta interlokuzio mekanismoak egotea onuragarria da.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Estatuaren egituratzeak kooperazio tresnak ezartzea eskatzen duela dio Zapaterok.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Kooperazio sareen bidez lan egiten da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Jaurlaritzak 2000ko Kooperazio Saria eman zion Iñigo Egiluz zenari.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

Irigoien hautagaia Eusko Jaurlaritzako Kooperazio zuzendaria da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Defentsan, enplegu eta gizarte gaietan eta nazioarteko garapen kooperazioan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

Unibertsitateek eskatzen badute, Hezkuntza Ministerioa prest da unibertsitate kooperaziorako egitura publiko mota berri baten sortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Finantza arloak, udal kooperazioa, udal politikaren arteko harremanak eta bestelako auziak...  Berria - Mundua   2006-02-22

Nafarroako Gobernuari egokitu zaio Erregio Kooperazio Onenaren saria.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kooperaziorako erakundeak (19); kooperaziorako erakundearen (7); kooperaziorako erakundeko (6); segurtasun eta kooperaziorako (33)


kooperazione ik kooperazio.

kooptatu, koopta, koopatzen 1 du ad (kide berria) kideen artean hautatu.

Abertzaleez eta abertzaleek kooptatu euskaldunez osatuko ote da biharko Herria?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 94. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bena maleruski, sosa egarten düen bürüzagi ezezagün eta kooptatü zonbaiten esküetan dago egiazko poterea.  Herria   2004-05-20


koordenada ik koordenatu.

koordenatu (39 agerraldi, 9 liburu eta 3 artikulutan; orobat koordenada 41 agerraldi, 14 liburu eta 16 artikulutan, eta koordinatu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian koordenatu agertzen da) 1 iz puntu batek planoan edo espazioan duen kokagunea finkatzen duen zenbaki sistema.

Baldin eta zeru-gangako izar bakoitza haren bi koordenatuen bidez atzematen bada [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 403. orr.

Apuntatuko al zituzten alienigena txoro bi haiek gure planetaren koordenatuak?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 107. orr.

Ez zieten herriaren izena ere esan, bonbak zein koordenadatan bota behar ziren besterik ez.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.

Koordenatu negatiboei oso begi gaiztoz begiratzen zitzaien, bereziki Descartesek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.

Itsasontziak itsasoan bezala, beren koordenatuen bitartez aurkitu behar dira planoko lauki-multzoan hartutako puntuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

Espazio-denborazko koordenaden arabera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

Kartesiarra zen erreferentzia-sistema, kartesiarrak koordenatuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 347. orr.

Koordenatuen geometria esan zitzaion Fermatek eta Descartesek [...] eginiko aurkikuntza horri.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 347. orr.

Denbora eta espazioaren beste koordenada batzuetan harrapatuta, galdutako mundu batean gelditu izan balitz bezala betiko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 210. orr.

2 irud/hed

Idazleak koordenada espazio-tenporal konkretu batzuetan idazten du.  Berria - Kultura   2004-10-07

Agrafiaren akusazioak alde on bat du: akusatzailearen koordenatu ideologikoak nabarmentzen dituela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 64. orr.

Horrela, ZTGri buruzko aztergaiak/irakurketak koordenatu filosofiko jakin batzuetan koka ditzan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.

Enuntziatuaren koordenadak eta estatus materiala bere berezko ezaugarrien artekoak dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 117. orr.

Absurdoaren antzerkiaren koordenatuekin, AEBetako gizartearen eta gobernuaren kritika zorrotza egiten du antzezlanak.  Berria - Kultura   2006-01-20

Baina egun zazpi koordenatu ditu idazlearen munduak, hiriak; «Zazpi baitira munduaren inguruan nabigatzeko zeharkatu beharreko itsasoak».  Berria - Kultura   2004-11-02

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nonahi jar zitezkeen koordenatu-ardatzak, eta ardatzetan edozein luzera hartu unitate gisa. Ardatz bertikala marraztu zuen gero, ahapeka esanez: "y'y, koordenatu-ardatza"; elkargunean, J lodi bat idatzi zuen: "koordenatu-jatorria".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.

Haien bitartez, koordinatu-sistema bat ezartzen da, eta hark emango die aukera enbrioiak eratuko dituen zelulei beren burua kokatzeko eta beren nortasuna definitzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere liburuen izenburuak irakurri besterik ez dago bere bizi-koordenadak bakardadearen eta nihilismoaren begietan iltzatuta zituen pentsalari honen nondik norakoak jakiteko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 55. orr.

5 koordenatu polar ik polar 4.

koordinadora (172 agerraldi, liburu 1ean eta 99 artikulutan) 1 iz koordinakundea.

Gipuzkoan eraiki nahi dituzten errauste planten aurka hainbat herritan sortu diren plataformak koordinadora batean bildu dira. herria¬

Bizkaiko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen koordinadorak deituriko manifestazioan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Gipuzkoako Emakume Feministen Koordinadorak deituta. herria¬

Hala uste du, esaterako, Nekazari eta Abeltzainen Koordinadorak.  Berria - Gaiak   2004-04-20

Etorkinen laguntzarako elkarteen koordinadorak agerraldia egin zuen atzo Bilbon.  Berria - Harian   2005-05-11

AHTren aurkako koordinadorak mugimendu guztiak batu eta antolatzeko garaia dela uste du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Eusko Alkartasunaren «arinkeria» salatu du Itoizko Koordinadorak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Harresiak Apurtuz koordinadorak legeak agindutakoa berehala betetzeko exijitu die Espainiako agintariei.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

Koordinadora Demokratikoak iruzur frogak biltzeari ekin dio.  Berria - Mundua   2004-08-18

Txileko Preso Politiko Ohien Koordinadorak Guk, bizirik atera garenok, salatu egiten dugu txostena helarazi zuen iragan igandean.  Berria - Mundua   2004-12-11

Konpartsen Koordinadorakoek, euren aldetik, inauteriak beti kritika egiteko aitzakia izan direla gogorarazi zieten udal agintariei.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

2 (hitz elkartuetan)

Duinak gazte koordinadorak «etxebizitzaren arazoa konpontzen ez duen legea» dela, eta «botere ekonomikoen menpe» dagoela esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Auzoko kultur koordinadorakoek giroa ondo prestatua dute.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

cd koordinadora demokratikoak (3); gazte koordinadora (4); koordinadora batean bildu (3); koordinadora demokratikoa (15); koordinadora demokratikoak (14); koordinadora demokratikoko (7); uztarria kultur koordinadora (3)

emakume feministen koordinadorak (3); gazte koordinadorak (9); harresiak apurtuz koordinadorak (5); herri plataformen koordinadorak (3); itoizko koordinadorak (3); koordinadorak deituta (3); plataformen koordinadorak (4); politiko ohien koordinadorak (3)

gazte koordinadoraren (6)


koordinadore iz koordinatzailea.

Kongresuan eztabaidatuko den txosten politikoaren koordinadorea da eta atzo testuaren edukiak laburbildu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Martxoaren 11n Madrilen izandako erasoaren ustezko koordinadorea izan zelakoan.  Berria - Mundua   2004-04-02

Demokraziarako Herri Aliantzako koordinadoreak horrela esan zuen: «Ez dakigu egunak, asteak edo hilabeteak egongo garen hemen».  Berria - Mundua   2006-03-15


koordinaketa 1 iz koordinatzea.

Zerbitzuen arteko koordinaketa landuko da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Basorako Hirialde Kontseiluaren koordinaketa lanean jarduten zuen goi funtzionario irakiar bat tiroka hil zuten atzo.  Berria - Mundua   2004-07-21

2 (hitz elkartuetan)

Euren mugak zehaztu beharrean, koordinaketa eta koexistentzia-eremu batean kokatzen ditu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 123. orr.

· Philippe Nicolasek egiten du administrazio koordinaketa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

3 koordinakundea.

Baina baseak ekarri behar du erantzuna, eta ez idazkaritzak edo koordinaketak bakarrik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Pentsatzen du ere talde horiek koordinaketa batean bildu behar luketela.  Herria   2004-05-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zerbitzuen arteko koordinaketa (3)

sustengu komiteen koordinaketak (3)


koordinakunde (534 agerraldi, 3 liburu eta 149 artikulutan) 1 iz koordinatzen duen erakundea.

Erakundetik bota izan arren, Frantzian errefuxiatu gisa bizi zen nortasuna faltsutuz, [...] koordinakundearen batzarretan parte hartzen zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 46. orr.

Gipuzkoan eraiki nahi dituzten errauste planten aurkako herri plataformen koordinakundeak. herria¬

Koordinakundearen ustez, errauste plantak interes ekonomikoengatik eraiki nahi dituzte, «herritar gehienen iritziaren aurka».  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Patxi Gorraiz koordinakundeko eledunak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Koordinakundeak Garoña inguruko taldeak koordinatzen ditu, bai Euskal Herrikoak bai eta Espainiakoak ere.  Berria - Euskal Herria   2004-10-03

Koordinakundeak bi ekitaldi antolatu ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Urtegia «kontrolik gabe» betetzen ari direla dio Koordinakundeak.  Berria - Ekonomia   2004-11-26

2 (erakunde izenetan)

Garoñarik Gabeko Koordinakundeak kontzentrazioa eta manifestazioa antolatu ditu bihar eta etziko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Itoizko Koordinakundearen eta solidarioen inguruan mamitu da urtegiaren kontrako oposizioa.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 13. orr.

Itoizko Koordinakundeak eta Iratiko ibarreko erakunde guztiek akordio hori bertan behera uzteko eskatu zuten.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 33. orr.

Gipuzkoako Emakume Feministen Koordinakundeak, eta Ipar Euskal Herriko talde femenistek deiturik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Inauterietako desfilea Kale Nagusian egitea nahi zuen Konpartsen Koordinakundeak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Iker Uriguen Konpartsen Koordinakundeko kideak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Bestelako iritziak azaldu zituzten Alfabetatze-Euskalduntze Koordinakundeko (AEK) kide Ane Agirregomezkortak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Duina Gazte Koordinakundeak prekarietateari aurre egiteko neurri zehatzak bildu ditu taula programatiko berritu batean.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Europako Emakumeen Koordinakundeak egin duen bigarren bilera izan zen ostiralekoa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Karmele Egileor Bizkaiko Ezindu Fisikoen Koordinakundeko Informatika irakasleak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Tortutaren Prebentziorako Koordinakundeak antolatu ditu Bartzelonan atzo eta gaur egiten ari diren jardunaldiak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Jose Mejias oposizioko Koordinakunde Demokratikoa koalizioko buruak.  Berria - Mundua   2004-01-22

3 (hitz elkartuetan)

Iaz manifestazioa egiteko baimena eskatu zuten Arrotxapea, Txantrea, Arrosadia, Donibane eta Sanduzelai auzoetako kultur koordinakundeek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakearen aldeko koordinakundea (3); itoizko koordinakundea (21)

aren aurkako koordinakundeak (3); bakearen aldeko koordinakundeak (24); europako emakumeen koordinakundeak (3); euskalduntze koordinakundeak (3); garoñ itoizko koordinakundeak (138); itoizko koordinakundeak berretsi (3); itoizko koordinakundeak ezagutarazi (7); itoizko koordinakundeak jakinarazi (5); itoizko koordinakundeak salatu (4); itoizko koordinakundeak salatzen (3); konpartsen koordinakundeak (7); koordinakundeak antolatu (4); koordinakundeak antolatuta (3); koordinakundeak deituta (3); koordinakundeak egin (4); plataformen koordinakundeak (3); prebentziorako koordinakundeak (4); torturaren prebentziorako koordinakundeak (3)

itoizko koordinakundean (3)

itoizko koordinakundearekin (4)

itoizko koordinakundearen (32); itoizko koordinakundearen eskutik (3); koordinakundearen helegitea (3); koordinakundearen ustez (3)

itoizko koordinakundeari (5)

aldeko koordinakundeko (5); aurkako koordinakundeko (5); bakearen aldeko koordinakundeko (5); itoizko koordinakundeko (47); itoizko koordinakundeko abokatu (11); itoizko koordinakundeko abokatuak (5); itoizko koordinakundeko kide (4); itoizko koordinakundeko kideak (7); itoizko koordinakundeko kideek (7); itoizko koordinakundeko kideekin (3); itoizko koordinakundeko kideen (3); konpartsen koordinakundeko (3); koordinakundeko abokatu (18); koordinakundeko abokatuak (10); koordinakundeko abokatuek (4); koordinakundeko kide (7); koordinakundeko kideak (13); koordinakundeko kidearen (4); koordinakundeko kidearen esanetan (3); koordinakundeko kideek (16); koordinakundeko kideekin (3); koordinakundeko kideekin egindako (3); koordinakundeko kideen (5); koordinakundeko ordezkariek (3)


koordinatu1, koordina, koordinatzen 1 da/du ad zenbait gauza, lortu nahi den emaitzari buruz elkarren eragozgarri gerta ez daitezen eran antolatu.

Polizia operazioa Madrilgo 49 zenbakiko Instrukzio Epaitegiko titularrak koordinatu du, Donostiako hiru zenbakiko instrukzio epailearen laguntzarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Nork bere menpekoen mugimendu zehatzak koordinatu ahal izateko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 62. orr.

Eusko Jaurlaritzako larrialdi zerbitzuetako teknikariek koordinatuta. Teknologia berriei esker piztu eta koordinatutako protesta-ekintza jendetsuak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 139. orr.

EHUko Pedro Ibarra eta Koldo Unceta irakasleek koordinaturiko Ensayos sobre el desarrollo humano liburua ere gomendagarria da. Lehen plantea egin genuen gau hartan horrelaxe koordinatu ginen lau moduluon artean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 341. orr.

Bizkaiko gaztetxeetako erabiltzaileak koordinatu egin dira aurrerantzean jazo daitezkeen erasoei erantzun bateratua emateko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Ez nintzen esaten nuena koordinatzeko gai.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 347. orr.

Espainiako Gobernuak ez duela uste atentatuak «koordinatu gabeko taldeek» egin dituztenik. ik koordinatugabe.  Berria - Euskal Herria   2004-08-19

Gainera, ondo koordinatuta lan egin dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

2 (era burutua izenondo gisa)

Sistema oso bat da, elementu koordinatuz osatua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 125. orr.

Erabaki arrazionalen eta koordinatuen arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.

Garapenaren plangintzari buruzko ikuspegi integratu eta koordinatua.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 113. orr.

Mekanismo bat eratzea energia larrialdietan EBk erantzun koordinatua izateko.  Berria - Mundua   2006-03-25

Estatutua Madrilen modu koordinatuan negoziatzea zehazteko.  Berria - Mundua   2006-01-10

Modu eraginkor eta koordinatu batean.  Berria - Mundua   2004-09-09

· Esaldi koordinatuak antzinako frantsesean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berreziketak koordinatu (3); modu koordinatuan (4)


koordinatu2 ik koordenatu.

koordinatugabe izond koordinaturik ez dagoena.

Tik koordinatugabe konbultsiboetatik mugimendu ongi lotu eta koherentera pasatzea istant batean gerta liteke tourettedunengan, musika edo egintza erritmikoen eraginpean edo haietan murgildurik egonez gero.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 108. orr.


koordinatzaile (orobat kordinatzaile g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian koordinatzaile agertzen da) 1 iz koordinatzen duen pertsona.

Plan horri esker, gaixo dauden medikuek telefono zenbaki batera deitu eta koordinatzaile baten laguntza izango dute beren kasua ebaluatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Aldizkari bakoitzak bere erredakzioa zuen, bi koordinatzailerekin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 136. orr.

PSE-EEren zuzendaritzako koordinatzaile Rodolfo Aresek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Ezker Batuko koordinatzaile Javier Madrazoren ustez.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

NBEko larrialdietarako koordinatzaile Jan Egelandek.  Berria - Mundua   2004-12-29

Arantza Ibabek, Orbankosta programako koordinatzaile teknikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tertuliaren koordinatzaile-lanetan aritzen den Anaren iruzkinak laburrak izan ziren: laburrak eta zorrotzak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 147. orr.

Luis Fraduak utzi egingo du Athleticen duen koordinatzaile kargua.  Berria - Kirola   2004-07-09

Koordinatzaile postuan jarraitzeko prest agertu da Patxi Zabaleta.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Barrosok ukatu zituen «koordinatzaile rol horrekin superkomisario bat sortu» duela zioten iruzkinak.  Berria - Mundua   2004-08-13

3 koordinatzaile nagusi

Andaluziako medikuntza institutuetako koordinatzaile nagusia.  Berria - Harian   2006-03-09

Adostasuna lortzea ezinezkoa dela adierazi du Javier Madrazo koordinatzaile nagusiak. herria¬

IU Federaleko koordinatzaile nagusi Gaspar Llamazaresen hitzaldiarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Antxon Karrera hautatu dute berriro Gipuzkoako koordinatzaile nagusi.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Adostasuna ia osoa izan zen ardatz nagusietan, baita Patxi Zabaleta berriro koordinatzaile nagusi aukeratzerakoan ere.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Elkarri-ko koordinatzaile nagusiak deialdiaren garrantzia azpimarratu zuen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi horretako koordinatzaile (3); alderdiaren koordinatzaile (3); alderdiko koordinatzaile (26); alderdiko koordinatzaile nagusi (14); alderdiko koordinatzaile nagusiak (5); aralarreko koordinatzaile (53); aralarreko koordinatzaile nagusi (20); aralarreko koordinatzaile nagusia (7); aralarreko koordinatzaile nagusiak (10); berdeak alderdiko koordinatzaile (11); berdeen koordinatzaile (7); berdeen koordinatzaile nagusiak (3); berdeetako koordinatzaile (21); berdeetako koordinatzaile nagusi (12); berdeetako koordinatzaile nagusiak (4); eb berdeen koordinatzaile (7); eb berdeetako koordinatzaile (19); eb iuko koordinatzaile (19); ebko koordinatzaile (4); ebko koordinatzaile nagusiak (3); eeko zuzendaritzako koordinatzaile (3); elkarri ko koordinatzaile (10); elkarteko koordinatzaile (5); ezker batuko koordinatzaile (17); gipuzkoako koordinatzaile (5); gipuzkoako koordinatzaile nagusi (4); ikasbatuazeko koordinatzaile (3); iuko koordinatzaile (51); iuko koordinatzaile nagusi (21); iuko koordinatzaile nagusia (4); iuko koordinatzaile nagusiak (16); iuko koordinatzaile nagusiaren (3); iun nebko koordinatzaile (4); izquierda unidako koordinatzaile (3); koordinatzaile lanetan (4); koordinatzaile nagusi (103); koordinatzaile nagusia (36); koordinatzaile nagusiak (75); koordinatzaile nagusiaren (14); koordinatzaile nagusiaren ustez (3); koordinatzaile nagusirako (3); koordinatzaile orokor (4); nebko koordinatzaile (5) sortzen ikasbatuazeko koordinatzaile (3); taldeko koordinatzaile (7); zuzendaritzako koordinatzaile (4)

aralarreko koordinatzailea (8); batzordeko koordinatzailea (3); elkarri ko koordinatzailea (6); gipuzkoako koordinatzailea (3); koordinatzailea izan (5); nafarroako koordinatzailea (3)

alderdiko koordinatzaileak (7); aralarreko koordinatzaileak (41); bizkaiko koordinatzaileak (3); eb berdeetako koordinatzaileak (4); eb iuko koordinatzaileak (8); elkarri ko koordinatzaileak (14); esaiteko koordinatzaileak (4); ezker batuko koordinatzaileak (7); gipuzkoako koordinatzaileak (5); giza laguntzarako koordinatzaileak (3); iuko koordinatzaileak (12); koordinatzaileak adierazi zuenez (3); koordinatzaileak azaldu (6); laguntzarako koordinatzaileak (3); nebko koordinatzaileak (5); taldeko koordinatzaileak (4)

aralarreko koordinatzailearen (10); aralarreko koordinatzailearen esanetan (3); aralarreko koordinatzailearen ustez (3); elkarri ko koordinatzailearen (3); iuko koordinatzailearen (4); koordinatzailearen arabera (7); koordinatzailearen esanetan (12); koordinatzailearen irudiko (4); koordinatzailearen ustez (6)


koordinatzaileorde (orobat koordinatzaile orde g.er.) iz koordinatzailearen hurrengoa, eta, egoera jakin batzuetan, haren ordezkoa.

Aralarreko koordinatzaileorde Mikel Basaberen ustez.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Mikel Basabe Aralarreko koordinatzaile ordeak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

Iñaki Irazabalbeitia alderdiko koordinatzaileorde nagusi eta hautagaiak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aralarreko koordinatzaileorde (3)

aralarreko koordinatzaileordea (3); koordinatzaileordea izan (3)


koordinatze iz zenbait gauza, lortu nahi den emaitzari buruz elkarren eragozgarri gerta ez daitezen eran antolatzea.

Hasieran eszenografia eta koordinatze-lan soil bat besterik ez zena geroztik hartuz joan den geroz eta garrantzi handiagoa ezin esplika daiteke espazioaren eszena ereduagatik ez bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.

Eta beraz sail horietan, Seaskako sailean, ez da beti errex izan koordinatze lan hori.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 44. orr.


koordinazio 1 iz koordinatzea.

Enpresa amak segurtatzen du, IG jarduerak zentralizatuz, ekoizpenaren mundu mailako koordinazioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Eskola arautuaz kanpoko bertso-eskolen koordinazioak ahalegin berezia eskatzen du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 71. orr.

Euskal Herriko liburutegien arteko sarearen eraketa eta koordinazioa egitea.  Berria - Kultura   2004-10-28

Hondamendi hori saihesten saiatu ziren estatubatuar agintariak 1985etik aurrera, politika makroekonomikoen koordinazio guztiz egoki baten bidez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

Taldeen arteko koordinazio hobea lortu nahi du administrazioak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Lidergo eta koordinazio sendoagoa ezinbestekoak direla ondorioztatu dute.  Berria - Gaiak   2006-03-10

Arlo politikoen, instituzionalen eta sozialen arteko koordinazio eraginkorra bultzatuko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Titin III.a eta Goñi III.aren arteko sinkronizazio eta koordinazio perfektuak.  Berria - Kirola   2004-03-16

1,93ko garaierarekin koordinazio eta dinamika bikaina erakusten du.  Berria - Kirola   2006-01-25

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Koordinazio arduradunari ez zaiok batere gustatu bidaia ero hau.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 88. orr.

Rodolfo Ares PSE-EEko Koordinazio idazkariak. herria¬

Galeusca koalizioaren koordinazio taldeko kideak Bilbon, Sabin Etxean, bildu ziren atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Euskal Herriak Bere Eskolak hirugarren koordinazio batzarra egin zuen atzo, Gasteizen. herria¬

Koordinazio Batzordeko gainerako hamar kideak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Kartzela barrutik eraman omen zituzten antolaketa eta koordinazio-lan guztiak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 200. orr.

Koordinazio, animazio eta harreman lanetarako gaitasuna. Aurrekontu-politika nazionalen koordinazio-arazoak.  Herria   2001-07-05

Organo judizialen eta Administrazioaren arteko koordinazio sistema ere finkatzen du.  Berria - Harian   2005-11-24

Harrera eta koordinazio ahalmenen funtzionamenduari esker.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 40. orr.

Koordinazio ordena bi hauetako bakoitzak oharpen berezi batzuk eskatzen ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 159. orr.

Lan horretan koordinazio premia dagoela dio.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

Proiektu horrek egungo arlo penalaren eta zibilaren arteko «koordinazio eza» konponduko duela.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Europako Imamen Koordinazio Kontseiluko kidea da.  Berria - Mundua   2006-02-08

PSOEko Antolakuntza eta Koordinazio idazkari Jose Blancok kritikatu du Aznarrek «lotsarik ez duela» hori esateko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

· «Kalapitek, kontraesanek eta koordinazio huts andanek Gobernuaren ospe onari kalte egin» diotela zehaztu zuen Sampaio presidenteak.  Berria - Mundua   2004-12-14

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ordubeteko kalejira erritmo, koloretasun eta sorpresa ugarirekin apaindu zuten, talde koordinazio itzela erakutsiz.  Berria - Kultura   2004-07-13

Atomizatutako konpainien antzerki produkzio eta birek hainbat arazo izaten dituzte zirkuitu koordinazio, banaketa eta formatuetan.  Berria - Kultura   2004-10-30

4 (gramatikan) perpaus koordinatuen arteko erlazioa.

Izagirrek menderagailuak kendu eta alborakuntzaren eta koordinazioaren alde egiten du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 58. orr.

Garbi dago azkeneko koordinazio horiek desberdinak direla lehen aipatu koordinazioetatik (sintagman gertatutakoetatik, alegia).  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koordinazio batzarra (3); koordinazio batzordeko (3); koordinazio bilera (3); koordinazio eza (3); koordinazio falta (8); koordinazio handiagoa (3); koordinazio lan (3); koordinazio lana (4); koordinazio lanak (3)

guztien arteko koordinazioa (4); guztien koordinazioa (3)

unibertsitateen koordinaziorako (3)


kopa 1 iz edateko ontzi oinduna.

Ni botila hotz bat xanpain eta sakeletan kristalezko kopa bi nituela azalduko nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.

Kopa jasotzen du, argitan hobeto ikusteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 150. orr.

Ondotik pasatzerakoan, irratilariak kopa nire aldera goititu zuen, alegia topaka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.

Kopa bat beteko dizut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 186. orr.

Aupa! -oihukatu genuen beste hirurok, kopa jasoak ezpainetaraturik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 117. orr.

Kopak hustu, eta eseri ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 87. orr.

Gainezka dut kopa. Kopak ur-busti ditut, eta orain platerño ilara bat jartzen ari naiz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 12. orr.

Ogi honetatik jaten eta kopa honetatik edaten duzuen bakoitzean.  Elizen arteko biblia   1 Ko 11,26

Erdian, kopa biribila duzu: eduki dezala beti ardo goxoa!  Elizen arteko biblia   Kt 7,3

Mahaietan urrezko plater eta kopa distiratsuak zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 108. orr.

Eskutik kenduko dizut zorabiozko kopa.  Elizen arteko biblia   Is 51,22

2 koparen edukia. ik kopakada.

Ostiral gauetan kopa batzuk hartzeko ohitura zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 18. orr.

Idazten ematen nituen orduak, pentsatzen, irakurtzen, kopa bat edaten.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 10. orr.

Kopa bat xanpaina?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 61. orr.

Gutxienez beste hiru kopa edan zituen barran.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 22. orr.

-Atera kopa bat ardo, arren, eta mahaian utzi egunkariarekin batera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 95. orr.

Tragoa jo nion kopari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 181. orr.

Kafesne bero bana hartu zuten haiek; Karmenek eta nik, ardoa; Ibarbiak, kopa bete pattar.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 127. orr.

Bisitariak eta etxeko jaunak kopa bana vodka edan zuten. Mohamed Chukrik kopa hurrupa batean hustu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.

Armagnac kopa ere derrotean hustu eta mahaian utzi zuen kolpe bat emanda.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 271. orr.

Tira, ekarri kopa bat likore.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 104. orr.

3 hed/irud

Urre koloreko galleta paketeak eta pastel txikiz beteriko kopak. Tristeziaren eta etsipenaren kopa oinazetsua hurrupatua zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.

Kopa altuko eta hegal zabaleko kapelak.  Berria - Kultura   2006-01-31

Egin urre garbizko argimutila, mailuz landua: haren oin, gerri, kopa, kukulu eta lore-hostoek gorputz bat bera egingo dute.  Elizen arteko biblia   Ir 25,31

Gerriak ere almendra-lore gisako lau kopa izango ditu, beren kukulu, lore-hosto eta guzti.  Elizen arteko biblia   Ir 25,34

· Postrean Dudleyk kasketaldia izan zuen bere etxeko kopa ez zelako behar hainbat handia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 29. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gora ekartzen lagundu zuen gizonezkoetariko batek kopa-kapela zikindu bat zuen eskuan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 222. orr.

Halaxe lagundu genion [...] saski ttiki edo kopa-saskika lurra goi-goiko porlan-zoko hartaraino igotzen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 57. orr.

Eta ez diat ezertxo ere entzun nahi orduari edo kopa-kopuruari buruz.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 41. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jaiki, txanpain kopak bete eta bat luzatu zidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.

Ardo koparen gainetik begiratzen zidaten bere begi txinpartatsuek.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 166. orr.

Hari bere zigor-kopa, bere sumin-ardoz betea, edanarazteko.  Elizen arteko biblia   Ap 16,19

Izu- eta hondamen-kopa da zure ahizpa Samariaren kopa.  Elizen arteko biblia   Ez 23,33

6 txapelketa batean eta bereziki kirol lehiaketa batean garaile gertatzen denari ematen zaion kopa modukoa; garaileari kopa bat ematen zaion txapelketa.

Kopa irabazi dugu!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 253. orr.

Freirek ere badu, Munduko Kopa irabazteko aukera txikia.  Berria - Kirola   2004-10-16

-Gure azken aukera... nire azken aukera da... quidditcheko kopa irabazteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 119. orr.

Futbola utziko du Alemaniako Munduko Kopa jokatu ostean.  Berria - Kirola   2006-04-26

Espainiako Kopako kanporaketak.  Berria - Kirola   2004-10-30

Hiru egunez jokatu da Davis kopa Parisen.  Herria   2002-12-05

Heineken Kopako final-laurdenak. herria¬

Jokatzear zegoen Askatzaileen Kopako finalaren atarian.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 38. orr.

Asobal Kopa ez da Txapeldunen Liga, hori argi dago.  Berria - Kirola   2004-12-18

Bixente Oyhenart eta Cedric Nobliak 30 eta 14 Alfaro ta Parachuren kontra galdu badute ere, lehen maileko kopan segitzen dute.  Herria   2002-12-12

Euskadiko Federazio Kopa finalerdietan da.  Berria - Kirola   2004-04-28

Emakumeen artean, Anja Personek jaso du munduko kopa sailkapen konbinatuan.  Berria - Kirola   2004-03-14

Garaipenak: Italiako bi liga (1997 eta 1998) eta Superkopa bat (1997), Espainiako liga bat (2003) eta bi Superkopa (2001 eta 2003), Europako Kopa bat (2002) eta bi Superkopa (1996 eta 2002), Kontinente arteko bi kopa (1996 eta 2002), Munduko Kopa bat (1998) eta Eurokopa bat (2000).  Berria - Kirola   2006-04-26

Liga bat, 3 Kopa, 2 Ligako Kopa, 2 Errekopa, Europako Superkopa bat.  Berria - Kirola   2004-04-20

Donibane Garazin,ihiztarien kopa.  Herria   2001-10-04

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arauak jende arruntagoarentzat ziren, ez quidditcheko kopa-irabazleentzat. Kopa-taldeak, bai, izan ere, hemen dena da Kopa kutsukoa, dena da Koparen inguruko saltsa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 232. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Athletic Errege kopan eta UEFAn ondo ari delako.  Berria - Kultura   2004-12-21

Nor eta ni, azken Euro-kopa arte partida bat bera osorik ikusi ez duen honek.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 45. orr.

9 joko kartetan, kopak margoturik dauden kartetako bakoitza.

Hartu zituen karta-joko bateko lau batekoak; esleitu zion bateko bakoitzari hiriburu bat: bateko urreari Bilbo, kopakoari Donostia, ezpatakoari Gasteiz eta bastoikoari Iruñea; nahastu zituen lau batekoak behin eta berriro, kartei begiratu ere gabe; atera zuen haietako bat... eta bateko kopak Donostiara joan behar zuela agindu zion.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abf kopa (4); afrika kopa (39); afrikako kopa (22); alemaniako munduko kopa (11); amerika kopa (6); ardo kopa (6); asobal kopa (15); calcuta kopa (7); davis kopa (6); donostiako urrezko kopa (7); ehf kopa (8); espainiako kopa (133); espainiako kopa bat (6); espainiako kopa final (6); espainiako kopa irabazi (15); espainiako kopa jokatu (7); espainiako kopa jokatzeko (4); etxeen kopa (11); europako heineken kopa (9); europako kopa (103); europako kopa bat (7); europako kopa irabazi (12); europako kopa irabaztea (4); europako kopa jokatzeko (4); euskadiko federazio kopa (4); federazio kopa (8); frantziako kopa (24); heineken kopa (55); ihiztarien kopa (28); ingalaterrako kopa (4); italiako kopa (4); kiloko zilindro kopa (4); kontinente arteko kopa (4); kontinente kopa (5)

kopa ahaztu (6); kopa altxatu (10); kopa altxatzeko (4); kopa amaitu (4); kopa bat ardo (6); kopa bat hartu (5); kopa bat hartzera (8); kopa bat irabazi (6); kopa bete (4); kopa edan (5); kopa eder bat (4); kopa eman (5); kopa eskuan (10); kopa eskuratu (7); kopa eta liga (5); kopa eta uefa (6); kopa final (14); kopa final laurdenak (5); kopa final zortzirenak (4); kopa gehien jokatutako (4); kopa hartu (6); kopa hasi (6); kopa hasiko (4); kopa hasteko (6); kopa hustu (10); kopa irabazi (109); kopa irabazita (7); kopa irabaztea (19); kopa irabazteko (35); kopa irabazten (7); kopa izan (5); kopa izango (8); kopa jaso (6); kopa jasotzeko (4); kopa joka dezake (4); kopa jokatu (34); kopa jokatuko (32); kopa jokatzea (10); kopa jokatzeko (28); kopa jokatzeko aukera (4); kopa jokatzeko txartela (5); kopa jokatzen (16); kopa jokatzen ari (6); kopa jokatzera (5); kopa kanporaketa (5); kopa kapela (6); kopa nagusian (7); kopa prestatzeko (10); kopa prestatzen (6); kopa txapelketa (6)

kristalezko kopa (4); libertadores kopa (5); liga eta kopa (21); ligako kopa (8); magnus kopa (10); mundu kopa (4); munduko kopa (209); munduko kopa bat (4); munduko kopa irabazi (25); munduko kopa irabaztea (4); munduko kopa irabazteko (8); munduko kopa jokatu (11); munduko kopa jokatuko (6); munduko kopa jokatzeko (4); munduko kopa prestatzeko (5); oporto kopa (5); quidditcheko kopa (13); quidditcheko kopa irabazi (4); uefa kopa (32); uefako kopa (7); uleb kopa (4); urrezko kopa (21); whisky kopa (4); xanpain kopa (9); zilarrezko kopa (4); zilindro kopa (5)

espainiako kopak (6); heineken kopak (6); kopak bete (6); munduko kopak (13); uefa kopak (4)

afrika kopako (21); afrikako kopako (5); amerika kopako (5); asobal kopako (7); davis kopako (22); davis kopako final (5); ehf kopako (52); errege kopako (8); espainiako kopako (185); espainiako kopako finala (24); espainiako kopako partida (6); europako heineken kopako (23); europako kopako (53); europako kopako finala (13); europako kopako finalerdia (6); federazio kopako (9); frantziako kopako (51); frantziako kopako finala (5); frantziako kopako finalean (5); heineken kopako (154); heineken kopako finalerdia (11); heineken kopako kanporaketa (4); heineken kopako partida (6); heineken kopako sailkapen (8); ihiztarien kopako (7)

kopako bigarren kanporaketako (5); kopako bigarren partida (4); kopako final (185); kopako final bat (4); kopako final hamaseirenetako (5); kopako final hamaseirenetan (11); kopako final laurdenak (28); kopako final laurdenetako (31); kopako final laurdenetan (27); kopako final laurdenetara (6); kopako final laurdenetarako (6); kopako final zortzirenak (7); kopako final zortzirenetako (21); kopako final zortzirenetan (7); kopako finala (103); kopako finala galdu (5); kopako finala irabazi (6); kopako finala jokatu (16); kopako finala jokatuko (19); kopako finalak (4); kopako finalaren (4); kopako finalean (49); kopako finalera (7); kopako finalerako (11); kopako finalerako sailkatu (4); kopako finalerdia (24); kopako finalerdiak (21); kopako finalerdiak jokatuko (7); kopako finalerdian (10); kopako finalerdietako (23); kopako finalerdietako kanporaketa (4); kopako finalerdietan (20); kopako finalerdietara (11); kopako finalerdietarako (13); kopako itzuliko (5); kopako jokalari (4); kopako kanporaketa (15); kopako kanporaketak (5); kopako kanporaketan (5); kopako lehen fasea (5); kopako lehen finalerdia (5); kopako lehen kanporaketa (5); kopako lehen kanporaketan (7); kopako lehen partida (7); kopako lehen proba (5); kopako lehia (4); kopako lider (7); kopako partida (48); kopako partida bat (9); kopako partidak (6); kopako partidan (9); kopako proba (13); kopako proban (5); kopako probetan (5); kopako sailkapen (22); kopako sailkapen fasea (10); kopako sailkapenean (5); kopako txapeldun (4); kopako txapelduna (10); kopako zozketa (4)

libertadores kopako (4); magnus kopako (49); munduko kopako (157); munduko kopako finala (5); munduko kopako lider (7); munduko kopako proba (11); munduko kopako proban (4); munduko kopako probetan (5); munduko kopako sailkapen (6); munduko kopako sailkapenean (5); uefa kopako (56); uefako kopako (6)

espainiako kopakoa (5)

afrika kopan (11); afrikako kopan (8); akitaniako kopan (7); amerika kopan (4); asobal kopan (6); baina kopan (5); ehf kopan (27); espainiako kopan (91); europako heineken kopan (5); europako kopan (47); federazio kopan (4); frantziako kopan (18); heineken kopan (75); iazko munduko kopan (4); kopan ari (6); kopan ariko (15); kopan aritu (14); kopan aritzeko (10); kopan aritzeko txartela (4); kopan aurrera egin (4); kopan aurrera egiteko (6); kopan eta uefan (7); kopan galdu (7); kopan jokatu (9); kopan sartu (4); ligan eta kopan (4); magnus kopan (11); munduko kopan (122); munduko kopan aritu (5); shield kopan (5); uefa kopan (29); urrezko kopan (5)

munduko kopara (7)

ehf koparako (4); espainiako koparako (5); europako koparako (4); koparako sailkapen (5); koparako sailkatu (4); koparako sailkatzea (5); koparako sailkatzeko (4); koparako txartela (10); munduko koparako (25); uefa koparako (9); zilindro koparekin (4)

zilindro koparekin (4)

akitaniako koparen (10); espainiako koparen (6); europako koparen (6); frantziako koparen (18); frantziako koparen finala (4); koparen final (4); koparen finala (16); koparen finalean (4); koparen finalerat (4); koparen kondu (23); koparen kontu (6); lemoine koparen (4); munduko koparen (24); uefa koparen (5)

ehf kopari (4); espainiako kopari (4); europako kopari (13); frantziako kopari (4); heineken kopari (10); heineken kopari ekingo (4); kopari begira (5); kopari dagokionez (5); kopari ekingo dio (6); munduko kopari (8)

afrika kopatik (4); ehf kopatik (6); espainiako kopatik (22); espainiako kopatik kanpo (13); heineken kopatik (5); kopatik at (21); kopatik at geratu (7); kopatik at utzi (5); kopatik edan (4); kopatik kanpo (39); kopatik kanpo geratu (16); kopatik kanpo utzi (4); kopatik kanporatu (7); munduko kopatik (9); munduko kopatik kanpo (5)


kopadun izond kopa duena.

Ukalondo bat piano gainean bermatuta, masailak puzten zizkion irribarre maltzurra ahoan eta, beste askotan bezala, kapelu kopaduna buruan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 264. orr.


kopakada iz koparen edukia. ik kopa 2.

Beste kopakada bat edan zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 151. orr.

-Beti hartzen zuen kopakada bat -gehitu zuen jeneralak-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 82. orr.

Edabea hartzea ahaztu zaizu gaur; beraz, kopakada bat eraman dizut.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 290. orr.

Beti izaten zen parrokianoren bat, lanera bidean sartu eta pattar kopakadaz gosaltzen zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 206. orr.


kopal iz zenbait zuhaitzetatik ateratzen den erretxina, batez ere bernizak egiteko erabiltzen dena.

Ingelesek inportatzen zituzten kopalak, herririk urrunen eta basatienetatik, eta haien izena zeramaten; horixe baliatzen zen, hain zuzen, bata bestetik bereizteko aldaerak: Madagaskar kopala, Sierra Leona kopala, Kauri kopala (zeinaren ustialekuak, bidenabar esanik, 1967 aldera ahitu baitziren), Kongo kopal guztiz sonatu eta noblea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 200. orr.

Kongo kopala ordezkatzen zuen erretxina fenoliko bati kopalari berari bezalakoxe tratamendua ematen segitu zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.


kopalet iz kapela luzea.

Kopalet gris perla buruan, loretxoz basitutako gorbata lepoan eta betiko makila kanaberazkoa eskuan astinka.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 146. orr.

Orduan sartu nintzen, kopaleta buruan, makila eskuan, gau beilako kapa soinean, kondekorazioa paparrean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 101. orr.


kopari iz bere jaunari kopa ekartzeko eta edaten emateko egitekoa zuen zerbitzaria.

Eta [erregearen] alboan ohaidetako bat ehorzten dute ito ondoren, baita koparia, sukaldaria, zaldizaina, laguntzailea, mezularia, zaldiak eta urrezko ontziak ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 326. orr.


kopatto iz kopatxoa.

Tripetatik ezongi samar gabiltzala eta, zenbat aldiz ez dugu hartu tonikerdi bat jinebra ttanta batekin, edo kopatto bete jinebra huts, zorioneko edari hori, gure bihotzeko epuru alez egina dela pentsatu ere egin gabe?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.


kopatxo (orobat kopatxu g.er.) iz adkor kopa.

Mostradorean hartuko dut kopatxoa, Ferminekin erdi bana, berak kafeak ateratzen dituen bitartean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 100. orr.

Edan kopatxo bat eta egin lo.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 169. orr.

Amak kopatxo bat ardo ateratzen zion eta irratia pizten zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 57. orr.

Ahoan zigarreta eta marmolezko mahaian kopatxo bat likore zuela.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.


kopatxu ik kopatxo.

kopatzar iz adkor kopa handia.

Eta barraren barrutik kopatzar bete garagardo atera du zintzurra freskatzeko.  Berria - Harian   2005-05-08


kopaxka iz kopatxoa.

Berandu afaldu aitzineko azken errondan, batzuk; goizik afaldu ondoko lehen kopaxkan, bertzeak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.

Mentxu kopaxka bat hartzeko joranez zegoen baina kafesnea eskatu zuen, eta Joseluk gaseosa basokada bat.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 115. orr.


kopek iz Errusiako dirua, errubloaren ehunena balio duena.

Kopek bat ere ez zeukaat poltsikoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 107. orr.

Aizkora gerrikoan eta botak sorbaldatik zintzilik, kopek baten ogia eta bi kopeken arrain gazitua janari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 202. orr.

Bost kopekeko ogi oso bat jan zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 72. orr.

Bederatzi kopek verstako, eta eskupekoa gainera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.

Kopek bat bera ere ez zuen gastatu aitak emaniko dirutik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 328. orr.

Gorrimina zen haren aurpegia, sukolorea, kobrezko kopeken antzekoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.

Kopek bat gehiago ere ez dizut eskainiko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 158. orr.

Jende behartsua larrutzen dute, azken kopeka kentzen diote ezertxo ere ez daukanari!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 524. orr.

Edonor hilko du, edonor garbituko du kopek batengatik!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 146. orr.

Berrogeita hamar kopekeko txanponak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.


kopel iz

Eta Pertsiako klasiriak, ehun sarri, arinezkoak, beren hondo gorriminaren gainean kopela moldean tankeraturiko urre-pikorrez goitik beheraino josiak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 33. orr.


kopenhagetar izlag/iz Kopenhagekoa, Kopenhageri dagokiona; Kopenhageko herritarra.

Kopenhagetar batzuek, etxetik lantokira alde egitean, lanpara pizturik uzteko usadioa dutela, hartara, kale ilun eta izoztuetan itzultzen direnean, etxeko leihoan argi epela ikusi, eta norbait haien zain dagoela imajina baitezakete.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 75. orr.


koperatiba ik kooperatiba.

koperatibo ik kooperatibo

koperatifa ik koperatiba.

kopernikar 1 izond N. Kopernikorena, N. Kopernikori dagokiona.

Munduaren sistema kopernikarraren arabera, edo baita Newtonen grabitazioaren legeen arabera argitua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 127. orr.

Iraultza kopernikarra dugu, esaterako, paradigma-aldaketaren adibiderik esanguratsuena.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 16. orr.

2 erabateko aldaketa dakarrena.

Hau da Kanten kopernikar biraketa deitzen zaionaren funtsezko unea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 10. orr.

Galdu ez dena, bereziki, mundu-ikuskeraren kopernikar iraultzak osatzen duen funtsezko erdigunea da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 12. orr.

Filosofiaren iraultza kopernikarra.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Orduko pentsamendu ilustratuaren arabera, estatua gizakiak sortutako tresna baitzen denok zoriontsuago izateko, eta, honengatik, itzuli kopernikar bat jarriko da abian, dotrinan lehenik eta zigor-legeetan gero.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.


kopeta 1 iz aurpegiaren goialdea, bekainetatik ilearen hasieraraino. ik bekoki.

-Argitu kopeta hori.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Kopeta belzturik, su txikiaren gainera makurtzen zuen buru luzea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.

Kopeta zimurturik eta burumakur ibiltzen zenez.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 46. orr.

Hildako bat bezain zurbil, kopeta izerdi-patsetan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 35. orr.

Nire kopeta zimurrez bete zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.

Nathanielek kopeta zimurtu zuen, argi piztu berriak min ematen ziola nabarmendurik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 67. orr.

"Ezinbestean gira hortaratu" errepikatzen dute aldiz, kopeta zimurtuz, ezkerraldekoek.  Herria   2005-02-10

Hitzok idatzi hutsarekin kopeta argitzen zait.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 19. orr.

Kopeta blaitzen hasi zitzaidan, ez dakit lasterketak ala albisteak eraginda.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

Kopeta oihal busti batez freskatu ondoan.Txapela kendu eta kopetako izerdia xukatu du.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.

Bere kopetako begi bakarraz ikusi gintuenean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 52. orr.

Frantxuak kopeta apaldu zuen. jaurti duten bala isilak kopeta zulatu dio, garbi, espanturik gabe, ia dotoreziaz esango nuke.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.

Altxatu eta musu eman zidan kopetan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 169. orr.

Haien artean baziren kopeta estuko eslabiarrak.Izerdia ttantta gotorretan isurtzen zitzaion kopetan behera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 40. orr.

Kopetari kopeta jarri ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 355. orr.

2 (izenondoekin eta predikatuekin)

Zer du, ba, halako kopeta iluna izateko?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 53. orr.

-Hobe niken hala segitu izan banu! -erantzun zuen Mikel Strogoffek, kopeta ilun.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 375. orr.

ik kopetilun.

Ilea kopeta izerdituan behera erortzen eta bizkarrean arrasto bero bat zabaltzen zitzaionean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 60. orr.

Kopeta zabala zuen, buruaren goi alde karratua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Kopeta eta lokiak ile-moztuak, adatsa zintzilik mototsean bildua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Max berehala lokartu zen, masailak eta kopeta gorri.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 482. orr.

-Ez erabat -erantzun zuen kopeta belztuta-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 134. orr.

Eztarria lehor-lehorra zeukan, kopeta sutan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 198. orr.

Ondoko asteazkena jin zenean, goizetik kopeta zimur nengoen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kopeta-ertzetako zainak nabarmendu zaizkio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 185. orr.

Eta kopeta-alboetan atzamar bana luzatuta zezen beldurgarriaren imintzioa egingo du gero Juan Luisek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 93. orr.

Haren kopeta-ileak kilimak egiten zizkion sudurrean Egutxiri.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 60. orr.

Aireportuan ondotik, gure soak, gure irriak, gure kopeta keinuak bizpahirutan nahasi ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 181. orr.

4 kopeta eduki kopeta izan.

-Kopeta daukazu esateko ez duzula ezer egin, hor kanpoan, sistemaren kontra?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 78. orr.

-On Camillo, niri begiratzeko kopeta daukazu, hori egin eta gero?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 223. orr.

5 kopeta-goi (corpusean kopetagoi soilik) adlag kopeta-gora.

Hurbildu nintzaion, eta besteak, harro, kopetagoi, fier, bularra aurreratu zuenean, berebiziko koskada eman nion titiburuaren erdian.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 25. orr.

6 kopeta-gora adlag

Baina kanpora begira kopeta gora ibili behar zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 97. orr.

Eta herriak baita ipurdia ere erakuts dezakeela kopeta-gora.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 283. orr.

7 kopeta-hezur

Aski izango zuten kopeta-hezurra altxatzea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 35. orr.

Ongi ikusten dira kopeta-hezurra atzera berriz lotzeko erabilitako titaniozko grapak ere.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 76. orr.

Nota batzuk kanta-murmuriatzen zituen, kopeta-hezurreko sinuan zer efektu egiten zuen ikusteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 215. orr.

8 kopeta ilundu

Osaba Kamilek kopeta ilundu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 50. orr.

-Schnaps? -kopeta ilundu nuen-.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 78. orr.

Husain apaltasun aire batekin sartu zen, kopeta are gehiago ilunduz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 267. orr.

Agurtu zuena nor zen ikusita kopeta ilundu zitzaion, soa gaiztotu, baina ez zuen txintik esan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 178. orr.

Eta, kopeta ilunduz, "nola arraio nahi dik nik halakorik jakitea?", pentsatu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 244. orr.

Edota beharbada irribarretsu agertzen zitzaien kopeta iluntzen ziotenei eta kopeta iluntzen zien irribarretsu agertzen zitzaizkionei.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.

9 kopeta izan du ad

Zer kopeta duzun!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 148. orr.

Pentsa ezazu nolako kopeta duten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 161. orr.

-Bat gutxiago, erranen ditek -zioen trufaz Philippek-, hala nola iragan udako zakur-beroagatik hil zaharrentzat, sei hilabete barne eta estatistiken arabera arras zenduko zirela azaltzeko kopeta ukan zitean telebistako komentatzaile batzuek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 281. orr.

Ez dute ukatzeko kopeta izan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 118. orr.

Batzuk aski kopeta ukan zuten erraiteko hodei hori gelditu zela Frantziako mugan!  Herria   2005-09-29

· "Kopeta behar da gero! -pentsatu zuen Ruche jaunak-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 485. orr.

10 kopetaraino egon nazka-nazka eginda egon

Kopetaraino zegoen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 90. orr.

Kazetaritzaz kopetaraino dago.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 457. orr.

Ni kopetaraino nengoen josteko makinarekin lan egiteaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 447. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kopeta apaldu (3); kopeta belztu (3); kopeta belztuta (3); kopeta gora (6); kopeta igurtzi (3); kopeta ilun (11); kopeta iluna (11); kopeta ilundu (28); kopeta ilundu zuen (11); kopeta ilundurik (8); kopeta iluntzen (3); kopeta izerdi (6); kopeta sutan (3); kopeta ukitu (3); kopeta zabala (3); kopeta zimur (6); kopeta zimurtu (34); kopeta zimurtu zuen (16); kopeta zimurturik (7); kopeta zimurtuta (3); kopeta zimurtuz (4); nolako kopeta (3)

kopetako ile (5); kopetako ilea (7); kopetako izerdia (17); kopetako izerdia lehortu (4); kopetako izerdia xukatu (3); kopetako izerdia xukatzen (3); kopetako zainak (3)

eman zion kopetan (4); eskua kopetan (6); izerdia kopetan (3); kopetan beheiti (4); kopetan behera (21); kopetan behera erortzen (3); kopetan eman (3); kopetan idatzita (4); kopetan jarri (10); kopetan jo (3); kopetan musu eman (4); kopetan tinkatuta (3); odola kopetan (4)

kopetara eraman (5)

kopetatik behera (6); kopetatik pasatu (3)


kopetagoi ik kopeta 5.

kopetako 1 iz larruzko zatia, abereei kopetan zaiena.

Antxusak eta Luxiak zaldien kopetakoari heldu zioten eta kotxea gelditu egin zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 115. orr.

2 kopetan eman edo harturiko kolpea.

Muturrez aurrera joan, eta berogailu-erradiadorearen kontra egundoko kopetakoa hartu zuen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 95. orr.

Bat-batean ispiluko hori nireganantz etorri eta, kanka, kopetako ederra eman zidak alu horrek.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 128. orr.

Kopetakoa Ximurrak berak eman zidala iduritu zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.


kopetalde iz kopeta dagoen aldea.

Orain, tentsio halako bat ezagun zuen aho aldean eta egonezin urduri batek hartua zion kopetalde osoa, eta begitarte nekatu eta kezkatia ageri zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 101. orr.

Kopetaldea ohi baino irtenagoa izateak, aise ahanzten ez den aurpegiera osatzen zuten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.

Tumore gaizto bat aurkitu zidaten, kopetaldean, eta tratamendu bakarra kirurgikoa omen zen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 165. orr.


kopetandi (orobat kopetaundi) izond kopeta handia duena.

Platon kopetandiak, filosofiaren aitapontekoak, mito-ipuin baten bidez kontatzen du alfabetoaren asmakuntza, Fedro izeneko dialogoan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 155. orr.


kopetaratu, kopetara(tu), kopetaraten du ad kopetara eraman.

Besoa kopetaratzen duzu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 331. orr.


kopetatsu izond ozarra, errespetu gutxikoa.

Eta hartan ari zela, zapatari kopetatsu baten berri ematen hasi zitzaigun, eta haren dendaren helbidea ere esan zigun.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.


kopetaundi ik kopetandi.

kopetazuri iz ur-hegazti moko-zuzen eta hego-laburra, zingiretan eta itsas aintziretan bizi dena, ahateak bezala igeri egiten duena (Fulica atra).

Kanabera artean ezkutaturik, martin-arrantzale ñabarra, lezka-txoria, uroiloa eta kopetazuri maltzurra egon ohi dira  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.


kopetilun (orobat kopeta-ilun) 1 iz kopeta iluna duena.

Eta eliz ataria jende isil eta kopetilunez beterik zegoen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 139. orr.

Hemen aurpegi kopetilun eta zaputzak baizik ez dira ikusten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 276. orr.

Filosofia irakasle kopetiluna.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 158. orr.

Soldadu-lerrokada bat igaro zaigu beste aldetik; gizaseme begi-goibelak denak, kopetilunak eta tristeak, inondik ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.

Meharra eta kopetiluna zen, beraz, senar sendo, osasuntsu, ziur eta irribarretsuaren kontrara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 122. orr.

Mendi kopeta-ilunek ixten zuten zerumuga.´  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

2 (adizlagun gisa)

Monak kopetilun begiratu zidan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 124. orr.

Okerturik eta makur nabil, egun osoan kopetilun. -Nireak egin du -aitortu zidan alargunak, kopetilun-.  Elizen arteko biblia   Sal 38,7

Arrieta kopetilun azaldu zen atarian, eta bizkor joan zen automobilerantz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 210. orr.

Ostolazak, kopetilun, barra aldera makurtu zuen burua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 132. orr.

Gizona kezkaturik utzi zuen, kopetilun, bere baitan murgilduta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Kopetilun samar itzuli zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goibel eta kopetilun (4); kopetilun ageri (3); kopetilun ageri zen (3); kopetilun begiratu (4); kopetilun begiratzen (3); kopetilun ikusi (5); kopetilun ikusten (3); kopetilun jarri (4); kopetilun samar (3)


kopetilundu, kopetilun(du), kopetiluntzen da/du ad kopetilun bihurtu.

Eta arrats-erdi aldera [...] hor zetorren zapa-zapa, azpi-azpitik sartuta, hodeitza mardul trinko ilun belztuta, itxi-itxia, arratsa azpitik kopetilunduz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 371. orr.


kopia 1 iz idazki, irudi edo kideko batetik, hura bezalakoxea egiten den alea.

Haren gutuna ere igorriko dizut, edo kopia bat bertzela, eta zuhaurk jujatuko duzu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 101. orr.

The Spanish Earth filmaren kopia bat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.

Oskarren etxeko giltzen kopia.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 96. orr.

Konturatu zen guztiz ezinezkoa zela kontratuaren kopia bost eta erdiak baino lehen amaitzea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 130. orr.

Kopietan itzuririko errakuntzak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 118. orr.

Gorde eta sarri gogora ekar daitezela bere idazkiak, eta kopiak atera eta bana daitezela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 34. orr.

Autopsiaren kopia hura lortu ahal izateko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 117. orr.

Lagun kazetari bati eskatutako fax baten kopia igortzen zidan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 71. orr.

-Pasatuko dizuet kopia bana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 102. orr.

Egun, film arrakastatsuen katalanerazko 12 eta 14 kopia inguru erakusten dira Herrialde Katalanetako zinema aretoetan.  Berria - Mundua   2004-07-17

Rally bideojokoetan arrakasta gehien izan duena da, eta zazpi milioi kopia baino gehiago saldu dira.  Berria - Kirola   2004-01-09

Mapa horren 60.000 kopia inprimatu dituzte.  Berria - Kultura   2004-07-15

Trilioika ditugun zelula guztiek badute [...] gune bat, eta gune horretan bada gizaki genomaren kopia bat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.

Guk nahi genuen txostenaren kopia, mutil horren disko gogorrean zegoen, ez?  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 148. orr.

-Txosten originalaren kopia emango dut.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 174. orr.

Arropen kopien kontrako kanpainan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 90. orr.

Gero, Internet bitartez, fisika fakultate, laborategi eta aurkitu zituzten talde guztiei bidali zieten kopia bana.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 223. orr.

Gizaki bizidun baten argizarizko kopia da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 279. orr.

2 (izenondoekin)

Legeak disko baten kopia pribatuak grabatzeko eskubidea aitortzen dio erabiltzaileari. Kopia originala.  Berria - Harian   2005-12-29

Kopia perfektua zen, maisu baten lana ziur asko.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Inork ez du argitu, oraindik, zein diren kopia faltsuak, non dauden, zeinek erosi dituen.  Berria - Kultura   2004-03-25

Boninoren idazmahaiaren gainean bazen Pisako Dorrearen kopia negargarri bat, metal-ore arinez egina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.

Kopia akasdunak (ectypa) diren aldetik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 211. orr.

Kopia pirata da.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 25. orr.

Silabaren teoria-ri buruz emandako hiru hitzaldiren kopia takigrafikoak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 67. orr.

Irakurle sutsuek kopia mimografiatuak egin zituzten adiskideentzat.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 63. orr.

Honetarako behiaren berezko gene bat erabili zuten, kaseina, eta gene honen kopia gehigarriak genoman sartu zizkioten.  Berria - Gaiak   2006-04-25

EA eta Aralar «Ezker Abertzalearen diskurtsoaren kopia deskafeinatu» batekin ari direla. herria¬

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Patenteek eta kopia eskubideek ere jabea izan ohi dute. Kopia-paper mordoekin. presaka irekitako kopia-liburu bateko orrietan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 49. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gobernu presidentetzako disko gogor guztiak eta segurtasun kopiak ezabatu zituen enpresaren faktura.  Berria - Mundua   2004-12-14

Besapean zekarren karpetatik argazki kopia bat atera eta eskaini zion Justok.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 221. orr.

Euskal Filmategiak bideo-kopiak zabaldu zituen.  Berria - Harian   2005-05-17

Espainiako ikertzaileek sortutako sagu hauek, baina, hiru gene-kopia dituzte, zelulen zatiketak kontrolatzeko.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Haserre nago gutun horren kopia bat egiteko astia izan ez dudalako.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 350. orr.

5 kopia-denda kopiak egiten diren denda.

Suhiak ipini zidan kopia-dendan egin nuen lehenengo laneguna.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 141. orr.

6 kopia egin

Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 4. orr.

Saia zaitez, beraz, erabaki hauen kopia egin eta Jonatani ematen. Pantomimaren kopia egiten pasatu zituen hurrengo eskolaren lehen minutuak.  Elizen arteko biblia   1 M 11,37

Ezagutzen dugunaren kopia egiterik balego bezala.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 27. orr.

· Oteizaren artelanen kopia asko egin dira kontrolik gabe, beti.  Berria - Kultura   2004-03-25

Horrek arabera ADNk "bere buruaren" nahi adina kopia egin ditzake, aldi bakoitzean dagokion hurrenkera jarriz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.

Altamirako kobazuloen kopia egin berri dute Tebis programarekin.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ateratako kopia (3); autoaren kopia (3); bideoaren kopia (3); egindako kopia (3); eskuizkribuaren kopia (4); etxeko giltzen kopia (3); ezohiko bi kopia (3); filmaren kopia (3); filmaren kopia bat (3); giltzen kopia (3); gutunaren kopia (6); kopia atera (5); kopia bakarra (4); kopia bat egin (3); kopia bat ekarri (3); kopia bat eman (3); kopia egin (10); kopia egitea (6); kopia egiten (5); kopia hutsa (5); kopia piratak (5); kopia txarra (3); kopia zehatza (6); lanaren kopia (3); liburu berriaren kopia (3); txostenaren kopia (6)

diplomen kopiak (6); gutun honen kopiak (3); kopiak egin (11); kopiak egiteko (4)


kopiagailu iz kopiak egiteko gailua. ik kopiagile.

Annak eskola liburu berria behar du, eta irakasleen gelara sartu da liburua kopiagailuan kopiatzeko.  Berria - Kultura   2004-10-20

Idazteko makinak, zenbait kopiagailu (hilabete batzuk lehenago armak eskuan lapurtutako Gestener elektriko bat, besteak beste), paper-metak, liburuak...  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 100. orr.

Pasanteak bere txokoan segitu zuen, kopiagailuaren ondoan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 53. orr.


kopiagile iz kopia egiten duen pertsona.

New Yorkeko estatuan Auzitegi Gorenerako Arduradun izendatu berri zuten eta, hartara lana ugaldu zitzaionez, iragarki bat paratu zuen prentsan, lehen zeudenez gain beste enplegatu, beste kopiagile bat behar zuela eta.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 41. orr.

Begira, bestela, zer erantzun zien [...] Potocki eta beste batzuen kopiagiletzat salatzen zutenei  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 159. orr.


kopiaketa iz kopiatzea.

Ondorioz, kopiaketa pribatua debekatua izateko zorian dago. Luma berri eta bereziak eman zizkieten, kopiaketaren kontra sorginduta zeudenak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 237. orr.


kopiarazi, kopiaraz, kopiarazen du ad kopiatzera behartu.

Honelako esaldiak kopiarazten zizkion umeari: "Justiziaren eguna etorriko da...".  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 200. orr.

Nazkatuta zegoen bizitza horretaz, loreontzi berbera behin eta berriro kopiarazteaz, beti akats berberak zuzentzeaz.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 29. orr.

Errege-agintea hartzean, lege hau kopiaraziko du beretzat, apaiz lebitarren zainpean egongo den liburutik.  Elizen arteko biblia   Dt 17,18


kopiatu, kopia(tu), kopiatzen 1 du ad kopia egin.

'Nik arbelean idatziko dut eta zuek paperean kopiatu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 333. orr.

Kaligrafia txukunez kopiatuko zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 191. orr.

Biderketa-taulak bost bider kopiatzeko agindu nion, eta ikas zitzala buruz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 77. orr.

Ehun bider kopiatu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 207. orr.

Hitzez hitz kopiatu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 237. orr.

Aurreneko hamar lerroak kopiatu eta gero.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.

Rossetti-ren obra guztiak kopiatuko zizkion margolaria aurkitzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.

Maitasunezko gutunen liburu batetik kopiatzen zituen esaldiak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 99. orr.

Pinturaren teknika ezberdinen ikasteko, modeloak kopiatzen nituen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 136. orr.

Europak, izan ere, berrikuntza garrantzitsu franko kopiatu zion Txinari (adibide ezagunenetatik hasi -inprimeria, kanoi-bolbora eta iparrorratz magnetikoa -, eta erloju mekaniko, galdaketa, bela askoko itsasontziak, kartografia kuantitatiboa eta abarrekin buka).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Gurasoengandik inkontzienteki kopiatzen ditugun gauzak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 25. orr.

Hortik kopiatu duzu!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 94. orr.

-Argazki hauexek eroan nahi nituzke -diotsot emakumeari, niretzako cd batera kopia ditzan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 24. orr.

PRANA artxiboaren muina kopiatu zuen, word artxibo batean, eta zabalik zeukan Josebarentzako mezuari erantsi.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 52. orr.

Beste aholkü bat iparraldeko lagüner : hegoaldekoen hütsak ez otoi kopia, gihaurenekin aski eta sobera beitügü.  Herria   2005-02-17

Udako Unibertsitateak: kopiatzen gaituzte politikariek.  Herria   2002-09-05

2 (beste aditz batekin elkartuta)

Badakit internautak ez direla nirekin ados egongo baina "kopiatu-itsatsi" pentsakera gailentzen ari zaigu, eta ez zait ondo iruditzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 407. orr.

Orain, Interneten sartu eta, kopiatu-erantsi, zernahi gairi buruz nahi beste idatz daitekeenean, [...].  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 128. orr.

Maikak kopiatu-kolatu zituen eta "word" formatuan pasarazi-eta, bere disketan grabatu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 184. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hartu eta kopiatu (3); hitzez hitz kopiatu (3)


kopiatzaile 1 izond/iz kopiatzen duena.

Ez zegoen halako alderik Erdi Aroko fraide kopiatzailearen lanbidearen eta nirearen artean. Uste dute frantziskotar kopiatzaileren batek kendu zuela delako eskuizkributik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 54. orr.

Bi hilabete kaligrafia ikasten aritu ondoren, lana aurkitu zuen azkenean Estatuaren bulego batean, kopiatzaile gisa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 375. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Administratzaile ezjakin baten esku utzi diat hori guztia, eta paper-kopiatzailea izatea hobetsi, edozein soldaduren seme eskolagabeak askoz hobeto egingo lukeen lan bat aukeratu!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 380. orr.


kopiatze iz kopia egitea.

Imitaziozko artea ere izan daiteke adierazkor, itxura kopiatze hutsetik ihes egin eta "berez adierazgarriak diren formak atxikitzen" ahaleginduz gero.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.

Kopiatze hutsean ezinezkoa da hainbeste oker egitea.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 92. orr.


kopiatzeke adlag kopiatu gabe.

Mendebaldeko paradigma nagusia, XVII. mendetik Europako historiak eman diguna, berreraiki behar dugu, baina paradigma zaharraren dikotomia horiek kopiatzeke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 93. orr.


kopiloto ik kopilotu.

kopilotu (orobat kolpiloto g.er.) iz pilotoaren laguntzailea.

Lehenengoa autoaren gidaria zen, bestea, berriz, kopilotua. Martak kopilotuaren aulkian jarri zuen zapata kaxa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 148. orr.

Autoan sarrarazi duzu, kopilotuaren atetik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 71. orr.

Horrez gain, kopilotuak musikaz eta aire egokituaz ere arduratu behar izaten du. Gidariak kopilotuari eskuratzen dion lehenengo gauza "Road Atlas" bat izaten da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 86. orr.

Berak egin du kopilotu lana.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kopilotuaren aulkian (3)


kopista iz besteren testuak kopiatzea landibe duen pertsona.

Antzinako eskuizkribuen kopistak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 289. orr.

Pragako kopistek deabruaren asmaziotzat jo zuten inprenta eta matxinatu ere egin ziren lehendabiziko inprenta hirira heldu zenean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.


kopisteria iz kopia-denda.

Bigarrenean kopisteria batean sartu zen eta 60 euro hartuta irten zuen korrika.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 13. orr.


kopla 1 iz bertsoa mota berezia (ik beherago 5); bertsoa.

Koplak, nagusiki eskerako eta errondarako erabiltzen dira eta aspaldikoa da euren jatorria.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 86. orr.

Koplatan, hau da, bi puntuko bertsotan, ari behar dute saioan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 170. orr.

Bat-bateko bertsoak 20 segundotik (kopla) minutu baterako iraupena du (bederatziko nagusia) hor nonbait.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 100. orr.

10/8 silaba da kopla hauen neurria; kopla nagusiak dira, beraz.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 170. orr.

Santa Agedaren ohorezko koplak kantatuz ibili ondoan.  Herria   2003-02-13

Koplak, handiaren kasuan Zortziko Handiaren erdia, eta txikiaren kasuan Zortziko Txikiaren erdia dira.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 87. orr.

Gero, berriz, bere garaian errebelde samarra izango zen beste kopla hau kantatu zigun: Mendi altuan elurre / herri erberan izotza / zugandik aparte na(g)o-ta / alegre daukat bihotza. Bertso eta kopla neurtu eta errimatuak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 69. orr.

Kopla ez da iada lehen zatiaren eta bigarrenaren arteko lotura magikoak zituen testu-mota desberdin hura.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 92. orr.

Aditu nire kopla: Zauritu ninduelako, gizona hil dut; jipoitu ninduelako, mutikoa.  Elizen arteko biblia   Has 4,23

Kantu bat hautatu eta orroitu bezainbat kopla emaiten nuen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 81. orr.

Hainbeste aurreskulari, zamaltzain eta koreografo, hainbeste kopla, bertso, bertsopaper eta txapelketa, hainbeste sariketa, antologia, izendapen, omenaldi, hileta eta urteurren...  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.

kopla laburren bilduma.  Berria - Kultura   2004-12-22

Gainera, bestelako doinuei dien beldur eskasa azaleratu zuen Leturiak, eta rap-a ere kopla izan daitekeela erakutsi.  Berria - Kultura   2004-11-28

Koplak aterako dizkizuete eta iseka egingo.  Elizen arteko biblia   Dt 28,37

Gizon itsu bat hurbildu eta kopletan hasi zitzaion kantari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.

2 kanta edo kantu baten ahapaldi bakoitza.

Baina Andoni Eganaren bertsuak ziren Korrikaren lekukoaren barnean gorderik, Baionan kantatu ditu berak hauxe erranez bere hirugarren koplan: [...].  Herria   2001-04-12

Edo oraino, 18. koplaren azken bi lerro hauek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 32. orr.

Arras erritmo xelebreko abesti haren kopletan dantzari bat zetorkion ondora eta hantxe geratzen zen geldi-geldirik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.

Halamoduzko jendaje askok, uzta garaia bukatu ondoan, erromes bidea hartzen zuen Espainia aldera, bere familia osoarekin, eta beren kopla negartiak kantatuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 78. orr.

Ustez ahantzia zuten Internazionalaren bigarren kopla orroatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 213. orr.

Kopla bukatu eta leloa berriz errepikatzean, dantzan hasten zen berriro.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.

Carlos Cano gogoratzen du agertokian, kopla kantari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 197. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aitona Patxi, ahots apur bat desafinatuarekin, kopla-sail luze bat hasi zen kantatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 66. orr.

Liburutxo honetan daukazuen diskako lehen kantua trikitixa bat da, zortzi zati instrumental eta zortzi kopla-doinu dituena.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 71. orr.

Kopla sen aparteko hori nondik jatorkon.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 26. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Abesti horren hitzak herri koplak dira.  Berria - Kultura   2006-03-30

Jon Aranok bildu zituen Itsasondoko gabon-koplak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 67. orr.

Auskalo nork asmatutako neska txarrei buruzko irri-kopla lizuna kantatzen hasi zirenean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.

Toribio Etxebarria sozialista eibartarra ere antzeko iritzikoa genuen trikitixa koplei buruz.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 14. orr.

Orduan ez ziran finalerako sailkatu, beharbada, antolakuntzeaganako protesta koplak kantau zituelako.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 73. orr.

5 esatekoa.

Kopla gehiegirekin akaso, hainbeste psikologia, gurasotasun arduratsu eta puñeta merke.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 53. orr.

Bestea, izterrartean belaunikaturik, sexua ukitzen hasi zaio inongo koplarik gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 46. orr.

-Kopla gutxiago eta jan -burruntzalikada bete bota zion platerera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 84. orr.

-Kopla gutxi eta haiek onak! -esaten zion Normandiar ederrak, doinu ironikoz-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 339. orr.

-Tira, Jimmy, kopla gutxiago.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 107. orr.

Kopla gutxi nirekin, zera; barrabilak zanpatuko dizkiat bestela!  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.

Ezagutzen nituenak agurtu nituen kopla oneko giroan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 128. orr.

Koplarekin joan duk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 139. orr.

Bai, ordea, hiru formulen oinarrian dagoen klixea: ez gaude kopletarako.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.

Uste diat erasoaldi gogorren bat espero dutela, eta norbait behar zutela kopla-buru, Tommo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 184. orr.

6 kopla zahar

Erromantzeak, kopla zaharrak, bertsoak.  Berria - Kultura   2004-06-27

Kopla zaharren ezaugarriak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 23. orr.

Zazpi arkuko zubia iragoteak erakusten digu, eta euskal balada eta kopla zaharretan ere maiz ageri da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 29. orr.

Urtezahar gaueko eskean kantatzen ziren kopla zaharren artean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 27. orr.

Kopla zahar batzuk topatu ditugu; ez denak Urolakoak, eta horrela lau kantu osatu ditugu, Urak haundi, Juliana, Pagausoa eta Heldu arratsian. Zortziko handian, txikian eta kopla zaharretan.  Berria - Kultura   2004-03-19

Hala hasten da Eperra izeneko koplari zahar zelebre baten bertsoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizkaiko kopla (4); kopla gutxiago (3); kopla zahar (7); kopla zaharrak (8); kopla zaharren (5)

koplak aterako (5); koplak ateratzen dizkidate (3)

koplarik gabe (4)


koplagintza iz koplak ontzea.

Festagiroko ikuskizun guzietan (dantza, musika, koplagintza, fartsa, ihauteri...). Herri musika eta koplagintza erromerietan.  Herria   2002-11-21


koplaka adlag

Egin izan dut puntuka edo koplaka, baina besterik ez. Beti nahi izan nuen koplaka ikasi.  Berria - Kultura   2006-02-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koplaka ikasi (5)


koplari izond/iz koplak ontzen dituena; bertsolaria.

Itsu koplariaren mitoa argiaren mundu zaharretik sortua da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 238. orr.

Grezian edo herrialde germaniko eta zeltikoetan barrena gureganaino iritsiko zen gero koplari itsuaren mitoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 238. orr.

Kalez kale ibiltzen ziren itsuak koplari, eskean eta beste. Koplaririk onenaren saria emon eusten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 238. orr.

Maurizia koplari bildurgarria zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 14. orr.

Gu Jaunaren koplari gara, eta sari hau nahi dugu zuengandik egin dugunagatik: iraun dezazuela benetako penitentzian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 592. orr.

P. Lafittek hala dio Piarres Ibarrart koplariaren bizi hunkigarriaz ari delarik: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koplaka ikasi (5)


koplaritza iz koplariaren jarduera.

Soinu txikiak bazterrean utzi zituen alboka eta dultzaina, eta koplaritzak berak ere behera egin zuen, beste neurri bateko eta beste espiritu bateko formei lekua utziz: bertsoari  Berria - Kultura   2004-11-05


koplatu, kopla(tu), koplatzen du ad (norbaiti) koplak kantatu.

Euskal usarioan, oles egiteak, holako zerbait esan nahi du: santu edo pertsonaia mitiko baten izen (edo biografia) errukarria inbokatuz (koplatuz) jende izandun guziagan errukia sorrarazi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 71. orr.

Beren senar edo hildako senideen gorantzan heriolantu tristeak koplatzen zituzten elizan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 154. orr.

Zenbat euskaltzain oso, bertso baten erdia graziaz koplatzeko gai ez direnak?  Berria - Kultura   2004-06-27


kopoi iz ostia-ontzia, ostiak gordetzen diren ontzia.

Kutxa ustez bortxatuaren barruan hiru eki-saindu, lau kaliz eta kopoi bi gordetzen omen zituen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 88. orr.

Amanciok orduan berak idiarena joko zuela eta kopoirik dibinoena beteko zuela erreberoz, ostia likidoak apaizen hortzak zurituko zituela eta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 17. orr.


koproduktora iz koprodukzioak egiten dituen enpresa. ik koproduktore.

Espainiako Media Pro koproduktorak.  Berria - Kultura   2004-09-19


koproduktore iz koprodukzioak egiten dituen enpresa edo pertsona.

Horietan ETBk koproduktore edo produktore-bazkide moduan hartuko du parte, eta proiektu bakoitzean, gutxienez 150.000 euro jarriko ditu.  Berria - Kultura   2004-12-24


koprodukzio (orobat koproduzio g.er.) 1 iz koproduzitzea; pertsona edo enpresa bi edo gehiagoren artean eginiko produkzioa.

Marseillako azoka, saltokia izateaz gain, topagunea eta koprodukzioak hitzartzeko lekua izan ohi da.  Berria - Kultura   2004-06-03

Gu koprodukzioari esker bizi gara.  Berria - Kultura   2004-07-09

Herrialde horietako batean film luze bat egiteko, koprodukzioan.  Berria - Kultura   2004-09-23

Europako Kontseiluko koprodukzioetarako Eurimages funtsak Obaba filmari 400.000 euroko laguntza ematea erabaki du.  Berria - Kultura   2004-07-30

Koprodukzio italiar-sovietarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.

2 (hitz elkartuetan)

En tierra de nadie ikuskizunaren koprodukzio lanetan hartu du parte.  Berria - Kultura   2004-02-06


koproduzitu, koproduzi, koproduzitzen du ad pertsona edo enpresa bi edo gehiagoren artean zerbait ekoitzi.

Tentazioak eta Peinetak koproduzitu dute eta Eneko Olasagastik zuzendu.  Berria - Kultura   2004-11-12


koprofago izond/iz gorotza jaten duena.

Koprofago amorratuak badaude-eta koleopteroen artean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 40. orr.


koprofilia iz gorotza jateko joera patologikoa.

Nekrofilia, koprofilia, eta beste filia asko, ez, inondik ere ez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 144. orr.


koprolalia iz

Sindromearen ezaugarriak honako hauek ziren batik bat: tik konbultsiboak, besteren hitz edo egintzak nahi gabe imitatzea edo errepikatzea (ekolalia eta ekopraxia) eta madarikazio nahiz zantarkeriak gogoz bestera eta konpultsiboki botatzea (koprolalia).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.


kopto 1 iz Egipto edo Etiopiako kristaua.

Ekialdean, koptoen artean, martxoaren 4an ospatzen da; Bizanziotarrek, berriz, abuztuaren 9an.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 80. orr.

Horrela deitzen diete errusiarrek ijitoei, koptoen antzinako ondorengoei.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

• 2 izond koptoena, koptoei dagokiena.

Ilunabarra inguratzean, monasterio kopto batera heldu ziren.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 209. orr.

Bigarren/hirugarren mendeko eskuizkribu kopto galduaren aurkikuntza dela-eta.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 73. orr.


koptoera iz koptoen hizkuntza.

Harrigarria zen, gero, zenbat hizkuntzatatik itzuli beharra zeukaten; hainbesteraino, non Babel jakintsu bihurtua baitzen Jakintzaren Etxea: greziera, sogdiera, sanskritoa, latina, hebreera, arameera, siriera, koptoera. Koptoeraz mintzatu ziren zer edo zertaz, eta, ondoren, barrura sartzeko eskatu zion Alkimistak mutilari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 223. orr.


kopula 1 iz kopulatzea.

Hauek abereak bezala agerian egiten dute kopula, beren larrukolore bereko hazi beltza isuriz, etiopiarrek bezala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.

Eme horrek arra inguratzen duenean kopulatu egiten dutela [...] eta, kopula horrek irauten duen bitartean, emeak jan egiten duela arra.  Berria - Kultura   2004-08-11

Behaztopa egin zuen kopulan loturik zegoen suge bikote batekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 17. orr.

2 (gramatikan, logikan) bi hitz edo perpaus lotzen dituen hitza.

Aditzaren kontzeptua kopula logikoaren kontzeptuaren baliokide bezala erabilia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 43. orr.

Erabilera logikoan judizio baten kopula besterik ez da; "Jainkoa ahalguztiduna da" esakuneak beren objektua duten bi adigai barnebiltzen ditu: Jainkoa eta ahalguztiduntasuna; "da" hitz laburra ez da beste predikatu bat, baizik predikatua subjektuarekin harremanean jartzen duen zerbait besterik ez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 217. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Esaldi-atribuzio eta aditz-kopula teoria zaharra berrartzean, Port-Royaleko gramatikariek enuntziazio-erregulartasun bat ireki dute  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 166. orr.


kopulatibo izond hitzak edo perpausak lotzen dituena.

-Oso sarri erabiltzen du juntagailu kopulatiboa (et=eta).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.

Hala ere, et juntagailua ez da beti kopulatibo hutsa, bestelako balioak ere baditu: esateko, balio adbersatiboa, esaldiak batzen dituenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.


kopulatu, kopula(tu), kopulatzen du ad arraren eta emearen sexuak batu.

Eme horrek arra inguratzen duenean kopulatu egiten dutela (hitz horixe erabili du Txemik, doinu zientifikoari eutsi nahian: «kopulatu»), eta, kopula horrek irauten duen bitartean, emeak jan egiten duela arra.  Berria - Kultura   2004-08-11

Ez gaitezen engaina, ispiluari begira kopulatzen dugu gaur egun.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

Jakingo balute kopulatzen dugun bakoitzeko zenbat denbora pasatzen dugun horretan pentsatzen!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 108. orr.

Desio sexuala -ez da nahastu behar kopulatzeko desioarekin- jaiotzen garenetik daukagula.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.

Hienak gorroto zituela zakurrak, eta, aldiz, otsoekin oso gustura kopulatzen zuela.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 142. orr.

Ilerik gabeko tximuki bat da, beti kopulatzen dabilena eta bikoteetan bizitzeko ohitura arraroa duena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 107. orr.


kopulazio iz kopulatzea.

Sorayaren eta beraren arteko ekinaldiek sugeen kopulazioaren antzekoak behar dute izan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 9. orr.

Traba izan behar zuen kopulazio denboratik aparte ere hodia gogor egotea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 219. orr.


kopuru 1 iz zenbaki jakin batek ezaugarritzen duen multzoa; multzo bat zehazten duen neurria. ik zenbateko.

Beldurra zien kopuru handiei, kopurua bera ere botere-faktore bat delako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.

-Esan kopuru bat -proposatu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 19. orr.

Kopuruen aldetik, eskola girixtinoan, 14etarik 15etara pasatu dira.  Herria   2002-09-19

Orain, berriz, joera aldatu da eta ikasleen kopurua beherantz doa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 112. orr.

Baina, dena dela, faktore hori hor dago eta horrek, konparazioak egitean, 15'1ko kopuru hori gorago jarriko luke segur aski ere gure unibertsitateetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 114. orr.

Hizkuntza posibleetatik n kopuru batek hiztegi bera darabil.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 66. orr.

2 (izenondoekin)

Ideia horrek, jatorrizko adigai gisa, predikatuen kopuru handi bat baztertzen duela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 210. orr.

Ez jarri zeure uste ona haien bizitza luzean, ez eta oinarritu ere haien kopuru handian.  Elizen arteko biblia   Si 16,3

Urak bero espezifiko altua duenez, kopuru txiki batek nahikoa bero gordetzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

Kopuru puztuak ageri dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 289. orr.

Arketipo platonikoen kopuru zehatza finkatzea. Maxima-minima, euri-kontuak eta beste, denen kopuru totalak eta batezbestekoak ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 211. orr.

Urteak joan, urteak etorri, poliziak halako ontzien kopuru ederra bildua zuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 71. orr.

Ezin baita kopuru negatibo baten erro karratua atera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.

Bi ezaugarri horietatik-ordena zehaztugabetik eta kopuru mugagabetik-.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 162. orr.

Elementu ezin txikiagoen "kopuru infinitu" bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.

· Laukizuzen infinituki txikien kopuru infinituki handiaren batura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia kontagarria delarik)

Herri bat, edo nazio bat existitzen da, gizarteko jende [=pertsona] kopuru seinalatu bat jokatzen delarik nazio bat balitz bezala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 42. orr.

Ikasle kopurua izugarri igo zen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 112. orr.

Biktima kopuru handiko atentatu terrorista.  Berria - Mundua   2004-08-27

Faksimile kopuru handi bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 91. orr.

Isoglosa kopuru nabarmena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 20. orr.

Letra kopuru mugatu batez osatua dagoen sistema definitu batean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 155. orr.

Enuntziatu kopuru jakin baten baitan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 47. orr.

Ea non bildu den litro kopuru altuena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 392. orr.

Mahasti-kopuru handia da biztanle-ugaritasunaren kausa lehenetako bat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 103. orr.

Bertso bakoitzak oin kopuru jakina du, eta oin hauek berriz, silaba kopuru jakina.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.

Egun-kopuru mugatua du gizakiaren bizitzak.  Elizen arteko biblia   Si 37,25

Lerroa puntu kopuru infinitu batez osatua da; planoa lerro kopuru infinitu batez; bolumena plano kopuru infinitu batez; hiperbolumena bolumen kopuru infinitu batez...  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.

"Lerro" kopuru ia infinitu baten "batuketa".  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.

Zientzia-teoria guztiak behaketa-kopuru mugatu batean oinarritzen dira.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.

Gene segmentu kopuru mugatu baten konbinazioz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.

Mundu bizia elementu kopuru finitu baten konbinazio modukoa da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 13. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia ez-kontagarria delarik) ik kantitate 5.

Erregai kopuru minimoaren zenbatekoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 199. orr.

Diru kopuru polita zen saria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 305. orr.

Denbora kopuru batean gertatzen diren presio aldaketen neurria.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.

Ur kopuru batek zuen pisua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 24. orr.

Aire kopuru nahikoa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.

Kamera ilunean sartzen den argi kopurua handitu beharra.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Edozein motatako makinetan energia kopuru bat behar da lana sortzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 113. orr.

Hortik egunero-egunero hormona kopuru txiki bat askatzen du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 99. orr.

Tropa kopuru handi bat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 418. orr.

Zeren kode baten aginduetan, erlijio baten erritoetan, itsas seinaleetan eta abarretan beti jende kopuru txiki batek hartzen baitu parte.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 104. orr.

Honek prestatua zeukan marmol-kopuru handia tenplu bat egiteko estilo doriarrean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.

Portugalek, balio-gastu berarekin, oihal kopuru handiagoa eskuratuko du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Otordu ondoan, droga kopuru handiak harrarazten zizkien Hassanek bere gizonei.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

Beti merkantzi kopuru berbera erosteko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 77. orr.

Gaur egun mendebaldeko hiritarrak hedabide masiboetatik berebiziko informazio kopurua irensten du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 60. orr.

Esportazio kopuruen hazkundean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.

Har ditzagun Donostiako prezipitazio kopuruak eta aldera ditzagun Arantzazun bildutakoekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 289. orr.

Aginte ekonomikoek herrialde jakin batean dagoen diru eskaintza kopuru osoa kontrolatu nahi izaten dute, diru eskaintza kopuru osoak erlazioa baitu ekonomia jakin batean ekoizten den ondasun eta zerbitzu kopuru osoarekin eta, azken batean, errenta osoarekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Euri kopuru eta litroen emanera bagoaz, berriro gure Donostialdea da urtsuena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.

Kontua duk unibertsoa materia kopuru jakin batez osatua dagoela, hasiera bat izan zuela big-bangean eta amaiera bat izanen duela noizbait.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 75. orr.

Dirutza horretatik kopuru txiki bat gastatuz gero, dena konpondua.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 101. orr.

· Diru eskaintza kopuru osoak erlazioa baitu ekonomia jakin batean ekoizten den ondasun eta zerbitzu kopuru osoarekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Nire barruan dagoen faxismo ehuneko kopuru hori.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biktimen kopuru (6); biztanle kopuru (8); boto kopuru (13); diru kopuru (158); diru kopuru handia (12); egun kopuru (6); ikasle kopuru (8); ikusle kopuru (8); jende kopuru (19); kopuru amaigabea (7); kopuru bera (78); kopuru berarekin (14); kopuru berbera (11); kopuru berdina (10); kopuru egokia (6); kopuru handi (40); kopuru handi bat (17); kopuru handia (83); kopuru handiagoa (19); kopuru handiagoan (8); kopuru handiak (27); kopuru handian (10); kopuru handiena (53); kopuru handitan (9); kopuru ikaragarria (6); kopuru infinitu (12); kopuru infinitua (7); kopuru izugarria (10); kopuru jakin (47); kopuru jakin bat (26); kopuru mugatu (13); kopuru mugatua (12); kopuru osoa (13); kopuru osoaren (10); kopuru polita (11); kopuru txiki (24); kopuru txiki bat (11); kopuru txikia (13); kopuru txikiagoa (8); kopuru txikiena (6); kopuru zehatza (22); kopuru zehatzik (11); ordu kopuru (7); pertsona kopuru (7); puntu kopuru (32); puntu kopuru bera (8); ur kopuru (10)

akzio kopurua (8); anaien kopurua (14); auto kopurua (6); bazkide kopurua (9); bermearen kopurua (8); bidaiari kopurua (17); bidaiarien kopurua (8); biktima kopurua (8); biktimen kopurua (12); bisitari kopurua (13); bisitarien kopurua (6); biztanle kopurua (18); boto kopurua (18); diru kopurua (105); emakume kopurua (6); emakumeen kopurua (12); enpresen kopurua (8); erabiltzaile kopurua (7); espezie kopurua (6); estatubatuarren kopurua (6); etorkinen kopurua (11); etxe kopurua (6); euroko kopurua (8); euskaldunen kopurua (16); gaixoen kopurua (7); gas kopurua (6); gol kopurua (8); gutxieneko kopurua (7); haur kopurua (16); haurren kopurua (14); herrialdeen kopurua (6); herritarren kopurua (10); hildako kopurua (20); hildakoen kopurua (39); hondakin kopurua (10); ikasle kopurua (20); ikasleen kopurua (30); ikusle kopurua (27); irakasleen kopurua (8); istripu kopurua (9); istripuen kopurua (6); jende kopurua (74); jendearen kopurua (6); jokalari kopurua (6); kide kopurua (11); kideen kopurua (9)

kopurua apaldu (6); kopurua bikoiztu (20); kopurua emendatu (10); kopurua emendatzen (10); kopurua gainditu (13); kopurua gainditzen (6); kopurua gehitu (10); kopurua gutxitu (13); kopurua gutxitzea (7); kopurua gutxitzeko (11); kopurua handia (19); kopurua handiagoa (12); kopurua handitu (46); kopurua handituz (6); kopurua handitzea (22); kopurua handitzeko (16); kopurua handitzen (14); kopurua hazi (14); kopurua igo (12); kopurua jaitsi (18); kopurua kontuan hartuta (8); kopurua lortu (7); kopurua lortzeko (7); kopurua mugatu (6); kopurua mugatua (9); kopurua murriztea (15); kopurua murrizteko (13); kopurua murrizten (7); kopurua murriztu (29); kopurua nabarmen igo (7); kopurua zehaztu (15)

lagunen kopurua (8); langabe kopurua (11); langabeen kopurua (19); langile kopurua (33); langileen kopurua (15); lanpostuen kopurua (7); minutu kopurua (6); negozio kopurua (9); orri kopurua (13); orrialde kopurua (21); partida kopurua (9); pertsonen kopurua (25); preso kopurua (10); presoen kopurua (13); puntu kopurua (17); soldadu kopurua (14); soldaduen kopurua (10); ur kopurua (9); urte kopurua (7)

diru kopuruak (19); hildakoen kopuruak (17); ikasle kopuruak (10); ikasleen kopuruak (8); kopuruak behera egin (28); kopuruak gora egin (49); langabe kopuruak (8); langabeen kopuruak (6)

boto kopuruan (7); diru kopuruan (7)

biztanle kopuruaren (6); diru kopuruaren (7); ikasle kopuruaren (12); kopuruaren araberako (7); kopuruaren araberakoa (11); kopuruaren hazkundea (8)

diru kopuruari (8); kopuruari eutsi (7)

diru kopururik (8); kopururik handiena (35)


kopurutsu 1 iz jendetsua.

Manifestazio hura oso kopurutsua izan ez bazen ere, [...].  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.

Elkarretaratze kopurutsuena Nabulusen egin zen, 2.000 lagunetik gora bildu baitzen bertan.  Berria - Mundua   2004-02-22

Txinako Armada, ordea, munduko kopurutsuena da: orotara 2,3 milioi soldaduz osatuta dago.  Berria - Harian   2005-04-16

Maale Aduminen handitzea Zisjordaniako kolonia kopurutsuenen sendotze plan batean sartzean da.  Berria - Mundua   2004-08-03

Frantziako besta kopurutsuenak direla. frantziskotarrak Eliza katolikoaren multzorik kopurutsuena dira egun.  Berria - Kultura   2004-01-06

2 ugaria.

Zilarra eta urrea harriak bezain ugari bildu zituen Jerusalemerako, eta zedroak ere bai, Xefela itsas hegian hazten diren basapikuak bezain kopurutsu.  Elizen arteko biblia   2 Kro 1,15


koraje iz adorea, bihotza, kemena. ik kuraia.

Miragarria zait besteen salbatzeko bizia eman düenen korajea, bereziki hor hil beitira zonbait ehün sühiltzale baita poliziako.  Herria   2001-09-20

Korajea eskatzen duten gauzak egin behar direnean errazago porrot egiten dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2770. orr.


koral1 1 iz talde handietan bizi den polipoa, polipoei berei darien kare egitura batean bizi dena (Corallimorpha ord., Madreporaria ord. etab.).

Koralaren oinarrizko unitatea polipoa da, tutu itxurako gorputz bat, garroz inguratutako aho bat eta bere beheko muturrean substratuari atxikitzeko disko basal bat dituena.  Berria - Gaiak   2004-10-10

2 kare egitura hori, harkaitzak osa ditzakeena; koralei darien gaia, gorria edo zuria kolorez, bitxigintzan erabiltzen dena.

Nakar arrosak, koral odolkarak, perla esne kolorekoak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 153. orr.

Nork aurkituko etxekoandre jatorra? koralek baino askoz gehiago balio du.  Elizen arteko biblia   EsZ 31,10

Esmeraldak, purpurazko oihalak, bordatuak eta lihozko ehunak, koralak eta errubiak.  Elizen arteko biblia   Ez 27,16

Esmeralda, korala eta mamut bolia, txiki-txiki eginda, hauts bihurtua, amodio gogo hila piztu eta berpiztu egiten duena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 105. orr.

Koralezko lepokoa ekarri nahi zion Caroline lehengusinari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 11. orr.

Borrokak dituzue piratekin, eta koralezko irletan jaurtitzen duzue aingura.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 231. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Koral arrezifeak babesteko asmoarekin.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Bere sakelatik koral-korda, urrez kordatua, aterata, lepoan ipini zion.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 181. orr.

Luteziak, isilik zegoenean, ahoa neurriz gain txikia zuen, koral-ale obaloa iduri.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 132. orr.

Lepo beltzaranean diz-diz koral harriak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 120. orr.

Koral-bitxiak, nire andere dukesak berorri bidaltzen dizkionak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 181. orr.

Urre-hariz kordaturiko koral bitxi korda bat.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koral arrezifeak (3)

koralezko arrezifeak (6)


koral2 (orobat korala g.er.) 1 iz abesbatza. ik koru.

Gorka Sierrak zuzentzen duen koralak.  Berria - Kultura   2004-05-22

Faltzezko Virgen de Las Nieves koralarekin.  Berria - Kultura   2004-06-04

Donazaharreko korala mezan.  Herria   2004-03-11

Koralak meza ederra kantatu du.  Herria   2004-02-05

Parropiako koralak xaramelatu ditu Pazkoko kantika airos ederrak.  Herria   2004-04-15

Elizan kantatzen duten Euskal Herriko koralen biltzarra eginen da Baigorrin.  Herria   2001-03-22

Elizgizonak, koral-zuzendariak, artzapezpikuak, apezpikuak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 240. orr.

Bateko korala, besteko euskal dantzak edo txalaparta emanaldia.  Berria - Kirola   2004-09-11

• 2 izond abesbatzarena, abesbatzari dagokiona.

Bilboko Elkarte Korala eta Iruñeko Santa Cecilia abesbatza.  Berria - Kultura   2004-02-15

Kantu Koralaren Akademiak XX. mendeko musika polifonikoa jorratuko du aurten.  Berria - Kultura   2004-04-01

Lan honek Bachen musika korala du oinarri.  Berria - Kultura   2004-09-12

XX. mendean musika koral onena egin duen konpositorea da Bello Portu.  Berria - Kultura   2004-02-15

Musika koraleko mintegia egingo dute Lekarozen.  Berria - Kultura   2004-12-04

Cazalis-en poema batean oinarrituriko preludio korala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

Arabako Aste Koralak 50 emanaldi eskainiko ditu, gaurtik hasita.  Berria - Kultura   2004-09-03

Haren obra sinfoniko-korala interpretatzen.  Berria - Kultura   2004-02-25

3 irud/hed protagonistatzat pertsonaia asko dituena.

Pelikula «korala» egin duzula esan dute zinema adituek.  Berria - Kultura   2004-11-03

Komedia korala eta road movie bat da El síndrome de Svensson.  Berria - Kultura   2006-05-09

Egia horrek egia korala izan behar luke beti, lagunartean eta umore eder batean esatekoa aukeran.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 262. orr.

• 4 iz lau ahotsentzat onduriko musika lana.

Bach-en koral ezagun bat ere entzuten da obran zehar.  Berria - Kultura   2004-04-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bilboko koral (4)

kantika korala (3); parropiako korala (7)

bilboko koralak (3); herriko koralak (3); koralak parte hartuz (3); lekuko koralak (3); parropiako koralak (6)

kantu koralaren (6); kantu koralaren akademia (3); koralaren gidaria (3)

koralen biltzarra (3)


koran (117 agerraldi, 27 liburu eta 33 artikulutan; orobat Coran 4 agerraldi 3 artikulutan) iz musulmanen liburu sakratua, Jainkoak Mahometi errebelaturikoa biltzen duena.

Esku batean su-arma bat, bestean koran liburu santua.  Berria - Mundua   2006-04-18

Bokarako mezkitan sartzean, Korana jaso eta bere zaldien oinpera jaurti zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 363. orr.

Koranak agindutakoa zintzo-zintzo beteaz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Emirrak hatza Koranen orrialde batean ipinia zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 314. orr.

Koranen edota Sunna-n aurreikusten ez ziren kasuak erabakitzeko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 251. orr.

Adierazi nahi diet munduko musulman guztiei ez dugula koranaren aurkako profanaziorik onartuko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 75. orr.

Buruari eragin ziolarik, Koranaren bertset bat deklamatzen hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.

Geografia, historia, hizkuntza ikasiko dituzte, ez Koraneko surak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 54. orr.

Bibliako edo Koraneko hainbat pasartetako lurrin gozo eta hitz are gozoagoak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 119. orr.

Irakurri du ere Koraneko otoitz bat eta euskaraz itzuli.  Herria   2005-09-22

Koranagatik, ez egin ezer nire etxeari!  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 8. orr.

Koranean oinarrituko den estatua sortu nahi dugu.  Berria - Harian   2005-05-19

Izan ere Jaungoikoaren hitzak hitzez hitz idatziak daude Coranean eta hori nehork ez du zalantzan ezartzen, ortodozia bultzatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koran liburu (4); koran liburua (3)

koranaren bertsoak (3); koranaren lehen bertseta (4); koranaren loreak (4)


koraniko izond Korani dagokiona.

Adulteriogile zikina ez bestea! berari ezarriko nioke nik lege koranikoa gustura.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 55. orr.

Amadou eskola koranikora, eta frantsesera, bietara doa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 22. orr.

Afghanistanen bonba zartatze bat izan da eskola koraniko batean.  Herria   2004-09-02


korapiladura (corpusean koropiladura soilik) iz korapiloa.

Eta orozgainetik gure mintzaira miresgarriaren segeretu eta koropiladurak, zinez, baginen Lafitten argitasun hanbatez xarmatuak egoiten ginenak.  Herria   2001-10-04


korapilaketa iz korapilatzea.

Neurologoaren bizitza ez da zientzialariarena bezain sistematikoa, baina ustekabeko egoera berriak ematen dizkio, naturaren izate korapilotsura irekitako leiho edo zelata-zulo bihur daitezkeenak: batek ezingo luke aurrez ikusi bizitzaren ibili normalean korapilaketa sasitsu hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 120. orr.


korapilatsu (orobat korapilotsu g.er., koropilatsu g.er., koropilotsu g.er., korropilotsu g.er. eta korropilatsu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian korapilatsu agertzen da) 1 izond korapiloz betea.

Mataza korapilatsuko istorioak harilkatzen jarduten zuten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 261. orr.

Bere arrazoibide korapilatsua harilduz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.

Alemaniarren gogamen zorrotzak hitz korapilatsuak sortzen ditu. Maitasun ixtorio korapilatsu eta bitxi bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 164. orr.

-Ondo istorio korapilatsua dugu gure hau.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.

Auzi korapilatsuak diru-iturri polita dira jende askorentzat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 502. orr.

Auzi korapilatsuan sartu zarete, eta giharrean ukitu duzue.  Berria - Ekonomia   2004-08-15

Misterio korapilatsu bat argitzen ari balitz bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 40. orr.

Pertsonen arteko harreman korapilatsuak lantzen dituzten nobelak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.

Berrogeita hamar urte baino gehiago emana itsasontzi eta makinen maketa izugarri korapilatsuak egiten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.

Ioien mugimenduaren bidez transmititzen da seinalea, modu korapilatsu baina eraginkorrean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Don Kixoteri hainbeste gustatzen zitzaizkion Feliciano de Silvaren pertsonaien modu korapilatsuan mintzatzen baitzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.

2 (izan aditzarekin)

Korapilatsua da matematika, eta are korapilatsuagoa da hura aplikatzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.

Oso testu korapilatsua da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 159. orr.

Oso gai korapilatsua zela. egun korapilatsua izango zuela aurreikusi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 226. orr.

Oso korapilatsuak diren gaietan sartu izan naizelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 206. orr.

Baina bi hots konbinatuen ahoskatzeari gagozkiola, kontua korapilatsuagoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.

Lan korapilatsua izango zen, zalantzarik gabe, ordura arte izandako korapilatsuena.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 49. orr.

Trinkoa baita bere edukia, apur bat korapilatsua bere argudiobidea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 114. orr.

Lan gaitza da azaltzea zeinen korapilatsua eta zaila izan zen gure gazte-denbora hura.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 33. orr.

Ulertzen zailak izaten dira gaiak, eta esplikatzen korapilatsuak.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Bi urte luze eta korapilatsu izan ziren.  Berria - Harian   2005-07-29

• 3 (beste aditz batzuekin)

Gero eta korapilatsuago agertzen zitzaizkion gauzak Ruche jaunari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 449. orr.

Behe Nafarroan, ostera, forugintza korapilatsuago gertatu zen.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 33. orr.

Gogoan erraza zirudien guztia korapilatsu bihurtzen zen berehala praktikan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 157. orr.

Inoiz baino korapilatsuagoa dator aurten EAEko udal eta foru administrazioetako langileen lan baldintzak ezartzeko negoziazioak.  Berria - Ekonomia   2004-06-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzi korapilatsu (3); luze eta korapilatsu (3)

auzi korapilatsua (3); gai korapilatsua (6); gaia korapilatsua (5); luzea eta korapilatsua (3); prozesu korapilatsua (4)

gero eta korapilatsuago (5)

gai korapilatsuak (3); gauza korapilatsuak (3); harreman korapilatsuak (3); luzeak eta korapilatsuak (4)

gai korapilatsuren (4)


korapilatu, korapila, korapilatzen (orobat korapilotu g.er. koropilatu g.er., korropilatu g.er. eta korapildu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian korapilatu agertzen da) 1 du ad bi hari, lokarri edo kideko, edo hari baten bi muturrak, korapilo batez lotu; korapiloak egin.

Oinetakoak oso txukun lotu eta estu samar korapilatu zituzten txibistak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 78. orr.

Pisu batean ehundegi sail bat zegoen, eta haietan neska batzuek, kotoi puskak ilean, trebetasun handiz korapilatzen zituzten hariak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 160. orr.

Kiribiltzea amaitu zuenean, zorutik kapela erdi bukatu bat harturik, arto-hostoa korapilatu zion kapelaren mutur solte bakarrari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.

Larruzko xala sorbalda gainean korapilatuta zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 118. orr.

Ile luzeak konketaren hondoan korapilatuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 101. orr.

Haria, mehea izaki, korapilatu egiten zen eta korapiloak askatu behar izan zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 144. orr.

Behia, berriz, ume egiteko zorian jarri zen, baina umea egin ordez, lau ertzak korapilaturik zituen maindire bihurtu zen, eta, maindirea, sagarrez bete...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 15. orr.

Gertakarien haria korapilatzen eta trabatzen denean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 35. orr.

Askatzeko ahalegin bakoitzak gero eta gehiago korapilatzen duen artile-mataza bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 449. orr.

2 irud/hed

Eta norbaiten eskuak zure gerria korapilatzen eta titi-buruak laztantzen sentitu nahiko dituzu.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 71. orr.

• 3 da-du ad nahasi, korapiloz bete.

Marrok elkar gurutzatzen dira, korapilatu egiten dira ezustean bestelako eremu eta koloreetako marrekin, ezinegon hauskor batek joak dira, norabide estrainioak dituzte.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 167. orr.

Badira, alabaina, gauza batzuk, non justizia bera korapilatzen baita bestelako kontuekin.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 84. orr.

Atseginez ari ziren biak, beren egiteko hartan laketurik eta mihiak korapilaturik, hasperenka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 329. orr.

Une hartan mutilaren begirakunea eta nirea korapilatu egin ziren; korapiloa lehenbailehen askatu, eta atzera irakurtzen hastekotan nengoela, galdera hau egin zidan: [...].  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 156. orr.

Uste ez bezala korapilatu zitzaizkidan ametsa eta gertakizunok buruan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

Hitzak korapilatu egin zitzaizkion eztarrian.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 268. orr.

Negar isil, antzinako bat korapilatu zaio eztarrian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 127. orr.

-Nik? -galdetu nuen ahotsik gabe ia, harri eta zur, nahasmendua zintzurrean korapilatuta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 110. orr.

Dena korapilatzen ari zitzaidan buruan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 286. orr.

Gorputz garbitu berriaren urrina tabako usainari korapilatu zitzaion salan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Barreneko egonezinak korapilatu egiten dizkio tripak, eta jateko gogoa kendu dio.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 24. orr.

Testak berez errazagoak dira eta pixkatxo bat, behintzat, korapilatu behar dira.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 57. orr.

Aberriaren hobe beharra bezalako argibide luzeetan korapilatu nintzaion sutsu bezain antzu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 102. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Ile korapilatuen jiran orein-damazko koroa bat zuela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 122. orr.

Botiken kristalezko ontzi koxkorrak eta goma korapilatu batez itxitako kutxatxo metalikoak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 104. orr.

Zamo bizkar-belzkarak, oihal mugikorrak diruditenak, aingura korapilatuak, lotu eta aska, lotu eta aska, etengabe. Musu korapilatuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Bi emakumeen gorputz biluzi korapilatuak agerian geratu ziren.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eztarrian korapilatu (4)


korapilatze iz nahastea, korapiloz betetzea.

Egoeraren korapilatze horrek parada ematen dio zuzendariari errealitatetik kanpo dagoen planoan jarduteko eta eremu berri eta ezezagun batean sartzeko bai antzezleak bai ikusleok.  Berria - Kultura   2004-10-24


korapildu ik korapilatu.

korapilo (orobat koropilo g.er., korropilo g.er., korapillu g.er. eta morapilo g.er.) 1 iz hari edo lokarri biren, edo baten bi zatiren lotura, berez egiten dena edo norbaitek egiten duena, eta muturretatik tiratzen denean irmoagoa gertatzen dena.

Soka puska bat harturik, korapilo bat egin zuen bertan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 147. orr.

Norak korapiloa estutu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 148. orr.

Nola hamabost libera baino ez zituen aurkitu muki zapiaren korapiloan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

Bularretako urdinarekin eskuak lotu nizkion, estu-estu, korapilo askaezina lortu arte.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 26. orr.

Gorbataren korapiloa lotzen ari zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 237. orr.

Ilea orraztu eta gorbataren korapiloa estutu eta gero.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 28. orr.

Korbataren korapiloa egiten ari zen bitartean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 42. orr.

Korapilo bat eta beste bat, izugarrizko abiadan zerabiltzan trikota egiteko orratzak, bere kasa lanean ziharduten inurrien antzo.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 35. orr.

Kordoi puska bat aurkitu zitzaion lepoan, [...] ezkerrezko belarriaren azpian geratzen zen korapilo batez lotua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.

Poltsa korapilo batez lotu, eta pasatu dit.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 55. orr.

Algara egin zuen atxamartaren estatxan goititzen hasten zelarik korapiloz korapilo.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 234. orr.

Baina hari batek lotzen du korapilo bat eta bestea.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 20. orr.

Korapiloekiko sokatik igotzea tokatzen zitzaigun ordu hartan  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 73. orr.

2 (izenondoekin)

-Hasi hadi korapilo dobleak egiten metroko tartean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 232. orr.

Joan eta hartu besterik ez daukatela, korapilo aska-erraz batez lotzen duela ondoko ontziarekin.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 171. orr.

Zerrenda hura lepoaren inguruan lotuta aurkitu zuten, ez estu, baina bai korapilo sendo batez segurtatua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 137. orr.

Urrezko katea mantalaren gainean hoska, kapelarik gabe, adatsa modan orraztua, korapilo apaingarri bat zintzurrean, korapilo farfailazkoa, merkatu nagusiko erregina pinpirinetako bat bilakatzen zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

3 irud/hed

Lakioz atrapatu txoria, korapilo hartarik ihes egin nahi eta ezinean zebilena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 480. orr.

Horrezkero mafiaren sareetako funtsezko korapilo bilakatu zen Habana.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 285. orr.

Nire bizitzan korapilo ugari askatu ditut, baina lokarriak esku artean geratu zaizkit, eta orain zama handia dute.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 157. orr.

Bat-batean handitsu bat sortu eta hazi balitzait bezala, korapilo baten herstura sentitu nuen erraietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.

Keinuaren azpian egon litezkeen ñabardurak eta bertze korapilo guztiak ere bat-batean deskorapilatu balira bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 321. orr.

Ikusten duzu, jaun André, gertaki batek zenbat korapilo dituen, eta hala nabilkizu handik eta hemendik horien laxatzen...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 176. orr.

Mila besarkadatako korapilo laxaezinean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 482. orr.

Hala ere, ez zen ia ezer bazkaltzeko gauza izan, korapilo bat zuen eztarrian, ezaguna den sentsazioa da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 103. orr.

Korapilo bat sentitu zuen zintzurrean eta tarrapatan atera zen etxetik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 299. orr.

Zintzurreko korapiloa askatu beharrez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 198. orr.

4 arazo baten eragozpen larria; koska.

Hor zegoen koska, korapilo itsua, inkognita edo ezezagun erraldoi eta beldurgarri bat zuen ekuazioa planteatzea zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 371. orr.

Bi zertzeladak eman zidaten korapiloaren askabide zuzena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

Herrian, denak kezkatuak ziren korapilo hura nola askatuko ote zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 71. orr.

Ryan-ek, zer guztiak ikertu […] eta enigmaren korapiloa askatzea lortzen du.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.

Aldez aurretik, ordea, korapilo asko dauzkazu askatzeko zain, hala nola, Sestaoko giltzak (poliziaren esku daudenak), libreta, elastikoan agertutako olio-mantxak eta Elkanon aurkitutako pistola.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 110. orr.

Aurki egin beharko diozu aurre galdeketaren korapilo itsusienetako bati.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 95. orr.

5 kezka edo kontu nahasia.

Kezka handiak bazterrean lagata, korapilo txikiak askatzen ahalegindu nahi zuen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 57. orr.

Ezin asmatu nuen nola laxa nezakeen nik buruko korapilo hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 559. orr.

Anai Jaxintorekiko harremanen berri eman nionean, korapilo hura ere askatu egin behar nuela esan zidan Zabaleta jaunak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 231. orr.

"Egia bat eta bakarra da", neure baitan mila zalantza eta bertze hainbat korapilo sortarazi zizkidana, ez nekielako jada zer aldetarat jo eta zeren alde!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 410. orr.

Lehendik ere nahiko korapilo neukala banekien eta kaka-nahaste berririk ez zitzaidala komeni erabakitzen nuen batzuetan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 45. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Marinel korapilo baten antzera tolesten zitzaizkidan hatzak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.

Aingira txikiak denak batera erortzen ziren saskietatik konpartimentuen hondora, suge korapilo moduko hura desegin gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Gogortutako gihar korapiloa askatu genuen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 154. orr.

Emazteki baten bularretarik bat beso-zangoen haragi-korapilo haietarik batean harrapaturik geratu baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 501. orr.

Azkenean iritsi zen sagasti batera, non loreak orduantxe ari ziren bihurtzen fruitu-korapilo txiki.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 161. orr.

Idazle batek egunsentiko giro lasaia behar du hitz-korapiloak askatzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 193. orr.

Sumatzen zenuen hori guztia zozokeria ere izan zitekeela pentsatu zenuen ondoren, buru-korapilo antzu bat baino ez.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 30. orr.

Haren hitz urrietan -halako esan ezin batek eteten zion jarduna- sumatu nuen emozio korapilo askagaitzarekin.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 225. orr.

Edozein xake-korapilo ere aska nezake nik buruz, Ivy zera esaka ari zaidan bitartean: I'm happy, o Dear, so happy, o Dear, o Dear! Gizona harreman korapilo bat baizik ez da, eta nire harremanek ezer askotarako ez dute balio oraintxe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 140. orr.

Herrixka bat, gerra denean, ez da tradizio korapilo bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.

Aho korapiloak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 44. orr.

7 kontakizun edo drama batean, gertarien haria biltzen den gune gorena.

Dramaren korapiloa hasi besterik ez zen egin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 394. orr.

Ez dago korapilo edo argumentu jarraiturik: pasadizo pilaketaz egiten du aurrera.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 11. orr.

Baina bitartean, trenean hildako bat agertzen deneko kontaera-korapilo higa tuaz mintzatu ginen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 71. orr.

Eta neureek [ipuinek], aitortu diedan guztiei harrigarria iruditu bazaie ere, hasiera-korapiloa-bukaera estruktura klasikoa errespetatzen dute.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 66. orr.

8 korapilo egin

Andreasi hartutako ehun liberakoa mukizapian bildu kontu handiz eta korapilo egin zion.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 74. orr.

Abere horiek hamarnaka zeuden jarriak, bi soka paralelotan loturik; isatsa korapilo eginda zuten, eta bizkar atzea zeta beltzezko saretxo batekin babestuta.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.

Arnasa eztarrian korapilo eginda, zer edo zer esan gura izan nion faluaren branka aldean jesarri berria zen agureari, · (zenbakiekin) Gero korapilo bat egin eta korapiloaren zuloan sartu zuen bere burua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 261. orr.

Aittittek painelua lau korapilo eginda zuen buruan txapelaren ordez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.

Zauriaren ertzak josi, eta, nylonezko puntada bakoitzean, bost korapilo egin zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Zerbait harrigarria gertatzen zait lokarri hauekin: bi korapilo tinko eginagatik, askatu egiten dira bakarrik, tarte bat oinez egiterako.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 112. orr.

9 korapiloa egin

Peppone hamar minutuz gelditu zen lurrean, gero zutitu, kokospea ferekatu, txukundu, jaka berriro jantzi, korapiloa egin zion zapi gorriari eta umea hartu zuen besoetan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 55. orr.

Kontu handiz, hezur eta luma moltsoa plastikozko poltsa batean sartu eta korapiloa eginda ixten du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 231. orr.

Korapiloa egindako eskuzapi batean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 147. orr.

Prakak zabalegi nituenez eta gerrikorik edo tiranterik ez zegoenez, korapiloa egin behar izan diet.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 104. orr.

Korapiloa egin zaizu eztarrian, pentsatu duzunean zein ondo moldatzen zinen amonarekin eta zein harro zegoen amona zutaz.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 119. orr.

Eztarrian korapiloa egin zitzaien zubia zeharkatu eta muinorantz begiratu zutenean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 372. orr.

Hitz haiek korapiloa egin zidaten eztarrian.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 236. orr.

Larritu egingo zara, eta sabelean korapiloa egingo zaizu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 90. orr.

Burua ahulen zutenei korapiloa egin zitzaien burmuinean.  Berria - Harian   2005-03-11

Saia zaitez mingainarekin korapiloa egiten.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 77. orr.

10 korapilo gordiar/gordiano

Erantzun baten zain zeunden, korapilo gordiarraren beste muturra nik emateko zain.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 125. orr.

Uste dut, gure arazoaren korapilo gordianoa hementxe daukagula.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eztarrian korapilo bat (3); korapilo askatzen (3); korapilo bat egin (7); korapilo eginda (3); korapilo estu (3); korapilo gaitza (3); korapilo handiak (3); korapilo moduko (4); korapilo nagusia (4)

barruko korapiloa (5); beharreko korapiloa (3); eztarrian korapiloa (5); eztarriko korapiloa (3); gorbataren korapiloa (13); korapiloa askatu (18); korapiloa askatuko (4); korapiloa askatzea (4); korapiloa askatzeko (15); korapiloa askatzen (7); korapiloa egin (13); korapiloa egiten (4); korapiloa estutu (3); korapiloa eztarrian (3); korapiloa laxatu (3)

korapiloak askatu (6); korapiloak askatzea (4); korapiloak askatzen (6)

puntan bi korapillu (3)


korapilodun izond korapiloa duena; korapiloak dituena.

Ohe azalaren ertz korapilodunak ziren uhalak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 45. orr.

Gizonaren besoek, korapilodun sokak bailiran, bizkarra estutu zioten emakumeari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 375. orr.

Bere gogoa enfokatu zuen, ez arbolaren azalera, zilarrezko kozkorduna, edo arrain itxurako hostoetara, baizik eta sukaldeko mahai fantasma batera, egurrezko mahai fregatu horietako batera, piporta eta korapiloduna.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 29. orr.


korapilotsu ik korapilatsu.

korapilotu ik korapilatu.

koratilo iz

Koratiloaren poltsikotxotik ateratako zilarrezko erlojuan bostak ikusi zituen Mariek zer ordu ote zen galdetu zionean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 209. orr.

-Marie, irten aurretik gaurko bilera prestatu nahi nuke -esanaz koratiloaren ezker poltsikotik ateratako blok txikitxoa erakutsi zion-.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 209. orr.


koraza 1 iz bularra eta bizkarra estaltzen dituen babes arma.

Hartu ezkutua eta koraza, eta zatozkit laguntzera.  Elizen arteko biblia   Sal 35,2

Beste hainbatetan bezala, apoarmatuaren koraza jantzi eta erraietatik mintzatu zen Marta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 79. orr.

Bere hegalpean emango dizu gerizpe, haren lumapea izango duzu babesleku, haren besoak babeski eta koraza.  Elizen arteko biblia   Sal 91,4

2 irud/hed

Intimitatean, ordea, koraza horiek galtzen zituenean, edariren bat eskura zuenean gehienbat edo inoiz emakumeren bat begiko zitzaionean, arras bestelakoa izaten ere ba omen zekien, zorrotza, okurrentea eta umore onekoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.

Nire baitan zoriona, eta nire azalkeriazko eta alaitasunezko koraza ere ezagutu ditut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 223. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Armadura baten gisako koraza xaflaz estalita.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

· Beretzat ez zen isekarik, bere soraiotasun-korazan irristatzen ziren guztiak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.


korazari iz koraza zerabilen gudaria.

Berunezko soldadutxoen bilduma txikia zeukan -husarrak, granadariak, korazariak...-.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 92. orr.

Italiako korazari talde batek desfilatzen zuen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.


korazatu1, koraza(tu), korazatzen 1 du ad korazaz edo babeskiz hornitu.

Begira; guk sei ontzi zahar, txar eta geldi ditugu Kubako Santiagon; haiek hogeita bat dituzte, ia denak berriak, ongi korazatuak, eta gureak baino bizkorragoak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 249. orr.

2 gogor babestu.

Altzairu zerrendazko kortse arrosa koloreko batez korazaturik.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 13. orr.

Ezin baita azalpen matematikoetan bezain korazaturik azaldu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 30. orr.

3 (era burutua izenondo gisa) kamera korazatu gela gotorra.

Eta hala kamera korazatua itxi, eta gainerako guztiak handik bidali nituen ahal nuen azkarrena.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 26. orr.

--Konbentziturik nago kamera korazatuan gizon bat ezkutatuta dagoela.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kamera korazatua (6); kamera korazatuan (7); kamera korazatutik (3)


korazatu2 iz gerra itsasontzi handia, gogor blindatua eta artilleria astunez hornitua.

Errepublikaren Gobernuaren agindupeko korazatua, 1914an eraikia.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 238. orr.

Gure bou txikiak egundalako suan ari direla Cervera kanoiariarekin eta España korazatuarekin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.

Arratsalde hartan Potemkin korazatua ematen zuten La Falucheko zine-klubean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 65. orr.

Ondorio itzelak eduki zituena ondasun materialei dagokienez, korazatuak, hegazkinuntziak, destruktoreak, eta gainerakoa, [...]  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 233. orr.


korazero iz korazaria.

Bertan ikuskizun nazkagarria neukan zain: izterra mozten ari zitzaizkion korazero gazte, lerden eta eder bati.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 98. orr.


korazonista iz Bihotz Sakratuen erlijio ordenako lekaidea edo lekaimea.

Batxilerreko bosgarren edo seigarren urtea egiten ari nintzen Donostiako korazonistetan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.

Mundaizko korazonisten ikastetxean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 78. orr.

Korazonistetan nenbilen garaiko emanaldiaz gogoraturik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 249. orr.


korban iz oparia.

Zuri eman behar nizukeena "Korban" da (hau da, Jainkoarentzat opari).  Elizen arteko biblia   Mk 7,11


korbata ik gorbata.

korbatadun ik gorbatadun.

korbe iz aska, ganbela.

Itzultzen naiz ni ere ene abiapuntura: egiazko zaldunak bezala, zaldiak korbeetara eroaten ditut.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 114. orr.

Sektako arduradunek behitegiko otalakoetan, korbeen maldan, ohantze moldeko bat antolatu zioten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 123. orr.


korbeta iz gerra itsasontzi beladuna, hiru mastakoa, fragata baino txikiagoa; gerra itsasonzi arina, kalibre txikiko kanoiez hornitua, eskolta lanetan eta itsaspekoen aurka erabiltzen dena.

Egun hartan korbeta bat iritsi zen Kontxara, Habanatik bueltan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 178. orr.

Aita bera, Damian, Mantxako kanalean, Mary-Rose korbetako kapitaina zela urak eraman zuen...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 269. orr.


korda (143 agerraldi, 46 liburu eta 43 artikulutan; orobat kuerda g.er.) 1 iz soka. ik soka.

Pettan zen besteak baino aitzinago joana, zaldi bat kordatik estekan, miatzaile edo espiun gisa. zirgari nagusia etsita dago; gaztea, aldiz, prest dago lotuta duen korda hausteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 219. orr.

Elurrez estalia edo izotzak hormatua zen lurrean, xutik ezartzen genuen bahea erorarazten genuen, leiho gibeletik tiratuz korda eta xoriek denbora berean jatekoa eta presondegia segurtatuak zituzten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 38. orr.

Ehizako arman, zurezko arkuak bi muturretan egiten dion presioak jartzen du zuzen korda; arkua, berriz, korda tinkatuak ezartzen dizkion mugen eraginez kurbatzen da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 252. orr.

Seigarren roundean jada korden aurka baztertu zuen pare bat aldiz Koliriok bere aurkaria.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.

2 irud/hed

Euskal abizenekin aise osatzen dira horrelako korda luzeak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 40. orr.

Ikaragarriko korda luzea Santespietako aldetik Herriko Etxearen aintzinerat, Baiona-Ttipian gaindi itzulia luzatuz.Korda luzea da, biziki luzea, "Prestige" untzi zaharkituaren hondatzeak ekarri duen hori!  Herria   2003-05-15

Besta horrek gainerat gero eta korda luzeagoa dauka.  Herria   2005-12-22

3 (geometrian) arku bateko bi puntu loten dituen zuzenkia.

Korda erdia, horra sinua zer zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.

Trigonometrian ere kurbaren eta zuzenaren arteko erlazioan zegoela koska; zirkuluetako arkuen eta haiei eusten dieten korden arteko erlazioan, alegia: kordaren luzera kalkulatzea, zirkuluaren erradioaren arabera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 252. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Han bildutako jendea dantza-korda bat osatzen hasi zen pixkana-pixkana.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Biper korda luze bat.  Herria   2003-12-11

Hatz batez seinalatu zuen paretatik zintzilik zegoen tipula-korda.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Perla-kordaren batzuk.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 193. orr.

Eta, bere sakelatik koral-korda, urrez kordatua, aterata, lepoan ipini zion.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 181. orr.

Urre-hariz kordaturiko koral bitxi korda bat.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 182. orr.

Segoviako oroititzak dituzten galtza-kordak, Bilboko ur bedeinkatu ontzi beirazkoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

Berdin, bide batzuen egiteko, nolako harresi korda luzeak eta goratasun haundikoak erabiltzen zituzten, hainbeste urteren buruan oraino zutik daudenak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 64. orr.

5 musika-tresnetan, haria. ik soka 8.

Arrabitak bi korda ditu, biolinak hiru...  Herria   2004-04-29

Musika tresnen korda edo harien erara dar-dar egiten baitute.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Perkusio, korda eta haizezko instrumentuen bitartez musika tradizionalaren bide berriak erakutsiko dituzte.  Berria - Kultura   2004-06-04

Meccano piezekin eraikitako mekanismoekin korda eta arku instrumentu batzuk, perkusio txikiak eta teklatu bat entzuten ditugulako.  Berria - Kultura   2004-11-17

Korda laukote bat, tronpeta jole bat, eta abar.  Berria - Kultura   2004-10-06

Kordarako koartetoentzako partitxelak plazaratu ditu, zortzi koadernotan.  Berria - Harian   2006-01-28

Hatz bizkorrak zitararen kordetan korrituz itzartzen duten musen kantua bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 121. orr.

6 aho korda ahots korda.

Etxera itzuli zenean, izebak esan zion, aho-kordei ia eragin gabe, hil egin zituztela herriko bost gazte.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 19. orr.

Neskatoak ondo zituela aho-kordak eta ez zirudiela burutik gaizki zegoenik ere.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 262. orr.

-Esan eeeee -agindu zion Aldabak tutua aho -korden artean kokatu zionean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 72. orr.

7 ahots korda (orobat ahoskorda)

Izan ere ahoskorda deitzen diren horiek laringean dauzkagun ezpain itxurako tolesdura haragitsuak dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Minbizi kasu jakin batzuetan ahots-kordetako minbizia, kasu, egunean bertan ematen zaio alta gaixoari.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Garbi-garbi atera diotela eztarriko zulotik eta, gainera, ahots-korda moztu gabe.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 42. orr.

Bada adindu bat ahots-kordak urratuta dituena.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Kamera txiki hura sudur zuloan behera ahots-kordetaraino sartzea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 72. orr.

Ahots kordetako noduluak lanak eragindako gaixotasun bezala hartu behar direla.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Ahots-korda kiskalietako gizonak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

Ingelesez voice hitza erabiltzen da ahoskorden dardararen emaitza adierazteko eta, horregatik, voiced ('ahostun') dira ahoskorden dardaraz egiten diren hotsak eta voiceless ('ahoskabe') ahoskorden dardararik ez dutenak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 33. orr.

Esaldien doinuaren funts fisikoa ahoskordek sortutako uhinaren oinarrizko maiztasuna da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 93. orr.

8 korda eman (mekanismo bati; orobat kuerda eman) ik giltza 15.

Esnagailu bat atera du estutxetik, eta eskumuturreko erlojua kontsultatu ondoren orratzak mugitu eta korda eman dio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 112. orr.

Korda emandako mekanismo batek eraginda bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 81. orr.

Jauregia, korda emandako mekanismo bat bailitzan, berpizten hasia zen azken orduetan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.

Erlojua, ahal bada, kuerda eman behar zaien horietakoa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots korda (5); biper korda (3); dantza korda (4); korda luze (6); korda luzea (6); korda luzeak (4)

ahots kordak (4)


kordagin iz kordak egiten dituen eskulanilea.

Gogoratzen ditut (ustez) haren esku zorrotzak, larru-kordagin bati dagozkion modukoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 85. orr.


kordatu, korda(tu), kordatzen 1 du ad kordaz lotu.

Biper horren parte bat bildu-eta kordatzen dugu eta saltzeko ezartzen, bertze batekin xukatu eta errautsa egiten.  Herria   2001-10-25

Urre-hariz kordaturiko koral bitxi korda bat.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 182. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eta, bere sakelatik koral-korda, urrez kordatua, aterata, lepoan ipini zion.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 181. orr.

Aihen zuria, buru gainean koroa gisa kordatua.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 120. orr.


kordatxo iz sokatxoa.

Beste era batera ere neurtu ohi da hori: higrografoak, ile txima-kordatxo ttiki batzuen bidez neurtzen du airearen hezetasun erlatiboa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 444. orr.


korde 1 iz konortea.

Han nintzela jakinarazi ziotelarik Tourvel andreari, irudi zuen kordea etorri zitzaiola.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 471. orr.

Kordera etorria zen alabaina, ez ordea oroimenera.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 475. orr.

Erdietsi nuen hala ere neskatila hura ohera berriz eramatea, bai eta kordera ekartzea ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 454. orr.

Iduri du hala ere bart gauean eriak kordea doi bat berreskuratu duela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 499. orr.

Zer? -galdetu zuen, bere kordera itzuliz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 146. orr.

Galarza III.a bere kordean dago, baina lesioek hitz egitea eragozten diote.  Berria - Kirola   2004-07-22

2 (hitz elkartuetan)

Korde gabeziatik bizitzara itzultzean bi aldi izaten dira: lehenbizi, adimenaren edo espirituaren zentzuarena; bigarren, existentzia fisikoarena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 97. orr.

3 korde gabe (2 agerraldi, 2 liburutan; orobat kordegabe 8 agerraldi, 5 liburutan) adlag korderik gabe. ik kordegabe.

Nahastua zegoen Dorotea, txunditua Luszinda, eta korde gabe Klara anderea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 90. orr.

Hori ikusi eta entzutean, haurra lurrera erori zen korde gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 974. orr.

Zeren hala egon baitzen Mattin bi egunetan, kordegabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 363. orr.

Eguzkiak bete-betean jo zuen Jonas buruan, eta ia kordegabe utzi zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 166. orr.

4 korde-galtze iz

Bular-mindunen zorabioa eta Norak ondo ulertu ez zituen bere korde-galtzeari buruzko beste hainbat argibide aipatu zituen gero Mathildek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 165. orr.

Eta orduan epaiketaren oroitzapen osoa, hormetako oihal beltzena, epaiarena, zorabioarena, korde galtzearena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 98. orr.

5 kordea galdu

"Hiltzen ari naiz" oihu egin, eta kordea galdu zuen Euler-ek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 422. orr.

Doi-doia izan nuen besaulki batera heltzeko parada, eta alditxartu nintzen kordea galtzeraino.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 184. orr.

Kordea galdu nuen, baina ez dut halere esango kontzientzia osorik galdu nuenik. Kordea galtzeko zorian zegoen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 96. orr.

Burua odoletan zuen, eta kordea galdurik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 234. orr.

Maiz, kontenplazioaren gozotan murgildua, kordea galdurik, giza zentzumenen gainetiko esperientziak izaten zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 341. orr.

Kordea galdu behar zuela sentitu zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 71. orr.

· Galduxea nuen kordea kolpeen ondorioz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 240. orr.

Norak kordea erdi galdu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

6 korderik gabe (16 agerraldi, 9 liburu eta artikulu 1ean) ik gorago 3.

Hango kanaberen artean erori zen korderik gabe. Mutu eta ia korderik gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 200. orr.

Kolpeak berak hil ote zuen, ala uretan korderik gabe murgilduta egoteak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 368. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kordea etorri (3); kordea galdu (22); kordea galdu zuen (6); kordea galduko (3); kordea galdurik (11); kordea galduta (7); kordea galtzeko zorian (9); kordea galtzen (4)

ia korderik gabe (4); korderik gabe (16); korderik galdu (3)


kordegabe izond korderik gabe dagoena. ik korde 3.

Eliz atarian Peppone bakarrik geratu zen, hanka-zabalik irmo, ate itxiaren aldera begira, Mehar kordegabeari paparretik heltzen jarraitzen zuela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 2002. orr.


kordegabetu, kordegabe, kordegabetzen 1 da/du ad kordea galdu.

Petronio ez zen delikatuki kordegabetu marmolezko bainuontzi batean, bertsoño lizunak murmurikatuz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.

Rosiek uste izan zuen kordegabetu egingo zela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 469. orr.

Neska bat lo-belarraz kordegabetu eta ontziratu zuen marinelaren elezaharraz gogoratu zen Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 121. orr.

Burutik pasatu berri zitzaizkion haurrari buruzko desgrazia guztiek ez bezala kordegabetu zuen haurra beltza zela ikusteak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 101. orr.

Arima kordegabetzen zihoakion, eta elurra entzuten zuen unibertsoan barrena ilaunki erortzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 332. orr.

Belaunak ahul eta hats bahiturik, kordegabetzen ari zitzaion gorputza.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 163. orr.

Soldaduak, dozenaka, oldartu egin zitzaizkion eta burutik beherako ederrak eman zizkioten, harik eta kordegabeturik jausi zen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 361. orr.

Ikaraz eta txunditurik, kordegabeturik bezala gelditu zen entzun zuenagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 285. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hantxe jaso zuten haren gorputz kordegabetua, hamarka hilen artean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 274. orr.

Mael eta Oisinengana itzuli zen, Bran kordegabetuaren ondora.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 26. orr.


kordel 1 iz soka mehea. ik listari.

Herritik hurbil zegoen errekan kordelarekin eskuratu berria nuen amuarraina.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 209. orr.

Zapaten kordelak, gerrikoak eta patrikak, debekatuta presoentzat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 34. orr.

Ondoren kordelak askatu eta botak kendu. Tresak, kordelak, bahe zabalak eta arrantzarako hainbat trepeta, kresalak jandako horman zintzilik...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 173. orr.

Arropak zintzilikatzeko kordelen gainetik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 195. orr.

Patakiren lepoa inguratzen zuen kordela asfixiaraino estutzeko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 169. orr.

Visireei Sortaldean ematen zaien sedazko kordela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 189. orr.

Kordel zakarrez estututako egunkari fardeletako izenburuak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 100. orr.

Tximiniaren aurrean, Wendyk kordelak zabaltzen zituen, zuntzezko kordelak, eta horietan esekitzen zuen arropa garbitu berria. feltrozko kapela bat zeukan buruan, kordel moduko bat zuena inguruan xingola ordez.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 108. orr.

Kareorearen lerrokadurak markatuko dira, luzetarakoak erregela eta kordelarekin, altuerak berunarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Batetik bestera dauden trapezio kordelak ikusteko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 59. orr.

Jendetzak guardia zibilen giza katearen aurka egiten zuen, nahiz eta haiek behin eta berriz giza kordela tenkatzeko ahaleginak egiten zituzten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 70. orr.


kordeldun izond kordela duena; kordelak dituena.

Gizon barregarri samar bat zegoen bertan: lepo anil-kolorea, kapela kordelduna.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 39. orr.


kordelero iz kordelak egiten dituen eskulangilea, sokagilea.

Laborari gutxi eta merkatari asko; batez ere pelaireak, harginak, arotzak, zurginak, basteroak, kordeleroak... eta ofizioburuak beren aprendiz eta morroiekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.


kordelier iz frantziskotarra.

Kordelieren karrikak lau elkarte bilgune bederen eskaintzen.  Herria   2002-07-25

Baionako TRIKI ostatuan, Kordelieren karrikan, 19.30etan.  Herria   2002-11-21


kordeltxo iz sokatxoa.

Ekialderantz egin zuen gizonak, eta eskuan zeukan kordeltxoaz bostehun metro neurtu zituen.  Elizen arteko biblia   Ez 47,3


kordialitate iz amultsutasuna, begikotasuna.

'Zuzendari jauna', esan nuen gaitziturik, 'arren eskatu behar dizut ni horrelako kordialitatez ez erabiltzea'.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 126. orr.


kordinatzaile ik koordinatzaile.

kordinatzaileorde ik koordinatzaileorde.

kordita iz batez ere kotoi bolboraz eta nitroglizerinaz osaturiko lehergaia.

Jitoan dagoen kea metatu zaigu gainean, eta gure ezkutalekuan hondoratu da, eta sudurzuloak kordita kirasdunez bete dizkigu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 136. orr.


kordoi (orobat kordon g.er.) 1 iz soka bihurritua, hariekin egina.

Kordoi bati tiratu zion eta, bat-batean, zinema-oihal bat agertu zen sabaitik nire pareko liburu-apalategian behera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 115. orr.

Tipo bat, hogeita sei urte ingurukoa, feltrozko kapela buruan, kordoi bat duena xingola ordez.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 21. orr.

Komandante-uniformea eta kordoi urre-koloreak zeramatzan, jeneralen laguntzaileen modukoak. Erdibiluzia esan dut; izan ere gerrian kordoizko faja gorria zeraman, puntilla beltzekoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 212. orr.

2 (frantziskotarrek-eta eramaten dutena)

San Frantziskoren ondoan jarri zen lotarako, eta bere kordoia San Frantziskoren kordoiari lotu zion, hura jaikitzen zenean bera ere konturatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 974. orr.

Kordoia askatua eta Frantzisko jaikia zela ikustean, jaiki bera ere eta San Frantziskoren bila joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 974. orr.

Fraide gazte bat frantziskotar jantzian kordoi eta guzti, bizikleta baten pedalei bizi-bizi eraginez.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.

Komentuan bizi garenok badakigu horren berri, ez daukagu alferrik habitua lotzen digun kordoi txurian korapiloetako bat obedientzia gogoratzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.

Tunika latza jantzi bezala eta kordoia gerrian lotzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1152. orr.

3 zilbor-hestea.

O. ez zegoen prestatuta hiru hilabeteko fetu baten kordoia mozteko.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 67. orr.

Borborka ateratzen zen moztutako kordoitik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 67. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Nazionalek osatzen zuten hurrengo kordoi lerroa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 63. orr.

Kordoi puska bat aurkitu zitzaion lepoan, [...] ezkerrezko belarriaren azpian geratzen zen korapilo batez lotua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.

· Kanpoan polizia kordoi bat dago.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 134. orr.


kordoka 1 adlag koloka. ik beherago 3.

"Zerri hori!" egiten dio oihu, eta berriro jotzen du, eta kordoka jarrarazten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 265. orr.

Alde batetik bestera kordoka, ertzetik oso gertu, amilduko zela zirudien.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 276. orr.

Bixi bixia erran dakote Sinn Fein-ekoeri Blair gobernu buruak, bakea kordoka ezartzen badute, Ipar Irlandako gobernutik kanporatuko dituela.  Herria   2002-08-01

Udazkeneko umegaltzea etsigarria izan zen berarentzat, basaki, eta kordoka bizi zen harrezkero.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 329. orr.

• 2 iz

-Bai...- ihardetsi nion zintzurrean kordoka nabarituz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.

Kordoka askatzen zitzaion gauez poliziak arrastatzen zuela amesten zuenean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 66. orr.

Antzematen zuen aita pentsamendu hari segika zebilela, itzal emanka, dardar eta kordoka eginaraziz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 184. orr.

3 kordokan adlag koloka.

Estrada Filipinetako presidenta kordokan zagon azken denbora hautan, noiz artio ote atxiki ahalko zuen bere kargua...  Herria   2001-01-25

Osoki kordokan baitzuen bere ekonomia Brasiliak.  Herria   2002-10-31

Mundu guzia asaldatu dute eta kordokan ezarri New-York-eko gertakari izigarriek.  Herria   2001-09-20

Iruditzen zitzaion Balbo familia noblekoa izateak eta katolikoa izateak kordokan jarrarazten zituela, elkar ikusten zutenean, Balbok adierazten zizkion arrazoiak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 252. orr.

Arrakasta izan zuen eginkizun horretan: bulegoburuak, bere laztasun guztia kordokan, tea hartzera gonbidatu zuen!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 335. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras kordokan (3)


kordokaezin izond ezin kordokatuzkoa.

Erabateko konfiantza, kordokaezina, hautsezina, hil baino askoz lehenago aitortu izana, horra nahi izango nuena.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 34. orr.


kordokagaitz izond nekez kordokatzen dena, ia kordokaezina.

-Ezin da oskolik bildu marea gora denean -aldarrikatu zuen, kordokagaitz-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 219. orr.


kordokagarri izond kordokarazten duena.

Orduantxe nabaritu nuen lehen aldiz halako zirrara kordokagarria ere, hots, anartean umetzat edukia nuen neskatxa hura nitaz maitemindua zegoela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 188. orr.


kordokaldi iz astinaldia.

Bokalera buruz jarriak ziren, handiagotu egin ziren kordokaldiak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 232. orr.


kordokarazi, kordokaraz, kordokarazten du ad kordokatzera behartu.

Atea ireki egiten da, eta jo egiten du bera, kordokaraziz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 125. orr.

Alferrik bilatuko dugu ekintza horretan jainkoen kontrako inolako matxinadarik, [...] arauak eta balioak kordokarazteko inolako ahaleginik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 92. orr.

Ezaguera berriek ez dituzte irudikapen tradizionalak soilik kordokarazi.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 149. orr.

Zenbat gara tupusteko sentimenduen bortxaz kordokarazten eta ahultzen gaituen dolu bikoitz horretaz inorekin hitz egin gabe bizitzea onartzen dugunok?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 14. orr.


kordokatsu izond orekarik gabea.

Orduak bihikatzea salbu, ez nuen ezer konpontzen edo egoera kordokatsurik askatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 172. orr.


kordokatu, kordoka(tu), kordokatzen da/du ad kordoka edo koloka jarri.

Bat-batean, sukar batek inarrosten du zaldun gaztea, bien gorputzak kordokatzen dira eta biak erortzen dira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 151. orr.

Zaflakoak bizkarra kordokatu zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

Kolpe zakar batez gelditu ziren bagoiak, zutik zeudenak kordokatuz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 100. orr.

Zubi hori 1983ko uholdeak osoki kordokatu zuen.  Herria   2005-08-04

Albisteak gure bihotz gazteak kordokatu zituen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 104. orr.

Galdera-sorta hark barrenak kordokatu zizkion, azkenak bereziki: zernolako gizona zen?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 73. orr.

[...] -xuxurlatu zuen neskak, dudaren uholdeak kordokaturik. Begiak belztu zitzaizkion, eta orduan jauntxoaren ausartzia kordokatu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 37. orr.

Amsterdamen, Uriel da Rua bihurtu zen Moisesen fedearen jarraitzaile, baina aldaketak zerbait utzi haren buruan kordokaturik, sekula ez baitzen izan benetako kristau eta sekula ere ez zen benetako judu izango.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.


kordokatze izond kordoka jartzea.

Krisiaro honen lekukotza inpresionagarri askoa, Diltheyk ematen digu halaber, XIX. mendearen hondarrean, are obserbazio interesante bat eginez, Iraultza Frantsesaz geroztiko gizartearen kordokatze gaitzekin lotuz alegia giza zientzia modernoen sorrera eta garapena bera, krisiaren esijentzia bezala..  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 38. orr.


kordon ik kordoi.

koreano izlag pei Extremadurako etorkina.

Peñavistakoa duk, koreanoen auzokoa.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 49. orr.


korear 1 izlag/iz Koreakoa, Koreari dagokiona; Koreako herritarra.

Ekialde Urruneko Zibilizazioaren gorputz nagusia eta haren korear eta japoniar kimua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 351. orr.

Korear enpresa batek hartua du Dubaiko obra hori 780 miliun eurotan.  Herria   2004-12-16

Lee Chun Soo korear futbolariak hiru urteren kontratua izenpetu du Donostiako xuri-urdinekin aritzeko. herria¬

Lehen orduan korear hizkuntza eman dugu, bigarrenean natur zientziak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 77. orr.

Ipar-Korear Pyongyangeko gobernu komunistak aitortua du bide hortarat heldua dela.  Herria   2005-02-17

Iruzurra egin zuen zientzialari korearrak barkamena eskatu du.  Berria - Gaiak   2006-01-13

Etxe korear tradizionaletan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.

Mahaiaren inguruan, amerikar bat, neozelandar komunista bat, hego-korear bat, irlandar bat eta bi euskaldun.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 37. orr.

Hego-korearrak ez du asko hitz egiten, esaldi bakoitzaren amaieran barre egiten du.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 38. orr.

Beste hiru korear aske daude, baina bermepean.  Berria - Ekonomia   2006-01-12

2 koreera.

Espainiera eta korearra entzuten zituen, errusiera eta txinatarra, arabiera eta greziera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 267. orr.

Baina hizkuntza gehiagotarako eskariak ere jaso ditu, eta korearra da horietako bat.  Berria - Kultura   2004-07-09

Korearrez, lituanieraz edo estonieraz irakur zitekeena oraino euskaratua ez izatea «bitxi» zitzaion.  Berria - Kultura   2004-12-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hego korear (4); korear hizkuntza (3)

moja korearra (3)

hego korearrak (3)


koreera iz Korean mintzatzen den hizkuntza.

Beti harritzen nau nire liburu batzuk koreeraz, arabieraz edo grezieraz begiratzeak, askotan neure izena ere ez baitut ulertzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 105. orr.


koregrafia ik koreografia.

koregrafiko ik koreografiko.

koregrafo ik koreografo.

korellar izlag/iz Korellakoa, Korellari dagokiona; Korellako herritarra.

Eta Alontso korellarrak esan bezala, [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 30. orr.


koreografia 1 iz ballet baten pauso, mugimendu eta irudien multzoa.

Iruñera Un son eterno izeneko koreografia ekarriko du.  Berria - Kultura   2004-01-02

Zuzendaritza artistikoa, koreografia eta eszenografia: Josu Mujika.  Berria - Kultura   2004-05-02

Hiru koreografia obra bakar batean.  Berria - Kultura   2004-05-13

Koreografia guztiak egun bakarrean ikusi ahal izateko ekitaldi bat antolatzen da.  Berria - Kultura   2006-03-24

Bakardadea edo heriotza gai dituen koreografia bat da.  Berria - Kultura   2004-05-25

Elene Solovievak eta Anton Udalovek egin dute koreografia.  Berria - Kultura   2006-01-04

Afrikako dantzetan oinarritutako koreografiak ere lantzen ditu.  Berria - Kultura   2004-06-08

Orain beste koreografia batean ari zara lanean.  Berria - Kultura   2004-04-20

Toni Mirak zuzendu du lana eta bera arduratu da koreografiaz ere.  Berria - Kultura   2004-02-20

Ikus-entzunezkoek koreografietan duten eraginaz jardungo dute datorren ostiralean Bilboko Mesedeetako kaian.  Berria - Kultura   2004-12-12

Bat-batean hasi zinen boxealarien jestuen koreografiari jarraitzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 258. orr.

Han hipokrisia korapiloz betetako koreografia bihurriz bildua dago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 132. orr.

2 (izenondoekin)

Koreografia on batekin emaitza sekulakoa da, eta uztarketa horrek mesede egiten dio bai lirikari bai dantzari.  Berria - Kultura   2004-03-28

Koreografia ikusgarrien bidez.  Berria - Kultura   2004-08-24

Lindsay Kempen koreografia koloretsu eta minimalistarekin.  Berria - Kultura   2004-05-06

Mikelek autoen koreografia zaratatsu hori miresten zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 162. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat koreografi g.er.) ik koreografiko.

Création izeneko Malandain-en koreografia lan sendoa, orekatua eta ederra iruditu zaigu.  Berria - Kultura   2004-01-20

Dantzarako eta koreografia sorkuntzarako.  Berria - Kultura   2004-07-21

Benois dantza sari garrantzitsuenerako izendatu dute koreografia sailean. EAEko Kultura Sailak antolatzen duen hamaragarren Koreografi Erakusketa.  Berria - Kultura   2004-04-20

Koreografia Erakustaldira aurkeztutako 11 lanen artean lau onenak estreinatuko dituzte gaur.  Berria - Kultura   2004-04-22

Zure sormen lanaz hitz egiterakoan koreografia ikertzailea zarela esan ohi da.  Berria - Kultura   2006-03-10

Gure koreografi ondarea geure mugaz haraindi ezagutarazteagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Koreografia zati labur askoz egina.  Berria - Kultura   2004-05-02

Ez bat eta ez bi, jantzi isotermikoak arrapataka erantzi, eta, panpandojak bistan, saiotxo lesbiko ikusgarri bati ekin zioten, koreografia modu eztiagatik erleen dantza zirudiena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 103. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Talde koreografia, ariketaren zailtasuna, koreografiaren sormena eta baliabide eszenikoen erabilera epaitzeko lanetan.  Berria - Kultura   2004-05-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koreografia erakusketa (5); koreografia honetan (3)


koreografiko iz koreografiarena, koreografiari dagokiona. ik koreografia 3.

Gasteizen egon ondoren, Barakaldo antzokian izan dugu Gelabert-Azzopardi dantza konpainia 8421 eta Viene regando flores desde La Habana a Moron lan koreografikoekin. herria¬

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sorkuntza koreografikorako diru laguntzen lehen deialdia.  Berria - Kultura   2006-03-24

Lorraineko Zentro Koreografikoak hiru koreografo garaikideren lanak ekarri ditu Maitaldira.  Berria - Kultura   2004-09-17

Postura koreografiko horretan itxoin zidan, entzuteko prest.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 47. orr.

Bere gorputza eskultura koreografikoa bihurtuko du.  Berria - Kultura   2006-05-05

Dantzarien mugimendu koreografiko biziek eta jantzi zein argien koloreek jarri zioten bizitasuna.  Berria - Kultura   2004-08-25

Drama koreografikoa dela esan liteke.  Berria - Kultura   2004-02-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zentro koreografiko bat (3)


koreografo 1 iz koreografiak ontzen dituen pertsona.

Bideoa eta dantza uztartu ditu Blanca Arrieta koreografo eta dantzariak '3600' obran.  Berria - Kultura   2004-04-16

Ohad Naharin koreografoak dantzarien eta publikoaren arteko balizko muga guztiak apurtuko ditu koreografia horrekin.  Berria - Kultura   2004-05-13

Jerome Robbins koreografoarekin elkarlanean zuzendua.  Berria - Harian   2005-09-15

Bestalde, koreografoak berak konposatu du partitura.  Berria - Kultura   2004-09-17

Euskal Koreografoen Erakustaldia.  Berria - Kultura   2004-04-29

2 (hitz elkartuetan)

Niri koreografo lanak eta beste koreografo batzuentzat dantzari lanak bateratzea gustatzen zait.  Berria - Kultura   2006-03-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koreografo eta dantzari (4); koreografo eta dantzariak (6); koreografo gazteen (3); zuzendari eta koreografo (4)

zuzendari eta koreografoa (4)

dantzari eta koreografoak (5)

euskal koreografoen (3)


koretar izlag/iz Koreren senitartea; Koreren senitarteko kidea.

Koreren semeak: Asir, Elkana eta Abiasaf; hauek dira koretar jatorriko familiak.  Elizen arteko biblia   Ir 6,24

Koreren seme, Ebiasafen biloba eta Koreren hereniloba zen Xalumek, bere senitarteko ahaideekin, koretarrekin batera, oihal-etxolako sarrera zaintzeko eginkizun sakratua zuen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,19

Matatias lebitarra, Xalum koretarraren lehen-semea, zen beti opil errea egiteko arduraduna.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,31

Hauek ziren Lebirengandiko senitarteak: libnitarrak, hebrondarrak, mahlitarrak, muxitarrak eta koretarrak.  Elizen arteko biblia   Zen 26,58


koretroi iz

Koretroia landare mikroskopikoa da, ur geldietako belarren ahaidea, baina urbelarrak hil egiten dira hotzarekin, eta koretroiak beirazko oskola du bizirauteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 378. orr.

Koretroia izango da akaso etorkizuneko izakia, milioika urte barru, bizitza karbonoan oinarritu beharrean izakiak silizezkoak izango direnean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.


koribante iz antzinako Grezian, Cibeles jainkosaren apaiza, dantza ikusgarriak egiten zituena.

Koribanteak ziruditen, dibinitateak haien gorputzez jabetuak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.

Sangarrek ere daire horietako bati dar-dar eragiten zion eskuen artean, egiazko koribante talde hura suspertu gurarik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.


korintiar ik korintoar.

korintoar (orobat korintiar) 1 izlag Korintokoa, Korintori dagokiona.

Horiek guztiak korintiar estilokoak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 58. orr.

Tenplu doriar, joniar eta korintoarren eraikuntzan bete beharrekoak diren proportzioak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.

Hirugarren ordena korintoarra deitzen da, eta neskatxa dontzellen grazia imitatzen du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.

Hantxe zegoen harro, Leialtasunaren Enparantzan bertan [...] eskailera bikain baten gainean sei zutabe korintiar galant zituela.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 163. orr.

Ateaz bestaldean jeneralaren etxearen aurrealdea ikusten zen, harrian zizelaturiko edergarri bihurri ugarirekin eta kapitel korintoarrekiko zortzi zutarritan bermaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

2 iz Korintoko herritarra.

Paulori entzuten zioten beste korintoar askok ere sinetsi eta bataioa hartu zuten.  Elizen arteko biblia   Eg 18,8

Korintoarren alderdikeriak.  Elizen arteko biblia   1 Ko 1,10 tit

Klemente Erromakoak, K.o. 95. urte inguruan, korintoarrei eginiko lehen gutunean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.

Jondoni Paulok Korintoarrei idatzi I. gutuneko 9. kapituluan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 126. orr.

Ea, bada, eta ez zaitezte tronpa ezpata-jokoko ukaldietan, ene troiar bikainok, ene korintiar bihoztunok!  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehen gutuna korintoarrei (3)


korista 1 iz musika teatroan abesbatzaren kide gisa kantatzen duena.

Zaila zen, abesti hura entzutean, zenbait korista ez ekartzea gogora, gerriari limurkeriaz eraginez.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.

Ikusia naiz taberna honetan Empireko hogei korista baino gehiago marinelak bezain mozkor.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 211. orr.

-Ez al nintzen korista izan bi urtez, Oglethorperekin ezkondu aurretik?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 295. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Korista-aurpegiek, Ziegfeld-ek loriatuek, irribarre egiten zioten, leihoetatik keinuka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 491. orr.

· Pet Shop Boysek Euskal Herrian emandako azken kontzertuan, Tennant (ahotsa) eta Lowe (sintetizadoreak) bateria jotzaile batek eta bost dantzari-koristak lagunduta aritu ziren.  Berria - Kultura   2004-08-14


korkoil izond kankailua.

Pierre-Philippe aprendiza sartu zen, eta haren ondotik Paul bere betiko itxura korkoilarekin.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 136. orr.

· Emekiño abantzatuz, "bare korkoilaren urratsean" berek erran dutenaz, denen buru zaluxago halere, orenean hogoi bat kilometra segurik egiteko gisan, joan dira Baionatik Biriatuko mugaraino.  Herria   2002-07-18


korkox izond bizkarrean konkorra duena, konkorduna.

Mutil gazte korkox bat datorkio atzetik, aulkitxo bat eskuan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 158. orr.

Aurpegia jasorik edukitzeko ahalegina egiten du, korkoxa izan behar du.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 156. orr.

Korkoxak legez, ezin dit begietara begiratu.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 157. orr.


kornadu iz kobrezko diru zaharra, balio gutxikoa. ik sos; ardit.

Zeren kornadurik ere ez bainuen neure patrika zuloz betean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 558. orr.


kornalina 1 iz kaltzedoniaren aldaera, gorri-kolorea.

Hainbeste lepoko, kornalinez, agatez, esmeraldez, opaloez, zafiroez bete-beteak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

Harribitxiz estaliko duzu, harribitxiok lau errenkadatan lerroturik: lehen errenkadan, kornalina, topazioa eta esmeralda; [...].  Elizen arteko biblia   Ir 28,17

Kopa kapelu eroria eta hegal estukoa, joskuretan higaturiko lebita, botoi biko bat lotua, erloju kate lodia kornalinako giltzarekin, nola-halako tratuetarako izena ematen duen sosik gabeko judu aurpegikoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 113. orr.

Erlojutik zintzilik zeraman apaingarri kornalinazkoa erakutsiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Tronuan eseriak jaspe eta kornalina harrien itxura zuen, eta tronuaren inguruan esmeralda antzeko ortzadarra zegoen.  Elizen arteko biblia   Ap 4,3


kornamusa iz gaita boltsaduna, galiziar gaitaren antzekoa.

Haren putzak ere ezin izan zitezkeen kornamusa edo xirula baten txistu zerutiarrak baizen, edo hala imajinatu nituen nik orduan bederen...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 178. orr.


kornea 1 iz begi globoaren aurrealdeko parte gardena.

Begi-ninia beltza zuen, kornea gorrixka.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 159. orr.

Begian, berriz, erretinan irudi fokatua eratzeko, korneak [...] eta kristalinoak osatzen duten konbinazioaren foku-luzera egokitu eta doitu egiten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.

Zati garden horrek, korneak, eragiten du argi-izpien konbergentziaren parte gehiena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Erabat itsutu, gainera, handik hogeita bi urtera kornearen transplantea egin zioten arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 130. orr.

Masaileko ehuna erabili dute mindutako korneak osatzeko.  Berria - Gaiak   2004-09-17

Negarrari eman zion [Mikel Strogoff-ek], eta malko haiek, kornearen gainean lurrundurik, ikusmena salbatu zioten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 454. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Berrogeita hamar urte beteak zituela egin zioten kornea-transplantea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 124. orr.


korner 1 iz baloia ateko lerroa gurutzaturik irtetea, ate hori dagokion taldeko jokalari batek azken ukitzen duela; korner baten ondoren egiten den sakea.

Sundowns taldeak kornerra ateratzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 101. orr.

Atezaina fin ibili zen, eta kornerrera bidali zuen baloia.  Berria - Kirola   2004-07-02

Kornerra Worns-ek errematatu zuen.  Berria - Kirola   2004-06-16

Pintok larri-larri bidali zuen errematea kornerrera.  Berria - Kirola   2006-03-23

Atzoko lan saioan korner ugari landu zituzten nafarrek.  Berria - Kirola   2004-11-28

Faltak, kornerrak eta geldikako jokaldi guztiak.  Berria - Kirola   2004-12-09

Realak korner bati esker sartu zuen aurreneko gola.  Berria - Kirola   2004-11-02

90. minutuan Guerrerok olinpiar gola sartu zuen, baloia kornerretik zuzenean ate barrura sartuz.  Berria - Kirola   2006-03-14

2 (hitz elkartuetan)

Korner jaurtiketa baten ondoren izan zuen Urzaizek bere taldea aurreratzeko aukera  Berria - Kirola   2004-04-18

3 (ring-ean)

Ume haietako batek libre utzitako aulki ñimiñoan eserita zegoen AEBetako presidentea, nola egoten den atsedenaldian boxeolaria kornerrean managerrak eskainitako inbutuan odol-listu eta lerde-aparrak tu egiten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

korner eta falta (3); korner jaurtiketa (5)

kornerrera bidali (3)


korneta 1 iz turuta.

Ate nagusian egingo zen hori, kornetaren hotsera.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 43. orr.

Korneta entzun genuen egun oro bezala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.

Kontaketak formazioan egin behar izaten zituzten, kornetak deituta.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 101. orr.

2 korneta-jotzailea.

Soldadutzan korneta izan zelako irabazi ei zuen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 69. orr.

Mahai berean bildu ziren Jabonero, Luxia, Beltxa, Lasalako korneta eta gizon lodi bat, Antxusa esaten ziotena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Korneta-hotsek esnatu nindutenean, ez nekien nik zer ordu zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 9. orr.

Afaritarako korneta deia entzun nuen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 90. orr.

Gazteetako batzuk lo zeuden jada korneta doinuak etzalekuetatik aterarazi eta firme jarrarazi zituenean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.


kornukopia 1 iz adar itxurako ontzia, ugaritasunaren sinbolotzat erabiltzen zena.

Ea kornukopiaren emankortasuna uste bezain agortezina ote zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.

2 ertz urre-kolorea duen ispilu txikia, argimutilak bezalako beso bat edo gehiago dituena.

Zutik, Ellenek bere buruari behatu zion aldagelako kornukopian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 533. orr.


koro ik koru.

koroa (orobat koroe g.er., koroi g.er. eta korona g.er.) 1 iz eraztun formako apaingarria, abarrezkoa, lorezkoa edo metalezkoa, buruan ezartzen dena eta bereziki agintaritzaren ezaugarri dena.

Atletek diziplina gogorra ezartzen diote beren buruari, eta hori, zimeltzen den koroa irabazteko.  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,25

Gutunarekin batera, purpurazko soingainekoa eta urrezko koroa igorri zizkion.  Elizen arteko biblia   1 M 10,20

Urrezko koroa harribitxiduna.  Elizen arteko biblia   2 Sm 12,30

Soldaduek, arantzazko koroa eginik, buruan ezarri zioten.  Elizen arteko biblia   Jn 19,2

Mundua mundu denetik kantatu izan zaizkio maitasunari odak; oparitu izan zaizkio erramuzko koroa eta arrosak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 102. orr.

Dagoeneko zain daukat garaipenaren koroa.  Elizen arteko biblia   2 Tm 4,8

Martiritzaren koroa lortu ahal izango zuelakoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 798. orr.

Inoiz zimelduko ez den aintzazko koroa jasoko duzue.  Elizen arteko biblia   1 P 5,4

Ingalaterrak Grand Slam-a eta Koroe Hirukoitza irabazteko aukera guztiak galdu ditu. herria¬

2 irud/hed

Bihotza koroa batek bezala inguratzen dutelako deitzen dira koroa-arteria. Zu nire bizitzan sartu baino lehenago ere, bazegoen zure inguruan aureola bat, koroa bat, aberastasun, bereizgarritasun eta misterioz egina...  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.

Euritakoak ur koroa bat ari ziren uzten lurrean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 163. orr.

3 erregetza.

Emakumeak ez ziren oinordeko ez Frantziako koroan ez Inperioan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 347. orr.

Nola Frantziako koroa Hugo Kapeten etxera pasatu zen. Karlomagnoz mintzatu naiz koroa karolingioengana aldatu zen garai ospetsuaz mintzatu baino lehen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 344. orr.

Koroaren zerbitzari fidel baten iloba haiz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.

Zer egin zuen orduan Koroak Armada Garaiezinerako marinelak lortzeko?  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 61. orr.

Eta feudo bakoitza, koroa bezala, hautabidezko eta oinordetzazko izan zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 342. orr.

Koroak feudoak galdu bazituen, beste batzuez ordezkatu zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 341. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Koroa-arantzen gisako orratz zorrotzak gaixoaren besoa behin eta berriro zulatzen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 120. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta alaba emaztetzat hartzen zuenak, hark beste inork ez, jantziko zuela buruan errege koroa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 14. orr.

Berari ezarri zion buruan erregina-koroa.  Elizen arteko biblia   Est 2,17

Izan zaitezte leial heriotzaraino eta garaipen-koroa, betiko bizia, emango dizuet.  Elizen arteko biblia   Ap 2,10

Esteban II.ak errege karolingiarrei eskainitako aginte-koroa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 87. orr.

Bizia etsaiaren ezpatapean galdu ez zuen arren, martiri koroa ez zuen galdu!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 801. orr.

Espainiara igaro ziren anaietatik bostek martiritza-koroa lortu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1118. orr.

Ile adatsean krabelin-koroa zuen, gorrian gorri , ganberako argi hura usainez gozatzen ari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, zerezkoa aipatuz)

Izerdiaren ordaina, nekearen saria, ongi eginaren erramu-koroa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 25. orr.

Aurrera egin behar ote zuen ereinotz-koroa jasotzeko edo atzean gelditu behar ote zen iheslari koldarrei errieta egin eta zigorra paratzeko ikusteko zain.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 399. orr.

Hango eraikin garaiek argi-koroa bana zuten euren inguruan, kaleen eta iragarki elektrikoen distira gorrixkak sortarazia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 266. orr.

Urrezko argi-koroa buruaren inguruan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.

Egurrezko uztai-koroa batzuk prestatzen zituzten, haiei su eman, eta, zarbazko katapulta indartsuak medio, botatzen zituzten maldan behera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.

Hiria inguratzen zuen su-koroa bat bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 407. orr.

7 zenbait diruren izena.

Aldi berean frantses liberak, daniar koroak eta irlandar librak [...] eraso gehiago pairatu behar izan zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

Pasaporte faltsua; korona bat, bi txelin eta penike batzuk.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 71. orr.

Zuri agur esaterakoan, dirua eskatu zizun, ehun koroa edo berrehun.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 50. orr.

Mila koroako isuna.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.

Kartazal honetan zortziehun koroa daude.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 139. orr.

Hamar koroako billete zimurra erakutsi zion.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 159. orr.

Hirurogeita hamar koroa hilean eta otordua.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 179. orr.

Koroa erdia? hemezortzi penike?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 45. orr.

Bi koroa-erdiko eta kobrezko txanpon batzuk zeuzkan diru-zorroan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 145. orr.

8 koroa-arteria bihotz inguratzen duena. ik koronario 3.

Bi koroa-arteriek eramaten dute oxigenoa bihotzaren muskulura (bihotza koroa batek bezala inguratzen dutelako deitzen dira koroa-arteria).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.

Badirudi, gainera, koroa-arteriak txikiegiak direla beren lana behar bezala egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alaitasunezko koroa (3); arantzazko koroa (5); argi koroa (6); buruan koroa (4); egindako koroa (5); errege koroa (7); erregearen koroa (4); espainiako koroa (4); frantziako koroa (5); garaipen koroa (3); garaipenaren koroa (3); hamabi izarreko koroa (3); koroa arteriak (3); koroa buru gainean (3); koroa buruan (7); koroa eta guzti (5); koroa ezarri (6); koroa gisa (3); koroa hartu (3); koroa irabazi (3); koroa jantzi (8); koroa jarri (5); koroa kendu (3); koroa lortu (4); koroa suediar (4); lore koroa (4); portugalgo koroa (3); urrezko koroa (11)

koroak buruan (5); lore koroak (5)

espainiako koroaren (5); frantziako koroaren (3)

koroaren kontzertua (7)

koroe hirukoitza (6)


koroadun (orobat korodun g.er.) izond/iz koroa duena, koroaz hornitua.

Erregeak ispiluan berriro begiratu zuenean, ez zuen bere irudia ikusi lehen bezala, asto koroadun batena baizik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 158. orr.

Hiritar koroadunak, beren agintea handitzeak hiritarren zoriona ekartzen du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 84. orr.

Haren etxean aurkeztu nintzen esklabo herabeti eta damutuaren gisara, garaile koroadun gisara jalgitzeko handik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 407. orr.

Korodunena edo nobleena.  Berria - Kultura   2004-05-08


koroagabe izond koroarik ez duena.

Hil da Gure Errege Koroagabea / auhen egizu, Erin, nahigabe eta penaz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 196. orr.


koroatu, koroa(tu), koroatzen 1 da/du ad koroa ezarri; koroa ezarriz, norbait errege, printze... izendatu.

Antzinako Olinpiar Jokoetan parte hartzen zuten eta olibondo adarrez koroatzen zituzten. Judit eta berarekin zeuden emakumeak olibo-adarrez koroatu ziren.  Elizen arteko biblia   Jdt 15,13

Berak borroka garrantzitsuren bat irabaztean, bere burua koroatzen zuen lertxunaren zein orrikararen zarba eta hostoekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.

Haren biloba Pepin errege koroatu zutenean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 328. orr.

Munduko ospeak hainbeste goraltxatu zuen gizona, non Enperadoreak berak oso handikiro koroatu baitzuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 346. orr.

Koroatu zuten egunean aitari emandako hitza.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 332. orr.

Zu haietakoren batean erregetzat koroatzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 34. orr.

Eta poz horrekin, haren arima santua, aintzaz koroatua, bizitza honetatik aingeruen bizitza zoriontsura igaro zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 955. orr.

2 bururatu.

Herriaren aurrez aurre, urrutian, Everest mendia ikus zitekeen, ia beti lainoz koroatua. Goiko zirkuluaren mailan amaitzen zen almenek koroaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.

Gaua nagusitu zen eta mendebaldean izarrek koroatu zituzten mendi-gailur ia ikusezinak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 78. orr.

Kilpatrick antzoki batean akabatu zuten, […] eta heriotza horrek koroatu zuen dramak egun asko eta gau asko hartu zituen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Arkupean landutako errege baten buru dotore eta koroatua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 20. orr.

Ilargi koroatua, euri-ekarle, bildu zuen Auspoa bilduman Antonio Zavalak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errege koroatu (9); errege koroatu zutenean (6); kapet errege koroatu (3); pepin errege koroatu (3)


koroatxo iz koroa txikia.

Erregeari buruz xake jokoko pieza nagusia zela erran zidan, horregatik jartzen zela lehen lerroaren erdi-erdian eta horrexegatik zeramala zurezko koroatxo hura buru gainean.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 96. orr.

Berbena-belarrez eta zizare-belarrez egindako koroatxoak janzten omen dituzte buruan, gaitzetatik libre sentitzeko. Hiru izar izan beharrean bat bakarra izanen duzu, baina ikuskatzailearen koroatxoaren gainean bordatua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 250. orr.


koroatze iz koroa ezartzea; koroa ezarriz, norbait errege, printze... izendatzea.

Louis XIV.aren koroatzearen unea irudikatzen duen margoak murrua estaltzen du.  Berria - Mundua   2004-03-12

Nagusiaren koroatzearen milurtekoa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Erne eta benetan adi egon zen atal bakarra, Aragornen koroatze eta ezkontzaren kontakizunarena izan zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 329. orr.

Pozarren zegoen, hala nola pozarren egoten baita erregea koroatze-egun hots handikoan-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 463. orr.

Mozarten "Koroatze meza"ren zatiak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 100. orr.

Eliz koroatzea Itun Zaharreko errito baten berpizkundea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 457. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koroatzearen milurtekoa (3)


koroazio (orobat koronazio g.er.) iz koroatzea.

George II.a erregearen koroazioan emandako musika guztia.  Berria - Kultura   2004-03-18

Koroazioko eszenez apaindutako platerak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 20. orr.


korobate iz

Korobatea erregela luze bat da, hogei oin ingurukoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3930. orr.

Nibelatzeko, dioptrea edo ur-sestrak edo korobatea erabiltzen dira, baina seguruagoa da korobatea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3930. orr.

Eta korobatea era horretan nibelatuta dagoenean jakingo da zenbateko aldapa dagoen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3950. orr.


korodun ik koroadun.

koroe ik koroa.

koroi ik koroa.

korola 1 iz lorearen hostoen multzoa, askotan haren zati koloretsuena gertatzen dena.

Apirileko eta maiatzeko hilabeteetan, loratzen zirenean, zuhaixka haiek beren zurtoin lurrintsuak, beren korola zuriak eta beren mordo txiki urdinak nahasten zituzten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.

Arrosa orbandua jaso zuela, ur-hari baten pean garbitu zuela bere petalo hauskorrei kalterik ez eragiteko, eta […] lorontzitxoan paratu zuela berriz, korola eroriari bata bestearen gainean jarririko liburu-meta batek eusten ziola.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 274. orr.

Kukuluaren ertza kizkurtua dute, eztarria baino zurbilago, eta han ezkutatzen da korola, aho misteriozko, erakargarri, gozoa mihiaren azpian, jainkozko izaki xume usain oneko eta inoiz hitz egiten ez duten hauen organo sotil, miragarri eta sakratuak erakusten eta ezkutatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kanpai irauli bat zen, edo, nahi bada, kukufraka-korola bat, lau metro zabal eta altzairu trinkoan egina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.


korolario iz ondorioa.

Korolarioa: obrak ez dira linealki irakurri behar, "polifonikoki" baizik, lerro melodiko bat baino gehiago batera, banaka nahiz guztiak batera, entzuten uzten duen "belarri horizontalaren" modura.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 112. orr.

Horiek horrela, 17. Proposizioaren Korolariotik eta 18. Proposiziotik argi dator giza Izpirituak bere Gorputzean, aldi berean, sortzen ahal duen irudi bezainbat gorputz irudikatzen ahalko duela, aldi berean, modu zehatz batez.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 199. orr.

Ikus horretaz 1. Zatiko 24. Proposizioaren Korolarioa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 215. orr.

32. Proposizioaren Korolarioen bitartez.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 111. orr.

53. Proposizioaren Korolarioa frogatu den modu berean demonstratzen da hau ere.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 333. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

proposizioaren korolarioa (4)

proposizioaren korolarioan (3)

proposizioaren korolarioan (3)


korona ik koroa.

koronario 1 izond bihotzaren koroarena, bihotzaren koroari dagokiona. ik koroa 8.

Hodi koronarioak izan ohi dira lehenengoak guztiz oztopaturik geratzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, oso arrunta da, zoritxarrez, baliaezintasuna edo heriotza gertatzea zirkulazio koronarioak huts egitean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Angel Alcalde presoa erietxean dago, gaitz koronario larri batek jota.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Odol-zirkulazioan odolbildu bat eratzeak oker handia eragin dezake, hala nola tronbosi koronarioaren kasuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.

Aurreko igandean, hilaren 8an, sinkope koronario bat izan zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Bihotzekoak eman zion eta zubi koronario hirukoitza egin behar izan zioten.  Berria - Mundua   2004-08-14

2 arteria koronarioa.

Kateterismorik egin barik koronarioak ikusteko aukera eskaintzen dute.  Berria - Gaiak   2004-03-20

3 arteria koronario koroa-arteria.

Jauzi izugarria egin zidan bihotzak, adrenalinak aortaren eta arteria koronarioen artean zirkuitu-labur bat eragin izan balit bezala, halakorik esan badaiteke behintzat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gaitz koronario (6); gaitz koronario larria (3)


koronatu ik koroatu.

koronazio ik koroazio.

koronel (orobat kolonel g.er.) 1 iz errejimentu edo kideko baten burua.

Schumacher koronelak isilik aztertu ninduen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.

Alaba ez dut koronel arrunt batekin ezkonduko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 507. orr.

Betidaniko koronel zaildu horietakoa ematen dik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 108. orr.

Aberatsa da, goimailako gizona da, ...ko errejimentuko koronela da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 128. orr.

-Bada, guardiako husarren koronela zen ordurako!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 168. orr.

Ivano Baschieri, Italiako Itsas Armadako koronelak zehaztu zuenez, [...].  Berria - Mundua   2004-01-11

Aire Armadako koronel batek.  Berria - Mundua   2006-03-05

Poliziako koronel bat eta beste bi pertsona hil ziren bertan.  Berria - Mundua   2004-10-26

Guardia Zibileko koronel Luis Iglesias.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Espainiako Armadako koronel medikua.  Berria - Harian   2006-03-23

Rolf Wenderoth koronel ohia.  Berria - Mundua   2004-12-22

Sergei Golovin, koronel erretiratu baten semea eta ofizial ohia bera ere.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Karuna koronel matxinoaren hiru jarraitzaile hil zituzten atzo Sri Lankako ekialdean.  Berria - Mundua   2004-08-12

Eskolako ume talde bat pasatu zen, abiazioko koronel batek gidatua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 196. orr.

Estatu-nagusiko koronelek.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 50. orr.

1967ko apirilaren 21ean, Koronelek kolpea jo zuten, eta boterea eskuratu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 313. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ginbaileko izarretan ikusi nuenez, Koronel gradua emana zioten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 155. orr.

Koronel mailara edo antzekoren batera iristeko aukera izan nuen, baina ez ziren kuartelak nire xedea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 123. orr.

Koronel-itxura hartu zion Mariak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 149. orr.

Horrelako handikiek, berez bakarrik, erregimenturik gabeko koronel-gorputz bat osatuko zuketen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jendarme-koronelak esan zuen gizon jakintsua zella.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Bazter guztiak piparen keaz betetzen zizkion husar-teniente erretiratu bat, edo brulot-koronel bat, edozein gaiz mintzatzea gogoko zuen hizlari iaioa bera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 385. orr.

Hara, zergatik kaleratu zuen ostikoka "Mari-koronela" zenduak, duela urte mordoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 54. orr.

4 koronel lotinant lotinant koronela.

Azken urteetan koronel lotinant mailara, hots, Espainia Errepublikanoan karrera barik militarrak iritsi zitezkeen eta gradurik gorenera iritsi zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 202. orr.

5 lotinant koronel armadako ofiziala, koronelaren azpian hurrengoa.

Ez dago nire esku, lotinant koronelen batekin egin beharko zenuke berba.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 72. orr.

AEBetako Armadako bozeramaile William Macdonald lotinant-koronelak zehaztu zuen erasoa gertatu eta berehala miaketa operazioa abiatu zutela.  Berria - Mundua   2004-01-18

6 teniente koronel armadako ofiziala, koronelaren azpian hurrengoa.

Teniente 1840. urtean, kapitain, teniente koronel, koronel, jeneral 1869an.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 168. orr.

Diputatu horrek bazuen, alabaina, teniente-koronel bat adiskidea eta honek zuen afera ongi eraman bururaino.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 182. orr.

Goi Estatuko teniente koronel Wolfram Von Richthofenek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 63. orr.

Hamasei urte eman zituen bertan espioitza lanetan eta teniente koronela zela.  Berria - Mundua   2004-03-16

"Sikiera teniente koronel bat izan balitz..." eta antzekoak entzun behar izaten ditu-eta.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

brulot koronel (3); koronel ohia (3); poliziako koronel (5); teniente koronel (10)

degrela koronela (6); koshkariov koronela (3); manriquez teniente koronela (3); ogareff koronela (3); schumacher koronela (3); teniente koronela (11)

auberville koronelak (6); bryan hilferty koronelak (3); degrela koronelak (7); groves koronelak (3); hilferty koronelak (3); karuna koronelak (6); schumacher koronelak (3); teniente koronelak (6)

degrela koronelaren (5); karuna koronelaren (4); koronelaren emaztea (5); koronelaren esanetan (3); teniente koronelaren (7)

koronelik gazteena (4)


koronelorde (corpusean koronel-orde soilik) iz koronelaren hurrengoa, eta, egoera jakin batzuetan, haren ordezkoa.

Sanz koronel-ordea, bere agindupeko 3 kapitainak, 7 ofizialeak eta 475 soldaduak, preso altxa genituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 166. orr.

Iratxen jakin dugunez bi koronel-orde erori ziren gure eskuetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 254. orr.


koropiladura ik korapiladura.

koropilatsu ik korapilatsu.

koropilatu ik korapilatu.

koropilo ik korapilo.

koropilotsu ik korapilatsu.

korpitz ik gorputz.

korporal 1 izond gorputzarena, gorputzekoa, gorputzari dagokiona. ik gorputz 3.

Sorkarien artean izaki korporalak eta espiritualak daude.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 23. orr.

Gai kosmikoetan ezkutaturik daude ageriko bizitza korporalera jaiotzen diren gauza guztien hazi gisakoak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 295. orr.

Beren existentzia korporalaren bideak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 143. orr.

Argi dago bost sentimen hauek ezin sentitu dituela ezein sentimenek, hauek objektu korporal guztiak sentitzeko gai izan arren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 132. orr.

Arima korporalaren eta izpirituaren arteko zubia eta iraganbidea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 216. orr.

Zuganako grina lehengo bera banuen ere, neure gorputzarekin, neure zentzumenekin batera, gero eta esnago, gartsuago, korporalago eta emeago bilakatu zen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 28. orr.

Hain da ahalguztiduna ezen ezerezetik, hots, izaterik ez duenetik, sor baititzake gauza handiak eta txikiak, zerukoak eta lurrekoak, espiritualak eta korporalak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 271. orr.

2 iz aldarearen gainean, ostia eta kaliza jartzeko, zabaltzen diren oihaletako bakoitza.

Eta kaliza, korporal, aldare-oihal eta meza-oparitarako erabiltzen den oro ederra izan dadila.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 113. orr.


korporalki adlag gorputzaren bidez.

Ahotsa entzuten dion norbait ikusten du; ahotsa bera ere, arestian azaldu denez, korporalki ikusten diren gauzen artean sailkatu dugu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 387. orr.

Pizkundearen nolabaiteko irudia ere ikusten du eta bere ariman eratzen du irudi hau, ezin baitu berau gabe ulertu korporalki gertatu zela diotena, sinetsi nahiz sinetsi ez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 388. orr.


korporatibismo 1 iz lanbide talde baten joera, bere talde interesak kostarik kosta defendatzera bultzatzen duena.

Anarkikoki eta idazleen korporatibismo eta zirimoletatik urrun.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 15. orr.

GAL auziaren ikerketan sozialisten artean sumatzen zen «korporatibismoari» ustelkeria deitu zion, beste hainbat epailerekin batera sinatutako agirian.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

2 lanbide bereko lagunak korporazioetan biltzea aldarrikatzen duen doktrina.

Beñat Oteiza Ipar Buru Batzarreko kideak atzo azaldu zuenez, euskararen ofizialtasuna, laborantza garapen propioa, korporatibismoa zein mugaz gaindiko harremanak bultzatzea izango dira aldarri nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25


korporatibista iz korporatibismoarena, korporatibismoari dagokiona.

Halaber, hiru Sailek [...] «jarrera korporatibista» dutela kritikatu zuen ELAkoak.  Berria - Ekonomia   2004-06-02

Mateosek azaldu du eurak eta ELA ez direla erakunde «korporatibistak» eta, beraz, «langile guztien ongizatea» daukatela xede.  Berria - Ekonomia   2004-04-17

Nazioarteko Pen Klubak bost batzorde ditu, eta bostak gai sozialekin daude lotuta, ez dute zerikusirik eremu korporatibistekin».  Berria - Kultura   2004-03-26


korporatibizazio iz korporatibo bihurtzea.

Prekarietatearen areagotze geldiezina eta horrek ekintza sindikalean dakarren korporatibizazioa.  Berria - Ekonomia   2004-02-13


korporatibo izond korporazioari dagokiona. ik korporazio 2.

Alderdi Popularrak Espainiako Postaren irudi korporatiboa aldarazi zuen iazko urtarrilaren 1ean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Eliza batek bere nortasun korporatiboa idolatratzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 449. orr.

REPSOL-YPF: urrezko akzioa (mugimendu korporatiboak eragozteko ahalmen berezia) iraungi zaio Espainiako Gobernuari.  Berria - Ekonomia   2006-02-07

Museoaren Lagunen Programak nahiz Kide Korporatiboen egitasmoak agerian utzi dute museoaren jardueraren sendotasuna.  Berria - Kultura   2004-01-14

Nazioarteko sindikalismoa identitate krisi sakon batean dago, eta gero eta funtzio korporatiboagoa barneratu du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Washingtongo estatuan, ikasle gehiago dago unibertsitate korporatibo hauetan ohiko unibertsitateetan baino.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 180. orr.

Unibertsitarioen interes korporatiboak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 202. orr.

Editore handienek modu korporatiboan erantzun dute oraingoz.  Berria - Gaiak   2006-01-19

Gipuzkoa Donostia Kutxak Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren lehenengo txostena aurkeztu zuen atzo.  Berria - Ekonomia   2004-06-23


korporatista iz korporatibista.

Ez da borroka korporatista bat.  Berria - Ekonomia   2004-06-29


korporazio 1 iz zuzenbidearen araberako pertsona edo taldea, estatuko administraziotik bereizia eta helburu publikoak dituena.

Gobernukoak ez diren korporazio handien zerbitzura.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 386. orr.

Japoniar korporazio bateko exekutibo bati edo argentinar eraikuntza-enpresari bati saltzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

63.000 inguru korporazio transnazionalek (etxe nagusik) munduko estatu gehienetan eta jarduera ekonomiko garrantzitsuenetan kokaturik dauden 690.000 filial zuzenki kontrolatzen dituzte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 240. orr.

MCC Mondragon Korporazio Kooperatiboak.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

Eurotchen sartu da Tecnalia euskal korporazio teknologikoa.  Berria - Ekonomia   2004-10-02

285.000 metro koadroko industrialdea eraikiko du Txinan MCC korporazioak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 204. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik korporatibo.

Espainolaren akademiak korporazio meza bat antolatzen omen du urtero.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 91. orr.

Erromatar eredu sekular horretan oinarrituz, hazten eta zabaltzen ari zen eliz elkarteak aldi berean tokikoa eta ekumenikoa zen antolaketa eta korporazio-sentipena eraiki zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 92. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

BBC British Broadcasting Corporation kateako (Komunikabide Korporazio Britainiarra) presidente Gavyn Daviesek.  Berria - Mundua   2004-01-29

Udal korporazioak Condor Legioari egindako omenaldia.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

AEBetako eta Kanadako konstituzioek pertsona baten lege izaera ematen diete negozio korporazioei, edozein norbanakok izan ditzakeen eskubide eta betebeharrekin.  Berria - Kultura   2004-04-11

Funtsezkoa da horretan antzinako hiriekiko [...] aldea, azken horiek erakunde militar gisa antolatzen baitziren, edota, Weberren hitzak erabiliz, gerrari-korporazio gisa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Administrazio-korporazio sekularrek, hala ere, antolaketa-eredu bat emate hutsa baino zerbitzu sakonagoak ere eman zizkieten elizei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 89. orr.

Nazioarteko finantza Korporazioa eta Inbertsioen Bermerako Agentzia Multilaterala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 261. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mondragon korporazio kooperatiboak (5)


korporeitate iz gorpuztasuna.

Iritzi berekoak dira arimari korporeitatea ukatuz gorputzaren eraketa organikoa edo oreka dela diotenak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 317. orr.


korporista iz korporatibista.

Hunen helburu lehena da jokolarien intresen zaintzea, ez baitezpada diru-intresak (ez dira korporistak, errana izan den bezala), bainan kirol-intresak,  Herria   2004-02-26


korpus ik corpus.

korpuskular izond korpuskuluarena, korpuskuluari dagokiona.

Unibertsoaren egituraren hiru teoria zientifikoak hauek dira: molekularra, korpuskularra eta atomikoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 203. orr.


korpuskulu iz gorpuzkia, zatikia.

Gure odolaren korpuskuluek beren osagai diren izaki ñimiñoak ikusten dituztenean, agian zirrara berdinak asaldatzen ditu, baten unibertsoa bestearenetik zein urrun dagoen ohartzean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 192. orr.

Korpuskulu horiek neuronetan sortzen dira eta ugaritu egiten dira gaitza garatu ahala. Plazer sexualaren oinarri biologikoa, neurri handi batean, ukipen korpuskulu bikain horietan dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 236. orr.

Beroaren korpuskuluak ere banan barik elkarri lotuta eta multzoka dabiltza.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 107. orr.

Kontuan hartu behar dugu ukipen korpuskuluek funtzionatzeko oso modu bitxia dutela  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 237. orr.


korraize iz urka-bilurra, soka-lasterra.

Ahozpez etzan zen, nik eskumutur bat hartu nion, soka baten muturreko korraizea pasatu handik, eta ohearen aurreko hankan lotu nuen, gero gauza bera egin nuen bestearekin.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 60. orr.


korrale 1 iz eskorta.

Herriko Etxeak ezartzen ditu korrale batzu zaldidunen zerbitzuko.  Herria   2003-11-20

Zaldizkoek ibiltzen dituzte kabalak korraletan, batetik besterat, beren mugikorrak beharrian.  Herria   2005-06-09

Han behean, korrale zabalaren bestaldean, oilategiak ate irekiaren laukitxo beltza erakusten du, gauaren ilunean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 17. orr.

Lepic andreak korraleko atea trangatuta utzi du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 73. orr.

2 ataria.

Meza ondoan, aroa gisakoa balinbada, eliza aintzineko korralean bazkalaurreko edariak urririk eskainiak izanen dira.  Herria   2001-03-22


korrazpi iz teilatu hegalaren azpia.

Estarta bazterretako ezpondapeak ere oso gogoko izaten ditu, bere habiari kontzeko xokanahi gorderik edo erromutur bihurririk inon bilatzen badu, benpe; baita borda zaharretako hegazpeak edo korrazpiak ere, jendea bakan samar ibiltzen denekoak badira.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 65. orr.


korrea iz uhala, hedea.

Tapax korreak tinkatzen hasi zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 57. orr.

Baditu bi korrea, haiei esker Andreasek bizkar zaku gisa eraman dezake.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 26. orr.


korredore 1 iz lasterkaria.

Guk pasatzen ikusten genuen, kapota jaitsia zuen auto bat gidatzen, painelu luze bat lepoan eta korredore betaurrekoak jantzita.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.

2 artekaria.

Beste batek 20.000 esan du, euskal frontoietako korredoreen antzera.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 44. orr.


korreitu, korrei, korreitzen du ad ipar gainditu, garaitu.

Aitaren eskolatik edo ez, arras bipilki korreitu du makearrak beste arerio hau, baina ez da hau ere nahikeria faltan geldituko.  Herria   2003-03-20

Hori ez du korreitu eta pausatu da 85 urtetan.  Herria   2004-10-07


korrejidore iz foruen garaian, Gaztelako eta Espainiako erregeen ordezkaria Bizkaian eta Gipuzkoan.

Beheraxeago, aldarera begira, eta lehendabiziko ilaretan, espainiar Korrejidorea eseri da, eta agintari militarrak, eta apezpikuak eta kalonjeak, eta abade gorenak, eta deputatuak oro.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 261. orr.

Beheraxeago, aldarera begira, eta lehendabiziko ilaretan, espainiar Korrejidorea eseri da, eta agintari militarrak, eta apezpikuak eta kalonjeak, eta abade gorenak, eta deputatuak oro.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 261. orr.

Festa giroko doinu eta dantza alaien artean, korrejidore bat errotari gazte batekin maitemintzen da.  Berria - Kultura   2004-08-25

Korrejidorearen soldaduek Mattin Mottela harrapatu zuten baso batetik besterako soilgune baten erdian.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 249. orr.

Soldaduek zakua kentzea lortu zuten eta korrejidoreari eraman zioten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 250. orr.


korrejimendu iz korrejidorearen bulegoa.

Korrejimenduko artxiboak ere erakutsi ditu Ana Otegik, artxiboko teknikariak, «auzi zibilak eta kriminalak dira, hemen, ia 40.000 juizio dauzkagu.  Berria - Kultura   2004-09-08


korrejitu, korreji, korrejitzen du ad zuzendu.

Gure hutsen zuzentzeko eta gure falten korrejitzeko eta erremediatzeko... eta bidean abantzatzeko eta aitzina egiteko, azken finean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 596. orr.


korrekto 1 izond zuzena.

Aste baten buruan frantses ia korrektoan aritzen nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 128. orr.

Eta badaki, halere, hori ez zaiola gustatuko Sophie-ri eta politikoki korrekto agertu behar duela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 125. orr.

2 egokia, korrekzioz aritzen dena.

Arront mutiko korrekto, ortodoxo eta dekoratiboa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

Tabernako zoko guztiak Hitzetik Hortzera-ko bertsolari korrektoek hartuak zituzten.  Berria - Kultura   2004-09-08

Guztia esanda dago bestela ere, eta berezko barne-indar hori ez badu, poema korrektoa izango da, baina hilda dago.  Berria - Kultura   2006-03-07


korrekzio (orobat korrekzione g.er.) 1 iz jendetasuna, egokitasuna.

Antolakuntza eskasa eta korrekziorik eza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

2 (hitz elkartuetan) zentzatze-. ik korrekzional.

Parisko Korrekzio Auzitegiak sei urteko espetxe zigorra ezarri zion atzo Joseba Imanol Kortazar Pipaon euskal presoari. herria¬

Indar soziala mugatua da politikak ez badu ekonomiarekin korrekzio lanik betetzen, baina saiatu beharko da politikari, modu dialektiko batean, aldatzen laguntzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

· Gurean, korrekzio etxearen mehatxua helduen ahotik aurreneko okasioan ateratzen zen korroka baitzen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 258. orr.

ik korrekzional 2.


korrekzional 1 izond zentzatze-. ik korrekzio 2.

Parisko Auzitegi Korrekzionalak atzo epaitu zituen Asier Arzalluz eta Aitor Agirrebarrena.  Berria - Euskal Herria   2004-05-25

Orain arte auzitegi korrekzionalak epaitzen zituen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

2 iz zentzatze etxea.

Korrekzionalera bidaliko dutela, esan nahiko duzu.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

parisko auzitegi korrekzionalak (3)


korrelatibo (orobat koerlatibo g.er.) izond

Ez zen egun batetik bestera gertatu aldaketa hori, baina batean sakondu ahala bestea gutxiago interesatzen zitzaidan, eta, oharkabean izan bazen ere, nik uste prozesu korrelatiboa izan zela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 68. orr.

Diru-masaren kontrolak eta langabeziaren igoera korrelatiboak soldaten, sindikatuen eta oro har indexazio-mekanismoen kontrako eraso gogorra ekarri zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Ongia eta gaizkia korrelatiboak baitira. Inor ez da ausartzen "korrelatibo objektiboa" zer ote den galdetzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 501. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

korrelatibo objektiboa (5)


korrelato ik korrelatu.

korrelatu (orobat korrelatu g.er.) iz

Azalera makurtuek estimuluan duten korrelatu bezala aurkezten dira (beste era batera esanda, erretinako irudian ehundura-gradiente bat izatea distantziaren aldakuntza jarraitu bat pertzibitzeko estimulua da).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.

Determinazio ontologikoa erabaki etikoaren korrelatua da eta bien artean errealitate beraren aurpegi bikoitza eratzen dute.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 9. orr.

Honelako edo halako gizakiren ideia kontsideratuz haren egintza guztiak eta bakoitza ("propietateak") deduzi litezke, zeren horiek baitira ideia egokien korrelatuak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 23. orr.

Historia jarraitua, bera da subjektuaren funtzio fundatzailearen ezinbesteko korrelatua, ihes egin dion guztia berriro bereganatuko duen bermea. XVII. edo XVIII. mendeetako medikuntzaren enuntziatuen korrelatu modura jartzen den objektua ez da epai juridikoetan edo poliziak hartutako neurrietan izendatzen den berbera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 19. orr.

Lehenengo klaseak ez du ezein korrelatorik, nabaria denez; hauek bigarren klasean baino ez dira aurkitzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 65. orr.


korrelazio 1 iz estatistikan, bi aldagaien arteko erlazioa gauzatzen duen funtzioa, 0 eta 1-en arteko balioak har ditzakeena.

Ez zegoen modurik inolako korrelazioa ezartzeko banda horien eta geneei egotziriko funtzioen artean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.

Kultura askotan ikus daiteke independentzia ekonomikoaren eta dibortzioaren arteko korrelazioa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 277. orr.

2 bi gauzen arteko erlazioa.

Korrelazio handia aurkitzen dut animaliei eta elbarriei ematen zaien tratuan...  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.

Koloreak ez daudela "kanpoko" munduan, eta ez direla [...] uhin-luzeraren korrelazio automatikoak, baizik eta garunak taxutzen dituela gehienbat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Ez dago korrelaziorik garunaren pisuaren eta adimenaren artean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 216. orr.

Hainbat ikerketetan jaso izan da per capita errenta eta umeen lanaren arteko korrelazio negatiboa: herrialdea aberastu ahala behera egiten du lan mota horrek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 256. orr.

Konposatu bakoitzaren propietate kimikoak ere aztertu ziren, usainarekin korrelazioren bat aurkituko zelakoan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.

Aldi berean begiratu eta ukituz, aukera ederra zuen korrelazio erabakigarriak taxutzeko: jostailuzko mundu haren bidez ikasirik, benetako mundua ikusteko presta zezakeen bere burua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Proposizio batek erreferenterik duen ala ez esan ahal izateko, jakin beharra dago zeri dagokion enuntziatua, zein den bere korrelazio-eremua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 105. orr.

4 indar korrelazio

Enplegua sortzeko edozein politikak gure garaian dirauen indar korrelazioa izan behar du kontuan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 139. orr.

Orain zailena dator; hots, indar korrelazioa aldatzea, soilik horrela aldaraziko ditugulako politika neoliberalak.  Berria - Ekonomia   2004-07-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

indar korrelazio (6)

indar korrelazioa (15); indarren korrelazioa (3)

indar korrelazioak (4)


korrelazionatu, korrelaziona, korrelazionatzen du ad bi aldagaien arteko koerlazioa ezarri.

Kolorea sortzeko, beharrezkoa zen V4ko zelula kolore-kodetzaileetan konparatu edo korrelazionatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.

Gertaera horiek "korrelazionatu", eta, azkenean, ondorio hau atera zuen: ekipamendua sabotatzen ari zen John hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.


korrelazionatzaile izond/iz koerlazionatzen duena.

Bazirudien, beraz, zelula horietako bakoitzak Landen korrelazionatzaile edo Helmholtzen "irizpen-emaile" gisa ziharduela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.


korrente ik korronte.

korreo 1 iz posta.

Gerora hasiko ziren Galiziatik, Coruñatik ekartzen, korreoz eskatuta.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 42. orr.

Gaur goizean korreo bidez bidali diodan sobrea bihar edo etzi jasoko du lantokian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 57. orr.

Zelebrea da korreoz ia inoiz fundamentuzko ezer jaso ez eta hala ere beti gutunen peskizan egotea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 85. orr.

2 (ik beherago 4)

Errepublikaren korreoa egiten zuen ontzi hark, Bilbon ikusia nuen, handik Baionarakoa lotzen zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.

3 irud/hed

Korreo elektronikoa baleuka idatziko liokeela, esan dio neskak azkenik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 122. orr.

Bertan 2004. urteko maiatzaren 19ko data duen korreo elektroniko bat jasotzen da: agintariak sinatutako aginduaren berri ematen du korreoak.  Berria - Mundua   2004-12-22

4 (hitz elkartuetan)

Korreo-mutil bat sartu zen salan; Don Kijoteren karta zekarren gobernadore jaunarentzat.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 185. orr.

5 posta eramaten duen ibilgailu, tren edo itsasontzia.

'Tolosako korreoa' Azkoititik Tolosara doan autobusari deitzen zaio.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 18. orr.

Han, goizeko zortzietan Azkoititik ateratzen zen korreoa hartu, eta Elgoibarrera.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 15. orr.

-Oi Burdeos -oraindino gogoan du Bitorianok hangoa-, Habana korreoa han, eta han zubian kapitaina, mundakarra.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

korreo bidez (3)


korreoketa iz postaren saria.

Nire andere Teresa Panzak idazten badit, paga beza berorrek korreoketa eta karta bidali, arren; nire etxeko eta nire seme-alaben berriak jakiteko ixiraz nago eta.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 189. orr.


korrespondente (orobat korrespondiente) izond elkarri dagokiena.

Bi erretinetako bi puntu korrespondenteek noranzko balio berbera balute bezala gertatzen dira, laburtzeko, gauza guztiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

Espazioko puntu batek bi erretinetan korrespondente ez diren bi puntu kitzikatzen dituenean [...] diferentzia bat gertatuko da erretinetako bi irudien artean; diferentzia horri erretinetako irudien desberdintasun deitzen zaio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.


korrespondentzia 1 iz harremana, lotura.

Propietate sintaktiko eta semantikoen artean korrespondentziarik edo loturarik ote dagoen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Bien artean, elkarreragina ez bada ere, behinik behin korrespondentzia eta harmonia eratzeko.Izpiritu hori ez da gorputz (natura) horren produktu edo efektu mekanikoa [...], bai ordea horren elkarrekikoa, korrespondentzia osokoa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 172. orr.

Zortzi parte berdin egiten dira, eta parte horien arteko banaketa-lerroak, hain zuzen ere, egurra horizontalean jarrita dagoenean beste buruko lerroekin erabateko korrespondentzian egoteko moduan jartzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.

2 (bi multzoren arteko) egokitasuna.

Puntuz puntuko korrespondentzia zehatza zegoen bien artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Logika gehienetako hizkuntza formala korrespondentzian jar daiteke hizkuntza natural (edo matematiko) baten parte batekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

3 postazko harremana; posta, gutunak.

Eta honela hasi zen gure korrespondentzia.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 128. orr.

Bion arteko korrespondentziak eskatzen duen intimitatea ederki gordeta egongo da, inork ez baitu jakin ahal izango zu nor zaren.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 11. orr.

Bistakoa da, ordea, zure eta nire arteko jolas askea izateari utzi egin diola orain korrespondentzia honek.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 131. orr.

Izugarri gustatzen zitzaion korrespondentzia jasotzea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 236. orr.

Delacour-en korrespondentzia hartu eta bulegotik irten zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 130. orr.

Korrespondentzia mahai gainean utzi eta burua makurtu zuen gizonak errespetuz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 130. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Indiako britainiar gobernuak ingelesa bihurtu zuen diplomazi korrespondentziarako bitarteko, eta 1835ean baita goi-mailako hezkuntzarako ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.


korrespondiente ik korrespondente.

korrespontsal 1 iz berriemailea.

Egunak pasa ditu Goizeder Odriozolak, Ardi Beltza aldizkariaren Venezuelako korrespontsalak, prostituten elkarte batera deika.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 34. orr.

A.P.-ko korrespontsala izango naiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 243. orr.

Laster estatu mailako musika errebista bateko korrespontsal egingo naute.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 171. orr.

Atzerriko prentsako korrespontsalek, berriz, Gobernuko funtzionario baten deiak jaso zituzten; atentatuaren egilea ETA zela ziurtatu zien.  Berria - Harian   2005-03-10

Baina hara zer zioen auzoko korrespontsalak biharamuneko egunkarian.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 75. orr.

Irrati eta Telebistako Korrespontsalen Elkartearekin urtero egiten den afarian.  Berria - Mundua   2004-03-27

2 (hitz elkartuetan)

Aldean daramat badaezpada ere kontratua, Egunkariak eman didan korrespontsal karneta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 12. orr.

· Marichu, Madrilgo eusko jatetxea, gerra-korrespontsalak sarrien izaten direnetako leku bat da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 54. orr.


korri
1 korri egin lasterka egin.

Inork ez zekien zein norabidetan korri egin.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 74. orr.

Ikasi genuen muinoan gora korri egiten zakuto astun haiek bizkarrean hartuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.

Bere inguruko gorpu guztien artean, tiro eta bonba ziztuen artean egin zuen korri.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 99. orr.

-Begira nola egiten duen korri Ttakunek! -egin zuen oihu Marrok.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 69. orr.

Agatak, eskutrapua besoan duela, prestu egiten du korri sukaldeko sutik armairura, armairutik mahaira, ez baitaki patxadaz ibiltzen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 64. orr.

Neu ahalegindu izan banintz neure burua salbatzen, korri egin izan banu, orain ez litzateke hilda egongo, bere hilkutxan zerraldo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 18. orr.

Jendeak zingiratik atera nahi zuen, baina ez zegoen korri egiterik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 73. orr.

Egizu korri, aitatxo, izerditu zaitez.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 134. orr.

Esaten zidaten: korri Giovanni zure karga ederrarekin!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.

2 (zer osagaiarekin)

Martak hamabost kilometro korri egiten zituen goizero, Pasaiako portuan, garabien artean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

3 (egin ezabaturik)

Korri isilik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 171. orr.

Ea, korri, korri! - oihu egin zion Harryk Hermioneri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 159. orr.

Korri zuek, nik ezin dut eta! hil nazatela hemen!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 462. orr.

Korri Abu!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 112. orr.

korri!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 112. orr.

korri!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 112. orr.

Korri, laputa, korri!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 91. orr.

Aitak abandonatu gintuenetik ito beharrean ibiltzen da beti, korri hona eta korri hara.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 117. orr.

· Jaso zuen eskua emakumeak, eta mutikoa korri ihesi joan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.

Korri etorten zan, eta salto.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 21. orr.

Batzutan heldu bestetan solte / hurrengo salto ta korri.  Berria - Kultura   2004-05-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azkarrago korri (3); egin zuen korri (3); korri egin (8); korri egiteko (4); korri egiten (7); taldearekin korri (3)


korriarazi, korriaraz, korriarazten 1 du ad korritzera behartu. ik higiarazi.

Esekitokiko sokak korriarazi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.

2 dio ad

Nire erlojuari buruz mintzatu nintzaion, kamioi-gidariari nola oinordetzan utzi behar izana nion, eta denborari berari buruz ere bai, oro har; nahiago nukeela erlojuak denborari atzera korriarazteko gai balira.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 235. orr.


korrida iz zezenketa.

Mounaren erakustaldia Madrilgo Las Ventas zezen-plazako korridan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 30. orr.

Aratseko 6etan, zezen plazan, korrida, Marie Sara, Pablo Hermozo de Mendoza eta Alvaro Montes-ekin.  Herria   2003-07-31

Korridako azken zezenarekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 212. orr.

Kontua da 1933koan Ernest Hemingway afixan iragartzen diren korridetara etorri dela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 37. orr.

Zezen korridak jende zibilizatu asko dibertitzen du oraindik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 57. orr.


korrido izond jarraitua, etenik ez duena.

Irun erdian zuen tabernaren pareta aldeko banku korrido luzean inon baino ordu gehiago eman genituen institutu garaian.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 124. orr.

-Noiz kendu zenuten banku korridoa?  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 126. orr.


korridore (894 agerraldi, 117 liburu eta 68 artikulutan) 1 iz etxe barruan gelen edo aretoen arteko igarobide mehar eta luzea. ik pasillo.

Zaindarien urratsak korridorean, orduen kanpai-hotsa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 68. orr.

Erabakiak korridoreetan hartzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Unibertsitateko korridore luzeetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

Zur eta lur daude korridore ilunean pilatutako anabasari eta trepetei begira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Harrizko korridore estu batean zeuden, zuziz argituta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 71. orr.

Eskuinetara egin zuten; korridore itsu batera iritsi ziren, zulo itzaltsu batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 275. orr.

Korridore argitsuetan barrena, altzari ingeles eta frantsesak nabaritzen ziren nonahi.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 133. orr.

Begiak itxita, Ellen korridore ketsutik korrika atera eta aldagelaren aire garbira iritsi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 533. orr.

Narrastiak ikasteko, arrastaka zeharkatzen genuen eskolako korridore zabal luzea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 54. orr.

Korridore ilun estu batetik, balkoi beiraduna zuen egongela argitsu batera eraman ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 115. orr.

Treneko korridore estuetan emakume gizenekin gurutzatzean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 90. orr.

Korridorean aurrera egin zuen, baina orain poliki-poliki.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 221. orr.

Atarian zehar eraman zituen, marmolezko eskaileretan gora eta korridore batean aurrera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 76. orr.

2 hed

Kobazuloko korridoreak bihurgunez beteta zeuden, eta igarogaitzak ziren batzuetan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 127. orr.

3 irud

Loaren zetazko korridore purpuretan berriro pulunpatu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Siesta garaiko lasaitasunak baretuta zeuden ostatuko korridore-eskailerak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 119. orr.

· Hutsik zegoen albo-korridore batera sartu eta presaka nesken komunetarantz joan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 157. orr.

5 errepide eta trenbideez mintzatuz, igarobidea.

Zabalgana eta Betoño arteko lurpeko korridorea da alternatiba egokiena.  Berria - Harian   2006-02-21

Lezo-Gaintxurizketa-Hendaia korridorea ere Jardueren Plan Orokorraren barruan sartuko da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

AHTren Nafarroako korridoreak, halaber, Iruñea, Castejon eta Zaragoza (Aragoi, Espainia) arteko bidea egiten du, Ebroko ardatzerantz.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Alonsotegitik Balmasedaraino egin nahi duten Kadaguako Korridorea. herria¬

Korridore hori Israelen esku dago egun.  Berria - Mundua   2004-10-06

6 heriotzaren korridore heriotzako itxarongela.

Kaliforniako San Quentin kartzelako heriotzaren korridorean zegoen preso zaharrena zen.  Berria - Mundua   2006-01-18

Iragan astean barkamena eman zien heriotzaren korridorean dauden 1.220 presoei.  Berria - Mundua   2006-04-20

"Gu ez gara mundu honetakoak", adierazten zuen Jacksonvilleko Heriotzaren Korridorean kondenaturiko gizon batek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adreiluzko korridore (3); hirugarren solairuko korridore (3); korridore batean aurrera (6); korridore estu (12); korridore estu batean (5); korridore ilun (7); korridore ilunean (12); korridore ilunean aurrera (3); korridore ilunetan (3); korridore labirinto (3); korridore luze (19); korridore luze bat (4); korridore luzea (4); korridore luzean (4); korridore zabal (4)

korridorea zeharkatu (4)

etxeko korridorean (5); heriotzaren korridorean (9); kanpoko korridorean (3); korridorean aurrera (35); korridorean aurrera egin (5); korridorean aurrera joan (9); korridorean barna (8); korridorean barrena (22); korridorean behera (5); korridorean berean (3); korridorean gora (3); korridorean zehar (14); solairuko korridorean (3)

korridorearen amaieran (8); korridorearen beste aldean (4); korridorearen beste aldeko (4); korridorearen bukaeran (8); korridorearen erdian (7)

korridoreetan aurrera (6); korridoreetan barrena (6); korridoreetan gora (3); korridoreetan zehar (7); legebiltzarreko korridoreetan (3)

korridorera atera (12); korridorera atera zen (4); korridorera iritsi (7); korridorera iritsi zirenean (3); korridorera irten (6)

korridoreko argia (5)

korridoretik zetorren (3)


korridoretxo iz korridore txikia.

Sarrerako atearen aurrez aurre eskailera piko bat; ezkerrean korridoretxo bat eta gelatxo bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 36. orr.

Esku batean txirikorda oraindik askatua, eta bestean orrazia zituela azaldu zen korridoretxora.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 166. orr.


korridu ik korritu1.

korriente ik korronte.

korrika 1 adlag lasterka, laster eginez.

Ez gaituk, beraz, zuek bezala ibiltzen, korrika eta lasterka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 504. orr.

Erreka zulora joan ginen Jack eta biok, korrika, oihuka, gure makila mehekin sasiak ebakiz, dantzan, zakurrak xaxatuz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.

Aizkoran edo korrika, estropadetan nahiz karga-jasotzen, berdin zitzaion.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 15. orr.

Herriko kale nagusitik abiatu zen, eta ni haren aldamenean, korrika.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 51. orr.

Korrika hasi nintzen, gero eta azkarrago.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 32. orr.

Korrika etorri eta sua itzali zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 725. orr.

Sebastian korrika etorri zitzaigun atzetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.

Korrika joan komuneraino eta gonbitoka hasi nintzen neu ere.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 89. orr.

Eskaileretan gora korrika nindoala.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 19. orr.

Kale kantoiko etxe baten atarian zegoen atso bat korrika sartu zen etxe barrura, oilo esetsi bat bailitzan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 51. orr.

Korrika ihes egin nahi nuen, baina ezin nuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.

Espaloiaren gogorra korrika ihesi zoazenean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

Alde hemendik korrika, ni garrasika hasi baino lehen.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 229. orr.

Julienen gorputzetik emaztearen gorputz ondora korrika zakurra, batetik bestera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 53. orr.

Oinez datoz orain, korrika.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 96. orr.

• 2 iz lasterka, lasterra, laster egitea.

Gure begien aurretik, auskalo nondik aterata, gazte lerden, segail eta eder bat korrika lasaian igaro zenean. Pintzela arin utzi eta leihora joan zen korrika estuan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 81. orr.

Agente alemana korrika astun batean etorri zen haiekin biltzera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 116. orr.

Enetzat, zorionak haurtasunean [...] Erriberako bide gorrietan, Inma, Asun, Mertxe eta Anarekin egiten genituen korrika libreen itxura du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 141. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egun batean entrenamenduko korrika-saioa egitera haiekin joateko eskatu zidaten.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 64. orr.

Bere bizitzan korrika saio gehiegi ez egin izanaren itxura zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 16. orr.

-Ago geldi, kankallu ori, korrika-apostua diagu-ta.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 84. orr.

4 korrika batean adlag lasterka batean.

Osaba Juanek azukre-koxkor bana eman zien, eta bikiak korrika batean abiatu ziren etxera. Mutikoa korrika batean urrundu zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 90. orr.

Ikusten dira etxeak eta auzoak aurreraxeago, baina korrika batean heltzeko urruti samar.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 47. orr.

Ixtant berean, bi gazte indartsu iaioenek, heldu gurpilari ardatz-kirtenetatik eta korrika batean lasterka, […] Mosela ibairaino eraman behar zuten, dena erre baino lehen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 251. orr.

5 korrika bizian adlag

Korrika bizian abiatu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 120. orr.

Eskailerak ere korrika bizian igo zituen, azentsorea bazegoela konturatu gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 64. orr.

Gizon bakan batzuk zetozen korrika bizian, etsaiek sartaldeko mugei eraso zietela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 89. orr.

Jauzi batean zutitu eta korrika bizian hasi zen.  Berria - Kultura   2004-08-26

Inoiz edo behin inguruan gizakumerik sumatuz gero, korrika bizian ezkutatzen zen bere leize zuloan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 38. orr.

6 korrika eginsup_1 lasterka egin.

Arin baina korrika egin gabe urrundu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 125. orr.

Korrika egin nahi nuen, ihes egin handik, betiko desagertu, baina galdua nuen buruaren eta gorputz-atalen arteko sinkronizazioa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 133. orr.

Hotzaren aurkako erremediorik onena korrika egitea dela.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 51. orr.

Denbora luzez egin zuen igeri eta korrika saguak, neke zantzurik erakutsi gabe.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Ez nintzelako gai beste batzuk bezala poliziaren aurrean korrika egiteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 302. orr.

Arrainek ezin dutela lurrean korrika egin.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 118. orr.

Kale-kantoiraino egin zuen korrika eta abian zen tranbia batera igo zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 288. orr.

Gordeleku antiaereoetara egin zutela korrika oihuka negarrez.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 108. orr.

· Zer gertatzen zaie zakurrei azkar samar ibili, salto batzuk edo korrika pixka bat egiten dutenerako mingaina kanpoan dutela jartzeko?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 66. orr.

Korrika, salto edo beste edozein ariketa fisiko egitean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 67. orr.

7 korrika eginsup_2 (zer osagaiarekin) ik korritu1 2.

Hondartza oso-osorik egin diat korrika!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 112. orr.

Safiko atxilotze zentrotik aireportura dauden hiru kilometroak korrika egin zituzten etorkinek soldaduak atzetik zituztela.  Berria - Mundua   2006-03-08

Korrika egin nituen hiru eskailera tarteak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 111. orr.

8 korrika eginarazi

Maitasunak, ailegatzen denean, korrika eginarazten dizu, nire uste apala hori da.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.

Hiru hilabetetik gora eduki zituzten han, egunsentian ordu erdiz patiora atera eta akitu arte korrika eginaraziz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 73. orr.

9 korrika (eta) korrika adlag

Han daude izeba Sole eta abuelo, segi korrika-korrika -esan zion Laureanok.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 214. orr.

Bizkarra eman eta korrika hasi nintzen, korrika, korrika... itzulerarik gabeko bidean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 39. orr.

Korrika eta korrika egin arren, zuri-zuri egina aurkitu genuen Iñaki, galtzak kakaztuta...  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 103. orr.

10 korrika eta presaka adlag

Korrika eta presaka bizi gara; nora ez dakigu, baina azkar iritsi nahi dugu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 135. orr.

Lanpetuta zebilen, eta korrika eta presaka, eta jendea zuen inguruan, baina "laztana" deitu zidan bi alditan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 76. orr.

Bizitza arrastan eman dute, sorgorturik eta erdi lokarturik, korrika eta presaka ezkondu dira, pazientzia faltaren eraginez, umeak egin dituzte, kasualitatez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 123. orr.

Iluntzen ari zuen eraikuntzatik atera ginenean, eta merkatariak saltokiak ixten ari ziren korrika eta presaka.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

11 korrika txikian adlag

Ubanbe korrika txikian hasi zen, alkandora zuria astinduz orduan ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Amak, korrika txikian hurbildurik, besarkatu egin ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 138. orr.

Neskak atzera jiratu eta korrika txikian aldendu ziren.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 77. orr.

Imajina ezazue burdinazko bola bat, mundua bezain handia, eta bola hartan inurritxo bat korrika txikian jira eta bira etengabean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 182. orr.

12 presaka eta korrika adlg

Gero, presaka eta korrika agur esanda, hanka egin zuen handik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 143. orr.

Dena egiten du presaka eta korrika eta azken minutuan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 261. orr.

Bere bizitza tristean zehar noizbehinka bizitako atsegin banaka batzuek bakarrik, presaka eta korrika irentsiak gehienak, kontsolatzen dituzte bizitza bizi izanaz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

batetik bestera korrika (13); beti korrika (4); erdi korrika (6); etorri zen korrika (4); haren atzetik korrika (4); ia korrika (6); jendea korrika (13); joan zen korrika (18)

korrika abiatu (27); korrika abiatu zen (9); korrika alde egin (19); korrika ari (17); korrika atera (26); korrika batean (36); korrika bizian (27); korrika egin (42); korrika egin zuen (7); korrika eginez (6); korrika egingo (4); korrika egitea (14); korrika egiteari (8); korrika egiteko (28); korrika egiten (33); korrika egitera (7); korrika eta lasterka (4); korrika eta presaka (62); korrika etorri (8); korrika hasi (42); korrika hasten (4); korrika heldu (4); korrika hurbildu (6); korrika ibili (8); korrika ibiltzen (5); korrika igo (9); korrika ikusi (5); korrika irten (5); korrika itzuli (4); korrika jarraitu (4); korrika joan (61); korrika joan zen (25); korrika joaten (9); korrika korrika (5); korrika kulturala (13); korrika kulturalaren (16); korrika kulturalaren barruan (5); korrika martxoaren (4); korrika pasatuko (4); korrika saio (9); korrika saioa (5); korrika saioak (6); korrika sartu (4); korrika ttiki (7); korrika ttipi (13); korrika txikian (19); korrika zebilen (4); korrika zihoan (7); korrika zihoazen (5)

presaka eta korrika (10)


korrikalari (orobat korrikari g.er.) 1 izond/iz lasterkaria.

Historiak, gazte korrikalari poliziak tiroz hilarenak, ezer gutxi du postaletik, simulakrotik... Haur korrikalari haiek, xeru-xeru, barre algaratan hurbiltzen zitzaizkiola.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 68. orr.

Itsasoaren eta Erregearen arteko bitartekari lanak egiteko, berriz, korrikalariak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 115. orr.

Esprinter bat 1.000 watt edo gehiagoan ibil daiteke pixka batean, eta distantzia luzeko korrikalari txapeldun batek, berriz, 300 eta 350 bitarteko watt-en indar-gastu etengabea izan dezake ordu batzuetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.

Korrikalaria baino bizkorrago doaz nire egunak: zoriona ikusi gabe doaz ihesi.  Elizen arteko biblia   Jb 9,25

Ramuntxo Lamothe, saratar korrikaria, izan da irabazdun haundia, bi lasterkaldiak berak ereman baititu.  Herria   2002-09-26

· Halaxe, bada, hasi zen Hauster korrikalari.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 174. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lasterketa guztietan korrikalari mordoa aritu zen.  Berria - Kirola   2006-01-13

Maratoi-korrikalariak bezain abailduta.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sona handiko korrikalariak (4)


korrikaldi iz lasterraldia.

Korrikaldi batean joan zen automobileraino.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 114. orr.

Tonitak ihes egin zuen, Peyrelonguery baloia pasa, eta horrek 30 metroko korrikaldia egin zuen azken pasea Brusqueri egiteko.  Berria - Kirola   2004-01-27

Bi pisu gorago amaitu zuen korrikaldia. Korrikaldi biziak egin zituen nafarrak, eta Ezquerrori pase bikainak eman, hark gola sar zezan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 275. orr.

Olaizolak korrikaldi hutsalak pilatu baino ez zuen egin. herria¬

Baina korrikaldian balantza egin eta lurrera erori ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 219. orr.

«Ertzainei eta udaltzainei» ihesi korrikaldi saio ederrak ere egin zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

korrikaldi luzea (3); korrikaldi luzea egin (3)

korrikaldia egin (4)

korrikaldiak egiten (3)


korrikalditxo iz korrikaldi laburra.

Masajeak hartu eta korrikalditxo egin ondoren plazaratu zen Errezilgoa.  Berria - Kirola   2004-02-29


korrikari ik korrikalari.

korrikatzaile iz korrika egiten duen pertsona.

Orduan, behar bada, bideak beharko dira largatu denak korrikatzaile izanen baigira!  Herria   2003-04-17


korritu1, korri, korritzen (orobat korridu g.er.) 1 du ad higitu.

Atetxoa korritu nuen, eta harri eta zur geratu nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 43. orr.

Gortina lizundu bat korritu nuen dutxatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 199. orr.

Gortinak korritu zituen Nathanielek, argirik urrienak ere min ematen baitzion begietan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 65. orr.

Eta, orain, gorputz zikin eta odoleztatu hauek osatzen duten lerro hau korri dezagun, besoa besoaren ondoan daude etzanik, noiz txaluparatuko zain.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 335. orr.

2 aipatzen den tartea buru batetik bestera igaro. ik kurritu; ibili 8; korrika 7.

Baratzeko bideak korritu ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 146. orr.

Zaldia hartu eta distantzia luzeak korritzera ohitu nintzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 216. orr.

Euren orbita luzeak korritzeko urte handiak darabiltzaten ilargi etaizarrei.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 343. orr.

Saxonia guztia korritu dut.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 234. orr.

Auzo zaharreko kaleak korritu zituzten bi gizonek.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Kotxeak Kale Nagusia korritu zuen, Azucarero zubia eta San Nikolas kalea gurutzatu, eta Logroñoko errepidean sartu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.

Viktoria erreginaren banderapeko itsasontzietan zazpi ozeanoak korritu ostean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 77. orr.

Dahlmann-ek, bagoiak korritu eta ia hutsik zegoen bat topatu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.

Saldu bere partea eta gure nazioa alderik alde korritu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Oroit naiz tinta ubel apainez korritu nituela kaieraren lerroak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 50. orr.

Korrituak zituen hiriko altzari-denda guztiak, aukeratuak oihalak, alfonbrak eta tapizak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 169. orr.

Eta geroago etsipen-bala batek korritu du ene gorputza.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 258. orr.

Hotzikara batek korritu zuen Paul D.; espasmo izoztu batek belaunak heltzera behartu zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 317. orr.

Hatsanka eta arnasestuka aritzen zen etengabe, ehun metroak korritu berriak balitu bezalaxe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

· Sasoi hasieran proba hori korri zezakeela esan zioten taldeko arduradunek.  Berria - Kirola   2004-04-30

3 (zer osagairik gabe)

Argitzen ari zuen; haizeak bultzatuta korritzen zuten berunezko hodeitzarrek, eta herri bat sumatzen zen gain batean Frantzian korritu zenuen aurrena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.

Bi hilabete korritu gabe eman zituen Matxinek, lesio bategatik  Berria - Kirola   2004-03-16

4 ibili.

Edith sukaldera joan zen, eta ura korritzen jarri zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 88. orr.

Diruak korritu egin bear dik, korritu!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 187. orr.

• 5 da ad orgasmora iritsi. ik isuri1 6.

Nire beroaldia hain zen handia, non jarleku bigun hartan bertan korritu bainintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 92. orr.

Hiru edo lau aldiz korritu nintzen; izan ere, isuria nintzela igartzen zutenean, abiada bizkortzen zuten, eta berriz ere lehenera.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 123. orr.

Segituan korritu ginen biak, ni haren ipurdian eta hura nire hatzekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.

Goizeko irudi guztiak etorri zitzaizkidan burura, eta modu basatian korritu nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 132. orr.

Ai! nire bizitza osoan ez naiz hain lizunki korritu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 166. orr.

-Horrelaxe, maitia, horrelaxe, korritu zaitez, zoratu egiten naiz zure atsegina nire esku artetik ihesi joaten ikustean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 15. orr.

" Korri zaitez ahoan" bota nion eta ahal nuen guztia irentsi nion eta ez nintzen gelditu nire zintzurrean gozatzen ari zela sentitu nuen arte.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 79. orr.

Zure premian nago Fernando, estal nazazu, babes nazazu, bete nazazu, sar iezadazu hondo-hondoraino, korri zaitez nire barrenean, blai-blai utz nazazu zure isuriez, mesedez, mesedez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 158. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Publikoa elkarren kontra estutuko zen banku korritu eramangarri eta deseroso haietan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.

Ivan Revinskyk hartu zuen bigarren erabakia, zirkuaren inguru osoa banku korritu ilaraz betetzea izan zen, anfiteatro eramangarriak sortuz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.

Egurrezko balkoi korrituak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi etapa korritu (4); giroa korritu (6); itzulia korritu (7); klasikoa korritu (5); lasterketa korritu (6); proba korritu (8); taldearekin korritu (4); tourra korritu (10); txapelketa korritu (3); vuelta korritu (3)

azken etapa korrituko (3); erlojupekoa korrituko (8); giroa korrituko (16); giroa korrituko du (4); hirugarren etapa korrituko (3); italiako giroa korrituko (4); itzulia korrituko (17); itzulia korrituko du (8); klasiko handia korrituko (5); klasikoa korrituko (3); klasikoak korrituko (4); lasterketa korrituko (6); lasterketak korrituko (3); proba korrituko (11); probak korrituko (4); saioa korrituko (3); sari nagusia korrituko (5); taldeak giroa korrituko (3); taldearekin korrituko (9); taldearekin korrituko du (8); tourra korrituko (27); tourra korrituko du (5); vuelta korrituko (4)

astarloak giroa korritzea (3); bakarrik korritzea (3); ez korritzea (8); ez korritzea erabaki (4); giroa korritzea (6); giroa korritzea (6); korritzea erabaki (4); korritzea ez (3) astarloak giroa korritzea (3); tourra korritzea (3); vuelta korritzea (4)

etxean korritzeko (4); giroa korritzeko (5); itzulia korritzeko (8); korritzeko asmoa (6); korritzeko aukera (11); korritzeko erabakia (4); korritzeko gonbidapena (5); korritzeko interesa (3); korritzeko lekua (4); korritzeko modua (5); lasterketak korritzeko (3); liga korritzeko (3); munduko txapelketa korritzeko (3); tour liga korritzeko (3); tourra korritzeko (12); txapelketa korritzeko (4); vuelta korritzeko (7)

espainian korritzen (3); etxean korritzen (11); euskal herrian korritzen (6); itzulia korritzen (3); korritzen ari (19); lasterketak korritzen (4); proba korritzen dira (3); vuelta korritzen (3)


korritu2 1 iz diru kapital mailegatuak epe jakin batean ematen duen etekina edo irabazia.

Ehuneko zortziko korritua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 67. orr.

Urte bukaeran, juduak 800 dukat jasotzen ditu; kapitala eta korrituak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 286. orr.

Korrituen hainbatekoa diruzalekeriaren atzaparretan eta mailegu emaileen lizentziapean uztea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.

Dirua jartzen du korrituan. Nolatan ez huen, bada, nire dirua bankuan ipini? horrela, itzultzean, korrituekin jasoko nian.  Elizen arteko biblia   Lk 19,23

Neskek ere handitu baitzituzten nire zorren gainean ordaindu beharreko korrituak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 207. orr.

Korritu batzuk ordaintzen ez zizkiolako.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.

Lukurreriarik itzelenak gertatu dira, korritua debekatu denean.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bada merkataritzan korritu arrunta, lege finko eta zehatz baten objektua ere ezin izan daitekeena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.

Bostehun eta hogei dolarren korritu konposatua kalkulatu behar dut, ehuneko lauan ezarriz gero.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 31. orr.

Felipe III.ak ezarri zien 1330ean muga, mailegu bidez nahi adina diru berenganatzen ari zirenei, ez zezatela % 20 baino korritu handiagorik kendu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.

Langileei diru-kopuru txikiak lukurreriazko korrituan mailegatzen ziela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 235. orr.

Eskandaluzko korrituak eskatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.

Diruaren korritu zentzuzkoak enpresa jarduera guztiak bultzatzen ditu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lege korritua aintzat har daiteke merkataritzako diru tasarekin batera dabilen ginoan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.


korro (orobat korru) 1 iz biribilkia.

Neskek eta mutilek korro handi bat osatzen dute, eta dantzarik zintzoena eta atsegingarriena egiten duten.  Berria - Kultura   2004-01-31

Korroa dantzan ari zen jende multzoari esaten zitzaion.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 82. orr.

Elgoibarren, esaterako, Pedrok lau korro ezagutu ditu, alegia, lau musiko ezberdin, bakoitza bere publikoarekin.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 82. orr.

Dultzainak eta panderoak, txistuak eta danbolinak dantza korroetatik baztertzen ari zen deabruaren tresna.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 35. orr.

Poeta jadanik ez da jainkoekin edo musekin edo haietatik mintzo den hautatu hori, hizketan diharduen giza korru bateko partea baizik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.

2 korroan

Bere aitak jotzen zuen bitartean, bera kobratzailea zen korroan zegoen jendearen artean.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 81. orr.

Handik hurrena, gure semearen gelako neskak ikusi nituen, Antiguako frontoi inguruan, korruan eserita.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 157. orr.

Panderoa ematekotan, gizalegez jokatzera, korroan ateratako dirua banatu beharra baitzegoen.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 39. orr.

Eguzkia sartzen ari delarik, gizonezkoak udaletxeko plazako alde batean biltzen dira, korruan, eta emakumezkoak bestean, korruan haiek ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.


korrok 1 adlag korroskada.

Egin genituenak goratu eta puztu eta gero, Klaus, korrokari korrok, juduen kontrako hainbat gordinkeria kontatzen hasi zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 52. orr.

2 korrok egin

Korrok egin zuen indartsu, eta tweed-ezko jantziaren gainetik kolpetxoak eman zizkion bere tripa handiari. Lurrean eseri nintzen, korrok egin eta gero.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

Urdaila kexu zuen zirriz-zarraz eta korrok egiten hasi zitzaion.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 104. orr.

3 korrok eta korrok adlag

Nire tripak korrok eta korrok hasi ziren, hartuak nituen jaki horiengatik guztiengatik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

korrok egin (7)

igelen korroka (3)


korroka iz (onomatopeia)

Zaldiek korroka egiten dute, belaunetaraino sartzen dira, eta muino harrigarri horien bestaldeko maldan behera amiltzen dira irristan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 113. orr.


korrokada iz korroskada.

Gora begira etzan zen, eta lepoa alde batera jiratu zuen; korrokada egiten zuen bakoitzean, ardo turrustak eta giza haragi zatiak irteten zitzaizkion eztarritik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 55. orr.

Mihi loditua ezpainetan igurzten zuten eta korrokada egitean soin osoak dar-dar egiten zien.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 48. orr.

-Tuileriek korrokada egin ditek janari horien gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 344. orr.


korrokadun izond korroka duena.

Bere buruaz goxa dadin bezala ari zait gaineko gizon korrokaduna: ezti eztia darama deabruzko "leitmotiv"-a.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.


korrokari izond korrok egiten duena.

Aditu egin ditzakegu, garrasi hotz eta motz ebakiak, metrailadoreen hil-arnasestu korrokariak, fusilen tiro-hots labur bereiziak  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 179. orr.


korrokoi iz Mugilidae familiako arraina, janaria ibai ahoetako lohian bilatzen duena (Mugil cephalus etab.). ik lazun.

Urak kolore gorrizta hartu zuen, eta 300 arrain hil ziren, gehienak korrokoiak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Korrokoien jauziek burbuilak sortzen zituzten paperolako kimikak gandututako uretan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.

Izokina, zilar landua iduri, ezkatak metal leunduan gubilez joka eginda dauzkana; korrokoia, ezkata handiagokoa, eta zakarrago zizelatua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.


korrokoil izond loturik behar zuten zatiak askatuak edo lokatuak dituena.

Harry, Ron eta Hermione elkarrekin eseri ziren mahai korrokoil berean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 240. orr.

Auzorik urrunenak ziren, eremu basati eta arriskutsuak, gure arreba zaharrari ebatsitako zazpigarren eskuko "850" korrokoilean, kaka-kaka eginak inguratzen genituenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.


korrokoildu, korrokoil(du), korrokoiltzen 1 da/du ad loturik behar zuten zatiak askatu edo lokatu.

Areto karratua zen, korrokoildu samartua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Egunak pasa ahala, ordea, gero eta gusturago sentitzen nintzen pareta korrokoildu haien artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 164. orr.

Horren ostean, Xaramanek semea atxilotzeko eta gazteluko dorre zahar eta korrokoildu baten gorenean giltzapetzeko agindu zuen, ziega kirastu batean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 122. orr.


korromio iz herra, gorrotoa.

Emazteari zenaz bezainbatean, harrapakin erraza izaki, senarraren korromioaren jopuntua bilakatu zen eta gaixotasunaren erruduntzat jotzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 308. orr.

Mundua, bistan zagok, ene kontra zagok, eta kolera eta korromioa eragiten zizkidak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 318. orr.

Ezin abilagoa izan zen erantzukigileak paretik kentzen, iaioena korromiozko mila eltxo algara itzel bakar batez uxatzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 53. orr.

Korromioak janda dagoen gizaixoaren fama hartuko du.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 48. orr.

Hirugarren aroa, "esklaboen bihurrialdikoa", oraingo gurea alegia (kristaua, demokratikoa), herra beltzaren moralarena da, mendekuarena, korromioaren moralarena.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 249. orr.


korronpitu, korronpi, korronpitzen du ad usteldu, galdu.

Ai, nola sentitu nintzen egun haietan bekatuak usteldurik eta korronpiturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 508. orr.


korronte (orobat korrente g.er. eta korriente g.er.) 1 iz isurkariez mintzatuz, higidura. ik laster 5.

Kibitka, berriz ere korronte biziak bultzaturik, ibaian behera doa arin bai arin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 353. orr.

Itsas uhin erraldoiak, ibaien korronte zabalak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 245. orr.

Aski baitzen txinpart edo ilaun bat ibaian erortzea naftazko korronte hura guztia suak har zezan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 404. orr.

Korronte beroa nabaritu dut aurpegian.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 171. orr.

Eurekin batera eter korronte bizkorrak barruan doazelako.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 337. orr.

Korronte geldo baina etengabea, marea gora ustezko dike seguruaren zirrikituetatik agertzen den bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 133. orr.

2 elektrizitateaz mintzatuz, elektroien higidura eroale batean zehar.

Zaila litzateke, ordea, ohiko korronte mota bidaltzea (elektroi fluxu bat) nerbio-zuntzean zehar.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Telefonoaren ahoan esandako hitzen soinuak korronte elektriko bihurturik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 113. orr.

Presio mekanikoaren ondorioz korronte elektrikoa sortzeko gaitasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Hartara, sortzen diren korronte piezoelektrikoek halako ponpaketa bat eginarazten diete zelulen mintzei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 38. orr.

Nerbio bati estimulu jarraitu bat aplikatzen zaionean, erantzuna ez da jarraitua izaten, bulkada laburren segida bat baizik; antz handiagoa du Morse seinale batekin korronte beti-berdin batekin baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

· hed Korronte magnetiko batek eraginda.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 185. orr.

3 joera, higikundea.

Oro har, bi korronte nagusi ditugu epistemologia modernoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Gure XXI. mende honetan diren korronte literarioetakoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 146. orr.

Zein da gehien betetzen zaituen korronte poetikoa?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 355. orr.

Aguste Comte izan zen korronte filosofiko honen sortzailea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 299. orr.

Badirudi etorkizunean korronte eta kultura horiek guztiak geroz eta berdintsuagoak izango direla.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lerro zuzenetan iheska zihoazen korronte-uhin gorriak eta zuriak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.

Korronte kopurua aldatu egiten baita urteak igaro ahala.  Berria - Gaiak   2004-09-17

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hodian, kanpotik beroturik, hidrogeno-korronte bat iraganarazi genuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Merkurio-korronte baten aurka borrokan ariko bailiran.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 46. orr.

Lur azpiko magma-korronte bat.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 84. orr.

Konposizioaren erdian indar-korronte bat eratzen zen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 154. orr.

[Duns Scotok] pentsaera-korronte arrakastatsu baten ildoa utzi zuen irekita ondorengoentzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.

Hiritar burutsu, eraginkor, serio, arrazional eta ponderatu batzuek osatutako iritzi-korronte bateko lider.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 83. orr.

Pentsamendu korronte berrien arabera  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 120. orr.

6 aire korronte aire-lasterra.

Guyanan, eguraldia ez da txarra berez, baina, atmosferan aire korronte bortitzak dabiltza.  Berria - Gaiak   2004-02-27

Eta haizea ez da haizea, makina batek sortzen duen aire-korrontea baizik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 163. orr.

Guyanan, eguraldia ez da txarra berez, baina, atmosferan aire korronte bortitzak dabiltza.  Berria - Gaiak   2004-02-27

Aire-korronte indartsuak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4030. orr.

7 haize korronte haize-lasterra.

Haize-korronte kaltegarriak nola saihets daitezkeen ikusteko.Haize-korronteak gora altxatzen direnean ilunpetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 810. orr.

Haize korrontea sartzen zen ate handi zabaldutik eta freskura pixka bat zekarkion ardo usainezko giro bero hertsi hari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

Toki aproposa da hau migrazioaren fenomenoa aztertzeko; pasabide egokia da hegaztientzat; haize korronteak aprobetxatzen dituzte hegan egiteko  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

8 itsas korronte itsas lasterra.

Labradorretik Islandiara eta gero Eskozia aldera jausten den itsas korrontea da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Duela bi aste pasatxo atera ziren Nua dibutik, baina itsas korronteak beren ontzia desbideratu zuen.  Berria - Harian   2006-04-04

Itsas korronte bero horren ondorioz epeldu egiten dira ozeanoak.  Berria - Gaiak   2004-10-12

Peruko arrantzaleek El Niño deitu zioten, urtero Eguberri aldean azaltzen den itsas korronte beroari.  Berria - Gaiak   2004-10-12

Azken urteetan itsas-korronteak ikertzen aritu da.  Berria - Gaiak   2004-09-17

9 kontu korronte pertsona baten eta banku baten arteko zorren eta hartzekoen berri ematen duen agiria.

Postara jo zuten kontu korronte bat irekitzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 68. orr.

Elkarrekin zabaldu berri duten kontu korrontea balitz bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 75. orr.

Kontu korronte jori bat zen Inesen bizigarria.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 43. orr.

Eskale haiek guztiek kontu-korronte oparoak zituzten bankuetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 229. orr.

Batzorde honek Washingtongo Riggs bankuan aurkitu zituen Pinocheten ustezko kontu-korronte ezkutuak.  Berria - Mundua   2004-07-25

Ostegun gauean enpresaren kontu korronteak bahitzeko agindu zuten epaileek.  Berria - Ekonomia   2004-07-04

Khanek eta bere laguntzaileak, Mohammed Farooqek, kontu korronteak izozturik dituzte.  Berria - Mundua   2004-02-01

2003ko otsailaren 19an, Martin Ugalderen kontu korronteak blokeatzeko agindua eman zuen. bere kontu korrontea gizentzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Kontu korronteko diruari kiratsa dariola... ba tira!, sudurra aise ohitzen omen da; izen ona eta itxura, berriz, gorde egin behar dira.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 231. orr.

Arazoaren gakoa ez zegoen balizko adarretan, senarraren desleialtasunak emakumearen kontu korrontean izan zezakeen eraginean baizik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.

Zure identifikazio datuak lapurtu eta kontu korrontea husteko.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Kontu korronte zenbaki batekin.  Berria - Kirola   2006-03-11

· AEBek kontu korronteko defizita handitu arren, dolarra gora.  Berria - Ekonomia   2004-12-17

541.800 milioi dolarrekoa da kontu korronte bidezko defizita.  Berria - Ekonomia   2004-03-13

Desiragarria da truke tasan malgutasun handiagoa izatea kontu korronte superabit handia duten herrialdeek, batez ere Txinak.  Berria - Ekonomia   2006-04-23

Finantzaketaren liberalizazio lasterregiak areago galaraz dezake egonkortasuna; izan ere, kontu korronteko balantzari dakarkion beherakada dela-eta, truke-tasen beheranzko espekulazioa bultzatzen du, eta, horren ondorioz, kapitalak ihes egitera bultzatzen ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

10 korronte alterno elektrizitate korronte aldizkatzailea.

Argindarraren bi handikien arteko borroka zegoen honen atzean: Thomas A. Edison korronte zuzenaren defendatzailearen eta George Westinghouse korronte alternoaren asmatzailearen artekoa. Korronte alternoaren eragin txikitzaile demasak frogatzeko, dozenaka animalia -katuak eta zakurrak bereziki, baina baita elefante bat ere, tartean- elektrokutatu zituen sistema honen bidez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.

Abiadura handiko burdinbideetan korronte alternoko 25 kilovolteko tentsioa duten katenarietan ibili ahal izango dira, baita korronte zuzeneko hiru kilovolteko ohiko lineetan ere.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

11 korronte zuzen elektrizitate korronte jarraitua.

Edisonek bere aurkariaren argindar sistema hobesten zuen exekuzioetarako, korronte alternoa heriotzarekin lotuz gero, etxe erabilerarako arriskutsuegitzat jo eta bere korronte zuzena hobetsi eta orokortuko zelakoan. korronte zuzeneko hiru kilovolteko ohiko lineetan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.

12 ur korrontesup_1 ur-lasterra.

Baikal aintzirak badu ur korronte bat goiko hegia inguratu eta Angarako ahoraino doana.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 387. orr.

Ez nazala ur-korronteak eraman, ez nazala zurrunbiloak irentsi.  Elizen arteko biblia   Sal 69,16

Ur korronte beroa Labrador itsasora ailegatzen denean, ur beroa lurrundu egiten da.  Berria - Gaiak   2004-09-17

Itsasoko ur korronte beroek lurreko tenperatura epeltzen dute.  Berria - Gaiak   2004-09-17

Ur azalaz haratago begiratuz gero ur korronte sendo eta interesgarriak antzemanten dira, hain zuzen gatazka gainditzeko norabidean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

13 ur korrontesup_2 dabilen ura, iturriko ura.

Ez zeukaten ur korronterik etxebizitzan, eta atarira irteten zen ur bila, gero sukaldean ezkutatu eta bere burua garbitzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 91. orr.

Aurreko bizialdiak ur-korronteak baitira edonorentzat, bizitzako itsas azpitik tiraka ari direnak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako kontu korronte (4); aire korronte (5); haize korronte (3); itsas korronte (3); kontu korronte (35); kontu korronte bat (8); kontu korronte bidezko (3); kontu korronte defizita (3); korronte artistiko (5); korronte beroa (3); korronte beroak (3); korronte bidezko (3); korronte defizita (3); korronte elektriko (9); korronte elektrikoa (7); korronte handi (3); ur korronte (9)

kontu korrontea (13); ur korrontea (5)

defizit korronteak (4); haize korronteak (3); kontu korronteak (23); kontu korronteak desblokeatu (3); ur korronteak (8)

kontu korrontean (7)

balantza korrontearen (4); defizit korrontearen (3); kontu korrontearen (3); korrontearen aurka (7); korrontearen kontra (10)

kontu korronteen (4); truke korronteen (5)

aebetako kontu korronteko (6); golkoko korronteko (3); kontu korronteko (16); kontu korronteko defizit (4); kontu korronteko defizita (6); korronteko defizita (6)

kontu korrontetik (3)


korropilatsu ik korapilatsu.

korropilatu ik korapilatu.

korropilo ik korapilo.

korropilotsu ik korapilatsu.

korrosibo 1 izond azidoez eta kideko gaiez mintzatuz, ukitzen duena jaten edo desegiten duena, edo jateko edo desgiteko gaitasuna duena.

Azido likido bat da, korrosiboa, eta ez da lurrintzen.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Azido korrosiboa zeraman kamioi batek isuria izan du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Zenbait tokitan, esate baterako, substantzia korrosiboak botatzen dira baginara, estutzeko.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Egia da korrosiboa dela urdail-urina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

2 irud/hed garratza, zorrotza.

Jendearen begietara ere bere estiloak zerbait aztoragarria du, perbertsoa, korrosiboa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 181. orr.

Aise erabiltzen nuen umorearen ezten maiz korrosiboa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 112. orr.

Bixente Ameztoi, Egullor, Rafael Castellano, Jose Maria Agirre Alcalde... urte horietako esperientziarik satiriko eta korrosiboena bideratu zuten.  Berria - Kultura   2004-10-28


korrosio iz gai korrosibo batek jatea edo desegitea.

Ohiko zilar oxidozko piletan gertatzen den zinkaren korrosioa eragoztea lortu dute, merkurioa erabili behar izanik gabe.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Polietileno arrunta [...] malgua da eta korrosioaren aurrean portaera sendoa dauka.  Berria - Gaiak   2006-01-12


korroskada iz urdailean sortzen diren haizeak ahotik zarataz jaurtitzea. ik korrok.

Bihar goizean zapatari horrek bere neurriko orkoia aurkituko dik hemen, bota zuen, eta baita korroskada bat ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

Eta nahikoa edan eta aski berdindurik sentitu zirelarik, barre algara eta korroskada artean, onena zerbait jatea izango zela erabaki zuten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 59. orr.

Oroitzapenak onak zirela adierazten zuen korroskada samurra egin zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 91. orr.

Zurrutada luzea, ia arnasarik hartu gabe eta botila berdea mahai gainean kolpe siku eta gogorrez uztearekin batera korroskada ozen bat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 37. orr.


korroskadaka adlag korrok egiten.

Une hartan Aluan haietako batekin eztabaidan zebilen, te kontratu batek eskaintzen bide zituen irabazi ugariak zirela eta ez zirela, eta bibote sarria lardaskatzen eta korroskadaka hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 94. orr.


korru ik korro.

korrupto izond ustelkeriak joa, ustela.

Korruptorik handienak aberatsak izan dira, eta politikoak; lapurra, aldiz, pobreari deitu izan zaio.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 141. orr.

Argi dago korruptoak lanean kontrakoa egiten duela, ahal duena baino askoz gehiago egiten du, lana egin duen itxuraz aparte lapurreta ere burutzeko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 140. orr.

Ustelkeriak, horregatik, ez du balio; "ustela" euskaldunarentzat "faltsua"-ren parekoa da, eta badaude korrupto autentikoak direnak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 140. orr.


korrupzio (46 agerraldi, 3 liburu eta 10 artikulutan; orobat korrupzione g.er.) 1 iz gaiez mintzatuz, usteltzea.

Korrupzioak ukitzen duen substantzia hau ez da gaitza; korrupzioak hondatutakoari bere osotasuna eta zintzotasuna kentzen dio.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 97. orr.

2 irud/hed

Gainera, korrupzioak hondatzen duena perbertitu ere egiten da; perbertsioa ordenarik eza da, eta ordena ona da; beraz, korrupzioak hondatu duena ez dago ongirik gabe, eta ongirik gabe ez izate horrengatik, hain zuzen, korrupzioak hustu egin dezake.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 97. orr.

Korrupzioak zauritzen duena suntsituta geratzen da, irautea eta izatea bera ere galtzen du, izatea eta irautea elkarrekin doazelako. Korrupzioak non finkatu ez ezik nondik eratorri ere ez baitzuen aurkituko, zer usteldurik ez balego; eta ongia ez balitz ezin ustelduko litzateke, korrupzioa ongiaren hondamena besterik ez baita.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 97. orr.

3 ustelkeria.

Korrupzio, errepresio eta krimena elkartzen ziren berrogei urteko diktadura odoltsua.  Berria - Kultura   2004-02-28

Alde horretatik ezin da torturarik onartu, ezin da korrupziorik onartu, ezin da politikarien edo Ertzaintzaren edo nornahiren aurkako atentaturik onartu; eta autobus publikoen erreketarik ere ezin da onartu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 106. orr.

Korrupzioa egon da gure artean, baina euskaldunak ez dio hitz garbi bat ezarri jokamolde horri.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 139. orr.

Lehen korrupzioa boterean zegoen, boteretsuak legeak bere mesederako erabiltzen zituen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 141. orr.

Korrupzioa ez da lapurreta hutsa, esaten dena ere kontuan hartu behar da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 141. orr.

Korrupzioaren Aurkako Fiskaltzara jotzeko aukera ez zuen baztertu.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

Bizkaiko Lurralde Auzitegiko Korrupzioaren Kontrako Fiskaltzak egindako akusazioa dela-eta.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06


korrupzione ik korrupzio.

korsario ik kortsario.

korset ik kortse.

korsikar (orobat kortsikar g.er.) 1 izlag Korsikakoa, Korsikari dagokiona.

Batti korsikarrak arkatz trebeaz erakusten du nor diren harentzat euskaldunak.  Herria   2005-03-10

Erignac prefeta hiltzeaz akusatutako preso korsikarrak zazpi hilabete daramatza bakartuta. herria¬

Bere burua abertzale korsikartzat jotzen jarraitzen duelako.  Berria - Mundua   2004-02-05

Jean-Guy Talamoni buruzagi nazionalista korsikarrak. herria¬

Musuoker izan zen hurrena, pirata kortsikarren buruzagia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 88. orr.

Nicolas Sarkozy, Barne Ministroa, hitz emaiten preso Korsikarrak hurbilduko dituela.  Herria   2002-11-21

Colette Leroudillois korsikarrak «gizon zintzo bati sostengua ematera» joan zela helarazi zuen.  Berria - Mundua   2004-04-18

• 2 iz Korsikako herritarra.

Interneten egindako inkesta baten arabera, korsikarren %35 independentziaren alde daude.  Berria - Mundua   2004-10-09

Korsikarraren oinetakoek karraska hotsak ateratzen zituzten zoruan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 135. orr.

Korsikako Langileen Sindikatuak enplegua banatzean herritar korsikarrak lehenestea hitzartu zuen joan den igandean Frantziako SNCM itsas garraio konpainia publikoarekin.  Berria - Mundua   2004-09-22

Baia bozkatuz, Korsikarrek erakutsiko dutela errotik Frantziari atxikiak direla eta frantses nahi dutela egon.  Herria   2003-07-03

Ondorioz komandoak, korsikarrek italiar cosa nostraren fondotik erdietsi arma material puntakoena erosten ahal zuen, cash pagatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arcusgi korsikar taldearen (3); korsikar abertzale (4); korsikar abertzaleak (6); korsikar presoak (3); korsikar taldearen kontzertua (3)

langile korsikarrak (3); preso korsikarrak (4)

abertzale korsikarren (3)


korsikartu, korsikar(tu), korsikartzen da/du ad korsikar bihurtu; Korsikan bizi direnei lapostu bat izateko lehentasuna eman.

Sindikatu eta politikari horiek gauzak nahasten ari dira «lanpostuen korsikartzea» salatuz.  Berria - Mundua   2004-09-23


korsikazale izond kortsikar herrizalea edo abertzalea.

Beren uhartearekiko maitasunean bat datoz korsikazaleak, amodio horren adierazpen politikoak banantzen ditu, ordea.  Berria - Mundua   2004-03-28


korsikera iz Korsikako hizkuntza.

Euskaraz, katalanez ala korsikeraz hitz egiten dugunon eskubideak murrizten edo diskriminatzen dituen hizkuntza politika.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Korsikeraz ikasteko eskubidea eta ofizialtasuna.Testu bera agertzen baita euskaraz, biarnesez, bretoinez, katalanez eta korsikeraz.  Herria   2003-01-09

Institutuetarako korsikerazko eskola material gehiago eskatu zuten.  Berria - Mundua   2004-04-17


korsista iz korsikar autonomiazalea.

Tony Graziani «korsista» da: «Korsikarra naiz, korsikeraz hitz egiten dut, korsikeraz idazten dut, korsikeraz kantatzen dut... baina bereiztearen kontrakoa naiz.  Berria - Mundua   2004-03-28

Abertzaleak eta korsistak.  Berria - Mundua   2004-03-28

Giaccobiren zerrendako lau hautagaik, eskuineko korsistak laurak, uko egin zioten Zuccarelli presidente aukeratzeari.  Berria - Mundua   2004-04-04


korsu (orobat kortsu g.er.) 1 iz itsas lapurreta.

Kofradia bakoitzari, edo portu bakoitzari, hara bidal zitzan agindutako gizonetatik zenbat ziren faltan, edo ments, edo huts eginak, portu edo kofradia horretako beste horrenbeste ontziri kenduko zieten korsuan jarduteko patentea, Erregeren beraren aginduz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 27. orr.

Trukean, agindua betetzen ez zuen herriari, zenbat marinel falta, hainbat kortsu baimen kentzen zizkion, hainbat agiri eta errege mesede.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 61. orr.

2 korsu patente errepresalia gutuna, korsu baimena.

Ez batak eta ez besteak ez zekiten zer zen korsu patentea, baina 1936tik 1940ra arteko denboran norbaitek argitu izan balie esanahia, biek batera erantzun izango zuketen: "Guk daukaguna, orduan!". Korsu patentea galdu diagu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 275. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

korsu patentea (6)


korta (orobat gorta g.er.) 1 iz ukuilua.

Leku babesean, zerrizainak berak eraikia zuen korta.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 99. orr.

Mandoak kortan sartzeko agindu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 106. orr.

Ali Baba hirira itzuli zelarik, altxorra garraiatutako astoak kortan gorde, eta segidan koinatarenera jo zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 101. orr.

Kortako sardeak hartu zituzten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 298. orr.

Kortarako sarrera moduko bat genuen aurrean, eta ate ireki bat ezkerrean: hantxe behar zuen sukaldeak, eta haraxe sartu ginen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 31. orr.

2 irud/hed

Denek gogoratzen zuten editorea bere kortakoak mimoz artatzen, bizkarraren gaineko esku-zarta amultsuak banatzen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.

Beste batzuk lehen aldikoak, korta hartako emeak zelakoak ziren ikusi nahian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 20. orr.

Ez hadi sartu beste korta bateko kontuetan!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 28. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagaia)

Esaiok korta-mutilari olorik ez emateko honen zaldiei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez nago inork ikusteko moduan eta nire logelak txerri-korta bat dirudi...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.

Txerri-korta higuingarri batzuk besterik ez dira, gizartera egunero gizaki saldo itsaskorrak botatzen dituztenak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 106. orr.

Ontzia puskatan egin, eta egurra ardi kortak egin eta larreak hesitzeko bidali ei zuen Eskoziara.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.

Alabengatik geratu nintzen zuloan, gerra garaian zaldi korta batean ez amaitzeko ahaleginak eginez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 154. orr.


kortazain iz korta zaintzen duen pertsona.

Erreparatu topaketari: mutilak maite ez badu eta burutik eginik ez badago hori dela eta, ez nadila izan gehiago gorteko arduradun, baizik landetxe bateko kortazain.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 84. orr.


korte1 1 iz ebakialdia.

Halaxe deitzen baitzaio, maiatz-belar lehenbiziko korte edo epai gizen urtsu heze horri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 195. orr.

2 ahots tartea.

Anglosaxoniarrek labela, etiketa jarri diote euren pilulari: sound-bite (albistegietan zabaltzen diren politikariaren ahots-tarteak edo "korteak", alegia).  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 30. orr.

Albistegietako lagunek, korte haietatik ezin puxkak josiz ikusi nituenean, lasai ibiltzeko, esan nien.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 138. orr.

Bai liburua bai irratiko korteak erabili dituzte antzerki obrako testua idazteko  Berria - Kultura   2004-12-10

3 kortea eman zakar erantzun.

Zelako kortea eman zidan!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 78. orr.


korte2 ik gorte.

kortejante iz adkor gorte-egilea. ik kortejatzaile.

Horiek deitzen ditut nik elkarrizketari kortejanteak, haizea aldeko dutenean leunkerietan ibiltzen direnak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 115. orr.

Alabaina, erraz belaxkatzen dira hauetako zenbait, noiz eta aitzinean duten elkarrizketari kortejanteak euskararen alde deusik egin gabe izanik ere, doktrina ofiziala (ofizialeek egiten duten doktrina esan nahi dut) ogirik eta edaririk gabe zuzenean irensteko prest ageri direnean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 38. orr.


kortejatu, korteja, kortejatzen du ad gorteiatu, gortea egin.

Kortejatu egin nau.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 130. orr.

Neskatxa kortejatzera datorren mutila, ez dela alegia haren dina.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 158. orr.

Bazuen Pernandok andregai bat, oso neska ederra; baina Ixtaber Sudur-motzak neska ikusi eta kortejatzen hasi zen, berarekin ezkondu nahi al zuen galdezka, eta, gizon aberatsa izaki, baietz esan omen zion neskak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.

Amodio-aitormenak egiteko esaldiak, kortejatzean esan beharreko hitzak, irria eragiteko esaten diren hitz likits antxak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 35. orr.

Emakumeak kortejatu egin behar ziren eta ez komunetan zelatatu.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 92. orr.


kortejatzaile iz gorteiatzailea, gorte-egilea.

Horrela, bi neskek bi kortejatzaile topatu zituzten, eta, horrenbestez, igandeetan ez ginen jada zinemara joaten, dantza egitera joaten ziren kortejatzaileekin, baina ni gabe.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 119. orr.

Ez zen inorekin maitemintzen eta inork ez zion burua jirarazten, kortejatzaileak ez baitzitzaizkion inoiz gustatu.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.


kortejatze iz gorteiatzea, gortea egitea.

Haiekin biltzen zen Iñaki egunero, eta gu ere bai noski, kortejatze haren ikusle lotsagabeko bihurturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 110. orr.

Gure ama gaixorik egon zen bitartean gure aitak kortejatze errukigabea egiten zion, eta ilehoriak, lasaitzeko, ardo basokadak ematen zizkion.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.


korteju iz kortejatzea, gortea egitea.

Irudi-antza ulertzeko eredua animaliek erabiltzen dituzten amarruetatik har daiteke (hegaztien eta arrainen korteju edo guda paradetan, adibidez: gauza jakina da arrain "gudari" batzuengan, beren irudia ispilu batean ikustea aski dela beste har bat ikusteak, adibidez, eragiten dien jarrera oldarkor berbera eragiteko).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 99. orr.


korteliant iz gorte gizona, kortesanoa.

Ez Madrileko edo Veneziako korteliant aspertuak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 341. orr.


kortesano iz gorte gizona, gortekoa.

Erregearen begiko luzaro izandako kortesano batek.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 157. orr.

Kortesanoa egun baterako errege egitea erabaki zuen Dionisiok.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 444. orr.

Hantxe jarri zuten mahaiburu kortesanoa, errege-diadema buruan jarria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 444. orr.


kortesia (orobat gortesia g.er.) 1 iz adeitasuna, jendetasuna.

Atsegin agertzeko desira orokor horrek dakar kortesia. Öchlerrek, kortesia handiz, barkatzeko; ez zuela molestatu nahi izan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 215. orr.

Kortesia handiko gizona dirudi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 170. orr.

Kortesia adeitsuaz agurtu zuten elkar.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 268. orr.

Ez dakit kortesia hutsez ala benetan ari den.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 255. orr.

Burua makurtu zuen, gizalegeko kortesia erakutsiz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.

Kortesiaren distantzia galdu gabe baina adeitasun natural batez.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.

Zenbat eta kortesia handiagoa erakutsi, orduan eta maltzurragoa izaten zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 84. orr.

Gortesia bilakatu baita, hitzaldiko agurra eta lehen hitzak euskaraz egitea eta beste guztia -gaia- erdaraz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 10. orr.

Beatrizek ezin die noski uko egin kortesiaren betebeharrei.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 175. orr.

Ondoan eseri zait baimenik eskatu gabe; kortesiaren arrastorik ez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 181. orr.

Kortesiak agintzen duen bezala.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 137. orr.

Kortesiak hori eskatzen duelako.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 84. orr.

Aitari iruditu zitzaion kortesiaz esan zuela.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gure zalduneri eleberriek areagotu egin zuten atsegin agertzeko gogo hori, eta kortesia-espiritu hori eman zioten Europako alde bati.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 216. orr.

3 kortesiako esana edo egina.

Zerbait esan nahi dio, baina ez edozein kortesia arrunt.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 32. orr.

Berak ez du neskaren telefonorik, bestela kortesia polita litzateke haren deitzeko promesari aurrea hartu eta idazleak berak deitzea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 121. orr.

Mutilak mantalaren bi sakelak lurrez bete zizkion, azken kortesia gisa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.

4 kortesiaz adlag

Kortesiaz eskaintzen zien bisitariei bere aurpegiaren araztasun zimurrik gabea; irribarre baten itzala ere bazebilen haren ezpainetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 147. orr.

Kortesiaz jotzen zuen piano-jotzaileak, kortesiaz entzuten zuen publikoak, eta lagun arteko gaubeila asko hondatzen zen modu hartan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 213. orr.

Eta inguratu, eta esan nien, irmo baina bide batez kortesiaz, [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 297. orr.

Kortesiaz, beste egunen batean itzuliko naizela esan diot.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 18. orr.

-Bai -erantzun zion besteak kortesiaz-.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 20. orr.

5 kortesiazko izlag

Kortesiazko hitzak eta gisako konplimendu adeitsuak esaten dizkiote elkarri.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 120. orr.

Kortesiazko diosalen ondoren, liburutegi nagusira eraman ninduen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 106. orr.

Desenkusaren bat, kortesiazko zerbait.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 321. orr.

Haien arteko harremana profesionala da, kortesiazkoa bai, baina hotza, intimitaterik gabekoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 148. orr.

Bazekien nire bisita ez zela kortesiazkoa.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 80. orr.

Aurreko keinu kortesiazko bera errepikatu zuen sendagileak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 211. orr.

Jendearen erran-merran kortesiazkoak, Bazirudien lege naturalari zegokiola begirunezko tratu-modu kortesiazko hura.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.

6 kortesia/kortesiazko orri liburu baten hasieran, testu aurreko orri zuria.

Bi liburuek kortesia orrietan, letra handi eta argiaz, eskaintza hitz batzuk zituztela idatzita egiaztatu ondoren, atzeratu egin nuen haien irakurketa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 219. orr.

Liburuaren kortesia-orrian datozen datuen arabera, poloniarraren Egunerokoak ia hamar urte daramatza herriko liburutegian.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 120. orr.

Nire ezagun baten sinadura ikusi nuen liburu baten kortesiazko orri zurian.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.

· Tituluari eskainitako orriaren eta hitzaurrearen artean kortesiazko orrialderik ez egoteak harritu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kortesi arauei (3)

kortesia handiz (7); kortesia hutsez (3)

kortesiak agintzen (3)


kortesiatsu 1 izond kortesia handikoa.

Aurkezpenen ondoren, hizketalditxo kortesiatsu bati ekin zioten bi-biek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 268. orr.

Keinu kortesiatsu batez, alboko gela batera bidali zuen indianoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 100. orr.

2 (adizlagun gisa)

Geriatrak gure gustura atondutako testuak aztertu egiten ditu, zorrotz baina kortesiatsu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 63. orr.


kortesiazale izond kortesiaren zalea dena.

Kaixo, lagun, zer moduz Dontsu Etxe horretan, eta abar (zer dira ba kortesiazaleak dontsu italiar hauek!).  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 94. orr.


kortex 1 iz garunaren azaleko geruza.

Garun-azala edo kortexa da azaleko geruza hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

Kortexa da, batez ere, ikasteaz, oroimenaz, emozioez eta pentsamendu abstraktuaz arduratzen den garun atala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

Era horretako zelulak, hartzaile-eremu aski zabala dutenak, katuaren kortexean aurkitu ziren 1962an.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 47. orr.

Gaur egun badakigu etengabeko kodetze bat gertatzen dela erretinatik hasi eta kortexeraino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.

Hipokanpoa eta haren alboko kortexa bereziki, oroitzapen berriak sortzeko ahalmenerako ezinbestekoak baitira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

Hala ikusi zuten ezker alboetako kortex prefontala aktibatzen zela. Handik beste nerbio konexio batzuk abiatzen dira garunaren atzeko alderantz, eta kortex ildaskatura iristen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Zelulagune txiki bat mugatu zuen garunaren alde bakoitzean tximinoen kortex prestriatuan (V4 deritzen aldeetan), koloreari erantzuteko espezializatua ematen zuena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Badira, esate baterako, eremu bat bi azpieremutan, bata metaketazkoa eta bestea inhibitzailea, banatuta duten kortex-zelulak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.

Kortex-azpiko epilepsia baten antzekoa da Touretteren sindromea; gailentzen denean, kontrol xerrenda bat, kortex xerrenda bat dago zure eta beraren artean, zure eta kortex-azpiaren indar itsua den amorru trumoitsu horren artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 112. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ematen zuen asoziazio-kortexaren erdialdean zeudela lesio erabakigarriak, tximuarengan V4 deritzon eremuaren homologoetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 46. orr.

Gorreria goiztiarrak eta keinu-hizkera erabiltzeak, berriz, berrantolaketa erabatekoak ekar ditzakeela garunean, ikusmena lantzera birmoldatzen baitira entzumen-kortexeko alde handiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

Ikusi zen ikusmen-kortexaren eremu txiki batean zuela lesioa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Iradoki zuen existitu behar zirela ikusmen-gune bereizi batzuk, ikusmen-kortex primarioan, "argi-inpresio", "kolore-inpresio" eta "forma-inpresio"entzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikusmen kortex (3)

ikusmen kortexaren (3)


kortijo iz andaluziar landetxea. irud/hed

Gaur egun, UPN eta CDN alderdien kortijo pribatua da kutxa.  Berria - Ekonomia   2004-02-12


kortikoide 1 iz azal suprarrenaleko hormona esteroideen multzoa.

Botikak hartu beharra dauka gaixoak, kortikoideak eta beste, hantura galarazteko, eta alergia eragin diote.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.

Kontu hartu behar da, baina, ukendu horiek kortikoiderik gabeak izatea.  Berria - Gaiak   2004-01-24

2 (hitz elkartuetan)

Santos tunisiarrak positibo eman zuen kortikoide mailari dagokionean.  Berria - Kirola   2004-03-03


kortina ik gortina.

kortinatxo ik gortinatxo

kortisona iz guruin suprarrenaleko hormona esteroidea, proteinak karbono hidrato bihurtzen parte hartzen duena, hezueri eta artritisa artatzeko erabiltzen dena.

Batez ere hormona sistemak sufritzen du galera, adrenalina, kortisona eta testosteronaren jarioa urritzen hasten da-eta. La Boulangere taldeko medikuak ez zien sendagai hori hartzeko baimenik eman, kortisona daukalako.  Berria - Kirola   2004-07-06

Gizakiaz gaindiko ahaleginen tiraniak menderatuta zuenean, kortisonak, analgesikoek eta txaloek enpatxatuta zutenean.  Berria - Kirola   2006-03-07

Kortisona baino 100 aldiz eraginkorragoa dela [erleen pozoia] esan dute, eta 500dik gora gaitz tratatzeko balio dezakeela.  Berria - Gaiak   2004-11-28


kortozirkuitu 1 iz zirkuitulaburra.

Zoritxarrez, kortozirkuitu batek belarria erre zidan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 92. orr.

Kortozirkuitu batek eragin du.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 139. orr.

2 irud/hed

Sentimendu haiek ez zetozen burmuinetatik, beste nonbaitetik baizik, ez zuten arrazoimen normalarekin zerikusirik, eromenarekin zuten zerikusia, neuronen kortozirkuituak, ulertu egin nuen primarioa den jendeak zergatik hiltzen duen maitasun kontuetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.


kortsario (orobat korsario g.er.) 1 iz bere gobernuaren baimenarekin, beste nazio batzuetako ontziak eraso eta bipiltzeko antolaturiko ontzia; ontzi horietako marinela.

Piratek, kortsarioek, filibusteroek eta gainerako itsas lapurrek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 521. orr.

Estatu baten nominan zeuden lapur "ofizialak" ziren, eta kortsario izen ohoretsua zeramaten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Beste batzuk, ordea, langile "autonomo" gisa aritzen ziren, bere kasa alegia, eta kortsario izen estimatu hura izan beharrean pirata edo itsaslapur deitura mespretxuzkoa eraman behar izaten zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.

Espainiar kapitaina edo holandar filibusteroa batzuetan, Royale Navy-ko almirantea edo bretainiar kortsarioa bestetan, munduko itsaso guztietan borrokatzen zen Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

Lau kortsario euskaldun, Donibanekoak laurak, Frantziako erregearen zerbitzupeko laurak, urkamendian hiltzeko agindua eman zuela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Gabriel Irisarri kortsario baionarrak bazekien heriotza zer zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Jan Janssen kortsario holandar ospetsua zen, Ameriketatik Espainiarako bidea egiten zuten itsasontzi franko lapurtzen aritutakoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.

Kortsario ohiak irribarre egin zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 116. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kortsario ontzi bihurtzea pentsatu zen; 101,6ko mm-ko bi pieza ezarri zitzaizkion berriro eta baita 47mm-ko beste bi ere.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 237. orr.

Kontrabandoa, itsas lapurreta, kortsario lanak, beltz esklaboen garraioa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 127. orr.

Haarlemen jaio zen, eta XVII. mendea hasi bezain azkar ekin zion kortsario lanari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.

Bere kortsario garaiko lagun baten laguntzaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 130. orr.


kortsarioburu (corpusean kortsario buru soilik) iz kortsarioen burua.

Nork erranen zuen ezen kortsario buruak bere lagun eta konfiantzazko zerbitzari eginen ninduela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 524. orr.

Poltsaren erdia kendu zigun kortsario buruak bakoitzari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 531. orr.


kortsariotza iz kortsario lana, korsu baimenaren bidezko itsaslapurreta.

Lau emakume daude Gabriel Irisarri itsasgizon izanak, Frantziako Koroaren alde, Frantziako errege-baimenaz kortsariotzan aritu izanak, ez aspaldi eraikitako jauregiko sala handian musika jotzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 131. orr.


kortse (orobat kortset g.er.) 1 iz emakumezkoen azpiko jantzia, gorputza hertsatzeko balio duena. ik gerruntze 2.

Haren sorbaldak biribilak ziren, eta haren gerruntze oparo betea guztiz tenkaturik agertzen zen kortsearen kariaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.

Kortsea ito arte tinkatzen zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 199. orr.

Blusa hutsetan, kortserik gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 386. orr.

Ilea orraztua zuen ordurako, soina kortsearen barruan estu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 227. orr.

Berak, etxe barruan, kortserik janzten ez zuela erakusteko. Bere blusaren azpian bere pailazo trasteria guztia, korseta eta puska guztiak zituela ez zen, bada, eskolara etorri eta bere eskola eman!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 200. orr.

Altzairu zerrendazko kortse arrosa koloreko batez korazaturik.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 13. orr.

Ama indarrez besarkatu zuen, kortsearen zintei bere besoen kontra antzemanez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 125. orr.

Kortse ortopedikoa apur bat askatu eta, gorputza bere onera etorri zaionean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 112. orr.

2 irud/hed

Artikulugintzan kortse horretara, 1.1000 karakteretara mugatu beharrak, lagundu dit luma zorrozten.  Berria - Kultura   2004-11-18

Heroismoaren miraria delako horrenbeste kortse fisiko eta mental, horrenbeste bortxa, zapalkuntza, zentzugabeko debeku, dogma, itomen, atsekabe, sadismo, konspirazio isil eta umilaziori eutsi dien edertasuna  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 84. orr.


kortsikar ik korsikar.

kortsu ik korsu.

kortxea iz musikan, krakoa.

Zoriak bere gutizien arabera mahaian barreiaturiko gerezi ustel eskukada baten pareko ziren kortxea tristeak eta karrankariak baino ez nituen sakatzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.

Halaber, garrantzia duena ez da hainbat kortxeatan edo semikortxeatan irauten duela […] inpresioaren kualitatea baizik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 68. orr.


kortxela ik kortxila.

kortxete 1 iz parentesi zuzena.

Kortxete arteko pasarte hau ez dator eskuizkribu batean eta horregatik Golubovich eta Lemmensek interpolaziotzat jo zuten; Böhmer eta Huygensek, ordea, jatortzat daukate.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1150. orr.

2 soinekoez-eta mintzatuz, krisketa.

Setheren soinekoaren kortxetetara hatzak igota jakin zuen -ikusi gabe eta hasperenik entzun gabe- malkoak zerizkiola  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 39. orr.


kortxila (orobat kortxela eta kortxilo) 1 iz ipar eskorta, esparrua.

Artzain xakur xapelketa eta ardi moxte, hor ere berrikuntza bat, xakurrak ardiak kortxilan sar araz eta artzainaren lagunek ardi horiek behar dituzte moxtu zoinek hobeki.  Herria   2005-08-11

Ez zituzten bertzen ofizioak haizu, soinua jotzea ba baina ez dantzan artzea... eta gehiago dena elizan sartu eta, Aitaren etxean, hor ere berdin, beren kortxila bazuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 66. orr.

Oren beretsutan airearen hartzera ateratzen gintuzten, oren laurden bat egunean, kortxilo ttipi batzuetara, 3 edo 4 metroko murruz inguratuak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 20. orr.

Baionako egun hortan, irarkola-lantegian bazen kortxela xume bat, han ari ginen Lafitte eta biak, hango andere segetariaren bestaldean, Labarthe jaun andere arduradunak eta hiruzpalau langile haratxago.  Herria   2001-10-25

2 (hitz elkartuetan)

Preso kortxelak ttipiegi, jatekoa ez hanbatekoa, kontrola sobera eta bisitak bakanegi, holakoak dituzte beren arrazoinak..  Herria   2004-09-02


kortxilatu izond eskorta bihurtua.

Beren leialtasunean, arbasoeri buruzko beren leialtasun miresgarrian, kanpaleku ttipiko oihal-etxolen pean edo kortxilatuak ziren kanpaleku handiko bi block-etan, judu anitzak, egun guziz, beren otoitzeri jarraikiak ziren, deus berririk gertatu ez balitz bezala.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 97. orr.


kortxilo ik kortxila.

kortxo 1 iz artelatzaren azala, harroa eta oso arina. ik artelazki.

Ur bare, beltzez pikortatuaren gainean kortxo bat zebilen igerian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 138. orr.

Falta diren baldosen tartean kortxoa itsatsi dut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.

Kortxoz forratutako gela batetik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 170. orr.

Kortxozko tapoi bat.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 166. orr.

Orain askotan egoten naiz argazki horri beha, fotokopiatu eta kortxozko arbelean baitauka itsatsia.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 112. orr.

Kortxozko panel handi bat zuen bulegoko horma batean eta haraino inguratu zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 31. orr.

Nire kanaberaren kortxozko heldulekutik abata askatzeko ere justujustu nintzen gauza.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 110. orr.

Oslora zihoala esan zidan, olioa eta kortxoa garraio.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 271. orr.

2 kortxozko tapoia.

Kortxoa atera dio sotoan zeukan ardorik onduenari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.

Kortxoa jarri zion botila ardoari eta hozkailuan sartu zuen gazta.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 94. orr.

Berehalaxe sumatu bainion ardoari kortxoaren kerua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.

Kortxoak kendu zizkien flaskoei, urez bete zuen edontzi bat eta ispiluaren aurrean zutik geratu zen, pastilla bat eri artean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.

Euli-kaiola bat, kortxo batetik ebakitako bi xaflatxo orratzezko hesi gisako batez elkarri josirik egina.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.

3 kanaberazko arrantzan erabiltzen den kortxozko zatia, uraren gainean igeri gelditzen dena.

Ez ezazu pita jaso kortxoa hiru aldiz hondoratu artean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 113. orr.

4 kortxozko arbel modukoa.

Moduluko kortxoan, iragarki, agindu eta abar ezartzeko baliatzen duten panelean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 175. orr.

Mahaiaren atzealdean kortxo bat, sindikatuen azken zirkularrekin eta argazkiekin betea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.

Kortxoaren ezkerraldean aztarna digital baten irudia marrazturik zuen zuri-beltzezko poster bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.

Kabroi alaena esan, eta eskela kendu nuen kortxotik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 88. orr.

5 eraikuntzan, danborra.

Zulo horretatik ura erregulartasunez pasaraziz, iraulita jarritako katilu bat igoarazten da, artisauek kortxoa edo danborra deitzen dutena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.

Hala, urak kortxoa zenbat igotzen duen, kontrapisuak, behera tiratuz, beste hainbat biraraziko du ardatza, eta ardatzak danborra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lurrean aurkitutako kortxo-puska bat jarri nuen hanka herrenaren azpian.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.

Ardo merketan bustitako kortxo zati apurtu baten gisakoa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.

Hondoratutako ontziak, kortxo-soka atalak, egur puskak, dena.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 119. orr.

Bi kortxo txatal, batetik, eta dozena bat iskilinba bestetik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.

Konposta egiteko, fruta eta barazkien hondakinak, arrautza oskolak, kafe eta te hondarrak, ogia, errautsa eta zerrautza, kortxo tapoiak, [...] eta ohiki zaborretara botatzen dugun beste hainbat gai organiko erabil daiteke.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

7 kortxo-kentzeko iz kortxozko tapoia botilatik ateratzeko gailua.

Desiree eder hura sartzen da botila ardoarekin eta kortxo-kentzekoarekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 222. orr.

Kortxo-kentzekoa galdu egin zaigula dirudi.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 221. orr.

Gurearen sorburu den alfabetoan garai hartako kortxo-kentzeko zakarraren forma zeukan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 246. orr.

Jeani labana bat egokitu zaio, xafla askotakoa, bere kortxo-kentzeko, lata-irekitzeko eta guzti.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 80. orr.

8 kortxo-ateratzeko iz kortxo-kentzekoa.

Tiraderan, lata-, poto-, ontzi-irekitzekoak, tapoi-kentzekoa, kortxo-ateratzekoa eta antzeko beste zerbait, dena tresna bakarrean, agian. · -Nola ireki behar ditut -esan zuen gizon zaharrak-, kortxoa ateratzekorik gabe?  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 58. orr.

Emazteari galdetu behar izan zion ea non zegoen kortxoak ateratzekoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kortxo puska bat (4)

kortxoa kendu (3)

kortxoak ateratzekoa (4)


kortxogabetu izond kortxozko tapoia kendu zaiona.

Patxaran edo whisky botila kortxogabetu berriekin egiten den bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.


koru (orobat koro) 1 iz abesbatza.

Nire artekootan ari nintzela, koru bat La Marseillaise kantatzen hasi zen irratian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 335. orr.

Nahi baduk, ekarri Winter Garden koru osoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 270. orr.

Orkestra, koroa eta dantza-taldea prest omen daude.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 15. orr.

Ederki egiten du berorrek koruarena, jauna.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 132. orr.

Semenario handian kantu gregorianoak gidatzen nituela, koruaren erdian nengoela xutik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 199. orr.

Koru eta bakarlarientzako kantata bat .  Berria - Kultura   2004-07-09

Koru batean abesten ariko balitz bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 184. orr.

Koruan kantatuko zuten neska-mutilei.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Greziako tragedietan koruak egia esaten du, bizitzaren egia sakona ateratzen du argitara, gogorra bezain kontsolagarria.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 109. orr.

Kaleko oihuen nahaste-borrasteak koru baten abestia dirudi.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 111. orr.

Maite dut zurien eta marroien eta beltzen arteko hango nahaspila aldakor hori, atzerriko azentuen koru geruza askotako hori.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.

· Bidaiariek antsia eta auhenezko koru bat osatzen zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 185. orr.

2 (izenondoekin)

Dantzari talde bat osatu zen, berebat koru txiki bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.

EOS, Daxa ganbera taldea eta Lausardi koru sinfonikoa ariko dira.  Berria - Kultura   2004-02-13

Gorka Aierberen zuzendaritzapean ariko da Eskifaia koru mistoa.  Berria - Kultura   2004-07-31

Izan ere, koru greziar bat osatzen dute aktore guztiek.  Berria - Kultura   2004-06-10

3 koro batek abesteko musika lana.

Va pensiero koruaren amaieran altxatu egin zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 25. orr.

Piraten koru gorrotagarri hura abestuz, prozesio bitxiak basoa zeharkatu zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 164. orr.

Edonola ere, ez du ahaztu Edipo-ren azken koruaren leloa: ez esan inor zoriontsua dela hiltzen den arte.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 9. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kapitaina koru-zuzendari eta irakasle izandakoa da, Salisburyn.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 122. orr.

Oporton, jaioterrian, eliz karguren bat izan zuen, koru-zuzendaria hain zuzen, eta jakitun ospea lortu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Nire aita, José Sánchez, esan dizut, jauna, koru maisua zen Tuterako katedralean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 67. orr.

Barojako zalditegiak koru kantuarentzat.  Herria   2004-11-04

Koru abeslariek Heltayk berak aukeratutako programa zabala landuko dute sei egunean Hondarribiko Juan Sebastian Elkano aterpetxean. herria¬

Kantuari lotu teknikak ikasteko (bertsularitza, antzerkia ezenatokian ibiltzea, koru zuzendaritza, kantuen idaztea, musika konposaketa).  Herria   2001-11-15

Bereziki garrantzitsua da bere koru musika.  Berria - Kultura   2004-02-15

Antiguako Koru Lehiaketako lehen saria.  Berria - Kultura   2004-06-15

· Koru eta orkestra zuzendaritza ikasketak eskaintzen ditu ikastegiak.  Berria - Harian   2005-07-05

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hamar laguneko gospel koru batekin.  Berria - Kultura   2004-05-09

Ahots-koru batek erregutu zion has zedila afaltzen, eta Lily ondoratu zitzaion hiru patatarekin, harentzat gorderik baitzeuzkan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 295. orr.

"Gora zu, Asto santua!" aingeru koruen kanta.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 41. orr.

Ustekabean, oso goitik, tronpeta-koru handia goratu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 74. orr.

Bilboko Koru Elkarteko Kontserbatorioko Abesbatzak.  Berria - Kultura   2004-03-23

Bera izan da Arabako Nazioarteko Koru Astearen eta Folklore Jaialdiaren gatza eta piperra.  Berria - Kultura   2004-12-01

6 elizaren gunea non elizgizonak eliz otoitza abestera biltzen baitira. ik korualde.

Hau otoitzean ari zen aldare aurrean, koruaren barne-aldetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 573. orr.

Ohi denez, aldarearen parean eta goian korua zegoen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 157. orr.

Talde bat ere bazen koruan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 124. orr.

Lehenbizikoan, zolan, gizon doludunak, bigarrenean, koroan, harmoniuma lodiaren ondoan, komunione haundia egina zuten mutikoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 65. orr.

Harrizko irudi bat ikusi zuen, hautsak hartuta, koru azpiko zoko hondakinez bete batean. nesken ahotsak iristen zitzaizkien, Mariaren loreak koruan kantari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 147. orr.

Katedralean lanpostua aurkitu zuen, koru liburuen zaindari, eta ongi bete zituen bere lanak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.

7 korua egin

Itsas olatuek eta haizeak korua egiten dutela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 255. orr.

Agustinek, Dolmancék eta zaldunak korua egiten diote.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 181. orr.

Sarritan herriko jendeak, txiki eta handi, etxeetatik atera eta herrixka aurreko bidean zutik, korua egiten zien fraideei, ozenki oihu eginez: "Goretsia Jainko Jauna".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 583. orr.

· Algarak baretu ahala txaloak eta koruak eginez lagundu diote denek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 110. orr.

Infernutik eginen dizkidak koruak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 376. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koru astea (3)

korua egiten (3)

koruko andre (4)

korutik kanpora (3)

gizon koroa (8); haur koroa (3)

gizon koroak (3)

kantari koroen festibala (7)


korualde iz eliza batean korua dagoen aldea.

Elizaren atzealdetik, eskailera zurezko batzuk igorik, korualdera iristen zen. Da Ruak ikusiak zituen eliz kaperetako korualdeak goraino bete musikariz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 54. orr.


koruka adlag koroa eginez.

Guztiak txaloka, builaka eta koruka, azkenerako euren lekuetatik jaikita.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 141. orr.


korukide iz koru berekoa.

Bere joaldia bigarren mailan geratu zen korukide andanaren eta harizko taldearen artean.  Berria - Kultura   2004-12-15

Azken 18 hilabete hauetan abesbatz-buru edo korukideeri, kantu-sail arduradun eta liturgia animatzaileeri eta hizlarieri.  Herria   2003-01-28


koruzale izond koruen zale dena.

Donostiako biztanleak koruzaleak, musikazaleak eta konpartsazaleak dira, nahiz eta uneotan horiek bertan behera utzita egon, oraingo egoera beldurgarria dela eta.  Askoren artean   «Rataplan» - 11. orr.


korzikano iz ipar korsikarra.

Ordezkaritza frango elgarretaratu dira: Bretoinak, Okzitandarrak, Korzikanoak, Katalanak, Alzazianoak, La Réunion eta Martinika ugartekoak.  Herria   2003-10-02


kosako 1 iz Errusiako hegoaldeko estepetako biztanlea.

Don aldeko kosakoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 69. orr.

Tobolsk probintziako kosakoak Tomsk aldera zihoazen inon atsedenik hartu gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.

Hego Osetiako indarren artean Abkhaziako lurralde independentistatik joandako boluntario ugari daudela, kosako eta ipar kaukasiarrez gain.  Berria - Mundua   2004-08-20

Nahiago zituela otsoak kosakoak baino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 181. orr.

Kosakoek osorik txikitu zituzten komunitate juduak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 12. orr.

2 tropa arineko errusiar soldadua.

Berrehun kosako eta hogeita bost bashkir zaldi gainean, berrehun soldadu oinez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.

Irkutskeko goarnizioan une hartan kosakoen errejimentu bat zegoen, bi mila soldadu oinezko guztira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 415. orr.

Kolonia militarren lerroa, Omsketik Semipalatinskeraino tartetik tartera ezarrita zeuden kosakoen postuek osatzen zutena alegia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 48. orr.

Segizioan bere ofizialak eta kosako talde bat baizik ez zeramala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 415. orr.


kosetxa 1 iz uzta.

Zemendikada, zemendian jaso ohi den kosetxa baino areago, neguaren aurrean, ezkaratzeko kutxa hura, gazikutxa hura, txerrikiak gordetzekoa  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 429. orr.

2 irud/hed adkor

Lehengoan, Portolo izan zitekeenaz azaldu nizkizun neure kosetxako burutazio batzuk.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 160. orr.


kosinu iz angelu batez mintzatuz, angelu hori hartzen duen triangelu angeluzuzenaren alboko katetoaren eta hipotenusaren luzeren arteko zatidura.

Hantxe aurkitu zituen Ruche jaunak trigonometriaren lau mosketariak: sinua, kosinua, tangentea eta cotangentea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.

Angelu baten sinua eta kosinua zenbakiak dira.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.

Haiei esker, adibidez, a angeluaren eta b angeluaren sinua eta kosinua ezagutuz gero, kalkula daiteke (a + b) angeluaren edo (a - b) angeluaren sinua eta kosinua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 254. orr.


kosk 1 hozkaren edo haginkadaren onomatopeia.

Nireganantz makurtu eta kosk!, ausiki batez hartzen zizkidaten nire papo gainetik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 29. orr.

Lopez Mendizabaldarrei geratzen zaien diru urriak ez du hainbesterako ematen, eta Euskal Herrian lortu zituzten helbideetara jo behar izan dute, atea batean kosk eta beste batean kask, hainbat itzal-eragin kultural eta diplomatiko bildu eta baliatzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 170. orr.

Kosk eta kask!  Herria   2005-10-20

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 kosk egin hozka egin. ik koska1 10.

Hermionek ezpainari kosk egin zion, oso kezkatuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 164. orr.

Zakurrak kosk egin zidan oinean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 63. orr.

Gogor oratzen zioten hatzei kosk egiten saiatzen zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 179. orr.

Ogi puska bati kosk egin eta gelan ibiliz batera txikitzen zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.

Ronek gozoki berde bat hartu zuen, kontuz begiratu eta ertz batean kosk egin zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 96. orr.

Sugeak bezala egiten du kosk, sugegorriak bezala zizta.  Elizen arteko biblia   EsZ 23,32

Odolki zati bero-bero bat jaten ari zen, hozkada txikiz kosk eginda.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.

Zorri ikaragarriek kosk egiten zioten, izerdi beldurgarriek indarrik gabe uzten zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 130. orr.

Kosk egingo ote nion beldurrez edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 129. orr.

Ia hilabete, eta gaiari kosk non egin oraindik ez nekiela.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 115. orr.

· Zama kentzen zion bitartean, Harryri kosk maitagarri bat egin zion mokoaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.

Puruari kosk txikia egiten zion ipurdian, tabako malgu eta freskoaren zirkulu bat erauziz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 57. orr.

Eta, oin-punten gainean paratzen nintzela, lepoan kosk txikia egin nion.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 187. orr.

3 amuari kosk eginsup_1

Arrainak amuari kosk egina zion, eta orain haria luzatu behar zen, urruntzen utzi, amua erabat irentsi zezan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 158. orr.

4 amuari kosk egin2 engainatu. Harryk bazekien ez ziola Dudleyren amuari kosk egin behar.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.

Irakurle askok amuari kosk egin zioten; beste askok ez.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 63. orr.

Hain itsuturik gelditu zen halako mauka bere muturren aitzinean ikusita, non amuari kosk besterik ezin izan baitzuen egin.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 22. orr.

5 kosk eta kosk

Sustu jasan berriaren harra kosk eta kosk ari balitzaio bezala oraindik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 158. orr.

Eta hantxe segituko zuen begiz begi mezulariaren itzalari kosk eta kosk […].  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 142. orr.

Esan beharrik ere ez dut ezinezkoa egin zitzaidala lorik egitea, hain nindukan jelosiaren harrak bere menera, bihotzean kosk eta kosk.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amuari kosk (4); ezpainari kosk (6); ezpainari kosk egin (4); ezpainei kosk (3); kosk egin (57); kosk egingo (3); kosk egiteko (7); kosk egiten (30); kosk egiten zion (4); kosk eta kosk (3); zakurrak kosk (3)


koska1 1 iz gainalde edo ertz bateko hutsune edo irtenune txikia. ik koxka1; ozka.

Zurezko atean labanarekin bere altuera koskaz koska nola handitzen zen markatzearen antzeko zerbait.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 108. orr.

Hasperen eme bat, beste koska bat ikusten dionean bere erretilu on bakarrari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 235. orr.

Habeen erdi-aldera, koska batzuk egiten dira, eta koska horietan katapulten burukoak enkaxatzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5090. orr.

Leihoaren koskan ez zegoen txoririk.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.

Hantxe isiotu du beste zigarro bat, leihoaren barruko koskan zerbeza utzita.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 105. orr.

Leihotik irten, hanka bat hormaren koska batean ipini, gero bestea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 55. orr.

Karta sorta ongi lerroturik dago, sortaren ertza berdinduta dago, ez dago koskarik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 21. orr.

Bihurgune batean koska txiki bat harrapatu nuen, eta eskia kateatu zitzaidan.  Berria - Kirola   2006-03-15

Pabilioietako horma eroriak, falta diren hormak, eta horma batetik besterako koska irregularrak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Jarrera komodo bat bilatzen saiatu nintzen, baina lauegia zen zorua, edo koska gehiegi nire hezurrek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 22. orr.

Nire zakil harrotuaren koska senti zezan baino lehen apartatu nintzen bere gorputzetik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 203. orr.

2 irud/hed

Gertatzen dena da bide horrek koska nabariak dituela.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 166. orr.

Lege onez jarduteko oztopo gutxi ez, eta bidean koska gehiago jarri ezkero, lan zaila.  Berria - Kirola   2006-02-22

Nor nintzen, ordea, ni?, hori zen ispiluak berdinduko ez zidan koska.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 206. orr.

Hark beti aurkitzen zion koskaren bat, inor aurrean baldin bazen batez ere.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 55. orr.

Hans bai, zuzena zen, erabatekoa, koskarik gabekoa, borrokarik gogorrenerako jaiotakoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 59. orr.

Haize lasterren norabide eta jokoek eta tenperaturaren aldeak edo aire-poltsa eta masa horien koskak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 288. orr.

3 maila.

Koska txikia izan arren, jauzi egiten lagundu zion Mentxuri.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 12. orr.

Izarteko labar zutaren erditsuko koska hartan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 150. orr.

Koska honetan eseri eta zigarreta bana erreko dugu.Gona txiki estua zango polit meharretan gora bildu zitzaion neskari, eskailera-koska gainditzerakoan.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 109. orr.

Podiumeko koska gorenean.  Berria - Kirola   2006-02-23

Bihar tenperaturek koska bat behera egingo dute, gainera, eta 500 metrotik gora elurra egingo du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

4 irud/hed

Lizardiren euskara, izan ere, ene jakituriatik koska bat gorago geratzen zen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 239. orr.

Koska bat falta izan zitzaion Juventusen eta Milanen mailara iristeko.  Berria - Kirola   2004-10-20

Armstrong, Ullrich, Beloki eta Heras koska bat gorago daude, baina badut hobetzeko tartea.  Berria - Kirola   2004-02-18

Azurmendik onartzen du koska bat beherago dagoela.  Berria - Kirola   2004-05-01

Jakina baita mota horretako pilulek [...] menpekotasuna sortzen dutela, eta zaila izaten dela, honelatan, gaitzari eta pilula-dosiei koska bat jatea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 194. orr.

5 aldea

Garaia zen benetan: buru oso baten koska ateratzen zion aitari.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.

Baina koska dago, koska handi xamarra gainera, Don Bucle eta nere artean: hark kontzientzia euskaldunari zion uko egin, bai, baina fede española bete-betean besarkatzen zuelarik; nerea, ustez behintzat, uko garbia da, Ferlosiorena bezalaxe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 118. orr.

Koska, agerikoa da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 112. orr.

Lau urte igaro dira CSKAk eta Tauk elkarren aurka lehenengoz jokatu zutenetik, eta tarte horretan bi taldeen arteko koska txikituz joan da.  Berria - Kirola   2006-03-01

6 kopuru bati zenbateko biribila kendu eta gelditzen dena.

Bat eta koska zor dizut.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 83. orr.

Berrogei eta koska zituen emakumea, ezkongabe edo alargun bakartia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 107. orr.

Kontuan hartzen badugu zein hurbil gauden, denboraz, Islam-aren lehen iturburutik, lau mende eta koska baizik ez, lau mende eta apur bat gehiago bere sehaskatik, nolabait esateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 37. orr.

7 arazoa, kontua, gorabehera.

Horra hor koska!  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 95. orr.

-Hor dago koska, arazoari ez diogula ez bururik ez hankarik ikusten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 36. orr.

Eta hortxe dago koska: neurrian.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 53. orr.

Hortxe dago koska osoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 55. orr.

Printzeren bat katigatu ala ez, hortxe koska.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 146. orr.

Koska ez zen Paris hartuko ote zuten ala ez, baizik noiz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 315. orr.

Euskaraz zegoen, baina benetako koska ez zegoen hizkuntzan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 105. orr.

Dena den, sistemaren koska da autonomia erkidegoek kostuaren erdia ordainduko luketela.  Berria - Harian   2005-12-24

Harro nengoen, bai, Umberto Saba edo Joseph Roth edo Müller jauna bezalako jendea ezagutu nuelako, baina ez nengoen harro juduak zirelako, beste bat zen koska.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 328. orr.

Hogei urte lehenago, Elkartea bero-bero ari zenean esklabotzaren aurka, bazirudien bere kolorea izan zela eztabaidaren koska.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 349. orr.

Bere garaian argitzerik izan ez nuen enigmatxoaren koska bikoitza.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 42. orr.

Errazago izan zen Perok nire mandatua onartzea, horrek ere bere koska ukan zuen arren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 341. orr.

Frau Gerda ez zen koska hartan gehiago saiatu, eta beste kontu batzuei buruz hasi ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 116. orr.

8 koska bat estuago egin

Baina, gure zorionerako, literaturan beti dago koska bat estuago egiteko aukera, idazleak ez baitu sekula galdu behar bere antzokiko oihala talaia berriei zabaltzeko itxaropena.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 26. orr.

9 koska bat estutu

Axularrek, Senekaren esaldi bat bere uretara ekarririk (otium sine litteris, vivi hominis sepultura), koska bat estutzen du aisiaren aurpegi ona seinalatze aldera: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.

Herio denbora duk, banakotasunaren eta bereizketaren denbora, amaieraren ardatzari koska estutzen ari den denbora abstraktua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 94. orr.

Ez du esaten, ordea, beste koska bat -eta nolakoa!- estutu diela bertsooi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 269. orr.

Jatorrizko testua hizkuntza koska bat gehiago estutzeko ahalegina ere bada.  Berria - Kultura   2006-01-28

· -Koskak estutzen hasi behar al hatzait orain, Damasio?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.

10 koska egin (Euskaltzaindiaren Hiztegian kosk egin agertzen da) kosk egin.

Nik koska egin nion beheko ezpainari, eskuak ukabildu nituen azkazalek mina eragiteraino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 31. orr.

Manueltxo izeneko mutiko bat hemen itxita eduki ziaten zakur amorratu batek koska egin eta zakur bihurtu zelako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 20. orr.

Eta dantzan hastean berak ez bestek zekien bezala egiten zion koska lepoan, belarri ondoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atariko koska (3); azken koska (5); hor dago koska (13); hor zagok koska (3); hor zegoen koska (3); hortxe dago koska (13); hortxe zegoen koska (3); ilargi koska (5); koska bakarra (3); koska bat (90); koska bat beherago (11); koska bat estuago (6); koska bat falta (5); koska bat gehiago (5); koska bat gorago (9); koska bat igo (8); koska egin (13); koska egiteko (4); koska egiten (3); koska handi (3); koska txiki (3); koskaz koska (7); lehen koska (3); podiumeko koska (4)

leihoaren koskan (4)


koska2 adlag hozkaka, haginkadaka.

Izugarrizko etxekoikeriak mendean hartuta zeukan emaztea eta gai zen koska eta atzamarka ere babesteko huraxe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 153. orr.


koska3 izond ipar jendekina ez dena, mukerra, zaputza. ik koxka2.

Frantsesez, norbaitentzat hartza dela erraiten da koska delarik, mutur handia, arrunt bere gisakoa, ez batere jendekina.  Herria   2001-02-08

Ongi etorri hotza egin zidan arrunt koska izan behar zen gizon mehar batek.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 59. orr.


koskabilo (orobat koskobilo g.er.) iz barrabila.

Koskabiloak ere txiki samarrak zeuzkan, egia esateko.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 87. orr.

Min gehien hartzen den lekuan eman zioat, koskabiloetan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 26. orr.

Nahikoa zuen lehengusuari begiratu eta haren koskabiloak laztantzea, hatz artean ile leuna sentitzea.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 8. orr.

Koskabiloak moztu eta ahoan ezarri dizkiote zenbaiti.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 99. orr.

Ez zen zerbait berria, koskabiloetaraino zeuden denak poliziaren paliza eta gehiegikeriekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 174. orr.


koskada iz hozkada.

Hirurogeita hamar urteko gizon batek mingainari koska egin omen zion epilepsia-atake batean, eta, hala ere, osatu egin omen zitzaion berriro, eta koskadaren arrastorik ez antzemateko moduan osatu ere.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 233. orr.

Txakur gaixoa zaintzapean jarri omen zuten; ez ahal zuten koskada harengatik akabatuko...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 103. orr.


koskadun izond koska duena; koskak dituena.

Ahoa harri koskadunez betea balu bezala bota du esaldia Agustinek, zakar eta erremerreka.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 231. orr.

Lur azal menditsu eta koskaduna baita ekaitzak gehien estimatzen duena. haien gainean, erdian, kono zentrala altxatzen zen, oinarriaren altueraren erdia besterik ez zuena, krater koskadunak koroaturiko labe edo tximinia erraldoiaren itxurarekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 239. orr.

Trakzio-kateek gurpil koskadunak hartu eta karranka egiten zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 327. orr.

Burkotzat erabili beharko du petate hori eta ez du barruan deus gogorrik, deus koskadunik sartu nahi.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 21. orr.


koskadura iz

Ez dut hor ere sobera erakusterat ematen bainan barnean koskadurak ukaiten ditut, bai.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 46. orr.


koskagabe izond koskarik ez duena.

-Haga bat kendu, luzea eta koskagabea, zutik finkatu hagatxoa, eta gauez haren puntan ziztatzen nuen ogia, baina apurren batzuk lurrean uzten nituen arratoiarentzat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 181. orr.


koskaka 1 adlag hozkaka.

Ilea burutik kenduko zion, begiak zulatuko zizkion, eta koskaka jango zion zilborra.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 22. orr.

Ordurako John Hathorne epailea hitzak hitzari koskaka esaten ari zen errukizko ohiko formula.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.

2 irud/hed

Koskaka, kolpeka azaltzea gustatzen zaiolako martxo gajoari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 106. orr.


koskan izlag ipar haserre.

-Hire senargaia koskan dun ala beti hola dun.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 93. orr.

Koskan zen eta ikasle seriosek ordaindu dute agertu ez direnen ezaxolakeria.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 8. orr.

Pentsaketa ari naizenean, koskan edo arrangura bereziki, burua apal nabil edo bestenaz, gostuan naizelarik, soa zuhaitzen puntan daukat, ez baldin badut hedoietan galdua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 41. orr.


koskatsu izond koska asko duena.

Esku babatsu gogorrak zituen, handitzarrak, profil hezurtsu koskatsua. Eta jentil-harriaren gaineko harlauza koskatsu lakarra besarkatzen saiatu naiz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 201. orr.

Basoan barrena joan ziren, udaberriaren eraginez heze eta bigun zegoen bide koskatsu batetik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 105. orr.


koskatu1, koska(tu), koskatzen 1 da ad koskak gertatu edo egin

Eta ondoren Ramsay andrea amorrazi egin ohi zen norbait berandu etortzeagatik, gurina freskoa ez egoteagatik, edo te-ontzia koskatua zegoelako.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 192. orr.

Harantzago, hozkailuaren atea koskatua eta mailatua, meteorito edo jaurtikinek jo balute bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.

• 2 du ad kosk egin.

Estherrek beheko ezpaina koskatu zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 83. orr.

· irud/hed Zalantza batek koskatzen zion barrena -Josuk alde egin ez ote zion-.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 130. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Izenburu-orriaren eta hitzaurrearen artean sartu nuen grabatua, eta liburuko orrien mugekin guztiz berdindu nuenean, puntu koskatuak liburu-jostearen hari-guneekin guztiz bat zetozela ikusi nuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.

Elizgizon ortodoxo baten hegaldia irudikatzen zuen argazkiak, eliza koskatu batean.  Berria - Kultura   2004-02-17


koskatu2, koska(tu), koskatzen (orobat kuskatu) 1 du ad ipar talka egin, jo.

Bidean ibilki zelarik bere "skoter"-arekin, auto batek koskatu du eta kendu bizia.  Herria   2004-06-24

Uste nian parean ziztu bizian zetozen kamioi edo cadillac gorrietarik bat kuskatuko ginuela eta hor akabatuko zela ene bidaia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 33. orr.

Aldiz, beste [lur-azal] puska batzu elgarretararik beti ta hurbilago, elgar koskatzen artetan eta orduan gaitzeko eremuak harat edo hunat amor eman behar!  Herria   2005-10-20

Kuskatzen badüzüe, gogor da harria.  Herria   2002-09-05

Karrika zeharkatzean, kuskatuko eta zitzikatuko zuen autoarekiko errekontrua desiratzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.

• 2 da/du ad ipar haserretu. ik koxkatu.

Gaxuxa, beti lehena deitzi izan nahi duena, koskatzen zaio soroa ez delakotz gizen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 78. orr.

Gérard bakarrik gelditzen da, barnea alhan ari zaiola, ez ote den gehiegi koskatu kezkaturik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 176. orr.


koskatxo 1 iz koska txikia.

Seigarrenaren eskuak naturaz haragoko gogoa nabaritzen du bateko edo biko diamanteari ertz batean koskatxo bat egiteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 44. orr.

2 adkor koska. ik koxka1.

Ez dago Armstrongen parera, baina bai beste denak baino koskatxo bat gorago.  Berria - Kirola   2006-05-04

Haratago joanez, berriz, Londresko Secret Intelligence Service delakoak Espainiako Enbaxadaren kode zifratuak eskatu zizkion Asensiori, premia larriz gainera, eta horra koskatxoa; horretara ezin zen iritsi Asensio, horretara ja ez, gizona.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 177. orr.

Baina, berak ematen dizu, amorraziorik gabe, liluratzen zaituelako, beste koskatxo bat gehiago atera nahia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 391. orr.


koskera izond saltsa berdean prestatua. ik koxkera.

Janariak: kir, salda, legatza koskera, ahatekume fartzitu sahetsa jusarekin, kuiattoa esne opil gisa, lursagar xigortuekin, ardi gasna, gerezi erreximetarekin, melekeria, Irulegiko arno xuri eta gorria, kafe ondokoarekin.  Herria   2003-04-03


koskero iz adkor donostiarra, bereziki alde zaharrekoa. ik koxkero.

Ni ere koskeroa nauk...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 86. orr.


kosko 1 iz koskorra.

Aita Pébroc, Mende-ko Jesuiten ekonomari, aita Riquet-ek eman ogi kosko bat eraman zioten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 119. orr.

Piku lanari ekin zion berak; pikukada bi, eskuekin harri kosko batzuk bota zituen errekara.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 162. orr.

Matrail-kosko hezurtsuak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 69. orr.

Argizari koskoa su biziaren gainean likidotzen eta urtzen den bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 423. orr.

2 hatz kosko pl hatzetako giltzadurak. ik koskor 10.

Hatz koskoez atea jo ondoren. Ronen hatz-koskoak zuri zeuden bolantean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 40. orr.

· Besoak urazalera igotzearekin batera, eskuaren gainaldeko koskoak nabarmendu zaizkit, esku bakoitzak apo bat irudi.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hatz koskoak (6)

hatz koskoekin (3)

hatz koskoez (3)


koskobilo ik koskabilo.

koskoil1 iz barrabila, koskabiloa.

Buztana milikatzen zidaan bururatzeko eta ene koskoil pare ximurtua musuka ausikitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

-Hire anaiak errateko koskoilik ez badu ere, nik ez diat halako problemarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 211. orr.

-Ulertu izan balu bere "mendeko borroka" nahi izan genuela trabatu... koskoiletatik zintzilikatuko gintuen!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 299. orr.


koskoil2 izond landugabea, trauskila.

-Ulertu izan balu bere "mendeko borroka" nahi izan genuela trabatu... koskoiletatik zintzilikatuko gintuen!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 299. orr.


koskoilo iz kuku-sagarra.

Oraindik denbora gutxi ez dela ere gauza nahiko arrunta zen, euliak koskoiloetatik jaiotzen zirela sinestea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 141. orr.

Izan ere, koskoilo edo kuku-sagarretan zulotxo bat ikus daiteke eta, hala egokituz gero, baita handik jaioberria den eulitxo bat irteten ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 141. orr.

Liztor txiki batek jarritako arrautzetatik sortzen dira koskoilo horiek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 142. orr.


koskoilodun izond koskabiloak dituena.

Auzoko emakumeren batek haur izandu berritan, halatsu esanen zizun: "urruza egin al du edo koskoiloduna?" halako umore kutsu batean, abere hizkera jende artera ekarriz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 151. orr.


koskol 1 iz lokotxa.

Txikiak zakukarrera eta koskol jokoan ari zirela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 85. orr.

Bakizu, arto koskolak saskin sartzea ta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 22. orr.

2 morkotsa.

Gabiria aldean gaztainari estimazio handia izaki, beste txoko askotan bezalaxe, eta hala abestuko zuten suaren aldamenetik: San Juan berde, San Juan berde, koskolik batere gabe, hiru ale, hiru ale.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.


koskondu, koskon, koskontzen da ad hazi.

Ez zidaten esan "guk beste nazio bat daukagu"; "hori ez da gurea" esan zidaten eta, beraz, naziorik gabe bizi izan naiz koskondu arte.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 23. orr.


koskor 1 izond tamaina txikikoa. ik koxkor; kozkor.

Ikusi herri koskor hura; [...] arren, uztazu herri txiki horretaraino joaten, eta bizirik aterako naiz.  Elizen arteko biblia   Has 19,20

Gotzaiak egin ziren eliza handien jabe, baina eliza koskor asko jauntxo laikoen esku zeuden.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 100. orr.

Pobreak, berriz, erositako bildots koskor bat baizik ez zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 55. orr.

Bazeukan San Antonioren irudi koskor bat gelako mahai txikian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 85. orr.

Intxaurrondo koskor batzuk, aitak Artikutzatik ekarri eta aldatuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.

Goizean Urrestillan nengoen, amari erosketa batzuk egiten hango kaleska koskorretan barrena.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 93. orr.

Kauda izeneko uharte koskor baten babesean igarotzean.  Elizen arteko biblia   Eg 27,16

Urte oroz egin ohi zion amak tunika koskor bat eta bertara eramaten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,19

Rietiko Jakobo anaiak ibaia zeharkatu zuen beste anaia batzuekin txalupa koskor batean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 855. orr.

Eta esfera koskor haiek, elkar joaz, metal hots fin bat uzten zuten airean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 137. orr.

-Zin-zinez, jaialdi koskor hau xarmangarria da!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 34. orr.

2 adkor

Badudala fortuna koskor bat eta bere eskuetan jartzen dudala komeni denerako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 462. orr.

Artalde koskorra daukat eta gazta egiten dut.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Baionako portuaren inguruan ere industria koskorra sortu zen 1950az gero, eta Ipar Euskal Herriko barrualdeko jende andanak jo zuen bertara.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 121. orr.

3 umeez mintzatuz, txikia. ik beherago 16.

Ni oso koskorra nintzen argindarra ekarri zutenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 179. orr.

Ilunpe hartan nahikoa izaten zen katu baten marrua, ontz baten uhuria entzutea, koskorrok halako zer beldurgarriren bat bazebilela pentsatzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 179. orr.

Jose Maria izaten zen [...] espedizio haien buru, Kosme eta Joakin koskorrak baziren ere bideak eta zokoak benetan ezagutzen zituztenak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 55. orr.

4 iz azalean edo gainalde batean gertatzen den handitu edo irtenunea.

Koskak, koskorrak eta irtenuneak berdintzea eta biribiltzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 104. orr.

Baina aita orduan ohartu zen palak koskor bat zuela albo batean eta hura berdintzeari ekin zion lehia handiz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 32. orr.

Jende guztiak daki gerri aldean nabarmentzen zaion koskorra pistola dela.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 53. orr.

Lepoan koskor bat atera zitzaidan.  Berria - Harian   2006-02-15

Harryri golfeko pilotaren tamainako koskorra ari zitzaion irteten buruan, aurreko kristala jo zuen tokian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.

Irabazleetako bati erabat birrindu zioten sudurra, halako moldez, ezen koskor txiki bat besterik ez baitzitzaion geratu aurpegian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 282. orr.

Etxeko hormen oholetako eta zutabeetako begi, koskor eta tarteetako hainbat argi-itzaletan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

Garrasi eginez autoak bide zaharreko koskor eta zuloetan ematen zituen jauziekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 285. orr.

Emazteak patata gozo bat adinako koskorra zeukan lepoan eta ez zen gauza inorekin mintzatzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 27. orr.

· Egarriz itotzen zegoen eta mina zeukan eskuetan, batez ere koskorretan eta hatzetan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 172. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

5 puska, zatia. (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hezur-makilatik hezur zati pitzatuen gainera zabaltzen den koskor itxurako hezur berriak erakusten du hausturaren gunea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa) ik beherago 8 eta 15.

Begietan ageri zuen: bi ikatz koskor ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.

Hezur koskor (edo kailu) hori, sobera duen materiala joan ahala, berdinduz doa denborarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.

Zergatik ez dira kristalak tubuluetako paretetara itsasten, eta zergatik ez dituzte, elkarri itsatsi, eta kristal-koskor handiagoak eratzen? Seinale haiek biribilak ziren esku barruan eta luzeak gainaldean; haragi koskorrak ikusten ziren, iltzeen punta bihurrituak eta errematxatuak balira bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 199. orr.

Patin bakarraren puntarekin izotz koskor bat jo zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 238. orr.

7 pl adkor barrabilak, koskabiloak.

Hanka-arteko koskorretatik darion maitasuna zeinek jasoa falta eta bakarlanean, eskulangintzan edo autonomo gisa aspertua dagoen gizasemea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.

Hantxe bixi dira, jeneralean, emaztearekin beheko koskorretaraino egina dagoen gizon bat, gizonarekin goiko koskorretaraino egina dagoen emakume bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.

Hizkuntza, ideien mundutik hagitzez beherago dabiltzan "barrengo koskorretatik" ateratzen da erraz eta gozo (ez zait formulazio hoberik etortzen burura), edo bestela, ez da ateratzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 86. orr.

8 azukre-koskor

Joe Costellok beste azukre koskor bati papera kendu, eta airean eutsi zion hatz lodiaren eta erakuslearen artean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 269. orr.

Bost azukre koskor edontzira bota eta latorrizko koilara kanporantz jiraraziz eragin zien.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 51. orr.

Andereak apaizari galdetu zionean zenbat azukre koskor nahi zituen kafearekin.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 201. orr.

Azukre koskorretako bat pattarretan busti.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 268. orr.

Ardoak urduritasunaren hesiak urtzen zizkiola, urak azukre-koskorra bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 94. orr.

9 belaun-koskor belauneko giltzaduraren aurreko aldea.

Aurpegi argala zuen, belaun-koskor hezurtsuak, ile beltza eta begi berde argiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.

Soineko berriarekin etorri duk gaur, belaun-koskorrak ere agerian zituela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.

Belaun koskorrak minberaturik jaiki behar izan dudan arte.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 144. orr.

10 esku-koskor hatz-koskorra.

Ostera entzun zituen hiru kolpe lehor, norbaitek esku-koskorrez joko bailuen paretan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 141. orr.

Hobe entzungo bagintu, baina gu ez gaude irlan, eta bera bidean aurrera doa, esku-koskorretan haginka eginez.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 81. orr.

11 hatz-koskor pl hatzetako giltzadurak.

Hatz-koskorrak prestatu ditu atean jotzeko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 65. orr.

Hatz-koskorrek min ematen zioten.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 151. orr.

Eskua eman zidan, potoloa; hatz-koskorrak mamian sartuta zituen, eta azala oso zuen zuria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 347. orr.

Masaila hatz-koskorren gainean jarri eta adi-adi begiratzen zion Denverri.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 167. orr.

Ezkerreko ukabileko hatz-koskorrez ezkerreko begia igurtzika eta igurtzika. Hatz-koskorrak ezpainen aurka estutzen ari da urduritasunez.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 111. orr.

· Behatz-koskorrekin jo duzu poliki.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 90. orr.

Lotuta neuzkan eskuak, […] atzamar-koskorretan jarritako kateekin, esku bat besteari lotuta...  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 75. orr.

Eri-koskorraz jo zuen kolpe pare bat atean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 123. orr.

12 mutil koskor

Orain dela urte asko, mutil koskorra nintzela.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 102. orr.

Mutil koskorra haiz hi; hori, berriz, gaztetandik duk soldadu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 50. orr.

Mutil koskorra zenetik ezagutzen diat.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 311. orr.

Halaxe asaskatzen dira umeak, hamabi urte eskaseko mutil koskorrak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 117. orr.

Zortzi urteko mutil koskorra pozik dago bere lehenengo plaza egiten, Musika Plazan. Mutil koskorretan irentsi egiten nituen halako aldizkariak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 82. orr.

Familia ez nazionalista batetik nator, eta nire mutil koskorretako giroan ere ez zegoen Joxe Mari, Joxe Antonio edo Joxe Miel besterik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 178. orr.

· Quenu mutiko koskor potoloa bihurtzen ari zen, pixka bat hezigabea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.

13 neska koskor

Bangladeshetik etorritako neska koskorrak saltzen dizkiete.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 216. orr.

Aspaldi, artean neska koskorra zela.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 85. orr.

Orain dela hogei urte ni neska koskorra nintzenean haurrek denbora luzeagoan segitzen zitean haur izaten.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 219. orr.

Neska koskorretan kantatzen zioten txantxa baten airea nagusitu zaio: "...dantzan hobeto daki, artajorran baino".  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.

Neska koskorretatik ohitu zen mutil batekin ez bazen beste batekin egoten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 286. orr.

14 neska-mutil koskor

Neska-mutil koskor haiek beren baliabideak zituzten sotoetan ezkutatu eta bizitzeko, burdin sareak itxitakoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.

Renoko Unibertsitateko Basque Studies Program-ean aritu zen neska-mutil koskorrei uda eskolak ematen.  Berria - Kultura   2004-07-09

Berak paseatzera ateratako neska-mutil koskorrak jolasean zebiltzan bitartean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 29. orr.

15 ogi koskor

Kikara eta ogi-koskorra esku banatan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 30. orr.

Kosk egin dio berriz ere ogitartekoari, eta mortadela ia dena janda ogi-koskor hutsa geratzen zaiola ohartu da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

Hor, ogi-koskorrez osaturiko otorduan erakusten da egiaz zer den pobretasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 909. orr.

Paristik Havrera bitartean, presoei ez zieten ez ogi koskorrik, ez edontzi urik eman.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.

Lehenengo auzoko etxeetan ogi-koskorrak eskatzen zituen eta, gero, miseria harekin aberats, mahaian jartzera etortzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.

Janari urriak bukaturik, ogi koskorrik ere ahoratu ezin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.

· Ogiari koskorra kendu eta ahora eraman zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 96. orr.

16 ume koskor

Hamabi bat urteko ume-koskorra nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.

36 urte izan arren, berezkoa duen ume koskor lotsatiaren aurpegiarekin erantzungo du berak.  Berria - Kirola   2004-12-19

Ume-koskor betizu baten gisa hasi zen Nora negarrez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 129. orr.

SOS Arrazakeriako buruaren ondoan, Gasteizera heldu berria zen familiaren sumindura, ume koskorra besoetan hartuta.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Halako irribarre pikaroaz jarduna izango dela iruditzen zait, pikardia egiten ari den ume koskor baten antzera.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 24. orr.

Basoan galdu den ume koskor izutu batena bezalako begirada zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 240. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azukre koskor (13); azukre koskor bat (5); harri koskor (26); harri koskor bat (10); herri koskor (3); ikatz koskor (4); mutil koskor (19); mutil koskor bat (5); neska koskor (11); ogi koskor (6); ume koskor (6)

azukre koskorra (5); harri koskorra (5); mutil koskorra (13); neska koskorra (10); ume koskorra (6)

belaun koskorrak (4); harri koskorrak (12); hatz koskorrak (10); mutil koskorrak (10); neska koskorrak (4)

mutil koskorrei (3)

behatz koskorrekin (5)

harri koskorren (4)

hatz koskorretan (3); mutil koskorretan (4); neska koskorretan (4)

harri koskorrez (6); hatz koskorrez (4)


koskorreko iz buruan hartzen edo ematen den kolpea.

Anai-arrebon arteko jolas eta borrokak, aita zenaren koskorrekoak, ama zenaren erregaliak...  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 93. orr.

Deporreko Joxemiri ere, ikusten baduk, emaiok koskorreko bat...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 58. orr.

Atzean zuen maskaratu batek koskorrekoa jo zion.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 84. orr.


koskortsu iz koskor asko duena.

Belaun koskortsuak zeuzkan gizontxo zahar bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 188. orr.

Etxeko horma koskortsuek dir-dir egin zuten bat-batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.


koskortu, koskor(tu), koskortzen 1 da ad zerbait hazi. ik koxkortu.

Harik eta haurrak koskortu ziren arte.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 76. orr.

Txiki geratu zitzaion berehala, eta koskortu zenerako handiago bat erosi zuen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 14. orr.

Ni koskortu nintzenerako baziren auto batzuk herrian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 209. orr.

Normandiar ederraren semea aske koskortzen zen arrain postuen erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 182. orr.

Umea dagoeneko ez da hain umea, nahiko koskortuta dago.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 110. orr.

Ernamuina koskorturik.  Berria - Harian   2006-04-01

2 (era burutua izenondo gisa)

Orduan mutil koskortua baino ez hintzen, baina gorputz gihartsua igartzen zitzaian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 93. orr.

Inork ez zuen sukaldeko mahaian behar deabru koskortu bat, herraz betea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 345. orr.


koskortxo iz

Anemikoa ene koskortxoa da, argalez bizi ezin badu ere; eztulka ia hilean dagoena makaltxoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.


kosmetika 1 iz jakintzaren alorra, kosmetikoen ikerketaz eta industriaz aritzen dena.

Emakume amerikar kosmetikaren kreatura haiengan gorpuzturik. Benetako etikaz baino gehiago ari gara, apika, kosmetikaz ala marketikaz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 117. orr.

Estetika ez da kosmetika, eta gauzarik arruntenetan ikusten da gure izatea.  Berria - Kultura   2006-01-22

2 irud/hed

Merkealdiaren kosmetika garbitu bezain pronto inflazioak gora egin du, nabarmen gainera.  Berria - Ekonomia   2006-04-13

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kosmetiko.

Bainugela, duela aste gutxira arte kosmetika-laborategia ere bazena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 310. orr.

Gasteizko kosmetika denda batean enplegatu soil zebilen 19 urteko neskatxa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 75. orr.

Ezohiko kosmetika enpresa sortu zuten Roddick senar-emazteek.  Berria - Ekonomia   2006-03-18

Denetariko kosmetika-tresnak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.

Ehorzleek eginak zituzten beren kosmetika lanak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 119. orr.


kosmetiko 1 izond kosmetikari dagokiona. ik kosmetika 2.

Haiexen usaina eta kerua hartu bainuen botoi gaizki jarri bati zerion lurrun kosmetiko, modako eta dotoretasunezkoan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 145. orr.

2 irud/hed

Sindikatuaren ustez, itundutakoa «greba bertan behera uztea helburu bakarra duen operazio kosmetikoa» baino ez da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-08

3 iz gorputz-azalari, edertzeko, zaintzeko edo usain gozoa izateko, ematen zaion gaia.

Kosmetikoek eta ogi xigortuek sortarazitako usaina.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 397. orr.

Desodoranteek eta bestelako kosmetikoek bularreko minbizia eragin dezakete. Bekainak ez zeuden kosmetikoek hondatuta.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 29. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kosmetiko-fabrika baten jabea zen, eta arazoak omen zituen ezpain-margo mota batekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 231. orr.

Igaro zenean, kosmetiko usain sarkorra usaindu nion.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.

Normalean jantzi ilunak erabiltzen zituen, eta kosmetiko arrastorik ez nion inoiz antzeman.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 113. orr.


kosmetizatu, kosmetiza, kosmetizatzen du ad kosmetikoekin (irudizko adieran) tratatu.

The american way of life: bizitza kosmetizatzeko saio bat omen, baina bizitzak uzten ez, nonbait, bere burua kosmetizatzen...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 73. orr.


kosmiko 1 izond kosmosekoa, kosmosari dagokiona. ik kosmos 3.

Espazio kosmikoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

Hauts kosmikoa ale xehetan bilduko zen, aleak legarretan, eta aurki harritxo bilakatu, gero harri gero eta koxkorrago, planeta txiki.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.

Materia kosmikoa erakartzen eta bereganatzen duen zuloa.  Berria - Gaiak   2004-07-23

Izpi kosmikoen jatorria aurkitu omen dute astronomoek.  Berria - Gaiak   2004-11-04

Izar hurbilak, quark hondogabeak, zulo kosmiko erraldoiak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 224. orr.

Bigarrena maila kosmikoa da, astroak kokaturik dauden esferena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

2 irud/hed

Amodioaren indar kosmiko guztia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

Tomas Akinokoak silogismo jainkotarrez ukatu nahi zuen hondogabetasun kosmikoraino.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.

Adimenok eragin erabakigarria dute gure munduan, eragin kosmikoa (inondik ere ez astrologikoa!).  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

Orgasmo kosmiko baten antzekoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 215. orr.

Nire damua guztizkoa da, kosmikoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hinduismoaren ikuspegi kosmiko-erlijiosoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikuspegi kosmiko (3)


kosmikoki adlag ikuspuntu kosmikotik.

Pertsona bakoitzak, ez Jainkoak edo jainkoek, erabakitzen du kosmikoki berarentzat zer den onena.  Berria - Gaiak   2004-03-31


kosmo ik kosmos.

kosmobisio iz kosmosaren ikuskera.

Identitatea, ideologia edo kosmobisioa izan daitekeela ukatu gabe, zuretzat euskara, batez ere, estetika da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Garai bakoitzak egiten dituen aukeren katalogo batek garai horren beraren kosmobisioaren deskripzio bikaina eskainiko luke.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 183. orr.

Behialako kosmobisioaren arrautza handia erdibitu egin da: alde batean mundua (mekanikoa orain!), objektua; bestean subjektua, pentsamendu razionala.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 106. orr.


kosmodromo iz espazio ontziak aireratzeko jaurtitze plataforma, bereziki sobietarra.

Kazajistango Baikonur kosmodromotik abiatu zen [...] eta Errusiako Espazio Agentziako astronauten esanetan, arazorik gabe sartu zen orbitan, aireratu eta bederatzi minutu geroago.  Berria - Gaiak   2004-04-20

Soyuz TMA-8 espaziontzia Nazioarteko Espazio Estaziora (ISS) bidali zuten atzo Baikonurgo (Kazajistan) kosmodromotik.  Berria - Gaiak   2006-03-31


kosmoforo iz

Izaki kosmoforoak gara, bai gu bai nire landare maiteak ere.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 163. orr.


kosmogonia iz munduaren sortzeari buruzko teoria, mitologia nahiz jakintza bidezkoa.

Nik bilatu nahi dudan filosofiak kosmogonia bat izan behar du lehendabizi, munduaren osaketaren hipotesi arrazional bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.

Kosmogonia modernoak ere, unibertso mudagaitz baten, denbora itzulgarri baten ideiaren lekuan, etengabe berrantolatzen den eta historiaren esku dagoen unibertso batena ipini du.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.

Euskal literaturak euskaldunon idiosinkrasia, euskaldunon kosmogonia, euskaldunek munduarekiko duten harremana eta mundu ikuskera islatzen duen adiera izan beharko luke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 219. orr.

Maitagarri-ipuin bat, mitoaren zentzu harrigarriz egina: magia, animismo eta kosmogoniaz beteriko mundu bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.

Abismoan zabuka ari gara, kosmogonia infinitu honen altzoan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal kosmogonia (6)


kosmogoniko izond kosmogoniari dagokiona.

Zu akaso ez zara izaki kosmogoniko sentituko, baina ni, lorategi infinituak zaintzen ditudanean, arrosak eta gladioloak, pentsamenduak eta liliak, halako sentitzen naiz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 164. orr.


kosmogonista iz kosmogonian aditua den ikerlaria.

Behin kalkulu-bide horretatik abiatu ondoren, astronomo hasiberriak kontuan hartzen hasi ziren ez eguzkia eta ilargiaren mugimendu ziklikoak bakarrik, baita planeta eta izar "finkoenak" ere, eta haien horizonte kronologikoa adierazterraza ez den eta imajinatzen are zailagoa den distantziaraino iritsi zen, nahiz eta kosmogonista moderno bati oso estua iruditu, horren begietara gure eguzki-sistema partikularra ez baita Esne Bidean izar-hautsezko orbantxo bat baizik, eta Esne Bidea bera ez da ci-devant nebulosa bat baino gehiago, sugarrezko jaiotzatik azken errauspenerako bidean doazen milioika nebulosen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.


kosmografia iz munduaren deskribapena, astronomiaren ikuspuntutik egina.

Komeni da gogoratzea, aldiz, lehenengo zazpi liburu "arkitektonikoen" ondoan, beste hiru azkenekoetan ere Errepublikaren amaiera garaiko ingeniari erromatar baten jardueraren alderdi guztiz definituak jasotzen direla modu erabat koherentean (hidraulika, kosmografia eta astrologia eta machinatio deitua [...]), eta anakronismo larria izango litzatekeela liburu horiek beste aurrekoen eskrezentzia huts eta apenas justifikatu bezala hartzea  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.


kosmolari iz astronauta.

Ipar-Amerikanoek urtarrilaren 16-an igorria zuten espazio-untzia, zazpi kosmolari edo astronauta barnean, bat-batean zartatu da eta dena xehatu lurrerat berriz heltzeko keinkan, joanden larunbatean...  Herria   2003-02-06


kosmologia 1 iz astronomiaren adarra, unibertsoaren lege orokorrak, etorkia eta bilakaera aztertzen duena.

Zientziaren teoriarekin batera, Aristotelesen Fisikak, ordu arte onartutako kosmologia bibliko fantastikoa zerbait hoberekin ordezteko aukera eskaintzen zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.

Kosmologia berriarekin, unibertsoa, galaxiak, izarrak, elementuak, partikulak, zein bere historiaren jabe egin dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.

Kosmologian gamma izpiak beti izan dira azaltzeko gaitzak.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Unibertsoaren jatorria eta bilakaera: kosmologiaren erronka.  Berria - Harian   2005-09-06

2 mundu fisikoa gobernatzen duten lege orokorrei buruzko filosofia.

Gaia filosofikoagoa da zientifikoa baino, gertuago dago kosmologiatik biologiatik baino Kosmologia eta biologia osatuko dituen sintesi bat nahi duzu zuk; Unibertso fisikoaren eta moralaren azalpen bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 44. orr.


kosmologiko iz kosmologiari dagokiona.

Gure sentsuak eta gure burmuina, ordea, ez daude hautetsiak elektroiaren tasunak edo galaxien arteko distantziak edo denbora kosmologikoak hautemateko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.

Berilioa erloju kosmologiko moduan erabiltzeko teoriak indar handia hartu du azkeneko hamarkadetan.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Maimon [...] Jainkoaren beste ikuskera batekin aurkezten zaigu, Jainkoaren ikuskera kosmologikoarekin ez, baina ontologikoarekin. Ideia kosmologikoen sistema.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.

Idealismo transzendentala Dialektika kosmologikoaren konponketarako gako gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 189. orr.

Jainkoaren izatearen froga kosmologikoaren ezintasunaz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 218. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ideia kosmologiko (5)

ideia kosmologikoak (5)

froga kosmologikoaren (3); ideia kosmologikoaren konponketa (4); totalitatearen ideia kosmologikoaren (4)

ideia kosmologikoen (4)


kosmologo iz kosmologian aditua.

Kosmologoak deabruaren eskolan ikasten dutenen defentsa sutsua egiten segitzen du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 57. orr.

Garaia zen norbaitek argi esateko gaur egungo kosmologoen teoria guztiak esperimentuen eremutik haratago irteten direla eta horrek metodo sendorik gabe uzten gaituela.  Berria - Gaiak   2006-01-06


kosmonauta iz astronauta.

Ilargiko hautsa zapaldu zuen lehenengo kosmonautak Vladimir Vronski zuen izena.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 138. orr.


kosmonautika iz astronautika.

Kosmonautikaren Eguna ospatu zuten atzo Errusian, ohorez.  Berria - Gaiak   2006-04-13


kosmopolis iz biztanleria handiko hiria, herrialde askotako biztanle kopuru handia biltzen duena.

Zein dira pólisaren mugak? lurraldea, Lurra? kosmopolisean ala telepolisean bizi gara?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Herriaren arazoak edo, grekoek zioten bezala, arazo "politikoak" argitzen baldin baditugu gure Ziutatean, ikasiko dugula, bide batez, Munduaren edo "Kosmopolis"aren arazoei buru egiten?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 22. orr.

Frantzian zelarik, haren nafar itxurak galdu zuena irabazi zuen haren goxotasun erakargarriak; bereziegia eta berekoiegia zuena ordezkatuz orokorragoa eta gizatiarragoa zenarekin, gure Doktor miresgarria bilakatu baitzen nolazpai horrela Kosmopoliseko hiriritar zintzoa  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 39. orr.


kosmopolita (orobat kosmopolito g.er.) izond zeinahi herriko ohituretara erraz egokitzen dena.

Gu beti izan gara kosmopolita samarrak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 168. orr.

Beti izan da hau hiri kosmopolita, jatorri askotako jendearen biltoki.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 69. orr.

Orduantxe ikasi baitzuen Donostiak hiri modernoa, irekia eta kosmopolita izaten.  Askoren artean   «Rataplan» - 21. orr.

Brooklyn unibertso kosmopolita da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 88. orr.

Hemezortzigarren mendeko eraikin apal ederrak, europar zibilizazio kosmopolitaren distiraz iparraldeko gau zurian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.

Inkesta horrekin, gero-eta kosmopolitoagoa den euskal gizarte hunen argazki sozial-kulturala nahi da neurtu.  Herria   2004-09-30

Florentziako handitasun kosmopolitan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.

Amona sentitu nuen hizketan, arin eta neurritasun kosmopolitarekin, polizietako bati eskatuz lagun ziezaiola leihoa ondo ixten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 171. orr.

Gogoratu zitzaidan kosmopolita eta bon vivant agertzeak on eginen ziola gure gau hasierari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiri kosmopolita (5)


kosmopolitismo iz izaera edo joera kosmopolita.

Errealismo sozialistarako atxikimendu gutxiegi, kosmopolitismo gehiegi eta kultura burgeserako arreta sobera sumatzen zioten Pasolini idazkariari.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 8. orr.

Gabilondo ez zen kosmopolitismo sutsuak bereganatuko zuen pertsona klasea.  Askoren artean   «Rataplan» - 28. orr.


kosmopolito ik kosmopolita.

kosmopolitta iz adkor kosmopolita.

Asuntoa da muga bat jartzea, muga bakar bat mundu zabalean, eta bi estatu sortzea, bi estatu bakarrik mundu zabalean, bata kosmopolittentzat eta bestea euskalpolittentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 162. orr.


kosmos (orobat kosmo g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kosmos agertzen da) 1 iz unibertsoa, sistema egituratutzat hartua; Lurraz kanpoko espazioa.

Kosmosa, bere konplexutasun guztiarekin ere, batasun integrala da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 10. orr.

Antzinatean uste zenez, lau ziren kosmosa osatzen zuten elementuak: airea, lurra, ura eta sua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.

Erdi Aroan ohikoa zen ikusmoldearen arabera, kosmosak hiru parte edo maila ditu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

Kosmosean ordena bat dago, harmonia bat, dena baitator harreman matematikoek lotua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.

Atomoaren mundu mikroskopikoan grabitatea neurtezina da; kosmosean, ordea, unibertsoaren egitura grabitateak sortu du, galaxiena ere bai, eta kosmosaren eboluzioa orokorrean.  Berria - Gaiak   2006-04-27

Gizakiaren lekua kosmosean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 279. orr.

Ez al zen kaosa edo ilunpeetako leize neurrigabe hura, kosmosa edo mundu antolatua baino lehenagoko zerbait?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.

Noizean behin, Phobos Marteren ilargi handiena hurbiltzen zaio Kosmosaren ilun sakonetik, ilunpeko printzearen modura, eta 200 kilometroko distantziara pasatzen da.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Kosmosaren eta kaosaren arteko borroka gisa kontatu zen harrezkeroztik munduaren historia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 119. orr.

Kristina kosmosarekin bat egin beharraz kalakatzen zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

Lukrezioren kosmoa ere suntsigarria da: gai honetan ez du gezurrezko kontsolapenera leramakeen engainurik nahi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.

2 (izenondoekin)

Ikuspegi historikoak kosmos fisikoaren mugimendu zentrifugoa erakusten digu espazio-denboraren lau dimentsioko markoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 401. orr.

Edonola ere, maizago, kosmos ilun eta sakonetik iristen zaizkigu gamma izpietako flash laburrak eta ez dago argi nondik datozen.  Berria - Gaiak   2004-11-25

3 irud/hed

Era berean, izaki oro berez kosmos bat ere bada.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

Eta azken helburua, kosmos psikikoaren harkaitz-hondoraino iristen saiatzean, Jainkoaren -sakon-sakonean bizi denaren- ikuspen osoagoa lortzea litzateke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.

Gorputzaren usaina, izerdi-usaina, galarazia dago, kirats bat da, kaos ttiki bat, kosmetikaren kosmosak, ordenak eta antolamenduak menderatu beharrekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.

Azaltzen diren espazioetatik esanguratsuena dugu Izeko Rosaren jostundegia, bertan istorioak josten dira eta emakumeak dira istorio horien kosmosa sortzen dutenak.  Berria - Kultura   2006-02-21

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kosmiko.

Dudarik ez dago senti daitekeen horizonteko kosmos-parteak gure garunean duen ispilatzearen ondorioa dela ezagutzen dugun mundua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 168. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kosmos osoaren (5)

kosmosarekin bat (3)

kosmoseko haurra (3)


kosmostxo iz kosmos txikia.

Zientziak bezala, gizakiok osotasunaren esparru bat zedarritu eta bertan kosmostxo bat sortzen ahalegintzen gara; baina zeinen hauskorra den oreka gune hori, zelako danbatekoak datozkion anitzez gogorragoak diren indar kaotiko ilunetarik...  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 144. orr.


kosmoteologia iz

Teologia transzendentala edo jatorrizko zerizanaren izatea oro har esperientzia batetik eratortzea pentsatzen duena da [...], eta Kosmoteologia izena du, edo bere izatea adigai soilen bitartez esperientziaren laguntzarik gabe ezagutzen duela sinesten du, eta Ontoteologia deitzen zaio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 225. orr.


kosovar ik kosovoar.

kosovoar (orobat kosovar g.er.) 1 izlag/iz Kosovokoa, Kosovori dagokiona.

Kosovoar anderea aske utzi dugu.  Berria - Mundua   2004-11-24

Annetta Flanigan irlandarra, Angelito Nayan filipindarra eta Shqipe Hebibi kosovoarra «osasun onean» zeudela zehaztu zuen Afganistanen zabaldutako nazioarteko indarren eledun batek.  Berria - Mundua   2004-11-24

2 Kosovoko herritarra.

Kosovoarrak, kurduak, timortarrak inongo errukirik gabe akabatzen badituzte, Nazio Batuetan eserleku bat izateak ematen duen babesa falta zaielako da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 110. orr.

Bonbetatik traktoreetan eskapo zihoazen 70etik gora kosovoar iheslari hil zituzten NATOko hegazkinek Jakova-n, zibilak guztiak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 76. orr.

Serbiarrak diren kosovoarrak aukera hori onartuko dutela uste al duzu?  Berria - Mundua   2006-02-22

3 albaniar(orobat albano)-kosovoar

Annetta Flannigan irlandarra, Shkipe Habibi albaniar-kosovoarra eta Angelito Nayan filipinarra.  Berria - Mundua   2004-11-04

Joan den larunbatean biriketako minbiziak jota hil zen Ibrahim Rugova Kosovoko presidentea eta independentista albaniar-kosovarren burua.  Berria - Mundua   2006-01-27

Europa ekialdeko albano-kosovar taldeak edo Espainiako gaiztagin arruntak izan daitezke egileak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

4 kosovoar-albaniar

1999ko martxoan, Kosovoko gerraren garaian, 48 kosovoar-albaniar tiroz hil izana leporatu diete Serbiako segurtasun indarretako zortzi kide ohiri.  Berria - Mundua   2006-04-26

Kosovoar-albaniarrek nabarmentzen dute tokiko boterea dezentralizatzean zatiketa etnikoak eta enklabeen sorrera saihestu nahi dituztela.  Berria - Mundua   2006-02-22


kosta1 1 iz itsasaldea, itsasbazterra. ik kostalde.

Mediterraneo kosta hozten zuen haizea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.

Ederrena, ordea, [...] Djidjelli-rainoko kosta zen: hainbat kilometroko labarralde amiltsua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 275. orr.

Kartagotarrek kokaleku handiak zituzten kosta haietan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.

Zingira horiek itsasertzeko kosta baino garaiago baldin badaude.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.

Andeetako kosta eta goi-ordokia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Mauritaniak bi mila kilometro kosta ditu.  Berria - Mundua   2006-03-17

Autopistako hotel batean lo egingo dut, Kosta Urdinetik gertu dagoen bat daukat gogoan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 49. orr.

Kolonbiako kosta atlantikoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.

Hiru hilabete behar izan zituzten Frantziako kosta garbitzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-12

42 milioi litro erregai isuri zituen ontziak eta 2.080 kilometroko kosta kutsatu zuen.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Frantses bidea izenekoa bata, [...] eta Kostaldeko edo Iparraldeko bidea bestea, Lapurdiko, Gipuzkoako eta Bizkaiko kosta zeharkatzen duena.  Berria - Harian   2005-08-24

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Miarritze, eder aldetik, berak maiteen zituen eta paristarrentzat ezagunagoak ziren Normandiako kosta herriekin alderatzen du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 22. orr.

Kosta-herrikoa naiz, baina ez dut harremanik izan itsasoarekin.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 110. orr.

Apenas mintzatu ziren hizkuntza eta kulturaz, baina Kosta Legea aipatu zuten.  Berria - Mundua   2004-03-28

Getari aldeko kosta bazterretik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

Mediterraneo itsasoaren mendebal bazterreko kosta inguruak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 385. orr.

Bideak kosta inguruko gainetatik egiten zuen, mendia ebakiz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 41. orr.

Lapurdi kosta hegiko gazteen etxe bizitzak.  Herria   2003-01-09

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Afrika Kopako lehian ere, Boli Kosta nagusi.  Berria - Kirola   2006-02-12

4 kostaz kosta

Arriskutsua ordea, kostaz kosta Hondarribiraino joateko ideia on hura.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kostako bidea (5); kostako herri (8)

bretainiako kostan (4); ekialdeko kostan (4); kostan bizi (5); mendebaldeko kostan (8)


kosta2 1 iz ipar saiheskia.

Arroltze moleta makallauarekin, idi kosta, entselada, ardi gasna, etxe bixkotxa, kafea eta patxarana.  Herria   2004-04-22

2 saihetsa.

-Sarako etxeko jaun bat -erantzun zion, Monduteguyren ukondoa bere kostetan joka sentitu zuenean. Kosta hezurretan bizpahiru ostiko eman zizkidan eta dolorez oihuka hasi nintzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 159. orr.


kosta3 ik kostatu.

kostadu iz itsasontziez mintzatua, alboa.

Galdara presiorik gabe dago, makinako pistoiak geldirik daude, urrunera beha zaude blankura atzemateko ahaleginean eta halakorik batean ohartzen zara ez dituzula bagen plastakoak entzuten kostaduan, kaioen txilio urruna sumatzen duzu bakarrik soinuezaren handiaz jabetzeko: itsasoa oliotu egiten denean bezalako isiltasun hori plazan, galerna zetorren.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 53. orr.


kostalde (1353 agerraldi, 95 liburu eta 714 artikulutan; orobat kosta alde 33 agerraldi, 6 liburu eta 6 artikulutan) 1 iz kostako aldea, kosta.

Kostalde guzian, itsasoaren bazterrez-bazter badira biziki toki pollitak.  Herria   2005-01-13

Badu bost ehun urte euskaldun arrantzale batzu abiatu zirela Ipar-Ameriketako kostalde batzuetarat, bereziki Ternuarat.  Herria   2004-11-18

Frantziako kostaldeko herritxo bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.

Bizkaiko kosta aldeko zenbait herri eta parajetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 500. orr.

Lofodengo kostaldea begien bistan nuela.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 78. orr.

Amerikako Atlantikoko kostaldean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 75. orr.

Kostaldeko informazioak jakin-mina sortzen du udaldean, baina baita barnealdekoak ere.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 78. orr.

Kostaldetik joan naiz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 82. orr.

Udaldia kostaldeko herriren batean igarotzeko ohitura.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 121. orr.

Gero, kostaldeko lurraldeetara joko du eta haietako asko hartuko ditu menpean.  Elizen arteko biblia   Dn 11,18

Frantziak atlantikoko uharteak eta kostaldea gotortu behar izan zituen ingelesen balizko erasoari aurre egin ahal izateko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 9. orr.

Kostaldean bi graduren jiran, eta barrualdean hiru, hortxe-hortxe, jaisten da hotz-beroa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 465. orr.

Kostaldez kostalde ibiltzera ohituak, kostaldeko gorabeherei egokituak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.

Pentsatzen dut kostaldekoek gauza bera esan nahiko dutela maskor barruan itsasoa adi daitekeela esaten dutenean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 100. orr.

2 irud/hed

Gure arrazoimenaren bidaia etengabe luzatzen diren esperientziaren kostalderaino soilik jarraitzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 173. orr.

3 (izenondoekin)

Ederra izan behar zuen Kostalde Urdinak turismoz bete baino lehen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.

Beste modurik ez dago kostalde magiko horiek topatzeko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 72. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiritik sei kilometrora dagoen Yera herrixkan gora egin ostean, han aurkitzen zen kostalde-turismo gune isil eta bakartia.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 63. orr.

Ordurako, Amerikako azken kostalde-muturra ere, Long Island, aienatua zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

Legezko ikerketak egin ondoan, prefetak finkatu ditu Kostalde hegoaldeko herri-erkidegoak ukanen dituen mugak.  Herria   2005-09-29

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Michelle Cressent, zenbait urte hautan euskal kostalde huntan bizi dena.  Herria   2005-05-05

Uhartearen hego-kostaldeko urbanizazioek larregi argitutako hiri insomne baten atalak ziruditen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekialdeko kostaldea (4); euskal herriko kostaldea (4); kostaldea zaintzeko (4)

bizkaiko kostaldean (4); euskal kostaldean (8); galiziako kostaldean (10); kostaldean bizi (10); kostaldean dagoen (7); lapurdi kostaldean (6); mendebaldeko kostaldean (7)

kostaldearen egoera (6); kostaldearen eta barnealdearen (4)

euskal kostaldeko (16); kostaldeko autobide (10); kostaldeko bidea (8); kostaldeko herri (15); kostaldeko hiri (9); kostaldeko kantari (5); kostaldeko kantu festibala (6); kostaldeko musikaldi (15); kostaldeko musikaldi nagusiaren (7); kostaldeko musikaldiaren (5); lapurdi kostaldeko (5)

bizkaiko kostaldera (4); kostaldera iritsi (5)

kostaldetik gertu (4); kostaldetik urrun (5); kostaldetik urruntzeko (5); ontzia kostaldetik urruntzeko (5)


kostalet ik kostelet.

kostape iz kosta azpia.

Alde egiteko handik, berdin zen txalupa kateatua egotea edo kostapean lehorreratua, helize berriaren zain zegoen Ondarrurenera ere ez zieten uzten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 136. orr.

Kostapean karnatarako zizare bila. Murgilean arakatu ohi zituen kostapeko arrokak bezain lauso hartzen zituen hitzak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 120. orr.


kostar ik bolikostar.

kostarik 1 adlag kostaturik. ik kostata. (izenlagun baten eskuinean)

Eta azterketa zerbait egin baledi haren aurka, egin den bezain luzaz eta hainbeste kostarik eta hainbeste artarekin, erromatar haiek berek erranen dute, gutiago kostarik eta arta gutiagorekin eta lasterrago eta hobeki ikus daitekeela Carranza beti katoliko zintzo izan dela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 179. orr.

Oroitzen naiz zenbat kostarik atera genuen unibertsitatean erakundearen urrezko dominak ematea Laboa, Lertxundi eta Artze anaiei.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 120. orr.

Ederki kostarik ulertu nuen "no se retrató" ulertzen zuela berak "no se retractó" ulertu beharrean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 98. orr.

2 kostarik kosta ik kostatu.

kostata 1 adlag kostatuta. ik kostarik.

Kostata, bidean behin baino gehiagotan galdu baitziren, aurkitu zuten Jacquesen hilobia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 242. orr.

Kostata atera zuen apaletik, oso astuna baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 185. orr.

Kostata zutitu nintzen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 172. orr.

Giltza sarrailan sartu du, kostata.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 189. orr.

-Ez dio inporta -atera zitzaidan niri, kostata.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 194. orr.

Jacques, kostata baina, ohartu zen egoera hartan abokatuek ez zutela zer eginik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 237. orr.

Armiarma da arkitektorik jeloskorrena, euli batek bere eraikin kostata egindakoa zapaldu orduko, armiarmak euliarengana jotzen baitu, eta hil ondoren jan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

2 (adizlagun baten eskuinean)

Hainbeste kostata irabazitako dirua ez ziola kalean barra-barra botatzeko emango.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 56. orr.

Belaunaldi hartako amek badakite zenbat kostata hazi zituzten umeak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 60. orr.

Hiletaren batera joango zan, noiz edo noiz, ez gitxi kostata.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 55. orr.

Asko kostata lortutako eskubidea.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 63. orr.

Asko kostata bada ere, kanpora atera zuen Scabbers isatsetik helduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 121. orr.

Mahai luze batera igo nintzen (oso kostata).  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 204. orr.

Ondo kostata egin nuen lehen urratsa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 45. orr.

Ozta-ozta asmatu zuen esaten Amyren tamainatsukoa zela (eta, hori ere, ederki kostata).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.

Galanki kostata baina nola-hala bidali dute.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 186. orr.

Patxi Zaharra ni lanean hasi eta berehala hil zen, majo kostata izan bazen ere.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko kostata (18); ederki kostata (17); kostata egin (11); kostata hartu (9); kostata irabazi (26); kostata irabazitako (4); kostata izan (6); kostata lortu (12); kostata lortu zuen (7); ondo kostata (11); oso kostata (6)


kostatar 1 iz kostaldeko biztanlea.

Nik, kostatar huts honek, kresal giroa ezagutzen nuen, eta amairik gabeko langar isila.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.

Getaria-ko elizan meza osoki euskaraz larunbat arrats guziez 6-etan, urtarriletik goiti, nahi duten Kostatar guzientzat.  Herria   2002-12-12

2 boli-kostatar ik bolikostar.

kostatu, kosta, kostatzen (orobat kosta; Euskaltzaindiaren Hiztegian kostatu agertzen da) 1 zaio ad neketsua edo zaila gertatu.

Kostatu zitzaion erantzutea.  Berria - Kultura   2004-11-27

Soinuaren bidez mintzo izan den gizonari kostatzen zaio orain musikarik gabe hitz egitea.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 78. orr.

Perretteri kostatu egiten zitzaion barreari eustea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 40. orr.

Egongelako sofan eseri ginen, eta kostatu egin zitzaigun elkarrizketa bideratzea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 97. orr.

Kosta zitzaien hangoei herriak atzera itsuroso ipintzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 388. orr.

Gaurko mundua ikusita, kostatu egiten da sinesten, baina, hala badiote, hala izango da noski.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 184. orr.

Eta zenduari kosta egiten zitzaion zeruan hobeto egon zitekeenik pentsatzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 459. orr.

Kostatu zait, baina tira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 196. orr.

Zergatik kostatzen zaigu hainbeste norbaiti beraz maiteminduta gaudela esatea?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 292. orr.

Gorputza oso harturik dagoenean, loa uxatzea kostatzen zaio.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 229. orr.

Kostatzen da irazekitzen, baina gero bero handia ematen du eta luzaroan irauten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 131. orr.

2 (adizlagun baten eskuinean)

Asko kostatu zait, izerdi eta negar asko kostatu zait honen aske izatera iristea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 295. orr.

Idoiak berehala hartu zuen lo, baina niri asko kostatu zitzaidan. Beharbada, asko kostatzen zaio kontzentratzea ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 127. orr.

Asko kosta omen zen ospakizun hauek denean ezartzen eta itsasten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 91. orr.

Berez, ez zitzaidan askorik kostatu familia agurtzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 169. orr.

Muga pasatzea ikaragarri kostatu zitzaigun.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 213. orr.

Begoña alboan zirika eta marmarka nuelarik, majo kostatu zitzaidan ideiak ordenatzea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 143. orr.

Hizkuntza batetik bestera pasatzea ez zait batere kostatzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 234. orr.

Ez dakit nola kostatu zitzaigun hainbeste horretaz ohartzea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

Hainbeste kostatzen zitzaizun pieza al zen hori?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 66. orr.

Zenbat kosta zaizun erabakitzea!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 44. orr.

Zaintzaileei galdetu zien ea batzordekorik bazen aretoan, eta, asko kosta eta gero, zaintzaile batek Beirne andereño izeneko emakume txiki bat ekarri zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 208. orr.

3 lortzeko halako diru kopurua ordaintzea beharrezko izan.

Libra erdi te 350 florin ordaintzen da; [...] gurina libra 35 florinetan dago, eta arrautza bat 1,45 kostatzen da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.

Bost knut kostatzen zen koilarakada.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.

Ea zertarako balio zuen, zenbat kostatzen zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

Nik muntaiak zuzentzen ditut, milioiak eta milioiak kostatzen direnak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 146. orr.

Hogei duro; horixe kostatzen zaio Isidorari lapur txikiari barkatzea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

Gutako bakoitzaren bidaia berrehun mila pezeta inguru kostatu omen zaio zergadun espainolari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 61. orr.

Ekartze hutsa, mila duro kosta zaio.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 68. orr.

Enpresari 1,7 milioi euro kosta zitzaion.  Berria - Ekonomia   2004-02-14

Dirutza kostatu zitzaioan; hartan gastatzen zian Elgar-ek irabazten zuen guztia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 486. orr.

Oraingoan taxia lau dolar besterik ez zitzaigun kostatu.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 173. orr.

4 (adizlagun baten eskuinean)

Poliki kostatu zen; baina gastu pixka bat egiteak izaten du bere arrazoia, batzuetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 203. orr.

Nik erosten nuen janaria, eta dena gutxi kostatzen zela iruditzen zitzaidan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 169. orr.

5 (beste kopuru batzuekin)

Hamar bat segundo kosta zitzaien broma ulertzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.

Zenbait hilabete kostatu zitzaidan agindu moralak erreprimitzea eta beharrezko teknikak ikastea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.

Denbora asko kostatu zitzaidan konturatzea arrazoi zuela.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

6 (era burutua kosta izan forman)

Gidatzen hastea asko kosta izan zait.  Berria - Harian   2005-08-18

Eta ez zaie gutxi kosta izan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 179. orr.

Auskalo zenbat izerdi eta neke kosta izan zaion Ibixa anaietan zaharrari orain zeukan sasoi puntura iristea.  Berria - Kirola   2006-04-07

Hortik landa datozen kapitulu guztiek erakusten dute zer kosta izan zitzaion Martin Azpilkuetari [...] Inkizisioaren eta Estatu boterearen aurka, Erromako elizaren eskubideak zaintzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 45. orr.

7 kosta ahala kosta adlag

Kosta ahala kosta, kultura hizkuntza bilakatu behar zen euskara. Badira kosta ahala kosta betiereko gaztetasunaren bila abiatzen direnak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 137. orr.

Gutun hori kosta ahala kosta eskuratu behar dinat!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 293. orr.

Ulertzen hasia zen alkateak kosta ahala kosta nahi zuela printzesa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 134. orr.

Bezperako kapitaina aurkitu zuenean, zakuen jabea lehenbailehen eta kosta ahala kosta ekartzeko agindu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 149. orr.

Zuhaitzek hatzak zerura altxatuak zituzten, zurezko hariak bizitzari eutsi nahi ziotenak kosta ahala kosta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

Aurkitu behar diat kosta ahala kosta!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 98. orr.

Kosta ahala kosta, gora Aosta  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

8 kosta lain kosta adlag kosta ahala kosta, kostarik kosta.

Kosta lain kosta behar dugu Lakda atzeman.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 107. orr.

Aise ahanzten baitzaie zer den kosta lain kosta saihestu behar dena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 90. orr.

Ez dakite zer den sortzaile izatea, baina, hori bai, sortzaile izan nahi dute kosta lain kosta. Baietz erabaki genuen, stadiumaren eraztun obalatuaren barnean zeuden guztiak kontatu behar genituela, mainaz eta kosta lain kosta.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.

9 kostarik kosta adlag kosta ahala kosta.

Atxik, kostarik kosta, eta salbatua haiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

Hobe nuen beraz baleki-bale eta kostarik kosta ene sailera itzultzea, Orduz geroz, badakigu zein zaila den beren subiranotasuna kostarik kosta zaindu nahi duten estatu handi ala tipien eragozpenak gainditzea.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 178. orr.

Sarkozyk finkatu duen helburua kostarik kosta bete nahi du Poliziak, eta, horretarako, kopurua da garrantzitsua, jendearen egoera kontuan hartu gabe.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Ez zekien nola, ez noiz, baina arazo haren argitzera helduko zen, kostarik kosta.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

asko kosta (28); asko kosta zitzaion (6); dezente kosta (6); egitea kosta egiten (5); gehiago kosta (22); gehiago kosta zitzaion (9); hartzea kosta (5); kosta ahala kosta (213); kosta ala kosta (8); kosta egin (110); kosta egin zitzaidan (15); kosta egin zitzaion (37); kosta egingo (20); kosta egiten (212); kosta egiten da (33); kosta egiten zaio (24); kosta izan (11); kosta lain kosta (11); kosta zaio (22); kosta zait (9); kosta zitzaidan (11); kosta zitzaien (20); kosta zitzaigun (4); kosta zitzaion (31); kostarik kosta (15); onartzea kosta egiten (4); sartzea kosta (4); ulertzea kosta (4)

asko kostako (19); asko kostako zaie (6); gehiago kostako (4); kostako balitzaio bezala (5); kostako da (14); kostako dela (7); kostako zaie (16); kostako zaigu (7); kostako zaio (15); kostako zait (4); kostako zitzaion (4); milioi euro kostako (7)

asko kostatu (63); asko kostatu zaio (8); dezente kostatu (4); ederki kostatu (6); gehiago kostatu (13); gehiegi kostatu (4); izugarri kostatu (4)

asko kostatuko (7); milioi dolar kostatuko (4); zenbat kostatuko (5)

asko kostatzen (58); ikaragarri kostatzen (5); izugarri kostatzen (7); kostatzen ari (31); kostatzen ari zaio (13); kostatzen ari zait (4); kostatzen da (23); kostatzen dela (7); kostatzen den (16); kostatzen dira (4); kostatzen zaidan (4); kostatzen zaie (13); kostatzen zaigu (8); kostatzen zaigun (4); kostatzen zaio (31); kostatzen zait (17); kostatzen zen (9); kostatzen zitzaidan (6); kostatzen zitzaion (18); zaigu kostatzen (5); zaio kostatzen (4); zenbat kostatzen (25); zenbat kostatzen den (12)


kostazain 1 iz kosta zaintzen duen pertsona.

Apaltasun handiz, azkenik, kostazainengana joango zela galdetzera esan zion, hala nahi bazuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 37. orr.

Olatuen eraginez, kostazainen ontziak talka egin zuen etorkinen txaluparekin.  Berria - Mundua   2006-03-07

AEBetako kostazainek, bestetik, Haititik ihes egin nahi zuten 500 lagun geldiarazi zituzten.  Berria - Mundua   2004-02-27

Erresuma Batuko Kostazainen Agentzia izan da kaltetutako azken erakundea, oraingoz.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Kostazainek hil egin zuten bahitzailea.  Berria - Mundua   2004-12-16

2 kosta zaintzen duen itsasontzia.

Komandantziako V-18 kostazaina.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 133. orr.

Komandanteak agindu zorrotzak eman zituen, hamar milia barneratuko ziren itsasoan, ez gehiago, eta beti kostazainaren popan, "abaniko formazioan", eta "ur espainiarretarik irten barik".  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 133. orr.

-Nik hainbat frontetan eman izan dut lehen pausoa, hainbat Heinkel lurreratua naiz, hainbat kostazain hondoratua.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 217. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Arteztarauak Europako Kostazain Zerbitzua sortzea proposatzen du.  Berria - Gaiak   2004-01-14


kostazaintza iz kosta zaintzea.

Bahraingo Kostazaintzako buru Jussef al Gatimek jakinarazi zuen festara 150 pertsona zeudela gonbidatuta, baina 15-20 batek ontzia abiatu aurretik lehorreratu zirela.  Berria - Mundua   2006-04-01


koste iz kostua.

Planaren neurri guztiek ondorioen analisia, eta koste guztien ebaluazioa izan behar dute.  Berria - Ekonomia   2006-01-12

Koste ekonomiko -isunetan- eta humano handiak eragiten ditu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 73. orr.

· Ez dauka koste politikorik; Espainian, normalean, botoak irabazten ditu gobernuko alderdiak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20


kostelet (orobat kostalet) iz ipar saihetsa, saihets-haragia.

Arraultze baten prejitzeko-edo... kostalet baten erretzeko...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 81. orr.

Badago ere bizkar hezurraren itxurako bat, kosteletak balitu bezala; harek ere zubi egiten du harri mendi batetik bestera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 64. orr.

Legatza moletan, behiki kosteleta, entselada, gasna, izozkia, kafe ta patxarana.  Herria   2001-06-14

Afarirako ardi kostaletak erreegiak zirela eta hara... karrika gorrian naun.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 203. orr.


kostera iz arrantzaldia.

Gure flota kosteran zebilen, ez zen matxuratutako ontzi bat bera ere kaian, arriskatu beharra zegoen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 212. orr.

Hegaluzearen kosterak azken urteetan baino hasiera hobea izan du aurten.  Berria - Ekonomia   2004-08-12

Arrantzaleek 7.000 tona antxoa harrapatu dituzte aurtengo kosteran.  Berria - Ekonomia   2004-06-20


kostero izond

Sanandertik erretiradan gatozela [...] hara han batela, eta han kosteroa hondeatuta, harago.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 80. orr.


kostilla iz saiheskia. ik kosta2.

Baldok marisko txiki batzuk atera zizkigun, eta gero entsalada eta kostilla jan genuen; ederra kostilla.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 83. orr.


kosto1 iz adkor haxixa.

Gero beste garagardo batzuk, izerdia, kostoa, speeda, komentarioak, txiste txarrak eta abar luzea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 51. orr.

Ez zait kostoa gustatzen, marihuana erretzen dut.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 174. orr.

Lagunartean kostoa erre.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 18. orr.

Ezagutzen dut taberna bat oso kosto ona pasatzen dutena!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 46. orr.

Izugarri gustatzen zait kostoaren usaina.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 44. orr.

Badakizue sarituak hogeita bost gramoko kosto bola irabaziko duela...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 142. orr.

Egarritzen ari naiz, Fermin, kostoa izango da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.


kosto2 ik kostu.

kostoso izond kostatakoa.

Azkenean, 200 metroko zabaleroa eta 15 metro hondora dituen izugarrizko kanaltzarra osatu eta luzatu dute, 2.500 kilometro nekoso eta kostosoak amaitu ostean  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.


kostozale izond kostoaren zalea dena.

Zuk kostozale itxura izugarria duzu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 44. orr.


kostra iz tortika.

Sukaldeko suek egundoko kostra dute.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 62. orr.

Laino kostra elkarri lotutako horiek kentzen asmatu ezinik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.


kostu (orobat kosto g.er.) 1 iz (gauza bat) kostatzen den diru kopurua. ik prezio; balio.

Txinan, Indian eta Indonesian, dolar batekoa zen kostu hori, Mendebaldeko Alemanian hogeita zazpi dolar zirenean. Kostu eta irabazien arteko ratioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

Herrilan diputatuak ez daki AP-1ek zer kostu izango duen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Soldaten kostuan (eta lanaren legedian) herrialdeen artean gertatzen diren aldeak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 78. orr.

Kostuen hazkundea produktuen edo zerbitzuen prezioetara eraman beharko litzateke.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 134. orr.

Nik neuk ordaindu nuen kostu osoa. Soldata igoerek kostuak handitzen dituztela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 260. orr.

Berrikuntza teknologikoek kostuak murrizten dituztenez, produktibitatea handitzen dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 128. orr.

Kostu hori amortizatu ahal izateko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Japoniako NSK lantokiak 220 euroko kostoa ziurtatu dio.  Berria - Ekonomia   2004-07-29

2 (izenondoekin)

Lan-eskuaren kostu apalak baliatzeko estrategia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

Kalitate handiko eta kostu apaleko kableak egiteko gai den ingeniari bat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 35. orr.

Kostu txikiko osagaiak eskulan merkeko lekuetan ekoizteko.  Berria - Ekonomia   2006-05-05

Gainera, ingurumenaren defentsak oso kostu handiak eskatzen dituenez, herrialde garatuek baino ez omen diezaiekete egin aurre kostu horiei.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 312. orr.

Enplegurik ez izatearen kostu ekonomikoa izugarria da; eta kostu soziala, apika, askoz ere handiagoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 111. orr.

Prozesu ekonomikoei loturiko kostu errealak, hala ekologikoak nola sozialak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 50. orr.

Zein da luzatze horren kostu pertsonala?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 121. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Euskaltegi estandar baten kostu azterketa.  Berria - Harian   2005-06-09

Egun dauden erakundeen kostu eragingarritasuna.  Berria - Mundua   2004-11-19

Ekoizpen funtzioaren inputen kostu egitura.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.

Horregatik azaldu da IG Metall sindikatua kostu murrizketez hitz egiteko prest.  Berria - Ekonomia   2004-10-21

Horrenbestez, eskari-inflazioa eta kostu-inflazioa bereizten dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

Prezio horren osagaien kostuek gora egiten dutenean sortzen da kostu-inflazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 105. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garraio-kostuen beherakada etengabeak eta muga-sariak ezabatzeko joerak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 78. orr.

Soldata-kostu batez bestekoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

Merkatuko ekonomiara aldatzeak duen gizarte-kostu handiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 137. orr.

"Doikuntzaren gizarte-kostua" (hau da, pobretasuna larriagotzea) deitu zaion horretan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

Aurrekontu-kostu nabarmena duten neurriak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.

Baliteke, bada, energia-kostu gehiagoren beharrik gabe segurtatu izana gizakiak zutikako jarreraren abantailak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 262. orr.

Lasterrago handitu baitziren salgaien prezioak fabrikazio-kostuak (soldatak eta lehengaiak) baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Kapitalismo industrialaren garaian, izan ere, mozkin-iturri nagusia ez ziren urritasun-aldeak, ekoizpen-kostuetan gertatzen ziren aldeak baizik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.

Bestalde, transakzio kostuak murrizten dira, prezioetan transparentzia areagotzen baita.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 196. orr.

5 lan kostu (orobat lankostu g.er.)

INEren arabera, lan kostuak soldatak baino gutxiago hazi ziren 2002 urtean.  Berria - Ekonomia   2004-02-20

Arrazoitu daiteke lan kostuek gorantz egiterakoan [...] salmentek beherantz egin dezaketela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 113. orr.

Alemaniak lan kostu garaienak ditu eta langabezia maila oso apalak ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 120. orr.

CIE Automotivek lan kostuak %32 gutxitu nahi ditu 2010era arte.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Lan kostuen murrizketa ezinbestekoa zen guretzat.  Berria - Ekonomia   2004-11-04

Lan kostu handiek eragin dute enpresen lehiakortasunik eza.  Berria - Ekonomia   2004-06-20

Lan kostu apaleko lehiakortasunaren bila aritu den eredu ekonomiko baten emaitza.  Berria - Ekonomia   2004-09-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekoizpen kostu (6); kostu ekonomiko (7); kostu ekonomikoak (6); kostu handia (7); kostu handiak (8); kostu politikoa (4); kostu txikiagoak (4); kostu txikiko (19); kostu txikiko aire (4); lan kostu (14)

garapenak kostua izan (6); kostua eragin (4); lan kostua (4); milioi dolarreko kostua (4); milioi euroko kostua (30)

ekoizpen kostuak (5); eraikuntzaren kostuak (5); ezarpen kostuak (9); garraio kostuak (4); ingurumen kostuak (4); kostuak gutxitu (11); kostuak gutxitzeko (5); kostuak murrizteko (17); kostuak murrizten (4); lan kostuak (32); lehengaien kostuak (5); produkzio kostuak (5)

ekoizpen kostuen (4); kostuen murrizketa (6); lan kostuen (8)

lan kostuetan (5)


kostuma1 iz ipar ohitura.

Zeren eta anitz aldiz egin den zerbaiten ondotik gelditzen den usaia eta kostuma baita ohitura.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 87. orr.

Aiten kostumak segi ditzagun, galdu ez dezagun Ama!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 31. orr.


kostuma2 iz ipar janzkia.

Hiru piezatako kostuma karioa zeraman soinean eta oinetan aratxe larruzko behialako oskiak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.


kostunbrismo iz literaturan, leku jakin bateko ohituren azalpenari arreta berezia opa izatea, ohitura literatura.

Kostunbrismoak, errealitatea islatu baino, eder ustez mozorrotu du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 151. orr.

Euskal kostunbrismoaren bidetik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 143. orr.

Aingeru Epaltzaren Tigre ehizan edo Edorta Jimenezen Atoiuntzia ederretan egiten den euskalkien erabilera [...] ez da inondik ere kostunbrismoan erortzen.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 97. orr.

Kostunbrismoaren mugetan dabilen istorio fantastikoa.  Berria - Kultura   2004-02-04


kostunbrista izond leku jakin bateko ohituren azalpenari arreta berezia opa diona.

Baditu [...] kontakizun kostunbrista batzuk ere, gehien-gehienak datu sotiletatik abiaturiko pasadizo erdi historikoak erdi asmatuak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 39. orr.

Euskaldunok komedia kostunbristak ikustera joaten omen gara batez ere antzerkira.  Berria - Harian   2005-04-01

Karikatura soziologikorik edo literatura kostunbristarik egiteko asmorik gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 31. orr.

Ralf Konig alemaniarra azken urte hauetako nobelagile kostunbristarik onenetarikoa da.  Berria - Kultura   2004-09-01

Poema batzuk ere idatzi zituen, kostunbristak, balio sentimental handiagoa dutenak literarioa baino.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 257. orr.

Domingo Agirreren Garoa eta Flores Kaperotxipiren Aitona zoriontsua [...] literatura eta pintura kostunbristaren adierazpiderik behinenak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.


kota1 1 iz oilategian eta, lurretik altxaturik, hegaztiak lo egiteko prestatzen diren makila horizontalen multzoa.

Pauso-hotsek ikaratuta, oiloak aztoratu eta kakaraka hasi dira oilategiko kotan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 18. orr.

Goizabarra da artean, ez dute kotarako ordu, eta hiru txitak eta ama oiloa oilategitik aparte samar dauden sasi eta ihi artean babestera deliberatu dira.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.

Bi oilar kota bakarrean.  Berria - Kirola   2004-08-03

Nahi zuena egiteko esan nion, baina lo egiteko, behintzat; oiloak kotan bezala nahi b. azuen, baina lo; biharamuna luzea izango zela eta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 24. orr.

Hemen jendea, nola oiloak kotan egoten diren, bada horrelaxe bizi zuan, katanduta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.

2 kota-uztai

Kota-uztaian zut, bekokia urdin eta luma-muturrak gorri.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 195. orr.

Ezti-ogiz asebeterik, kota-uztaian lozorroan zegoen Nofutur.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 103. orr.

· irud/hed Mikroaren aurrean, kota-uztai bat, hiru izarreko ganbela batez hornitua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.


kota2 1 iz guduetan erabiltzen den jantzi babesgarria, larruz eta burdin sarez egina.

Zer gertatuko zen zaldunekin, arropa gutxi eramango zuten kota eta lorigen azpitik, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 143. orr.

Zeren ekaineko gauez oroitzen baitzen Mutur, noiz eta bera hantxe eserita baitzegoen, kota berdez jantzia, lorio santuetako aulkietan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 107. orr.

Haren larruzko kota gogorra gorritua zegoen saihets aldera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.

Fortún Sanchez Oriakoa [...], altzairu mailazko kota eta idi larruzko erredola duena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 133. orr.

Kapa grisaren azpian burdinazko saredun kota zuen jantzita.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 169. orr.

Burdinazko kota hori jantzi izan banu sikiera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 239. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Labana triparen erdian sartu ziela, malla-kotako hegala nekez iristen den tokitik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 382. orr.

3 sare kota

Baziren kirgizak, begitartea laua zutenak, kalmukak bezala, sare-kotaz estalirik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

Urrezko eta zilarrezko sare-kota soinean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.

Altzairuzko kasko motosduna zeraman buru gainean, eta sare kota distiratsua soinean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.

Zurdazko maskara janzten ohi dute ahaztu gabe, eta burdin-hari fin-finez egindako sare-kota bat lotzen diote, sorbaldetaraino estaltzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burdinazko kota (6); burdinazko saredun kota (7); kota uztai (3); kota uztaia (4); kota uztaian (11); kota uztaiari (3); sare kota (4); saredun kota (14)


kota3 iz garaiera.

Gaur eguraldiak okerrera egingo du nabarmen, iparraldeko haizeak elur-kota jaitsi egingo du eta 200-300 metroan ezarriko du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Planoak eta eskalak eta kotak.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 33. orr.

Dogmak modan jarri zuen irudi etxekoi eta urratua baliatuz, errealismo kota bikainak lortzen ditu filmak.  Berria - Kultura   2004-09-19


kota4 ik kuota.

kotangente iz angelu edo arku baten osagaiaren tangentea.

Zenbaki Euleriarrak (Euler-en zenbakien bestelakoak), konbinatorian; eta garapen Euleriarrak, zenbaki konplexuen sinuentzat eta kotangenteentzat!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 394. orr.


kotera iz ipar teilatuko ura biltzen duen zinkezko hodia.

Etxe bizkarraren arrainatzea, kanpoko tinduak eta koteren arraberritzea.  Herria   2004-05-20

Laborariak ondorioz, besoak mukuru mozkin gera zitezkeen Donapauleko edo Mauleko azoka estalien hegietarik isurtzen zitzaizkien koteren pean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 105. orr.


koteratu, kotera, koteratzen da ad ipar koterara bildu (?).

Kanpoan hormak zuri zeuden goizetan, egiazko haurrak jaikitzen zirenean, sutara hurbiltzen ziren, gauean koteratu gazura zipoetan plisti-plasta jauzika.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 37. orr.


kotilioi 1 iz egun jakinetan, bereziki urte zahar gauean, egiten den festa, afaria eta dantzaldia duena.

-Nolanahi ere, gizon ederra da! -esan zuen etxeko guztiak kotilioira gonbidatu zituen ofizial gaztetxoak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 175. orr.

2

Kotilioia dantzatuko dute.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 136. orr.


kotilun iz ipar gainjantzia.

Haurrak berriz, Kotilun-gorriz jauntziak, matahamiak eskeintzen zituzten ikusleeri besteak dantzan ari ziren artean.  Herria   2005-02-10


kotisatu ik kotizatu.

kotizatu, kotiza, kotizatzen (orobat kotisatu g.er.) 1 du ad kuota ordaindu.

Kotizatzen duten bost lagunetik bat autonomoa da, gutxi gorabehera.  Berria - Ekonomia   2006-04-18

Francoren garaian ikastoletan lan egin eta Gizarte Segurantzan kotizatu ez zuten andereñoak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Ez badut Gizarte Segurantzara kotizatzen segitzen gutxieneko lansariarekin geldituko naiz.  Berria - Ekonomia   2006-02-18

Asteburuetan langabeziara bidaltzen dituzte, eta ez dute kotizatzen.  Berria - Ekonomia   2004-12-24

Zazpi urte hauetan [...] kotizatu dutenek, ordaindutakoa baino 5.000 euro gehiago jaso dute pentsioei esker.  Berria - Ekonomia   2004-01-16

Estatuek zeinek bere diru-sarreren arabera kotizatzen dute, eta, premia izanez gero, Funtseko baliabideetara jo dezakete, aldez aurretik finkaturiko arauen arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

2 burtsan balio jakin bat iritsi.

Ontza urrea Londresen 682 dolarrean (aurretik 681,70 dolarrean) eta Zurichen 682,55 dolarrean (aurretik 679,95 dolarrean) kotizatzera iritsi zen.  Berria - Ekonomia   2006-05-09

71,60 dolarrean kotizatzen ibili ostean, Texas upelak 71,35 dolarrean itxi zuen atzoko jarduna New Yorkeko merkatuan.  Berria - Harian   2006-04-19

Dibisa merkatuetan 1,28 dolarreko maila erraz gainditu zuen goizean zehar, nahiz eta arratsaldean 1,27ren inguruan kotizatu zen.  Berria - Ekonomia   2004-01-07

New Yorkeko Nymex merkatuan upela 68,40 dolarrean kotizatuz itxi zuen osteguna.  Berria - Ekonomia   2006-04-16

· irud/hed Txiskero-harritxo bat ogi-parte bat kotizatzen zen, hots, bizi-egun bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.

Literaturaren expressoaren burtsan alaitasunak eta pozak goitik kotizatzen dute, nekeak eskas bihurtarazi dituen baloreak baitira horiek.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.

Baditut batzu-batzuk benetan kuriosoak eta bereziak, bildumazale handien artean oso ongi kotizatzen direnak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 90. orr.

3 da-du ad burtsa merkatuan parte hartu.

Brent upelaren etorkizuneko kontratuak Londresen kotizatzen dira 1988 urteaz geroztik.  Berria - Ekonomia   2004-09-28

Googleren akzioek nabarmen egin zuten gora New Yorkeko Nasdaq merkatuan kotizatu ziren lehen egunean.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

CAFek Madrilgo burtsan kotizatzen du, eta atzo 59,6 eurotan amaitu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

BCSHk Londresko burtsan kotizatuko du 2005.urterako eta libera esterlinetan banatuko dizkie dibidenduak Abbey Nationaleko akziodunei.  Berria - Ekonomia   2004-09-16

Espainiako burtsetan kotizatzen diren enpresen dibidenduak 3.146 milioikoak izan dira martxoa bitartean.  Berria - Ekonomia   2006-04-11

Azken enpresa hori […] 1999ko azaroan hasi zen burtsan kotizatzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 233. orr.

Londresko burtsan 1987an hasi zen kotizatzen, eta bi urtetan laukoiztu egin zuen bere balioa.  Berria - Ekonomia   2004-04-11

Petrolioa dolarretan kotizatzen da, eta lehengai hori garestitzeak inflazioaren handitzea dakar berarekin.  Berria - Ekonomia   2004-04-14

4 (era burutua izenondo gisa)

Deustaz pentsatzeko betarik hartu baduzu, faszista fatxa erantzun, eta kito, egina dauka iraultza; eta euskal labelik kotizatuena duzu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizarte segurantzan kotizatu (5)

burtsan kotizatzen (7)


kotizazio 1 iz kotizatzea, kuota-ordainketa.

Murriztea erabakitzen duten enpresen kotizazio sozialaren beherakada. pentsioak kalkulatzeko langileen azken hamabost urteko kotizazioak hartzen dira kontuan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 136. orr.

Superabit hau handiagoa izan zitekeen, kotizazioei egotzi ez balitzaie pentsio minimoen osagarriei dagokien gastua.  Berria - Ekonomia   2004-03-07

Langabezia finantzatzeko kotizazioek urtean 400 milioi eurotan gainditzen baitituzte prestazioak.  Berria - Ekonomia   2004-03-07

Espainiako Gobernuak aldi baterako kontratazioaren kotizazioak garestitzea eta kontratu mugagabeenak merkatzea planteatu du, besterik gabe.  Berria - Harian   2005-05-07

2 norbait edo zerbait kotizatzen den balioa edo prezioa.

Burtsako kotizazioen batbateko goraldiak eta mailegu federalek eskaintzen zituzten errenta handiek erakarririk.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Brent upelak 70,20 dolarreko kotizazioa lortu du, orain arteko markak hautsiz.  Berria - Ekonomia   2006-04-14

Kotizazioa 5,6 eurotan gelditu zen atzo.  Berria - Ekonomia   2004-11-09

Kotizazioa 26,09 eurotan itxi zuen.  Berria - Ekonomia   2004-05-29

Azkoyenek burtsan zuen kotizazioa eten egin zuen ostegunean Balio Merkatuen Komisio Nazionalak. herria¬

Petrolio gordinaren kotizazioaren beherakadak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.

Enpresa jakin baten akzioak saltzeko eskaintza handia bada, enpresaren kotizazioek beherantz egiten dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.

Enpresen akzioen kotizazioak neurtzen ditu Nasdaq indizeak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Horrelakoak esan ostean beren seriotasunaren kotizazioak oso behera egin badu ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 262. orr.

Gizon hau, hain aditua zena kotizazio eta akzioetan, ez zen gai gorbata bat menpean hartzeko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 41. orr.

Kotoia zuzenean Lagerreko eritegian saltzeari dagokionez, behin egin nuen aproba, baina oztopagarriegia zen eta kotizazio eskasa zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.

3 irud/hed

Artisten kotizazioa goraka desitxura ez dadin, erakundeak ez ditu ordaindutako prezioak ezagutarazten.  Berria - Kultura   2004-05-12

Euskal Herriko balizko bake prozesuan, esperantzaren kotizazioa beherantz doa.  Berria - Ekonomia   2006-02-03

4 (hitz elkartuetan)

1994an, soldata-kostu batez bestekoa, orduan indarrean zeuden truke-tasetan, garapen-bideko herrialdeetako manufaktura- industrietan, orduko sei dolarrera iristen zen, gizarte-kotizazioak barne.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

Horien betekizun behinena akziodunen aurrean eta horiek burtsa-kotizazioetan dituzten interesei dagokienez erantzutea da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kotizazio sozialen (3)

finkoen kotizazioa (3); gizarte segurantzaren kotizazioa (3); ipotxaren kotizazioa (3); kotizazioa eten (3); kotizazioa etenda egon (3); kotizazioa lortu (4)

gizarte kotizazioak (4); gizarte segurantzako kotizazioak (3)


kotoi (orobat kotoin g.er.) 1 iz Malvaceae familiako zuhaixka, lore hori gorriunedunak eta haziak izpi zurietan bilduak dituena (Gossypium herbaceum etab.).

Kotoiaren hazi, zurtoin eta zuztarretik ateratzen den gossypol substantzia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 104. orr.

Txinan, kotoi transgenikoa ekoizten duten nekarazarien erdiak pobreak dira.  Berria - Gaiak   2004-03-05

2 kotoi landarearen haziak inguratzen dituzten izpi zuriak, eta horiekin egiten den ehun gaia.

Barruan, ez bihotzik, ez birikarik, ez urdailik, ez hesterik; kotoi ilundua besterik ez.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 53. orr.

Zamarrak, oihal indianoz eginak eta kotoi gordinez estaliak, gerrian estutzen zituzten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Setheren ondoan eseri eta kotoi grisarekin galtzeta egiten hasi zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 135. orr.

3 gai horrekin egiten ehuna.

Hein handi batean, kotoiaren esportazioak finantzatzen zuen inbertsio-ahalegina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Kotoi zurizko gortinak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 78. orr.

kotoiaren froga, aizak!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 14. orr.

4 ehun horren zatia.

Kotoi esterilizatu batez garbitu ondoren.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Burua kotoi malutaz betea banu bezala sentitzen nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 233. orr.

Liho-, kotoi- eta artile-haria atzerritik inportatzen hasi behar izan zuten.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

India, kotoi-ehunen esportatzaile izatetik, inportatzaile izatera igaro zen 1830ean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Beste batzuk aladja leunaz eginak ziren, marra txikiko kotoi ehun horretaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.

Makinaz egindako kotoi-gaiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Jaka handia eta larru koloreko kotoi-belusezko galtza zabalak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.

Ohartu baitziren kotoi sailetan lan egiten zuten gizon asko eta asko ez zirela ugalkorrak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 104. orr.

Çukurovako ordokiak eta Ziliziako kotoi-zelaiek.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 9. orr.

Alabamako kotoi-soroak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 152. orr.

Kotoi fabrika bat, eta fabrikako langileen etxeak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 201. orr.

Ehunka kotoi-bala zeuden pilaturik bertan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 92. orr.

Oso kalitate handikoa zela sotoko kotoi-kargamentua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 96. orr.

Alkoholetan bustitako kotoi puskak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.

Likido urdinean bustiriko kotoi puska batekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 117. orr.

Kotoi-uztak laukoizteko ongarri-sistema.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

· Haize hotza sartu da berriro, eta kotoi hodei mardulak marrazten hasi dira goian.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kotoi balak (4); kotoi balen (3); kotoi puskak (3); kotoi zurizko (3)

kotoiaren froga (3); kotoiaren samuari (3)

kotoizko atorra (3); kotoizko galtza (3); kotoizko hodei (3); kotoizko izara (3); kotoizko makila (3); kotoizko oihal (3); kotoizko soineko (4)


kotoigintza iz kotoi izpiekin ehuteko gaia egitea.

1819an sartu zen Egipton kotoigintza, eta herrialdeko dibisa-iturri nagusia bihurtuko zen hamarraldi batzuetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Kotoigintzak gailurra jo zuenean, Egipto atzerriaren mendeko zen eguneroko elikagaiei zegokienez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.


kotoin ik kotoi.

kotoitsu izond kotoiaren itxura duena.

Mentalki eleka segitu zuen, tristura sakonaren oihalaren argi zuloetarik maitasuna birla kotoitsu jazartzen zitzaiola: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 340. orr.


kotsadura ik kutsadura.

kotsatu ik kotsatu.

kotsatzaile ik kutsatzaile.

kotsu ik kutsu.

kotsukor ik kutsakor.

kotxe 1 iz zalgurdia.

Zaldiak uztartzen ari dira argiontzirik gabeko kotxe beltzean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 70. orr.

Bi zaldi beltzek tiratutako kotxe beltz distiratsu bat aurre-aurrean paratu zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.

Kotxea trostan abiatu zen Zestoako bidean gora.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Lau gurpileko orgak, bi gurpileko kotxeak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4650. orr.

Harri batean estropezu egin zuen kotxeak, gurpil bat askatu, kutxa makurtu eta lurrera joan zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 185. orr.

Zaldiak kotxeari loturik zeuden ordurako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 540. orr.

Zigortu zuen zaldia eta kotxea kirrinka abiatu zen ibaiertzean aurrera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 311. orr.

Zetaz eta satenez apainduta doa bere ezkontzara, kotxe zuri batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.

Zalgurdi bat zetorrela ikusi baitzuen, hura gerarazi, eta eramateko eskatu zuen; gero, ordea, gidariarekin solasean, apurka-apurka konturatuz joan zen kotxe funebre bat zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.

Kotxea lando zarpaildu zahar bat zen, eta soka batekin lotuak zeuzkan beira bat eta argiontzietako bat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.

2 bagoia.
3 (adiera honetarako, Euskaltzaindiaren Hiztegian auto, automobil eta beribil agertzen dira) automobila.

Neurri guzietako autoak zebiltzan: [...] japoniar 4x4 lodiak, korear kotxe txikiak, baita ere Jeep luze itxura zeukaten taxi kolektiboak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 162. orr.

Taxistak fardelak paratuak zituen maletegian eta kotxe gainean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 95. orr.

Letiziaren kotxe barruan geldirik eta leihoak itxita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 61. orr.

Bigarren lerroan aparkatutako kotxe dotore batean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 17. orr.

Hogei bat metrora Ertzaintzaren kotxe bat gelditu da.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 31. orr.

Bigarren eskuko kotxe bat.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 50. orr.

Kotxe askok atzeko aldean ohar bat ipinia dute: "Please, horn", "Mesedez, jo ezazu tutua".  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 44. orr.

4 haur kotxea.

Zenbat haur! haurrak kotxeetan, besoetan, eskutik helduta edo oinez, binaka, hirunaka, gurasoen aurretik, serio itxuran.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hantxe metatzen ziren, anabasa batean, xabanak, kabrioletak, puntukoak, gondolak, kalesak, kupeak, omnibusak, mota guztietako kotxe andana bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 56. orr.

Yamaha hartu, eta kotxe ilarak saihestuz, autobiderantz joan zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.

Bizpahiru kotxe-geltoki eta, azkenik, hesi luze bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 208. orr.

Neskatoak gurekin etorri nahiko du kotxe ibilaldi hori aprobetxatuz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 122. orr.

Matilde, aita eta ama kotxe istripuan hil dira Hendaian.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 58. orr.

Ez dut kotxe zaratarik entzun, bestela arinago jaitsiko nintzen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 92. orr.

Hiru gazteek kotxe-patrullaren gainaldetik paperak berreskuratu eta ziztu bizian alde egin zuten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 190. orr.

Bi kotxe-karabana antolatu dituzte Mendizorrotzako aparkalekutik hiri osoa zeharkatzeko asmoarekin.  Berria - Ekonomia   2004-09-21

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gero, Txitxikov eta biak, zaldi-kotxe dotore batean joango ziren goi-gizarteko bilera batera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 64. orr.

Bi gurpileko zaldi-kotxe arina, baleztaduna eta estali gabea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

Trena, posta kotxeak, lurrun ontziak, zaldiak, denen eskura zeuden.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.

Badago posta kotxe zerbitzu bat Ural mendien lerroa arin samar zeharkatzen duena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 129. orr.

Stutz turismo-kotxe gorri bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.

7 haur kotxe (6 esaldi 5 liburutan) haurrak eramateko kotxe modukoa. ik beherago 10.

Haur-kotxe bat tolesten ari zen emakume gazte xamar bat autoaren atzealdeko kutxan sartu ahal izateko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 71. orr.

K-ko karriketan barrena, haur-kotxe batekin.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 12. orr.

8 kotxe-gidarisup_1 zalgurdi-gidaria. ik kotxezain.

Gidatzen ikasi zuenean, mandataritik behin-behineko kotxe-gidari izatera igo zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

Handik, berriz, zalditegi usaintsuetara, non ere kotxe-gidari bat aritzen baitzen zaldia orrazten eta leuntzen.Prokuradorearen kotxe-gidaria, bidean antzeman zionez, eskarmentu handiko mutila zen: esku batekin bakarrik gidatzen zuen, eta bestearekin nagusiari heltzen zion, besoa atzerantz luzaturik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 43. orr.

Mandatari bezala erabili zuen Frantziako kotxean, eta gidatzen ikasi zuenean, mandataritik behin-behineko kotxe-gidari izatera igo zuten, eta urtebeteren buruan, gidari finko egin zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

Kotxea hotelaren aurrean gelditu zenean, Gabrielek kotxetik jauzi egin eta, Bartell D'Arcy jaunak protesta egin bazion ere, kotxe-gidariari ordaindu zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 319. orr.

9 kotxe-gidarisup_2 auto-gidaria.

Ezkontza-prozesio luzeak eratzen zituzten kotxe-gidari zoro eta zaratatsuen arriskua nola edo hala saihestuz iritsi naiz Erzurumera, mendikate zuritu biren artean doan errepide zabal eta zelaitik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 44. orr.

10 ume kotxe (14 esaldi 4 liburutan; orobat umekotxe g.er.) haur kotxea.

Atari batetik emakume bat ateratzen sumatu du, ume-kotxe bati bultzaka.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 172. orr.

Ume-kotxea hartuta paseatzera atera ginen batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 108. orr.

Ume-kotxea igogailutik atera eta bere etxeko sarrerara gerturatu da.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 173. orr.

Atezaina ume-kotxeaz arduratzen da.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

haur kotxe (3); kotxe bat hartu (4); kotxe gidari (5); kotxe gidaria (3); kotxe gidariak (3); kotxe gidariari (3); ume kotxe (3); zaldi kotxe (10)

kotxean iritsi (3); kotxean sartu (7)

ume kotxearekin (3)

anaiaren kotxeko argiak (4); kotxeko zaldiak (3)

kotxera eraman (3); kotxera igo (8)

kotxetik jaisten (3); kotxetik jaitsi (4)

kotxez eraman (3)


kotxero iz zalgurdi-gidaria.

-Jauna, Castex jaunaren kotxeroa naiz, igo zaitez kupera, hirurogeita hamabost sos aulkia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 56. orr.

Kapelu biribil ziraztatua, gure puntuko kotxeroek bezala, idazki honekin: Cazadores de Guipuzcoa. Victor Hugori interesatu zaion jendea, artzainak dira, unai edo behizainak, kotxeroak, ostalariak, arrantzaleak, batelerak, soldaduak, guardiak, iheslari politikoak, herrietako apaizak, bizarginak..., zein ez?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 12. orr.


kotxetegi iz kotxeak gordetzen diren esparrua.

-Salgaiak zainduko dizkidazu, atsegin baduzu, gurdia kotxetegira daramadan bitartean?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Gurdiaren bila joan ziren hirurak Montorgueil kalera, Compas d'or kotxetegira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.

Etxeraino iristen ziren zigor-ukaldien hotsa eta zaldi izutuaren apatxek kotxetegiko oholezko zoruaren kontra ateratzen zuten zarata etena, minez betea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.


kotxetxo 1 iz adkor kotxea.

Dirua izatea izango lukek kontua, hori bezalako kotxetxo bat izatea -eta kotxe bat erakusten zuen-, eta hura bezalako emakumea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

2 haur-kotxea.

Espaloian, neskatoek, udako soinekorik hoberenak eta koloretako xingolak jantzita, anai-arreba gazteagoen kotxetxoak bultzatzen zituzten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 154. orr.

Izan ere, txakurrak hantxe pasatzen zuen bere asti librea, umeen kotxetxoetan muturra sartuz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 29. orr.

Badakizu: neskak argiegiak dira kotxetxoetatik jausteko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 59. orr.

3 haur kotxetxo (5 esaldi 2 liburutan) haur kotxea.

Aldameneko bankuan, emakume bat, haur-kotxetxo bati eragiten.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 42. orr.

4 ume kotxetxo (esaldi 1 liburu 1ean) haur kotxea.

hain dago ume-kotxetxoz beteta, punta batetik bestera joan zaitezke umetxoak zapalduz, baina umezainek ez dizute utziko  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 229. orr.


kotxetzar iz auto handia.

Iñake, Xabi eta Ritxi estadioko aparkalekuaren aurrean, furgonetan sarturik, banan-banan atera eta izugarrizko kotxetzarretan alde egiten duten futbolariei begira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 187. orr.


kotxezain iz kotxe-gidaria.

Zaldien gainetik, gida-aulkian eseririk, kotxezaina zetorren, eta haren aldamenean lekaioa, zapi batez loturiko jaka lasai batez jantzirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 391. orr.

Kotxezainak hankaz jotzen zuen kanpaia, zalapartatsu, eta kotxea, zaldi bakar batek garraiatua, Gurija kalerantz abiatzen zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Ukuiluak gonbidatuen zaldiz, kotxez eta kotxezainez betetzen zirenean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.

Selifan kotxezainak goizean goiz zaldiak kotxeari lotzeko agindua zeukan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 37. orr.

Selifan kotxezainak eta Petrushka lekaioak igo zioten maleta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.


kotxezale 1 iz kotxe-gidaria, zalgurdi-gidaria.

Gero, kotxezaleak zaldiak adoreturik, [..] kale bihurri sigi-sagatsu baterantz jo zuen berlinak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 159. orr.

2 auto-gidaria.

Inguruko herrietan baino beranduago hasi omen ziren Itsasondoko gazteak kotxea edukitzen; ez kotxezaleak ez zirelako -Kaskagorrik Dodge Dart-a erostean esango zukeen bezala-, modurik ez zeukatelako baizik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 92. orr.


kotxezito iz haur-kotxea.

Idoia ere bai, kotxezitoarekin; Guridi hari zer edo zer esateko gelditu zen, Patxik Txonari zerbait galdetu zion.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 141. orr.


kotxina izond

Inbidia kotxina apurtxo bat sentitu nuen, akelarreren bat edo beste imajinatuz.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 32. orr.


kotxino interj ipar nahigabea-edo adierazten duen hitza.

Kotxino! hau dea ibiltokia?  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 39. orr.

Han urrun zerbait, norbait, ura tiratzen edo zurrumurru batzuk hor nonbait... kotxino!, zelda hauk ongi isolatuak dituk ba, ez duk deus entzuten...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 55. orr.

Baina, kotxino, gripe tzar bat ukan banu bezala, hezurren juntura gehienetan min nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 11. orr.


kotxorro iz gurgurioa, zomorroa.

Izan duen amesgaiztoan zomorroz josita ikusi du lorategia: larbak, beldarrak, kotxorroak, ehunzangoak, ipurtsardeak, armiarmak, kilkerrak, tximitxak, katu-bizarrak... denetarik!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 113. orr.


kotxu 1 iz kaikua, zurezko ontzia.

Ama halaz, kotxua besapean arditegira bazihoan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 125. orr.

Ametsak, ardiz, esne hagunez bete kotxuz, kakailaz, [...] eta hondarrean gasna bildu berriz nahaspilatu zitzaizkidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 157. orr.

Esnearen xirripak kotxuaren bazter metalikoa jotzen zuelarik sortzen zen musika zinez eder kausitzen genuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 22. orr.

2 ipar (sega) potoa.

Beste zernahi tresna: sega, segu kotxu edo opotxa, zerra, arpana, haizkora, mailu, trukes eta gaineratiko!  Herria   2003-07-17


kotzo iz arra.

Haatik emazte horik ez dira türk arrak, otsak eta kotzoak.  Herria   2005-08-11


koxka1 1 iz adkor koska.

Ramsay jaunak hankaz jo zuen harrizko koxka.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 37. orr.

2003an berriro asfaltatu zuten, baina errepideak koxkak ditu hala ere.  Berria - Kirola   2004-04-17

Barne-galtzen beheko botoia koxka bat beherago jarri behar zuela.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 209. orr.

Hor dago koxka.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 88. orr.

Hor dago koxka osoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 361. orr.

-Erotika fonikoan, hortxe zegok koxka.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 127. orr.

Bi zenbaki horiek ematen ditugun bakoitzean gauza hori aurkitzean datza koxka.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 234. orr.

Non zegoen formula haren koxka?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 306. orr.

Arbizu bezalako herri txiki batean tokatzen zaizunarekin moldatu beharra duzu, onerako nahiz txarrerako; koxkak hartu egiten dizkiozu, baina hori hala izaten da.  Berria - Kultura   2004-04-16

2 (hitz elkartuetan)

Luzaideko esakune berexi otoitz-koxka duen honekin akordatu naiz hortaz:[...]. Bihotzak legezko abiadura-koxka guztiak gainditu zituen, baina bere zainetako autobideetan ez zegoen isuna jartzeko ertzainik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 462. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hor dago koxka (16); hor zegoen koxka (4); hortxe dago koxka (11); non dago koxka (6)


koxka2 izond ipar jendekina ez dena. ik koska3.

-Ez zira gaitzikorra, bainan gehiago koxka, erran nezake?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 46. orr.

-Ba, koxka edo... ba, batzutan koxkatzen naiz, ba!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 46. orr.


koxkadun izond koxka duena; koxkak dituena.

Hosto koxkaduna duten zuhaitzak, ilbeheran inausi behar dira; bestelakoak, ilberrian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 113. orr.


koxkatu, koxka(tu), koxkatzen da ad ipar haserretu. ik koskatu2 2.

-Ba, koxka edo... ba, batzutan koxkatzen naiz, ba!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 46. orr.


koxkatxodun izond koxkatxoa duena; koxkatxoak dituena.

Batista finezko farfail koxkatxodunak zeramatzan sorbaldetan, soinekoaren goiko ertzaren azpitik irtenda.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 240. orr.


koxkera iz koskera.

Bazkari on baten mentura ere izanen dukegu: Legatza koxkera, Idi errekia Perigord-eko moldean Lur-sagar gorrituekin, Aiherrako Ardi gasna-Bixkotxa-Kafe-Patxaran.  Herria   2003-03-06

Legatza koxkera eran buztinezko kazolan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 163. orr.


koxkero iz koskeroa.

Baina, bestetik, nola poztuko ni, donostiar koxkero belaxka hau, Donostiaren setiaketaz; eta beharbada... birrintzeaz?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 274. orr.

Donostia klasikoaren giro koxkero eta sentimendu herrikoia.  Askoren artean   «Rataplan» - 28. orr.

Sarriegiren musika ulertzeko, ezinbestekoa da Parte Zaharraren ibilbide historiko eta sentimentala ezagutzea, han gauzatu baitzen espiritu koxkeroa.  Askoren artean   «Rataplan» - 70. orr.

Jai haien oroitzapena ez da oraindik Donostia koxkeroaren kroniketatik desagertu.  Askoren artean   «Rataplan» - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

legatza koxkera (3)


koxkor 1 izond adkor koskorra, txikia.

Seme koxkorra besoetan duela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 92. orr.

Spenser "gizon koxkorra zen; ilea labur zeraman, idun-xingola koxkor bat, eta mauka-farfail koxkorrak".  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.

Andoainen hartu nuen pisu koxkor bat errentan, lantokitik gertu.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 15. orr.

Beta izan nuen burkoaren azpian neukan errebolber koxkorra [...] estufaren errautsetan ezkutatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 176. orr.

Poltsa marroi koxkor bat eskutik galtzarbera pasatu du.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 63. orr.

Aldamio koxkor bat eraiki zen, txirrika bat atondu, gida-sokak paratu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 251. orr.

Mantxa aldeko herri koxkor batean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 11. orr.

Hiri koxkor bat, harresi zaharrez inguratua, ibaixka baten hegian.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.

Meategia errepublika autonomo koxkor bat zen alderdi guztietatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.

Dahlmann-ek abentura koxkor bat bailitzan ekin zion bideari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.

Hantxe nengoen ni, liburuetan gastatzeko dirutza koxkor bat eskura eta nondik hasi ez nekiela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 78. orr.

Sute koxkor baina indartsu batek kixkalita bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 287. orr.

• 2 iz koskorra, handitua edo irtenunea.

Elenaren titi lehen mardulak beheratu egin dira, koxkor ikarati bihurtzeraino.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 150. orr.

3 puska, zatia.

Baziren bestalde bluiak deitzen ziren halako koxkor edo mokor batzu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.

Logelako gau mahaian aurkitu zuen harritxo bat, arazo etikoak planteatzen dizkizun koxkor horietako bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 69. orr.

4 azukre-koxkorra.

Kafesne handi bat, esnetsua, ez oso beroa, basoan, hiru koxkorrekin.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 24. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa) ik koskor 6.

Osabak azukre-koxkor bat sartu zion ahoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.

Ogi-koxkor baten truke.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.

Harri-koxkor batzuk, banakakoak, bota zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 172. orr.

Gainera, ikatz-koxkorra, egur pusketa bat eta bi txanpon.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

Bihotz formako izotz koxkorrak egiten zituen plastikozko kubitera hautatu zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 160. orr.

· Hatz-koxkorrez jo zuen Nevadaren atean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 451. orr.

Belaun-koxkorretan, ustekabeko ahuleziak jo banindu bezala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 30. orr.

6 haur/mutiko/mutil/neska/ume-koxkor

Ikastoletako haur koxkor batzuk.  Herria   2003-04-10

Gu mutiko koxkorrak ginenean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 134. orr.

Hurrengo irailean hasiko baitziren han milaka ikasle, lau urtetik hamazortzira bitarteko mutil-koxkor, mutiko, mutil eta gazte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 10. orr.

Neska koxkor garaian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 277. orr.

Neure ume-koxkorretan etxean Ondarroatik ekarritako zakurtxo bat izan genuen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azukre koxkor (14); baratze koxkor (3); harri koxkor (17); herri koxkor (12); herri koxkor batean (4); hiri koxkor (5); mutil koxkor (17); mutil koxkor bat (7); neska koxkor (3); nexka koxkor (3); ume koxkor (6)

azukre koxkorrak (4); harri koxkorrak (5); mutiko koxkorrak (3); neska koxkorrak (5)

neska koxkorretan (3)


koxkorreria iz ipar (herri) koxkor multzoa.

Eta, lehenik, ez dezazula ahantz norat zoatzin : Balkanetarat, edo bi Europak (ekaldekoa eta sartaldekoa) elgarri lotzen dituzten herri koxkorreria haitarat.  Herria   2001-11-15


koxkortu, koxkor(tu), koxkortzen 1 da/du ad adkor koskortu, zerbait hazi.

Jaio, hazi, koxkortu eta umetan eta gaztetan bizi izan zen etxe hartan bertan igaro zituen osaba Benjaminek bere azken zazpi hilabeteak.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 18. orr.

Ia koxkortzen ari zaizkio haurrak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.

Haur koxkortzen hasia eta nini sortu berria haiekin doaz.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Haur horiek berak neskatilak badira, koxkortzen direnean, prostituzioan bukatuko dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 220. orr.

Klara, behin koxkortutakoan, gurasoekin batera joan zen bera ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 258. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hamasei urteko gazte koxkortua zela Donostiara bidali zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 134. orr.

Hortxe dago, haur txikiaren eta haur koxkortuaren erdian. Jende koxkortuak, berriz, [...] maiz aurpegia gorriz pintatzen du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 101. orr.


koxkortze iz adkor zerbait haztea.

Mahats-ale koxkortze bidean zenak ere, bentajarik batere ez: gozagarri eztiaren ordez, ur txepela besterik ez baitzion emango sasoi honetako euriak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 255. orr.


koxta iz adkor kosta.

Eta koxtako marko paregabea, marko juridiko-politiko paregabea bihurtu zen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 235. orr.


koziente 1 iz zatidura.

PNUD programa honek kalkulatzen du aberatsen eta pobreen arteko diferentzia biztanleen % 20 aberatsenak hartuz eta hauen sarrera eta kontsumoa % 20 pobreenen sarrera eta kontsumoaren artean zatituz; Espainiak zortzigarren tokia du hor, Greziarekin batera, 5,4ko kozientearekin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 205. orr.

2 adimen koziente

Hamaika bete zituztenean, berriz, askoren adimen kozientea bederatzi urteko haurren parekoa zen.  Berria - Gaiak   2004-09-12

Luis García Gutiérrez Defentsa ministerioko Psikologia Zerbitzuetako buruari, adibidez, ez dio enbarazurik sortu Espainian soldadu profesionala izateko adimen-kozientea 90etik 70era jaitsi izanak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 118. orr.

Paranoiatik monomaniaraino hel gaitezke, adimen-kozientetik ergeltasunaren lehen adigairaino, paralisi orokorretik entzefalopatia kronikoraino, izaeraren neurositik deliriorik gabeko zorotasuneraino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adimen kozientea (3)


kozina (orobat kuzina g.er.) 1 iz sukaldaritza.

Kalitate handiko kozina dute eta nasaitasuna ere.  Herria   2004-03-11

Ez dira lekuko kozina proposatzen duen jatetxera joaiten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 126. orr.

Horra zoin diren emaitzak: Bac laborantxakoa -Sebastien Etcheverry, Asketa; Bac jenerala -Emmanuelle Luro, Joanesenea; Bac pro kozinakoa -Celine Oteiza, Arretxea.  Herria   2005-08-04

2 kozinan adlag janariak prestazen.

Eta ondotik ginuen gure parrokiaren herri arteko afaria, gizonak kozinan behingoan, arrain ttipi eta zikiroki arraro batzuen erretzen.  Herria   2002-10-10

Trikuk oso ondo egiten dik kuzinan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 418. orr.


kozinari iz sukaldaria.

Meza nausiari bazkaria zor baitzaio Euskal-Herrian egundainotik, hori ere izan dugu, ororen arabera ez baitzuten elgarri zorrik hor ez kantu paregabeek ez-eta kozinariaren saltsa-errakiek, arno ona gainera.  Herria   2002-10-17

Zeren Maddalenek, kozinari aparta zen neurrian, baitzekien jan-edanei nahastu beharreko belarren eta espezien berri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 176. orr.


kozinatu, kozina(tu), kozinatzen (orobat kuzinatu) 1 du ad janariak beroaren bidez prestatu. ik sukaldatu.

Sukaldean, Christophe Leborgne-k kozinatuko du xerri zango eta tripotarekin eginikako jaki bat. Sukaldera joan zen, non eltze bat babarrun kozinatzen ari baitzen ama...  Herria   2005-11-24

Koinatak kozinatu salda beroa hurrupatuko zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 226. orr.

Sukaldeko gure anai apezek arras ontsa bazekiten kozinatzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 34. orr.

Eurentzat bakarrik nahi zaituzte, etxean sartuta, kozinatzen eta seme-alabak hazten.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 46. orr.

Etxebizitzan geroz eta konplikazio gutxiago onartuko du Mendebaldeko gizakiak, jakiak nola prozesatzen (kuzinatzen) diren ez baitu jakingo.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 58. orr.

2 (era bururuta izenondo gisa)

Elikagai erabat kuzinatuak, aurre kuzinatuak, ia-ia kuzinatuak, lekale beratuak, labore hozituak, usain-emaile natural eta sintetikoak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 59. orr.


kozinatze iz sukaldatzea, janariak prestatzea.

Emazte langile, fede handikoa, badu zenbait kozinatze eginik etxetan, beti prest zerbitzu egiteko.  Herria   2003-03-10


koziner (orobat kozinero g.er.) iz ipar sukaldaria.

Koziner, zerbitzari, laguntzaile, eta parte hartzaile guziek eskertuak izan behar dute.  Herria   2003-09-11

Bazkariarekin segituz Paxkal kozinerak prestatu amuarrain ttipi eta haragi gorri ahotik ezin utziarekin.  Herria   2004-10-28

Lurden ainitz urtez koziner egona, pilotari trebea izana, eritasuna nagusitu zaio bere osagarri azkarrari.  Herria   2002-11-07


kozinero ik koziner.

kozinertsa (Euskaltzaindiak desegokitzat jotzen du -(t)sa atzizkidun formak ugaltzea) iz ipar emakumezko sukaldaria.

250 bat bazkaltiarrek bete dute Denen Etxeko gela, eta ainitz preziatu herritar kozinertsek edo sukaldariek prestatu apairua.  Herria   2003-09-11

Goresmen beroenak kartiereko bi kozinertseri, hauiek prestatu arraina eta axoa zinez ahotik ezin utziak baitziren.  Herria   2003-10-30


kozkor (Euskaltzaindiaren Hiztegian adkor markaz agertzen da) 1 izond koskorra; handi xamarra.

Mutil beltz bat, sirenei kasurik egin gabe, Lexington Avenue-n behera zetorren maleta kozkor baten tamainako musika tresna bizkarrean zekarrela .  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 24. orr.

Ezagutzen ez nuen mota bateko zuhaixka kozkor batean azpian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 381. orr.

Hor bazen kantonamendu bat aski kozkorra, Bidartetik Hendaiarat zoana, bi herri horiek barne.  Herria   2003-11-20

Esan liteke, mende honen erdira arte, herri kozkor gehienetan bazela argizarigile eta konfitero edo txokolateroren bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 202. orr.

20 milioi euro inbeztizamendu eskatzen dituen proiektu kozkor hori, BAM, unibertsitatea, Akitania eta Estatuaren artean adostua da aspalditik.  Herria   2005-06-09

Brasilen dirua sartzen dute orai enpresa multinazional kozkor batzuek, ekoizpenak handiaraziz, enpleguak galaraziz eta nekazariak buluziz.  Herria   2005-09-22

• 2 iz koskorra.

Kozkorrak eta zuloak besterik ez zeuzkan zalastrajo txatxua, umeek deitzen zioten bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 14. orr.

Kozkorrez beteriko bekokia zimurtuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

Ileen azpian, kozkor bat zeukan, erdian zauri ireki batekin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 111. orr.

Kozkor handi bat dauka kolkoan, txoratu egin du zer edo zer bazterren batean bere begietan auspeztua ageri zaidan ternó honek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 73. orr.

Nere anaiak, kozkor lodi bat, handitzen ari zaiona , badu buruan...  Herria   2005-04-21

Kozkor bat antzematen zitzaion poltsiko hartan, pistola.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Nodulu linfatikoak ehunezko kozkor batzuk dira, gorputzaren leku askotan daudenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa) ik koskor 6.

-Hiru azukre kozkor -esan zuen-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 32. orr.

Emango zuen hori guztia Santxok ogi kozkor bat eta mahats-mordo baten truke.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 183. orr.

Okela gisatu ilun bat ekarri zigun tabernariak, patata kozkor handiekin inguruan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 224. orr.

Izotz kozkor bat eta lima zati bat erantsi zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.

-Esan ezak, Ttakun: uzten al dik titi kozkorrak ukitzen, e?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 69. orr.

· Hatz-kozkorrez kristala jotzeko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 48. orr.

Haren ezker eskua eskuineko eri-kozkorrak igurzten ari zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

4 harri-kozkor

Ukabila adinako harri kozkorrak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 57. orr.

Ilargiko harri kozkor batzuk eta han lurrean bildu dugun errautsa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 85. orr.

Harik eta lurretik harri -kozkor batzuk hartu, eta hormatzarraren kontra ekin zion arte.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 176. orr.

Baina 3 minutu eta 46 segundo beteta uxatu zituen kezkak, ederki berdindu baitzuen 270eko harri kozkorra.  Berria - Kirola   2004-10-12

5 mutiko/mutil/neska/ume-kozkor

Herriko mutiko kozkor batengatik hoinbeste jende mugitu behar zela!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 157. orr.

Batel bat, ordea, irauli egin zen; patroi zihoan mutil kozkorra, ez ni baino askoz handiagoa, ibaiaren erdialdera erori zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.

Behin mutil kozkorretan urrezko erlojua aurkitu zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 79. orr.

12 urteko neska kozkor bati.  Berria - Gaiak   2006-04-14

Yankee itxurako ume-kozkor batzuk ageri dira bizikleta gainean.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azukre kozkor (4); harri kozkor (17); herri kozkor (3); mutil kozkor (11); ogi kozkor (8); ume kozkor (4)

harri kozkorra (6)

harri kozkorrak (7); mutiko kozkorrak (3); mutil kozkorrak (5)

harri kozkorretan (3); mutiko kozkorretan (3); mutil kozkorretan (3)

kozkorrez betea (3)


kozkordun (Euskaltzaindiaren Hiztegian koskordun agertzen da) izond koszkorduna.

Horixe izango da trumoi-hodei kozkordun horien ordu aproposa!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.


kozkorreko iz koskorrekoa.

Kozkorreko gehiago edo gutxiagorekin, baina, ikasi, ikasten du.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 69. orr.

Haren eta gure artean beira sendo erraldoi bat zegoen, garden-gardena, errealitatea eta fikzioa bereizten zituena, bi mundu, eta sekulako kozkorreko bana hartu genuen hiru pertsonaia sutuok, K.L. nagusiaren gozamenerako.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 152. orr.


kozkortsu (Euskaltzaindiaren Hiztegian koskortsu agertzen da) izond

Ibarrak arrastiriko zehar-argitan, itzal-mazelak, itzal-trokarteak, lats zuriak han behean, larre-pentzeak zehar-argitan, sarale-metak eguzki-argitan gorri, eta artalde bat oihan-ertzeko sakonune harri-kozkortsu batean: zizare zuriak iduri!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.


kozkortu (Euskaltzaindiaren Hiztegian koskortu agertzen da) da ad koskortu, zerbait hazi.

Noiz eta nola sortu, kozkortu, gizendu eta mantendu ziren jakiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 89. orr.

Urte horietan neska kozkortu egin da, eta gu zahar bidean jarri gara.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 43. orr.

Ramon Bagliettok besoetan zuen ume hura kozkortu zen eta gazte egin, urteen joan-etorriarekin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 109. orr.

Badakite, umeak hazi bitartean, urte batzuk etxean egin beharko dituztela, eta, umeak kozkortutakoan, bakoitzak bere lanean jarraituko duela.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 81. orr.

Seguru zegoen amak ere umea kozkortuta ikusi zuela galtzontziloak kendu eta jarri bitarte hartan.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 11. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Etxeko txikiena, ordurako mutil kozkortua, zigorra eskuan zuela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 214. orr.

Ehunka haur denak batera lasterka erregelak eta karterak airean astintzen trafikoaz arduratu gabe, eta mutil kozkortuago batzuk oihuka.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 114. orr.

Mutiko kozkortu bat ikusi zuen ordura arteko umetxoaren tokian.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 10. orr.

Behialako nagusiaren iloba kozkortuarekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 241. orr.


kozkortxo iz koskortxoa.

Klitoria, zer hori, kozkortxo, aletxo hori...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.


kraak (onomatopeia) ik krak1.

Justu orduan, kraak karrankari bat entzun zuten, eta gero kraak, kraak Lorategien buelta osoan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 297. orr.


krabata iz gorbata.

Aita, atorra zuritan, krabata eta jantzi ilunetan; ama, zituen soineko ederrenekin.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 144. orr.

Ez ninduten krabata batetik urkatuko, alferrik ari ziren.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 45. orr.

Krabatarena bezalako korapiloa eztarrian.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 53. orr.


krabelin 1 iz Caryophyllaceae familiako landarea, orri luze eta meheak dituena, hosto askotako lore oso usaintsuak, kolorez zuri, gorri, arrosa, horiak, ematen dituena (Dianthus caryophyllus); landare horren lorea.

Krabelin bat loratu zen azen artean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.

Arrosak eta krabelinak ziren, maitaleen mezulari ezkutuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.

Krabelinak zimeltzen utzi zituzten.  Berria - Mundua   2004-04-25

Azaoka bilduriko usain-belarrak eta krabelinak ikonoen alboan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.

Krabelin gorriz egindako koroa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Krabelin zuria bota zion Kopenhageko printzeari, baina loreak zalgurdiko kristala jo, eta lurrean geratu zen maspildurik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 248. orr.

Patio gotikoko lorategi krabelin xuriz betean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 127. orr.

Belusezko berokia, belaunetarainoko galtzak, krabelin berdea botoi-zuloan...  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 10. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ile adatsean krabelin-koroa zuen, gorrian gorri.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

Krabelin-sorta bat jarri nuen urna zuriaren ondoan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 73. orr.

Lur zorua arrosa eta krabelin hostoz jantzirik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.

Printzesaren ile-adatsa usaindu zuen eta krabelin urrina etorri zitzaion sudur mintzetara.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

· Krabelin gorri sorta bat mahaiaren erdian jarrita.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Han daude haitz-krabelinak, orri moreak tarteka, orri txuriak besteka, nahasian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrosa eta krabelin (3); krabelin gorriak (6); krabelin gorriz (3)

krabelinen iraultza (5); krabelinen iraultzaren (4)


kraion iz klera, klariona.

Miaketa luzea, xehea, seriosa, baina ororen buru gauza guti mokanesa, arrosarioak, otoitz-liburua, kentzen didana, eta ere kraion mutur bat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 30. orr.

Eskolatik ostutako kraion berde urdin gorriz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.


krak1 1 haustearen onomatopeia.

Istant horretan, krak, zerbait pitzatzen hasi da zeure barnean, nola putzuetako izotza oinetakoen azpian.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 19. orr.

Maitagarri hura arratoi bihurtu zen, eta jira-biraka hasi zen bere isatsa harrapatu nahian; gero, krak!... eta kriskitin-suge bihurtu zen... sigi-saga bihurritu zena; ondoren, krak!... eta begi-bola odoltsu bilakatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Sustoarekin atzera erori duk eta, krak! orkatila hautsi zaiok.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 55. orr.

2 (izen gisa) ik krakateko; krakada2.

Halako hozkia eman zidan non betiko iltzaturik geratu baitzitzaidan petrikilo hitza garezurrean, ileak tente ipini zizkidan krak lazgarri harekin uztarturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.

Ez zuen krak bakarra atera, hiruzpalau baizik, azkarrak, lehorrak..., hiruzpalau astindu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.

Pixka bat goratu egin zion besoa, berea galtzarbe azpitik sartu, beste eskuarekin Joxe Mariren besoari heldu, eta mugimendu lehor batez krak hotsa atera zion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.

Krak hots txikiak atera zituen sarrailak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 52. orr.

3 (adizlagun gisa)

Liburua krak itxi zitzaion eskuan, eta gero azalak astinduz igaro zitzaion ondotik, artean ere ihesi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 16. orr.

4 krak egin

Gorputzak krak egiten zion buelta ematen zuen bakoitzean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 54. orr.

Andreiren hanka-giltzadurek krak egiten dute.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 31. orr.

Legarrak krak egin zuen haien oinen azpian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 318. orr.

Lantoki berria erabaki ezinda dabil eta ezer esaten ez badu ere, barruan zerbaitek egingo zion krak, ezbairik gabe.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 51. orr.

Baina gorputzak «krak» egiten duenean zerbait ondo ez dagoen seinale izaten da.  Berria - Kirola   2004-10-28

Gure unibertsoak krak egiten du, Wayne Kramerren abestiak dioen moduan.  Berria - Kultura   2004-06-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

krak egin (13); krak egin zuen (6); krak egiten (8); krak harekin (3); unibertsoak krak egiten (3)


krak2 iz kiroletan-eta, izarra.

Normala zen entziklopedia-saltzaileak Gaudí aukeratzea eta Gómez de la Serna aukeratzea; azken batean krak bi ziren Gaudí eta Gómez de la Serna.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 115. orr.


kraka (orobat graka) iz gauzei atxikitzen zaien zikintasuna. ik zolda.

Ez zara ondo garbitu, kraka daukazu orkatiletan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 55. orr.

Kotoi zikinezko bolez, kraka ilunez eta zurda beltz luzeez zeuden beteak sofaren arrakalak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

Jendearekin hitz egin aurretik, ken ezak hire gorputzeko kraka guztia. paretei karea eman-edo, Erretaulari kraka kendu-edo... egongo da nik egiteko moduko lanen bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 172. orr.

Laboratorioko kaxoi batean bazen krakak harturiko txartel--sorta bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 210. orr.

Hormako paperak, inoiz argia eta alaia izan bazen, antzina behar zuen, ze urtetan pilaturiko hautsak eta krakak sano amataturik zeukaten sasoi bateko kolore bizien garra.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 57. orr.

"Graka" eta "kaka" errimatuz ostera, egin daiteke itsasoari buruzko poesia.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.


kraka-kraka onom

Eskopeta bat Joxe Mariri bota zion; hark airean harrapatu zuen; gero zakurrak askatu, eta lasterka abiatu ginen, eskopetak kraka-kraka kargatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 145. orr.


krakada1 iz ipar arratsaldeko askaria.

Larunbat aratsean, angeluarren krakada eta dantzaldia "Chambre d'Amour" auzoguneko biltokian.  Herria   2004-03-18

Omore onean, krakada eder batek bukatu zuen aratsalde eder hori.  Herria   2003-02-06

Krakada Herriko-Etxeak eskainirik.  Herria   2004-10-28

Ondotik, krakada dohainik.  Herria   2002-11-28

Horietarik 13 izan dire saristatuak eta denek krakada goxo bat jastatu dute lorietan.  Herria   2005-01-20

Bere aitak txanpaina botoila erosi zuen, eta alabaren lagunak gomitatu etxera krakadaren egitera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 225. orr.

Ogiak azukredun opilei egin die tokia eta krakadetan nagusiak dira bizkotxa industrialak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskaini krakada (3); krakada bat eskainia (4); krakada goxo (3); krakada on (4)


krakada2 (orobat krakara) iz haustearen zarata. ik krakateko; krak1.

Berehala, krakada bat entzun zen eta harri txiki biribil bat atera zitzaion eztarritik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 273. orr.

Giza atalen kea, eta erretzen dauden hezurren krakada.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 105. orr.

Eskegiaz batera ogi-zerra xigortu bati krakara aterarazi zion ahoan, amorruz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 26. orr.

Egurrezko eskailera zartatuen krakarak, oraindik eskolara hasi gabeko haurren baten negar-hotsak laguntzen zituen goikorako bidean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 29. orr.


krakadaño iz adkor krakada, arratsaldeko askaria.

Han, ibilaldian parte hartuko duten guzieri krakadaño bat eskainia izanen da.  Herria   2003-02-27

Azkenik, krakadaño bat eta bi dantza piko, mutxiko eta fandango.  Herria   2005-03-24


krakara ik krakada2.

krakateko iz haustearen zarata. ik krakada2; krak1.

Ruthen lepohezurrak haustean egindako krakatekoa entzun zen beste soinurik onar ezin zezakeen isiltasunean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 170. orr.

Autotik jaistean, krakateko txiki bat sumatu zuen belaunean.  Berria - Kirola   2004-04-01

Fusil sarrailaren krakatekoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.

Hizketan jarraitu nuen nik, hortzen krakatekoak Herioren barre-karkarak eragina zelakoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 67. orr.

Garezurra zeharkatu zidan krakateko hark, eta oraindik ere bizi-bizirik daukat oroimenean, une honetan berean entzuten ariko banintz bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.

Bozgorailuetan, Saint-Saëns-en Dantza Makabroaren albiste eman zuen ahots lodi-bildu batek, eta gramola bateko orratzaren krakatekoak entzun ziren segidan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.


krakatsu izond krakaz betea.

Txabusina krakatsu batez jantzitako agure ihar bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 85. orr.

Txano biseradun grisa, krakatsua, karratu handiduna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.

Herri zaharrak, errepidetik ikusita, teilatu makur eta krakatsuko lerro hautsi bat marrazten du, gaztelutik ibairaino beheraka doana.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.


krakatu, kraka(tu), krakatzen du ad zarataz hautsi.

-Ez jauna ez -Santxok erantzun-; ez dadila niregatik halako hura esan: "saria aurreratu, besoak krakatu ".  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 200. orr.


krakeladura iz azal batean pitzadura sare fin bat sortzea.

Oihalaren aldean, bestalde, krakeladura finak eta neurriz eginak ageri dira.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.


krakelatu izond azalean pitzadura sare fin bat duena.

Iragatean, ontzi krakelatuak, platerak eta idulki baten gaineko satiro urdin eta hori bat ikustatu ditut bi bao handiren bestaldean  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 144. orr.


krako 1 iz pilotari gotik behera ematea. ik kako 6.

Irujo atrebitu eta indartsu, besoairea berez trinketeko moldean eskuinetik ezker segan, azken krakoa bortitz, 12taraino berdintsuan egonik, 17-13ko abantaila hartu ere du Paxkalen huts batzu ere baliatuz.  Herria   2005-10-06

2 (musikan) musika nota, beltzaren erdia balio duena. ik kortxea.

Pentagrama artean hazi dira; krako, konpas eta abarrekin borrokan eta jostatzen, eta hemendik aurrera, afizio ez ezik, ofizio ere izan nahi dute musika.  Berria - Harian   2005-07-05

• 3 izond ipar kakotua.

Gizon mehatsa zen; sudurra aski krakoa zuen eta kokotsa luzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 87. orr.


kraneo iz garezurra.

Bazekien Miskak zer zegoen lotinantaren burua estaltzen zuen goata bola handiaren azpian; ikusia zuen haren kraneo hautsia, ikusiak ere haren xehaturiko burumuinak  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 185. orr.


kranpoi iz boten azpialdeari lotzen zaion zola metaliko puntaduna, izotz gainean ibiltzeko edo eskalatzeko erabiltzen dena.

Boten azpiko kranpoien hogeita lau iltze zorrotzak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.

Bost orduz egin zuen gora, bere kranpoien bidez harkaitzetan gora igoz, izotzetan mailak eginez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 283. orr.

Kranpoiak, pioleta, soka...  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Eskularruak libratu eta kranpoiak ere askatu nituen segidan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 84. orr.


kraska 1 adlag karraskatzearen onomatopeia.

Kristal puska batzuk ere ahoratu nituen tartean, haginetan kraska eta kraska sumatu bainituen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 72. orr.

Plazan, sekula ez nuen astirik izaten lasai jateko, ongi mastekatzeko, ahoa zuku betean, hortz-haginen artean kraska eta kraska.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 17. orr.

• 2 iz hausten den zerbaiten hotsa. ik karraska1.

Zartailuarena bezalako kraska batez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 23. orr.

Aldiro-aldiro zuhaitzen kraska entzuten zen, beren zurezko besoak azalaren azpian zartatu izan balitzaizkie bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.

Kraskaren osteko isiluneaz baliatu zen mutikoa: [...].  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 172. orr.

3 kraska egin

Nahiago nuke pikatxoi-burdinari hozka egin, hortzetan kraska egiten duen babarrun ale bat jan baino.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 113. orr.

Hortz-haginetan kraska egin eta listuan desegiten ziren zuntzak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 59. orr.

Adaxkek kraska egiten dute oinen azpian.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 173. orr.

Pitzatzen ari den oholaren modura, ahotsak kraska egin zion: "Ez al duzue ikusten ezin dudala?...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 505. orr.

4 kraska hots

Eskailera pribatuak kraska hots apal bat egin zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 137. orr.

Horra bada, gau batean nire atzean zurezko zoruak kraska hots bat egiten zuela entzun nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.

Adar siku baten kraska- hotsa entzun zen unetik jakin zuten piratak irlan zeudela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 157. orr.

Orbel eskasaren kraska hotsa entzun zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 40. orr.

5 kriski-kraska adlag (onomatopeia)

Amak ahots goraz irakurri zigun denoi gutuna; eta gero, kriski-kraska, zimur-zimur biribildu eta surtara bota zuen -dagokion tokira, esan zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 93. orr.

Charlierekin eskolara bidean, udazkeneko orbel-pilatan kriski-kraska, eta istil-putzuetako izotzetan zinpi-zanpa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 155. orr.

Sua aditzen zen, kriski-kraska, urrunetikako plazer erraldoi, ahalik idorren mantentzen ziren xirmenduak klikatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kraska egin (5); kraska egiten (4); kraska hots (6); kraska hotsa (4); kraska hotsa entzun (3)


kraskada iz kraska.

Adar idor erori berri baten kraskada heldu zaio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 108. orr.

Kasu haundia emanez zapaldu arren, zuraren kraskadek bisitariaren iluneko ibilera izutia agertu dute.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 76. orr.

Kraskada urtsua imajinatu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 266. orr.

Aurrera zegien zetaren kraskaden doinupean arrastiriko argi-burbuila gorrixka, more eta berdeen artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 281. orr.


kraskadura iz kraskatzea, haustura.

Noraren oinetakoek arrautza-azalen kraskadura bezalako soinua ateratzen zuten elurra zapaltzerakoan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.

Eginahalak eginez zutitu egin nintzen, eta kraskadura bat nabaritu nuen hezur mamietan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 118. orr.

Bigerren gerlaren ondotik, kraskadüra handiago bat agitü zen Maulez peko ibarrean eta Sohütako karrikan.  Herria   2003-05-08


kraskagailu (orobat kraskailu g.er.) 1 iz kraskatzeko erabiltzen den gailua.

-Ongi erran beharko! -erantzun zuen txangurroa azpiletik hartu, hankarik potoloena erauzi eta, kraskagailua erabiliz, oskol gogor hura hausten zuelarik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 43. orr.

Pure egiteko makina nuklear bat izterrean, kraskagailu supersoniko bat eskuan.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 13. orr.

2 intxaur kraskagailu

Intxaur-kraskagailua da beste palanka mota bat: mutur batean du euste-puntua, harengandik hurbil karga eta harago indarra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

· Halaber, Tchaikovskyren Intxaur kraskagailua, Brahmsen Dantza hungariarra eta Manciniren Tribute to Mancini obrak ere interpretatuko dituzte.  Berria - Kultura   2004-12-02

Casse-Noisette (Intxaur kraskagailua) balet ezagunaren bertsio eraberritua aurkeztuko du Biarritz Balletak gaur eta bihar.  Berria - Kultura   2004-08-12

Clavelek Intxaur kraskailua-n oinarritutako beste koreografia batekin jarraituko du emankizunak.  Berria - Kultura   2004-01-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

intxaur kraskagailua (3)


kraskagile izond kraska egiten duena.

Eskailera kraskagile bernizatu berrien hiru pisu igo zituzten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 457. orr.

Dutchek behatz-puntetan jarraitu zion korridore kraskagilean zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 405. orr.


kraskailu ik kraskagailu.

kraskaka adlag kraska eginez.

-Baietz, baietz, ene adinera helduko zireztelarik ikusiko duzue, begiek ez dutelarik gehiago buzoka eta mirua bereixten ahalko, belaunak urrats guziez kraskaka ariko direlarik...  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 178. orr.


kraskako iz ipar kraska hotsa.

Eskaleren kraskakoak urrikalgarriak ziren; eskubanda kulunkatzen zen eta noiznahi hautsiko zela zirudien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Abar idorraren kraskakoak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.

Erregetza gorenean zegoela, baina eraikinaren lehen kraskakoak bere belarri finaren medioz aditurik, apezpikuak dogma teologiko-politikoa finkatu zuen: [...].  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.


kraskalari izond kraska egiten duena. ik kraskari.

Peko borta zabalik zen eta zurezko eskailera borobil kraskalarietan gora jo zuen, bosgarren estaian kokatzen zen semearen apartamenturaino.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 55. orr.


kraskarazi, kraskaraz, kraskarazten 1 du ad kraskatzera behartu.

Uharte honetan, mende asko duela, animaleko suak pizten ziren harkaitzetan ontzien kraskarazteko eta gero hauen ebasteko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 68. orr.

Beste leherdura batzu ere jasan dezazke oraino itsasoan hoin barna den untzi zahar horrek, uraren pisuak berak kraskarazten ahal baitu.  Herria   2003-02-13

Hormaren indarrak arbolak kraskarazten eta hausten ditu zuritasun geldian.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 128. orr.

2 kraska hotsa aterarazi.

Behatzak juntetan ozen kraskarazi.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 70. orr.


kraskari izond kraska egiten duena. ik kraskalari.

Garoz eta orbelaz estalirik zegoen zorua, eta soinu kraskaria sortzen zuten Noraren pausoek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 218. orr.


kraskatako ik kraskateko.

kraskateko (orobat kraskatako g.er.) iz kraskakoa, kraska hotsa.

Baina ez da hots nabarmenik behar; nahikoa da zotz baten kraskatekoarekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.

Tarteka, hotzak printzatzen dituen adaxken kraskatekoak entzuten dira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 115. orr.

Tximiniako erlojuetako batek kraskateko txiki bat egin eta ordua jo zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.

Korrika abiatu nintzen, oinen pean kraskatako desatsegin bat sentituz, ahoan barraskilo oskolak murtxikatu eta haginak barraskilo oskol papurtuekin nahasten zaizkionaren zarata hozkirri eragile bat, ahoan ez baizik eta oinen pean sentitzen nuen basoaren zarata.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.

Eskaileratan gorako kraskatekoa entzun zen berriro.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kraskatekoa entzun (3)


kraskatsu izond kraska hotsa egiten duena.

Ogi kraskatsu egin berri digerigaitzak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 123. orr.

Gau kraskatsu batean, malguki gainean zebilela zirudien.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 390. orr.

Ehun pintxo kraskatsu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.


kraskatu, kraska(tu), kraskatzen 1 da/du ad kraska eginez hautsi; hautsi, pitzatu.

Sudurraren hezurra zelan kraskatu zion entzun zuen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 34. orr.

Ekaitzak bi zati egin zuen masta, lemazaina buruan jo, eta buruko hezur guztiak kraskatu zizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 88. orr.

Kraska zitekeen edozein txotx ttipiena ere ez zuten zapaldu behar.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 22. orr.

Denen aurrean kanabera kraskatu eta zabaltzeko agindu zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 177. orr.

Intxaur jaten ari ginela, alea kraskatu ondoren barrengo mamia belztu edo urdinskatua agertzen bazen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.

Nola kraskatu behar ziren etxean intxaur eta hurrak, sagarrak eta laranjak nola zuritu eta ogia xerra mehetan nola moztu.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 128. orr.

Jostaketan, [arrautza] bat hartu, eta neure buruan joz kraskatu nuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 213. orr.

Ganbelan zeuzkan kalamu-haziak kraskatzeari ekin zion Nofuturek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 385. orr.

Ez zen gai samur jokatzeko: bati besoa kraskatu edo beste bati sudurra hautsi, besterik ez zekien egiten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 355. orr.

Gizotsoak nire hanka hortz artean sartu, eta bi, hiru eta mila zatitan kraskatuko balit bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

1643an, Zaragozako harrizko zubi handia kraskatu eta triskatu zuen uholde izugarri batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.

Erditik kraskatzen ari den egundoko izotz puska bat zirudien aireak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 128. orr.

-Amona, errota ez dabil, kraskatua du harra.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 32. orr.

Baina kanpaiek han segitzen zuten jo eta jo, kraskatuta jada batzuk, soinu barru-huts, pegarrarenaren gisako batez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 154. orr.

2 hed/irud

Apur bat kraskatua, baina oso gutxi, sentimenduak (batzuk behintzat) adierazteko behar den adina kraskatua, ez gehiago.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 118. orr.

Eztarria kraskatzeraino oihu egin nuen nire babesleku zirtziletik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 179. orr.

Kraskatu egin zitzaion ahotsa, eta negarrez hasiko zela iruditu zitzaidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 32. orr.

Nola berdindu sineste eta pentsamendu oro kraskatu diotenaren mina?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 73. orr.

Bainan bet betan diabeta bortitz bat jinik osagarria kraskatu zaio.  Herria   2002-08-08

• 3 du ad kraska hotsa aterarazi.

Ez ditzagun, beraz, hauei ausikika hortzak debaldetan kraska!  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 106. orr.

Atea itxi eta kalerantz abiatu zen, egurrezko eraikuntza zaharkitu hartako lehen eskailerak kraskatuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.

Bostak eta hogeirako falta ziren hogei segundoak [...] atzamarretako hezurrak kraskatuz pasatu zituen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 23. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Bidea bezain luze, bide bazterretan, gorputz miserableak, kaskohezur kraskatuak. Adar kraskatu baten oihartzun urruna entzun zuen gero.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 127. orr.

Laranja zurituak eta intxaur kraskatuak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 129. orr.

Kirrinka egin zuen oholak, intxaur kraskatuaren zarataz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Milaka auto kraskatu eta guztiz hondatuak biltzen zituen txatartegia.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 111. orr.

Kabiliako kantari itsuen ahots kraskatuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 209. orr.

Idazleak arratsalde batean telefonoan ahots kraskatu bat ezagutuko duela.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 123. orr.

5 intxaurrak kraskatzekoa iz mug intxaur kraskagailua.

Inork ez zuen intxaurrak kraskatzekoa aurkitzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots kraskatu (5); ahotsa kraskatu (5); osagarria kraskatu (4)

ahots kraskatuak (3)


kraskatze iz kraska eginez haustea.

Egundoko kraskatze soinua zagok sukaldean, etxea bertan behera erortzen ari balitz bezala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 39. orr.

Txaradiko hosto-hotsa entzun nuen, gero adar-kraskatzearena, eta ondoren esku-zartada moduko bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.


kraskitin 1 adlag (ik beherago 2)

Neskaren begiak kriskitinetik kraskitinera zebiltzala ikusirik, erantsi zuen-: zoriona omen dakar.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 147. orr.

· Honelakoa beharko luke hitz guztien jirabira bihotzetikan eztarriraino, eztarritikan argira eta krisketak kraskitin, esposak krabelin orduan izango dira.  Berria - Harian   2005-10-16

2 kriskitin-kraskitin

Ezin da erresuma bat itxuraldatu, iragana ezabatu, bidegabekeriak ezeztatu kriskitin-kraskitin bat eginez. Fusilen eta metrailadoreen tiro-hotsak kriskitin-kraskitin ari zaizkigu buruen gainetik, eta sugarrek han-hemenka argitzen dute ilunpea aldizka.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kriskitin eta kraskitin (4); kriskitin kraskitin (3)


krater 1 iz sumendi baten erpinean dagoen inbutu itxurako sakongunea.

Sumendiaren kraterrak sugar azao bat iraizten zuen goitika.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.

Barren-barrenean, gure gainean, domoak, krater itzaliak, beren gailur ebakiak mendi sail luzeaz gainetik jasotzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

Beste itsasarte hau, uhartearen hegosartaldean, lakuaren modukoa izanen da, beste sumendi krater baten ondorioa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 247. orr.

Itsasertz honetatik mendiaren haitzuloak krater garaiaren azpiraino luzatzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 433. orr.

Kraterraren hego ertzetik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.

Meatzeetako lurralde basatian gaindi, kraterraren hegiraino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.

Krater koskadunak koroaturiko labe edo tximinia erraldoiaren itxurarekin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 270. orr.

2 irud/hed

NASAk Marteko lurrazaleko krater batera bidaliko du ontzia.  Berria - Gaiak   2004-06-08

Kometaren gainazala kraterrez josita dagoela.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Lurrean krater baten itxurako bi zulo utzi zituzten misilek.  Berria - Mundua   2006-04-05


krausismo iz K. C. F. Krause alemaniar filosofoaren doktrina panteista eta arrazionalista, Espainian, XIX. mendearen bigarren erdialdean, eragin handia izan zuena.

Sanz del Río, krausismo espainolaren aitagoiak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 59. orr.

Krausismo espainolaren handia ez datza haren ahal teorikoetan hain zuzen ere, ahalegin hezitzaileetan baizik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 64. orr.

Krausismoak ere azaleko eta barneko historia bereizten du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 91. orr.


krausista izond/iz krausismoarena, krausismoari dagokiona.

Pentsamendu krausistaren laburbildumatxo gisa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 59. orr.

Heredentzia krausistan arrunta izan den positibismo eta idealismo uztarketak erraztu bide du Espainiaren asmaketa hori. Krausistek errotu bide dute Volksgeist espainolaren filosofia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 61. orr.

G. de Azcárate krausistak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 61. orr.


krausopositibismo iz positibismo krausista.

Herriaren arimaren kontzeptuak, hortaz, zentzu positibista hori hartuko dizu [...], Herrien Psikologiak nahi zuen bezala: hain zuzen psikologia horren sartzailea Espainian krausopositibismoa izan ei da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 63. orr.

Konferentzia honetan Unamuno, Madrilen krausopositibismoa ezagutu berria duena, oso kritikoa da bere aurreko edo garaiko zenbait euskal "filologo" eta historialari edo legendazalerekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 95. orr.


krausopositibista izond krausopositibismoarena, krausopositibismoari dagokiona.

Ondorioz testua, krausopositibista eta razionala, kritikoa da laino orientaletatik jalgita ikusten diren idealismo klasikoarekin [...] nahiz modernoarekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 79. orr.

Unamuno Bilboko publikoaren aurrean, estudiante gazteak Unibertsitatean harrapatu zuen sukar intelektual krausopositibista ari da garatzen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 98. orr.


krazka iz belearen oihua.

Mendiarteetan sartzen zen, non zuhaitzak, txorien habiek zamaturik, hostoz janzten hasi berriak baitziren, non gorgarriro entzuten baitziren beleen krazkak, belatxingen marrakak eta ipar-beleen karrankak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.


krazkaka adlag krazka egiten.

Kanpoan krazkaka ari zen etxeko ahate bakarra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 27. orr.

Ahateak atariko eskailera zaharren azpiko erretenera joaten ziren, eta hantxe geratzen ziren igeri eta krazkaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 49. orr.


krea iz klera.

Kaukasiar kreazko borobila izango da jardunaldien areto nagusian eskainiko ez den antzezlan bakarra; haren muntaketak dituen ezaugarri bereziengatik.  Berria - Kultura   2006-03-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaukasiar kreazko borobila (22)


kreasota ik kreosota.

kreatibitate 1 iz sormena.

Sentimenen bidez jasotako informazioa adigarriki elaboratzeko gaitasun aktiboa, hots, pentsatzekoa, errepresentazioak sortzeko berezkotasuna (kreatibitatea).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.

Bere kreatibitatea oroimenarekin osatu eta aberasten duen edozein artista motaren aurrean, dela zinegilea, dela idazlea, dela margolaria, niri zalantza bat eta beti berdina sortzen zait, [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 93. orr.

Kreatibitatearen berritzeko gaitasun bat.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

2 (hitz elkartuetan)

Arteak espainolak eurak lozorrotik atzarrarazi eta kreatibitate bidean jar ditzakeela ematen du pentsatu duela noizbait Ortega-k.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 188. orr.


kreatibo 1 izond sortzailea.

Herri txikia gara, kreatiboagoak izan behar dugu. Gudua kreatiboa da, biolentzia ernalkorra.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

G. Vacher de Lapouge-rentzat [...] eliteko arraza, dominatzaile eta kreatiboa ("homo europaeus") nordikoa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.

2 sortzearena, zortzeari dagokiona. ik sortze.

Gutxi sinesten dugu herri honen potentzialitate kreatiboan. The Beach Boys taldea gailur kreatiboan zegoen une hartan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

• 3 iz iragarki kanpaina bat sortzeko arduraduna.

Ez zuen inoiz garbi erakusten zein zen bere jarreraren kausa, gaztetasuna ala beste departamenduetako kreatiboei erakusten genien destainarekiko desadostasuna.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 19. orr.

Kreatibo bat iragarkiak egiten dituena da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 15. orr.

Ehunka gidoilari eta kreatibo biltzen duen erakunde beldurgarri batek.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 103. orr.


kreatina iz organismoko konposatu nitrogenoduna, ornodunen gihar-ehunean aurkitzen dena.

Dauden hogei aminoazido horiek konbinatuz sortzen dira proteinak, ileko kreatina edo odoleko hemoglobina.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 96. orr.

Kreatina ez dago Nazioarteko Olinpiar Batzordearen debekatutako substantzien zerrendan.  Berria - Kirola   2004-01-30

1970eko hamarkadan Bulgariako eta Sobiet Batasuneko atletak hasi ziren kreatina kirolean erabiltzen.  Berria - Kirola   2004-01-30

Zenbait medikuk ez du kreatina erabiltzea ondo ikusten, efektu hori dieta normal batekin lor daitekeelako.  Berria - Kirola   2004-01-30


kreatu, krea, kreatzen 1 du ad sortu.

Arima arrazoiduna sustantzia bat da, berez sostengatzen dena, gorpuzgabea, hilezkorra, Jainkoak ezerezetik kreatua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 56. orr.

Jainkoak munduaren hastapenean kreatu dituela gizakien arima arrazoidun guztiak zeruetan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 73. orr.

Bakotxak nahi dik bere errealitatea kreatu eta gisa hortan bere egia bilakatzen duk egia bakarra.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 163. orr.

Conques-eko kreatu dituen mitrail zuri transluzidoengatik.  Berria - Kultura   2004-08-25

Gizaki guztiak berdinak izan zirela kreatuak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 107. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Mundu honetako gauza kreatu guztien buru egingo banindute ere, [...].  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 105. orr.

Adimena -gizabere kreatuaren zolitasun hori-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gauza guztiak kreatu (3); jainkoak kreatu (3)


kreatura (orobat kriatura g.er.) iz izakia, sorkaria.

Ez zuten aurkitu inongo kreaturaren arrastorik ere: ez txoririk, ez hartzik, ez azeririk, ez gepardorik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 28. orr.

Kreatura basatia zen, legerik eta araudirik gabeko askatasunean bizitzeko sortua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.

Erabat jende artean eta jendearentzako bizi denak, ezin lezake gehiagorik eman, munduko kreaturarik argiena izanik ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 255. orr.

Kreatzaileak Bere kreaturen bizitzaz arduratzean erakusten duen eskuzabaltasunaren seinale adierazgarritzat daukat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 111. orr.

Bere burua hiltzen duenak Jaungoikoaren kriatura bat hiltzen duelako eta bere burua kondenatzen duelako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.

Bereizi behar dela Kreatzailearen zoriona eta kreaturaren zoriona.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 82. orr.

Jainkoak egin zuen arrazoidun kreatura, goihen ongia ezagut zezan eta ezaguturik maita zezan eta maitaturik beregana zezan eta bereganaturik goza zezan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 59. orr.

Zorionaren umezurtz ziren usu bere zeluloidezko kreaturak.  Berria - Kultura   2004-05-16


kreatzaile 1 izond/iz sortzailea.

Jainkoaren inpotentzia jendearen sufrimenduari buruz, egite kreatzailearen ondorio bat da.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 21. orr.

Bi hizkuntza horiek maite nituen halako plazer matematiko eta betan kreatzaile batekin.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 94. orr.

Eta giza adimena kreatzaile bada, ez ote are gehiago gauza guztien egilea?  Elizen arteko biblia   Jkd 8,6

Bertze soinulari kreatzaile batzuen laguntzarekin.  Herria   2004-02-19

Jainkoa dela ageri diren eta ageri ez diren gauza guztien kreatzailea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 58. orr.

Zinez kreatzailea herria da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 9. orr.

Nire harridura handirako, jostuna zen, kreatzaile jeniala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 159. orr.

2 munduaren sortzailea.

Eta harrezkero Kreatzailea gorestera eta maitatzera gonbidatzen zituen hegazti, animalia, narrasti eta izaki bizigabeak berak ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 219. orr.

Kreatzaileari gorazarrea. bereizi behar dela Kreatzailearen zoriona eta kreaturaren zoriona: Kreatzailearen zoriona, Jainkoa bera da.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 82. orr.

Kanta, ene arreba txitxarra, eta goretsi pozkarioz zeure Jaun kreatzailea!  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 394. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kreatzailea gorestera (3)


kreazio (orobat kreazione g.er.) 1 iz sortzea; sortze lana.

Zeru-lurren kreazioa.  Elizen arteko biblia   Has 1,1

Edozein kasutan, kreazioa lanari esker gauzatzen da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 147. orr.

Hau da zeru-lurren kreazioaren historia.  Elizen arteko biblia   Has 2,4

Ikusi nuen nesken kreazioa ez zuela sozietateak seriotzat hartzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 139. orr.

Bere "kreazioak" aurkezten ziren gauean, ikusi nuen jostuna teatroan agertzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 92. orr.

Markeliñe euskal taldeak ere bere azken kreazio «gozo eta samurra» erakutsiko du Bilbon.  Berria - Kultura   2004-10-14

Teknologiaren eremuko azken nobedadeekin eginiko kreazioak.  Berria - Kultura   2004-04-27

Historia nazionalaren -bereziki kreazio kulturalen- iturburu bakarra arrazaren izpiritu berekia da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 165. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta bedeinkatu egin zuen zazpigarren eguna eta sagaratu, egun horretan hartu baitzuen atseden kreazio-lanetik.  Elizen arteko biblia   Has 2,3

Euskal kantarietan, euskal musikariak onak dira, kreazio lan ona egiten dute.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 56. orr.

Eta unibertsoa ex nihilo sortzen duena, eta etengabeko kreazio-egintza batez iraunarazten diona.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 127. orr.

Orain gizakia kreazio-izaeran dago.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 121. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

9etan "Dantza Kreazioa".  Herria   2005-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kreazio osoaren (3); kreazio saria (3)

gizakiaren kreazioa (3); taldearen kreazioa (3)


kreazione ik kreazio.

kreazionismo iz

Zenbait erlijio mugimenduk kreazionismoa bultzatu baitute, eboluzioa gertatu izana zalantzan jarriz eta, era berean, unibertsoa eta izaki guztiak Jainkoak sortu zituela defendatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.

Kasu batzuetan kreazionismoari Diseinu Inteligentearen Teoria esaten zaio, eta horren zaleek kreazioari buruzko ezagutza zientzia gisa garatu nahi dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.


kreazionista izond kreazionismoaren aldekoa.

Epaitegi Gorenak garbi utzia zuen teoria kreazionistak ez zirela konstituzionalak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 171. orr.


kreaziozale izond kreazioaren zalea dena.

Bilakaera apetaz betetako prozesua da, eskuzabalki bizirik utzi baititu kreaziozaleak, astrologoak eta metereologoak ere  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 179. orr.


kredentzial iz sinestamendua.

1989an erabaki zuten kredentzialak jaso eta hurrengo egunean Kongresuan egiten den lehenengo ekitaldira joatea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Spruille Braden enbaxadore berriak bere kredentzialak Kubako Gobernuari maiatzaren 19an erakutsi zizkiola.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 153. orr.

Bizpahiru aldiz etorri zaizkit zaindariak kredentzialen eske.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 127. orr.

Guretik hurbil zegoen erakunde partisano batera bildua zen, kredentzial onez; alemanen sekretu militar garrantzizko batzuen jabe zelako itxura eginik, haien berri eman zuen, eta gerora argitu ahal izan zen apain-bihurri bezain sasikoak zirela, eta Gestapoak asmatuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.


kredibilitate iz sinesgarritasuna.

Elektoralki ere kredibilitatea irabazi dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01


kredit ik kreditu.

kreditatu, kredita, kreditatzen da ad 1 egiaztatu.

Eta azken batean, zerbait zientifikoki kreditatzen da negoziatze eta gizarte-elkarrekintza prozesu baten emaitza gisa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.

2 sinestamendua hartu.

Biltzarrean parte har zezaketen 214 delegatuetatik 213 kreditatu ziren, Faltzesko ordezkari bat ez baitzen agertu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-18

Donostian eta Bilbon kreditatuta dauden mundu osoko kontsulak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Urtea hastearekin batera, aita santuak Vatikanoan kreditaturik zegoen gorputz diplomatikoa bildu eta hitzaldia eskaintzen die.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Aurtengo Espainiako Kopan 500 kazetari inguru zeuden kreditatuta.  Berria - Kirola   2004-04-29


kreditazio iz sinestamendua ematea; sinestamendua.

Estadioaren inguruetan autoei sartzen ez diete utziko, eta autobusek kreditazioa beharko dute.  Berria - Kirola   2004-03-16

Kreditazioa paparrean zintzilik eramateagatik Parte Zaharreko tabernetan pintxoak doan jango dituztela uste duten kazetari-turista harroxkoez.  Berria - Kultura   2004-09-22

HABEk kreditazio sistema berria jarriko du euskara maila egiaztatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Kreditazio txartelak ere ez dira gutxi.  Berria - Kirola   2004-05-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kreditaziorako agentzia (4)


kredito ik kreditu.

kreditu (orobat kredito g. er., eta kredit g.er.) 1 iz norbaitek, beste norbaiten esku, diru kopuru bat jartzea; delako dirua bera.

Interes tasak altuagoak izanik kreditua garestiagoa denez, kontsumitzaileek kreditu gutxiago eskatzen dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

Orduan kreditu bat ematen zaio, interes baxuan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 115. orr.

7.321 milioi euroko kredituak eman zizkion finantza erakundeak sektore pribatuari.  Berria - Ekonomia   2004-03-13

Herrialde zordunei kredituak ordaintzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Irabazi urriak kredituak kitatzeko erabiltzen zituztela.  Berria - Harian   2005-11-22

Etxebizitza hipotekatua daukat, eta heldu den hilean amaituko da epea kreditua itzultzeko.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 55. orr.

Kredituak "ezin kobratuzkoak" zirela aldarrikatu beharko zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Horren guztiaren ondorioz, kreditua izozturik geratu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Aurrezki kutxan elkarrekin kreditu bat duten gizon eta emakumeen artekoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 262. orr.

Ferietako merkataritzaren parterik handiena, beraz, kreditu bidez egiten zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bankuek aukera zuten herrialde zordunari kreditu berriak emateko edota zorra zuzenean berriz erosteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.

Zeren bankuan kreditu pertsonala lortzea oso erraza da.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 104. orr.

Ez zen nehor herabe kreditu ttipi baten galdegiteko saltegi batean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 95. orr.

Epe ertain eta luzeko kreditu bihurtu zituzten gordailu likido horiek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Alde askoko garapen-banku baten gaineko kreditu baten arrisku-koefizientea %20 da, higiezinen kreditu batena %50.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urtez urte errepikatzen ari den atzerapenak kreditu etxeekin operazio bereziak egitera behartzen gaitu.  Berria - Harian   2005-12-03

Nazioarteko kreditu erakundeak.  Berria - Ekonomia   2004-04-20

Abuztuaren 31ean 3.827 milioi euroko kreditu saldoa zuen kutxak.  Berria - Ekonomia   2004-10-01

Familiari emandako azken kreditu aukerez baliatuta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Partikularrek eta enpresek egindako kreditu eskaerak nabarmen ugaritu ziren.  Berria - Ekonomia   2004-03-13

NDFren kreditu-ahalmena 15.000 milioi dolarrera murriztua zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

NDFren kreditu-erraztasunak noiz zabaldu zain.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Kreditu inbertsioen balioa 7.885 eurokoa da.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Bankuek eman dezaketen kreditu kopuru osoa mugatuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Haiei [truke-letrei] esker saihestu ziren funtsen transferentzia fisikoak, saltzaileari kreditu-titulu bat ematen baitzitzaion, beste lekuetan eta bestelako diruz ordain zitekeena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Hasieran ordainketarako tresna ziren truke-letrak, kreditu-tresna bihurtu ziren berehala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Merkatu espekulatiboen erorikoa, kapitalen ihesa eta kanpoko kreditu-lineak izoztea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Nazioarteko kreditu-sistemaren dinamismoarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Fitch Ratings agentziak Gipuzkoaren kaudimena eta kreditu gaitasuna aztertu eta AAA mailara igo du herrialdeko kalifikazioa.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Banku-kreditu zaharrak titulu negoziagai bihurtu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Zuzeneko inbertsioak eta merkataritza-kredituak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Hala, bankuek orain konkurrentzia bikoitza pairatu behar dute, beren jardueren bi alderdiekin lotua: ekonomia-kredituen kontzesioa eta funtsak erakartzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

Eskatutako hipoteka kredituen %34 Arabatik kanpo eman zituen kutxak.  Berria - Ekonomia   2004-03-19

Milaka milioi dolarreko negozioa da karbono kredituena.  Berria - Gaiak   2004-12-19

Ez, behintzat, ikerkuntza-kredituak banatzeko kargua zuten batzorde eta erakundeek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.

5 ospea.

Argitasuna ez ezik, zuhurtzia sano eta beldurgabea erakusten du gure bertsolari gazteak, irabaz lezakeen kreditu intelektualari -eta, bidenabar, txapelak eta gainerako bedeinkazioak bereganatzeari- zeharo eta osotoro baitio uko egiten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Klasiko bat berrirakurtzen dela, eta berrirakurri ez, eta irakurtzen ari dela aitortzen duenari kreditu guztia erretiratzen zaiola.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 91. orr.

6 ikasgai baten balioespen unitatea.

Erreformarekin batera, kreditua iritsi zen unibertsitateetara, ikaste ahalegina neurtzeko unitatea, alegia.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 98. orr.

Ikasturte bakoitza 60 kreditukoa izango da, eta kreditu batek hamar eskola orduren balioa izango du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-02

Gradudunez beherako zenbait kreditu eskuratu zituen Chicagoko De Paul unibertsitatean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 42. orr.

Joaten diren ikasleei aukera askeko bi kreditu emango zaizkie.  Berria - Kultura   2004-07-06

Kredituen sistemarekin, ikasleak honenbeste kreditu egin behar ditu ikasketak bukatu arte, eta kreditu horiek nola egin behar dituen berak antolatuko du, bai urteetako banatzeari dagokionez, bai gaiei dagokienez, hor aukera handia izango baitu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 98. orr.

Bolognako Adierazpenaren sinatzaileek unibertsitate guztietan kreditu sistema berria egitea eskatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Nafarroako Unibertsitate Publikoko euskarazko kredituen eskaintzaren ehunekoak bat egin beharko du euskaraz ikasi nahi duten ikasleen ehunekoarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

7 pl film bateko arduradun eta kideen zerrenda zehatza.

Brandok ere ez zuen batere gustuko izan filma, eta bere izena kredituetatik kentzeko eskatu zuen, filmak Columbus pertsonaia historikoak indiarrekin izandako jokabide zital eta hiltzailea ez zuela behar bezala salatzen iritzita.  Berria - Kultura   2004-07-03

Kredituetan arakatuta, Hank Williams (You cheatin' heart), Webb Pierce (There stands the glass), Conway Twitty (What am I living for), Big Joe Turner (Don't you make me high) azaltzen dira kantuen egileen artean.  Berria - Kultura   2006-03-05

Kredituetan ekoizle modura azaltzen ez den arren.  Berria - Kultura   2006-02-01

Dokumentalaren amaierako kredituetan «Euskal Herriko kultur elkarte txiki eta ameslariei besarkada bat» bidaltzen zaie  Berria - Kultura   2006-01-10

8 kreditu karta kreditu txartela.

Sartu zure kreditu-karta horretarako asmatua den irekiduran.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 153. orr.

Arrantzaleak Le Manouche itsasontziko gasolina hartzeko kreditu karta ebatsi eta gasolina itsasora isuri zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

9 kreditu letra (orobat tilutu) pl kredituak, film bateko arduradun eta kideen zerrenda zehatza.

Telebista-serietan ikasi genuen, istorioa bukatu eta kreditu-letrak pasa ondoren.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 178. orr.

Nire izena ikusi omen zuen ez dakit zein programatako kreditu-tituluetan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

10 kreditu txartel

Norbaitek Diners kreditu txartela asmatu zuen, gaur egun ia-ia erabiltzen ez dena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.

Birusak kreditu txartelaren zenbakia eta gako-hitza aurkitu eta datuak bere sortzaileari bidaltzen dizkio.  Berria - Gaiak   2004-06-05

Azken bolada honetan milaka kreditu txartel bikoiztu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako kutxazainetan.  Berria - Harian   2005-03-03

Kreditu-txartelaz ordaindu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 165. orr.

Merkeena aukeratu nuen, Fagor etxeko eskaintza bat, eta halere kreditu-txartela hezur eta azal utzi nuen. Bai gaur egungo diru papera, plastikozko dirua (kreditu eta debitu txartelak) bai diru elektronikoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 67. orr.

Ximurrak, kreditu-txartelaz baliaturik, hiru lerro itxuratu zituen karpeta gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

11 kreditua izan epetan ordaintzeko aukera izan.

Kreditua genuen izkinako janari-dendan, arroz-saltzailearenean eta supermerkatuan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kreditu sistema (15); kreditu sistemak (4); kreditu txartel (5); kreditu txartela (13); kreditu txartela erakusten (4); kreditu txartelak (6); kreditu txartelarekin (7); kreditu txartelarekin ordaindu (3); kreditu txartelaren (4); kreditu txartelen (10)

gure kreditua merezi (3); kreditua eman (3); kreditua eskatu (6); kreditua merezi dute (3); milioi euroko kreditua (3)

aireratzeko kredituak lor (3); kredituak lor ditzakete (3)


kredo 1 iz "Sinesten dut" hitzez hasten den otoitzaren izena.

Laikoek esan bitzate Kredoa eta hogeita lau Gure Aita, Aintza Aitari batekin maitinen ordez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 135. orr.

Espainian tradizioa da koitaduak Kredoa errezatzea hil aurretik, jesarrita eta lotua dagoenean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 141. orr.

· Igandeetan dotore janzten ziren, kredoa abesten zuten lur-jabeekin batera, dirua botatzen zuten platertxora.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.

2 sinestea.

Erlijio primitiboaren muina ez da sinesmena, ekintza baizik, eta adostasunaren proba ez da kredo bat onartzea, errito-ekitaldietan parte hartzea baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.

Gerra-talde barbaroetako baten kredo sektario bereizgarri gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.

Euren kredo politikoan artikulu behinena espainolismoa dutenak ere.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.


krema 1 iz esne eta arrautzekin prestatzen den janaria.

Tartaren krema baino gozoagoak diruditen ezpain horiek probatzen utziko bazenit.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 12. orr.

Bada han oso itxura gozoko krema-tarta bat, dastatu nahi dudana.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 72. orr.

Akabo hain maite ginituen bixkotx, krema, xokolate, janari-izoztu eta bertze!  Herria   2002-10-17

Tarta zoragarri bat, izpilikuaren kolorekoa, molde apaingarridunean egina eta gainean nire izena kremarekin idatzia.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.

Gozotegira joan ginen hirurok, nire gozokirik gogokoena erostera: kremazko bonba.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.

Chantillyzko pastelak, kremazkoak, ron eta patsezkoak, txokolatez betetakoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 258. orr.

2 esnearen gaina. ik gain.

-Deabruak eraman nazala hori esnezalea ez bada eta pinta bat krema ez badakar gure kaferako.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

Kasik herri guztiarentzako adina indioilar edukitzea, eta ilar berriak irailean, krema freskoa baina behirik ez.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.

Azukrea eta krema eman zion kafeari, eragin zion eta zigarro bat piztu zuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 89. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Botila hutsak jaso, eskailera izoztuetan gora egin zuen, krema- eta gazur-pintak utzi zituen, A eta B kalitatekoak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

Esne botila bat, bi krema botila eta igandeko Times egunkariaren ale bat ondoan zeuzkala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 187. orr.

Gero te-mahairantz joan zen, eta lekuz aldatu zituen krema-pitxerra eta azukre-ontzia.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 132. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Errefauekin eta esne-krema garratzarekin?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.

Eguzkiak esne-krema koloreko Sacre Coeur basilikaren kupula distirarazten zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.

Haxixez zipriztindutako jogurt krema goxoa.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 115. orr.

Maria Teresaren liburua eta hiru gazta xerra beren krema guztiarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 326. orr.

5 larruazala zaintzeko ukendua.

Krema apur bat gehiago bizkarrean, darling. Apaintze-mahaiko ispilu aurrean eserita, Ellen zapi txiki batez krema kentzen ari zen aurpegitik, mugimendu azkarrez.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 125. orr.

Aurpegian krema doi bat eman eta gero.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 251. orr.

8 faktoreko krema emanda, 2 ordu eta 40 minutu.  Berria - Harian   2005-08-06

Aurpegia garbitu, krema hidratantea ipini eta pijama jantzi ondoren etzan da.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 121. orr.

Baselina edo edozein krema hidratatzaile.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 50. orr.

Krema sendagarri bat jarri zidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 58. orr.

Tarteka eguzkitan, tarteka igerian eta etengabe elkarri eguzkitako krema ipintzen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 81. orr.

Makillajea kentzeko krema, eguzkitarako olioa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.

Ilea sendotzeko krema gehienek urea izan ohi dute osagairik printzipalena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 69. orr.

Marmoken ziztada saihesteko krema bat sortu dute Israelen.  Berria - Gaiak   2004-09-05

Lardaskan ibili naiz gelakideen krema harrigarri ugarien artean (argi dago estetizistak direla).  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 45. orr.

· Bizarra egiteko labana eta krema, talko hautsak, desodorantea eta hortzetako eskuila.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 168. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Puzzle bat, krema pote bat, 2,50 florineko billete bat eta bale bat bi liburu erosteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.

Krema potetxoa itxi eta ispilu atzeko armairutxoan gorde du.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 33. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Neska zoriontsuak eta eguzkiak erreak, beren eguzki kremekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 201. orr.

Korridore hura loak eta edertasun-kremek isuritako usainaz gainezka zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 234. orr.

Zangoetan, baita bizkarrean ere, hasi zitzaizkidan bilo luze, mehe, garden eta sendo batzuk hazten: depilazio krema guztiei egiten zieten aurre. hura zen haren arbendol krema, ukendu horri esker eusten zien azal zuriari.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 41. orr.

8 zapatak garbitzeko gaia. ik betun1 2; lustre 2; ziraia.

Zapatentzako krema horizontalki hedatuz zapataren gainean, hura trapuarekin zabaltzen hasi aurretik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 147. orr.

Zapata-krema saltzen duen baten gezurrak entzuteko  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 283. orr.

• 9 izond krema-kolorea.

Teresak trajetxo krema bat zeraman, eta zinta urdin argiz apaindutako lastozko sonbreirua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

10 krema-kolore izond

Perla zuriz jositako lepoko ikusgarria, soineko krema kolore baten gainean.  Berria - Kultura   2004-07-08

Hormak marroiak utzi ditu... [...] eta tafetazko errezela krema-kolore horietakoak ezarri.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 189. orr.

Atiko arrunt bateko gela krema kolore arrunta zen, estua eta hezea.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 89. orr.

11 krema koloreko izlag

Itsasmutilak ile horia zeukan eta arrosa eta krema-koloreko aurpegi obalatua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.

Krema koloreko maindireen artean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 66. orr.

Eguzkiaren krema-koloreko argiak bizkarretan eta estalki beltzeko tximinia hori handian distira egiten zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 101. orr.

Nik dantzaldian erabiltzen nuen krema koloreko J.B. Hotson sonbreirua jantzita zeukan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 302. orr.

Emakumearen soinekoa krema-kolorekoa baita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 146. orr.

Jimmyren adin beretsuko mutil musu krema-kolorekoak  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

12 txokolate krema

Izozkiaren gainean txokolate-krema beroa zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 153. orr.

Arrautza azukreztatuak platerean, txokolate krema bat, madariak eta melokotoiak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esne krema (3); krema kolore (3); krema koloreko (16); krema kolorekoa (4); krema kolorekoak (3)


kremadun izlag krema duena.

Eguraldiak uzten bazigun, belarretan esertzen ginen kremadun opilak jatera, eta freskagarriak hartzen genituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 170. orr.


kremailera (orobat kremallera g.er.) 1 iz soinekoetan-eta erabiltzen den itxitura mota, bi hortz lerro elkarri lotzen dituen euskarri berezi batez baliatzen dena. ik lerra 2.

Gure arropetan gora eta behera erabiltzen dugun lerra itxigailua edo kremailera. Txuparen kremailera goraino jaso dut, kaskoa ukondoraino sartu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 56. orr.

Txamarraren kremailera goraino lotu eta aurrera.  Berria - Kirola   2006-01-25

Larruzko jakaren kremailera goraino igo eta eskuak poltsikoetan gorde ditu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 207. orr.

Onena zen bera ere zirrika zebilela nire bragetan, eta kremailera jaisten ari zitzaidala kontu handiz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.

Gero eta probokatiboago ordea, titialdeko kremallera aldiro maila bat jaitsiz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 128. orr.

Halako batean, kremaileratik tiratu eta latex irisatuzko top ñimiñoa zorura bidean joan zaio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

-Denak lurrera! -oihu egin du Natxok ahots hautsiaz, nylonezko poltsaren kremailera ireki eta kanoi motzeko eskopeta bat atera orduko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.

Besapean zekarren karpeta Nagusiaren mahai gainean utzi, kremailera askatu eta hiruzpalau orri atera zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 61. orr.

Nik neure kremailerazko karpeta horia atxiki nuen bakarrik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 52. orr.

2 trenbideetan, beste bien erdian ezartzen den errail horzduna, non engranatzen baita lokomotorraren gurpil horzduna.

Halaber, kremailera trena jarri nahi dutelako zurrumurrua ere zabaldu da udalerrian.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kremailera ireki (3); kremailera jaisten (3); kremailera jaitsi (4); praketako kremailera (3)


kremaileradun izond kremailera duena; kremailerak dituena.

Jakatarako larruzko atorra moduko bat darama jantzirik, kremaileraduna.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 181. orr.

Azkenean topatu egin zuen, guztiz zimurtuta, ahaztutako kremaileradun poltsiko batean, paketeko azken mohikanoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 202. orr.


kremallera ik kremailera.

krematista izond/iz

Miarritzeko Herriko Etxeak segida eman die Euskal Herriko Elkarte Krematistaren eskariei eta, dagoeneko, zutik da errausteko labea, Miarritzeko Parme auzoko aireportutik hurbil.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Andre Weiss Euskal Herriko krematisten Elkarteko lehendakariak  Berria - Euskal Herria   2004-04-30


krematistika iz ekonomia politikoa.

Ekonomia deitzen duguna chrematistiké -krematistika- zen grekoentzat: diruaren finantza-espekulazioa, mugarik gabe aberastasuna lortzea; ekintza hori arbuiagarria zen oso.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 304. orr.


krematorio (orobat crematorium g.er. eta krematorium) iz hilotzak errausten diren labea; labe hori dagoen eraikina.

Uniformezko ertzain xehe moduan lan egiten zuenean krematorio bat edo beste bisitatzea tokatu izan zitzaion.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 36. orr.

Berehala gelditu eta bilatu zuten elkarren laguntza tanatorioa, crematoriuma taxi-gidariak esan zuen bezala, non ote zitekeen elkarri keinu ia nabariezinez itaunka. Egia esan -gutxika-gutxika argituz joan da, zelan izan den ez dakidan arren-, hango tximinia ez zen larru-fabrika, ezpada "krematorioa", errausketa-labe baten tximinia alegia, berba horren esanguraz azaldu didatenez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 112. orr.

Miarritzen joan den maiatzean idekia dute krematorium edo gorputz erraustegia.  Herria   2004-09-30

Mediku naziek ere bata zuria janzten zuten, hala egoten ziren Krematorium-eko gaseztatzeko dutxen aretoko leihatilatik beha nire lagunak itokarrean zoratzen hasten zirenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 129. orr.

Izterrean zenbaki bat idazten zioten, arkatz batekin eta segidan krematoriora eramaiten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 170. orr.

Krematorium-a, naziek jendeak erretzen zituzten lekua, beti ke eta ke ikusten zuen, gain batean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 186. orr.

Urrunera ikusi nuen krematoriumeko enplegatu mehe bat Emmari hurbiltzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 101. orr.

Frangotan hotzik handienean buluzgorririk, ainitz hil dira "chambre à gaz" heietan pozoindaturik edo "crematorium" deitu labe trixte hetan errerik.  Herria   2005-03-03


krematorium ik krematorio.

krematsu 1 izond krema daukana.

Turroi-puska krematsuak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.

Xerra bana jarri plater bakoitzean, eta risottoa zerbitzatu zuen, ondo krematsua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.

2 irud/hed

Andreak, berehala, espresio oro ezabatu du bere begitarte krematsutik eta zenbait urrats egin ditu itsuen gisa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 89. orr.


kremazio iz hilotzak krematorioan errauts bihurtzea.

Kremazioa, izaten da ba...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 89. orr.

Kremazioa, bai; orain asko ibiltzen dena da.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 89. orr.


kremlin iz errusiar hiri zaharretako zitadela edo gotorlekua.

Goiko hiria eta haren kremlina bertan behera utziak zeuden garai hartan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 88. orr.

Kremlina biribila zen, bi verstako luzerakoa, eta Moskukoaren antzekoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 88. orr.


kreol (orobat kreole eta kreollo g.er.) 1 izond/iz Europan ez beste edozein tokitan europar gurasoengandik jaio den pertsona; haren ondorengoa.

Charlotte Bronteren Jean Eyre nobelan ageri den emakume kreola (Bertha Mason) da ikuspegi oker horren adibide argia.  Berria - Kultura   2006-01-31

Pidgin hizkuntzetatik etorri diren hizkuntza kreoleak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 222. orr.

Josefina, sortzez kreol eta sineskeriazalea, Enperadorearen lagun zetorren Baionara.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 61. orr.

Europar, eurasiar eta asiarren estatus uniformeak Indian Britainiar Inperioaren pean, eta europar, kreol eta "indiarrenak".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 91. orr.

Kreolei buruzko uste okerrak salatu nahiak bultzatu zuen Jean Rhys nobela hau idaztera.  Berria - Kultura   2006-01-31

Herritarren %77 kreoleak diren arren, euren hizkuntza debekatua egon da urteetan eta ondorioz galtzekotan egon da.  Berria - Mundua   2004-05-21

•2 iz kreolera.

Badute beren hizkuntza hango jendeek... kreollo bat, erdi-portugesa, erdi-afrikar akzentuarekin, bantu hizkuntzetatik hartua.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 198. orr.


kreole ik kreol.

kreolera iz Antilletan, europar hizkuntzen eta bertakoen arteko eragin-truketik sorturiko hizkera edo hizkuntza.

Gaur egun, Martinikan, biztanleen %95ak kreolera erabiltzen dute karrikan, saltegietan, familietan.  Herria   2004-06-24

Gehiengoaren mintzaira izanik ere, kreolerak ez du ofizialtasunik, Frantziak ez baitu bere jakobinismoa bidean galtzen.  Herria   2001-11-08

Kreoleraz aritzen den unibertsitatea eta kreoleraz idazten duen egunkaria daude egun.  Berria - Mundua   2004-05-21

Urtean bizparihu besta nagusietan kreolerazko kantika bat edo beste onartuak baitira orai.  Herria   2004-06-24


kreollo ik kreol.

kreosota (orobat kreasota g.er.) iz harrikatzaren galipotetik destilaturiko gaien nahastura, antiseptiko gisa eta zura babesteko, besteak beste, erabiltzen dena.

Han bazuten biziro elikatzea, eguzki bainuak ematea, aire zabalean biziaraztea, eta etxean, kreosota jarritako giro batean, indartu eta haurtzarotik irten ahal izateko baldintzarik hoberenez inguratzea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Kartoizko kutxak, kreosotaz margotutako hagak, burdina galvanizatuzko xaflak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 152. orr.

Luisitok higiene handiko bizimodua zeraman, leihoa zabalik lo egiten zuen, Andresek gauero kreasotaz bustitzen zuen gela batean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 143. orr.


krepa ik krepe1.

krepe1 (orobat krepa) 1 iz esnearekin, irinarekin eta arrautzekin egiten den talo modukoa, frijitua edo errea, askotan betegarri bat biltzen duena.

Idoiari bere ama paristarrak krepeak frantses erara egiten erakutsia zion, askotariko jakiak ipiniz barruan. -Krepeak egingo ditugu, Maria?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.

Barrara hurbildu, krepe arruntak kabiar prezioan ordaindu, eta kalera irten zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 114. orr.

Krepe batzuk jan, hiruzpalau garagardo edan eta dozena erdi purutxo erre zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 114. orr.

Baina oroitzen naiz entzunik Donibane Garazitik etortzen zirela emazte batzuk, kausera, krepa, etxeko baratzeki eta fruitu saltzera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 84. orr.

Bazen zintzur bustitzeko edari hauta, talo, krepa, etxe pastiza, eta bertze gauza frango, denak joan dira han zirenen artean.  Herria   2002-12-19


krepe2 (orobat krepa) 1 iz ehun arin eta fina, zeta, artile edo kotoizkoa, izurtze prozesu bat izan duena.

Abagunerako gizabidetsu jantzita zegoen, krepe beltz txinatarrez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.

Urduri samar, baina eseri nintzen Txinako krepezko aulki apal hartan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 382. orr.

Beste inori entzuten ez zitzaizkion hitz miragarriak esaten zituen: gipura, izurdurak, Txinako krepa, larrugaina, ozkar puntua, izur zeharra, gona-taulak, bolantak...  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

Gela luze bat; erdian, mahai luzeak, zetazko eta krepezko oihalak: batzuk grisak, besteak izokin ala esmeralda kolorekoak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 466. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Krepe-paperezko otzarak, menda-zaporeko gozoki trinkoz mukuru beteak, te-mahaiaren izkinatan zeuden bizigarri modura.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

krepe paperezko (3)


kresal 1 iz gesala.

Azala ondo belztuta, ilea eguzkiak eta kresalak tarteka argitua.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 168. orr.

-Nik kresalaren usaina besterik ez diat aditzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 139. orr.

Hormetako karea jaten zuen kresalaren usainarengatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 203. orr.

Pipa hustu zuen kresalak erretako paretaren kontra kolpetxo batzuk emanez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 228. orr.

Gizonaren kresal mikatza azalean itsatsirik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 67. orr.

Argazkiari so zegoen, ametsaren kresalak bustita  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 107. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haizeak gogor jotzen zuela hondartzan, kresal ura eta harea altxatuz.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 75. orr.

Nik, kostatar huts honek, kresal giroa ezagutzen nuen, eta amairik gabeko langar isila.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.

Eta arnasa sakon hartzeari ekin diot, indarka ia-ia, kresal lurrunean igeri, antsiak jota dauden eriek airea hartzen duten bezalatsu.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 28. orr.

Aparra eta kresal gandua, gero eta hurbilago.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 37. orr.

Eguratsa hezetasunez eta kresal-usainez betetzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 319. orr.

Hormetako kareak kresal usaina zuen.Itsasoan igeri egin eta gero azalean geratu ohi den kresal eta giza usainen oraldi gazi-mina.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 124. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azkenean, dena urtzen hasiko da, eta elur-kresala geldituko da, elurra mehetu eta gesaltzen denean, eta plisti-plasta ibiltzeko tamainako elur-salda bihurtuko da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kresal usain (3); kresal usaina (7)

kresalaren usaina (4)


kresaldu, kresal(du), kresaltzen du ad kresal bihurtu.

Ondarruko euskeraz sentsualitate naturalista kresalduz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 43. orr.


kresaltasun iz kresal izateko nolakotasuna.

Gogoa hutsik geldituko zara, tutuen hots tristeak lehenik eta tutuen isiltasun tristeagoak ondotik murgilduko zaituzten fuel, minio, ustel edo kresaltasun sakonean zorabiatua, inor bizi ez den uharte bilakaturik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 262. orr.


kresaltsu izond kresal asko duena.

Raimundo Silvak leiho ilunak arretaz behatzen ditu, fatxada kresaltsu eta zikinduak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 92. orr.

Oihuka hitz egin dit, marinelek "arria!" esateko erabiltzen duten tonu latz kresaltsu horretan: [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.

Jende artean zebilenetan, alkoholak, kantuak eta sasien gibeletan jotzen zuen zulo bakarreko xirula kresaltsuak bakez betetzen zutela onartzen zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 129. orr.


kresaltza iz adkor itsasoa.

Hogeita hamar aldiz die Febok bere organ itzulia egin Neptunoren kresaltza zabalari eta Telus-en bolari berdin.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 127. orr.


krespoi iz dolu xingola.

Balkoietan bandera gorri-horiak krespoi beltzekin eskegitzen ziren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 101. orr.

Leo Esteban Nietoren heriotza salatzeko ikurrinak krespoiarekin jarri zituzten ziegako leihoetan eta txartelak itsatsi moduluetan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Bi emazte behartsu eta mutil telegrama-partitzailea zeuden krespoian itsatsiriko txartela irakurtzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 17. orr.


kresta iz gandorra.

Hainbeste jende ezezagun, denak berbetan, edaten, erretzen, barrezka; hainbeste larru beltz, hainbeste bota izugarri, hainbeste kresta, hainbeste tatxet eta pintxo...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 124. orr.


krestomatia iz irakaskuntzarako egokituriko testuen bilduma.

Krestomatiak, antologiak, edizio kritikoak, eskuliburuak, separatak, kantutegiak, poesia klasikoaren edizio elebidunak, villanellen eta cicilianen eta stornelloen eta gisa horretako herri poesiaren bildumak...  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 228. orr.


krestoniar izllag/iz

Krestoniarrak baino iparrerago, gizon bakoitzak emazte bana baino gehiago duenez, senarra hiltzean lehi bizia sortzen dute alargunen artean, senar zenak maiteena nor zuen bereizteko, eta ohore hori lortu duenari, seniderik hurbilenak lepoa mozten dio hilobiaren gainean, eta senarrarekin batera ehortzi  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 215. orr.


kreta iz klera, buztinzuria.

Hareatzez haraxeago, ortzemuga urruna urratzen zuten kretazko mendien tontorrek, zuritasun itsugarriz dirdirka noiznahi, baita egun euritsuetan ere, eguzkiak beti argituko balitu bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 364. orr.

Sabai gangatuak prestatuta eta ehunduta daudenean, azpiko aurpegiari lehenengo zarpeatua emango zaio plaunkaiarekin, gero harearekin berdinduko da, eta ondoren kreta edo marmol-hautsarekin luzituko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3270. orr.

Kreta otxarraren sustraiekin eta eskarlatarekin nahastuz ere egiten dira purpurazko koloreak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3550. orr.


kretar ik kretatar.

kretatar (orobat kretar) iz Kretakoa, Kretari dagokiona; Kretako hiritarra.

Kretar gezi batek zaurtu ninduen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.

Denok, judu eta juduberri, kretar eta arabiar, Jainkoaren egintza miragarriak geure hizkuntzetan aipatzen entzuten diegu.  Elizen arteko biblia   Eg 2,11

Epimenides Kretakoa izan zen paradoxa honen sortzailea, deklaratu zuenean: "Kretatar guztiak gezurtiak dira".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 304. orr.

Lapurretari buruzko legeak kretarrengandik lazedemoniarrengana pasatu zirenean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 259. orr.


kretazeo iz geologian, bigarren aroaren amaierako aldia, klera sortu zen garaiari dagokiona.

Inor ez zen bizirik atera, kretazeoko kreatura txiki ezdeus batzuk baizik: ugaztunak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 236. orr.

Eskuaren dardarak salatu zuen, betikoa zen, irudimenaren koleopteroa, iruditeriaren brontosauroa, Kretazeotik iraun duena, sardinak kutxatan sutan jartzen dituen betiko sukaldari maisua.  Berria - Kultura   2004-11-27


kretaziko iz kretazeoa

Baziren Jurasiko eta Kretaziko garaietan bizi izan ziren txipiroien antzeko bizidun batzuk.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 199. orr.


kretinismo iz garapen fisiko eta mentalaren murrizketa eta malformazioak ezaugarri dituen eritasuna, tiroidearen hutsegite batek sortua.

Tiroidearen jarduera eskasak eragindako adimen urritasun sakonari deitzen zaio kretinismoa, eta endekapen fisikoarekin batera agertzen da gehienetan.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Iodo faltaren ondorio «larriena» kretinismoa da. Bozio eta kretinismoa, endemikoa.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 45. orr.


kretino 1 izond kretinismoak joa.

Tom Itsua baino mende bat lehenago, izan omen zen Gottfried Mind izeneko "kretino inuzente" bat, 1768an Bernan jaioa, marrazteko dohain harrigarria erakutsi zuena umetatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

2 ergela.

Giza kondizioaren minak hunkitua, gizarte aferetan engaiatzerat pusatua da maiz, nahiz jendartea kretino samarra zaion, gehienetan jasangaitza, zenbaitetan jasanezina.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 64. orr.


kretona 1 iz kotoizko ehuna edo oihala, lore imprimatuak dituena.

Hirugarren kategoriako bagoi zahar batera igotzen ikusi zuten [...] eta bere kretona grisezko jantziarekin konpartimendu batean ezkutatzen. Burua leihoko errezelaren kontra jarririk, kretona hautseztatuaren usaina arnasten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 216. orr.

Kretonazko ehun satinatu gehiegi aukeran.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.

Ellenek kretonazko gortina bat eseki berria zuen leihoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Burutazio gozo bat etortzen zitzaion halakoetan, jantzi-ilara mordoa zain zeukalakoa, artean ere berri-berria, zein bere kretona-azal loretsuz estalita.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 228. orr.

Kretona oihalez tapizaturiko besaulkiz eta kuxin txiki lodi batzuez inguratuak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kretonazko ehun (3)


krexa 1 iz ipar Jesus haurra jaiozen ganbela; jaiotza (5. adieran).

Krexako haurrak bere besoak zabal zabal luzatzen ditu harenganat heldu direneri ongi etorri egiteko.  Herria   2003-12-25

Hor miresten ahalko dira Donostiako Belenisten elkarteak eraikitako 15 krexa ederJuan Carlos Duque-ren krexa animatuak du arrakasta handiena bildu.  Herria   2004-12-09

Heraitzeko Santa Katalina kaperan eginen da Eguberriko krexa erakusketa bat, abendoaren 7tik 14era.  Herria   2004-10-28

2 haurtzaindegia.

Hau da krexa edo haurzaindegi bat Uztaritzen dena eta hor badabila jadanik Itsasuko haur bat.  Herria   2001-01-25

Urruñan, bada krexa eta haurzaindegi bat Ohantzea deitzen dena eta ainitzek estimatzen dutena, bainan gero eta galde gehiago badelakotz tokia du xuhur.  Herria   2005-03-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eguberriko krexa (3); gaitzeko krexa (4); krexa biziduna (3); krexa erakusketa (5)

eguberriko krexak (4)

krexaren seinalea (4)


krexu iz iturri-belarra, berroa.

Nola esaten diozue belar honi espainieraz? -galdetu dut krexua ene makilaren puntaz erakutsita.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 155. orr.


kriatura ik kreatura.

krida iz deia.

Duela zenbeit urte bakarrik, krida deitzen ginuen igande goizetako abisuak Euskaraz ziren, Herriko Etxeko mikroetarik entzuten ginintuen, gaur Eliza aintzineko pano elektroniko hortan ez da ahamenik ere ikusten Euskaraz idatzirik  Herria   2004-01-01


kridagune iz ipar deiak egiteko gunea.

Donibane Lohizune/Ziburuko portuan, kridagunearen gibel aldean ikusten da hupa haga bat.  Herria   2003-09-11

Hendaiako kridagune ohian idekiko da heldu den urteko urrian.  Herria   2003-09-11


kriket1 (orobat ckricket g.er.) 1 iz britainiar jokoa, zurezko bateekin eta pilota batez, hamaikana laguneko bi taldek zelai batean jokatzen dutena.

Kriketean jokatzeko pala batek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 12. orr.

Zelai horren alboan izen bereko kriket zelaia dago, eta hantxe egin zituzten beroketak bi taldeek, zale askoren begi bistan.  Berria - Kirola   2006-04-18

2 (hitz elkartuetan)

-Nik erosiko nikek etxe bat Cotmore-Richard andrearena bezalakoa, hura baino bi bider handiagoa, eta ckricket zelai bat eta futbol zelai bat, eta egiazko garaje bat, bere mekanikari eta igogailu eta guzti.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 77. orr.


kriket2 1 izond koketa, apaina.

Solange eta ni bakarrik geundela goxoki itzalean, alegia deus ez, musu eman nion nexka kriket eztiari.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 77. orr.

Saihetsean den hondartzan, pintatu berriak diren batteliku kriketak, egur batzuen gainean garbiki eta ordenatuki ezarriak, kroskoa gainera.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 156. orr.

Hango nexkatxek zuten ongi merexitu pollit kriket fama.  Herria   2004-02-05

2 (adizlagun gisa)

Hiria ez liteke kriketago paratzen ahal, muino berdeen erdian, Aturri eta Errobi ibaien konfluentzian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.


krima ik krimen.

krimen (orobat krima g.er.) 1 iz lege hauste oso larria, zigor handiena merezi duena.

Heresia ordea krimen bat da.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 112. orr.

Gurean krimena dena, bertutea da maiz ehun legoa beherago.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 47. orr.

Beste krimen bat ere izan zen, krimen askoz ere larriago bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 182. orr.

Erreboluzioaren eta beste krimen askoren errudunak izan direlako maisuak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 96. orr.

Krimen hau, higuingarria bada ere, arrunta da.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 145. orr.

Gizon bati krimen bat egozten bazaio.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Barkamena eskatzeak aurrenik krimenaren aitortza dakar.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.

Krimen guztiak onartzeko prest daude.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 13. orr.

Presidentea 17 gerra krimen eta gizateriaren aurkako krimenez akusatu zuen Sierra Leonako Auzitegiak. herria¬

Hori da Maiestate Gorenaren aurkako krimen deritzana.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 210. orr.

Inork ez dezala argudiatu nire moralaren biguntasunak gaizkileek krimenerako duten joera hauspotzen duela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 233. orr.

Baina zein zen askotan lesa maiestateko krimen hori?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ez dago krimen guztietan esku-eskura den baliabiderik, gezurra eta itxurakeria ezabatzeko.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 78. orr.

Estalinismoaren krimenak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 10. orr.

Krimenaren gertalekua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 126. orr.

Esan liteke Raimundo Silva krimenaren lekura itzultzen den gaizkilea bezala doala argitaletxera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 99. orr.

2 (izenondoekin)

Fedegabekeria gure artean, haien artean baino krimen handiagoa da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Krimen larriak, zehatzago hilketak leporatzea.Suzko armak eramatea krimen larri gisa zigortzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 177. orr.

Belarjalea bera, animaliak jatea krimen larritzat daukana.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 123. orr.

Ihes egin behar du desertzioaren krimen barkaezinetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.

Baztertu behar da krimen politikoa izan zela edo lapurtzeko asmoz egina.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 342. orr.

-Krimen pasionala ez diagu inola ere baztertzen ahal.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

Gobernuak krimen antolatuarekin lotu zuen Djindjicen hilketa.  Berria - Mundua   2004-05-04

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kriminal.

Osmanliarrek kontrol zorrotza zertu zuten administrazio- eta krimen-zuzenbideaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.

-Horrek krimen tasari eragiten zion, beraz.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 81. orr.

Anitz kasu badira non norbaitek gauza bat egin baitezake baina ez bestea eta, apezpikuaren krimen kasua horrelakoa da.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 158. orr.

Ekintza publikorik gabeko Jainkoaren aurkako saioetan ez dago krimen-gairik: Jainkoaren eta gizonaren arteko auzia da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Txinako ekonomiarik liberalena, krimen maila handienetakoa eta prentsa erasokor eta independenteena.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Krimen munduan drogen eta armen salmentaren ondoren emakumeen negozioa da dirurik gehiena ematen duena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 215. orr.

Liburu santuak [...] sugearen pozoiaren antzekoak dira: moralaren eta kaosaren sorburu dira, karitate eta krimen iturri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 7. orr.

Krimen-bolada honetan uste dut eraikin osoa hobeto argiztaturik eduki behar zenuketela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 444. orr.

1947ko urtarrilean Mafiaren ugazaba nagusi Lucky Lucianok Habanara jo zuen, bertako krimen-buruekin biltzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 285. orr.

Izan ere, astronomian, krimen eleberrietan bezala, gehienetan gauza txikienetan dago istorioaren giltza.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Hainbesterainoko literatura, krimen, abentura eta misterio-dosiak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pakistango presidenteak ohore krimenak salatu zituen bilkuran eta erantzuleak «ahalik eta gogorren» zigortu behar direla nabarmendu zuen.  Berria - Gaiak   2004-02-14

Goi-mailako traizio-krimena esaten zaio aberriaren edo honen ordezkari den soberanoaren aurka egiten denari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Krimen arruntetan, Ingalaterrako legea akusatuaren aldekoa da; baina goi-mailako traizio krimenetan, ostera, aurkakoa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Sierra Leonarako Epaitegi Bereziak 17 gerra krimen eta gizateriaren aurkako krimen leporatzen dizkio Taylorri. herria¬

Iraken egunero genozidio krimenak egiten ari direla.  Berria - Mundua   2004-10-22

Ideia guztiak nahasten ditu, estatu-krimen bihurtzen baitu gizabide-haustura besterik ez dena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Errebeldian epaituko dute "pozoitze ahaleginagatik" eta "sodomia krimenagatik".  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.

5 (egin aditzarekin)

Zitalkeria ezabaezinezko bi krimen egiteagatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 198. orr.

Ea lesa maiestateko krimena egin duen eta heriotza merezi duen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Zein krimen egin ote zuen Fubukik halako zigorra merezi ahal izateko?  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 107. orr.

Saddam Husseinek egin zituen krimen guztiak AEBen oniritziarekin egin zituen.  Berria - Mundua   2004-07-07

Krimen ergel, anker eta premiagabe hori egiten bazuen ere, ziur aski, dena hondatuko zela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 127. orr.

Izan ere, animaliak berak ere nola konturatzen diren noiz egin duten krimen bat, ezta?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 41. orr.

· Ordaintzen ez zuten zordun, esklabo iheslari, hiltzaile eta beste krimen nagusi batzuen egileentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 226. orr.

6 gizateriaren aurkako/kontrako krimen

Antisemitismoa gizateriaren aurkako krimena da.  Berria - Mundua   2004-02-20

Zibilen kontrako eraso masibo eta sistematikoak gizateriaren aurkako krimenak dira.  Berria - Mundua   2006-04-25

Genozidioagatik, gerra krimenengatik eta gizateriaren kontrako krimenengatik ari ziren epaitzen buruzagia izandakoa Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegian.  Berria - Mundua   2006-03-15

Sierra Leonarako Epaitegi Bereziak 17 gerra krimen eta gizateriaren aurkako krimen leporatzen dizkio Taylorri. herria¬

Hagako Auzitegiak gerra krimenez eta gizateriaren kontrako krimenez akusatu zuen lehenago Jugoslaviako presidente ohia.  Berria - Mundua   2006-03-14

Gizateriaren kontrako krimenak eragozteko neurriak hartzeko.  Berria - Mundua   2004-07-20

· Milosevici gerra krimenak zein gizateriaren aurkakoak leporatzen dizkiote.  Berria - Mundua   2004-09-01

7 krimen auzi

Argi dago kargutik kentzea merezi duten apezpikuen krimen auziak ez dituela Aulki Sainduak baizik epaitu behar.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 163. orr.

Gure Eliza Ama Sainduak halako inportantzia handitan baitauka kargutik kentzea merezi duen edozein apezpikuren krimen auzia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 153. orr.

Heresia gaiak eta apezpikuen krimen auzi epaiak, haste hastetik, Erromako Aulkiari berari izan dira atxikiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 159. orr.

8 krimen auzitegi

Loialistak zigorra ez betetzea «krimen auzitegien kontroletik erabat at» dagoela esan zuen atzo epaileak.  Berria - Mundua   2004-09-17

Parisko Krimen Auzitegiak ARB Bretainiako Armada Iraultzaileak inoiz bere gain hartu ez zuen hilketa batengatik auzipetu zituen erakunde horretakotzat jotzen zituen 11 militante independentista. herria¬

Yann Choucq abokatuak 1970ean indarrean zegoen Estatuko Segurtasun Gortearekin alderatu zuen Krimen Auzitegi Berezia eta Giza Eskubideen Europako Konbentzioak legez kanpokotzat duela gogorarazi zuen.  Berria - Mundua   2004-03-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako krimen (12); estatu krimen (4); frantziako krimen auzitegi (7); gerra krimen (12); gerra krimen iritzi (3); gizateriaren aurkako krimen (7); krimen antolatuan (3); krimen auzitegi (9); krimen auzitegi berezian (5); krimen bat egin (6); krimen bat izan (4); krimen itzel (5); krimen izugarri (5); krimen izugarria (5); krimen leporatzen dizkio (3); krimen perfektua (3); krimen ugari (3)

aurkako krimena (12); estatu krimena (4); gerra krimena (7); gerra krimena izan (4); gizateriaren aurkako krimena (4); kontrako krimena (3); krimena egin (4); krimena egiten (3); krimena egitera (3); krimena izan (12); krimena izan zen (3)

aurkako krimenak (17); egindako krimenak (3); gerra krimenak (56); gerra krimenak egin (9); gerra krimenak epaitzeko (3); gizateriaren aurkako krimenak (8); gizateriaren kontrako krimenak (6); kontrako krimenak (11); krimenak burutu (3); krimenak dira (4); krimenak egin (17); krimenak egitea (9); krimenak egitea leporatzen (5); krimenak egiteaz (5); krimenak egiteko (4); krimenak egiten (6); krimenak egiten ari (3); krimenak epaitzeko (3); krimenak eta genozidioa (3); krimenak gertatzen (3); krimenak ikertzeko (5); krimenak salatu (3); nazien krimenak (3)

krimenaren aurkako (5); krimenaren lekura (3)

gerra krimenen (9); krimenen erantzule (4); krimenen erantzuleak (8)

diktadurako krimenengatik (3); gerra krimenengatik (6)

gerra krimenez (11); gerra krimenez akusatutako (4); krimenez akusatu (3)

krimenik egin (4); krimenik handienak (3)

gerra krimentzat (8); gerra krimentzat jo (5); krimentzat hartu (4); krimentzat hartzen (5); krimentzat jo (8); krimentzat jotzen (4)


krimentsu izond

Baina esan biezat zergatik ez zituen berorrek auzibideratu gaizkintzok, hain izanik krimentsu eta heriotzaz zigorgarri, berorren segurtasunak, zuhurtziak, eta abarrek, larriki premiatzen zutelarik berori hartara.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 182. orr.


kriminal (orobat kriminel g.er.) 1 izond krimenarena, krimenari dagokiona. ik krimen 3.

Herrialdeko auzitegi kriminal eta zibilen mende.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 174. orr.

Fiskaltzak Auzitegi Kriminalaren ebazpenei helegitea jartzeko duen aukera.  Berria - Mundua   2004-12-04

Frantzian auzi kriminalak publikoak zirela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 233. orr.

Baina ez ote da auzibide kriminalaren gogortasun ikaragarria muzin honen eragilea?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Gai kriminalak, ekintza batzuen inguruan bakarrik mamitzen direnak, zehaztuta daude; gai zibilak, ordea, ez.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 49. orr.

Poliziak bazekien zelula kriminal bat ari zela osatzen Molinaoko basatzan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 243. orr.

Ikertzaileen arabera, susmagarria talde kriminal bateko kidea da.  Berria - Mundua   2004-02-22

Ardura zibilaz haratago, ikerketa kriminala ere ireki du AEBetako Justiziak.  Berria - Ekonomia   2004-08-26

Akusazio kriminal guztiak egozten zizkion bere buruari presondegira eraman zezaten oinak kateaz lotuta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 213. orr.

Aurrekari kriminalak zituzten pertsonak edo legez kanpo zeuden immigranteak ziren.  Berria - Mundua   2004-09-29

Ekintza zibil eta kriminal guztiak egintza dira azken buruan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 212. orr.

Helburu kriminal batekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 30. orr.

Jende errugabeen kontrako eraso kriminal hau.  Berria - Mundua   2006-04-25

Beren egiteko kriminala edertzeko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

Artikuluek "abortu kriminalaren" ondorioez besterik ez zuten hitz egiten.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Arduragabekeria kriminalaz akusatua izan eta lanpostua galdu zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.

AEBek erakunde kriminal bat, CIA, mantentzen dutela.  Berria - Mundua   2006-02-05

Espetxe politika «kriminalak» hil dituela.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Arazoa argitzen ez bazen, erantzulearen aurkako kereila kriminal bat jarriko nuela ere esan nuen.  Berria - Harian   2005-08-12

Janingoa izugarria izan zen, baina Rafan Israelgo Armada are modu kriminalagoan ari da jokatzen.  Berria - Mundua   2004-05-20

• 2 iz/izond krimen bat egin duena edo egiten saiatu dena; gaizkilea.

Kriminalaren arreba gure etxean izateagatik jarri nahi ziguten salaketa.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 215. orr.

Kriminalak marka ezabatzea lortzen duenean biktima ahanzturan erortzen da.  Berria - Kultura   2004-05-08

Kafe pozoitsua hartzeko zigorra zeukan kriminalak bizirik jarraitu zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 186. orr.

Kriminalak bezala jendaurrean zigortzen.  Elizen arteko biblia   Jb 34,26

Bazuen kriminal haiek eragiten zituzten torturen berri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

500 kriminal inguru atxilotuak izan dira.  Berria - Mundua   2004-07-14

Gurasoei lapurtu eta "ez da bekatu" dioena kriminalen pareko bihurtzen da.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,24

Jose Maria Aznar auzitara eramatea du helburu, gerlako kriminel gisa.  Herria   2003-04-24

Ez baitu ere konprenitzen nolaz eta zertako bertzea sartu den harremanetan kriminalarekin.  Herria   2003-04-10

Espetxean ez zuten kriminal handitzat hartu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 35. orr.

Kriminal arriskutsua naiz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 182. orr.

Egun batean urkamendian bukatuko zutela, zerri alproja kriminalak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 59. orr.

-Emakume hori alarguna duk zeuen kulpagatik, kriminal halakoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 194. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lombroso italiarraren teorien arabera, bazen kriminal tipo zehatz bat, jaiotzetik estigmatizatua, fisikoki ezaugarri jakinak zituena eta herentzia genetikoa zela eta kriminal bihurtuko zena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 139. orr.

· Lan antropologiko-kriminal fantasiaz beteak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.

4 gerra-kriminal iz

Gerra kriminalak justiziatik ihes egitea ahalbidetu duen giroa.  Berria - Mundua   2004-07-01

Gerra kriminalak atxilotzeko eta epaitzeko egingo ditugun ahaleginei lotuta dago Serbia Europako Batasunean sartzea.  Berria - Harian   2005-07-10

Hura gerra kriminal gisa epaitzeko irakiarri entregatzeko eskaria ere egin zuten.  Berria - Mundua   2004-01-21

Lehen aldiz, ustezko gerra kriminal bat Nazioarteko Zigor Auzitegian.  Berria - Mundua   2006-03-21

Hura eta beste bost ustezko gerra kriminal atxilotu eta estraditatzeko eskatu dio Nazioarteko Zigor Auzitegiak Belgradi.  Berria - Mundua   2006-05-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egintza kriminal (3); ekintza kriminal (7); erakunde kriminal (4); gerra kriminal (5); kriminal arriskutsu (4); kriminal guztiak (6); kriminal hutsa (3); politika kriminal (3); talde kriminal (3); ustezko gerra kriminal (4)

aurkako kereila kriminala (4); ekintza kriminala (3); espetxe politika kriminala (4); kereila kriminala (17); kereila kriminala aurkeztu (7); kereila kriminala jarri (3); kriminala izan (4); kriminala jarri (3); politika kriminala (6)

ekintza kriminalak (14); gai kriminalak (3); gerra kriminalak (3); kriminalak dira (6)

politika kriminalaren (5)

auzitegi kriminalean (4)

auzipetze kriminaleko (5); auzipetze kriminaleko legea (3); judiziamendu kriminaleko legearen (3); prozedura kriminaleko legea (4)

egintza kriminalen (5)

egintza kriminalen (5)

kriminaltzat hartzen (5); kriminaltzat jo (6)


kriminalista 1 izond krimen auziei dagokiena; krimen auzietan aritzen dena.

Ikerketa Kriminalistaren Arloko foruzainek atxilotu zuten iaz jende gehien, 287 lagun denera, hain zuzen ere.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Ramon Rumaya, Urduñako abokatu kriminalista, makilakadaka hil zuten Larrinagako kartzelan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 86. orr.

Abokatu kriminalisten elkargoaren buruak.  Berria - Mundua   2004-04-06

• 2 iz krimen auzietan aritzen den legelaria.

Itaunketek, kriminalisten arabera, espiralean garatu behar dute gertakizuna, nolabait esateko, baina sekula ez zuzen-zuzenean  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 104. orr.


kriminalistiko izond delituak edo krimenak aurkitze, azaltze eta frogatzeari dagokiona.

Defizit demokratiko hori, esate batera, bortxaren arazoa egundo ez planteatu nahi izatean, ikusten da, diferentzia kultural bezala, balio (erlatiboki) kontrarioen topetakoa bezala alegia gizarte multikultural batean, dogmatikoki beti termino kriminalistiko soiletan baizik, horrek eztabaida guztia arras sinplifikatzen baitie, oso eroso.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 73. orr.


kriminalitate (15 agerraldi, 4 liburu eta 6 artikulutan) 1 iz ekintza baten izaera kriminala. ik kriminaltasun.

Kriminalitatea bera -"monomania gizahiltzaile" ospetsuen ondotik- desbideraketa modu bat bihurtzen da, nola edo hala zoramenarekin lotua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 50. orr.

IRAk abian duen terrore eta kriminalitatea Sinn Fein/IRAren buruzagitzaren baimenik gabe diharduten norbanakoen ekintzak direla.  Berria - Mundua   2006-02-02

2 leku jakin batean denbora jakin batean egin den krimen kopurua edo indizea.

Ezein ikerketak ez du erakutsi heriotza zigorrak beste zigor batzuek baino modu eragingarriagoan kriminalitatea eragozten duenik.  Berria - Mundua   2006-04-20

3 (hitz elkartuetan)

Zenbatean jaitsarazi omen dituen kriminalitate-indizeak mundu osoan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 146. orr.

Martin Ugalde ere ez duela auzipetuko dio epaileak autoan, bere kontra «kriminalitate zantzu aski» ez dagoenez.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kriminalitate zantzu (3)


kriminalizatu, kriminaliza, kriminalizatzen du ad kriminaltzat jo edo hartu.

Lege horrek ideiak kriminalizatzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-25

Ezin dira aukera ideologikoak kriminalizatu. Euskararekin, ordea, gu guztiok kriminalizatu gaituzte. Haien helburua euskal gazteria kriminalizatzea delako.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 181. orr.

Nafarroako Gobernuaren estrategia beti izan da urtegiaren kontrako mugimendua kriminalizatzea, bortizkeriarekin lotzea.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 155. orr.

Basauriko lan gatazka «kriminalizatu» izana egotzi diote garbitzaileek alkateari.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gazte kriminalizatuak (3)

kriminalizatzeko saioa (5); politikoak kriminalizatzeko (3)


kriminalizatzaile izond kriminalizatzen duena.

Hedabideak dira egun euskal gazteriaren aurkako lobby kriminalizatzaile lanetan aritzen diren erantzule garrantzitsuenetakoak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Gaurkoan hedabide intoxikatzaile-kriminalizatzaile horien rola agerian utzi eta aurre egin nahi izan die Segik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11


kriminalizatze iz kriminaltzat jotzea edo hartzea.

Zergatik hala ere? kriminalizatze asmoa dago.  Berria - Harian   2006-03-05


kriminalizazio 1 iz kriminalizatzea.

Pentsamendu bakarraren eta ideien kriminalizazioaren kontra.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Tortura salaketaren kriminalizazioaz arituko da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Hainbat gaztek jasaten duten «kriminalizazio eta indefentsioa» salatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Ildo beretik, kriminalizazioaren arazoa itzela da: lan egiteko adina duten gizonezkoen %2a kartzelan omen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 274. orr.

Kriminalizazio hiltzailerik ez!  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 62. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Euskal gazteria pairatzen ari den «kriminalizazio» egoeraren aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Gertaera hauek ezin dira egun bizi ditugun sumindura eta kriminalizazio girotik bereizi.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Euskal gazteen aurkako kriminalizazio dinamikaren barruan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Gertatutakoa euskal gizartearen zati baten kontrako kriminalizazio politikaren ondorio da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

PPk abiatutako «kriminalizazio kanpaina» salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

SA legebiltzar taldearen kontrako «kriminalizazio saioa» salatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako kriminalizazio (4); kontrako kriminalizazio (3); kriminalizazio hiltzailerik ez (3); kriminalizazio saio (3); kriminalizazio saioa (3)

aurkako kriminalizazioa (3); ideien kriminalizazioa (3); kriminalizazioa salatu (4)

ideien kriminalizazioaren (3); kriminalizazioaren aurkako (3)


kriminalki adlag alderdi kriminalean.

Ez nago objtektibotasunez egoera deskribatzeko moduan, kasuan kriminalki interesaturiko alde batean bainago.  Berria - Kultura   2006-01-24


kriminaltasun (11 agerraldi, 2 liburu eta 7 artikulutan) 1 iz ekintza baten izaera kriminala. ik kriminalitate.

Nola bihurtu ahal izan den kriminaltasuna mediku-azterlanen objektua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 58. orr.

2 krimenak egotea.

Indarkeria eta kriminaltasunaren amaiera lortzeko.  Berria - Mundua   2006-03-23

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gertatu zen, baina, independentziaren aurreko garaian, ordura arte inoiz ikusi gabeko kriminaltasun uhinak harrapatu zuela hiria. akusatuen kontra «arrazoizko kriminaltasun zantzuak» daudela ikusten duelako.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 21. orr.

Irlanda iparraldean politika parte-hartzailea ahalbidetu ahal izateko kriminaltasun mota guztiak bukatu behar direla.  Berria - Mundua   2006-02-02


kriminel ik kriminal.

kriminologia 1 iz zuzenbidearen adarra, delitua alderdi guztietatik aztertzen duena.

Dotzena bat jakintsunei emana izan zitzaien Bavariako kriminologia aztertzea 1850etik orain arte.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 125. orr.

Heriotzekin eta horrelakoekin omen zuen zerikusia kriminologiak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 84. orr.

Kriminologiako kasu ilunak argitzeko tresna berriak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 88. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gauza gehiago ere argi utzi ditu kriminologia zerbitzuko txostenak, besteak beste, gizon hau arnasketa eskasagatik hil zela, bularrezurraren hausteak eraginda.  Berria - Harian   2005-08-12


krinolina (corpusean kriolina soilik, agian hutsegitea) iz gona harrotzeko erabiltzen zen armazoia.

Oso antigoaleko eszena zen hura, ia-ia kriolinak eta galtza gerri-zabalak ere eskatzen zituena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 195. orr.


kriogenizatu, kriogeniza, kriogenizatzen du ad izaki bizi bat oso tenperatura apaletan izoztu eta egoera horretan atxiki, etorkizuneko suspertze baten zain.

Artikulu honen egilea kriogenizaturik dago Rushmore mendiaren barruan kokaturiko base ultrasekretu batean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 180. orr.

Egia al da bunker sekretu batean kriogenizatuta daukatela, Jim Morrison, Bruce Lee eta Walt Disneyrekin batera?  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 177. orr.


kriol ik kriollo.

kriolina ik krinolina.

kriolismo ik kriollismo.

kriollismo (corpusean kriolismo soilik) iz kriolloen bizitza eta kultura goraipatzen zuen literatura joera errealista, XIX. mendearen amaieran Hispanoamerikan sortu zena.

Formulazio absurdoak estaltzen duen pentsamendu oso sinplea, Unamuno-ren "kriolismo"aren argitan argitzen da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 133. orr.


kriollo (orobat kriol g.er. eta kriolo g.er.) 1 izond kreola.

Amerika krioloa bere ideia panhispanistan biltzeko, garrantzi guztia hizkuntzari eta hizkuntzari bakarrik eman beharra zeukala.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 134. orr.

Harro egoteko motiborik ez zitzaion bere ustetan falta: sortaldetarra izatea, kriolloa izatea, emakume guztiak erakartzea [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 211. orr.

2 iz kreola.

Kriolloa [...] indigenista agertzen da europarron aurrean, indioen ondorengo eta aldezle, baina guztiz europar jokatzen du gero indio horiexen aurrean, indio-odolik balu ere hura ukatuz eta ezkutatuz. Hizkuntz eta kultura guttituen elkarteak, bere baitan altzazianoak, euskaldunak, bretoinak, katalanak, kriolak eta okzitanoak biltzen dituenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 130. orr.

Kriolloak eta espainolak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 20. orr.


kriolo ik kriollo.

krioterapia iz oso hotz handia erabiltzean datzan sendabidea.

Tratamenduan jarri dute: atsedena, hanturaren kontrakoak eta krioterapia.  Berria - Kirola   2004-05-11


kripta 1 iz eliza bateko lurpeko solairua, elizkizunak egiten direna.

Sabai gangaduna zuen eta, oro har, kripta ahoz behera jarritako kikara baten tankerakoa zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 278. orr.

Orain Hanburgon gordetzen da, Santa Katalina elizako kriptan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 255. orr.

Katedraleko kriptan gorde nintzen denbora hartan guztian.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 98. orr.

Ostiralean ehortziko dute Karol Wojtyla San Petri basilikako kriptan.  Berria - Harian   2005-04-05

SSetako buruzagiak Esbastikaren Kriptan giltzapeturik egonen ziren, atexka gotorra joz eta garrasika.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 291. orr.

Maiatzaren 8a arte izanen da erakusketa Miarritzeko Eugenia kriptan.  Berria - Kultura   2006-02-18

2 ehorzketak egiten ziren lurpeko tokia.

Figura beltz batzuek eskuetan zituzten kriseiluen argipean, Highgate-ko kanposantuko hilarriak nekuskien sastrakak estaliak, kripten burdinazko ate herdoilduak eta armiarma sare grisak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 207. orr.


kriptiko 1 izond guztiz iluna eta ulergaitza; oso gutxik ulertu ahal izateko egina dena.

Uste dut badutela gure historia etnologiko ilunean beren leku kriptikoa: juduak, moroak, jitoak...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 34. orr.

Oro har jito kastakoak zirela, edo hobeki esan, orotariko jendaje kriptikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.

Bere ustez, kritikariak ilunak ziren, kriptikoak; artista onak, berriz, gardenak, ulerterrazak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 122. orr.

Mezu kriptikoren bat bidaliko ote zidan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 97. orr.

Ekonomilariaren ohiko hizkera kriptikoan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.

Maimonek, modu kriptikoan, Samael izenak hebreeraz 'ezkerra' esan nahi duen -smol hitza inplikatzen duela aipatzen du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

2 (hitz elkartuean)

Musikariak beren zereginetara itzuli dira, mahaiko teknikariarekin eztabaidan, gitarraren hotsa zoliegi edo apalegi entzuten ote den, beren hizkera tekniko-kriptiko horretan  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 64. orr.


kriptofonia iz ahotsa, dagokienak soilik uler dezaten, kodetzeko eta deskodetzeko antzea.

Maria andreak kriptofoniari buruzko oinarrizko ezagutza batzuk balitu, hemendik alde egitean sekretu guztiaren jabe izango litzateke, eta irri egingo lieke berari irri egin liezaioketela uste zutenei.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 366. orr.


kriptografia iz kode sekretuan idazteko antzea.

Voynichen eskuizkribuak buruhauste handiagoak sortu ditu liburu misteriotsuen munduan beste ezein liburuk baino, jende batek baitio sekretu handiak daudela han, nahiz eta kriptografiaren zientziak ez izan behar adinako abileziarik han idatzitakoak askatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 47. orr.

Perpaus horiek, lehen begiratu batera hanka-bururik gabeak, aise justifika litezke kriptografiaz nahiz alegoriaz baliaturik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 66. orr.


kriptografiatu, kriptografia(tu), kriptografiatzen du ad kode sekretu batean idatzi.

Beraz, enbarkatu guran izan zitezkeen eskuindarren izenak Gure Gizonak batuko zituen eta kriptografiaturik helaraziko zizkigun.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 61. orr.


kriptograma iz kode eztuku batean idatziriko dokumentua.

Globoak, kanibalak, mapak, haitzuloak, kriptogramak, ekaitzak, uharteak, hotza, sumendiak, piratak, itsasontziak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.


kriptoikertzaile (corpusean kripto-ikertzaile soilik) iz

Mendebalde moderno berant sekularizatuaren zientzia berria, ordurako, holandarren bidez, ezkutuan aztertzen ari ziren kripto-ikertzaileak animatzen zituen mugimendua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 268. orr.


kriptojudu (corpusean kripto-judu soilik) iz isileko judua, bataiatua egonik ezkutuan judu erlijioa praktikatzen duena.

Toskanako gobernuak Espainiatik eta Portugaletik ihesi joandako kripto-juduei Livornon ezartzen utzi zien K.o. 1593an eta gero.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 203. orr.


kriptokomunitate (corpusean kripto-komunitate soilik) iz isileko komunitatea.

Bi alderdiek jarraitu zuten jokabide bikoitza izaten -goragoko araua beren kripto-komunitateko kideekin tratatzeko, eta arau apalagoa, ustez jada existitzen ez zen gizarte-mugaren bestaldean, izenez herrikide zirenekin tratatzeko-.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 204. orr.


kriptokoziko izond meningitisaz mintzatuz, Kryptococcus neoformans-ek eraginikoa.

Meningitis kriptokozikoa milioi bat pertsonako bostek izan ohi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12


kriptokristau (corpusean kripto-kristau soilik) iz isileko kristaua.

Historiaren filosofia kripto-kristauari ustezko kristau ohi arrazionalistek eusten baitzioten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 127. orr.

Herodetar gutxiengo txiki batek iraun egin zuen beren atzerriko fede debekatuari berrehun urte baino gehiagoz isilpean leial atxiki zitzaizkion kripto-kristauengan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 268. orr.


kriptolengoaia iz hizkuntza ezkutua.

Zail da esaten 23/1 horrek Ernest Hemingwayren eta bere ingurukoen arteko kriptolengoaian zehatz-mehatz zukeen esangura.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 251. orr.


kriptologia iz sistema kodetuen azterketa.

Garai batetik hona, zenbaki lehenek garrantzi txit handia dute kriptologian. Esanak esan, "Txomin Domingon Baratza", usario luzeko baratza iluna dugu beraz, eta mereziko luke etnogenealogia historiko ttiki bat osatzea, gure Dominga, Domingone, Domintxene, Domintxin, Txomin, eta ahaidekoen kriptologia argituz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 374. orr.


kriptomera iz zuhaitz pinaburuduna, lorategietan ohikoa dena.

Haurtzaroko baso japoniarrak etorri zitzaizkidan gogora, astigarrak, kriptomerak eta gingkoak, ipurdiz gora moztuak ni bezalako izaki ezdeusa zigortzeagatik  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 33. orr.


kriptonimo iz pertsona baten isileko izena.

1961eko martxoan Konpainiak AM/LASH kriptonimoaren atzean ezkutatuko zuten gizona kontaktatu zuten; Rolando Cubela Secades zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 312. orr.


kris iz

Kanada-ko Kris jendetzearen solas baten bidez, nahi dugu bururatu: "Azken arbola moztua izanen delarik, azken ibaia pozoinatua izanen delarik, azken arraina arrapatua izanen delarik orduan bai, gizona ohartuko da dirua ez dela jaten!" .  Herria   2003-02-13


kris-kras

Beste olatu bat gorputzen kris-kras artean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 196. orr.


krisalida 1 iz beldar egoeraren eta egoera helduaren arteko fasean dagoen intsektua, bereziki lepidopteroa; fase horretan intsektua biltzen duen kuskua.

Honela eliza bat zibilizazioen ugaltze-sistemaren zati litzateke, tximeleta eta tximeleta artean arrautza, larba eta krisalidaren papera eginez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 100. orr.

Tximeleta nakaratuak krisalidetatik jaio eta hil arte aritzen ziren leihoko kristala jotzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.

2 irud/hed

Judu-fedea, beste fede batzuk bezalaxe, bere xedea bete zuen krisalida bat zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 270. orr.

Ekialde urruneko kristau zibilizazioa nestoriotar kristautasunaren krisalida barruan sortu zen Oxus-Jaxartes arroan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dagoeneko osatu dugu elizen ikerketa beren krisalida-paperean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 104. orr.

Zibilizazio bat aurreko batekin ahaidetzeko prozesua, ondorengo adibideen azterketan hiru alditan analiza daitekeela aurkituko dugu, krisalida-elizaren ikuspegitik, "sorraldia", "ernaldia" eta "erditzea" dei genitzakeenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.

Mendebaldea, bere fase modernoan, bere krisalida-erlijiotik, kristautasunetik, emantzipatzen ari zen bitartean, Zibilizazio Helenikoak, horrelako krisalida erlijiosorik ez zuenez, gero eta erlijio-gose handiagoa zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 454. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Argi-krisalida haiek puzten eta hanpatzen segitu zuten tarte batez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 100. orr.

Erlijio-krisalida tradizional batetik irten eta bere balioak termino sekularretara aldatu dituen gizarte batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 262. orr.


krisantemo iz urre-lilia.

Alanbrearen barnealdean sasoiko loreak beren ontziekin ezarriak zituzten: krisantemo txuriak, moreak, horiak eta gorrastak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 143. orr.

Atzealdean lorategi txiki bat zuen, klase askotako arrosaz josia, baita tulipan eta krisantemo gorri-gorriz ere.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 257. orr.

Niri lorategiak hil zaizkit ahosabaian, gerrako arrosak eta hilerrietako krisantemo urrezkoak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 158. orr.

Herensuge eta krisantemo irudiez apaindutako sedazko kimono hori batez jantzita.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 148. orr.


kriseilu 1 iz oliozko argiontzi metxaduna, zintzilikatzeko kako bat duena; kandela sartzen den ontzi gardena, zintzilikatzen dena edo zintzilik eramaten dena.

Kriseilua ere ez da pizten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baizik.  Elizen arteko biblia   Mt 5,15

Eta izeki zituzten argimutileko kriseiluak.  Elizen arteko biblia   1 M 4,50

Pizturik uzten zituen argiontziak, kriseiluak eta kandelak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 383. orr.

Kriseiluekin batera olioa ere hartu zuten ontzietan.  Elizen arteko biblia   Mt 25,4

Andreasek, kriseilu bat eskuan harturik, belaontziko konpartimendu eta gelak erakutsi zizkien.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

Kriseilua pixka bat zabaltzea erabaki nuen, pixka-pixka bat besterik ez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 90. orr.

Toki ilunean argi egiten duen kriseilua bezala.  Elizen arteko biblia   2 P 1,19

Sabai baxutik zintzilika zegoen oliozko kriseilu bakar batek argitua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

Eskuko kriseiluez sarjentuari eta Justinari argi eginez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.

Kriseilu eskegiak eta ke ugariko argi zalanzkorrez dizdiz egiten duten zuzi erretxinatsuak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 325. orr.

Argi egiten zuen kriseilu piztuaren antzera.  Elizen arteko biblia   Jn 5,35

Kriseilu motel batek argituriko ganbara batean. Ezkerraldeko kriseilu karratu txikiaren argi ahulak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 160. orr.

Urbanok kriseilu moduko bat piztu eta botila bat ipini zuen egurrezko mahai gainean, baso batzuekin batera.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 51. orr.

Orga handiak ziren, horiak, lau zaldiz tiratuak, koloretako kriseiluz hornituak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Bidali zuen txaneltxo bat, popako kriseilua isioturik zeramala.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 50. orr.

Itzali egingo zaio biziaren kriseilua.  Elizen arteko biblia   EsZ 24,20

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez da aurrerantzean gaurik izango; ez dute kriseilu-argirik, ez eguzki-argirik beharko, Jainko Jaunak egingo baitie argi.  Elizen arteko biblia   Ap 22,5

A zer azti-kriseilu aparta!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 59. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jendarme pare batek gas-kriseiluekin argitu omen zuten denda barrena, elektrizitatearekin arazoak izan zituztelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 267. orr.

Petrolio-kriseilua hartu, eta lurrezko teilatura igo zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.

Tximiniaren bueltan, hormatik zintzilik, aitak egindako letoizko olio kriseiluak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 164. orr.

Guztiz atsegin, ongietorrizko irribarre batekin, tarteka kuia-kriseiluaren antzeko hortzeria hura erakutsiz, jendetasunaren eta molde onen eredu berbera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kriseilu bat eskuan (3); kriseilu piztuaren antzera (3)

kriseilua piztu (4)

kriseiluak piztu (6)

kriseiluaren argia (3)


kriseilutxo iz kriseilu txikia.

Bilboko ur bedeinkatu ontzi beirazkoak, Cauterets-eko latorrizko kriseilutxoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.


krisi 1 iz zerbaiten bilakaeran gertatzen den une edo epe larria.

Nazioarteko banku-sistema errotik inarrosi zuen 1980ko hamarraldiko zorraren krisiari, zuzeneko finantzaren berrindartzea jarraitu zitzaion 1990eko hamarraldian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Petrolioaren prezioa laukoizteak eragindako krisiaren ondorioz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Krisiaren sorrera-eragileetan, zabalkundearen mekanismoetan, eta konponbidearen baldintzetan, guztietan agertzen da dimentsio hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Errealitate bat da, tradizioaren krisia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 21. orr.

Bihotzeko krisi bat seriosa ukan zuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.

Delirium tremenseko krisi batek jota hil zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 9. orr.

Aitaren krisi hartatik aste pare batera-edo.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 124. orr.

Artista batek ez du sekula krisi bat konpontzen: gehienera ere, krisiaren islak zehazten ditu eta aztertzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 93. orr.

2 (izenondoekin)

Argentina aspaldian astintzen duen krisi ekonomikoak hainbat gogoeta egiteko aukera ematen du.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 42. orr.

Irango krisi nuklearra.  Berria - Mundua   2006-04-29

Habana eta Mexikoren arteko krisi diplomatikoa konpontzeko.  Berria - Mundua   2004-05-07

Kapitalismoak [...] krisi handiak bizi izan ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.

Balioen krisi larri bat bizi dugu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 13. orr.

Krisi larrian igaro zituen Loramendi enpresak 2002. eta 2003. urteak.  Berria - Ekonomia   2004-05-23

Eldarnio, sukar eta krisi epileptikoen denbora hartan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Gerra zibilak, gatazka zabalak, goseteak eta pandemiak dira krisi erabateko baten azken agerraldia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 137. orr.

· Krisi garaitu berriak adore emango dio Garibairi ia hogei urtez iraungo dion egitasmoa aurrera ateratzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 39. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehen krisi hotsak isilarazteko.  Berria - Kirola   2004-11-07

Merkatu bikainak eskaini zizkien krisi-garai hartan herrialde industrializatuei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Besteak beste, Sabino Aranak bultzatutako euskal nazionalismoa indartu zen, Espainiak bizi zuen krisi egoera hartan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 53. orr.

Haien hitzetan, krisi mahaiak ez zuen eman manifestazioaren aurka ekiteko agindurik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

Joan den asteartean Barne ministerioko krisi taldea bildu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Indiako populazio-arazoa politikariek ere saihestu ezinezko krisi-punturaino iristen bazen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Mendebaleko kulturaren krisi kontzientzia larri bat dagoela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 212. orr.

Krisi-kabinete bat eratzea erabaki baitzuten hiriko agintariek.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 69. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Euromerkatuen banku-krisiak, izan ere, banku bitartekaritzaren galera ekarri zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Ahaleginak egin ditu finantza-krisi agerikoen [...] hedatzea galarazteko eta protekzionismo orokor bat berpizteari aurrea hartzeko. industria-krisiaren mamuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

Konfiantza krisi bat sortzen bada finantza inguruetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 229. orr.

Gaur ez bada bihar, "motibazio krisi" bat izaten duela ikusmena berreskuratutako helduak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Identitate krisi larria du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 281. orr.

Zinismo krisi hauek kontrolatu beharra dago.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 51. orr.

Zorpetze-krisi gogor baten bukaeran gertatu da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Sormen-krisi latz batean hondoratu zen berriro.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

Nerbio-krisi larri baten atarian zegoen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 28. orr.

Asma-krisi larri batek jo zuen Margaret.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 208. orr.

Eragile asko izan zituen arnasa-krisi haren jarraipenak: loditurik eta fibrosiak jota zeuden Virgilen birikak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

5 krisi aro (orobat krisiaro g.er.)

Hain zuzen ere krisi-aro horretan sortzen da berriro indarberriturik [...] zuzeneko esperientzia eta hunkitze erlijiosoaren premia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Krisiaro honen lekukotza inpresionagarri askoa, Diltheyk ematen digu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekonomia krisi (4); inoizko krisi (3); iranekiko krisi (4); krisi batek jo (3); krisi batek jota (3); krisi egoera (15); krisi egoeran (6); krisi egoeretan (5); krisi ekonomiko (15); krisi ekonomiko larria (4); krisi ekonomikoa (15); krisi ekonomikoak (11); krisi ekonomikoaren (3); krisi ekonomikotik (3); krisi garai (3); krisi garaian (9); krisi garaietan (6); krisi garaiko (3); krisi gogor (5); krisi gogorra (4); krisi handi (3); krisi handia (7); krisi handiren (3); krisi hotsak (3); krisi humanitario (7); krisi humanitarioa (7); krisi kabinete (3); krisi kabinete bat (3); krisi kabinetea (3); krisi konbultsiboak (3); krisi larri (7); krisi larria (13); krisi larrian (15); krisi larririk (4); krisi latza (4); krisi mahaiak (4); krisi nuklearra (5); krisi nuklearraren (3); krisi pertsonal (3); krisi politiko (13); krisi politikoa (22); krisi politikoa eragin (3); krisi politikoa gainditzeko (3); krisi politikoa konpontzeko (3); krisi politikoaren (4); krisi politikoari (5); krisi sakon batean (4); krisi sakonean (16); krisi une (3)

balioen krisia (6); barne krisia (4); bizi duen krisia (4); darfurko krisia (4); egiturazko krisia (3); egungo krisia (4); eragindako krisia (5); finantza krisia (5); gobernu krisia (7); gobernuaren krisia (3); identitate krisia (7); indartzen hasien krisia (3); krisia areagotu (10); krisia areagotzen (3); krisia bukatu (3); krisia eragin (22); krisia eragin zuen (7); krisia eragingo (3); krisia gainditu (6); krisia gainditzeko (6); krisia gainditzen (5); krisia gertatu (4); krisia izan (14); krisia izan zuen (4); krisia konpondu (4); krisia konpontzeko (8); krisia larriagotu (4); krisia piztu (7); krisia piztu zenetik (3); lehen krisia (4); petrolio krisia (3); petrolioaren krisia (3); sektorearen krisia (4); sistemaren krisia (3); sortutako krisia (10); urteetako krisia (3); zorraren krisia (7)

petrolioaren bigarren krisiak (3); petrolioaren krisiak (8); zorraren krisiak (11)

eredua krisian dagoela (3); euskal herria krisian (7); industria krisian (3); krisian murgildu (3); krisian sartu (9); krisian sartuko (4); krisian sartuta (3); krisian sartzen (3); lurralde eredua krisian (3)

darfurreko krisiarekin (3); krisiarekin bukatzeko (5)

krisiaren arrazoi (3); krisiaren eraginez (3); krisiaren kontzientzia (4); krisiaren ondoren (7); krisiaren ondorioz (5); petrolioaren krisiaren (3); zorraren krisiaren (3)

gobernu krisiari (3); krisiari amaiera emateko (4); krisiari aurre egiteko (15)

petrolioaren krisiek (3)

finantza krisien (3)

krisirik larriena (8)

krisitik ateratzeko (6); krisitik irteteko (4)


krisialdi (orobat krisi aldi g.er.) 1 iz krisiko une edo garaia, krisia.

Egoera hori bizpahiru aldiz errepikatu zen baina azken urteetan krisialdiak bakandu ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.

Krisialdiko egoera soziopolitiko aldakorretan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.

Psikiatrek argi uzten dute krisialdietan garunak asko sufritzen duela, eta krisialdiak ugaritu ahala, garuneko kaltea ere handitu egiten dela.  Berria - Harian   2005-07-03

Krisialdien ondoren, gero eta zailago zaie gaixoei normaltasunera itzultzea.  Berria - Gaiak   2004-11-04

Ricardo, gaztetan krisialdi bat izan eta sanatorio psikiatrikotik pasatu zena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 14. orr.

Ingrid Bergmanekin hautsi osteko krisialdia gaindituta, beste aro bati ekin zion.  Berria - Kultura   2006-05-07

Krisialdia kudeatzeko helburuarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Makina-erremintaren krisialdia bukatu eta sektorea «argia ikusten» hasi dela.  Berria - Ekonomia   2004-12-02

Balioen krisialdiak ernarazi eta indarturiko giza eta gizarte zientzia horiek.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 39. orr.

Handik gutxira etorri zen petrolioaren bigarren krisialdia, eta hutsean geratu ziren ahalegin horiek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.

2 (izenondoekin)

Gure arteko lehen krisialdi gogorra izan zen hura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

John Deeren krisialdi mistiko hau 1580 aldera hasi zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 54. orr.

Maitasunak, borroka politikoak, krisialdi latz batek, galdera ugari baina ziurtasun gutxi eskaintzen dituzten momentu horiek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 258. orr.

Bururatu zitzaidan krisialdi psikiko moduko zerbaitek ez ote zuen jotzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 167. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jaiotetxeko irudiak etortzen zitzaizkion gogora ororen gainetik, lehenbiziko krisialdi-gau haietan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 165. orr.

Haren isuriaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak krisialdi mahai bat osatu zuen. lortutako diruak nekez aterako du Reala krisialdi egoeratik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

OBEk egoeraren berri emanen dio Osasun ministroari eta honek Prefetari eskatuko dio Krisialdi Batzordeak osa ditzala.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kapitalismoaren historian bi ekonomia krisialdi nagusi nabarmentzen dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.

Garapen bidean den herrialde bateko finantza krisialdi batek urduritasuna sor dezake nazioarteko finantza merkatuetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 229. orr.

Pierre Lalannek, ordea, Europaren eraikuntza krisialdien ondorioz maiz ahuldu dela dio.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Mutil horrek nerbio-krisialdi bat eragingo zizukeen berdin-berdin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 192. orr.

Erabaki-, itxaropen- eta beldur-krisialdi bat izan zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Esperientzia-krisialdi haien bidez lortzen zuen behar zuen hornidura.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 171. orr.

Krisi edo estimulazio bakoitzean oroitzapena beti bat bera zenez gaixo bakoitzarentzat, Penfieldek "esperientzia-krisialdiak" deitu zien.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

navalen krisialdia (3).


krisialditxo iz krisialdi txikia.

Kazetariekin sortu den krisialditxoa apurtu dute Madrildik etorritako bi kazetarik.  Berria - Kultura   2006-04-23


krisiaro ik krisi 5.

krisidun izond krisia duena; krisiak dituena.

Artistak, krisia eta arazoa zehazten ahalegintzeaz gainera, gizakiok krisidun eta arazodun garela oroitarazten digu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 93. orr.


krisieragile izond krisia eragiten duena.

Bai gizaki modernoaren kontzientziaren auzikatzaile eta krisieragile bezala, baita erantzun berrietarako lagungarri gisa ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 278. orr.


krisiune (orobat krisi une) iz krisiko unea.

Krisi une bat pasatu nuen ekainean.  Berria - Kirola   2006-01-15

Filosofia krisiune guztietan antropologizatu egin dela ohartarazten digu Cassirerek: sofistekin, Berpizkundean, Ilustrazioan, Lehen Mundu Gerraren ondoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 278. orr.

krisi une ez ongi definitu batean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 8. orr.


krisket1 iz soineko baten bi zati elkarri atxikitzeko lotura, bi atal, bata kakoduna (arra) eta bestea zuloduna (emea), dituena.

Bekoki aurrean dingilizka zuen ile-xerlo bat bildu eta krisketa irekitzeko botoia sakatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.

Zetaren karraska eta askatzean krisketek egindako zarata entzun ziren. arropa erantzi, ostera jantzi krisketik gabeko bere alkandora, bere jaka maiztua, bere kapelu euriak marguldua, eta han itzuli zen Beltzentzat lan egiten zuten Anaia jainko-kartsuen laguntzaren xerka.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 123. orr.

· Honelakoa beharko luke hitz guztien jirabira bihotzetikan eztarriraino, eztarritikan argira eta krisketak kraskitin, esposak krabelin orduan izango dira.  Berria - Harian   2005-10-16

ik kriskitin 6.


krisket2 ik kisketa.

krisketadun izond krisketa duena.

Lanera gezurrezko diamantez egindako belarritako krisketadunak eta lumazko lepoko arrosa bat erakutsiz joan ohi zena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.


krisketari iz

Nork ez zuen ezagutzen, herriko krisketari kartsua.  Herria   2001-06-14


kriski
1 kriski-kraska adlag (onomatopeia)

Amak ahots goraz irakurri zigun denoi gutuna; eta gero, kriski-kraska, zimur-zimur biribildu eta surtara bota zuen -dagokion tokira, esan zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 93. orr.

Charlierekin eskolara bidean, udazkeneko orbel-pilatan kriski-kraska, eta istil-putzuetako izotzetan zinpi-zanpa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 155. orr.

Sua aditzen zen, kriski-kraska, urrunetikako plazer erraldoi, ahalik idorren mantentzen ziren xirmenduak klikatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.


kriskitin (orobat krixkitin g.er.) 1 iz sokatxo batez lotzen diren zurezko bi atal zulodunez osaturiko tresna, bi atalok ahurrean elkarren kontra joaraziz hotsa ateratzeko erabiltzen dena.

Tarota irakurtzeko abildadea ei zuen eta intzentsua jartzeko gakoan, kriskitin pare bat zeukan zintzilik ziri lurrintsuaren ordez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 218. orr.

Guardiako soldadua gitarra eta kriskitinak jotzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 25. orr.

Gitarra soinu eta kriskitinak entzuten dira.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.

Eskuetako zinbalekin kriskitinak joz eta pandero moduko batzuk, daire izenekoak, hatz puntaz astinduz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.

Dantzan hasten zen berriro, dairea mutilaren ondo-ondoan astinduz eta zinbalen kriskitinekin gortzen zuela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.

2 irud/hed

Noraren aitak, eskua patrikan sarturik, bost sosen kriskitina entzunarazten zion asmatzaileari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

Ehundegi-zuren kriskitina.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 167. orr.

Itxaropenaren kriskitinak entzuten egon nintzen astearte arratsaldean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 37. orr.

Legeak, ordea, aspaldi emana zien emakumeen kantuzko kriskitinei krisketa: [...].  Berria - Kultura   2004-07-06

Mespreza ditzagun iruzurgileek otoizten duten jainko hutsala, eta haren onarpen zentzugabeak dakartzan xehetasun erlijioso guztiak; gizon libreak ezin dira dagoeneko kriskitin horrekin jostatu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 217. orr.

Hango krixkitinak, eta irrintziak, eta txaloak, eta burlak!", kontatu du lekukotzat hartzen ari garen Mikaela Elizegik bere aitari buruz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire burua plazeraren atakaraino neronek itsutuarazi behar nuelarik, hazi likitsa hatzekin bildu eta sudurrera eramaten nuen berak behin egin zuenez, kriskitin-keinu hark Almaren gomuta piztuko zidalakoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.

Eta bi hitz haiek, 'bihotzeko Mireia', elkarren ondoan, kriskitin soinua egin zuten bere bihotzaren kristal finean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 156. orr.

Gela zabal-zabalak arin gurutzarazten dituzten kriskitin-hots horietakoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 221. orr.

Bat-batean soinu txikia jotzen hasten dira, panderoaren kriskitin-trostaren gainean.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 26. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Behatz-kriskitinak egin zituen ni ere altxarazteko, agindu bat zen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 51. orr.

5 kriskitin egin

Hatzak airean kriskitin eginez, bentariari deitu zion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 46. orr.

Kriskitin egingo zuela, eta hori izango zela seinalea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 300. orr.

-Ez, benetan, bururatu egin zait! -kriskitin egin zuen-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 137. orr.

Irribarre egin zuen, hatzak hazi likitsagatik ez balitz kriskitin egingo luketen eran igurtziz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 37. orr.

-Zorionaren bila etorri omen gara, eta ez digute zoriontsu izaten uzten! -kexatu da dantzan ari zen emakumea, kriskitin egiteari utzi eta gero.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 235. orr.

· Mutilak keinu bat egin zuen, hatzen kriskitin txiki bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 221. orr.

"Horixe dela guapoa!", alabak kriskitin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 89. orr.

6 kriskitin eragin

Gauean belarraren gainean egiten dute dantza atzamarrei kriskitin eraginez eskuaren katiluan; kastaineten itzala baino ez da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 89. orr.

7 kriskitin-kraskitin

Ezin da erresuma bat itxuraldatu, iragana ezabatu, bidegabekeriak ezeztatu kriskitin-kraskitin bat eginez. Fusilen eta metrailadoreen tiro-hotsak kriskitin-kraskitin ari zaizkigu buruen gainetik, eta sugarrek han-hemenka argitzen dute ilunpea aldizka.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 131. orr.

· Sartu ditun mandakoak kriskitin-kraskatan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 11. orr.

Neskaren begiak kriskitinetik kraskitinera zebiltzala ikusirik, erantsi zuen-: Zoriona omen dakar.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 147. orr.

8 kriskitin suge suge pozoitsua, isatsaren muturrean adarkizko eraztunak, dardaratzean hots egiten dutenak, dauzkana.

Kobraren eta kriskitin-sugearen artean izigarrizko borroka zelako.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 164. orr.

Gero, krak!... eta kriskitin-suge bihurtu zen... sigi-saga bihurritu zena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Gauza beltz hori lehertuko den erloju-bonba bat da, eraso egiteko prest dagoen kriskitin-suge dardartia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.

Kriskitin-sugearen antzeko hotsa egin du poxpolo-kaxak Mikelek eragindakoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 88. orr.

Kilkerrak ere nekez mugitzen ditu hegoak, eta kriskitin sugeak imajinatzen ditugu untxi nagiak harrapatzen etxearen zimenduetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 99. orr.

9 kriskitina jo kriskitin egin.

Bikoteko agureak, bi hatzez kriskitina jo, Romani deitu, eta, aulkitik zutituta, esan zion: […].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.

"Kitto" xuxurlatuta kriskitin jo zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kriskitin egin (3); kriskitin egingo (3); kriskitin eta kraskitin (4); kriskitin kraskitin (3); kriskitin suge (4)

kriskitinak joz (3)


kriskitinka 1 adlag kriskitin eginez.

Hatzez kriskitinka eta erlojutik zintzilik zeraman apaingarri kornalinazkoa erakutsiz, bere besoetara erakarri zuen haurra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.

· Lanari utzi eta, artega, idazmahaian atzamarrak kriskitinka erabili zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.

Emakumeak, hatz-puntak mahaiaren gainean kriskitinka, garrantzia kendu zion harrerazainaren kezkari: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.

· Hortzak kriskitinka neuzkan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 36. orr.

2 irud/hed

-Hantxe izango nauzu hamabietan! -erantzun zion Norak, begiak kriskitinka zituela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.

Kriskitinka zegoen zeru urdin-urdina.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 127. orr.

3 oso pozik.

Kriskitinka itzuli nintzen, bada, hotelera, bizpahiru hilabete barru berriro itzultzeko aukerak gogo-pizturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.

Pozez kriskitinka jartzen nauen delibero bat hartu dut.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 200. orr.

Kritikariek kriskitinka ospatzen, txalotzen, goratzen, laudatzen eta hauspotzen zuten N. jaun artistaren lana.  Berria - Kultura   2006-02-12


krisma 1 iz kaskezurra.

Krisma hautsi ez huenean!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 49. orr.

• 2 ik kristo 4.

-Fernando, zer krisma inporta zaizu zerri-patak eskatzen baditut bigarrenez?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.


krisolito (orobat kristolito, agian hutsegitea) 1 iz alumina silikatua, kolore hori berdekarakoa, bitxigintzan erabilia.

Paradisuan bizi zinen, Jainkoaren baratzean, mota guztietako harribitxiz apaindua, kornalina, topazio eta beriloz, krisolito, onize eta jaspez, zafiro, errubi eta esmeraldaz apaindua.  Elizen arteko biblia   Ez 28,13

2 amianto mota zuria.

Egitura eta funtzio ezberdinetako amianto mota ugari dago: antofilita, amosita, krozidolita, aktinolita eta tremolita, adibidez; baina munduan zehar gehien hedaturiko amianto mota kristolitoa da.  Berria - Ekonomia   2004-09-12

Guztien artean kristolitoa erabiltzen da gehien: %95  Berria - Ekonomia   2004-09-12


krisomelido iz Chrysimelidae superfamiliako kolepoteroa.

Kakalardoen artean, krisomelidoen familia ugarienetarikoa da, 37.000 espezie baititu.  Berria - Gaiak   2006-01-28


krisopido iz Neuroptera ordenako eta Chrysopidae familiako intsektua, gorputza berde argia duena.

Krisopidoak, izainak, sorgin-baratxuria (Allium sorginium) eta odolurra -esan zuen hortzartean, osagaien zerrendan behera hatza eramanez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 141. orr.

Sorgin-baratxuria ilbetea dagoenean bildu behar da, eta krisopidoak hogeita bat egunez egosi behar dira...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 142. orr.

Ia ordubete daramat jaikita, edabeari krisopido gehiago botatzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 179. orr.


krispatu izond amorratua, uzkurtua.

Eta nondik, orduan, juzkuak eta iritziak eta gardiak, beso hura, esku krispatua, zain more izugarriak, gora-nahian bazebiltzan, zeruaren esku salbagarria estutu nahian bezala.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 88. orr.


krispazio 1 iz uzkurtzea; (nor) bere onetik ateratzea.

Emakumeak bere irribarrearekin segitzen zuen, baina, agian horrenbeste denbora zeramanez irribarrearekin, aurpegian nolabaiteko krispazioa ageri zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 113. orr.

Gizartearen gehiengo horrek indarkeria, krispazio antzua eta iraina arbuiatzen ditu, eta elkarrizketa eskatzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

Gizartean «krispazio handia zegoelako».  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Halako ekintzek gizartean «krispazioa eta etsipena» besterik ez dutela sortzen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Grebak «asteburuko tentsioaren ostean, krispazio gehiago eragin eta tentsioa areagotzeko balioko luke».  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Gizarteko beste arlo batzuetan ez bezala, unibertsitatean krispazio gabeko hauteskundeak izan direlako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

2 (hitz elkartuetan)

Iraganeko aurkakotasun eta krispazio egoera gainditu da, erakundeen arteko elkarrizketaren, lasaitasunaren eta normalizazio handiagoaren mesedetan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Proposamen berritzaileak aurkeztea izan baita Alderdi Sozialistaren estrategia, baina finean PPk nahi zuen betiko krispazio giroa nabarmendu da iritzi publikoaren aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05


krispeta 1 iz artale xigortua, maluta zutixka baten itxura hartzen duena.

Zinema batean sartu eta, ordu eta erdian entzun daitezkeen paum!, paum! guztiak entzunagatik ere, krispetak jan eta Coca-cola edan patxada ederrean. Zine-aretoa erdi hutsik zegoen, eta soinu-bandak baino asots gehiago ateratzen zuten nire haurraren nahiz bertzeenen krispeten plastikozko estalkiek.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 15. orr.

Itxura gabeko haragi-puxka ximel hura puztu egin zen artoa krispetetan bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 167. orr.

Saddam Husseinek irismen handiko sistemak garatzen zituen eta ez krispetak jaurtitzeko sistemak.  Berria - Mundua   2004-02-13

Nahiago izan zuen krispetak saltzeko orgatxo bat erosi.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 44. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Krispeta-saltzaileaganaino joan eta krispeta-zorro bat erosi zuen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 47. orr.

· Agintariak «arto-krispetak» gosaldu zituela.  Berria - Mundua   2004-10-29


kristal 1 iz beira mota, ohikoa baino gardenagoa eta astunagoa.

Mahaitik kristal veneziarreko kopa bat hartu eta liluratuta begiratu zion.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 106. orr.

Likoreak eskumenean zituen, kristal landuzko flaskoetan, kontsola baten zuloetan erdi sartuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

Ardoa kristal landuzko pitxer batetik zerbitzatzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.

Kristala pitzatu egin zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

Kutxa oso bat xanpain-edontzi, kristala tailatua.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 89. orr.

· Nire betaurrekoen kristal zikinetatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Kristal finezko baso bat atera zuen sukaldeko horma nagusian zegoen pegartegi-zulotik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.

Putzu hark ere kristalak hautsitako largabista baten antza zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.

Kristalezko ontzi fin bat lurrean jarrita.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 35. orr.

2 beira; beirazko atala.

Kalea gurutzatu ondoren kristalezko dorre batean sartu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 31. orr.

Hamar minutu horietan honela geldituko naiz, hari begira, kopeta kristalari itsatsirik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 69. orr.

Autoaren kristalari itsatsitako txartela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

Kristalik gabeko leihatilan barrena datorren hotza.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 185. orr.

Kristalak garbitzen ari zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 68. orr.

Kristalezko bola handi baten barruan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 46. orr.

Kate-erloju bat ere bai, kristalik eta orratzik gabea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Kristala zalaparta handiarekin hautsi zen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 100. orr.

Gure leiho bakarreko kristala txiki-txiki egin zen. Urteetan ikusi bako lagunen bat segurtasunezko kristal ostetik agurtu ahal izateko izan ezik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 25. orr.

3 (izenondoekin)

Leihoko kristal handi horrek.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.

Nazka ematen zion kristal lodiko edalontzi bat ukitze hutsak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 110. orr.

Akuario baten kristal lodi batetik bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 218. orr.

Argitasun zuri bizia sartzen da sabaileihoko kristal zeharrargitik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 33. orr.

Heineken botilen kristal berdeak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 23. orr.

Lanpararen kristal gorriak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 35. orr.

Kristal esmerileztatuzko ate batean jo zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.

Kristal beruneztatuekiko leiho bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.

Langileak kristal txikituak kentzen ari ziren Lou Frazier iritsi zenean.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 106. orr.

Zur kontratxapatua zegoen hainbat kristal hautsiren ordez.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 211. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kristal ontzi horiek airean dilindan zeudela zirudien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

-Kristal-bolari begira egon naiz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 186. orr.

Kristal-zatiak alde guztietara banatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.

Uraren kristal soinu fin hori.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 223. orr.

Azal azpian antzematen ditu kristal puskak, harri kozkorrak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 19. orr.

Pianoak staccato bati ekin dio; kristal-hotsa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

Antzigarrak ibaiko ur gainean hartzen zuen kristal-hautsaren antzeko distira eta kolore.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 222. orr.

Ur sorginduak kristal-distira izoztuak islatzen ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 52. orr.

Hamaika kristal-iruditan apurturiko izarrak ikusten ziren uraren gainazalean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 247. orr.

Neu nintzen garbitzailea, lorezaina, etxekoandrearen txofer pribatua, iturgina eta kristal garbitzailea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duelarik)

Ibilgailu ofizial kristal-iluna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.

Betaurreko kristal-urdin haiek.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

Zilarbizia tantatxotan sublimatzea, sodioa kloruro bihurtu eta osatzen dituen taulatxo kristal-saretuetan ezagutzea mikroskopiora.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta zetarekin batera lapislazulia, harri-kristal gorria, barruan sua duela dirudiena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 105. orr.

Milioika harri-kristal dago munduan; baina hauek Urim eta Tumim dira, ongi dakite hori adituek.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 100. orr.

7 geometria forma jakina duen mea zatia; geometria forma jakin baten arabera kristaltzen den gai baten zatia.

Harri bat daukak eskuan, baina ez dakik kristala den edo diamantea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 457. orr.

Azido urikoaren kristal mikroskopikoei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 200. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aurkituriko partikulak handiak dira, ordea, eta kristal egitura dute.  Berria - Gaiak   2006-03-15

Kaltzio karbonato edo klarionaren kristal-formak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Estalkia jaso zuenean, diamantearen forma bereko kristal puskak besterik ez omen zeuden kutxa barruan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Izotz kristal txikiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 328. orr.

Hezurrean, kolagenoak egiten du erretxinarena, eta mineral-kristalek beirazko zuntzena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 23. orr.

Gelatinak baditu kaltzita- edo aragonita-kristalak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Kolageno-zuntzez eta zuntzoi irmo itsatsirik dauden hidroxiapatito-kristalez egina dago hezurra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

10 kristal likido

"Eskuko" telebista, kristal likidozkoa, ez da askorik zabaldu oraingoz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.

Neurketa fisiologikoak, sentsoreak, komunikaziorako tresnak eta kristal likidoko pantailak egiteko erabiltzen den materiala.  Berria - Gaiak   2004-05-15

Kristal likidozko pantaila zaharren funtzionamendua egiaztatzeko metodologia garatu nahi dute, birziklatu ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-11-26

Kristal likidoko ikurraren barruko marratxoak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

betaurrekoen kristal (3); kristal apurtuak (3); kristal hautsi (3); kristal hautsiak (4); kristal hautsiaren (3); kristal hautsien (7); kristal hotsa (4); kristal landuzko (6); kristal lodi (5); kristal lodiko (3); kristal puska (4); kristal puskak (4); kristal pusken (3); kristal zati (4); leihoko kristal (6)

ateko kristala (4); aurreko kristala (3); dendako kristala (3); kristala apurtu (4); kristala hautsi (9); kristala jo (8); kristala lausotzen (4); kristala txiki txiki (3); leihoko kristala (3)

kristalak dardarka (4); kristalak hautsi (12); kristalak hautsita (6); kristalak lausotu (3); kristalak txikitu (3); leihoetako kristalak (15); leihoko kristalak (7)

aurpegia kristalaren (3); aurpegia kristalaren kontra (3); kristalaren atzean (3); kristalaren barrualdean (3); kristalaren bestaldean (10); kristalaren beste aldean (7); kristalaren kontra (27); leihoko kristalaren (3); sudurra kristalaren kontra (3)

kristalaz bestaldean (4); kristalaz bestaldetik (3)

aurreko kristalean (6); leihoko kristalean (6)

kristalen atzean (5); kristalen kontra (6)

leihoko kristaletan (5)

kristaletik begira (3)

kristalezko ate (5); kristalezko atea (5); kristalezko bola (10); kristalezko bolak (3); kristalezko bolan (4); kristalezko bolaren (4); kristalezko bolari (3); kristalezko bolarik (3); kristalezko botila (4); kristalezko edalontzi (5); kristalezko edalontzi bat (4); kristalezko kaiola (6); kristalezko kanpai (3); kristalezko kaxa (3); kristalezko kopa (4); kristalezko kopak (3); kristalezko kutxa (5); kristalezko kutxa batean (3); kristalezko leihate (4); kristalezko lorontzi (3); kristalezko mahai (4); kristalezko ontzi (11)

kristalik gabe (4); kristalik gabeko (5)


kristalari iz lanbidez kristalak, bereziki leiho, ate eta erakusleihoetan jartzen dituen pertsona.

Baita beiragile eta kristalariek ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 325. orr.


kristaldegi iz kristal denda.

Errainak jaten ematen zien pintoreei egunean hiru aldiz, eta aitaginarrebak erakusketak egiten zizkien kristaldegian, eta hartara koadroren bat saldu ahal zuten noizean behin behintzat.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 186. orr.

Jakin zuen pintoreak, hala ere, aitaginarrebak eta errainak ez zituztela koadroak saltzen, eurentzat gordetzen zituztela, eta lehen bezain diru gutxi zeukatela, jatetxean eta kristaldegian.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 187. orr.


kristaldu, kristal(du), kristaltzen 1 da/du ad kristal bihurtu.

Azido klorhidrikoan disolbarazten genuen, bada, eztainua: gero pisu espezifiko jakin bateraino kontzentratu behar zen soluzioa, eta hoztuz kristaltzen utzi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Bolidoak igarotzean eragiten duen inarrosiak kristaldu egiten du atmosferako ur lurruna.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Diamante kosmiko hori, izar zahar baten bihotz konprimitu baten modukoa, kristaldutako ikatz zati bat da.  Berria - Gaiak   2004-02-17

Mende eta ausentzia zatiak kristalduz pilatuko ziren eta, denborak bere beiragintzan kristal lodi bat jarri du gure artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 18. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Akonitina kristalduzko flasko bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 308. orr.

Denak ere harribitxigintzan jakitunak eta harri kristaldu hura nondik moztu asmatzeko eginahalako azterketa zientifiko guztiak egin zituztenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 78. orr.

Aire kristalduak dena isilarazi nahi zuela ematen zuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 91. orr.

Beso kristalduak zabaltzen zituzten amaigabeko gau moduko baten errauts argitan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 61. orr.


kristaldun izond kristala duena; kristalak dituena.

Leiho kristaldunak, irekitzen ez diren horietakoak dira, ordea, guztiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 66. orr.

Ate kristaldun horretara begira, ez nintzen konturatu atzean ate arrunt bat neukala, zurezkoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 174. orr.

Ate kristaldunean barrena tabakoa erostera zetozen bezeroak sartzen eta ateratzen ikusten nituen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 174. orr.


kristaleria 1 iz kristalezko ontziteria.

Orain badut nire zamau zuria, eta kristaleria, eta zilarreria, baina izokinak eta orkatz solomo-zerrak beranduegi iritsi dira.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 18. orr.

Gainera lau baxera sorta erosi ditut portzelanarik hoberenekoak eta kristaleria ugari.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 12. orr.

Buru barruan kristaleria bat harrika hautsi balidate bezala sentitu nintzen, begiak espantuari zabalik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.

2 kristaldegia.

Kristalerian ere sartu omen dituk, eta dena txikituta utzi.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 12. orr.


kristalgabe izond kristalik ez duena.

Beheko oheetako batean, beti grisa zen zerurantz ematen zuen leiho kristalgabe, altu eta estu baten aurrean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 184. orr.


kristalino 1 izond kristalkara.

Zer daukak eskaintzeko? izotz kristalinoa?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 163. orr.

Badu boz nasai, ozen, kristalino bat.  Herria   2005-12-01

2 iz begiko organo gardena, dilista formakoa, irisaren atzean dagoena.

Begiak badauka kristalino izeneko lente bat, irudia eratzen duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 92. orr.

Kristalinoa, optikaren ikuspegitik, konbergentzia aldagarria duen leiar ganbilbiko bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 21. orr.

Muskulu txiki batzuek fokatzen dute begiko kristalinoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Hori baino gehiago egiten du begiak, haren kristalinoa automatikoki doitzen baita objektuaren distantziara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Kristalinoa ez da sabeltzen erdialdean, gertuko objektuak fokatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.


kristalizatu, kristaliza, kristalizatzen 1 da/du ad kristaldu; kristal egitura hartu.

Zink ale-xehekatuari aurrez uretan disolbaturiko azido sulfurikoz erasotzea; kontzentratu, kristalizatu, ponpaz xukatu, garbitu eta birkristalizatzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

Indiako septentrioko zatian hotzak ura kristalizatzen du.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 75. orr.

Unibertsoko ur gehiena kristalizatua dago, baina molekulak nahasturik agertzen dira, likidoetan bezala.  Berria - Gaiak   2004-02-19

Berrehun entzima inguru atera dira laborategian materia bizitik, eta araztu eta kristalizatu. Egipton, zingira-urak aurkitzen dira, hain gaziak non gainean gatza izaten baitute kristalizatua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.

Hura kristalizatzea, zertzea falta zitzaion, beharbada.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 182. orr.

Gurpilaren edozein jira-biraren distira edo itzala pausatutako unea kristalizatu eta izozteko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Glikoproteina izeneko proteina zati baten egitura kristalizatua zehaztu dute ikertzaileek.  Berria - Gaiak   2004-09-14


kristalizazio iz kristalizatzea.

Egia esan, aro heroikoa, limes baten kristalizazioaren ondorio sozial eta psikologikoa da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.

Zein da gizarte kristalizazio honen jatorria?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 40. orr.


kristalkara izond gardentasunagatik, kristalaren antzekoa dena. ik kristalino.

Hezur-minerala, berriz, gai kristalkara hauskor bat da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.


kristalki iz beirakia.

Oihalkiak nasaiki koloratuak, kolorezko kristalkiak gasagarrean edo labean landuak, larrukiak, xirio apaingarriak, haurrentzat zurezko apainki eta puzzleak, larru eta txapinak, joiak, eltzeak...  Herria   2002-12-19


kristalografia iz kristalen deskribapen eta azterketa.

Kimikatik kristalografiara pasatzera, esate baterako, eta mundu biziaren alderdirik aztertu gabeenetan barrentzera gero.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.

Hau dena aurkitzen da uniformeki eta modu berean geometrian, mekanika arrazionalean, humoreen eta germenen fisiologian, historia sakratuaren kritikan eta jaiotzen ari den kristalografian.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 181. orr.


kristaltasun iz kristala izateko nolakotasuna.

Oraingoan ere poliuretano gardenak dira jaun eta jabe eta material egokia lortzeko prozesuan kristaltasuna ongi kontrolatu behar da (materialaren gardentasuna eta kristaltasuna aurkakoak dira).  Berria - Gaiak   2004-12-23


kristaltsu izond kristalkara. ik kristalino.

Leihotik sartzen hasita zegoen argi urdin kristaltsuaz oharturik, egunargia gainean nuela ohartu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 226. orr.

Puis-je?, errepikatu zuen eztarri oneko ahots kristaltsu batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.


kristaltxo iz kristal txikia.

Kristaltxoez osatutako sabaiko bola handiak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 129. orr.

Urrutian zelaietan dizdiz egiten zuen urtzen ari zen elurrak eta etengabe aditzen zen koloreetako kristaltxoen tikitaka.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 38. orr.

Gurasoak eta amona eraikin barrura sartu ziren, kristaltxo ilunak zituen ate batetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 35. orr.


kristaltzar iz beirazko zati handia.

-Hara ba! orain ulertzen dut zergatik dagoen kristaltzar hori gidari-langilearen eta bidaiariaren artean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 31. orr.


kristaltze iz kristal bihurtzea.

Kristaltze-prozesua astitsua zenez, ontzi asko behar ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Berotzen saiatuz gero [...] kristaltze-ura galtzen du, opako bihurtzen da, eta bezero ergelek ez dute atsegin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.

Proust [...] espresuki aztertzen ari dela, David Werman psikoanalistak "oroiminaren kristaltze estetikoa" aipatzen du: artearen eta mitoaren mailara altxatutako oroimina.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 173. orr.


kristandade 1 iz kristau herria.

Gauza jakina da bildotsak kristandadean duen sinbologia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 150. orr.

Nolabait esan, Ehiztari Beltza, kristandadetik bazter gelditzen dena genuke, edo sotana beltzaren azpian gordetako hereje, moro, jito, judio edo dena delako jendaje iluna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.

Konfuziar filosofia sinikoa Ekialde Urruneko Gizartean Txinan suspertzea eta Aristotelesen filosofia helenikoa Erdi Aroko Mendebaldeko Kristandadean suspertzea gertaera paraleloak izan ziren hainbat aldetatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 457. orr.

Kristandade Greko Ortodoxoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 223. orr.

Islamaren eragina Kristandadeetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 425. orr.

Kristandade menderatzaileak bataiatu gabeko fedegabetzat estigmatizatuko du; Islam menderatzaileak, erdaindu gabeko sinesgabetzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 261. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kristandade aurreko euskal artzainen usario zaharretan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekialdeko kristandade ortodoxoan (3); kristandade ortodoxoa (3); kristandade ortodoxoak (3); kristandade ortodoxoan (14); kristandade ortodoxoaren (18); kristandade ortodoxoaren gorputz (10); otomandar kristandade ortodoxoan (3)

mendebaldeko kristandadea (17)

mendebaldeko kristandadeak (11)

mendebaldeko kristandadean (25)

mendebaldeko kristandadearekin (6)

mendebaldeko kristandadearen (16)

bi kristandadeen (3)

mendebaldeko kristandadeko (3)


kristau 1 iz Kristok erakutsi zuen erlijioaren jarraitzailea.

Musulman, kristau eta juduek.  Berria - Gaiak   2004-02-25

Izan ere, gutunaren goiburuan dio: kristau guztiei: erlijioso, kleriko eta laiko...  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 95. orr.

Emaiok lur kristauari dagokion moduan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.

Nagusia eta esklaboa biak kristau ziren kasuetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.

Zorionekoak zuek, kristau izateagatik iraintzen bazaituztete.  Elizen arteko biblia   1 P 4,14

Beatriz benetako kristaua da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 227. orr.

Alexandriako kristauek gorpua Santa Marta elizan hobiratu eta urtetan gurtu egin zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 34. orr.

Eta bataia daitezen eta kristau egin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 143. orr.

Ferragut ez zen kristau bihurtu, eta profetaren izena ahoan zuela hil zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 127. orr.

Azkenean kristau orok behar du jakin gaitz guztien jasaten, ezen ez eta gaizkiaren onartzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 114. orr.

2 (izenondoekin)

Gu zoroak omen gara Kristorengatik; zuek, berriz, kristau zentzudunak.  Elizen arteko biblia   1 Ko 4,10

Filipon bizi zareten kristau fededun guztioi.  Elizen arteko biblia   Flp 1,1

Kristau ortodoxoek Mendebaldearekiko zuten jarreran.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 179. orr.

Kristau katoliko batzuk ere ez dute aldaketarik nahi.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 144. orr.

Erdi Aroko kristau katoliko konkistatzaile barbaroak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beste Kristau printzeak eta lurralde haietako jaunak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 104. orr.

Kristauak, bere atxikimendua Elizari ematean, hiri jakin bateko kristau-elkarteari ematen zion.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 92. orr.

Etapa honetan, pentsa zitekeen judu-arazoak bere konponbidea judu eta kristau-komunitateek elkarrekin bat-egitean aurkituko zuela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 203. orr.

Hamaseigarren mendeko Mendebaldeko Kristau Gizartean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 74. orr.

Iragan maiatzaren 2an, ehunka musulman hil zituen kristau milizia batek.  Berria - Mundua   2004-05-19

Mendebaldeko kristau-herrialdeetako kostetan zehar eta ibaietan gora.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

Aitoren alaba bat izan ez balitz, kristau-lurretik kanpo ehortziko zitean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 192. orr.

Mendebaldeko Kristau Zibilizazioak Helenikoarekiko duen zorra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.

Ideia hau kristau-pentsaeraren topiko bihurtu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.

Sistema aristotelikoaren egia kristau-doktrinaren kontra nagusitzen uzteak kristau-kultura mehatxatzen zuela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.

Kristau legearen arabera jokatzea gustatzen zait niri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 231. orr.

Bada hor egiazko kristau gerrazaletasun bat, gerra santuaren izpiritu gaizto bat, dioena: "Gerra, borondate txarreko gizonei!".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

Gauza guztiak kristau-ethosaren neurri bakarraren arabera neurtzen zituztenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

"Artzain ona" kristau-ideal gorenaren ikurra da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 415. orr.

Oinarrizko kristau-heziketa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

Erromako katakunbetako kristau-artistek eta Alexandriako jainkotasun-eskolako kristau-filosofoek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

Aurrera, kristau-soldaduak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 251. orr.

Ordu arte Mendebaldeko erresumen legeria barbaroen tribu-kode zaharren kristau-eranskin gisako bat izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

4 (izenondo gisa)

Tradizio bikoitza dagoela teologo kristauen artean. Ekialdeko Gizarte Kristau Ortodoxoa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.

Errusiako Zibilizazio Kristau Ortodoxoaren estatu unibertsalean hiriburuen arteko lehia azter genezake.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 56. orr.

Nazio-estatu kristau ortodoxoek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 183. orr.

Gabriel Marcel-en existentzialismo kristauan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

Teoria moral kristauan, Hamar Aginduetan hezurmamitzen dira kristauen eginbeharrak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.

Teologia kristau katolikoaren lehenengo aurkezpen sistematikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.

Erlijio kristaua urrun dago despotismo hutsetik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 125. orr.

Inor ez dago libre bere heziketa kristauak ekar dakizkiokeen ondorioetatik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.

Eskola kristauen eta laikoen bereizketagatik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 197. orr.

Ikusirik hain kristaua zen errege bat Jainkoaren hitza ikasi gabea zela [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 156. orr.

Frantzia erregetza absolutu txit kristauaren menpe eta Espainia erregetza absolutu txit katolikoaren menpe ziren bitartean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 91. orr.

5 (izenondo gisa hitz elkartuetan)

Tradizio judu-kristauan izen aldatze horrek berebiziko garrantzia dauka, bizimodu berri baten hasiera adierazi nahi baitu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 18. orr.

Jeinu espainola -mestizoa- munduko hiru jeinuen sintesi eta harmonia da: orientala (arabiar eta juduek egin dutenagatik), mendebaldarra (bisigodoei eskerrak), eta erromatar-kristaua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 265. orr.

Kultura post-kristau batean bizi garenontzat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 106. orr.

6 pertsona.

-Gaur-gaurkoz, zaldi-tranbia duk (kristauak eraman behar direnean); eta mando-tranbia, jeneroa besterik eraman behar ez denean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 349. orr.

Hiztegi Entziklopedikoan azaltzen denez, biologikoki -barne organoei dagokienez, behintzat-, zerria da kristauengandik gertuen dagoen aberea, eta, begiak batez ere, erabat ditu gizakienak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 288. orr.

Kristau fededun nahiz fedegabe batentzat, norbere senak ez dauka zergatik izan kanibalenak baino naturalago edo fidagarriagoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 28. orr.

7 ez-kristau izond

Tradizio erlijioso eta filosofiko ez-kristauak ulertzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

Berak konbertitu nahi zituen gizarte ez-kristauen bidetik behaztopa-harri bat kentzean, beste bat jartzen ari zela bere erlijiokideen aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

7b demokrata-kristau (18 esaldi, 2 liburu eta 12 artikulutan; orobat demokratakristau g.er.) izond/iz ik beherago 11.

1950eko hamarkadan eman zituen lehen pausoak politikagintzan, Alderdi Demokrata-Kristauaren eskutik.  Berria - Harian   2006-03-24

Batasun Demokrata Kristauak eta haren Bavariako alderdi kide Batasun Sozial Kristauak (CSU) irabazi zuten, baina ez zuten uste zuten bezainbesteko arrakasta izan.  Berria - Mundua   2006-03-03

UDC Demokrata Kristauen Batasuneko buru Pierferdinando Casinik Barne ministroa zoriondu zuen, «mafiari emandako kolpe erabakigarriagatik».  Berria - Mundua   2006-04-12

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, De Gasperi demokrata kristauak ministro izendatu zuen Palmiro Togliatti, PCIko idazkari nagusia.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 31. orr.

Muturreko ezkerretik abiatu eta zentroraino doan sorta askotarikoa da: komunistak, berdeak, demokrata-kristauak daude tartean.  Berria - Mundua   2006-04-13

Gerra ostetik zirauen demokrata kristauen eta komunisten arteko etsaigo hitzartuak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.

8 kristau aro

Kristau-aroaren hasiera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Ez zegoen batere frogarik Jesus kristau-aroko lehen urtean jaio zela esateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.

Kristau- aroko bigarren mendearen bukaera aldera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.

kristau-aroko hogeigarren mendeko erlijio nagusiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 113. orr.

Mendebaldeko Gizartearen Erdi Aroko hasiera, kristau-aroko hamaikagarren mendean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 217. orr.

9 kristau berri (orobat kristauberri) ik beherago 18.

Istorio hartan bazegoen erromatar antzinakoak eta kristau berriak zituen hiri bat, denak Afrikako oihanean zeuden ezkutaturik, egia da egileen irudimenak ez duela mugarik ezagutzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 102. orr.

Hiri kristau berriaren bataio santua munduari iragartzen zion gurutzearen ondoan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 56. orr.

Ez bedi kristauberri izan, harropuztu eta deabrua bezala gaitzetsia izan ez dadin.  Elizen arteko biblia   1 Tm 3,6

10 kristau bide (orobat kristau bide g.er.)

Damaskoko sinagogetarako gutunak eskatu zizkion, aurkitzen zituen kristau-bidearen jarraitzaileak, gizaseme nahiz emakume, Jerusalemera preso eraman ahal izateko.  Elizen arteko biblia   Eg 9,2

San Frantses Jatsukoa gure arbasoa daukagu [...] kristau bidetan izaiten ahal baita gure gidatzailea.  Herria   2004-04-08

Oroitu nahi ez dudan Goierriko herri batean, jendea kristaubidetik aparte zebilelako hotsa zabaldu omen zen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 180. orr.

Felixek, oso ongi baitzekien kristau-bidearen berri, gerorako utzi zuen auzia, esanez: "Lisias gudalburua datorrenean erabakiko dut zuen arazoa".  Elizen arteko biblia   Eg 24,22

11 kristau-demokrata (44 esaldi, 2 liburu eta 30 artikulutan; orobat kristaudemokrata g.er.) izond ik gorago 7b.

CDU Batasun Kristau Demokratako lehendakari Angela Merkelek.  Berria - Mundua   2004-02-07

Flandesko Alderdi Kristau-Demokratako (CD&V) presidente Yves Leterme.  Berria - Mundua   2004-02-28

SDKU Alderdi Kristaudemokrataren kandidatua.  Berria - Mundua   2004-04-06

Urteak pasa ahala, mugimendu kristau-demokrata hori sozialdemokraziara bilakatu zen.  Berria - Mundua   2006-03-11

Bi joera agertu ziren aurrez aurre: bat sozialdemokrata edo kristau-demokrata, eta bestea sozialismo internazionalista.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 127. orr.

Kristau-demokrata banintz bezala tratatzen ninduen!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 228. orr.

Kristau demokratek, bozen %47,2 eskuratuta, bakarrrik zuzen dezakete, historian lehen aldiz, hiri-estatua.  Berria - Mundua   2004-03-02

Kristau-demokratekin egin behar izan dute ituna independentistek.  Berria - Mundua   2004-02-28

12 kristau fede

Bazirudien gure kristau fede zaharrari eratxiki zitzaiola erlijio berri bat.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.

Kristau fedeari uko egiteko agindu zion, eta Larraondok ezetz erantzun zuenez, hilarazi egin zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 34. orr.

Espainietako aldeetan kristau fedeak gehienik distiratzen zuen denboretan, Harik eta Egia hori kristau fedean aurkitu zuen arte.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 37. orr.

Astronomiaren teoria geozentrikoa kristau- fedearen artikulu izan balitz bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.

Erdi Aroak, Platonen eta azkenaldian Aristotelesen eta bere zientziaren teoriaren eraginpean egonik, kristau-fedearen edukien balio razionala lantzeko joera hori indartuta ikusi zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 67. orr.

Hala ere, ezin da esan ahalegin horrek kristau-fedea erabat razionalizatzea ekarri zuenik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 69. orr.

13 kristau eliza

Kristau Elizaren buruzagiak. Kristau Eliza Erromatar Inperioaren probintzi antolaketaz bere probetxurako nola baliatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 49. orr.

Kristau Elizak ekarpen garrantzitsua egin zion Mendebaldearen aurrerapen intelektualari unibertsitateak sortu eta babestuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 104. orr.

Kristau Elizaren iruditeria militarraren bilakaeran "Jainkoaren soldadua" lehenengo misiolaria zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.

Kristau Eliza Katolikoak liluratuta baitzeuzkan bertako nekazari menderatuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 320. orr.

14 kristau erlijio

Kristau erlijioaren muina.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 39. orr.

Horrenbeste zuztartua zegoen zelten kulturako ospakizuna, kristau erlijioak zain beretik bereganatu zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 427. orr.

Kristau erlijioko Gabonen zikloari jarraituz.  Berria - Kultura   2004-12-28

Kristau-erlijioak bere teologi exegesirako filosofia helenikoaren aparatua erabiltzen du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 440. orr.

Haien bitartez lekuen garrantzia jakin ahal dugu, zer balio ematen zitzaien, noraino ziren Erdi Aroan nagusi kristau erlijioaren ikuspuntuak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 47. orr.

Kristau erlijioak trepanaturiko panteismo light bat.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 100. orr.

15 kristau herri

Kristauek ere agudo bereganatu zuten aingeruaren debozioa: IV. mendean, nahikoa hedatua genuen oneraspen hau orduko kristau herri guztian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 377. orr.

Erdi Aroko Kristau Herrian.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 27. orr.

Zeren urte horretan hiru aita santu izan baitzituen kristau herriak. Karolinjiar enperadoreek, Itun Zaharreko errege eta epaileen espirituan, Jainkoaren herriari Jainkoaren legea aldarrikatuz eman zioten legea kristau-herri osoari.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 102. orr.

· Nazioarteko merkataritzaren hedapenak, nolanahi ere, Erdi Aroko latin-kristau herriaren mugen barnean bakarrik indartu zituen merkatariak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

16 kristau ikasbide kristauak jakin behar dituen egien irakaskuntza; egia horiek ikasten diren liburutxoa. ik dotrina.

Herrietako hizkuntzetan egin ziren, era berean, dotrinak edo kristau ikasbideak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 22. orr.

Bizkaiko kristau ikasbide batetik hartutako pasartea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 23. orr.

Hitz bitxia iruditu izan zitzaidan beti, Geometriako gnomon hitza eta Kristau Ikasbideko simonia hitza bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 13. orr.

North Richmond Street, itsua izaki, oso kale lasaia zen, Kristau-ikasbideko Anaien Eskolak mutikoei jaregiten zien orduetatik kanpo.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 42. orr.

17 kristau mundu

Kristau-mundurik kanpora ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Kristau mundu osoan bi jende mota baizik ez dela: bata Kristoren alde gudukatzen dena, bestea Satanen alde.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.

18 kristau zahar ik gorago 9.

Antonio zuen izena eta Andaluziako Malaga hirian jaioa zen, itsas ondoan, denak belaunaldiz belaunaldi kristau zaharrak izan ziren etxe batean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.

Zaldunak leinuei buruz hitz egingo du; ezkutariak kristau zaharra izatearen garrantziaz.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 62. orr.

Hark berak ere, euskaldun guztiak bezala kristau zaharra izaki, Inkisizioak erabiltzen zituen tranpa eta segaden jakile, berehala itxi zituen [hits haiek] bere barne muinetan, ondo itxi ere, badaezpada.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi kristau (7); batasun kristau (16); batasun kristau demokrata (3); batasun kristau demokratak (3); batasun kristau demokratako (5); benetako kristau (3); cdu batasun kristau (10); egiazko kristau (4); ekialde urruneko kristau (3); ekialdeko kristau (5); emakume kristau (4); erdi aroko kristau (4); estatu unibertsal kristau (3); gizarte kristau (8); gizarte kristau ortodoxoa (3); gizarte kristau ortodoxoaren (3); herri kristau (3); judu eta kristau (3)

kristau aroa (3); kristau aroaren (4); kristau aroko (94); kristau askatasuna (3); kristau askok (5); kristau bidearen (3); kristau bihurtu (7); kristau bilakatu (4); kristau bizitza (4); kristau bizitzan (5); kristau demokrata (12); kristau demokratak (8); kristau demokratako (7); kristau demokratek (6); kristau demokratekin (4); kristau demokrazia (3); kristau demokraziak (4); kristau dogmak (3); kristau doktrina (3); kristau egin (3); kristau eliza (19); kristau elizak (14); kristau elizaren (19); kristau elkarte (5); kristau elkarteko (3); kristau erlijioa (3); kristau erlijioak (5); kristau erlijioaren (6); kristau esperientzia (3); kristau fede (3); kristau fedea (16); kristau fedearen (12); kristau fedeari (6); kristau fedeari uko (4); kristau fededun (4); kristau gazte (3); kristau gizarte (5); kristau heresia (4); kristau herri (10); kristau herri osoari (3); kristau herriak (3); kristau herrian (3); kristau herriaren (4); kristau hobeak izaterik (3); kristau ikasbide (3); kristau ikasbideak (3); kristau ikuspegitik (3); kristau izan (3); kristau izatea (4); kristau jator (4); kristau katoliko (6); kristau kontzientzia (3); kristau kultura (4); kristau kulturaren (4); kristau misioek (3); kristau misiolari (3); kristau moralaren (3); kristau mundu (7); kristau mundua (3); kristau on (3); kristau onak (3); kristau onen (3); kristau ortodoxo (9); kristau ortodoxoa (14); kristau ortodoxoak (6); kristau ortodoxoaren (11); kristau ortodoxoek (7); kristau ortodoxoen (8); kristau ortodoxotik (3); kristau sinesmena (3); kristau talde (6); kristau tradizioa (3); kristau tradizioan (6); kristau tradizioko (3); kristau zaharren (4); kristau zibilizazioak (3); kristau zintzo (6); kristau zintzoa (7); kultura kristau (4); mendebaldeko kristau (44); otomandar kristau (3); talde kristau (4); unibertsal kristau (3); urruneko kristau (5)

benetako kristaua (4); demokrata kristaua (3); erlijio kristaua (9); etika kristaua (3); fanatismo kristaua (3); kristaua izan (3); ni kristaua naiz (4); oso kristaua (3)

anaia kristauak (7); batasun demokrata kristauak (3); batasun sozial kristauak (3); demokrata kristauak (6); erlijio kristauak (7); kristauak deitzen zien (3); kristauak izan (3); mairuak eta kristauak (3)

demokrazia kristauaren (3); erlijio kristauaren (6); hezkuntza kristauaren (3)

erlijio kristauari (6)

mendebaldeko kristauek (4)

demokrata kristauen (5); ikastetxe kristauen elkartea (4); kristauen eta musulmanen (5); kristauen gurutze handiak (3); kristauen jainkoa (3); kristauen kanpamentura (3); musulman eta kristauen (3); musulmanen eta kristauen (6)


kristauberri ik kristau 9.

kristaubide ik kristau 10.

kristaudemokrata ik kristau 11.

kristaudi iz kristau herria.

Irizpide hau oso zabalduta dago kristaudian.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 149. orr.

Maiatzaren 8an izan zen borroka gogor hori: eta luzaroan ospatu zuen kristaudiak maiatzeko data jakin hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.


kristaugirotu, kristaugiro(tu), kristaugirotzen du ad kristautasunean girotu.

Honen ondorioz, betidanik bere ardura izan ziren gai filosofikoak osokiago kristaugirotu ahal izan zituen [San Agustinek].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 14. orr.


kristaukeria iz kristautasuna, gaitzesgarritzat hartua.

Garai hartan, ez nengoen haren esanei kasu egiteko, ezta erotuta ere, kristaukeria melengaren argazki ezin doiagoa baitzen apaiz gazte hura nire iduriko, nire barruko herra eta ezinegona bide gogorrago batetik atera beharra sentitzen nuen eta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

Eta indar horren eskasiak, horren ahulaldiak sortu ditu, hain zuzen, munduko monoteismo egituratu guziak: hinduismoa, judaismoa, kristaukeria.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.


kristauki 1 adlag kristauen eran.

Kanposantuan eta kristauki lurperatu beharko zirela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 263. orr.

Izan ere, beste arrazoi asko erantsi zizkien lehen aipatu ditugunei, eta hain egoki eta kristauki eta zuzen esanak denak, hortik hara duda guztiak utzirik, erabat zentzatu zela sinetsi zuten.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 202. orr.

2 ez-kristauki adlag

Neure burua gizatiartzat hartzeak erraz kondenatzen ditu ez-gizatiar soilera ez-ni edo ez-gutarrak (kristau/ez-kristau), aitzakia ona betiere haiek ez-gizatiar eta ez-kristauki zanpatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.


kristaukide iz kristautasunean kidea.

Hori duk hitza: eta penagarriena, handiek esku gehiago izatea mundu honetan beren burua ito edo zintzilikatzeko, beren kristaukideek baino.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 192. orr.


kristaukote iz adkor kristaua.

Bai, zerbait izan behar zuen margolan hark Unamuno bezalako kristaukote bat hala hunkitzea lortzen zuenerako, baina ezinezkoa zitzaidan bat etortzea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 173. orr.


kristaukume iz adkor kristaua.

Edozein pijok, fatxak edo kristaukumek jantzi dezake Txe Gebararen kamiseta, argazkia polita delako, ez haren mezua gustatzen zaiolako.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 73. orr.


kristautasun 1 iz Jesu Kristoren pertsona, bizitza eta irakaspenen gainean eraturako erlijioa, kristau erlijioa.

Jatorri judaikoa duten erlijioetan -kristautasunean eta Islamean-.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.

Greziako erlijio nagusia kristautasun ortodoxoa da.  Berria - Gaiak   2006-05-06

Esploratzaile espiritual ausart horiek hindu eta Ekialde Urruneko munduak erakarri nahi zituzten kristautasunera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.

Kristautasunaren aurkako beroaldi handienean jakobinoen lehendakari aukeratu zuten Cloots.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 110. orr.

Ez dugu kristautasunaren eraginkortasun tenporalean aski sinesten.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

Zeltek kristautasuna moldeatu zuten beren gizarte-ondare barbarora egokitzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Juduek kristautasuna besarkatzen zutenean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 58. orr.

Kristautasuna sortuz gero, gizadiaren bizitzak ez du egin degeneratu besterik Kristautasunaren hedapena errazteko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 241. orr.

Kristautasunean heziak izan ginen gu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.

2 (izenlagunekin)

Origenesen eta Agustinen kristautasunak ez balitu erantzi izan bere ibilaldi historikoan geraleku siriako, heleniko eta Mendebaldekoa izandakoetan jantzi zituen apaingarriak, ez zen gai izango idazten ari naizen garaian erlijio nagusi bizi ororentzat mundu-mailan irekitako aukeraz baliatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

Gotoen ariotar kristautasun heretikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.

Mendebaldeko kristautasun katolikoa, adibidez, ia erabat erauzi zuten Japonian hamazazpigarren mendean eta Txinan hemezortzigarrenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere lehen misio-bidaian kristautasun-haziak erein zituen Pisidiako Antiokia eta Listrako erromatar kolonietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 45. orr.

Donibane Garazin, "Apezpikuen presondegian" Alfred Yaghobzadeh-ren argazkiek erakutsiko dituzte kristautasun erritoak munduan barna.  Herria   2001-05-03

Gaiak desberdinak dira: natura [...] erredolak edo herrietako armak, lantegietako logoak, kristautasun-gaiak (gurutze, birjina...).  Herria   2001-10-18

Mendebaldeko kristautasun-osteko gizartea kristautasun-aurreko helenikoaren ordena berekoa zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Post-kristautasunaren garaietan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kristautasun erromatar (4)

kristautasunera aldatu (3)


kristautu, kristau(tu), kristautzen 1 da/du ad kristau bihurtu.

Lur jo zuen Erromak; Bizantziok hartu zion txanda; eta Alexandria, paganoa, kristautu egin zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 178. orr.

Ehunka judu kristautu dira Varsovian, eta Poloniako prentsak etengabe erasotzen die. erre egiten zituzten kristautu nahi ez bazuten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 167. orr.

Zer moduz Venezuela alde horretan? indio asko kristautu al dituzu, ala indiak gehiago interesatzen zaizkizu?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 133. orr.

Mairuak hiri honetatik kanpo egoztea eta hiria kristautzea Jainkoaren aldeko zerbitzua zela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 63. orr.

Gero kristautu dugu [...] eguzkiaren gurtze hori.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 34. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bai greko kristautuen artean eta bai musulmanen artean ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 184. orr.

Grezia zaharra begi kristautu modernoekin maitatzen denean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 265. orr.

Semeak benetako prusiarrak ditu, asimilazio zaleak, erdi kristautuak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 97. orr.


kristautze iz kristau bihurtzea.

Eta zer ekarriko digu bada kristautzeak?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 167. orr.

III. mendetik VIII. mendera bitartean kokatzen du Euskal Herriaren kristautzea Jimeno Arangurenek.  Berria - Kultura   2004-03-16

Kristautzea iritsi aurretik. Horietan oinarritzen ditu Zosimok Konstantinoren kristautzearen motiboak gaiztotzeko hain egokia den kontakizuna, eta Julianok kristautze horretaz Zesarrak obran egiten duen trufa mikatza.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 131. orr.

Kristautze ahaleginak hain gogor egin ziren garaian.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 85. orr.


kristiko izond Kristorena, Kristori dagokiona.

Xabat txirrindularia, izen judua badu ere, zeharo kristikoa da: farisauei -edo, azkoitiar gorenak oraindik orain gogoangarriki zioenez, "lukurreroei"- jaramonik egiteke, bere karrera sendotuz maldan goiti abiatu beharrean beheiti jotzen du, lurreko hilduratuekin bat egitearren.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 166. orr.


kristino izond/iz karlistaldietan, Kristina erreginaren aldekoa.

Karlista ala kristinoa izan beharra zegoen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 97. orr.

Donostia utzi behar nuelarik, azken behako bat egin nion penintsulari, […] Urgull mendiari, eta hiriaren bortetan erre zituzten hiru komentuei, bat kristinoek eta bi karlistek.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 175. orr.


kristo (orobat krixto g.er.) 1 iz adkor

Hortzeriarena konpondu artean ez zegoela ez programarik eta ez krixtorik, eta basilisko hark merezi zuela zigor eredugarri bat, inoiz inork ez ahazteko modukoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 177. orr.

2 kristo (bat) eginda adkor porru eginda egon.

Ez zen gelditu "kaka eginda" edo "krixto eginda", baizik-eta -o, metaforaren zoragarria!- "entziklopedia bat eginda".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 127. orr.

Erdoizta, hura ere gauean Olakuan gurekin zegoan eta, hari, ondoko gelan krixto bat eginda zegoan eta, bera ere astoarekin edo ez zakiat nola harrapatu duten, esaten baitzioten  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 159. orr.

3 kristoren izlag ikaragarria.

Kristoren barreak egin nitinan atzo etxean, gogoratzean. -Egia esan, nik kristoren pena hartuko diat -esan zuen Imanolek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 89. orr.

Orain kristoren lotsa emango zidak Alazne ikusteak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 82. orr.

Kristoren animalia puska zen, arra, eta nahiko lasaia, zorionez.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 82. orr.

-Kristorena, mundiala! -esan zuen Hagridek burrunbatsu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 215. orr.

"Kristorenak ari omen dira ematen" komentatuko du baten batek ahopeka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 95. orr.

Neure gosea asetzeko, berriz, kristorenak eta bi egin behar izan nituen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 43. orr.

Handik pixka batera, ordubete ere ez, halakoak esnatu naik eta, hi, krixton buruko mina, baina, krixtona e!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 17. orr.

4 zer/ze kristo adlag ik kristolarru.

Ze kristo da hori, izan ere?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 245. orr.

Ze krixto den Kulturune bat?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

Zer zara, feminista, ala zer kristo?  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 111. orr.

Zer Kristo, neroni joango naiz ea nolakoak diren ikustera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 193. orr.

Zer kristo gertatu zitzaion baina?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 206. orr.

Zer kristo ekarri duk kartoizko kaxa horretan?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 91. orr.

Bizitzaren nondik norakoa bainoago bizirautea izan da arrangura; zer kristo ari ginen bainoago zer deabru egin beharra genuen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 12. orr.

Eta zer kristotarako ematen dizkizut nik hainbeste orri eta ohar gero ez badituzu irakurtzen?  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 89. orr.

-Ze analisi eta ze Kristo, Martin, gaur festa egin behar diagu!  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 202. orr.

Neure buruari erran nion: ze kristo!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 271. orr.


kristoka adlag “kristo” esanez.

Txemiñe kristoka hasi zen eta astoa oraindik ere gehiago ikaratu eta bera ere jauzika hasi zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 72. orr.

Kalean ahots sendo eta zalaparta batzuk aditu ziren, palaren soinu zakarra lurrean, baten bat kristoka, mutilen barreak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 148. orr.


kristolako (orobat kristolando g.er.) izlag egundokoa, kristorena.

Ez dela oraindik arraindegira joan, eta kristolako itxaronaldia egin beharko duela.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 169. orr.

Nik, mahaiaren txoko batean, kristolako patxaran-atxurra harrapatu nuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 90. orr.

Jairen bat ospatzen zen, eta kristolako iskanbila zegoen, estudiante guztiak kalean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 116. orr.

Kristolango mesedea egiten zabiltza  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 262. orr.


kristolarru iz ik kristo 4.

To bihurritu egin da ohean: -ze kristolarru gertatzen zain orain...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 23. orr.


kristolito ik krisolito.

kristoren ik kristo 2.

kristozentriko izond ardatz Kristo duena.

Horiek beren idatzietan sentimendu handiko mistika kristozentriko bat adierazten zuten.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.


kriterio (24 agerraldi, 5 liburu eta 6 artikulutan) 1 iz irizpidea.

Sentimendua da kriterio bat, berak ere ondo gidatzen gaituen ala ez gaituen jakiteko, beste kriterio bat eskatzen duena: ondorioen azterketa, esaterako.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 28. orr.

Iparralde honetan Jaurlaritzak zein kriterio erabiltzen ditu laguntzak ekartzerakoan?  Herria   2003-01-21

Sentimenduek ez digutela balio kriterio aski ziur bezala, esan dugu; baina guztiz kriterio gabeak ez dira berak: hain zuzen, hilketen artean bereizten jakinez, kultura bat azaltzen dute -kultura "objektiboa", gertakariak balioesten dakiena, bereizketarako kriterioak dituena-.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 64. orr.

Izan ere, balio eta kriterio absolutuak hain setati galdatzen badira, hil egin direlako da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 202. orr.

2 zentzua, irizmena.

Orain ohartzen naiz, eta eman beharra daukat, kriterio ona eduki duela beti arrebak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 19. orr.


kriteriodun izond irizpideduna.

Neu ere kritikoa naiz nire poema txarrekin, eta beste bat nire poema horiekin oso kritikoa denean, ikusten dut pertsona kriterioduna dela, eta gustuko dut.  Berria - Kultura   2006-04-20


kriterium (orobat criterium g.er.) iz txirrindularitzan eta beste kirol batzuetan, ofiziala ez den norgehiagoka, goi mailako kirolarien artekoa.

Jean-Patrick nagusi Nazioarteko Kriteriumeko lehen saioan; iaz, Damien anaia gailendu zen.  Berria - Kirola   2004-03-28

Alejandro Valverdek irabazi zuen Iruñeko kriteriuma, herenegun.  Berria - Kirola   2004-10-17

Floyd Landis estatubatuarra da gaur eta bihar Frantzian jokatuko den Nazioarteko Kriteriuma irabazteko faborito nagusia.Garaipenak 2005ean: Paris-Niza eta Nazioarteko Criteriuma (etapa bat ere bai).  Berria - Kirola   2006-03-25

Kriteriumeko hiru etapetan aritu da ikusgarri Basso.  Berria - Kirola   2006-03-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kriteriuma irabazteko (3); nazioarteko kriteriuma (21)

nazioarteko kriteriumean (12)

kriteriumeko lehen etapa (3); nazioarteko kriteriumeko (4)


kritika 1 iz gogolan bati buruzko epaiketa; zerbaiten balioaren azterketa.

Batzuetan kritika baino purrustada izaten da nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 26. orr.

Razionalismoari eginiko kritiketan galdera eta zalantza ugari sortu izan dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.

Ikerketa konstruktibistok, hala eta guztiz ere, zenbait kritika jasan behar izan dituzte horien tesi nagusiarekin [..] funtsean bat egiten duten zenbait egileren aldetik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.

Berehala hasi ziren Udalaren kontrako kritikak gutun sailetan-eta.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 224. orr.

Sendagileek prentsa ohar bat kaleratu zuten kritikei erantzuteko.  Berria - Gaiak   2004-11-13

Beren kritiketan "burgesiaren alde" ari ginela aurpegiratzen ziguten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

Lévi-Strauss-en kritika Ilustrazioari, Herder-en ber-berbera da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 166. orr.

Esplotazio horri egiten zaion kritika erabat bidezkoa eta egin beharrekoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 251. orr.

Azalpen hori, ordea, modu kritikoan egin nahi izan dugu, informazio hutsean geratu gabe.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 28. orr.

Kritikak kritika, eredu kantiarrak defendatzaile sutsuak izan ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 203. orr.

Arrazoimen hutsaren kritika.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

Psikologia transzendentalaren bigarren paralogismoaren kritika.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 162. orr.

2 (izenondoekin)

Sarritan ekonomilariek erabiltzen dituzten ereduek kritika handiak jasotzen dituzte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.

XVIII. mendearen bukaeran lege naturalaren ideiak kritika gogorrak jaso zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 301. orr.

Kritika zintzoa iruditzen al zaizu hori?  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 159. orr.

Divertimento arin bat kanpotik, gizartearen kritika zorrotz sakona barrutik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 13. orr.

Politika keynestarren kritika monetarista ez zen diru-politika abian jartzera mugatu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Hau, jakina, mundu modernoan kristautasunari egindako kritika marxistaren muina da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 113. orr.

Gizarte hipokritaren kritika erruki gabea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.

3 literatura eta arte lanak epaitzeko jarduera; jarduera hori gauzatzen den azterketa.

Gurean, kritika, literatur sistemaren hankarik ahulena da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 110. orr.

Kritika literarioa eta txutxu-mutxuzaleen berritsukeria gurutzatzen diren puntua izan liteke idazleen biografia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 139. orr.

Liburu maitalea pazientziaduna da, librea, bere iritzia berak egiten dakiena, medioek eta kritika akademikoek luzaroko influentziatuko ez dutena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 157. orr.

Oro har, euskal literaturan ez dago kritika sistematikorik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 292. orr.

Egiten den kritika kanonizatzailea dela esango zenuke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 328. orr.

Idazlearentzako saririk handiena zer da: denboran irautea ala kritika onak jasotzea?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 241. orr.

Zenbait emakumek oso kritika txarrak jasan izan ditugu, lagun gutxi dugun seinale.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 292. orr.

Utz iezaiozu kritikari nahi duena esaten.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 82. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kritiko.

Baina, oro har, euskal panoraman, agertu izan diren kritika-portaera batzuek, ongi erakusten dute autore kanonizatuak gizonak direla...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 159. orr.

Idazlearendako Unibertsitatea bi alderdietarik interesantea gerta daiteke: batetik [...]; eta bestetik, ikasleen kritika lanak autorearen lanaren korolario naturalak direlako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 159. orr.

Haurrentzako ipuinak eta kazetetarako kritika-saiakerak idazten hasi zen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 11. orr.

Bertsogintzari buruzko jakintza kritikoa bultzatuz, iruzkin eta kritika-produkzioaren bidez.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 46. orr.

Eta beste zenbait laguntzek, aldiz -hainbat enpresei emandako laguntzek, kasu-, ez dute kritika aztarrenik ere jasotzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 96. orr.

Kritika zantzurik ez titulu nagusietan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 147. orr.

Kritika ildo honi jarraiki, Ongizate Estatuaren paternalismoa kritikatzera ere iristen dira hainbat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 149. orr.

Teoria honen kontrako kritika-iturri izan daitezkeen argudioei.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Kritika taldeek badituzte interesak argitaletxeekin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 328. orr.

Dena den, Zalduaren ereduak, hau da, adiskideen arteko kritika trukatze egiatiak, baditu bere arriskuak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 173. orr.

Kritika-aldizkaria, hilabetekaria, Cesare De Lollisek sortua eta zuzendua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 284. orr.

Trebetasun berezi bat eskatzen du kritika mota horrek, irakurtzeko era analitiko bat.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 175. orr.

Zapiainen kritika-bidea […] ez da, ia guztiok hobetoxeago edo okerxeago egiten dugun legez, liburu jakin baten merituen aipamena edo akatsen abisua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 8. orr.

Horretarako kausa-ondorioa, arazoa-ebazpena, kritika-erantzuna eta horrelako irizpideak erabil ditzakezu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 353. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Handik urte batzuetara hasiko zen idazleekiko mirespen pribatu hori jendaurrean azaltzen, liburu-kritiken bitartez.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 8. orr.

Eremu honetan, filologia kritika puntu batean hankamotz geratzen da, gehiegi atxikitzen baitzaio hizkuntza idatziari, hizkuntza bizia ahaztuz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 28. orr.

Uhuria oraindik orain literatura kritika ezak eragiten zuen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 11. orr.

Kanpoko testigantzak eta barne-kritika ados daude esatean, testua 1210etik 1221a arteko kapituluetan zehar osatuz joan zela,  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 38. orr.

6 kritika egin

Unibertsitateetan kritika irakatsi behar da, baina kritika egiteko modu horrek badu betiere muga bat gurutzatu ezin dena: arbitrarietatea. Gero nekatu eta kritika egiten hasi zitzaizkien kaletik pasatzen zirenei.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 169. orr.

Hainbat alderdi politikok, taldek eta erakundek elkarri kritika egin zioten atzo biharko Hondarribiko Alardea dela eta.  Berria - Harian   2005-09-07

EHEk kritika egin dio Jaurlaritzari.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Euskaldunen joera fundamentalistari kritika egiterakoan, esentziarik ez dagoela baieztatu dut.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 70. orr.

Baina ez du euskal etniaren aldarrikapenik egiten; eta egiten badu, horren kritika egiten du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 310. orr.

Unibertsitateko giroaren kritika eginez.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 102. orr.

Datorren astean estu eta larri ibiliko nauk eta nahiago diat egun hauek aprobetxatu hire lanaren kritika egiteko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 65. orr.

· Langdon Winner-ek [...] lau kritika zehatz egiten dizkio konstruktibismo sozialari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arrazoimen hutsaren kritika (31); arrazoimen praktikoaren kritika (4); arrazoimenaren kritika (5); aurkako kritika (11); egindako kritika (23); eginiko kritika (9); egiten zaion kritika (5); gizarte kritika (4); kontrako kritika (9); kritika asko jaso (8); kritika bat egin (6); kritika den aldetik (4); kritika egin (53); kritika eginez (5); kritika egitea (6); kritika egiteko (20); kritika egiten (22); kritika entzun (6); kritika eragin (5); kritika eraikitzailea (5); kritika feminista (4); kritika gogorra (16); kritika gogorra egin (9); kritika gogorrak (52); kritika gogorrak egin (16); kritika gogorrak entzun (5); kritika gogorrak jaso (17); kritika handiak (7); kritika handiak jaso (4); kritika jaso (7); kritika latza (4); kritika latzak (4); kritika mota (4); kritika nagusia (8); kritika nagusiak (5); kritika onak (17); kritika onak jaso (9); kritika politiko (7); kritika politikoa (6); kritika sakona (4); kritika saria (5); kritika sozial (5); kritika soziala (7); kritika txarrak (10); kritika ugari (63); kritika ugari egin (4); kritika ugari eragin (16); kritika ugari jaso (28); kritika zaparrada (6); kritika zorrotz (5); kritika zorrotza (30); kritika zorrotza egin (13); kritika zorrotza egiten (11); kritika zorrotzak (33); kritika zorrotzak egin (12); kritika zorrotzak jaso (4); kritikak kritika (14); literatur kritika (12); oso kritika onak (7); paralogismoaren kritika (4)

antzeko kritikak (4); aurkako kritikak (22); egin zaizkion kritikak (5); egindako kritikak (29); eginiko kritikak (12); egiten zaizkion kritikak (5); jasotako kritikak (6); kontrako kritikak (13); kritikak alboratu (4); kritikak arbuiatu (7); kritikak areagotu (4); kritikak berretsi (7); kritikak egin (18); kritikak egiteko (5); kritikak egiten (7); kritikak entzun (15); kritikak eragin (24); kritikak eragin ditu (14); kritikak gaitzetsi (8); kritikak izan (7); kritikak jaso (18); kritikak jasotzen (6); kritikak kritika (14); literatur kritikak (4); sekulako kritikak (4); sindikatuen kritikak (5)

arrazoimen hutsaren kritikaren (10); espainiako kritikaren saria (5); kritikaren saria jaso (6)

egindako kritikei (18); egindako kritikei erantzun (5); eginiko kritikei (6); jasotako kritikei (4); kritikei aurre egiten (4); kritikei erantzun (15); kritikei erantzunez (9); kritikei erantzuteko (5)

egindako kritikek (5)

egindako kritiken (6); jasotako kritiken (4); kritiken aurrean (9); kritiken jomuga (12)


kritikaezin (corpusean kritika ezin soilik) izond ezin kritikatuzkoa.

Gure kasuan lau lelozko edo hiru puzzle zatiko euskal fede kritika ezina gailentzen denean, onartzen dugun biktimak bihurtzen gara, geure nortasun zaurituaren konplize lehenak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 97. orr.

Borroka armatuan ari zirenen hautuak kritika ezinak bihurtu zitzaizkigun.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 86. orr.


kritikagai (orobat kritika gai) iz kritikarako gaia.

Puntu honetantxe hasten da zirriborratzen gero zinemari buruz berehalaxe zabalduko den kritika-gai bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 171. orr.

Hipokrisia morala salatzen zuen, AEBak zituen kritikagai nagusia.  Berria - Mundua   2004-04-23

· HZren legez kanporatzea kritikagai.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05


kritikagarri izond kritikatzea merezi duena.

Guraso askoren jarrera kritikagarriak.  Berria - Kultura   2006-02-04

Printzipio horrek […] baditu, zenbaiten aburuz, hainbat alde kritikagarri, etikoa besteak beste.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 310. orr.

Beharren eta desioen sorkuntzaren arteko bereizketa kritikagarria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 83. orr.

Ikuspegi kritikagarria, eta baita arbuiagarria ere. Erabat kritikagarria da, beraz, ekonomiaren inguruan nagusi den determinismoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 19. orr.

Urteek zorroztu didaten ikusmena bera ere, nire-nirea izanik, eztabaidagarria eta kritikagarria dela, segur bainaiz bakoitzaren esperientzia pertsonala, nornahi ere den hau, ezin dela besterengana hedatu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 36. orr.

Inor ez da kritikagarri, ezta aberatsak edo heretikoak ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.

Kristauentzat fedea ez dela kritikagarri, goresgarri baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 22. orr.

Egun ere, kritikagarritzat dituzte askok, eta barregarritzat ere bai.  Berria - Harian   2006-05-06

Kasetarietan badira bi mota : badira dena gaizki ikusten dutenak, dena kritikagarri, badira ere dena eder daukatenak, dena lausengu.  Herria   2001-06-21


kritikagintza iz kritika egitea.

Liburuen kritikagintza eta balorazioarena ez da zailtasunik gabeko arloa.  Berria - Kultura   2004-03-21

Liburutegiak ordenatzea kritikagintzari modu isil eta apalez ekitea da.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 136. orr.

Bi urte t'erdi horietan zehar Errumaniako literatur kritikagintzak gailurra jo zuen, Bukaresteko egunkari nagusiaren larunbateko gehigarrian.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 166. orr.


kritikalari ik kritikari.

kritikari (orobat kritikalari g.er.) 1 iz literatura edo arte lanen kritika egiten duen pertsona. ik kritiko 5.

Georges Duthuit kritikaria.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.

Scalako kritikari musikala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 348. orr.

Artearen historialariek eta kritikariek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.

Lau editorek, bi kritikarik, kapila baten inguruan bildutako idazle jakin batzuek  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 193. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erregimen komunistaren garaian Errumaniako literatur kritikaririk irakurriena izan zen Duvrescu... Iruñen kokatu zen, asko sailetan lan eginez, hala nola marrazkilari eta arte-kritikalari bezala egunkarietan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 163. orr.

Fotogenia izan da, zinema-kritikari, zuzendari eta zaleen beldaunaldi oso batentzat gako-hitza, Diderotek margolaritza definitzeko esaten zuen "ez dakit zer" haren pareko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 288. orr.

Antzerki-kritikari gisa ez zen batere zorrotza.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 31. orr.

Euskal Telebistan lankide izana nuen nik tele-kritikari hori.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arte kritikari (7); kritikari askok (7); kritikari askoren (4); literatur kritikari (19); zinema kritikari (3)

antzerki kritikaria (3); arte kritikaria (10); ispizua arte kritikaria (3); literatur kritikaria (9); musika kritikaria (5)

antzerki kritikariak (4); arte kritikariak (14); literatur kritikariak (8); zinema kritikariak (3)

literatur kritikariaren (5)

arte kritikariek (3)

kritikarien onespena (3); kritikarien oniritzia (3); zinema kritikarien (4)

literatur kritikaririk (3)


kritikaritza iz kritikariaren jarduera.

Egia esatera, gogait eginda dago kritikaritzaz, nekatuta dago metrotan neurtzen den hitz lauaz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.


kritikatu, kritika(tu), kritikatzen du ad 1 kritika egin.

Halaber, moral laiko berria kritikatuko du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

Kritikatu ez ezik, iraindu egiten omen dut ezker abertzalea, eta "esku beltzaren" begiradapean jartzen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 130. orr.

Ekintza berbera batzuek goraipatu egiten dutela eta beste batzuek, berriz, kritikatu.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 33. orr.

-Laztana, ez dizut ezer kritikatzen -esan zuen Terrik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 156. orr.

FAO «transgenikoen alde» ari dela kritikatu dute.  Berria - Gaiak   2004-06-20

Bere garaiko errealitatearekin zerikusirik ez zuelako kritikatzen zuen marxismoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.

Inork pentsa ez zezan saioa kritikatuta saioko ideiak kritikatzen genituela, hobe isilik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Guk ez ditugu zertan kritikatu babesten gaituztenak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 251. orr.

Gilbert Ryle eta Wittgensteinek Descartesen gogamen pribatua kritikatu zuten gogor.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Askotan kritikatu izan da Panofskyren ikusmoldearen esentzialismo hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 235. orr.

Abertzalekeria kritikatzen zaio: eskuinik atzerakoienaren diskurtsoa bazkatu izana.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 45. orr.

Atzera begiratu behar hori oso kritikatua izan da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 291. orr.

2 (adizlagun baten eskuinean)

Britainiarren defentsa sistemen desegokitasuna zorrotz kritikatu zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 158. orr.

Itoizko Koordinakundeak gogor kritikatu zuen solidarioen ekintza hura.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 117. orr.

Komunistek, eta errepublikaren aldeko beste batzuek ere bai, gogor kritikatu dute Ernest Hemingwayren horko oreka-gura zuri hori.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 164. orr.

Garai batean biziki kritikatu ohi nuen, lagunartean behintzat, jarrera mota hori.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Hirutasun Santuaren dogma errotik kritikatu eta Kristoren betikotasuna errefusatu zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.

Etengabe kritikatzen zuen jendea, baina adeitsua zen izaeraz.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adierazpenak kritikatu (13); akordioa kritikatu (5); aldaketak kritikatu (4); arduradunak kritikatu (4); argudioak kritikatu (4); asko kritikatu (7); asmoa kritikatu (4); bereziki kritikatu (7); eaj kritikatu (4); egindako adierazpenak kritikatu (5); egitasmoa kritikatu (5); elak kritikatu (5); ematea kritikatu (5); erabakia gogor kritikatu (4); erabakia kritikatu (15); erreforma kritikatu (4); esandakoak kritikatu (6); esku hartzea kritikatu (4); gobernua kritikatu (9); gobernuaren jarrera kritikatu (5); gobernuaren jokabidea kritikatu (4); gogor kritikatu (314); gogorki kritikatu (5); hartzea kritikatu (7); hitzak kritikatu (7); ituna kritikatu (4); izatea kritikatu (6); jarrera ere kritikatu (7); jarrera gogor kritikatu (9); jarrera kritikatu (79); jarrerak kritikatu (4); jokabidea ere kritikatu (4); jokabidea kritikatu (20); jokaera kritikatu (7); jokatzen duela kritikatu (4); kritikatu du batasunak (8); kritikatu dute sindikatuek (4); kritikatu ondoren (4); kritikatu zuen aralarrek (4); lana kritikatu (8); legea kritikatu (7); oso gogor kritikatu (10); pp kritikatu (4); presidenteak kritikatu (4); proiektua kritikatu (7); proposamena kritikatu (10); psoe kritikatu (5); txostena kritikatu (4); zorrotz kritikatu (19)


kritikatxo iz adkor kritika.

Luismari Bengoa antolatzaileak aizkolariei egin die kritikatxoa: «Aizkolari batzuk ez dituzte betebeharrak bete».  Berria - Kirola   2004-03-02


kritiko 1 izond gogo lanen alde onak eta hutsegiteak aztertzen dituena; kritikari dagokiona. ik kritika 4.

Zientzia-ezagutzaren eta garapen teknologikoaren eredu klasikoen irakurketa kritikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Garapen terminoari buruz aipagarria da Gustavo Esteva-ren gogoeta kritikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 342. orr.

Tradizioaren eta modernitatearen gogoeta kritiko bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 31. orr.

Azalpen kritiko batzuk ere egin nizkion.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.

Eta printzipio kritiko hori onartu beharra dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 70. orr.

Filosofia Politikoa, edozein zientziatan gertatu zen antzera, diskurtso kritiko bihurtu zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 219. orr.

Interneten erabilera kritiko eta demokratikoa gauzatzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 126. orr.

Azalpen hori, ordea, modu kritikoan egin nahi izan dugu, informazio hutsean geratu gabe.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 28. orr.

Proletalgoaren soziologia kritiko modernoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 180. orr.

Ez zuen oso gogokoa Mario, espiritu kritiko handiegia omen zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 179. orr.

Neure lanarekiko erabat kritiko izateagatik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 186. orr.

Duchet-en testua kritikoa da Ilustrazioarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 281. orr.

Idazten ari ziren gidoia oso kritikoa omen zen garaiko giro politikoarekin.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.

Sistemarekin kritikoak diren ikuspegi eta oinarrietatik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 155. orr.

Sen kritikoa, hori da tresnarik baliagarriena.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 115. orr.

Horregatik, erreforma egin, eta berehala sortu ziren ahots kritikoak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 98. orr.

Bere ezagutza ahalgarriaren mugak printzipioen arabera determinatu ez dituen dogmatiko ez-kritikoaren aurkako eraso eszeptiko hauek.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 262. orr.

Unibertsitateko sektore kritikoak, · Jendeak telebistaz zuen iritzia bereziki kritikoa zen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 37. orr.

2 testu kritika filologikoaren arabera egina.

Edizio kritiko baten hitzaurrea irakurria zuen, aspaldi.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 94. orr.

San Frantziskoren idazkiak aztertzen bizitza osoa eman ondoren, Kajetan Esser-ek argitalpen kritiko berria atera zuen 1976an.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 35. orr.

Perrault-en Vitruvio aparailu kritiko ikusgarri batekin lagunduta azaldu zen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.

· Ikerketa historiko-kritikoak ahalegin handia egin du testuen arteko harremanak aztertzen  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

3 larria, gorabehera handikoa.

Baina, egun kritiko horietako batean, goseari gehiago ezin eutsi, eta kilo eta erdi sagar jan irentsi nuen, harrapazka, erretzaile konpultsibo batek abstinentziari utzi, eta zigarroei ekingo liekeen modu bertsuan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 55. orr.

Nire momentu kritiko hau ere estuki dago telefono bati lotua.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 79. orr.

Guadalajarako sua amatatu zenean -1937ko martxoaren 20a aldera- gerra espainolaren nondik norakoa gune kritiko batera iritsia zela esan liteke.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 59. orr.

Beste organo kritiko batzuetan, hala nola garunean, minutu batzuetan jartzen da martxan erreserbako zirkulazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

Gauza segurua zirudien, medikuei aditzera, lehenago edo geroago iritsi beharreko fase kritiko saihestezina ere itxura berarekin etorriko zela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 174. orr.

Baina, Eugeni, ondo portatuko al zara une kritikoan?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 157. orr.

4 magnitudeez edo puntuez mintzatuz, handik harat gauza baten nolakotasunean edo gertakari baten bilakaeran oinarrizko aldaketa gertatzen dena. ik beherago 7.

Animalia guztien garun-sistemak deblauki itxiz erantzun liezaioke gehiegizko puntu kritiko batez haraindiko estimulazioari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.

Intentsitate ertainetan 10 Hz ingurukoa izaten da maiztasun kritiko hori, baina intentsitate handietarako 1.000 Hz-etaraino ere irits daiteke.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

• 5 iz kritikaria.

Kultura txiki batean, idazleak errazagoa du zintzo izatea, merkatuaren eta kritikoen tiraniatik libre sortzea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 119. orr.

Medioek, kritiko akademikoek, unibertsitateak, irakaskuntzak, egitura politiko-kulturalek, kultur munduko teknokraziek...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 157. orr.

Ñabardura horri ez diote jaramonik egin ez merkatu erlijioaren aldeko direnek, ezta Smithen kritiko sutsuenek ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 72. orr.

Zinema mutuaren garaiko kritiko gehienek aipatu eta nabarmendu dute zinemaren fotogenia-ahalmena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 288. orr.

Estatu Batuetako poetarik handiena eta orijinalena da kritiko askoren iritziz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 288. orr.

Etikaren beste kritiko kementsu bat Karl Marx da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

Bai globalizazioaren jarraitzaile sutsuenen aldetik, eta baita ustezko kritiko grinatsuenen aldetik ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 218. orr.

6 (hitz elkartuen lehen osagai gisa)

-Kontuz honekin, literatur kritiko zorrotza da eta-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 146. orr.

Ez dut esango ni neu arte kritiko zorrotza naizenik.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 197. orr.

Zine-kritikoa, kazetaria eta nobelagilea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 224. orr.

7 masa kritiko kate erreakzio nuklear bat eragiteko behar den gutxieneko erregai kopurua.

Horretarako, Uranio 235aren masa kritikoa ezagutu behar zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 199. orr.

· irud/hed Euskararen kultur unibertsoak, izan ere, bere bizi-baldintza bereziak ditu; [...] bere merkatu-parametro eta masa kritiko bereziak ditu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.

Euskal Herrian bada masa kritiko nahikoa Bestelako Komunikazioa garatzeko, alternatiba kritikoak praktikan ipintzeko, komunikazioaren eredu ofizialari astindu eder bat emateko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 64. orr.

EHUn «masa kritikoa» handitu gura duela dio, ikertzaileen bokazioak sustatu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Ez da masa kritiko nahikorik aurre egiteko zanpatzen gaituen estatuari.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

LABeko Rafa Diezek zehaztu zuen «aldaketa politiko eta sozial baterako masa kritiko indartsu bat» osatzen ari dela.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots kritiko (6); arte kritiko (3); azterketa kritiko (4); edizio kritiko (5); hausnarketa kritiko (5); ikuspegi kritiko (8); jarrera kritiko (6); kritiko ageri (5); kritiko ageri da (5); kritiko agertu (42); kritiko agertu zen (16); kritiko agertzen (6); kritiko askok (3); kritiko askoren (4); kritiko azaldu (10); kritiko azaldu zen (6); kritiko hitz egin (3); kritiko izan (10); kritiko mintzatu (5); kritiko samar (6); kritiko samar agertu (3); kritiko zorrotza (4); masa kritiko (12); masa kritiko bat (3); oso kritiko (39); oso kritiko ageri (3); oso kritiko agertu (17); oso kritiko azaldu (5); une kritiko (5)

ahots kritikoa (4); analisi kritikoa (3); arte kritikoa (3); azterketa kritikoa (4); babes kritikoa (3); edizio kritikoa (21); egoera kritikoa (11); errealismo kritikoa (6); espiritu kritikoa (3); gaitasun kritikoa (3); gogoeta kritikoa (5); ikuspegi kritikoa (24); ildo kritikoa (3); irakurketa kritikoa (10); irakurketa kritikoa egin (5); iritzi kritikoa (7); jarrera kritikoa (23); masa kritikoa (12); oso kritikoa (29); oso kritikoa izan (7); pentsamendu kritikoa sektore kritikoa (5); sen kritikoa (3); une kritikoa (6); zentzu kritikoa (4)

ahots kritikoak (8); diskurtso kritikoak (3); edizio kritikoak (8); iritzi kritikoak (4); jarrera kritikoak (3); oso kritikoak (10); oso kritikoak dira (3); sektore kritikoak (7)

egoera kritikoan (11); egoera kritikoan dago (3); modu kritikoan (12); modu kritikoan ikusten (3); oso egoera kritikoan (4); une kritikoan (10)

ikuspegi kritikoaren (3); pentsamendu kritikoaren (5)

sektore kritikoek (3)

kritikoen arabera (3); kritikoen ustez (5)

sektore kritikoko (5)

ikuspegi kritikotik (4)


kritikodun izond

Diskurtso oportunista eta erreakzionarioaren lekuko ederra da erantzun mota hori ikuspegi kritikodunentzat  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.


kritikoki 1 adlag era kritikoan.

Gizarteak horrela kritikoki ebaluatzen du transformazio sozionaturala [...] gauzatzen duen baliabide zientifiko-teknologikoen multzoa.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Nire ezagutza ahalgarriaren mugak kritikoki ikertzera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 259. orr.

Gure galdekizuna bera kritikoki aztertzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 188. orr.

Sute eta erailketei kritikoki begiratzeko joera zerbait unibertsala da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 138. orr.

2 testu kritika filologikoaren bidez.

Frantziskotartasunaren benetako historia ez da kritikoki egiazta daitekeena bakarrik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 636. orr.


kritikotasun iz kritikoa izateko nolakotasuna.

Liburuei esker hasi nintzen ikasten kritikoa izan beharra dagoela kritikotasuna hurkoaren kontra soilik baliatzen duen inguru batean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.

Gaztetxeetatik bestelako balioak sustatzen dira: kritikotasuna, elkartasuna, bizikidetza...  Berria - Harian   2006-04-21

Nola uztartzen dituen umorea eta kritikotasuna.  Berria - Kultura   2004-04-28

Kritikotasuna suspertzeko eta pentsamenduan trebatzeko, liburu honetan aukera onak eskaintzen direla iruditzen zaigu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 18. orr.


kritizismo iz sistema filosofikoa, epistemologia diziplina beregain eta oinarrizkotzat hartzen duena.

XVIII. mendeko kritizismoak eta arkeologia ilustratu berriaren pizkundeak […] lagundu egin zuten, azkenean, bestelako giro intelektuala sortzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 280. orr.

Metafisika tradizionalaren eta teologia dogmatikoaren akabera ekarri zuen kritizismoak.  Berria - Kultura   2004-02-15


krixkitin ik kriskitin.

krixto ik kristo.

kroak 1 adlag igelaren korrokaren onomatopeia.

Eta zaunka urrunak entzun zituen, igelak kroak kroak entzun zituen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 105. orr.

Igelek ibar guztira zabaltzen zuten euren kantuaren oihartzun berdotza, kroak kroak kroak, hala aldarrikatzen zuten euren bizialdia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 101. orr.

2 kroak egin

Igelak, musu ematean, / kroak egin zuen eta.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 27. orr.


kroaka adlag kroak eginez.

Bele zaharra kroaka ibiliko denez, hari erantsiko zaio abisuaren errua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.


kroasan ik kruasan.

kroata
1 serbo-kroatasup_1 iz serbo-kroaziera.

Italiera, serbo-kroata, alemana, gaztelera, friulera, eslobeniera, inglesa, frantsesa eta orain gogoan ez dudan bederatzigarren bat.  Berria - Kultura   2004-08-04

2 serbo-kroatasup_2 iz pl serbiarrak eta kroaziarrak.

Gerlatoki izanak Osijek inguru horiek, serbo-kroaten bonbardamendu eta hilketek 1.100 zibil ere hil zituztelarik 1991an auzo-hiri Vukovar delakoan.  Herria   2003-06-12


kroaziar 1 izlag Kroaziakoa, Kroaziari dagokiona.

Kroaziar idazle batek esan zidanez, [...].  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 62. orr.

Rapaic kroaziar ezkertia, Leonard atzelaria eta Curbelo, zelai erdiko birika.  Berria - Kirola   2004-12-15

Zine-zuzendari kroaziar batek maisulana zer den susmatu zuen berrogeita zazpi urte zituenean, etxeko komunean.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 101. orr.

Bosniako Islama eredutzat hartu beharrean, musulmanak zapaltzen utzi zien Europak taliban kristau kroaziar zein serbiarrei.  Berria - Mundua   2004-02-01

Eslovenian bizi diren gutxiengo kroaziar eta serbiarrak.  Berria - Mundua   2004-04-30

Bosnia bi entitate federatuk osatuko zutela, alde batetik izango zela Kroaziar-Musulman Federazioa eta, bestetik, Serbiar Errepublika (Srpska).  Berria - Harian   2005-07-10

Juriça kroaziarrak izan zuen denok genekiena esateko ausardia.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 310. orr.

2 iz Kroaziako herritarra.

Kroaziarra zuen ama, errusiarra aita. Viena familia handi bat zen, Inperioa ere bai, bere hungariar, aleman, moraviar, txekiar, serbiar, kroaziar eta italiarrrekin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Eskualde horretako ehunka kroaziar eta musulmanen aurkako «garbiketa etniko» batean erantzukizunik izan zuela.  Berria - Mundua   2006-03-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

janica kostelic kroaziarra (5); kroaziarra izan (3)

atezain kroaziarrak (3); janica kostelic kroaziarrak (8)


kroaziera 1 iz serbo-kroazierari Kroazian ematen zaion izena.

Alegia, serbiera eta kroaziera bi hizkuntza direla orain.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 227. orr.

Kroazieraz hasi zen idazten han, Esloveniera ahaztuta.  Berria - Kultura   2006-02-14

Erakusleihoko liburu guztiak kroazieraz daude, eta ez dut ezer ulertuko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 59. orr.

Txiletarren lanak kroazierara itzuli zituzten.  Berria - Kultura   2004-07-21

2 serbo kroaziera Serbian eta Kroazian mintzatzen den eslaviar hizkuntza.

Kristau-aroko hamaseigarren eta hamazazpigarren mendeetan padisharen esklabo-etxeko lingua franca serbo-kroaziera zen eta otomandar itsas armadaren lingua franca italiera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Ingelesaz, alemanieraz, eta serbo-kroazieraz hitz egiten omen daki Nikonek.  Berria - Kirola   2006-02-15


krokatu, kroka, krokatzen da ad lotu, katigatu.

Badago baita, eraztunez eta gakoz bezala, zenbait gauza bata-bestearekin krokaturik edukitzea; imanean eta burdinan ere horixe gertatzen da, nonbait.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 453. orr.

Kontua da txalupa Serpentinan krokatuta geratu zitzaiola, ur gaineko izotz-zelaien artean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 284. orr.


kroket iz bi edo lau lagunentzako jokoa, lurrean iltzatuak dauden uztai batzuetan zehar zurmailu batez jotzen den zurezko bola bat pasaraztean datzana.

Luxembourgeko erretiratuekin kroketean aritzera joanen ote naiz? hogeita hamar urterekin! erruki diot neure buruari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 276. orr.


kroketa iz haragi, arrain edo kidekoen zati xehez, eta irinez eta esnez egindako orea, arrautza eta ogi arrailan bustia eta estalia, eta oliotan frijitua.

Hasieran kroketak eta piper berdeak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 203. orr.

Jan bai, ederki jaten ditu amaren kroketak. Kalean ez dagonean sukaldean sartuta egoten da, kroketak prestatu eta prestatu.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 18. orr.

Argizarizko lan hori, kroketa bat balitz bezala, molde bat egiteko ore batekin igurtzitzen dute. Kroketen errezeta hobetzeko. etxeko sukaldean garatzen ziren lan gehientsuenak egun fabrikan egiten dira: kroketak, zopak, potaje edo eltzekariak, [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

Aurrez prestaturiko kroketak, labean berotu besterik behar ez zuen lasagna eta azpiltxo bat camembert gazta kaxatxo batekin, nahikoa izan zitekeen hura gau hartarako.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 191. orr.


krokis iz zerbaiten marrazki eskematikoa eta gutxi gorabeherakoa.

Eraikuntzaren krokisa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 144. orr.

Elektroson-en oso ondo esplikatu zidaten nola jarri, krokis eta guzti; baina erraza zirudien arren, ez nuen asmatu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 190. orr.

Eta gogoratuko ez banintz ere, krokisa daukagu.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 63. orr.

Zelaira jaitsi aurretik, ordea, komeni zela krokis bat egitea.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 149. orr.

1994an Parisko errektoretzaren aurkako atentatu bat prestatzeko erabili zuen krokisa.  Berria - Mundua   2006-02-22


krokodilo (orobat kokodrilo eta krokodil) 1 iz muskerraren tankerako narrasti handia, kolorez berdaxka, baraila indartsuak eta lau hanka motz dituena, gorputza oso ezkata gogorrez estalia duena, eskualde beroetako ibaetan bizi dena (Crocodylus niloticus, Crocodylus intermedius etab.).

Tigreak, elefanteak, krokodiloak, kobrak eta ziminoak gizakiekin adiskidetasunean bizi diren lurraldea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 7. orr.

Herodotok dio Indoa dela krokodiloak sortzen dituen ibai bakarra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 28. orr.

Krokodiloa dela mastekatzerakoan goiko matelezurrari eragiten dion bakarra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 90. orr.

Krokodiloak besoa jan zion Kako-okerri, eta tripan darama beso hartako erlojua ere, tik-tak etengabean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 13. orr.

Orain 8 milioi urteko krokodilo baten burezurra topatu dute Australian.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Buru zapala du, krokodiloak bezala, eta mutur luzea, lehorrean animaliak ehizatzeko aproposa.  Berria - Gaiak   2006-04-07

Krokodiloaren ezkatak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 265. orr.

2 krokodilo larrua.

Sonjak bere krokodilozko poltsa zabaldu eta koadernotxo hori-gorrixka mehe bat bota zion Weinerri aurpegira.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 197. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Giltza bere krokodilo-larruzko diru-zorroan gorde zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.

Bi krokodilo-hozka desberdinek sortutakoak ematen dutela Pantxok eta Lubisek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 288. orr.

Krokodilo okela jateko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 280. orr.

Errezeta nazkagarriak aurkitu zituen, Egipto zaharreko bat, esaterako, krokodilo-kaka erabiltzen zuena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 83. orr.

4 krokodilo malko pl tipula negarra.

Krokodilo malkoekin aurkeztu zen Ameriketako Estatu Batuetako presidente George Bush astearte gauean Washingtongo prentsaren aurreko agerrraldirik nagusian. herria¬


krokodilokume iz krokodiloaren umea.

Luze gabe ezkonduko ziren beraien artean eta laster egongo ziren krokodilokumeak hazteko prest.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 109. orr.


krokodilotxo iz krokodilo txikia.

Hurrengo egunetan lagunekin hizpiderik izango zuten gure krokodilotxook, seguru asko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 173. orr.


krokodrilotzar iz krokodilo handia.

Zure aurka nator, faraoi, Egiptoko errege, Niloren erdian zauden krokodilotzarra, "Neurea dut Nilo ibaia, neuk egina da eta", diozuna.  Elizen arteko biblia   Ez 29,3


kroma iz

Alde batetik, txotxongiloekin film labur bat egiten ari dira: «Gidoia bukatuta dago, baina orain dena ondo antolatu beharra dago, kromekin probak egin, mugimenduak landu...».  Berria - Kultura   2004-02-06


kromagnon iz Paleolitikoaren amaieran bizi izan zen gizaki mota.

'Kromagnon' aroko doinu hunkigarri horren melodiak ez ote zaitu xarmatu?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 234. orr.


kromatika izond kromatikoa.

Bachen Fantasia Kromatika eta Fuga-rekin eman zion hasiera emanaldiari  Berria - Kultura   2004-08-26


kromatiko 1 izond koloreena, koloreei dagokiena.

Argien joko kromatikoak irrealtasunez tindatu du neskaren gorputz biluzia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 13. orr.

Sentsazio kromatikoen gunea. Begiak badu hirugarren metodo bat aberrazio kromatikoari aurre egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.

Konoak, baina, aurrerago ikusiko dugun bezala, koloreen pertzepzioa eragiten dutenak dira, eta, hala, ikuspen fotopikoa kromatikoa da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

[Zinka] ez da toxikoa, ez du erreakzio kromatiko ikusgarririk ematen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

Wattsen erretratuetan kalitate lirikoa nabarmendu dute haren zaleek, eta baita lanen musikaltasuna, pintzelkadaren sotiltasuna eta aberastasun kromatikoa ere.  Berria - Kultura   2004-10-14

2 musikan, hamabi tonu erdietan oinarritua, oktabako hamabi tonu erdiak erabiltzen dituena.

Honenbestez, bi oktabako eskala kromatikoa osatu zuen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 70. orr.

Funtsezko osagarri kromatikorik gabeko musika zen hura.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.

Tetrakordio kromatikoak bi tonuerdi ditu elkarren jarraian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Tonuerdiko tartea du modulazio kromatikora aldatzen denean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2310. orr.

Antonio Serrano harmonika kromatikoan eta teklatuetan.  Berria - Kultura   2004-05-12

3 musika tresnez minzatuz eskala kromatikoko hotsak gauzatzen dituena.

Huraxe izan omen zen lehen esku-soinu modernoa, diatonikoa, geroko kromatiko eta bandoneoi guztien aitzindaria.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 9. orr.

Soinu kromatikoa jotzen zuen, baina txikiarekin hasia zen, diatonikoarekin, etxean, aitari ikasita.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aberrazio kromatikoa (4)


kromatikoki 1 adlag era kromatikoan.

Aurpegiak eta gorpuak kromatikoki ustelduak, asko eta asko komunikabideek egunero igortzen dituzten mezuetatik ateratakoak.  Berria - Kultura   2004-01-28

2 era kromatikoan, tonu erdiz tonu erdi.

Poetengandik ikasi nuen maitatzen, kantatzen ditu Byronek do naturalean hamahiru silaba horiek, bere ahots urratu eta monotonoaz; baina bizitza, hala ikasi dut (eskalan fa-raino jaitsiz kromatikoki), besterik da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 240. orr.


kromatikotasun iz kromatikoa denaren nolakotasuna.

Lehendabiziko bokalaren nolakotasunaren kromatikotasuna areagotu da, eta itxiago eta palatalago egin da; hala, ondorengo bokaletik gehiago bereizten da, bokal bien beregaintasun eta oharmen ona bermatuz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.


kromatismo iz kromatikoa denaren nolakotasua.

Kromatismoari buruz inoiz idatzi den lehen lan teorikoa izan zen Aristotelesena, adituen arabera.  Berria - Kultura   2006-03-23

Eduardo Naranjoren margolan konplexu eta gordinak, Isabel Quintanillaren zehaztasun fotografikoa edota Carmen Laffonen kromatismoa.  Berria - Kultura   2004-10-12

Bilboko txokoetako kedarren kromatismo eskasak ilundu ditu gizonaren begiak gaur ere.  Berria - Kultura   2004-10-23

Fusio-sukaldaritza: lehengaiez (beren aho-ukitu, usain, zapore, kolore eta guzti), egospenez (tenperatura, denbora, aurre-prestatze, etab.), aurkezpenez (geroz eta "ekialdetarragoak", dirudienez: plater handietan gauza gutxi, espazio oteizarra, tarte zabalak, kromatismo zaindua).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 67. orr.


kromato iz azido kromikoaren gatza.

Esku artera heldu zitzaion herdoil-aurkako baten formula, kromatoetan oinarritua, osagai absurdu bat zeukana: zer eta amonio kloruroa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 202. orr.

Berniz hura, esan zidan, gerra bitartean eta ostetxoan ekoiztua zen; kromato basiko bat eta erretxina alkidiko bat zeuzkan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.


kromatofen iz

Izan ere, V4 aldearen estimulazio magnetikoaren bidez sor daiteke esperimentalki kolorea, eta eraztun eta halo koloretakoak -kromatofen deritzetenak- "ikusaraz" daitezke hala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.


kromatografia iz anilisi metodoa, nahastura batetik gasak edo likidoak bereiztea ahalbidetzen duena gaikako adsortzioaren bidez.

Hori guztia gai kimikoak aztertzeko erabiltzen diren likido-kromatografia tresneria aurreratuarekin egiten da.  Berria - Gaiak   2004-10-24


kromatografo iz kromatografiak egiteko tresna.

Ez dakite zer den kromatografo bat ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 233. orr.


kromatopsia iz ikusmenaren nahasmendua, gehien-gehienek zuri ikusten dutena koloretan ikustean datzana.

Garuneko kromatopsia bakarturik izan zitekeenik ukatzen jarraitu zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 46. orr.


kromatu izond kromo geruza batez estalia.

Errebolber kromatu bat atera zuen ingelesak jakatik.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 127. orr.

Eraikin garai bat, kromatua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 280. orr.

Taberna bateko gela kromatuan eserita egotea libra bat eta sei penikeko koñak bat edanez edo zigarro turkiar bat erreaz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 205. orr.

Kako kromatuengatik izan ezik, itxura arrunteko gizona zen, berrogeita hamar urte ingurukoa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 23. orr.

-Nikelatu edo kromatu bat bidal dezatela: itxura hobea emango dik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 206. orr.


kromletx ik cromlech.

kromo 1 iz gai bakuna, metal grisaxka, distiratsua eta gogorra, 1.900 °C-tan urtzen dena (Cr; at. z. 24).

Aceria de Alava SA enpresak 3.850 kilo kromo isurtzen ditu urtean; Europako Batasunak 100 kiloko muga jarria du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Nondik, bestela, hainbeste kobre, kromo eta berun bazterretan?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 163. orr.

2 (hitz elkartuetan)

EE 480/0 Erosketa Ebazpidearen arabera, gutxienez ehuneko 28 kromo oxido eduki behar zuen guztira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.

Riachueloko urak aztertuz gero, bertako merkurio, zink, berun, artseniko eta kromo kopurua «baimendutakoa baino 50 aldiz handiagoa» dela ikus daiteke.  Berria - Gaiak   2004-05-20

3 koroletako irudia; bereziki, tamaina txikikoa, haurrek bildumatzen edo jolasetan erabiltzen dutena.

Munduan ziren klase guztietako hegazkinen marrazki, argazki eta kromoekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 19. orr.

Antzinako kromoak.  Berria - Kultura   2006-01-11

Espainiako futbol selekzioaren kromoak puskatzera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 88. orr.

Ez zaizkit kromo repeak gustatzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 54. orr.

Patioko garaian beti kromoak trukatzen ibiltzen zen txaparro kaskagorri maritxu ospeko bat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.

Gure ondoan nire adineko mutiko bi zeuden, kromo-trukean.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 57. orr.

Esplorazioa, esparru semantiko baten traizioa, ez dagokion umore baten sorrera: txikitako kromo bilduma, tigrea, Marco Polo, itsasoa, Moby Dick.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 150. orr.

4 irud/hed

Era berean, langileekin inolako «kromo trukerik» ez dagoela gogoratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Ibarretxek eta Zapaterok telefonoz hitzartutako akordioak «kromo banaketa» ematen duela dio.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kromo bilduma (3)


kromodinamika iz kromodinamika kauntikoa: eremuen teoria kuantikoa, oinarrizko indarretako bat, elkarrekintza bortitza, deskribatzen duena.

Kromodinamika kuantikoaren sorburuaren protagonista izan ziren fisikariok 1973. urteko aurkikuntzekin.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Segurtasun-txostenek ziotenez, gizon lodikote hura jenio hutsa zen supersokei eta kromodinamika kuantikoari zegokienez.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 28. orr.

· Grossek, Politzerrek eta Wilczekek koloreen bidez azaldu zuten beren teoria (hortik dator kromodinamika izena): karga elektrikoa positibo eta negatibo gisa deskribatzen den bezala, quarkak gorriak, berdeak edo urdinak izan daitezkeela esan zuten.  Berria - Gaiak   2004-10-06


kromosoma 1 iz zelularen guneko osagai oinarrizkoetako bakoitza, forma jakinekoak eta izaki mota bakoitzean kopuruz berdinak direnak.

Kromosomen osagai nagusia da ADNa: zelulen zatiketan, osagai hau biderkatu egiten da, eta zatiki berdin-berdinak sortzen dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.

Kromosoma bakoitza ADNko molekula bildu luze bat da eta milaka gene ditu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.

kromosoma, esaterako, Down sindromearekin erlazionatua, 62 zientzialarik argitu zuten 2000ko maiatzean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.

kromosoma hau da txikiena, eta sekuentziatu ahal izan den bigarrena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 93. orr.

Bazegoen, mikroskopiaren laguntzarekin, kromosomak begiztatzerik -batez ere euliaren listu-gurinetako kromosoma erraldoiak- eta tamainaz aldeak zituzten zenbait banda atzematerik haietan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.

Morganek agerian jarri zuen kromosoma homologoen arteko zati-trukeen bidez birkonbinatzen direla geneak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.

Karaktere horiek gobernatzen zituzten geneak, beraz, X kromosoman kokaturik zeuden.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.

Era horretan, aurkitu zituzten Y kromosoma identifikatzeko gai ziren zunda genetikoak.  Berria - Gaiak   2004-05-08

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kromosoma-mapak eta giza genomaren ADN-sekuentziak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.

Amak eratu duen eta ernalkuntzaren ondoren enbrioia osatuko duen arrautzan, ba ote da, enbrioiaren kromosoma-jokoaz gainera, amarengandiko elementu zitoplasmatikorik, enbrioia eraikitzeko beharrezkoa den informazio genetikoren bat daramanik? elementuok elkarturik irauten dute eboluzioan zehar kromosoma segmentu berean, eta bata bestearen segidan abiarazten da haien jarduna, hala eulian nola saguan, ordena zehatz baten arabera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kromosoma pare (3)


kromosomatiko iz kromosomikoa.

Genetika klasikoaren eta mekanika kromosomatikoaren legeak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 52. orr.


kromosomiko iz kromosomena, kromosomei dagokiena.

Horrenbesterekin, genetika sortu zuen, hots, ondoretasun mendeliarra teoria kromosomikoaren arabera interpretatzen duen zientzia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 52. orr.

Zelula hori teknika kromosomikoen fluoreszentziarekin egindako in situ hibridazioa, kasu edo teknika molekularren bidez aztertzen dute gero zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-11-02

Haziaren aldaketa genetiko horren ondorioz, anomalia kromosomikoak dituzten enbrioiak sortzen dira.  Berria - Gaiak   2004-05-13


kromoztatu izond kromatua.

Sentsazio anitz biltzen dira horretan, hala ikusizkoak nola ukimenezkoak, nahiz usaimenezkoak nahiz dastamenezkoak, hasteko xigortzaile kromoztatuaren dirdira, gero zerrendak ebakitzen dituen labana, ogi xigortuaren usaina, […].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 73. orr.


kronika 1 iz gertatze hurrenkeran kontatzen diren historia egitateen bilduma. ik kondaira.

Espainiako erresuma guztien kronika idatzi nahi luke, Adanengandik hasita. Akaziasen gainerako jardunak eta egin zuen guztia "Israelgo Erregeen Kronika" liburuan daude idatziak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 39. orr.

36ko gerraren kronika hurbil eta gordina egin zuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 29. orr.

2 gertatze hurrenkeran azaltzen diren gertaeren kontakizuna.

Munduaren ikuskera aldarazi zuen bidaiaren kronika egin zuen Pigaffetak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 342. orr.

Zaletasun baten kronika, sendiartearen historiari jarraitu dionaren kronika.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 12. orr.

Hilketaren kronika baino, hiltzaileen erretratu psikologiko miragarria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 51. orr.

3 egunkarietan, albiste bati edo albiste den zerbaiti buruzko artikulua.

Janbattitt Dirassarrek 1995ean argitaratu zuen Hegiko Bordatik, haurtzaroko kronika.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 7. orr.

Kronikak argazkia behar zuen, eta urkatua ehortzita zegoen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 96. orr.

Egunkari honetan urriaren 21ean argitaratutako albistea da, Bilboko Privee dantzalekuan gertatukoaren kronika.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 125. orr.

Atalka argitaratutako kronika haiek, osatuta eta orraztuta, liburu euskarrian eskaintzen dizkizugu orain.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 6. orr.

Begi horietan erraz irakur liteke bere minaren kronika.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 10. orr.

Susmo baten kronika.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 135. orr.

"Intsumisoen" alde azaldu zen egunkariko bere asteko kronikan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 191. orr.

Herrietako kronikak: Lapurdi.  Herria   2004-07-15

Idatzita daukat eguneko kronika.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 283. orr.

Kronika hau telefonoz ematen dudan bitartean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 266. orr.

4 (izenondoekin)

Berriako "Maratila" sailean, 2004tik geroztik, ostiralero kronika poetiko bat argitaratzen du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 121. orr.

2.098 karaktereko kronika sasi-literarioa, hilotzaren erreskatearen inguruko hileta-giro udatiarraz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

New Yorkeko kronika beltza.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 5. orr.

Ea bihar zenbat gezur argitaratzen dituzun zure kronika merkean!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 206. orr.

Mende beteko kronika nobelatua: mende hasiera, gerra kontuak eta gerra osteko isiltasun urteak.  Berria - Kultura   2006-03-07

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kronika sail berri bat abiatzen dugu aste huntan.  Herria   2005-09-15

Baina hau kronika liburu bat da, ezin du horrela bukatu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 180. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

XVI. mendeko autoreak idatzi zuen genealogia kronika ikertzen ari da Borja Aginagalde.  Berria - Kultura   2004-07-07

Lissagarayk idatzitakoa, berez, kazetari kronika bada ere, nobela hitza erabili zuen behin baino gehiagotan Ortzik, oharkabean, liburua aipatzeko.  Berria - Kultura   2004-03-05

Idazleak soldadu bihurtu ziren, eta gerla kronikak usu argitaratzen hasi ziren Jean Hiriart-Urrutik zuzentzen zuen Eskualduna astekarian.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 37. orr.

Neure bizitzan ez baitut kirol-kronika bat bakarra osorik irakurri, ez harena ez bertze inorena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Hierro egunkarian boxeo kronikak idazten zituen laguna.  Berria - Kultura   2004-05-08

13:30: Bertso kronika trikitilariekin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Astekari batean telebista kronikak idaztea.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asteko kronika (58); bidaia baten kronika (3); erregeen kronika liburuan (36); erresumako kronika (3); garaiko kronika (3); gianoko jordanen kronika (7); hernaniko kronika (3); israelgo erregeen kronika (19); judako erregeen kronika (15); kronika beltza (6); kronika biltzen (3); kronika egin (10); kronika egiten (5); kronika idatzi (5); kronika idazteko (3); kronika liburua (3); kronika liburuan (41); new yorkeko kronika (4)

egindako kronikak (3); gerrako kronikak (3); herrietako kronikak (3605); kronikak bidaltzen (3); kronikak egiten (3); kronikak idatzi (4); kronikak idazten (3)

kronikan aipatu (4); kronikan idatzi (3)

kronikek diotenez (4)


kronikagile 1 iz kronikak idazten dituen pertsona. ik kronikalari.

Esteban Garibai arrasatear historialari eta kronikagilea Joan Perez Lazarragakoaren senide zen.  Berria - Harian   2005-04-13

Honako hau idatzi zuen Karmelo de Etxegarai, sasoi hartan euskal probintzietako kronikagile ofiziala zenak, bat-bateko bertsolaritzari buruz: […].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 21. orr.

2 egunkarietan-eta kronikak argitaratzen dituen berriemailea.

Gaztetan egunkari bateko kronikagilea nintzen eta egun osoa batetik bestera ibiltzen nintzen bizikletan, zer kontatua aurkitzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 19. orr.

Euzkadi egunkariko kronikagile bikaina.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 44. orr.

Gurekin izanen dugu Xabier Barandiaran, soziologoa, EHUko irakaslea, baita BERRIAko eta Euskadi Irratiko kronikagilea.  Herria   2005-02-03

3 (hitz elkartuetan)

Urteak dira pilota kronikagile batek esan zuela «pilotazaleek monumentu bat merezi dute».  Berria - Kirola   2004-01-08


kronikalari (orobat kronikari) 1 iz kronikak idazten dituen pertsona. ik kronista.

Aleson kronikariak dioenez, Ana Belaskokoak aurre egin zien gaztelua eraistera zihoazen soldaduei.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 26. orr.

2 berriemailea.

Ameriketako euskaldunen bizimoduaren kronikalaria izan zen.  Berria - Kultura   2004-07-09

Egunsentiaren aurreko iluntasunaren kronikalari zintzo hau.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 163. orr.

Eta hala hasi da kronikariarena egiten.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gizarte-albisteeen kronikari-lanpostu bat lortuko dit...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 508. orr.

Egunkari-kronikalari batek istorio bat kokatzen du eta handik aurrera inork ere ez daki zein den egiazkoagoa: notarioaren deskribapena ala kronikalariak asmatutako pasadizoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 37. orr.

4 (izenondo gisa)

Goresmenak gure adiskide kronikalariari eta kuraia on Angelun daraman kargu berriarentzat  Herria   2005-11-24


kronikaldi iz kronika.

Huntan bururatzen da Euskal Argentina elkarteak antolatutako pidaiaren kronikaldia.  Herria   2005-07-21


kronikari ik kronikalari.

kronikatu, kronika(tu), kronikatzen du ad zerbait kronika gisa idatzi.

Telebistaren inguruko giroan ibilki -nahiz kitzikatzen, kronikatzen edota lotan izan-.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 25. orr.


kronikatxo iz adkor kronika.

Berriz hasiko dut ene kronikatxo hau bahituak aipatuz.  Herria   2004-10-28

Bururatzen dut kronikatxo hau frantses kasetariak askatuak direlakotz.  Herria   2005-01-06


kroniko 1 izond eritasunez mintzatuz, aspalditik dirauena.

Milioika lagunek dute giharretako edo hezurretako min kronikoren bat.  Berria - Gaiak   2004-03-18

Psoriasia dermatosi kronikoa da.  Berria - Gaiak   2004-03-14

Horietako batzuk larridura eta depresioak joak ziren, beste batzuk eskizofreniko kronikoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Teresaren eta Martinen aitak gaitzen bat zeukan begietan, konjuntibitis kronikoa-edo, eta gorrituta edukitzen zituen beti.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.

Izatez, nahiko birus berezia da, eragiten duen infekzioa kronikoa eta iraunkorra bilakatzen delako, arintzen ez dena.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

-Gibeleko gaixotasun bat du, kronikoa, larria […]; hidropesia gernu-debekuarekin okertu da orain.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

Minbizia gaixotasun kroniko bihurtzea da gure helburua.  Berria - Gaiak   2004-11-30

2 eritasun kronikoari dagokiona.

Kontuan izan behar dugu gaixotasun kronikoak direla hauek, eta beraz, tratamendu kronikoa eskatzen dutela.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Hainbat gaixoren egoera kroniko bihurtzeko arriskua ere badago.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

3 eritasun kroniko bat duena.

Agertzekotan, bihotzeko eri kronikoetan agertzen dira arazoak, itxura denez.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Williamsbridgen hartu zuten, gaixo kronikoentzako erietxe batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

Adinekoei, elbarriei, gaixo kronikoei...  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Diabetiko kronikoa da, eta azken urteotan mediku kontrol urriak salatzen ari da epailearen aitzinean.  Berria - Mundua   2004-02-29

4 aspalditik dirauena.

Ebakuntzetan eta transfusioetan erabiltzeko odolaren falta arazo kroniko larria delako mundu osoko erietxeetan.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Sumina eta haserrea kronikoak bihurtuak ziren Andresengan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 279. orr.

Azken urteotan zehar gose kronikoan bizi den pertsona kopuruak gorantz egin baitu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.

Gatibu kronikoaren bakarrizketa.  Berria - Kultura   2006-05-02

Euskaldunok geure gorabeherez izan dugun utzikeria kronikoaz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 130. orr.

Kapitalen mugimenduen nazioarteko erregulaziorik gabe, diru-egongaiztasun kronikoa sortzen da finantza-globalizazioak munduko hazkundeari ekarri dion dinamismoaren ordainetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.

Industri gerra kronikoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 397. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arazo kroniko (4); gaitz kroniko (3); gaixotasun kroniko (13)

arazo kronikoa (5); bihotzerre kronikoa (3); bizkarreko min kronikoa (4); diabetes kronikoa (3); diabetiko kronikoa (3); diabetiko kronikoa da (3); gaitz kronikoa (3); gaixotasun kronikoa (7); gaixotasun kronikoa da (3); min kronikoa (8)

gaitz kronikoak (3); gaixotasun kronikoak (7)

gaixo kronikoen (3)

gaixo kronikoentzako (5)


kronikoki adlag aspaldidanik.

Kontuan izanda musulman eta kristauak ofizialki "sinesgabeak" zirela batzuk besteentzat, eta fanatikoki esklusibistak ziren bi erlijio judaiko horien aldekoak kronikoki gerran zeudela, miragarria gerta dakiguke borrokalari haiek elkarrenganako sentitu zuten begirune-maila.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.


kronista 1 iz kronikalaria.

Felipe IIak bibliotekari eta kronista izendatu du arrasatearra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.

Hiriaren kronista ofiziala izan zenak, Jose Maria Donostyk, hau idatzi zuen: [...].  Askoren artean   «Rataplan» - 15. orr.

Biografo eta kronisten lekukotasunez dakigu [...] Frantzisko Asisko San Jorge Elizako kalonjeen eskolan ibili zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

Bertsolaria da gertaera horien kronista eta gizartearen ahotsa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 286. orr.

2 egunkarietan, albiste diren kontuei buruz artikuluak argitaratzen dituen idazlea.

Correoko kronistari besterik ez diotela deitzen zerbaiten berri emateko...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kronista ofiziala (3)


krono 1 iz kronometroa.

Oinutsik aritu zen, bi anaia izan zituelarik laguntzen: Joxerramon kronoarekin eta Imanol harria jartzen.  Berria - Kirola   2004-11-02

2 krono igoera ik kronoigoera.

kronograma iz denbora ardatz duen diagrama.

Berak kronograma deitzen dion azterketa egin du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Ardatz estrategikoak finkatu eta bakoitzari dagozkion neurriak zehaztu behar direla dio Konfederazioak, horiek guztiak kronograma baten barnean kokatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Kronograma erabakitzearekin batera, atzoko bilerak KGNZren zuzendaritzan izango den aldaketa azaldu zuen.  Berria - Kultura   2006-03-30


kronohistorialari iz

Ordu ezkero denbora-zuloak sortzeko gaitasuna izan duten gizon-emakume gehiago identifikatu dituzte bai Kronopoliziak, bai kronohistorialariek.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 167. orr.


kronoigoera (orobat krono igoera g.er.) iz txirrindulari proba batean, erlojupeko igoera.

Ibilbidea erakargarria da, mendate ezezagun eta gogorrekin; Sierra Nevadako kronoigoera da berrikuntza.  Berria - Kirola   2004-09-04

Txirrindulariek 29,6 kilometroko kronoigoerari egin beharko diote aurre, Sierra Nevadako aldapetan.  Berria - Kirola   2004-09-19

1.57 kendu zion Mont-Ventouxeko kronoigoeran, eta hango errekorra minutu batean ondu.  Berria - Kirola   2004-06-11

Asteartean, Alpe d'Huezeko krono igoeraren bezperan, hain zuzen, txirrindulariek Valreas eta Villard de Lans uztartuko dituen etapa bete beharko dute.  Berria - Kirola   2004-07-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

d huezeko kronoigoera (4); kilometroko kronoigoera (3); sierra nevadako kronoigoera (5); ventouxeko kronoigoera (3).


kronoikertzaile iz

Izan ere, jauzi bakarra ziurtatu dute kronoikertzaileek, Joseba B.ren etorkizuneko etxera egin zuen hura, eta zalantzak daude XXII. mendeko Erromara egin bide zuen beste bati buruz  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 167. orr.


kronologia (orobat kronolojia g.er.) 1 iz gertaeren hurrenkera, denboraren araberakoa.

Ordenari dagokionez, kronologia hartu da irizpidetzat.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 16. orr.

Bere arrazoibideetan, kronologia bortxatzen ari zen Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 416. orr.

Barne-kritikaren bitartez, zehaztasun handi samarrez finka daiteke zenbait zati eta atalbururen kronologia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.

Japoniako filmen kronologia osoa.  Berria - Kultura   2006-02-18

Gatazkaren testuingurua eta kronologia idatzi dituzte lehenengoan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Ez litzateke ezinezkoa izango gauzak nola gertatu ziren zehatz-mehatz adieraztea, kronologia deitzen den hori eskrupulosoki errespetatuz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 47. orr.

Euren kronologia, izan ere, ez da ez erregularra, ez homogeneoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 212. orr.

Mielanjel Haranak emandako agiriei esker egin genezake Jazinto Rivasen lehen urteen kronologia bat.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 56. orr.

Etengabeko orainaldi batean bezala irristatzen ari garen kronologia bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 165. orr.

Kronologiaren arabera sailkatu.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 60. orr.

Kronolojiarik gabeko existentzian, beraz, dena espazioa dukezu.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 76. orr.

2 historia gertaeren datak zehaztea helburutzat duen jakintza.

Historiografia Kronologia bihurtzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.

Zer esango litzateke honetaz, kronologiak munduaren garaiak lehen mendeetan eta ondorengo mendeetan banatuz soilik ezaugarritu balitu?  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 280. orr.

3 aldiak kontatzeko era.

Astronomia, kosmogonia, kronologia, biologia, fisika, psikologia... txandaka guztiak hartu eta berregin ziren erlijio-irakaspen ezarriarekin bateraezinak ziren bideetatik, eta galera horiei bukaerarik ez zitzaien ikusten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat kronologi) ik kronologiko.

Kronologi magnitudeen azterketa mentalean azken etapatik hurbil, eguzkiaren eta "izar finkoetako" bakar baten itxurazko mugimenduen arteko kointzidentzia errepikatuen neurri komun txikienak 1.460 urteko "ziklo sotiko" egipziakoa sortu zuen, eta eguzkiaren, ilargiaren eta bost planeten ziklo komun errepikatuak 432.000 urteko Magnus Annus babilonikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.

The modern fiction saiakeran ohiko narratibak dakarren egitura eta kronologia loturetatik askatzeko oinarriak finkatu zituen.  Berria - Kultura   2004-04-06


kronologiko 1 izond kronologiarena, kronologiari dagokiona.

Informazioari dagokionez, plan sistematikoa jarraitzen du, ordena kronologikoari lotuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.

Foto bat, eta beste bat, eta beste bat; hurrenkera kronologikoan, itxura denez.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 159. orr.

Literatura denboraren nahaste bat da, denbora kronologikoaren pertsonalizazio bat.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 8. orr.

Gertakizun literarioko etapen antolamendu kronologikoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 15. orr.

Alderdi formalari dagokionez, «fragmentazioa» bilatu eta landu du bereziki Rozasek, hala denboraren hari kronologikoaren nola esaldien hari logikoen fragmentazioa.  Berria - Kultura   2006-04-05

Astronomo hasiberriak kontuan hartzen hasi ziren ez eguzkia eta ilargiaren mugimendu ziklikoak bakarrik, baita planeta eta izar "finkoenak" ere, eta haien horizonte kronologikoa adierazterraza ez den eta imajinatzen are zailagoa den distantziaraino iritsi zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

2

"Barruan" prestatutako bidaia anti-kronologikoan, hauxe zen lehenengo urratsa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 26. orr.

Eta orain, hain zuzen, gartzelaldiak iradokitako bidaia kontra-kronologiko bitxi honetan ibiltari, hara nahi nuen bihurtu. bi planoren arteko bitartea izan daiteke, haren iritzian, erabat a-kronologikoa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hurrenkera kronologikoan (3); ordena kronologikoan (4)

ordena kronologikoari (4)


kronologikoki adlag hurrenkera kronologikoan.

Orain, irudiak kronologikoki ordenatu behar dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 300. orr.

Nobela kronologikoki kontaturik dago.  Berria - Kultura   2004-04-11

Zazpi ipuin ziren osotara, kontakizunaren ikuspegitik begiratuta kronologikoki antolatuak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 95. orr.

Marilynen azken arrats apaleko gertakariak, kronologikoki eta mentalki zerrendatzen nituen: [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 15. orr.

Eta horrela, azkena izan behar zuena lehenengo atera zen kronologikoki. Gainera, kronologikoki hiru aldi horiek zibilizazio zaharraren desintegrazio-aldiarekin, interregnoarekin eta zibilizazio berriaren sorraldiarekin pareka daitezke gutxi gorabehera.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 52. orr.


kronologista iz kronologiaz aritzen den pertsona.

Are gutxiago mundua K.a. 3761. urteko urriaren 7an egina izan zela esateko (juduek zioten bezala) [...], edo K.a. 4004ko urriaren 23ko bezperan, arratsaldeko 6etan (hamazazpigarren mendeko kronologista anglo-irlandarra izan zen Ussher artzapezpikuak zioen bezala).  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.


kronolojia ik kronologia.

kronometratu, kronometra, kronometratzen 1 du ad denbora kronometroaz neurtu.

Hori norberaren lokartze unea zehazki kronometratu nahi izatea litzateke.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 156. orr.

Orain, irakurle, kronometratu ezazu gertatutakoa erlojuarekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 184. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

22 eremu kronometratu jokatu dituzte: gaur bat, zortzi bihar, zazpi etzi eta sei igandean.  Berria - Kirola   2004-06-03


kronometratzaile iz kronometratzen duen pertsona.

Batzuek lepotik zintzilik eta eskuan helduta, ordulari moduko bat zeramaten, kronometratzaileak ziren.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 175. orr.


kronometratze iz denbora kronometroaz neurtzea.

Ekin zion sermoiari, amonak bere hatz erakusleaz erlojuaren orratzak seinalatzen zituen bitartean eta niri zeharka so egiten, nire lekukotasuna bere kronometratze-lanaren bermetzat baleuka bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 21. orr.


kronometriko izond kronometroarena, kronometroari dagokiona.

Normala denez, ezagun guztien galdea egin nuen eta, azkenik, "Funes kronometriko" harena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 87. orr.

Nobela hau, bada, bere laburtxotasun fisiko-kronometrikoari esker, denborapasagarritasunezko funtzio gaizto horretatik libre gelditzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.


kronometrista iz kirol lehiaketa batzuetan, denborak kronometratzen dituen pertsona.

Lehenengo kronometristek laster aurkitu zuten ziklo horien arteko ratioak ez direla zatiki hutsak, irrazionalak baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.


kronometro iz zehaztasun handiko erlojua.

Andereñoak kronometroa gelditzen du eta begien aurrean jartzen dit.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 170. orr.

Lan erdiak bukatuta, 13:20ko denbora markatzen zien kronometroak.  Berria - Kirola   2004-07-13

Hogeita bat segundo eta hogeita hamabi ehunen, bere kirol-erlojuko kronometroan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 67. orr.

Orotara 350 kilometro, kronometroak neurtu zituenak.  Berria - Kirola   2006-01-05

Kronometroaren zehaztasunarekin, hamabietan, hiruretan eta seietan esnatzen zen, besoei hegoak balira bezala eragiten zien eta oilarraren kantua jotzen zuen, lo zeudenak esnatuz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 219. orr.


kronopio iz J. Cortázar-ek asmaturiko izakia.

Kronopioa, Julio Cortazarren iruditerian, jaiaren eta artearen izakia zen.  Berria - Kultura   2004-02-11

Kanpoan geratuetako batzuek, ekitaldia bukatzean, txartel inprobisatu handiak erakutsi zituzten: «Kronopioak kanpoan gaude, barruko guztiak famak dira».  Berria - Kultura   2004-02-17

Irudiez eta kronopioez.  Berria - Kultura   2004-02-11


kronopolizia iz

Kasua famatua da Europako Kronopoliziaren analetan, gainera, aspaldiko hipotesia konfirmatu zuen aurrenekoa izan zelako: denbora-zuloak eratzeko makineria asmatu aurretik gizaki batzuek denbora-jauziak egiteko ahalmen ezkutua garatu zutela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 167. orr.

Ordu ezkero denbora-zuloak sortzeko gaitasuna izan duten gizon-emakume gehiago identifikatu dituzte bai Kronopoliziak, bai kronohistorialariek; horietako batzuk pertsonaia famatuak izatera heldu ziren (Arkimedes, Leonardo da Vinci, Elvis Presley...), baina gehienak gaizkile arruntak edo, kasurik hoberenean, kronoturista soilak izan ziren.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 167. orr.

Gure hiriko kronopolizia izan zen, hain zuzen ere, kasuaren ebazpena lortu zuena; agente berrien lehenengo ekintzetako bat izan zen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 167. orr.


kronoturista iz denboran zehar bidaiatzen den pertsona.

Ordu ezkero denbora-zuloak sortzeko gaitasuna izan duten gizon-emakume gehiago identifikatu dituzte bai Kronopoliziak, bai kronohistorialariek; horietako batzuk pertsonaia famatuak izatera heldu ziren (Arkimedes, Leonardo da Vinci, Elvis Presley...), baina gehienak gaizkile arruntak edo, kasurik hoberenean, kronoturista soilak izan ziren.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 167. orr.


kronoune iz denbora unea.

Argi dago, ordea, Joseba B. hil egin zuela, "Bosgarren postaria" ipuinaren bertsioetako bat -edo bat baino gehiago- eraman zuela haren etxetik, eta gero iraganera itzuli zela, bere ipuin liburua argitaratu baino lehenagoko kronouneren batera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 167. orr.

Garai hartako poliziak, jakina, susmoak izan zituen Sobrinoz, baina Joseba B.ren etxeko arrastoak ez ziren eztabaidaezinak, eta hilketaren kronouneko Sobrino zaharrak koartada ezin hobea zuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 168. orr.


kros (orobat kross g.er.) 1 iz landan zeharko oinezko lasterketa.

Gizonezkoen kros motza (lau km) bihar jokatuko da, 13:30ean, eta emakumezkoen kros luzea (8 km), 14:10ean.  Berria - Kirola   2004-03-19

Azken urteetan ohi denez, Joseba Jakaren oroimenezko kros herrikoia egin zen Durangon atzo.  Berria - Kirola   2004-12-07

Hamaika kros irabazi ditu azken urteetan.  Berria - Kirola   2006-01-06

Lebid ez da Donostiako Krosean ariko.  Berria - Kirola   2006-01-28

Antiguako Kroseko antolatzaileek.  Berria - Kirola   2004-06-01

Maratoia prestatzen hasi aurretiko azken krosa zuen Zianik.  Berria - Kirola   2004-01-13

Pistan ez ezik, krosean ere bikain moldatzen da.  Berria - Kirola   2006-01-29

Igandean, Errege Eguneko Krosa jokatu eta bi egunera, Zornotzako Nazioarteko Krosa jokatzen da.  Berria - Kirola   2006-01-04

• 2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Euskal Herriko kros denboraldiko laugarren hitzordu nagusia da Donostiakoa. Kros laburreko Euskadiko Kros txapelketa ere jokatuko da gaur. herria¬

Bruselako Munduko Kros Txapelketetan.  Berria - Kirola   2004-03-19

Lebid 2000. urtean izan zen Zornotzan txapeldun; eta aurten, laugarrengoz, Europako Kross txapelduna izatea lortu du.  Berria - Kirola   2004-01-04

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nazioarteko ziklo-krosak [...] eta herri-krosak ukan dute arrakasta gaitza, lehen asteburuan.  Herria   2003-02-13

4 ziklo-kros

Ziklo-kros proba jokatuko da igandean.  Berria - Kirola   2004-12-16

Errepideko lasterketak eta ziklo-kros lasterketak korritu zituen.  Berria - Kirola   2004-03-21

Asteasuko Nazioarteko Ziklo-krossa irabazteko faborito nagusia.  Berria - Kirola   2004-01-02

Azaroaren 7an hasiko da Euskal Herriko ziklo-kros denboraldia, eta 19 proba jokatuko dituzte. herria¬

Espainiako ziklo-kros selekzioko Francisco Pla hautatzaileak David Seco eta Eder Barrenetxea deitu ditu Munduko Ziklo-kros txapelketa korritzeko.  Berria - Kirola   2006-01-11

Hegoaldean, gaitzeko lehiaketak muntatzen dira ziklo-kros kirol berezian.  Herria   2003-01-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakumezkoen kros (5); emakumezkoen kros luzea (3); espainiako kros (9); espainiako kros txapelketa (3); espainiako ziklo kros (5); europako kros (10); europako kros txapelketa (3); europako kros txapelketan (3); euskadiko kros (10); euskadiko kros txapelketan (4); euskal herriko kros (4); gizonezkoen kros (5); kros denboraldiko (5); kros laburreko (3); kros luzea (5); kros luzeko (4); kros motza (6); kros txapelduna (6); kros txapelketa (14); kros txapelketak (6); kros txapelketako (5); kros txapelketan (22); munduko kros txapelketan (10); ziklo kros (23); ziklo kros txapelketa (4); ziklo kros txapelketan (3)

donostiako krosa (4); errege eguneko krosa (7); krosa ikusteko (3); krosa irabazi (3); krosa jokatuko da (4); laudioko nazioarteko krosa (3); nazioarteko krosa (17); ziklo krosa (31); zornotzako nazioarteko krosa (4)

ziklo krosak (3)

ziklo krosaren (5)

donostiako krosean (4); elgoibarko krosean (3); errege eguneko krosean (5); italicako krosean (3); krosean ariko (3); nazioarteko krosean (6); ziklo krosean (5)

donostiako kroseko (4); kroseko antolatzaileek (6); nazioarteko kroseko (3); ziklo kroseko (7)


kroska1 iz puntua, egoera, heina.

Zeren mundua egin eta desegin eta mila aldiz alda baitzitekeen, baina ama beti egoiten zen bere lekuan eta bere kroskan, kantitu ere gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 360. orr.


kroska2 izond

Marchepiede, arriskurik ez dut hau orain esanda, abortuaren eguneko ero kroska erresumindu hura zen, eroetxetik atera nuen tipoa hain zuzen ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 98. orr.

Ero kroska haiekin behin eta berriro egonda, Jainkoaren zigorraren aurrean ez ote nengoen galdetu nion neure buruari.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 37. orr.


kroska3 ik krosko.

kroskarin izond kaskarina.

kalesa beltzeko gizon kroskarin hari dirurik ateratzeko esperantzaz-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.


krosko (orobat kroska g.er.) 1 iz ontziaren gorputza, aparailua eta makineria dauzkana.

Bideko portuetan aingura boteaz, atseden hartzeko, ontzi-bizkarra garbitzeko, ustel usaina kentzeko, kroskoa pintatzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

Izan ere, kroskoa Txinan soldatu zuten lehenago, eta «metalezko xaflak ondo batu gabe» zituelako susmoa du Alcedok.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Krosko bakarreko ontzien ordezkapenak, gasontzien eskari indartsuak eta itsasoko autobideek sektorea suspertuko dutela aurreratu zuen. ik kroskobakar.  Berria - Ekonomia   2004-09-15

Branka alboetako kroskoa zeharo herdoilduta zegoen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.

Kafe eta goroldio koloreko urak ontziaren kroskoa plisti plasta jo eta emeki kulunkatzen gaitu portu barruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

Sei egunez ekaitzaren erdian, zulo handi bat kroskan, motorrik gabe eta atoian.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

Ondorioz, kroskoa zartatu eta 40.000 tona fuel-olio isuri zituen itsasora.  Berria - Gaiak   2004-03-28

2 irud/hed

Landetxearen kroskoa handia zen eta apur bat utzia; kapatazak -Gutre zuen izena- aldamenean zuen bizilekua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 192. orr.

Bai horixe, mamu gaixoa: oroimenak lekurik dueno buru-krosko nahasi honetan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 62. orr.

3 krosko bikoitz bi geruzak osatzen duten kroskoa.

Irakaslearen ustez, krosko bikoitza eraman beharko lukete petrolioa garraiatu behar duten itsasontziek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Nolanahi ere, krosko bikoitza du ontziak, eta nahiko berria da.  Berria - Gaiak   2006-02-04

4 ontzi-krosko

Helize-enborra ontzi-kroskotik ateratzen den gunean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.

Ontzi kroskoaren barandak hausten hasi ziren, eta berehala zorua urez gainezka geneukan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

krosko bikoitza (3).


kroskobakar izond ontziez mintzatuz, krosko bikoitza ez duena.

2010a baino lehen 2.200 ontzi kroskobakar desegiteko agindu du Nazioarteko Itsas Erakundeak.  Berria - Gaiak   2004-06-25


kroslari 1 iz kros-lasterkaria.

Sona handiko izenak bai, baina, bertako emakumezko kroslari onentsuena, onena ez bada, ez da Zornotzan izango.  Berria - Kirola   2004-01-04

2 ziklo-kroslari iz ziklo-kroseko lasterkaria.

Joserramon Izagirre ziklo-kroslari ohiaren seme zaharrena da.  Berria - Kirola   2004-01-31

Hogeita zazpi euskal ziklo-kroslari ariko dira gaur eta bihar Espainiako Txapelketan. herria¬

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ziklo kroslari (4)


kross ik kros.

krotxet iz boxeoan, kakoa.

-Hauxe duzue nik erabiltzen nuen uppercut sendoa -entzun dio Joxanek oraindik ate aldetik begira-, eta beste hau orain urte asko erraz ikusten zen krotxeta.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 124. orr.

Txandaka irudikatzen zituen balizko arerioaren gorputz atalak zaku zigortuan, hara hor eskumako masailean krotxeta, to oraingoan ezker gantxoa birikaren azpiko saihetsean, eta bat-biko azkarra gibelean, batez ere sabelean, ezker-eskuma andana.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 52. orr.


kruasan (45 agerraldi, 19 liburu eta 3 artikulutan; orobat kroasan g.er.) 1 iz hilgoraren itxurako esne opila. ik croissant.

Kafesne bana eta hiru kruasan bion artean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 103. orr.

Haiek hoteleko tabernan, kafea eta kruasanak edo pastak edo ensaimadak hartzen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 71. orr.

-Ondo jatea komeni zaizu, Fermintxo, donuts bana eta kruasan bat erdibana eskatuko ditut kafesnearekin, bale?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.

Mirentxu panpoxa-panpoxa azaldu zen, kruasan egin berriekin.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 105. orr.

Artistek arestian utzitako mahaian zegoen kruasanen plateraren bila joan zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 130. orr.

Isildu zen, berriro kruasana busti eta, ore beratua txupatuz, esan zuen-: [...].  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 175. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osgai gisa)

Kruasan zatiak kafesnetan bustiz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 144. orr.

-Tira, amaitu ezak kruasan mutur hori!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 347. orr.

-Vienako okin batek asmatu zituen kruasan opiltxoak, austriarrek turkoen kontra irabazitako bataila bat ospatzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.


krubitxet (orobat krubitxeta) iz hil mihisea.

Hala, Europa hegoaldean hainbat mamu izaretan bilduta azaltzearen arrazoia, hildakoak krubitxetan bildurik lurperatzeko ohituran kokatu behar da dudarik gabe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 68. orr.

Eta ohea, hau da, ke koloreko jergoi baten eta koltxa gorrixka baten milaka pleguek zimur egiten zuten krubitxet gisako bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 213. orr.


krudel (388 agerraldi, 92 liburu eta 94 artikulutan; orobat kruel g.er.; cf. anker 607 agerraldi, 131 liburu eta 94 artikulutan) 1 izond ankerra.

Itun Zaharreko Jainko krudel hura fetixe idolatra odolzale bat besterik ez zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 41. orr.

Beste garai batzuk ziren haiek, Isaaken pare Aita krudel eroaren labanaren pean dena eman zitekeenean, sakrifizioaren egia purua goza zitekeenean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 68. orr.

Errege krudel eta odol-gose baten eraso gogorretatik babestearren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 233. orr.

Etsai krudel baten aurka borrokatzen dugu.  Berria - Mundua   2004-05-12

2 (gauzez mintzatuz)

Irailaren 11ko atentatu krudel horiek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 320. orr.

Hamabi urte dira gerra ikaragarri zikin, krudel eta zentzugabe bat hasi zela.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 11. orr.

Ez al zen errazago beste norbaitek eginbehar krudel hura betetzea?  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 128. orr.

Baina arauak ankerrak dira, zitalak, krudelak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 55. orr.

Inoiz lekurik izan badut hire bihotzean, uko egiok oraingoz zorionari, eta mundu krudel honetan hadi oinazean bizi, ene historia kontatzeko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 228. orr.

Patuaren atzapar krudeletan erori aurretik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 15. orr.

Hitz krudelak esaten zituen bere mingain gaizki heziarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 269. orr.

Argentinako krisia muturreko ekonomia politika neoliberalek, eta bereziki, diru politika krudelek sortzen dutenaren ondorio izan da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 322. orr.

"Hola ez!" idor krudel hark eraman ninduen zentzatu beharrera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 328. orr.

3 (adizlagun gisa)

Abereek ez dutela inoiz horren krudel jokatzen pentsatu omen zuen senarrak oharra irakurri zuenean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 30. orr.

Neska txarrekin ibiltzeagatik hain krudel jokatzen zuen jendeak zer ez ote zuen egingo Jeronimoren benetako sekretua ezagutu izan balu!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.

Beldurrak oinazetua, susmo bidegabeen eta egiarik krudelenaren artean krudel hertsatua, ezein pentsamendutan ezin bara ninteke.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 298. orr.

• 4 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa) krudeltasuna.

Gertatzen dena da hilda agertzen den presoak espetxearen krudela salatzen duen bezala salatzen duela lintxatuak justizia jauregia ez ezik beroaren logika bera ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 168. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ankerra eta krudela (3); krudela izan (12); oso krudela (6); politika krudela (3); tratu krudela (4); zigor krudela (3)

tratu krudelak (5)


krudelarazi, krudelaraz, krudelarazten du ad krudel bihurrarazi.

Bakoitzak bere baitan bazeramala larritasun bat, bere gogoaz bestera, bizitza etengabe alatzen eta auhen mingotsetan krudelarazten ziona.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 395. orr.


krudelitate iz krudeltasuna.

Nago lagun zenbaiten fedea ez den ororen buru tema soil bat, ingurumen sinesgaitz izigarriak harkaitz bihurtua, orduan sinesmena krudelitate bilakatzen baita.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 138. orr.


krudelkeria iz krudeltasun gaitzesgarria, ankerkeria.

Torturak ez ahazteko, etsaiaren krudelkeriaz gogoeta egiteko...  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 112. orr.

Orain dela oso gutxi arte ez da izan lurrean krudelkeriarik gabeko jairik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.

Gerran krudelkeriak ez baitu mugarik.  Berria - Harian   2005-05-10

Ivan Ogareffek krudelkeria handia egin berri zuen zergatiko gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 436. orr.

Kosakoek krudelkeria izugarriaz eraso zieten juduei.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.

Chmielnitzki eta Gontaren soldaduen krudelkeriak ere ikusi zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 146. orr.

Izan adeitsu nirekin, ez nazazu krudelkeriaz har...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 114. orr.

Erabateko zintzotasunak krudelkeria puntu bat izan dezakeen arren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 32. orr.

Txapelketaren krudelkeriak ez ditu txapeldun ohiak ere errespetatzen, eta atzo Barriolak beste porrot garratz bat izan zuen.  Berria - Kirola   2006-04-09


krudelki adlag ankerkeriaz, ankerki.

Duela hiru urte, andrearen heriotzak krudelki jo zuen.  Herria   2003-07-10

Ireki nuen bada gutunazala, eta nire susmo txar guztiak hantxe zeuden, krudelki egiaztaturik, gordinki haragiztaturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 127. orr.

Jende errugabea eramaten du ziegetara han galdeketa bortitzak egitearren, krudelki tratatzen du krudelki trata daitekeen guztia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 120. orr.

Bizitzak krudelki erabili dituenez, berak ere krudelak izango dira beren buruarekin, beren alde bizi eta naturalarekin.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 152. orr.

Rieti probintzian, izurrite oso larria zabaldu zen, behi- eta ardi-azienda guztiak krudelki garbitzen ari zena, eta ez zen erremediorik ikusten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 824. orr.

Argi eta garbi azaldu duzu oraintxe nire pentsamendua krudelki torturatzen duen zalantza.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 104. orr.


krudelkiro adlag ankerki.

Gizarte modernoa, izatez, gizakia bera krudelkiro aberetzeko asmatu den makineria gero eta itsuagoa besterik ez baita.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 181. orr.


krudeltasun iz krudela denaren nolakotasuna, ankertasuna.

Baina Gorrotoa nagusitzen bada, bera maite duenari kalte egitera lehiatuko da; afektu hori Krudeltasuna deitzen da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 313. orr.

Krudeltasunari Bihozberatasuna kontrajartzen zaio, eta hau ez da pasio bat, Izpirituaren ahalmen bat baizik, gizakiaren Hira eta Mendekua jabaltzen dituena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 371. orr.

Asmo beteko krudeltasunak ez du barkamenik.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 239. orr.

Uste du eginbidearengatik krudeltasuna eskatzen zaion jendeari [...] oskola hazten zaiola arimaren gainean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 187. orr.

Baina hala ere bazegoen egitate hartan krudeltasun harro bat, tronpatuaren mindurak desenkusatzen ez zuen ardoaz barnagoko zabarkeria anker bat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 255. orr.

Hauek Jainkoaren zerbitzarien gainera oldartu ziren arrapaladan, otsoak ardien gainera bezala, ankerki harrapatu eta krudeltasunez eta mespretxuz erabili zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 800. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

krudeltasun mota (4)


kruel ik krudel.

kruspeta iz ipar gari irin, arrautza, esne eta azukre izpi batez egindako orea koipetan frijituz egiten den opil modukoa. ik kausera.

Goizetik: Seaskak agertuko ditu kruspetak ahotik ezin utziak.  Herria   2005-02-03


krustazeo iz animalia artropodo errulea, gorputza bina luzakin dituzten segmentuez osatua duena, buru gainean bi antena dituena, zakatz bidez arnasa hartzen duena eta oskola duena. ik oskoldun.

'Otarrain iletsua' aurkitu dute biologoek [...] krustazeo espezie berria topatu dute Ozeano Barean.  Berria - Gaiak   2006-03-10

Kiwa hirsuta jarri diote izena [...], eta familia bat asmatu behar izan dute espeziea sailkatzeko, halako beste krustazeorik ez dagoelako [Izkira] krustazeo txikia, otarrainaren oso antzekoa, baina digeritzeko ez hain zaila.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 164. orr.


kruzado iz Gaztelako txanpona, araztasun apaleko zilarrezkoa, marabedi baten balioa zuena.

Galdu bainituen, jakina, eta galtzen oraino urtekal, bost ehun dukat edo zilarrezko kruzado.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 223. orr.


kruzatu ik gurutzatu1.

kruze iz bidegurutzea.

Kruzera ailegatzean, semaforo gorria: hargatik ikusi zuen pasteleria irekita zegoela.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 59. orr.


kruzeiro iz Brasilgo diru unitatea.

Janzteko eragatik portugaldarra behar zuen gidari malenkoniatsu batek ez zuen hitzik egiten: patrikan zeramatzan kruzeiroek zenbat florin egingo zuten ariko zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 194. orr.


kruzero 1 iz itsas bidaia.

Mario, bere kruzero haietako batean, Iparreko Itsasoan bainatu zen ontziko sukaldariarekin, eta gainerako bidaiariek, zubitik begira, txalo egin zieten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 127. orr.

Eta hor jarraituko dute Ezdakitnongo dendetan saltzen dituzten alfonbra dotoreei buruz, oporretan egindako kruzeroari buruz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 96. orr.

Eguberriko ospakizunei izkin egitea erabakitzen du, dirua kruzero batean berekoiki xahutzeko asmoz.  Berria - Kultura   2004-10-27

2 gurutzeontzia.

XIX. mende akaberan, Cadiz aldeko ekaitzaldi izugarrian, Reina Regente kruzeroa tripulazio osoarekin desagertua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 110. orr.

3 elizetan, gurutzedura. ik gurutzeria.

Kuadrilatero eder bat da, kruzeroek hamalaugarren mendeko leihaje aberats eta sendoak marrazten dituzten ojiba handiz inguratua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.


kruzial iz erabakigarria.

Zapi batekin telefonoa garbitu dei kruzial hori jaso ondoren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 73. orr.

Gero, liburua itxi egin zuen, kontu handiz, liburu arrunta baino areago bisagra kruzial bat bailitzan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 36. orr.

Zapatak dira munduarekin dugun lotura nagusia, lur hurkoarekin elkartzen gaituen mintz kruziala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.


kua iz

Mahai inguruan esertzeko orduan ere oso kontuan hartzekoa omen zen Kua zenbakia, eta halaxe jarri ginen, txintxo-txintxo, nor bere Ilargi-urtearen arabera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 135. orr.


kua-kua 1 adlag ahatearen oihuaren onomatopeia.

Eta, eskuak gerrira eramanik, imitatzen hasi zitzaidan, batera eta bestera balantzaka, kua-kua eta kua-kua...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 32. orr.

Zertarako nahi ditut nik hire ahate filosofikoak, hitzaren hitzez deus ere erraiten ez dutenak, kua-kua eta kua-kua ez bada...? -eta egun osoan ibiliko zitzaidan kua-kua eta kua-kua, neure onetik ateratzen ninduen arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 108. orr.

2 kua-kua egin

Kua-kua egiten zuten, ur zikinean barreiaturiko hondakinak harrotuz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 105. orr.

Sinesgabetasun beraz erreakzionatu nahi izan nuen Alos-Torreako gertakariak amestu eta hurrengo goizean bele batek kua-kua eginez esnatu ninduenean  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 67. orr.


kua-kuaka adlag kua-kua eginez.

Ahateak kua-kua, .../... Ahatekumeek kua-kua, .../... Ahatea eta ahatekumeak kua-kuaka.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 216. orr.


kuaderno ik koaderno.

kuadrado ik koadratu1.

kuadradu ik koadratu1.

kuadrante ik koadrante

kuadratu ik koadratu1.

kuadrila ik kuadrilla.

kuadrilatero ik koadrilatero.

kuadrilla (19 agerraldi, 6 liburutan eta 2 artikulutan; orobat kuadrila 15 agerraldi, 9 liburu eta 5 artikulutan; koadrila 500 agerraldi, 90 liburu eta 79 artikulutan; koadrilla 32 agerraldi, 72 liburu eta 2 artikulutan) 1 iz lagun taldea,

Bost laguneko "koadrilla" hertsi bat antolatu genuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 126. orr.

Goizeko seiak ziren eta hura artean kantari ari zen beste kuadrila batekin.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 35. orr.

Hilabete batzuen buruan, aitaren koadrila osoa gonbidatu zuten, ez dakit zein aitzakiaz, alboko herri batera afaltzera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 125. orr.

Noizko bikoteei eta koadrillei, deskontuak? nor bere garagardo-latarekin hantxe, basamortu gorrian, zutik geundela, koadrila polita bularretakoz eta galtzontziloz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 41. orr.

«Kuadrilakoak ez dira / beti izaten lagunak», bota zuen Erikak lehengoan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 26. orr.

Nik uste gure kuadrillan ere gertatzen dala holako zerbait.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 84. orr.

Bai; ikusi izan ditut elkarrekin kuadrillan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 155. orr.

Lagunartean, kuadrilan, errima-almazen txukun samarra daukana nagusituko da.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 124. orr.

Ostiral 12a, kuadrillen eguna.  Herria   2005-08-11

-Zure anaia gaztearen koadrilako Iñigo?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 113. orr.

Kanpoko kuadrilla baten ondoan daukagu denda [kanpinean].  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 103. orr.

Trauko eta bera ziren koadrilako buru.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 22. orr.

Marro eta beraren koadrilakoak ikusi genituen frontoiko atakan, ikurrinekin eta bandera gorriekin, goraka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.

Manu eta Fermin ez ziren koadrila-koadrilakoak, baina bai gure ingurukoak eta konfiantzazkoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 92. orr.

2 irud/hed

Orain bufalo koadrila bat ere bat pasatuko litzateke zure paretik, edo elefante andana bat, zuk haietan arretarik jarri ezinean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 149. orr.

Eta, egia esan, armiarma koadrila bat badut, sarri erreparatzen dudana.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beltz kuadrilak ageri dira, matrailaren alde batean Venezuelako bandera eta bestean ikurriña margotuta.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.

Leitzatik barrena karlistak zetozela eta, lagun kuadrilla bat, kontzejupean eskopetak hartu eta, Amasa aldera abiatu zituan...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 117. orr.

Adiskide-koadrilarekin egotetik zetorren, eta afaltzeko gogo bizia zeukala esan zidan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 158. orr.

Atzo ere, Joxemirenean, gazte kuadrilla bat, nahi gabean aditzen egon ninduan eta, Estatu Batuak gora, Estatu Batuak behera...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 117. orr.

Zer iraultza-klase egingo genuen noski estudiante-koadrila belaxka bat eskutik hartuta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 16. orr.

A ze oilo koadrilla! kalte baino ez diote egiten.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 16. orr.

-Ero kuadrila!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 252. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alfer koadrila (3); gazte koadrila (10); gizon koadrila (3); koadrila osatzen (4); koadrila osoa (5); lagun koadrila (15); lagun koadrila bat (5); mutil koadrila (3); zahar koadrila (3)

lagun koadrilak (3)

koadrilako lagun (4)

lagun koadrilakoak (8)

lagun koadrilakoek (5)

gazte koadrilla (3)


kuadrillaburu (corpusean kuadrilaburu soilik) iz kuadrillako burua.

Oihu zakarra egin du gizon argalak, Angelita Kastoriadis ontzia pikatzen ari den kuadrilaburuak "Nork utzi du hori horrela!", lasterka abiatu da lurrean piztuta utzia zegoen sopleteraino.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 240. orr.


kuadrillakide (corpusean kuadrilakide soilik) iz kuadrilla bereko pertsona.

Artean koadrilakide eta gerora koinatu izango nuen Joxean Kortadi laguna atxilotu zuten 1982an. Egin nahi dute, parranda tokatzen denean, koadrilakideek eta inguruko koadrilakoek baino hobeto.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 161. orr.

Koadrilakideek soilik?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 90. orr.


kuadrillatxo iz adkor kuadrilla.

-Ez dakit, nik koadrilatxoa daukat, hortik irteteko, hitz egiteko, ondo pasatzeko...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 182. orr.


kuadrizeps iz iztarreko aurrealdeko giharra, muturretako bat lau zainetan bereizten dena.

Tiratu berriz eta batere ez; berriz, ezer ez; berriz bizepsak, trizepsak eta kuadrizepsak erabiliz.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 63. orr.

Hanka haiek bereak baino askoz ere indartsuagoak zirela, gihartsuagoak, horiek kuadrizepsak eta izterrak, hura nekerik gabeko abaila, riii-raau, eta besoak ere berdin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 59. orr.

Tiago Splitter pibot brasildarrak min hartu zuen eskuin hankako kuadrizepsean. herria¬

Lagun Aro Bilbo Basketeko jokalari serbiarrak zortzi zentimetroko zuntz haustura du ezker hankako kuadrizepsean.  Berria - Kirola   2006-04-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hankako kuadrizepsean (4)


kuadro ik koadro.

kuadrumano iz animaliez mintzatuz, lau hanketan hatz lodia beste lau hatzen aurrez aurre duena.

Cornelius Lipa senadorea jelosiak hartu zuen bere emazteak giza aurpegidun kuadrumano hari zion txeragatik, eta hil egin omen zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

Kolpe bakar batez hautsi zion buru hezurra kuadrumano malapartatu hari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.


kuakero 1 iz ageriko elizkizunik eta hierarkiarik gabeko sekta protestante bateko kidea.

Interesak lotu ditzala Estatuko hiritar guztien interesak: kuakeroak eta turkiarrak ikus dezala zuen legepean bizitzeak zer nolako onurak dakartzan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Virginako txalupa bat idoro zuten, otzan askoa, zeinaren kapitaina kuakero fede-kartsu bat baitzen, Knot izenekoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.

2 (izenondo gisa)

Hau da Unamuno-k euskararen heriotza iragarriari bere argumentazioan ipini dion marku filosofikoa, hots, eskatologia kuakero spencertarraren markua  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 124. orr.


kualifikatu, kualifika, kualifikatzen 1 du ad hartakotu, gaitu.

Birbanaketa neurrien bidez sarrera sorta estutuz, kualifikatu gabeko enplegu-maila aski handi bat mantendu ahal izango litzateke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.

Bestetik, multinazionalak jendea kualifikatuta ez dagoela argudiatuz langile asko kaleratzen ari direla salatu dute  Berria - Mundua   2004-04-29

2 nolakotasuna mugatu.

Izan ere, kualifikatu nahi ez duzun espazio aske baten arlo osoa hartzen duzu zeuretzat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 235. orr.

3 (era burutua izenondo gisa: pertsonak)

Jaurlaritzak ate berriak ireki dizkie titulurik gabeko langile kualifikatuei.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Arlo guztietan, konpromiso handiko militante kualifikatu ugari ditugu Euskal Herrian. Azti kualifikatu eta zaildu askok ere arazoak izaten dituzte honekin.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 134. orr.

Frantziako oraingo gobernuak etorkin kualifikatuak nahi ditu bere garapen ekonomikorako.  Berria - Harian   2006-02-10

Adostasun horrek oinarri sozial zabal baten onespena islatu beharko du, gehiengo politiko zabal batena, gehiengo kualifikatu batena.  Berria - Harian   2006-03-23

Elite kualifikatu batek.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 113. orr.

4 (era burutua izenondo gisa: gauzak)

Inteligentziaren ekonomia, ingurumena, ikerkuntza, berritasunak, prestakuntzak, lan kualifikatuak eta abar bultzatu behar ditugu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Herrialde gehienek mugak babestu nahi dituzte; beste batzuek, berriz, atzerriko eskulan kualifikatua behar dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Haatik, sektore horietan sortu diren lanpostuak kualifikatuak direla eta ez direla galdu diren enpleguen araberakoak aitortu zuen MIGeko buruak.  Berria - Ekonomia   2004-03-10

Maila kualifikatuko edozein lanetan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Oso iritzi kualifikatua.  Berria - Kultura   2004-01-06

5 ez-kualifikatu izond

1969tik 1973a arteko garai oparoan langile ez-kualifikatu eta merkeen beharrean egon ondoren, petrolioaren krisiak ekonomia joa zuen.  Berria - Harian   2006-02-10

Desberdintasunak areagotu egin omen dira lan merkatuan lan kualifikatuaren eta ez kualifikatuaren artean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pertsona kualifikatu (3)

gehiengo kualifikatua (7)

langile kualifikatuak (3)

gehiengo kualifikatuz (6)


kualifikazio 1 iz prestakuntza.

Kualifikazio apaleko lanetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 122. orr.

Kualifikazio txikiko langileen kotizazioetan.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Kualifikazio urriko enpleguari diruz laguntzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.

Globalizazio-prozesuak alboratu duena da hori, hau da, lanaren nazioarteko mugikortasuna, kualifikazio gutxikoa edo batere kualifikaziorik gabea denean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 195. orr.

Kualifikazio handiko langileentzat.  Berria - Mundua   2004-10-26

Ezagutza eta giza kapital gehiago behar dira, kualifikazio garaiagokoak gainera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 168. orr.

Erdi mailako eta behe mailako kualifikazioak dituzten langile kopuru handiak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.

Herrialde garatuetako langile kualifikazio gabeen eskaria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Konpentsazioek, bestalde, ez diete berdin eragiten herrialde guztiei, jarduera sektore guztiei eta kualifikazio maila guztiei.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 132. orr.

· Emakumezkoentzako diskriminatzailea den lanbide kualifikazio eta ordaintze sistema zuzentzea.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

Lanbide Kualifikazioen Behategia.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20


kualitate (Euskaltzaindiaren Hiztegian nolakotasun agertzen da) 1 iz nolakotasuna.

Lañotasuna eta argitasuna ez baitira munduko agintari guztiak, gureak alde batera utzi gabe, apaindu ohi dituzten kualitateak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 397. orr.

Ni ez naiz oldarkorra inorekin, ez daukat kualitate moderno hori.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.

Gaur egun neska gutxik dituzte benetako kualitate sendoak, irauten duten eta denboraren poderioz hobetzen diren horietakoak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 147. orr.

Sinetsidazu, Miss Prism maitea, kualitate azalekoak dira irauten duten bakarrak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 106. orr.

Bihotz oneko errepublikanoentzat Bush kualitate moral eta balore etiko handiko familia-gizon leiala da, tradizionalista eta jainkozalea.  Berria - Mundua   2004-10-27

Kualitate horiek diziplina zorrotz baten ondorio dira ordea, eta ingeles poesian guztiz bereziak diren hitz harmoniak sortzen dituzte.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 8. orr.

2 (filosofian)

Kolore beltza kualitate bat da, eta, kasu horretan, Greta nolakoa den esaten digu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 170. orr.

Orain arte dena bitan banandu dugu: subjektua/objektua, arima/gorputza, espiritua/materia, kualitatea/kantitatea, helburua/kausalitatea […].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 93. orr.

Kantek, Lockek ez bezala, kualitate lehenak ere -ez soilik bigarrenak- giza gaitasunen mende jartzen ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

Zerkien zerizana bera ez datza haien berezko izaera akzidentez beteriko batean -arrosa bat ez da dagoeneko arrosa bat: horiek (kualitateak) baztertu egingo dira-, baizik eta razionalki behar izan batean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Ez du ezertarako balio kolorea gisako kualitateak objektu materialei esleitzeak, nik koloreaz dudan esperientzia azal dezadan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 117. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hori gabe unibertsitatean irakatsiko litzatekeena ez litzateke oso desberdina izango akademia batean irakats daitekeenetik, kantitate kontua izango bailitzateke gehienez ere, ez kualitate kontua, zerbait izatekotan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 144. orr.

Donostiako Ikertaldeak egin du inkesta kuantitatiboa eta Bilboko Kualitate lantaldeak kualitatiboa.  Berria - Harian   2005-09-18

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza kualitate guztien artetik, Camek zuzentasuna miresten zuen gehien.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 166. orr.

Espazio-kualitateen esperientzia zuzena objektuen espazio-kualitateek kausatzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 117. orr.

Lehentasuna gauzen presentziari, azalera-kualitateari eta horrelakoei ematen baitzaie.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 105. orr.

5 bertutea.

Gainera, dedikazio osoa zuen Ritxarrek, baita komunikatzeko ahalmen izugarria ere, eta irakaslearen kualitate haiek are gehiago lagundu zidaten, alor hartan ahalegin nendin.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 68. orr.

Europako Batasuneko estatu kideek proposatutako pertsonen «kualitate handiek aisago» egin dute hautaketa.  Berria - Mundua   2004-08-13

Egoera guztietan, alderdikide, ahaldun nagusi edo pertsona gisa izan du bere kargua betetzeko ezinbesteko kualitatea, zintzotasuna.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kualitate lehenak (4); kualitate moral (4)


kualitatibo izond kualitatearena, kualitateari dagokiona.

Bizi-kalitatearen haztapena ez da eginkizun samurra, hainbat parametro kualitatibo -subjektiboak dira gainera zenbaitetan- eta kuantitatibo bildu behar dira eta.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 42. orr.

Aldaketa kualitatiboa egin beharra dago.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Denbora-epe luzeetan zehar izan daiteke sistemen garapen kualitatiboa, hazkunderik gabe.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 41. orr.

Zerbait gara-tzen denean hobea egiten da maila kualitatiboan, ez du ordea zertan handiagoa izan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 40. orr.

Ekonomian, ekoizpenerako behar den ordu kopuru osoa izaten dute kontuan, […] eta ez, aitzitik, alderdi kualitatiboa, ekoizpen kopuru horren egitura eta ezaugarriak, besteak beste.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 137. orr.

Hortik liburuek euren kasa mugitzeko ahalmena dutela adieraztera jauzi kualitatibo izugarria dago.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 94. orr.

Ika-mikak alde batera utziz, jauzi politiko kualitatiboak egiteko garaia heldu da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25

Hemen urrats kualitatibo bat eman da, antzerkiaren bidetik bilatuz dantzaren funtzioa eta estetika.  Herria   2005-05-05

Horrenbestez II. ikasturteko Analisi Kualitatiboko laboratoriorako onarturik geunden.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldaketa kualitatibo (3); jauzi kualitatibo (13); urrats kualitatibo (4)

aldaketa kualitatiboa (5); jauzi kualitatiboa (31); jauzi kualitatiboa eman (10); urrats kualitatiboa (5)

jauzi kualitatiboak (4)


kualitatiboki adlag kualitatearen aldetik.

Argi dago, baina, ez garela garai hartako nazioarteko ekonomiara bueltatu, ez kuantitatiboki, ezta kualitatiboki ere. AEBetako datuak askoz hobeak dira enplegu sorkuntzari buruz, baina, sakonean aztertzen badira, kualitatiboki askoz txarragoak direla ikusiko da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 206. orr.

Neskaren marrazkiak, haien ustez, kualitatiboki desberdinak ziren umeek egiten zituztenen aldean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kuantitatiboki eta kualitatiboki (3)


kuantifikagarri izond kuantifika daitekeena.

Horrela maiztasunen arlo kuantifikagarri bat osatu ahal izango dela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.


kuantifikatu, kuantifika, kuantifikatzen 1 du ad zenbatekoa edo kopurua zehaztu.

Bermeak, abokatuak, lokalak, soldatetan izan diren arazoak... kuantifikatu nahi dituzte.  Berria - Harian   2005-11-09

Urteko lehen hiruhilekoan laguntza ildo guztiak dekretu baten bidez identifikaturik eta kuantifikaturik izan nahi dituzte. Ekonomia industrializatu nagusien arteko harremanak bideratzen zituzten loturak kuantifikatu ahal izateko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.

Prest nengoke hogeita hamasei letra dituen eta ez dituen ahapaldi horien poematasuna aldezteko, kuantifika ez daitezkeen kontuez hitz egiteko inor balego oraindik bestaldean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 29. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

xi aldagaiak azalpen lotua izango du formula batean, xi edo xi adierazpen kuantifikatuaren eraginpean baldin badago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.


kuantifikatzaile iz logikan eta hizkuntzalaritzan, zenbatzailea.

QL logika elementalari kuantifikatzaileen logika ere esan ohi zaio, eta baita logika klasikoa ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.

Russellen deskribapen zehaztuen interpretazioan existentzia ez da predikatua, kuantifikatzailea baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.

Konektatzaileek eta kuantifikatzaileek QLren konstante logikoen multzoa osatzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

Aldagaiaren balioa kuantifikatzaileak finkatzen du, aldagaia lotua denean  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 151. orr.


kuantifikazio iz kuantifikatzea, zenbatekoa edo kopurua zehaztea.

Fregek, Boole bezala matematikaria izan arren, aritmetika sakondu zuen eta, horren ondorioz, kuantifikazio-teoria bat sortu zuen lehenengo aldiz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.


kuantika izond kuantikoa.

Mekanika kuantikaren mundua da.  Berria - Harian   2005-09-06


kuantiko 1 izond kuantuena, kuantuei dagokiena.

Erlatibitatearen teoriaren eta mekanika kuantikoaren formulazioak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.

Uste dut benetan baiezta dezakedala Mekanika Kuantikoa ez duela inork ulertzen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 103. orr.

Bohr eta abarrena "interpretazio ortodoxoa" da teoria kuantikoan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

Begiaren sentikortasuna oso hurbil dago, izan ere, erradiazioaren teoria kuantikoak ezarritako azken muga teorikotik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Amodio izenekoaren aurpegi emea zuri-beltza baita, zuria edo beltza, jauzi kuantikoa edo heriotza bera bezain bihozgabea, ulergaitza eta beldurgarria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.

2 fisika kuantikoan aritzen dena.

Natura izenekoa (fisiko kuantikoen natura adibidez, eta berek aitortzen dutenez) lausoa eta zehazgabea da bere baitan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Egunen batean, fisikari kuantiko batek [...] saioa egingo du, gaurgero egin ez badu, maitasun erromantikoaren kontzeptua partikulen fisikari gehitzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eremu kuantikoa (3); fisika kuantikoa (3); mekanika kuantikoa (18)

mekanika kuantikoak (3); teoria kuantikoak (4)

mekanika kuantikoan (4)

mekanika kuantikoaren (6); teoria kuantikoaren (3)


kuantitatibo izond zenbatekoari edo kopuruari dagokiona.

Lehenbizi, analisi kuantitatiboa egin genuen, ondoren kualitatiboa, eta, azkenik, genero indarkeriaren gaian sakondu genuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Hau ikuspegi kualitatibotik hala bada, zer esanik ez kuantitatibotik, elkarteko 1.400 bazkidetatik apenas baitira 200 bertsolariak, eta hauetatik hogeikoren bat une honetan elitean dabiltzanak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 70. orr.

Donostiako Ikertaldeak egin du inkesta kuantitatiboa eta Bilboko Kualitate lantaldeak kualitatiboa.  Berria - Harian   2005-09-18

Gogoratu berri ditugun arrazoi kuantitatibo eta kualitatibo horiengatik, zinemako distantzia da inoiz irudiak sorrarazi dituen distantziarik laburrenetakoa. Elkartrukeen jarioaren azterketa kuantitatiboa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

Telebista kate publikoa arrakasta kuantitatiboa eta kualitatiboa lortzen ahaleginduko da. Zerbait hazten denean handiago egiten da maila kuantitatiboan, ez du ordea zertan hobea izan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 40. orr.

Baten batek esan lezake, denboraren kontuan halako jauzi kuantitatiboa egonda ere, idazten dudanak egin nauela ni ezagun, ez irakurritakoak; subjektu eta egile naizela batean, kontsumitzaile huts bestean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 41. orr.

Erantzuna era kuantitatiboan eman daiteke.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02


kuantitatiboki adlag zenbatekoaren edo kopuruaren aldetik.

Zorionez, sukaldari gazteak garrantzizko lana egiten ari dira sukaldaritza landuagoa sortzeko: kuantitatiboki lehengai urrien ez hain mendeko, tradiziozkoan errotua eta munduari zabaldua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.

«Kuantitatiboki zein kualitatiboki» urrats garrantzitsua egin dela uste dute sustatzaileek. Herrien Psikologia delakoan ere, kuantitatiboki erreferentzia gehienak seguru asko kritikoak ditu, baina bereizi egiten du: ez dago herriak, klaseak, Estatu-nazioak, "arrazak" nahaski tratatzerik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 253. orr.

Argi dago, baina, ez garela garai hartako nazioarteko ekonomiara bueltatu, ez kuantitatiboki, ezta kualitatiboki ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 206. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kuantitatiboki eta kualitatiboki (3)


kuanto interj noski, jakina.

Itxura egiteko, kuanto, argi eta garbi.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 146. orr.

Gerba zuri luzexka artile idurikoa, kuanto, gero gaztainarik helduko bazen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 258. orr.

Bi huts, kuanto! Zafraldia, eta galanta kuanto!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 328. orr.

Ez al du haiku itxurarik? bai, kuanto!  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 198. orr.

Asmatzea kontua, asmatzea kuanto!  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 91. orr.


kuantu (orobat kuanta g.er., quanto g.er. eta quantum g.er.) iz materiak xurgatu, igorri edo propagatu dezakeen energia kopuru diskretu txikiena.

Izan daitekeen erradiazio kantitate txikiena da kuantua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Bohrrek, hein batean, kuantuen munduko egian sinesten zuen, itxurazko kontraesanak kontraesan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 195. orr.

Kuantu bat argiren energia xurgatzen denean, erretineno molekula, eraldatu, eta bere sargunetik irteten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.

Erretinako makila bakar batean kuantu bakar bat xurgatzen denean hasten denez ikuste-prozesua, pentsa daiteke kuantu bakar bati dagokiola ikusmenaren atalasea, baina ez da hala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Begia sentikorren den lekuan, gutxi gorabehera 50 eta 150 arteko kuantuko ikusmen-seinale batek ikuste-sentipen bat sortuko luke, gehienetan, begiaren kanpoaldea (kornea, alegia) ukitzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Nahikoa argi dago kuantu bat xurgatzeak eragin kimiko bat sortzen duela eta, ziur asko, bulkada elektriko bat ikusmen-nerbioaren zuntz batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Einstein eta argi kuantuak.  Berria - Harian   2005-09-06

· Egutegia hamar egun atzeratuta zihoala eta, hamar egun horiek kendu ondoren, ikusi zen posible zela bere desegokitasuna kuantu infinitesimaleraino murriztea bisusturteei buruzko araua aldatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 74. orr.


kuar (onamatopeia) iz

Bele saldo bat pasatu zen zeru hutsa zeharkatuz, kuar, kuar, kuar eginez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 23. orr.


kuarentena iz berrogeialdia.

X bat klarionaz tuberkulosiak jota zetozen etorkin haiei Ellis Islandeko kuarentena-pabilioi erraldoian...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 185. orr.


kuarta1 iz liburuez mintzatuz, inprimatze orriaren laurdenaren tamaina.

Kuarta gotikoko liburu bereziki bitxi eta jakingarri baten irakurraldi arretatsuan aurkitzen zuen ordea nire lagunak gozamenik handiena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 45. orr.


kuarta2 ik koarta.

kuartana iz helgaitz laurdena.

Ikustaldi beldurgarri honek erabat erauzi zuen Santxo Panzaren kemena, eta han hasi zen hortza-hortzari kaz-kaz "kuartana "ren lautik Iaurakoaren hotz-berotan dagoena bezala.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 60. orr.


kuartel (376 agerraldi, 70 liburu eta 92 artikulutan; orobat koartel 18 agerraldi, 11 liburu eta 5 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian kuartel agertzen da) 1 iz gudari edo polizia taldeen egonleku edo bizileku den etxe edo eraikuntza. ik kaserna.

Antiguako kuartelera eraman zuten lehenengo.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 151. orr.

500 metrora zeukaten behin-behineko kuartelera eroan ninduten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Jendeak karabineroen kuartelari su emanez amaitu nahi izaten dituela ospakizunak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 150. orr.

Armadako kuartelen eta polizia etxeen aurkako erasoek porrot egin ondoren.  Berria - Mundua   2004-04-29

Lau pertsona hil dira bi kuartel militarren kontrako erasoetan.  Berria - Mundua   2006-01-03

Moncadako Kuartela hartzera joan eta huts eginda atxilotu zutenean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 91. orr.

Al Mashahidan, Irakeko Guardia Nazionalaren kuartelari eraso zioten hainbat ezezagunek sei morterorekin. bi lagunak armatuak zeuden eta koartel bati erasotzeko asmoa zuten .  Berria - Mundua   2004-10-20

Duela bost urte Guardia Zibilaren Galdakaoko kuartelari molotov koktelez eraso egin izana leporatzen diete.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Uztaila bukaeran, Loiolako kuartelak matxinatu zirelarik, Maria Cristina hotelean izan ziren matxinatuen kontrako gudu gogorrenak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 73. orr.

NATOk [...] Alemaniko lurretan zeuzkan kuartelen aurka eginiko dozena bat atentatu.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 71. orr.

Guardia Zibilaren kuartel zaharra eraitsi eta bertan familia horientzako 137 etxebizitza egingo dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Argi bat baizik ez da ikusten Guardia Zibilaren kuarteleko etxebizitzetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 169. orr.

Dakiena da mutil baten gorputza ikusi duela kuarteleko patioan zintzilik eta buruz behera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 178. orr.

Kuarteleko patioan itxirik ginduzkaten ordurako, Orbassano Hiribidean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 256. orr.

Kuarteleko sotoetan ezarri gintuen, gela bakoitzean bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.

Prest zegoen kuarteleko guardiak egiteko.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.

Poliziak kuarteletan dozenaka lagun hiltzen ditu, emakumeak bortxatzen eta askok eta askok jipoi handiak hartzen dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 204. orr.

Kuartel batetik kamioian ekarritakoa jaten dute, egunean hiru aldiz.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 101. orr.

Astebete generaman behin-behineko kuartel txiki hartako atzeko partea zelatatzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 180. orr.

2 irud/hed

Kurdistan kuartel militar erraldoi bat izan da.  Berria - Mundua   2006-01-12

3 (hitz elkartuetan)

Lunako Guardia Zibilaren kuartel-etxean lehergailu bat zartarazi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Milanera jaitsi eta gauzak argitu beharrean, hantxe geratzen zen, mugaldeko auskalo nongo kuartel-zuloan gorderik aberria defendatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.

· Laureletik hurbil dagoen soldadu-kuartelean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 187. orr.

Hamabi hilabete egon nauk Jacako mendi kuartel batean eta Pirinioetako gailur guztiak zapaldu ditiat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 164. orr.

4 kuartel jeneral (4 agerraldi, 3 liburutan) kuartel nagusia.

Herri txiki bat zen Bile, ehun bat etxekoa, Rezan-etik ez oso urrun, non baitzegoen Mustafa Barzani gure herriaren buruzagiaren kuartel jenerala.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 10. orr.

Hantxe zeukaten kuartel jenerala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 97. orr.

5 kuartel nagusi1 (21 agerraldi, 8 liburu eta 5 artikulutan) armadaren edo kideko baten buruaren estatu nagusiaren egoitza.

Guardia Nazionalaren kuartel nagusiaren kanpoaldean.  Berria - Mundua   2004-07-18

Nawperdan aldera jo genuen, gure buruzagi Mustafa Barzani-ren kuartel nagusira.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 54. orr.

Ez zion argitu hantxe zegoela eguerdiaz gero Degrela kapitainaren kuartel nagusia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.

Azkenean, Nawperdan-era iritsi ginen, kurduen erresistentziaren kuartel nagusira.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 55. orr.

Kuartel nagusia Tomskera aldatzeko agindu baitzuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 277. orr.

6 kuartel nagusisup_2 armadaren edo kideko baten buruaren estatu nagusia.

Tiratzailea berehala harrapatu zuten, eta kuartel nagusiak berehala hiltzeko agindua eman zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 57. orr.

Kuartel nagusia iparralderago joan zen, eta etxea utzi behar izan genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 60. orr.

· irud Garrantzi politikoa galdu duten hiriburu batzuek gogoangarri izaten jarraitzen dute erlijio nagusien kuartel nagusi gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 445. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

guardia zibilaren kuartel (8); kuartel berria (3); kuartel handiaren (3); kuartel jenerala (3); kuartel militar (4); kuartel militarra (3); kuartel nagusia (8); kuartel nagusian (3); kuartel nagusira (4)

guardia zibilaren kuartela (5)

kuartelaren eraikuntza (3)

guardia zibilaren kuartelean (9)

guardia zibilaren kuartelera (5); kuartelera eraman (16); kuartelera itzuli (3); kuartelera joan (5); kuartelera sartu (3)


kuartelburu iz kuartel baten burua.

Adrianowsky jenerala utzi nuen kuartelburu, konfiantzazko gizona baita.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 124. orr.


kuarteleratu, kuartelera(tu), kuarteleratzen da/du ad kuartelera joan; koartelera eraman.

Komunitate zapatistetan gizarte lanak egiten ari ziren EZLNko kide guztiak deitu ditugu soldadutzara, eta tropak ere kuarteleratu ditugu.  Berria - Harian   2005-06-22


kuartelero iz koartelekoa, koartelari dagokiona.

Algara ozena zen, ofentsiboa, barre kuarteleroa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 135. orr.


kuartelillo iz koartel txikia.

Ihesi zebiltzan abertzaleak galtzeko asmotan kuartelillora joateko prest zegoen fraide erretxina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 55. orr.

Ez zioten argibiderik eman, kuartelillora edo Bilbora ote zeroaten.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 32. orr.


kuarteltzar iz adkor kuartel handia.

Barakaldoko Guardia Zibilaren egoitza berriaren tamaina aintzat hartuta, kuarteltzar deitzea ez da gehiegizkoa.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Harro agertu zen Rodriguez alkatea, Barakaldon halako kuarteltzarra izateagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31


kuarteroi1 iz Ameriketan jaiotako pertsona, gurasoak bata espainola eta bestea mestizoa dituena.

Erdian: mestizoak, mulatoak, kuarteroiak eta kinteroiak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 20. orr.


kuarteroi2 iz tabako xehatuzko paketea, libra laurdena pisatzen zuena.

Bi gauza hauek zituen gogoan zehatz: tabakoari buruz hitz egiten zutela -norbaitek beste bat salatzen zuen kuarteroi bat lapurtu omen ziolako, beste batzuek bakeak egin nahi zituzten bitartean- eta bere aurrean lurrean utzita zuen bernaren azala ikusi zuela alkandoraren tolesen artetik  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 58. orr.


kuarteta iz gaztelaniazko ahapaldi mota, lau lerrokoa.

Bazen Mendi Garaiko Pinu izeneko poeta, 'antzara-kuarteta'ren asmatzailea, lehen bertsoa, gezi baten punta zorrotza balitz bezala, aurrena esaten baitzuen, antzara-aldran buru doana irudi, eta gainerako hirurak atzetik luzeago.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 206. orr.


kuarteto 1 iz lau instrumentu edo ahotsetarako musika lana.

Schummannen bigarren kuartetoa.  Berria - Kultura   2006-04-06

Ez dira gauza bera kuarteto bat eta opera bat, eta ezin dira konparatu.  Berria - Harian   2005-10-12

2 lau musikarik osaturiko taldea. ik laukote.

Nik ere jartzen diat BBC, txo, Benny Goodman-en kuartetoa entzuteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Alemanak Errusian sartu zirenean Erevan hirian zen, armeniarren hiriburuan, Maiakovski hari-kuartetoarekin jotzera eta Sobiet Batasuneko melodia berriak, Prokófievenak batez ere, Asiako biztanleei erakustera joana haraxe.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.


kuartillu iz likidoen edukiera neurria, pitxerraren laurdena dena, litro erdiaren baliokidea.

-Ba kuartillu bat alkohol besterik ez, premian nago eta.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 158. orr.

Txilin, txilin, San Agustin, kuartillu bete txakolin, dio Ajangiz aldean bildutako esaerak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 342. orr.


kuarto iz logela.

Gurasoak Bilbora joanak izango zituela ordurako, eta ahizparen ezikusiarena konpondua zeukanez, bere kuartoan egon gintezkeela lasai.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 48. orr.

Kuarto handia, bi ohe biki bikientzat, eta, erdian, nire lastaira txukun-txukun jarria, izara urdinak eta tapaki gorrixka.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 12. orr.


kuartzo iz silizearen forma kristaldua, gardena denean "harri lorea" esaten zaiona, eta hainbat harkaitzen eta harea gehienen osagaia dena.

Tximisten argia bakarrik, kuartzozko lanpara batenaren antzekoa, urdinska.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

Haren kuartzozko eraztun beltza daramat nik, duela hogei urtetik hain zuzen ere.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 73. orr.

Kuartzozko hodi batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Pin pongeko piloten tamainako kuartzozko esfera «ia-ia perfektuak».  Berria - Gaiak   2004-04-21

Telebista gaineko ordulari kuartzozkoak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 137. orr.


kuaternario iz geologian, laugarren aroa.

Valdeorras inguruko mahasti okertuek harrizkoak dirudite, kuaternarioko piztitzarren saihetsak bailiran.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 42. orr.

Kuaternarioko hormaldietatik haste oraiko urte hurbilak arte, hori izanen da hizlariak lantuko daukun gaia.  Herria   2004-10-07


kuatrero iz abere-lapurra.

Orduantxe sartu zen Morgan kuatreroaren banda Saloonean, ateari ostikoa emanda.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 37. orr.


kuba 1 iz kubalibrea. ik kubata.

Eta zenbat yinkas, yintonik, zenbat kuba edo kuberdi gordons, bakardí edo dena delako jinebraz garraxtuak?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.

2 kuba-erdi (corpusean kuberdi soilik)

Eta zenbat yinkas, yintonik, zenbat kuba edo kuberdi gordons, bakardí edo dena delako jinebraz garraxtuak?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.


kubalibre (orobat kuba-libre g.er.) iz gin edo ronaren eta edari koladun baten konbinatua. ik kubata.

Bina kubalibre hartu eta gero ere Marujaren arrastorik ez, eta hirugarrena eskatu behar.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 215. orr.

Kuba-libre bat eskatu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 77. orr.

Botaiozu txorrotada bat kubalibrean, triste dabil gaur morroi hau.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 216. orr.

Hauek kafea hartzera eta haiek kalimotxo edo kubalibre batzuk, orduen eta egunen arabera.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 79. orr.

Kubalibreei izotz puskak botatzen dizkienean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 55. orr.


kubanismo
1 afro-kubanismo iz

Afro-kubanismoaren eremuan, olerkariak eta musikariak ere ibili ziren, margolariez gainera.  Berria - Kultura   2004-03-31

Politikotzat jotako pinturak «behealdia» izan zuen, nekazaritzako gaiek bidea eman zieten «bestelako dimentsioei», eta afro-kubanismoa oinarri zuen pintura bertan behera geratu zen, Wifredo Lam eta Roberto Diago Habanako Eskolaren eremura agertzearekin.  Berria - Kultura   2004-03-31


kubano iz kubatarra.

Ama kubanoa eritasunez zendua zaio.  Herria   2005-10-20

Pertsona baldin bahaiz, lotsatu egin behar duk espainolak kubanoa zelan tratatzen duen ikusita...  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 104. orr.

9 bote urruñarrak, 7 kubanoak.  Herria   2004-09-23

Hi, jipi, atera egik bourbon kubata pare bat!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 31. orr.


kubar ik kubatar.

kubata iz adkor kubalibrea.

Harritzekoa hi "kubatak" edaten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 78. orr.

Kafearekin batera patxaran, gin-tonic eta kubatak eskatu genituen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 17. orr.

Cacique kubata bana, zigarro bana eta anfeta erdi bana.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 88. orr.

Ron oneneko kubatak, ginebra garestienaz egindako ginkasak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 62. orr.

Ebe beregana zuzendu zen, kubata eskuan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 91. orr.

Taberna bateko barran, kubatak ematen duen konfiantzarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11


kubatar (orobat kubar g.er.) 1 izlag Kubakoa, Kubari dagokiona.

Har nezala kubatar andregai bat, baina benetako andregaia, ez jinetera bat.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 195. orr.

Kubatar jatorrikoak ez diren estatubatuarrek debekatuta daukate Kubara bidaiatzea.  Berria - Mundua   2004-09-26

Moncada kuartelaren erasoan kubatar iraultzaileen erdia hil ziren.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 70. orr.

Sierra Maestra, Fidel Castroren kubatar iraultzaren abiapuntua.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 59. orr.

Arrantzan diharduen ontzi kubatar bat da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 189. orr.

• 2 iz Kubako herritarra.

Gidaria azal iluneko kubatar bat zen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 141. orr.

Azkenean, ordea, kubatar batekin ezkondu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 70. orr.

Garestia zen kubatar batentzat, niretzat, berriz, ez oso garestia, ikasle soil bat nintzen arren.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 169. orr.

Roberto Alonso kubatar antikastristaren etxaldean aurkitu zituen Poliziak ustezko paramilitarrak. herria¬

Ama kubatarra dut, aspaldi ez dudala ikusten.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 120. orr.

Amparo, berriz, kubatar-kanadiarra da, baina jatorri siriarra du.  Berria - Kultura   2004-04-18

3 zakila titien artean masturbatuz lortzen den orgasmoa.

Kubatar sinestezin bat egin zidan orduan: bere bi titiek ito nahirik bezala estutu zuten nire txilibitua, honek, tarteka, bere burutxo gorria erakusten zuelarik erretenean  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.

4 afro-kubatar (corpusean afro-kubar soilik) izond

Bere ibilbideko hemeretzigarren diskoan, funketik, Jamaikako rock-steadytik, bluesetik, musika afro-kubarretik eta hip-hopetik edaten duten hamabost abesti bildu ditu Waitsek.  Berria - Kultura   2004-10-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kubatar doinu (3); peso kubatar (3)

alboko kubatarra (3); jokalari kubatarra (3); waltari kubatarra (4)

abeslari kubatarrak (4); pianista kubatarrak (4)

atezain kubatarraren (3)


kubatartu, kubatar(tu), kubatartzen da ad kubatar bihurtu.

Zeharo kubatartua egongo zarela.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 156. orr.


kuberdi ik kuba 2.

kuberta ik kubierta.

kubierta (10 agerraldi, 6 liburu –5 autore- eta artikulu 1ean; orobat kuberta 39 agerraldi, 8 liburutan –5 autoretan-) 1 iz itsasontziez mintzatuz, gainaldea, bizkarra. ik ontzigain; ontzi 30.

Lehendabiziko kaian zegoen, udan belaontziak eta neguan kargakoak egoten ziren tokian, kalerako jantzitako mutil gazteez gainezka kubierta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 21. orr.

Harik eta zangoez edo besoez metalezko kasko gogorra jo eta berriro kubiertaren gainera igotzen zen arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 47. orr.

Jaitsi eta bi bidaia eginen dituzu hiru maletok eta gurpilaulki tolestua nasatik kubertara altxatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 157. orr.

Matiuxenko marinela, bere burkideekin Potemkin korazatuaren kubertan.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 55. orr.

Polizoia kubiertan agertzen denean, gauza bakarra erregutzen du: lehenbaitlehen lanean jar dezatela, hori baita barkamenaren seinalea eta prezioa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 81. orr.

Txopako sare meten artean kukutu nintzen, Piñeiro eta makinista kubertapean gorde ziren nonbait.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez zen kapitaina, marinela zen, kuberta-garbitzaile, lanbas-dantzalari bat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.

Goiko ontzigain edo kubertari, ingelesez urakan-kuberta esaten zaio.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.


kubierto iz pl mahai tresnak.

Horrela jokatuta haizeak gogorrago jotzen zuen eta dena desegiten zuen, kubiertoak eta ontziteria.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 17. orr.

Babarrunak berotzen jarri, ura, platera, kubiertoak, ogia.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 36. orr.


kubiko 1 izond kubo forma duena.

Itsasoaren erasoei aurre egiteko pilaturik zeuden harritzar kubiko horitako baten kontra.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 118. orr.

Gela batzuk adreiluzkoak, kubikoak eta zirkularrak; ziurrenik ere kanoiaren balak goritzeko labea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 146. orr.

Emakume kubiko batek haurra garbitzen zuen, kemenez.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 56. orr.

Alegia, erregea biluzik dagoela, eta bere potro kubiko itsusiak agerian dituela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 174. orr.

2 (bolumen neurriekin) neurri horretako kuboaren bolumena duena. ik beherago 6; kubo 5.

Milimetro kubiko bat odolek 7.000 globulu zuri inguru ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.

Urdailak 1.500 zentimetro kubikoko edukiera du. San Alberto eta Sabalo eremuetan eguneko ehun milioi oin kubiko gas ekoizten dira.  Berria - Mundua   2006-05-03

418 hektometro kubiko ur hartuko ditu urtegiak, eta 1.100 hektarea utziko ditu ur azpian.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 31. orr.

20 hektometro kubikoko bolumena dute hor pilatutako materialek, 50 milioitik gora tona.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Haren arabera, azken zazpi urteotan, urteko, 42 kilometro kubiko izotz galtzen dute glaziarrok.  Berria - Gaiak   2004-02-12

• 3 iz harri kubikoa. ik beherago 5; ik kubo 2.

Nemesiorentzat inor baino gehiago diren hiru harri han daude: berrehuneko zilindroa, ehun eta laurogeiko kubikoa, eta errekarri trinko-zaztar bat, batez beste hamabi arroa inguru dituena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.

4 erro kubiko erro kuboa.

Erro kubikoa ateratzea ez da inoiz gauza erraza izaten, baina Holmboe matematika-irakasle zenez, ondo baino hobeto zekien logaritmoez baliatzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 319. orr.

Ekuazioen ebazpenak kalkulatzea, lau eragiketak eta erro karratuak, kubikoak, etab. soilik erabilita; beste inolako eragiketarik erabili gabe, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.

8 092 772 751ren erro kubikoari dagokion urtean izango delako  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 428. orr.

5 harri kubiko harri-jasotzaileek erabiltzen duten harrietako bat.

Bi harri erabiliko dituzte: 137 harri kubikoa eta 125 kiloko bola.  Berria - Kirola   2004-05-14

Nolanahi ere, Izeta II.ak du teknikarik onena harri kubikoekin.  Berria - Kirola   2004-01-30

Aiakoak harri kubikoaren pisua zertxobait jaistea eskatu zuen, eta pentsatzekoa da neurrian aritzeko moduan izango dela.  Berria - Kirola   2004-05-14

Aurrerantz makurtutako buruak, hanketako bat atzean altxatuz, lasterkako ibilera irudikatzen zuen, eskuak aurrean harri kubiko itzel baten azpian tinkatzen ziren artean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 126. orr.

6 metro kubiko (58 agerraldi, 7 liburu eta 30 artikulutan) metro kuboa.

Metro kubiko batean espazioa beti berbera da, nahi dudan lekuan eta nahi dudan bezainbat aldiz pentsatu arren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 134. orr.

40.000 eta 50.000 metro kubiko arteko bolumena nahikoa izanen litzateke presaz honatago dauden eremuak uraren pean gelditzeko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 173. orr.

Bolumena neurtzen badugu, 100 metro kubiko zaborretik 9 metro kubiko zepa aterako litzateke eta metro kubiko bat errauts.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

5,5 mila milioi metro kubiko gas erosiko ditu guztira.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

Urteko 27.200 milioi metro kubiko ur espero da eramango dituela hegoalderuntz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

Konoak inbutuarena egin zuen, tapoiaren gainean hogei mila metro kubiko urezko aintzira bat formatu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.

Eusko Jaurlaritzaren Uraren Lege egitasmoak zerga ekologikoa dakar; ur metro kubikoko 0,06 euro kobratzea, alegia.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hektometro kubiko (12); hektometro kubiko ur (8); kilometro kubiko (5); kilometro kubiko ur (3); metro kubiko (50); metro kubiko ur (12); milioi metro kubiko (9); oin kubiko (3); oin kubiko gas (3); zentimetro kubiko (4)

erro kubikoa (4)

hektometro kubikoko (5); metro kubikoko (4); zentimetro kubikoko (4)

hektometro kubikokoa (4); metro kubikokoa (3)


kubismo iz 1910 inguruan eratu zen aste eskola edo estiloa, gauzakiak kuboen eta antzeko irudi bakunen bidez eta askotariko ikusgunetik irudikatzeko helburua zuena.

Azkenik XX. mendearen hasierako margolaritzako mugimenduak azalduko ziren, espresionismoa edo kubismoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 132. orr.

XX. mende hasierako abangoardia bik, futurismoak eta kubismoak lagatako ondarearen inguruan eginiko gogoetaren emaitza da Metapolis Proyect 972 ikuskizuna.  Berria - Kultura   2004-04-29

XX. mendearen hasieran Pablo Picassok eta Georges Braquek landu zuten kubismoak espazioaren pertzepzio erabat berritzailea proposatu zuen.  Berria - Kultura   2004-11-16

Pablo Picassok eta Georges Braquek landu zuten kubismoak espazioaren pertzepzio erabat berritzailea proposatu zuen.  Berria - Kultura   2004-11-16


kubista 1 izond kubismoarena, kubismoari dagokiona.

Hark aurkeztu zizkion, halaber, Picasso eta Braque artista kubistak, Loïs Schneider alargunak gogoan duenez.  Berria - Kultura   2006-01-31

42 pintore inpresionistaren 42 inpresio, 17 pintore kubistaren 212 marra zuzen eta surrealista baten erloju urtu batzuk.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.

Zer dira: margolan abstraktuak, surrealistak, kubistak?  Berria - Kultura   2006-04-11

Film kubista bateko dekoratutik ateratako kupula baten azpian dabil batetik bestera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 397. orr.

• 2 iz kubismoari jarraitzen dion margolari edo eskultorea.

Cezanneren zentzuzko pintzelkada miresten zuen, baina kubisten aurkikuntzek liluratu zuten.  Berria - Kultura   2006-01-31

Kubistek egin zituzten lehenengo deskonposaketak ere beren modeloen "objektutasuna" hobeto adierazten zutelakoan egin zituzten horrela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 268. orr.


kubitera iz izotzontzia.

Bihotz formako izotz koxkorrak egiten zituen plastikozko kubitera hautatu zuen, gehiegi pentsatu gabe.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 160. orr.


kubitu iz ornodunen besaurrea osatzen duten bi hezurretako luzeena eta lodiena.

Niri kubitua hautsi zidaten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Besondoaren atzealdean dagoen beste muskulu luze bat, kubitu delako hezurrari (besaurrean erradioaren ondoan dagoen hezurrari) ukondoaren azpian lotzen zaiona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.


kubo 1 iz sei lauki berdinez osaturiko poliedroa.

Lodzeko Ehun eta Larru Sintetikoak SL etxea osatzen duten hormigoizko kubo mardulak ikusi ditu. 2 ber hiru, aldea 2 duen kuboaren bolumena.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 37. orr.

Honelako perspektiba-sistema batean, kubo baten irudikapenean ez dira ikusten haren aurpegien barnealdeak, aurpegi horien kanpoko aldeak baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.

Lerro-orientazioa, ikusmenezko formaren osatzea, kubo-elkarketa eta abar neurtzeko testetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.

Kubo itxura zuen eta 2000. urtean merkaturatu zuten.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Kubo bat ezin da izan bi kuboren batura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.

2 harri kubikoa.

Harriak lurretik bizkarrera jasotzen jardun zuten behin eta berriro: zilindro-kopa, koadroa, kuboa eta bola, geometria klaseko jostailuak balira bezala.  Berria - Kirola   2006-05-09

Bi harri erabiliko dituzte: 100 kiloko zilindro zaharra eta kuboa.  Berria - Kirola   2004-09-11

Harri biribilarekin Euskal Herriko Txapelketako erritmoan ari naiz, baina kuboarekin ikusten dut nire burua justu samar.  Berria - Kirola   2004-05-14

Kuboarekin ez nuen erronka handirik eta bolarekin dena eman nuen.  Berria - Kirola   2004-09-14

52 kiloko kuboarekin 16 jasoaldi hiru minutuan, Iazko urriaren 12an, Elosuan, 152 kiloko kuboarekin 21 jasoaldi bost minutuan, iazko azaroaren 2an, Azpeitian.  Berria - Kirola   2004-05-14

Ezin izan zuen 245eko kuboa leporatu  Berria - Kirola   2004-12-01

3 ontzi handia, kono moztu baten itxurakoa, alde zabalenean heldulekua duena.

Ura ateratzeko burdinazko kubo distiratsuek.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.

Sukaldera bueltan, pixoihal zikina zaborraren kuboan sartu zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 102. orr.

Eskuila eta urez betetako kuboarekin ordu erdiz lurra garbitu ondoren.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 81. orr.

Gizona altxatu, hondartzako poltsa handia ireki, eta umearen kuboa eta pala atera ditu bertatik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 141. orr.

Eguzkiaren kilimak bizkarrean senti ditzaket ia, uhinak nire oin txikietan hausten, esku sendo eta gihartsua nire eskua atxikiz, eta beste eskuan, zuk erositako kubo gorria dilindan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 54. orr.

4 gurpilez mintzatuz, abatza.

Gurpilaren kuboan, barruko aldetik, danbor bat jarriko da ondo finkatuta eta hortz bat duela bere kanpoko zirkunferentziatik kanpora ateratzen dela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4950. orr.

• 5 izond (bolumen neurriekin) aipatzen den neurriko kuboaren bolumena duena. ik beherago 7; ik kubiko 2.

B motako gidabaimena dutenek 3.500 kilo arteko autoak 125 zentimetro kuboko motoak gidatzeko aukera izango dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Urtegiaren edukiera hirukoiztu egingo litzateke, 1.525 hektometro kubo ur hartuko bailituzke; gaur egun, 490 hektometro kubo hartzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Antartika urtean 150 kilometro kubo izotz galtzen ari da.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Adituen ustez, 50.000 kilometro kubo ur ditu (kilometro kubo bakoitza bilioi bat litro ur da).  Berria - Mundua   2006-01-29

6 erro kubo

Jiuzhang Suanshuren txinatar tratatu handia -Matematikaren arteari buruzko bederatzi kapituluak-, gure aroa baino mende bete lehenago idatzia eta erro kuboen kalkulua azaltzen zuena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.

Orduan, bi zenbaki horien erro kuboen arteko aldea da ebazpena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 293. orr.

7 metro kubo (58 agerraldi, 2 liburu eta 31 artikulutan) alde guztiak metro batekoak dituen kuboaren bolumena.

Cementos Rezolak 1.220.000 tona zementu saldu zituen, eta 1.807.000 tona agregatu eta 327.000 metro kubo betoi Hormigones y Minasek.  Berria - Ekonomia   2006-03-31

Zerri horiek orok emanen dute urtean 3500 metro kubo ongarri.  Herria   2004-01-29

Egunean 650 metro kubo ur higatu ba doa hortik zuzenean Aturri ibaira.  Herria   2004-01-29

Orohar Angeluarrek ura pagatzen dute hiru eurotan metro kuboa.  Herria   2005-08-11

Orain arte, Ukrainak 50 dolar ordaintzen zuen 1.000 metro kuboko, errepublika sobietar ohia zelako.  Berria - Mundua   2006-01-04

Etxe bateko airea osasuntsutzat jotzeko, halako gaien kontzentrazioak ez du 200 mikrogramo metro kuboko (ug/m3) muga gainditu behar.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Biltegi haien edukiera milioika metro kubokoa zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 444. orr.

Metro kuboetan neurtu behar baita, betelana egiteko.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hektometro kubo (5); hektometro kubo ur (3); kilometro kubo (9); kilometro kubo ur (3); metro kubo (33); metro kubo gas (7); metro kubo ur (5); milioi metro kubo (14)

herenaren kuboa (3); kiloko kuboa (6); kuboa erabili (5); kuboa erabiliko (3)

kiloko kuboarekin (19)

kuboaren bikoizketa (5)

metro kuboko (12)

metro kubokoa (4)

metro kubotik (3)


kubofuturismo iz

Hortik sortu ziren, halaber, muturreko hainbat mugimendu: kubofuturismoa, suprematismoa, konstruktibismoa eta beste.  Berria - Kultura   2006-03-29


kuboide iz

Kuboideak eta hormari buruz eginiko ikerketak paratu dituzte jarraian: klarionen laborategian eginiko lanak, prismak, beirazko kutxak eta erliebeak.  Berria - Kultura   2004-10-08


kubotxo iz kubo txikia.

Beste langile batek apar sintetikozko kubotxoez beteko du hartza.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 22. orr.

Eltze bete uretan oilo-saldazko bi kubotxo botaz hasi zen dena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.

Berehalaxe azaldu zen neskatila txinatar bat erratza eta kubotxo bat hartuta beira pusketak lurretik jasotzera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 75. orr.


kubotzar iz adkor kubo handia.

Italiano batek esplikatu zidan behin han architettura fascista deritzana ekartzen diotela gogora kubotzarrek, eta faxista futurista, hain zuzen, ez faxista klasikoa, bi adar horiek omen baitzituen delako arkitektura faxista horrek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.


kubritu, kubri, kubritzen 1 du ad -en berri eman.

Moda desfileak ere kubritu baitzituen siziliarrak.  Berria - Kultura   2004-04-17

Batasunaren prentsaurrekoak kubritzeko joerarik ez duten hedabideetakoak ere agertu ziren, besteak beste Frantziako prentsa agentzia bateko kazetari bat.  Berria - Harian   2005-05-27

2 babestu.

Goñi III.a: Garantia bat da, ez dauka beste batzuen potentzia edo kolpe hori, baina beste era batera konpentsatzen du: kantxan ibiliz, aurrelaria kubrituz...  Berria - Kirola   2004-03-13

Berarekin jokatzea gustatzen zaiola esan zuen Patxik: «pilota asko hartzen ditu, eta gainera, kantxa asko kubritzen du.  Berria - Kirola   2004-01-10


kudeagailu iz kudeagarria. ipar

Hor haatik etzituzten frantses soldadoek aintzina egiterat uzten Yamoussoukro hiriari buruz, hor baitira alabainan kausitzen zuzeneko gobernuaren kudeagailuak.  Herria   2002-10-10


kudeaketa 1 iz kudeatzea.

Hiri hondakinen kudeaketa.  Elizen arteko biblia   Sal 102,7

Zerga-sistemaren kudeaketaren ardura hartu zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Konfiantzarik ez badago, kudeaketa zaildu eta burokratizatu egiten da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Nazioarteko finantza-harremanen kudeaketan betetzen zituzten eginkizunak berriz definitzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.

Gizarte Segurantzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku uztea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-31

Intermon-Oxfameko Giza Baliabide eta Barne Kudeaketako zuzendaria izan da parte-hartzaileetako bat.  Berria - Gaiak   2004-03-27

2 (izenondoekin)

Errauste planta inposatu nahi dute, zaborraren kudeaketa egokiari muzin eginez.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

Kudeaketa eraginkorra egiteko, beharrezkoa da deszentralizazioa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Urte asko zeramatzan administrazio publikoan, eta kudeatzaile ona omen zen, baina urteetan kudeaketa zuzena izandakoak okerrera egin bide zuen azken urteetan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.

Egitasmoak kudeaketa integralaren aitzakiapean zentralizazioaren alde egiten du nabarmen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Uraren kudeaketa pribatua.  Berria - Kultura   2004-11-30

Kritika ugari entzun ziren kudeaketa ekonomikoaz eta artistikoaz.  Berria - Kultura   2004-03-18

Banku Zentralak uko egiten diola diru-eskaintzaren kudeaketa hautazko orori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Nazioarteko finantza-harremanen kudeaketa gatazkatsuak izan ditzakeen arriskuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.

Uraren Erabilera eta Kudeaketa Iraunkorrerako Planaren aurkezpenean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

2006ko kudeaketa plana eta aurrekontua onartu zituzten. Idazkari nagusiaren kudeaketa txostena goizean onartu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-18

Kudeaketa egiturak arrazoirik gabe biderkatzea leporatu die hautetsiei.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Kontsentsuz aukeratutako kudeaketa-organo batek programa zehatz bat pentsatu eta aurrera bota behar luke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 379. orr.

Ez dagoela tratamendu edo kudeaketa prozedurarik berez hondakinen arazoak konpon ditzakeenik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Kudeaketa gaitasun guztiak ematen zizkion ahalordea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 46. orr.

Ertzaintzaren kudeaketa eskumena.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 186. orr.

Lan ordutegia eta lanpostuen kudeaketa testua ezartzeko.  Berria - Ekonomia   2004-01-27

Ingeniaritza Eskolako kudeaketa eredua EHU osora zabalduko dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Kudeaketa hutsune batzuekin hartu genuen erakundea, baina unibertsitateari bultzada handi bat ematea lortu genuen.  Berria - Harian   2005-02-25

Kudeaketa modu alternatiboak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 90. orr.

Rodrigo Rato Nazioarteko Diru Funtseko kudeaketa zuzendariak. herria¬

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bizirauteko gobernu-kudeaketa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

Polis berean arauak eta legeak sasoiz sasoi -botere-kudeaketa batetik bestera- oso aldakorrak izaten direla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.

Etxezainaren administrazio edo ondasun-kudeaketa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 293. orr.

Enpresen ingurumen-kudeaketan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Barne kudeaketaren hobekuntzarekin lotuta dago etekinen gorakada.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aireportuen kudeaketa (5); antolaketa eta kudeaketa (3); artxiboaren kudeaketa (3); aurkeztutako kudeaketa txostena (3); baliabideen kudeaketa (6); denboraren kudeaketa (3); diruaren kudeaketa (3); egindako kudeaketa (9); ehuko kudeaketa (3); ehuren kudeaketa (3); enpresaren kudeaketa (3); enpresen kudeaketa (5); erabilera eta kudeaketa (3); gizarte segurantzaren kudeaketa (5); gobernuaren kudeaketa (5); harremanen kudeaketa (3); hiri hondakinen kudeaketa (21); hondakinen kudeaketa (57); informazioaren kudeaketa (4)

kudeaketa arduretan (3); kudeaketa bikaina (3); kudeaketa egiten (3); kudeaketa egokia (8); kudeaketa enpresa (5); kudeaketa eraginkorra (7); kudeaketa eredu (4); kudeaketa eredua (4); kudeaketa eta antolaketa (4); kudeaketa hobetzea (3); kudeaketa hobetzeko (3); kudeaketa iraunkorra (3); kudeaketa lanak (4); kudeaketa ona (4); kudeaketa plana (14); kudeaketa plana aurkeztu (3); kudeaketa plana onartu (3); kudeaketa planak (3); kudeaketa planaren (3); kudeaketa pribatua (3); kudeaketa publikoa (9); kudeaketa sistema (4); kudeaketa txar (3); kudeaketa txarra (20); kudeaketa txarra egin (4); kudeaketa txarra izan (3); kudeaketa txarrak (3); kudeaketa txarraren (3); kudeaketa txarrari (4); kudeaketa txostena (10); kudeaketa zuzena (4)

lurraren kudeaketa (7); navalen kudeaketa (4); segurantzaren kudeaketa (5); uraren kudeaketa (12); zaborraren kudeaketa (5); zaborren kudeaketa (3); zuzendariaren kudeaketa (3); zuzendaritzaren kudeaketa (4)

enpresen kudeaketan (3); hondakinen kudeaketan (8); kudeaketan parte hartzeko (3); unibertsitatearen kudeaketan (3); uraren kudeaketan (3)

hauteskundeen kudeaketarako (3); hauteskundeen kudeaketarako batzorde (3); hiri hondakinen kudeaketarako (15); hondakinen kudeaketarako (21); hondakinen kudeaketarako plan (11); kudeaketarako batzorde bateratuak (3); kudeaketarako gaitasuna (4); kudeaketarako plan (13); kudeaketarako plan integralaren (6); lurraren kudeaketarako (3)

enpresaren kudeaketaren (4); hiri hondakinen kudeaketaren (3); kudeaketaren ardura (4); kudeaketaren balantzea egin (3); uraren kudeaketaren (7)

edukiei eta kudeaketari (3); hondakinen kudeaketari (3); uraren kudeaketari (5)

kudeaketaz arduratzen (4); kudeaketaz hitz egingo (3)


kudeakuntza iz kudeaketa.

Euskaltzaindiak kudeatu ditu luzaz bertsulari xapelgoak eta euskaltzainetan ez da sekulan izan bertsuzale faltarik, xapelgoan kudeakuntzaz kanpo ere.  Herria   2001-10-18

1981etik 1990a arte eta 1993tik orain arte agintean egon den Greziako alderdi sozialistaren kudeakuntzaz aspertu egin dira herritar asko, batez ere gizarte alorretan hobekuntzarik ez dutelakotz sumatu. herria¬

Kudeakuntza esparru guztietan.  Berria - Ekonomia   2004-02-05


kudeamolde iz kudeatzeko moldea.

Ez ote da hor handi handia agertzen "herri elkargoek" edo "hiri aglomerazioek" berdin, beren kudeamoldean duten "defizit" demokratikoa.  Herria   2004-01-01


kudeantza 1 iz ipar kudeatzea. ik kudeaketa.

Errege deitzen baitugu, alabaina, gizarte gaietan kudeantza nagusia bere esku duena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 134. orr.

Akitaniako kontu auzitegiak egiten dituen oharpenak Baionako hiriaren kudeantzari buruz.  Herria   2004-12-09

Abere hildegiaren kudeantza sektore pribatuaren esku ezarri nahi du atsulutuki BAM-eko presidenteak.  Herria   2004-09-23

Europistas enpresaren gain zen autopistaren kudeantza.  Herria   2003-06-12

Beraz lan guztien kudeantza ene gain zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 182. orr.

Honen bidez --, ikasleak trebatuko dira informatika dokumentoen kudeantza elektronikoan, internet guneen ikerketan eta abar.  Herria   2005-02-03

Badira 25 trebetzaile eta 40 arduradun kudeantzan.  Herria   2003-12-11

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hitzarmenaren kudeantza batzordeak "argi berdea" eman du 47 milioi euro diru laguntza publiko hartuko duten proiektuentzat.  Herria   2003-07-31

Kudeantza buxetaren ehuneko bat emaiten diola euskarari.  Herria   2003-05-01

K udeantza gastuak tinkatuz eta herri zergak ehuneko hiruez emendatuz.  Herria   2003-12-04

Beren kudeantza sistema alda dezaten.  Herria   2002-11-21

Hiri elkargoen kudeantza aldaketa.  Herria   2001-01-11

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskola kudeantzako lehendakari Michel Jorajuriak.  Herria   2004-07-29

Alain Iriartek bere esku atxikitzen ditu elkargoaren diru kudeantza eta araudien bilakaera.  Herria   2001-05-03

· Administraritza eta enpresa kudeantza sailean 231 ikasle ditugu.  Herria   2002-09-12

Baiona/Euskal Herriko Merkatal Ganbaran kokatua den Komertsio Kudeantza Eskolan besta izan da joanden ostegun arratsaldean.  Herria   2002-07-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kudeantza batzordean (3)

laborantxa kudeantzari buruz (5)


kudeatu, kudea, kudeatzen 1 du ad egiteko baten antolaketa arazoen, diru gorabeheren eta kidekoen arta izan. ik administratu.

Izan ere, nola kulturan hala hizkuntzaren alorrean, betidanik Frantziako Barne ministroak kudeatu ditu Euskal Herriari dagozkion gaiak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Ia 33.000 milioi euro kudeatu zituen aurrezki kutxak joan den urtean. Bretton Woodseko sistemak hondoa jo zuenez geroztik, banku zentralek kudeatu dute gehienetan diruen flotazioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Dolarraren jaitsiera nola kudeatu banku zentral guztien artean hitzartuz gero.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

Arasurren bokazioa ez da orubeak saltzea, baizik eta pabilioiak eraiki, kudeatu eta alokatzea.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

Ebroko Ur Konfederazioak Nafarroako Gobernuaren esku utzi du Itoizko urtegiko ura kudeatzeko eskumena.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 21. orr.

Eurotunnel kudeatu duen administrazio kontseiluaren azken orduak ziren.  Berria - Ekonomia   2004-04-11

Luzaz, serora batzuk kudeatu dute etxe hori.  Herria   2001-07-05

Etxeko eginbeharrak nola kudeatu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 139. orr.

Giltzurruna, berriz, ingeniaritza kimikoko sistema bat da, ingeniari batek ezin berdinduzko maisutasunez diseinatua eta kudeatua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Horrek erran nahi du hizkuntzaren gaia ez dela politikoki kudeatua.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Bestetik, alderdiek euren denbora politikoa kudeatu beharko dute.  Berria - Harian   2006-03-25

Baimenak Eusko Jaurlaritzak kudeatu ditu, Gernikako Udalarekin batera.  Berria - Kultura   2004-08-13

Gobernuak […] hiritarren arteko harremanak kudeatzeko giza legeak garatu behar dituela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 225. orr.

Luzien Etxezaharretak ederki kudeatu du mintzaldi hori.  Herria   2001-11-01

Guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Euskaldunek berek kudeatu behar dute beren oraina eta geroa.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Eta ororen buruan, diruak kudeatzen duen gizarte honetan, nola egin bestela?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 106. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zer da gaur physis? izadi sakratua ala ingurumen kudeatua?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gaiak kudeatu (3); gaizki kudeatu (3); milioi euro kudeatu (3); ondo kudeatu (7)

elkarteak kudeaturik (4)

eak kudeatutako (7); eako hautetsiek kudeatutako (3); ezker abertzaleak kudeatutako (12); hautetsiek kudeatutako (7); hautetsiek kudeatutako udalbiltzak (3); kudeatutako baliabide (3); kudeatutako baliabideak (5); udalek kudeatutako (3)

gaizki kudeatzea (3); ondo kudeatzea (4)

baliabideak kudeatzeko (3); bizikidetza kudeatzeko (3); gatazkak kudeatzeko (4); hiri hondakinak kudeatzeko (42); hobeki kudeatzeko (3); hobeto kudeatzeko (4); hondakinak kudeatzeko (52); hondakinak kudeatzeko plan (23); hondakinak kudeatzeko plana (4); hondakinak kudeatzeko planak (4); hondakinak kudeatzeko planaren (4); hondakinak kudeatzeko sistema (3); ingurumena kudeatzeko (3); kudeatzeko ardura (8); kudeatzeko aukera (4); kudeatzeko baimena (3); kudeatzeko eredu (3); kudeatzeko eskatu (4); kudeatzeko eskumena (4); kudeatzeko gaitasuna (5); kudeatzeko modu (3); kudeatzeko modua (7); kudeatzeko plan (24); kudeatzeko plan integralaren (8); kudeatzeko plana (4); kudeatzeko planak (4); kudeatzeko planaren (6); kudeatzeko sistema (8); ura kudeatzeko (7); zaborra kudeatzeko (3); zaborrak kudeatzeko (4)

aireportua kudeatzen (3); alderdia kudeatzen (6); alderdia kudeatzen dutenak (4); antzokia kudeatzen (3); autobidea kudeatzen duen (4); biltzarra kudeatzen (3); bulegoa kudeatzen duen (3); eako hautetsiek kudeatzen (3); elkartea kudeatzen (5); elkartea kudeatzen dutenek (3); elkarteak kudeatzen (5); elkarteak kudeatzen duen (3); enpresak kudeatzen (7); enpresak kudeatzen zuen (3); erakunde horrek kudeatzen (4); erakundeak kudeatzen (3); etxea kudeatzen (3); europa batua kudeatzen (4); ezker abertzaleak kudeatzen (3); gobernuak kudeatzen (5); gobernuak kudeatzen ditu (3); hautetsiek kudeatzen duten (14); hondakinak kudeatzen dituen (6); interesak kudeatzen (3); kudeatzen duen elkarteak (3); kudeatzen duen elkarteko (3); kudeatzen duen enpresak (6); kudeatzen duen erakundea (4); ongi kudeatzen (3); saila kudeatzen (4); taldeak kudeatzen (3); turismo bulegoa kudeatzen (3); udal hautetsiek kudeatzen (3); udalak kudeatzen (3); zentroa kudeatzen duen (3); zuberoako hondakinak kudeatzen (3); zuzenean kudeatzen (4)


kudeatzaile 1 iz kudeatzen duen pertsona.

Negozioaren kudeatzaile izendatua izango zelako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 62. orr.

Donibane Lohizuneko lan publikoen kudeatzaile nagusiaren ustez.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Gasbide honen kudeatzaile den Fluxys elkarteko segurtasun zerbitzuak.  Berria - Mundua   2004-07-31

Sidenorreko kudeatzaile Sabino Arrietak garbi utzi zuen enpresak ez zuela alde egiteko gogorik.  Berria - Ekonomia   2004-03-03

Urte asko zeramatzan administrazio publikoan, eta kudeatzaile ona omen zen, baina urteetan kudeaketa zuzena izandakoak okerrera egin bide zuen azken urteetan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.

Arabak eta Gasteizek kudeatzaile hobeak behar dituztela uste du Batasunak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Kudeatzaile txarren eta hartzekodunen eskuetan gaude. Ministro bat, esaterako, kudeatzaile hauen zerbitzuko funtzionario bat baizik ez da, azken finean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 118. orr.

Euren buruak kulturaren kudeatzaile ahalguztiduntzat dituzten horien aurka.  Berria - Kultura   2004-12-05

Ezinaren kudeatzaile primerako bihurtu gaitu lanbideak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 135. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gainera, onartu beharrean nago Himmler, bere sineskeriak alde batera utzita, balio handiko gizona dela kudeatzaile lanetan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 102. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hautetsi eta elkarte kudeatzaile, jende asko bildu da lehenik bi oren pasaturik iraun duen bilkura batean.  Herria   2004-06-24

Ikasmaterialgintzako proiektu kudeatzaile bat bilatzen du [IKASek].  Herria   2004-03-25

Saltzaile itxura zuen, nahiz izan zitekeen berdin barberu, matematika irakasle edo etxalde kudeatzaile.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 156. orr.

Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari-kudeatzaile Teresa Aranaz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azpiegituren kudeatzailea (3); sidenorreko kudeatzailea (4)

elkarteko kudeatzaileak (3); zuzendari kudeatzaileak (3)

enpresako kudeatzailearen (4)


kudeatze iz egiteko baten antolaketa arazoen, diru gorabeheren eta kidekoen arta izatea.

Herrialde baten aberastasunaren kudeatze arrazionala.  Berria - Mundua   2004-10-23

Politika ez da kudeatze hutsa.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

Funtsean numero elektronikoen harat-honata kudeatze hutsa den lanak betetzen du bizitzen ahaztutako gizonen denbora.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.

Epe luzeko oroimenak, aldiz, eragin handiago du ideia eta egituren kudeatze eta antolatze jardunetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 220. orr.

Uste dute [...] azaroaren 24a arte ministro britainiarrek kudeatze lanetan segitzeak Ostiral Santuko Akordioa ahultzen duela. hiru mila Irakiatar, herri kudeatze gora beheretan Amerikanoek eskolatuak.  Herria   2003-01-28


kuenta ik kontu1.

kuerda ik korda 8.

kuestazio iz diru biltzea.

Herri kuestazioa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28


kuestio iz kontua, gorabehera; galdera.

Kuestioa duk azkenean Hendaian azaldu zela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 58. orr.

Kuestioa da, Cervantes-en bi heroiengan islatua ikusi gura den bikoiztasun hori Espainiaren arimarena ote den.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 71. orr.

Erabilitako joko-sistemak ez du garrantzirik, ondo jokatzea da kuestioa.  Berria - Kirola   2004-01-25

Betiere herri gogoaren terminotan jarraitzen da kuestioak planteatzen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 125. orr.


kuestionatu, kuestiona, kuestionatzen du ad zalantzan jarri; auzitan jarri.

Gure aurreiritziak ere kuestionatzeko gai izan behar dugu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 100. orr.

Batasuna kuestionatzen hasiak diren katalan eta euskaldunen aurka.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 74. orr.

Gure metodoak kuestionatuko dituzte; inolaz ere gure zioak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 108. orr.

Azkenean, "naturalaren" eta "razionalaren" kontzeptuak berak kuestionatu beharra egon da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 109. orr.

Kuestionatu, edo berretsi, edo berritu, edo desegin...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 356. orr.


kui iz untxia, ugaztun marraskaria (Lepus cuniculus).

Kui zuribeltzak maite nituen, arratoi hezien begi tristeak zituztelako.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 110. orr.

Kui ildaskatu sabelandiak eta beste batzuk biribilak eta leunak ikusten ziren pilatan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.


kuia 1 iz landare etzana, hosto-handi eta lore-horia, haziz beteriko fruitu biribilak eta oso handiak, hori-laranja kolorekoak, ematen dituena (Cucurbita pepo).

Kuia erraldoi bat hazi zuen, eta erizainari oparitu zion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 206. orr.

61 kiloko kuia jinarazi du bere baratzean Elixabet Hirigarrayek.  Herria   2004-10-28

Kuiaren beraren pipitekin egindako olio beltzez gozatzen dute.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 125. orr.

Kuia hustuekin egiten diren kriseiluen antzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Tomatea kamiunka, jateko kuia berdin.  Herria   2003-10-23

Gizonaren aurpegia, aldiz, biribila eta zabala zen, Rusen bi hariko balalaika arinak egiteko erabiltzen diren Moldaviako kuia horien antzekoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.

Zakutxo bat datil eta kuia bete ur eman baitzioten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 71. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kuia zopari makarroi tartaleta jarraitu zitzaion, eta hari kafea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 125. orr.

Kuia zukua zirudien zopa hura.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 78. orr.

Eta, oro har, onartu beharra daukat, iritzi ona egin nuen nire bihurri kuia-buru hartaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.

Bi kuia ilarak barrikada bat eratu eta Rambuteau kalearen sarbidea trabatzen zuten, beren sabel handiak barreiatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

Guztiz atsegin, ongietorrizko irribarre batekin, tarteka kuia-kriseiluaren antzeko hortzeria hura erakutsiz, jendetasunaren eta molde onen eredu berbera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kuia zopa (3)


kuiakeria iz

Kuiakeriak ez hain merke eta, berdin, kuia-lili.  Herria   2002-11-07


kuiatto ik kuiatxo.

kuiatxo (corpusean kuiatto soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian kuiatxo agertzen da) iz kuia mota txikia, pepinoaren antzekoa (Cucurbita pepo oblonga).

Janariak: […], ahatekume fartzitu sahetsa jusarekin, kuiattoa esne opil gisa lursagar xigortuekin, ardi gasna gerezi erreximetarekin, melekeria, Irulegiko arno xuri eta gorria kafe ondokoarekin.  Herria   2003-04-03


kuidadito iz

Zeinen garbi, ikas ezazue, hor duzue, poliki, kuidadito pintura harrotu kablea kentzean, ederki.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 179. orr.

Ongi, kuidadito mazaduraren bat egin paretatik sobera hurbil kokatu nahi izateagatik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 179. orr.


kuidado (orobat kuidadu g.er. eta kuidau g.er.) iz 1 (ezezko esaldietan egon edo izan aditzarekin) kezka, beldurra.

-Ez izan kuidadorik, etxean zauden artean ez zaizu ezer faltako eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 80. orr.

Ez dago kuidadorik: zinpeko zaindaria ordu hauetan goiko pisuetan dabil.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 33. orr.

-Zuen aitak gerra egin izan balu, airean irabaziko genuen, ez dago kuidadorik... baina ez zegoen semearen etxean azalduko zen kuidadorik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 104. orr.

· 2 interj kontuz.

Baina, kuidau, diziplina sakraturen bati saiheska, deabruagana luzatu eta nahasten diren kalpar bizarrekin, halakoak beti gaizto, endekatu, hereje, gorri.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 143. orr.

3 kuidadoz adlag kontuz, arretaz.

Kontuz eta kuidadoz moztu azazkalak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 212. orr.

Eta ardoak, itsasontzi alemaniarretatik hainbesteko kuidadoz lehorreratuak.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 8. orr.

Agustin; honekin kuidado gutxi...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 138. orr.


kuidadu ik kuidado.

kuidatu, kuida, kuidatzen (corpusean kuidau soilik) du ad zaindu.

Lenoko bizimodu tristia, soruak eta basuak kuidau.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 96. orr.


kuidau ik kuidado.

kuita iz atsekabea, pena.

Metrailatzailea bere buruari kuitak kontatzen ari da: "Ongi, ongi, motel... Ongi, motel... zibiletan ere bazagok lehiatzea honelako bat ikusteko!...".  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 138. orr.


kuixidade ik kuxidade.

kukaina iz donibane zuhaitza.

Txistua eta dultzaina entzungo zen han eta hemen, eta dantzak antolatuko, eta enbor-kukainak erakutsiko, eta buru-handien eta erraldoien ibilketak karrikaz karrika egingo.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 188. orr.


kukaratxa iz labezomorroa.

Eguerdi aldera, hainbat eta hainbat langabetu irtenen ziren kalera, espaloi bazterrera, egunezko kukaratxak, azalez ere labezomorro belztuak balira bezala, urtetako lanezak ganoragabekeria mozkortzen ziela.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 94. orr.


kuku 1 iz txori igokaria, uso baten tamainakoa, lumak hauskarak eta buztana beltza dituena (Cuculus canorus).

Euskal Herrian beti esan ohi izan da kukuak zorte ona ekartzen duela, urte ona ekartzen duela... Udaberrian lehen aldiz kukua entzutean poltsikoan dirua eramateak urte guztirako dirua bermatzen omen du, kukuari diru-poltsa erakutsi eta badiat, badiat esaten badio.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 110. orr.

Kukuaren portaera harrigarria da hegaztien artean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 109. orr.

Habiako benetako jabeak, gainerako arrautzen erruleak, amarruaz ohartu ez eta kukuak errundako arrautza huraxe maitatzen du besteak baino gehiago, besteak baino indartsuagoa izango delakoan edo. Kukuaren kumea beste txitak baino lehenago jaiotzen da, eta jaio eta berehalako lana, gainerako ume guztiak, anaiordekoak, etxeko semeak, habiatik botatzea izaten du.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 109. orr.

Papogorria da, kanpotik etorritako kuku gaizkile harro alferrari ostatu ematen dion hegazti bakarretakoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 38. orr.

Hark ateratzen baitio, indarka eta ahaleginean, kuku alperrari bere ume bakar lepo-zabala.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 39. orr.

Urtean behin edo idazten zidak, kukuak bezala.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 112. orr.

Herriak kuku magiko eta azkarraren lana ikusi du horretan eta hortik, agi danean, kuku-sagar izen hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 142. orr.

Bi kuku / erdibana / kantuan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 11. orr.

Kalean, umeen oporrak entzuten zituen eta kukuen kantuak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 12. orr.

Prestatu beharko zen, bada, kukua bezala, habia bortxatzera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 281. orr.

2 kukuaren kantuaren onomatopeia.

Kukuak maiatzean kuku.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 109. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gaur goizeko kuku kanta sorta ez zen nolanahikoa!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 206. orr.

· Sarritan, barrez lehertzen ziren, jendea hantxe bertan gelditzen zenean, otarreen artean norbait zegoela susmatu gabe; kuku leihoak zabaltzen zituzten, kanpora begiratzen ausartzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.

4 beste kuku batek jo gauzak beste modu batean atera.

Beste kuku batek joko liguke orain, hauteskundeetan Carrillok irabazi izan balu...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 10. orr.

Beste kuku batek joko ziokeen, noski, gorputzaren grinak asetzeak ilehoriaren arrastoan jartzeko aukera ematen bazion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.

-Jakina -jarraitu zuen Manilovek-, beste kuku batek joko liguke auzolagunak gisakoak balira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 50. orr.

Bai, adiskidea, nire egoeran bazeunde, beste kuku batek joko lizuke.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 288. orr.

Seigarren mailan gertatu zitzaidan komeria jakin zuenean, beste kuku batek jo zuen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 28. orr.

5 kuku bat egin ikustaldi bat egin.

Alabaina, une batez Borges sartu da gure sukaldean kuku bat egitera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 110. orr.

Argizaria ez amatatzea eta etorri berriari kuku bat egitea erabaki nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 280. orr.

Liburuari kuku batzuk egin nizkiola.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 151. orr.

6 kuku erloju

Lekua erabat hautsak estalia zegoen eta liburuen artean, hormetan zintzilikatu ohi diren kuku-erloju horietako dozena erdi bat zegoen barreiaturik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 188. orr.

Hormen iluntasunean ezkutaturik bide zeuden dozenaka kuku-erloju arratsaldeko zortziak ematen hasi baitziren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 188. orr.

Kuku-erlojua eraitsi nuen hormatik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.

· Erlojuko kukuak fuerte kantatuz gero, euria zekarren -horixe esaten zuen Lucasek-.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 41. orr.

Aita hil zenean gelditu zen kukua.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 22. orr.

7 kuku gelditu ez gora ez behera gelditu.

Baina oraingoan harria kuku gelditu zaio gerrian Nemesio Irusta Loidiri.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 153. orr.

8 kuku-lore urrebotoiaren familiako landarea, lilitegietan hazten dena (Aquilegia vulgaris).

Bada kuku-lorerik hemen ondoan: zinezko hilotz-hatzak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 118. orr.

9 kuku-praka (orobat kukufraka) iz belarbeltzaren familiako landarea, korola ditare itxurakoa duten loreak mordoetan dituena, eta hostoetatik bihotzekoen aurkako sendagai bat ateratzen zaiona (Digitalis purpurea).

udaberrian, txikoria-belarraren eta apo-belarraren lore horixkek, gladiolo gorrimin ederrek eta kuku-praka purpura-koloreek distiratzen dute pareten ondoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Big Joe hemengo kuku-prakei eta hango atxaparkei tiraka doa, amari eskuak lorez betetzeraino.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 17. orr.

Kuku prakez oroitzen da; izen hori duten loreez, alegia.  Berria - Kultura   2004-12-02

Nik dakidan txoko batean kukufrak gorria erruz hazten da, zeinek, bide batez, indargarri on bat prestatzeko ere balio duen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 87. orr.

Big Joek beste kuku-praka lore bat eskaini dio.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 18. orr.

Kanpai irauli bat zen, edo, nahi bada, kukufraka-korola bat, lau metro zabal eta altzairu trinkoan egina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

10 kuku-sagar (orobat kukusagar) haritzetan eta bere familiako zuhaitz batzuetan intsektuen eraginez hazten den koskor biribila. ik koskoilo.

Kuku-sagar edo koskoiloak mota askotakoak izan daitezke, baina ezagunenak haritzarenak dira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 141. orr.

Izan ere, koskoilo edo kuku-sagarretan zulotxo bat ikus daiteke eta, hala egokituz gero, baita handik jaioberria den eulitxo bat irteten ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 141. orr.

Nire andereari begi bitxiak, tortotxaren kukusagar bihurturik utzi dizkiozue.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 127. orr.

Labana batekin arreta handiz erdibitzen baditugu, barnealdean arrautza bat dutela ikusiko dugu, edo agian gehiago, kuku-sagar motaren arabera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 142. orr.

Afalondoko hondamenduaren ondotik, kukusagar-ura, dukearen medikuaren kontsentimenduarekin Maddalenek prestatua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 179. orr.

10a kukuak makur jo

Halatan, kukuak makur joz gero, nire alde erabili ahalko nuen eskuindarrak babestu izana. Parisen, baina, makur jo zien kukuak askatasun amets laino haiei.  Berria - Kultura   2004-01-06

Whistean aritu zen, baina kukuak makur jo zion horretan ere: kolorez okertu zen bi aldiz, eta, jokoaren arauak ahazturik, hainbat jokaldi ustel egin zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 254. orr.

Susmoa diat makur jo behar diala kukuak, Pedro Páramo.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 41. orr.

Baina, nonbait, kukuak makur jo zukeen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.

11 kukuak oker jo

Kukuak oker jo zigun berriz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.

Eta, jakina, hain dago itsututa konplitu nahi horrekin, non azkenean kukuak oker jotzen dion beti.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 182. orr.

12 kukuak ederki/ongi jo

Kukuak ederki jo digu.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 83. orr.

Hala izan ez bazen, bederen, ezin uka kukuak ongi jo ziola ama berriari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.

Kukuak, behingoz, ongi jo zuen niretako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 241. orr.

Kukuak ongi jo dizu gaur... -Abaurrek, aho azpiz, papera luzatzen ziola.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 297. orr.

· Gauzak dauden bezala ez gaude kukuak nondik jotzen duen zain egoteko moduan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 150. orr.

13 kukuak kantatu (norbaiti)

Kukuak kantatu dio horri esaerak zortea izan duela esan nahi du.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 110. orr.

14 lo kuku lo lukuska.

Azken bagoi honetan egin izan dira treneko bilerak, berton egin izan ditu Thomasek lo-kukuak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 320. orr.

Koadernoa altzoan hartu, eta lo kuku bat egiten saiatu aurretik, Rubenek oparitutako argazkiak ikusiko ditut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.

Orain ere, bazkalosteko bero kiskalgarri honekin, nor bere dendan utzi ditut, seguruenik lo kuku bat egiten.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 142. orr.

Lo kukua egin dut, aldi batez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kuku egin (5); kuku erloju (8); kuku erlojua (4); kuku gordeka (12); kuku sagar (3); lo kuku (3); lo kuku bat (3)

kukuak makur jo (3); kukuak oker jo (3)


kuku2 1 adlag ezkutaturik. ik kukuka1; ik beherago 6.

Horra, ba: antirrelatibistaren barruan kuku, tomista bat dago mozorrotuta!  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 192. orr.

· Sastraken artean haur batzuk, kuku hemen eta kuku han, oihu garrasiak eginez elur konbate batean lotuta zeuden.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 41. orr.

• 2 (interj gisa)

Orain banago: kuku!: orain ez nago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

3 kuku eginsup_1 ezkutatu.

Eguerdian hain garden ageri zirenek beren muturje uherrenetik egiten zidaten kuku arratsaldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 333. orr.

4 kuku eginsup_2 begiratu. ik kukuka1 3. • (egin ezabaturik)

-Zergatik edaten dudan hainbertze eta zergatik beti ginebra galdetzen didatenean, nik Waterloo pelikula horretakoa kontatzen diet -Tomasek kuku gonadunari- ikusi duzu?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.

5 kuku egon

Eguraldia: Euskal Herria goibel, kuku dago eguna, pazin beltzak mendi tontorretan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 144. orr.

6 kuku-gordeka adlag ezkutuka.

Hastapenean haren balentriak kondatzen zizkidan, mendian gaindi nola ibiltzen zen alemanekin "kuku-gordeka”. Eguzkia kuku-gordeka ari zen hodeien artetik, eta aire mehe batek belar hezearen usaina ekartzen zien.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 57. orr.

Rakelen dendara kuku-gordeka hurbildu, eta han inguruka ibili zen, deitu, ez deitu, sartu, ez sartu, zalantza balu bezala.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 94. orr.

Gauak eta egunak ordez, herioaren kuku-gordeka eta mehatxupean higatu nituen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.

7 kuku-muku iz

Subazterrean bildu ilobek Joanesen eleak edaten zituzten; zioenez, bizpahiru aste eraman zituen jendarmeekin herriratzeko kuku-muku latzean, eta gero, Urepelen gauez gau muga pasatuz, Oihartzunen errefuxiatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 85. orr.

8 kuku-toki iz ezkutatokia.

Dena nahar eta asun, beleen kuku toki ahantzi bat baino ez.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 30. orr.


kuku3 interj norbait edo zerbait gaitzesteko oihua.

-Biba Andre Dena Maria! Kuku heretikoak!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 135. orr.

Hots, horietaz denetaz ainitz protesta badabiltza, manifestaldiz eta izkirioz hauk bezalakoak : "Utz libro Palestina !" edo : "Kuku Bush !" eta holako.  Herria   2003-08-07

· Udaltzainak ezkutatu egin dira, ez dute emazte biluzi bat atxilotu nahi, halakorik, kuku eginen lieke oihu ikusleriak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 258. orr.


kukubil adlag kiribil.

Big Joe, izkina batean kukubil eginda.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 54. orr.


kukubildu, kukubil(du), kukubiltzen da/du ad kiribildu.

Elkarrengana kukubilduta, babes zulo lirdingatsuetan egiten dugu lo.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 75. orr.


kukubilka ik kukubilko.

kukubilkatu, kukubilka, kukubilkatzen 1 da/du ad kukubilko jarri, kokoriko jarri.

Berriro kukubilkatu ginen, Herbert eta biok, isats lemaren azpiko itzalean: hari ere, hegoei bezalaxe, argitasun itsugarria zerion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.

Ia komun publiko guztiak ziren horrelakoak: zementuan egindako zulo bat, koska bana zuena bi aldeetan oinak jartzeko eta kukubilkatzeko.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 84. orr.

Bazter batean kukubilkaturik hil dute egun osoan hazitako gosea.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 12. orr.

Lurrean kukubilkatua egoten zen, janzten nahiz pipatzen, edota okin bikotea zelatatzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Irudi kukubilkatua, izaki bizidun baten itzal zurbila, izaki birrindu eta garaitua, ikaragarrizko gutiziak eta amorruak bereganatua; eta haren aurrean, orain batere errukirik gabe, zuriz jantzitako irudia, bularrean suzko gurpila dirdiraka zeramana.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 273. orr.


kukubilko (orobat kukubilka g.er.) adlag kokoriko. ik kukulumuxu.

Mutikoa eta biok, inguruan euri-uholdea, bera kukubilko eta nire zapatak distirarazten bere zapiarekin, zirt-zart… Kontrabaxuak, aldiz, bere kokots bizartsua gorbatan sarturik daukala, kukubilko eta ia lurra ukitzeraino makurturik, bere nota jaulkitzen du handik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 266. orr.

Behin eta berriro aupatzen zuen gorputza oin-puntetan buruen gainetik ikusteko non ote zen bere ilehori xarmagarria; kukubilko ere jarri zen, sorbalda eta bizkar artetik arakatzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 247. orr.

Neskek, esaterako, biluztu eta bizkarra zuzen zutela kukubilka jarriarazi zituztela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Maribel, hosto erori berrien gainean kukubilko, txotxabarra motxinean gora eta behera, gora eta behera sartzen harrapatu zutenekoa.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 40. orr.


kukufraka ik kuku 9.

kukuilu iz urazez mintzatuz, bihotza.

Janari portugaldar herrikoa, txitxarro frijitua eta arroza tomatearekin, entsaladarekin, zorte ona izan zuen, letxuaren kukuiluko hosto ezin samurragoak egokitu zitzaizkion.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 95. orr.


kukuka1 1 adlag ezkutuka. ik kuku.

Burua goratzean eguzkia kukuka dabilela ikusi du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 21. orr.

Atertu du, otzandu da eguraldia eta, laino artetik kukuka hasi eta gero, eguzkia nagusitzen ari da.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

Haren mihiak kukuka egin zidan ezpainen artetik, eta ezpain horiek niretzat margotuak zirela gogoratu zitzaidan...  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 37. orr.

Joera, hor ageri da beti, ordea, kukuka.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 127. orr.

2 kukuka aritu/ibili/jostatu ezkutaketan jolastu.

-Jakin bahu, hire lagunekin hor ibiliko hintzen, elgar kurutzatzen diren lurpeko pasabide ilun horiek josta leku hautak direla eta, kukuka aritzeko, ez?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 40. orr.

Kukuka ibiltzen ginen North Beacheko aldapetan Ez omen zen gauza ume txiki batekin kukuka jostatzeko ere, ez baitzekien zenbat denbora eman behar zuen aurpegia ezkutatuta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 126. orr.

· Kukuka, hain ondo ezkutatzen da, ezen ahaztu egiten baitute.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 167. orr.

3 begira.

Ixabel txikiaren betzuloek so egiten zidaten, emakumearen gibeletik kukuka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.

Aitak sarritan uxatu ohi zituen orubetik bere elorri-makilarekin; baina gehienetan Keogh txikia kukuka egoten zen eta, aita zetorrela ikustean, abisu ematen zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kukuka egin (3)


kukuka2 adlag kukubilko.

Hari oratzeko, txanelaren brankan kukuka jarri nintzen, eta hala egitean gora begiratu nuen; goragalea egin zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 307. orr.


kukuka3 adlag kuku, ezkutaturik.

Katua eta katakumeak miauka. .../... Kukuak kuku; kukua kukuka.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 216. orr.


kukuketan adlag ezkutaketan.

Zenbait hilabete lehenago aurkituko nuen zer erranik gerri-izterrak hain ongi markatzen zizkioten galtza fin udatiarrez edo txaleko gorriztaren gibelean kukuketan ari zen top distiratsuaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Orduan, Maite etortzen da eta nirekin gelditzen da gauaz, baina niri ez zait inporta, Maiterekin kukuketan aritzen ahal naizelako eta amak ez duelako inoiz horretarako gogorik izaten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 307. orr.

Kukuketan ibili zen nirekin hurrengo asteetan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 29. orr.


kukukume (orobat kuku-kume) iz kukuaren kumea.

Bera bai ederki, txantxangorria eta larratxoria kukukume arrotza lepo-potxolo hazitzen ari zaizkion bitartean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 235. orr.

Botatako kume mokohandi larrugorriak berehala hiltzen dira habiatik kanpo eta kuku-kumea jaun eta jabe geratzen da habian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 109. orr.


kukula iz goialdea, punta.

Haizea altxatu zen kukula gainetan, eta ezkur-gosea asetako uso saldo batek hegoak astindu zituen, nagiak atera ondoren lehengo adarretara bueltatzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Haize kolpeek etxe inguruko zuhaitzen kukulak inarrosten zituzten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

Baina mendietan maiz gertatzen da -esango duzu- zuhaitz garaien kukula hurbilek elkar jotzen dutela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 81. orr.

Loraldian dauden landare emeen erretxinan dago gehienbat, lorez betetako adar punta edo kukulan.  Berria - Harian   2005-04-17

Udan arto kukulak idoki eta bi aste pasatu zituen Artzandako barnetegian.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 13. orr.


kukulauka 1 adlag ezkutaketan.

Haurtzaroan oporrak hartzen zituela lehengusu batzuekin, kukulauka jostatuz hango haurrekin herriaren labirintoan, eta gero, gaztaroan, beste neskekin kalakan pasatzen zuela denbora, mutilen soari so.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 69. orr.

2 (izen gisa)

Gogoratu zait egun batez, ez dakit zein liburutan irakurtua dudana: hemen berean, hostope honen barnean, 36-ko gerla zibilean, kukulauka hilgarri batean, gizonek gizonak tirokatu zituztela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.


kukuldu, kukul, kukultzen da ad uzkurtu.

Hark irratia piztu zuenez, amona, hotzantxa eta, bere berokian kukulduta gelditu zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 92. orr.


kukulu iz pipila.

Argimutilaren gerritik ateratzen diren sei besoetariko bakoitzak almendra-lore gisako hiru kopa izango ditu, beren kukulu, lore-hosto eta guzti.  Elizen arteko biblia   Ir 25,33

Kukuluaren ertza kizkurtua dute, eztarria baino zurbilago, eta han ezkutatzen da korola, aho misteriozko, erakargarri, gozoa mihiaren azpian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.

Horregatik da hain zaila kamelia landarea lore ederrez su gorritan kiskali beharrean ikustea, edozein izotzek alferrik galtzen baititu oraindik erabat zabaldu gabeko kukuluak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 141. orr.


kukulumuxu adlag kokoriko, makurturik. ik kukubilko.

-Mila esker! -esan zuen mutilak, neskaren ohe-bazterrean kukulumuxu. hura etzaulkian, eta ni bere aldamenean kukulumuxu, izter-zabal...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 123. orr.

Bitartean lauzpabost indio haiek hantxe, zirkinik egin gabe, pantaila ximurtuaren aurrean kukulumuxu, nork bere lastozko kapelutzarra buruan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 59. orr.

Neskatoa, ohetik jauzi egin eta, bazter batean jarri zen kukulumuxu, esku-besoez bere burua babesturik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 262. orr.

Igo zen sagarrondoaren adaburura eta han, kukulumuxu, adar artean ondo estalita, zain geratu zen, miru baten habiaren ondoan, miru gorbataduna irudi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 158. orr.


kukulusta iz gandorra.

Kukulusta doi bat harrorik ta perlak oi miresgarriak.  Herria   2004-10-14


kukumarru iz barnean gazta zatia duen arto opila.

Inork ez zuen inoiz ikusi bera baino gazteagorik edo ahulagorik zanpatzen, bera ezin eta gu hankapean hartu nahi izaten gintuzten kukumarru haiekikoak ziren beti Oteizaren lanak, horrexegatik laketzen zen guri mehatxu egiten putzura bultzatzen erlak kentzen eskopetaz begi ematen, beldurraren jabe zelako baino lagun nahi gintuelako bere adinekoek ezarria zioten destainaren aurka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 197. orr.


kukumiku adlag kokoriko.

"Kauen!" Mikel kukumiku ezarri zen eta hasi zen dena altxatzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 71. orr.


kukumikuka adlag ezkutuka.

-Aizak, bertzeekin ibiltzen ahal haiz kukumikuka, baina ez nirekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.


kukumixa iz akuria.

Kateztatuko ditut kukumixa ikaratiak bailiran.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 62. orr.

Nola mila deabru bizitzen ahal ziren jendeak, familia osoak alaina, zahar, zoko eta mutxi baporea zekarten kukumixa kaiola hauetan?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 55. orr.


kukumixategi iz akuri-kaiola. irud

Goizaldera, La Motte-Piquet etorbidearen 26 zenbakiko egoitzaren seigarren estaian zeukan kukumixategitik iragan zen, begitartea garbitzeko, kafe azkar baten edateko eta Bar des Amis zelakora bideratzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 72. orr.


kukupraka ik kuku 9.

kukurru adlag ipar mukuru.

To! duela mende erditsu bat, hola hola zuan, leku hau kukurru betea, egun bezala “Congrès Eucharistique” aren karietarat, Eskual-Herri guzitik mundu bat bildua.  Herria   2005-12-22


kukurruka ik kukurrukuka.

kukurrukatu, kukurruka(tu), kukurrukatzen du ad kukurruku jo, kukurruku egin.

Ez duzuea ene urrezko deia entzuten goizalderat? harek du iguzkia deitzen! eta baserri batetik bestera oilar guziek dute errepika bera kukurrukatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 148. orr.

Desgaraian edo ohitura baino usu gehiago edo tarte ttikiago utziz, edo... baserri bakoitzean dakite zerk ekarri dion normaletik kanpora kukurrukukatzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.


kukurruku (orobat kukuruku g.er. eta kurrukuku g.er.) 1 iz oilarraren oihua. ik kikiriki.

Oilarraren kukurrukuarekin altxatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 59. orr.

Hirugarrenez izan arren gezurra, oilarraren kukurrukurik ez zenuen entzun bazterretan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 15. orr.

Txoriak txorrotxioka aritzen dira iskanbila zalapartatsuan eta airera igortzen dute oilarrek, erronka bailitzan, beren kukurruku ausarta.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Oilar baten kukurruku lotsagabeak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 151. orr.

Oilar kukurruku asko den lekuan egunsentia berandu.  Berria - Kirola   2004-04-06

Leihoaz bestaldean gau beltz iluna gertu zegoen egunsenti hurbileko argiarekin urdintzen hasteko; oilarraren lehen kurrukukuak aditzen ziren urrun.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 258. orr.

2 irud/hed adkor

Peterren kukurrukua entzun zuten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 96. orr.

Azpilgo askatasunaren kukurrukua izanen da.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 144. orr.

Kukurrukurik gabe baina bai sanoki.  Herria   2005-06-23

Hori bai balentria! [...] gauza berbera egin zuen Jalabert-ek duela orai sei urte, 1995-ean hain zuzen -kaseta guziek eman dute berea, zein gehiagoka kukuruku hortan.  Herria   2001-07-19

Baina haiek ere han geratu ziren oilar lumatuen antzo, hitzik gabe eta mutu, ez kikiriki, ez kukurruku.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.

Hala erranen dautzute bai zonbaitek, dena kukuruku eta kokoriko, eta hau eta hura...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 153. orr.

3 kukurruku egin ik beherago 5.

Oilarraren legean hazia denari kukurruku ez egiteko eskatzea eta haizeari txistu ez egiteko eskatzea, berdin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 156. orr.

Oilarrak, beraz, ez zuen kukurruku egin, nire hirugarren ukoa adituta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.

· Eta zer zen oilar mutuak egindako kukurrukua, deabruaren beste deabrukeria bat baino?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 89. orr.

Gauza beraren inguruko hitz gehiegizkoa esportatu ahal balitz, beste oilar batek eginen liguke kukurruku.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 77. orr.

4 kukurruku eztul eritasun kutsakorra, arnasbideen inguruko muki mintzen infekzioa ezaugarri duena.

[Eritasun mota] Kukurruku eztula: [hildakoak] 0,3 milioi.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 140. orr.

Horrez gainera, orobat nire esku ditut, eta poztuko zaitu entzuteak, Miss Cardewren jaiotza-agiria, bataio-agiria, kukurruku eztularen agiria, erroldarena, txertoarena, sendotzarena eta elgorriarena; bi elgorri motena, bai Alemaniakoa bai Ingalaterrakoa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 147. orr.

Botika berriak, tetanosa, faringe-difteria, kukurruku-eztula eta polioari aurre egiteko balio du.  Berria - Gaiak   2004-08-08

5 kukurruku jo ik gorago 3.

Oilarrak kukurruku jotzen du.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 29. orr.

Oilarrak, berriz, horrenbeste kukurruku jotzen duenez, ez ote du eguraldi aldaketari tankera hartzeko eskarmentu beharbeste?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.

· Oilar mutuak kukurrukua jotzen zuen bigarren aldia zen hura!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 93. orr.

Ez nuen kukurruku jotzeko denbora handirik izan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

Beste oilar batek jotzen zuen nigan kukurruku.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 76. orr.

Eta, hala, begi-bistan nuena azpimarratu nahian-edo, burlazko eta mespretxuzko kukurrukua egin nion: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kukurruku egin (6); kukurruku egiten (3); kukurruku jotzen (3)


kukurrukuka (orobat kukurruka g.er. kukuruka g.er. eta kukurukuka g.er.) 1 adlag kukurruku joaz.

Oilarra aspaldi hasia zen kukurrukuka. Biharamun goizean, oilarra kukurruka hasten den orduan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 26. orr.

Airea: Oilarra kukuruka.  Herria   2003-10-02

Oilar gazte bat kukurrukuka ari da, goizari deika, Oilarra kukurrukuka jardutea, gauez nahiz goiz nabarrez, hori guztiz normala da.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 155. orr.

Eguerdi ondoan, edo arratsaldeko bostak baino lehen oilarra kukurrukuka eroxka bazebilen, Lapurdiko Ezpeletatik botatzen zuten abisu hogei ta lau orenen barnean euria segur genuela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.

Nahasmen handiagoa sortzen da oiloren bat kukurrukuka hasten denean: orduan, malo!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.

2 adkor

Dena den, ikusiz frantses telebixta, Kukurrukuka hasiak dira kasetariak.  Herria   2004-07-15

Berehala kukurukuka hasi dira telebixtak, irratiak eta komunika-bide frantsesak.  Herria   2003-07-17


kukurrukulari izond kukurruku jotzen duena.

Baserri gehienetan, berehala akabatzen zuten halako oilo kukurrukularia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.


kukurrusta ik kukurusta.

kukuruka ik kukurrukuka.

kukuruku ik kukurruku.

kukurukuka ik kukurrukuka.

kukurusta (orobat kukurrusta g.er.) 1 iz gandorra.

Sahetsetik gehiegi pusatuak baziren, sahetsetik pikatzen zuen, nahiz eta, oilarraren gisa, kukurrusta hastapen bat utzi buru gainean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 162. orr.

Mediku, ingeniari eta holako ofizio "nobleetako" jendeei kukurusta ez zitzaien apaldua oraino.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 107. orr.

2 irud/hed

Pentoken kukurustetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 235. orr.

3 adkor klitoria.

Gero behatza hazi-bitsez emokatu alura bideratzen zian ile artean bermatzen zitzaion kukurusta arrosaren bortitz ferekatzeko, berak ere intzirika gozatzeko gisan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

Aluaren gainaldeko kukurusta gogortua torratzen zuen, Wernerren pitilia berme eta nahikeriaz gorri asmatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

Beltzaranaren titiak kilikatzen zituen, kukurusta gorria zimikatzen zion eta belarria ausikitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 82. orr.


kukurutxa iz ukitzean bola forma hartzen duen zomorroa.

Lurreko estalki plastikoa altxatuz gero, era guztietako zomorroak mugitzen ziren azpian: inurriak, kukurutxak, ehunzangoak  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 84. orr.


kukurutxo (orobat kukurutxu g.er.) 1 iz paperezko konoa.

Adlerrek paper puska bat hartu zuen nire mahaitik, eta kukurutxo bat egin, eta gero luma batez zomorroa paperera bultzatu zuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 67. orr.

Kilo erdi pasatxo azukre zeukan kukurutxo bat. Haren lore sortetan aldarte gaiztoek zein hunkigarritasun aldiek islatzen jarraitzen zuten; batzuk harroak ziren, beldurgarriak, haserreari eusten ziotenak beren kukurutxo zimurtuetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 225. orr.

Dendaren barrualdea estaltzen zuten hiru apaletan, hegazti hil gehiago ageri ziren, batzuk pilaturik, beste batzuk paperezko kukurutxoetan sartuak, lore sortak iduri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

2 kukurutxoaren edukia.

Amaren esana egin banu ez nian kukurutxo bat gaztaina erdi bana janen hirekin Amaren esana egin banu ez nian kukurutxo bat gaztaina erdi bana janen hirekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 227. orr.

Fardel batean paperezko kukurutxuak bete azukre eta kafe bildu, eta besazpian ardo-botila bat sartzen zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 206. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Federicok oliba kukurutxo bat erostera bidali ninduen afarirako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 162. orr.

Saltxitxa bat, izkira-kukurutxo bat.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

4 kukurutxo-txano

Kukurutxo-txanoak jantzita tutuak joka oraindik ere Urteberri eguna ospatzen zebilen talde handi batekin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 433. orr.


kukurutxu ik kukurutxo.

kukusagar ik kuku 15.

kukuso (orobat kukuxu g.er.) 1 iz arkakusoa. ik kukuxo.

Denbora labur barne, zorri eta kukuso leinu osoak buruan kabitu zitzaizkiola iruditzen zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

Kukusoaren Jolasean ari zela zirudien armiarma-lanpara bat ere bazegoen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 109. orr.

June-kukuso txikia, hala deitzen genion arrebari, nik hiru urte nituela jaio zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

2 (esaeretan eta kidekoetan)

Zakur ahulari, kukuso guztiak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 160. orr.

Hots, xakur mehea dena kukuso!.  Herria   2003-05-29

Bistan da alargunoi kukuso mota berak ematen digula azkure.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 176. orr.

Berez ausarta eta kementsua izanik ere, urdaila dena kukuso sendi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 20. orr.

-Zoaz kukusoak orraztera! -zakartu zitzaion Noraren aita.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 108. orr.

Den mendrena, kukusoa bilatzen dute trabak ezartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

3 kukuso-belar usain bortitzeko landarea, hazi txiki asko ematen dituena, kukusoak urruntzeko erabiltzen zena (Plantago psillium).

Geroxago goiti bota zenuela ez dizut oroitaraziko, berantegi ohartu baitzinen kukuxu belarra jasanezina zenuela!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 16. orr.

4 kukuso merkatu bigarren eskuko gauzak, eskuarki arropak, saltzen diren kale merkatua.

Kantari kaliforniarraren kamisetak hamar urte baino gehiago ditu, Guadalajarako kukuso-merkatuan erositik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 56. orr.

Usaia den bezala ilabeteko 3. igandean egiten da Ahetzen kukuso merkatua.  Herria   2003-02-20

Larunbatean, Angelun, kukuso-merkatua Quintaou plazan. herria¬

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kukuso feria (11); kukuso merkatua (33)


kukusotegi 1 iz kukusuak bilten diren tokia.

Oilategi zaharkitua, batez ere euri egunetan, zorri eta kukusotegi ikaragarria bilakatzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

Baina etxea etxe zen edozein kukusotegi izanik ere: koinatak kozinatu salda beroa hurrupatuko zuen, Goikotxeko mahastiak oparitu ardo mikatzetik edanen eta ilobekin eskolako lanak, batez ere frantsesezko ariketak, landuko zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 226. orr.

2 irud/hed

Besteek metroa hartu zuten eta norbera bere kukusotegietara bideratu zen, lanerako azkar eta prest izateko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 74. orr.


kukuts iz

Ezen badakizu, oi Damon laztana, tronua ostu ziotela Jupiterri, eta errege duguna guztiz dela, guztiz... kukuts.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 134. orr.


kukutu, kuku(tu), kukutzen 1 da/du ad ezkutatu.

Erretorea bere etxean kukutu zen, ate-leihoak hertsirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 107. orr.

Berriro ere etxezuloan kukutu, eta Abasen etorreraren zain egon beharko ote zuen?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 256. orr.

Han, ikuskizun lotsagarria balitz bezala besaulki baten gibelean kukutua, Josuren disko-jogailu zaharra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

Leiho atzean kukuturik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 103. orr.

Bere baitarako gorde nahi izan du beti, baina samina, amarena bezain bizia izanik, nekez kuku daiteke.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 76. orr.

Konspiratzaileak ez ziren kukutzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 116. orr.

Zibilizatua naiz, baina ez nuen irriño gaiztoa kukutu ahal izan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 361. orr.

Iratzeek eta pagoek kukutu dute haren figura.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 22. orr.

Esku ezkerra galtzetan kukutu zuen, segurtasun bila.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 95. orr.

Zulo ttiki haietan kukutu, ezkutatu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.

Dinamita harpe seguruan kukutu eta Laxaroren borda zaharraren maldan hitzordua eman zioten elkarri.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 31. orr.

• 2 du ad estali.

Ile bakan blaituek erdizka kukutua eta heriotzak jadanik zorroztua, ezin antzik eman begitarte iharrari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

Esku eskuinarekin kukutu nituen begiak eta orduan deblauki aitortu nion: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 20. orr.

Goiz honetan elurrak berriz kukutu du leiho parean dudan zimenduzko teilatu grisa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 127. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Gero kea jariatzen zuen, airean barrena, kontraleihoen atzealdeko neska kukutuari musu bat bidali nahi izango balio bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 208. orr.


kukutxeztul iz kukurruku eztula.

Ez ezkontza hura antzua zelako; Taibelek seme bat eta bi alaba eman zizkion senarrari, baina txikitan hil ziren hirurak: kukutxeztulaz bat, elgorriaz bestea, eta difteriaz hirugarrena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 17. orr.

Kukutxeztularen aurkako txertoaren osagaietako bat.  Berria - Gaiak   2004-08-08


kukuxkatu, kukuxka(tu), kukuxkatzen (orobat kukuzkatu) du ad ipar zelatatu.

Bederatzi udaberri zituela sortzen kukuxkatu zuen mutikoa Jessica bere lehengusu txikienarekin esposatzen zen Theo hura balitz?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 310. orr.

Etxetik hangarraren maldara joan zen Graxi ere, Pierra zaregintzan nola ari zen kukuxkatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 17. orr.

Tresna horien bidez, munduan edonon izanik, nornahik gure urratsak segi eta solasak kukuzka zitzakeen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 166. orr.

-Duela bi egun dirua biltzen ari ginela, ustel honek kukuzkatu gaitu QG ostatuaren aitzinean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 178. orr.

Gertakarien kukuxkatzeko lekü haütüak ziren Larrabileko hegiak.  Herria   2001-05-31


kukuxo iz adkor kukusoa.

Eskukada bat lur eraman behar zenuen etxera, lur hura etxean zabalduz, bertako hartxo, kukuxo eta zorriak akabatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 215. orr.


kukuxu ik kukuso.

kukuzkatu ik kukuxkatu.

kulata 1 iz fusilez, pistolez eta kidekoez mintzatuz, ipurdia.

Pedromarik beti-beti zabaltzen zuen nire saskia, baina ikusi ez gazta barruan zegon errebolberraren kulata, ikusi ez bizkotxoan zegoen errebolberraren danborra, edo ogi barruko kainoia...  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 146. orr.

Beiruteko gerrillari batek ama birjinaren argazkia du fusilaren kulatan.  Berria - Kultura   2004-04-17

Beste ertzain bat pilota jaurtigailuaren kulatarekin jotzeko imintzioak eginez hurreratzen zitzaiola sumatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Bi itzal ikusi ditu buru gainetik pasatzen eta, kulata sabelaren kontra jarrita, tiro egin du, aliritzira, airera.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 139. orr.

Hurbilen nuenarengana jo eta zanpatu egin nion aurpegia pistolaren kulataz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 283. orr.

Bultzaka eta armen kulatez saihetsak joz, txaletera ninderamaten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 351. orr.

Eibarren intxaurra gehiago estimatzen zen kulata eta beste egiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kulata kolpe gogorra sentitu dut saihetsetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 48. orr.

Zenbait zartako, zenbait bota-astinaldi, zenbait kulata-kolpe, zenbait auhen mutu, eta gure zutabea osatua zen, abian zen soka batek tiratuko balu bezala.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 125. orr.

· Fusil kulataz egin zizkiguten laztanak, eta ostikoak ipurdian bizixeago igotzen laguntzeko.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 33. orr.

Eibar-era saldu omen zuten eskopeta kulatak egiteko, ta amairu metro ta seireun ta irurogei zentimetro kubiko eman zituen bere zurak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pistolaren kulata (3)


kulatazo iz kulata kolpea.

Gero berriro entzun zituen kulatazoak atea astintzen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 143. orr.

Harmailetan behera nindoala, egundoko kulatazo bi eman zizkidan txakur batek sorbaldan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 125. orr.


kulatazoka iz kulata kolpeka.

Gero ostera entzun zituen beste kolpe batzuk; baina ate nagusiaren kontra, zakar, kulatazoka astinduko balute bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 143. orr.

Eskuzabaltasun horren ordainez, bezpera arte alderdikide izandako sozialdemokraten aginduz poliziak burua kulatazoka txikitu zion  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 15. orr.


kulatz (Euskaltzaindiaren Hiztegian puntu agertzen da) iz puntua.

Gogor biribillak: buldua, oñaldetzat bi obo dauzkan gogor biribil bat da; txunturbilla, bere oñaldea lerrabilladun gogor biribil mutur zorrotza da; eta boronbilla, ganbillaren kulatz guztiak barru-erditik urrutiberdinean dauzkan gogor biribilla da.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 122. orr.


kulebrina 1 iz antzinako kanoi modukoa, luzea eta kalibre txikikoa.

Almenetatik kulebrinen eta kanoien ahoak ageri ziren, erraldoi baten begi beltz ugariak iduri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 240. orr.

Kulebrinak armategitik atera eta almenetara eraman.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.

Ehun bat istapera gelditua zen, gure kulebrinen tiramenetik at.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 135. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Moskete eta kulebrina tiroren bat edo bertze kenduta, ez zen buruz burukorik izan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 229. orr.


kulebro iz

"Sugaar", "sugoi" eta "kulebroren" kontuak gure gurasoen aho-mihietan sarri entzun zitezkeen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 156. orr.


kulebroi iz telesail amaiezina.

Alexandrak kulebroiak egiten zituen Venezuelan, eta orain abeslaria da bere mutilagunaren taldean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 62. orr.

Ez zen bere kontsolatik apartatzen, edo telebistako kulebroi txoroetatik; eta hitz egiten zidan aldiro, irailean zein kurtsotara ote nindoan galdetzeko zen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 35. orr.


kulero 1 iz pl emakumezkoen azpiko galtzak.

Kendu zuen azkenik soinekoa, eta bularretako, kulero eta pantietan geratu zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 43. orr.

Karmen agertu zen, kulerotan eta bularrak agerian, sukaldean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 12. orr.

Kulerorik gabe nengoela jakiteak gero eta beroago jartzen ninduen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 92. orr.

Bularretako eta kulero beltzak ere erantzi zituzten, beti musikaren erritmoari jarraituz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 105. orr.

Biluzik, kulero ñimiñoak jantzita.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 78. orr.

Bata labur haren azpian kulero txiki gorri batzuk imajinatu zituen. Gona jaso nuen nire kulero zuriak azaldu ziren arte.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.

Tanga bat neraman jantzita; kuleroak soineko azpian nabarmendu ez daitezen erabiltzen dut.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 22. orr.

2 kulero motz

Hasieran, gehien bat oinarrizko gauzei lotu gintzaizkion (galtzerdiak, barruko arropak, kulero zangodunak, kulero motzak, pijamak, izerditzeko elastiko txanoduna, nylonezko zamarra, azazkal-moztekoa, hortz-eskuila, orrazteko eskuila eta abar eta abar),  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.

3 kulero zangodun ik leotardo.

Hasieran, gehien bat oinarrizko gauzei lotu gintzaizkion (galtzerdiak, barruko arropak, kulero zangodunak, kulero motzak, pijamak, izerditzeko elastiko txanoduna, nylonezko zamarra, azazkal-moztekoa, hortz-eskuila, orrazteko eskuila eta abar eta abar).  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kuleroak erantzi (3); kuleroak jaitsi (6)


kulerotxo iz kulero txikia.

Ordurako, agertoki gainean zegoen dantzari beltzak, pare bat titi handi dilindan erakutsiz, artean jantzirik zeraman kulerotxo ñimiñoa eranzteari ekin zion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 177. orr.


kuleto 1 iz laranja koloreko txapel zabala duen perretxikoa, jateko ona eta sukaldaritzan oso aintzat hartua (Amanita caesarea). ik gorringo.

Kuleto hau, Traziatik iparraldera, urkiaren azpian sortzen omen da; Greziatik hegoaldera, berriz, izeipean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

2 kuleto faltsu txapela gorri zuriguneduna duena, pozoitsua (Amanita muscaria).

Gnomo bat patriarka-bizar zurikoa -kuleto faltsu bat aterkitzat zuela-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 113. orr.

Bakanaletako apaiz emakumeak, ordea, kuleto faltsoa, amanita muskaria zerabilten behar zuten giharre eta indarra handik sortzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.


kulinario iz sukaldaritzarena, sukaldaritzari dagokiona.

Interes kulinarioak mugitzen du bera.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 36. orr.

Letren sukaldari xume honek osagai kulinario eta literarioz beteriko errezeta bat eskaini nahi lizuke.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 105. orr.


kulis iz aitzakia, estakurua.

Badakigu nola hustu zen, parte bederen, Biarnoko bortua, hango artzainek ihes eginez beste lan batzuetara, beti aldatuz eta bihotz-hustuz doatzin batzuen kulisean.  Herria   2003-07-10


kuliska (orobat kulixka; Euskaltzaindiaren Hiztegian kuliska agertzen da) iz oilagorraren familiako hegaztia, mokoa eta zangoak luzeak dituena, zingiretan eta bizi dena (Limosa limosa).

Kaio eta kulisken zaratak dira han gertatzen diren ederrenak. Labar gaineko kaio eta kuliskei jostailuzko kometa zuriak bailiren begiratzen nien euren hegaldi askearen inbidiatan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 17. orr.

Ibaian kulixkak entzun ditzakezu, edo koartzak, kurlinkak, hegaberak eta ibaiertzetako beste hegazti batzuk antzeman.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.


kulixka ik kuliska.

kulo iz

Mikelek kulo utzi zuen botila orduerdigarrenean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 199. orr.


kulot iz kulero luzea.

Beste behin bularrekoa eta kulota soinean.  Berria - Kultura   2004-05-04


kulote iz txirrindularien eta arraunlarien kirol galtza motzak.

Bi sektoreko etapan, egun osoan kulotea erantzi gabe ibiltzea ez da oso atsegina izaten.  Berria - Kirola   2006-04-02

Afizionatuetan inoiz ez nituen jantzi izterrekoak, beti kulote motzak, eta profesionaletan, nola hasiko naiz ba izterrekoekin korritzen?  Berria - Kirola   2004-05-05

Kuloteak, kaskoa, eskularruak eta kapela zuri beltzak dira.  Berria - Kirola   2004-06-04

30 bat arraunlari daude, kulote luzeak eta motzak, eta jantzi termikoren bat edo beste soinean dutela.  Berria - Kirola   2006-01-25

Behin arraun egiteko kulote horietako bat oparitu zidan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 136. orr.


kulpa 1 iz errua.

Gauza astunegia da kulpa, beti bihotzean eramateko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.

Araua betetzen ez duena gogor zigortuko dutela esaten du, eta horrek kulpa eta beldurra sortzen du. nuen ahoa ferratuta, asmoak gordean, kulpa edo errukia baztertuta.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 76. orr.

Politikariei kulpa botatzea errazegia da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.

Elkarri kulpa bota geniezaioke.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Hortik datorkio "graziaren eskubidea" ere, zenbait baldintza betetzen badira, kulpa bat barkatzeko ahalmena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.

Kulpa besten gain ematen dute.  Berria - Kultura   2004-07-10

"Kulparik gabea naiz orduan", esan nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 132. orr.

ik kulpagabe.

Hartarainoko mina eragiten zidan kulpak.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 85. orr.

Azkenean kulpa gutxien daukanari ematen diozu min.  Berria - Kultura   2004-06-30

Baina oharkabetasunak ez gaitu bertzeei min egitetik libratzen, kulpatik libra bagaitzake ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 71. orr.

Zine-aldizkariek dituzte kulpak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 62. orr.

Zuen kulpaz galdu genuen gerra, zuen kulpaz galdu du Alemaniak bere itzal handia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 27. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kulpa sentipen horrek zer egin ez dakitela uzten ditu emakume asko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 284. orr.

Bikote askok eta askok sexualitatea frustrazio, beldur konplexu eta kulpa sentimenduekin bizi dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 239. orr.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila Talaia institutuko irakasleak «kulpa-hartzailetzat erabiltzen ari da».  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

3 kulpa izansup_1 du ad

Nik dut kulpa: ez diot galdetu 40a amerikanoa edo europarra ote zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 88. orr.

Kulpa guztia neskak dutela esan neike, edo edanak bestela, baiño ez: guk daukagu errua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 105. orr.

Sorgina eta sorgina, zuk duzu kulpa osoa...!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 100. orr.

Kulpa armario gaizoak balu bezala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 178. orr.

Setheren aurpegi beltzak kulpa balu bezala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 261. orr.

Beraz, nik ere badut kulpa apur bat erabakian.  Berria - Kultura   2004-10-19

Nik ez dut kulparik orduotan mozkorrak jareginda badabiltza.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 157. orr.

4 kulpa izansup_2 du ad (-en atzizkiarekin)

Nik dut horren kulpa -esan zuen amak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 23. orr.

Pilpiran sentitzen nuen bularra, kontratua sinatua izatetik horren hurbil egoteak zuen horren kulpa handia.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 9. orr.

Baina gaitza, juxtu alderantzizkoa da: publikoak ez baitu deusen kulparik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 44. orr.

· Ez da ez zure kulpa ez nirea zuk ikusmena galtzen baduzu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 58. orr.

Lehen bai, lehen ederki bizi ginen, dena Espainiaren kulpa zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 48. orr.

Ez da nire kulpa Hegoaldean jaio izana -esan nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 227. orr.

-Kulpa ez da koadroarena, mutilarena da.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kulpa eta hobena (3); kulpa sentimenduak (5)


kulpabilitate iz kulpa sentimena, erruduntasuna.

Kulpabilitatez, itolarriz, gogorazen zara Luisez, norbaiti zerbait zor bazenio bezala.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 112. orr.


kulpabilizatu, kulpabiliza, kulpabilizatzen du ad errudun bihurtu.

Pobreziak klase ertaina kulpabilizatzen du eta aberastasun erakutsiak ezinkeriaren mugak trinkotzen dizkio.  Berria - Kultura   2004-05-26

Kontua da ea zer ideologia suntsitzaile eta ankerraren izenean goratu den maitasuna eta gaitzetsi den sexua, eta ea ideologia horrek zoriontsuago egin gaituen edo jazarri, frustratu, kulpabilizatu eta mindu egin gaituen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 260. orr.

· Masturbazioa eta homosexualitatea dira gehien gaitzetsi, kulpabilizatu eta jazarri diren jokabide sexualak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 150. orr.


kulpable izond erruduna.

Ez gara etengabeko biktimak, ez gara kulpableak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 158. orr.

Horiek ikusten dituzularik zure burua kulpable senditzen duzu?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 211. orr.


kulpadun izond erruduna.

Hark ni baino betebehar gutxiago traditu ditu, ez da ni bezain kulpadun.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 441. orr.

Barkatua izaitekotz funtsean behar zen kulpadun izan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 81. orr.

«Langileak kulpadun egiten dituen kanpaina da», Philippe Mediavilla CGTko ordezkariaren aburuz.  Berria - Harian   2005-05-15


kulpagabe izond errugabea, kulparik ez duena.

Ez zuten Krapotkin gaztea zigortu, bestea zigortu zuten, Komrover judu erabat kulpagabea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 80. orr.

Gauza zen, adibidez, begi itxi-ireki batean frogatzeko ustezko kulpantea haur jaioberria bezain kulpagabea zela, bai eta kulpagabea tsarraren kontrako atentatua prestatzen aritua zela ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 104. orr.


kulpaka adlag

Horrek ez du hutsik! aurrez kontuak ateratzea beti ere hobe omen da, gero inori kulpaka jardutea baino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 106. orr.


kulpant ik kulpante.

kulpante (orobat kulpant g.er.) izond adkor erruduna.

Orain banekien, ustez behintzat, nor zen nire laido haren kulpante bakarra.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 60. orr.

Kulpante garenok, ordea, ez daukagu gure erru handi delako hori, meakulpaka aitortzeko gogorik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.

Ekaitzaren nondik norakoa seinalatzeko orduan, kulpante nagusia, barkazio eskatu behar lukeena, beroa izan ohi da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 291. orr.

Zerk daragio aire-masa hortxe ongi tolestatuta atxikitzeari: barnealdetik datorren hego punttu edo hego-farfaila hori da kulpantea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.


kulpatu, kulpa(tu), kulpatzen du ad kulpa bota, errua egotzi.

Espainiako Auzitegi Nazionalak haren helburuak lortzeko «behar» duen baliabidea da inkomunikazioa, horri esker lortzen baitute atxilotuek euren burua zein beste batzuena kulpatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29


kultibatu, kultiba, kultibatzen 1 du ad landu.

Desenkantuaren jardina kultibatzen duten "alesandrino depresiboak".  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 158. orr.

Literatura erromantiko frantsesak irudi hori kultibatzen [...] jarraituko du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 33. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Saiatu naiz, baita, euskal kultura bidean, kultura hedatu jaso eta kultibatuaren alorrean lantzen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 23. orr.


kultibatzaile iz lantzen duena.

Alkuino Yorkekoak […] Karlomagnoren gortera eraman zuen hazia, eta Eskandinaviatik etorritako barbarotasun-bolada batek mugimendua garaiz lehen desagertarazi baino lehen, haren kultibatzaileek, literatur kultura helenikoa bere latindar soinekoaz berpizten hasteaz gain, grekozko hastapenak ere lortuak zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 290. orr.


kultibo 1 iz lantzea.

Kultibo konbentzionalak transnazionalek hertsaturiko monopolioen oreka galarazten laguntzen du baina nekazariaren, ingurugiroaren eta beste hainbaten hondamendi ekonomikoa dakar, erraldoi horien aldean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 30. orr.

2 (biologian)

Gero, giza zelula kultiboetan ikertuko dugu.  Berria - Gaiak   2004-08-29


kultismo iz hitz landua.

Latinaren iturburutik edanda, gaurko gaztelaniak bikote ezaguna ageri du: aldaera bata (madera) latin arruntaren bilakaeraz sortua eta bestea (materia), aldiz, filosofia liburuetako kultismo aldatugabe modura heldua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.


kultista izond hitz landuen eta ikasien aldekoa.

Argumentu korapilatsu baina erakargarria, gertakari harrigarriz zipriztindua, idazkera soil baina dotorea, keinu kultista batzuk tarteka, ukitu magiko antzekoren bat, eta irakurlearen arreta bereganatzeko gaitasuna duen estilo berezi hori, prosaren intentsitateaz eta kontagaiaren erritmo biziaz oratua.  Berria - Kultura   2004-12-29


kulto1 (orobat kultu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian ikasi eta landu agertzen dira) iz ikasia, landua.

Jende kultu eta letratua izategatik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 221. orr.

Emakume kultu, ongi hezi eta azkar batek izugarri aberastu lezake gizon baten bizitza!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 238. orr.

Gerratea baino zertxobait lehenago, adiskide alemaniar batzuek -kultoak, intelektualak, bihotz onekoak- Alemaniara itzuli ziren Estatu Batuetan bizi ondoren.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 65. orr.

Musiko kultoa bihurtu zen Gelatxo, bidean mendiko erromerien erritmo basatiagoak ahaztu gabe.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.

Bilbainismo kulto, urrun, harrigarri, exotiko eta eskisito hori.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 33. orr.

Horrelako irainak, gordinenak bezala kultu-usteenak ere, ezgaitasun baten adierazle baizik ez direlako.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

musika kultuaren (6)


kulto2 ik kultu1.

kultto iz adkor kultoa.

Zozoenak, halare, gure pentsabidea bertsoaren erritmoan bizkortu nahi duten kultto berri horiek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 74. orr.


kultu1 (orobat kulto g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kultu agertzen da) 1 iz gurtza; elizkizunen multzoa.

Davidek eta kultuaren arduradun nagusiek kultu horretarako Asafen, Hemanen eta Jedutunen ondorengoak bereizi zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Kro 25,1

Kulto bakoitzak bere ordezkaria ukanen zuen ortodotsa, protestanta, katolikoa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 96. orr.

Jaunaren itun-kutxa eta Jainkoaren kulturako tresnak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,19

Kulturalki, lehenago dragoiaren eta sugearen kultoa ezagutu zuten herrietan nagusitu da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 46. orr.

Jaietan Jainkoari kultu ematera joan zirenen artean baziren greziar batzuk.  Elizen arteko biblia   Jn 12,20

Zer egingo genuke legeekin, erlijiorik gabe? kultu bat behar dugu, errepublikarraren nortasunaren neurrira egindako kultu bat, Erromarena berriz hartzeko tentaldia betiko uxatuko duena.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 211. orr.

Frenologiaren kultu bihurtu ziren haren ideiak; frenologiaren arabera, buruaren kanpoaldeko kozkorrak ukituz jakin daiteke zer ezaugarri dituen pertsonak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

Tenpluko kulturako behar ziren gauzen zerrendak ere eman zizkion.  Elizen arteko biblia   1 Kro 28,13

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egungo egunean kultu askatasuna da oinarrizko legea eta erlijio doktrina gehienek baimentzen dute dibortzioa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 20. orr.

Gorroto eta higuin ditut zuen jaiak, ez ditut atsegin zuen kultu-batzarrak.  Elizen arteko biblia   Am 5,21

Jainkoaren kultuan nolabait parte hartzeko eta kultu-ministroen pobretasuna erremediatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 745. orr.

Kultu-erakundeen antolakuntza.  Elizen arteko biblia   Ir 35,1 tit

Behin, barau-egunez, Jaunaren kultu-ospakizun batean zeudela, [...].  Elizen arteko biblia   Eg 13,2

Egoitzaren kultu-hornigai guztiak, bertako hesolak eta atarikoak, brontzezkoak izango dira.  Elizen arteko biblia   Ir 27,19

Kultu-zerbitzua santutegian betetzeko elkarketa-etxolara sartzean. Jerusalemen aurrez aurre dagoen mendian kultu-leku bana eraiki zien Kemox-i.  Elizen arteko biblia   Ir 29,30

Betelen zegoen kultu-lekuko aldarea ere desegin zuen Josiasek.  Elizen arteko biblia   2 Erg 23,15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizileku eta kultu (8); kultu askatasuna (3); kultu eman (4); kultu emateko (6); kultu leku (19); kultu lekuak (31); kultu lekuetako (10); kultu lekuetako apaizak (4); kultu lekuetako otorduetan (4); kultu lekuetan (11); kultu lekutzat aukeratuko (7); kultu zerbitzua (6); muinoetako kultu leku (3); muinoetako kultu lekuak (11); muinoetako kultu lekuetan (5); sasi kultu (11); sasi kultu lekuak (5); sasi kultu lekuetako (4)

kultua emanez (5)


kultu2 ik kulto1.

kultugai iz kultuaren, gurtzaren gaia.

Natura kultugai. Israel, erreka ondoko harri leunak, zeure kultugai izan dituzunak, horiexek izango dituzu zorigaitz.  Elizen arteko biblia   Is 57,6


kultugin iz kultuaz, elizkizunez arduratzen den pertsona.

Arbelaiz kultugin edo sazerdote paganoa da: [...].  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 227. orr.


kultugintza iz kultuginaren jarduera.

Haren aurrean jardun izan dut egoitza santuan kultugintzan eta horrela finkatu naiz Sion mendian.  Elizen arteko biblia   Si 24,10


kultura 1 iz gogo ahalmenen lantzea; gogo ahalmenen garapena dakarten ezagutza formal eskuratuen multzoa.

Ez dago gizarterik, ez arkaikorik ez modernorik, kulturarik gabe, baina kultura oro singularra da, berdingabea, berezia, propioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

Beti dago Kultura (singularrean eta letra larrian) kultureta (pluralean eta letra xehean), baina ez dago Kulturarik kulturetan zehar baino.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

Neurri unibertsalean, espiritua edota geure baitakoa hezteko gustu estetikoaren, adimenaren eta nortasunaren hobekuntza da kultura.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 295. orr.

Jakintzek, jokabideek, arauek eta erregelek betetzen dituzten informazio-ondarea eta kapitala da kultura.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 295. orr.

Zentzu zabalean, giza bizimodu baten ezaugarri eta alderdi guztiak dira kultura, eta, zentzu estuan, bizimodu horretan irarritako balio-sistema.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 295. orr.

Arrazoi historiko asko direla medio, erlijioa eta kultura elkarren artean haserre eta etenda baileuden bizi ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 269. orr.

Hezkuntzaren eginkizuna, kulturarena bezala, balio ezberdinekin bizitzeko razionalitate eredu sozial berriak garatzea izango da gaurgero.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 22. orr.

Kulturaren gizarte-irradiazioa argiaren irradiazio fisikoarekin alderatu dugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.

Kulturaren antropologian hiru kategoria ditugu: unibertsalista, konparatibista eta partikularista.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.

Ez naiz kulturako jendearen jaietara joateko zalea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 39. orr.

Hemen denak dira kulturaz jantziak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 180. orr.

Kulturako orrialdeak errepasatzen hasi naiz, eta hara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 105. orr.

Kulturako erredaktore nintzen Euskaldunon Egunkaria-n.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.

2 (izenondoekin)

Edozeinentzat garbi zegoen zer den kultura landua eta zer kultura primitiboa. Maiz, kultura modernoa zigor gisa ikusten da eta "primitibo prestu"aren irudia asmatzen da, batez ere Mendebaldeko zibilizazioaren ustelkeria salatzearren.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 130. orr.

Zientzia edota, hobeto esan, kultura zientifikoa, eta gure gizarteetan horrek duen estatusa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 249. orr.

Haietako asko kultura handiko gizonak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 230. orr.

Indarraren (hybris) legearen gainetik zuzenbidearen gorentasuna jartzeko ahalegina oso hedatuta egon da beti helendar kultura politikoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.

3 herri edo zibilizazio jakin baten burulanaren emaitzen multzoa; ikasten diren jokamoldeen multzoa.

Teknikak kultura batetik bestera doaz, gurpil, uztarri, iparrorratz edo inprentaren kasuetan bezala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

Ez zegoen kultura bat, kultura anitz baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.

Nietzschek Mendebaldeko kultura eta metafisikari egindako kritika.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

Mendebaldeko kultura askotan hatzekin jateko ohitura zabaltzen ari da, antzinako tradizioari jarraiki.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 94. orr.

Euskal Herrian, berriz,[...] herri-espiritua, herriaren jakintza, nekazari jendearen kulturarekin lotu zen ia erabat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 52. orr.

Atzerriko kultura batetik osagaiak hartzerakoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 197. orr.

Kultura batean -hitzarenean- zein bestean -zenbakiarenean- .  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.

4 (izenondoekin)

Kultura egipziako hau oraindik bizirik eta Zibilizazio Helenikoa hilzorian zegoenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 20. orr.

Peruko Kultura Indigenen Zentroko burua.  Berria - Gaiak   2004-04-13

Kultur kezka zein idazteko grina, sakonagoak izaten ohi dira kultura txikietan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 119. orr.

Hizkuntza eta Kultura Guttituen aldeko Elkartea.  Herria   2003-10-02

Gure gizartearen kultura moralean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 206. orr.

Plazera eta jolasa alde batera utzi eta ugalketan oinarritu den kultura sexualaren ondorioak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 124. orr.

5 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa; orobat kultur) ik kultural.

Herri baten izpiritua, bere kultura maila, beraren gizarte-egitura.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 35. orr.

Europako Batasuneko kultura-politikaren gainean sinposio bat egingo da Bartzelonan.  Berria - Kultura   2004-09-16

«Hezkuntza-industria» berrien sorrera sustatzeko, indarrean diren kultura-industrien antzekoak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Kultur kezka zein idazteko grina, sakonagoak izaten ohi dira kultura txikietan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 119. orr.

Ondorengo ia milurtekoan, gizarte- eta kultur iraultzen aniztasun txundigarria gertatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.

Gizakia kontziente bihurtzen da eta, era berean, kultura eboluzioaren eragile kausal bilakatzen da. mendebaldartzearen kultur prozesuak Mendebaldeko teknika militarra eskuratzearen oinarrizko lorpena baino askoz urrutirago iritsi beharko zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 295. orr.

Europako Batasuneko kideek ez dute nortasun edo kultura batasunik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 201. orr.

Euskararen kultur unibertsoak, izan ere, bere bizi-baldintza bereziak ditu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.

Gizartearen ekonomia eta kultura garapena sustatzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 149. orr.

Era guztietako kirol, jolas eta kultura ekintzak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 171. orr.

Estatu unibertsalen hiriburuak estazio egokiak izan ziren, noski, mota guztietako kultur eraginak zabaltzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.

Euskal gizartearen kultura nortasuna indartzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 185. orr.

Nazio nortasuna izango da kultura berdinkeria erraldoitik salbu mantendu ahal izango gaituen ezaugarria.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 192. orr.

Euskara gizarte hiritarrean txertatzeko, kultura esparruetan hedatzeko [...] borondatea zegoen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 151. orr.

Euskara kultura hizkuntza bilakatzeaz.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 16. orr.

Gizakiak bere osotasunean burutu duen kultura–lanik gaitzena da zientziaren garapena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 52. orr.

Kultura egitasmo xumeenei ere ez zieten eman babesa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 28. orr.

Kultura gaiez euskara hutsez jardutea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 125. orr.

Gisa horretako kultura ekoizpenak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 115. orr.

Bizitza luzeagoa bizitzeko aukera izatea, enplegua izatekoa eta aukeratzekoa, gaixotasunak saihestekoa, kultura ondasunak kontsumitzekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 289. orr.

Eta gauza bera antzerki eta bestelako kultur-adierazpenetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.

Euskara kultura tresna izango bazen, aukeratutako hizkera ereduak ere halakoa behar zuen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 125. orr.

Espazio handiagoetatik datozen kultura sinboloek inbaditzen baitituzte tokian tokiko espazioak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 201. orr.

Kultura edo politika hegemonia guztien azpitik ere eza dago.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 84. orr.

Goiz, Parisko kultura-megadendak artean ateak zabaldu gabe zirela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 83. orr.

Denetariko nahasketa, nolabaiteko kultura ezaren adibidea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 201. orr.

6 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa; pertsonei eta erakundeei buruz; ik beherago 11, 13 eta 14)

Politikariak, kultura arduradunak eta estatuaren ordezkariak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 168. orr.

Frantziako enbaxadako kultura aholkulariak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 44. orr.

Moskuko kultura agintari ofizialek eskatu zutela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 332. orr.

Kultura munduko jendea elkartu dela.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 120. orr.

Sortu berria zen kultura erakunde batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 183. orr.

Departamenduko kultura zerbitzuek denek batera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 73. orr.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren baimen espresurik gabe.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 110. orr.

Frantziako Kultura Ministro Cateherine Tasca andreak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 77. orr.

7 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Munstro kultura-suntsitzaile hutsak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 135. orr.

8 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Kristau-kultura tradizionalean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 65. orr.

Hohenstaufendarrek berenganaturiko zalduneria-kultura, lehenago bikaina izan bazen ere ordurako behegunera iritsia da eta burgoetako hiri- kulturak hartuta zeukan ordurako haren lekua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Horren beste puntako (eta aurkako) manifestazioa da, justu, herri-kultura.  Berria - Kultura   2006-02-12

Ez du, Krutwigek bezala, euskal kultura nekazaritza- kulturarekin inola ere parekatu nahi izan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 322. orr.

Mendebaldeko kapitalismo-kulturako hoteletan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 310. orr.

Bertsolaritzak baditu hainbat ezaugarri gaur egungo masa-kulturaren norabide nagusiekin guztiz bat ez datozenak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 51. orr.

Gizarte-politika gaiak, Literatura-kultura gaiak eta Ipuinak.  Berria - Kultura   2006-01-31

Filosofia politiko deshidratatu hori ere inspirazio eraginkorragoa zen bizimodu profesional kolektibo batentzat Dioklezianoren aroan mundu helenikoan zegoen literatur kultura arkaiko hutsa baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 86. orr.

Bere imaginarioan dago hiri hori, hemengo kultura zerbait bada, gainera, koadrila-kultura da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 263. orr.

9 kultura-aniztasun (19 agerraldi, 2 liburu eta 15 artikulutan; orobat kultur aniztasun 84 agerraldi, 4 liburu eta 51 artikulutan, eta kulturaniztasun 4 agerraldi, 4 artikulutan)

Kultura-aniztasuna [...] arrisku larrian dagoela gaur egun, industria-zibilizazioak ezarritako ereduaren mehatxupean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.

Kontuan harturik kultura-aniztasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.

Txema Uriarte kultura-aniztasun teknikariari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 46. orr.

Itunak estaturik gabeko nazioak desagertzera eta hiltzera kondenatzen ditu, hizkuntza eta kultura aniztasuna ukatzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Kultura aniztasuna, garapen iraunkorra eta bakea izango dira Foroaren hiru ardatz nagusiak.  Berria - Kultura   2004-02-05

Kultur aniztasun handiko gizarteari ondo egokitzen zaion lurraldetasun mota Kultur aniztasuna eta bizi garen munduko gizarte "biodibertsitatea" errespetatu egin behar dira.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 101. orr.

Bakea eta kulturaniztasuna hizpide  Berria - Gaiak   2004-01-02

10 kultura-bide (3 agerraldi, liburu 1 eta 2 artikulutan; orobat kultur bide 3 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1ean, eta kulturbide agerraldi 1 liburu 1ean)

Kultura bide bikaina da fanatismoen eta ezjakintasunaren aurka borrokatzeko.  Berria - Kultura   2004-04-18

Etsipenik ez, borondate-kolpe bortitzez euskara kultur bideetan barna ibilarazi, errazkerian goxo ez, euskalgintzan latz, erbestetik bada erbestetik, amore eman gabe, tinko eta irmo.  Berria - Harian   2006-01-26

Ahozko inprobisazioa ezagutzea, gizakiaren hainbat gaitasun garatzen dituen kulturbide unibertsal gisa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.

11 kultura-elkarte (18 agerraldi, 3 liburu eta 15 artikulutan; orobat kultur elkarte 171 agerraldi, 7 liburu eta 34 artikulutan, eta kulturelkarte 11 agerraldi, 11 artikulutan)

Sestaoko A Esmorga galiziar kultura elkarteko kide batek aholkaturik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 21. orr.

Gure auzoko kultur elkarteak antolatu zuen lehiaketatxo anonimoan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 118. orr.

Bretaniako 40 bat laguneko kultura elkarte bat.  Herria   2003-05-01

Hor ziren hautetsiak, hor ere herrietako kargudunak, hor Iparraldeko kultura elkarteak.  Herria   2005-03-17

12 kultura-etxe (9 agerraldi, 2 liburu eta 5 artikulutan; orobat kultur etxe 383 agerraldi, 9 liburu eta 287 artikulutan, eta kulturetxe 41 agerraldi, liburu 1 eta 33 artikulutan)

Lizarrako Fray Diego kultura etxean.  Berria - Kultura   2004-09-15

Honekin batera, agorrilaren 20a arte Euskal Herritik zehar jin 17 artistak Amalurra gaiaz egin kanpoko arte lanak erakuskgai izanen dira Haize Berri kultura etxeak antolaturik.  Berria - Kultura   2004-06-27

Ikastaro trinkoak antolatzen hasi nintzen auzoko kultur etxean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 169. orr.

Zinemara doala, edo amarekin tortitak askaltzera kafetegi batera, edo kultur etxeko astearteroko hitzaldira.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 155. orr.

13 kultura-gizon (3 agerraldi, liburu 1 eta 2 artikulutan; orobat kultur gizon 5 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan, eta kulturgizon agerraldi 1 artikulu 1ean)

Frantzisko ez zen intelektuala, ezta kultura-gizona ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

Elizako Jaun ospetsu, kultura gizon argi, tango eta guarani kantuen maitale.  Herria   2005-04-14

Kultur gizon eta andre oro bakoitza bere kaletik ibili beharrean, maiz igarotzen ziren euskal zeharkaletik.  Berria - Kultura   2004-07-24

14 kultura gune ik kulturagune.
15 kultura-parke (agerraldi 1 artikulu 1ean; orobat kultur parke 84 agerraldi, liburu 1 eta 56 artikulutan)

Azokaren inguruan kultur parkea eraikitzeko asmoa azaldu du Udalak Erabaki hori Andoainen bete da abendoaren 17 ko aratsean, Martin Ugalde Kultura Parkean.  Berria - Kultura   2004-12-05

Jardunaldiei bukaera emanen zaio urriaren 26an, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.  Herria   2002-10-17

Martin Ugalde Foroan hitzaldia eskaini aurretik, Kultur Parkea bisitatu zuen atzo Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek.  Berria - Harian   2005-12-01

Parkearen atarian zain zituzten Berria-ko zuzendari Martxelo Otamendi, Kultur Parkeko administratzaile Jose Mari Sors, EKTko lehendakari Joxean Lizarribar eta Joanmari Larrarte EKT SAko administrazio kontseiluko idazkaria.  Berria - Harian   2005-12-01

16 kultura-sailburu (134 agerraldi, 3 liburu eta 113 artikulutan; orobat kultur sailburu 5 agerraldi 4 artikulutan, eta kultursailburu agerraldi 1 artikulu 1ean)

Thomasek Alun Pugh Kultura sailburuari leporatu zion Huws laborista zelako hobetsi zuela.  Berria - Mundua   2004-08-21

Ramon Labayen zen orduko Kultura sailburua.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 141. orr.

Mari Karmen Garmendia Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohia.  Berria - Kultura   2004-06-29

Lauzpabost aste barru autonomia erkidegoetako Kultura sailburuekin bilduko da Calvo.  Berria - Kultura   2004-04-20

· Gurutz Larrañaga Kultura sailburuordeak eman zuen --, atzo --, 2003an burututako azterketaren datuen berri --.  Berria - Kultura   2004-04-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

euskal kultur erakundea (77); euskal kultur erakundeak (170); euskara kultur elkargoak (24)

kultur adierazpen (5); kultur aniztasuna (52); kultur aniztasunaren (20); kultur aniztasunean (5); kultur aretoak (5); kultur aretoan (13); kultur arloan (16); kultur arloko (20); kultur arteko hezkuntza (6); kultur aste (6); kultur astea (10); kultur astean (5); kultur astearen (5); kultur azpiegitura (5); kultur ekimenak (5); kultur ekitaldi (23); kultur ekitaldiak (11); kultur elementu (6); kultur elkargoa (5); kultur elkargoak (35); kultur elkargoko (20); kultur elkarte (11); kultur elkartea (34); kultur elkarteak (72); kultur elkartean (6); kultur elkartearen (19); kultur elkarteari (5); kultur elkarteen (5); kultur elkarteko (13); kultur eragile (15); kultur eragileek (6); kultur erakundea (78); kultur erakundeak (175); kultur erakundeak antolaturik (9); kultur erakundean (5); kultur erakundearekin (13); kultur erakundearen (65); kultur erakundeari (14); kultur erakundeko (42); kultur erakundeko zuzendariak (5); kultur erakundera (7); kultur erakundetik (5); kultur errota (9); kultur eskaintza (10); kultur eta gizarte (7); kultur eta kirol (8); kultur eta turismo (8); kultur etxe (24); kultur etxea (55); kultur etxeak (43); kultur etxeak antolatzen (9); kultur etxean (194); kultur etxearekin (5); kultur etxearen (9); kultur etxeetan (10); kultur etxeko (24); kultur etxera (7); kultur etxerat (5); kultur gela (5); kultur gelan (7); kultur gune (8); kultur gunean (18); kultur hizkuntza (5); kultur industriaren (6); kultur jarduerak (7); kultur maila (12); kultur mailako (6); kultur mailan (6); kultur mugimenduan (5); kultur munduko (14); kultur nortasun (5); kultur ondare (5); kultur ondarea (16); kultur ondarearen (16); kultur parkea (9); kultur parkean (46); kultur parkearen (15); kultur parkera (5); kultur politika (17); kultur proiektu (7); kultur proiektua (6); kultur sailean (9); kultur talde (8); kultur taldeak (16); kultur zentro (11); kultur zentroa (5); kultur zentroak (6); kultur zentroan (8)

lugaritz kultur etxean (8); orioko kultur etxean (5)

ahozko kultura (6); artea eta kultura (6); espainiako kultura ministerioak (7); espainiako kultura ministroak (8); euskal herriko kultura (9); euskal kultura (267); euskal kultura erakundeak (6); euskal kultura erakundearen (6); fedea eta kultura (5); frantziako kultura ministroak (7); herri kultura (8); herriko kultura (11); ijitoen kultura (6); indus kultura (6); jaurlaritzako kultura sailak (45); jaurlaritzako kultura sailburu (15); jaurlaritzako kultura sailburua (14); jaurlaritzako kultura sailburuak (25)

kultura aldetik (9); kultura aniztasuna (10); kultura arduradunak (8); kultura aretoan (5); kultura arloan (8); kultura arloko (12); kultura arteko (7); kultura asko (6); kultura askoren (5); kultura askotan (6); kultura bakoitzak (6); kultura bat (45); kultura batean (13); kultura batek (5); kultura bateko (5); kultura baten (25); kultura batzordean (8); kultura batzuetako (5); kultura batzuetan (8); kultura batzuk (5); kultura behar (5); kultura bere (5); kultura berri (10); kultura berria (17); kultura berriaren (8); kultura bizi (7); kultura departamentuak (7); kultura desberdinak (6); kultura desberdinetako (5); kultura elkarteak (6); kultura erakundeak (6); kultura erakundearen (6); kultura eskubideak (5); kultura etxea (7); kultura ezberdinak (6); kultura ezberdinen (9); kultura garaikidearen (31); kultura garaikidearen nazioarteko (21); kultura garaikideko (16); kultura garatzeko (5); kultura guztietan (10); kultura handiko (9); kultura handikoa (7); kultura helenikoa (6); kultura helenikoaren (5); kultura hizkuntza (8); kultura honek (8); kultura hori (11); kultura horiek (5); kultura horrek (5); kultura horren (7); kultura horretan (5); kultura indigenen (6); kultura izan (5); kultura jakin (8); kultura kontseilariak (15); kultura kontseilariaren (7); kultura kontseiluak (7); kultura maila (12); kultura mailan (11); kultura maite (5); kultura ministerioak (12); kultura ministerioaren (8); kultura ministro (16); kultura ministroa (7); kultura ministroak (20); kultura ministroaren (6); kultura mota (6); kultura oro (7); kultura oso (14); kultura politiko (17); kultura politiko bat (5); kultura politikoa (8); kultura saila (8); kultura sailak (105); kultura sailaren (27); kultura sailari (14); kultura sailburu (31); kultura sailburua (33); kultura sailburuak (61); kultura sailburuarekin (7); kultura sailburuaren (8); kultura sailburuordeak (5); kultura sailean (12); kultura saileko (31); kultura sortu (14); kultura sustatzeko (8); kultura zabaltzeko (5); kultura zinegotzi (8); kultura zinegotzia (5); kultura zinegotziak (35); kultura zuzendariak (11)

mendebaldeko kultura (11); musika kultura (5); nafarroako kultura kontseiluak (7); udaleko kultura sailak (7); udaleko kultura zinegotziak (7); uraren kultura (21); uraren kultura berria (12); uraren kultura berriaren (7)

euskal kulturak (51); mendebaldeko kulturak (5)

euskal kulturako (24)

euskal kulturan (36); mendebaldeko kulturan (7)

euskal kulturarekiko (8)

euskal kulturarekin (10)

euskal kulturaren (305); euskal kulturaren alde (49); euskal kulturaren aldeko (24); euskal kulturaren aurkako (7); euskal kulturaren inguruan (9); euskal kulturaren inguruko (6); euskal kulturaren munduan (5); euskal kulturaren munduko (5); herri kulturaren (21); kulturaren adar (5); kulturaren alde (60); kulturaren alde egin (7); kulturaren alde egindako (5); kulturaren aldeko (40); kulturaren aldeko herriarteko (5); kulturaren aldetik (6); kulturaren arloan (9); kulturaren aurka (6); kulturaren aurkako (9); kulturaren bidez (5); kulturaren bitartez (5); kulturaren egoera (6); kulturaren euskal plana (12); kulturaren euskal planak (7); kulturaren euskal planaren (7); kulturaren ikuspegi (5); kulturaren inguruan (15); kulturaren inguruko (12); kulturaren militante (6); kulturaren munduan (11); kulturaren munduko (12); kulturaren parte (10); kulturaren plana (5); kulturaren sailean (5); kulturaren zati (5); masa kulturaren (5); mendebaldeko kulturaren (12); nafarroako kulturaren (5)

euskal kulturarentzat (16)

euskal kulturatik (5)

euskal kulturaz (17); herriko kulturaz (5); kulturaz arduratzen (13)


kulturadun (orobat kulturdun g.er.) izond kultura duena.

Buhler, Freisler, Kritzinger, jende ikasia, jende ongi hezia, jende sentikorra, jende kulturaduna. Ordurako, ministroen taldea indartuz zihoan (kulturadunak eta klerikoak gero eta gehiago ziren).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.

Atzenean, benetako pertsona hezia, kulturaduna, gizaki ona da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 67. orr.

Maila sozial bertsukoak izateaz gain, argiak, kulturadunak eta literatura estimatzen zutenak biak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 70. orr.

· Euskara dakiten espainol edo frantses kulturadun herritarrak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 296. orr.


kulturagabe (orobat kultura gabe eta kulturgabe) 1 izond kulturarik ez duena.

Haien ikuspuntutik, euskaldunak, nekazari hutsak direnez, atzerakoiak eta abadezuloak dira, kasu; edota kulturagabeak eta probintzianoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 53. orr.

Gure euskal herri kulturagabeotan zinezko kulturaren kalitatea eta aberastasuna jasotzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 32. orr.

"Europako eta agian munduko lehen hizkuntza" zela esanez, "baldarra eta kulturagabea" zela ziotenei erantzun nahi zieten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 51. orr.

Kontuan har bedi mendi-giroko eta itsas-giroko jende ez-informatu eta kulturagabeena dela jakintsuena, hau da, bere inguruko leku-izen gehiena dakizkiena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.

Ikasiena, "helendarren" komunitatea; kulturagabeena, barbaroena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.

Pagano errea baina ez kultura gabea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 122. orr.

2 kulturagabeko izlag kulturagabea.

Euskararen gainbeheraren adibide eta kultura gabeko jendearen mintzamolde.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 47. orr.

Kulturgabeko aldeanoak eta fanatikoak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 215. orr.

Eta ez bakarrik jende kultura gabeko, samindu eta ergelek.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 12. orr.

Arrantzalea jende arrunta da, kulturgabekoa, pixka bat basa...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 71. orr.


kulturagune (kultura gune 2 agerraldi 2 artikulutan; orobat kulturgune 53 agerraldi, 5 liburu eta 39 artikulutan, kulturune 140 agerraldi, 5 liburu eta 91 artikulutan eta kultur gune 35 agerraldi, liburu 1 eta 31 artikulutan) 1 iz kultura-etxe handia edo garrantzizkoa.

Bastero kulturguneko auditoriumean musika eta literatura ikusgarria izango da, 19:00etan.  Berria - Kultura   2004-11-09

Duela gutxi, Donostiako KM kulturgunean abangoardiako artisten erakusketa batean Txuspo Poyoren collage bat ikusi nuen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 181. orr.

KM kulturuneko erakusketa martxoaren 13ra arte egongo da ikusgai.  Berria - Kultura   2004-01-29

Giltza hori zer izan daitekeen ez dut inoiz jakin, batzuetan Udalean eta Sagarminaga Kulturunean saiatu izan banaiz ere.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 41. orr.

Hiru belaunalditako idazleak eta musikariak bilduko dituzte Bidebarrieta kulturgunean arratsaldez burutuko diren hitzaldi, mahai inguru, emanaldi eta bestelako ekitaldiek.  Berria - Kultura   2004-10-26

Urrian zabaldu zen kulturgune handiak 1.552 lagunentzat du tokia.  Berria - Kultura   2004-01-06

Deustu aldeko Kabia kulturguneko Aritzek egin digun bezala, zuen proiektu alternatiboen berri emateko badira, are hobeto!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 37. orr.

2 kulturaren gunea.

Artea eginez eta erakutsiz, eta artistentzat Eibar erreferentzia gune bilakatuz, Alfa Artek Eibar kulturgune bihurtu nahi du.  Berria - Kultura   2004-12-17

Euskal Herriko kulturgune nagusi bilakatuko da bost egunez Durango.  Herria   2004-12-02

Nihonbashi edo Japoniako zubiaren inguruan sortu zen kulturgunean agertu ziren lehenengoz kabuki antzerkia, bunraku txotxongilo-antzerkia, eta sumo borroka.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

andoaingo bastero kulturgunean (3); errenteria hiria kulturgunean (3); errenteria kulturgunean (4); kalderapeko kulturgunean (3); montehermoso kulturgunean (4); san agustin kulturgunean (5)

koldo mitxelena kulturunea (9)

koldo mitxelena kulturuneak (7)

donostiako km kulturunean (3); gasteizko montehermoso kulturunean (4); km kulturunean (11); koldo mitxelena kulturunean (43); montehermoso kulturunean (8)

km kulturuneko (4); koldo mitxelena kulturuneko (18); kulturuneko ganbara (6); kulturuneko ganbara aretoan (4); kulturuneko ganbaran (3)


kulturagunetxo (corpusean kulturunetxo soilik) iz adkor kulturagunea.

Orain gure kulturunetxua erakutsiko deutsut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 98. orr.


kulturakeria iz

Kulturakerian amildutako herrigintza daukagu: hizkuntzaren aberriak oinarri metafisikoak dauzka halako proiektuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04


kultural 1 izond kulturari dagokiona. ik kultura 5.

Iduritzen zaio ordea gure adiskideari funtsezko faktore bat ahanzten dela, faktore kulturala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 142. orr.

Industria kulturalak, turistikoak edo folkloriko-politikoak, beren produktuak errazago saltzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 247. orr.

Alemaniako herriaren ondare kultural zein genetikoa ikertu, babestu eta sustatzeko helburuekin.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 9. orr.

Antropologia kulturalak gizakiaren definizio unibertsalaren aldeko preferentzia errotik eztabaidatu izan du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 129. orr.

Inperialismo kulturala edo mestizajea, hiztunaren arabera.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 50. orr.

Euskal produkzio kulturalaren ikonografia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 138. orr.

Ospe handiko euskarazko ekitaldi kultural batera.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 112. orr.

Erlatibismo kulturalaren doktrina antropologian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.

Aldaketa politiko, kultural eta sozial handiak bizi izan dituzu...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 48. orr.

Baina desberdintasunetako asko eta asko ez dira genetikoak, baizik eta kulturalak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 53. orr.

Ia erakunde politiko, sindikal, kultural, eliztar guztiek euren protesta eta solidaritatea erakutsi dute.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.

Euskal talde kultural batean ibiltzen ninduan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 171. orr.

Baldintza historiko eta kultural berrien eraginpean. eredu ideologiko, erlijioso edo kulturalen eraginak itsututa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.

Balioen krisia deitu ohi dena egiaz krisi sozial, kultural, politiko, etiko konplexu bat da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 21. orr.

Balio kultural eta politiko batzuen defentsan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 54. orr.

Arazo geografikoa da, baina baita kontzientziarena ere, kulturala.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 80. orr.

2 (beste izenondo bati elkartua, lehen edo bigarren osagai gisa)

Haiena arrazaren kontzeptu kultural-morala dela hortaz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 210. orr.

· Testuinguru literario-kultural jakin batean txertatzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

Bidaia esoteriko kultural bat, Veneziako ibilbide fantastiko ezkutuenetan barrena.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 68. orr.

· Egoera sozio-politiko-kulturala.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baldintza kultural (3); balio kultural (3); ekintza kultural (4); ekitaldi kultural (3); elkarte kultural (3); eragin kultural (3); errealitate kultural (5); erreferente kultural (3); erreferentzia kultural (3); ikuspegi kultural (4); kultural egintza batzuen (4); kultural eta politiko (7); kultural eta politikoa (4); kultural eta sozial (6); kultural eta sozialak (3); ondare kultural (7); proiektu kultural (3); sozial eta kultural (6); sozio kultural (5); talde kultural (4)

aniztasun kulturala (4); ekintza kulturala (3); iraultza kulturala (3); korrika kulturala (13); mugimendu kulturala (3); ondare kulturala (7); politika kulturala (4); sasoi kulturala (3); sozial eta kulturala (7); soziala eta kulturala (5); sozio kulturala (3); turismo kulturala (4)

ekimen kulturalak (3); ekonomikoak eta kulturalak (5); eredu kulturalak (4); politiko eta kulturalak (4); praktika kulturalak (7); sozial eta kulturalak (6); talde kulturalak (3)

korrika kulturalaren (16); korrika kulturalaren barruan (5); ondare kulturalaren (6)

nazio kulturaleko kide (4); norbere nazio kulturaleko (4)

ekonomiko eta kulturalen (4); sozial eta kulturalen (5)

politika kulturalik (3)


kulturaldi iz kultura jaialdia.

Igande arte segitzen du Urruñako Kulturaldiak.  Herria   2004-04-29

Martxoaren 23an hasi eta 25ean bukatuko da Bi Harriz Lau Xori kulturaldia, Miarritzen.  Berria - Kultura   2006-03-17

Hazia elkarteak muntatu kulturaldia arras polliki bururatu da iragan asteburu hortan.  Herria   2003-05-08

Kulturaldiaren bigarren hitzordu nagusia apirilaren 29koa izan daiteke, Nafarroaren Egunaren bezperakoa, hain justu.  Berria - Kultura   2006-04-14

Gaurko egunera heldu aitzin beroketa luzea egin du Nafarroaren Egunak, kulturaldiaren bidez.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ako kulturaldia (14); aurtengo kulturaldia (3); baigorriko kulturaldia (5); iparra hegoa kulturaldia (3); urruñ

ako kulturaldian (5); urruñ

ako kulturaldiaren (7); ako kulturaldiaren kondu (6); aurtengo kulturaldiaren (3); baigorriko kulturaldiaren (3); kulturaldiaren karietara (3); kulturaldiaren karietarat (3); kulturaldiaren kondu (9); urruñ urruñ


kulturalista izond kulturari arreta berezia jartzen diona.

Nozio kulturalistei loturik garatzen zen, beraz, estetikaren bide berria eta, batez ere, artearen teoria berria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 241. orr.

Gailegismo kulturalistaren eskolako kidetzat jotzen dute Xocas.  Berria - Kultura   2004-05-16

Politikarekiko interesik gabeko kulturalista da Zweig, artea bilatzen eta miresten duena.  Berria - Kultura   2004-10-20

Ortega ez da eta ez da bihurtu behar izpiritualista kulturalista hutsa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 214. orr.


kulturalki adlag kulturaren aldetik.

Espainiak beti bezain monolitikoa eta intolerantea izaten jarraitzen du kulturalki. Hozkiltasun horretatik ezin ezer handirik sor daiteke, ez kulturalki, ez sozialki.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 124. orr.

Alderdi Sozialistarentzat kulturalki Euskal Herria ez da existitzen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.

Historiko eta kulturalki eraikia dagoen arrazoizkotasun arrunt onartu batek.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 66. orr.

Amerikar bihurtzeko baldintzetako bat kulturalki beltz bihurtzea dela aldarrikatzen du liburuan.  Berria - Harian   2005-09-08

Orain arte ez dela lortu gure zinema euskal kultur sistemaren funtsezko osagai gisa eratzea, hau da, kulturalki instituzionalizatzea.  Berria - Kultura   2004-12-19

Ekonomikoki, sozialki, politikoki eta kulturalki baztertuak bizi dira.  Berria - Gaiak   2004-06-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kulturalki eta politikoki (3); politikoki eta kulturalki (4)


kulturaniztasun ik kultura 9.

kulturarteko izlag kulturen artekoa.

Kontuak kontu, Veracruzen, Las Palmasen, edo gerora geuk inprobisazioari buruzko kulturarteko jardunaldiak antolatu ditugularik, bertsolariok adi egon izan gara besteek egiten dutenari.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 99. orr.

Aniztasunaren trataeran eta kulturarteko hezkuntzan sakontzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24


kulturartekotasun iz kulturen artekoa denaren nolakotasuna.

Etorkinak jasotzen dituzten herrietan ere, kulturartekotasun kontzeptua barneratu nahi die bertako haurrei.  Berria - Ekonomia   2004-08-03


kulturazale (orobat kulturzale) iz kulturaren zalea dena.

1881ean jaio zen Stefan Zweig, Vienako familia judu aberats eta kulturazale batean.  Berria - Kultura   2004-10-20

Hala pentsatu du turista kulturazaleak, piramideetara egin berri duen bisitaldi gidatuan entzundako argibideak gogoan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 145. orr.

Joanden ostiralean estreinatua izan da, Bilboko erakunde arduradun eta kulturazale andana baten aurrean.  Herria   2002-09-05

Emanaldi bakoitzean bost zinemagileotatik batek parte hartuko du, sortzaile eta kulturzaleen arteko solasaldiak egingo baitira emanaldien ondoren.  Berria - Kultura   2004-03-02


kulturbide ik kultura 10.

kulturdun ik kulturadun.

kulturelkarte ik kultura 11.

kulturetxe ik kultura 12.

kulturgabe ik kulturagabe.

kulturgile iz kultura ekoizten duen pertsona.

Politikoak eta betiko kulturgile harroputzak atera beharrean, jende xehea baina aldi berean ezaguna sartzeko zazpi ahalak egiten ari gaituk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.

Zaharra eta gaztea, behartsua eta aberatsa, saltzailea eta tratulanta, benetako kulturgilea eta erakunde-zorria.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 37. orr.

Agiria sinatu dugun kulturgileok ez dugu hori ametituko.  Berria - Kultura   2004-06-01

Orain, herritarren babesa ez ezik, idazle, musikari eta kulturgileena ere jaso du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Familiaren gizarte maila altuak garaiko kulturgile handienekin harremanak izatea ahalbidetu zion, Gertrude Stein, Rene Crevel, Max Jacob, Salvador Dali, Jean Cocteau edota Max Ernst ezagutu zituen.  Berria - Kultura   2004-08-05


kulturgintza iz kultura ekoiztea.

Paradoxikoa da [...] enpresaren jokabide hori: bere izaera eraginkorrak eman dizkion etekinak kulturan inbertitu nahi, eta kulturgintzaren alde geldoenetan jartzen ditu lilura eta dirua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 92. orr.

Garai hartako Arantzazu euskal kulturgintzaren abangoardia moduko bat bezala saldu digute.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 99. orr.

Euskal kulturgintzako korronte eta pertsona ia guztiak bildu dituzten bi manifestu.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 53. orr.

Lehiaketa honek on handia dagie kulturgintzan eta herrigintzan dabiltzanei.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal kulturgintza (5); windsor kulturgintza (4)

euskal kulturgintzak (3)

euskal kulturgintzan (5); kulturgintzan ari (3)

euskal kulturgintzaren (9); euskal kulturgintzaren alde (3)


kulturgizon ik kultura 13.

kulturgune ik kulturagune.

kulturismo iz gimnastika ariketen praktika jarraikia, helburutzat giharrak nabarmen garatzea duena.

Kaliforniako homosexualen artean berpiztu zen moda zahar hau, badakizue, kulturismoa eta gorputzaren gurtza, eta harrezkero itsu-itsuan segitu diogu denok.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

Delako body-buildinga edo kulturismoa egiten duen zizarea ematen dut.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.

Halterofilia eta kulturismo ikastaroak egin nituen negu batez eta asteburuetan joaten nintzen.  Berria - Kirola   2004-04-15


kulturista izond kulturismoan aritzen dena.

Kulturista zen, eta Kalaportuko gimnasioko zuzendaria.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 167. orr.

Kulturisten jarreran itzelezko muskuluak erakusten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 240. orr.

Harik eta irakasleak, aurpegia gorri, ia ubel, bere beso kulturista hura altzatu eta mahai ukabilkada bat jo, pumb, eta zirko domadore begiradaz oihu egin zuen arte: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 240. orr.


kulturizante izond kulturizatzen duena.

Kartzela guztietako elementu kulturizantea!  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 187. orr.


kulturizatu, kulturiza, kulturizatzen du ad kultura batean integratu.

Agurtzen ikasi du, zerbitzen diotenean 'eskerrik asko' edo 'gracias' esaten; 'on egin' ere esaten du hanburgesari hagina sartu aurretik, bere apetitoak kontrolatzen ari den seinale, bere grinak 'kulturizatzen'.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 129. orr.


kultursailburu ik kultura 15.

kulturune ik kulturagune.

kulturunetxo ik kulturagunetxo.

kulturzale ik kulturazale.

kuluar iz [fr] korridorea, trantsitoa.

Enpresa multinazionaleko kuluarretan orduak eman zituen aharrausika eta kafe onik ez zenez eskatzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 21. orr.

Kuluarreko lur hasean hedatua zidan ohe mehean etzan nintzen, lo egin asmoz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 146. orr.


kulun
1 kulun-kulun

Saioa joanda, isilaldi bat, Anek kikara hustu zuen eta, kulun-kulun eginez aldameneko gelara eraman zuen haurra.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 98. orr.


kulunka 1 adlag kulunkatuz.

Uretan itsasontzi zuri bat zegoen kulunka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 391. orr.

Han erdian kanpaia kulunka baina mutu zegoen jadanik.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 64. orr.

Kulunka zihoan etorbide zabal batean gora, hauts zurrunbilo baten erdian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 108. orr.

Zopilote bakarti bat zebilean zeruan kulunka.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 39. orr.

Oso takoi luzeko oinetakoak zituen, eta modu erabat arriskutsuan zebilen haien gainean kulunka.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 143. orr.

Kaio frantses bat zebilkidan, kulunka, buruaren gaindik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Gondola itxurako zolen gainean ibili behar genuen, atzera-aurrera kulunka, panpina tente horien antzera.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 170. orr.

Zer ikustera irten zineten basamortura? haizeak kulunka darabilen kanabera?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 29. orr.

Nellie kulunka ari zen idazmahaiko aulki birakariaren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 111. orr.

Bandera gorria zeruan kulunka zuten bi goleta ingelesen ondoren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 306. orr.

Kulunka zeukan burua bularraldearen gainean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 505. orr.

Atean dardarka geratu zen une batez, atzera eta aurrera kulunka.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.

Ariete erraldoi bat aurrerantz zihoan, kate boteretsuetatik kulunka, ehun oin luzeko zuhaitz baten gisara.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 121. orr.

Eta itsas zurrumurru errepikakor leunean kulunka oheratu naiz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 198. orr.

Ni kulunka, eta scotch bat edaten ari, bat bakarra, gehiagorik ezin, kulunka eta kantari dihardut.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.

Gora begiratu nuen, eta zuhaitz tantai hura ikusi, nire gainean kulunka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 14. orr.

Ni kulunka eta begira, bai ongi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.

• 2 iz oreka puntu edo ardatzari buruz alde batera eta besterako higidura.

Horixe ikusten gelditu ginen, putz lehor hura eta ontzi beltz haren kulunka gozoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 77. orr.

Ontziaren kulunkak lagunduriko loaldi labur urrietan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 122. orr.

Han urrunean, garabiak, behe-lainoa kaiaren gaina milikatzen, ontziak kulunka etengabean.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 132. orr.

Ontziaren kulunkak lagunduriko loaldi labur urrietan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 122. orr.

Harkaitzen kontra jota ostera itsasorantz zetozen bagek kulunka handiak eragiten zizkiguten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 214. orr.

Ezetz erantzun zion gorputz guztiaren kulunka batez, alaitasuna biziagotzen zitzaiola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 359. orr.

Esanen banio neska bati bere txoparen kulunka ikusita bururatzen zaidana...  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 25. orr.

Kulunka hauek gurdibide batean baino ezin dira egin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 188. orr.

Besaulkiaren besoei estu helduz kulunkaren abiada biziagotzen zuelarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 61. orr.

Planetek kulunka teknika izenekoa erabiltzen dute.  Berria - Gaiak   2004-09-02

Tiroen zalapartaren ondoren, itsas-lapurrek beren burua galdua ikusirik, ontziak arnasari eutsi, eta geldi-geldi etsita geratu zen, itsas-kulunkaren mende.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 133. orr.

3 zabua.

Han zeuden, alabaina, aitak montatu kulunkak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 77. orr.

Pentsatua nuen lehenago kulunkak zeuden tokiaren erdian eginen genuela ziloa eta esplikatu nion Ximuni zer-nolako momentu goxoak pasatzen genituen han, haurrak ginelarikø  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 115. orr.

4 kulunkan adlag kulunka, kulunkatuz.

Eta kulunkan zebilen ontzi baten txanberga ikusi zuen kable-bete batera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.

Kulunkan zebilen Ruche jauna inork trabatzen ez zekien makina amorratu hartan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 169. orr.

Berriz ere begi bat itxi zuen mutilak, txalupa baten gisan baitzebilkion ohea kulunkan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.

Eserita egon arren, gerritik gora doinuaren kulunkan mugituz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 109. orr.

Musikak kulunkan ninderaman, egonezinez, irrika gero eta sutsuago zen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.

Goiko eskailera-mailan, Alice une batez kulunkan geratu zen, noiz hanka batean, noiz bestean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 88. orr.

Muinoetan buruxkak kulunkan. uhartearen gaineko izotzezko geruza zuri-urdina, itsasertzeko labar beltzezko fiordoak, itsaso urdinean izozmendiak kulunkan...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.

Begitartea minaren, nahasmenduaren eta arinduraren artean kulunkan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.

5 kulunka-aulki ik kulunkaulki.
6 kulunka egin

Pospolo bat pizten zenean, haien buruek kulunka egiten zuten eta paretan zabaltzen ziren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 121. orr.

Gero, balkoiaren sabaian -balkoi orok baitauka goiko balkoia edo teilatuaren hegala den sabairen bat- sabai honetan, diot, kulunka egiten dute arropek, sareek, soka bilduek.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.

Irribarre egin zuen, [...] eta kulunka eginez etorri zen niregana, agertokian balego bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.

Eskaileretan behera, baranda itsaskor, dardartiei helduta, kulunka eginez zoruko lauza zabukarietan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.

Tartean, zainzuri itsasoak plastiko ilunez estaliak, haizearen mugimenduan uhinen kulunka zegitenak.  Berria - Kirola   2006-04-06

· Eskailera osoak egiten du kulunka goitik behera.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 121. orr.

Beste garai batean [...] manera adeitsuko gizona izan bide zen, kulunka txikiak egingo zituen kanabera bati helduta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 176. orr.

7 kulunka eginarazi kulunka eragin.

Zamariaren zareak mukuru beteta daude, eta zareen gaineko beste hainbesteko fardelak kulunka eginarazten diote.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 24. orr.

8 kulunka eragin

Berriro zorabiatuko garela inork kulunka eragiten ez dion kuberta horretan...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 176. orr.

Baina bat geratu egin da, okertzean kulunka eragiten dion adar baten muturrean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burua kulunka (4); haizeak kulunka darabilen (3); kulunka ari (4); kulunka egiten (4); ni kulunka (5)

kulunkan ari (3); kulunkan zebilen (5)


kulunkada (orobat klunkada) iz kulunkatzea.

Eta Selvaggiaren jarreren formak formen arragora iraitziak izan ziren, animalien mugimendu guztiekin, eta landareen eta harrien lerroekin, eta argiaren izpiekin, eta lurreko lurrunen eta itsasoko olatuen kulunkadekin batera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 92. orr.

Milizianoak klunkada bat eman zuen lokuluxkan, eta belaun artean zeukan metrailadorea lurrera erori zen zarata handiz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 185. orr.


kulunkagailu iz zabua, kulunka.

Zigarroa piztu nuen, eta suak irudi zaharren doinua ekarri zidan gogora, paisaia horretan agure zahar bat faltako balitz bezala, kulunkagailuan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 72. orr.


kulunkarazi, kulunkaraz, kulunkarazten du ad kulunka eragin.

Idunekoa hartu eta nire begien aurrean kulunkarazten zuelarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 138. orr.

Haizeak kulunkarazten duen harkaitz puska baten gainean jarri behar diagu denda.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 98. orr.

Mael zutik jarri zen jauzi batean, txalupa modu arriskutsuan kulunkaraziz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 66. orr.

Errege Henrikeren izenean gure zutoihal gorria Nafarroa Behereko hiriburuko murruetan berriz ere kulunkarazi zutenetarik izan zen Migel Mailu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 54. orr.

Badago bakardade bat kulunkaraz daitekeena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 367. orr.


kulunkari 1 izond kulunkatzen dena.

Alde batera okertutako kapela zeramaten mutil indartsuak, mandatari izerditsuak, begirada gurutzatuak, aldaka kulunkariak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Rooneyren sorbalda kulunkariei jarraiki kalera irten zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 520. orr.

Hala ere, Erregina Zuria bere ibilera kulunkariaz hurbilduko zitzaidan, mahaien artean sigi-saga.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 117. orr.

Emazteak kapela eta kapa erantziak zituen eta ispilu kulunkari handi baten aurrean zegoen, gerruntzea askatzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 321. orr.

Mendebaldeko itxura petoko jatetxe batera joan ginen, ate kulunkariak sarreran, eta pistolak eta azienda-adarrak hormetan zituen batera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.

Beste leku batzuetan, ezin alde batera utzi ur geldia, eta bidea gainetik igarotzen zen, baina ez zubien bitartez, oholtza kulunkariez baizik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.

Halako batean, laster-orga kulunkari bati tiraka zetorren zalditzar bat belauniko jausi zitzaion, brasta, aurrez aurre.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.

· Atze-sakelako bere orrazi berdearekin, bere ile-motots kaxkagorri bizkarraldera kulunkariarekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

2 (adizlagun gisa)

Poliziak aurrera eta atzera zebiltzan, porrak kulunkari, euren gorila-aurpegiak eta txinpantze-sorbaldak erakutsiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.

Arku elektrikoek mahats zimelak ziruditen, haizearen altzoan kulunkari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.

Otzan-otzan agertu ziren bere bularrak nire begien aurrean, biribil, handi, tinko, kulunkari, desiragarri, beren koroa ilunekin.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.

3 aulki kulunkari kulunkatzeko aulkia. ik kulunkaulki.

Emaztea, berriz, zumezko aulki kulunkari batean dago, harizko besana beltza sorbaldan duela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 133. orr.

Aulki kulunkarian, larruzko burko bat zegoen pausatuta.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.

Afalondo batean sutondoko aulki kulunkarian eseri zen Paul D, neka-neka eginda. aurkitu zuen modua eta arrazoia, gauaren parterik handiena aulki kulunkarian igarotzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 162. orr.

Ezin zuen, ez zuen lo egin nahi goian edo aulki kulunkarian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 164. orr.

4 besaulki kulunkari kulunkatzeko besaulkia.

Erabaki zuen bere logelako besaulki kulunkarian eserita ematea eguna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aulki kulunkari (5)

aulki kulunkarian (6); aulki kulunkarian eseri (3)


kulunkaridun izond

Bat, ile-motots kaskagorri kulunkariduna, nire aurrean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 186. orr.


kulunkatu, kulunka(tu), kolunkatzen 1 da ad oreka puntu edo ardatzari buruz alde batera eta bestera higitu.

Harrokeria handiz kulunkatu zen bi hanken gainean, noiz oin-puntetan noiz orpoetan bermatuz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 116. orr.

Nardaz begiratu zion astiro kulunkatzen zen oin biluziari.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 174. orr.

Gorputzaren mugimenduak ere esna zegoela adierazten zuen, alderik alde kulunkatzen baitzen zabu arin baina etengabe eta beti-berdin batez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.

Besaulkian atzera eta aurrera kulunkatzen zelarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 61. orr.

Kobrak ere halaxe kulunkatzen dira, beren tximista jaurtitzen, eta beren kulunkara itzultzen berriro.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.

Haren itzalean, jatorri ezin asmatuzko beste bizpahiru gizaki kulunkatu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 45. orr.

Bi perlatxo kulunkatu ziren lapitzak nabarmenduriko begi ertzetan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 70. orr.

Enbarkazioa buruka eta alboka ere kulunkatzen ariko da, olatuengatik..Ametsa hormen gainetik eguzki argiune baten antzera kulunkatu eta desagertu zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 160. orr.

• 2 du ad oreka puntu edo ardatzari buruz alde batera eta bestera higiarazi.

Amonak besoetan atxiki zuen biloba, isil-isilik eta bizi-bizi kulunkatuz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 271. orr.

Begiak itxi eta burua kulunkatu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 24. orr.

Tente-tente, aldakak kulunkatzen, atzean zeukan aterantz joan zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Rodney Streeten egon behar zuen, umeak belaunen gainean kulunkatzen etxeko sukaldean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.

Aingeruek Maria oheratzerakoan kulunkatzen dituzten intsentsu ontzi handiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.

Mikel Strogoffek batzuetan itxaropen horiek bere burua kulunka zezaten uzten zuen, baina segituan konturatzen zen ameskeriak baino ez zirela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 377. orr.

Musikaren konpasean kulunkatu zuen bere gorputz hauskorra.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.

Lehendabiziko gauean lasai egin nuen lo, itsas soinuak kulunkaturik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 258. orr.

Frantzia bera zuten gogoratzen, [...] gure Ipar Euskal Herri xumea bere altzoan goxatzen eta kulunkatzen zuen Nazio puxant eta Aberri Handi egiazkoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 17. orr.

3 kulunka-leku lukunkatzeko lekua.

Nire kulunka- eta begira-lekua, edota entzun-lekua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.


kulunkatze iz oreka puntu edo ardatzari buruz alde batera eta bestera higitzea.

Barku batean doa eta barkua era bitxi batean mugitzen da, olatuak laburrak dira, kadentzia gozoa dute, sehaska kantu bat, kulunkatze berezi bat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 91. orr.

Adarren kulunkatzeari begiratuz esan nuen nirekiko: mugimenduak ez dira sekula existitzen erabat, iraganbideak dira, bi existentziaren arteko bitartekoak eta hutsarteak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 218. orr.


kulunkaulki (orobat kulunka-aulki) iz kulunkatzeko aulkia. ik kulunkari 3.

Bertan egiten zuen lo Olivierrek, zumezko kulunkaulki batean, manta bat hartuta.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 73. orr.

Antonio supazter txokoan dago, bera bezain zaharra den zurezko kulunkaulki batean eserita.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 133. orr.

Bizkitartean, gorputza, soin mehe hori, aurreraka eta atzeraka darama suaren aldera, kulunkaulkiarekin bat eginda.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 133. orr.

Halako batean azaldu ziren, horratik, ni kulunkaulkian lokartu berria nintzela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.

Barrualdera bultzatu ninduten, kulunkaulki batean eseri ninduten, haiek denak inguruan nituela.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 176. orr.

Eta hau, eta hau, eta hau, ari zen pentsatzen, eskaileretan gora, eskailerarteko sofagatik (amarena) farrez, baina goxotasunez, eta baita kulunka-aulkiagatik ere (aitarena).  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 111. orr.

Azkenean bukatu zuen, erdi aulkia, erdi besaulkia, erdi kulunka-aulkia, esan zuen hura gizon-aulkia zela eta aulki hartan bera bakarrik eseriko zela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 207. orr.


kuluska ik kuluxka.

kuluxka (orobat kuluska g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kuluxka agertzen da) 1 iz loaldi arina, edozein tokian egiten dena.

Oso lo gutxi egin nuen gau horretan -hamar edo hamabost minutuko kuluxka pare bat baino ez-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 349. orr.

Hor berean mahai aitzinean jarririk, burua besoen gainean pausaturik, kuluxka batean sartzen naiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 45. orr.

Joanesek oren pare bateko kuluxka bota zuen, etxeko lanei lotu aitzin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 26. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zahartua zen, zurbila, hanpatua eta arnasbehartua; hortxe lo zegoen, emakume zahartuen goiz-kuluxka egiten.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 39. orr.

3 lo kuluska (orobat lokuluska g.er.) lo kukuxka.

Senar-emazte zoriontsuak dendara erretiratu ziren lo kuluska bat egitera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 140. orr.

4 lo kuluxka (orobat lokuluxka g.er.)

Lo-kuluxka bat egin zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 36. orr.

Eguna argitu aurretik lo kuluxka egiteko erran ziguten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Tarte batean lo kuluxka bat egin dugu, goizaren eta arratsaldearen artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 33. orr.

Tarteka lo kuluxkak egiten zituen, tarteka esnatu egiten zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.

Bazkalondoan lo-kuluxka labur bat egin ondoren, indarrez gainezka esnatu zen Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 213. orr.

Bazkalosteko lo-kuluxka egin ondoren, ura eskatu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 28. orr.

Zeruan ez zegoen hodei arrastorik, eta haizea eta zuhaitz hostoak bazkalondoko lo-kuluxka egiten ari zirela zirudien, neke handi batek jota.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bazkalondoko lo kuluxka (4); lo kuluxka (62); lo kuluxka bat (21); lo kuluxka baten (3); lo kuluxka egin (5); lo kuluxka egiteko (5); lo kuluxka egiten (10)

lo kuluxkak (6); lo kuluxkak egiten (3)

lo kuluxkan (4)

lo kuluxkaren (4)

lo kuluska bat (3)

lo kuluxkarik egin (3)


kuluxkaka adlag burua logaleagatik kulunkatuz.

Kuluxkaka ari nintzen logalearen logalez.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

Logalearen logalez kuluxkaka, baina makinak idatzi eta idatzi segitzen du burua ez delako gelditzeko gai.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 215. orr.

· Pott egina nengoen, aulkian eserita, burua kuluxkaka.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 161. orr.


kuluxkatxo iz adkor kuluxka.

Etxera kuluxkatxo bat egitera joateko gogoa sortu zitzaion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

Esan zidaten etxera etorri eta lo-kuluxkatxo bat egiteko.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 232. orr.


kuma1 1 iz loeria.

Ez zen ohartu jadanik gaua zela, burdinaz kateaturik eroan zutela eta kumatik iratzarri zenean, ziega hits batean kausitu zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 71. orr.

2 lo-kuma logaleak eragiten duen astuntasuna. ik lohasma.

Aldartea gero eta atseginagoa nuen, lo-kuma eragiten zidana.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.


kuma2 ik kume.

kuma3 ik kima1.

kumaldi iz sabelaldia.

Ea nola zitekeen ni bezalako agurea -bera bezain agurea, bestalde, kumaldi berekoak baikara biok- halako neska gaztearekin ezkontzea  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 293. orr.


kumatxo
1 lo-kumatxo (orobat lokumatxo) adkor lo-kuma.

Lo-kumatxo bat egiten du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 101. orr.


kume (orobat kuma g.er.) 1 iz animalia jaioberria. ik ume 10.

Lehoiak harrapatzen eta zatitzen zuen ehiza lehoi-eme eta kumeentzat, harrapakinez betetzen zuen bere haitzuloa.  Elizen arteko biblia   Na 2,13

Kukuaren kumea beste txitak baino lehenago jaiotzen da. sugegorriak ez du erruten gainerako sugeek bezala eta kumeak bizirik jaiotzen dira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 109. orr.

Utzi joaten amari eta hartu kumeak.  Elizen arteko biblia   Dt 22,7

Hamar hilabeteko kumearekin zegoen animalia hil zutenean, eta kumeak ihes egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Ankerra da kumeekin, bereak ez balitu bezala. -Kumak egiteko zagok, arraioa! -esan zuen Mateok.  Elizen arteko biblia   Jb 39,16

Izan ere, lehenengo ugaztun emeek -ornitorrinkoek eta ekidnek- artean ez zuten kumeak kanporatzeko hodi bereizirik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 43. orr.

Enara listo dago habiak lokatzez egin eta kumak ateratzeko: gero eta eltxo gehiago baitabil airean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 140. orr.

Txakur emea lauzpabost kumez batera erdi ohi da -amonak gogotik egiten du barre-.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 23. orr.

Kumeak arrantzatzen ari zirela aspaldi zekien Jaurlaritzak.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Kumea besoetan daraman hartz bat bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.

Kumerik gabe utzi duten hartz emearekin topo egin nahiago, zentzugabekerietan dabilen ergelarekin baino.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,12

Botatako kume mokohandi larrugorriak berehala hiltzen dira habiatik kanpo.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 109. orr.

Aspaldian dakigu, tximuaren kumea dela gizakia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 7. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lehen abere-kumeak Jaunarentzat.  Elizen arteko biblia   Dt 15,19 tit

Atera du gerritik basurde-kumeak hiltzeko erabiltzen duen aizto zorrotza.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.

Txakal-kume bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 260. orr.

Pitbull kume batek bi belarriak moztuak zituen eta ia gangrenatuak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 94. orr.

Kuku-kumea jaun eta jabe geratzen da habian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 109. orr.

Galduta nengoan; marea beherakoan haitzetako lirdingetan trabatutako aingira-kume bat baino galduago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 245. orr.

Ontzijabeek «dirutza handia» ateratzen dutela legatz kumeen salerosketatik.  Berria - Ekonomia   2004-05-12

Sabaian, euli-kume bat armiarma-sare batean trabatu da, astindu eta borrokan dabil.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 104. orr.

3 hed

Izar-kumeak deituko die baten batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.

1989an, hilaren 26an, tornado kume moduko batek jo zuen Murtzia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.

Kutsaduraren kumea dela esan liteke: kutsadura handien dabilen tokian jausten baita euri azido dontsu hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.

4 adkor semea edo alaba.

Trebantziaz mintzatzera entseatu nintzaion, lagun baten kumeari zor zaionez, baina saioa erdi ustel atera zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.

Auzo berri samar batean ginen, familiabakarrekoen moda etorri arte hiriko klase goi-ertainetako kumeen habiaren ohiko kokalekua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

5 adkor (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, pertsonez mintzatuz)

Errebal kume peto-petoak, sudurretatik mukia dariela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 87. orr.

Kartzela-kumeek eta gezurtiek agintzen dute munduan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 64. orr.

Bularra zati bi egingo diat, hik aitari gurutzea nola jarri hion, halaxe, aingeru deabru beltzen batek hire arima infernura eraman dezan, arrantzale kume ugerdo hori!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 373. orr.

Basati kumeak!  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 48. orr.

Gazteluko higanot-kumea! -oihu egin zuen norbaitek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.

Hor dira beti nazi-kumeak, beti prest juduen edo musulmanen kontra jokatzeko, iduri baitu 1930-ko hamarkadan bizi garela.  Herria   2004-07-15

Paris ez duk bertan galtzeko toki txarra hi bezalako artista-kume batentzat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 291. orr.

Filologo kume gazteek berehala ekin diote bista-bistakoa den kontraesanari.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 13. orr.

Budapesteko aberats eta aberats-kumeen gizarte txinpartatsu hartan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 22. orr.

Herriko mutiletan adimen iluneko basajaun-kumeak baizik ez nituen ikusten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.

Urrutirako kontrolean botoi bat sakatzea aski du New Yorken edozein lau urteko gamelu-kumek, kanal pornoan kultura orokorra ikas dezan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 54. orr.

6 ahardi kume (irain hitza)

-Akabatu egingo haut, ahardi kume halakoa -pistola haztatu zuen-.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 272. orr.

-Zer diok, ahardi kume horrek?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 374. orr.

7 puta-kume ik putakume.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehen abere kume (3)

ahardi kumea (3); cannelle ren kumea (5); cannelleren kumea (4); kumea arra dela (3)

arrain kumeak (4); cannelle ren kumeak (4); lehen abere kumeak (6)

legatz kumeen (5)


kumetu, kume(tu), kumetzen da/du ad kume bihurtu.

Kumetzeko, arrautzak besteen habiatan jartzen ditu eta bere arrautza jarri aurretik habian zegoenetako bat lurrera botatzen du, habia egin duten hegaztiak ez daudenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 109. orr.


kumetxo iz kume txikia.

Kumetxoa urduria, ezinegona eta ederra izango da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 360. orr.

Oraindino kumetxo bat da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 216. orr.


kumino (corpusean komino soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian kumino agertzen da) iz landare ginbailduna, hazi txiki urrintsuak dituena (Cuminum cyminum).

Gero, Desiree eta haren ama itzultzen dira platerekin: oilaskoa borborka ari den tomatean, jengibre eta komino usaina dariola, arroza, entsalada eta ozpinetako sorta bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 223. orr.


kumit ik gomit.

kumitatu ik gomitatu.

kumuloninbo ik kumulu 3.

kumulu 1 iz hodei biribilkaren eta zurien multzoa, oinarri zabal eta laua duena.

Kumulu batek elurrezko bere zuritasun sinesgaitza zabaldu zuen zeru arbeltsuan gaindi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 279. orr.

Ninbo, kumulu eta zirruak ikusi zituen, harietan desegiten zirenak irudi apetatsuak osatu eta gero.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 43. orr.

Goizaldera ortzian zintzilaldi graziosean dilindan agertu zirru-kumulu multzoak mirets zitzakeen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 133. orr.

2 izarrez mintzatuz, mulkoa.

Astronomoek adierazi dutenez [...] berilioa aurkitu izan dute NGC 6397 kumuluan dauden bi izarretan.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Kumulu hori, gutxi gorabehera, orain dela 13.400 milioi urtekoa da.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Historia osoko pentsalaririk bikainenetakoak zeuden han bilduta, izar-kumulu miresgarri baten eran.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 190. orr.

3 kumulu-ninbo (orobat kumuloninbo) iz kolore gris iluneko hodei masa trinkoa, ekaitz gogorak sortzen dituena.

Begiak herts eta aldizka kumulu-ninboak zein estratu-kumuluak zitzaizkion argitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 146. orr.

Ortzaizean multzoturiko kumulu-ninbo astunak airez, sabelak haurrez bezala, husten eta hertzen ziren. Txingorra, berriz, bestelako prozesuetan eratzen eta ekoizten da: goranzko haize bertikal bortitzak dabiltzan kumuloninboen barruan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.


kunda iz martxa (?)

Zortzi bidaia jasangaitz, kunda itogarrian makurturik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 13. orr.

Kundak eta kundak, amaitzen ez diren ibili madarikatuak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 46. orr.

Goizean goiz, kundan zihoazela eta euren gauzak prestatzeko agindu zietenean, uko egin zioten hamabi euskal presoek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 138. orr.


kundatu ik kontatu.

kunder ik konder.

kuneiforme izond ziri itxura duena.

Karaktere kuneiformeen kopurua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Hiru eratan transkribatu zuten idazkera kuneiformearen hiru moldapen desberdinetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

Idazkera kuneiformez, sumeriar taulak dira, dudarik gabe, ezagutzen diren testurik zaharrenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 220. orr.

Arameraren garaipenik ohargarriena zera izan zen, bere idazkerak arrakasta izan zuela kuneiformea ordezten pertsieraren adierazpide gisa akemenestar-aldiaren ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.


kunetero iz adkor bide bazterrean ehortziriko pertsona.

Akordatu ahala memoriaren kantoiak gogor erasaten dituzte kuneteroen kontuek ere, 1936an hasitako gerra hark eragin eta gureganaino heltzen zaizkigun atzaparkaden artean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.


kunpliarazi ik konpliarazi.

kunplidu ik konplitu.

kunplimendu ik konplimendu.

kunplimentu ik konplimendu.

kunplitu ik konplitu.

kunplizio iz konplimendua, ele ona.

Kunplizio handitan luzatu gabe esan diet beretako batek Maggie ukitzen bazuen infernuan bukatuko zuela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 138. orr.

Uztazue gisa honetan egiten zuekiko kunplizioa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 97. orr.


kunprenitu ik konprenitu.

kunte ik konde.

kuntent ik kontent.

kuntre ik kontra.

kuota (orobat kota g.er.) 1 iz ordaindu edo hartu behar den diru kopuru batetik, bakoitzari dagokion zatia.

Aseguru-sarien kuotek izandako murrizketan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Legatzaren kuotak %9 igo ditu Bruselak Kantauri Itsasoan.  Berria - Ekonomia   2004-12-23

Beren merkatuko eta munduko irabazien kuotak handitzeko lehia gogorra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Euskaltelek %40ko kuota iritsi du EAEko banda zabalean.  Berria - Ekonomia   2004-09-02

Bruselak jarritako kuotak errespetatzeko eskatu diete Lapurdiko, Bretainiako eta Frantzia iparraldeko ontziei.  Berria - Ekonomia   2006-04-19

Ez dago argi Guardia Zibilaren eta Espaniako Poliziaren kuota %15 baino altuagoa edota baxuagoa izango den.  Berria - Mundua   2004-01-07

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emakumeek instituzioetan izan behar duten gutxieneko lekua zehazten du Kuota Legeak.  Berria - Mundua   2006-03-12

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Geldirik zegoen mundumerkatu baten gainean, hazkundea ezin etorri zen merkatu-kuotak irabaztetik baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Gamesaren Txinako merkatu kuota %38koa da.  Berria - Ekonomia   2004-11-06

HPEEk aurrenekoz ekoizpen-kuota nazionalak finkatu behar izan zituenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.

Datorren urterako arrantza kuotak erabakitzeko.  Berria - Ekonomia   2004-12-14

Golkoko antxoaren harrapaketa kuotak %85 murriztu nahi dituela.  Berria - Ekonomia   2004-12-16

Espainiak Frantziari emandako antxoa kuotaren truke.  Berria - Ekonomia   2006-04-14

Antxoa kuota funski apaltzen badio Europak Espainiari, honek eskaintza murritzagoa eginen dio Frantziari eta, legatz eta zapo kuota gutiago eskuratuko du.  Herria   2003-11-13

Europako Batzordeak Bizkaiko Behi esne kota horien partimen egokiagoa eskatuz.  Herria   2005-09-15

Kontsumo-kuotak kontrolatzeko.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 25. orr.

Nik botere kuotak aldarrikatzen ditut, baina bestela jokatzeko, ez berdin aritzeko.  Berria - Kultura   2006-04-30

4 ordainsaria.

Bazkideen kuotak oso altuak dira.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 380. orr.

Gizarte segurantzari ordaintzen dioten kuotatik diru hori kentzea.  Berria - Ekonomia   2006-02-12

Urteroko kuota ordaintzen ez dutenek ezingo dute aldizkaria etxean jaso.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Hileroko kuota bankuaren bidez pagatzen duten 101.459 kideen zerrenda.  Berria - Ekonomia   2004-11-11

Funtsaren bitartekoak apurka-apurka gehitu dira -kuotak jaso, Jaulkipen Bereziko Eskubideak atera, maileguen akordio orokorrak egin dira-.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

20 urterako 120.000 euroko hipoteka dutenei kuota bost euro merkatu zaie hilean.  Berria - Ekonomia   2004-12-17

Kuoten diruaren parte bat Euskal Herrira itzultzea.  Berria - Ekonomia   2006-02-12

ELAk diru sarreren %81 kuotetatik biltzen du.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

Kuota ezarri die nazioarteko erakundeak gaizkatatik eratorritako produktuen esportazioari.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Aspen, pilotariek, langilearen kuotaz gain, enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotaren zati bat ordaintzen dute  Berria - Kirola   2006-04-06

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Era berean, datozen urte bietan bazkideek ez dutela kuota igoerarik izango ere aurreratu du.  Berria - Kirola   2004-09-07

Bazkideen kuota ordainketa maiatzera aurreratuta egingo da.  Berria - Kirola   2004-04-22

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bazkide kuotaren baldintzen azterketa.  Berria - Kultura   2006-04-22

Ez al zintuen konbentzitu sindikatu-kuota ez ordaintzeko?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 447. orr.

Telefonicak, berriz, abonu kuota %4,35 igotzeko asmoa du.  Berria - Ekonomia   2004-01-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkartasun kuota (4); hileroko kuota (8); kuota galtzen ari (3); kuota ofiziala (4); kuota ordaindu (7); kuota ordaintzeko (3); kuota ordaintzen (4); merkatu kuota (24); merkatu kuota galtzen (3); produkzio kuota (3)

arrantza kuotak (3); bazkideen kuotak (3); kuotak erosi (3); kuotak ezarri (6); kuotak ezartzeko (4); kuotak igo (3); merkatu kuotak (4); ordaindu beharreko kuotak (3)

kuotaren zati (3); merkatu kuotaren (4)

kuoten sistema (3); merkatu kuoten (3)


kupe 1 iz lau gurpileko zalgurdi itxia, bi eserlekukoa.

Hantxe metatzen ziren, anabasa batean, xabanak, kabrioletak, puntukoak, gondolak, kalesak, kupeak, omnibusak, mota guztietako kotxe andana bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 56. orr.

Zalgurdiak ugari hara-hona, eta tarantas eta telegak ez ezik, baita kupeak eta kalesak ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 414. orr.

Ondoren, aurkarien durduzamendua profitatuz, zabaldu zuen arin batean bere kupearen bortañoa, bultzatu ninduen barnerantz deus konprenitu ahal izan nezan baino lehen, itxi zuen kupea, jarri zen bere aulkian eta trostan partitu zen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 57. orr.

-Jauna, Ruspit nauzu, nik ere badut kupe bat, hirurogei sos aulkia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 56. orr.

2

Coronilla de Aragon-eko diligentziaren kupean jarrita jalgi naiz Tolosatik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 179. orr.


kupel (orobat kupela g.er. eta gupel g.er.) 1 iz upela.

Bosten bat metro harantzago, kare hautsez osatutako errektangelu baten erdian, saihets-hezur zerrenda bat azaltzen zen; lehen begiratuan, uztaiak agerian zituen kupel baten tankera hartzen zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.

Eta ahoz ari zenak sagardotegiko kupelaren jiran totelduko zuen bere kanta-saioa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 107. orr.

Edateko berriz ura, putzu azal batetik, idiekin, kupel batean ekartzen ziguten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 152. orr.

Datorren udatzenean [...] epuru pinportak bilduko dituk zakuka, eta jinebraz beteko hiru kupel, eta akabo orduan nere tripako min guziak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.

Learza eta Matxalako zenbait etxetan kupelak irauliz, jantziak ohostuz, jendea inolako gupidarik gabe bertan garbituz, eta azkonak, arranbelak, labanak eta zernahi gauza lapurtuz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 133. orr.

Mahats biltzea saskitaraka, orgetako gupelen betetzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.

Gerrako frontetik ihes egin eta baserriko kupel batean gordeko du bere burua.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 146. orr.

Taxi-gidari filosofiko bat, itsas armadako jantziak janzten zituena eta gerriaren inguruan itzelezko kupela zeukana.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 35. orr.

Gure kupel literarioa ahitu egin zaigu.  Berria - Kultura   2004-03-20

2 (danbor gisa erabilia)

Aurtengo San Sebastian eguneko bandera jaitsieran, gainera, Union Artesanako danborradan 12 emakumezko aterako dira kupela joz.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

3 (hitz elkartuetan)

Garbi-garbia zegoela kupela, esan zuen kupel jabeak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 134. orr.

· Fahd erregea hil eta hurrengo egunean petrolio kupelak marka historikoa gainditu zuen: 55 dolar.  Berria - Harian   2005-08-04


kupeldegi iz kupelak dauden sotoa edo bilegia.

Jeneralak kupeldegian edo basoan ematen zituen goizak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Antzokietako emanaldiak hasi baino ordubete lehenago, ardo balienteen zaleak Esterhazy printzearen jauregiko kupeldegietan biltzen ziren isilpean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Nire aitak kupeldegiko hegaletako bat goraino bete zian horrelako ardoz, egun haren oroitzapena bizirik edukitzeko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 102. orr.


kupeldun (corpusean kupeladun soilik) izond kupela duena; kupelak dituena.

Han ziren, eguerditan, astoek garraiatu orga kupeladunak, eta bertsulariak, eta Landare Abesbatza, dultzaineroak, sagardo jastatzea eta gaitzeko giroa oroz gainetik.  Herria   2001-05-24


kupeleratu, kupelera(tu), kupeleratzen du ad kupelean sartu.

1500 kilo sagar erosi dituzte Donaixtiko Eztigar kooperatibari, sagar hori jo, pasta dolarean tinkatu eta sagar-zukua edo jusa kupeleratu, ondotik haren jastatzeko aukera emanez han zagon jendeari.  Herria   2005-11-17


kupelkadaka adlag kupela neurri gisa erabiliz; kopuru handietan.

Bitartean, halatan ere, berak ere edaten zuen, garagardoa kupelkadaka.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 46. orr.


kupida ik gupida.

kupidabako ik gupidabako.

kupidagabe ik gupidagabe.

kupidarazi ik gupidarazi.

kupidatsu ik gupidatsu.

kupido (orobat K larriz) 1 iz maitasunaren jainkoa, gezia jaurtikitzen dionari maitemina eragiten diona.

Izaskun eta Luis-Koldo Kupidok geziz josirik mahairatu zitzaizkigun.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 105. orr.

Ordea, Kupidok bere buirakako gezi batekin zauritu baninduen, zergatik ez zuen Sararen bihotza zaurituko, beste gezi batekin?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 113. orr.

Kupidoren geziak badu halako indarrik?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 100. orr.

2 pl

Eta gero Kupidoei errieta egin zien, eta agindu zien pailazo-txanoak eramateko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 280. orr.

Kupidoek gorroto baitute inork eurei barre egitea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 281. orr.

-Ene kupido postal-eramaile adiskidetsuak! -Lockhartek, irribarrez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.

3 Kupidoren irudia.

Masail guriko kupido txiki batzuk ageri ziren jolasean, animali buruak, txerri saiheskiak, saltxitxoi girlandak inguruan zituztela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.


kupitu, kupi, kupitzen 1 da ad gupidatu.

Ez zen kupitu, eta ez zuen piztu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 97. orr.

-Kupitzen naiz zutaz, Tom.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 92. orr.

Italia bizitzen ari den giro nazionalista sutsua ez duk egokiena atzerritar batekin kupitzeko, ezta atzerritar hori alemana izanda ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 246. orr.

-Bada ez zaitezela kupitu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 92. orr.

-Ondo da -esan nion kupituta-.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 23. orr.

Honetan nengoela, neure buruaz kupitzen, ateko telefonotxoak jo zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 90. orr.

-Arreba maitea -erantzun zion anaiak, kupiturik-: hobe dun beste norabait abiatzea, horra ez haiz iritsiko eta.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 36. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Begirale kupitua zalantzan geratu da, neskaren ondoan gelditu beharko ote lukeen,  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 32. orr.


kupla ik kuple.

kuple (orobat kupla g.er.) iz ipar bikotea.

Zorionak kuple berri huni!  Herria   2001-09-13

Goresmenak, eta zorionak kuple gazte huni.  Herria   2003-10-23

Ezkontzaz elgarretaratu diren bi kuple hauier zorionak desiratzen diotegu eta goresmenak burasoeri.  Herria   2005-10-06

Denboran zernahi ugatz balin bazen Europako mendi mazeletan, gaur egun 130 kuple baizik ez dira kondatzen, horietan 110 Pirineotako bi alderdietan.  Herria   2003-01-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kuple gazte (14); kuple gazte huni (8); kuple gaztea (3); kuple gazteari (8)


kupleka adlag ipar bikoteka.

Kupleka, 1° Laure Apecetche - Xiril Alvarez.  Herria   2003-07-03


kupo 1 iz multzo batetik izendatzen den zatia.

Espainiako Gobernuak mundu zabaleko hainbat agintarirekin immigranteen kupoak negoziatzeko egin dituen ahaleginak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Ridaok argitu duenez, legearen aldaketarekin mossoetara gehi daitezkeen Espainiako polizien eta guardia zibilen kupoa %10era jaitsiko da.  Berria - Mundua   2004-01-07

San Jose XIII.ak ez zuen hutsik egin, eta argi azaldu zuen baldintza normaletan, kupo eta mugarik gabe, Kantauriko eta Atlantikoko kostetako traineru boteretsuena dela.  Berria - Kirola   2004-09-14

Eta beste kupo bat, neska gehiago eskatzen dituzte jarraian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Norentzat da mezu hori? [..] nik esango dizuet zertara datorren: ez, noski, mezua behar den bezala komunikatzera, baizik eta euskararekiko kupoa kitatzera, besterik gabe.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 119. orr.

2 (euskal kontzertu ekonomikoan)

Kupoaren Legea oso konplexua da.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

Iaz kupoaren bidez Espainiako Gobernuari 1.200 milioi euro ordaindu zizkion Jaurlaritzak.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

32,2 milioien kontuan ados ez jartzeaz gain, iazko Kupoa kalkulatzeko irizpide ezberdinak dituztela dio.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

2001. urteko kupoaren likidazioa izan zen gatazkaren abiapuntua.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Halaber salatu zuen Nafarroak datorren urtean diru gehiago jarri beharko duela «inposaturiko kupo bat baino ez den Kontzertu ekonomikoan».  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Kupoaren negoziazioa, Ekarpen Lege berria, edo Sozietate Zergaren erreforma. Jaurlaritzak dirutza hori aurreratuko du, eta gero kopuru hori Espainiari ordaintzen dion Kupotik kenduko du.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

Zerbitzu horiek kupotik deskontatu beharko lirateke.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

Espainiari ordaindu beharreko kupoa: heldu den urtean Nafarroak oraindik eskuratu ez dituen eskumenak eta errege etxea edo armada finantzatzeko 487.722.613 euro ordaindu beharko dizkio Espainiako Gobernuari Itun Ekonomikoaren bidez.  Berria - Harian   2005-12-23

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Realak beteta daukalako atzerritar kupoa.  Berria - Kirola   2004-09-29

Seme-alabak dituzten guraso bakarreko familien etxebizitza kupoan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-25

Izan ere, ez al du Altzak bere zementu-tasa, zementu-kupoa, edo dena delakoa, ongi eta sobera bete?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kupoa gainditzeagatik ordaindu (3); kupoa kalkulatzeko (3); ordaindu beharreko kupoa (3)

kupoaren auzia (3); kupoaren bidez (4); kupoaren ordainketatik (3); kupoaren sistema (3); urteko kupoaren (3)

kupotik kenduko du (3); ordaindu beharreko kupotik (4)


kupoi 1 iz zerbait kobratzeko edo jasotzeko balio duen txartela edo txartel zatia.

Hilero kobratu beharreko kupoiak. Farmaziatik itzultzen zenean mahaira esertzen zen eta kupoiak itsasten zituen pozez gainezka.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 68. orr.

Gure azukre errazionamenduko kupoi guztiak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.

Gauza ziurra da behea jo zuela ondarez, Herri Ogasuneko diru-txartelen "kupoia ebakitzen ez zuelako", eta landetxeen administrazioa "mamsér" (sasikume) baten esku utzi zuelako.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.

Bakoitzari hamar dolarren balioko kupoi bat eman zion, kasino barruan aldatu eta jokatzeko.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 76. orr.

2 hed

Bidebarrieta kalean ONCEko kupoiak saltzen ari den Lucrecia Mateosek.  Berria - Harian   2005-08-19

Bertaratu eta hiru kupoi erosi zituen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 117. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Husseinen agintearen alde emandako «laguntzaren» truke, pertsona edo egitura horiek Irakeko agintari goren ohiak sinatutako kupoi andana eskuratu ei zuten eta hauek petrolio enpresei berriz saltzeko aukera bazuten.  Berria - Mundua   2004-01-28

Gure kupoi ekarleak alemaniarrek eraman dituztenez, ez daukagu ez kupoirik ez koiperik; gure errazionamenduko bost liburuxkak besterik ez zaigu geratzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 228. orr.

Gure kupoi hornitzaileak espetxetik libre utzi dituzte, eskerrak!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 245. orr.

Kasualitatez, ezaguna zuen kupoi-saltzailea, eta itsua izango zen, baina indartsua ere bai.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gazta, haragia eta ogia erosteko errazionamendu kupoi batez gainera, marmelada flasko bat besterik ez diogu oparitu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 146. orr.

Setio egoera jarri dute, eta gurin kupoi bat gutxiago eman behar diete denei.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 110. orr.

Alokairua ez kobratzeaz gainera, keroseno eta oihal kupoiak eskaini zizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 157. orr.


kupula 1 iz esfera erdiaren forma duen ganga.

Ezin konta ahal eliza eta monasterio daude gure Rus santu eta jainkozale honetako luze-zabal osoan barreiaturik, beren kupula, gopoil eta gurutzeekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 164. orr.

Han goian, tontorrean, kupula bat dago, zortzi zutabek eutsia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.

Tronuaren goiko aldean, kupularen esfera ia osoaren biribila margotuz, zeruaren irudia zegoen marrazkiz irudikaturik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 94. orr.

Kupula erregular bat, biribila, goitik beheraino zinkezko xaflaz estalia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

Eliza zahar batek bere bost kupula distiratsuak agertzen zituen zuhaitz eta teilatu haien guztien gainetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 364. orr.

Eliz dorreko kupula sabel-handiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.

Kupula bizantziarrak, berdez eta urrez koloreztatuak, nabari ziren zeruaren atzealde grisean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 240. orr.

Kupula hemisferiko bat da femur edo izterrezurraren burua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.

Kristalezko kupulapean geunden eserita, eta zerbait jakinarazi zidan eraikinari buruz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 88. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Harry zeramana malda pikoan behera joan zen, sakonunearen erdian zegoen kupula-formako amaraun lainotsura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 231. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kupula formako (4)


kupuladun izond kupula duena; kupulak dituena.

Atzealdean eliza ortodoxo batenak iruditu zitzaizkidan bi dorre kupuladunen silueta-edo ikusten zen, laino artean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 46. orr.

Eraikinaren gorenean, hogeita lau leihoekiko areto kupuladun bat egin nahi nuke, materialik onenak erabiliz, arte eta simetria gorenekin.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 223. orr.

Askoz bero handiagoa egiten zuen kupuladun eremu zabal eta biribil hartan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urregorrizko kupuladun elizak (3)


kur
1 kur-kur-kur (orobat kurkurkur) adlag (onomatopeia)

Arrezkero legortea danean euri-eske kur-kur-kur ari izaten da okila.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 214. orr.

Etxolaren atetik, ostera, Miseria kur-kur-kur irriz ari zen eta gero, diru doi baten truke, joaten utzi zien.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 83. orr.

Beti badabila beraz kur kur kur, edo berdin kar kar kar, nik dakita eta nork daki azkenean?  Herria   2004-04-22

Eta Emma, kurkurkur nitaz trufatuko zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 167. orr.


kura iz sendatzea.

Ba, gainean zituen arropa zikin guziak kendu behar izandu zizkion medikuak, garbitu eta kura egiteko, eta nik lagundu nion.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 130. orr.


kuraia (orobat kuraie g.er.) 1 iz adorea, bihotza, kemena.

Nik erraten nion kontuz ibiltzeko, ez ginela ohituak, toki arriskutsua zela... denbora berean, halere, haren kuraia miresten nuelarik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 64. orr.

Kuraia hartuz, erantzun nion: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 101. orr.

Azpimarratu du ere behar zitzaiola kuraia eman haurrari eta ez beti gaitzitu ez duelarik erreusitzen.  Herria   2002-10-10

Ezin erabakirik zebilen Andreasek nondik ateratzen zituen kuraia eta indarra.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.

Behar zen kuraia izan kasetarien partez holako baten egiteko, kasu horietan ez baitira hain goxoak Errusiar poliziak, behar zen ere kuraia izan Txetxeniarren aldetik erran dutenen erraiteko kameraren aitzinean aurpegia gorderik gabe.  Herria   2003-03-10

Kuraia izan du lanean, kuraia ere familiako nahigabeen jasaiteko.  Herria   2004-10-28

Xantza on zuri Beñat Auroy eta kuraia!  Herria   2001-03-22

Beharrik ene inguruan gazteak baditut, zinez ohargarriak direnak eta kuraia haundikoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 116. orr.

Atxik kuraia oraino zenbait oren, heldu gira.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 134. orr.

Izan kuraie zure lan handiari buruz, eta ez adiorik!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 170. orr.

Sekulako kuraiarekin gure soldadoek, baioneta hutsak eskuetan, bertze alderdirat botatu zituzten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.

Nor edo bederen zer nintzen errateko kuraiarik ez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 119. orr.

Kuraiarekin burura dezatela beren sasoina.  Herria   2005-04-14

Kuraiaz beterik ene soldadoek, sei, zazpi metra barna inguruan den arroila pasatzen dute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 96. orr.

Ni, beti bezala, makilarik gabe, eta kuraia xuhur; "gibelerako bidea" edo Repli stratégique delakoa gogoratzen zait eta beste karrika bat hartzea erabakitzen dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 41. orr.

2 kuraia on

-Kuraia on, Paxkal.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 179. orr.

Ez izi eta kuraia on.  Herria   2004-10-21

Denen izenean kuraia on eta xantza on zuen lanetan.  Herria   2001-04-05

Kuraia on beraz gure auzapezeri.  Herria   2001-03-22

Atxik eta iraun, kuraia on guzieri.  Herria   2005-07-07

Kuraia on guzieri, atxik eta iraun.  Herria   2003-07-24

Deneri kuraia on urtea berriz hasteko lanean.  Herria   2004-09-02

Geroztik ainitzek laneko bidea hartua dute, haurrek eskolaratekoa, orori goraintzi eta kuraia on.  Herria   2005-09-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desiratzen diotegu kuraia (3); har kuraia (4); kuraia emaiten (3); kuraia ematen (3); kuraia falta (7); kuraia handi (3); kuraia har (3); kuraia hartu (3); kuraia izan (6); kuraia on (41); kuraia on guzieri (4); segitzeko kuraia (3)

kuraiaz beterik (5)

kuraie on (4)


kuraiadun (corpusean kuraidun soilik) iz kuraia duena, bihoztuna.

Beste beilari kuraidun batzuk bidea segitu dute Otxagabiarat buruz, Muskildako Andredena Mariaren beila iragaiten baitzen biharamunean.  Herria   2005-09-15


kuraiastatu, kuraiasta, kuraiastaten du ad ipar kuraiatu, adoretu.

Goizetik izanen da beraz mogimendu, 400 bat haur hurbil etorri beharrak baitira, Iparraldeko xoko guzietarik beren ikastolako bertsulari lagunen entzutera, kuraiastatzera edo berdin txalotzera.  Herria   2003-06-05


kuraiatsu iz kuraia handikoa, adoretsua.

Presuna kuraiatsu eta bertute handikoa izan da bururaino.  Herria   2001-06-14

Soldadu ibilia da gerran, eta gudari kuraiatsuaren eta abertzale berdin ezinaren domina erantsi berri dio ordurako ondo irabazia zuen poeta sonari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 54. orr.


kuraiatu, kuraia(tu), kuraiatzen du ad kuraia eman, adoretu.

Gure herritarrek eman etsenpluak fruituak ekarri zituen: polonesak eta alemanak ere lanari lotu ziren, baitzen segur egitekorik: ustelurrindu eta beheitikoak hustu typhusdunak artatu eta kuraiatu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.

Beste bat salatua izan zen bere lagun zenbaiten kuraiatzen arizan zelakotz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 94. orr.

Gure herritarrek eman etsenpluak fruituak ekarri zituen: polonesak eta alemanak ere lanari lotu ziren, baitzen segur egitekorik: ustelurrindu eta beheitikoak hustu typhusdunak artatu eta kuraiatu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.


kuraie ik kuraia.

kuraios iz kuraiatsua, adoretsua.

Ingurukoen laguntzarekin, beti aitzina doan ama kuraiosa.  Herria   2004-09-23

Halaz aldi berean kuraiosak eta lazoak ginen, ausartak eta herabeak, elekariak eta mutuak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 146. orr.

Kuraiosarena egitera entseatu nintzen eta fermuki erran nion: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 80. orr.

Gizon zardaiaren so kuraios, fermu eta umila.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 146. orr.


kuranderitza iz petrikilotza.

Ongi sumatua dizut, kontu biltzen nabilela: herri musikan, bertsokantaritzan, kontukontaritzan, kuranderitzan, sorginkeritan, sineskeritan eta oro har herri literatura guzian, kasta horietako jendajea nabarmentzen dela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 120. orr.


kurandero iz petrikiloa.

Kuranderoa zuan eta Oriorako bidean zian etxea.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 161. orr.

Oraindik ere, osasunez nola gabiltzan ikusteko, maiz egiten dugu pizaren eta odolaren analisia, eta iruditzen zaigu munduko gauzarik zientifikoena dela, eta ez duela deus ikustekorik garai bateko kurandero eta azti zaharrekin  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 70. orr.


kurare iz izen bereko zuhaitzetik ateratzen duten pozoi hilgarria, hegoamerikar zenbait indiarrek, geziak pozoitzeko erabiltzen dutena, eta medikuntzan ere erabiltzen dena.

Kurarea (gezietan erabiltzeko pozoi hilgarri bat, lehenik hamaseigarren mendean Perun aurkitua) eta nerbio-gasa [...], kolinesterosaren inhibitzaile dira, hau da, gelditu egiten dute kolinesterosaren eragina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 226. orr.

Kurarearen kideko substantzia sintetikoak erabiltzen dira kirurgian (dosi txikitan) muskuluak erlaxatzeko, eta, hartara, anestesiaren efektuak indartzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.


kurba 1 iz zati zuzenik ez duen lerroa, norabidea aldatuz doan lerroa.

Eta globo bitxi hori, kurba handi bat eginik, itsasoan urruti erori zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 393. orr.

Gero beso batek ahora eraman izan balu bezalakoxe kurba egin zuen loreak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 298. orr.

Pilareen ertz finek, egituren kurba dotoreek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.

Ile beltz distiratsua zuen, erdian artesiaz erdibitua eta kurba luze batean belarrien atzera orraztua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 265. orr.

Titiburu gorrituak gogor-gogorrak ageri ziren, kurba delikatuek dar-dar egiten zuten leun, eta Zé Luisek burua hondoratu zuen bien artean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.

Lepoaren kurba zuria.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 46. orr.

Bere gerriaren kurba aldakorra.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 158. orr.

Nire eskua fereka eta fereka ibili zen jainkosa haren kurbetan zehar.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 150. orr.

2 (matematikan)

Maskor itxurako kurba bat asmatu zuen, konkoidea. maskor itxurako kurba bat asmatu zuen, konkoidea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 203. orr.

Maximoak eta minimoak: kurba gorenean edo beherenean dagoen lekua; inflexio-puntuak: kurbak kurbadura aldatzen duen lekua, gorantz irekia izatetik beherantz irekia izatera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 361. orr.

Trigonometrian ere kurbaren eta zuzenaren arteko erlazioan zegoela koska.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 252. orr.

Kurba bati jarraitzen dion puntu baten mugimenduaren norabidea kurbaren ukitzailea da, puntuaren kokaleku bakoitzean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 362. orr.

Kurbak erakusten du haur batek adin batekin izan beharko lukeen garaiera eta pisu ideala.  Berria - Gaiak   2006-04-29

Kurba zikloide bat marraztu zuen planoaren gainean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 177. orr.

Ekuazio diferentzialak, kurben azterketa, zenbaki konplexuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Produkzio-kurben panel handiak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 31. orr.

Biztanleria-kurba batek goraka egiten duen puntua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.

Grafiko bat, hazkunde-kurba bat, adin-piramide bat, banaketa-hodei bat enuntziatuak dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 97. orr.

Horretarako, oxigeno kurbak erabiltzen dira, eta kurba hori lortzeko ibaiaren oxigeno maila neurtu behar da, denbora jakin batez jarraian.  Berria - Gaiak   2004-01-23

Teilaren pisuak angeluetatik beheraka bultzatzen zituelarik, muturretan boluta-kurbak egiten hasi omen ziren horretara behartuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.

Potentzia kurba ez da lehen bezain horizontala.  Berria - Kirola   2006-03-09

4 errepideetan, bihurgunea.

Agiña Txikiak errebueltan ikusi zuen aurre hartzeko aukera, eta barrutik hartu zuen kurba.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 18. orr.

"Kontuz kurba honekin, hementxe hil nintzen ni eta" esan zuenean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 79. orr.

Gizon handi batek nahi gabeko bulkada eman zion trenak kurba bat hartzean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 30. orr.

Bagoiak kurba batean abiadura mantsotu zuenean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 143. orr.


kurbadun izond kurbatua.

Turbina bertikalak eta pala kurbadunak erabili nahi dituzte.  Berria - Gaiak   2004-07-08

Kurbadun akabera izango dute gela horiek.  Berria - Kultura   2004-05-25


kurbadura ik kurbatura.

kurbarazi, kurbaraz, kurbarazten du ad kurbatzera behartu.

Zeren eta lenteak marra berez xuxenak kurbarazten baitzituen eta kurbak kurbaraztenago, aise begizta genezakeen eta hauteman, halarik ere, objektiboa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 96. orr.


kurbatu, kurba(tu), kurbatzen 1 da/du ad kurba baten itxura hartu edo eman.

Arkua, berriz, korda tinkatuak ezartzen dizkion mugen eraginez kurbatzen da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 252. orr.

Metal malgua kurbatuz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 110. orr.

Materiak eta energiak sare hori kurbatu egiten dute.  Berria - Harian   2005-02-11

Mattini aurpegiko giharrak gogortu zitzaizkion, bekokia zimurtu, eta bizkarrezurra okertu, bihurritu eta kurbatu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.

Sateliteak lau giroskopio dauzka, errotazio higiduran Lurrak espazio-denbora kurbatzen duela egiaztatzeko.  Berria - Gaiak   2004-04-21

Lerroa ezin zuzenago luzatzen zen tarte batez; gero, eskumuturraren higitze doi atzemanarekin batera, kurbatzen hasten zen, perfekzio geometriko osoa ageri zuen trazadura zalantzagabean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Lerro biotako bata zuzena da eta bestea kurbatua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 216. orr.

Kanpoaldeko geruza kurbatu gogor bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.

Azal kurbatua.  Berria - Kultura   2004-05-02

Beira puska kurbatu soil batek ezin duela irudi perfekturik eman.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.

Hura izan zen irudi kurbatu baten lehen koadratura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.

Telefono postez posterako kable apur bat kurbatuen sabelak imajinatu zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 51. orr.

Are ustekabe handiagoa eragin zuen bigarren teoria horrekin, espazioa eta denbora kurbatuak zirela esanda.  Berria - Gaiak   2004-04-21

· Aingira batek arroka artean geldirik dagoenean egiten duen dardara kurbatu bera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.


kurbatura (orobat kurbadura) iz norabide jakin batekiko desbideratze jarraitua. ik okerdura 2.

Kornea [...] ez da guztiz esferikoa, baizik eta kurbatura handiagoa du erdialdean ertzetan baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.

Akats hori erraz zuzentzen da kurbatura konpentsagarria duten betaurrekoen bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 100. orr.

Aldaera hauetan garrantzizkoenetako bat argiztapen-gradientea da, gainazal batek bere kurbaturaren eraginez izaten duen argiztapen-aldaera progresiboa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Inflexio-puntuak: kurbak kurbadura aldatzen duen lekua, gorantz irekia izatetik beherantz irekia izatera Newtonen grabitatea, kurbadura horren ondorioa da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 361. orr.


kurbo izond makotua, kurbatua.

-Ziur nauk itsasoari hemendik beha egon ondoren, gu bezala, esan zuela Arkimedesek kurboa zela isurkari guztien gainazala; kurboa, Lurra bezala: bai ur gazia itsasoan, bai kafe espresoa nire kikaran.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 472. orr.

Irudi hori planoa ala kurboa den batere garrantziarik ez duen gauza da. Ez zegoen golde kurboaren eroale indartsurik, ez inork sororik burdinaz harrotzen zekien, ez sastrakarik lurperatzen, ez zuhaitz garaien adarrik aihotzez inausten.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.


kurdiar izlag/iz kurdua.

Irak iparraldean, Kurdiar lurraldeko hiri nagusian, Mozul-en, bahitua izan da astelehenean Basile Georges Casmoussa, apezpiku katolikoa.  Herria   2005-01-20

Kurdiarrak espultsioaren kontra gogor egin zuen giza elkarteen laguntzarekin.  Herria   2004-12-23


kurdistandar izlag Kurdistango herritarra. ik kurdu 2.

EBk behartu zuen Ankara kurdistandarrak berriz epaitzera, aurreneko auzia zuzena izan ez zelakoan.  Berria - Mundua   2004-03-13

Damaskoko gobernuak herritar arabiarrak kurdistandarren aurka xaxatu eta armatu dituela salatu zuten atzo.  Berria - Mundua   2004-03-18


kurdo ik kurdu.

kurdu (orobat kurdo g.er.) 1 izond Asiako eskualde den Kurdistangoa, Kurdistani dagokiona.

1946an, Iraneko Errepublika Kurdua erori zenean. Familia kurdu batean jaio zen 1923an.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.

Han tribu asko zeuden, kurdu nomaden kanpamentuak beren oihal-etxola handiekin.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 51. orr.

Herri kurdua bizirik dago, eta ezerk ez du eraitsiko haren bandera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.

Milaka eta milaka herritar kurdu bildu ziren atzo iluntzean Ulucanlarreko espetxearen aurrean.  Berria - Mundua   2004-06-10

Argiketari kurdu baten laguntzaile hasi nintzen lanean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 77. orr.

Koblakari kurdu eta turkiarrek gordetako tradizio ahozkoa. Beti jantzi kurdu txukun-txukun batekin etortzen zitzaigun, gerrian gider zuriko pistola batekin.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 9. orr.

Ama supermerkatu baten arduradun, anaia jeneral eginik, eta ni, berriz, film kurdu bat egiten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 66. orr.

Ez neukan hotelean Ismet kurduaren mezurik zain.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 74. orr.

Aretoan bi bey kurdu zeuden, Ismail Aga -jabetzen administratzailea- eta bi guardia, baita lur urrunetatik iritsitako derbitxe batzuk ere.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 90. orr.

Ez dago argi ekintzailea turkiarra edo kurdua den.  Berria - Mundua   2006-04-08

Lur hura kurdua zen, ordea.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 63. orr.

Garai batean hamar izatera ailegatu ziren, kurduak gehienak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 84. orr.

• 2 iz Kurdistango herritarra.

Atatürk jenerala izan zen arrakastaren giltza, berak gidatu baitzuen greko, kurdu eta armeniarren aurkako borroka.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.

Turkiarrak joan zirenean, kurdu bihurtu zen atzera, Xeikh Mahmud kurduen erregearen erregetza garaian.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 5. orr.

Igandean Belgikako Poliziak 55 kurdu atxilotu zituen.  Berria - Mundua   2004-03-16

Gasa erabiliz milaka kurdu hil zituen Ali Hassan al Majidek 1987. urtean.  Berria - Mundua   2004-12-19

Orotara hamar mila kurdu bildu ziren ekitaldian.  Berria - Mundua   2006-03-31

Kurdu abertzaleen erreakzioak.  Berria - Mundua   2004-07-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi kurdu (3); bey kurdu (6); bost gerrillari kurdu (5); diputatu kurdu (3); gerrillari kurdu (7); jantzi kurdu (3)

arazo kurdua (10); herri kurdua (3); jalal talabani kurdua (4)

alderdi kurduak (3); bey kurduak (5); herri kurduak (4); hoshiar zebari kurduak (3); presidente kurduak (3); sunita eta kurduak (3); talde kurduak (3); xiitak eta kurduak (4)

arazo kurduaren (5); herri kurduaren (9)

bey kurduek (6); buruzagi kurduek (5); xiitek eta kurduek (5)

arabiarren eta kurduen (4); diputatu kurduen (3); gerrillari kurduen (5); kurduen aldarrikapenak (3); kurduen arazoa (4); kurduen arteko borrokak (3); kurduen auzia (3); kurduen eskubideak (6); manifestari kurduen (3)


kurduar izlag/iz kurdua.

Urteotan emakume kurduarraren osasun egoerak txarrera egin du eta Ankarako gobernuak, kartzelan hil daitekeen beldur, ateratzeko aukera eskaini berari soilik barkamena emanez.  Berria - Mundua   2004-04-22

Bertan turkiar jatorriko herritarrak bizi dira nagusiki eta tartean kurduarrak ere.  Berria - Mundua   2004-06-10


kurduera iz kurduen hizkuntza.

Kurduak ziren nire bidaide guztiak, kurdueraz mintzatzen ziren.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 57. orr.

Kurdueraz hitz eginaraziko niola.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 46. orr.

Ni, berriz, eskolara hasi nintzen berriro; kurdueraz erakusten ziguten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.

Eskolan kurdueraz ikasteko eta telebista publikoan kurduerazko saioak emateko neurriak hartu ditu Ankarak.  Berria - Mundua   2004-10-03

Oso kurduera ederrean idatzita zeuden.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 38. orr.

"Ezin dut aurrera jarraitu; atxilotu egin naute", esan nion kurdueraz.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 118. orr.

Aita Bagdad Irratia entzuten ari zen, Herriaren Ahotsa, eta, aldi berean, kurduerara itzultzen zigun dena.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 20. orr.

Arabieraz, kurdueraz eta turkmenieraz idatzitako aleak banatu dituzte.  Berria - Harian   2005-10-15

Egunero, erregu bera egiten nuen neurekiko: has zitezela kurduerazko klaseak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kurduerazko saioak (5)


kurdutasun iz kurdua izateko nolakotasuna.

Kurdutasunaren alde edozer gauza egiteko prest nengoen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 92. orr.


kureta iz

Hemen talde armatu batek, grekoek Kuretak deitzen dietenek, frigiar andanen artean, odoleztaturik, dantzan eta jauzian erritmoz dihardutenean, gangor beldurgarriak buruetan astinduz, Dikteako Kuretak gogoratzen dituzte, zeintzuek behinola Jupiterren haur-negarrak Kretan ezkutatu omen zituzten, ume armatuek, jainko-haurraren inguruan bizkor dantzatuz, brontzeak brontzeen kontra erritmoan jotzen zituztenean, Saturnok ez zezan hura atzeman eta haginetan xeha eta amaren bihotzari betiko zauria egin.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 133. orr.


kuria (orobat Kuria) 1 iz Eliza katolikoaren gobernuan Aita Santuaren lankide diren erakundeen multzoa.

Aita Santuak agintzen du berak zuzenean izendatutako kuria batekin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.

Kuriako kideen artean Hugolino kardinala zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.

Eduardo Martinez Somalo kamarlengoa buru zutela kuriako kardinalek ere hartu zuten parte prozesioan.  Berria - Harian   2005-04-05

Ordurako, ministroen taldea indartuz zihoan [...], eta haien eta Erromako kuriaren interesak bat etorriko ziren Ordenaren norabidea markatzeko orduan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.

Hara heltzean, harrera beroa eta ohorez betea egin zion garai hartan hirian zegoen Erromako Kuria osoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.

2 (egoitzatzat hartua)

Nola joan zen Frantzisko dohatsua bere hamaika lagunekin Aita santuaren Kuriara, bere asmoen berri ematera eta idatzi zuen Erregelaren onarpena lortzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 519. orr.

Joan zen, bada, kardinala Kuriara eta Aita santu Inozentzio III.ari esan zion: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 478. orr.

Erromako Kuriara iritsi eta Aita santuaren aurrera eraman zutenean, Frantziskok bere asmoa azaldu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 755. orr.

3 hed

Gauza nabaria da Estatu guztietan badela gizon, asanblada edo kuria bereziren bat, herritarren gain, eskubidez, nork bere buruaren gain daukan boterea adinakoa daukana, hots, osoa eta absolutua.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 132. orr.

4 Erromatar Inperioan, herri biltzarraren bilgunea.

Altxortegia, presondegia eta kuria edo senatu-etxea foroari itsatsita egin behar dira, baina kontuan hartuz proportzioaren neurriak foroaren proportzioarekin egokituta egon behar duela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2210. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

erromako kuria (4)

erromako kuriak (3)

erromako kurian (7)

erromako kuriaren (4)


kuriatar iz kuriakoa, kuriari dagokiona.

Ihes egiten badute, lapurtzat salatzen dituzte, eta kuriatar jendaila horrek guztiak kondenatu egiten ditu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 276. orr.


kurios 1 izond jakin-nahia, ikusnahia. ik kurioso.

Geltokiek erakartzen naute, bereziki gauaren magiak ematen diolarik jendeari epopeia aire bat, baten aurpegi ximurtua zizelkatzen duelarik neon bortitzak edo gizon kurios eta begiluzea beha dagoelarik amorosen beraurkitzeari. Betidanik kurios eta gose errabiatua izan da gizona mundu honetatik joan direnekin lotura baten sortzeko eta atxikitzeko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 113. orr.

Gela guzietan koka ahala jende bazabilan, burraso, laguntzaile, adiskide, haur eta kurios, denak xoraturik.  Herria   2003-12-18

Kurios zen jendea biriatuar gaztearen ikusteaz garaztar trebatuaren aitzinean.  Herria   2005-12-22

Kuriosa nintzen bizkitartean eta igurikatzea erabaki nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 160. orr.

Kuriosegia agertuz, arriskatzen nuen fitsik ez jakitea.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 109. orr.

2 (adizlagun gisa)

Québekiarrak aldiz Euskal herriaz kurios agertzen dira, gutiz gehienek badakitelarik duela lau mende euskaldunak balea ihizira etortzen zirela Saint Laurent ibaian barna.  Herria   2003-02-27

Jantziz eta gogoz arin dabiltza gure xokoetan gaindi bazterren ikuska, begiak kurios eta bihotza alegera.  Herria   2005-07-28

• 3 izond bitxia.

Azkenik ikusi ditugu Amazonian bizi diren Indioak, beren hizkuntza bereziarekin eta ohidura kuriosak.  Herria   2005-05-05

Dena den, Parisen gertatu da gauza bat frango kuriosa.  Herria   2005-02-10

Erretaula, arras kuriosa omen, nahiko nuen ikusi, bereziki Jesus Haurra Paduako Anttonekin kartetan ari baita erretaulako zati batean; ezohiko irudia, segur, baina ihauteri giro batean jarri behar dena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 188. orr.

Jokatzeko moldea ere oso kuriosa da.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 82. orr.

4 kurios pinta erdi (orobat pinterdi) adlag ipar ikusmiratzailea, kuxkuxeroa.

Holako famak entzunik, ibili gira gu aldiz Vauban antzokiko ate artekatik kurios pinterdi, eta ederrik ikusi ere: [...].  Herria   2005-02-17

Kattalin, kurios pinterdi, galdera eta galdera hasi arte, ez zuen ahorik ireki Buchenwald-eko egonaldiaz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 103. orr.

Lekutu behar zuen, baina kurios-pinterdia zenez, sasiaren atzealdean eta lokatzean iltzatu zen, geldo.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.

Ostalertsa, emazte nahasi, mihi-zikin, kurios pinterdi bat zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Kurios pinta erdi, ondotik jarraiki zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 140. orr.


kuriosidade ik kuriositate.

kuriositate (orobat kuriositate g.er.) 1 iz jakin-mina.

Kuriositateak eraginda hurreratu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 102. orr.

Tabernako bezeroek, denak beltzak, hasierako kuriositatea ase ondoren [...] berenean jarraitu zuten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 45. orr.

Ene ustetan emakumeak gehiago irakurtzen du kuriositate handiagoa duelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 322. orr.

Begirada garden eta atsegina zuen, harridura eta kuriositatea biak batean erakusten zituena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 120. orr.

Garai hartan, bazegoen nire ustez, euskaraz egiten ari zen literaturarekiko kuriositatea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 87. orr.

Ezagutza baino areagoko behar ezkutu hori, kuriositate asetugabea.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 155. orr.

Agudo zabaltzen zaizkigu begiak harriduraz eta kuriositatez, aspalditiko ipuinon aurrean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 35. orr.

Kuriositatez beterik, berehala irakurri zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 249. orr.

2 bitxitasuna.

Ekar dezadan hona, kuriositate gisa, haren bizitzari buruzko gertaera bat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 58. orr.

Mendeak eta urteak neurtzeko egunero erabiltzen ditugun sistemak nolakoak diren, kuriositate gisa baizik ez bada ere, oroitarazteko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kuriositate hutsez (3)

kuriositatez beterik (3)


kurioski adlg bitxiki.

Kurioski, gerla honetan, ministerio gehienak suntsituak izan direlarik edo lapurtuak, gelditu da osorik, deus demasiarik gabe, urre beltzarena.  Herria   2003-04-24

Kurioski fatalismo horrek indartzen zituen ene gurasoak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 22. orr.

Kurioski gehienik bildu da jendea Madrilen, Erroman eta Londresen, hain zuzen Bush-en alde diren estaduetan.  Herria   2003-02-20

Biharamuneko klaseak nituen gogoan berdin eta kezka haiek, kurioski, zaintzen ninduten, ikastetxea instituzio aldaezin bat baitzitzaidan eta funtsean erdi apez eta osoki erakasle bainintzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 51. orr.

Derragun berehala partida ederra izan dela eta, azken mementoan, Frantsesek irabazten ahal zutela François Gelez-ek bi entsegu-ostiko hutsegin ez balitu, lehena, kurioski, baloina erori baita jotzera zoalarik.  Herria   2002-11-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kurioski ari (4); kurioski arizan (3)


kurioso (orobat kurioxo g.er.) 1 izond jakin-nahia, ikusnahia. ik kurios.

Baina tartean baziren hainbat kurioso ere, eta azken horiei eragin zien zirrara handiena emanaldiak.  Berria - Kultura   2004-10-24

Horixe zen, ene irakurle kuriosoa, fenomenoa interpretatzeko nire manera makurra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

2 bitxia.

Lehengo egun batean gauza kuriosoa irakurri nuen egunkari batean.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Txoko batean, […] elementu kurioso bi agertu zitzaizkion, bata bestearen gainean: azpian enbor zati bat eta eskafandra bat gainean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 42. orr.

Etxe kurioso bat ikusi zuen, arkitekto desorekaturen batena.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 92. orr.

Arrazoibide kurioso hauen kuriosoena da, borrokatzen den inbasorea jada zinez ez dela oraingoa, baina XVI. Mendekoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 54. orr.

Bai, Joxe Mari Lertxundik badaki zerbait Terueleko frenteaz; kuriosoa da beste inongo frenteren izenik aipatu ere ez egitea.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 94. orr.

Kuriosoak dira buruaren jolasak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 129. orr.

• 3 adlag txukun.

Maxima-minima, euri-kontuak eta beste, denen kopuru totalak eta batezbestekoak ere, kontu denak paper mutturretan aterako zituen kurioxo asko.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 61. orr.

4 kurioso-kurioso adlag txukun-txukun.

Horregatik ekarri diot gaur nire hitzak erdaraz kurioso-kurioso jarriko dizkion lagun aproposa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 270. orr.

Bertsioetako bat Eibarko damaskinatzaileek egin zioten eskari baterako prestatua zuen Gandiagak, eskuz kurioso-kurioso, kaligrafia ederrez idatzita.  Berria - Kultura   2004-12-02

Saihetsezurrok, kurioxo-kurioxo miaztu eta gero, ganbaran zintzilik gordeko zituzten, haziaroan soloan zut prantatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gauza kuriosoa (4); izen kuriosoa (3)


kuriosoki adlag bitxiki.

Emaitza, beraz: inportantea indibiduoa omen da (ez zein herritakoa, etab.); baina gero indibiduook, kaosean atomizatuak ez daitezen ibili, lotu beharra dago ordena batean, eta, kuriosoki, hori absolutua izatea nahi da; arau objektiboak eta absolutuak egotea da hortaz definitiboki inportantea  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 167. orr.


kuriostasun iz ipar jakin-nahia, ikusnahia.

Ustez ulertu ditudan gauzak kuriostasun minberari zor dizkiot.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 121. orr.

Kuriostasunez edo, probatu nuen atea irekitzen ahal zenetz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.

Kuriostasun haundiz igurikatua da gisa guziz itsasoz haindiko famatu hura.  Herria   2002-12-05


kuriostate iz ipar jakin-nahia, ikusnahia.

Ezkaratzean, eskaileretan, ganbaran emaztekiak bilduak, metatuak ziren, adiskidetasunez eta kuriostatez jinak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.

Ezinago hobeki iragan dira bi igandeak, jende ainitz ibili da, batzu kuriostatez beste batzu fedez eta beste batzu biak nahasteka.  Herria   2004-06-24


kurioxo ik kurioso.

kurka iz hurrupa.

Bertze kurka bat eginik eta neure beldur hari buru eginik, galdetu nion Catherineri ea zergatik ez ninduen Mignonenganat eramaiten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

Kopa berriro altxatu, eta bertze kurka batean hustu zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 358. orr.

Eta, isilune labur baten ondoren, basoan zituen arno hondarrei azken kurka emaiten ziela, akabatu zuen-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 256. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kurka luze (3)


kurkubita iz kuiatxoa; kuiatxoaren azala, idortuz gero, edaria eramateko erabiltzen dena.

Kapistunek Armagnac pattarrez betetako kurkubita bat zeukan, eta, ur beroarekin nahastuta, hirurek edan zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.


kurkuilatu izond ik kuskuilatu.

Gazteenak gainean zeuden, helduak erdikoetan eta zolakoetan adindu kurkuilatuak, bata bestearen kontra trinko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 317. orr.

Irudi luke Niziasek agurea ontsa ezagutzen duela; funtsean, segur naiz gizon adindu eta kurkuilatu hori nonbait gurutzaturik!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 113. orr.


kurkuilu 1 iz barakuilua.

Gure herrian ditugun odolkiak, zango usaina duten gasna mutzituak, kurkuiluak, ostrak edo lapinak hemen bitxikeriak lirateke!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 272. orr.

Gabinek kurkuilua hartu zuen mahai gainetik, eta belarrira eraman.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 137. orr.

Esku artean zerabilen itsas kurkuilua, tarteka belarrira eramanez.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 154. orr.

2 bare kurkuilu (orobat barekurkuilu) barakuilua.

Horien ondoan izanen dira ere kanpotiar ekoizle batzu, Charente Maritime-tarik jinik: Ré ugarteko gatza, eztia, Charenteko bixkotxa, [...], bare kurkuiluak...  Herria   2005-08-11

Barekurkuilu handi eta zapal batzuen antzeko irudiak ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsas kurkuilua (3)


kurkulux 1 iz tortolosa.

Halaxe pasatzen baitzituzten arratsalde asko eta asko gure eskolako neskek, kurkuluxak -tabak- airean gora botaka, batazaka-biazaka eta antzeko formulak errepi-katzen zituztela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 23. orr.

2 kurkuluxetan tortolosetan jolasean .

Izan ere, neskatoak kurkuluxetan ari ziren bertan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 23. orr.

Kurkuluxetan ibiltzen ziren neskatoen batazaka-biazakak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 24. orr.

Museo horretako koadro batean neska koskor batzuk ikusten dira kurkuluxetan jostatzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 87. orr.


kurkumixa iz akuria.

-Gose nintzen eta armairuetan ezer ez zegoen jateko, salbu zure gasna "sakratua" -erantzun zidan, begitartea kuetaren pean gordez, ehiztariari ihes doakion kurkumixa umilaren antzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 156. orr.


kurkurkur ik kur.

kurlandiar izlag/iz Letoniako eskualde den Kurlandiakoa, Kurlandiari dagokiona; Kurlandiako herritarra.

Arraza eslabiarra da nagusi inondik ere, baina, errusiarrekin batera, poloniarrak daude, eta lituaniarrak, eta kurlandiarrak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 72. orr.


kurlinka iz kuliskaren antzeko hegaztia, hura baino nabarmen handiagoa (Numenius sp.)

Ibaian kulixkak entzun ditzakezu, edo koartzak, kurlinkak, hegaberak eta ibaiertzetako beste hegazti batzuk antzeman.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Eta hor behean, paduretan, udako iluntzeetan kurlinken hotsek ernarazten dute etorrian astiro datorren gauaren sabela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.


kurlo iz kurriloa.

Begiak herts eta aldizka kumulu-ninboak zein estratu-kumuluak zitzaizkion argitzen, euriaren bidez batasunera edo zeru zohardia lardaskatzen zuten kurloen gidaritzapean bidaia dei.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 146. orr.


kurloi iz txolarrea.

Kurloiak izan ziren ihes egiten lehenak, usapalak bigarrenak, mirua azkena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 249. orr.

Bazter batean eseri zen, ate aldeko sarrera zaintzearren, besteetan bezala, arin eta zalu, kurloi baten modura, Justina etorriko zitzaiolakoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 188. orr.

Teilatuen artetik hegalaldi geldigaitzean zebiltzan kalatxori, kurloi eta enarei.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 385. orr.


kurpil ik gurpil.

kurrela iz langilea.

Kutsatzaile politikoa: hauteskunde karabanetako kazetariek erabilitako terminoa, etengabe alderdiaren aldeko mezuak helarazten dituen agindupekoa definitzeko (ikus prentsa zerbitzuko kurrela).  Berria - Euskal Herria   2004-03-11


kurri 1 adlag ipar lasterka. ik korri.

Estaturik minberenean aurkitu ninduen beraz Mathiasek, eta kurri abiatu orduko, golkoan nituenak oro kontatu nizkion.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 161. orr.

Goazen aitzina kurri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 107. orr.

Beste batez errana ziguten goizeko hiruetan beharko genuela jeiki kurri joateko ez genakien nora.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 63. orr.

Bizpahiru itzulipurdi eginik, azkenean ikasi zuen kurri ibiltzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 43. orr.

Zaldiz lekoak eta lekoak kurri ibili ondoan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 60. orr.

Euri edo denbora on, beti kurri gabiltza, nehon ez gintezke geldi, beti joan behar dugu aitzina.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 16. orr.

Badu zenbeit ilabete berria kurri zoala, nola saltegi haundi bat eraiki beharra zela.  Herria   2005-08-04

Duela urte bat izana zuen kolpe bat osagarrian, bainan bere bizi nahiarekin berriz ikusten ginuen kurri senarraren besotik edo jarririk mahain hegian bere agurñoaren egiteko.  Herria   2005-01-20

Bazen herri batean gizon bat beti kurri zena.  Herria   2001-06-07

2 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Etxe kurri egun guzian eta adinetakoen aratsaldeko askaria.  Herria   2005-06-23

ik kurrida 2.

17.30 etan, karrika kurri Ezpela txarangarekin.  Herria   2002-08-01

3 kurri izan da ad ibili. ik kurritu 2.

Zurrumurrua kurri da gutarik bakoitza kutsatua izan daitekeela, gaitza hamabost egunez xitan egoiten baita.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 120. orr.

Zurrumurrua kurri zen laster joan behar genuela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 35. orr.

Bazen herri batean gizon bat beti kurri zena.  Herria   2001-06-07

4 kurri egin korri egin

Ikastolako haurrek etxe kurri egin dute, beren gisarat mozorroturik, leheneko ohitura ez ahaztera uzteko, ohartu gira Ikastolak bere uzta emaiten diela.  Herria   2005-02-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitzina kurri (3); beti kurri (6); etxe kurri (3); jo ta kurri (6); kurri ibiltzen (3); zurrumurrua kurri zen (3)


kurrialdi (orobat kurrikaldi) iz ibilaldia.

Eta jakina, Arzacq-etik Euskal Herria hurbil-hurbila da, hiruzpalau egunen kurrialdiarekin betea.  Herria   2004-10-07

Uztailaren 18 an, Kanbotik Sararat kurrikaldi berri bat antolatua da.  Herria   2004-06-17


kurriarazi, kurriaraz, kurriarazten (orobat kurri arazi) 1 du ad ibilarazi.

Latsaldia bururatua delarik, hobendunek gimnastika egin behar dute, kadera bat beso bakoitzaren puntan, odolaren kurriarazteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 120. orr.

Urte guziz bezala Plaza Errotako Luixa Daguerren familiak berriz kurriaraziko du bere errota.  Herria   2003-06-12

Lurra bat-batean ikaran astintzeko eta itsas-lehorretan haizete indartsua kurriarazteko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 431. orr.

Beste teknika bat, herri hartan lehenik erabilia, nola aski goratik hasi deskargatzen, beheiti errexkiago kurriarazteko karga.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 66. orr.

2 (gauza abstraktuez mintzatuz)

Fama kurriarazi zuen baizik eta ez zuela begi onez ikusiko jendeak irina Istilarteko eiheran eros zezan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.

Inportantea da langileen artean harremanak eta informazioaren ongi kurriaraztea, hortik lekora berek baitituzte hautuak egiten. LEIAk petizione hori nahi du kurriarazi, ahal bezain bat izenpedurek erakuts dezaten argi eta garbi jendeak ez duela 2X2 errepiderik nahi.  Herria   2001-02-08


kurrida 1 iz ibilaldia.

Etxe hau ere beilarien laguntzeko egina, doi bat bederen pausatzeko, kurrida luzeak baitzituzten jadanik eginak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 111. orr.

Hortik hasita, zer ikusmin eta bidegoseak ez ditu gure jendeak, ala pidaia, beila edo kurrida.  Herria   2001-06-07

22etan, elizatik haste, kurrida argitua Arrola eta gaiteroekin  Herria   2001-08-02

2 etxe kurrida ik kurri 2.

Ihauterian egiten dira "maskak" izeneko etxe kurrida batzuk gazteekin eta haien artean badira biga, bata emaztea, zarezaina, eta bestea, azeria.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 32. orr.

Astelehen 28a: etxe kurrida egun guzian  Herria   2004-06-24

3 karrika kurrida

16.00 meza, eta ondotik karrika kurrida.  Herria   2004-07-05

Aratsaldeko 5etan, karrika kurrida Ipar eta Hegoaldeko gaiteroekin; 5.30etan, gaiteroen alardea, Uztaritzeko Txarangarekin Herriko Etxeko plazan.  Herria   2005-10-20

Hor karrika kurrida bat egin dute, gaitaren doinua entzunaraziz.  Herria   2003-04-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxe kurrida (3); karrika kurrida (4)


kurrika (orobat orrika g.er.) 1 iz pl metalezko tresna, erdialdean giltzatzen diren, eta alde bat gidertzat erabiltzen den eta besteak baraila moduko bat egiten duen bi atalez osatua. ik trukes1.

Kopetan zeukan argiak ez zidan ikusten utzi, eta tinko eutsi behar izan nion aulkiari kurrikak sudurzuloan sartu zizkidanean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 22. orr.

Kurrikak, eta katuentzako guraizeak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 172. orr.

Trokolaren beheko aldean burdinazko kurrikak lotzen dira, harrietan egindako zuloetara egokitzen diren hortzak dituztenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4670. orr.

Arrantzaleekin doazen biologoek kurrikekin moztu dute amua, eta dortoka caretta caretta espezieko kide gisa sailkatu ondoren, uretara itzuli dute.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Etxera joateko baimena eskatzen hasi zen azkenean, baina hain ahots ahul eta nagiz, non, Errusiako esakune zahar batek dioenez, bai baitzirudien kurrikez jarri nahi ziola lepokoa zaldiari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 117. orr.

2 sing

Egoskia bere doi gradura iritsi zela erabaki zuenean, ontzia erretiratu zuen sutatik, eta, kurrika baten laguntzaz, ore trinkotua atera bertatik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 207. orr.


kurrikaldi ik kurrialdi.

kurrikular ik curricular.

kurrikulu ik curriculum.

kurrikulum ik curriculum.

kurrillo ik kurrilo.

kurrilo iz paseko hegazti zangaluzea, mokoa zuzena, lepoa luzea, hegoak handiak, isatsa motza eta lumak hauskarak dituena (Grus grus). ik kurlo, lertsun.

Zikoinak ere antzematen dio zeruari, lekuz noiz aldatu jakiteko; usapalak, enarak eta kurriloak badakite noiz itzuli.  Elizen arteko biblia   Jr 8,7

Basoa zuen inguruan, eta laku handi bat ere bai, udaberri aldean kurriloen pausaleku.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 269. orr.

Ekaitza baretu zuen egun bereko azken argiarekin ontzi handi baten oihala antzeman genuen, kurriloak saldoan hegan zelan, halaxe haren zapi zuriak airean. herri afrikar askotako sineskeran, hitzaren sorrera gorpuzten baitu kurriloak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 197. orr.

Eta kurriloak bezala ibiltzen duk, harro-harro eta puztu-puztu eginik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 422. orr.

Paperezko mila kurrilo tolestea lortzen duenak bizitza luzea eta zoriontasuna eskuratuko ditu.  Berria - Kultura   2004-11-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kurriloen erregina (6)


kurrin 1 (onomatopeia) iz

Beraz, kurrin kurrin, gora.  Berria - Ekonomia   2004-04-22

2 kurrin egin kurrinka egin.

Txerritxoak kurrin egin dezake edo San Martin garaia bizi.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

Kurrin egiteko ere ez dik betarik izandu txerrikumeak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 37. orr.

Kurrin egiteko agindu nion neskari.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 124. orr.


kurrinka 1 iz txerriak, basurdeak eta kidekoek egiten duten hotsa.

Baita txerri-hiltzean ere, nahiz eta ez den batere erraza aiztoa sartuta txerria hiltzea, agoniako kurrinka haiek, gorputza bihurka, odol-zipriztinak bazter guztietan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.

Bat-batean, ordea, zurda luzeko pinttoa aztoratu eta kurrinka bizian hasi zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 41. orr.

2 (bestelakoek)

Entzuten nitian zakurren kurrinka, karruska eta plazerrezko intziri eta uhuriak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.

Ahoa ireki eta kurrinka moduko bat baizik ez nuen egitea lortu.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 71. orr.

Zakila ezin ederragoa zuen, delikatua baina erabakigarria […], istapeak usain zoragarrikoak, planeta honetako ilerik leunena, kurrinka txiki batzuk egiten zituen ezin imitatuzkoak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Arrantzaleak kurrinka bat bota zuen, baina bere lanari ekin zion aitzina.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.

Idekirik dagoen atea pusatzen bada, kurrinka nardagarri bat eginez nornahi sartzera uzten du.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.

Klixka!, zaintzaleen urratsak pasabidean, izkinako burdinazko atearen kurrinka eta, klunka!, hesten, urrats batzuk urruntzen kartierrean barna...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 51. orr.

Orga emeki emeki higitzen zuen, aldi guziz alimaleko kurrinka ateraraziz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 202. orr.

Ohearen erresorten kurrinkak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 138. orr.

Zergatik nota batzuek elkarrekin soinu gozoak osatzen zituzten, eta zergatik beste batzuek ez zuten kurrinka eta ulu-hotsa besterik sortzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 78. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txerri-ontziz josita zegoen Ohio ibaia, eta kurrinka hotsen gainetik kapitainak elkarri deiadarka entzutea oso ohikoa zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 214. orr.

Laster ziren beste guztiak ere kurrinka hots lehorrean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 41. orr.

Kurrinka-hots beldurgarri bat entzun zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 308. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zakur kurrinkaren antzekoa izan zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 52. orr.

• 5 adlag kurrinka egiten, kurrin egiten.

Arrantzaka noizean behin astoren bat, eta kurrinka txerriak, eta miauka katuak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 118. orr.

Beti gose eta kurrinka zeuden bargo eta ahardi zaharrei.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 39. orr.

Nik kasurik eta mimorik egiten ez banion egun osoa kurrinka eta negarrez ematen zuen zerria.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 124. orr.

Gelditu egin zen, kurrinka, letaginak erakutsiz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 226. orr.

Lehenago kalean txerri bat kurrinka aditzea iruditu zait.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 149. orr.

Arrantzaka hasten ziren batzuk, kurrinka beste batzuk, urdeen gisan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 21. orr.

Baina Maryk ikaragaitz entzun zituen berriak, kurrinka ekin zion purrustaka, txintik ere esan barik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 206. orr.

Urrats gehiago, boz batzuk, kanpoko giltzak, burdinazko atea kurrinka, isiltasuna... urrats bat, urrats bi.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 38. orr.

• 6 iz txerria,

Ai, zer ez nuke egingo kurrinka buruloka horrekin! izorra nazatela motxin-bero horietako bat ez bada.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.

7 kurrinkan adlag kurrinka, kurrin egiten.

Zakurra eroso etzan eta berriz kurrinkan hasi zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 53. orr.

Entzun ditut hala ere, artetan, hau edo hura dela, kurrinkan, gizon eta emazte burges gaixo delikatu zenbait.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 141. orr.

Errepideak berriz goiti, eta tripa kurrinkan hasia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

8 kurrinkaz adlag kurrinka, kurrin egiten.

Aziendak bordatik marrakaz entzuten ziren, saihetsean urdeak kurrinkaz eta haizea marrumaz mendi muinoetan behera lerratzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 225. orr.

Zerrama, bestaldera jiratuz, makilari hurbildu zitzaion, eta titietatik zintzilik zeuzkan zerrikumeak, bat-bateko ilunpe hartan galduta eta kurrinkaz, borrokan hasi ziren amaren toles eta poltsen azpian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.

Ondoratu zitzaidan, ostiko bat eman zion zakurrari, zeina kurrinkaz apartatu zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 54. orr.

Han inguruko abeltzainei galde egin, eta keinuz eta kurrinkaz ulertarazi didate ezen […].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 119. orr.

9 kurrinka egin ik kurrinkatu; kurrin 2.

Hartza kurrinka eginez zutitu egin zen abiadura izugarrian, lauhazkan doan zaldi baten modura.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Lau zerri, lau buztan biluzi arrosa-kolore, oinazez eta pozez kizkurtzen zirenak, txerriek esnea irentsi eta zerramak kurrinka egiten zuenean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.

Beraz, gizona, kurrinka egiten dakien zerria da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 207. orr.

Ez zegoen kaiorik; 'moko-itsusi' esaten dieten txoriok baino ez, zurrungan ari balira bezala kurrinka egiten duten eta eguzkia irten ondoren desagertzen diren horietakoak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 129. orr.

Han ere ez baita inoiz jakiten zerk dagien txistu, marmar edo kurrinka, […]: izan zitekeen tximua, edo txoria, edo agian basakaturen bat, auskalo zer, arreske edo herio-suhar orroka, ezin ba jakin...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

· Gwilymek kurrinka txiki bat egin zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 27. orr.

Baina Telecincok (+%5) egin zuen atzo kurrinka ozenena.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kurrinka egiten (4); kurrinka hots (3)


kurrinkada iz kurrinka.

Kurrinkada bat entzun zen, gero kolpe bat, eta oihu bat.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 224. orr.


kurrinkaka aldag kurrinka, kurrin eginez.

Halere, ongi mintzatzen badakitenak aurki daitezke, horiek oinetan bortz eri dituzte, kurrinkaka ari direnek hiru dituztelarik bakarrik  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 73. orr.


kurrinkari izond kurrinka egiten duena.

Akuilu bat hartuta, zerri kurrinkaria zirikatu nuen, ilea atzeraka igurtziz-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.

Zakur kurrinkaren antzekoa izan zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 52. orr.

Hean zer karietarat eginen daukuten Herrian ere, begiz asearen tripa kurrinkari baita.  Herria   2004-08-12

Etxe ilun hartako isiltasuna bere lehengusu handikote Dudleyren urrutiko zurrunga kurrinkariek bakarrik urratzen zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 10. orr.


kurrinkatu, kurrinka(tu), kurrinkatzen du ad kurrinka egin.

Jimmyk zerbait ulergaitza kurrinkatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 246. orr.


kurrinketa iz

Arcelor (+%7,23) eta Enagasen (+%49) kurrinketara iritsi gabe, baina blue chip-ek ere indarrez egin zuten gora.  Berria - Ekonomia   2004-05-20


kurritu, kurri, kurritzen 1 du ad aipatzen den tartea buru batetik bestera igaro. ik korritu1 2; ibili 8.

Erregai isurkariak bultzaturik 2,5 segundo besterik ez zen egon airean eta 56 metro kurritu zituen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.

Haserre goxo batek akulaturik, ez dituzket egundaino hoin fite kurritu bost kilometro.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 95. orr.

Urratsa zalu zalua, ibiliaren bortxaz, harek ere bazituen 1200 kilometro kurriturik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 115. orr.

Irakatsia baitut lehenkien kopurua amaigabea eta espazioaren sakonera infinitua dela eta azaldua dut gorputzak zenbateko abiaduran hegatzen ziren eta nolako distantzia pentsagaitzak amen batean kurritzen zituzten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 421. orr.

Hernani kalea kurritu ondoren, Santa Maria eliza aldera abiatu da segizioa Kale Nagusitik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 283. orr.

Haren begi urdin, bizi eta irribarretsuak gela kurritu zuten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.

Herri guzia kurritu zuen garrote edo makila lodi bat airean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 135. orr.

Azken egunetan kurritu duen lurraldeari begira jarri da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 127. orr.

Eta nik mutur batetik bestera kurritu nahi nituen biak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 91. orr.

Eguzkiak errea, egunak eta egunak kurritu nahi nuke han gaindi.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.

Hatz erakuslearekin kurritu nuen pianoaren tekla bakoitza, lagun zaharren enkontrura aspaldiko partez datorrenak bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 125. orr.

Kilometroen ordez idazlerroak kurrituko ditut, perpausak ezin moldatuz, ideiak iheska doazkidala, non ez zaizkidan burutik behera burrustan heldu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 111. orr.

Aitzakia horretaz, aita sainduaren hitzaldiak oro -eta ez ziren guti- kurritzeko astia hartu nuen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 90. orr.

Gehiegi kurritu dugu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 87. orr.

· Zegama-Aizkorri mendi maratoia kurrituko da maiatzaren 29 huntan.  Herria   2005-05-26

• 2 da ad ibili. ik kurri 3.

Goxo da kurritzea, hezur gogortuen higitzea; kanpalekua bizpahiru kilometrotan omen da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 112. orr.

Diesel motorrak berez ez dira gasolioarekin kurritzeko asmatuak, baizik eta olio erregaiekin.  Herria   2005-11-17

Hamar egunez kurritu ginen, etsituak, zinez bidaia latza, etsaiek gu atxeman artio Charmes-en inguruan, ekainaren 19an.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.

"Abarratia" kaxko eta inguruetan gaindi kurrituko gira bizpahiru orenez nunbeit han, abiatu tokian bururatzeko. 23an ibili naiz herri horretan zer topografia mota duen jakin nahiz eta horretako kurritu naiz ezker eta eskuin, proiektu bat egiteko asmoarekin, bidea izan dadin orobat errexa, merkea eta azkarra.  Herria   2002-10-10

Argia, eskolatua eta anitz kurritua zen, dudarik gabe, gizona.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 62. orr.

Dakikan bezala ez nuk biziki eskolatua, ez nuk hi bezainbat kurritua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 188. orr.

Bidea laburra zen eta zurrumurrua kurritu zen meza ukanen genuela igandetan, lanetik landa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 95. orr.

ik kurri 3.

Berria kurritu da ere gertakari batzu deitoragarriak izan direla.  Herria   2002-12-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ainitz kurritu (3); gehiegi kurritu (3); gehiegi kurritu dugu (3); karrikak kurritu (3); mundu guzia kurritu (3)

herri osoa kurrituz (3)


kurritzale iz ibiltaria.

Haundien multxoan zen Lafitte: bera kurritzale haundia, eremaiten ginituen gogotik Larresoroz haindiko Ezkandarat edo "Deubruaren Zubia" deitua ginuen larre batetarat edo erakasle freretako eskolako plazarat pilotan artzerat.  Herria   2001-09-27


kurritze iz ibiltzea.

Opor edo bakantza denboran, gorputza bera heziz arimarekin batean, egiten zituzten balentria ederrak, xintxuketa, kurritze, kanpo-lan eta nekatze... hainbestetaraino nun bilakatzen baitziren gazte horiek zailtasun eta trebezia haundiko putiko gogor, berdin aintzinean guriki haziak izanak ziren hiritarki batzu ere.  Herria   2001-09-20

Ütürzehetako lepoaren (1573 m) eta Otsogorrigaineren (1923 m) arteko hara-honaka dügü eginen, hots hegiz-hegi kurritze bat, nekezia handirik gabe eta lanjerik batere gabe.  Herria   2001-08-02


kurrixka 1 iz kaioaren eta beste zenbait hegaztiren oihu zolia.

Kaioen kurrixka etengabeak entzuten ziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 203. orr.

Begiak itxita eta geldi-geldi segitzen nuen nik, kaioen kurrixkak bezalako hots desatsegin haien erauntsia noiz bukatuko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 236. orr.

Kaio-saldo goseti baten kurrixkak: halakoxea zen hotsen anabasa hura.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Zenbaitetan, gehiegi hurbilduz gero, eraso egiten zioten belatzek [...], binaka edo hirunaka, txilio garratz eta kurrixka sarkorren artean, ingurutik uxatu arte.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 55. orr.

Indioilarra aterpearen aurreko esparruan, eta haren kurrixkak, tximistak atsegin ez dituelako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 250. orr.

2 (bestelakoenak)

Zerriei gero eta kurrixka urratuagoak eraginaraziz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.

ik kurrinka.

Entzun, berriz, hauxe besterik ez: haizea, hondarretako xaguen kurrixkak [..], eta sugandilaren bat edo besteren firrindarak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 37. orr.

Bizikletak nonahi; autoak ere asko; hango umeen negarra eta kurrixka; neska begiargi askoak, mototsak ederki bilduta, eta gu kiriketan haiekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.

Jendearen kurrixkak eta oihu lazgarriak segidan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 160. orr.

Biek ala biek uretarantz jo zuten, kurrixka bizian lasterka eta ipurdi-bistan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 44. orr.

3 (gurpilena)

Hiltzailearen autoa gurpilen kurrixkaz airea erre beharrean sentitu nuenean ere, ni ez nintzen jiratu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 124. orr.

Gurpilen kurrixkek motor zahar haren zaratak ezkutatu zituzten une batez, eta pixkanaka itoz joan ziren, kalea utzi zutenean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 55. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Itsas pasealekuko balkoi horietako batean nengoen, geriatrikotik irteten utzi baitidate, eta, kaio-kurrixkak entzunik, begiak jaso ditut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.

5 kurrixka egin ik kurrixkatu.

Akuilu luze batzuk baliaturik gidatzen zituzten ur-ertzeraino, harik eta zerriak, ura sentitu orduko, kurrixka egin eta ihes zoroan hasten ziren arte.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 200. orr.

Durundi egiten du kanpaitxoaren hots zoragarriak; aireak, txiki-txiki eginik, kurrixka egiten du eta haize bihurtzen da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 360. orr.

Zerriek ez zuten kurrixkarik egiten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 203. orr.

· Kurrixka txikiak eginez hitz egiten zuen, eta lerdea oretzen zitzaion aho ertzetan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kurrixka bat atera (3)


kurrixkatu, kurrixka(tu), kurrixkatzen du ad kurrixka egin.

Gurpilak kurrixkatuz frenatu behar izan zuen, bat-batean, espaloi eta bidearen ertzean eroritako zerraldoa ez harrapatzeko  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 55. orr.


kurruk (onomatopeia) iz

Goseak amikatuak txitxipapetan batetik bestiala kurruk, uzker eta zurrut, arraileria, potroiska eta horderia nasai.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 44. orr.


kurrukaka adlag urrumaka.

Kurrukaka hasi ziren usoak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 60. orr.


kurrukuku ik kukurruku.

kurrun txerramaren oihuaren onomatopeia.

Kurrun -txerramak elurretan muturra sartu, usin egin eta, inora begira, pentsakor gelditu zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.

Kurrun...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.

kurrun: txerrama zalu-zalu heldu, amonak bizkarra ferekatzen ziolarik saihetsak haren hankaren kontra igurtzi zituen; kontentu zegoen, pixka bat argalduta baina.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.


kurruska iz

Hargatik, etxean muin-kurruska eta senarra Etxarritik itzultzen zela beha egoteari bide aspergarri hura nahiago zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 200. orr.


kurruskarazi, kurruskaraz, kurruskarazten du ad kurruskatzera behartu.

Aurpegi alegera zuen notarioak, mahaitik zutitzera zihoala, aulkiak kurruskaraziz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.


kurruskatsu izond kurruskatzen dena.

Ogia eta gurin-budina, mahaspasaduna, eta gainean ogi-koskor kurruskatsuak eta guzti zituena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 186. orr.

Gero, pastelak, galletak, gerezi tartak, arbendol opil kurruskatsuak, arto bizkotxoak, lodiak eta horiak, izan zituen saltzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

Eta, haren aurrean, odolki kurruskatsu hau dastatzen ari naizen bezala, dastatzen ditut elkarrekin enbor berean bat egiten gaituzten lanbidearen obligazioak ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 145. orr.

Hiru ginen: Israel, Gavoille eta hirurok, azal beltz eder kurruskatsu hura gozatzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 143. orr.

Bi nesketariko batek, gizona iritsi zenean kantari ari zenak, egunkari bat erakutsi zion, eta barre txikiak eginez, ahoskera kurruskatsuz, honela esan zion: "Paris!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 259. orr.


kurruskatu, kurruska(tu), kurruskatzen da ad gauza hauskorrek kirrinka egin.

Gero etxe osoa zeharkatu zuen, bere oin biluzien pean kurruskatzen zen zurezko zoruaren zaratak eta lurrak kontatzen zizkioten sekretuak bereganatu nahian.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 139. orr.


kurruxka iz kurrixka, oihua.

Adi zeru goian kurrilloen kurruxkari: goldea sartzeko garaia duzu, euria laster dator-eta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 442. orr.


kurruxkari1 izond kurrinkaria.

Txerri kurruxkariengandik ehun metrora zeuden bi gizonak Western Rowko aterpe baten atzean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 215. orr.


kurruxkari2 izond kurruskatzen dena.

Irakiten jarri zen idisko hura, txerri-hankak (bezperatik ardotan beratuak), zapal-zapal eginik, oilaskoaren erre-punttu kurruxkaria hartzen ari baitzitzaizkion.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 229. orr.


kursi ik kurtsi.

kursikeria ik kurtsikeria.

kursilada ik kurtsilada.

kursileria ik kurtsileria.

kurso ik kurtso.

kurtsa 1 iz ipar laskerketa.

Frantziako xapelketarentzat bali da Hazparneko kurtsa hau eta urtetik urterat omen haundia biltzen ari du.  Herria   2004-09-02

Danilo Di Luca 29 urteko txirrindularia Waloniar fletxa deitzen den kurtsa irabazi duena.  Herria   2005-04-28

Astelehen aratsetan: behi kurtsak edo lasterrak.  Herria   2005-08-11

Zaldi kurtsa edo lasterketak ere debekatuak.  Herria   2001-03-08

Igandean 22an, egun guzian, ezker pareta inguruan, auto kurtsa, bihurgunetako zoingehiagoka.  Herria   2001-07-19

2 zezen kurtsa zezenketa.

Zezen kurtsarik izanen ote da aurten!  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 16. orr.


kurtsi (31 agerraldi, 16 liburu eta 2 artikulutan -eratorriak barne-; orobat kursi 14 agerraldi, 11 liburutan –eratorriak barne-) izond pinpirin-ustea, dotore-ustea.

"Begiak eder-ederrak ditu"... mesedez, Joseba! hau oso kurtsia duk!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 313. orr.

Barregarria eta kursia da!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 96. orr.

-Bai tradizionala eta kursia haizela, Joan!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 72. orr.

Duintasuna, hitz kurtsiegia da?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 53. orr.

Kurtsi hutsak dira, morbosoak, makabroak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.

Orduan behintzat kursiak iruditu zitzaizkidan erabat, erromantizismo melenga, belaska eta ñaño batez eginak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 72. orr.

Nitaz burlatzen zen ahal zuenean, Beatlesen musika kurtsia entzuten nuenean batez ere.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 44. orr.

Izan ere, emakume hark hain nindukan liluraturik, non esaldirik kurtsienak ateratzen baitzitzaizkidan, euskal kantutegi zaharretik ateratakoa bat edo beste, neure maitasun neurririk gabekoa adierazteko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 168. orr.

Amoranteen hizkera partikularrak agintzen duen bezala, izen berezi bezain kurtsia eman zioten gainari: "Alpujarretako Errege-Erreginen Gaztelua".  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 54. orr.

Hizkuntza bat bestearekin erkatzean konturatzen zara berbek ez dutela berdin funtzionatzen, batean iradokitzaile dena bestean kurtsia dela, edo batean biribila den esamolde bat bestean ahula dela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 379. orr.


kurtsiba iz letra etzana.

Kurtsibak nireak dira.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 138. orr.

Hogei bat orrialde ziren, hainbat ataletan banatuak, bakoitza bere sail eta azpisailekin, denak letra beltxez, kurtsibaz, azpimarrez, tarte xuriez eta ordenagailuak gisako lanei ekartzen dizkien gainerako miragarriez hornituak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.


kurtsibo iz letra etzana.

Kontrakorik esan ezean, Bibliako hitzak (zuzeneko aipamenak eta zeharkako erreferentziak) kurtsiboz eman dira testuan, dagokien aipamena oharrean jarriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.

Testu honetan Bibliako aipamenak letra normalez ematen dira, eta San Frantziskok egindako aldaketak kurtsiboz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 73. orr.


kurtsikeria (orobat kursikeria) iz kurtsileria.

Beraz, pozgarria da muntaia hau beste behin plazaratu izana, oso gutxitan sortzen direlako frankismoaren absurdoa, zapalkuntza pertsonala eta kurtsikeria neurrigabea zorrotz jasotzen dituzten antzezlanak.  Berria - Kultura   2006-02-28

Ez dut kursikeriarik botako hasiberriaren kemenaz eta entregaz.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 8. orr.


kurtsilada (orobat kursilada) iz gauza kurtsia.

Ez da beti oso erraza samurtasunaren eta kurtsiladaren arteko muga hori ondo bereiztea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 91. orr.

Hitz-gozo esatea beste zerbait da, hitz-goxo deitzea kurtsilada hutsa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 51. orr.

Baina kurtsiladak esateko lotsa ez da leku guztietan neurri berarekin neurtzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 88. orr.


kurtsileria (orobat kursileria) iz kurtsia denaren nolakotasuna; gauza kurtsia.

Eta deskribapenak kursileria txepel bat dela iduri lezakeen arren, ederra da maitemina.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 236. orr.

Irakurketaren hori izugarrizko aurkikuntza izan zen mutiko harentzat, mundura salto egiteko leiho zabaldua, kurtsileriaz esan ohi den bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 15. orr.


kurtsilo (orobat kurtsillo) iz ikastaroa.

Gizajoa ni, autoestimako kurtsilo batera gonbidatu nau neskalagun batek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 216. orr.


kurtso (orobat kurtsu g.er. eta kurso g.er; Euskaltzaindiaren Hiztegian kurtso agertzen da) 1 iz ikasturtea.

Hamabost urte zituen Anak, baina bi kurtso galduta jadanik, eta hirugarrena galtzeko bidean zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.

Leireren ikastolan ikasten zuen, kurtso bat aurrerago.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 247. orr.

1963, 1964 eta 1965eko kurtsoetan batez ere (azkeneko hiruretan, beraz), bost laguneko "koadrilla" hertsi bat antolatu genuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 126. orr.

Bigarren kurtso hartan bertan, banan-banan hasi ziren euskal presoak askatzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 64. orr.

Gaztaroko nahas-mahasean, medikuntzako bi kurtso egin zituen, baina haietatik ez zeukan oroitzapen ttikiena ere.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 253. orr.

Baloi gutxiago eta liburu gehiago erabili beharko zuela kurtso hau pasatu nahi bazuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 127. orr.

DBHko kurtso bakoitza (lau guztira) behin bakarrik errepikatu ahal izango da. herria¬

Ikas toki bat topatu behar dizugu, kurtso erdian jasoko zaituena.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 50. orr.

2 ikastaroa.

Kurtsoak urtean zehar ere ordain daitezke (aski da RIB bat ekartzea izen ematean hilabetero ordaintzeko).  Herria   2001-11-01

Berak irabaziko luke etxeko dirua eta emazteak eguna idazten pasatzen luke, eta behar baldin balu joango litzateke kurtso bat edo konferentzia baten ematerat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 323. orr.

11:00etan Sokoburuko merkatuan Cook It izeneko sukaldaritza kurtso berezi bat segitzeko aukera emanen dute.  Berria - Kultura   2006-05-10

Kurtso guziak Elgar Zentroan emanak izanen dira.  Herria   2004-09-30

Euskarazko kurtsoak segitu nahi dituztenentzat ez da oraino berantegi.  Herria   2005-10-13

Koxe Perez erakasleak 1992an sortu zuen Euskal Herriko Arte Martzialen elkartea, kurtso elebidunak (euskara/frantsesa) eskainiz.  Herria   2004-05-27

Kurtso horiek deneri idekiak dira eta hiru mailetan antolatuak.  Herria   2005-11-03

Kurtsoaren antolatzaileetako bat.  Herria   2002-08-15

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zein luzeak kurtso orduak!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 102. orr.

Hilabetean 3 kurtso-egun badira (328 ordu urtean).  Herria   2004-09-09

Unibertsitateko erakasle, kontsultatzale eta hezitzaileak dira kurtso emaileak eta banakako ikasle segitzan arduratzaileak.  Herria   2004-09-09

Nire ikaskideek kurtso-amaierako bidaia zeukaten prestatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 108. orr.

Eskerrak kurtso bukaera zen, eta fakultatera ohi baino gutxiago agertzen nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 54. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa

Nik bistaz ezagutzen nuen, biok filologia kurtso bera egin genuelako.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 26. orr.

Erran behar da ere musikarien taldea osatzeko, gitarra kurtso berezi bat sortua dela horko kantuen akordioak ikasteko.  Herria   2005-09-15

Bestalde, gazteriari dagokion guztia Udalaren esku dagoela dio: eskiatzera joateko ateraldiak, antzerki kurtsoak eta abar.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kurtso berezi (3); kurtso sail bat (3)

dantza kurtsoak (3); euskarazko kurtsoak (7); ikasteko kurtsoak (3); kantu kurtsoak (4); kurtsoak antolatzen (4); kurtsoak ematen (5); kurtsoak hartu (3); kurtsoak hartzen (5); kurtsoak proposatzen (3); musika kurtsoak (3); txalaparta kurtsoak (4)

kurtsoen hasiera (3)

azken kurtsoko (4)


kurtsoaldi (orobat kurtso aldi g.er.) iz kurtsoa.

Udazkena sartu berritan justu, kurtsoaldi berrirako eraldaketak etorri ohi ziren. Arantzazuko fraideok erabaki genuen, hiruzpalau taldetan, bi hilabeteko kurtsoaldia egin behar genuela Liebanako gure komentuan, Potes aldean, menditzar handien itzalean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 96. orr.


kurtsore iz ordenagailuaren pantailan, seinale mugikaria, erabiltzailea zein kokalekutan ari den lanean adierazten duena.

Egoteko keinua egin eta, xagua maneiatuz, kurtsorea pantailaren goialdeko laugarren leihatilaraino gidatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.

Kurtsorea keinuka ari da ordenagailuko pantailan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 63. orr.

Kurtsoreari beheiti eginarazi nion pantaila berde minean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.

Pantailan, kurtsoreak, nire hatzaren agindura, beheko paragrafora egin zuen jauzi.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 33. orr.

Aurreko guztia kurtsoreaz bildu, eta ezabatzekotan egon naiz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.

Kurtsorearen ondoan hau irakur zitekeen: [...].  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 36. orr.


kurtsu ik kurtso.

kurtze iz gurutzea.

Butroiko gaztelutik kilometro bat ingurura, eta Butroiko kurtzea deritxonetik Laukizerantz.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 43. orr.


kurubilka adlag kiribilka.

Bularraren gainean, behiala kurubilka uzkurtzen nintzen gunean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 28. orr.

Kolorezko suak dantzarien gainean kurubilka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 320. orr.


kurubilkatu, kurubilka(tu), kurubilkatzen da ad ipar kiribilkatu.

Plastikozko sokatik dilindan ziren ohe estalkiak hartu zituen mutikoak eta estalkietan kurubilkatu zen gurasoek beren ondoan egin zioten zokoan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 114. orr.

Euriaren hezetasuna eta hotza hezurretaraino sarturik, luzaz egon ziren aterbean, ahal bezainbat kurubilkaturik edo tzukuturik eta, halaxe, ilundu gabe lokartu ziren.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 204. orr.

Espainiara itzuli ondoan ikusiko du nola Frantzia urratzen duten erlisioneko gerlek, urrun hedatzen delarik heresiaren beldurra, eta Espainietako erreinua kurubilkatzen bere baitan, arnasarik ezin hartuz, Toledoko Artzapezpikua bera preso sartzeraino.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 29. orr.


kurukuruka 1 adlag kikiriki edo kukurruku eginez.

Oilategiko atea klaskarazi zuen, oilo kolokak eta oilar nagiak kurukuruka beren habietarik ihes izutuan abiatzen miretsiz, belar flokak eta luma arinak altxarazten zituztela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

2 irud/hed

Emazteak egunaz han [errekan] biltzen ziren, kurukuruka eta plista-plasta boketan.  Berria - Kultura   2004-08-21


kurutx (orobat kutx) 1 iz

Hezurra kutx bada "suerte"da, pil bada "culo" eta xutik gelditzen bada irabaziak bi edo hiru aldiz handiago dira.  Herria   2005-05-12

2 kurutx ala pil adlag txanpon edo kideko bat airean bota eta zein aldetik eroriko den lurrera asmatzean datzan jokoan.

Kurutx ala pil.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 25. orr.

Kutx ala pil!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 151. orr.

Film bat ikusi behar eta, kutx ala pil, "Le silence des agneaux" hautatu nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kutx ala pil (5)


kurutz ik gurutze.

kurutzada ik gurutzada.

kurutzamen ik gurutzamen.

kurutzamendu ik gurutzamendu.

kurutzarazi ik gurutzarazi.

kurutzatu ik gurutzatu1.

kurutzatze ik gurutzatze.

kurutze ik gurutze.

kurutzebide ik gurutzebide.

kurutzedun ik gurutzedun.

kurutzefika ik gurutzefika.

kurutzefikatu ik gurutzefikatu.

kurutzetxo ik gurutzetxo.

kuruzatu ik gurutzatu1.

kusi (orobat kusu g.er.) 1 iz ipar lehengusua, gizonezkoa nahiz emakumezkoa. ik kusu.

Joan behar genuke New Yorkeko kusiengana.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 97. orr.

Hamasei urte zituela Pierra Puttu bere kusiak bortxatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 227. orr.

Haiekin ene kusi Kontxita.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 33. orr.

Senpereko hire kusi Beñatenak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 149. orr.

Zu eta ni kusiak bezala gara, nire amaren ahizpa bat zure osaba Martin Ithurbiderekin ezkondua baita.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 84. orr.

Hiru emazteek -alarguntsa, alaba eta kusia- ahantziko dituzte Frantzian zituzten burjes ohidurak eta bakoitzak bere bizia eramanen du: alarguntsak artista minkor batekin, kusi mutxurdinak Araba gazte baten besoetan, [...].  Herria   2001-05-31

Orain, ordea, ene kusu Hamlet, ene seme...  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 34. orr.

Bapo al da gure kusu Hamlet?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 122. orr.

2 lehen kusi (orobat lehenkusi g.er.) lehengusu propioa.

Constante ene lehen kusiaz, egun 86 urte dauzkanaz.  Herria   2005-04-07

Duela 64 urte sortua zen Jakes, Behorlegi Etxeparean; auzapez zenaren lehen kusia.  Herria   2002-07-25

Espainiako erlojupekoan, Iñigo Chaurreau pasaitarra da nagusitu, hunen lehenkusi Mikel Astarlozak hirugarren egin duelarik.  Herria   2003-07-03

50 urtekoetan hain xuxen gure bi herritar baginituen, bi lehen kusi.  Herria   2003-09-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehen kusia (4)

carricart kusiak (4); lehen kusiak (3)


kusin iz emakumezko lehengusua.

Eta Maritxu egona zen etxetik kanpo, kusina baten etxean omen.  Herria   2002-12-19

Nere izaba zena Mattinen kusina.  Herria   2004-12-09


kuskaka adlag kolpeka.

Errain-ukaldika goiti eta beheiti mugitzen hasi zen, uhinka, neskaren uzkia eta bere garbots pare hantua elkarren kontra kuskaka sentitzen zituela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 82. orr.


kuskaldi iz kolpea.

Zuk salbatzailearena egiten duzu! -erran nion mutikoari eta Xaxi are fermukiago laztandu zuen, musuaren denboran hortzen kuskaldiak eta mihien plisti-plastak hauteman nitzakeelarik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 32. orr.


kuskandel (orobat kuskandela) 1 iz

Eskola garaietan, eguerdi aldera, harri zorrotz ukaldika erdizkatzen genituen kuskandelen zauri mutuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 216. orr.

Ez naiz X3C izarbeletik etorri eta idazlez itxuraldatu den V kuskandela ikaragarria.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 106. orr.

2 (hitz elkartuetan)

V izeneko eta kuskandel itxurako estralurtarrak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 119. orr.

-Mintzatzen ahal xira xu -ihardetsi zidan bortitz-, eta frondan bildu harri zorrotzekin kuskandel buztan ebakitzera abiatzen zineztelarik, ikasle ona xinen?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 135. orr.

Amerikar film askori esker egia erran, galaxiatik kanpoko izaki horien seinalakuntza zehatza baneukan: kuskandel larrua, suge mihi eztena, dinosauro beso eta zangoak, ezpata laserdunak eskuan zebiltzan eta bip-bip zaratatsuak kasko gainean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 124. orr.


kuskatu ik koskatu2.

kusku (orobat kuxku g.er.) 1 iz maskor bikoitzen aldeetako bakoitza; maskorra.

Etxearen aitzinaldea maskor beltz baten kusku bakarra zen, eta ate arkupeduna belarri entzule bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.

Hemen ere, harrimuga eder bat, Santiago kuskua, itsas hegiko harroketan oskolak bezal-bezala aztaparrez lotua, hamar eriko eskua iduri duela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 102. orr.

Orduan Jakobe Apostolua agertu zitzaion, iturrira gidatu zuen eta edatera eman kuskura.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.

Urrezko kusku edo maskorra Txileko filma batek ardietsi du, "Taxi para tres" deitzen denak.  Herria   2001-10-04

2 (barakuiluarena)

Adarrak kilikatzen badizkiozu, barakurkuilua bere kuskuan sartzen da.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 160. orr.

3 ontziez mintzatuz, kroskoa.

Sailkapen nagusian, hamekagarren atera dira kusku bakarreko untzien artean.  Herria   2003-11-27

Besteak baino aise zalhuagoak dira bainan aro txarrarekin ez dute denek kusku bakarrekoak bezen aise ihardokitzen.  Herria   2002-11-21

Zurezko kusku hauskor batean ihes zihoazen bi gizon ziren, baina zergatik jakin gabe, bere baitan zerbaitek erraten zion beren helmugara sendo iritsiko zirela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 227. orr.

Motorra gelditu zaio bat-batean eta haize ukaldien gatik kokaturik gelditu da portuko digaren kontra pare bat orenez eta bere kuskua hiru lekutan zilatua izan du.  Herria   2003-01-28

4 zenbait fruitu, hazi edo kidekoren oskola.

Espezia anitz bada han: kanela, gingenbra, hitze, eltzaurra muskada, han "mazia" daritzaten eltzaurraren kuskua, eta zedoarra.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 89. orr.

5 irud/hed

Gerla baten ondotik, bakea izenpetzean, galtzen duenak zer edo zer irabazi nahi du eta hor dira gatazka-hoziak beren kuskuetan gogortzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 133. orr.

Bizitza bera da heriotza horren kusku babesle, umetoki egoki eta hazkuntza-zukua. arima biki bi, nor bere oinazearen kuskuan bilduta  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 99. orr.

6 zeta harrek, darien hariarekin egiten duten estalgarria

Gero kuskuan bildu, eta udaberrian tximeleta gris itsusi baten itxurapean irten da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.

Gero, hisiak bultzatuta, kuskuan gordetako tximeleta ahularen egoskortasunarekin, barnean eta ezkutuan zeukan edertasun guztia koloreztatzen joan zen hurrengo urteetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Sabaiaren erdian argi-armiarma bat zegoen, artile zarpailezko zorro batean bildurik, zeinari seda-harraren kuskuaren antza ematen baitzion hauts ugariak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

7 irud/hed

Ez da beraz egia euskal jendea bere kuxkuan egoiten ohitua dela, bainan izaitekotz dakiela munduan nun nahi bizitzen.  Herria   2003-02-13

8 loreez mintzatuz, pipila.

Alabaren bularrak azkenekoz ikusi zituen aldian sei urteko neskato baten arrosa-kusku herabeak baino ez ziren.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 267. orr.


kuskuilatu izond ik kurkuilatu.

Nondik jalgi datazue apo zahar kuskuilatu hau?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 99. orr.


kuskuilu iz

Barau egiten zuen beti; gero, igandeetan, kuskuiluak, zainak eta xomorroak jaten zituen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.


kuskula iz ezkertearen familiako landare bizkarroia, zurtoina hari itxurakoa duena (Cuscuta epithymum).

Han begien bistatik galtzen dituzte; hemen argigune batean amaitzen dira, non kuskula suntsitzailea, bizkarroi maltzurra, alpapa zintzoen izurritea, hari gorrizko bizarra zabaltzen ari baita.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 41. orr.


kuskurtu ik kuzkurtu.

kuskus (orobat kus-kus eta couscous g.er.) iz arabiarren janaria, gariaren semolarekin edo arrozarekin, hegazti edo arkume haragiarekin eta hainbat barazkirekin prestatzen dena.

Kus-kusa, tabulea, tofua, moussaka, risotto eta arroz minak, taloen antzeko takoak, haragi gazi-gozoak, kebaba, fruta eta barazki exotikoen erabilera... eguneroko otorduetan eskaintzen dizkizute jatetxe askotan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 66. orr.

Kuskuserako behar zuen ardikiaren erosten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 173. orr.

Bere sukaldean kuskusa jaten ari ginela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 172. orr.

Eskukadaka jaten dute kuskusa zurezko ontzitik harturik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 149. orr.

Tea eta kus-kusa egiteko gunea. Erranen duzu irakurle, kuskusa ez dela aise ezkontzen ardi gasnarekin!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 172. orr.

Hango kuskus usainak gosea piztu dio, hango doinuen oihartzunak alaitu. batak besteari gaileta datilekin, kuskus platerkadak eskaintzen zizkioten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 90. orr.

Edmeak ardi-gasna zatiak oparitzen zizkion Fadilari, honek bideko eskaintzen zion couscous puskaren trukean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 262. orr.


kuskusean ik kuxkuxean.

kuskusero ik kuxkuxero.

kuso iz arkakusoa.

Ez kusorik, ez zorririk, ez halakorik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 96. orr.


kustodia 1 iz zaintza, zaingoa.

Anai Jordanek, Würzburgera iritsirik, bere kustodiako anaiei mandatua bidali zien, baldin eta berarekin mintzatzeko premia bazuten, Eisenachera joan zitezela esanez, handik igaro behar zuela eta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1138. orr.

Anai Jordan, Turingiako kustodia Saxoniako kustodioaren esku utziz eta Rhineko ministro Otonen obedientzia-gutuna hartuz, Ministro jeneralagana abiatu zen lagun batekin, beste ministro bat eta irakasle bat eskatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1138. orr.

Bertan anai Nikolas Saxoniako kustodiatik aske utzi eta bikario izendatu zuten, eta anai Leonardo lombardiarra jarri zuten haren ordez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1136. orr.

· Faleroneko anai Jakobo, santutasun handiko gizona, oso gaixo zegoen Fermoko Kustodian Moglianoko komentuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1041. orr.

2 ostia sagaratua jenduarrean erakusteko tresna, eskuarki urrezkoa.

Eguzki Santuak, kustodietan ageri den apaingarri horrek, erakusten du segurki beste deusek ez bezala, lehenagoko praktika zaharra eta erlijioaren eraginez sortutako berria nola nahasi diren elkarren artean, bide bat eta bakarrera bilduz biak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 34. orr.


kustodio iz

Frantziskotar historian zehar, kustodio hitzak zabalera ezberdina izan du, baina Kustodioei gutuna Anaia txikien Ordenako nagusi guztiei orokorrean idazten die Frantziskok.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 113. orr.

Kustodioa (custos=zaintzaile) deitura ez da besteak bezain zehatza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 64. orr.

Hainbat kasutan ministro eta kustodio bikotean [...] ez dira bata bestearengandik bereizten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 64. orr.

Zenbait kasutan, kustodio eta goardiano ere parekaturik ematen dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 64. orr.

Anai Jakobo, Alsaziako kustodioa, ezarri zuten Saxoniako bigarren kustodio bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1131. orr.

Anai Martzio Frankoniako kustodio izendatu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1130. orr.

Pian del Carpineko anai Joan, beraren kustodio-kargutik aske, Koloniara aldatu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ministro eta kustodio (3); saxoniako kustodio (3)


kusu ik kusi.

kuter (orobat cuter) iz kartoia eta kidekoak gainalde lau batean mozteko tresna, euskarri batek eta bertatik atera daitekeen xafla aho-zorrotz batek osatua.

Presoak esan zuen Langraizko funtzionarioek kuter bat sartu ziotela, «onena lepoa moztea» zuelako.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

Gazteek labana bat, cuter bat eta hautsitako botila lepo bat zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04


kutixi ik gutizia.

kutixia ik gutizia.

kutixiatu ik gutiziatu.

kutizia ik gutizia.

kutizioso ik gutizios.

kutre 1 izond arlotea, itxura txarrekoa.

Cher eta Madonnaren hamaika imitazio kutre eder ikusi ditugu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 32. orr.

Orain hurrengoan, zapeatzen ari nintzela, orain arteko gauzarik kutreena ikusi nuen telesbistan...  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 42. orr.

-Hau duk mobida kutrea, tio! -dio batek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 239. orr.

Almodovarren film zaharren estilo kutre hori hartuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 172. orr.

Ukitu kutre eta surrealista samarra.  Berria - Kultura   2004-09-14

Pentsamendu moderno frantses nazkagarriaren eta folklorismo espainolik kutreenaren ezaugarriak biltzen jozak pertsona bakarrean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 29. orr.

Mundua jango duela uste duen edozein taldek izan dezakeen bezalako lokala zen hura, hots, kutrea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 20. orr.

Kutrea da, topikoa da, gayen kontu hori bereziki merkea atera zait.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 196. orr.

2 iz pertsona kutrea.

Metroko pasadizoak horrelako hiri batek soilik erdi ditzakeen freaky eta kutreez ereinda daude.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 109. orr.


kutrexka izond adkor kutrea.

Benidormen antz handiegia hartu du kale honek, baina inguruetan bada oraindik zulo kutrexka eta interesgarririk.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 156. orr.


kutsadura (orobat kotsadura g.er.) 1 iz norbaitengana edo zerbaitera, kalte egiten dion edo berezkoa ez duen zerbait helaraztea; helarazte horren ondorioa.

Gorputzaren kutsadura orotik arima zainduz, grina txarren sugarretatik urruti.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 40. orr.

Arimen kutsadura, sexu-perbertsioak, ezkon-desordenak, adulterioa eta lizunkeriak.Ur garbiz zipriztinduko zaituztet eta garbi geldituko zarete; zuen kutsadura eta idolatria guztietatik garbituko zaituztet.  Elizen arteko biblia   Ez 36,25

Ixtorio bat kontatu eta errepikatzeko eskatu nionean, gero eta modu nahasiagoan kontatu zuen, gero eta "kutsadura" eta lotura oker gehiago gehituz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 63. orr.

Arraza izpiritual hori, kanpoko kutsaduretatik baino lehen eta gehiago, barruko lohietatik behar da garbi-garbi mantendu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 184. orr.

Hizkuntza gertaera horiek kutsaduraz zabaldu ziren, eta baliteke uhin guztiei dagokienez ere hala gertatzea; uhinak, puntu batetik atera, eta hedatu ohi dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 251. orr.

Santuak ez bezala, ez dauka damutu beharrik; damuak iraganaren kutsadura dakar.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 99. orr.

Ezagutzaren eraikina altxatu nahian, sustraiak garbi-garbi gura zituen, inolako kutsu aristoteliko edo sen onaren kutsadurarik gabe  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Asian aspaldi izan zituzten hegaztietatik katuetarako kutsadura kasuak.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Txinan aurki daitezke, agian, HIESaren kutsadura mailarik garaienak, zenbait tokitan bederen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 144. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berdin, zerbait kutsatua ukitu ondoren -giza kutsadura dela, abere-kutsadura edo beste edozein kutsadura higuingarri dela- Jaunari eskainiriko elkartasun-opariko haragia jaten duena, herritik bota egingo dute.  Elizen arteko biblia   Lb 7,21

Gizonezkoaren sexu-kutsadura.  Elizen arteko biblia   Lb 15,1 tit

Agindu israeldarrei edonolako lege-kutsadura dutenak -legena edo sexu-jarioa dutela edo gorpu bat ukitu dutela- kanpalekutik urruti botatzeko.  Elizen arteko biblia   Zen 5,2

Zeinen ahulak diren goranzko ekonomiak munduko finantzen gorabeheren eta horien ondoriozko kutsadura efektuen aurrean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.

4 ur, egurats, janari edo kidekoetara, izaki bizidunen osasunari kalte egiten dien elementuak helaraztea; helarazte horren ondorioa.

Hazkundeak kutsadura eta baliabide fisikoen kontsumoa bideratzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 312. orr.

Kutsadurak hartz zuriaren immunitate sistema ahuldu du, eta aldaketa hormonalak eragin dizkio.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Munduan, urtero 24.000 ume hiltzen dira hirietako kutsadurak eragindako gaixotasunen eraginez.  Berria - Gaiak   2004-06-24

Larruazalak, hala ere, aurre egiten die oraingo eraso kimiko gehienei, bai atmosferako kutsadurak eraginei, eta bai xaboi, garbigarri, desodorante, hauts eta bestelako gaiek eraginei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.

Ozono-geruzaren arazoa, uraren eta lur geruzaren kutsadura.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 307. orr.

Lurren kutsadurari buruzko lege proiektua.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Petrolioaren kutsadura, isurketak eta iragazketak, baina, delta suntsitzen ari dira.  Berria - Mundua   2006-02-10

Mokanes zikin bat zuen atxikitzen bere ahoaren aitzinean, bere burua trafiko animalearen kutsaduratik babesteko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 162. orr.

Kutsadurak koral guztiak desagerrarazi dituen lekuetan.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Abere industriaren kutsaduragatik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

Gizartearen esku dago kutsadura murriztea.  Berria - Gaiak   2004-09-02

Errusian bezala, kutsadura galarazteko neurri gutti hartzen da Indian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 46. orr.

Euri edo kutsadurazko laino gris-ubelean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 171. orr.

Kutsatzen duenak, hasiera batean, kutsaduraren gastuei berak aurre egin behar diela esaten duen printzipioa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 121. orr.

Kutsaduraren ondorioak pairatzen ari zen jendea zen.  Berria - Kultura   2006-02-21

· Boroako zentralak «milioika tona kutsadura sortuko ditu, eta gas hori guztia aldaketa klimatikoaren eragile izango litzateke.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

5 (izenondoekin)

Kutsadura atmosferikoa, hau genuke azken urteotako lorpen tristeetako bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.

Kutsadura akustikoak ere norabide zentzua kentzen die [baleei].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.

Kutsadura kimikoak eragiten ditu minbizi kasu gehienak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Isurketa kronikoek kutsadura kronikoa eragiten dutela.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Aral itsasoko kutsadura hilgarria dela frogatu dute.  Berria - Gaiak   2004-07-06

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Plutonio garraioa, lehen EPR (Europako Presio Erreaktorea) eraikitzeko erabakia eta, azkenik, urriaren 12tik 20ra gertaturiko kutsadura kasuak.  Berria - Gaiak   2004-10-26

Nolanahi ere, ontziko erregaia, olioak eta beste hainbat substantzia kutsadura iturri arriskutsuak izan daitezkeela gogorarazi dute.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Kutsadura-maila arriskutsuak uretan, airean, lurrean eta izaki bizidunengan berengan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 107. orr.

Airearen kutsadura arriskurik ez dago.  Berria - Mundua   2004-07-31

Bilbo babesten duen kutsadura burbuilak izar akitu bi baino ez du ikusten uzten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 138. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Uranio kutsadurak bereziki haurrei eragiten die eta 4.500 urte irauten du.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Lohiek onkailu kimikoek baino metalki kutsadura gutiago ekartzen badute, [...].  Herria   2003-11-06

Aire-kutsaduraz gainera, desertizazioa ere ez da urruti izango.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

Argi kutsadurak animalia askoren ugalketa funtzioei eta migrazio-jokaerei eragiten diela.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Hirurogeiko urteetan, herrialde industrializatuetan ingurumen kutsadura gora eta gora zihoala.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

airearen kutsadura (5); argi kutsadura (5); eragindako kutsadura (5); kutsadura akustikoa (3); kutsadura eragin (3); kutsadura eragiten (4); kutsadura gutxitzeko (3); kutsadura handia (4); kutsadura iturri (5); kutsadura kasuak (5); kutsadura maila (11); kutsadura maila gainditu (3); kutsadura mota (6); kutsadura murrizten duten (3); kutsadura saihesteko (7); uraren kutsadura (3)

argi kutsadurak (4); kutsadurak eragindako (4)

itsasoko kutsaduraren (3); kutsaduraren aurkako (4); kutsaduraren eragina (4); kutsaduraren kontra egiteko (3); kutsaduraren ondorioz (9)

kutsadurari aurre egiteko (3)


kutsaezin izond ezin kutsatuzkoa.

Barre atakeetarako joera da gizakia animaliengandik bereizten duen ezaugarrietako bat... haiek ez baitira soilik etsenpluaz kutsaezinak, baizik eta gaitza hedatzen duten mikrobioek mendean duten esparrua ere irazkaitza dute.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 55. orr.

Izan ere, gizonak egiten duen oro gizonak kutsatua duk, Jainkoaren izenean bada ere, gizona berez eta izaitez kutsaturik dagoenez gero; ordea, Jainkoak xuxenean egina kutsaezina duk, Hura kutsaezina delako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 260. orr.


kutsagabe (orobat kutsatugabe g.er.) izond kutsatu gabea.

Eliza santu eta kutsagabea. Zorionekoa kutsagabe den emakume agorra, legez kontrako harremanik izan ez duena.  Elizen arteko biblia   Jkd 3,13

Jakinduria espiritu adimentsu eta santua da, bakarra, jarduera anitzekoa, fina, mugikorra, sarkorra, kutsagabea, aldaezina, onzalea, zolia.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,22

Abere kutsatugabe eta kutsatu, hegazti eta lurrean narrasta dabiltzan guztietatik.  Elizen arteko biblia   Has 7,8


kutsagailu iz kutsatzen duen gauza.

Bordeleko kirol-unibertsitateko 35 ikasle arizan dira egun osoan kutsagailu horien biltzen, tokiko rafting elkarteen laguntzarekin.  Herria   2001-05-03


kutsagarri 1 izond kutsatzen duena.

Gaitz kutsagarria da, eta, aldizkakoa bada ere, sendaezina.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 55. orr.

Gure garaiko gaitza da, hiesa baino askoz kutsagarriagoa gainera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

Ergelkeria kutsagarria da.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 104. orr.

Oso algara kutsagarria du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 208. orr.

Haiek santutegiaren garbikuntza egin zuten eta harri kutsagarriak toki lohi batera eraman.  Elizen arteko biblia   1 M 4,43

Nahiz hazia kanpora isuri nahiz barruan geratu, sexu-jarioa beti da kutsagarria, eta gizona kutsatu bihurtzen du.  Elizen arteko biblia   Lb 15,3

2 kutsadura eragiten duena.

Errauste planta guztiek, modernoak izanagatik, «gai toxikoak eta kutsagarriak» jaurtitzen dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

Substantzia kimiko kutsagarrien neurriz kanpoko isuriak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Interneten jarri du Jaurlaritzako Ingurumen Sailak isuri kutsagarrien erregistroa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Ura arazteko sistemak hobetu direlako eta industria kutsagarriak gutxituz doazelako.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Galeria eta ziegak kez bete ziren, ke beltz kutsagarri horrekin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 125. orr.

Petroliontzi kaxkarrok batetik bestera gai kutsagarriz beteta ibilarazteak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 137. orr.

Erre eta gero, bihurtzen da zaborra kutsagarri.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Kutsagarri Organiko Iraunkorrak (POP), horra itunak gaioi ematen dien izen teknikoa.  Berria - Gaiak   2006-04-28

Ziklo konbinatuko gasezko instalazio lehiakorrago eta ez hain kutsagarrietan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

3 itsaskorra.

13 kantuetatik gehienak ez dira hiru minutura ailegatzen, ia denak dira zuzenak eta indartsuak, premiazkoak eta kutsagarriak.  Berria - Kultura   2006-02-09

4 ez-kutsagarri

Txartel "inteligentziadunak", giza genomaren mapa, supereroaletasuna, auto ez kutsagarriak, mikroingeniaritza, animalia eta landareen genetika, eta abar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kutsagarri organiko (4); substantzia kutsagarri (4)

gas kutsagarrien (5); gas kutsagarrien isuria (3); isuri kutsagarrien (4)


kutsagarritasun iz kutsagarria denaren nolakotasuna.

Barrearen kutsagarritasuna esputa direlakoen fermentazio berehalakoaren ondorio dela, listu izpiak xirripaz hedatzen baitira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 55. orr.


kutsaketa iz kutsatzea. ik kutsadura.

Izan ere, beren buruaz beste egin dutenen berri ematerakoan, «kutsaketa emozionala» gertatzen da halako «joerak» dituztenengan, batez ere hildakoa ospetsua bazen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Kutsaketa eragin duenak garbiketa eta kutsadura kentzeko lanak ordaindu beharko ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Lege proiektuan 1.200.000 euro arteko isunak onartzen dira kutsaketa larriak eragiten dituztenentzat, «Itsasoa ez da zabortegia» eta agintarien ardura «kutsaketak saihestea da, ez isurketaren zain egotea, gero damu izateko».  Berria - Euskal Herria   2004-03-09


kutsakor 1 izond erraz kutsatzen dena.

Liebkind Bendelen larritasuna kutsakorra zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.

Hooliganen entusiasmoa kutsakorra suertatzen zen orain.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 85. orr.

Eritasun kutsakorrak, azken batean, germen espezifiko batzuen erasotik zetozela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 25. orr.

Amorrua ematen dio gaixo horiek, kutsakorrek, hain gutxi kolaboratzeak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Ospitaleren baterat igorriko nindutela, gaitza kutsakorra zelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 507. orr.

Zergatik ez da gaitza bezain kutsakorra osasuna?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 342. orr.

2 kutsagarria, kutsadura eragiten duena.

Hondakin kutsakorren emisio erritmoak ez du ekosistema naturalen asimilazio gaitasuna baino handiagoa izan behar.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Gas kutsakorren isuriak %4 egin du gora Australian.  Berria - Gaiak   2004-04-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gai kutsakor (5); gas kutsakor (10)

gaitz kutsakorra (4)

gai kutsakorrak (6); gas kutsakorrak (4)

gas kutsakorren (9); gas kutsakorren isuriak (3)


kutsamen iz kutsatzea, kutsaketa.

Gurasoek beren haur izurriztatuak bazterrean hiltzen uzten zituzten eta alde egiten zuten nora edo nora, kutsamenaren beldurrez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 22. orr.

Lehen ere esana zitzaigun, oso modu ugari bezain iradokigarrietan, gure izaera garbia gorde behar genuela hilzorian zegoen hizkuntzaren hatsa gehiago labur ez zedin; kutsamenetatik libratu behar genuela  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 141. orr.


kutsamendu iz kutsatzea.

Ia harrespila bezain monumentu aurre-historiakoa da euskara Oteizarentzat, eta haiek bezala irautea nahi luke: hizkuntzak bere-berea duen izaera dinamikorik gabe, bere lehengo hatsean, garbi eta kutsamendurik gabe.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 135. orr.


kutsapen iz kutsatzea.

Izan ere, gaitz asegaitzaren kutsapenak ez zion batetik bestera saltatzeari uzten, azienda artiledun eta idi saldoetan bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 461. orr.


kutsarazi, kutsaraz, kutsarazten du ad kutsatzera behartu.

Kutsaraz zitekeen zenbait bakterio nahiz birus patogenorekin, baina akuria zen bakteriologoen aztergai behinena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 81. orr.


kutsatu, kutsa, kutsatzen (orobat kotsatu g.er. eta kutsutu g.er.) 1 da/du ad norbaitengana edo zerbaitera, kalte egiten dion edo berezkoa ez duen zerbait helarazi.

Eta Lisboan izan diren gizonak kutsatu ez direla-eta, ez hadi egon hain ziur sukar ustela erabat joan dela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 127. orr.

Horietako asko eta asko hiesaz kutsatu eta hiltzera Nepalera itzultzen dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 217. orr.

Urtean 500 milioi lagun kutsatzen ditu [malariak], eta, 1,5 milioi hil egiten dira.Zortzi pertsona hil ditu H5N1ak Txinan, eta 14 kutsatu, datu ofizialen arabera.  Berria - Gaiak   2006-02-26

Oharkabean genetikoki eraldatutako materialaz kutsatu den hazi edo landare bat.  Berria - Gaiak   2004-05-25

Alemaniako Poliziaren arabera, 18 milioi ordenagailu kutsatu dituen birusaren egilea dela esan du gazteak.  Berria - Gaiak   2004-05-09

Ez dute gorpurik ukituko, kutsa ez daitezen, Zenbait piztia ukitzeak kutsatu egiten du pertsona.  Elizen arteko biblia   Lb 11,24

Hauek garbi gorde zituzten bihotzak, ez baitziren idolatriaz kutsatu.  Elizen arteko biblia   Ap 14,4

Israeldarrek kutsatu egin zuten lurraldea beren jokabide eta egintza txarrez.  Elizen arteko biblia   Ez 36,17

Ahotsean lehenago igarria nion aztoramenari herrimina kutsatu zitzaiola esango nukeen, inork orduan hartaz itaundu izan balit.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 207. orr.

Harik eta bere kezkaz kutsatu ninduen arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 120. orr.

Gainera, aitortu ez dion egonezin horixe kutsatu bide dio, nori eta kontsolamendua eskaini nahi izan dion gizonari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 37. orr.

Bere kexuekin gogotik barre eragin dugu, eta gauzak ez ziren horren larriak, nonbait, berari ere barregura kutsatu diogu eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.

Ikusgarria da nola generoa hautatzeak erabat kutsatzen dizun istorioa, nola sartzen zaizkizun topiko eta klixeak ia-ia konturatu gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 185. orr.

Lehenak herskariaren ahostuntzea (t -> d) dakar aurreko sudurkariaren ahotsa kutsatu zaiolarik asimilazioz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.

Christouk gogor jo zuen erakunde ekologisten aurka, eta haien argudioek komunikabideak «kutsatu» dituztela salatu zuen  Berria - Gaiak   2006-03-30

2 ur, egurats, janari edo kidekoetara, izaki bizidunen osasunari kalte egiten dien elementuak helarazi.

Europako Batasunak ez die debekatu industriei muga batetik gora kutsatzea, eta horren ordez, kutsatzeko baimenak banatu ditu, doan.  Berria - Gaiak   2006-05-02

Horren bidez, dagokiena baino gehiago kutsatzen dutenek kutsatzeko eskubideak eros diezaiekete baimendutakoa baino gutxiago kutsatzen dutenei.  Berria - Gaiak   2006-05-02

Hondakinek airea kutsatzen dute, eta, ondorioz, abortuen, malformazioen eta gaixotasunen ehunekoa altua da.  Berria - Mundua   2004-08-27

Atmosfera kutsatzen duten gasen inguruan akordio berri bat eskatu du Blairrek.  Berria - Gaiak   2006-02-08

Lurzorua kutsatu dezaketen jarduerak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Lehorretik iristen diren hondakinek kutsatzen dute gehien itsasoa.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Usain txarrak gero-eta gehiago zabaltzen ari dira eta, euriteetan, ixurketek Sadar ibaia kutsatzen dute.  Herria   2003-02-13

Exxon Valdez ontziak isuritako fuel-olioak 2.080 kilometro inguru kutsatu zituen.  Berria - Gaiak   2004-03-28

Gutxienez 211 hektarea kutsatu ziren Pirinio Atlantikoetan, 4.800 Akitanian.  Berria - Harian   2005-03-23

Itsaso zabalean litro bat kutsatzen bada, haren inguruan badaude beste milaka eta milaka litro ur kalterik izan ez dutenak.  Berria - Gaiak   2004-08-22

Zianuroak ibaietako ura eta lur azpiko akuiferoak kutsatu dituela salatu dute.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Frantzian badago argiak kutsatu ez duen eskualde bat.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Denverren bi enpresa zigortu dituzte plutonioarekin kutsatzeagatik.  Berria - Gaiak   2006-02-18

3 (era burutua izenondo gisa)

Apaizek Jaunaren etxe barruaren garbikuntza egitera sartu eta kanpora atera zituzten, tenpluko atarira, barruan aurkitutako gauza kutsatu guztiak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 29,16

Frantziara iritsi da gaitza; ahate kutsatu bat agertu da.  Berria - Gaiak   2006-02-18

Deabruen bizileku bihurtu da, espiritu gaizto guztien zulo, piztia kutsatu eta nazkagarri guztien zulo.  Elizen arteko biblia   Ap 18,2

Gizonezkoa, sexu-jarioa duenean, kutsatu bihurtzen da.  Elizen arteko biblia   Lb 15,2

Janari kutsatu haiek jatera ez behartzeko eskatu zion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 170. orr.

Minuturo, 10 kutsatu gehiago.  Berria - Gaiak   2006-03-29

San Cristóbal eta Santa Lucía mendixken gainetik agertu zauku hiri zabala, lanoxka kutsatu baten artetik.  Herria   2005-06-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

birusaz kutsatu (4); ehunka ordenagailu kutsatu (3); gauza kutsatu guztiak (3); hiesaz kutsatu (5); hiesaz kutsatu izana (3); kutsatu guztiak (5); laborategian kutsatu (4); laborategian kutsatu ziren (3); lagun kutsatu dira (6); lagun kutsatu ditu (3); langile kutsatu dira (3); milaka ordenagailu kutsatu (3); milioi pertsona kutsatu (3); nire santutegia kutsatu (3); pertsona kutsatu dira (5); pneumonia atipikoaz kutsatu (4)

aire kutsatua (4); eserlekua kutsatua gelditzen (3); ur kutsatua (3)

hegazti kutsatuak (23); hegazti kutsatuak agertu (10); ur kutsatuak (8)

kutsaturik gelditu (3); kutsaturik geldituko (44); kutsaturik jarraitzen (3)

birusaz kutsaturiko (3); gibak kutsaturiko (3); kutsaturiko pertsonen (4)

birusak kutsaturikoak (3)

birusak kutsatuta (9); birusarekin kutsatuta (6); gaitzak kutsatuta (3); gib birusak kutsatuta (4); giroak kutsatuta (3); kutsatuta egon (13); kutsatuta egotea (4); odola kutsatuta zegoen (3); ustez kutsatuta (3)

birusak kutsatutako (14); birusarekin kutsatutako (4); birusaz kutsatutako (4); dioxinaz kutsatutako (3); gaitzak kutsatutako (6); gaitzaz kutsatutako (3); gib birusak kutsatutako (3); gib birusaz kutsatutako (3); hiesak kutsatutako (3); kutsatutako animalia (3); kutsatutako animaliak (3); kutsatutako hegazti (5); kutsatutako hegaztiak (17); kutsatutako hegaztien (7); kutsatutako lurrak (3); kutsatutako odola (10); kutsatutako pertsona (3); kutsatutako pertsonen (3); kutsatutako ura (9); kutsatutako ura edanda (3); kutsatutako ura edateagatik (3); kutsatutako urak (4); ustez kutsatutako (5)

kutsatutzat aitortuko (9); kutsatutzat aitortuko du (8); kutsatutzat edukiko (10)

gizakia kutsatzea (3)

gaitzaz kutsatzeko (3); hiesaz kutsatzeko (4); kutsatzeko ahalmena (3); kutsatzeko arrisku (10); kutsatzeko arrisku handia (3); kutsatzeko arriskua (23); kutsatzeko arriskuan (5); kutsatzeko arriskurik (6); kutsatzeko baimenak (7); kutsatzeko baimenak lortzeko (3); kutsatzeko eskubideak (3); kutsatzeko eskubideen (5)

airea kutsatzen (5); atmosfera kutsatzen duten (3); gizakia kutsatzen (4); gizakien artean kutsatzen (6); harremanen bidez kutsatzen (3); ingurumena kutsatzen (3); itsasoa kutsatzen (3); kutsatzen du gizakia (4); lagun kutsatzen dira (4); pertsona bat kutsatzen (4)


kutsatugabe ik kutsagabe.

kutsatzaile (orobat kotsatzaile g.er.) 1 izond kutsatzen duena; kutsadura eragiten duena. ik kutsagarri.

AEB ek ez zuten Kiotoko Protokoloa berretsi -itun hori 1997 an izenpetu zen Kioton, eta helburua gas toxikoen emisioa murriztea zen, planetaren berotze efektua saihesteko-, bera izan arren gas kutsatzaileen emisore behinenetako batTeknologia oso zaharkituak erabiltzen ditu, ordea, oso kutsatzaileak eta baliabide fisiko ugari agortzen dituenak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.

Eskuinaldean zabortegi itzela eta ezkerraldean zementu-lantegi zikin eta kutsatzailea.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 41. orr.

2 ur, egurats, janari edo kidekoetara, izaki bizidunen osasunari kalte egiten dien elementuak helarazten duena.

Itsasoko arrainek gai kutsatzaileak barneratzen dituzte, eta gero horiek giza gorputzera iragan daitezke.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Rivera fisikaria eta hondakin kutsatzaileen analisietan aditua da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Kartzela zigorrik ez EBn ontzi kutsatzaileentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Interneten jarri du Jaurlaritzako Ingurumen Sailak isuri kutsagarrien erregistroa: www.eper-euskadi.net eta www.ingurumena.net helbideetan kontsulta daiteke 119 enpresa kutsatzaileen zerrenda.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Horrek poliziklo hidrokarburo aromatikoak (PH) sortzen ditu, eta horiek «oso agente kutsatzaile arriskutsuak dira».  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Kutsatzailea da gure ingurua kutsatzen duen jarduera oro.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

3 (izen gisa)

Airean dauden hainbat kutsatzaileren inguruko informazioa jasotzen eta zabaltzen du webguneak: nitrogeno eta sufre dioixodoei, nitrogeno oxidoei, partikulei eta berunari buruzko informazioa, alegia.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Zigorrik ez kutsatzaileentzat.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Asko kutsatzaile organiko iraunkorrak dira, «oso arriskutsuak».  Berria - Gaiak   2004-09-17

Kutsatzaile arriskutsua da ozono troposferikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

4 irud/hed

Kutsatzaile politikoa: hauteskunde karabanetako kazetariek erabilitako terminoa, etengabe alderdiaren aldeko mezuak helarazten dituen agindupekoa definitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11


kutsatze iz norbaitengana edo zerbaitera, kalte egiten dion edo berezkoa ez duen zerbait helaraztea.

Tamifluk ez du kutsatzea saihesten, baina gripearen sintomak arintzen ditu eta birusaren zabaltzea motel dezake.  Berria - Harian   2005-08-26

Kurdistanen gertatu diren kutsatzeak pertsonen artean gertatu diren argitu nahi dute.  Berria - Gaiak   2006-01-08

Azkeneko kutsatze naturala 1977an gertatu zen, Somalian.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Ez da pertsonen arteko kutsatzerik baieztatu.  Berria - Gaiak   2006-01-08

Kutsatze gehienak (%73) sexu bidezko harremanetan jazo ziren.  Berria - Harian   2005-04-15

Azken kutsatze kasuek argi utzi dute, ordea, oraindik ere arazo handiak dituztela gaitzaren gaineko informazioa gizarteratzeko. Gaixotasunen maiztasunari buruz, kutsatze-fokuei buruz.  Berria - Gaiak   2006-01-17

"Iruditsu" hitzak, eta "figura" hitzak ere, argi erakusten dute tradizioz figura, edo figuraren printzipioa, hobeto esanda, hitzezko dena ikonikotasunak kutsatze batek eragintzat hartzen dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 236. orr.


kutsatzeke adlag kutsatu gabe.

Testu horretan, dagoeneko kutsatuta dauden lurrak berreskuratzeko eta kutsatzeke daudenak babesteko urratsak aletzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03


kutsu (orobat kotsu g.er., eta kutxu g.er.) 1 iz kutsatzearen ondorioa edo aztarna; aztarna, arrastoa, ukitua, bereziki materiala ez dena eta gauza ez-materialek uzten dutena

Goizuetan, xaharrengandik aditua dakit, Urumea errekan goiti, Zubi Haundiko arkupetik iragotzen omen zirela 1855eko kolera beltzaren kutsutik libratu nahi zutenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 31. orr.

Zertarako, ordea? -erantzuten omen zion hark-, dagoeneko mingainean sumatzen dut eta, heriotzaren kutsua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 85. orr.

Fede berriaren kutsua Amanciok sartu zidan; Frantziatik etorri berria zen hura, eta okindegiko nagusi urdemutur harentzat ari nintzen ni lanean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 20. orr.

Emakumearen hatsean hortz-ore fluoreztatuaren kutsua ezagun zen oraino. Baina ez zen erabat Basurtokoa,bazen-eta Joanesen agure itxuraren kutsu bat haren gorputzean, baita Mateoren kutsua ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.

Lanari amaiera eman eta adinaren kutsua eransteko, tenperatura altuan tindatu zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 81. orr.

Anabaptisten heresien kutsua hartzen diet zure hitzoi.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 155. orr.

Susmo txarren kutsu hori ezin daitekeela guztiz aratz, xahu eta purifikatua laga.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 43. orr.

-Etxekoa -den-dena azaldu behar zaion ergel batekin ari denaren kutsua ahotsean-.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 73. orr.

Orduan konturatu nintzen haren ahotsak atzerriko kutsua zuela.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

Arrastiria heldu, eta auzo osoa udazkeneko kutsuan murgilduta jadanik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 68. orr.

2 (izenondoekin)

Hasperen egin nuen, burgesia apalaren kutsu nahasezina zerion harreragela haren apainketari erreparatuta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.

Irriñoa bortxatuz eztitu nuen adierazpenak izaten ahal zuen kutsu gordina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.

Jangelaren garbitasunak kutsu zorrotz hauskor bat zeukan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 209. orr.

Puig Antichen exekuzioari kutsu politikoa kentzea zuen helburu nagusi Welzelen exekuzioak.  Berria - Kultura   2004-03-04

Ezagutzaren eraikina altxatu nahian, sustraiak garbi-garbi gura zituen, inolako kutsu aristoteliko edo sen onaren kutsadurarik gabe. ipuinari halako kutsu italiarra sumatzen zion, batzuetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.

· -Zure alemanak kutsu bitxia du -erran zidan emakumeak-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 95. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Artean eguzkiak berotu egiten zuen, airean halako gainbehera-kutsu bat nabari bazen ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 349. orr.

Eztanda nuklear baten osteko desolazio-kutsu bat du haren pinturak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 178. orr.

Bekainak kakotu nituen, bat-bateko misterio kutsu hark harrituta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 100. orr.

Arrotz kutsu itzela hartzen nion nik hizkera horri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 69. orr.

-Bai, Serena -esan zuen halako bizitasun-kutsu bat erakusten zuen ahotsaz-, hauxe da nire karreraren bukaera...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 500. orr.

Kuartelean gizatasun kutsu bat antzemateak harritu egin zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 44. orr.

Aturri zabalak nik nahi baino maizago hartzen zuen malenkoni kutsu kutsakorra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 359. orr.

Etsipen kutsu penagarria zerien folklore jaialdien eta meza ikusgarrien gaineko albiste haiei.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 49. orr.

Bizkaitarraren ahotsak haserre kutsu arin bat hartu zuen, gehiegi hitz egin zuela ohartu izan balitz bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 26. orr.

Zahar kutsu egokia du, eta haurrek erraz identifikatu dezakete aspaldiko istorio batekin.  Berria - Kultura   2004-05-12

Eskola-testu kutsua ere izango dute hasierako orriek, apika.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.

Eta sentipen handi-handi guztiek bezala, lotsa-punttu eta erru-sentipen kutsu bat ere bazuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abentura kutsu (4); etsipen kutsu (5); etsipen kutsu bat (3); germaniar kutsu (3); ironia kutsu (4); kamamila kutsu (3); kutsu arin (3); kutsu arin bat (3); kutsu berezi (4); kutsu handia (5); kutsu handiagoa (6); kutsu herrikoia (3); kutsu mistikoa (3); kutsu nabaria (3); kutsu nabarmena (12); kutsu nabarmena dauka (3); kutsu pixka bat (4); kutsu politiko (12); kutsu politiko nabarmena (3); kutsu politikoa (18); kutsu politikoa duela (3); kutsu sinbolikoa (5); kutsu soziala (3); misterio kutsu (10); misterio kutsu bat (4); nostalgia kutsu (3); umore kutsu (3)

antzerki kutsua (3); erdi aroko kutsua (3); euskal kutsua (7); euskal kutsua duen (3); final kutsua (4); herri kutsua (3); jai kutsua (3); kutsua eman (12); kutsua emateko (3); kutsua ematen (7); kutsua hartu (9); kutsua hartzen (16); kutsua izan (10); kutsua izango (5); kutsua ukanen (3); mehatxu kutsua (4); misterio kutsua (4); zahar kutsua (3)

erlijio kutsuko (3); errebantxa kutsuko (3); euskal kutsuko (3); italiar kutsuko (3)


kutsudun izond kutsua duena.

Intzaren gaineko hegoia, euria egiteko pregoia du abisu, udaparte zabaleko esaera basura kutsudun horrek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Gaitz hau sendaezina eta kutsuduna omen da-eta.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 31. orr.


kutsugabe izond kutsurik ez duena.

Nire begiek bildutako irudi arrailagarriei molde idatzi kutsugabea ematera lehiatuta ere, emaitzak parekotasun urruna zuen nik ikusiarekin: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.

Apaltasun sakona eta obedientzia azkarra, pobretasun bikaina eta kastitate kutsugabea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 902. orr.


kutsutu ik kutsatu.

kuttun1 (404 agerraldi, 126 liburu eta 61 artikulutan –izenondo nahiz izen gisa-; cf. kutun1 364 agerraldi, 84 liburu eta 98 artikulutan –izenondo nahiz izen gisa-; Euskaltzaindiaren Hiztegian kutun agertzen da) 1 izond kutuna, guztiz maitea edo begikoa. (pertsonei buruz)

Bere izeba kuttun (baina handi) batek besarkatzen zuenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 256. orr.

Huxai arkitarra erregearen adiskide kuttuna zen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 27,33

Amaren osaba kuttuna eta apaidiña duk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 103. orr.

Zure Hamida kuttunaz ari naiz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 179. orr.

Ez da hain arraroa zure bihotzeko aingeru kuttuna, nolabait esateko, hiltzen denean mundu hau utzi nahi izatea bere ondora joateko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 116. orr.

Bederatziurrena egingo ziola, eta, horrekin bere laguntxo kuttun hura agertzen ez bazen, epelak hartzeko zegoela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 85. orr.

Maitek bazekien osabaren kuttuna zena, eta ordaina ematen zion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 115. orr.

Manuel Irujo ministroaren kutunak bidean doazelarik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 89. orr.

Noizean behin, maisuak aleren bat ematen zion ikasleren bati sari gisa, bere kuttuna zuelako edo eskola lanen bat ondo egiteagatik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 115. orr.

Amak hura zuen kuttun-kuttuna eta harengan jarriak zituen bere itxaropen guztiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.

Arreba horrek seme hazia omen zeukan eta Blancok kuttun-kuttuna omen zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 81. orr.

Betiko lagun jator eta osaba kuttun nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 131. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Biktimarik kuttunenak emakumeak zituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.

Osabaren adiskide kuttun izandako emakumerik ez zen han bat bera ere azaldu.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 22. orr.

Inor ez zen Irujoz gogoratu, Sebastien gau batez Labriteko kuttun bihurtu zen.  Berria - Kirola   2004-07-13

Gauez, ohean, neure bihotzeko kuttunaren bila nenbilen.  Elizen arteko biblia   Kt 3,1

Nire begiko kuttuna zein zen igarri ezinik nenbilen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 128. orr.

Ene Saul, ene Jonatan, kuttun eta maiteak, bizitzan eta heriotzan beti elkartuak.  Elizen arteko biblia   2 Sm 1,23

2 (pertsonei buruz deikietan)

Jakina, kuttun hori, nire tokia uzten dizut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 22. orr.

-Ez ezazu negarrik egin, polit horrek, nire neskato kuttun horrek...  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 97. orr.

Ene maite laztan ezti kuttun ttiki hori.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 116. orr.

Ene kuttuna -hasi zen- bizitzak modu bitxi eta harrigarrian jokatzen du gurekin.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 141. orr.

Esadazu, ene bihotzeko kuttuna, non duzun larratzen artaldea.  Elizen arteko biblia   Kt 1,7

Nahi duzu neurekin etorri, kuttun?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

3 (pertsonez bestelakoetan)

Musukatu ginen, eta haren beso kuttunak sentitu nituen ni biltzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 78. orr.

Bere zimino kuttuna babesteagatik kartzelara joateko prest agertu zen heroiaren istorioa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 70. orr.

Nire pelutxezko txakur kuttunari.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 7. orr.

Walt Disney jaunak egin dizkigu horrelako animaliak maitagarri eta kuttun.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.

Handitzea ere gauza bera baita, gauza kuttun batzuk betiko galdu izanaren mina.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 45. orr.

Yolo taberna fregatzen ari da maitekiro, [...] aireplano baldar eta kuttun batek bertan lurreratu behar bailuen, maitekiro.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 302. orr.

Berak landatu eta hainbesteko arretaz zainduriko zuhaitz kuttun haiei.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 144. orr.

Nire landare kuttunetako bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.

Gaztearen begiek mutur batetik bestera ikusmiratu zuten bere kalezulo kuttuna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 294. orr.

Aldean dauzkat orain, etxekoek idatzitako azken-azkeneko gutun kutunak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 161. orr.

Euskaldunen bi kolore kuttunak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.

Zure lehenengo liburu kuttuna gogoratzen?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 130. orr.

Nire istorio kuttuna beste bat dun.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 198. orr.

Ez da nire edari kuttuna, baina ongi etorri egin nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.

Zereginik kuttunena landareak zaintzea zuen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 15. orr.

Arantzazuko Ama Birjina eta Jesu Kristoren pasioa izan zituen gai kuttunak, aberriaren agoniarekin loturik betiere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 108. orr.

Narzisistaren hitz kuttun honek bere baitan du antidotoa, atzekoz aurrera INOREN irakurtzen baita.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 183. orr.

Gaur arratsean, elkar ikuste kuttun horretan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 480. orr.

Apalean txanpain botila eta izokizko pasteltxoak, nire kuttunak!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.

4 kuttun izan du ad

Ernest izan zuen kuttun, baina Harry ere maite zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 58. orr.

Berriz, neure gazte-denborako kirol-autoak nituen kuttun: Bristol, Frazer, Nash markakoak, Jag zaharrak, Aston Martinak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.

Etxetik hiruzpalau ordura zegoen mendi bat zuen kuttun, hirurehun bat metroko amildegi harkaiztsu batek inguratzen zuena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 54. orr.

Maite kuttun nituèn bi neska-mutil haiekin hegan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 250. orr.

Amak hura zuen kuttun-kuttuna eta harengan jarriak zituen bere itxaropen guztiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.

· Gizonari kuttun zaion ordenaren aurka matxinatuko balitz bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 277. orr.

5 seme kuttun seme kutuna.

Gure herriko udalak 1940ko akta hura -Franco herriko seme kuttun izendatzen zuenekoa- baliorik gabe utzi zuen egunean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 174. orr.

Gianfranco Zolak zuzentzen zuen orkestra hura, hiriko seme kuttun Giuseppe Verdiren ildoari jarraiki.  Berria - Kirola   2004-10-20

Borreroak amets intimo bat dauka: udalak, noizbait, seme kuttun izendatuko duela.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adiskide kuttun (3); maite kuttun (3); seme kuttun (6)

aitaren alaba kuttuna (3); aitaren kuttuna (5); amaren kuttuna (4); bere kuttuna (5); bihotzeko kuttuna (5); ene kuttuna (7); istorio kuttuna (3); nire istorio kuttuna (3); nire kuttuna (4); seme kuttuna (7); zaleen kuttuna (3)

jainko kuttunak (5); lagun kuttunak (4)


kuttun2 (Euskaltzaindiaren Hiztegian kutun agertzen da) iz kutuna.

-Zergatik ez zioten kuttun batekin arao egin?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 19. orr.

Hildak harri bihurtutako suge horiek kuttun eta sendagai bezala saltzen ziren oso onak omen baitziren sugeen helduen kontra eta beste hainbat bertute ere bai omen zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 125. orr.

Saltokietan, kandelak, zapiak, liburu eta estanpak, eskapulario eta kutunak, dominak, ur bedeinkatuaz betetako botilatxoak, guzti-guztiak Paduako San Antonioren irudiarekin.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.

Sarritan, kuttun edo talisman bezala erabiltzen diren harribitxietan (Abraxas-harriak) zizelkatzen da izen hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 167. orr.

Gaur egun, ordea, kuttun edo fetitxe halako bihurtu dugu liburua, eta hedabideek erru handia dute horretan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 93. orr.

Bularrean hamabost kuttun neuzkan, zilarrezko kate bi, idatzi-tableta bat, itsasoetatik heldutako zeinuak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 188. orr.

Rakelek etxeko jainko-kuttunak ostu zizkion aitari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 87. orr.

Aztiak tximistaren pare emakume sainduarengana jo eta, erruki handirik gabe, haren jantziak soineratu, haren errosario-kuttunak ipini, eta ez bat eta ez bi, lepoa bihurritu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 235. orr.


kuttunki adlag

Markako Anai Rizeriok, jaiotzaz noblea eta santutasunez nobleagoa zenak eta Frantziskok kuttunki maite zuenak, egun batez bisita egin zion Frantzisko dohatsuari Asisko gotzainaren jauregian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 637. orr.

Ene estekatik askatu zuen Xaxi eta bere besoetan kuttunki gatibatu.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 32. orr.

Kuttunki irakurtzen ditut Amaia Ezpeldoiren liburuak eta baita olerkiak ere: publikatuak zein publikatu gabeak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 316. orr.


kuttuntasun iz kutuntasuna.

Zaila da zehazten zergatik gustatzen zaigun idazle bat, zergatik diogun kuttuntasun berezia, pertsonari berari, idazten duenetik haratago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 82. orr.

Guzmud bufoia zen maiteen zuena, kapritxo guztiak betetzen zizkiona, maina gehien egiten ziona, jolasean ari zela kuttuntasun eta are mirespenez begiratzen ziona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 35. orr.

Politasun eta kuttuntasun sinboloa hartzen du hor, galeperraren irudira, haur pospolin horrek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 160. orr.


kuttuntxo izond

Eta, zilegi bekit esatea, zu ere gogotik ari zara saiatzen dena are zailagoa gerta dadin, ene kuttuntxoa. -Mutilak koktel gehiago atera zituen-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 115. orr.


kutun1 (364 agerraldi, 84 liburu eta 98 artikulutan –izenondo nahiz izen gisa-; cf. kuttun1 404 agerraldi, 126 liburu eta 61 artikulutan –izenondo nahiz izen gisa-; Euskaltzaindiaren Hiztegian kutun agertzen da) 1 guztiz maitea edo begikoa. ik kuttun1.

Oraingoan solaskide Adeodato bere seme kutuna du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 19. orr.

Galdutako adiskide kutun hura.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 218. orr.

Jainkoak bere zaldun eta zerbitzari kutun aukeratu baitzaitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1064. orr.

Oi, Jauna, Zerorren Seme kutun bakarraren, eta Jesukristo gure Jainkoaren izenean, dei diezadala telefonoz orain.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 77. orr.

Maiatza arte izan zen han, tarteka bihotzeko bere kutun Adriana Ivancich haren bisitaldiak izaten zituela ukendu eta laztan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 267. orr.

Ene Jainko maite kutuna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.

Gure kapitain leial eta kutun William Kid.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 139. orr.

Irakasle guztiek dituzte beren kutunak, Hermione Granger...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 49. orr.

-Nire kutunenak! -oihukatu zuen-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 212. orr.

2 (pertsonei buruz deikietan)

Zer moduz zaude, kutuna? Gustatzen al zaizu, kutuna?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 212. orr.

-Tira, badakizu, bihotzeko ene kutuna -esan zuen gizonak-, gu biok ez gaude benetan ezkonduta oraindik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 94. orr.

-Baina, kutuna, zer egiten duzu hemen?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 168. orr.

-Begira, kutuna, zer iruditzen koktel bat?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.

Mesedez, kutuna, mesedez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 202. orr.

Larrua jo behar da egoera guztietan, ene kutuna, larrua jotzeko jaioak gara eta.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 119. orr.

Eta horretan jardun zenuen, ene kutuna?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 128. orr.

3 (pertsonez bestelakoetan)

Arrosondo haren azpian zeuden, sakon-sakonean hondoratuta, lur busti eta harrez jositako hartan hilobiratuta, haren gauza kutun guztiak ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 9. orr.

Edozer zuen jaki kutun […] amak gertaturiko edozer.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.

Harik eta etxebizitza berria norbere etxe kutun bilakatu arte.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.

Gerora oroitzapen kutun samurra gordetzen da adiskidetasunaren lehen ordu horiez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 204. orr.

Heriotza zuen gai kutun, eta huraxe aipatzen zuen behin eta berriz.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 45. orr.

Bere kantu kutunenetako baten izenburua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.

Haurtzaroko garairik kutunenak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 43. orr.

Oi betiko egia, egiazko maitasuna eta betikotasun kutuna!  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 224. orr.

Zazpi urte zituen, eta arratsaldeko bi ordu haiek kutunak zituen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 147. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Idazlea 1953an bere Madril kutunera itzultzen hasi zenez geroztik  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 301. orr.

4 kutun izan du ad

Zakurrak kutun ditut eta liburu hau zakurrei eta zakurzaleoi (zeuri, beraz) eskaintzen dizuet.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 7. orr.

Loreen loreko Robin dut kutun. Jauna, kutun ninduen berorrek behiala.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herriko seme kutun (4); seme kutun (12); seme kutun izendatu (3); seme kutun izendatuko (4)

bere kutuna (4); bihotzeko ene kutuna (3); bihotzeko kutuna (5); ene bihotzeko kutuna (3); ene kutuna (12); lagun kutuna (4); nire kutuna (3); seme kutuna (3); talde kutuna (5)

generorik kutunena ipuina (3)


kutun2 1 iz ik kutun2.

Aideko duk sukar ustela ekarri duena! -esan zuen Mateok, paparretik kutun bat atera eta hura musukatuz-.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 83. orr.

Halakoak kristau askok paparrean eskegita izaten duen kutunaren parekoak dira, zinez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 76. orr.

Ez dezaket hargatik sinets amodiozko kutun horrek bere ahal guztia galdu dukeenik, eta saiatzen naiz oraino kutun horrez baliatzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 151. orr.

Kutxatxo baten itxura zuen, maitaleen irudiak eta ile-matazak gordetzeko balio duten kutun horietako batena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 192. orr.

Gai izan nintzen hangoei hainbat kutun emateko eta berehala konpondu zuten arazoa...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 122. orr.

Osabaren burukoan, kutun bat zegoen, hiru hankako txori batekin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.

Giltza berriz, kutun gisara gordetzea erabaki zuen, deus irekitzeko balioko ez zion jakinaren gainean.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.

Eta sinetsita nago, egiaz, emakume sorgindu bat zela, sorbalden artean sorgin-kutun misteriozkoren bat zuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 244. orr.

Geroago, ingeniaritza genetikoak gaitu gintuenean edozein organismoren material genetikora iristeko, drosofila bilakatu zen berriro ikertzaileen kutun.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.

-Kutunetan sinesten duzu, ala?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 89. orr.

2 seme kutun

Obabako seme kutun izendatuko dute.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 186. orr.

Andoaingo Udalak, bere seme kutun Rikardo Arregitarraren omenetan ematen dituen sarien oroimenezko agiria.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 24. orr.


kutunkeria iz norbaitek bere kutunen alde duen jokabide gaitzesgarria.

Barne Ikuskapen Zerbitzuen Bulegoko arduradun nagusi Dileep Nairren ustezko kutunkeria kasuaren ikerketa itxi izanak eragin zuen sindikatuaren mozioa.  Berria - Mundua   2004-11-21


kutuntasun iz kutunarenganako txera.

Gure hurbiltze traketsak oztopatzen ahalegintzen zen, eta trufa egiten zien elkarrenganako kutuntasun jaio berriaren agerpen uzkurrei.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.

Kutuntasun hori ez da batere harritzekoa: gauza bera pentsatzen dut nik neuk ere; oraindik ez naiz aitaren heriotzatik kontsolatu, eta ama galdu nuenean, aldiz, pozez zoratzen jarri nintzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 95. orr.


kutx ik kurutx.

kutxa 1 iz zurezko, metalezko, kartoizko... ontzi moduko estalkiduna, gauzak gordetzeko edo garraiatzeko erabiltzen dena. ik kaxa1.

Hona, beraz, kutxaren barruko antolamendua: erdi-erdian, xaboi-ontzia; xaboi-ontziaren atzean, sei edo zazpi oholtxo, batetik besterako hutsarte meharretan bizar-labanak sartzeko jarriak; harago, tokitxo karratu batzuk hondar-ontzia eta tintontzia gordetzeko, eta, haien artean, txalupa-formako hutsune bat idazlumarako, lakrerako eta, oro har, gauza luzangetarako; atzerago, kutxatila ugari -estalkidunak zein estalkigabeak-, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Kutxaren goiko atal hori oso-osorik ateratzen zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 88. orr.

Xake-piezak kutxa batean sartu zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 138. orr.

Beheititu zuen kutxa gurditik, ireki eta zabaldu zuen hura osaba Joanikoten eta bion aitzinean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 102. orr.

Kutxari estalkia kentzeko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 182. orr.

Bigarren kutxa zabaltzera nindoan une berean, pausoak entzun nituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Kutxa itxi aurretik, Kixote zaharra hartu nuen eskuetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 51. orr.

Beste liburua, berriz, tresnen artean utzi nuen, kutxa zabaltzean ageri-agerian ikus zedin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 182. orr.

Diruen kutxa besartean sendo atxiki zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 121. orr.

Diskoen kutxa zaharrean miatu zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 29. orr.

Liburua itsasoko nabigazioko tresnen kutxaren gainean utzi nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 37. orr.

Oraingo ikuspegitik, Idoia ezustekoen kutxa iruditzen zait.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 187. orr.

Nire buruari galdetu nion ea aitaren kutxa hark ipurdipean beste txokoren bat ez ote zeukan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 168. orr.

Zapatak garbitzeko kutxa bat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 211. orr.

Zurezko kutxa ttiki bat zen, alde orotarik zizelkatua, ozketatua.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 68. orr.

Hautsita zaudek nik ondo kostata egindako kartoizko kutxa ederrak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 14. orr.

Latorrizko kutxa txiki batetik azken tableta atera zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.

Kristalezko kutxa batean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 12. orr.

Nakarrezko kutxa txikietan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

Isolamendu termikoa zuen kutxa berezi batean sartuta.  Berria - Kultura   2006-01-12

Kutxa blindatu bateko itxitura automatikoaren gailuarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.

Joey, hartu puru bat kutxa horretatik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 427. orr.

Autoan aire-freskagarriak jartzen hasi zen, mota guztietakoak: [...] itsasten diren kutxa beltz zirrikitudun horietakoak...  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 22. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zumezko saskitxo bat zegoen kutxa-metaren ondoan, ozen purrustaka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 62. orr.

Kutxa metatik Prozac zioen bat jausi zen, mahaitik aulkira, aulkitik lurrera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 166. orr.

Bankuek kalkulaturik dute kutxa-neurri teknikoa, alegia, bezeroen ohituren arabera, batez besteko bat, likideziarik gabe ez gelditzeko behar dutena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Kutxa-tarte guztietan geratzen diren hormen egitura guztia ondo bete arte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2590. orr.

Kutxa-zuloak bezalaxe jan eta edan zuen deabruak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bonboi-kutxa halleko mahaiaren gainean zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.

Itzultzerakoan bixkotxa kutxa bat atzeman zioten eta lanera ateratzeko eskubidea kendu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Argazki eta paper zaharrak ateratzen zituen zigarro kutxa batetik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 403. orr.

Zapata-kutxa itxurako gela hura gaizki aireztatuta zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 158. orr.

Aurten hasiko dira txerto bat probatzen eta 660.000 botika kutxa pilatu dituzte.  Berria - Gaiak   2006-01-19

Legatz kutxa gehiegi, legatz kutxa gehiegi motel.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 57. orr.

-Ireki gau-mahaiaren tiradera, eta atera bitxi-kutxa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 191. orr.

Motxila puztuekin, fusil mailatuekin, munizio kutxekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 59. orr.

Bazen erreminta-kutxa bat logela ondoko ohe-jantzien armairuan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 77. orr.

Beste eskuan, berriz, gaileta bat zeukan, iparrorratz-kutxaren ondoko apal batean kokatutako kafe kikaran busti berria.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 183. orr.

Bettek parte hartu nahi badu, beharbada diru-kutxa ireki eta lagundu nahiko digu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 125. orr.

Annak aurpegirako hauts-kutxa bat atera zuen eta sudurra hautseztatzen hasi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 426. orr.

Apaizek bere tokian ezarri zuten Jaunaren itun-kutxa, tenpluko santutegian.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,6

Biolin-kutxa zegoen mahairaino hurbildu zen jakin-minez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.

Musika-kutxa bat kaobazkoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.

83 marrazki, 2 instalazio, 18 argi-kutxa eta beste hiru kutxaren maketak.  Berria - Kultura   2006-04-16

Armairu urdin batetik bidaia-kutxa bat atera eta, bi eskuez lagundurik, ohe gainera bota zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 211. orr.

Osaba Gradelleren altxorra aurkitu zuen gazi kutxa baten hondoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.

Posta-kutxa baten zenbakia eman nizun.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 38. orr.

Gurasoek ene hamabost urte betetze egunean egin zidaten oparirik ederrena, olio pintura kutxa izan zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 135. orr.

Torrellik penizilina kutxak lapurtu eta Schenker sendagile ustelarekin hasiko zen harremanetan, merkatu beltzean saltzeko asmoz.· Poxpolo-kutxa biltzaile bat.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 115. orr.

4 irud/hed

Kale-kantoian, gizon bat sute-alarmaren kutxa aztertzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.

Rigaudek kutxa erregistratzailea itxi eta kristalezko atetik denda-ostean sartu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 95. orr.

-Kutxa torazikoan dauzkat oinazeak...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 118. orr.

Gertatu ezean, Pandoraren kutxa irekiko da, eta auskalo zer gertatuko den!  Berria - Mundua   2004-02-20

Hainbat ordu igaro zituen Washington Roeblingek urpean, aire kamara bat osatzen zuen kutxa neumatiko batean harrapatuta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 90. orr.

Andres Nagelek Oteizaren "Kutxa Metafisikoak" ederki parodiatu zituen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 65. orr.

5 kutxaren edukia.

Eta ohi baino bi kutxa melokotoi gehiago enkargatzen zuten Tuteran.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 31. orr.

Bi kohete-jaurtigailu, Uzi motako pistola metrailadorea, lau kutxa kartutxo, bai eta lehergailuak egiteko bederatzi detonagailu eta tenporizadoreak ere.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

6 arropak eta kidekoak gordetzeko erabiltzen den zurezko altzari sarrailaduna, estalkia jasoaz irekitzen dena.

Garai batean gure baserrietako kutxak gisa hartan apaintzen bazituzten, ez zen politagoak izan zitezen, baizik eta edertasuna beharrezkoa delako; janaria gorputzarentzat nola, halakoxea da edertasuna izpirituarentzat.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 116. orr.

Salan [..] Ohandoren puskak zeuden, kutxa bat eta maleta bat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 163. orr.

Gaur gauean aukera egokia sortzen baldin bada, kutxaren sarraila hautsiko diat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.

7 hilkutxa.

Lau herritar gazteek Frantxisen kutxa sorbaldan hartu zuten, eta eliza atarrira heltzean ikusi zituzten hamar gizon kaputxadun pistolak gora, airera tiroka.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 63. orr.

8 aurrezki kutxa.

Hilabetero Bereziortuak neskatoaren kutxako kontu korrontean diru kopuru bat sartzen ziok.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 124. orr.

Aipatu ohi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kutxen bat-egitea galarazten duela konstituzionalisten garaipenak.  Berria - Ekonomia   2004-02-24

M.H.D.k ez du egunkaririk irakurtzen, eta ez daki Nafarroako Nekazal Kutxaren irabaziak 29,8 milioitakoak izan direnik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 13. orr.

Gasteizko Vital Kutxa fundazioaren aretoan. herria¬

BBK eta Euskadiko Kutxa.  Berria - Harian   2005-12-02

9 diru edo finantza kutxa.

Familia batean nola berdin lantegi batean, xahutzen balinbaduzu moltsan edo kutxan duzun baino diru gehiago, zorrak egiten dituzu eta zor horiek behar dira gero pagatu.  Herria   2005-12-08

Harrezkeroztik, ehunka mila dolarreko emariak sartu dira Kerryren kanpainerako kutxan.  Berria - Mundua   2004-01-29

Hilero kutxako dirua kontatzen zen eguna iritsi zen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 64. orr.

Ez ditu euskaldunen pentsioak bermatzen eta Estatuko kutxa bakarra hausten du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Politika pasiboen arloan, aitzitik, Espainiako Gobernuaren ezekoa biribila izan da orain arte, Gizarte Segurantzako kutxa hautsiko dela argudiatuta.  Berria - Ekonomia   2006-02-12

Erkidegoetako kotizatio kutxa bakarrera joango dira eta haien kudeaketa enplegu zerbitzu publikoen (Inem) eta erkidegoen esku izango da.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

Haren arabera, «ukiezina» da prestakuntza kuoten kutxa bakarra.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

Greba luzeari eusteko ELAk duen erresistentzia kutxa funtsezkoa izan da.  Berria - Harian   2005-11-15

Ekintza sindikalerako tresnen artean borroka kutxa sortzea aipatzen da.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

Bezeroek egindako kutxa operazioen %47 Internet bidez egindakoak izan ziren.  Berria - Ekonomia   2006-04-08

Baina hori ez da dena, segurtasun kutxak ere garbitu ditu.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 105. orr.

10 aurrezki kutxa

Aurrezki kutxan sartzen nuen ohiko gastuak egin ondoren geratzen zitzaidana.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 87. orr.

Aurrezki-kutxan astean hamar dolar sartuko zituela ere aipatuko zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 31. orr.

Postetxera joateko, aurrezki-kutxatik dirua ateratzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 168. orr.

Hamabi banketxek eta aurrezki kutxek hitzarmena sinatu dute Vias de Alava enpresari 90,5 milioi euroko mailegu bat emateko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Egunkarian irakurri zuen Gipuzkoako Aurrezki Kutxak egindako berrehun lanpostutarako deialdia.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 188. orr.

Haietatik hiru aurrezki kutxaren sortzaileen ordezkariak izango dira.  Berria - Ekonomia   2004-04-29

Aurrezki kutxako presidente Xabier Iralak atzo iragarri zuenez. Aurrezki-kutxako langilearen txanda zen orain. herria¬

Kataluniako aurrezki kutxak hiru milioi euro inbertitu zituen gizarte lanetan; 180.000 bezero ditu.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Iruñeko Udal Aurrezki Kutxa fusionatu zirenean.  Berria - Ekonomia   2004-02-12

Frantziako aurrezki kutxen eredua gure bulegora egokitu eta zer gertatzen den ikusi nahi dugu  Berria - Ekonomia   2004-10-30

11 eskularruen kutxa autoaren taulako konpartimentua, gauza txikiak gordetzeko erabiltzen dena.

Gidariak eskularruen kutxa ireki zuen, kasete bat atera, eta irrati-kasetean ipini zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 119. orr.

12 hil-kutxa ik hilkutxa.
13 kutxa automatiko (20 agerraldi, liburu 1 eta 14 artikulutan) banku edo aurrezki kutxa batekin konektaturiko makina, bezeroari, txartel kodedun baten bidez, hainbat banku eragiketa egitea ahalbidetzen diona.

Kutxa automatikoen sarea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

Bere emazteak kutxa automatiko batetik dirua atera eta lapurtzen saiatu ziren.  Berria - Kirola   2004-12-24

Txartela kutxa automatikoaren barruan trabatuta gelditu.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

Kontzerturako sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko BBKren kutxa automatikoetan.  Berria - Kultura   2004-09-28

Lau kutxa automatiko eta telefono kabina bati su eman diete Arrasaten eta Gasteizen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Kutxa automatiko bat erre edo etxe baten aurka molotov koktelak jaurtitzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

· Diru-kutxa automatikoa, segurtasunezko kutxa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 87. orr.

14 kutxa beltzsup_1

Mahai biribil baten gainean, aldizkariak kartoizko kutxa beltzetan zeuden pilaturik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 137. orr.

Hildakoak lurperatzeko erabiltzen dena bezalako kutxa beltz batean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 105. orr.

PSE-EEko zinegotziaren auto azpian ere kutxa beltz bat topatu zuten bere bizkartzainek, ibilgailuari itsatsita.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

15 kutxa beltzsup_2 hegazkinetan, hegaldiaren gorabeherei buruzko informazioa biltzeko gailu elektronikoa duen kaxa blindatua.

Frantziako urpekari talde batek Itsaso Gorrian larunbatean erori zen hegazkinaren bi kutxa beltzetako bat topatu du.  Berria - Mundua   2004-01-07

Hondakinen artean aurkitutako kutxa beltzek ez dute asteartean ia aldi berean lurra jo zuten bi hegazkinen istripuaren inguruko informaziorik, Errusiako agintariek atzo adierazi zutenez. herria¬

Kutxa beltzak ez daude ondo irakurtzeko moduan.  Berria - Mundua   2004-08-27

Egunerokoa, hegazkinek eraman ohi duten kutxa beltz horietako baten antzekoa egin zait.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 114. orr.

16 kutxa beltzsup_3 diru beltzaren kaxa.

Egiaztatu ahal izan da, gezurrezko balantzeek kapitala baino handiagoa den zorra ezkutatzen dutela, agintariak kutxa beltzekin aritzen direla, Suitzan elkarte fantasmak eta kontu sekretuak dituztela, ez dutela ez zergarik ez segurtasun sozialik ordaintzen  Berria - Kirola   2006-02-07

17 kutxa gotor

Powers tenienteak idazkaritzako armairu batean ezkutaturiko kutxa gotorra zabaltzen zuen bitartean. Zutitu eta koadro baten atzean zegoen kutxa gotor batetik gutunazal bat hartu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 310. orr.

Harry Potter jaunaren kutxa gotorretik diru apur bat eroatera etorri gara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 70. orr.

Aurreko denboraldian Denoueixen hamaikakoak kutxa gotor baten konbinazioa baino zurrunagoak ziren.  Berria - Kirola   2004-02-22

Gizona kutxa gotor baten antzera zegoen babestuta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 163. orr.

18 Noeren kutxa

Errusiako aditu talde bat Noeren kutxaren bila abiatu da Ararat iparraldera.  Berria - Gaiak   2004-07-18

Herri zikin honetan gizon zintzo apurren etxeak ur gainean igerian ibili ahal izango balira Noeren kutxa bezala, [...].  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 187. orr.

Euri-erauntsia ari duenean, gu txabola barruan eserita, Noeren Kutxa batean bezalatsu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 251. orr.

Lehen begiratuan, Noeren Kutxatik irtendako animaliek areago dirudite Artistaren batek zein bere aldetik irudikatuak, biziaren aniztasun zabalaren ñabardura infinituetan laketzen zuelarik egile horrek bere fantasia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

19 posta-kutxasup_1

Posta-kutxa baten zenbakia eman nizun.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 38. orr.

Torturaren Kontrako Taldea (Agirika) Posta Kutxa 113.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Helbidea: Hizkuntza Kontseilua, Posta Kutxa 16, 64480 UZTARITZE-USTARITZ.  Herria   2003-02-27

Idatzi Balançoneko H.G. posta kutxara.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 60. orr.

Posta-kutxako giltza ere berak gordetzen zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 119. orr.

20 posta-kutxasup_2 postontzia.

Hamar minutuero posta kutxara jaisten nintzen, postariak zerbait utzi ote zidan ikusteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 198. orr.

Posta-kutxan propaganda baizik ez du aurkitu.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 53. orr.

Juan Mari posta-kutxa baten bila irten da etxetik.  Berria - Kultura   2006-02-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

armadaren kutxa (4); asurantza kutxa (6); aurrezki kutxa (36); axurantza kutxa (4); baionako kutxa (5); beirazko kutxa (4); beteriko kutxa (7); betetako kutxa (5); bidaia kutxa (4); bilbao bizkaia kutxa (7); biolin kutxa (8); diru kutxa (27); diruen kutxa (4); donosti aurrezki kutxa (5); donostia hiriko kutxa (4); egindako kutxa (4); egurrezko kutxa (6); elkartasun kutxa (7); erein euskadiko kutxa (6); erien asurantza kutxa (6); erien axurantza kutxa (4); erresistentzia kutxa (4); euroko kutxa (4); euskadiko kutxa (10); gasteizko vital kutxa (4); gipuzkoa donostia kutxa (7); hauts kutxa (4); hil kutxa (4); hiriko kutxa (4); hitzen kutxa (9); israelen jainkoaren kutxa (5); itun kutxa (62); itun kutxa estaltzen (4); itun kutxa zeramaten (10); jainkoaren kutxa (39); jaunaren itun kutxa (27); jaunaren kutxa (31) kartoizko kutxa (24); kristalezko kutxa (5)

kutxa automatiko (9); kutxa bakarra (14); kutxa bat atera (5); kutxa batean sartu (5); kutxa batean sartzen (4); kutxa batetik atera (4); kutxa beltz (6); kutxa beltza (5); kutxa berezi (5); kutxa berria (4); kutxa eraman (8); kutxa erregistratzailean (6); kutxa eskuan (4); kutxa estaltzen (4); kutxa gotor (6); kutxa gotorra (5); kutxa handi (19); kutxa handi bat (6); kutxa handia (5); kutxa hartu (11); kutxa hutsak (5); kutxa ireki (25); kutxa ireki zuen (8); kutxa irekitzeko (4); kutxa itxi (8); kutxa ttiki (4); kutxa txiki (17); kutxa txiki bat (6); kutxa zabaldu (15); kutxa zabaldu zuen (7); kutxa zahar (7); kutxa zahar batean (4); kutxa zeramaten apaizak (5)

musika kutxa (6); nafarroako kutxa (7); noeren kutxa (6); pandoraren kutxa (7); posta kutxa (9); vital kutxa (23); zapata kutxa (4); zigarro kutxa (6); zurezko kutxa (15)

asurantza kutxak (11); aurrezki kutxak (57); axurantza kutxak (6); baionako kutxak (7); bilbao bizkaia kutxak (12); bilbo bizkaia kutxak (4); diru kutxak (7); erien asurantza kutxak (7); erien axurantza kutxak (6); euskadiko kutxak (51); gipuzkoa donostia kutxak (20); kataluniako aurrezki kutxak (5); kutxak hutsik (4); nafarroako kutxak (29); vital kutxak (50)

aurrezki kutxako (16); axurantza kutxako (5); erien axurantza kutxako (5); euskadiko kutxako (21); euskadiko kutxako txartel (4); gipuzkoa donostia kutxako (9); kutxako giltza (4); kutxako gizarte ekintzak (4); kutxako kontrola (5); kutxako presidente (8); kutxako presidentea (4); kutxako presidenteak (11); kutxako txartel (4); kutxako zuzendariak (4); nafarroako kutxako (10); vital kutxako (35)

aurrezki kutxan (11); axurantza kutxan (4); diru kutxan (8); erien axurantza kutxan (4); euskadiko kutxan (5); kutxan gorde (9); kutxan sartu (20); kutxan sartu zuen (5); kutxan sartzen (4)

kutxara bota (4); kutxara itzuli (5)

vital kutxarekin (5)

aurrezki kutxaren (15); axurantza kutxaren (7); bilbao bizkaia kutxaren (4); dendako diru kutxaren (4); diru kutxaren (8); erien axurantza kutxaren (7); euskadiko kutxaren (21); gipuzkoa donostia kutxaren (5); itun kutxaren (10); jaunaren kutxaren (4); kutxaren barnean (5); kutxaren barruan (8); kutxaren estatutu berriak (7); kutxaren giltza (4); kutxaren gizarte (8); kutxaren mozkin (4); kutxaren ustez (5); nafarroako kutxaren (34); vital kutxaren (16)

diru kutxatik (4); kutxatik atera (11)


kutxaño iz kutxatxoa.

Kutxaño batean preso den euliaren gisan ari zara, den eta zirrikiturik tipiena kausitu ezinik ilunpean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 65. orr.


kutxarada ik koilarakada.

kutxare ik koilara.

kutxatila 1 iz

Kutxatila itxi bat zeraman berekin aita-amen oroigarri bakarra.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 86. orr.

Kutxatilan, amak arropa zuria gordetzen zuen armairuan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 88. orr.

Amak bazuen kutxatila bat, eta hantxe gordetzen zuen gure altxor guztia: eraztun batzuk, idunekoak eta urrezko besokoak, eta xaboi bat, azkenekoa, Akren gure hirian erosia.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 28. orr.

Dirua gordetzeko kutxatila ezkutu bat ere bazegoen, kanpotik antzik ematerik ez bazegoen ere kutxaren albo batetik irekitzen zena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 88. orr.

Atzerago, kutxatila ugari -estalkidunak zein estalkigabeak-, gauza laburretarako, bisita-txartelez, hil-mezuz, antzerki-sarrerez eta Txitxikovek oroigarri gisa gordetzen zituen bestelako paperez beterik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Urrezko berrogei mila libera zeuden, zilarrezko hiru mila libera, eta, latorrizko kutxatila batean, berrogeita bi mila libera banku billetetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

Filakteriak larruzko bi kutxatila dira, larruzko zintak atxikiak dituztenak, eta Pentateukoko pasarteak dituzte barruan, hebreeraz idatziak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 221. orr.

Zilarrezko kutxatila bat, giltzarik gabea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 86. orr.

Idazluma zoragarri hura larru gorrizko kutxatila batean zetorren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 156. orr.

Arrosondo-zurezko kutxatilan aurkitu omen ditu.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 115. orr.

Hasieran pentsatu dut virginiar bat hartu dizula zigarroen kutxatilatik.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 121. orr.

Nik manikurako kutxatilarik ez nuela erabili erantzun nion.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 196. orr.

Erresistentziako borrokalari boluntarioaren gurutzea, Erresistentzian borrokatzeagatik deportaturikoen domina eta Borrokalariaren gurutzea, gordetzen zituzten hiru kutxatila xapalak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 55. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gure poltsan, liburuak, koadernoak eta arkatz-kutxatila bat zeuden.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.

Zorionez, laster jakin nuen bera ere xakezalea zela eta, nola nik beti ere xake-kutxatila aldean eramaten dudan, horratx gure salbazioa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.

Eta funtzionarioak adeitsuki ireki zuen marrazki dekadentista batez apaindutako zilarrezko tabako-kutxatila.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 83. orr.

Zur finezko zigarreta-kutxatilak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.

Aitak dozena erdi bat zigarro-kutxatila izaten zituela prest, marka desberdinetakoak, zetorrena zetorrela ere, gustukoren bat aurki zezan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 121. orr.

Lau horma zabalak zurezko fitxa-kutxatilaz estalirik zeuden abezedarioaren arabera, "G" hizkiarena hartu eta izenak pasatzen joan zen fitxa aurkitu arte.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 112. orr.

Posta kutxatilak badaude Harkaizpeko elizpean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 214. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zurezko kutxatilan (3)


kutxatilategi iz

Mahai bat, kutxatilategi bat, besaulki bat, bi aulki eta berogailu bat ziren hango altzariak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 184. orr.

Bilkari etiketadunak kutxatilategitan sailkatuta zeuden, horma-armairuen barruan, jakintza-adarka sailkatuta: literatura, filosofia, zientzia eta teknika.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.


kutxatilatxo iz

Kutxatilatxo bat zilarrezkoa eta bestea zurezkoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 360. orr.


kutxatxo 1 iz kutxa txikia.

Diametroz zortzi zentimetro inguru dauzkan eskuz landutako zurezko eta metalezko kutxatxoa. Kutxatxo baten itxura zuen, maitaleen irudiak eta ile-matazak gordetzeko balio duten kutun horietako batena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.

Ebek zerbait eduki behar du erreserban bere kutxatxoan, lurretik metro batzuetara igoko nauen zerbait.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 106. orr.

Billete berriak marfilezko kutxatxo batean gordetzen zituen, armairuaren sakonenean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.

Indiako bolizko kutxatxo batzuetan gordetzen ziren gonbidatuentzako urrin sutsuak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.

Biwa bost sokako laute txiki bat da, Europan Berpizkunde garaian erabiltzen zenaren nolabaiteko antza duen musika-tresna: kutxatxo sabelduna, kalabaza luze baten erdia bezala, pertika edo ezpata labur eta mehea, eta zurezko bost ziri sokak tenkatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 114. orr.

Paketea CDak gordetzeko tankerako kutxatxo beltz bat zen eta autoari itsatsita zegoen iman batekin.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

2 (hitz elkartuetan)

Poxpolo kutxatxo bat zen, Moulin Rougeren irudia azalean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 57. orr.

Harri bitxi bat erosiko niola erabaki nuen, bitxi polit bat, zinez, erosi eta bere bitxi kutxatxoan jarri nuen, tximinia erlaitzean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 242. orr.

Sorpresa kutxatxoa naiz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 203. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kutxatxoa atera (3)


kutxatzar iz

Soldadu bat zaldi gainean -herrestan eramanez "Artilleriako hainbatgarren bateria" idatzirik daukan kutxatzar berde bat, berunezko balaz betea-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Barre-zantzo lazgarriak entzun ziren aretoko ataurrean, eta Herio atera zen aretoaren hondo-hondoan zegoen kutxatzar batetik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 33. orr.


kutxazain 1 iz dendetan eta kidekoetan, ordaintzeko kutxaz arduratzen den pertsona.

Kutxan ordaindu eta, bueltako penike xehea hartzea ahazturik, kutxazainak atzetik hots egin zionean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 120. orr.

Kutxazaina ez zen han, zerbitzaria ere ez, ezta Fasquelle jauna ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 137. orr.

Nola emakume bat eztabaidan aritu zen janari-dendako kutxazainarekin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 135. orr.

Leihatila aldera makurtu nintzen, gaua zen, kutxazaina ilegorria, eta esan nion: "Txartel bat!".  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 37. orr.

2 banku eta kidekoetan, diru kutxaz arduratzen den pertsona.

Sei langile aritzen dira bertan, kutxazaina, kontabilitateburua, beste bi enplegatu, kontabilitateko neska bat eta zaintzaile bat.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 21. orr.

Bulegoaren pareko atari batean gelditu zen, kutxazaina bakarrik irteten ote zen zaintzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 133. orr.

Eska ote ziezaiokeen, pertsonalki, diru aurrerapen bat kutxazainari?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 132. orr.

Agian emango zion Alleyne jaunak zor-agiri bat kutxazainari aurkezteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 127. orr.

Urte asko zeramatzan kutxazain Baggot Streeteko banketxe pribatu batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 157. orr.

-Kutxazainen burua izan da.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 89. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Anita hiribideko bulegoan kutxazain lanetan ari nintzen, Glendalen ditugun hiruretako txikienean, eta dugun bulegorik txikienean, bestalde.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 7. orr.

4 kutxa automatikoa.

Josebak billete sorta bat atera zuen: 500 euro kutxazainetik atera berriak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 118. orr.

Bankuko kutxazain batetik dirua ateratzen ari zarela, makina batek segurtatuko du zure kontuan baduzula diru nahiko nahi duzun hori eskuratzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 116. orr.

Norbaitek kutxazain bat erretzen baldin badu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 191. orr.

5 kutxazain automatiko (14 agerraldi, 6 liburu eta 6 artikulutan) kutxa automatikoa. ik kutxa 13.

Kaleetan dauden kutxazain automatiko horietan egiten bada eragiketa oraindik apalagoa da kostua: 27 ehuneko bakarrik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 117. orr.

Kutxazain automatikora joan nintzen, propio ere ez, ohituraz bezala, edo denborapasan; klabea markatu, eta saldoa eskatu nuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 94. orr.

Kutxazain automatikoetan erositako sarreren dirua kutxazainen bidez itzuliko dute.  Berria - Kultura   2006-02-17

Astelehena zen; ziur nago, bezperan etxepeko kutxazain automatikoa hirugarren aldiz erre zutelako, eta igande gauetan gertatu ohi zirelako horrelakoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kutxazain automatikoen (3); kutxazain automatikora (3)


kutxila (orobat kutxilla) 1 iz bizarra egiteko makinez mintzatuz, xafla.

Aitari bizarra mozteko makina hartu nion eta belarri ondoko bizarra mozteko atalaz aurpegi osoa pasatu nuen, aitak berak esan baitzidan kutxilak zuzenean nire ile luzesketan jarriz gero tiraka min egingo zidala.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 47. orr.

2 marraza; ahoa.

Heldu nauk ba hara eta, ni bazterretara begira, han kanpoan kutxillari sakatzeko palankaren bat ote zegoen; lehen izaten zuan ba.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 36. orr.

Alanbreen kutxilan geratu da iltzatuta, haizea dariola.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 188. orr.


kutxiladun izond ahoduna.

Baloietako bat hartu eta alanbre kutxiladunari jaurti dio, txoriaren albora, astinaldiarekin txoria jaregingo delakoan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 187. orr.


kutxilla ik kutxila.

kutxillo ik kutxilo.

kutxilo (orobat kutxillo) iz ganibeta, aiztoa.

Behin, ahapeka, kutxiloa erabiltzen erakutsiko ziela agindu zien.  Berria - Kultura   2004-08-22

Kutxilloa sartu dioten norbaiten garrasia iruditu zitzaidan niri. 'Kutxilo zikin hori bota egin behar dugu', esan du emazteak, baina ez du bota. Kutxilloa eta eskua, besterik ez da niretzat zinemaren historian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 314. orr.


kutxina ik kuxin.

kutxu ik kutsu.

kutxu-kutxu adlag astiro-astiro.

Han atzeman nuen Pierre-Philippe aprendiza, kutxu-kutxu zerbaixka ari zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 173. orr.


kutzu-kutzu adlag astiro-astiro.

Nundik zer jakinen duten alde bat kutzu-kutzu dabiltzan berriketari batzuek pollitak ikasi dituzte Pariseko "Canard Enchainé" astekariarentzat !  Herria   2005-02-24


kutzukatu, kutzuka, kutzukatzen du ad

Lau andere biluzik kutzukatzen ari direla badirudi.  Berria - Kultura   2004-04-03


kutzukeria iz txutxu-mutxua

Jendeketa haren ikusteak saratarren baitan jitezkoa den kutzukeria areagotu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 160. orr.

Arras ongi uler lezake aspaldian ikusi ez duen adiskide gazte batek, gerlako solasak baino nahiago dituela oraingo istorioak aipatu eta, berdin, kutzukeriak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 132. orr.

Azkenean bere liburu hau irakurtzera bultzatu nauena kantari bat izan da, azken aldion Frantzian nahiko famatua bihurtu den Vincent Delerm (Philippe Delerm idazlearen semea, portzierto, prentsa larrosaren kutzukeriak maite dituztenenei ere berea emateko).  Berria - Kultura   2004-06-09

-Kutzukeria lanetan -zuzendu zuen Marik, beti irriz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 82. orr.


kutzumutzu iz txutxu-mutxua.

Jendeen artean zegoen Janinak irrati bidezko kutzumutzu horiek behatzen zituen, bistan dena, Pannecau karrikako Chadefaud-en ostatuko gela handian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.


kuwaitar (orobat kuwaitiar g.er.) izlag/iz Kuwaitkoa, Kuwaiti dagokiona; Kuwaiteko herritarra.

Margak nola topatuko zuen, ez dakit; ondo pentsatuta, ez zen horren zaila izango, portuan ez ziren egongo eta kuwaitar banderapeko itsasontzi asko.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 130. orr.

Fauzi al Oda kuwaitarra da gose greba egiten ari den presoetako bat.  Berria - Mundua   2006-03-04

Kuwaitar gazte bat.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 74. orr.

Izena Yassin zuela esan zigun, eta kuwaitarra zela.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 127. orr.

Urrundik agurtu gintuen kuwaitarrak, pozik antza, eta guregana hurbildu zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 127. orr.


kuwaitiar ik kuwaitar.

kuxelu iz sekretua.

Gau apaletan kuxeluz bezala etortzen zitzaidanean modazko eta bihotzeko aldizkariak oparitzen zizkidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 109. orr.

Goiz hartan kuxeluan miretsiak ez zidan [...] zalantza anitzik sortzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 38. orr.

Dinamita abarrak hartu zituen, eta kuxeluz kuxelu bazterrak azterturik, zuloaren tapakia hertsi zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 52. orr.


kuxet iz ipar

Langile akituari billetea erakutsi zion, eta honek arkatzaz kuxetaren zenbakia gurutze grisez markatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 256. orr.

Hameka ginen, bat bestearen gainean, hiru lerrotako kuxetetan, treinian bezala, toki guttirekin...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 63. orr.


kuxidade (orobat kuixidade g.er.) 1 iz txunkuntasuna.

Oso gizon txukuna zela, kuxidadearen maniatikoa ere bai, esaten dute berarekin bizi edo ibili behar izan zutenek.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 26. orr.

Lana espultsatu egin da kaletik, kuixidadearen izenean, estetikaren izenean.  Berria - Kultura   2006-02-19

Ortega-k aski kuxidadez jokatzen du testualki, Schelling-i ez mintzarazteko "arrazaren mitoaz".  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 224. orr.

2 txukuntasunik eza edo.

-Hau kuxidadea! -esan zion Patriciak, haurrarengana hurbildu eta eskuetatik helduz-, blai eginda zaude!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 68. orr.

Nire txukuntasunerako obsesioak ez luke sekula halako kuxidaderik onartuko.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 92. orr.

Eta barkatzeko kuxidade hura, atariko lokaztia eta bertako lahar eta asun ugariak, baina lan handiegia zela etxea irentsi gabe basoari eustea, bakarrik eta zaharturik, zabarturik, bizi den gizon zaharrarentzat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 104. orr.

Preso gosari-ekarlea behartu ez dezaten zuk utzitako kuxidadea garbitzera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.

-Zer da, gero, kuxidade hau?  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 59. orr.

Kuxidade ederra utzi behar duzue sukaldean...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 144. orr.

3 kuxidadea ez izan

Anttoni zena hil zitzaionez geroztik buruan jotako sugea bezala omen zebilen gizajoa, ezertarako gauza ez zela, eta ez omen zen kuxidadea etxe hartakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 97. orr.

Hura ez zela kuxidadea esan ohi zidan Florak, sardina latakoak jaten ikusten ninduenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 396. orr.

Nik ordurako eskuan neukan otarrain arraio hura, erraustokira botatzeko prest, ez baitzen kuxidadea abakando batengatik neure burua hala bortxatzen uztea...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.

Jakina, larru jotze garbiraino ez beste zera guziak jo litezke zirritzat, baina, ez da hori kuixidadea, errealitate zakarra baizik; euskaldunak maiz bortxatu baititu, esaera eder honen mugak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kuxidade ederra (3)


kuximuxi iz

Lagunartean ez ezik, herriko jende ezagun samarrarekin ere dena zen umearentzako kuximuxi eta txutxuputxua, gurasoak ere pozez hartu behar duen tximinokeria hori guztia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 109. orr.


kuxin (orobat kojin g.er. eta kutxina) iz

Hori bai, kuxin bat jarri behar izaten dut gainean esertzeko, ipurtezurra gehiegi ez hondatzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 177. orr.

Sofa txukundu eta kuxinei buelta eman nien.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 55. orr.

Guztiak besaulkietan baldar eseri edo kuxinetan hondoratu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 87. orr.

Bazterretan kuxin ttikiak zeuzkan eta tapiz pertsiar bat zoruan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.

Lurrean kuxin batean eseri nintzen, nire belaun jasoak beso artean hartuta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 200. orr.

Une hartan zigarreta hatzen artetik irristatu eta kuxinen artera erori zitzaion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 19. orr.

Duelua kuxinak ezkutu gisa erabiliz egiten genuen, ohe gainean saltoka.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.

Kuxinak botatzen dizkiote elkarri eta barrez ari dira Kuxin zaharra piltzarretan desegin zen, kirurgia estetikoak birrindutako azal zahar bat balitz bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 360. orr.

Mixelek izan duen kuraiaren lekuko, ohorezko sari batzu kutxina baten gainean hor ziren ere.  Herria   2001-08-09

Koroa bat belusezko kuxin baten gainean eramaten ari balitz bezala zihoan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 262. orr.

Lepo-toles guztiak batu egin zaizkio eta girgilo bakar bat osatu, larruzko kuxin borobil lodi bat.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 88. orr.

· Zutabe txikienaren gainean akerra dago, kuxina ere deitzen dena; luzean bi zulo eta erdi ditu, beste hainbeste altueran eta zulo baten hiru laurden zabalean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5010. orr.


kuxindun izond kuxinak dituena.

Haragi errearen usaina zegoen jatetxe baten zoko batean, banku kuxindunetan eseri ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 116. orr.


kuxintxo iz

Horrela iragan zen Katherineren lehen gaztaroa, atsoak farfailgintzarako kuxintxo baten aurrean esertzen eta pazientziaz txirrika guztietako hariak xuxen gurutzatzen irakatsi aurretik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 104. orr.


kuxku ik kusku.

kuxkula iz

Dantzaritaz bestalde zonbat haur ttipi ikusten da dantzariz bezti, mutiko ttipiak, beren bezti xuriekin kuxkula eta xingolez untsa apaindurik eta nexkatuak, kontra dantzetako beztiekin.  Herria   2001-04-26


kuxkulatu izond

Neska panpina bat, ile kuxkulatu batzuekin, aurpegi guzia gaitzeko irri zabalak dena argitzen...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 44. orr.

Gaztea zen, haren bilo luze, horail, kuxkulatua, lepo behereraino erortzen zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 180. orr.


kuxkuldu, kuskul, kuxkultzen da/du ad kuzkurtu.

Adibidez, barruak libratzeko makurtu, kuxkurtu, kuxkuldu edo eseri egiten da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Inork ez baitzuen lortzen Barbarak bere baitan kuxkuldurik zeukan animaliatxo izu hura suspertzerik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.


kuxkur 1 adlag kuxkurturik.

Katedraleko sarrera atzeman zuen eta hango ilunpean, ama-ontzi bero eta harkor batean nola, umekia bezain kuxkur belaunikatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.

Kuxkur itsasoari begira egon nintzen unearen zabalaz ez nintzen jada oroitzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 90. orr.

2 kuxkur-kuxkur erabat kuxkurturik.

Ni estufa ondoan kuxkur-kuxkur nengoen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 24. orr.

Holakoetan, eguna bada, lo egiten duen zuloan gordeko da, kuxkur-kuxkur eginda.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 63. orr.


kuxkurbildu izond

Filologoa erotu egiten da jardun merkearekin, [...], hau da, esanari esanahia gailentzen ikustearekin: kasik begiz ikusi beharreko esanahi kuxkurbildu bat, ideia argi bat, esan baino lehen esana eta jakina dagoena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.


kuxkurtu, kuxkur, kuxkurtzen da/du ad adkar kuzkurtu.

Barruak libratzeko makurtu, kuxkurtu, kuxkuldu edo eseri egiten da [gizabanakoa].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Azkenean, gizona, harresiko leiho txiki batera hurreratu, kuxkurtu, salto egin eta hara sartu da.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 142. orr.

Emazte zaharra orduan bere jargian kuxkurtzen zen, harremanak erre zitzakeen haserreak etxebizitzen mugak gaindituko bide zituelakoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.

Erantzuna igurikatu gabe, gizonaren besotan kuxkurtu zen, papondoa pott arinez estaltzen ziola, loaren aztaparrek astiro, linboetara eraman artean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 143. orr.

Bere osabaren letra [...] oso txikia zen, eta Teresak kuxkurtuta eduki zituen begiak irakurketak iraun bitarte guztian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 151. orr.

Nire alboan kuxkurtuta zegoen, ohearen tapakiak buru gainetik zituela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 190. orr.

Haserretu egin da -pentsatu zuen, bihotza kuxkurtuta, amak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 286. orr.

Orduan hizkuntza, bere azken arnasetaraino kuxkurturik, sinbolo huts bihurtua geneukake.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 242. orr.


kuxkusean ik kuxkuxean.

kuxkusero ik kuxkuxero.

kuxkuxean (orobat kuxkusean g.er. eta kuskusean g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kuxkuxean agertzen da) iz

Egun eguzkitsu luze haiek dendetan kuxkuxean ematen zituen Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 45. orr.

Beste korridore batean kuxkusean inork aurkitzerik nahi ez, eta zuzenean irakasle-gelara joan ziren; hutsik zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 245. orr.

Hala egin baitaiteke betaurreko ilunak daramatzazunean: gelditu, zigarreta erre, eta kuxkuxean bazterrak miatu, patxada ederrean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 117. orr.

Egunkariek diotenez, gisa horretara ibiltzen dituk, inguruan kuskusean, sua ikusteko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.

Harryk ondo ikusten ez zuen animaliaren bat kuxkuxean zebilen zilar-koloreko belardian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 246. orr.

Tarteka-marteka erakusleihoren baten aurrean geratzen zen, kuxkuxean aritzeko, erakusgai zituzten janzki udazken goiztiarrekoei begira.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 228. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kuxkuxean ibiltzea (4)


kuxkuxeatu, kuxkuxea, kuxkuxeatzen du ad

Egongelan, Leire leihora hurbilduta zegoen, bere ama eta izeba egiten ausartzen ez zirena egiteko; kuxkuxeatzeko, alegia.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 37. orr.

-Bueno, kontua da kuxkuxeatzeko denbora franko izan genuela aitona Patxi eta amona Mariren etxean: ziurta diezazuket ez zutela gela berean lo egiten.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 49. orr.

Ez zen asko luzatu leihatilatik kuxkuxeatzen eta laster erretiratu zen handik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 109. orr.


kuxkuxera iz

Kuxkuxera mari-sorgin galanta da nik uste.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 178. orr.


kuxkuxero (orobat kuxkusero g.er. eta kuskusero g.er.) izond

Besteen berbaldiak entzuteko horman belarria jartzen duten atso kuxkuxero horietako baten modura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 232. orr.

Ordurako, bele kuxkuxeroak zerurantz joanak ziren, kakaraka, behin beren gaiztakeria odolzalea burututa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

Beheko su bizi-biziaren aurrean eseri ziren hirurak, piztia kuxkuxero eta susmagarrien kasu ospetsuei buruzko liburukote hautseztatuen orrialdeak astiro pasatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 181. orr.

Nolanahi ere, irakurketa kuxkuxero hau oso mugatua da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 93. orr.

Goazen zure etxera, erosoago eta lasaiago egongo gara, kuxkuxeroengandik libre gainera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 214. orr.

Kuxkuxero eta sudurluze guztiengandik urrun.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 178. orr.

Beste batzuek, ostera, jakinmina izaten dute, jakinluzeak izaten dira, kuskuseroak, eta erantzun nahi izaten dute.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kuxkuxeroaren mapa (9)


kuzina ik kozina.

kuzinatu ik kuzinatu.

kuzkatu, kuzka, kuzkatzen du ad ipar

Burutazio antzuak birindika baztertu nituen eta jendeak kuzkatuz, Pierrarekiko mintzaldi lehor baten lehiaz bidea urratu nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 38. orr.

Aitzina ari nintzen, korrika, hatsak eman ahala, jendeak banaka kuzkatuz eta taldeka urratuz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.


kuzkur 1 adlag kuzkurturik.

Ez nekien zenbat denboraz egon nintzen horrela kuzkur eta funtsean gaztelu antzeko etxe honetan ene arima galdua jabeari itzultzeko deliberoa harturik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 178. orr.

Ikusi ere egin gintuen ate atzean nola geunden kuzkur demonio, baina, ezikusia eginda aldegin zuela uste dut, gure kakalarriaz errukiturik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 72. orr.

2 kuzkur-kuzkur

Kamiseta eta galtzontziloak erantzi gabe oheratu zen, plazentan dagoen haurraren antzo, kuzkur-kuzkur. Irribarre egin du aita gogoratu duenean aulkitxo horietako batean jarria, belaunak bular parean kuzkur-kuzkur eginik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 205. orr.

Kuzkur-kuzkur eginda geratu zen, harik eta hauts-izpien neurriko izan arte, bere iparraren xerka, harkaitz eta harritzen artean, bide-ertzeko errekasto orrolariaren, lasto luzeen eta arekako motore-olioz osatutako aintziren artean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 475. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kuzkur eginda (3); kuzkur eginik (3); kuzkur kuzkur (8); kuzkur kuzkur eginda (3); kuzkur kuzkur eginik (3)


kuzkurtu, kuzkur(tu), kuzkurtzen 1 da ad zerbait, bereziki gorputza, tolestu edo bildu.

Zuhaitz biluzi baten atzean kuzkurtuta eta hotzak nengoela, zakur bat inguratu eta usainka aritu zitzaidan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 198. orr.

Sarri askotan bere burua lurrera bota eta […] iraulka ibiltzen zen, lerdea zeriola; gorputz-atalak orain kuzkurtu, orain zabaldu, orain bildu eta okertu, orain zurrun jartzen zituen eta gogor.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 224. orr.

Gorputza berez kuzkurtzen denean bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 133. orr.

Txikiagotu egin da Niccolo; amaren besoetan kuzkurtu da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.

Eta hantxe kuzkurturik, pilota baten gisan kiribildurik, herioan ixten ditut begiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.

Ezpain bueltako giharrak erabat kuzkurtuta zeuzkan, ez zen negarrez hasiko baina ezta barrez ere.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.

Katua kaiolako txoko batean kuzkurtu da, koiotearen beldur bailitzan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 105. orr.

· Etxartea lasterregi ilundu zen, hormak elkarri hurbildu zitzaizkion, eta sabaiak kuzkurtu egin ziren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

• 2 (du aditz gisa)

Eskertu beharrekoa da Amabirjina ez zela kakapirria izan, ez behintzat Afonso haurtxoaren hankak berriz kuzkurtzeko beste.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 34. orr.

Hotzak kuzkurturik zihoan Kernan jauna.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 225. orr.

Emakumeek sorbaldak erorixe zituzten, hotzagatik bainoago beldurragatik, giza gorputzak kuzkurtzen, txikitzen eta ahultzen dituen sentimendu horregatik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

Emazteak gehiago kuzkurtu ditu hankak edredoiaren azpian.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 53. orr.

Patriziok sorbaldak kuzkurtu zituen eta hatz erakusleaz zerua erakutsi zuen, bere patua haizearen esku zegoela adierazi nahian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 65. orr.

• 3 ad ad makurtu.

Kuzkurtu eta hartu zion pultsua.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 136. orr.

Adineko bi andre ikusi genituen gailurreko gurutze baten ondoan kuzkurtuta kandela bat pizten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

Beste urrats batzuk egin ditu semearengana kuzkurturik, begiak begietan, aitatxo bat besterik ez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 89. orr.

Hermione lurreraino kuzkurtu zen izututa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 159. orr.

Musulmanek kuzkurturik egiten dute pixa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 123. orr.

Bere aitaginarreba eta senarra hilak zirela aditu zuenean, kuzkurtu eta haurra izan zuen, erdiminak etorri baitzitzaizkion.  Elizen arteko biblia   1 Sm 4,19

4 (era burutua izenondo gisa)

Habiatik jausitako txori bat esku artean hartzen denean bezala, haren gorputz kuzkurtuan bihotzaren taupada lasterra eta begietako izua sentitzen nuelako, emakume hura beso artean gordetzeko desiraren aurka borrokatu behar izan nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 457. orr.

Paisaia agor eta herrixka kuzkurtuetan, arrazaren jeinua ezkutatzen da orobat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 181. orr.


kW (orobat kw) iz kilowattaren sinboloa.

Bizkaiko Badiako zentralak, berriz, 204 milioi KW ekoitzi zituen.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

Euskal Herri osoan Boroako hau izango da 400 kw-ko garraio-aspieztazio trinko bakarra.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05


kyrie iz

Aitzinetik ere debozione osoz adituak nituen Kyrie-a eta Gloria, Credo-a hasi zenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 278. orr.


kyrieleison iz

Elizaren jiran, kyrieleisonak eta litaniak abestuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 166. orr.

Misterioa, eta hurrena, kyrieleisonak!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 161. orr.


kyrieleisondun iz

Pentekoste inguruko prozesio letaniadun eta kyrieleisondun haiek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.


kyrieleisonka adlag kyrieleison esanez.

Errogatibak eginez, kyrieleisonka. 1426an, Madril aldean larri zen hiriburu osoa: San Isidro andetan hartuta, kaleotan zehar ibili ziren kyrieleisonka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.